Hirigintza eredua

17
17 4 . MODELO URBANÍSTICO (Repasando el pasado) 4 . HIRIGINTZA EREDUA (Iragana aztertuz) 4.1. Hirigintza Udal Plana ruñea 50. hamarkadan hasitako garapen basatian egindako plangintza hetereogenoaren ondorioa da. Honek hiria bitan egituratu zuen: “goiko” hiria, goiko lautadakoa, hiri errepresentatiboa dena, eta “beheko” hiria, ibaiaren meandroetan oinarrituta eta bestetik bereiztua Argaren gaineko mendoitz eta erripen bidez. Beren funtzionamendua, egitura eta erabilpenak argiki difentziagarriak dira eta elkarren ondoan dauden bi hiri bezala agertzen dira. 1984. urteko Hiri-antolamenduko Udal Plan Orokorra egoera hau arintzen saiatu zen, ordura arte zegoena mantentzeko eta kontserbatzeko, baliabide naturalen defentsarako eta garapenerako arlo berriak gehitzeko estrategiak ezarriz. Halaber, bere garapenean prozesu parte-hartzailea bultzatu zen eta dotazioak, alde berdeak eta plazak paratu ziren auzo ezberdinetan, auzo elkarteekin adostutakoaren ondorioz. Hala ere, UPN alkatetzara ailegatu zenean (A. Jaime) Plana ez zen bete eta lurzoru publikoak entitate pribatuei ematen hasi ziren, horren adibide, abono gutxi batzuen truke kirol-instalazioak dira. Indarrean dagoen Udal Plana legegintzaldia bukatu aurretik presaz onartu zen 35/2002 (02-12-27) lege be- rriaren aplikazioa saihesteko, lege honek %50 Babes Ofizialeko Etxeak (BOE) izan behar zutela ezartzen bai- tzuen. Are gehiago, legean xedapen bat gehitu zen indarrean hiru hilabete beranduago sartzeko, Iruñeko udalak denbora izan zezan Plana onartzeko. Ondoren, legearen homologazioa egin zen, baina garrantzitsuena egina zegoen, Lezkairun Babes Ofizialeko Etxeak gutxienez %50 izan beharko baziren ere, azkenean %17 iza- nen ziren, horrela bultzatzaileen eta eraikitzaileen interesak sarituz. Plan honek goi-lautadaren eraikitzearen finkatzea suposatzen du, iparraldeko auzoen eraikuntza eta Arrosa- diako hegoaldeko ertz bukatu gabeak. Erakusten du gainera, egindako eraldatzeak hiriaren bereko egituran eragin izan duela, hiriko erdigunea bere eremua zabaldu eta espazio librea, Takonera eta gotorlekuaz osatu- takoa, inguratzen duten ferra formako guneak barne hartzen baititu. Egungo hiria eta 80. hamarkadako hiriaren arteko ezberdintasun handiena, kontsolidatutako eremuaz gain, eskalan emandako aldaketa da. Ez da hazkuntza edo lurzoruaren okupazio soila. Emandako aldaketak kuali- tatiboak izan dira, eta horren ondorioak era askotakoak dira, hiri egituraren funtsezko oinarrietan eragiten du- tenak. Horietako bat garraiobideekin erlazionaturik dagoena da. Hiria bere osotasunean oinez zeharka zitekeen, baina beste dimentsioa hartzen joan den heinean leku batetik bestera joateko beste bide batzuen beharrak garrantzia hartu du. Hiriaren erdiguneko egituraketan emandako aldaketek hiriko leku ezberdinen arteko ore- kan eta erlazioan eragina izan dute. Egun Argaren bailararen auzoek eta hegoaldeko mendi-mazelak, Barañain, Antsoain, Atarrabia eta Burlata herriguneekin batera hiriaren lehenengo bizitegi-gunea eratzen dute, duela 15 urte periferiako enklabeak ezaugarritzen zituen egoeratik egokitu behar izan dutelarik. Modu berean, Iruñeak eskualdean duen hiri funtzionalaren papera identifikatzea beharrezkoa egiten da. Planaren zenbait proposamen garatu dira eta beste batzuk garatzen ari dira, batez ere, iparraldeko auzoen aldaketak, Buztintxuri, Ezkaba, Arrotxapearen hegoaldea eta Sanduzelaiko hego-ekialdekoak, eta baita Lez- kairuko zabalgune berrikoak edo Arrosadiakoak ere, gaur egun garatzen ari direnak. I

description

Hirigintza ereduaren azterketa

Transcript of Hirigintza eredua

Page 1: Hirigintza eredua

17

4 . MODELO URBANÍSTICO(Repasando el pasado)4 . HIRIGINTZA EREDUA(Iragana aztertuz)

4.1. Hirigintza Udal Plana

ruñea 50. hamarkadan hasitako garapen basatian egindako plangintza hetereogenoaren ondorioa da.Honek hiria bitan egituratu zuen: “goiko” hiria, goiko lautadakoa, hiri errepresentatiboa dena, eta “beheko”hiria, ibaiaren meandroetan oinarrituta eta bestetik bereiztua Argaren gaineko mendoitz eta erripen bidez.

Beren funtzionamendua, egitura eta erabilpenak argiki difentziagarriak dira eta elkarren ondoan dauden bi hiribezala agertzen dira. 1984. urteko Hiri-antolamenduko Udal Plan Orokorra egoera hau arintzen saiatu zen,ordura arte zegoena mantentzeko eta kontserbatzeko, baliabide naturalen defentsarako eta garapenerakoarlo berriak gehitzeko estrategiak ezarriz.

Halaber, bere garapenean prozesu parte-hartzailea bultzatu zen eta dotazioak, alde berdeak eta plazak paratuziren auzo ezberdinetan, auzo elkarteekin adostutakoaren ondorioz. Hala ere, UPN alkatetzara ailegatu zenean(A. Jaime) Plana ez zen bete eta lurzoru publikoak entitate pribatuei ematen hasi ziren, horren adibide, abonogutxi batzuen truke kirol-instalazioak dira.

Indarrean dagoen Udal Plana legegintzaldia bukatu aurretik presaz onartu zen 35/2002 (02-12-27) lege be-rriaren aplikazioa saihesteko, lege honek %50 Babes Ofizialeko Etxeak (BOE) izan behar zutela ezartzen bai-tzuen. Are gehiago, legean xedapen bat gehitu zen indarrean hiru hilabete beranduago sartzeko, Iruñekoudalak denbora izan zezan Plana onartzeko. Ondoren, legearen homologazioa egin zen, baina garrantzitsuenaegina zegoen, Lezkairun Babes Ofizialeko Etxeak gutxienez %50 izan beharko baziren ere, azkenean %17 iza-nen ziren, horrela bultzatzaileen eta eraikitzaileen interesak sarituz.

Plan honek goi-lautadaren eraikitzearen finkatzea suposatzen du, iparraldeko auzoen eraikuntza eta Arrosa-diako hegoaldeko ertz bukatu gabeak. Erakusten du gainera, egindako eraldatzeak hiriaren bereko egituraneragin izan duela, hiriko erdigunea bere eremua zabaldu eta espazio librea, Takonera eta gotorlekuaz osatu-takoa, inguratzen duten ferra formako guneak barne hartzen baititu.

Egungo hiria eta 80. hamarkadako hiriaren arteko ezberdintasun handiena, kontsolidatutako eremuaz gain,eskalan emandako aldaketa da. Ez da hazkuntza edo lurzoruaren okupazio soila. Emandako aldaketak kuali-tatiboak izan dira, eta horren ondorioak era askotakoak dira, hiri egituraren funtsezko oinarrietan eragiten du-tenak.

Horietako bat garraiobideekin erlazionaturik dagoena da. Hiria bere osotasunean oinez zeharka zitekeen,baina beste dimentsioa hartzen joan den heinean leku batetik bestera joateko beste bide batzuen beharrakgarrantzia hartu du. Hiriaren erdiguneko egituraketan emandako aldaketek hiriko leku ezberdinen arteko ore-kan eta erlazioan eragina izan dute. Egun Argaren bailararen auzoek eta hegoaldeko mendi-mazelak, Barañain,Antsoain, Atarrabia eta Burlata herriguneekin batera hiriaren lehenengo bizitegi-gunea eratzen dute, duela 15urte periferiako enklabeak ezaugarritzen zituen egoeratik egokitu behar izan dutelarik. Modu berean, Iruñeakeskualdean duen hiri funtzionalaren papera identifikatzea beharrezkoa egiten da.

Planaren zenbait proposamen garatu dira eta beste batzuk garatzen ari dira, batez ere, iparraldeko auzoenaldaketak, Buztintxuri, Ezkaba, Arrotxapearen hegoaldea eta Sanduzelaiko hego-ekialdekoak, eta baita Lez-kairuko zabalgune berrikoak edo Arrosadiakoak ere, gaur egun garatzen ari direnak.

I

4atala:Maquetación 1 19/03/11 16:02 Página 2

Page 2: Hirigintza eredua

lan honek ez du prosezu parte-hartzailerikizan eta auzoen beharrak udaletxeko bulego-etan erabaki dira. Gainera, Barcinak eta

UPNek egindako honen erabilpen maltzurra,beren erabakiak edo erabilpenak errespetatugabe eta baldintzak eskaera pribatuari egokituz,auzoen kalitatearen kalterako, ez du zerikusirikbenetako Hiri-antolamenduko Udal Planak izanbehar duenarekin. Horrelako Plan bat etorkizunzein oraingo hiritarren beharrak asetzen dituenplanifikazioa helburu izan behar duen tresna da.

Hirigintza-eredu horren kasurik mingarriena ElCorte Inglés hirigunean kokatzea izan da, paratuduten gunean Planak dotazioak zehazten baitzi-tuen eta bertan Liburutegi Nagusia eraiki beharbaitzen. Planifikazio arrazionalik ezari porlanekopolitika gehiegikeria, funts ekonomiko handiak

beharrezkoak dituena, batu zaio. Horrela, Iruñeania-ia ez dago eraikitzeko lurzorurik, bultzatzaileeta eraikitzaileen eskuetan baitago, beren pro-mozioak aurrera eramateko baldintza hobeenzain daudenak.

Modu honetan, 1999. urtetik osotasunarekinkonparatuta eraikitako azalera %44,34 izatetik,%66,80 izatera pasatu da. Eraikitze gehiegikeriahau ez da hiriaren garapena eta bere hiritarrenbeharrei egokitutako plangintzaren arabera egin,bai

18

Iragan

a aztertu

z, orain

a ulertu

, etorkizu

na m

arraztu

4.1 Udal Plana (Oraina ulertu)

iri-antolamenduko Udal Plana nolanahi erabiliz, Barcina eta UPNk beraien apetaren araberako ga-rapen urbanistikoa egin dute. Arrazoizko plangintzarik ezari lehentasuna emanda, hirigintzakoarauen aldaketak, lursailen berkalifikazioak, eraikigarritasuna handitzea, zuzkidura sozialen murriz-

tapenak eta antzekoak gehiegitan gertatu dira; horrek guztiak hirigintza-sustatzaile eta eraikitzaileei ete-kin mardula eman die, aldaketa bakoitzaren atzean gainbalio handiak sortzen baitira, bide honetan Udalabeste eragile espekulatzaile bat baino ez da.

Erakunde publikoek ez lukete aintzat hartu beharko lurraren errentagarritasun espekulatzailea baizik bi-latzen ez duen plangintza aldaketarik. Alta, Iruñean sal-erosketaren hirigintza bultzatuz kontrako bideanbarna sartu gaituzte; honek desberdintasunak handitzeaz gain, hiritarren artean mesfidantza zabaltzendu, ikusten ahal duguna harrigarria da eta: hiri-eredua eta hiri-hazkundea gidatu beharko lituzkeen arra-zionaltasunaz eta hiritarren eskaerez gainetik hirigintzako zinegotzien edo alkateen bulegoetan eraba-kitzen dute, betiere plangintzaren garapena pribilegiatuen esku utzita.

Horrela, hirigintzako kudeaketaren plangintza bi aldagairen menpe gelditzen da: nolabaiteko tamainaduten proiektuak eta hauen inguruan gertatzen diren jarduera pribatuaren mugimenduak. Teknika honenadibide nabarmena El Corte Inglésaren kokapena da, Nafarroako Liburutegi Nagusia hiriko mugalderaeramatea eragin zuena. Hau, eta Udal Plana etxebizitza sozial “gehiegi” egin behar ez izateko Lurralde-aren Antolamenduaren Legetik kanpo uztea, urte hauetako plangintza urbanistikoaren ardatza izan da.Ondorioak: harropuzkeriazko proiektu frankok huts egitea, etxebizitzaren arazoari ez erreparatzea, hor-nidura-esparruak gutxitzea eta Iruñeko alde tristea sendotzea.

H

LURRAREN GIZARTIARATZEAREN EBOLUZIOA

P

4atala:Maquetación 1 19/03/11 16:02 Página 3

Page 3: Hirigintza eredua

19

iriaren plangintzaren berrikuspena eginaraz-ten diguten bi egoera badira: batetik, azkenPlan honez lurzoru osoa agortzen genuen,

plangintzan sarturiko orubeez gain deus geldit-zen ez da-eta; bestetik, etxebizitzari dagozkionpisu handiko ia proiektu guztiak abiatuak dira(Lezkairu-Arrosadia, Erripagaina -Iruñeak badualde bat, Belosotik gertuen dena, hain zuzen-,Txantreako hegoaldea eta Etxabakoitzeko PSISa).Honez gain, eskualdea eta Nafarroako plan es-trategiko orokorrak aintzat hartzen ez dituenedozein plangintza urbanistikoak porrot eginendu, halabeharrez. Hortaz, Iruñerriko gainerakoudalekiko elkarlanerako esparruak sortu behar di-tugu, koordinazioa eta planifikazio bateratua sus-tatuko dutenak.

Laburbilduz, planifikazio honek etxe-birgaitzeaedota mugikortasuna bezalako gaietan eraginbehar du. Eraikuntzaren hedapena gelditu beharda eta orain duen egituraren potentziala aprobe-txatuz hiria berreraiki. Azken buruan, zaharkituaden hirigintza desarrolistaren eredua gainditubehar dugu, eskuinaren politiketan ohikoa deneredua, baina maiz “ezkerra” izena desegoki era-biltzen duen PSN frankotan baldintzatu duena.

Eskuinak arian-arian ezarri duen “ez-hiriaren”gaurko eredu elitista, baztertzaile eta antidemo-kratikoa gaindituta Iruñea bestelako hiria izandadin alternatiba eraldatzailea sortzeko beharranabarmena da. Hiriaren suntsiketa, kontsumis-moari eta ustelkeriari emana edo saldua. Hiriapoliki-poliki aldatzen duen ustelkeria politikoa etaekonomikoa, bere biztanleendako ezezagunaizan arte, esparru publikorik gabe, irizpide argirik

gabeko birgaikuntzak pairatuta, ondare historikoatxikituta, merkataritza-gune erraldoiak eta, jakina,hiritarron parte-hartzerik gabea.

Alternatiba gisa hiria, etxebizitza, elkargunea,nortasun kolektiboa, irisgarritasuna, ingurumena,kultura eta parte-hartzerako eskubideak aldarri-katzen ditugu. Arazoen sakonera hain larria iza-nik, konponbideak bilatzeko benetako hausturaegin behar da, ez oraingo planifikazio urbanisti-koaren luzapena.

Bizitasuna eta espekulazioaren arteko talka ain-tzat hartu behar dugu, betiere jakinik biziberri-tzeko edozein planteamendu aurrerakoikerrentagarritasun ekonomikoaren ikuspuntua bi-garren mailan kokatu behar duela. Planteamenduekologikoetan sustraitzen den hiri osasungarriarilehentasuna eman behar diogu, alde emoziona-lak eta sozialak ahaztu gabe. Natura eta hiriarenarteko oreka, etekina eta mantentzearen artekoa,hiri-bizitzaren maila hobea lortzeko, eta mailahobe horrek ez du loturarik pairatzen ditugun es-pekulazioa eta neurririk gabeko hazkundearekin.

estalde, hiria eskualdeaz kanpo ulertzerik ezda; beraz, pelotazoak eta desarrolismoaksortu duten anabasa gainditzeko Iruñerriko

egoera aintzat hartu behar dugu, udal autonomiaeta hiritarren parte-hartzea, udalen arteko elkar-tasuna, zerbitzu eta instalazioen erabilpenerakoeskualdeko hiritar guztiendako berdintasunezkosarbidea eta eskualdeko garapenerako jasanga-rritasuna ardatz izanen duen proiektua.

Irag

ana aztertuz, oraina ulertu, e

torkizuna marraztu

HB

4atala:Maquetación 1 19/03/11 16:02 Página 4

Page 4: Hirigintza eredua

aldintza hauetan, egoera jasanezina zen eta harrigarria izanen litzateke jarduera maila mantentzeaeman den eskaeraren beherakada handiarekin. Etxebizitzaren eskaintza handi honek salneurrien be-herakada ekar zezakeen, baina ez da horrela izan. Eraikitzaileak eta bultzatzaileak ados jarri dira es-

kandaluzko salneurriak mantentzeko, gehiegizko irabaziak eskuratuz, banketxeak erosketarako kreditumota guztiak emateko gustura prest agertzen ziren bitartean, eskaera maila altuetan mantentzea ahal-bideratzen zuena.

Hala ere, etxebizitzen eraikuntzaren mantsotasunak ematen du aldi baterakoa izan daitekeela, bultza-tzaileak, eraikitzaileak eta banketxeak urte hauetan salgai ateratako lurzorua erosi egin dute eta egoeraekonomikoa hobetzearen zain daude, orain arte lortutako irabazi-marjina izaten jarraitzeko.

Hau guztia etxebizitza eraikitzaile eta higiezinen interesen menpe dagoen negoziotzat hartzearen on-dorioa da, ez baita ulertzen etxebizitza publikoaren sustapena, beharra eta eskubidea bermatzeko politikamoduan.

Bitartean jende batek (behartsuenak) ezin du etxebizitza izan, ezta alokairuan ere, bultzatzaile pribatuakzein publikoak kaudimendu handiko bezeroei, batez ere, zuzentzen dira (ekonomiaren sektore xumeabaina kaudimendua dena), modu honetan etxebizitzaren sustapena espekulazioaren eta negozio erra-zaren puntako sektorea izaten jarraitzea ahalbideratuz.

Auzoen araberako banaketa. Urte hauetan zehar (1991-2009 urteetan zehar) etxebizitzen hazkundea%37,54a izan da eta 2009an Iruñean bi biztanleko pisu bat zegoen.

Etxebizitzen hazkundea, batez ere, Buztintxuri eta Ezkaba auzo berrien sorkuntzaren ondorioa da, be-rehala gaineratu beharko zaio Lezkairu-Arrosadia 7.300 etxebizitzen eraikuntza aurreikusten baita.

4.2. Etxebizitza

Populazioa eta etxebizitzen desoreka. Populazioaren hazkundea eta etxebizitzen arteko desorekaagerikoa da, batez ere aurreko bi hamarkadetan (1981-2001) aldea kezkagarria da. Higiezinen boomaeta espekulazio basatiaren urteak dira. Hurrengo hamarkadan, 2001-2009koan, 2007. urtetik aurrera hi-giezin-burbuilaren leherketak etxebizitzen eraikuntzan izan zuen eragina ikusten dugu, erlazio oreka-tuagoan kokatuz.

Hazkundea aztertzeko 100 oinarri hartzen badugu, 1981. urtean 100 pertsona eta 100 etxebizitza ba-zeuden, 2009an 155 etxebizitza zeunden eta 112 pertsonak, honek argi erakusten digu existitzen dendesoreka handia.

Iruñeko populazioa eta etxebizitzen hazkundearen desoreka honi, Iruñerrian emandako egoera gehitubehar zaio. Honela, Iruñerrian ematen den etxebizitzen kontzentrazio prozesua ez dator bat Adminis-trazioak plangintzak egiterakoan erabiltzen duen diskurtsoarekin.

Hazkunde hau ordenarik gabe gertatzen ari da. Behar handien duen populazioaren etxebizitza arazoakonpontzeko aitzakia harturik Gendulain bezalako proiektuak justifikatzen dituzte, hiriak etxebizitza motaezberdinen osotasuna izanen zuen lurraldearen hazkunde homogeneoago egitea logikoagoa izanik.

Hazkundea aztertzeko 100 oinarri hartzen ba-dugu, 1981. urtean 100 pertsona eta 100 etxebi-zitza bazeuden, 2009an 155 etxebizitza zeundeneta 112 pertsonak, honek argi erakusten digu

existitzen den desoreka handia.”

20

Iragan

a aztertu

z, orain

a ulertu

, etorkizu

na m

arraztu

B

4atala:Maquetación 1 19/03/11 16:02 Página 5

Page 5: Hirigintza eredua

21

oni gehitu beharko zaio Iturrama Berriaren garapena, non 260 etxebizitza eraikiko diren. Baita Txan-trearen hegoaldearen itxiera, non 500 etxebizitza eginen diren eta Ripagaina, non Iruñeak partze-laren %20a duen 800 etxebizitza egiteko.

Arrotxapea-Sanduzelai barrutietan, Buztintxuri kokatzen den eremuan, etxebizitza kopurua esponen-tzialki handitu da. Kontrako aldean berriz, II. Zabalgunea, Donibane eta Alde Zaharra gutxien handitu di-renak dira, jadanik eginak dauden aldeak baitira.

Mendillorrin emandako hazkundea 4. fasearen garapenaren ondorioa da. Txantrean Ezkaba eta Arrosa-dian Sadarren garapenaren ondorioa eta Beloson egindako etxebizitza familiabakarrekoak.

Alde Zaharrean zehaztu behar da egoera txarrean dauden etxeen birgaikuntza prozesuetan, etxeak udalkatastrotik kendu egiten direla eta orube izatera pasatzen dela. Prozesu hau bukatzean berriz ere, etxe-bizitza kopuruan zenbatzen dira, honela azaltzen da urte batetik bestera kopuruan dauden igoerak etajeitsierak.

Etxebizitza hutsik, erabili gabeak eta beste erabilpen motak.Hamarkada hauetan, neurrigabeko ga-rapen hauek etxebizitzen hazkundea %55ean handitu dute, hiritarren beharrez at dagoen hazkunde izu-garria eraginez.

aukian agertzen diren datuen arabera, ohiko etxebizitzaren ehunekoa osotasunarekin konparatutabi puntu baino gehiagotan jaitsi dela ikus dezakegu, 5,5 puntutan ezohiko etxebizitza handitu denbitartean. Horrela, ezohiko etxebizitza eta hutsen portzentaia osotasunaren %16,90koa izatera pasatu

da.

Osotasunarekin alderatuta ehunekoaren jaitsiera etxebizitza kopuruaren hazkundea hutsik dagoenabaino handiagoa izan da. Baina Iruñean 7.500 etxebizitza hutsik baino gehiago egotea eta udalak onar-tzea eskandaluzkoa da, milaka pertsonek beren etxebizitza eskubidea bermaturik ez duten bitartean.

Irag

ana aztertuz, oraina ulertu, e

torkizuna marraztu

H

L

(*) 1998 Iruñera batzen da.

4atala:Maquetación 1 19/03/11 16:02 Página 6

Page 6: Hirigintza eredua

Etxebizitza hutsez gain, etxebizitza okupatu gabeak ezagutzea interesgarria da. Hauek ohiko etxebizitzabezala urte osoan zehar erabiltzen ez direnak dira. Horrela, kontzeptu honen barruan etxebizitza hutsak,ezohiko etxebizitzak, salgai edo alokairuan daudenak, ikasleen etxebizitzak, bulegoak edo komertzioakdirenak daude. Datu hauen arabera 1996-2005 hamarkadan okupatu gabeko etxebizitzak %40a handituzen, etxebizitzen osotasunak %28 egiten zuen bitartean, zenbakitan 22.000 inguru okupatu gabeko e-txebizitza zegoen Iruñean.

txe gehiago eraikitzen jarraitzea horrenbeste okupatu gabeko etxeak dauden bitartean xahubideada, helburu bakarraz, gutxi batzuk irabazten jarrai dezaten. Gainera irrazionaltasun handia eta ardu-ragabekeria handia suposatzen du, lurzoruaren gehiegizko okupazioa ematen baita etorkizuneko

beharrei aurre egitea galaraziz.

Honekin batera gero eta gutxiago dira alokairuan dauden etxebizitzak. 1991. urtean Nafarroan 14.523etxebizitza zeuden alokairuan (%9,5) eta 2001. urtean bakarrik handitzen da 100 etxebizitzan, 14.618 iza-tera pasatuz.

Iruñerrian 10 etxebizitzetatik bakarra dago alokairuan. Iruñean %10,7. Iruñerriko egoera Nafarroan oro-korrean ematen dena baino hobea da (%8). 2000ko datuen arabera, Euskal Herrian alokairua %13koazen eta Estatu espainiarrean %14koa, baina Europako errealitatetik urrun (%39), Alemaniatik ere urrun(%62) eta baita Irlandatik ere, portzentaje baxuagoa duena (%20).

Hobesten da etxebizitzaren jabetza ziurtatzea, nahiz eta hilero hipotekan piska bat gehiago ordaindualokairuko hileroko errenta ordaintzea baino, alokairuaren errenta oso altua izaten jarraitzen baitu. Denaden, azkenaldian, “gutxiago ordaintzearena” biderkatu egin da eta gero eta zailago izaten ari da, geroeta jende gehiagorendako ekuazio hori egitea. Bestaldetik, sektore behartsuenek, etxebizitzaren jabetzaezin dutenek lortu, alokairuen gutxipena eta garestitzea sufritzen dute.

Babestutako Etxebizitza (BOE) eta soziala. Babeseko etxebizitzari sozial moduan ezagutzen zaio,baina bi kontzeptu ezberdinak dira. 2008-2011 legislaturarako Nafarroako Gobernuak 11.000 babes e-txebizitzen beharra finkatu zuen eta denbora horretan %100ean betetzeko proposamena egin zuten.Baina higiezin-burbuilaren eztandarekin kontuak ez zaizkie doitzen eta Etxebizitzaren Foru Legearenaldaketa egin behar dute. Erregimen bereziko etxebizitza eta salneurri adostuta desagertzen dira etaorokorra eta tasatutako salneurrikoak soilik gelditzen dira.

UPNek, CDNek eta PSNek planteatzen duten araudi aldaketak babeseko etxebizitza kopurua errentatarte ezberdinei egokitzea proposatzen du, tarte bakoitzeko eskatzaileen portzentaiaren eta ahalmenekonomikoaren arabera, berrikusten eta handitzen, beharrezkoa izanez gero, pisuak erosteko diru-la-guntzak.

Gainera, izaera orokorraz, %70eraino igotzen dute (lehen %50a) BOE-ko portzentajea plangintzatzendituzten promozio berri guztietan, nahiz eta alde bakoitzeko errealitatea kontutan hartuko den eta “es-kaera” existitzen den lekuak, Iruñean eta Iruñerrian gertatzen den moduan.

22

Iragan

a aztertu

z, orain

a ulertu

, etorkizu

na m

arraztu

E

OKUPATU GABEKO ETXEBIZITZEN EBOLUZIOA

4atala:Maquetación 1 19/03/11 16:02 Página 7

Page 7: Hirigintza eredua

23

Datuei erreparatuz gero, eskaera konstante mantentzen dela ikusten dugu, baina onartutako eskaerenportzentaia 2003-2006 urteetan 8 puntu jeitsi da eta, ondorengo daturik izan gabe, baieztatu dezakegu,eta okertzeko beldurrik gabe, joera parametro berdinetan mantendu dela.

Momentu hauetan, etxebizitza erosteko aukera gero eta gehiago murrizten denean, eraikitzaileak BabesOfizialeko Etxebizitzak exijitzen dituzte sektorearen krisia gelditzeko. Gobernuak bere esku-hartzea ira-gartzen du, udalaz gaineko izaeraz, Donapea gunean 4.000 etxebizitza egiteko, beste neurrien artean.BOE etxebizitzen erabilpen maltzurrak, eraikitzaile eta bultzatzaileen interesen araberakoak, ez du ze-rikusirik hiria hiritarren beharren arabera egitearekin, hots, interes edo behar orokorrei erreparatuz hiriaegitearekin.

Bestaldetik, etxebizitza sozialen beharra exisitzen da, baliabide urrriak dituzten pertsonen eskaerei eran-tzuteko edo eta jendarte-bazterketa prozesuan daudenenak asetzeko, etxebizitza ezinbesteko baliabideabaita jendarte-bazterketa prozesutik atera ahal izateko. Momentu hauetan, mota honetako udal etxe-bizitzak gutxienekoak dira, eta promozio bakoitzeko portzentaje bat gorde beharko litzateke behar hauarintzeko, edo mota ezberdin bat eratu, benetan soziala dena, pertsona hauei etxebizitza aukera ema-teko.

Etxebizitzen eboluzioa. Datuetan ikus dezakegun moduan, bi hamarkada hauetan, etxe bakoitzekopertsonen batazbestekoaren eboluzioak beherazko joera izan du, 1991 urten 3,5 izatetik, 2009an 2,76izatera pasatuz. Honek agerian uzten du gero eta pertsona gutxiago bizi dela etxe bakoitzeko, etxebi-zitzen beharra haunditzen duena.

Honela, hamarkada honetan pertsona bakarreko etxebizitzak %87,70 handitu da, bi pertsonakoak%103,69 eta hiru pertsona edo gehiagokoak %6,98, etxe bakoitzeko adierazgailuen beherapenak agerianutziz, honek ondorio larriak izan baititzazke lurraldearen okupazioan.

Aldaketa demografiko hauek urbanizazio prozesuan eragiten dute. Aldaketa demografikoak, familia be-rrien osaketa, ezkontzak, izatezko bikoteak, bereizketak, familien atomizazioa, eta pertsona bakarrekoetxeen gorakada (alargu, ezkongabeak, gazteak,...), kontutan hartu beharreko ezaugarriak dira. Haueibiztanleria mugikorra batu behar zaio.

Honek agerian uzten du, gero eta okerrago egiten den lekuaren erabilpena. Pertsona gutxiago etxebi-zitza bakoitzeko eta etxebizitza handiagoak. Europa Batuan 2000. urtean etxebizitzako batazbestekookupazioa 2,5ekoa zen. Euskal Herrian proportzia 3koa da, Nafarroan 2,8koa eta Iruñerrian 2,9koa. Iru-ñeak 2,9ko tasa dauka.

Irag

ana aztertuz, oraina ulertu, e

torkizuna marraztu

BOE-O ESKAEREN EBOLUZIOA

ETXEBIZITZA BAKOITZEKO BATAZBESTEKOAREN EBOLUZIOA

4atala:Maquetación 1 19/03/11 16:02 Página 8

Page 8: Hirigintza eredua

24

Nahiz eta datu hauek pentsarazi dezaketen gure probetxua Europako mailetan dagoela, hau ez da guztizegia, Europan etxeen batazbesteko tamaina txikiagoa delako. Gainera, ezohiko etxebizitzen eta etxebi-zitza hutsen proportzioa hemen Europan baino askoz ere altuagoa baita.

Espekulazioa eta salneurri eskuraezinak. Etxebizitza irabazizko merkantzia bihurtu da. Eta Adminis-tzazioa ez da atzean gelditu lurzoru publikoa merkatuko salneurrietan saltzen, etxebizitzaren gehiegizkogarestitzean parte hartuz, bere zeregina kontrakoa den bitartean, hau da, etxebizitza duinaren eskubideabermatu, lurzoruaren kontrolaren bitartez, merkatua kontrolatuz.

Hiriaren alde ezberdinen arabera (“Polígonos Catastrales” direlakoak), etxebizitzaren salneurriaren ba-tazbesteko eboluzioa aztertuz guztietan goranzko joera ikus dezakegu, Mendillorriko hazkunde handiaazpimarratuz. Neurrigabeko salneurrien igoera honek erakusten du eraikitzaileek, bultzatzaileek eta ban-ketxeek eskubide honekin egindako espekulazio basatia.

PC1: Alde Zaharra PC2: ZabalguneaPC3: Donibane, Ermitagaña, Mendebaldea PC4: Iturrama, Azpilagaña, EtxabakoitzPC5: Arrosadia, Lezkairu, Beloso PC6: Txantrea, EzkabaPC7: Arrotxapea, Sanduzelai, Buztintxuri PC16: Mendillorri

ala ere, higiezin-burbuilaren eztandak atzerapen handia sortu du. Pisu bat saltzeak duela urte batbaino batazbesteko 6 hilabete gehiago luzeago jotzen du, operadoreen arabera. Pisuen salneurrialtuak, euro aldeko interesen handitzeak, eta beraz, euriborraren igoerak pisuen salmenten geldi-

aldia ekarri dute.

Higiezinen espekulazio orokorrak (eraikitzaile, higiezinen agentziak, banketxeak, udalak eta norbana-koak,...) etxebizitzak garestitu ditu hiritar gehiengoaren eskuetatik at egon arte. BOE-eko pisuengatikbultzatzaileek lortutako espekulazio-irabaziak pisuaren %45a susposa dezake. Gainera, Gobernuak etaUdalak lurzoru merkea ematen dute ziurtatu gabe lorzoruaren kostu baxua eroslearengan eragina izandezala. Beraz, lurzoru merkea merkatuan jartzean, Udalak bultzatzaileak etekin gehiago izatea, besterikez du bermatzen. Ondorioz, Etxebizitza espekulazioaren helburu izatea ekidin behar da, ez bultzatzaileenpartetik, ezta hiritarren partetik ere. Eta, noski, kosta ahala kosta udala bera espekulatzaile edo eta es-pekulazio makineriaren ezinbesteko zati bihurtzea ekiditu behar da.

Etxebizitza duinean bizitzeko eskubidearen galera ezin da ulertu beste oinarrizko eskubideen galerarentestuingurutik kanpo. Aldi baterako kontratuak ugaritzen dira, egiten diren kotntratu berrietatik %90behin-behinekoak dira. Soldatak eta horrekin batera lanaren errenten erosahalmena jeisten ari da. Bainaetxebizitza erosi duten gehienak ere ez daude batere ongi. %90a baino gehiagok hipoteka-kredituekinegiten baitute eta beren soldaten %50a baino gehiago erabiltzen dute itzultzeko.

Iragan

a aztertu

z, orain

a ulertu

, etorkizu

na m

arraztuH

ETXEBIZITZEN SALNEURRIAREN BATAZBESTEKOA ZONALDEKA

4atala:Maquetación 1 19/03/11 16:02 Página 9

Page 9: Hirigintza eredua

25

4.2. Etxebizitza(Oraina ulertu)

iritar guztiok etxebizitzarako dugun eskubi-dea bermatu behar da, baliabide naturalekinoreka mantenduz eta etxebizitza erabili ahal

izateko eskubideaz mintzatuz, ez jabetzarako. Es-kubidea legedi guztietan agertzen da (nazioarte-koa, estatala, autonomikoa,...), hortaz, erakundepublikoek bermatu behar dute, horretarako behardiren neurriak erabiliz.

Baina gehiengoaren interesen aurka, Nafarroakoegitura politikoaren monopolioaren oinarriandiren alderdiak (UPN eta PSN) eta etxebizitzazaberastu direnak ikusten ahal ditugu (eraikitzai-leak, higiezin-enpresak, UGT eta CC.OO.rekin lo-turiko kooperatibak, etab.). Hauen helburua ez daetxebizitzarako eskubidea gauzatzea; bere poli-tika ez da doitzen benetako eskaera sozialarekin,baizik eta eraikuntza eta salmentaren inguruansortu den lobby-arenarekin. Populazioaren bila-kaera eta etxebizitzen eraikunzatren arteko des-oreka agerian uzten du.

Eraikuntza eta salmenta horiek luzaz gutxiengobatendako inbertsio eta negozio iturri bikainaizan dira; orain, “krisia” delakoaren gorrian, abe-raste hori betiko oinarriaz atxiki nahi dute (BOEerregimena duten etxebizitzak), eraikuntza erohorrek etxebizitzarako eskubidearen gauzapenaerraztea baino okertzea ekarri badu ere.

Gero eta handiagoak diren sekore sozial askoren-dako egungo baldintzez etxebizitzarako sarbide-rik izatea ezinezkoa da. Arazoari gehiengosoazialaren premia lehentasuna izanik heldubehar diogu, eraikitzaile eta sustatzaileen intere-sak (eta hauen laguntzaileak diren UPN-PSN al-derdiak, zein Parlamentuan isilik gelditzen direngainerako alderdiak) gaindituta.

Pairatu dugun etxebizitza-politikaren ezaugarrinagusia hazkunde urbanistikoa izan da, horreta-rako aurretik den hiriaren aukerei muzin egitendiena (berehalako etekin espekulatzailerik lortze-rik ez bada). Hirigintza desarrolista eta zaharkitua,ingurumenaren defentsaz gainditu behar du-guna.

Interes publikoa ez da lehentasuna eta horrenondorioak etxebizitza-politikaren diseinua, etxe-bizitza hutsen arazoa edota etxe-birgaitzearenpolitika okerrak dira. Horren oinarrian etxebizitzanegoziotzat jotzea da (higiezinetako enpresak etaeraikitzaileen interesen araberakoa), premia etaeskubidetzat jo beharrean (politika publikoek ber-

matu behar duten eskubidea).

Laburbilduz: eskaintza pribatua ez da doitzen po-pulazioaren beharrekin eta publikoa ez da askieta eragin txikia du. Bestetik, administrazioa inte-res pribatuen menpe da eta aberasteko “eskubi-deei” lehentasuna ematen die (komertziorakoeskubidea, jabetza pribaturako eskubidea,...), oi-narrizko eskubideak baztertuta (etxebizitza dui-nerako eskubidea).

Egiturari dagozkion neurriak behar dira, bi espa-rrutan batik bat: etxebizitza publikoaren alokai-ruak sustatzea eta hutsik diren etxebizitzeninguruan, alokairuan eta bere prezioak mugatuzmerkaturatzeko. Neurri hauek prezioak beheitieramanen balituzkete ere eta eskaintza-eskaera-ren arteko lotura berrantolatuko balukete ere,baztertu egiten dituzte, espekulazio-iturri deneredua indartzeko, horretarako boteretsuen es-kaerei men eginda.

Horrela, urte hauetan espekulazioa, lurzoruaeraikitzeko neurririk gabe erabiltzea eta prezioenigoera eroa bizkortu dira. Desproportzio eta na-hasketa horiek krisi gorrian bagara ere ez diradesagertu, inolaz ere ezin duguna onartu.

Politika soziala eta ez-desarrolista bultzatuz, jadaditugun baliabideen erabilpena oinarri duena,eraikitzaileen desarrolismoa geldiarazi behar da,eraiki gabeko lurzorua baliabide ez-berriztagarriaeta hiria-naturaren arteko orekarako ezinbeste-koa da-eta.

Irag

ana aztertuz, oraina ulertu, e

torkizuna marraztu

H

4atala:Maquetación 1 19/03/11 16:02 Página 10

Page 10: Hirigintza eredua

26

4.3. Mugikortasuna - Irisgarritasuna

irkulazioa gaur egungo hirien arazo handienetako batda. Interes ekonomiko eta arduradun politikoen ardu-ragabekeria, hiri metaketa egoera jasanezinetara era-

maten ari da.

Europako hiri askotan egiaztatzen ari dira egokia eta bide-ragarria dela auto pribatuaren erabileraren murriztapena.Norbanakako joan-etorriak egiteko autoaren erabilpenneurrigabea egitea ez da bateragarria biztanleen gehien-goaren mugikortasunarekin. Autoaren erabileraren murriz-tapena baldintza beharrezkoa da bai autoarenmugikortasuna bera mantentzeko, baita irisgarritasunerakoere.

Mugikortasun Jasangarriaren estrategiak, beraz, garraio sis-temak behar ekonomiko, sozial eta ingurugirokoei erantzutea bermatzen du, bere ondorio kaltegarriakgutxienera murriztuz. Gainera, mugikortasunak hirigintzarekin lotura handia dauka, hiri plangintzak ze-hazten baitu garraio ezberdinetarako guneak eta azpiegiturak, bai errepideak, espaloiak, txirrindularakoeta autobusetarako bideak edo oinezkoendako kaleak.

Udalak, 2003. urtean, kanpoko enpresa bati Mugikortasun Jasangarriaren Udal Hitzarmena eta Ziklaga-rritasun Plana idaztea “Agenda 21 de Pamplona” Foroaren partehartzearekin egitea eskatu zion.

Mugikortasun Jasangarriaren Udal Hitzarmena. “Agenda 21” Foroak 2005eko azaroaren 30eanonartu zuen. Bertan hiriaren erabilpenaren inguruko hierarkia, lekuaren erabilpena eta garraio mota ez-berdinen sustapena ezartzen da. Oinezkoa lortu nahi den mugikortasun ereduaren protagonista nagusibezala agertzen da, jarraian garraio publikoa, txirrindula eta azkenik, motorra eta autoa, gutxiago garatueta sustatu nahi diren motorrezko garraiobideak. Autoaren kasuan, etorkizuneko mugikortasun ereduanbere erabilpena gutxitzea da helburua, disuasio-neurrrien bidez eta joan-etorriak egiteko beste garrao-bideak sustatuz.Plan honen barruan egiten diren zenbait jarduera honako hauek dira:

- Mugikortasunaren astea. Hirian autoaren erabilpenaren ondorio kaltegarriaz ohartaraztea du helburu.Horretarako jarduera ezberdinak antolatzen dituzte: argazki eta margo lehiaketak, eskulanak edo bidekosegurtasunaren inguruko jarduerak, txirrindulari edo patinen martxa, argibide-taulak jarri,...

- Autoa partekatu. Zerbitzu hau 2005ean abian jarri zuten, bere helburua bidai ezberdinak egiteko autoapertekatzean interesaturik dauden pertsonen harremanak erraztea da, modu honetan gasen kutsaduragutxitzen. 2009an 210 pertsona inguru partekatu zuten bere autoa, beraz, egunero 200 autok hirianibiltzeari utzi zioten, CO2 129,6 tona aurreztea suposatzen duena.

- Auto elektrikoen ezarpena. Azken urte honetan aditu dugu Barcina etengabean auto elektrikoa bul-tzatzen ari dela, hala ere, errealitatea bestelakoa da, ez baita existitzen honen hedapenerako erabilpen-planik eta bestetik, nahiz eta elektrizitatea ez izan horren kutsagarri, energia da eta erabilpen handiaezartzen bada energia hau nondik lortzen den planteatu beharko da.

Ziklagarritasun Plana. 2005ean egin zen eta bertan 2013rako Iruñeko auzo guztiak txirrindularako bi-deez elkar lotuak egonen direla zehazten da. Horretaz gain, bi fase zehazten ditu: lehenengoa, 2010urtea arte, Iruñeko auzo ezberdinak lotzeko txirrindula bide berriak eraikitzea eta lotu gabe zeuden txi-rrindula bideak lotzea aurreikusten du; eta 2010-2013 artean, loturak eginen dira auzo bakoitzaren ba-rruan.

Oinezko eta txirrindulari sarearen proiektuaren ezaugarriak, helburuak, diseinua,... planteatzen dira, berebideekin, bide erradialekin,... Eta modu berean onartzen da mantentzen diren gune naturalak komuni-kabide haundiez (autobiak, autopistak, saihesbideak, errepideak,...) isolaturik gelditu direla.

Iragan

a aztertu

z, orain

a ulertu

, etorkizu

na m

arraztu

Z

4atala:Maquetación 1 19/03/11 16:02 Página 11

Page 11: Hirigintza eredua

27

Txirrindulariendako bide-sareari dagokionez,esan behar da, planean besterik zehazten badaere, txirrindula-bidearen kilometroak ez direlaerrealak, kasu askotan espaloiak margotu besterikez baitute egin, modu honetan lekua zehaztuz,askotan oinezko bat eta txirrindulari bat aldi be-rean pasatu ezin direlarik, eta horri ezin zaio txi-rrindula bidea deitu.

lan honen barruan Udalak neurri batzuk hartuditu txirrindularen erabilpena sustatzeko,“NBICI” alokairu zerbitzua bezala. Hau

2007ko ekainean martxan jarri zen eta 2.500pertsona abonatu baino gehiago ditu. Hirianzehar banaturik 5 gune dago.

2009an Trafiko Ordenantza onartu zen, hiri ga-rraio mota ezberdinen bide publikoen erabilpenaarautzen orientatzeko eta hiria indarrean zegoenlegeri egokitzeko. Hala ere, berriz ere, oinezkoaketa txirrindulariak aurrez aurre jartzen dira etaauto pribatuaren erabilpenari nagusitasuna ema-ten jarraitzen zaio. Hori dela eta, txirrindulari tal-deek, oiezkoek eta hiritarren parte handi batekgogor erantzun diote.

Hala ere, argi dago, inongo eztabaida motarikgabe, lurraldearen kohesio irizpedearen ordez lo-gika desarrolista nagusitzen dela, oinezkoarekineta txirrindularekin erlazionatua dagoena biga-rren plano batera pasatuz, anekdotiko eta apain-garritzat harturik.

Hobetzearen eta hiri barruan autoaren mugikor-tasuna errazteko ikuspuntutik oso partziala delaesan dezakegu. Garraio publikoa, txirrindula etaoinezkoen aurretik autoaren nagusitasuna ezar-tzeak ondorio larriak ditu lurralde eta hiri eredudesorekatua sortzen baita, bertan bizitzeko bal-dintza egokirik gabe.

Eremu urdina. TAO sistema, eremu urdinaz ge-hiago ezagututa, 1998an ezarri zen, Alde Zaharraoinezkoentzat jarri zutenean eta Zabalgunearengainezkapenaren inguruan. Bere helburua bizila-gunei aparkalekua eta eskaera handia dagoen le-kuetan ibilgailuen txandaketa erraztea zen.

Sistemak, printzipioz, hiri barruan joan-etorriakegiteko autoaren erabilpena eragoztea du hel-buru, beste erabilpenen eta ordezko garraiobi-deen baldintzen alde. Hala ere, sistemaerregulatzaile hau, beste neurriekin batera apli-katu ez denez, garraio publikoaren eta kanpoal-dean disuasorio-aparkalekuen garapenakontutan hartu ez denez, saturazio arazoak sortuditu. Gainera negozio bihurtu dute tasak gares-titzen, lurpeko aparkalekuen erabilpena susta-tzeko asmoz eta horrela hauen eraikuntzajustifikatzeko.

Bere ezarpenetik, gainerako aldeetara hedatzenjoan da. Honela, 2009an 4 sektore existitzenziren: Alde Zaharra, II. Zabalgunea, Arrosadia etaIturrama, Martin Azpilikueta eta Iruña Park Hotelaeta Ermitagainako merkatuaren arteko bidea.Sortzen diren plaza kopurua 12.047 ziren eta15.085 txartel eman zituzten, honek azaltzen duzenbait zonaldetan aparkatzeko ematen direnarazoak.

Erdigunean lurpeko aparkalekuen ugaritzeak, ga-rraiobide publikoan emandako aurrerapen eska-sek edo txirrindularen erabilpenaren apostuauzteak, praktikan egiten dute sistema diru-biltze-rako tresna bihurtzea.Eta, harrigarria bada ere, helburuak betetzeko etaauzoetan eman den saturazioa agerian geldituden sistemaren huts egitearen aurrean, proiek-tuaren errebisioa egin eta beste neurri osagarriakezarri beharrean eremu urdina handitzea eraba-kitzen dute. Eremu urdina osagarriak diren besteneurririk gabe eraginkorra ez denez, egiten denbakarra arazoa luzatzea da.

Irag

ana aztertuz, oraina ulertu, e

torkizuna marraztuP

4atala:Maquetación 1 19/03/11 16:02 Página 12

Page 12: Hirigintza eredua

28

Aparkalekuak. Aparkalekuen arazoari aurre egiteko,2009an, 8.371 plaza zeuden disuasorio izeneko apar-kalekuetan, doako direla esan nahi dutenean, hau da,kaleko aparkalekuak.Zazpi lurpeko aparkalekuak existitzen dira, hauek en-presa pribatuek kontzesio administriboen bitartez ku-deatzen dituzte eta ordaintzen diren 3.157 plazakeskaintzen dituzte. Gaur egun, Olite Kalean dagoe-nean lanak egiten ari dira eta Santo domingoko ba-ratzen proiektua garatzen ari dira, nahiz eta honenkostua 2011ko proiektuan ez egon.

Jarduera mota hauek auto pribatuaren erabilpenarenalde egiten jarraitzea soposatzen dute. Honi udalarenutzikeriaz hartu beharreko neurriak hartu ez izana ge-hitzen badiogu, mugikortasunaren gaiak pagotxahandia izaten jarraitzen du, nahiz eta neurriak hartu,planak egin eta dirua inbertitu egin den.

Irisgarritasuna. Hiria bere funtzioak garatzen joanda gero eta urrunago dauden lekuetan. Egin behardiren distantzien handipenak auto pribatuaren men-pekotasuna handitzea eragin du. Ibilgailuarendakoazpiegiturak gehitzeko ahalegin handiak egiten dira,kontutan hartu gabe garraioaren helburua ez delamugikortasuna edo mugitzeko erraztasuna edo gau-zak mugitzea. Garraioaren helburua iristea da eta ezmugimendua.

Hirigintzako lurralde dispertsio eta hedapen prozesuhauek kalea gero eta gehiago pasatzeko gunea izateaeragin dute, pertsonen elkar topalekua, paseoa, ko-mertzio, trukaketa,... izan beharrean.

Eta kontu bat argi eta gordintasunez planteatu beharda: hiriaren mugikortasuna konpondu nahi bada autopribatua oinarri hartuta, “ez dago konponbiderik”.Agerikoa da, zentzu horretan eskaera handia dagoela,baina nahiz eta horretan inbertitzen jarraitu, ez dakonponbidea lortuko. Joan-etorriak egiteko beharragutxitzen duen hirigintza behar da.

Hirigunetik kongestioa kendu behar zuten bide han-diek ez dute beren helburua lortu. Hiri barnean ibil-gailuen presioak berdintsu edo handiagoa izatenjarraitzen du. Azpiegitura handiek hiria isolatu eta in-guruko naturarekiko lotura gutxitzea egiteaz gain,trafikoaren handitzea eragin dute, kongestioa kendunahi zen bideetan.

Garraiobideen ereduaren oinarriak zalantzatan jar-tzen ez duten jarduerak hartzen direnean eta gaineraekologian, jendartean, hirigintzan eta baliabide publi-koetan kostu izugarriak suposatzen dutenean erakus-ten da arazoak handitzeko besterik ez dutela balio.

Iragan

a aztertu

z, orain

a ulertu

, etorkizu

na m

arraztu

4atala:Maquetación 1 19/03/11 16:02 Página 13

Page 13: Hirigintza eredua

29

4.3. Mugikortasuna-Irisgarritasuna(Oraina ulertu)

uela hamarkada gutxi Iruñerria zerbitzuz eta betebeharrez ia autosufizienteak ziren herri barreiatuezosatua zen, baina arian-arian metropoli buhurtzen ari da. Etenik gabeko hiriak herrien arteko mugakerantsi ditu, barneko lotura mantentzeko bialen kopurua bikoiztu delarik. Hiriaren esparru funtzio-

nalak, merkataritza eta hirugarren sektore industriala, aldirian diren gune handi eta barriatuetan antolatudira. Honekin batera gertatzen ari diren auzoetako merkataritzaren gainbehera eta aparkalekuen politikadesegokiak ibilgailu pribatuez eguneroko kontuetarako egiten diren garraioak ugalarazi dute.

Horrela, hiriaren diseinuak mugikortasunean eta irisgarritasunean eragin zuzena du, trafikoa-arazo han-diak sor ditzakeena. Iruñean eta eskualdean gertatzen ari dena horixe da. UPNren hiri-diseinuak geroeta jasangarritasun txikiagoa duen esparru batean kokatzen gaitu, autoa Iruñeko oihanean errege dela.

Azken hamarkadan Mugikortasun Jasangarriaren aldeko Itun Lokala garatu da, Ziklagarritasun-Planaabiatu da eta Iruñerriko Mugikortasunaren Plana prestatu da. Baina mugikortasun jasangarria sustatzekotresna hauetako bat ere ez da eragingarria izan. Trafiko Ordenantzaz txirrindulari eremua murriztu zaio,autoaren aldean garraio publikoak behar duen lehentasuna ez diote ematen eta oinezkoek karriketangero eta oztopo gehiago gainditu behar dute. UPNren hiri-diseinuak plan guztien testuetan antzematenden filosofiarekin talka egiten du.

Jarduketa horietan hainbat ekimen egin dute, “mugikortasunaren astea” edo “autoa konpartitu”, bainahauek jasangarritasunaren inguruko amarrua baino ez dira izan. Beren jarduera okerra zuritzeko jasan-garritasunaren benetako esanahia desitxuratu eta nahasi dute.

Hiri-mugikortasun jasangarria erdiesteko lehen irizpidea joan-etorrien beharra murriztea da eta bigarrenaegiten diren joan-etorrietarako autoa ez erabiltzea, hots, garraio publikoaz, txirrindulaz edo oinez egitea.Baina UPNk horretarako gogorik ez du, autoetarako hiria diseinatzea nahiago du, nonbait.

Honen inguruan hartutako neurrien ardatza autoa izan da. Milaka aparkaleku-plaza egin dute, autoare-kiko menpekotasuna handitzen duena, garraio publikoaren erabilpenak beheiti egiten duen bitartean(pizgarririk izan gabe), edo benetako bizikleta-bidea amets hutsa den bitartean.

Diskurtsoetan autoa hiriaren barnetik atera behar dela aditzen dugu, baina hiriaren erdialdean errota-zio-aparkalekuak egiten dira, bide honetan auto pribatuaren erabilpena sustatuta. Garraio alternatiboahitzetik hortzera erabiltzen dute, baina auto pribaturako diren azpiegituretarako sekulako inbertsioak bi-deratzen dira (eragingabea den TAO sistemako aparkalekuekin eta eskualdeko garapen kaotikoa eta es-pekulatzailearekin, hiriaren etorkizunean izanen duen ondorioez arras kezkagarria dena).

Mugikortasuna eta irisgarritasunaren alde egiteko garraiobide guztien erabilpena molde arrazionalezbateratu behar dira, oinarrian mugikortasun-zirkuitu argiak izanik, gure osasuna, gure zoriontasuna etaplanetaren etorkizuna kolokan dira-eta.

Hiri ekologikoagoa lortzea, mugikortasuna eta esparru publikoaren okupazioa arrazionalki lotzen di-tuena, autoarekiko menpekotasunaren egungo eredua gaindituta bestelako eredu arduratsuez etorrikoda. Koxka ez da auto pribatua ezabatzea, bere erabilpena arrazionalizatzea baizik. Alegia, edozein ga-rraioren helburua sarbidea izatea izanen da, ez mugi-mendua bera.

Irag

ana aztertuz, oraina ulertu, e

torkizuna marraztu

D

4atala:Maquetación 1 19/03/11 16:02 Página 14

Page 14: Hirigintza eredua

30

4.4. Abiadura Handiko Trena:geltokia

HT geltoki berria eraikitzeko proiektua2003an abiatu zen, 2004ean erabakitako zo-nalde horretarako hirigintza diseinuaren

ideien lehiaketa baterako deialdiaz.

Urte horretan, Ministerioa, RENFE, Nafarroako Go-bernua eta inplikatuta dauden udalaeen artekoLankidetza Protokoloa sinatu zen, hirigintza plan-gintza egiteko, Sanduzelaiko trenbidea kentzekoeragindako aldearen kudeaketarako eta Etxaba-koitzeko geltoki berriaren garapenerako.

2007an PSIS delakoa onartu zen proiektuaren ga-rapena eragiten duen gunea ordenatzeko. Honek238,4 hektareatako azalera du, 3 jardute guneetan:I.goa, 209,6 hektareatakoa, batez ere Etxabakoitzieragiten diona; II.a, 28,8 hektareatakoa, aintzinakoSanduzelaiko geltokiari eragiten diona, eta III.a Iru-ñeko getoki zaharrarrekin lotuta dagoen trenbideakentzea suposatzen duena. Jarduera hauek aurreraeramateko 2007an inplikatuta daudenen arteanPartzuergo bat sortu zuten.

Proiektu honen kontrako ia 150 arrazoibide aur-keztu ziren, eta gehienak ez ziren onartu, proiek-tuaren oinarrietan eragina ez zutenak izan ezik.2010eko urtarrilaren 18an PSISa behin betikoonartu zen eta obren hasiera 2011rako aurreikus-ten da eta bere amaiera 2015erako.

Proiektu honen kostua 296 milioi eurokoa da, honigainontzeko azpiegiturarena gehitu behar zaio.Kostu hau eta etxebizitzen eraikuntzekin ateratakoirabaziez finantzatzeko asmoa dute. Hala ere, hi-giezinen krisiak bidera ezina egiten du. Hori delaeta, aldaketa bat egin behar dute Etxabakoitzekoetxebizitzen kopurua handitzeko, 7.875 izatera pa-satuz (lehen 7.005), eta honi gehitu behar zaioSanduzelain egiteko asmo duten 1.125, osotara bigune hauetan 9.000 etxebizitza erikitzea suposa-tzen duena. Gainera, Babes Ofizialeko Etxeen por-tzentaia ere aldatu dute 50etik %54era pasatuz.Hau, jakina, ez da eskaerari erantzuteko bat-ba-teko interesa, baizik eta, etxebizitza libreak saltzekodauden zailtasunengatik.

Obra honek eragin handia izanen du Etxabakoitzauzoaren berreraikuntzan, hala ere, bertako biz-tanleen beharrak eta lehentasunak ez dira kontu-tan hartu, honen aurka agertu direlarik.Sanduzelai-Buztintxuriko biztanleak auzo honetandiseinatutako etxebizitzen eraikuntzarako proiek-tuaren kontra jarri dira. Momentuz Udalak ez dukasurik egin.

4.4. Abiadura Handiko Trena:geltokia (Oraina ulertu)

HT-ak ez du logika sozialik, ekonomikorik edoingurumenakorik. Bere diseinua hiri handiaklotzeko egina da, tarteko herriak isolaturik u-

tzita eta lurralde-desoreka handituta. Bestalde, jen-dartearen oso talde txikia erabil dezan horrelakodiru-inbertsioa egitea eta ingurumenean izanendiren txikizioak ezin dira justifikatu.

Azpiegiturak inolako logikarik ez badu, Etxabakoi-tzen eraiki nahi duten geltokia, Iruñea osoan eraginhandia izanen duena, are ilogikoagoa da. Izan ere,hau Barcinaren proiektu-izarretako bat da, krisiadela-eta atzeratu bahar izan badute ere inolaz baz-tertuko ez dutena.

Munta handikoa bada ere, proiektu honek ez duetekin sozialik ekarriko, ezta auzorako hirigintzako-plangintzatik ere, oso elite ekonomiko zehatzen in-teresekin eta eraikitzailen diru-gosearekin lotuadelako.

Geltokiak ingurua modernizatzeko eta berritasunakerakartzeko balio izanen omen du. Hala ere, plan-teamenduaren diseinua ez da pentsatua Etxabakoi-tzen auzo berri eta kohesionatua sortzeko,lurraldearen egiturazko elementuen osagarri iza-teko baizik; honen ondorio goibela Urdanoz auzu-nea baztertzea izanen da (bestelako arazoak ereizanen dira: trafikoa, beste merkatalgune handi bateraikitzea, etxebizitza galduko dutenak berkoka-tzea,...). Iruñerako balizko onurak ikusteke ditugu,baina, zer gertatuko da Nafarroako gainerako ere-muan?

Dakigunez, hirian ez da aurrerapenik edo garapenikizanen, porlanezko m2 ugaltzea eta desarrolismoaeta kontsumismoa bultzatzea ez baitira aurrerapena(aldez edo moldez bere aberastasuna handitzeanahi duten handi-mandiendako oso hiri-ereduegokia da, baina hiritarren ongizaterako ez)

Laburtzeko: guztiok ordainduko dugun inbertsioagutxi batzuk erabil dezaten eta beste batzuk bereburua gehiago aberast dezaten. Jendarteari infor-mazioa eman behar zaio, eztabaida eta bozketakbehar dira, betiere jasangarritasun sozial, ekono-miko, ekologiko eta politikoaren irizpideak erabiliz.

Iragan

a aztertu

z, orain

a ulertu

, etorkizu

na m

arraztu

A A

4atala:Maquetación 1 19/03/11 16:02 Página 15

Page 15: Hirigintza eredua

4.5. Merkataritza

PN-ek eta Barcinak urte hauetan bultzatu-tako politikari esker Iruñea komertzial gunehandiez inguratuta dago. Hauek aurrerape-

naren ikur gisa saldu egin dizkigute, zerbait inte-resgarria eta onuragarria, merkataritzari bultzadaberria emateko, lehia handitzeko, eta horrekinkontsumitzaileak onura ateratzeko, enpleguasortzeko,...

Argudio horiek faltsuak dira, hiria merkataritza-rako gunea izatea da beren helburu, hiri diseinutikurrun. Irabazi handienak denbora laburrenean bi-latzen dira, jendartean, hirigintzan, ingurume-nean edo, izan ditzazkeen eraginak kontutanhartu gabe.

Hirigintza arazo larriak sortzen dira, trafiko ara-zoak handitu egiten dira, eragiten duen aldekobizi kalitateari modu kaltegarrian eraginez. Hiri-tarren bizi estiloa aldatzen dute, kontsumokeriasortuz, bere arrakasta publizitatea eta itxurazkobeharretan oinarrituta. Produktuen kalitatea gut-xitzen da, bertako produtuaz ahaztuta,...

Bizi kalitatea aldatzen dute, biztanleen zati ga-rrantzitsu baten erosteko aukerak gitxitzen bai-tira. Auzoetako denden itxierak eskaintzarengutxitzea eta mugitzeko autoa ez dutenen edoerabiltzerik ez dutenen (pertsona helduen, eko-nomikoki gaizki daudenen, elbarrituen eta aba-rren) aukerak murriztea suposatzen du.Honen aurrean, merkataritza kaleei bizia ematendie eta merkataritza txikiaren desagerpenak au-zoen jendartearen harremanetan galera handiasuposatzen du, eguneroko merkataritzak auzo-kideen arteko harremanak sortzen ditu, popula-zio gune bati nortasunaz ornitzeko ezinbestekoa.

Zentru hauen eragin kaltegarriaz gain, bultzatzenjarraitu dira eta urte hauetan zehar, Barcinak opa-ritu egin dio Alde Zaharreko orube hoberena ElCorte Inglési, Liburutegi Nagusia kokatzeko izanbehar zuena, merkataritza gune handi hauen aldeegiteko gogoan.

Garapen neurrigabe honek hiriko merkatarien ar-teko haserrea eragin du, merkataritzan eraginkaltegarriak gutxitzeko neurriak hartzera behartuduenak. Neurri hauetako batzuk honako hauekdira:

Iruñeko Enpresa-Sustapenerako Zerbitzua.Hiri osoari eskainitako zerbitzua da eta Merkata-ritza, Turismo eta Berdintasun Sailen menpe da-goena, nogozio-ideiak dituzten pertsonenaholkularitza eta enpresen sorerran laguntzea duhelburu, merkataritza, ostalaritza eta merkataritzazein turismoarekin loturiko zerbitzu enpresak ar-datz dituelarik. Arrotxapean den IWER eraikineandu egoitza (Matesa zaharraren eraikina).

Enpresa-Sustapenerako Zerbitzua sortuak dau-den enpreseei lotuta dago eta hauen indartzeaeta lehiakortasuna du helburu norbanakoenaholkularitza, formakuntza bere sustapenerakotresnak garatzearen bitartez.

Arreta berezia emanten diogu merkataritza etaturismo sektoreen ekimenei. Harieratik 1.200 for-makuntza ordu baino gehiago egin dira eta 176jarduera, bertan 1.930 pertsonek parte hartu du-telarik.

Iruñeko enpresa-sarea hobeto ezagutzeko, En-presa-Sustapenerako Zerbitzuak hirian garatzenden enpresa-jardueren ikerketa ezberdinak egi-ten ditu. Lortutako datuen arabera, jarduera plan-gintzak garatzen dira, baita enpresarensustapenarekin eta merkataritzaren dinamiza-zioarekin erlazionaturik dauden txostenak, iker-lanak eta azterketak ere.

Merkatal eskaintza eta eskaera. Udaleko da-tuen arabera, Iruñea merkataritza erakargarriaduen hiria da, batez ere, edigunea: Alde Zaharraeta Zabalguneak. Iturrama, Donibane eta Arro-txapea bigarren guneak dira, eta gainontzeko au-zoetako komertzioak ez du egitura argirik.Gainera, auzo arteko erosketarako mugikortasuneskasa adierazten du: auzoko bertako erosketakgarrantzia handia du. Bestetik, eskaerari erantzunnahi dion kalitatezko merkataritza du. Ir

agan

a aztertuz, oraina ulertu, e

torkizuna marraztu

31

U

4atala:Maquetación 1 19/03/11 16:02 Página 16

Page 16: Hirigintza eredua

32

Eskaera honi erantzuteko, Iruñean 2.726 denda daude eta merkatal azalera 339.587 m2-koa da. Merka-tal-dentsitatea Nafarroako batazbestekoaren gainetik dago, bai kapuruan baita azaleran ere. Auzoak az-tertuz, horietatik Zabalguneak %26,7 denda ditu, eta Alde Zaharrak %18a, kontzentrazio handiena dutenauzoak dira. Honi Iturramak jarraitzen dio, Donibane eta Arrotxapea-Txantrea.

Barne mugikortasunari dagokionez, nabaria da Alde Zaharrean merkatal-kontzentrazioak duen indarra,batez ere ekipamendua erosteko, zehazki auzo honetan arropa eta oinetakoen %44a erosten da, aisial-dirako erosketen %27a eta etxetresna elektrikoen, irudien eta abarren %17a.

Merkatal Jardute Plana. Iruñeko udalak Merkatal jardute plana egiten ari da, auzoka, hiriaren merka-tal-eredua ezartzeko eta merkatal kokapena ordenatzeko. Alde bakoitzeko biztanleek maizago erostendituzten produktuen hornikuntza bermatzen eta merkatal mota ezberdinen arteko oreka eraginkorramantentzen duten neurriak gartzea da helburu. Modu berean, ohiko merkataritza berritzen laguntzekoeta eskaeren beharretara egokitzeko eta merkatal egituraren barruan bere eginkizuna betetzeko neurriakezarri nahi dira.

Udal Merkatuak. 80. hamarkadan udal merkatuek izan zuten bultzada gelditu egin da eta gaur egunbizirauten ari dira. Ordutik 3 merkatuek existitzen jarraitzen dute:

- Ermitagaña: 1982an ireki zen eta 8 postu ditu. Taberna bat, lore denda eta 630m2-ko merkatal-galeriadauka.

- Zabalgunea: 1949an ireki zen eta 65 postu ditu

- Alde Zaharra: 1876an ireki zen eta 45 postu ditu. Halaber, 1.307m2 duen Caprabo supermerkatuadauka. Etxera eramateko zerbitzua du eta esparru urdinean aparkatzeko bonoak eskaintzen ditu.

Merkatuak bultzatzeko helburuz, Udalak, Nafarroako gobernuarekin eta Merkatuekin batera, urtero hirumerkatuetan gastronomia-aste antolatzen du. Ezagunak diren Iruñeko jatetxe ezberdinetako sukaldariospetsuak merkatu bakoitzean sukaldatzen dute. Bestetik, lagundutako bisitak egiten dituzte merkatuakerakusten eta elikadura eta osasuneko informazioa eskainiz.

Era berean, aholkulari enpresa nazionalak egindako Iruñeko merkatuen azterketa sozioekonomikoaneta inguruko azterketan oinarritutako marketing plana burutzen da. Iruñeko Merkatuak inguruko mer-kataritzaren eragile nagusi bezala bultzatzea da funtsezko helburua. Plan honek bultzatzen dituen osa-gaiak besteak beste, honakoa dira: kalitatea, bezeroekiko harremana, denboraldiko eskaintza, giroa etahirian parte hartzea.

Iragan

a aztertu

z, orain

a ulertu

, etorkizu

na m

arraztu

4atala:Maquetación 1 19/03/11 16:02 Página 17

Page 17: Hirigintza eredua

33

Merkatuak bezeroekin harremanetan daude, ez solik beste motako merkataritzak egiten duen moduanproduktuak eskaintzen. Hirian parte hartzen dute, produktuen ezagutza eta kultura transmititu egitendute, baina herriko plaza moduan ere elkartzeko gunea da, eta hiri bizitzaren informazio zentruak etapultsoa izaten dira.

otsagabekeria da, merkatal gune handiek eragiten duten lehiaren eraginez, merkataritza txikia etaertaina biziraupen egoera zailean utzi ondoren, orain baliabide ekonomikoak inbertitu behar izateaberaiek sortutako egoera latz hori gutxitzen saiatzeko.

4.5. Merkataritza(Oraina ulertu)

ztertzen ari garen etapan Iruñerria sakabanaketa urbanistiko eta komertzialaren ereduan murgildudute, mugikortasuna bezalako egiturazko gaietan hamaika ondorio eraginda. Ezarri duten merka-taritza-ereduak kontsumoa handitzea du helburu; horren inguruan egiten diren bezeroak lortzeko

kanpaina erasokorrek erosketa-ohiturak aldatzen dituzte eta, luzera jota, pentsamendu soziala ere aldatueginen dute.

Egoera hau Iruñeko auzoetako merkataritzaren egituran arras kaltegarria izan da, Alde Zaharrean batikbat. Sekore hau indartzeko gero eta handiagoa den Udalaren esku-hartzea ikusten dugu, bere propo-samen ideologikoak administrazio publikoa sektore ekonomikoetatik ahalik eta urrunen izatea eskatzenbadu ere.

Beste hainbat hiritan erabilitako eskemak mimetikoki kopiatu dira, nolako helburua lortu nahi zen aurretikjakiteko inolako saiorik egin gabe. Bide horretan zenbait gertaera eskandalugarri izan da, El Corte Inglé-sena erraterako (markataritza-marka hau Iruñean kokatzeko egindakoa maiz ilegalitatearen mugan izanda).

Eskualdean ugaldu diren merkatalgune erraldoiek bestelako ondorioak ere izan dituzte: trafikoa, ener-gia-kontsumoa, produktuen kalitatea, eskaintzaren monopolizazioa, hornitzaileak itotzea (nekazariak,...),lanpostuak galtzea, osasun-arazoak (estresa,…), hiri eta gizarte-sarearen suburbanizazioa bizkortzea,eraikuntzaren alde espekulatzailea indartzea,...

Oso kalte sakonak izan dira eta ondorioak gainditzeko ahalegin handia egin beharko da. Hezkuntza etaerosleen defentsaren inguruan lan esparru handia dugu (Udalak baztertu duena), hala nola kontsumoarduratsua, trukea, kontsumo kooperatibak eta antzekoak sustatzeko.

Irag

ana aztertuz, oraina ulertu, e

torkizuna marraztu

L

A

4atala:Maquetación 1 19/03/11 16:02 Página 18