Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

55
PRAKTIKA ONAK ezinduei emandako arretan HOBETO BIZITZEA Jokabideari Lotutako Laguntza Positiboa

description

 

Transcript of Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

Page 1: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

PRAKTIKAONAKezinduei emandako arretan

HOBETO BIZITZEAJokabideari LotutakoLaguntza Positiboa

PRAKTIKA ONAK

ezinduei emandako arretan

Jokabideari lotutako laguntza positiboko gida hau Hobeto BizitzeaProiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu hori Arabako ForuAldundiak sustaturikoa izan da, zerbitzuak atenditutako pertsonen bizikalitatea hobetzean oinarritutako arreta eredu baterantz orientatzekoxede nagusia edukita.

Arreta eredu hau ikuspegi, kontzeptu eta arreta jarraibide aurreratue-nak, pixkanaka, zerbitzu ezberdinetan sartzearen inguruan antolatutadago:

• Laguntzen paradigma eta eredua.• Pertsonan oinarritutako plangintza.• Bizi kalitatearen kontzeptua eta dimentsioak.• Jokabideari lotutako laguntza positiboa.

Ikuspegi berri horren ondotik, erronka ezinduen arretan, profesionaldiren aldetik, esku hartzen duten pertsonen lan jarraibideak egokitzeada, bai haien funtzioa plangintza eta esku-hartze teknikoan oinarritzendenean, bai zerbitzuen eguneroko antolamenduan, funtzionamenduaneta arretan oinarritzen direnean. Halaber, esku hartzen duten pertsonaguztiengan, halabeharrez, jarrera aldaketa esan nahi du: inolakozalantzarik gabe profesionalena, baina, baita ere, erabiltzaileena eurenaeta haien senideena. Azken batean, aldaketaren aurrean egon ohi denerresistentzia naturala gainditzeko esfortzu bateratua edukitzea esannahi du.

Espero dugu Hobeto Bizitzea proiektuaren esparruan landutako etaadostutako prestakuntza material hauek helburu horretan laguntzea.

Page 2: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

Egilea

SIIS Dokumentazio eta Ikerketa ZentroaEgia-Kareaga Fundazioa

EdizioaArabako Foru Aldundia

DiseinuaEstudio Lanzagorta

MaketazioaConcetta Probanza

InprimaketaArabako Foru Aldundia

Lege Gordailua: VI/484-2011

Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe (by-nc-nd): Ezin da lan hau merkataritza xedetarako erabili, eta lan era-torrien sorkuntza ere ez. Argitalpen honen erreprodukzio partziala baimendua dago, irabazi-asmorik gabe helbu-ru didaktiko, informatzaile edo dibulgatzaileak dituenean, eta irabazi-asmorik gabeko erakunde publiko edo pri-batu batek eginikoa bada. Erreprodukziorik egingo balitz, jatorrizko iturria adierazi beharko litzateke; eskuliburua-ren titulua, egilea, eta editorea.

Page 3: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

AURKEZPENA 5

I. ZER DA JOKABIDEARI LOTUTAKO LAGUNTZA POSITIBOA? 7

II. FUNTSEZKO OINARRIAK ETA EZAUGARRIAK 91. Funtsezko oinarriak 10

2. Ezaugarriak 12

III. JOKABIDEARI LOTUTAKO LAGUNTZA POSITIBOKO PLANENDISEINUA 14

1. Lankidetza eta taldeko lana 14

2. Jokabideari lotutako laguntza positiboko planen ezaugarriak 15

2.1. Aurrekarien aldaketa 16

2.2. Gaitasun alternatiboak irakastea 21

2.3. Ondorioetan oinarritutako esku-hartzeak 26

2.3.1. Zer dira ondorietan oinarritutako esku-hartzeak 26

2.3.2. Ondorietan oinarritutako esku-hartzeak planifikatzeko

gida diren galderak 29

2.3.3. Ondorietan oinarritutako esku-hartzeak behar bezala

planifikatzeko gomendioak 32

2.4. Bizi estiloaren gaineko esku-hartzeak 34

IV. JOKABIDEARI LOTUTAKO LAGUNTZA POSITIBOKO PLANENEBALUAZIOA ETA HAIEN EDUKIEN ALDAKETA 40

1. Zer eta nola ebaluatu 40

2. Aurrerapena berraztertzea 43

1 ERANSKINA. Jokabideari lotutako laguntza positiboari buruzko galdera

ohikoenak 45

2 ERANSKINA. Jokabideari lotutako laguntza positiboko planen diseinurako

gida erako galderak 50

3 ERANSKINA. Jokabideari lotutako laguntza positiboko planaren

adibidea 51

4 ERANSKINA. Jokabideari lotutako laguntza positiboko plan baten

ebaluazioaren adibidea 52

5 ERANSKINA. Ebaluazio funtzionaleko eta laguntzako prozesuak 53

OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA 54

3

AURKIBIDEA

Page 4: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa
Page 5: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

Jokabideari lotutako laguntza positiboari buruzko gida hau “Hobeto Bizitzea”

izeneko seriearen barruan kokatzen da, eta, praktika onen beste gida

tekniko batzuekin batera, “Egoitza arreta nola ulertzen dugun.

Ezinduentzako kalitatezko arreta lortzeko oinarrizko jarraibideak" izeneko

gidaliburuarekin doa. Bere aplikazio eremua, ordea, egoitzen eremutik

harago doa eta bizitzako beste testuinguru batzuetan ere aplikatu ahalko

da, hain zuzen ere gida hau osatzen duten jokabidearen ebaluazio

funtzionalari buruzko praktika onen gida eta estrategia erreaktiboei buruzko

praktika onen gida bezala.

Serie hau eratzen duten material guztiak bezala, gida hau eztabaida eta

adostasun prozesu baten emaitza da. Eztabaida eta adostasun hori hainbat

profesionalen artekoa izan da, profil ezberdinekoak, nahiz eta interes

komuna partekatu: ezinduentzako egoitza zerbitzuetako bizi kalitatea

hobetzea eta, horretarako, arreta eta laguntza emateko modua hobetzea.

Gida lantzerakoan parte hartzea errazteko, eztabaida talde bat antolatu zen.

Hartan, hurrengoek parte hartu zuten: Ezinduen Arloaren arduraduna eta

laguntza teknikariak; ezinduei arreta emateko zerbitzuetan lan egiten duten

taldeetako profesionalak; gizarte zerbitzuetarako idazkaritzako kalitate

teknikaria, proiektua koordinatzeaz arduradun, eta Egia-Kareaga

Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko profesionalak,

proiektuaren ideiaren eta diseinuaren nahiz prestakuntza materialen

idazketaren eta prozesua dinamizatzearen arduradun. Hauek dira Eztabaida

Taldeetako Kideak:

• Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Ezinduen Arloa:

– Frantzisko Xabier Leturia Arrazola. Arloaren zuzendariordea.

– Blanca Arrazola Herce. Arloko psikologoa.

– Txelo Auzmendi Ximenez. Lanbide terapeuta Autonomia

Pertsonalerako Zentroan.

– Edurne Basterra Arana. Etxebidea Egoitzaren ikuskatzailea.

– Izaskun Cuesta Aizagar. APDEMAko (Adimen ezintasuna duten

pertsonen aldeko Arabako elkartea) psikopedagogoa.

– Meyi Fernandez Rodriguez. Arloko psikologoa.

– Saioa Foronda Alonso. Arloko psikologoa.

– Iñigo Larrieta Paskual. Etxebidea Egoitzako psikologoa.

5

AURKEZPENA

Page 6: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

– Rakel Maestro Lazaro. Arloko pedagogoa.

– Joan Olmo Osa. Ehari Eguneko Zentroko psikologoa.

– Marta Palacios Angulo. Goizalde Egoitzako psikologoa eta arduradun

teknikoa.

– Ana Sosoaga Campos. Etxebidea Egoitzako hezitzailea.

– Stella Urkixo Jauregi. Egoitzetako hezitzailea.

• Gizarte zerbitzuetarako idazkaritza

– Itziar Gonzalez Zarate Ruiz. Koordinatzailea. Kalitate teknikaria.

• SIIS Egia-Kareaga Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa:

– Helena Sotelo Iglesias. “Hobeto Bizitzea” Proiektuaren ideiaren eta

aplikazioaren arduraduna.

Parte hartzeko bide honek, Eztabaida Taldean sartu ez diren profesionalen

eta teknikarien ekarpen zuzenarekin aberastutakoa gainera, aukera eman

du hainbat ekarpen egokirekin eztabaida fintzeko eta gida osatzeko.

Ekarpen horiek oso ikuspegi eta jarrera ezberdinetatik egin dira, eta, beraz,

lortutako adostasunaren izaera oso adierazgarri hori zabaldu eta sakondu

egiten da.

Proiektu honetan, zuzenean edo zeharka, parte hartu duten profesional

guztiek edukitako esku-hartzea eta eraikitzeko eta hitz egiteko jarrera

eskertu nahi ditugu. Haien laguntzarik gabe, ezinduekiko arretan duten

esperientziaren eta beren ezagutza zuzenaren eta egunerokoaren ekarpenik

gabe, kanpoko ikuspegiari eta ideia trukeari ireki gabe, Hobeto Bizitzea

proiektua ezin existitu zitekeen.

6

Hobeto Bizitzea • Praktika Onak

Page 7: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

7

Jokabideari Lotutako Laguntza Positiboak

I.ZER DA JOKABIDEARILOTUTAKO LAGUNTZAPOSITIBOA?

1. SARRERA

Jokabideari lotutako laguntza positiboak laguntzen ereduaren filosofiarekin

eta egokitzeko gaitasunak ikastearekin partekatzen ditu balioak eta

printzipioak nahiz bizi kalitatea hobetzeko helburu gorena. Esku hartzeko

eta ikasteko teknika bat da, orokorrean pertsona guztiei aplika dakiekeena

ezinduak izan zein ez.

Izaera orokor hori garrantzitsua da, izan ere, jarduteko ikuspegi orokor

bezala ulertzeko aukera ematen du. Hala eta guztiz ere, gida honen

helburua jarraibide eta erreferentzia izatea denez ezinduei arreta emateko

zerbitzuen profesionalei, edukia pertsona haiei aplikatzean oinarritzen da.

Bestalde, interesgarria da zera aintzat hartzea: jokabideari lotutako

laguntza positiboa jokabide mota ezberdinei aplikatzerik badago ere,

jarraian ikusiko dugun moduan, esku hartzeko bere muin nagusi eta berezia

jokabide gatazkatsuena da. Gida honen edukiak haiei ematen die arreta

nagusia, izan ere, zerbitzu ezberdinetan laguntzen duten langileak gehien

kezkatzen dituen laneko alderdi bat baitira. Hori egiterakoan, abiapuntua

hau da: jokabide gatazkatsua da, Emersonen definizioa jarraituz,

“bizitasunagatik, iraupenagatik edo maiztasunagatik gizabanakoaren

garapen pertsonalean nahiz hark komunitatean parte hartzeko dituen

aukeretan eragin negatiboa duen hori”, eta ICAP eskalan jasotako

erreferentziako sailkapen modura hartzen da (sailkapen hori serie honetan

jokabidearen ebaluazio funtzionalari zuzendutako gidan jaso da). Jokabide

gatazkatsu horiek, jokabide disruptibo, oldarkor edo erasokorrak ez ezik

(nahiz eta horiek izango diren, ziurrenik, gehien aipatzen direnak, gehien

ikusten direnak eta eragozpen gehien sortzen dutenak izateagatik), jokabide

alternatibo batzuk ere badira, zuhurragoak, uzkurragoak edo arreta

faltakoak. Horren adibide batzuk izango lirateke uzkurtze edo isolatzeko

jarrera batzuk, jarduera falta adierazgarria, tristezia, irrika falta erabatekoa,

neurriz gaineko loa, kontzentratzeko zailtasun garrantzitsuak.

Gida kontsultatzerakoan, garrantzitsua da kontuan hartzea jokabide

gatazkatsuak adimen ezintasuna dutenengan nahiz ezindu fisiko edo

sentsorialengan azaldu daitezkeela (batez ere kalte kognitiboa ere

badutenean). Hala eta guztiz ere, azken hori ez da hain eremu ezaguna,

eta, bertan, normalean adimen ezintasunean ageri diren faktoreetatik

nabarmen bereizitako beste batzuk azaltzen dira. Adibidez:

Jokabide Gatazkatsua

“Jokabide gatazkatsua da bizitasunagatik,iraupenagatik edo maiztasunagatikgizabanakoaren garapen pertsonaleannahiz hark komunitatean parte hartzekodituen aukeretan eragin negatiboa duenhori”.

Emerson (1995)

Page 8: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

• Hartutako kalte zerebrala duten pertsonek jasaten duten bizi estiloan

bat-bateko apurketa, horrek berekin daramatzan ondorio guztiekin:

berriro ikasi beharra, eragin emozionala, rol aldaketa, aurreko bizi

estiloa galdu izana onartzeko beharra edo lehengo gizarte harremanak

mantentzeko zailtasuna.

• Endekapenezko gaixotasunen kasuan, aurrekoari gehitu egiten zaio

geroz eta mendetasun maila altuagoa edukitzea.

• Zenbait kasutan, jokabide gatazkatsuen arrazoia organikoa da: horren

adibide nabarmena apatia organikoa da, jorratzen oso zaila.

• Kasu askotan, jokabide gatazkatsuak egokitzapen faltagatik ageri dira:

umekeriak, gizarte adimena falta izatea, xelebrekeriak, zorroztasuna

erantzunen ereduan.

8

Hobeto Bizitzea • Praktika Onak

Nori eragiten diote?

Jokabide gatazkatsuak adimen ezintasunadutenengan nahiz ezindu fisiko edosentsorialengan azaldu daitezke (batez erekalte kognitiboa ere badutenean).

Page 9: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

9

Jokabideari Lotutako Laguntza Positiboak

Ezinduei arreta ematen dien edozein profesionalek aurre egin behar dio

nahiko maiz jokabide gatazkatsuen agerpenari, eta horietan ez da beti

nabarmena izaten nola jardun jakitea. Normala da horien aurrean zalantzati

eta segurtasunik gabe egotea. Gida honek lagundu egin gaitzake horrelako

kasuetan hobeki jarduten eta egoera hobetzea ahalbidetuko duten neurri

batzuk hartzen.

Adierazi behar den lehenengo gauza da jokabide gatazkatsuak “gidatzeko”

tradizioz erabili izan diren ikuspegiak ez direla eraginkorrak izaten. Nagusiki,

bi arrazoi dago eraginkor ez izateko:

• Lehenengoa jokabide erako esku-hartzeek ez diotelako interes gehiegi

eman jokabide gatazkatsuak ageri dituen pertsona nor den ulertzeko,

jokabide horiek zein testuingurutan azaltzen diren ulertzeko,

jokabide horiek pertsonarentzako betetzen duten funtzioa zein den

jakiteko eta pertsonak horrelako jokabidea ageri duenean lortu nahi

duena ikusteko.

• Bigarrena, jokabide esku-hartzeak, funtsean, jokabidea ezabatzera edo

kontrolatzera zuzendutako erantzunak aplikatzean oinarritu direlako

–ezinikusi erantzunak–, ezinduari gaitasun alternatiboak irakatsi ordez

horiek jokabide gatazkatsuak lortzea ahalbidetzen dion helburu berdina

lortzeko modu egokia izan daitezen.

Gaitasun alternatiboak irakasteko elementu honek zuzenean lotzen ditu

jokabideari lotutako laguntza positiboa egokitzeko jokabideak irakatsi

eta ikastearekin. Azken hori, orokorrean, jokabide berriak hartzeari

aplika dakioke, eta jokabide horiek ez dute zertan zuzendu jokabide

gatazkatsu bat ordezkatzera.

Praktika onen gida hau, ebaluazio funtzionalari buruzko serie honetako gida

bezalaxe, beste ikuspegi batetik abiatzen da, ohiko ikuspegitik apartekoa.

“Jokabideari lotutako laguntza positiboa” esaten zaio eta langileek ezinduen

jokabide gatazkatsuei, testuinguru ezberdinetan, eraginkortasunez

erantzutera zuzenduta dago. Bi gidak osagarriak dira, eta erreferentzia izan

nahi dute pertsona hauei arreta ematen dieten profesional taldeentzat:

• lehenengoak jokabide gatazkatsua gertatzean eragina duten aldagaiak

antzemateko eta dituen funtzioak eta lortu nahi den helburua zehazteko

gidalerroak biltzen ditu;

II.FUNTSEZKO OINARRIAK ETAEZAUGARRIAK

Page 10: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

10

Hobeto Bizitzea • Praktika Onak

• bigarrenak kontzeptu eskema bat ematen du. Horren bitartez, eta

ebaluazio funtzionalak emandako informazioa oinarri hartuta,

jokabideari lotutako laguntza positiboko plana diseinatuko da, pertsona

bakoitzaren beharren eta lehentasunen arabera hobekien egokitzen

dena. Halaber, eraginkortasun maila eta aplikazioko arrakasta

ebaluatzeko aukera ematen du.

Gida hau ezinduei laguntza ematen zaion edozein testuingurutan aplika daiteke:

etxeko eta familiako eremuan, egoitzen eremuan, ikastetxeetako edo laneko

testuinguruan, eguneko arretako zerbitzuetan edo pertsona hauentzat bizitza egiteko

toki edo gaitasunak hartzeko toki diren beste batzuetan.

1. FUNTSEZKO OINARRIAK

Jokabideari lotutako laguntza positiboa funtsezko lau oinarriren inguruan

egituratzen da, eta horiek jokabide gatazkatsuen eta esku-hartzearen

eraginkortasunaren ingurukoak dira.

• 1. oinarria.- Jokabide gatazkatsuek zerikusi zuzena dute horiekgertatzen diren testuinguruarekin.

Jokabide gatazkatsuen abiapuntua jokabide horiek dituen pertsonaren

ingurunean gertatzen den zerbait izan ohi da, eta inguruneko eragin

horiek gertaera garrantzitsuak edo axolarik gabeko ekintzak izan

daitezke, kanpoko elementuetatik etor daitezke edo jokabidea ageri

duen pertsonaren barruko faktoreen ondotik etorritakoak izan. Beste

era batera esatearren, jokabide gatazkatsuak arrazoiren batengatik

geratzen dira, zergati zehatz bat dute, eta ezin dira ezintasunaren

sintoma sinple bat bezala interpretatu edo hartu edo haren berezko

ezaugarri bat bezala. Gertatzen direnean, jakin egin behar da, beraz,

ingurunean zerbait ezinduari egokitzen ez zaiola esan nahi duela.

• 2. oinarria.- Jokabide gatazkatsuek oso funtzio zehatza dutejokabide horiek ageri dituen pertsonarentzat.

Jokabide gatazkatsuek berariazko helburua dute, hau da,

pertsonarentzat erabilgarritasun argia dute. Gauzak horrela, pertsona

batek jokabide gatazkatsua erakutsi dezake ezatseginak zaizkion

egoeretatik alde edo ihes egin nahi duenean edo, bestela, nahi dituen

jarduera, gauza edo harremanetara iristea lortzeko.

Ingurunearen eragina

Jokabide gatazkatsuek arrazoi zehatz batdute, eta ezin dira ezintasunaren sintomasoil gisa edo haren ezaugarri gisainterpretatu edo ulertu.

Gertatzen direnean, beraz, inguruneanzerbait ezinduari egokitzen ez zaiola ulertubehar dugu.

Zergatik gertatzen dira?

Ezinduek jokabide gatazkatsuak ageridituzte ez dutelako behar bestekogaitasuna hartu edo hura galdu dutelakogizartean onargarri diren erantzunakemateko eta horien bitartez esperodituzten emaitzak lortzeko.

Page 11: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

11

Jokabideari Lotutako Laguntza Positiboak

Garrantzitsua da aintzat hartzea jokabideak funtzio bat duela esaten

denean horrek ez duela esan nahi, halabeharrez, funtzio operatiboa edo

asmoz beterikoa denik. Funtzio operatibo bat izan daiteke, baina ez

kontzientea, ez nahita garatutakoa, eta operatiboa ez den funtzioa ere

izan daiteke, azpian ageri den arrazoi baten ondotik etorritakoa izanez.

Hori gertatzen da, maiz, jokabidearen arrazoia organikoa den kasuetan.

Jokabideari lotutako laguntza positiboaren abiapuntua hau da: ezinduek

jokabide gatazkatsuak ageri dituzte ez dutelako eskuratu edo galdu

egin dutelako gaitasuna, espero diren emaitzak lortzea ahalbidetuko

dieten gizarte erantzun egokiak emateko. Erantzun egoki horiek xede

berdinerako jokabide gatazkatsuak bezain erabilgarriak izango

litzaizkieke.

• 3. oinarria.- Esku-hartze eraginkorrenak pertsonaren, beregizarte testuinguruen eta, testuinguru horietan, pertsonarenjokabide gatazkatsuek betetzen duten funtzioaren ezagutzasakonean oinarritzen dira.

Gaur egun, ikerketen emaitzek diote esku-hartze eraginkorrenak

ezinduarengan eragina duten testuinguruko inguruabarrak

–jarduerakoak, ingurunekoak, pertsonalak eta gizartekoak– nahiz

testuinguru horietan kasuan kasuko pertsonarentzat jokabide

gatazkatsu horiek betetzen duten funtzioa ongi ezagutzera iristean

oinarritzen direnak direla, ebaluazio funtzionalaren bitartez. Inguruneko

eraginak behin zehaztuta eta jokabide gatazkatsuak betetzen duen

funtzioa ezagututa, helburua hirukoitza da:

– ezinduaren egonkortasuna kaltetzen duten egoerak murrizteko

aldagai hauek aldatzea;

– gizartean onargarriagoak diren jokabide alternatiboak irakastea;

– gaitasun alternatibo hauek erabiltzeko motibazioa ematea.

• 4. oinarria.- Jokabideari lotutako laguntza positiboa pertsonarenduintasunarekiko errespetuzkoak diren balioetan, berelehentasunetan eta banakako helburuetan oinarritu behar da.

Ebaluazio funtzionala

Esku-hartze eraginkorrenak hurrengoengaineko ezagutza ona lortzean oinarritzendira, ebaluazio funtzionala erabilizhorretarako:

• Ezinduarengan eragina dutentestuinguruko eraginak –jarduerakoak,ingurunekoak, pertsonalak etagizartekoak–;

• Testuinguru horietan jokabidegatazkatsuek betetzen duten funtzioa.

Page 12: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

12

Hobeto Bizitzea • Praktika Onak

Jokabideari lotutako laguntza positiboa pertsonaren duintasunarekiko

errespetuan oinarritutako balioetan oinarritzen da, haren ulermen

gaitasuna eta jokabide gatazkatsuen larritasuna zein den gorabehera.

Horrek esan nahi du ezindua irainduko ez duten esku-hartzeak

aukeratu behar direla eta, hala, ohiko edozein testuingurutan eta

ezintasunik gabeko adin berdineko pertsonengan onargarriak eta

barneratzeko modukoak izango liratekeela.

Gainera, beharrezkoa da esku-hartzeek aintzat hartzea ezinduaren

lehentasunak eta banakako helburuak zeintzuk diren, laguntza ematen

duten langileentzat edo pertsonaren senideentzat garrantzitsu eta

adierazgarri diren emaitzak lortzera besterik mugatu gabe. Ikuspegi

horretatik begiratuz gero, jokabideari lotutako laguntza positiboak

aukera ugari eskaini behar dizkio ezinduari: adiskidetasuneko

harremanak eratu eta mantentzen direla erraztea; gizarte harremanak

hobetzea; aisiako edo laneko ohiko jardueretan eta komunitateko

beste jarduera batzuetan parte hartzea; ezinduak atseginez eta

gozamenduz hartzen dituen jarduera edo egoeretara iristea, eta hark

erabakiak hartzeko duen gaitasuna bultzatzea, aukeratzeko aukera

sorta areagotuz.

2. EZAUGARRIAK

Adierazi berri dena aintzat hartuta, esan daiteke jokabideari lotutako

laguntza positiboaren ezaugarri oinarrizko bi elementu direla:

• pertsonaren duintasunarekiko errespetuzko balioetan oinarritutako

ikuspegia da;

• aplikatzen zaion pertsonaren berariazko beharrei erantzuteko saiakera

egiten du, banaka eta pertsonalizatuta.

Honakoa aplikatzeko lehenengo urratsa jokabide gatazkatsuaren gaineko

ebaluazio funtzionala egitea da. Horrela, jokabide gatazkatsuetan eragina

duten edo horiek ekartzen dituzten inguruneko faktoreak identifikatu dira

–jarduera aldagaiak, ingurunekoak, pertsonalak eta gizartekoak–, eta

pertsonaren lehentasunak eta interesak nahiz bere banakako sendotasunak

zehaztuko dira.

Ebaluazio hori oinarri hartuta, jokabideari lotutako laguntzako plan bat

Ingurunearen esku-hartzea

Jokabideari lotutako laguntza positiboapertsonan oinarritutako plangintzarenesparruan aplikatu behar da, etapertsonari esanguratsuak zaizkion aukeraanitzak eskaini behar zaizkio.

Ikuspegi horretatik begiratuta, funtsezkoada langileak ez ezik senideek eta hurbilekobeste pertsona batzuk ere beren gainhartzea aukera horiek eskaintzekobeharra, eta burua irekita edukitzeaberrikuntza eta aukera berriei.

Arreta aldaketei

Funtsezkoa da pertsonaren ingurunezuzeneko kide direnek, bai arretazerbitzuetakoek, bai etxekoek, adibegiratzea ingurunean antzemandakoaldaketei, baita garrantzi gabekoakbadirudite ere. Askotan, guztia berdindagoela pentsatzeko joera dugu, ezer ezdela aldatu, benetan erreparatu ez arreninguruneko elementu batzuk aldatudirenean.

Page 13: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

lantzen da, berariaz diseinaturikoa bakarkako beharrei erantzuteko. Bertan,

laguntzeko esku-hartze ugari jasotzen dira, eta horiek arreta jartzen dute

gaitasun alternatiboak entrenatzean, ingurumen egokitzapenen diseinuan

eta bizi estiloan hobekuntzak sartzean.

Jokabideari lotutako laguntzaren azken helburua epe luzerako emaitza

adierazgarriak lortzea da. Arrakasta ez da neurtzen bakar-bakarrik jokabide

gatazkatsuak murriztu diren arabera; horrekin batera, gaitasun

alternatiboen erabileran eta pertsonaren bizi kalitatean lortu diren

hobekuntzak ere neurtzen dira.

13

Jokabideari Lotutako Laguntza Positiboak

Epe luzerako aldaketak

Jokabideari lotutako laguntzaren helburuaemaitza esanguratsuak lortzea da epeluzera. Hemen ez da pazientzia gutxikobezala agertu behar, ezta frustraziorikerakutsi behar ere berehalakohobekuntzak ez ikusteagatik.

Page 14: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

14

Hobeto Bizitzea • Praktika Onak

1. LANKIDETZA ETA TALDEKO LANA

Jokabideari lotutako laguntza positiboko plan bat diseinatzeko beharrezkoa

da lankidetzako eta taldeko laneko ikuspegi batetik aritzea. Haren

esparruan partekatu egiten dira baliabideak eta informazioa, konponbideak

pentsatzen eta sortzen dira arazoentzat eta xede komun baten aurrean

elkarrekiko konpromiso bat partekatzen da. Ikuspegi honetatik begiratuta,

interesgarria zaigu jokabideari lotutako laguntza positiboko taldeek pertsona

hobekien ezagutzen duen senideren bat edota lagunen bat edo egoitza

arretako edo eguneko arretako zerbitzuetan nahiz komunitatearen

ingurunean pertsonaren testuinguru ezberdinetan laguntza ematen dion

langilea sartzea (hezitzailea, osasunaren alorreko profesionalak,

psikologiaren alorreko profesionalak, eta abar).

Lankidetzako jarraibide eraginkor batek lagundu egiten du talde batek

oinarrizko helburuak lortzen:

• ezinduaren, bere senideen eta taldeko beste kide batzuen artean

akordioetara iristea ezinduaren lehentasun nagusiak definitzerakoan;

• ebaluazio funtzionala egitea eta jokabide gatazkatsuen arrazoiak

azaltzeko hipotesiak planteatzea;

• esku hartzeko aukera sorta zabala garatzea, hipotesiarekin harreman

logikoa dutenak;

• pertsonaren lehentasunei eta horiek aplikatzen diren testuinguruko

baliabide eta errutinei (etxean edo egoitzan, lanean edo komunitatean)

hobekien erantzuten dieten laguntza estrategiak aukeratzea;

• laguntza estrategikoak iraunkortasunez aplikatzea ingurune edo

testuinguru ezberdinetan eta une ezberdinetan;

• eta plana egokitu eta aldaraztea beharrezkoa denean.

Jokabideari lotutako laguntza positiboko planean sartzen diren esku-hartze

aukerak jokabide gatazkatsuaren arrazoiei jaramon eginez aukeratu behar

dira, baina, halaber, pertsonaren berariazko beharrei, bere nahiei eta esku-

hartze horiek eguneroko errutina eta inguruneetan duten eraginari ere

arreta eman behar zaie. Hori dela eta, laguntza plan berdin bat ez da

egokia izango pertsona ezberdinentzat, biek jokabide gatazkatsu berdina

III.JOKABIDEARI LOTUTAKOLAGUNTZA POSITIBOKOPLANEN DISEINUA

Jokabideari lotutako laguntzakoplanarekiko konpromisoa

Jokabideari lotutako laguntzako plan batdiseinatu eta bateratu denean, funtsezkoada aplikatzerakoan esku hartzen dutenpertsona guztiek hurrengo alderdiakbetetzea:

• Diseinatu den moduan aplikatzekokonpromisoa gain hartzea, baitaerabilgarritasunari edo egokitasunariburuzko zalantzak edukita ere.

• Ez eten edo utzi plana edo harenelementu batzuk norberak bere kasaaplikatzeari, etendura hori aldezaurretik planaren diseinuan etajarraipenean parte hartzen duen taldeakerabaki izan gabe.

Page 15: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

15

Jokabideari Lotutako Laguntza Positiboak

azaltzen badute ere eta jokabide horren arrazoiak berdinak badira ere.

Jokabideari lotutako laguntza positiboaren plana diseinatu, aplikatu eta

jarraitzeko garaian pertsona ugarik eta oso profil ezberdinekoek esku har

badezake ere, ez da ahaztu behar metodologia batek prestakuntza,

esperientzia, behatzeko gaitasuna, elkarrizketako estrategien gaineko

ezagutza, eta abar behar dituela. Ondorioz, ezinbestekoa da prozesua

psikologiaren eremuko profesional batek zuzentzea. Pertsona hori planaren

aplikazioan esku hartzen duen taldea koordinatzeaz, senideekin edo

hurbileko beste pertsona batzuekin edukiko diren elkarrizketak zuzentzeaz,

plana aplikatzerakoan parte hartzen duten langileei laguntza eta

prestakuntza emateaz eta, azken batean, prozesuaren lider izateaz

arduratuko da.

2. JOKABIDEARI LOTUTAKO LAGUNTZA POSITIBOKO PLANENEZAUGARRIAK

Eraginkorrak izan daitezen, jokabideari lotutako laguntza positiboko planek

hurrengo ezaugarriak eduki behar dituzte:

• Jokabide gatazkatsuen ebaluazio funtzionalean oinarritu behar dira, eta

esku-hartzeek zerikusi zuzena eduki behar dute jokabide gatazkatsua

gertatzea eragiten duten inguruneko faktoreekin –jarduera aldagaiak,

ingurunekoak, pertsonalak edo gizartekoak– eta jokabide gatazkatsuak

jokabidea ageri duen pertsonarentzat betetzen duen funtzioari buruz

ezarri den hipotesiarekin.

• Ulerkorrak izan behar dira eta hainbat esku-hartze barne hartu (ia inoiz

ez da nahikoa izango esku-hartze bakarra garatzea).

• Proaktiboak izan behar dira, hau da, gaitasun alternatiboen

irakaskuntza jaso behar dute eta baita ingurunean egokitzapenak sartu

ere.

• Ingurune barneratzaileetan bizi estiloaren hobekuntzak azpimarratu

behar dira, eta ez bakarrik esku hartzeko testuinguru bezala, baizik eta,

baita ere, esku-hartzeen epe luzerako helburu bezala.

• Pertsonan eta haren duintasunaren eta lehentasunen errespetuan

oinarritutako balioak islatu behar dituzte.

Jokabideari lotutakolaguntza positiboko planen ezaugarriak

• Ebaluazio funtzional bateanoinarritutakoak izatea.

• Esku-hartze ugari barne hartzea.

• Proaktiboak izatea.

• Bizi estiloan izango diren hobekuntzakazpimarratzea.

• Pertsonarengan topatutako balioakislatzea.

• Ohiko inguruneetan aplikagarri izatea.

• Hurrengo helburuak edukitzea:

– jokabide gatazkatsua murriztea;

– gaitasun alternatiboen erabileranhobetzea;

– bizi kalitatea hobetzea.

• Pertsonan Oinarritutako Plangintzarenesparruan antolatzea.

Page 16: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

16

Hobeto Bizitzea • Praktika Onak

• Eguneroko inguruneetan eta normalean eskura dauden baliabideekin

aplikatu ahal izateko diseinatu behar dira.

• Diseinuan kontuan izan behar da esku-hartzearen arrakasta hurrengo

alderdiei buruzkoa izan behar dela: gaitasun alternatiboen erabilera

areagotzea, jokabide gatazkatsuaren agerpena murriztea eta bizi

kalitatea hobetzea.

• Pertsonan Oinarritutako Plangintzaren esparruan antolatu behar dira,

pertsona berdin bati buruzko esku-hartze guztiak antolatzen dituen

ardatz gisa.

Kapitulu honetan jokabideari lotutako laguntza positiboko planak garatzeko

nola jardun behar den azaltzen da, eta esku-hartzearen funtsezko lau

osagai ezberdintzen dira:

• inguruneko faktoreen aldaketa;

• gaitasun alternatiboak irakastea;

• ondorioetan oinarritutako esku-hartzeak;

• bizi estiloan oinarritutako esku-hartzeak.

Lau elementu horietako bakoitza beharrezkoa da laguntza planak arrakasta

eduki dezan, eta bakoitza elkarrekintzan dago gainerakoekin epe luzerako

eraginkortasunean laguntzeko. Praktikan, esku-hartzearen lau osagaiak

elkarrekin aintzat hartu behar dira, elkarren mendeko direlako eta ez

direlako pentsatu bakarka aplikatzeko.

2.1. Aurrekarien aldaketa

Jokabideak gidatzeko estrategia eraginkorrenak proaktiboak dira:

normalean, jokabide gatazkatsuaren agerpenaren aurretik azaltzen diren

inguruneko elementuen gainean jardunez, langileek jokabide gatazkatsu

gehienak azaltzeari aurrea hartu diezaiokete. Aurrekarien gainean egindako

esku-hartzeak berariaz eta bakarka diseinatzen dira pertsona

bakoitzarentzat, eta jokabide gatazkatsua gertatu aurretik ageri diren

inguruabarrei heltzen diete.

Hain zuzen ere, ebaluazio funtzionalaren bitartez inguruneko inguruabar edo

Page 17: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

17

Jokabideari Lotutako Laguntza Positiboak

faktore horiek identifikatzen direnean, posible da horiek ezabatzea edo

aldatzea, jokabide gatazkatsu bat gertatzeko aukera murrizteko.

Jokabideari lotutako laguntza positiboko planak diseinatzerakoan,

komenigarria da aintzat hartzea aurrekarien gaineko esku-hartzeek

gutxienez bi abantaila garrantzitsu dituztela:

• Lehenengoa azkartasuna da: jokabide gatazkatsua berehala murriztu

dezakete. Plana aplikatzen zaion ezinduaren ikuspegitik, aurrekarietan

oinarritutako esku-hartzeek berehalako lasaitua ematen dute frustrazio

edo gatazka erako egoeretan. Langileen ikuspegitik, baretasun eta

lasaitasun egoera bat sortzen laguntzen dute, gaitasun alternatiboak

irakasteko eta laguntzako inguruneak egituratzeko testuinguru egokia

eskainiz horrela, krisi egoeretan erreakzionatzera mugatu ordez.

• Bigarrena hau da: jokabide gatazkatsua gertatzeari aurrea hartuta,

saihestu egin daitezke, adibidez, jokabidea ageri duen pertsonarentzat

eta haren hurbileko ingurunean dauden beste pertsona batzuentzat

(adibidez jarduera berdinean parte hartzen dutenentzat), esku-hartze

erreaktiboen esparruan, egon daitezkeen eragin negatiboak.

Aurrekarietan oinarritutako laguntza estrategiak diseinatzerakoan, bi gai

garrantzitsu aintzat hartu behar da:

• Nola aldatu aurrekariak jokabide gatazkatsuak gertatzeari aurrea

hartzeko? Zehazki, ingurune ezberdinetan (etxean, lanean edo

komunitatean) gatazkatsutzat jotako faktoreak –elementu materialak,

pertsonalak (pertsonak egotea edo ez egotea), ingurunekoak, ohiturak

edo errutinak– nola aldatu daitezkeen aztertu behar da, horiek kasu

jakin batean jokabide gatazkatsuak gertatzea eragiten badute. Gauzak

horrela, jokabide horiek pertsona horrentzat dituzten funtzioak aintzat hartu behar

dira, jokabide gatazkatsua saiheste edo hari aurrea hartze aldera.

• Nola aldatu edo osatu eguneroko errutinak, jokabide egokiak gertatzeko

aukerak areagotzeko eta egoerak edo testuinguruak atseginagoak izan

daitezen pertsonarentzat? Galdera honi erantzuteko, beharrezkoa

izango da ebaluazio funtzionalaren esparruan bildutako informazioa

berraztertzea. Helburua pertsonarentzat onuragarriak diren eta jokabide

egokiak edukitzen lagundu diezaioketen jarduerak, gertaerak edo

elkarrekintzak identifikatzea da.

Esku-hartzeen abantailakaurrekarien gainean

• Azkartasuna: jokabide gatazkatsuaberehala murriztu dezakete.

• Prebentzio izaera: esku-hartzeerreaktiboetan berezko diren eraginnegatiboak saihesten ditu.

Page 18: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

1. taulan aurrekarietan esku hartzeko estrategia mota nagusiak bildu dira,

eta horietako bakoitzaren adibideak ematen dira testuinguru ezberdinetan

aplikatuta. Estrategia hauek hurrengoak izan daitezke:

– jokabide gatazkatsu bat gertatzeari aurrea hartzeko gertaera bat

kendu edo ezabatzea;

– hori posible ez balitz, gertaera aldatu daiteke, hau da, hura hobetu

daiteke, berriro ere arazo bat sortu ez dezan;

– halaber, ezinduak beretzat zailak edo desatseginak diren lanak egin

behar dituenean eta horiek aldatzea ezinezkoa denean –adibidez,

higiene pertsonaleko kontuak-, posible da ere beste egiteko errazago

eta gozagarri batzuekin tartekatzea;

– egunero errutinan egoera berriak eranstea ere posible da, horien

bitartez jokabide positiboak pizteko. Izan ere, aukera gutxiago daude

pertsona batek jokabide gatazkatsuak agertzeko gozatzen dituen

jarduerak egiten ari denean;

– azkenik, saihestu ezin daitezkeen egoeretarako –esate baterako,

katarro bat hartzea–, horren eragina blokeatu edo neutralizatu

dezakegu pertsonarengan, beste jarduera batekin esku hartzearen

bitartez.

Aurrekarietan egin daitezkeen aldaketak ia mugagabeak dira.

Kasu bakoitzean, kontu handiz aztertu behar dira bizi inguruneetara

egokitzen diren estrategiak eta bakarkako behar eta lehentasunekin

errespetu gehiagokoak direnak.

18

Hobeto Bizitzea • Praktika Onak

Page 19: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

19

Jokabideari Lotutako Laguntza Positiboak

1. TaulaEsku-hartzeak aurrekarien gainean

Estrategiak Esku-hartzeak jardueraaldagaietan

Esku-hartzeak gizarte aldagaietanedo aldagai pertsonaletan

Gertaeragatazkatsu batkentzea

• Kide jakin baten ondoan esertzendela saihestea.

• Lan errepikakorrak egin ditzalaeskatzea saihestea (adibidez, letrazletra esaten ari diren hitzakidaztea).

• Kafeina duten edariak ematea saihestea.• Jende ugari dagoen tokietara eramateasaihestea.

• Behar baino luzeagoak direnitxaronaldietan dagoela saihestea.

• Saihestu horrelako jarraibideak: “Ezegin...”

Gertaeragatazkatsu bataldatzea

• Egitekoaren denbora laburtzea.• Egin beharreko lan kopuruamurriztea.

• Irakaskuntza aldatzea akats kopuruamurrizteko.

• Jardueraren erritmoa biziagotzea.

• Ahotsaren intonazioa aldatzea.• Programa aldatzea.• Iradokizunak egitea jarraibideak emanordez (adibidez: “Zer gustatuko litzaizukeorain egitea?”).

• Zuntza areagotzea dietan.• Gaixotasuna tratatzea.

Gertaera atseginaktartekatzea egoeraedo gertaeradesatseginekin

• Egiteko zailak eta beste egitekoerrazago batzuk txandakatzea.

• Nola egin badakien lana txandakatuedo konbinatzea ikasten ari denbeste batzuekin.

• Gustuko ez dituen jarduerakprogramatzea (adibidez, garbitzea)erakargarri zaizkion beste jarduerabatzuekin tartekatuta (adibidez,aisiakoak).

• Inolako zailtasunik gabe jarraitzen dituenjarraibideak ematea (adibidez, “irekiarmairua eta hartu gustukoen duzunhortzetako pasta”), gustuko ez duenjarduera bat egiteko jarraibidea emanaurretik (“garbitu hortzak").

Lortu nahi direnjokabideak sustatzendituzten gertaerakeranstea.

• Lanak, materialak eta jarduerakaukeran ematea.

• Pertsonaren lehentasunak sartzeabere jarduera planaren diseinuaneta aplikazioan.

• Kooperazioko ikaste estrategiakerabiltzea parte hartzea pizteko.

• Espero dena argi eta garbiadieraztea, norbait gaitasun batikasten hasten denean.

• Gustuko dituen jarduerak sartzeaeguneroko errutinak programatzerakoan,eta pertsona esku harraraztea jarduerenprogramazioan, horren bitartez aurreahartzeko aukera areagotzeko.

• Pertsonak jarduera multzo zabalarenartetik aukeratu ahal izatea ahalbidetzea.

• Gizarte elkarrekintzako benetako aukerakematea.

• Egunero ariketa fisikoa egiteko benetakoaukera ematea.

• Dieta osasungarria sustatzea.

Gertaera negatiboeneragina blokeatu edoneutralizatzea

• Pertsonari atsedenaldi ugariakedukitzea ahalbidetzea, zailak egitenzaizkion jardueretan.

• Egin beharreko jarduera kopuruamurriztea, pertsona asaldaturik edourduri dagoela ikusten dugunean.

• Nekatuta dagoela dirudienean edogaixorik dagoenean atsedena hartzekoaukera ematea.

• Denboraldi jakin batez bakarrik egotekoaukera ematea, berriro ere taldera itzuliaurretik, esperientzia negatibo bat bizidenean.

Page 20: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

20

Hobeto Bizitzea • Praktika Onak

Laburbiltzeko, beharrezkoa da eztanda eragile modura jarduten duten edo

jokabide gatazkatsua gertatzen nabarmen eragiten duten faktoreetan edo

aurrekarietan oinarritzea –egoeretan, pertsonetan, jardueretan, ohituretan

edo baldintzatzaile alternatiboetan–, horiek ezabatu edo aldatzeko.

Horrelako esku-hartzeek berehalako lasaitua hartzea ahalbidetzen dute, bai

jokabide gatazkatsua ageri duen pertsonari, bai bere kideei eta langileei,

baina ez dute aldaketa eraginkorrik eragiten epe luzera.

Hain zuzen ere, aurrekarietan gertatutako aldaketen arrakasta zuzenean

lotuta dago ingurunea antolatzearekin. Horrela, langileek faktore

gatazkatsuak agertzeari aurre hartu ezin diezaioketenean ingurunean

aldaketak sartuz, edo pertsona aldaketa hori gertatzen ez den ingurunean

dagoenean, jokabide gatazkatsuek berriro agertzeko aukera ugari dituzte.

Emaitza iraunkorrak lortzeko modu bakarra pertsonei gaitasun alternatiboak

eskuratzen laguntzea da. Gaitasun horiek aukera eman behar diete

pertsonei beren kabuz kontrolatzeko ingurunea (gaitasun alternatiboetan

entrenatzea) eta epe luzerako laguntzak sortzeko. Bizi estiloan garatzen

diren esku-hartze hauek erraztu egingo dute gaitasun berriak mantentzen

direla, eta, beraz, bizi kalitatea hobetuko dute. Edonola ere, funtsezkoa da

argi edukitzea beti ez dela posible izango gaitasun alternatiboak hartzea,

ezta bizi estiloan esku hartzea ere –hori gertatzen da, adibidez, oso

hondamen kognitibo adierazgarria duten pertsonen kasuan–, eta kasu

horietan, esku-hartzeak ingurunearen aldaketan oinarritu behar dira batez

ere, bai jarduera eta ingurune aldagaiei dagokienez, bai aldagai pertsonal

eta gizartekoei dagokienez.

Epe luzera, pertsonak gaitasun alternatiboak hartzen baditu eta taldeek bizi

estiloan esku hartzeko epe luzerako laguntza gisa jardungo duten bideak

martxan jartzen badituzte, aurrekarietan aldaketak sartzeak beharrezkoa

izateari utziko dio, nahiz eta gerta daitekeen denboraldi batez edo

iraunkorki aldaketa hauetako batzuk mantentzea komenigarri izatea bizi

kalitate hobea edukiko dela bermatze aldera.

Inolako zalantzarik gabe, inork galdetuko du aurrekarietan esku hartzearen

benetako erabilgarritasuna zein den, izan ere, azken batean, ingurunea

aldatzeak pertsonari egoera zailei edo frustrazioa eragiten dutenei aurre

nola egin ikasteko aukera ukatzea dakar.

Bada, aurrekarietan egindako esku-hartzeen erabilgarritasuna nabarmena

da laguntzeko beste osagai batzuekin batera aplikatzen denean, zehazki

Aurrekarien gaineangaratzen diren esku-hartzeen mugak

• Aurrekarietan egiten diren aldaketenarrakastak zerikusi zuzena duingurunearen antolamenduarekin;ingurunean esku hartzea posible ezdenean, jokabide gatazkatsuek aukeraugari dituzte berriro ere azaltzeko.

• Emaitza iraunkorra lortzeko bidebakarra hau da:

– Pertsonei bestelako gaitasunakhartzen laguntzea, horien bitartezhaiek beren kabuz kontrola dezateningurunea (bestelako gaitasunetantrebatzea);

– Epe luzerako babesak sortzea –esku-hartzeak bizi estiloan–, horiekgaitasun berriak mantentzen direlaerraz dezaten eta, horrela, bizikalitatea hobe dadin.

Page 21: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

gaitasun alternatiboetan trebatzeko jarduerekin eta bizi estiloan garatzen

diren esku-hartzeekin batera. Izan ere, esku-hartze multzo honi esker,

posible da baldintza positiboak eta errespetuzkoak sortzea eta horiek

ikastearen alde egiten dute. Gainera, frogatuta dago benetan zaila dela

irakastea eta ikastea, pertsonak, maiz, portaera arazoak ageri dituenean

inguruneko faktoreei lotuta. Aldiz, ikastea errazagoa da egoerak erasokorrak

egiten ez zaizkionean eta bere behar eta lehentasun pertsonalei egokitzen

zaizkionean.

2.2. Gaitasun alternatiboak irakastea

Jokabideari lotutako laguntza positiboaren helburua jokabide gatazkatsuak

ageri dituzten ezinduei baliabide alternatiboak irakastea da, horien bitartez

jokabide gatazkatsuetara jotzen dutenean lortzen dituzten emaitza berdinak

lor ditzaten.

Normalean, ezinduek jokabide gatazkatsuak arrazoi ezberdinengatik ageri

dituzte:

• beren beharrei erantzuteko behar diren gaitasunak ez dituzte;

• edo jokabide gatazkatsuekin nahi dituzten emaitzak lortu ohi dituztela

ikasi dute;

• edo beren jokabideak kalte organiko bati atxikitzen zaizkio eta

ezinezkoa zaie horiek kontrolatzea.

Lehenengo bi kasuetan, jokabideari lotutako laguntza positiboaren xedea ez

da lortu nahi diren helburuei edo emaitzei jaramonik ez egitea, baizik eta

gaitasun alternatibo batzuen bitartez –eraginkorragoak eta efizienteagoak–

horiek lortzen laguntzea. Gaitasun alternatiboen irakaskuntzak lagundu

egiten du epe luzera jokabide gatazkatsuak murrizten, izan ere, pertsonak

gaitu egiten dira nahi dituzten emaitzak lortzeko baliabide egokituen

bitartez eta, beraz, saihestu egiten da egoera gatazkatsuak gertatzen direla

eta eraginkortasun gehiagorekin egiten zaie aurre egoera zailei. Horrela,

gainera, langileen esku-hartzearen ez hain mendeko bihurtzen dira.

Gaitasun alternatiboen irakaskuntzak hiru modalitate ditu:

• jokabide gatazkatsuak ordezkatzen dituzten gaitasunak irakastea,

gaitasun alternatiboak zentzu hertsian izendatuko ditugunak;

21

Jokabideari Lotutako Laguntza Positiboak

Bestelako hautabideenerabilgarritasuna

Bestelako gaitasunen irakaskuntzaklagundu egiten du epe luzera jokabidegatazkatsuak murrizten, izan ere,pertsonak gaitu egiten dira nahi dituztenemaitzak lortzeko baliabide egokituenbitartez eta, beraz, saihestu egiten daegoera gatazkatsuak gertatzen direla etaeraginkortasun gehiagorekin egiten zaieaurre egoera zailei.

Page 22: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

22

Hobeto Bizitzea • Praktika Onak

• gaitasun orokorren irakaskuntza;

• aurre egiteko edo tolerantziako gaitasunak irakastea.

2. taulan modalitate hauetako bakoitza definitzen da, eta horientzako

guztientzako adibideak eskaintzen dira.

2. TaulaEsku-hartzeak gaitasun alternatiboen irakaskuntzan

Modalitateak gaitasunalternatiboenirakaskuntzan

Adibideak

Gaitasun alternatiboakzentzu hertsianJokabide gatazkatsuak balioduen funtzio berdinerakobalio du

• Ezinduari “laguntza behar dut” esaten edokomunikatzen irakastea, lan zailei aurre egin behardienean bere burua jotzean dantzan jokabide batordezkatzeko.

• Gizarte elkarrekintzak hasten irakastea (adibidez:“jolastu zaitez nirekin”), kideak iraintzean dantzanjokabide bat ordezkatzeko.

• Bideojoko batekin jolasten irakastea, atsedenaldianbehatzak mugitzean datzan jokabidea ordezkatzeko.

Gaitasun orokorrakEgoera gatazkatsuakordezkatuko dituen gaitasunsorta zabala integratzea;horrela, jokabidegatazkatsuak edukitzekobeharrari aurrea hartukozaio.

• Hainbat zeregin egiteari aurre egin behar zaieneanpertsonak frustrazioa sentitzeari aurrea hartzekoantolamendu gaitasunak irakastea.

• Gizarte elkarrekintzako gaitasunak zabaltzea,pertsonari adiskideak egiteko aukera gehiago ematenbaitiote.

• Pertsonari jarduerak bere kabuz nola hasi irakastea.

Aurre egiteko etatolerantziako gaitasunakPertsonei egoera zailei aurreegiten edo horiek toleratzenirakasten dietenak dira

• Sentsibilizazio teknikak erabiltzea, pertsona batiosasun azterketak onartzen irakasteko.

• Estres egoeretan erlaxatzen irakastea.

• Gatazkak konpontzeko gaitasunak irakastea.

• Haserrealdiak kontrolatzen irakastea.

Page 23: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

23

Jokabideari Lotutako Laguntza Positiboak

• Gaitasun alternatiboak zentzu hertsian

Lehenengo irakaskuntza eredua, gaitasun alternatiboak zentzu hertsian,

ezinduari jokabide alternatibo batzuk erabiltzen irakastean datza.

Jokabide horiek gatazkatsu suerta dakizkiokeen egoera edo inguruneetan

erabiltzekoak izango dira eta jokabide gatazkatsuaren funtzio berdinerako

balio izango dio. Horrela, bada, funtzio berdinerako zer gaitasunek balio

dezakeen pentsatzean datza. Adibidez: Jonek, oraindik amaitu gabe duen

zeregin bat berehala amaitu nahi duenenean, ukabilkadak ematen baditu

mahai gainean, irakatsi ahal zaio “egin dut jada” edo “bukatu dut jada”

bezalako zerbait komuniatzea. Horrek jokabide gatazkatsua saihestuko

luke eta testuinguru hobea emango luke Jonek, atsedenaldia eta gero,

etendako zeregina amaitzeko. Anek egongelako pertsianak ixten baditu

bere amak DVDa piztea nahi duenean, hautabidea “Bideoa, mesedez”

bezalako zerbait komunikatzen ikastea litzateke.

Jokabide gatazkatsuaren funtzio berdin-berdinetarako eta lortzen dituen

emaitza berdin-berdinetarako balio duen gaitasun alternatibo bat

aukeratzea funtsezkoa da arrakasta edukitzeko. Behin pertsonak ikusten

duenean jokabide alternatiboa jokabide gatazkatsua bezain eraginkorra

edota eraginkorragoa izan daitekeela nahi diren emaitzak lortzeko,

murriztu egiten dira jokabide gatazkatsua azaltzeko aukerak. Jokabide

gatazkatsu berdin batek hainbat funtzio izan ditzakeenez hura agertzen

duen pertsonarentzat, laguntza eraginkorra izan dadin funtsezkoa da

jokabide gatazkatsu batentzat identifikatu diren funtzio guztiak adina

jokabide alternatibo irakastea.

Bestelako hautabideen irakaskuntzak, beraz, berehalako eragina du, eta

aldaketa azkarra dakar jokabidera. Hala eta guztiz ere, bere horretan ez

da nahikoa epe luzera jokabide gatazkatsua ezabatzeko, ez delako arazo

horien azpian dauden arrazoietan oinarritzen eta, beraz, pertsonari ez

dizkio beharrezko gaitasunak ematen egoera gatazkatsuak gainditzeko.

Jonen kasuan, jokabide alternatiboa “Egin dut jada” esatean datza eta

horrek eraginkortasunez ordezka dezake mahaian kolpeak emateko bere

jokabidea. Aitzitik, ez du konpontzen Jonek egitekoa amaitu baino lehen

lan egiteari utzi nahi izatea. Lana zailegia delako, azkar nekatzen delako

edo lana aspergarri egiten zaiolako al da? Frustraziorik sentitu gabe bere

lana egiteko behar diren gaitasunak ba al ditu? Ba al daki nola erlaxatu

eta nola prebenitu nekea? Jarduera ezberdinen artean aukeratzen edo

irakaslearekin jarduera batzuk gustuago dituela negoziatzen ba al daki?

Gaitasun alternatiboak zentzu hertsian

• Gaitasun alternatiboak zentzu hertsianderitzotenek irakatsi egiten dietepertsonei jokabide egokiak erabiltzeneta horien bitartez jokabidegatazkatsuaren funtzio berdinabetetzen. Nolabait, ordezkapenekogaitasunak dira.

• Jokabide berdin baterako hainbatfuntzio identifikatu bada, beharrezkoaizango da identifikatutako funtzio bestegaitasun irakastea.

Page 24: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

24

Hobeto Bizitzea • Praktika Onak

• Gaitasun orokorrak

Gaitasun orokorren irakaskuntza egoera gatazkatsuei aurrea hartzea

ahalbidetzeko gaitasunak garatzean datza eta, horiekin, egoera

gatazkatsuei aurre egitean jokabide gatazkatsurik eduki behar gabe.

Horrela, bada, jokabide gatazkatsuak agertzeari aurrea hartzen

pertsonari lagun diezaioketen gaitasun orokorrak pentsatzea da egin

beharrekoa –gizarte gaitasunak, zaintza pertsonalekoak,

komunikaziokoak, aisiakoak, akademikoak edo bestelakoak izan

gorabehera–. Xede horretarako, hurrengo galderak aintzat hartu behar

dira:

– Zer faktore ari da laguntzen egoera gatazkatsuan? Zereginaren

zailtasuna izan liteke, adibidez? Piezak poltsa batean sartzeko

zeregina zailegia al da Jonentzat?

– Faktore hauei eraginkortasunez aurre egiteko gaitasunik ba al du?

Adibidez, poltsan sartu behar duen pieza kopurua zenbatzen ba al

daki?

– Egoera hori behar bezala aldatzen laguntzeko zer gaitasun irakatsi

diezaiokegu? Adibidez, 5era bitarte zenbatzen irakasterik ba al dago

zeregina egingarria izan dakion eta frustrazioa senti ez dezan?

2. taulan erakutsi bezala, gaitasun orokorretan trebatzea oso gaitasun

ezberdinei buruzkoa izan daiteke: arazoak konpontzea, autokontrola,

aukeraketa, komunikazioa, gizarte elkarrekintza, ikastea eta, baita ere,

aisia eta denbora librea.

• Egoera gatazkatsuei aurre egiteko eta horiek toleratzekogaitasunak

Saihestezina da ezinduek zenbaitetan gatazkatsuak egiten zaizkien eta

saihestu ezin ditzaketen egoerei aurre egin behar izatea, eta horien

aurrean ezin dute alde egin edo ez lukete alde egin behar edo ezin zaie

beren beharrei berehala erantzun. Kasu horietarako, beharrezkoa da

egoera zailei edo itxaron beharreko arrazoizko denborei aurre nola egin

edo horiek nola toleratu irakastea.

Horrela, bada, horrelako egoera bazterrezinei aurre egiteko gai izateko

Gaitasun orokorrak

Gaitasun orokorren irakaskuntzapertsonari gaitasunak garatzean datza,hurrengoak ahalbidetzeko:

• Jokabide gatazkatsua ekarri ohi dutenegoerei aurrea hartzea;

• Egoera horiei aurre egitea, jokabidegatazkatsu batera jo behar izan gabe.

Page 25: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

25

Jokabideari Lotutako Laguntza Positiboak

hartu behar diren autokontroleko gaitasunak finkatzean datza:

ezinegona nola kontrolatu, jarduera batean pazientziaz itxarotea, nola

erlaxatu zailak egiten zaizkion jarduerak egiterakoan mantentzen diren

estres egoerak sortzen direnean.

Gaitasun alternatiboak irakasteko garaian, aipatu diren hiru modalitateen

arabera hautatzeaz gain –gaitasun alternatiboak zentzu hertsian, gaitasun

orokorrak eta aurre egiteko eta tolerantziako gaitasunak–, komenigarria da

hurrengo alderdiak beti aintzat hartzea:

• Ziurtatu gaitasun alternatiboak zentzu hertsian jokabide

gatazkatsuaren funtzio berdin-berdinerako balio duela. Gaitasun

alternatiboak ez badu emaitza berdina eragiten denboraldi berdinean,

pertsona ezinduak ez du eraginkortzat joko eta, beraz, ez du hartara

joko.

• Aukeratu gaitasun errazak. Gaitasun alternatiboak aukeratzen

dituzunean, aukera itzazu ezinduari ikasteko nahiko erraz egiten

zaizkionak, izan ere, jokabide gatazkatsuaren emaitza berdina lortzeko

nahiko esfortzu eskatuko badio, ez du hartara joko beti. Adibidez:

pertsona batek jarduera batean atsedenaldia behar duenean oso urduri

jartzen bada eta gauzak lurrera botatzen baditu, izan liteke errazagoa

izatea eskua altxatzen ikastea atsedenaldia nahi duela komunikatzeko,

hori hitzez esaten ikastea baino, esaldia oso erraza bada ere.

• Irakatsi, lehenik eta behin, berehalako eraginak dakartzaten

gaitasunak. Hasiera batean, irakatsi nahi diren emaitzak azkar

eragiten dituzten gaitasunak: horrela, jokabide gatazkatsuak murriztu

egingo dira azkar eta ingurunea egokiagoa izango da ikastea erraza eta

atsegina izan dadin.

• Irakatsi jokabide gatazkatsua gertatu aurretik. Akats bat da

gaitasun alternatiboa jokabide gatazkatsua gertatu bitartean edo hura

gertatu eta berehala irakastea, eta akatsa da bi arrazoirengatik: lehenik

eta behin, inguruabar horietan pertsona ez delako ikasteko prest

egoten; bigarrenik, horrelako egoera bat eta gero irakasteak nahi

denaren kontrako efektua eduki dezakeelako, izan ere, ezinduak

interpretatu dezake jarraitu behar den sekuentzia hau dela: jokabide

gatazkatsua eduki eta, ondoren bakarrik, jo gaitasun alternatiboetara.

Page 26: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

26

Hobeto Bizitzea • Praktika Onak

Aldiz, jokabide gatazkatsua azaldu baino lehen gaitasun alternatiboa

irakasteak aukera ematen dio ezinduari aldez aurretik ezagutzeko eta

aplikatzeko egoera gatazkatsuari, hura azaltzen denean, aurre egiteko

lagungarri izango zaizkion gaitasunak. Horretarako, gaitasun

alternatiboa praktika arazi dakioke simulatutako egoeretan edo

benetako egoeretan, maiz gogoraraziz jardueraren hasieran edo kasuan

kasuko egoeraren hasieran gaitasun alternatiboak erabili behar dituela

(adibidez: “gogoratu Jon, lehenik eta behin saiatu piezak zenbatzen,

baina lortzen ez baduzu, eskatu laguntza").

• Posible den bakoitzean, aukeratu egoera ezberdinetan etaingurune ezberdinetan erabil daitezkeen gaitasun alternatiboak.Helburua da gaitasun alternatiboak ahalik eta erabilgarritasun handiena

edukitzea eta jokabide gatazkatsua gertatzen dela saihestea ahalbidetzea,

egoera edo ingurunea zein den gorabehera. Aukeratzen dituzunean,

beraz, saiatu hiru baldintza hauek betetzen: egoera ezberdinetan erabili

ahal izatea, beste pertsona batzuk erraz ulertzeko modukoak izatea eta

ingurune ezberdinetan egokiak izatea.

• Hartutako gaitasunak mantentzearen eta orokor bihurtzearenalde egiten duzula ziurtatu. Garrantzitsua da ikasitako jokabide

alternatiboa ohitura bihurtzea pertsonarentzat, eta bizi den eta moldatu

behar duen testuinguru ezberdinetara eramateko gai izatea.

2.3. Ondorioetan oinarritutako esku-hartzeak

2.3.1. Zer dira ondorioetan oinarritutako esku-hartzeak

Jokabideari lotutako laguntza positiboko planetan sartzen badira ere,

ondorioetan oinarritzen diren esku-hartzeak –hau da, jokabide gatazkatsua

gertatu eta gero zuk edo beste pertsona batzuk egiten duten horretan– ez

dira horien osagai garrantzitsuena, eta benetan eraginkor dira, bakar-

bakarrik, planeko beste osagai batzuekin batera aplikatzen direnean, batez

ere gaitasun alternatiboen irakaskuntzarekin.

Hain zuzen ere, ondorioetan oinarritzen diren estrategiek bi xede dituzte

nagusiki: batetik, pertsona adoretzea gaitasun alternatiboetara jotzen

duenean eta, bestetik, jokabide gatazkatsuen eraginkortasuna murriztea

(hau da, horiek gertatzeagatik lortu nahi den emaitza lortzeko

eraginkortasuna) horiek gertatzen jarraituz gero.

Ondorioetan oinarritutakoesku-hartzeak

Nagusiki bi xede dituzte:

• Pertsona adoretzea bestelakogaitasunetara jotzen duenean.

• Jokabide gatazkatsuen eraginkortasunamurriztea, horiek gertatzen jarraituzgero (hau da, horien eraginkortasunamurriztea horiekin lortu nahi denemaitza lortzeari dagokionez).

Page 27: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

27

Jokabideari Lotutako Laguntza Positiboak

Estrategia hauekin, beraz, helburua hau da: ezinduari erakustea gaitasun

alternatiboak eraginkorragoak direla nahi diren emaitzak lortzeko, eta

jokabide gatazkatsuak ez direla hain eraginkorrak edo eraginkortasunik

gabekoak direla, gizarterako desegoki izateaz gain, bere helburuak lortzeko.

Horrelako esku-hartzeetan krisiak gidatzeko estrategiak ere sartzen dira.

Horrelakoak dira bere buruarentzat edo beste pertsona batzuentzat arrisku

bat izan daitezkeen edo kalte materialak sor ditzakeen jokabide

gatazkatsuak (eraso jokabideak, beren buruari eraso egitekoak edo gauzak

hondatzekoak) ageri dituzten pertsonak babesteko erabiltzen diren

estrategia erreaktiboak. Hala eta guztiz ere, krisiak gidatzeko estrategiek ez

dute irakaskuntza funtziorik betetzen jokabideari lotutako laguntza

positiboko planaren esparruan, eta, aldiz, jokabide gatazkatsua ageri duen

pertsona nahiz inguruneko pertsonak eta ondasunak babestera zuzendutako

larrialdiko prozedura bezala erabiltzen dira. Halaber, hauekin krisi egoeren

bizitasuna murriztu nahi da, jokabideari lotutako laguntzako planean

sartutako beste estrategia batzuk kale egin dutenean jokabide arriskutsuak

agertzeari aurrea hartzerakoan.

Ondorioetan oinarritutako estrategiak planifikatzen dituzunean, kontuan

hartu nola erantzungo duzun zuk eta inguruneko gainerako pertsonek, bai

pertsonak ikasitako gaitasun alternatiboetara jotzen duenean, bai jokabide

gatazkatsua agertzen duenean.

Jokabideari lotutako laguntzako plan batean sartutako estrategia mota

guztietan bezala, ez dago hemen ere ez hobetzat edo eraginkorrentzat jo

daitekeen bide bakarrik gaitasun alternatiboak erabiltzen direla areagotzeko

eta jokabide gatazkatsuen egoerak murrizteko eta, beraz, kasu guztietan

aplikatu ahal izateko. Aukeratutako formula pixkanaka diseinatu behar da,

kasu bakoitzean bakarkako gaitasunei, ulermen gaitasunari eta jokabide

gatazkatsuaren ebaluazio esparruan igarri diren eta horren hondotik finkatu

den hipotesiaren ezaugarriei arreta emanez.

3. taulan, adibide modura, ondorioetan oinarritutako estrategien adibide

batzuk bildu dira.

Krisiak gidatzeko estrategiak

Ondorioetan oinarritutako esku-hartzeenartean krisiak gidatzeko estrategiaksartzen badira ere, horiek ez duteirakaskuntzako funtzioa betetzenjokabideari lotutako laguntza positibokoplanaren esparruan. Aldiz, larrialdikoprozedura bezala erabiltzen dira.

Page 28: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

28

Hobeto Bizitzea • Praktika Onak

3. TaulaOndorioetan oinarritutako esku-hartzeak

Esku-hartzearenasmoa Esku-hartze adibideak

Gaitasun alternatiboenerabilera areagotzea

• Gaitasun alternatiboak zentzu hertsian:

– Berehala eta sendotasunez erantzutea pertsonakegiten ari den jardueratik atsedenaldia eskatzen duenbakoitzean.

– Kideei laguntza eskaintzea, jokabide gatazkatsua ageriduen pertsonak haiekin jolasteko nahia azaltzenduenean.

• Gaitasun Orokorrak edo Tolerantziakoak eta AurreEgitekoak:

– Pertsona zoriontzea edo goraipatzea egokitu zaionzeregina egiten duenean, eta hari nolabaiteko ordainaematea (adibidez, musika entzutea ahalbidetuz).

– Haserrea kontrolatzeko gai izan den aldi bakoitzaautoerregistratzen irakastea.

Jokabide gatazkatsuenemaitzak murriztea

• Beste jarduera batera bideratzea edo behar duenlaguntza ematea gaitasun alternatiboa erabil dezan.

• Feedback zuzentzailea eskaintzea (adibidez, “Gogoratuez duzula Jon jo behar”).

• Adin kronologikoarekiko egokiak diren ondorionegatiboak martxan jartzea (adibidez: pribilegioakgaltzea, banaketa berria, denbora batez kanpora).

Krisia gidatzea • Lehenengo krisi aztarnak gertatzen direnean, pertsonaesku harrarazi behar da erlaxatzeko jarduera batean.

• Krisian dagoen pertsona dagoen tokitik beste pertsonakateratzea, eta kalteak eragin ditzaketen gauzak kentzea.

• Banaketa berria behar bezala erabiltzea, bere buruarieraso egiteari aurrea hartzeko.

Page 29: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

29

Jokabideari Lotutako Laguntza Positiboak

2.3.2. Ondorioetan oinarritutako esku-hartzeak planifikatzeko gida direngalderak

Jarraian adieraziko diren gida erako galderak erreferentzia izan daitezke

horrelako estrategiak planifikatzeko fasean:

• Nola adoretu pertsona ikasitako gaitasun alternatiboetara jotzenduenean, lortu nahi duena lortzeko jokabide gatazkatsuak bainoeraginkorragoak direla ikus dezan?

Garrantzitsua da gogoratzea helburua nahi duena lortu dezakeela

irakastea dela, eta, gainera, eraginkortasun gehiagorekin gaitasun

alternatiboak erabiliz gero. Horretarako, komenigarria da gaitasun alternatiboak

erabiltzen direla indartzea, jokabide gatazkatsuak gertatu eta gero adoretzeak edo

ordainak murrizten edo ezabatzen diren aldi berean.

Ondorioz, irakasten saiatzen ari garen gaitasun alternatibo

bakoitzarentzako adoretze estrategiak pentsatu behar dira. Gaitasun

alternatibo bat irakasten denean, ondorio egokiena, eta eraginkor eta

indartsuena ere bai, jokabide gatazkatsuaren emaitza berdina sortzen

duen erantzun bat da. Adibidez, Jonen adibidera itzuliz, hark “egin dut

jada” iragartzen duenean, langileek azkar erantzun behar diote piezak

eta poltsak kenduz eta, horrela, jarduera amaitu dela erakutsiz.

Berehalakotasuna eta iraunkortasuna –hau da, pertsonak adierazi zaion

gaitasun alternatiboa erabiltzen duen bakoitzean erantzun berdina

edukitzea– funtsezkoak dira gaitasun alternatiboak erabiltzen direla

indartzeko, izan ere, horiek bakarrik ahalbidetzen diote pertsonari

jabetzea horiek jokabide gatazkatsua baino eraginkorragoak direla.

Hasierako ikastean erantzuna atzeratu egiten bada (adibidez: “Jon, egin

beste 5 zeregin, mesedez”), edo iraunkorra ez bada (adibidez, langileek

zenbaitetan Jon zoriontzen dute jada amaitu duela jakinarazten

duenean eta beste batzuetan ez), gerta daiteke pertsonak ez lotzea

zuzenean gaitasun alternatiboa helburua lortzearekin, eta, beraz,

jokabide gatazkatsuari heltzen jarraitzea. Bestalde, funtsezkoa da

gizarte adoretzea ohituraz erabiltzea, eta ez bakarrik emaitzak

lortzearen erreakzio modura aplikatuz, baizik eta, baita ere, ausaz

erabiltzea, emaitza berdin horien arabera. Horrela, pertsonaren jarrera

horiek lortzearen alde esfortzua egitekoa izango da.

Gaitasun orokorrak eta aurre egitekoak edo tolerantziakoak erabiltzen

direla sendotzeko, beharrezkoa da adoretzeko estrategia egokiak

Adoretzea

Gaitasun alternatiboak zentzu hertsianirakasten direnean, ondorio egokiena, etaeraginkor eta indartsuena ere bai,jokabide gatazkatsuaren emaitza berdinasortzen duen erantzun bat da.

Page 30: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

30

Hobeto Bizitzea • Praktika Onak

garatzea. Posible den bakoitzean, komenigarria da helburu den

gaitasunaren ondorio naturalak aukeratzea –adibidez, pertsona

zoriontzea lortutako emaitzengatik, gizarte elkarrekintzako jardueretara

edo oso erakargarri egiten zaizkionetara iristen dela erraztea–, ohiko

inguruneetan gaitasun alternatiboak erabiltzen jarrai dezan. Hain modu

naturalean gertatzen ez diren adoretzeetara jotzeko aukera aintzat har

daiteke ere, adibidez jokabidea kontrolatzea lortzen duen aldi bakoitza

autoerregistratzen laguntzea edo pribilegio edo bestelako ordain batzuk

irabaztea. Horrelako adoretzeak ikasteko bereziki zailak diren gaitasun

alternatiboak direnean erabiltzeko uztea erabaki daiteke (adibidez,

pertsona bati, estres egoeretan, amorru sentimendua kontrolatzen

irakasteak, hasieran behinik behin, pizgarri osagarriren bat behar izan

dezake).

• Nola erantzun pertsonak jokabide gatazkatsua ageri duenean?Nola erakutsi jokabide gatazkatsua ez dela eraginkorra,efizientea edo desiragarria izango etorkizunean horrek ezdituelako berak nahi dituen emaitzak eragingo?

Jokabide gatazkatsuen eraginkortasuna murrizten joateko, jokabide

gatazkatsua gertatzen ari izateari jaramonik ez egitean oinarritzen diren

estrategiak erabil daitezke, besterik gabe, hau da, gertatu izan ez balitz

bezala erantzun. Jokabide gatazkatsuaren izaeragatik edo

larritasunagatik horiei jaramonik ez egitea posible ez denean, pertsona

beste jarduera batetarantz bidera daiteke edo laguntza eskaini dakioke

ere, hartzen ari den gaitasun alternatibora jo dezan.

Jokabide gatazkatsuak egokiak ez direla ulertzen laguntzeko, feedback

zuzentzailea emateko aukera ere aintzat har daiteke, horren bitartez

argi azaltzeko zeintzuk diren mugak eta jokabide aldetik espero dena.

Zenbaitetan, nahikoa izan daiteke ahozko feedback-arekin; beste

batzuetan, aldiz, erabilgarria izan daiteke esku-hartze aktiboagoetara

jotzea, betiere, pertsonaren adin kronologikoarekiko nahiz bere egoera

kognitiboarekiko egokiak. Horiek arauek ezarritako ondorioak azaltzean

oinarritutakoak izan daitezke (zentrokoak, familiarenak edo

gizartearenak orokorrean). Adibidez, etxebizitzan apurtzen den beira

batengatik ordaindu behar dela edo etxean pribilegioak gal daitezkeela

–adibidez, telebista ikustea–. Funtsezkoa da ondorio zuzentzaile horiek

iraunkorrak izatea eta ez, inolaz ere, ingurune berdinean dauden beste

pertsonei aplikatzen zaizkienean baino intrusibo edo zigortzaileagoak,

ezinduak izan zein ez.

Pertsonari erakutsi jokabidea ez delahemendik aurrera eraginkorra izango

• Jokabideari jaramonik ez egitea.

• Beste jarduera batera bideratzea.

• Laguntza ematea, eskuratzen ari denbestelako gaitasunak erabiltzeko.

• Feedback zuzentzailea ematea.

Page 31: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

31

Jokabideari Lotutako Laguntza Positiboak

Bestalde, aintzat hartu behar da feedback zuzentzailea ez dela

halabeharrez egin behar jokabide gatazkatsua gertatzen den unean edo

hura gertatu eta berehala. Aldiz, jokabidea zein den eta pertsonaren

ezaugarrien arabera, lasaitu arte itxaroteko aukera kontuan izan behar

da, ondoren bere jokabideak edukiko dituen ondorioak gogorarazteko.

Izan ere, hori une egokian egiten ez bada, krisia areagotzea edo berriro

azaltzea eragin dezakegu.

• Hirugarren gaiak zerikusia du krisiak gidatzearekin, etapertsonak jokabide gatazkatsu oso serioak agertzeko arriskuadagoenean aintzat hartu behar dira. Zer egin dezakegu krisiegoeren bizitasuna murrizteko eta ezindua nahiz bere inguruneaegon daitezkeen kalte fisikoetatik babesteko?

Krisi egoeretarako esku-hartze planak diseinatzeko garaian, zera behar da:

– kontu handiz definitzea zer den krisi egoera bat;

– esku-hartze prozedurak eta horiek aplikatzerakoan esku hartudutenak nortzuk diren deskribatzea;

– plana garatzeko behar diren baliabideak identifikatzea, adibidezjarduera programa aldatzea edo beste langile bati dei egitea laguntzaeskatzeko.

Krisiak gidatzeko planak edozein krisik ageri dituen hiru faseen arabera

diseinatu behar dira:

– Hasierako fasearen ezaugarria bizitasunak gora egitea da, eta, beraz,krisia nola saihestu daitekeen finkatzeko saiakera egin behar da.Krisi bat gertatuko dela jakiteko aldez aurretik ba al da aztarnarik(adibidez, urduriago dago, hitz estereotipatuak ageri ditu)? Lehenaztarna hori agertzen den unean, lasaitzeko saiakera egin daitekeeta, halaber, arriskutsua izan daitekeen egoera aldatzeko saiakeraegin daiteke (adibidez, mantso hitz egitea, jarduera maila murrizteaeta gelako zarata gutxitzea).

– Krisia lehertzen den fasean kontuan hartu larrialdiko prozedurak,horien bitartez kalteetatik babesteko, bai krisia duen pertsona bera,bai inguruan dituen pertsonak. Murrizketa fisikoa da, beharbada, fasehonetan gehien aplikatu ohi den erantzuna. Hala ere, jardunalternatiboak ere aintzat hartu behar dira, babes xedearekin ere,

Krisiak gidatzea

• Krisiak gidatzeko esku-hartzeak larrialdiegoeretan erabili behar dira bakarrik.

• Horrelako egoeretan jarduterakoan,beharrezkoa da krisia etetea lortzekobeti ahalik eta hertsapen gutxienekoesku-hartzea edukitzea, dauden guztienartetik.

Page 32: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

32

Hobeto Bizitzea • Praktika Onak

adibidez pertsonaren buruaren azpian kuxina jartzea bere buruarieraso egiteari aurrea hartzeko edo gainerako pertsonak krisiagertatzen ari den gelatik ateratzea. Baliabide seguruenak eta intrusiogutxienekoak aukeratu.

– Beheranzko fasean, jokabideak bizitasuna galtzen du eta, hor, krisiaduen pertsona (eta baita gainerakoak ere) lasaitu dezaketen etabeste krisi bat sortzeari aurrea hartu diezaioketen estrategiak diraaintzat hartu beharrekoak.

Gogoratu krisiak gidatzeko esku-hartzeak larrialdi egoeran bakarrik

erabili behar direla. Hauek ez dute balio epe luzera jokabide

gatazkatsuak murriztera zuzendutako jardun estrategia modura.

Horrelako gidatze estrategiei behin eta berriro heldu behar zaiela

ikusiko balitz, krisiak maiz gertatzeagatik, horrek esan nahi izan dezake

laguntza planeko beste osagai batzuk ez direla behar bezala

funtzionatzen ari eta, beraz, ebaluaziopean eta aldaketapean jartzea

komeni dela.

2.3.3. Ondorioetan oinarritutako esku-hartzeak behar bezala planifikatzekooinarrizko gomendioak

Labur adieraztearren, ondorioetan oinarritzen diren estrategiak pertsona

adoretzeko helburuarekin aplikatzen dira, hark gaitasun alternatiboak

erabiltzen dituenean eta, aldi berean, jokabide gatazkatsuen

eraginkortasuna murriztuz doa. Larrialdiko egoeretan ere erabiltzen dira,

pertsona bera nahiz inguruneko beste pertsona batzuk babesteko egon

daitezkeen kalte fisikoetatik.

Jarraian, plangintza egokia egiteko aintzat hartu behar diren ohar batzuk

azalduko dira:

• Ziurtatu ondorioetan oinarritutako estrategiak beste osagaibatzuekin batera aplikatzen direla esku-hartzean zehar. Epelaburrera duen eraginkortasun handiagatik ondorioetan oinarritako

estrategietara bakar-bakarrik jotzeko akatsa ez egin (hau da, oso

berehalako emaitzak lortzen direlako). Funtsezkoa da kontuan izatea

beti estrategia hauek ez dutela balio izango emaitza iraunkorrak

lortzeko, aurrekarietan oinarritutako estrategiekin batera aplikatzen ez

badira, hau da, gaitasun alternatiboak irakastearekin edo jokabide

gatazkatsuak azaltzean eragina duten baldintzetan aldaketak

Page 33: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

33

Jokabideari Lotutako Laguntza Positiboak

sartzearekin. Ez ahaztu ondorioetan oinarritutako estrategiak bakarrik

erabiliz gero, geroz eta intrusiboagoak diren esku-hartzeetara jotzea

ekar diezazukeela.

• Funtsezkoa da ulertzea nola erlazionatzen diren ondorioetanoinarritutako estrategiak beren hipotesiekin. Beste era batera

esanda, jakin egin behar da hautatutako estrategia bakoitzak nola

motibatuko duen pertsona gaitasun alternatiboak erabiltzeko, eta,

horrekin batera, nola desanimatuko duen jokabide gatazkatsua

erabiltzeko garaian. Aintzat hartuko dira hipotesian identifikatu diren

jokabide gatazkatsuak agertzea eragiten duten faktoreak eta pertsonak

ulertzeko duen ahalmena. Adibidez, ez du zentzurik “denboraldi bat

kanpora bidaltzearena” erabiltzeak (etxebizitzako edo tailerreko

taldearentzat hori izan arren ezarritako arau orokorra) Jonek mahai

gainean ukabilkada ematen duenean zeregin bat amaitzeko, izan ere,

estrategia horrek ukabilkadak maiztasun gehiagorekin ematea irakats

diezaioke jarduerarekin amaitzeko modu eraginkor bezala. Desegokia da,

halaber, pertsonaren ulermen gaitasuna gaindituko duen ondorio bat

erabiltzea (adibidez, apurtutako mahaia ordaintzea, diruak duen balioa

ulertzen ez badu).

• Ziurtatu langile guztiek ulertzen dutela zer den krisia gidatzea,zer den larrialdi bat eta nola erantzun behar zaion hari. Krisiagidatzeko estrategietara jotzerakoan, krisia duen pertsonak bere burua

edo inguruko pertsonak kaltetzeari edo kalte materialak eragiteari

aurrea hartzeko hertsapen gutxieneko baliabideak aplikatu behar dira.

Galde iezaiozu zure buruari, adibidez: altzariak ezabatu ditzakegu?

Gainerakoei gelatik irten daitezela eska diezaiekegu? Pertsonak bere

buruari eraso egitea eten dezakegu hormatik edo bestelako gainazal

gogorretatik urrunduz? Murrizketa fisikoa bada aukera seguru bakarra,

orduan zaintza muturreraino eraman behar da esku-hartze hori

abusuzkoa ez dela ziurtatzeko beti:

– inoiz ez da zigor bezala erabili behar, ezta pertsona eskatzen ari

zaiona betetzera behartzeko modu bezala ere.

– inoiz ez da pertsona bat immobilizatu behar beharrezkoa dena baino

murrizketa mota biziago batekin, ezta segurtasun egoera bat

berrezartzeko behar dena baino denbora luzeagoaz ere;

– mugaketa fisikoaren erabilerak ez du inoiz aukera eman behar pultsu

Page 34: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

34

Hobeto Bizitzea • Praktika Onak

bat egoteko mugaketa aplikatzen duen pertsonaren eta krisia

azaltzen duenaren artean.

Eragin hauetarako, ezinbestekoa da honakoa:

– Horrelako kasuetan nola jardun behar den adierazten duen protokolo

adostu bat edukitzea; zer kasutan esku hartu behar den, nola esku

hartu behar den, nork esku hartu behar duen, zenbat denboraz, non,

eta esku-hartzean zer beste aldagaik eragin dezakeen.

– Laguntzeko langileei prestakuntza ematea horrelako teknikak

aplikatzeko.

– Ezinduaren legezko ordezkari diren pertsonak jakinaren gainean

jartzea, horiek senideak edo ahaidetasun loturarik gabeko tutoreak

izan gorabehera, eta haien baietza eduki horrelako neurriak aplikatu

ahal izateko.

Estrategia erreaktiboei buruzko serie honetako Gidan xehetasunez

azaltzen dira esku-hartze horiek.

• Ziurtatu aplikatzen diren ondorioak egokiak direla adinarentzakoeta errespetuzkoak direla, eta ingurune barneratzaileenezaugarrietara egokitzen direla. Hauek dira barneratzea errazteko

gutxieneko irizpideak, pertsona estigmatizatu edo barregarri geldiarazi

gabe.

2.4. Bizi Estiloaren gaineko esku-hartzeak

Bizi estiloak ezinduaren eguneroko erritmo eta errutinei heltzen die: non

bizi den, non egiten duen lan eta non gozatzen duen denbora libreaz; zer

geratzen den, zehatz-mehatz, ingurune horietan, hau da, nola antolatzen

duen bizitza eta norekin, eta nola eragiten duten jarduera horiek bere

gogobetetasun mailan eta gozamen pertsonalean. Bizi estiloaren gaineko

esku-hartzeek lagundu egiten dute jokabide gatazkatsuei epe luzera aurrea

hartzen, bizi kalitatea, orokorrean, hobetzearen bitartez. Jokabideari

lotutako laguntza positiboko planaren laugarren eta azken osagai bezala

azaldu arren hemen, ziurrenik guztietan garrantzitsuena da eta, inolako

zalantzarik gabe, arreta taldetik baloratu beharreko lehenengoetariko bat

izan beharko litzateke, izan ere, gainerako laguntza guztiak aplikatzeko eta

Page 35: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

35

Jokabideari Lotutako Laguntza Positiboak

gainerako laguntza esfortzu guztien arrakastarako testuinguru egokia

ematen duena da.

Bizi estiloaren gaineko esku-hartzeak aintzat hartzeko eta horiei garrantzi

berezia emateko beharra arrazoi ezberdinen bitartez azaltzen da:

• Lehenengoa eta nabarmenena da bizi kalitate pobre bat (adibidez bere

bizitzan aukeraketak egiteko eta hura kontrolatzeko aukera gutxi,

isolamenduko edo bazterkeriako egoera) edo eguneroko bizitzarekiko

orokorrean gogobetetasun falta edukitzeak jokabide gatazkatsuak

agertu eta gertatzean zerikusi zuzena eta aktiboa duten faktoreak dira,

eta horien arrazoi nagusi izatera ere iritsi daitezke. Horrelako

egoeretan, jokabideari lotutako laguntzako planean bizi estiloaren

gaineko esku-hartzeak sartzen ez badira, gainerako esku-hartzeek, ugariak

eta egokiak badira ere, ez dituzte espero diren emaitza positiboak eragingo.

Adibidez: pertsona ez badago inolaz ere gustura bere lanbide programarekin

eta piezak poltsetan sartzeko zereginetan trebatzeko tematzen bagara,

gutxirako balioko dute atsedena eskatzeko edo hainbat jardueren artean

aukeratzeko gaitasun alternatiboak irakasteko egiten diren esku-hartzeek

edo ohitura onak edo laneko emaitzak saritzeak. Horrelako esku-hartzeek

lagundu egin dezakete lana jasangarriago bihurtzen, baina ez du aldatu

izango jokabide gatazkatsuaren arrazoi nagusia eta, beraz, eskuratzen diren

emaitzak ez dira iraunkorrak izango.

• Bizi estiloaren gaineko esku-hartzeei protagonismoa ematera behartzen

duen bigarren arrazoi bat da errazagoa eta ziurtasun gehiagokoa izatea

pertsonek gizartean onargarri diren jokabideak ikastea erakargarri eta

adierazgarri zaizkien testuinguruetan. Ohikoena da jokabide

gatazkatsuen historiala duten pertsonei ikastetxera, lanera,

komunitatera eta, zenbaitetan, baita etxeko jardueretara ere iristeko

aukera ukatzea. Halaber, ohikoa da jokabide gatazkatsu bat geroz eta

gehiago azaldu, orduan eta intrusiboak bihurtzea aplikatzen diren esku-

hartzeak. Halaber, egiaztatutako gertaera da esku-hartze bat geroz eta

intrusibogoa izan, orduan eta aukera gutxiago edukiko dituela

pertsonak bere ingurunea kontrolatzeko eta, beraz, bere jokabidea ere

kontrolatzeko, eta handiagoa izango da ohiko jardueretatik kanpo

uzteko probabilitatea. Helburu nagusia sorgin gurpil hori apurtzea da,

ingurune inklusiboetan laguntzeko testuinguruak eraikiz.

• Hirugarren arrazoia zera aintzat hartzean oinarritzen da: bizi estiloaren

gaineko esku-hartzeek aukera ematen dutela ezinduari laguntza

Page 36: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

36

Hobeto Bizitzea • Praktika Onak

iraunkorra eta epe luzerakoa emateko. Hain zuzen ere, inguruneak

etengabe aldatzen ari dira eta ezindu ugarik laguntza jarraitua behar

dute jada hartutako gaitasun alternatiboak mantentzeko eta hainbat

egoeratan mantentzeko, eta baita egoera eta ingurune berrietan

aplikatu ahalko diren gaitasun alternatiboak ikasteko ere. Halaber,

arreta taldeak laguntzako testuinguruak edo gizarte laguntzakoak

eraikitzeko beharra ikus dezake; horiek, batetik, ezindua onartu eta

barneratuko dute eta, bestetik, haien beharrei erantzungo diete.

Garrantzitsua da kontuan hartzea bizi estiloaren gaineko esku-hartzeak

gainerako esku-hartze modalitateak baino sistematizazio gutxiagokoak

direla. Beharrezkoa da taldeko kide guztiek estrategiak pentsatzea, horiek

taldeko jarduerak aztertzen eta proposatzen diren bileretan partekatzea eta

bilera horietan eztabaidatu eta onartu diren estrategia guztiak aintzat

hartzea esku-hartzeak garatzen direnean, bai laneko testuinguruan, bai

etxean edo komunitatearen bestelako inguruneetan. Beharrezkoa da

estrategia horiek eguneroko errutinen ebaluazioan, eskura dauden

baliabideetan, ezinduaren zaletasunetan eta familiaren lehentasunetan

oinarriturikoak izatea.

Estrategia hauek planifikatzeko edo programatzeko garaian, aintzat hartu,

gutxienez, funtsezko diren gida erako bi galdera:

• Pertsonaren bizi kalitatea hobetzeko, bizi estiloko zer faktorealda daiteke eguneroko bizitza gogobetetasun gehiagokoa etaatseginagoa izan dadin? Galdera honi erantzuteko, komenigarria da

hasieran formulatu den hipotesia berraztertzea, jokabide gatazkatsuak

ezinduarentzat betetzen duen funtzioaren arabera. Zehazki,

komenigarria da pertsona honen eguneroko errutinen eta adin bereko

eta ezintasunik gabeko pertsonen errutinen arteko alderaketa egitea

eta horiek behatzea; halaber, interesgarria da garatzen dituen eta

garatu nahi lituzkeen jardueren arteko desberdintasunak finkatzea,

hau da, errealitatearen eta desio edo nahien artekoak. Aintzat hartu,

halaber, lagunen eta familiaren arteko harremanak, aukeraketa eta

kontrol aukerak, erakargarri eta adierazgarri suertatzen zaizkion

jardueretan parte hartzeko benetako aukerak, bere adinarekiko ohiko

diren lan, eskola eta komunitate jardueretan sartzea.

Balorazio horiek egiten eta gero, galdetu zure buruari: “zer egin daiteke

egoera hobetzeko?”. Jarri helburuak epe laburrerako eta epe luzerako:

lehenik eta behin, identifikatu bizi estiloan berehalako hobekuntzak

Page 37: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

ekarriko dituzten aldaketak. Bigarrenik, aintzat hartu zer ekintza den

komenigarri aplikatzea epe luzeago batera (urtebete edo gehiago).

• Aintzat hartu bigarren galdera bat ere plangintza egiterakoan:emaitza positiboak mantentzeko eta jokabide gatazkatsuakagertzeari aurrea hartzeko, zer nolako egokitzapen edo laguntzabehar izango dira epe luzera (adibidez, gaitasun alternatiboak,bizi estiloan hobekuntzak)? Horien artean irakaskuntzako laguntza

edo laguntza emozional iraunkorrak sartu daitezke, horiek pertsonak

lagun ditzaten egoera ezberdinetan gaitasun alternatiboak erabiltzen

dituztela zabaltzen. Halaber, beste batzuen gizarte erantzunetan eragina

edukiko duten estrategiak diseina daitezke (adibidez, kideei erantzun

positiboa ematera animatzea, ezinduak jardueraren batean parte

hartzea eskatzen duenean). Epe luzerako bizi estiloaren egokitzapen

iraunkorrak ere aintzakotzat hartu: sartu eguneroko errutinaren

barruan, izan ere, gogobetetasun sentimendua areagotzen dute eta

estres egoerak arintzen laguntzen dute (adibidez, egunean zehar

atsedenaldiak maiz eman edo errespetatu sekuentzia jakin bat egunero

errutinetan). Azkenik, epe luzerako estrategiak pertsonaren ahalmena

areagotzeko gaitasun ugari irakastea ere izan daitezke, horien bitartez

nahi dituen emaitzak lor ditzan. Halaber, denboran zehar eta egoera eta

testuinguru ezberdinetan hartutako gaitasun alternatiboak mantentzen

irakastea ere izan daiteke (mantentzeko estrategiak).

37

Jokabideari Lotutako Laguntza Positiboak

Page 38: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

38

Hobeto Bizitzea • Praktika Onak

4. TaulaBizi Estiloaren gaineko esku-hartzeak

Esku-hartze motak Adibideak

Egokitzapenak bizi kalitateanHarremanakAukeraketa eta kontrolaNahiago diren jarduerakBarneratzea

• Pertsonari laguntzea adiskideakmantentzen, kideei gonbitea luzatuzjolasteko eta interes komunakpartekatzeko.

• Kideekiko harremana erabiltzeapertsona aisiako eta denbora librekotaldeetan sartzeko.

• Eguneroko errutinetan aukeratzekoaukerak eskaintzea.

• Arreta plan bat garatzea, horrenbitartez pertsona sakabanatutakoegoitza ingurune batetik etxebizitzaingurune barneratzaile bateraeramateko.

• Pertsonaren gaitasunak eta nahiak izandaitezkeen adibide batzuk bilatu etaaukeratzea, eta horien arteanaukeraketa egiten laguntzea.

• Pertsonari laguntzea parte hartu nahiduen aisiako eta denbora librekojarduerak aukeratzen eta horietan partehartzen laguntzea.

Mantentzeko estrategiak(adibidez, egokitzapen iraunkorrak,gaitasunak orokortzea)

• Hezkuntzaren alorreko langileei etakomunitateko beste testuingurubatzuetako profesionalei irakastea nolaegokitu modu egokian kasuan kasukotokia.

• Kideei erakustea pertsonarenkomunikazio sistema ulertzen.

• Programa piktografikoetara jotzeaeguneroko errutina aurreikusteko etapertsonarentzako ulergarriago izateko.

• Pertsonei laguntzea gaitasun berriakingurune ezberdinetan praktikatzen.

• Arazoak konpontzeko gaitasunakgaratzea.

• Helburuak jartzen laguntzea eta horiekberraztertu eta aldatzea komenigarridenean.

Page 39: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

39

Jokabideari Lotutako Laguntza Positiboak

5. TaulaAUTOEBALUAZIO FITXA

JOKABIDEARI LOTUTAKO LAGUNTZA POSITIBOKO PLANEN DISEINURAKO

• Planean sartu al dira faktoreen aldaketak edo inguruneko gertaerenak eta aurrekarienak,horren bitartez jokabide gatazkatsuak gertatzeari aurrea hartzeko?

Bai No

• Jokabide egokiak ikusgai edo posibleago egiteko edo horiek sustatzeko, inguruneanaldaketak sartu al dira?

Bai No

Aurrekarien eta inguruneko gertaeren aldaketa

• Gaitasun alternatiboen hiru modalitateak –jokabide gatazkatsua ordezkatzeko gaitasunalternatiboak, gaitasun orokorrak eta tolerantziako edo aurre egiteko gaitasunak– aintzathartu al dira?

Bai Ez

• Gaitasun alternatiboek jokabide gatazkatsuaren funtzio berdinerako balio dute eta helburualortzeko garaian hura bezain eraginkorrak dira?

Bai Ez

• Gaitasun orokorrek pertsonei laguntzen al diete egoera gatazkatsuak azaltzeari aurreahartzen?

Bai Ez

• Planak gaitasun alternatibo ugari identifikatu baditu, baten batek eragin azkarragorikeragiten al du pertsonarentzat lehenengo irakatsiz gero?

Bai Ez

Gaitasun alternatiboak irakastea

• Planak barneratzen al du (a) gaitasun alternatiboak sendotzera, (b) jokabide gatazkatsuakmurriztearen alde egitera eta (c) beharrezkoa izanez gero krisiak gidatzera zuzendutakoondorioetan oinarritutako esku-hartzerik?

Bai Ez

• Gaitasun alternatiboetatik etorritako ondorioak jokabide gatazkatsua bezain eraginkorrakedo eraginkorragoak dira lortu nahi den helburua lortzeko garaian?

Bai Ez

• Pertsonak jokabide gatazkatsua agertzen zuenean, ordura arte, lortutako emaitzak murriztuedo ezabatu al dira?

Bai Ez

• Krisiak gidatzeko planak krisiaren hiru faseak jasotzen al ditu -(a) goranzkoa, (b) lehertzeaeta (c) bizitasuna murriztea-?

Bai Ez

Ondorioetan oinarritutako esku-hartzeak

• Planean sartzen al dira pertsonaren bizi kalitatea hobetzen duten laguntzak? Bai Ez

• Planean sartzen al dira pertsonari (a) gaitasun berriak mantentzen eta horiek testuinguruezberdinetan aplikatzen eta (b) testuinguruak edo egoerak aldatu ahala gaitasun berriakhartzen laguntzen dioten epe luzerako egokitzapenak?

Bai Ez

Bizi Estiloaren gaineko esku-hartzeak

• Esku-hartze estrategiek erlazio logikoa dute jokabidegatazkatsuaren ebaluazio funtzionalaren ondotik ezarritakohipotesi orokorrekin eta berariazkoekin?

Bai Ez

• Planak pertsonaren eta bere familiaren lehentasunak islatzen al ditu? Bai Ez

• Esku-hartze estrategia guztiak (a) egokiak al dira pertsonaren adinarekiko eta (b)aplikagarriak al dira adin bereko eta ezintasunik gabeko pertsonei?

Bai Ez

• Plana eguneroko ingurune ezberdinetan garatu al daiteke pertsonaestigmatizatu gabe?

Bai Ez

Galdera Orokorrak

Page 40: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

40

Hobeto Bizitzea • Praktika Onak

Jokabideari lotutako laguntza positiboko planak eraginkorrak dira emaitza

adierazgarriak ekartzen dituztenean, hau da, pertsonarentzat,

familiarentzat, langileentzat eta komunitatearentzat emaitza adierazgarriak

sortzen dituztenean. Jokabide gatazkatsuek eragin adierazgarria eduki

dezaketenez pertsonaren bizi kalitatean (adibidez, harremanetan,

erakargarri egiten zaizkion jardueretara sartzean, barneratze mailan),

beharrezkoa da jokabideari lotutako laguntzaren planaren eraginkortasuna

ebaluatzea langile mailan lortu diren emaitza adierazgarrien arabera.

Jokabideari lotutako laguntzako plan bat ebaluatzeko garaian, aintzat hartu

hurrengo galderak:

• Zer nolako informazioa bildu behar duzu?

• Zer egingo duzu informazio hori biltzeko?

• Nola erabiliko duzu bildutako informazioa erabakiak hartzerakoan?

1. ZER ETA NOLA EBALUATU

Zer informazio bildu erabakitzeko eta hura ebaluatzeko, laguntza planaren

berariazko helburuak eduki behar ditugu gidari, izan ere, horiek pertsonaren

bakarkako beharrei erantzuteko diseinatu dira. Egiaztatu behar diren

helburu nabarmenenak hauek dira:

• gaitasun alternatiboen erabilera areagotu den (xede den jokabidea

ordezkatzeko jokabideak, gaitasun orokorrak eta tolerantziako edo

aurre egiteko gaitasunak);

• jokabide gatazkatsuaren maiztasuna murriztea.

Beharrezkoa izan daiteke emaitza hauek berraztertzea denbora tarte jakin

batean eta egoera eta testuinguru ezberdinetan (adibidez, goizez

komunitatean, etxean edo lanean egiten diren jarduera ezberdinetan).

IV.JOKABIDEARI LOTUTAKOLAGUNTZA POSITIBOKOPLANEN EBALUAZIOA ETAHAIEN EDUKIEN ALDAKETA

Page 41: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

Halaber, interesgarria izan daiteke izaera orokorrago bateko emaitzak

neurtzea, adibidez bizi estiloan egiten diren esku-hartzeetatik

eratorritakoak, hain zuzen ere: bigarren mailako eragin positiboak, adibidez

laneko parte-hartzean izandako hobekuntza maila edo hazkundea;

hobekuntzak osasun egoeran (adibidez, sendagai psikotropikoen erabilera

murriztea, bere burua kaltetzeko jokabideek eragindako zauriak gutxitzea),

edo pertsonaren, familiaren eta langileen gogobetetasun maila areagotzea

lortutako emaitzekiko, jokabideari lotutako laguntza positiboko plana

aplikatu izanaren ondotik. Bizi estiloaren gaineko esku-hartzeen emaitzak

ere neurtzerik dago bizi kalitateari erreparatuz: lanbide jardueretan,

komunitatekoetan edo aisiakoetan parte hartze handiagoa, hautapen eta

kontroleko aukera gehiago, eta harremanen alorreko hobekuntzak.

Informazioa biltzeko eta edukiak ebaluatzeko metodo onena erabakiak

hartzeko informazio erabilgarriena ematen duen hori da, betiere, informazio

hori biltzen den inguruneko ohiko jardueretan eraginik eduki gabe. 6. taulan

ikus daitekeen bezala, informazioa biltzeko modu ezberdinak daude:

• Behaketa zuzenetan jokabide gatazkatsuak zer maiztasunarekin

gertatzen diren zenbatu behar da, eta bereziki erabilgarriak dira

behaketa hauek jokabide gatazkatsuak zer neurritan murriztu diren eta

eguneko lanbide eta jarduera inguruneetan gaitasun alternatiboen

erabilera zer neurritan areagotu den zehazteko.

• Beste metodo informalago batzuk, adibidez komunikazio erregistroak,

hobeki egokitzen dira etxeko edo laneko ingurunean aplikatzeko.

• Emaitza zabalagoak, pertsonaren bizi estiloan, osasun egoeran edo

gogobetetasun mailan ikusi diren hobekuntzei buruzkoak kasu, metodo

ezberdinen bitartez ebaluatu daitezke: zerbitzuaren ohiko erregistro

agirietan bildutako datuak (adibidez, oharrak banakako txostenetan,

gertakarien erregistroak, bileretako aktak), baina, baita ere, zerbitzuan

egindako aldizkako ebaluazioetan lortutako emaitzak (adibidez, gizarte

eskalak, hautapen aukerak baliatzerakoan izandako aurrerapenen

eskalak, eta abar).

Aukera bat hautatu baino lehen, galde iezaiozu zure buruari zer agiri mota

existitzen den jada ingurune horretan, eta baita nola erabil daitezkeen ere

informazioa biltzeko.

41

Jokabideari Lotutako Laguntza Positiboak

Page 42: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

42

Hobeto Bizitzea • Praktika Onak

6. TaulaJokabideari lotutako laguntzaren planetik etorritako

aurrerapenak neurtzea

Zer informazio bildu

• Gaitasun alternatiboen erabileran antzemandako areagotzeak.

• Jokabide gatazkatsuen maiztasuna murriztea.

• Bigarren mailako ondorio positiboak, adibidez: lanean edukitako parte hartzeakizandako hobekuntza edo areagotze maila, hobekuntzak osasun egoeran edopertsonaren, familiaren eta langileen gogobetetasun maila areagotzea.

• Bizi kalitatean antzemandako hobekuntzak, adibidez ohiko jardueretan gehiago partehartzea, hautapen aukerak gehiagotan baliatzea, ohiko jardueretako barneratzemaila areagotzea.

• Hobekuntzak gogobetetasun mailan (adibidez pertsonarena berarena, beresenideena, langileena edo inguruneko beste pertsona batzuena).

• Hobekuntzak osasunean edo ongizatean.

Informazioa nola bildu

• Elkarrizketak (adibidez, zaintzaileekin, gurasoekin, zerbitzuen hornitzaileekin).

• Pasadizozko txostenak eta txosten informalak (adibidez komunikazio koadernoak edooharrak langileen eta gurasoen artean, langileek aurrerapenei buruz idatzitakooharrak).

• Ebaluazio eskalak (adibidez, gizarte eskalak, hautapen aukeren eskalak).

• Zerbitzuen ohiko erregistroak (adibidez, gertaeren erregistroa, osasun erregistroak).

• Behaketa zuzena (adibidez, maiztasun erregistroak, iraupen erregistroak, denboralaginketak).

Meyer eta Janney-k egokiturikoa (1989)

Zer bildu eta nola bildu zehazteaz gain, beharrezkoa da ere hori egiteaz nor

edo nortzuk arduratuko diren zehaztea:

• Nork bilduko du informazio elementu bakoitza eta zein ingurunetan?

• Nor arduratuko da informazio hori laburbildu eta interpretatzeaz?

• Noiz eta zein maiztasunarekin bilduko da informazioa?

• Nortzuk bilduko dira, noiz eta zein maiztasunarekin, bildutako

informazioa aztertu eta eztabaidatzeko erabakiak hartu aurretik?

Page 43: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

2. AURRERAPENA BERRAZTERTZEA

Bildu behar den informazio motaren eta hura biltzeko moduaren gainean

akordio batera iristea garrantzitsua da. Dena dela, epe luzera arrakasta

edukitzeko, funtsezkoa da, horrez gain, laguntza planari buruzko erabakiak

hartzeko garaian informazio hori nola erabili behar den ulertzea: planaren

osagaiak berriro ebaluatu behar diren, laguntza estrategiak sendotu behar

diren edo egungo planaren edukiak zabaldu behar diren.

• Laguntza plana eraginkorra denean, hazkundeak lortuko dira

gaitasunetan, murrizketak jokabide gatazkatsuetan eta hobekuntzak

bizi estiloan. Horretarako, taldeak nola jarraitu galdetu behar dio bere

buruari: lortutako emaitzak mantentzea bakarrik komeni den edo plana

zabaltzea komeni den hobekuntza berriak lortze aldera.

• Aldiz, garapen adierazgarririk igartzen ez bada, taldeak bere buruari

galdetu behar dio ea hori zergatik den horrela. Izan liteke hipotesiak

lausoak izateagatik izatea, edo plana ez delako behar bezala oinarritu

inguruneko eraginetan edo pertsonaren jokabide gatazkatsuaren

funtzioan. Halaber, izan liteke planaren edukiak zuzenak izatea baina

aplikazioan kale egin izana, edo beste elementu edo gertaera batzuk

emaitza positiboak ezkutatu izana. Aurrerapenik ez egoteak laguntza

planaren ebaluazio berria ekarri behar du, atzerapausoak saihesteko eta

berriro ere esku-hartze hertsatzaileenetara ez itzultzeko.

Laguntza planaren eraginkortasunari buruz erabakiak hartzeko beharrezkoa

da kontuz jardutea; hala, beharrezkoa da aldaketak sartzea inguruabar eta

behar pertsonaletan egondako aldaketek hala exijitzen dutenean. Planaren

eraginkortasuna ebaluatzeko garaian, komenigarria da 7. taulan bildutako

gaiak aintzat hartzea.

43

Jokabideari Lotutako Laguntza Positiboak

Jokabideari lotutakolaguntzaren planarekiko konpromisoa

Gida honen hasieran, azpimarratu egin dagarrantzitsua dela jokabideari lotutakolaguntzaren planarekin konpromisoahartzea, eta horrek zera eskatzen du eskuhartzen duten pertsona guztien partetik:

• Diseinatu den moduan aplikatzekokonpromisoa gain hartzea, baitaerabilgarritasunari edo egokitasunariburuzko zalantzak edukita ere.

• Ez eten edo utzi plana edo harenelementu batzuk norberak bere kasaaplikatzeari, etendura hori aldezaurretik planaren diseinuan etajarraipenean parte hartzen duen taldeakerabaki izan gabe.

Hala eta guztiz ere, gerta daiteke ongijarduteko asmoarekin norbaitekkonpromiso hori ez betetzea. Hori gertatuzgero, funtsezkoa da ebaluazioaren unean,pertsonaren batek planeko elementurenbat aplikatzeko modua aldatu, eten edohura laga badu, horren berri emateaemaitzak ez hutsaltzeko.

Page 44: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

44

Hobeto Bizitzea • Praktika Onak

7. TaulaOharrak emaitzen ebaluazioaren esparruan

AUTOEBALUAZIO FITXA

Lortu diren aurrerapenak ebaluatzeko eta jokabideari lotutako laguntza positiboko planetan

behartzekotzat jotzen diren aldaketak sartze aldera, funtsezkoa da lankidetza eta koordinazio

eraginkorrei protagonismoa ematea, hau da, taldeko lanari. Beharrezkoa da adostasun batera iristea

ezinduarentzat nahiz bere familiarentzat adierazgarrien diren emaitzak zehazterakoan. Halaber,

garrantzitsua da informazio iturri garrantzitsu guztiak aintzat hartzea: pertsonaren eta bere familiaren

ikuspegiak entzun eta errespetatzea, informazioa nola bildu behar den definitzea eta jokabideari

lotutako laguntzako planean sartu behar diren aldaketei dagokienez garrantzitsuen diren erabakiak

hartzeko informazio hori nola erabili behar den zehaztea.

Berariazko emaitzak Berariazko emaitzak

• Pertsonak gizartean onargarriago den moduanerantzuten duela bermatzera zuzenduta daudengaitasun alternatiboak hartzerakoan, hobekuntzarikigartzen al da?

• Jokabide gatazkatsuen maiztasuna murriztu denik ikusial da? Murrizte hori nahikoa eta pozteko modukoa alda?

• Hobekuntza oso txikia edo hobekuntzarik eza ikustenbada gaitasun alternatiboen erabileran, zer egin daitekehori hobetzeko?

• Jokabide gatazkatsuetan murriztapen oso arina ikustenbada, edo inolako murriztapenik ez, beharrezkoa dagaldetzea ea hobekuntza adierazgarri eta nahikorikegon den gaitasun alternatiboak hartu eta erabiltzekogaraian. Zer egin daiteke jokabide gatazkatsuakmurrizteko?

• Gaitasun alternatiboak hartu eta erabiltzerakoangarapen positiboa baina mugatua egon bada, edotajokabide gatazkatsuak ere murriztu egin badira,galdetzekoa da zure taldeak:

– laguntza plana iraunkortasunez aplikatu al du?

– bere hipotesiak eta laguntza estrategiak berriroebaluatu al ditu?

• Gaitasun alternatiboak hartu eta erabiltzerakoanhobekuntzak igartzen badira eta, halaber, jokabidegatazkatsuaren maiztasunean murrizketak ikusi badira,zera galde daiteke:

– taldeak behar bezala planifikatu al ditu gaitasunberriak mantentzen direla bermatzeko eta horiekorokortzeko jardun jarraibideak, hau da, behar bezalaplanifikatu al du horiek beste egoera eta ingurunebatzuetan aplikatzeko aukera?

– pertsonaren eta familiaren bizi kalitatearekin zerikusiaduten helburu orokorragoak aintzat hartu al ditu(adibidez, kideekiko harreman eta kontaktu mailahandiagoa, bileretan edo gizarte ekitaldietan partehartzea)?

• Orokorrean, beste pertsona batzuekiko gizarteelkarrekintzak areagotu, murriztu edo berdin mantendudira?

• Orokorrean, pertsonak bere hautapeneko jardueretanedukitako parte hartzea (bai egoitzaren ingurunean, baikomunitatearenean) areagotu, murriztu edo mantenduegin da?

• Orokorrean, pertsonak eta bere familiak pertsonarenhautapeneko jardueretan edukitako parte hartzea (baiegoitzaren ingurunean, bai komunitatearenean)areagotu, murriztu edo mantendu egin da?

• Orokorrean, zer bilakaera eduki du pertsonaren osasunegoerak eta ongizate maila orokorrak: hobetu, okertuedo mantendu egin da?

• Eta, azkenik, zein da pertsonaren eta bere familiarengogobetetasun maila jokabideari lotutako laguntzapositiboko planaren aplikazioarekin ikusi den hazkundepertsonalarekiko eta bilakaerarekiko?

Page 45: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

45

Jokabideari Lotutako Laguntza Positiboak

1. Zenbat denbora behar da ebaluazio funtzionala egiteko?

Jokabide gatazkatsuen ebaluazio funtzionala, nagusiki, ezinduari buruzko

ezagutzan oinarritzen da: pertsona ulertzea, bere jokabidearen

testuinguru eraginak zehaztea eta jokabide gatazkatsuaren funtzioa

ezagutzan oinarritutako etengabeko prozesua da. Hori dela eta, pertsona

ezin hobeki ezagutzen duten taldeentzat, hasierako ebaluazio funtzionalak egun

gutxi batzuk behar izan ditzake eta, aldiz, pertsonari buruzko ezagutza

hain sakona ez dutenentzat, aste batzuk behar izan daitezke.

Hala eta guztiz ere, hura aplikatzeko behar den denbora eraginik ere

baduten beste faktore batzuk aintzat hartu behar dira: zer jokabide

gatazkatsu den, ebaluazio funtzionala egiteko dagoen denbora, esku-hartzea

garatzen duten profesionalen prestakuntza eta esperientzia, eta abar.

2. Zer gertatzen da taldeak jokabidea gertatzeko eragina dutenfaktoreak zeintzuk diren eta jokabide gatazkatsuaren funtzioazein den zehaztea lortzen ez badu?

Jokabide gatazkatsu bat gertatzen denean eragina duten faktore guztiak

ezagutza lan zaila eta konplexua da. Ohikoa da lehen aldi batean ezin

zehaztea zeintzuk diren jokabidea lehertzea eragiten duten elementu

guztiak. Aitzitik, pixkanaka, hasierako ebaluazioa etengabe

berrikustearen esparruan, posible izan behar da ziurtasun gehiagorekin

eta ulermen gehiagorekin mugatzen joatea faktore eragile horiek. Hori

dela eta, ez da komenigarria guztia hasiera-hasieratik hartzen saiatzea;

aldiz, hobe da ebaluazioa eta laguntza plana eskura dagoen

informazioan oinarritzea, jakinda, aurrerago, posible izango dela datu

multzoa osatzea eta baita hasiera batean antzemandako aldagai edo

faktore batzuk zuzentzen joatea ere. Behin laguntza aplikatzen hasita,

komenigarria da prozesuari jarraitutasuna ematea, informazio gehiago

behatu eta bilduz jokabide gatazkatsuak gertatzen direnean eragina

duten aldagaiak hobeki mugatzeko eta hobeki zehazteko zeintzuk diren

behatutako jokabide gatazkatsuek dituzten funtzioak.

3. Hipotesi orokorrak eta berariazkoak garatzea beharrezkoa al daplan bat garatzeko?

Erantzuna baiezkoa da. Berariazko hipotesiak bakarrik garatuz gero,

arriskua da taldearen gaitasuna mugatzea pertsonaren ulermen

sakonera iristeko garaian, eta baita pertsonarentzat, familiarentzat eta

1. ERANSKINA.JOKABIDEARI LOTUTAKOLAGUNTZA POSITIBOARIBURUZKO GALDERAKOHIKOENAK

Page 46: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

46

Hobeto Bizitzea • Praktika Onak

laguntza taldeko beste kide batzuentzat adierazgarri diren bizi estiloko

esku-hartze zabalagoak garatzeko aukera mugatzea ere. Aldiz, hipotesi

orokorrak bakarrik garatzen badira, arriskua da gaitasun alternatiboen

irakaskuntza edo pertsonarentzat gatazkatsu diren aurrekarien aldaketa

aukerak mugatzea.

4. Jokabideari lotutako laguntza positiboko planak erabilgarriak aldira buruko osasun behar garrantzitsuak dituzten pertsonentzat?

Bai, izan daitezke; izan ere, prozesua jokabide gatazkatsuak ageri

dituen edozein pertsonaren kasuan aplika daiteke, betiere, haren

ezaugarrietara eta gizabanako bezala dituen beharretara egokituta bada.

Gauzak horrela, ezintasun ertain edo larriak dituzten pertsonengan,

aurrekarietako aldaketak curriculumean edo hezkuntza metodoetan

oinarritu daitezke; gaitasun alternatiboen trebakuntza gizarte

elkarrekintzako gaitasun konplexuak, arazoak konpontzekoak eta

antolamendukoak irakastera zuzenduta dago, eta ondorioetan oinarritzen

diren esku-hartzeek pertsona sar dezakete aktiboki prozesuan, bertan

esku harraraziz autoebaluazioaren edo autoerregistroaren bitartez.

Pertsonek buruko osasuneko arazo adierazgarriak dituztenean,

gomendagarria da profesionalen taldean buruko osasuneko profesionalak

ere sartzea, izan ere, horrelako kasuetan, askotan sendagai bidezko

tratamenduen eraginak magnifikatzeko joera egoten da (“Nola egongo

da ba hartzen duen guztiarekin?”) edo bigarren mailako eraginak

minimizatzekoa (adibidez, gerta daiteke etengabe uda edateko beharra

edo lozorroan egotea jokabide arazotzat jotzea, benetan tratamenduaren

ondorio izan daitekeenean).

Egoera horiek ongi argituz, jokabideari lotutako laguntza positiboa

aplikatzea posible da, baita jokabide gatazkatsuak oinarri biologiko

garrantzitsua duenean ere, izan ere, taldeek jokabide gatazkatsuak

gertatzean eta horien izaera edo larritasunean eragina duten ingurune

aldagaiak identifika ditzakete, eta laguntza planek estresa pizten duten

aurrekarietan jardun dezakete edo bizi estiloaren alderdietan bestela.

Horrez gain, pertsonari egoera gatazkatsuak saihesten edo horiei aurre

egiten lagun diezaioketen gaitasun alternatiboak irakatsi dakizkioke.

5. Jokabideari lotutako laguntzako planean sartu diren estrategiekeragina edukitzeko eta, hala badagokio, horiek aldatzeko zenbatdenbora aurreikusi behar da?

Page 47: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

47

Jokabideari Lotutako Laguntza Positiboak

Egia esan ez dago denbora epe finkorik estrategien arrakasta edo kale

egitea epaitzeko, nahiz eta, orokorrean, komenigarria den epea luzeegia

ez izatea. Taldeak aurrerapenen lehenengo berrikuspena edo ebaluazioa

egiten duenean, hura osatzen duten pertsonak adostasun batera iritsi

beharko dira ebaluazioen aldizkakotasunari edo planaren berrikuspenei

dagokienez. Helburuak arrazoizko denboran lortu ez badira, hausnartzen

eta estrategia berriak pentsatzen jarraitu behar da. Horiek aukera eman

behar dute ohiko inguruneetan aplikagarri diren eta oso hertsatzaileak

ez diren aldaketak sartzeko. Ingurune barneratzaileetan garatu ezin

daitekeen esku-hartzea ez da oso ohikoa, beraz, helburuak lortzen ez

direnean, jarraitu egin behar da eta bi galderari erantzun: zer aldaketa

behar da arrakasta edukitzeko? Zer egin dezakegu hori gertatzeko?

6. Nondik aterako dute langileek denbora jokabideari lotutakolaguntza plan bat diseinatu eta ezartzeko?

Askotan, jokabideari lotutako laguntzako planen diseinua egiteko

profesionalen aldetiko denbora inbertsio garrantzitsua behar dela

baieztatzen da, eta, ondorioz, arreta pertsonaleko zerbitzuak ematen

dituztenak kezkatu egiten dira, izan ere, beren funtzioak denbora muga

batzuen barruan garatu beharretik etorritako eragozpenei aurre egin

behar diete.

Kontua da, azterlanen arabera, badirudiela jokabideari lotutako laguntza

positiboaren arabera jarduteko behar den denbora ez dela, epe ertain

edo luzera, estrategia erreaktibo bat oinarri hartuta jarduteko funtsean

behar den denbora baino gehiago (esku-hartzeak krisi garaian,

larrialdiko egoera baten ondotik arretako bakarkako planak aldatzeko

bilerak, diziplina prozeduren diseinua eta aplikazioa). Hala eta guztiz

ere, hasiera batean, beharrezkoa da ezarpeneko hasierako denbora

aintzat hartzea. Denbora horretan zehar, beharrezkoa izango da denbora

input garrantzitsuagoa aurreikustea esku hartzen duten pertsonen

aldetik eta, batez ere, jokabideari lotutako laguntza positiboko planetan

eta prozesuetan lider diren profesionalen partetik.

Argi dago jokabide gatazkatsuak ageri dituzten pertsonek langileen

aldetiko dedikazioa behar dutela etengabe; beraz, kontua ez da, egia

esan, denbora gutxiago nola inbertitu, baizik eta denbora hori hobeki

nola inbertitu, eraginkortasun handiagoarekin, alegia, epe luzera

emaitzak lortzeko.

Page 48: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

48

Hobeto Bizitzea • Praktika Onak

7. Pertsonak krisia oso maiz badu, zer komeni da egitea?

Krisi egoerak gidatzeko plan bat behin eta berriro erabiltzeak zera behar

dela esan nahi du:

• bere taldeko hipotesiak berraztertzea;

• esku-hartzeak eta estrategiak aldatzea;

• jokabideari lotutako laguntzako planak aldatzea hipotesi berriak eta

esku-hartze berriak oinarri hartuta.

Funtsezkoa da beti buruan edukitzea jokabide gatazkatsuak funtzio oso

zehatz bat betetzen duela hura ageri duen ezinduarentzat, beraz, krisiak

maiz izaten badira, horrek esan nahi du, ziurrenik, plana ez datorrela

bat bere beharrekin eta diseinatu eta aplikatu diren esku-hartzeak ez

zaizkiola egoerari egokitzen. Horrelakoetan, pentsatu egin behar da

planaren osagairen bat edo batzuk nola indartu edo aldatu

(aurrekarietan oinarritutako estrategiak edo ingurunea aldatzekoak,

gaitasun alternatiboak irakastea, bizi estiloko esku-hartzeak), eta

ziurtatu egin behar da pertsonaren bizitzan esanguratsu diren pertsona

guztiak planean sartuta eta haren aplikazioan integratuta daudela.

Halaber, beharrezkoa da aintzat hartzea buruko osasuneko arazoren bat

eragina edukitzen egon daitekeela, beraz, beharrezkoa izango da buruko

osasunean aditu den pertsona batengana jotzea, hark faktore hori

badagoen edo ez dagoen argitu dezan.

Inolako zalantzarik gabe, krisiak frustrazio elementuak dira, bai

pertsonarentzat berarentzat, bai taldearentzat, eta horiek gertatzen

diren bitartean, erreakzio azkarra eduki behar da eta kasuan kasuko

babes neurriak hartu. Hala eta guztiz ere, ez da komeni gogogabetzea

eta, batez ere, funtsezkoa da taldeak ez ahaztea arazoa luzarorako

konpontzea zein garrantzitsu den. Horrela, hura eragiten duen arrazoian

edo arrazoietan jardun behar du taldeak.

8. Jokabideari lotutako laguntza positiboko planeko osagai guztiakbeharrezkoak al dira beti?

Jokabideari lotutako laguntza positiboa eskema ulergarri bat da; bertan,

osagai bakoitzak lagundu egiten du epe luzerako eraginkortasuna

Page 49: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

bermatzen eta emaitza adierazgarriak lortzen. Osagai guztiak dira

garrantzitsuak, nahiz eta egia den guztiek ez dutela pisu berdina izango

kasu guztietan eta, gizabanakoaren ezaugarrien eta beharren arabera,

osagai batzuk beste batzuk baino gehiago azpimarratu beharko direla.

Ez ahaztu pertsonen bizitza konplexua eta dinamikoa dela eta, beraz,

hartara ongi egokitzeko, jokabideari lotutako laguntza positiboko

prozesuak ere halakoa izan behar duela.

49

Jokabideari Lotutako Laguntza Positiboak

Page 50: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

Aurrekarien aldaketa

• Nola aldatu aurrekariak, hau da, nola aldatu jokabidea gertatzen

denean eragina duten aldagaiak, horren bitartez egoera gatazkatsuei

aurrea hartzeko eta horiek ahalik eta gehien saihesteko?

• Nola alda daitezke eguneroko errutinak, pertsonak jokabide egokiak

edukitzeko aukerak areagotzeko eta egoerak eta testuinguruak

erakargarriagoak, lasaiagoak eta sosegu gehiagokoak izateko

ezinduarentzat?

Gaitasun alternatiboak irakastea

• Egoera gatazkatsu zehatz baten aurrean, zein da ezinduari baliagarri

izan dakiokeen hautabidea funtzio berdina betetzeko eta jokabide

gatazkatsuarekin lortzen dituen helburu berdinak lortzeko?

• Zer gaitasun orokorrek lagun dezakete pertsona bat, egoera

gatazkatsuak agertzen direla prebenitzeko –gizartekoak,

komunikaziokoak, aisiakoak, akademikoak–?

• Autokontroleko zer gaitasun behar izan ditzake pertsonak, horien

bitartez frustrazioko egoerei edo bereziki zailak izan daitezkeen eta

aldatu edo saihestu ezin daitezkeen eta aldatu edo saihestu behar ez

direnei aurre egiteko?

Ondorioetan oinarritutako esku-hartzeak

• Nola indartu gaitasun alternatiboen erabilera, jokabide gatazkatsua

baino eraginkorragoak eta efizientzia gehiagokoak izan daitezen?

• Nola irakatsi ezinduari jokabide gatazkatsua ez dela jada ez

eraginkorra, ez efizientea, ezta desiragarria ere izango etorkizunean?

• Krisi egoeretan, zer egin daiteke ezindua bera eta inguruneko pertsonak

babesteko eragin daitezkeen kalteetatik?

Bizi Estiloaren gaineko esku-hartzeak

• Bizi kalitatea eta pertsonaren gogobetetasun maila hobetzen direla

lortzeko, bizi estiloko zer faktore hobetu daiteke?

• Epe luzera, zer laguntza behar izango lirateke lortutako emaitza

positiboak mantentze aldera (adibidez, gaitasun alternatiboak,

hobekuntzak bizi estiloan) eta jokabide gatazkatsuak gertatzeari aurrea

hartzeko?

50

Hobeto Bizitzea • Praktika Onak

2. ERANSKINA.JOKABIDEARI LOTUTAKOLAGUNTZA POSITIBOKOPLANEN DISEINURAKO GIDAERAKO GALDERAK

Page 51: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

51

Jokabideari Lotutako Laguntza Positiboak

3. ERANSKINA.JOKABIDEARI LOTUTAKOLAGUNTZA POSITIBOKOPLANAREN ADIBIDEA

Aurrekarietan oinarritutakoesku-hartzeak

Gaitasun alternatiboakirakastea

Ondorioetan oinarritutakoesku-hartzeak

Bizi estiloaren gainekoesku-hartzeak

• Jonen kideei irakatsi bereondoan ibiltzen eta harekinhitz egiten, hura ukitu gabebetiere.

• Jonen jokabideari buruzkooharrak gutun-azal itxibatean bidali. Gutun-azalhori autobusaren gidariakentregatuko dizkie baiamari (oharrak zentrokolangileengandik etorritakoakdirenean), bai zentrokolangileei (amarengandikdatozenean).

• Begiralearekikoelkarrekintza eta egiturarikgabeko uneetan zeharjardueretan parte hartzenduela areagotzea.

• Jonengandik hurbil egotea.

• Begiralea duten jardueretanesku harraraztea.

• Lanbide zeregin errazagoakematea.

• Belarriko infekzioa duenean,harengana maiz hurbiltzeanola dagoen ikustera.Jardueraz aldatzeko edoatsedena hartzeko aukeraeskaintzea.

• Kideen artean, errotazioerako txandak finkatzea, 10minutukoak, haiekegitekoetan lagundiezaioten.

• Atseginak egiten ez zaizkionjarduerak edo zailakiruditzen zaizkionak(lanbide jarduerak etaordenagailukoak)erakargarri edo errazagosuertatzen zaizkion horiekintxandakatzea.

Jokabide gatazkatsuaordezkatuko dutengaitasunak

• “Utz nazazue bakarrik”esaten irakastea, kideeieska diezaien bere ondoandaudenean bera ez ukitzeaedo inguruan toki pixka batgehiago uztea.

• “Atsedena edo laguntza”esaten irakastea, lanegiteari utzi nahi dionean.

Gaitasun orokorrak

• Begiralearen arretaeskatzen irakastea, “lanona?” esanez.

Aurre egiteko edotolerantziako gaitasunakr

• Lan denbora areagotzenirakastea.

Gaitasun alternatiboenerabilera areagotzea

• Behar bezala jardutenduenean zoriontzea etaondorio naturala aplikatzea(kideak toki gehiago uztendu bere inguruan).

• Arreta ematea hark hitzegiten duenean, kideeibarre egiten dieneanelkarrekin dabiltzanean edoegokitu zaizkion lanakburutu dituenean.

• Arreta ematea arreta horibehar bezala eskatzenduenean.

• 2 edo 3 minutukoatsedenak onartzea.

Jokabide gatazkatsuareneraginkortasuna murriztea

• Lasaitasunez eta ahots tonunormalean esatea: “Jon,zuri arreta ematea nahibaduzu, eskatu besterik ezduzu”.

Krisiak gidatzea

• Beste jarduera baterabideratzea.

• Bere eskuak eustea baretuarte.

Bizi kalitatea

• Sukaldaritzako ikastarobatean parte hartzeaezinduekin, komunitateareningurunean.

• Etorkizunean laneratzekoplan bat garatzea.

Mantentzea

• Kideei eta beste begiralebatzuei Jonekinkomunikatzen irakastea.

• Beste begirale batzueiirakastea hitzezkoak ezdiren seinaleei erantzuten.

• Jonen gizarte gaitasunaketa komunikaziokoakzabaltzea, berezikiazpimarratuz arretaeskatzeko bestelakomoduak garatzea.

Page 52: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

52

Hobeto Bizitzea • Praktika Onak

Iturria: Meyer eta Janney-k egokiturikoa (1989)

4. ERANSKINA.JOKABIDEARI LOTUTAKOLAGUNTZA POSITIBOKO PLANBATEN EBALUAZIOARENADIBIDEAEbaluazio Eremua Antzemandako

aurrerapenak (zer)Ebaluazio metodoak(nola, nor, noiz)

Jokabidegatazkatsuakgertatzen direlamurriztea

• Disminuir, hasta alcanzarniveles próximos a cero, lafrecuencia en la ocurrenciade las conductasconsistentes en pegar yarañar

• Arazoen erregistroanerregistratutako egunerokomaiztasuna (langileguztiek)

• Beste kide batzueieragindako kexa/kaltefisiko kopurua (langileguztiak)

Gaitasunalternatiboenerabilera areagotzea

• “Utz nazazue bakarrik”esatea

• “Atsedena”, “laguntza”esatea

• Lanbide zereginak egitea10’, 15’ 20’-ko aldietan

• Mezu hauek egunero zermaitasunarekinkomunikatzen dituen(begiralea)

• Zentroaren eta familiarenetxebizitzaren arteanegindako asteko erregistroa(senideek eta begiraleek)

• Asteko behaketa(begiraleak)

• Garpeneko oharrak(begiraleak)

Hobekuntzak bizikalitatean

• Gizarte jardueretan partehartzen duela areagotzea.

• Ohiko inguruneetan,kideekiko eta begiraleekikoelkarrekintza areagotzea.

• Begiralearen eta familiarengogobetetasun mailaareagotzea.

• Taldean erabatbarneratzeko bideanegindako aurrerapena

• Gizarte erregistroa,asterokoa (kideak)

• Aurrerapen oharrakirakasleen partetik(sukaldaritza ikastaroan)

• Aurrerapenari buruzkoeztabaida informalak etatxostenak (familia etabegiraleak)

• Laneratzeko plana etaoharrak, planaren edukiariburuz edukitako bileretan(barneratzeko taldea)

Page 53: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

53

Jokabideari Lotutako Laguntza Positiboak

JOKABIDE GATAZKATSUENEBALUAZIO FUNTZIONALA

1. fasea: jokabide gatazkatsuakidentifikatzea, egituratutakoelkarrizketen bitartez. Elkarrizketahoriekin zera zehaztu nahi da:

• Jokabide gatazkatsua zertan datzan

• Zer maitasunarekin gertatzen den

• Zer bizitasunarekin

• Zein testuingurutan

2. fasea: lehentasunen hurrenkerafinkatzea identifikatutako jokabidegatazkatsuen artean. Horrekin, zerazehaztu nahi da:

• Ebaluazioaren eta lehentasunezkoesku-hartzearen xede zer jokabideizan behar den

• Ebaluazio formalpean baina presazkoizaerarik gabe zer jokabide jarri beharden

• Zeintzuk ez duten zertan ebaluatuakizan eta berrazterketa edo jarraipeninformalarekin nahiko duten

3. fasea: jokabide gatazkatsuakoperatiboki definitzea

4. fasea: hipotesiak adieraztea

• Egituratutako elkarrizketak

• Behaketa sistematikoak:

- Scatter Plot

- A-B-C Azterketa

• Jokabide gatazkatsuaren azterketafuntzional esperimentala:

- Aldagaien diseinua

- Aldagaien behaketa

- Aldagaien erregistroa

- Aurrea hartzeko segurtasunekoneurriak

5. fasea: ebaluazioaren emaitzakesku-hartzeekin lotzea

JOKABIDEARI LOTUTAKO LAGUNTZAPOSITIBOKO PLANEN DISEINUA

Aurrekarien aldaketa

Gaitasun alternatiboak irakastea

• Gaitasun alternatiboak bere horretan

• Gaitasun orokorrak

• Egoera gatazkatsuei aurre egiteko etahoriek toleratzeko gaitasunak

Ondorioetan oinarritutako esku-hartzeak

• Gaitasun alternatiboen erabileraareagotzea

• Jokabide gatazkatsuen emaitzakmurriztea

• Krisia gidatzea

Bizi Estiloaren gaineko esku-hartzeak

• Egokitzapenak bizi kalitatean

• Harremanak

• Aukeraketa eta kontrola

• Nahiago diren jarduerak

• Barneratzea

• Mantentzeko estrategiak

Aurrerapenen ebaluazioa,jokabideari lotutako laguntzapositiboko planak aplikatu bitartean,eta planaren edukiak berraztertu etaegokitzea

5. ERANSKINA.EBALUAZIO FUNTZIONALEKOETA LAGUNTZAKOPROZESUAK

Page 54: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

Bambara, L.M.; Knoster, T. (1998). Designing Positive Behavior Support Plans.Innovations (13. zk.). Washington, DC: American Association in MentalRetardation.

Carr, G.; Horner, R.; Turnbull, A.P.; Marquis, J.G.; Magito-McLaughlin, D.;McAtee, M.; Smith, C.E.; Anderson Ryan, K.; Ruef, M.B. Doolabh, A.;Braddock; D. (1999). Positive behaviour support for people withdevelopmental disabilities. A research synthesis. American Association onMental Retardation, Washington.

Emerson, E. (1995). Challenging Behaviour: Analysis and intervention in peoplewith learning disabilities. Cambridge University.

Goñi, M.J.; Martínez, N.; Zardoya, A. (2007). Apoyo Conductual Positivo.Algunas herramientas para afrontar las conductas difíciles. Praktika OnenKoadernoa – 10. zk. Madril: FEAPS.

La Vigna, G.W.; Donnellan, A.M. (1986). Alternatives to Punishment: SolvingBehaviour Problems with Non-aversive Strategies. Irvington Publishers, Inc.New York, NY.

Long, W. S. (2005): Caring for People with Challenging Behaviors: EssentialSkills and Successful Strategies in Long-Term Care. Baltimore: HealthProfessions Press.

Luiselli, J.K.; Cameron, M.J. (1998). Antecedent Control: InnovativeApproaches to Behavioral Support. Baltimore: Paul H. Brookes PublishingCo.Inc.

Reid, D.H. and Parson, M.B. (2007). Positive Behavior Support TrainingCurrículo. Second Edition. Washington, AAIDD.

54

Hobeto Bizitzea • Praktika Onak

OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

Page 55: Hobeto bizitzea. Jokabideari lotutako laguntza positiboa

PRAKTIKAONAKezinduei emandako arretan

HOBETO BIZITZEAJokabideari LotutakoLaguntza Positiboa

PRAKTIKA ONAK

ezinduei emandako arretan

Jokabideari lotutako laguntza positiboko gida hau Hobeto BizitzeaProiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu hori Arabako ForuAldundiak sustaturikoa izan da, zerbitzuak atenditutako pertsonen bizikalitatea hobetzean oinarritutako arreta eredu baterantz orientatzekoxede nagusia edukita.

Arreta eredu hau ikuspegi, kontzeptu eta arreta jarraibide aurreratue-nak, pixkanaka, zerbitzu ezberdinetan sartzearen inguruan antolatutadago:

• Laguntzen paradigma eta eredua.• Pertsonan oinarritutako plangintza.• Bizi kalitatearen kontzeptua eta dimentsioak.• Jokabideari lotutako laguntza positiboa.

Ikuspegi berri horren ondotik, erronka ezinduen arretan, profesionaldiren aldetik, esku hartzen duten pertsonen lan jarraibideak egokitzeada, bai haien funtzioa plangintza eta esku-hartze teknikoan oinarritzendenean, bai zerbitzuen eguneroko antolamenduan, funtzionamenduaneta arretan oinarritzen direnean. Halaber, esku hartzen duten pertsonaguztiengan, halabeharrez, jarrera aldaketa esan nahi du: inolakozalantzarik gabe profesionalena, baina, baita ere, erabiltzaileena eurenaeta haien senideena. Azken batean, aldaketaren aurrean egon ohi denerresistentzia naturala gainditzeko esfortzu bateratua edukitzea esannahi du.

Espero dugu Hobeto Bizitzea proiektuaren esparruan landutako etaadostutako prestakuntza material hauek helburu horretan laguntzea.