HERRITARRAK HERRIARI BURUZ ERABAKITZEN · HITZA egunkaria. Alde batetik, Eneritz Otamendirekin,...

8
WWW.TOLOSALDEKOHITZA.INFO ›› HERRITARRAK HERRIARI BURUZ ERABAKITZEN Alegian herritarrek egin berri duten bileran Tontokale eta Larraitz auzoa batzen dituen zubia berritzea erabaki dute › 6 LEITZAREN LEKUKOA HARTUTA, ARESO ERE MOZORROTU DA ARESO Atzo hasi ziren Inauteriak Areson, Zirkoak herriko kaleak alaitu zituelarik; gaur, ere festa giroa nagusi izango da herrian 4 Eskolako haur eta gurasoak kalejiran irten ziren lehen egunean. A. IMAZ Irati Mujika amezketarra aske utzi dute, bermepean POLITIKA 10.000 euro ordaindu du sendiak; beste bost euskal preso ere askatu dituzte 5 Udal Kiroldegiaren kudeaketa kontratatzeko aukera ANOETA Lizitazio deialdia egitea onartu du Udalak; kontratuaren iraupena lau urterako da 7 Larunbata 2009-01-31 VII.URTEA 1.617.ZENBAKIA ESKUALDEKO EGUNKARIA Lehen sektorean ere nabari al dugu krisia? EKONOMIA EHNE eta ENBA sindikatuek egungo egoera zertan den azaldu dute 2-3

Transcript of HERRITARRAK HERRIARI BURUZ ERABAKITZEN · HITZA egunkaria. Alde batetik, Eneritz Otamendirekin,...

Page 1: HERRITARRAK HERRIARI BURUZ ERABAKITZEN · HITZA egunkaria. Alde batetik, Eneritz Otamendirekin, (EHNE-ren Barne Antolaketako ardura-duna) eta bestetik, Mikel Arteaga-rekin (ENBAren

WWW.TOLOSALDEKOHITZA.INFO›

›› HERRITARRAK HERRIARI BURUZ ERABAKITZENAlegian herritarrek egin berri duten bileran Tontokale eta Larraitz auzoa batzen dituen zubia berritzea erabaki dute › 6

LEITZAREN LEKUKOAHARTUTA, ARESO EREMOZORROTU DAARESO Atzo hasi ziren Inauteriak Areson, Zirkoak herriko kaleakalaitu zituelarik; gaur, ere festa giroa nagusi izango da herrian 4

Eskolako haur eta gurasoak kalejiran irten ziren lehen egunean. A. IMAZ

Irati Mujikaamezketarraaske utzi dute,bermepeanPOLITIKA 10.000 euro ordaindu du sendiak;beste bost euskal preso ere askatu dituzte 5

Udal Kiroldegiarenkudeaketakontratatzeko aukeraANOETA Lizitazio deialdia egitea onartu duUdalak; kontratuaren iraupena lau urterako da 7

Larunbata2009-01-31

VII.URTEA 1.617.ZENBAKIAESKUALDEKO EGUNKARIA

Lehen sektorean ere nabari al dugu krisia? EKONOMIA EHNE eta ENBA sindikatuek egungo egoera zertan den azaldu dute 2-3

Page 2: HERRITARRAK HERRIARI BURUZ ERABAKITZEN · HITZA egunkaria. Alde batetik, Eneritz Otamendirekin, (EHNE-ren Barne Antolaketako ardura-duna) eta bestetik, Mikel Arteaga-rekin (ENBAren

2 TOLOSALDEAKRISIA (II)

TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZALARUNBATA, 2009KO URTARRILAREN 31

ENBA nekazal sindikatuko Gipuzko ordezkari da Mikel Arteaga asteasuarra.ESTI EZEIZA

ESTI EZEIZA

Krisia denon ahotan dagoen hitzada azken denboraldian. Honeksektore guztietan du eragina, baitanekazaritza eta abeltzantza ere.Batzuen iritziz, aspalditik bizi duteegoera hau baserritarrek, bainabeste batzuen ustez egoera ez dahorren latza.

Baserria euskal herritarren bizieredu izan da urte askotan, baitaeskualdean ere. Baina gauzak al-datuz doaz eta sektore hau ikuste-ko bi eredu eskaintzen dizkiguteEHNE eta ENBA sindikatuek. Le-hendabizikoak ia 300 kide ditu To-losaldean eta bigarrenak 100.Hauetako ordezkariekin mintzatuda TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO

HITZA egunkaria. Alde batetik,Eneritz Otamendirekin, (EHNE-ren Barne Antolaketako ardura-duna) eta bestetik, Mikel Arteaga-rekin (ENBAren Gipuzkoako le-hendakaria).

Sindikatuak egiten duen lana deskribatuEHNE: Baserritarren interesakdefendatzea da gure lana, eta be-raien aldarrikapenak behar den le-kura eramatea. Baita, baserrita-rrak antolatuta izatea ere. Autono-moak gara baina menpekotasunhandiak dauzkagu. Administra-zioak daukan politikak toki bateraeraman gaitu eta aldarrikatzen ja-rraitzeko beharra daukagu. ENBA: Ez gara langileen sindika-tu bat bezalakoak, gu ekoizleakbaikara. Azken batean, baserrita-rren elkartea garela esango nuke.Gainontzeko sindikatuen eginki-zunak eta gureak ez dira berdinak.Gure lana da baserritarrek dituz-ten gabeziak eta komunean faltadituzten zerbitzuak eskatzea. In-formatzeaz arduratzen gara. Bes-talde, agente ekonomiko bezala,administrazioarekin mahaienesertzen gara, markatzen dituenpolitikak eztabaidatzeko.

Zein arazo dituzue?

EHNE: Administrazioa ekoizlehandiak babestera joan da, etamota honetako ekoizpena susta-tzera. Diru laguntzak emateko ga-raian eredu bat bultzatu du. Ho-rregatik dei egiten diegu baserrita-rrei salmenta zuzenera jo dezan,administrazioak daraman politikahorretatik ihes egiteko eta gureetorkizuna bermatzeko. Zaila da,baina badaude egitasmoak: kaleanesnea saltzen duten baserritarrakdaude, makinen gaia ere pil-pileandago... Prezioek lurra jo dute hara-giaren kasuan, ekoizpen kostuakaltuagoak baitira salmenta prezio-ak baino.

Euskal Herrian kontsumitzendugunaren ia %40a bakarrikekoizten dugu. Dena den, arazo la-rriena da ekoitzitako hau ere ezindela saldu. Kanpotik haragi merkeasko sartzen da, eta honek ondoriolatzak ekartzen dizkigu.

Haragiaren beste arazoetakobat da, bultzatu den kontsumomota. Izan ere, egun, txuleta, xerraeta lau gauza gehiago jaten dira,oro har. Ondorioz, txekorrarenzati ugari irtenbiderik gabe gera-tzen dira.ENBA: Europa maila, gizarteankontraesan handi bat dago. Geroeta kalitate hobeagoko produk-tuak ekoiztea nahi dute, eta kon-trol ugari jartzen dituzte haubaieztatzeko. Produktua bera ezezik, ingurua ere aztertzen da. On-dorioz, gero eta kalitate handiagoadute produktuek eta exijentziagehiago. Baina aldi berean, herrita-

rrak, beste alde batera doaz. Diruzestu dabiltzanean, produktu mer-keak erostera jotzen dute. Hauekere frogak gainditu dituzte, eta sal-mentarako baimenak badituzte,baina ez dituzte gure exijentziaguztiak bete behar. Kontraesan batdago hor.

Gure exijentziak bete behar di-tuen produktu batek gero ezin duglobalizazio mundu honetan, gai-nontzekoekin lehiatu.

Lehen sektoreari ere etorri alzaio krisia?EHNE: Egun, krisia denon ahotanbadago ere, azpimarratu beharradago, sektore honek 20 urtetikgora daramatzala krisian. Aktibo-ak urtetik urtera gutxitu dira.Orain alde batzuetan nabaritzendugu, merkatuaren menpe ere baibaikaude zentzu batean, baina ezda krisi egoera honen ondorio ba-karrik. Egoera txarra da aspalditik.

ENBA: Nekazaritza berez da akti-bitate nahiko zaila eta gogorra. Ho-rrek ez du esan nahi beti krisian da-goenik. Merkatuak ez du nahikoerrenta ematen. Baina ez nukeesango krisian dagoenik. Jarraipe-nik ez du, eta hori bai da krisia.

Memento honetan, aspaldianbizi izan dugun egoerarik latzenapairatzen ari gara. Azpisektore ba-tzuk iaz oso egoera onean zeuden,esaterako esnearena. Baina hauerabat aldatu da, eta bost hilabeteinguruko goraldi horren ostean,erori egin gara. Dena den, esperodugu bi edo hiru hilabetetan bueltaemango diogula.

Lehen sektorearenkrisia nondik dator?EHNE: Administraziotik eta tokiezberdinetatik bultzatu den politi-kak sektorea portu batera eramandu, eta hau ez da baserritarrek be-harko genuekeena. Monoekoiz-

pena bultzatu dute, nolabaiteko in-tentsifikazioa ere bai, eta baserrita-rrek salmenta zuzena egin ahalizateko bideak moztu dituzte. Ho-rren ondorioz, mendeko sektorebilkatu da hau eta alternatiba gutxidituena bere eskuetan. Sortu denekoizpen mota honek menpekota-sun handia sortu dio baserritarrari.

Lehengaiak kanpotik ekarri be-harra dauzka kasu askotan base-rritarrek eta gainera, salmenta ezdago bere esku. ENBA: Eskaera gutxitu egin da.Bestalde, nazioarte mailan gukbaino merkeago saltzen hasi dirabatzuk, eta horrek gure produk-tuen eskaria jaitsi egin du.

Hemen ere, krisiaren oihartzu-na zabaldu denez, jendeak eroske-tak murriztu egin ditu. Produktumerkeagoak erosten hasi da. Ho-nek produktuen arteko borrokaareagotzea ekarri du, eta salneu-rriak jaitsiz hasi dira denak. Globa-

LEHEN SEKTOREAN, ZER?Ekonomia›› EHNE eta ENBA sindikatukoordezkariek azaldu dute zer nolako eragina duen krisiak nekazaritza eta abeltzantzan.

EHNE: «Ekoizpenadibertsifikatzeabultzatzen dugu; gauzabakoitzetik pixka bat»

ENBA: «Ekoizpenbakarrera jotzea da bidea;gainerantzean zaila daexijentziak betetzea»

HHilberria

KARMEN MENDIZABALBARANDIARAN

Beti egon zara gure artean,

jarraituko duzu gure bihotzean.

BEASAIN 2009ko urtarrilaren 31

Sendiak

Page 3: HERRITARRAK HERRIARI BURUZ ERABAKITZEN · HITZA egunkaria. Alde batetik, Eneritz Otamendirekin, (EHNE-ren Barne Antolaketako ardura-duna) eta bestetik, Mikel Arteaga-rekin (ENBAren

KRISIA (II)3TOLOSALDEATOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZA

LARUNBATA, 2009KO URTARRILAREN 31

EHNE sindikatuko Barne Antolaketako arduraduna da Eneritz Otamendi orendaindarra.ESTI EZEIZA

lizazioaren ondorioz aukera han-diagoa da, eta prezioen murrizke-tak, gurea bezalako baserritar batito egiten du.

Lehen sektorearen krisikronikoa gainditzeko zer egin daiteke? EHNE: Irakurketa bi eldeetatikegin behar da. Batetik, baserrita-rrei esaten diegu, beraien haragiazuzenean saltzen hasteko, eta bes-tetik, kontsumitzaileei, harategirajoaten direnean, produktuaren ja-torria kontuan hartzeko. Zer nola-ko ekonomia bultzatzen ari direnhausnartu beharko lukete. Horre-gatik, ahalik eta gertukoena eros-tea gomendatzen diet, merkatu lo-kala garatu dadin. Horiek baitiraeredu sostengagarrienak.

Honekin lotuta, baserritarreiesaten diegu, ahalik eta eredu au-tonomoena izateko. Hau da, kan-potik ahalik eta genero gutxienerosteko, eta saltzeko garaian, zi-klo txikiak egiten saiatzuko, bitar-tekariak ekidinez.ENBA: Honetarako onena da,gure produktuak ahalik eta ger-tuen saltzea. Erraza dela ematendu, oro har, gutxi ekoizten baitugu,baina praktikan oso zaila da. He-men kontsumitzen ditugun pro-duktuen artean, bertakoak bainoaskoz ere gehiago dira kanpokoak.

Gu aurten saiatu gara apostu be-rri bat egiten baserritarrekin. Ber-tako baserrietako sagarrak, txule-tak, gazta, arrautzak... erabiltzeaproposatu diegu. Baina ez dutenahi, garestiagoa baita beraientzat.Dena den, mota horretako apostubatzuk egin beharko genituzke:katering enpresetan, eskolako jan-geletan... Administrazioak eskubat emango beharko liekete hauei,bertako produktuak erabili ditza-ten.

Bakarrik baserri bat aurrera era-matea oso zaila da, oso lotua baita,eta aisirako denborarik ia ez du uz-ten. Horregatik, elkarteak sortzeaproposatzen dut. Bi edo hiru neka-zari nahiz abeltzain elkartuz,ekoizpen berezitu bat eginaz. Ho-rrela denen artean banatuko luke-te lana.

Baserritik bizi al daiteke? EHNE: Bai, noski baietz, baina ezda erraza. Aberastu nahi baduzuez joan baserrira, baina bizitzekoadina ateratzen da. ENBA: Bai, ez da erraza baina bizidaiteke.

Nekazaritza eta abeltzantza,bien egoera al da ezkorra? EHNE: Aabeltzantza oso gaizkidago, esne sektorea nahiz haragia-rena. Esnearen kasuan, gehienekzentralei saltzen diete, eta menpe-kotasun handia daukate. Ondo-rioz, buru asko izatera behartu gai-tuzte, eta zentralarekiko menpe-kotasuna handituz doa. Hori delaeta, baserri asko itxi dira . ENBA: Antzeko egoera da biena.Memento batean, azpisektore ba-tzuk hobeto egon daitezke besteakbaino, baina oro har berdintsua da.Nekazaritzaren kasuan, batzuklan gehiago egiten dute inguruan,

gertuko denda eta merkatuetarasalduz. Hauek lan pertsonala egi-ten dute etxetik, beraien produk-tuak saltzen nahiz eskaintzen, etabatzuei hobeto ateratzen zaie bes-teei baino.

Baserri txikia Vs. ekoizle handiak EHNE: Guk bultzatzen dugunaekoizpena dibertsifikatzea da.Gauza bakoitzetik pixka bat izatea.Gure kideen artean badaude ikuiluhandiak dituztenak, baina hau ad-ministrazioak bultzatu duenarenondorioa da.

Monoekoizpen batera joatenbazara menpekotasuna handia-goa da. Ekoizpen mota batera lotu-ta bazaude, elurte edo gaitz batekdena kaltetu dezake.ENBA: Ekonomistek diote bi edohiru azpisektoretan lan egiteahobe dela, bat kaltetuz gero, besteadaukazulako. Baina horrenbestegauza exijitzen direnean zailduegiten du ekoizpen ezberdinetanlan egitea. Horregatik, bakarreanbakarrean berezitzea da bidea.

Oso ongi ikusten dut alor ezber-dinetan aritzearena. Hau da, bara-tza bat izatea, abelburu batzuk etabasoak esaterako, baina egun zailaikusten dut.

Baserritar handiak zaila baduhortik bizitzea, are okerrago txi-kiak. Baserritar txikia erabat lotutadago, eta ez du behar bezain beste-ko errentarik ateratzen. Horrega-tik, hori al da nahi duguna? Ez ha-rriskatzeagatik gutxirekin geratu?Dena den, etorkizunean, baserri-tar askorentzat hau, osagarri izan-go da.

Gazteek baserritik bizi nahi aldute? EHNE: Gazte asko daude baserri-

tik bizi nahi dutenak, baina egoeraoso zaila da. Hutsetik hastea ia ezi-nezkoa da. Espekulazioa dela etanekazal lurrek salneurri izuga-rriak hartu dituzte.

Gure krisietako bat errelebo fal-ta da. Baserri asko itxi dira ondo-rengoek jarraitu nahi ez dutelako.Baina orain, badago beste joera batere, eta hiritar asko ari dira baserribizitzara hurbiltzen. Baina arazoada, hutsetik hastea zaila dela, etaadministrazioak ez du horretan la-guntzen.

ENBA: Gazte gutxi daude baserri-tik bizi nahi dutenak. Gauza askoegin ditugu hauek erakartzeko,baina motz geratzen gara. Batzuksartzen dira, baina oso gutxi dira.

Nola sartu daiteke batlehendabiziko sektorean? EHNE: Baserria da eskolarik one-na. Nahi duenak pixkanaka hasibehar du, orain arte dauden base-rrietan lan eginez, eta benetan gus-tatzen zaion baieztatuz. Izan ere,hutsetik hasi nahi baduzu, admi-nistrazioak inbertsio handiak egi-tera behartzen zaitu. Hala, askorigertatu zaie, gero ezin izan dielabuelta eman honi. ENBA: Egun eskolak badaude,nekazaritza mundua ezagutu nahiduenarentzat. Gaztenek bezalakoekimenak hor daude. Luzatutakodatuen arabera, Euskal Herrianurtero 100 lagun hasten dira. Bainahorietatik, benetan, baserri baten-ganako apostua egiten dutenakgutxi dira.

Diru laguntzekikomenpekotasuna dutebaserritarrek EHNE: Diru laguntzak gauza be-rriak erostera eta inbertsioak egi-tera bideratuta daude. Baina me-mento honetan, Foru Aldundiakonartu du ekintza plana, eta lehensektoreari zuzendutako laguntzakmurriztu egin ditu. Lehen ere, diru

gutxi zen, eta orain, gutxiago. Es-painiako Gobernuak dio krisi ga-raietan dirua sektore emankorre-tan inbertitu behar dela, baina ne-kazaritza ez dute emankortzatjotzen, eta hori oso larria da.

Badago diru laguntzik gabe lanegiten duenik, baina oso gutxi dira,horretara eraman baikaituzte.Gainera, nabarmentzekoa da, dirulaguntzak baserritarrentzat badiraere, gero prezioak jaitsi ahal izate-ko bideratuta daudela hauek. Hauda, alde batetik laguntza hori ema-ten digute, baina bestetik, salneu-rriak jaistera ia behartzen gaituzte,egoera berdinean utziz. Azken ba-tean, gu ez gara laguntza horienonuradunak.ENBA: Merkatuak ez du ordai-tzen gure politikak exijitzen duenbezala ekoizteko adina. Horrega-tik, kontrolak gainditu ahal izate-ko, eta kostu hauek ordaintzekomerkatuak ez duenez ematen,diru laguntzak ematen ditu Euro-pak. Baina sei urte hauetan aldake-ta ugari eman dira, eta diru lagun-tzak murriztuz doan, exijentziakhanditzen ari diren bitartean.

Baserriak eta baserritarrakgaltzen badira, zertannabarituko dugu? EHNE: Kalitatea da gakoa. Kan-potik datozen produktuak ez daki-gu nola dauden ekoitzita eta osa-sun bermeak ezin ditugu ziurtatu.Osasunaz hitz egiten ari gara. Bes-talde, kanpotik datorren generohau ez da jasangarria, garraiobideugari behar baitira, eta kutsaduraareagotzen du.

Bestalde, gure ingurunea, dago-en bezala zainduta, baserritarreiesker dago. Lau hirigunez osatuta-ko Euskal Herria ez badugu nahi,lehendabiziko sektorea bultzatubehar dugu. ENBA: Produktuen aldetik, beharbada askok ez dute nabarituko edofaltan botako. Baina denborarekin,paisaian nabarmenduko dugu. Ba-serriak beteta daude, baina abere-rik ez dago, eta inork ez ditu ingu-ruko lurrak garbitzen.

Paisaia eta lurralde aldetik, he-mendik denbora gutxira izuga-rrizko falta somatuko dugu, bainaberanduegi izango da. Inor ez da-goen garaian galdetuko dugu eanon dauden baserritarrak. Azkenbatean, horiek baitira inguruak,mendira joateko bideak... zaintzendituztenak.

EHNE: «Bitartekariakmurriztea eta salmentazuzena bultzatzea daegoera hobetzeko bidea»

ENBA: «Baserritarrenelkarteak sortzea dabidea; bakarrarentzatlotua baita lan hau»

EHNE: «Sektore honek20 urtetik goradaramatza krisian;aktiboak gutxituz doaz»

ENBA: «Berez, aktibitatezaila eta gogorra da;horrek ez du esan nahibeti krisian dagoenik»

Page 4: HERRITARRAK HERRIARI BURUZ ERABAKITZEN · HITZA egunkaria. Alde batetik, Eneritz Otamendirekin, (EHNE-ren Barne Antolaketako ardura-duna) eta bestetik, Mikel Arteaga-rekin (ENBAren

Aresoko Zirkoak alaitu zituen kaleak atzokoan, herriko Inauterietako lehen egunean.ASIER IMAZ

Inauterietakolehen eguneanZirkoak alaitu dituherriko kaleakAreso ›› Eskolako haurrekprestatutako Zirkoarekinhasi eta Lagun Arteakantolatutako afariarekinamaitu zen lehen eguna.

ASIER IMAZ

Eskolako haur eta gurasoen kaleji-rarekin hasi ziren atzo InauteriakAreson. Gaur eta bihar mozorro-turik jeisteko aitzakiarik ez da fal-tako.

Aresoko Zirkoa kaleetanHego Afrikako elefanteak, tigreak,lehoiak eta tximuak; Euskal Herri-ko Txin Txin mago ospetsua, ba-keroak, pailazoak eta akrobatak;Munduko gizonik indartsuena etatraktorerik azkarrena... Areson el-kartu ziren atzokoan Inauterieihasiera emateko gogoz. Kalejiraegin ostean, Txokolatada edukizuten denek. Gauean berriz, afaribatekin ospatu zuten lehen eguna.

4 TOLOSALDEA ETA LEITZALDEA TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZALARUNBATA, 2009KO URTARRILAREN 31

Azken irteera Larrun mendira egin zuten ibartarrek, nahiz eta eguraldia etsai izan.A. IMAZ

Ikurrina eskuan dutela Beorlegira otsailaren 8anIbarra ›› Behe Nafarroanmendi irteera «erraza»egingo dute datorrenigandean animatzen direnmendizaleek.

A. IMAZ

Haitzetan Raju mendi taldeak etaBai Eukal Herriari ekimenak el-karlanean jarraitzen dute, GeureaIkurrinaekimena Euskal Herrikozazpi lurraldeetan zehar zabalduz.

Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdi«konkistatu» dituzte. Otsailaren8an Behe Nafarroara joango diraegun pasa eta mendi ibilalditxo bat

egitera. Ibartarraren esanetan, ir-teera hau berezia izango da; «az-ken irteeran egin genituen lagunberriak eta lagun zaharrak BeheNafarroan elkartuko gara. Horre-gatik, herritarrek eta ingurukoekotsailaren 8ko mendi irteeran par-te hartzea nahiko genuke, eran-tzun berezi bat emanaz».

08:00etan Ibarrako plazanIbarratik mendizaleak 08:00etanirtengo dira otsailaren 8an, igande-an. Donibane Garazin autoak utzieta Beorlegira joango dira, ondo-ren haserako puntura itzultzeko.Ibilbidea «oso erraza» dela azaldudute, 3-4 ordutakoa.

›› EGITARAUA

Urtarrilak 31, gaur]Goizean.Eskea baserrietan Kol-dok lagunduta.]17:00.Mozorroak kalera atera-ko dira.]18:00.Dantzaldia Koldorekinherrikok plazan.]18:00.Guraso Elkarteak arra-tsaldekoa eskainiko dute herrikoplazan.]21:00.Herri afaria ospatuko daElkartean Lagun Arteak antolatu-ta. ]Ondoren.Dantzaldia Koldore-kin.

Otsailak 1, bihar]Goizean.Eskea egingo da herri-ko etxeetan, herriko trikitilariek la-gunduta.]17:00.Gorringo taldearen an-tzerki ikusgarria eskolako gimna-sioan.]Ondoren.Herriko trikitilarienemanaldia trinketean.

Page 5: HERRITARRAK HERRIARI BURUZ ERABAKITZEN · HITZA egunkaria. Alde batetik, Eneritz Otamendirekin, (EHNE-ren Barne Antolaketako ardura-duna) eta bestetik, Mikel Arteaga-rekin (ENBAren

‘Basoa’erakusketak izan duenharrerarekin«oso gustura»

ERREDAKZIOA

1.800 bisitari inguru izan dira To-losako Aranburu jauregian koka-turiko Basoa erakusketan, irekitaegon den 24 egunetan; batez beste,beraz, 75 bisitari izan dira eguneko.Tolosako Ingurumen Zentrotikdiotenez, datuak «oso adierazga-rriak dira»: % 56k talde antolatueizuzendutako ikastorduetan bisita-tu zuen erakusketa eta gainontze-ko % 44ak publiko orokorrari zu-zendutako ordutegian».

Eguneko batez besteko bisita-rien datua «oso positiboa» izan da:42 lagun izan dira talde antolatue-tan eta 33 publiko orokorrari zego-kion ordutegian. Tolosako Ingu-rumen Zentroak eta TolosakoUdaleko Agenda 21, Partaidetzaeta Ingurumen Departamentuakoso balorazio ona egin dute. Baina,horiez gain, bisitariek eman diotenpuntuazioa ere oso altua izan da, 9puntukoa izan baita, batez beste.

Ingurumen Zentroak urtero in-gurumenaren gaiarekin zerikusiaduen erakusketa bat antolatzekokonpromisioarekin jarraitzenduela azaldu du, eta eskertu nahiizan ditu Basoa erakusketa bisitatuduten herritar guztiak.

Irati Mujika 2007ko artxiboko irudian. A. C.

Irati Mujika presoa etxeraitzuli da bi hilabete eta erdikartzelan egin ondorenAmezketa ›› 10.000 euroko bermea ordaindubehar izan du sendiak;berarekin batera, beste 5euskal preso askatu dituzte.

NEREA URBIZU

Irati Mujika Amezketako presogaztea atzo gauean zehar aske utzizuten. Horretarako, Espainiakoepaileek jarritako hamar mila eu-roko bermea ordaindu behar izanzuen sendiak.

Atzo goizean Mujikaren amaeta hiru lagun Madrilera joan zirenbermea ordaintzera eta gazteaAmezketara ekartzera. Gaueanutzi zuten aske, eta herritarrekAmezketara heltzean egin ziotenongietorria.

Amnistiaren Aldeko Mugimen-duak (AAM) jakitera eman zuenatzo, Irati Mujika preso amezketa-rra aske utziko zutela. Joan denazaroaren 10ean atxilotu zuten etaSoto del Realen (Madril) bi hilabe-te eta erdi egin behar izan ditu. Be-rarekin batera beste bost euskalpreso gazte aske utzi dituzte, ber-mepean hauek ere: Iñigo Gulina,

Javier Oses, Mikel Beuntza, MikelMarin eta Ohian Ataun iruinda-rrak, hain zuzen ere.

Segikoa izatea leporatutaSegi gazte erakundearekin lotuzeta kale borrokako ekintzak lepo-ratuz sei gazte hauek (Mujika bar-ne) atxilotu zituzten EspainiakoPoliziak eta Guardia Zibilak, Nafa-

5TOLOSALDEATOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZALARUNBATA, 2009KO URTARRILAREN 31

rroan (Irati Mujika Iruñean).Amezketarrak, atxilotuta egonzen bitartean, torturak jasan zitue-la salatu zuen.

Espainiako epaileek hamar milaeuroko bermea jarri zion sendiariIrati Mujika kaleratzeko. Sendiakatzo goizean zehar ordaindu zuenhari ezarritako bermea. Ondoren,presoa askatzea itxaron behar izan

zuten, gaua iritsi zen arte, eta goi-zaldera arte ez ziren jaioterrira iri-tsi.

Hainbat elkarretaratzeHainbat elkarretaratze egin zituz-ten Irati Mujika inkomunikatutaegon zen bitartean eta mozio batere onartu zuten Amezketakoudaletxeko bilkuran, bere egoerasalatzeko. Izan ere, bost egun izanzuten inkomunikatuta eta bitartehorretan torturak jasan zituela sa-latu zuen gazteak, bere abokatuakargitu zuen bezala, «psikologikoki,emakume bezala eta fisikoki».

Irati Mujika Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Na-zionaleko epailearen aurrean de-klaratzera deitu zuten, atxilotu etahandik bost-sei egunera. Segikoaizatea eta kale erasoak antolatzealeporatu zion epaileak espetxera-tzeko. Azaroaren 14an Soto del Re-alen sartu zuten, guztira hiru hila-bete eta erdi egin dituelarik.

I Iritziak

Interneten jendeakalbisteari emandakoerantzunak:

]Ander.«Bazen garaia behingozberri onak entzuteko! Aupa Irationgi etorri!».]Mikel.«Aupa Irati! berri ona, bai-na pena da, zuk ez zenuelako haudena pasatu behar izan».

Page 6: HERRITARRAK HERRIARI BURUZ ERABAKITZEN · HITZA egunkaria. Alde batetik, Eneritz Otamendirekin, (EHNE-ren Barne Antolaketako ardura-duna) eta bestetik, Mikel Arteaga-rekin (ENBAren

Astearteko bilerara 20 lagun joan ziren eta bertan herritarrek erabakiak hartu zituzten.PATXI RENOBALES

Tontokale eta Larraitz auzoa batzen dituen zubiaitxuraldatzea erabaki duteAlegia ›› Zubiaz gain bestehainbat gai jorratu zituzteneta horien artean, adibidez,plazan bankuak jartzearenerabakia hartu zuten.

ERREDAKZIOA

Joan den asteartean iluntzean Ale-giako udaletxean bilera bat izanzen eta bertan, Larraitz auzoa etaTontokale batzen dituen zubiazaritu ziren, besteak beste. 20 laguninguruk hartu zuten parte eta he-rriko zubi nagusia berritu ala ezerabakitzea zen xede nagusia. Ez-tabaida irekiaren bitartez bi puntulandu zituzten: batetik, zubia itxu-raldatu ala dagoenean mantentzeaeta bestetik, bertan aparkatzen di-tuzten autoek sortzen duten ara-zoa.

Itxuraldatzearen alde agertu zi-ren joan ziren herritar gehienaketa aldaketa horien artean barandaberriak jartzea adostu zuten. Gauregungo pretilak eskaintzen duensegurtasuna hobetzeari lehenta-suna ematea adostu zuten ere, ho-rrekin batera estetika ere zainduz:aukera desberdinak aztertu etagero, gaur egun Tontokalen dau-den baranda berdinak zubian erejartzea erabaki dute, «horrek nola-baiteko jarraikortasun bat ematendiolako». Era berean, farola be-rriak ere jarriko dituzte.

Zubian, autoak joan-etorrirakoAlegiako zubi nagusian oso arrun-ta da autoak aparkatuta ikustea etahau «arazo izatera iritsi da, trafikoaoztopatzen baitu. Honi erantzunaemateko garaian proposamenhauek entzun ziren: zubiaren era-

bilerari begira, jendeak oraingozez du ikusten oinezko bihurtzea.Momentuz autoen joan-etorriabere horretan mantentzearen al-deko agertu ziren herritarrak, etamantentzen hasita, bi norabideakmantentzea ikusten dute egokien.

Beraz, hartutako erabakia hona-koa izan da: bi aldetako espaloiakzabaldu oinezkoentzat erosotasu-na eta segurtasuna ahalik etagehien bermatzeko, eta aldi bere-an, beraz, autoen joan-etorrirakoestuago utzi.

Bi norabide mantentzea eraba-kita, «garbi geratzen da autoa ber-tan aparkatzearen arazoak beste-lako neurri batzuk hartzea eskatu-ko duela: izan ere, gaur egun ere binorabide ditugu eta horietako batguztiz oztopatuta geratzen da ber-tan auto ilada jartzen duteneanaparkatuta».

Honen aurrean, ohiturak alda-tzeko kontzientziazio kanpainabat egitearen beharrarekin adosagertu ziren bileran elkartutakoak.Udalaren esku geratuko da lanketaerabakitzea. Zubiko berrikuntzalanak bukatuta, «gai horri bete-be-tean helduko zaio», hartu beharre-ko neurri guztiak hartuz.

Esan bezala, trafikoari dagokio-nez ez da aldaketarik aurreikus-ten. Dena dela, ez da baztertzenaurrerago beharren arabera beste-lako erabakiak hartzeko aukera:adibidez, asteburuetan ixtea etaabar. «Irizpideak aldatzekotan, or-duan ere oraingoan bezala, bilerairekia egin eta adostu ostean alda-tuko lirateke».

Plazan bankuak jarriko dituzteHorrez gain, beste hainbat gai ereatera ziren astearteko bileran: esa-terako, Udalaren asmoa plazanbanku berriak jartzearena. «Herri-tarrak bat etorri zirenez aurreraegingo da ideia horrekin». Laueserleku berri jarriko dituzte ber-tan.

Era berean, jakitera eman zutenazterketa bat egin dela herrian be-har diren farola, zakarrontzi etaeserleku berrien inguruan. Bilera-koen hitzetan, «luze gabe jarrikodira horiek guztiak».

Bilera zubiaren ingurukoa izanarren, jendeak mahai gainean ja-rritako beste gai batzuk ukitzekoaukera ere izan zen: ibai ondokopasealekuaren egoera, herrianaparkatzeko dagoen arazo oroko-rra eta abar.

Hurrengo bilera bat haur eskolazBilera honetan «jendearen nahiak,kezkak eta ideiak jasotzeko helbu-rua bete dela esan daiteke» Udala-ren esanetan eta aurrerantzeanere pisuzko gai eta proiektuen in-guruan berriro eztabaida irekiabultzatzeko konpromisoa hartudu Udalak. Aurreratu daiteke hu-rrengoa haur eskolari buruz izan-go dela.

Tolosako Inauterietakotxarangen lehen bilera TOLOSA ]Datorren asteazkenean,otsailaren 4an, hain zuzen, Tolo-sako Inauterietako txarangen bilera izango da Kultur Etxean.19:00etan hasiko da eta Jai Ba-tzordeak egin du deialdia.

Aiton-amonen eskoletakoizen-emate epea, zabalikIBARRA ]Aiton-amonen eskolakantolatu dituzte Ibarran. Aitonaeta amona, semea eta alaba eta bi-loben arteko harremanez hitz egi-teko bilgunea izango da, bestegauza askoren artean. Bilerak Ma-ria Jesus Urangak eta Ana Elosegikzuzenduko dituzte, Ibarrako KulturEtxean, hilean behin eta astelehe-netan. 15:45etik 17:15era izangoda. 10 euro kostako da izen-ema-tea eta hau Udal Gizarte Zerbi-tzuetan eman behar da, otsailaren13a baino lehen.

Intxurreko eta Ibarrakoenpartidak gaur, kanpoanKIROLA ] Ibarrako Lauburu aretofutbol taldea Santurtzin ariko dagaur 16:15ean. Jubenilak Donos-tian ariko dira gaur ere eta13:00etan ikastetxe alemaniarre-koen kontra jokatuko dute. Intxu-rreko lurraldekako mutilak Segu-rakoen kontra jokatuko dute gaurpartida, eta kasu honetan, Alustizazelaian, 15:30ean hasita.

Hezkuntza proiektuarenaurkezpena, asteazkeneanTOLOSA ]HH, LH eta DBHko matri-kula epearen hasiera dela eta, da-torren asteazkenean 16:00etanhezkuntza proiektuaren aurkezpe-na egingo dute Tolosako HirukideJesuitinetan, 2006. urtean jaiota-ko haurren gurasoentzat. Bestal-de, 18:30ean Bigarren Hezkuntza-ren aurkezpena egingo dute Hiru-kide Eskolapioetan, 1.997anjaiotakoentzat, alegia.

L Laburrak

6 TOLOSALDEA ETA LEITZALDEA TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZALARUNBATA, 2009KO URTARRILAREN 31

Leitzak etaAlegiak‘Zapatero plana’diru laguntzakjaso dituzteERREDAKZIOA

Herenegun eta atzo, LeitzakoUdalak eta Alegiako Udalak Zapa-tero Plana bezala ezagutzen dendiru laguntzaren baiezkoa jasodute.

Leitzak haur eskola eraberritze-ko, alde zaharreko harri-zorua be-rritzeko, hirigintza orokorrerako,zebrabide goratuetarako eta uda-letxea eraldatzeko. Bost proiektuhauek egingo dituzte diruarekin.

Alegiak erantzun bat jaso du:Besistin auzora joateko oinezko-entzako herri biderako, alegia.

Douglas izeiak 35 metro inguruko luzera dauka.PATXI RENOBALES

Udalak izeia eman egingo duAlegia ›› HaizeakLangaurren botatakozuhaitz handia interesaduenarentzat izango da,«baldintza batzuen pean».

N. URBIZU

Alegian aste honetan izan den hai-zetearen egunean, Langaurre par-kean douglas izei handi bat erorizen. Zuhaitzak han jarraitzen duoraindik, eta Alegiako Udalak ho-nekin zerbait egitea pentsatu du,herritarren bati eskaintzea, hainzuzen ere.

Zuhaitz horrekiko interesa due-nak Joxe Manuel Garaialde zine-gotziarekin harremanetan jarri

beharko da datozen egunetan. Bai-na Udalak baldintza bat jarri du:izeiagatik interesa duenak zuhai-tza eramateaz arduratu beharko

du eta ondoren alderdi leku horitxukun utzi. Douglas izeiak 35 me-tro inguruko altuera dauka, etaegurra ateratzeko makina bat kilo.

«Indarkeriarikezaren aldekoapustua» egindu Ibarrako UdalGobernuakERREDAKZIOA

Ibarrako Udal Gobernuak indar-keriarik ezaren aldeko apustuaegin du normalizazio giroa lortze-ko metodo gisa. Gandhi bakezale-aren heriotzaren urteurreneanbere konpromisoa berritu nahi du.

Bakearen Egunean «herri giza-tiarragoa eta arlo guztietan zuze-nagoa eraikitzeko borondatea»erakutsi dute. Horretarako, «he-rriaren laguntza behar dugu».

Page 7: HERRITARRAK HERRIARI BURUZ ERABAKITZEN · HITZA egunkaria. Alde batetik, Eneritz Otamendirekin, (EHNE-ren Barne Antolaketako ardura-duna) eta bestetik, Mikel Arteaga-rekin (ENBAren

Abraham Olano udal kiroldegia Ergoein auzoan dago, Ikastolaren ondoan. I. GARCIA

Udal kiroldegiaren osoko kudeaketakontratatzeko lizitazio epea zabalikAnoeta ›› Proposamenakaurkezteko azken egunaotsailaren 4a da; lauurtetarako da eta prezioa221.288 euro urteko.

IMANOL GARCIA

Anoetako Udalak Abraham Olanoudal kiroldegiaren osoko kudea-keta, jardunbide irekiaren bidezkontratatzeko lizitazio deialdiaegitea onartu zuen. Proposame-nak aurkezteko azken eguna otsai-laren 4a da, datorren asteazkene-an.

Periko Peñagarikano alkateakazaldu duenez, kiroldegiaren ku-deaketak Udalari «lan handia» su-posatzen dio eta horregatik eraba-ki dute lan hori enpresa batek har-tzea. Zenbait enpresek interesaazaldu dute baina oraindik ez daproposamenik aurkeztu. Beste au-kera bat ere izan daiteke kirolde-gian lanean ari direnek enpresa batsortzea eta kudeaketa bere gainhartzea.

Alkateak zehaztu duenez, egunlanean daudenak bere postuan ja-rraitzea aintzat hartuko da lizita-zioa egiterakoan. Hain justu, Ki-roldegiko arduraduna den Onin-tza Arregiren lana goraipatu duPeñagarikanok.

Lau urtetarakoLizitazioaren kontratuaren irau-pena lau urtekoa izango da eta bes-te bi urtez luzatzeko aukera izangoda. Lizitazio prezioa urteko221.288 eurokoa izango da.

Kiroldegia eraikitzeko Udalakez zuen diru laguntzarik jaso, bai-na bai barruko ekipamendurako.Eraikina kostua ordaintzeko 25

urterako mailegua eskatu zuenUdalak eta urtero, interesak etaamortizazioa kontuan hartuta,260.000 euro inguru ordaintzenditu. Bestalde, kiroldegiaren kude-aketak defizita sortzen du, hau da,gastuak diru sarrerak baino han-diagoak dira.

Anoeta bezalako udalerri baten-tzat bazkide ugari daude, 240 in-guru. Erabileraren datuei dago-kionez, iaz 1.300 erabiltzaile izanziren. Kontuan izan behar da Ano-etako Ikastolak zenbait kirol ekin-tzetako erabiltzen duela kirolde-gia eta Anoetako Gazte Asanbla-dak dituen bi areto futbolekotaldeek ere kiroldegian izaten di-tuztela euren partidak.

III. Kultur Astea antolatu du Jesusen BihotzaIkastolak, Benito Mujikaren omenezVillabona-Zizurkil ››

Ekitaldiak datorrenastelehenetik iganderaizango dira; azken eguneanibilaldi neurtua egingo dute.

ERREDAKZIOA

Jesusen Bihotza Ikastolak III.Kultur Astea antolatu du eta azpi-marratu nahi izan dute aurtengoKultur Astea «pertsona berezi batieskaini nahi diogula: Benito Muji-kari; joandaneko abuztuan zenduzen irakasle eta lagun on izandako-ari». Datorren aste guztian egingodira ekitaldiak, astelehenetik osti-ralera eta igandean.

Batez ere, ikasleei zuzendutakoekitaldiak egingo dituzte, bainagurasoei zuzendutakoak ere anto-latu dituzte. Horrela, 15 guraso Jo-kin Zabala sukaldariarekin ariko

dira sukaldaritza ikastaroa egitenZizurkilgo Ibaiertz elkartean. Bes-talde, haur eta gurasoei zuzenduta,bai Ikastolakoak bai bertakoak ezdirenak ere, ibilaldi neurtua egin-

7TOLOSALDEATOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZALARUNBATA, 2009KO URTARRILAREN 31

Larrialdiak. ((112)) OSASUNA.Alegialdea.Osasun z.: 943 653212Anoeta-Alkiza-Hernialde.Medikua: 943 65 23 39Asteasu.Medikua: 943 692423Baliarrain. Medikua: 943 889003 Berastegi-Elduain. Medikua: 943 683361Bidegoian.Medikua: 943 681134Ibarraldea. Osasun etxea: 943 672411Ikaztegieta.Medikua: 943 653329Irura. Osasun zentroa: 943 690720Leitza. Osasun z.: 948 510800Orendain. Medikua: 943 655595Orexa. Medikua: 943 682228Tolosa.Anbulatorioa, larriald:943 461111San Esteban: 943 006800Gernikako arbola:943 006900Amarozko dispen.: 943 672637Asuncion klinika:943 675799 - 943 67 53 90 (larrialdiak)DYA: 943 672536Gurutze Gorria:943 674888Villabona.Anbulat.: 943 006970Zizurkil. Aiztondo zerb: 943 693930GARRAIOAK.Renfe:902 24 02 02Donostiako autobusa:943 361740Tolosaldea bus: 943 650621Leitzaran autob.:948 221015Taxia: 943 670420Taxia (Leitza): 608 873016BESTERIK.Ertzaintza: 943 538820Tolosa-Udaltzaingoa: 943 675858Tolargi: 943 650016Iurramendi egoitza: 943 670325Tolosa gasa: 943 675320Alkoholiko anonimoak: 943 248474

TTelefonoak

go dute. Bi aukera izango dira: ibi-laldi luzea eta ibilaldi laburra. Par-te hartu nahi duenak, idazkaritza-ko zenbakira deitu behar du (94369 23 21) eta bertan izena eman.

Kultur Astea antolatzekobilera datorren astearteanANOETA ]Kultur Astea antolatunahi dute Anoetan martxo hasie-ran. Horrela, egitaraua prestatzenhasteko bilera egingo dute dato-rren asteartean, otsailak 3. Bileraudaletxean izango da 19:00etan.

Otañon matrikulatzekoaukera otsailaren 2tik 13raZIZURKIL ]Pedro Mari Otaño ikas-tetxean matrikulatzeko egunakotsailaren 2tik 13ra izango dira.Bestalde, eskola ezagutzeko gura-soentzat bilera-eguna antolatudute eta otsailaren 3an izango da.Eskolako liburutegian elkartukodira 17:00etan.

‘Gure sagutxo Perez hori 2’eta ‘Australia’ ikusgaiVILLABONA ]Gurea aretoan bi filmikusteko aukera izango da astebu-ru honetan. Helduei zuzendutakoAustralia filma gaur 22:30ean,bihar 19:30ean eta etzi 21:30eanikus daiteke. Haurrei zuzendutakoGure sagutxo Perez hori 2, euskarazizango dena, gaur eta bihar ikusiahalko da 17:00etatik aurrera.

L Laburrak

Kiroldegian egiten den cycling-eko klase bat. I. GARCIA

›› EGITARAUA

Otsailak 2, astelehena]11:30.DBHko ikasleek Euskal Ki-rol Jaialdia Olaederra kiroldegian.

Otsailak 3, asteartea]10:30.Goazen filmaren proiek-zioa Gurea zineman, LH 3, 4, 5 eta6 mailako ikasleentzat.]17:30-19:30.Sukaldaritza ikas-taroa gurasoentzat Ibaiertz elkar-tean Jokin Zabalarekin.

Otsailak 4, asteazkena]11:30.Zentroko ikasleentzat,Gurea zinema aretoen mahai -in-gurua, Bera-Bera eskubaloi talde-ko jokalari eta entrenatzailearekin.]15:00-17:00.LH6 eta DBH1-2koikasleek Santa Ageda bezperakoerronda.]17:30-19:30.Sukaldaritza ikas-taroa gurasoentzat Ibaiertz elkar-tean Jokin Zabalarekin.

Otsailak 5, osteguna]17:15. Ikasleen emanaldia Gurean.

Otsailak 6, ostirala]15:30.Patxin eta Potxin pailazo-ak, Txerminen HH eta LH1-2 ikas-leentzat.

Otsailak 8, igandea]09:30. Ibilaldi luzearen irteera.]11:00. Ibilaldi laburraren irteera.

Page 8: HERRITARRAK HERRIARI BURUZ ERABAKITZEN · HITZA egunkaria. Alde batetik, Eneritz Otamendirekin, (EHNE-ren Barne Antolaketako ardura-duna) eta bestetik, Mikel Arteaga-rekin (ENBAren

Jaiak]Tolosa. San Blas auzoko jaiak:12:00etan ume jolasak; 16:00etantoka lehiaketa probintziakoentzateta 18:30etik 21:30era Disko festa.] Ibarra. Haur Festa 0-12 urte ar-teko umeentzat Belabieta kirolde-gian 11:00etatik 13:00etara eta15:30etik 18:00etara. Ondorentxokolatada izango da plazan.

Deialdiak]Tolosa. Palestinaren aldeko eki-taldiak: 12:30ean manifestazioa,11:30-14:00 erakusketa KulturEtxean, 14:00etan bazkaria Otsa-bin, 17:00etan kalejira Alde Zaha-rretik eta 18:30ean kontzertuakOtsabin.]Tolosa. Tolosa Kantari12:00etanhasita Tontokaletik. Euskaraz kan-tatzea atsegin duen guztiei irekiadago.]Tolosa. Azken txanpan sartu daSahararen aldeko Euskal Karaba-na, Piztu Itxaropena lelopean. Es-kualdean, Tolosaldea Sahararekinelkartea ari da aurrera eramatenjanari bilketa. Arroza, lekaleak,pasta, hegaluzea oliotan, sardinakoliotan, azukrea eta konpresak utzibehar dira. Gaur, 11:00etatik14:00etara haima jarriko du Saha-raren aldeko elkarteak Triangulon,eta bertan utzi ahalko dira janariak.Cus-cus eta tea ere dastatu ahalkoda. ]Tolosa. Inauterietarako karrozaeta konpartsetan izena eman dai-teke Kultur Etxean 10:00etatik13:00etara eta 17:00etatik19:00etara.

Musika]Tolosa. Euskal Kantu Liriko Berriak, Santa Klara elizan20:00etan.

Zinema]Tolosa. Leidor aretoan:17:00etan, Una amistad inolvidable,19:30ean El intercambioeta 22:30ean La ola.]Villabona.Gurea aretoan:17:00etan, Gure sagutxo Perez hori2( euskeraz ), eta 19:30ean eta22:30ean Australia.

›› GUARDIAKO FARMAZIAK]Tolosa. Etxebeste, J.M. Gernika-ko Arbola, 3. 943 65 10 40.]Leitza. Plaza, M.T. Elbarren, 36.112.

HITZAK ez du bere gain hartzenegunkarien adierazitako esaneneta iritzien erantzunkizunik.

AAgenda

AAgurrak

‹‹ Goiza Arratsaldea Tenperatura Bihar2009-01-31

Eguraldia

›› 12°›› 5°

GOIZA EURIAARRATS. EURIABEROENA 9°HOTZENA 5°

Argitaratzailea: Tolosa Herria Hedabideak S.L.Lege Gordailua: SS-0398-03Zuzendaria: Noelia LataburuEgoitza nagusia: Araba Etorbidea 5, atzea, Tolosa. Telefonoa: 943 65 56 95. Faxa: 943 65 00 18Leitza. Herriko plaza, 1. 687 410 118 E-posta: [email protected]: www.tolosaldekohitza.info

Zuzendariordea: Iñigo Terradillos. Kudeatzailea: Jon Mujika.Publizitatea: 661 678 818 [email protected]: 687 410 082-687 410 033. [email protected]: 687 410 022. villabona-aiztondo @tolosaldekohitza.info.Anoetaldea: 687 410 022. anoetaldea @tolosaldekohitza.info.Ibarraldea: 687 410 032. ibarraldea @tolosaldekohitza.info. Alegialdea: 687 410 034. alegialdea @tolosaldekohitza.info. Leitzaldea: 687 410 118. leitzaldea @tolosaldekohitza.info.

‘Hitza’ diruz laguntzen duten erakundeak. Udalak: Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo,Amezketa, Anoeta, Areso, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain,Gaztelu, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Leaburu, Leitza, Lizartza, Orexa, Tolosa, Villabona, Zizurkil

Hitza-ko bezeroen arreta zerbitzua (zalantzak argitzeko, harpidedun egiteko): 902 82 02 01

Tolosa Herria HedabideakS.L.ko kideak:

GipuzkoakoForuAldundia

Hitza-k BaiEuskarari

eta Tolosaldeko etaLeitzaldeko beste 77 eragile

Bakea aldarrikatu dute ehunka ikaslekTOLOSA ]Atzo, Bake Eguna izaki, Hirukide ikastetxeak ekitaldi bat burutuzuen Trianguloan. Ikasleak zein irakasleak bildu ziren bertan, eta Bakeahitza letra erraldoiekin osatu zuten. Lehenago, letra handi horietan, bake-

aren inguruko leloak eta esaldiak itsatsi zituzten. Idatzi bat irakurri zuten,eta abesti bat ere entzun ahal izan zen. Ikasle batzuk graffiti bat egitenere egon ziren, bakea orain! idatzi zutelarik. I.T.