I. ERANSKINA. 1. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA …

8
- 1 - I. ERANSKINA. 1. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA BEREZITASUNAK: ZUMALAKARREGI MUSEOA A) HELBURU NAGUSIAK. MISIOA Zumalakarregi Museoaren helburu nagusia ICOM-en estatutuek museo kontzeptuari buruz ematen duen definizioari lotuta dago, hain zuzen: “irabazte asmorik gabeko erakunde iraunkorra, gizartearen zerbitzura eta gizartearen garapenaren alde jarduten duena, publikoarentzako irekia dagoena eta gizakiaren eta horren ingurunearen testigantza materialei buruz ikerketak egiten dituena. Horrez gain, testigantza material horiek eskuratu, kontserbatu, ezagutzera eman eta bereziki ikusgai jartzen ditu, horien inguruko ikerketa sustatzeaz gain, horiekin hezkuntza eta gozamena emateko”. Gainerako foru museoekin batera, zentro dinamiko, profesional eta sozial gisa ezarri nahi dugu Zumalakarregi Museoa. Erkidegoetan eta ingurunean txertatutako erakundeak dira museo horiek, eta beren jarduteko moduari esker, lurraldeko eragile kultural eta publiko ezberdinen arteko zubiak ezarri ditzakete. Horrez gain, gure asmoa da museoak, bere lana garatzea, kalitatearen eta jardunbide egokien aldeko apustua egitea. Horrez gain, gure asmoa da, Zumalakarregi Museoak, foru museo gisa, modu aktiboan jardutea Kultura Zuzendaritza Nagusiarekin, Gipuzkoako museo zentro guztien artean sareko lana eta lankidetza kultura sustatzeko. Sare hori osatu eta garatze aldera, Gordailuaren papera ezinbestekoa da, Gipuzkoako museo zentroen zerbitzura lan egiten duen elementu gisa alegia. Beraz, Gordailuak hartu-eman egokia ezarri beharko du museo zentro horiekin, etorkizunean lankidetzan jardun ahal izateko. 2014. urtean, Gordailuak, Gipuzkoako Kultu Ondare Higigarriaren Zentroak, 2014. urtean ireki zituen ateak, bertan gordetzen den euskal kultura ondarea babestu, partekatu, horren balioa azpimarratu eta ezagutzera emateko. Gipuzkoako museo zentroei babesa eman behar die, horiek egiten duten lanaren balioa azpimarratuz eta horiei bere baliabideak eskainiz. Bestalde, museoak, gizartean txertatutako zentro dinamiko gisa, jorratzen dituen gaien inguruko kezka eta interesa duten eragile zein ekimen sozialekin jarduteko ahalegina egingo du, baterako jarduerak lankidetzan diseinatuz eta garatuz. Gizartearen, partaidetzaren eta diziplina aniztasunaren ildo horretan, museoaren jarduerak artearen eta sorkuntza garaikidearen munduari lotutako ekimenekin bateragarri izateko ahalegina egingo da. Ildo horretan, foru museoetan baditugu horrelako aurretiko esperientziak, besteak beste, Labore proiektua, bertan Untzi Museoak parte hartu baitzuen; edo Igartubeiti Baserri Museoan egin zen “Soineko Paisaia” proiektua. Beste alde batetik, turismoa eskualdera eta oro har Gipuzkoara erakartzeko elementu bihurtzeko ahalegina egingo museoak, era horretan, kulturaren eta turismoaren arteko elkarrizketa ezkutua nolabait islatzeko, bi sektore horiek berezko entitatea eduki arren, modu bateratuan lan egiten badute, indartu eta aberastu egiten baitira. Horretarako turismo eragileen arteko lankidetza bilatu behar da, betiere eragile bakoitzaren interesak bateratuz eta identitatearen eta arrazionaltasunaren printzipioak errespetatuz.

Transcript of I. ERANSKINA. 1. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA …

Page 1: I. ERANSKINA. 1. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA …

- 1 -

I. ERANSKINA. 1. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA BEREZITA SUNAK:

ZUMALAKARREGI MUSEOA A) HELBURU NAGUSIAK. MISIOA Zumalakarregi Museoaren helburu nagusia ICOM-en estatutuek museo kontzeptuari buruz ematen duen definizioari lotuta dago, hain zuzen: “irabazte asmorik gabeko erakunde iraunkorra, gizartearen zerbitzura eta gizartearen garapenaren alde jarduten duena, publikoarentzako irekia dagoena eta gizakiaren eta horren ingurunearen testigantza materialei buruz ikerketak egiten dituena. Horrez gain, testigantza material horiek eskuratu, kontserbatu, ezagutzera eman eta bereziki ikusgai jartzen ditu, horien inguruko ikerketa sustatzeaz gain, horiekin hezkuntza eta gozamena emateko”. Gainerako foru museoekin batera, zentro dinamiko, profesional eta sozial gisa ezarri nahi dugu Zumalakarregi Museoa. Erkidegoetan eta ingurunean txertatutako erakundeak dira museo horiek, eta beren jarduteko moduari esker, lurraldeko eragile kultural eta publiko ezberdinen arteko zubiak ezarri ditzakete. Horrez gain, gure asmoa da museoak, bere lana garatzea, kalitatearen eta jardunbide egokien aldeko apustua egitea. Horrez gain, gure asmoa da, Zumalakarregi Museoak, foru museo gisa, modu aktiboan jardutea Kultura Zuzendaritza Nagusiarekin, Gipuzkoako museo zentro guztien artean sareko lana eta lankidetza kultura sustatzeko. Sare hori osatu eta garatze aldera, Gordailuaren papera ezinbestekoa da, Gipuzkoako museo zentroen zerbitzura lan egiten duen elementu gisa alegia. Beraz, Gordailuak hartu-eman egokia ezarri beharko du museo zentro horiekin, etorkizunean lankidetzan jardun ahal izateko. 2014. urtean, Gordailuak, Gipuzkoako Kultu Ondare Higigarriaren Zentroak, 2014. urtean ireki zituen ateak, bertan gordetzen den euskal kultura ondarea babestu, partekatu, horren balioa azpimarratu eta ezagutzera emateko. Gipuzkoako museo zentroei babesa eman behar die, horiek egiten duten lanaren balioa azpimarratuz eta horiei bere baliabideak eskainiz.

Bestalde, museoak, gizartean txertatutako zentro dinamiko gisa, jorratzen dituen gaien inguruko kezka eta interesa duten eragile zein ekimen sozialekin jarduteko ahalegina egingo du, baterako jarduerak lankidetzan diseinatuz eta garatuz. Gizartearen, partaidetzaren eta diziplina aniztasunaren ildo horretan, museoaren jarduerak artearen eta sorkuntza garaikidearen munduari lotutako ekimenekin bateragarri izateko ahalegina egingo da. Ildo horretan, foru museoetan baditugu horrelako aurretiko esperientziak, besteak beste, Labore proiektua, bertan Untzi Museoak parte hartu baitzuen; edo Igartubeiti Baserri Museoan egin zen “Soineko Paisaia” proiektua. Beste alde batetik, turismoa eskualdera eta oro har Gipuzkoara erakartzeko elementu bihurtzeko ahalegina egingo museoak, era horretan, kulturaren eta turismoaren arteko elkarrizketa ezkutua nolabait islatzeko, bi sektore horiek berezko entitatea eduki arren, modu bateratuan lan egiten badute, indartu eta aberastu egiten baitira. Horretarako turismo eragileen arteko lankidetza bilatu behar da, betiere eragile bakoitzaren interesak bateratuz eta identitatearen eta arrazionaltasunaren printzipioak errespetatuz.

Page 2: I. ERANSKINA. 1. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA …

- 2 -

Museoaren kalitatea eta etengabeko hobekuntza. Museoaren zerbitzu karta

Herritarrei kalitateko zerbitzuak emateko konpromisoa du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horretarako, bere departamentu ezberdinetatik kalitate plan eta jarduera ezberdinak garatzen ditu. Museoak etengabe hobetzeko ezarritako tresnetako bat Zerbitzu Kartak dira.

Enpresa esleipendunak Zumalakarregi Museoaren Zerbitzu Karta 0210/0391/2016 Foru Aginduaren bidez onartutakoa, urriaren 21ekoa, GAO 206 , 2016/10/31 datakoa – Museoaren Web orrian ere eskura daitekeena, esteka honetan: http://www.zumalakarregimuseoa.eus/files/cs_museo-zumalakarregi_2016-2018/ , kontuan hartu beharko du. Dokumentu horren bidez, zentro horren kalitate konpromisoen berri ematen da, baita museoak kudeatu eta ematen dituen zerbitzuen berri ere. Hala, agiri horretan xedatutako konpromisoak betetzeaz gain, horren betetze maila etengabe neurtzeko beharrezkoak diren mekanismoak ere ezarriko dira. Horrez gain, urtero emaitzak argitaratuko dira, eta bi urtez behin, Zerbitzu Karta eguneratu beharko da.

ZUMALAKARREGI MUSEOAREN XEDEA

Museo honen xedea zehazteko, aurreko puntuan zehaztutako planteamendu orokorrez gain, atal honetan garatuko diren planteamendu zehatzak ere kontuan hartu dira.

Museoaren asmo nagusia da Tomas Zumalakarregiren garaiko historia sakontzea; hau da, Euskal Herriko foru erregimen zaharraren amaiera barne, zehazki Tomas Zumalagarregiren pertsona eta gertaera garaikideak aztertuz.

27 urte igaro dira museoa ireki zenetik, eta gaur egun ezinbesteko erreferentzia da Euskadiko XIX. mendeari buruzko adituen artean. Ikerketa ildo berriak irekitzeaz gain, zentro dokumental eta bibliografiko espezializatu ere bihurtu da. Museoaren ibilbidea kontuan hartuta, gure ustez, paper garrantzitsua joka dezake duela urte batzuk bere programazioetan jorratutako ildoak aztertzen, horiek azpimarratzea baita gure asmoa. Zehazki, honako hau: Euskadiko XIX. mendea deskribatzen du Zumalakarregi museoak. Aldaketa eta erronka sakoneko garaia izan zen hori, gerra gatazka ugari bizi izan zituena. Narrazio historikoa egiteaz eta gerraren aurkako mezua emateaz gain, bakea, askatasuna, bizikidetza, aniztasuna, lankidetza, topaketa eta aitorpena bezalako kontzeptuen inguruko hausnarketa sustatu behar du museoak. Gertaera horiekiko izpiritu kritikoa sortu eta sustatzeko espazio bihurtu behar da, eta ondorioz, baita bestelako gatazken eta izaera bortitzeko errealitate sozialen eta horien ondorioen inguruko izpiritu kritikoa sustatzeko ere. Horrez gain, proiektuaren helburua izango da eginkizun horri erantzuteko lan ildoak ezartzen jarraitzea, eta aldi berean, eginkizun hori zehaztu eta adierazteko jarduera zehatzak ezartzea.

Page 3: I. ERANSKINA. 1. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA …

- 3 -

Museoak beharrezko ikerketak egingo ditu eginkizun hori betetzeko, eta aldi berean “landako ikerketak” ere egingo ditu ekintza zehatzak abian jartzeko oinarri gisa: piezen dokumentazioa egin, berariazko hedapen ekintzak abian jarri… Ildo berriak lantzeko aukeraz gain, iraganean egindako ikerketak (argitaratutakoak edo argitaratu gabeak) bilduko eta eguneratuko dira. Horiek egungo diskurtsora atxikita zabalduko dira, bereziki multimedia euskarriak eta zentroaren webgunea erabiliz. Ondareari “erabilera soziala” ematea bultzatuko da batez ere, ondare hori behar bezala babestu eta kontserbatzeko irizpideak betez. Hedapen proiektuen barne zenbait dibulgazio tresna erabili ahal izango dira, besteak beste, bisitaldiak, lantegiak, aldi baterako erakusketak, argitalpenak, ekitaldien antolaketa; betiere webgunearen tratamenduari eta 2.0 filosofiari lehentasuna emanez. Museoa erkidego batean atxikita dago, eta erkidego horri zerbitzua ematen dio; beraz, ingurune sozial, kultural eta geografiko zehatz batean kokatuta dago. Inbrikazio hori sustatu eta adierazi beharra dago; hau da, museoak bere inguruneko gainerako eragile kultura eta sozialekin modu aktiboan jardun beharko du, era horretan, ondare baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Modu horretan sortutako sinergiak aprobetxatzean, herritarrei eskainitako zerbitzua hobetuko da. Kasu honetan, gure ustez, Ormaiztegiko Udalarekin eta eskualdeko eragile kultural zein turistikoekin elkarlanean jarraitu behar du Museoak, bertako ondarearen ezagutza eta gozamena sustatu eta hobetzeko. Beste museo zentroekin dituen hartu-emanei dagokienez, baldintza agiri honetan xedatutako filosofia zein jarduerak abian jarri beharko dira; eta Gordailua da izango da elementu nagusia jarduera horietan. B) DESKRIBAPENA, PLANOAK ETA INBENTARIOA B.1. Eraikina:

Zumalakarregi Museoa Ormaiztegin dago kokatuta, Iriarte-Erdikoa izeneko

baserrian. Baserri hori XVIII. mendekoa da, eta bertan igaro zuen haurtzaroa Tomas Zumalakarregi jeneral karlistak. Guztira 488,28 m2-ko azalera du, bi solairutan banatuta:

- Beheko solairua: 244,14 m2 - Lehenengo solairua: 244,14 m2

Museoko beheko solairuan bisitariei harrera emateko espazio bat dago, baita Museoko produktuak saltzeko eremu bat eta biltegi txiki bat ere.

Page 4: I. ERANSKINA. 1. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA …

- 4 -

Museoko erakusketa iraunkorrak okupatzen du espazio gehiena (jatorrizko materialak eta faksimileak dauden ikusgai bertan), baita jarduera lantegiak ere. Horrez gain, beheko solairuan, apalategi mugikordun espazio bat ere badago, liburutegia eta museoaren artxiboa osatzen duena. Lehen solairuan, erakusketa iraunkorraz gain, bulegoa, ikertzaileentzako aretoa eta kontrol zein jagoletza puntua ere daude. Publikoarentzako komun irisgarria ere kokatuta dago lehen solairuan.

Erakusketa iraunkorra: XIX. mendean euskal gizarteak bizitako aldaketak erakusten ditu, eta Euskal Herriko Gerra Karlisten arrazoi, gako eta ondorio nagusiak azaltzen ditu. Edukiak: Beheko solairua:

Zumalakarregi eta bere garaia Tomas Zumalakarregi/ Miguel Zumalakarregi Zumalakarregi familia

Lehenengo solairua

Garaikideak Aurrekariak: Lehenengo Gerra Karlistaren aurrekariak

Foruak Arazo dinastikoak

Aurkariak Karlistak Liberalak Gerraren humanizazioa

Gerraren gakoak Atzerriko laguntzak Karlistentzako laguntzak Liberalentzako laguntzak Hiriburuak Gerra ez da borroka armatuetara mugatzen. Posta Prentsa Merkataritza Desertzioak Nekea gerraren aurrean Bakea

Gerra arteko garaia Bigarren Gerra Karlista

Gerraren hasiera Estatu Karlista Propaganda Azken ekintzak Karlisten porrota

Mitoa

Page 5: I. ERANSKINA. 1. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA …

- 5 -

“Bi mundu aurrez aurre” ikus-entzunezko multimedia materiala Aztertu XIX. mendea lantegi interaktiboa XIX. mendeko gizartea, pertsonak, janzkera, bidaiatzeko moduak eta abar ezagutzeko espazioa. Proposamen parte hartzaileak, erakargarriak eta ludikoak erabiliz, garaia ezagutzeko modu ezberdina da. Museoaren bildumak:

Museoaren bildumaren barne daude Lehenengo Gerra Karlistari buruzko eduki aipagarriak: objektu pertsonalak, elementu apaingarri zein militarrak, bai Zumalakarregirenak bai bere familiarenak; garai hartako armak —sableak, ezpatak, fusilak—, prefilatelia artikuluak; XIX. mendeko lehenengo herenean egindako txanponak; dokumentuak; gutun bildumak; gai ezberdinei buruzko txostenak; prentsa, material grafiko ugaria; bibliografia funtsak: XVIII, XIX eta XX. mendeko idatzi biografiko, zientifiko eta generikoak.

Bilduma horietatik gehienak Museoan bertan gordetzen dira. Bilduma osoa katalogatuta dago, eta gaur egun Eusko Jaurlaritzaren EMSIME kudeaketa sisteman txertatzen ari dira.

2015–EAN MUSEORA BERATARATUTAKO BISITARIEI BURUZKO DATUAK Zumalakarregi Museoa Bisitari presentzialak …………….……. 3.361 Kanpoko jardueretako bisitariak ………. 1.412 Bisita birtualak ……………………… 36.674 MUSEOKO WEB ORRIA: http://www.zumalakarregimuseoa.eus

Page 6: I. ERANSKINA. 1. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA …

- 6 -

C) BERARIAZKO BETEBEHARRAK: Publiko motak:

Publiko mota guztientzako erakundea da museoa. Difusio programak diseinatu eta

bisitarientzako eskaintzaren plangintza egiteko orduan, hori kontuan hartu beharko da; beraz, horrek esan nahi du ahalegina egin beharko dela museoaren eskaintza dibertsifikatzeko, era horretan, ahalik eta populazio sektore (eta kanpoko bisitari sektore) handienentzat irisgarria izan dadin.

Page 7: I. ERANSKINA. 1. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA …

- 7 -

Ildo horretan, gure asmoa da foru museoetan gaitasun ezberdineko publikoen alde lan egitea; eta ahalegin berezia egitea gehienetan museoetara joaten ez diren pertsona zein kolektiboak erakartzeko.

Ordutegiak:

Zumalakarregi Museoak, gutxienezko irekiera ordutegi hau izango du: Martxoa eta urria bitarte:

- Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 14:00era eta 16:00etatik 19:00etara. - Igandetan: 10:00etatik 14:00etara: Azaroa eta otsaila bitarte:

- Asteartetik Igandera: 10:00etatik 14:00era. - Larunbatetan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara Aste Santuan eta jaiegunetan: 10:00etatik 14:00era eta 16:00etatik 19:00etara. Egoera bereziak

Kontuan hartu behar da, mantentze edo konponketa lan jakin batzuk jendaurreko ordutegitik kanpo egin beharko direla, jendaurreko arreta zerbitzu zein ordutegian ahalik eta erasan gutxien sortzeko. Horretarako, denbora epe horietan zehar, museoaren enpresa kudeatzaileko langileak museoan egon beharko dira.

Horrez gain, kontuan hartu behar da, Gipuzkoako Foru Aldundiak beretzat gordetzen duela urtean 12 bisitaldi berezi egiteko aukera, zehaztutako jendaurreko ordutegietatik kanpo, alegia.

Egoera berezietan, baldin eta horiek programatuta badaude (zaharberritze lanak, mantentze lan arruntak ez diren bestelako artapen lanak eta abar), baita ezusteko egoerak edo ezibestean eragindakoak badira (ezbeharrak edo bestelako gorabeherak), horien ondorioz, museoaren jarduera arrunta erasanda geratzen bada, eta bisitaldiak mugatu edo ezeztatu behar badira, egoera berezi horren ondorioz sortzen diren ondorioek irauten duten bitartean, museoaren jarduna egoera horretara egokitu ahal izango da.

Egokitzapen hori bi alderdien artean adostu beharko da, eta kasu bakoitzean zehaztu beharko da honako hau: egoera bereziak eta horren ondorioek sortzen duten kaltea; museoa erabat edo hein batean itxi behar den aldi baterako; langileek erabat edo hein batean jardun behar duten bestelako lanak egiten; hau da, bildumak katalogatzen edo horien inbentarioa egiten; eta kasu bakoitzean zein doikuntza ekonomiko egin behar den.

Doikuntza ekonomikoari dagokionez, museoa aldi baterako itxi arren, gastuak sorrarazten jarraitzen duten kontusailak mantenduko dira, besteak beste, langileena eta bestelakoak; eta enpresa esleipendunak egoera horretarako egindako eskaintza ekonomikoan zehaztutako onura portzentajearen arabera areagotuko dira. Hori guztia, esleipendunak sinatutako aseguru polizaren estalduragatik dagokion konpentsazio ekonomikoa jasotzeko eskubide posiblea eragotzi gabe. Konpentsazio ekonomiko hori GFA-ri ordaindu beharko zaio.

Page 8: I. ERANSKINA. 1. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA …

- 8 -

D) BEHARREZKO PERTSONALA: - Zuzendari lanpostua.. Gutxieneko betebeharra: 20 ordu/astean.

- Bestelako pertsonala: ez da beharrezkoa

- Egun dauden lantalde profesionalak - Subrogazioak

Lote edo Museo honetan subrogatu behar diren langileen taula, Baldintza Administratibo Berezien Pleguaren KARATULAri dagokion Eranskinean dago.