Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2....
Transcript of Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2....
okumentu honen bidez eskolako ezaugarri nagusiak jakitera eman nahi ditugu,
honetarako oinarrizko bi dokumentu aipatuko ditugu: Ikastetxeko
Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) eta Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.).
I.H.P. gure oinarrizko dokumentua da eta bertan gure hezkuntz asmoa lortu nahi
duguna, jasota dago.
Guk dugun ikaslearen kontzepzioa da gure I.H.P. ko ardatza:
•••• Ikasle bakoitza izaki globala da, beraz bere garapenaren esparru guztiak
interesatzen zaizkigu: nortasuna, harreman sozialak eta arloekin lotutako
ikasketak. GURE XEDEA UMEAREN GARAPEN ARMONIKO ETA GLOBALA
DA. Beraz, eskolako helburu orokorrak biziki lotuta daude garapen hiru
esparru hauekin.
•••• Izaki bakoitza norberaren kontzeptu eskema eta emozio-egoeratik abiatzen
da eta bere ahalmena du.
•••• Badago berezitasun bat haur guztiak batzen dituena: jolaserako interesa.
Jolasaren bidez helduen mundua imitatzen dute eta imitazioz ikasten dute.
Prinzipio metodologikoak ikaslearen konzeptzioarekin guztiz lotuta daude eta
hauek gure eguneroko eginbeharra bideratzen dute:
•••• INDIBIDUALIZAZIOA: Eskolak, ikasle bakoitzak dituen ahalmena eta
egoera kontuan harturik, bere mailan eta erritmoan lan egiteko aukera
emango dion programa ahalbideratu behar du.
•••• SOZIALIZAZIOA: Elkarreraginak aurrera jotzen eta gure eskemak aldatzen
laguntzen digu; honengatik, guk proposatzen ditugun aktibitate guztiak
kontestu sozialak dira.
•••• AKTIBITATEA: “Ikasleak bere kasa egin dezakeena, ez dezala irakasleak
egin”. Gure helburua ikasle gogotsuak, aurrea hartzen dutenak, jakinmina
dutenak lortzea da.
•••• SORMENA: gizaki orok duen gaitasuna da. Eremu guztietan sustatzen dugu,
pertsona bakoitzak barruan daramana kanporatu eta bere berezitasunaz
jabetzeko aukera izan dezan.
•••• ASKATASUNA: Besteen eskubidea errespetatuz, bakoitzak pentsatzeko,
adierazteko, eta aukeratzeko duen eskubidea da. Muga bakarra besteen
eskubidea da, honi “ muga soziala” deitzen diogu.
•••• NORMALIZAZIOA: Haur bakoitzak inguruan duen espazioa eta bizitzen ari
den egoeraz jabetzen joateari deitzen diogu normalizazio prozesua. Egoera
berri eta aldakorren aurrean bere buruarekiko konfidantza sustatu nahi dugu
erantzuna ahalik eta baikorrena izan dadin.
D
•••• GLOBALIZAZIOA: Bizitza globala da. Haurra bizirik eta bizitzen nahi dugu
eskolan eta bizi delako ikasiko du.
Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.) dokumentuaren bitartez aurreko
ideiak eguneroko praktikan gauzatzen dira. Ikasleari buruz dugun ikuskerak, dena
antolatzeko, programatzeko, eskuhartzeko eta jarraipena egiteko era zehatz
batera eramaten gaitu. Ondoren datozen metodologia ezaugarriek, ikuskera eta
hezkuntza-praktikaren arteko koherentzia adierazten dute.
•••• Antolamoldea bera eskuharmenerako oinarrizko estrategia da.
•••• Osagarri eta egonkorrak diren kontestu sozialen bidez programatzen dugu,
hau da, ikuspuntu multidisziplinarrean arloak elkar batzen diren bizi
ekintzen bidez. Aktibitate hauei Kontestu Sozial, Egonkor eta Osagarriak
deitzen diegu. Sozialak, umeen arteko harremanak sustatzen dituztelako;
egonkorrak, ziklo osoan mantentzen direlako eta osagarriak, aktibitateen
baturak curriculuma osatzen duelako.
•••• Aktibitate guztiek beraien baitan edo ematen zaien irteeretan zertarakoa
edo helburua
dute. Lanak
irteera
desberdinak
izan ditzake,
gela barruan
besteen
aurrean
aurkeztu,... edo eskola
irrati eta telebistaren
bitartez emititu edo
eskola prentsan
argitaratu. Baliabide hauen bitartez ikasleek Informazio eta
Komunikaziorako Teknologia Berrietan jarduten dute, testu prozesadoreak,
interneta, eskanerra, argazki kamera digitala, bideo kamera, bideoen
editaia,... erabili eta ikasiz.
•••• Ziklo programen bitartez eta adin nahasketarekin lana egiten dugu.
•••• Irakasle desberdinek lan egiten dute ikasle talde bakoitzarekin.
•••• Aktibitate bakoitzak bere lan metodo idatzia du. Ikasleek lana burutu ahal
izateko, lan metodoan adierazten diren urratsak jarraitu behar dituzte.
•••• Mediateka edo baliabide gunea lanak
burutzeko oinarrizko informazio-
etorbidea da.
•••• Kritika eraikitzaileak aurreratzeko baliabidetzat jotzen dugu.
•••• Aniztasunaren aldekoak gara. Daukagun programari ikasle bakoitzak bere
erritmo eta mailaren arabera heldu diezaioke. Ikasketa prozesua ez da
adinarengatik geldiarazten.
•••• Ezberdintasuna aberasgarria da eta ez diskriminatzeko arrazoia. Denok
ezberdinak gara.
Ikastetxeak badu Arreta Bereziko Zerbitzua. Honek ikasketetan behar bereziak
dituzten ikasleei, gaitasun ezagatik, zein gaitasun apartagatik, erantzuna ematen
die.
2. zikloko beste zenbait ezaugarri:
• Irakur-idazketa bigarren hizkuntzan.
• Eskola ordutegi barruan kanporako Fmko emanaldiak etengabe egiten dira.
• Ziklo honetako ikasleek, lan teknikoa burutuz, komunikabide honetako
funtzionamentua bermatzen dute.
• Plastikako departamentua.
• Ingurunea ikertzeko departamentua.
MEDIOTEKA
IKASLE ANTOLAKETA / ORGANIZACIÓN DEL ALUMNADO
CAJÓN DE SASTRE HITZ JARIO
KOMERTZIALA ERAKUSKETA ETA ENKANTEA
IKERKETA STORY TELLER
ARTE HEZKUNTZA
GORPUTZ HEZKUNTZA
ARRETA BEREZIKO ZERBITZUA / SERVICIO DE ATENCION ESPECIFICA
Komunikabideak medios de comunicación komunikabidea k medios de comunicación i r r a t i a
p r e n t s a t e l e b i s t a I n t e r n e t a
e r a k u S k e t a i k u s k i z u n a k
r a d i o
p r e n s a t e l e v i s i ó n I n t e r n e t e x p o s i c i ó n e s p e c t á c u l o s
Komunikabideak medios de comunicación komunikabidea k medios de comunicación
Lehen Hezkuntza EDUCACIÓN PRIMARIA
Hitz jario
Chorro de palabras KOMUNAKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACÓN- KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACIÓN
R R A
A D D I
I O O
P
P R
R E
E
N Publikoari aurkezpena N
Presentación al público S S A A
E
E X X P
P O
O S S I
I C
C I I O
O N
N
I I
R R R R
A A
T T I I
A A
P P
R R
E E N N
T T
S S A A
E E R R
A A
K K S U
K S
E K T T
A A
KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN-KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN
Hitzaldiak
Charlas
Gune gramatikala
Ipuin irakurketa
Entzuteko ipuinak
Diktaketak
Ordenagailu programak
Zona gramatical
Lectura de cuentos
Audición de cuentos
Dictados
Programas de ordenador
Denporapasak
Gurutzegramak
Hitzen kiniela
Jokoz kanpoko hitza
Asmakizunak (sortu/kopiatu
Txisteak
Ahokorapiloak (sortu/kopiatu)
Hizki zopa
Hieroglifikoak
Pasatiempos
Crucigramas
Quiniela de palabras
Palabras fuera de juego
Adivinanzas (copiar/crear)
Chistes
Trabalenguas (copiar/crear)
Sopa de letras
Jeroglíficos
--------------
Irratinobela
Radionovela
Sail literarioa Sección literaria Olerkia (azterketa) Poemas
Irakurtzeko ipuin laburrak Cuentos breves para leer
Kontakizunak Relatos
Eskutitza Carta
Tarjeta postala Tarjeta postal
Pertsonaia misteriotsua Personaje misterioso
Nonbait galduta Adivina dónde estoy
uskara arloan, bost gune edo kontestu dituen Hitz Jario departamentuan lan
egiten da.
Departamentuko oinarrizko helburua hau da: gure ikasleriak testu desberdinen
(narratiboak, espositiboak, deskriptiboak, poetikoak,...) ulermena eta ekoizpena ahoz zein
idatziz hobetzea.
Nahi duguna da beraien hizkuntzan sakontzen joatea eta, honek ematen dien aukera
ezagututa, gaitasun komunikatiboa handiagotzea.
Hitzaldiak. Gune honetan gizarte eta naturari dagozkion testu espositiboak lantzen
dira.
Jarduera honetako helburua ideiak
erlazionatzen eta oinarrizkoak ez hain
oinarrizkoak direnengandik bereizten ikastea da.
Jardueraren garapena heldutasunaren arabera
dago. Bi maila bereizten ditugu. Lehenengo
mailan beraien hitzekin testuan agertzen diren
ideia ezberdinak adierazten dituzte. Bigarren
mailan paragrafoa aztertzen dute, ideia komunak
erlazionatu, oinarrizkoak direnak ez hain
oinarrizkoengandik bereizi eta sintesi lanean
hasi. Hitzaldia buruz ikasteko, baliogarria egiten
zaien gidoia burutzen dute, ondoren gelakideen aurrean hitzaldia aurkez dezaten, dagokien
balorazioa jasoz.
Denborapasak. Gune honetako helburua jokoen bidez hiztegia aberastea,
barneratzea eta menperatzeaz gain, arau ortografikoak ikastea eta erabiltzea da.
Gure helburua da ikasleak jokoen bidez (gurutzegramak, hizki zopak, hieroglifikoak, hitzen
kiniela,...) hizkuntzaren aspektu hauek barneratuz joatea: hitzen definizioak, arlo
semantikoak, hizkuntza sinbolikoa, sinonimia-antonimia, hitz eratorriak eta familiakoak eta
arau ortografikoak.
Irrati-nobela. Antzeztuko duten testua aukeratu eta lehen irakurketa egiten dute.
Hitz ezezagunak azpimarratu eta ondoren hiztegira joko dute hauen esanahiaren bila.
Pertsonaien deskribapena egingo dute, hauek hobeto ezagutuz, antzezpenean adierazpen
egokiagoa eskaini ahal izateko. Horretarako kontuan hartuko dituzte bai pertsonaien
nortasunaren ezaugarriak eta baita ere duten itxura eta kanpoko ezaugarriak. Irratitik
emititzeko asmoa baldin badute efektu bereziak prestatu behar dituzte. Bestalde, lantzen
ari diren emanaldia Telebistan eskaintzekoa denean dekoratua egingo dute eta pertsonaia
bakoitzaren janzkera eta karakterizazio egokiena pentsatu. Papera buruz ikasi,
eszenatokira egingo dituzten sarrerak eta irteerak entseatu eta azkenik emanaldia
eskaintzen dute.
Prozesu guzti horretan helburuak ildo honetatik doaz: lexikoa eta egitura gramatikal
berriak barnera ditzatela, adierazpen kode eta baliabide berezituak erabil ditzatela
prestatzen ari diren emanaldiaren formatuaren arabera (antzerkia, irratia,...), gorputz
adierazpena landu dezatela, pertsonaien deskribapena egiten ikas dezatela eta talde lanean
trebatzen joan daitezela.
E
Sail literarioa. Kontestu honetan testuen ANALISIA eta SORMENA lantzen
ditugu.
ANALISIA lantzean, ipuin, olerki edo
asmakizunen egitura aztertu, liburuen
txostenak egin, laburpen teknika eta
deskribapenaren aspektu aipagarrienak
bereizten ikasten dute. SORMENA lantzen
dutenean, aldiz, erreferentzi hauez baliatuz,
eskutitzak, tarjeta postalak, kontakizunak,
tokien eta pertsonen deskribapenak eta
olerkiak idazten dituzte.
Jarduera guzti hauen helburuak:
- Literatur sentsibilitatea, irakurtzeko zaletasuna eta egileek kontatzen
dutenaren jakin-mina iratzartu.
- Beraien barne mundua transmititzen eta sormena garatzen lagunduko dien
hizkuntza aberatsago batez hornitu.
- Hiztegia eta sintaxiaren errekurtsoak barneratu, adierazpen idatziaren
kalitatea, argitasuna eta koherentzian aurrera egin dezaten.
Gusturago idatzi eta komunikatzen dela ohartaraztean datza.
Gramatika gunea. Kontestu honetan testu idatziak zein ahozkoak eta
ordenagailu edo soinu tresna errekurtso bezala erabiliz, eduki ezberdinak lantzen dira:
ulermena, ipuinak ahoz birlaboratu, ortografia, hiztegia eta orokorrean zikloari dagozkion
eduki gramatikal guztiak.
Gure helburua da beraien ahozko eta adierazpen idatzia pixkanaka kalitatez hobetzen
joatea, beraiei hausnarketa linguistiko eremu bat helbideratuz. Gainera, autonomia
indartzeko, hausnarketa gaitasunerako, atentzioa zentratzeko eta lana berrikusteko
jarduerak diseinatuta daude.
Lehen Hezkuntza
2. zikloa EDUCACIÓN PRIMARIA
Cajón de sastre KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACION- KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACIÓN
R R A A
D D
I I O O
P P R R
E E
N N S S
A A
E
E X
X P P O
O S
S I I C
C I
I O
O N
N I
I R
R R R A
A T
T I I A
A
P P
R R
E E N N
T T
S S A A
KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN-KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN
HITZALDIAK
CHARLAS
DENBORAPASAK
Txisteak
Igarkizunak
Ahokorapiloak
Hizki zopa
Gurutzegramak
Jokoz kanpoko hitza
…
PASATIEMPOS
Chistes
Adivinanzas
Trabalenguas
Sopa de letras
Crucigramas
Palabras fuera de
juego…
DRAMATIZAZIOA
DRAMATIZACIÓN
SAIL LITERARIOA
SECCIÓN
LITERARIA
aztelania arloan, lau gune edo kontestu dituen Cajón de sastre departamentuan
lan egiten da.
Departamentuko oinarrizko helburua hau da: gure ikasleriak testu desberdinen
(narratiboak, azalpen testuak, deskriptiboak, poetikoak,...) ulermena eta ekoizpena ahoz
zein idatziz hobetzea.
Nahi duguna da beraien hizkuntzan sakontzen joatea eta, honek ematen dien aukera
ezagututa, gaitasun komunikatiboa handiagotzea.
Hitzaldiak. Gune honetan gizarte eta naturari dagozkion azalpen testuak lantzen
dira.
Jarduera honetako helburua ideiak
erlazionatzen eta oinarrizkoak ez hain
oinarrizkoak direnengandik bereizten ikastea da.
Jardueraren garapena heldutasunaren arabera
dago. Bi maila bereizten ditugu. Lehenengo
mailan beraien hitzekin testuan agertzen diren
ideia ezberdinak adierazten dituzte. Bigarren
mailan paragrafoa aztertzen dute, ideia komunak
erlazionatu, oinarrizkoak direnak ez hain
oinarrizkoengandik bereizi eta sintesi lanean
hasi. Hitzaldia buruz ikasteko, baliogarria egiten
zaien gidoia burutzen dute, ondoren gelakideen aurrean hitzaldia aurkez dezaten, dagokien
balorazioa jasoz.
Denborapasak. Gune honetako helburua jokoen bidez hiztegia aberastea,
barneratzea eta menperatzeaz gain, arau ortografikoak ikastea eta erabiltzea da.
Gure helburua da ikasleak jokoen bidez (gurutzegramak, hizki zopak, hieroglifikoak, hitzen
kiniela,...) hizkuntzaren aspektu hauek barneratuz joatea: hitzen definizioak, arlo
semantikoak, hizkuntza sinbolikoa, sinonimia-antonimia, hitz eratorriak eta familiakoak eta
arau ortografikoak.
Dramatizazioa. Kontestu honetan lana taldean egiten da eta ipuin bat antzerki
bihurtzean datza; hau da, testu narratibotik antzerki estruktura batera pasatu.
Horretarako gaiaren koherentzia mantenduz, narratutako zatia laburtu eta elkarrizketak
gehitzen dituzte. Lortutako antzerki testua entseatzen dute, ahots erregistro egokia
aukeratuz, adierazkortasuna eman arte. Ondoren emititu, beraien kideen balorapena jasoz.
Jarduera honetako helburuak hau lortzeko bideratuak daude:
- Bi testu hauek (ipuina - antzerkia) bereizten ikasi.
- Irakur adierazpen ona lortu.
- Taldean lan egiten ikasi, harreman sozialerako jarrerak sustatuz (lankidetza,
inplikazioa, tolerantzia, kritika eraikitzailea, ...).
G
Sail literarioa. Kontestu honetan testuen ANALISIA eta SORMENA lantzen
ditugu.
ANALISIA lantzean, ipuin, olerki edo
asmakizunen egitura aztertu, liburuen
txostenak egin, laburpen teknika eta
deskribapenaren aspektu aipagarrienak
bereizten ikasten dute. SORMENA lantzen
dutenean, aldiz, erreferentzi hauez baliatuz,
eskutitzak, tarjeta postalak, kontakizunak,
tokien eta pertsonen deskribapenak eta
olerkiak idazten dituzte.
Jarduera guzti hauen helburuak:
- Literatur sentsibilitatea, irakurtzeko zaletasuna eta egileek kontatzen
dutenaren jakin-mina iratzartu.
- Beraien barne mundua transmititzen eta sormena garatzen lagunduko dien
hizkuntza aberatsago batez hornitu.
- Hiztegia eta sintaxiaren errekurtsoak barneratu, adierazpen idatziaren
kalitatea, argitasuna eta koherentzian aurrera egin dezaten.
Gusturago idatzi eta komunikatzen dela ohartaraztean datza.
Gramatika gunea. Kontestu honetan testu idatziak zein ahozkoak eta
ordenagailu edo soinu tresna errekurtso bezala erabiliz, eduki ezberdinak lantzen dira:
ulermena, ipuinak ahoz birlaboratu, ortografia, hiztegia eta orokorrean zikloari dagozkion
eduki gramatikal guztiak.
Gure helburua da beraien ahozko eta adierazpen idatzia pixkanaka kalitatez hobetzen
joatea beraiei hausnarketa linguistiko eremu bat helbideratuz. Gainera, autonomia
indartzeko, hausnarketa gaitasunerako, atentzioa zentratzeko eta lana berrikusteko
jarduerak diseinatuta daude.
Lehen Hezkuntza
2. zikloa EDUCACIÓN PRIMARIA
Ikerketa/Investigación
KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACÓN- KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACION
R R
A A
D D I I
O O
P P
R R E E
N N
S S A A
E
E X
X P
P O O S
S I
I C C I
I O
O N N
I
I R R R
R A
A T T I
I A
A
P P
R R E E
N N
T T S S
A A
KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN-KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACION
Herria
El pueblo
Landaretza
Zuhaitzen behaketa
Ibilbide botanikoa
Flora
Observación de árboles
Recorrido botánico
Eguraldia Orduz ordu
Egunez egun
El tiempo Hora a hora
Día a día
Esperimentuak
Experimentos
Animaliak
Los animales
Giza Gorputza
El Ccuerpo Humano
IKERKETA
Departamentu honetan ingurumena arloa nagusitzen da.
Ikasleen ingurunearen ezaguera eta honen bidez
naturarekiko eta pertsonekiko begirunea sustatzea da
gure helburua. Behaketa sistematikoa da batik bat
erabiltzen dugun
tresna; izan ere,
ikasleek begiratzen,
aztertzen, jakin-mina
pizten, galderak
egiten,...ikasi behar
dute. Ikasturtean zehar bi txango egingo ditugu, gelan egiten den lanarekin biziki lotuta daudenak.
Departamentuan bost kontestu ditugu:
Animaliak
Kontestu honetan, animalia munduan murgiltzen
dira. Lehendabizi eta bideo bat ikuskatuz,
animalia espezie bat aztertzen da. Animalia
honen berezitasunak kontuan izanda, goi
sailkapen batean kokatzen da. Dagokion
sailkapenari buruz informazioa bibliografiatik
jaso eta talde bereko beste espezie batzuk
lantzen dira. Herria Txoko honetan herritar mundura hurbiltzen
dira eta hainbat prozeduraren bidez (planoaren
erabilpena,zuzeneko
behaketak,galdeketak,informazioaren
kudeaketa, datu bilketak, … ) herriaren inguru
fisiko eta soziala aztertzen eta ezagutzen
dute.
Esperimentuak Kontestu honetan, metodo zientifikoan
oinarriturik, tenperatura aldaketa, ura, airea
eta elektromagnetismoarekin lotura duten
esperimentuak egiten dituzte. Hauek
burutzeko ezarritako hainbat urrats
sistematikoki jarraitzen dituzte. Gure helburu
nagusiak hauexek dira: honelako fenomenoen
aurrean harridura, jakin-mina, behatzeko
ahalmena sustatu eta esperimentuen ondorioak
zehaztasunez azaltzea.
Giza gorputza Gure gorputzeko bizi funtzioetan parte
hartzen duten zentzumenak eta lokomozio
aparatua (hezurrak, giharrak, artikulazioak)
landu egiten dute. Gure gorputzaren
garapenerako osasungarriak edo kaltegarriak
diren ohiturak aztertzeari garrantzia handia
ematen diogu.
Landaretza eta meteorologia Zuhaitz eta zuhaixka zehatz baten behaketa
sistematikoa egiten dute, landaretza mundura
hurbiltzeko. Behaketa eginda, informazio hori
eta bibliografiak ematen duena alderatzen
dituzte. Guretzako arrotzak diren izaki bizidun
horiek nolakoak diren eta beren bizi funtzioak
nola egiten dituzten aztertzen dute.
Irteeretan gelan egindako lana osatzen dute.
Horrez gain, eguraldiaren behaketa egiten da
eta neurketarako aparailu ezberdinak
erabiltzen dira: termometroa, barometroa eta
higrometroa. Hauen bidez, behatutako datuak
grafika ezberdinetan jasotzen dituzte eta
honela grafikak interpretatzen hasten dira.
Lehen Hezkuntza 2.zikloa - Educación primaria 2º ciclo
Komertziala/ Comercial
Dendak / Tiendas
Lehen Hezkuntza 2.zikloa - Educación primaria 2º ciclo
Erakusketa eta enkantea/Subasta y exposición
Prentsa
Prensa
Erakusketa - Exposición
Enkantea- subasta
Langileak Erosleak
Trabajadores/as Compradores/as
Banketxea
Banco
Lantegia / Fábrica
Buruketak
Problemak
Disenutegia
Diseño
Jolas matematikoak
Juegos matematicos
. Mahai jolasak-Juegos de
mesa
. Ordenagailu jolasak-Juegos
de ordenador
. Enkantea - Subasta
Ehundegia
Mercería . .
.Kontularitza praktika-
Prácticas de
contabilidad.
.Ehundegia – Mercería
KOMERTZIALA
omertziala departamentua
honako kontestu hauek osatzen
dute: lantegia, dendak eta
banketxea. Hemen ikasleek dirua sartu,
atera, maileguak eskatu,.. egiteko aukera
dute.
Lehen aipatutako
kontestu guztien artean
salerosketa harreman
bat sortzen da, non
lantegikoek dendakoei
saltzen diete eta hauek
erosleei.
alerosketa prozesu honetan, eskaera orri bat prestatu, salneurriak
kalkulatu, faktura egin, bueltak eman, maileguak eskatu eta abar egiten
dute. Honekin batera diru sarrera, irteera eta saldoa kontularitza orrian
jasotzen dute.
Departamentu honetako beste kontestu batean, buruketak, zenbakuntza eta
neurriak lantzeko aktibitateak egiten dituzte.
Departamentu honen bidez honako helburu hauek bete nahi ditugu:
Logika arrazoibide estrategiak eskuratu.
(+,-,x, :) eragiketak erabiliz, buruzko kalkulurako estrategiak garatu.
Eguneroko bizitzako egoerak ebazteko, matematikako eragiketak
erabili.
Merkataritzako, antolamenduko eta lan egoeretan sor daitezken
buruketak ebazteko norberaren estrategiak landu eta erabili.
Moneta sistema erreztasunez erabili.
Eguneroko bizitzan, matematikaren baliotaz ohartu.
Salerosketa aktibitatea aurrera eramateko elkarlanean aritu, bestearen
presentzia kontuan hartuz.
K
S
ERAKUSKETA ETA ENKANTEA
Departamentu hau bestearen osagarria da eta
lau kontestuk osatzen dute: mertzeria,
buruketak, joku matematikoak eta diseinua.
Mertzeria. Kontestu honetako
helburutako bat kalkulu aritmetikoa
garatzea da. Honetarako “kontularitza
praktikak” egiten dituzte, kalkulurako
estrategiak eta eragiketak egiteko
mekanismo ezberdinak erabiliz.
Luzera, edukiera eta masa neurriak
lantzeko eta erabiltzeko, behaketa, neurri
ezberdinen artean alderaketa eta
estimazio estrategiak erabiltzen ditugu.
Luzera neurriak lantzeko, kometak,
ponpoiak, olagarroak, … egiten dituzte,
honetarako behar duten artilea neurri
ezberdinetan kalkulatu ondoren.
Egindako lana enkantatu egiten dute.
Enkante hau egiteko jolas kontestuan
asmatutako buruzko kalkulu serieak
erabiltzen dituzte.
Edukiera eta masa neurriak, “ginkana”
jolasaren bitartez lantzen ditugu. Bertan,
manipulazioaren bidez, froga desberdinak
egiten ditugu neurri ezberdinak lantzeko.
Jolas matematikoak. Eragiketa eta joku matematiko ezberdinak
erabiliz, logika matematikoa eta buruzko
kalkuloa garatzea da kontestu honetako
helburu nagusia. Buruzko kalkulua lantzeko
eragiketak asmatu (batuketak, kenketak,
biderketak eta zatiketak) eta emaitza
buruz ateratzen dute. Joku informatikoak
eta mahai jokuak ere badituzte
matematikarako trebeziak garatzeko.
Buruketak. Kontestu honen
helburua, buruketen ulermena eta
ebazpena da, prozeduraz eta emaitzaz
hausnarketa bat eginez, baita estimazio
eta kalkukurako estrategiak sortzea ere.
Helburu hau betetzeko, gero eta
korapilatsuagoak diren buruketa
ezberdinak ebazten dira. Problema
hauetan, enuntziatuan erabilitako
hizkuntza, datuak antolatzeko eta
azaltzeko erak, prozedurak eta aukerak
eta lortutako emaitzaren azterketa,
azpimarratu nahi ditugun alderdiak dira.
Diseinutegia. Kontestu honetan
geometria lantzen da. Prozedura
ezberdinak (erabilera, dokumentazioa,
azterketa, marrazketa eta maketen
eraikuntza) erabiliz, beraien inguru
hurbilean dituzten gorputz eta irudi
geometrikoak ezagutu eta deskribatzen
dituzte, beraien eta beste kideen lanak
baloratuz eta produkzioen bukaera
estetikoa zainduz.
Bi eratako diseinoak egiten dituzte: bat
planoan eta bestea bolumenean.
Gorputz eta irudi geometriko hauen
elementuak ( aurpegiak, erpinak, ertzak..)
aztertzen dituzte eta azkenik kartulinaz
edo balio gabeko materiala erabiliz,
maketa bat egiten dute gero gelakideen
aurrean aurkeztua izango dena.
Lehen Hezkuntza 2. ZIKLOA. EDUCACIÓN PRIMARIA
Ingelesa
English KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACÓN- KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACIÓN
R R A
A D
D I I O
O
P R R
E E
N
N S S A
A E
E X
X P P O
O PRESS S
S I I C
C I
I O O N
N
I I
R R
R R A SHOW A
T T
I DAY I A A
P P R R
E E
N N T T
S S
A A
E E R R
A
K A U PRESS K
S U
K S E K
T T
A A
KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN-KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN
DAILY REPORT
- Date
- Weather
- Season
- Missing
- Planning
STORIES
Stories
GAMESLAND
Vocabulary worksheets
FUN ZONE
Did you know
that…?
BOOKLAND
Activity book
Listenings
Picture dictionary
STORY TELLER
ngelerako departamentuak ere lau
kontestu ditu. Aho adierazpen gaitasunari
garrantzi handia ematen diogu eta
irakurketa zein idazketa pixkanaka garatzen
dugu.
Fun zone kontestuan ingurune eta gizarte arloei buruzko testu laburrak egin,
ikasi eta besteen aurrean aurkezten dituzte.
Bookland kontestuan hizkuntza honi buruzko gramatika hausnarketa egiten
hasten dira. Zikloko eduki horiek barneratzeko, kontestupean dauden hainbat
ariketa burutzen dituzte. Horretarako liburua erabiltzen dugu.
Stories kontestuan aho ulermena eta adierazpena lantzen dituzte. Ipuinaren
eta bere edukien aurkezpena egin aurretik ikasle bakoitzak “booklet” txiki bat
egiten du, istorioa lantzeko. Bukaeran antzerkitxoa antzezten da.
Games kontestuan, hiztegia lantzen dute. Honetarako fitxa desberdinak
erabiltzen dituzte liburuxkatxo bat eginez. Ikasleek, haiei dagozkien gaiak
lantzeko ordena aukeratzen dute.
Aurreko saioez aparte, badago astean hirugarren saio bat ikasleak mailaka
bananduta daudela. Honetan eduki linguistiko berriak aurkeztu eta lantzen ditugu
idatzizko aktibitate eta bideoaren bitartez.
I
LASTIKA
Plastikako departamentuaren helburuak ziklo honetarako hauek dira:
Ahalik eta modu original eta pertsonalenean, forma, kolore eta guneak
konbinaturik, adierazpen artistikoa sustatu.
Behaketa, pertzepzioa eta irudimena garatu.
Zenbait teknika eta materialen erabiltze zuzena ezagutu eta landu.
Egindakoarekin gozatzen lagundu eta sormena bultzatu.
Departamentuan teknika ezberdinak
lantzen dira: marrazketa librea,
abstraktua, collage, oinarrizko eta
bigarren mailako koloreak, mosaikoak,
esgrafiado, puntilismo, rayonismo,
marrazketa kromatiko eta akromatikoak,
eta abar. Obrak egiteko materiala ere
anitza da: mota desberdinetako margoak,
tenperak, papera eta abarrekin egiten
dituzte.
Lanak gelan erakutsi eta gero, taldean baloratzen dira.
P
MUSIKA
Hauek dira lortu nahi ditugun helburuak:
Musika klasikoaren ezaguera eta
gozamena.
Orkestrako eta Euskal Herriko
instrumentuen ezaguera.
Musika belarriaren garapena.
Ahots trebetasuna.
Errepertorio ezaguera.
Musika instrumentua den
gorputzaren garapena.
flauta ikasketa.
Musika mintzairaren ikasketa.
Mugimendu koordinaketa.
Musika hezkuntzan arlo hauek lantzen ditugu: kantua, musika instrumentuen
praktika, musika mintzaira, gorputz adierazpena eta musika entzuketa.
KANTUA
arnasketa.
ahotsaren hezkuntza:
- emisioa.
- bokalizazioa.
abestien ikasketa.
INSTRUMENTUAREN PRAKTIKA
gorputza soinuak egin dituen
instrumentutzat hartuta:
- gorputz perkusioak
- fonazio-aparatua
perkusiozko musika instrumentuak
flautaren ikasketa.
GORPUTZ ADIERAZPENA
gorputza mugimenduan.
dantza ikasketa.
MUSIKA MINTZAIRA
partitura irakurketa.
musika mintzairaren teoria
MUSIKA ENTZUKETA
musika klasikoen obren ezaguera.
orkestrako eta Euskal Herriko
instrumentuen ezaguera.
musikagile handien ezaguera.
musikogramak.
GORPUTZ HEZIKETA
epartamentu honetan garatu nahi ditugun
helburuak hauexek dira: Joku arauen
ezaguera eta talde ekintzen bidez
JOLASAREN HASTAPENA BULTZATU; AUTOESTIMA
ETA NORBERE EZAGUERA SENDOTU, oinarrizko
trebetasunen praktikaren bidez (korrikaldiak, jauziak,
jaurtiketa, jasoketa, ...); ELKARKIDETZA OHITURAK
SORTU, norberaren eta besteen ekintzetan indartze
positiboa erabiliz egoera eta espazio ezberdinetan,
OREKA ETA KOORDINAKETA OROKORRA LANDU;
GORPUTZ MUGIMENDUA ERRITMO EZBERDINETARA MOLDATU. GORPUTZ GARBIKETA ETA
HIGIENEA BULTZATU, ERA BEREAN, OSASUNBIDEZKO OINARRIZKO NOZIOEKIN HASI.
Gorputz-Hezkuntzako arloak LOE legean ezarritako oinarrizko zortzi konpetentzien lorpenean laguntzen
du.
Helburu hauek guztiak aurrera eramateko ekintza multzo handi bat eskeiniko diogu gure ikasleriari,
guztien edo gehienen gustukoak betetzen saiatuz. Ekintza hauek lau multzotan banatuko ditugu:
Aisialdia eta denbora librerako hezkuntza. Koordinaketa orokorra (lasterketa, norabide aldaketa, geldiketak, ...) garatu eta jokuen arauak ezagutu eta errespetatzea da bere helburua Multzo
honetan, talde dinamikari baiezko laguntza emango dion estrategia eta elkarketa ezberdinen erabilpenaren
bidez, ezagutzen ditugun jolas mota guztiak sartuko ditugu. Ziklo honetan saski baloia , futbola , esku
baloia , esku pilota , floorball , beisbola , herri kirolen hastapenak praktikatuko ditugu .
Gorputz komunikazio eta adierazpena. Multzo honen helburua, dantza errez batzuren ikasketa, gorputz mugimenduak musikaren erritmora moldatzea, gorputz eskemaren garapena, taldekideen
arteko dantzak eskatzen duen kontaktu fisikoa onarpena lantzea, deshinibizioa, bapatekotasuna, eta
mugimenduen sormena bultzatzea.
Hemen biribilketak, euskal dantza errez batzuk, ... sartuko ditugu.
Norberaren ezagutza eta kontrola. Bere helburua bizkortasuna lantzea eta gorputza menderatu eta ezagutzea (desplazamendu ezberdinak, igoketa, harrastak, lau hanketan, biraketak,espazio
eta denborazko nozioak, orekak, ...). Honez gain multzo honek mugikor ezberdinak erabiliz, oinarrizko
trebetasunak eta abilezien garapena du helburu, baita kirol jolasak ezagutu eta praktikatzea ere.
Jarduera fisikoa eta osasuna . Multzo honetan jarduera fisikoa osasungarria izateko ezinbesteko diren ezagutzak lantzen dira . Gainera bizitzan zehar jarduera fisikoa egiteko ohitura
hartzeko edukiak ere .
Jolasa edo jokua izango da oinarrizko metodologia. Umeek bizi duten errealitatea eta aurre
esperientziak kontutan hartu eta eurentzat zentzudunak eta motibagarriak diren edukien bitartez
ikaskuntza esanguratsuak proposatuko ditugu .
Egoeraren ebazpenak era desberdinetan ahalbideratzen duten jolas jarduerekin autobalorazioa ,
aniztasuna eta solidarizazioa bermatuko dira , arazoei aurre egiteko irtenbide ezberdinak egongo dira eta
.
D
IKASLEEN ANTOLAKUNTZAIKASLEEN ANTOLAKUNTZAIKASLEEN ANTOLAKUNTZAIKASLEEN ANTOLAKUNTZA ORGANIZACIÓN DE ALUMNOS/ASORGANIZACIÓN DE ALUMNOS/ASORGANIZACIÓN DE ALUMNOS/ASORGANIZACIÓN DE ALUMNOS/AS
ZIKLOEN ARTEKO ORDEZKARIEN BILERAZIKLOEN ARTEKO ORDEZKARIEN BILERAZIKLOEN ARTEKO ORDEZKARIEN BILERAZIKLOEN ARTEKO ORDEZKARIEN BILERA REUNIREUNIREUNIREUNIN DE LOS REPRESENTANTES ENTRE CICLOSN DE LOS REPRESENTANTES ENTRE CICLOSN DE LOS REPRESENTANTES ENTRE CICLOSN DE LOS REPRESENTANTES ENTRE CICLOS
ASANBLADAASANBLADAASANBLADAASANBLADA ASAMBLEAASAMBLEAASAMBLEAASAMBLEA
ZIKLOEN ARTEKO ORDEZKARIEN BILERAZIKLOEN ARTEKO ORDEZKARIEN BILERAZIKLOEN ARTEKO ORDEZKARIEN BILERAZIKLOEN ARTEKO ORDEZKARIEN BILERA REUNIÓN DE LOS REPRESENTANTES ENTRE CICREUNIÓN DE LOS REPRESENTANTES ENTRE CICREUNIÓN DE LOS REPRESENTANTES ENTRE CICREUNIÓN DE LOS REPRESENTANTES ENTRE CICLOSLOSLOSLOS
ASANBLADAASANBLADAASANBLADAASANBLADA ASAMBLEAASAMBLEAASAMBLEAASAMBLEA
ORDEZKARIEN ORDEZKARIEN ORDEZKARIEN ORDEZKARIEN BILERABILERABILERABILERA
REUNIÓN DE REUNIÓN DE REUNIÓN DE REUNIÓN DE REPRESENTANTESREPRESENTANTESREPRESENTANTESREPRESENTANTES
IA BILERAIA BILERAIA BILERAIA BILERA REUNIÓNREUNIÓNREUNIÓNREUNIÓN PAGOAKPAGOAKPAGOAKPAGOAK
IA IA IA IA BILERABILERABILERABILERA
REUNIÓNREUNIÓNREUNIÓNREUNIÓN ARTEAKARTEAKARTEAKARTEAK
IA BILERAIA BILERAIA BILERAIA BILERA REUNIÓNREUNIÓNREUNIÓNREUNIÓN URKIAKURKIAKURKIAKURKIAK
IA BILERAIA BILERAIA BILERAIA BILERA REUNIÓNREUNIÓNREUNIÓNREUNIÓN LIZARRAKLIZARRAKLIZARRAKLIZARRAK
Zerbitzu Zerbitzu Zerbitzu Zerbitzu batzordeabatzordeabatzordeabatzordea
Comisión de Comisión de Comisión de Comisión de ServiciosServiciosServiciosServicios
Zerbitzu Zerbitzu Zerbitzu Zerbitzu batzordeabatzordeabatzordeabatzordea
Comisión deComisión deComisión deComisión de SerSerSerServiciosviciosviciosvicios
Zerbitzu Zerbitzu Zerbitzu Zerbitzu batzordeabatzordeabatzordeabatzordea
Comisión de Comisión de Comisión de Comisión de
ServiciosServiciosServiciosServicios
Zerbitzu Zerbitzu Zerbitzu Zerbitzu batzordeabatzordeabatzordeabatzordea
Comisión de Comisión de Comisión de Comisión de ServiciosServiciosServiciosServicios
IA BILERAIA BILERAIA BILERAIA BILERA REUNIÓNREUNIÓNREUNIÓNREUNIÓN HARITZAKHARITZAKHARITZAKHARITZAK
IKASLEEN ANTOLAKUNTZA
kasleen antolakuntzaren bidez gure
Hezkuntza Proiektuak jasotzen dituen baloreak
bultzatu nahi ditugu, baita gaitasun pertsonalen
hazkundea eta sozial arloko trebeziak ere.
Gure iritziz, ezdabaidatzen eztabaidatuz
ikasten da, erabakitzen erabakiak hartzen, entzuten entzunez, erantzule izaten
erantzukizunak hartzen. Ideiak argudiatzen ikasteko edota aldatzeko gai izateko;
gutxiengoari entzuteko eta ulertzen saiatzeko; ondokoaren lekuan ipintzeko…
helburu horiek sustatzen dituen egitura egonkorra behar dela uste dugu, horiek
garatzea ahalbideratzen duen marko zehatza. Eta marko hori da Ikasleen
Antolakuntza izenez deitzen duguna.
Ikasleak Asanbladetan, Gelako Bileretan, Zerbitzuetako Bileretan…
antolatzen ditugu. Hauteskunde prozesu baten bitartez talde bakoitzak
bileretarako ordezkari eta bozeramaleak aukeratzen ditu. Bileretan ikastetxeko
bizitzan sortu ohi diren gorabeheretatik abiatuta gai desberdinak jorratzen dira
eta hobetzeko bideak bilatzen dira.
Era honetan, ikaslea badoa konturatzen talde baten partaidea dela, eskola
estamentu desberdinek osatzen dutela (ikasleak, irakasleak, zerbitzuetako
langileak, zuzendaritza taldea …) eta denak elkarlanean aritzen direla eskola
hobetzeko.
Irakaslearen zeregina da gogoetak eta eztabaidak bultzatzea, benetako
konponbide zuzenen bilaketan inplikatzea.
I
TUTORITZA SAIO KOLEKTIBOAK
Tutoritza saio kolektiboak testuinguru espezifiko
bat bezala hartzen ditugu non helburu nagusia
norbanako eta taldearen hazkundea da, jarrera
zabalak garatuz eta balore positiboak barneratuz.
Hauen bitartez, hainbat aspektutan eragina
edukitzen saiatzen gara, hain zuzen, dibertsitatea kualitate bezala onartzea, iritzi
pertsonalen eraketa eta besteen iritzien onarpena, objetibitatearen garapena edo giza
mugen barneratzea.
Saio hauetan bi ardatz nagusi lantzen ditugu.:
• Talde barruko harremanak:
Bloke honetan talde barruan sortzen diren dinamikak aztertzen ditugu baita hauek
sortzen dituzten sentimenduak eta gatazkak ere, tutoreen ustez hobe daitezken egoerak
edo ikasleentzat kezkagarriak direnak.
• Jarrera eta balore positiboak:
Bigarren bloke honetan gizarte hobe batean parte hartzeko behar ditugun jarrerak eta
baloreak ikertzen saiatzen gara.
Hasieran gure egoera pertsonaletik abiatzen gara: nire sentimenduak, nire auto-estima…
geroago begirada gure ingurune hurbilean jarriz: familia, taldea, eskola...
Gai hauen trataeran metodoa edo aztertzeko bide jakin bat jarraitzen saiatzen gara
baliabide eta ekintza ezberdinen laguntzaz (testuak, marrazkiak, rol-playing, inkestak...):
o Gaiaren aukeraketa.
o Arazoa kokatu: laburbildu eta ahal den neurrian zehaztu bere zama afektiboa
ekidinez.
o Egoera desiragarria definitu.
o Desiragarria eta posiblearen arteko desegokitzeaz konturatu. Egoera batzuk
ez dute konponbiderik baina gehienak hobe daitezke.
o Argitu zer aldatu behar dugun egoera hobetzeko.
o Erabaki eta konpromisoak hartu.
ZERBITZU KOMUNAK
ure sisteman antolamendu-egitura esku
hartzeko estrategia giltzarria da. Eskola
komunitaterako beharrezkoak diren
zerbitzuetan ikaslearen partehartzea erabiliz
pentsamendu sozialaren garapena bultzatu nahi
dugu., norberaren ekarpenak eskeini eta
besteenak jasotzeko jarrera irekia, alegia.
Ziklo honetan, departamentuei hertsiki loturik
dauden zerbitzuetan parte hartzeaz gain
ikasleak ondorengoetan ere aritzen dira:
IRRATIA ETA TELEBISTA
Ikasleek txandaka, eskolako irratitik eta telebistatik emititzen den albistegian parte hartzen dute.
Bertan etxean idatzitako berriak eskeintzen dituzte.
Mundu hurbileko gertaerak jaso eta albiste bihurtzean, piskanaka haien begira-puntua gizarte
zabalagora hedatzen dute.
Ikus-entzunezko baliabideen balioaz jabetzen dira eta arduraren kontzeptua garatzen dute
hartutako konpromisuak betetzean.
Kurtsoan zehar, ikasleek departamentuetan egiten dituzten zenbait lan, medio hauen bidez,
aurkezten dute ere.
G