HONDARRIBIKO AGENDA 21EN URTEKO JARRAIPEN … · 2013-03-08 · beharreko gauzatze maila %39a izan...

20
Hondarribiko Agenda 21en Herritarren Foroko bilera, 2012/06/27 1 HONDARRIBIKO AGENDA 21EN URTEKO JARRAIPEN TXOSTENAREN AURKEZPENERAKO HERRITARREN FOROAREN BILERA Bilera antolatu duen organoa: Hondarribiko Udala Deialdia egin duena: Hondarribiko Udaleko Ingurumena eta Agenda 21 departamentua Data, tokia eta ordua: 2012ko ekainak 27 Hondarribiko Udaleko Udalbatza Aretoa 19:00 Harremanetarako pertsonak: Ingurumena eta Agenda 21 departamentua: - Naroa Susperregi Idazkaritza Teknikoa (Izadi 21): - Edurne Simón Telefonoak: 943 111 242 (Naroa Susperregi) 943 492 215 (Izadi 21) Helbide elektronikoa [email protected] (Naroa Susperregi) [email protected] (Izadi 21) Gai-zerrenda: 1. Ongi etorria eta bileraren helburuen azalpena 2. Ekintza Planaren ebaluazioaren emaitzen aurkezpena 3. Tokiko iraunkortasun adierazleen kalkuluaren ondorioen aurkezpena 4. “TAK21” izeneko programan parte hartu izanaren ondorioak 5. Hondarribiko Eskolako Agenda 21en 4 urtetako ibilbidearen laburpena 6. Bertaratutakoen ekarpenak BERTARATUTAKOEN ZERRENDA : - Asun Yarzabal - Iñaki de la Fuente (Amute Kosta auzo elkartea) - Belén Martínez (ACUBI) - Carlos Alejos GOBERNU BATZORDEKO ORDEZKARIAK : - Amaya Gezala - Lupe Olaskoaga - Maite Pelaez HIZLARIAK : - Naroa Susperregi Iragorri - Edurne Simón Urio

Transcript of HONDARRIBIKO AGENDA 21EN URTEKO JARRAIPEN … · 2013-03-08 · beharreko gauzatze maila %39a izan...

Hondarribiko Agenda 21en Herritarren Foroko bilera, 2012/06/27 1

HONDARRIBIKO AGENDA 21EN URTEKO JARRAIPEN TXOSTENAREN

AURKEZPENERAKO HERRITARREN FOROAREN BILERA

Bilera antolatu duen organoa:

Hondarribiko Udala

Deialdia egin duena: Hondarribiko Udaleko Ingurumena eta Agenda 21 departamentua

Data, tokia eta ordua:

2012ko ekainak 27 Hondarribiko Udaleko Udalbatza Aretoa 19:00

Harremanetarako pertsonak:

Ingurumena eta Agenda 21 departamentua: - Naroa Susperregi

Idazkaritza Teknikoa (Izadi 21): - Edurne Simón

Telefonoak: 943 111 242 (Naroa Susperregi)

943 492 215 (Izadi 21)

Helbide elektronikoa

[email protected] (Naroa Susperregi) [email protected] (Izadi 21)

Gai-zerrenda:

1. Ongi etorria eta bileraren helburuen azalpena 2. Ekintza Planaren ebaluazioaren emaitzen

aurkezpena 3. Tokiko iraunkortasun adierazleen kalkuluaren

ondorioen aurkezpena 4. “TAK21” izeneko programan parte hartu izanaren

ondorioak 5. Hondarribiko Eskolako Agenda 21en 4 urtetako

ibilbidearen laburpena 6. Bertaratutakoen ekarpenak

BERTARATUTAKOEN ZERRENDA:

- Asun Yarzabal - Iñaki de la Fuente (Amute Kosta auzo elkartea) - Belén Martínez (ACUBI) - Carlos Alejos

GOBERNU BATZORDEKO ORDEZKARIAK:

- Amaya Gezala - Lupe Olaskoaga - Maite Pelaez

HIZLARIAK: - Naroa Susperregi Iragorri - Edurne Simón Urio

Hondarribiko Agenda 21en Herritarren Foroko bilera, 2012/06/27 2

1. Ongi etorria eta bileraren helburuen aurkezpena Amaya Gezalak bertaratutakoei ongi-etorria egin die eta Naroa Susperregi eta Edurne Simóni hitza pasa aurretik, bileraren helburuak zeintzuk diren gogorazi du:

I. Ekintza Planaren azken ebaluazioaren emaitzen aurkezpena Tokiko iraunkortasun adierazleen kalkuluaren ondorioen aurkezpena “TAK21” izeneko programan parte hartu izanaren ondorioak laburbiltzea Hondarribiko Eskolako Agenda 21en 4 urtetako ibilbidearen laburpena

egitea

2. Ekintza Planaren ebaluazioaren emaitzen aurkezpena Hondarribiko Udalak 2009ko martxoan udalerriko iraunkortasunaren aldeko I. Ekintza Plana onartu zuenetik, ekintza ezberdinen gaineko ardura duten udal sailak nahiz eskualdeko sozietate publikoak (Bidasoako garapen agentzia eta Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitatea) dokumentu horretan jasotako ekintzak aurrera eramaten jardun dira. Horrekin batera, 2010 urteaz geroztik, Hondarribiko Udalak Eusko Jaurlaritzak (IHOBE Sozietate Publikoaren bidez) nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiak udalei eskainitako Agenda 21en ekintza planen kudeaketa eta jarraipenerako tresna ezberdinak baliatu ditu:

- Udalsarea 21en kide diren udalei zuzendutako tokiko iraunkortasun

adierazleak kalkulatzeko laguntza zerbitzua

- Gipuzkoako Foru Aldundiak eskainitako tokiko ekintza planak ebaluatu eta programatzeko laguntza zerbitzua

Horiei esker, Udalak, 2010 urteaz geroztik, I. Ekintza Planaren ezarpen mailaren bilakaera ezagutzeko aukera izan du eta horrekin batera, Planaren helburu estrategikoak lortzeko bidean aurrerapausoak ematen ari garen ala ez. I. Ekintza Planari dagokionez, egindako azken ebaluazioren datuei erreparatuz, dokumentuaren 3. urtean (2009-2011) dokumentuaren ia %30a gauzatu da.

11 1828

020406080

100

%

2009 2010 2011

Urtea

I. TEParen ezarpen maila

Hondarribiko Agenda 21en Herritarren Foroko bilera, 2012/06/27 3

Planaren 3. ezarpen urterako lortutako datua Udalsarea 21ek ezarritako helburutik urrun dago. Izan ere, EAEko ekintza planen indarraldiaren 3. urtean, erdietsi beharreko gauzatze maila %39a izan beharko litzateke. Horrekin batera, Hondarribiko datua (%28ko ezarpen maila 2009ko martxotik 2011ko abendura bitartean), tokiko ekintza planen ebaluazioan parte hartu duten EAEko udalen batezbestekoa baina baxuagoa da (%32,1) eta baita Gipuzkoako Lurralde Historikoko batezbestekoarekin alderatuz ere (%32,5).

Hondarribiko Udalak I. Ekintza Plana bigarren urtez ebaluatu duela kontuan hartuz, 2010 urtean egindako ebaluazioaren eta 2011 urtean egindakoaren arteko konparaketa egitetik honako ondorio nagusiak eratortzen dira:

- 2010etik 2011ra bitartean, Planetik aurreratuta, amaitzen eta bukatuta

dauden ekintzen portzentajea ia %20 igo da (2011ean, halako ekintzek Planeko ekintza guztien %31 suposatzen zuten bitartean, 2010ean soilik %12a).

- 2010etik 2011ra, I. TEParen ezarpenaren hazkundea %10ekoa izan da, baina hasteko dauden ekintzen ehunekoak oraindik ere altua izaten jarraitzen du: %36.

Ekintza Planen batez besteko gauzatze-mailaren bilakaera

10

20

30

40

1. urtea 2. urtea 3. urtea

Urteak

%

HONDARRIBIA GIPUZKOA EAE

2011ko egoera

36%

33%

20%

4% 7%

Hasteko Hasita Aurreratua

Amaitzen Bukatuta

49%

39%

7% 5%

2010eko egoera

Hondarribiko Agenda 21en Herritarren Foroko bilera, 2012/06/27 4

I. Ekintza Planaren helburu estrategikoen (dokumentuaren lerro estrategikoak –helburu orokorrak-) ezarpen maila aztertuz gero, ondorengo grafikoan ikus daitekeen moduan, ezarpen maila altuena lortu duten lerro estrategikoa herritarren mugikortasun eta irisgarritasun beharrei erantzuteari dagokiona da (%45eko garapen maila). Ezarpe maila baxuena lortu duten lerro estrategikoak, aldiz, hauek dira:

- LE 4. Hirigintza eredu iraunkor bat diseinatzea eta planifikatzea (%16) - LE 6. Udalerriko natura ingurunea babestea eta bere baloreak ezagutzera

ematea (bioaniztasuna eta paisaiaren babesa) (%13)

3. Tokiko iraunkortasun adierazleen kalkuluaren ondorioen aurkezpena

EAEko tokiko iraunkortasun adierazleak Agenda 21en ekintza planetako helburu orokorren ebaluaketa eta jarraipena egiteko tresnak dira, honako datuak lortzeko baliabideak eskaintzen dituztenak:

Udalerriko joerak eta egoerak Ezarritako ekintzen emaitzak eta markatutako helburuen ezarpen maila

Udalerriko garapen iraunkorraren maila, joerak eta egoera zehatzak Udalerrian, iraunkortasunaren kudeaketaren inguruko erabakiak hartzeko

informazioa

30

37

38

16

45

13

21

0 20 40 60 80 100

Tokiko ekonomiairaunkorra

Gizarte Ongizatea

Iraunkortasun irizpideakudal jardueretan

Hirigintza Iraunkorra

Mugikortasuna etaIrisgarritasuna

Bioaniztasuna etaPaisaia

Ingurumen Kalitatea

Lerro estrategikoen araberako ezarpen maila

Hondarribiko Agenda 21en Herritarren Foroko bilera, 2012/06/27 5

Hondarribiko Udalaren kasuan, aurten bigarren aldiz kalkulatu dira tokiko iraunkortasun adierazleak (adierazle sistema osotik, Udalak kalkula ditzakeenak hautatu zituen udaleko ingurumen teknikariak –horretarako, besteak beste, tokiko informazio iturriak lortzeko erraztasun edo zailtasun maila kontuan hartu zen- eta baita I. Ekintza Planeko helburu orokorrekin harremana izan dezaketenak ere). Jarraian laburbiltzen dira, grafikoen bidez, kalkulatutako azpiadierazle nagusiak eta horien joerak (azpiadierazleak I. Ekintza Planeko lerro estrategikoen arabera antolatu dira): LE 1: Tokiko ekonomia bizia eta iraunkorra sustatzea

Hondarribiko Agenda 21en Herritarren Foroko bilera, 2012/06/27 6

LE 2: Biztanle guztien bizi kalitatea eta gizarte ongizatearen hobekuntza bultzatzea

Hondarribiko Agenda 21en Herritarren Foroko bilera, 2012/06/27 7

LE 3: Udalak tokiko garapen iraunkorraren aldeko jarrera eredugarria bultzatzea

Hondarribiko Agenda 21en Herritarren Foroko bilera, 2012/06/27 8

Hondarribiko Agenda 21en Herritarren Foroko bilera, 2012/06/27 9

LE 4: Hirigintza eredu iraunkor bat diseinatzea eta planifikatzea

Azpiadierazle honi lotuta, bilerara bertaratutako herritarrek adierazi dute garapen iraunkorraren ikuspuntutik eta kontuan hartuz lurzorua ere baliabide eskasa dela, Hondarribiko Udalak gogoeta sakona egin beharko lukeela. Izan ere, ez dute onartzen hirigintza antolaketa plan orokor berrian lehenik artifizializatua zegoena baina lurzoru gehiago artifizializatzea aurreikustea. Gainera, herritarrek gaineratu dute lurzoruaren okupazioak harreman zuzena duela udalerriaren hiri-ereduarekin. Udal ordezkarien esanetan, plan orokor berrian, hiri-ereduari dagokionez, Agenda 21en I. Ekintza Planeko hainbat ekintza aintzat aintzat hartu dira (iraunkortasun irizpideak kontuan hartu direlako planeamenduan), adibidez, etxebizitzen eraikuntzari erreparatuz. Bestalde, herritarrek batek aipatu du paisaiaren babesa ere aintzat hartu beharreko irizpideetako bat ere izan beharko litzatekeela

Hondarribiko Agenda 21en Herritarren Foroko bilera, 2012/06/27 10

Herritarretako batek galdetu du ea hirigintza antolamenduko plan orokorrean agertzen diren “zonas de interés naturalístico” eremuetan Hondarribiko zein eremu zehatz sartzen diren eta udal ordezkariek informazioa bilatuko dutela aipatu dute.

LE 5: Biztanleriaren mugikortasun eta irisgarritasun beharrak iraunkortasun irizpideak aintzat hartuz asetzea

Hondarribiko Agenda 21en Herritarren Foroko bilera, 2012/06/27 11

Hondarribiko ekonomian sektore ezberdinek duten presentzia aintzat hartuz, zenbait herritarrei harrigarria iruditzen zaie udalerrian horrenbesteko kamioi egotea. Hori dela eta, galdetu dute ea kamioietan ere furgonetak eta antzerako bestelako motordun ibilgailuak baneratuta ote dauden. Udal ordezkariak datu hau galdetzekotan geratu dira. Datua bilatu da eta hau da erantzuna: kamioiez gain, furgonetak ere barneratuta daude.

Era berean, hirigintza planeamenduak, gauzatzen diren garapen berrietan, oinezkoen edo bizikleten joan-etorriak errazteko neurriak aurreikusi behar dituela aipatu dute hainbat herritarrek.

Hondarribiko Agenda 21en Herritarren Foroko bilera, 2012/06/27 12

Hondarribiko Agenda 21en Herritarren Foroko bilera, 2012/06/27 13

LE 6: Udalerriko natura ingurunea babestea eta bere baloreak ezagutzera ematea (bioaniztasuna eta paisaiaren babesa)

LE 7: Hiri ingurumenaren kalitatea handitu eta natur baliabideen kudeaketa iraunkorra sustatzea

Hondarribiko Agenda 21en Herritarren Foroko bilera, 2012/06/27 14

Aurreko adierazleari dagokionez, herritarretako batek galdetu du ea non dagoen kokatuta eskualdeko airearen kalitatea neurtu eta jasotzen duen estazioa (Eusko Jaurlaritzaren airearen kalitatearen jarraipen sarean barneratzen dena) eta Edurnek erantzun du Irunen kokatuta dagoela eta kokaleku zehatza zein den bilatuko duela. Informazioa bilatu ondoren, hau da erantzuna: Aduana kalea, 28 (Irun). Horrez gain, herritarrak galdetu du ea Udalak Eusko Jaurlaritzari eska diezaiokeen Hondarribiak bere neurketa estazioa izatea eta udal ordezkariek hori galdetzeko konpromisoa hartu dute. Eskaera hori batez aireportuari lotuta egongo litzateke, izan ere, ez baitakigu aireportuak udalerriko airearen kalitatearengan zer nolako eragina sortzen duen.

Hondarribiko Agenda 21en Herritarren Foroko bilera, 2012/06/27 15

Hondarribiko Agenda 21en Herritarren Foroko bilera, 2012/06/27 16

Hondarribiko Agenda 21en Herritarren Foroko bilera, 2012/06/27 17

4. “TAK21” izeneko programan parte hartu izanaren ondorioak “TAK21” izeneko programaren helburuetako bat Euskadiko Tokiko Agenda 21en kalitate globalaren neurketa udalei erraztea da, udalerrietako errealitateari guztiz egokitutak dagoena. “TAK21”en gidaritza eta koordinazioa Udalsarea 21en idazkaritza teknikoak gauzatu du (Eusko Jaurlaritzaren Ihobe, s.a. sozietate publikoak) eta programaren lehen edizioan 47 udalerrik parte hartu dute.

“TAK21” izeneko programan parte hartzea erabilera errazeko programa infomatiko batean oinarritu zen eta Euskadiko Tokiko Agenda 21eko prozesuen kudeaketaren tresnetako bat gehiago da, tokiko ekintza planen ebaluazioa eta tokiko iraunkortasun adierazleen kalkuluarekin batera.

Kalitate globala Udalsarea 21en markoan Tokiko Agenda 21ei dagozkien 5 ezaugarrien balioaren arabera definitzen da:

- Estrategikoa: Lortu nahi diren helburuak eta horietarako bidea.

- Zeharkakoa: Hurbileketa zabala eta orokorra udalerrira tokiko garapenari dagozkion alorrak eta berauen kudeaketaren arduradunak integratuta.

- Partehartzailea: Herritarren eta agente sozial eta ekonomikoen iritzien eta proposamenen integrazioa.

- Operatiboa: Ekintzara bideratua: udal kudeaketarako erabilgarria den erreminta.

- Jasangarritasuna (iraunkortasuna): Aurrerapen ekonomikoa, gizarte bedintasuna eta ingurumenaren zaintza uztartzera bideratutako inplantazioaren planifikazioa.

Horretarako 40 irizpide eta 100 adierazletik gora hartzen ditu kontuan “TAK21” programak.

Hondarribiko Udalak lehen edizio honetan parte hartu zuen 2011 urtearen amaieran. Lortutak emaitzak aztertuz, udalerriko garapen iraunkorraren aldeko prozesuaren kalitatea ertaina da. Izan ere, 10etik 5,59ko puntuazioa lortu du Udalak. Hauek dira Hondarribiko Agenda 21ak goian aipatutako 5 ardatzei dagokionez lortu dituen emaitzak:

o Hondarribiko Agenda 21ak eraginkortasun baxua duela baieztatu dezakegu (ardatz honetan 10etik 4,45eko puntuaketa lortu du Udalak). Izan ere, ardatz honetan Ekintza Plana ondo formulatuta dagoen ala ez, zer nolako ezarpen maila lortu duen, udalerriko beharretara egokitzeko gai izan den, etab. bezalako alderdiak ebaluatzen dira eta horietan Udalak emaitza nahiko baxua lortu baitu (batez ere, Ekintza Planaren urteko programazioa egiteko ohitura ez dagoelako eta udal planifikazioan oraindik jasangarritasunaren irizpidea ez dagoelako behar bezala barneratuta). US21en udalerrien batezbestekoa 5,79koa da.

o Zeharkakotasunak udal sail ezberdinetako teknikariek Agenda 21en prozesuan duten inplikazio maila, udaletxean barne-partaidetza (langileena) sustatzeko organorik ba ote dagoen eta beroren dinamismo maila neurtzen du. Arlo honetan Hondarribiko Udalak 6,09ko emaitza lortu du. Beraz, Hondarribiko Agenda 21a zeharkakotasun maila nahiko ona da (US21en batezbestekotik gora kokatuz -5,45-).

Hondarribiko Agenda 21en Herritarren Foroko bilera, 2012/06/27 18

o Udalerriko biztanleen bizi kalitatearen aldeko prozesuaren jasangarritasun mailari buruzko daturik lortzea ezinezkoa gertatu da. Beraz, datu hau ezin da baloratu.

o Hondarribiko Agenda 21en prozesua parte-hartzailea da (7,18), US21en batezbestekoaren gainetik kokatuz (5,79), modu esanguratsu batean.

o Orain artean, Hondarribiko Agenda 21a ez da estrategikoa izan. Izan ere, lortutako emaitza 4,67koa da (US21en batezbestekoaren azpitik: 5,59).

Hobetzeko beharra duten alderdiak:

o Eraginkortasuna o Izaera estrategikoa

5. Hondarribiko Eskolako Agenda 21en 4 urtetako ibilbidearen

laburpena Eskolako Agenda 21 programa garapen iraunkorraren aldeko jarrerak, edukiak eta konpromisoak hezkuntza komunitatean barneratzeko tresnetako bat da. Berau Eusko Jaurlaritzak koordinatzen du EAE mailan eta udalak arduratu ohi dira hezkuntza programa honetan parte hartzea erabakitzen duten eskolei beharrezko sostengu teknikoa emateaz.

Hondarribiaren kasuan, udalerriko 4 eskolak 2008 urtetik daude Eskolako Agenda 21en sartuta (2008-2009 ikasturtean hasi ziren hezkuntza programa horretan parte hartzen): Ama Guadalupekoa ikastetxea, San José ikastetxea, Talaia Eskola eta Talaia Institutua. Hondarribiko Eskolako Agenda 21en honako eragile ezberdinek parte hartzen dute:

- Ikasleak (Hondarribiaren kasuan, 2.000 ikasle inguru) - Gurasoak - Irakasleak - Irakasle ez diren eskola zentroetako langileak - Udala

- Eusko Jaurlaritza Honakoak dira Eskolako Agenda 21en 3 ardatzak:

Eskola zentroaren kudeaketa iraunkorra gauzatzea Eskolako curriculumean garapen iraunkorraren aldeko hezkuntza txertatzea Partaidetzaren kultura sustatzea

Ikasturte bakoitzean, eskolek landu beharreko gai zehatza zein den adosten dute. Gure kasuan, Hondarribiko eskolek orain artean jorratutako gaiak URA, HONDAKINAK, KONTSUMO ARDURATSUA eta MUGIKORTASUNA izan dira. Hurrengo ikasturtean ere, eskolek mugikortasunaren gaiari helduko diote, batez ere eskolara joateko bide seguruak ezartzea bultzatzeko.

Hondarribiko Agenda 21en Herritarren Foroko bilera, 2012/06/27 19

Bukatzeko, ikasturte bakoitzean aukeratutako gaiari lotuta, eskolek Eskolako Agenda 21en baitan honako pausoak ematen dituzte:

1. Eskola barruko antolaketa egokitzea (irakasle koordinatzailea izendatzea, koordinatzaileari laguntzen dioen talde sustatzailea sortzea, etab.)

2. Eskola barruko partaidetza bultzatzeko, Ingurumen Batzordea sortzea eta ikasturteko une ezberdinetan biltzea (Eskolako Agenda 21en jarraipena egiteko, erabakiak hartzeako, etab.)

3. Eskola zentroaren diagnostikoa egitea eta ateratako ondorioak baliatuz, eskola barruko ekintza plana osatzea

4. Herriko diagnostikoa egitea eta lortutako emaitzak aztertuz, ikasturte bukaeran udal ordezkariei aurkezten zaien eskaeren zerrenda idaztea

5. Eskola ezberdinen arteko harremana sendotzeko eta udalari ikasturte bukaeran aurkezten zaizkion ondorioak nahiz eskaerak adosteko, Eskolarteko Foroak antolatzea

6. Eskolek herri mailan ere parte hartzeko, ikasturtean zehar udalarekin foro edo entzunaldi bereziak antolatzea (besteak beste, ikasturtean egindako lana laburbiltzeko, eskolek hartuko dituzten konpromisoak azaltzeko eta Udalari zuzendutako eskaerak aurkezteko, batez ere)

Azken puntuari dagokionez, bilerara etorritako herritarrek hala eskatuta, azken ikasturteetan Udalari zuzendutako eskaerak zeintzuk diren bidaliko zaizkie Herritarren Foroko kideei.

6. Bertaratutakoen ekarpenak Jarraian laburbiltzen dira bilerara joan ziren herritarrek egindako ekarpenak:

- Bilera honetara etorritako herritarren kopuru txikia ikusita, Agenda 21en Herritarren Foroako bileretan jorratzen diren gaiak gertuagokoak izan beharko liratekeela proposatu du herritarretako batek (finean, herritarren bizi kalitatearekin zerikusi zuzenagoa duten arlo edo gaiak).

- Mugikortasun iraunkorraren gaiari lotuta, Udalak Mugikortasun Mahaia edo antzeko mekanismo parte-hartzaileren bat sortu beharko luke. Hartara, herritarrek aukera izango lukete Udalari proposamen zehatzak planteatzeko, udalerriko proiektu zehatzei buruzko informazio puntuala eta eguneratua jasotzeko eta Udalarekin elkarlanean, proiektu edo ekimen zehatzak landu eta abian jartzeko. Udalak aurkera hau aztertuko du eta aurrerago, Herritarren Foroari hartutako erabakiaren berri emango dio. Gainera, parte-hartze mekanismo horretan ezinbestekoa litzateke herri barruko mugikortasun beharrei erantzuna emateko baliabide edo neurri egokienak zeintzuk izan daitezkeen aztertzea eta Udalari Foroak hartzen dituen erabakien berri ematea, gero aztertuak izan daitezen.

- Mugikortasun iraunkorraren gaiarekin jarraituz, Hondarribitik Donostiarako ibilbidea egiten duen zerbitzuari dagokionez, herritar batek eskatu du Donostiako Loiolako Erriberetako geltokian markesina bat jartzeko, geltokia, bere esanetan, gaur egun egoera tamalgarrian dagoelako (hiri-hondakinen gaikako bilketarako edukiontzi batzuen

Hondarribiko Agenda 21en Herritarren Foroko bilera, 2012/06/27 20

atzeko aldean kokatuta dago eta fisikoki ez dago geltokirik –ez bus zutabe ez markesinarik-).

- Mugikortasunaren gaiari lotuta ere, herritarrek ezinbestekotzat jotzen dute bidegorriak eskola zentro ezberdinetara iristeko dagokion egokitzapenak egitea, ikasleak bizikletan edo patinetean eskolara modu seguruan joan daitezen.

- 2008 urtean zehar Herritarren Foroak Agenda 21en I. Ekintza Planaren diseinuan parte hartu zuen. Aukera balego, Herritarren Foroari jakinarazi beharko litzaioke ea herritarrek proposatutako lehentasun altuko ekintzek (I. Ekintza Planean barneratuta egonik, herritarrek proposatu zituztenak) 2009-2011 urteen bitartean (2009an Plana onartu zenetik 2011ko abendurarte) zer nolako ezarpen maila izan duten. Udalak informazio hau lortu, landu eta ondoren dagokion txostena Herritarren Foroko kideei bidaliko die. Gainera, datu hori ere honela adieraziko da: ea Planetik herritarrek proposatutako lehentasun altuko ekintzetatik zein portzentaje gauzatu den (eta era berean, zein ehuneko dagoen honako egoeraren batean: burututa, amaitzen edo aurreratuta).

- Bestalde, I. Ekintza Planetik orain artean martxan jarri ez diren ekintzei dagokionez, herritar batek komentatu du interesgarria litzatekeela Foroko bilera berezi bat antolatzea, udal ordezkariekin batera aztertzeko aipatu ekintzak ez garatu izanaren arrazoiak zeintzuk diren (aurrekontu falta, etab.).

- Azken bileren iraupena luze xamarra izan denez, bileren hasiera lehenago izatea proposatu da (19:00etan izan beharrean, adibidez, 18:00etan edo 18:30etan). Udalak proposamen hau aztertuko du eta aurrerago, Herritarren Foroari hartutako erabakiaren berri emango dio.

Herritarren Foroko bilera 21:00etan amaitu da.