hik hasi alea.pdf · zatzea ez zen makala izan, baina gero bideo bat ere izan zuten ikusgai. Bideo...

42
hik hasi hh EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN LEGEAREN 10. URTEURRENA• ZER DIRA JANARI TRANSGENIKOAK • SEXOLOGIA LAGUNARTEKO HIZ- KERA• EVLANG EUROPAR PROGRAMA 79 3 euro 2003ko EKAINA euskal heziketarako aldizkaria Lehen andereñoentzako Eusko Jaurlaritzaren dekretua KRONIKA

Transcript of hik hasi alea.pdf · zatzea ez zen makala izan, baina gero bideo bat ere izan zuten ikusgai. Bideo...

hik hasihh

E U S K A L E S K O L A P U B L I K O A R E NL E G E A R E N 1 0 . U R T E U R R E N A • Z E RD I R A J A N A R I T R A N S G E N I K O A K •S E X O L O G I A • L A G U N A R T E K O H I Z -K E R A • E V L A N G E U R O P A R P R O G R A M A

793 euro • 2003ko EKAINA euskal heziketarako aldizkaria

Lehen andereñoentzakoEusko Jaurlaritzaren dekretua

KRONIKA

79. zenbakia. 2003ko ekaina❘ hik hasi ❘ ‚‚‚3

5 editoriala6 kronika8 gaia

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOARENLEGEAREN 10. URTEURRENA

16 elkarrizketaMAHAI INGURUA: Ana Eizagirre, J.Iñaki Etxezarreta eta Marije Fullaondo

24 esperientziaZer dira janari transgenikoak?Ikaztegietako herri eskolako ikasleek azalduko digute

26 ekarpenaGoazen sexologia aztertzera eta bizitzera

28 esperientziaGure lagunarteko hizkera euskara da, etazuena?

29 kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolanEVLANG europar proiektuaItziar Aramaio

31 berriak

38 historiako zertzeladakBizkaiko institutua. Bilboko “historiko”baten erretratuaTxomin Ganborena

Argitaratzailea:XANGORINErrekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 37.14.08

Fax: 943/ 37.21.54. Posta Elektronikoa: [email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690 Koordinatzailea:Joxe Mari Auzmendi Erredakzioburua:Ainhoa Azpiroz Erredakzio batzordea: Mikel Estonba, Arantxa Goiburu, Mari Karmen Irastorza, Kristina Mardaraz, Josi Oiarbide, Fito Rodriguez, MaiteSaenz, Xabier Sarasua eta Arantxa Urbe. Aholkulkariak: Imanol Agirre, Abel Ariznabarreta, Bego a Bilbao, Mariam Bilbatua, Felix Basurko, Xabier Isasi, IreneLopez-Go i, Izaskun Madariaga, Kepa Perez Urraza, Lore Erriondo, Idoia Fernandez, Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Juanjo Ota o eta Pruden Sudupe.

Diseinua: TRAM¥Graf!kMaketazio, aurreinpresioa: Xangorin.Inprimategia: ANtzA S.A.L. Azaleko irudia: Hik Hasi. Hezkuntza, Unibertsitate eta I-kerketa Sailak Onetsia 2003/ V/30 . Kopurua: 3.500 alehik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke.hik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

aurkibidea8

gaiaEUSKAL ESKOLA PUBLIKOARENLEGEAEAEn Euskal Eskola Publikoa onartu zela 10 urte pasadira. Ez dira urte asko, euskal irakaskuntzaren bideamarkatu du, hein batean. Horren inguruko balorazio-

ak biltzen dira gai honetan.

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACION,UNIVERSIDADES E INVESTIGACION

16elkarrizketa

ANA EIZAGIRRE, IÑAKI ETXE-ZARRETA, MARIJE FULLAONDOEuskal Eskola Publikoaren Legearen iragana,

oraina eta etorkizunaz aritu dira.

79. zenbakia. 2003ko ekaina❘ hik hasi ❘ ‚‚‚5

editoriala

Gora zuek!Eskerrak, eskerrak egindako lan

eskergagatik. Garai gogor haietan,diktadurapean egindako ahaleginhandiarengatik zuei eskerrak ema-tea dagokigu euskal hezkuntzanmurgildurik gabiltzanoi.

Askotan aireratzen ez bada ere,denok dakigu zuen lan isilik gabe ezzela lortuko gaur egun hezkuntzaneuskaraz ikasteko dauden matriku-la kopuruak.

Euskal Hezkuntzaren eraikun-tza poliki-poliki osatzen doa . Hasie-ra hartako andereñoek ezarri zeni-tuzten oinarri sendoei esker, euskalheziketaren etxea osatzen etaedertzen ari da milaka eta milakaikasle, irakasle, hezitzaile, gurasoeta herritarren elkarlanarekin.

Urteak aurrera doaz eta haietakoirakasle askok lanean darrai. Beste

asko irakaskuntza utzi eta jubilaziogaraian aurkitzen da. Hau da, lanautzita, jubilatuta eta zein egoeratan?

Egungo legediaren arabera, gi-zarte segurantza 35 urte kotizatu be-har da jubilazioaren %100a kobratuahal izateko. 35 urte horiek bete ezdituztenek kotizatu gabeko urte ba-koitzeko %2ko galera izaten duteberen jubilazioko diru jasoketan.

Andereño horiek egindako lana,sozialki onartua izan bada, noizkohaiei langile bezala dagokienonarpena?

Pentsa liteke aitorpen hori legal-ki ezinezkoa dela, baina espainiarestatuan bada aurrekaririk. Apaizei,betetzen duten lan soziala dela eta,kotizatu gabeko urteak ere ordain-tzen zaizkie jubilatzeko orduan.Horrela, bada, lege aldetik posibledela dirudi.

IIkkaassttoolleettaakkoo lleehheenn aannddeerreeñooaakk aaiippaattuuaakk iizzaann ddiirraa,, nnooiizzkkoo hhaaiieenn eesskkuubbiiddeeeenn aaiittoorrppeennaa??

Diktaduraren garaigogorrean eta hain bal-dintza mugatutan egin-dako zerbitzuaren or-daina jasotzea tokatzenzaie. Hori, jubilatzekoorduan dagokiena jaso-tzean gertatuko da.

Eusko Jaurlaritzak argitaratu be-rri duen dekretuaren arabera, aipa-tu galeraren izenean, 1968. urte artekotizatu gabe lan egin zuten irakas-leei urte bakoitzeko 3.000 euro or-daintzea onartzen da.

Txalogarria da erabakia, andere-ño historiko haiek modu ofizialeannonbait agertzen direlako. Hala ere,hartutako neurria dagokienetik osourrun dagoela nabaria da. Alde ba-tetik, eta ezin beste era batean izan,EAEkoak soilik direlako dekretuanjasotzen direnak. Bestetik, ordain-dutakoa dagokienaren oso zati txi-kia delako. Eta hirugarrenik, 1968hartzen delako mugatzat, ikastolenegoera 1978an hasi zelarik normali-zatzen.

Egindako lan soziala kontuanhartuz, noiz onartuko zaie andere-ñoei jada apaizei, onartzen zaiena?

ekaina

6 ❘ hik hasi ❘79. zenbakia. 2003ko ekaina

kronikaE u s k a r a p l a z a r a j a l g i d a d i n , g o

Frankismo garaiko ha-sierako irakasleei omena-ldia eta konpentsazioaeman diete

Malkoren bat edo beste isuri zenmaiatzaren 9an Donostiako MiramarJauregian, hara gerturatu ziren ia 200andereñoren lana eta sufrimenduarenaztarnak agerian geratu zirelarik, non-bait. Egunak eguzki argiaren dizdirare-kin batera askoren lasaigarri izangozen bestelako argiaren berri eman zuenAnjeles Iztueta Hezkuntza, Unibertsi-tate eta Ikerketa sailburuak.

Frankismo garaian, 1967-68 ikas-turtera bitartean modu klandestinoanirakasle aritu zirenei eta inongo onar-pen sozialik jaso ez zutenei ordainketaekonomikoa ematea ziurtatuko diendekretua onartu berri du Eusko Jaurla-ritzak. Dekretu honen arabera, urte ho-rien aurretik lanean aritutakoek, kur-tsoko 3.000 euroko ordaina jasoko du-te eta irakasle lanetan ari ziren bitartean

bestelako edozein giza aseguru jasota-koek, berriz, ikasturteko 1000 euro ja-soko dituzte.

Bide batez, dekretuaren onartzeofiziala plazaratzeaz gain, omenaldixume baina era berean hunkigarriaegin zitzaien andereño saiatu haiei guz-tei. Hasteko, besarkadak eta aspaldianikusi gabekoen begiradak berriro go-zatzea ez zen makala izan, baina gerobideo bat ere izan zuten ikusgai. Bideohorretan, orduko zenbait ikastoletakoirudiak agertu ziren eta zenbait ikasleohik, gaur egun famatuak direnak, be-raien andereño maiteei zuzendutakohitz batzuk egin zituzten. Bideoaz gain,bakoitzak opari bat ere jaso zuen ekital-diaren sarreran, Gernikako arbolarenhosto bizia, hain zuzen ere.

Aipatzekoa da, hamar urte luzerenondorengo prozesua izan dela dekre-tua onartu artekoa, lehen eskaerak1993an hasi baitziren egiten EAEan.Eusko Jaurlaritzari 1996az geroztik ereeskaera luzatu zitzaion, baina ordainaeta errekonozimendua ez da gauzatu2003ra arte. Angeles Iztuetak Jose Igna-cio Pelaezen lanaren garrantzia gailen-du zuen dekretu hau gauzatzeko ga-raian. “Maitasuna, errespetua, fedea etaumiltasuna ardatz zenutelarik, gauregungo hezkuntzaren eredu aurrera-koi izan zinaten andereño guztioi, zo-rionak”.

Bada dekretu bat azkenaldianhezkuntza munduan ahoz aho

dabilena. Orain arte LOGSElegeak ikasgelan gutxi

gorabehera arlo bakoitzariastean 4 ordu eskaini beharzaizkiola esaten zuen. Orain,

LOCEren jazarpenarekin, bihizkuntza ofizial dituztenautonomia erkidegoetan

derrigorrez gaztelaniairakasgaiari 5 ordu

eskaintzearen asmoa luzatudute Madrilgo gobernutik.

Anjeles Iztuetak ez du itxarondekretu berria “kontserbadorea,

kadukatua eta elebakartzat”jotzeko eta “Madrilen beldurra

diotela aniztasunari etaeleaniztasunari” adierazi du.EAEan betiko sistemarekin

jarraituko da, hizkuntzeilehentasuna eta garrantzia beti

eman zaielarik irakasgaien%45arekin. Hori gainera,

“mundu mailako erreferentzia”izatera iritsi den eleanitz

proiektuaren arrakastarekingarbi geratu da. Ez ote da

euskara errefortzu horiek behardituena ?

79. zenbakia. 2003ko ekaina❘ hik hasi ❘ ‚‚‚7

g o t i k j a r d u n b e h a r d a o r a i n d i k

Besteari buruzko diskurtso pedagogikoannekez aurkituko duzu nazio zapaldu batiburuzko erreferentziarik. Estatuak eraba-kitakoa betetzera mugatzen da.Paulo IZTUETA

Euskara jakitea etaerabiltzea: bi munduezberdin

Atera dira datorren ikasturteari be-gira aurrematrikulazioen behin-behi-neko datuak eta aipatzekoa da oroko-rrean B eta D ereduen eskaerak goraegin duela. Hala ere, agerian geratu dadatu horiek eta euskararen jakintza ezdatozela bat bere erabilerarekin. Horida, bederen, euskararen munduan etairakaskuntzan dabiltzan zenbait aditukaipatu dutena

Lehenik eta behin, matrikulen gora-kada berri pozgarria dela aipatzea zile-gi da. Honela, D eredukoen emaitzakBkoak baino hobeak dira, eta era bere-an, B eredukoak Akoak baino hobeak.Baina, familia eta etxeko hizkuntzak,bizitokiak nahiz hizkuntzen arteko in-terferentziek ere eragin zuzena dute,noski, besteak beste.

Errealitatean hiriburuetara jotzenbadugu, euskararen erabilera “anek-

Bada nahiko mugimendueuskararen inguruan Euskal Herri

osoan, eta Iparraldean ere jarridira zenbait proiektu martxan

euskara sustatu eta eguneroko bi-zitzan erabilgarria izatera

iristeko asmoz.Ildo horretatik, Seaskak komu-

nikazio kanpainaren aurkezpenaegin zuen maiatzaren hasieran.

Kanpaina honi “murgiltze eredua”izena jarri diote eta euskara susta-tzeko bertan murgildu behar dela

esate dute norberak egin beharduen ahaleginari men eginez.

Gehiengoak ez duela euskara eza-gutzen aipatu zuten eta erabilera

murritza dela. Baina, CDA soziolo-gia elkarteko datuek adierazi du-tenez, gurasoen gehiengoak be-

raien seme-alabek euskara z ikasdezaten nahi omen dute eta hori

baikorra izateko modukoa da.Kanpainaren lagungarri, 15 urte-

tik beherako haurrak dituzten47.000 familiei liburuxka batbidali zaie, non ikastolei eta

eredu ezberdiinei buruzko infor-mazio osoa ematen den modu era-kargarrian. Seaskak “haurren gai-

tasunean fidatzeko” eskatzendu.

Era beran, Seaskaren hitzakHazparneko Ezkia ikastola berria-

ren inaugurazioan ere izan zirenentzungai. Mixel Etxeberrialehendakariak euskal botere

publikoen eta estatu frantsesarenaurkako hitzak luzatu zituen

ikastolei ez dietelako laguntzarikematen. Aldiz, Eusko Jaurlaritza

eta Udalbiltzari esker onak luzatuzizkien Iparraldeko ikastolen sus-

tatzaile izateagatik.Bestalde, Ikas-Biren XVII. fes-

ta arrakasta handiz ospatu zenDonibane Lohitzunen.

dotikoa” dela adierazi dute adituek etahorretarako zerbait egin beharra dago-ela. Besteak beste, eskola orduetakoeuskara ez dela aski adierazi dute.

Erabilera sustatzeko egin daitekee-nari begira, irakasleen euskara mailaklandua eta goi mailakoa izan beharduela aipatu dute adituek, eta euskara-ren gehiegizko kontrolak kalte egitenduela ere onartu dute. Aisialdiko den-bora euskararen transmisiorako apro-betxatu behar da eta eskolaz kanpokoekintzetan ere lan asko dago.

Gazte belaunaldiak euskara baliosinboliko gisa jasotzen ari dira eta ezmodu komunikatibo eta funtzional ba-tean. Zenbait euskara taldek azpima-rratzen duten, toki publikoetan hasitaeta prentsa euskaldunarekin jarraituta,hizkuntza ohiturak pixkanaka aldatzenjoatea dela erabilera sustatzen joatekomodu bat.

Nafarroako gobernuari dagokio-nez, berriz, I eta J ereduen dekretuaonartzeaz gain, martxan jartzeari ekindio, lurralde honetako euskararen ego-eraren kalterako. Sortzen-Ikasbatua-zek eta zenbait sindikatuk euren kexakplazaratu dituzte dekretuaren zentzupedagogiko eza salatuz. Gainera, D etaB ereduak ez dira eskaintzen aukerabezala euskaraz hitz egiten ez den to-kietan. Nola lor daiteke egoera norma-lizatua oinarrizko hizkuntza eskubide-ak etengabe urratuak baldin badira?

GAIA

8 ❘ hik hasi ❘79. zenbakia. 2003ko ekaina

Euskal Eskola Publikoaren Legea

10. urteurrenean

79. zenbakia. 2003ko ekaina❘ hik hasi ❘ ‚‚‚9

1993an ezarri zen EuskalEskola Publikoaren LegeaEAEn, eta 10 urte iragan ondo-ren gogoeta egiteko tarteaedo denbora hartu dugu. Le-gea ezarri aurreko egoera, gi-roa eta eztabaidak gogora-tzearekin batera, legea beraeta ekarri zituen edo ez zituenaldaketei so egin nahi izandiegu. Eta bidenabar, baitaetorkizunari ere.

10 urte ez dira asko, bainabalorazio bat egiteko lain bai.Horretan jarri ditugu hezkun-tzako hainbat esparrutan da-biltzan zenbait lagun. Haste-ko, Paulo Iztueta EHUko Hez-kuntza Zientzien Fakultatekoirakasleari balorazio pedago-giko bat eskatu diogu. Ja-rraian, legea Legebiltzarreanonartu zenez eta erabakia al-derdi politikoek hartu zute-nez, politikariei eman dieguhitza. Segidan sindikatuen iri-tzia jaso da. Eta azkenik, al-dizkari honetako elkarrizketanagusian ere gai bera jorratuda hezkuntzan dabiltzan hirukideren arteko mahai inguruaosaturik.

G

Duela 10 urte jarri zen indarrean EuskalEskola Publikoaren Legea EAEn; 1993komaiatzaren 25a zen ikastolek publifikatuedo ez erabakitzeko azken eguna. Tentsiohandiko garaiak izan ziren, iritzi tea interesezberdinek elkar jotzen baitzuten. Soka lu-zeko prozesua zen euskal irakaskuntzare-na, aurretik ere hari asko zituena.

Praktikoki Euskal Herriak frankismo ga-raira arte ez zuen euskal irakaskuntzarikizan, ez Iparraldean eta ez Hegoaldean. Aldebatetik eskola nazionalak zeuden eta beste-tik eskola erlijiosoak. 50eko hamarkadansortu ziren hastapeneko kimuak, baina ba-tez ere 60ko eta 70eko hamarkadetan garatuzen euskal irakaskuntza fenomeno zabalbezala eta Euskal Herri osoan, hots, euskallurralde historiko guztietan. Noski, lehenurrats haiek instituzioetatik eta boteretik ateman ziren; herriko sektore batek bultzatueta sostengatutako proiektu bezala sortuzen. Hura izan zen ikastolen fenomenoa.

Pixkanaka-pixkanaka mugimendu hu-ra finkatuz joan zen, baina boterearen legi-timaziorik eta babesik gabe; are gehiago,boterearen presioaren aurka.

Hegoaldean 1978ko konstituzioa onar-tu zenean fenomeno berri bat eman zen: le-gitimazio instituzionalik ez zeukan orori ir-tenbidea ematen hasi zitzaion. Era guztieta-ko erakundeek irteera behar zuten: alderdipolitikoek, sindikatuek... eta tartean ikasto-lek. Garai beretsuan Eusko Jaurlaritza eratuzen eta ordura arte Madrilgo eskuduntza zi-ren eskola nazionalak Gasteizko eta Iruñe-ko gobernuen eskuetara pasa ziren. Beraz,Eusko Jaurlaritza bere eskola publikoare-kin eta ikastolekin aurkitu zen. Ikastolekeuskal eskola publikoa zirela aldarrikatzenzuten eta juridikoki hala izan nahi zutela.Aldi berean, Eusko Jaurlaritzak bere eskolapublikoa zeukan. Lehenengoek legitima-zio soziala zeukaten eta legitimazio horiinstituzionala bilatzeko gogo eta boronda-tea ere bai. Aldiz, eskola publikoak legiti-mazio instituzionala bazuen, baina sozialafalta zitzaion, hots, euskal irakaskuntzare-kiko identifikazioa.

Egoera horrek sortutako tentsioa 1980,1981 eta 1982ko ikastola batzuen publifika-zioarekin baretu zen. Nekazal giroko herritxikietako ikastolak publifikatu egin ziren,

alegia, bi eskola moten proiektuentzat aldiberean lekurik ez zegoen herrietan.

Era berean, 80ko hamarkadan EuskoJaurlaritzak sekulako inbertsioa egin zueneskola publikoa euskalduntzeko. Irakasle-en euskalduntze prozesu azkar bat eta A, Beta D ereduen bitartez eskolaren euskal-duntze prozesua planteatu ziren. Modu ho-rretan, 80ko hamarkadaren amaieran, es-kola publikoak, zeukan legitimazio institu-zionala mantentzeaz gain, legitimazio so-ziala irabazi zuen. Bien bitartean, ikastolekhasieran zeukaten legitimazio soziala man-tendu zuten, baina ez zuten legitimazio ins-tituzionalik lortu.

Ikastolen, eskola publikoaren eta esko-la erlijiosoaren elkarbizitza ez zen ez ero-soa, ez gogokoa. Beste modu batera arau-tzeko eta antolatzeko nahia begien bista-koa zen. Horrela, 1978an akordio politikobat egin zen. Ikastolek eskola publiko ba-karra eraiki behar zela eta hori konbergen-tzia prozesu baten bidez egingo zela onartuzuten. Hori egin bitartean ikastolek finan-tziazioa jasoko zutela hitzartu zen.

Giro horretan, euskal eskola publikoberri bat sortzeko ametsa, ilusioa, esperan-tza, gogoa eta indarra bildu ziren irakasle-en, gurasoen eta herritarren artean, etahainbat ekimen, adostasun eta proposa-men lortu ere bai (nagusiki SORTZEN pla-taforma). Boterearen aldetik, PSOEk, EEketa EAJk eskola itunerako akordio politi-koa egin zuten, eta horren puntuetako bat i-zan zen Euskal Eskola Publikoa (EEPL).

Gaur egun EEPL dago EAEn, baina ezdago euskal eskolaren legerik.

10 urte pasa dira EEPL onartu eta in-darrean jarri zela. Besteak beste, bi hel-buru hauek zituela esan liteke:

1.- Euskal Eskola Publikoa berritzeaeta aldatzea.

2.- Ikastolek titularitate publikoa izatea.

* Zein neurritan lortu dira bi helburuhoriek?

* 10 urte beranduago, zein balorazioegiten duzu?

Galdera horien inguruko balorazioaeskatu diegu unibertsitateko irakasle bati,politikariei eta sindikatuetako kideei. Ja-rraian ikus eta irakur daitezke erantzunak.

Euskal irakaskuntzaren ibilbi-dea legea sortu aurretik

10 ❘ hik hasi ❘79. zenbakia. 2003ko ekaina

Euskal eskola publikoarenlegea: hamar urteko balan-tzea

Behar bada, hamar urte ez dira as-ko ordutik hona lortu denaren eta ezdenaren arteko alderdi desberdinezondorio erabakigarriak ateratzeko,baina behin-behineko balantze mo-duko bat egiteko adina datu badauz-kagula uste dugu. Guk hemen arrastobatzuk bakarrik markatuko ditugu. Ezda dena zuri, edo dena beltz epealdihonetakoa.

Ezaguna den bezala, Eusko Jaurla-ritzak,1993ko maiatzaren 25eko lege-aren bidez, Ikastolen mundua bitanzatituta utzi zuen, batzuk sare publi-koan eta besteak pribatuan sartzerabehartuz. Orduan publifikatzea era-baki zutenen asmo nagusien artean,hauek zeuden: ikastetxe publikoakantolakuntzaren zein funtzionamen-duaren aldetik euskalduntzea, zatike-ta administratiboen gainetik EuskalHerri osoan zehar era koordinatuz ba-tez jokatzea, ikastetxe bakoitzak berehezkuntza-eredu autonomoa izatea,euskal curriculuma garatzea. Hitz ba-tez esateko, Euskal Eskola PublikoBerriaren bidean, hezkuntza sistemapropioa lantzea zen, eta da, Sortzen-Ikasbatuaz elkartearen egitekoa.Ikastolen Konfederazioaren betikohelburua ere beretsua izan da, eta da,hots: euskal eskola nazionala eratzea,esparru pribatutik ari izanda, titulari-tate publikoa aldarrikatuz.

Hamar urte pasa eta gero, euskalirakaskuntzaren oroimen historikora-ko gogorarazi behar den lehen datua

da, lege hura Buesa kontseilariak gau-zatua izan zela, baina Eusko Jaurlari-tzaren onarpenarekin eta IkastolenKonfederazioaren obedientziarekin,honek ere erresistentziaren aldapariekin orduko makurtu baitzuen bereburua botere autonomikoaren aurre-an. Neurri batean, jokabide hura nor-maltzat hartzekoa ere bazen, Ikasto-len aparatu administratiboa EAJkoeneskuetan baitzegoen, subentzioenpolitikari atxikia. Ez da ahaztu beharIkastolen Konfederazioko buruzagibatzuk EAJko hautagaiak izan zirela.

Buesaren legearekin euskal ira-kaskuntzan ziklo berri bati ematen zi-tzaiola hasiera uste izan genuen. Uste-ak betetzen ari dira, orduan gauzatuzen zatiketak indarrean segitzen bai-tu. Alde batean ikastolak daude, etabestean ikastetxe publifikatutakoak,sektore bakoitza bere antolakuntza-rekin. Bi elkarte hauetakoen artean ezda gauzatu kooperazio-lanik eta be-ren arteko harremanak gehienbat for-malak dira. Bakoitzak bere bidea egindu, bakoitzak beren ekarpenekin etaberen hutsuneekin. Zertan aurreratuden eta zertan ez -ez bederen hainbes-te-, zehazteko orduan, mailak eta mai-lak bereizi behar dira.

Lehenik, hizkuntza ereduei dago-kionez, euskararen ildoa nola doan ja-kiteko, ia beti lehen aldiz matrikula-tzen diren Eskolaurreko haurren ko-purua neurtzen da. Hori batetik, etabestetik, B eta D ereduak bateratutaematen dira. Egia da, euskalduntze-tasa aldagai horien arabera neurtuzgero, EAEn B eta D ereduetan ikastenzutenen indizea 1982-83 ikasturtean% 48koa zela Eskolaurrean, % 19koOHOn, % 8koa UBIn, % 3koa Lanbi-de-Eskolan, eta handik hogei urtera,2001-2002 ikasturtean, nabarmenkiigo egiten direla indize horiek, Haur-Hezkuntzan % 77koa izanik, LehenMailan % 66koa, DBHn % 55ekoa, Ba-txilergoan % 38koa eta Lanbide-Esko-lan % 15ekoa. Administrazioak emai-tza horiek erakusten ditu. Dena den,esan dezagun 30 puntutik gorako igo-era hori gehienbat lehen hamarkadaneman zela, ez Euskal Eskola Publikoa-ren legea finkatuz gerozkoan.

Baina bada indize horiek irakur-tzeko beste modu bat ere, euskarazkoirakaskuntzaren egoera zuzenago is-

latzen duena, eta da jakitea ea zenba-tek bukatzen dituzten obligaziozkoeskolatzea eta goiko zikloak D ere-duan. Noski, euskalduntzea ereduhorretara mugatuz gero, indizeak as-ko apaltzen dira, 2001-2002 ikasturte-an DBH euskara hutsean bukatu zute-nak % 35,9 bakarrik izan baitziren, Ba-txilergoa % 36,9 eta Lanbide Eskola -%11,3. Uste baino defizita handiago-ak daude, beraz, azken ziklo horietan.Garrantzitsua da euskarazko irakas-kuntza B eta D ereduetan zenbat hau-rrek hasten duten jakitea, baina askozerabakigarriagoa gertatzen da berenikasketak D ereduan zenbatek egitendituzten egiaztatzea, azken hauek ba-karrik izango baitira euskararen era-biltzaile potentzialak. Beste datu hauere kontuan hartu beharrekoa da: in-dize horiek ahulduz doazela EAEkoAdministraziotik besteetara, alegia.Nafarroan, adibidez, 1999-2000 ikas-turtean, % 17 ikasle zebiltzan DBHneta Batxilergoan, berriz, 13 besterikez.

Bigarrenik, goian aipatu diren bimaila horien arteko bereizketa egineta gero, emaitza positiboen mailanaipatzekoa da euskarazko irakaskun-tzak orokorrean sare publikoan eginduen gorakada. Oinarritzat Hego Eus-kal Herriko 1999-2000 ikasturteari da-gozkion datuak hartuta, zehazkiDBHn, egiaztatzen da ikastetxe publi-koen euskalduntze-tasa pribatueta-koa baino dezente garaiagoa dela%57,8rekin B eta D ereduetan, eta di-ferentzia hori areagotu egiten dela,batez ere D ereduan, 12 puntuko alde-arekin. Datu honek badu bere garran-tzia, baldin kontuan hartzen badaDBHko ikasle gehienak (%54) ikaste-txe pribatuetara joaten direla. Badiru-di, beraz, euskal eskolaren bultzadagehienbat sare publikotik doala,oraingoz bederen bai, nahiz ez dugunelementu aski prozesu horretan ikas-tetxe publifikatuek zenbaterainokoeragina izan duten jakiteko.

Hirugarrenik, emaitza positiboenondoan, hutsuneak ere ageriegiak di-ra ez ikusteko. Kalitatezko irakaskun-tzan oinarrituta, Ikastolek gora egiteaespero zen, baina ez dirudi apartekohazkunderik eman denik. Egia da,Buesaren legeaz geroztik, sortu diraikastola berriak, hiruren bat edo, Bea-

Paulo IZTUETAEHUko Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea

79. zenbakia. 2003ko ekaina❘ hik hasi ❘ ‚‚‚11

sain, Azpeitia eta Elorrion, baina ho-rien sorrerak barne-liskarren barruankokatu beharreko arrazoi koiuntura-lei dagozkienak direla esango genu-ke. Bestalde, titularitate publikoa lor-tzeko itxaropena ihartutzat eman dai-teke. Orobat, ikasketxe publifikatuensektorean ere jadanik galdutzat emandaitezke ikastolak izan zireneko ga-raian zituzten oinarrizko zenbait ele-mentu, hala nola irakasleen egonkor-tasuna, irakasleak hautatzeko ahalbi-dea eta curriculumaren gaineko eskuhartzea. Funtzionamenduaren alde-tik, beraz, euskal irakaskuntzan az-ken hamar urte hauetan bide aski au-tonomoa egin duten lau sektore des-berdindu koexistitzen direlakoangaude: sare publikoan, tradizio zaha-rreko ikastetxe publikoak eta publifi-katuak, eta sare pribatuan, tradizio za-harreko pribatuak eta ikastolak.

Laugarrenik, datu horiek eskuan,ondoko hiru ondorio hauek ateratzenditugu:

Bat: Euskal irakaskuntzak duen oi-narrizko arazoa, lehen bezala orainere, pedagogikoa baino askoz haragopolitikoa dela, zerbait estrukturala,alegia. Ez da dena lege-kontua, bainaukaezina da botereak bere kontrolaezartzen duela. Euskal irakaskuntzakegiturazko arazo politikoak ditu, eus-kal lurraldea maila juridikoan zatitutaegoteak euskal kulturgintza eta eus-kal irakaskuntza nazio-proiektu bate-ratu baten gerizpean eta era koordina-tu batez garatu ahal izatea ezintzenbaitu. Hola edo hala, egungo egoerahoni bukaera eman behar zaio. EuskalHerriko klase politikoaren hutsune la-rriak garbiki islatzen dira hezkuntza-mailan ere. Euskal Herriko Adminis-trazioetan horrelako desoreka ego-tea, Nafarroa eta Iparraldearen ka-

suan bederen garbiki, lege-mailakodiskriminazioari zor zaiola jakitekoaski da Arabara begiratzea, beste biakbaino erdaldunagoa den eskualdehonetan, 1999-2000 ikasturtean,DBHn D ereduan zebiltzanak % 22,2baitziren, Nafarroan baino ia 5 puntugehiago.

Bi: Hezkuntza elebidunaren poli-tika auzitan jarri beharra dagoela, ba-tetik, gizarte-eskeari erantzuten ezdiolako eta, bestetik, bigarren maila-ko irakaskuntza bukatzean ikasleguztiak euskalduntzea lortzen ez due-lako. Azken arrazoi hau da garrantzi-tsuena, EAEn indarrean dagoen lege-ak, hizkuntz ereduak ezartzean, beteezin dezakeen zerbait eskaintzen bai-tu. Iruzurra eginez segitzen du, osoondo baitaki ikasleria euskalduntze-ko eredu bakarra D eredua dela, ikas-toletan erabili izan den betikoa. Elebi-tasunak ez du balio, elebitasunean bi-zi den komunitaterik ez dagoelako.Eta ez dago, nonahiko hiritar gehien-gehienak, eleaniztunak izan ala ez,beren eguneroko bizitzan elebaka-rrak direlako. Horrela Espainian be-zala Frantzian, eta Europako beste es-tatuetan.

Eskoletan euskarazko irakaskun-tza ziurtatu ez, eta, gainera, eleanizta-sunaren aldeko egitaratuetan atzerri-hizkuntzak -ingelesa, batik bat- bul-tzatzeari oinarri sendorik ez dioguikusten, ez bederen euskarazko ira-kaskuntza oraindik gutxiengo-egoe-ran aurkitzen den ikastetxe publikozein pribatuetan. Ikastoletan, agian,besterik litzateke, hauetan kalitatez-ko hezkuntzaren xedeetako bat ikasleeleaniztunak sortzea izan baita, berezzerbait aberasgarri dena maila pertso-nalean eta, orobat, errentagarria gi-zarteko harremanetan. Baina aukera

horrek euskarazko irakaskuntzarenkalitatea lermatzea suposatuko luke-en neurrian, handik eta hemendik en-tzuten gatozen bezala, eleaniztasuna-ren eredu hori ere auzitan jarri beha-rrekoa izango litzateke. Gure ustez,oraindik goizegi da orain arteko emai-tzak behar bezala aztertu eta balora-tzeko.

Hiru: Testuliburuen edukiari bu-ruzko azterketa desberdinek erakutsidutenez, azken hamar urte hauetanegon den hutsunerik larriena, agian,euskal curriculumaren esparruanegon dela, eta dagoela, horietan lu-rraldez zatitu eta kultura folklorikozjantzitako Euskal Herria islatzen baita.Nortasun nazionalik ez duen herri ba-ten irudia da horietan eskaintzen de-na. Eta neurri handi batean hori horre-la gertatu da, azkenaldian atzerrikoargitaletxeak ere hemengo merka-tuan indar handiz sartu direlako itzul-penen bidez, tarteka-marteka molda-era batzuk eginez. Oso urruti gaudeeuskal curriculumaren nondik nora-koa diseinatu eta lantzetik, testulibu-ruen edukietan LOGSEk berak ahalbi-detzen duenaren laurdena -%11 ingu-ru- besterik ez baita betetzen. Euskalhezkuntza-sistema nazionalaren oi-narria euskal curriculumaren baitanaurkitzen da. Bada garaia hezkuntza-ko arduradunek arazo espezifiko hauserioski eta sakonki aztertzen has dai-tezen, erakundeko eta gizarteko egi-leekin bat eginda, eta ez orain arte be-zala, Ikastolen mundua alde batetiketa Administraziokoena bestetik. Eus-kal curriculumak bakarra izan behar-ko luke, hots, nazionala. Hau da, ezbesterik, euskal hezkuntza-sistemanazionala eraikitzen joateko bidea,azken hamar urteko ibilaldiak irakatsidiguna.

G GAIAEuskal Eskola Publikoaren Legea

10. urteurrenean

Egindako galderei erantzuna beharden bezala eman ahal izateko, orain de-la hamar urte geneukan eskolaren ego-era nolakoa zen gogoratu behar da.Mendebaldeko herrialde normalizatuguztietan bi eskola mota izan dira XX.mendean zehar, publikoa eta pribatua,hain zuzen. Gurean, berriz, eta norma-lizatuta ez zegoen heinean, hiru eskolamota geneuzkan: erdarazko nolabaitbetiko eskola publiko eta pribatua, al-

de batetik; eta bestetik, batez besteorain dela hogeita hamar urte edo hasi-tako ikastolak, euskaraz, noski.

Egoera hura ez zen desiragarria, ezeta normala ere. Urte haietan zeharikastola gehienek publikoak izatekoberen behin eta berriro adierazi zuten.Bestalde, Eusko Jaurlaritzak hiru ere-duen plana indarrean jarri zuen, hots,A, B eta D ereduena. Horrela, urteak jo-an eta urteak etorri, sare publikoan etapribatuan zenbait ikastetxetan Aereduarekin jarraitzen zuten bitartean,besteetan B eta D ereduak jarri zirenmartxan. Horrekin batera, ikastola ere-duak aurrera jarraitzen zuen. Beraz, etabesteak beste, nolabaiteko nahaste-borraste hura zuzendu nahirik, EuskalEskola Publikoaren Legea onartu etaindarrean jarri genuen.

Alde batetik, lege haren bitartezikastolei titularitate publikoa izatekoaukera eman zitzaien eta batzuek, egiaesan, aldez aurretik pentsatzen eta esa-ten zenaren aurkako bideari ekin zio-ten, hots, publikotasunari heldu beha-rrean nahiago izan zuten pribatu izatea;beste asko, aldiz, publiko bihurtu ziren.

12 ❘ hik hasi ❘79. zenbakia. 2003ko ekaina

Baina bide bat edo bestea hartu ondo-ren, sarea, alde horretatik behintzat,normalizatuta gelditu zela esan beharradago. Beraz, helburu hori eta ez ares-tian jarritakoa, hau da, “ikastolek titula-ritate publikoa izatea”, erabat lortu zelaesan dezakegu.

Bestalde, izandako uztarketaren bi-tartez, hots, ohiko eskola publikoareneta zenbait ikastolaren artekoa, gehi le-gean aurreikusten zen zenbait urratsenbitartez lortutako Euskal Eskola Publi-koa orain dela hamar urtekoa baino as-koz hobea, modernoagoa eta herrianerrotuagoa delakoan nago.

Beraz, orain dela hamar urte hartugenuen bidea guztiz egokia izan delapentsatzen dut, eta gaur egun gure He-rrian (Nafarroa eta Iparraldea alde bate-ra utzita) eskola egoera normalizatuanizateaz gain, gurasoen borondatearenarabera, gure hizkuntza propioan ikas-teko sare publikoan nahiz pribatuanaukera badagoela aitortu behar dugu,bai eta kalitate handiko mailarekin ere.

Luis Mari BANDRESEAJ. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatua

Isabel CELAPSEko Hezkuntza arduraduna

Euskal Eskola Publikoa berritu eta al-datu

1993an onartu zen Euskal EskolaPublikoaren legea 1992an indar politi-koen eta sozialen artean sinatutako Es-kola Itunaren fruitua izan zen, zeinaFernando Buesak zuzendutako Hez-kuntza Sail Sozialistaren iniziatiba izanzen.

Lege hark, Euskal Eskola berritzeaz

gain, Euskal Hezkuntza bere osotasu-nean eraldatu du eta Eskola Publikoa e-rreferentzat hartu du.

Lege honi jarraiki, eskola plurala,elebiduna eta demokratikoa daukagu,euskal gizartearen zerbitzura dagoenaeta sozialki eta kulturalki errotua dago-ena.

Dena dela, badaude Legean biltzendiren eta garatu ez diren zenbait alder-di.

Bi aipatuko ditut. Lehenengoa ikas-tetxeen autonomiari dagokiona da.Oraindik ikertzeke eta gauzatzeke da-go zentroen autonomia, eta ez pedago-gikoa eta antolakuntzakoa soilik, baitaekonomiko-finantzieroa ere. Garapenhorrek, zalantzarik gabe, Euskal Eskolabiziagoa edukitzea ahalbidetuko dubere eskaintza euskal hiritarrei gertura-tzerakoan.

Bigarren alderdiak ekitateari egitendio erreferentzia. Gaurkoz, Eskola Pu-blikoak, praktikoki berak bakarrik, ez-berdintasun guztiak berdintzen ditu

aniztasuna integratuz. Ia Premia Bere-ziko Heziketa eta Inmigrazio guztia Es-kola Publikoan kontzentratzen da. Di-ru publikoz mantentzen diren zentroenartean banatu beharko litzateke anizta-sun hori, eta erronka izaten jarraitzendu horrek.

Ikastolei titularitate publikoa emanLegearen zazpigarren xedapen

gehigarriaren arabera, hiru hilabetekoepea irekitzen zen ikastolen eta eskolapublikoaren konfluentziarako. 1998koKonfluentzia Legearen babesean,hainbat ikastolak hitzarmenak sinatuzituzten garai hartan Jose Ramon Rekal-dek zuzentzen zuen Sail Sozialistare-kin, eta, hitzarmen horien arabera, Es-kola Publikoaren legea onartu ondo-ren aukera egitekotan gelditu ziren.

Praktikoki ikastolen erdia sare pu-blikora pasa zen eta balantzea positi-boa da. Bi eskolen kulturak herriarenzerbitzura dagoen kultura bakar bat bi-lakatu ziren.

79. zenbakia. 2003ko ekaina ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚13

Tasio ERKIZIA1993an Herri Batasunako Hezkuntza arduraduna

Iruzurra eta atzerapausoa1993. urtean Baskongadetako Parla-

mentuak onartu zuen legea iruzurra izanzen euskal gizartearentzat eta Euskal Esko-la Nazionala eraikitzeko prozesuan, berriz,atzerapauso nabarmena. Iruzurra izan zen,denborak begien bistan utzi digulako ustezbere baitan jarri zituzten helburuak faltsuakzirela. Euskal Eskola Publikoaren Lege gisaaurkeztu zuten, baina funtsean “ikastolenmugimendua zatitu eta desegiteko ahalegi-na” bilakatu zen. Beraz, hamar urteren bu-ruan, bere garaian egin genuen iragarpena

zoritxarrez bete egin dela aitortu beharreangara: Eskola Publikoa ez da hobetu baina,aldiz, ikastolen mugimenduarentzat han-katrabatze galanta izan da.

Basgongadetako Eskola Publikoak ezdu hobekuntza nabarmenik ezagutu, asko-tan aipatu arren Lege hark inoiz ez zuelakogarapenik izan. Hitzetik hortzera erabilizen eskolaren autonomiari buruzko legepropioa argitaratzeko aukerak ematen zi-tuela, baina errealitate gordina zera da:inoiz ez dela argitaratu. Eta gauzak oso argigelditu ziren urte gutxira, PSOEk berberakestatu osorako balio zuen Lege Organikoberria argitaratu zuenean, hain zuzen ereLOPEGCE deitu zutena, haren arabera ikas-tetxeen funtzionamendua lurralde guztie-tan berdina izango den. Hainbat Eskola Pu-blikotan aurrerakuntzak bideratzen dirau-tela? Esperientzia berriak abian direla? Du-darik ez dago, baina ez legeari esker, lege e-ta oztopo guztien gainetik, irakasleen etagurasoen eraginagatik baizik.

Eskola Publikoan lege hark ez zueneragin positiborik izan. Egunerokotasunakargi utzi digu lege hori ez zegoela EskolaPublikoaren berrikuntzarako pentsatuaeta egina. Ez da nabarmendu inolako alda-keta edo hobekuntzarik ez autonomian, ezbere barne funtzionamenduan, ez irakasle-

en estatusean, ez gurasoen partaidetzan, ezikasleen protagonismoan.

Ikastolen mugimenduari dagokionez,aldiz, legeak eragin zuzena izan zuen. Ikas-toletan izugarrizko nahasmena, enfrenta-menduak, egonezina eta zatiketa latza sortuzituelako. Lege hark ez zuen Ikastolen izae-ra propioaerrespetatzen. Soilki, dagoen sarepublikoan integratzea proposatzen zuen. Ezzegoen sare ezberdinen arteko konbergen-tziarik, proposamena ikastolen asimilazioaonartzea zen. Hainbeste urtean egindako bi-de eta sare propioa eraikitzeari uko egin etaBaskongadetako Administrazioak kudea-tzen duen Espainiako Estatuaren sare publi-koan sartzea proposatzen zitzaien. Bainahori bai, bi hobekuntza nabarmenekin: gu-rasoek ez zuten ordainduko ezer eta ira-kasleak funtzionario izanen ziren.

Teorian, atxikimendu libre eta bolon-dresa zena, praktikan txantaje izugarriaizan zen. Zenbait ikastoletako egoeraekonomikoak eta beste hainbestetan ira-kasleen interesak eragin zuzena izan zuten.Eztabaida oso nahasturik egon zen interespertsonalak eta ikuspegi pedagogikoakguztiz gurutzatuak egon zirelako. Buesa-rentzat lorpen handia, baina, aldiz, EuskalHezkuntza Sistema Propioa bat eraikitzekobidean atzerapausoa.

Martin ARANBURUEAko kidea

Euskal Eskola Publikoaren Legearen az-terketa egiteko garaian balantze positiboa danagusi Eusko Alkartasunaren aburuz, nahizeta, Eak lege honekiko izan duen erlazioa be-rezia izan den, alde batetik legearen egile izanez zelako eta bestalde, azken urteotan legea-ren kudeatzaile nagusia izan delako.

1993an, orduko legealdian, Eusko Al-kartasuna ez zen gobernuko kidea eta PSEalderdiaren erantzunkizun zuzena zen Hez-kuntza Saila, bera izan zelarik nagusiki lege-ari bultzada eman zion alderdia. Bere ga-raian, legearen beharra ulertzen genuen, Es-kola Publikoaren kalitatezko hazkuntzara-

ko ezinbestekotzat jotzen baikenuen abia-puntu funtzioa izango zuen araudi berri batarautzea, hots, eskola publikoaren lege bat.Finean, bat egin genuen lege bat egitearenbeharrarekin, nahiz eta Legebiltzarreko di-namikak berak alderdiei inposatzen ziguneginbeharraren ondorioz, oso kritikoak izanginen legearen edukiaren hainbat alderdire-kin. Halere, orokorki hezkuntzaren eta ze-hazki eskola publikoaren garrantziaz jabe-turik, Eusko Alkartasunak jarrera arduratsuaizan zuen, gure aburuz ezinbestekoak zirenalderdiak mahai gaineratuz eta azterketak,planteamenduak eta kritikak objetibotasu-nez eginez.

Ukaezina da, halere, lege horren kudea-tzaile nagusiak izan garela, Eusko Jaurlari-tzako Hezkuntza Saila gure esku izan baitaazken legealdietan. Eta legearen analisia e-giteko garaian, azterketa modu eraginkorre-na, nire iritziz, Eskola Publikoak izan duengarapenaren azterketaren berri ematea da.

Azpimarratu beharreko lehendabizikoalderdia zentroen autonomia da. Zentzuekonomikoan, zein pedagogikoan, zein an-tolakuntzakoan zentroen autonomia erabatgaratu da azken hamar urte hauetan. Pertso-nalgoaren gaia alde batera utziz, autonomia-ren garatze orokorra eman da ondorio posi-tibo nagusi bat ekarri duelarik: kalitatea.

Kalitatea da, hain zuzen, azpimarratu

nahi dudan bigarren alderdia. Estatuan ez dahemen ezagutzen dugun eskola sistemarenparekorik kalitate baremoak kontuan har-tzen baditugu, eta lorpen horretan, herri ho-nek hezkuntzan dituen profesionalen sarituezineko lanaz gain, Euskal Eskola Publikoa-ri onartu egin behar zaio garapena posibleegin duten hainbat tresna eman dizkiolahezkuntzari. Sistemaren diagnostikoa zuze-na izan zen eta baita garapena bideratukozuten baldintzen ezarpena ere.

Euskalduntzeak ere oso garapen positi-boa ezagutu du. Ez ditut datuak emango, askiezagunak dira eta, baina ukaezina da herrihontako kulturaren altxorra dugun euskara-rentzat hezkuntza sistemak duen ezinbestekofuntzioa. Eta ikuspegia galdu gabe, garai har-tan hezkuntzan euskararen hedapena zeinzen ahantzi barik, zoriontzekoa da euskararenezagutzari buruz gaur egun ditugun datuak.

Parte-hartzeaz bi hitz esan nahi nituzke,aipagarria baita eskolako kide diren guztienarteko parte-hartzeak, interlokuzioak eta in-terakzioak sakondu egin direla. Zaila da, ha-lere, Eskola Publikoaren Legeak mereziduen sakontasunarekin azterketa bat egiteaartikulu baten bidez, baina azken hamar ur-te hauetan egindakoak hurrengo hamar ur-teetako abiapuntu berri bat eskaini digu ka-litatezko hezkuntza eleanitz eta modernobat lortu ahal izateko.

14 ❘ hik hasi ❘79. zenbakia. 2003ko ekaina

Hamar urte igaro dira 1993ko otsaile-an Gasteizko Legebiltzarkideek EuskalEskola Publikoaren eta UnibertsitateazKanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Le-geei oniritzia eman zietenetik.

Orain, irakaskuntza alorreko ardure-tatik at egonik, eta legeztatuari eta bereondorioei gainbegirada labur bat eginik,zera aipatuko nuke:

Alde batetik, bere garaian salatu ge-nuen eztabaida irekirik eza, zahar berriaden joera dela, zeren eta tamalez, gauregun ere, Euskal Herriko arduradun poli-tikoekin ditugun eztabaidetan antzeko jo-erak salatu beharrean aukitzen baikara.

Bestalde Lege haietan onarturiko etabetetzeke geratu diren bide batzuk men-tatu nituzke: bi Hezkuntza Sare geratukozirela azpimarratzen bazen ere, onerakoedo txarrerako, lehenik zeuden hirurakmantendu direla; sare pribatu kontzerta-tuko langileen baldintzak publikakoekinparekatzea aldarrikatzen bazen ere,oraindik lan baldintza kaskarragoetanmantentzen direla; edota euskalduntzeprozesuan aurrerapauso nabariak eman

badira ere, asmoak betetzeke daudela.Ezin da ahaztu gogoeta honetan

ikastolei irekitako publifikazio aukera-ren inguruan sortu ziren gatazkak baterezentzurik gabekoak zirela, zeren eta na-bari geratu da, niretzat behintzat, euskaramaila, metodologia aurrerakoiak eta a-bar mantendu egin direla, eta bide batez,ikastetxeen beraien iraupena ziurtatu.

Azkenik, ez nuke bukatu nahi zeraesan gabe: bere garaian lege ausartiago-ak eskatzen genituela, aukera zegoela-koan. Haatik, legeak onartu zituztenekez ziguten kasurik egin, eta orain aurre-rantz jotzeko dauden zailtasunez gain,Madrildik -hemengo zenbaiten laguntza-rekin- ditugun mozketen aurrean askoz e-re egoera larriagoan gabiltza.

Batzuei gehiago edota beste zenbaitiez gustatu nik diodana, horrela azaltzendizkizuet nire gogoetak, laburki bada ere.

Jesus Mari LARRAMENDIELA

Belen ARRONDOSTEE-EILAS

Orain dela hamar urte, Euskal EskolaPublikoaren Legea onartu zenean, ira-kaskuntzako partaideen artean eztabai-da luzeak eta sakonak izan genituen.Gaiari buruzko gogoetak askoz ere lehe-nago hasiak ziren. Legeak, ez zuen asetugure nahia eta hutsune ugari zeudela argizegoen, baina hala ere, batzuek, irakas-kuntza Publikoa indartzearen alde egingenuen apostua. Prozesu hartan, hiruprobintzietako ikastola ugari eta ikaste-txe pribatu batzuk sare publikora joan zi-ren.

Urte hauetan, Eskola Publikoak izan-dako garapena baloratzerakoan, alde

onak, ez hain onak eta alde txarrak ikus-ten ditut. Zaila da sistema honen azterke-ta osoa laburbiltzea eta horregatik atal ba-tzuk soilik aipatuko ditut.

Zalantzarik gabe, gaur egungo Esko-la Publikoa orain hamar urte genuenabaino euskaldunagoa da. Euskalduntzebidean pauso garrantzitsuak eman dira,azken urteetako matrikulazio datuak etairakasleen euskalduntze kopurua ikus-tea besterik ez dago. Irakaskuntzan, eus-kaduntze prozesuak aurrera egin badu,beste eragile batzuen artean, eskola pu-blikoari esker izan da, eta zalantzarik ga-be, irakasleek eta langileek egindakoahaleginei esker. Maila honetan, sare pu-blikoa sendotu eta indartu egin da.

Ikastetxeen Autonomia, legean jaso-ta zegoena, garatu gabe dago eta hori es-koletan nabaria da. Urrats txikiak emandira, baina gauza asko daude oraindik,non administrazioaren erabakiak, eskolakomunitatearen iniziatibak eta erabaki-tzeko aukerak baldintzatzen duten. Nireustez, aurrerantzean, autonomia daerronka garrantzitsuenetariko bat.

Irakasleriaren egonkortasun ezak,gehienbat herrietan, herri txikietan, ara-zo izaten jarraitzen du. Betidanik defen-datu dut irakasle taldearen egonkortasu-naren garrantzia edozein lan egitasmo

aurrera eramaterakoan. Beharrezkoa daplantila egonkortzea eta horretan arduraberezia du Hezkuntza Sailak hainbat ur-teetan gai honen inguruan izandako ja-rrera.

Egunetik egunera lege uniformiza-tzaile eta zentralista gehiago datozkiguMadrildik eta horrek ere baldintzatzen duhemengo hezkuntza sistema osoa, bai sa-re publikoa baita pribatua (azkenekoaKalitate Legea deiturikoa).

Komunitate Autonomoko instituzio-etatik, Hezkuntza Sailetik, ez dago bene-tako apusturik eskola publikoaren alde.Batzuetan irizpide ekonomizistak soilikerabiltzen dituztelako eta askotan irakas-kuntza pribatuaren alde jokatzen dutela-ko. Azken adibidea 0-3 urteko etaparekingertatutakoa da.

Baina, hala ere, eta zuen galderetari-ko bati erantzunez, Eskola Publikoak au-rrerapauso garrantzitsuak eman arren,etorkizunean erronka ugari dituela ustedut.

Prozesu hartan, arrazoi ezberdinakerabiliz, ikastola batzuk ez ziren publifi-katu eta bere bidea jarraitu zuten. Halaeta guztiz, hamar urte geroago, EskolaPublikoak Hezkuntza Sistemaren ardatznagusia izan behar duela pentsatzen ja-rraitzen dut.

79. zenbakia. 2003ko ekaina❘ hik hasi ❘ ‚‚‚15

Hezkuntza alorrean hiru sare egoteak,bata osorik euskalduna eta Euskal Herriosoan hedatuta, konpondu gabeko arazobaten isla zen, eta hala da oraindik ere. Ezdut uste Autonomia Erkidegoko garai har-tako agintari politikoek, Legea egiterako-an, zuek esandako helburuak zituztenik.

a) Aldatu eta berritu da Eskola Publi-koa Autonomia Erkidegoan?

Aldaketa ia bakarra kuantitatiboa izanda. Ikastola batzuk sare publikoan sartze-an, ikastetxe eta irakasle euskaldunen ko-purua handitu egin zen eta hori onuragarria

gertatu zen ordura arte Eskola Publikoan e-giniko ahalegina sendotzeko eta indartzeko.

Eskola publikoan irakasle, eta aita erebai naizen aldetik, esan behar dut lege ho-rrek ez duela aldaketarik ekarri. Adminis-trazioarekiko betiko mendekotasunaz fun-tzionatzen da orain ere. Ikastetxeen auto-nomia oso eskasa da. Harrigarria egiten zaitlangileen estatus zaharkitua eta egonkorta-sun eza (edozein eskola-proiektu serio etasendo lantzeko ezinbestekoa dena); mila-ka interinokin funtzionatzen duten arren,ikastetxeek hitzik ere ez izatea kudeaketahorretan.

b) Ikastolek titularitate publikoa iza-tea?

Juridikoki ez zitzaien ikastolei aukeraberririk eskaini, bi eredu zaharren arteanaukeratu beharra baizik. Ikastolak zatitu e-gin ziren, batzuek sare publikoan sartzea e-ta besteak titularitate pribatuarekin jarrai-tzea erabaki zuten. Administrazioak eta po-litikoek berriro ere antzutasuna erakutsi zu-ten Euskal Herrian bizi zen errealitate batiirtenbidea eskaintzeko orduan, bai Auto-nomia Erkidegoan ere, hezkuntza eskume-nak zituzten arren. Eskumenak edo kudea-keta soila?

BalorazioaLehen datorkidan hitza frustrazioa da,

aukera galdua. Euskal Herrian herri boron-datearen bidez sortu diren beste hainbat e-kimenekin bezala honekin ere, politiko-a-gintariek, herritarren indarrak kudeatu or-dez zaramara bota zituzten. 1993an ikasto-lak desagertuko zirela erabaki zuten, eta le-gez egin zuten. Publifikatu ez zirenak, be-rriz, zigortu egin dituzte.

Ikastoletan hainbat urtetan eskola eus-kalduna, herritarra, berria, Euskal Herri-koa, bertako nahi eta beharrei egokituta-koa eraikitzen, kontraesan guztiekinegindako bidea zatiketa mingarri batekin a-maitutzat eman nahi izan zen. Hala ere ezzuten lortu; gogo horrek bizirik dirau. Geu-re hezkuntza propioa garatzeko ditugunmugak nabarmen gertatu ziren orduan, etaare nabarmenago azken urteotan; Madri-lek eztula egin duten bakoitzean, Uniber-tsitate legea, Kalitate legea, Lanbide Hezi-keta, Curriculuma, ikasmaterialgintza…Jaurlaritzak aurpegia ezkutatu besterik ezdu egiten.

Berriro ere herri ekimenen bidez “Gu-nea”, “Bilgunea”… jarraitu beharko dioguEuskal Herriak behar duen eskola propioaeraikitzeko lanari, bakoitzak bere lekutik.

Joseba ARINLAB

Juanma ARAMENDICCOO

Geurea, euskal eskola publikoaHamar urte igaro dira Recalde eta

Buesa Hezkuntza sailburuen ekimenamedio, euskal gizarteak geure hezkuntzasistema “propioa” garatzeari ekin genio-netik. Estatu mailan LOGSE abian zen ja-da autonomia erkidego gehienen kon-tsentsuari esker, Euskadi barne. 1988. ur-tean ikastolen konfluentziarako legeaonartua zuen Eusko Legebiltzarrak. Etakontsentsu giro horretan, PNV, PSE etaEEk “Eskola pakturako akordio politi-

koa” sinatzea lortuz euskal hezkuntza sis-temaren oinarri gertatuko ziren ondoren-go planifikazio, finantziazio eta euskal-duntze esparruetan garatu beharrekoekimena adostea lortu zuten.

Kontsentsutik at geratu zen talde po-litikoa, hain zuzen EA, 1995. urtetik au-rrera Lege horren gestioaz arduratu zelagogoratzea komeni da, horrela, lege ho-rren aurkaririk nabarmenetariko bat, Ina-xio Oliveri jauna, ostera sailburu izangozelarik.

Hamar urte hauetako ibilbide hone-tan EEPk patroi politiko horien eragin batbaino gehiago jasan behar izan ditu; hots,ikastolekiko lehentasunak mantentzean,eskola mapa ustel bat finkatzean, eskai-nitako finantziazioaren truke sare ezber-dinen arteko matrikulazio kuoten deso-reka sare pribatuaren mesederako bila-katzen ustean, edota azken aldi honetanIztueta andrearen ekimenari esker 0-3 ur-teko hezkuntza eskaintza ikastetxe pu-blikoetan bermatzeari uko egitean.

EEPko irakasleriari dagokionean ere,hamar urte hauetako gestio beltz honenondorioz, prekaritateak egin duen gora-

kada nabarmena gertatzen da, plantilla-ren %25 behin-behinekoa delarik. Egiaesateko, hiru sindikatu abertzaleen ba-bes osoa izan dutela aitortu beharra dagobaita ere.

Gestio ilun horrek, ordea, ez du ino-laz ere baliogabetzen geure hezkuntzasistema propia garatzeko, gaur egunegun oraindik, baliogarria gertatzen denbaliabide bat. Lamien kantuekin zorabia-tu gabe, pluraltasuna eta elebitasuna ber-matzeaz gain, sozialki errotutako eskolademokratiko bat garatzeko baliabide batda EEP legea. Horretarako, ezinbesteko-ak dira, noski, kontsentsua eta politika in-tegratzaileak. Gizarte plural, demokrati-ko, elebidun, integratzaile eta solidariobaten euskarri gerta daiteke eta gertatunahi du Euskal Eskola Publikoak, nahizeta bere arduradun politikoek, Anjeles Iz-tueta buru, bere itomenerako ekimeneangogor jardun eguna joan eta eguna etorri.

Hasitako lekutik amaitzeko, agur etaohore Euskal Eskola Publikoa sustatzekolanaren ordaina, terroristen balei esker,beren larrutik pagatu behar izan dutenRecalde eta Buesa jaunei.

16 ❘ hik hasi ❘79. zenbakia. 2003ko ekaina

Mahai inguruaEEPL

E

Gizarte eragileok nahiko argiesan dugu gauzak aldatu nahiditugula

Ana EizagirreIñaki EtxezarretaMarije Fullaondo

79. zenbakia. 2003ko ekaina❘ hik hasi ❘ ‚‚‚17

18 ❘ hik hasi ❘79. zenbakia. 2003ko ekaina

Mahai inguruaEEPL

E

Euskal Eskola Publikoaren lege-ak, besteak beste, bi helburu zituen:euskal eskola publikoa berritzea etaikastolak publifikatzea. Ados al zau-dete horrekin?

Ana Eizagirre.- Ordura arte EuskalAutonomia Erkidegoan ez zegoen le-gerik, lehenengoa izan zen, eta zentzuhorretan, ez nuke esango berritzekozenik. Berritzea sistema orokor bateanhainbat gauza egiteko gaitasuna eduki-tzea izango zatekeen, eta horretarakokapazitaterik ez genuen. Autonomiakematen zuen neurrian egindako legebat zen.

Garai hartan oso posizio ezberdi-nak zeuden politikan eta gizartean, etaezin da esan helburu bakarra zegoenik.Nire ustez, helburu ugari zeuden, etahorren arabera, egin zen legea ba-tzuentzat ona izan zen eta beste ba-tzuentzat ez.

Zentzu horretan, aurretik egindakoeztabaidetan hainbat gauza adostu zi-ren: zer motatako eskola nahi genuen,autonomia, euskara maila... eta ondo-ren legeak ez zituen jaso. Nire ustez ho-ri garrantzitsua da. Argi eta garbi ikusizen legea egiterakoan akordio bat egi-na zegoela. Alde batetik eskola publi-koa arautu nahi zutenak baina EuskalHerrian zer motatako eskola egin beharzen oso argi ez zeukatenak zeuden; etabeste aldetik Madrilen ondotik aldendunahi ez zutenak.

J. Iñaki Etxezarreta.- Euskal EskolaPublikoaren Legea PSOEk, EEk etaEAJk egin zuten eskola itunerako akor-dio politikoaren barruan egin zen;akordio politiko haren puntuetako batizan zen, ez bakarra, baina giltzarria ge-rora begira.

Eskola akordio hartan hiru saretatikbira pasatzea planteatzen zen, eta ho-rrekin batera, sortu behar zen eskolaedo sare antolaketak Europan normali-zatuta zegoen eredu bat izan behar zue-la. Beraz, administrazioarena zen esko-la publiko bat eta eskola pribatu bat be-har ziren, ez besterik. Horrekin batera,beste puntu bat agertu zen: bi sare ho-rien ikasle kopuruak neurtuak izangozirela, hots, inor ez zela haziko eman zi-

Hezkuntza barrutikezagutzen eta bizitzendutenei hitza eman nahiizan diegu Euskal EskolaPublikoaren Legeareninguruko iritzia emandezaten. Legearen au-rrekariak, legea bera etaetorkizuna izan dituguhizpide mahai inguruanbildu ditugun hiru lagu-nekin. Ana EizagirreEuskal Herriko IkasleenGuraso Elkarteko lehen-dakaria izan da guraso-en ikuspegiaren lekuko.I aki Etxezarreta Eus-kal Herriko Ikastolen El-karteko zuzendariak,berriz, ikastolen mugi-menduaren ahotsa eka-rri du. Eta Marije Fulla-ondo Sortzen-Ikasba-tuaz elkarteko kideakpublifikatu ziren ikasto-len alderditik begiratudu.Legearen aurreko ez-

tabaidetan parte hartuzuten hirurek eta legea-ren ezarpena zein ondo-rengo 10 urteak moduezberdinean bizi izan di-tuzte. Ezbairik gabe, ze-resana badute.

Euskaleskolaren proiektubat egin nahi bada

eta egoera juridikoa,politikoa eta alderdi

politikoen klabekulturalak aldatzen ez

diren bitartean,ezinbestekoa da

erreferentzia eskolarbat edukitzea, eskolabeste era batera eginlitekeela frogatzeko,eta hori da ikastolen

mugimendua

J. I aki Etxezarreta

79. zenbakia. 2003ko ekaina❘ hik hasi ❘ ‚‚‚19

tzaion pastel pusketa baino gehiago.Hori da akordioetan agertzen dena etaaurrera eramaten dena.

Orduan, testuinguru horretan uler-tu behar da EEPL. Kontuan hartu beharda EAEn EEPL badagoela, baina EuskalEskolaren legerik ez dagoela.

Marije Fullaondo.- Mahaikideekegindako gogoetarekin bat nator, be-raz, ez du merezi errepikatzen ibiltzea.Gauza bakar bat aipatu nahiko nuke:noraino izan zitekeen berria legeaEAEk praktikan dituen eskumenak iku-sita? Konpetentzia osoaz hitz egiten da,baina legearen lehenengo atalean ber-tan, Zioen Adierazpenean hain zuzen,mugatzen dira eskumen horiek. EuskalEskola Publikoaren Legea estatu espai-niarreko lege organikoen menpe dago,batetik. Han hartutako printzipioek etaarauek baldintzatzen dute EEPL. Beste-tik, legearen onarpenaren ondoren be-rau “garatzeko” egin diren dekretu etaaraudiek honen garapenerako bainoinboluziorako balio izan dutela esangonuke.

Legea egin aurretik hezkuntzaerakundeen eta eragileen arteanadostasun bat lortu zen bost puntueninguruan: euskalduna, titularitate pu-blikoa, kudeaketa demokratikoa etaautonomia, finantziazioa eta lan mar-ko berria. Legeak puntu horiek jaso-tzen ez zituenez, ez zenuten onartu.Zer iritzi duzue horren inguruan urtehauek pasa ondoren?

Fullaondo.- Guk, Sortzen-Ikasba-tuaz bezala, puntu horien ingurukoproposamena egin dugu berriki. Izanere, legean hitzak aipatzen dira, ikaste-txeen autonomia aipatzen da, langile-en aukeraketan eskolak parte hartzeaaipatzen da, finantzaketa autonomia,euskalduntzea, sektore eta eragileenpartaidetza... aipatzen dira, baina az-ken erabakia beti administrazioak due-la esanez bukatzen du. Esanak esan,ikastetxearen eta eragileen parte-har-tzea informazioa jasotzera eta, kasurikonenean, iritzia ematera mugatzen da.Dena den, hainbat gauza onerako alda-tu dira, hori ezin ukatu; hala ere, legea

egin aurretik lortutako adostasun pun-tuetan ez da gehiegi aurreratu, ezbehintzat, ahal eta behar beste.

Guk egiten dugun proposamenare-kin titulartasun publikoaren edukiareninguruko eztabaida bat sortu nahi du-gu. Zer esan nahi du titulartasun publi-koa duen ikastetxea izateak, adminis-trazioaren menpeko ikastetxea izateaala bakoitzak bere erabakiak hartzekoeskumena izatea? Eskolak berak bainohobeto ezingo ditu hartu inork eskolaridagozkion erabakiak. Administrazioa-ren funtzioa erabaki horiek kontrola-tzea litzateke bi arrazoigatik: diru pu-blikoz lagundutako ikastetxeak direla-ko eta gutxieneko baldintzak bete be-har dituztelako hezkuntzaren printzi-pioak errespetatuak izan daitezen.

Eizagirre.- Nire ustez 10 urte haue-tan gauzak asko aldatu dira. Zehatzagoesanez, ez dira 10 urteotako aldaketaksoilik, aurretik ere bazetozen. 80ko ha-markadan gauzak aldatzeko gogoapresent zegoen arlo guztietan, sareguztietan, erakunde guztietan, sektoreguztietan... eta gizarte eragileok saiatuginen hori gauzatzen EEPLren aurrekoeztabaidetan.

Puntu bateraino ideia haiek hitze-tan jasota daudela esango nuke, pape-rean eta legean jarrita daudela. Edono-la ere, azken hitza administrazioak due-la errekonozitzen du eta horrek mugakjartzen ditu. Uste dut hori nabaritu dela10 urteotan. Ezin da esan gauzak lehenbezala daudenik, gauzak aldatu egindira, asko gainera, eta onerako. Edo-zein modutan, orain dela 10 urteko ez-tabaidetan ikusten ziren mugak naba-riak dira.

Zein dira ikusten dituzuen mugahoriek?

Eizagirre.- Gurasoen aldetik argi etagarbi ikusten dut euskalduntze proze-suari beldurra geniola; ez euskaldun-tzea zabalduko ez zelako, bagenekienhori hedatuko zela D eredua asko za-baltzen ari zelako eta murgiltze siste-mak ezartzen ari zirelako. Baina, aldiberean, zenbait esparru euskaldundugabe gelditzeko arriskua ikusten ge-nuen eta gaur egun A eredua da horrenadierazle garbiena. Eredu hori manten-tzeko arrazoi bezala ikasle horien esku-bidea aipatzen da, baina populazioa-ren sektore batzuk sartzeko erabiltzenda gero.

Beste muga bat ikastetxea aukera-tzeko eskubiderik eza da. Gurasooiikastetxea aukeratzeko jartzen zaizki-gun oztopoak gehiegizkoak dira.

Bestalde, gurasoen partaidetza le-geetan onartua dago eta LOGSEn etaLOCEn baino handiagoa da EEPLan.Haatik, partaidetza informazioa emate-ra mugatzen da eta guk beste gauza bateskatzen genuen.

Hori oso lotuta dago ikastetxeenautonomiarekin. Legearen zulorikhandiena hori da, nire ustez: ikastetxe-en autonomia. Hitza hamaika lekutanagertzen den arren, traba legalak jarridira legearen ostean: araudiak, dekre-tuak... Horiek denek ez dute uzten ikas-tetxearen autonomia garatzen.

Badago beste muga bat ere: ikaste-txearen eta irakasleen arteko erlazioa.Ikastetxeak irakasleak aukeratzekoduen ahalmena hutsaren hurrengoada. Legeak dio gizarte eragileek eskuhartzea edukiko dutela planifikazio

20 ❘ hik hasi ❘79. zenbakia. 2003ko ekaina

Nire ustezhamar urte hauetangauzak aldatu egindira, asko gainera,

eta onerako.Edozein modutan,orain dela hamar

urteko eztabaidetanikusten ziren mugakagerian gelditu dira,azken erabakia betiadministrazioaren

esku gelditzen baita

Ana Eizagirre

Mahai inguruaEEPL

E

orokorra eta konkretuak egiterakoan,eta hori ez da egia. Egia da mementopuntual batzuetan parte hartu dugula,baina gaur egun administrazioari plani-fikazioari buruzko zerbait esan eta “pla-nifikazioa guri dagokigu” erantzutendu. Gurasook ezin badugu esan gelabat zabaldu behar dugula edota irakas-le bat behar dugula, hots, ezin baduguegin ikastetxeko, zonaldeko eta he-rrialde planifikazioa, benetan, ez dakitnon gelditzen diren ahalmenak.

Fullaondo.- Izan ere, nire ustez, es-kola berriaren gakoa partaidetzan etaikastetxearen autonomian dago. Par-taidetzak ez du zentzurik informaziotrukatze hutsa bada, azken erabakie-tan inziditzeko inolako gaitasunik ga-be. Ikastetxearen autonomiaren ingu-ruan, zera esan beharra dago: EEPLkdituen 68 ataletatik 40k hitz egiten du-tela autonomiari buruz. Are gehiago,ataletako batean ikastetxeen autono-mia gauzatzeko bide eman dezan legeesparrua sortu beharra dagoela esa-ten du. Non dago atal horren eta besteaskoren garapena? Dagoeneko, Hez-kuntza Sailaren mahai gainean jarri daautonomia garatuko luketen ikaste-txe pilotoak martxan jartzeko proiek-tua, baina, mementoz, bere horretandago.

Etxezarreta.- Nik uste dut sakon-sakonean EEPL egin zenean saio ga-rrantzitsu bat egin zela erredaktoreen

aldetik, batetik estatuan zegoen ereduberdina errepikatzeko, eta bestetikikastolek errebindikatzen zituzten ele-mentu haiek guztiak (euskalduntzea,autonomia...), besterik ez bazen ere, li-teraturaz jasotzeko.

Haren analisia egin genuenean etahura egiteko inolako bermerik ez zego-ela esan genuenean, nekez esplika zite-keen jarrera hura, legean lituratura horibazegoelako; ez esaldi batean, ez pa-rrafo batean, izugarrizko garapenare-kin baizik. Gaur egun, 10 urte pasa etagero, literatura hutsa zela ikusten da.Gehiago esango nuke, ikastola guztiakpublifikatu izan bagina garai hartan, se-guru gaur oraindik garapen txikiagoaizango zukeela. Alegia, baldin eta besteera bateko eskola eredu batzuen bitar-tez eskola autonomia, benetako auto-nomia, eskolaren autogestiorako gaita-suna, posible dela ikusten baldin bada,orduan garatu ahal izango da. Horrega-tik, nik izugarrizko garrantzia ematendiot eskola publikoaren sarearen ba-rruan ere, modu esperimentalean badaere, horrelako programak garatzeari.Zeren, legegilea kontserbadorea baita,administrazioan kudeatzen ari denaere bai, eta ez dute aldaketarik eginnahi izaten. Zergatik? Sistema kontrola-tuta daukatelako eta ez dutelako arazo-rik nahi. Aldaketak beti arazoak dira,eta hori oso sustraituta dago hemen.

1993ko maiatzaren 25a izan zen

79. zenbakia. 2003ko ekaina ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚21

ikastolek publifikatu edo ez erabaki-tzeko azken eguna. 10 urte berandua-go nola baloratzen duzu erabaki hu-ra,?

Etxezarreta.- Lehendabizi, Ikasto-len Federazioak eta KonfederazioaEEPL haren guztiz kontra egon zirelaesan behar da, eta gero ikastola bakoi-tzak bere erabakia hartu zuela; batzuekbaiezkoa eta besteek ezezkoa. Eskolapublikoek ez zuten erabaki behar izaneskola publikoaren aplikazioa egingozitzaien edo ez, ikastolek baizik.

Gure analisia zen garai hartan alder-di sozialistak, alderdi jeltzaleak eta Eus-kadiko Ezkerrak planteatzen zuten es-kola motak ez zuela inolako posibilita-terik ematen guk planteatzen genuenbenetako aldaketa egiteko. 10 urtekohistorian halaxe frogatu da. Aldaketa ezda posible izan akordio politiko hartannabarmendu zelako eredu “normal”bat behar zela, eta “normal” hori Euro-pan nagusi zen eredua zen, hura nahizen.

Aldiz, badaude EEPLren bidez gara-tu diren hainbat elementu. Esate bate-rako, euskalduntze prozesua, legitima-zio instituzionalaren bitartez, herri guz-tietara hedatu da. Alde horretatik,EEPLak 80ko hamarkadako euskal-duntze prozesua finkatu duela esangonuke. Baina eskola berri, moderno etaautonomo bat egitearen prozesuari ezdio inongo ekarpenik egin. Galdutakoaukera bat dela esango nuke.

Ikastolen ikuspegitik, orduan hartugenuen erabakia berretsi egiten dugu,hau da, ikastolen mugimenduak iraunahal izateko eta eskola egiteko bestemodu bat planteatzeko aukera bakarraEEPL ez onartzea zela. Euskal eskola-ren proiektu bat egin nahi bada eta ego-era juridikoa, politikoa eta alderdi poli-tikoen klabe kulturalak aldatzen ez di-ren bitartean, ezinbestekoa da errefe-rentzia eskolar bat edukitzea eskolabeste era batera egin litekeela frogatze-ko, eta hori da ikastolen mugimendua.Beraz, badago zilegitasun osoa dueneskola erlijioso bat, badago zilegitasunosoa bereganatua duen eskola publikobat, baina aldi berean, badago zilegita-

sun osoa duen beste eskola mota bat,ikastolen mugimendua.

Nola ikusten dituzue gauzak etor-kizunera begira?

Etxezarreta.- Prozesu honetan hirueragile nagusi egon dira eta horiei begi-ratu behar zaie etorkizuna aurreikusi a-hal izateko.

Lehenengo eragilea gizartean egonlitezkeen egoerak dira: jaiotze tasa, go-goak, interesak... Memento honetanhorien nondik nora joko duten esateaoso zaila da.

Bigarren eragilea eskolen taldeakdira. Horiek egingo dutena aurreikus-tea errazagoa da, gauzak egiteko mo-duan inertzia batzuk bai baitituzte.

Eta hirugarren eragilea politika da.

Egoera politikoan zer aurreikus-pen egiten duzu?

Etxezarreta.- Bistan da, aurreko20-30 urtetan guztiz eragingarria izandela ikastolen fenomenoa sortzeko,euskal irakaskuntza sustatzeko, institu-zionalizazio prozesua emateko, horrenarabera erantzun batzuk emateko...Bistan da politikak izugarri eragitenduela eta eragingo duela hurrengo ur-teetan ere.

Zein eszenatokirekin topa gaitez-ke?

Etxezarreta.- Alderdi konstituzio-nalistak deitzen direnak, hots, alderdiespainolistak, gailentzen badira, eus-kal irakaskuntzan agian aldaketa na-barmenegiak ez dira egongo. Gaur

Merkatuaeta hezkuntza

lotu egiten dira,merkatua

ikastetxera ekarrida. Baina ez daahaztu beharhezkuntzak

badituela berebalio propioak,giza baldintzari

erantzutendiotenak

J. I aki Etxezarreta

22 ❘ hik hasi ❘79. zenbakia. 2003ko ekaina

egun A, B eta D ereduen bitartez lortuden eskolatze euskaldun horretan ezda aldaketa handirik egongo. Memen-to honetan euskarazko irakaskuntza-ren aurka egon litezkeenek ere ez dutediskurtso sozial hori egiten. Dena dela,euskalduntze prozesua epeldu egindezakete eta larre gaiztoa sartu tartean,baina badakite oso epe luzerako estra-tegia izan beharko duela. Nafarroansaiatu diren bezala egin dezakete, bai-na oso zaila dute, Nafarroako eta EAE-ko hizkuntz egoera ez baitira berdinak.

Arazorik handienak euskaldun se-narekin zerikusia duten curriculum as-pektuetan egongo lirateke. Konstituzioespainolaren izenean eta ustez hanagertzen diren askatasun demokratikoeta kolektiboen izenean, memento ba-tean plantea dezakete “euskaldun ira-kaskuntza bai, baina euskaldun hezi-keta ez”, alegia, guk euskaldun hezike-ta ulertzeko daukagun moduari ez. Ho-rrek kokapen berri bat ekarriko luke.

Ibarretxeren eszenatokiaren aurre-an, euskal irakaskuntzaren erabatekokonpetentziak eskatuko direla plante-atzen da. Beraz, proposamen horretanaitortzen da pasiboz gaur egun ez dau-dela konpetentzia guztiak. Ildo horre-tan, agian euskal hezkuntza sistemapropio baten formula juridikoa aurreraeraman ahal izango litzateke, bainaEAEri legokiokeena, ez besterik.

Euskal irakaskuntzaren eta euskalcurriculumaren aldetik garapen handiaizan lezakeela iruditzen zait, baina ezdut ikusten eskola publiko berri bat egi-teko proposamenik alderdi abertzale-en aldetik (ez EA, ez EAJ, ez EB eta ezezker abertzalea). Aldaketak egon li-tezke elementu ideologiko-kulturale-tan, baina ez eskola eta eskolak joka-tzen duen gizarte funtziori begira.

Ezker abertzaleak klandestinitateegoeran jarraitzen baldin badu, sekula-ko tentsioa sorraraziko du eta ezegon-kortasun egoeran sartuko gara. Horrekseguraski alderdi konstituzionalistenirabazpideekin eta abar lotura izangoluke, bistan baita operazioa horretara-ko diseinatua dela.

Aldiz, nik uste dut ezker abertzale-

ak gogoeta sakon bat egingo duela etahorren bitartez bide berri bat irekikoduela. Bide horren bitartez, ezker aber-tzaleak eta abertzaletasun instituziona-lak, nolabait esateagatik, jorratu behar-ko duten bideek ezinbestez bateratuegin beharko dute. Ez dakit horrek zeritun ekarriko duen, baina ezinbestezbateratu beharko dute eta horrek esko-lan izugarrizko eragina izango du.

Nola kokatzen dira ikastolak hor?Etxezarreta.- Aurreko 30-40 urtee-

tan bezala, ikastolen xede nagusia eus-kal eskola nazionala ahalbidetzea da etahorretarako, hiru bide ikusten ditugu.

Lehena euskal curriculuma gara-tzea. Oso bistakoa da elementu estrate-gikoa dela. Beraz, nahiz kointurua es-painolista batean nahiz koiuntura be-rritzaile batean, gure papera ezin dagelditu alde horretatik. Ezinbestekoadugu horretan aurrera egitea eta bideberri bat egiten saiatzea.

Bigarrenik, ezinbestekoa dugu es-kola talde moduan tinkotuta egotea.

Eta hirugarrenik, nahitaezkoa dugukointura honetan eskatzen zaigun al-ternatiba izatea. Alegia, hirugarren bi-de bat izatea. Garrantzitsua da eskolapribatuaz eta publikoaz aparte besteerreferentzia eskolar bat egotea bai pe-dagogian eta bai eskola antolatzekomoduan. Zeren erreferente horiek dau-den bitartean, historikoki egiaztatu denbezala, gutxienez gogoeta egiten da,nahiz eta gero alderdi politikoek besteerabaki batzuk hartu. EEPLan autono-miari buruz hainbeste idatzi baldin ba-zen, ikastolen existentziagatik izanzen.

Sare publikoaren papera nola au-rreikusten duzue Sortzen-Ikasbatua-zetik?

Fullaondo.- Memento honetan es-kola publikoaren barruan hausnarketaprozesu bat aurrera eramaten ari gara.Sare publikoaren barruan gaudenonartean zer-nolako eskola publikoa nahidugun definitu nahi dugu gutxienekobatzuetara iritsi ahal izateko, baina es-kolatik abiatuta.

Boterearen aldetik ez da horrelako

E

Euskal>Hezkuntza Sistemahitz multzo potoloaedukiz bete behardugu eta honek,

hasteko, hausnarketaeskatzen du.Hausnarketa

beharrezko baldintzada, baina ez nahikoa.

Elkarlana ereezinbestekoa dugu

Marije Fullaondo

Mahai inguruaEEPL

79. zenbakia. 2003ko ekaina❘ hik hasi ❘ ‚‚‚23

mugimendurik egingo, gauzak ez diragehiegi aldatuko atzetik eskaera indar-tsu bat ez baldin badago.

Iñakik zioen bezala, irakaskuntzanikastolak erreferente izango badira, es-kola erlijiosoa erreferente izango bada,eskola publikoak ere ezinbesteko erre-ferente indartsua izan behar du. Eta ho-rretarako adostasun batzuetara iritsibehar dugu eskola publikoan: nolakoaizatea nahi dugun, zein den euskal es-kola publikoaren proiektua.

Memento honetan irakaskuntzapublikoaren barruan proiektu batera-turik gabe gaude. Bakoitzak bere hez-kuntza proiektua du, bakoitzak ahalduena egiten du... baina ez dago bata-sunik. Eta hori falta da. Zer eskola mot anahi dugu? Zein dira gure helburuak?Nola metatuko ditugu indarrak xedehoriek lortzeko? Hori da memento ho-netan esku artean daukagun proposa-mena.

Euskal hezkuntza sistema bateneraketa posible ikusten al duzue?

Eizagirre.-Nahiz eta memento zailaizan eta oztopo pila bat ikusi, bidea hez-kuntza sistema propioa egitea da. Ezdakit oso ondo nola egin beharko du-gun, memento honetan dauzkagun ba-liabideekin, esperientziarekin eta etor-kizun itxaropentsua ikusiz. Edonolaere argi dago egin behar dugula, gizarteosoarekin eta gizarte osoarentzat. Mo-du horretan gizartea gai izango da ad-ministrazioari planto egiteko eta bene-tan zer eskola mota nahi duen esateko.

Uste dut hemengo administrazioarihemendik aurrera zer egingo duen gal-detzeko garaia dela. Gizarte eragileoknahiko argi esan dugu gauzak aldatunahi ditugula eta badago elkarrekingauzak egiteko nahia. Administrazio-ak, ordea, ez du gehiegi laguntzen ho-rretan. Orain arte daukagun esperien-tzia ikusita, legean bezala, administra-zioan ere hitzak oso politak dira, bainagero ez dira praktikara eramaten. Ma-driletik “al orden” esaten dutenean, ezgarela “al orden” jarriko erantzuten duhemengo administrazioak, baina geroazpijokoen bidez arauak ikastetxeetara

iristen dira.10 urte dira legea martxan jarri zela

eta berrikusi egin behar da. Hezkuntzasistema propioa lortu nahi badugu, le-gearekin zer egin behar den begiratubehar da. Ez dugu konformatu beharbesteak hobeto daudela esanez. Beste-ak nola dauden jakitea ongi dago, bainaguk nora heldu nahi dugun jakin behardugu eta hori lortu arte lanean jarraitu.Zer hezkuntza sistema nahi dugun etaEuskal Herrian zer egin nahi dugunizan behar du gure xedeak, eta ez bes-teak nola dauden.

Etxezarreta.-Kalitate Legea irakur-tzen baldin badugu, Lisboan europarbatzordeak onartutako norabideekinbat datorrela konturatuko gara, alegia,PP saiatu da lege horretan Europanhezkuntza sistemei egokitzen zaien pa-pera sartzen. Eta hor merkataritzakoplanteamendua egiten da. Merkatuaeta hezkuntza lotu egiten dira, merka-tua ikastetxeetara ekarri da. Baina ez daahaztu behar hezkuntzak badituela be-re balio propioak, giza baldintzari eran-tzuten diotenak. Beraz, horren ingu-ruan gogoeta egin behar da. Indar insti-tuzionalek oso nekez egingo dute go-goeta hori, eta egiten badute beti mer-katuaren balioen arabera egingo dute,bai eskuinekoek eta bai ezkerrekoek.Hezkuntzan gabiltzanok egin behardugu gogoeta hori eta alternatibabihurtu. Nik uste dut alderdi hori faltadela. EEPLak memento batean helburubatzuk baldin bazituen, bete edo ez,orain hezkuntza arautze propio batnahi baldin badugu, ez dira soilik kon-petentzia politikoak eduki behar, baitahezkuntza gogoeta propio bat ere. Go-goeta hori ez da alderdi politikoen pro-grametan soilik egin behar, baizik etaeskolek garatzen duten esperientzia-ren gainean. Eta hori da, nire ustez, sarepublikoaren barruan falta dena. Alegia,esperientzia alternatibo horiek mami-tzea, diskurtso bat gorpuztea, diskurtsohoriek praktikan jartzea eta zeregin po-litiko-instituzionaletara igortzea.

Agian, lehen aipatu ditugun esze-natoki politiko horiek argituta eta Euro-pan dagoen testuinguru globalizatzai-

lea aintzat hartuta, iritsi da garaia gu-txienez Araban, Bizkaian eta Gipuzko-an euskal irakaskuntza beste era bateramodelatzeko. Batetik, azken urteotanegin dena biltzeko, eta hori lege batekegiten du normalean. Eta bestetik, he-men aipatu ditugun zenbait alderdiahalbidetzeko: sare erlijiosoak edukidezakeen hezkuntza eta antolaketa es-perientzia bideratzeko, sare publikoakustez garatu dituen eskola eta hezkun-tza esperientziak aurrera eramateko etaikastolek eureena. Agian euskal irakas-kuntza beste era bateko formula juridi-ko batzuetan antolatuko eta ordenatu-ko duten arauak, legeak edo dena dela-koak jartzeko aukera ireki liteke. Horiezin dugu bistatik kendu, baina eszena-toki politikoaren baitan dago.

Fullaondo.- Askotan aipatzen duguEuskal Hezuntza Sistema beharrezkoadugula, horrek emango baitigu eskolaguk geuk, geure beharretatik abiatuz,geure neurrira egindako eskola eraiki-tzen hasteko bidea. Zalantzarik gabe,hori da guk egiten dugun aukera. Baina“Euskal Hezkuntza Sistema” hitz mul-tzo potoloa edukiz bete behar dugu etahonek, hasteko, hausnarketa eskatzendu. Gizartearen hausnarketa eta esko-latik abiatu beharreko gogoeta sakona.Baina hori baino gehiago ere beharkodugu. Hausnarketa beharrezko baldin-tza da, baina ez nahikoa. Elkarlana ereezinbestekoa dugu. Bidea hori dela si-nisten dugun guztion adostasuna lor-tzera bideratutako elkarlana, eta baliz-ko adostasunak aurrera eramateko in-darra.

24 ❘ hik hasi ❘79. zenbakia. 2003ko ekaina

Esperientzia

tik ekarritako gozoak ikusi eta aipatu zi-ren: azukrea eta kakaoa, besteak beste.Orduan, ikasleek beren kabuz beste ja-nari batzuk gogorarazi zituzten: txoko-latea, artoa, babarrunak... Ondoren,gaur egungo janariei buruzko elkarriz-keta bultzatu zuen irakasleak eta ze-hazki janari transgenikoen berririk ba alzuten galdetu zien.

Hortik abiatuta, hasieran binaka etagero talde handian (15 ikasleak) gaialantzen hasi ziren. “Azpimarratzekoada talde txikitan egon ziren bitartean,oso baxu hitz egiten zutela eta ez zego-ela batere builarik” dio Ima Delgadoirakasleak.

Builarik gabe eta interes handizmurgildu zirela aipatzen du. “Ikaslehauek taldean lan egiten eta hiztegiaerabiltzen ohituak daude eta horrekeragin du beraien iniziatibaz gaiariinteresez heltzea ere, erabat motiba-tuak agertu baitziren memento oro.Testu liburuak kontsulta liburu bezalaeta kutsu entziklopedikoan erabili zi-

tuzten eta edukian zentratu ziren. Ho-rrela, lan giro oso dinamikoa sortuzen”. Erronkaren barruan Internetetikjaitsitako testu “zail” bat ere erabili zu-ten, gaiaren berri ematen zuena.“Hel-burua ez da dena jakitea, janarien au-keraketaren garrantziaz konturatzea,zaintzea eta kokatzea baizik. Arretapixka bat jar dezatela etiketetan jakiakerosterako garaian. Garrantzitsuenagaurkotasunez beteriko gai honen in-guruan interesa piztea da” aipatu diguIma irakasleak.

Informazio iturri anitzen arteanibiltzen ikasi dute

Erabilitako metodologiaren ba-rruan, Interneten erabilgarritasuna, in-formazioaren bilaketa, hiztegien erabi-lera, etxean galdetzea eta talde laneanaritzea izan dira lanaren funtsetako bat.Bestalde, Interneteko testu gehienakgaztelaniaz daude eta itzulpenak zailta-sunen bat suposatu badu ere, ariketa in-teresgarriak sortu omen zaizkie eta tes-

Ikaztegietako herri eskolanjanari transgenikoen inguruanegin den lan esanguratsu batenberri ematen dugu idazki hone-tan. 4., 5. eta 6. mailako gelaneraman da aurrera egitasmoa etadenera 15 ikasle aritu dira laneaneta eztabaidan gaurkotasunezbeteriko gai honen inguruan. Horibai, adinaren arabera gaia modubatera edo bestera landu dute,maila ezberdinak errespetatuzeta ekarpenen izaera ezberdinarieutsiz. Helduenek gazteenei ereberaien ikasiak erakutsi eta tru-katzeko parada izan dute.

Ima Delgado irakasleak aipatu di-gunez, haurren aurretiko jakintzatikabiatzeari eta beraien iniziatibaz gaianaurrera jarraitzeari garrantzia emanezemaitza oso baikorrak jaso dituzte. Ha-siera batean irakasleak harriturik gera-tu ziren haurrek gelan plazaratutako iri-tzi eta terminoekin, ez baitzuten esperogenetika gaiaren inguruan horrenbestejakingo zutenik. 2002ko maiatzeanegin zuten jadanik aurkezpen txiki batgaiaren inguruan eta hurrengo ikastur-teko urrian hasita aurtengo martxo artearitu dira lanean.

Hasiera hartan, Ameriketako aurki-kuntzaren inguruko ikasgaiarekin ariziren eta gaiaren barruan irtenaldi batantolatu zuten Tolosako Zuloaga TxikiIngurumen elkartera, non Ameriketa-

Zer dira janari transgenikoak?Ikaztegietako herri eskolako ikasleek azalduko digute

79. zenbakia. 2003ko ekaina❘ hik hasi ❘ ‚‚‚25

tu zailei izaten dieten muga hori hauste-ko ere balio izan omen du. Garbi gera-tzen da, beraz, gaia lantzeaz gain lanmetodo eta bestelako arloak ere landudituztela eta etekin handia atera diotelajanari transgenikoen inguruko ekintzahoni, hainbat zehar-lerro landuz.

Iniziatibaren barruan, transgeniko-ei buruzko informazioa modu garbianagertzen duen liburu bat ere erabilizuen iraksleak, erabat gomendagarribezala kontsideratzen duena: JorgeRiechmannen Qué son los alimentostransgénicos, hain zuzen ere. Hasieranpisutsua badirudi ere, ikasleek gusturairakurri omen zuten.

Interesgarria da aipatzea eztabaidaeta irakasgaia ez direla ikasgelara soilikmugatu. Ingurumenarekiko irakasbi-deez arduratzen den CEIDA elkartea-ren eta zenbait pertsonen parte-hartzeaezinbestekoak izan dira. Gurasoen ar-tean badaude biologo bi eta argibidebat baino gehiago jaso dituzte etxetiketa komunikabideetatik ere.

“Asko sakondu gabe, gauzak atera-tzen doaz elkarrizketetan eta saioetan.Produktu naturalen alde agertzen di-ra, produktu kimikoen berri izan dute,eta klon, gena, ADN, moldaketak etahorrelako hitzekin ohitzen joan dira”.

Gehienbat jolas izaeran eta haurreiberen kasara pentsaraziz, betiere ira-kaslearen gidaritza eta laguntzarekin,hurrengo irakasgaiarekin lotura egite-ko modua ere izan dute. Genahitzareninguruan hasi eta gorputzeko atalenlanketari ekin diote hurrena, gorputza-ren eta landareen zelulak aztertzeariekinez.

Gisa honetako saioek denbora as-ko kentzen dutela baieztatu digu Imak,baina landu dituzten atal guztiak ikusi-ta benetan merezi duela ziurtatu digu.“Hanka sartuz, hitz eginez, edukiaribaino prozedurari garrantzi gehiagoeman diogu, eta ikasleak memento oromotibatuak izaten saiatu gara. Egokiairuditu zait ikasleei erantzuteko auke-ra ematea , berdin dio erantzun zuze-na izan edo ez. Senti dezatela konfian-tza esan nahi dutenarekin eta ez deza-tela partekatzeko beldurrik izan” .•

* Egon naizen lau taldetatik ba-tean soilik aipatu ditu landareen ar-teko eraldaketak ikasle batek (Mi-ren), “horrela landare bat fuerteada eta horri hazi bat kentzen zaio e-ta beste bati ematen zaio, fruitu as-ko ematen duenari. Laborategianegiten dute, pintza batekin”. Gaine-ra esan du, “etxean lehenago zerealbatzuk jaten genituen, baina orainbeste batzuk, aitak entzun duelakotransgenikoak direla eta beharba-da gaixotasunak sor ditzaketela”.

* TRANS/GENIKOA hitzaren in-guruan esandakoak:

Trans: leku batetik bestera ga-rraiatzen dena.

Genikoa: ez dakigu zer denBeste talde batean (Beñat D. eta

Uxue) lau hipotesi azaldu dituzte:- Herrialde batetik bestera za-

baldutakoa.- Egunero egunero janda ez za-

rela gaixotzen.- Munduan asko dagoen jana-

ria.- Denetik duen janaria: bitami-

na asko (irakasleak erantsi du: pro-teina asko).

Irakasleak gogoratu du, taldehorretan tenperaturari buruz aritudirela hizketan eta talde handiari hi-potesi hori azaltzeko eskatu dio:

* “Tenperatura ezberdinetanlandatu daitekeena, Errusian ezinbada landatu eramaten da beste le-ku batetik”.

* Irakasleak Albak azaldutakohitzaren zatiketa gogora ekarri duberriro eta haurrei planteatu die iabadakiten zer den GENIKOA. Eran-tzunak:

- Baratzatik ateratakoa.- Higienikoa.- Zientifikoek erabiltzen duten

zerbait. Zientifikoek tomateari bo-tatzen diote zerbait...., berriz gaztabiologikoari ez diote ezer botatzen ,ez koloranterik, ez ezer.

- Denetik edukitzea.

* Irakasleak hitzaren beste zati-keta bat planteatzen du:

TRANS/GEN/IKOA

* Beste haur batek beste zatiketaplanteatzen du:

TRANSGEN/NIKOAKAdur: Biologikoaren kontrakoa

da.Maialen: Artifiziala da, berez ez

da horrelakoa, berez ez da hazi ho-ri pasatzen.

Lander: Gauza bat bestearekinnahastea da, bi gauza dauzkena

Alba: Gen higienetik dator.Amerikatik ekarritakoa biologikobezala da.

Miren: (transgenikoa) ez delaartifiziala esan duzu, Alba, nik us-te dut artifiziala dela, bestela biolo-gikoa jartzea zuen. Biologikoatransgenikoaren kontrakoa da.

Maialen: Hitz hori ingelesetiketorriko da.

Oso interesgarria da haurrek gai bat lantzen hasi aurretik zer dakiten ja-kitea eta beraiei uztea bidea egiten. Hori egin zuen Inma Delgado irakasle-ak eta honako hausnarketak eta hipotesiak aireratu zituzten ikasleek bes-teak beste:

26 ❘ hik hasi ❘79. zenbakia. 2003ko ekaina

UEUko Sexologia Sailak Se-xuen hezkuntzaren garapena eus-kal eskolan izeneko gradu-ondo-koa estreinatu du ikasturte hone-tan, eta aurrerantzean ere es-kaintzan jarraituko du. Ikastaro-aren asmoa jendakiaren sexuali-tatea hobeto ezagutzen hasteada, eta era berean, gaur egungosexologiaren ekarpenak hezkun-tza arloan euskaraz osatzea, sis-tematizatzea eta plazaratzea.

Badirudi azken urteotan sexu hez-kuntzaz eta sexualitateaz gero etagehiago hitz egiten dela. Ikastaro, pres-takuntza eta mintegi ugari antolatzendira bai ikasleentzat, bai irakasleentzat,zein gurasoentzat. Baina, hala ere,UEUko Sexologia Saileko 25 lagunekbeste zerbait gehiago eskaini behar ze-la pentsatzen zuten; zerbait osatuagoaeta trinkoagoa eskaini nahi zuten, etahorren haritik prestatu dute “Sexuenhezkuntzaren garapena euskal esko-lan” gradu-ondokoa. Hala kontatzendigute Iñaki Karrera eta Amaia Vazquezikastaroaren bultzatzaileetako bi lagu-nek: “Talde asko eta hamaika eskolaari gara gai hau lantzen, eskaera han-dia da, baina hala ere irakasleek ez du-te jorratzen eta material kurrikular osogutxi dago. Beraz, eskaera badago,baina eredu bat falta da, hots, gauzakargitzeko, horien inguruan hausnar-tzeko eta lanari ekiteko marko bat. Ho-ri ikusirik prestatu dugu formatu luze-

ko, 170 orduko, gradu-ondoko hau”.Hutsune hori betetzearekin batera,

beste bati ere erantzuten dio, orain arteez baitzegoen mota horretako euska-razko gradu-ondokorik. “Gu geroniere Euskal Herritik at prestatu gara etaaukera hori hemen eskaintzeko uneairitsi da” diote UEUko Sexologiako biordezkariek.

Hartzailea jendakiaren sexualitateaeta, bereziki, sexuen hezkuntzaren in-guruan sakontzeko interesa duten pro-fesional eta ikasle oro izan daiteke.

Ikastaroaren berezitasunakIkastaro honen berezitasunik aipa-

garrienak hiru dira. Lehendabizikoa,gradu-ondoko profesionalen jatorriada. Hainbat ezagutzatatik etorritakoprofesionalak dira, esan nahi baita, se-xologian prestatuak izateaz gain, peda-gogian, psikologian, filosofian, sozio-logian… jarduten dutenak direla, etahorrek osotasuna ematen dio ikastaro-ari. Izan ere, sexologia aztertzeaz gain,horrek beste ezagutza horietan zer es-kain dezakeen ikusteko aukera ematenbaitu.

Bigarren berezitasuna aberastasunpertsonalaren tailerra dugu. 32 ordutannorberari bere burua garatzeko aukeraematen dio tailerrak, eta horrek, noski,izugarrizko garrantzia du gero transmi-sio lanak egiteko.

Eta hirugarren berezitasuna practi-cuma da, hots, gradu-ondokoaren az-ken 40 ordutan programazio bat egitenda. Ikasitako guztia programazio bate-an txertatzen da, ondoren praktikara

eraman ahal izateko eta ondorioak az-tertzeko. Beste modu batera esanda,sexu hezkuntzaren errealitatera hurbil-tzeko saiakera egiten da.

Aipagarria da, era berean, termino-logiaren inguruan egiten ari diren ekar-pena. Izan ere, bi partaide hauek diotenbezala, “gaztelaniak eta frantsesak be-ren diskurtsoak eta izen zientifikoaketa espezifikoak garatuak dituzte, bai-na euskarak ez. Orain arte bakoitzabere irizpideen arabera jardun gara,eta gu irizpide horiek bateratzen arigara. Adostasun batera iristen ari garaeta hori oso garrantzitsua da”.

Prestakuntza honekin lortu nahiden helburuetako bat ezagutza sexolo-gikoa lantzea da. Horretarako, behardiren baliabideak eskainiko eta garatu-ko dituzte, ikastaroan parte hartzen du-tenen eginkizun profesionalean lagun-garriak izango direnak, hain zuzen ere.Modu berean, giza izate sexualaren au-rrean sortzen diren jarreren inguruanhausnarketa sakona egin nahi da, etasexualitatearen inguruan irauten dutentabuak eta beldurrak gainditu ere bai.Mendebaldeko egungo kulturak ezar-tzen dituen balio sexualak ere aztertzendira, horien ondorioen inguruan haus-narketa eginez. Sexualitatearen fun-tzioen eta horien garapenen berri ereematen da.

Sexuen hezkuntza irakas-kuntzan

UEUko Sexologia Sailean lanean aridiren profesionalek, beste askok beza-la, urte dexente daramatza ikastetxee-

Ekarpena

Goazen sexologia aztertzera etabizitzera

79. zenbakia. 2003ko ekaina❘ hik hasi ❘ ‚‚‚27

tan sexualitatearen gaia lantzen, eta al-daketarik sumatu ote duen galdetutazera erantzun du: “Balioak eraldatu di-ra: guraso asko banatu egiten dira, ho-mosexualitatea ezberdin ikusten da…baina oso harrigarria egin zait gela ba-tera joan eta garai bateko rolak man-tentzen direla ikustea”.

Sexuen hezkuntza ikastetxeetantxertatuz doan arren, aldaketak nekezetortzen dira. Edonola ere, besteak bes-te, inguruneak eta gurasoen maila eko-nomikoak eta kulturalak eragin handiadutela nabarmentzen du. “Irakasle as-ko prestatu ditugu urte hauetan, baina

Kontzeptuak argituzIzaki sexuatuaIzaki guztiok sexuatuak gara eta sexuen

hezkuntzaren zeregina honako hau da: iza-ki guztiok dugun dimentsio hau ezagutzen,ikertzen eta lantzen saiatzen da; beraz, izakisexuatua identifikatzeaz arduratzen da. Iza-ki sexuatua norbera da, autoktonoa, origina-la, ez da egitura biologikoetatik soilik sor-tzen, bizipenek eta esperientziek eraikuntzahonetan eragin handia dute.

Efigenio Amezua sexologo ospetsuakeredu bat proposatzen du giza izate sexua-la ulertu eta deskribatzeko, eta lau elemen-tu bereizten ditu:

1. Sexua edo sexuaketa prozesua:se-xuaketa prozesuan parte hartuko duen ele-mentu hauen artean bi multzo nagusi be-reiz ditzakegu. Batetik, biologiarekin zeri-kusi handiagoa duten elementuena:. kro-mosomak, genitalak, hormonak... Eta bes-tetik, giza elementuak: familia, hizkuntza,ohiturak, erlijioa... Giza eta biologia ele-mentu horiek korapilatzen hasten direne-an giza izate sexuatuaren sustrai eta enbo-rra eraikitzen dira, eta bi modu soilik har-tzen ditu: emakumezkoarena eta gizonez-koarena, neskarena eta mutilarena. Mun-duko giza talde guztietan ematen da proze-su berbera, hainbat sexuaketa elementu so-zial eta biologikoen nahasketa korapilo-tsuaren ondorioz, emakumezko edo gizo-nezko eraikitzen gara.

2- Sexualitatea: gizakion dimentsiosubjektiboa da, pertsona bakoitzak bere se-xua bizitzeko manera eta kalitatea eduki di-tzake. Hau da, gizaki bakoitzak, sexuaketa

prozesua medio, bere maskulinitatea edotafeminitatea bizitzeko duen era da. Aregehiago, pertsona bakoitzak gizonezkoedota emakumezko egiteko, sentitzeko etabizitzeko duen modu pertsonala, berarena.Eta bizi izateko, sentitzeko eta existitzekomodu honek, nolabait, gure identitateamoldatzen du, esan dugunagatik eta hala-beharrez identitate hau sexuatua gertatzendelarik.

Honekin batera, ezin dugu ahaztu per-tsonok gizarte konkretu bateko partaidegarela, eta horrexegatik, “sexu rol” batzukjorratuta eta ezarrita dauzkagula.

3- Erotika edo desioa:pertsonen arte-ko erakarpenarekin eta sedukzioarekin ze-rikusia duen hirugarren esparrua da. De-sioa pertsonen arteko harremanak ahalbi-detzen duen oinarrizko materia da. Desioa-ren ezaugarri nagusia bestearen bilaketabultzatzea da.

Desio edo erotika honen konposake-tan hainbat osagairen parte-hartzea bereizdezakegu, hala nola, sentimenduak, sen-tsazioak, fantasiak, irudimena eta abar. Ho-riek guztiek, sexuarekin eta sexualitateare-kin batera, pertsona bakoitzaren ezauga-rriak eta ñabardurak osatzen dituzte.

4- Amatoria: aipatu ditugun hiru espa-rruen (sexuaketa, sexualitatea eta erotika)ondorioa da. Erotikaren edo desioaren ma-nifestazio, dimentsio, praxis edota adieraz-pen praktikoa bezala ulertzen da. Kontzep-tu honek pertsonen artean ematen direnerritual, ohitura, usadio eta elkartopaketa-ren berri eman nahi du. Kontuan izanik, be-ti ere, topo egite hauek gizakumeok sexua-tuak garelako sortzen direla.

Beste sexologo batzuek honako labur-pena egiten dute honen guztiaren ingu-ruan:

1- Sexua: determinazio biologikoa da,organo genitalak dira.

2- Sexualitatea: gizakiok jaiotzez hirugaitasun ditugu eta, kulturan sartzen gare-nean, gaitasun horiek egitura batean bila-katzen dira.

3- Gozamena: komunikazioan hastengarenean sortzen da. Adibidez, haur txi-kiek energia sexuala organo erogenoetanbizitzen dute eta gozatu egiten dute.

4- Maitemintzea: sozializatzen hastengarenean norberaren sexualitate gaitasunaere sozializazio horretan sartzen da eta horsortzen da maitemintzea edo sentimen-duak.

5- Ugalketa: gaitasun biologikoa da,baina kulturak asko baldintzatzen duena.

Hori guztia gizaki bakoitzak bere erapropioan bizitzen du. Horregatik diogupertsona adina sexualitate dagoela.

Edertasun estetikoa eta edertasun fun-tzionala

Edertasun estetikoa inposatzen edo sal-tzen zaigun edertasun ereduekin lotzen da.

Edertasun funtzionalak, aldiz, subjek-tuaren eraikuntzarako baliagarriak direnezaugarriei ematen die garrantzia. Hau da,pertsona batek begi politak dituela pentsadezake koloreagatik edo formagatik, eta ezikusteko balio diotelako. Azken horretazjabetzea eta horri garrantzia ematea daedertasun funtzionala. Horrela, bakoitzakbere barruko edertasuna ikusten du eta as-koz gehiago baloratzen du bere gorputza.Autoestimarekin lotura zuzena du.

du Karrerak. “Ikasgai bezala ezartzeabaino egokiagoa iruditzen zait hain-bat ezagutzatan eta arlotan lantzeasexu hezkuntza. Aukerarik egongo ba-litz, nik gainerako ekarpen guztiak ko-ordinatzeko eta biribiltzeko balioko lu-keen leku bat emango nioke sexu hez-kuntzari”. •

Informazio gehiagorako:Irati IciarTel.: 943 82 14 26Faxa: 943 82 06 16E-posta: [email protected]

gero ez dute praktikan jartzen ikasita-koa. Dena dela, esperientzia txikiak etapositiboak badaude, eta hori da bidea”.

Sexu hezkuntzan aritzen direngehienen ustez, Haur eta Lehen Hez-kuntzan irakasleek beraiek arduratubeharko lukete sexu hezkuntzaz.DBHn eta Batxilergoan, aldiz, gazte-txoek bizipen gehiago dituztenez, ira-kaslearen eta kanpoko profesionala-ren lana osagarriak izan litezke.

Mementoz ez da derrigorrezkoikasgai bezala planteatzea, eta hala izangabe, beste planteamendu bat egiten

28 ❘ hik hasi ❘79. zenbakia. 2003ko ekaina

Esperientzia

Gure lagunarteko hizkera euskarada, eta zuena?Lagunarteko Hizkerarekin jo-

lasean Lasarte-Oriako TtakunKultur Elkarteak eta UrtxintxaAstialdiko Hezitzaileen Eskolakelkarlanean garatutako egitas-mo bat da, DBHko ikasleei zuzen-durikoa.

Urtxintxa eskola Euskal Herrikohiriburuetan aisialdirako formaziointebentzioetan eta egitasmoetan lane-an aritu da 16 urtez eta Ttakun Kultur El-kartea, berriz, Lasarte-Orian euskara-ren erabilera bultzatzeko asmoz sortu-riko elkartea da. Talde honetan ere ai-sialdirako ekitaldi ugari prestatu eta ga-ratu izan dituzte.

Lagunarteko hizketan, erregistro ezformalean, gaztelaniaren erabileraugaria dela eta euskaraz egokiak ez di-ren egiturak ere maiz entzuten direlaerrealitate bat da. Gazteak horretaz kon-tura daitezen eta pixkanaka ohitura etaerrekurtso berriak erakusteko asmoare-kin atera dute Lagunarteko Hizkera-rekin jolasean proiektua aurrera, ludi-kotasun kutsu handia duelarik.

Guztia Nafarroako GobernukoHezkuntza Departamentuko EuskaraZerbitzuak arazo horri aurre egitekoproiektu eskaera egin zuenean hasizen. Urtxintxa eta Ttakun elkarteek,lehenagotik ere elkarlanean arituakzirenez eta helburu bateratuak zituzte-nez, proiektua elkarrekin aurkezteaerabaki zuten, Urtxintxako Jaime Altu-nak eta Ttakuneko Iñaki Eizmendikadierazi digutenez. Konturatzerako

lanean ziharduten lagunarteko euskalhizketaren inguruan, gai berri eta entre-tenigarria izanik hauxe.

Programa 2001-2002 ikasturteanjarri zen martxan eta lau ikastetxetanfrogatu zuten lehendabizi: Alaitz insti-tutuan, Lekarotzeko institutuan, Biur-danako institutuan eta Lizarrako ikasto-lan. Emaitza baikorrak izan zituztenez,2002-2003 ikasturtean beste ikastetxehauetan ere jarri da martxan: NafarroanGarraldako institutuan, Etxarriko-Ara-natzeko Andra Mari ikastolan, Eunateikastetxean, Altsasuko institutuan, Zi-zurreko institutuan eta Gipuzkoan Are-txabaletako Almen ikastolan, Lasarte-Oriako institutuan eta Landaberri ikas-tolan.

Arduradunek adierazi digutenez,datorren ikasturtean ere jarraitzekoasmoa dute, oraingoz hamabi ikaste-txetan: Altsasu, Barañain, Berriozar,Burlata, Doneztebe, Garralda, Larrain-tzar eta Otsagiko institutuetan, IruñekoEunate eta Iturrama institutuetan eta

Donostiako hiru ikastetxetan. Azpeiti-ko gaztetxoak ere izango dute Lagu-narteko Hizkerarekin Jolaseanprogra-marekin gozatzeko aukera. Azken he-rri honetan zortzi talde osatu dira.

Euskaraz ligatzen, adarrajotzen eta haserretzen

Programa honen baitan antolatuta-ko saioak dinamikoak eta jolasez bete-ak izaten dira. Jolas hauek bi ordukobost saioetan egiteko antolatuak daudeeta saio batetik bestera 15 egunekotartea egon ohi da jarraipen bat izandezaten eta ikasleek edukiak barneraditzaten.

Lagunarteko hizkera lantzeko hirugai aukeratu dituzte nagusiki eta gaihorren inguruko esalmoldeak eta hiz-tegia lantzen dituzte. Aipatu gaiak ha-serretzea, adarra jotzea eta ligatzea di-ra. “Gai hauen deigarritasuna ezin u-ka daiteke, baina hiru atal hauetako e-samoldeak lantzeaz gain, bestelakoakere landu daitezke baldin eta sortzen

79. zenbakia. 2003ko ekaina❘ hik hasi ❘ ‚‚‚29

badira edo egoerak hala eskatzen ba-du”argitu digu Iñaki Eizmendik.

Azken urteetan euskararen norma-lizazioaren inguruan lanean aritu de-nak ez du ukatuko egoera informaletaneuskarazko erregistro kolokiala lantze-aren beharra handia dela. Herrialdeeuskaldunetan ere, gaztelania edo in-gelesa askotan aukeratzen dira erregis-tro kolokial gisa erabiltzeko, nahiz etaeuskarak horretarako aukera eskain-tzen duen. Eta oraindik gehiago nabar-mentzen da gaztelaniarako joera horieuskararen egoera hain ona ez den to-kietan, noski. Gainera, ikastetxeetanbeti irakatsi izan ohi da hizkuntza for-mala, eta informala lantzeari ere beregarrantzia emateko garaia da.

Lagunarteko Hizketarekin Jolase-an programarekin alderdi horiek landunahi dira, baina batez ere gazteek hiz-kuntzarekin jolastea eta ondo pasatzeada helburu nagusia. “Gazteei beraiekerabiltzen dituzten esamoldeak adie-razteko aukera ematen zaie eta be-rriak ere eskaintzen zaizkie” dioskuJaimen Altunak. “Jakina da ingurune-aren eta komunikabideen eragina osohandia dela eta programa honek ezdituela ikasle hauen ohiturak bat-ba-tean aldatuko, baina esamolde erabil-garrien berri emateaz gain, erabiltze-ko eta berriak sortzeko gonbitea luza-tzen zaie, horretarako motibazioapizteko helburuarekin”.

Hori dela eta, metodologiak garran-tzi handia duela azpimarratzen duteprogramaren arduradunek. Lehen ai-patu bezala, metodologia erabat dina-mikoa eta parte-hartzailea da eta joko-en nahiz antzerkiaren bidez garatzendute. “Horretarako, dinamizatzaileakedo saioen gidariak ere gazteak dira -eta horrek berdinetik berdinerako tra-tuak eskaintzen duen gertutasuna etaenpatia ditu abantaila gisa. Beti ere,normalean irakasle batekin edo hel-duago batekin jokatuko ez luketen na-turaltasunez jokatzeko bidea ematendie gazteei detaile horrek”. Begiraleek,beraz, dinamikoak eta parte-hartzeaerraztuko dutenak izan behar dute. Be-raiek izango dira esamoldeak zaindu

beharko dituzten lehenak, kontuanhartu behar baitute beraiek direla gaz-teentzat eredu, hau da, ezin dute esa-molde batzuen erabilera bultzatu be-raiek ez badituzte sekula erabiltzen etaerabat arrotzak egiten baldin bazaizkie.Horregatik, ikasleengandik gertukohizkera erabiltzea ere garrantzizkoa da.Hori lortzea ez da hain erraza izateneuskararen tokian tokiko izaera delaeta, baina ahalik eta egokiena izan da-din ahalegindu behar dute.

Bestalde, euskarak gertutasunaadierazteko duen erregistro naturalahitanoa da, baina hitanoa inoiz entzunez duten gazteekin hika aritzeak helbu-ruak lortzen lagundu baino oztopatuegin dezake, gazteen eta begiraleen ar-tean konplizitatea eta giro erosoa sor-tzea zaila izango baita. Hala ere, hitano-ak presentzia duen tokietan hika erabil-tzea bultzatzen da, jakina.

Gazteekin erregistro kolokiala lan-tzeko garaian, kontuan hartu beharre-ko oinarri nagusiak bi dira hasiera bate-an. Batetik, gazteengandik gertukoakdiren eta benetan erabiltzeko aukeraizango duten esalmoldeak eskaintzea.Horregatik, nahiz eta esalmolde batzukoso aberatsak izan, ez dituzte erabil-tzen edo bultzatzen. Eta bestetik, esa-molde horiek erakargarriak izan behardute, graziadunak eta esanguratsuak.Gauzak honela, esamoldeen sailkape-na egiterakoan ere bi irizpide izaten di-tuzte: zein egoeratan erabiltzeko esa-moldeak diren (ligatzeko, adarra jotze-ko...) eta euskararekin zein lotura du-ten. Hain zuzen ere, euskararekin du-ten lotura hori aztertzeak merezi du eta

beharrezkoa da arduradunen hitzetan. Esamoldeak bereizteko irizpide

hauek jarraitzen dituzte: tradizioaduten esamoldeak edo euskaldun pe-to-petoek erabiltzen dituztenak (ada-rra jo, pitzatuta egon...), euskal senik ezdutenak, euskaraz pare-parekorik izanez dutenak (esate baterako, liatu beha-rrean korapilatu, edo enrollatu beha-rrean kateatu esatea), euskaraz parekoordainak badituztenak (tocar los hue-vos, arrautzak ukitu moduan hartzendenean, potroak zirikatu esatea ego-kiagoa dela erakustea) eta azkenik,euskaldun zaharrek aspalditik erabil-tzen dituztenak (ume ostia, txisto-sua...). Esamolde hauek aukeratzeko-an, beraz, berauen egokitasuna zain-tzen dute, eta baita balio aldetik ego-kiak diren edo ez ere, hots, sexistak,mingarriak eta baztertzaileak alboratuegiten dituzte.

Ikastetxetik kanpo ere era-bilgarria da

Programak duen izaera irekia delaeta, eskolaz kanpo ere egin daitezkesaio hauek, eta zergatik ez, egun osora-ko irteera eta aisialdi garaietan ere bai,horretara moldatuz gero.

Modu honetan metodologia ez daikastetxean erabiltzen den ohikoa, ai-sialdiarekin zerikusi gehiago duenabaizik. “Egoera komunikatibo natura-lak sortzen ahalegintzen gara. Egitas-mo antolatu bat den heinean, badaki-gu erabateko naturaltasuna sortzea iaezinezkoa dela, baina egoera horieta-tik gertu daudenak probokatzea posi-ble izaten da” gaineratzen du Altunak.

Ekintza horiei guztiei laguntzekoKuxkuxeroa izeneko txatgunea eta “la-gunarteko hitzontzia” izeneko libu-ruxka ere atera dituzte, esamolde era-bilgarrienekin, esku-eskura. •

Helburua da gaz-teek hizkuntzare-kin jolastea etaondo pasatzea

haserretzen dire-nean, elkarri ada-

rra jotzean etaligatzean.

30 ❘ hik hasi ❘79. zenbakia. 2003ko ekaina

1 Espainian, katalanek baino ez zuten parte hartu. Bartzelonako Univertsitate Autonomoko HIzkuntzen Didaktikarako Departamentua kargutu zen bereziki proiektu hau martxan jartzen,Artur Noguerolen gidaritzapean (NOGUEROL Artur eta beste, 2000). Gaur egun ere, ildo honetatik ari dira lanean.2 LANGUAGE AWARENESSek dakartzan ideietatik indarrik handiena hartu zuena, hizkuntzaren arloan landu beharrekotzat jotzen diren sei arloen proposamena da. Eric Hawkins-entzat,aztertu behar diren sei arloak, ondorengo hauek dira: komunikazioa, hizkuntzaren funtzionamendua, hizkuntzaren erabilera soziala, hizkuntza idatzia eta ahozkoa aurrez aurre aztertu/kon-paratu, hizkuntzen aniztasuna eta eboluzioa, hizkunten ikasketa (HAWKINS, 1987).3 Ebaluazio kuantitaboaren eginkizun operatzailea, Bourgogne Unibertsitateko Ekonomia Hezkuntzako Ikerketa Institutuari egotzia dago (IREDU). Ebaluazioak egiteko orduan, ikertuakizango diren taldeentzat eta talde erreferentzialentzat, aurreebaluazio bat egingo da, eta beste bat azkenean, gaitasun eta jarreren garapena ikasturtean zehar nolakoa izan den ikusteko.

EVLANG (“Eveil aux langues”) be-rrikuntza pedagogiko eta ikerketarakoeuropar programa da. Proiektu hau,Europar Batzordeak bultzatuta, Sócra-tes-Lingua ekintza taldearen barneandago. 1997-2001 urteen artean, frogalegez, Michel Candelierek (UniversitéRené Descartes-Paris V) koordinatuta,Austrian, Espainian1, Italian, Frantzianeta Suitzan jarri zen martxan.

EVLANG proiektuak, EOLE proiek-tuaren antzera (hik hasi, 77), bere oina-

rriak 80ko hamarkadan ditu, Eric Haw-kins-en eskutik Erresuma Batuan sortuzen LANGUAGE AWARENESS mugi-menduan2.

EVLANG programa ez da zuzeneanhizkuntzen irakaskuntzaz arduratzen.Programa honek, ikasleei hizkuntz etakultur aniztasunaren aurrean jarrerapositiboa sortarazten laguntzen die,beraiek eguneroko bizitzan bizi dutenerrealitate linguistiko eta kulturalerantzhurbilduz eta horretaz jabearaziz. Erahonetara, ikasleek, beraien inguruanbizi duten errealitatearen iruditik ha-sita, hizkuntzak ikasteko beharrezkodiren jarrerak eta prozedurak garatu-ko dituzte.

EVLANGek hiru arlotara hedatzendu bere jarduera:

1. Irakasleen hezkuntza: EVLAN-Gek proposatutako programak be-raien ohiko programazioaren barruanpraktikan jartzeko gai izan daitezen.

2. Euskarri didaktikoen produk-zioa: oinarrizko hezkuntzan azken ur-tea egiten dabiltzan ikasleei zuzendua.Urte batetik urte t’erdira irauten duen

hezkuntza programa da.3. Programa hauen ebaluaketa

kuantitatiboaeta kualitatiboa3 egin.Proiektu honek proposatzen duen

formazioaren bereizgarria, honek ema-ten dion zentzuan datza. Hau da, EV-LANGek, bere osotasunean, lau helbu-ru nagusi ditu, eta horiek ematen dionortasuna proiektu bezala. Lehendabi-zi, irakasleen artean hizkuntzei buruz-ko hausnarketa bat sorrarazi nahi du,dezentralizazio baterako baldintzaegokiak sortuz. Bigarrenik, ikasleen-gan hizkuntzen irakaskuntzaren moti-bazioan eragina izango duen kuriosita-tea suspertu nahi du. Hirugarren ezau-garria, ikasleei galderak edukitzea nor-mala dela sinestaraztea da, eta galderahorien erantzunak beti ez ditugulaizango jakinaraztea ere bai. Eta buka-tzeko, laugarren eta azken ezaugarribereizgarria eskolari buruz hausnarke-ta orokor bat egiteari begira dago, etabereziki, hizkuntzen aldeko apustuari.

EVLANGek, arestian aipatu legez,Lehen Hezkuntzako azken bi ikasturtee-tan (8tik 12 urte bitarteko ikasleak, lu-rraldearen arabera) garatzen ditu bere

Itziar ARAMAIOEuskal filologoa (Geneva, Suitza)

kultura eta hizkuntzaaniztasuna eskolan

EVLANG europar programa

79. zenbakia. 2003ko ekaina ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚31

proposamenak. Proiektua martxan jarrizen lehenengo urtean (1997ko aben-dutik 1998ko azarora) produkzioarieman zitzaion garrantzia gehien, eta bi-garren eta hirugarren urteetan ebalua-zioak hartu zuen pisua. Hala ere, esanbehar da, lehen urteko ahaleginen zatihandi bat ebaluazioaren prestakuntza-ra ere bideratu zela, ondorengoetanprodukzioaren lanketan eta euskarrienberraztertzean aritzeko.

EVLANGen euskarri didaktikoengehiengoa linguistikoak ez diren jakin-tzagaietan oinarritzen da, aurkikuntzapedagogikoaribegira daudelarik meto-dologikoki.

Euskarri didaktikoen prestakun-tzan, alde batetik, hezkuntza maila ez-berdinetako irakasleak arituko dira el-karlanean (Lehen Hezkuntzako, Biga-rren Hezkuntzako eta unibertsitatekoirakasleak, batik bat); eta bestetik, pro-grama honetan parte hartzen dutenbost lurraldeetako hezkuntza esparruezberdinetako pertsonak.

Euskarri hauek “baliagarriak” izandaitezen, sistematikoki frogan jartzendira lurralde ezberdinetako ikasgeletan.Frogan jarri aurretik, irakasleak prestatuegiten dira EVLANGen proposamen di-daktikoak eta “filosofia” aurrera egokiroeramateko gai izan daitezen. 1998-1999ikasturtean horixe egin zen. Hau da,proiektu honetan parte hartuko zutenbost lurraldeetako 150 irakasle prestatuostean, EVLANGek proposatzen zitueneuskarri didaktikoak frogan jarri ziren2.200 ikaslerekin. Euskarriotan lantzenziren gaiek lotura zuzena zeukaten 80kohamarkadan Britainia Handian aintzathartu eta garatu zen “Language aware-ness” mugimenduak proposatzen zitue-nekin (HAWKINS, E (1987)). Hizkuntzikasketarako tresna didaktiko hauek,kontuan hartzen dituzte ikaslea murgil-duta dagoen hizkuntza eta errealitatekulturala. Ez datza oinarrizkoa edotagelako ikasle guztien hizkuntzak ikaste-an, baizik eta beste hizkuntza batzueta-ko elementu, ezaugarri edo eta portaerajakin batzuk ezagutzean.

EVLANGek proposatzen dituenformazio hauen prestakuntzak lau fasenagusi ditu :

1. 12tik 18 ordura bitarteko oinarriz-ko modulu bat, tresna erabilkorrak sor-tzeko, bideratze didaktiko bat propo-satzeko eta zalantzak zein galderak egi-teko.

2. Autoprestakuntzarako sostengubat.

3. Taldean egindako praktiken ana-lisia.

4. Egindako praktikaren balora-zioa.

Baina zein dira zehazki ikasleei be-gira EVLANGek dituen helburu nagu-siak?

Proiektu europar honek, hezkun-tza bide, linguistikoki eta kulturalkiplurala den gizarte solidario baten erai-kuntzan lagundu nahi du, gizartea alda-tzeko hezkuntzatik hastea erarik zuze-nena dela uste baitu. Helburu nagusihori duelarik, kultura eta hizkuntzaaniztasunaren aurrean ikasleei jarrera,gaitasuneta gai honen inguruko jakiteagaratu nahi die.

Jarrerei dagokionez, lau puntu dirabereziki jorratu nahi direnak:

1. Kultura eta hizkuntza aniztasuna-ren aurrean jarrera positiboa zein inte-resa sortzea ikasleengan.

2. Ikasleei, hizkuntzak ikasteko gri-na sortzea.

3. Irakasleengan zein ikasleenganhizkuntza ezezagunen aurrean kon-fiantza lortzea.

4. Ikasleengan mintzaira eta hiz-kuntzen funtzionamenduarekiko ku-

riositatea eta funtzionamendu horienikasketarako interesa sortzea.

Gaitasunei dagokionez, bestalde,hauek dira EVLANGek dituen helburunagusiak:

1. Ikaslearentzat ezezagunak direnhizkuntzen aurrean analisi pauso mini-mo batzuk burutzeko gaitasuna esku-ratzea, hizkuntza horren ezaugarri ga-rrantzitsuenak ulertzea, eta hizkuntzaezezagun horren idatzizko zein ahoz-ko enuntziatu baten zentzua zein denjakiteko gaitasuna lortzea.

4 EVLANGen formazio programari buruzko informazio gehiago: MACAIRE, D. (1998).

Proiektu europarhonek, hezkuntzabide, linguistiko-ki eta kulturalki

plurala den gizar-te solidario

baten eraikun-tzan lagundu

nahi du, gizarteaaldatzeko hez-

kuntzatik hasteaerarik zuzenenadela uste baitu

32 ❘ hik hasi ❘79. zenbakia. 2003ko ekaina

2. Hizkuntza ezezagunetan ikaslea-rentzat ezezagunak diren fonemak be-reizteko gaitasuna lantzea.

3. Idatzi alfabetikoak zein ez alfabe-tikoak, edo ikaslearentzat ezezagunakdiren hizkuntzetan erabili ohi direnhainbat soinu eta konekzio grafiko da-gozkien hizkuntzetan finkatzeko gaita-suna eskuratzea.

4. Hizkuntza ezezagun bateko ida-tzizko zein soinuzko elementuak eza-gutzea eta memorizatzeko gaitasunalortzea.

5. Ikerketa metalinguistikoan beha-rrezkoak diren erreferentzia tresnenerabilera egiteko gaitasuna lortzea.

6. Helburu komunikatzaileekinzenbait hizkuntzen erabilera minimoalortzea.

7. Kode linguistiko komun bat egonez arren, hizkuntza ezberdinetan min-tzo diren pertsonen artean komunika-zio minimo bat lortzea.

8. Hizkuntza ezezagunak identifi-katzeko gai izatea.

Eta azkenik, jakingaiei dagokionez,hauek dira jakin beharrekotzat jotzendiren puntuak:

1. Hizkuntzen artean ezberdintasu-nak eta antzekotasunak daudela.

2. Hiztunen jatorri geografiko eta so-zialen arabera, eta lan mota bakoitzaridagokion erregistroaren arabera, hiz-kuntza oro aldakuntzen menpe dagoela.

3. Hizkuntzen ikasketa prozesukozenbait berezitasun ezagutzea.

4. Munduan zehar milaka hizkuntza

daude eta, etengabeko migrazio mugi-menduen ondorioz, hainbat lurralde-tan gero eta hizkuntza gehiagotan hitzegiten dela ohartzea.

5. Hizkuntzak eta kulturak itxita ezdauden munduak dira, herrialdeek di-tuzten elkarren arteko kontaktu eta oi-narri historikoak bide.

Bukatzeko, esan, 2001. urtean, es-perientziaren ebaluaziorako orduan,proiektu honetan parte hartu zutenbost lurraldeek, ondorio berbera aterazutela: EVLANGek proposatzen duenformazioa oso positiboa dela kulturaeta hizkuntza aniztasunaren aurreanjarrera, gaitasun eta jakintza positibo-ak sortzeko ikasleengan, eta beraz,zeinnahi eskoletan landu be-harrekotzat jotzen dute.

(www.jaling.ecml.at/French/Evlang.htm#EWII) •

Oharrak:1) EVLANG proiektuan interesatu-

rik dagoen orok, informazio gehiagoeta arduradunekin zuzenean harrema-netan jartzeko hainbat helbide, helbideelektroniko, telefono eta abar ondo-rengo web orrian aurkitu ahal izangoditu: www.jaling.ecml.at

2) Bibliografia gehiago nahi due-nak, ondorengo web orrian aurkitukodu: www.jaling.ecml.at/pdfdocs/an-nex5.pdf).

Bibliografia

- CANDELIER, M., PAPARAM-

BORDE, S.: EVLANG-L’éveil aux lan-

gues à l’école primaire, 2001, www.ja-

ling.ecml.at/French/Evlang.htm

- CANDELIER, Michel : Evlang -un

programme européen d’éveil aux

langues à l’école primaire, Présenta-

tion du projet au colloque Language

Awareness, Québec 1998.

- CANDELIER, Michel: “L’éveil aux

langues à l’école primaire, le pro-

gramme européen EVLANG”, in BI-

LLIEZ, J.: De la didactique des langues

à la didactique du plurilinguisme,

Hommage à Louise Dabène, CDL-Li-

dilem, Grenoble, 299-308 (1998).

- CANDELIER, Michel: Rapport

concernant les objectifs, EVLANG,

(septembre 2001) www.jaling.

ecml.at/French/Evlang.htm

- CAPORALE, D.: “L’éveil aux lan-

gages : une voie nouvelle pour l’ap-

prentissage précoce des langues”, in

LIDIL, 2 (1990), 128-141.

- GENELOT, Sophie: Evaluation

quantitative du cursus EVLANG, Rap-

port final, Juillet 2001

www.jaling.ecml.at/French/

Evlang.htm#EWII

- HAWKINS, Eric: Awareness of

language: an introduction, Cambrid-

ge University Press, Cambridge 1987.

- MACAIRE, Dominique:“EV-

LANG: une formation pour ceux qui

ont donné leur langue au chat?”, in

BABYLONIA, 2 (1999), 59-63.

- NOGUEROL, Artur eta beste: “A-

prendre llengua (i altres coses) des de

la diversitat”, in Perspectiva i diversi-

tat 10 (Novembre 2000), UAB, Barce-

lona.

-www.jaling.ecml.at/French/

Evlang.htm#EWII

HitzaldiakHitzaldiak

Irakurleen txokoaIrakurleen txokoa

79. zenbakia. 2003ko ekaina ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚33

Kultura eta hizkuntza aniz-tasuna eskolan gaiaren inguru-ko kezkei erantzunak emateko,interesgarriak gerta daitezkeenHITZALDIAK

✎ XXII. Udako IkastaroakEkainetik irailera arte hainbat i-

kastaro, mintegi... interesgarri daudegai hau lantzeko. Adibidez: aniztasu-naren tratamendua: etorkinak hez-kuntza sistema; Enfoque discursivo yaprendizaje de segundas lenguas:nuevas perspectivas; La convivencialigüística en la diversidad...

Non: DONOSTIAnNoiz: 2003ko ekainetik iraileraInformazioa:www.sc.ehu.es/[email protected].: 943 21 95 11

✎ IX. Congrés International deL´Association pour la rechercheinterculturelle

Non: AMIENSen (Frantzia)Noiz: 2003ko ekainaren 30etik uz-

tailaren 4raInformazioa:www.u-picardie.fr/ARIC/[email protected]

✎ Conference on identity anddiversity

Non: ZARAGOZAnNoiz: 2003ko urriaren 9tik 10eraInformazioa:Beatriz [email protected] Tel.: 97 676 15 28 / 97 621 84 55Carmen Lopez:[email protected].: 91 398 69 47

✎ Scolariser la petite enfan-ce?

Non: GENEVAnNoiz: 2003ko irailaren 15etik

18raInformazioa:www.agora.unige.ch/sred/Co-

[email protected].: 0041 22 327 42 99

✎ Oral Language of SchoolChildren: Acquisition, Teaching,Remediation

Non: GRENOBLEn (Frantzia)Noiz: 2003ko urriaren 23tik 25eraInformazioa:[email protected].: 00 33 476 74 73 37

Txoko hau zeurea duzu, irakurle, eta bi aukera luzatzen dizkizugu: galderak egiteaeta erantzunak ematea.

Lehenengoak kultura eta hizkuntza aniztasunaren inguruko kezkak, galderak eta zalantzak bideratzeko aukera ematendizu. Horretarako, bi helbide hauetakoren batera idatzi besterik ez duzu egin behar:

[email protected] edo [email protected] izena edo ikastetxearen izenarekin batera, helbide elektronikoa jartzea eskatzen dizugu, erantzuna emateko zurekin

zuzenean harremanetan jar dadin nahi duen oro. Bigarren aukera erantzuna ematearena da. Hemen agertzen diren galderei edonork eman diezaieke erantzuna, proposa-

mena, aholkua, laguntza, iradokizuna... bi modutara: galdera egiten duenarekin zuzenean harremanetan jarriz edo aldizkari-ra idatziz ([email protected]).

Hartu-emanetarako bide berri honekin, dauzkagun kezkak denon artean eta elkarri gure esperientziak kontatuz bideraditzakegu. Anima zaitez!

“Duela urtebetetik 5 urteko haur kolonbiar bat dugu gure ikastetxean. Ez hizkuntza ikasteko orduan, ezbeste haur euskaldunekin integratzeko orduan, ez du inolako arazorik izan. Baina gure kezka zera da: nahiz e-ta ikastetxeko haur etorkin bakarra bera izan, bere ikasgelan behinik behin bere lurraldearien eta kulturarenezaugarriez hitz egin beharko al genuke, ala orain arte bezala beste haur euskaldun bat izango balitz moduantratatu eta bere jatorrizko kulturari buruz ezer ez aipatu?”

Berriatuko herri [email protected]

Antzeko esperientziarik izan baduzu eta proposamenik, aholkurik edo iradokizunik baldin baduzu, erantzun iezaiezu,eskertuko dizute eta!

34 ❘ hik hasi ❘79. zenbakia. 2003ko ekaina

Maiatzaren 9an “Eleanitz Proiek-tuaren” arrakastaren berri emanezprentsaurreko bat egin zuen IkastolenElkarteak. Bertan, proiektuaren non-dik norakoei eta aurrera begirakoerronkei buruz aritu ziren.

Proiektu honetatik atera den ikasle-en lehen promozioa 1991-92 ikasturte-an hasi zen 4 urterekin ingeleseko es-kolak jasotzen. 12 urte pasa ondoren,aurten bukatuko dute DBH. Hasierahartan zortzi ikastolak hartu zuten par-te pixkanaka egituratzen joango zenproiektu berri hartan, eta gaur egun 65ikastola, 1.030 gela eta 20.000 ikasledaude inplikaturik. Garai hartan bazi-ren eleaniztasunaren inguruko zenbaitprograma AEBetan eta Kanadan, bainaez ziren nahikoak izan barne kezkak ai-reratzeko.

Kezka horien artean euskarari kalteegitearena zegoen. Hizkuntzen nahas-ketaren onurak ere ez zeuden oso garbieta baliabide eta materialen nondik no-rakoa nola bideratu ere kezken arteanzegoen.

Honela gogoratzen du hasieratikproiektu honetan murgildu zen Aran-txa Zugasagasti irakasleak: “Zortzi ira-kasle bakarrik ginen hasieran etaorain 200 baino gehiago gara jada.Garbi dago eskolak ingelesez emateakekartzen dituen onurak ez direla gu-txi. Prestakuntza lana ez da erraza,oso parte-hartzailea baita eta materia-len prestaketa ere eskatzen baitu. Edo-zein modutan, benetan merezi izandu proiektuan sinestu eta aurrera ja-rraitzeak”.

Kezka horiei guztiei aurre egitekoebaluazio jarraiari garrantzi handiaeman zaio, alderdi ugaritako ebalua-zioari: hizkuntzena, ikasleen adimena-rena, proiektuaren baliagarritasunare-na... Jarraipen Ikerketa horiek antola-mendutik kanpo zeuden unibertstiate-ko irakasle batzuek egin dituzte.

Ikerketa horretan bi talde hartu zi-

ren kontuan. Talde batean proiektuaaplikatu zen eta bestean 3. mailan hasiziren ingelesa ikasten. Jaso diren emai-tzak ingelesa ikasten 4 urterekin hasi zi-renen aldekoak izan dira. Horien sor-mena, adimenaren malgutasuna, ha-rremanetarako gaitasuna, hizkuntzagehiago ikasteko gaitasuna eta Euro-pan bizitzeko ahalbidetzea garatuago-ak agertu dira.

Pixkanaka-pixkanaka ikasmateria-lak sortzen eta hobetzen joan dira, etairakasleen prestaketa ere oso modukonstantean eta hainbat prestakuntzatailerren bidez eraman da aurrera.

Helburuetako bat ikasleak eleani-tzak izatea da, hau da, euskara, gaztela-nia, ingelesa eta frantsesa edo alemanaezagutzea eta komunikazio tresna gisaerabiltzeko gai izatea. Ingelesaren ka-suan, ESOL eta Oxfordeko frogen arabe-ra, 7. maila edukitzea lortu nahi da, kon-tuan harturik Oxfordeko Unibertsitaterasartzeko 8.maila eskatzen dutela. Ez daez erronka makala, baina dirudienez, ezdago errealitatetik oso urruti ere.

Proiektuaren baliotasuna garbi ge-ratu da, beste lau hizkuntzatara itzuliaizan baita: neerlandera, gaztelania, ita-liera eta gaeliko irlandarrera, hain zuzenere. 11 herrialdetara, 5 hizkuntzatara eta95 eskolatara zabaldua izan da. Horienartean Bretainiako Hezkuntza lehenda-kari Yannick Baron Euskal Herrira etorrizen eleanitz proiektua Bretainian nolazabaldu den eta berarentzat zein balia-

Ikastoletako Eleanitz proiektuko lehen promoziokoak DBHarrakastaz amaitu du

Eleanitz proiektuan murgilduta dabiltzan ikastoletako irakasleak eta ikasleak prentsaurreko egunean.

garria den adierazi zuelarik.Honela,Erromako, Birminghame-

ko eta Granadako Unibertsitateek,Amsterdamgo Pedagogia Institutuaketa Cervantes Institutuak hartu duteparte proiektuan Ikastolen Elkartearengidaritzapean eta Europako Batzorde-ko Socrates Lingua proiektuen diru la-guntzarekin. Nazioarteko hedapen ho-netaz gain, Europako Komisioak etaMadrilgo Hezkuntza Ministeritzakemandako sariak ere jaso ditu.

Prentsaurrekoan garbi utzi nahiizan zuten ikasleek zuten garrantzia etaberaien parte-hartzea bultzatu nahi zu-tela. Hori dela eta, Ainhoa Jimenez ikas-leak bere esperientzia zein aberasga-rria izan den adierazi zuen.”Haur etaLehen Hezkuntzan ahozkoa lantzengenuen batez ere, DBHko lehen ziklo-an gai ezberdinei buruzko lanak egi-ten genituen eta DBH bigarren ziklo-an, berriz, Giza-Zientziak ikasgaia in-gelesez jasotzen genuen. Esperientziaoso ona izan dugu”.

Pedro Aranburu Ikastolen Elkarte-ko lehendakariak lankidetza zabala ai-patu zuen eta batez ere, ordainketarenzama jaso duten gurasoei , ikasleei,Eusko Jaurlaritzari eta Europako ba-tzordeari eskerrak luzatu zizkien. Au-rrera begira erronka berria da proiek-tuarekin jarraitzea eta batxilergoan etaunibertsitatean ere ingelesaren eta hiz-kuntzen lanketa garatzea.

Bide eginean jarraitzen

dugu zuen ekarpenekin

eta parte-hartze

handiagoarekin aberastu

nahi dugularik.

Hik Hasi proiektua irekia

den heinean, interesa

duen edonoren parte-

hartzea gustu handiz

hartzen dugu.

Jar ezazu zure aletxoa

euskal hezkuntzaren

aldeko ekimen honetan.

Berriakekaina

Etxe bitan bizi naiz, eta zer?Miren Agur Meabe

ElkarlaneanGurasoak banandu zirenetik ai-

ta etxe batean bizi da eta ama bes-tean; Sara, berriz, bietan. Egileakmaisutasunez eta sentsibilitatehandiz hurbildu da gaur egun etxeaskotan bizi den auzi honetara: gu-rasoen banaketa eta horrek hau-rrei eragiten dizkien nahasteak etaarazoak. Ikuspegi baikorretik be-giratzen dio auziari•

Argitalpenak

Hiria, haurrak eta mugikorta-suna

IHOBE eta Eusko JaurlaritzaHerrietako ordezkari politiko ,ira-

kasle,ikastetxeetako zuzendari eta gu-rasoentzat da argitalpen berri hau.Ba-tetik, gure haurrak kaleko poluzio etaharriskuetatik babesteko eta bestetik,beraiei ingurumena babesten erakus-teko, neurri praktiko batzuen adibide-ak, estatistika zein irudiak erabiltzenditu, Europako zenbait erreferentzire-kin •

Udako koadernoaIbaizabal

Hamar urteko haurrentzat pen-tsatu eta prestatutako koaderno ho-netan Euskara, Inguruaren Ezague-ra, Matematika eta Gaztelania lantze-ko aukera izango dituzte udaran Nei-na izeneko erdi extralurtar erdi robotdirudien pertsonaia berezi baten gi-daritzapean. Koloretsua eta entrete-nigarria da eta fitxa bakoitza bukatu-takoan ikasleak saria jasotzeko auke-ra izango du •

Misterio doktorea eta Milango misterioakAlfredo Castelli eta

Lucio FilippucciJean François Sauré

Magia, misterio eta abenturarik a-benturazaleenean sartu nahi duen orokaukera aparta izango du irudi oso errea-listez eginiko komiki honekin. Misterodoktoreak direnak eta ez direnak pasabehar izango ditu Milaneko herrian ba-kea jartzeko •

Hiru ahizpakJuan Kruz Igerabide

EreinLiburu honetan aitarik gabe geldi-

tzen diren hiru ahizpa jostunen isto-rioa kontatzen da. Hirurak amarekinbizi dira eta harreman handia dute he-rriko medikuarekin. Erlazio horren ga-rapenak eta familiaren eta medikurenarteko harreman estuak ondorio la-tzak ekarriko ditu, batez ere ahizpagazteenarengan. Ageriko eta ezkutu-ko gertaeren artean korapilatzen da •

Plisti-plastaIbaizabal

Haur txikientzako bainuontzianjolasteko irudiz osatutako liburu-txoa da. Azal biguna du eta euskarribat ere badakar liburuxka ur gaine-an igeri ibili dadin. Ipuia kontatzekoposter txiki batekin dator eta kolorebiziak dira nagusi. Sail honetan lautitulu plazaratu dituzte: Patxo itsa-sontzia, Koro kaioa, Adela igela etaArturo karramarroa •

79. zenbakia. 2003ko ekaina ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚37

Bazen behin pailazo talde bat, baziren behin Takolo, Pirritx e-ta Porrotx. Baziren. Eta guk inoiz ulertuko ez ditugun arrazoien-gatik baztertu egin zituzten, eta orain guk ezin ikusi.

Denok dakigu zein den Euskal Herriko egoera eta honen on-dorioak zabaltzen ari dira arlo guztietara, baita inoiz iritsi beharez diren arloetara ere.

Pertsona orok du eskubidea bere iritzi politikoak edukitzekoeta ezin da onartu eta ez dugu onartzen, boterearen iritzi bera ez du-tenen baztertzea . Mendekutik urruti ez gabiltza.

Oso gertukoak izan ditugu Takolo, Pirritx eta Porrotx, oso geureak;lasartearrak gu bezalaxe. Beraiek irudikatzen diguten mundua ere oso hur-bila dugu: amona Josefina, baserria... geure lurreko ipuin eta kontaketak.

Zenbat jaialditan ikusi ditugu haurren aurpegi inozoak alaitzen, zenbat poz eta alaitasun banatu dute gure ikastetxetan, antzo-kietan, herriko plazetan. Zenbat eta zenbat aldiz!

Izan dugu irakasleok Takolo, Pirritx eta Porrotxen beharra; izan ere, neurri batean gure haurrek euskaraz ari diren pailazo zin-tzoak maitatuz ikasi zuten eta ikasten dute euskara maitatzen. Txiki-txikitatik, haur eskolatik hasita erabili ditugu beraien abes-tiak, jolasak, dantzak... eta guk bezala, Euskal Herri osoko ikastetxetan.

Irakaskuntzaren oinarrizko helburuetariko bat haurrak ingurunean txertatzea da eta inguruko kultura eta ohituretanheztea. Gure geletan lan hau burutzeko baliagarria izan da pailazoek egin duten lana, ateratako materiala eta baita Hik Hasi-rekin elkarlanean sortutakoa ere.

Urteetan zehar gure pailazo hauek sortu eta zabaldu duten lana (abestiak, bideoak...) ezinbestekoa bihurtu zaigu e-ta asko erabili dugu lehenengo aldiz hurbildu diren ikasleekin hizkuntzan murgiltzeko modu erraza eta alaia bilakatuz, curri-culuma aberasteko errekurtso ezin hobea gehituz.

Pailazo zintzoak eta jatorrak Takolo, Pirritx eta Porrotx. Emanaldietan elkarri adarra joko diote; bihurrikeriaren bat edo beste e-gingo dute, baina beti ongia gailentzen da, lagun izaten bukatzen dute parrez eta musuka . Bitartean, bizitzari bizitasuna, grazia etapiperra ematen saiatuko dira behar duenari laguntza eskainiz, baita Nikaraguaraino joan behar bada ere. Nork dio gaiztoak direla?

Beren emanaldietan alaitasunez lantzen dituzte gaiak eta balioak, eta oso garbi azaltzen dira laguntasuna (borroka eta a-gresibitaterik ez), elkartasuna eta kultur aniztasuna (kintxoak ), tradizioari begirunea (jolasak eta herri festak), ingurumenarierrespetua (baserriaren mundua, natura... ). Arazoen aurrean beti planteatzen dute irteera irudimentsu bat. Hori guztia ikusiondoren badago oraindik balio eza aurpegiratzen dienik.

Ez da alferrikakoa zuen lana; gurekin batera landu dituzue alaitasuna, hizkuntza, euskal sena, elkartasuna, maitasuna. Beraz,horregatik, oraindik ere, agian inoiz baino gehiago, gurekin behar zaituztegu.

Irrien Lagunak Taldeko Lasarte-Oriako irakasleak

Irriak beharditugulako

12:00etan Kalejira13:30ean Euskal Herriko artistak kantuan14:00etan bertso bazkaria16:00- 17:30 Bazkal ondorengo tertuli jaialdia hau-

rrentzako jolasak eta tailerrak17:30-19:00 Haurrentzako ekitaldia19:00etan Irrien lagunak kantuan19:30etan Tapiaren dantzaldia

Irri egin dezagun Etor zaitez gurekin Bildu gure festara!

Ekainaren 15ean Lasarte-Orian jaialdia

Berriak

38 ❘ hik hasi ❘79. zenbakia. 2003ko ekaina

Inoiz baino ikastaro gehiago anto-latu dira aurten uztaila hasieran ospatu-ko diren hik hasi Udako Topaketa Pe-dagogikoetan, irakaskuntzan dabil-tzanen behar, gabezia eta interes anitzeta zabalei erantzun asmoz: 36, hain zu-zen ere.

Aipatzekoa da, izena emateko epeaberez maiatzaren 23an bukatu zela,baina nahiz eta batzuk kopuru mugatu-koak izan, oraindik lekua gelditzen da,eta gehienetan izena emateko aukerakirekita jarraitzen du. Tartean bada da-goeneko bikoiztu denik ere ,arrakasta-tsuena “Haurrentzako masajea” ikas-taroa izan delarik. Ez bi aldiz pentsatu,animatu eta freskatu zaitezte Hik Ha-siko Topaketetan .

Aurkezpen ekitaldia ekainaren30ean, astelehenean

Ikastaro hauei guztiei harrera egite-ko, aurkezpen ekitaldi bat antolatu daEHUko Teoria eta Historia Sailaren la-guntzaz eta Gipuzkoako Foru Aldundi-ko Kirola, Kultura eta Euskara Departa-mentuarekin batera.

Aipatzekoa da hasierako ekitaldihorretan Bilbo eta Gasteizko EHUkoIrakasle Eskoletako hiru irakaslek es-

kainiko dutela hitzaldia. Hirurek ere,tesiak landu dituzte euskal testu libu-ruen edukien inguruan, hauek sortu zi-ren momentutik gaur egun arte EuskalHerriari buruz eman duten ikuspegiaaztertuz.Testu liburu horien zuzentasu-naren gainean hainbat ondorio parte-katuko dituzte, besteak beste.

Aurkezpen ekitaldia GipuzkoakoForu Aldundiaren tronu aretoan:

- 18:00 etan Begoña Bilbao, Karme-le Perez Urraza eta Gurutze Ezkurdia-ren hitzaldia: “Euskal Testu liburugin-tza XXI. mendearen atarian.”

- 19:00etan Aurkezpen Ofiziala.Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Al-dundia, Donostiako Udala, EHU eta HikHasiko ordezkariek hartuko dute parte.

- Jarraian, luntxa.

Ikastaroak uztailaren 1etik 3raGoizeko 9:00etatik 14:00etara ho-

nako ikastaroak burutuko dira:1- Jerome Bruner. 2.- Gutxieneko

Informatika. 3.-Klik. 4.-Web orria. 5.-Power Point. 6.- “SPC” hizkuntza. 7.-Ipuinak bizi-bizian. 8.- Alexander tek-nika. 9.-Plastika adierazpena. 10.- Eus-kal dantzak. 11.- Antzerkia. 13.- Euska-raz jolasten. 14.- Jolas kooperatiboak.16.- Psikomotrizitatea. 17.- Haurrentza-ko masajea. 18.- Musika Hezkuntza.19.- Gustura irakurtzea. 20.- Literaturtxokoa. 21.- Idazkera txarra. 22.- Hiz-kuntzaren trebaketa. 24.- Heriotza he-ziketan. 25.- Matematikaren historia.

26.- Gogo erabilketa. 28.- Artearen txo-koa.Oteiza. 29.- Baratze ekologikoa.31.- Irakaslearen rol aldaketa. 33.- Eus-kal kultura tradizionala.

Arratsaldeko saioakSaio hauetan edonork parte har de-

zake, ikastaroetan jardun edo ez, hauda, libreak dira. Hasiera ordua 16:00e-tan izango da eta aukera hauek egongodira:

Uztailak 1, astearteaA-Sorkuntzarako heziketa- Margotzea, buztina modelatzea

eta dantza egitea plazer iturri bihurtenduen modua agertuko da.

* Benjamin BARANDALLA. Donos-tiako Sorkuntzarako Heziketa zentro-ko arduraduna.

B- MAHAI INGURUA: Euskal Esko-la Publikoaren Legea ezarri zela 10 ur-te bete direnean, memento egokia izanliteke hausnarketarako.

Uztailak 2, asteazkenaC- Matematikaren lanketa kons-

truktibismoaren ikuspegitik?* Lourdes MUÑOZ. Donostiako

Zuhaizti EPko LHk irakaslea.* Pili LASALLE. Errenteriko Cristo-

bal Gamon EPko LHko irakaslea.D- MAHAI INGURUA: Kulturaniz-

tasuna gure eskolan.

Amaiera bazkariaUztailak 3, osteguna, 14:30ean Tenik

Klubean ikastaroen amaiera.ospatuz.

Freskatu zaitez IV. Hik Hasi Udako Topaketetan

79. zenbakia. 2003ko ekaina ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚39

“Bizkaiko institutua”. Bilboko“historiko” baten erretratua

Txomin GANBORENAEHUko ikertzailea

h i s t o r i a k oz e r t z e l a d a k

Lehen Gerrate Karlistaren ondoren,Madrilgo Gobernuan liberalismoa eza-rri zen Foruen onarpenarekin batera.1839ko urriaren 25eko legearen ondo-ren lasaitasun aldi bat ekarri zuen baiBizkaiara eta bai beste probintzietaraere. Lasaitasun honek hezkuntza mar-ko berri bat ekarri zuen, urte batzuk le-henago Cadizeko 1812ko hezkuntzaideien aldarrikapenean planteatu zenbezala .

Hezkuntza sistema berria hiru mai-latan banatua geratu zen, eta haren ad-ministrazioa hiru aginte organutan, baiGobernu zentralean eta baita euskalprobintzietan ere:

- Goi mailako irakaskuntza, estatua-ren kontrolpean eta Madrildik zuzen-dua.

- Erdi mailako eta Bigarren Hezkun-tzako irakaskuntza, Probintzietako Di-putazioen esku, nahiz eta Gobernuzentralak diseinaturikoa eta unibertsi-tate ezberdinek kontrolatutakoa izan.(gogora dezagun, XX mendeko 80kohamarkada arte Araba, Gipuzkoa etaBizkaia Valladolideko barrutiarenakizan zirela).

- Eta azkenik, irakaskuntza oroko-rra eta Lehen Hezkuntzakoa boteremunizipalen esku geratuko litzake.

Bigarren Hezkuntzaren irakaskun-tzari dagokionez, XVIII. mendearenbukaeratik sumatzen zen bezala, biz-kaitar gizarteko elite berrietatatik eto-rririko seme-alaben formaziora egoki-turiko ikasketa zentro bat sortzeko be-harra zegoen. Era berean, ErregimenZaharrean Bizkaiko botere organoekLehen Hezkuntzaren ondorengo hez-kuntzarako tradizionalki eskainirikoarretarekin batera, Probintziako Insti-tutua ezartzeko oinarriak jartzea posi-ble izan zen, hezkuntza errealitatearenzentro uniformatzaile bezala.

Bilboko burgesiaren interesa osonabarmena zen beraien seme-alabenhezkuntza beharrak eta prestakuntztaegokia landuko zituen ikasketa zentrobaten alde. XVII. mendean JesuitenIkastetxea eta XIX. mendearen hasie-

ran Humanitate Eskolak jarri zirenetik,finantziazioan indar handia nabarituzen, gero probintziako botere politikoeta ekonomikoaren zuzentzaileakizango ziren gazteriari prestakuntzaemateko, hau da, zentroak martxan jar-tzeko.

Lehen Karlistadan liberalen garai-penak eta gobernu zentralean izanzuen finkapenak burgesiarentzat onu-ragarria zen hezkuntza gune bat sor-tzea ekarri zuen. Honek guztiak 1845e-ko Pidal Plangintzaren eraketa ekarrizuen eta plan honetatik jaio ziren gauregungo institutuak. Eliteen Bilbok hez-kuntza azpiegitura berri honen jaiotzaaurkitu zuen beraien nahiei erantzu-nez.

Institutu Zaharra. Lehenurratsak Instituzio bate-rantz

1845ean negoziaketa eta ahaleginluzeen ondoren, Bizkaiko IkastetxeOrokorra osatzen hasi zen. 1840etikplanifikatua, bere ikasketak Valladoli-deko Unibersitatearekin batzen zireneta, 1847ko uztailaren 7an BizkaikoProbintziako Institutu bezala izendatuzuten kategoria igoz. Hau Pidal Plan-gintzaren Bigarren Hezkuntzarakoerreformaren antolamendua jarraituzgertatu zen.

40 ❘ hik hasi ❘79. zenbakia. 2003ko ekaina

Institutuaren eraikuntzaren iniziati-ba historikoki Bilboko eta probintziakozati haundi bateko mapa eskolarra di-seinatzeko ardura hartu zuten hiru insi-tuzio hauetatik abiatu zen: DiputazioForala, Bilboko Udala eta Merkataritza-rako Erret Batzordea.

Asmoa zen “literatura eta arlo zienti-fikoaren ezarpena1” izango zuen ikas-tetxe bat sortzea Bilbon, eta baita gaine-rako jaurerrian ere. Modu honetan, etahirukotearen akordio komunez,1844an “pentsamentu moral handi hauaurrera eraman, eta herriarentzat onu-ragarria izango zela2” azpimarratu zu-ten.

Pedro Belaunzarán arkitektua izanzen proiektua egitearen arduraduna LaCruz konbentu zaharra zegoen lurre-tan, Madrilgo gobernuak dohainikemandakoetan3. Gaur egun MiguelUnamuno Plaza bezala ezagutzen dengarai hartako orubean eraiki zen zen-troa. Orduan Instututuaren Plaza beza-la izendatu zuten.

Irakasle kopuru nahikoa elkartu etagero, 1846-47an inauguratu zen ikas-turtea. Oraindik izaera pribatua zuen,eta oraindik Bizkaiako Ikastetxe Oro-korra izena zuen, Valladolideko Uni-bertsitatearekin elkarturik.

Institutu honen garrantzia aitortuzuen Gil de Záratek4, Pidal Plangintza-ren egile nagusienetakoa izanik bera.1855ean zentro honen kalitatea Euro-pako onenekin konparagarria zelaonesten zen. Sustatzaileek beraiekadierazten zuten bezala, instituzio ho-nen helburua gazte bizkaitarrei jakin-duria gorpu bat ematea zen, egunerokobizitzan aplikagarria izango zena. Mo-du honetan, kutsu zientifiko eta indus-triala eman nahi izan zitzaion zentroari,literatura eta apaingarri hutsa izan be-harrean – nahiz eta lehen urteetan aur-kako asmoak erakutsi zituzten– .

Helburu hau betetzearen asmoare-kin, oinarrizko irakasgaiez gain filoso-fia eta izaera bereziko beste hainbat gaiere antolatu ziren. Horien artean, le-kualdatu egin zituzten Kontsulatua,Merkataritza eta Nabigazioa; Matemati-kak berrantolatu egin ziren; Fisika etaKimika aplikatuen katedrak handitu zi-ren; eta azkenik, erabat industrialaizango zen eskola bat sortzeko ideiaplanteatu zen. Han arlo zientifikoare-kin zerikusia zuten ikasgaiak irakatsi zi-tuzten, adibidez, marrazketa.

Institutuak probintzien eskuetatikestatuko aurrekontuen menpe izaterapasa ziren urte arte, 1887 arte, bere sor-tzearen ideiaren hiru sustatzeaileak ar-duratu ziren zentroaren mantentzeonenerako dirua jartzeaz. Diputazioakoso paper garrantzitsua jokatu zuen,neurri batean foruen eskuduntzagatik,hauek 1876an galdu baino lehen.

Bigarren Gudu Karlista bitartean,zehazki 1873an, diputazioak Institutuaherizaindegi militar5 bilakatu zuen.Ondorioz, eskolak eraikuntzatik kan-

po ematen hasi ziren eta zentroak kalteesanguratsuak jasan zituen. Bestalde,ondoan zegoen Barneko Ikastetxeainoiz ez zen berriro funtzionamenduanjarri. Gerra arrazoiengatiko geldieraketa XIX. mendeko 60ko hamarkadatikzetorren barne krisiak6 lagundu eginzuten sozialki izen ona jada galdurikzuen instituzio honen istearekin.

Institutuaren historian aipatu beha-rreko gertakizun bat 1888an ezarri zenEuskararen lehen katedra da. Diputa-zioak sortua izan zen eta Institutukomemorietan honako hau jartzen du:“Bizkaiako diputazio txit gorenak, be-re lur maite eta xarmangarriarekikohainbeste maitasun froga eman ditue-nak, Euskal Hizkuntzaren Katedrabat sortzea adostu zuen, bertakoenga-tik eta kanpokoengandik mendetanbegirunez ikusiak izan diren institu-zioen erlikia agurgarri eta misterio-tsua…”7.

Resurrección María de Azkueri es-kaini zioten bertako titularitatea, Mi-guel Unamuno edo Sabino Arana beza-lako pertsonaiekin lehian ibili ondo-ren. Bistan denez, irakasgai hau ez zenagertzen Madrilen diseinaturiko curri-culumean, baina Institutuaren barruan“berezi” bezala antolatuak zeuden ira-kasgaien artean zegoen.

Eraikuntza berri bat Institu-tuarentzat

Bere bizitzan zehar, institutu zaharhau ospe handia edukitzea iritsi zen,hasieratik ezarri zituen helburuak erearrakastatsuak izan ziren bezalaxe. Ha-la ere, urteak ez ziren alferrik pasa erai-kuntzarentzat. 70 urte baino gehiago-rekin bizkarrean, bere zahartzearenkalteak ordaintzen hasi zen. 1919an, ezzegoen hango irakasgaiak eta ikasleakjasotzeko adina gela. Instalazioak, ha-siera haietarako egokiak izan baziren

Institutuarenhelburua gaztebizkaitarreijakinduriagorpu bat ema-tea zen, egune-roko bizitzanaplikagarriaizango zena.

1ARREGUI YHEREDIA, A.: Memoria histórica del Instituto Vizcaíno y su colegio adjunto”, Juan E. Delmás hijo inprenta, Bilbo, 1852.

2Idem.

3AGA: secc. E eta C Leg. 6881

4 GILDE ZARATE, A.: De la Instrucción Pública en España”, Gor-mutuen ikastetetxeko inprenta, II. bilduma, Bilbo, 1855.5AGA: secc. E eta C Leg. 69326AGA: Leg. 65297 “Memoria sobre el estado del Instituto Vizcaíno de segunda enseñanza durante el curso 1888-1889”, Est. Tip. de la viuda de E. Calle, Bilbo, 1890.

79. zenbakia. 2003ko ekaina❘ hik hasi ❘ ‚‚‚41

ere, garai berrietara ez ziren moldatzen.Institutua zaharkitua geratu zen.

Arrazoi horiengatik, 1920ko iraila-ren 1ean, Diputazioko Ikuskaritza Pu-blikoko Batzordeko lehendakariak ofi-zial egin zuen eraikuntzaren eraisketa,nahiz eta oraindik berri bat eraikitzenez hasi. Modu honetan, denbora bate-an, Bilboko Bigarren Hezkuntzako ira-kaskuntza Atxuriko Arte eta LanbideEskolan eman ziren.

Egoera hau 1927ko urriraren hasie-rarte luzatu zen. Urte hartan zentro be-rri bat hartu zuten, ordu arte AlfonsoXIII Institutua bezala izendatua izan ze-na eta gaur egun Miguel Unamuno edoBilboko Zentrala bezala ezagutzen de-na. E raikuntzaz aldatu zen beraz, etabaita izenez ere: Bizkaiako InstitutuaAlfonso XIII Institutuan bihurtu zen.

1927ko urriaren 2an ireki ziren ate-ak estreinatu berri zen Institutuan Atxu-riko lokalean sarrera frogak pasa zituz-ten guztientzat. Institutu honetako es-kolak, ordurako jadanik mistoak zire-nak, txirrinaren soinuarekin hasten zi-ren. Ikasle neskek ikasgelako lehen le-rroak betetzen zituzten. Ikasgela haue-tan 80 ikasle inguru egoten ziren. Zen-tro berriko lehen maila bi taldetan ba-naturiko 160 ikaslek osatu zuten. Lehenhiru mailak egiten zituzten horiek soilikegin ahal zuten errebalida, zenbait ka-rreratarako sarrera posible egiten zue-na. Gehienek sei kurtsoak ikasten zi-tuzten eta ondoren Medikuntza, Zu-zenbidea, Farmazia edo Ingenieritzafakultateetan jarraitzen zituzten be-raien ikasketak.

Bigarren Errepublikaren etorrera-rekin, Institutuak izenez aldatu zuenberriro. Ordutik aurrera, hiru urtetanzehar, Bizkaiako Bigarren Hezkuntza-ko Institutu Nazionala izatera pasa zen.Orden politiko berriaren sarrerarekin,institutuaren barne bizitzan eraginaizan zuen. Astebetez eskolak bertan be-hera uztearekin hasi zen, eta denbora-rekin ikasleen artean tendentzia politi-ko konkretu batzuk ateratzen joan zi-ren. Probintziako bizitza maila guztie-

tan politizatu zen eta hori hezkuntzazentroetako gelatan ere nabaritu zen.Ikasleek “monarkizatzaile” bezalaizendatu zituzten taldeak sortu ziren,hau da, ikasle katolikoen taldeak – eza-gunagoak EC siglengatik -, ez ziren fal-tatu nazionalistak, zeinak Ikasle Eus-kaldunen Elkartean elkartzen ziren.Ezin gaitezke ahaztu ezkerraldeko be-zala ezagun egin ziren ikasleekin.Hauek sortu zuten FUE, hau da, Uni-bertsitateko Ikasleen Federazioa. Oro-korrean, ikasleen gehiengoa politiza-zio horrentatik urrun mantendu zen8.Esperantza ugari ekarri zituen garaiaizan zen. Planteamendu berriak ereplazaratu ziren hezkuntzaren antola-mendua zela eta. Autonomia estatu-tuak Euskal unibertsitate baten ezarke-ta egiteko aukera errekuperatu zueneta horrekin batera, baita ere BigarrenHezkuntzako berrantolaketa. Berauestatuko unibertsitate sistemaren ba-rruan egonda ere, eta nahiz eta eskematradizionalak errepikatzen zituen or-dura arte, ez zegoen guztiz lotuta. hala-ko batean, ordea, dena zaku puskatubatean geratu zen, lehen Euskal Gober-nuaren eraketa baino hilabete batzuklehenago Gerrate Zibila hasi baitzen.

Frankismo garaian erreforma be-rriak egin ziren irakaskuntzan maila ho-netan, bai Ruiz Giménezek 1953an eginzuenarekin oinarrizko batxilerra etagoi mailakoa sartuz, eta baita 1970ean

egin ziren Hezkuntzaren Lege Oroko-rrarekin eta Batxilergo Bateratu eta Ba-lioanitzarekin ere. Baina ordurako ba-txilergoak lehenago zuen ospea eta be-reizketa galduak zituen. Herritar guz-tiareei zuzenduriko batxilerra izaterapasa zen eta gisa honetarako irakas-kuntzan sartzeko erraztasunak ematenziren. Gaur egun, berriz, adin eremua-ren handitzea eta 1990az geroztikoikasketen derrigortzearekin batera, Bi-garren Hezkuntza oinarrizko presta-kuntzaren jarraipen gisa ulertzen da.

Bizkaiko institutua.

Institutuaren his-torian aipatu

beharreko gerta-kizun bat

1888an ezarrizen Euskararen

lehen katedrada. Euskara

“berezi” bezalaantolatuak zeu-den irakasgaienartean zegoen.

8 LAZRO TORREZ, R. M.: Aquellos tiempos del Insti: el Instituto de Enseñanza Media de Bilbao cumple 150 años, Beitia, Bilbo, 1997.

42 ❘ hik hasi ❘79. zenbakia. 2003ko ekaina

Bigarren Hezkuntzako ikas-leak. Eliteetatik herritar guz-tiengana

Bigarren Hezkuntzako ikasleenizaera soziala aztertzen duten ikerke-tek erakutsi dutenez, garbi dago batxi-lergoa mutilentzako eskola gune sozialbezala sortua izan zela. Mutil horiek,gainera, hirigunetatik eta maila sozial e-roso batetik etorriak ziren. XIX. mende-an 10etik 15 urtera bitarteko mutikoen6% joaten zen normalean. Egoera horiXX. mendean aldatzen joan zen, oina-rrizko hezkuntzaren ondorengo ikas-keten definizio ezarekin batera. Izanere, ikasketa horiek ikasketa profesio-nalen edo unibertsitatearen arabera ba-natuta zeuden.

Hezkuntza maila honetan ikasleakonartzeko aukeraketa gutxienekoa etapixka bat bereizketarik gabekoa zen,batzuk adinez goiztiarregiak zirelarik.Kasu horietan gelaren prestigio sinboli-koarekin justifikatua geratzen zen etaez jasotako jakintzarekin. Garrantzi-tsuena bigarren hezkuntzako munduponpoxotik “pasatzearen erritotik” iga-rotzea zen.

Egoera modu berdinean mantenduzen gutxi gorabehera pasa den mende-ko 60ko hamarkada arte. Bizitza kalita-tearen hobekuntzak eta garapen plan-gintzek prestakuntza hobea eta espe-zializatua behar zuen belaunaldi berriaekarri zuen. Eliteen batxilergoa herriguztiari bideraturiko batxilergoanbihurtu zen.

Bestalde, Institutuari dagokionez,irakasleen ospeak eta institututik pasa-tako hainbeste ikasleren oroitzapenonek beti kokatu izan dute zentro haumaila altuko zentro bezala. Honela,

bertako ikasle edo irakasle izan direnzenbait pertsonaia famatu izendatu di-tzakegu: Miguel de Unamuno, gauregungo institutuari izena eman diona;Telesforo de Aranzadi antropologoa;Julio de Urquijo e Ybarra, Gorteetakodiputatua eta Euskal Ikasketen nazioar-teko aldizkariaren eta Euskal Hizkun-tzaren Akademiaren sortzailea; Resu-rrección Maria de Azkue Euskararen le-hen katedraduna eta Euskal Hizkun-tzaren Akademiko sortzaileetakoa; etahainbat politikari, intelektual, irakasleeta beste gisa askotako profesionalak.

Urte askotan zehar, gisa honetakoirakaskuntza bereziki mutilei zuzendu-takoa izan da, nahiz eta emakumeei sa-rrera debekatzen zien arautegirik ezegon. 1911ko ekainean lortu zuen le-

hendabiziko aldiz emakume batek Ba-txiler titulua, nahiz eta erregistraturikolehen ikasle neska 1897-98koa izan.Hori dela eta, XX. mendeko lehen here-nean nesken matrikulazio eskasiairaunkorra izan zen. Denborarekin igo-tzen joan zen emakumeen sarrera gisahonetako ikasketetan. Zentroaren al-daketarekin nesken zenbakia nabar-menki hazi zen Gerra Zibila hasi aurre-ko azken ikasturtean institutuko ze-rrendetan 266 neska zeuden izenaemanda. Frankismoarekin eta bere-hezkidetzaren aurkako hezkuntzarenlegearekin, Institutuak egoera berriramoldatu behar izan zuen. 1943an erai-kuntza beraren barruan neska eta muti-len arteko bereizketa egin zen. 1965e-an egin zen behin-betiko banaketa etaMartin de Bertedona Nesken Institutuasortu zen, eraikuntza berean bi sexuta-ko ikasleak egoteak sortzen zituen ara-zoak ikusirik. 1982 arte ez zen talde mis-torik izan Institutuan.

Institutuaren argazki txiki honekikusarazten digu gaur egungo MiguelUnamunok ez duela zer ikusirik XIX.mende erdian sortu zen, hasiera harta-ko eraikuntza ponpoxo harekin. Bainaegia da Bizkaiko bizitza kulturaleko fe-nomeno iraunkor bat izan dela zentrohau urte hauetan guztietan. Belaunal-diz belaunaldi, Institutua bizkaitar uga-riren bizitzaren parte izatera iritsi zen,hezkuntza etapa baten maila gorena-ren adierazgarri izan zelarik, hain zu-zen ere oraindik gaur egun ere defini-zio baten bila dabilen eta etengabekoberrikuntzak eskatzen dituen hezkun-tza sistema honen adierazgarri. Gaur e-gun, Bigarren Hezkuntzak zein funtzioeta zein helburu bete beharko lituzke-en galdetzen diogu geure buruari , bai-na horrek ez die ez pisurik ez garran-tziarik kentzen Bizkaiko Institutua be-zalako zentroei, zeinak 150 urte bainogehiago daramatzaten bere funtzioa a-hal duten modurik oneneanegiten. Bi-garren Hezkuntza modernoaren gara-pena eta genesia errepresentatzenduen zentrorik egon bada oraino Biz-kaian, hori, Miguel Unamuno Institutuada. •

Alfontso XIII. institutua.

Institutuaridagokionez, ira-kasleen ospeaketa handikpasatako hain-beste ikaslerenoroitzapenonek beti koka-tu izan dutezentroa mailaaltuko bezala.