Herritargo globala eta gizarte...

53
Oxfam Intermón Ikastetxe eraldatzaileak Herritargo globala eta gizarte eraldakuntza Proposamenak 4 H erritargo G lobala bilduma

Transcript of Herritargo globala eta gizarte...

Page 1: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

Oxfam Intermón

IkastetxeeraldatzaileakHerritargo globala eta gizarte eraldakuntza

Proposamenak

4

H e r r i t a r g oG l o b a l ab i l d u m a

Page 2: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

Ikastetxe eraldatzaileak

Autorea:Rodrigo Barahona, Joan Gratacós eta Gotzon Quintana

Parte hartzaileak:Adriana Apud, Begoña Carmona, Desiderio de Paz, Anna Duch, Israel García, Lianella González, Javier Gracia, Raquel León, Mariona Puigdellívol, Miguel Ángel Pujana, Gema Redondo, Rosalía Riambau, Carmen María Rodríguez, Lucía Terol eta Carlos Vela, Herritargo Globalerako Hezitzaileen Sareko Batzorde Estrategikoko kideak (www.ciudadaniaglobal.org)

Argazkiak: Rosa Aparicio (azala), Pablo Tosco (11., 35. eta 67. orr),Víctor Alegre (51. orr), Begoña Carmona (83. orr)Diseinu grafikoa: Estudi Lluís Torres Itzulpena: Edorta Agirre

Oxfam Intermón 2. edizioa: abendua 2012

Publikazio hau Agencia Española de Cooperación Internacional para el Desarrollo (AECID) erakundearen finantzamenduari esker gauzatu da, “Herritargo Globalera begirako Hezitzaileen Sarea” Hitzarmen, Egitasmo, Egintzaren kargura. Publikazio horren edukia “Oxfam Intermon” adjudikaziodunaren ardura da eta ez du nahita ez adierazten AECID erakundearen iritzia

ISBN: 978-84-8452-736-7

Inprimatutako Yafar Graficas S.L.Lege Gordailua: B. 2046-2014

Idazlan hau Creative Commons lizentziapekoa da

Paper birziklatuan inprimatuta

Aurkibidea

5 Aurkezpena

10 Sarrera: Zer da “ikastetxe eraldatzailea”?

12 1. Eraiki nahi dugun gizartea

18 2. Nolako hezkuntza behar da hori lortzeko?

23 3. Zergatik dago irakaslea proposamen horren erdi-erdian?

29 4. Zer da “ikastetxe eraldatzailea”?

31 5. Auto-ebaluaketa egiteko aholkuak

34 Ikaskuntza-irakaskuntzaren eremua

36 1. Hezkuntza-funtzioaren irizpide edo mailak

39 2. Estrategia eta praktikak ikasgelan

48 3. Auto-ebaluaketa egiteko aholkuak

50 Ikastetxeko antolakuntzaren eta harremanen eremua

52 1. Irizpide orokorrak

54 2. Antolakuntza eta kudeaketa-estrategiak: dokumentuak, curriculumak, egitura-prozesuak

57 3. Giroa, harremanak, ikastetxe-kultura

59 4. Hezkuntza-praktikak

62 5. Nondik hasiko ote?

64 6. Auto-ebaluaketa egiteko aholkuak

1

2

3

Page 3: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

5Aurkezpena

66 Inguruaren eremua eta eraldaketa soziala

69 1. Komunitatea eraldatzea: familia eta gertuko ingurunea

74 2. Eraldaketa soziala: sareak eta estrategiak

78 3. Auto-ebaluaketa egiteko aholkuak

80 Bibliografia

82 Eranskinak

84 1. Herritargo Globalerako Hezitzaileen V. Mintegian aurkezturiko ikastetxe eraldatzaileen esperientziak

93 2. Ismael Palacín-en txostena, dokumentuari erantzunez.

Aurkezpena

Dokumentu hau Herritargo Globalerako Hezkuntzaren Batzorde Estrategikoaren (BE)1 lanaren emaitza da. Batzorde horri, hain zuzen, Herritargo Globalerako Hezitzaileen sarean egintza-gogoetarako ildoak garatu eta bultzatzeko agindua eman zitzaion, bere hezkuntza-zeregin eraldatzailea sostengatzen duten teoria eta praktika gerora atzera elikatzeko helburuarekin.

Gai horri heltzea Batzorde estrategikoak erabaki zuen, funtsezko jo ziren gaietariko bat izan zenez2, Herritargo Globalerako Hezkuntzaren proposamenean aurrera egiteko aztergaitzat hartu baitzen. “Migrazioak” epizentroa lantzea lehenetsi zen, “Irakaslea, aldaketa-eragile” gaia hurrengo baterako utzirik. Unea iritsita, Batzorde estrategikoak hausnarketa hariari berriz heldu eta gaurkotu egin du, Herritargo globalerako hezitzaileen sarearen garapenean gertaturiko aldaketak aintzat hartuta.

Hezitzaile-sarearen ikuspegitik, bai kide garen aldetik, bai lantalde eta batzordeetatik, Herritargo Globalerako Hezkuntzaren

1. Batzorde estrategikoa osatzen dute Oxfam Inermón-en hezkuntza alorreko lurralde-arduradunek, lurraldeetako irakasle ordezkariek, hezkuntza alorreko lan-talde teknikoak eta berariazko gaietako adituek.2. Identifikazio hori Pau López-ek emaniko laguntzari esker egin zen, Batzorde estrategikoak 2008 urtean egindako bertatik bertako bilera batean; bilera hartan, halaber, migrazioen gaia ere funtsezko epizentrotzat jo zen.

4

Page 4: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

6 Ikastetxe eraldatzaileak 7Aurkezpena

proposamen pedagogiko eraldatzailearen ikuspegi orokorra (irakaslea aldaketa-eragiletzat jotzea, bereziki) aski onartua dagoela uste dugu, hainbat gunetatik sustaturiko hausnarketa-lanaren emaitza modura (mintegi estatalak, tokiko taldeak, oinarrizko liburu eta dokumentutik baterako gogoetak egiten, sistematizazio ariketak, formaziorako mintegi eta ikastaroak, etab.). Hortaz, Batzorde estrategikoaren iritziz, gizabanako den aldetik, irakasleak daukan ardura egiaztatze hutsetik haratago joan beharra zegoen eta, agian, Sarea osatzen duten irakasleek beren ahalmen eraldatzailea sakontzen eta indartzen segitzeko, hainbat eremu, praktika eta estrategiak hobeki gorpuztu eta artikulatzeko hausnarketa-markoa eskaini beharko genukeela.

Horrenbestez, testu honetan “Ikastetxe eraldatzaileez” aritzea nahiago izan dugu, aukerak zabaltzeko, utopia urruntzeko, Sarearen aitzindari-izpiritu berritzailearen barne-izaera indartzen lagunduko gaituen beste erronka bati aurre egiteko eta, bide batez, antzeko aukerak planteatzen dituzten eta alor honetan eskarmentua duten proposamenekin harremanetan sartzeko ateak zabal diezazkigun. Bestelako ikuspegi horrekin, irakasle kixotarraren enfasia ezabatuta, aldaketaren ikuspuntu sistematikoagoa piztu nahi dugu, organo eraldagarri eta eraldatzaile izango den ikastetxera igarotzeko.

Testu honek Herritargo Globalerako hezitzaileen sareko kide eta taldeak indartu eta bide berriak zabaltzeko balioko du, batik bat. Gure iritziz, hala ere, sare hau zabal eta anitza denez, dokumentuan agertzen dugun proposamenak eta istorioak ez dute baztertzen (oraingoz) Saretik kanpoko inor edo, bestela esateko, Sarean sartzeko zorian dauden pertsonak, bederen. Izan ere, 1. kapituluak Herritargo Globalerako Hezkuntzaren funtsa diren oinarri teoriko-politikoak ezartzeko balio du eta, beraz, Sarean nahiz HGHaren inguruko gogoetan hasita edo hasi gabeko zeinahi irakaslek hezkuntza-eredu eraldatzaile honen klabeak uler ditzan balio du. Lehen kapitulu honen —eta, orokorki, dokumentu osoaren—

edukia gure proposamen teorikoko funtsezko testuak3 arrago edo ikuspegi berritik berrirakurtzeko aitzakia modukoa da; hori, jakina, beste iturri batzuetatik ere elikatuko da.

Dokumentu honen xede biak zeruertza urruntzea eta ikastetxe bat eraldatzaile nola bihur dezakegun galderari erantzutea badira ere, gure hezkuntza-proposamenaren oinarrian dautzan irakaskuntza praktiken gaineko lana eta hausnarketak ezin ditugu alboan utzi, horiexek hain zuzen eraldaketa soziala nola ahalbidetzen ari den ikusteko aukera ematen digutelako, irakaskuntza-praktikatik bertatik. Horregatik 2. kapituluak (Ikaskuntza-irakaskuntzaren eremua) planteatzen ditu hainbat elementu nork bere burua hor identifikatzeko, erronkak ezartzeko, hutsegite eta akatsak aurkitzeko eta, hezitzaile garen aldetik, eguneroko praktikan balizko berrikuntzak asmatzeko, agian.

3. kapitulua, orain arte HGHko irakasle roltzat jo izan dugun horren mugak zabaltzen hasten da, ikastetxeetako antolakuntza-praktikak (antolakuntza eta harreman eremua) lideratu, bultzatu edo aldaketak sustatzeko moduetarantz egintza-hausnarketa markoa hedatuz, proiektu eraldatzaile partekatu eta kohesionatu bat sortzeko ahalmena indartu egin dadin. Espazio, egitura eta baliabideez hausnarketa egiteko elementu ekarriek Herritargo Globalerako Hezkuntzaren ikuspegia ikastetxeen ADNan estekatu eta ainguratzeko balio dezakete.

4. kapituluak, azkenik, (Inguruaren eremua eta eraldaketa soziala) tartea are eta gehiago zabaldu eta ikastetxea aldaketa sozialaren eragile gisa finkatzeko aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen arteko harremana eta

3. Dokumentu horien tituluak hementxe aipatzen dira. Horien fitxa bibliografiko xehetasun handiagoz bibliografiak datza: Pistas para cambiar la escuela, Manifiesto Internacional para una Ciudadanía Global, Escuelas para la Ciudadanía global. Un modelo de profesionalidad responsable, etab.

Page 5: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

8 Ikastetxe eraldatzaileak 9Aurkezpena

sareko lanaren ikuspegia. Ikastegiaren eta gertuko ingurunearen arteko harremanari hainbat praktikatatik heltzen zaio; hainbat eragile komunitariorekin (familia, erakunde, agintari, beste hainbat eskola, etc.) geroz eta iraunkor eta estrategikoagoa izango den elkarlana pixkanaka sortzeko praktika horiek ateak zabal ditzakete. Eragile horietatik familiak izango dira behinenetakoak, dudarik gabe; horien inplikazioak zeinahi hezkuntza-proiekturen balizko arrakasta determinatzen du, hein handi batean, ez bakarrik HGHri dagozkien hezkuntza-proiektuetan. Kapitulu horren azken partean hausnarketa batzuk egiten dira, hots, irakasle edota ikastetxe edota erakundeen arteko sareko lana testuinguru sozial eta politikoan aldaketak eragiteko biziki eraginkorra izan daitekeela; aldaketa horiek HGH hezkuntza eredu berri bat ez ezik, denontzat justuagoa izango den gizarte eredu berri bat sortzeko eta finkatzeko lagun dezakete.

Aipa dezagun, bidenabar, kapitulu guztien amaieran egiten diren galderek irakurleari auto-ebaluatzeko gomit egiten diote eta, adiera horretan, banan-banan nahiz taldeka, hausnarketa prozesu sakonagoak ondoriozta ditzakete. Izan ere, sarea osatzen duten taldeen esperientziatik, galdera horiei kolektibo gisa edo gogoeta-espazio partekatu batetik (ikastetxe bereko irakasle-taldeetan, adibidez) heltzea proposamen honetako elementurik iradokitzaileenetako bat izan daiteke, talde-kohesioa indartzen duelako (esperientziak, itxaropenak, beldur eta ametsak partekatzearren) eta norberaren praktika hobetzeko ez ezik, proiektu bateratuekin amets egiteko erronka komunak ezartzeko ere aukera ematen duelako. Adiera horretan, dokumentu hau norberaren hazkunderako ez ezik taldeak, lantaldeak, irakasle taldeak, sarea eta HG hezkuntza sareak ere hazteko hartzigarria izan dadin espero eta nahi dugu.

Sareen hartzigarri izateko jaidura horren ondorioz, baliteke dokumentua norabide (politiko edo metodologiko) berean doazen pertsona eta hezkuntza-proposamen batzuekin batera hausnartzeko babesleku

moduko bat izatea, aurrera daramagun lan eraldatzailea denon artean finkatzen, sinergiak indartzen, harreman-zirkuituak finkatzen, eragiteko gaitasuna areagotzen… joan gaitezen.

Zalantzarik gabe Paulo Freire-ren hitzek (1997, 125 orr.) balioko dute dokumentu honen azken asmoa aurkezteko, hots, gure hezkuntza-praktiken inguruko hausnarketa elikatzea eta hobetzeko bideak argitzea, gure ikastetxeen praktika globala ataza eraldatzailea bihurtzeko, hara:

“(…) Por eso, cuanto más pienso críticamente, rigurosamente, la práctica de la que participo o la práctica de otros, tanto más tengo la posibilidad, primero, de comprender la razón de ser de la propia práctica, y segundo, por eso mismo, me voy volviendo capaz de tener una práctica mejor. Así, pensar mi experiencia como práctica insertada en la práctica social es trabajo serio e indispensable…”.

Page 6: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

Sarrera:Zer da “ikastetxeeraldatzailea”?

1

Page 7: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

12 Ikastetxe eraldatzaileak 131. Kapitulua Sarrera: Zer da “ikastetxe eraldatzailea”?

Herritargo Globalerako Hezkuntza (HGH), hezkuntzaren ahalmen eraldatzailean sinesten duen tradizio sozial eta pedagogiko luzearen emaitza da eta, adiera horretan, baliabide didaktikoak ez ezik, eraiki nahi dugun gizarte-eredurantz gerturatzeko prozesu hezitzaile-sozializatzailearen helburu politikoak ere honela planteatzen ditu:

Eraiki nahidugun

gizartea

1

“Merkatu globalaren eta eredu neoliberalaren rol menperatzailea auzitan jarrita, elkartasun, partaidetza eta egintza komunen terminoetan globalizazioaren potentzialtasunez baliatuko den garapen-eredu berri bat eraikitzea nahi dugu, pobrezia suntsitzeko eta iraunkortasuna balioesteko estrategiak abiaraz ditzagun.

Hedabideak eta komunikazioaren mundu-sistema gobernatzen duten arauak kritikoki azter dadin, haustura digitala murritz dadin eta informazio-bide eta forma irisgarriago, demokratikoago eta pluralagoak sor daitezen sustatzea.

Etengabe eta elkarlanean etika eta praktika politiko, ekonomiko, sozial, kulturalak eraikitzea; hauek, inklusio eta kohesio-bide direnez, gizarte interkulturaletan bizitzea ahalbideratuko dute.

Ikerkuntza eta teknikaren aurrerapena, batetik, eta gizakiaren eta planetaren zerbitzuan egongo den etika, bestetik, uztartzeko moduaz gogoeta egitea.

Bizi-estilo pertsonal eta komunitarioak aldatzeko eta ingurumena endekatzearen, klima aldaketaren, biodibertsitatea murriztearen aurka eta ura, elikadura eta osasuna izateko eskubide unibertsalaren alde borrokatzeko premiaz herritarrak jabetzea.

Geroz eta erne eta helduagoa, salatzeko eta mobilizatzeko gauza, bere ahalmenaz eta, gerrekin bukatzeko eta denentzat giza eskubide guztiak sustatzeko, ahalmen hori baliatzeko gauza izango den gizarte zibilaren bulkada.

Aukeren berdintasuna, erantzukizun partekatua, sistema patriarkala gainditzea eta ezagutza sistema androzentrikoen kontra jartzea bideratuko duten berdintasunezko genero-harremanak sustatzea.

Eremu lokal zein globaletan, bai zuzenean parte hartuz, bai ordezkapenen bitartez, demokrazia forma eraginkorragoak garatzea, demokrazia forma berri horiek botere ekonomikoekiko harremanak garbi eta gardenak izaten lagunduko dutelako, gure gizarteetan diren iritzi eta egintzen aniztasuna aintzat hartuko dutelako; era berean, mundu zabalean finkatzen ari diren espazio politiko anitzen arteko elkarrizketa multilaterala.

Page 8: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

14 Ikastetxe eraldatzaileak 151. Kapitulua Sarrera: Zer da “ikastetxe eraldatzailea”?

Gizaki nortasunaren ardatz nagusietako bat izari kulturala da: hori gabe, sekula ez litzateke giza garapena burutuko. Horregatik, gizakiak besteengandik jasotzen duen kultura aintzat hartzea ezinbestekoa du, gizaki bezala garatuko bada. Herritargoaren ikuspegia interkulturala izateak esan nahi du izari kulturalaren konplexutasuna eta dinamikotasuna aitortzen direla. Gizakiak horren bitartez adierazten du, aske, talde bateko kide izan nahi duela. Herritargo interkulturalaren oinarria herritarrak askatasunez aritzea da eta, horretarako, beharrezkoak dira bai norberaren kulturaren balioa aintzat hartzea, baita norberaren izaera definitzeko espazio pertsonala ere.

b. Maila globalean, elkarmenpekotasunaren kontzientzia: herritargoa, izaera nazionaleko (edo “kontinentaleko”, Europako kasuan) elementua izateari buruzko eztabaida gainditurik, herritargo globalaren ikusmoldeak geroz eta globalizatuagoa dagoen munduaren errealitatearekin bat etorriko den eta baliabide mugatuak dituen planeta honetan geroz eta nekezagoa bihurtzen ari den elkarbizitzaren erronkei erantzuteko, izaera planetarioa eraikitzeko premia planteatu behar du. Herritargo Globalerako Hezkuntzak aitortzen du: hamaikatxo elkarmenpekotasunez josiriko mundu honetan denen garapena denen eskuetan dago. Horregatik eta aurreko printzipioarekin lotzeko, pertsonaren (eta bere izarien) eta berak bizitoki duen gizarte planetarioaren hamaika izari, maila eta adierazpideren arteko elkarrizketa-prozesua da identitatearen eraikuntza; era horretan, identitate zentrokide, multifokal, dinamiko eta eraldaketari irekia osatu ahal izango da.

Asmoa da gizarte planetario kosmopolitagoa osatzea, determinismoak gaindituta, berdintasuna eta justizia iristeko gauza izango dena. Gizarte planetarioa osatzen duten herritar globalek habitat horretan bizi diren eta etorkizun bera partekatzen duten kide guztientzat mundu solidario eta

Herritargo globalaren kontzientzia hori hurrengo funts etiko-politikoetan laburbil daiteke:

a. Gizakiaren integraltasunaz eta, merkatutik haratago ere, duintasunaz jabe izatea: herritargo global batera iristeko itxaropenak gizaki integrala ardatz izango duen garapena planteatzen du; honen ezaugarri bereizgarria, errealitatearen egiazkotasuna ezagutaraztea eta “denaren” eta “behar lukeenaren” arteko aldea atzemateko gaitasun kritikoa izango da. Ondorioz, “behar lukeen” hori ikuspegi biren gainean eraiki beharko da: batetik, inork bere iritzia gainontzekoen gainetik ezarriko ez duen elkarrizketaren bitartez; bestetik, kasuan kasuko gutxiengo baztertuentzat eta ingurune orokorrarentzat mesedegarri izango den gizarte justuago, askeago, solidarioagoa eraikitzean inplikatzeko kontzientzia historiko-politikoarekin. Horixe da eraldaketa sozialaren adiera.

Gizakia izaki integraltzat hartzen dugunez (dela ikusmolde identitariotik –era guztietako izariak: afektibo, intelektual, korporal, harremanetakoa, etab.–, dela gizakia subjektu historikoa den ikuspegitik –izari ekonomiko, politiko, sozial, laboral, familiar, etab.) gizaki horren izarietako bati besteen kaltetan balio handiegia emango dion erredukzionismoa arbuiatu beharra dago.

Gure gizarteak aniztasun kulturala du ezaugarri nagusietako bat, sekula baino nabarmenagoa. Horixe dugu gure gizarteen egituraketa arras aberastu dituzten tradizioek pilaturiko altxorra baina, aldi berean, elkarbizitzarako mehatxua da, kultur talde desberdinek ongi eramatea liskar bide den heinean. Horregatik premiazkoa da mundua esanahiz jantzi duten eta, bestetik, beraien arteko elkarrizketa emankorra ahalbideratu duen mundu-ikuskera kulturalen balio eskerga aitortuko duen herritargo interkulturalaren alde jokatzea, horrek erakutsiko baitu zein praktika kultural den aberasgarria eta zein den gainditu beharrekoa.

Page 9: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

16 Ikastetxe eraldatzaileak 171. Kapitulua Sarrera: Zer da “ikastetxe eraldatzailea”?

justuago baten eraikuntzan duten ardura aitortzen dute.Ikusmolde horretatik, indarrez azaleratu da glokal

kontzeptua, aldi berean tokikoa (lokala) eta globala dena adierazteko, norberaren eta besteren arteko zatiketak ezabatzen dituelako eta, gainera, norberaren ongia denen ongia (eta alderantziz) lagungarri izateko premia aldarrikatzen du. Itxaropen nagusietako bat da herritargoak onartzea bere egintza pertsonal edo lokalek ingurune globalean inpaktua izango dutela (maila globalekoak, azkenean, maila lokalean eragina duen hein berean); beraz, gizartea eta sistema aldatzeko erantzukizuna gizakiek oro onartuko dute eta, gainera, bakoitzak egintza-maila desberdinetatik lagundu dezake.

c. Justiziaz eta solidaritateaz ikusmolde globala: sistema kapitalistaren oinarri diren idealek (indibidualismoa, interes arrazionala eta merkatu librea) lagundu dute herrialdeen barruko desberdintasun sozialak loratzen eta sakontzen eta, gainera, herrialde aberatsen eta behartsuen arteko aldea geroz eta zabalagoa bihurtu dute. Garapen pertsonal eta soziala gorpuzteko beharrezkoak diren aukera eta eskubideetarako irizpide-desberdintasun latzak eta beste desoreka asko bizi ditu egun gizateriak. Desoreka horien artetik kezkagarriena eta proposatzen dugun eraldaketa sozialaren ideala markatzen duenetako bat, pobrezia eta bazterketa sozialarekin lotua dago. Bi fenomeno horien efektuak egun ipar eta hegoaldeko milioika gizakik nozitzen dituztenez, erabat suntsitzeko konpromiso irmoa hartu behar dugu.

Herritargo Globalerako Hezkuntzak, bestetik, munduko ipar eta hegoaldearen arteko desberdintasun ekonomikoak suntsitu eta horietaz arduratzeko premia azpimarratzen du, horien kausa historiko berariazkoak aldatu behar direlako ezinbestez: Iparraldeko herrialdeen (neo)kolonialismoa, nazioarteko bidegabeko merkataritza, multinazional erraldoien politika ekonomikoa, kanpo-zorraren mekanismoak, teknologia eta patenteak herrialde aberatsek kontrolatzea. Egungo mundu

krisi ekonomiko honetan sekula baino ageriagokoa da (eskualde edo herrialde bakoitzean eta, batez ere, ipar eta hegoaldekoen artean) desberdintasunagatiko etenak larriagotzeko eta, areago, eskualde edo herrialdeen barneko krisien larriak eten horiek ezkutatzeko arriskua. Errealitate hori iparraldeko herritarrek aitortzeaz gainera, eredu ekonomiko global bidezkoago bat eraikitzeko jardun behar dute.

Justizia-eredu hori ez da asmo onen zerrenda hutsa, justiziaren kontzepzio zabalagoan sustraitua dagoelako: justiziak behar du izan kommutatiboa (trukeetan eta kontratuzko harremanetan berdintasuna, proportzioa eta oreka), distributiboa (nork berea izatea, eskubide politiko, kultural, sozial eta ekonomikoei dagokienez) eta soziala (berdintasuna eta oreka, gizaki guztiak duintasunez bizi daitezen) (Sebastián, 1996).

Page 10: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

18 Ikastetxe eraldatzaileak 191. Kapitulua Sarrera: Zer da “ikastetxe eraldatzailea”?

Nolako hezkuntzabehar da

hori lortzeko?

Herritargo Globalerako Hezkuntza gizarte justuago baten aldeko apustua da eta, adiera horretan, gizarte ereduaren erreprodukzioko (edo aldaketako) funtsezko mekanismoetako bati dagokio: hezkuntzari, hain zuzen. Herritargo globalerako hezitzaileen sareko kideok (antzeko beste ekimen, erakunde eta talde batzuekin batera) hainbat proposamen berritzaile egin nahi ditugu, mundu garaikideak jaurtiriko erronkei erantzuteko, bereizgarri hauek dituen hezkuntza-eredua gainditzeko (Nazioarteko Kontsortzioa, 2008):

•Diziplina bidezko eskola-antolakuntzaren alde egiten du, testuinguru sozial eta kulturaletik at.

•Zatikako jakintza partzialen metaketa laguntzen du.•Ikaskuntzaren izari sozial eta harremanezkoak ez ditu

aintzat hartzen.•Testu-liburuen erabilerari balio handiegia ematen dio eta

horien eskuetan uzten du maiz ikaskuntza-irakaskuntzaren ardura.

•Ikus-entzunezko mintzairen eta IKT berrien garrantzia gutxiesten du.

•Irakaslearen (ezagutza transmititzen duena) eta ikaslearen (ezagutza hori jasotzen duena eta jaso duela frogatzen duena) eginkizun tradizionaletan oinarrituriko hierarkiazko harremanei balio handiegia aitortzen die.

•Hezkuntzaren komertzializazioaren alde geroz eta gehiago dihardu; hezkuntza, izan ere, pertsona orori zor zaion eskubidetzat jo ordez, botere politiko eta ekonomikoak herritargoari (diru truk) eman beharreko zerbitzutzat hartzen hasiak dira.

Eredu horri erantzuna emanez, HGHak herritar kritiko eta parte-hartzaileak hezteko espazio pribilegiatua eskainiko duen hezkuntzaren alde egiten du, herritar horiek, eskolarekin eta beste hainbat eragile sozialekin batera, egungo munduaren erronkei erantzun etikoa eman behar baitiete. Hezkuntzaren ikuspegitik, Herritargo Globalerako Hezkuntzak sustatzen dituen prozesuek izan behar dute:

a. Gizakien garapen integralaren indartzaileak: nortasuna era integralean (eduki-kontzeptuez eta merkatuaren zerbitzuko lehiaz bakarrik edo gehiegi arduratu ordez) garatuko duen hezkuntza, elkartasuna eta justizia gidari izango dituena. Izari hauetan gorpuztuko da: ikasten ikastea, izaten ikastea, egiten ikastea, elkarbizitzen ikastea eta (norbera, komunitatea, mundua) eraldatzeko ikastea enpatiaz, elkartasunez, justiziaz.

Herritargo interkulturala osatzeko gaitasunak garatu behar duten hezkuntza ororen abiapuntua norberaren identitatea da. Hezkuntza-ikuspegi inklusibo eta interkultural horretatik begiratuta, kultura bakoitzak “gizateriaren haztegian” zein neurritan parte hartzen duen bilatu behar da; horrela aitortuko zaie kultur identitate desberdinei duten balioa eta horrela hartuko da aintzat gizakien askatasuna sustatuko duen elkarrizketa jorian aritzeko beharra.

b. Herritargo globalaren sortarazleak: herritargo globalaren ikusmoldea testuinguru itxi batera (eskualde, herri, herrialde… batera) mugaturik dagoenean, ikuspegi planetarioago batez osatu eta aberasten duen hezkuntza, globalizazioaren eraginez, mundua geroz eta gure espazio

2

Page 11: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

20 Ikastetxe eraldatzaileak 211. Kapitulua Sarrera: Zer da “ikastetxe eraldatzailea”?

komunagoa dugulako. Horren ondorioz, identitate pertsonal-planetarioa berriro kontzeptualizatu beharra dago: hori ezingo da egokiro eraiki, gainerako kultura eta identitateekin errespetuzko elkarrizketaren bidez izan ezean, gainerako kultura eta pertsonenganako errespetuz.

c. Justizia eta elkartasunaren ikusmolde glokalean oinarrituak: hezkuntzak lagundu behar die ikasleei beren burua subjektutzat eta eraldaketa sozialean eragile nagusitzat jotzeko prozesuan. Dela gertuko ingurunean (tokikoan), dela ikusmolde globalago batean, kontua da errealitatearen irakurketa kritikoa egiteko elementuak eskaintzea eta injustizia, bazterketa eta desberdintasunen errealitate horretan jarduteko lanabes eta printzipio etikoak ematea.

Hasteko, badakigu hezkuntza ezin daitekeela izan neutrala, kontzienteki edo inkontzienteki bera bizi eta estrukturatzen den errealitate horren aurrean jarrera hartzen duelako, bere oinarriak diren botere-erlazioak onartu, aintzat hartu edo auzitan jarriz. Logika horretatik, gure iritziz, hezkuntza ataza politikoa da, gaur egun gure gizarte globala arautzen duten (bidegabeko) botere-egituren iraupen edo aldakuntzan zereginik baduelako.

Hezkuntzak, beraz, gizakia humanizatzeko eta hezkuntza prozesua (aspaldi honetan biziki instrumentalizatua) ber-humanizatzeko gauza izan behar du, gure bizitza eta garapen ereduaren humanizatzearen osagarritzat. Horretarako hezteko, izateko, gizakien artean erlazionatzeko bestelako ereduak bilatu eta esperimentatu behar dira, ezinbestean; eredu horiek itxaropenean, konpromisoan eta errealitatea eraldatzeko aukeran hezi behar baitute, intrintsekoki.

HGHk hezkuntza-eredua printzipio hauetan oinarritua ikusten du:

•Hezkuntza gogoetatsu eta kritikoa: errealitatearen azterketa kritikoa (injustiziaren ondoriozko arazoen kausa

–ondorio– alternatiben arteko lotura) egiteko elementuak (bai teknikoak, bai etiko-politikoak) ematen gauza izango dena, elkarrizketa eta eraikuntza kolektiboaren ikusmoldetik.

•Egintzara bideratua: errealitatearen azterketa oinarri harturik, alternatiba zuzen eta solidarioak sortzeko gauza izango diren jokaera indibidualen eta proiektu kolektiboen inspirazio iturri izango dena.

•Hezkuntza, prozesu: ez, ordea, eduki-zerrenda huts bat, goranzko ibilbide gisa baizik. Horretan, subjektua errealitate hori era jakin batean ikusi eta aldatzearen eragile izango da, edukiak eta metodologiak norberaren eta taldearen garapen prozesu eta uneetara egokituz.

•Hezkuntza gatazkatik eta gatazkan: arazoa ukatu edo saihestu ordez, ekidin ezintasuna abiapuntu hartuta, elkarrizketa, enpatia, negoziatzeko gaitasuna eta elkarlanerako alternatiben bilaketa suspertzeko.

•Hezkuntza holistiko eta diziplinartekoa: gizakiaren erabateko garapenetik eta garapenerako arituko dena, errealitatera diziplinartekotasunetik begiratzen irakasteko, ezagutzak eta jakinduria deskonektatu eta testuingurutik atera ditzaketen kopartimentu hermetikorik gabe.

Horiek horrela, HGH (Herritargo Globalerako Hezkuntza) ereduaren asmoa da, ikasleen jarduera eta hezkuntzaren kalitatea (edo arrakasta) bera hobetzeaz gainera, hobekuntza hori gizarte justuago eta solidarioago batentzat baliagarri izatea. Hezkuntzaren kalitatearen irizpidetzat hezkuntza-arrakasta sustatzen duten ikusmoldeak, maiz, jardutearen adierazle kuantitatiboetan oinarritzen dira, gaitasun pare batera begira dauden proba estandarizatuetan, alegia; gutxi-gutxitan, aitzitik, integratzen dituzte hezkuntza-jarduerarekin eta ekarpenarekin (ikasleenekin, irakasleenekin, etab.) zerikusia duten irizpideak, giza eskubideak errespetatzea edo justizia bezalako balio etiko-politiko nabariek gidaturiko gizartearen

Page 12: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

22 Ikastetxe eraldatzaileak 231. Kapitulua Sarrera: Zer da “ikastetxe eraldatzailea”?

Zergatik da irakasleaproposamenhonen erdigunea?

Ikuspegi batetik, Herritargo Globalerako Hezkuntzak planteatzen duen hezkuntza-eredua irakasleen ardura ez ezik, ikaslea sozializatu eta kontzientziatze prozesuan inplikaturik dauden eragileena ere bada baina, bestetik, horiek toki nagusia bete behar dute, prozesu horren aitzindari eta eragile indartsu izateko, gure iritziz.

Hezitzaileek, lehenik, hartu duten gizartearen aginduak (publikoa izan, pribatua izan) hezkuntza prozesuaren aitzindari izateko ardura eta gaitasuna aitortzen dielako, ikasleak eskolatzeko adinean dauden eta nortasuna osatzen doazen heinean.

Bigarrenik, imaginarium sozialak hezitzailea beti-beti jarraitu beharreko eredu, ezagutza-erreferentzia edo agintari sozialtzat aurkezten ez duen arren, horrela izan beharko luke. Guk diogun agintari hori, bistan da, ez da hartu behar hierarkiazko agintaritza adieran, horrek hezkuntza alorrean elkarrizketan aritzeko saiakera guztiak eragotziko lukeelako. Irakaslearen agintaritza elkarrizketa bidez artikulatu beharra, hots, ikasleak irakasleari ikaskuntza prozesuan laguntzaile izateko gaitasuna aitortu behar dio: horrela artatuko da ikaslearen hezkuntza-premia denetan.

Hirugarrenik, hezkuntza-proposamenean parte hartzen duten eragileen arteko loturazko egoeran daudelako (irakasleak, ikasleak eta familiak). Horregatik, proposamen honen asmoa da,

Herritargoglobalaren funtsetiko-politikoak

Gizakiaren integraltasuneta duintasunaz

kontzientzia

Gizakien artekoelkarmenpekotasunaz

kontzientzia

Justizia etaelkartasunaz

ikuspegiglobala

Herritargoglobalerako

hezkuntzarenfuntsak

Justizia etaelkartasunglokalak

sustatzea

Gizakiaren garapenintegrala sustatzea

Identitate etaerantzukizun globala

sortzea

3eraikuntzan. Herritargo Globalerako Hezkuntzak, bere aldetik, arrakastaz justu eta solidarioa izango den gizartea sortzeko gauza izango den eskola-arrakasta erdiestea du xede.

Page 13: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

24 Ikastetxe eraldatzaileak 251. Kapitulua Sarrera: Zer da “ikastetxe eraldatzailea”?

hezitzaileak prozesu honetan duen garrantzia azpimarratzeaz gainera, ezinbesteko ataza horretan beharrezkoak diren sostengu, baliabide, aliantza, prestakuntza, arreta eta kolaborazioa aurkitu ahal izateko mekanismoak eta estrategiak eskaintzea ere. Horiek direla medio, irakasleak rol ezinbesteko eta nagusia jokatzen du hezkuntza-eredu humanizagarri eta eraldatzaileago baten sustapenean.

Hezkuntza-ikusmolde honetatik nolako rola joka dezan eskatzen zaio irakasleari? Hasteko, bere irakaskuntza elkarrizketa bitartezko interakzioan oinarritu dezala: horretan, ezagutza jakinduria eskuragarrien arteko eta gertutasunezko gogoeta adierazgarriaren arteko elkarrizketaren emaitza izango da, eta ez aurretiaz erabakitako ezagutzen inposizio hutsa. Hortaz, bigarrenik esan genezake herritargo globalerako hezitzaileak ahalik eta curriculum ireki eta integratuenaren alde ari direla lanean, ikaskuntza globalizagarrien ikusmoldetik eta ezagutza eta errealitatearen ikusmolde sozio-kritikotik.

Arranditsua ematen badu ere, irakasleak intelektual eraldatzailea izaten ahalegindu behar du (De Paz, 2011; Giroux, 1990; Carr, 1998), hots, elkarrizketan oinarriturik eta orientazio etiko-politiko nabariarekin, gogoeta-egintza prozesuak sortarazteko gauza izango dela. Zeinahi hezkuntzaren izari politikoak ez da nahasi behar joera jakin bateko heziketa alderdikoiarekin, hezkuntza eta doktrinatzea bereizten duena, hain zuzen, lehenak bere gorabehera politikoarekin (auto)kritikoa den gizakia askatasunean heztea. Aspektu horretaz jabetzeak hainbat ikusmoldetatik galderak planteatzera, baiespen dogmatikoaren gainetik interpelazioa hobestera eta eztabaida eta errespetuzko erabakitzea zabalik mantentzera garamatza, gizartean sakoneko desadostasuna azaltzen denean.

Eraldaketa etiko-politikoaren aldeko apustu hori irakasleak egunez egun nabarmendu behar den hiru funtseko konpromisoan adieraziko da (De Paz, 2011), hara:

a. Batetik, kontzientzia globala (edo glokala) izango du pertsona horrek, bere ingurunean eta mundu zabalean gertatzen denaren aurrean erne egongo da, jazoera horien aurrean jarrera kritiko eta etikoa agertuko du, gogoeta eta gertakizun horiek hezkuntzako curriculumarekin lotzeko gauza izango da, berak nola esku har dezakeen planteatzeko eta ikaslea errealitate hori aztertzera motibatzeko. Prozesu horretan errealitatea justizia eta zuzentasun balioetatik begiratuko denez, lortu nahi dena ez da azterketa zurrun bat edo jakintza objektibo batzuk; aitzitik, alor arrazionala eta emozionala, kontzientzia kritikoa, enpatia eta amorrua integratuko dituen, testuinguru lokal eta errealitate globala ezagutu eta horrekin inplikaturik, ikaslea ikertzera, jardutera, elkarlanean era integral eta koherenteago batez aritzera bultzatuko duen hausnarketa eta bizipen pertsonal eta pertsonartekoa egitea bilatzen da.

b. Beste aldetik, pertsona horrek bere ikasleen historia pertsonalen testuinguruarekiko sentsibilitatea agertu behar du, berez, kontzientzia/errealitate global horrekiko loturak ezarri ahal izateko; era berean, ikasleen interes eta motibazioekin konektatzeko baliabide ugari izan behar ditu. Adiera horretan, ikasleen jarraipen globala egiteko estrategia pribilegiatua tutoretza-jarduera da, hots, ataza partekatua (tutorearena ez ezik, irakasle-talde osoarena ere izango da zeregina), maila anitzekoa (gizakiak, taldeak, familiak) eta proaktiboa (saio tematikoak baino areago, prozesuko helburuak izango dituena, “suak itzaltze” lanak alboraturik, etab.).

c. Bi konpromiso horiei hirugarrena ere erantsiko diegu, irakasle garen aldetik, guri dagokiguna: ikastetxeko proiektua ingurunearen eraldaketan inplikatu dadin, prozesu horren aitzindari izatea, hain zuzen. Lidergo horren agerpen bat izan liteke, adibidez, gauzak pixkanaka hobeki eta era koordinatuan egiten laguntzeko edo bultzatzeko gaitasuna.

Page 14: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

26 Ikastetxe eraldatzaileak 271. Kapitulua Sarrera: Zer da “ikastetxe eraldatzailea”?

den hezitzaile horrek bereizgarririk izatekotan, gizakiaren, taldearen eta gizartearen aldakuntzarako giltza setatsu bilatzen segitzeko itxaropenez eta ilusioz inguruko jendea kutsatzeko gaitasuna izango da.

Irakasle taldeak, ikerlari-talde bihurturik, interesak eta hezkuntza-politikako kezkak partekatzeaz gainera, irakaskuntza-praktikak berekin dituen arazoen konponbideak bilatzen ditu. Talde hori eragiten duen konpromisozko asmo emantzipatzailea dagokio, munduaren ikusmoldeari ez ezik, bidegabeko erlazioak eraldatzeko ideal eta balioak praktikan jartzeari ere bai. Eta hori ezin erdiets daiteke (auto)prestakuntzan (hastapenetik eta jarraitua, bakarka eta taldeka, ikastetxean eta hortik kanpo, diziplina-ikusmoldetik edo globalizatzailetik, etab.) etengabe jardun gabe eta, egungo ikerkuntzari esker, hezkuntza-praktika hobetzeko lanabes berriak eskaintzen dituzten aurkikuntzez baliatu gabe.

Adiera horretan, Herritargo Globalerako Hezkuntzaren idealarekin bat datorren irakaslea eraldaketa sozialeko prozesuen aitzindari izan daiteke bere ikastetxetik bertatik, praktika zehatzak sustatuz hiru egintza-eremutatik (horietan, hezkuntzaz duen ikusmoldea kutsatu ahal izango du, hurrengo kapituluetan jorratuko dugun modura): ikaskuntza-irakaskuntza eremuan (2. kapitulua), hots, bere “metro karratua”, bere rol “utziezina” (irakasle den aldetik) bertan lidergoa gorpuztuko da aldarrikatzen den horren adiera bizidun izatean; ikastetxeko antolamenduaren eta harremanen eremua (3. kapitulua), bertan, eskolako zeregina jantziko duten prozesuen eragile, aitzindari, buru edo probokatzaile modura funtzionatu ahal izango duelarik; ingurunearen eta eraldaketa sozialaren eremua (4. kapitulua): honetan, beste hainbat irakaslerekin batera, eraldaketaren ideala helarazi eta gauzatuko da. Eremukako sailkatze hori, aitor dezagun, analitiko hutsa da, eremu horiek bata bestearekin hertsiki

Horretara begira, hainbat proposamen egingo ditugu:

•Ikastetxeko antolatzaileek bideratzen dizkiguten parte hartzeko espazioetan jarduera horietaz informatzea, hezkuntzakomunitatearen bisualizazioa eta sentsibilizazioa hobetzeko.

•Ikaskideak, irakaskuntza praktikak berritzeko eta hobetzeko egin ditugun saiakerak ezagut ditzaten inbitatzea, taldea osatzen eta proiektuaren eragina areagotzen joateko.

•Haiekin gure lorpen eta eragozpenak partekatzea eta beren berrikuntza prozesuan lagun izan gaitzaten eskaintzea.

•Familiekin eta inguruneko eragileekin aliantzak eta sostenguak bilatzea, hezkuntza-trukatze gehiago eta hobeak lortzeko. Prozesua eta ikasi duguna ordenatu, ebaluatu eta idaztea, bera jasota geratzeko eta, gerora, ikastetxeko proiektutzat sartzea errazteko.

•Eredu izan daitezkeen edo prozesua lagun dezaketen kanpo-aditu edo esperientziekiko trukatze eta trebatzeko prozesuak bultzatzea.

•Ikastetxeko zuzendaritza interpelatzea, ikaskuntzen hobekuntza ardatz izango duten jardueretan aurrera egiteko.

•Proposaturiko hezkuntza-jarduerak praktikan jartzea ahalbidetuko duten lan-baldintzak exijitzea.

Iritzi horiek irakurrita, hezitzaileak agian eragile eta faktore guztien arteko ekidin ezinezko tentsioen aurrean erantzun taxuzkoa duten hutsik gabeko, etorkizun-asmatzaile eta super-heroitzat hartuko ditugu; edo, bestela, haize erroten aurka borrokatuz indarrak xahutzen dituzten kixotetzat. Errealitatean, ordea, nekez harmoniza daitezkeen itxaropen edo premiei noiznahi erantzuna emateko tenkadura etengabean aurkezten dugu hezitzailea, defendatzen dituzten balioen eta lortzen dutenaren arteko kontraesanez josiak, bere zalantza eta ziurgabetasunez, etab. Herritargo globalaren sortarazle izango

Page 15: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

28 Ikastetxe eraldatzaileak 291. Kapitulua Sarrera: Zer da “ikastetxe eraldatzailea”?

Zer da “ikastetxeeraldatzailea”?

“Ikastetxe eraldatzailea”, bertako hezitzaileen eta zuzendaritza-taldearen (inoiz, gurasoen elkarteek, ikasleek edo gizarteak berak bultzaturik) herritargo globalerako hezkuntza-eredua aipaturiko eremu batean edo batzuetan sustatzen duena da, gure ikuspegitik. Ikastetxe eraldatzailea izatea ez da egoera ideal batera iritsi eta hor geratzea, maila desberdinetan eraldaketa prozesuak sortarazteko bidean ibiltzea baizik.

Ikastetxe bat idealera zein gradutan egokitzen den neurtzeko mailak planteatzeak balio handirik ez badu ere, ikastetxe eraldatzaileek bereizgarri duten irizpide batzuk aurkeztea merezi du (De Paz, 2011). Irizpide horiek ez dira independenteak, hertsiki loturik daude bata bestearekin, denek elkar inplikatuz. Horra:

a. Mundura irekitako ikastetxeak dira: mundu globalizatuan gizateriarentzat “helmuga bereko komunitatea” azaldu da (Morín, 2001). Ikastetxe eraldatzaileak, bertan herritargo glokalaren, bai gertueneko inguruneko gizakien, baita munduko beste muturrekoen kezka eta nahiekiko espazio iragazkorrak dira. Horrela, gizakiak eta hauen hil edo biziko arazoak erakusten dituen globalizazio solidario eta zuzenaren alde hezteko aukeraz baliatzen dira ikastetxeak.

b. Mundurako irekiera horrek ikastetxea ekarriko du ikaslea

lotuak daudelako eta elkarren menpeko dira, hein batean. Sailkapena, hain zuzen eraldaketa-espazio desberdinak mugatzeko eskaini dugu: hor irakasleak irizpide, estrategia eta praktika zehatzei helduz, bere burua ikusi, ebaluatu eta hausnarketa egin ahal izango du.

Kontzientziaglobala arazoez

Ikaslearenhistoriarekikosentsibilitatea

Lidergoeraldatzailea

ikastegian bertan

IrAkASlEA

4

Page 16: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

30 Ikastetxe eraldatzaileak 311. Kapitulua Sarrera: Zer da “ikastetxe eraldatzailea”?

Auto-ebaluaketaegiteko aholkuak

a. Ni edo nire irakasle-kideak bidegabekeria glokalen aurrean behar bezain kontziente garela iruditzen al zait? Horri erraz heldu eta erraz helaraz ahal daiteke, 1) ikasleekin, 2) klaustro osoarekin, 3) zuzendaritza taldearekin, 4) gainerako hezkuntza-komunitatearekin? Lotura hori (global pentsatzea/lokal jokatzea) gure ikasgeletan adierazten al da? Adiera horretan, zeintzuk iruditzen zaizkit erronka behinenak?

b. Pistas para transformar la escuela (Oxfam Inermón, 2009) idazlanean irakurtzen da:

“Globalizazio ekonomikoa, homogeneizatze kulturala, aurrerapen teknologiko eta zientifikoa, ingurumenaren arriskuak, etab. ez dira fenomeno neutroak, badituzte ondorio sozial, politiko eta ekonomikoak mundu mailan, eta maila lokalean ere, eta guk konpondu beharko ditugun arazoak eta premiak planteatzen dizkigute. Eraldaketa horiek eragina izaten dute bai herrialdeak antolatzeko eta nazioarte mailako arauak ezartzeko moduan, baita gizakiok harremanetan dihardugun eta pentsatzen dugun maneran ere”.

Nolako eragina izan du globalizazioak gizakiok harremanetan jarduteko eran? Nola eragiten du horrek ikasgelan eta ikastetxean?

c. Zein gradutan sinesten dugu eskola (geu, alegia) eraldaketarako elementu ahaltsua dela? Horrenbeste kanpo-

humanismo planetario batean heztera, bilakaera historikoaren ikuspegi globala sustatzen duena; bertako aktoreak duintasun berbera duten gizakiak dira bizipen horretan.

c. Ikastetxe horiek, horrela, hezkuntzaren ikusmolde instrumental hutsa gainditzen dute, tituluak eta arrakasta pertsonala erdiesteko tresnatzat hartu ordez, Delors txostena (UNESCO, 1996) izenekoak –izaten, ezagutzen, elkarbizitzen, egiten ikastea; guk, eraldatzen ikastea erantsi diogu— aipatzen dituen ikaskuntzak gizakiaren baitan garatzen duen bizi-prozesutzat jotzen dugu.

Irizpide horiek aski orokor eta filosofikoak direnez, hurrengo kapituluetan elementu praktikoagotan xehatzen ahaleginduko gara, norbera zein une-gunetan dagoen eta hobetzeko zein aukera antzematen den gogoeta egiteko.

5

Page 17: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

32 Ikastetxe eraldatzaileak

estimuluren aurrean, eragiteko gure gaitasuna geroz eta ahulagoa dela hauteman dugu? Merezi al du, Herritargo Globalerako Hezkuntzaren ikuspegitik, egun gizartea/kultura arautzen duten (eta, gure ikusmoldetik, bidegabeak diren) hegemoni balioen ordez bestelakoak eskaintzea?

d. Irakasleen hori konpromisoetan azaltzen denarekin zein gradutan nator bat edo sentiarazten naute identifikatu edo interpelatua? Nolako erronkak ezarri dizkit? (ikus 17. orr)

e. Nire hezkuntza-praktikatik edo gure ikastetxearenetik nola erantzuten diegu edo nola betetzen ditugu, nire iritziz, 1.4 atalean agertutako irizpide batzuekin?

f. Ikastetxean egiten dugunetik zer doa, gure iritziz, iruzkindu dugun ildotik eta zeri eman geniezaioke bestelako norabiderik? Ikastetxe eraldatzaile baterako pausoak egiteko “erronka” horren aurrean nola sentitzen gara? Zerk sortarazten dizkigu zalantzak? Zerk itxaropenak?

g. Egiteko moduko aldaketa txiki bati ekiteko konpromisoa hartuko al zenuke? Zein eremutan aurkitu duzu hori?

Page 18: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

Ikaskuntza-irakaskuntzaeremuan

2

Page 19: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

36 Ikastetxe eraldatzaileak 372. Kapitulua Ikaskuntza-irakaskuntzaren eremua

Hasteko, imajina ditzagun geure ikasgeletan garatzen ditugun praktikak, jarduteko erak… De Paz autoreak (2011, 153 orr.), hezkuntza-praktiketatik erdietsi nahi dugun horren graduei dagozkien hiru mailadun goranzko eskailera gisa aurkeztu digu:

Hezkuntza-funtzioarenirizpide edo mailak

1 Ezer baino lehenago, ikusmolde batean edo bestean, maila batean edo bestean noiz eta zergatik kokatu naizen eta horretan gora igotzeko aktiba daitezkeen mekanismoak zein diren, atzera begira aztertzea komeni da. Hau da, mailen existentziaz jabetu bezain laster geure buruari galdetu behar diogu nola garatuko ditugun balio etiko-politiko handiagoko praktikak, praktika eraldatzaileagoak. Kontzientziatze, sentsibilizatze eta konpromiso-hartze prozesu hori bizi ahal izateko aukerak eman diezazkiguke ikasgelak baina, hori bai, buru-belarri bilatu behar ditugu, errutinak edota adore ezak bestelako bidetatik eraman gaitzakeelako.

Eskailera osorik ikusi eta, nahita, maila baten edo beste baten alde egiteko, hezkuntza-sistemaren balio eta helburuen kritika egin eta, gainera, hezitzaile garen aldetik, nahitako gure egintza eraldatzailea adieraz jantzi beharra dago. Mailaz maila aurrera egiteak bideratuko liguke gure inguruko errealitateaz kontzientzia hartzea, munduaz irakurketa kritikoa egitea eta hezkuntza-proiektu humanizatzaile batean, alternatiba etiko eta politiko berrietara irekitzea. Bidean aurrera goazela, “desikasi” egiten dugu, ezkutuko errealitateak ikusten ditugu, estereotipoak desegiten ditugu, aukera berriak zabaltzen ditugu eta komunikaziozko eredu kritiko hori indartuz goaz.

Eta hirugarren mailan, azkenik, onesten ez ditugun bidegabekeriak sentitu, aztertu eta kritikatzen ditugu. Hausnarketan barna konturatuko gara ikastetxean gure jarduerak ondorio sozial eta politikoak izango dituela eta, bietako bat, edo aldaketa egiteko mesedegarriak dira edo, bestela, botere-erlazio jakin batzuk iraunarazi eta baztertze soziala sustatzen ditu.

Honaino, beraz, “zernahik balio du” horren kritika eta jabetzea. Hurrengo urratsa, bestelako mundu bat proposatzea litzateke. Erronka nagusia, berriz, eraldaketarako bide hori ibiltzeko baldintzak jartzen joatea da, geure baratzeko zerbait ipintzea, zerbait egitea, hezitzaile garen aldetik kontrolatzen digun eta alda ditzakegun eremu eta aldaeretan ekarpenak

Lehen mailan gaudela (maila instrumentala) arduratzen gaituena da edukiak asimilatzea, bukaturik eta itxita eskaintzen diren ezaupideak erreproduzitzea.

Aurrera egin eta beste lanirizpide bat aurkitu dugu (maila adierazgarria) errealitatea aztertu eta ulertzeko xedez; areago, gertuko egoera adierazgarrietarako transferentzia bilatzen dugu.

Eta hirugarren maila, aurreko biak baztertu ez baina gainditu egiten dituena, urrutiagora iristen delako, gehiago aportatzen duelako eta, gainera, horretatik askoz gehiago ikasten delako. Maila kritikoa da hau: bertan, errealitate konplexua, faktore anitzekoa aurkitzen da; hausnartu eta interaktuatu egiten da, beste gizakien premiak sentitzen dira eta egintzan aritzeko, eraldatzeko beharra pizten da.

1

2

3

Page 20: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

38 Ikastetxe eraldatzaileak 392. Kapitulua Ikaskuntza-irakaskuntzaren eremua

Estrategia eta praktikakikasgelan

Gauzak zehazten joan ahal izateko, atal honetan hainbat estrategia eta praktika eskainiko ditugu. Estrategiak, gure iritziz, praktikan gorpuzten diren planteamendu orokorrak direnez, horien artean elkarri loturik agertuko dira.

Estrategia eta praktikak HGHak hezkuntza hautematen duen begiratzearekin lotzen ditugu. Izan ere, hezkuntzari dagokion mundu horri begiratze konplexua da. Konplexua, bere baitan bost begirada dituelako eta, horiek, arras desberdinak badira ere, hertsiki lotuak daude elkarrekin eta dituzten elkarguneak bistakoak dira (ik. Eskola eraldatzeko aholkuak, 52-101 orr.).

Oso litekeena da irakasleetako batzuok dagoeneko estrategia horiek baliatzen ibiltzea, hein batean edo bestean. Beste batzuek interpela gaitzakete eta baliteke irakasle talde bat praktikan jartzen animatzea. Hirugarren estrategia multzoa haraxeago koka dezakegu, horiei ekiteko prest ez gaudelako sentitzen, agian.

Ikasgelako gure lana ikaskuntza etiko eta ekarpen kultural eraldatzailea izango bada, klabeak kategorizatu nahi ditugu. Irakaslearen lana pixkanaka hobetzeko aukerak bilatu eta baliatzea nahi ditugu, praktikaren aldeko apustua eginez, ikaskuntzak hobetzeko eta eskola arrakasta erdiesteko.

Gizakiak, bidean hasteko unetik bertatik, ibili nahi duen hurrengo etapa aukeratuko du. Abiatu egiten bagara,

egitea, energiak lorpenean xahutu ordez, prozesuan erabiliz. Helbururantz goaz, entrenamenduak eta esperimentuak ikastetxean eginez, harremanen beste mundu hori praktikan jarriz, gauzak egin litezkeen eta egin beharko liratekeen moduan eskolan eginez, urratsez urrats, oraintxe hasita, ikastetxetik, lortzeko moduko alternatibatzat proposatu dugun kultura demokratiko horretara gerturatuz.

Alternatiba eraldatzaileak eratu eta balio etiko-politiko handiko praktika eraldatzaileak garatzen ditugu gauzak aldatu eta hobetzeko aukerari uko egin nahi ez diogulako. Ez digu balio konformismoak, ezta fatalismoak ere. Eta, horretarako, estrategia egoki bat isildutako errealitateei ikasgela zabaltzea da, horretaz solastatzea, argitara ekartzea, bizipen aberastasuna bizitzea (denak ez du zertan mingarria izan), begiak eta bihotzak irekitzea, zer edo zertan hastea, laguntza eta gertutasuna eskaintzea, begirada zabaltzea.

2

Page 21: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

40 Ikastetxe eraldatzaileak 412. Kapitulua Ikaskuntza-irakaskuntzaren eremua

Estrategiak•“Ikaskuntzaakademikoa”/“bizitzakoikaskuntza”binomioa

suntsituko duen curriculuma sortzea, eraldaketa sozialarekin engaiatutako jarreraren garapenetik.

•Lantzenarigarenbalioekikojarreraetajokaerenartekokoherentzia eskatzea.

•Geurejarreraaztertzea,izanezdadinaginkeriazkoaeta,batez ere, lokabetu edo indiferentea.

Begirada kritiko, parte-hartzaile eta demokratikotik: bestelako hezkuntza eta bestelako mundu bat posibleak dira, baina kontzientziatze, parte hartze eta konpromisoa eskatzen dizkigute.

alternatibak bilatu eta aurkitu ahal izango ditugu eta, horri esker, bidegabekeriatzat bizi ditugun egoera lazgarriak hobetzeko gauzago ikusiko gara. Horixe da geu ere humanizatzen gaituen konpromiso etiko-politikoa. Horixe da erronka pedagogiko behinenetara gerturatzen gaituena: arrakasta, inklusio eta zuzentasunera, hain zuzen.

ESTrATEGIA ETA PrAkTIkABegirada kosmopolitatik: giza duintasunaren

unibertsaltasun eta bortxa-ezintasunaz kontzientziatzea.

Estrategiak•Pertsonaizatenikastekooinarrietanekitea.•Norberarenerrealitatetikabiatzea,hausnartzenarigaren

errealitate horretaz bizipen edo asmorik ikasle-irakasleek beren historian eta proiektuetan identifika dezaten laguntzea.

•Aniztasuneanberdintasunaezagutzenetaonartzenirakatsieta esperimentatzea (izari bibentziala).

•Etnozentrismo,eurozentrismoetasexismoarisaihetsegitea,desberdintasuna adierazgarri egingo duen gatazkatiko ikaskuntzari bide emanez.

•Markointegratzaileaksortzea,halanolahezkuntza-kidetza,kulturarteko hezkuntza, herritargo globalerako hezkuntza, etab.

Praktika posibleak•Injustiziarenaurreansalaketaetamobilizazioa.•Goimailakoitxaropenaksustatzea,motibatzekoetaizaera

ekintzailea eraikitzeko elementutzat.

•Hizkeraez-sexistaerabiltzea.•Sentimenduetaemozioakadieraztekoetaokerrak

zuzentzeko aukerak ematea.•Zirisozio-afektiboaktentsio-guneetan,balioak,

sentimenduak eta emozioak lantzeko.•Norkbereburuaezagutzekojarduerak,izaeraindibidualeta

kolektiboaren garapena laguntzen duten dinamikak.•Isiltasuna,hausnarketa,geureburuarientzundiogunaren

idazketa.•Adinetakulturadesberdinekopertsonenartekotrukeak,

jakintzak partekatzeko modu gisa.•Ikaslelaguntzaileetatutoretzaprogramak,berdinenartean.•Egunerokoaetaapartekoaospatzea.•Eskerrona.

Page 22: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

42 Ikastetxe eraldatzaileak 432. Kapitulua Ikaskuntza-irakaskuntzaren eremua

•Ikasleeitresnakematea,hedabideekzabaldutakokulturarenaurrean, mundua kritikoki uler dezaten (irizpide kritikoa).

•Jardueraknahitakoprozesutzatsekuentziatzea.eraginaldatzailea izan dezakeen produktu kultural bat komunikatzeko garaian.

•Prozesuaberalehenestea,beradiseinatu,landuetaebaluatzean “gure artean eginiko” zerbait har dezagun.

Praktika posibleak•Espazioaren,altzarienetadenborarenbanaketaetaerabilera

malgutzea, topaketa, trukea, elkarrizketa ahalbidetzeko.•Pentsamendulaterala(gauzakbegiratzekomodubatbaino

gehiago gaitasuna) garatuko duten atazak.•Gelakobatzarramaiztasunjakinbatezprestatuetaegitea,

gertatzen ari dena atzeman eta horretaz mintzatzeko gune bezala.

•Erantzukizunenantolamenduaetaatazenbanaketarensistematizazioa. Parteka ditzakegun material kolektiboak.

•Hedabideak:analisipartekatua.•Mugapenakezagutzea.

Begirada gogoetatsu eta eraikitzailetik: kontraesanak azalera ekartzea, gauzen adiera bateratze lanean bilatzea, gure ahalmenak ezagutu eta aitortzea, gizakiok baikara errealitateari adiera bat edo bestea ematen diogunak, ahalbideak bilatu eta aurkitzea, konpromisoa hartu eta jardutea, zerbait berria eraikitzea.

Estrategiak•Errealitateglokalarenaurreanbegiakirekitzea,horretanjardun

ahal izateko. Ezkutaturiko errealitateak argitara ekarri eta kontraesan etiko-politikoak azaleratzea.

•Bazterturikogizakienaldekomoraletajustiziaglobalekosenagaratzea.

•Gazteak,intelektualkiirekiak(baina,batezere,bihotzezetamundua aldatzeko jarrerez irekiak) izan daitezen prestatzea.

•Errealitateaproblematzatbegiratzea,beraaldarazdezaketenaukerak (espazioak, aliantzak, uneak, etab.) bilatzen, eraldaketa posibilista eta optimista baita.

•Ikaskuntzakooperatiboetasolidarioasostengatzea.

Praktika posibleak•Pentsaeraalternatiboagaratzendutenjarduerak.•Curriculumeanproposatzendirenebaluatzekoirizpideak

berrirakurtzea, dibertsifikazioa bilatuz.•Testuliburuasakratutzatezjotzea,ikasleetairakasleenarteko

erreferentzia artekari bakartzat; bestelako informazio eta ezagutza bideak ere onartzea.

•Etorritakoapentsatzekoetabestelakoaukerabatbilatzenlagungarriak diren isiluneak.

•Parte-hartzezko,sormenezkoetabizipenezkometodologiakbaliatzea, hala nola kasuen azterketa, rol jokoak, dilema moralak, etab.

•Elkarrizketa,adierareneraikuntzakolektiborako,partehartuduten guztien ekarpenak eta ondorioak idatziz jasotzea.

•Desikasteko,mitoaketaestereotipoakeraisteko,isildutakoaazalera ekartzeko, salaketa egiteko… praktikak.

•Hutsegiteetatik,taldeanzuzenduetaikastea.

Page 23: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

44 Ikastetxe eraldatzaileak 452. Kapitulua Ikaskuntza-irakaskuntzaren eremua

Begirada dialogikotik: interakzioa, komunikazioa, beste pertsonen eta errealitateen konplexutasuna bizitzea, subjektuek elkar ulertze emantzipagarri horrek arautuko duen jokaera etikoa sustatzea.

Estrategiak•Ikuspegisozio-afektiboaikasteko,potentzialaerabiltzea.•Balioetiko-politikohandikohezkuntza-egintzakaukeratzea,

hezkuntza integrala sustatzen dutenak.•Geurebotere-mailaetakudeaketabirplanteatzea,

berdintasunezko elkarrizketa eta pertsona aintzat hartzea bilatuz.

•Hezitzailegarenaldetik,curriculumarengarapeneanikertzeninplikatzea.

•Ikastetxekogelakingurunerahedaraztea,lurraldekohezkuntzaeragileak (gazte erakundeak, auzo elkarteak, kultur taldeak, etab.) aukeratzat eta ez mehatxutzat hautemanez (ik. 4. atala).

•Jarduerakintegratzekomarkoahautatzea,ikasgaizehatzbatetik harago (itu-gaitasun bat, ikastetxe interesgarri bat).

•Lankiderenbatensostenguaeskatuta,proiektuakbururatzekoeta ideiak egintza bihurtzeko gaitasun hori partekatzea, motibazioari eustea eta komunean ebaluatzea.

•Ikasgelahainbatgizakiheldurenartekolanarietabehaketaetaebaluazio partekatuei irekitzea.

Praktika posibleak•Elkarrizketa,bertangurekomunikazioarauakadosten

ditugulako, gure sentimendu eta interesak adieraz ditzakegulako, argudioak ematen ditugulako, besteen premiak entzuten ditugulako, negoziatzen dugulako eta jokaera proaktiboa daukagulako.

•Metodologiainklusiboendiseinu,esperimentazioetaebaluazioa: lan kooperatiboko jarduerak; talde interaktiboetako lana; irakurketa jarduerak binaka; solasaldiak; zerbitzu-ikaskuntza proiektuak, etab.

•Ikasgelan,pertsonaheldubatzuenkolaborazioa,taldetxikiagotan lan egiteko modu gisara elkarrizketetan sakontzeko, erreferentziak dibertsifikatuz.

•Ikasgelan,gurasoelkartekokideenpresentziaaktiboa,hezkuntza prozesuan erantzunkidetzea sustatzeko.

•Curriculumarekinloturik,kanpoalderamaiztasunjakinbatez irtetea eta ikasgelan, kanpoko eragileen kolaborazioz, lantegiak, mintzaldiak, mintegiak, etab. sartzea.

•Diziplinartekoatazenbanaketaedoloturakagertzendituzten proposamenak eta ikastetxe interesgarri jakin baten inguruan aliantzak bilatzea.

•Proiektuedoikastetxeinteresgarrienaraberakolana.

Page 24: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

46 Ikastetxe eraldatzaileak 472. Kapitulua Ikaskuntza-irakaskuntzaren eremua

Begirada eraldatzailetik: giza alorrei dagokien hezkuntza baten alde, gure mundua eraldatzeko aukeretako bat baita hezkuntza hori.

Estrategiak•Irakaslea,gizakiarengarapenalehenetsikoduenherritargo

planetariorantz hurreratzen laguntzea.•Ikaslea,errealitateazikuspegiposibilistahartzekolaguntzea.•Bizi-proiektuak,koherentziarenpotentzialtasunaeta

inplikazioaren indarra lantzea, konponbideetan eta alternatibetan batik bat.

•Konpromisoaetairmotasunaeskatzea.Arazoenaurreanpostura hartzen ikastea; postura horretan finkatzen nauen edo bera aldarazten didan argudioa; hausnarketa pertsonala egitera, erabakiak hartzera, konponbideak planteatzera, ikasten jarraitzera eragozpenak atzematera naraman arazoaren konplexua ulertuta, beti-beti ez baitut lortuko denentzako emaitza egokia.

•Ebaluazioahobetzearidenboraeskaintzea(irizpideaketalanabesak), auto-ebaluazioa eta berdinen arteko ebaluazioa sustatzea.

•Nortasunagaltzenaridensistemabatenbarnean,hedabideekazturak eta estereotipoak eratzeko joera nola sortzen duten atzematea.

Praktika posibleak•Talde-lana,denenarteanproposatu,proiektatu,taxutueta

batera jarduteko, taldearen indarra euskailu.•Esperientziarensistematizazio-fitxaketaauto-ebaluaketarako

prozesu-orriak: bertan ikaslea jabetuko da bere ikaskuntzaz, eraldaketaren adierazgarri.

•Eraldaketabegira,motibatuetaekiteraekitekoakuiluizandaitezkeen erronkak, norberarenak eta taldearenak.

•Gureproiektueneraginasostengatukodutenproduktukulturalak sortu eta zabaltzea.

•Egintzasinbolikoakgorpuzteko,sormenartistikoaneuskarrihartzea.

•Edukimediatikoetarabegiradakritikoaeginez,ikasleaikasten eta interpretatzen irakasteko espazioa da ikastetxea.

Page 25: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

48 Ikastetxe eraldatzaileak

Auto-ebaluaketaegiteko aholkuak

a. Abentura honetan aski bakarrik ikusten al duzu zeure burua? Ekimen hauetan ezarritako ahalegina batzuetan antzua dela edo indarra alferrik galtzen dela uste al duzu? Non dira zure sostenguak, nola finka daitezke?

b. Zure ustez, ikasleentzat geroz eta eraldatzaileagoak izango diren prozesu eta esperientziak sortzeko, auto-ebaluaketaren eta gogoetaren bidez zeure praktikak aldatzeko duzun ahalmenaz jabetzea da aldaketaren hasiera?

c. Hartzen al dugu betarik, gelditu eta egin berriro hausnartzeko? Koordinazioari eta talde-lanari nolako balioa aitortzen diezu? Praktikan jartzeko modukoak al dira?

d. Nola definituko zenuke zure irakasle-estiloa? Irakasle- eta harreman-estilo berrien bilaketan sakontzeko asmorik al duzu?

e. Proposaturiko estrategia eta praktikak aztertuta: zeu (eta, agian, klaustroko beste norbait) praktika eraldatzaileagoetara gerturatzeko bide soil eta irekia taxutzeko gauza al zara? Garrantzizkoa da zeuk onartzeko modukoa izatea, zeure sostengua, euskarriak, kemena eta eskarmentua gogoan izaki.

3

Page 26: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

Ikastetxekoantolakuntzareneta harremaneneremua

3

Page 27: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

52 Ikastetxe eraldatzaileak 533. Kapitulua Ikastetxeko antolakuntzaren eta harremanen eremua

Irizpide orokorrak

Eratu nahi dugun eskola mota eta erdietsi nahi dugun gizarte plegua ezin bereizizkoak dira eta hori dago defendatzen dugun ereduaren oinarrian.

Bestetik, bistan da, zuzentasunari, herritargo aktiboaren prestakuntzari eta eraldaketa sozialari dagokienez egungo hezkuntza-errealitateak emaitza eskas-eskasak lortu dituela (Nazioarteko Kontsortzioa 2008, Escudero-Martínez, 2011, 83 orr.).

Eratu nahi dugun eskola eredua eta egungo hezkuntza-errealitatea gogoan izaki, gerorako ikusten dugun ikastetxe eraldatzailearen antolamendu-ereduak, zorroztasun akademikoa (hezkuntza, edukiei dagokienez), sentsibilitate afektiboa (sentimenduen hezkuntza) eta aldaketak egiteko konpromiso soziala elkartzen dituzten eskola-praktika eta prozesuak garatzea laguntzen du. Elementu horiek aukera ematen dute “hezkuntzaren ikusmolde instrumental hutsa gainditzeko eta hezkuntzak, oro har, bere-berea duen funtzioa indartzeko, hots: izaten eta transformatzen ikasi behar duen gizaki horren errealizazioa” (De Paz Abril, 2011, 150etik atzerako orr.).

Horretarako, ikastetxea antolatzeko ikusmoldea tekniko ez ezik, emozional, etiko eta politikoa ere bada. Proiektuaren ikusmolde horrek ikastetxe eraldatzailean sustatzen du irakasleen, ikasleen eta komunitatearen artean eztabaidatzea eta ikertzea ez ezik, ezagutza ikuspen integratu batez lantzea;

1 horrela jarduteak, berriz, jarduerak marko komun batean dibertsifikatzeko aukera ematen du. Bide horretan, inplikaturiko aktore guztientzat (ikasle, irakasle eta komunitatea) ezagutza zorrotz, pertinente, etiko eta adierazgarria sortzen lagunduko du ikastetxearen antolakuntzak, munduaz irakurketa kritikoa (adiera freiriarrean) egitea lagunduz.

Eskola antolamendu-eredu horretan, ikuspegi dialogikoak talde eta pertsonarteko harreman formal eta informalen bilbe konplexua artikulatzen du. Pertsonarteko harreman-eredua komunikazio egintza da (Habermas, 2002), hots, berdinen arteko elkarrizketa bat, liberazio subjektiboa (errealitatea agerian uztea) eta objektiboa (errealitatea eraldatzea) bilatzeko, ipar izarra justizia glokala izaki (ik. 1. atala)

Maila metodologikoago batean, aurreko guztiak esan nahi du ikuspegi sozio-afektibotik gertakarien eta edukien tratamendu globala ematen dela, edukien transmisio prozesuetan, materialetan, eskola antolatzeko formetan eta harremanetan iragazten den ezkutuko curriculuma aintzat hartzen dela (De Paz Abril, 2011, 150 orr.).

Page 28: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

54 Ikastetxe eraldatzaileak 553. Kapitulua Ikastetxeko antolakuntzaren eta harremanen eremua

Antolamendu etakudeaketa estrategiak:

dokumentuak,curriculuma, prozesu-

estrukturak

Ikastetxearen antolamendua erraztu beharko lukeen gauzen ikusmolde horren ondorioak hiru aspektutan agertzen dira (De Paz Abril, 2011, 167-172 orr.):

a. Ikastetxearen dokumentu estrategikoetan (hezkuntza proiektua, plan estrategikoa, tutoretza plana, egitarau orokorra, etab.). Dokumentu horiek ez dira indarreko legeria betetzeko tramite hutsak; aitzitik, horien idazketan sektore inplikatu guztiek hartu dute parte eta, gainera, ikasle, irakasle, familia eta administrazioko langileek aktibatu eta eguneratu dituzte etengabe. Horien izaria tekniko, etiko eta politikoa izateak esan nahi du bereizgarri jakin batzuk dituztela: gizakiaren duintasunaz kezka bizia, izari glokala, kontzepzio komunikatibo eta dialogikoa, eskubide eta balioen ikusmolde eraikitzailea. Ondorioz, ikastetxe proiektuek eraldaketa lokalaren izaria ikusmolde globaletik ekarri behar dute.

b. Partaidetzazko curriculum integratuan, oinarrizko lau baldintzaren gainetik eraikia: eskola eta bizitza elkarlotzen duten edukiak (ikasleen kezka eta galderekin bat datozenak), komunikazioaren pertzepzio interaktiboa (ikasleak parte hartzailetzat jotzen dituena), eskolako atazen dibertsifikazioa (interaktuatzeko eskema desberdinak, elkarrizketa eta eztabaida saioak, ikertzeko eta esperimentatzeko guneak, zerbitzu-

2 ikaskuntzaren praktika, etab.) eta ebaluazio (edo auto-ebaluazio) bat, etekin homogeneoen estandarrak lehenetsi ordez, prozesuan, autonomia, sormena, elkarlana, elkarrizketa eta antzeko elementuak hobesten dituena. Ikusmolde horretatik alorreko programazioek ez dute zentzurik.

c. Ikastetxean bertan, ingurune gertukoarekin eta globalarekin parte hartzeko prozesuak eta estrukturak sortzea.

•Ikastetxean bertan: parte-hartzeko egiturak eta ereduak ebaluatzen ditu ikastetxe eraldatzaileak, estamentu guztiek eztabaidatzeko, hausnartzeko eta erabakitzeko espazio denetan ordezkaritza eta protagonismoa izango dutela bermatzeko. Horrek agintzen du informazioa partekatzeko eta inplikaturiko sektore guztien artean adostasunak onartzeko kanal eraginkorrak ezarri behar direla. Gune batzuk formalizatu eta egituratuak daude, hala nola eskola kontseilua, klaustroa, delegatuen batzarra, gurasoen elkartea. Parte hartzeko plataforma egokiak izango dira horiek, dudarik gabe, ikastetxeak potentzialtasunak aprobetxatzen asmatzen badu. Baliteke aurrekoen osagarri diren gune berriak sortu behar izatea ere, hala nola, era sistemiko eta koordinatuan auzo eta herri inguruneari ikastetxean sarrera emateko.

•Ingurune gertuko eta globalarekin: ikastetxe eraldatzailea, ikasleriaren hezkuntza-sare zabalean, eraginen elkargunetzat jotzen da (ik. 4. atala).

Page 29: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

56 Ikastetxe eraldatzaileak 573. Kapitulua Ikastetxeko antolakuntzaren eta harremanen eremua

Partaidetzarakoegitura

iraunkorrak

Partaidetzarencurriculumintegratua

Ikastegikodokumentuetanagertzen diren

HGH printzipioak

Ikastetxe-kultura,giroa, harremanak

Ikastetxeak, helarazten dituen mezuen bidez ez ezik, parte-hartzaile denen artean gauzatzen diren praktiken (formalizatu edo formalizatu gabeen) bitartez hezten dute, batik bat. Horrenbestez, ikastetxea eraginkorra izango da —harreman-giro egokia sortzeari dagokionez— sustatzen diren harreman-giro eta praktikak helarazten diren mezuekin koherente diren heinean.

Ikastetxe eraldatzailean gizakien arteko harremanen bereizgarriak dira errespetua, adeitasuna, tratamendu inklusiboa, malgutasuna eta enpati. Ikasle eta irakaslea duintasunez berdinak baina arduretan desberdinak direla eta bereizketa horrek jarrerazko ikaskuntza eta elkarbizitza erraztuko dituela onartzen da. Menperatze eta menpekotasunezko harremanak arbuiatuak daude, nolanahi ere.

Adiera horretan, antolamendu eta funtzionamendurako arautegia (edo hezkuntza-komunitateko kideen elkarbizitza eta harremanetarako arauak xedatuko dituen beste zeinahi dokumentu) ez da jo behar zehapen-zerrenda huts modura; alderantziz, testu horretan adierazi behar da nolakoak izan behar diren ikastetxean elkarbizitzen diren pertsonen arteko harremanak eta, gainera, gatazkaren ikuspen eta kudeaketa jakin bat onartuko da bertan. Ikasten duen pertsonaren egoera naturala ignorantzia den modu berean, gatazka da gizakien

3

Page 30: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

58 Ikastetxe eraldatzaileak 593. Kapitulua Ikastetxeko antolakuntzaren eta harremanen eremua

arteko elkarbizitzako egoera naturala. Gatazka, hezkuntza prozesuko eta hazkunde pertsonal eta kolektiboko elementutzat hautematen da.

a. Ikastetxeak garrantzi handia aitortzen die artekaritza-guneei, hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioari esker diseinatu eta praktikan jarri direlarik.

b. Jokaera onartezinak zuzentzeko neurriak bidez arrazoitu behar dira, inplikaturiko pertsonen duintasuna kaltetu gabe, elkarrizketa eta asertibitatea euskarri izanik (“Ez ahoa bete hortz geratuko, ez ahoko hortzak hautsiko”) eta gizakien afektibitate unibertsoa, zuzentasuna eta zintzotasuna aintzat harturik.

c. Pertsonak, ez; egintzak arbuiatu behar dira. Antzeko egoeretan erantzuna hobetuko duen ikaskuntzarik pertsonak egin dezakeela sinesten da, itsu-itsuan sinetsi ere.

d. Orientatzeko irizpide soil aginduzkoak (eta ez erreakziozkoak) aplikatuko dira era koordinatu eta uniformean, ikastetxeko elkarbizitzarako arauak urra ditzakeen zeinahi gertakariren aurrean zigorgabetasuna eta desberdintasunak baztertzeko.

Hezkuntza-praktikak

Ikastetxe eraldatzailearen antolamendu eta harreman moduen ikuspen hau hezkuntza-praktika jakin batzuetan zehatz daiteke, hara:

a. Taldeak heterogeneoak dira, irakasleak bide-emaile dihardute batzuetan eta txostengile beste batzuetan. Irakaslea, gela barnean, beste pertsona heldu batzuek laguntzen dute une jakin batzuetan (boluntarioak, unibertsitateko ikasleak praktiketan, ikastetxeko beste zerbitzuetako langileak, hala nola liburuzain, psikopedagogo eta antzekoak).

b. Ordutegia malgua da hein batean eta muga ez dute adierazten ikasgai edo ezagutza-gaiek, lana antolatzeko moduek baizik (bakarka, bikoteka, talde kooperatiboetan, talde nagusian, etab). Horrelako ordutegiak, ikasleek sorturiko ezagutza azaldu eta trukatzeko aukera ematen du.

c. Ikasgela ikerketarako, trukaketarako, eztabaidarako eta auto-ikaskuntza kooperatiborako lekutzat jotzen denez, lan-plegu hori errazteko moduan antolatzen dira (material bibliografiko eskuragarria, oinarrizko teknologia digitala, Interneterako irispidea, etab.). Ikasgela horiek ez dira leku aseptiko nortasun gabeak; gelako taldeak lanerako tokia (baina ez hori bakarrik) du ikasgela.

4

Page 31: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

60 Ikastetxe eraldatzaileak 613. Kapitulua Ikastetxeko antolakuntzaren eta harremanen eremua

d. Tutore-laguntzari ematen zaion garrantzia adierazten da tutorea taldearekin (gelako batzarra) eta ikaslearekin elkartzeko uneak, astean behin edo gehiagotan. Topatze pertsonala egiteko eta ikasleekin eta familiekin hizketaldiak egiteko parada dago. Tutore-egintza plana, ikastetxean egiten den ikasleen laguntza-modua orientatzen duen dokumentua da eta hainbat programa planifikatzen ditu, hala nola “ikasle laguntzaile” edota “berdinen arteko tutoretza” izenekoak. Taldekide guztien unibertso afektibo pertsonalaren berbalizazio partekatua (autobiografiak, aurkezpenak, etab.) egiteko aukera ematen da.

e. Irakasle-taldea osatzen duten kideen arteko koordinazioa, hausnarketa bateratua eta sistematizazioa egiteko espazioak daude. Espazio horiek eraginkorrak eta adierazgarriak dira parte-hartzaileentzat.

f. Badira inplikaturik daudenak sektore guztiek benetan parte har dezaten; horiei esker, dauden plataformak transformatu egiten dira (eskola kontseilua, delegatuen batzarra, gurasoen elkartearen batzarra, etab.) eta plataforma berriak sortzen dira.4

g. Ikastetxetiko irteera talde handian edo talde txikietan sustatu eta ahalbidetzen da, dela gertueneko ingurunera (auzora, udalerrian bertan) edo urrutiago, jarduera jakin batzuk egiteko (bisita kulturalak, talde-kohesiokoak, ikastetxez kanpoko ikerketak, landa-lana, herritarren sentsibilizazio eta salaketa, zerbitzu-ikaskuntza proiektuak, etab.). Eskola-trukatzeak ikastetxeak sustatzen ditu.

h. Ikastetxeak, ikasgela eta ikastetxearen barruan eta kanpoan, hainbat hezkuntza-atazatan kolaboratzen duten

4. atalean xehetasun handiagoz garatuko dira f-h puntuak

kanpo-eragile batzuen inplikazio koordinatua bilatzen du: familia, gizarte zerbitzuak, psikopedagogoak, hezitzaile sozialak, artekari kultural eta interpreteak, gazteak informatzeko bulegoak, gobernuz kanpoko erakundeak, etab.

Page 32: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

62 Ikastetxe eraldatzaileak 633. Kapitulua Ikastetxeko antolakuntzaren eta harremanen eremua

Nondik hasi

Ikastetxe eraldatzailea izan behar litzatekeenaren irudi hori, zalantzarik gabe, utopikoa da. Baliteke, ordea, irakasle-errealitate bakoitzetik abiatuta, egin litekeen ibilbidearen ipar izarra izatea. Ondorengo iradokizunetako batzuk, agian, bidelagun izan daitezke.

Errealismoa eta posibilismoa- Escudero-Martínez autoreek (2011) diotenez, “(...)

hezkuntza sektorean berariaz ez da errealismoaren sena galdu, ezta posibilitatearena ere”. Bi poloen arteko tentsio hori onartzea, beharrezkoak diren pazientzia eta ausardiarekin, erabakiak hartzeko garaian.

Esperantza- Paulo Freire-ren jarraitzaileen iritziz, “(...) hezitzaile

progresistaren atazetako bat esperantzarako posibilitateak atzematea da; esperantzarik gabe ezer gutxi egin dezakegu, itxaropen-gabeko modura borrokatzen dugunean, borroka hori suizida da, gorputzez gorputz mendekuz aritze hutsa” (Pedagogía de la esperanza).

Konplizitateak- Gainerako irakasleekin proiektuak imajinatzeko eta ideiak

egintza bihurtzeko konplizitateak bilatzea, irakasleen errealitateak ahalbidetzen duen heinean beti. Elkarren sostengua eta koordinazioa aukera bezala bizi behar dira.

Loturak- Ikastetxo area edo jardueren artean, hezkuntza-sektoreek

parte hartuko duten lotura integratzaileak bilatzea. Bilaketa horren ondorioz baliteke praktika zaharkituak auzitan jarri eta alternatiba bideragarriak eskainiko dituzten irakasle-konplizeek integraturiko mikroespazioak sortaraztea.

Irakurketa kritikoa eta posibilitateak- Eskola egitura, antolamendua, curriculuma, irakasle-

taldeen tipologia, etab. (ikastetxearen errealitatea, hitz batez) kritikoki irakurtzea, lehentasunezkotzat jotzen diren egintzak praktikan gauzatzeko espazio baliagarriak bilatzeko xedez, mugapenez jabeturik baina egintza horiek izaten duten inpaktu pertsonala eta kolektiboa ebaluatzeari utzi gabe. Analisian lagungarri gerta daiteke “posibilitateen mapa” egitea.

Elkarrizketa eraginkor eta integratzailerako espazioak

- Eskola kontseilua, klaustroa, delegatuen batzarra eta gurasoen elkartea indartzea, benetako plataforma demokratiko eta partaidetzazkoak diren aldetik.

- Ikasgelako batzarra maiz prestatu eta egitea.- Informazioa partekatzeko eta inplikatutako sektore

guztien artean adostasunak biltzeko kanal eraginkorrak sortzea.Txikiaren ospatzea- Aurkikuntza txikiak eta lorpen zehatzak, inplikaturiko

sektore guztien artean partekatu, baloratu eta ospatzea, transformazio handiagoen sortarazle gertatzen baitira horiek.

Fokua ituan- Aukeratu marko bat, itu-gaitasun bat, ikastetxe

interesgarri bat etab., hainbat frontetan batera jardutea beti-beti posible ez dela gogoan izaki.

5

Page 33: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

64 Ikastetxe eraldatzaileak

Auto-ebaluaketaegiteko aholkuak

a. Ikastetxe ideal horretan nolako jarrera duzu? Nolako sentimendua sortarazten dizu? Zein dira heltzeko eta praktikan jartzeko aspekturik zailenak?

b. Nolako jarrera hartuko luke zuen ikastetxeak, zure ustez?

c. Antolamenduari dagokiola, zein dira zuen ikastetxearen ahulezia, mehatxu, indar-gune eta aukera nagusiak ikastetxe eraldatzaile bihurtzen joateko?

d. Zein estrategiak balio izan du edo balio izan dezake ikastetxeko antolamendu-eredua aldatzeko edo hobetzeko?

e. Aspektu formalen (antolamendua) eta informalen (giroa eta harremanak) arteko erlazioari dagokionez, ba al dago ikastetxean “alderdi formaletik” bakarrik edo batez ere alda daitekeen zerbait? Ba al dago “alderdi informaletik” bakarrik edo batez ere alda daitekeen zerbait? Zertan dira bi aspektuak elkarren osagarri?

f. Zuen ikastetxeko zenbat lagunek dute edo izan dezakete interesik ikastetxe eraldatzailearen proiektuan esku hartzeko? Nondik hasi, nondik nora jarraitu… ba al duzue arrastorik? Bidean zer sortzen edo topatzen ari gara gure aldeko eta gure kontrako?

6

Page 34: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

Inguruneareneta eraldaketasozialaren eremua

4

Page 35: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

68 Ikastetxe eraldatzaileak 694. Kapitulua Inguruaren eremua eta eraldaketa soziala

komunitatearenaldaketa: familia eta gertuko ingurunea

Serio jardun dezagun: komunitatea transformatzeko ardura hori eskolari egotz ote dakioke? Irakasleak ez al du nahikoa erronka eskolako arazoak konpontzen ahalegintzea? Inguruneko, auzoko, herriko eta eskualdeko arazoez ere arduratu behar al du?

Gure ikuspegitik, eskola eraldaketaren habia izan behar duela planteatzea ez da erantzukizun berri bat haren besoetan zamatzea, gizartean eskolak duen hezkuntza-rol horrekin hertsiki lotutako eginkizuna dela erakutsi behar zaio hori ez dakienari. Beste kontu bat da eskolak erantzukizun hori beste hamaikatxo eragile sozialekin partekatzen duela esatea eta, beraz, ez dela esklusiboa, konektiboa baizik. Eta beste gauza bat da eraldaketa hori egun batetik bestera gertatzen ez dela onartzea; prozesu hori epeka egin daiteke, praktika jakinek ateak zabalduko dituzte pixkanaka eta, beste hainbat aktoreren adostasunez (koiunturak aldeko edo aurkako izanik), eraldatzeko potentzial handiagoko praktika-segida gisa kristalizatuko da, agian.

Adiera horretan interesgarria izan daitekeenez, aipa dezagun bi lerro estrategiko elkarren osagarri daudela eta, testuan sekuentzialki agertzen badira ere, errealitatean paraleloki edo atzekoz aurrera zabal daitezkeela (irakasle taldearen posibilitate edota premien azterketaren arabera). Aldaketa-agenda komunitario baten baitan, ikastetxearen

Testuan barna planteatu dugun bezala, ikastetxea komunitate eta gizartearen aldaketaren epizentrotzat jotzen ditugu. Nozio hori, hezkuntza norberaren eta besteen bizi-baldintzekiko ikusmira sortarazten duen esperientziatzat hartzean sortzen da, baldintza horiek zuzentasunarekin eta giza eskubideekin bat ote datozen kritikoki ulertzeko elementuak eskaintzen ditu eta bazterketa edo bidegabekeriazko baldintzak aldatu eta hobetzeko xede, plan eta egintzak (indibidual eta kolektiboak) planteatzera animatzen eta laguntzen du. Bistan da, egintzarako eta konpromisorako ibilbide horretako gune batean edo bestean, inguruneko beste hainbat eragilerekin (familia bera, gobernuz kanpoko erakundeak, gizarteko elkarteak…) elkarlanean aritzeaz onuradun gertatuko lirateke irakaslea eta eskola, ekimenak bideratzeko, sinergiak sortzeko, baliabideak optimizatzeko, elkarrekin ikasteko, etab..

Planteatzen dugun hezkuntzak ikaslea motibatu eta lanabesez hornituko du, honek bere bizi-baldintzak, komunitatearenak eta planetan bazterturik bizi diren hainbat komunitaterenak alda ditzan, errealitatea auzitan jarriko duten justizia globaleko idealek gidaturik. Eta hori irakatsi edo helarazten lortzeko, tokiko eta munduko komunitateei ireki beharreko eskola planteatzen dugu, aldaketaren eragile izan dadin.

1

Page 36: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

70 Ikastetxe eraldatzaileak 714. Kapitulua Inguruaren eremua eta eraldaketa soziala

•familia giroko hezkuntza praktikak hobetzeko (gai eta kezken inguruko bateratze lanetan oinarritutako material pedagogikoen bitartez, etxean hezkuntza estrategiak asimilatzeko, mintzaldiak, eztabaidak, guraso eskolak, etab. egiteko),5 6

•Ikasturtean zehar baterako jardueren agenda eratu eta dinamizatuko duten familia eta eskolaren arteko batzorde mistoak sortzea”.

Familietara irekitzea eta horiek hezkuntza prozesuan inplikatzeko guneak sortzea, norberaren momentuen eta formalizazio gradu desberdinen arabera ulertu behar dira. Praktika batzuek gurasoei berariaz irekitzen diete atea, unean unean (adibidez, lanbideaz edo kulturaz aritzera etortzean, irteeretan laguntzean, etab.) eta beste praktika batzuek, aldiz, inplikazio-bide organiko edo iraunkorragoa hasten dute (adibidez, gurasoen elkarteekin koordinatutako hezkuntza proiektuak, ikaskuntza komunitateak edo gurasoek parte hartzen duten talde interaktiboak). Batean zein bestean, familien inplikazioak hezkuntza proiektua ez dela ikastetxearen eta bertan lanean diharduten profesionalen (irakasle eta zuzendari taldeen) ondare eta erantzukizun esklusiboa pentsatzeko aukera ematen du; izan ere, ikastetxe fisikoaren mugak eta irakaslearen erantzukizunak gainditzen dituen proiektu partekatua da. Hezkuntza proiektua espazioan eta denboran ikaslearen etxeraino hedatzen da eta ikastetxeak eta familiak proiektu hori koordinazioz eta koherentziaz aurrera eramateko ardura onesten dute.

5. José Antonio Marinak gurasoentzako prestakuntza-ibilbide interesgarria egitu-ratu du; bertan “curriculuma etxean” osatzearen alde agertzen da buru-belarri, pres-takuntza trebezia eta gaitasunen klabean osatzeko.6. INCLU-ED-ek aipatzen du, era berean, hezkuntza-eskaintza ikaslearekin loturik dauden eragile sozial denei (baita familiei ere) zabaltzea funtsezko eta beharrezko neurria dela, hezkuntza eta kultura alorretan probetxu handiagoko elkarreraginak sustatzeko.

hezkuntza proiektuan familien irekieraz edota inplikazioaz (a eta b atalak, ondoren) eta beste hainbat aktore komunitarioren irekieraz edota inplikazioaz (c, d eta e atalak) ari gara. Gogoan izan dezagun ikastetxearen hezkuntza proiektuan familiak eta komunitatea inplikatzea hezkuntza-arrakasta determinatzen duten faktoreetako bat dela (INCLU-ED, 2012). Ildo estrategiko horien barnean, ideiaren bat zehaztuko ditugu ondoren:

a. Hezkuntzak, ingurunera edo ingurunetik eraldaketa prozesurik abiarazi dezakeen estrategietako bat, paradoxazkoa badirudi ere, inguruneari eskola auzitan jartzeko, bertan sartzeko edo interpelatzeko aukera ematea da. Irakaslearen konpromisoaren alderdietako bat, ikasleen bizipen pertsonalen testuinguruarekiko sentsibilitatea izan eta garatzea dela esan dugu 1. atalean. Sentsibilitate hori, ikasleek kanpotik dakartzaten kezketarako arreta hori, kezka horiek curriculumeko edukiekin lotzeko eta, ikasleen eskarmenturik abiatuta, ikaskuntza esanguratsu eta kritikoak sortarazteko gaitasun hori, lehen urratsa da ingurunearekin elkarrizketazko zubiak eraikitzeko eta dagozkien problematiken kausa, ondorio eta balizko konponbideez galdera kritikoak egiteko (edo, besterik gabe, azaleratzen uzteko).

b. Eskolaren eta ingurunearen arteko lokarria sendotzeko funtsezko beste estrategia bat, familiak (guraso elkarteetan antolatuak edo antolatu gabeak) hezkuntza prozesuko aliatu nagusitzat hartzea da (De Paz, 2011, 174 orr.). Iritzi hori zehazteko praktika batzuk izan daitezke “horiekiko laguntzazko bideak ezartzea, espazio eta denborak sortaraziz:

•ikasgelako hainbat jardueran lagundu eta sostengatzeko (bizitza edo lanbide alorreko jakintzak partekatzea, istorioak kontatzea, lantegietan elkarlanean jardutea, etab.).

Page 37: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

72 Ikastetxe eraldatzaileak 734. Kapitulua Inguruaren eremua eta eraldaketa soziala

ospakizun kultural identitate-eraikitzaileen, problematika komunitarioak aztertzeko foroa eta antzekoen eskenatokia ere izan daiteke. Ingurunerako irekiera lagun daiteke hasieran (edota geroago) irekiera fisiko eta materialarekin, horrek herritar denen ondare eta, horrenbestez, proiektu kolektibo edo komunitarioen funtsezko parte bihurtuko baitu.

d. Aurrekoaren beste estrategia osagarri bat izan daiteke erakunde komunitario horiei beren jakinduriak, eskolako hezkuntza-eremuko espezialitateak, parteka ditzaten eskatzea. Gobernuz kanpoko erakunde edo auzoko elkarte askok ikasleen ikaskuntzan aktiboki parte hartzeko aukera izan dezakete, ikusmolde praktikotik. Koordinazio-kolaboraziorako gune hori badago izatea unean unekoa edo informala (premia edo ekimen zehatzen arabera) baina, era berean, baliteke denboran barrena kolaboraziorako aliantza iraunkor gisara finkatzen joatea; horrela, jarduera hutsen mailatik helburu mailara igaro liteke. Horren adibide batzuk dira zerbitzu eta ikaskuntza proiektuak, boluntariotza proiektuak komunitatean, hezkuntza proposamenak, etab.

e. Beste estrategia osagarri bat, amaitzeko, irekieraren barnetik komunitatearekin albaindu edo elkartuta, erakunde-arteko proiektu edo kezka bateratuetatik hasita, sareko lana sustatzea. Eskolak ez du zertan izan prozesu edo koordinatze gune horien aitzindari eta buru, baina horietan funtsezko piezatzat jo behar da, egitura komunitarioan jokatzen duen erreferentziazko rolagatik. Prozesu batzuk lirateke inguruneko hezkuntza planak, eskola baratzeak (kanpoko aktoreak inplikatzen dutenak), etab. (ik. 5. atala).

Jarraibide edo irizpide horiekin eta estrategiak eta praktika posibleak adieraziz, gertuko ingurunearen eraldaketan eskolak lagun dezakeen modua nabarmendu baldin badugu, badugu kontu zabalago batera igarotzeko garaia, hots: eskola gizartea aldatzeko gauza ote da?

Ildo horretan, 3. atalean (ikastegien antolamenduaz) agertzen diren planteamenduetako batzuek ere badute eraginik beste eragile komunitarioekin erlazionatu eta elkarlanean aritzeko eskolak bideak sor ditzakeen maneran. Idealean planteatzen da “(...) eskola demokratikoa, ingurunera irekia, hezkuntzako aktore guztientzako elkarguneak dituena, aukeren zerrenda zabalduko duena herritargoan zailtzeko…” (Nazioarteko Kontsortzioa, 2008).

Eskola demokratiko horren ideiaren oinarria hainbat erreferentziak osatzen dute, hala nola Habermas-en komunikazio-egintza eta Freire-ren hezkuntza askatzailea bera ere; hor, pertsonen edo kolektiboen arteko elkarrizketa iritzi trukatze hutsetik askoz harago joanik, (norberaren edo besteren) baldintza sozial zapaltzaileen eraldaketa materialeko prozesu aktiboen abiapuntu bihurtzen da. Hezkuntza esanguratsu eta kritikoa, eraldaketan inplikatutako beste hainbat aktore sozialekiko elkarrizketaz elikatzen da, errealitatearen, bertako arazoen eta balizko konponbideen eraikuntza intersubjektiboan laguntzen duelako.

Horrela bada, ingurunera irekitako eskolak, komunitatea egiten duen eskolak, gizarteko beste hainbat hezkuntza erreferenterekin sinergiak eta koordinazioak ezarri behar ditu, hala nola udalekin, herri zerbitzuekin, gainerako ikastetxeekin, auzoko elkarteekin, gobernuz kanpoko erakundeekin eta komunitatea hezkuntza-gunetzat finkatzean ekarpenik egiteko izango duen beste zeinahi erakunderekin ere. Adiera horretan, koordinazio horiek alegiatik errealitatera igarotzeko lagun dezaketen galdera batzuk planteatzea komeni da.

c. Estrategia batek iradokitzen du aktore horiek eskolan sartzen utzi behar direla: eskolak, baliabide edo ekipamendu komunitario den aldetik, komunitatearen zerbitzutan ipin ditzakeen baliabide materialak dauzka eta, horiek erabiliz, elkargune, ikastegi eta jakintza trukatzeko leku ere bihur daiteke bertako ikasleek egiten dutenaz gainera. Era berean,

Page 38: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

74 Ikastetxe eraldatzaileak 754. Kapitulua Inguruaren eremua eta eraldaketa soziala

Herritargo globalerako hezkuntza ez da neutrala, elkartasunean eta justizian oinarrituriko gizarte-eredu alternatiboa posible bihurtzea nahi du. Gizartearen kultura aldatuz gizartea bera aldatzen dela onartzen du hezkuntza horrek, eta eskola leku pribilegiatua da jarraibide kultural berriak sortarazten joateko: errespetuan eta duintasunean oinarrituriko giza harreman berriak, pertsona-eredu integrala, giza balioen bestelako antolamendua, mundua ulertu eta transformatzeko manera kritikoa, elkarrizketa eta partaidetzaren aldeko apustua, etab. Hezkuntzak kultura berreraiki eta birformulatzen du, errealitateari mozorroa kentzeko eta bera transformatzeko bide alternatiboak eskaintzeko prozesu dialektiko eta dialogikoan.

Bidea hauxe dugu, ederki dakigu, baina bide mantso hau hamaika bihurgune eta eragozpen tartetik doa, aldapaz gora gehienbat, interes partikularra den logika kapitalistak ezarritako norabideari irmo eusten ahalegintzen delako sistema. Hortaz, galdera garrantzitsua egin behar dugu: eraldaketa sozial horren prozesu katalizatzaileren batean ikastetxeek edota irakasleek utopia horretatik geroz eta gertuago estadioak finkatzeko aukerarik izan ahal dezakete?

Aldaketaren elementu katalizatzaile nagusietako bat, ideal eta borroka horiekin bat datozen pertsona eta sareekin (pertsona eta sareetan, pertsona eta sareen bitartez) elkarlanean aritzea da, potentzial eraldatzailea horiekin biderkatuko baita. Sarean lanean aritzeak hezkuntza-potentzialtasun izugarria du, horrela ikasleari erakusten baitzaio elkarlan eraldatzailean jarduteko eredu bat, eta koherentzia eta ikasbidea helarazten zaizkio.

a. Sare horiek, zernahiren aurretik, elkarrizketan jarduteko, partekatzeko eta eraikitzeko espazio egituratu bat eskaintzeko gauza izan behar dute. Kontua ez da “sostengu talde” bat izatea bakarrik, inoiz edo behin trukeak egiteko erreferentziazko talde bat, norabide argirik gabea. Sareak, gure

Eraldaketa soziala:sareak eta estrategia

Aurreko atalaren bukaerako galderari utopiatik bakarrik erantzutea ez litzaiguke gustatuko, eragiten eta orientatzen gaituena utopia horixe dela onartzen dugun arren. Horri ihardesteko elementu praktikoak erakutsi nahi genituzke, horrela, testu hau irakurtzen duten guztiak bide honetatik aurrera, urratsez urrats, iritsi nahi dugun helmugaraino animatzeko.

“Gizartea eraldatzeaz” ari garenean, historikoki eta estrukturalki, bidegabekeria eta injustiziaren mesedetan diharduen sistema globalean (ekonomiko, sozial, etab.) bizi garela gogoratu behar dugu, gizarte sektore zabalen pobrezia eta bazterketan egiaztatzen den bezala. Hau da, badakigu nekez transforma daitekeen “zerbaitez” ari garela, hamaika sustrai eta adierazpen dituena, eta (hau, aurrekoak baino okerragoa da) hori natural eta aldaezintzat jotzen dugula. Ikuspuntu horretatik, eraldaketa sozialaren aldeko aukera erradikala ez da nahasi behar inkontzientziaren emaitza izan den krisi idealista batekin, orain edo geroago errealitatearekin talka bortizki egingo duena. Eraldaketa soziala bilatzeak aldaketa posible dela irmo sinetsi eta itxarotea agintzen du, borroka horrek bere-bereak dituen eragozpen eta erronkei erne erreparatuz, erritmo eta norabide askotako epe luzerako prozesu baten parte bezala bakarrik izango dela posible ahantzi gabe, eta prozesu horretan aldeko baldintzak eta aktore asko-askoren lana batera suertatu behar direla kontuan izanik.

2

Page 39: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

76 Ikastetxe eraldatzaileak 774. Kapitulua Inguruaren eremua eta eraldaketa soziala

ere. Horra hor, beraz, transformaziorako funtsezko bideetako bat, eztabaidak hasten dituelako, galderak egiten dituelako, iritzi publikoan eragina duelako, diskurtsoa transformatzen duelako, etab.

e. Bukatzeko, ez dezagun ahaztu eraldaketa soziala aldaketa sozialen eta aldaketa politikoen arteko konbergentzia dela; beraz, sareek, zuzen edo zeharka, desberdintasun eta bazterketaren kausa estrukturalen transformazioa erraztuko duten aldaketa politiko gisa kristalizatuko duten eraldaketak bultzatu beharko dituzte. Gogoan izan gobernuak direla giza eskubideen babesleak eta planetako biztanleen duintasunezko garapena gertatzeko baldintzak eskaintzeko ardura dutenak; beraz, eraldaketa sozialean aktore behinenak dira. Halere, sareek agenda politiko argia edukitzeaz ari garenean, ez goazkie horien Estatuko kontu-hartzailearen rolari bakarrik, “politiko” terminoaren adiera zabalago bat bururatzen zaigu. Kontzepzio horretatik, gizartea, bere erakundeak eta bere praktikak egituratzen dituen guztia politikoa da.

Eskola, familia, merkatua, erakunde sozialak (zela adiera generikoan, dela estruktura horien kristalizazio xumeei dagokienean), eraldatu beharreko espazio politikotzat agertzen zaizkigu. Horrek ez du ukatzen erakunde publikoei zor zaien errespetua, ondasunak birbanatu eta desberdintasunari amaiera emateko enkargu politikoa jaso dutenak beraiek diren neurrian, baina egintza politikoaren espektroa zabaldu egiten du, bederen.

ikuspegitik, hezkuntza eraldatzaile berri baten proiektua kristalizatu, artikulatu eta indartzeko baliabide antolatuak dira. Antolatzeko forma, bilatzen edo sustatzen den horren testimonio izan behar duenez, sareek izan behar dute parte-hartzaile, horizontal, etab.

b. Bigarrenik, eraldaketa soziala sustatzen duten sareek izari sozio-afektiboa giza taldeen elementu elkartzailetzat balioesten dute batik bat. Herritargo Globalerako Hezkuntzak osagai hori hezkuntza prozesuan integratzeko premia aintzat jotzen du eta, horrenbestez, lan-sare horien elementu nagusitzat hartzea proposatzen du, mundu-ikuskerak eta balioak ez ezik, identitateen eraikuntza-prozesuak, beldurrak, itxaropenak, frustrazioak, lorpenak, ametsak, desirak eta beste gauza asko ere partekatzen direlako sare horietan.

c. Hirugarrenez, eraldaketa sozialean sareek elementu funtsezkoak eskaini ahal izango dituzte, baldin eta haren zereginaz gogoeta kritikoa egiten badute, planteatuko diren erronkei erantzuna emateko modu berri eta hobeak ikasi eta sortu ahala. Sistematizatzeko eta ikertzeko garrantzia, alternatibak, ibilbideak edo posibilitateak planteatzearen balio eskergan datza, horiek denak bizitzan bildutako eskarmentuan eta ebidentzietan oinarriturik.

d. Laugarren, elementu instrumental izatetik haratago, sare eraldatzaileek trukatzeari eta (bertako kideen artean ez ezik, gainontzeko irakasleekin eta, oro har, gizartearekin ere) solaskidetzari irekitako komunikazio-estrategia eta espazioak sortarazteko gauza izan behar dute. Ez gara ari bakarrik egiten dutena eta sinesten dutena “hedatzeaz”, espazioak sortarazteaz baizik: eztabaidatzeko, arazoak bilatzeko, beste batzuekin elkarrizketan aritzeko, baita beren ikuspegiarekin bat ez datozen mintzakideekin edo espazioetan

Page 40: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

78 Ikastetxe eraldatzaileak

Auto-ebaluaketaegiteko aholkuak

a. Nolako erreakzioa eragiten dizu familietara eta gainerako aktore komunitarioetara hurbiltzeko proposamen eta iritziek? Horien aldeko edo aurkako esperientziarik ezagutzen al duzu?

b. Zeu edota zeuen eskola lanean aritzeko modua ingurunearekin egokiro artikulatua al dago, zure iritziz? Zein alderdi hobetu behar duzue?

c. Alor honetan zein rol egokitu zaizu, zure aburuz? Ba al da zuen ikastetxean erlazio horiek bultzatuko lituzkeen edo bultzatzeko gauza izan litekeen talde, sail edo pertsonarik?

d. Zure ingurune edota ikastetxean nolako erresistentzia edota aukerak daude lan bat garatzeko, komunitatearekin artikulatuagoa legokeena?

e. Nola bultza zenezake horrelako lan bat zure ikastetxean? Zer beharko zenuke horretan hasteko edo jarraitzeko?

f. Egun, talde edo sareren batean lanean al zabiltza edo horietako bateko kide zara? Honek zertan lagun zaitzake, zure iritziz?

3

Page 41: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

80

Bibliografia

Carr, w.; Kemmis, s. (1988): Teoría crítica de la enseñanza. Martínez Roca, Bartzelona.

ConsorCio internaCional eCG (2008): Manifiesto Internacional Educar para una Ciudadanía Global.

De Paz, D. (2011): “Escuelas para la ciudadanía global. Un modelo de profesionalidad responsable”, in VV. AA., Educación para la ciudadanía global. Estrategias de acción educativa, Euskal Herriko Unibertsitatea / Hegoa, 141-178 orr.

De Paz, D. (2007): Escuelas y educación para la ciudadanía global: una mirada transformadora. Intermón Oxfam argitaletxea, Bartzelona.

esCuDero J. m.; martínez, B. (2011): “Escuelas, familias y comunidad. Nuevas alianzas para la educación de la ciudadanía democrática”, in hainbat autore, Educación para la ciudadanía global. Estrategias de acción educativa, Euskal Herriko Unibertsitatea / Hegoa, 2011, 81-103 orr.

Freire, P. (1997): La educación en la ciudad. Siglo XXI, México DF, 125 orr.Giroux, H. G. (1990): Los profesores como intelectuales. Paidós/M.E.C,

Bartzelona.HaBermas, J. (2002): Acción comunicativa y razón sin trascendencias. Paidós,

Bartzelona.intermón oxFam (2009): Pistas para cambiar la escuela, Intermón Oxfam

Editorial, Bartzelona, 2009.inClu-eD (2012): Actuaciones de éxito en las escuelas europeas. Creade, Madril.morin, e. (2001): Los siete saberes necesarios para la educación del futuro.

Paidós, Bartzelona.seBastián, l. (1996): La solidaridad (Guardián de mi hermano). Ariel,

Bartzelona.unesCo (1996): Delors txostena: La educación esconde un tesoro.

Page 42: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

Eranskinak

Page 43: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

84 EranskinakIkastetxe eraldatzaileak 85

Herritargo GlobalerakoHezitzaileen V. Mintegian

aurkezturiko ikastetxeeraldatzaileen esperientziak

Herritargo Globalerako Hezitzaileen V. Mintegian CET dokumentua aurkeztu eta, txosten horrek planteatzen duen ikusmolde horrekin bat datozen prozesu edo proiektuak aurrera daramatzaten ikastetxeei buruz, hamar esperientzia interesgarri eskaini ziren (bost lantegi paralelotan). Adiera horretan, dokumentuak planteatzen duenaren adibide egokiak dira, hots, teoria edo utopia huts izan ordez, errealitatean gauzatzea dela kontua. Eranskin honetan duzue han aurkezturiko txostenen laburpen-fitxa, zuzenago ezagutu ahal izateko, ikastetxeen web orrietan sartzeko estekak.

1. Escola Solc Nou(lanbide eskola, Bartzelona)Kategoria: zerbitzu ikaskuntza

Lanbide eskola (San Bizente Paulekoa) honetan CAI, PFAR, TE irakasten da, hots, pertsonen zerbitzurako lanbideak. Eskarmentu bidezko pedagogia ematen du, zerbitzurako hezteko modurik egokiena teoria eta harreman-esperientzia elkartzea baita, ezaguera praktikan jarri ahal izateko.

Hezkuntza prestakizun modukoa da, gizakia gizartean sen kritikoz eta jarrera konpromisodunez integratzeko gauza izan

1 dadin. Ikusmolde hori ikastetxearen jarduera osoan integratzen da (PECen sartua dago) eta, irakaslearen inplikazioa eta proiektuarekin duen konpromisoa ere lantzen dira bertan. ApS-en ikusmoldetik, ingurunea aldatzen inplikatzen dira ikasleak.

Esperientzia honek zazpi urte bete ditu jardueran, teoria eta ikasleen praktikak elkarturik, gaia hobeki asimila dezaten.

2. Centro de FormaciónPadre Piquer (DBH, Madril)Kategoria: ataza anitzeko ikasgela kooperatiboak

Proiektu hau, DBHko 1. eta 2. mailetan 2003-2004 ikasturtetik garatu den berrikuntzako esperientzian sartzen da, egungo hezkuntzan presentzia duten printzipio pedagogikoetan oinarriturik, hots, barne sartzea, ikaskuntza esanguratsua, globalizazioa, denbora-espazioen malgutzea, ikasle-irakasleen talde-lana eta ikasgelan IKTak sartzea.

Informazioa zabaltzeko:http://www.padrepiquer.es/images/oferta_formativa/

aulacooperativamultitarea.pdf

Page 44: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

86 EranskinakIkastetxe eraldatzaileak 87

3. IES Eduard Fontserè(bigarren hezkuntza,l’Hospitalet de llobregat)Kategoria: lana sarean, ingurunean.

Ikastetxe eraldatzaile honen euskailua arreta indibidualizatua eta harrerazko jarrera da, hiriko bilbe sozialean egokiro koordinatutako lanaren parte gisa. Oinarriak: etekin akademikoaren eta kohesio sozialaren hobekuntza; ikastetxean heziketa garaia amaitutakoan ere ikasleen gaineko jarraipena indartzea; sareko lana; harrera oneko institutua izatea, auzoan erreferentzia izango dena; eskolaz kanpoko jarduera anitz eskaintzea.

Ospe ezin txarragoa izan eta matrikula ez betetzetik eskualdean erreferentzia izatera igaro da ikastetxea, zuzendarien eta irakasleen taldeak aitzindari eta buru izateari esker. Hezkuntza proiektuan integratutako metodologiek eskola proiektuan hezkuntza-komunitateko aktore guztien inplika daitezen laguntzen dute.

Informazioa zabaltzeko:http://www.ieseduardfontsere.net/

4. CEIP Can Besora (haurhezkuntza eta lehen hezkuntza,Mollet del Vallès)Kategoria: ikaskuntza komunitateak

Proiektu eraldatzaile hau hobekien definitzen duten ezaugarriak hauek dira: ikastetxea komunitate osoaren (familiak, ikasleak, herritarrak, auzoko ikastetxe zibikoak, etab.) parte hartzearekin eraiki izana; ikaskuntza gai nagusia izatea;

emaitzen berdintasuna lortzeko aukeren berdintasuna izatea (eskola porrota ahal den neurrian minimizatzea), ikasleen segregazioa eragin dezaketen estrategiak baztertzea; ikasleentzat eta komunitate osoarentzat itxaropen onak izatea; proiektukako lanaren bidez ikaskuntzak lotu, inferitu eta orokortzeko, ingurune eta egunerokotasunetik abiatzea.

Eskola proiektu horren euskarrietako bat familien, beste aktore batzuen eta irakasle taldeen arteko konplizitatea eta partaidetza zen, antolamendua batzordeka eratuz. Batzorde horietan gai garrantzitsu guztiak erabakitzen ziren, administraziokoetatik hasita eduki kontuetaraino. Horri esker komunitatearen jabetze handia erdietsi bai, baina lan nekeza eskatu zuen ederki funtzionatzeak (ez dago gurasoen elkarterik, familiak batzordeen bitartez inplikatzen dira).

Hezkuntza proiektu horren beste oinarria talde interaktiboak osatzea izan zen (metodologia hori ikaskuntza komunitateetan aplikatua zegoen): horrek aukera eman zuen adin desberdineko neskato eta mutikoen ikaskuntza kooperatiboa egitea, familiek ikasgelan ikaskuntzaren laguntzaile-rol aktiboa jokatzen baitzuten.

Informazioa zabaltzeko:http://www.canbesora.com/index.php?option=com_

content&view=article&id=233&Itemid=76

5. CP ramón Bajo(bigarren hezkuntza, Gasteiz)Kategoria: ikaskuntza komunitateak

Gasteizko erdiguneko alderdi interkultural horretan ikastetxe hori izan da ardatz biltzailea. Gurasoen elkartearen laguntza erabatekoa izan da; familiak, euskarri behinena. Ikasgelen heterogeneotasuna du ikastegi horrek bereizgarria. Izan ere, ezaugarri biziki desberdinak dituen ikasleria kudeatzea

Page 45: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

88 EranskinakIkastetxe eraldatzaileak 89

erronka latza izan da baina hizkuntzetan oinarrituriko hezkuntza proiektu osoarekin eman zaio erantzuna.

Ikasturte osoan barrena harrerako ikastetxe funtzionatzen du, maila instituzionalean eginkizun hori aitortu ez bazaio ere, baina, batez ere, auzoko eskola da. Errealitate horretan oinarrituta, garatzen dituzten era guztietako jardueren helburu nagusiak hezkuntzaren kalitatea eta aniztasunaren kudeaketa dira, egokitu zaizkion aukerez baliatuta.

Hainbat elkarte eta plataformarekin egiten den elkarlana funtsezkoa da; areago, irakasleen prestakuntzan auzoko proiektuetan inplikatuak dauden gurasoek hartzen dute parte. Lan ildoetako bat, kontsumo eta hazkuntzaren goitik beheratzea da.

6. IES Carlos Casares de Viana doBolo (bigarren hezkuntza, Ourense)Kategoria: bakerako hezkuntza (Hezkuntza eta Bakearen Mintegi Galegoa)

Baserrialde txikiko ikastetxe honen proiektuaren euskarrian, ikasleek boluntariotzako proiektuetan parte hartzea datza. “Elkarbizitzako senda. Lokaletik globalera” esaldian laburbildu dute funtsezko ildoetako bat, artekaritzazko proiektu batean oinarrituta funtzionatzen duena. Genero hezkuntza ere lantzen da, Intered-en kolaborazioari esker.

Informazioa zabaltzeko: https://docs.google.com/

file/d/0B04mytF8VomPNTg5YzJhMmQtM2NiYS00NjliLWI5NGQtZGU1NTc4Yzg0MzY0/edit?hl=es&pli=1

7. CEIP Mare de Déu de Montserrat(haur hezkuntza eta lehenhezkuntza, Terrassa)Kategoria: ikaskuntza komunitateak

Mare de Déu de Montserrat ikastegia Terrassako izen bereko auzoan dago. Ikasleen artean ugariak dira europar komunitatetik kanpoko lagunak. Errealitate horrek, familiek eta irakasleek ikaskuntza komunitate bihurtzeko erabakia hartzea ekarri du; horrela, maximoen pedagogian euskailu harturik, haur horiek gizartetik baztertuak gertatzeko duten arriskua gainditu ahal izango da.

Eraldaketa 2001eko irailean hasi zen, Terrassako Udaleko gizarte zerbitzuetako ordezkari baten eskutik eta, harrezkero, Bartzelonako Unibertsitateko Centre Especial en Teories i Pràctiques Superadores de Desigualtats (CREA) izenekoarekin batera arduratu da proiektu horren aholkularitzaz.

Eskola auzora irekitzeak eta elkarbizitza arreta biziz zaintzeak ondorioak izan dituzte ikastetxetik kanpora ere. Interes eta premiei erantzuna emango dien eskolaren eguneroko eraikuntzan komunitateak parte hartzea da baldintza behinena, inor baztertu ez duen eta bere nortasunari uko egin ez dion eskola horrentzat.

Informazioa zabaltzeko:https://www.box.com/s/dde72dad4c330a7a4837

Page 46: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

90 EranskinakIkastetxe eraldatzaileak 91

8. IES Antonio Gaudí (DBH, Madril)

Kategoria: ikaskuntza komunitateak

Proiektua ikastetxe honetan orain dela sei urte sortu zen, “Grupos estables de colaboración continua para el aprendizaje en la ESO” izenarekin. Proiektuak klaustroko kide gehienek bi errealitate latzengatik duten kezka larria jaso du: urterik urte eta titulurik jaso gabe, ikasle ugarik eskola bertan behera uztea eta, bestea, derrigorrezko irakaskuntza amaitutakoan, ikasten ez jarraitzea.

DBHko maila bakoitza berregituratu egin behar izan zen: eraketa berrian, osatu ziren bospasei ikasle-talde heterogeneo iraunkorrek elkarlanean dihardute ikastetxe barruan eta kanpoan beren ikaskuntza aurrera ateratzeko; familiek, bere aldetik, arratsaldeko lanean inplikatzeko konpromisoa hartu dute eta ikasle tutoreek borondatez laguntzen diete atsedenaldietan eta tutoretza saioetan, kasuan kasuko irakaslea aurrean delarik. Lanean aritzeko modu horretaz zeinahi irakasle balia daiteke eta, gainera, irakaskuntza praktikatzeko beste edozein formarekin uztar daiteke.

Informazioa zabaltzeko:http://ies.antoniogaudi.coslada.educa.madrid.org/

index.php?option=com_content&view=article&id=49&Itemid=68

9. Colegio la Paz(maila guztiak, Albacete)Kategoria: ikaskuntza komunitateak

Berdintasunaren eta hezkuntzaren kalitatearen bila doan proiektu honek hezkuntza-komunitateko lagun guztiak inplikatzen ditu. Gazteei aukera-berdintasunean hezkuntza jasotzeko eskubidea zor zaie, justiziazkoa baita jatorrizko desberdintasunen aurka horrela aritzea. Kalitatezko hezkuntzarik gabe oraino, egun dituzten aukerak baino hobeak ekarrizko dizkien etorkizuna pixkanaka errealago bihurtzen joateko itxaropen bizia dute.

Eskola arrakasta iristeko den-dena aldatu beharra dagoela argi eta garbi ulertu dute: kontua ez da egokitzea, eraldatzea baizik. Elkarte eta erakunde guztiek hartzen dute parte, berdintasunezko elkarrizketan, ikaskuntza dialogikoan aurrera egiteko.

Proiektuaren lehen fasearen erdigunea ametsa da: geroz eta sakonagoa, eraldatzaileagoa bilakatu den ametsa. Asmo ausart eta zintzoak dira: protagonistek ia dena galdua dutenez, zintzotasunez agertzen dira, duintasuna aldarri.

Informazioa zabaltzeko:http://www.tendenciaspedagogicas.com/

Articulos/2011_18_11.pdf

Page 47: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

92 EranskinakIkastetxe eraldatzaileak 93

10. Zamakola lHZ (haur hezkuntzaeta lehen hezkuntza, Bilbo)Kategoria: zerbitzu-ikaskuntza

Elkarbizitzarako hezkuntza proiektu global berritzailea eta zerbitzu-ikaskuntza, bi euskailuren gainean:

a. “Bizi gaitezen elkarrekin” elkarbizitzarako proiektuan ikasleen garapen pertsonal, sozial eta morala jomuga duten programa batzuk sartu dira.

Eskola eta ingurunea eraldatzeko proiektu horren ezaugarri bereizgarriak, partaidetza eta elkarbizitza lantzea dira. Eginkizun horretan azpimarratu behar dira inplikazio pertsonala, proiektu-sena eta, denen artean erronkatzat hartutako kontuen inguruan, lan koherente eta elkartuan aritzea.

b. “Abusu Sarean: La Peña-Abusu, auzo hezitzailea”: auzoko ikastetxeen eta elkarte eta erakundeen artean (emakume, gazte eta zahar taldeak, famili hezitzaileak, kultur elkarteak, etab.) hartutako sareko lana da. Eskolak hala eskaturik, duela zortzi urte abiatu zen eta egun sare horretan hogei erakunde baino gehiagok dihardute.

Informazioa zabaltzeko:http://www.zamakolaeskola.com/convivencia.

php?menu=15

Ismael Palacín-entxostena, dokumentuarierantzunez

CET dokumentua herritargo globalerako hezitzaileen V. Mintegiko osoko bilkuretako batean aurkeztu zen. Gogoeta-gune zabal bat sortarazteko, Jaume Bofill (www.fbofill.cat) Fundazioko zuzendari den Ismael Palacín jaunari eskatu zitzaion, hezkuntza alorreko ikerlari eta adituaren ikuspegitik, dokumentuaren irakurketa kritikoa egin zezan, txostenaren ahulgune, indar-gune eta hutsuneak adieraziz. Txostena osorik erantsi dugu hemen, horren irakurketak sakontzeko eta hausnarketa egiteko elementu interesgarriak emango dizkigula jakinik.

CET dokumentua herritargo globalerako hezitzaileen V. Mintegian aurkeztu ondoren, Ismael Palacín Jaume Bofill Fundazioko zuzendariak eginiko txostenaren transkripzioa

Dokumentuaren kontrapuntua egin nezan eskatu zitzaidan, Sareko kide ez naizelako, baina guk gertuagoko gaiak jorratzen ditugu. Jaume Bofill fundazioa ezagutzen ez duenari esango diogu, hezkuntzaren etorkizunaz eta kalitateaz, berdintasunaz eta zuzentasunaz eztabaidatzea, ekimenak sortzea dugula lana; bertan era guztietako ekimenak sartzen dira, proiektu pilotuetatik hasita, ikerkuntza, garapen eta antzeko gaien inguruko nazioarteko proiektuak, aldaketa-esperientziaren ebaluazioari dagozkionetaraino.

Testuaz gogoeta egiten hasita, ikusi nuen lehenengoa bere kalitate aparta izan zen, ikusmen indartsua eta trinkotasun eskerga.

2

Page 48: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

94 EranskinakIkastetxe eraldatzaileak 95

Boligrafo gorria beti daramat gainean, hutsune edo akatsak nabarmentzeko, baina horretan ez nuen aurkitu. Nire asmoa eztabaida sortzea, gauza batzuk (errazak irudituko zitzaizkidanak) auzitan jartzea zen, baina halakorik ere ez nuen atzeman. Bistan da lan handia egin duzuela eta hemen ibili dena ez dela edonor.

Galdera nagusia da: bideragarria al da hori? Ez ote da gehiegi? Ikusmolde horretatik eragozpenak, izterbegiak bilatzen hasita, lehenik esango nizueke etsaia ez dela ideologia zeren, egun ideologiarik eta testua eratzean hartu den ikusmoldeaz zeharo beste alderako balioak badirela egia bada ere, testu horri —soldadutza derrigorrezkoa zen garaietan— balistikako eskolak ematen zituen koronelaren txistea aplika dakioke, nire ustez. Militarrak azaltzen zuen jaurtigaia bulkadaren indarrez igotzen zela puntu bateraino eta, ondoren, beheraka hasten zela; eta honela eransten zuen:”Fisikariek diote grabitatearen indarrarengatik jaisten direla baina nik uste dut, obus horien karga nolakoa den jakinik, grabitaterik gabe ere berdin-berdin eroriko liratekeela”. Horixe gertatzen zaio testu honi: garaietako zeinuak dira.

Eskuartean darabiltzazuen kontzeptu eta premiek funtsezko gaitasunekin lotura hertsia dute, derrigorrez; mundu bidezkoago, irekiago sortzearekin ez ezik, eraginkortasunetik eta biharko gizartean bizi izateko eta lanean jarduteko gaitasunen ikuspegitik begiratuta ere. Biharko gizarteaz ari naiz eta ez etzikoaz, muga 2020 inguruan ezarrita. Hementxe zabalduko naiz pittin bat: zuen proposamena zein gradutan da plus bat, balio erantsi bat edo, bestela, zein neurritan da teilakatutako zerbait, ikaskuntza-irakaskuntzaren eredu berrien osagai dena? Kontzepzio honen etsaia ideologia denik ez dudala uste esan dizuet: orain erresistentzia handia, aurkako durrunda handia aditzen den arren, grabitatearen indarrez edo bere kargaz apalduko da. Eta etsaia ez dira egiturak ere, eskolaren edota maisuen kontzepzioan nagusi den tradizionalismoa. Ez dira etsaiak, baina badira.

Dagoeneko aski petrifikatuta dagoen eskola sistema horretan nola sar daitezke jeneralizatzeko moduko proposamen berriak? Horretan datza konplexutasuna, nire ustez: gure hezkuntza

sistemak gauza onik badu, hori da sekulako inflazionismoa. Egiten ez dakigun guzti-guztia eskolari eskatzen diogu: kultura demokratikoa irakats dezala, generoko biolentziari eta gizentasunari aurrea har diezaiela, bizi aztura osasuntsuak irakats ditzala, kultura zientifikoa sor dezala… Kultura komunitario batek non ipini ez dakien guzti-guztia, astirik gabeko familiak behar dituen guztiak… eskolari eskatzen zaio, eskolak bere funtzio nagusia berreskuratu behar duela (baina, agian, ez du beste ezer bere gain hartu nahiko) dioen unean. Oraingo galdera: horiek ez ote dira helburu gehiegi? Ez ote dira konplexuegiak? Horrek ba al du aurrerabiderik oraino fabrika bezala (edukiez hornitzen duten beharginak, enplegatuak… hor dabiltzala) imajinatzen dugun eskola sistema horretan? Malgua, dinamikoa, izateko diseinaturik ez dagoen sistema horretan hezkuntzari horrenbeste eskatzen badiogu, zerbait integrala pentsatzea pasatzea ote dugu?

Batetik, ez dugu uzkurtu behar. Freirek zioenez, hiru lanbide ezinezko dira munduan: sendatzea, heztea eta gobernatzea. Ezinezkoak, aurretiaz ederki dakizu emaitza nahikoa ez duzula lortuko (hiruretako batean ahalegintzako lehiakideak falta ez diren arren). Zein gradutan funtzionatzen duen, eztabaidari hasiera emateko, hori zein gizartetan eta zein hezkuntza-unetan proposatzen ari garen hausnar dezagun proposatuko nuke.

Europako Balioen Inkestaren ondorioetan argi eta garbi adierazi digute lehendik ondo genekiena baina, hori bai, era zorrotz batean: herritarrak zertan aldatzen ari garen, egungo herritarrak nolakoak garen. Argazki labur-labur horretan, adiera batzuetan animatu egiten gaitu eta beste batzuetan eragozpenak ipintzen dizkigu. Proposamen horiek gailentzen ari diren balioekin bat datozen neurrian… eraldatu behar direla, esango du norbaitek. Bai, baina oso gogoan izan balio-korronteak norabide batean doazela eta, haizea lagun dugularik, denok gabiltzala errazago.

Egungo herritarrak, gazteak bereziki, zerbait bagara, antiinstituzionalak gara. Erakundeak balioa galtzen ari dira: Estatua, Eliza, familia, etab. Gure aurreko gizarteetan erakundeak agintaritza- eta segurantza-iturri ziren. Egun ez da horrela; bukatu

Page 49: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

96 EranskinakIkastetxe eraldatzaileak 97

da, akabo. Familia bera ere balio instituzionala galtzen ari da, sekula baino garrantzitsuago bihurtzen ari den arren, baina hori harremanengatik gertatzen da; areago, erakundeetatik asko espero dugula esan dezakegu, baina ez gara erakunde horietako kide, lehenago bezala. Harremanen kalitatea eta erakundeen kontratu- eta elkarkari-izaera aintzat hartzen dugu; bestela, ez dute balio guretzat.

Balioa den aldetik, hedonismoak garrantzia hartu du lanaren nagusitasunaren, lanaren etikaren aurka. Lehen, dena markatzen zuen: alor politikoa, alderdiak, denborak, estatusa, nire irudi pertsonala. Orain, ez. Lanak dagoeneko ez nau definitzen. Batzuetan, ene errenta-balioa ere ez du definituko. Hedonismoak hitz negatiboa dirudi baina nire auto-errealizazioarekin, nire osagai adierazkorrarekin, nire disfrutatzeko gaitasunarekin, gauzekin motibatzeko nire ahalmenarekin lotu dezakegu.

Belaunaldi hau alderdien, politikarien aurkakoagoa da, askozaz ere; baita politizatuagoa ere, gazteak ez ezik, 40-50 urteko jendea ere. Ongizate emozionala ederki baloratua dago, egundoko balioa aitortzen zaio, geroz eta handiagoa. Eta guk balio hori geure lan-jardunarekin, geure idealekin, geure politikarekin loturik egotea nahi dugu. Dagoeneko ez da onartzen justizia baliorik gabea, ezta justizia erruki gabea, ezta egia lokarririk gabea ere. Azkenean, xenofobia eta arrazismozko sentimenduen areagotze nabarmena. Aspaldi honetan immigrazio handiko herrialdea izan garenez, estatistikaren ikuspegitik baina era positiboan esan genezake gurea ez dela xenofobia kulturala, ekonomikoa dela hein handi batean, hau da, “hemen ez dago lekurik denentzat” edo horrekin dago lotua eta ez du adiera kulturalik, aresti arte izan duen bezala.

Herritargo globaleko proposamen hori zenbateraino dator bat balio horiekin? Erabat edo asko, esango nuke nik; zenbat eta hertsikiago bat egin, hobeki sartu ahal izango da egungo eskoletan.

Proposamen horren bideragarritasuna noraino iristen den egiaztatzeko bigarren kontua hau da: zein eskolatan? Estatu honetan, ingelesek “eskola biltzailea” deritzoten eredua eraiki dugu, hots, ahalik eta ikasle gehien elkarturik ahalik eta urte gehienetan. Beste eredua, biltzaile ez dena —asko diren arren—, ikasleak

sailkatzen dituena da. Ibilbide bat edo beste bat eginarazten zaie gaitasunen arabera edo, areago patologien edo nortasunaren gorabeheren arabera, ebaluazioen bitartez tarte bakoitza zein motari dagokion bereiziz. Eredu hori estatuan orain urte gutxi sortu da, baina espazio komun askorik ez dituen, espazioak erabat zatikatuak dituen, ez sindikatuek eta ez alderdiek lehenago bezala sozializatzen ez gaituzten, dagoeneko enpresa bera ere sozializazio-gune ez den (lehenago, hainbat ingurunetan, kalean bertan sozializatzen zen bezala) gizarte honetan kultura komun bat, eskola komun bat, sortzea posible zela sinestarazteko ahalegin latzak egin dituzte irakasleek, profesional guztiek, sistema osoak.

Egun parentesiak daude, ez bakarrik ministro espainiarrak sinesten ez duelako eta aurrerantzean existituko ez diren gizarteentzat bakarrik balioko duten eskola tradizionalen fantasiekin amets egiten duelako, baizik eta aldaketa-faktoreak hor daudelako. Egun ditugun gazteak lehenago ez genituen eta gazte horiek gela komun batean edukitzea, gela eta eskola horiek diren bezala, jasanezina da, kasik; “Eskola horrek ezin du iraun” diote irakasleek. Asmoa ona izango zen, agian, baina ezin iraun dezake. Lehenago ez genuen % 12, 14, 16, 20 edo 30 etorkinez osatua, egungo eskola askotan dagoen bezala: aniztasunak ezkutu-ezkutuan zituen herrialde honek. Lehen ez genituen famili hezkuntzaren ereduetan aldaketa larriak, ezta egungo gurasoek zereginak uztartzeko dituzten eragozpenak ere. Lehen ez genuen kontsumo gizartea, berehalakotasunaren zibilizazioa, urte gutxitan bizi izan dugun aldaketa kultural bortitz hori, ezta eskolako jakinduria agintaritza-iturri ezin izan daitekeen super-eskaintzaren gizartea ere; eskola hartan maisuaren agintaritzaren oinarria zen berak zekiena besteek ez jakitea, berak banatu arte; egungo jakituria sare sozialetan eta beste hainbat ingurune kooperatibotan datzanez, arau zahar hartan oinarritzen den agintaritza hila dago. Asmatu zen testuingurutik kanpo, eskola-eredu biltzailea krisia nozitzen ari da, desberdintasunak, aniztasunak kudeatzeko tresnarik ez baitu. Aniztasuna egokiro kudeatzen ez duen eskola horri eginiko kritika sakon hau, ideologikoa ez ezik, taktikoa ere bada. Eskola eredu

Page 50: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

98 EranskinakIkastetxe eraldatzaileak 99

honetatik at proposamen honek helmen eskasa du, bera dena hein handi batean galtzen delako beste eredu batzuetan. Herrialderik aurreratuenak eskola biltzaile horren alde egiten ari dira; baita, ederki landutako alternatiba bat zeukaten arren, eredu hori ez zuten estatu batzuek (Alemania bezala). Tira, posmodernitateak irauten duen ikusi beharko.

Beste arrazoi bategatik ere birtaxutu behar da eskola sistema: hezkuntza behin ere baino garrantzitsuago bihurtu da. Gurasoen iruditegian hezkuntzak egundoko kotizazioa du, ez bakarrik gizarte lehiakorrean bizi garelako. Jardunbideen kalitatea ez da aldatzen neu nor naizen, aitak zer kargu duen, heldulekuen, harremanen arabera, prestakuntza da determinantea, ezagueraren gizartean bizi garelako, adiera denetan bizi ere. Horrek izugarri kotizatzen du. Gurasoen iruditegian, beraz, eskola hautatzea sekulako garrantzia hartzen ari denez, eskola-sareak eta ikaskuntza informaleko sareak merkatu antzeko bihurtuko dira aurki: plaza horretan ikasle horren gurasoak beste horrenekin lehiatuko dira desberdintasuna aukeratzeko eta eskaintzen duena zer eskaintzen duen argitu beharko du. Horrek, (zeinahi arrazoi dela medio) hautatzeko gauza direnen eta ez direnen artean sekulako amildegiak sor ditzake. Beste aldetik, ordea, baliteke abantaila izatea, aldaketaren eragile izan daitekeelako, nolako hezkuntza eskaini nahi duten erabakiaraziko dielako irakasleei ez ezik, ikastetxeei ere bai. Norbaitek bide horretatik hezkuntza eredu pobre batera iritsiko dela uste badu (ikastetxeek bikaintasuna matematikan bakarrik eskaini nahi izango dutelako), nik ez nuke horren argi ikusiko. Hori dena luze-zabal jorratu da Amerikako Estatu Batuetan. Hizkuntza eta matematikan (baita zientzietan ere) ikasleen gaitasuna neurtzen duten probetako emaitzak eragin latz-latza izan dute eskola eta institutu askotan. Gobernuek presioa eragin dute —areago, finantzaketa baldintzapean jarrita, ondo dakizuenez— proba horietan emaitza hobeak lor daitezen bakar-bakarrik, garrantzitsua alor instrumentala bakarrik izango den mundurako bidean. Ez da horrela, ordea; efektu horiek gertatzen ari dira klase ertain-apaleko eskola eta institutuetan, gurasoek ez presioa eragiteko, ez exijitzeko, ez hautatzeko ahalmenik ez duten ikastegietan.

Hortxe murriztu dute gobernuek curriculuma, izugarri murriztu ere, beste hainbat ikaskuntzaren mesedetan. Klase ertain-garaikoen artean, guraso eskolatuen artean, curriculum holistikoko eskolak geroz eta gehiago kotizatzen ari dira eta ikusmolde, ikaskuntza eta gaitasun horiei, hain zuzen ere, sekulako garrantzia aitortzen zaie, horiek egingo gaituztelako lehiakor, adiera laboral eta profesionalean ez ezik, pertsonalean ere bai, biharko mundura begira.

Flash labur batean aipatuko ditut biharko mundu profesionalean zein izango diren funtsezko gaitasunak. Titulua baizik ez dut emango, horietako asko zuen ikusmoldean integratuak daudela ikus dezazuen. Ikusmolde horiek ongiaren pedagogia egiteko inongo susmorik ez duten enpresa-kulturako inguruneetan (hala nola Apollo Research Institute izenekoan, Future Work Skills 2020 txostenean) eratzen ari direla azpimarratuko dut.

1. Adiera sortzea: adierazten ari dena baino adiera sakonagoa (“sakoneko ulertzea” esaten zaio orain) determinatzeko trebezia. Konputagailuen, makinaren, adimen hedatuaren munduan gaitasun hori geroz eta funtsezkoagoa izango da.

2. Adimen soziala, zuen proposamenaren amaieran agertzen dena. Adimen arrazionala eta emozionala baino areagokoa. Txosten horren definizioaren arabera, besteekin sakonki eta zuzenki konektatzeko trebezia, desiratutako erreakzioak eta interakzioak detektatzeko eta estimulatzekoa. Bestela esateko, balio soziala sortaraziko duten proposamen eta prozesuetan beste batzuk nahas daitezen lortzeko, ezagueraren alderdi soziala ulertzea. Nire iritziz, hamarretan behinena da hau.

3. Pentsaera original eta egokigarria: aurretik finkatutakoez haratago, erantzunak eta konponbideak imajinatu eta atzemateko trebezia, aldaketa-gizarteari dagokionez.

4. Gaitasun transkulturala: eskenatoki kultural bat baino gehiagotan jarduteko trebezia. Ez da luxuzko kontua, ez da hippien

Page 51: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

100 EranskinakIkastetxe eraldatzaileak 101

kontua. Gure lan-inguruetako arazoa ez da jenderik ez izatea, ingurune transkulturaletan lanean aritzeko jenderik ez izatea baizik. Hauxe izango da eguneroko ogia harremanetan, lanean aritzeko forma.

5. Pentsaera konputazionala: datu-kopuru eskergak kontzeptu abstraktu bihurtzeko eta datuetan oinarritutako arrazonamenduak ulertzeko trebezia.

6. Multimedia alfabetizazioa: plegu berriko “medietan” erabilitako edukia kritikoki ebaluatu eta garatzeko ez ezik, “media” horiek komunikazio limurgarria egin dezaten ere probokatzeko trebezia

7. Transdiziplinarietatea: hainbat diziplinaren bidez kontzeptuak ulertzeko prestakuntza eta trebezia. Zuek zatikatutako ezagutzez esan duzuenarekin lotua dago eta herritargorako hezkuntza gainditzen du, “nolako balioez eta hezkuntzaz ari garen” horrekin zerikusia duelako. Gaitasun hauek ez ezik, ikasteko formak ere –ikaskuntza sozialaz, arazoetan oinarritutako ikaskuntzaz, etab. ari garenean— badu zerikusirik, nire ustez, zuen proposamenarekin, biziki sustraitua dago zuek proposatzen duzuen horretan.

(Txostenean aipatu ez diren arren, beste hiru hauek ere sartzeari interesgarria deritzogu)

8. Diseinurako adimena: atazak eta lan-prozesua irudikatu eta garatzeko trebezia, espero diren emaitzak erdiesteko.

9. Ezagueraren kudeaketa: hainbat lanabes eta teknikaz baliatuz, informazioa, daukan garrantziaren arabera, bereizi eta iragazteko eta ezagueraren funtzionamendua nola maximizatu daitekeen ulertzeko trebezia.

10. Kolaborazio birtuala: lanean produktiboki aritzeko, konpromisoa bideratzeko eta talde birtualeko kide bezala presentzia nabarmentzeko trebezia.

Landu duzuena kontrakulturala da, eskolaren aurreikuspenekiko, egungo irakasle gehienen aritzeko eta pentsatzeko moduarekiko. Kultura nola aldatzen den, hori da galdera. Aditu eta aritu batzuek “eskolaren gramatika” deritzoten hori (behin eta birritan errepikatzen ditugun oinarri horiek, haustea biziki kostatzen zaigun forma hori, egiazko eskola den kultura antzina-antzinako eta arras instituzionalizatu horretan) nola alda litekeen ikertzen lanordu asko eman ditugu. Bi ikuspegi dira, horretan ere. Badago aldatzea kontzepzioak, kultura bera zuzenean edo, bestela, lan egiteko modua bakarrik aldatuta, kultura aldatuko da. Bigarren multzoan ikusten dut neure burua; lan-eredu berriak eskaini eta pertsonei horiekin lanean aritzera inbitaturik bakarrik aldatzen da sinesmena, nire aburuz. Kultura zuzenean aldatzea lan neketsua da, mantsoa, arriskutsua eta, areago, gure mezua jaso behar duten pertsonei agresiboa gerta dakieke. Funtsean, galdera hau da: zer egiten dugu gizakiok, gure sinesmenen arabera jardun edo geure praktikak arrazionalizatu eta ideologia bihurtu? Sarri askotan bigarrena egiten dugu.

Amaitzeko, txostena zuzentzerik ez dudanez, oso ondo egina dagoelako, aholkuren bat ematen saiatuko naiz:

1. Herritargo globalerako hezkuntzaren proposamenak teilakatzea gailentzen ari den ikaskuntza-irakaskuntza eredu zentralean. Hau da, ikaskuntza sozialeko, ikaskuntza sozio-efektiboko teorietan areago teilakatzea. Hau da, hemendik urte gutxitara arau nagusia izango diren ikaskuntza eredu sortuberri denetan, berrikuntza pedagogikoko mugimenduek bere-bereak izateari utzita, ohikoak izango diren eredu horietan. Nire ustez, dena berez eroriko da.

2. Aipatu ditugun hezkuntzaren balio sortuberri horietan harik eta irmoago ainguratzea: gaur egun ekimena, proiektu berriak sortzeko izpiritua izango da gizarte baten erdigunea; gizarte horretan, biztanleen erdiek ez dute lanposturik, orain arte ezagutu

Page 52: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

102 EranskinakIkastetxe eraldatzaileak 103

dugun modu horretan, eta alderdien politika eta beste forma instituzional asko kolapsatu, agortu egingo dira, gestore huts gisa geratuko direlarik. Horrela, aldaketa sozialaren, gure gobernantzaren, gure kohesio formaren sostengua ez da izango ez lana eta ez orain arte gobernatu gaituzten erakundeak ere. Zuen proposamena ekimenerago gaitasun horrekin bat-bat datorrela iruditzen zait.

3. Agian nazkatuta gaude, teknologien aldaketen eta gainerakoen inguruko 2.0 kulturaren horrenbesteko ebanjelizazioa hartuta. Hori, haatik, guk uste baino errealagoa da: harremanetan aritzeko, ekoizteko, kontzeptuak sortzeko eta banatzeko, dirua irabazteko eta galtzeko… formak erabat aldatuko dituena ez da izango teknologia bera, 2.0 kultura baizik. Horrenbestez, 2.0 kulturaren alde zenbat eta gehiago egin, orduan eta hobeto egokitu ahal izango da.

4. Nekatuta omen gaude, baita ere, mundu globalerantz goazela denok entzuteaz, baina halaxe da. Zenbat eta nazioartekoago, zenbat eta herrialde-anitzago, zenbat eta kulturen lotesleago, orduan eta hobeki, hobeki, hobeki….

Azkenean, aholku modura, gogoan izan dezagun galdera, sakonean, ez dela kultura nola aldatu behar den, balioak nola aldatu behar diren baizik, zein tarte dagoen balioetatik jarreretara, zein jarreretatik jokaeretara, hor gaitasunen eginkizuna zein den, ez baitira jokaera jakinak testuinguru jakinetan, testuinguru bat baino gehiagotan jokaera hori ahalbidetzen duten gaitasunak baizik. Horixe da egiazko galdera, nire iritziz, proposamenak lan praktiko gehixeago falta duen lekua.

Sistemari dagokionez, kexatzeko tarte gutxi dago. Hezkuntzaren legeriak zuen proposameneko aldaketak eta askoz ere gehiago baimenduko lituzke. Egiazko lege eragozpenik ez dago, adiera hertsian. Legeak ez laguntzen ditu, galarazten ditu. Lursail hori mugagabea da, praktikan.

Proiektua zein norabidetan gorpuz litekeen adieraztearren.Une jakin batzuetan erakusteko azkartasunera jo behar izaten da. Proposamen biziki indartsua dugu hemen. Kontua da, orain, profesional batek edo profesional talde koxkor batek horrek funtziona dezakeela frogatu behar duela; denbora epe batean curriculum bat, esperientzia sorta bat, taxutuz, esate baterako.

Hona beste modu bat, erakuspen azkarrekoa hau ere: Espainiako ikastetxe asko proiektuak funtzionatzen duen ingurune bihurtzea.

Hirugarren aukera: zeharo integralak izan ordez, elementu horiek (aleph, adibidez) dauzkaten jarduera batzuk planteatu eta masiboki banatzea. Bizi garen une eta mundu konplexuegi hauetan, proposatzen duzuen kontzepzio integral hori irakasle bakoitzari, ikastetxe bakoitzari berrasma dezan ezinezkoa litzateke. Agian ez da oso ideia txarra horrelako jarduera batzuk “ekoiztea”, gauzak praktikan ikasten baitira.

Beste bide bat, oraino: legitimazioa. Zuen kasuan, Intermón-ekiko lotura marka-sortzailea da, balio bat eransten du, borroka global oso bat atzean daukana. Aliantzek ikaskuntza sortzen dute, komunitatea sortzen dute.

Berriro esango dut zuen dokumentuaren trinkotasuna aparta dela eta ikusmolde horietatik kontrastatzen saiatu naizela.

Page 53: Herritargo globala eta gizarte eraldakuntzacentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1371/5-OSF-CEN__eu_.pdf · aztertu beharreko beste maila bat planteatzen du: ikastetxearen eta ingurunearen

ISBN 978-84-8452-736-7

HERRITARGO GLOBALA BIlDUMA

Herritargo globala izeneko korronte sozialak, mundu bidezkoago eta iraunkorrago bat lortzeko konpromisoa hartutako herritargo-eredu berri bat sustatzen du. Ikuspegi horretatik, herritargo globalerako hezkuntzak aniztasuna errespetatu eta balioestearen alde, ingurumena babestearen alde, ardurazko kontsumoaren alde eta giza eskubide indibidual eta sozialen alde egiten du.

Testuinguru horretan, Oxfam Intermón-en “Herritargo Globala” bildumaren helburua, gure ikastetxeetan eta gizartean elkarrizketa, parte hartzea, erantzukizun partekatua eta eraldatzeko konpromisoa indartuko dituzten lanabes teoriko eta praktikoak eskaini nahi ditu.

Publikazioak elkarren osagarriak diren bi bidetatik bideratzen ditu: Jakintzak eta Proposamenak. Aurrenekoan, herritargo globalarekin loturiko ekarpenak eta alternatiba teorikoak biltzen dira. Proposamenak bilduman, berriz, herritargo global horretaz jabetzeko eta bera eraikitzeko estrategiak praktikan jartzen lagunduko duten dibulgaziozko eskuliburu pedagogikoak.

HEZKUNTZA-ZENTRO ERALDATZAILEAK: HErrITArGO GlOBAlA ETA ErAlDAkUNTZA SOZIAlA

Publikazio honen abiaburua, Herritargo Globalerako Hezitzaileen Sarearen baitan eta erakunde horren batzorde estrategikoan partaidetzaz garatutako ikerkuntza prozesua da. Prozesuaren iparorratza galdera hau izan da: Nolako praktikak izan behar du ikastetxeak, herritargo globalaren ikusmoldetik, gizartearen eraldatzaile izateko?

Sareko eta Oxfam Intermón-en herritargo globalerako hezkuntza-ereduan oinarriturik, aldakuntzaideal horrekin partzialki edo erabat lotzen diren beste hezkuntza-eredu batzuk bildu eta horiekin dihardu kritikoki txosten honek; horiez gainera, bideragarriak diren ibilbide aldakorrak zehazten ditu, hiru mailatako praktiketatik abiatuta: irakaskuntza praktikak (ikaskuntza-irakaskuntza eremuan), antolamendu-praktikak (antolakuntza eta harremanen alorrean) eta politika-praktikak (ingurune eta gizarte eraldakuntzari dagokionez).

herritargo globalerako hezkuntza-eredua bultzatzen duen ikastetxea da, “Ikastetxe eraldatzailea”, gure iritziz, herritargo globalerako hezkuntza-eredua bultzatzen duen ikastetxea da. Eredu hori sustatzen da bertako hezitzaileen eta zuzendaritza taldearen praktiken bidez, inoiz guraso elkarteek, ikasleek edo gizarteak berak bultzaturik, aipaturiko alorren batean. Ikastetxe eraldatzailea izatea ez da egoera ideal batera iristea edo bertan kristalizaturik egotea, hainbat mailatan aldakuntza prozesuak sortarazteko bidean ibiltzea baizik.

Cofinanzamiento batera: