HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA DEPARTAMENTO DE Koordinazio-konposatuak. Euren osaketari buruzko...

download HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA DEPARTAMENTO DE Koordinazio-konposatuak. Euren osaketari buruzko teoriak.

If you can't read please download the document

  • date post

    12-Oct-2020
  • Category

    Documents

  • view

    0
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA DEPARTAMENTO DE Koordinazio-konposatuak. Euren osaketari buruzko...

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: educauei@ej-gv.es Página 1 de 15

    HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

    DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

    BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGOKO GAI-ZERRENDA

    FISIKA ETA KIMIKA 1993ko irailaren 9ko Agindua, maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Hizkuntza-Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetan zenbait espezialitaterako sarrera, espezialitate berrien eskuratze eta mugikortasun-prozeduretan agindu behar dituzten irakasgai-zerrendak onartzen dituena, ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuak arautuak. (1993ko irailaren 21ean BOEn argitaratua) 1. Zientziaren ikusmolde nagusiak. Aldaketa handiak: zientziako iraultzak. Zientzia, etengabe eraikitzen ari den prozesu gisa: adibideren bat Fisikan edo Kimikan. Zientzialariak eta euren muga sozialak. Zientzia-jarrerak eguneroko bizimoduan. 2. Funtsezko uneak Fisikaren eta Kimikaren bilakaeran. Inplikatutako zientzialari edo zientzialari-talde nagusiak. Gaur egungo ikerkuntzan lehentasuna daukaten arazo fisiko eta kimikoak. 3. Magnitude fisikoak eta kimikoak. Nazioarteko unitate-sistema. Neurketa. Neurketak egitean eta emaitzak zehaztean ziurgabetasuna kalkulatzeko metodoak. 4. Zinematika. Mugimendua deskribatzeko elementuak. Interes bereziko mugimenduak. Mugimenduaren azterketa esperimentalerako metodoak. 5. Indarra-mugimendua erlazioaren bilakaera historian. Partikularen dinamika. Newtonen legeak. Momentu linealaren kontserbazio-printzipioa. Aplikazioak. 6. Partikula baten biratze-mugimendua. Zinematika eta dinamika. Momentu angeluarraren kontserbazioa. Aplikazioa astroen mugimenduan. 7. Partikula-sistema baten dinamika. Momentu lineala eta angeluarra. Kontserbazio- printzipioak. Partikula-sistema baten energia. Lana-energia erlazioa. 8. Lurrak unibertsoan duen posizioaren arazoa. Sistema geozentrikoa eta heliozentrikoa. Grabitazio unibertsalaren teoria. Aplikazioak. Lurreko eta zeruko grabitazioa bateratzearen garrantzi historikoa. 9. Gorputz zurrunen estatika. Oreka-baldintzak. Makinak. Eragina bilakaera sozialean. 10. Fluidoen estatika. Presio atmosferikoa. Hutsari buruz zientziaren historian egindako planteamenduak. Presioaren azterketa esperimentalerako metodoak.

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: educauei@ej-gv.es Página 2 de 15

    HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

    DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

    11. Fluidoen dinamika. Jarraitutasun-ekuazioa. Bernouilli-ren ekuazioa. Erregimen laminarra eta zurrunbilotsua. Aplikazioak intereseko gailu teknologikoetan eta gizakien sistema kardiobaskularraren funtzionamenduan. 12. Gas idealak. Interpretazio-eredu bat gasetarako, teoria zinetikoa. Jokaera idealarekiko desbideratzeak: gas errealak. Materia guztiarentzako eredu bat. Energia- trukeak egoera-aldaketetan. 13. Atmosferaren fisika. Fenomeno atmosferikoak. Behaketa meteorologikoa. Lurraren balantze energetikoa. Atmosferaren babes-zeregina. Kutsadurak eragindako aldaketak. Babes-neurriak. 14. Energia eta bere transferentzia. Lana-energia erlazioa. Energiaren kontserbazio- printzipioa. Bilakaera gizartearen energia-beharrizanetan. Ondorioak ingurumenean. Ordezko energiak. 15. Barne-energia. Beroa eta tenperatura. Bero-kontzeptuaren bilakaera historian. Oreka termikoa. Beroaren hedapena. Beroak gorputzengan duen efektua. Eroaleak eta isolatzaileak. Aplikazioak. 16. Beroa eta lana prozesu termodinamikoetan. Termodinamikaren lehen legea. Aplikazioa makina termikoetan eta erreakzio kimikoetan. Errendimendu energetikoa. 17. Entropia. Termodinamikaren bigarren printzipioa. Bigarren printzipioarekin lotutako kontuak: ordena eta desordena, erreakzioen berezkotasuna. 18. Uhinak ingurune elastikoetan. Garraiatzen duten energia. Fenomeno bereizgarriak. Gainjartze-printzipioa. Horren azterketarako metodo esperimentalak. Soinua luzetarako uhinen adibide gisa. Kutsadura akustikoa. 19. Materiaren izaera elektrikoa. Elektroestatika. Kargaren etena eta kontserbazioa. Eremu elektroestatikoaren izaera kontserbakorra. Elkarrekintza elektrikoaren azterketa energetikoa. 20. Korronte elektrikoa. Korronte zuzeneko zirkuituak. Energiaren kontserbazioa: Ohm- en legea. Polimetroen erabilera. 21. Eremu magnetikoa. Eremu magnetikoaren izaera ez-kontserbakorra. Eremu magnetikoen sorrera eta mugimenduan dauden kargen gaineko efektuak. Aplikazioa gailu teknologikoetan. 22. Denboraren mende dauden eremu elektrikoak eta magnetikoak. Maxwel-en legeak. Indukzio elektromagnetikoa. Elkar-indukzioa. Autoindukzioa. 23. Korronte alternoen sorrera. Sorgailuak eta motorrak. Transformadoreak eta korronte elektrikoaren garraioa. Elektrizitatearen eragina bizi-baldintzen aldaketan. 24. Zirkuitu elektrikoetako elementu garrantzitsuak: erresistentziak, harilak eta kondentsadoreak. Korronte zuzeneko eta alternoko zirkuituetan duten zeregina. Energia

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: educauei@ej-gv.es Página 3 de 15

    HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

    DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

    metatua edo eraldatua. 25. Uhin elektromagnetikoak. Jatorria eta propietateak. Energia eta higidura-kantitatea uhin elektromagnetikoetan. Espektro elektromagnetikoak. Aplikazioak. Babes-neurriak. 26. Optika geometrikoa. Fermat-en printzipioa. Ispiluetan eta lenteetan irudiak osatzea. Tresna optikoen azterketa eta eraikuntza. Begia eta ikusmenaren akatsak. 27. Optika fisikoa. Argi-uhinen propietateak. Behaketa laborategian. Kolorearen teoria fisikoa. Espektrofotometria. 28. Elektrizitatea, magnetismoa eta optika bateratzearen bilakaera historian. 29. Fisika klasikoaren mugak. Mekanika erlatibista. Erlatibitate bereziaren postulatuak. Fisika erlatibistaren inplikazio batzuk. 30. Teoria kuantikoa. Arazo aitzindariak. Fisika klasikoaren mugak arazook konpontzeko. Teoria kuantikoa berresten duten fenomenoak. 31. Eztabaida argiaren izaeraz. Uhina-korpuskulua dualtasuna. Dualtasun hori agerian jartzen duten esperientziak. Erradiazioa-materia elkarrekintza. Ziurgabetasun-erlazioak. 32. Sistema materialak. Nahasketak, substantzia puruak eta elementuak. Eraldaketa fisikoak eta kimikoak. Nahasketa baten eta konposatu baten osagaiak banatzeko prozedurak. Hizkera kimikoa: IUPAC arauak. 33. Dalton-en teoria atomikoa. Masaren kontserbazio-printzipioa. Lege ponderalak eta bolumetrikoak. Avogadro-ren hipotesia. Estekiometria. 34. Eredu atomikoak. Bilakaera historikoa eta aldaketa bakoitzaren justifikazioak. 35. Nukleo atomikoa. Ereduak. Lotura-energia. Erradioaktibitate naturala. Erradioaktibitate artifiziala. Erradioaktibitatearen aplikazioak eremu desberdinetan. Segurtasun-neurriak. 36. Naturako oinarrizko indarrak: grabitatorioa, elektromagnetikoa, sendoa eta ahula. Partikula inplikatuak. Bateratze-teorien gaur egungo egoera. 37. Energia nuklearra. Masa-energiaren kontserbazio-printzipioa. Fisio eta fusio nuklearra. Erabilera. Gaur egungo egoera. Hondakin nuklearren problematika. 38. Funtsezko partikulak. Euren azterketaren gaur egungo egoera. Atomoaren funtsezko osaera-partikulak. Mikrokosmosetik makrokosmosera. Unibertsoaren osaketa eta bilakaerari buruzko teoriak. 39. Eguzki-sistema. Posizio-astronomiaren fenomenoak. Behaketa eta neurketa Astrofisikan. Izarren bilakaera. Unibertsoaren egitura eta osaera. 40. Elementu kimikoen sailkapenaren bilakaera historikoa. Propietateen periodikotasuna eta konfigurazio elektronikoarekiko harremana. Propietate periodikoetako batzuen

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: educauei@ej-gv.es Página 4 de 15

    HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

    DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

    azterketa esperimentala. 41. Lotura kimikoa. Alderdi energetikoak. Loturen sailkapena osatzen dituzten atomoen elektronegatibotasunaren arabera. Lotura-motaren azterketa substantzien propietateen arabera. 42. Lotura kobalentea: orbitalak molekularrak. Energia-diagramak. Geometria molekularra. Substantzia kobalenteen egitura eta propietateak. 43. Molekula arteko indarrak. Alderdi energetikoak. Solido molekularrak. Uraren ez- ohiko propietateen justifikazioa eta bizitzarako daukaten garrantzia. 44. Substantzia ionikoak. Alderdi energetikoak kristal ionikoen osaketan. Konposatu ionikoen errekonozimendua eta erabilera. 45. Banden teoria. Substantzien izaera eroalea, erdieroalea eta isolatzailea. Supereroankortasuna. Erdieroaleen eta supereroaleen garrantzia teknologia berrietan. 46. Metalak. Taldeen ezaugarriak. Lortzeko modua eta propietateak. Sorrarazten dituzten konposatuak eta aplikazioak. Aleazioak. Horietako batzuen interes ekonomikoa. 47. Elementu ez-metalikoak. Taldeen ezaugarriak. Lortzeko modua eta propietateak. Sorrarazten dituzten konposatuak eta aplikazioak. 48. Trantsizio-elementuak. Garrantzitsuenen ezaugarriak eta propietateak. Koordinazio- konposatuak. Euren osaketari buruzko teoriak. 49. Disoluzioak. Diluitutako disoluzioen legeak. Propietate k