Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia · 2016-04-08 · osasuna eta elikagaien...

16
Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia EKINTZA ERALDATZAILEA: EUROPARENTZAKO POTENTZIALA 2016ko Apirilak 27-29, Euskadi, Bilbo BIGARREN IRAGARPENA basquecountry2016.eu

Transcript of Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia · 2016-04-08 · osasuna eta elikagaien...

Page 1: Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia · 2016-04-08 · osasuna eta elikagaien segurtasuna hobetzen dute. Milango Hiri-Elikadura Politika Ituna 100 herri baino gehiagok

Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia

EKINTZA ERALDATZAILEA: EUROPARENTZAKO POTENTZIALA

2016ko Apirilak 27-29, Euskadi, Bilbo

BIGARREN IRAGARPENA

basquecountry2016.eu

Page 2: Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia · 2016-04-08 · osasuna eta elikagaien segurtasuna hobetzen dute. Milango Hiri-Elikadura Politika Ituna 100 herri baino gehiagok

Konferentzia: #Basque2016

Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentziak - “Ekintza Eraldatzailea: Europarentzako potentziala”, tokiko gobernuek bide ez jasangarriak albo batera uzteko eta Europaren etorkizuna irudikatzeko premian jarriko du arreta. Nazio Batuen Garapen Jasangarriko Helburuak eta 195 herrialdek Pariseko Klimari buruzko Alderdien Konferentzian (COP 21) onarturiko Hitzarmenaren ildoei jarraituz, konferentzia hau 2016an Europan tokiko jasangarritasunaren inguruko eztabaida eta esperientzia trukerako ekitaldi nagusia izango da.

Konferentziaren antolatzaileak ICLEI – Jasangarritasunerako Tokiko Gobernuen Sarea, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala dira, Udalsarea 21 - Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen laguntzarekin, eta Arabako Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala eta Vitoria-Gasteizko Udalaren babesarekin.

.

©Bilbo Hiria, Eusko Jaurlaritza | Mikel Arrazola ©Donostia/San Sebastián Hiria, Eusko Jaurlaritza| Mikel Arrazola

Hiriak eta lurraldeak, hiri-gizarteen eraldaketarako giltzarri

Europar Batasuneko Hiri Agenda kaleratu baino lau aste lehenago, eta Nazio Batuen Erakundeko Etxebizitza eta Hiri Garapen Jasangarriaren HABITAT III Konferentziaren bezperan, konferentzia honek lege-esparru berri hauek eta beste batzuek hirientzat zer esan nahi duten jakiteko plataforma gisa balio izateaz gain, hirien jasangarritasuneranzko eraldaketa bizkortzeko dauden laguntzak ikustarazteko ere balioko du.

Tokiko garapen jasangarriaren inguruko networking ekitaldi handiena Europan

Konferentzia aurretik egindako Aalborg (Danimarka, 1994 eta 2004), Lisboa (Portugal, 1996), Hannover (Alemania, 2000), Sevilla (Espainia, 2007), Dunkerque (Frantzia, 2010) eta Genevako (Suitza, 2013) konferentzien ondarean eraikiko da. Bat egin #Basque2016 -rekin eta ezagutu:

• Udal eta lurraldeetako gobernuetako politikari eta profesionalak

• Europako eta erakunde internazionaletako ordezkariak

• Ikerlarien komunitateko kideak

• Sektore pribatuko liderrak

• Gizarte zibila

Hiri jasangarritasunerako euskal konpromezua

Euskadik Europako lurraldeen eraldaketarako gaitasuna islatzen du, industria oinarri duen ekonomia izatetik zerbitzuetan oinarrituriko ekonomia berritzaile batera bihurtzeagatik. Onartu berri den 2020rako EAEko Ingurumen Esparru Programak konpromezu sendoa erakusten du ingurumenaren eta bizi baldintzen hobetzearekiko, oraingo Europako eta nazioarteko lan sortze estrategien eta karbono urriko ekonomia eraikitzearen alorretan.

© Vitoria-Gasteiz Hiria, Eusko Jaurlaritza | Mikel Arrazola

Page 3: Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia · 2016-04-08 · osasuna eta elikagaien segurtasuna hobetzen dute. Milango Hiri-Elikadura Politika Ituna 100 herri baino gehiagok

Programaren laburpena

3

Apirilak 29, ostirala

Izen-ematea

6. Osoko bilkura:Hiri Agendak eta Europako hirien errealitate politikoa

Kaferako atsedenaldia

7. Osoko bilkura:Europar izaera tokiko mailatik berpizten

Amaiera bazkaria eta harreman saretzea

Izen-ematea

4. Osoko bilkura:Hiri produktiboa – Ekintza Eraldatzaileen Kontzeptua

Kaferako atsedenaldia

5. Osoko bilkura:Berrikuntzaren Merkatua

Bazkaria

Tailer mugikorrak eta ekitaldi sozialak Euskadin

Apirilak 28, osteguna

Izen-ematea

Harrera ekitaldiaBizkaiko Foru Aldundiaren jauregian, Bilbo

15:00

19:00

Apirilak 26, asteartea

Apirilak 27, asteazkena

Izen-ematea

Ekitaldia hasteko osoko bilkura

1. Osoko bilkura:Ekintza eraldatzailearen gobernantza testuingurua

Kaferako atsedenaldia

2. Osoko bilkura: Eztabaida - Gobernantza esparrua eta hirien beharrak

3. Osoko bilkura: Euskal Adierazpenaren aurkezpena

Bazkaria

Alkateen saioa(gonbidapenarekin bakarrik)

Gaikako Saioak

Kaferako atsedenaldia

Osoko bilkuren aurreko saioak

Harrera eta koktelaGuggenheim Museoan, Bilbo

08:00 – 09:30

09:30 – 10:00

10:00 – 11:00

11:00 – 11:30

11:30 – 12:30

12:30 – 13:00

13:00 – 14:30

13:00 – 16:00

14:30 – 16:00

16:00 - 16:30

16:30 – 18:00

20:30

08:00 – 09:30

09:30 – 11:00

11:00 – 11:30

11:30 – 12:30

12:30 – 14:00

14:00 – 22:00

08:00 – 09:30

09:30 – 11:30

11:30 – 12:00

12:00 – 13:00

13:00

Page 4: Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia · 2016-04-08 · osasuna eta elikagaien segurtasuna hobetzen dute. Milango Hiri-Elikadura Politika Ituna 100 herri baino gehiagok

4

2016ko Apirilaren 27a, Asteazkena

08:00 – 09:30

09:30 – 10:00

10:00 – 11:00

11:00 – 11:30

11:30 – 12:30

Izen-ematea

Ekitaldia hasteko osoko bilkura

Ongietorria eta Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentziaren inguruko sarrera:

• Pekka Sauri, Helsinkiko Alkateordea, Finlandia, eta ICLEI Europako Batzorde Exekutiboaren Presidentea• Elena Unzueta, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Diputatua (baieztatzeke)• Juan María Aburto, Bilboko Alkatea• Ana Oregi, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburua• Iñigo Urkullu, Euskadiko Lehendakaria

Moderatzailea: Sally Kneeshaw

Gazte Foroa – “Ekintza Eraldatzailea eta Belaunaldi Berriak”Foroko ordezkariak agertokia hartuko dute beraien ikuspuntuak ekitaldi internazionalean partekatzeko, eta baita ere Europako tokiko agintarietaz espero dutena eta beraien belaunaldiak jasangarritasunarekiko duen konpromezua aurkezteko (biak tokiko eta munduko mailan).

1. Osoko bilkura - Ekintza eraldatzaileen gobernantza-testuingurua

2015. urteak hiri eta eremu hiritarrei eragiten dien marko politiko globalen estreinaldi asko ikusi ditu, hala nola, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak eta Parisko Klima Hitzarmena. 2016an Europar Batasuneko Hiri Agenda jarriko da martxan. Zer ekarriko dute marko hauek? Nola izango dira elkarren osagarri? Nola indartuko dituzte klima aldaketaren aurkako tokiko ekintza Europar hirietan?

Hizlari nagusia• Hans Bruyninckx, Europako Ingurumen Agentziako Zuzendari Exekutiboa

Hizlariak,:• Arab Hoballah, Hiri, Industria eta Bizimodu Jasangarrien Zuzendari Nagusia• Daniele Violetti, Klima Aldaketaren Gaineko Konbentzioko Kabineteburua • Olivier Baudelet, Europar Batzordeko Hiri eta Lurralde Politika Zuzendaritza Nagusiko Hiri Politika Taldeko Burua

Moderatzailea: Sally Kneeshaw

Kaferako atsedenaldia

2. Osoko bilkura – Gobernantza esparrua eta hirien beharren ingurukoeztabaida

Zer dakarte munduko eta Europako esparru politiko berriek hirien ekintza eraldatzaileentzat? Norabide bat adierazten al diete hiriei esparru hauek? Hirietako, Nazio Batuetako eta Europar Batasuneko ordezkariek hirien beharrez eta munduko zein Europako lege-esparruen ahalmenez hitz egingo dute.

• Célia Blauel, Pariseko Alkateordea, Frantzia• Michał Olszewski, Varsoviako Alkateordea, Polonia• Hans Bruyninckx, Europako Ingurumen Agentziako Zuzendari Exekutiboa• Arab Hoballah, Hiri, Industria eta Bizimodu Jasangarrien Zuzendari Nagusia• Daniele Violetti, Klima Aldaketaren Gaineko Konbentzioko Kabineteburua • Olivier Baudelet, Europar Batzordeko Hiri eta Lurralde Politika Zuzendaritza Nagusiko Hiri Politika Taldeko Burua• Gazte Foroko Ordezkariak

Moderatzailea: Sally Kneeshaw

Page 5: Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia · 2016-04-08 · osasuna eta elikagaien segurtasuna hobetzen dute. Milango Hiri-Elikadura Politika Ituna 100 herri baino gehiagok

5

12:30 – 13:00

13:00 – 14:30

13:00 – 16:00

14:30 – 16:00

Herri osasungarriak

Garapen jasangarria aukera osasungarria da eta saio honekin aztertuko dugu nola lor daitekeen hirien jasangarritasuna handitzearen bidez, adibidez mugikortasun aukeren aldetik, herritarren bizi-kalitatea hobetzea. “Osasuna Politika Guztietan” irizpidea aurkeztuko da, sektore ezberdinetako politika publikoen erabakietan osasuna sistematikoki kontuan hartzeari begira. Honek sinergiak identifikatu eta osasunarentzat kaltegarriak diren eraginak ekiditea du helburu, honela biztanleriaren osasuna eta osasun kaliatea hobetuz. Osasunaren integrazio orokorraren sarrera hau eta gero, saioak sakonago jardungo du osasuna mugikortasun politiketan eta berdeguneen planifikazioan txertatzearen inguruan.

Gonbidaturiko hizlariak :

• Maria Neira, Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) Osasun Publiko, Ingurumen eta Gizarte Determinatzaileen Sailako Zuzendaria

• Torgeir Esig Soerensen, Stavanger Hiriko (Norvegia) Parke eta Kaleen Sailako Burua

• Christina Anderskov, Kopenhage Hiriko (Danimarka) Nazioarteko Estratega eta Jasangarritasun Koordinatzailea

• Ana Bocio Sanz, Kataluniako Osasun Publikoko Agentzia

1

Herritarrak ahaltzen dituzten herriak

Europar Batasunak berotegi efektua eragiten duten gasen %40ko murrizketa, 1990eko mailak oinarri harturik, eta gutxienez %27ko energia berriztagarrien produkzioa 2030ra arte helburu bezala ezarri ditu. Saio honek gaur egun martxan dauden trantsizio energetikoko prozesuak izango ditu aztergai, ekonomia- eta gobernantza-eredu berriak aztertuz herritarrek bultzatutako eraldaketarako.

Gonbidaturiko hizlariak:

• Timothy Moss, Leibniz Lurralde Garapen eta Estrukturazko Planeamentu Institutua (Alemania)

• Jaroslav Klusak, Energia Kudeatzailea, Litomerice Hiria (Txekiar Errepublika)

• Albert Vendrell Roca, Proiektu Arduraduna, Bartzelonako probintzia (Katalunia)

• Anne Schiffer, Energia Ekintzailea, Friends of the Earth Eskozia (Erresuma Batua)

• Miriam Eisermann, Energy Cities erakundeko Komunikazio eta Politika Burua

• Peter Ulrich, Proiektu Arduraduna, Gobernantza eta Gizarte Berrikuntza, ICLEI - Jasangarritasunerako Tokiko Gobernuak

2 Klimarekiko konpromisoa duten herriak

Gaikako saio hau, garatu berri den “Klima Berdeko Hiriak Europan” programan oinarrituko da: tokiko gobernuei zuzenduta, programaren xedea klima-aldaketaren arazoei arintzearen zein egokitzearen ikuspegietatik heltzea da. Klimaren tokiko ekintzarako gerturaketa integratzailearen bidez, programak tokiko gobernuak laguntzen ditu beraien ahaleginak handitzen, mundu mailako estandarekin bat eginez, nazioarteko plataformei informatuz, eta ekintzak erresilentzia eta garapen jasangarrirantz bultzatuz.

Gonbidaturiko hizlariak:

• Birgit Georgi, Europako Ingurumen Agentziako Lurralde Zaurgarritasun eta Egokitzapen Proiektu Kudeatzailea

• Giovanni Fini, Bologna Hiriko (Italia) Ingurumen eta Energia Sektoreko Koordinatzailea

• Kippo-Edlunf Päivi, Helsinki Hiriko (Finlandia) Ingurumenaren Babeserako Saila

• Kata Tűttö, Covenant of Mayors-eko Lurraldeen Komiteko txostengilea eta Budapest Hiriko (Hungaria) Zinegotzia

• Gorka López, Balmaseda Herriko Ingurumen Teknikaria• Giorgia Rambelli, ICLEI - Jasangarritasunerako Tokiko

Gobernuak erakundeko Baliabide Jasangarrien, Klima eta Erresilientzia, Koordinatzailea

4

3. Osoko bilkura - Euskal Adierazpenaren aurkezpena

Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konfererentziaren Euskal Adierazpena aurkeztuko da, gobernuek eta laguntzaileek ekintzak burutzeko prestutasuna adieraziz, jasangarritasunerako baldintza mesedegarriak sortzeko asmoz.

Bazkaria

Alkateen Saioa (gonbidapenarekin bakarrik)

Gaikako Saioak (saio hauek aldi berean izango dira)

Herri zirkularrak

Saio honek ekonomia zirkular eta hiri jasangarrien arteko loturaz jardungo du. Ekonomia zirkularrari begirada bat eman, hiriek beraien agenda jasangarrian nola jaso eta Europako Hiri Agendan zein paper jokatuko duen hurrengo urteetan ikusiko da.

Gonbidaturiko hizlariak:

• Lasse P.N. Olsen, Aalborg Hiriko (Danimarka) Ingurumen eta Energia Sailako Zuzendaria

• Philippe Micheaux Naudet, ACR+ erakundeko Proiektu Kudeatzailea (Belgika)

• Asier Guisasola, Durango Herriko Errepide, Kanal eta Portu Ingeniaria (Euskadi)

• Simone Houtman, Herbeheretako Azpiegitura eta Ingurumen Ministerioko Ekonomia Zirkularra Programaren Zuzendaria

• Kristina Apiñaniz, Ingurumenerako Industrien Euskadiko Kluster Elkartearen Zuzendari Nagusia (ACLIMA)

3

Page 6: Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia · 2016-04-08 · osasuna eta elikagaien segurtasuna hobetzen dute. Milango Hiri-Elikadura Politika Ituna 100 herri baino gehiagok

Tokiko ekoizpena duten herriak

Janaria prestatu, hornitu eta hazten den moduak gero eta arreta gehiago sortzen du hirietan. Hiri eta lurraldeetako elikadura sistemek hiri biodibertsitatea aberastu, baliabide eraginkortasuna eta erresilientzia handitu, eta era berean, tokiko ekonomia indartu eta osasuna eta elikagaien segurtasuna hobetzen dute.

Milango Hiri-Elikadura Politika Ituna 100 herri baino gehiagok sinatu zuten 2015eko urrian, tokiko buruzagiek elikadura eta elikagaien segurtasuna beraien agendetako lehentasunen artean jartzeko konpromisoa hartuz.

Saio honek Itun hau martxan jartzeko politikak aztertuko ditu, hala nola, hiri elikadura bultzatu, janariak alferrik ez galdu, eta erosketa publiko berdea sustatu, elikadura sistema jasangarri, erresiliente eta osasungarriagoa lortzeko helburuarekin.

Gonbidaturiko hizlariak:

• Tunç Soyer, Seferihisar Hiriko (Turkia) Alkatea• Henk Renting, RUAF Fundazioko Politika Arduraduna• Stefania Amato, Milan Hiriko (Italia) Elikadura Politika Burua eta

Alkatetza Kabinetea• Jorn Verbeeck, Ghent Hiriko (Belgika) Ingurumen eta Klima

Zuzendaria• Teresa Artigas, Zaragoza Hiriko Ingurumen Zinegotzia• Peter Defranceschi, ICLEI - Jasangarritasunerako Tokiko

Gobernuak erakundeko Bruselaseko Bulegoetako Zuzendaria

5

Herri integratzaileak

Migraziorako Erakunde Internazionalaren kalkuluen arabera milioi bat inmigratzaile baino gehiago iritsi ziren Europara lurrez zein itsasoz 2015ean zehar. Hau biolentzia eta jazarpenetik ihesi, eta beren seme-alaba eta beraientzat etorkizun hobeago baten bila dabilen jendearen historia luzean beste atal bat baino ez da. Halere, azken migrazio uholdeek hartu duten tamainak ustekabean harrapatu ditu Europar Batasuneko nazio asko, hiri eta komunitate askok bere gain hartu dutelarik erantzuna ematea.

Europako zenbait herrien esperientzian oinarriturik, saio honek migrazioak ekarritako erronka eta aukeren inguruan jardungo du honelako galderei erantzunez:

} Nola eraiki balio partekaturiko herriak dibertsitatea konpromisoan jarri gabe?}Nola erantzun diezaiekete herriek etxebizitza beharra bezalako erronka sozialei ingurumenaren egoera kolokan jarri gabe?} Zer nolako azpiegitura sozial, politiko edo teknologiko behar dira komunitateen integraziorako?

Gonbidaturiko hizlariak:

• Andrea Burzacchini, aiforia GmbH, Alemania• João Afonso, Lisboa Hiriko (Portugal) Giza Eskubideen Udal

Zinegotzia• Jeanine Hoogendoorn, Utrecht Hiriko (Herbehereak) Proiektu

Kudeatzailea• Fabrizia Panzetti, Europar Batasuneko atzerri- eta segurtasun-

politika erkideko goi-ordezkaritza kabineteko kidea

7

Herri eraginkorrak

Saio hau Europar eraikinen energia kontsumoa murrizteko Europar Batasunak ezarritako helburu handinahien inguruan arituko da, berotegi efektuko gasen emisio murrizketa eta hiri ekonomia inklusiboa sustatzeko. Interes talde ezberdinak elkarlanean jardungo dute erronka honi erantzuna emateko alor ezberdinetan: gaur egungo eraikinak zero energia kontsumoko eraikin adimendunetan nola bilakatu, denbora errealean energia erabilera optimizatuko duten kudeaketa tresnak garatu, eta nola barneratu emisio urriko hiri garapen eta hiri adimendun estrategiak Energia Jasangarri Ekintza Plan eta prozesuetan.

Gaikako saio honen eztabaidak eraikin publiko, erresidentzial eta erabilera tertziariokoetan sistematikoki aplika daitezkeen hobekuntzetan sakonduko du; honela, Europar Batasuneko "Smart Cities and Communities Lighthouse" proiektuarekin eta karbono urriko estrategiak, hirigintza planifikazio eta garapenetan nola txertatu zehazten duen esparru metodologikoarekin lotuaz. Sortu berri den OPTIMUS eraikuntza kudeaketa tresna ere laburki aurkeztuko da eta tresna honen abiaraztea hiru herritan: Savona (Italia), Sant Cugat del Vallés (Katalunia) eta Zaanstad (Herbehereak).

Gonbidaturiko hizlariak:

• Miguel Ángel García Fuentes, Smart City Lighthouse REMOURBAN-eko Koordinatzailea, CARTIF

• Haris Doukas, Katedraduna eta OPTIMUS proiektuaren koordinatzailea, NTUA (Grezia)

• Víctor Martínez, Sant Cugat del Vallès udalerriko Hiri Kalitate Kudeaketa Sailako Zuzendaria (Katalunia)

• Simone Pflaum, Freiburg Breisgau Hiriko (Alemania) Kudeaketa Jasangarrirako Sailako Burua

• Eduardo Miera Zabalza, TECNALIA ikerketa erakundeko Proiektu Kudeatzailea

• Carsten Rothballer, ICLEI - Jasangarritasunerako Tokiko Gobernuak erakundeko Baliabide Jasangarrien, Klima eta Erresilientzia, Koordinatzailea

6

©Donostia/San Sebastián Hiria, Eusko Jaurlaritya | Mikel Arrazola

Page 7: Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia · 2016-04-08 · osasuna eta elikagaien segurtasuna hobetzen dute. Milango Hiri-Elikadura Politika Ituna 100 herri baino gehiagok

7

Herri sortzaileak

Saio honen helburua kulturak, garapen jasangarriaren zutabetako bat gisa aipatua, jasangarritasuneranzko trantsizioa azkartzen duen eginkizuna aztertzean datza. Saioak, artistek eta erakunde kulturalek garapen jasangarriaren agenda eta praktika irudikatzeko duten ahalmenari buruz arituko da, prozesu kulturalentzako Agenda 21-aren eraketan, ArtCOP21 iniziatiban eta Europar Batasuneko Kultura Hiriburuen esperientzietan sakonduko du.

Arte eta kulturaren eraldaketarako gaitasunak balore, identitate eta sentimenduekin bat egiteko duen gaitasunean datza; zeina maila garrantzitsua den etorkizun jasangarriak irudikatzerako orduan. Aldi berean, kulturak, sektore gisa, liderra izan daiteke konponbide jasangarriak hartzen, bere aztarna ekologikoa murrizten eta gizartea mobilizatzen.

Gonbidaturiko hizlariak:

• Alison Tickell, Julie’s Bicycle erakundeko Zuzendaria (Erresuma Batua)

• Albert Edman, Umeå Hiriko (Suedia) Garapen Estrategikoko Arduraduna

• Katarzyna Mlynczak-Sachs, Wrocław 2016 Europako Kultura Hiriburua (Polonia)

• Pablo Berástegui, Donostia/San Sebastián 2016 Zuzendaria, Donostiako Hiria

• Jan Rydén, Stockholm Färgfabriken-eko Curator Experiment-eko Arduraduna (Suedia)

• Cristina Garzillo, ICLEI - Jasangarritasunerako Tokiko Gobernuak erakundeko Gobernantza eta Gizarte Berrikuntza Sailako Koordinatzailea

• Ania Rok, ICLEI - Jasangarritasunerako Tokiko Gobernuak erakundeko Gobernantza eta Gizarte Berrikuntza Sailako Koordinatzailea

8

Herri Irisgarriak

Saio honek eztabaidatu nahi du zer aukera dauden gure hirien irisgarritasuna hobetzeko, mugikortasunerako irtenbide jasangarriak azpimarratuz.

Europako herrietan hiri mugikortasun jasangarriago bateranzko, eta ingurumena hobetuko duten garraio mota garbi, seguru eta osasuntsuagoei sarbidea erraztuko dizkien neurri ugari hartzen ari dira. Saio honek Europan hartzen ari diren neurri berritzaileak aztertuko ditu. Ondorengo eztabaidak mahai gainean jarriko du nola har ditzaketen herriek hiri mugikortasun neurri hauek, zein gabezia eta behar dituzten eta nola txertatu mugikortasuna COP-21-aren ondorengo esparruan.

Gonbidaturiko hizlariak:

• Pamela Mühlmann, Hiri Adimendunen Vienako (Austria) Agentzia Programa Koordinatzailea

• Matthew Dear, Lankidetza Arduraduna, Hydrogen London, Londreseko Agintzaritza (Erresuma Batua)

• Vicente Torres, Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Hiri Plangintza Irakaslea eta Valentzia Hiriko Mugikortasun Jasangarrirako Aholkularia

• Hector Olabegogeaskoetxea, Irizar enpresako Elektromugikortasun Programa Kudeatzailea, Euskadi

• Rebecca Karbaumer, Bremen Hiriko Mugikortasun Jasangarriko Koordinatzailea (Alemania)

• Panayiotis Vlahodimitropoulos, Tesalonikako Garraio Publikoko Agintaritza (Grezia)

11

Ura bermatuko duten herriak

Europako hiriak haien hiri-ur sistemetan azaltzen ari diren gero eta arazo gehiagori aurre egiten ari dira. Hori dela eta, Europar Batzordeak eta Europar Batasuneko Presidentetzak, Leeuwarden Hiriarekin eta Leeuwardeneko Uraren Kanpusarekin elkarlan estuan, Europarentzako hiri-ur agenda berria sortzea erabaki dute, hiriek esku artean dituzten erronkei aurre egiten laguntzeko. 2015eko ekainean, Ministroek Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeako (ELGE) Ur Gobernantza Printzipioak onartu zituzten, gobernu maila guztiek, ur segurtasun areagotuko duten benetako politika publiko eraginkor eta barne-hartzaileak garatzeko. Zein da tokiko mailako ahalegin politiko hauen garrantzia? Nola lotzen da hau Europako Hiri Agendarekin? Zein da hiri-uren kudeaketaren etorkizuna? Nola aplika daitezke ELGE-ko Ur Gobernantza Printzipioak gobernu maila guztietan eta ur kudeaketa eremu ezberdinetan tokiko mailan ur kudeaketa hobetzeko? Zer ari dira egiten hiriak beraien hiri-ur zikloa jasangarriagoa izan dadin?

Gonbidaturiko hizlariak:

• Ferd Crone, Leeuarden Hiriko Alkatea, (Herbehereak)• Pavel Misiga, Europar Batzordeko Ingurumen Zuzendaritza

Nagusiko Unitate Burua• Rolf Alter, ELGE-ko Lurralde Garapen eta Gobernantza Publikoko

Zuzendaria• Peter Jeppe Tolstrup, Kopenhage Hiriko (Danimarka) Hiri

Garapenerako Saila

9

Naturan oinarrituriko herriak

Hiriek erronka ugariri egin behar diete aurre, hala nola, klima aldaketa, hirigintza ez-jasangarria, hondamendi naturalak, biodibertsitate galera, ur kalitate baxua eta urritasuna, ondasun naturalen eta ekosistemen narriadura eta elikagaien segurtasuna besteak beste. Gero eta onartuago eta kontzientziazio handiagoa dago naturan oinarrituriko irtenbideek ingurumen, gizarte, kultura eta ekonomian onurak dakartzatela eta aipaturiko erronken eragina eragotzi edo gutxienez murrizten dutela. Saio honetan hiriek naturan oinarrituriko irtenbideak hartzera bultzatzen dituzten arrazoien, eta hiri garapen jasangarrirako hiri azpiegitura berdeak planifikatzen eta garatzen dituzten esperientzien inguruan hitz egingo da.

Gonbidaturiko hizlariak:

• Hanna Bornholdt, Aholkulari zientifikoa, Paisai eta Hiri Berdeko Plangintza Saila, Hamburgoko Hiria, (Alemania)

• Margarita Parés, Biodibertsitate Sailako Burua eta Toni Pujol, Ekologia, Hirigintza eta Mugikortasun Proiektu Kudeatzailea, Bartzelonako Hiria

• Juan Carlos Escudero, Hirigintza Jasangarrirako Informazio eta Berrikuntza Sailako Burua, Vitoria-Gasteizko Hiria

• Javier Peinado, ETE Agentzia Exekutiboko Baliabide Naturalen Sailako Burua

• Lenio Myrivili, Atenaseko Zinegotzia eta Erresilientzia Sailako Zuzendaria, (Grezia)

10

Page 8: Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia · 2016-04-08 · osasuna eta elikagaien segurtasuna hobetzen dute. Milango Hiri-Elikadura Politika Ituna 100 herri baino gehiagok

8

16:00 – 16:30

16:30 -18:00

Kaferako atsedenaldia

Osoko bilkuren aurreko saioak (saio hauek aldi berean izango dira)

Hiri eta lurralde askotan tokiko eta gizarte ekonomia bateranzko bide berritzaileak jorratzen ari dira, bereziki energia berriztagarrien, janari ekoizpen edo etxebizitzaren inguruan. Honek eskala txikiko inbertsio gardenak egiteko aukerak zabaldu eta enplegua sortzeaz gain, balio sozial erantsia sortzea bilatzen du. Ekonomia globalizatu honetan gero eta garrantzitsuago bilakatzen ari dira gizarte berrikuntza eta tokiko eta eskualdeetako adituen klusterrak bultzatzeko ekintza berriak eta eraldatzaileak. Hala ere, sarritan ekimen hauek ez dute behar den eskala finantzaketa-erakundeen arreta deitzeko. Hau dela eta, aurre egin behar diete finantzaketa-falta eta arrisku-murriztapen erronkei. Hizlariak tokiko eta gizarte ekonomia bateranzko gerturaketa berriak aztertu eta finantzaketa erakundeek hurbilketa hauek babesteko duten gaitasuna eta jokatzen duten paperaz arituko dira.

• Rolf Alter, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko Gobernantza Publiko eta Lurralde Garapen Zuzendaria

• Eugenio Leanza, Europako Inbertsio Bankuko JESSICA eta Inbertsio Funtseko Saila Burua• Markus Lewe, Münsterreko Alkatea (Alemania)• Dirk Knapen, Proiektu Kudeatzailea, REScoop (baieztatzeke)• Jabi Salcedo, NER taldeko Presidentea, Euskadi (baieztatzeke)

Moderatzailea: Wolfgang Teubner, Europako Zuzendaria Nagusia, ICLEI - Jasangarritasunerako Tokiko Gobernuak

A Saioa: Gizarte ekonomia eta tokiko balio-katearen finantzaketa

Hiri-azpiegitura eraldaketa bat beharrezkoa da (eraikuntzak, garraioa, energia eta ur sistemak adibidez) baliabideak eraginkorki erabiliko dituen, karbono urriko eta sozialki arduratsua den gizartea nahi badugu. Eraldaketa hau, sektore publiko zein pribatuak, elkarlanean jardunez, sormenezko irtenbide berritzaileak garatzeko ahalmenaren menpe egongo da.

Eraldaketa gauzatzeko eta hiri-azpiegitura hobeak izateko, sektore publikoak, ondo egokituko zaizkion konponbide teknologiko jasangarriak behar ditu. Halere, arlo honetan, ezagutza eta gauzak ahalik eta hoberen egiteko teknika gabezia nabarmenak daude oraindik. Gaur egun garatzen ari diren irtenbide teknologiko jasangarriak hirien beharrizanak kontuan izan gabe garatzen ari dira. Beste era batera esanda, sektore pribatuak produktu eta zerbitzuak eskaintzen dituen bitartean, hiriek irtenbideak behar dituzte. Honez gain, hiriek eskuragarri dauden irtenbideak bakarrik erosten dituzte, jasangarriak diren irtenbide teknologiko berriak garatu ordez. Guzti honek, hiri-azpiegituren beharrizanak zeintzuk diren hiriek erabaki beharrean hornitzaileek erabakitzea dakar.

Saio honek ondorengo galderei erantzungo die:

} Hiri-azpiegituren eraldaketa gauzatzeko nola bultza dezaketen hiriek berrikuntza.} Sektore publiko eta pribatuaren arteko elkarlana nola hobe daitekeen.} Zein egitura baldintza behar diren irtenbide teknologiko jasangarrien merkaturatzea azkartzeko.

• Markku Markkula, Eskualdeetako Batzordeko Presidentea• Janet Sanz, Bartzelonako Alkateordea; Ekologia, Hirigintza eta Mugikortasun Zuzendaria, eta

Metropolialdeko Ingurumen Sailako Presidenteordea• Lan Marie Nguyen Berg, Osloko Ingurumen eta Garraio Alkateordea (Norvegia)• Fran Viñez, Bilbo Hiriko Berrikuntza eta Esparru Publikoko Proiektu Estrategikoen Zuzendaria

Moderatzailea: Mark Hidson, ICLEI – Europako Zuzendari Nagusiaren Ondokoa

B Saioa: Hiriak eta Berrikuntza

Page 9: Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia · 2016-04-08 · osasuna eta elikagaien segurtasuna hobetzen dute. Milango Hiri-Elikadura Politika Ituna 100 herri baino gehiagok

20:30 Harrera Koktela Guggenheim Museoan, Abandoibarra Etorb., 2, 48009 Bilbo

9

Tokiko erronkek hiri eraldaketa erradikalago batera bultzatzen dituzte hiriak; munduko, europako eta nazioetako konpromezuak bestalde, anbizio gehiago izatea eskatzen diete. Hirigintza-plan etaestrategia integralak hirien eraldaketarako funtsezkoak dira, ongi hornituriko hiriak bihurtzeaz gain,elkarrekin garaturiko jasangarritasun proiektuak eta udal zerbitzuak eskaintzeko plataforma gisa baliodezaten. Baina nola jakin lezakete hiriek, hiri-garapena bide onetik ote doan? Nola ziurtatu gorenekokalitatea garaturiko prozesuetan eta eskainitako zerbitzuetan?

Lege esparru eta erreferentziarik ezean, badira hiriei balditzak eta adierazleak ezartzen dizkietenzenbait araudi, konpromezu eta jakinarazpen sistema. Hala ere, lege eta administrazio esparruen bateratze-falta dela eta, arauen eragina mugatua da eta honen ondorioz, hirietan nahaste handia izan ohi da. Azken aurrerapenek, nazioarteko estandarizazio bat ekarri dute hiri jasangarrien eta adimendunendefinizioaren, zein adierazle- eta akordioen sistemen inguruan; adibidez NBEko Garapen JasangarrirakoHelburuak edo Pariseko Akordioa, zeintzuk hiriek bete behar dituzten eskakizunak monitorizatu,egiaztatu eta ohartarazpenak egin ditzaketen.

• Iosu Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordea• Patricia McCarney, Zuzendari Exekutibo eta Presidentea, Munduko Hiri Datuen Kontseilua• Katrin Kowalczyk, Eraikuntza, Ingurumen, Naturaren Kontserbazio eta Segurtasun Nuklearreko Ministerio

Alemaniar Federala• Lutz Ribbe, Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeko Garapen Jasangarrirako Behatokiko Presidentea

Moderatzaileak: Liz Mills, Jasangarritasunean Aditua, Estandar Institutu Britaniarra, eta Holger Robrecht, ICLEI – Europako Zuzendari Nagusiaren Ondokoa

C Saioa: Hiriak eta araudia

Informazio eta komunikazio teknologia berriek, hiriei aukera berriak, eta aurre egin behar dieten erronkei, irtenbide berritzaileak eskaintzen dizkie. Historian zehar inoiz ez da gaur egun bezain erraza izan horrenbesteko informazioa jaso eta zabaltzea. Gaur egun modan dagoen terminoa da “Hiri adimenduna”. Halere, ez dago argi zein irtenbidek laguntzen duten benetan gure hiriak jasangarriagoak izan daitezen, zeinen seguruak edo zaurgarriak diren informazio eta komunikazio sistemak, nor den sortu daitezkeen datu ugarien jabe eta kudeatzailea edo nola atera dezakete hiriek etekina aurrerapen guzti hauetatik.Hizlariek galdera hauen inguruan hausnartu eta teknologia berri hauengandik, hiriek benetako etekina nola lortu dezaketen eztabaidatuko dute.

• Henriette van Eijl, Europako Batzordeko Mugikortasun eta Garraio Zuzendaritza Nagusiko Hiri Adimendun eta Jasangarrien Politika Zuzendaria

• Eneko Goia Laso, Donostiako Alkatea, Euskadi• Íñigo de la Serna, Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluko Presidentea eta Santanderreko Alkatea• Agustín Delgado, Iberdrola S.A. enpresako Berrikuntza Zuzendaria• Søren Smidt-Jensen, Frederikssund-eko (Danimarka) Hiri Garapeneko Zuzendaria

Moderatzailea: Stefan Kuhn, ICLEI – Europako Zuzendari Nagusiaren Ondokoa

D Saioa: Hiri Adimendun eta Jasangarriak

© Bilbo Hiria, Eusko Jaurlaritza | Mikel Arrazola

Page 10: Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia · 2016-04-08 · osasuna eta elikagaien segurtasuna hobetzen dute. Milango Hiri-Elikadura Politika Ituna 100 herri baino gehiagok

2016ko Apirilaren 28a, Osteguna

08:00 – 09:30

09:30 – 11:00

11:00 - 11:30

11:30 – 12:30

10

Izen-ematea

4. Osoko bilkura - Hiri produktiboa: ekintza eraldatzailearen kontzeptua Hiri produktiboek garapen sozio-ekonomikoak ingurumenean eragiten duen inpaktutik eta errekurtso ustiapenatik aldentzeaz ziurtatzen dira euren baliabide kudeaketan. Gaur egungo eta etorkizuneko hiri-sistemen eraginkortasuna hobetzea da hiri produktiboek bilatzen dutena, sare batean ekologia, ekonomia eta gizartea sartu eta elkarrekin emankorragoak bilakatzea dute helburutzat. Saio honek hiri eta lurraldeen baliabideetan oinarrituz, balio ekonomiko eta sozialak nola suspertzen dituzten ekonomia erresilienteago bat bihurtzen duten einean aztertuko du.

Hizlari nagusia:• Jeb Brugmann, Fundatzailea, ICLEI - Jasangarritasunerako Gobernu Lokalak eta The Next Practice Ltd. enpresako Bazkide Zuzendaria; "Hiri produktiboa– tokiko ekonomia erresilienteak sostengatuz"

Eztabaida:• Yiannis Boutaris, Thessalonikako Alkatea (Grezia)• Kristiaan Borret, Brusela Hiriburuko Eskualdearen Arkitekto Burua (Belgika)• Anna Leidreiter, World Future Council-eko Klima eta Energia Programa Zuzendaria• Åsa Karlsson Björkmarker, Växjö-eko Alkateordea (Suedia)

Moderatzailea: Sally Kneeshaw

Kaferako atsedenaldia

5. Osoko bilkura: Berrikuntzaren Merkatua Berrikuntzaren Merkatua harremanak sortu eta trukatzeko gune interaktiboa da, non, eskualdeetako zein tokiko gobernuek, GKEek, ikerketa eta zientzia erakundeek eta beste interes taldeek, "Ekintza Eraldatzailea: Europarako potentziala" konferentziaren gai nagusiarekin bat datozen iniziatibak, politika prozesuak eta ikerketa proiektuak aurkeztuko dituzte. #Basque2016-k iniziatiba ezberdinak ezagutzeko hiru formatu eskainiko ditu: Aurkezpen Azkarrak, Mahai-inguruak eta Posterren Aurkezpenak.

© Eusko Jaurlaritza | Mikel Arrazola ©Bilbo Hiria, Eusko Jaurlaritza| Mikel Arrazola

Page 11: Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia · 2016-04-08 · osasuna eta elikagaien segurtasuna hobetzen dute. Milango Hiri-Elikadura Politika Ituna 100 herri baino gehiagok

11

14:00 – 22:00 Tailer mugikorrak eta ekitaldi sozialak Euskadin

Bederatzi Tailer Mugikor antolatuko dira aldi berean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurraldeetan. Tailerren ondoren, hiru euskal hiriburuetan ekitaldi sozialak eskainiko dira: Bilbo (Bizkaia Frontoian), Donostia (Miramar Jauregian) eta Vitoria-Gasteiz (Artium-en).

A. Bizkaia

Tailer Mugikorra A1: Ingurumen-kudeaketa eta jasangarritasuna Bizkaian - Hondakinak, ekonomia solidarioa eta gizarte-inklusioa

Etxeko hondakinen kudeaketa integralak eraginkortasun, ingurumen-erantzunkidetasun eta gizarte-inklusio maila oso aurreratuak lortu ditu Bizkaiak. Horren adibide dira Arraitz-Artigasko (Bilbo) hondakinen ekoparkean dauden tratamendu eta balorizazio plantak, edo etxeetako bolumen handiko hondakinak berreskuratzeko zentroa, Koopera Reusing Center izenekoa (Mungia). Bisita honetan, lankidetza publiko-pribatuko ekimen horiek ingurumen-jasangarritasunaren, berrikuntza sozialaren eta ekonomia solidarioaren alde sortu duten ekintza positiboa erakusten da.

Tailer Mugikorra A2: Urdaibaiko Biosfera Erreserba - Garapen jasangarria paisai kultural bizidun batean

Bizkaiko Lurralde Historikoko kostaldean kokatuta, Urdaibaik Biosfera Erreserbaren izendapena lortu zuen 1984an, UNESCOren aldetik. Bertan, askotariko jarduera ekonomikoak biltzen dira, 45.000 biztanle dituen esparru natural eta kultural bat da, eta Euskadiko paisai-dibertsitaterik handiena aurkitzen dugu. Bisita honetan, Biosfera Erreserben rola aurkeztuko da, garapen sozial eta ekonomikoa ondare naturalaren kontserbazioarekin uztartzen duten esparru gisa, alegia, ekosistemen zerbitzuen erabilera jasangarria.

Tailer Mugikorra A3: Bilbo Berria: Hiri- eta ingurumen-biziberritzea

Azken urteotan, Bilbo hiria eraldatu egin da eta bere hiri-eremuak garatu dira, portu- edo industria-esparruen balioa handituz, Nerbioi ibaiadarrarekin duen lotura garapenaren ardatz eta motortzat hartuta. Hiri-kirurgiaren prozesuan, hiri-lurzorua disekzionatu da bertan mugikortasun irisgarrirako espazioak egokitzeko eta, horren bidez, aisialdia eta herritarren elkarguneak errazteko. Bisita honetan, itsasontzi-bidaia bat eskainiko da, Ibaiadarreko ertzak saneatzeko, berreskuratzeko eta deskutsatzeko prozesua, Bilboko hiri-garapena, Zorrotzaurreko oraingo esku-hartzea eta horrek ingurumenean duen inpaktua bertatik bertara ezagutzeko.

Afaria Bilbon (Bizkaia Frontoia)© Eusko Jaurlaritza

12:30 – 14:00 Bazkaria

C1 – Amurrio

A2 – Urdaibai

B3Mutriku

C3 – Añana

C2Vitoria-Gasteiz

Euskadi

B1Donostia

A1 – Mungia

B2Zumaia

A3 - Bilbo

Page 12: Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia · 2016-04-08 · osasuna eta elikagaien segurtasuna hobetzen dute. Milango Hiri-Elikadura Politika Ituna 100 herri baino gehiagok

12

B. Gipuzkoa

Tailer Mugikorra B1: Donostia/San Sebastián 2016 - Kultura Jasangarrirantz mugituz

2016ko Europako Kulturaren Hiriburu izendatuta, Donostia hiriak ibilbide luzea eginda du jasangarritasunaren kulturaren aldeko ekimenen sorkuntzan. Bisita honetan, bizikleta-bidai bat eskainiko da mugikortasun jasangarriaren alorreko erreferentziazko proiektuak ezagutzeko. Hala, udalerriko bidegorri sarearen parte bat zeharkatzen dugun bitartean, hiriaz gozatu ahal izango dugu eta bertan bultzatzen ari diren mugikortasun-estrategiak ezagutu, hala nola merkantzien hiri-banaketa.

Tailer Mugikorra B2: Euskal Kostaldeko Geoparkea - Ondare natural, geologiko eta kulturala

Euskal Kostaldeko Geoparkea Kantauri itsasoaren eta euskal mendien artean kokatutako lurraldea da, Zumaia, Deba eta Mutriku udalerriek osatua. Zientzia Geologikoen Nazioarteko Batasunak (UIGS) eta UNESCOk planetako azaleramendu geologiko nagusien artean aitortuta, Zumaiako flyscheko labarrek -13 kilometrotik gorako luzerakoak- liburu jarraitu bat osatzen dute; bertan, geologoek Lurraren historiaren 60 milioi urte baino gehiago irakur ditzakete, etenik gabe. Bisita honetan, lurraldearen kudeaketaz hitz egingo da, eta leku interesgarrienak emango dira ezagutzera: paisaiak, Europako Geoparkeen sarean sartutako ingurune honetako balio natural eta kultural gisa.

Tailer Mugikorra B3: Mutrikuko Olatuen Energia-Planta - Europako itsas teknologiaren garapenean aitzindaria

Olatuen bidez energia elektrikoa sortzeko Mutrikuko planta Europan aitzindaria den itsas instalazioa da. Plantak energia berriztagarrien bideragarritasuna hornikuntza-iturri bezala erakusten du, gaur egun 100 etxeren behar elektrikoak betetzeko gai baita. Elektrizitatea sortzeko olatuen energia aprobetxatzen duen Europako lehen planta komertziala da, eta OWC teknologia bat erabiltzen du horretarako (ur-zutabe oszilatzailea). Bisita honek itsasbazterreko Mutriku herria eta jarritako 296 kW-eko erabateko potentziako 16 ganbera-turbina dauzkan planta honen onurak hurbiletik ezagutzeko aukera ematen du.

Afaria Donostian (Miramar Jauregia)Afalondoan Gipuzkoako tailerretako parte-hartzaileak Bilbora eramango dira

© Eusko Jaurlaritza

C. Araba

Tailer Mugikorra C1: Amurrio Jasangarria - Udalerri txikien ahalmen eraldatzailea

Amurrio udalerriak 10.000 biztanle inguru ditu, sektore industrial garrantzitsu bat eta baso-eremu zabalak. Udalak Aalborgeko gutuna sinatu zuen 2001ean, Alkateen Ituna 2004an, eta orain dela gutxi Compact of Mayors ekimenari atxiki zaio. Halaber, 2003 urteaz geroztik EMAS ziurtagiria mantendu du, eta modu eredugarrian erakusten du zer-nolako gaitasuna duten udalerri txiki eta ertainek jasangarritasunari ikuspegi integral batez heltzeko. Bisita honetan zenbait esperientzia arrakastatsuak erakutsiko dira: Ekologia Industriala, ingurune naturalaren funtzio anitzeko kudeaketa, mugikortasun jasangarria eta Aresketamendiko Energi berriztagarrien Parkea.

Tailer Mugikorra C2: Vitoria-Gasteiz, Green Capital - Esparru natural eta eraikitako esparruen lehengoratzea

Europako Batzordeak “Europako 2012ko Hiriburu Berde” izendatuta, Vitoria-Gasteizek 30 urte baino gehiago daramatza ingurumena errespetatzen duten ekimenak gauzatzen eta garapen jasangarriko politikekin sendo konprometituta. Europako hirien artean, biztanleko esparru berde eta lorategi-esparru gehien dituenetako bat da –azaleran neurtuta-, Atariako Hezeguneen Interpretazio Zentroaren eta Salburuako Parkearen bisitetan erakusten den bezala, naturan oinarritutako irtenbideen bidez egindako lehengoratze-lan trinko baten emaitza baita. Halaber, hiri-ibilbideko bisitak eraikitako esparru publikoaren lehengoratzea erakutsiko du, hiriko jasangarritasun politiken ardatz nagusietako bat baita: Europa Batzar Jauregiko fatxada berdea, Gasteiz Etorbidea eta Antso Jakituna Kaleak erreformatzeko lanak, edo Andra Mari Katedrala birgaitzeko proiektua.

Tailer Mugikorra C3: Gatz Harana - Munduan parekorik ez duen paisaia kultural eta naturala

Arabako Gesaltza-Añana herrian kokatua, Gatz Harana munduko multzo berezienetako bat da arkitektura, paisaia, arkeologia, geologia eta historiaren ikuspuntutik. Orain dela gutxi, gune honek jaso du Europar Batasunaren Kultur Ondarearen Saria/2015eko Europa Nostra Saria, Kultur Intereseko Ondare deklaratuta dago, eta Ramsar Konbentzioaren nazioarteko garrantzia duten hezeguneen zerrendan sartu da. Bisita honetan, publikoari irekitako lehengoratze-proiektuan parte hartu ahal izango da; helburua da gatza ekoizteko milaka plataformaz osatutako 7.000 urtetik gorako gatz-ustiategi hau bere urrezko arora itzultzea.

Afaria Gasteizen (Artium)Afalondoan Arabako tailerretako parte-hartzaileak Bilbora eramango dira© Eusko Jaurlaritza

Page 13: Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia · 2016-04-08 · osasuna eta elikagaien segurtasuna hobetzen dute. Milango Hiri-Elikadura Politika Ituna 100 herri baino gehiagok

2016ko Apirilaren 29a, Ostirala

Konferentziaren Egoitza: Euskalduna Jauregia, Abandoibarra Etorb. 4, 48011 Bilbo

Euskalduna Kongresuen Jauregiak hartuko du Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia. Federico Soriano eta Dolores Palacios arkitektoek etengabe eraikitzen den itsasontzi baten gisara

diseinatuta, Euskalduna antzinako ontziolako kai batean aurkitzen da. Kongresuen Jauregiak Enric Miralles saria jaso zuen 2001 urtean Espainiako 6. Arkitektura Biurtekoan. 53.000 m2ko erabilera anitzeko zentro hau Bilbo hiriko muinean aurkitzen da eta era guztietako ekitaldi korporatibo, finantzari, instituzional, sozial eta kulturalak hartzen ditu. Halaber, bertan ospatzen da ABAOren opera denboraldia, Euskadin eta Europan gertakari garrantzitsua eta Bilboko Orkestra Sinfonikoaren etxea, bere lehen kontzertua 1922an eskaini zuen talde apartak.

Konferentziako hizkuntzak

Ingelesa, Euskara eta Gaztelaniazko itzulpenak eskuragarri izango dira Osoko bilkura eta Osoko bilkuren aurreko saio guztietan (frantsesa eskaeren arabera eskuragarri izango da). Gaikako saioak eta tailer mugikorrak Ingelesez bakarrik izango dira.

Tokiak mugatuak dira

Eman izena orain!Erreserba ezazu zure tokia

konferentzian eta eskuratu

ordezkaritzentzako deskontuak!

Izen-ematea

Konferentziako kuotak sarrera eta ekitaldi guztietarako parte-hartzea, Erakusketa Gunea, Berrikuntzaren Merkatua, Ongietorri Harrera Apirilaren 26an, eta Guggenheim Museoan egindako Koktela Apirilaren 27an, zuk aukeraturako tailer mugikorra zein ekitaldi soziala Bilbo, Donostia eta Vitoria-Gasteizko hirietan Apirilaren 28an, eta konferentziak dirauen hiru egunetarako bazkari eta kaferako atseden guztietarako eskubidea bermatzen du.

08:00 – 09:30

09:30 – 11:30

11:30 – 12:00

12:00 – 13:00

13:00 – 14:30

Erregistro irekiera

6. Osoko bilkura: Hiri Agenda eta Europako hirien errealitatea

Europar Batasuneko Hiri Agenda eta Habitat III Hiri Agenda Berria 2016an onartuko diren honetan, hiriek politika prozesu internazionalen erdigunean izaten jarraituko dute. Aldi berean, Europa jasaten ari den oinarrizko krisiek desafiaturik aurkitzen dira. Nola lotzen dira bi agenda berri hauek Europako hirien errealitatearekin? Zein gidaritza eskaini diezaiekete hiriei, eta zer espero dute hirietako agintariek hauengandik? Saio honek, hiriek, Europako eta politika prozesu internazionalak komunitate erresilienteetan eraldatzeko nola erabil ditzaketeen argituko du.

• Joan Clos, NBE-ko Giza Asentamenduetarako Programako Zuzendari Exekutiboa (NBE-HABITAT) (baieztatzeke)• Nicolaas Beets, Europar Batasuneko Holandar Presidentziaren Hiri Mandataria• Monika Zimmermann, ICLEI - Jasangarritasunerako Tokiko Gobernuak erakundeko Idazkari Nagusia• Gorka Urtaran, Gasteizko Alkatea• Erion Veliaj, Tiranako Alkatea (Albania)• Damien Carême, Dunkerquekko Alkateordea (Frantzia)• Juan Espadas Cejas, Sevilla Hiriko Alkatea (baieztatzeke)• Carles Llorens Vila, ORU FOGAR erakundeko Idazkari Nagusia

Moderatzailea: Sally Kneeshaw

Kaferako atsedenaldia

7. Osoko bilkura – Europar izaera tokiko mailan bizkortzeaAski ezaguna da gizarte eraldaketak gizarte ekonomia, berrikuntza eta gobernantza era berriak behar dituela. Bertako biztanleentzat hiri eta lurraldeen balioa handituko duten irtenbide jasangarriak bilatu beharko ditugu. Nola lor daiteke balio hau gaur egungo Europan? Saio honek inspirazioa eskaintzen du Europako etorkizunerako, gaurko krisia jasangarritasuneranzko bidean bihurtzeko aukera izaten jarraitzen duen kontinenteak.

• Thomas Kastrup-Larsen, Aalborgeko Alkatea (Danimarka)• Wolfgang Teubner, ICLEI - Jasangarritasunerako Tokiko Gobernuak erakundeko Europako Zuzendari Nagusia• Ana Oregi, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburua Gazteen Foroaren itxiera mezua

Moderatzailea: Sally Kneeshaw

Amaiera emateko bazkaria eta networking

© Palacio Euskalduna Jauregia

Bilbo Alkateen Saioaren burua izango da 2016ko Apirilaren 27a, astezkena (13:00 - 16:00)

Europako alkateek, Europar Batzordeko eta Lurraldeen Batzordeko ordezkariek ekintza lokal eraldatzaileen inguruan eta hauek europako politiketan duten eraginari buruz hitz egingo dute.

Egoitza: Iberdrola DorreaEuskadi Plaza 5, 48009 Bilbo Hizkuntzak: EN/ES

Juan María Aburto, Bilboko Alkatea, Euskadi

13

Page 14: Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia · 2016-04-08 · osasuna eta elikagaien segurtasuna hobetzen dute. Milango Hiri-Elikadura Politika Ituna 100 herri baino gehiagok

Konferentzia aurreko ekitaldiak

14

PPI4Waste Hondakin-kudeaketarako konponbide berritzaileen gaineko

nazioarteko tailerra

2016ko Apirilaren 26a (14:00 – 20:00)Tokia: Bizkaia AretoaBaroja Entzunaretoa, Avda. Abandoibarra, 348009 Bilbo

Doako saio honek Europa osoko zabor kudeaketaren arloko kontratatzaile publiko, hornitzaile eta aholkulariak elkartuko ditu kontratazioen beharren inguruan hitz egin eta hondakin kudeaketa jasangarriaren inguruko irtenbide berritzaileen berri emateko.

Gehiago jakin nahi baduzu, mesedez begiratu agenda eta izena-eman hemen.

Mena eskualdea, hiri etorkizun sozial eta jasangarri baterantz?

2016ko Apirilaren 26a (16:00 – 18:30)Tokia: Azkuna ZentroaMedialab 2 AretoaArriquíbar Plaza, 448010 Bilbao

Friedrich Ebert Stiftung eta ICLEI – Jasangarrirako Tokiko Gobernuak erakundeek aurkezturiko saio honetan Afrika iparraldeko eta erdi-ekialdeko unibertsitate eta hiri ordezkariek hiri jasangarritasunaren inguruan jardungo dute. Lurralde hauek Europako hiriekin praktika onak trukatuko dituzte.

Gonbidapenarekin bakarrik, informazio gehiago eskuratzeko jarri gurekin harremanetan helbide honetan [email protected]

Tokiko Garapen Jasangarriaren Sareen Sarea

2016ko Apirilaren 26a (15:00-17:00)Tokia: Bizkaia EraikinaAlameda Urquijo 3648011 Bilbo, Euskadi

Tokiko Garapen Jasangarriaren Sareen Sarea 2005-eko Azaroan sortu zen, maila autonomiko eta erregionalean zeuden Tokiko Agenda 21-aren esparrupean lanean diardutenen esperientzia eta ezagutza trukatzeko eta hiri eta landa guneen arteko oreka kontuan hartuz, hiri konpaktuak, eraginkorrak eta sozialki batuak bultzatzeko foro gisa. Saio honek, Sareen Sareko erakunde parte-hartzaileen gidaritzapean, erakundeen jarduera eta agendak aurkeztuko ditu:

• Tokiko Garapen Jasangarriaren Sareen Sareko arazoen gaur egungo egoera, lan-esparrua eta lehentasunak• Elkarlanerako eremuen identifikazioa• Hurrengo urratsak

Parte-hartzean interesaturik bazaude, mesedez jar zaitez gurekin harremanetan helbide honetan: [email protected] (Sareen Sarea erakundeko bazkideentzat bakarrik).

Zure estantzia Euskadin ahalik eta hoberena izan dadin, Apirilaren 25 eta 26rako zenbait doako ekintza antolatu ditugu.

Udal Energia Plangintza: “Alkateen Ituna eta Alkateen Itunerantz zuzenduz”

2016ko Apirilaren 26a (10:00 - 13:30) Tokia: Euskalduna JauregiaE AretoaAbandoibarra etorb. 448010 Bilbao

EEEren estrategia toki administrazioei begira, funtsean, energia auditoriak egitearen aldeko kultura sustatzean oinarritu da, hobetzeko tarteak edo bideak identifikatu ahal izateko eta, hartara, energia plangintza egokia aurrera eramatea. Hori guztia, aldez, Alkateen Ituna eta Alkateen Itunerantz zuzenduz ekimenetan udalen parte hartzearekin gauzatu da. Dagoneko Euskadiko 32 udalek bat egin dute itunekin. ICLEIko Europako Konferentziaren barruan, EEEk jardunaldi bat antolatu du udalen jarduna eta esperientziak aurkezteko asmoz, eta aldi berean, energia estrategia horiek garatzen ari diren udalei esker on publikoa erakusteko.

Informazio gehiagorako eta izen-ematea: www.eve.eus

Page 15: Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia · 2016-04-08 · osasuna eta elikagaien segurtasuna hobetzen dute. Milango Hiri-Elikadura Politika Ituna 100 herri baino gehiagok

Arabako Lurraldea © Eusko Jaurlaritza | Mikel Arrazola

CIVITAS Trebakuntza: Hiri merkantzia eta jasangarritasuna

2016ko Apirilaren 26a (12:00 – 17:30)Tokia: Azkuna ZentroaLaborategi Aretoa, Arriquíbar Plaza, 448010 Bilbo

Ondasunen garraioak Europako hirietako garraioaren zati garrantzitsua izateaz gain, aire kalitatearen murrizketa, auto-ilara eta karbono isurien igoeraren erantzule ere bada. CIVITAS hiriek merkantzia garraiatzeko ibilgailu garbiagoen erabilera sustatu eta merkantzien logistikarako koordinaketa hobea ekarriko duten irtenbideen garapena bultzatzen dute. Merkantzia garraio eraginkorragoek auto-ilarak murriztu, emisioak gutxitu eta espazioa garraio jasangarriago batzuentzako aske uzten dute.

Prestakuntza honetan Europako hiriek hiri merkantzien garraio jasangarriaren eredu ezberdinak aztertuko dira adituen begirada eta esperientzien bidez. Kasu-azterketa bidezko ikasketaren bidez, parte-hartzaileek ikasitako beraien egoeratan aplikatzen jakinez irtengo dira. Kurtsoko ezinbesteko elementua izango da noski, esparru publikoaren jasangarritasun helburuen eta eremu pribatuko ereduen bat-egitea.

Trebakuntza hau hiri merkantzien garraioko politikak garatu eta aplikatzen dituzten profesionalei zuzendurik dago.

CIVITAS Europar hirietako mugikortasuna hobea eta garbiagoa izan dadin bultzatzen duen Europar Batzordeko iniziatiba bat da. CIVITAS Ikasketa Zentroak hiri mugikortasun jasangarriko proiektu, berrikuntza eta politiketan diarduten profesionalentzako gaitasun eskuraketa jarduerak bultzatzen ditu.

Trebakuntza saio hau doakoa izango da (izena emandako parte-hartzaileak aurkeztuko ez balira, antolakuntza gastuak ordaintzea eskatuko zaie).

Parte hartzean intesaturik bazaude, mesedez bidali zure izena, erakundea eta harremanetarako datuak helbide honetara [email protected]

Enterprise Europe Sareko Ingurumeneko Talde Sektoriala – 2016ko Udaberriko Bilera ofiziala

2016ko Apirilaren 25a (14:30-17:30) 2016ko Apirilaren 26a (08:30–13:00)Tokia: Bilboko Merkataritza GanbaraLicenciado Poza, 1748011 Bilbo

Enterprise Europe Sareak enpresa txiki eta ertainei Europar Batasuneko eta beste herrialde batzuetako negozio aukerei etekina ateratzen laguntzen die. Sare honen partaide diren 600 komertzio ganbera, zentru teknologiko, unibertsitate eta garapen agentziek doako zerbitzu asko eskaintzen dituzte.

Ingurumeneko Talde Sektorialaren egitekoa enpresa txiki eta ertainei, neurrira eskainitako laguntzaren bidez, ingurumenaren arloan berritzen eta internazionalki hazten laguntzea da.

SPRI-k antolatutako bilerak, 17 gako sektoretako Talde Sektorialaren empresa kideak bilduko ditu, herri eta hirien jasangarritasunaren gaiari buruz jarduteko.

Bilera pribatua (Sector Group Environment)

Izena-emanteko kontaktua: Taldeko Presidentea: Cliona Howie ([email protected]) eta Antolatzailea: Arturo Antón ([email protected]).

Hiri jasangarriak lortzeko elkarlanak: Nola sektore pribatu zein publikoak elkarrekin lan

egin dezaketen

2016ko Apirilaren 26a (14:00 - 18:00)Tokia: Bizkaia AretoaArriaga Entzunaretoa, Avda. Abandoibarra, 348009 Bilbo

Autoritate lokal, ikerlari, eta sektore pribatuko aktoreak gobernu lokalak sektore pribatuarekin elkarlanean jarduteko estrategiak aztertu eta hiri jasangarriagoak lortzeko batuko dira. Ekitaldi hau, Europar Batasunak finantzaturiko, GREEN SURGE proiektuak antolaturikoen artean bigarrena da.

Izen-ematearen informazio gehiago eskuratzeko, jar zaitez gurekin harremanetan [email protected] helbidean edo bisita ezazu gure web orrialdean, www.greensurge.eu. Freskagarriak eta zizka-mizkak izango dira.

Momentu hauetan konferentzia aurreko ekitaldi gehiago antolatzen ari gara. Informazio gehiago nahi izanez gero bisitatu gure web orrialdea.

15

Page 16: Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia · 2016-04-08 · osasuna eta elikagaien segurtasuna hobetzen dute. Milango Hiri-Elikadura Politika Ituna 100 herri baino gehiagok

basquecountry2016.eu #Basque2016

Jarraitu berri guztiak: @sustain_cities

Facebook “f ” Logo CMYK / .ai Facebook “f ” Logo CMYK / .ai

Bigarren antolatzaileak

Erakunde laguntzaileak

Jar zaitez gurekin harremanetan:ICLEI – Jasangarritasunerako Tokiko GobernuakLeopolding 3, 79098 Friburgo, Alemania

Tel.: +49 (0) 761 – 368 92 0Fax: +49 (0) 761 – 368 92 19E-mail: [email protected]

Babesleak

Antolatzaileak

Babesle Nagusia