HP OSASUN ALORRA

39
Hizkuntza-politika Orokorren Azterketa OSASUN ALORRA

description

Hizkuntza-politika orokorren azterketa egin du Kontseiluak eta osasun alorrari buruzko ondorioak txosten honetan bildu

Transcript of HP OSASUN ALORRA

Page 1: HP OSASUN ALORRA

1

Hizkuntza-politika Orokorren Azterketa

OSASUN ALORRA

Page 2: HP OSASUN ALORRA

1. OSASUN ALORRAREN TESTUINGURUA 4

1.1. Sistema edo eredua ........................................4

1.2. Antolaketa ...........................................................4

1.3. Azpiegiturak ....................................................... 5

2. HIZKUNTZA-POLITIKEN ARDATZ NAGUSIAK 7

2.1. Corpus-juridikoa ................................................7

2.2. Normalizazio-plangintzak .........................13

2.3. Baliabideak......................................................... 17

3. HIZKUNTZA-POLITIKEN ELEMENTU ADIERAZGARRIENAK 20

3.1. LANGILEEN EUSKALDUNTZEA .................... 20

- Euskal Autonomia Erkidegoa ........................ 20

- Nafarroako Foru Komunitatea .....................22

- Ipar Euskal Herria ................................................ 24

3.2. LANGILE BERRIEN KONTRATAZIOA .......... 24

- Euskal Autonomia Erkidegoa .........................25

- Nafarroako Foru Komunitatea ......................27

- Ipar Euskal Herria ............................................... 29

3.3. ZIRKUITU EUSKALDUNAK ............................ 29

- Euskal Autonomia Erkidegoa ........................ 30

- Nafarroako Foru Komunitatea .................... 30

- Ipar Euskal Herria .................................................31

3.4. KOMUNIKAZIOAK ETA HIZKUNTZA-PAISAIA . 31

- Euskal Autonomia Erkidegoa .........................32

- Nafarroako Foru Komunitatea .....................35

- Ipar Euskal Herrian..............................................35

4. EGOERAREN ARGAZKIA 36

- Euskal Autonomia Erkidegoa ........................ 36

- Nafarroako Foru Komunitatea .................... 38

- Ipar Euskal Herria ............................................... 38

IZENBURUAHizkuntza-politika Orokorren Neurketa 1.0 OSASUN ALORRA 1.0

ARGITARALDIALehena, 2009ko maiatzean

ALE KOPURUAArgitalpen digitala

ARGITARATZAILEAEuskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

INTERNETwww.kontseilua.org

AZALAHORIXE diseinu tailerra

DISEINUAHORIXE diseinu tailerra

Page 3: HP OSASUN ALORRA
Page 4: HP OSASUN ALORRA

4

1. OSASUN ALORRAREN TESTUINGURUA

Euskal Herrian herritarren osasunerako eskubide unibertsala bermatze aldera osasun zerbitzu zabal eta anitzak garatu dira azken hamarkada hauetan. Hainbeste herritarren beharrei eran-tzuteko, Euskal Herriko osasun alorrean, 72.500 lagun baino gehiago1 ari ziren lanean 2008 urtean, gehienak alor publikoan (44.800 inguru) eta beste asko alor pribatuan (27.700 inguru).

Hainbeste erabiltzaile eta langile dituen alor batean, euskararen normalizazioa estrategikoa eta lehentasunezkoa bilakatzen da. Ikuspegi kuantitatibotik ez ezik kualitatibotik ere oso garrantzi-tsua da ordea osasun-zerbitzuak euskalduntzea: zerbitzu asis-tentzialak diren heinean langile eta herritarren arteko komuni-kazioa sistemaren beraren oinarria da eta, azken finean, erabiltzaileen beraien osasuna da jokoan dagoena.

Alor hau euskalduntzea euskararen normalizaziorako hain ga-rrantzitsua den arren, Euskal Herriko administrazio ezberdinak ez dira berau euskalduntzeko beharrezko pausoak ematen ari. Ondoren ikusiko dugun bezala, Euskal Autonomia Erkidegoan lanari oso berandu ekin diote (2005 urtean), normalizazio pla-na alor publikora mugatzen da eta hartutako neurriak oso mu-gatuak dira.

Nafarroako Foru Komunitatean ez dago osasun alorra euskal-duntzeko plangintza orokorrik eta dauden neurri eskasak Vas-cuencearen legeak baldintzatzen ditu. Ipar Euskal Herrian ez dago osasun alorra euskalduntzeko inolako neurririk, osasun alorraren gaineko eskumen osoa Estatuarena da eta euskarak

1 — Gaur egun Euskal Herrian osasun alorrean lan egiten duten lan-gile guztien datu homogeneo eta bateragarriak eskuratzea ezinezkoa da. Osakidetza eta Osasunbideko memorietan oinarrituz 2008 bukaeran Osakidetzan 30.000 langile inguru eta Osasunbidean beste 9.000 la-gun inguru ari direla estimatu dugu. Une berean alor pribatuan EAEn 20.000 inguru eta NFKan 6.500 inguru ari direla estimatu dugu 2001eko zentsuan oinarrituz eta sektorearen plantilla hazkundea kon-tuan hartuz. Honela, Hego Euskal Herrian sektore pribatuan lanean ari direnen kopuruak %40a gainditzen du jada. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Euskal Herria 2020 prozesuan egindako diagnostikoan oinarrituz eta ospitale publiko zein pribatuetako langile kopuruak kontuan hartuz, guztira osasun alorrean 2008 bukaeran 7.000 lagun inguru ari direla estimatu dugu.

inolako aitorpen ofizialik ez duenez, osasun alorrean ere euska-raren presentzia hutsaren hurrengoa da2.

Ondoren labur-labur azaldu dugun errealitate garratz hau era xeheagoan azalduko dugu, baina aurrez ezinbestekoa iruditzen zaigu administrazio bakoitzaren baitan antolatzen diren osasun zerbitzuei buruz oinarrizko ideia batzuk argitzea.

1.1. Sistema edo eredua

Euskal Herrian osasun-sistema bakar eta propiorik ez dago eta eredu mistoan oinarritzen diren bi osasun-sistema ezberdinen baitan kokatzen dira bertako osasun-zerbitzuak. EAEko eta NFKko osasun-zerbitzuak Espainiako osasun-sistemaren bai-tan kokatzen dira eta IEHkoak aldiz Frantziako osasun-siste-maren baitan. Bi sistemetan printzipioz osasun-zerbitzuak doa-koak eta unibertsalak dira eta administrazio publikoak bere gain hartzen du eskubide horiek bermatzeko ardura. Sistema

2 — Aurrerantzean Euskal Autonomia Erkidegoa izendatzeko “EAE” laburdura erabiliko dugu, Nafarroako Foru Komunitatea izendatzeko

“NFK” eta Ipar Euskal Herria izendatzeko “IEH”.

bakoitzak baditu ordea zenbait berezitasun, batzuk gainera eus-kararen normalizazioaren ikuspegitik garrantzitsuak gerta dai-tezkeenak. Funtsean ezberdintasun nagusia lehen mailako arre-tan gertatzen da, EAEn zein NFKan lehen mailako arreta ia erabat publikoa den bitartean IEHan ia erabat pribatua baita.

Hego Euskal Herrian lehen mailako arreta batez ere osasun-e-txe publikoen bidez bermatzen da nahiz eta mediku kontsulta-tegi pribatuak ere badiren. Honela osasun-etxeak publikoak dira eta bertan lan egiten duten langileak (medikuak, erizainak, administrariak...) administrazio publikoko langileak.

Ipar Euskal Herrian lehen mailako arreta ia erabat pribatua da eta mediku gehienek beraien kabuz lan egiten dute beraien bu-lego edo kontsulta propioetan. Herritarrek, hein handi batean, zein medikurengana jo aukera dezakete, beraien inguruan da-goen eskaintzaren arabera betiere.

Arreta espezializatuari dagokionez ez dago hainbesteko alderik eta EAEn, NFKan zein IEHn garatzen diren sistemak nahiko antzekoak dira. Ospitale publikoz osatutako sare zabala dago eta badira klinika pribatuak ere. Gizarte Segurantzak ordain-tzen dituen zerbitzu gehienak ospitale publikoen bidez berma-tzen dira eta beste batzuk, gero eta gehiago, ospitale edo klinika pribatuen bidez. Horretarako administrazioaren eta klinika pri-batu horien artean hitzarmen bereziak sinatzen dira.

1.2. Antolaketa

Sistema bakoitzak bere berezitasunak ditu, baina oinarrian an-tzeko egitura mantentzen da batean zein bestean, bai irizpide funtzionalei dagokienean baita lurralde irizpideei dagokienean ere. Irizpide funtzionalen araberako antolaketari dagokionean, alde batetik eguneroko osasun arazoei aurre egiteko lehen mai-lako arreta zerbitzuak daude (osasun-etxeak, anbulatorioak, kontsultak...) eta bestetik osasun arazo bereziei aurre egiteko arreta espezializatuko zerbitzuak (ospitaleak, klinikak...). Lu-rralde irizpideen araberako antolaketari dagokienean, sistemak osasun-eskualdeka antolatzen dira eta aldagai ezberdinak kon-tuan hartuz osasun-eskualde bateko herritarrak lehen arretako zerbitzu jakin batzuetara bideratzen dira eta, hala behar denean, horiei dagozkien arreta espezializatuko zerbitzuetara. Honela, gaur egun, Euskal Herrian hamabi osasun-eskualde daudela esan dezakegu, zazpi EAEn, hiru NFKan eta beste bi IEHan.

1. O

SA

SU

N A

LOR

RA

RE

N T

ES

TU

ING

UR

UA

- S

ist

em

a e

do

ere

du

a -

An

to

lak

et

a

Page 5: HP OSASUN ALORRA

5

Euskal Autonomia Erkidegoan zazpi osasun-eskualde daude, lau Bizkaian, bi Gipuzkoan eta bakarra Araban3 eta soilik kopu-ruak ikusiz antzeman daitekeenez, hauen antolaketa ez da egoe-ra soziolinguistikoaren araberakoa izan. Eskualde horietan guz-tietan euskara ofiziala den heinean, teorian hizkuntza-eskubideen ikuspegitik banaketa horrek ez luke garrantzia handirik izan behar, baina aurrerago ikusiko dugun bezala, praktikan badu.

Nafarroako Foru Komunitatean bost osasun-eskualde zeuden4, baina egun hiru baino ez daude (Tuterakoa, Lizarrakoa eta Iruñe-koa) eta kasu honetan ere banaketa hori egiterakoan ez da hiz-kuntza irizpiderik kontuan hartu5. Nafarroako osasun-sistema publikoaren antolaketa honek ez du Vascuencearen legeak defi-nitzen duen lurralde antolaketa bera ere kontuan hartzen eta lege horrek eremu euskaldun bezala definitzen duena Iruñeko osasun-

-eskualde erraldoiaren baitan kokatzen da. Are gehiago, Iruñeko osasun-eskualdea bi azpi-eskualdetan banatzen duten arren, Ipa-rraldeko azpi-eskualdearen mugek ez dute Vascuencearen legeak eremu euskaldun bezala definitzen duenarekin bat egiten6.

3 — Araba osasun-eskualde bakar batean antolatzen da (Arabako es-kualdea), Bizkaia lau eskualdetan (Barrualdea, Bilbo, Ezkerraldea-En-kanterria eta Uribe) eta Gipuzkoa bi eskualdetan (Mendebaldea eta Ekialdea). Hauek lehen mailako arretako eskualdeak dira eta bakoitza-ri arreta espezializatuko ospitale edo zerbitzu jakin batzuk dagozkio.

4 — Osasun-eskualdeen legeak bost eskualde bereizten zituen 1985 ur-tean (Nafarroako Iparraldea, Nafarroako Ekialdea, Tafalla, Lizarra eta Tu-tera), baina 1990eko lege batek lehenengo hirurak eskualde bakar batean elkartu zituen (Iruñeko osasun-eskualdean). Iruñeko osasun-eskualde erraldoi hori bitan banatzeko aukera ere jasotzen zuen 1990eko legeak eta egun bi azpi-eskualdetan banatzen da, Iparraldekoa eta Ekialdekoa.

5 — Tuterako eskualdeko zazpi osasun-etxeek 22 udalerriri (91.700 biz-tanleri) ematen diete zerbitzua, Lizarrako eskualdeko 8 osasun-etxeek 67 udalerriri (63.158 biztanleri) eta Iruñeko 39 osasun-etxeek 183 udalerri-ri (447.016 biztanleri), tartean, noski, Iruñeari berari. Ikus daitekeenez, Iruñeko osasun-eskualdea oso zabala da eta bere baitan hartzen ditu oso egoera soziolinguistiko ezberdina duten udalerriak (hiriburuaz gain, Lesa-ka, Erriberri, Altsasu edota Izaba artean dauden udalerri guzti-guztiak).

6 — Orkoien, Berriozar, Barañain, Antsoain, Atarrabia, Burlata, Uharte eta Agoitzeko oinarrizko osasun-eremuak Iruñeko Iparralde-ko osasun azpi-eskualdean kokatzen dira, baina udalerri hauek eremu mistoan daude, ez eremu euskaldunean. Are gehiago, Iruñeko bost auzo ere (Ermitagaña, Donibane, Sanduzelai, Errotxapea eta Alde Zaharra) Iruñea Iparraldeko osasun azpi-eskualdean kokatzen dira eta, noski, hauek ere ez daude eremu euskaldunean.

Ipar Euskal Herrian egoera are traketsagoa dela esan dezakegu, izan ere, euskal lurraldea bi osasun-eskualdetan banatzen den arren bi eskualde horiek ez dira Ipar Euskal Herriko lurraldera mugatzen7. Antolaketa honen ondorioz, hainbat euskal herritarri, batez ere Zuberotarrei, ez zaie osasun zerbitzua euskal lurraldean bertan eskaintzen (ospitaletako egonaldien %10 Ipar Euskal He-rriko ospitaleetatik kanpo izaten dira). Dena dela, antolaketa be-rezi honek gaur egun ez du hizkuntzaren ikuspegitik ondorio nabarmenik suposatzen, euskaldunei eremu batean zein bestean ez baitzaie inolako hizkuntza-eskubiderik aitortzen.

1.3. Azpiegiturak

Osasunerako eskubide unibertsala bermatzeko azpiegitura sare zabala garatu da gurean ere eta egun osasun zerbitzuena da au-rrekontu publikoaren zati nagusiena bereganatzen duen alorra. Bilakaera historikoa aztertzen badugu, hasiera batean ospitaleak eta klinikak ziren sare horren oinarria, baina 1970. hamarkada-tik aurrera lehen mailako arretari bultzada berezia eman zitzaion OMS-UNICEF erakundearen aholkuei jarraiki8 eta hurrengo hamarkadetan osasun-etxeak, kontsultategiak eta eskualde-ospi-taleak ugarituz joan ziren. Ondorioz gaur egun osasun-sistema bi alor nagusi horietan banatzen dela esan dezakegu.

Arreta espezializatua

Orotara Euskal Herrian dauden ospitale eta klinikak 70 baino gehiago direla esan dezakegu9: 45 Euskal Autonomia Erkidegoan, 13 Nafarroako Foru Komunitatean eta 15 inguru Ipar Euskal Herrian. Arreta espezializatuaren eremuan, zerbitzu orokorra eta

7 — Baiona-Biarritz osasun-eskualdeak Lapurdi eta Nafarroa Beherea har-tzen ditu bere baitan, baina baita Landetako eremu bat ere. Pau-Orthez-

-Oloron osasun-eskualdean alderantziz gertatzen da baina, eskualde ho-rrek Biarnoko eremuaz gain Zuberoa ere hartzen baitu bere baitan.

8 — Erakunde horrek Alma-Atan ospatu zuen 1970 urtean lehen mai-lako arretari buruzko lehen nazioarteko biltzarra eta herrialde askok lehen mailako arreta indartzeko bertan zehaztutako norabidea jarrai-tuko zuten ondorengo hamarkadetan...

9 — Datuak ez dira guztiz bateragarriak, besteak beste, sektore priba-tuan hainbat klinika txiki izaten direlako eta administrazio guztiek ez dituztelako berdin zenbatzen. Hori jakinda ere, sektorearen garran-tziari buruz ideia bat egin ahal izateko estimazio bat egin dugu.

ErakundEa:

EspEdiEntEa: 315/2005 EaE (araba)kExa: Maiatzaren 31n, goizeko 9ak aldera Txagorritxu Os-pitaleko zentralitara deitu eta harrera egin zion langilea gaz-telaniaz oldartu zitzaion herritarrari euskaraz zuzentzeagatik. Euskaraz harrera egiteko inor ez ote zegoen galdetuta, ezetz erantzun zioten.

EspEdiEntEa: 795/2006 EaE (bizkaia)kExa: Abenduaren 20an Berangoko osasun-etxera joan zen. Kontsultara sartu aurretik erreklamazioa jarri nahi izan zuen mediku euskaldunik ez dagoelako. Oso modu zakarrean ar-tatzeaz gain, langileak esan zion ez zuela medikuarenera joa-terik, herritarrak mediku euskalduna eskatu duelako eta horrelakorik ez dagoelako.

EspEdiEntEa: 626/2007 nfk

kExa: Ekainaren 4an semea dermatologoarenera eraman zu-ten. Bisita Oliveto Kondearen egoitzan izan zen eguerdiko 12etan Fernandez medikuarekin. Semea ohean etzan zute-nean urduritu zen, negarrari ekinez. Lasaitu nahian, bere amak euskaraz hitz egiten zion, mutikoaren ama-hizkun-tzan, alegia. Horren aurrean erizainak gaztelaniaz hitz egite-ko eskatu zion amari. Amak erantzun zion semearekin ari zela hizketan, ez berarekin. Orduan, erizainak erantzun zion: “Igual nos estáis poniendo verdes y no nos enteramos”.

EspEdiEntEa: 1252/2008 EaE (gipuzkoa)kExa: Abenduaren 12an, arratsaldeko 15:15 inguruan herrita-rra Donostiako Ospitaleko larrialdietako harreran zeuden bi langileetako bati euskaraz zuzendu zitzaion eta hark “que yo no entiendo euskera!!” erantzun zion zakar. Orduan herritarrak gaztelaniaz egin zion galdera, baina argibidea ez ziola behar be-zala azaltzen ikusita, alboko langilearengana jo zuen. Hark ere ez zekien euskaraz, baina gutxienean harrera egokia egin zion.

EspEdiEntEa: 981/2008 iEh (lapurdi)kExa: Odol emaileen erakundearen esku-orria frantses hutsean jaso zuen irailean Uztaritzen. Bertan, irailaren 26an Larresoron antolatu jasokeraren berri ematen zen.

1. O

SA

SU

N A

LOR

RA

RE

N T

ES

TU

ING

UR

UA

- A

zp

ieg

itu

rak

Page 6: HP OSASUN ALORRA

6

unibertsala eskaintzen duten heinean, ospitale publikoak handia-goak dira eta ondorioz zerbitzu pribatuen aurrean nagusi dira, nahiz eta kopuru aldetik pribatuak baino gutxiago izan.

EAEn egun 45 ospitale edo klinika daude, 18 publikoak dira (15 Osakidetzarenak eta 3 SNS delakoarenak) eta gainerako 27ak pribatuak. Dena dela ospitale publikoek, gutxiago izan arren, zerbitzu zabalagoa eskaintzen dute eta tamaina aldetik ere garrantzitsuagoak dira10. EAEn osasun zerbitzu garrantzi-tsuenak beraz publikoak dira, baina era berean, gero eta zerbi-tzu publiko gehiago sare pribatuaren esku uzten ari dira. Langi-le kopuruaren ikuspegitik ere zerbitzu publikoak dira nagusi, eremu pribatuan lanean ari den pertsona bakoitzeko eremu pu-blikoan hiru ari baitira.

NFKan estatistika ofizialen arabera, 13 ospitale eta klinika dau-de, baina garrantzitsuenak 9 baino ez dira: 5 publikoak (Osasun-bidea zerbitzuaren baitan kokatzen direnak) eta beste lauak pri-batuak (3 kontzertatuak eta 1 kontzertatu gabea)11. Kokapenari dagokionez, ospitale zein klinika garrantzitsuenak Iruñea edo Iruñerrian daude, baina Lizarran eta Tuteran badira ospitale pu-bliko bana. Ondorioz, Vascuencearen legeak eremu euskaldun bezala definitzen duen horretan ez dago ospitale publikorik.

10 — EAEko osasun azpiegitura garrantzitsuenak publikoak dira. Esaterako Gurutzeta, Basurtu, Donostia eta Txagorritxu ospitale pu-blikoak dira. Sare bakoitzak eskaintzen duen ohe kopurua aztertzen badugu adibidez, 8.000 ohe baino gehiagotik %70 sare publikoak eskaintzen dituela ikusiko dugu. Honela bi ospitale publikok esate-rako 800 ohe baino gehiago dituzte, beste bik 401-800 bitartean eta 100 ohe baino gutxiago dituen ospitale publiko bakarra dago. Aitzitik zerbitzu pribatuetan 100 ohe baino gutxiago dituzten ospitale edo kli-nikak dira nagusi (20 klinika edo ospitale), ez dago 800 ohe baino gehiago dituen ospitale edo klinika pribaturik eta bakar batek ditu 401-800 ohe bitartean.

11 — NFKko ospitalerik handienak Nafarroako Ospitalea eta Bideko Amabirjina ospitalea dira, biak publikoak. Publikoak dira ere Ubar-min Klinika, Sofia Erregina ospitalea (Tuteran) eta Garcia Orcoyen ospitalea (Lizarran). Esan bezala gainerako lauak pribatuak dira: hiruk administrazioarekin hitzarmenak dituzte eta neurri handi batean diru publikoz finantzatzen dira (Nafarroako Unibertsitate Klinika, San Miguel klinika eta San Juan de Dios ospitalea) eta bakar batek ez du hitzarmenik administrazioarekin, San Fermin klinikak.

IEHan dauden 15 ospitale eta kliniken artean garrantzitsuena Baionako “Côte Basque” ospitale publikoa da12. Maule-Lextarre-ko eskualdeko ospitalea kenduta, Ipar Euskal Herrian gainerako osasun azpiegitura espezializatuak pribatuak dira. Inguruan ospi-tale publiko gehiago topatu nahi duenak Euskal Herritik kanpo jo behar du: Oloronera, Orthez-era, Pau-ra edota Pontacq-era. Izan ere hainbat euskal herritar, zuberotarrak batez ere, Euskal Herritik kanpo kokatuta dauden ospitale nagusiagoetara bidera-tzen dituzte, esaterako Olorongo ospitalera.

Lehen mailako arreta

Euskal Herrian lehen mailako arretarako 967 “gune” daude13. Hego Euskal Herrian zerbitzu publikoak dira nagusi eta 251 osasun-etxe eta 326 kontsultategiren bidez eskaintzen da zerbi-tzua. Ipar Euskal Herrian aldiz pribatuak dira nagusi eta zerbi-tzua 391 medikuren bulego pribatuetan eskaintzen da.

EAEn lehen mailako arreta orokorrean publikoa da, Osakide-tzaren baitan kokatuta, eskualdeka antolatzen dira 197 osasun-

-etxe eta 102 kontsultategi.

NFKan ere lehen mailako arreta publikoa da, Osasunbidea zer-bitzuaren baitan kokatuta, hiru eskualde nagusietan banatzen dira 54 osasun-etxe eta 224 kontsultategi.

12 — IEHan “Cote Basque” ospitale publikoa da garrantzitsuena eta hirutan banatzen dela esan dezakegu: Baionan bi eraikin ditu eta Donibane Lohizunen hirugarrena. Maule-Lextarreko ospitale lokala (HL de Mauleon-Licharre) ere publikoa da, baina tamaina aldetik txi-kiagoa (lehenak 570 ohe edo toki eskaintzen ditu eta bigarrenak 25). Gainerako guztiak klinika edo poliklinika pribatuak dira, eskaintza eta tamaina ezberdinekoak. Baionan kokatzen dira Lafourcade Klinika (144 ohe edo toki), Saint-Etienne & Pays Basque klinika (124 ohe edo toki), Lafargue Klinika (94 ohe edo toki), Paulmy klinika kirurgikoa (50 ohe edo toki), Paulmy klinika kardiologikoa (38 ohe edo toki) eta Delay Klinika (33 ohe edo toki); aldiz Donibane Lohitzunen daude

“Cote Basque” Sud Poliklinika (77 ohe edo toki) eta Luz Klinika (4 ohe edo toki), Biarritzen Aguilera Poliklinika (183 ohe edo toki), Donapa-leun Sokorri Poliklinika (74 ohe edo toki) eta Izpuran Fondation Luro klinika (15 ohe edo toki).

13 — Kasu honetan ere datuak ez dira guztiz bateragarriak, besteak beste, HEHan eta IEHan lehen mailako arreta desberdina delako eta estatistika ofizialetan HEHan osasun etxe eta anbulatorioak zenbatzen diren bitartean eta IEHan mediku orokorrak zenbatzen direlako.

Ipar Euskal Herrian ez dago osasun-etxe sare publikorik eta fa-mili medikuek zerbitzua beraien kontsultategietan eskaintzen dute, herritarrek beraiek aukeratzen dutelarik zein medikuren-gana jo. IEHan zehatz-mehatz zenbat harrera gune dauden ez dakigu, baina 2004 urtean 391 mediku orokor edo “soins de ville” zeuden: lau medikutik hiru (%75) kostaldean, %16 tar-” zeuden: lau medikutik hiru (%75) kostaldean, %16 tar-teko eremuan eta %9 besterik ez barnealdean14. Kostaldean jende gehiago bizi denez bertan mediku gehiago ari da lanean, baina, hala ere, proportzioa ez da batere orekatua: kostaldean 100.000 biztanleko 163 mediku dauden bitartean, barnealdean 93 besterik ez baitaude.

14 — Garapen Kontseiluaren Pays Basque 2020 diagnostikoaren arabera.1. O

SA

SU

N A

LOR

RA

RE

N T

ES

TU

ING

UR

UA

- A

zp

ieg

itu

rak

Page 7: HP OSASUN ALORRA

7

2. HIZKUNTZA-POLITIKEN ARDATZ NAGUSIAK

Milioika erabiltzaile, hamarnaka mila langile, ehunka osasun--etxe, hamarnaka ospitale, sistema ezberdinak, araudi bereziak... testuinguru zabal eta konplexu horretan garatzen ari dira gaur egun administrazio bakoitzaren hizkuntza-politikak. Ondoren-go orriotan hizkuntza-politika horiek aztertuko ditugu eta ho-rretarako administrazio horietako bakoitzak eskaintzen duen informazio publikoan oinarrituko gara, hau da, beraiek eskain-tzen dituzten datuak erabiliko ditugu.

Azterketa bestalde, bi mailatan bereiztuko dugu. Maila oroko-rrago batean politika publiko ororen ardatz nagusiak izan beharko luketen hiru osagaiak aztertuko ditugu (corpus juridi-koa, normalizazio-plangintzak eta baliabideak) eta maila zeha-tzago batean hizkuntza-politika ororen aplikazioan adierazga-rrienak izan beharko luketen lau eremuak (langileen euskalduntzea, langile berrien kontratazioa, zirkuitu euskaldu-nak, komunikazioak eta hizkuntza-paisaia).

2.1. CORPUS JURIDIKOA

Corpus juridikoaz hitz egiten dugunean, euskararen normaliza-ziorekin zerikusi zuzena duten oinarrizko arauez ari gara (kons-tituzioez, autonomia estatutuez edota euskarari buruzko legeez), baina baita alor bakoitzean oinarrizko lege horiek garatu eta zehazten dituzten lege, dekretu eta abarrei buruz ere. Konstitu-zio, estatutu eta euskara legeek osatzen duten corpus juridiko orokorra Txosten orokorrean aztertu dugu jada eta ez dugu he-men errepikatuko. Ondorengo orriotan osasun alorreko arau-dira mugatuko gara eta oinarrizko lege horiek aipatu besterik ez ditugu egingo.

Osasun alorreko corpus juridikoaz hitz egiterakoan, lehenik eta behin eskumenei buruz hitz egin behar da. EAEk zein NFKak euren sorrera legeetan jasotzen zuten osasun alorraren gaineko eskumena, baina praktikan lehenak 80. hamarkadaren bigarren erdian eskuratu zituen eskumen garrantzitsuenak (langileak, azpiegiturak...) eta bigarrenak 90. hamarkadaren hasieran. IEHan aldiz, oraindik orain Estatuak mantentzen du osasun zerbitzuen gaineko erabateko eskumena.

Euskal Autonomia Erkidegoa

EAEn osasun alorraren gaineko eskumena Erkidegoari berari dagokiola jasotzen da 1979ko Autonomia Estatutuko 18. arti-kuluan, baina Espainiako Estatuak urte batzuk beranduago arte ez zion Eusko Jaurlaritzari erabateko eskumena eman. Jaurlaritzak Estatutuarekin batera osasun alorraren gaineko oi-narrizko eskumen batzuk besterik ez zituen eskuratu eta Osaki-detza 1983an sortu zuen arren, 1987 urtera arte ez zituen osa-sun zerbitzuen gaineko eskumen nagusiak eskuratu (langileak, azpiegiturak...).

3/1979 Lege Organikoa - 18. artikulua1. Barneko osasuna dela eta Euskal Herriari dagokio Estatuko

oinarrizko legea lege berriz aurrera eramatea eta betetzea.

2. Seguru Soziala dela eta, Euskal Herriari dagokio:a) Estatuko oinarrizko legea lege berriz aurrera eramatea eta

betetzea, berorren erregimen ekonomikoa itxuratzen du-ten arauak salbu.

b) Seguru Sozialaren erregimen ekonomikoaren gestioa.

3. Berebat dagokio Euskal Herriari farmazi produktoez Es-tatuaren legeak betearaztea.

4. Xede horiek lortzeko, bere barrutian, Komunitate Autono-moak organizatu eta administratu ahalko ditu goian ai-paturikoez zerikusirik duketen zerbitzu guztiak, Osasun eta Seguru Sozialari dagozkienetan instituzio, erakunde eta fundazioei bere babesa emango dielarik, artikulu ho-netan harrotzen diren funtzioak eta konpetentziak bete-tzen diren ala ez jakiteko goren-gorengo inspekzioa Esta-tuaren eskutan egongo delarik.

5. Osasun eta Seguru Sozial gaietan hartuko dituzten konpe-tentziak erabiltzean, Euskal Botere Publikoak interesatu guztien partizipaketa demokratikora bilduko dira, eta baita langileen sindikatoenetara eta enpresarien asozia-zioenetara ere, Legeak zertuko duenaren arauera.

Estatutuan, ikus daitekeenez, osasun zerbitzuen gaineko esku-mena ez ezik, Gizarte Segurantzaren gainekoa ere jasotzen da, baina estatutua onartu zenetik hiru hamarkada pasa diren arren, eskumen hori ez dute Eusko Jaurlaritzaren esku utzi.

ErakundEa: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA. OSAKIDETZA

EspEdiEntEa: 338/2005 EaE (gipuzkoa)kExa: Zestoako osasun etxeko harreran dagoen langile batek gaztelaniaz hitz egitera behartzen ditu herritarrak, berak ez baitaki euskaraz.

EspEdiEntEa: 123/2006 EaE (bizkaia)kExa: 2006ko martxoaren 31n, goizeko 8:52an Bolueta-Sagar-minaga osasun-etxera bertaratu, eta harreran zegoen langileari euskaraz zuzendu zitzaion analisiak egitera nora joan behar zuen galdetzeko. Langilearen erantzuna hauxe izan zen: “Mi padre aragonés, yo aragonesa, castellano”. Herritarraren eran-. Herritarraren eran-tzuna: “Eta? Hori da erantzuteko modua?”. Langileak: “Que no te entiendo”. Herritarrak adierazi zion, euskaraz ez dakiela modu onean esan izan balio, gaztelaniaz hitz egin izango ziola. Orduan beste langile bat hurbildu zitzaion herritarrari eta berak euskaraz artatuko zuela esan zion. Itxaroten egon zen bitartean, harrerako mahaiaren atzean zegoen beste langile bat, herritar adintsua bera, lehenbiziko langilearena hurbildu zen eta honela esan zion: ozenki “Bueno, �serán maleducados! Ven que no sa-�serán maleducados! Ven que no sa-bes y siguen hablando... y dale y dale... de verdad... que asco!”

EspEdiEntEa: 934/2006 EaE (bizkaia)kExa: Algortako Osasun-etxetik gaztelania hutsean bidali dio-te medikuarekin duen hitzorduaren aldaketaren berri emateko jakinarazpena.

EspEdiEntEa: 837/2007 EaE (gipuzkoa)kExa: Abuztuaren 30ean Elgetako osasun-etxera joan zen goizeko 9:20 aldera. Mediku titularra, euskalduna bera, oporretan zegoen eta ordezkotza egiteko kontratatu zuenak ez zekien euskaraz. Hala, herritarrak ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.

EspEdiEntEa: 1150/2008 EaE (gipuzkoa)kExa: Villabonako osasun-etxean hiru erizain-lanpostu sartu-ko dira lekualdatze-lehiaketan, bi goizez aritzeko eta bat arra-tsaldez. Goizeko bi lanpostuetan ez dago hizkuntza-eskakizu-na egiaztatu beharrik. Arratsaldekoan aritzeko 2010eko urrira arte ez du egiaztatu beharko 2. hizkuntza-eskakizuna.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

Co

rpu

s j

uri

do

ko

a

Page 8: HP OSASUN ALORRA

8

Bestalde, Osakidetza sortu zenerako euskararen legea onartua zuen Eusko Legebiltzarrak eta bertan, besteak beste, herritarrei administrazio publikoan zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubi-dea aitortu zitzaien. Osasun zerbitzu publikoak administrazio publikoaren baitan kokatzen diren heinean, Euskararen legeko artikulu horrek Osakidetzari ere eragiten dio eta ondorioz osa-sun zerbitzu publikoetako erabiltzaileek zerbitzua euskaraz ja-sotzeko eskubidea dute.

10/1982 Legea - 6. artikulua

Herritar guztiei, Autonomia-Elkarteko lur-eremuan Herri-Ar-duralaritzarekin izan ditzaten harremanetan euskera nahiz gaztelania erabiltzeko eta bakoitzak aukera dezan hizkuntza ofizialean harrera egin dakioneko eskubidea aitortzen zaie.

Horretarako, behar daitezen neurriak hartuko dira eta eskubi-de horren erabilpena arian-arian bermatzeko beharrezko gerta daitezen eskuarteak ebatziko.”

Corpus juridiko orokorraren azterketa egin dugunean ikusi bezala, arian-arian horrek arauetan edota plangintzetan zehaztutako hel-buruak eperik gabe luzatzeko aukera ireki zuen. Aurrerago ikusiko dugun bezala, Administrazioak aukera hori behin eta berriz balia-tuko du bere betebeharrak saihestu eta ardurak ezkutatu asmoz.

Euskararen legea onartu eta lau urtera, Administrazio publikoan euskararen erabilera arautzeko 1986/250 dekretua onartu zen, bai-na langile gehien zituzten erakundeak (Osakidetza, Hezkuntza, Ertzaintza eta Justizia administrazio) kanpo utzi ziren.

Jarraian, hiru urte beranduago Euskal Funtzio Publikoaren 1989/6 legea onartu zen eta langile publikoei buruzko arau orokorrez gain hizkuntza normalizazioari buruzko gai garrantzitsuak ere zehaztu zituen, osasun alor publikoari ere eraginez.

Tarte horretan EAEko antolamendu sanitarioaren 1997/8 legea onartu zen, besteak beste, osasun zerbitzu publikoak berranto-latzeko eta eremu pribatuan erabili ohi den kudeaketa-eredua abian jartzeko asmoz. Bertan euskararen normalizazioari buruz bi aipamen besterik ez dira egingo, batean normalizazioari bu-ruzkoak etorkizuneko plan batean arautuko direla esaten da eta bestean plan hori onartu bitartean euskara meritu gisa baino ez dela baloratuko.

8/1997 Legea - 28.5. artikulua

Euskadiko Autonomia Elkarteko administrazio publikoetan eus-kararen erabilera normalizatzeko arautegian xedatutakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoak plan berezia ezarriko du, hizkuntz politikari buruz Autonomia Elkarteko organo eskumendunak xedatzen dituen norabideen ara-bera; plan horretan zehaztuko dira entearen pertsonalarentzat aplikagarri diren hizkuntz helburuak eta helburuok ondo betetze-ko hartu beharreko neurriak.

Aurreko atalean aipatutako plan hori elaboratuta ez dagoen bitartean, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publi-koak hautapenerako eta lanpostuak betetzeko burutzen dituen prozesuetan, funtzio publikoko legerian aurrikusitako arauak, alegia, euskaraz jakitea merezimendutzat hartzeari buruzkoak, aplikatuko dira.

Osasun-sistema berrantolatzea helburu duen lege honetan eus-kara ez da ezertarako kontuan hartuko. Osasun-sistema zazpi eskualdetan banatuko da (Araba eskualde bakar batean bilduz, Bizkaia lau eskualdetan eta Gipuzkoa bi eskualdetan), baina eskualdeak ez dira egoera soziolinguistikoaren arabera eratuko eta horrek, aurrerago ikusiko dugun bezala, osasun alorraren normalizazio-prozesuan bere ondorioak izango ditu.

Osakidetzako estatutuak onartzen dituen 1997/255 dekretuan ere euskararen normalizazioari buruz aipamen labur bat beste-

rik ez da jasoko 12. atalean. Aipamen hori Osakidetzako anto-lakunde orokorraren ahalmenetako bat giza baliabideen kudea-keta arloan “normalizazio plana bultzatu eta koordinatzea” izango dela esatera mugatzen da.

Azkenean 2003 urtean Osakidetzan euskararen normalizazioa arautuko duen 2003/67 dekretua onartu zen. Autonomia esta-tutua onartu eta 24 urtera, Osakidetza sortu eta 20 urtera edo-ta, nahiago bada, osasun alorreko eskumen osoak eskuratu eta 16 urtera. Are gehiago, dekretua 2003 urtean onartu bazen ere normalizazio-plangintzaldia ez zen 2005eko maiatza bukaera arte abian jarri.

Laburbilduz, osasun alorrari dagokionez, lehen urteetan (1979-1989) euskararen gaia ez zen ezertarako kontuan izan eta ondo-ren, Funtzio publikoaren legea onartuta, beste hainbat urtetan (1989-2003) Osakidetzan lanpostu bat eskuratzeko euskara meritu gisa baloratzera mugatu ziren15. Urte horietan guztietan beraz, Osakidetzan lan egiteko ez da euskara jakitea eskatu eta milaka pertsona euskara jakin gabe sartu dira Osakidetzan.

Hori jada iragana da baina argi dago hainbeste urtetan langile elebidunak hartzeko inolako neurririk ez hartzeak gaur egun ondorio argiak dituela. Izan ere, gaur egun, oraindik ere, Osa-kidetzako langileen gehiengoak ez daki euskaraz.

Azkenean bada, 2003 urtean Osakidetzan euskararen normali-zaziorako plana arautzeko 2003/67 dekretua onartu zen, baina ondoren ikusiko dugun bezala, dekretu horrek ere ez ditu osa-sun alorrean euskara normalizatzeko beharrezko diren neurri estrategikoak jasotzen:

1. Dekretuak ez du langile guztiak noizko euskaldundu beharko diren zehazten eta progresibitatearen kontzeptu malguak jasotzen diren neurri eskasak indargabetzen ditu.

2. Ez du langile guztiak euskaldundu beharra zehazten, aitzi-tik, langile gehienak euskara ikastetik salbuesten ditu (45 urtetik gora dituzten guztiak).

15 — Are gehiago, aurrerago ikusiko dugun bezala, Funtzio publi-koaren legeak euskara meritu gisa baloratzeko ezartzen zuen tarte za-baletik (gutxienez puntu guztien %5 eta gehienez %20) Osakidetzak normalean %5 inguru baloratzen zuen euskararen ezagutza, hau da, legeak ezarritakoa betetzeko gutxienekoa baino ez.2

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N A

RD

AT

Z N

AG

US

IAK

- C

orp

us

ju

rid

ok

oa

Page 9: HP OSASUN ALORRA

9

3. Kontratazio berrietan ez zaie hautagai guztiei euskara jakin beharra eskatzen eta orokorrean euskara meritu gisa balo-ratzera mugatzen da.

4. Herritarrei euskarazko zerbitzua bermatzeko eta langileek euskaraz lan egin ahal izateko funtsezkoak diren zirkuitu eus-kaldunak proposatu ordez atal elebidunak proposatzen dira.

5. Komunikazioen atalean bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatu beharra proposatzen da baina praktikan euskara bigarren mailako bihurtzen duten salbuespenekin.

Dekretuaren helburua Osakidetzako Euskara Planak arautzea izan arren, bertan ez da langile guztiak noizko euskaldundu beharko liratekeen aurreikuspenik egiten. Aitzitik, testuan zehar progresibitatearen kontzeptua errepikatzen da behin eta berriz (arian-arian, apurka-apurka...) eta ugariak dira ere, bate-re zehaztasunik gabeko esamoldeak (hala dagokionean, ahal izanez gero...). Dekretuaren xedea zehazten duen lehen artiku-luan bertan dekretu osoa baldintzatzen duen progresibitatearen kontzeptua jasotzen da:

67/2003 Dekretua - 1. artikulua

1. Dekretu honen xedea da euskararen erabilera Osakidetza--Euskal Osasun Zerbitzuan normalizatzeko Planaren oi-narriak arautzea, edo «Osakidetza-Euskal Osasun Zerbi-tzuko Euskara Planaren» oinarriak arautzea. Planaren helburua da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua arian-

-arian euskaraz baliatzen joatea, hala zerbitzu sanitarioak emateko herritarrekin dituen ohiko harreman ahozko eta idatzietan nola, ente publikoa denez, bere jarduera osa-tzen duten prozesu guztietan.

Bestalde, Osakidetzan euskararen normalizaziorako plana arau-tzea helburu omen duen dekretu honek langile gehienak euska-ra ikasteko betebeharretik salbuesten ditu. Honela 29. artiku-luan, besteak beste, 45 urtetik gorako langile finkoak hizkuntza gaitasuna egiaztatzetik salbuesten direla jasotzen da, hori bai, langileek beraiek horrela eskatzen dutenean. Langile horiek guztiek erretreta hartu bitartean 20 urte baino gehiago pasa beharko diren arren, administrazioak euskara ikastetik salbues-ten ditu, urte horietan guztietan herritarrei zerbitzua euskaraz emateko gaitasunik izango ez dutela jakin arren.

67/2003 Dekretua - 29. artikulua

1. Ondorengo langile finko hauek egon daitezke Osakidetza--Euskal Osasun Zerbitzuko hizkuntz eskakizunen derri-gortasun-araudi orokorra betetzetik salbuetsita:

a. Plana hasten denean 45 urtetik gora dutenek nahiz 1.2. artikuluko ebaluazioa egiten den egunean adin horretatik gorakoak direnek, kasu bietan baldin eta interesatuek sal-buesteko eskatzen badute.

(…)

Hori jada lanean ari direnen kasuan, baina kontratatuko diren langile berrien kasuan ere proposatzen diren neurriak oso eska-sak dira. Ez da inon zehazten Osakidetzan lan egin ahal izateko gutxieneko euskara maila jakin bat egiaztatu beharko denik. Zenbait lanpostutan euskara maila jakin bat egiaztatu beharko dela jasotzen da eta hori derrigortasun-indizeen bidez arautuko dela. Dekretuko 4. artikuluan zehazten den bezala, indize ho-riek osasun zerbitzuen eragin edo jarduera eremuetako euskara-ren ezagutza tasaren eta eremu bakoitzerako zehazten diren helburuen arabera esleituko dira.

67/2003 Dekretua - 21. artikulua

1. Derrigortasun-data zein efektibori ezarri erabakitzeko, 4. artikuluko lehentasunen hurrenkera eta Dekretu honetan ezarritako gutxieneko helburuak eta erabilera-jarraibi-deak hartuko dira kontuan.

2. Orobat, lehenetsi beharko dira jarduera motagatik erabil-tzailearen hizkuntzaz baliatzeak zerbitzu sanitarioaren kalitatean eragin zuzenagoa duten efektiboak.

Derrigortasun-indizeak zehazteko bestalde, Administrazioko beste plangintzetan bezala, Eustatek argitaratutako Erroldan edo Biztanleria eta etxebizitza estatistikan jasotako datuak era-biliko direla ere zehazten da.

Dekretuak lan-deialdietan euskararen ezagutza zenbat baloratu beharko den ere zehazten du. Dekretuaren gainetik dagoen Funtzio Publikoaren legeak ezarritako mugak errespetatuz on-dorengo portzentajeak ezartzen ditu: puntu guztien %20 4. HE egiaztatzen bada, %15 3. HE egiaztatzen bada, %10 2. HE egiaztatzen bada eta %5 1. HE egiaztatzen bada. Aurrerago puntu hauek guztiak errealitatean zertan geratzen diren zeha-

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

Co

rpu

s j

uri

do

ko

a

ErakundEa: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA. OSAKIDETZA

EspEdiEntEa: 790/2005 EaE (bizkaia)kExa: Herritarra Mungiako osasun etxera joan zen azaroa-ren 21ean. Ez harreran eta ez medikuak ere, ez zioten euska-raz eman zerbitzua.

EspEdiEntEa: 499/2006 EaE (gipuzkoa)kExa: Herritarrak 2005eko martxoaren 17an erreklamazioa jarri zuen Deba Garaiko Ospitalean, bertako espezialistek ez zutelako zerbitzua euskaraz eskaintzen. Zuzendaria eta beste bi langile hurbildu zitzaizkion herritarrari, kasuaz interesa-turik. Ordutik ordea, ez du bestelako erantzunik jaso eta egoerak berdin dirau: espezialistekin ezin da kontsulta eus-karaz eduki, informazio-orriak gaztelania hutsean daude, eta abar.

EspEdiEntEa: 409/2007 EaE (araba)kExa: Maiatzaren 7an goizeko 9:30ean Gasteizko Lakuabiz-karrako osasun-etxeko 945 006 800 zenbakira deitu du hi-tzordua eskatzeko. Harrera egin dion langilearengandik ezin izan du zerbitzua euskaraz jaso eta herritarrak gaztelaniaz hitz egin behar izan dio berak nahi zuen egunerako txanda emango bazion.

EspEdiEntEa: 1149/2008 EaE (gipuzkoa)kExa: Osakidetzak 2008ko erizainentzako lekualdatze-lehia-ketan derrigortasun-datak atzeratu ditu 41 lanpostutan, ho-rietatik 10 Gipuzkoako ekialdeko eskualdean eta 7 mende-baldean.

EspEdiEntEa: 1257/2008 EaE (gipuzkoa)kExa: Osakidetza erizain-plazen deialdia egin du Villabona eta Irurako osasun-etxeetan aritzeko. Plaza horietako ba-tzuek ez dute derrigortasun-datarik, eta duen bakarrean 2010ean egiaztatu beharko da Hizkuntza Eskakizuna, beraz lanpostua hartzerakoan langile bakar batek ere ez du egiazta-tu beharko euskararen ezagutza.

Page 10: HP OSASUN ALORRA

10

tzago aztertuko dugu baina orokorrean euskara puntu guztien %10 baino gutxiago baloratzen dela aurrera dezakegu.

Bestalde, dekretuak Osakidetzan euskara zerbitzu-hizkuntza izango dela zehazten du, ez lan-hizkuntza, baina kasu berezi batzuk ere aurreikusten ditu. “Unitate administratibo elebidu-nei” buruz hitz egiten du, ez zirkuitu euskaldunei buruz eta, ikus daitekeenez, kontzeptuak nahasten ditu. Izan ere, ez dira gauza bera euskaraz lan egin dezaketen lantaldeak edota euska-raz lan egiten dutenak (zirkuitu euskaldunak). Nolatan lan egingo du euskaraz kide guztiak euskaldunak ez dituen lantalde batek? Bada, hori da dekretu honetako 9. artikuluan proposa-tzen dena:

67/2003 Dekretua - 9. artikulua

1. Unitate administratibo elebidunak dira unitate horien be-rezko zereginak hizkuntza ofizial batean nahiz bestean be-tetzen dituztenak.

2. Unitate elebidunek euskara zerbitzu – eta lan-hizkuntza bezala bermatuko dute beren jardun guztietan.

3. Unitate administratibo bat elebiduntzat joko da, baldin eta betekizun hauek betetzen baditu:

a. Unitateko buruak edo arduradunak eta unitateko postuen %80k derrigortasun data duen hizkuntz eskakizuna edu-ki behar dute.

b. Unitateko buruak edo arduradunak eta unitateko efektiboen %80k dagokien lanpostuko hizkuntz eskakizuna egiaztatu-rik eduki behar dute. 4. HE egiaztatu behar dutenean, hel-buru horretarako 3. HE egiaztatzea hartuko da kontuan.

Komunikazioen alorrean bi hizkuntza ofizialen erabilera ber-matuko dela jasotzen da baina 13. artikuluko bigarren paragra-foan salbuespenerako ate garrantzitsu bat zabalik uzten da. Izan ere, dekretuak eguneroko dokumentuak asistentzia normalta-sunez emateko moduan idatzi beharko direla ezartzen du eta horrek, aurrerago ikusiko dugun bezala, kasu gehienetan gazte-lania hutsean idaztea suposatuko du.

67/2003 Dekretua - 13. artikulua

1. Lan-hizkuntzaren inguruko jarraibide hauek, batez ere, memoria, azterketa, txosten eta zirriborroak bezalako do-kumentuei buruzkoak dira, eta, erabili beharreko hizkun-tza ofiziala dela eta, legezko xedapenek ukitzen ez duten bestelako idatzizko jarduketei buruzkoak ere.

2. Asistentziaren jarduerari eusten dioten dokumentuetan hizkuntza ofizialak erabiltzeko moduari dagokionez, beti ere idatziko da asistentzia normaltasunez emateko bidea bermatuta.

Dekretuak gauza gehiago ere badio, baina horiek dira gure us-tez gairik azpimarragarrienak. Esan beharrik ez dago, lehen al-diz Derrigortasun Datak ezartzea pauso garrantzitsua dela, bai-na DD ez zaie lanpostu guztiei ezartzen eta ondorioz neurri oso mugatua da. Are mugatuagoa, DD lanpostu gutxi batzuei bai-no ezartzen ez zaien heinean eta DD hori egiaztatzen ez dute-nekin zer egingo den zehazten ez den heinean.

Nafarroako Foru Komunitatea

NFKan ere corpus juridiko orokorraz harantzago, osasun alo-rrarekin eta euskararekin zerikusia duten arauak aztertuko ditu-gu ondoren. Kasu honetan gainera indarrean dauden arauak ez ezik, aurreko batzuk ere aztertuko ditugu azken urteotan izan den atzerakada azaldu asmoz. Hasteko, osasun alorraren gaine-ko eskumenei buruz hitz egin behar da eta horretarako, ezin-bestekoa da Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzea-ri buruzko 1982/13 lege organikoa aipatzea. Bertan, besteak beste, osasun zerbitzuen gaineko eskumenak Nafarroari dagoz-kiola zehazten da 53. artikuluan:

13/1982 Lege Organikoa - 53. artikulua

1. Barne osasuna eta higiene alorretan, gaur egun dituen ahal-menak eta eskumenak dagozkio Nafarroari eta, gainera, Es-tatuko oinarrizko legeria lege bidez garatzea eta betearaztea.

2. Bere lurraldearen barnean, Nafarroak aitzineko idazatiak aipatzen duen gaiari dagozkion zerbitzu guztiak antolatu eta administratzen ahal ditu eta haiekin ikusteko duten era-kunde, entitate eta fundazio guztien tutoretza eginen du.

3. Aitzineko idazatietan erabakitakoa deusetan ukatu gabe, Es-tatuari dagokio artikulu honetako ahalmen eta eskumenak betetzera bideratutako koordinazioa eta goi-ikuskaritza.

Kasu honetan ere, Gizarte Segurantzaren gaineko eskumenak Nafarroari dagozkiola jasotzen da hurrengo artikuluan, baina EAEko gainerako euskal herrialdeei bezala, eskumen hau ez zaio inoiz eman Nafarroako Foru Komunitateari.

Lege organiko honetan, bestalde, Nafarroako hizkuntza ofiziala gaztelania zela ezarri zen 9. artikuluan eta jarraian eremu eus-kaldunetan euskara ere ofiziala izango zela gehitzen zen. Etorki-zuneko lege baten baitan utzi zen eremu euskaldun hori zehaz-tea, euskararen erabilera arautzea eta, estatuko araudi orokorraren baitan, euskararen irakaskuntza antolatzea.

18/1986 Legea - 2. artikulua

Gaztelania Nafarroako hizkuntza ofiziala da; euskara ere bai, Nafarroako Foru Araubidea Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoaren 9. artikuluak eta 18/1986 Foru Legeak diotena-ren arabera.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

Co

rpu

s j

uri

do

ko

a

Page 11: HP OSASUN ALORRA

11

Helburu horrekin onartu zen ondoren 1986/18 Vascuencearen legea deitutakoa eta aipatutako eremu horiek zehaztu zituen, ga-rai hartako balizko egoera soziolinguistikoan oinarrituz. Prakti-kan Nafarroa Garaia hiru eremutan zatikatu zuen, euskararen ofizialtasuna eta berarekin hizkuntza-eskubide ofizialak “eremu euskalduna” delakora mugatuz. “Eremu misto” bezala izendatuta-koan ez zen euskararen ofizialtasunik aitortu eta eskubide murritz batzuk besterik ez ziren onartu. “Eremu ez euskalduna” delakoan ofizialtasunik ez eta hizkuntza-eskubiderik ere ez zen onartu.

Administrazio publikoan euskararen erabilera arautzeaz gain, hezkuntzan eta hedabideen alorrean erabilera hori nola arautu-ko den ere zehazten da, baina osasun alorraz ez da berariaz ezer aipatzen. Ondorioz administrazio publikoaz zehaztutakoa har-tu behar da kontuan gutxienez osasun zerbitzu publikoei buruz ari garenean.

Nafarroako osasun zonifikazioaren 1985/22 legea Vascuencea-ren legea baino lehen onartu zen heinean ez zituen lege horrek ezarriko zituen hizkuntza irizpideak eta zonifikazioa kontuan hartu, baina ikusi dugunez, 1990eko osasun zonifikaziorako lege berriak ere ez, ordurako Vascuencearen legea indarrean egon arren.

Bestalde, EAEn ez bezala, Nafarroak osasun zerbitzuen gaineko eskumen garrantzitsuenak eskuratu zituenerako Vascuencearen legea jada indarrean zegoen. Lehen transferentziak 1984 urtean eskuratuak zituen, baina osasun zerbitzuen gaineko eskumen garrantzitsuena, INSALUD delakoaren transferentzia, ez zuen 1991 urtera arte eskuratu. Urte horretatik aurrera osasun zerbi-tzu publikoetan lanean ari ziren langile guztiak Nafar adminis-trazioaren eta bere araudiaren menpe gelditu ziren, gerora Osa-sunbidea zerbitzua osatuz.

Osasunbideko lehen plantilla organikoa 1993/196 foru dekre-tuaren bidez onartu zen eta jarraian Osasunbidean lanpostuak eskuratzeko prozedura arautzen zuen 1993/347 foru dekretua argitaratu zen. Azken dekretu honen 11. artikuluan, euskara maila jakin bat egiaztatzea Osasunbideko zein lanpostutarako zen derrigorrezkoa dekretu bidez zehaztuko zela zioen. Gehia-go ere bazioen ordea: eremu euskalduna deitutakoan lanpostua eskuratu zutenek lekualdatze lehiaketetan ezingo zutela beste eremuetako lanpostuetara aurkeztu, gutxienez ondorengo bost urteetan.

347/1993 Foru Dekretua - 11. artikulua

Foru dekretu bidez zehaztuko da zer lanpostutarako izanen den nahitaezko baldintza euskararen ezagupen aski egiaztatzea.

Euskararen ezagupena galdaturik, lanpostu horiek eskuratzen dituzten langileek, destinoa eskualde berean duten lanpostuak baizik ez dituzte eskuratzen ahalko. Eskualde horretan bortz urtez ihardunean aritu ondoan, destinoa eskualde ezberdine-tan duten lanpostuak eskuratzen ahalko dituzte.

Nafarroako administrazio publikoan euskararen erabilera arau-tzeko 1994/135 foru dekretua onartu zen euskararen legeak orokorrean zioena gehiago zehaztu asmoz. Orokorrean eremu bakoitzean lortu beharreko helburuak zehazten zituen eta Na-farroako administrazioko zerbitzu zentraletan (eremu batean edo bestean egon, nafar herritar guztiei zerbitzua eskaintzen diotenak) jarraitu beharreko irizpideak ere bai. Ondoren ere-muz eremu, administrazioarekin harremanak nola izan behar zuten, euskara jakin beharreko lanpostu publikoak nola zehaz-tuko ziren edota euskara jakitea meritu gisa zenbat baloratuko zen garatzen zen. Zehaztutako helburuak lortzeko plan zeha-tzen beharra ere aipatzen zen eta zerbitzu zentraletan (eremu mistoan) zirkuitu elebidunak sortzeko asmoa ere bai. Dekretu honek ez zituen zirkuitu euskaldunak proposatzen, progresibi-tatearen kontzeptua behin eta berriz errepikatzen zuen eta eus-kara jakin gabe euskara jakin beharrekoa zen lanpostuetan ari zirenen eskubideak errespetatuko zirela ere argi uzten zuen. Ez zen euskaldunok behar genuen dekretua, baina ondoren onar-tuko zena baino egokiagoa bai.

Hilabete batzuk beranduago, Osasunbideko plantilla organi-koan euskara jakitea zein lanpostutan eskatuko zen zehazten zuen 1994/154 dekretua onartu zen, baina ez ziren aurreko de-kretu horretan zehaztutako irizpideak jarraitu. Izan ere admi-nistrazioari buruzko 1994/135 dekretuan bertan, Osasunbi-dean lanpostuak eskuratzeko lehiaketak 1993/347 dekretuaren arabera arautuko zirela jasotzen zen. Zehazki, 1994/135 dekre-tuko Xedapen gehigarrien atalean, Osasunbideko langileen kontratazioa ez zela horrela egingo zehaztu zen “Osasunbideko langileen izaera berezia” zela argudiatuz.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

Co

rpu

s j

uri

do

ko

a

ErakundEa: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA. OSASUNBIDEA

EspEdiEntEa: 208/2005 nfk

kExa: Etxarri-Aranazko emakumearen zentroko sexu-hezi-tzailea euskalduna izan da lanpostua sortu zenetik. Sexu-he-zitzailearen lanpostua finko bihurtzea erabaki zenean ez zi-tzaionez inolako hizkuntz eskakizunik ezarri. Ordezkoa erdalduna da. Hortaz, Sakanako ikastetxeek lehen euskaraz jasotzen zituzten zerbitzuak gaztelaniaz soilik eskaintzen dira gaur egun, nahiz eta eskualde honetan D ereduan matriku-latuta dauden ikasleen kopurua %80 ingurukoa izan.

EspEdiEntEa: 659/2005 nfk

kExa: Herritarra OSASUNBIDEAra joan zen 2005eko irai-laren 16an sexu orientatzailearekin hitz egitera eta lehen ze-goen euskaldunaren ordez, euskaraz ez dakien langilea jarri dute lanean.

EspEdiEntEa: 468/2006 nfk

kExa: Osasunbideak haurdun dauden emakumeei ematen dizkien informazio-orri eta liburuxka guztiak gaztelania hu-tsean daude. Erditzeko prestakuntza ikastaroak gaztelaniaz izaten dira, eta haietan banatzen duten idatzizko informazio guztia ere gaztelania hutsean ematen dute.

EspEdiEntEa: 84/2006 nfk

kExa: Iruñeko Principe de Viana osasun-etxea gaztelania hutsean luzatu diote legeak ezarritako eremu euskaldunean bizi den herritarrari medikuaren hitzordua jakinarazteko orria.

EspEdiEntEa: 877/2007 nfk

kExa: Etxarri-Aranazko osasun-etxeko pediatra lanpostuak euskararen derrigorrezko jakite-maila ezarria duen arren, pe-diatrarengana joaten diren herritarrek ezin izaten dute zerbi-tzua euskaraz jaso.

EspEdiEntEa: 366/2008 nfk

kExa: OSASUNBIDEAk plantilla organikoan 250 lanpostu berri sortu ditu eta ez dio euskararen derrigorrezko ezagutza-rik ezarri horietako bakar bati ere.

Page 12: HP OSASUN ALORRA

12

135/1994 Foru Dekretua - 2. Xedapen gehigarria

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan atxikitako langi-leen berezitasuna dela eta, haien lanpostuen horniketa azaroa-ren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 11. eta 14. artikuluari lotuko zaizkio.

Egia da osasun alorreko lanpostuak bereziak direla baina argu-dio horren atzean osasun alorreko milaka lanposturi euskararen ikuspegitik malguagoa zen administrazioko dekretua aplikatzea ekidin nahia zegoen. Gerora ikusi ahal izan dugun bezala, ad-ministraziorako 1994/135 dekretuaren aplikazioak berak ere ez du azpimarratzeko moduko aurrerapausorik suposatu.

Aukerak baina hor zeuden eta horiek ekiditeko 2000/372 foru dekretua onartu zuen Nafarroako Gobernuak, dekretu berria-rekin 1994/135 foru dekretua bertan behera utziz. Laburbilduz, dekretu berriak eremu bakoitzean aurreko neurri murritzak are gehiago murriztu zituen eta orokorrean eremu mistoa eremu ez-euskaldunarekin parekatzeko neurriak jarri zituen abian.

Euskalgintzako hainbat eragilek epaitegietara jo zuten orduan eta Nafarroako Epaitegi Gorenak lehenik eta Espainiakoak on-doren 2006ko ekainean bertan behera utzi zuten 2000/372 dekretua. Zazpi urtez luzatu da dekretu hori baliogabetzeko prozesua, baina dekretuaren oinarriak bere horretan dirau. Izan ere, gerta zitekeena aurreikusiz eduki bereko 2003/23 foru de-kretua onartu zuen Nafar Gobernuak.

Dekretu honen aurka ere epaitegietan helegiteak aurkeztuak di-tuzte hainbat eragilek, baina tramitazio judizialak aurrera egiten duen bitartean Nafar Gobernua dekretua aplikatzen ari da. Tar-tean 2001/203 dekretua ere onartu zuen Nafarroako adminis-trazioko plantilla organikoan euskara jakitea derrigorrezkoa zu-ten lanpostuen kopuru murritza are gehiago murriztuz. Dekretu honen aurka ere helegiteak jarri dira baina Nafar Gobernuak aplikatzen jarraitzen du. Honela, lan-deialdi ugari dekretu ho-rren arabera egin dira eta epaitegiek dekretua bertan behera utzi-ko balute ere oso zaila izanen da, ezinezkoa esango genuke, eus-kara kontuan izan gabe egindako deialdi horiek errepikatzea.

Azkenaldian Nafar Gobernuak euskararekiko jarrera berria era-kutsi nahian Euskararen Nafar Institutua edo Euskarabidea Ins-titutua jarri du abian 2008 urtean. Hasiera batean behintzat helburu interesgarriak hartu ditu bere gain institutu berriak bai-

na Vascuencearen legeak ezarritako mugak zalantzan jarri gabe ezinezkoa izango zaio helburu horiek erdiestea. Are gehiago, so-rrerako helburu horiek guztiak lanean hasi orduko erabat baldin-tzatuta gelditu dira esleitu zaion aurrekontu mugatuarekin eta zer esanik ez berriki, krisialdia omen dela eta, Nafar Gobernuak aurrekontu horren zati nagusia blokeatzea erabaki duenean.16

Ildo beretik, 2009 urtean, Nafar Gobernua Euskarabidea Institu-tuaren bidez administrazioan euskararen erabilera arautzeko de-kretu berria prestatzen ari da. Dekretua oraindik ez da indarrean sartu, baina ezagutzera eman den lehen zirriborroaren arabera, ez da aurrerapauso nabarmenik proposatuko eta oinarrian Vascuen-cearen legean ezarritako zatiketarekin jarraituko du.

Ipar Euskal Herria

Ipar Euskal Herrian osasun zerbitzuen gaineko eskumen osoa Frantziako estatuarena da eta euskararen normalizaziorako cor-pus juridiko orokorrik ez dagoen bezala, ez dago osasun alorra euskalduntzeko inolako araurik.

16 — Euskarabidea Institutua orain arte administrazioan euskarare- kin harremanean egon diren hainbat zerbitzu eta lantalde bere baitan bil tzera mugatu dela esan daiteke. Kasu batzuetan berrantolaketa hori organikoa baino fisikoa besterik ez da izan, izan ere, administrazioko lan gileei euskara ikastaroak eskaintzen dizkien Euskarazko Prestakun-tza Bulegoa Euskarabidea Institutuaren egoitzara mugitu dute, baina organikoki oraindik ere NAPIren baitan kokatzen den zerbitzua da.

Frantziako estatuan osasun alorreko gairik garrantzitsuenak Osa-sun Kodearen17 bidez arautzen dira. Bertan jasotzen dira osasun alorrarekin zerikusia duten lege zein erregelamendu garrantzitsue-nak eta, besteak beste, bertan zehazten da osasun alor publikoan lan egiteko frantsesa menperatzea ezinbesteko baldintza dela.

Code de la santé publique - L4111-2 artikulua

Modifié par LOI n°2009-179 du 17 février 2009 - art. 38

1. Le ministre chargé de la santé peut (...) autoriser indivi-duellement à exercer les personnes titulaires d’un diplôme, certificat ou autre titre permettant l’exercice de la profes-sion de médecin, chirurgien-dentiste ou sage-femme dans le pays d’obtention de ce diplôme, certificat ou titre.

Ces personnes doivent avoir satisfait à des épreuves anony-mes de vérification de leur maîtrise de la langue française et des connaissances, organisées par profession, discipline ou spécialité (...)

Osasun kodearen arabera, Frantziako estatuko osasungintza publikoan lan egiteko derrigorrezkoa da frantses-hizkuntza menperatzea eta horretarako frantses nortasuna ukan edo eza-rrita duten langileek frantsesa menderatzen dutela ziurtatu behar dute. Atzerritarrek ospitale batean lan egiteko edota be-raien kabuz aritzeko, diploma baliokideaz gain, frantsesa men-peratzen dutela frogatzeko azterketa egin behar dute edo fran-tsesa nahiko menderatzen dutela frogatu.

Osasun kodeak botika edo osagai arriskutsuen kasuan etiketak zein hizkuntzan eman behar diren ere arautzen du. Pozoiaren kontrako botikak, frantses merkaturako egin diren prestakun-tzak, osagai arriskutsuak dituzten produktuak... gizakiei zein abereei zuzendutako botikak orokorrean frantsesez etiketatu behar dira. Gizakiei zuzendutako botiken kasuan beste hizkun-tzak ere erabil daitezkeela dio kodeak baldin eta frantsesez ema-ten den informazio bera ematen bada.

Botiken erabilerarako argibideak frantsesez idatzi behar dira, baina beste hizkuntzen erabilera baimendua da baldin eta in-formazio bera ematen bada (berdin gizakiei edota abereei zu-zendutako botikak izan).

17 — Code de la santé publique. Article L4111-2.2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

Co

rpu

s j

uri

do

ko

a

Page 13: HP OSASUN ALORRA

13

Dokumentu oro (ordenantzak, agiriak, egiaztagiriak...) frantse-sez idatzi behar ditu medikuak. Nahi izanez gero, gaixoa atze-rritarra bada itzulpen bat eskain diezaiokete, baina hori espezia-listen borondatearen esku uzten da.

Albaitariek botikak atzerritik ekartzen badituzte informazioa edo dokumentuak frantsesera itzuli behar dituzte.

Era berean, produktu bat egiaztatzeko, ziurtatzeko prozedura-ren baitan sortzen diren dokumentuak, txostenak... frantsesez idatzi behar dira (edota Europar Batasuneko estatu kideren ba-ten hizkuntzan).

Ikus daitekeenez, euskara edota beste hizkuntza gutxituen aipa-menik ez da egiten osasun alorrari buruzko araudian eta fran-tses hizkuntza da ezinbesteko komunikazio-hizkuntza. Hiz-kuntza gutxituei inolako espaziorik onartzen ez zaien bitartean Europar Batasuneko hizkuntzei nolabaiteko tartea egiten zaie zenbait kasutan eta beti frantsesarekin batera.

2.2. NORMALIZAZIO-PLANGINTZAK

Euskara normalizatzeko bidean, corpus juridiko egokia ezin-bestekoa da, baina ezinbestekoak dira helburu argiak eta epe jakinak dituzten normalizazio-plangintzak ere. Gaur egun EAEk badu osasun alorra euskalduntzeko normalizazio-plan-gintza, baina ia bi hamarkadetan zehar ez du horrelakorik izan. NFKan oraindik ez dago osasun alorra euskalduntzeko plan-gintzarik eta dauden neurri eskasak administrazio publiko oso-rako aurreikusten direnak dira. IEHan ere ez dago osasun alo-rrean euskara normalizatzeko inolako plangintzarik baina ezta bestelako neurririk ere. Hori da egun hiru administrazio horie-tan dagoen benetako egoera. Ondoren egoera orokor hori zehatz-mehatz aztertuko dugu administrazio bakoitzaren bere-zitasunak kontuan hartuz.

Euskal Autonomia Erkidegoa

Osakidetza 1983an sortu zen eta Espainiako Estatuak osasun alorraren gaineko atal garrantzitsuenak 1987an transferitu ziz-kion EAEri. Osasun alorrean euskara normalizatzeko lehen pla-na ordea ez da 2005 urtera arte abian jarri, hau da, bi hamarkada behar izan ditu EAEko administrazioak Osakidetza euskaldun-tzeko lehen plana abian jartzeko.

Urte horietan guztietan ez da osasun alor publikoan euskara normalizatzeko plangintzarik abian jarri eta ondorioz bi ha-markada horietan Osakidetza euskalduntzeko urte garrantzi-tsuak galdu dira. Osakidetza sortu eta gutxira, 1987 urtean, 4.000 langile ziren bertan lanean ari zirenak. Euskara Plana onartu denean, bertan lanean ari direnak zazpi aldiz gehiago dira, hau da, 28.000 lagun baino gehiago. Esan beharrik ez dago: orduan hartu beharreko neurriak hartu izan balira egun egoera oso bestelakoa izango litzateke. Urte haietan 4.000 lan-gile horiek euskalduntzeko plangintza abian jarri izan balitz, ondorengo urteetan langile berri elebidunak kontratatu izan balira eta langile euskaldunekin zirkuitu euskaldunak sortu, egun EAEko osasun-sistema publikoa behintzat euskalduna izango litzateke.18

Urte horietan guztietan Osakidetzan lan egiteko kontratatu diren hamarnaka mila langileen artean bakar bati ere ez zaio legez eus-kara jakin beharra eskatu. Tarte horretan milaka eta milaka langi-le hartu dira Osakidetzan aritzeko, baina bi hamarkada horietan euskararen ezagutza meritu gisa baino ez da baloratu, hau da, Funtzio Publikoaren legeak araututakoaren arabera. Ulergaitza egiten da Osakidetzan bi hamarkadetan zehar normalizazio pla-nik abian ez jarri izana, baina are ulergaitzagoa egiten da EAEko administrazio publikoa euskalduntzeko lehen plangintza arau-tzen duen dekretua 1986 urtekoa dela kontuan hartzen badugu.

Dekretu horren ondotik eta aipatutako Funtzio Publikoaren legea onartu ondoren, 1989/224 dekretuarekin EAEko admi-nistrazioa euskalduntzeko lehen plangintzaldia jarri zen abian eta Osakidetza lehen plangintza horretatik kanpo utzi zuten. Ia hamar urte beranduago ere, 1998/21 erabakiarekin abiatutako bigarren plangintzaldian Osakidetza plangintzatik kanpo utzi zuten.

18 — Urte haietan behar baino mediku edo erizain euskaldun gutxia-go izango zen, unibertsitateek ez baitzituzten profesional euskaldunak prestatzen, baina aipatutako neurri horiek beraiek, besteak beste, uni-bertsitateen hizkuntza-politika eraldatzea ekarriko zuketen edota jada karrera bukatua zutenek euskara ikasteari ekitea. Izan ere hamarnaka mila herritar izaten dira urtero oposaketetara aurkezten direnak, as-kotan urteak ikasten aritzen direnak... Argi dago horrelako neurriek eragin biderkatzailea izaten dutela eta, noski, abian jartzen ez badira alderantzizkoa.

EspEdiEntEa: 155/2005 EaE (araba)kExa: Herritarraren 6 urteko semeak psikologoaren premia du eta ez zaio zerbitzu hau euskaraz eskaintzen, ez bere es-kualdean ez eta ingurukoetan ere. Eskualdetik kanpora joan behar du edo itzultzailea baliatu.

EspEdiEntEa: 122/2006 EaE (bizkaia)kExa: Bolueta-Sagarminaga osasun-etxera deitu zuen herri-tarrak medikuarekin hitzordua hartzeko. Eskaraz hitz egiten hasi zelarik honako erantzun hau jaso zuen: “En castellano que no entiendo y si no llama más tarde”.

EspEdiEntEa: 500/2006 EaE (gipuzkoa)kExa: Maiatzaren 2an Egia auzoko osasun-etxera joan zen mediku aldaketa egitera. Harreran zeuden bi langileek ezin izan zioten euskarazko zerbitzua eskaini. Horrez gain, medi-ku euskalduna nahi zuela adierazitakoan, ez zegoela erantzun zioten. Herritarrak mediku euskalduna egon bazegoela esan zien; orduan, langileek mediku hark euskara pixka bat baino ez zekiela eta gainera, kupoa betea zuela erantzun zioten.

EspEdiEntEa: 189/2007 EaE (bizkaia)kExa: Zamudioko osasun-etxera deitu du herritarrak, alaba-txoaren pediatrarekin zuten hitzordua aldatzeko asmoz. Te-lefonoa hartu duen andrearekin euskaraz hasi denean, berak: “en erderas, por favor” erantzun dio. Euskaldunik ez ote ze-goen galdetu dio herritarrak, eta berak “sí, pero ahora no” erantzun dio zakar samar. Hala, hitzordua aldatzeko gaztela-niaz hitz egin behar izan du.

EspEdiEntEa: 277/2008 EaE (gipuzkoa)kExa: Herritarrak Hernaniko osasun-etxera deitu zuen, sen-dagilerako hitzordua eskatzeko. Euskaraz zuzendu arren, te-lefonoa hartu zuen langileak gaztelaniaz erantzun zion, he-rritarraren hizkuntza-hautua errespetatzeko ahaleginik txikiena ere egin gabe.

ErakundEa: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA. OSAKIDETZA

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

No

rma

liza

zio

-pla

ng

int

za

k

Page 14: HP OSASUN ALORRA

14

Azkenean 2005ko maiatzaren 27ko erabakiaren bidez Osakide-tza euskalduntzeko lehen plangintzaldia onartu zen (oraingoan ere administrazioa euskalduntzeko plangintza orokorretik at). Plana hala ere beranduago sartu zen indarrean, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen zituen 2005/186 dekretua argi-taratu zenean.

Plana berandu iritsi da, oso berandu, baina berandu iristeaz gain ez da behar ziren neurriekin iritsi. Plana zehatz-mehatz aztertzen badugu berehala ohartuko gara abian jarritako neurriek ez dutela Osakidetzan euskararen normalizazioa epe onargarri batean er-dietsiko. Aurrez plana arautzea helburu zuen dekretuak hutsune nabarmenak zituela ikusi dugu eta ondoren planak berak hutsu-ne horiek areagotu besterik ez dituela egin ikusiko dugu.

Hasteko planaren helburuen artean ez dago Osakidetzako langile guztiak euskalduntzea. Esaterako, 2007 urteko datuen arabera, lanpostu finko gutxi batzuek soilik (%4) zuten 1. Hizkuntza Eska-kizuna, HE, (euskararen ezagutza bermatzen ez duen maila) eta gehiengo erabatekoak aldiz (%93) 2. HE (kasu askotan maila nahi-koa bermatzen ez duena). Euskara ezagutza nahikoa bermatzen duten bi HE duten lanpostu finkoak aldiz hutsaren urrena ziren:

%2k zuen 3. HE eta %1ak 4. HE. Gainera zuzendaritza karguei ez zaie inolako HEk ezartzen eta hauek 150 lagun inguru dira.

Hizkuntza Eskakizun, bakoitzean ezarri diren Derrigortasun Da-tak, DD, aztertzen baditugu ere datuak benetan esanguratsuak dira: 1. HE duten lanpostuetan ia ez da DDrik ezarri, zehazki lanpostuen %1,6ri soilik ezarri zaie DD. Bestalde 2. HE duten lanpostuen %16ri soilik ezarri zaio DD eta 3HE duten lanpos-tuen %19ri. Aldiz, 4. HE duten lanpostu guztiei ezarri zaie DD.

1. TAULA

OSAKIDETZAKO LANPOSTU FINKOAK HH ETA DD-EN ARABERA 2007

2007ko uztailak 12 H.H. % D.D. %

1HE 886 3,9 14 0,4

2HE 21.183 93,3 3.391 96,4

3HE 481 2,1 90 2,6

4HE 24 0,1 24 0,7

HE ez (politikoak) 142 0,6 0 0,0

Guztira 22.716 100,0 3.519 100,0

Iturria: Osakidetzako Euskara Plana. Kontseiluak egindakoa. Oharra: Taulako datuak lanpostu finkoen gainekoak baino ez dira.

Lanpostuei HE ezartzeak ez du esan nahi lanpostu hori eskura-tzeko edo lanpostu horretan mantentzeko HE hori egiaztatu behar denik. Hori DD zehaztua duten lanpostuei soilik eska-tzen zaie eta DD eremu ezberdinen egoera soziolinguistikoaren arabera ezartzen denez, azkenean HE egiaztatu behar dutenak gutxiengo bat dira.

Osakidetzako lanpostu finkoak 2007 urtean 22.716 izan arren, lanpostu finkoa eskuratu gabe bertan lanean ari direnak askoz gehiago dira19 eta ondorioz data jakin batean euskara jakin beharko dutenen proportzioa are murritzagoa da.

Horiek 2007ko datuak dira baina 2005 urtean Euskara Plana abian jarri zenean HE zuten lanpostuak gutxiago ziren (3.327) eta Osakidetzan lanean ari ziren langile guztiak, finko eta behin behinekoak, 28.000 inguru. Ondorioz HE zuten lanpostuen proportzioa %12 ingurukoa zela esan dezakegu.

19 — Azken urte hauetan lanpostu finkorik gabeko langileen kopurua 4.000 eta 6.000 lagun artekoa izan da.

Baina hori ez da guztia, DD ezarria zuten 3.327 lanpostu horieta-tik 1.458 lanposturi plana abian jarri zeneko DD ezarri zitzaien, hau da, 2005ekoa ekainekoa. Hori ikusita DDn ia erdia (%44) jada euskaraz bazekiten langileei ezarri zitzaiela ondorioztatu behar da, logikoena DD euskaraz ez dakiten langileei jartzea denean.

Bestalde, Euskara Planak 45 urtetik gorako langileak derrigorta-sun datak betetzetik salbuetsi zituen eta 2005 urtean langileen erdiek baino gehiagok adin hori gainditzen zuten, hau da, nahi izanez gero ez zuten eskatzen zitzaien HE egiaztatu behar. Hone-la urteek aurrera egin ahala gero eta langile gehiago salbuetsita geldituz joan dira. Larriena zera da ordea, badirela Derrigortasun Data duten lanpostuetan lanean ari diren baina adinagatik sal-buetsita dauden hainbat langile eta ondorioz langile horietako bakoitzak bere lanpostu hori utzi bitartean ez du dagokion langi-le euskaldun batek beteko.

2. TAULA

OSAKIDETZAKO LANGILE FINKOAK ADIN TARTEEN ARABERA 2002 ETA 2007

2002 % 2007 %

> 60 871 4,1 1.082 5,0

50-60 5.111 24,3 7.817 36,1

40-50 10.687 50,9 9.363 43,2

30-40 4.036 19,2 3.219 14,9

< 30 304 1,4 175 0,8

Guztira 21.008 100,0 21.656 100,0

Iturria: Osakidetzako urteko memoriak 2002 eta 2007. Kontseiluak egindakoa. Oharra: Aurreko taulako datuak lanpostuei buruzkoak dira eta taula hone-takoak aldiz langileei buruzkoak eta ondorioz kopuruek horregatik ez dute

bat egiten, jaberik gabeko lanpostuak-eta izaten direlako.

Zehazki, Osakidetzaren 2007ko memorian langileen adinari buruz eskaintzen diren datuak aztertu20 eta estimazio bat egiten badugu, 45 urtetik gorakoak %63 inguru izan daitezkeela on-doriozta dezakegu21.

20 — Aurrez lanpostuak 24.200 direla esan dugu, baina hainbat lan-postu hutsik daudenez, adinak ezinbestean lanpostuak betetzen dituz-ten langileen kopuruaren gainean kalkulatzen dira eta ez lanpostuen kopuruaren gainean.

21 — Hauei 40-50 urte tartean dituztenen erdia gehitzen badiegu, 40-45 eta 45-50 tartean dituztenak erdi eta erdi banatzen direla pentsatuz)2

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N A

RD

AT

Z N

AG

US

IAK

- N

orm

aliz

az

io p

lan

gin

tz

ak

Page 15: HP OSASUN ALORRA

15

Salbuespenen kasuan aipatu beharrekoa da ere, Osakidetzan euskararen normalizazioa arautzen zuen 2003ko dekretua onar-tu bezain laster salbuespenak onartzeari ekin ziola Jaurlaritzak, normalizazio Plana 2005 arte abian jarri ez bazen ere. Osakide-tzako memoriak aztertzen baditugu, salbuespen gehien aurreko urteetan onartu zirela ikusiko dugu:

3. TAULA

DEKRETUA ONARTU ZENETIK SALBUETSITAKO LANGILEAK 2003-2007

Adinagatik Besterik Guztira

2003 2.357 8 2.365

2004 2.355 6 2.361

2005 d.e d.e. d.e.

2006 383 1 384

2007 109 1 110

Guztira* 5.204 16 5.220

Iturria: Osakidetzako urteko memoriak 2003-2007 d.e.: daturik ez. 2005eko Osakidetzaren memorian

ez da salbuetsitakoen datua eskaintzen. * Eskaintzen den baturan 2005eko datuak falta dira.

2002 urtean Osakidetzako langile finkoak 21.000 inguru ziren eta ordurako jada plantillaren erdiak (%54) 45 urte baino gehiago zituen. Bost urte beranduago, 2007 urtean, egoera are larriagoa da: 21.656 langile finko ari dira Osakidetzan lanean eta ia hiru langiletik bik (%63) 45 urte baino gehiago dituzte.

Honi buruz ohar garrantzitsu bat egin beharrean gaude: lanpos-tuak eta langileak ez dira gauza bera. Gerta daiteke eta gertatzen da, DD ezarria duen lanpostu batean 45 urtetik gorako norbait aritzea eta euskara ikastetik salbuetsita egotea, ondorioz DD du-ten 3.327 lanpostu horiek errealitatean are gutxiago dira, horie-tako askok eta askok 45 urte baino gehiago baitituzte.

Kontrako kasuak ere badira, badaude DDrik ez duten lanpostue-tan ari diren langile euskaldunak, badira ere 45 urte baino gehiago izan arren euskaraz ikasten ari diren langileak, baina hori norbana-koen egoera eta hautu pertsonalak dira, hori ez da administrazioa-ren hizkuntza-politika. Plangintza honen bidez gehienez lortuko dena zera da, Osakidetzan lanean ariko diren milaka langileetatik gehienez 3.500 inguruk HEn bat egiaztatua izatea.

Hori da egun Osakidetzan garatzen ari den hizkuntza-politikak 2011rako berma dezakeena. Gainerako aurrerapausoak norba-nakoen borondatearen araberakoak izango dira.

Euskara Plana hain berandu abian jartzeak ondorio lazgarriak izan ditu osasun alorrean euskara normalizatzerakoan, baina pla-na abian jartzeak berak ez du alorra euskalduntzeko behar den oinarri sendorik ezarri. Besteak beste, langile gehienak euskara ikastetik salbuetsita daudelako, derrigortasun data oso lanpostu gutxiri ezartzen zaielako, ez delako zirkuitu euskaldunik bultza-tzen edota ezarritako datarako eskatutako Hizkuntza Eskakizuna egiaztatu ez dutenei begira ez delako inolako neurririk aurreikus-ten.

Osakidetzako lehen Euskara Planak sei urteko iraupena izanen du (2005-2011), 2008ko ekainean lehen ebaluazioa egitea au-rreikusten da eta azken ebaluazioa planaren amaieran, 2011ko ekainean. Bi data horietan Osakidetzako Plan Orokorraren ebaluazioa ez ezik, eskualdeetako zein ospitaletako plan bere-zien ebaluazioak ere egingo direla aurreikusten da. Lerro hauek idazten ari garen honetan oraindik ez da inolako ebaluaziorik plazaratu, baina azaldutako datuak ikusita oso zaila izanen da emaitza baikorrik ondorioztatzea.

Euskara Plan hau osasun zerbitzu publikoetara mugatzen da eta zerbitzu pribatuei begira ez dago inolako planik eta sektore ho-rrek osasun gastu guztiaren %40 bereganatzen du Eustaten 2007ko urtekariaren arabera. Gero eta arruntagoa da gainera zer-bitzu publikoak hitzarmen bidez ospitale edo klinika pribatuei esleitzea22 eta araudiaren arabera zenbait kasutan hizkuntza-iriz-pidea kontuan hartzeko aukerak badiren arren, normalean ez da horrelakorik egiten eta eremu pribatura desbideratzen diren he-rritarrak batere eskubiderik gabe uzte dira.

22 — Osakidetzak esaterako urtero 20.000 kirurgia ebakuntza inguru bideratzen ditu hitzartutako klinika pribatuetara. Zehazki, 2006 ur-tean 16.904 ebakuntza utzi zituen klinika pribatuen esku eta trukean 33,5 milioi euro ordaindu behar izan zituen. Urte berean sare publi-koan 108.694 ebakuntza egin zirela kontuan hartzen badugu, zazpi ebakuntzatik bat (%13,5) sare pribatuan egin zela ondorioztatu behar da. Sare publiko eta pribatuaz ari garen guztietan beraz ezinbestekoa da errealitate garratz hau ere kontuan hartzea. 2

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N A

RD

AT

Z N

AG

US

IAK

- N

orm

aliz

az

io-p

lan

gin

tz

ak

EspEdiEntEa: 426/2005 EaE (gipuzkoa)kExa: Herritarrak euskaraz betetako eskaera orria bidali zuen Osakidetzara eta Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako Osasun Sailetik gaztelania hutsean bidali zioten erantzuna. Bestalde traumatologoak gaztelaniaz bete zion errezeta- orri elebiduna.

EspEdiEntEa: 906/2006 EaE (araba)kExa: Gasteizko Santiago Ospitaleko Bake kaleko sarreran, uztailean egiten ari ziren obrak zirela-eta, beste ate batetik sartzeko hainbat ohar gaztelaniaz baino ez zeuden.

EspEdiEntEa: 621/2007 EaE (bizkaia)kExa: Galdakaoko ospitaleko neurologia zerbitzuan bozgorai-lu bidezko mezu guztiak gaztelania hutsean ematen dituzte.

EspEdiEntEa: 836/2007 EaE (bizkaia)kExa: Galdakaoko ospitaleko langile eta erabiltzaileei zuzen-dutako hainbat eta hainbat ohar idatzi gaztelania hutsean daude, besteak beste, honakook: “Es obligatorio seguir todas las normas de seguridad. Prohibido el paso a toda persona ajena a la obra” dioen segurtasuneko kartela, “Todo el perso-nal de la cocina deberá usar gorro obligatoriamente (por sa-nidad)”, “Uso restringido de abalorios y joyas”, “Por favor, al pasar cierre la puerta”, “Prohibido usar los ascensores de co-cina. Gracias” eta baita ordenagailuz eginiko errotulu modu-ko hau ere “Delegados de prevención. Secretaría de Seguri-dad y Salud Laboral”.

EspEdiEntEa: 274/2008 EaE (gipuzkoa)kExa: Orioko osasun-etxean ezin izaten du berari dagokion medikuaren erizainarengandik zerbitzua euskaraz jaso. Euska-raz egin arren, erizainak gaztelaniaz erantzuten baitio. Plaza osasun-etxe horretan duten beste erizain batzuekin ere gauza bera gertatu ohi zaio.

ErakundEa: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA. OSAKIDETZA

Page 16: HP OSASUN ALORRA

16

Nafarroako Foru Komunitatea

Gaur egun ez dago osasun alorrean euskara normalizatzeko inolako plangintza berezirik. Osasun zerbitzuetan euskararen alorrean aplikatzen diren neurriak (alor publikora mugatzen direnak) administrazio publiko osoari eragiten dioten neurri orokorren baitan kokatzen dira.

Esan bezala, Nafarroako administrazioan euskararen erabilera arautzeko 1994/135 foru dekretuak arautzen zuen euskararen erabilera nafar administrazioan eta, besteak beste, bertan zehaz-ten ziren helburuak erdiesteko plangintzen beharra aipatzen zuen. Urte gutxi iraun zuen indarrean dekretu horrek eta 2000/372 foru dekretuak bertan behera utzi zuen. Eremu ba-koitzean lehengo neurri murritzak are gehiago murriztu zituen eta orokorrean eremu mistoa eremu ez-euskaldunarekin pare-katzeko neurriak jarri zituen abian. Nafar Gobernuak dekretu honetan zehaztutako neurriak garatzeko Vascuencearen legeak ezarritako eremu bakoitzerako jarduera-plan bat garatu zuen.

Dekretu eta jarduera plan horien aurka helegiteak aurkeztu zi-ren eta hainbat urteren ondoren epaitegiek bertan behera utzi dituzte.

Honela, Nafar Gobernuak euskarari buruzko zenbait neurri hartzen dituen 2006ko irailaren 18ko erabakiaren bidez, jar-duera plan berria prestatzeko prozedurari hasiera ematea ebatzi zuen, jarduera plana prestatzeaz Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua arduratuko zelarik:

2006ko irailaren 18ko erabakia - 1. erabakia

“Euskararen erabilera eremu euskaldunean eta eremu mistoan arautzen duen araudia aplikatzeko jarduketa plan berri bat prestatzeko prozedurari hasiera ematea, hala ezarrita baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautu zuen otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuaren 5. artikuluan, eta proiektu hori prestatzeko lana Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren gain uztea.”

Nafar Gobernua egun jarduera-plan berria ez ezik, administra-zioan euskararen erabilera arautzeko dekretu berria ere lantzen ari da sortu duen Euskarabidea Institutuaren eskutik.

Institutua 2007/183 foru dekretuaren bidez sortu zuen eta be-rau sortzeko arrazoien artean Foru Hobekuntzaren Lege Orga-nikoaren 9. artikulua eta 1986ko Vascuencearen legearen lehen eta bigarren artikuluak aipatzen ditu. Are gehiago, arrazoien artean Europako hizkuntza gutxituen karta ere aipatzen du (besteak beste, Espainiako estatuak 1992an onartu eta 2001ean berretsi zuela gogoraraziz). Dekretuak gehiago ere badio:

183/2007 Foru dekretua - Zioen azalpena

“Nafarroako Gobernuak egoki irizten dio Euskararen Nafar Institutua / Instituto Navarro del Vascuence erakundea sortzea-ri, modu positibo eta integratzaile batez giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak bideratzeko euskara berreskuratzera, sustatzera eta garatzera.”

Benetan interesgarriak dira Institutuak bere sorrera agirian zehaztu dituen helburuak: “herritarrek euskara erabili eta eza-gutzeko duten eskubidea babestea, hori bermatzeko tresnak zehaztea eta euskararen berreskurapena eta garapena babestea”.

Egun indarrean den legeriarekin baina, helburu horiek betetzea ezinezkoa da eta Institutuko arduradunek zein Hezkuntza kon-

tseilariak behin eta berriz Vascuencearen legea aldatzeko inola-ko asmorik ez dutela argitu dutenez, etorkizunean ere helburu horiek ez direla beteko aurreikus dezakegu.

Institutuak zeharkako jardunbidea garatuko omen du eta, bes-teak beste, administrazioan euskararen erabilera arautzeko de-kretu berria prestatzen ari da, dekretu hori garatzeko jarduera-plan berriekin batera.

Hori horrela izanda ere, gaur egun Nafarroako Foru Komuni-tatean ez dago osasun alorra euskalduntzeko plangintza berezi-rik eta langileak euskalduntzeko ekimen bakarra Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko, Euskarazko Prestakun-tza Bulegoan egiten dena da.

Aurrerago xeheago ikusiko dugun bezala, 2007 urtean Osasun-bidean 9.000 langile inguru ari ziren lanean eta plantilla orga-nikoaren arabera 53 lanpostu baino ez ziren euskara eskakizun jakin bat zutenak (V1 maila). Hau da, Osasunbideko 53 lan-postu eskuratzeko euskara V1 maila eskatzen da. Plantilla orga-nikoko datu horien arabera gainera, 53 lanpostu horietatik 15etan lanpostuak ez du jaberik edo hutsik dago.

Seguruenik euskaraz dakiten Osasunbideko langileak gehiago izango dira, baina ez da lanpostua eskuratzeko euskara jakin behar zutelako izanen, lehenagotik ere euskaldunak zirelako edota beraien kabuz euskaldundu direlako baizik.

Ipar Euskal Herria

Ipar Euskal Herrian osasun zerbitzuen gaineko eskumena Fran-tziako estatuarena da eta euskararen normalizaziorako corpus juridiko orokorrik ez dagoen bezala, ez dago osasun alorra eus-kalduntzeko arau edo plangintzarik.

Beste alor batzuetan Euskararen Erakunde Publikoaren bidez eus-kara sustatzeko plangintza edota neurri jakin batzuk abian jarri dira, horretarako arau edo corpus juridiko jakin bat garatu beharrik izan gabe. Baina osasun alorrean ez da gutxieneko hori ere egin.

Euskararen Erakunde Publikoak bere plangintza orokorrean ez du osasun alorra euskalduntzeko inolako neurririk aurreikus-ten eta onartu dituen aurrekontu ezberdinetan ere ez da ildo horretan koka daitekeen inolako neurririk.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

No

rma

liza

zio

pla

ng

int

za

k

Page 17: HP OSASUN ALORRA

17

Ondorioz, gaur egun ez dago administrazio publikoaren esku-tik euskararen normalizaziorako inolako arau edo plangintza orokorrik eta dauden ekimen apurrak euskalgintzak bultzatuta-koak dira. Bere garaian klinika edota poliklinika pribatu ia guz-tiek23 euskararen normalizaziorako plangintza propioak abian jarri zituzten Kontseiluaren Bai Euskarari akordioaren eskutik. Gisa berean Baionako “Côte Basque” ospitale publikoak 2004 urtean Euskal Kultur Erakundearekin hitzarmen bat sinatu zuen, kanpo zein barneko seinaletika elebietan eskaintzeko, zenbait idazki euskaratzeko (Ospitaleratuaren araudia, Adine-ko pertsona menpekoaren eskubideen eta libertateen aldeko araudia, Haur ospitaleratuaren araudia) eta euskal kulturarekin zerikusia duten zenbait ekimen antolatzeko.

2.3. BALIABIDEAK

Corpus juridikoa eta garatzen ari diren normalizazio-plangintzak aztertu ditugu, hizkuntza-politika eraginkor ororen bi osagai ezinbestekoak. Baina horiekin bakarrik ezin da hizkuntza-politi-karik gauzatu: ezinbestekoak dira ere mota guztietako baliabi-deak, batez ere baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak.

23 — Donibane Lohizuneko Poliklinikak, Paulmy klinika kirurgiko eta kardiologikoak, Lafourcade klinikak, St-Etienne klinikak, Sokorri poli-klinikak, Delay Klinikak, Lafargue klinikak eta Agilera poliklinikak.

Arau eta plangintzen arloan ikusi bezala, baliabideen kasuan ere administrazioen arteko desorekak nabarmenak dira: EAE osasun alorrean langile gutxi batzuk euskalduntzera (eta ordezkapenak ordaintzera) bideratzen ari da baliabide gehien, NFKan aldiz lan-gile batzuei euskara ikastaroak ordaintzera mugatzen dira. Eta IEHn ez da osasun alorra euskalduntzera inolako baliabiderik bi-deratzen. Guztiek komunean dutena zera da, euskararen normali-zazioak behar dituen baliabideetatik oso urrun aurkitzen direla.

Euskal Autonomia Erkidegoa

Giza baliabideei dagokienez Osasun sailean euskara arduradun bakar batek kudeatzen du euskararekin harremana duen guztia. Osakidetzan zerbitzu-erakunde bakoitzak bere euskara ardura-duna du, hau da, guztira 29 euskara arduradun daude, zerbitzu-

-erakunde bakoitzaren Euskara Plana kudeatu eta garatzeko. Beste hitz batzuekin esateko, Osakidetzan lanean ari diren mila langile bakoitzeko arduradun bat. Teknikariei dagokienean, ra-tioa are murritzagoa da, Osakidetza osoan Euskara zerbitzu korporatiboan 17 lagun besterik ez baitira ari teknikari gisa.

Unitate nagusian bestalde 6 lagun ari dira normalizazio lanetan: zerbitzuburu bat, prestakuntzako teknikari arduradun bat, deial-diez eta informazio-sistemez arduratzen den teknikari bat, Erakun-de zentraleko Euskara Planaz eta Arabako zerbitzu erakundeen aholkularitzaz arduratzen den teknikari bat, testuen normalizazioaz eta itzulpenez arduratzen den teknikari bat eta administrari bat.

Araban, ikus daitekeenez, ez dago euskararen normalizaziorako lantalderik eta bertako zerbitzu erakundeen aholkularitzaz ar-duratzen den teknikari bakarra Erakunde zentraleko Euskara Planaren arduraduna ere bada.

Bizkaiko aholkularitza-unitatean lurralde horretako Zerbitzu Erakunde guztien hizkuntza-normalizazioari buruzko aholku-laritzaz hizkuntza-normalizazioko 3 teknikari arduratzen dira.

Gipuzkoako aholkularitza-unitatean hizkuntza-normalizazioko 4 teknikari dira Zerbitzu Erakunde guztien hizkuntza-normali-zazioari buruzko aholkularitzaz arduratzen direnak.

ErakundEa: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA. OSASUNBIDEA

EspEdiEntEa: 54/2005 nfk

kExa: Urtarrilaren 31n Uharte Arakilgo mediku kontsultan gaztelania hutsean luzatu zioten bertan izan zela egiaztatzeko eskatu zuen agiria. Inprimakia gaztelania hutsean zegoen. Euskaraz ez zuten galdetuta ezetz erantzun zioten. Medikuak berak ere gaztelania hutsean bete zituen datuak.

EspEdiEntEa: 681/2006 nfk

kExa: Osasunbideko Iturrama-Donibaneko Emakumeari Laguntzeko Zentroko 948.198.333 eta 948.189.334 telefo-no zenbakietara deitu zuen urriaren 26an eguerdian. Ez ba-tean eta ez bestean ez zuen zerbitzua euskaraz jasotzerik izan

EspEdiEntEa: 948/2007 nfk

kExa: Etxarri-Aranazko pediatrak derrigorrezko hizkuntza--eskakizuna badu ere, gaztelaniaz erantzun die euskaraz zu-zendu zaizkion ama-alabei.

EspEdiEntEa: 611/2007 nfk

kExa: Iruñeko Bianako Printzea Kontsulten Zentroan diges-tio-aparatuko mediku espezialistak gastroskopia egiteko bai-mena bete eta sinatzeko inprimakiak eskuratu dizkio legeak ezarritako eremu euskalduneko herritarrari. Inprimakia gaz-telania hutsean idatzita dago. Eredu elebidunik baduten gal-detu du baina ezetz erantzun diote.

EspEdiEntEa: 882/2008 nfk

kExa: Urriaren 10ean goizeko 8:30 aldera Iruñeko Doniba-ne auzoko osasun-etxean harreran zegoen langileetako bati euskaraz mintzatu zitzaion eta hark harridura aurpegia jarri zion. Euskaraz? galdetu zion herritarrak eta “No” lehor batez erantzun zion, herritarraren iritziz. Harrerako mahaian 4 langile zeudenez, bertze norbaitek euskaraz arta zezakeen galdetuta no lehor batekin erantzun zion berriz ere. Beraz, ezin izan zuen ez kontsulta euskaraz egin, ez erantzuna eus-karaz jaso.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

Ba

liab

ide

ak

Page 18: HP OSASUN ALORRA

18

4. TAULA

OSASUN ALOR PUBLIKOKO LANGILEAK EUSKALDUNTZEKO GASTU RATIOAK (Milioi €)

2004 2005 2006 2007

Barne Produktu Gordina (A) 53.305,40 57.289,14 61.763,76 66.311,60

AAOO Aurrekontu kontsolidatua (B) 6.725,31 7.312,91 7.770,94 8.745,20

Osasun saileko eta Osakidetzako liberazioak (D) 5,70 6,30 6,49 5,40

Osasun saileko eta Osakidetzako ikastaroak (E) 2,89 4,99 4,10 4,57

D+E 8,5872 11,2932 10,5919 9,9717

(D+E)/B ratioa 0,1277 0,1544 0,1363 0,1140

(D+E)/A ratioa 0,0161 0,0197 0,0171 0,0150

Iturria: Eustat. Eusko Jaurlaritza. Kontseiluak egindakoa.

Bestalde, tutoretza/egiaztapen-unitate bat ere badago eta ber-tan ari diren 4 teknikariak hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko proben diseinuaz eta ebaluazioaz ez ezik, euskara ikasteko pro-zesuaren tutoretzaz eta jarraipenaz ere arduratzen dira, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Baliabide ekonomikoei dagokionez, diru gehien osasun alor publikoko langileak euskalduntzeko erabiltzen da, alde batetik HAEEk eskaintzen dituen ikastaroak ordaintzeko eta bestetik euskara ikasteko liberatzen diren langileen ordezkoei soldatak ordaintzeko. Gai hauek aurrerago zehatz-mehatz aztertuko di-tugu, baina oraingoz bi helburu horietara bideratzen den di-ruak EAEko aurrekontu publikoan zer suposatzen duen azter-tuko dugu (ikusi 4. taula):

Honela 2007 urtean gastu publikora bideratu zen milioi euro bakoitzeko 1.140 € besterik ez zituen bideratu Jaurlaritzak Osasun saileko eta Osakidetzako langileen euskara ikastaroak ordaindu eta beraien ordezkoei soldatak ordaintzera.

2007an EAEn sortutako aberastasuna kontuan hartzen badugu aldiz (Barne Produktu Gordina), sortutako milioi € bakoitzeko 150 € besterik ez ziren bideratu Osasun saileko eta Osakidetza-ko langileen euskara ikastaroak ordaindu eta beraien ordezkoei soldatak ordaintzera.

Kontuan hartzen badugu bi kontzeptu hauek (liberazioak eta ikastaroak) osasun alorrean euskara normalizatzeko erabiltzen diren baliabide guztien %90 baino gehiago suposatzen dutela,

bestelako neurriak abian jartzeko gelditzen diren baliabideak oso mugatuak direla ondorioztatu behar dugu.

Ondoren, langileen euskalduntzeaz zehatzago ariko garenean ikusiko dugu zenbat langile ari diren euskara ikasten, zenbat dau-den liberatuta eta zenbat ordezkatzen diren, izan ere euskara ikas-teko liberatzen diren langileak ez ordezkatzea da ohikoena, ho-rrek eragiten duen guztiarekin: lankideen lan karga areagotzea, liberazioa bukatzean atzeratutako lan asko izatea edota ikastaroe-tara behin eta berriz huts egitea. Hauek normalean langile asko-rentzat liberazioak ez eskatzeko arrazoi nahikoa izaten dira.

Nafarroako Foru Komunitatea

Giza baliabideei dagokienez, ez dago Osasun sailean edota Osa-sunbidean euskararen normalizaziorako arduradun edota tekni-karirik. Ospitaleetan esaterako, langile batzordean lantzen dira batez ere euskararen inguruko gaiak: dagoen aurrekontuarekin euskarazko zenbat ikastaro antolatuko diren eta horrelakoak. Le-geak ezarritako muga murritzen barruan, lan-deialdietan euskara zein lanpostutan eta zenbat baloratuko den negoziatzen dute Osasunbideko eta sindikatuetako arduradunek. Osasunbideko ordezkarien eta sindikatuen artean kudeatzen dira beraz horrela-koak eta ez dago normalizazioa berariaz kudeatzen duen ardura-dun edo teknikaririk.

Administrazio publiko guztia kontuan hartuta ere helburu horre-kin ari diren arduradun edo teknikariak oso gutxi dira, Euskara-bidea Institutuan ari diren teknikari batzuk baino ez. Adminis-trazioko langileak euskalduntzeaz arduratzen diren 23 irakasle ere badira eta administrazioko idazkiak itzultzeaz arduratzen di-ren beste zenbait ere bai, baina hauek guztiak ezin ditugu euska-raren normalizazioa helburu duten teknikari gisa kontuan hartu.

Baliabide ekonomikoei dagokienez, zenbait lan gileren euskara ikas-taroak eta euskara ikasteko liberatutako zenbait langileren ordezka-penak ordaintzea dira osasun alorrean nor malizazioaren ikuspegitik egiten diren gasturik esanguratsuenak. Esan bezala, administrazio-ko langileen euskalduntzea NAPIko Euskara eta hizkuntza komu-nitarioen zerbitzutik kudeatzen da eta honen aurrekontuan ez da langi leen euskalduntzera bideratzen dena beste gastueta tik bereiz-ten. Ondorioz osasun alorreko langileak euskalduntzeko erabiltzen den kopurua kalkulatzeko estimazio bat egin behar izan dugu24.

24 — NFKko aurrekontuetan urtero administrazioko langileak euskal-duntzera bideratzen den diru kopurua, urtero osasun alorrean euskara ikasten aritzen diren langile kopuruaren arabera haztatu dugu.2

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N A

RD

AT

Z N

AG

US

IAK

- B

alia

bid

ea

k

Page 19: HP OSASUN ALORRA

19

5. TAULA

OSASUN ALOR PUBLIKOKO LANGILEAK EUSKALDUNTZEKO GASTU RATIOAK (Milioi €)

2005 2006 2007 2008

Barne Produktu Gordina (A) 15.390,71 16.564,06 17.737,42 18.674,31

AAOO Aurrekontu kontsolidatua (B) 3.153,63 3.380,17 3.901,33 4.286,57

Osasun saileko eta Osasunbideko liberazioak (D) 0,32 0,21 0,30 0,36

Osasun saileko eta Osasunbideko ikastaroak (E) 0,01 0,01 0,02 0,02

D+E 0,3296 0,2173 0,3218 0,3820

(D+E)/B ratioa 0,0105 0,0064 0,0082 0,0089

(D+E)/A ratioa 0,0021 0,0013 0,0018 0,0020

Iturria: INE. NAPI. Kontseiluak egindakoa. Oharra: Beste daturik ezean, Administrazioko langileen euskarazko presta-kuntzarako Aurrekontuetako partida hartu dugu eta ikastaro horietan parte

hartzen duten Osasun alorreko langileen arabera neurriratu.

Urtero euskara ikastaroetara zenbat langile joan ahal izango diren urte horretan helburu horretarako aurrekontu publikoetan zehaz-tutako kopuruak agintzen du eta ez alderantziz. Hau da, ez da langile guztiak euskalduntzeko beharko diren urte eta baliabideak kalkulatu ondoren kopuru hori urteroko aurrekontuetara erama-ten. Langile publikoen euskalduntzea administrazio publikoen urteko aurrekontuak baldintzatzen du eta helburu horrekin eslei-tutako diru kopuruak agintzen du urtero euskara ikasi ahal izango duten langileen kopurua.

Taulan ikus daitekeenez, ikastaro zein liberazioetara bideratzen den diru kopurua hutsaren hurrengoa da, urtero Nafarroan sortzen den aberastasuna edota administrazioaren aurrekontu orokorra kontuan hartzen baditugu.

Ipar Euskal Herrian

Giza baliabideen ikuspegitik, Nafarroan bezala, ez dago osasun alorrean euskararen normalizazioaz arduratzen den teknikari-rik. Baionako ospitalean badira langileen aldetik euskara susta-tzeko mugimenduak, baina ez dago administrazio publikoaren kontu lan horretan ari den teknikaririk.

Orokorrean Euskararen Erakunde Publikoan ari diren zenbait teknikari badira, baina osasun alorrean ekimenik aurreikusten ez duten heinean, ezin ditugu alor hau euskalduntzeko teknika-ri gisa kontuan hartu. Eta diru baliabideei dagokienean ere gau-za bera gertatzen dela esan dezakegu.

EspEdiEntEa: 515/2005 EaE (gipuzkoa)kExa: Zumaiako osasun etxeko familia-mediku batek ez du zerbitzua euskaraz emateko gaitasunik, lanean hogei urtez jardun arren.

EspEdiEntEa: 27/2006 EaE (gipuzkoa)kExa: Segurako sendagileak herrian urteak daramatzan arren, ez daki euskaraz; beraz, ez dago zerbitzua euskaraz ja-sotzerik.

EspEdiEntEa: 926/2006 EaE (bizkaia)kExa: Sondikako osasun-etxera deitu du eguerdiko 13.00etan eta ez du zerbitzua euskaraz jaso, propio eskatu arren.

EspEdiEntEa: 609/2007 EaE (bizkaia)kExa: Galdakaoko ospitaleko erradiologia zerbitzuan bozgo-railutik gaixoei txanda emateko eta erradiografia ateratzeko zein gelatara joan behar duten jakinarazteko mezuak gaztela-niaz baino ez dituzte ematen.

EspEdiEntEa: 272/2008 EaE (gipuzkoa)kExa: Apirilaren 16an, Donostiako Arantzazu Ospitaleko Erradiologiako kontrolean zegoen harrerako langileak ezin izan zion zerbitzua euskaraz eman herritarrari.

EspEdiEntEa: 486/2008 EaE (gipuzkoa)kExa: Azpeitiko osasun-etxeko traumatologoarenean espai-nieraz jardun behar izan du herritarrak sendagileak euskaraz ez zekielako. Gainera, sendagilearen jarrera ez da batere ego-kia izan, ongi ulertu ez eta hainbat gauza errepikatzeko eska-tu dionean. Medikuak luzatu dizkion agiri guztiak ere gazte-laniaz zeuden.

ErakundEa: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA. OSAKIDETZA

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

Ba

liab

ide

ak

Page 20: HP OSASUN ALORRA

20

3. HIZKUNTZA-POLITIKEN ELEMENTU ADIERAZGARRIENAK

Aurretik azaldu ditugu zeintzuk diren oro har hizkuntza-politi-karen hiru ardatz nagusiak: corpusa, plangintza eta baliabideak. Horren garapen moduan, ondoren, hizkuntza-politika orok ad-ministrazioetan aplikatzen diren hizkuntza-politiken inple-mentazioan nabarmentzen diren elementu adierazgarrienak azalduko ditugu, zehaztapen maila honek gure azterketa sakon-tzen lagunduko duelakoan.

3.1. LANGILEEN EUSKALDUNTZEA

Euskal Herriko osasun alorrean euskara normalizatzeko ezin-bestekoa da bertan lanean ari diren langile guztiak euskaldun-tzea, bestela ezinezkoa baita herritarrei euskarazko zerbitzua bermatzea edota langileek euskaraz lan egin ahal izatea. Gaur egun, ordea, osasun alorreko langile guztiak euskalduntzea hel-buru duen politikarik ez dago.

EAEn alor publikoan ari diren langileak euskalduntzeko ikasta-roak eskaintzen dira, baina ez dago langile guztiak euskaldun-tzea helburu duen plangintzarik, ez dago horretarako epe zehatz eta ezagunik ezta baliabide nahikorik. Langileei euskara ikasta-roak eskaintzen zaizkie eta urte bakoitzean helburu horretarako dagoen aurrekontuak mugatzen du eskaintzen diren ikastaroen kopurua.

Antzeko egoera pairatzen da NFKan, izan ere, alor publikoan ari diren langileei zenbait ikastaro eskaintzen zaizkie, baina ez dago plangintza orokorrik. Helburua ez da langile guztiak eus-kalduntzea, ez da inolako eperik zehazten eta esleitutako balia-bideak oso urriak dira. Langileen euskalduntzea langileen be-raien borondatean oinarritzen da eta askotan euren nagusiek oztopoak jartzen dizkiete ikastaroetan parte hartzeko.

Ipar Euskal Herrian egoera are eskasagoa da. Kasu honetan ere ez dago langileak euskalduntzeko plangintza orokorrik, baina ez dago osasun alorreko langileak euskalduntzeko bestelako neurririk ere: ez alor publikoko langileei ezta pribatukoei ere ez zaizkie euskara ikastaroak eskaintzen

Ikusten denez garatzen ari diren neurri apurrak, kasurik one-nean, alor publikora mugatzen dira eta ondorioz osasun-siste-ma pribatuan ari diren milaka eta milaka langileak euskaldun-

tzeko ez da inolako politikarik garatzen. Euskal Herriko osasun alorrean (publiko zein pribatuan) guztira 72.500 lagun inguru ari badira lanean, EAEn eta NFKan euskara ikasteko urtero li-beratzen diren langileen kopurua ez da 1.000 lagunera iristen

1. GRAFIKOA LANALDI OSOAN EUSKARA

IKASTEN ARI DIREN OSASUN ALORREKO LANGILEAK 2007 (%)

Euskara ikasteko

liberatutako langile kopurua

Euskara ikasteko

liberatu ez diren langileak.

%2 %98

Iturria: Eusko Jaurlaritza.

Euskal Autonomia Erkidegoa

EAEn ez dago osasun alorrean lanean ari diren langile guztiak euskalduntzeko arau edota plangintza orokorrik. Osasun alor publikoko langileak euskalduntzeko ikastaroak HAEEren eta HABEren bidez kudeatzen dira, administrazio publikoko gai-nerako alorretan bezala.

HAEEko Euskalduntze Zerbitzuak, bertako Prestakuntza Ar-loaren bitartez, euskara ikastaroak eskaini eta antolatzen ditu25. Ikastaro horiek Administrazioko Hizkuntza Normalkuntzaren Plangintzak ezarritako lau hizkuntza-eskakizunak lortzera bide-ratuta daude eta HAEEk ordaintzen ditu erabat.

Euskara ikastaroak antolatzearekin batera, Hizkuntza Presta-kuntza Arloak beste bi eginkizun hauek ere baditu: batetik hiz-kuntza normalkuntzari buruzko aholkularitza eskaintzen die herri-administrazioei eta bestetik diru-laguntzak ematen dizkie lankidetza-hitzarmena izenpetuta duten erakundeei, euskara es-koletara doazen langileen ordezkapenak ordaintzen laguntzeko.

25 — Ikastaroetako modulu eta ordutegien eskaintza honakoa da: au-rrez aurreko, barnetegiak, autoikaskuntza, 4 HE lortzeko on-line bidez-ko ikastaroak eta udako ikastaroak. Ikastaroetan parte hartu ahal izate-ko, ondorengo administrazio hauetako batean lan egin behar da: Eus-kal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, Osakidetza edota HAEErekin lankidetza-hitzarmena izenpetuta duten erakundeak

EAEko osasun zerbitzu guztiak (publikoak zein pribatuak) eus-kalduntzeko plan orokorrik ez dago, baina Osakidetza euskal-duntzeko plangintza abian da 2005 urteaz geroztik. Planean bertan ez da zehazten berau gauzatzeko zein baliabide erabiliko diren eta horrek, planaren beraren sinesgarritasuna kolokan jar-tzeaz aparte, izugarri zailtzen du baliabideei buruzko edozein azterketa.

Dena dela eskuratu ditugun datuekin ondorio argi bat atera de-zakegu: EAEko osasun alorreko langileak euskalduntzeko eslei-tzen diren baliabideak ez dira helburu hori lortzeko nahikoak.

Osakidetzako langileak euskalduntzeko 2007rako gastua 9,97 milioi €koa izan zen eta bere aurrekontu osoa aldiz 1.911,87 milioi €koa, beraz langileak euskalduntzeko gastua aurrekon-tuaren %0,52 besterik ez da izan (eta 8.745,2 milioi €ko Admi-nistrazioaren aurrekontu osoaren %0,13 baino ez). Ideia bat egiteko, 2008an programa informatikoetan gastatutakoa 6,4 milioi € izan ziren. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako datuen arabe-ra, 2008an Euskara Normalizatzeko gastua murriztu egin da, orokorren 8,8 milioi € izan baitira langileen ordezkapenetan, itzulpenetan eta bestelakoetan gastatu direnak (langileak euskal-duntzeko ikastaroak HAEE eta HABEren kontu izaten dira).

Lehen begiratuan kopuru horiek garrantzitsuak direla pentsa daiteke, baina eragiten dieten langile kopuruarekin edota ad-ministrazioko aurrekontu orokorrarekin konparatzen baditugu oso mugatuak direla ohartuko gara.

Adibidez, osasun zerbitzu publikoak (Osakidetza) euskalduntze-ra bideratutako hiru euro bakoitzeko bi euskara ikasten dihar-duten langileen ordezkapenak ordaintzeko erabiltzen dira. Izan ere, 2008 urteko aurrekontuetan osasun alorrean euskara nor-malizatzeko esleitu dituzten 8,8 milioi euro horietatik 6 milioi ordezkapenak ordaintzeko izango dira. Normalizazioa helburu duten gainerako ekimenetarako beraz 2,8 milioi besterik ez dira geratzen eta horien zati handi bat itzulpenetan edota Osatuz26 bezalako ekimenetan gastatzen da. (ikusi 5. eta 6. taulak)

26 — Osatuz ekimenak, besteak beste, Osasunaren esparruan lan egi-ten dutenak euskara erabiltzen trebatzeko langai didaktikoak eskain-tzen ditu.3

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N E

LE

ME

NT

U A

DIE

RA

ZGA

RR

IEN

AK

- L

an

gile

en

eu

sk

ald

un

tze

a

Page 21: HP OSASUN ALORRA

21

6. TAULA

EUSKARA IKASTEKO LIBERATUTAKO OSAKIDETZAKO LANGILEAK. 2002-2007

2002 2003 2004 2005 2006 2007

Langile finkoak 22.403 22.404 22.403 22.416 22.416 22.716

Euskara ikasteko liberatuak 320 364 698 871 890 540*

% 1,4 1,6 3,1 3,9 4,0 2,4Oharra: Osakidetzako langile guztien daturik eskuratzerik

izan ez dugunez langile finkoen datuak erabili ditugu. Iturria: Eusko Jaurlaritza. Osakidetzako urteko

memoriak. Kontseiluak egindakoa.* 2007 urtean euskara ikasteko liberatuen kopu-

rua lehen lauhilabetekoa besterik ez da.

7. TAULA

EUSKARA IKASTEN ARI DIREN OSAKIDETZAKO LANGILEAK. 2001-2007

2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007

Trinkoak (pertsonak) 306 287 328 381 455 442 373

Barnetegiak 38 22 30 25 19 28 24

Alfabetatzen 15 11 6 27 38 52 27

2 orduz lanorduetan 58 69 59 46

Udako ikastaroak 120 185 250 178

2 orduz lanorduetatik kanpo 2.214 2.023 2.569 3.572 3.267 2.995 2.764

Autoikaskuntza lanordutik kanpo 44 31 175 266 234 403

Autoikaskuntza (PIF) 210 162

Autoikaskuntza (OC) 55 51

Lan trebakuntza (presentziala) 52 93

Lan trebakuntza on-line 14 46 48

4 HE 3 10 9

Ospitaletako trebakuntza 102 90

Guztira 2.573 2.387 2.964 4.358 4.316 4.535 4.268

Iturria: Osakidetzako urteko memoriak. Eusko Jaurlaritza.

Ordezkoen soldatak ordaintzeko 6 milioi euro erabiltzen badi-ra, nabarmena da lanera joatetik liberatuta euskara ikasten ari diren langileak oso gutxi direla eta gutxiago oraindik kontrata-tutako ordezkapenak. Azken finean, liberatuta euskara ikasten ari diren langileak ez dira beharko luketenak: kasurik onenean ez baitira plantilla finkoaren %4ra iristen.

Ikus daitekeenez osasun alor publikoan langileak euskalduntze-ko liberazio gutxi eskaintzen dira. Bistan da ezinezkoa dela eus-karaz ez dakiten langile guztiak aldi berean liberatzea, besteak beste, herritarrei osasun zerbitzua bermatu behar zaielako eta lanpostu bakoitzerako ordezko egokiak lortu behar direlako,

baina erritmo honetan ezinezkoa da langile guztiak epe onarga-rri batean euskalduntzea.

Izan ere, langile gehiago ez liberatzeko arrazoi nagusia ez da hori. Langileei liberazioak ukatzeko gehien erabiltzen den argu-dioa hori izan arren (zerbitzuaren beharrak...) liberazio gehiago ez eskaintzearen arrazoi nagusia ekonomikoa da. Izan ere, zer-bitzu bakoitzean liberazioetarako aurrekontu jakin bat dute eta hori agortzen denean ez dute liberazio gehiago baimentzen.

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

La

ng

ilee

n e

us

ka

ldu

nt

zea

EspEdiEntEa: 410/2005 EaE (gipuzkoa)kExa: Herritarrak astebete pasa behar izan zuen Donostia ospitalean ekainaren hasieran, osasun arazo bat tarteko. Ar-tatu zuten pertsona eta zerbitzuen aldetik izan zuen hizkun-tza tratamendua honako hau izan zen: larrialdietan, ga-rraioetan, Gipuzkoa erietxean eta Arantzazu ospitalean artatu zuten 37 pertsonatatik 7 besterik ez ziren euskaldu-nak eta bi nola edo hala moldatzen zirenak. Gainontzeko guztiekin gaztelaniaz hitz egin behar izan zuen herritarrak. Gainera, idatzizko dokumentu guztiak gaztelaniaz idazten zituzten inprimaki elebidunetan eta gauza bera menuekin, oharrekin, etab.

EspEdiEntEa: 676/2006 EaE (gipuzkoa)kExa: Ekainaren 14an goizez Bergarako osasun-etxera deitu zuen eta telefonoa hartu zion langileak euskaraz ez zuela ulertzen eta gaztelaniaz hitz egiteko eskatu zion. Herritarrak zerbait ulertzen ote zion galdetu zion langileari eta bere erantzuna “nada de nada” izan zen.

EspEdiEntEa: 1058/2006 EaE (bizkaia)kExa: 2006ko azaroaren 15ean herritarra Solokoetxeko osa-sun-etxera joan zen errezeta batzuk jaso eta medikuarentza-ko ordua hartzera. Arratsaldeko zazpiak edo zazpi eta erdiak izango ziren eta, berarengana zuzendu eta “arratsalde on, euskaraz badakizu?” galdetu zion. Hona langileak eman zion erantzuna: ‘pues mira, a estas horas ya no, ya estoy muy can-sada para andar pensando en euskara’.

EspEdiEntEa: 682/2007 EaE (araba)kExa: Arabako Eskualdeko Giza Baliabideen Zuzendariak gaztelania hutsean bidali du kexa baten inguruko erantzuna.

EspEdiEntEa: 1071/2008 EaE (gipuzkoa)kExa: Ordiziako osasun-etxean mediku erdalduna dago orain arte mediku euskaldunak bete duen lanpostuan.

ErakundEa: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA. OSAKIDETZA

Page 22: HP OSASUN ALORRA

22

Hala ere, gehiengoa egunero lanorduetan 2-3 orduz euskara ikasten diharduten langileek osatzen dute, baina hauek ere gu-txi dira langile kopuru osoarekin konparatzen baditugu.

Urtean bataz beste 2.700 langile inguru ari dira horrelako ikas-taroetan: 2001 urtean 2.214 izan baziren 2004ean 3572 izan ziren, baina orduz geroztik kopuruak murrizten ari dira: 2005ean 3.267 eta 2006an 2.995.

Horrelako ikastaroen eraginkortasuna ez da 6 orduko ikastaro trinkoen parekoa, baina kasurik txarrenean hiru edo lau urtetan oinarrizko ezagutza ahalbideratu beharko lukete. Zoritxarrez kasu askotan langileei ikastaro hauek jarraian egiteko oztopoak ezartzen zaizkie eta ondorioz prozesua are gehiago luzatzen da. Honela oso zaila da iraunkortasun jakin bat bermatu gabe eus-kara behar bezala ikastea eta ezinezkoa denbora tarte onargarri batean egitea. Langileak erabat euskaldundu gabe pasatzen den urte bakoitzeko herritarren hizkuntza eskubideen urraketak bi-derkatu egiten dira eta hori administrazioaren ardura da.

Argi dago langileak euskalduntzeko bide eraginkor eta azkarrena liberazioen bidea dela, baina kasu honetan kontuan hartu beha-rreko errealitate batekin topo egiten dugu, izan ere adinagatik salbuetsita ez dauden langileen %77 emakumeak dira. Adin tar-te horretan kokatzen diren emakume asko haurren zaintzan sar-tuta daude eta genero rolaren eraginez bere gain hartzen dute zaintza horren ardura. Ondorioz ezinezkoa egiten zaie euskara

ikasteko liberazioaren bidea hautatzea. Are gehiago, errealitate hau askotan 2-3 orduko ikastaroetara ere hedatzen da.

2. GRAFIKOA

OSAKIDETZAKO LANGILE FINKOAK ADINAREN ARABERA 2007 (%)

Gizonak Emakumeak

1000

-100

0

0

-200

0

-300

0

2000

3000

4000

5000

6000

7000

508 574

2275 5542

2291 7072

611 2608

26 148

> 60

50-60

40-50

30-40

< 30

Iturria: Osakidetzako 2007 urteko memoria. Kontseiluak egindakoa.

Langileak euskalduntzeko ikastaro hauek, Osakidetzan ere, He-rri Administrazioaren Euskal Erakundeak (HAEE) kudeatu eta finantzatzen ditu. Azken urte hauetan Osakidetzako langileak euskalduntzeko ikastaroetan urtero 5 milioi euro baino gutxiago erabili dira. Kopuru hori Osakidetzako langile guztiak euskal-duntzeko beharko litzatekeen inbertsiotik oso urrun gelditzen da. Izan ere, aurrez ikusi dugun bezala, euskara ikastaroren bat egiten ari diren Osakidetzako langileak 4.500 besterik ez dira eta gehien gehienak egunean 2-3 orduz ari dira euskaraz ikasten.

8. TAULA

EUSKARA IKASTAROEN FINANTZIAZIO RATIOAK

2005 2006 2007

Euskara ikastaroen finantziazioa 4.305.690 3.937.958 4.468.772

Ikastaroetan ari diren langileak 4.316 4.535 4.268

Euro ikasle bakoitzeko 998 868 1.047

Iturria: Osakidetzako urteko memoriak. Kontseiluak egindakoa.

Azken urte hauetan Osakidetzako ikastaroak finantzatzeko era-bili den dirua urte bakoitzean ikastaroren bat egiten aritu diren

langileekin zatitzen badugu, 2007an langile bakoitzeko 1.047 € gastatzen dira27.

Bestalde, aurrez aipatu dugun bezala, urtero milaka herritar zerbitzu publikoetatik zerbitzu pribatuetara desbideratzen dira, baina osasun enpresa horiek ez dute euren langileak euskaldun-tzeko inolako planik eta diru-publikoa jasotzen duten arren, ez diote herritarrari zerbitzua euskaraz eskaintzen.

Nafarroako Foru Komunitatea

Aipatu dugun moduan, NFKan osasun alorreko langileak eus-kalduntzeko arau berezirik ez dago eta administrazioko langi-leen euskalduntzea orokorrean arautzen duten dekretuei jarraitu zaie Osasunbideko langileen kasuan ere, 1994/135 dekretuare-kin hasi eta ondorengoekin jarraituz28.

Dekretuan NFKko administrazioak, tokiko administrazioak zein bestelako entitate publikoek beraien langileek “progresibo-ki” euskara ikasi eta erabiltzeko gaitasuna eskura zezaten beha-rrezko neurriak hartuko zituztela zehazten zuen, Vascuencearen legeak, dekretuak berak eta dekretua garatuko zuen araudiak zehaztutakoaren arabera betiere.

29/2003 Foru Dekretua - 6. artikulua

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, toki admi-nistrazioek eta haiei lotutako zuzenbide publikoko entitateek, euskaraz jakin eta euskara erabiltzeko behar diren langileak pixkana-pixkana gaitzera joko duten neurriak hartuko dituzte, horrela Euskarari buruzko Foru Legean, Foru Dekretu hone-tan eta garatuko duen araudian, hala denean, ezarritakoa pix-kanaka bete dadin.

27 — Lehen begiratuan urtetik urtera langileak euskalduntzeko diru gehiago erabiltzen dela pentsa daiteke, baina 2005-2007 artean egindako gastuaren urte arteko tasa %4,9koa izan da, Administrazioaren aurrekon-tu kontsolidatuarena %6,6ko izan den bitartean. Ondorioz errealitatean langileak euskalduntzera bideratutako gastuaren pisua murriztu egin da.

28 — Azaldu dugun bezala, 2000 urtean lehenik eta 2003 urtean gero dekretu hau bertan behera utzi zuten dekretu murriztaileak onartu zi-tuen Nafar Gobernuak. Dena dela, langile publikoen euskalduntzeari buruzko 6. artikulu hori bere horretan mantendu zuten eta horrek jarraitzen du indarrean.3

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N E

LE

ME

NT

U A

DIE

RA

ZGA

RR

IEN

AK

- L

an

gile

en

eu

sk

ald

un

tze

a

Page 23: HP OSASUN ALORRA

23

Esan bezala, urtero NAPIko Euskarazko Prestakuntza Bulegoak euskara ikasteko ikastaroen eskaintza egiten die administrazio-ko langileei eta euskaldundu nahi duten langileek euren nagu-sien baimena lortu behar dute ikastaroetan parte hartu ahal izateko. Euskara ikastaroetan parte hartzen duten langileen ko-purua beraz langileen borondatearen araberakoa baino euren nagusien jarreraren araberakoa izaten da.

Dekretu hau indarrean dagoen arren, aurrez esan bezala, ez dago osasun alorreko langile guztiak euskalduntzeko inolako plangintzarik, ez dago zentzu horretan zehaztutako inolako hel-bururik eta ondorioz ez da aurreikusten langile guztiak euskal-duntzeko azken eperik ez eta tartekorik. NAPIko Euskarazko Prestakuntza Bulegoak bere irakasle eta bitartekoak ditu29 eta urtero aurrekontu jakin bat kudeatzen du. Urtero zenbat ikas-

29 — NAPIn beste zerbitzuen artean “Euskara eta hizkuntza komu-nitarioen zerbitzua” delakoa kokatzen da eta hau bitan banatzen da:

“Hizkuntza Komunitarioen Bulegoa” eta “Euskarazko Prestakuntza Bulegoa”. Bi zerbitzu hauetarako lan egin arren bertako administrariak V3 maila du. “Euskarazko Prestakuntza Bulegoa” delakoan euskarazko 23 TGM “Técnico Grado Medio” daude V3 euskara mailarekin, hauek administrazioko langileei euskara ikastaroak emateaz arduratzen dira. Administrari laguntzaile bat ere badago bulego honetan V3 mailarekin eta zerbitzuko buruak berak ere V3 maila du. Bulegoan guztira 25 langile ari dira lanean.

taro eta zenbat plaza eskainiko diren beraz, erakunde honen aurrekontuaren arabera zehazten da eta ez alderantziz.

29/2003 Foru Dekretua - 1.3. artikulua

Foru Dekretu honen aplikazioa pixkana-pixkana eginen da, Administrazio bakoitzak unean-unean dituen ahalbideen ara-bera, betiere.

Ikastaro ezberdinak eskaintzen dira. Ikastaro estentsiboak egu-nean bi ordukoak izaten dira (asteko bost lanegunetan) eta lau hilabetez luzatzen dira. Iruñetik kanpo lanean ari diren eta ikas-taro hauetan parte hartu ezin duten administrazioko langileei

“homologatutako” euskaltegi batera joateko aukera eskaintzen zaie eta hauei ere ikastorduen erdia konpentsatzen die adminis-trazioak. Horrez gain matrikula ordaintzeko diru-laguntza mu-gatu bat eska dezakete. Ikastaro trinkoak egunean sei ordukoak izaten dira (asteko bost lanegunetan) eta lau astez luzatzen dira. Udako ikastaro trinkoak ere eskaintzen dira (abuztuan edo irai-lean), ikastaro trinko arruntek bezala lau aste irauten dute, bai-na kasu honetan administrazioak 13 egun hartzen ditu bere gain eta gainerako zazpiak langilearen kontu gelditzen dira. Az-ken urteotan autoikaskuntza ikastaroen aukera ere eskaintzen da astean 4 orduz. Bestelako ikastaroak ere eskaintzen dira: mintza taldeak (80 ordu), ikastaro teknikoak (30, 42 edota 84 ordu) edota EGA prestatzeko ikastaroak (60 ordu).

Horiek dira NAPIko euskara bulegoan bertan eskaini izan di-ren ikastaroak, baina hortik kanpo antolatzen diren euskara ikastaroetan parte hartzen duten administrazioko langileei ere zenbait onura aitortzen dizkie 1993ko dekretuak30.

30 — Lanorduetatik kanpo “homologatutako” euskaltegiren batean euskara ikasten ari diren administrazioko langileek matrikula ordain-tzeko diru-laguntza mugatu bat eska dezakete. NAPItik kanpo ikasta-ro trinkoak ere egin ditzakete administrazioko langileek, hori bai, eus-kaltegi homologatuetan, gehienez 120 orduz eta ekaina erditik iraila bukaerara. Kasu hauetan ikastorduen bi heren hartzen ditu bere gain administrazioak eta matrikula ordaintzeko diru-laguntza mugatua es-kaintzen du. Barnetegiak ere antolatzen dira eta dekretuaren arabera bi eta sei aste bitartean iraun dezaketen arren, normalean bi astekoak izaten dira. Administrazioak barnetegiak irauten duen denboraren ara-bera hainbat eguneko baimen ordainduak eta matrikularen zati bat hartzen ditu bere gain. 3

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N E

LE

ME

NT

U A

DIE

RA

ZGA

RR

IEN

AK

- L

an

gile

en

eu

sk

ald

un

tze

a

ErakundEa: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA. OSASUNBIDEA

EspEdiEntEa: 631/2005 nfk

kExa: Arrosadiako Osasun Etxera deitu zuen herritarrak eta mediku euskaldun batekin hitz egin nahi zuela adierazi zuen. Osasun etxe guztian mediku euskaldun bat ere ez da-goela esan zioten.

EspEdiEntEa: 663/2006 nfk

kExa: Bideko Ama ospitaleko larrialdi zerbitzura joan behar izan zuen ekainaren 14an. Harrera gunean zegoena eta eri-zaina ez ziren gauza izan euskaraz artatzeko, hala eskatu ba-zien ere.

EspEdiEntEa: 723/2006 nfk

kExa: Ekainaren 27an 13:45ean Conde Oliveto osasun-e-txeko harrera-lekuan ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.

EspEdiEntEa: 195/2007 nfk

kExa: Otsailaren 26an Iruñeko Bideko Amabirjina ospita-lean, ez informazio gune nagusian, ez erradiologia zerbitzu-ko leihatilan, ez eta erradiologia zerbitzuko bulegoan ere, ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.

EspEdiEntEa: 676/2007 nfk

kExa: Baztanen plantillan dauden 13 medikuetatik 8ren-gandik ezin da zerbitzua euskaraz jaso, 13 erizainetatik 2ren-gandik ezin da eta 5 ginekologoetatik 2rengandik ezin da.

EspEdiEntEa: 707/2008 nfk

kExa: Etxarri-Aranazko pediatrak baja hartu du eta haren ordez mediku orokorra jarri dute. Gurasoek mediku oroko-rra ez baina pediatra bidaltzeko eskatu dute. Hori ikusita medikuak postua utzi du, eta OSASUNBIDEAk ordezkoa bidali beharrean astean bitan pediatra bat (ez beti bera) bi-daltzen du herrira. Pediatra horiek askotan ez dira euskaldu-nak, lanpostuak euskararen derrigorrezko ezagutza ezarrita badu ere.

Page 24: HP OSASUN ALORRA

24

Hala ere, euskara ikasten ari diren langileen kopurua Osasunbide-ko langile guztiekin konparatzen badugu, egun NFKan osasun-sistema publikoko langileak euskalduntzeko egiten den ahalegina oso mugatua dela ondorioztatu behar dugu. Ikastaro mota ezber-dinak eskaintzen dira baina ikastaro eraginkorrenak (egunean sei ordukoak) erreferentzia gisa hartzen baditugu emaitzak benetan eskasak dira: egunean sei orduz euskara ikasten ari diren langileen ehunekoa ez da %1,8ra iristen. Are gehiago, azken urte hauetan euskara ikasten ari diren langileen proportzioa murrizten ari da.

9. TAULA

EUSKARA IKASTEN ARI DIRENOSASUNBIDEKO LANGILEAK

2003 2004 2005 2006 2007Osasunbideko langileak 7991 8230 8423 8415 9021Egunean 6 orduko ikastaroak 121 142 111 121 116

Egunean 6 orduz euskara ikasten ari direnen %

1,51 1,73 1,32 1,44 1,29

Iturria: Osakidetzako urteko memoriak. NAPI. Kontseiluak egindakoa.

Bestelako ikastaroetan parte hartzen duten langileen kopurua ere ez da batere adierazgarria. Hala ere, administrazio publiko-koan euskara ikasten ari diren langile guztiak eta Osasunbide-koak parean jartzen baditugu, egoera orokorra ez dela hobea ohartuko gara eta Osasunbideko kopuruei duten garrantzia er-latiboa aitortu beharko zaie. Esaterako, 2007 urtean euskara ikasten ari ziren osasun alorreko langileek, horretan ari ziren administrazio guztiko langileen ia erdia suposatzen zuten zen-bait ikastarotan31 (ikusi 10. taula):

Ikus daitekeenez, euskara ikasten ari diren osasun alorreko lan-gileak oso gutxi dira, baina ikus daitekeenez, gainerako alorre-tako langile guztiak batuta ere kopurua ez da batere esangura-tsua. Kopuru horiekin administrazioko langile guztiak epe

31 — Euskara ikastaroetara Osasunbideko langileak ez ezik Osasun sailekoak ere joaten dira eta berdin gertatzen da hezkuntzan ezik gai-nerako administrazioko alorretan ere. Hezkuntza saileko langileek NAPIn ikasten dute, baina irakasleek ez, hauek aparteko zerbitzu bat baitute horretarako. Bestalde Foru Administrazioko langileak ez ezik, udaletakoak, Estatuko administraziokoak, Nafarroako Parlamen-tukoak edota Nafarroako Unibertsitate Publikokoak ere joaten dira NAPIn euskara ikastera.

onargarri batean euskalduntzea ezinezkoa da eta ondorioz Na-far Gobernuaren helburua langileen eskariari erantzutera mu-gatzen dela ondorioztatu behar dugu32.

10. TAULA

EUSKARA IKASLEAK OSASUNBIDEAN ETA ADMINISTRAZIO PUBLIKO GUZTIAN 2007

Administrazio publiko osoa

Osasun saila eta Osasunbidea %

Ikastaro trinkoak 264 116 43,9Ikastaro ez trinkoak 333 68 20,4

Autoikaskuntza 182 52 28,6

Mintza taldeak 45 13 28,9

Barnetegia 41 6 14,6Udako ikastaro trinkoak 27 6 22,2EGA prestatzeko ikastaro trinkoak 17 4 23,5

Euskara teknikoa 28 2 7,1

Guztira 937 267 28,5

Iturria: NAPI. Kontseiluak egindakoa.

Baliabide ekonomikoei dagokionean, aurrez esan bezala ezin dugu osasun alorrari dagokion datu zehatzik eskaini, batetik NAPIren aurrekontu orokorrean ez delako Euskarazko Presta-kuntza Bulegoaren aurrekontua beste zerbitzuen aurrekontutik bereizten eta, bestetik, eskaintzen den aurrekontua administra-zioko langile guztien gainekoa delako, hau da, ez da egiten den gastua administrazioko alor bakoitzaren arabera banatzen33. Dena dela, hurbilpen modura 5. taulan egindako estimazioa har daiteke erreferentzia gisa.

32 — Langileen eskariari erantzutera ere ez dela iristen esan beharko genuke ordea, izan ere, urtero euskara ikastaroetan parte hartzeko ize-na ematen duten langileen kopuruak azkenean baimentzen dituztena bikoizten du. Esaterako, 2007-2008 ikasturtean euskara ikastaroetan izena eman zutenak 2.185 langile izan ziren arren (aurreko ikasturtean baino %44 gehiago) azkenean ikastaroetan parte hartu zutenak 1.069 besterik ez ziren izan (aurreko ikasturtean baino %14 gehiago). Kopu-ru hauek, bestalde, aurrez aipatutako aurrekontu-muga argi eta garbi erakusten dute.

33 — Euskara eta hizkuntza komunitarioen bulegoak 2007rako guztira 473.854 euroko aurrekontua izan zuen eta diru hori batez ere bertan ari diren langile eta arduradunen soldatak ordaintzeko erabili zen (27 irakasle, 2 administrari, goi mailako teknikari bat, bi negoziatu buru eta zerbitzuburu bat).

Ipar Euskal Herria

EAEn eta NFKan langileak euskalduntzeko abian dauden arau, plangintza eta baliabideak urriak badira, Ipar Euskal Herrian egoera are tamalgarriagoa da. Euskarak ez du inolako aitorpen ofi-zialik eta noski horrek osasun alorrean ere bere ondorioak ditu.

Ez dago osasun alor publikoko langileak euskalduntzeko inola-ko arau edo plangintzarik ezta helburu horrekin esleitutako baliabiderik ere. Ondorioz, Ipar Euskal Herrian osasun alo-rrean lanean ari diren 7.000 langileek euskaldundu nahi badute beraien kabuz egin behar dute, lanorduetatik kanpo eta euren baliabideak erabiliz.

3.2. LANGILE BERRIEN KONTRATAZIOA

Edozein eremu euskalduntzeko ezinbestekoa da bertan lanean ari diren edota zerbitzua eskaintzen ari diren langileak euskal-duntzea eta are gehiago osasuna bezalako zerbitzuetan. Gerora langileak euskaldundu beharrik ez izateko baina, biderik era-ginkorrena langileak hartzerakoan langile elebidunak kontrata-tzea izaten da. Hori edozeinentzat begi-bistakoa izan arren, euskararen normalizazioarekin zerikusi gutxi duten arrazoiak medio, alor honetan ere administrazio ezberdinek euskaraz ez dakiten langileak kontratatzen jarraitzen dute.

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

La

ng

ilee

n e

us

ka

ldu

nt

zea

Page 25: HP OSASUN ALORRA

25

Ondoren langile berri horiek kontratatu eta langile finko egite-rakoan administrazio bakoitzak garatzen duen politika aztertu-ko dugu. IEHan maila honetan ezer gutxi egiten dela ikusiko dugu baina EAE eta NFKan politika horiek funtsean bi neurri-tara mugatzen direla ere bai. Batetik zenbait lanpostu eskura-tzeko euskara maila jakin bat egiaztatu beharra eskatzen da eta, bestetik, hainbat lanpostutan euskara maila jakin bat egiazta-tzea meritu gisa baloratzen da. Funtsean bi neurri horiek dira kontratazio politika gidatzen dutenak baina ondoren ikusiko dugun bezala EAE eta NFKan ez dira bi neurri horiek berdin aplikatzen.

Euskal Autonomia Erkidegoa

Jada txosten honetako atal ezberdinetan azaldu dugun bezala, EAEko osasun zerbitzu publikoetan euskara normalizatzeko sistema osoa HE eta DDetan oinarritzen da. Hori osasun zerbi-tzu publikoen kasuan zeren osasun zerbitzu pribatuen kasuan hori ere ez dago. Lanpostu batzuek HE besterik ez dute eta ondorioz lanpostu horiek eskuratzerakoan egiaztatzen den HE hori meritu gisa baloratuko da baina ez da derrigor egiaztatu beharrekoa izango. Bestalde ezartzen den HE hori lanpostu gu-txi batzuetan data jakin baterako egiaztatu beharrekoa izaten eta ondorioz DD duen lanpostua dela esaten da.

Lanpostua eskuratzeko unean DD agortua ez duten lanpostuak, eskatzen den HE egiaztatu gabe eskura daitezke ezarritako da-tarako HE egiaztatuko dela aurreikusiz. Lanpostua eskuratzeko unean DD agortua duten lanpostuen kasuan ordea lanpostua eskuratzeko eskatzen den HE egiaztatzea ezinbestekoa da.

Hau da EAEn langile berriak kontratatzeko erabiltzen den sis-tema osasun zerbitzu publikoetan ez ezik, administrazio publi-ko guztian ere. Azkenean, aurrez ikusi bezala, lanpostu gehie-netan HE egiaztatzea borondatezkoa baino ez da (lan-deialdian puntu batzuk gehiago eskuratzeko bidea) eta lanpostu gutxi ba-tzuetan derrigorrezkoa (DD agortua duten lanpostuetan).

Aurreko kapituluan ikusi dugu sistema honek jada lanean ari diren langileen euskalduntzea lortzeko hutsune nabarmenak dituela, helburu horretara bideratzen diren baliabideak muga-tuak izateaz aparte, ezartzen diren lau HEn artean lehen biek hizkuntza gaitasun mugatua besterik ez dutelako bermatzen.

Bada, hutsune horiek are nabarmenagoak dira langile berrien kontratazioaren kasuan, izan ere, DD agortu gabe duten lan-postuetan ez da inolako neurririk aurreikusten langileek zehaz-tutako datarako dagokien HE egiazta dezaten. Eta zer esanik ez DDrik ez duten lanpostuetan, lanpostu horiek eskuratzen di-tuztenek ez dute aurrerantzean inolako HEik egiaztatu beharko eta. Ondorioz sistema honen eraginkortasuna DD agorturik duten lanpostuetara mugatzen da, azkenean lanpostu horiek eskuratzeko soilik baita ezarritako HE egiaztatu beharrekoa.

Esaten ari garen hau guztia Osakidetzan EAEko beste edozein zerbitzu publikotan bezain larria da, besteak beste, DD duten lanpostuak oso gutxi direlako: egun Osakidetzan, hau da, EAE-ko osasun alor publikoan lanean ari diren langileak 30.000 in-guru badira, euskara maila jakin bat eskatzen duten lanpostuak 3.500 baino ez dira, hau da, %12 baino gutxiago.

3. GRAFIKOA

OSAKIDETZAN DERRIGORREZKO DATA DUTEN LANPOSTUAK 2007

DD duten lanpostuak

Ddik ez duten lanpostuak

%12 %88

Iturria: Osakidetzako Euskara Plana. Kontseiluak egindakoa.

Osakidetzako 2005eko Euskara Planean zehazki, DD duten lanpostu ia guztiei (%93ri) 2. HE ezarri zaie (kasu askotan eus-kara maila nahikoa bermatzen ez duena HE) eta beste gutxi batzuei (%4ari) maila hori baino apalagoa oraindik, 1. HE. Ondorioz gutxiengo erabatekoa dira maila nahikoa bermatzen duen 3. HE ezarri zaienak (%2) eta are gutxiago 4. HE ezarri zaienak (%1). Eta hau guztia borobiltzeko, langile horien guz-tien ardura izan behar duten zuzendaritza karguei (150 lagun ingururi) ez zaie inolako HEik ezarri.

EspEdiEntEa: 125/2005 EaE (bizkaia)kExa: Arrigorriagako osasun zentroan ez dago pediatria zer-bitzua euskaraz jasotzerik.

EspEdiEntEa: 579/2005 EaE (bizkaia)kExa: Herritarra Durangoko osasun etxera hurbildu zen me-diku aldaketa egitera. Eskaera egitean, gaztelaniaz erantzun zion, herritarraren esanetan, zakar.

EspEdiEntEa: 912/2006 EaE (gipuzkoa)kExa: Bidasoa Eskualdeko Ospitalean egon den bitartean, informazio bulegoko langileek soilik bermatu diote harre-mana euskaraz. Gainerako guztiekin, mediku, erizain, admi-nistrari, gaztelaniaz hitz egin behar izan du.

EspEdiEntEa: 1047/2006 EaE (gipuzkoa)kExa: Lazkaoko osasun-etxean orain artean euskaraz hitzik ere ez zekien medikua izan dute. Aldatu berri dute eta etorri denak ere ez du euskara behar bezala menderatzen.

EspEdiEntEa: 410/2007 EaE (araba)kExa: Gasteizko Olarizu osasun-etxean ezin da pediatria zer-bitzua euskaraz jaso.

EspEdiEntEa: 189/2008 EaE (gipuzkoa)kExa: Martxoko azkeneko astean Hernaniko osasun-etxera deitu zuen eta ezin izan zuen harrerako langilearengandik zerbitzua euskaraz jaso; ez zuela ulertzen esan zion.

EspEdiEntEa: 1016/2008 EaE (gipuzkoa)kExa: Irurako osasun-etxean harrerako lanpostua betetzeko deialdia egin du OSAKIDETZAk. Euskararen ezagutza ez da derrigorrezkoa izango, merezimendua baizik.

ErakundEa: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA. OSAKIDETZA

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

La

ng

ile b

err

ien

ko

nt

rat

az

ioa

Page 26: HP OSASUN ALORRA

26

Hizkuntza Eskakizun bakoitzean ezarri diren DDak aztertzen baditugu ere datuak benetan esanguratsuak dira. Zehazki ho-rrela ezarri dira DDk aipatutako HE horietako bakoitzean: 1. HE duten lanpostuetan ia ez da DDrik ezarri (%1,6ri baino ez), 2. HE duten lanpostuetan %16ri soilik, 3. HE duten lanpos-tuetan apur bat gehiagori (%19) eta 4. HE duten lanpostu al-diz guztiei.

Azkenean, 2003/67 dekretua indarrean sartu ondoren lehen aldiz lan-deialdietan euskararen ezagutza eskatzen hasi dira lan-postu zenbaiti HE ez ezik, DD ere ezarriz. Hasieran, 2005eko lan-deialdian esaterako, Osakidetzak dekretua indarrean egon arren Euskara Plana abian ez zegoela argudiatu zuen 3.000 lan-postu betetzeko deialdian dekretuak ezarritakoa bete gabe uzte-ko. Azkenik, Euskara Plana onartu ondoren egin zen 2006ko lan-deialdi garrantzitsuan lehen aldiz zenbait lanpostutan eus-kararen ezagutza eskatu zen hainbat lanposturi DD ezarriz. Zehazki 4.300 lanpostutik gorako lan-deialdian DD zuten lan-postuak %23 izan ziren. Deialdi honek aurreko deialdiekin konparatuz aurrerapausoa suposatu zuen, baina azken finean lanpostu gehienetan euskara meritu gisa soilik baloratuz jarrai-tzen du Osakidetzak.

Hori horrela da lau lanpostutik hirutan (%77) DDrik eskatzen ez delako, baina batez ere, errealitatean dagokien HE egiaztatu gabe lanpostua eskuratzen dutenak horiek baino gehiago dire-lako. Aurrez esan bezala, DD agorturik ez duten lanpostuetan dagokien HE egiaztatu ez duten langileak sartzen dira zehaztu-tako data baino lehen HE hori egiaztatuko dutelakoan baina kasu gehienetan ez da horrelakorik gertatzen eta, larriagoa dena, administrazioak ez du hori ziurtatzeko inolako neurririk har-tzen. Azken finean lanpostua eskuratzeko unean HE jakin bat derrigor egiaztatu behar duten lanpostu bakarrak DD agortua dutenak dira eta ikus daitekeenez horiek %23 baino askoz gu-txiago izaten dira.

Hori lanpostua eskuratzeko egiaztatu beharreko HE eta DDei dagokionez, baina euskara meritu gisa baloratzeari dagokionez ere hutsuneak nabarmenak ziren eta dira. EAEko osasun alo-rrean lan egiteko orain gutxi arte ez zaio inori euskara ezagutu beharra eskatu, ez alor publikoan ez alor pribatuan. Alor publi-koan urteetan zehar Osakidetzako kontratazio guztiak 1989ko Funtzio Publikoaren legearen arabera arautu dira eta Osakide-tza euskalduntzeko 2003/27 dekretua indarrean sartu arte lan-deialdi guztietan euskara meritu gisa baloratzera mugatu dira.

Are okerrago, Osakidetzak urte horietan guztietan euskara %5 besterik ez du baloratu Euskal Funtzio Publikoaren legeak %20 arte baloratzeko aukera eskaintzen zuen bitartean. Aurrez ikusi bezala, lege horren arabera euskara lan-deialdi bakoitzeko pun-tu guztien %5 eta %20 bitartean baloratu baitaiteke. Bada, Osakidetzan urte horietan guztietan (1989-2003) euskararen

ezagutza %5 besterik ez dute baloratu egin diren deialdi guztie-tan, hau da, legeak ezartzen duen tartean minimoa baino ez.

Hala ere euskara meritu gisa baloratzerakoan gauzak ez direla asko aldatu esan dezakegu: Osakidetzako Euskara Plana abian jarri aurretik euskararen ezagutza %5 inguru baloratzen bazen, 2003/67 dekretua onartu ondoren euskararen ezagutza honela baloratzen baita: 1. HE egiaztatzen dutenei puntu guztien %5, 2. HE egiaztatzen dutenei %10, 3. HE egiaztatzen dutenei %15 eta 4. HE egiaztatzen dutenei %20. Lehen begiratuan al-daketa nabarmena egon dela pentsa daiteke baina lan-deialdie-tan ohikoena 1. HE eta 2. HE egiaztatzea dela kontuan hartzen badugu, egun euskararen ezagutza %5 eta %10 bitartean balo-ratzen dela ondorioztatu dezakegu.

Lehiaketa-oposaketa deialdi batean esaterako, guztira 160 puntu banatzen badira, 100 oposaketari dagozkionak eta 60 lehiaketari dagozkionak, egun indarrean dagoen dekretuaren arabera, HEei dagozkien puntuak 160 puntu horiei gehitzen zaizkie, 8 puntu (%5) 1. HE egiaztatzen bada, 16 puntu (%10) 2. HEren kasuan, 24 (%15) 3. HEren kasuan eta 32 (%20) 4. HEren kasuan. Dena dela, deialdi guztietan ez dira lau HE horiek baloratzen, lanpostu batzuetan eta besteetan HE ezberdinak eskatzen baitira eta norma-lean lehenengo biak baino ez. Orokorrean merituak baloratzeko egun erabiltzen den taula ondorengoa da:

11. TAULA

OSAKIDETZAKO LAN-DEIALDIETAKO EGUNGO PUNTU BANAKETA

Puntuak %

Oposaketa 100 62,5

Merituak 60 37,5

- Prestakuntza espezializatua 20 12,5

- Lan esperientzia 40 25

Euskara gaitasuna 8-24 5-20

Iturria: Osakidetza. EHAA. Kontseiluak egindakoa.

Arduradun politikoek 2003/67 dekretuan ezarritakoarekin izu-garrizko aurrerapausoa eman dela ikustarazi nahi izan dute eta azkenaldian euskararen ezagutza gehiegi baloratzen dela esaten duten ahotsak ere badira, baina ikus daitekeenez, errealitatean euskara ez da behar beste baloratzen eta kasu gehienetan %5 eta %10 artean baloratzen jarraitzen da.

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

La

ng

ilee

n k

on

tra

ta

zio

a

Page 27: HP OSASUN ALORRA

27

Honi guztiari DD duten lanpostu askotan adinagatik salbuetsi-tako langileak daudela gehitzen badiogu edota urteetako lanari esker HE jakin bat egiaztatu duten langileek lantalde erdaldu-netan ari behar izaten dutela, egoera azkenean datuek erakus-ten dutena baino larriagoa dela ohartuko gara.

Nafarroako Foru Komunitatea

Langile berriak kontratatzeko sistemari dagokionez, NFKan ere egiaztatu beharreko HE batzuk daude eta euskararen ezagu-tza derrigorrezkoa ez den kasu batzuetan euskara meritu gisa baloratzen da. Ez guztietan EAEn bezala, ezta gehienetan ere. Normalean euskara meritu gisa Vascuencearen legeak eremu euskaldun bezala definitutako horretarako lanpostuetan beste-rik ez da baloratzen eta ez kasu guztietan ere.

Nafar Gobernuak 1994/135 dekretuan zehaztu zuen Osasun-bideko plantilla organikoko zein lanpostutan zen euskara jakin beharrekoa, baina dekretu hau bertan behera utzi zuen 2000/372 eta 2001/203 dekretu murriztaileen bidez. Aurrez esan bezala, NFKan ez dago osasun-zerbitzuak euskalduntzeko normalizazio planik eta langile berriak kontratatzeko politika aurreko dekretu horien jarraipena den 2003/29 dekretuak eza-rritakoren arabera egiten da dekretu, plantilla organiko edota lan-deialdi berrien bidez. Egun, urtero dekretu bidez onartzen diren plantilla organikoetan zehazten da Osasunbideko zein lanpostutan den euskara jakin beharrekoa eta sortzen diren lan-postu berrietan euskara meritu gisa baino ez da baloratzen, nahiz eta lanpostuak eremu euskaldunerako izan.

Honela, 2007ko plantilla organikoaren arabera, Osasunbidean euskara eskakizun jakin bat (V1 maila) duten lanpostuak 53 baino ez dira, Osasunbidean guztira 9.000 langile inguru ari diren bitartean. Ikus daitekeenez hutsaren hurrengoa da lan-postua eskuratzeko euskara jakitea eskatzen duten Osasunbide-ko lanpostuen ehunekoa, zehazki %0,6koa. Euskaraz dakiten Osasunbideko langileak gehiago izango dira, baina horrek Na-far Gobernuak Osasunbidea euskalduntzeko politika edo neu-rriekin baino Nafarroako egoera soziolinguistikoarekin zerikusi handiagoa du.

Argia 1832. zenbakia 2001-12-02

Euskaraz ez zekien albaita-riaren ezina (Tutera, 1535) Erlantz Urtasun Pedro Lopiz Zamorako albaitaria 1535. urtean epaitu zuten Tuteran eta jasotako testigantzen ondorioz, orduan ere hiri horretako biztanleak euskaraz mintzatzen direla antzematen da. Pe-dro Lopiz Tuteran hamar urtez bizi izan den Za-morako etorkina dugu, hau da, bera guregana iritsi zelarik guda amaiturik zegoen, eta Erribe-rako hiriburu historikoan finkatu zen, «Ebroko hiria» izenekoan, alegia. Albaitaria ogibidez, ga-rrantzi handiko lanpostua betetzen zuen, zeren eta garai hartan, militar betebeharrez landa, garraioak zaldi eta, batez ere, mandoen bitartez eramaiten baitziren. Pedrok, gaztelar agintarien artean lagun bo-teretsuez gozatzen zuen pertsona maltzurrak, Nafarroan albaitari batek eskuratzen ahal zuen kargurik preziatuena bereganatzeko oposizioa egin zuen. Baita irabazi ere, Carlos espainiar en-peradorearen babespean izan arren. Eta auzita-rat eraman zuten, kargua merezi ez zuelakoan. Pedro Lopiz zenak bere aurka mintzatu zen le-kuko anitzez defendatu behar izan zuen bere burua. Hauek dira lanpostu hartan ari zedin inongo gaitasunik ez zuela argudiatzeko erabili zen hainbat arrazoi: «Gonazale likitsa», «karta jokalari amorratua» eta «ez daki euskara».Johan Guerrero, Pedro de Elizondo, Pedro de Caparroso eta Pedro de Petillas-en testigantzak jasota daude Lopizek euskaraz ez zekiela froga-tzeko. Eta hara zer esan zuen Pitillaseko Pedro nekazariak: «Porque al propio Pedro Lopiz se lo ha oído decir, al explicarle que cuando algunos bascongados le van a casa para curar sus animales tiene mucho trabajo por no entenderles y que para entender-les suele buscar un intérprete y que por ello le vendría muy bien saber hablar vascuence para recibir a los que van a casa»

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

La

ng

ile b

err

ien

ko

nt

rat

az

ioa

ErakundEa: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA. OSASUNBIDEA

EspEdiEntEa: 133/2005 nfk

kExa: Osasunbideak mediku erdaldunari esleitu dio lanpos-tua Leitzan.

EspEdiEntEa: 894/2006 nfk

kExa: Nafarroako Gobernuak ez du aintzat hartu euskara-ren ezagutza, Osasunbidea- Nafarroako Osasun-zerbitzuak legeak ezarritako eremu mistoan 5 fisioterapeuta lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko egin duen deialdian.

EspEdiEntEa: 441/2007 nfk

kExa: Maiatzaren 14an 12:30ean Vianako Printzea egoitza-ko argibide lekuan eta odola ateratzeko lekuan hiru aldiz “euskaraz bai?” galdetu duen arren, ezin izan du inon zerbi-tzua euskaraz jaso. Herritarraren iritziz, harridura aurpegia-rekin begiratu diote, gainera.

EspEdiEntEa: 744/2007 nfk

kExa: Emagin lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetze-ko deialdian ezagutza derrigorrezkoa den lanpostuetan bes-terik ez da hartu aintzat euskararen ezagutza.

EspEdiEntEa: 98/2008 nfk

kExa: OSASUNBIDEAko zuzendariaren 685/2005 Ebaz-penaren bidez, besteak beste, Lekunberriko osasun-etxeko administrari-laguntzaile lanpostu hutsa merezimenduzko lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Euskaraz jakitea merezimendu kualifikatu gisa balora-tuko dela ezartzen du deialdiak. Merezimenduen balorazioa eginda, lanpostua hartuko duen langileak ez daki euskaraz, eta ondorioz ezin izanen du zerbitzua euskaraz eskaini, La-rraun-Lekunberri eta Araitz-Beteluko biztanle euskaldunen kopurua % 75-80 ingurukoa izan arren.

EspEdiEntEa: 1243/2008 nfk

kExa: Abenduaren 16an herritarrak Iturramako osasun-e-txera deitu zuen eguerdiko 12:50 aldera. Euskaraz hitz egin nahi duela azaldu dio harrera egin dion langileari baina ho-nek harreran ez dagoela langile euskaldunik erantzun dio. Gaztelaniaz eman behar izan ditu azalpenak.

Page 28: HP OSASUN ALORRA

28

4. GRAFIKOA EUSKARAREN EZAGUTZA

ESKATZEN DEN LANPOSTUAK 2007

Euskararen ezagutza

eskatzen da

Euskararen ezagutzarik ez

da eskatzen

%0,6 %99,4

Iturria: Osasunbideko 2007ko plantilla organikoa. Kontseiluak egindakoa.

Corpus juridikoaz aritu garenean azaldu dugu jada Osasunbi-dean euskara ezagutza eskatzen zuten lanpostuak lehen dekretu bidez zehazten zirela eta egun plantilla organikoan jasotzera mugatzen direla. Orduko eta egungo datuen artean seguruenik ezberdintasun txiki batzuk egongo dira, garai batean dekretuan zehazten ziren “euskarazko lanpostu” zenbait egun plantilla or-ganikoetan agertzen ez direlako baina ziurrenik orduko lanpos-tuak ez ziren egungo 53 horiek baino askoz gehiago izango.

Jarraian Nafarroako ereduak EAEkoaren aldean erakusten duen ezaugarri garrantzitsu bat azpimarratu behar dugu, izan ere, NFKan ez dago Derrigortasun Datarik. Hau da, lanpostua es-kuratu ahal izateko, eskatutako euskara gaitasuna lanpostua eskuratzerako unean bertan egiaztatu behar da eta ondorioz ez da HE hori egiaztatzeko inolako denbora tarterik uzten. Nafa-rroan eredu honekin jarraitzea deigarria suerta daiteke agian, baina are deigarriagoa egiten da hainbat urtetan Osakidetzan horrelako eredurik ez erabili izana edota egun, oraindik ere, DDen ereduarekin jarraitzea.

Lan-deialdiei dagokienez, hezkuntzako deialdietan ez bezala, euskara zein gaztelaniako lanpostuetarako oposaketa deialdi bakarra egiten da eta puntu gehien eskuratzen duenak lanpos-tua aukeratzeko lehentasuna du. Ondorioz euskaldunek gaine-rako lanpostuak ere eskura ditzakete (hezkuntzan euskarako edo gaztelaniazko lanpostuetara aurkeztea aurrez erabaki behar da, bi deialdiak egun berean eta ordu berean egiten baitira). Hori bai, euskara jakitea ezinbestekoa den lanpostuetara maila hori egiaztatu dutenak soilik aurkez daitezke.

Hezkuntzako deialdietako trikimailu horren parekorik ez baina Osasunbideko deialdiek ere badituzte euskal hiztunentzako muga lotsagarriak. Aurrez azaldu dugun bezala, eremu euskal-

dunean euskarazko lanpostua eskuratzen dutenei denbora tarte batean (5 urtez) ez zaie beste eremuetan kokatzen diren lanpos-tuetarako lekualdatze lehiaketetan parte hartzen uzten.

Joko arau murritz horien arabera egin dira azken urte hauetako lan-deialdi guztiak eta 2000 urtean dekretu ezberdinekin hasi-tako bideak gaur arte irauten du. Muga horien baitan egin zen, esaterako, 2002 urtea 512 lanpostu betetzeko lan-deialdia eta bertan euskara jakin beharra 18 lanposturi soilik ezarri zitzaien, hau da, eskainitako lanpostu guztien %3,5ari baino ez.

Azkenaldian gainera, Nafar Gobernua lege eta dekretuek ezarri-tako bide estua are gehiago estutzeko ahaleginean dabil horre-tarako araudia nahi bezala bihurrituz. Eremu euskaldun bezala izendatutako horretan aritzeko lanpostuak Iruñeko osasun-es-kualderako lanpostu bezala aurkezten ditu edota Iruñean koka-tzen diren erakunde zentraletarako lanpostuak balira bezala, horrela hainbat lanposturi euskararen ezagutza ezarri beharra saihestuz. Dirudienez, azken urte hauetan euskara ezagutu beharrekoa den lanpostuak ahalik eta gehien murriztea helburu nagusi bilakatu da Nafar Gobernuarentzat eta bere eskura di-tuen trikimailu guztiak erabiltzen ari da horretarako.

Aldaketak baina, ez dira hor gelditu eta euskara meritu gisa ba-loratzeko unean ere atzerapausoak gertatu direla ikusiko dugu. Eremu euskalduneko zenbait lanpostutan euskara jakitea meri-tu gisa baloratze dela esan dugu baina balorazio hori oso murri-tza zen eta egun are murritzagoa da. Adibidez, 100 puntuko oposaketa-lehiaketa batean 1,78 puntu besterik ez zaizkio ema-ten euskaraz dakiela egiaztatzen duen hautagaiari34. Eta hori eremu euskaldun bezala definitutako horretan, euskara ofiziala den eta euskaldunoi hizkuntza-eskubide batzuk aitortzen zaiz-kigun eremu horretan.

Azken dekretuek gainera, euskararen balorazioa Europako bes-te hizkuntza batzuen balorazioari lotu diote. Honela euskarari emandako puntuek gehienez ingelesari, frantsesari edota ale-manari emandakoak baino %10 gehiago izango dira eremu euskaldunean eta %5 gehiago eremu mistoa.

34 — Leku-aldaketa lehiaketa batean ez da askoz gehiago baloratzen euskaraz jakitea: adibidez 100 puntuko leku-aldaketa lehiaketa batean euskaraz dakiela egiaztatzen duenari soilik 4,56 puntu ematen dizkio-te (129,5 puntutik 5,5).

12. TAULA

OSASUNBIDEKO OPOSAKETA-LEHIAKETETAKO PUNTUAZIOAK

Eremu euskaldunean

Eremu mistoan

Oposaketa 60 60

Meritu lehiaketa 38,56 38,56

- Eskainitako zerbitzuak 17 17- Formazioa, ikasketak, ikerkuntza eta hizkuntzak 19,8 19,8

- Euskara gaitasuna 1,76 1,68

Guztira 98,56 98,48

Iturria: 2008/676 ebazpena (NAO 65 zk.). Puntu banaketa hau ohikoa da Osasunbideko oposaketa-lehiaketen.

Eremu mistoan baina, ez dago euskara jakitea ezinbestekoa den lanposturik eta euskara jakitea meritu gisa baloratzen denean eremu euskaldunean baino gutxiago baloratzen da. Ikus daite-keenez, ezberdintasuna ez da batere adierazgarria eta biak ala biak garrantzia gutxiko kopuruak dira, inondik ere Nafar Go-bernuak bertako berezko hizkuntzari ematen dion balioaren erakusgarri.

Ikusi dugunez, Nafar Gobernuak azken urte hauetan indarrean jarri dituen dekretu murriztaileek atzerapauso garrantzitsua su-posatu dute administrazioko langile berrien kontrataziorako baldintzetan ere, baina kontuan izan behar dugu dekretu ho-riek indarrean sartu baino lehen egoera ez zela askoz hobea. Zenbait lanpostu eskuratzeko euskara jakin beharrekoa zen eta meritu gisa baloratzerakoan puntu gehixeago ematen zitzaiz-kien euskara zekitela egiaztatzen zutenei, baina ez zen inondik inora euskararen normalizazioak behar zuen kontratazio politi-ka garatzen.

Atzerapauso hauek ahalbidetu dituzten dekretu guztiak auzibi-dean daude, batzuen gainean jada epaitegiek euren ebazpena jakinarazi dute baina beste batzuen kasuan ez eta ondorioz, hori gertatu bitartean dekretu horiek indarrean jarraitzen dute, ikusi ditugun bueltarik gabeko ondorio horiek eraginez. Nafar Go-bernuak epaitegietan prozesua ahalik eta gehien luzatzeko pau-soak eman ditu eta bitartean administrazio publikoan hainbat lanpostu sortzeko eta betetzeko pausoak ematen jarraitzen du.

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

La

ng

ilee

n k

on

tra

ta

zio

a

Page 29: HP OSASUN ALORRA

29

Laburbilduz, Vascuencearen legeak eremu euskalduneko herrita-rrei zerbitzu publikoak euskaraz jasotzeko eskubidea aitortzen dien arren, eremu horretan lanean ari diren osasun alorreko langileei orokorrean eta praktikan ez zaie euskara jakin beharra eskatzen.

Ipar Euskal Herria

Langile berrien kontratazioaren atal honetan ere Ipar Euskal Herriaz ari garenean behin eta berriz egin dugun egoeraren az-terketa labur eta eskasa errepikatu behar dugu. Izan ere, ez dago osasun alorrean (ez eremu publikoan ezta pribatuan ere) langile berriak kontratatzerakoan euskararen ezagutza eskatzeko edo baloratzeko inolako arau edo plangintzarik.

Euskararen Erakunde Publikoak bestelako lehentasun batzuk zehaztu ditu bere helburuen artean eta ez du hain garrantzitsua den alor bat euskalduntzeko langileen kontratazioari begira inolako arau edo neurririk aurreikusten.

3.3. ZIRKUITU EUSKALDUNAK

Administrazio publikoak orokorrean zerbitzu edo atal ezberdi-netan antolatzen dira. Administrazioa erabat euskaldundu bi-tartean zerbitzu edo atal horietako bakoitzean zirkuitu euskal-dunak abian jartzea estrategikoa dela azpimarratu izan du Euskalgintzak behin eta berriz. Zirkuitu euskaldun horietan zerbitzua euskaraz emateaz gain lana ere euskaraz egingo litza-teke. Honela euskaldundutako langile berriak zirkuitu euskal-dun horietan hasiko lirateke lanean, euskarazko zirkuitua han-dituz eta bestea txikituz.

Osasun zerbitzu publikoak euskalduntzeko ere hori litzateke bi-derik eraginkorrena. Hasteko langileak euskaldundu behar dira baina parean lantokiak edota lantaldeak euskalduntzea ere ezin-bestekoa da. Horretarako, alde batetik, lanean ari diren eta eus-karaz ez dakitenek euskara ikasi behar dute eta, bestetik, neurriak hartu behar dira lanean hasiko diren langile berriak euskaldunak izan daitezen (eta ondoren ikasi behar izan ez dezaten).

Euskara erabiltzeko euskara jakitea ezinbestekoa da baina ikasita-koa ez galtzeko erabiltzea ere bai. Administrazioko zerbitzuetan langileek euskaraz lan egin dezaten euskaldunez osatutako lantal-de edo atalak sortu behar dira, hau da, zirkuitu euskaldunak.

Zirkuitu euskaldunez ari garenean euskaraz lan egingo duten lan-taldeez ari gara: langile guztiak euskaldunak izango dira eta euren lanerako espazioa ere euskalduna izango da (lanerako bitartekoak, softwarea, dokumentazioa, komunikazioak, hizkuntza-paisaia...). Euskararen normalizaziorako ezinbestekoa eta estrategikoa da eremu publiko zein pribatuan horrelako lantaldeak sortu eta po-liki-poliki zabalduz, handituz joatea (eta parean lantalde erdal-dun edota mistoak gutxituz eta txikituz joatea).

Zirkuitu euskaldunak sortu eta hedatzea estrategikoa da, langi-leen ikuspegitik ez ezik herritarren hizkuntza-eskubideenetik ere. Alde batetik, herritarrei euskarazko zerbitzua bermatuko zaie eta, bestetik, euskara ikasi duten langileek ingurune euskal-dun batean lan egingo dutenez beraien euskara galdu ordez hobetu eta aberastu egingo dute.

EspEdiEntEa: 346/2005 EaE (gipuzkoa)kExa: Donostia Ospitaleko Etika Batzordeak gaztelania hu-tsean bidali du hainbat zentrotara ikertzaile eta sustatzaileei zuzendutako informazioa.

EspEdiEntEa: 563/2006 EaE (gipuzkoa)kExa: 2006ko maiatzaren 24an Osakidetzara deitu zuen arratsaldeko 15:30etan. Telefonoa hartu zuen langilearekin euskaraz egin ahal izan zuen, baina Lan Eskaintza Publikoa-ren arduradunarekin gaztelaniaz egin behar izan zuen.

EspEdiEntEa: 848/2006 EaE (gipuzkoa)kExa: Osakidetzako langileak gaztelania hutsean jaso du Gi-puzkoako Mendebaldeko Eskualdeko Zuzendaritzatik bida-litako jakinarazpena.

EspEdiEntEa: 899/2006 EaE (gipuzkoa)kExa: Osakidetzak barne erabilerako intraneta berritzen jar-dun zuen 2006ko uztailean. Tarte horretan, webgunea gazte-laniaz soilik zegoen erabilgarri.

EspEdiEntEa: 640/2007 EaE (gipuzkoa)kExa: Tolosako anbulatorioko harreran egon ohi diren langi-leek ez dakite euskaraz edo euskaraz gaizki moldatzen dira, eta ahal badute gaztelaniara jotzen dute eta herritarrak ere gazte-laniaz aritzera behartu. Pediatrak berak duen euskara ezagutza hutsaren hurrengoa da, pediatria zerbitzuan erizaina da eus-karaz ongi dakien bakarra eta hura ez dagoenean bidaltzen duten ordezkoak euskaraz ez jakitea ere ohikoa izaten da.

EspEdiEntEa: 835/2007 EaE (bizkaia)kExa: Galdakaoko ospitaleko langileek gaztelania hutsean jaso dute MODELO EFQM izeneko prestakuntza ikasta-roari buruzko informazioa eta izena emateko orria.

ErakundEa: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA. OSAKIDETZA

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

Zir

ku

itu

eu

sk

ald

un

ak

Page 30: HP OSASUN ALORRA

30

Urteetako esperientziak erakusten digu (eta administrazioek be-rek onartzen dute), langileak euskalduntzeko egiten den ahalegi-nak _langileen ahalegin pertsonala zein administrazioaren ahale-gin ekonomikoa_ ez duela askorako balio langile horiek euskara ikasi ondoren lan giro erdaldunera itzultzen badira. Denborare-kin ikasitakoa galtzen dute eta denbora pasa ahala ez dira gai beraien zerbitzua euskaraz eskaintzeko. Ondorioz, euskararen normalizazioan prozesu honek suposatzen duen kaltea biderka-tzailea da, baina alderantzizkoa ere biderkatzailea da, euskaraz lan egingo duten lantaldeak abian jartzeak euskararen normaliza-zioan izango lituzkeen onurak ere biderkatzaileak baitira.

Atzerapausoak ekidinez langileen benetako euskalduntzea lor-tzeko eta herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko biderik eraginkorrena izan arren, egun Euskal Herriko administrazioek ez dute zirkuitu euskaldunen aldeko politikarik garatzen. Ikusi dugunez, Ipar Euskal Herrian ez dago administrazioko langileak euskalduntzeko eta euskara erabilera sustatzeko plangintzarik.

Nafarroako Foru Komunitatean ere ez dago administrazioan euskara normalizatzeko plangintza orokor eta sistematikorik. Langileak euskalduntzeko eskaintza urri eta mugatu bat beste-rik ez dago eta euskararen erabilera sustatzea baino murriztea helburu duten zenbait arau. Euskal Autonomia Erkidegoan ad-ministrazioko langileak euskalduntzeko eta euskararen erabile-ra sustatzeko plangintzak garatu dira eta Osasun-sistema publi-koa euskalduntzeko plana ere berriki indarrean da, baina euskaraz lan egingo duten zirkuituak ez dira bultzatu.

Benetan harrigarria da euskararen normalizaziorako ezinbeste-koa den bide edo tresna honi euskal administrazioek ematen dioten garrantzi hutsala, are gehiago, orain arte erabiltzen ari diren bideen (Hizkuntza Eskakizunak egiaztatze hutsa...) po-rrota gero eta ageriagoan gelditzen ari denean.

Are okerrago, garai batean EAEn zein NFKan zirkuitu euskal-dunak sortu eta hedatzea aurreikusten bazen ere, denborak au-rrera egin ahala eta arau zein plangintza berriak sortu diren heinean, zirkuitu euskaldunak sortzen joateko erabakia bazter-tu edota eraldatuz joan dira.

Euskal Autonomia Erkidegoa

EAEn esaterako, Euskararen legea zehaztu eta Administrazio orokorrean euskararen erabilera arautzeko onartu izan diren dekretuetan zirkuitu euskaldunen erabilera aurreikusten bazen ere, ondorengo dekretu eta plangintzaldietan ideia indarra gal-duz joan da.

Osasun zerbitzu publikoen kasuan, Osakidetzako Euskara Pla-na arautzen duen 2003ko dekretuan, besteak beste, euskara zerbitzu-hizkuntza izango dela azpimarratzen da, lan-hizkun-tza izatea bigarren maila batean aurreikusten delarik.

Dekretuan zehar behin eta berriz unitate administratibo elebi-dunei buruz hitz egiten da baina, aurrez azaldu dugun bezala, definizio horren atzean ez dago zirkuitu euskaldunen kontzep-tua. Izan ere, unitate horiek bi hizkuntza ofizialetan zerbitzua eskaini eta lan egiteko ahalmena izango dutela dio eta lantal-deetan erdal elebakarrek parte hartzeko aukera ere irekita uzten du. Honela dio hitzez hitz dekretuko 9. artikuluak:

67/2003 Dekretua - 9. artikulua

1. Unitate administratibo elebidunak dira unitate horien be-rezko zereginak hizkuntza ofizial batean nahiz bestean be-tetzen dituztenak.

2. Unitate elebidunek euskara zerbitzu – eta lan-hizkuntza bezala bermatuko dute beren jardun guztietan.

3. Unitate administratibo bat elebiduntzat joko da, baldin eta betekizun hauek betetzen baditu:

a) Unitateko buruak edo arduradunak eta unitateko postuen %80k derrigortasun data duen hizkuntz eskakizuna eduki behar dute.

b) Unitateko buruak edo arduradunak eta unitateko efektiboen %80k dagokien lanpostuko hizkuntz eskakizuna egiaztaturik eduki behar dute. 4. HE egiaztatu behar dutenean, helburu horretarako 3. HE egiaztatzea hartuko da kontuan.

Osakidetzako lan-hizkuntza nola arautuko den zehazten duen 13. artikuluko 4 eta 5. paragrafoetan argi ikus daitekeenez, uni-tate horiek euskaraz lan egiteko guneak baino “euskaraz ere” lan egin dezaketen guneak bezala aurkezten dira:

67/2003 Dekretua - 13. artikulua

(...)

4. Unitate administratibo elebidunetan, euskara zerbitzu-hiz-kuntza izateaz gain lan-hizkuntza ere izango da, horrela arian-arian bertan sortzen diren agirien sorburu-hizkuntza bihurtu ahal izateko. Halaber, euskara arian-arian lehen hizkuntza gisa erabiliko da jendaurreko harremanetan eta Unitate administratiboaren gainontzeko zereginetan ere.

5. Unitate administratibo elebidunetan euskaratik gaztelania-rako itzulpen-beharrizanek, beste Unitate administratiboe-tan gaztelaniatik euskararako itzulpenek jasotzen duten tratamendu bera izango dute.

Hauek Osakidetzako Euskara Plana arautzeko dekretutik har-tutako pasarteak izan arren, planean bertan ez dira dekretuan zehaztutako horiek guztiak kontuan hartzen. Plana euskara zer-bitzu-hizkuntza izango dela are gehiago azpimarratzera muga-tzen dela esan dezakegu eta dekretuan hainbestetan errepika-tzen diren unitate administratiboei buruz aipamen labur bat besterik ez du egiten:

Osakidetzako Euskara Plana - 1.3. helburua

Zerbitzu-erakundeek hizkuntza ofizialak ahoz eta idatziz era-biltzeko jarraibideak ezarriko dituzte, euskara lan-hizkuntza izateko behar diren baldintzak betetzen dituzten unitate sanita-rioetarako eta administrazio-unitate edo orokorretarako.

Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitatean ere zirkuitu euskaldunen alo-rrean eman diren pauso apurrak atzerapausoak izan dira. Au-rrez ikusi bezala, administrazioan euskararen erabilera arautze-ko 1994ko foru dekretuak helburu nagusiez ari zenean, besteak beste, “administrazio zirkuitu elebidunak” aipatzen zituen. Izendapen hau ere ez da batere argia “elebidun” hitza erabiltzen den heinean eta batez ere zein hizkuntzatan lan egingo duten argitzen ez bada, baina “zirkuitu” hitzak beste esanahi bat ema-ten dio guk aurrez aipatutako zentzuan, hau da, zirkuitu eus-kaldunen zentzuan.

Bada, 1994/135 dekretuak bere lehen artikuluan hiru helburu nagusi zehazten zituela ikusi dugu jada eta hirugarren helburuak zerbitzuak euskaraz ematea bermatzeko behar hainbat langile

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

Zir

ku

itu

eu

sk

ald

un

ak

Page 31: HP OSASUN ALORRA

31

prestatzea zehazten zuela ere bai, baina zerbait gehiago ere esaten zuen indargabetutako dekretuak. Hona hemen bere lehen arti-kuluan lortu nahi zen hirugarren helburuaz zioena hitzez hitz:

135/1994 Foru Dekretua – 1.2.C. artikulua

c. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzu nagusietan, erabiltzaileak halaxe eskatzen duenean, zerbitzuak euskaraz ematea bermatzeko aski diren administrazio zirkuitu elebidunak ezartzeko behar hainbat langile prestatzea. Nafa-rroako Foru Komunitateko zerbitzu nagusiak Nafarroako biz-tanleria guztian harrera ematen diotenak dira, non kokaturik dauden kontuan hartu gabe.

Aipatu dugun bezala, 2003/29 dekretuak funtsean gauza bera dio dekretuaren helburuak zehazten dituenean eta idazterakoan ere egitura bera mantentzen du. Zenbait hitz gako aldatu egi-ten dira eta, ikus daitekeen bezala, jada ez dira administrazio zirkuitu elebidunak aipatzen.

29/2003 Foru Dekretua - 1.2.C. artikulua

c. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzu nagusietan, erabiltzaileari, eskatzen duenean, zerbitzua euska-raz eman ahal izateko behar diren langileak antolatu eta gaitzea. Nafarroako Foru Komunitateko zerbitzu nagusiak Nafarroako biztanle guztiei zerbitzua ematen dietenak dira, zehazki zein lurraldetan kokaturik dauden kontuan hartu gabe.

Esan bezala, dekretu hau jada ez dago indarrean eta dekretu berriak ez du “administrazio zirkuitu elebidunei” buruz hitzik esaten. Egia esateko 1994/135ko dekretuan erabiltzen den izendapen horren atzean “zirkuitu euskaldunen” kontzeptua egon zitekeela pentsatzea gehiegizkoa izan daiteke. Izan ere,

“administrazio zirkuitu elebidunak” esamoldea erabiltzen den guztietan herritarrak nahi duen hizkuntza erabil dezan berma-tzeko direla zehazten da, baina ez da zein hizkuntzatan lan egingo duten aipatzen. Aipatzekoa da, bestalde, “administrazio zirkuitu elebidun” horiek eremu euskaldunean ez ezik, eremu mistoan ere aurreikusten zirela.

Nafarroan ez dago osasun zerbitzu publikoak euskalduntzeko arau edo plangintza berezirik eta ondorioz ez dago Osasunbi-dean zirkuitu euskaldunak sortu eta zabaltzeko inolako neurri-rik. Administrazio publiko osorako aipatu ditugun horiek Osa-sunbiderako ere baliagarriak dira beraz.

Ipar Euskal Herria

Alor honetan ere ez dago inolako arau edo plangintzarik Ipar Euskal Herrian, ezta aurrekaririk ere.

3.4. KOMUNIKAZIOAK ETA HIZKUNTZA-PAISAIA

Langileak euskalduntzea, langile berri elebidunak kontratatzea eta zirkuitu euskaldunak abian jartzea euskara normalizatu nahi duen hizkuntza-politika ororen osagai ezinbestekoak dira. Hiru neurri nagusi horiek berma dezakete soilik herritarren eta langi-leen arteko edota langileen arteko euskarazko komunikazioa.

Euskarazko komunikazio hori bermatzeko komunikazioen alo-rrean bertan bestelako neurri bereziak ere garatu behar dira or-dea eta horiek aztertuko ditugu ondorengo atal honetan. Batez ere herritarren eta langileen arteko komunikazioak aztertuko ditugu, hau da, herritarrei euskarazko zerbitzua eskaintzeko hartzen diren neurriak. Horrekin batera baina, langileen arteko komunikazioak ere aztertuko ditugu, hau da, euskaraz lan egi-teko hartzen diren neurriak.

Batzuen eta besteen arteko komunikazio horiek funtsean ahoz-koak eta idatzizkoak izan daitezke edota kanpora begirakoak (ahozkoak, langile eta herritarren artekoak) edo barrura begira-koak (langileen artekoak). Bestetik, idatzizko komunikazioen baitan itzulpenak bereziki aztertuko ditugu informazio hori dugun kasuetan.

Euskal hiztunok, Bartzelonako deklarazioren arabera, doku-mentu ofizial guztiak euskaraz ere eskuratzeko eskubidea dugu. Ikusi dugun bezala, EAEn legez jasotzen da eskubide hori. NFKan aldiz eskubide hori eremu euskalduna deitutakoan bizi diren herritarrei aitortzen zaie eta eremu mistoa deitutakoan ere zenbait eskubide onartzen dira nahiz eta eremu horretan euskara ofiziala ez izan. Ipar Euskal Herrian bestalde, ez dago inolako lege babesik idazki ofizialak euskaraz ere eskuratzeko.

Euskararen normalizazio-prozesuan hizkuntza-paisaia euskal-duntzea ere zeregin garrantzitsua da, ez soilik hiztun komunita-tearen hizkuntza-eskubideen ikuspegitik baita psikologia soziala-ren ikuspegitik ere. Izan ere, hizkuntza paisaiak informazio-funtzioa ez ezik funtzio sinbolikoa ere betetzen du. Funtzio informati-boak hizkuntza-talde baten lurralde-mugak zehazten ditu, ko-munikazioan hizkuntza bat edo gehiago erabil daitezkeela adie-

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

Ko

mu

nik

az

ioa

k e

ta

hiz

ku

nt

za

-pa

isa

ia

EspEdiEntEa: 347/2005 nfk

kExa: Elizondoko emakumeen harrera zentroan gaztelania hutsean luzatu zioten bertan izan zela egiaztatzeko agiria. Lehen orri inprimatuak erabiltzen zituzten eta euskarazko aleak edukitzen zituzten. Berriki, informatizatu egin dute eta programak ez die euskaraz egiteko aukerarik eskaintzen. Langileek euskaraz ere egin ahal izatea eskatu dute, baina ezin dela erantzuten diete.

EspEdiEntEa: 229/2006 nfk

kExa: Martxoaren 23an Iruñeko Donibane auzoko osasun-e-txean espezialistarekin hitzordua eskatzeko familia medikuak luzatutako bolantea eta espezialistarekin hitzordua zehazten duen jakinarazpena gaztelania hutsean eman dizkiote

EspEdiEntEa: 219/2007 nfk

kExa: Martxoaren 1ean arratsaldeko 16:00etan Iruñeko Bi-deko Amabirjina Ospitaleko larrialdi zerbitzuetan, ez harre-ran, ez ondoren artatu zuten langile bakar batengandik ere ezin izan zuen zerbitzua euskaran jaso.

EspEdiEntEa: 676/2007 nfk

kExa: Baztanen plantillan dauden 13 medikuetatik 8ren-gandik ezin da zerbitzua euskaraz jaso, 13 erizainetatik 2ren-gandik ezin da eta 5 ginekologoetatik 2rengandik ezin da.

EspEdiEntEa: 536/2008 nfk

kExa: Iruñean Bideko Ama Birjina Ospitaleko larrialdi-zer-bitzuko sarreraren ondoan paratutako kartel erraldoia gazte-lania hutsean da. Bertan, ospitale-eremuaren planoa dago ikusgai eta erietxe nahiz bertzelako zentroen kokapenaren berri ematen du.

ErakundEa: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA. OSASUNBIDEA

Page 32: HP OSASUN ALORRA

32

razten duen aldetik. Bestalde, funtzio sinbolikoak hizkuntzen balioa eta estatusa islatzen ditu, talde batek beste talde batzuekin alderatuta ere hizkuntza nola ikusten duen erakutsiz. Hizkuntza paisaiak, informa-zioa emateaz gain, eragina du errotulu edo testu horiek ikusten dituzten pertsonengan. Izan ere, jendeak hizkuntzei buruz duen pertzepzioan eta hizkun-tzen aldeko jarreretan eragin dezake hizkuntza paisaiak, eta gizartearen erabilera baldintza dezake.

Beraz, zalantzarik ez dago, hizkuntza-paisaia euskalduntzeak ere bere garrantzia du nor-malizazio-prozesuan eta ondorioz hizkuntza-politika orok hizkuntza-paisaia euskalduntzeko arau, plangintza eta baliabideak izan behar ditu. Are gehiago, hizkuntza bat normalizatzeko eman behar diren pauso ugari eta konplexuen artean hizkuntza-

-paisaia euskalduntzea pausorik errazene-takoa dela esan dezakegu, errazena ez bada. Hizkuntza-paisaiaren azterketaren bi-dez, hizkuntza-paisaiaren egoerari buruzko informazioa ez ezik, administrazio jakin baten hizkuntza-politika orokorrari buruzko informazio interesgarria ere eskura daiteke.

Izan ere hizkuntza-paisaia euskalduntzea beste neurri batzuk baino errazagoa izateaz gain ikusgarriagoa ere bada eta, ondo-ren ikusiko dugun bezala, Euskal Herriko administrazio ezber-dinen hizkuntza-politika orokorraren gabeziak hizkuntza-pai-saia euskaldunduz estali nahi izan diren arren, alor honetan ere oraindik gabeziak izan badira.

Osasun alorra gizarte zerbitzu unibertsal eta zabala den heinean asko dira osasun-zerbitzuak eskaintzen dituzten guneak (osa-sun etxeak, anbulatorioak, ospitaleak, klinikak...) eta asko zer-bitzu horiek guztiak erabiltzen dituzten pertsonak. Ondorioz hizkuntza-paisaiak garrantzia berezia du alor honetan. Azter ditzagun administrazio bakoitzak alor honetan eman dituen pausoak eta agian hobeki ulertuko dugu bakoitzak garatzen duen hizkuntza-politika orokorra.

Euskal Autonomia Erkidegoa

Jakina denez, 1979ko EAEko autonomia estatutuak lehenik eta 1982ko euskararen legeak ondoren euskararen estatusa eta era-bilera arautu zituzten. Besteak beste, herritarren hizkuntza es-kubideak zehaztu ziren eta tartean administrazio publikoarekin bi hizkuntza ofizialetan aritzeko eskubidea jaso zen. Horretara-ko ezinbestekoa bilakatu da euskal herri-aginteen komunika-zioak edota hizkuntza-paisaia elebidunak izatea eta hori horrela izan dadin arau eta neurri zehatzagoak garatu dira. Neurri ho-riek baina, alor publikora mugatu dira. Alor pribatuan komu-nikazio edota hizkuntza-paisaia elebiduna bermatzeko araurik ez da garatu orain gutxi arte.

Aurreko ataletan luze eta zabal azaldu dugu corpus juridiko eta plangintzetan gai hau nola arautzen den.

Horren guztiaren adibide bat aipatzearren, Osakidetzako Eus-kara Plana arautzea helburu duen 2003/67 dekretuko 11. arti-kuluko paragrafo bat jaso dugu. Artikuluak Osakidetzako zer-bitzu-hizkuntza arautu nahi du eta bertan, besteak beste, herritarrekiko ahozko harremanak arautzeko ondorengo irizpi-de hau ezartzen da:

67/2003 Dekretua - 11. artikulua

1. Zenbait jarraibide ezartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu-erakundeek, neurri positiboen bidez, euskararen erabilera administratuarekiko harreman-maila guztietan bultza dezaten.

2. Ahozko komunikaziorako jarraibideak:

a) Hartzaile jakinik ez duten ahozko mezuak, hala nola eran-tzungailu automatikoz, megafoniaz edo antzerako sistemez, emandakoak, euskaraz eta gaztelaniaz emango dira, esan-dako ordena berean.

b) Langileek, derrigortasun-data duen lanpostua bete eta dago-kion hizkuntz eskakizuna egiaztatu badute, euskara erabili-ko dute hizkuntza hori aukeratu duten zerbitzuaren erabil-tzaileekin.

c) Herritar batek euskaraz jotzen duenean Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langile batengana, langile horrek euska-raz ez badaki, ahal izanez gero, langile elebidun bati eska-tuko dio une horretan laguntzeko, beti ere atentzio sanita-rioaren jarduera normalari enbarazu egiten ez badio.

1979ko autonomia estatutuko 27. artikuluan bestalde, “herri--aginteek publizitatean euskararen erabilera sustatuko” zutela edota eragile pribatu ezberdinen kasuan “euskal giroa eta euska-ra errotulazioan erabiltzea bultzatuko” zutela jaso zen. Alor pri-batuan “sustatu”, “bultzatu” eta antzeko aditzak erabiliko dira, guztiak ere lege eta arauen eremuan eraginkortasun eskasa du-ten aditzak.

3/1979 Lege Organikoa - 27. artikulua

1. Euskal herri-aginteek euskararen erabilera sustatuko dute publizitatean.

2. Halaber, euskal giroa eta euskara errotulazioan erabiltzea bultzatuko dute, era guztietako entitate komertzial, atsede-nerako, kulturarako zein ofizialtasunik gabeko elkarteetan.

Osasun alorra honetan ere ez da salbuespen bat. Hizkuntza-pai-saiari dagokionez eremu publikoan pauso garrantzitsuak eman dira batez ere errotulazio orokor eta formalean, baina eremu pribatuan eragileen beraien borondatearen esku utzi da hizkun-tza-eskubideak bermatzeko erabakia.

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

Ko

mu

nik

az

ioa

k e

ta

hiz

ku

nt

za

-pa

isa

ia

Page 33: HP OSASUN ALORRA

33

Osakidetzako Euskara Plana arautzen duen 2003/67 dekretuko 11. artikuluan, besteak beste, Euskal Osasun Zerbitzu barruko zein kanpoko errotuluetan EAEko hizkuntza ofizial biak erabili-ko direla zehazten da. Bi urte beranduago abian jarri zen Euska-ra Planaren II. Kapituluko 4. puntuan euskararen erabilerarako irizpideak gehiago zehazten dira eta hizkuntza-paisaiari dago-kionez 4.4.3 puntuan errotulazioaz ondorengoa xedatzen da:

Osakidetzako Euskara Plana – 4.4.3. puntua

Errotulazioak eragin handia du irudi korporatiboan, izan ere, elementurik eragingarrienetariko bat da; horregatik, arreta handiz erabili behar da euskara errotulazioan. Garrantzi han-dia du Zerbitzu-erakundeak langile espezializatuei galdetzea errotulu bakoitzean jarriko den testuari buruz; beti galdetuko da, antzeko testuak edo berdinak aurretik itzulita badaude ere. Osakidetzako errotulazio iraunkorraren kasuan Zerbitzu-era-kunde bakoitzaren ardura izango da testuen amaierako kalita-tea eta zuzenketa zaintzea.

Hori da arauek diotena, baina errealitatea oso bestelakoa da Ondoren ikusiko dugun bezala errotulazio formala (orokorra eta iraunkorra) elebietan dago (ia) beti, baina errotulazio ez for-mala, hau da, behin behinekoa dena (zerbitzu-erakunde bakoi-tzak edota langileek beraiek sortzen dutena) ia beti gaztelania hutsean agertzen da. Horrela gertatzen da esaterako aztertu di-tugun EAEko hiru ospitale publiko nagusietan.

Euskara Planean behin behineko errotulu eta txartel hauek bere-ziki zainduko direla jasotzen den arren, argi dago osasun zerbi-tzuan lanean ari diren arduradun edo langileen irizpideak nagu-sitzen direla eta kasu askotan hauen utzikeriak edota ezagupen ezak errotulu eta txartelak gaztelania hutsean jartzea dakarrela.

Osakidetzako Euskara Plana – 4.4.3. puntua

Bestalde, bereziki zainduko dira Osakidetzako unitateetako langileek lantzen dituzten eta unitateen barruan jartzen diren behin-behineko errotuluak eta eraikin barruko behin-behineko errotulu guztiak. Ildo horretan, lehentasuna emango zaie iden-titate korporatiboaren ikuspegitik garrantzi handia duten beste hainbat elementuri, hala nola, etiketei, enbalajeei, poltsei, tele-fono-gidei, ordutegiei, karteldegiei eta abarrei.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) enpresa bati35 EAEko hizkuntza-paisaiari buruzko azter-keta egiteko eskatu zion eta oraingoz lehen emaitza orokorrak plazaratu dira. Azterketa berez 2006-2007 urteetan burututa-koa da eta errotulazioa (barrukoa zein kanpokoa), komunika-zio idatziak (barrukoak) eta harrera hizkuntza (telefono bidez-koa, aurrez aurrekoa zein megafonia bidezkoa) aztertu dituzte. Gainera, eremu publikoko elementuak ez ezik, eremu pribatu-koak ere aztertu dituzte.

35 — Siadecok. 2006-2007 urteetan inkesta bidez egin zuen azterlan hau. 3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

Ko

mu

nik

az

ioa

k e

ta

hiz

ku

nt

za

-pa

isa

ia

EspEdiEntEa: 450/2005 EaE (gipuzkoa)kExa: Herritarrak tratamendu batek sortutako gastuak itzul-tzeko eskatu dio Osakidetzari. Gipuzkoako Lurralde Ordez-karitzako Osasun Sailetik gaztelania hutsean bidali diote erantzuna.

EspEdiEntEa: 32/2006 EaE (araba)kExa: Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak 2005eko urriaren 14an gaztelania hutsean bidali zuen hedabideetara herritarrei hegazti gripearen inguruko informazioa zabaltzeko oharra.

EspEdiEntEa: 248/2007 EaE (bizkaia)kExa: Martxoaren 13an Gurutzetako ospitalera joan zen he-zur-muin emaile izateko entzun beharreko hitzaldira. Au-rrez, hitzaldia euskaraz nahi zuela jakinarazi zien arren, hi-tzaldia gaztelaniaz egin zuten.

EspEdiEntEa: 481/2007 EaE

kExa: Osakidetzaren emergencias webgunea gaztelania hu-tsean dago, “euskera” aukera sakatuz gero “fichero no encon-trado” mezua azaltzen da.

EspEdiEntEa: 81/2008 EaE

kExa: Otsailaren 29ko DEIA egunkarian gaztelaniaz baka-rrik irakur zitekeen Osakidetza Informa iragarkia.

EspEdiEntEa: 114/2008 EaE (gipuzkoa)kExa: Herritarrari kolonoskopia egin zioten joan den aben-duan Deba Garaiko Ospitalean. Gaztelania hutsean eman zizkioten proben emaitzak. Gaixoen Arretarako Zerbitzura joan zen txostena euskaraz eskatzera eta handik zortzi egune-ra jaso zituen emaitzak euskaratuta. Urtarrilean proba erre-pikatu behar izan zioten eta erizainarekin hitz egin zuen oraingoan emaitzak euskaraz jasoko zituen jakiteko. Proba bukatu eta gero erizain hori bera etorri zitzaion emaitzen txostenarekin eta honako hau esan zion: Doktoreak esan dit zuri esateko zuk zeuk eraman dezakezula itzultzera Gaixoen Arretarako Zerbitzura. Honako honetan ere zortzi egun itxaron behar izan zituen emaitzak euskaraz jasotzeko.

ErakundEa: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA. OSAKIDETZA

Page 34: HP OSASUN ALORRA

34

HPStik azterlan honi “EAEko hizkuntza-paisaiaren azterketa” deitu dioten arren, argi dago hori baino askoz gehiago dela eta ez dela hizkuntza-paisaia aztertzera mugatzen. Besteak beste, osa-sun arloko zentro eta ekipamendu publiko zein pribatuak aztertu omen dituzte. Hezkuntza arloko ikastegi publiko zein pribatuak ere aztertu dituztela dio aurkezpen txostenak eta Ertzaintzaren, Eusko Jaurlaritzaren, Estatuko administrazioaren, Foru aldun-dien eta udalen bulegoak eta instalazioak ere bai. Guztira 4.187 zerbitzuetan 255.000 elementuren hizkuntza egoeraren azterke-ta egin omen da. Lehen aurkezpen honetan metodologia eta he-dapenari buruz ematen diren datuak aztertuz, egindakoa azterke-ta zabal eta anitza izan dela ondorioztatu behar da eta ondorioz aurkeztu dituztenak datu orokor eta nagusienak baino ez dira. Oraingoz azterlan osoaren laburpena besterik ez da argitaratu eta ondorioz ez dugu alorrez alor egindakoaren emaitzarik, baina emaitza orokor horiek oso esanguratsuak dira.

Guztira Administrazio publikoaren eremuan idatzizko 59.000 elementu aztertu dira (kanpoko errotulazioa, barruko errotulazioa eta barruko komunikazio idatziak). Emaitzak orokorrean aztertu-ta euskara hutsean elementuen %18 besterik ez zegoen, %57 ele-bietan eta %24 gaztelania hutsean (gainerako %1,5 bestela).

Kanpoko errotulazioaren atalean, euskara hutsean elementuan %19 besterik ez zeuden, %54 elebietan eta %22 gaztelania hu-tsean (gainerako %5 bestela).

Barruko errotulazioaren atalean, euskara hutsean elementuan %20 besterik ez zeuden, %64 elebietan eta %15 gaztelania hu-tsean (gainerako %5 bestela).

Barruko komunikazio idatzien kasuan egoera are larriagoa da, elementuen %31 gaztelania hutsean baitaude, elebietan (edo euskara hutsean) daudenak %68 diren bitartean (gainerako %1 bestela). Kasu honetan ez da zehazten euskara hutsean zenbat elementu zeuden, euskara hutsean edota elebietan zeudenen datua batera ematen baita.

Horiek dira emaitza orokorrak, baina barruko komunikazio ida-tziak alde batera utzi eta errotulazioa soilik aztertzen badugu, egoera benetan kaxkarra da: kanpoko errotulazioan elementuen %22 gaztelania hutsean daude, %54 elebietan eta %19 euskara hutsean (gainerako %5 bestela). Barruko errotulazioaren atalean emaitzak zertxobait hobeak dira, baina oraindik ere hainbat ele-

mentu gaztelania hutsean idazten dira: %15 gaztelania hutsean, %64 elebietan eta %20 euskara hutsean (gainerako %5 bestela).

5. GRAFIKOA EUSKARA EAEKO ADMINISTRAZIO

BARRUKO KOMUNIKAZIO IDATZIETAN 2008

Elebietan (edo euskara hutsean) %68

Gaztelania hutsean %31

Bestela %1

Iturria: Eusko Jaurlaritza 2008. Siadeco. Kontseiluak egindakoa.

Esan bezala, hauek EAEko administrazio publikoko emaitza orokorrak dira eta ez dugu osasun alorrari buruzko emaitza xeherik. Ziurrenik emaitzak ez dira oso bestelakoak izanen, bai-na datu zehatz horiek plazaratu arte ezingo dugu jakin.

Gauza jakina da bestalde, gabezia horiek guztiak estaltzeko itzul-penetara jotzen duela administrazioak behin eta berriz. Izan ere argi dago EAEko administrazioan lan hizkuntza nagusia gaztela-nia dela, txosten gehienak gaztelaniatik euskara itzultzen baitira.

6. GRAFIKOA ITZULPENAK EAEKO

ADMINISTRAZIO OROKORREAN 2008

Euskaratik gaztelaniara

Gaztelaniatik euskarara

%20 %80

Iturria: Eusko Jaurlaritza 2008. Kontseiluak egindakoa.

Giza baliabideei dagokionez, EAEko administrazioak itzulpen gehienak HAEEren bidez egiten ditu. Gero badira itzultzaile propioak dituzten zenbait sail eta azkenaldian gero eta maizago itzulpen lanak kanpoko enpresei ere esleitzen zaizkie.

Baliabide ekonomikoei dagokienez, EAEn osasun alor publi-koan (Osasun sailean zein Osakidetzan) azken hiru urte haue-tan egindako gastua urtero bataz-beste 133.224 eurokoa izan

da. Ikus daitekeenez, 2005 urtean Osakidetzan Euskara Plana onartu zutenetik itzulpengintzan gastatutako dirua biderkatu egin da. Hori seinale ona litzateke baldin eta osasun alorreko langile gehienak elebidunak direla esan nahiko balu, baina zo-ritxarrez alderantziz da eta langileak euskalduntzeari lehentasu-na ematen ez zaionez, gabezia horiek itzulpenak ugarituz estali nahi dira.

Politika honek baina, ez du eguneroko lanerako balio: memo-riak, txostenak, aldizkariak eta horrelakoak premiazkoak ez di-ren heinean itzuli egiten dira, baina eguneroko lanerako idaz-kiak ez dira itzultzen. Kasu askotan ezinezkoa da itzultzea. Honela, osasun zerbitzu publiko gehienetan eguneroko lanera-ko idazkiak gaztelaniaz sortzen dira, langile gehienek euskaraz ez dakitelako edota lantaldean euskaraz ez dakien norbait da-goelako. Eta egunerokoan idazki horiek itzultzeko denborarik ez dagoenez gaztelania hutsean banatzen dira. Inork itzultzeko denbora hartzen badu lan bikoitza egin behar izaten du eta egun osasun-zerbitzuak nola dauden ikusita, oso gutxi dira lan hori hartzen dutenak. Euskarak traba gutxi ez eta azkenean denbora faktoreak ere euskararen aurka eragiten duela ikus de-zakegu.

Are gehiago, gaixoen osasuna bermatu beharrak berak askotan euskara ez erabiltzea eragiten du. Adibidez, mediku euskaldu-nek ezin dituzte mediku parteak euskaraz idatzi, ez baitakite hurrengo txandan etorriko den medikuak euskaraz jakingo duen ala ez eta gaixoaren osasuna beste edozeren gainetik da-goenez, mediku euskaldunek ere mediku parteak gaztelaniaz idazten dituzte. izan badira parteak elebietan idazten dituzte-nak, baina esandakoa, horrek gainkarga suposatzen die eta pre-saka badabiltza ez dute egiten.

13. TAULA

OSASUN SAILEKO ETA OSAKIDETZAKO GASTUA ITZULPENETAN (2005-2008) €TAN

2005 2006 2007 2008

Osasun saila 25.361 32.408 40.090 41.300

Osakidetza 39.941 137.203 124.670 130.900

Guztira 65.302 169.611 164.760 172.200

Iturria: Eusko Jaurlaritza

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

Ko

mu

nik

az

ioa

k e

ta

hiz

ku

nt

za

-pa

isa

ia

Page 35: HP OSASUN ALORRA

35

Izan ere mediku parteak “gutxienez gaztelaniaz” idazteko Osa-kidetza barruko agindu bat dago eta euskararen legetik erator-tzen omen da. Honela administrazioaren hierarkian gorago dagoen batek bere menpekoei bi hizkuntza ofizialetako bat era-biltzea eska diezaieke baldin eta eskaintzen duten zerbitzuak hala eskatzen badu.

Osakidetzak berak, bere langileekin egiten dituen itzulpenez gain kanpo kontratazioak egiten ditu eta gastu horren bilakaera aztertzen badugu, Osakidetzako Euskara Plana indarrean sartu zenean gastua ia lau aldiz biderkatu zela ikusten da eta ordutik hona kopuru horietan mantentzen da.

Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroan administrazioan euskararen erabilera arautzen duen 2003/29 dekretuak komunikazioen gaia oso zabal arautzen du, kanpo eta barne erabilera, administrazioen artekoa edota idazki eta irudian erabili beharreko irizpideak zehaztuz. Dekretuaren zati handi bat gai honi eskaintzen zaio.

Vascuencearen legeak ezarritako eremuen arabera herritarrei es-kubideak murrizten dizkie. Oso esanguratsua da bestalde, 2003ko otsailak 12ko NAOn (19. zk) hau guztia arautzen duen 2. ataleko 8. artikulua gaztelaniaz agertzea, hau da, behar beza-la itzuli gabe, euskarazko bertsioa izan arren.

29/2003 Foru Dekretua - 8. artikulua

1. Serán válidas y tendrán plena eficacia jurídica todas las actuaciones administrativas cualquiera que sea la lengua oficial empleada.

2. Berez egintza administratiboak diren administrazio jarduerak, antolamendu juridikoak ezartzen duenari jarraikiz, eremu bereko beste pertsona fisiko edo juridiko batzuei jakinarazi behar bazaizkie, gaztelaniaz eta euskaraz idatzi beharko dira, ez badute behintzat interesatuak diren guztiek (administrazio prozedurari buruzko arauen arabera) hizkuntza bat bakarra erabiltzea espresuki eskatzen, Euskarari buruzko Foru Legea-ren 10.1., 11. eta 12. artikuluen arabera.

3. Administrazio publikoetako eta beren menpeko erakundee-tako organo eskudunek gaztelaniaz, euskaraz edo ele bitan idatzitako inprimaki, eredu edo formularioak eduki ahalko dituzte interesatuek egin beharreko jardueretarako, aurreko puntuan ezarritakoaren arabera.

Ez dugu Osasunbidean garatzen diren komunikazio ezberdinei buruzko datu zehatzik, baina okertzeko beldurrik gabe lasai esan dezakegu, langileen euskalduntzean baino itzulpen politi-kan oinarritzen dela.

Baliabideei dagokienean, NAPIren euskararen irakaskuntzara-ko atala administrazioko langileei euskara ikastaroak eskaintze-ra mugatzen da eta ez da itzulpen lanez arduratzen. Sail berean, hau da, Lehendakaritza, Justizia eta Herrizaingo sailean, Nafa-rroako Aldizkari Ofizialaz arduratzen den zerbitzuaren baitan itzulpenen atala kokatzen da eta bertan 17 langile ari dira (13 itzultzaile eta 4 bat-bateko itzultzaile), 2007ko plantilla organi-koaren arabera betiere.

Atalburu bat ere bada, baina gainerako guztiek ez bezala honek ez du V3 mailarik. Ikus daitekeenez Nafar gobernuaren giza baliabide garrantzitsuak, itzulpengintzari dagokionez behintzat, eta hein handi batean, Nafarroako Aldizkari Ofiziala (NAO) itzultzera mugatzen dira. Esan bezala, baliabide ekonomikoei buruzko daturik ezin izan dugu eskuratu Nafar Gobernuak alor eta gaikako informazio xehea eskaintzen ez duelako.

Ipar Euskal Herrian

Ipar Euskal Herrian alor honetan ere ez dago corpus juridiko edota plangintza orokorrik. Euskararen Erakunde Publikoaren bidez eremu honetan eman diren pausu bakanak hizkuntza-paisaiaren eremura mugatu dira eta zehatzago esateko udale-rrietako edota errepideetako zenbait txartel elebietan eskaintze-ra. Osasun zerbitzuen alorrean Baionako ospitaleko akordioa aipa daiteke, baina esan bezala, akordio horretan EEPak ez du zerikusirik izan eta ondorioz ezin dugu administrazioaren hiz-kuntza-politika bailitzan balioztatu.

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

Ko

mu

nik

az

ioa

k e

ta

hiz

ku

nt

za

-pa

isa

ia

EspEdiEntEa: 517/2005 nfk

kExa: Osasunbideko arreta espezializatuko “Pricipe de Via-na” osasun etxetik gaztelania hutsean bidali diote zitazioa, eremu euskaldunean bizi den arren.

EspEdiEntEa: 950/2006 nfk

kExa: Abuztuaren 1ean, goizeko 10: 30etan Uharte Arakil-go osasun-etxera deitu zuen herritarrak txanda hartzeko. Herritarra euskaraz hasi eta harrera egin zion langileak “en castellano, por favor” erantzun zion.

EspEdiEntEa: 185/2007 nfk

kExa: Iruñeko Bideko Ama Birjina Ospitaleko erradiologia zerbitzutik gaztelania hutsean bidali diote eremu euskalduna deritzaneko herritarrari froga egiteko eguna eta ordua jaki-narazteko gutuna.

EspEdiEntEa: 914/2007 nfk

kExa: Eremu euskalduna deritzaneko herritarrak Iruñeko espezialitateetako Principe de Viana osasun-etxean ezin izan du zerbitzua euskaraz jaso irailaren 28an, ez informazio gu-nean zeuden langileengandik, ez lehen solairuko informazio guneko langilearengandik, ez eta txanda ematen ari ziren langileengandik ere.

EspEdiEntEa: 104/2008 nfk

kExa: Gaztelania hutsean bidali dizkio Igantziko herritarrari osasun-txartela eta harekin batera heldu den informazio-orria.

EspEdiEntEa: 341/2008 nfk

kExa: Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuak egiten dituen txertatze-kanpainen barruan, tuberkulosi-frogak egi-tera pasako direla jakinarazteko gutuna bidali zuten joan den maiatzaren 12an Iruñeko D ereduko ikastetxe batera. Inprimaki-eredua bera eta idazpenak gaztelania hutsean zeu-den. Ikastetxetik Osasun Publikoaren Institutura deitu zu-ten euskaraz bidaliko zuten galdetzeko, eta euskarazko ere-dua webgunean eskura zezaketela erantzun zieten. Hara jo zuten baina ez zuten euskarazko eredurik aurkitu.

ErakundEa: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA. OSASUNBIDEA

Page 36: HP OSASUN ALORRA

36

4. EGOERAREN ARGAZKIA

Orain arte Administrazioek berek eskaintzen dituzten datuetan oinarritu dugu gure azterketa, baina ondorengo atal honetan guk geuk, gure baliabide mugatuekin, egin dugun azterketaren emaitzak aurkeztuko ditugu. Euskal Herriko ospitale publiko nagusienetan ondorengo elementuak aztertu ditugu:

- Harrera hizkuntza (aurrez-aurrekoa, telefono bidezkoa) - Komunikazio idatziak (webgunea, urteko txostena, kexa eta

iradokizunen orria) - Hizkuntza-paisaia (errotulazioa, larrialdi eta obretako txar-

telak, bestelako txartelak)

Harrera-hizkuntza neurtzeko ospitale bakoitzean, lehenik eta behin harrera nagusiko langileekin hitz egin dugu (aurrez au-rre) eta ondoren telefono harrerako langileekin (telefonoz). Ko-munikazio idatziak aztertzeko ospitale guztietan dauden hiru elementu nagusi aztertu ditugu, guztiak kanpora begirakoak, hau da, herritarrei eskaintzen zaizkionak: webgunea, urteko txostena eta kexak/iradokizunak egiteko orria. Bukatzeko hiz-kuntza-paisaia aztertzeko elementu ezberdinak aztertu ditugu: errotulu formalak, errotulu informalak, larrialdi eta obretako txartelak, ikastaro eta bestelako txartelak.

Euskal Autonomia Erkidegoa

EAEn Osakidetzako hiru ospitale nagusiak aztertu ditugu (Gu-rutzeta, Donostia eta Txagorritxu) eta hiruretan gabezia nabar-menak topatu ditugu, esan bezala, egin dugun neurketa oso oinarrizkoa izan arren.

Harrera-hizkuntzari dagokionez, emaitza benetan kezkaga-rriak eskuratu ditugu, batez ere aurrez aurreko arretan. Hiru ospitaletako harrera nagusietatik bakar batean artatu gaituzte euskaraz, Gurutzetan. Ez Txagorritxun ezta Donostia ospita-lean ere, ezin izan gaituzte euskaraz artatu harrera nagusian. Ez gara mediku espezialista batek gaztelaniaz artatu gaituela edota galdutako laborategi batean aritzen den medikua ez dela eus-kalduna esaten ari, ez: Euskal Herriko ospitale nagusietako ha-rrera zerbitzu nagusiaz ari gara eta bakar batean artatu gaituzte euskaraz. Harrera nagusietan egoera hain negargarria bada no-lakoa izango da hain agerikoak ez diren beste zerbitzu edo ata-letan?

Herritarrek Osakidetzako harrera zerbitzu ezberdinetan jasan-dako hizkuntza-eskubideen urraketak ugariak dira eta behin eta berriz errepikatzen diren heinean atal honetan dauden ga-beziak garrantzitsuak direla esan dezakegu.

Telefono bidezko harreran topatu dugun egoera ez da hobea izan. Donostia ospitalean euskaraz artatu gaituzte hasiera-ha-sieratik baina Gurutzetan eta Txagorritxun ez. Behatokian ja-sotako kexa ezberdinek ere egoera hori agerian utzi izan dute.

Gu EAEko ospitale nagusienak aztertzera mugatu gara baina harrera espezializatuan ez ezik, lehen mailako harreran ere ke-xak ugariak eta errepikakorrak izaten dira:

Komunikazio idatzien kasuan webgunea, urteko memoria eta kexa-iradokizunen orria besterik ez ditugu aztertu eta hala ere hutsuneak nabarmenak dira, batez ere webguneen kasuan. Hasteko hiru webguneen domeinuak, helbideen izenak, gazte-laniaz daude.

Donostia ospitaleko webgunean (www.hospitaldonostia.org) lehenik hizkuntza hautatu behar da, baina kasu honetan “eus-kara” aukeratu ondoren webgunea euskaraz agertzen da. Inter-face delakoa euskara hutsean agertzen da orduan eta edukien izenburuak ez ezik, edukia ere euskaraz eskaintzen da ia erabat. Webgunea lehenik gaztelaniaz sortu eta ondoren euskarara itzu-li dela nabari da ordea, zenbait izenburu oraindik itzuli gabe ageri baitira (Lactancia materna...). Are gehiago gaztelaniaz da-goen webgunea eta euskarazkoa konparatzen badira euskaraz-koan atal gutxiago daudela ikusten da. Argi eta garbi, aztertuta-ko hiru hauen artean Donostia ospitaleko webgunea da euskarari tarte gehien eskaintzen diona, baina hala ere, honek ere baditu bere gabeziak.

Gurutzetako ospitaleko webgunea (www.hospitalcruces.com) bestalde, gaztelaniaz kargatzen da lehenik (nahiz eta nabigatzai-lea euskaraz sartzeko lehenetsita izan) eta ondoren “euskara” hautatu behar da gehiegi nabarmentzen ez den fitxa batean. Euskara hautatu ondoren interface delakoa euskaraz agertzen da, baina kasu batzuetan edukien izenburuak euskaraz agertzen diren arren, edukia bera ez da euskaraz eskaintzen.

Txagorritxuko ospitaleko webgunean (www.hospitaltxagorri-txu.org) lehenik hizkuntza hautatzeko aukera eskaintzen da, baina “euskera” aukeraren gainean klikatzen baduzu, Osakide-tzaren webgune orokorrean Txagorritxuri buruz agertzen den euskarazko orria irekitzen da. Dena dela, orain gutxi arte web-guneak eraikitzen edo moldatzen ari direnean erabili ohi den mezu ezaguna agertzen zen “euskera” klikatzerakoan.

4. E

GO

ER

AR

EN

AR

GA

ZK

IAK

Page 37: HP OSASUN ALORRA

37

Hori horrela izan da hainbat urtetan, 2009ko martxotik aurrera “euskera” klikatzen duena Osakidetzako webgune orokorrera des-bideratzen duten arren. Urte horietan guztietan (domeinua 2000 urteko ekainaren 13an eskuratu zuten), Txagorritxu ospitaleko webgunea euskaraz irakurri nahi zutenei webgunea gaztelania hutsean zegoela ezkutatu nahi izan zaie mezu horren bidez.

Urteko txosten edo memoriak bestalde, elebietan argitaratzen dira EAEko hiru ospitale horietan, hori bai, EAEko administra-zioan ohikoa den bezala lehenik gaztelaniaz sortzen dira eta ondoren euskarara itzuli.

Kexa eta iradokizunen orriak elebietan daude hiru ospitaletan eta euskara lehenesten da hiruetan (lehenik euskara agertzen da eta hizki lodiz azpimarraturik). Dena dela, Txagorritxuko ere-duan atal bat euskaratu gabe dago eta inprimakien kodea gaztelaniaz. Gurutzetako ereduan ere inprimaki kodea gaztelaniaz baino ez dago. Hiru idazkiak nahiko antzekoak diren arren, dirudienez, ez dago ospitale guztietarako eredu komunik.

Hizkuntza-paisaiaren kasuan, hiru ospitaletan antzeko egoera antzeman dugu: errotulu iraunkorrak edota orokorrak (Osakidetzaren irudi korporatiboarekin zerikusia dutenak) elebietan daude eta euskara lehenesten da. Behin behineko errotulazioa edo errotulazio informala aldiz, kasu askotan, gaztelania hutsean dago. Beraz ezberdintasunak kanpoko eta barruko errotulazioaren artean baino errotulazio formalaren eta informalaren artean daude.

Donostia ospitalean orokorrean errotulu iraunkorrak elebietan daude eta euskara lehenesten da. Aldi baterako errotulu asko ere elebietan daude, baina gaztelania hutsean daudenak ere ugari dira. Larrialdi eta obretako txartel gehienak elebietan daude, baina beste hainbat gaztelaniaz baino ez. Kanpoko zerbitzuen kasuan zenbaitetan elebietan agertzen dira (edarien makinak...), baina beste batzuetan ez (telefonoak...). Bestalde, herritarrak langileekin euskaraz egin dezaten dei egiten duten hainbat euskarri topatu ditugu: jendaurrean ari diren zenbait langilek mahai gainean “Nahi baduzu... euskaraz” edota

“Euskaraz... baina astiro, ikasten ari naiz eta” zioten txartelak zituzten eta zenbait tokitan “Ospitalean ere lehen hitza euskaraz” zioten txartelak ere ikusi ditugu.

4. E

GO

ER

AR

EN

AR

GA

ZK

IAK

ErakundEa: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA. OSAKIDETZA

EspEdiEntEa: 728/2005 EaE (gipuzkoa)kExa: Azaroaren 24an, eguerdiko 15:30 inguruan, Osakide-tzaren Zumarragako Ospitaletik deitu diote herritarrari, kontsultarako emana zuen eguna aldatzeko. Langilea gazte-laniaz zuzendu zaio, eta herritarrak berak euskaraz erantzun diezaiokeen galdetzean, NO erantzun dio.

EspEdiEntEa: 737/2006 EaE (bizkaia)kExa: Osakidetzak deitu dituen oposizioetan aurkezteko eska-bidea internet bidez egiten saiatu da herritarra. Euskarazko ber-tsioan ahalegindu eta lortu ez duenez, gaztelaniazko bertsioan egin behar izan du. Gaztelaniaz ez du inolako arazorik izan.

EspEdiEntEa: 799/2006 EaE (bizkaia)kExa: Osakidetzak deitu dituen oposizioetarako abian jarri duen webgunean hainbat atal (oinarri orokorrak barne) gaz-telaniaz bakarrik aurki daitezke. Bestalde, euskaraz aurki daitekeen informazioa atzerapen handiz euskaratu da. 2-IT txartelari dagokionez, probak euskaraz egiteko aukera izan arren, galderetan ageri diren simulazioek gaztelaniazko ingu-runea erakusten dute eta proba bukatu ostean eskura ematen duen behin-behineko ziurtagiria gaztelania hutsean dago.

EspEdiEntEa: 768/2007 EaE (bizkaia)kExa: Uztailaren 17an Algortako Osasun-etxean odola ate-ratzera joandakoan jaso zuen informazio idatzi guztia gazte-lania hutsean zegoen. Langileari ea soilik gaztelaniaz ematen duten galdetuta, baietz erantzun zion.

EspEdiEntEa: 809/2007 EaE (bizkaia)kExa: Galdakaoko ospitaleko erradiologia zerbitzuan proba egitera pasatzeko kabinetako ateetan jarrita dauden oharrak gaztelania hutsean daude. Adibidez: “Zona vigilada. Riesgo de irradiación externa” eta “Sala 6, Cabina B”.

EspEdiEntEa: 1235/2008 EaE (gipuzkoa)kExa: Abenduaren 10ean, goizeko 8:30etan herritarra Do-nostiako Groseko osasun-etxera oftalmologia-kontsultara joan zen, baina ezin izan zuen oftalmologoarekin euskaraz egin.

Page 38: HP OSASUN ALORRA

38

Azken kasu honetan, kanpo kontsultetarako harrera gunean to-patu genuen bat, baina ez oso toki egokian: txoko batean, zuta-be baten atzealdean eta leiho baten azpian. Gune berean, baina hobeki kokaturik (harrerarako leihatilako kristalean), gaztela-nia hutsean “Información aquí” zioen eskuz idatzitako txartel bat topatu genuen.

Gurutzetako ospitalean ere errotulu iraunkorrak elebietan dau-de eta euskara lehenesten da. Aldi baterako errotulu asko aldiz gaztelania hutsean daude. Larrialdi eta obretako txartel gehie-nak ere gaztelaniaz baino ez daude. Kasu honetan, herritarrei euskara erabiltzeko dei egiten dieten txartelak ez ditugu ikusi.

Txagorritxuko ospitalean egoera antzekoa da, errotulu iraunko-rrak elebietan daude eta euskara lehenesten da, baina hortik aurrera gabeziak ageri dira: behin behineko errotulu ia guztiak gaztelania hutsean daude eta larrialdi eta obretako txartel gehie-nak ere bai. Kasu honetan ere ez dugu euskara erabiltzera dei egiten duten txartel horietako bakar bat ere ikusi.

Nafarroako Foru Komunitatea

Iruñean dagoen Nafarroako ospitalean emaitza gazi-gozoa esku-ratu dugu. Izan ere zenbait elementu baikor topatu arren, oro-korrean euskararen presentziak gabezia nabarmenak ditu eta hori, gogoan izan, oso oinarrizko elementuak aztertu ditugula.

Harrera-hizkuntzari dagokionez, harrera nagusiko langile bate-kin aurrez aurreko harremana euskaraz egin ahal izan dugu in-formazio orokorra eskaintzen duten gunean. Bi langile zeuden eta batek euskaraz artatu gintuen inolako arazorik gabe.

Nafarroako ospitalera telefonoz deitu dugunean gaztelaniaz erantzun digute eta euskaraz artatuko gintuen norbait eskatu dugunean beste langile batekin jarri gaituzte. Bigarren honek euskaraz pixka bat baino ez zekiela argitu digu eta gaztelaniaz esan digu, zuzendaritzako ohar bat dutela inork euskaraz artatua izatea nahi badu 848427100 telefonora desbideratzeko aginduz. Azalpena eman ondoren telefono horretara desbideratu du gure deia, baina telefono horretan ez digu inork erantzun.

Komunikazio idatzien kasuan antzeman dugun errealitatea ez da hobea. Nafarroako ospitaleak ez du webgunerik eta dauden erreferentzia bakarrak Osasunbideko webgune orokorrean aurki daitezke. Webgune hau teorian euskaraz ere irakur daiteke, bai-na praktikan izenburuak-eta euskaraz dauden arren, eduki guz-tia gaztelaniaz baino ez dago. Urteko memoriak webgune horre-tan bertan eskura daitezke, baina ez dago euskarazko bertsiorik (Nafarroako ospitaleko zein beste ospitaletako urte ezberdineta-ko memoriak gaztelania hutsean daude). Kasu honetan elebie-tan aurkitu ditugun euskarri bakarrak kexa eta iradokizunen orriak izan dira, hori bai, gaztelania lehenesten da.

Hizkuntza-paisaiari dagokionez, Nafarroako ospitalean errotu-lu iraunkorrak edo orokorrak, hau da, Osasunbideak bere ospi-tale guztietan erabiltzen dituenak elebietan daude, baina gazte-lania lehenesten da. Behin behineko errotulazioren kasuan ordea euskararen presentzia oso urria da eta gaztelania hutsean idatzitako txartelak dira ohikoenak. Larrialdi eta obretako txar-telak ere gaztelania hutsean daude eta orokorrean hasieran aipa-tutako errotulu iraunkorretatik aparte, euskararen presentzia

hutsaren hurrengoa da. Hainbat langilek euren mahai gainean edota paparrean jarritako euskarrien bidez beraiekin euskaraz egiteko gonbitea luzatzen diete herritarrei, baina ekimen hau ez da ospitaleak abian jarritako, langile eta sindikatu batzuek bul-tzatutakoa baizik.

Ipar Euskal Herria

Ipar Euskal Herriko ospitale publiko garrantzitsuena ere azter-tu dugu, Baionako “Côte Basque” eta eskuratutako emaitzak ez dira hobeak izan. Orokorrean frantsesa da nagusi eta euskara-ren presentzia oso urria da nahiz eta jakin badakigun EKEren eskutik orain urte batzuk hizkuntza-paisaia eta oinarrizko zen-bait dokumentu euskarara itzuli zituztela.

4. E

GO

ER

AR

EN

AR

GA

ZK

IAK

Page 39: HP OSASUN ALORRA

39

Harrera hizkuntzari dagokionez, ez dugu euskaraz artatuko gintuen inor topatu harrera nagusiko informazio gunean eta harrera telefonoan ere ez dugu euskaraz aritzerik izan.

Komunikazio idatzien kasuan webgunea (www.ch-cote-basque.fr) frantsesez baino ez dago eta euskaraz dauden aipamen baka-rrak ospitale barruko zenbait gune edo zerbitzuren izenak dira (Goxoki, Bichta Eder, Bizia, Udazkena...). Urteko txosten osoa ez dugu eskuratzerik izan, baina webgunean eskaintzen den la-burpena frantsesez baino ez dago eta pentsatzekoa da txosten osoa ere horrela eskaintzen dela. Kexa eta iradokizunen orria ere frantsesez baino ez dago nahiz eta, esan bezala, 2004an oi-narrizko idazki batzuk itzultzeko konpromisoa hartua zuen os-pitaleak (gaixoen oinarrizko eskubideak...).

Euskal Kultur Erakundearekin sinatutako akordio horren hari-ra, hizkuntza-paisaia ere elebietan jartzeko konpromisoa hartu zuen ospitaleak, baina jaso ditugun argazkietan ikus daitekee-

nez, euskararen presentzia oso urria da ospitaleko seinaletika guztian, iraunkorrean zein behin-behinekoan, hala nola, la-rrialdi edota obretakoan. Seinaletika iraunkor edo formalean euskarazko hitz solte batzuk baino ez ditugu topatu (larrialdiak, jalgiera...).

Laburbilduz, Euskal Herriko ospitale handienetan euskararen presentzia oso urria da oinarri oinarrizko zerbitzu eta euskarrie-tan ere. Horietan egoera hain tamalgarria bada, nolakoa izango da mediku espezialisten kasuan edota ospitale barruko milaka agirien kasuan.

4. E

GO

ER

AR

EN

AR

GA

ZK

IAK

ErakundEa: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA. OSASUNBIDEA

EspEdiEntEa: 290/2005 nfk

kExa: Gorraitzen zabaldu berri duten kontsultategian erro-tulu guztiak gaztelania hutsean daude.

EspEdiEntEa: 779/2005 nfk

kExa: Nafarroako Lan Osasunaren Institutuak 2006rako egutegiak gaztelania hutsean bidali ditu.

EspEdiEntEa: 638/2006 nfk

kExa: Nafarroako Bideko Ama ospitaleko trebatze eremuko itxarongelan gaztelaniaz baino ez zeuden organo-emaile iza-tera animatzen duten esku-orriak. Esku-orriak honela dio: “Regala vida. Hazte donante.”

EspEdiEntEa: 465/2007 nfk

kExa: Maiatzaren 17an espezialistarentzako ordua hartzeko 848 422 020 telefono zenbakira deitu zuen. Hasierako harre-ra erantzungailu bidez egin zioten. Erantzungailuak gaztela-nia hutsean eman zion mezua herritarrari. Ondoren harrera egin zion pertsonak ere ez zekien euskaraz. Euskaraz harrera egingo zion norbait ba ote zen galdetuta ezetz erantzun zio-ten. Hala, gaztelaniaz hitz egitea beste aukerarik ez zitzaion gelditu.

EspEdiEntEa: 843/2007 nfk

kExa: Emakumeen arretarako ANDRAIZE zerbitzu publi-koan ezin da zerbitzua euskaraz jaso. Medikuek, erizainek, harrerako langileek, ez dakite euskaraz; hizkuntza-paisaia, ar-gitalpenak, informazio-orriak, gaztelania hutsean daude. Er-ditzerako prestatzeko ikastaroak ere gaztelaniaz soilik eskain-tzen dituzte.

EspEdiEntEa: 997/2008 nfk

kExa: OSASUNBIDEAk Iruñeko herritarrari bidali dion osasun-txartela eta harekin batera heldu den gutuna gaztela-nia hutsean daude. Gutunean ageri den telefonora deitu du euskaraz jaso nahi dituela adierazteko. Egon badaudela eran-tzun diote, baina ez dakitela nola bideratu.