Hezkuntza Proiektua

download Hezkuntza Proiektua

of 16

  • date post

    23-Oct-2015
  • Category

    Documents

  • view

    19
  • download

    5

Embed Size (px)

Transcript of Hezkuntza Proiektua

1

IKASTETXEKO

HEZKUNTZA PROIEKTUA

CEP OTXARTAGA LHI

IKASTETXEKO HEZKUNTZA PROIEKTUAAURKIBIDEA:

1.-SARRERA

2.-KOKAPEN ANALISIA

2.1.-INGURUNEA

2.2.-IKASTETXEA

2.3.-IRAKASLERIA

2.4.-IKASLERIA

2.5.-SENIDEAK

2.6.-IRAKASLE EZ DIREN LANGILEAK

3.-IDENTITATE EZAUGARRIAK

3.1.-KONFESIONALITATEA

3.2.-BALOREAK

3.3.-HIZKUNTZ IRIZPIDEAK

3.4.-BATERAKO HEZKUNTZA

3.4.-METODOLOGIA

3.5.-ANIZTASUN TRATAERA

3.6.-TUTORETZA PLANA

3.7.-ELKARBIZITZA PLANA

4.-ANTOLAKETA ETA KUDEAKETA

5.-HELBURU OROKORRAK

5.1.-PEDAGOGIA ARLOKO HELBURUAK

5.2.-ANTOLAKETA ARLOKO HELBURUAK

5.3.-INSTITUZIO ARLOKO HELBURUAK

5.4.-HELBURU KURRIKULARRAK

1 SARRERA

Ikastetxearen parte hartzearen kudeaketa eratzen dituen iturburu hezitzaile, antolatzaile eta arau emaileak kontutan izanik, hezkuntza proiektua eskola elkartearen nahiak azaltzen dituen programatikodun dokumentua da. Gaur eguneko legediak, eskola elkarteei ematen dien autonomia eta autogobernu maila kontutan hartuta, elkarte hauek kudeaketa eredu honekin indartuta aterako dira. Ikas autonomiako edozein ereduk, ikastetxe bakoitzaren estilo propio eta bereizgarria iradokitzen du, baita guztion artean egindako lana era koherente eta zentzuzkoagoan egiteko identitate ezaugarriak ere, gizarteak eta ikastetxe berak ezartzen dituzten xede eta helburuak lortzeko.

Hezkuntza proiektu hau gure ikastetxearen errealitate zehatzan oinarrituta hasten da egiten eta hezkuntz-aukera biltzen du, hau da, identitate ezaugarriak, ikastetxeko estamentu guztiez onartuta daudenak, hezkuntza elkarte osoaren ihardueren erreferentzia esparru orokor bezala balio izanik.

Hezkuntza elkartea den gure ikastetxean, proiektu hau elkarte osoaren partaideek egindako amets batetan oinarrituta egin da. Amets honek erreflexio eta eztabaida luze eta sakona erakarri zuen. Ondoren eremu ezberdinetan egiteko antolaketa eta ekintza proposamenak atera ziren; kurrikuluma, harreman pertsonalak, eskola mota eta kontutan hartzeko beste hainbat faktore . Cora Weisek esandako hitzetatik abiatuko gara:

Bakarrik amets egiten dugunean,ametsa da soilik,

elkarrekin amets egiten dugunean,

ametsa errealitate bihur daiteke

2 KOKAPEN AZTERKETA

2.1 INGURUNEA

Otxartaga Eskola Ortuella udalerrian kokatuta dago. Hasiera baten herri hau meatzaritzaren hazkuntzarekin jaioa eta gero inguruko industriaren hazkuntzari lotuta hazten joan da.

Ortuella, Euskal autonomi erkidegoan, Bizkaiako meatzaldeko udalerria da. Gaur egun Bilbo handiko eskualdeko herria da, baina XIX mendearen hasierara arte Enkarterrietako Muskiz aranan integratuta zegoen, Santurtzirekin bat. Ortuellaren mugak iparraldetik Santurtzi, hegoaldetik Galdames, ekialdetik Portugalete eta Trapagaran eta mendebaldetik Abando dira. Ortuellako kanpoaldeko hauzoak Nocedal, Cadegal, Triano, Baales, Aiegas eta Urioste dira.Ortuella tamaina erdiko udalerria da ( 7,65 km2 ) eta gaur egun 8.500 biztanle inguru ditu. 90 hamarkadatik hona, populazio kopurua beherakada nabaria jasaten dihoa. Biztanleriaren zahartzea nabaria da, batez ere bizi-itxaropena luzeagoa delako eta jaiotze tasa baxua delako. Azken honek ez du ematen denbora laburrean aldatuko denik.

Hirigintza eta azpiegitura mailan, Ortuella kalitate erdi-baxuko etxebizitzak ditu, sakabanatutako hainbat eremuetan etxebizitza landatarrak eta beste hainbatetan marjinalak. Azken hauek meatzaritza ustiapenen garaikoak dira, berehala baten eginak. Gaur egun, etxebizitza hauek baliabide ekonomiko gutxiko familiek erabiltzen dituzte).era berean, esan beharra dago Ortuella udalerria berpizteko lanetan ari dela, bertako garapen plan batetan murgilduta. Etxebizitza berriak eraikitzen ari dira, baita herri mailan berrikuntza lan ugari ere: Kultur etxea, udal haur eskola, espaloiak egokitu, parkeak, enparantzak...

Hiriburua hurbil izateari esker, garraiobide sistema nahiko egokia dauka. Ortuellara heltzeko bide eta modu ezberdinak daude: errepidetik A-8 eta N-634, eta garraio publikoa erabilita RENFEko trena eta BIZKAIBUSeko autobusak .

Alde ekonomikoa aztertuta, lehengo meatzaritzaren garrantzia gaur egun industriak hartu du, eta honen adibide argiak honakoak dira: Granada Urioste eta Abra industrial industri eremuak.

Gure udalerrian, kultur eta euskera sailaren aldetik,hauzoko kultur edo7ta hezkuntza elkarte zberdinen laguntzaz, hainbat ekintza antolatzen dira urtean zehar ( euskeraren astea, inauteriak, jaiak, hitzaldiak, ikastaroak, e.a.) Azpiegitura aldetik, aurretik aipatutakoari ondokoa gehitu beharko litzateke: osasun zentroa, nagusientzako egoitza, nagusientzako eguneko zentroa eta kirol ta aisialdirako elkarte ugari ( Danok lagunak pilota elkartea, Mendizale taldea, Mendialdeko etxekoandre elkartea, harrera zerbitzua, informazio eta orientazioa, Caritas, Bizkaiko HDT-Ea, Lurgazte eskautak.

2.2 IKASTETXEA

Euskal autonomia erkidegoko Hezkuntza sailaren menpe dagoen ikastetxe publikoa dugu Otxartaga eskola. Bertan, 2-12 urtera arteko 300 ikasle dago, 500m-ko distantzian bananduta dauden bi eraikuntzatan. D ereduko haur eta lehen hezkuntzako tarteak ematen dira.

Haur hezkuntza errepide nazionalaren ondoan kokatuta dago, herriaren erdigunean. Duela gutxi berrikuntza lanak egin dira, herriko haur eskola gure eraikuntza honetan kokatzeko. Bertan 0-2 urteko haurrak daude.

Lehen hezkuntza herriko goikaldean dago kokatuta, Barrakoiaren ondoan, jolas eta aisialdirako berdegune baten ondoan

Ikastetxeak honako zerbitzuak eskeintzen ditu:

Autobus garraioa, Cadegal, Urioste, Aiegas, Nocedal eta Baales hauzoetako ikasleak hartzeko.

Jantokia. Lehen hezkuntzako eskolan janaria bertan prestatzen delarik eta haur hezkuntzan Katering batek ekarrita

Lhan 12 ikasgela eta HH-an 8

Informtica gela

Bi gimnasio eta aldagelak lehen hezkuntzako eraikuntzan.

Ikasgelaz kanpoko ordutegian ( jantoki orduan edo arratsaldez) zabalik dagoen liburutegia. Biblioteca, abierta en horario extraescolar (en horario de comedor y por las tardes)

2 ingeleseko gela

Musika gela

Bi irakasle gela

Guraso elkartearentzako gela

Patio zabalak eta kirolguneak

Lehen hezkuntzan estalitako eremu bat eta haur hezkuntzan aterpedun patioa.

Bi eraikuntzatan igogailu bana eta aldapatxoak daude mugikortasun arazodun pertsonentzako egokituta.

Bi eraikuntzatan arbela digitalak daude hainbat geletan, TIC heldutasun zentroa baita, teknologia berrietan murgilduta.

Harrera zerbitzua 8h terdietatik aurrera.

Jantoki eta arratsaldeko orduetan ikasgelaz kanpoko kirola proiektua

...

Gure ikastetxea ikas komunitate bat da, herriari zabalduta, herritar eta kultur erakundeekin jarrera partehartzailea mantenduaz. Era berean, udalak edo/ta beste erakundeek antolatutako ekintzetan parte hartzen duen zentroa da, batez ere gure komunitatearen errealitate sozio-kulturaletan oinarritutako ekintzeei garrantzi handia emanez.

2.3 IRAKASLERIA

Ikastetxe honetako irakasleria, ia orokorrean, ikas eta jantoki proiektuen arduradunak kenduta, euskalduna da, lanean aritzeko guztiz motibatuta. Pedagogia ardura honek, eskolak berrikuntza eta formakuntza hainbat proiektu eta experientzatan parte hartzera bultzatzen du.

Momentu hoetan, irakasleriaren % 80 behin betikoa da. Honi ezker, eratutako lan taldeak egonkorrak eta nahasiagoak dira. Tutotetzen banaketa ikastetxearen beharrak eta irakasleen gaitasun eta lehentasunen arabera egiten da.

Irakasleek lortu beharreko helburuen artean talde lana izango litzateke lehenetariko bat, hau baita eskolako egituraren funtzionamentua eta irakaskuntza lana hobetzeko era egokia.

Irakasleriak, urteak direla, jarraiango formakuntza egiteko dinamika mantentzen du; klaustro mailan, kanpoko adituak ekarrita edo/ta barruko autoformakuntza eginda.

Ikastetxe honetan erabakiak demokratikoki hartzen dira eta gehienetan klaustroak adostuta. Modu honetan eginda irakasleak gehiago inplikatzen dira onartutako erabakiak aurrera eramateko, hau baita azken baten lortu nahi duguna.

2.4 IRAKASLERIA

Gure ikasleria 2-12 urteko tartean daude, eta haur hezkuntzan ( 2-5 urtetara) eta lehen hezkuntzan ( 6-12 urtetara) bananduta.

Ikasleak normaltasunez joaten dira eskolara. Normalean bertaratze hutsak justifikatuta daude. Kasu oso puntualak kenduta, gure eskolan ez dago ikas absentismorik.

Ikastetxe honetako ikasleria, orokorrean, eskolako dinamikan integratuta dago, eta beraien artean ez dagoela aipagarria den portaera oldarkorrik aipa daiteke. Dena dela, batzutan badira egoera batzuk zeinetan Ikastetxeko Elkarbizitza Plana erabili behar dena.

Orokorrean, gure umeekbere denbora libre gehiena telebista ikusten, bideo jolasekin jolastu eta kalean egoten erabiltzen dute. Badira beste asko, guraso elkarteak,irakasleek (liburutegia, kirola), udalak ( musika, psikomotrizitatea) eta kirol talde ezberdinek antolatutako ikasgelaz kanpoko ekintzetan parte hartzen dutela,

Ikasteko ohitura ikasle batzuengan oso eskasa da. Gai hau dugu landu beharreko bat, gurasoekin batera etsa ikas maila baxuenetatik hasita. Asko dira etxerako lanak egin barik doazenak gelara, eta etxean behar beste denbora sartzen ez dutenak ikasgaiak ondo eramateko. Lan ohitura eta ardura falta nabaria da ikasle batzuengan.

Gure ikasleen eskolako experientzia arrakastan oinarritzea derrigorrezkoa deritxogu, bakoitzaren gaitasunak, trebetasun eta autoestimua bultzatu eta indartzeko. Lan hau etxera eramatea lortu behar dugu,guztion lana izan dezan.

2.5 FAMILIAK

Otxartaga eskolako ikasleen familiak, orokorrean,