Hodei Garcia Iturrioz - Archive

26
Hodei Garcia Iturrioz Mikel Fernández Callejo

Transcript of Hodei Garcia Iturrioz - Archive

Page 1: Hodei Garcia Iturrioz - Archive

Hodei Garcia IturriozMikel Fernández Callejo

www.literaturakoadernoak.org

Sin título-1 1 17/11/2016 11:57:11

Page 2: Hodei Garcia Iturrioz - Archive

testua: Hodei Garcia iturrioz

ilustrazioak: Mikel Fernández callejooiHan Meñaka

maketazioa: SoFía BaSterretxe

isBN: 978.84.942777.9.0lege gordailua: ss-1163-2016

haizea definitivo.indd 2 16/11/2016 16:32:00

Page 3: Hodei Garcia Iturrioz - Archive

Haizea

haizea definitivo.indd 3 16/11/2016 16:33:14

Page 4: Hodei Garcia Iturrioz - Archive

Kaixo lagunok!!! Haizea naiz eta

gaur gelan egindakoa kontatuko dizuet.

Gaur astelehena da eta makinista izatea

egokitu zait. Andereñok asteburuan zer

egin dudan galdetu dit.

haizea definitivo.indd 4 16/11/2016 16:33:14

Page 5: Hodei Garcia Iturrioz - Archive

haizea definitivo.indd 5 16/11/2016 16:33:15

Page 6: Hodei Garcia Iturrioz - Archive

Ba...ba... Autobusean bidai luze-luze

eta aspergarri bat egin dut aitatxorekin.

Oraingoan behintzat Josu eta Malen ere

etorri dira gurekin. Malenen ama eta ni-

rea elkarrekin bizi dira. Malen eta nik

jolasean pasa genuen bidai guztia.

haizea definitivo.indd 6 16/11/2016 16:33:15

Page 7: Hodei Garcia Iturrioz - Archive

haizea definitivo.indd 7 16/11/2016 16:33:16

Page 8: Hodei Garcia Iturrioz - Archive

Huelva deitzen den hiri batera iritsi

eta eguzkitan bazkaldu genuen. Gero ama-

txorekin jolasten aritu ginen, baina gizon

gaizto batek, segituan jolasa bukatzeko esan

eta ama eraman zuen. Andereño zergatik

gizon hark ez dio amari gurekin denbo-

ra gehiagoz jolasten uzten?

haizea definitivo.indd 8 16/11/2016 16:33:16

Page 9: Hodei Garcia Iturrioz - Archive

haizea definitivo.indd 9 16/11/2016 16:33:17

Page 10: Hodei Garcia Iturrioz - Archive

Andereño ixilik geratu da, erantzu-

nik gabe eta nik hizketan jarraitu dut.

Andereño zergatik amak ez nau parkera

eramaten? Zergatik nire ama ez da etor-

tzen etxera bazkaltzera aitatxorekin eta

nirekin? Zergatik pasatzen dut hainbeste

denbora autobusean? Zergatik nire amak

ezin du etxe handi horretatik irten?

haizea definitivo.indd 10 16/11/2016 16:33:17

Page 11: Hodei Garcia Iturrioz - Archive

haizea definitivo.indd 11 16/11/2016 16:33:18

Page 12: Hodei Garcia Iturrioz - Archive

Txokoetara joaterakoan Beñat, Naroa,

Baasim eta ni jolas txokora joan gara.

Baasim jostailuak banatzen hasi da eta niri

sirena duen argi urdineko kotxea luzatu

dit.

Nik kutxatik beste bat hartu dut. Ko-

txe sirenaduna, gizon gaizto hura bezala

janzten direnek erabiltzen dute. Ni ez naiz

gaiztoa eta jolastea asko gustatzen zait.

haizea definitivo.indd 12 16/11/2016 16:33:18

Page 13: Hodei Garcia Iturrioz - Archive

haizea definitivo.indd 13 16/11/2016 16:33:19

Page 14: Hodei Garcia Iturrioz - Archive

Patioan Baasim, Alfonso eta Gorane-

rekin txirristan ibili naiz hasieran. Gero

harrapaketan ibili gara Alfonso haserretu

eta negarrez hasi den arte. Alfonsok ez du

inor harrapatzen gurpildun aulkiarekin.

haizea definitivo.indd 14 16/11/2016 16:33:19

Page 15: Hodei Garcia Iturrioz - Archive

haizea definitivo.indd 15 16/11/2016 16:33:20

Page 16: Hodei Garcia Iturrioz - Archive

Lan txokoan ikurrinak margotzen

aritu gara euskararen egunerako. Nik

andereñoren kolore berdinak erabili di-

tut, Baasimek ez. Gorria, horia eta berdea

egin du ikurrina.

Andereño haserretu egin da eta Baa-

sim pentsatzeko txokora bidali du. Baasim

negarrez egon da denbora luzez.

haizea definitivo.indd 16 16/11/2016 16:33:20

Page 17: Hodei Garcia Iturrioz - Archive

haizea definitivo.indd 17 16/11/2016 16:33:20

Page 18: Hodei Garcia Iturrioz - Archive

Txokoa aldatzean Baasim, B eñat, Na-

roa eta ni Etxe Txokora joan gara korrika

eta Naroak esan du:

-Nik ama, nik ama.

-Nik umea- B eñatek.

Baina Baasimek eta nik aita izan nahi dugu.

haizea definitivo.indd 18 16/11/2016 16:33:20

Page 19: Hodei Garcia Iturrioz - Archive

haizea definitivo.indd 19 16/11/2016 16:33:21

Page 20: Hodei Garcia Iturrioz - Archive

Hirurak builaka hasi zaizkit.

-Haizea neskek ez dute mailurik erabiltzen

Beñatek.

-Zerrarik ere ez- Naroak.

-Ezta aizkorarik ere- Baasimek.

haizea definitivo.indd 20 16/11/2016 16:33:21

Page 21: Hodei Garcia Iturrioz - Archive

haizea definitivo.indd 21 16/11/2016 16:33:22

Page 22: Hodei Garcia Iturrioz - Archive

Azkenean etxera joateko garaia iri-

tsi da eta eskolatik irteteko zain nengoe-

la, aitatxo ikusi eta beregana joan naiz

andereñok poltsan sartu dizkidan fitxak

eskuan hartuta. Gaur makarroiak presta-

tu dituela esan dit eta gainera denak jaten

baditut sorpresa bat emango didala.

haizea definitivo.indd 22 16/11/2016 16:33:22

Page 23: Hodei Garcia Iturrioz - Archive

haizea definitivo.indd 23 16/11/2016 16:33:23

Page 24: Hodei Garcia Iturrioz - Archive

Etxean makarroi guzti-guztiak jan

ditut eta aitatxok amak niretzako egin

duen kometa ikaragarri polita eman dit.

Hau bai egun zoriontsua!!! Nire bizitzako

egunik zoriontsuena izan da!!!

haizea definitivo.indd 24 16/11/2016 16:33:23

Page 25: Hodei Garcia Iturrioz - Archive

haizea definitivo.indd 25 16/11/2016 16:33:23

Page 26: Hodei Garcia Iturrioz - Archive

Hodei Garcia IturriozMikel Fernández Callejo

www.literaturakoadernoak.org

Sin título-1 1 17/11/2016 11:57:11