Historikoa izan da

42
3 Balorazioa Ibon Huegun 15 Irakurketa Arraun denboraldia 25 Erreportajea Aliron 38 Bideoa Kontxa Iruditan Historikoa izan da! Bi traineru izan ditu, historian lehen aldiz, Oriok Kontxako Estropa- dan. Neskak ligan sartu ez arren, Kontxan izan dira lehen aldiz. Orioko eta Aiako aldizkaria · 2014ko irailaren 30a ·Arrauna

Transcript of Historikoa izan da

3BalorazioaIbon Huegun

15 IrakurketaArraun denboraldia

25ErreportajeaAliron

38BideoaKontxa Iruditan

Historikoa izan da!Bi traineru izan ditu, historian lehen aldiz, Oriok Kontxako Estropa-dan. Neskak ligan sartu ez arren, Kontxan izan dira lehen aldiz.

Orioko eta Aiako aldizkaria · 2014ko irailaren 30a ·Arrauna

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:54 Página 1

2 K a R K a R a 2014Ko IrAIlAren 30A

publizitatea

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:54 Página 2

iboN hueGuN

Inoiz baino osasuntsuago

Zaleen Orioko banderak Donostiako estropadetan. KArKArA

baloRazioa

2014Ko IrAIlAren 30A K a R K a R a 3

Orioko eta Aiako aldizkaria

Kultur etxea20810 Orio943 83 15 [email protected]

www.karkara.com

Editorea Karkara taldea kultur elkartea

Zuzendaria lore Berasaluze

Erredakzio taldea onintza Aiestaran,olatz Artola,Iñigo exposito,Jon GarateMiriam Garcia,Iñaki Iturain, Idurre lizarralde,elizabete Manterolaeta rikardo Uzkudun

Publizitatea Idurre Telleria

Ale honetako

argazkiakJoxeMari olasagastinadeth ArrutiDiseinuaSaioa Perona

KArKArAk ez du bere gain har-tzen aldizkarian adierazitako esa-nen edota iritzien erantzukizunik.KArKArAn argitaratutakoa berre-man daiteke, osorik edo zatika,baldin eta iturria aipatzen bada.

laGuNtzaileaK

­arrauna

berezia

Eusko JaurlaritzaKultura Sailakdiruz lagundutakohedabidea

karkara.com

Publizitatea kontratatzeko:Karkara688 859 682 (Idurre)[email protected]

GipuzkoakoForu Aldundia

Aiako Udala Orioko Udala

Elkartean lanean gaudenon aldetik, datuak hotzean eta osotasunean begi-

ratuta, aurtengoa oso denboraldi ona izan dela uste dugu. Ez daukagu he-

men hausnarketarako leku askorik, baina hona hemen datu batzuk: mu-

tilen traineruak, ligan 4 bandera eta Gipuzkoako Txapelketa irabazi ditu

eta TKE sortu zenetik, Oriok inoiz lortu duen puntuaketarik handiena

lortu du; bigarren trainerua, arazorik gabe mantendu da KAE 1ean,betiko harrobiko

lana egitez; neskek aurrerapauso bikaina eman dute, lehenengo aldiz Kontxan sailka-

tzea lortu dute eta hurrengo urtera begira beste pausotxo bat emateko moduan dau-

dela erakutsi dute; aulki mugikorrean, urtea ezin hobea izan da, Gipuzkoa eta Euskadi

mailako txapelketa guztiak irabazi dira eta Espainiako Txapelketan, meritu handiko

zilarrezko domina lortu da; Imanol Garmendia eta Ander Zabala Munduko Txapeldu-

nak izan dira; gazte-mailetan, 100 arraunlari ditugu... Orio Arraunketa Elkartea inoiz

baino osasuntsuago dagoela uste dugu, baina etorkizuna iragana bezain hobea izatea

nahi badugu, lanean jarraitu behar dugu. Aupa Orio!

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:54 Página 3

KRoNoGRama

4 K a R K a R a 2014Ko IrAIlAren 30A

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:54 Página 4

KRoNoGRama

2014Ko IrAIlAren 30A K a R K a R a 5

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 5

Lau bandera ligan;Kontxan,bandera urrunSasoi betean hasi zuten denboraldia Orioko mutilek, garai-penarekin. Liga amaieran dizdira falta izan zaien arren,estropadaz estropada joan dira ahalik eta lan txukunenaegiten eta aurkariei lanak zailtzen.

SaN miGuel liGa

6 K a R K a R a 2014Ko IrAIlAren 30A

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 6

SaN miGuel liGa

teStua: olatz aRtola

aRGazKiaK: joxemaRi olaSaGaSti

Hori kolorea Orio herriarekin lotzen dugu eta

Orio herria arraunarekin. Historia luzea du

arraunak Orion, arrantzale herria izanda be-

tidanik egin izan da arraun. Lehen paladak

eman zituen herrien artean dago Orio.

Orioko traineruaren lehen erreferentzia ofizial idatzia

1879 urtekoa da, Donostiako Kontxako estropadetan biga-

rren postuan geratu zenekoa. Geroztik hamaika dira Orioko

Arraun taldeak eskuratu dituen garaipenak eta banderak; XX

mendea geroztik hamarkada guztietan irabazi ditu Kontxa-

ko Estropada eta Espainiako Txapelketa.

5 garaipen 22 estropadetan

Atzean utzi berri duten denboraldia indartsu hasi zuten. Me-

ditarrenoko uretan, Bartzelonan, hasi zen San Miguel Liga

eta banderarekin itzuli ziren etxera. Lehen estropadan lehen

garaipena. Ekainaren 29an hasi zen denboraldiak hiru hila-

bete iraun du, irailaren 21ean amaitu da. 22 estropada jokatu

dituzte denbora-tarte horretan eta bost garaipen eskuratu.

193 punturekin amaitu dute liga, bigarren postuan, Hon-

darribiaren atzetik.

Kontxan bandera urrun

24 ontzi eta 7 sailkatu. Oriok lortu zuen bandera zuri eta urdi-

naren alde egiteko txartela. Santa Klara irla eta Urgul mendia

alde banatan.Bi luze eta ziaboga bat aurretik. Helburua, biga-

rren igandean banderaren lehiatik ez urruntzea. Ez zuten

lortu, ordea.

19:22:72 denborarekin laugarren helmugaratu zen San Ni-

kolas ontzia. Hurrengo igandean berriz ere laugarren pos-

tuan igaro zuten helmugako marra eta sailkapen orokorrean

ere laugarren geratu ziren. Guztira 38,96 segundoko tartea

atera zion irabazleak, Urdaibaiek.

2014Ko IrAIlAren 30A K a R K a R a 7

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 7

Gazi-gozo,gora eta behera

Gora eta behera. Estropada batzuk maldan gora egin zaizkio Orioko

arraun taldeari; beste batzuk, ordea, maldan behera. Beti puntakoen

artean ibili da, beti izan da arerio zuzena eta gogorra banderaren

aurkako lehian.

Denetarik bizi izan dute denboraldian zehar; garaipen gozoak eta emaitza txa-

rreko estropada gaziak. Baina arrauna dute pasio eta afizio, eta lanean jarraitu dute

gogor, aurrera begira baikor. Esaerak dioen bezala: gustuko bidean aldaparik ez.

taldea

8 K a R K a R a 2014Ko IrAIlAren 30A

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 8

taldea

Igor Makazaga

2011ko azaroan sinatu zuen kontratua Orio Arraunketa Elkartearekin. Orion bizi den pasaitarrak hirugarren urtea

egin du talde horian. San Juan traineruaren agintea eraman zuen ordurarte, baina arrauna uztea erabaki zuenean,

Orioko entrenatzailea izateko eskaintza etorri zitzaion eta ezin izan zion aukera horri ixkin egin. Lehen urtean he-

rritar guztien ametsa betetzea lortu zuten, TKE ligara igotzea. Behin arraunaren gorengo mailan egonda, indar-

tsuenen artean mantendu dira.

2014Ko IrAIlAren 30A K a R K a R a 9

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 9

elKaRRizKeta

"Guk irabaztekoentrenatzen dugu,banderaren gosez"

Bostgarren urtea egingo du Ibon Arrutik Orioko Arraun Tal-

dean; TKEn, ordea, bigarrena. 2013an San Miguel ligako

hiru bandera astindu zituen. Aurten, bi dantzatu ditu jada

eta asteburu honetan beste hainbeste lortzeko gogoz dago.

Zorionak Ibon. Ligako lehen estropada eta ligako lehen

bandera.

Bartzelonako egun hori ondo prestatu genuen. Nahiz eta

eguraldi txarra izan eta egoera zailak izan, taldeak ondo

gainditu zituen zailtasun guztiak eta uste baina hobeto

amaitu genuen.

Kantauri itsasoan izan ordez mediterraneoan egin zenuten

arraun. Zelan sentitu zineten Bartzelonako uretan?

Lehengo urtean joan ginanean harek errioa ematen zuen, ez

zegoen olaturik. Aurten haize handia zegoen eta olatuak ere

oso zakarrak ziren. Asko zaildu zuen horrek estropada. Gu

ondo egokitu ginen baina beste talde batzuk asko sufritu zu-

ten.

Estropada baina gozoagoa garaipena izango zen, ziur. Liga

hasteko modu ezinhobea, ezta?

Dudik ez. Bartzelonatik buelta luzea egiten da iganden gaue-

an, ordu horietan. Banderaren gozotasunarekin askoz era-

mangarriagoa egin zen bidaia.

Etxera iritsi eta plaza jendez lepo. Izugarria izan zen, ezta?

Autobusarekin sartzen hasi eta jende asko zegoela ikustea,

eta guztiek kamiseta horia soinean zutela ikustea... izugarria

izan zen.

Guri beste aldean egotea egokitzen zaigu. Azalduiguzu zer

den Aliroia arraunlari batentzat.

Zaila da azaltzea. Guk irabazteko entrenatzen dugu, bande-

raren gosez. Gero, bandera horrek ematen dizkigun pozta-

sunak ondorengo egunetan handiak izaten dira. Orioko pla-

za azaldu eta umek, gaztek, zaharrak, helduak, gurasoak...

guztiak ikustea emozioz gainezka, gu bezala, ikaragarria da.

Estropada amaitu eta zazpi ordura jendea kamiseta horiare-

kin ikustea izugarria da, hitzik ez dago hori azaltzeko.

Eta oriotar batentzat are bereziagoa izango da, ezta?

Koadrilako bi-hiru gaude taldean, denak lagunak gara eta

guztion artean familia bat osatzen dugu. Ongi-etorria egiten

digutenean Orio herria familia handi bat bihurtzen da. Egun

hortan denak oriotarrak dira eta denak daude zurekin. Guz-

tia oso polita da. Galdutakoan izaten dira komeriak...

Arraunlari batentzat Orio omen da habirik amestuena.

Zure ametsa ere Orion ibiltzea zen?

Ni lehen futbolean ibiltzen nintzen. Futbolean jolasten nue-

nean ere beti belarri eta begi bat arraunean nituen: Zer egin

dute estropadan? Nire lagunak nola dabiltza? Oriori aparte-

ko maitasuna nion eta arrauna probatzeko gogoa ez zitzai-

dan sekula falta. Azkenean probatu nuen eta ametsa bete

nuen.

Futbolean aritzen zen gaztetan, bainabegi bat beti arraunean zuen jarria.Arantza kentzeko, probatzera joan etaarraun taldeko harrobian hasi zenarraunean eta paladaz palada, lehentaldera iritsi da

Elkarrizketa audioan:@ http://karkara.com/orio/

1405074708841

1 0 K a R K a R a 2014Ko IrAIlAren 30A

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 10

elKaRRizKeta

"Oriorekin Orion lehiatzea ezin da diruarekin ordaindu”

Uretan ia lehorrean baina ordu gehiago eman ditu Unai

Etxeberriak. Zortzi urte zituela sartu zen lehendabizikoz

traineru batean, eta ordutik Orioko Arraun Elkarteko kide

da bera, Getarian eman zuen urtea salbu. Duela lau urte TKE

ligara egin zuen salto eta ordutik 9 bandera lortu ditu. Garai-

pen gosez dago oriotarra, bandera gehiago astintzeko gogoz.

Larunbateko estropada Pedreñan izan zen, eta hirugarren

egin zenuten. Emaitzarekin konforme?

Beti irabaztera joaten gara. Nik Pedreñako estropada ere-

mua ez dut ulertzen, mareak eta korrienteek eragin handia

dute. Gure ondorioak atera ditugu, baina tira, ezin bada ira-

bazi bigarren egin behar da, eta bigarren ez badutu egiten hi-

rugarren. Hori bai, beti garaipenaren bila goaz.

Igandean Donostian egin zenuten arraun. Kaleak eta itsaso-

aren egoera erabakiorrak izan ziren?

Baliteke baldintzatzea, baina guk ez diogu horri garrantzia

gehiegi ematen. Badakigu zertara goazen eta nola gabiltzan

lanean. Egiten ari garen lanarekin gustura gaude, eta he-

mendik aurrera hobetzen joan behar dugu. Beti hobetzen.

Asteburu hau eta gero, bi puntuko aldea duzue Hondarri-

biarekin. Oraindik lidertza zuena da.

Sinatuko genuke denboraldi hasieran garai honetan lider

izatea. Bi puntuko aldea daukagu, oraindik aurretik gaude.

Oraindik ez da mundua bukatu eta gu irabaztera goaz.

Larunbat honetan Pasai San Pedron duzue estropada. Lider

mantentzea da zuen helburua?

Dudarik gabe. Estropadaz estropada joaten gara, estropada-

ro garaipena dugula helburu. Borrokatzeko prest egongo

gara beti, bandera astintzeko gogoz.

Etxean jokatuko duzue igandeko estropada. Itsaso zabale-

an izan ordez, errioan. Zer nahiago?

Errioak bere xarma dauka. Jendea animatzen egongo da,

zubi gainean. Jendez lepo egongo da eta hori guretzat moti-

bazio iturri da.

Oriotarra izanik, Oriorekin Orion lehiatzea. Berezia izango

da, ezta?

Hori ezin da diruarekin ordaindu. Berezia da oso.

Orioren estropadetan herritar ia guztiek dute kamiseta ho-

ria soinean jantzita. Zuretzat, zer da Orioren elastikoa jar-

tzea?

Txiki-txikia nintzenetik jarraitu dut arrauna, animatu dut

Orio. Betidanik. Orain jendea Orioko kamisetarekin ikusten

dut, Orio animatzen, eta ni kolore horiek defendatzen ego-

ten naiz uretan. Hori, ikaragarria da.dan sekula falta. Azke-

nean probatu nuen eta ametsa bete nuen.

Gogoratzen duzu noiz jantzi zenuen lehendabizikoz? Zure

lehen estropada?

Zortzi edo bederatzi urte nituenean hasi nintzen arraunean.

Urte asko pasa dira ordutik...

Arraunari lotuta hazi eta hezi da oriota-rra. Txikia zela, elastiko horia jantzi etaarraunlariak animatzera joaten zen.Orain, bera da kolore horia defenda-tzen duena

Elkarrizketa audioan:@ http://karkara.com/orio/

1405510612477

2014Ko IrAIlAren 30A K a R K a R a 1 1

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 11

elKaRRizKeta

“Azken astebururaarte ez da garbiegongo liga norkirabaziko duen.”

Bat edo bi talde indartsu egon izan dira beti; baina aurten,

lau dira puntan daudenak Tartean da Orioko arraun taldea,

eta taldeko kide da Iñaki Errasti,

Azken estropada, Zarauzko ikurriña, ikusgarria izan zen.

Nola bizi zenuen momentu hura?

Estropada oso gogorra izan zen hasieratik. Gu ondo atera gi-

nen eta lehen ziabogan aurretik ginen baina estropada guz-

tian oso parean ibili ginen Kaiku, Hondarribia eta gu. Ni ba-

borretik nengoen eta ez nituen ikusten, baina inguruan

behin eta berriz entzuten nuen hori. Ez nekien lehen edo hi-

rugarren gindoazen, eta estropada amaitu ondoren ere ez

genekien hasieran.

Estropada oso gogorra izan zen, baina ikuslearentzako

oso polita. Gainera maila oso handiko lau talde daude ligan,

nik uste dut ez dela horrelakorik gertatu inoiz. Beti bat edo bi

indartsu egon izan dira eta aurten lau dira puntan daudenak.

Beste taldeek ia ez dute aukerarik banderaren bat eramate-

ko, aurreko astean adibidez bostgarren trainerua minutu eta

erdira geratu zen.

Aukera bikaina izan zen hondarribiarengana gerturatze-

ko. Nola ikusten duzu liga aurrerantzean?

Garbi dago hondarribia eta gure arteko lehia izango dela. Sei

estropada falta dira eta ezin dugu akatsik egin. Puntu bateko

abantaila bat ere egongo ez balitz bezala da eta gu indarrare-

kin gatoz. Azken bi astebukaerak onak izan dira eta animatu-

ta gaude. Momentu onean gaude eta animatuta, baina garbi

dago azken aste bukaerara arte ez dela erabakiko liga.

Hondarribia ere denboraldi bikaina egiten ari da, meri-

tuak egin dituztelako daude lehen postuan. Liga amaiera zai-

la izango da bai beraientzat eta baita geuretzat ere.

Beste bi taldeek Kontxako estropadan jarri dute begia

orain?

Kaiku eta Urdaibai kontxara begira jarriko dira hemendik

aurrera. Banderaren lehia hor dago baina ez dute liga irabaz-

teko aukerarik eta alde batera utzi dute hori, lasaitasun

gehiago dute aldaketak eta probak egiteko.

Geuk ez daukagu marjina, bi fronteak ditugu irekita eta

ezin dugu liga albo batera utzi. Guretzako, geratzen diren es-

tropada guztiak final bat bezala izango dira.

Denboraldia oso ongi hasi zenuten eta herrian asko entzun

da aurten liga esaldia. Presiorik nabaritu al duzue zentzu

horretan?

Negu ona egin genuen eta denboraldia oso ongi hasi genuen.

Horrekfaborito izatea ekarri zuen, espektatiba asko sortu zi-

ren. Horrek presioa eragin dezake, bai. Baina geu ere gogo

handiz ari gara arraunean, hankak lurrean dauzkagu eta eta

estropadaz estropada goaz; presio horrek ez digu hainbeste

eragiten.

Zazpi urte daramatza Orio Arraun El-kartean Iñaki Errasti usurbildarrak.San Miguel ligaz eta Kontxako estropa-daz aritu gara berarekin hizketan.

Elkarrizketa osorik irakurtzeko:

@karkara.com/orio/140871

5561290

1 2 K a R K a R a 2014Ko IrAIlAren 30A

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 12

publizitatea

2014Ko IrAIlAren 30A K a R K a R a 1 3

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 13

elKaRRizKeta

Manu EtxeberriaO

so gazte zela hasi zen arraunean Agirregomezkorta. 12 urte zitue

la hasi zen arraunean, Orion, eta bere ametsa egi bihurtu ahal izan

zuen: lehen traineruan arraun egitea. Urte kopuru hori, 12, egin zi-

tuen talde horretan. Gerora hainbat taldetan ibili da, baina Orioko

urteak ezin ditu ahanzturan utzi, bereziak izan baitziren oso. Orain

kamiseta horiak defendatzen ditu berriro ere, baina ez Oriokoak, La Jarrillerako-

ak baizik.

Denboraldi hasieran zuten helburua lortu ez duten arren, harro dago taldeare-

kin, ohorezko txandan egoteko itxaropena eduki eta horrenbeste kolpe hartu eta

gero batasunean jarraitzea lortu baitute. Oriotik zazpi lagun joaten dira eta ho-

riek ere batuta daudela gaineratu du, familia

txiki bat osatu dutela.

Portugaleten gustura egon arren, Orion be-

zala arrauna inon ez dela bizi azpimarratu du.

Orion kaletik edozein adineko eta sexuko jen-

deak arraunaz galdetzen baitu, zorionak edo animoak eman. Portugaleten arrau-

na ez dela nabarmentzen azaldu du. Familiak eta taldearen inguruan ibiltzen dire-

nak soilik bizi dute arrauna bertan; Orion, aldiz, ia guztiek bizi dute gertutik. Orio

berezia dela aitortu du.

Arrauna odolean darama Asier Puertasek. 20 urte egin ditu traine-

ruan hasi zenetik. Esan daiteke bere ikasgai handienak itsasoan

jaso dituela, olatu artean. Arraunaren habitat naturala itsasoa dela

dio berak; baina berea ere bada, hein handi batean.

Nahiago du itsasoan arraun egin errioan baino, estropada bereziagoa baita bere

aburuz. Haize-boladak, olatuak, mareak... baldintzatzen duten aldagai asko daude

ur sakonetan eta horrek are politagoa egiten du estropada, bai arraunlarientzat,

bai ikuslearentzat.

Olatu arteko paladak Hondarribia taldearekin ematen ditu orain Puertasek. Li-

garako lehia Ama Guadalupekoaren eta orio-

tarren artean dagoela uste du, nahiz eta Kai-

ku ez luken lehiatik alboratuko. Orio talde

sendoa dela iruditzen zaio, muntzo on eta in-

dartsua duela, arraunlari paregabeekin.

Orion arrauna egitea ere esperientzia itzela iruditzen zaio, lagunak eta ezagu-

nak baititu bertan. Errioaren inguruan jende andana zegoen, animatzen, eta oso

momentu polita izan zen Puertseantzat. Bere herrian arraunarekin horrenbeste

jende gozatzen ikustea zoragarria dela gaineratu du arraunlariak.

“Orioko lehen trainerura iristean ez duzu pen-tsatu ere egiten beste inora joatea”

“Zoragarria izan zen Orioko estropadan arrauna-rekin horrenbeste jende gozatzen ikustea”

1 4 K a R K a R a 2014Ko IrAIlAren 30A

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 14

iRaKuRKeta

M. ETXEBERRIA. Traineruen

urrezko aroan gaudela esan dezakegu,

baina istorio hau duela berrogeita ha-

mar urte hasi zen, orduan hasi ziren

oraingo tostako arraunaren oinarriak

jartzen.

P.SARASUA. Bai, baina orduan ez zen

gertatuguk hau egin behar duguesate-

agatik, ez baikenekien ezer. 1964an Ur-

Kirolak taldearekin Espainiako txapel-

ketara joan nintzen, estropada bat zer

zen jakin gabe. Han aurkariei begira

egoten nintzen, ni hauek guztiak baino

hobea nauk, eta Orion asko dira ni bai-

no hobeak pentsatzen,esaten nion

neure buruari. Orduan kluba sortzea

erabaki genuen.

M.ETXEBERRIA.Traineruetan en-

trenatzeko modua asko aldatu da?

P. SARASUA. Ni Juanito Altxerrire-

kin joaten nintzen txapelketetara, eta

hizketan aritzen ginen. Zer falta dugu

Europa mailara iristeko?Ikusi genuen,

geu uretara sartu eta irteerara zuzene-

an joaten ginen bezala, besteak lehena-

go retaratu eta alde batetik bestera ari-

tzen zirela, estropada prestatzen. Le-

hen gure entrenamenduak oso

bestelakoak ziren.

M.A LIZARRALDE. Korta etorri ze-

nean aldaketa handia egon zen ordura

arteko entrenamenduarekiko. Presta-

tzaile fisikoa eta medikua etorri ziren.

Elikadura, proba fisikoak... beste pres-

taketa maila batekin hasi ginen, akaso

ez gaur egungoa bezalakoa, baina au-

rrekoarekiko desberdina.

Orioko tostak belaunaldiz belaunaldi

“Korta etorri zenean aldaketa handia egon zen ”M.A. Lizarralde

Manu Etxeberria Mikel Azkarate Migel Angel Lizarralde

M. ETXEBERRIA. Jar gaitezen Kon-

txari begira...

M. AZKARATE. Bandera eramateko

maila emango dugula uste dut, errota-

zioa egiteko mailako arraunlariak dau-

de traineruan eta edozein konbinazio-

rekin talde konpetitibo bat atera daite-

ke. Horrek lagunduko digu azken

txanpa honetan, baina auskalo zer pa-

satzen den.

P. SARASUA. Nik Kontxari garrantzia

gehiago ematen diot tradizioz, baina li-

gak badu berea. Estropada horretan,

beste askotan bezala, tripulazio onaz

gain –hori badu Oriok–zortea ere be-

harrezkoa da. Nik berdintasuna eska-

tuko nuke, baina Donostian ezinezkoa

da hori. Bandera bakarrarentzako lau

traineru daude lehia bizian, eta laueta-

ko edozeinek irabaz lezake. Kontxan,

estropada batetik bestera astebete ego-

teak errekuperatzeko eta aldaketak

egiteko denbora ematen du.

M.A. LIZARRALDE Kaiku eta Urdai-

bai ez daude liga irabazteko lehiak eta

gehixeago jokatu dezakete Kontxan.

Oriok eta Hondarribiak beste egoera

bat dute. Gero, zorte txarrik ez izatea

espero dugu. Nire ustez sailkapeneko

lehen postuetako traineruek tanda be-

rean egon beharko lukete, baldintza

antzekoak izateko.

“Nik Kontxari garrantziagehiago ematen diot tra-dizioz”P. Sarasua

“Errotazioa egiteko mai-lako arraunlariak daudetraineruan”M. Azkarate

Patxi Sarasua

Eztabaida osoa:

Paperekoa.

353 alea, 28 orria

2014Ko IrAIlAren 30A K a R K a R a 1 5

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 15

Euskotren Liga,galdutako trenaUztaileko bigarren asteburuan Euskotren Ligara sailkatzekohelburua hondoratu zitzaien Orioko neskei. Burumakuregon ordez, burua tente mantendu eta hobetuz joan dira,arraunkera finduz eta emaitzak lortuz.

euSKotReN liGa

1 6 K a R K a R a 2014Ko IrAIlAren 30A

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 16

euSKotReN liGa

teStua: olatz aRtola

aRGazKiaK: KaRKaRa eta joxemaRi olaSaGaSti

5urte bete ditu aurtengoan Emakumezkoen Trai-

neru Ligak. 2009a baino lehen banderak jokatzen

ziren emakumezkoen ontzien artean, esperien-

tzia horien arrakasta ikusita Liga sortzeko beha-

rra ikusi zen.

Oriok 2010ean atera zuen bere lehen trainerua, eta hiru

denboraldi eta gero lortu zuen Euskotren Ligan sartzea,

2013an. Laugarren postuarekin erdietsi zuen Liga.

Urperatutako ametsa

Denboraldi gazi-gozoa izan da oriotarrentzat. Uztailaren

12an Pedreñara eta 13an Donostiara Euskotren Ligan lehia-

tzeko txartelaren bila joan ziren. Helburua bete gabe etxera-

tu ziren, ordea. Donostiako portuko arranpla zeharkatzea

maldan gora egin zitzaien, triste zeuden.

Sailkapena usaindu zuten Pedreñan, baina urruntzen sen-

titu Donostian. Zazpi segundoko tartearekin bosgarren ge-

ratu ziren sailkapen orokorrean.Zumaiarekin batera lehia-

tzeko aukera ez zuten galtzen utzi San Juanek, Hibaikak eta

Samertolameuk; eta Batelerak ez diote Euskotren Ligako

bandera eramateko aukerari alde egiten utzi.

Kendutako arantza

Donostiako kaiko arranplara itzuli ziren iraileko lehen oste-

gunea. Kontxako sailkapen estropadak zeuden jokoan, eta

txartela eskuratzeko gogoz zortzi traineru: Santoña, Cabo,

Zarautz-Getaria, Samertolameu, Zumaia, Hibaika, San Juan

eta Orio.

Estropada bikain egin ostean, arina egin zitzaien arranpla-

ko igarobidea Orioko neskei, sailkatzea lortu baitzuten.

Ametsa bete eta urteetako arantza kendu zuten. Ondorengo

bi igandeetan arraunaz eta arraunean gozatzea izan zuten

helburu.Eta etxekolanak ongi beteta itzuli ziren Oriora.

2014Ko IrAIlAren 30A K a R K a R a 1 7

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 17

Paladaz paladasendotzen joan den taldea

5urte igaro dira Orion emakumezkoen lehen trainerua sortu zenetik.

Txikitraineruaren tostek aldaketa ugari izan dituzte ordutik; baina az-

ken bi urtetan taldea finkatu, indartu eta sendotu egin da. Taldea batu-

ta dago uretan, baita uretatik kanpo ere. Batasun hori beren arraunke-

ran islatzen da, egunetik egunera hobetzen baitoaz.

Branka eta popa, guztiak norabide berean, helburu beraren bila. Nadeth Agi-

rre gidari, Claudio Etxeberria entrenatzaile eta Juan Antonio Erkizia laguntzai-

le. Paladaz palada eta pausoz pauso lortu dute taldea mantentzea eta aurkariei

lanak ematea.

taldea

1 8 K a R K a R a 2014Ko IrAIlAren 30A

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 18

taldea

Claudio Etxeberria

Oriotarrek odolean daramate arraunarekiko maitasu-

na, baina Claudio Etxeberriari familiatik ere badatorkio

kirol honekiko erakarpena.2012 urtea geroztik Orioko

nesken entrenatzailea da.

Juan Antonio Erkizia

Entrenatzailearen alboan beti eta neskengandik hurbil.

Emakumezkoan traineruko familiako kide bat gehiago da

Erkizia. Aurtengoa izan da bere lehen urtea, lehenago Zu-

maian ibilitzen baitzen.

2014Ko IrAIlAren 30A K a R K a R a 1 9

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 19

elKaRRizKeta

Arantza kendu etamaila onean aritu

euskotren ligan sartzea eta Kontxan sailkatzea

dira,liga hasterako, Orioko neska arraunlariek

dituzten helburuak. Iaz geratu zitzaien arantza

izan zen Kontxa. Aurten, arantza kentzeaz gain

maila onean aritzea zen euren xedea.

Bi helburu horiei begira egin du lan Orioko nesken talde-

ak. Entrenamendu ordu asko dituzte atzean, eta orain, es-

tropadetako ordu asko aurretik.

Erlojuaren tik-tak bakoitzean eta bihotzaren taupada ba-

koitzean arrauna dute presente. Mugak jartzen dizkieten

arren, aske sentitzen dira arraunean ari direnean. Arraunari

eskainitako denboraren erruz bizitzako hainbat alor desore-

katu arren, arraunak oreka ematen diete.

Paladaz palada egin dute euren tokia Orioko neska

arraunlariek. Taldea sendotuz joan da eta traineru indartsu

bat dute denboraldi berriari aurre egiteko.

Nabaria da elkarrekin igarotako denborak taldea bateratu

duela. Elkarrekiko errespetua nabari da, eta keinu lagun-

koiak noiznahi ikusi daitezke. Giro ona gailentzen da entre-

namentuan. Arraun talde bat izateaz gain lagun talde bat ere

bada. Itsasoan sartu eta jarritako helburuak betetzeko

arraunean egingo duen lagun taldea

Klaudio Etxeberria eta Itziar Olasagastirekin bildu gara,

entrenatzailearekin eta arraunlari oriotarrarekin. Dituzten

helburuez hitz egin digute, baita dituzten zailtasun eta ozto-

poez ere. Baina, guztiaren gainetik, duten gogoa eta ilusioa

da transmititu digutena.

Arraunean aritzeko gogoarekin etaEuskotren ligara sailkatzeko helburua-rekin hasi zuten denboraldia Oriokoneska arraunlariek; ilusioarekin, gogo-arekin eta anbizioarekin.

Elkarrizketaren bideoa ikusteko:

@ karkara.com/orio/

1404475456357

2 0 K a R K a R a 2014Ko IrAIlAren 30A

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 20

Irteera puntuan,prest, arraunlariak

Arratsaldeko 17:00ak inguruan bildu dira

Arraunetxean. Bat estropuak egiten zegoen,

itxuraz, lasai. Beste bat ixilik zegoen, mutu.

Beste bat azazkalak jan eta jan, nerbioetatik

jota. Guztiek gauza berdina zuten buruan,

ate joka duten estropada..

Buruan eta ahoan. Biharko estropada izan dute hizketagai.

Jokoan dute Euskotren ligarako txartela, eta hori eskuratzea

dute orain amets; batzuei loa kendu dien ametsa. Ametsa egi

bihurtzera joango dira bai bihar, eta baita etzi ere.

Gratxina Lertxundik aitortu du urduri daudela. Lehengo

asteko hirugarren puntuak ziurtasuna eman dien arren, eza-

gutzen ez dituzten bi aurkari izango dituztela, eta hori ner-

bioso egoteko arrazoia dela. Dena den, urduritasuna baina

handiagoa da arraunean egiteko duten gogoa.

Urtean zehar lana gogor egin dutela aitortu du, baina, ba-

tez ere, ilusioz egin dutela azpimarratu du. Taldeak ere sen-

dotasuna hartu duela gaineratu du eta hori arraunean egite-

an nabari dela.

Arraunerako elkartzen den taldea izatez gain, lagun taldea

ere bada Orioko Arraun Elkarteko neskena. Elkarrekin kon-

fiantza handia dutela azaldu du Lertxundik, taldean oso giro

ona dutela. Hori, aldeko daukatela gaineratu du, hori dela

berek duten ezaugarri bereizgarriena-edo. Estropadetan eta

entrenamentuetan elkar laguntzen ahalegintzen direla kon-

tatu du, eta baten bat bere onenean ez dagoenean indarrak

batu eta animatzen ahalegintzen direla azaldu du.

Asteburu hau erabakigarria da Oriokoneska arraunlarientzat, Euskotren li-gara sartzeko txartela baitute jokoan.Asteburuko estropaden garrantziamedio urduri daude arraunlariak.

Elkarrizketaren bideoa ikusteko:

@ karkara.com/orio/

1405085219103

elKaRRizKeta

2014Ko IrAIlAren 30A K a R K a R a 2 1

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 21

elKaRRizKeta

"Golpe gogorraizan zen, baina aurrera egin behar dugu"

Kontxako badian burumakur eta malkoak begietan zeuden

Orioko neska arraunlariak. Trainerua heldu, arraunak es-

kuetan hartu, milaka sentimendu buruan bueltaka zituztela

agurtu zuten Euskotren Liga. Astebeteren buruan indarrak

batu, burua tente altxa eta lanean jarraitzeko gogoz daude;

hori aitortu dute Nadeth Agirrek eta Leire Arriolak

Helburu bat hondoratu zitzaizuen pasa den asteburuan?

Nadeth Agirre: Gu itxaropentsu geuden. Galizitik bi talde ze-

tozen, eta ezagutzen ez genituenez, beldurra ere ematen zi-

gun. Larunbaten bi segunduko aldea atera ziguten, eta hor

genitiuela ikusi genuen, gertu. Igandean aurrea hartu gene-

zakela ikusi genuen, eta asmo horrekin uretaratu ginen.

Itsasoa bare zegoen, eta estropada ona egin arren, ezin izan

genituen mendean hartu.

Leire Arriola: Kanpoan ez ginen geratu segundu askoren al-

dearengatik, tartea txikia zen.

Estropadan lan ona eginda geratu zineten kanpoan; eta

amaitzean, arraun talde bat izateaz gain lagun talde bat za-

retela adierazi zenuten.

Arriola: Nahiz eta gure artean lehiakortasuna egon, denak

traineruan egon nahi dugulako, elkarri animatzeko ere asko

elkartzen gara. Momentu txar hauetan, are gehiago. Ezin

izan dugu Euskotrenen sartu baina orain gogo gehiokin hasi

behar dugu elkarrekin lanean, batak besteari laguntzen eta

aurretik ditugun estropadei zukua ateratzen.

Agirre: Urtetik urtera arraunlari gehiago gara taldean jarrai-

tzen dugunak, eta horrek eragina dauka. Taldekideok harre-

man gehiago daukagu eta taldea osatuagoa dago.

Estropadan zehar, ordea, indartsu ikusten zitzaizuen.

Agirre: Ondo joan ginen, estropada ona egin genuen. Orain

positiboki pentsatzea besterik ez zaigu geratzen.

Denborak aitortzen du urtean egindako lana, lehengo urte-

tik hona asko hobetu duzue.

Arriola: Neguan egun bat izaten genuen jai, gainontzean,

egunero entrenatzen genuen. Korrika, ergometroan, foso-

an...

Agirre: Ureta joateko trainerua osatzen ez genuenez, fosoan

asko ikasi dugu. Batzuk kanpoan ikasten dutenez eta beste

batzuk lanean daudenez, kosta egiten zaigu elkartzea.

Urte guzti hauetako lanaren ondoren, herrian ere zuen lana

baloratzen dela sentitzen duzue?

Agirre: Hasi ginanetik hona bai aldatu da herritarren jarrera;

hasieran ez-ohikoa zenez, desberdina, ez ziguten apenas ja-

ramonik egiten. Denborarekin gero eta babes gehiago ema-

ten digute, baina oraindik asko dago egiteke alor honetan.

Mutilei baliabide guztiak ematen zaizkie; neskek, ordea, ba-

liabideak lortzearren borrokatu egin behar dugu. Uste dugu

nesken kirolari gehiago eman behar zaiola, apostu handia-

goa egin behar dela.

Arriola: Guzti honek baldintzatu egiten ditu emaitzak.

Nadeth Agirre Orioko arraun taldekopatroia da, traineruaren gidaritza ema-ten duena. Agirreren aginduak bete-tzen ditu Leire Arriolak, arrauneanaritzen baita bera

Elkarrizketa osorik irakurtzeko:

@ karkara.com/orio

/1405578697459

2 2 K a R K a R a 2014Ko IrAIlAren 30A

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 22

elKaRRizKeta

"Taldekide izateazgain, pisukideaketa lagunak ere bagara"

Emakumezkoen Traineru Ligan aritzeko trenak alde egin

zien oriotarrei. Burua altxa eta arraunkera fintzea izan dute

ordutik helburu. Lehia ez dute erabat alboratu, Gipuzkoako

Ligan aritu baitira. Eskuratutako emaitzek izandako hobe-

kuntza islatzen dute.

Gipuzkako liga amaituta, nola ikusi duzue zuen burua?

Lukene Lizaso:Denboraldi hasieran gure helburua edo

nahia Euskotren ligara sartzea zen. Ez genuen lortu, baina

geroztik egin dugun hobekuntza oso handia izan da. Hasie-

ran kosta egin zitzaigun han ez ginela asimilatzea, baina den-

bora aurrera joan den bezala geuk geroz konturatu ginen ho-

betzeko aukera handiak genituela. Eta aukera hori aprobe-

txatzen ari gara. Denboraldi honetako saria Kontxan sartzea

izango zen.

Ondiz Lekubarri: Liga amaieran hobekuntza handia egin

dugu eta motibatuta eta konfiantzarekin gaude Kontxarako.

Nola ikusten duzue Kontxa, sailkatzeko moduan zaudete?

Lizaso: Guk gurea egin behar dugu, hemen ez da ezer opari-

tzen. Aukerak baditugura uste dut. Askotan uste da Eusko-

tren ligan daudenak egongo direla Kontxan, baina gu ez gau-

de urruti.

Lekubarri: Hainbat estropadatan beraiekin jokatu dugu eta

batzuei aurrea hartu diegu. Hor gaude. Lukenek esan duen

bezala, denboraldia beherakada batekin hasi genuen, baina

hortik aurrera behetik gora joan gara.

Urduri gaude, baina aukerak ditugulako gaude horrela.

Kontxan sailkatzeko aukerarik ez bagenu ikusiko etsita

egongo ginake.

Orduan, Gipuzkoako Traineru Ligak hobetzeko balio izan

dizue.

Lizaso: Bai, ligarik ez balego guk ez genuen konpetiziorik

izango Kontxako estropadara arte. Honek Gipuzkoako trai-

neruoi udan zehar jarraitzeko aukera ematen digu. Bestela,

neguan egindako lan guztiarekin, Euskotren ligarako ez ba-

gara sailkatzen zer egin behar dugu?

Lekubarri: Sartzen ez garenontzat lehiakortasuna manten-

tzeko eta hobetzeko aukera da. Estropada bakoitza mundu

bat da eta beti zerbait ikasten da.

Taldekoak izateaz gain, elkarrekin bizi zarete.

Lizaso: Behar bat betetzeko irtenbidea izan zen: Ondiz kan-

potik zetorren arraunera eta nik gela huts bat nuen etxean.

Klubarekin hitz eginda, hemen geratzeko aukera suertatu

zen. Orain taldekideez gain, pisukideak ere bagara; harre-

man ona dugu.

Lekubarri: Bizitzeko beste modu bat da. Hemen bakoitzak

bere koadrila du eta Lukenerekin etxean egonda errazago

ezagutzen dut jendea bakarrik bizita baino.

Lizaso: Honela, laguntasuna sortzen da taldean.

Lukene oriotarra da eta bigarren urteadu emakumezkoen traineruan arrau-nean. Ondiz santurtziarrak urte mor-doa darama aulki mugikorrean etafinkoan. Taldean elkarrekin aritzeazgain elkarrekin bizi dira.

Elkarrizketa osorik irakurtzeko:

@ karkara.com/orio/

1409303122399

2014Ko IrAIlAren 30A K a R K a R a 2 3

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 23

publizitatea

2 4 K a R K a R a 2014Ko IrAIlAren 30A

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 24

Bizirik dirauenohitura zaharra1946an egin zen Orioko historiako errezibimendurikjendetsuena, 2001ekoa historiako tragikoena eta 2014koabuztuaren 30ean orain arte ospatu den azkena. Indar etahistoria handiko usadioa da Alironarena.

Historiako Alironik jendetsuena izan zen 1946an. Domingo Mitxelena arraunlarien patroia argazkiaren erdian . IÑAKI ITUrAIn

2014Ko IrAIlAren 30A K a R K a R a 2 5

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 25

teStua: iñaKi ituRaiN

aRGazKiaK: joxemaRi olaSaGaSti eta iñaKi ituRaiN

Alirona antzerkia da, festa-giroko herri-an-

tzerki bat; herriko arraunlariek estropada

irabazi dutenean egiten dena, hori koloreko

estropalariak herriratzen direnean. Antzokia

herriko plaza izan ohi da; agertokia, udale-

txea; aktore nagusiak arraunlariak, eta figurante edo estrak

herritarrak, herriko jendea.

Alironeko antzerki-lanaren atrezoa xumea da. Osagai na-

gusia bandera da, kirol-lehian eskuratutako bandera. Euskal

kirol gehienetan txapela da irabazlearen ezaugarria, txapel-

dunaren saria –irabazle gudan, txapela buruan–. Baina

arraunean ez, tostako arraunean, bandera da irabazleak es-

kuratzen duen saria. Banderarik gabe ez dago alironik. Hura-

xe da estropadan, garaipenaren ikurra, huraxe lehiakide guz-

tien helburua eta huraxe ahaleginaren saria. Alironean, begi-

rada guztien erdigunea.

Beste osagai nagusietako bat, Orion, kolore horia da, jende-

aren arropetan eta balkoietako zapietan. Kolore horiak ema-

ten dio bateratasuna ospakizunari, antzezpenari. Beste bat

itxaferoak dira: zzzzz… pum! Estropada bukatu orduko,

Oriok irabazi badu, gure zeruan lehertzen diren itxaferoak,

herriari garaipenaren berri emateko, eta gero arraunlariei

ongi etorria egiteko balio dutenak.

Eta, jakina, nola ez, musika da ezinbesteko beste osagai

bat, kantua. Antzerki-laneko kantu nagusia alirona da, festa-

ri izena eman diona. Garai batean, herriko musika-bandak

jotzen zuen; gaur egun, txarangak. Bertso-sortak ere asko-

tan jartzen ziren alironeko ospakizunetan kantatzeko: es-

tropada-bertsoak.

Orioko pastoral komedia alaia

Alironeko herri-antzerkiaren ekintza xumea da, ia beti

berdina: jendea arraunlarien zain egoten da. Haiek etorrita-

koan abiatzen da herri-antzerkia, entzuten da kantua herri-

tarren ahotik: Aliron, aliron, bandera da Orion, ez dago orio-

2014ko abuztuaren 31ean Portugaleteko banderaren errezibimendua. JoxeMArI olASAGASTI

aliRoN

2 6 K a R K a R a 2014Ko IrAIlAren 30A

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 26

aliRoN

“Alironeko herri-antzerkiarenekintza xumea da, ia beti ber-dina: jendea arraunlarien zainegoten da.”

“1941ean finkatu ziren arrauntaldeen koloreak, ordura artezozketatu egiten ziren.”

tarrik kantu hau ez dakinik, ez dago inon herririk bandera

gehio dunik, aliron, aliron, bandera da Orion. Arraunlariak

udaletxera igo eta balkoitik herriaren aurrean agertzen dira;

bandera eskutik eskura, txandaka, astindu egiten dute herri-

tarren buruen gainean.

Kresal usaineko Orioko pastorala komedia alaia izan ohi da

ia beti eta, antzerki lan onek bezala, parte hartzaileengan

sentimendu positiboak sortzen ditu: zirrara, poza, enpatia,

atxikimendua, esker ona… Antzezpenak herria batzeko eta

indartzeko balio izan ohi du. Kirolarien lan onarentzako sa-

ria da alirona, lanean jarraitzeko indarra ematen die. Indar-

tuta ateratzen dira herri-antzerkitik.

Baina antzoki guztietan bezala, Orioko plazakoan ere izan

da tragedia kutsuko alironik; historiako tragikoena

2001ekoa izan zen, sekulako alironik handiena eta komedia-

rik alaiena izan behar zuena tragediarik tristeena bihurtu

zen 2001eko irailaren 9an, 1901eko banderaren mendeurre-

nean. Egun hartan, estropadako azken minutuan ia irabazita

zegoen bandera galdu zuten. Kortak eraman zuen Castrore-

kin. Minutu hartan aldatu zen arratsaldean izango zen an-

tzerkia komediatik tragediara. Egun hartan arraunlariek eta

herritarrek negar egin zuten alironean, barru-barrutik.

Kantua, alirona, gaur egun batzuek euskaraz kantatzen

dutena, sortu erdaraz sortu zen, gerra aurreko garaian. Hi-

tzak Marin jaunak asmatu zituen, musika-bandaren zuzen-

dari zenak: Alirón, alirón, oriotarra campeón, en Orio se ha

puesto de moda el cantar el alirón, no hay ningún oriotarra

que no sepa esta canción, alirón, alirón, oriotarra campeón”.

XXI. mendearen hasieran Iñaki Iturainek euskarazko ber-

tsioa sortu zuen.

Aliron hitzaren jatorria

Aliron hitza Bilboko Athletic hasi zen erabiltzen bere kan-

tuan. Dirudienez, all iron ingelesezko hitzetatik dator, Biz-

kaiko meatzetan burdin mea topatutakoan botatako oihutik.

1941ean finkatu ziren arraun taldeen koloreak, ordura arte

zozketatu egiten ziren. Herria kolore horiz apaintzen bat na-

barmendu bada hori Gregori Akaña da. Eta aspaldiko azken

urtetotan alirona jotzen ibili dena peronatarren txaranga da.

Herriko zaharrenek gogoan duten alironik handiena

1946koa da: Lenbizi Orio ta, bigarren Pedreña, hirugarren

Sestao, laugarren Coruña, bat, bi, hiru, lau (bis), bost, sei, zazpi

(bis), arraunean irabazi, irabazi, bandera. Gerora, erdaraz

ere erabili da kantua: Orio es tan pequeño, que no se ve en el

mapa, pero jugando al remo a todos se le escapa, bat, bi, hiru,

lau (bis), bost, sei, zazpi (bis), arraunean irabazi, irabazi, ba-

dera.” 1970eko hamarkadan, The Beatlesen eraginez, hau ere

kantatzen zen: submarino amarillo es, yelow submarinetik

abiatuta.

Azken urteotan alirona beste kirol batzuetara ere zabaldu

da: judoko Oihana Blanco, futbolariak… baina handienak

Oriok Kontxako bandera irabazi ohi duenean izaten dira.

Urte horietan, negu partean, banderak bedeinkatzeko eguna

ere izaten da, alironaren nolabaiteko jarraipena. Horrelako

azken alirona, azken herri-antzerki handia 2007an izan zen.

Hurrengoa noiz?

2014Ko IrAIlAren 30A K a R K a R a 2 7

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 27

Arraunaren olinpiada,urteko estropadarikberezi eta jendetsuenaArraunaren historian dagoen estropadarik bereziena daKontxakoa. Aurtengoa bereziki espeziala izan da oriotarren-tzat, historikoa izan baita neskek lortutakoa. Orioko bi trai-neru aritu dira banderaren lehian historian lehenengoz.

KoNtxa

2 8 K a R K a R a 2014Ko IrAIlAren 30A

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 28

Arraunaren olinpiada,urteko estropadarikberezi eta jendetsuena

teStua: olatz aRtola

aRGazKiaK: KaRKaRa

1879. Bizkaiko Golkoko estropadarik zaharrena egin

zen urtea, Kontxako bandera lehen aldiz astindu zena,

Euskaldun askorentzat ogibide zen arrantzatik erato-

rritako kirolak Donostiako Kontxa badian bilatu zuen

habia.

Donostiako udako jaien ekitaldien zerrendan bat gehiago

zen, baina urte horretako arrakasta medio, urteroko egita-

rauko ekitaldi fidel bihurtu zen. Denboraren poderioz egute-

gietan gorriz margotzen diren asteburuak dira iraileko biak;

sona handia hartu du, arraunaren Olinpiada bilakatzeraino.

118 edizio eta 31 bandera

Ia hamarkada guztietan utzi du marka Oriok. Lehenengoa

1901ean izan zen, Lersundi traineruaren gidaritza Manuel

Olaizolak zuenean. Azkena, 2007an, Irakoitz Etxeberria San

Nikolas ontziaren patroi zela. Mirotza traineruaren eskifaia

batu eta sendoak aurtengoan ez du trapua astintzerik izan. .

Pauso bat parekidetasunerantz

129 urte igaro behar izan ziren emakumezkoen presentzia

izateko Donostiako uretan. 2008 egin zen emakumezkoen

lehenengo Kontxako Bandera. 2.778 metrotan bandera bat

jokoan eta lau talde eskuratzeko lehian.

Txiki traineruak lau denboraldi egin ditu uretan. Nadeth

Agirrek darama ontziaren gidaritza, eta 2010 urtea geroztik

Kontxan sailkatzeko arantza zuten sartuta neska oriotarrek,

eta aurtengoan kendu ahal izan dute. Lortu dute!

Hori koloreko odola

Arraunzale jaiotzen dira oriotarrak, eta horiz jantzita joa-

ten dira Kontxako banderaren konkistan laguntzera.Urgu-

len magalean biltzen dira zaletuak, talde bakoitzaren kolorez

betetzen da arranpla.

KoNtxa

2014Ko IrAIlAren 30A K a R K a R a 2 9

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 29

KoNtxa

Helburu berberarekin uretaratu ziren bi ontziak, bai mutilena baita neskena ere. Mutilek txartela ia

baietsia zuten, ziurtatuta. Neskek orain artean lortu gabekoa eskuratu nahi zuten, ametsa egi bihurtu.

Biak sailkatu ziren, biek lortu zuten xedea.Historikoa izan zen Orioko neskek lortu zutena, lehen aldiz

Kontxako Estropadarako sailkatzea. Egindako lanak eman zituen fruituak; eta lanean jarraituko dute,

ereindakoak uzta ematen baitu.

aRGazKiGaleRia

3 0 K a R K a R a 2014Ko IrAIlAren 30A

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 30

KoNtxa

Arraunlarientestigantzak:

@karkara.com/orio/1409923493

5021405085219103

Sailkapen estropadaren biharamuna:

@karkara.com/orio/1409923962

4481405085219103

Sailkapen estropadaren kronika:

@karkara.com/orio/1409908634

509

2014Ko IrAIlAren 30A K a R K a R a 3 1

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 31

KoNtxa

Arraunzale eta ez hain zale, guztiak biltzen dira festa giroan Kontxako badian. Arraunlarientzat ere zita

berezia izaten da Arraunaren Olinpiadena. Atzokoa bi igandeetako lehena izan zen; eta irabazleak egon

arren, banderek oraindik ez dute jaberik.Neskek lehendabizikoz esperientzia bizitzeko aukera izan zu-

ten. Mutilei, ordea, jazotzea nahi ez zutena gertatu zitzaien, banderaren lehiatik urruntzea.Pasa den

igandeakoa atzean utzi eta igande honetan jarri dute fokua Orioko arraunlariek.

aRGazKiGaleRia

3 2 K a R K a R a 2014Ko IrAIlAren 30A

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 32

KoNtxa

Arraunlarientestigantzak:

@karkara.com/orio/1409923493

5021405085219103

Igandeko estropadaren kronika:

@karkara.com/orio/1409908634

509

2014Ko IrAIlAren 30A K a R K a R a 3 3

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 33

KoNtxa

Banderarik gabeko garaipena izan da neskena. Urte luzez amestutakoa lortu dute, Kontxako Estropa-

dan arraun egitea. Bandera zuri eta urdinaren aldeko lehian sartu dira eta tajuz bete dute beren lana. .

Arranplan umoreko ez zeudenak gizonezkoak ziren. Lehen igandean banderaren lehiatik kanpo gera-

tu ziren, urrun zuten trapua. Atzokoan txanda irabaztea joan ziren baina helburua hondoratu zitzaien.

Ez bandera, ez txanda.

aRGazKiGaleRia

3 4 K a R K a R a 2014Ko IrAIlAren 30A

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 34

KoNtxa

Arraunlarientestigantzak:

@karkara.com/orio/1409923493

5021405085219103

Igandekoestropadaren kronika:

@ karkara.com/orio/

1410782020823

2014Ko IrAIlAren 30A K a R K a R a 3 5

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 35

elKaRRizKeta

“Arraunketa ondo

egin genuen

baina distira

falta zitzaigun”

olatz aRtola

Golpe gogorra jaso ostean burua altsa eta Donostiako uretan

arraun egiteko gogoz dago errenteriarra. Kontxako Estropa-

da berezia da arraunlariarentzat eta banderaren lehiatik

kanpo geratzea tristea den arren, pasa den igandekoak ahaz-

tu eta igande honetan txanda irabaztera atera behar direla ai-

tortu du.

Kontxako bigarren igandea ate joka daukazuen honetan,

egin dezagun atzera begirakoa. Zer gertatu zen pasaden

igandean?

Ez genuen estropada txarra egin; ez onena, baina ezta txa-

rrena ere. Bi minututan Hondarribiak aldea atera zigun, eta

tarte hori handituz joan zen estropadan zehar.

Lehen txandakoen denborak ez genekizkien, eta lehenda-

bizikoarekin –Urdaibai– 19 segundoko tartea genuela jakin

genuen arranplara iristean. Golpe handia izan zen.

19 segundo tarte handia da...

Banderaren lehiatik kanpo geratu ginen eta hori zen lehe-

nengo igandean pasatzen utzi nahi ez genuena, lehian ego-

tea. Pena handia hartu nuen.

Igande honetan ezinezkoa izango zaigu bandera eskura-

tzea, horretarako baldintzak ere muturrekoak izan beharko

lirateke, lau metroko olatuak esaterako. Itsaso barea dago

emanda, orduan, gure helburuak aldatu behar izan ditugu,

ezin dugu bandera eskuratu.

Anartz Larreaorioko arraunlaria

Zuen helburua hasiera batea ez zen, orain?

Txanda irabaztera joan gara, gai ikusten gara horretarako, ea

lortzen dugun. Behin gure tanda irabazita sailkapen oroko-

rrean posturen bat aurreratzea ez legoke gaizki. Horren bila

joango gara, hori bai, zer gertatuko den... nork daki. Kontxan

edozer gertatu daiteke.

Taldean nola daramazue hori, golpe gogorra izan da?

Oso. Estropadaren biharamunean hitz egin genuen gertatu-

takoaz. Ez genuela estropada txarra egin pentsatzen genuen

guztiok, baina atera diguten aldea handia da oso. Igandera

begira jarri ginen, hobetu beharreko gauzetan jarri genuen

fokua. Arraunketa ondo egin genuen baina distira falta zi-

tzaigun. Horretan jardun gara lanean aste honetan, txipa

hori lortzen.

Arantza sartuta geratu zaizue al zaizue?

Bai... Ligan ikusten denaren arabera, lehen lau postuarenga-

tik lehian gaudenaren eta ondorengoen arteko desberdinta-

suna handia da. Lehen lauen artean, aldiz, oso parekatuta

ibili gara. Hori kontuan izanda, laugarrenak geratu ginela

ikustea pena bat da.

Ligan zuen eta Hondarribiaren artean al dago lehia?

ontuan hartuta Urdaibai ez dela egongo eta Hondarribiari

bost postuko aldea atera beharko dizkiogula... liga ere ia ezi-

nezkoa daukagu.

errenteriarra da Anartz larrea –errenteria,1978– eta San Juanen ontzian urte mordoaeman zituen arren, orion ere motxila estropa-daz bete du

3 6 K a R K a R a 2014Ko IrAIlAren 30A

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 36

elKaRRizKeta

“Nire bizitzako

egunik

zoriontsuena

izan zen"”

olatz aRtola eta miRiam GaRcia

Baloi asko saskiratutakoa da Maria Gutierrez. Lehorrekoa

izanagatik beti izan du begi bat ur zabalean; azkenik, itsasoa

saskibaloi kantxarengatik ordezkatu zuen pasa den denbo-

raldian. Bi urte daramatza arraunean eta sekula imajinatuko

ez lukeena lortu du jada: Kontxan arraun egitea.

Gueñestarra zara, lehorrekoa. Nolatan hurbildu zinen kos-

taldeko kirol batetara, arraunera?

Lehorrekoa izanagatik familian askotan joan gara arrauna

ikustera, nire ama Castrokoa baita. Kirolari lotuta betidanik

egon naiz; zortzi urte nituela saskibaloiean hasi nintzen eta

21 urte eman nituen horretan, arraunean aritzeko gogoa piz-

tu zitzaidan arte.

Zerk bultzatu zintuen arrauna probatzera?

Itsasoa betidanik gustatu izan zait, betidanik ibili izan naiz

uretan atzera eta aurrera. Duela bederatzi urte etorri nin-

tzen Donostiara, eta ordutik are lotura handiagoa daukat,

beti itsasotik gertu ibiltzen naiz. Akaso horrek bultzatu nin-

duen. Dena den, nire gorpuzkerara gehien egokitzen den ki-

rola dela uste dut.

Aurtengo urtean bi helburu zenituzten. Bata Euskotren li-

gan sartzea zen...

Bi aste gogor pasa genituen, golpe gogorra izan baitzen. Ge-

rora gure helburua hobetzea zen, begirada Kontxan jarri

gabe. Entrenamendu bakoitzean ikusten genuen hobetzen

Maria Gutierrezorioko arraunlaria

ari ginela eta, azkenean, Kontxara sailkatzeko aukerak geni-

tuela ikusi genuen. Bide horretan, pixkanaka-pixkanaka go-

raka joan gara. Gure buruarengan konfiantza izatea izan da

aldagairik nagusiena bide horretan.

Norbere burua hotz eta indartsu mantentzeak norberak

eragina izango du, baina baita taldeko giroak ere, ezta?

Denbora asko igarotzen dugu elkarrekin; beraiekin denbora

gehiago pasatzen dut familiarekin eta lankideekin baino.

Harreman ona daukagu, ondo ezagutzen dugu elkar. Denok

batera bagoaz burua altxa eta gauzak ondo egiteko gai gara.

Batasun horrek indartu egiten gaitu.

Iritsi zen Kontxako eguna. Pentsatzen dut nerbioak dan-

tzan izango zenituztela. Hori guztia kudeatzea ez da erraza

izango, ala?

Urduri geuden, baina aldi berean, bagenekien gure gaitasu-

nak zeintzuk ziren, eta hori uretan nabaritu egin zen. Beste

talde batzuk baina presio gutxiago genuen, besteak goran

ibilitakoak baitziren. Ostegun horretako sentsazio berberak

ditut igande honetarako;pittin bat nerbiosa nago, baina, aldi

berean, ziur gure ahalmenez.

Uretaratu eta helburua lortu. Historikoa izan zen.

Kirolari dagokionean nire bizitzako egunik zoriontsuena

izan zen. Jendearen babesa sentitu nuen eta hor ohartzen

zara esfortzu guztiak balio izan duela, fruituak eman dituela.

Gueñesetik Donostiara lan kontuengatik etaDonostiatik oriora arraunarengatik. Gutierrez–Gueñes, 1981– itsasoari lotua egon da haurrazenetik, eta orain arraunak harrapatu du. .

2014Ko IrAIlAren 30A K a R K a R a 3 7

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 37

KoNtxa iRuditaN

Izan arraunlari, izan arraunzale; guztiontzat da berezia Kontxako estropada. Kaiko arranplako giro beroa, akuarium inguruko marea horia, mendiko maldan oreka mantendu ezinik dabiltzanak,

uretan dauden bandera horidun baporeak... Urrun bezain gertu sentitzen dute zaleek. Guztientzat da berezia Kontxa; osteguneko sailkapen estropadatik hasi eta bigarren igandera bitarte. Egun

bereziak izaten dira herrian eta arraunzaleak estropada honetan bereziki animatzen dute etxeko taldea. Berezitasun hori nabarmentzen duen ikus-entzunezko bat osatu dugu bertaratu ziren za-

leen irudiekin. Han izan bazina, ziur ikus-entzunezko honetan zaudela.

3 8 K a R K a R a 2014Ko IrAIlAren 30A

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 38

KoNtxa iRuditaN

Izan arraunlari, izan arraunzale; guztiontzat da berezia Kontxako estropada. Kaiko arranplako giro beroa, akuarium inguruko marea horia, mendiko maldan oreka mantendu ezinik dabiltzanak,

uretan dauden bandera horidun baporeak... Urrun bezain gertu sentitzen dute zaleek. Guztientzat da berezia Kontxa; osteguneko sailkapen estropadatik hasi eta bigarren igandera bitarte. Egun

bereziak izaten dira herrian eta arraunzaleak estropada honetan bereziki animatzen dute etxeko taldea. Berezitasun hori nabarmentzen duen ikus-entzunezko bat osatu dugu bertaratu ziren za-

leen irudiekin. Han izan bazina, ziur ikus-entzunezko honetan zaudela.

2014Ko IrAIlAren 30A K a R K a R a 3 9

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 39

txioKa

4 0 K a R K a R a 2014Ko IrAIlAren 30A

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 40

txioKa

2014Ko IrAIlAren 30A K a R K a R a 4 1

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 41

Arrauna.e$S:Maquetación 1 30/09/14 17:55 Página 42