Historiaurrea orokorra

21

Transcript of Historiaurrea orokorra

Page 1: Historiaurrea orokorra
Page 2: Historiaurrea orokorra

HISTORIAURREA

1.- NOR IZAN ZIREN GURE ARBASOAK?1.1.-Historiaurrea, garai luze- luzea1.2.- Lehenengo gizakiak:

- Hominizazio prozesua.

2.- ZER GERTATU ZEN PALEOLITOAN?2.1.- Bizimodu nomada2.2.- Lehenbiziko teknikak2.3.- Lehenbiziko sinismenak

3.- NEOLITOA, GIZAKIEN LEHEN IRAULTZA!3.1.- Nekazaritza eta abeltzaintzaren

sorrera3.2.- Lehenbiziko herrixkak3.3.- Lehenbiziko artisauak3.4.- Lehenbiziko arkitektoak:

- Monumentu Megalitikoak.

4.- METAL AROA:4.1.- Metalen aurkikuntza4.2.- Aldaketak bizimoduan

5.- LABURPENA

6.- HISTORIAURREA EUSKADIN:6.1.- Paleolitoa6.2.- Neolitoa eta metal aroa:

6.2.1.- Lautadetako gizakiak6.2.2.- Mendialdeko gizakiak

Page 3: Historiaurrea orokorra

1.- NOR IZAN ZIREN GURE ARBASOAK?1.1.- HISTORIAURREA, GARAI LUZE-LUZEA.HISTORIAURREA: -lehenengo gizakia sortu zenetik, duela 5 milioi urtetik, idazkera asmatu zen arteko garaia, duela 6.000 urte inguru.-hiru aro bereiz daitezke: Paleolitoa, Neolitoa eta Metal Aroa.PALEOLITOA:-gure lehenbiziko arbasoetatik orain dela 10.000 urte bitarteko aroa da.-harrizko lanabesak erabiltzen zituzten; ehiza eta uzta biltzea ziren haien jarduerak.NEOLITOA:-duela 10.000 urtetik, giza taldeak nekazaritzan eta abeltzantzan lan egiten hasi ziren arte. Herrixketan bizitzen hasi zirenean.METAL AROA:-duela 7.000 urte gutxi gorabehera.-objektuak eta lanabesak egiteko metalak erabiltzen ikasi zuten.1.2.- LEHENENGO GIZAKIAK: Gaur egungo gizakia eboluzio prozesu luze baten ondorioa da, hain zuzen:HOMINIZAZIO PROZESUARENA: (beste espeziengandik bereizia)-garunaren garapen handia, etengabe asmakuntzak egiteko aukera.-bi hanken gainean ibiltzea, eskuak lanerako libre izateko.-erpuru oratzailea, eskulan konplexuak egiteko (lanabesak) eta idazteko-hizkuntza sinbolikoa eta haurtzaro luzea; ikasteko denbora emanez.

Page 4: Historiaurrea orokorra
Page 5: Historiaurrea orokorra

2.- ZER GERTATU ZEN PALEOLITOAN?

2.1.- BIZIMODU NOMADA-lehenbiziko garaietan gizakiak NOMADAK izan ziren, hau da leku batetik bestera ibiltzen ziren janari bila.-TALDEKA elkartzen ziren ehizatzeko, estrategia konplexuak erabiltzen zituzten: mamutak, hartzak, bisonteak,...-erreka eta itsasoko arrainen arrantza eta basoko fruituen bilketa ere garatu zuten.-oso bizitza laburra zuten, arraroa zen 35 urtera heltzen zena.

2.2.- LEHENBIZIKO TEKNIKAK-lehenbiziko gizataldeek tresna batzuk asmatu zituzten beraien lanak egiteko-bi motatako tresnak ezberdintzen dira:

-harriz egindakoak: aiztoak, esku-aizkorak, karraskak eta gezi-muturrak adib.-hezurrez egindakoak: orratzak, arpoiak, amuak, bitxiak,...

-baina asmakizunik onena SUA izan zen:-kobazuloak berotzeko-janariak erretzeko edo egiteko-basapiztiak uxatzeko

2.3.- LEHENBIZIKO SINISMENAK:-lehenbiziko gizakientzat bizitzaren misterioak oso garrantzi handia zuen eta magia, erlijioarekin batera zihoan.-hori dela eta, hiru sinismen nagusi garatu zituzten:

-hildakoei kultua-naturaren indarrei kultuaamatasunaren misterioari kultua

Page 6: Historiaurrea orokorra
Page 7: Historiaurrea orokorra
Page 8: Historiaurrea orokorra
Page 9: Historiaurrea orokorra
Page 10: Historiaurrea orokorra
Page 11: Historiaurrea orokorra

3.- NEOLITOA, GIZAKIEN LEHEN IRAULTZA!3.1.- NEKAZARITZA ETA ABELTZANTZAREN SORRERA-Orain dela 10.000 urte inguru klima hobetu zen, elurteak eta izotzak poloetan eta goi-mendietan mugaturik geratu ziren.-Gizakia landareak jartzen eta animaliak etxekotzen hasi zen eta ondorioz NEKAZARITZA eta ABELTZANTZA sortu ziren.3.2.- LEHENBIZIKO HERRIXKAK-Gizakiak, kobazuloetatik atera eta herrixka txikiak eraiki zituen elkarrekin bizitzeko: SEDENTARIO bihurtuz eta ibai ertzetan kokatu ziren.-Herrixketan lanen espezializazioa burutu zen:

-batzuk lurra landu-beste batzuk abereak zaindu-gainontzekoak: tresnak asmatu (ehungintza, saskigintza, zeramika, armak,...)

3.3.- LEHENBIZIKO ARTISAUAK-Neolitoko ezaugarri nagusia HARRI LANDUA erabiltzea izan da. Erabiltzen zituzten tresna guztiak horrela iraunkorragoak ziren.-Artisauek arlo ezberdinetako lanabesak sortu zituzten:

-1.- NEKAZARITZAN: aitzurrak, igitaiak, esku-errota,...-2.- ZERAMIKAGINTZAN: ontziak eskuz moldatu eta sutan erretzen ziren gogortzeko eta

aleak eta likidoak gordetzeko.-3.- EHUNGINTZAN: hezurrezko ardatzez iruten zuten haria, ehundegiak, ehunak,...

3.4.- LEHENBIZIKO ARKITEKTOAK:-Neolitoko azken urteetan, monumentu MEGALITIKOAK eraiki zituzten erlijioarekin edo magiarekin lotuta. Hiru mota:

-IRUINARRIAK: zutik sartutako harri luze eta handiak (menhir)-TRIKUHARRIAK: harri handi bertikalez osatuta eta gainean beste harri zabal batzuk jarriz

estalki gisa (dolmen).-HARRESPILAK: iruinarriz osatutako barruti zirkular handiak (cromlech)

Page 12: Historiaurrea orokorra

MONUMENTU MEGALITIKOAK

A.- HARRESPILA-Iruinarriaren bidez, borobil bat antolatzen zuten, beste harri harri batzuekin lotzen zituzten.-Santutegiak ziren

B.- IRUINARRIA-Zutik sartutako harri luze eta handia-Eguzkia gurtzeko egiten zituzten

C.- TRIKUHARRIA:-Harri batzuk (3 edo) lurrean zutik jarrita eta beste harri batez estalirik bezala-Hilobi kolektiboak ziren.

Page 13: Historiaurrea orokorra
Page 14: Historiaurrea orokorra
Page 15: Historiaurrea orokorra

4.- METAL AROA:

4.1.- METALEN AURKIKUNTZA:

-Orain dela 7.000 urte inguru gizakiak metalezko objektuak egiten hasi zen.-Aldi desberdinetan aztertu ditzakegu:

-1.- KOBREA: lehendabiziko metala izan zen eta harrizko lana baztertu zuen. Ez zen behar bezain gogorra.

-2.- BRONTZEA: kobrea eta eztainua bildurik lortu zuten; gogorragoa.-3.- BURDINA: oso garrantzi handia izan zuen honen aurkikuntzak; oso gogorra delako eta

gerretan botere handiagoa lortu ahal zutelako.-Mota guztietako objektuak eta tresnak egin zitezkeen: lanabesak, armak, bitxiak, estatuak,... Labeak mineralak urtzeko eta moldeak formak emateko, garatu zituzten.

4.2.- ALDAKETAK BIZIMODUAN.

-HIRIEN SORRERA:-Gizakiak “harrizko hormaz babesturiko ” hirietan elkartzen hasi ziren.-Errege bat hautatu zuten eta haien arteko ezberdintasuna handitzen joan zen: aberatsak,

pobreak, lurjabeak,...-Beste hiri batzuekin borroka egiten zuten, lurralde berriak lortzeko asmotan.

-TRESNA BERRIAK:-GURPILA: nekazaritzan, garraioetan eta tresnetan garrantzi handikoa izan zen: gurdian,

tornuan,...-HAIZE OIHALA: bela, itsasontzietan erabili zen haizearen indarra aprobetxatzeko.-GOLDEA: nekazaritzan eta idien indarrarekin batera azkarrago eta hobeto egiten zuten lana.

-Guztiaren ondorioz MERKATARITZA JARDUERAK sortu ziren.

Page 16: Historiaurrea orokorra
Page 17: Historiaurrea orokorra
Page 18: Historiaurrea orokorra

HISTORIAURREA

HARRI AROA METAL AROA

PALEOLITOA NEOLITOA1.- KOBREA2.- BRONTZEA3.- BURDINA

BIZIMODU NOMADA-kobazuloetan bizi ziren, talde txikietan elkarturik

-leku batetik bestera mugitzen ziren ehiza, arrantza eta fruituen bilketa egiteko.ASMAKIZUNAK

-garrantzitsuena SUA izan zen: kobazuloak berotzeko, janariak prestatzeko, basapiztiak uxatzeko,...

-TRESNAK oso sinpleak eta harriz eginikoak gehienak. Hiru atal:

oHarrizkoakoHezurrezkoakoEgurrezkoakSINESMENAK

-haientzat magia eta erlijioa elkarrekin ibiltzen ziren:

omarrazkiak kobazuloetanohildakoei kultoaoamatasunaren misterioa:VENUSAK

BIZIMODU SEDENTARIOA-herrizka txikietan elkarturik bizi ziren

-animaliak etxekotzen hasi ziren-nekazaritza eta abeltzantza garatu zuten (neolito iraultza)ASMAKIZUNAK

-nekazaritzarako tresnak asmatu zituzten: aitzurrak, igitaiak, eskuzko errota,...

-beste artisau batzuk ere garatu ziren:oehungintza

ozeramikaosaskigintzaSINESMENAK

-natura eta hildakoentzako kultoa egiteko MONUMENTU MEGALITIKOAK eraikitzen hasi ziren:

oIRUINARRIAK- MenhiroTRIKUHARRIA-DolmenoHARRESPILA-Gromlech

BIZIMODUA (hiriak)-hiriak harresiz inguraturik eraiki

-hirien gobernua errege batek bete zuen eta hirien antolamedua korapilatzen joan zen: funtzionarioak, soldaduak, dendariak,...-hirien arteko gerrak sortu ziren-gizartean aberatsak eta pobreak bereizten hasi ziren; aberastasunak pertsonen arteko ezberdintasuna markatu zuen.ASMAKIZUNAK

-GURPILA: nekazaritzan, garraioetan eta tresnetan erabilia.

-HAIZE OIHALA: bela itsasontzietan erabili zen.-MERKATARITZA: kultura eta herri batzuen artean harremanak garatu ziren.-IDAZKERA: historioa garatzen hasi zen testimonioei esker

Page 19: Historiaurrea orokorra

6.- HISTORIAURREA EUSKADIN:6.1.- PALEOLITOA:

- Historiaurreko lehen garaiez ezer gutxi dakigu; garai hartan ez zen jende gehiegi bizi.-Paleolito bukaerako biztanleria asko hasi zen eta aztarnategi asko daude:BIZKAIAN: Axlor, Santimamiñe eta Lumentxa…GIPUZKOAN: Lezetxiki, Erraka, Altxerri…HEGOALDEAN: Manzanos.-Giza taldeak NOMADAK ziren, haitzuloetan bizi ziren normalean.- Ehizarako teknikak hobetu zituzten.- Adierazpen artistikoak egiten zituzten haitzuloetako hormetan (animalien irudiak marraztuz, gehien bat).

6.2.-NEOLITOA ETA METAL AROA:- Euskadin berandu garatu zen NEOLITOA.- Orduan hasi ziren bereizten bizimoduak:LAUTADETAKO GIZAKIAK:

Nekazariak eta sedentarioak zirenHerrixka egonkorrak eratu zituzten,

batzuk handiak ziren (La Hoya – Araban) eta etxeak sendoak.

Lehenbizikoz SOBERAKINAK sortu ziren.

Hileta hatu aberats gutxi batzuk agertu dira, trikuharriak handiak zirelarik: Sorginetxe, Aizkomendi edo Sorginaren Txabola, denak Arabakoak.

MENDIALDEKO GIZAKIAK:Artzaintza zen jarduera nagusia eta nomadak

ziren.Aldaketak nekez gertatzen ziren, beraz

antzinako lanabesak eta teknikak mantentzen ziren.

Trikuharriak lautadetakoak baino txikiagoak; Hatu urriagoak eta eskasagoak aurkitu dira barruan, Aralarren eta Gipuzkoan. Iruinarriak eta Harrespilak ere daude hemen.

Page 20: Historiaurrea orokorra
Page 21: Historiaurrea orokorra