Hitz eta Pitz - Galtzagorri · PDF fileBehinola 11 Hitz eta Pitz: KALANDRAKA Behinola:...

download Hitz eta Pitz - Galtzagorri · PDF fileBehinola 11 Hitz eta Pitz: KALANDRAKA Behinola: Badirudi zuen liburuekin frogatu egi-ten dela, haur literaturak, ona denean, haurrentzako irakurlegoa

If you can't read please download the document

Transcript of Hitz eta Pitz - Galtzagorri · PDF fileBehinola 11 Hitz eta Pitz: KALANDRAKA Behinola:...

  • Behinola 9

    Hitz eta Pitz

    Elkarrizketa:

    KALANDRAKAARGITALETXEA, ALBUM ILUSTRATUEI BURUZ

    Hitz eta Pitz saileko elkarrizketara KALANDRAKA Galiziakoargitaletxeko lagunak azaldu dira, haur txikientzako albumgintza

    modernoaren nondik norakoak azaltzera. Eta aukera hori baliatu nahiizan dugu, orobat, geure Behinolak ilustratu dituzten irudigileei ere

    galdeketatxo bat egiteko: hor ditugu, beraz, BELEN LUCAS, JOKINMITXELENA, ELENA ODRIOZOLA, ANTTON OLARIAGA,

    MIKEL VALVERDE eta JON ZABALETA.

    Behinola: Nola definituko zenuke album ilustra-tua? Irakurtzen hasten ari diren haurrentzako irudiasko duen liburua delakoaren topikoa baliogarria da?Munduari begiratzeko leiho bat da? Zertan ezber-dintzen da lehen irakurleentzako liburuetatik? Zeinlitzateke liburu eder hauen izendatzaile komuna?

    Kalandraka: Maurice Sendak-ek album ilus-tratuari buruz eman zuen definizioa gustukodugu. Album ilustratua osotasun bat, batasun batdela zioen, testua eta ilustrazioaren arteko jostu-rak nabari ezin dakizkiokeen osotasuna. Ez duezertarako balio ilustrazio zoragarri batek, eus-ten dion testu on bat ez badu. Eta aldi berean, ez

    du ezta ere balio ilustrazio kaskar batek lagundu-tako testu onak. Hizkuntza plastikoak eta litera-rioak elkar ulertu behar dute, elkarren beharradute, elkar osatu behar dute. Testuak informa-zioa ematen du, eta irudiak informazio osaga-rria, ez dute zertan elkar baliogabetu, batak ezdio besteari itzalik egin behar. Album paradig-matiko bat, adibidez, Maurice Sendaken Piztiakbizi diren lekuan da. Album honetan irudia hazieta txikitu egiten da testuak hala behar duen neu-rrian, giro egokia sortzea lortzen du eta sakone-raino sartzen gaitu istorioan.

  • Behinola 10

    Hitz eta Pitz: KALANDRAKA

    Behinola: Zeri zor zaio albumean jartzen duzuenarreta berezi hori? Bete beharreko hutsunea ikustenduzuelako ote?

    Kalandraka: Argitaletxe izan aurretik, Kalan-draka haurrentzako antzerki taldea izan zen,Calvino, Andersen, Ende eta abarren testuak tau-laratzen zituena. Mundu horretatik eta irakaskun-tzarenetik, non Kalandrakako zenbait kide zebi-len, hutsune handia ikusten zen lehen irakurle-entzako galizieraz eginiko kalitatezko materialean.Horregatik jo genuen albumaren bidetik. Oina-rrizko albumak, ukaezinak, Arnold Lobel edoSendak bezalako erreferentzia egileak galizierarasekula itzuli gabe zeuden, ipuin klasiko asko be-zala. Liburuak kalitate estetiko ahalik eta han-dienarekin eskaintzen ahalegintzea zen gure hel-burua. Kalitatezko liburuen alde egin genuenberaz: azal gogorra eta kolorea, liburu-objektua,irakurlea akuilatzen duena, gozatzera daramana,altxor txiki bat bailitzan gordetzera bultzatzenduena, haurrek txikitatik ikas dezaten liburu onbat baloratzen (baita irakurtzen ikasi aurretik ere).

    Denborarekin konturatu ginen hutsune horiez zegoela Galizian bakarrik eta

    Libros para soar bilduma Amets Egiteko Li-buruak eta Llibres per a Somniar ere bihurtuz joanzen.

    Behinola: Arlo horri dagokionean, nola aldatuda egoera?

    Kalandraka: Kalandrakarekin batera, badiraargitaletxeak, txikiak bereziki, material ezberdi-naren alde arriskatu eta apustu egiten dutenak,Kkinos, Media Vaca, esate baterako. Bainaargitaletxeen ahaleginarekin batera, tartean direnbeste sektore batzuen laguntza ere garrantzitsuada, liburu saltzaileena (CEGAL haur seminarioabereziki), irakasleena, liburuzainena, egiten arigarena sendotzen baitute.

    Behinola: Azal iezaguzue zuen ustetan alde artis-tikoak, ilustrazioak duen garrantzia.

    Kalandraka: Ilustrazioak garrantzi handia duestetika eta ikus trebakuntzarako, irakurketarenmaila berean. Liburu baten irakurketak irakur-lea harrapatu ahal izatea, horixe da ilustrazio onbatek lor dezakeena. Jakina, testu on batean oi-narritu behar du, alferrikakoa izango da bestelalana.

    Estetika ezberdin baten alde jokatzea duguxede. Era guztietako teknikek balio dute ilustra-zioan: collagea, eskultura, olioa Ipuin bakoi-tzak irudi ezberdina eskatzen du. Horrela, txi-kiek estilo ezberdinak gozatuko dituzte, eta ezestetika uniformatu bakarra. Ahal den neurrian,ilustratzaileari askatasun osoa ematen saiatzengara, eta egileek eskertu egiten dute, izan ere, ge-hienetan, haurrentzako ilustrazioa arautuegi egonohi baita. Batzuetan, testuarekin jolasten dugu,irudiaren barruko maketazioarekin, testuak etairudiak bat egin dezaten, jolas berean partaideizan daitezen.

    Eva Mejuto, Galizoako Kalandraka argitaletxeko arduraduna.Argazkia: Egunkaria

  • Behinola 11

    Hitz eta Pitz: KALANDRAKA

    Behinola: Badirudi zuen liburuekin frogatu egi-ten dela, haur literaturak, ona denean, haurrentzakoirakurlegoa gainditzen duela, hau da, helduenganaere heldu daitekeela.

    Kalandraka: Egia da batzuetan helduek esandigutela Kalandrakaren liburuak erosten dituz-tela. Batetik estetikagatik, ipuin bakoitzaren ikus-pegi artistikoagatik, baina bestetik izan daitekeipuin horietako askok bigarren irakurketa dute-lako. Kamila zebra, Mquinas bezalako ipui-nek irakurketa lehen maila bat dute, umeek go-zatzen dutena, baina helduak, edo haurrak berakhazten doan neurrian, gauza berriak aurkitzenditu, metaforak, bigarren irakurketa

    Ipuinak hazten laguntzen dio haurrari, etaberriz haur izaten laguntzen dio helduari Ba-dira edozein adinetan goza daitezkeen liburu bi-ribilak, batzuetan lortzen dira, beste batzuetanez

    Behinola: Euskaraz ere argitaratzen duzue. Nolaari da irteten esperientzia hau?

    Kalandraka: Hasieran Kalandrakak galizierazbaino ez zuen argitaratzen. Gure liburuek harre-ra ona izan zuten publikoaren eta kritikaren al-detik, eta gaztelaniaz, euskaraz eta katalanez ereargitaratzea erabaki genuen.

    Euskal Herrian harrera ona izan dugu. Gali-zian bezala, itzuli gabeko album asko zegoen.Irakasleek, liburuzainek eta gurasoek ondo eran-tzun dute eta, nolabait, eskertu egiten dute be-rreskuratze eta berritze lan hau.

    Honi dagokionean, zeregin garrantzitsua duKoldo Izagirrek. Koldok ez du itzuli bakarrikegiten, ipuina euskararako egokitu eta berrasma-tu egiten du, bere hondar alea jartzen du. Zora-garri menperatzen du hitza, hizkuntza, eta horieskertu egiten du liburuak.

    Behinola: Zein da zuen esperientzia interkultu-ral eta interlinguistikoa?

    Kalandraka: Lehen aipatutako klasikoen be-rreskuratzeaz gain, garrantzitsua iruditzen zaigutrukea, komunikazio handiagoa, egile galiziarrakeuskarara, katalanera eta gaztelaniara itzuliak izanahal daitezen, eta berdin Euskal Herriko eta Ka-taluniako egileak.

    Bide honetan gauza asko dugu oraindik egi-teko. Hasieran, bai testu eta bai ilustrazio propo-samenak Galiziatik iristen zitzaizkigun nagusiki.Baina Kalandraka ezagun egiten ari den heinean,gero eta gehiago dira beren lanak aurkezten diz-kiguten egile euskaldunak, katalanak, Eta ildohorretan egin nahi dugu aurrera, interkulturta-suna sustatze bidean.

    Behinola: Herri ipuinen egokitzapenak ere egindituzue, oker ez bagaude. Zein da arlo horretanegokitzapena eta sortze lana zuen politika?

    Kalandraka: Herri ipuinak eta klasikoak lehenirakurleen ingurura eramatea da gure helburua.Horretarako beharrezkoa da adinari dagokionegokitzapena egitea, baina gainera sonoritate jo-lasaren bila ere bagabiltza. Liburuak irakurtzekobalio dezaten ahalegintzen gara, baina baita ozen-ki kontatuak izan daitezen ere, aho tradizioarenbaliabideak erabiliz: errepikak, leloak, errimakIpuinaren herri tradizioa berreskuratzea beha-rrezkoa da, eta aldi berean baita ipuinak konta-tzeko ohitura zaharra berreskuratzea ere. Haurbatek goza dezake liburu batekin irakurtzen ja-kin aurretik ere, irakurketan lagun duen helduabaldin badu ondoan. Aurrerago, intimoa denzerbait bihurtuko du haurrak irakurketa.

  • Behinola 12

    Hitz eta Pitz: KALANDRAKA

    Iturriei dagokienean, jatorrizko bertsioakmantentzearen aldekoak gara. Horregatik dau-de, Osaba Otso bezala, gaizki bukatzen diren ipui-nak. Galizieraz egin dugun Txanogorritxorenbertsioan, Carapuchia Vermella, azkenean otsoakneskatxoa jaten du. Horrela agertzen da Perraul-ten bertsioan. Geroago Grimm anaiek gozatu eginzuten eta bukaera aldatu. Ipuinak batzuetan ondobukatzen dira, beste batzuetan gaizki, bizitza berabezala.

    Behinola: Denborarekin, zuen lanak jaso du no-labaiteko ordaina album batek ilustrazioaren sarinazionala jasota. Jaso al duzue beste saririk?

    Kalandraka: 1999an Oscar Villn-ek Ilustra-zioaren Sari Nazionala jaso zuen Untxitxo txurialanarekin. Guretzat oso une garrantzitsua izanzen. scarrek ilustratzen zuen lehen liburua zeneta Kalandrakak hilabete gutxi batzuk baino ezzeramatzan gaztelaniaz argitaratzen. Jende askokezagutu gintzan balio izan zuen. 2001ean gurebeste lan batek, Mquinas liburuak, HobekienArgitaratutako Liburuen Sari Nazionaleko biga-

    rren saria lortu zuen. Eta lan honek, duela astebatzuk, brontzezko domina lortu du Best Desig-ned Books In All Over The World nazioarteko le-hiaketan. Liburuen edizioaren kalitatea balora-tzen duen sariketa hau urtero antolatzen da Leiz-pig-eko (Alemania) azokan, eta mundu osokoherrialdeek parte hartzen dute. Guretzat ezuste-ko handia izan zen, argitaletxe txiki bat sari haujasotzea, tradizio handia eta argitaratze munduanindar handia duten Alemania eta Ingalaterra be-zalako herrialdeekin lehiatzea

    Baina balio handiena duen saria, egunero bi-latzen dugun hori, haurrek gure ipuinekin gozadezaten da. Epaile zorrotzak dira, liburua gus-tuko ez badute berehala ixten dute.

    Behinola: Zuen lanetakoren bat estatutikkanpoko beste hizkuntza batzuetara argitaratu iza-na ere sari bezala ikus daiteke. Zer nolako esperien-tzia duzue zentzu honetan? Erakutsi al dituzue la-nak beste herrialde europarretan? Zer nolako espe-rientzia eta harremanak sortu dira?

    Kalandraka: Argitaletxearen hastapenetik, baita

    Jon Zabaleta. Etsai zaharra

  • Behinola 13

    Hitz eta Pitz: KALANDRAKA

    lehenagotik ere, Kalandrakako