HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK XIX. mendeko zabalgunea · XIX. mendean Gasteizen bizi ziren gizarte...

12
Udaleko Hezkuntza Zerbitzua Servicio Municipal de Educación HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK XIX. mendeko zabalgunea IRAKASLEAREN KOADERNOA

Transcript of HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK XIX. mendeko zabalgunea · XIX. mendean Gasteizen bizi ziren gizarte...

Page 1: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK XIX. mendeko zabalgunea · XIX. mendean Gasteizen bizi ziren gizarte taldeen eta gaurko biztanleen arteko konparazioa egitea. Auzuneak hiriaren barruan

Udaleko Hezkuntza Zerbitzua Servicio Municipal de Educación

HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK

XIX. mendeko zabalgunea

IRAKASLEAREN KOADERNOA

Page 2: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK XIX. mendeko zabalgunea · XIX. mendean Gasteizen bizi ziren gizarte taldeen eta gaurko biztanleen arteko konparazioa egitea. Auzuneak hiriaren barruan

XIX. mendeko zabalgunea-Irakaslearen koadernoa 2

AURKIBIDEA

1. Aurkezpena .................................................................................. 3

2. Antolakuntzako alderdiak ............................................................. 5

3. Helburuak ..................................................................................... 6

4. Edukiak ......................................................................................... 7

5. Metodologia .................................................................................. 8

6. Ibilbidea egin aurreko jarduerak ................................................... 8

7. Ibilbidea ........................................................................................ 9

8. Ibilbidea egin ondorengo jarduerak ............................................ 11

9. Balioztatzea ............................................................................. 12

Page 3: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK XIX. mendeko zabalgunea · XIX. mendean Gasteizen bizi ziren gizarte taldeen eta gaurko biztanleen arteko konparazioa egitea. Auzuneak hiriaren barruan

XIX. mendeko zabalgunea-Irakaslearen koadernoa 3

1. AURKEZPENA

GASTEIZ, HEZIKETARAKO ESPAZIO GISA izeneko heziketa programa

Udalak taxutu du, asmo hau izanik: hiria ezagutzaren OBJEKTU gisa,

ikasketarako TOKI gisa eta hezkuntzako AGENTE gisa baliatzea.

Hiri batek, hezitzailea izateko, zeregin tradizionalak ez ezik, nahita eta arduratsu

bere gain hartu behar ditu beste zeregin hauek ere: «bere herritar guztiak heztea,

sustatzea eta garatzea, haur eta gazteengandik hasita» (Bartzelonako Deklarazioa,

Hiri Hezitzaileen I. Biltzarra, 1990).

Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak, programa honen bitartez, hiriaren eta

eskolaren arteko elkarrekintzako dinamika sortu nahi du. Hartara,

Gasteizko herritarrei (eskola umeengandik hasita) aukera eta bultzada

emango die, hiria ezagut eta bizi dezaten.

Programaren giltzarrietako bat dira HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK.

Ibilbidea, izatez, hiria ezagutzeko jarduera bat da, eta helburu hauek ditu:

- Gasteizko toki eta eraikin adierazgarrietan barrena ibilbide didaktikoak

eginez, bertatik bertara ezagutzea garai historiko jakin baten ezaugarriak

eta garai hark gaur egungo hirian duen eragina.

- Hiriaren ezagutza praktikoa sustatzea. Hartara, hiriak eskaintzen dizkigun

baliabide eta zerbitzuak ezagutu eta erabiltzeko behar den informazioa

ematen zaie ikasleei.

- Ikasleen artean, ingurunea oro har —eta historia eta arte ondarea,

bereziki— balioetsi eta errespetatzeko ohiturak eta jarrerak sustatzea.

Programa honetako baliabide didaktiko bat Irakaslearen koadernoa da.

Ibilbidean parte hartuko duten irakasleek, koaderno honetantxe aurkituko dute

ikasgelan jarduera prestatu eta osatzeko behar duten informazioa. Hala, ikasleek

modu aktiboan parte hartzea eta jarduerari etekin handiagoa ateratzea errazten da.

Page 4: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK XIX. mendeko zabalgunea · XIX. mendean Gasteizen bizi ziren gizarte taldeen eta gaurko biztanleen arteko konparazioa egitea. Auzuneak hiriaren barruan

XIX. mendeko zabalgunea-Irakaslearen koadernoa 4

Hurrengo taulan, programaren ezaugarri nagusiak ageri dira.

Ibilbidea Hartzaileak Baliabide didaktikoak Iraupena

Talde

txikiagoetan

banatzea*

Lehen Hezkuntzako 5.a

eta 6.a

DBHko 1. zikloa

2 ordu

21 edo 21

ikasle baino

gehiago baldin

badira Erdi Aroko

Gasteiz Helduen Hezkuntza

Iraunkorra eta helduen

taldeak

Unitate didaktikoa,

DVDa, irakaslearen

koadernoa, ikaslearen

koadernoa.

Monitore-gidaria.

DBHko 2. zikloa

21 edo 21

ikasle baino

gehiago baldin

badira Gasteiz

neoklasikoa Helduen Hezkuntza

Iraunkorra eta helduen

taldeak

Unitate didaktikoa,

DVDa, irakaslearen

koadernoa, ikaslearen

koadernoa.

Monitore-gidaria.

2 ordu

DBHko 2. zikloa 2 ordu

21 edo 21

ikasle baino

gehiago baldin

badira XIX. mendeko

zabalgunea Helduen Hezkuntza

Iraunkorra eta helduen

taldeak

Unitate didaktikoa,

DVDa, irakaslearen

koadernoa, ikaslearen

koadernoa.

Monitore-gidaria.

Artxiboak

ezagutzea

DBH, DBHO, Helduen

Hezkuntza Iraunkorra

eta helduen taldeak

DVDa, irakaslearen

koadernoa, ikaslearen

koadernoa.

Monitore-gidaria.

2 ordu eta

30 minutu

15 edo 15

ikasle baino

gehiago baldin

badira

Idazketa eta

idatzitakoa

DBH, DBHO eta

helduen taldeak

PPT, ikaslearen

koadernoa.

Monitore-gidaria

3 ordu

15 edo 15

ikasle baino

gehiago baldin

badira

San Pedro eliza

DBHO, Helduen

Hezkuntza Iraunkorra

eta helduen taldeak

Irakaslearen koadernoa,

ikaslearen koadernoa.

Monitore-gidaria

(aukerakoa).

Ordu bete

eta 30

minutu

Lehen Hezkuntzako 5.a

eta 6.a

26 edo 26

ikasle baino

gehiago baldin

badira Udaletxea

Helduen Hezkuntza

Iraunkorra eta helduen

taldeak

Unitate didaktikoa,

irakaslearen koadernoa,

ikaslearen koadernoa.

Monitore-gidaria.

Ordu bete

eta 30

minutu

Page 5: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK XIX. mendeko zabalgunea · XIX. mendean Gasteizen bizi ziren gizarte taldeen eta gaurko biztanleen arteko konparazioa egitea. Auzuneak hiriaren barruan

XIX. mendeko zabalgunea-Irakaslearen koadernoa 5

Lehen Hezkuntzako 6.a

eta DBHko 1. zikloa

26 edo 26

ikasle baino

gehiago baldin

badira Bisita Santa

Maria

katedralera Helduen Hezkuntza

Iraunkorra eta helduen

taldeak

DVDa, ikaslearen

koadernoa.

Monitore-gidaria.

Ordu bete

Lantegiak

Santa Maria

katedralean

DLHko 1. mailatik

5.mailara

Maila bakoitzean

Power Point bat.

Monitore-gidaria

Bi ordu

Santa Maria

katedrala:

Argiaren

elizpea

DBHko 2. zikloa,

DBHO eta helduen

taldeak

Monitore-gidaria Ordu bete

Gasteizko

ahozko

memoria 1940-

1965

DLHko 4. maila

Power Point, argazkiak.

Monitore-gidaria eta

Mejora Fundazioako

boluntarioak

Ordu bete

Foru plazatik

ARTIUMera

DLHko 4. 5. eta 6.

maila Monitore-gidaria Bi ordu

Chillida gure

hirian DBHO Monitore-gidaria Bi ordu

* Helduen Hezkuntza Iraunkorrako taldeak eta helduen taldeak ez dira talde

txikiagoetan banatuko, Artxiboak ibilbidean izan ezik.

2. ANTOLAKUNTZAKO ALDERDIAK

Jarraian, irakasleek ibilbidea prestatzean kontuan izan beharreko zenbait alderdi

aipatuko ditugu:

Irakasleen parte hartzea

Parte hartzen duen irakaslearen zeregina da, ibilbide osoan, ikasleek

jokabide egokia eta arreta izan dezaten zaintzea. Era berean, irakasleak oso

parte hartze garrantzitsua izango du jardueran. Beharrezkoa deritzon aldiro, esku

hartuko du, monitorearen azalpenak osatzeko, edo azalpen horiek taldearen

ezaugarriei egokitzeko.

Ikastaldea talde txikiagoetan banatzen bada, komeni da ibilbidea egitera bigarren

irakasle arduradun bat ere etortzea.

Ikasleentzako oharra

Page 6: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK XIX. mendeko zabalgunea · XIX. mendean Gasteizen bizi ziren gizarte taldeen eta gaurko biztanleen arteko konparazioa egitea. Auzuneak hiriaren barruan

XIX. mendeko zabalgunea-Irakaslearen koadernoa 6

Ezinbestekoa da ikasleak jabetzea ibilbidea ikaskuntzako jarduera dela, ez

dela txangoa.

Orobat, ikasleen koadernoan proposatzen diren jardueretako batzuk egin ahal

izateko, beharrezkoa izango da ikasle bakoitzak arkatza eta ezabagoma

ekartzea.

Jarduerara etortzea

Ibilbidea egiteko, ezinbestekoa da ibilbideari dagokion DVDa ikastetxean

ikusita izatea.

Jarduerara etortzerik ez baldin baduzue, Udaleko Hezkuntza Zerbitzuari

garaiz jakinarazi behar zaio, jarduera eguna baino hiru egun lehenago

gutxienez. Jarduerara arrazoibide egokirik gabe ez etortzeak, jarduera beste egun

batean egiteko aukera kenduko du. Gainera, hurrengo ikasturteetan jardueratik

kanpo uztea eragin dezake.

Garraioa

Parte hartzaileak ibilbidera ekarri eta ibilbidetik bueltan eramateko ardura,

ikastetxe bakoitzarena da. Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak, garraiobidea

erabiltzen duten ikastetxei diru laguntza emango die indarrean dagoen deialdiaren

arabera.

3. HELBURUAK

Ikus dezagun, segidan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko

ikasleentzat prestatutako XIX. mendeko zabalgunea ibilbidearekin zer helburu

lortu nahi diren:

���� XIX. mendean Gasteizen egindako zabalkundearen jatorria deskribatzea.

Eman zioten kokagunearen zergatikoa eta hirigintzako trazatuaren

ezaugarri berezien arrazoiak azalduko ditugu.

���� XIX. mendeko Zabalgunearen inguru fisikoa eta historikoa zein den

zehaztea. Inguru natural edo fisikoaren ezaugarriekin erlazionatuko

ditugu historian zehar hor bizi izan diren gizabanakoen bizimoduak.

���� Zabalgunearen garaiko historiak, hirigintzak, arteak eta gizarteak

Gasteizen dituzten ezaugarri nagusiak ezagutzea, bai eta gaur egun arte

izan duten bilakaera ere.

���� Zabalguneko kale nagusien izena ezagutzea, eta hiriko mapan non dauden

jakitea.

Page 7: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK XIX. mendeko zabalgunea · XIX. mendean Gasteizen bizi ziren gizarte taldeen eta gaurko biztanleen arteko konparazioa egitea. Auzuneak hiriaren barruan

XIX. mendeko zabalgunea-Irakaslearen koadernoa 7

���� Hiriko alderdi horretako eraikinak aurkeztea: burges etxeak, jauregiak,

plazak, tren geltokia, eraikin enblematikoak.

���� Eraikinetan erabilitako eraikuntza-materialak bereiztea.

���� XIX. mendean Gasteizen bizi ziren gizarte taldeen eta gaurko biztanleen

arteko konparazioa egitea.

���� Auzuneak hiriaren barruan dituen ezaugarri bereziak azaltzea.

���� XIX. mendeko Zabalguneak duen historia eta arte ondareari buruzko

balioespena eta errespetua eragitea.

4. EDUKIAK

Ibilbide honen edukiek, alderdi hauek dituzte ardatz:

• XIX. mendean hiriak zuen hirigintza-trazatuaren jatorria: eraginak.

• Hiri garapenak gaur egun arte izan duen bilakaera.

• XIX. mendeko historiak, hirigintzak, arteak, ekonomiak eta

gizarteak Gasteizen dituzten ezaugarri nagusietara hurbiltzea.

• Zabalguneko eraikin adierazgarriak: jatorria eta oraingo erabilera.

• Zabalgunea, hiriko auzune gisa.

Udaleko Hezkuntza Sailak, 1993an, XIX. mendeko Zabalunea (kontuan izan

Euskaltzaindiak zabalgune forma onartu aurretikoa dela) unitate didaktikoa

argitaratu zuen. Ikastetxeei bidalitako unitate horretan aurkituko dute irakasleek

ibilbide honetako edukiak garatzeko beharko duten informazioa.

Lehenengo kapituluan, XIX. mendeko esparru historikoa, gizartea eta ekonomia

esplikatzen dira.

Bigarren kapitulua, Gasteizen egindako zabalgunearen kasu zehatzari buruzkoa

da.

Hirugarren kapituluan deskribatzen dira Zabalgunearen kokagunea, gaur egun

dituen eginkizunak, eta alde horretako biztanleriaren egitura.

Zabalguneko eraikin historiko garrantzitsuenen ezaugarriak laugarren kapituluan

azaltzen dira.

5. METODOLOGIA

Page 8: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK XIX. mendeko zabalgunea · XIX. mendean Gasteizen bizi ziren gizarte taldeen eta gaurko biztanleen arteko konparazioa egitea. Auzuneak hiriaren barruan

XIX. mendeko zabalgunea-Irakaslearen koadernoa 8

Jarduerak hainbat zati berezi ditu:

1. Ibilbidea egin aurreko jarduerak. Ikasgelan egingo dira, irakasleek

dinamizatuta.

2. Ibilbidea, Zabalgunean zehar, monitore-gidariak dinamizatuta.

3. Ibilbidea egin ondorengo jarduerak. Ikasgelan egingo dira, irakasleek

dinamizatuta.

Ibilbidean zehar egingo diren ekintza eta jardueren bidez, ikasleen

pentsamendu sortzailea eta kritikoa sustatuko da. Orobat, gogoeta, analisia

eta ordezko aukeren bilaketa eragingo die.

Ibilbidean, parte hartzaileen arteko harreman prozesu egokia bultzatuko da.

Hartara, indartu egingo dira taldearen kohesioa, ikasleen parte hartze aktiboa,

errespetua eta talde lana.

Monitore-gidaria saiatuko da ibilbidearen edukiak egokitzen, parte

hartzaileen ezagutzen maila berean izan daitezen. Era berean, talde bakoitzaren

ezaugarrietara egokituko du ibilbidea. Behar izanez gero, esku hartzeko

estrategiak aldatuko ditu.

Ibilbideak ikaskuntza praktiko eta orokorra dakar, hiriaren bizitza bera ere

halakoxea baita. Jardueran sartuta daude alderdi kognitibo, estetiko eta etikoak

(ikasleek ezagutzak, trebetasunak, ohiturak eta balioak bereganatzea). Hartara,

herritar bizitzan parte hartze kritiko eta eraikitzailea izatea bultzatzen da. Asmoa

da parte hartzaileek har dezatela euren ingurunearekiko, ondarearekiko eta

kontserbazioarekiko ardura.

6. IBILBIDEA EGIN AURREKO JARDUERAK

Ezinbestekoa izango da, ibilbidean parte hartzeko, aldez aurretik DVD hau

ikusia izatea: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleentzat

prestatutako XIX. mendeko Zabalgunea ibilbidearen DVDa, alegia. DVD hori

ikastetxeari bidali zion Udaleko Hezkuntza Sailak. Gomendatzen dugu ibilbidea

egin baino ez askoz lehenago ikus dezatela DVDa. Horrela, errazago ulertuko

dituzte ibilbidean garatuko diren edukiak, eta hobeto aprobetxatuko dute

jarduera.

DVDa ikusteaz gainera, gomendatzen dugu irakasleak ikasgelan esplika ditzala

ibilbidean garatuko den gaiaren edukirik garrantzitsuenak.

Jarraian, irakasleei ibilbidea prestatzeko lanetarako baliagarri izango zaizkion

hainbat ariketa zehaztuko dugu.

Page 9: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK XIX. mendeko zabalgunea · XIX. mendean Gasteizen bizi ziren gizarte taldeen eta gaurko biztanleen arteko konparazioa egitea. Auzuneak hiriaren barruan

XIX. mendeko zabalgunea-Irakaslearen koadernoa 9

LEHENENGO ARIKETA

XIX. mendean, Europako hiriak hazi egin ziren, demografiako,

ekonomiako, gizarteko eta politikako hainbat arrazoi zirela kausa.

1.1. Bilatu eta idatzi garai hartako zer aldaketa izan ziren garai hartan,

arlo guztietan, Europako hiriak haztea eragingo zutenak.

BIGARREN ARIKETA

XIX. mendeko gizartea hainbat estamentutan edo gizarte taldetan

banatuta zegoen.

2.1. Talde lana egitea eta talde handian esplikatzea: lan talde

bakoitzak estamentuetako baten ezaugarriak eta zereginak

aztertuko ditu, eta ikasgelan esplikatuko.

2.2. Aztertuko dute zer hierarkia zegoen XIX. mendean, non kokatzen

zen estamentu bakoitza hiriko planoaren barruan, eta zer-nolakoa

zen Zabalguneko etxeek zuten segregazio bertikala.

HIRUGARREN ARIKETA

Trenbidea izan zen eragin handieneko garraiobidea, XIX. mendeko hiri

hazkundea bultzatu zuen ekonomia garapenaren barruan.

3.1. Azal ezazu zein izan zen komunikabide berriak sortzeak Europan

izan zuen ondorena. Adierazi zein izan ziren komunikabide

haietatik garrantzitsuenak.

LAUGARREN ARIKETA

XIX. mendean eginiko zabalguneei antzeko eraginak antzematen zaizkie

arkitekturako tipologietan eta erabilitako erakuntza-materialetan. Egun,

elementu haiek berriagoekin nahasita ageri zaizkigu.

4.1. Bila eta idatz itzazu XIX. mendeko zabalguneetan aurkituko

ditugun ezaugarri eta material nagusiak.

7. IBILBIDEA

•••• Montehermoso kulturunea

Page 10: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK XIX. mendeko zabalgunea · XIX. mendean Gasteizen bizi ziren gizarte taldeen eta gaurko biztanleen arteko konparazioa egitea. Auzuneak hiriaren barruan

XIX. mendeko zabalgunea-Irakaslearen koadernoa 10

Monitore-gidariak Montehermoso kulturuneko sarrera nagusian egingo

dio harrera ikasle taldeari.

Taldea 21 edo 21 ikasle baino gehiagokoa baldin bada, bi azpitaldetan

banatuko da, bakoitza monitore batekin, eta bi azpitaldeok ez dute bat

egingo ibilbideko ezein tokitan.

Lehendabizi, monitore-gidariak ibilbidea aurkeztuko die ikasleei.

Metodologia esplikatuko die, eta ikasleen jakintza maila zein den

ezagutzen saiatuko da, ibilbidearen edukiak maila horretara egokitzearren.

•••• San Bizente eliza

Toki estrategiko horretatik, Gasteiz eratzean izan diren aldiak eta

aldaketak ikusiko ditugu: Erdi Aroko hirigunea, alde neoklasikoa eta

XIX. mendeko zabalgunea. Hartara, ibilbidea nondik egingo dugun

kokatuko dute.

•••• Eduardo Dato kalea

Espainia plazaren hegoaldeko sarreraren ondoan, hirian egindako

zabalgunearen plana deskribatuko dugu. Dituen ezaugarri berezien

zergatikoa azalduko diegu. Era berean, Arrieta etxeak ezagutzeko aukera

izango dugu.

•••• Arka plaza

Hor, inguruak dituen ezaugarriei behatuko diegu; bai eta hiriaren barruan

merkataritzako, finantzetako, administrazioko, kulturako eta aisialdiko

erdigune gisa egiten dituen eginkizunei ere.

•••• Emakunde etxea

Eraikin horren ezaugarri bereziak eta historian zehar izan dituen bi

eginkizun nagusiak azalduko ditugu.

•••• Fournier etxea

Heraclio Fournierrek etxe horretan batu nahi izan zituen bi eginkizunak

aztertuko ditugu. Izan ere, hantxe jarri zituen bai bizitokia, bai familiaren

lantegia.

•••• Tren geltokia

Page 11: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK XIX. mendeko zabalgunea · XIX. mendean Gasteizen bizi ziren gizarte taldeen eta gaurko biztanleen arteko konparazioa egitea. Auzuneak hiriaren barruan

XIX. mendeko zabalgunea-Irakaslearen koadernoa 11

Tren geltokia izan zen, hain zuzen, zabalgunea hiriaren hegoalderantz

egiteko proposamena bultzatu zuten arrazoi nagusietariko bat.

Geltokiaren eraikuntza tipologiari behatuko diogu; arkitektura

erregionalistaren eragina nabari zaio.

•••• Amarika plaza

Plaza hori dagoen tokian, antzina, Fernando Amarika pintorearen

familiaren lorategia zegoen. Zabalgunean egin ziren elkartzeko eta

atseden hartzeko gune berrietako bat da.

•••• Pando-Arguelles etxea

Eraikinaren ezaugarri bereziak aztertuko ditugu, Zabalgunean kokatu

ziren izen handiko familien bizileku berrien erakusgarri den aldetik.

•••• Zulueta jauregia

Garai hartako jauregien tipologia deskribatuko dugu. Barrualdea

bisitatuko dugu, orain duen eginkizun berriarekin batera egin zaizkion

aldaketei antzemateko.

•••• Florida parkea

Burgesiaren aisiarako eta elkartzeko toki gisa sortua, hiriko parkerik

enblematiko eta erakargarriena da, gaur egun. Hiriko gainerako parkeen

aldean dituen berezitasunak azalduko ditugu.

•••• Eusko Legebiltzarraren egoitza

Antzina Santa Klara komentua zegoen tokian eraikia, hainbat eginkizun

izan du, harik eta, zaharberritu ondoren, Eusko Legebiltzarraren egoitza

bihurtu arte. Une horretan, zabalgunearen garaian egindako

desamortizazioa eta ekarri zituen ondorioak aipatuko ditugu.

8. IBILBIDEA EGIN ONDORENGO JARDUERAK

Ibilbidearen hasieran, parte hartzaileei koaderno didaktikoa banatu diegu: hortxe

dituzte ibilbideari buruzko informazioa eta egin beharreko ariketetarako

proposamena. Ariketa horiek ibilbidean bertan egin daitezke; edo, bestela, gero,

ikasgelan.

Page 12: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK XIX. mendeko zabalgunea · XIX. mendean Gasteizen bizi ziren gizarte taldeen eta gaurko biztanleen arteko konparazioa egitea. Auzuneak hiriaren barruan

XIX. mendeko zabalgunea-Irakaslearen koadernoa 12

Ikus ezazue ikasleen koadernoko 15. puntua (ariketak); ariketa horiek ikasgelan

egitea gomendatzen dugu.

9. BALIOZTATZEA

Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak hainbat tresna prestatu du, Historia eta Arte

Ibilbideen Programa balioztatzeko. Horietako bat da irakasleek balioztatzeko

fitxa. Programa balioztatze aldera, garrantzi handikotzat jotzen dugu parte hartu

duen taldearen arduradunak jarduera analizatzea.

Horretarako, ibilbidearen hasieran, monitoreak balioztatze fitxa bat emango dio

irakasleari. Irakasleak ibilbidearen bukaeran beteko du fitxa hori.

Irakasleei mesedez eskatzen diegu fitxa horretan adieraz ditzatela, eskatutako

datuez gainera, gertaturiko edozein gorabehera, euren oharrak, eta programa

hobetzen lagunduko duten iradokizunak.