HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN 3 · HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN 8 21ko urtarrilaren 2a 3 Zer...

12

Transcript of HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN 3 · HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN 8 21ko urtarrilaren 2a 3 Zer...

Page 1: HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN 3 · HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN 8 21ko urtarrilaren 2a 3 Zer geratzen da Zaraoben zuk ikasle bezala ezagutzen zenuen institutuaz? Ni ikaslea nintzenetik
Page 2: HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN 3 · HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN 8 21ko urtarrilaren 2a 3 Zer geratzen da Zaraoben zuk ikasle bezala ezagutzen zenuen institutuaz? Ni ikaslea nintzenetik

2 HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN #98 2019ko urtarrilaren 23a

Eskola publikoak

Page 3: HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN 3 · HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN 8 21ko urtarrilaren 2a 3 Zer geratzen da Zaraoben zuk ikasle bezala ezagutzen zenuen institutuaz? Ni ikaslea nintzenetik

3HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN #98 2018ko urtarrilaren 23a

Zer geratzen da Zaraoben zuk ikasle bezala ezagutzen zenuen institutuaz?

Ni ikaslea nintzenetik insti-tutuak aldaketa asko izan ditu, noski. Baina, zentzu batean behintzat, berdina da; jarrai-tzen du Aiaraldeko gazteriaren topagunea izaten, eta sortzen den lotura hori oso mesedega-rria da eskualdearentzat. Izan ere, Amurrio, Artziniega, Aiara, Urduña eta Okondo udalerrieta-ko familientzat Zaraobe da bi-garren hezkuntzako erreferen-tziazko ikastetxea, eta gero eta gehiago dira Euskal Eskola Pu-blikoaren aldeko apustu akti-boa egiten dutenak.

Zein proiektu ditu zuzenda-ritza berriak?

Zaraobek beti eskaini du kali-tatezko heziketa, eta emaitzen aldetik pozik gaude. Hala ere, mundu hau oso arin ari da alda-tzen eta gu aldaketa horretara egokitzea ezinbestekoa da. Ho-rregatik hainbat aldaketa bul-

tzatuko ditugu hurrengo urtee-tan. Adibidez, ingelesa indartu-ko dugu ikasgai bat hizkuntza horretan eskainiz, eleaniztasun proiektuaren bidez.

Iritsi al da unea euskarri di-gitaletara pasatzeko?

Ukaezina da konpetentzia digitala funtsezkoa dela gaur egun. Gure aldetik, hausnarketa sakona egin ondoren, urrats ga-rrantzitsu bat eman nahi dugu: hemendik bi urtera, DBH 3. mai-latik aurrera, 1X1 plana ezartze-ko asmoa daukagu. Horrek eka-rriko du nork bere ordenagailua izango duela lan tresna nagu-si gisa, liburuak baino gehiago.

DBHko ikastetxe gehienak ari dira goizeko ordutegi trin-koa ezartzen. Zuek horren al-dekoak al zarete?

Gure artean ere debatea piz-tu da eta, egia esan, aldaketak zenbait onura ekar ditzakee-la iruditzen zaigu. Nolanahi ere, gai honetan familien iri-

tzia oso garrantzitsua da. Fa-milien gehiengo argi bat ho-rren aldekoa baldin bada egin ahalko dugu ordutegi trinkoa-ren planteamendua.

Aldaketa, ordea, Hauspoa proiektuaren barruan egingo genuke: arratsaldeak aprobe-txatuko genituzke errefortzu klaseak eta tailerrak eskain-tzeko, Laudio Institutuan egi-ten ari diren bezalaxe.

Aurreko ikasturtearen bu-kaeran eskolako jolastoki ere-mua birmoldatu zen. Proze-su parte hartzaile baten bitar-tez, herritar, ikasle eta gura-soen proposamenak kontuan hartuz, eta udalaren lagun-tzaz, auzolanean ekin genion lanari: futbol eta saskibaloi-ko eremuak lekutuz, jolas sin-bolikoan aritzeko elementuak sortuz, arearekin jolasteko gu-nea atonduz...

2018/2019 ikasturteko biga-rren berrikuntza nagusia es-kolako jantokia da. Urteeta-ko lanari esker eskolako janto-ki ekologikoa ireki da. Ondo-ko sukaldean prestatzen diren elikagaiak herrian erositakoak, gertukoak eta ekologikoak dira.

Hurrengo ikasturteko erron-

ka ikastetxea handitzea izan-go da. Haur Hezkuntzako ge-lak iazko udan birmoldatu zi-ren ikasle kopuru handiari le-

kua egiteko, eta aurrerantzean jantokia eta ikastetxeko bes-te eremu batzuk handitzeari ekingo zaio.

Urduñako eskola berritzeari ekin diote, auzolanean

Eskola publikoak

Bilera irekia Lucas Rey ikastetxean gaur, urtarrilak 23Ikastetxeko eskaintza eta hezkuntza proiektua azalduko dituzte eta bisita-gidatua egingo dute jarraian eraikinean barrena.

Jantoki ekologikoa da aurten ikastetxeak izango duen zerbitzu berritzaileena. Horrez gain, hainbat azpiegitura berrituko dituzte, ikastetxea handitzeari begira.

Gaur -urtarrilak 23-, asteazke-na, 15:00etan, Lucas Rey ikaste-txeko liburutegian bilera infor-matiboa egingo dute. Eskola eza-gutu nahi duen orori luzatu dio-te parte hartzeko gonbita.Has-teko, ikastetxeko zenbait gairi buruz hitz egingo dute (hezkun-tza-proiektua, baliabideak, ere-

muak…). Horrez gain, 2 urteko gelen inguruan arituko dira eta, jarraian, bisita gidatua eskaini-ko dute ikastetxean barrena.

Horrez gain, ikastetxearen gaineko informazioa eskura-tzeko aukera dago idazkaritza-ra bertaratuta, astelehenetik os-tiralera 9:30etik 11:30era.

Zaraobe instituaren aurkezpenak egongo dira datozen egunetan

Zaraobe Institutuko hezkun-tza eskaintza gertutik ezagutze-ko parada egongo da datozen egunetan eskualdeko hainbat herritan. Institutuko zuzendari-tzako kideek bilera irekiak egin-go dituzte hainbat ikastetxetan, 2019-20 ikasturtearen aurkezpe-na egiteko.

Bihar -urtarrilak 24- Zabale-

kon eta Urduñako herri ikaste-txean egongo dira, 15:00etan eta 16:45ean, hurrenez hu-rren. Ostegunean -urtarrilak 25- Lyucas Rey bisitatuko dute, 15:00etan. Datorren astean amaituko dute aurkezpen bira. Etxaurrenen egongo dira aste-lehenean 15:00etan eta Arteko Gure Aman, aldiz, asteartean,

ROBERTO MARIN ZARAOBE INSTITUTUAN IKASI ZUEN, ETA ORAIN

BERTAKO ZUZENDARI BERRIA DA. IKASTETXEAN GARATZEN ARI

DIREN ERRONKEN INGURUAN MINTZATU DA.

“Zaraobe beti izan da Aiaraldeko ikasleen elkargunea”

Hainbat auzolan egin dituzte ikastetxean. Urduñako eskola

Bisita gidatua eskainiko dute ikastetxean barrena. Lucas Rey

Hainbat ikastetxetan egingo dituzte aurkezpenak. Zaraobe Institutua

Page 4: HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN 3 · HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN 8 21ko urtarrilaren 2a 3 Zer geratzen da Zaraoben zuk ikasle bezala ezagutzen zenuen institutuaz? Ni ikaslea nintzenetik

4 HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN #98 2019ko urtarrilaren 23a

Laudio ikastola

Page 5: HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN 3 · HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN 8 21ko urtarrilaren 2a 3 Zer geratzen da Zaraoben zuk ikasle bezala ezagutzen zenuen institutuaz? Ni ikaslea nintzenetik

5HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN #98 2018ko urtarrilaren 23a

Laudio ikastola

Eraldaketa prozesu batean murgilduta dago Laudio Ikas-tolako Haur Hezkuntza. Es-pazioak berritu dituzte, gune zabalei lehentasuna emanez. “Ohiko ikasgelaren eredutik aldendu gara”, azaldu dute ira-kasleek, “modu horretan, ikas-leen egunerokotasuna hainbat espaziotan garatzen da”. Umea “era espontaneo eta librean” aritzea da ikastolaren xedea.

Esperimentazio tailerrakBaina ez dira espazioak mol-

datzera mugatu. Egunerokoan ere aldaketa sakonak egiten ari dira. “Geletan egunero hain-bat proposamen egiten dira eta umeak modu librean mu-gitzen dira gune batetik bes-tera, euren gogo eta interesen arabera”.

Esperimentazio tailerrak ere

antolatzen dituzte. “Proposa-men guztiak dira esperimenta-tzeko, ikertzeko eta jabetzeko”. Modu horretan, haurrek auke-ra dute gune horietan azalera-

tzen diren emozioak adieraz-teko. Irakasleen arabera, espe-rimentazio prozesua da gakoa, ez amaierako emaitza, ezta ekoizpena ere.

Kalitatezko zaintzaLehenengo zikloan, kalita-

tezko zaintza da egunero lan-tzen duten beste ardatza. “Jate-ko unea, garbitzekoa, lo egite-koa... haurraren eta helduaren arteko une estuak dira”.

Horregatik, Laudio Ikasto-lan arreta berezia jartzen diete une horiei, “umeak mimoz tra-tatuz”. Ume bakoitzaren errit-moak kontuan hartzen dituz-te jan edo lo egiterako orduan.

Bigarren zikloan, adin ezber-dinetako haurrak elkarlanean aritzeko guneak sortu dituzte, “elkarrekin esperimentatzeko aukerak zabalduz”.

Haur Hezkuntza, eraldaketan buru-belarri

Arratsaldeetako eskaintza oparoa, ikastolako GanbaranHezkuntza formal zein ez-formaleko eskaintza oparoa ematen hasi dira arratsaldeetan Laudio Ikastolan, DBHko ikasle zein familientzat.

Aldaketa sakonak egin dituzte Laudio Ikastolako Haur Hezkuntzan. Espazioak moldatu dituzte, ohiko ikasgelen eredutik aldendu eta umeei esperimentatzeko aukera eskaini eta kalitatezko zaintza bermatzeko.

2018-2019. ikasturtean or-dutegi jarraia abiatu dute Lau-dio Ikastolako DBHko etapan. Hori dela eta, egitasmo berezia atondu dute arratsaldeei begi-ra: Ganbara. Hezkuntza forma-leko zein ez-formaleko eskain-tza osatzea da ekimenaren hel-burua, DBHko ikasle zein fami-liei zuzendua.

Astelehenetik ostegunera ja-rri dute martxan egitasmoa, arratsaldero. Astelehen, astear-te eta ostegun arratsaldean hezkuntza formalera bidera-tu dituzte. Indartze saioak egi-ten dituzte hiru egun horietan, 15:30etik 16:30etara. Saio ho-rien helburua ikasleei indartze saioak eskaintzea da, izen-ema-tea boluntarioa izanik. Hiru jakintza multzotan banatu di-tuzte indartze-saio horiek: as-telehenak hizkuntzetara bide-ratuko dituzte, astearteak zien-tzietara eta ostegunak, aldiz, gizarte zientzietara, arte arloe-tara, teknologiara eta gorputz hezkuntzara. Hala ere, antola-keta hori izen emate kopurua-ren arabera moldatu dezakete, irakasleek aurreratu dutenez.

Horrez gain, ikasleek euren kabuz lan egiteko aukera ere izango dute hiru egun horietan, ordutegi berdinean. Norberaren lanak garatu edo lan taldeetan aritzeko beta izango dute ber-tan ikasleek.

Hezkuntza ez-formalaAsteazkenetan, aldiz, hez-

kuntza ez-formalari lotutako

aisialdi saioak eskaintzen ari dira ikastolan, ikasle eta fami-liei zuzendutakoak. Lau “txoko” proposatu dituzte. Euskal kul-turaren txokoa da horietako bat, euskarazko zinemagintza-ri buruzko zine-foruma, hain zuzen ere.

Bigarren txokoa ikasleena izango da. Ikasleek eurek ados-tutako aisialdi ekintzak gara-tzea izango du helburu.

Hirugarren txokoa familiena izango da eta DBHko guraso or-dezkariek planteatutako ekin-tzak eskainiko ditu, hileko hi-rugarren asteazkenetan.

Amaitzeko, azken txokoa orientazio akademikoaren in-gurukoa da. DBHko ikasleen fa-miliei aholkularitza akademi-koa ematea izango du helburu.

Aurreratu dutenez, Ganbara programa urritik maiatzera ari da burutzen.

Hezkuntza formal zein ez formaleko saioak eskaintzen dituzte Laudio Ikastolan arratsaldero ikasle zein familientzat

Ohiko ikasgelak hainbat esperimentazio gunerengatik ordezkatu dituzte Haur Hezkuntzan, haurrak era espontaneo eta librean aritu daitezen

Espeleologia irteera antolatu dute ikasleek, besteak beste. Laudio Ikastola

Elementuekin esperimentatzean datza Haur Hezkuntzako metodologiaren zati handi bat. Laudio Ikastola

Page 6: HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN 3 · HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN 8 21ko urtarrilaren 2a 3 Zer geratzen da Zaraoben zuk ikasle bezala ezagutzen zenuen institutuaz? Ni ikaslea nintzenetik

6 HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN #98 2019ko urtarrilaren 23a

Laudio BHI

Hezkuntza ibilbide guztiak, ikasleen esku

IES Laudio BHI ikastetxeak urte asko darama ikasketa ibil-bideak egokitzen, berriztatzen eta burutzen euskaraz, D ere-duan, DBHn nahiz Batxilergo-ko hiru modalitateetan (Zien-tziak, Artea eta Giza Zientziak). Gainera, Ingelesa indartze-ko proiektuaren bitartez, DBH

osoan zehar hainbat irakasgai ingelesez jorratzen dira.

Institutuak ikasle bakoitza-ri begira hezkuntza plan egoki-tuak etengabe planteatzen ditu, Aniztasun Curricularra DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleentzat, DBH agiria eskuratu ahal izate-ko.

Hezkuntza premia berezie-tako ikasleentzat Gela Egonko-rra dago, baita Zeregin Ikasketa Gela ere. Lanbide Heziketa ikas-ketak ere egin daitezke. Batetik, Estetika eta Edergintza Erdi mai-lako zikloa; bestetik, Ile-apain-keta eta Estetika Oinarrizko ikasketak.

Laudio institutuak ikasle guztientzako aukerak eskaintzen ditu. Batxilergoko hiru modalitateak baita Lanbide Heziketako hainbat gradu ere. D eredua da nagusi, baina hainbat ikasgai ingelesez eskaintzen dira.

Euskaraldiarekin bat egiteko ekitaldia egin zuten Laudio BHI institutuko ikasle eta langileek. Laudio BHI

Liburuetatik harago

Azken berrikuntzetako bat 2018-19 ikasturtean HAUSPOA proiektua bideratzea izan da. Honek ekarri dituen abantai-len artean daude goizeko esko-la ordutegi trinkoa, arratsaldez irakasgaien errefortzuak ego-tea eta zenbait tailer eskain-tzea.

Horien artean nabarmendu behar da Erasmus + ekimena. Ingelesa ikasketetan uztartze-ko balio du, ikasleen elkar tru-kaketa eta hainbat herrialde-tako kulturaren ezagutza sus-tatuta. Teknologia berrien ar-loan, robotika dago, eta ga-rapen pertsonalerako beste

hainbeste ikasgai. Ikasturtero bezala, jantoki eta autobus zer-bitzuak diruz lagunduta dau-de. Ikastetxeko orientazio min-tegiak eta zuzendaritza taldeak elkarlana egiten dute eskoleta-ko tutoreekin batera eskolatik instituturako aldaketa ahalik eta erosoena izateko.

Azkenik, ikasleentzat ezin-bestekoak diren zeharkako edukiak lantzen dira; ikasleek zein gurasoek oso era positi-boan baloratzen dituztenak: giza eskubideak eta indarkeria (ZINHEZBA), menpekotasunen prebentzioa (SASOIA), hezike-ta afektibo-sexuala (EMAIZE)…

Page 7: HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN 3 · HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN 8 21ko urtarrilaren 2a 3 Zer geratzen da Zaraoben zuk ikasle bezala ezagutzen zenuen institutuaz? Ni ikaslea nintzenetik

7HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN #98 2018ko urtarrilaren 23a

Artikulua

Hezkuntza Saileko arduradunak, aurrematrikulazio kanpaina aurkezteko eginiko ekitaldian. Eusko Jaurlaritza

Hilaren 28an hasiko da aurrematrikulazio epea

Hezkuntza Sailak jakinarazi du hainbat berrikuntza egongo direla eskaerak egiteko erabiltzen den sisteman.

Datorren astelehenean -urta-rrilak 28- irekiko da Haur Hez-kuntzarako, Lehen Hezkuntza-rako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako aurrematrikula epea. Bi modutan egin ahalko da: internet bidez edo nahi den ikas-tetxera bertaratuta.

Otsailaren 7ra arte egongo da lehen moduan egiteko auke-ra, www.hezkuntza.net ataria-ren bidez. Gurasoek eskaneatu-ta bidali beharko dute eskatu-tako dokumentazioa. Gune be-rezia atondu du Hezkuntza Sai-lak (www.ikasgunea.euskadi.eus), familiei informazio prak-tikoa eta gertuko aholkularitza eskaintzeko.

Ikastetxera bertaratuz gero, al-diz, otsailaren 8ra arte egongo da aurrmetrikulazioa egiteko tar-tea. Otsailaren 14an argitaratu-ko dira eskatzaileen zerrendak. Martxoaren 21ean, aldiz, behin-behineko zerrendak plazaratuko dira, eta erreklamazioak egiteko tartea utziko dute orduan, mar-

txoaren 28ra arte. Apirilaren 4an aurkeztuko dira behin betiko ze-rrendak. Hala ere, errekurtsoak aurkezteko aukera egongo da, maiatzaren 6ra arte.

12 ikastetxe eskaeranFamilia bakoitzak 12 ikastetxe

hautatu ahalko ditu guztira au-rrematrikulazioa egiterako or-duan, lehentasunaren arabera-ko hurrenkeran jarrita. Hori da aurtengo matrikulazio kanpai-naren berrikuntza nagusieneta-ko bat, orain arte 3 ikastetxe bai-no ezin baitziren hautatu ikasle bakoitzeko.

Hautaketa sistema ere aldatu dute: ikastetxe bakoitzak zerren-da osatuko du zentro hori hau-tatu duten ikasle guztiekin, eta eskaera guztiak barematuko di-tuzte. “Aldaketa honekin, lehen postuan plaza gutxi (edo eskae-ra asko) dituen ikastetxe bat hau-tatu izanak ez ditu hipotekatu-ko hurrengo eskaeretarako au-kerak”, azaldu dute Hezkuntza

Saileko arduradunek. Horrez gain, beste aldaketa garrantzi-tsu bat egongo da aurten: sare publikoko Lehen Hezkuntzako 6.mailatik DBHra salto egiten duten ikasleek ez dute eskaera-rik egin beharko, baldin eta fa-miliek ikasketa prozesua ibilbi-deko ikastetxe atxikian egitea hautatzen badute.

Hezkuntza Sailak adierazi duenez, EAEko 695 ikastetxek hartuko dute parte aurtengo matrikula kanpainan. Horieta-rik 452 (%65) izango dira publi-koak.

Page 8: HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN 3 · HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN 8 21ko urtarrilaren 2a 3 Zer geratzen da Zaraoben zuk ikasle bezala ezagutzen zenuen institutuaz? Ni ikaslea nintzenetik

8 HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN #98 2019ko urtarrilaren 23a

Erreportajea

Testua Izar Mendiguren Cosgaya

Zer dela eta egozten zaiz-kio haurrari jaiotzetik -edota umeki denetik- generoa? Nes-ka ala mutil sailkatzera ohitua dago jendartea, izateko beste-lako moduei izkin eginda. Nork -eta zeren baitan- erabakitzen du pertsona baten sexu iden-titatea?

Umea tripan dela ere, ez da arraroa honako galdera entzu-tea: zer izango da, neska edo mutila? Horren baitan jasotzen dituzte guraso askok opari arro-sak edota urdinak. “Generoa errealitate konplexua da, bere bizitzan zehar hainbat modu-tan adierazia izango dena”, dio-te J.O eta N.S urduñarrek. Hau-

rrari generoa ez ezartzea eraba-ki dute, berak libreki aukera de-zan. “Esperimentatzeko eta au-keratzeko posibilitatea irekita izan dezala nahi dugu” .

Nola egin aurre rolei?Hori da “galdera izarra”. Bi-

kote urduñarrak aspaldi eraba-ki zuen bide hori hartzea: “Era asko daude: aktibismoa, egune-roko bizitza, jakintza, kultura... Guztiak eragiten du haurrek mundua eta euren burua eza-gutzeko bidean”. Garrantzitsu-tzat dute gurasoek ere euren ro-lak zalantzan jartzea, zaintzen eremuak “mami asko” baitu. Ez da, ordea, nahi bezain erraza: “Araubidetik aldentzen garen familiok ere, zaintza lanen ba-naketari eta energia afektiboa-

ri dagokionez, oso bidezkoak ez diren harremanak berregi-ten ditugu”. Oso adi egon beha-rra dagoela diote, familiak bai-tira txikiei mundua erakusten dieten lehenak.

Printzesa eta heroi faseakPrintzesa eta heroi faseek

laguntzen al dute? Batzuetan beharrezkoak direla pentsa-tzen dute. Familia ikuspegitik konfiantzan dago gakoa, euren ustetan, “laguntzeko modu egokia aurkitu behar dugu, bai-na umeak epaitu gabe”. Euren esperientzia prozesu hunkiga-rria eta aberasgarria izaten ari da, aitortu dutenez. Hizkuntza neutroa bezain barneratzailea darabilte, kantu eta ipuinen moldaketak... Horrez gain, ko-

lore eta estilo anitzeko arro-pak eskaintzen dizkiete umea-ri, eta indarra zein samurtasu-na orekatzen ahalegintzen dira. Bide horretan, sarritan, jendar-tearen joerak izan dituzte ozto-po: “Kanpora begira zailagoa da etengabe mugak jarri behar iza-tea eta azalpenak ematea; asko-tan, ulertzen ez dituztenak, gai-nera. Adibidez, gure haurraren generoa berak esan arte jakingo ez dugula azaltzea, eta zentzu horretan nahiago dugula nes-ka/mutila zara bezalako esaldi borobilak ez erabiltzea berari zuzentzeko”.

BaliabideakHeziketa prozesuaren ipar

gisa, zenbait baliabide erabili dituzte. Dena den, eremu ho-

Nola hezi haurra generoa ezarri gabe?

Haurrari generoa ez ezartzea erabaki du bikote urduñarrak. Aiaraldea.eus

Haurrari generoa ez ezartzea erabaki dute J.O eta N.Sk, berak libreki aukera dezan

Umeen heziketan eta pertsonaren identitate eraikuntzan eragin nabarmena dute sexuei lotutako rolek. Badira, baina, generoa norberaren hautua izateko moduak. Urduñan bizi den bikote baten esperientziak hala baieztatu du. Haurra generoa markatu gabe hezteari ekin diote. Euren esperientzia eta bizipenak jaso ditugu erreportaje honetan.

Page 9: HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN 3 · HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN 8 21ko urtarrilaren 2a 3 Zer geratzen da Zaraoben zuk ikasle bezala ezagutzen zenuen institutuaz? Ni ikaslea nintzenetik

9HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN #98 2018ko urtarrilaren 23a

netan bide luzea dago egiteke oraindik, euren aburuz. “Eus-kal Herrian Chrysallis bezala-ko kolektiboek hausnarketara-ko eta kontzientziaziorako toki bat eskaintzen dute, bilatzen ari garenera gerturatzen dena”.

Ingelesez euskarri gehiago daude, baina badira euskaraz-koak ere. Horien artean koka-tu dute Bilgune Feministaren Izena eta izana ezbaian gida, “euskaraz izen neutroak jartze-ko baliabide eta estrategiak es-kaintzen ditu”. Gaztelerazkoen artean Buscando el final del ar-coiris edo Dale a tu criatura 100 posiblidades en lugar de dos la-nak nabarmendu dituzte.

Erreferentez galdetuta, mugi-mendu feministaren eta quee-rraren ekarpena azpimarratu dute, “beraiek izan dira gene-roaren eraikuntzaren gogoe-ta urratzen lehenak; begiratze-ko, zalantzan jartzeko eta eral-datzeko hainbat tresna eskain-tzen dizkigute. Esperientziak erakusten digu zein modu ab-

surdo eta ausazkoan ezartzen zaizkion haur bati rol eta ezau-garriak, espero zaion genero ho-rren arabera”, erantsi dute. Adi-bide gisa jarri dute negarra, ez-berdin interpretatzen delakoan umea neska edo mutil gisa jo-

tzen bada. “Genero bakoitza-rentzat onartutako arropez hobe ez hitz egitea”. Are luzea-goa da egoeren zerrenda: jostai-luak, umeari zuzentzeko erabi-litako ahots tonua... “Jarrera ho-riek oso automatizatuta daude,

ez dirudi aurretiazko hausnar-ketarik dagoenik, horregatik be-rregiten dira hain erraz”, aipatu dute. Nahita ere ezingo lukete esan zenbat aldiz galdetu dieten euren haurra neska edo mutila den, “beste ezer baino lehenago eskatzen den informazioa da”. Hizkuntza orokortuak eragin handia du, haien iritziz: “Ema-ten dugun erantzunaren arabe-ra erlazionatzeko modua alda-tzen da”.

Umeari dagokionez, gurasoek pentsatzen dute helduek baino malguago bizi duela identitate prozesua. “Gure umea txikiegia da oraindik galdera horri gure esperientziatik erantzuteko, baina gertuko beste haur batzuk ikusita; generoa helduok inpo-satu nahi duguna baino arinago bizi dutela ikusten dugu”.

Etxetik harago, zailtasunakZenbait pertsonaren babesa

jaso dute N.S eta J.Ok. Alabaina, ez dute argi ahal bezala jartzen dituzten mugez harago, zabal errespetatuko den aukera izan-go denik.

Hala ere, euren haurrak bere generoa nahieran bizi ahal iza-teko sare eta gune seguruak sor-tzen saiatzen dira, baita fami-lia ereduari dagokionean ere. “Kanpotik zerbait zaila, naha-sia edo esperimentala egiten ari garela ematen duela senti-tzen dugu; gure asmoa guztiz bestelakoa denean: aurreiri-tziez libratu, gure haurrak aur-kitu eta behar duenaren atzetik joaten saiatu, eta entzun”.

Oztopoak oztopo, aurrera doazela pentsatzen dute: “Badi-

rudi azken aldian heteropatriar-katuaren kontrako bistaratze eta salaketa lan handia egiten ari dela, baina urrats bat gehia-go eman eta genero rolak nola eraikitzen diren aztertu behar-ko genukeela uste dugu”.

Finean, harreman desore-katuak saihesteko genero bi-tasunari -eta rolak ulertzeko zurruntasunari- aurre hartu behar zaie, “genero bizipen eta adierazpenei, bai haurrengan eta baita helduengan ere”.

Heziketa eta generoaren ingu-ruan hausnarketa sare eta gune seguruak sortzeko asmoarekin, euren kontaktua jarri dute es-kura N.S eta J.Ok, jakin-nahiak eta esperientziak trukatzeko: [email protected].

Queer mugimendua eta feminismoa izan dituzte liburuetan erreferente. Posta elektronikoa zabaldu dute gurasoen artean esperientziak eta gogoetak partekatzeko

Euren haurrak bere generoa nahieran bizi ahal izateko sare eta gune seguruak sortzen saiatzen dira, baita familia ereduari dagokionean ere

Baliabide ugari erabiltzen ari da Urduñako bikotea. Aiaraldea.eus

Printzesa eta heroi faseetan umeak laguntzeko modu egokia aurkitu behar da euren iritziz, “baina haurra epaitu gabe”

Page 10: HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN 3 · HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN 8 21ko urtarrilaren 2a 3 Zer geratzen da Zaraoben zuk ikasle bezala ezagutzen zenuen institutuaz? Ni ikaslea nintzenetik

10 HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN #98 2019ko urtarrilaren 23a

OTSAILAK 16, LARUNBATAURDUÑAKO ALONDEGIAN

Izen emate azken eguna otsailak 13

HITZALDIAK10:00 AURKEZPENA

10:30 Arizmendi Ikastola: KONFIANTZAREN PEDAGOGIAIban Roa Pérez eta Aitor Elizaran Egidazu

11:15 GASTEIZEKO RAMON BAJO HERRI IKASTETXEA12:00 ATSEDENALDIA

12:3012:30 JOLASTOKIAK BERMOLDATZENMaialen Arregi (Hiritik At)

13:15 AMATASUNA/AITATASUNA, PRIBATIZATUAK?Plistiplasta Familia gunearen inguruan

Txusma Azkona Mendizabal14:00 ITXIERA

14:30 BAZKARIA (izen ematearekin apuntatu daiteke)16:3016:30 JOLASA ERAIKITZAILERAKO BALDINTZAK

Jon Arana Albeniz17:30 ESKOLAN GENEROA ERAIKITZEN:

zer gertatzen da komunetan?Amelia Barquín18:30 ITXIERA

693855312

Kokoriko hezkuntza faktoria

Page 11: HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN 3 · HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN 8 21ko urtarrilaren 2a 3 Zer geratzen da Zaraoben zuk ikasle bezala ezagutzen zenuen institutuaz? Ni ikaslea nintzenetik

11HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN #98 2018ko urtarrilaren 23a

Virgen Niña ikastetxea

Zeintzuk dira Virgen Niñako hezkuntza proiektuaren xe-deak?

Virgen Niña ikastetxearen hel-burua da ikasleek ahal bezain beste garatzea pertsonen for-maziorako funtsezkoak diren hiru oinarri.

Zeintzuk dira oinarri horiek?Giza baloreena da horieta-

ko bat. Ikasleak sentiberak eta adeitsuak izatea dugu helburu, emozionalki trebeak izatea, po-sitiboak. Hezkuntza emoziona-la baliatzen dugu horretarako, jarduera tutorial eta pastorala-rekin batera.

Akademikoki abilak diren ikasleak hezten ditugu, gaur egungo eta etorkizuneko erron-kei heltzeko prest egongo dire-nak. Pentsamendu kritikoa sus-tatzen dugu horretarako, hiru hizkutzetan irakatsiaz. Sorme-

na, talde lana eta hausnarke-ta ere ditugu oinarri, euren bu-ruei galderak egitera bultzatzen ditugu ikasleak.

Zer tresna erabiltzen dituzue helburu horiek erdiesteko?

Kirik proiektua dugu, Haur Hezkuntzan. Ulermenerako irakaskuntza jorratzen dugu, Harvard Unibertsitateko Pro-ject Zero egitasmoan oinarritu-ta. Proiektuen bidez irakasten dugu, ikastetxeko irakasleek ga-ratutako ekimenen bidez.

Horrez gain, irakurketa plana ere garatzen dugu DBH 4. mai-lara arte. Eleaniztasunari ere ga-rrantzi nabarmena ematen dio-gu.

Badituzue baita beste proiek-tu batzuk, ez?

Hala da, bai. Ikasketa zerbitzua egitasmoa dugu esku artean,

zerbitzu bat eskainiaz ikastean datzana. Agenda 21 ekimenean ere parte hartzen dugu, inguru-nearekiko sentsibilitatea indar-tzeko. Ekimen horien helburua da jendartearekin konprometi-tuak egongo diren ikasleak hez-tea, enpatikoak, aktiboak eta so-lidarioak izango direnak.

VIRGEN NIÑAKO ZUZENDARI PEDAGOGIKOA DA AMAIA ALDAMA.

IKASTETXEAN GARATZEN ARI DIREN HEKUNTZA EREDUAREN

OINARRIAK ETA BALOREAK AZALDU DITU.

“Jendartearekin konprometituak izango diren ikasleak hezten ditugu”

Hezkuntza eskaintza oparoa dute Virgen Niña ikastetxean. Virgen Niña ikastetxea

Page 12: HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN 3 · HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN 8 21ko urtarrilaren 2a 3 Zer geratzen da Zaraoben zuk ikasle bezala ezagutzen zenuen institutuaz? Ni ikaslea nintzenetik

12 HEZKUNTZA ESKAINTZA AIARALDEAN #98 2019ko urtarrilaren 23a

Urte berriarekin batera jaio da Kokoriko Hezkuntza Fakto-ria. Hala ere, urtebete darama-tzate bertako kideek lanean, egi-tasmoa garatzen. Udalekuak, ir-teerak, hainbat ikastetxeetako eskolaz kanpoko ekintzak, ikas-taroak eta beste hainbat gauza-tu zituzten iaz, eta aurten are gehiago egitea dute helburu.

“Hezkuntza ildoaren jatorri-ra joateko bi urte atzera egin beharko genituzke, Aiaraldea Ekintzen Faktoria jaio zen ur-tera, bertan zehaztu baitzen proiektuaren ardatzetako bat hezkuntzarena izango zela”, azaldu du Aritz Lilik. “Hezkun-tza eredu alternatiboa” eskain-

tzea izango da Kokorikoren xe-dea, “modu integralean” eragin-da, “hezkuntza formalean, ez formalean zein informalean”. Haur eta gazteak “erdigunean” jarri nahi dituzte horretarako, izaki oso moduan dituzten es-kubide eta betebeharrak alda-rrikatuta.

Hezkuntza jardunaldiakUrtea indartsu hasi dute Ko-

korikoko kideek. 20 orduko for-mazio saioa eskaintzen ari dira hezkuntza ez formaleko hezi-tzaileentzako. Otsailaren 16an, aldiz, Hezkuntza Jardunaldiak egingo dituzte Urduñan. Espa-zio hezitzaileak izango dituzte

hizpide, hainbat gonbidature-kin: Jon Arana, Amelia Barquín, Hiritik At arkitekto taldea, Plisti Plasta familia espazioa eta Ariz-mendi ikastola.

Aurkezpena otsailaren 1eanOtsailaren 1ean, aldiz, proiek-

tu osoaren aurkezpena buru-tuko dute Laudioko Kasinoan, 17:30ean. “Nahi duen oro etor daiteke aurkezpenera”, zehaz-tu dute. Bestelako erronkak ere badituzte esku artean. “Udale-kuak, irteerak, udaberriko jar-duerak, negulekuak, unitate di-daktikoak... makina bat ekintza egingo ditugu aurten”, aurrera-tu dute.

Konpetentzia digitalaSare-hezkuntza gelan

Haurtzaindegia (7:30etatik aurrera).Bi urteko gela, haurtzaindegiko ordutegia etaegutegiarekin.Bizkortze goiztiarraren sistema (DOMAN).Orientabidea.Ikasketa bidaia.

ELEANIZELEANIZTASUNAEuskara erreferentziatzat hartuta, ikasle eleanitzakindartzen dira.EGA prestatzeko taldea.Ingelesa indartua. Cambridgeko azterketa-zentroa.

ZERBITZU OSAGARRIAK ETA AZPIEGITURAKOrozkotik eskola-garraioaBertan prestatutako janaria eskaintzen duen jangela.Bertan prestatutako janaria eskaintzen duen jangela.Informatikako gelak eta internetera sarbidea ikasgela guztietan.Laborategia.Kirol- instalazio handiak.Ordutegia zabaltzea familiako eta lanen bizitzabateratzen laguntzeko.

Kokoriko hezkuntza faktoria

Ekintza ugari garatu ditu dagoeneko Kokoriko hezkuntza faktoriak. Aiaraldea.eus

Kokoriko hezkuntza faktoria abian da

Jaio berri da Kokoriko hezkuntza faktoria, bertako kideek lanean urtebete baino gehiago daramaten arren. Makina bat ekintza antolatu dituzte dagoeneko, eta aurten ere beste horrenbeste egingo dituzte.