Hiri-ingurunea eta Osasuna - oseki.eus · osasun fisiko eta psikologikoan, eta areagotu egin...

5
Hiri-ingurunea eta Osasuna Maite Morteruel www.oseki.eus Pertsonen inguruneak (auzoak, ikastetxeak eta lantokiak, besteak beste) eta horien ezaugarriek (fisikoak nola sozialak) eragin handia duten euren osasunean. OSASUNAREN BALDINTZATZAILE SOZIALAK Iradokitutako aipua: MORTERUEL, M. (2019) Hiri-ingurunea eta Osasuna. OSEKI Osasun eskubidearen aldeko ekimena-Iniciativa por el derecho a la salud. Eskuragai: hps://www.oseki.eus/eu/arloak/osasunaren- baldintzatzaile-sozialak/

Transcript of Hiri-ingurunea eta Osasuna - oseki.eus · osasun fisiko eta psikologikoan, eta areagotu egin...

Page 1: Hiri-ingurunea eta Osasuna - oseki.eus · osasun fisiko eta psikologikoan, eta areagotu egin dezakete horien desabantaila sozioekonomikoa zein osasuna (5). Erresuma Batuan, berriz,

Hiri-ingurunea eta OsasunaMaite Morteruel

www.oseki.eus

Pertsonen inguruneak (auzoak, ikastetxeak eta lantokiak, besteak beste) eta horien ezaugarriek (fisikoak nola sozialak) eragin handia duten euren osasunean.

OSASUNAREN BALDINTZATZAILE SOZIALAK

Iradokitutako aipua: MORTERUEL, M. (2019) Hiri-ingurunea eta

Osasuna. OSEKI Osasun eskubidearen aldeko ekimena-Iniciativa por el

derecho a la salud. Eskuragai: https://www.oseki.eus/eu/arloak/osasunaren-

baldintzatzaile-sozialak/

Page 2: Hiri-ingurunea eta Osasuna - oseki.eus · osasun fisiko eta psikologikoan, eta areagotu egin dezakete horien desabantaila sozioekonomikoa zein osasuna (5). Erresuma Batuan, berriz,

HIRI-INGURUNEA ETA OSASUNA2 www.oseki.eus

Pertsonen inguruneak (auzoak, ikastetxeak eta lantokiak, besteak beste) eta horien ezaugarriek (fisikoak nola sozialak) eragin handia duten euren osasunean (1). Inguruneen ezaugarri fisikoez ari garenean, hauetaz ari gara, beste batzuen artean: hiriaren plangintza, hiriko espazio eta ekipamenduen diseinua, pertsonek hiritik mugitzeko eta lekualdatzeko duten modua, berdegune edo aisialdi-eremu kopurua, eta produktu osasungarriak eskura izatea (2).

Elementu horien guztien eta osasunaren artean den lotura aztertu izan da literatura zientifikoan, eta ikusi da, batetik, arlo psikosozialetan –segurtasunean, autoestimu kolektiboan edo gizarte kohesioan, kasu– eragiten dutela eta, bes-tetik, baita osasunarekin zerikusia duten jokabideetan ere. Egitura sakabanatuagoa duten hiriek gizarte isolamendu handiagoa ageri dute, egitura konpaktuagoa eta espazio berean askotariko erabilerak (merkataritza-jarduera, etxebizit-zak, aisialdia, ikastetxea, lantokiak, etab.) dituzten hirietan pertsonen fluxu anitzagoa ematen eta hiri-sakabanaketa feno-menoei aurrea hartzen zaien bitartean (3, 4). Bestalde, erabilera publikorako espazio zein ekipamenduak eta berdegune eta aisialdi-guneak izanez, topagune gehiagorako aukera du jendeak, komunitate sena handitzen da horietan eta gizarte kohesioa sustatzen da (5). Baina espazio horiek ez badira egoki zaintzen edo zikinkeria edo argiztapen eskasa badute, aipatu eragin positibo horiek desager daitezke, areagotu egin dezakete pertsonengan antzemandako delinkuentzia arriskua eta segurtasunik eza (6) eta murriztu egin dezake espazio horien erabilera, ingurune horietan harreman sozia-letarako aukerak gutxitu egiten direlarik horrela (7).

Hirien ezaugarri fisikoek osasunarekin lotutako jokabideetan duten eraginaz denaz bezainbatean, sakon aztertu izan da jarduera fisikoarekin horiek duten lotura. Hala, etxebizitza-dentsitate handia eta askotariko erabilera ematen zaien es-pazioak dituzten hirietako jendeak joera gehiago du gehiegizko pisua eta obesitatea izateko (8). Era berean, garraio pu-blikorako sistemen eta mugikortasun aktiborako azpiegituren –zolagainak edo bidegorriak, esaterako– diseinuak eta kalitateak nahiz hiriko eremu ezberdinen arteko loturek franko eragiten dute pertsonek hiritik mugitzeko duten moduan, handitu edo gutxitu egiten dituztelarik eguneroko jarduera fisikorako aukerak (9). Ildo horretan, eta nahiz eta ez dagoen erabateko ebidentziarik, inguruan kalitatezko berdegune gehiago duten hirigunetan bizitzea jarduera fisiko gehiagorekin eta gehiegizko pisu eta obesitate gutxiagorekin lotu izan da (9). Horrez gainera, oztopo arkitektonikorik ez duen eta aisialdi-guneak zein ekipamendu seguru eta kalitatezkoak dituen inguru batek zehazten du, onerako zehaztu ere, bertako bizilagunen jarduera fisikoa (10).

Jarduera fisikoaz gain, ingurune fisikoek eragin garrantzitsua dute elikatzeko moduan eta alkohol kontsumoan. ‘Eli-kadura ingurune’ deiturikoen eraginak zerikusia du elikagaien salmenta edo kontsumoko establezimenduak –den-dak, supermerkatuak, saltzeko makinak, jatetxeak, kafetegiak– eskura izatearekin eta elikagai osasuntsu gehiago edo gutxiagoko eskaintza bat izatearekin horren osasungarriak ez diren aukeren aldean. Erresuma Batuaren gisako he-rrialdeetan aztertu izan da nola janari lasterreko establezimendu gehiago eta janari ez osasungarri gehiagoko tokiko supermerkatuak dituzten hiri-inguruneetan gora egiten duela gehiegizko pisua eta obesitatea duten haur eta nerabeen kopuruak (9). Halaber, inguruneek edari alkoholdunen kontsumoa susta dezakete, produktu horien eskaintza edo

Ingurune fisikoek eragin garrantzitsua dute elikatzeko moduan eta alkohol kontsumoan.

Page 3: Hiri-ingurunea eta Osasuna - oseki.eus · osasun fisiko eta psikologikoan, eta areagotu egin dezakete horien desabantaila sozioekonomikoa zein osasuna (5). Erresuma Batuan, berriz,

HIRI-INGURUNEA ETA OSASUNA3 www.oseki.eus

ikusgarritasuna areagotuz publizitatearen bitartez edo inguru horretan erakusgai jarriz, eta hirietan alkohol kontsumoa normaltzea eta onartzea bultzatuz (11).

Pertsonak ez dira modu homogeneoan banatzen hirian zehar; aitzitik, zerikusia du egoera sozioekonomikoarekin edo euren jatorriarekin. Hirietan ematen den gizarte segregazioak zerikusia du, besteak beste, egoera sozioekonomiko hobeko taldeek bizitokia erabakitzeko duten aukera handiagorekin (12). Pertsonen osasun egoera bizi diren hirietako auzoak kontuan hartuz aztertzen denean, aldeak antzematen dira ongizate handiagoko edo gutxiagoko eremuen ar-tean. Horren arrazoia baliteke, nonbait, auzo batzuetan edo bestetan bizi diren pertsonen berezko ezaugarriak izatea, baina baita ere pertsona horiek ingurune ezberdinetan, osasuntsuak edo ez horren osasuntsuak direnetan, bizitzea-gatik izatea. Hala, maila sozioekonomiko apalagoko hiri-inguruneetan ikusi izan da, adibidez, lotura estua dagoela in-guruan ematen den kutsaduraren eta heriotza tasaren artean (13), eta gehiago direla beste ingurumen arrisku batzuen eraginpean ere, adibidez kalitate gutxiagoko edateko urean edo zaratan (5).

Bestetik, egoera sozioekonomiko txarrean diren pertsonei modu ezberdinean eragin diezaieke hiri ingurunean gau-zatzen diren ezaugarri edo esku-hartzeen aurrean. Adibidez, egoera txarrean eta zikinak diren ingurune fisikoak, hau da, ez-segurutzat hartzen direnak eta jarduera fisikoak burutzea eta harreman sozialak garatzea bezalako ohitura osasungarriak gauzatzen laguntzen ez duten hirigintza-diseinuak dituztenak, eragin negatiboa dute bertan bizi direnen osasun fisiko eta psikologikoan, eta areagotu egin dezakete horien desabantaila sozioekonomikoa zein osasuna (5). Erresuma Batuan, berriz, ikusi izan da sozioekonomikoki gehien kalteturik diren eremuetan janari lasterreko denda gehiago kontzentratzen dela eta, gainera, bertako biztanleak kalteberagoak direla elikadura mota horren efektu nega-tiboen aurrean (5, 9).

Ondorio gisa, esan dezakegu hiriek eta horien plangintzak eta diseinuak indartu egin dezaketela bertako biz-tanleen osasuna hainbat neurriren bidez, guztiak ere espazio publikoaren kalitatea edo ekipamenduak hobetzera zuzenduak, eta aukera osasungarriak eskuragarrienak izatera. Horrez gainera, ekarpena egin dezakete hiri mailan osasun arloko gizarte desberdintasunak murrizte aldera, arreta berezia jarriz urrakortasun handieneko auzo edo ere-muen ezaugarri eta egoeretan hala nola bertako biztanleen osasun mailako behar eta potentzialitateetan.

Page 4: Hiri-ingurunea eta Osasuna - oseki.eus · osasun fisiko eta psikologikoan, eta areagotu egin dezakete horien desabantaila sozioekonomikoa zein osasuna (5). Erresuma Batuan, berriz,

ERREFERENTZIAK4 www.oseki.eus

6 Lorenc T, Petticrew M, Whitehead M. Fear of crime and

the environment: systematic review of UK qualitative

evidence. BMC Public Health. 2013;13:496.

https://bmcpublichealth.biomedcentral.com/

articles/10.1186/1471-2458-13-496

7 Mair C, Diez Roux A, Shen M, Shea S, Seeman

T, Echeverria S, O’Meara ES. Cross-sectional and

longitudinal association of neighborhood cohesion

and stressors with depressive symptoms in the

MultiethnicStudy of Atherosclerosis (MESA). Annals of

Epidemiology. 2009;19:49–57.

https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/19064189

8 Mackenbach JD, Rutter H, Compernolle S, Glonti K,

Oppert JM, Charreire H, De Bourdeaudhuij I, Brug

J, Nijpels G, Lakerveld J. Obesogenic environments:

a systematic review of the association between

the physical environment and adult weight status,

the SPOTLIGHT project. BMC Public Health. 2014;

(6)14:233. doi: 10.1186/1471-2458-14-233.

https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/

PMC4015813/

9 TownShend T, Lake A. Obesogenic environments:

current evidence of the built and food environments.

Perspectives in Public Health. 2017; (1)37. doi:

10.1177/1757913916679860.

https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/28449616

10 Smith M, Hosking J, Woodward A, Witten K, MacMillan

A, Field A, Baas P, Mackie H. Systematic literature

review of built environment effects on physical activity

and active transport - an update and new findings

on health equity. International Journal of Behavioural

Nutrition and Physical Activity. 2017 Nov 16;14(1):158.

doi: 10.1186/s12966-017-0613-9.

https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/29145884

1 Borrell C, Pons-Vigués M, Morrison J, Díez E. Factors

and processes influencing health inequalities in urban

area. Journal of Epidemiology and Community Health.

2013;67(5):389-91

https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/23413097

2 Borrell C, Díez E, Morrison J, Camprubí L. Las

desigualdades en salud a nivel urbano y las medidas

efectivas para reducirlas (Hiri mailako osasun

desberdintasunak eta horiek murrizteko neurri

eraginkorrak). Bartzelona: Proyectos Medea e

IneqCities; 2012

http://www.proyectomedea.org/privado/docs/

publicaciones/librit

3 Leyden K. Social capital and built environment: the

importance of walkable neighborhoods. American

Journal of Public Health. 2003; 93:1546–1551.

https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/

PMC1448008/

4 Lee A, Maheswaran R. The health benefits of urban

green spaces: a review of the evidence. Journal of

Public Health. 2011;32(2): 212–222.

https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/20833671

5 Gelormino E, Melis G, Marietta C, Costa G. From built

environment to health inequalities: An explanatory

framework based on evidence. Preventive Medicine

Reports. 2005; 2:737–745.

https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/26844145

Page 5: Hiri-ingurunea eta Osasuna - oseki.eus · osasun fisiko eta psikologikoan, eta areagotu egin dezakete horien desabantaila sozioekonomikoa zein osasuna (5). Erresuma Batuan, berriz,

ERREFERENTZIAK5 www.oseki.eus

12 Donat C, Nel·lo O, Eduard J. Crisis, desigualdad

social y segregación urbana en Cataluña (Krisia,

gizarte desberdintasuna eta hiriaren sakabanatzea

Katalunian). GIGAPP- IUIOG. 2014

https://www.academia.edu/18912639/Crisis_

desigualdad_social

13 Laurent O, Bard D, Filleul L, Segala C. Effect of

socioeconomic status on the relationship between

atmospheric pollution and mortality. Journal of

Epidemiology and Community Health. 2007;61:665–

675.

https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/

PMC2652988/

11 Sureda X, Carreño V, Espelt A, Villalbí JR, Pearce J,

Franco M. Alcohol in the city: wherever and whenever.

Gaceta Sanitaria. 2018;32:172-5. doi: 10.1016/j.

gaceta.2017.06.008

http://www.gacetasanitaria.org/en-linkresolver-alcohol-

in-city-wherever-whenever-S0213911117301747