HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN€¦ · Informazio hori Haur Hezkuntzako 2. zikloan,...

21
1 HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

Transcript of HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN€¦ · Informazio hori Haur Hezkuntzako 2. zikloan,...

  • 1

    HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

  • 2

    ARGIBIDE OROKORRAK Hezkuntza Sailak era bateratuan hartu behar du informazioa unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak ematen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, batetik hezkuntza plangintza eta kudeaketa arloetako beharrei erantzuteko, eta bestetik estatistika ondorioetarako. Horretarako Internet-en egongo den aplikazioa erabiliko da. Aplikazioa beste datu-bilketatan (Prematrikula, Matrikula) erabilitako helbide berdinean egongo da, eta datuak sartu eta ontzat emateko burutu behar diren pausoak hurrengo orrietan azaltzen dira.

    INFORMAZIOA EMATEKO EPEAK Gutun bidez azalduko dira une bakoitzean. GARRANTZIZKOA: Egiaztatzea komeni da, ahalik eta azkarren, ikastetxeak “erabiltzailea/pasahitza” zuzenak badituela eta berari dagozkion galde-sortetara sartzea badaukala. Hala ez balitz, dagokion Ordezkaritzako Estatistika atalarekin harremanetan jarri beharko luke. ERABILTZAILEA/PASAHITZA Aplikazioan sartzeko "Erabiltzaile/Pasahitza" gainerako estatistika aplikazioetan erabili den berbera da (Prematrikula, Matrikula). Jakin ezean, ondorengo telefonoarekin harremanetan jarri beharko luke:

    Ikastetxeen erabiltzailearen laguntza zentroa (CAU) Telefonoa: 945207256.

    Erabiltzaileentzat duten ordutegia: Astelehenetik ostegunera 8:00-18:00 eta ostiraletan 8:00-15:00.

  • 3

    1. “Eskola Jarduera” aplikaziorako sarbidea 1.1. Ireki Internet-eko nabigatzailea. 1.2. Internet-eko helbidea idatzi:

    https://www.hezkuntza.net/aplikazioak/

    Honako pantailak azalduko dira. Lehenengo hau:

    Eta gero, “GAINERAKO APLIKAZIOAK” atalean klikatuz, beste hau:

    1.3. Estatistikako Aplikazioetarako emandako erabiltzailea eta pasahitza sartu eta “Onartu” sakatu. Ondorengo pantaila azalduko da:

  • 4

    1.4. Aukeratu Eskola Jarduera eta aplikazioan sartuko zara:

    2. Aktak inprimatzeko prozesua Galdera-sortak bete eta ontzat eman eta gero, aktak inprima daitezke.

    Akta guztiak inprimatu daitezke galdera-sorta bakoitzaren barruan “Akta inprimatu” botoia sakatuz, baina beste aukera ere badago balio duena akta guztientzat “Eskola Emaitzak-Araubide Berezia-Aurreko ikasturtea”-rentzat izan ezik (aurreko ikasturteari buruzkoa denez, ez da azalduko mementoan aukeratutako ikasturteko beste akteekin batera): “Aplikazioa” botoiaren barruan, “Zerrendak” aukeratu.

    Ondoren, aukeratu “ESKOLA-JARDUERAKO AKTAK (IKASTETXEARENTZAT)”

  • 5

    Ikusiko da:

    “Partikularra” deritzon atalean sartu, eta hau agertuko da:

    Nahi diren galdera-sortak aukeratu behar dira, eta gero semaforo berdea bi aldiz sakatu, lehenengo egin den aukeraketa onartzeko, eta bigarren eskaera bukatzeko. Kontuan hartu beharko da galdera-sorta ontzat emanik badago, akta inprimatuko dela. Bestela (galdera-sorta ez badago ontzat emana), txostena aterako da, eta bertan azalduko dira memento horretan sartuta dauden datuak. Azkenik, “Inprimaketa-postontzira” joan, eta sinatzeko eta bidaltzeko aukeratu diren aktak inprimatu:

  • 6

    3. Datu sarrera - Araubide Orokorra

    a) Sakatu botoian eta honako pantaila hau azalduko da:

    “Kurtsoa” leihoan 2020/21 ageri behar da. Horrela ez bada, aukeratu ikasturte hori gezian

    sakatuz agertzen den goitibehera-koadroan.

    b) Ondoren, datuak sartzeko aplikazioko modulua aukeratu, honako botoiak erabiliz:

    . Ikastetxe bakoitzarentzat bete behar dituen galde-sortetarako sarrerak ageriko dira.

    Moduluren batean galde-sortaren bat faltako balitz, dagokizun Lurralde Ordezkaritzako

    Estatistikako Atalarekin jarri beharko zenuke harremanetan. Moduluetan bi motatako galdesortak ager daitezke:

    A) Ikastetxeak bete behar dituenak. B) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak dituen gestioko datuekin betetakoak. Bi galdesorta mota hauen arteko aldea hurrengo azpiatalean azaltzen da.

    3.1. Zentroak

    Sakatu eta honako pantaila hau azalduko da:

    Moduluko atal bakoitza galde-sorta baterako sarrera da, eta barruan agertzen dira bete

    behar diren datuak.

    botoiak, galdesorta ikastetxeak bete edo aldatu behar duela eta ontzat eman gabe

    dagoela esan nahi du. Sakatzen duzunean berde jartzen da, , horrek ikastetxeak ontzat

  • 7

    eman diola esan nahi du, eta hortik aurrera ezin izango dira sartutako datuak aldatu. Botoi hau tinkatu beharko duzu datuak behin betikoak direnean. Galdesortaren ezkerrean ikurra

    badago, datuak gestiotik lortu direla eta galdesorta hori kontsultagarria bakarrik dela esan nahi du, hau da, ikastetxeak ez du bete behar. Atal guztietan azaltzen da egoera bera.

    3.1.1. Ikastetxearen edukiera sakatuz, ikastetxeko espazio fisikoei buruzko eta liburu kopuruaren informazioa jasotzen duen galde-sortara sartzen zara. Bi zati ditu:

    Batetik bestera aldatzeko sakatu beharko duzu dagokion erlaitza. Erabiltzen diren hurrengo galdesortetan botoi batzuk errepikatzen dira; ondoren azaltzen da zertarako erabiltzen den bakoitza.

    : kontsultatze-modura aldatzen du. Galdesortan sartzen zarenean botoia sakatuta dago eta galdesorta modu horretan dago.

    : aldatze-modura aldatzen du. Sakatu behar duzu aldaketaren bat egin nahi duzun bakoitzean.

    : galdesortan azaltzen diren datu guztiak ezabatzen ditu.

    : errenka edo zutabekako guztirakoak kalkulatzen ditu. Behar den momentuan sakatzen ez baduzu, mezu bat azalduko zaizu sakatu behar duzula esanez.

    : aurreko eragiketatako datuak berreskuratzen ditu.

    : galdesortari dagozkion argitzeko oharrak ikusteko aukera ematen dizu eta, esteka baten bidez, Eskola-jardueraren galdesorta betetzeko arauak aurkezten dizu; testu hori inprima daiteke.

    : galdesorta inprimatzen du.

    : behin ontzat emanda, galdesortaren akta inprimatzen du. Akta hori, izenpetuta, dagokizun Lurralde Ordezkaritzara bidali behar duzu postaz.

    : pantailan sartutako datuak grabatzen ditu.

    : galdesortatik ateratzeko aukera ematen dizu.

  • 8

    3.1.2. Zerbitzu osagarriak sakatuz, egoitzari, jantokiari eta garraioari buruzko informazioa jasotzen duen galdesortara sartzen zara.

    3.1.3. Ituna sakatuz, itunei buruzko informazioa jasotzen duen galde-sortara sartzen zara. Galde-

    sorta hau itundu daitezkeen mailak ematen dituzten ikastetxe pribatuetan besterik ez da agertzen. Ikastetxeak ikusiko ditu datuak, baina bakarrik Administraritzak alda ditzake datu horiek.

    3.1.4. Erlijio Ikasleak sakatuz, erlijioaren ikasleak jasotzen duen galdesortara sartzen zara. Informazio hori Haur Hezkuntzako 2. zikloan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan jasotzen da soilik. Ezkerreko zutabean erlijioa aukeratu behar da, goitibehera-koadroa irekiz.

  • 9

    3.1.5. Identifikazio datuak sakatuz, ikastetxearen datu orokorrak jasotzen dituen fitxa ikusiko da.

    botoia sakatuz honako pantaila hau azalduko da; hura erabiliz egin beharreko aldaketak bidal daitezke dagokion Lurralde Ordezkaritzara.

    Behin aldatze proposamenak pantailan sartuta, botoia sakatuz proposamena bidaliko da. PDF formatua duen dokumentu bat irekiko da, eta bidaltzea berretsi baino lehen kopia bat gordetzea gomendatzen da. Dagokion Lurralde Ordezkaritza arduratuko da proposamenaz.

    3.1.6. Mailak / espezialitateak sakatuz ikastetxeak ematen dituen mailak azalduko dira. Akatsaren

    bat badago harremanetan jarri beharko da dagokion lurralde ordezkaritzarekin.

  • 10

    3.2. Ikasleak

    Sakatu eta honako pantaila edo antzekoa azalduko da:

    Ikastetxeak ematen dituen mailak agertzen dira, eta bakoitzarentzat, beharrezko informazioa

    jasotzen duten atalak. 3.2.1. Ikasleak eta Taldeak sakatuz, ikasleei buruzko informazioa jasotzen duen galde-sortara

    sartzen zara. Ikasleen informazioa eredu, txanda, modalitate edo espezialitate, kurtso, adin, sexu, hizkuntzaren... arabera jasotzen da, eta, dagokionean, taldearena eredu, modalitate/espezialitate eta kurtsoaren arabera.

    Galde-sorta zabala denez, ez da pantaila batean ikusten. Galde-sortan zehar mugitzeko

    erabil dezakezu tabuladorea edo korritze-barrak. Ikasteredua aukeratzen da dagokion testuan sakatuz, galde-sortako goiko partean, eta

    modalitate/espezialitatea, dagoenean, dagokion goitibehera-koadroa irekiz. Lanbide Heziketako galdesorta bitan banatuta dago. Ikasleen galdesorta ezin izango da

    aldatu.

  • 11

    3.2.2. Ikasleak urritasunaren arabera sakatuz, Hezkuntza Bereziko ikasleen informazioa jasotzen duen galde-sortara sartzen zara. Urritasun, adin eta sexuaren arabera jasotzen da. Galdesorta hau Hezkuntza Berezia duten ikastetxeek besterik ez dute ikusten; Berritzeguneek bidalitako informazioaz betetzen da eta ontzat emana aurkituko du ikastetxeak bere mementoan. Ezingo da aldatu.

    3.2.3. Ikasle atzerritarrak sakatuz, atzerriko ikasleen informazioa jasotzen duen galde-sortara

    sartzen da. Sailkatu behar dira nazionalitateka eta ereduka.

    Herrialdea hautatu beharko duzu, ikonoa sakatuz, edo ezkerreko laukitxoan herrialdeari

    dagokion kodigoa sartuz.

  • 12

    3.2.4. Hezkuntzan Berariaz Sendotzeko Programak sakatuz, DBHko programa horiek jarraitzen duten ikasleen informazioa jasotzen da. Ikasle horiek dagokion DBHko ikasle eta taldeen galde-sortan ere sartu behar dituzu.

    3.2.5. Curriculum Desberdineko Ikasleak sakatuz, DBHko programa horiek jarraitzen duten

    ikasleen informazioa jasotzen da. Ikasle horiek dagokion DBHko ikasle eta taldeen galde-sortan ere sartu behar dituzu.

    3.2.6. Ikasle sartu berriak sakatuz, Batxilergoan lehenengo aldiz matrikulatzen diren ikasleek aurretik zer ikasketa mota egin dutenaren inguruko informazioa jasotzen da.

  • 13

    3.2.7. Unitate kopurua sakatuz, Hezkuntza Bereziko taldeen informazioa jasotzen duen galde-sortan sartzen zara. Jasotzen den informazioa zera da: mota bakoitzeko zenbat talde dauden. Galde-sorta azaltzen zaie Hasierako Irakaskuntzako Hezkuntza Berezia edo Zereginen Irakaskuntza ematen duten ikastetxeei.

    3.2.8. Eskola-emaitzak sakatuz, Lehen Hezkuntzako, DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako

    eskola-emaitzak jasotzen dituen galdesortan sartzen zara. Informazioa atera da Hezkuntzako Ikuskaritzak jarritako galdesortetan ikastetxeek sartu dituzten datuetatik, eta ez da ikusiko Administrazioak ontzat eman arte.

    3.3. Pertsonala

    Sakatu eta honako pantaila hau azalduko da:

    3.3.1. Irakaskuntza-Laguntzaile den Pertsonala sakatuz, ikastetxean lan egiten duten logopedaren,

    fisioterapeutaren, Hezkuntza Bereziko laguntzaileen... inguruko informazioa jasotzen da. Pertsonal mota bakoitzarentzat berezko galde-sorta dago eta goiko partean dagoen goitibehera-koadroan aukeratu behar da.

  • 14

    3.3.2. Bestelako Langileak sakatuz, bulegarien, menpekoen, garbitzaileen... inguruko informazioa jasotzen da. Bi galde-sorta daude. Izan ere, bereizten dira alde batetik ikastetxearekin kontratu-hitzarmen zuzena dutenak, eta bestetik kanpoko kontratu-hitzarmenka dutenak. Bi pantaila erabiltzen dira:

    3.4. IKT

    Bere garaian botoia sakatuz “Ikastetxeko liburutegiak” galdesortan sartuko da.

  • 15

    4. Datu sarrera - Araubide Berezia

    a) Sakatu botoian eta honako pantaila hau azalduko da:

    “Kurtso” leihoan 2020/21 ageri behar da. Horrela ez bada, aukeratu ikasturte hori gezian

    sakatuz agertzen den goitibehera-koadroan. b) Ondoren, aukeratu datuak sartzeko aplikazioko modulua, honako botoiak erabiliz:

    . Ikastetxe bakoitzarentzat bete behar dituen galde-sortetarako sarrerak ageriko dira.

    Moduluren batean galde-sortaren bat faltako balitz, dagokizun Lurralde Ordezkaritzako

    Estatistikako Atalarekin jarri beharko zenuke harremanetan. Moduluetan bi motatako galdesortak ager daitezke:

    A) Ikastetxeak bete behar dituenak. B) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak dituen gestioko datuekin betetakoak. Datu

    hauek, ikastetxeek bakarrik kontsultatu ahal izango dituzte, ez aldatu. Bi galdesorta mota hauen arteko aldea hurrengo azpiatalean azaltzen da.

    4.1. Zentroak

    Sakatu eta honako pantaila hau azalduko da:

    Moduluko atal bakoitza galde-sorta baterako sarrera da, eta barruan agertzen dira bete

    behar diren datuak.

    botoiak, galdesorta ikastetxeak bete behar duela eta ontzat eman gabe dagoela esan

    nahi du. Sakatzen duzunean berde jartzen da, , horrek ikastetxeak ontzat eman diola esan nahi du, eta hortik aurrera ezin izango dira sartutako datuak aldatu. Botoi hau tinkatu

    beharko duzu datuak behin betikoak direnean. Galdesortaren ezkerrean ikurra badago, datuak gestiotik lortu direla eta galdesorta hori kontsultagarria bakarrik dela esan nahi du, hau da, ikastetxeak ez du bete behar. Atal guztietan azaltzen da egoera bera.

  • 16

    4.1.1. Ikastetxearen edukiera sakatuz, ikastetxeko ikaspostu kopurua jasotzen duen galdesortara sartzen zara.

    Erabiltzen diren hurrengo galdesortetan botoi batzuk errepikatzen dira; ondoren azaltzen da zertarako erabiltzen den bakoitza.

    : kontsultatze-modura aldatzen du. Galdesortan sartzen zarenean botoia sakatuta dago eta galdesorta modu horretan dago.

    : aldatze-modura aldatzen du. Sakatu behar duzu aldaketaren bat egin nahi duzun bakoitzean.

    : galdesortan azaltzen diren datu guztiak ezabatzen ditu.

    : errenka edo zutabekako guztirakoak kalkulatzen ditu. Behar den momentuan sakatzen ez baduzu, mezu bat azalduko zaizu sakatu behar duzula esanez.

    : aurreko eragiketatako datuak berreskuratzen ditu.

    : galdesortari dagozkion argitzeko oharrak ikusteko aukera ematen dizu eta, esteka baten bidez, Eskola-jardueraren galdesorta betetzeko arauak aurkezten dizu; testu hori inprima daiteke.

    : galdesorta inprimatzen du.

    : behin ontzat emanda, galdesortaren akta inprimatzen du. Akta hori, izenpetuta, dagokizun Lurralde Ordezkaritzara bidali behar duzu postaz.

    : pantailan sartutako datuak grabatzen ditu.

    : galdesortatik ateratzeko aukera ematen dizu.

  • 17

    4.1.2. Identifikazio datuak sakatuz, ikastetxearen datu orokorrak jasotzen dituen fitxa ikusiko da.

    botoia sakatuz honako pantaila hau azalduko da; hura erabiliz egin beharreko aldaketak bidal daitezke dagokion Lurralde Ordezkaritzara.

    Behin aldatze proposamenak pantailan sartuta, botoia sakatuz proposamena bidaliko da. PDF formatua duen dokumentu bat irekiko da, eta bidaltzea berretsi baino lehen kopia bat gordetzea gomendatzen da. Dagokion Lurralde Ordezkaritza arduratuko da proposamenaz.

    4.1.3. Mailak / espezialitateak sakatuz ikastetxeak ematen dituen mailak azalduko dira. Akatsaren

    bat badago harremanetan jarri beharko da dagokion lurralde ordezkaritzarekin. 4.1.4 Ikastegiaren maila sakatuz, Musika-eskolak ematen dituen mailak adierazi beharko ditu.

  • 18

    4.2. Ikasleak

    Sakatu eta honako pantaila edo antzekoa azalduko da:

    Ikastetxeak ematen dituen mailak agertzen dira, eta bakoitzarentzat, beharrezko informazioa

    jasotzen duten atalak. 4.2.1. Ikasle sartu berriak sakatuz, oraingo irakaskuntzetan lehenengo aldiz matrikulatzen diren

    ikasleek zein ikasketa mota egin duten aurretik jasotzen da.

    4.2.2.Matrikulatutako ikasleak sakatuz, ikasleei buruzko informazioa jasotzen duen galde-sortara sartzen zara. Ikasleen informazioa espezialitatearen, kurtsoaren, adinaren, sexuaren... arabera jasotzen da. Diseinuaren, Arte Plastikoen, Kirol Irakaskuntzen, Arte Dramatikoko Irakaskuntzen eta Goi-mailako Dantza Irakaskuntzen kasuetan, galde-sortak ondorengoaren antzekoak dira:

    Galde-sorta zabala denez, ez da pantaila batean ikusten. Galde-sortan zehar mugitzeko

    erabil dezakezu tabuladorea edo korritze-barrak. Espezialitatea aukeratzen da dagokion goitibehera-koadroa irekiz.

  • 19

    Musikaren, Oinarrizko Dantza Irakaskuntzen, Dantza Irakaskuntza Profesionalen edo Hizkuntza Eskolen kasuetan bi galde-sorta daude: espezialitatearen eta adinaren araberakoak. Espezialitatearen araberako galde-sorta zabala da eta ez da pantaila batean ikusten.

    Galde-sortan zehar mugitzeko erabil dezakezu tabuladorea edo korritze-barrak. Ondorengoaren antzekoa da:

    Adinaren araberako galde-sorta hurrengoaren antzekoa da:

    4.2.3. Ikasle atzerritarrak sakatuz, atzerriko ikasleen informazioa jasotzen duen galde-sortara

    sartzen da. Sailkatu behar dira nazionalitateka.

    Herrialdea hautatu beharko duzu, ikonoa sakatuz, edo ezkerreko laukitxoan herrialdeari

    dagokion kodigoa sartuz.

  • 20

    4.3. Pertsonala

    Sakatu eta honako pantaila hau azalduko da:

    4.3.1. Irakaskuntza-Laguntzaile den Pertsonala sakatuz, ikastetxean lan egiten duten langile

    espezializatuen inguruko galde-sortan sartzen da.

    4.3.2. Bestelako Langileak sakatuz, bulegarien, menpekoen, garbitzaileen... inguruko informazioa jasotzen da. Bi galde-sorta daude, izan ere bereizten dira alde batetik ikastetxearekin kontratu-hitzarmen zuzena dutenak, bestaldetik kanpoko kontratu-hitzarmenka dutenak. Bi pantaila erabiltzen dira:

  • 21

    4.4. Eskola Emaitzak – Araubide Berezia – Aurreko ikasturtea

    Atal honetan, aurreko ikasturteko eskola-emaitzeen inguruko datuak sartu behar dute Arte Plastikoak eta Diseinua, Diseinuko Goi-mailako ikasketak, Kirol irakaskuntzak, Musika Arautua edo Dantza irakasten duten ikastetxeek.

    Sakatu eta honako pantaila hau azalduko da:

    4.4.1. Lerro bakoitzetik honako pantaila honetara sar daiteke: