HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGI BERRIAK

18
HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGIA BERRIAK NEREA ZABALEGI 1

description

Belen ikastetxea Donostiako aldapeta kalean dago kokaturik, Marianistas eskola ezagunaren aldamenean hain zuzen ere. Ikastetxe hau pribatua eta erlijiosoa da, hau da, monja ikastetxe bat da nahiz eta gaur egun bertako irakasle gehienak monjak ez izan.

Transcript of HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGI BERRIAK

Page 1: HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGI BERRIAK

HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGIA

BERRIAKNEREA ZABALEGI

1

Page 2: HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGI BERRIAK

AURKIBIDEA

Aurkibidea.........................................................................................................2

SARRERA:........................................................................................................................3

IKTB-EN GARRANTZIA HEZKUNTZAN:...................................................................4

TEKNOLOGIAREN ERABILERA IKASTETXEAN:....................................................5

NORBERAREN PRESTAKUNTZA:...............................................................................6

TEKNOLOGIEN ERABILERA GELAN:........................................................................6

HAUR HEZKUNTZAKO GELAN DAUDEN POSIBILITATE INFORMATIBOAK:.7

Taula eta grafikoa..............................................................................................................8

BALORAZIO OROKORRA:.........................................................................................10

BIBLIOGRAFIA: ...........................................................................................................12

2

Page 3: HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGI BERRIAK

SARRERA:

Belen ikastetxea Donostiako aldapeta kalean dago kokaturik, Marianistas eskola

ezagunaren aldamenean hain zuzen ere. Ikastetxe hau pribatua eta erlijiosoa da, hau da,

monja ikastetxe bat da nahiz eta gaur egun bertako irakasle gehienak monjak ez izan.

Ikastetxe honetan 425 ikasle daude. Bertan, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasteko aukera dago, guztia “B” ereduan. Haur

Hezkuntza osoa ordea, “D” ereduan jasotzen da. Haur hauen giro soziokulturala erdi-goi

mailakoa da. Kurtso bakoitzeko gela bakarra dago.

Eskolaren egoera orokorra nahiko txarra da, urtetik urtera matrikulazioa behera egiten

ari baita. Baina honen aldean, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan gainezka daude.

Arrazoia, inguruko auzoetan, ikastetxe asko daudela, baina ez haurtzaindegi edo haur

eskolak. Hemendik urte gutxira, Marianistas ikastetxearekin elkartuko dira.

Lan honetan, Haur Hezkuntzako gelatan, eta batez ere lehenengo zikloan teknologi

berriak nola erabiltzen diren aztertuko dut. Ziklo honetan zentratuko naiz bertan lan

egiten baitut.

Nahiz eta lehenengo ziklo hau Haur Hezkuntzaren barne egon, oso errealitate ezberdina

bizi dela jakin behar da. Hauek dira etapa hau, eta bereziki lehen ziklo hau, hain berezia

egiten duten ezaugarri nagusiak:

Haur hauek oraindik familiarekiko duten atxikimendua hain sendoa da

ondorioz, eskola giroan elkartzean errealitate anitzetatik datozela argia

da.

Haur hauek hiru ikasturte hauetan ematen dituzten aldaketa oso

nabarmenak dira, garapen aldetik begiratuta: ibiltzen ikastea,

esfinterraren kontrola, hizkuntzaren bereganatzea, besteak beste.

3

Page 4: HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGI BERRIAK

Gainera, haur bakoitzak garapen erritmo ezberdina dauka, eta hau

errespetatzea ezinbestekoa da.

Derrigorrezko ez den etapa da.

Haurren ezaugarriak kontutan harturik, hezkuntzari garrantzia kendu

gabe, asistentziak ere pisu handiko funtzioa bihurtzen da.

Bere etaparen bereizitasunak galdu gabe, hurrengo etapekin ere lotura

izan beharko du.

IKTB-EN GARRANTZIA HEZKUNTZAN:

Jakina da zein aldaketa sakonak gertatzen ari diren gure gizartean Teknologi Berrien

etorrerarekin. Aldaketa eta iraultza honi “Informazioaren Gizartea” izendatu zaiola bizi

garen gizarte honi.

Aldaketa hauek guztiak Hezkuntzan ere eragina izan dute, ez bakarrik irakasteko

baliabide eta materialetan, baizik eta eskolaren kontzeptu berri bat sortu dela:

ikaskuntza testuinguru berri bat sortu da (birtuala), hortaz, irakasleak ere rol berri bat

bereganatu du. Hauetaz gain, hezkuntzaren 3 esparrutan nabarituko dira aldaketak, batez

ere:

Antolaketa: ikastetxe guztien arteko antolaketa eta harreman modu berri

bat emango da, orain arte ez dena ezagutu.

Edukietan: sareek eskaintzen duten edukien etengabeko berrikuntzak eta

amaigabeko iturriak aprobetxatuko dira.

Metodologian: talde lanak berebiziko garrantzia hartuko du lan egiteko

modu bezala.

4

Page 5: HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGI BERRIAK

Aldaketa hauek nabariagoak dira goi mailako ikasketetan (unibertsitatean

adibidez), baina pixkanaka beste mailetara hedatzen ari da.

Hala ere, jakina da zein abiadura handiz garatzen eta berritzen diren

teknologiak eta hezkuntzan izaten ari diren murgilketa ere oso azkarra

izaten ari da, azkarregia ziurrenik. Honek teknologia berriak hezkuntzan

behar bezalako eragin eta ondorio onuragarriak ez edukitzea bultzatzen

ari da.

TEKNOLOGIAREN ERABILERA

IKASTETXEAN:

Duela urte batzuk, LOGSEaren ezarpenarekin, pixkanaka garrantzia hartuz joan da

teknologia hezkuntza baliabide bezala. Zentruak ( Belen ikastetxeak) azken

ikasturteetan inbertsio handia egin du:

Hardware-a: ordenagailu gela handi bat jarri dute eta bertako ordenagailu

guztiek interneta dute. Gela hau lehen hezkuntzako 2. zikloko eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako haurrek erabiltzen dute, besteak

berriz, hau da, Haur Hezkuntzako 2. zikloek eta lehen hezkuntza 1.

ziklokoek gela bakoitzean ordenagailu bat dute. Horretaz gain 3

ordenagailu portatil, 3 argazki kamara digital, bideokamara eta kanioi

erosi dituzte. Bestalde bi bideo gela ditugu bere telebista eta DVD-arekin

eta azkenik gela guztiek bere musikako aparatuak dituzte. Hau guztia

irakasleek erabil ditzakete beraiek prestatutako ekintzak osatu ahal

izateko.Irakasle gelan 2 ordenagailu daude.

Software-a: musika CD-ak, DVD-ak, CD-ROM-ak, diapositibak dira

dauzkagun tresna bakarrak, internetez gain.

5

Page 6: HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGI BERRIAK

NORBERAREN PRESTAKUNTZA:

Teknologia arloan dudan prestakuntza ez da oso handia, egia esan, ez dut inoiz interes

handia eduki, beti arazoak izaten baititut ordenagailuarekin. Baina egia da gizarteak

geroz eta gehiago bultzatzen nauela hauek erabiltzera, adibidez unibertsitatean lanak

egiteko, laneko programazioa... beraz hauen erabilera ikasi behar izan dut, word

programa, scanerra, interneta.

Bestalde, argazki mundua izugarri gustatzen zaidanez argazki kamara digitalaren

abantailak argi ikusten ditut eta erabiltzen ikasi dut, hori bai, oraindik ere nire arazoak

dauzkat.

Hala eta guztiz ere arlo honetan bide luzea gelditzen zait, eta mota desberdinetako

ikastaroak egin beharko ditut.

TEKNOLOGIEN ERABILERA GELAN :

Nire gelan teknologiak betiko

moduan erabiltzen dira, hau da,

musika ia egun osoa jarrita egoten

da, gela girotzeko, erlajazioa

lantzeko, psikomotrizitatea

lantzeko... haurrak ez dira inoiz

nekatzen (2 urteko haurrekin egiten

dut lana).

6

Page 7: HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGI BERRIAK

Astean behin bideo gelara joaten gara eta han DVD-renbat jartzen diegu, (Pirritx eta

Porrotxena, adibidez). DVD hauetan abestiak eta dantzak agertzen baldin badira haurrak

gusturago egoten dira, bestela arreta segituan galtzen dute.

Joku sinbolikorako telefono mobil batzuk, ordenagailu teklatu bat, musikako aparatua

dugu. Oso gustura aritzen dira material hauekin jolasean.

Beraz , hasieran aipatu bezala nire esku dagoen modura erabiltzen ditut teknologiak nire

haurrekin.

Bestalde, nire eguneroko lanean haurrei eskaintzeko modu zeharkako batean erabiltzen

ditut. Argazki makina, scanerraren eta inpresora gelako apaingarriak, gelan lantzeko

laminak eta pertxeroetan beraien argazkiak jartzeko irudiak prestatu ditu.

HAUR HEZKUNTZAKO GELAN

DAUDEN POSIBILITATE

INFORMATIBOAK:

Adin hauetan ordenagailuaren erabilera

gehien bat euskarri moduan, hau da, CD

Rom baten garakuntzarako da. Esan

beharra dago azken urte hauetan, Haur

Hezkuntzako eduki eta trebetasunak

garatzeko sofware materiala asko hobetu

eta gehitu dela.

Material hauekin adibidez honako arlo hauek garatu daitezke: koloreak, lateralitatea,

hizkuntza, hiztegia, zenbakikuntza, kalkulua, forma... eta horretaz gain arrazoiketan,

atentzioan, oroimenean, sormenean, ezagutzan, ulermenean eragiten du.

7

Page 8: HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGI BERRIAK

- Nola landu daiteke CD Rom-a?

Lehenik eta behin haurrak arratoia nahiko ondo erabiltzen duela ziurtatu

behar dugu, bestela irakaslearengan izango duen dependentziaren

ondorioz haurraren auto-ikaskuntza mugatuta ikusiko da.

Ekintza hauek bakarka edo taldeka egin daitezke baina irakaslearen

presentzia beharrezkoa da jarraipen bat egon dadin.

Ekitaldi bakoitza 15-20 minutu baino gehiago ez du iraun behar.

Informatikan, Haur Hezkuntzako 2 ziklo bukaeran sartu dezakegu,

windowsa, testu txikiren bat idatzi. Interneta ere erabil dezakete, posta

elektroniko bat bidaltzeko edo informazio erreza bilatzeko.

Aipatu, proiektu eta baliabide asko aurkitu ditudala bai interneten eta baita ikastetxean

beste lankide batzuek utzi dizkidaten adibideekin. Baina argitu nahi dut, hain haur

txikiekin, 0-3 urte bitartekoentzat, hain zuzen ere, ez dagoela hainbesteko eskaintza eta

gutxiago euskaraz.

Google-ko bilatzailean testu liburuetako argitaletxeen izenak sartuz gero, beren web

orrialdeak ezagutu ditut, eta gutxi gora behera denek antzeko egitura zuten.

Hezkuntza zikloak ezberdintzen dituzte, eta bertan, ikasleek gelan erabiltzen dituzten

testu liburuekin erlazionatutako baliabideak agertzen dira. Haur Hezkuntzari, eta

bereziki 2 urteko gelako adibideak ikusi ditut. Horren adibide bat santillanako

“cocorolos” proiektua dago. Bertan, pertsonai honen laguntzaz, ikasturtean zehar

planteatutako helburuak betetzeko ipuin eta aktibitate ezberdinak proposatzen dituzte.

Web orrialde gehienetan ere, irakasleari laguntzeko gelarako proposamenen aunitz

aurkitu ditut, eta honekin batera ikasgelako proiektuak.

Egia esan, teknologia berriak lan tresnatzat aplikatzeko proiekturik ez dut aurkitu,

salbuespen bat izanik: “sortzen ikasbatuaz”-en orrialdean, beren materialen katalogoan

“kazeta proiektua” aurkitu dut.

Esan bezala, internetez gain, aldez aurretik ezagutzen nuen sofware materialaren

azterketa txiki bat egin dut:

8

Page 9: HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGI BERRIAK

9

Page 10: HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGI BERRIAK

Taula eta grafikoa

Ordenagailua EskanerraTelebista/Bideo/Dvd

Argazki kamara

Bideo kamaraMusika paratua

Informatika gela 30Idazkaritza 2 1 1Irakasle gela 2 1 3 3 1Bideo gela 1 1Liburutegia 2 1 1Zuzendari bulegoa 2 1 1Haur hezkuntzako gelak 5 2 5Lehen Hezkuntzako gelak 5 2 6

8

Page 11: HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGI BERRIAK

9

0

5

10

15

20

25

30

35

Info

rmat

ika g

ela

Idaz

karit

za

Iraka

sle ge

la

Bideo

gela

Liburu

tegia

Zuzen

dari

buleg

oa

haur

hez

kuntza

gela

Lehe

n Hezk

untza

gela

Ordenagailua

Eskanerra

telebista/Bideo/Dvd

Argazki kamara

Bideo kamara

Musika paratua

Page 12: HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGI BERRIAK

Urtxintxa 3, 4 eta 5 urte: programa hau, Ikastolen Elkarteak Haur

Hezkuntzarako sortu duen testu- materialaren osagarri gisa eraiki da.

Euskara hutsean garaturiko CD-Rom interaktibo honen jardueren

ezaugarrietako bat izaera ludikoa da, haurrari jolasak eragiten dion

motibazioa baitu ardatzaz.

Beste ezaugarria, erabiltzeko erraza da. Sagua haurrek erabiltzeko moduan egokituta

dago. Haurrak irudia klik bakar batez aukeratzen du, eta, ondoren, saguaren botoiari

klikatuta eutsi gabe, irudiak saguaren mugimendua jarraituko du, irudia toki egokian

uzteko haurrak bertan klik egin behar du. Bertan, ipuinak abestiak, olerkiak, margoketa,

zenbakiak, puzzleak, idazketa txokoa... aurki daitezke.

Pirritx- Porrotx DVD-ak eta CD-ak: oso musika alaia, erakargarria eta

pegadizoak da haurrarentzako. Hauen antzerkiak batez ere abestietan eta

hauekin lotuta dauden dantzetan oinarritzen dira. Hauen bidez adierazpen

musikala, mugimendua eta psikomotrizitatea lantzen da. Batez ere,

ludikoa eta dudarik gabe haurren artean arrakastatsuena da.

Euskaraz mintz kontu txikiak. Haur eta gurasoen elkargozamenerako

Sortzen ikasbatuaz:  Hau ere aurrekoaren antzekoa dugu. Kasu honetan

haur txiki- txikienei eta bere gurasoei zuzendutako CD-a eta gidaliburua

aurkituko dugu. Horretaz gain haur txikien hiztegi bat gehitzen diote,

guraso erdaldunak, pixkanaka euskalduntzeko asmoarekin.

BALORAZIO OROKORRA:

Nire ustez, teknologi aldetik nahiko eskas gabiltza, lehen aipatu dudan bezala, Haur

Hezkuntzako lehen zikloan lan egiten dut eta adina kontuan izanik jasotzen dugun

formazioa gai honetan ez da oso oparoa, eta dagoen hori ez da aplikagarria Haur

1

Page 13: HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGI BERRIAK

Hezkuntzako geletan aplikatu ahal izateko. World, Excel, Acces,... azken finean

teknologia baliabideak dira baina ez hezkuntzari aplikatuak.

Belen ikastetxean, daukagun, sofware-a, batez ere, CD-ak eta DVD-ak dira eta hauek

erosiak edo grabatuak dira. Adibidez, Pirritx eta Porrtx, urtxintxako bildumak, ....

Hardware aldetik nahiko ornituta dagola uste dut, teknologiaren garrantzia ikusirik

inbertsio handia egin baitute.

Nire ustez, irakaslegoaren formakuntza teknologi berriei dagokionez, oso eskasa da,

nire kasuan behintzat ez naiz teknologiaren belaunaldikoa, poliki- poliki ikasi beharko

dut...

1

Page 14: HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGI BERRIAK

BIBLIOGRAFIA:

Correa Gorospe, J.M.: Hezkuntzari egokitautako teknologi berriak.

Euskal herriko unibertsitateko argitalpen zerbitzua.

Google:

Teknologi berriak haur hezkuntzan

Teknologi berrien garrantzia haur hezkuntzan.

Nuevas tecnologias en educacion infantil.

www.santillana.es/proyectos.enred/infantil

www.sortzen-ikasbatuaz.org

www.babyeinstein-es.com

www.anayamascerca.com

1