HP Administrazio orokorra

50
Hizkuntza-politika Orokorren Azterketa ADMINISTRAZIO OROKORRA

description

Hizkuntza-politika orokorren azterketa egin du Kontseiluak eta administrazio orokorrari dagozkion ondorio nagusienak txosten honetan bildu

Transcript of HP Administrazio orokorra

Page 1: HP Administrazio orokorra

1

Hizkuntza-politika Orokorren Azterketa

ADMINISTRAZIO OROKORRA

Page 2: HP Administrazio orokorra

IZENBURUAHizkuntza-politika Orokorren Azterketa ADMINISTRAZIO OROKORRA 1.0

ARGITARALDIALehena, 2009ko urrian

ALE KOPURUAArgitalpen digitala

ARGITARATZAILEAEuskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

INTERNETwww.kontseilua.org

AZALAHORIXE diseinu tailerra

DISEINUAHORIXE diseinu tailerra

3. HIZKUNTZA-POLITIKEN ELEMENTU ADIERAZGARRIENAK 32

3.1. LANGILEEN EUSKALDUNTZEA .....................32

3.1.1. Euskal Autonomia Elkartea ...................32

3.1.2. Nafarroako Foru Komunitatea ...........33

3.1.3. Ipar Euskal Herria ......................................34

3.2. LANGILE BERRIEN KONTRATAZIOA ..........34

3.2.1. Euskal Autonomia Elkartea ..................35

3.2.2. Nafarroako Foru Komunitatea .......... 37

3.2.3. Ipar Euskal Herria .....................................39

3.3. ZIRKUITU EUSKALDUNAK .............................39

3.3.1. Euskal Autonomia Elkartea ................. 40

3.3.2. Nafarroako Foru Komunitatea ..........42

3.3.3. Ipar Euskal Herria .....................................42

3.4. KOMUNIKAZIOAK ETA HIZKUNTZA-PAISAIA .42

3.4.1. Euskal Autonomia Elkartea ...................41

3.4.2. Nafarroako Foru Komunitatea .......... 45

3.4.3. Ipar Euskal Herria .................................... 48

1. ALORRAREN TESTUINGURUA 4

2. HIZKUNTZA POLITIKEN ARDATZ NAGUSIAK 6

2.1. CORPUS JURIDIKOA ......................................... 6

2.1.1. Euskal Autonomia Elkartea ..................... 6

2.1.2. Nafarroako Foru Komunitatea ............. 9

2.1.3. Ipar Euskal Herria .......................................12

2.2. NORMALIZAZIO PLANGINTZAK ................. 13

2.2.1. Euskal Autonomia Elkartea ...................14

2.2.2. Nafarroako Foru Komunitatea ...........19

2.2.3. Ipar Euskal Herria ..................................... 21

2.3. BALIABIDE NAGUSIAK ...................................26

2.3.1. Euskal Autonomia Elkartea .................. 27

2.3.2. Nafarroako Foru Komunitatea ..........28

2.3.3. Ipar Euskal Herria .................................... 30

Page 3: HP Administrazio orokorra
Page 4: HP Administrazio orokorra

4

1. ALORRAREN TESTUINGURUA

Lehenik eta behin esan dezagun, Administrazio Orokorraz ari gare-nean, Administrazio osoaren zati bati buruz ari garela, Administrazio publikoaren nukleo edo enbor bezala definitzen den alorrari buruz. Nolabait esateko, hezkuntza, osasun-alorra, herrizaingoa edota Justi-zia Administrazioa bezalako zerbitzuak alde batera utzi eta gelditzen zaizkigun zerbitzu publikoek osatzen dute Administrazio Orokorra.

Dena dela, Euskal Herria banatzen duten hiru Administrazio Nagu-sietan ez da berdin osatzen alor hau. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Komunitatean Administrazio Orokorraren bai-tan ez dira beti zerbitzu publiko berak kokatzen, baina orokorrean, funtsezko egituraketa nahikoa antzekoak direla esan daiteke. Ipar Euskal Herrian Administrazio Zentralaren baitan kokatutako alor bat gehiago da Administrazio Orokorra, ez baitago egitura autono-mikorik.

Bestalde, euskararen normalizaziorako plangintzen ikuspegitik, EAEn Administrazio Orokorra beste erakunde publiko batzuk ere (Foru Al-dundiak eta Udalak) biltzen dituen Normalizazio-plangintzaren bai-tan kokatzen da. Era berean, NFKan horrelako normalizazio-planik ez egon arren, dauden arau eta neurriek Administrazio publiko osoari eragiten diote, nahiz eta batzuetan hezkuntza edota osasun alorra be-zalakoen kasuan arau bereziak ere garatu izan diren.

Honela, Administrazio Orokorra nahiko egonkortua dagoen alorra dela esan dezakegu, izan ere EAEko zein NFKan autonomia eskume-nak jasotzearekin batera garatzen eta hazten joan den alorra izan den arren, egun langile kopuru nahiko egonkorra du.

Bertan lanean ari diren pertsonen kopurua garrantzitsua da eta azken urte hauetan asko hazi ez bada ere, urtetik urtera zabaltzen joan den alor bat izan da. Administrazio publikoaren enborra den heinean, Ad-ministrazio Orokorra administrazioko atal garrantzitsua da eta kasu askotan herritarrek egunero erabiltzen dituzten zerbitzuak eskaintzen ditu (etxebizitza, ogasuna, gizarte zerbitzuak...). Euskararen normali-zazioaren ikuspegitik, zerbitzu publiko hauek euskalduntzea ezinbes-tekoa da administrazio publiko osoa euskaldundu nahi bada.

Ondoren ikusiko dugun bezala, alor honetan euskararen normaliza-ziorako eman diren pausoak orokorrean oso mugatuak izan dira, nahiz eta lehen pausoak alor honetan ematen hasi ziren (unibertsitate aurre-ko hezkuntzaren ondotik). Ondorioz, oraindik ere herritarren hizkun-tza-eskubideak sistematikoki urratzen dira alor honetan ere eta ondo-

rioz kexa asko jasotzen dituen arloa izaten da, herrizaingoa edota osasun-alorrarekin batera.

Egoera larri hau zehatz-mehatz aztertzen hasi aurretik baina, eremu administratibo bakoitzean Administrazio Orokorrak dituen ezaugarri bereziak azalduko ditugu, ondoren euskararen normalizazioari dagoz-kion gaiei buruz aritzen garenean, elementu bakoitza dagokion tes-tuinguruan kokatu eta behar bezala ulertu ahal izateko.

1.1. Euskal Autonomia Erkidegoa

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean egun 30.000 lagun baino gehiago ari dira lanean, hori bai, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta udalak kontuan hartuta. Alor garrantzitsua da beraz langile kopuruari dagokionez eta noski, baita eskaintzen dituen zerbitzuen ikuspegitik ere.

Administrazio Orokorrerako euskara planean hiru maila horiek ez ezik, Eusko Legebiltzarra edota unibertsitate publikoa bezalako era-kundeak ere kontuan hartu diren arren, esan bezala, gure azterketa hau Eusko Jaurlaritzaren inguruko zerbitzuetara mugatu dugu. Foru Aldundiak eta batez ere toki-administrazioa alde batera utziz, gaur egun Eusko Jaurlaritzaren inguruko administrazioa 6.500 lanpostuk osatzen dutela esan daiteke.

Langileen erdia ia (%47 inguru) Araban kokatzen da, ia herena (%31 inguru) Bizkaian eta gainerakoa (%21,4) Gipuzkoan. Langileen bana-keta honek teorian ez luke euskararen normalizazioarekin zerikusi handirik izan behar, baina ondoren ikusiko dugun bezala, garrantzia handia du. Izan ere, derrigortasun-data zenbat lanposturi ezarri eraba-kitzerakoan tokian tokiko euskararen ezagutza-tasa hartzen da kon-tuan eta ondorioz, herrialde edota eskualde bakoitzeko egoera sozio-linguistikoak bertan kokatutako “lanpostu euskaldunen” kopurua baldintzatzen du.

Bestalde, Jaurlaritzaren beraren datuen arabera, langileen %60 ema-kumeak dira eta horrek ere baditu bere ondorioak euskararen norma-lizazioaren ikuspegitik. Izan ere, Administrazio Orokorrean lanean hasi diren emakume askok etxeko lanen ardurari ere aurre egin behar izaten dio eta ondorioz ezin diete erantzun lanorduz kanpo sor daitez-keen bestelako ardurei. Euskara ikasteko prozesuak lanorduen barruan jasotako ikastaroez gain etxean egin beharreko lanak ere suposatzen dituen heinean, emakume askori ezinezkoa zaie, nahita ere, prozesuan buru belarri sartzea.

Dena dela, euskararen normalizazio prozesua goitik behera baldintza-tzen duen ezaugarria adina da eta ez adin batetik aurrera euskara ikasi edo erabiltzeko arazorik dagoelako, ondoren ikusiko dugun bezala, zentzurik gabeko arau batek 45 urtetik gorako langileak euskara ikas-tetik salbuesten dituelako baizik.

Laburbilduz, 6.500 lanpostuz osatutako alor honetan, beste zerbitzu publiko askotan bezala, zerbitzuen antolaketak edota lantaldearen ezaugarriek normalizazio prozesuan eragiten dute, baina hori guztia euskararen normalizazioa azkartzeko edota bultzatzeko kontuan har-tu ordez, oztopatzeko edota moteltzeko erabili izan da.

1.2. Nafarroako Foru Komunitatea

Administrazio Orokorraren baitan ez dago lurralde antolaketa berezi-rik, ez behintzat Justizia Administrazioan edota osasun zerbitzuetan egon daitekeenaren parekorik. Dena dela, kasu honetan ere, beste hain-bat eremutan bezala, Administrazio orokorraren antolaketak ez du hiz-kuntza-irizpiderik jarraitzen. Zerbitzu nagusiak Iruñean kokatzen dira baina badira zenbait zerbitzu deszentralizaturik daudenak eta ondorioz beste eskualde edo udalerrietan ere zerbitzua eskaintzen dutenak (libu-rutegiak, nekazal ganbarak, suhiltzaileak, ongizate zerbitzuak...).

Administrazio Orokorreko zerbitzuetan, beste zerbitzu publikoetan bezala, Vascuencearen legeak ezartzen dituen hiru eremuak errespeta-tu behar lirateke, baina praktikan ez da horrelakorik gertatzen. Eremu euskalduna deitutakoan Administrazio Orokorreko zenbait zerbitzu badiren arren eta ondorioz euskara ofiziala izan arren, ez da euskaraz-ko zerbitzua bermatzeko neurri eraginkorrik garatzen.

Lanpostu horiek eskuratzeko ez da euskara jakin beharra eskatzen eta kasurik onenean euskara meritu gisa baloratzera mugatzen dira, hori bai ezer gutxirako balio duten puntu apur batzuekin. Ondorioz, eus-kara ofiziala omen den eremu horretan ere euskal hiztunen hizkuntza-

-eskubideak sistematikoki urratzen dira. Euskara ofiziala ez den beste bi eremuetan egoera are tamalgarriagoa da, bertan bizi diren herrita-rrei ez baitzaie oinarrizko hizkuntza-eskubiderik aitortzen.

Nafarroako Administrazio Orokorrean 4.300 lanpostu inguru daude (toki administrazioan eta Foruzaingoan dauden lanpostuak alde bate-ra utziz)1 eta gehien gehienak Iruñean kokatzen dira, hau da, eremu

1 — Izan ere, Nafarroan Administrazio nukleo edo enborra esaten dioten horren baitan Foruzaingoko lanpostuak ere sartzen dira eta guk alor hori atal berezi batean aztertu dugu jada.1

. ALO

RR

AR

EN

TE

ST

UIN

GU

RU

A

Page 5: HP Administrazio orokorra

5

mistoan eta ondorioz zerbitzu eta lanpostu gehien euskara ofiziala ez den eremuan kokatzen dira horrek esan nahi duen guztiarekin.

Eremu euskaldunean bizi eta eremu mistoko zerbitzu orokorrak erabil-tzen dituzten herritarrei hizkuntza-eskubideak aitortzen zaizkie, baina gainerakoei ez. Dena dela, hizkuntza-eskubideak aitortu arren, kasu askotan horien egikaritzea ez da bermatzen eta ondorioz urraketak oso ohikoak izaten dira eremu euskalduneko herritarren kasuan ere.

1.3. Ipar Euskal Herria

Ipar Euskal Herrian Administrazio Orokorraren gaineko eskumen osoa Estatuarena da eta bere antolaketa Estatuaren egitura administra-tiboaren araberakoa. Gainerako administrazio publikoetan bezala, Ipar Euskal Herriak ez du Administrazio Orokorraren eremuan aitor-tza ofizialik eta ondorioz Estatuko Administrazio Orokorraren baitan kokatzen dira zerbitzu horiek.

Ondoren ikusiko dugun bezala, Estatuak euskararen eremuan eman dituen pauso apurrak bestelako eremuetan eman izan ditu eta Admi-nistrazio Orokorraren kasuan, Herriko-Etxeak izan dira pauso gehien eman dituztenak (batzuek beste batzuek baino gehiago), hori bai, beti frantsesaren erabilerarekin batera. Izan ere, Ipar Euskal Herri osoan euskara ez da ofiziala eta ondorioz euskararen erabilera hautazkoa, bo-rondatezkoa da eragile publiko zein pribatuen aldetik. Herritarrei ez

zaizkie hizkuntza eskubideak aitortzen eta ondorioz urraketak oroko-rrak eta sistematikoak dira, baita Administrazio Orokorrean ere.

Azken urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren bidez pauso be-rriak ematen ari dira, baina berriro ere Administrazio Orokorra ez da lehentasunen artean kokatzen. Euskararen transmisioari eskaintzen zaio lehentasuna (hezkuntza, helduen euskalduntzean...) eta zerbitzu publikoetan euskara erabiltzeko aukerak zabaltzeari ez zaio behar bes-teko arretarik eskaintzen.

EspEdiEntEa: 739/2002 EaE (gipuzkoa)kExa: Gipuzkoako Trafiko Buruzagitzako zuzendariak abuz-tuaren 30ean bidalitako idazkia gaztelania hutsean dago.

Erantzuna: “como parece se trataba de una carta, lógicamente no puedo escribirla mas que en el idioma que domino, que por otra parte, de acuerdo con el artículo 3.1 de la Constitución española, “es la lengua oficial del Estado y que todos los españoles tienen el deber de conocerla y el derecho a usarla”

EspEdiEntEa: 767-2008 iEh

kExa: Hendaiako geltokian txartela hartzeko makinaren gainean idatzitako informazioa frantses hutsean da. Maki-nak berak hizkuntza hautatzeko aukera eskaintzen duen arren, hizkuntzen artean ez da euskara ageri.

Erantzuna: txartel makinak ez du hizkuntzen artean euska-ra eskaintzen. Nolanahi ere, 1994ko abuztuaren 4ko legearen 1. artikuluan adierazten da: Frantsesa da Errepublikako hiz-kuntza, bai eta hezkuntza, lan, truke eta zerbitzu publikoeta-ko hizkuntza. Testu bereko 4. artikuluan zehazten da eskubi-de publikoko entitate juridikoek, edota zerbitzua publikoa ematen duten entitate pribatuek eginiko idazpen edo iragar-kiak gutxienez bi hizkuntzetara itzuliko direla. Beraz SNCF-ren betebehar bakarra informazio horiek atzerriko bi hizkun-tzetara itzultzea da, eta ez dago agindurik, mugako geltokietan, Euskal herrikoak barne direla, testu horiek bertako hizkun-tzan (kasu honetan euskaraz) ematera behartzen duenik.

EspEdiEntEa: 956/2008 EaE (bizkaia)kExa: Eusko Jaurlaritzaren Garraio Azpiegituraren Zuzen-daritzak gaztelaniaz argitaratu du iragarkia urriaren 28ko BERRIA egunkarian. Hona testuaren izenburua: Resolución de 25 de septiembre de 2008, de la directora de Infraestructura del Trans-porte, por la que se aprueba la relación de bienes afectados por el proyec-to de trazado del desdoblamiento de la línea Lasarte-Hendaia, tramo Loiola-Herrera y se convoca a los titulares al levantamiento de actas previas a su ejecución.

1. A

LOR

RA

RE

N T

ES

TU

ING

UR

UA

Page 6: HP Administrazio orokorra

6

2. HIZKUNTZA-POLITIKEN ARDATZ NAGUSIAK

Hainbatetan errepikatu dugun bezala, hizkuntza-politika orok hiru osagai nagusi behar ditu, araudia, plangintza eta baliabideak. Ez da posible baliabiderik gabeko hizkuntza-politika garatzea eta hankamo-tza da ere arau egokirik edo plangintzarik gabeko jarduna. Ondoren ikusiko dugun bezala, alor honetan ere Euskal Herriko administrazio eremuen arteko desoreka izugarria da eta eremu bakoitzaren baitan gertatzen dena ere ez da batere esperantzagarria.

Kasurik onenean, ondoren ikusiko dugun bezala, normalizazio-plan-gintzak oso emaitza mugatuak eman ditu 20 urteko jardunaren ondo-ren eta kasurik okerrenean ez da inolako normalizazio ahaleginik egin eta ondorioz hizkuntza nagusiaren aldeko hizkuntza-politika garatu da. Ondoren zehatzago aztertuko dugu euskararen normalizaziorako eremu bakoitzean nolako arauak, normalizazio-plangintzak edota ba-liabideak erabili diren.

2.1. CORPUS-JURIDIKOA

Gaur egun, Euskal Herriko berezko hizkuntza den euskara ez da ofi-ziala Euskal Herriko lurralde osoan. Euskararen estatusa zazpi eraen-tza juridiko ezberdinek arautzen dute2 eta ondorioz euskal hiztunak eskubide ezberdinak ditu bizi den tokiaren arabera. Bada, euskara ofi-ziala den eremu bat eta bertan euskal hiztunei euskara erabiltzeko hainbat eskubide aitortzen zaizkie; beste eremu batean euskara ofiziala ez den arren euskaldunei zenbait eskubide aitortzen zaizkie; eta azke-nik bada euskara ofiziala ez den beste eremu bat ere, eta bertan euskal hiztunei ez zaie inolako eskubiderik aitortzen.

Euskal komunitate linguistikoaren etengabeko aldarrikapena izan da euskararen ofizialtasunaren aintzatespena bere lurralde osoan, hau da, euskal hiztunek gizarte-eremu guztietan beren hizkuntza propioa era-bili eta garatzeko eskubidearen aitorpena eskuratzea. XXI mende ha-siera honetan, Frantziako Estatuak ez ditu euskal komunitate linguis-tikoaren hizkuntza-eskubideak aitortzen eta Espainiakoak aitortu arren, hein handi batean, ez ditu bermatzen. Bi Estatuek beren hiz-kuntzen nagusitasun juridikoa mantentzea helburu duen arau sistema oso bat eraiki dute.

Are gehiago, euskal komunitate linguistikoaren hizkuntza-eskubide horien berme eraginkorra ekiditeko maila goreneko lege-mugak ere

2 — Euskal Autonomia Erkidegoan bat, Nafarroako Foru Komunitatean hiru, Ipar Euskal Herrian bat eta Trebiñun zein Turtzioz-en beste bana.

ezarri dituzte. Konstituzioek, corpus juridikoaren maila gorenean ko-katzen diren heinean, gainerako lege eta arauak baldintzatzen dituzte eta nahikoa izan da Errepublikaren hizkuntza frantsesa dela jasotzea edota espainiar guztiek gaztelania ezagutu behar dutela ezartzea, ur-teetan sortu eta garatu diren lege eta arau guztiak muga horien ba-rruan kokatzeko. Horrez gain, urte hauetako esperientziak irakatsi digunaren arabera, muga horiek gainditu nahi izanez gero, edota bes-terik gabe muga horien inguruan ibiliz gero, Estatuek beren tresneria guztia abian jartzen dute, juridikoki beren hizkuntza euskararen gai-netik dagoela finkatzeko. Horren adibide argia dugu Euskal Autono-mia Elkarteko Euskararen erabilera arautzeko 10/1982 Legearen aurka Estatuak 1983an aurkeztutako helegitea. Lege hori oso oinarrizkoa izan arren eta Eusko Legebiltzarraren gehiengoaren babesarekin onar-tu zen arren, Estatuko abokatuak aurkako helegitea aurkeztu zuen3.

Ondorengo lerro hauetan Administrazio Orokorrerako bereziki ga-rrantzitsuak izan diren arauak aztertzera mugatuko gara, arau nagusi edo orokorragoak zehatz-mehatz aztertu nahi dituenak Hizkuntza-po-litiken azterketa orokorra izeneko txostenean aurkituko du lege horiei buruzko hausnarketa zehatz eta osoagoa.

2.1.1. Euskal Autonomia Erkidegoa

Euskal Autonomia Elkarteko Autonomia Estatutua 1979an onartu zen 3/1979 Lege organikoaren bidez eta Espainiako Konstituzioan ezarritakoari jarraiki euskarari, gaztelaniarekin batera, izaera ofiziala aitortu zion Erkidego Autonomoaren eremuan. Ildo beretik, Estatutu-ko 6. artikuluan herritar guztiek bi hizkuntza horiek ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea dutela ere jasoko da, baina ez da zehaztuko eza-gutu beharrekoak izango direnik. Aurrez esan bezala, gaztelaniaren kasuan ez zen beharrezkoa zehaztapen hori egitea Konstituzioan ber-tan jasotzen zelako, baina euskararen kasuan beharrezkoa zen arren ez zen horrelako betebeharrik jaso, nahiz eta paragrafo berean euskara

3 — Espainiako Estatuak EAEko Euskararen Legearen aurka 169/1983 helegitea aurkeztu zuen eta 1986 urtean Konstituzio epaitegiak 82/1986 epaia eman zuen, helegitea ia bere osotasunean bertan behe-ra utziz. Konstituzio Epaitegiak hiru artikuluren konstituzionaltasun eza soilik onartu zuen (8.3 artikulua, 12.1 artikulua eta 6.2 artikulu-ko esaldi bat), gainerakoetan Estatuaren helegitea atzera botaz. Dena dela, helegite horrek euskalduntze-prozesua atzeratzea lortu zuen oso testuinguru berezian, EAEko egitura autonomikoa eraikitzen ari zen garaian, eta bide batez ondoren onartuko ziren beste arau batzuk bal-dintzatzeko ere balio izan zuen.

Euskal Herriaren berezko hizkuntza dela aitortu. Dena dela, ez zen zehaztu euskara berezko hizkuntza bezala definituz zer esan nahi zen eta ondorioz aitortza horrek ez du inolako ondorio juridikorik eragin4.

Artikulu berean, Erkidegoko erakundeek ofizialtasuna arautuz bi hiz-kuntzen erabilera eta ezagutza bermatzeko behar diren neurri eta balia-bideak jarriko dituztela ere jasotzen da. Bestelako kontuez gain, hiz-kuntza dela eta inor ez dela gutxietsiko ere jasotzen da artikulu berean.

4 — Kataluniako 1979ko Estatutua EAEkoaren urte berean onartu zen 4/1979 Lege Organikoaren bidez eta bertan katalana berezko hizkuntza zela jaso zen. Estatutu berria 6/2006 Lege Organikoaren bidez arautu da eta honetan ere katalana Kataluniako berezko hiz-kuntza dela jasotzen da. Are gehiago, oraingo honetan berezko izaerak zer esan nahi duen ere zehazten da: “Kataluniako berezko hizkuntza katalana da. Horrela denez, Katalunian katalana da herri-administra-zio eta komunikabide publiko guztietan ohikoa eta lehentasunezkoa den hizkuntza, baita irakaskuntzan ere zabalkunderako eta ikasketetan normalean erabiltzen dena”. 2

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N A

RD

AT

Z N

AG

US

IAK

- 2

.1. C

OR

PU

S-J

UR

IDIK

OA

Page 7: HP Administrazio orokorra

7

6. artikulua

1. Euskarak, Euskal Herriaren berezko hizkuntza denez, hizkuntza ofizialen maila izango du Euskal Herrian gaztelaniarekin batera, eta guztiek dute bi hizkuntzok ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea.

2. Komunitate Autonomoko Erakunde komunek Euskal Herriko egoe-ra sozio linguistikoaren ñabardurak kontutan izanik, bi hizkun-tzen erabilera bermatuko dute, berorien ofizialtasuna erregulatuz, eta berorien ezagutza segurtatzeko behar diren neurriak eta me-dioak erabaki eta baliaraziko dituzte.

3. Hizkuntza dela-eta, ez da inor gutxietsiko.

4. Euskarari dagozkionetan, Euskaltzaindia izango da erakunde aholku-emaile.

5. Euskara beste euskal lurralde eta komunitate batzuetako ondarea ere izanik, erakunde akademiko eta kulturazkoek beroriekin izan ditzaketen harreman eta loturez kanpo, Euskal Herriko Komunita-te Autonomoak eskatu ahalko dio espainol Gobernuari lurralde eta komunitate horiek kokaturik daudeneko Estatuekin itunak eta konbenioak egin ditzala -edo eta hala behar izanez gero Gorte Jene-ralei horretarako eskabidea ager dezan, berauek hura onartzeko-, horretara euskara zaindu eta bultza dadin.

Autonomia Estatutuaren Legeak ezarritako oinarri horien gainean Euskararen Erabilera Arauzkotzeko abenduaren 24ko 10/1982 Oina-rrizko Legea onartu zen. Legearen xedea Administrazioetan euskara-ren erabilera normalizatzearena baino zabalagoa zen, besteak beste, herritarrak Administrazioarekiko harremanetan dituen zenbait hiz-kuntza-eskubide jasotzen baitzituen eta botere publikoek beren jar-dunbidean euskararen erabilerari buruz zituzten betebeharrak ere bai. Legea onartzearekin batera, euskararen normalizaziorako hainbat eki-men abian jarri ziren5, baina ondoren ikusiko dugun bezala, hainbat alorretan ez da orain gutxi arte inolako pausorik eman.

Hasteko, Legearen sarrera tituluan Euskal Autonomia Elkarteko hiz-kuntza ofizialak euskara eta gaztelania zirela jaso zen. Jarraian, Erkide-goko herritarrek, ahoz zein idatziz, bi hizkuntza ofizialak ezagutu eta erabiltzeko eskubidea izango zutela ezarri zen. Estatutuan bezala Le-

5 — Urte horietan jarri ziren abian, besteak beste, Euskararen Aholku Batzordearen (1982), Euskal Irrati Telebistaren (1982), Irakaskun-tza ez-unibertsitarioko Dekretua (1983), Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen sorrera (HABE, 1983), Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (HAEE, 1983) eta Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusia (1983).

gean ere, euskara ez zen ezagutu beharrekoa eta ondorioz aurreran-tzean euskara juridikoki bigarren mailako hizkuntza bilakatu zen. Sorreratik bertatik bi hizkuntza ofizialen arteko ustezko parekidetasu-na bertan behera gelditu zen, ondoren sortuko zen corpus juridiko guztia desoreka horren gainean eraikiz6.

Jarraian herritarrei Administrazioan, hezkuntzan, hedabideetan eta sektore pribatuan aitortzen zaizkien funtsezko hizkuntza-eskubideak zerrendatzen dira eta ondoren eremu horietako bakoitzari atalburu bat eskainiz egituratzen da Lege osoa.

5. artikulua

1. Euskal Herriko herritar guztiek dute hizkuntza ofizialak jakiteko eta erabiltzeko eskubidea, bai ahoz eta bai idatziz.

2. Euskal Herriko herritarrei honako funtsezko hizkuntza-eskubide hauek aitortzen zaizkie:

a) Administrazioarekin edota Autonomia Erkidegoan kokatutako edozein erakunde edo entitaterekin harremanak euskaraz zein gaz-telaniaz izateko eskubidea, ahoz nahiz idatziz.

b) Irakaskuntza hizkuntza ofizial biotan izateko eskubidea.

c) Aldizkariak eta irrati-telebistetako eta beste hedabideetako ema-naldiak euskaraz jasotzeko eskubidea.

d) Lanbide-jarduerak, langintza, politikagintza eta sindikatu-jar-duera euskaraz egiteko eskubidea.

e) Edozein bilkuratan euskaraz mintzatzeko eskubidea.

3. Herri-aginteek eskubide hauen erabilera ziurtatuko dute Autono-mia Erkidegoaren lurraldean, eraginkorrak eta benetakoak izan daitezen.

Atalburu horietako bakoitzean herritarren hizkuntza-eskubideak gero eta gehiago zehazten diren heinean, ondorengo hamarkadetan Euskal

6 — Ofizialtasunaz ari garela, koofizialtasuna eta ofizialtasun bikoi-tza kontzeptuak bereiztea komeni da. Egungo egoera koofizialtasun kontzeptuak definituko luke, hau da, egungo corpus juridiko desore-katuak euskara bigarren mailako hizkuntza bilakatzen du. Koofizial-tasun horren aurrean ofizialtasun bikoitzaren kontzeptua aldarrikatu behar da. Izan ere, ofizialtasun bikoitzak bi hizkuntzei estatus juridiko bera aitortzea dakar. Honela koofizialtasunaren aitortzak ez du egungo egoera gainditzeko balio. Ofizialtasun bikoitzak helburu berdintzailea izan behar du, hau da, euskararen normalizazio-prozesua sustatu behar du. Koofizialtasunarena ez bezala, ofizialtasun bikoitzaren aitorpen ju-ridikoa ez da jarduera estatikoa, aitorpen hutsarekin agortzen dena.

EspEdiEntEa: 44-2002 EaE (gipuzkoa)kExa: Donostiako Andia kalean Eusko Jaurlaritzaren kultu-ra sailak dituen bulegoetan ez zegoen langile publiko euskal-dunik zerbitzua euskaraz emateko. Herritarrak gaztelaniaz egin behar izan zituen, ahoz eta idatziz, gestio administrati-bo guztiak.

Erantzuna: Kultura Sailak Donostian duen ordezkaritzan sei lanpostu daude eta horietako lauk derrigorrezko hizkuntza es-kakizuna dute, baina lanpostu horietatik bat hutsik dago eta beste bitan salbuetsita dauden funtzionarioak daude, beraz, zoritxarrez, administrazio atal horretako sei lanpostutatik ba-kar batean dugu langile euskalduna eta zaila da egoera horre-tan eskari guztiak euskaraz erantzun ahal izatea.

EspEdiEntEa: 819-2006 EaE (araba)kExa: Hezkuntza Behar Berezietarako Arabako Lurralde guztirako kontratatuta dagoen terapeuta okupazional baka-rrak bere lana A, B, eta D ereduko ikastetxeetan burutu behar duen arren, ez du egiaztatuta lanpostuari dagokion hizkuntza eskakizuna.

EspEdiEntEa: 307/2008 EaE (bizkaia)kExa: ELEBIDEk gaztelaniaz soilik txertatu zuen hizkun-tza-eskubide urraketen inguruko iragarkia apirilaren 27ko GARA egunkarian.

EspEdiEntEa: 932-2009 EaE

kExa: Herritarrak BIZIGUNEra (902 540 548) deitu zuen abuztuaren 5ean bere eskaeraren inguruko datuak ziurtatze-ko. Azalpenak euskaraz ematen hasi zenean deia hartu zuen langileak pixka bat itxaroteko esan zion. Itzuli zenean langi-le euskaldun guztiak okupatuta zeudela esan zion eta berriz deitu nahi ez bazuen gaztelaniaz egin beharko zuela. Herri-tarrak gaztelaniaz jardun behar izan zuen. Hala ere langileak pipertuta erantzun ziola iruditu zitzaion.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.1

. CO

RP

US

-JU

RID

IKO

A

Page 8: HP Administrazio orokorra

8

Autonomia Elkarteko hizkuntza-politika goitik behera baldintzatuko duen kontzeptua agertuko da: progresibitatea.

Administrazio publikoari dagokion atalburuan, esaterako, herrita-rrei Administrazio publikoan harremanak euskaraz zein gaztelaniaz garatzeko eskubidea aitortzen zaie eta ondoren harreman horietako batzuk nola garatu ahal izango diren zehazten da. Jarraian baina, es-kubide horien egikaritzea arian-arian bermatuko dela azpimarratzen da, herritarrei aurrez aitortutako eskubideak praktikan jartzeko auke-ra erabat baldintzatuz.

6. artikulua

1. Herritar guztiei aitortzen zaie, Autonomia Erkidegoaren lurral-dean, herri administrazioarekiko harremanetan euskara zein gaz-telania erabiltzeko eskubidea, eta beren aukerako hizkuntza ofizia-lean hartuak izatekoa.

Horretarako, neurri egokiak hartuko dira eta beharrezko baliabideak bideratuko eskubide hori arian-arian gauzatu dadin bermatzeko.

Legeak, lehen aldiz, euskal hiztunei oinarrizko hizkuntza-eskubide ba-tzuk aitortu zizkien eta hori oso garrantzitsua izan da, ezinbestekoa esango genuke, gutxitutako hizkuntza baten berreskurapen eta norma-lizaziorako. Legeak baina, eskubideak aitortzearekin batera, eskubide horiek praktikan jartzerakoan gerta daitezkeen urraketak ere zilegitzen ditu eta ondorioz, hein handi batean, aitortutako hizkuntza-eskubide horiek indargabetzen ditu.

Gutxitutako hizkuntza bat berreskuratu eta normalizatzea helburu duen edozein hizkuntza-politikak progresiboa izan behar du ezinbes-tean. Hizkuntza horrek hiztunak eta eremuak irabazi behar ditu eta horretarako ezinbestekoa da, egoera soziolinguistiko jakin batetik abia-tuz, aurrera egiteko plangintza zehatzak garatzea. Izan ere progresibita-tearen kontzeptua batez ere plangintzetan jaso behar da, ez hainbeste legeetan eta beti epe zehatzei lotu behar zaie, bestela ezarritako neu-rriak eperik gabe luzatzeko arriskua baitago. Hori da Euskal Autono-mia Elkartean azken hiru hamarkada hauetan gertatu dena. Plangin-tzetan ez ezik, araudian ere progresibitatearen kontzeptua errepikatu da behin eta berriz, hainbatetan abian jarritako neurriak indargabetzerai-no. Administrazioek, azkenean, progresibitatearen izenean helburuak lortzeko epe zehatzak jartzea saihestu eta malgutasun hori hizkuntza-

-eskubideen urraketen aurrean euren burua zuritzeko baliatzen ari dira.

Progresibitatearen kontzeptuaz egin den erabilera interesatuak eragin dituen ondorio tamalgarriak bereziki adierazgarriak dira zerbitzu pu-blikoen eremuan, Administrazio publikoan herritarrek jasandako es-

kubide urraketei erantzuna emateko Administrazioak berak 30 urte ondoren progresibitatearen aitzakia erabiltzen baitu.

Beste alorretan Eusko Jaurlaritzak ez zuen euskararen normalizaziora-ko arau garrantzitsu gehiago onartu, prozesu hori gidatu behar zuen Legea auzibidean zegoela argudiatuz. Normalizaziorako urrezko ur-teak galdu ziren, batez ere Administrazio publikoaren eremuan, izan ere urte horietan Euskal Autonomia Elkarteko Administrazio-siste-maren oinarriak ezartzen ari baitziren, milaka eta milaka langile kon-tratatuz eta Administrazioaren egituraketa osoa antolatuz.

Auzibidea bukatu arte Eusko Jaurlaritzak ez zuen, Legeak agintzen zionari jarraituz, Administrazio publikoa euskalduntzeko inolako eki-menik abian jarri eta euskararen erabilera arautzeko lehen dekretua 1986 urtean onartu zuen. Administrazio publikoaz ari zen 250/1986 Dekretua, baina langile gehien zituzten erakundeak (Osakidetza, Hezkuntza, Ertzaintza eta Justizia-administrazioa) kanpo utzi zituen, dekretuaren eragin-eremua izugarri mugatuz. Bestalde, Euskararen Legean bezala dekretu honetan ere progresibitatearen kontzeptuak proposatutako hainbat neurri indargabetzen zituen7.

Urte bereko uztailean Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legea onar-tu zen eta langile publikoei buruzko arau orokorrez gain hizkuntza normalizazioari buruzko gai garrantzitsuak ere zehaztu zituen bere V. idazpuruan: Administrazioaren hizkuntza ofizialak, lanpostuen hiz-kuntza-eskakizunak, hizkuntza-eskakizunen derrigortasun-datak eta lan-deialdietan euskarari merezimendu gisa eman beharreko balioa.

Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Lege honek hautaketa-prozesue-tan edota lanpostuak betetzekoetan euskara meritu gisa balioztatzeari buruz Euskararen Legeak ezartzen zituen oinarriak zehaztuko ditu. Era berean, Herri Administrazioek euskara lanpostuari lotutako bete-

7 — Dekretu hau martxan jarri ahal izateko 1987an Hizkuntza Poli- — Dekretu hau martxan jarri ahal izateko 1987an Hizkuntza Poli-Dekretu hau martxan jarri ahal izateko 1987an Hizkuntza Poli-tikarako Idazkaritza Nagusia Herri Administrazioetako lanpostuen az-terketa egiten hasi zen. Helburu nagusiak lanpostuen Hizkuntz Eska-kizunak eta Administrazio bakoitzaren hizkuntz egoera zehaztea ziren. Era berean, lantalde bat osatu zen Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomia Garapenerako Sailaren eta Hizkuntza Politikarako Idazka-ritza Nagusiaren artean eta EAEko Herri Administrazioetan euskararen erabilera normaltzeko plangintzarako oinarriak izeneko dokumentua egin zen. Eusko Legebiltzarreko Iraskundeak eta Herrizaingo Sailak ai-patutako idatzia berresten zuen eta Herri Administrazioetan euskararen erabileraren normalizazio-planak jarraitu beharreko oinarriak barne har-tzen zituen 1989ko maiatzaren 17ko Erabakia onartu zuen.

kizun gisa har dezaten jarraitu beharreko bideak eta bete beharreko baldintzak ere ezarriko ditu. Eusko Jaurlaritzak 1989ko urriaren 17an 224/1989 Dekretua onartu zuen, Euskal Funtzio Publikoaren Legea garatzen zuena. Dekretuak Euskal Herri Administrazioetako Hizkun-tza Normalkuntzarako Plangintza bezala ezagutzen denaren oinarriak zehaztu eta benetako Administrazio elebiduna lortzeko oinarriak fin-katu zituen. Euskal Herri Administrazioetan euskararen erabileraren normalkuntza-prozesua (Unibertsitate-aurreko hezkuntza, Osakide-tza eta Ertzaintza kanpo utziko direlarik) Euskararen Legeak, Funtzio Publikoaren Legeak eta beste zenbait dekretuk arautuko dute8.

Lege hau, oraindik ere, indarrean dago eta Administrazio publikoan lan egiteko hizkuntza aldetik bete beharreko baldintzak zehazten dituen hei-nean, azken urte hauetan guztietan Administrazioko alor ezberdinetan euskara normalizatzeko onartu diren dekretu guztiak baldintzatu ditu (Administrazio orokorra, hezkuntza, herrizaingoa, osasun alorra...).

Ikus daitekeenez, Euskal Autonomia Elkartean euskararen normaliza-ziorako corpus juridikoa, batez ere, eremu publikora mugatu da eta bereziki hezkuntza eta Administrazio publikora. Zerbait arautu den alorretan ez da egin zitekeen guztia egin eta kasu gehienetan eginda-koa berandu egin da. Baina, esan bezala, beste alor batzuetan ez da hori ere egin eta ez da ezer arautu. Garatu den hizkuntza-politika de-sorekatu, zatikatu eta koherentziarik gabeak normalizazio-prozesu osoa goitik behera baldintzatu du eta adibidez, Unibertsitate aurreko hezkuntza bezalako alorretan lortutako emaitzak hein handi batean indargabeturik gelditu dira, gainerako alorretan ez delako aurrerapau-so nabarmenik eman. Hezkuntzaren bidez euskaldundutako gazteei ez zaie Lanbide Heziketan edota Unibertsitatean ikasgai guztietan euskaraz jarraitzeko aukera bermatzen. Areago, hezkuntza bidez eus-kaldundutako gazteei ez zaie euskaraz lan egiteko aukera bermatzen orain gutxi arte ez delako lan-mundua euskalduntzeko ekimenik abian jarri. Azken finean, hezkuntza bidez euskaldundutako gazteei ez zaie euskaraz bizitzeko aukerarik eskaintzen, urte hauetan guztietan ez de-lako eguneroko harreman-guneak, espazio sozialak euskalduntzeko politika sendorik garatu: lan-mundua zeharo erdalduna da, hedabide gehienak erdarazkoak dira, zinema guztia erdaraz da, mediku gehie-

8 — 250/1986 Dekretuak, azaroaren 25ekoak; 224/1989 Dekretuak, urriaren 17koak; 264/1990 Dekretuak, urriaren 9koak; 238/1993 De-kretuak, abuztuaren 3koak; eta 89/1994 Dekretuak, otsailaren 15ekoak aldatua; 517/1995 Dekretua abenduaren 19koa, 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa. Hauek guztiak sakonago aztertu nahi dituenak Ad-ministrazio orokorrari buruzko txostenera (hiperbinkuloa) jo dezake.2

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N A

RD

AT

Z N

AG

US

IAK

- 2

.1. C

OR

PU

S-J

UR

IDIK

OA

Page 9: HP Administrazio orokorra

9

nak erdaldunak dira, ertzain gehienak ere bai, publizitate guztia erda-raz da, azken finean, hiru hamarkada ondoren normalizazio-proze-suak kinka-larrian jarraitzen du.

2.1.2. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitatean 1982ko abuztuan Autonomia Estatu-tu berezia onartu zen orain aztertuko ez ditugun arrazoi sozio-politi-koak tarteko. Berezia diogu, besteak beste, nafar herritarrei ez zitzaie-lako berau bozkatzeko aukerarik eman eta Lege Organiko bidez onartu zelako. Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko 13/1982 Lege Organikoa, Foru Hobekuntza Legea bezala ezagunagoa, hizkuntzen eremuan gaztelania eta euskararen estatusa arautzera mugatu zen. Es-painiako Konstituzioak ezarritako mugen barruan, gaztelaniarekin batera euskararen ofizialtasuna arautu zuen, baina kasu honetan ez lurralde osorako.

Hizkuntzen estatusari buruz ezartzen den lehen neurriak Nafarroako hizkuntza ofiziala gaztelania dela ezarri zuen 9. artikuluan. Jarraian euskara ere ofiziala izango zela gehitu zen, baina soilik “eremu euskal-dunetan”. Etorkizuneko lege baten baitan uzten zuen eremu euskal-dun horiek nondik nora iritsiko ziren zehaztea, hala nola, euskararen erabilera ofiziala arautzea edota euskararen irakaskuntza antolatzea9.

9. artikulua

1. Gaztelera da Nafarroako hizkuntza ofiziala.

2. Euskarak ere hizkuntza ofizialaren maila izanen du Nafarroako eskualde euskaldunetan.

Foru lege batek eskualde horiek zehaztu, euskararen erabilera ofiziala arautu eta Estatuko legeria orokorra abiapuntutzat harturik, hiz-kuntza horren irakaskuntza antolatuko du.

Lege Organikoak agindutakoa betetzen hasterako hainbat urte pasatu ziren eta lehen pausoa Euskararen 18/1986 Legea onartzea izan zen. Has-teko aurrez aipatutako eremu horiek definitu zituen, garai hartako ustez-ko egoera soziolinguistikoan oinarrituz eta Nafarroako Foru Komunita-tea hiru eremutan zatitu zuen: “eremu euskalduna”, “eremu mistoa” eta

9 — Gaztelaniazko bertsioan “ordenará la enseñanza de esta lengua”. Artikulu osoak honela dio hitzez hitz: “1. El castellano es la lengua oficial de Navarra. 2. El vascuence tendrá también carácter de lengua oficial en las zonas vascoparlantes de Navarra. Una ley foral determina-rá dichas zonas, regulará el uso oficial del vascuence y, en el marco de la legislación general del Estado, ordenará la enseñanza de esta lengua”.

“eremu ez-euskalduna”. Eremuen banaketarako irizpide soziolinguisti-koak baino bestelako helburuak jarraitu zirela esan behar da. Eremu eus-kalduna deitutakoan esaterako, euskaldunen ehuneko oso altua zuten herriak (Goizuetan %96) ehuneko oso txikia zutenekin elkartu ziren (Garaioan %10). Gauza bera gertatu zen eremu misto edota ez-euskaldu-na deitutako horietan ere eta hasieratik argi gelditu zen banaketa hori egiteko hizkuntza-irizpideak baino bestelakoak erabili zirela.

Hizkuntzaren ofizialtasuna lurraldean antolatu edo mugatu zuen Au-tonomia bakarra Nafarroa izan zen. Antzeko zerbait egin zuten Valen-tziako Komunitate Autonomoan Valentzieraren erabilera eta irakas-kuntzarako 4/1983 Legearekin. Legearen arabera, udalerriak nagusitasun linguistikoaren arabera bi multzotan banatu ziren (valen-tziera nagusi zutenak batetik -predominio lingüístico valenciano- eta gaztelania nagusi zutenak bestetik -predominio lingüístico castellano-), baina, Nafarroan ez bezala, han bertako hizkuntza ofizial izendatu zuten lurralde osoan.

Lege honek euskararen ofizialtasuna eta berarekin hizkuntza-eskubide ofizialak “eremu euskaldun” bezala izendatutakora mugatu zituen. Bestalde, “Eremu mistoa” delakoan ez zuen euskararen ofizialtasunik aitortu eta eskubide murritz batzuk besterik ez zituen aurreikusi. Eta azkenik “Eremu ez-euskalduna” delakoan ez zuen euskararen ofizial-tasunik aitortu eta orokorrean hizkuntza-eskubiderik ere ez. Baina euskararentzat ondorio latzak izan dituen eremutze honetaz gain, bes-te hainbat alor ere arautu zituen Vascuencearen Lege honek, batez ere, hezkuntza eta Administrazio publikoen eremuan.

EspEdiEntEa: 228/2002 nfk

kExa: Nafarroako Gobernuak egin dituen bi kontrataziora-ko baldintzen dokumentazioa gaztelaniaz aurkeztu beharra ezarri du.

EspEdiEntEa: 685/2006 nfk

kExa: Erakunde batek Aldizkari Ofizialaren Zerbitzutik pu-blizitate gastu batzuen ordainketa egiteko eskatuz agiri bat jaso du. Argibide eske deitu du ekainaren 5ean; herritarrak euskaraz solas egin dezakeen galdetu dio langileari eta honek 15 minuturen buruan deitzeko erantzun dio. 15 minutuak igarotakoan berriz deitu du; oraingoan langile euskaldunak hartu dio telefonoa eta adierazi dionean ordainagiriei buruzko galdera duela, ordainagiriez arduratzen denari pasako diola deia erran dio langileak. Herritarrak 3. langile honi euskaraz egin diezaiokeen galdetu dio eta honek ezetz erantzun dio. Hortaz, herritarrak ezin izan ditu azalpenak euskaraz ez eman eta ezta jaso ere.

EspEdiEntEa: 694/2008 nfk

kExa: NAFARROAKO GOBERNUAk Dekretu zirribo-rroa aurkeztu du lanpostu publikoetan euskararen ezagutza merezimendu gisa baloratzeko. Zenbait kasutan orain arte baino gutxiago baloratuko da euskararen ezagutza.

EspEdiEntEa: 1062/2009 nfk

kExa: Bera eta Etxalar arteko N-121 errepide berrian abuz-tuan jarritako seinaleetan ez da Bera eta Irun herrien izenda-pen ofiziala errespetatzen, Vera de Bidasoa eta Irún ageri baita. Horrez gain, Frantziaren izendapena gaztelania hu-tsean ageri da: Francia.

EspEdiEntEa: 370-2010 nfk

kExa: Legeak ezarritako eremu euskalduneko kontzejuak euskara hutsean idatzitako agiria igorri zuen Lurraldearen Ondarea zerbitzura. Espedientea izapidetu ahal izateko agi-ria gaztelaniaz bidali behar dutela erantzun zieten.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.1

. CO

RP

US

-JU

RID

IKO

A

Page 10: HP Administrazio orokorra

10

Legea nolako aurreiritzi politikoekin abiatu zen hitzaurrean bertan jaso-tako lehen pasarteek erakusten digute. Behin eta berriz, euskara gorde beharreko altxor gisa edota komunikaziorako tresna soila balitz bezala aurkezten da. Hitzaurreko hirugarren paragrafoan esaterako, Espainia-ko Konstituzioa aipatzen da hori guztia argudiatzeko oinarri gisa:

Nafarroa bezala beren ondarean hizkuntza bat baino gehiago eduki-tzeaz ondratzen diren Komunitateak, altxor hori begiratu eta babeste-ra behartuak dira, baita hura hondatu eta galtzea eragoztera ere. Bai-na ondare horren zaintzea ezin daiteke egin, ezta behar ere, hizkuntzen arteko borroka eta gatazkaren bidez; aitzitik eta Konstituzioaren 3.3 artikuluak ezartzen duenari jarraiki, errespetu eta babes berezia behar duten ondarea direla aitortuz.

Jarraian, lehen artikuluan, Legearen helburu nagusia elkarbizitza so-zialean eta hezkuntzan euskararen erabilera normala eta ofiziala arau-tzea dela aurreratzen da. Ondoren, oinarrizko zenbait helburu interes-garri ere aurkezten dira, besteak beste, herritarren hizkuntza-eskubideak ere aipatuz: herritarrek euskara ikasi eta erabiltzeko duten eskubidea babestu eta eskubide hori egikaritzeko behar diren tresnak definitzea, erabilera sustatzeko neurriak izendatuz euskararen berreskurapen eta garapena zaintzea eta herritarren borondatea eta Nafarroako errealita-te soziolinguistikoa errespetatuz euskaren erabilera eta ikasketa ber-matzea. Herritarrek Lege honek aitortzen dizkien hizkuntza-eskubi-deak babesteko epaitegietara jo ahal izango dutela ere artikulatzen da.

Estatusari dagokionean, gaztelania eta euskara Nafarroako berezko hizkuntzak direla jasotzen da, itxuran Foru Hobekuntza Legea baino samurrago, baina jarraian euskara de facto bigarren mailako hizkuntza bilakatzen duten zehaztapenak ezartzen dira. Zehazki, Espainiako Konstituzioak ezarritako mugen barruan eta Euskal Autonomia El-karteko Autonomia Estatutuan jasotakoaren bidetik, herritar guztiek bi hizkuntzak ezagutu eta erabiltzeko eskubidea dutela jasotzen da, baina ez da euskara ezagutu beharreko hizkuntza bezala definitzen.

2. artikulua

1. Gaztelania eta euskara Nafarroako hizkuntza berekiak dira eta, ho-rren ondorioz, herritar guztiek dute jakin eta erabiltzeko eskubidea.

2. Gaztelania da Nafarroako hizkuntza ofiziala. Baita euskara ere Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 9. artikuluan eta Foru Lege honetakoetan aurreiku-sitako eran.

Botere publikoek hizkuntzagatik egon daitekeen bereizkeria oro ekidi-teko neurriak hartuko dituztela edota ezarritako hizkuntzaren erabile-ra-irizpideak errespetatuko dituztela ere jasotzen da Legean. Urte hauetan guztietan garatu den hizkuntza-politika aztertzen dugunean, aurreko esaldi horien eraginkortasuna hutsaren hurrengoa izan dela ikusiko dugu. Legean horrelako esaldiak jasotzea oso garrantzitsua izanik ere, bestelako neurriak ere ezinbestekoak direla frogatzen dute horrelako esperientziek.

Jarraian Legeak Nafarroa aipatutako hiru eremu horietan banatzen du, eremu horietako bakoitzean zein udalerri kokatzen diren zehaztuz. Behin eremutze hori argituta, eremu guztiei eragingo dieten xedapen orokorrak zehazten dira eta, besteak beste, 6. artikuluan herritar guz-tiei Administrazio publikoarekin dituzten harremanetan euskara zein gaztelania erabiltzeko eskubidea aitortzen zaie.

Administrazio publikoari dagokionez10, ezarritako irizpide orokor horiek definitutako eremu horietako bakoitzean nola garatuko diren zehazten da eta herritarrek Administrazio publikoarekin dituzten ha-rremanetan euskara zein gaztelania erabiltzeko eskubide hori esatera-ko honela zehazten da eremu bakoitzean:

Eremu euskaldunean herritarrei Administrazioarekin euskaraz (ere) aritzeko eskubidea aitortzen zaie, baita euskaraz artatuak izatekoa ere.

10 — Kontuan izan NFKan Administrazio Publikoaz ari garenean, administrazio orokorraz, osasun alorraz, herrizaingoaz, hezkuntzaz, justizia-administrazioaz, toki-administrazioaz edota enpresa publikoei buruz ere ari garela, hau da, sektore publiko osoaz.

Horretarako beharrezko diren neurriak hartu beharko direla ere aipa-tzen da, baina Euskal Autonomia Elkartean bezala arian-arian, hau da, era progresiboan. Besteak beste, Administrazio publikoek eremu eus-kaldunean ari diren euren langileen euskalduntze “progresiboa” susta-tuko dute, euskara jakitea zein lanpostutan izango den derrigorrezkoa zehaztuko dute eta gainerako lanpostuetarako euskararen ezagutza meritu gisa baloratuko da.

Eremu mistoan aurrez aipatutako eskubide hori Administrazio publiko-ra euskaraz ere zuzendu ahal izatera mugatzen da. Horretarako Admi-nistrazioek euskara jakitea zein lanpostutan izango den derrigorrezkoa zehaztu ahal izango dute urteroko Lan Eskaintza Publikoetan edota gainerako lanpostuetarako euskararen ezagutza meritu gisa baloratu.

Eremu ez euskaldunean herritarrei Administrazio publikora euskaraz ere zuzendu ahal izateko eskubidea aitortzen zaie, baina Administra-zioak gaztelaniara itzultzea eskatu ahal izango die edota 9. artikuluan aurreikusitako itzulpen-zerbitzuak erabili.

Azken finean, oso oinarrizko eskubideak aitortzera mugatzen da Legea, beste hainbat kontuan hartu gabe eta larriagoa dena, eskubideak soilik eremu euskalduna deitutako horretara mugatuz. Eremu mistorako ere zenbait eskubide onartzen dira nahiz eta bertan euskara ofiziala ez izan. Izan ere, zerbitzu publiko nagusiak hiriburuan kokatzen dira, hau da, eremu mistoa deitutakoan eta ondorioz eremu euskalduneko herritarrek ezinbestean zerbitzu horietara jo behar izaten dute. Eskubide batzuk bai, baina ofizialtasunik ez, beraz, delako eremu mistorako eta ondorioz, ho-nen ondorio juridikorik ere ez, ez Administrazioan, ez hezkuntzan ez eta bestelako alorretan ere. Bada eremu ez-euskalduna deitutakoan hori ere ez: bertan ere euskarari ez zitzaion izaera ofiziala aitortu eta ez ziren eremu mistoan onartutako eskubide urri horiek ere jaso.

Administrazio publikoan lehen pausoak askoz beranduago ematen hasi ziren, 1994 urtean, hau da, Vascuencearen Legea onartu eta zortzi urtera. Martxoan Nafarroako Gobernuak lehen dekretu bat onartu zuen, 70/1994 Foru Dekretua, baina sektore batzuen presioei men egin eta uztailean bigarren dekretu bat onartu zuen, 135/1994 Foru Dekretua. Dekretu honek Vascuencearen Legeak ezarritako eremuen zatiketarekin jarraitzen zuen eta oro har ez zituen Administrazio pu-blikoan euskal hiztun komunitatearen eskubideak bermatzen, baina zenbait balizko aurrerapauso ere jasotzen zituen: lehen aldiz eremu mistoan zirkuitu elebidunak abian jarri beharra jasotzen zuen eta Ad-ministrazio publikoetan zehaztutako helburuak lortzeko plangintzak abian jartzeko urte bateko epea zehazten zuen.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.1

. CO

RP

US

-JU

RID

IKO

A

Page 11: HP Administrazio orokorra

11

Izan ere, 135/1994 Foru Dekretuak eremu bakoitzean lortu beharreko helburuak zehazten zituen eta Nafarroako Administrazioko zerbitzu zentraletan (eremu batean edo bestean egon, nafar herritar guztiei zerbi-tzua eskaintzen ziotenak) jarraitu beharreko irizpideak ere bai. Horrez gain, eremuz eremu, Administrazioarekin harremanak nola izan behar zuten, euskara jakin beharreko lanpostu publikoak nola zehaztuko ziren edota euskara jakitea meritu gisa zenbat baloratuko zen garatzen zen.

Lehen dekretu honek ez zuen Nafarroako Administrazio publikoan euskararen normalizazioa bermatzen, baina, paperean behintzat, zen-bait aurrerapauso suposatu zituen. Praktikan baina, aurreikusitako neurririk garrantzitsuenak ezerezean gelditu ziren: ez zen zirkuitu ele-bidunik antolatu eta ez zen Administrazioa euskalduntzeko plan ba-kar bat ere abian jarri, dekretuak berak horretarako urte bateko epea zehazten zuen arren.

Ondorengo urteetan Nafarroako Gobernuak euskararen aldeko neu-rri txiki horiek murrizteari ekin zion eta 2000 urtean aurrez garatzen ari zen politika hori arauetara eramatea erabaki zuen: lehenik 372/2000 Foru Dekretua onartu zuen 135/1994 Foru Dekretua bertan behera uzten zuena eta ondoren 203/2001 Foru Dekretua Administrazio pu-blikoko plantilla organikoan euskara jakitea derrigorrezkoa zuten lan-postuen kopuru murritza are gehiago murrizten zuena.

Gobernuak 372/2000 Foru Dekretuan, besteak beste, zirkuitu elebi-dunak ezabatu zituen eta horren ordez itzulpen-unitateak ezarri, zehaztutako helburuak lortzeko plangintzak ere ezabatu zituen eta urte bateko epearen ordez ahal zena eta ahal zenean egingo zela jaso zuen... Dekretu berriak aurreko dekretuak hiru eremuetarako jasota-ko neurri ia guztiak murriztu zituen, baina batez ere eremu mistokoak, praktikan eremu mistoa eremu “ez-euskaldunarekin” parekatuz. De-kretu berrian ezarritakoa gehiago zehaztu asmoz bi jarduera plan ere onartu zituen Gobernuak 2001 urte hasieran, bata eremu euskaldune-rako eta bestea eremu mistorako (2001eko urtarrilaren 8 eta otsailaren 5eko akordioak). Jarduera-plan hauek batez ere, euskara euskarri ofi-zialetatik (dokumentu, irudi, zigilu, errotulu, seinaleztapen eta abarre-tatik) baztertu edota murrizteko neurriak jaso zituzten.

Murrizketekin jarraituz, 203/2001 Foru Dekretua onartu zuen Nafa-rroako Gobernuak 2001 urtean. Dekretuan Nafarroako Administra-zio publikoan euskara jakitea ezinbestekoa zuten lanpostuak zerrenda-tu zituen, aurrez ezarrita zeuden kopuru urriak are gehiago murriztuz. Dekretu honek, Administrazioari zegozkion beste arau batzuk ez ezik, aurrez osasun alorreko euskarazko lanpostuen zerrenda arautzen zuen 154/1994 dekretua ere indargabetu zuen. Garai hartan, irakasle-lan-

postuak kontuan hartu gabe, Nafarroako Administrazio publikoak 14.000 lanpostu inguru zituen eta euskara jakitea ezinbestekoa zuten lanpostuak 234 besterik ez ziren (lanpostu guztien %1,7). Dekretu berri honekin euskara jakitea ezinbestekoa zuten lanpostuak 153 izate-ra pasatu ziren, hau da, lanpostu guztien %1,1 besterik ez. Lanpostu gehienak gainera, euskararekin zerikusia zutenak eta herritarrekin ha-rreman zuzenik ez zutenak ziren (euskara teknikariak, itzultzaileak...) eta ondorioz ez zuten eguneroko zerbitzu publikoetan euskarazko zer-bitzua bermatzea bilatzen.

Euskalgintzako hainbat eragilek arau berri horien aurka helegiteak aur-keztu zituzten eta 372/2000 Foru Dekretuaren eta jarduera planen ka-suan, Nafarroako Auzitegi Nagusiak Foru Dekretua baliogabetu zuen prozedura akatsak argudiatuz. Nafarroako Gobernuak epaiaren aurka helegitea aurkeztu zuen eta ondorioz gaia Espainiako Auzitegi Gorene-ra iritsi zen, baina azken honek, Nafarroako Auzitegiaren epaia berretsi eta dekretua baliogabe utzi zuen, hori bai, 2006 urteko ekainean11.

Dena dela, Espainiako Auzitegi Gorenak 372/2000 Dekretua balioga-be utz zezakeela aurreikusiz, Nafarroako Gobernuak aurrekoaren neu-rri berak jasotzen zituen dekretua onartu zuen 2003ko otsailean, 29/2003 Foru Dekretua, hori bai, oraingoan legeak ezarritako proze-durak errespetatuz12. Dekretu berri honen aurka ere helegiteak aurkez-tu zituzten Euskalgintzak zein beste zenbait eragilek eta hainbat urte-ren ondoren, 2009ko uztailean, Espainiako Auzitegi Gorenak 29/2003 dekretuko artikulu garrantzitsuak baliogabetu ditu: alde batetik 15.1 artikulua, eremu euskalduneko herritarrei Vascuencearen Legeak Ad-ministrazioarekin euskaraz komunikatzeko aitortzen dien eskubidea

11 — Ez da gauza bera gertatu 203/2001 Foru Dekretuarekin, nahiz eta aurrekoaren jarraipena izan. Kasu honetan ere hainbat eragilek (Euskalgintzak, hainbat udal eta sindikatuk...) kontrako helegiteak aur-keztu zituzten arren, auzitegiek ez dituzte kontuan hartu eta Dekre-tuak egun indarrean jarraitzen du.

12 — Espainiako Auzitegi Gorenak Nafarroako Gobernuaren 2001eko otsailaren 5eko erabakia baliogabetu ondoren, Gobernuak erabaki berri bat argitaratu zuen 2006ko irailean. Bertan jarduera plan berri bat osatzeko irizpideak ezarri zituen eta erabaki hartan eremu euskaldunerako lanpostuetan euskara merezimendu gisa baloratzeko ezartzen zen baremoa 29/2003 Dekretuak ezarritakora egokitu zuen: 2001eko erabakian euskarari %5,5 eta frantsesari, ingelesari eta alema-nari %5 eman ahal bazitzaien, 2006ko erabakiaren arabera, frantsesa, ingelesa eta alemanari %1 eta %5 artean eman ahalko zitzaien eta euskara aipatutako hizkuntza horiei baino %5 gehiago.

EspEdiEntEa: 412/2007 nfk

kExa: Ekonomi Eta Ogasun Departamentuak errenta ai-torpena egiteko Monjardin kalean duen bulegoan, maiatza-ren 8an aitorpena egin dion teknikariak euskaraz ez zekie-nez, gaztelaniaz hartu behar izan du zerbitzua legeak ezarritako eremu euskalduneko herritarrak.

EspEdiEntEa: 137/2008 nfk

kExa: Otsailaren 2an Departamentuko telefonogunera dei-tu du, 848 426 500 telefono zenbakira, eta ezin izan du zer-bitzua euskaraz jaso. Erran diotenez, telefonogunean ez dago euskaraz artatzen duen langilerik.

EspEdiEntEa: 344/2008 nfk

kExa: Legeak ezarritako eremu euskalduneko herritarrak maiatzaren 13an 13:00ak aldera Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa Eta Enplegu Departamentuko 848 427 645 zenbakira deitu zuen eta ezin izan zuen zerbitzua eskaini zion langilearengandik zerbitzua euskaraz jaso. He-rritarrak euskaraz arta zezakeen norbaitez galdetuta, no por-que yo no sé erantzion zion.

EspEdiEntEa: 1235/2009 nfk

kExa: Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingu-rumeneko Departamentuko Ingurumenaren Zainketa Ata-leko buruari euskaraz idatzitako eskabidea zuzendu zion. Eskabidea gaztelaniaz bidaltzeko erantzun zioten.

EspEdiEntEa: 1279/2009 nfk

kExa: Doneztebeko bulegoan gaztelania hutsean luzatu diz-kiote urri bukaeran Baztango herritarrari etxeko galdara al-datzeko dirulaguntza eskaera egiteko inprimakiak. www.navarra.es orrialdean ere gaztelaniazko inprimakiak baino ezin dira eskuratu.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.1

. CO

RP

US

-JU

RID

IKO

A

Page 12: HP Administrazio orokorra

12

murrizten duelako. Bestetik 18.3 artikulua, Administrazio publikoan euskara jakitea ezinbesteko duten lanpostuak eskuratzen dituztenek bestelako lanpostuak eskuratzeko aukera ukatzeak ez duelako oinarri juridikorik. Eta azkenik, 21. eta 23. artikuluak, Administrazio publi-korako lan-deialdietan euskara meritu gisa baloratzerakoan euskarari Nafarroan ofizialak ez diren atzerriko beste hizkuntza batzuen arabe-rako balioespena ematen zaiolako.

Berriki, baliogabetze hauek ikusita, Nafarroako Gobernuak Adminis-trazio publikoko lanpostuetan euskararen balioespena arautzeko de-kretu berria atera du, 55/2009 Foru Dekretua. Dekretu berri honetan baina, 29/2003 Foru Dekretuko 21. eta 23. artikuluak aldatzera mu-gatu da Nafarroako Gobernua, hau da, euskara meritu gisa zenbat baloratu behar den arautzen duten artikuluak moldatzera. Aldiz, de-kretu berri honek ez du 203/2001 dekretua indargabetu, eta ondorioz, aurrerantzean ere Nafarroako Administrazio publikoan euskara jakin beharreko lanpostuak 2001eko Dekretu horrek zerrendatutako 153 horiek izango dira.

Nafarroan prozesu autonomikoa abian jarri zenetik ez da euskararen normalizaziorako corpus juridiko egokirik garatu. Vascuencearen Le-gea eta ondoren onartutako lege eta dekretuak hezkuntza eta Adminis-trazio publikora mugatu dira eta nafar herritarren hizkuntza-eskubi-deak hiru eremuren arabera zatitu dituzte. Hezkuntza eman diren aurrerapausoak herritarren eta Euskalgintzaren lan eta borrokari esker eman dira eta Administrazioan aldiz aurrerapausoak baino atzerapau-soak pairatu ditugu. Egia da Nafarroan, Euskal Autonomia Elkartean ez bezala, Administrazio publikora bideratutako arauek zerbitzu pu-bliko guztiak hartu dituztela beraien eraginpean (Administrazio oro-korra, osasun publikoa, justizia-administrazioa, herrizaingoa...), baina hartutako neurriak hain eskas eta urriak izan direnez, eta hainbeste atzerapauso jasan dituztenez, gaur egun Administrazio publikoan eus-kararen presentzia hutsaren hurrengoa dela esan daiteke. Azken finean, Nafarroan ere ezinezkoa zaigu euskaraz bizitzea, ezinezkoa euskaraz lan egitea. Zerbitzu publiko ia guztiak eta pribatu guztiak gaztelaniaz-koak dira. Orain arte eman diren pauso garrantzitsuenak herritarren eta Euskalgintzaren bultzadari esker izan dira eta Administrazioak eman dituen pauso apurrak halabeharrez eman ditu, aukera izan due-nean atzerapausoak ere baliatu dituelarik.

2.1.3. Ipar Euskal Herria

Konstituzioan Errepublikaren lurralde antolaketa deszentralizatua dela jaso arren, Frantziako Estatuaren egituraketa oso zentralista da.

Lurraldea erregio edo eskualdeetan antolatzen da eta hauen baitan de-partamentuak ere badira, baina eskumen guztiak Estatuak manten-tzen ditu eta egitura horiei gai batzuen inguruan kudeaketa besterik ez zaie esleitzen. Egitura horretan, Ipar Euskal Herriak ez du inolako onarpen juridiko-politikorik eta ofizialki Euskal Herriko hiru herrial-deak juridikoki Akitaniako eskualdeko Pirinio Atlantikoetako depar-tamentuaren zati bat besterik ez dira.

Hizkuntza-politikari dagokionez, Frantziako Estatuak ez du euskara normalizatzeko corpus juridiko orokorrik garatu, aitzitik, mendeetan zehar euskara gutxietsi egin da, ez zaio dagokion estatusik aitortu, ez ofizialtasunik, ez hizkuntza-eskubiderik. Hainbat urtetan hezkuntza-sistematik, herri-administrazioaren maila guztietatik, lan-mundutik edo komunikabideetatik kanpo utzi da. Are gehiago, orain gutxi arte Frantziako lege garrantzitsuenek ez dute hizkuntzari buruzko inolako aipamenik egin eta egiten hasi direnean frantsesa babesteko izan da.

Frantziako Estatuaren corpus juridikoari buruz aritu garenean Kons-tituzioa eta Frantsesaren erabilera arautzeko Legea aipatu ditugu batez ere. Ikusi dugunez, azken urte hauetan frantsesaren nagusitasun juri-dikoa indartzeko lege aldaketak sustatu dira eta hizkuntza gutxituen alorrean gertatu den aurrerapauso bakarra Konstituzioan 2008ko uz-tailean sartutako aipamena izan da, “eskualde-hizkuntzak” Frantzia-ko ondare direla aitortuz.

Azken urte hauetan guztietan hezkuntza alorrean emandako aurrera-pausoak beraz, gurasoen hautuaren ondorio izan dira hein handi ba-tean eta nola ez euskaltzaleen eta oro har Euskalgintzaren bultzadaren

ondorio13. Administrazioa, hein handi batean, eskariari erantzutera mugatu da eta ez dira gutxi izan prozesu horretan gainditu beharreko oztopoak.

Administrazio-alorrean ere ez dago frantsesaren derrigorrezko erabi-lera ezartzen duen ordenantza indargabetu edo aldatzen duen araurik. Honela, oraindik ere indarrean dago 1539 urtean onarturako Villers-

-Cottêrets Ordenantzak jasotako printzipioa, justizia administrazioan erabili beharreko hizkuntza frantsesa dela dioena. Izan ere, ia bost mende pasatu diren arren, epaileek testu hura hartzen dute oinarri frantsesa prozedura administratiboaren eta juridikoaren hizkuntza dela berresteko. Tarteka hizkuntza gutxiagotuen erabilera onartua izan da, baina ez eskubide orokor gisa. Era berean, euskara Herriko Kontseiluetako hizkuntza izan daiteke, baina soilik akten hizkuntza frantsesa baldin bada. Auzitegietan, bestalde, Frantsesa ez dakien per-tsona orok itzultzaile bat galdegin dezake, baina soilik atzerritarra bada. Honela, egoera bitxiak ezagutu ahal izan dira azken urte haue-tan, non Hego Euskal Herriko euskaldun bati auzitegian euskaraz aritzea baimentzen zitzaion, baina berarekin batera auziperatua zen Ipar Euskal Herriko euskal hiztunari ez.

Administrazio-alorrean idatzizko dokumentuetan frantsesa derrigorrez erabili behar da, ahozkoan, ordea, hizkuntza ezagutzen badute, langi-leek hizkuntza gutxiagotuan egin dezakete. Beraz, Administrazioare-kin euskaraz aritzea ez da eskubide orokor gisa aitortzen, baina nolabait baimentzen da. Postari doakionez, Estatuak hizkuntza gutxiagotuan idatzitako helbideen erabilera baimentzen du eta bide seinaletikari doa-kionez ere (ezabaketa kanpaina ugariren ondotik) Estatuak frantsesa-ren erabilera derrigortzen zuen araudia malgutu egin du.

Honela bada, orokorrean Administrazio publikoari doakionez, Ipar Euskal Herrian, pixkanaka eta Euskalgintzak egindako lanaren eragi-nez, araudiaren aplikapena malgutuz joan da. Poliki-poliki, frantsesa-ren ondoan beste hizkuntza baten erabilera baimendu beharko litzate-keela dioen diskurtsoa zabalduz joan da eta botere publikoek azkenean praktikan ere baimentzearen alde egin dute. Horren adibide argiena

13 — Horrela ulertu behar dira, aurrez aipatutako arau aldaketa ho-riek guztiak edota bestelako erabaki garrantzitsuak, esaterako, 1994 urtetik aurrera frantsesez eta euskaraz irakasteko gaitasun-agiria duten

“Hezkuntza Nazionaleko” irakasleen soldatak ordaintzeko Gobernu Zentralak hartutakoa edota 2005 urtean Hezkuntza Kodean izandako aldaketa, “eskualde”-hizkuntza eta kulturen irakaskuntza eskola-ibilbi-de osoan baimentzen duena.2

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N A

RD

AT

Z N

AG

US

IAK

- 2

.1. C

OR

PU

S-J

UR

IDIK

OA

Page 13: HP Administrazio orokorra

13

agian, Euskararen Erakunde Publikoak eta Pirinio Atlantikoetako Prefetak 2007ko maiatzaren 11an Auzapezei bidalitako gutuna dugu, non Herriko Etxeei dokumentu eta akta ofizialetan frantsesarekin ba-tera euskara erabiltzeko baimena ematen zaien.

(…) Bizitza publikoan euskararen erabilerari doakion arau eta legezko esparruari dagokionez argitu nahi dugu euskara erabil daitekeela fran-tsesaren parean, dokumentu, zigilu eta komunikazio euskarri ofizial desberdinetan, balio juridikoa frantsesezko bertsioek bakarrik dutelarik.

Hau dela eta, euskararen presentzia sustatu nahi lukeen herriko etxe bakoitzari doakio bere jarduera eta erabakiak libreki definitzea. Susta-pen lan hori, euskararen behin behineko erabilera batentzat edo elebita-sun osora heltzeko helburuarekin eraman daiteke, gisa guztiz nahitaez-koa delarik frantsesezko idazketa oso baten egitea.

Frantziako Gobernuak azken urte hauetan Administrazio publikoan euskararen erabilera baimentzearen aldeko estrategia garatu du, baina ikus daitekeenez, erabilera hori eremu sinbolikora mugatzen da, derri-gorrezko hizkuntza frantsesa delako eta ondorioz euskarak beti fran-tsesarekin batera joan behar duelako, erabilera borondatezkoa delako eta, batez ere, balio juridikoa frantsesez idatzitakoari soilik aitortzen zaiolako. Dena dela, baimendutako erabilera sinboliko horren atzean ezkutatu nahi diren oztopoek hor jarraitzen dute: Posta Zerbitzuan esaterako, euskarazko helbideen erabilera ohikoa bilakatu den arren, legeak ez du igorlea babesten eta, ondorioz, Posta Zerbitzuak nahi be-zala jokatzen du14. Argi dago, Estatuaren baimentze-estrategia horrek muga garrantzitsuak dituela, izan ere, lege babesik ezean, euskal hiztu-nen hizkuntza-eskubideak ezerezean geratzen dira.

Beraz Ipar Euskal Herrian ere ez da euskararen normalizaziorako cor-pus juridiko egokirik garatu eta azken urte hauetan izan diren aldake-tek hizkuntza gutxituen sustapena baino frantsesaren babesa bilatu dute. Ikusteke dago berriki, 2008ko uztailean, “eskualdeetako hiz-kuntzak” Frantziako ondare direla aitortuz Konstituzioan sartutako aipamenak zein ondorio izan dezakeen, baina ikusitakoak ikusita zaila da oso hortik aurrerapausoak etor daitezkeela pentsatzea.

14 — Adibidez, AEK-k Posta Zerbitzua auziperatzea erabaki zuen, besteak beste, igorketa masiboetan aplikatzen den deskontua ez diola-ko aplikatu nahi izan, zergatik eta helbideak euskaraz zirelako.

2.2. NORMALIZAZIORAKO PLANGINTZAK

Gutxitutako hizkuntzak berreskuratu eta normalizatzeko arau eragin-korrez gain, helburu argi eta epe zehatzak dituzten plangintzak ere behar dira, hala nola, plan hauek garatu ahal izateko baliabide nahi-koak. Ikusi bezala, Euskal Herrian corpus juridikoaren eremuan hain-bat pausu eman dira, baina hutsuneak eta mugak nabariak dira orain-dik. Normalizazio-plangintzen eremuan ere gauza bera gertatzen dela esan dezakegu, kasu honetan gabeziak agian nabarmenagoak direlarik. Izan ere, urte hauetan guztietan, Euskal Herriko Administrazioek ez dituzte eman beharreko pausoak eman: Euskal Autonomia Elkartean normalizazio-plangintzak ez dira alor guztietan abian jarri eta jarri direnean hutsune nabarmenekin. Nafarroako Foru Komunitatean pauso gutxi eman dira eta horiek Administrazio publikoaren alorrera mugatu dira. Ipar Euskal Herrian Administrazio orokorrak emanda-ko pausoak are urriagoak dira, zenbait diru-laguntza banatzera muga-tzen direnak.

Urte hauetan guztietan garatu den corpus juridikoaren azterketan ikusi dugunez, alor batzuetan beste batzuetan baino pauso gehiago eman dira, baina orokorrean normalizazio-plangintzak eremu publikora mu-gatu direla esan daiteke. Administrazio orokorrek sektore pribatuan oso pauso gutxi eman dituzte eta udalak izan dira, Euskalgintzaren eskutik, merkataritzan lehen pausoak ematen hasi direnak. Herritarrak euskalduntzeko politikari dagokionez, Administrazioek, kasurik one-nean, prozesua hezkuntza-sistemaren bizkar utzi dutela esan daiteke, helduen euskalduntzean gutxieneko ahalegina egitera mugatuz eta Eus-kalgintzak egindako lan eskerga poliki-poliki ahultzen utziz.

Izan ere, gutxiagotutako hizkuntzak berreskuratzeko prozesuetan ezinbestekoa da gutxiagotutako hizkuntzaren ezagutza handitzea, gero eta herritar gehiagok hizkuntza ikastea, baina aurrez edo parean, herritarrei ikasitako hizkuntza erabiltzeko aukerak eskaini behar zaiz-kie, horretarako eremu fisiko eta funtzionalak hizkuntza berrirako irabaziz. Gurera etorriz, euskararen normalizazioa erdiesteko ezinbes-tekoa da pertsonak ez ezik, espazioak ere euskalduntzea. Izan ere, eus-kara espazio geografiko berean espainolarekin eta frantsesarekin lehian ari da eta haien arteko harremana diglosikoa da: euskarak ez ditu funtzio komunikatibo guztiak betetzen, bere erabilera mugatua da gizarte-alor askotan zein ingurune geografiko batzuetan eta ez dute herritar guztiek ezagutzen. Kontseiluarentzat euskararen normaliza-zioa egoera diglosiko hori gainditzea eta Euskal Herriko herritar guz-tiontzat beren eguneroko eta mota guztietako jardunean ohiko eta lehentasunezko hizkuntza euskara izatea da.

EspEdiEntEa: 603-2004 iEh

kExa: La Poste erakundeak ez ditu onartzen euskarazko to-ponimoak agertzen dituzten eskutitzak. Frantsesez agertu ezean ez bidaltzeko mezua egin dio enpresa bati.

EspEdiEntEa: 552/2007 iEh

kExa: Elkarte bat sortzeko aurkeztu beharreko estatutuak euskaraz idazteaz gain, frantsesez idaztera ere behartu ditu BAIONAKO SUPREFETURAK. Ondotik, estatutuak erregistratuak direla ziurtatzeko bidali dieten agiria frantses hutsean betea dago, egoitza sozialaren helbidea beren erara moldatuz, gainera.

EspEdiEntEa: 1225-2008 iEh

kExa: ANAH erakunde publikoak frantses hutsean zabal-du du diru-laguntza eskariak egiteko inprimakia Pact-PBren Baionako egoitzan.

Erantzuna: kexan Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Uni-bertsala eta Europako Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Ituna aipatzen dira eskubide-iturri gisa. Hizkuntza eskubi-deen Deklarazio Unibertsalak ez du inolako ondorio juridi-korik. Euroitunari dagokionez, Frantziak Ituna 1999ko maiatzaren 7an sinatu bazuen ere, ez du ituna berretsi Kons-tituzio Epaitegiak 1999ko ekainaren 15ean ebatzi baitzuen itunak Konstituzioaren 2. artikuluaren aurka jotzen duela bere xedapenetan (Frantsesa da Errepublikako hizkuntza). Gerora Konstituzioak erregioetako hizkuntzak Frantziako ondare direla aitortu badu ere, frantsesak soilik du hizkuntza ofizialaren statusa, eta beraz, Euroituna berrestea ezinezkoa da legedia aldatzen ez den bitartean.

EspEdiEntEa: 882/2009 iEh

kExa: Aurrekontuen, Kontu Publikoen eta Funtzio Publi-koaren Ministerioak igorritako errenta aitorpenari buruzko informazio-orria, gida-liburua, internetez betetzeko e-me-zua eta formularioa frantses hutsean jaso zituen herritarrak.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.2

. NO

RM

AL

IZA

ZIO

RA

KO

PL

AN

GIN

TZ

AK

Page 14: HP Administrazio orokorra

14

Prozesu orokor horretan kokatu beharko lukete sektore publikoa eus-kalduntzeko plangintzek ez ezik, sektore pribatua euskalduntzekoek ere eta, nola ez, herritarrak euskalduntzeko balizko edozein plangin-tzak. Normalizazio-plangintzen atal hau aztertzeko beraz, hiru azpia-tal nagusi bereiztuko ditugu, nahiz eta elkarrekin harreman estuan egon: herritarren euskalduntzea, sektore pribatuaren euskalduntzea eta sektore publikoaren euskalduntzea.

2.2.1. Euskal Autonomia Erkidegoa

Esan bezala, euskararen normalizaziorako lehen plangintza Adminis-trazio orokorrean jarri zen abian. Lehen dekretu batean, 250/1886 Dekretuan, Administrazio orokorrerako lehen plangintza arautzeko saiakera interesgarri bat egon zen, baina berehala 6/1989 Funtzio Pu-blikoaren Legea onartu zen eta lehen Dekretu horrek irekitako auke-rak izugarri murriztu zituen. Besteak beste, lehen Dekretu hartan hizkuntza-eskakizunak lanpostuak betetzeko unean bertan egiaztatu behar zirela jasotzen zen. Derrigortasun-daten kontzeptua ez zen aipa-tu ere egiten eta ondorioz ez zen aurreikusten lanpostua eskuratzen zutenei euskara ikasteko denbora tarte bat eskaintzea.

Funtzio Publikoaren 6/1989 Legeak hizkuntza-eskakizunen ideia ez ezik, derrigortasun-daten kontzeptua ere jaso zuen eta ildo beretik lan-postu batzuk eskuratzeko euskara meritu gisa soilik kontuan hartzea ere bai. Are gehiago, ezarritako hizkuntza-eskakizunak egiaztatu beharrik ez izateko salbuespenak ere aurreikusi zituen. Legeak aurrei-kusitako hutsune horiek guztiak berehala baliatu ziren eta Adminis-trazio Orokorrean euskararen normalizazioa helburu zuen lehen plan-gintzaldia arautuko zuen 224/1989 Dekretuan jaso ziren guztiak: lanpostu guztiei hizkuntza-eskakizuna ezarri zitzaien, baina derrigor-tasun-data gutxi batzuei besterik ez, ondorioz lanpostu gehienetan euskara meritu gisa besterik ez zen baloratuko eta oso puntu gutxire-kin gainera. Hori gutxi ez eta, 45 urtetik gorako langileak zegokien hizkuntza-eskakizuna egiaztatu behar izatetik salbuetsi ziren.

Ondorengo arau eta plangintzetan hutsune hauek guztiak errepikatu besterik ez dira egin, denborak aurrera egin ahala plangintzek gero eta langile gutxiagori eragiten diotelarik. Bigarren Dekretu honek ezarri-takoari jarraituz eraiki da hizkuntza-eskakizunen eta derrigortasun-daten sistema eta hori izan da urte hauetan guztietan Administrazio orokorrean ez ezik, gainerako administrazio publikoetan garatu dena.

Lanpostu guztiei hizkuntza-eskakizun jakin bat ezartzen zaie eta gutxi batzuei ezarritako eskakizun hori data jakin baterako egiaztatu beharra.

Honela, derrigortasun-data agorturik duten lanpostuak eskuratzeko lanpostu horrek ezarria duen hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea ezin-bestekoa izaten da, baina gainerako guztietan ez. Lanpostuak derrigor-tasun-data agortu gabe badu, hautagaiak denbora tarte bat izango du eskatutako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko. Lanpostuak inolako derrigortasun-datarik ez badu, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen dute-nei euskara meritu gisa baloratuko zaie eta egiaztatzen ez dutenei ez, baina azken hauek lanpostua berdin-berdin eskuratu ahal izango dute.

Lanpostua eskuratzeko unean derrigortasun-data agortua ez duten lanpostuak, eskatzen den hizkuntza-eskakizuna egiaztatu gabe eskura daitezke, ezarritako datarako eskatutako hizkuntza-eskakizuna egiaz-tatuko dela aurreikusiz. Lanpostua eskuratzeko unean derrigortasun-data agortua duten lanpostuen kasuan soilik izango da ezinbestekoa eskatzen den hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea. Azkenean, lanpostu gehienetan hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea borondatezkoa baino ez da (lan-deialdian puntu batzuk gehiago eskuratzeko bidea) eta lanpos-tu gutxi batzuetan derrigorrezkoa (data agortua duten lanpostuetan).

Horiek izan dira sistemaren ezaugarri nagusiak, baina lehen plangin-tzaldia abian jarri zenetik hainbat urte pasa direla kontuan hartuz, egun ezaugarriak ez ezik, emaitzak ere azter ditzakegu. Zehazki, orain arte hiru plangintzaldi agortu dira Administrazio orokorrean eta lau-garrena jada abian da, beraz sistema honek zernolako emaitzak eman dituen baloratzeko nahikoa esperientzia badagoela esan daiteke.

LEHEN PLANGINTZALDIA (1990-1995)

Administrazio orokorrerako lehen normalizazio-plangintza izan zen sistema hori abian jarri zuena, aurrez aipatutako lehen dekretu horren eskutik eta bertan ezarri ziren lehen hizkuntza-eskakizun eta derrigor-tasun-datak. Hamarkada hasieran, 1990 urtean, Administrazio Oro-korrean 6.153 lanpostu zeuden (Herri Administrazio guztian berriz 26.234 lanpostu, Hezkuntza, Ertzaintza eta Osakidetza kanpo utziz) eta bakoitzari, irizpide jakin batzuen arabera, zegokion hizkuntza-eska-kizuna ezarri zitzaion. Funtsean hizkuntza-eskakizunak ezartzerakoan, lanpostu bakoitzak herritarrekin izan zezakeen harremana baino gehia-go, lanpostu mota edo kategoria ezberdinak hartu ziren kontuan, esate-rako administrari guztiei edo teknikari guztiei hizkuntza-eskakizun jakin batzuk ezarriz, administrari edo teknikari batzuk herritarrekin beste batzuk baino harreman gehiago izan zezaketela kontuan hartu gabe. Dena dela, hizkuntza-eskakizunak lanpostu guztiei ezarri zitzaiz-kien arren, eskakizun horiek data jakin baterako egiaztatu beharra ez zitzaien lanpostu guztiei ezarri, ezta lanpostu gehienei ere. Izan ere, or-duko euskararen ezagutzari buruzko datuetan oinarrituz, soilik 2.040 lanposturi ezarri zitzaien derrigortasun-data (lanpostu guztien %33,2ari)15. Horiek baina, bost urterako plangintzaren helburuak ziren eta plangintzaldia amaitu zenean lortutako emaitzak helburu horieta-tik oso urrun gelditu ziren. Zehazki, 581 langilek soilik egiaztatu zuten zegokien hizkuntza-eskakizuna (derrigortasun-data ezarri zitzaion lan-postuen %28,48), hau da, aurreikusitakoen herenak ere ez.

Bestalde, abian jarritako lehen normalizazio-plangintza izaki, ardura-dunek ezin izan zituzten derrigortasun-datak aurrez hizkuntza-eskaki-zunak egiaztaturik zituzten langileei ezarri, ez behintzat planak beran-duago abiatu zituzten beste zerbitzu publiko batzuetan bezain beste (Osakidetza, Justizia Administrazioa...). Dena dela, jakin badakigu lehen normalizazio-plan hau abian jarri aurretik arduradunek langi-leei inkesta egin zietela, besteak beste, euren euskara maila zenbatekoa zen galdetuz. Beraz, derrigortasun-datak agian ez zitzaizkien hizkun-tza-eskakizunak egiaztatuta zituzten langileei ezarri, baina ziurrenik euskara aurrez euskara bazekiten askori bai. Esan bezala trikimailu hau ondoren etorriko ziren plangintza gehienetan errepikatuko zen, derrigortasun-datak euskaraz ez zekiten langileak euskaraz ikastera bultzatzeko erabili ordez, plangintzetan ezarritako helburuak betetzen zirela erakusteko erabiliz.

15 — Berez, azken zentsuko datuak erabiliz, lanpostuen %33,4ari ezarri behar zitzaion baina aldea ez zen handia izan ondorengo plan-gintzetan izandakoarekin konparatzen badugu.2

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N A

RD

AT

Z N

AG

US

IAK

- 2

.2. N

OR

MA

LIZ

AZ

IOR

AK

O P

LA

NG

INT

ZA

K

Page 15: HP Administrazio orokorra

15

BIGARREN PLANGINTZALDIA (1997-2002)

Lehen plangintzaldi horren emaitzak benetan mugatuak izan ziren arren, 1997 urtean (zegokiona baino bi urte beranduago) aldaketa handirik gabe jarri zen abian bigarren plangintzaldia. Bigarren plan-gintzaldi honetan, besteak beste, aurrekoan zegokien hizkuntza-eska-kizuna ezarritako datarako egiaztatu ez zuten langileak ere kontuan hartu ziren, baina hala ere azkenean oso lanpostu gutxiri ezarri zi-tzaien derrigortasun data, 6.264 lanpostutik 2.185 lanposturi. Berriz ere ez zen derrigortasun-datak ezartzeko araudiak zioena bete, izan ere, plangintzaren arduradunek derrigortasun-data lanpostuen %40,74ari ezarri ordez, %34,9ari soilik ezarri zioten. Helburuak nabarmen mu-rriztu arren, bost urte beranduago lortutako emaitzak berriz ere ez zi-ren aurreikusitakora iritsi: 913 langilek soilik egiaztatu zuten zegokien hizkuntza-eskakizuna (derrigortasun-data ezarri zitzaien lanpostuen %41,78ak), aurreikusitakoen erdia ere ez16.

HIRUGARREN PLANGINTZALDIA (2003-2007)

Hirugarren plangintzaldian ere aurreko bi plangintzetako sistema bera jarraitu zen, nahiz eta bietan langileen gehiengoa zegokion hiz-kuntza-eskakizuna egiaztatu gabe gelditu. Hirugarren plangintzaldia abian jarri zenean, 2003 urtean, Administrazio orokorrean jada 6.483 lanpostu zeuden eta 2.641 lanposturi soilik ezarri zitzaien hizkuntza-

-eskakizuna, araudiaren arabera lanpostuen %43,9ari ezarri ordez, %40,74ari ezarri baitzitzaion. Aurreko bi plangintzetan erabilitako trikimailu bera errepikatu zuten arren, oraingoan ere ez zen plangin-tzaren egiturazko hutsuneak ezkutatzeko nahikoa izan. Hirugarre-nean ere aurreikusitako derrigortasun-daten gehiengoa egiaztatu gabe

16 — Bigarren plangintzaldi honetan aurrekoan baino derrigorta-sun-data gehiago egiaztatu ziren, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak 2000 urtean Enplegu Publikoaren Eskaintza zabala egin zuelako eta ondorioz derrigortasun-data agorturik zuten lanpostuetan zegokien eskakizuna egiaztatu zuten hainbat langile sartu zirelako. Era berean, lehen plangintzaldian zegokien hizkuntza-eskakizuna egiaztatu gabe edo egiaztatzear gelditu ziren askok helburu hori bigarren plangintzal-diaren baitan erdietsi zuten eta horrek ere egiaztatutako derrigorta-sun-daten kopurua handitzea ekarri zuen. Edozein modutan, bigarren plangintzaldi honetan ere lortutako emaitzak ez ziren aurreikusitako helburuen erdira ere iritsi.

gelditu zen, egiaztatu zutenak derrigortasun-data zuten lanpostuen %47,41 besterik ez baitziren izan17.

Gauzak honela, gaur egun, bi hamarkada eta hiru plangintzaldi ondo-ren, betetzen ari diren lanpostuari dagokien hizkuntza-eskakizuna egiaztatu duten langileak ez dira Administrazio orokorreko lanpos-tuen erdira iristen. Zehazki langileen %43,9ak soilik egiztatu du bere lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna, nahiz eta hizkuntza-es-kakizunen bat duten langileak apur gehiago izan (%59,74). Honek zera esan nahi du, batetik hainbat langilek hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatzea lortu dutela baina oraindik ez dutela dagokien maila egiaz-tatu eta bestetik beste zenbaitek hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu dutela, horretarako inolako betebeharrik ez izan arren.

LAUGARREN PLANGINTZALDIA (2008-2012)

Hala ere, hogei urteko esperientziak utzi dituen emaitza mugatu hauek ez dira nahikoa izan Eusko Jaurlaritzako arduradunek orain arte gara-tutako neurriak aldatu behar direla ondorioztatzeko eta 2008an lauga-rren plangintzaldia abian jarri dute aurreko hiru plangintzek zituzten egiturazko gabezia nagusienak bere horretan mantenduz, hau da, de-rrigortasun-datak lanpostu gutxi batzuei ezartzea, 45 urtetik gorakoei euskara ikastetik salbuesteko aukera eskaintzea, dagokien hizkuntza-

-eskakizuna ezarritako datarako egiaztatzen ez dutenei begira neurririk ez hartzea edota euskara meritu gisa oso gutxi balioestea. Are gehiago, laugarren plangintzaldi honetan ere, aurreko bietan egin bezala, derri-gortasun-datak ezartzeko araudiak zehazten duenari muzin egin eta plangintza abian jarri aurretik eskuragarri zeuden datu ofizialak erabi-li beharrean (2006 urtekoak), berriz ere datu zaharkituak erabili dira (2001 urtekoak), derrigortasun-data lanpostuen %48,5ari ezarri beha-rrean, %43,87ari ezarriz.

Laugarren plangintzaldi honetan 6.533 lanpostu hartu dira kontuan eta derrigortasun-data 2.866 lanposturi ezarri zaie, hau da, lanpostuen %43,87ri, 2001 urteko zentsuko datuetan oinarrituz. Oraingoan ere

17 — Kontutan izan behar da hainbat lanpostu ez daudela beren ti-tularrekin beteak eta ondorioz egiaztatu gabekoen taldean agertzen direla. Eusko Jaurlaritzak hirugarren plangintzaldiaren ebaluazio-txos-tenean hutsik dauden lanpostu hauetan langile gehienek lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna badutela zioen eta edozein modutan lanpostua titularrak betetzen zuenean zegokion hizkuntza-eskakizuna derrigorrez egiaztatu beharko omen zuela, baina aipatutako ebalua-zioan ez zen inolako datu zehatzik ematen, beraz ezin dugu jakin ema-ten den informazio hori zein neurritan den errealitatearen isla.

EspEdiEntEa: 509-2003 EaE (gipuzkoa)kExa: 2003ko urriaren 20an herritarrak Kultura Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzara deitu zuen, 943 022 966 telefono zenbakira, eta zerbitzua euskaraz hartzerik ba-zegoen galdetuta ezetz erantzun zioten. Ondoren, ordezkari-tzara bertaratu zen eta bertan zeuden bi langileetatik batek ere ezin izan zion informazioa eta zerbitzua euskaraz eman.

Erantzuna: Iazko martxoan bidalitako gutun batean egoera berdin baten berri ematen zeniguten. Orduko erantzunari ja-rraituz, esan nahi dizut Kultura Lurralde Ordezkaritzako de-rrigortasun-datarik ez duten lanpostuetan jadanik jarri ditu-gula. Bestalde, bai jubilazioa edo bestelako arrazoiengatik lanpostu horiek hutsik geratuko balira, euskara jakitea ezinbes-tekoa izango dela lanpostuak betetzerakoan.

EspEdiEntEa: 250-2006 EaE (gipuzkoa)kExa: 2006ko urtarrilaren 28an Eibarko Euskotrenen gel-tokiko leihatilan zegoen langileari euskaraz zuzendu zitzaion herritarra. Langileak “Aquí se habla en español” oihu egin zion zakar.

EspEdiEntEa: 180-2008 EaE (gipuzkoa)kExa: Donostiako Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailean be-zeroei arreta ematen dieten pertsonek gehienetan ez dute euskararik jakiten. Tarteka tokatzen da dakienen bat baina normalean lege gordailuan eta kulturan daudenak ez dakite. Hala, otsailaren 29an, beste askotan bezala, ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.

EspEdiEntEa: 129/2009 EaE

kExa: Dendek merkealdi garaian Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren aginduz derrigorrezko agiri bat eduki behar dute jendearen bistan. Agiri hori Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren intranetetik eskuratu daiteke. Bada, agiria eskuratzeko formularioa gaztelaniaz dago nahiz eta euskaraz egiteko esteka eduki. Ez dago eskaera euskaraz egiteko orria eskuratzerik.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.2

. NO

RM

AL

IZA

ZIO

RA

KO

PL

AN

GIN

TZ

AK

Page 16: HP Administrazio orokorra

16

beraz datu zaharkituak erabili dira, erabili beharreko datuak 2006 ur-tekoak baitziren eta erabili beharreko tasa %48,5ekoa. Oraindik ez di-tugu laugarren plangintzaldi honek emango dituen emaitzak ezagutze, baina jada aurrera dezakegu, berriro ere motz geldituko dela. Berriro ere lanpostu gehienetan ez dela dagokien hizkuntza-eskakizuna jarrita-ko datarako egiaztatuko. Izan ere, laugarren plangintzaldi honetan ere aurreko guztietan izandako hutsune eta gabezia berak errepikatu dira eta ondorioz emaitzak ere errepikatuko direla aurreikus daiteke.

Eskatutako hizkuntza-eskakizun ezberdinei dagokienez, Administrazio orokorrean lau maila ezberdin ezarri eta eskatu izan dira (nahiz eta lehen plangintzaldian bosgarren maila bat ere erabili zen, Teknikari Gaitua deitutako). Lehen plangintzan lanpostu gehienei 2. hizkuntza-

-eskakizuna ezarri zitzaien (%41,3), beste laurden bati 1. hizkuntza-eska-kizuna (%25,4), bosten bati apur 3. hizkuntza-eskakizuna (%20,9) eta hamarren bati 4. hizkuntza-eskakizuna (%9,8). Azkenik, beste gutxi batzuei (%2,6) Teknikari Gaitua izeneko eskakizuna ere ezarri zitzaien.

Ondorengo plangintzaldietan ere antzeko proportzioan banatu ziren lau hizkuntza-eskakizunak eta kasu guztietan gehien ezarritako hiz-kuntza-eskakizunak bi oinarrizkoenak izan dira, horrek esan nahi duen guztiarekin. Izan ere, Euskalgintzak behin eta berriz salatu izan du 2. hizkuntza-eskakizunak askotan ez duela zerbitzua euskaraz es-kaintzeko nahikoa gaitasunik bermatzen eta 1. hizkuntza-eskakizu-nak are gutxiago. Eta dirudienez, hizkuntza-politikaren arduradunak ere horretaz ohartzen hasi dira. Hirugarren plangintzaldiaren ebalua-zio txostenean esaterako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako arduradunek errealitate horren inguruan teknikariek esandakoak jaso dituzte. Dena dela, laugarren plangintzaldian ez dute inolako neurri-rik hartu egoera larri hori konpontzeko eta betiko lau hizkuntza-eska-kizunak mantentzen dira18.

Baina ondoren ikusiko dugun bezala, langile berrien kontratazioan errepikatu diren hutsune horiei beste gabezia garrantzitsu bat gehitu izan zaie: euskara meritu gisa oso gutxi baloratzea. Izan ere, lanpostua eskuratzeko unean lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaz-tatu behar ez duten hautagaiei, egiaztatzen duten euskara gaitasun maila meritu gisa balioztatu izan zaie.

18 — Berriki, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan oinarrituz, administrazio publikoko euskara-gaitasun tituluen balio-kidetzak ezarri dira eta, besteak beste, Administrazio orokorreko 3. hizkuntza-eskakizuna EGAren parekoa izango da (eta biak ala biak Europako C1aren parekoak).

Euskara meritu gisa baloratzea baino eraginkorragoa izaten da lanpos-tua eskuratu nahi duen guztiari dagokion hizkuntza-eskakizuna lan-postua bete aurretik egiaztatu behar izatea, baina derrigortasun-daten sistemak eragiten dituen ondorioak konpontzeko euskara meritu gisa puntu askorekin balora zitekeen arren, hizkuntza-politikaren ardura-dunek ez dute bigarren aukera hau inoiz baliatu. Euskara meritu gisa zenbat baloratu erabakitzerakoan, orokorrean, araudiak ezarritako gu-txieneko puntuak eskaintzera mugatu dira administrazio publikoko erakunde guztiak.

Administrazio orokorraren kasuan, azken Enplegu Publikorako Es-kaintza zabala orain dela hamar urte egin zen, 2000 urtean, eta guzti-ra 750 lanpostu eskaini ziren. Hamarkada luze batean beraz EAEko Administrazio orokorrean ez da lan-deialdi zabalik egin eta ondorioz, besteak beste, hamar urtetan ez da langile berrien kontratazioaren bide hau euskararen normalizazioan aurrera egiteko baliatu.

Esan bezala, 2000 urteko lan-deialdi horretan guztira 750 lanpostu eskaini ziren eta lanpostuen erdia baino gehiago (%50,8) inolako hiz-kuntza-eskakizunik egiaztatu gabe betetzeko moduan. Hizkuntza-es-kakizuna ezarri zitzaien gainerako lanpostuetan gehien eskatutako eskakizuna bigarrena izan zen (%19,5), gainerako hirurak lanpostu guztien %10 inguruan (hirugarrena %10,7, laugarrena %9,6 eta lehe-nengoa %9,5). Dena dela, ohikoa baino hirugarren eta laugarren hiz-kuntza-eskakizun gehiago eskatu ziren, hainbat lanpostu Hizkuntza Normalizaziorako Teknikarienak, itzultzaileenak edota goi-mailako teknikarienak izan zirelako eta ondorioz lanpostuen erdia ia hizkuntza-

-eskakizunen batekin atera zen, bestela hizkuntza-eskakizuna zuten lanpostuak ehuneko horretatik urrun geldituko ziren.

Euskara meritu gisa baloratzerakoan ere gauzak ez ziren askoz hobeki egin, izan ere, deialdi gehienetan euskara baloratzerakoan araudiak ezarritako gutxienekoa betetzera mugatu ziren, hau da, 1. eta 2. hiz-kuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik puntuen %5 eta 2. eta 3. hizkun-tza-eskakizuna egiaztatzeagatik puntuen %11.

Lanpostu gehien administrari laguntzaile izateko eskaini ziren (161 lanpostu) eta ia beste horrenbeste menpeko langile izateko (141 lan-postu). Zuzenbideko lizentziadunen lanpostuak (67), administrarie-nak (52) edota goi mailako administrarienak ere (40) asko izan ziren.

Lanpostu gehien eskaini zituen administrari laguntzaileen deialdia aztertzen badugu, 161 lanpostutik gehienak (124) promozio irekian eskaini ziren eta gainerakoak barne-promozioan. Era berean, lanpostu gehienak 2. hizkuntza-eskakizunarekin atera ziren (%61,5), baina gai-nerako guztiak inolako eskakizunik gabe (%38,5), administrari lagun-tzaileen deialdi honetan zehazki ez baitzen bestelako hizkuntza-eska-kizunik eskatu. Honela bada, deialdi garrantzitsu honetan hamar lanpostutik lau inolako eskakizunik gabe atera ziren. Bestalde, 1. hiz-kuntza-eskakizuneko lanposturik ez eskaini arren, euskara meritu gisa baloratzerakoan 2. hizkuntza-eskakizuna ez ezik (2,5 puntu) 1. hiz-kuntza-eskakizuna ere kontuan hartu zen (1,75 puntu).

Zehazki deialdi honetan oposaketako bi frogetan (teorikoa eta prakti-koa) gehienez 20 puntu atera zitezkeen, administrazio publikoan egin-dako lanagatik gehienez 6 puntu, titulazio akademikoengatik gehienez puntu bat eta hizkuntza ez ofizialak jakiteagatik gehienez 1,25 puntu.

Ikus daitekeenez, hizkuntza ez ofizial bat egiaztatzen zuenak (1,25 puntu) ia-ia lehen hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik lor zitezkeen puntuak beste lor zitzakeen (1,75 puntu) eta 2. hizkuntza-eskakizuna-gatik ere ez zituzkeen askoz puntu gehiago eskuratuko.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.2

. NO

RM

AL

IZA

ZIO

RA

KO

PL

AN

GIN

TZ

AK

Page 17: HP Administrazio orokorra

17

Azken hamar urte hauetan ez da Administrazio orokorrean lan-deialdi esanguratsurik egin eta ondorioz urte hauetan guztietan derrigortasun-

-data agortuta zuten hainbat lanpostu zegokien hizkuntza-eskakizuna egiaztatu gabe zuten langile ez titularrek bete dituzte. Ez da lanpostu horietan titularrak sartzeko deialdirik egin eta ondorioz normalizazio-

-prozesua are gehiago moteldu da. Berriki, 2010 urtean Enplegu Publi-koaren Eskaintza berri bat egin da, baina gauzek ez dute hobera egin: oso lanpostu gutxitan da euskara egiaztatu beharrekoa eta meritu gisa baloratzen denean ere oso puntu eskaintzen zaizkio hizkuntza-eskaki-zun bakoitzari19.

Kontuan izan behar da bestalde, hizkuntza-eskakizunak langileen gu-txieneko euskara gaitasuna bermatzeko bitartekoak izateaz gain, zeharka, milaka pertsonari eragiten dieten baldintzak ere badirela. Izan ere, lan-deialdiak azkenean bakan batzuek gainditzen dituzten arren, milaka eta milaka dira aurkezten direnak eta asko oposaketa gainditzeko euskara ikasten ahalegintzen direnak20.

19 — Hiru kidegotarako eskaintza egin du Jaurlaritzak: menpeko langile, administrari laguntzaile eta administrari izateko aurkeztu ahal izango dute hautagaiek. Administrarien kidegoan, 53 lanpostu aterako dira lehiara, eta haietako %63tan eskatuko da euskaraz jakitea (2000ko lan-eskaintza publi-koko 52 lanpostuetatik %73tan eskatu zen betekizun hori). Administrari laguntzaileen kasuan, 203 lanpostu eskainiko ditu Jaurlaritzak, eta haietako %48,3ri eskatu die euskaraz jakitea (2000. urteko lan-eskaintza publikoko 171 lanpostuetatik %61,4tan eskatu zuten euskaraz jakitea). Menpekoen kasuan igo egin da euskara jakiteko eskakizuna. 2000. urtean lanpostuen %50,3ri eskatu zioten euskaraz jakitea; 2010eko deialdian, %72,3ri eskatu-ko diete. Hala ere, hauen kasuan 1. hizkuntza-eskakizuna besterik ez dute egiaztatu behar, euskara gaitasun mailarik oinarrizkoena. Euskara betekizun ez den lanpostuetan, euskara ezagutzea meritua da, baina meritu txikiagoa izango da oraingo lan-deialdi honetan 2000ko lan-eskaintzan baino. Aurre-ko deialdian menpeko langileek lor zitzaketen puntu guztien %5,88 balio zuen euskara ezagutzeak; 2010ean, %4,76 balioko du. Administrari lagun-tzaileentzat, orain hamar urte, puntu guztien %8,13 balio zuen; deialdi be-rrian, %6,98 balioko du. Administrari izateko, 2000. urtean, puntu guztien %11,7 lor zitzakeen euskaraz zekienak; lan-eskaintza berrian, %9,91 balio-ko du. Hainbeste denboran hain deialdi gutxi egiteak ordea alderantzizko ondorioak eragin ditu, izan ere derrigortasun-data zuten lanpostu askori data agortu zaie eta egun lanpostu askotan ezinbestekoa da lanpostua esku-ratzeko dagokion euskara gaitasuna egiaztatzea.

20 — Adibidez, 2000 urteko lan-deialdian 750 lanpostu eskaini ziren arren, deialdietara 19.779 lagun aurkeztu ziren eta izena eman zute-nak askoz gehiago izan ziren (48.778 lagun).

Administrazio orokorrean eta gainerako zerbitzu publikoetan euskara meritu gisa zenbat baloratu behar zen lehenik Funtzio Publikoaren 6/1989 Legeak ezarri zuen, euskara gaitasun maila ezberdinak egiazta-tzeagatik gutxienez lan-deialdiko puntuen %5 eta gehienez %20 eskura-tu zitekeela jasoz21. Bada, Lege hau zehazteko eta normalizazio-plangin-tza ezberdinak arautzeko helburuz jarraian onartu zen 224/1989 Dekretuak jada lehen murrizketa ezarri zuen, Funtzio Publikoaren legeak jarritako muga horiek are gehiago murriztuz. Izan ere, Dekretu berriak 1. eta 2. hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeagatik puntuen %5etik %10era eman zitezkeela eta 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeagatik be-rriz %11tik %20ra ezarri zuen. Ikus daitekeenez, tarte hauek Funtzio Publikoaren Legeak ezarritako mugak errespetatzen zituzten, baina era berean maila batzuetan (batez ere 2. hizkuntza-eskakizunaren eta 4. hiz-kuntza-eskakizunaren kasuan) euskara gutxiago baloratzeko aukera za-balik utzi zuten. Honela, tarte horiekin, deialdi batean 2. hizkuntza-eska-kizuna egiaztatzen zutenei puntuen %5 eman ahal izatea eta 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen zutenei puntuen %11 eman ahal izatea ahalbidetu zen. Ondorengo plangintzak arautu dituen eta egun inda-rrean den 86/1997 Dekretuak ere tarte horiek zehazten ditu eta ondorioz orain arte administrazio publikoan garatu diren plangintza guztietan ai-patutako aldrebeskeria egiteko aukera zabalik egon da.

Laburbilduz, Administrazio publikoko normalizazio-plangintza hauen emaitzak oso eskasak izaten ari dira. Hein handi batean plan-gintza horiek arautzen dituen Funtzio Publikoaren Legean eta berau garatu duten dekretuetan bilatu behar dira (224/1989 Dekretuarekin hasi eta egun indarrean den 86/1997 Dekretura arte) plangintza hauen porrotaren arrazoiak. Izan ere, corpus juridikoaz aritu garenean ikusi dugun bezala, Funtzio Publikoaren Legean euskarari dagozkionak hiru artikulu besterik ez izan arren (97, 98 eta 99), horiek Administra-zio publikoa euskalduntzeko prozesua goitik behera baldintzatu dute.

Hasteko, langileak euskaldundu eta hauek lortutako hizkuntza-gaita-suna neurtzeko hizkuntza-eskakizunen sistema orokorra ezartzen du: lanpostu guztiei Hizkuntza-Eskakizuna ezartzen zaie baina lanpostua eskuratzen dutenek ez dute eskatutako hizkuntza-eskakizun hori lan-postua eskuratu aurretik egiaztatu behar. Denbora tarte bat utziko zaie euskara ikasi eta eskatutako maila eskura dezaten. Hau da, lan-

21 — Garrantzitsua: euskara eta gaztelaniaz ez dio gauza bera: euska-razko bersioan euskarari ematen zaizkion puntuak ere puntu guztien barruan sartzen dira, baina gaztelaniazko bertsioan ez: euskaraz “... aukeraketa-aldi guztian” dio eta gaztelaniaz berriz “... en el resto del proceso selectivo”.

EspEdiEntEa: 287-2004 EaE (gipuzkoa)kExa: 2004ko ekainaren 4an telefonoz deitu zuen Jaurlartitza-ren Donostiako Kultura Ordezkaritzara, eta gaztelaniaz aritu behar izan zuen telefonoa hartu zion langileak euskaraz ez ze-kielako. Bertara agiriak aurkeztera joan zenean ere erdaraz egin behar izan zuen kasu egin zion langilea eradlduna zelako.

EspEdiEntEa: 169-2006 EaE (gipuzkoa)kExa: Otsailaren 8an Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak Donostian duen ordezkaritzara bertaratu zen. Dirulagun-tzen kontuak kudeatzeko zegoen bulegariak ez zekien euska-raz; are gehiago, herritarraren arabera, modu desegokian hartzen zuen berari euskaraz zuzentzen zitzaiona. Horrez gain, telefonoz deitu zien langileak ere gaztelania hutsean egin zien; ez zen elkartearen izena esateko ere gai izan.

EspEdiEntEa: 457/2008 EaE (bizkaia)kExa: Izatezko bikote moduan erregistratzeko tramitea eus-karaz egin zuten Lekeitioko Udalaren bitartez. Etxebizitza eta Gizarte Saileko izatezko Bikoteen Erregistrotik gaztelania hu-tsean bidali diote nortasun agiria iraungita duela eta indarrean dagoena bidaltzeko eskatzen duen gutuna.

EspEdiEntEa: 970/2008 EaE (bizkaia)kExa: Garraio eta Herri Lan Saileko Portuen Bizkaiko Zerbi-tzuak azaroaren 4an Bermeoko portuan hainbat tokitan jarri zuen oharra gaztelania hutsean zegoen: Atención, día 5-11-08 tráfico de ferrocarril dentro del puerto, retire su vehículo.

EspEdiEntEa: 663/2009 EaE (bizkaia)kExa: Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Gizarte Ekintza Zu-zendaritzak antolatutako 2009ko Auzolandegietan izena emateko formulario elektronikoaren gaztelaniazko bertsioa goizeko 9:00etan jarri zen erabilgarri. Euskarazkoa goizeko 9:02an. Herritarra euskarazko formularioaren bidez saiatu zen izena ematen, baina lortu zuenerako bere gustuko aukera guztiak agortuta zeuden.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.2

. NO

RM

AL

IZA

ZIO

RA

KO

PL

AN

GIN

TZ

AK

Page 18: HP Administrazio orokorra

18

postuei hizkuntza-eskakizuna ez ezik derrigortasun-data ere ezarriko zaie, baina kasu honetan ez guztiei. Izan ere funtzio publikoaren Le-geak ez du zehazten derrigortasun-data ezartzeko irizpiderik eta agin-tarien esku uzten du eginbehar hori. Honela, Jaurlaritzak ondoren garatu diren Dekretuetan unean uneko euskararen ezagutza tasa har-tu izan du derrigortasun-datan zenbatekoa ezartzeko erreferentzia gisa. Biztanleria-zentsuak erabili izan dira horretarako eta derrigortasun-data tasa lortzeko euskaldunak eta ia-euskaldunen erdiak gehitu dira.

Praktikan baina, Jaurlaritzak trikimailu ezberdinak erabili ditu tasa horiek apaltzeko eta azkenean abian jarritako planetan oso derrigorta-sun-data gutxi ezarri dira. Hau oso nabarmena izan da Administrazio orokorraren kasuan: lehen plangintzaldia 1989 urtean abiatu zen eta derrigortasun-tasak kalkulatzeko zegokion iturria erabili zen, hau da, 1986ko errolda (%33,4). Ondoren onartu diren hiru plangintzaldietan ordea, datu zaharkituak erabili dira ezarri beharreko derrigortasun-tasa edo indizea apaldu eta derrigortasun-datak lanpostu gutxiagori ezar-tzeko: 1997ko 2. plangintzaldian 1996ko estatistika erabili ordez (%40,74) 1991eko zentsua erabili zuten (%36,19), 2004ko 3. plangin-tzaldian 2001 urteko zentsua erabili ordez (%43,9) 1996ko estatistika erabili zen (%40,74) eta 2008ko 4. plangintzaldian 2006ko biztanleen estatistika erabili ordez (%48,5) 2001eko zentsua erabili dute (%43,9).

Salbuespenak salbuespen, alor publikoko plangintza hauetan normali-zazio-plangintzak berandu abiatu dira eta hutsune izugarriekin. Lan-postu gehienak derrigortasun-data ezarri gabe utzi dira eta hainbat ka-sutan ezarritako datak ez betetzeko ateak zabalik utzi ere bai22. Ondorioz, gainerako lanpostuetan euskara meritu gisa baino ez da baloratu eta oso gutxi baloratu gainera: Funtzio Publikoaren 1/1989 Legeak gutxienez puntu guztien %5arekin eta gehienez %20arekin puntuatu behar zela ezarri arren, sektore gehienak euren plangintzak abian jarri arte euskara-ren ezagutza %5 inguru puntuatzera mugatu dira eta ondoren %5 eta %10 bitartean baino ez. Hain tarte zabala eskaintzea izan da Funtzio Publikoaren Legeak ezarritako beste hutsune garrantzitsuetako bat.

Baina hor ez dira bukatzen Funtzio Publikoaren Legearen eta bere garapena egiten duten dekretuen gabeziak. Legeak langileak hizkun-tza-eskakizuna egiaztatu behar izatetik salbuesteko aukera eskaintzen du, hori bai, “salbuespen bezala eta objektiboki egiazta daitezkeen

22 — Administrazio publiko osoari eragiten dion EAEko herri-admi-nistrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen 86/1997 Dekretuan 42. artikulutik 52. Artikulura zehazten dira salbuespen arauak.

egoerengatik”23. Bada, ondoren onartutako dekretuek 45 urtetik gora-ko langile guztiak zegokien hizkuntza-eskakizuna egiaztatu behar iza-tetik salbuetsi dituzte. Salbuespen hau onartu zenerako Administrazio publikoko langile askok jada urte horiek bazituzten eta egun jada gehiengoa dira adin hori gainditzen dutenak, beraz, Administrazio publikoko langile gehienak hizkuntza-eskakizuna egiaztatu behar iza-tetik salbuetsita daude egun, nahiz eta beste 15-20 urtez lanean jarrai-tuko duten. (ikusi 2. taula)

Ikus daitekeenez, Administrazio orokorra da gainera esaten ari garen hau era nabarienean pairatzen duen alorra. Izan ere, lanpostu finkoe-tan ari diren langile titularrak kontuan hartuz, 2008 urtean jada lan-gile finkoen %70ak jada 45 urte baino gehiago zituen, hau da, hamar langiletik zazpi euskara gaitasuna egiaztatu behar izatetik salbuetsita dago. Honek ere bere eragina izan du 2000 urtetik lan-deialdi esangu-ratsurik ez egitea, izan ere lanpostu asko titularrik gabe daude, behin behineko langileek beteta eta noski lanpostuari dagokion hizkuntza-

-eskakizuna egiaztatu beharrik gabe.

Azken finean, horrelako neurriekin, normalizazio-planek langile kopuru mugatu bati eragiten diete, are gehiago, Euskal Autonomia Elkarteko Administrazio publikoa eratu eta urteetara abian jartzen badira, hau da,

23 — Gaztelaniaz honela dio Legeak hitzez hitz: “con caracter excepcio-nal y por circunstancias objetivamente apreciables”.

milaka eta milaka langilek jada 45 urte baino gehiago dituztenean. Osa-kidetza da esaten ari garen horren adibiderik argiena: plana 2005 urtean abiatu zen, hau da, langileen %78ek 45 urte baino gehiago zituenean.

Argi dago aipatutako gabezia horiek guztiek langile publikoak euskal-duntzeko sistema osoaren eraginkortasuna kolokan jartzen dutela, bai-na bada beste gabezia garrantzitsu bat, sistema oinarritik bertatik in-dargabetzen duena. Izan ere, legeak ez du aurreikusten ezarritako datarako dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen ez duten langi-leekin zer egingo den eta orokorrean funtzionarioez ari garela kontuan hartzen badugu, hau da, lanpostua betetzeko eskubidea bizi osorako eskuratu duten langileei buruz, neurri horien benetako eraginkortasu-na zalantzan jartzeko modukoa da. Ez da ezagutzen zegokion hizkun-tza-eskakizuna ezarritako datarako bete ez duen langileen aurkako inolako neurririk. Aitzitik, ugariak dira datak atzeratu edota malgu-tzeko Administrazioak egindako arau aldaketak.

Izan ere Administrazio orokorra euskalduntzeko plangintzetan, esate-rako, hasieratik “ihesbideak” ireki zitzaizkien euskara ikasi nahi ez zuten langileei. Hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data ezarri aurretik langileei euren euskara maila zehazteko eskatu zitzaien eta derrigortasun-data asko aurrez euskaraz bazekiten langileei ezarri zi-tzaizkien kasu askotan, nolabait plangintzen ustezko arrakasta aurre-tiaz bermatu nahian eta garrantzitsuena, langile asko eta asko euskara ikasi behar izatetik “askatuz”24.

Lanpostuei ezarritako hizkuntza-eskakizunak lanpostu guztiak eskura-tzerakoan egiaztatu beharrekoak izan balira, Administrazio publikoko plangintza guztiak Euskararen Legea onartu bezain laster abian jarri izan balira eta parean euskararen erabilera bermatzeko euskarazko zirkuituak abian jarri izan balira, egun Euskal Autonomia Elkarteko Administrazio publiko ia osoa euskalduna litzateke. Gutxiengoa lirateke langile eleba-karrak, herritarrei harrera euskaraz egingo litzaieke eta langileek euska-raz lan egingo lukete. Baina ondoren ikusiko dugun bezala, ia hiru ha-markada eta hainbat plangintza ondoren, egoera oso bestelakoa da.

24 — Administrazio orokorrean esaterako, plangintza abian jarri bai-no lehen langileen euskara maila ezagutzeko inkestak egin ziren eta arduradunek langile elebakarrak lasaitzeko derrigortasun-data agortu arren hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen ez zutenei ez zitzaiela ezer ger-tatuko zabaldu zuten, plangintzak arrakastarako aurrez zituen aukera urriak are gehiago murriztuz. 2

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N A

RD

AT

Z N

AG

US

IAK

- 2

.2. N

OR

MA

LIZ

AZ

IOR

AK

O P

LA

NG

INT

ZA

K

Page 19: HP Administrazio orokorra

19

1. TAULA

EAEKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOKO LANGILE FINKOAK* ADIN TARTEEN ARABERA (2008KO APIRILA)

20 - 29 30 - 39 40 - 49 50 - 59 60 - 64 65 - 69 Guztira

Osakidetza 2 502 6.031 8.156 1.349 127 16.167

Hezkuntza administrazioa 25 945 7.302 6.672 590 53 15.587

Ertzaintza 487 2.111 4.327 862 35 0 7.822

Administrazio orokorra 10 106 1.970 1.431 321 19 3.857

Justizia administrazioa 11 217 886 412 53 2 1.581

EITB 0 18 33 15 7 1 74

EEE-EVE 0 8 17 15 1 0 41

Guztira 535 3.907 20.566 17.563 2.356 202 45.129

% 1,2 8,7 45,6 38,9 5,2 0,4 100,0

Iturria: Eusko Jaurlaritza. Kontseiluak egindakoa.Oharra: langile finko bezala zenbatu dira funtzionarioak, estatutupeko langileak eta lan-kontratudun langile finkoak. Administrazioko langile guztiak kontuan hartzeko aurreko hauei behin-behinean ari diren 25.500 langile inguru gehitu behar zaizkie (bitarteko langileak edo interinoak...).

2.2.2. Nafarroako Foru Komunitatea

Corpus juridikoaren azterketan ikusi bezala, Nafarroako Foru Komu-nitatean garatutako hizkuntza-politika oso mugatua izan da eta azken urte hauetan gainera are gehiago murrizten ari da. Nafarroan ere neu-rri gehienak sektore publikora mugatu dira, baina kasu honetan Uni-bertsitate aurreko hezkuntza izan da zerbait egin den eremu bakarreta-koa. Urte hauetan guztietan ez da normalizazio-plan bakar bat ere abian jarri eta horrek argi erakusten ditu garatutako hizkuntza-politi-karen mugak. Administrazio publikora bideratutako neurriak ez dira plangintza baten barruan garatzen eta ondorioz, era isolatuan aplika-tzen dira eta alor bakoitzean irizpide ezberdinak jarraitu.

Nafarroan ere, belaunaldi berriak euskalduntzeko ildoa izan da arra-kastatsuena, baina hori Administrazioak garatutako hizkuntza-politi-karen ondorioz baino, herritarren hautuari eta Euskalgintzaren lanari esker izan da. Administrazioak gainera euskararen garapena sustatu ordez oztopatzen ere ahalegindu da, baina esan bezala, herritarren nahiak oztopo horien aurrean kikildu ordez, tinko jarraitzen du euska-raren aldeko hautua egiten. Dena dela, Nafarroan ere hezkuntza-siste-mak ez du, inondik ere, ikasleria osoa euskalduntzen. Nafarroan baina, ez da hori izan hizkuntza-politikaren hutsune nabarmenena, euskara-ren normalizaziorako estrategikoak diren esparruak landu gabe utzi baitira, Administrazio publiko osoa (Administrazio orokorra, osasun alorra, herrizaingoa...) lan-mundua zein helduen euskalduntzea. Eta orokorrean ez da euskara erabili ahal izateko esparruak sortu eta gara-tzearen alde egin. Nafarroan hizkuntza-politikaren helburua ez da

euskararen ezagutza-tasa handitzea izan eta are gutxiago, euskara era-biltzeko aukerak biderkatzea. Azken finean, politika horrekin ezinez-koa da euskararen normalizazioan aurrera egitea.

Hizkuntza-politikaren eremuan hartu diren erabaki eta neurri gehie-nak sektore publikora mugatu dira, zehazki, Administrazio publikora. Foru Hobekuntzan zein Vascuencearen Legean jasotzen diren neurri ia guztiak herritarren eta Administrazio publikoaren arteko harremanak arautzera mugatzen dira. Arau nagusi horietan irakaskuntzaz eta ko-munikabide sozialei buruz ere hitz egiten da, baina lehen kasuan, batez ere, hezkuntza-sistema publikoaren zati batera mugatu da Nafarroako Gobernuaren ekimena eta bigarrenean diru-laguntzak ematera.

Euskal Autonomia Elkartean bezala, Nafarroan Administrazio publi-koan euskararen erabilera Vascuencearen Legeak eta ondoren onartu-tako zenbait dekretuk arautzen dute25. Nafarroan baina, inolako nor-malizazio-planik abian jarri ez denez, euskararen erabilera dekretu orokor eta bakar batek arautzen du Administrazio publiko osoa, Eus-kal Autonomia Elkartean sektore bakoitzean euskararen erabilera arautzeko dekretu eta plan bereziak onartu diren bitartean.

25 EAEn ere Euskararen Legea izan zen oinarriak ezarri zituena eta ondoren dekretu ezberdinak onartu ziren, egun indarrean dagoena herri-Administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen 86/1997 Dekretua delarik. Era berean, Dekretu honek Administrazioan abian jarri diren Euskara Plan ezberdinen oinarriak ezartzen ditu. 2

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N A

RD

AT

Z N

AG

US

IAK

- 2

.2. N

OR

MA

LIZ

AZ

IOR

AK

O P

LA

NG

INT

ZA

K

EspEdiEntEa: 559-2004 nfk

kExa: Nafarroako Gobernuak babes ofizialeko etxebizitzen-tzat eskaintzen duen kredituari uko egin eta diru-laguntza zuzena eskatzeko inprimaki berezia behar da. Eman zioten inprimakia gaztelania hutsean zegoen. Euskaraz bazuten galdetuta ezetz erantzun zioten.

EspEdiEntEa: 909-2006 nfk

kExa: Iruñeko D ereduko institutu batetik Zerbitzuen Gu-tuna euskaraz bidaltzeko eskaera egin zioten. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Modernizazio eta Azterlanerako Zerbitzuari. Euskarazko bertsiorik ezin ziete-la bidali erantzun zieten gutuna gaztelaniaz bakarrik dagoe-lako. Gutun horren xedeen artean euskalduntzea bultzatzea aipatzen da.

EspEdiEntEa: 950-2007 nfk

kExa: Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es webgunea-ren euskarazko bertsioa, bertsio laburtua baino ez da. Eduki guztiak eskuratu nahi izanez gero, gaztelaniazko bertsiora jo beharra dago.

EspEdiEntEa: 137-2008 nfk

kExa: Otsailaren 2an Hezkuntza Departamentuko telefo-nogunera deitu du, 848 426 500 telefono zenbakira, eta ezin izan du zerbitzua euskaraz jaso. Erran diotenez, telefonogu-nean ez dago euskaraz artatzen duen langilerik.

EspEdiEntEa: 1104-2009 nfk

kExa: Irailaren amaieran Iruñeko autobus geltokiko atearen bi aldeetara publizitate-panel bana zegoen, Nafarroako Go-bernuaren ‘Ahora moverte te costará menos’ leloarekin. Kar-telak gaztelania hutsean zeuden.

Page 20: HP Administrazio orokorra

20

Sektore publikoan euskararen erabilera arautzeko lehen pausoak 1990ko hamarkadan ematen hasi ziren eta juridikoki 1994/135 foru dekretua izan zen lehen mugarria. Dekretu honek arautzen zuen eus-kararen erabilera nafar Administrazioan eta, besteak beste, zehazten ziren helburuak erdiesteko normalizazio-plangintzen beharra aipatzen zuen. Urte gutxi iraun zuen indarrean dekretu horrek ordea eta 2000/372 foru dekretuak bertan behera utzi zuen. Eremu bakoitzean lehengo neurri murritzak are gehiago murriztu zituen eta orokorrean eremu mistoa eremu ez-euskaldunarekin parekatzeko neurriak jarri zituen abian. Nafar Gobernuak dekretu honetan zehaztutako neurriak garatzeko Vascuencearen Legeak ezarritako eremu bakoitzerako jar-duera-plan bat garatu zuen, batez ere herritarren Administrazioareki-ko komunikazioak arautzera mugatuz.

Dekretu eta jarduera-plan horien aurka helegiteak aurkeztu ziren eta berriki epaitegiek neurri murriztaile horietako gehienak bertan behera utzi dituzte, baina urte hauetan guztietan neurri horiek atzera buelta-rik gabeko ondorioak eragin dituzte, batez ere, azken urteetan egin diren lan-deialdietan. Dena dela, funtsean gauzak ez dira gehiegi alda-tu, euskara jakitea oso lanpostu gutxitan eskatzen da (batez ere hez-kuntzan), meritu gisa ere oso lanpostu gutxitan baloratzen da (gainera oso neurri apalean) eta komunikazio publikoei dagokienean ere, Ad-ministrazioarekin euskaraz aritzeko eskubidea eremu euskalduna de-lakoan bizi diren herritarrei soilik onartzen zaie.

Nafarroan euskararen erabilera arautzen duen dekretuak Administra-zio publiko osoari eragiten dio (Hezkuntza, Osasunbidea, Foruzaingoa, Justizia-administrazioa eta Administrazio orokorra), horietako bakoi-tzaren sail edo departamenduak barne eta zenbaiten kasuan arau bere-ziak ere badira (Hezkuntza eta Osasunbidean). Euskal Autonomia El-kartean ere antzeko zerbait gertatzen da, Administrazio publiko osoari eragiten dion dekretu bat dago eta gero alor bakoitzean euskararen nor-malizazioa arautzen duten dekretu edo agindu bereziak daude26.

26 — Administrazio orokorraren kasuan, Euskara Plana arautzen duen aginduak Administrazioko zerbitzu enborrei ez ezik, gainerako alorretako sailei ere eragiten die. Nafarroan Administrazio orokorra edo nukleoa delakoak Foruzaingoa, Osasunbidea, Justizia-adminis-trazioa eta Hezkuntza-departamentua ezik, gainerako guztia hartzen du kontua, bakoitzaren departamenduak barne (hezkuntzaren kasuan ezik). Dena dela, inolako normalizazio-planik ez dagoenez, antolaketa mailako berezitasun honek, gaur gaurkoz, ez du inolako ondorio prak-tikorik euskararen normalizazioari dagokionez.

Hala ere, urte hauetan guztietan ez da euskara normalizatzeko inolako plangintzarik garatu Nafarroako Administrazio publikoan, ez plan-gintza orokorrik ez eta plangintza berezirik ere. Herritarrei Adminis-trazio publikoarekin aritzerakoan eremuen arabera zenbait eskubide aitortzen dizkieten arauak onartu dira, Administrazio publikoko zen-bait lanpostutan euskara meritu gisa baloratu izan da eta gutxi batzue-tan euskara jakin beharra eskatu ere bai, baina neurri horiek ez dira normalizazio-plangintza baten baitan garatzen.

Berriki euskararekin harremana zuten zerbitzu guztiak erakunde ba-karrean bildu eta Euskarabidea Institutua sortu du Nafarroako Gober-nuak. Institutu hau 183/2007 Foru Dekretuaren bidez sortu zuen eta berau sortzeko arrazoien artean Foru Hobekuntzaren Lege Organi-koaren 9. artikulua eta 1986ko Vascuencearen Legearen lehen eta bi-garren artikuluak aipatzen ditu. Are gehiago, arrazoien artean Euro-pako hizkuntza gutxituen karta ere aipatzen du (besteak beste, Espainiako Estatuak 1992an onartu eta 2001ean berretsi zuela gogo-raraziz). Dekretuak gehiago ere badio: “Nafarroako Gobernuak egoki irizten dio Euskararen Nafar Institutua /Instituto Navarro del Vas-cuence erakundea sortzeari, modu positibo eta integratzaile batez giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak bideratzeko euskara berresku-ratzera, sustatzera eta garatzera.”

Institutuak bere sorrera agirian zehaztu dituen helburuak interesga-rriak dira: “herritarrek euskara erabili eta ezagutzeko duten eskubidea

babestea, hori bermatzeko tresnak zehaztea eta euskararen berreskura-pena eta garapena babestea”. Egun indarrean den legeriarekin baina, helburu horiek betetzea ezinezkoa da eta Institutuko arduradunek zein Hezkuntza kontseilariak behin eta berriz Vascuencearen Legea aldatzeko inolako asmorik ez dutela argitu dutenez, etorkizunean ere helburu horiek ez direla beteko aurreikus dezakegu.

Sektore publikoari eragiten dion marko orokor horren baitan, hezkun-tzak garapen propioa izan du. Are gehiago, euskararen normalizazioa-ren ikuspegitik lehen pausoak hezkuntzaren eremuan eman ziren. Gainera sektore hori izan da, bere muga eta hutsune guztiekin, gara-pen garrantzitsuena izan duen alorra. Euskarazko irakaskuntza arau-tzeko lehen arauak alor honetan jarri ziren abian eta euskarazko ira-kaskuntza hori bermatzeko irakasle euskaldunak behar zirenez, hori izan zen Nafarroan langileak euskalduntzeko abian jarri zen lehen ere-mua ere. Irakasleak euskalduntzeko birziklapen-ikastaroak arautu zi-ren 162/1988 foru dekretuaren bidez, baina ez zen hezkuntza-sistema osoan euskara normalizatzeko plangintza orokorrik abian jarri. Dekre-tu honek ikastetxe publikoetako irakasleei ez ezik, pribatuetako ira-kasleei ere eragiten ziela aipatu behar da.

Egun berean onartu zen euskarazko irakaskuntza arautzeko 159/1988 Foru Dekretuan irakastereduak ezartzeaz gain, irakasleek euskaraz irakasteko EGA edo pareko egiaztagiria izan beharko zutela ere jaso zen. Horrez gain, hezkuntza-administrazioan edota ikastetxeetan eus-kararen erabilera nolakoa izango zen ere arautzen zen. Lehen kasuan ikastetxe publikoetan zenbait kasutan bi hizkuntzetako edozein era-biltzeko aukera onartzen zen (Administrazioarekin...), baina beste ba-tzuetan biak erabili beharra ezartzen zen (aktak, ordutegiak, errotu-luak, oharrak...). Herritarren eskariei aldiz herritarrak erabilitako hizkuntzan erantzun beharra jasotzen zuen.

Era berean, irakasleak ez ziren gainerako langileek bi hizkuntzak men-peratzeko ahaleginak egingo zirela ere jasotzen zen, hori bai, lanpostu finkoa zutenei euren lanpostua errespetatuz. Ildo honetatik, eremu eus-kalduneko lanpostuetan langile hauei bi hizkuntzak menperatu beha-rra eskatzea ere jasotzen zen, gainerako eremuetan meritu gisa balora-tzera mugatuz. Bigarren kasuan, ikastetxe elebidunetan barne dinamika euskaraz egiteko aukera zabaltzen zen eta kanpora begira antolatutako ekintzetan bi hizkuntzetako edozein erabiltzeko aukera ere bai.

Dena dela, hezkuntzan eman diren aurrerapauso hauek guztiak, batez ere, herritarren beraien bultzadari esker eta Euskalgintzak urteetan egindako lanari esker izan dira. Administrazioa hein handi batean he-

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.2

. NO

RM

AL

IZA

ZIO

RA

KO

PL

AN

GIN

TZ

AK

Page 21: HP Administrazio orokorra

21

rritarren eskariari erantzutera mugatu dela esan daiteke, zuzenean au-rrerapauso horiek oztopatzen saiatu ez denean27.

Nolabaiteko garapen berezia izan du ere osasun alorrak, baina inondik inora ez hezkuntzaren maila berean. Administrazio publikorako 135/1994ko Foru Dekretua onartu baino lehen, euskara Osasunbide-ko zein lanpostutan eskatu behar zen arautzeko 347/1993 Foru Dekre-tua onartu zen eta ondorioz alorrari nolabaiteko berezitasuna aitortu zitzaion. Gerora, berezitasun hori ere bertan behera gelditu da eta egun osasun alorreko lanpostuak betetzeko ere prozedura orokorra ja-rraitzen da. Euskara ikastaroei dagokionez ere, Administrazio publi-koko gainerako langileei eskaintzen zaien zerbitzu bera eskaintzen da osasun alorrean ere (lehen NAPIn eta egun Euskarabidean eskaintzen direnak). Kasu honetan baina, Nafarroako ospitaleek euskara-ikasta-roetan parte hartzen duten zenbait langileren ordezkapenak beren au-rrekontutik finantzatzen dituzte28.

Azken urte hauetan Nafarroako sektore publikoan langileak kontrata-tzerakoan jarraitu den politika ulertzeko datuak aztertzea besterik ez dago. Zazpi urte eta erdiko tartean, 2001eko urtarrilaren 1etik 2008ko uztailaren 1era, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio publi-koan (Foru Administrazioan eta erakunde autonomoetan) 2.429 lan-postu berri sortu dira eta euskararen ezagutza-eskakizun bezala izan dutenak 610 besterik ez dira izan, hau da, sortutako lanpostu horien laurdena (%25,1) baino ez.

27 — Ikastolen mugimenduari begira ere hainbat neurri hartu izan ditu Nafar Gobernuak, besteak beste, hezkuntza-eredu hori diruz la-guntzekoa, baina ez da ahaztu behar ikastola horiek kontzertatutako beste ikastetxeek betetzen duten funtzio soziala ere betetzen dutela eta ondorioz egun jasotzen duten laguntza egiten den lan horren or-dainetan dela, esan bezala, gainerako ikastetxe pribatu kontzertatuek bezala. Hori bai, jakina den bezala, hori ez da beti horrela izan eta Eus-kalgintza, euskaltzale, guraso eta irakasleek egindako lan eskerga izan da ikastolen sarea sortu, zabaldu eta egonkortu duena. Eta hezkuntza publikoan ere antzeko zerbait gertatu dela esan daiteke. Administra-zioaren babesa gerora etorri da, lanik gogorrena egina zegoenean edota beste erremediorik geratu ez zaienean.

28 — Osasunbidean 2007 urtean 9.000 langile inguru ari ziren lanean eta plantilla organikoaren arabera 53 lanpostu baino ez ziren euska-ra-eskakizun jakin bat zutenak, hau da, Osasunbideko 53 lanpostu eskuratzeko euskara V1 maila eskatzen da. Plantilla organikoko datu horien arabera gainera, 53 lanpostu horietatik 15etan lanpostuak ez du jaberik edo hutsik dago.

Datua bere orokortasunean ikusita ehuneko adierazgarria dela pentsa daiteke, baina 610 lanpostu horietatik ia guztiak (%96) hezkuntza alo-rreko lanpostuak direla kontuan hartzen badugu (585 irakasle, lehen hezkuntzako 361, bigarren hezkuntzako 216 eta lanbide heziketako 8), gainerako alorretan lanpostuak betetzeko euskara ez dela kontuan hartzen ondorioztatu behar dugu. Hezkuntzako lanpostuak kanpo utziz euskara jakin beharra ezarri zaien lanpostuen pisua %1,1ekoa besterik ez da.

Izan ere, irakasleez gain, euskararen ezagutza eskakizun izan duten lanpostuak 25 besterik ez dira izan eta zenbait euskararekin zerikusi zuzena dutenak gainera (itzultzaile 1, euskara teknikari 1, hizkuntz eskolako irakasle 1)29.

Lan-deialdietan euskara meritu gisa baloratzeari dagokionez ere egoe-ra tamalgarria izan da: 2.429 lanpostu berri horietatik 30etan soilik aurreikusi da euskara meritu gisa baloratzea (%1,2), 20 eremu euskal-duna delakoan eta gainerako 10ak eremu mistoa deitutakoan (guztiak Nafarroako Larrialdi Zerbitzuko lanpostuak)30.

Nafarroako euskal hiztunei zerbitzua euskaraz eskaini eta beraien hiz-kuntza-eskubideak bermatu ahal izateko, langile publiko elebidunak behar dira eta horretarako lanpostuak betetzeko euskara ere jakitea eskatu behar zaie. Lanpostuen ehuneko txiki bati euskara gaitasuna meritu gisa baloratuz ez dira Nafarroako euskal hiztunen hizkuntza-

-eskubideak inoiz bermatuko.

2.2.3. Ipar Euskal Herria

Ipar Euskal Herrian, esan daiteke, 90. hamarkada arte itxaron behar izan dela botere publikoek hizkuntzaren eremuan neurriak hartzen hasteko. Izan ere, 1992an, Euskal Herria 2010 lurralde prospektiban euskara eta euskal kultura kontuan hartu zituzten, eta gero, 1997 ur-tean, hizkuntza-antolaketa Euskal Herriko lurralde garapen-egitas-moan sartu zuten. Honela, 2000 urtean Ipar Euskal Herriko Hitzar-men Berezian hizkuntza-politikarentzat berezko saila onartu zuten eta hurrengo urtean hizkuntza-politikarako Obragintza Publikoa sortu.

29 — Horiez gain badira ere, 11 administrari, 5 zaintzaile, hezkuntza-ko 4 inspektore, fisioterapeuta 1 eta logopeda 1, baina ikus daitekee-nez foruzain bakar bat ere ez.

30 — Eremu euskaldunean euskara meritu gisa baloratzeko aukera duten 20 lanpostu horietan, 8 foruzain, 4 suhiltzaile, 3 basozain, 2 atezain eta sukaldari, liburuzain eta jarduera anitzetako langile bat aurkitzen dira. 2

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N A

RD

AT

Z N

AG

US

IAK

- 2

.2. N

OR

MA

LIZ

AZ

IOR

AK

O P

LA

NG

INT

ZA

K

EspEdiEntEa: 445-2006 nfk

kExa: Nafarroako Gobernuak zergadunen zerbitzura jarri duen 901.505.505 telefonora deitu du eremu euskalduneko herritarrak errenta aitoperna egiteko txanda eskatzeko. Tele-fonoa hartu duen langileak gaztelaniaz erantzun dio herrita-rrari, honek euskaraz egin arren.

EspEdiEntEa: 612/2007 nfk

kExa: Ekainaren 21ean errenta aitorpena egitera joan da Barañaingo bulegora eta ezin izan du zerbitzua euskaraz jaso. Aldez aitzinetik errenta aitorpena euskaraz egiteko eskaera egina zuen eta ez zuela arazorik izanen erantzuna zioten idatziz.

EspEdiEntEa: 960/2008 nfk

kExa: Herri Lan, Garraio Eta Komunikazio Departa-mentuko Kontseilaria den Laura Alba Areson izan zen urria-ren 24an, Eluseder industrigunearen sarbidearen aurkezpen ekitaldian. Kontseilariak gaztelania hutsean zuzendu zien hi-tza bertan zirenei.

EspEdiEntEa: 678/2009 nfk

kExa: Maiatzaren 19an eguerdiko 13:20 aldera herritarrak Hezkuntza Departamentura deitu zuen, 848 426 500 zen-bakira. Deia hartu zion langilea ez zen euskalduna. Herrita-rrak harrera euskaraz egingo zion norbaitekin hitz egin nahi zuela esandakoan, pixka bat itxoiteko eskatu zion. Ondoren jarri zen langileak une horretan ezin izango zutela euskaraz artatu erantzun zion.

EspEdiEntEa: 1292-2009 nfk

kExa: Legeak ezarritako eremu euskalduneko herritarrek abenduaren 20an prentsarekin batera gaztelania hutsean jaso zuten Neguko Bidezaintza kanpainaren baitako cuan-do nieva... nuestro objetivo es poner negro sobre blanco izene-ko eskuorria.

Page 22: HP Administrazio orokorra

22

Jarraian, 2001 urtean, Hizkuntza Kontseiluak bere ateak zabaldu zi-tuen eta 2004 urtean azkenik Kontseilu hori desegin eta Euskararen Erakunde Publikoa sortu. Ordura arte, euskara normalizatzeko pau-soak eman ziren, baina batez ere hezkuntza-alorrean. Gainerako alor guztietan emandako pausoak ez dira hain sakon eta garrantzitsuak izan eta zenbait sektoretan, oraindik ere, ez da inolako ekimenik abian jarri.

Esan bezala, berriki Euskararen Erakunde Publikoa jarri da abian eta alorrez alor zenbait egitasmo garatzen ari dira, baina alor jakin batzuk euskalduntzeko ez dago inolako plangintzarik eta beste batzuetan au-rreikusitakoak ez dira nahikoak. Erakundearen helburuak jasotzen dituen Hizkuntza Politika Proiektuaren arabera, helburu nagusia hiz-tun osoak lortzea da eta lehentasuna haur eta gazteengan eragitea. Ho-rretarako, hiru eremu nagusi bereiztu dira (lehen haurtzaroa, familia-transmisioa eta irakaskuntza) eta horietan eragiteko hainbat lan esparru (hedabideak, aisialdia, bizitza soziala, argitalpenak eta toponi-mia). Horiei, beste maila batean, helduen euskalduntzea eta ikerkun-tza gehitu zaizkie, baina ez da ezer esaten Administrazio orokorra, osasun alorra, herrizaingoa edota sektore pribatua eremu garrantzi-tsuei buruz.

Hau da, orain arte ez da euskararen normalizaziorako estrategikoak diren sektoreetan inolako ekimenik abian jarri eta aurrerantzean ere, Euskararen Erakunde Publikoa abian jarri arren, ez da inolako ekime-nik aurreikusten euskararen normalizaziorako gakoak diren eremuetan. Inondik inora, helburu interesgarri eta garrantzitsuak dira, baina ondo-ren ikusiko dugun bezala, gabeziak ere nabarmenak dira oraindik.

Sektore publikoan orokorrean, esan bezala, oso ekimen gutxi jarri dira abian eta ia guztiak hezkuntza-alorrera mugatu dira. Izan ere, bertan eman dira aurrerapauso garrantzitsuenak, baina esan bezala, ikastolen mugimenduak, gurasoek, irakasleek eta oro har Euskalgintzak bultza-tuta, ez Administrazioaren beraren ekimenez. Gerora, noski, Nafa-rroan bezala Ipar Euskal Herrian ere, Administrazio publikoek ikasto-lek betetzen duten funtzio soziala onartu behar izan dute eta azkenean ikastolei gainerako ikastetxe pribatuen antzeko estatusa aitortu zaie, horrek esan nahi duen guztiarekin (diru-laguntzak, irakasleak...).

Gerora bestelako ikastetxe pribatuetan ere euskarazko eskaintza indar-tuz joan da eta hezkuntza publikoan ere pausoak eman dira, baina kasu honetan gurasoak eta zenbait Herriko Etxe izan dira Administra-zio orokorra bide horretara ekarri dutenak. Administrazioa beti atzetik ibili da eta hainbatetan sortutako ekimenak laguntzen baino, horiek oztopatu edota indargabetzen. Horren lekuko izaten dira, esaterako, urtero euskarazko ikastetxeetan eta batez ere ikastoletan salatzen diren

irakasle edota azpiegitura gabeziak31. Pausorik sendoenak beraz, hez-kuntza-alorrean eman dira eta batez ere ikastolen mugimenduari esker. Nafarroan bezala, Ipar Euskal Herrian ere, Administrazio publikoak ikastolek betetzen duten funtzio soziala onartu behar izan du eta gai-nerako ikastetxe pribatuen pareko diru-laguntzak eman behar izan dizkio ikastolen mugimenduari.

Ikusi bezala, hezkuntza-alorrean Frantziako Estatuak ez du euskaraz-ko irakaskuntza bermatzeko inolako araurik garatu, baina praktikan euskarazko murgiltze-eredua onartzen du, nahiz eta Frantziako Kons-tituzioak ezartzen dituen frantsesezko gutxieneko orduak ez bete. Ad-ministrazioaren jarrera horrek euskarazko murgiltze-ereduaren haz-kunde eta hedapena ahalbidetu du, baina ez da ahaztu behar garapen horrek ez duela beharko lukeen lege babesik.

Sektore publikoko gainerako alorretan ez da euskara normalizatzeko plangintza berezirik abian jarri eta eman diren pausoak oso urriak izan dira. Ez da Administrazio orokorra euskalduntzeko inolako plangin-tzarik abian jarri, ez eta osasun alorra, herrizaingoa edo justizia-admi-nistrazio bezalako zerbitzu publikoak euskalduntzeko ere. Herriko Etxeak izan dira, euskara sustatzeko neurriak abian jarri dituzten Ad-

31 — Egun, 2009-2010 ikasturtean, EEPk bitartekari papera bete du Seaska eta Hezkunde Nazionalaren artean eta 3 urterako hitzarmena sinatu dute aipatutako gabezia horiek errepika ez daitezen.

ministrazio publiko bakarrak. Hezkuntza alde batera utziz, sektore publikoan, Frantziako Estatua, Akitaniako Eskualde Kontseilua edota Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusia euskal kulturaren aldeko zenbait diru-laguntza ematera mugatu direla esan daiteke.

Dena dela, azken urte hauetan Administrazio horiek poliki-poliki eta Euskalgintzaren bultzadari esker, euskara sustatzeko pausoak eman behar izan dituzte. Lehenik eta behin 1992 urtean Euskal Herria 2010 lurralde prospektiban euskara eta euskal kultura kontuan hartu zituz-ten, gero 1997an hizkuntza antolaketa Euskal Herriko lurralde gara-pen-egitasmoan sartu zuten, 2000 urtean Euskal Herriko hitzarmen berezian hizkuntza-politikarentzat berezko saila onartu zuten, hurren-go urtean hizkuntza-politikarako Obragintza Publikoa sortu zuten eta azkenik 2004 urtean Euskararen Erakunde Publikoa.

Euskararen Erakunde Publikoa Frantziako Estatuak, Akitaniako Es-kualde Kontseiluak, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak, Eus-kal kultura sostengatzen duen Herrien arteko Sindikatuak eta Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluak osatu zuten eta bere lehen lana Ipar Euskal Herrian euskara sustatzeko ildo nagusiak adostea izan zen. Euskalgintzak prozesu horretan parte hartu zuen arren, egindako ekarpenak ez ziren kontuan hartu eta beraien kabuz “Hizkuntza-poli-tika proiektua” izeneko egitasmoa onartu zuten 2006 urtean.

Helburu nagusia hiztun osoak areagotzea zela jaso zen eta horretarako, lehentasuna haur eta gazteak euskalduntzea izango zela. Ondorioz ez da harritzekoa lehen urteetako bere ildo nagusia irakaskuntzan koka-tzea. Honela, 2001-2004 tartean, Ipar Euskal Herriko Hitzarmen Be-reziko lehentasunen artean irakaskuntza ezarri zen, bi ardatzen ingu-ruan: familien sentsibilizazioa eta ikas-materialgintzaren ekoizpena.

Esaterako, 2001 urtean, Baiona, Angelu eta Miarritze gunean gura-soen iritziak jaso asmoz ikerketa burutu zen eta gurasoen %56 euska-razko irakaskuntzaren aldeko agertu zen. Emaitza horiek ikusita, Eus-kararen Erakunde Publikoaren lehen ekimena ingurune horretan informazio liburuxka baten banaketa izan zen eta ondorengo urteetan ere helburu berarekin sentsibilizazio-ekintzak bideratu dira bertako hedabideen bidez. Parean, euskarazko ikasmaterialak sortzea helburu duen Ikas euskal pedagogia-zerbitzua sendotzeko urratsak eman dira eta bestelako ikasmaterialen ekoizpenak ere diruz lagundu dira. Hasie-ra hasieratik, irakaskuntza Euskararen Erakunde Publikoaren ildo es-trategikoa izan dela esan daiteke.

Egitasmoak euskal hiztun kopurua emendatzea zuen helburu, baina erakundearen jarduna hiru printzipiotan oinarrituko zela jaso zen eta

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.2

. NO

RM

AL

IZA

ZIO

RA

KO

PL

AN

GIN

TZ

AK

Page 23: HP Administrazio orokorra

23

horiek agerian utzi zituzten egitasmoaren mugak. Izan ere, Euskararen Erakunde Publikoaren jarduna “legediaren errespetuan, jarrera bultza-tzailean eta eragileen hautuzko parte hartzean” oinarrituko zela eraba-ki zen. Ondoren ikusiko dugunez baina, indarrean den legeria alda-tzen ez duen eta hautu librean oinarritzen den heinean, lehen urteetako emaitzak oso mugatuak izan dira. Ondorioz Euskararen Erakunde Publikoak abian jarritakoa egitasmoa edo plangintza baino “ibilbide orria” izan dela esan daiteke.

Hizkuntza Politika egitasmoak 12 erronka nagusi finkatzen zituen hiru multzotan sailkatuak: hizkuntzaren transmisioa lehenik (familia-

-transmisioa, lehen haurtzaroa eta irakaskuntza), hizkuntzaren erabile-ra ondotik (hedabideak, aisialdiak, argitalpena, bizitza soziala, toponi-mia) eta zeharkako eremuak azkenik (helduen euskalduntzea, hizkuntzaren kalitatea, hizkuntza-ikerketa, motibazioa).

Hizkuntza Politika egitasmoa abian jartzea urrats garrantzitsua izan da Ipar Euskal Herrian. Izan ere, lehenik Antolaketa eta Garapen Es-keman eta ondoren Hitzarmen Berezian lehen aldiz hizkuntzaren etorkizunaren inguruko kezkak ageri baziren, Euskararen Erakunde Publikoaren eskutik lehen aldiz hizkuntza-politika egituratu bat eraiki zen, Euskalgintzak urteetan galdegindako egitura sortuz. Euskalgin-tzak egitasmoa lorpen bezala ikusi arren, parean Hizkuntza Politika horren gabeziak ere agerian utzi zituen:

• Hasteko, Estatuak ez zion euskarari estatus egokirik aitortzen, ez eta corpus juridiko egokirik ere eta, noski, Euskararen Erakunde Publi-koak berak, ez zion euskarari estatus egokirik eskaintzen, ez eta hori kontuan hartua izan zedin inolako proposamenik. Bi gabezia nagusi hauek egitasmoaren beraren eraginkortasuna zalantzan jartzen zuten eta ondorioz lor zitezkeen balizko emaitzak ere bai, dena dela, ondo-ren ikusiko dugun bezala, ez ziren bakarrak izan. Hizkuntza-eskubi-deak ez ziren aipatu ere egiten eta ondorioz herritarrak babesik gabe utzi ziren hizkuntza-eskubideen urraketaren aurrean.

• Bestalde, araubidea bazterturik, hizkuntza-politika garatzeko eragi-leen borondatezko parte hartzea aurreikusi zen eta ondorioz, aurrez jada zalantzazkoak bezala ikusten ziren balizko emaitzak are gehiago baldintzatuz. Hautu librean soilik oinarritutako hizkuntza-politika aurreikusten zen eta horrek araurik gabeko hizkuntza-politikaren mugak are ageriagoan uzten zituen.

• Euskararen Erakunde Publikoak Euskalgintzarekin elkarkidetzan aritzeko borondatea agertu arren, eguneroko lanean benetako elkar-lana bideratzeko zailtasunak izan dira. Euskararen Erakunde Publi-

koak Euskalgintzak ez zituen ahalmen eta baliabideak zituen hei-nean, plangintzaren betetze-maila emankorragoa izan behar zuen, Euskararen Erakunde Publikoak Euskalgintzak baino haratago joan behar zuen, ausartago izan, baina errealitatea ez da hori izan.

• Lehen egitasmo hartan helburu, epe eta neurgailu zehatzak ere falta ziren, ondoren egindako lana eta lortutako emaitzak behar bezala baloratu ahal izateko. Helburu kualitatiboak eta kuantitatiboak de-finitu behar zirela eskatu zen, baina honetan ere ez zitzaion Euskal-gintzari inolako jaramonik egin. Era berean, epe zehatzak zituen hizkuntza-politika behar zela eskatu zen, egitasmo orokorra osatzen zuten proiektu guztiek izan beharko luketela epe jakin bat, baina oraingoan ere irizpideak oso orokorrak izan ziren. Eta berdin bitarte-ko edo baliabideen atalean.

• Ildo beretik, Euskalgintzak Administrazio Nagusitik Toki Adminis-traziorainoko hizkuntza-politika behar zela aldarrikatu zuen, baina Estatuko ordezkari ziren administrazioak egitasmotik kanpo utzi ziren (Prefektura, Suprefektura...) eta Tokiko Administrazioari parte ez hartzeko aukera eskaini zitzaion.

• Orokorrean egitasmo orokorra gauzatzeko plangintza zehatzak falta ziren eta ondorioz ezinezkoa zen egitasmoak nola garatuko ziren eza-gutzea. Bereziki aipagarria izan zen alor sozioekonomikoa euskal-duntzeko egitasmoen gabezia edota Administrazioen funtsezko zer-bitzuak euskalduntzeko biderik ez aurreikustea. Era berean, egitasmoa azaltzen zuen idazkian zehar aditz lauso anitz erabiltzen ziren, zer proposatzen zen argi ez utziz eta horrela, besteak beste, egindako lana neurtzeko bidea zailduz.

• Egitasmoak araubidea baztertu eta borondatean oinarritutako bidea egin nahi zuen eta ondorioz diru-laguntzen bidea onetsi zen. Bada, diru-laguntzen banaketarako irizpideak ez ziren zehazten eta ez ziren aurreikusi atalkako diru-poltsen sorrera. Ondorioz, lehen deialdie-tan, diru-laguntzen banaketa oso desorekatua izan zen, bai egitas-moen artean baita atalen artean ere. Dena dela, hizkuntza-politika ausarta garatzeko aurreikusi zen aurrekontua murritzegia zen eta hori ere salatu zuen Euskalgintzak.

• Egitasmoak lehentasun osoa euskararen ezagutza areagotzean jarri zuen, hau da, haur eta gazteak euskalduntzen eta horretarako hizkun-tza-politikaren lehentasun osoa irakaskuntzara bideratu zuen. Hone-la, beste lurraldeetan egindako akats bera errepikatu zen, euskararen normalizazioa soilik hezkuntzaren bidez lortu nahi izatean eta euska-raren erabilera bultzatzeko beste alor eta beste bideak baztertuz.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.2

. NO

RM

AL

IZA

ZIO

RA

KO

PL

AN

GIN

TZ

AK

EspEdiEntEa: 603-2004 iEh

kExa: La Poste erakundeak ez ditu onartzen euskarazko to-ponimoak agertzen dituzten eskutitzak. Frantsesez agertu ezean ez bidaltzeko mezua egin dio enpresa bati.

EspEdiEntEa: 792-2005 iEh

kExa: Herritarrak ezin izan du zerbitzua euskaraz jaso Baio-nako TRÈSOR PUBLICeko bulegoan.

EspEdiEntEa: 1084-2006 iEh

kExa: Herritarrak ezin izan du Chambres De Commerce Et D’industrie Ganbarako harreran zeuden bi langileengan-dik zerbitzua euskaraz jaso. Gainera jarrera baztertzailea era-kutsi dute euskararekiko.

EspEdiEntEa: 825-2007 iEh

kExa: Ekaineko hauteskundeetan bozkatzeko herritarren eskura jarritako bozka-paperak frantses hutsean dira.

EspEdiEntEa: 750/2008 iEh

kExa: LA POSTEren Uztaritzeko bulegoaren kanpoaldeko postontzian diren oharrak frantsesez baino ez dira. Bulego barnean banku-zerbitzuari dagozkion desmartxak egiteko eskuorri guztiak frantses hutsean dira eta baita tarifak adie-razten dituen taula ere. Horrez gain, leihatila bakoitzean egin daitezkeen izapideen berri ematen duten seinale txikiak frantses hutsean dira.

EspEdiEntEa: 980/2009 iEh

kExa: Pirinio Atlantikoko Kontseilu Orokorrak sorturi-ko www.covoiturage64.fr webguneak ez du euskarazko ber-tsiorik, frantses hutsean da.

EspEdiEntEa: 1136/2009 iEh

kExa: Akitania Eskualdeko Kontseiluak azaroan Europa-ren sostenguaren inguruko kanpainaren karietara aeronauti-kari buruz zabaldu afixak frantses hutsean ziren.

Page 24: HP Administrazio orokorra

24

Oro har, hizkuntza-politikarako egitasmoa gainditu ezinezko muge-kin jaio zen, bere oinarrizko printzipioak indarrean zegoen araudia errespetatzea eta eragileen borondatezko parte hartzea ziren heinean. Eta oinarrizko muga horiei, gainerako gabeziak gehitzen bazaizkie, ez da harritzekoa azken bost urte hauetan lortutako emaitzak hain muga-tuak izatea.

Izan ere, horiek ziren egitasmoa aurkeztu zenean Euskalgintzak aurrei-kusten zituen hutsuneak, baina ordutik hainbat urte pasatu dira eta orain jada egindako lanaren gaineko balorazioa egin daiteke32. Honela bada, berriki Euskararen Erakunde Publikoak orain arte garatutako ekintzen balantzea plazaratu du. Bestalde, Hezkunde Nazionalak, Barne Ministerioak eta Kultura Ministerioak osatutako ordezkaritza batek ikuskaritza prozedura abiatu du Euskararen Erakunde Publi-koari buruz. Testuinguru honetan, Euskararen Erakunde Publikoko ordezkariak aholkularitza batzordeko eragileekin bildu dira, egitura nola berritu edota hobetu hausnartzeko. Dena dela, ikuskaritzaren emaitzak eta gomendioak oraindik ez dira argitaratu.

32 — Egitasmoaren bideragarritasunaren ikuspegitik, 2010 urte ga-rrantzitsua izanen da: alde batetik, Hizkuntza Politikaren lehen balan-tzea egiteko eta 2010-2016 epealdirako jokabide-esparruak, orientabi-deak finkatzeko urtea izanen delako eta bestetik, Euskararen Erakunde Publikoaren egitura berritu edo desegiteko urtea izango delako.

2. TAULA

TRANSMISIOAren eremuak ERABILERAren eremuak ZEHARKAKO eremuak

Politika egituratua

• Lehen haurtzaroa: harrera kolektiboa

• Irakaskuntza: irakaskuntza orokorra

• Argitalpena: liburuaren ekonomia

• Bizitza soziala: euskara-teknikari sarea

• Helduen euskalduntzea: zertifikazioa, formazio-planak

Ekintza puntualak

• Hedabideak: promozio-kanpaina, ETBren hedapena

• Bizitza soziala: euskararen erabileraren garapena

• Hizkuntza kalitatea: hiztegia, baliotzeak

•Toponimia: baliotzeak• Ikerketa: erakundeen eta proiektuen

sostengua• Motibapena: sentsibilizazio-ekintzak

Esku-hartzerik ez • Familia-transmisioa • Aisialdia

Euskararen Erakunde Publikoak plazaratutako bilana ikusita esan de-zakegu, 2006ko Hizkuntza Politika egitasmoaren baitan jasotako 12 erronka nagusietatik 5 izan direla gehienbat landu edota egituratzen hasi direnak. Familia-transmisioaren edota aisialdiaren eremuan ez da inolako esku hartzerik bideratu eta beste hainbat eremutan ekintza puntualak besterik ez dira garatu.

Oro har, lehen epealdian indarra belaunaldi berriei begirako transmi-sioari eman zaio, hau da, lehen haurtzaroa eta irakaskuntza orokorrari. Erabilerari doakionez, ez da osoki landu den alorra izan eta soilik he-dabideak, argitalpenak eta bizi soziala landu dira eta horiek muga na-barmenekin. Epealdi berriaren iparrorratzak oinarrizko helburu ber-dinekin jarraitzen du, hau da, hiztun osoen sorrera, lehentasunez haur eta gazteei begirakoa, baina erronka bakoitzaren lanerako printzipioak aurreko berak dira (legediaren errespetua, jarrera bultzatzailea eta era-gileen hautuzko parte hartzea) eta ondorioz, mugak ere bai. (ikusi 3. taula)

Aurrera begirako asmoei dagokienez, azken urte hauetako bilanarekin batera 2010-2016 epealdirako egitasmo berriak aurkeztu ditu Euska-raren Erakunde Publikoak. Hasteko sei urteko epealdi berria bitan banatu dute (2010-2014 eta 2014-2016) eta landu beharreko eremuak lehentasunen arabera bi fase horien arabera antolatu.

Erabileraren atalari dagokionez ondorengo eremu eta azpi-eremuak landu nahi dira: hedabideen eremuan lehen epealdian telebista eta irra-tien azpi-eremuak landu nahi dira “politika koherente eta egituratu bat progresiboki eraikiz”, prentsa idatzi eta web hedabideak bigarren fase baterako utziz. Aisialdiari dagokionez, euskarazko harrera kolektiboa egituratzeko helburua ezarri da, baita kultura eta arte hezkuntzan ere. Kirol-heziketa eta zerbitzuen kontsumoa bigarren epealdi baterako utzi dira. Argitalpenei dagokienez, liburuaren ekonomia eta irakurketa publikoa egituratu nahi dira. Bizitza sozialaren eremuan, euskara tek-nikarien sarearen bidez, tokiko kolektibitateekin abiatutako partaide-

tza egituratzen jarraituko da eta garraio publiko, zerbitzu publiko eta para-publikoetan euskararen erabilera garatzeko politika orokor eta egituratua definituko da. Merkataritza, norbanakoentzako zerbitzuak eta osasun-alorra bigarren aldi batean lantzeko utziko direlarik.

Hizkuntzaren transmisioari doakionez berriz, lehen haurtzaroan harrera kolektiboa egituratzen jarraituko da (ziurtagirien bitartez) eta familia-harrera pixkanaka egituratuko da. Hezkuntza alorrean, ira-kaskuntza orokorreko eskaintzaren garapena eta egituraketa kualitati-boa izango da helburu eta pixkanaka irakaskuntza teknologikoa, pro-fesionala, laborantzarena eta goi-irakaskuntzaren eskaintza garatuko da. Bestalde, helduen euskalduntzeari izaera estrategikoa aitortu zaio eta bi lan esparru definitu dira, batetik publiko zabalari eskainitako irakaskuntza eta bestetik langileak euskalduntzeko eskaintza. Azken lan esparru honetarako, hau da, langileak euskalduntzeko diru-lagun-tzak eskainiko omen ditu Euskararen Erakunde Publikoak, baina bes-telako bitartekoak ere bai (baliabide linguistikoen alorrean dauden hutsuneak betetzeko tresna berriak sortuz eta hizkuntza baieztapen beharrei aurre eginez). Azkenik, beste funtzio batzuk betetzeko asmoa ere agertu du Euskararen Erakunde Publikoak:, besteak beste, behato-ki-funtzioa beteko duen zerbitzua aurreikusten du, hizkuntza-politi-karen gauzapena eta hizkuntzaren erabileraren bilakaera neurtzeko. Bestalde, bizitza sozialean azpieremuentzako planak egiteko laguntza eskainiko da eta eragileen profesionalizaziorako ere bai, sentsibilizazio-

-kanpaina ezberdinekin batera. Era berean, mugaz gaindiko elkarlanari jarraipena emango zaio, tokiko kolektibitateekin abiatu lanarekin ja-rraituko da eta hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko dispositiboaren ja-rraipena ere egingo da.

Euskararen Erakunde Publikoak berak egiturazko zenbait hutsune agerian uzten ditu egindako balantzean zein aholkularitza batzordeari helarazitako dokumentuan. Idazki horietan aitortzen denez, giza ba-liabide nahiko ez izateak edota prestakuntza eskasak transmisioa, ai-

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.2

. NO

RM

AL

IZA

ZIO

RA

KO

PL

AN

GIN

TZ

AK

Page 25: HP Administrazio orokorra

25

sialdia edota bizi soziala bezalako atalen garapena oztopatu dute. Ba-lantzean argi gelditzen da, bizi soziala atalean, animazioaren eta jarraipenaren beharra, eragileen borondatean oinarritu politikak gara-tu nahi diren heinean, eragile horien motibazioa elikatzeko funtsez-koak baitira. Bada, Euskararen Erakunde Publikoak zentzu horretan ere dituen zailtasunak agerian utzi ditu, giza baliabideak, baliabide teknikoak zein ekonomikoak eskasak direlako. Egoera honek argi uz-ten du aurreikusitako hizkuntza-politika behar bezala garatzeko ezin-bestekoa dela aurrekontuak handitzea. Horrekin batera, honek guz-tiak agerian uzten du ere, hizkuntza-politika koherente, egituratu eta orokor bat behar dela, hau da, estrategia orokor bat eta ez ekintza pun-tualez osatutako ibilbide-orri bat. Lehen bost urte hauetan, irakaskun-tzak eta gazteriak izan dute lehentasuna, baina Euskalgintzak hasiera-tik zioen bezala euskararen normalizaziorako irakaskuntzan ez ezik, beste eremuetan ere eragin behar da eta ezagutza areagotzeaz gain era-bilera ahalbidetzeko espazioak, eremuak euskaldundu behar dira. Eus-kararen Erakunde Publikoak kasu honetan ere ez duela nahiko egin aitortzen du.

Honela bada, aurreko urteetako gabezia nagusiak horiek izanik, 2010-2016 tarterako orientabideetan egokitzapenak egin dira eta Euskalgin-tzak hasieratik galdegin eremu eta zehaztapen batzuk jaso dira bertan: lehenik hizkuntza-politikaren hamabi erronkak birdefinitu egin dira, alor bakoitza azpiataletan banatuz eta tartean bizi sozialaren alorra. Euskalgintzak egindako eskaerari jaramon eginez, Euskararen Era-kunde Publikoak bizi soziala deitutako alor zabala azpi-ataletan bana-tzea erabaki da:

• Administrazioa, zerbitzu publiko eta para-publikoak• Merkataritza eta pertsonentzako zerbitzuak• Osasuna eta gai sozialen saila• Garraioak (azpiegiturak eta zerbitzuak)• Gertakari eta ikusgarriak

Alor honen helburu estrategikoak ere berregokitu egin dira, besteak beste, hiztun osoak lortzeko irakaskuntza eta gazteriaren atalez gain erabilera lehentasunetan sartuz. Izan ere, transmisioa/erabilera bikotea une berean lantzeko erabakia hartu du oraingoan Euskararen Erakun-de Publikoak.

Dena dela, beste hainbat puntutan ez da inolako aurrerapenik ikusten eta aurreko gabeziak bere horretan mantentzen dira. Berriz ere, hu-rrengo urteetarako irizpideak zehazterakoan, hasiera hasieratik hiz-kuntza-politika araudiaren errespetuan eta eragileen borondatezko

parte hartzean oinarrituko dela argitzen da. Aurreko bost urteetan oi-narri horiek eragiten dituzten mugak jada agerian gelditu diren arren, Euskararen Erakunde Publikoak lehengoan jarraitu nahi du. Berdin dio SNCF, LA POSTE edota CNFPT zerbitzuetan abiatutako urra-tsek porrot egin badute edota teknikari-sarea eremu batzuetan garatze-ko zailtasunak handiak badira, guztia araudia eta eragileen boronda-tea errespetatuz egin behar da eta horrela ezin bada ez da egiten.

Are gehiago, oraingo egitasmo honetan ere ez da hitzik esaten euskara-ren ofizialtasunaz eta gaur egun indarrean dagoen corpus juridikoaren araberako hizkuntza-politika bideratuko dela azpimarratzen den hei-nean, estatusari dagokionez ere egitasmo honen mugak agerikoak dira. Eta noski, oso zaila da, ezinezkoa ez esatearren, euskararen normaliza-ziorako hizkuntza-politika eraginkor bat garatzea euskarari dagokion estatusa aitortu gabe (benetako ofizialtasuna aitortu gabe, hau da, berez-koa, lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa) edota corpus juridiko egokirik garatu gabe. Inolako babes juridikorik gabe eta euskararen era-bilera borondatearen arabera utziz, egitasmoaren balizko emaitzak hi-potekatzen dira, baina garrantzitsuagoa dena, herritarrak babesik gabe uzten dira hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean. Izan ere, egitasmo berri honetan ere, ez dira hizkuntza-eskubideak aipatu ere egiten.

Ildo beretik, berriz ere helburu, epe, plangintza eta neurgailu zehatzak falta dira. Egitasmo berrian, helburuak argi eta garbi zehaztu beharko lirateke, ondoren behar bezala ebaluatu ahal izateko, bai helburu kua-litatiboak zein kuantitatiboak, baina oraingoan ere helburu orokorrak besterik ez dira jasotzen.

Bestalde, hizkuntza-politikak, eraginkorra izateko, Administrazio Na-gusitik Toki Administraziorainokoa izan beharko luke, baina oraingoan ere Administrazioko atal eta maila ezberdinak egitasmotik at gelditzen dira. Esaterako, Estatuko ordezkariak diren administrazioak hizkuntza-

-politika honen parte izan beharko lukete (Prefektura, Suprefektura, He-rriko Etxeak, herrizaingoa, justizia, osasuna….) baina oraingoan ere egitasmotik at kokatu dira. Horrez gain, tokiko elkargoak ere plangin-tza honekin bat egin beharko lukete, Herri Elkargoek, Kontseilu Oro-korrak (eskualdekoa eta departamentua) eta beste elkargo motek ere bai, baina parte hartzea bakoitzaren borondatearen esku uzten da.

Administrazioen funtsezko zerbitzuak euskalduntzeko bidea irekiko dela esaten da, baina ez da inon zehazten hori nola bideratuko den. Eta azken finean, Instituzio Publikoek ez dute konpromisorik hartzen zer-bitzuak euskaraz eskaintzeko, ez eskubideak bermatzeko, ez planak abiatzeko, ez eta langile elebidunak kontratatzeko ere.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.2

. NO

RM

AL

IZA

ZIO

RA

KO

PL

AN

GIN

TZ

AK

EspEdiEntEa: 124-2007 iEh

kExa: La Postek igorleari atzera itzuli zion gutuna, euskaraz eta zuzen idatzita zegoen Uztaritzeko helbidearen ondoan, hartzailea helbide horretan ez zela bizi zioen frantsesez ida-tzitako oharrarekin.

EspEdiEntEa: 767/2008 iEh

kExa: SNCFen Hendaiako geltokian txartela hartzeko ma-kinaren gainean idatzitako informazioa frantses hutsean da (“retrait de billets” etab.). Makinak berak hizkuntza hauta-tzeko aukera eskaintzen duen arren, hizkuntzen artean ez da euskara ageri.

Erantzuna: tresneriak ez du euskarazko bertsiorik berma-tzen, frantsesa delako Errepublikaren hizkuntza, bai eta ira-kaskuntzarena, lan-mundukoa, eta zerbitzu publikoena. Hori argudiatzeko 1994ko abuztuaren 4ko legearen 1. artikulua oinarritzat hartu eta zehazten du 4. artikuluan legeak dioela zerbitzu publiko misioa betetzen duen pertsona moral batek eginiko ohar eta inskripzioak itzultzen diren kasuetan, bi hiz-kuntzatara bederen itzuli behar direla. Ondorioz, SNCFen eginbehar bakarra dela informazioa atzerriko bi hizkuntza-tara itzultzea, eta gaineratzen du inongo testuk ez duela behartzen auzoko herrien hizkuntzaren erabilera, hots, kasu horretan euskara.

EspEdiEntEa: 799/2008 iEh

kExa: Akitania Eskualdeko Kontseiluak argitaratu l’Aqui-taine egunkariaren iraila - urriko alean euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da. Egunkariak 24 orrialde ditu eta orrialde erdia hartzen ez duen artikulu bakarra da euskaraz, alboan frantseserako itzulpena duelarik.

EspEdiEntEa: 1042/2009 iEh

kExa: Uztailaren 28an Pirinio Atlantikoko Kontseilu Na-gusiaren Baionako egoitzan ezin izan zuen harrera euska-raz jaso.

Page 26: HP Administrazio orokorra

26

2.3. BALIABIDE NAGUSIAK

Baliabideen azterketa beti plangintza bati lotuta egin beharko litzateke, behar diren baliabideak plana bururaino eramateko behar den denbo-ra eta bete nahi diren helburu zehatzak kontuan hartuz. Horrela soilik ikus daiteke erabilitako baliabideak ezarritako helburuak lortzeko nahikoak ote diren. Era berean, garrantzitsua da plangintzaren jarrai-pen iraunkorra egitea, zehaztutako helburuak zein neurritan betetzen ari diren jakiteko eta horrela erabakitako baliabideak errealitate berri-ra egokitu ahal izateko. Elementu hauek guztiak kontuan hartu gabe ez du esanahi kritikorik zerbait egiteko bat edo hamar erabiltzen den jakiteak, bat edo hamar hori ez baitakigu bidearen zati bat egiteko edota ibilibide osoa egiteko erabili den.

Beraz edozein politika publiko ebaluatzeko biderik egokiena zehaztu-tako helburuen eta epeen betetze maila neurtzea litzateke, baina ikusi dugunez, gurean euskararekin lotuta dauden politikek, hau da, hiz-kuntza-politikek ez dute zehazten euskararen normalizazio osoa lor-tzeko zein helburu eta zein epetan bete behar diren. Kasurik onenean tarteko helburu eta epeak zehazten dira, baina gehienetan hori ere ez eta orokorrean helburu eta epe nagusirik inoiz ez. Hau guztia herrita-rren aurrean kontuak behar bezala eman beharrik ez izateko estrategia politiko bat besterik ez da.

Hizkuntza-politikak neurtzeko metodologia berezirik ezagutzen ez den arren, politika-publikoak ebaluatzeko metodologia ugari badira eta guztien oinarria zehaztutako helburuak zein neurritan bete ote diren ebaluatzea izan ohi da. Hori da nazioartean ohikoena, baina gurean ez da horrelakorik egiten. Euskal Herriko administrazio publikoek beren hizkuntza-politikak neurtu edo ebaluatzeko egindakoa zerrendatzera mugatzen dira, ez dute inolako helburu zehatz eta neurgarririk defini-tzen eta, ondorioz, balorazioen ordua iristen denean, emandako pau-soak aurkeztera mugatzen dira. Noski, horrela ezinezkoa da aurreikusi-tako helburuak zein neurritan bete ote diren neurtzea.

Hizkuntza-politikak behar bezala ebaluatu ahal izateko, lehenik eta behin, helburuak zehaztu behar dira eta ondoren helburu horiek neur-tu ahal izateko adierazleak definitu. Horixe bera gomendatu zion Eus-ko Jaurlaritzari Herri Kontuen Euskal Epaitegiak 2000 urtean, Euskal Autonomia Elkarteko Administrazioek euskararen normalizaziora bi-deratutako baliabideak fiskalizatzeko egindako txostenean:

Helburuen adierazleak: Euskara normalizatu eta erabilera sustatzeko jarduerek erakusten dute plangintza-ahalegin nabarmena egin dela, urteanitzeko eperako aurreikusitako ekintzen bitartez. Hala eta guz-tiz ere, eta maiz gertatu ohi den moduan, aurrekontu-programek ez dituzte garbi bereizten ekintzen helburuak eta ekintzak baizik ez di-tuzte adierazten (eskolordu kopurua, emandako diru-laguntzak, hiz-kuntz eskakizuna egiaztatu duen langile kopurua, etab.). Politika hauen eraginkortasun mailaren adierazle nagusia euskararen erabile-rak berak izan behar luke, bai administrazioaren barneko esparruan, baita gizartean orokorrean ere, hainbat adierazleren bitartez balora-tua. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hainbatero kontrola-tu behar lituzke datu hauek eta horien bilakaera ezagutzera eman Aurrekontuen eta Likidazioen bitartez.

Zentzu berean oso zaila da politika horiek aurrera ateratzeko esleitzen diren baliabideen azterketa egitea, izan ere, helburu eta epe nagusirik gabe ia ezinezkoa da esleitzen diren baliabideen nahikotasuna edota egokitasuna neurtzea. Bada, kasu honetan, zailtasun orokor horri bes-telako zailtasun teknikoagoak gehitu behar zaizkio. Izan ere, ondoren ikusiko dugun bezala, Administrazioek ez dute euskararen normaliza-ziorako esleitzen dituzten baliabideen inguruko informazioa behar bezala eskaintzen: orokorrean informazioa eskasa izaten da, nahasia, sakabanatua eta askotan bateraezina. Azken finean, eta ondoren ikusi-ko dugun bezala, alor honetan hiru Administrazioek erakusten duten gardentasun eza, beraien hizkuntza-politiken erakusgarri ere bada.

Arauak eta plangintzak aztertu ondoren ikusitakoaren arabera, argi dago, salbuespenak salbuespen, hiru Administrazio hauen hizkuntza-politikak ez direla eraginkorrak, ez baitute euskararen normalizazioa erdiesteko balio. Baina horrez gain, eraginkorrak ez izateaz gain, hiru Administrazioek garatzen dituzten politikak ez dira efizienteak, hau da, euskararen normalizaziorako erabiltzen duten dirua ez dute behar bezala erabiltzen. Esan bezala, kasurik onenean ere, Administrazioa-ren gastuak ez ditu euskararen normalizaziorako beharko liratekeen baliabideak ahalbidetzen. Are gehiago, kasu askotan Administrazioek egiten duten gastu ez-nahiko hori ez da behar bezala erabiltzen eta baliabide garrantzitsuak lehentasunezkoak ez diren egitasmoetara bi-deratzen dira: euskara jakin gabe kontratatu diren langileak euskal-duntzera, langile horien ordezkoen soldatak ordaintzera, langile eleba-karrek sortutako idazkiak euskalduntzera edota hizkuntza-politika garatzen duen administrazio egitura bera mantentzera, hau da, beste-lako politikak garatu izan balira ekidin zitezkeen gastuak estaltzera.

Administrazio publikoan lan egiteko euskara jakitea legez, hau da, arau bidez eskatu izan balitz, gerora ez zen hainbeste baliabide xahutu beharko langile horiek euskalduntzen eta, batez ere, euskalduntzen ari diren langile horien ordezkoen soldatak ordaintzen. Esaterako Eusko Jaurlaritzak bere hizkuntza-politika osoa garatzeko erabiltzen dituen diru-baliabideen erdia baino gehiago Administrazioko langileak eus-kalduntzen erabiltzen du, hau da, langileak euskalduntzeko sistema osoa mantentzen (irakasleak, ikastaroak...) eta batez ere euskara ikas-teko liberatzen diren langileen ordezkoak kontratatzen33. Hori izan da Euskal Autonomia Elkartean lehenetsi den politika eta noski, horrek euskararen gainerako eremuetan ere bere ondorioak izan ditu34.

33 — Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren 1998ko fiskalizazio-txostenaren arabera, Eusko Jaurlaritzak euskararen normalizaziora bideratzen zuen au-rrekontu osoaren %55,7 pertsonal-gastuetarako zen. Gainera gastu horren zatirik handiena (pertsonal-gastuaren %81) euskara ikasten ari ziren langi-leen ordezkoak kontratatzen gastatzen zen (aurrekontu guztiaren %45).

34 — Adibide bat besterik ez jartzearren, pentsa dezagun ofimatikak izan duen bilakaeran. Funtzionario izateko lan-deialdietan edota en-presa pribatuan lana lortzerakoan, egun ezinbestekoa izaten da ofima-tikako oinarrizko ezagutza erakustea eta guztiok ikasi behar izan dugu aplikazio horiek erabiltzen. Ez da inoiz diskriminazioaz edota gehiegi-keriaz hitz egin. Aldaketa isila eta azkarra izan da. Euskararen kasuan ordea, hizkuntza ofiziala den eremu batean, berezkoa den lurralde batean eta herritarren hizkuntza-eskubideak bermatu edo ez jokoan dagoen arren, gutxieneko ezagutza exijitzea inposaketa eta diskrimina-zioa balitz bezala aurkezten dute hainbatek. 2

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N A

RD

AT

Z N

AG

US

IAK

- 2

.2. N

OR

MA

LIZ

AZ

IOR

AK

O P

LA

NG

INT

ZA

K

Page 27: HP Administrazio orokorra

27

Eta gauza bera gertatu da itzulpen-politikarekin ere, esan bezala, urte hauetan guztietan euskaraz ez zekien langile asko kontratatu dira Ad-ministrazioan aritzeko, langile horiek ezin izan dute euskaraz lan egin eta ondorioz baliabide asko itzulpenetan xahutu behar izan dira. Poli-tika hori abian jarri aurretik ere, agintariek jakin bazekiten itzulpen-politika eraginkorrenak ere ezingo zuela inoiz langile elebidunez osa-tutako Administrazio publikoaren eraginkortasuna ordezkatu, baina bide hori lehenetsi zen eta ondorioak ezagunak dira: kasurik onenean txosten edota idazki formalak itzultzen dira, baina egunerokoan era-biltzen direnak oso gutxi.

Bestalde, hizkuntza-politika garatzeko sortu den administrazio egitura mantentzeko ere diru asko erabiltzen dute hiru Administrazioek. Are gehiago, aurrekontuaren zatirik nagusiena egitura horretan lan egiten duten langileen soldatak eta funtzionamendu gastuak ordaintzeko era-biltzen da. Joera orokorra da, baina benetan adierazgarria da Nafarroa-ko Foru Komunitatean azken urte hauetan abian jarri den Euskarabi-dea Institutuaren kasua, zeinak bere aurrekontuaren ia bi heren erabiltzen dituen langile eta funtzionamendu gastuak ordaintzeko35.

Arau eta plangintzen arloan ikusi bezala, baliabideen kasuan ere Ad-ministrazioen arteko desorekak nabarmenak dira: EAEko Adminis-trazio orokorrean langile batzuk euskalduntzera bideratzen ari da ba-liabide gehien, NFKan aldiz langile gutxi batzuei euskara ikastaroak ordaintzera mugatzen dira eta IEHn ez da alorra euskalduntzera ino-lako baliabiderik bideratzen. Guztiek komunean dutena zera da, eus-kararen normalizazioak behar dituen baliabideetatik oso urrun aurki-tzen direla, hori bai, ondoren ikusiko dugun bezala, batzuk beste batzuk baino urrunago.

2.3.1. Euskal Autonomia Erkidegoa

Giza baliabideei dagokienez, Administrazio Orokorrean langileak eus-kalduntzeko prozesua erakunde autonomo batek kudeatzen du, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE). Erakunde autonomo honek bi atal nagusi ditu, bata langileen hautaketaz eta formakuntzaz arduratzen da eta bestea euskalduntze-prozesuaz. Bigarren atal honen

35 — Nafarroako Gobernuaren 2009ko aurrekontuetan Euskara-bideak 3.145.653 €-ko aurrekontua izan du eta langileen soldatak (1.634.123 €) eta funtzionamendu-gastuak (283.112 €) ordaintzeko aurrekontu osoaren %61 esleitu da. Beste muturrean Euskararen Era-kunde Publikoa dugu, no aurrekontuaren %20 baino gutxiago bidera-tzen duten funtzionamendu gastuetara.

baitan kokatzen dira Administrazio Orokorrean langileen euskaldun-tzeaz arduratzen diren giza baliabideak36.

Atal hau era berean bi azpiataletan banatzen da, batean itzultzaile zer-bitzuak aurkitzen dira (19 langile, 14 itzultzaile eta 5 administrari) eta bestean euskalduntze-zerbitzuak (26 langile, 22 teknikari eta 4 admi-nistrari). Hau da, Administrazio Orokorreko euskalduntze-prozesua dinamizatzen 22 teknikari besterik ez dira ari. Euskara arduradun orokor bat dago eta beste hiru ataletako arduradun. Langileei euskara ikastaroak emateaz arduratzen diren langileak ez dira plantilla iraun-kor honen baitan kokatzen. HAEEk zerbitzu horiek HABEren bidez azpikontratatu egiten ditu euskaltegi sarean.

Dena dela langile horiek ez dira soilik Administrazio Orokorraren eus-kalduntzeaz arduratzen, sektore publikoko beste alorrei ere zerbitzua eskaintzen diete (langile-hautaketa, langileen euskalduntzea, itzulpe-nak...) eta ondorioz ezin da esan 26 langile horiek Administrazio Oro-korrerako soilik lan egiten dutenik.

Baliabide ekonomikoei dagokienez, diru gehien Administrazio Oro-korreko langileak euskalduntzen erabiltzen da, alde batetik HAEEk eskaintzen dituen ikastaroak ordaintzeko eta bestetik euskara ikasteko liberatzen diren langileen ordezkoei soldatak ordaintzeko. Gai hauek aurrerago zehatz-mehatz aztertuko ditugu, baina oraingoz bi helburu horietara bideratzen den diruak EAEko aurrekontu publikoan zer su-posatzen duen aztertuko dugu:

36 — Administrazio publikoko gainerako sektoreetan (Ertzaintza, Osakidetza, Justizia Administrazioa edota unibertsitate aurreko irakas-leak), erakunde horietako bakoitzak bere baliabide propioak ditu. 2

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N A

RD

AT

Z N

AG

US

IAK

- 2

.2. N

OR

MA

LIZ

AZ

IOR

AK

O P

LA

NG

INT

ZA

K

EspEdiEntEa: 548-2004 EaE (bizkaia)kExa: Barakaldoko Hizkuntz Eskola Ofizialeko adminis-trariek ez dute zerbitzua euskaraz eman ahal izateko hiz-kuntz gaitasun nahikorik.

EspEdiEntEa: 674/2005 EaE (araba)kExa: 2000-2001 ikasturtean Arabako Abokatuen Elkar-goan euskara ikasteko aukera eskaini zitzaien Arabako abokatu guztiei, eta hala, 12 laguneko talde bat sortu zen. Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailaren eta Abokatutzaren Euskal Kontseiluaren dirulaguntza zuen ikastaroak. Joan den ikasturtean dirulaguntzak bertan behera uztea erabaki zuten inolako arrazoirik eman gabe eta geroztik ez dute di-rulaguntzarik jaso.

EspEdiEntEa: 550-2007 EaE (bizkaia)kExa: Ekainaren 4an, eguerdiko 13:50 aldera, Eusko Jaur-laritzak Bilbon duen ordezkaritzako Kultura Sailera deitu zuen herritarrak. Euskaraz zuzendu zitzaion telefonoa har-tu zion langileari eta honek euskaraz baino gaztelaniaz ho-beki elkar ulertuko zutela erantzun zion. Herritarrak bera euskaraz hobeki moldatzen zela jakinarazi zion arren gaz-telaniaz jarraitu behar izan zuen.

Erantzuna: Kultura Sailak Bilbon duen ordezkaritzan sei lanpostu daude eta horietako lauk derrigorrezko hizkuntza eskakizuna dute, baina lanpostu horietatik bat hutsik dago eta beste bitan salbuetsita dauden funtzionarioak daude, be-raz, zoritxarrez, administrazio atal horretako sei lanpostuta-tik bakar batean dugu langile euskalduna eta zaila da egoera horretan eskari guztiak euskaraz erantzun ahal izatea. …Administrazio atal horretan elkar joka ditugu herritarrek zerbitzua euskaraz jasotzeko duten eskubidea bermatzeko lege--xedapenen garapen maila eta langileek karrerako funtziona-rio diren aldetik jabetzan duten lanpostuarekiko dituzten es-kubideak.

Page 28: HP Administrazio orokorra

28

3. TAULA

LANGILEAK EUSKALDUNTZEKO EGINDAKO GASTUAREN RATIOAK (2004-2008)

2003 2004 2005 2006 2007 2008

Barne Produktu Gordina (A) 49.241,75 53.305,40 57.289,14 61.763,76 66.311,60 71.152,35

AAOO Aurrekontu kontsolidatua (B) 6.392,51 6.725,31 7.312,91 7.770,94 8.745,20 10.055,66

AAOO liberazioak (D) 0,143 0,245 0,130 0,125 0,088

AAOO ikastaroen gastua (E) 0,683 0,851 1,020 1,029 0,715 0,754

D+E 0,826 1,096 1,150 1,154 0,803 0,754

(D+E)/B ratioa 0,000129 0,000163 0,000157 0,000149 0,000092 0,000075

(D+E)/A ratioa 0,000017 0,000021 0,000020 0,000019 0,000012 0,000011

Iturria: Eusko Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarra. Kontseiluak egindakoa.Sartu taulan n.d. kontzeptua (d.e.)

Ikus daitekeenez, azken urte hauetan Administrazio orokorreko langi-leak euskalduntzera bideratu den aurrekontua murrizten ari da. Ikas-taroetan gastatu dena (E) eta liberazioak ordaintzen gastatutakoa (D) kontuan hartzen badugu, 2006 urtera arte gastua apur bat handitzen joan den arren, ondorengo urteotan murrizten ari da. Esaterako 2006 urtean ikastaroetan milioi bat euro inguru gastatu zen eta 2008 ur-tean aldiz 754.000 euro. Liberazioen kasuan gainera murrizketa 2004 urtean hasi zen, 245.000 eurotik 2007 urteko 88.000 eurotara pasaz.

Euskaran gehien gastatu zen 2006 urtean ere, Eusko Jaurlaritzak gas-tatutako milioi € bakoitzeko 149 € besterik ez dira gastatu euskara-i-kastaroetan eta liberazioetan. Azken urteetan egindako gastu handie-na izan den hori Barne Produktu Gordinarekin alderatzen badugu, hau da, urte horretan ofizialki sortu zen aberastasun guztiarekin alde-ratzen badugu, emaitzak are eskasagoak dira: sortutako milioi € bakoi-tzeko 19 besterik ez dira euskara ikastaroak finantzatzera bideratu. Hurrengo urtean jada, ratio horiek asko murriztu ziren milioi € bakoi-tzeko 92 €eta 12 € hurrenez hurren.

Gastu-murrizketa horren atzean, besteak beste, liberatutako langileak gero eta gutxiago ordezkatzeko erabakia eta euskara ikastaroetara joa-teko baimenen murrizketa daude. Are gehiago, azken urte hauetan ikastaro ez trinkoetan ere murrizketak egon dira, lehen hiru ordukoak baziren egun bi ordukoak besterik ez dira eta noski, hor ere gastu-mu-rrizketa garrantzitsua eragiten da.

Administrazio publikoan euskararekin zerikusia duen beste gastu ga-rrantzitsu bat itzulpenena izaten da. Administrazio orokorraren ka-suan ere itzulpen lan gehienak HAEEren bidez gauzatzen dira eta on-dorioz ez dago jakiterik zehazki zenbat gastatzen den. Dena dela, jakin badakigu Ertzaintzak ez duela azken urte hauetan (2005-2007) kan-poko itzultzailerik kontratatu eta ondorioz helburu horrekin ez du €

bakar bat ere gastatu. Administrazio publikoko sail ezberdinei zerbi-tzua ematen dien HAEEak esaterako, 2005-2007 tartean 783.000 € inguru gastatu zituen kanpoko itzultzaileak kontratatzen (tarte berean 30.000 € inguru bideratu zituen euskarazko argitalpenak editatzera).

4. TAULA

ADMINISTRAZIO OROKORREKO SAIL BAKOITZAK ITZULPENETAN GASTATUTAKOA (2005-2008)

2005 2006 2007 2008

Lehendakaritza 21.337 9.854 16.946 20.000

Ogasuna eta AP (HAEE barne) 87.552 79.937 80.940 85.000

Justizia, enplegua eta gizarte segurantza 75.067 84.445 107.929 111.456

Herrizaingoa 21.152 43.580 48.647 52.000

Industria, merkataritza eta

turismoa60.774 48.930 57.245 72.240

Etxebizitza eta gizarte gaiak 69.067 55.184 121.115 118.680

Hezkuntza, unibertsitateak eta

ikerkuntza72.094 65.968 177.675 230.000

Osasuna 25.361 32.408 40.090 41.300

Kultura 199.743 90.905 147.094 120.000

Ingurumen eta lurralde antolaketa 48.502 68.995 58.378 30.810

Garraioak eta lan publikoak 45.231 219 5.582 6.000

Nekazaritza, arrantza eta elikadura 3.377 2.227 332 3.333

GUZTIRA 729.257 582.653 861.972 890.819

Iturria: Eusko Legebiltzarra 2008. Kontseiluak egindakoa.Oharra: 2008ko kopurua ez da gastatutakoa, aurreikuspena da.

Azkenaldian gainera, gero eta maizago, itzulpen-lanak kanpoko enpre-sei esleitzen ari zaizkie eta horrek itzulpenetara jotzeko joera areago-tzen ari dela erakusten du. Dena dela, Administrazio publikoan, sail bakoitzaren itzulpen zerbitzuez gain, itzulpen zerbitzu nagusia HAEE-ren esku dago eta bertan ere itzulpen-gastua asko handitzen ari da. Esa-ten ari garen honen erakusgarri, Erakunde hau 2006 urtean 215 mila euro gastatzetik 2007 urtean 352 mila euro gastatzera pasatu zen.

2.3.2. Nafarroako Foru Komunitatea

Orain arte ikusi dugunarekin argi gelditzen da Nafarroan garatutako hizkuntza-politikaren helburua ez dela, inondik inora, euskararen normalizazioa erdiestea. Corpus juridiko eskasa garatzeaz gain azken urteotan atzerapauso nabarmenak eman dira eta normalizazio-plan-gintzen alorrean ere murrizketak izan dira nagusi. Honela, azken ha-markada hauetan guztietan bi eremu horietan abian jarritako neurri eskasak ez dira iritsi Vascuencearen Legeak berak ezarritako mugetara ere. Bada, baliabideen alorrean ere gauzak ildo beretik joan direla esan daiteke. Inoiz ez zaio euskararen normalizazioari duen garrantzia ai-tortu eta eskaini zaizkion baliabideak oso eskasak izan dira, zerbait egiten zutela irudikatzera mugatuak.

Gobernu batzuetatik beste batzuetara euskara sustatzera bideratutako baliabideek gorabeherak ezagutu izan dituzte, baina beti kopuru oso urrietan mugitu dira: Nafarroako aurrekontu osoaren %0,3 baino gu-txiago bideratu du beti euskara sustatzeko partidetara eta kopuru ho-rren baitan euskararekin zerikusia zuten sailetako soldatak kontuan hartuz. Izan ere, hori izaten da beti euskararekin zerikusia duten zer-bitzu edo ataletan partidarik garrantzitsuena.

Gainerakoan, partidarik garrantzitsuenak diru-laguntza ezberdinek osatutakoak izan dira: helduen euskalduntze-alfabetatzeari diru-la-guntza (gau-eskolak), euskarazko hedabideei diru-laguntza, udalei diru-laguntza, euskarazko liburuak argitaratzeko diru-laguntza, Eus-kaltzaindiari diru-laguntza, eremu “ez-euskalduneko” ikastolei diru-laguntza. Nafarroako Gobernuak bere kabuz garatutako hizkuntza-politika oso urria izan da eta ondorioz horretan erabilitako dirua ere bai: batez ere Administrazioko zenbait langile euskalduntzeko ikasta-roak eta langile hauetako batzuk ordezkatzeko soldatak ordaintzera mugatu dira. Tarteka ikerketa batzuk edota argitalpen batzuk ere egin dituzte, baina gutxi gehiago.

Dena dela, Nafarroako Gobernuak orokorrean euskararen eremuan egiten duen gastua ere ez da batere gardena. Ez dago jakiterik euskara

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.3

. BA

LIA

BID

E N

AG

US

IAK

Page 29: HP Administrazio orokorra

29

sustatzera benetan zenbat diru bideratzen duten, partidak nahasga-rriak dira, urte batetik bestera aldatzen dituzte eta hizkuntza-politika-rekin zerikusi gutxi duten gaiak ere euskara sustatzeko elementu gisa zenbatzen dituzte37. Hala ere, ematen dituzten datu aldrebes horiekin ere ezin dute errealitatea ezkutatu: euskara sustatzera bideratzen duten diru kopurua hutsaren hurrengoa da.

Izan ere, Nafarroako Gobernuak euskara sustatzera bideratzen dituen baliabideak oso urriak dira. Are gehiago, azken urte hauetan Nafarroa-ko Gobernuaren aurrekontuetan euskararekin zerikusia duten partida nagusiak aztertzen baditugu38, lehendik urria zen gastua are gehiago murrizten ari dela ikusiko dugu. Adibidez, 2000 urtean 7,4 milioi € besterik ez ziren bideratu euskararekin zerikusia zuten partida nagusie-tara, aurrekontu osoa 2.149,7 milioi €koa izan zen bitartean. 2006 ur-tean, aurrekontu osoa 3.380,2 milioi €taraino hazi zen arren, euskararen aurrekontua are gehiago murriztu eta 5,7 milioi €tan gelditu zen. Euska-rabidea abian jarri zen urtean, 2007 urtean, euskararen aurrekontu urria apur bat hazi zen, 5,7 milioitik 7,7 milioitara, baina ondoren ikusiko dugun bezala, gastu handitzea baino gastuen berrantolaketa izan zela esan daiteke, aurrekontu barreiaturik zeuden hainbat partida Euskarabi-dearen baitan kokatzearen ondorio. Dena dela, hazkunde txiki hori ez zen inondik ere aurrekontu osoan emandako hazkunderen pareko izan.

Azken urtean, 2009an, krisialdi ekonomiko orokorra dela eta aurre-kontu osoa izoztu egin da, baina ez da gauza bera gertatu euskararen aurrekontuarekin: aurrekontu osoa 4.301,7 milioi € inguruan man-tendu den bitartean, euskararen aurrekontua 7,7 milioi €tik 6 milioira murriztu da. Tarte osoa (2000-2009) kontuan hartzen badugu beraz, aurrekontu osoa %100,11 hazi den bitartean39 euskararen aurrekontua %18,8 murriztu dela ikusiko dugu.

Laburbilduz, Nafarroako Gobernuak euskara sustatzera bideratzen duen aurrekontu osoa ez da inoiz euskararen normalizazioa erdiesteko nahikoa izan eta urte onenetan ere, hau da, euskara sustatzera diru gehien bideratu duenean ere nahikoa izatetik oso urrun egon da euska-

37 — Nafarroako Gobernuak ez ditu Eusko Jaurlaritzak bezala euska-rarekin zerikusia duten partida guztiak atal edo funtzio batean aurkez-ten eta, ondorioz, partida horiek guztiak aurrekontuetan sakabanatu-rik ematen ditu.

38 — Partida horietan euskararekin zerikusi gutxi duten gastuak ere sartzen direla jakin arren.

39 — Hau da, %107,68 Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuekin homo-geneizatuko bagenu.

raren aurrekontua. Azken urte hauetan, aurrez larria zen egoera horrek okerrera egin du, euskararen aurrekontu urria are gehiago murriztu duten heinean, baina sakoneko arazoak bere horretan darrai. Nafa-rroako Gobernuak ez du euskararen normalizaziorako hizkuntza-poli-tika eraginkorrik garatzen eta horretara bideratzen dituen baliabideak garatzen duen politikarekin bat egiten dute.

Egoera orokorra hori izanik, ez da zaila Administrazio Orokorraren ata-lean euskara sustatzera bideratutako baliabideak ere oso urriak izan dire-la ondorioztatzea. Are gehiago, kasu gehienetan Administrazio Publiko osoan baliabide berak erabiltzen dira alor edo departamendu guztientzat. Horrela gertatzen da esaterako giza baliabideei dagokienean: euskararen alorrean ari diren langileak Administrazio publiko osorako ari dira, ez dute beraien zerbitzua Administrazio Orokorrera mugatzen. Lehen NAPIko euskara zerbitzuaren bidez eta egun Euskarabidearen bidez es-kaintzen diren euskara ikastaroak adibidez, administrazio publikoko langile guztiei eskaintzen zaizkie eta gauza bera gertatzen da itzulpen zerbitzuekin ere. Administrazioko langile guztiei euskara ikastaroak emateaz 23 irakasle arduratzen dira eta horiei, besteak beste, Adminis-trazioko idazkiak itzultzeaz arduratzen diren beste zenbait teknikari gehitu behar zaizkie. Dena dela, langile hauek guztiak ezin dira euskara-ren normalizazioaz arduratzen diren teknikari gisa kontuan hartu, be-raien lana ez baita normalizazio-plangintza orokor bat kudeatzea.

Berriki, euskararekin zerikusia duten lanpostuak Euskarabidea Insti-tutuan kokatzeko apustua egin du Nafarroako Gobernuak eta poliki-poliki zerbitzu guztiak Institutu horretan kokatzen ari dira, baina esan bezala, Institutu horren zeregina Administrazio publiko osoari zein beste eremu zabalagoei begira garatzen da, ez soilik Administrazio orokorraren eremuan.

Bestalde, Administrazio orokorrean euskararen inguruko gaiak, batez ere, Langile Batzordeetan lantzen dira eta askotan euskara ikastaroetan zenbat langilek parte har dezaketen erabakitzera mugatzen dira, urte bakoitzean helburu horretara bideratzen den aurrekontuaren arabera beti ere.

Kasu honetan ez dago Administrazio orokorreko langileak euskaldun-tzeko partida berezirik eta ondorioz Euskarabidearen zerbitzu oroko-rrean eskaintzen diren ikastaroetan parte hartzeko baimena eman edo ukatzera mugatzen dira Administrazio orokorreko Departamendu ez-berdinak. Tarteka, araudiak ezarritako muga murritzen barruan, lan-deialdietan euskara zein lanpostutan eta zenbat baloratuko den ere negoziatzen dute Administrazio orokorreko eta sindikatuetako ardu-radunek, baina ikusiko dugun bezala, hori ere oso kasu gutxitan. Ad-ministrazio orokorreko ordezkarien eta sindikatuen artean kudeatzen 2

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N A

RD

AT

Z N

AG

US

IAK

- 2

.3. B

AL

IAB

IDE

NA

GU

SIA

K

EspEdiEntEa: 331/2008 nfk

kExa: INAPek Nafarroako Administrazio Publikoetako langileendako 2008rako antolatutako formazio ikastaroeta-tik euskara hizkuntzari dagozkion 10 ikastaroak eta bertze hiru baino ezin dira egin euskaraz. Gehienak gaztelaniaz ba-karrik egin ahal izanen dira.

EspEdiEntEa: 101/2009 nfk

kExa: Legeak ezarritako eremu euskalduneko D ereduko ikas-tetxe batean gaztelania hutsean jaso dute BIRDING NAVARRAk igorritako Observar aves en Navarra izeneko bio-rrikoa. Ikastetxekoek biorrikoa euskaraz igortzeko eskatu dute. Ondorengoa erantzun diete Birding Navarratik: ez dutela es-kuorria euskaraz argitaratu; gaztelaniaz eta ingelesez baino ez daudela, printzipioz (Nafarroa) kanpoko jendearentzat presta-tuta dagoelako.

EspEdiEntEa: 528/2009 nfk

kExa: Errenta aitorpena egiteko hitzordua hartzeko jarrita-ko 901 505 505 telefono zenbakira deitu du legeak ezarrita-ko eremu euskalduneko herritarrak apirilaren 20an. Gazte-laniaz egin diote harrera. Euskaraz egin dezakeen galdetu du eta no, en castellano erantzun diote.

EspEdiEntEa: 688/2009 nfk

kExa: Legeak ezarritako eremu mistoan kokatutako era-kunde batek maiatzaren 28an Nafarroako Lan Arloko 2. epaitegiko eskutitza jaso zuten zitazioa eginez. Dokumenta-zioa bere osoan gaztelania hutsean dago: gutunazala, zitazio zedula, probidentzia proposamena, demanda, etab.

Page 30: HP Administrazio orokorra

30

dira beraz horrelako gaiak eta ez dago normalizazioa berariaz kudea-tzen duen arduradun edo teknikaririk.

Baliabide ekonomikoei dagokienez, Administrazio orokorrean ez da baliabide berezirik esleitzen euskararen normalizaziorako. Esan bezala, egiten den ahalegin bakarra Euskarabideak antolatutako ikastaroetan parte hartu nahi duten zenbait langileei baimena eman edo ukatzea izaten da eta ondorioz ikastaro horien gastua ere ez da Administrazio orokorraren gain erortzen. Langileen euskalduntzeaz arduratzen den zerbitzuak (lehen NAPIn eta egun Euskarabidean kokatzen denak) Nafarroako Administrazio publikoko langile guztiei eskaintzen die zerbitzua eta urtero aurrekontu jakin bat du, baina ezinezkoa izaten da aurrekontu horretan Administrazioko Sail bakoitzari legokiokeen gas-tua kalkulatzea, izan ere, askotan euskara bulegoarena berarena ere kalkulatzea ezinezkoa izaten da40.

Urtero euskara ikastaroetara zenbat langile joan ahal izango diren urte horretan helburu horretarako aurrekontu publikoetan zehaztutako kopuruak agintzen du eta ez alderantziz. Hau da, ez da langile guztiak euskalduntzeko beharko diren urte eta baliabideak kalkulatu ondoren kopuru hori urteroko aurrekontuetara eramaten. Langile publikoen euskalduntzea Administrazio publikoen urteko aurrekontuak baldin-tzatzen du eta helburu horrekin esleitutako diru kopuruak agintzen du urtero euskara ikasi ahal izango duten langileen kopurua. Dena dela, Administrazio orokorraren kasuan ere ematen diren baimenak oso gu-

40 — Gure asmoa Nafarroako Foru Komunitaterako ere baliabideen azterketa xeheagoa egitea zen, baina aurrekontu orokorretan eta NAPIn euskarari dagozkion liberazio edota ikastaroei buruzko datuak beste zer-bitzuen datuetatik bereizten ez diren heinean ezinezkoa zaigu informazio hori behar bezala aurkeztea. Adibidez, 2008 urtean Euskara eta Europa-ko hizkuntzen zerbitzuaren aurrekontu osoa 475.397 eurokoa izan zen, baina ez dakigu kopuru horren zein zati zegokion Euskararen atalari.

txi izaten dira, urtetik urtera helburu horrekin esleitzen den aurrekon-tua murrizten ari denaren seinale.

Aurrerago ikusiko dugun bezala, Administrazio orokorra deitutako alor honetan urtero 300 langile inguruk parte hartzen du euskara ikas-taroetan eta orokorrean sektore publiko osoa kontuan hartuz (D eredu-ko irakasleak ezik) urtero 1.000 lagun baino gutxiago aritzen direla kontuan hartuz, kopuru adierazgarria dirudi, baina Administrazio oro-korrean 4.300 lagun ari direla kontuan hartzen badugu eta administra-zio publiko osoan 20.000 baino gehiago, urteroko ahalegin hori Admi-nistrazio orokorra euskalduntzeko ez dela nahikoa ohartuko gara.

2.3.3. Ipar Euskal Herria

Ipar Euskal Herrian ere ez dago Administrazio Orokorrean euskara-ren normalizazioa sustatzeko arau edo plangintza berezirik eta ondo-rioz ez dago alor hori euskalduntzea helburu duen baliabide esleipenik. Euskararen sustapenerako abian jarri zen Euskararen Erakunde Publi-koa da euskararekin zerikusia duten gaiak lantzen dituen erakundea eta bertan orain arte ez da Administrazio Orokorra euskalduntzeko ekimen berezirik abian jarri eta ondorioz baliabide esleipenik ere ez. Hezkuntza bezalako alorretan ezarri dira lehentasunak eta ez dago Ad-ministrazio Publikoa orokorrean eta Administrazio Orokorra bereziki euskalduntzea helburu duen ekimenik.

Orokorrean, baliabideei dagokienez, Herriko Etxeak izan dira urtee-tan euskararen normalizaziora baliabideak bideratu dituzten Admi-nistrazio bakarrak. Tartean, hala ere, Frantziako Estatuak ere zenbait baliabide esleitu izan ditu euskararekin zerikusia zuten gaietarako. Adibidez, “Deixonne Legea” zela eta, Estatuak 1951 urtean eskualde-

-hizkuntzen irakaskuntza baimendu zuen, baldin eta ikasleek, aldi be-rean, Hezkuntza Nazionaleko Ministerioak araututako eskola-progra-ma frantsesa betetzen bazuten. Dena dela, hori aukerakoa zenez, irakasle euskaldunez aparte, ez zen diru-baliabide berezirik aurreikusi frantseseko derrigorrezko programaz gain euskarazko irakaskuntza ematen zuten Estatuko ikastetxeentzat. Gurasoek jartzen zuten eraiki-nen kostua eta mantentzea, irakasleen soldatak edota eskola-garraioa ordaintzeko behar zen dirutza guztia.

Lau hamarkada beranduago, 1994 urtean, Gobernu Zentralak frantse-sez eta euskaraz irakasteko gaitasun-agiria zuten Hezkuntza Naziona-leko irakasleen soldatak ordaintzea erabaki zuen. Euskal Kultura Era-kundeari ere, 1990 urtetik aurrera, urtero diru-kopuru bat ematen zaio euskararen sustapenerako hainbat ekimen gara ditzan. Dena dela, ha-

markadetan Frantziako Gobernuak euskararen sustapenerako bidera-tu dituen baliabideak urriak eta isolatuak izan dira, ez euskararen nor-malizazioa bultzatzeko hizkuntza-politika orokor baten araberakoak.

Azken urte hauetan, baliabide urri horiek zerbait emendatu dira, lehe-nik Garapen Kontseiluaren eta Hautetsien Kontseiluaren eskutik eta berriki Euskararen Erakunde Publikoaren eskutik, baina oraindik ere ez dira euskararen normalizazioa erdiesteko behar bestekoak. Eta ba-liabide horiek ez dira nahikoak, besteak beste, ez delako inolako neu-rririk garatzen euskararen normalizaziorako ezinbestekoak diren Ad-ministrazio publikoa edota alor sozioekonomikoa bezalako alor estrategikoetan.

5. TAULA

HITZARMEN BEREZIKO LURRALDE KONTRATUEN AURREKONTUAK (2001-2013)

2001-2006 2007-2013*euro. % euro. %

1. Hizkuntza Politika** 5.475.965 2,88 6.198.000 2,91

2. Kultura *** 16.468.748 8,66 5.905.000 2,78

3. Ingurumena 33.326.487 17,52

4. Laborantza 14.499.801 7,62

5. Arrantza 11.588.576 6,09

6. Industria eta formakuntza prof. 22.124.571 11,63

7. Turismoa 11.494.902 6,04

8. Azpiegiturak eta hirigintza 72.282.812 38,01

9. Mugaz gaindikoa 1.043.449 0,55

10. E.H.ko animaziorako neurriak 1.868.752 0,98

Orotara 190.174.063 100 212.754.396 100

Iturria: Garapen kontseilua. Kontseiluak egina.Oharra: Hizkuntza-politikako aurrekontua hiru urteetarako da, ez hitzar-menak dirauen urte guztietarako.

Frantziako Estatuak 1992 urtean Ipar Euskal Herriari buruz sustatu-tako eztabaida eta diagnosiaren ondoren, 1994 urtean, Garapen Kon-tseilua eta Hautetsien Kontseilua sortu ziren, Ipar Euskal Herriaren garapen ekonomiko, sozial eta kulturala sustatzeko41. Honela, erabaki-tako lehentasun horiek garatzeko, alor ezberdinetako eragileekin bate-ra, Frantziako Estatuak, Akitaniako Eskualdeak eta Pirinio Atlanti-koetako Departamentuak Ipar Euskal Herrirako Hitzarmen Berezia

41 — Garapen Kontseiluak aholkulari izaera baino ez du eta Haute-tsien Kontseilua da erabakitzeko ahalmena duena, hori bai, beti ere go-ragoko Administrazio mailen arabera, izan ere Estatua, Eskualdea eta Departamendua baitira aurrekontuaren zati nagusia jartzen dutenak.2

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N A

RD

AT

Z N

AG

US

IAK

- 2

.3. B

AL

IAB

IDE

NA

GU

SIA

K

Page 31: HP Administrazio orokorra

31

sinatu zen 2000 urtean. Ondoren Hitzarmen Bereziaren baitan zehaz-tutako egitasmo edo programak definitu eta diruz hornitzen zituen 2001-2006 epealdirako lehen Lurralde Kontratua jarri zen abian.

Honela bada, lehen Lurralde Kontratu horrek iraun dituen sei urteetan 50 egitasmo abian jartzeko 190,17 milioi € erabili dira42. Urte horietan hizkuntza-politika atalera zehazki 5,48 milioi € bideratu dira, hau da, aurrekontu osoaren %2,88. Garapen Kontseiluak berak emandako in-formazioaren arabera, sei urte iraun dituen lehen Lurralde Kontratuan diru gehien erabili duten atalak Azpiegiturak eta hirigintza (%38), Ingu-rumena (%17,5) eta Industria eta formazio operatiboa (%11,6) izan dira.

Bigarren Lurralde Kontratua jada abian da eta 2007-2013 tarterako 212,7 milioi € aurreikusi dira bertan, lehen kontratuan baino 22,6 milioi € gehiago (%11,9ko hazkundea). Hizkuntza-politikari dagokio-nez, datozen urteetarako 6,2 milioi € aurreikusten dira, hau da, lehen kontratuan baino 0,7 milioi € gehiago (%13,2ko hazkundea)43.

Lehen lurralde kontratua kudeatzeko Hizkuntza-politikarako Obra-gintza Publikoa sortu zen, erakunde publikoen eta Euskalgintzako eragileen arteko elkargunea izan behar zuena eta handik urte gutxira Euskararen Erakunde Publikoa jarri zuten abian Frantziako Estatuak, Akitaniako Eskualde Kontseiluak, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak, Euskal kultura sustengatzen duen Herrien arteko Sindika-tuak eta Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluak.

Etorkizunerako lan-ildoak eztabaidatzerakoan, Hizkuntza Politika proiektua osatzeko Euskalgintzako eragileei laguntza eskatu zitzaien, baina azken txostenean ez ziren egindako ekarpen nagusiak jaso. Az-kenean proiektu horretan 12 erronka nagusi zehaztu ziren, baina oso maila desorekatuan eta euskararen normalizaziorako estrategikoak di-ren alorrak kanpoan utziz.

Baliabideei dagokienez, azken urte hauetan Hitzarmen Bereziko Lu-rralde Kontratuan hizkuntza-politikarako esleitzen diren baliabideak EEPk kudeatzen ditu. Bere aurrekontuaren %30 Frantziako Estatuak jartzen du, beste %30 Akitaniako Eskualde Kontseiluak, beste %30 Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak, %9 Euskal kultura sus-

42 — Hiru Administrazio publiko nagusiek aurrekontu osoaren %87 jarri zuten, hau da, guztira 165,69 milioi € inguru.

43 — Euskararen aurrekontua beraz, aurrekontu osoaren hein berean hazi dela esan daiteke, baina 2006 urtean hizkuntza-politika azkartzeko helburuz Euskararen Erakunde Publikoa abian jarri zela kontuan hartzen badugu, aurrekontuaren mantentze hori are kezkagarriagoa bilakatzen da.

tengatzen duten herrien sindikatuek eta %1 Ipar Euskal Herriko Hau-tetsien Kontseiluak. Sortu zenetik, EEPak zehaztutako helburuak er-diesteko ondorengo aurrekontuak kudeatu ditu44.

6. TAULA

EUSKARAREN ERAKUNDE PUBLIKOAREN AURREKONTUA (2004-2009)

Euskararen Erakunde Publikoa

(EEP)

Eusko Jaurlaritza

(EJ)GUZTIRA

2004 1.733.000 1.733.000

2005 1.733.000 1.733.000

2006 1.733.000 1.733.000

2007 2.066.000 450.000 2.515.000

2008 2.526.000 460.000 2.986.000

2009 2.066.000 470.000 2.536.000

Iturria: Euskararen Erakunde Publikoa. Kontseiluak egindakoa.

Ikus daitekeenez, EEPren 2009 urterako aurrekontua 2,066 milioi €koa izan da eta kopuru horri Eusko Jaurlaritzak Ipar Euskal Herriko eragile pribatuei bideratutako diru-laguntza gehitu behar zaio, helburu horretara bideratzen dituen 0,47 milioi €ak EEPak kudeatzen baititu45.

Esan bezala, hauek Ipar Euskal Herrian euskararen sustapenera bide-ratzen diren baliabide guztiak dira eta ez dakigu hortik Administrazio Orokorra izeneko alorrera zenbat baliabide bideratzen diren, baina, aurrez ikusitako helburu eta lehentasunak kontuan hartuz, alor hone-tan egiten den ahalegina hutsaren hurrengoa dela esan behar da. Ez dago langileak euskalduntzeko inolako ekimenik, ez dago langile eus-kaldunak kontratatzeko inolako plangintzarik eta azken finean ez dago Administrazio Orokorra euskalduntzeko bestelako ekimenik ere eta ondorioz alor honetan euskara sustatzera bideratutako baliabideak ere parekoak dira.

44 — Honela, bigarren Lurralde Kontratuan hizkuntza-politika ga-ratzeko aurreikusten diren 6,2 milioi € horiek EEPk kudeatuko ditu. Egia esan jada kudeatu ditu, izan ere, Lurralde Kontratuaren iraupena 2007-2013 tarterako bada ere, Euskararen aldeko hizkuntza-politika programaren ibilbidea 2007-2009 tarterako zehaztu da. Hau da, 6,2 milioi € horiek jada gastatuak ditu EEPak.

45 — Aurreko urteetan Ipar Euskal Herriko eragileak euskararekin lotutako egitasmoak garatzeko EEPren diru-laguntzen deialdira ez ezik, Eusko Jaurlaritzaren deialdira ere aurkez zitezkeen, baina 2008 ondoren jada bietako batera soilik aurkez daitezke. 2

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N A

RD

AT

Z N

AG

US

IAK

- 2

.3. B

AL

IAB

IDE

NA

GU

SIA

K

EspEdiEntEa: 792/2005 iEh

kExa: Herritarrak ezin izan du zerbitzua euskaraz jaso Baio-nako TRÈSOR PUBLICeko bulegoan.

EspEdiEntEa: 552-2007 iEh

kExa: Elkarte bat sortzeko aurkeztu beharreko estatutuak euskaraz idazteaz gain, frantsesez idaztera ere behartu di-tuzte.

EspEdiEntEa: 825-2007 iEh

kExa: Ekaineko hauteskundeetan bozkatzeko herritarren eskura jarritako bozka-paperak frantses hutsean dira.

Erantzuna: 1994ko abuztuaren 4ko Legearen 1. artikuluak ezartzen duenez frantsesa da zerbitzu publikorako hizkun-tza. Ondorioz hura erabiltzea derrigorrezkoa da eta frantse-sez idatzita dauden bozka-paperek.

EspEdiEntEa: 507-2008 iEh

kExa: Herritarrak L’Office 64 de l’habitatera deitu du. Deiaren arrazoia euskaraz azaltzen hasi zaio langileari, baina hark frantsesez hitz egiteko eskatu dio, elkarrizketa moztuz eta Frantzian garela, Office64ra deitu duela eta hemen ez dela euskaraz mintzatzen esanez.

soilik dute balio juridikoa. Gainera inon ez da xedatzen frantserarekin batera erregio hizkuntza erabili beharra da-goenik.

EspEdiEntEa: 1116/2009 iEh

kExa: OSASUN MINISTERIOAk eta INPES (Institut National de Prévention et d’Education pour la Santé) erakun-deak Baionako farmazietan urrian birusen aurkako kanpai-naren karietara argitaratu eskuorria frantses hutsean zen.

Page 32: HP Administrazio orokorra

32

3. HIZKUNTZA POLITIKEN ELEMENTU ADIERAZGARRIENAK

3.1. LANGILEEN EUSKALDUNTZEA

Administrazio orokorrean gero eta langile gehiago ari dira lanean eta egunerokoan milaka herritarrek erabiltzen dituzten zerbitzuak dira gainera eta ondorioz euskararen normalizaziorako zerbitzu publiko hau euskalduntzea ere ezinbestekoa da. Zerbitzua euskalduntzeko or-dea, bertan lanean ari diren langile publiko guztiak euskaldundu behar dira, baina gure administrazioek ez dute helburu hori erdiesteko nahikoa ahalegin egiten eta esan daiteke, hein handi batean, helburu bezala ere ez dutela proposatzen. Administrazio orokorreko langileak euskalduntzeko ikastaroak eskaintzen dira, batzuk beste batzuk baino eskaintza zabalagoa eta bitarteko gehiago edo gutxiago esleitzen dituz-te, baina ez batzuek eta ez besteek ez dute langile guztiak euskaldun-tzea helburu duen plangintzarik.

Euskal Autonomia Erkidegoan araudiak lanpostu batzuei euskara ikasteko betebeharra ezartzen die, baina ez da langile guztiak euskal-duntzeko eperik ezartzen eta esleitutako baliabideak ere oso mugatuak izaten dira. Nafarroako Foru Komunitatean aldiz zenbait langileri eus-kara ikastaroetara joateko aukera eskaintzen zaie, baina inolako bete-beharrik gabe eta ondorioz lanpostu horietan ari diren langileen eus-kalduntzea erabat borondatezkoa izaten da. Eta noski, kasu honetan ere ez dago langile guztiak euskalduntzeko epedun plangintzarik ez eta baliabide nahikorik. Izan ere, batean zein bestean, urte bakoitzean helburu horretarako dagoen aurrekontuak mugatzen du eskaintzen diren ikastaro eta liberazioen kopurua. Ipar Euskal Herrian oraingoz ez dago langileak euskalduntzeko inolako ekimen iraunkorrik.

3.1.1. Euskal Autonomia Erkidegoa

Administrazio Orokorra izan zen 1990 urtean euskararen normaliza-ziorako lehen plangintza abian jarri zuen Administrazio Publikoko alorra, Euskararen Legea onartu eta zortzi urtera. Bada, azken bi ha-markadetan alor honetako ehunka langile euskara ikasten aritu dira eta azkenaldian, batez beste, urtero 800 langile aritzen direla esan dai-teke. Administrazio Orokorrean egun 6.500 lanpostu inguru daudela kontuan hartuz (langileak dezente gehiago dira), ikasle kopuru esan-guratsua izan arren, ez dela kopuru nahikoa ondoriozta daiteke.

Lehen plangintzaldian euskara ikasten aritu ziren langileen kopuru orokorra (Administrazio Orokorraz gain Aldundiak eta Udalak kon-

tuan hartuz), urtero bataz beste 3.500 ingurukoa izan zen. Lehen ur-tean 3.590 izan ziren, hurrengoan 4.482ra iritsi zen eta hortik aurrera kopurua murriztuz joan zen, 1994-1995 ikasturtean berriz ere 3.528 ikaslera murriztuz. Esan bezala, datu hauek ez dira soilik Administra-zio Orokorrarenak, baina garai hartako egoerari buruz ideia bat egite-ko balio dute, are gehiago ikasle horien artean gehienak Administrazio Orokorreko langileak zirela kontuan hartuz.

Gaur egun, Administrazio Orokorrean urtero 800 langile inguru ari-tzen dira euskara ikasten, baina urtetik urtera gero eta gutxiago dira. Inork pentsa lezake murrizketa hori normala dela, azken finean jada 20 urte eta hiru plangintzaldi ondoren langile gehienek jada euskaraz jakinen dutela eta ondorioz ez dutela ikasi beharrik izango. Bada, urte hauetan guztietan aurrera egin dela ukaezina den arren (hainbeste denbora eta diru erabili ondoren atzera egitea ezinezkoa zen), oraindik ere langileen erdiak ez daki euskaraz eta ondorioz oraindik ez dago euskara ikastaroak murrizten hasteko arrazoi objektiborik.

Izan ere, arrazoiak bestelakoak dira: alde batetik Administrazio oroko-rreko langile gehienek (%70ak inguru) jada 45 urte baino gehiago dute eta ondorioz ez dute betetzen ari diren lanpostuari dagokion hiz-kuntza-eskakizuna egiaztatu beharrik, hau da, ez dute egiaztatu behar, ez dute ikasi behar, ez dute ikastaroetan parte hartzen. Bestetik, Jaur-laritzak berak gero eta baliabide gutxiago esleitzen du helburu honeta-rako eta gero eta baimen gutxiago eskaintzen ditu, hala nola, gero eta liberazio gutxiago. Eta zalantzarik gabe, honeke ere badu bere ondo-rioa ikasle kopuruaren murrizketan.

Langileak euskalduntzeko biderik eraginkorrena ikastaro trinkoak iza-ten dira eta, noski, horietan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa iza-ten da langileak liberatzea. Administrazio Orokorrean, beste alor asko-tan bezala, eskaini diren ikastaro gehienak bi ordukoak izan dira (lehen hiru ordukoak izaten ziren) eta ikastaro trinkoak eta hauetara joan ahal izateko liberazioak beste alor batzuetan baino ugariagoak izan diren

arren, ez dira behar beste izan. Are gehiago, eman diren liberazio gehie-nak ez dira ordezkatu eta ondorioz, horrek eragiten duen gastua ez da beste alor batzuetan bezain bestekoa izan. Bestelako ikastaroak ere es-kaintzen dira (4. hizkuntza-eskakizuna prestatzekoak, lanalditik kan-pokoak, udakoak edota autoikaskuntzakoak) baina, esan bezala, oro-korrean bi orduko ikastaroek osatzen dute eskaintza nagusia.

Ikus daitekeenez, taulan hiru saili dagozkien datuak falta dira, batez ere Kultura bezalako sail garrantzitsu bati buruzkoak. Dena dela, Ad-ministrazio Orokorreko ikasle kopuruen baturak baditugu eta ikasle kopurua ez da biderkatzen. 2000 urtean Eusko Jaurlaritzako sail eta erakundeetan 870 langile aritu ziren euskara ikasten, 2001 urtean 948, 2002 urtean 827, 2003 urtean 772 eta 2004 urtean 722. Ikus daite-keenez, urterik urtera ikasle kopurua murriztuz doa, 2001 urtean 950 ikasleko mugara iritsi ondoren.

7. TAULA

EUSKARA IKASLEAK ADMINISTRAZIO OROKORREAN (2000-2004)

2000 2001 2002 2003 2004

Lehendakaritza

Lehendakariordetza 16 20 20 16 12

Ogasuna eta AP (HAEE barne) 151 148 136 137 121

Justizia, enplegua eta gizarte segurantza 169 151 134 107 90

Herrizaingoa 9 30 13 7 0

Industria, merkataritza eta turismoa 72 69 71 93 86

Etxebizitza eta gizarte gaiak 35 46 41 24 17

Hezkuntza, unibertsitateak eta ikerkuntza 141 154 126 99 106

Osasuna 116 138 126 39 13

Kultura

Ingurumen eta lurralde antolaketa 34 36 32 32 37

Garraioak eta lan publikoak 12 14 13 13 16

Nekazaritza, arrantza eta elikadura

GUZTIRA 755 806 712 567 498

Iturria: Eusko Legebiltzarra 2006. Guk geuk egindakoa.Oharra: kopuru horiek langileei dagozkiela esaten den arren, langile batek ikastaro ezberdinetan parte hartu dezakeela kontuan hartzen badugu, be-netan euskalduntze-prozesuan dauden langileak gutxiago direla ondorioz-tatu behar da.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.3

. BA

LIA

BID

E N

AG

US

IAK

Page 33: HP Administrazio orokorra

33

Zehazki 2003-2004 eta 204-2005 urtetan 919 langileri baimendu zi-tzaien euskara istaroetan aritzea

Urtetik urtera Administrazio Orokorreko langileen kopurua haziz joan dela kontuan hartzen badugu, kezkatzeko moduko datuak direla ohartuko gara. Izan ere, tarte horretan, 2000 urtetik 2004 urtera gu-txienez 650 langile berri sartu ziren (2000 urteko lan-deialdiaren bi-dez) eta gutxi gora behera 200 lanpostu berri sortu. Azken finean urte horietan Administrazio Orokorrean 6.300-6.500 lanpostu zeudela kontuan hartzen badugu, euskara ikasten ari ziren langileak %10 bai-no zerbait gehiago zirela ondorioztatu behar dugu eta lanpostuan kon-tuan hartu ordez, langileak kontuan hartuko bagenitu hori ere ez.

3.1.2. Nafarroako Foru Komunitatea

Ikusi bezala, Nafarroako Foru Komunitatean ez dago Administrazio Orokorrean ari diren langile guztiak euskalduntzeko inolako plangin-tzarik. Administrazio publikoko langile guztiei euskara ikasteko edota hobetzeko zenbait ikastaro eskaintzen zaizkie, baina eskaintza orokor horrek ere ez du langile publiko guztiak euskalduntzea helburu. Eki-mena euskaldundu nahi duten langile publiko gutxi batzuei euskara ikastaroak eskaintzera mugatzen da eta ondorioz Administrazioa eus-kalduntzeko premian baino langileen beraien borondatean oinarritzen da. Dena dela, langileek ikastaroetan parte hartu ahal izateko beren nagusien baimena eskuratu behar izaten duten heinean, azken hitza Nafarroako Gobernuko Departamendu edo Zuzendaritzena izaten da. Azken finean, kasu honetan ere, urtero eskaintzen diren ikastaro eta plazen kopurua, urte bakoitzean helburu horrekin aurrekontuetan es-leitu den diru kopuruak baldintzatzen du46.

Urteetan NAPIko Euskarazko Prestakuntza Bulegoaren bidez kudea-tu izan dira euskara ikastaro horiek, baina Euskarabidea Institutua sortu denetik, euskararekin zerikusia duten zerbitzu ezberdinak bere

46 — Euskarazko Prestakuntza Bulegoak bere irakasle eta bitartekoak ditu eta urtero aurrekontu jakin bat kudeatzen du. Urtero zenbat ikas-taro eta zenbat plaza eskainiko diren beraz, erakunde honen aurrekon-tuaren arabera zehazten da eta ez administrazio publikoak euskarazko zerbitzua eskaintzeko izan ditzakeen beharren arabera. Zerbitzuan euskarazko 23 MET (Maila Ertaineko Teknikari) daude V3 euskara mailarekin eta hauek, esan bezala, Administrazioko langileei euskara ikastaroak emateaz arduratzen dira. Administrari laguntzaile bat ere badago negoziatu honetan (V3 mailarekin) eta zerbitzuko buruak be-rak ere V3 maila du.

baitan kokatu dira eta Administrazio publikoko langileentzako euska-ra ikastaroen eskaintza ere bai. Arduradunen arabera antolaketa alda-keta besterik ez da izan eta zerbitzuak ez du oinarrizko aldaketarik ja-san, baina langileek zein irakasleek salatu dutenez, zerbitzuak okerrera egin du eta aurrez eskasa zen eskaintza are eskasagoa bilakatu da (ira-kasle gutxiago, plaza gutxiago, bitarteko gutxiago...).

Ikastaro ezberdinak eskaintzen dira. Ikastaro estentsiboak egunean bi ordukoak izaten dira (asteko bost lan egunetan) eta lau hilabetez luza-tzen dira. Iruñetik kanpo lanean ari diren eta ikastaro hauetan parte hartu ezin duten Administrazioko langileei homologatutako euskalte-gi batera joateko aukera eskaintzen zaie eta hauei ere ikastorduen erdia konpentsatzen die Administrazioak. Horrez gain matrikula ordaintze-ko diru-laguntza mugatu bat eska dezakete. Ikastaro trinkoak egunean sei ordukoak izaten dira (asteko bost lan egunetan) eta lau astez luza-tzen dira. Udako ikastaro trinkoak ere eskaintzen dira (abuztuan edo irailean), ikastaro trinko arruntek bezala lau aste irauten dute, baina kasu honetan Administrazioak 13 egun hartzen ditu bere gain eta gai-nerako zazpiak langilearen kontu gelditzen dira.

Azken urteotan autoikaskuntza ikastaroen aukera ere eskaintzen da astean 4 orduz. Bestelako ikastaroak ere eskaintzen dira: mintza tal-deak (80 ordu), ikastaro teknikoak (30, 42 edota 84 ordu) edota EGA prestatzeko ikastaroak (60 ordu). Horiek dira NAPIko euskara bule-goan bertan eskaini izan diren ikastaroak, baina hortik kanpo antola-tzen diren euskara ikastaroetan parte hartzen duten Administrazioko langileei ere zenbait onura aitortzen dizkie 1993ko dekretuak47.

47 — Lanorduetatik kanpo homologatutako euskaltegiren batean eus-kara ikasten ari diren administrazioko langileek matrikula ordaintze-ko diru-laguntza mugatu bat eska dezakete. NAPItik kanpo-ikastaro trinkoak ere egin ditzakete administrazioko langileek, hori bai, eus-kaltegi homologatuetan, gehienez 120 orduz eta ekaina erditik iraila bukaerara. Kasu hauetan ikastorduen bi heren hartzen ditu bere gain administrazioak eta matrikula ordaintzeko diru-laguntza mugatua es-kaintzen du. Barnetegiak ere antolatzen dira eta dekretuaren arabera bi eta sei aste bitartean iraun dezaketen arren, normalean bi astekoak izaten dira. Administrazioak barnetegiak irauten duen denboraren ara-bera hainbat eguneko baimen ordainduak eta matrikularen zati bat hartzen ditu bere gain. 2

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N A

RD

AT

Z N

AG

US

IAK

- 2

.3. B

AL

IAB

IDE

NA

GU

SIA

K

EspEdiEntEa: 405-2005 EaE (gipuzkoa)kExa: Herritarra Eusko Jaurlaritzan Donostiako Antiguan duen Enplegu eta Prestakuntza Bulegora joan zen helegitea jartzera. Harrera egin zion langileak ez zuen euskara ongi menderatzen. Herritarrak euskaraz egin eta hark esaten ziona ulertu gabe erdaraz erantzuten zion. Herritarrak he-legitea aurkezteko agiriak luzatu zizkion, eta enplegatuak aurkeztutako agirien gordekinean espediente baten doku-mentazio osagarria aurkeztu zuela idatzi zuen. Azkenean herritarrak erdaraz egin behar izan zuen tramiteak zuzen bideratu ahal izateko.

EspEdiEntEa: 753-2007 EaE (gipuzkoa)kExa: Uztailaren 24 goizean Kultura Sailak Gipuzkoan duen Ordezkaritzara deitu zuen. Telefonoa hartu zion lan-gileak “Buenos días” esan zion. Herritarrak, euskaraz, zer-bitzua euskaraz jaso nahi zuela adierazi zion. Langilearen erantzuna: “¿Cómo?”. Herritarrak, oraingoan gaztelaniaz, ea ez zegoen ondoan zerbitzua euskaraz eman ziezaiokeen inor galdetu zion. Langileak ezetz erantzun zion.

EspEdiEntEa: 303/2008 EaE (gipuzkoa)kExa: Herritarrak erreklamazio bat aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Kontsumo Zuzendaritzaren Gipuzkoako Lurralde Bule-goan euskaraz idatzita. Apirilaren 9an Kontsumo Zuzen-daritzaren jakinarazpena jaso zuen posta ziurtatu bidez. Jakinarazpena gaztelania hutsean idatzita zegoen.

EspEdiEntEa: 751/2008 iEh

kExa: Irailaren 1ean Industri eta Komertzio ganbararen Baionako egoitzara deitu eta ezin izan zuen deia hartu zion langilearengandik zerbitzua euskaraz jaso; frantsesez egite-ra behartua izan zen.

Page 34: HP Administrazio orokorra

34

8. TAULA

ADMINISTRAZIO OROKORREKO SAIL BAKOITZEAN EUSKARA IKASTEN ARITU DIRENAK (2006)

Ez trinkoak Trinkoak Udako

trinkoakEuskara teknikoa

Mintza taldeak Barnetegia EGA Autoikaskuntza Guztira

Lehendakaritza 36 19 4 3 1 7 14 84

Ongizatea 19 42 4 1 6 1 5 78

Hezkuntza 27 4 2 9 3 6 4 10 65

Industria 6 2 2 2 12

Ingurumena 7 4 1 1 13

Nekazaritza 9 1 10

Ekonomia 9 7 1 5 22

Kultura 17 4 7 28

Guztira 130 82 11 15 6 19 5 44 312

% 41,7 26,3 3,5 4,8 1,9 6,1 1,6 14,1 100,0

Iturria: NAPIren urteko txostena 2006. Kontseiluak egindakoa.

Nafarroako Gobernuak eskaintzen dituen datu nahasiekin zaila da Administrazio Orokorrean euskara ikasten zehazki zenbat langile ari-tu diren jakitea, urte bakoitzean datuak ezberdin sailkatuta eskaintzen baitira. Dena dela, zein kopuru urriez ari garen ohartzeko, urtero eus-kara-ikastaroetan aritzen diren Administrazio Orokorreko langileen kopurua 300 ingurukoa izan daitekela uste dugu. Kontuan hartu behar dugu, urtero Administrazio publiko osoa kontuan hartuz, hau da, Administrazio orokorraz gain, Justizia Administrazioa, Foruzain-goa eta Osasunbidea kontuan hartuz (irakasleak ez, hauek euskaldun-tzeko zerbitzu popioa baitute), 1.000 langile baino gutxiago izaten di-rela euskara ikasten aritzen direnak eta ondorioz Administrazio Orokorreko langileek ia herena suposatzen dute. Dena dea, Adminis-razio Orokorrean ia 4.400 lanpostu daudela kontuan hartuz, 300 la-gun euskara ikasten aritzea ez da nahikoa epe onargari batean alor hau euskalduntzeko. (ikusi 10. taula)

Euskara-ikastaro motari dagokionez, 2006 urteko datuetan ikus dai-tekeenez, gehien gehienak (%41,7) ikastaro ez trinkoak izan ziren, hau da, egunean bi ordukoak. Ikastaro trinkoak aldiz (egunean sei ordukoak) %26,3 besterik ez ziren izan eta autoikaskuntzakoak %14,1. Autoikaskuntzaren eskaintza zabaltzen ari da azken urte hauetan eta ondorioz urtetik urtera gero eta langile gehiago dira hau-tu hau egiten dutena, zalantzarik gabe, bestelako aukera eraginko-rragoen kaltetan.

Ikus daitekeenez, oso kopuru txikiak dira, nahiz eta horiek mota guz-tietako ikastaroen batura izan (ikastaro trinkoak, ez trinkoak, autoi-kaskuntza, barnetegia...). Euskara ikasteko eraginkorrenak diren ikas-

taroak soilik kontuan hartzen baditugu, hau da, ikastaro trinkoak (egunean sei ordukoak), kopuruak are eskasagoak dira eta azken urte hauetan murrizten ari dira gainera:

Administrazio Orokorrean euskara ikasten ari diren langileak gutxi dira, baina gainerako alorretako langile guztiak batuta ere kopurua ez da batere esanguratsua. Kopuru horiekin Administrazioko langile guztiak epe onargarri batean euskalduntzea ezinezkoa da eta ondorioz

Nafar Gobernuaren jarduna euskara normalizatzera baino langileen eskariaren zati txiki bati erantzutera mugatzen dela esan behar da48.

Ikus daitekeenez, gaur egun Nafarroan ez dago Administrazio Oroko-rra euskalduntzeko inolako borondaterik, ez dago plangintza edo eki-men iraunkorrik. Langileen borondatean eta Administrazioaren es-kaintza mugatuan oinarritzen diren euskara ikastaroak baino ez. Gauzak honela, gaur egun herritarrei zerbitzua eskaini behar dieten 4.400 langile publiko horien gehiengoak ezin dituzte euskal hiztunak euskaraz artatu eta ondorioz euren hizkuntza-eskubideak sistematiko-ki urratzen dituzte.

3.1.3. Ipar Euskal Herria

Langileak euskalduntzeko ekimenik ez dago alor honetan ere eta on-dorioz langileek beren kabuz euskara ikasteko ematen dituzten urra-tsak baino ezin dira aipatu.

Ez da Administrazioko langileak euskalduntzeko ekimenik abian jarri eta helduen euskalduntze mugimenduaren sustapena soilik aipa daite-ke eremu honetan. Dena dela, eskaintza hori herritar guztiei egiten zaiena da eta ondorioz ezin da administrazioko langileak euskaldun-tzeko ekimen gisa kontuan hartu.

3.2. LANGILE BERRIEN KONTRATAZIOA

Edozein eremu euskalduntzeko ezinbestekoa da bertan zerbitzua es-kaintzen ari diren langileak euskalduntzea eta are gehiago herritarre-kin harreman zuzena duten zerbitzuetan. Zerbitzu horietan langile elebidunak bermatzeko biderik eraginkorrena langile euskaldunak kontratatzea dela argi dagoen arren, Euskal Herriko administrazioek ez dute inoiz bide horren aldeko apustu argirik egin eta kasurik one-nean jada lanpostua eskuratu duten zenbait langile euskalduntzera mugatzen dira. Hori edozeinentzat begi-bistakoa izan arren, Adminis-trazio ezberdinek, euskararen normalizazioarekin zerikusi gutxi duten

48 — Langileen eskariari erantzutera ere ez dela iristen esan beharko genuke ordea, izan ere, urtero euskara ikastaroetan parte hartzeko ize-na ematen duten langileen kopuruak azkenean baimentzen dituztena bikoizten du. Esaterako, 2007-2008 ikasturtean euskara ikastaroetan izena eman zutenak 2.185 langile izan ziren arren (aurreko ikasturtean baino %44 gehiago), azkenean ikastaroetan parte hartu zutenak 1.069 besterik ez ziren izan (aurreko ikasturtean baino %14 gehiago). Ko-puru hauek, bestalde, aurrez aipatutako aurrekontuaren muga argi eta garbi erakusten dute.3

. HIZ

KU

NT

ZA

PO

LIT

IKE

N E

LE

ME

NT

U A

DIE

RA

ZGA

RR

IEN

AK

- 3

.1. L

AN

GIL

EE

N E

US

KA

LD

UN

TZ

EA

Page 35: HP Administrazio orokorra

35

arrazoiak medio, Administrazio orokorrean ere euskaraz ez dakiten langileak kontratatzen jarraitzen dute.

Administrazio guztiek euskaraz ez dakiten langileak hartzen jarraitzen dute, bai, baina bakoitzak garatzen duen kontratazio-politikak zenbait berezitasun ere baditu, batez ere EAEn eta NFKan. Bi eremu hauetan langile publikoak kontratatzerakoan hizkuntza-irizpideak nagusiki bi neurri hartzera mugatzen dira: batetik, zenbait lanpostu eskuratzeko euskara maila jakin bat egiaztatu beharra eskatzen da eta, bestetik, beste zenbait lanpostutan euskara maila jakin bat egiaztatzea meritu gisa baloratzen da. Funtsean bi neurri horiek dira kontratazio-politika gidatzen dutenak baina ondoren ikusiko dugun bezala, batean eta bes-tean ez dira berdin aplikatzen.

3.2.1. Euskal Autonomia Erkidegoa

Aurrez ikusi bezala, euskararen normalizaziorako lehen plangintza Administrazio orokorrean jarri zen abian. Dekretu baten bidez, Admi-nistrazio orokorrerako lehen plangintza arautzeko saiakera interesgarri bat egon zen, baina berehala Funtzio Publikoaren Legea onartu zen, besteak beste, lehen dekretu horrek irekitako aukerak izugarri murriz-tuz. Besteak beste, lehen Dekretu hartan hizkuntza-eskakizunak lan-postuak betetzeko unean bertan egiaztatu behar zirela jasotzen zen. Derrigortasun-daten kontzeptua ez zen aipatu ere egiten eta ondorioz ez zen aurreikusten lanpostua eskuratzen zutenei euskara ikasteko denbora tarte bat eskaintzea. Esan bezala, Funtzio Publikoaren legea onartu ondoren bigarren dekretu bat onartu zen, besteak beste, derri-gortasun-daten ideia jasoz eta euskara meritu gisa zenbat baloratu behar zen ezarriz eta ordutik hizkuntza-eskakizunen eta derrigortasun-

-daten sistema izan da Administrazio orokorrean ez ezik, gainerako administrazio publikoetan garatu dena.

Lanpostu guztiei hizkuntza-eskakizun jakin bat ezartzen zaie eta gutxi batzuei ezarritako eskakizun hori data jakin baterako egiaztatu beha-rra. Honela, derrigortasun-data agorturik duten lanpostuak eskuratze-ko lanpostu horrek ezarria duen hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea ezinbestekoa izaten da, baina gainerako guztietan ez. Lanpostuak de-rrigortasun-data agortu gabe badu, hautagaiak denbora tarte bat izan-go du eskatutako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko. Lanpostuak inolako derrigortasun-datarik ez badu, hizkuntza-eskakizuna egiazta-tzen dutenei euskara meritu gisa baloratuko zaie eta egiaztatzen ez dutenei ez, baina azken hauek lanpostua berdin-berdin eskuratu ahal izango dute.

Lanpostua eskuratzeko unean derrigortasun-data agortua ez duten lanpostuak, eskatzen den hizkuntza-eskakizuna egiaztatu gabe eskura daitezke, ezarritako datarako eskatutako hizkuntza-eskakizuna egiaz-tatuko dela aurreikusiz. Lanpostua eskuratzeko unean derrigortasun-data agortua duten lanpostuen kasuan soilik izango da ezinbestekoa eskatzen den hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea. Azkenean, lanpostu gehienetan hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea borondatezkoa baino ez da (lan-deialdian puntu batzuk gehiago eskuratzeko bidea) eta lanpos-tu gutxi batzuetan derrigorrezkoa (data agortua duten lanpostuetan).

Aurreko kapituluan sistema honek jada lanean ari diren langileen eus-kalduntzea lortzeko hutsune nabarmenak dituela ikusi dugu, bada, hutsune horiek are nabarmenagoak dira langile berrien kontratazioa-ren kasuan. Izan ere, derrigortasun-datak oso lanpostu gutxiri ezar-tzeaz gain, derrigortasun-data asko jada hizkuntza-eskakizuna egiaz-tatua duten langileek betetzen dituzten lanpostuei ezartzen zaizkie eta gainera derrigortasun-data agortu gabe duten lanpostuetan ez da ino-lako neurririk hartzen langileek zehaztutako datarako dagokien HE egiazta dezaten. Eta zer esanik ez derrigortasun-datarik ez duten lan-postuetan, lanpostu horiek eskuratzen dituztenek ez dute aurreran-tzean inolako hizkuntza-eskakizunik egiaztatu beharrik izango eta. Ondorioz sistema honen eraginkortasuna, kasurik onenean, derrigor-tasun-data agorturik duten lanpostuetara mugatzen da.

Aurrez ikusi bezala, orain arte garatu diren plangintzetan oso lanpostu gutxiri ezarri zaie derrigortasun-data (lehen plangintzaldian lanpos-tuen %33,2ri, bigarrenean %34,9ri, hirugarrenean %40,74ri eta orain-dik amaitu ez den laugarrenean %43,87ri) eta plangintzaldi bakoitza amaitzean are gutxiago izan dira zegokien hizkuntza-eskakizuna eza-rritako data horretan egiaztatu dutenak (lehen plangintzaldian derri-gortasun-daten %28,48k, bigarrenean %41,78k eta hirugarrenean %47,41ak). ri eta oraindik amaitu ez den laugarrenean %43,87ri)

Hala ere, hogei urteko esperientziak utzi dituen emaitza mugatu hauek ez dira nahikoa izan Eusko Jaurlaritzako arduradunek orain arte gara-tutako neurriak aldatu behar direla ondorioztatzeko eta 2008an lauga-rren plangintzaldia abian jarri dute aurreko hiru plangintzek zituzten egiturazko gabezia nagusienak bere horretan mantenduz, hau da, de-rrigortasun-datak lanpostu gutxi batzuei ezarriz, 45 urtetik gorakoei euskara ikastetik salbuesteko aukera eskainiz, dagokien hizkuntza-es-kakizuna ezarritako datarako egiaztatzen ez dutenei begira neurririk ez hartuz edota euskara meritu gisa oso gutxi balioetsiz.

Are gehiago, laugarren plangintzaldi honetan ere, aurreko hiruetan egin bezala, derrigortasun-datak ezartzeko araudiak zehazten duenari

EspEdiEntEa: 548-2004 EaE (bizkaia)kExa: Barakaldoko Hizkuntz Eskola Ofizialeko adminis-trariek ez dute zerbitzua euskaraz eman ahal izateko gaita-sun nahikorik.

EspEdiEntEa: 752-2007 EaE

kExa: Uztailaren 24 goizean Eusko Jaurlaritzako zentralita orokorreko 012 zenbakira deitu zuen. Deia erantzun zion langileak ez zion harrera euskaraz egin. Herritarrak zerbi-tzua euskaraz jaso nahi zuela esandakoan, itxaroteko eskatu zion. Minutu batzutan zain egon behar izan zuen zerbitzua euskaraz jaso ahal izateko.

EspEdiEntEa: 41/2009 EaE

kExa: ZUZENEAN zerbitzuko agente izateko hautapro-ban ez zuten izan aukerarik proba psikoteknikoa euskaraz egiteko.

EspEdiEntEa: 119-2009 EaE

kExa: Urtarrilaren 27an Euskal Energien Erakundera dei-tu zuen argibide eske. Hasieran, nola hala euskaraz egin zioten, baina ondoren, argibideak eman behar zizkion per-tsonak gaztelaniaz egiteko esan zion. Herritarrak modu atseginean, nahiko lan zuela gaztelaniaz hitz egiteko esan zionean, langileak kontua elkar ulertzea zela, eta lasai hitz egiteko gaztelaniaz, ulertuko ziola esan nahi ziona eran-tzun zion.

EspEdiEntEa: 250-2009 EaE

kExa: EAEko Hezkuntza sailak eskoletako sukaldari eta garbiketako lanpostuak betetzeko lekualdatze-lehiaketa argitaratu du. Euskararen ezagutza ez da merezimendu gisa hartzen.

3. H

IZK

UN

TZ

A P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.2

. LA

NG

ILE

BE

RR

IEN

KO

NT

RA

TAZ

IOA

Page 36: HP Administrazio orokorra

36

muzin egin eta plangintza abian jarri aurretik eskuragarri zeuden datu ofizialak erabili beharrean (2006 urtekoak), berriz ere datu zaharki-tuak erabili dira (2001 urtekoak), derrigortasun-data lanpostuen %48,5ari ezarri beharrean, %43,87ari ezarriz.

Euskara meritu gisa baloratzea baino eraginkorragoa izaten da lanpos-tua eskuratu nahi duen guztiari dagokion hizkuntza-eskakizuna lan-postua bete aurretik egiaztatu behar izatea, baina derrigortasun-daten sistemak eragiten dituen gabeziak nolabait emendatzeko euskara meri-tu gisa puntu askorekin balora zitekeen arren, hizkuntza-politikaren arduradunek ez dute bigarren aukera hau inoiz baliatu. Euskara meri-tu gisa zenbat baloratu erabakitzerakoan, orokorrean, araudiak ezarri-tako gutxieneko puntuak eskaintzera mugatu dira administrazio pu-blikoko erakunde guztiak.

Administrazio orokorraren kasuan, azken Enplegu Publikorako Es-kaintza zabala orain dela hamar urte egin zen, 2000 urtean, eta guzti-ra 750 lanpostu eskaini ziren. Hamarkada luze batean beraz EAEko Administrazio orokorrean ez da lan-deialdi zabalik egin eta ondorioz, besteak beste, hamar urtetan ez da langile berrien kontratazioaren bide hau euskararen normalizazioan aurrera egiteko baliatu.

Esan bezala, 2000 urteko lan-deialdi horretan guztira 750 lanpostu eskaini ziren eta lanpostuen erdia baino gehiago (%50,8) inolako hiz-kuntza-eskakizunik egiaztatu gabe betetzeko moduan. Hizkuntza-es-kakizuna ezarri zitzaien gainerako lanpostuetan gehien eskatutako eskakizuna bigarrena izan zen (%19,5), gainerako hirurak lanpostu guztien %10 inguruan (hirugarrena %10,7, laugarrena %9,6 eta lehe-nengoa %9,5). Dena dela, ohikoa baino hirugarren eta laugarren hiz-kuntza-eskakizun gehiago eskatu ziren, hainbat lanpostu Hizkuntza Normalizaziorako Teknikarienak, itzultzaileenak edota goi-mailako teknikarienak izan zirelako eta ondorioz, lanpostuen erdia ia hizkun-

tza-eskakizunen batekin atera zen, bestela hizkuntza-eskakizuna zu-ten lanpostuak ehuneko horretatik urrun geldituko ziren.

Euskara meritu gisa baloratzerakoan gauzak ez ziren askoz hobeki egin, izan ere, deialdi gehienetan euskara baloratzerakoan araudiak ezarrita-ko gutxienekoa betetzera mugatu ziren, hau da, 1. eta 2. hizkuntza-

-eskakizuna egiaztatzeagatik puntuen %5 eta 2. eta 3. hizkuntza-eska-kizuna egiaztatzeagatik puntuen %11.

Lanpostu gehien administrari laguntzaile izateko eskaini ziren (161 lanpostu) eta ia beste horrenbeste menpeko langile izateko (141 lan-postu). Zuzenbideko lizentziadunen lanpostuak (67), administrarie-nak (52) edota goi mailako administrarienak ere (40) asko izan ziren.

Lanpostu gehien eskaini zituen administrari laguntzaileen deialdia aztertzen badugu, 161 lanpostutik gehienak (124) promozio irekian eskaini ziren eta gainerakoak barne promozioan. Era berean, lanpostu gehienak 2. hizkuntza-eskakizunarekin atera ziren (%61,5), baina gai-nerako guztiak inolako eskakizunik gabe (%38,5), administrari lagun-tzaileen deialdi honetan zehazki ez baitzen bestelako hizkuntza-eska-kizunik eskatu. Honela bada, deialdi garrantzitsu honetan hamar lanpostutik lau inolako eskakizunik gabe atera ziren. Bestalde, 1. hiz-kuntza-eskakizuneko lanposturik ez eskaini arren, euskara meritu gisa baloratzerakoan 2. hizkuntza-eskakizuna ez ezik (2,5 puntu) 1. hiz-kuntza-eskakizuna ere kontuan hartu zen (1,75 puntu).

Zehazki deialdi honetan oposaketako bi frogetan (teorikoa eta prakti-koa) gehienez 20 puntu atera zitezkeen, administrazio publikoan egin-dako lanagatik gehienez 6 puntu, titulazio akademikoengatik gehienez puntu bat eta hizkuntza ez ofizialak jakiteagatik gehienez 1,25 puntu.

9. TAULA

EUSKARAREN BALIOA ADMINISTRARI LAGUNTZAILEEN LAN-DEIALDIAN (2000)

Puntuak %

Guztira 28,25 100

Oposaketa 20 70,8

Betetako zerbitzuak 6 21,2

Titulazio akademikoak 1 3,5

Hizkuntza ez ofizialak 1,25 4,4

Euskara (1HE) 1,75 6,2

Euskara (2HE) 2,5 8,8

Iturria: 2000ko ekainak 24koeko EHAO. Kontseiluak egindakoa.

Ikus daitekeenez, hizkuntza ez ofizial bat egiaztatzen zuenak (1,25 puntu) ia-ia lehen hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik lor zitezkeen puntuak beste lor zitzakeen (1,75 puntu) eta 2. hizkuntza-eskakizuna-gatik ere ez zituzkeen askoz puntu gehiago eskuratuko.

Azken hamar urte hauetan ez da Administrazio orokorrean lan-deialdi esanguratsurik egin eta ondorioz urte hauetan guztietan derrigortasun-

-data agortuta zuten hainbat lanpostu zegokien hizkuntza-eskakizuna egiaztatu gabe zuten langile ez titularrek bete dituzte. Ez da lanpostu horietan titularrak sartzeko deialdirik egin eta ondorioz normalizazio-

-prozesua are gehiago moteldu da. Berriki, 2010 urtean Enplegu Publi-koaren Eskaintza berri bat egin da, baina gauzek ez dute hobera egin: oso lanpostu gutxitan da euskara egiaztatu beharrekoa eta meritu gisa baloratzen denean ere oso puntu gutxi eskaintzen zaizkio hizkuntza-

-eskakizun bakoitzari.

Kontuan izan behar da bestalde, hizkuntza-eskakizunak langileen gu-txieneko euskara gaitasuna bermatzeko bitartekoak izateaz gain, zeharka, milaka pertsonari eragiten dieten baldintzak ere badirela. Izan ere, lan-deialdiak azkenean bakan batzuek gainditzen dituzten arren, milaka eta milaka dira aurkezten direnak eta asko oposaketa gainditzeko euskara ikasten ahalegintzen direnak49.

Administrazio orokorrean eta gainerako zerbitzu publikoetan euskara meritu gisa zenbat baloratu behar zen lehenik Funtzio Publikoaren 6/1989 Legeak ezarri zuen, euskara gaitasun maila ezberdinak egiazta-tzeagatik gutxienez lan-deialdiko puntuen %5 eta gehienez %20 esku-ratu zitekeela jasoz50. Bada, Lege hau zehazteko eta normalizazio-plan-gintza ezberdinak arautzeko helburuz jarraian onartu zen 224/1989 Dekretuak jada lehen murrizketa ezarri zuen, Funtzio Publikoaren le-geak jarritako muga horiek are gehiago murriztuz. Izan ere, Dekretu berriak 1. eta 2. hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeagatik puntuen %5etik %10era eman zitezkeela eta 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeagatik berriz %11tik %20ra ezarri zuen.

49 — Adibidez, 2000 urteko lan-deialdian 750 lanpostu eskaini ziren arren, deialdietara 19.779 lagun aurkeztu ziren eta izena eman zute-nak askoz gehiago izan ziren (48.778 lagun).

50 — Garrantzitsua: euskara eta gaztelaniaz ez dio gauza bera: euska-razko bertsioan euskarari ematen zaizkion puntuak ere puntu guztien barruan sartzen dira, baina gaztelaniazko bertsioan ez: euskaraz “... aukeraketa-aldi guztian” dio eta gaztelaniaz berriz “... en el resto del proceso selectivo”.3

. HIZ

KU

NT

ZA

PO

LIT

IKE

N E

LE

ME

NT

U A

DIE

RA

ZGA

RR

IEN

AK

- 3

.2. L

AN

GIL

E B

ER

RIE

N K

ON

TR

ATA

ZIO

A

Page 37: HP Administrazio orokorra

37

Ikus daitekeenez, tarte hauek Funtzio Publikoaren Legeak ezarritako mugak errespetatzen zituzten, baina era berean maila batzuetan (batez ere 2. hizkuntza-eskakizunaren eta 4. hizkuntza-eskakizunaren ka-suan) euskara gutxiago baloratzeko aukera zabalik utzi zuten. Honela, tarte horiekin, deialdi batean 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen zu-tenei puntuen %5 eman ahal izatea eta 4. hizkuntza-eskakizuna egiaz-tatzen zutenei puntuen %11 eman ahal izatea ahalbidetu zen. Ondo-rengo plangintzak arautu dituen eta egun indarrean den 86/1997 Dekretuak ere tarte horiek zehazten ditu eta ondorioz orain arte admi-nistrazio publikoan garatu diren plangintza guztietan aipatutako al-drebeskeria egiteko aukera zabalik egon da.

Laburbilduz, Funtzio Publikoaren 6/1989 Legetik eta 86/1997 Dekre-tutik eratortzen diren egiturazko hutsune hauek guztiak behin eta berriz errepikatuz ezinezkoa izango da epe labur edo ertainean Admi-nistrazio orokorreko langile guztiak euskalduntzea, eta hala ere Eusko Jaurlaritzak ez du bi arau horiek aldatzeko inolako asmorik agertzen eta ondorioz herritarrok erabaki politiko horren ondorioak jasaten ja-rraitu beharko dugu, euskal hiztunok gure hizkuntza-eskubideak behin eta berriz nola urratzen diren ikusi beharko dugu, pairatzen ja-rraitu beharko dugu.

3.2.2. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitatean ez dago Administrazio orokorra eus-kalduntzeko normalizazio-planik eta langile berriak kontratatzera-koan euskararen ikuspegitik garatzen den politika administrazioa euskalduntzeko baino behar zehatz batzuei erantzuteko izaten da. Izan ere, politika hori lanpostu batzuetan euskara jakin beharra eskatzera eta beste apur batzuetan meritu gisa baloratzera mugatzen baita, beti ere, 1986ko Vascuencearen Legeak ezarritako eremuen arabera.

Nafarroako Administrazio publikoan, oro har, langile berriak kontra-tatzerakoan zenbait lanpostu eskuratzeko euskara maila jakin bat egiaztatu beharra eskatzen da, baina kasu honetan ez da derrigortasun-

-datarik ezartzen. Lanposturako eskatzen den hizkuntza-eskakizuna lanpostua eskuratzeko unean bertan egiaztatu behar izaten da, bestela ez baitago lanpostua eskuratzerik. Hasieratik oso lanpostu gutxi eta gehienak euskararekin zerikusi zuzena zutenak (itzultzaileak, teknika-riak...) izan dira ezaugarri hori izan dutenak eta gainera denborarekin areagotuz joan beharrean gutxitu egin dira Nafarroako Gobernuaren erabakiz. Nafarroako sistema hau EAEkoa baino eraginkorragoa zate-keen baldin eta hain lanpostu gutxiri eragingo ez balio, izan ere, ikusi bezala, derrigortasun-daten ereduan hainbat neurrik sistemaren bera-ren eraginkortasuna goitik behera baldintzatzen dute.

Nafarroan, esan bezala, lanpostu bakan horietan eskatutako euskara-gaitasuna lanpostua eskuratu aurretik edo unean bertan egiaztatu behar da eta ondorioz ez da hizkuntza-eskakizun hori egiaztatzeko inolako denbora tarterik uzten. Ondorioz aurrez aipatutako hutsune eta EAEn ikusi ditugun gabezia eta trikimailuak neurri bakar batekin gainditzen dira. Gainera, orokorrean eskatzen den euskara gaitasuna ere, EGAren parekoa izaten da, hau da, EAEko Administrazio oroko-rreko 3. hizkuntza-eskakizunaren parekoa eta ondorioz, hizkuntza-es-kakizuna ezartzen zaien lanpostuetan langile euskaldunak ariko direla bermatzen da51. Dena dela, sistema honen eraginkortasuna ere oso mugatua da, baina beste arrazoi batengatik: hizkuntza-eskakizuna oso lanpostu gutxiri ezartzen zaielako (ia guztiak irakasle lanpostuei edota euskararekin zerikusia duten lanpostuei).

51 — Badira beste euskara maila batzuk baina oso lanpostu gutxiri ezartzen zaizkie... V1, V2, V3. Osasunbidean esaterako, eremu eus-kalduneko zenbait lanpostuk oinarrizko euskara eskakizun bat dute (V1 maila). Gutxi dira (9.000 langiletik 53 baino ez), baina zerbitzu publikoa eskaintzen duten heinean, eremu euskaldunerako gutxiene-ko eskaintza bat bermatzen dutela esan daiteke. 3

. HIZ

KU

NT

ZA

PO

LIT

IKE

N E

LE

ME

NT

U A

DIE

RA

ZGA

RR

IEN

AK

- 3

.2. L

AN

GIL

E B

ER

RIE

N K

ON

TR

ATA

ZIO

A

EspEdiEntEa: 641/2006 nfk

kExa: Nafarroako Gobernuak Turismo arloko jarduereta-rako ofizial izateko bost lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia egin zuen 2006ko ekainean, (3 Iruñean aritzeko, 1 Zangozan aritzeko eta 1 Orreagan aritzeko). Frantsesaren eta ingelesaren ezagutza baloratuko dute, euskararena aldiz batere ez.

EspEdiEntEa: 1183/2008 nfk

kExa: Nafarroako Gobernuaren Kultura Departamentuak deialdia egin du liburutegiko arduradun izateko 18 lanpos-tu oposizio bidez hornitzeko. Lanpostu bakar batean ere ez da nahitaezkoa euskara jakitea, nahiz eta lanpostu batzuk eremu euskaldunerako izan (Lesaka, Etxarri-Aranatz, Irur-tzun). Gainera euskararen ezagutza ez da baloratuko opo-sizio hutsa delako, hau da, lehiaketa faserik ez dagoelako.

EspEdiEntEa: 1/2009 nfk

kExa: Aurrekontuen Legearen xedapen baten ondorioz euskararen ezagutza derrigorrezkoa duten lanpostuetako herritarrek ezin izango dute parte hartu euskarazko ezagu-tza derrigorrezkoa ez duten lanpostuetako lehiaketetan.

EspEdiEntEa: 1240/2009 nfk

kExa: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren menpeko erakunde autonomiadunetako zerbi-tzuko langileen euskara ikasteagatiko ordu-konpentsazioak eguneratzen dituen 195/1993 Foru Dekretuak ikastaro trinkoak egiteagatik ordu guztiak lan orduetatik hartuko direla ezartzen duen arren, Landa Garapeneko eta Inguru-meneko Departamentuko Ingurumena Zaintzeko Zerbi-tzuko buruak ikastaroaren ordu-kopuruaren erdia besterik ez dio onartu langileari laneko orduen kontura.

Page 38: HP Administrazio orokorra

38

Corpus juridikoaz aritu garenean ikusi bezala, Nafarroako Gobernuak azken hamarkadan dekretu bidez definitu izan du Nafarroako Admi-nistrazio publikoko plantilla organikoan zein lanpostutan izan behar duen euskarak jakin beharrekoa eta azken urte hauetan plantilla orga-nikoaren bidez ere bai. Dena dela, joera orokorra hizkuntza-eskakizu-na duten lanpostuak murriztea izan da eta ondorioz lehen gutxi zire-nak, egun are gutxiago dira52.

Bestalde, euskararen ezagutza derrigorrezkoa ez den kasuetan euskara meritu gisa baloratzen da, baina soilik eremu euskaldun edo mistoa delakoetan eta soilik lanpostu batzuetan. Gainera oposaketa-lehiake-tetan euskara jakiteagatik oso puntu gutxi eman izan dira eta hainbat urtetan kopuru urri hori are gehiago murriztu duten arauak onartu ditu Nafarroako Gobernuak. Dena dela, errealitatean euskara meritu gisa baloratzearen aukera honen eraginkortasuna hutsaren hurrengoa da, alde batetik euskara oso gutxi baloratzen delako eta bestetik Nafa-rroan Administrazio publikoko lanpostuak betetzeko gehien erabil-tzen den prozedura oposaketa izaten delako, hau da merituak kontuan hartzen ez dituen aukera53.

Nafarroako Administrazio orokorrean esaterako (2007ko plantilla or-ganikoaren arabera) eta soilik 45 lanpostu betetzeko eskatzen da eus-kara jakitea, hau da, lanpostu guztien %1ean baino ez. Meritu gisa berriz 241 lanpostutan baloratzen da euskara, lanpostu guztien %5,5ean soilik eta gainera, ondoren ikusiko dugun bezala, hutsaren hurrengoa suposatzen duen puntu kopuruarekin.

Dena dela, Nafarroako Administrazio osoa kontuan hartuz (eta D ere-duko irakasleak alde batera utziz) aztertzen ari garen Administrazio Orokorraren alor hau izango da ziurrenik euskara gehien kontuan har-tzen duena. Azken finean, euskara gaitasun nahikoa izatea, batez ere, beren lan teknikoa egin ahal izateko euskara ezinbestekoa duten lan-postuetan eskatzen da eta mota horretako lanpostu gehienak Nafa-

52 — 2003ko dekretua onartu aurretik, dekretu bidez zehazten zi-ren lanpostu horiek, baina azken urte hauetan, urtero dekretu bidez onartzen diren plantilla organikoetan zehaztu dira administrazioko zein lanpostutan zen euskara jakin beharrekoa edota zeintzuetan ba-lora zitekeen euskara meritu gisa. Egun, administrazioan euskararen erabilera arautzen duen dekretu berriak zehazten ditu baina oso era orokorrean, herritarrekiko duten harremanaren arabera.

53 — Oposaketak soilik lanpostuari dagozkion unean uneko frogak kontuan hartzen ditu eta ondorioz ez ditu oposaketa-lehiaketetan balo-ratzen diren euskararen ezagutza bezalako merituak kontuan hartzen.

rroan Administrazio orkorrean kokatzen dira (euskara irakasleak, eus-kara teknikariak, itzultzaileak...).

Beraz, gero eta langile gehiago dituen eta eremu euskaldunean ere lan-postuak dituen zerbitzu publikoa izan arren, gaur egun, Vascuencea-ren Legea onartu zenetik 24 urte pasa direnean, Administrazio oroko-rreko lanpostu gehienak eskuratzeko ez da euskara jakin beharra eskatzen, ez eta eremu euskalduna deitutakoen ere. Are gehiago, meri-tu gisa oso kasu gutxitan baloratzen da eta esan bezala, oso puntu gu-txirekin eta honetan ere eremu euskalduna deitutakoa ez da salbuespe-na. Egia da eskakizuna duten edo meritu gisa kontuan hartzen duten lanpostu gehienak eremu horretan kokatzen direla, baina hala ere, ere-mu horretako hainbat eta hainbat lanpostutan euskara ez da ezertara-ko kontuan hartzen.

Hala ere, hau guztia ez da gauza berria. Parlamentutik Nafarroako Gobernuari egindako galdera baten bidez jakin ahal izan dugunez, 2001eko urtarrilaren 1etik 2008ko uztailaren 1era (zazpi urte eta er-dian) Nafarroako Administrazio publikoan eta bere erakunde autono-moetan 2.429 lanpostu berri sortu dira eta soilik 610 lanposturi ezarri zaie euskara jakin beharra (lanpostu berrien %25,1ari). Horrela ikusita proportzio esanguratsua dirudi, baina ia lanpostu guztiak (585) ira-kasleenak izan direla kontuan hartzen badugu, hezkuntzatik aparte administrazioko langile berriak elebidunak izan daitezen inolako aha-leginik ez dela egiten ohartuko gara.

Euskara meritu gisa baloratzeari dagokionez, epe horretan sortutako 2.429 lanpostu horietatik 30 lanposturi soilik ezarri zaie euskara me-rezimendu gisa baloratzeko aukera (20 eremu euskaldunekoak eta bes-te 10 eremu mixtokoak). Lehen 20 horien kasuan, 8 lanpostu foruzain lanpostuei dagozkie, 4 suhiltzaileei, 3 basozainei, 2 eskolako atezainei eta bat sukaldari, liburuzain eta zerbitzu anitzetako lanpostu banari.

Corpus juridikoa aztertu dugunean ikusi bezala, hasiera batean (1994-2001) eremu euskalduneko lanpostuetan ez ezik, eremu mistoko zen-bait lanpostuetan ere euskara meritu gisa baloratzen zen, nahiz eta oso puntu gutxirekin izan. Ondoren, 2001 eta 2003ko dekretu ezagunen eskutik, hizkuntza-eskakizuna zuten lanpostuak murriztu ziren eta lan-deialdietan euskarari emandako balioa ere bai. Are gehiago, eus-kararen puntuazioa Europako hizkuntza ofizialei emandako balioari lotu zitzaion eta euskara (Nafarroako hizkuntza ofiziala) beste hizkun-tza horiei emandako puntuen arabera baloratzen hasi ziren. Are gehia-go, eremu mistoan euskara baloratzeko aukera ezeztatu zen eta eremu euskaldunean ere ez zitzaien aukera hori lanpostu guztiei aitortzen. Epaitegiek azkenik neurri murriztaile horietako asko bertan behera utzi dituzte eta ondorioz 2009tik aurrera, dekretu berria tarteko, eus-kara eremu euskalduneko zein mixtoko lanpostu guztietan baloratu ahalko da, Europako hizkuntzen balioari lotu gabe, baina beti bezala oso balio mugatuarekin.

Atzerapauso hauek ahalbidetu dituzten dekretu eta arauak baliogabe-tu arren, urte hauetan guztietan egin diren lan-deialdietan egindako kalteak jada ez du konponbiderik. Nafarroako Gobernuak hori baze-kien eta, behin eta berriz, epaiak atzeratzen ahalegindu da, epaien aur-kako helegite berriak aurkeztuz eta trikimailu ezberdinak erabiliz.

Nafar Gobernuak azken urte hauetan indarrean jarri dituen dekretu murriztaile horiek atzerapauso garrantzitsua suposatu dute Adminis-trazioko langile berrien kontrataziorako baldintzetan ere, baina kon-tuan izan behar dugu dekretu horiek indarrean sartu baino lehen egoera ez zela askoz hobea. Zenbait lanpostu eskuratzeko euskara ja-kin beharrekoa zen eta meritu gisa baloratzerakoan puntu gehixeago ematen zitzaizkien euskara zekitela egiaztatzen zutenei, baina ez zen inondik inora euskararen normalizazioak behar zuen kontratazio-poli-tika garatzen. Hala ere, azken urte hauetan Epaitegiek Nafarroako Gobernuaren hainbat arau balio gabe utzi dituzten arren, 55/2009 De-kretu berriak ez du euskara jakitea 2001 eta 2003ko Dekretuen aurre-tik baloratzen zen beste baloratzen, ez da garai hartako kopuru urrie-tara ere iristen.

3. H

IZK

UN

TZ

A P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.2

. LA

NG

ILE

BE

RR

IEN

KO

NT

RA

TAZ

IOA

Page 39: HP Administrazio orokorra

39

Honela 55/2009 Dekretu berriaren arabera euskara meritu gisa balora-tzerakoan balio hauek hartu beharko dira kontuan: eremu euskaldu-nean orokorrean merituei dagozkien puntuen %6 eman beharko zaie euskara dakitela egiaztatzen dutenei eta herritarrekin duten harrema-naren arabera lanpostu batzuetan %10 arte handitu ahalko da ehune-ko hori. Eremu mistoan berriz, orokorrean merituei dagozkien pun-tuen %3 eman beharko zaie euskara dakitela egiaztatzen dutenei eta herritarrekin duten harremanaren arabera lanpostu batzuetan %6 arte handitu ahalko da ehuneko hori54.

10. TAULA

EUSKARAREN BALIOA 2006 URTEKO LAN-DEIALDI BATEAN

Oposizio fasea 69

Esperientzia 15

Ezagutza 3

Informatika ezagupenak 2

EB-eko hizkuntza ofizialak 6

Euskara (Eremu euskalduna) 2,2

Euskara (Eremu mixtoa) 2,1

Euskara (Eremu ez euskalduna) 0

GUZTIRA 100

Iturria: 2006 urteko NAO. Kontseiluak egindakoa.

Dena dela, euskara meritu gisa oposaketa-lehiaketetan soilik baloratzen dela kontuan hartzen badugu, azkenean balorazio urri hori oso lanpostu gutxitan egiten da eta ondorioz oso zaila da hain neurri isolatu eta mugatuekin Administrazio publikoan langile euskaldunak bermatzea.

3.2.3. Ipar Euskal Herria

Langile berrien kontratazioaren atal honetan ere Ipar Euskal Herriaz ari garenean, behin eta berriz, egin dugun egoeraren azterketa labur eta eskasa errepikatu beharrean gara. Izan ere, ez dago Administrazio orokorrean langile berriak kontratatzerakoan euskararen ezagutza eskatzeko edo baloratzeko inolako arau, plangintza edo neurririk.

Euskararen Erakunde Publikoak bestelako lehentasun batzuk zehaztu ditu bere helburuen artean eta ez du herritarrekin harreman zuzena duen zerbitzu publiko hau euskalduntzeko langileen kontratazioari

54 — Orain arte baina, ez da puntu banaketa berri honekin lan-deial-dirik egin eta horregatik ez dugu dagokion taula jaso.

begira inolako arau edo neurririk aurreikusten. Azken urte hauetan ikus daitezkeen kasu bakarrak Euskararen Erakunde Publikoan bertan lan egiteko eskaintzak izan dira. Izan ere, irakasle euskaldunen lanpostuez gain oso gutxi izaten dira Administrazio publiko osoan euskara jakin beharra eskatzen duten lanpostuak.

3.3. ZIRKUITU EUSKALDUNAK

Administrazio publikoak orokorrean zerbitzu edo atal ezberdinetan antolatzen dira. Administrazioa erabat euskaldundu bitartean zerbitzu edo atal horietako bakoitzean zirkuitu euskaldunak abian jartzea es-trategikoa dela azpimarratu izan du Euskalgintzak behin eta berriz. Zirkuitu euskaldun horietan zerbitzua euskaraz emateaz gain lana ere euskaraz egingo litzateke. Honela langile euskaldunak (eta euskaldun-dutakoak) zirkuitu horietan hasiko lirateke lanean, euskarazko zirkui-tua handituz eta zabalduz.

Administrazio Orokorra euskalduntzeko ere hori litzateke biderik era-ginkorrena. Hasteko langileak euskaldundu behar dira baina parean lantokiak edota lantaldeak euskalduntzea ere ezinbestekoa da. Horre-tarako, alde batetik, lanean ari diren eta euskaraz ez dakitenek euskara ikasi behar dute eta, bestetik, neurriak hartu behar dira lanean hasiko diren langile berriak euskaldunak izan daitezen (eta ondoren ikasi behar izan ez dezaten). Euskara erabiltzeko euskara jakitea ezinbestekoa da, baina ikasitakoa ez galtzeko erabiltzea ere bai. Administrazioko zerbitzuetan langileek euskaraz lan egin dezaten euskaldunez osatutako lantalde edo atalak sortu behar dira, hau da, zirkuitu euskaldunak eta ahal diren erraztasun guztiak eskaini beraien lana euskaraz egin dezaten.

Izan ere, zirkuitu euskaldunez ari garenean euskaraz lan egingo duten lantaldeez ari gara: langile guztiak euskaldunak izango diren lantal-deez eta euren lanerako espazioa ere euskalduna izango duten lantal-deez (lanerako bitartekoak, softwarea, dokumentazioa, komunika-zioak, hizkuntza-paisaia...). Euskararen normalizaziorako ezinbestekoa eta estrategikoa da eremu publiko zein pribatuan horrelako lantaldeak sortu eta poliki-poliki zabalduz, handituz joatea (eta parean lantalde erdaldun edota mistoak gutxituz eta txikituz joatea).

Zirkuitu euskaldunak sortu eta hedatzea estrategikoa da, langileen ikuspegitik ez ezik herritarren hizkuntza-eskubideenetik ere. Alde bate-tik, herritarrei euskarazko zerbitzua bermatuko zaie eta, bestetik, eus-kara ikasi duten langileek ingurune euskaldun batean lan egingo dute-nez, beraien euskara galdu ordez hobetu eta aberastu egingo baitute.

EspEdiEntEa: 782/2007 iEh

kExa: Hazparne inguruan burutzen ari diren obrak direla eta errepide bazterrean jarri kartelak frantses hutsean dira. Ondokoa diote: Absence de marquage, Le �onseil Général fi -bsence de marquage, Le �onseil Général fi-nance des travaux... eta Attention trace modifie.

EspEdiEntEa: 996-2007 iEh

kExa: Familia ugariaren karta eskaria egin zioten SNCFri. Kari horretara txekea egin zuten eta euskaraz bete zuten. Uztai-laren 5ean SNCF-ek gutunaren bidez ondorengoa erantzun zien: txekea ezin izan dutela kobratu txekearen hizkizko kopu-rua zuzena ez zelakoan, hots, euskaraz baitzen.

EspEdiEntEa: 800/2008 iEh

kExa: Pyrénées Atlantiques aldizkariaren 2008ko ekaina - uztaileko alean ez da inolako informaziorik euskaraz.

EspEdiEntEa: 758/2008 iEh

kExa: Ministere Du Budget Des Comptes Publics Et De La Fonction Publiquen Baionako egoitzako ohar guztiak frantses hutsean dira. Leihatila bakoitzean egin daitekeen desmartxa edo solairuan zer zerbitzu dauden adierazten du-tenak bezalaxe.

EspEdiEntEa: 633/2009 iEh

kExa: URSSAF – Unions de Recouvrement des �otisations de Sécurité Sociale et d’Allocations Familialesek ekainaren 9ean igorri Enquête de satisfaction 2009 gutuna eta galdategia frantses hutsean ziren.

3. H

IZK

UN

TZ

A P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.3

. ZIR

KU

ITU

EU

SK

AL

DU

NA

K

Page 40: HP Administrazio orokorra

40

Urteetako esperientziak erakusten digu (eta Administrazioek beraiek onartzen dute), langileak euskalduntzeko egiten den ahaleginak (lan-gileen ahalegin pertsonala zein Administrazioaren ahalegina, ekono-mikoa zein bestelakoa) ez duela askorako balio langile horiek euskara ikasi ondoren lan giro erdaldunera itzultzen badira. Denborarekin ika-sitakoa galtzen dute eta denbora pasa ahala ez dira gai beraien zerbi-tzua euskaraz eskaintzeko. Ondorioz, euskararen normalizazioan po-litika oker horrek suposatzen duen kaltea biderkatzailea da. Alderantzizkoa ere biderkatzailea izan daiteke ordea, euskaraz lan egingo duten lantaldeak abian jartzeak euskararen normalizazioan izango lituzkeen onurak ere biderkatzaileak baitira.

Atzerapausoak ekidinez langileen benetako euskalduntzea lortzeko eta herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko biderik eraginkorrena izan arren, egun Euskal Herriko Administrazioek ez dute zirkuitu eus-kaldunen aldeko politikarik garatzen. Ikusi dugunez, Ipar Euskal He-rrian ez dago Administrazioko langileak euskalduntzeko eta euskara erabilera sustatzeko plangintzarik. Nafarroako Foru Komunitatean ere ez dago Administrazioan euskara normalizatzeko plangintza orokor eta sistematikorik. Langileak euskalduntzeko eskaintza urri eta mugatu bat besterik ez dago eta euskararen erabilera sustatzea baino murriztea helburu duten zenbait arau. Euskal Autonomi Erkidegoan Administra-zioko langileak euskalduntzeko eta euskararen erabilera sustatzeko plangintzak garatu dira, baina egiturazko hutsune eta gabezia nabar-menekin eta ez dira euskaraz lan egingo duten zirkuituak abian jarri.

Benetan harrigarria da euskararen normalizaziorako ezinbestekoa den bide edo tresna honi bertako Administrazioek ematen dioten garrantzi

hutsala, are gehiago, orain arte erabiltzen ari diren eta hizkuntza-eska-kizunak egiaztatzera mugatzen den ereduaren porrota gero eta ageria-goan gelditzen ari denean. Are okerrago, garai batean EAEn zein NFKan zirkuitu euskaldunak sortu eta hedatzea aurreikusten bazen ere, denborak aurrera egin ahala eta arau zein plangintza berriak sortu diren heinean, zirkuitu euskaldunak sortzen joateko erabakia apalduz joan da, zuzenean erabat baztertu ez denean.

3.3.1. Euskal Autonomia Erkidegoa

EAEn esaterako, Euskararen Legea zehaztu eta Administrazio oroko-rrean euskararen erabilera arautzeko onartu izan diren dekretuetan zirkuitu euskaldunen erabilera aurreikusten bazen ere, ondorengo de-kretu eta plangintzaldietan ideia indarra galduz joan da eta zenbait kasutan atal elebidunen ideiarekin nahasi ere bai. Izatez ordea, oso gauza ezberdinak dira: zirkuitu euskaldunean langile guztiak euskal-dunak izango lirateke eta euskaraz lan egingo lukete, atal elebidunetan aldiz langile guztiek ez lukete euskaraz jakin beharko eta euskaraz lan egitea ere ez litzateke ezinbestekoa. Azken hauen helburua euskaraz lan egitea baino, herritarrei zerbitzua hizkuntza batean zein bestean eskaini ahal izatea bermatzea bilatzen da.

Administrazio orokorrean garatutako plangintza guztietan landu izan da gai hau zuzenean edo zeharka eta euskara zerbitzu-hizkuntza edota lan-hizkuntza izango ote den ere bai, baina ondoren ikusiko dugun bezala, denborarekin kontzeptuak nahastuz joan dira eta egun zirkuitu euskaldunak proposatu beharrean atal elebidunak proposatzen dira.

Laugarren plangintzan esaterako, aurreko plangintzetan gai honen in-guruan garatutako politikaren autokritika egiten da, baina irtenbidea izango litzatekeen zirkuitu euskaldunen bidea zabaldu beharrean, alde batera uzten dira bide hori ez ezik, bide horretara gehien hurbiltzen ziren aukerak ere.

Hizkuntza-politikako arduradunei, behin eta berriz, uko egiten diote gurean edonork ikusten duen egia bat aitortzeari: nahikoa da lantalde batean erdaldun elebakar bat egotea lantalde osoak erdaraz lan egiteko. Bada, ezikusiarena egin eta plan bakoitzean atal elebidunak sustatzea-ren aldeko neurriak hartu izan dira, atal erabat euskaldunak sustatu beharrean.

Honela, hirugarren plangintzaldian esaterako, hiztun kopurua ahalik eta gehien trinkotzeari eman izan zaio lehentasun osoa, hau da, euskal hiztunak elkarrengana biltzeari. Euskal hiztunak elkarrekin egonda euskararen erabilera areagotu egingo zela pentsatu omen zuten ardura-

dunek eta uste hori oinarrizko kontzeptu bihurtu zen plan guztian zehar. Zenbat eta euskaldun gehiago bildu administrazio-atal batean, orduan eta errazagoa izango zen euskaraz jardutea, hori zen hipotesia, baina ondoren ohartu diren bezala, hiztun-kopuruaren trinkotasunak ez dakar, berez eta besterik gabe, euskararen erabilera; erraztu, bai, errazten du, baina bilketa soila ez da nahikoa euskal hiztunak euskaraz lanean jartzeko.

Bada guztiok bagenekien zerbaitez ohartzeko hainbat urte behar izan dituzten arren, laugarren plangintzaldirako lantalde erabat euskaldu-nak (zirkuitu euskaldunak) proposatu beharrean, trinkotze dinamika hori alde batera utzi eta aurrez garatzen ziren politika orokor eta an-tzuekin jarraitzea proposatzen dute. Honela diote hitzez hitz trinko-tzearen gaiari buruz:

“Gainera, helburu nagusia atal elebidunak sortzea izan denez –aldez aurretik jakinda hori oso zaila zela– lehentasun osoa eman zaie bai jendaurreko atalei (L1), bai elebidun izateko bidean dauden gizarte-

-izaerako atalei (L2), eta erabilera-planetik kanpo geratu dira Eusko Jaurlaritzako euskaldun gehienak. Hori horrela izan da, baina au-rrera begira, IV. Plangintzaldirako proposamenean, atal elebidu-nak sortzeak (hiztun-kopuruaren trinkotasuna) euskararen erabile-ra normalizatzeko duen garrantzia zalantzatan jarri gabe, langileen lan-jardunek sortutako lehentasunezko komunikazioei emango zaie lehentasuna”.

Aurreko plangintzetan oso emaitza eskasak lortu dira eta arduradunek beraiek onartzen dituzte porrot horren arrazoi batzuk (langile eta atal-buru batzuk euskara ikastetik salbuetsita daudela, langileak lanpostuz

3. H

IZK

UN

TZ

A P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.3

. ZIR

KU

ITU

EU

SK

AL

DU

NA

K

Page 41: HP Administrazio orokorra

41

asko aldatzen dituztela, euskarazko harreman sarea falta dela...), baina arrazoi nagusia ez dute aipatu ere egiten. Ez dute esaten lantalde osoak (eta inguruko lanpostu gakoek), guztiek izan behar dutela euskaldunak lantalde horrek benetan euskaraz lan egitea nahi bada. Ez da nahikoa lantaldeko langileen %80ak hizkuntza-eskakizuna egiaztatua izatea ez eta %99ak izango balu ere, ezinbestekoa %100a euskalduna izatea da. Eta atal elebidunen gaiari buruz orokorrean diotena ere ez da hobea55:

Orain arte atal bat elebiduna izendatu bada, baldintza “zorrotzak” bete behar izan ditu, besteak beste: derrigortasun-datak jarrita eta hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta %80 inguruk izatea, atalburuak ere gutxienez 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta izatea... Horri erantsi behar zaio hainbat jende euskara ikastetik salbuetsita dagoe-la -horietako batzuk atalburuak-, langileak etengabe mugitzen dire-la lanpostu batetik bestera, euskarazko harreman-sarea falta dela hainbat tokitan... Horren guztiaren ondorioz, oso atal elebidun gu-txi osatu ahal izan dira III. Plangintzaldian. 1997ko Dekretuan oso ondo bereizten ziren bi atal-mota hauek: euskarazko administrazio-

-atalak, batez ere euskaraz lan egiten dutenak (HABE, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Itzultzaileen Zerbitzu Ofiziala, IVAPeko Euskalduntze Zerbitzua...); eta administrazio-atal elebi-dunak, hau da, beren zereginak euskaraz eta gaztelaniaz bete ditza-ketenak. Azken honetara jo behar dugu apurka-apurka: atal guz-tiak gaitzera, beraiei dagozkien funtzioak arian-arian euskaraz ere egin ahal izateko. Hori, eta ez bestea, izango da helmuga plangin-tzaldi berrian.

Honekin batera, azken plangintzaldietan, lantokian euskararen erabi-lera areagotzeko hainbat lantaldetan erabilera-planak osatu eta gara-tzea aurreikusi izan da, hainbat kasutan erabilera hori sustatzeko eus-

55 — Administrazio atal ezberdinak honela sailkatzen dira 86/1997 De-kretuko 16. Artikuluaren arabera: jendaurrekoak, gizarte-izaerakoak, izae-ra orokorrekoak, izaera berezikoak. Sailkapen horren arabera, jendaurreko ataletan herritarrekiko harremanak eguneroko lanaren ardatza dira; edo gizarte-izaerakoetan harreman-sare oso nabarmenak dituzte beste admi-nistrazioekin. Horrek ez du esan nahi, ordea, izaera orokorreko edo izaera bereziko ataletan inolako harremanik ez dagoenik herritarrekin edo beste administrazioekin. Eta nola III. Plangintzaldian jendaurreko atalek eta gi-zarte-izaerakoek zuten lehentasuna erabilera-planetan parte hartzeko, atal horietakoak izan ez arren jendaurreko edo gizarte-izaerako zenbait lan-jar-dun komunikatibo gauzatzen dituzten hainbat eta hainbat euskal hiztun erabilera-planetatik kanpo gelditu dira. Hori horrela izanik, IV. Plangin-tzaldi honetan atalaren izaera “teorikoari” baino gehiago begiratuko zaio lanpostu bakoitzak gauzatzen dituen komunikazioen izaerari.

kararen ezagutza nahikoa bazegoelakoan. Baina ikusi bezala, hori ez da horrela eta emaitzek argi eta garbi erakutsi dute oraindik asko da-goela egiteko Administrazio orookorrean euskararen ezagutza uniber-tsala lortu arte.

Bigarren plangintzaldian esaterako, hizkuntza-politikaren arduradu-nek 2002 urtea amaitu aurretik, jada elebidunak ziren 17 atalei, lehen-tasunez beste 84 gehitzea jarri zuten helburu lorgarri bezala eta bost urte ondoren ez zuten atal bakar bat bera ere elebidun bilakatzea lortu. Emaitza txar horiek are negargarriagoak bilakatzen dira, 84 atal ho-riek Administrazio orokorreko atal guztien %18,4 besterik ez zirela kontuan hartzen badugu, hau da, guztira 456 atal zeudela kontuan hartzen badugu. Oso helburu mugatuak ezarri ziren eta hala ere ez zen atal bakar bat bera ere elebidun bilakatzea lortu.

Bigarren plangintzaldiko emaitza txar horiek ikusita, hirugarren plan-gintzaldian “atal elebidunen” ideia alde batera utzi eta zirkuitu euskal-dunen alde egin beharrean, “atal elebidunak” mantendu eta helburuak ez zehaztearen alde egin zen. Plangintza berria, lehentasunak jendau-rreko ataletan (23) eta gizarte izaerakoetan (268) jarriko zirela esatera mugatu zen eta ondorioz, bost urte beranduago egin zuten ebalua-zioan, ez zuten helburuak zein neurritan bete ote ziren esateko azalpe-nik eman behar izan. Hori izan zen, dirudienez, bigarren plangintzal-diko emaitzetatik atera zuten irakaspen nagusia.

Dena dela, esaten ari garen hau euskararen normalizaziorako plangin-tza guztietan errepikatzen den ezaugarri orokor bezain larria da. Nor-malizazio-plangintza guztietan helburuak (jasotzen badira) ahalik eta era orokorrenean aurkezten dira eta ahal bada epe zehatzik gabe eta erabiliko diren baliabideak ere zehaztu gabe. Eta noski, horrela ezinez-koa da plangintza horiek behar bezala ebaluatzea eta ondorioz ezinez-koa da ere plangintza horiek eraginkorrak (efikazak edota efizienteak) diren jakitea56.

56 — Izan ere euskararen normalizazio-plan horiei guztiok plangin-tza deitzen diegun arren, ikuspegi tekniko eta zientifiko batetik ezin dira horrela izendatu, hain zuzen ere, plangintza orok helburu, epe eta baliabideen arteko ezinbesteko lotura bat izan eta aurkeztu behar du-telako eta, esan bezala, euskararen normalizaziorako hauek ez dituzte helburu zehatzak aurkezten, ez dituzte epe argi eta zehatzak ezartzen (zehazten direnak plangintzaldiarenak berarenak baino ez dira eta au-rreikusitakoa garatzeko erabiliko diren baliabideak ere ez dira zehazten (hauen kasuan idazkietan ez dira jaso ere egiten). 3

. HIZ

KU

NT

ZA

PO

LIT

IKE

N E

LE

ME

NT

U A

DIE

RA

ZGA

RR

IEN

AK

- 3

.3. Z

IRK

UIT

U E

US

KA

LD

UN

AK

EspEdiEntEa: 340/2003 EaE (gipuzkoa)kExa: Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskal Irrati Te-lebistak ikastaro bat prestatu dute udako ikastaroetarako. Askotan ikastaroak euskaraz ez egitearen arrazoia irakasleek euskaraz ez jakitea izaten da. Aurten ikastaro horretako ira-kasleen %60 elebiduna da eta, hala ere, ikastaroen hizkuntza ofiziala gaztelania da.

EspEdiEntEa: 420/2008 iEh

kExa: Martxoaren 14an herritarrak ezin izan zuen Baiona-ko egoitzako harrerako emakumezko bi langileengandik zerbitzua euskaraz jaso. Horrez gain, bigarren eraikinean emakumea arrunt asaldatua agertu zitzaien eta amorruz tra-tatu zituen, herritarraren iritziz.

EspEdiEntEa: 560/2008 EaE (gipuzkoa)kExa: Aurkeztutako eskaeraren ebazpena jaso zuen ekai-nean. Gaztelania hutsean idatzita daude Energia eta Meate-gien zuzendariak, Energia Zerbitzuko buruak eta Gipuzkoa-ko Lurralde Bulegoko Industria- eta Energia-administrazioko koordinatzaileak sinatutako hiru jakinarazpenak. Herrita-rrak dokumentua oso epe laburrean erabili behar izan due-nez, ez du euskarazko bertsioa eskatzerik izan. Ondorioz, bere borondatearen aurka hainbat tokitako izapidetan gazte-lania hutsean agertuko da.

EspEdiEntEa: 588/2009 EaE (araba)kExa: Herritarrak Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailaren Arabako Lurralde Zuzendaritzatik bidalitako gutuna jaso zuen joan den apirilean. Gutuna gaztelania hutsean idatzita zegoen. Lehendik kexa egina zuen aurreko gutuna ere gazte-lania hutsean heldu zitzaiolako, baina bistan denez, ez dute bere kexa aintzat hartu.

Page 42: HP Administrazio orokorra

42

3.3.2. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitatean ere zirkuitu euskaldunen alorrean eman diren pauso apurrak atzerapausoak izan dira. Aurrez ikusi beza-la, Administrazioan euskararen erabilera arautzeko 1994/135 Foru Dekretuak, besteak beste, “administrazio-zirkuitu elebidunak” aipa-tzen zituen, helburu nagusiez ari zenean57. Bada, 1994/135 Foru De-kretuak bere lehen artikuluan hiru helburu nagusi zehazten zituela ikusi dugu jada eta hirugarren helburuak zerbitzuak euskaraz ematea bermatzeko behar hainbat langile prestatzea zehazten zuela ere bai, baina zerbait gehiago ere esaten zuen indargabetutako Dekretu horrek. Hona hemen bere lehen artikuluan lortu nahi zen hirugarren helbu-ruaz zioena hitzez hitz:

c. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzu nagusie-tan, erabiltzaileak halaxe eskatzen duenean, zerbitzuak euskaraz ematea bermatzeko aski diren administrazio zirkuitu elebidunak ezartzeko behar hainbat langile prestatzea. Nafarroako Foru Komu-nitateko zerbitzu nagusiak Nafarroako biztanleria guztian harrera ematen diotenak dira, non kokaturik dauden kontuan hartu gabe.

Aipatu dugun bezala, 2003/29 dekretuak funtsean gauza bera dio de-kretuaren helburuak zehazten dituenean eta idazterakoan ere egitura bera mantentzen du, baina zenbait hitz gako aldatu egiten dira eta, ikus daitekeen bezala, jada ez dira administrazio zirkuitu elebidunak aipatzen.

c. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzu nagusie-tan, erabiltzaileari, eskatzen duenean, zerbitzua euskaraz eman ahal izateko behar diren langileak antolatu eta gaitzea. Nafarroako Foru Komunitateko zerbitzu nagusiak Nafarroako biztanle guztiei zerbi-tzua ematen dietenak dira, zehazki zein lurraldetan kokaturik dau-den kontuan hartu gabe.

Beraz, 1994ko Dekretua jada ez dago indarrean eta 2003ko Dekretu berriak ez du “administrazio zirkuitu elebidunei” buruz hitzik esaten. Egia esateko 1994/135ko dekretuan erabiltzen den izendapen horren atzean “zirkuitu euskaldunen” kontzeptua egon zitekeela pentsatzea gehiegizkoa izan daiteke. Izan ere, “administrazio zirkuitu elebidunak”

57 — Izendapen hau ere ez da batere argia “elebidun” hitza erabiltzen delako eta batez ere zein hizkuntzatan lan egingo duten argitzen ez bada, baina “zirkuitu” hitzak beste esanahi bat ematen dio guk aurrez aipatutako zentzuan, hau da, zirkuitu euskaldunen zentzuan.

esamoldea erabiltzen den guztietan herritarrak nahi duen hizkuntza erabil dezan bermatzeko direla zehazten da, baina ez da zein hizkun-tzatan lan egingo duten aipatzen. Aipatzekoa da, bestalde, “adminis-trazio zirkuitu elebidun” horiek eremu euskaldunean ez ezik, eremu mistoan ere aurreikusten zirela.

Gogoan izan behar da, bestalde, aurreko dekretuek Nafarroako Admi-nistrazio publiko osorako balio zutela eta ondorioz Administrazio oro-korrerako ere bai...

3.3.3. Ipar Euskal Herria

Alor honetan ere ez dago inolako arau edo plangintzarik Ipar Euskal Herrian, ezta aurrekaririk ere.

3.4. KOMUNIKAZIOAK ETA HIZKUNTZA PAISAIA

Ikusi bezala, langileak euskalduntzea, langile berri elebidunak kontra-tatzea edota zirkuitu euskaldunak abian jartzea euskara normalizatu nahi duen hizkuntza-politika ororen osagai ezinbestekoak dira. Hiru neurri nagusi horiek berma dezakete soilik herritarren eta langileen arteko edota langileen arteko euskarazko komunikazioa. Hori berma-tzeko komunikazioen alorrean bertan bestelako neurri bereziak ere garatu behar dira ordea, eta horiek aztertuko ditugu ondorengo atal honetan. Batez ere, herritarren eta langileen arteko komunikazioak aztertuko ditugu, hau da, herritarrei euskarazko zerbitzua eskaintzeko

hartzen diren neurriak. Horrekin batera baina, langileen arteko ko-munikazioak ere ikusiko ditugu, hau da, euskaraz lan egiteko hartzen diren neurriak.

Batzuen eta besteen arteko komunikazio horiek funtsean ahozkoak eta idatzizkoak izan daitezke edota kanpora begirakoak (ahozkoak, langile eta herritarren artekoak) edo barrura begirakoak (langileen ar-tekoak). Bestetik, idatzizko komunikazioen baitan itzulpenak ere az-tertuko ditugu, itzulpen politika hein handi batean hizkuntza-politika orokorraren erakusgarri ere badelako.

Euskal hiztunok, Hizkuntza-eskubideen Deklarazio Unibertsalaren arabera, dokumentu ofizial guztiak euskaraz eskuratzeko eskubidea dugu. Ikusi dugun bezala, Euskal Autonomia Elkartean legez jasotzen da eskubide hori. Nafarroako Foru Komunitatean aldiz eskubide hori eremu euskalduna deitutakoan bizi diren herritarrei aitortzen zaie, nahiz eta eremu mistoa deitutakoan ere zenbait eskubide onartzen di-ren (eremu horretan euskara ofiziala ez izan arren). Ipar Euskal He-rrian bestalde, ez dago inolako lege babesik idazki ofizialak euskaraz ere eskuratzeko.

Bestalde, euskararen normalizazio-prozesuan hizkuntza-paisaia euskal-duntzea ere zeregin garrantzitsua da, ez soilik hiztun komunitatearen hizkuntza-eskubideen ikuspegitik, baita psikologia sozialaren ikuspegi-tik ere. Izan ere, hizkuntza-paisaiak informazio-funtzioa ez ezik, fun-tzio sinbolikoa ere betetzen du. Funtzio informatiboak hizkuntza talde baten lurralde mugak zehazten ditu, komunikazioan hizkuntza bat edo gehiago erabil daitezkeela adierazten duen aldetik. Bestalde, funtzio sinbolikoak hizkuntzen balioa eta estatusa islatzen ditu, talde batek beste talde batzuekin alderatuta hizkuntza nola ikusten duen erakutsiz. Hizkuntza-paisaiak, informazioa emateaz gain, eragina du errotulu edo testu horiek ikusten dituzten pertsonengan. Izan ere, jendeak hizkun-tzei buruz duen pertzepzioan eta hizkuntzen aldeko jarreretan eragin dezake hizkuntza-paisaiak, eta ondorioz erabilera baldintza dezake.

Beraz, zalantzarik ez dago, hizkuntza-paisaia euskalduntzeak ere bere garrantzia du normalizazio-prozesuan eta ondorioz hizkuntza-politika orok hizkuntza-paisaia euskalduntzeko arau, plangintza eta baliabi-deak izan behar ditu. Are gehiago, hizkuntza bat normalizatzeko eman behar diren pauso ugari eta konplexuen artean hizkuntza-pai-saia euskalduntzea pausorik errazenetakoa dela esan dezakegu, erraze-na ez bada. Ondorioz, hizkuntza-paisaiaren azterketaren bidez, hiz-kuntza-paisaiaren egoerari buruzko informazioa ez ezik, Administrazio jakin baten hizkuntza-politika orokorrari buruzko informazio interes-garria eskura daiteke.3

. HIZ

KU

NT

ZA

PO

LIT

IKE

N E

LE

ME

NT

U A

DIE

RA

ZGA

RR

IEN

AK

- 3

.3. Z

IRK

UIT

U E

US

KA

LD

UN

AK

Page 43: HP Administrazio orokorra

43

Izan ere, hizkuntza-paisaia euskalduntzea beste neurri batzuk baino errazagoa izateaz gain, ikusgarriagoa ere bada eta, ondoren ikusiko dugun bezala, maiz, Euskal Herriko Administrazio ezberdinen hiz-kuntza-politika orokorraren gabeziak hizkuntza-paisaia euskaldunduz estali nahi izan diren arren, alor honetan ere gabezia garrantzitsuak daude oraindik.

Gure azterketak, batez ere, sektore publikoa hartuko du, kontuan, bes-teak beste sektore pribatuan gaiari buruz dagoen informazioa oso es-kasa delako. Dena dela, sektore pribatuko datuek eskuratu ditugun kasuetan, informazio horren irakurketa ere egin dugu.

3.4.1. Euskal Autonomia Erkidegoa

Ikusi bezala, Euskal Autonomia Elkarteko Autonomia Estatutuak lehenik eta 1982ko Euskararen Legeak ondoren, besteak beste, euska-raren estatusa eta erabilera arautu zituzten. Arau horiek herritarren hizkuntza-eskubideak zehaztu zituzten eta tartean Administrazio pu-blikoarekin bi hizkuntza ofizialetan aritzeko eskubidea ere bai. Herri-tarrei aitortzen zaizkien hizkuntza-eskubideak Euskararen Legeko 5. artikuluan jasotzen dira eta tartean Administrazio publikoarekin hi-tzez edo idatziz euskaraz (edo gaztelaniaz) aritzekoa, hurrengo artiku-luan, 6.ean gehiago zehazten dena:

6. artikulua.

1. Herritar guztiei, Autonomia-Elkarteko lur-eremuan Herri Ardura-laritzarekin izan ditzaten harremanetan euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eta bakoitzak aukera dezan hizkuntza ofizialean harre-ra egin dakioneko eskubidea aitortzen zaie. Horretarako, behar daitezen neurriak hartuko dira eta eskubide honen erabilera arian-

-arian bermatzeko beharrezko gerta daitezen eskuarteak ebatziko.

2. Norbanako batek baino gehiagok esku hartu dezateneko zehaztapi-detzan edo arazopideketan, haiek elkar hartuta aukeratu dezaten hizkuntzaz baliatuko dira herri agintariak. Elkar hartzerik ez bada, zehaztapidetza edo arazopideketa hasitakoak nahi dezan hizkuntza erabiliko da, bi aldetakoek argibideak bere aukerako hizkuntzan jasotzeko duten eskubidearen kaltetan gabe.

Eskubide horiek behar bezala bermatzeko ordea ezinbestekoa da eus-kal herri-aginteen komunikazioak edota hizkuntza-paisaia gutxienez elebiduna izatea eta hori bideratzeko arau eta neurri zehatzagoak gara-tu diren arren, ondoren ikusiko dugun bezala, errealitatea oso bestela-koa da, baita orain arte pauso gehien eman diren alor publikoan ere. Izan ere, orain gutxi arte ez da alor pribatuan komunikazio edota hiz-kuntza-paisaia elebiduna bermatzeko inolako araurik garatu.

Alor pribaturako lehen irizpideak ere 1979ko Autonomia Estatutuak ezarri zituen bere 27. artikuluan, “herri-aginteek publizitatean euska-raren erabilera sustatuko” zutela edota eragile pribatu ezberdinen ka-suan “euskal giroa eta euskara errotulazioan erabiltzea bultzatuko” zutela jasoz. Ikus daitekeenez, eremu honetan ere euskarari buruzko arau nagusietan alor pribatuaz ari direnean “sustatu”, “bultzatu” eta antzeko aditzak erabili izan dira, guztiak ere lege eta arauen eremuan eraginkortasun eskasa duten aditzak.

27. artikulua.

1. Euskal herri-aginteek euskararen erabilera sustatuko dute publizi-tatean.

2. Halaber, euskal giroa eta euskara errotulazioan erabiltzea bultza-tuko dute, era guztietako entitate komertzial, atsedenerako, kultu-rarako zein ofizialtasunik gabeko elkarteetan.

Dena dela, lehen irizpide hauek ez dute inolako zehaztapenik izan orain dela gutxi arte. Izan ere, Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen es-kubideak arautu zituen 6/2003 Legea 2003an onartu zen eta Legeak ezarritakoa garatzeko 123/2008 Dekretua berriz 2008 urtean. Gauzak honela, Autonomia Estatutua onartu zenetik hiru hamarkada pasatu diren arren, sektore pribatuan euskararen erabilera arautzeko neurriak oraindik ez direla aplikatzen esan daiteke.

Urte hauetan guztietan, Administrazio publikoan komunikazioak arautzeko irizpide ezberdinak ezarriz joan dira. Eremu honetan Admi-nistrazio orokorrean euskara normalizatzeko plangintzaren baitan eman izan dira pauso gehien. Ondoren irizpide horien laburpena azal-duko dugu58:

Ahozko komunikazioetan, herritarrekin lehen hitza euskaraz eta el-karrizketa herritarrak aukeratutako hizkuntzan egiteko irizpideak eza-rri dira. Euskarazko zerbitzua bermatzeko jarraibideak, euskaraz ez dakiten langileek euskaraz egindako eskaerari behar bezala erantzute-ko protokoloa eta langileek herritarrei hizkuntza batean edo bestean jardutea ez eskatzeko neurriak ere garatu dira. Administrazioen artean ere lehen hitza euskaraz egiteko irizpidea ezarri da, baina elkarrizketa-ri dagokionez, euskaraz egiteko ahalegina besterik ez da aurreikusten eta hori solaskidea euskalduna denean soilik. Jaurlaritzaren barruko

58 — Kasu honetan Herrizaingo sailaren protokolo edo irizpide sorta erabili dugu, baina sail hau Administrazio orokorra euskalduntzeko plangintzaren baitan kokatzen den heinean, gainerako sailetan ere an-tzeko protokoloak jarraitzen dira.

EspEdiEntEa: 227/2007 EaE (bizkaia)kExa: Euskadiko Orkestrak Miramonen antolatzen dituen Matinée zikloaren barruan otsailaren 24an egin zuen eman-kizunean aurkezpen guztia gaztelania hutsean egin zen. Az-ken lau urteotan izan den saio guztietan gaztelaniaz soilik egin dute aurkezpena.

EspEdiEntEa: 180/2008 EaE (gipuzkoa)kExa: Donostiako Kultura Sailaren ordezkaritzan bezeroei arreta ematen dieten pertsonek gehienetan ez dute euskara-rik jakiten. Tarteka tokatzen da dakienen bat baina norma-lean lege gordailuan eta kulturan daudenek ez dakite. Hala, otsailaren 29an, beste askotan bezala, ezin izan zuen zerbi-tzua euskaraz jaso.

EspEdiEntEa: 764/2008 EaE

kExa: Eusko Jaurlaritzaren 012 telefono zenbakira deitu zuen. Gaztelaniaz egin zioten lehen harrera eta herritarra euskaraz egiten ahalegindu bazen ere, azkenean gaztelaniaz eman behar izan zituen azalpenak harrera egin zion langi-leak euskaraz ez zuelako ulertzen.

EspEdiEntEa: 119/2009 EaE

kExa: Urtarrilaren 27an Euskal Energien Erakundera deitu zuen argibide eske. Hasieran, hala nola euskaraz egin zioten, baina ondoren, argibideak eman behar zizkion pertsonak gaztelaniaz egiteko esan zion. Herritarrak modu atseginean, nahiko lan zuela gaztelaniaz hitz egiteko esan zionean, langi-leak kontua elkar ulertzea zela, eta lasai hitz egiteko gaztela-niaz, ulertuko ziola esan nahi ziona erantzun zion.

EspEdiEntEa: 291/2009 EaE (gipuzkoa)kExa: Maiatza hasieran Gipuzkoako udal batean gaztelania hutsean jaso dituzte EMAKUNDEk bidalitako Guía de len-guaje para el ámbito de la salud eta Guía de lenguaje para el ámbito del deporte izeneko argitalpenak.

3. H

IZK

UN

TZ

A P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.4

. KO

MU

NIK

AZ

IOA

K E

TA H

IZK

UN

TZ

A P

AIS

AIA

Page 44: HP Administrazio orokorra

44

ahozko komunikazioetan, ahozko jardunak apurka-apurka euskaraz ere egingo direla esatera mugatzen dira. Azkenik, ekitaldi publikoetan enplegatu elebidunek euskararen erabilera bermatuko dutela jasotzen da, baina Euskal Herrian egindakoetan soilik. Era berean, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatuko omen dira horrelako ekitaldietan bi hizkuntzak erabiltzeko.

Idatzizko harremanetan, harremana Administrazioak hasten badu, komunikazioa euskaraz izanen da hartzaileak aldez aurretik euskara hautatu badu. Gainerakoetan euskaraz eta gaztelaniaz egingo da, bai-na euskara hautatzeko aukera emango da, hori bai, Administrazioko atalak komunikazioa euskaraz egiteko gaitasuna badu. Administra-zioak komunikazio bati erantzuten badio berriz, gaztelaniaz jasotako idatziari gaztelaniaz erantzungo zaio, baina atalak euskaraz komuni-katzeko gaitasuna badu, euskara hautatzeko aukera ere eskainiko zaio. Euskaraz idatzitako idatziei euskaraz erantzungo zaie, baldin eta ata-lak hori egiteko gaitasunik badu. Azkenik, komunikazio telematikoe-tan, herritarrak aukeratutako hizkuntza erabiliko da eta izapideen az-ken komunikazioa testu estandarizatua denean, sistemak erantzuna ele bietan jasotzeko aukera emango du.

Itzulpenei dagokienez, lehentasunezko komunikazioak ez dira itzul-tzen, baldin eta horiek aurrera atera behar dituenak horretarako beharko lukeen prestakuntzarik jaso ez badu59. Kanpotik jasotzen diren doku-mentuak ezinbestekoa denean bakarrik itzuliko omen dira. Bestelakoe-tan, edukiaren laburpena egingo du gaitasuna duen ataleko langileren batek. Kasu honetan txostenak ez du esaten zer egin behar den atalean gaitasun nahikorik ez duen langilerik ez badago (zoritxarrez ez da asko pentsatu behar horrelakoetan zer gertatzen den irudikatzeko).

Tresna eta aplikazio informatikoei dagokienez, txostenak bi hiz-kuntza ofizialetan plazaratuko direla dio eta horietan euskarak, gu-txienez, %50a hartuko duela.

Interneti buruz ere irizpide zenbait jasotzen dira protokolo horretan, besteak beste, webguneko edukiak euskaraz eta gaztelaniaz kontsulta-tzeko moduan egongo direla edota sartzean hizkuntza hautatzeko au-kera eskainiko dela edo izapideak egiteko aukera eskaintzen denean, gaztelaniaz zein euskaraz egin ahalko direla edo sailetik kanpoko edu-

59 — Protokoloak zehazki ondorengoa esaten du “lehentasunezko ko-munikazioak ezingo dira itzuli, baldin eta horiek aurrera atera behar dituenak beharrezko prestakuntza horretarako jaso badu”, baina esal-diak horrela idatzita ez du zentzurik eta aurrekoa ondorioztatu dugu.

kiak barneratzen direnean, bi hizkuntza ofizialak modu orekatuan erabiliko direla.

Argitalpenei dagokienez, bi hizkuntza ofizialetan plazaratuko dira eta horietan euskarak, gutxienez, %50a hartuko du. Kasu honetan ez da zehaztapen gehiago egiten eta ondorioz neurriak argitalpen guztiei eragiten diela ondorioztatu behar da, baina ondoren ikusiko dugun bezala, elebitasuna ohiko argitalpenetan soilik bermatzen da.

Hizkuntza-paisaia, oro har, euskaraz eta gaztelaniaz egongo omen da eta euskara hutsean errotuluetako hitzek euskaraz eta gaztelaniaz an-tzeko grafia dutenean edota mezua piktograma baten bidez adieraziz ulergarria denean.

Iragarpenak eta publizitatea euskaraz egingo dira euskarazko heda-bideetan eta euskaraz eta gaztelaniaz, hau da, ele bietan, gainerako

hedabideetan. Era berean, komunikazio-kanpaina kontratatzen de-nean, baldintza mezua bi hizkuntzatan sortua izatea eskatuko omen da (hori nola egiten den edota nola neurtzen den ez du argitzen ordea aipatutako txostenak).

Azkenik, diru-laguntzak ematen direnean, objektuan hizkuntzaren erabilerak eraginik duenean, laguntzak eta diru-laguntzak esleitzeko baldintzetan hizkuntza-irizpideak kontuan hartuko dira eta irizpideok betetzen direla egiaztatuko da.

Hauek dira Administrazio orokorreko komunikazioetan euskararen erabilera arautzeko ezarriak dauden irizpide nagusiak. Orokorrean, salbuespenak salbuespen, zehatzak eta nahiko zentzuzkoak, euskara-ren normalizazioaren ikuspegitik, baina guztiok dakigun bezala teoria gauza bat da eta praktika bestea. Hori erakusten digu behintzat Siade-cok Eusko Jaurlaritzarentzat berarentzat 2007an egindako ikerlan ba-tek60. Eskaintzen diren datuek gainera, Administrazio publikoa ez ezik, sektore pribatua ere hartzen dute kontuan.

Azterketa Euskal Autonomia Elkarteko hizkuntza-paisaiari buruzkoa da, 2006-2007 urteetan burututakoa eta oraingoz lehen emaitza oro-korrak besterik ez dira plazaratu, baina esan bezala errealitatea nola-koa izan daitekeen irudikatzeko balio dezakete. Azterlanean hizkun-tza-paisaia ez ezik, bestelako komunikazioak ere aztertu dira gainera. Zehazki, errotulazioa (barrukoa zein kanpokoa), komunikazio ida-tziak (barrukoak) eta harrera-hizkuntza (telefono bidezkoa, aurrez aurrekoa zein megafonia bidezkoa) aztertu dituzte.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik azterlan honi “EAEko hiz-kuntza-paisaiaren azterketa” deitu dioten arren, argi dago hori baino askoz gehiago dela, esan bezala, ez baita hizkuntza-paisaia aztertzera mugatzen. Lehen aurkezpen txosten honetan metodologia eta hedape-nari buruz ematen diren datuak aztertuz, egindakoa azterketa zabal eta anitza izan dela ondorioztatu behar da eta ondorioz, aurkeztu di-tuztenak datu orokor eta nagusienak baino ez dira. Oraingoz azterlan osoaren laburpena besterik ez da argitaratu eta ez dago alorrez alor egindakoaren emaitzarik, baina esan bezala emaitza orokor horiek oso esanguratsuak dira.

Euskal Autonomia Elkarteko Administrazio publikoaren menpeko ekipamenduetan lokalizatutako 4.187 zerbitzuetan guztira ia 255.000 elementuren hizkuntza egoeraren azterketa egin da. Zerbitzu-sektore

60 — Siadecok lan hau inkesten bidez egin du eta ondorioz neurketa-ren oinarria inkestatuek emandako informazioan oinarritzen da.3

. HIZ

KU

NT

ZA

PO

LIT

IKE

N E

LE

ME

NT

U A

DIE

RA

ZGA

RR

IEN

AK

- 3

.4. K

OM

UN

IKA

ZIO

AK

ETA

HIZ

KU

NT

ZA

PA

ISA

IA

Page 45: HP Administrazio orokorra

45

pribatuan berriz, Euskal Autonomia Elkartean kokaturiko 2.659 esta-blezimenduk osatutako unibertsoa hartu da kontuan eta bi azterketa ezberdin egin dira, batean 350 inkestatu dira telefono bidez eta bes-tean 182 enpresa telefono bidez eta zenbait kasutan bisita eginez.

Administrazio orokorraren eremuari dagokionez, Eusko Jaurlari-tzaren bulego, ordezkaritza, epaitegi eta bestelako instalazioetan, 234 ekipamendu eta 234 zerbitzu aztertu dira eta guztira 19.276 neurketa unitateri buruzko informazioa jaso da. Aztertutako elementu gehie-nak harrera-hizkuntzari buruzkoak izan dira (14.611) eta zehazki tele-fono harrerarekin lotutakoak (13.444). Datu hau kontuan izatea ezin-bestekoa da ondoren aurkeztuko ditugun emaitzak ulertzeko, izan ere, ikerketa osoan telefono-harrera izan da azterketarako elementu gehien eskaini dituen eremua eta horrek gainerako eremuetako ehunekoetan eragina izan du. Honela bada, Jaurlaritzak eskatutako azterlan horre-tan, Administrazio orokorrari dagozkion 14.611 ahozko komunikazio-

-harreman (telefono harrera, aurrez aurreko harrera eta megafoniako mezuak) eta 4.665 idatzizko elementu (kanpoko errotulazioa, barruko errotulazioa eta barruko komunikazio idatziak) neurtu dira. Ondoren ikusiko dugun bezala, lehen normalizazio-plana orain dela 20 urte abian jarri zuen eta jada laugarren plangintzaldia garatzen ari den Ad-ministrazio orokorraren alor honetan ere, datuek erakusten duten errealitatea benetan kezkagarria da61.

Administrazio orokorrari dagozkion 14.611 ahozko komunikazio-ha-rreman (telefono harrera, aurrez aurreko harrera eta megafoniako me-zuak)

Ahozko komunikazio-harremanen kasuan esaterako, komunikazio guztien %39,7 gaztelania hutsean izan dira, %18,7 ele bietan eta %41,5 euskara hutsean. Esan bezala, neurtutako ahozko komunikazio gehien-gehienak telefono-harrerari dagozkionak izan dira eta zehazki neurtutakoa Administrazioko langileek telefonoz egindako lehen hi-tza izan da. Lehen hitza edo agurra euskaraz egiteko euskaraz jakin beharrik ez dagoela kontuan hartzen badugu, aurrez ikusitako emai-tza horiek benetan larriak direla ondorioztatu behar da, are gehiago, ondoren ikusiko dugun bezala, Administrazioak berak bere langileen %53 euskaraz egiteko gai dela dioenean.

61 — Ertzaintzaren polizia-etxeak eta Hezkuntza arloko ikastegi publiko zein pribatuak ere aztertu dituztela dio laburpen txostenak eta Osakidetzaren, Eusko Jaurlaritzaren, Estatuko Administrazioaren, Foru Aldundien eta udalen bulegoak eta instalazioak ere bai.

Hasteko, neurtu diren ahozko komunikazio ia guztiak telefono-harrerari dagozkionak izanik, ez da harritzekoa telefono harreraren ehunekoak emaitza orokorren antzekoak izatea: telefono deien %40,1ari gaztelaniaz erantzun zaie62, %15ari ele bietan eta %44,9ari euskara hutsean. Aurrez aurreko harreraren kasuan emaitzak ez dira hobeak, izan ere kasuen %36,2 an harrera gaztelania hutsean egiten da eta gainerako guztietan (%63,8) ele bietan, hau da, inoiz ez da aurrez aurreko harrera euskara hutsean egiten. Datu hauek argi uzten dute, besteak beste, Administrazio orokorrean harrera lanpostuetan lan egiten duten langile askok oraindik ez dakiela euskaraz, baina horretaz gain harrera ele bietan egiteko (alegia, euskara hutsean ez egiteko) irizpideren bat egon daitekeela ere ondoriozta daiteke. Azkenik, megafonia-mezuen kasuan emaitzak hobeak dira, baina hala ere oraindik orain, mezuen %16,7 gaztelania hutsean ematen dira (euskara hutsean %73,8 eta gainerako %9,5 ele bietan).

Azterlanaren ondorioen laburpen txostenean aurrez aurreko harreraz hitz egiten da, baina ez da gaiari buruzko datu zehatzik eskaintzen. Egiten den aipamen bakarra Administrazio publiko osoan harrera lan-postuetan ari diren langileen hizkuntza-gaitasunari buruzkoa da: “hi-ritarrei harrera egiteko lanpostuetan lan egiten duten langileen %53 gai da euskaraz egiteko eta %47, aldiz, ez”.

Aurrez aurreko komunikazioen datu zehatzak izan arren, nahiago zain da beste datu hori eman, euskaraz egiteko gai diren horiek guztiek aurrez aurreko harremana euskaraz egiten dutela ulertzera eman nahian... Bada, Administrazio orokorrari buruzko datuak azaltzera-koan ere berdin jokatzen dute eta taulan aurrez aipatutako datu zeha-tza bezain lazgarriak eskaintzen diren arren, testuan “aurrez aurreko langile elebidunak %64 dira” esaten da, aurrez aurreko harreran ko-munikazioen %64 ele bietan izan direla esan beharrean.

Argi dago datu hori ez dela azterlan honen bidez eskuratutakoa eta, ondorioz, aurrez aurreko harrera ez dutela neurtu pentsa daiteke, edo agian eskuratu dituzten emaitzak ez zaizkiela aurkezteko modukoak

62 — Herrialdez herrialde emaitzak are esanguratsuagoak dira: Ara-ban egiten diren hamar deietatik bakarrari (%13) erantzuten zaio eus-karaz Administrazio publikoan, Bizkaian hamar deitik hirutan (%28) eta Gipuzkoan hamar deitik bostetan (%53). 3

. HIZ

KU

NT

ZA

PO

LIT

IKE

N E

LE

ME

NT

U A

DIE

RA

ZGA

RR

IEN

AK

- 3

.4. K

OM

UN

IKA

ZIO

AK

ETA

HIZ

KU

NT

ZA

PA

ISA

IAEspEdiEntEa: 108/2007 EaE

kExa: Haurra izateagatik dagokion dirulaguntza eskatzeko Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako Gizarte Ongizate Sai-lera deitu zuen azalpen eske. Ezin izan zuen zerbitzua euska-raz jaso harrera egin zioten bi langileetatik batek ere ez zue-lako behar adinako hizkuntza gaitasunik.

EspEdiEntEa: 51/2008 EaE (bizkaia)kExa: Herritarra gabonetan BECen egiten den haurrentza-ko jolas parkera joan zen seme-alabekin. Eusko Jaurlaritzako karaokeko agertoki handiko monitoreak eta parte-hartzaile guztiak gaztelania hutsean ari zirela ikusita, kanten zerrenda eskatu zien begiraleei. 25 disko zeuzkaten, eta bat bera ere ez euskaraz.

EspEdiEntEa: 264/2008 EaE

kExa: Eusko Jaurlaritzak euren enpresak sortzen dituzten au-tonomoendako dirulaguntzak ematen ditu. Dirulaguntza horiek eskuratu ahal izateko eskabidearekin batera diruz la-gundutako enpresa-babesteko prestakuntza-ekintza egin eta gainditu izanaren frogagiria aurkeztu behar da besteak beste. Prestakuntza ikastaro horiek Eusko Jaurlaritzak diruz lagun-duak diren arren, gaztelania hutsean ematen dira, eta bertan banatzen diren materialak ere gaztelania hutsean idatzita dau-de. Ez da aukerarik eskaintzen ikastaroak euskaraz egiteko.

EspEdiEntEa: 1077/2009 EaE (araba)kExa: Irailaren 24an Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko telefonora deitu zuen herritarrak, 945 019 326 zenbakira, eta ezin izan zuen bere zalantza euskaraz adierazi telefonoa har-tu zuen langileak ez zekielako euskaraz.

EspEdiEntEa: 1220/2009 EaE

kExa: Urriaren 8an eguerdiko 12.45ean Lehendakaritzara deitu du eta ez du zerbitzua euskaraz jasotzerik izan. Lehen-dakaritzatik bidalitako prentsa-ohar bati erantzunez izan da eta oharrean euskararen ofizialtasuna gogorarazten zuten.

Page 46: HP Administrazio orokorra

46

iruditu63. Argi dagoena zera da, horrelako atal garrantzitsu bati buruz zerbait esan behar zela eta, kasu honetan behintzat, bestelako datuak erabiltzea erabaki dutela. Dena dela, aurkezten duten datua bera ere ez da pozik egotekoa, izan ere, 30 urte ondoren Euskal Autonomia Elkar-teko Administrazio publikoan, herritarrei harrera egiteko lanpostue-tan, hau da, Administrazioko normalizazio-plangintza guztiek lehen-tasunezkotzat dituzten lanpostuetan, langileen erdia ez da euskaraz egiteko gai.

Ez da aztia izan behar 30 urte ondoren Administrazio publikoko harre-rako lanpostuetan (normalizazio-plangintza guztiek lehentasunezko lanpostu izendatzen dituzten horietan) egoera horrelakoa bada, Admi-nistrazioan orokorrean are tamalgarriagoa izango dela aurreikusteko.

1. GRAFIKOA

EUSKARAREN ERABILERA EAEKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAN 2006-2007 (%)

Telefono- harrera 53,3

52

31

22

15

14,2

25,1

53,3

53,7

63,9

32,5

20,4

15

18,9

20,2

Megafonia- mezuak

Barruko komunikazio idatziak

Kanpoko errotulazioa

Barruko errotulazioa

Iturria: Eusko Jaurlaritza (HPS). Kontseiluak egindakoa. Gaztelaniaz

Ele bietan

Euskaraz

Komunikazio idatziei dagokienez, Administrazio orokorrean guztira 4.665 elementu aztertu dira (kanpoko errotulazioa, barruko errotula-zioa eta barruko komunikazio idatziak) eta emaitza orokorrak ez dira ahozko komunikazioetan lortutakoak baino hobeak. Gaztelania hu-

63 — Agian atal honetan oso kasu gutxi eskuratu dituzte eta ondorioz ez dute laginaren gutxieneko adierazgarritasunik bermatzerik izan eta ondorioz beste datu batzuk erabili behar izan dituzte. Edo agian lor-tutako datuek EAEko Administrazioko harrera-zerbitzuetan euskaraz-ko komunikazioak oso urriak direla erakutsi dute eta errealitate hori aurkeztu ordez bestelako datuak erabiltzea nahiago izan dute. Izan ere, laginketa arazoa izan balitz, metodologiazko oharretan jaso beharko li-tzateke eta emaitzen txostenean behintzat ez da horrelakorik jasotzen.

tsean idatzita dauden elementuak (%12,7) ahozkoak baino gutxiago dira (%39,7), baina euskara hutsean idatzita daudenak ere (%20,6) ahozkoak baino gutxiago dira (%41,5), hau da, idatzizko elementue-tan ahozkoetan ez bezala, ele bietan idatzitakoak dira nagusi (%62,2). Dena dela, datu hauek irakurtzerakoan kontuz ibili behar da, aurrez esan bezala, neurtutako ia elementu guztiak telefono-harrerari dagoz-kionak direlako eta horrek, ahozko faktoreen kasuan behintzat, ehu-nekoak bere aldera eramaten ditu.

Zehazki idatzitako elementu ezberdinak aztertzen baditugu, kanpoko errotulazioaren atalean idazkien %12,7 gaztelania hutsean zeuden, %66,2 ele bietan eta %17 euskara hutsean (gainerako %4,1a beste nolabait). Barruko errotulazioaren atalean, %7,9 ziren gaztelania hu-tsean zeudenak, %65,6 ele bietan eta %25,3 euskara hutsean (gainera-ko %1,2a beste nolabait). Eta azkenik, barruko komunikazio idatzien kasuan, egoera are larriagoa da, elementuen %22,9 gaztelania hutsean baitaude, %58,5 ele bietan eta % 18,5 euskara hutsean.

2. GRAFIKOA

EUSKARAREN ERABILERA EAEKO ADMINISTRAZIO OROKORREAN

2006-2007 (%))

Elebietan (edo euskara hutsean) %68

Gaztelania hutsean %31

Bestela %1

Iturria: Eusko Jaurlaritza (HPS). Kontseiluak egindakoa.

Errotulazioa alde batera utzi eta itzulpenak aztertzen baditugu, egoera ez da askoz hobea. Izan ere, gabezia horiek guztiak estaltzeko Admi-nistrazioak, behin eta berriz, itzulpenetara jotzen du. Izan ere, orain-dik ere Euskal Autonomia Elkarteko Administrazio publikoko langile gehienek ez dakite euskaraz eta beste askok ez dute euskaraz behar bezala idazteko gaitasunik. Gainera, ikusi bezala, lantaldeetan erdal elebakar bat izatea nahikoa izaten da, lan guztiak gaztelaniaz sortu behar izateko, batez ere, langile elebakar hori lantaldeko lanpostu gako batean baldin badago, hau da, idazki guztiek bere eskuetatik pa-satu behar badute (atalburua, idazkaria...). Azken finean, Euskal Auto-nomia Elkarteko Administrazio orokorrean ere sortze- (eta lan) -hiz-kuntza nagusia gaztelania da eta itzultzen diren txosten gehienak gaztelaniatik euskara itzultzen dira.

3. GRAFIKOA

EUSKARAREN ERABILERA ADMINISTRAZIO BARRUKO

KOMUNIKAZIO IDATZIETAN 06-07

Euskaratik gaztelaniara

Gaztelaniatik euskarara

%20 %80

Iturria: Eusko Jaurlaritza (HPS). Kontseiluak egindakoa.

Euskal Autonomia Elkarteko Administrazio publikoan itzulpen gehie-nak HAEEren bidez egiten dira, baina gero badira itzultzaile propioak dituzten sail edo erakundeak ere. Azkenaldian gainera, gero eta maiza-go, itzulpen-lanak kanpoko enpresei esleitzen ari zaizkie eta horrek itzulpenetara jotzeko joera areagotzen ari dela erakusten du. Azken urte hauetan itzulpenetan egiten ari den gastua nabarmen hazten ari da gainera (%44,3ko hazkundea).

Hori seinale ona litzateke baldin eta Administrazioko langile gehienak elebidunak direla esan nahiko balu, baina zoritxarrez alderantziz da, langile gehienak erdal elebakarrak dira eta ondorioz ez dira beren lana, beren idazkiak, euskaraz sortzeko gai. Azken finean, langile elebidu-nak kontratatzeari edota langile guztiak euskalduntzeari lehentasuna ematen ez zaion heinean, gabezia horiek itzulpenak ugarituz estali behar izaten dira.

Politika honek baina, ez du eguneroko lanerako balio: memoriak, txos-tenak, aldizkariak eta horrelakoak premiazkoak ez diren heinean itzu-li egiten dira, baina eguneroko lanerako idazkiak ez. Kasu askotan gainera ezinezkoa da idazki jakin batzuk itzultzen hastea. Honela, Ad-ministrazioko zerbitzu gehienetan eguneroko lanerako idazkiak gazte-laniaz sortzen dira, langile gehienek euskaraz ez dakitelako edota lan-taldean euskaraz ez dakien norbait dagoelako. Honela, egunerokoan idazki horiek itzultzeko denborarik ez dagoenez gaztelania hutsean banatzen dira. Inork itzultzeko denbora hartzen badu lan bikoitza egin behar izaten du eta, noski, oso gutxi dira lan hori hartzen dute-nak. Euskarak traba gutxi ez eta, azkenean, denbora faktoreak ere eus-kararen aurka eragiten du.

Ikusi bezala, datuek Administrazio orokorrean ere egoera eskasa dela erakusten digute eta hori urte hauetan guztietan arau eta plangintza ezberdinak garatu diren arren. Beraz, errealitate honek beste irakaspen bat ere uzten digu, alegia, ez dela nahiko arau eta plangintzak onar-

3. H

IZK

UN

TZ

A P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.4

. KO

MU

NIK

AZ

IOA

K E

TA H

IZK

UN

TZ

A P

AIS

AIA

Page 47: HP Administrazio orokorra

47

tzearekin, arau eta plangintza horiek egokiak izan behar dute, hau da, baliabide nahikoekin hornituak eta helburu eta epe zehatzak dituzte-nak. Are gehiago, plangintza horiek erakundeen kontrolpean eta bete beharreko helburuen araberako ekidin ezinezko ardurekin garatu beharko lirateke eta euskalgintzarekin elkarlanean. Soilik horrelako estrategia orokor eta bateratuarekin egingo du aurrera euskarak.

3.4.2. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroari dagokionez, ez dugu komunikazioei buruzko datu zehatzik, besteak beste, Nafarroako Gobernuak ez duelako inoiz gaiari buruzko azterlanik plazaratu. Dena dela, jakin badakigu, Nafarroako Gobernua azken urte hauetan euskara baztertzeko helburuz garatzen aritu den politikaren ardatz nagusietako bat Administrazio publikoaren komu-nikazioak izan direla eta egungo egoera ulertzeko gaiari buruz urte hauetan indarrean sartutako arauak aztertzea bezalakorik ez dago.

Corpus juridikoa aztertu dugunean ikusi bezala, eremu honetan inda-rrean jarritako bakarrak Administrazio publikoari begirako arauak izan dira. Honela 1994 urtean Nafarroako Administrazio publikoan euskararen erabilera arautzen zuen 135/1994 Dekretua onartu zen, besteak beste, komunikazioaren eta hizkuntza-paisaiaren eremuan helburu interesgarriak proposatuz:

• Eremu euskalduna delakoan, herritarrei zerbitzua eskaintzeko edota lanerako bi hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeko aukera ahal-bidetzea.

• Eremu mistoa delakoan, bertako herritarren hizkuntza-eskubideen egikaritzea bermatzeko behar diren langile publikoak gaitzea.

• Nafarroako Zerbitzu Zentraletan, behar diren langile publiko nahi-koak gaitzea, zirkuitu administratibo elebidunak abian jartzen dire-nean, erabiltzaileek horrela eskatzen dutenean beraien zerbitzua euskaraz eskain dezaten.

Eremu euskalduna delakoan, orokorrean herritarrei bi hizkuntza ofizia-letako edozein erabiltzeko eskubidea aitortzen zitzaien. Barne erabileran bi hizkuntzetako edozein erabil zitekeela jaso zen eta inprimakiak ele bietan zango zirela ere bai. Administrazioen arteko harreman idatziak ele bietan izango ziren, baldin eta bi aldeek hizkuntza bakarra erabiltzea adosten ez bazuten. Eremu euskaldunean kokatutako Administrazioetatik eremu mistoan kokatutakoetara idatzitako komunikazioak ele bietan izango ziren. Gainerako Administrazioetara komunikazioak gaztela-niaz edota ele bietan idatzi ahal ziren. Administratuekiko komunika-

zioak ele bietan izango ziren, baldin eta interesatuek hizkuntza bakarra erabiltzea adosten ez bazuten. Eremu euskalduneko herritarrek erabil-tzeko ziren inprimakiak ele bietan egongo ziren, eremu euskaldunerako zein kanporako izan. Ahozko komunikazioetan funtzionarioek herrita-rrek aukeratutako bi hizkuntzetako edozein erabili ahal izango zuten. Eta azkenik, irudi, ohar eta argitalpenen kasuan ere, elementu guztiak ele bietan idatzi beharko ziren.

Eremu mistoa delakoan, herritarrei bi hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeko eskubidea bermatze aldera behar ziren neurriak hartuko zirela jaso zen. Are gehiago, zerbitzua herritar guztiei eskaintzen zieten zerbitzuetan herritarren hizkuntza-eskubideak bermatze aldera, zir-kuitu administratibo elebidunak abian jarriko zirela ere jaso zen. Ho-nela, barne-erabileran, zirkuitu horiek zituzten Administrazioetan in-primakiak ele bietan erabiltzera jo beharko zela jaso zen. Administrazioen arteko harreman idatziak ele bietan izateko aukera jaso zen, hori bai, hizkuntza bakarra erabiltzekotan orduan gaztelania erabili beharko zela zehaztuz. Zirkuitu administratibo elebidunetatik eremu euskaldunera bideratutako komunikazioak ele bietan izan beharko ziren, eremu horretan abiatu eta bi hizkuntzetako bakarra erabiltzea erabaki ez zen kasuetan. Gainerako Administrazioetara ko-munikazioak gaztelaniaz bideratuko ziren, euskaraz abiatutakoak ele bietan egiteko aukera zabalik utziz. Zerbitzu zentraletatik administra-tuei zuzendutako komunikazioak ere ele bietan izango ziren, baldin eta interesatuek hizkuntza bakarra erabiltzea adosten ez bazuten. Ere-mu mistoko herritarrek erabiltzeko ziren inprimakiak ele bietan izate-ra jo beharko zen. Azkenik, irudi, ohar eta argitalpenen kasuan, ele-mentu ezberdinak ele bietan idaztera jo beharko zen, argitalpenen kasuan euskara proportzio jakin batean erabiliko zelarik.

Eremu ez-euskalduna deitutakoan azkenik, herritarren hizkuntza-es-kubideak bermatze aldera, ahal zen heinean Administrazioaren itzul-pen-zerbitzuak erabiliko zirela ezarri zen.

Lanpostu publikoak eskuratzeko euskara jakin beharra zein lanpostu-tan eskatu edota euskara meritu gisa zenbat baloratu ere arautu ziren Dekretu horren bidez, hala nola, ezarritako helburuak erdiesteko nor-malizazio-planak abian jarri beharra. Arauak horiek guztiak ezarri arren, ondorengo urteetan errealitatea oso bestelakoa izan zen eta 1994ko Dekretu horrek jasotako gutxieneko irizpide horietako asko ez ziren inoiz bete.

Praktikan oso bestelako politika garatzen zen eta praktika hori araue-tara eraman nahian edo, bederatzi urte beranduago 29/2003 Foru Dekretua onartu zuen Nafarroako Gobernuak, 135/1994 Dekretua 3

. HIZ

KU

NT

ZA

PO

LIT

IKE

N E

LE

ME

NT

U A

DIE

RA

ZGA

RR

IEN

AK

- 3

.4. K

OM

UN

IKA

ZIO

AK

ETA

HIZ

KU

NT

ZA

PA

ISA

IAEspEdiEntEa: 261/2006 nfk

kExa: Gipuzkoako ikastetxe batetik Nafarroako Auditorioa eta Batzar Jauregia den BALUARTEra deitu dute Antso erregeari buruzko erakusketaren informazioa eskatzeko. Euskaraz ikusterik ba ote dagoen galdetuta, gidari euskaldu-nak badaudela baina bisitak euskaraz ez egiteko agindua du-tela erantzun diete.

EspEdiEntEa: 278/2007 nfk

kExa: Ekonomia Eta Ogasun Departamentuak gaztela-nia hutsean erantzun dio herritarrak euskaraz egindako erre-klamazioari.

EspEdiEntEa: 377/2008 nfk

kExa: Apirilaren 25ean EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUko 901 505 152 zenbakira deitu zuen. Erantzungailuko hasierako agurra gaztelania hutsean ze-goen. Ondoren egokitu zitzaion langilearengandik ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso. En la línea 901 no hay servicio en euskera erran zion langileak.

EspEdiEntEa: 529/2008 nfk

kExa: Iruñeko Mendebaldea auzoan Ermitagaña karrikaren bukaeran paratutako zutikako kartel erraldoia gaztelania hu-tsean idatzia dago. Musika-kontserbatorio profesionalaren, goi mailakoaren eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren egoitza eraikitzeko orubea dela adierazten da bertan.

EspEdiEntEa: 4/2009 nfk

kExa: Telefonista gisa jarduteko oposizioan parte hartzeko deialdian izena emateko epea zabaldu dute. Webgunearen bidez ez dira izena emateko agiriak euskaraz eskuratzen ahal: eskaera-orria, ordainagiria etab.

Page 48: HP Administrazio orokorra

48

balio gabe utziz. Lehenago beste dekretu bat onartu zuen helburu be-rarekin, baina forma akatsak zirela medio auzitegiek bertan behera utziko zutela aurreikusiz, 29/2003 Dekretua onartu zuen Nafarroako Gobernuak.

Hasteko, aurreko arauetan egon zitezkeen zalantzak argitu nahian edo, euskara eremu mistoan zein eremu ez-euskalduna delakoan ez zela ofi-ziala zehaztu zuen Dekretuak. Ondoren, xedapen orokor batzuk ezarri eta hiru eremuetako bakoitzean Administrazio publikoan euskararen erabilerak nolakoa izan behar zuen edota lanpostu publikoak eskura-tzerakoan zein euskara gaitasun egiaztatu beharko zen arautu zuen.

Komunikazioari eta hizkuntza-paisaiari dagokienez, Vascuencearen Legeak ezarritako eremuetako bakoitzean, kanpo eta barne erabilera, Administrazio publikoen arteko harremanak, administratuekiko ha-rremanak zein irudia, oharrak eta argitalpenak arautu zituen.

Eremu euskaldunean, orokorrean, herritarrek zerbitzuetara jotzen zu-tenean bi hizkuntza ofizialetako edozein erabil zezaketela arautu zen, baina ondoren ikusiko dugunez, salbuespenak ere ezarri ziren.

Kanpo- eta barne-erabilerari dagokionez, Dekretuaren arabera, bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan egiten diren administrazio egintza guztiek erabateko balio juridikoa izango dute eremu euskaldunean. Era berean, egintza horiek eremu bereko beste pertsona edo erakunde bati zuzentzen bazaizkio, ele bietan idatzi beharko dira, baldin eta guztiek hizkuntza bera erabiltzea erabakitzen ez badute. Bestalde, era-kunde publikoek herritarrei bere inprimaki, eredu edo formularioak gaztelaniaz, euskaraz edota ele bietan eskaini beharko dizkiete.

Administrazio publikoen arteko harremanei dagokienez, eremu euskaldunean kokatutako erakunde publikoen artean agiri, jakinaraz-pen eta bestelako komunikazioak bi hizkuntza ofizialetan idatzi behar dira (euskarri bakarrean edo bitan), baldin eta alde ukituek hizkuntza bakarrean egitea adosten ez badute. Dena dela, fede emate edo ziurta-tze administratiboaren eginkizuna duten langile publikoek, ondorioak eremu euskaldunetik kanpo izan behar dituzten agiriak, beti gaztela-niaz egin beharko dituzte. Hori bai, Administrazio publikoen menpe-ko erregistroetan dauden idazkien kopiak eta ziurtagiriak hizkuntza ofizialetako edozeinetan eginen dituzte. Estatuko Administrazioare-kin gaztelaniaz izan beharko dituzte beren harreman guztiak eremu euskalduneko Administrazio publikoek, Nafarroan egoitza duten or-ganoetara zuzentzen direnean ezik, orduan euskara erabili ahal izango baitute. Justizia administrazioaren kasuan harremanek Botere Judizia-lari buruzko Lege Organikoan ezarritakoari jarraituko diote, hau da, Eremu euskalduneko Administrazio publikoek beren arteko harrema-netan adosten duten hizkuntza ofiziala erabili ahal izango dute, beti ere, beste Administrazioren bati eragiten ez bazaio.

Administratuekiko harremanei dagokienez, Administrazioak ere-mu euskalduneko herritar zein enpresei bidaltzen dizkien komunika-zioak ele bietan eginen dira, beti ere interesatuek bietatik bakarra era-biltzea erabakitzen ez badute. Harremana herritarrak (edo beste Administrazio publikoak) interesatuak diren prozeduren ondoriozkoa denean, gaztelaniaz, euskaraz edo ele bietan idatzitako inprimaki, ere-du eta formularioak erabili ahalko dira. Ahozko komunikazioetan, berriz, funtzionarioek administratuei zerbitzua horiek aukeratzen du-ten hizkuntza ofizialean eman ahalko diete.

Azkenik, irudi, ohar eta argitalpenei dagokienez, bulego, langela eta egoitzetako errotuluak, paperen idazpuruak edo menbreteak, zigilu ofi-zialak eta gainerako identifikazio nahiz seinalizazio-elementuak ele bietan idatziko dira. Era berean, xedapenak eta eraginkortasuna izate-ko Aldizkari Ofizialean egiten diren horien argitalpenak, bai eta kaleen errotulazioa eta tokien izenak gaztelaniaz eta euskaraz izanen dira.

Horiek izan ziren 29/2003 Foru Dekretuaren arabera, eremu euskal-duna delakoan Nafarroako Administrazioak jarraitu behar zituen iriz-pideak, aurreko Dekretuak ezartzen zituenak baino are murritzagoak, baina benetako murrizketa eremu mistoa deitutakoan ekarri zuen De-kretu berriak, ikusiko dugunez, ia eremu ez-euskalduna deitutakoare-kin parekatzeraino.

Hasteko jarraitu beharreko irizpide orokorrak ezartzen dira eta ez da herritarrei Administrazioarekin euskaraz komunikatzeko eskubidea

bermatuko zaiela jasotzen. Eremu mistoko Nafarroako Administrazio publikoetan euskara eta gaztelania erabiliko direla esaten da, baina ja-rraian herritarrek Administrazioarekin euskaraz egiteko duten eskubi-dea ahalbidetzera jotzeko neurriak hartuko direla besterik ez da esaten. Ildo beretik, herritarren eskubideak ahalbidetzen joateko itzulpen-zer-bitzuak besterik ez dira aurreikusten. Honela, Nafarroako Administra-zioaren zerbitzu nagusietan (egoitza Iruñean badute eta beren jarduera biztanle guztientzat baldin bada) euskara-gaztelania itzulpen ofizialeko unitate administratiboa ezarriko da, eta, erabiltzaileak eskatzen due-nean, oinarrizko administrazio zerbitzuak euskaraz eman ahal izatera joko duten neurri osagarriak hartuko dira. Eremu mistoko Nafarroako beste Administrazio publiko batzuek hautazkoa izanen dute beren zer-bitzu nagusietan itzulpeneko unitate administratiboa sortzea.

Kanpo eta barne erabilerari dagokienez, egoitza eremu mistoan duten Nafarroako Administrazio publikoen zerbitzuek erabiltzen dituzten barne inprimakietan eta paperetan idazpuruak eta menbreteak gazte-laniaz idatziko dira. Inprimakiak kanpoko jendeak erabiltzeko badira, gaztelaniaz eta ele bietan idatzitako formulario bereiziak izanen dira, interesatuak horietako bat hautatzeko.

Erakundeen arteko harremanei dagokienez, eremu mistoko Adminis-trazio publikoek elkarri edo eremu euskaldunekoei igortzen dizkieten

3. H

IZK

UN

TZ

A P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.4

. KO

MU

NIK

AZ

IOA

K E

TA H

IZK

UN

TZ

A P

AIS

AIA

Page 49: HP Administrazio orokorra

49

agiri, jakinarazpen edo komunikazio administratiboak ele bietan izan ahalko dira (euskarri bakarrean), baina hizkuntza bakarra erabiliz gero gaztelaniaz izan beharko dute. Egoitza eremu mistoan duten Na-farroako Administrazioek, eremu euskaldunean eta mistoan dauden beste Administrazioetara igortzen dituzten agiri, jakinarazpen eta ko-munikazio administratiboak gaztelaniaz idatzi beharko dira, eremu euskaldunean eta euskaraz hasitako administrazio-prozedurei dagoz-kienak izan ezik, horiei ele bietan eman ahalko baitzaie jarraipena. Gainerako Administrazio publikoei igortzen zaizkien agiri, jakinaraz-pen eta komunikazio administratiboak gaztelaniaz idatziko dira, bal-din eta eremu euskaldunean eta euskaraz hasitako administrazio pro-zedurak ez badira, orduan ele bietan idatzitakoek ere balioa izanen dute.

Administratuekiko harremanei dagokienez, egoitza eremu mistoan duten Administrazioko zerbitzuetatik eremu euskalduneko pertsona eta enpresei igortzen zaizkien komunikazio eta jakinarazpenak gazte-laniaz eginen dira, non eta interesatuek espresuki euskara erabiltzea hautatzen ez duten, orduan ele bietan egin ahalko baitira. Horiei Ad-ministrazioak eskaintzen dizkien inprimaki eta formularioak gaztela-nia hutsean edo ele bietan izango dira eta bakoitza ale berezian, erabil-tzaileak bat hauta dezan.

Irudi, ohar eta argitalpenei dagokienez, egoitza eremu mistoan duten Nafarroako Administrazio publikoen bulego, langela eta egoitzetako errotuluak, paperen idazpuru eta menbreteak, zigilu ofizialak eta gai-nerako identifikazio- nahiz seinalizazio-elementuak gaztelaniaz idatzi beharko dira. Era beren, xedapenak, oharrak, argitalpenak, iragarkiak eta mota guztietako publizitatea gaztelaniaz izanen dira. Are gehiago, dagokion Departamentuko kontseilariak erabakiko du, Administra-zioko zerbitzu nagusiek biztanle guztientzat egiten dituzten informa-zio foiletoak, kanpainetako material grafikoa, argitalpenak edo antze-ko idazkiak gaztelania hutsean ala ele bietan argitaratu (edizio elebidunean, edo gaztelania eta euskarazko edizio bereizietan).

Azkenik, eremu ez-euskalduna delakoan, bertan kokatutako Adminis-trazio publikoek agiriak euskaraz aurkezten dituzten herritarrei, aldi berean gaztelaniazko itzulpena aurkez dezaten eskatuko diete eta, ezi-nezkoa bada, itzulpen ofizialeko zerbitzuak erabili ahalko dituzte he-rritarrei zerbitzua emateko, horiek Administrazioetara euskara hutsean zuzentzen direnean. Hori bai, eremu ez-euskalduneko Administrazio publikoek egiten duten jarduera, inprimaki, zigilu, agiri, jakinarazpen, komunikazio, seinalizazio, errotulazio, argitalpen eta publizitate oro gaztelaniaz izanen da.

Hauek izan dira orain gutxi arte 29/2003 Dekretuak komunikazioa-ren eta hizkuntza-paisaiaren eremuan ezarri dituen arau murriztaileak, baina errealitatea are eskasagoa izan dela argitu behar da. Izan ere, kasu askotan Nafarroako Gobernuak herritarrei onartutako eskubide murritz horiek ere ez ditu errespetatzen, urtero hizkuntza-eskubideen Behatokiak eremu honetan jasotzen dituen kexek behin eta berriz era-kusten duten bezala.

Dekretu horrek komunikazioak ez ezik, lanpostu publikoak eskura-tzeko lan-deialdietan egiaztatu beharreko euskara maila edota euskara meritu gisa zenbat baloratu arautu zuen. Epaitegiek berriki Dekretuko artikulu garrantzitsuak baliogabetu dituzte, batez ere aurreko bi gaiei dagozkienak, baina baita komunikazioei dagokien artikulu bat ere (15.1. artikulua). Izan ere, aurrez ikusi bezala, 2003ko Dekretuko arti-kulu horrek 1986ko Euskara Legeak eremu euskalduna delakoan bizi diren herritarrei aitortzen dizkien zenbait hizkuntza-eskubide urra-tzen zituen, euskarazko eskaintza herritarrek espresuki egindako eska-rira mugatzen zuen heinean.

15. artikulua.

1. Egoitza eremu mistoan duten Nafarroako Foru Komunitateko Admi-nistrazioko zerbitzuetatik eremu euskalduneko pertsona fisiko nahiz juridikoei igortzen zaizkien komunikazio eta jakinarazpenak gazte-laniaz eginen dira, non eta interesatuek espresuki euskara erabiltzea hautatzen ez duten, orduan ele ele bietan egin ahalko baitira. (balio-gabetua)

2. Eremu mistoko pertsona fisiko edo juridikoek erabiltzeko inprimaki eta formularioetan gaztelania hutsean edo ele bietan (gaztelania eus-kara) idatzitako dokumentua erabili ahalko da, baina ale bereiziak izanen dira, erabiltzaileak bat hauta dezan. (indarrean)

Baina epaitegiek 15. artikuluko lehen paragrafoa soilik baliogabetu dute, hau da, bigarren paragrafoak indarrean jarraitzen du eta gainera-ko artikuluek ere bai, horrek esan nahi duen guztiarekin. Izan ere, Epaitegiek atzera botatako artikuluak zuzendu asmoz Nafarroako Go-bernuak berriki onartutako 55/2009 Dekretuak ez du komunikazioei edota hizkuntza-paisaiari buruz ezer esaten. Dekretu berria hizkuntza-

-eskakizuna zein lanpostutan eskatu eta euskara jakitea meritu gisa ba-loratzerakoan zenbat puntuatu ezartzera mugatzen da, hau da, Epaite-giek balio gabe utzitako beste hiru artikuluak moldatzera (18.3 artikulu osoa, 21.1 artikuluko lehen paragrafoa eta 23.1 artikulu osoa).

Bukatzeko, Dekretu honetan bertan, Administrazioen arteko komu-nikazioen atalean aurki daitekeen itzulpen-akats txiki bat aipatu bes-terik ez. Izan ere, Dekretu hau argitaratzen duen 2003ko otsailak 3

. HIZ

KU

NT

ZA

PO

LIT

IKE

N E

LE

ME

NT

U A

DIE

RA

ZGA

RR

IEN

AK

- 3

.4. K

OM

UN

IKA

ZIO

AK

ETA

HIZ

KU

NT

ZA

PA

ISA

IAEspEdiEntEa: 629/2007 nfk

kExa: Nafarroako Liburutegi Orokorrean gaztelania hu-tsean luzatzen dute liburua maileguan hartutakoan noiz bueltatu behar den adierazten duen gordekina.

EspEdiEntEa: 65/2008 nfk

kExa: GAZTERIAREN INSTITUTUAk sariketa bat an-tolatu du erakundearen irudi korporatiboa sortzeko. D ere-duko ikastetxe batean gaztelaniaz soilik jaso dituzte lehiake-taren oinarrien berri ematen duten kartelak eta triptikoak. Gazteriaren Institutura deitu dute euskarazkoak eskatzeko. Gaztelaniaz bakarrik argitaratu dituztela erantzun diete.

EspEdiEntEa: 338/2009 nfk

kExa: Toki Administrazio Departamentu atariko kartelak, bai sarrerako atearen gainean dagoena bai sarrerako atearen ezkerreko aldeko paretakoa, gaztelania hutsean daude: Go-bierno de Navarra - Departamento de Administración Local.

EspEdiEntEa: 1104/2009 nfk

kExa: Irailaren amaieran Iruñeko autobus geltokiko atearen bi aldeetara publizitate-panel bana zegoen, Nafarroako Go-bernuaren Ahora moverte te costará menos leloarekin. Karte-lak gaztelania hutsean zeuden.

EspEdiEntEa: 825/2007 iEh

kExa: Ekaineko hauteskundeetan bozkatzeko herritarren eskura jarritako bozka-paperak frantses hutsean dira.

EspEdiEntEa: 799/2008 iEh

kExa: Akitaniako Kontseilu Orokorrak argitaratu l’Aqui-taine egunkariaren iraila - urriko alean euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da. Egunkariak 24 orrialde ditu eta orrial-de erdia hartzen ez duen artikulu bakarra dago euskaraz.

EspEdiEntEa: 1108/2009 iEh

kExa: Irailaren 26 eta 27an antolatu La Fête de la �orniche bestaren karietara Pirinio Atlantikoko Kontseilu Oroko-rrak plazaratu afixa frantses hutsean da.

Page 50: HP Administrazio orokorra

50

12ko Nafarroako Aldizkari Ofizialaren euskarazko bertsioan, bigarren ataleko 8. artikulua gaztelaniaz agertzen da. Benetan adierazgarria iruditu zaigu horrelako itzulpen-akats bat, non eta euskarazko idazki ofizialen balio juridikoari buruzko paragrafoan. Dena dela, itzulpen zerbitzuen akats txiki bat besterik ez da, baina Nafarroako Gobernuak euskararekiko garatzen duen bazterketa-politikaren metafora txiki bat ere izan liteke.

8. artikulua.

1. Serán válidas y tendrán plena eficacia jurídica todas las ac-tuaciones administrativas cualquiera que sea la lengua oficial empleada.

2. Berez egintza administratiboak diren administrazio jarduerak, anto-lamendu juridikoak ezartzen duenari jarraikiz, eremu bereko beste pertsona fisiko edo juridiko batzuei jakinarazi behar bazaizkie, gaz-telaniaz eta euskaraz idatzi beharko dira, ez badute behintzat intere-satuak diren guztiek (administrazio prozedurari buruzko arauen arabera) hizkuntza bat bakarra erabiltzea espresuki eskatzen, Euska-rari buruzko Foru Legearen 10.1, 11 eta 12. artikuluen arabera.

3. Administrazio publikoetako eta beren menpeko erakundeetako orga-no eskudunek gaztelaniaz, euskaraz edo ele bietan idatzitako inpri-maki, eredu edo formularioak eduki ahalko dituzte interesatuek egin beharreko jardueretarako, aurreko puntuan ezarritakoaren arabera.

3.4.3. Ipar Euskal Herrian

Komunikazioen eta hizkuntza-paisaiaren eremuan Ipar Euskal Herrian egoera are tamalgarriagoa da. Corpus juridikoa aztertu dugunean ikusi bezala, frantsesa da hizkuntza ofizial bakarra eta maila guztietako ko-munikazio edota hizkuntza-paisaian frantsesa da erabili beharreko hiz-kuntza, bai Administrazio publikoan zein sektore pribatuan. Euskara-ren erabilera baimendua da baina beti frantsesarekin batera.

Zentzu honetan Administrazio orokorrek hizkuntza-paisaia euskal-duntzeko eman dituzten urrats apurrak errepideetako txartelak ele bietan eskaintzera mugatu direla esan dezakegu. Zenbait Herriko Etxeek kale-izenak eta bestelako euskarriak ere ele bietan eskaintzeko ahalegin gehiago egin dituzte, baina Estatuak, Eskualdeak edota De-partamenduak oso ekimen gutxi garatu dituzte eremu honetan.

Departamenduak esaterako, garatzen duen hizkuntza-politikaren era-kusgarri errepideetako txartel elebidunak edota turismo bulegoetan eskaintzen dituzten gida elebidunak aipatzen ditu (helduen euskal-duntzea edota haurrendako eskolaz kanpoko ekimenekin batera).

Dena dela, aurrez esan bezala, Euskararen Erakunde Publikoaren helbu-ru nagusiak jasotzen dituen Hizkuntza Politika Proiektuan, zehaztuta-ko 12 erronketako bat euskarak bizitza sozialean duen tokia handitzea da64. Orientabide estrategikoei dagokienez, helburu nagusietako bat era-gile publiko zein pribatuetan euskararen lekua eta erabilera sustatzea da eta beste bat “bizitza sozialeko eragileek euskararen garapen-politika ho-nekin bat egitea susta dezaketen tresna eta partaidetzak sortzea”.

Orientabide estrategiko horiek garatzeko lan-ardatzei dagokienez, lehen helburua betetzeko, Administrazio publikoan euskararen erabi-leraren aldeko politika bultzatzailea eramatea aurreikusten da, baina hautu librea errespetatuz. Era berean, “publikoarekiko ahozko zein idatzizko komunikazioan, euskararen erabilera emendatzeko ekintzei lehentasuna” ematea ere aurreikusten da (erakunde pribatu handietan ere euskararen erabilera sustatzeko politika bultzatzailea garatuko dela esaten da, baina kasu honetan ere eragileen hautu librea errespetatuz. Are gehiago, jarraitu beharreko estrategia eragileen tipologiaren eta gizartean betetzen duten funtzioaren arabera moldatuko dela ere jaso-tzen da, herritarrekin harreman zuzena eta ugaria duten zerbitzuei lehentasuna emanez. Bi lan-ardatz hauei hirugarren bat gehitzen zaie, bereziki haur eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzeari begira eta irakaskuntzan edota beraien berezko guneetan (ostatuak, cibergu-

64 — Hizkuntza Politika Proiektuan jasotzen den beste erronka bat euskarazko toponimia sustatzea da (molde egokian idaztea, berresku-ratzea, jendartean zabaltzea...), baina noski, toponimia hizkuntza-pai-saiaren zati txiki bat besterik ez da.

neak...) euskararen presentzia areagotzeko neurriak jasotzen dira (eus-karri elebidunak eskaintzea, irakasle eta langileek euskara ikas edo hobe dezaten formazioa eskaintzea...).

Bigarren helburua betetzeari dagokionez, hau da, bizitza sozialeko era-gileek euskararen garapen-politika honekin bat egitea susta dezaketen tresna eta partaidetzak sortzeari dagokionez, beste bi lan-ardatz zehaz-ten dira: Bizitza sozialean euskararen presentzia garatzeko egitura pu-bliko koherente eta eraginkorra eraikitzea (hizkuntza-teknikarien sa-rea osatu eta animatuz, metodologia egokia erabiliz...) eta euskararen presentziaren garapenak sortuko dituen hizkuntza beharrei erantzutea (formazio-beharrei erantzunez, hizkuntza-baliabide teknikoak sortu eta zabalduz...).

Aipatzekoa da ere, 2007ko maiatzean, Euskararen Erakunde Publikoa abian jarri eta gutxira, erakunde horren lehendakariak eta Pirinio At-lantikoetako Departamentuko prefetak sinatutako gutun bat helarazi zitzaiela Herriko Etxeetako auzapezei. Frantsesez eta euskaraz idatzita-ko gutunean Herriko Etxeei dokumentu, zigilu eta komunikazio-eus-karri ofizial ezberdinetan euskara erabiltzeko baimena eman zitzaien, hori bai, frantsesaren parean eta balio juridikoa frantsesari soilik aitor-tuz, hau da, euskararen erabilera maila sinbolikora mugatuz.

3. H

IZK

UN

TZ

A P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.4

. KO

MU

NIK

AZ

IOA

K E

TA H

IZK

UN

TZ

A P

AIS

AIA