HERRI ONURAKO KOOPERATIBA...komunikazio teknologia berriak (Ikasys, EKI-LH, informatika...

19

Transcript of HERRI ONURAKO KOOPERATIBA...komunikazio teknologia berriak (Ikasys, EKI-LH, informatika...

  • HERRI ONURAKO KOOPERATIBA:

    Pedro Miguel Urruzuno kooperatiba herri onurako izendatu zuen Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte

    Sailburuak 2002ko abenduaren 2an, 2003ko urtarrilaren 20an argitaratu zen aginduan, Euskadiko interes

    orokorraren alde egiten duelako:

    ● Ekonomia ekitaldi batean emaitza positiboa sortzen bada, onurak ez dira bazkideen artean banatuko.

    ● Sozietatearen kapitalen bazkideek egiten dituzten ekarpenek, derrigorrezkoek nahiz borondatezkoek ez

    dute diruaren legezko korritutik gorako interesik izango, horiek eguneratu ahal izango den arren.

    ● Kontseilu Errektoreko karguak dohainik betetzen dira. Halere, diru konpentsazioak eman dakizkieke

    Kontseiluko kideek dagozkien egitekoak burutzerakoan izaten dituzten gastuetarako.

    ● Lan bazkideen edo, kasua bada, lan bazkideen eta inoren konturako langileen ordainketek ez dute

    gainditzerik izango sektoreko soldatadun langileei aplikatzen zaien hitzarmen kolektiboak lanbideko

    kategoria eta jardunaren arabera ezartzen dituen ordainketen ehuneko berrogeita hamarra.

    KOOPERATIBA:

    Ikastolaren titularra Pedro Miguel Urruzuno kooperatiba da (hala deitzen da herriko idazlearen omenez).

    Beren seme-alaben hezkuntzarako Ikastola aukeratzen duten guraso guztiak dira kooperatiba-kide bertan

    lanean ari diren langileekin batera.

    Elgoibar Ikastola (ERKIDE) Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioko

    partaidea da, EAE-ko irakaskuntza gehienak biltzen dituena.

    Kooperatibaren kudeaketa (4/1993) Euskadiko Kooperatiben Legearen arabera egiten da.

  • NOLA KUDEATZEN DA ELGOIBAR IKASTOLA? Elgoibar ikastolak, 1995. urtean bikaintasunaren bidean hasi zenetik, etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan

    du helburu nagusienetakoa. 2008an bikaintasunerako konpromiso diploma hartu zuen eta 2010eko abenduaren 16an

    Eusko Jaurlaritzaren zilarrezko Q saria eskuratu zuen.

    Ikastolak urteak daramatza egun oinarritzat duen egituraketa eta antolaketa finkatzen, helburuak, nahiak, beharrak

    adosten eta partekatzen bere hezkuntza komunitate osoarekin eta aliatuekin.

    P.M. Urruzuno Koop. Elkartea osatzen duten gurasoena eta langileena da Ikastola, hau da, beren seme-alabak

    Ikastolan dauzkaten gurasoena eta bertan lanean ari diren langileena, aurreko gurasoen eta irakasleen herentzia.

    Bazkidea izateko 60€ jarri behar dira (behin bakarrik).

    Ikastola edozein herri edo kultura elkarte bezala gobernatzen da: Urtero biltzen den bazkideen Batzar Nagusi bat

    dauka eta beronek izendatzen duen Batzorde bat, Kontseilu Errektorea.

    Kontseilu Errektorea gurasoek eta lan bazkideek osatzen dute, eta Ikastolako Zuzendaritzak berauen gain-

    begiradapean lan egiten du.

    Badago kontsultarako eta informaziorako beste organo bat, Gurasoen Kontseilua, gela bakoitzeko gurasoen

    ordezkariek osatzen dutena. Talde honek, etapa eta zikloka antolatuta, zenbait kirol jardunen eta Ikastolaren

    laguntzarako hainbat ekintzen antolaketaren ardura hartzen du: Pilota eguna, J.Gurrutxaga Krosa, mendi irteerak,

    loteriaren salmenta, kirol jantzien salmenta, Gabon Zahar txosna, Oin Alai eta Ikastolaren eguna, besteak beste.

    Lan bazkideekiko informazio eta kontsulta harremanetarako, berriz, Gizarte Kontseilua izeneko organoa dago.

    Eta, amaitzeko, gurasoen eta lan bazkideen ordezkaritzapean, bi talde kontrol lanetan: Zaintza Kontseilua eta

    Errekurtso Batzordea.

  • Elgoibar Ikastola Ikastolen Elkarteko kide sortzailea da, hau da, gure hizkuntza eta kulturaren hedapenarekin nahiz testu

    liburu edo material didaktikoak sortzearekin konprometituta gauden eskola elkartekoa. Kide izate horrek Herri

    Administrazioarekiko komunikazioa errazten digu, eta Euskal Herriko ikastolekiko elkarlana eta hezkuntza materialak sortzea

    ahalbidetzen digu.

    Ikastola-ereduaren ezaugarriak:

    ● Hezkuntza eredu propioa du

    ○ Euskal curriculumean eta konpetentzietan oinarritzen da

    ○ Aitzindaria da pedagogia alorrean

    ○ Prestakuntza eta aholkularitza sendoak jasotzen ditu

    ● Herritarra da

    ○ Herritik eta herriarentzat sortua da

    ○ Kooperatiba da

    ○ Auzolana eta elkartasuna ditu lan egiteko moldeak

    ● Euskalduna da

    ○ Euskaran ardaztutako eleaniztasuna du xede

    ○ Euskal Herritik mundura zabaltzen da

    ○ Euskal kultura du ardatz

    ● Eraldatzailea da

    ○ Ikasle guztien hobekuntza gisa ulertzen du bikaintasuna

    ○ Ikerketan, garapenean eta berrikuntzan dihardu

    ○ Ikasmaterialgintza propioa dauka, berri eta berritzailea

    Ikastola ereduan oinarrituz hezkuntza eraldatzen: Pedagogia berrien sustatzailea izanik, Elgoibar Ikastola, Ikastolen Elkarteko kide izanik, partaide da erabiltzen dituen material didaktikoen elaborazioan.

  • HAUR HEZKUNTZAKO ETAPAREN EZAUGARRIAK:

    Haur Hezkuntza bi ziklok (0-3, 3-6) osatzen dute, biek elkarren artean lotura handia

    dutelarik.

    Haur Hezkuntzan hiru eremu lantzen ditugu: nortasuna eta autonomia pertsonala,

    ingurune fisiko eta soziala (sozializazioa) eta komunikazioa eta errepresentazioa.

    Etapa honek, haurrak bere buruarekiko irudi positiboa garatu eta dituen ahalbideetan

    konfiantza izanez bere gorputza eta ingurua ezagutzen joatea du helburu.

    Era globalizatzaile batean egiten dugu lan eta haurrek dakartzaten aurre-ezagutzetatik

    abiatzen gara. Manipulazioaren, jolasaren eta esperimentazioaren bitartez, haurren

    ezagupena eraikitzen joaten gara gure heziketan ekintzei lehentasuna emanez.

    Euskara, heziketa prozesuan transmisio hizkuntza izanik, gure ikasleak, 4 urterekin,

    ingelesaren lanketan ere hasten dira.

    Baditugu, bestalde, esku-hartze neurriak ere hobetu beharrak azaltzen dituzten

    ikasleentzat.

    2014-15 ikasturtetik aurrera ondoren azaltzen den Pausoz Pauso egitasmoa abian dugu,

    orain arteko hezkuntza eredua eraldatuz, egungo erronkei era aproposean erantzun ahal

    izateko.

  • PAUSOZ PAUSO (HH 0-6)

    Egitasmoaren helburua haurren garapena aberastea da, sormena eta bere beharren eta interesen arabera aukeratzeko

    askatasuna bultzatuz. Horretarako, espazioen aprobetxamendua hobetu da eta gelek tailer integralen izaera hartu dute,

    beren baitan eremu desberdinak garatu ahal izateko:

    - Tailer sinbolikoa: imitazioa nagusi den tailer honetan haurrek beraien emozio eta desioak adierazteko aukera dute,

    antzerki, musika, etxe, txoko eta abarren bitartez.

    - Matematika, Logika eta Eraiketa-Tailerra: Haurrek material ugari dute eskura galderak sorrarazteko, egiturak

    identifikatzeko edo eta harremanak sortzeko.

    - Plastika eta Esperimentazio-Tailerra: Haurrek beraien ideiak eta emozioak beste modu batean adierazteko aukera

    izango dute. Teknika desberdinak bereganatzeko hastapenetatik abiatuta, esperimentazio egonkorrari sarbidea ematen

    zaio.

    - Ipuin eta Ikus-entzunezko-Tailerra: Haurren sentimendu eta nahietatik baino hurbilago dagoela fantasia kontuan

    hartuta, ipuinak eta irudiak bitarteko, fikzioari leku egiten diogu.

  • LEHEN HEZKUNTZAKO ETAPAREN EZAUGARRIAK (LH 1-6)

    Derrigorrezko hezkuntzari hasiera ematen dion etapa da. Derrigorrezko Hezkuntzako helburua, pertsona era integral eta

    harmonizatuan garatzen da, arlo intelektual, afektibo eta sozialak kontuan hartuz, egokiago gizarteratzeko.

    Etapa hau sei mailek osatzen dute. Ikastetxe integrala izanik, ikasmailen arteko loturak zaintzen ditugu, curriculum

    bateratua eskainiz.

    Ikaslearen inguru hurbiletik abiatzen gara. Berarentzat esanguratsuak diren gaiak jorratzen dira. Horien bitartez lan

    egiteko ohiturak, trebetasunak, adimen emozionala eta euskararen kontzientzia lantzen ditugu. Informazioa eta

    komunikazio teknologia berriak (Ikasys, EKI-LH, informatika programazioa, robotika) eta material didaktiko propioa

    erabiltzen ditugu gure jardunean. Euskal Herritik mundura zabaltzen den ikuspegia eskaintzen dugu. Eta guzti horren

    helburua etorkizunean pertsona konpetenteak izango diren ikasleak hezi eta formatzea da.

    Euskara, heziketa prozesuan transmisio hizkuntza izanik, gaztelania eta ingelesa ere lantzen ditugu, Haur Hezkuntzan

    hasitakoari jarraipena emanez.

  • Iraileko lehenengo 10 egunetan jorratzen da proiektua jatorriz natiboak diren ingeles-irakasleen eskutik.

    Ikasleak hamabostaldi honetan ingelesez arituko dira jardunaldi osoan zehar. Ordu-kopurua ikasturteko bi

    hiruhilabeteetan ematen den ordu-kopuruaren antzerakoa da. Eskaintzen den murgilketa, bereizketarik egin

    gabe, LH5eko ikasle guztientzat da.

    Esperientziek eta ikerketek erakutsitakoaren arabera, hizkuntzak ikasteko, beharrezkoa da saio intentsiboak

    burutzea.

    FIE (Fortnight Immersion to “Explorers”) LH5. mailako ikasleentzat zuzendua dagoen proiektu berritzailea

    da. Ingeles irakaskuntzan 5. mailan metodologia-aldaketa nabarmena gertatzen da, eta horrek oso

    gomendagarria bihurtzen du garai hori ingeles-murgilketa burutzeko.

    FIE (Fortnight Immersion to “Explorers”)

  • DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO ETAPAREN EZAUGARRIAK (DBH 1-4)

    Derrigorrezko hezkuntzari bukaera ematen dion etapa da eta lau kurtsoz osatuta dago. Derrigorrezko Hezkuntzako

    helburua, bizitza laboralean edo ondorengo ikasketak jarraitzeko ikasle konpetenteak heztea da, pertsona era integralean

    eta harmonizatuan garatzen , arlo intelektual, afektibo eta sozialak kontuan hartuz.

    Etapa honetan ematen diren aldaketa fisiko eta psikologikoak kontutan izanda, ikasleei abstrakzio ahalmena garatzen

    laguntzen diegu. Hartzen ari diren gizartearen eta pertsonen (gurasoak, lagunak, irakasleak…) ikuspegi berria hobeto

    ulertzeko trebetasunak lantzen ditugu, hori horrela, pertsonen arteko erlazioetan konpetenteagoak izateko.

    Eleaniztasunaren programaren barruan, euskara, gaztelera eta ingelesetik at, frantsesa lantzeko aukera dute DBH etapa

    hasieran. Bestalde, ingeles maila hobetzeko asmotan, DBH 3. eta 4. mailetan Gizarte arloa hizkuntza horretan lantzen

    dugu.

    Bukatzeko, konpetentzietan oinarritzen den EKI material didaktiko propio berria erabiltzen dugu bertsio digitalean.

    Horrek arloak euskarri digitalen lantzea suposatzen du eta, ondorioz, estrategien, prozeduren eta lan ohituren aldaketa

    sakona ekarri du.

  • EKI DIGITALA (DBH)

    EKI proiektuak, pertsona bere osotasunean hartuta, arlo jakineko edukiez gain, ikasleari bizitza osoan

    baliagarriak izango zaizkion mekanismoak eta prozedurak lantzen ditu.

    Egitasmoak Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarritzen da, integrazioaren pedagogia

    jarraituz, eta ikaslea edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea du helburu.

    Oinarrizko konpetentziak horrela definitu dira: Komunikatzen jakitea, Norbera izaten jakitea, Egiten eta ekiten

    jakitea, Pentsatzen eta ikasten jakitea eta Elkarrekin bizitzen jakitea.

    Gainera, gure Ikastolan hori guztia bitarteko digitalak medio bideratu da, hori baita bidea gure ikasleak digitalki

    konpetenteak izan daitezen.

  • ORIENTAZIO DEPARTAMENTUA Hezkuntza Orientazioa gure ikaslegoaren hezkuntza integrala (akademikoa, profesionala eta pertsonala) deritzona

    lortzeko darabilgun bitartekoa da. Orientazio Departamentuko kideek etapa desberdinetako ikasleekin, familiekin,

    irakasleekin, zuzendaritza taldearekin, kanpoko profesionalekin, nahiz herri elkarte eta zerbitzuekin elkarlanean ari

    da.

    Bere zeregin nagusienetakoa aniztasunari erantzutea da. Hau da, ikasleen behar ezberdinei erantzun ahal izateko

    egon daitezkeen neurri multzoa aintzat hartu, oinarrizko konpetentziak ahalik eta gehien garatzeko (ikasleen

    behaketa, familien aholkularitza, banakako zein taldekako esku-hartzeak, berariazko programen jarraipena, aspektu

    esanguratsu desberdinen neurketa eta balorazioa test desberdinak medio, irakasle ibiltariak lan-eremua tutoreekin

    batera koordinatzea besteak beste).

    KiVa PROGRAMA: PREBENTZIOA, ESKUHARTZEA ETA JARRAIPENA

    KiVa ikerketetan oinarritutako eskola jazarpenaren aurkako programa da, Finlandiako Turkuko Unibertsateak sortu

    eta garatu duena. Programak prebentzioa funtsezkoa dela ulertzen du, baina jazarpen kasuei ere aurre egin behar

    zaiela ez du ahazten. KiVa-n ekintza unibertsalak (prebentzioa) eta berariazkoak (esku-hartzeak) uztartzen dira.

    Ekintza orokorrak, hala nola KiVa curriculuma (ikasgaiak eta online jokoak), eskola jazarpena prebenitzea dute

    helburu nagusi. Berariazko ekintzak (KiVa Taldeak koordinatuak), berriz, jazarpen-kasu bat gertatzen denean

    erabiltzekoak dira. Horien jomuga jazarpenean erasotzaile edo biktima izan diren haur eta nerabeak dira, eta

    gainontzeko ikasleek biktimari babesa emateko duten ardura ere aintzat hartzen da. Kasu honetan, helburu nagusia

    jazarpen hori gelditzea da.

    Garrantzi handia du ikasleen gurasoek jazarpen-egoera guztiak serio hartzea eta Ikastolarekin lankidetzan jardutea

    eta konfiantza izatea eskuhartze eran eta hartutako bidean. Seme-alabei jazarpen horretan partaide izan ez daitezen

    eskatu behar zaie. Horretaz gain, adierazi behar zaie biktima babes dezatela eta, jazarpen-egoeraren bat ikusiz gero,

    heldu bati adierazi behar diotela.

  • HIZPRO

    Ikastolan lantzen diren hizkuntzen (euskara, gaztelera, ingelesa eta

    frantsesa) irakaskuntza eta erabilerari dagozkien alderdiak era integralean

    bildu eta, eskola barruko eremu askotarikoan, hizkuntzen trataerari

    koherentzia ematen dio proiektuak.

    Euskal Herritik mundura goaz, euskaratik, euskaran ardaztutako

    eleaniztasunarekin.

    Euskaraz Bizi

    Programa honek Euskararen normalkuntzan sakontzea du helburu. Hau

    da, Ikastola osatzen dugun komunitateak bizitzako esparruetan eta

    funtzioetan euskararen ezagutza eta erabilera orekatzea, alegia.

    Elgoibar Ikastolaren funtzionamendu esparru guztiei eragiten dien

    programa da, eta ezinbestean partaide guztien inplikazioa eskatzen du.

    Era berean, gure hizkuntza asmoekin bat datorrenez, gure Hezkuntza

    Proiektuan aurkitzen du bere kokagunea.

  • AGENDA 21

    Gure Ikastolak jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea erabaki du eta horretarako ESKOLA AGENDA 21

    proiektua aurrera eramaten ari da. Hona hemen bere helburuak:

    - Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzen saiatu.

    - Gure ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasuna garatu.

    - Ikasleak herritar partehartzaileak izaten ohitu.

    IKT

    Elgoibar ikastolak, teknologia digitalak ikastolako eremu guztietan integratuta

    ditu. Ikastolak, eguneroko zeregin guztietan txertatuta ditu, ikas-irakaskuntza

    prozesuetan zein antolaketan eta kudeaketan.

    Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa garatzen duten proiektuak

    bultzatzen dira, horrela azken helburua lortzeko: ikasle konpetente digitalak

    lortzea eta beraiek izatea ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren protagonistak.

    Euskal Curriculumak IKT Konpetentzian jasotzen dituen ildoak garatu nahi

    ditugu: “Ikaslea gai da, bere bizitzako eremuetan egoera bakoitzak eskatzen duen

    IKT baliabideen erabilera egokia, eraginkorra eta arduratsua egiteko: informazioa

    kudeatzeko, elkarlanean aritzeko, ekintzaile izateko eta horrekin guztiarekin

    ezagutza sortu eta partekatzeko”.

    2014tik Elgoibar Ikastolak IKT Heldutasun Ereduan maila aurreratua, maila

    gorena, eskuratuta du.

    2008tik daukagu aitortza

  • IKASKUNTZA KOOPERATIBOA

    Ikaskuntza kooperatiboa proiektuaren helburua irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak hobetzea da, hau da,

    denontzako eskola izatea, eskola inklusiboa, lankidetzan oinarritutako ikaskuntzan aritzen dena, ikaslearen

    heziketa osoa lortzeko biderik eraginkorrenean hezituz, ikasle desberdinen arteko, elkarlanean eta elkarri

    lagunduz, aprendizaian hobeto aurreratzen laguntzen duen metodologia bultzatuz.

    Bestalde, Hezkuntza Kooperatiba izanik (P.M.Urruzuno koop.), kooperazioan oinarritutako eskola bat gara,

    irakasleek, haurrek, gazteek eta beren familiek, kooperazio kultura batean murgilduta gaude.

    «Ikasteko Kooperatu / Kooperatzen Ikasi» litzateke oinarria.

    Kooperatzeko beste era bat: ‘Oin Alai’. Umeei, heldu bolondresen

    laguntzaz, ikastolara beraien kabuz eta modu seguruan oinez joateko aukera

    eskaintzen duen egitasmoa da.

    Honek, umeen autonomia eta ardura lantzen du eta frogatuta dago klasera

    oinez joaten diren umeak erneago ailegatzen direla.

    Elkarlana Litherland High School-ekin: 15 egun inguruko egonaldia da DBH 3ko ikasleentzat Ingalaterrako

    Liverpoolen dagoen ikastetxeko familietan.

    Lortu nahi ditugun helburuak honako hauek dira: ikastolan ikasitako ingelesa egoera erreal batean praktikan

    jartzea, ingelesez aritzeko konfiantza hartzea, entzutezko ulermena lantzea eta kultura eta bizimodu desberdina

    ezagutzea.

  • AUBIXA BARNETEGIAN EGONALDIA

    Aubixa, Elgoibar Euskal Girotze Barnetegia San Pedro auzoko Aubixa baserrian

    kokatua dago. Ikasturtea amaitutakoan, bertan egun batzuk pasatzeko aukera dute

    LHko lehenengo eta bigarrengo zikloko ikasleek.

    Helburu hauen inguruan proposaturiko ekintzak eta jarduerak egiten dituzte:

    ● Haur bakoitzaren autonomian sustatzea

    ● Haurren euskararen ahozkotasuna indartzea

    Egiten diren jardueren artean, mendi irteerak, txantxa jolasak, gau-jolasak

    (diskoteka...), kanpo jolasak, ur-jolasak, ezagutze-jolasak, eskulanak, ginkana,

    etab.

    ESKOLA KIROLA Elgoibarko Eskola Kirola aurreko ikasturteetan bezalaxe Eskola Kirol Kontseiluaren ardurapean

    antolatuko da, programaren garapena azken ikasturteetako talde berberak burutuko du (Txintxurreta

    KZ). Kontseilua, Herri Eskolako, Udal Kirol Patronatuko eta Elgoibarko Ikastolako kirol teknikari

    eta zuzendariek osatzen dute.

    Kirol programa, asteko entrenamendu saioek, larunbateko jardunaldiek eta egingo diren ekintza

    espezifikoek osatuko dute. Helburuen artean azpimarratu kirola ikasle guztiei hurbiltzera bideratua,

    albo batera utzita errendimenduaren araberako hautatze prozesuak, eta, baita ere, berdintasun eta

    partaidetza balioak bultzatzera zuzendua.

  • ESKOLA ORDUZ KANPOKO HAUR ZAINKETA

    Luzakin bezala ezagutzen dugun zerbitzuak ohikoa ez den ordutegian zabaltzen du 2 urtetik 9 urte arteko ikasleentzat. Hau

    Elgoibar Ikastolak familiei laguntzeko bideratutako zaintza zerbitzua da.

    Ordutegia Kuotak

    07:30-09:00 26,30€-tik 52,59€-tara

    16:30-18:00 26,30€-tik 52,59 €-tara

    16:30-19:30 55,47€-tik 112,98 €-tara

    Egun bereziak 13,82 €

    JANGELA Ausolan enpresaren eskutik Ikastolak eskaintzen du jangela

    zerbitzua. Adin tarte desberdinetako ikasleen artean bizitza estilo,

    autonomia eta elikatze-ohitura osasuntsuak bultzatzeko

    Ausolaneko begirale taldea dugu. Elikadura osasuntsua

    bultzatzeko helburu duten hainbat tailer antolatzen dira

    elkarlanean.

    Hiru hilabetero menuen inguruko informazioa banatzen da (gure

    web gunean ikusgai dago ere). Dieta bereziak ere eskaintzen dira.

    Jangelako erabiltzaileentzat, eguerdiko orduen zaintza bermatzen

    diegu. Zaintzarako Ausolaneko eta Atxutxiamaikako begiraleen

    laguntza dugu eta, hala nahi izanez gero, ILS-ko hizkuntz

    akademiak ingeles zein frantseko klaseak ere eskaintzen ditu HH

    4 urtetik gorakoentzat.

    Jangela Ordutegia

    Mailak Kuotak

    1 11:45 HH02 6,20€ eguneko

    2 12:10 – 12:50 HH 3-4-5 6,20 € eguneko

    3 12:50 – 13:30 LMH 1-2-3 6,20 € eguneko

    4

    13:35 – 14:15 LMH 4-5-6, DBH 6,20 € eguneko

    14:10 DBH (asteazken eta

    ostiraletan) 6,20 € eguneko

    Egun bereziak: jai-zubiak,

    Gabonak, Aste Santua eta

    uztaileko oporraldiak. Zerbitzu

    hau aurrera eramateko gutxienez

    6 ikasleek eman behar dute izena.

    Jangelan izena emateko zein ez-etortzea adierazteko epe-muga, aurreko

    eguneko 13:00ak dira. Dieta berezien kasuetan, bi egun lehenago adierazi

    beharko da.

  • IDAZKARITZA Astelehena-Asteazkena-Ostirala 09:00-17:30

    Astearte-Osteguna 09:00-18:00

    TEL. 943 74 44 41 – [email protected]

    Etapak Ordutegia

    HH 0-1 Astel - Osti 07:30 – 19:30

    HH 2 Astel - Osti

    Egun erdiak 08:55-12:05

    Egun osoa 08:55-12:05/14:30-16:25

    HH3tik HH5era Astel - Osti

    Egun erdiak 08:55-12:40

    Opor bezperak 08:55-12:10

    Egun osoa

    08:55 – 12:10 / 14:30 – 16:30

    Lehen Hezkuntza Astel - Osti 09:00 – 12:30 / 14:30 – 16:30

    Derrigorrezko BH Astel, Astea, Osteg

    Asteaz, Osti

    08:10 - 12:30 / 14:30 - 16:30 08:10 - 14:10