Huezi Berriak

15
1 HUHEZI BERRIAK HEZKUNTZAREN EGOERA MUNDUKO HE- RRIALDE DESBERDINETAN IDAZLE ETA ADITU HOBERE- NEN ESKUTIK. AURKIBIDEA: EGILEAK: Josu Uria Sonia Gamiz Janire Aretxe Hezkuntza, giza esku- bidea 2 Lehen hezkuntza mun- duan 4 Ikastetxea eta gizarte funtzioak 7 Euskal Herria: Egipto, Senegal, Algeria, Niger 9 Bibliografia 14

description

Hezkuntzaren egoera munduko herrialde desberdinetan.

Transcript of Huezi Berriak

Page 1: Huezi Berriak

1

HUHEZI BERRIAK

HEZKUNTZAREN

EGOERA MUNDUKO HE-

RRIALDE DESBERDINETAN

IDAZLE ETA ADITU HOBERE-

NEN ESKUTIK.

AURKIBIDEA:

EGILEAK:

Josu Uria

Sonia Gamiz

Janire Aretxe

Hezkuntza, giza esku-

bidea

2

Lehen hezkuntza mun-

duan

4

Ikastetxea eta gizarte

funtzioak

7

Euskal Herria: Egipto,

Senegal, Algeria, Niger

9

Bibliografia 14

Page 2: Huezi Berriak

2

HEZKUNTZA; GIZA ESKUBIDEA?

Nahiz eta gaur egun ere, oso argi ez egon,

hezkuntza ez da bakarrik ekintza bat, biztanleria

ororen eskubide bat baizik, hau da, pertsona ororen

eskubidea, herri ororen eskubidea eta aldi berean,

gainontzeko eskubide guztiak bermatzeko

lehentasunezko eskubidea.

Hala ere, beti egon dira honen inguruko

kritikak, bai erlatibismo kulturaletik, bai munduko

zenbait herrietatik eta baita aplikapen errealari

erreparatzen badiogu ere. Giza Eskubideen

Aldarrikapen Unibertsalean (1948) zehazten denez,

giza eskubideen oinarria hezkuntza eskubidea da,

hezkuntza doakoa behintzat oinarrizko

hezkuntzarako, denentzat eskuragarri izan dezan,

bereizketarik gabe eta gurasoei haien seme-alaben

hezkuntza eredua aukeratzeko aukera ematea.

Hezkuntza onen helburu, norbere izaeraren garapen

osoa bermatzea delarik.

Aurretik aipatutako guztia, “Hezkuntza

Eskubidea” hitzaldian aipatutakoa da eta hori dela

eta, garrantzitsua da, behin eta berriz aipatzea

hezkuntza eskubide bat dela eta horrek hainbat

ekintzaren aldaketa suposatzen duela, esaterako,

lehen aipatu bezala, hezkuntza denontzat eskuragarri

izaten lortzea. Orain arte aipatutakoaren harira,

Unesco-ko bi testuetan baliatuz, hezkuntza eskubide

oni buruz hainbat “gauza” aipatu daitezke.

1990ean UNESCOk egindako “Hezkuntza

D e n on t za t ” a l da r r i k a pene an , h t t p : //

u n e s d o c . u n e s c o . o r g /

images/0012/001275/127583s.pdf (5 – 15 or.)

esaten duenez,” Cada persona — niño, joven o adulto—

deberá estar en condiciones de aprovechar las oportunidades

educativas ofrecidas para satisfacer sus necesidades básicas de

aprendizaje.” eta “. Satisfacer las necesidades básicas de

aprendizaje exige algo más que una re n ovación del

compromiso con la educación básica en su estado actual. Lo

que se requiere es una “visión ampliada” que vaya más allá de

los recursos actuales, las estructuras institucionales, los planes

de estudios y los sistemas tradicionales de instrucción, tomando

como base lo mejor de las prácticas en uso.”

Gainera, ehun milioi haur baino gehiagok ez

dute lehen hezkuntza burutzeko aukerarik, 960 milioi

heldutatik bi herenak analfabetismo arazoak dituzte,

ba i herr ia lde industr ia l iza tuetan ba ita

industrilizatugabekoetan ere. Gainera, geienek ez

dakite ia ezer teknologia berrien inguruan eta askok

ZER GERTATZEN ARI DA GURE INGURUAN?

HUHEZI BERRIAK deitutako aldizkariaren bigarren alea dugu hau eta bigarren ale honetan Janire

Artetxe, Sonia Gamiz eta Josu Uria, hezkuntza globalaren inguruan hitz egiten arituko dira.

Horretarako artikulu bateratu bat eta bakoitzak idatzitako beste artikulu bat izango ditugu irizpide gisa.

Sonia Gamiz

Page 3: Huezi Berriak

3

industrializatuetan baita industrializatu

gabekoetan ere. Gainera, gehienek ez dakite ia ezer

teknologia berrien inguruan eta askok ez dute etxean

izateko aukerarik ere.

Beraz, arazo hauek kontutan izanda, gehiago

kostatzen da hobetzeko ahalegin bat egitea eta hortaz,

hobekuntza nabaria ematea hezkuntzan eta hezkuntza

sisteman denbora luze baten menpe dago. Hala ere,

izandako esperientziek, berrikuntzek eta ikerketa

berriei esker, aurrerapen handia lortzen da lurralde

askotan, hezkuntza eskubidea bermatu ahal izateko.

2000an UNESCOk garatutako Dakar-eko

Foroan ateratako Lanerako Markoa http://

u n e s d o c . u n e s c o . o r g /

images/0012/001211/121147s.pdf (7 – 22 or.)

harira” todos los niños, jóvenes y adultos, en su condición de

seres humanos tienen derecho a beneficiarse de una educación que

satisfaga sus necesidades básicas de aprendizaje en la acepción

más noble y más plena del término, una educación que

comprenda aprender a asimilar conocimientos, a hacer, a vivir

con los demás y a ser. Una educación orientada a explotar los

talentos y capacidades de cada persona y desarrollar la

personalidad del educando, con objeto de que mejore su vida y

transforme la sociedad.”

Beraz, bakoitzaren nortasuna garatzeko ere,

garrantzitsua da hori begira dagoen hezkuntza mota

bat ere garatzea, ez bakarrik matematikan,

hizkuntzetan etabr-etan oinarritzen den hezkuntza

mota bat. Horretarako, artikulu osoan zehar aipatu

bezala, aldaketa asko behar dira eta batez eta

hezkuntza eskubidearen ikuspuntuari begira zer nahi

dugun zehaztea, hau da, zer hartzen dugu hezkuntza

eskubide bezala, eta zer nolako hezkuntza eskubideak

nahi ditugun.

ARTIKULUAREN IDEIA NAGUSIAK:

Hezkuntza ez da bakarrik ekintza bat, biztanleria ororen eskubide bat da.

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean (1948) zehazten denez, giza eskubideen

oinarria hezkuntza eskubidea da.

Ehun milioi haur baino gehiagok ez dute lehen hezkuntza burutzeko aukerarik.

960 milioi heldutatik bi herenak analfabetismo arazoak dituzte.

“Todos los niños, jóvenes y adultos, en su condición de seres humanos tienen derecho a beneficiarse de

una educación que satisfaga sus necesidades básicas de aprendizaje.

Zer hartzen dugu hezkuntza eskubide bezala, eta zer nolako hezkuntza eskubideak

nahi ditugu.

Page 4: Huezi Berriak

4

LEHEN HEKUNTZA MUNDUAN

Hezkuntza ezagutzak, baloreak, ohiturak

eta jokatzeko moduak transmititzen dituen bi

norabideetako gizarte-prozesua eta horren emaitza

da. Hezkuntza-sistema ofizialetan, lehen hezkuntza

haur hezkuntzaren ondoren 6-12 urte bitarteko

haurrek, kasu gehienetan, jasotzen duten

hezkuntza-aldia da, derrigorrezkoa eta doakoa da

herrialde gehienetan. Hezkuntza aldi honetako

helburuak haurraren irakurmena garatzea, haurrak

modu zuzenean idatzi eta kalkulu aritmetikoa ikasi,

gizarte eta naturaren oinarrizko ezaupideak jaso,

zentzu artistikoa garatu eta giza harremanak eta

afektibitatea garatzea izaten dira.

Munduan hezkuntzan dagoen

helburuetako bat lehen hezkuntza unibertsala

lortzea da, hau da, denok kalitatezko hezkuntza bat

jasotzeko aukera dugunez hezkuntza hura

munduko ikasle guztiengana heltzea. Honekin

batera aurreikuste da 2002. urtean sei haurretarik

bost matrikulatu zirela lehen hezkuntzan nahiz eta

horrek beraien asistentzia ez bermatu.

Izan ere, lehen hezkuntzako

matrikulazioek horrela jarraitzen badute munduko

haurren %100 matrikulatua egotea lortzea nahi da.

Argentinan matrikulazioa %108koa dela

aurreikusten da eta era berean ozeano

atlantikoaren beste aldean haurren % 30a Angolan

matrikulatuta dagoela.

Munduko beste hainbat herrialdetan lehen

hezkuntzan matrikulatuta dauden haurren

kopuruari begiratzen badiogu bestelako emaitzak

ikus ditzakegu:

Erdialdeko Amerikan: %42ko gutxi gora

behera

Hegoaldeko Afrikan: %65ekoa gutxi

gora behera

Iparraldeko Afrikan: %68ekoa gutxi gora

behera

Hegoaldeko Asian: %79koa gutxi gora

behera

Asia Pazifikoan: %94ekoa gutxi gora

behera

Ekialdeko Asian: %92koa gutxi gora

behera

Hegoaldeko Amerikan: %95koa gutxi

gora behera

Iparraldeko Europan: %87koa gutxi gora

behera

Ipar Amerikan: %91koa gutxi gora

behera

Mendebaldeko Europan: %92koa gutxi

gora behera

Japonian: %99koa gutxi gora behera

Janire Artetxe

Page 5: Huezi Berriak

5

Portzentaje hauetan ikusten den bezala

lehen hezkuntzako ikasketak burutu ahal

izateko aukerak geroz eta nabariagoak dira

munduko edozein herrialdetan nahiz eta

oraindik batzuetan eskasia hura nabarmendu.

Garrantzitsua iruditzen zait baita ere

azpimarratzea honekin batera helburu honen

atzean hainbat erakunde, elkarteren

izugarrizko lana dagoela eta hura baloratu

behar dugun alderdi bat dela, azkenean,

pertsona hauek denona den eskubide bat

defendatzen ari dira, beraz, ez dira ezer oker

egiten ari.

Lehen hezkuntzan emakumezkoen

eskolaratze tasa ere aipatzeko alderdi bat da

eta lehen hezkuntzaren emakumezkoen

eskolaratze tasaren barnean munduan

hainbat desberdintasun egon direla betidanik

esan beharra daukat eta oraindik badaudela

herrialdeak non emakumezkoen eskolaratze

tasa oso baxua den.

Esate baterako, Afrika eta Asia dira

emakumezkoen eskolaratze tasa baxuena

duten herrialdeak munduan, hots, bertako

emakumezko gehienak analfabetoak direla

esatera ausartu gaitezke. Hurrengokoak Hego

- Amerika eta Ipar - Amerika dira, ondoren

Europa eta azkenik, Australia.

Lehen hezkuntzaren egoera munduko herrialde desberdinetan. Iturria: http://www.worldmapper.org/textindex/text_index.html

Page 6: Huezi Berriak

6

Lehen hezkuntzan emakumezkoen presentzia munduko herrialde desberdinetan

Iturria: http://www.worldmapper.org/textindex/text_index.html

ESKEMA:

Page 7: Huezi Berriak

7

Ikastolak, familiaren, gizartearen eta lan

munduaren arteko igarotzeko espazioak izan dira

eta betetzen dituzten funtzioak boterea duten

pertsonen interesei beti lotuta egon dira.

Ikastolek, bi osagai nagusi dituzte: kultur osagaia

(jakintzen metaketaren transmisioa belaunaldi

berriei) eta jokabide sozioedukatiboa (baloreen

transmisioa, ohiturak, arauak eta portaera).

Artikulu honetan, Carbonell, J (1996), “Funciones

sociales de la escuela”: irakurgaiaren inguruko

laburpen bat egin dut, non gaur egun eskolak

betetzen dituen funtzioak zeintzuk diren agertzen

diren. Ikastetxeen gaur egungo funtzioak

hurrengoak dira:

1.Lanbiderako prestakuntza: ikastolak dituen

lehentasunezko funtzioak, ikasle prestatuta

eta diziplinatuak formatzea izango da.

Horretarako, ezinbestekoak diren lau

osagai beharko dituzte: ohiko kultura

bereganatzea, honek eduki arruntak

sortuko dizkigu; curriculuma eta

curriculum ezkutua garatzea; lanbidean

esperientzia izatea eta jakintza espezifikoan

garatzea.

2.Etorkizuneko herritarren formazioa:

hezkuntzaren bitartez, umeei balore batzuk

transmititu behar zaizkie, adibidez

jasangarritasuna, aniztasuna edo kultur -

arteko aniztasuna. Horrela herritar bezala

formatzeko eta pertsona bezala hezteko

aukera izango dute.

3.Doktrinamendu ideologikoa eta gizarte-

kontrola: ikastearen eta sozializazioaren

prozesua, doktrinamenduaren eta baloreen

transmisioen, arauen, ideien eta edukien

bidez gauzatzen da; honen helburua

hurrengoa da, gizarte-kontrola izatea eta

gatazkak saihestea. Izan ere, hezkuntzaren

kontrola eta gestioa, komunitate

autonomoen menpe dago, baina

Hezkuntza Ministerioa badauka aukera

komunitate autonomoek egiten dutena

kontrolatzeko eta gainbegiratzeko. Gaur

egun hezkuntzan ikasten diren jakintzak

lotura dute dagoen ideologiarekin. Hau da,

curriculumeko edukiak, hezkuntzaren

antolaketa, interes ekonomiko eta

politikoen arabera izango da.

4.Gizarte-eginkizunaren ikaskuntza: Umeak

haurtzaindegian sartzen direnetik, badakite

zein den beraien rola, ikaslearen ikaskuntza

hau ingurune

ezberdinetan

eman daiteke.

Gainera,

umeak izango

duen

IKASTETXEA ETA GIZARTE FUNTZIOAK

Josu Uria

Page 8: Huezi Berriak

8

5.Aukera berdintasuna eta eskola-hautaketa:

Askotan, aukera berdintasuna eta eskubide

unibertsalak, bi kontzeptu hauek nahastu egiten

ditugu. Hezkuntza eskubideak, ez dauka kalitate

berdina, ezta esanahi berdina ere denentzat;

horregatik eskolak beti bi aukera ematen ditu: bata,

ohikoa (ikasleak curriculum berbera jasotzen dute)

eta bestea, diferentziatua (aukera ezberdinak daude

aniztasunari begira). Esan beharra dago hezkuntza

eskubidea handitu egin dela, baina oraindik

hezkuntza eskubidearen normalizazioa falta da.

Aukeren berdintasunari erreparatzen badiogu,

porrot bat izan dela ikusiko dugu, egia da

aurrerapauso bat eman dela, baina ez da nahikoa.

6.Zaintza eta atxikipena: Sarritan, haurrak eta

adineko pertsonak, gizartearentzat

kaltegarriak direla aintzakotzat hartu dira;

gizarteak izaki ez-produktibotzat hartzen

ditu. Adibide bat jartzeko, lehen eta orain (ez

hainbeste), gurasoek; haurtzaindegian uzten

zituzten beraien umeak lanean zeudelako edo

ezin zituztelako beraiek zaindu. Egia esan, ez

zituzten uzten beraien ikaste prozesurako

hobeagoa zelako. Zorionez gaur egun hori

aldatzen ari da. Atxikipenaren funtzioaren

helburua, gazteen lanean hastearen

atzerapena izango da. Hezkuntzaren

luzapenarekin, paroa gutxitu nahi da, plan

honek etorkizunerako planteatzen ari diren

gauza bat da.

Ados nago ikastetxeak gizarte funtzio

batzuk bete behar dituela, baina agian gaur egun

betetzen dituen funtzio batzuk aldatu beharko

lirateke. Adibidez hirugarren funtzioa

(doktrinamendu ideologikoa eta gizarte kontrola),

aldatu beharko litzateke zeren hezkuntza ideia

politikoen arabera gauzatzen bada, ezin izango da

kalitatezko hezkuntza bat. Beti aldatzen egongo zen

botere politikoen arabera, orduan batek aplikatzen

dituen legeak besteak deuseztatuko ditu eta

alderantziz. Horregatik uste dut funtzio honen

ordez beste bat aplikatzea.

MAPA KONTZEPTUALA:

Azalpen teorikoa

Ikastetxeak dauzkan gizarte-funtzioak:

Lanbiderako prestakuntza

Etorkizuneko herritarren formazioa

Doktrinamendu ideologikoa eta gizarte-kontrola

Gizarte-eginkizunaren ikaskuntza

Aukeren berdintasuna eta eskola-hautaketa

Zaintza eta atxikipena

Ondorioak

Ikasleak prestatuta eta diziplinatuak formatzea.

Hezkuntzaren bitartez, umeei baloreak transmititu.

Ume txikiak gehiago kontuan hartu eta hezkuntzaren luzapena beharrezkoa.

Page 9: Huezi Berriak

9

Hezkuntzan ikasten diren jakintzak, interes ekonomiko eta politikoen arabera izango dira.

Umearen rola eragina dauka ikaslearen ikaskuntza prozesuan.

Aukeren berdintasunari gehiago erreparatu.

EUSKAL HERRIA: EGIPTO, SENEGAL, NIGER, ALGERIA

Janire Artetxe, Josu Uria, Sonia Gamiz

TASA GARBIAK:

Grafiko honetan EAE-ko eskolatze tasa garbiak ikus ditzakegu, 6-12 urte bitartean argi ikusten da %100

dela, baina esan beharra dago hauek ez direla benetako datuak. Grafiko honen arabera, Lehen

Hezkuntza derrigorrezkoa denez, suposatzen da %100 egon behar duela; horregatik 6-12 urte bitartean

EAE-ko eskolatze tasa %100 da.

Page 10: Huezi Berriak

10

Tasa gordinak

1. Gizonezkoa: 1998/1999 urtean gizonezkoen eskolatze tasa nahiko altua zen, baina urteak pasa

ikusten da nola tasa hori jaitsi egin zen. 2003.urtean Bruselaseko Europar kontseiluak, hezkuntza

sistemaren iraunkortasuna planteatu zuen, goiztiar utzikeriarekin bukatzeko. Orduan egondako

jaitsiera hori hezkuntzaren goiztiar utzikeriarekin lotzen dugu. Hala ere 2008/2009 urtean

planteatutako ideiei esker tasak handitu ziren.

2. Emakumezkoa: gizonezkoena baino eskolatze tasa gutxiago dute, baina emakumeen aldetik ikusten

da nahiko handia dela beste herrialdeekin konparatuz. Gizonezkoena bezala hasierako tasa pixka bat

jaitsi zen baina gero %100 hori lortzeko bidea berriz jarraitu zuen.

3. Totala: argi dago EAE-ko eskolatze tasa Lehen Hezkuntzan nahiko handiak direla, gainera beste

herrialdeekin konparatzen badugu ikusiko da emakumeen aldetik eskolatze tasa oso handia dela.

EGIPTO:

1. Gizonezkoak: Grafikoari erreparatuz, 1997-tik 2010. urtera Egiptoko gizonezkoen eskolatze tasaren

igoera nabarmena izan da, 92.7-tik 104.9ra. Hala ere, 1997. Urtetik 2000. Urtera beherakada txiki bat

izan zen.

2. Emakumezkoak: Gizonezkoak ez bezala, emakume eskolatze tasa igotzen joan da eta ez du

beherakadarik nabaritu. 84.1-tik 1997an, 102.6ra 2010ean.

3. Totala: Gizonezkoen eta emakumezkoaren ezberdintasunak ikusita, eskolatze tasa totala nahiko

antzekoa dela esan dezakegu eta 2010ean emaitza totala gizonezkoen eta emakumezkoaren artean

dagoela ikus dezakegu, 103.3an.

Page 11: Huezi Berriak

11

ESKOLARATZE TASA GORDINA:

1. Gizonezkoak: grafikoan ikusi dezakegunez, Nigerren 1997.urtean gizonezkoen eskolatze tasa nahiko

baxua izan zen eta urteak aurrea joan diren heinean eskolatze tasa igotzen joan da.

2. Emakumezkoak: gizonezkoen eskolatze tasarekin konparatuz, esan genezake nahiko alde dagoela,

hau da, emakume gutxiago eskolatzen dira. Bestalde, gizonezkoena bezala, emakumeen eskolatze tasa

urtero igotzen ari da eta nire ustez hau aurrerapauso handia da.

3. Totala: laburbilduz, Niger-eko eskolatze tasa hasieran nahiko exkaxa zen, emakumeena gehienbat, eta

urteak pasa portzentaje hori igo da ia ehunekoa lortzen. Beraz etorkizunera begira, uste dugu

ehuneko ehun hori lortuko dutela horrela jarraitzen badute.

Page 12: Huezi Berriak

12

1. Gizonezkoak: 1997tik 2000.urtera arte gizonezkoen eskolatze tasa nahiko berdintsua izan da. 2000-

2005 urte bitartean tasa hori pixka bat igo da. Eta 2005.urtetik aurrera hazkunde nabarmena egon da.

2. Emakumezkoak: hemen ere Niger-en kasuan bezala, emakumeen eskolatze tasa gutxiago izan da

gizonezkoena baino. Bukaerako urteetan ezberdintasun hori aldatu egin da eta ez da ikusten

hainbeste alde.

3. Totala: 1997tik 2005.urtera arte ez da egon hazkunde nabarmenik, baina 2005.urtetik aurrera ikusten

da nola eskolatze tasaren igoera garrantzitsua egon den. Gainera, emakumezkoen eta gizonezkoen

artean ez da hainbeste nabarmentzen eskolatze tasaren diferentzia

Page 13: Huezi Berriak

13

1. Gizonezkoak: Grafikoan ikus dezakegun bezala, gizonezkoen eskolaratze tasa urtetik urtera

igotzen joan dela ikus dezakegu nahiz eta 2000.urtetik 2005.urterarte beherakada txiki bat

egon .

2. Emakumezkoak: Emakumezkoen eskolaratze tasari dagokionez, 1997. urtean gizonezkoena

baino txikiagoa zen eta igotzen joan da urtetik urtera gaur egun emakumezkoena

gizonezkoena baino altuagoa izatera heldu arte.

3. Totala: Grafikoari so eginez, eskolaratze tasari bere osotasunean dagokionez hazkunde

urtetik urtera nabarmena izan dela ikus dezakegu, izan ere, nahiz eta 1997. Urtean eskolaratze

tasa baxuagoa izan berdintsu proportzionalki berdintsu mantendu dela esan dezakegu.

Page 14: Huezi Berriak

14

BIBLIOGRAFIA

1. 1990ean UNESCOk egindako “Hezkntza Denontzat” aldarrikapena http://unesdoc.unesco.org/

images/0012/001275/127583s.pdf (5-15 or.)

2. 2000an UNESCOk garatutako Dakar-eko Foroan ataratako Lanerako Markoa http://

unesdoc.unesco.org/images/0012/001211/121147s.pdf (7-22or.)

3. Azkarraga.J(2010), Hezkuntza, desafio sistematikoen aurrean” Mondragon Unibertsitatea

(HUHEZI),LANKI ikertegia.

4. Carbonell.J(1996). “Funciones sociales de la escuela”. La escuela entre la utopia y realidad.

Eume Octaedro. Barcelona.

Page 15: Huezi Berriak

15