Herri kirolak

30

description

 

Transcript of Herri kirolak

Page 1: Herri kirolak
Page 2: Herri kirolak

Kirol hauetan euskaldunen nortasunaren bi alderdi bereizgarri biltzen dira:

norgehiagokarako grina

apustuetarako zaletasuna

Page 3: Herri kirolak

itsasoan, basoan eta, batez ere, baserrian egiten zen eguneroko lana da

itsasoan

basoan eta baserrian

herriko plazan

Page 4: Herri kirolak

Aizkora-probaSega-JokoakHarri-jasotzeaSokatiraGiza-Abere ProbakLasto-altxatzeaLasto-botatzeaLokotx-biltzeaTrontzaZaku-eramateaOrga-jokoaIngude-altxatzeaTxinga-Ontzi eramateaHarri-zulatzeaEskupilotaAhari-jokoaArtzain-txakur lehiaketaBola-jokoaEstropadakPalanka-jaurtiketaToka

Page 5: Herri kirolak

Aizkolariak enbor gainean jartzen dira. Enborra mozteko ebaketak bi aldeetatik egiten dira.

Neurri jakin bateko enbor bat edo enbor kopuru bat, aurkariak baino lehenago moztean datza.

Enborraren lodiera neurtzeko unitate bereziak erabiltzen dira:

Ontza : 2,3 cm Kana: 248;4 cm Kana: 124, 2 cm Oina: 82,8 cm Oinbikoa: 165,6 cm

Enbor horizontalean lehiatzen da normalean nahiz eta bertikalean ere lehiatu daiteke

Page 6: Herri kirolak

Proba hau mugatutako zelaian eta denbora zehaztuan, ahalik eta belar kilo gehien ebakitzean datza.

Segalari bakoitzak laguntzaile talde bat izan dezake belarra bildu, batu eta pisatzeko.

Txapelketan lana bi ordutan egin behar da.

Ebaketan, mugimendua eskuinetik ezkerrera egingo da, zirkunferentzi erdia osatuz.

Ebaketa baten ondoren, pauso bat aurrera eman eta mugimenduaren teknika errepikatzen da.

Page 7: Herri kirolak

Proba hau harria lurretik sorbalda gaineraino altxatzean datza.

Lehiaketetako lana, harria denbora zehaztuan zeinek gehiagotan altxatzen duen izaten da.

Harriaren forma kontutan hartuta lau dira:

- Zilindrikoa. Bi helduleku dauzka. - Lauki-luzea. Bi helduleku dauzka. - Esferikoa. Ez du heldulekurik. - Kubikoa. Ez du heldulekurik.

Page 8: Herri kirolak

Zortzi jokalariak osatutako taldea antzeko pisua duen taldearen aurka lehiatzen da.

Bakoitzak sokak mutur banatik hartu eta aurkaria erakarri beharko du.

Lehiaketa bi tiraldi irabazten duen taldeak irabaziko du. Tiraldi bakoitza sokaren alde ezberdinean egiten da.

Indar gehien ahal izateko, tiratzekoan gorputz atzeraldera etzan egingo da.

Tiraldia hasi aurretik, lurrean eta sokan dauden markak parekatu behar dira.

Page 9: Herri kirolak

Harri pisutsu bat denbora mugatuan ahalik eta distantzia luzeenean garraiatzean datza.

Harritik tiratzeko, kirolaria kate batez harria lotzen duen gerriko bat jartzen du.

Bidea plazan eta joan eta etorrian egiten da atzerantz tiratuz.

Taldeka nahiz banaka jokatu daiteke.

Page 10: Herri kirolak

Animaliekin ere egiten dira probak.

Pisu ezberdinetako harriak erabiltzen dira animalien arabera

Page 11: Herri kirolak

Lasto-fardel bat, denbora mugatuan eta altuera jakin batera, ahal den gehienetan jasotzean datza.

Frogaren iraupena 2 minutukoa izaten da.

Lehenengo altxaldia sokatik indarrez tiratuz egiten da, ondorengoetan, berriz, gorputzaren pisua erabili ohi da kontrapisu moduan.

Page 12: Herri kirolak

Sarda erabiliz, lasto fardela ahalik eta altuera handienera jaurtitzean datza.

Altuera handiena igarotzea lortzen duen jokalariak irabaziko du proba.

Page 13: Herri kirolak

Lurrean errenkadan kokatutako lokotxak banan-banan ahalik eta azkarren jasotzea datza…

Guztira 25 lokotx izango dira

Zein lokotx lehenago jaso eta zein ondoren kirolariak berak aukeratzen du

Page 14: Herri kirolak

Trontza bi helduleku dauzkan zerra mota bat da.

Bi jokalarik maneiatzen dute modu koordinatuan, txandaka bakoitzak bere aldera tiratuz.

Ekintza tiratzean datza eta ez bultzatzean.

Page 15: Herri kirolak

Pisu zehatz bateko zakua sorbaldan eramanez, distantzia mugatua ahalik eta azkarren egitean datza.

Proba hau bakarka edo taldekideen artean txandaka jokatu daiteke.

Taldeka denean, zakua bi jokalari artean bizkarretik bizkarrera pasatuko dute.

Txapelketa ofizialetan erabili ohi den pisua 80 kilokoa da.

Zakua artoz, gariz edo antzezkoz beteta egongo da.

Page 16: Herri kirolak

Gurdi bat besoekin atzeko aldetik altxatu eta aurreko ardatza euste-puntu moduan harturik, ahalik eta bira gehien egitean datza.

Gurdiak 210 kg izaten ditu.

Gurdiaren pisuari besaurreekin eusten zaio.

Page 17: Herri kirolak

Eskuetan txingak edo ontziak hartuta ahalik eta distantzia luzeenean eramatean datza. Kirolariak nahi duen abiadura egingo du bidea baina txingak lurrean, inoiz utzi gabe. Nahi adina denbora erabili dezake.

Txinga eramaileek banan-banan hartuko dute parte.

Gizonezkoen txinga bakoitzak 50 kilokoa da, eta emakumezkoenak berriz 25ekoa.

Page 18: Herri kirolak

Bi animalia adardunen arteko borroka da. Bi ahari aurrez- aurre jarri eta kolpeka aritzen dira.

Apustuak egiten dira.

Page 19: Herri kirolak

Leku bat zehazten da, eta txakur batek bertara eraman behar du artaldea, artzainaren irakaspenak jarraituz; epaile batzuen aurrean egiten da, eta haiek dira ardi-txakur hoberena zein den erabakitzen dutenak.

Page 20: Herri kirolak

Harri batean ahalik eta zulo gehien egitean datza, burdinazko palanka batez.

Kirolari batek zuloa egiten diharduen bitartean, beste batek ura botatzen du zulora eta hirugarrena atsedenean dago.

Zulo gehien egiten duen taldeak irabazten du.

Saio bakoitzean hamar zulotik hamabostera egin ohi dituzte.

Kirolariei “harri-zulatzaileak” deitzen zaie.

Page 21: Herri kirolak

Ingudea eskuekin helduz, denbora mugatuan, altuera jakin batera ahalik eta gehienetan jasotzean datza. Buru gainean metalezko xafla bat dago eta hanken artean egurrezko oinarria.

Sabaian emandako kolpeak zenbatuko dira. Saiakera bakoitzak minutu eta erdi iraungo du.

Gizonek 18 kiloko ingudea altxatu egingo dute, emakumezkoek, berriz, 10ekoa.

Page 22: Herri kirolak

Palanka izeneko burdinazko barra bat ahalik eta urrutien jaurtitzean datza.

Hiru jaurtiketa mota ezberdin bereizten dira: bularrez, biraka eta hankapetik.

Barra arruntenak 10-12kg ditu, eta 1,5m luze da.

Page 23: Herri kirolak

Itsasoan eta ontzi baten gainean arraunlariak distantzia zehatz bat ahalik eta azkarren burutzean datza.

Hiru ontzi mota bereizten dira: batela, trainerila eta trainera.

Talde bakoitzak kolore bat aukeratzen du taldearen irudi modura.

Page 24: Herri kirolak

Zutik dauden boloak bota egin behar dira, egurrez eginiko bola batez.

Euskal Herrian, zonaldearen arabera, jokoak izen, arau eta ezaugarri ezberdinak hartzen ditu.

Bolaleku batzuek aldapatxoak edo goralditxoak dauzkate.

Page 25: Herri kirolak

Burdinazko hamar txanpon, 10 eta 20 m bitartean kokatuta dagoen burdin bat ukitzean datza.

Txanponak esku bakarrarekin jaurtitzen dira. Burdina kaxoi baten barruan kokatuta dago zutik.

Page 26: Herri kirolak

Jeu de paume

Page 27: Herri kirolak

30 metroko pilotaleku laburra Pilotalekuak, frontisa, ezkerreko paretak, erreboteak

kantxak (lurzorua) osatzen dute.

Honako espezialitateak jokatzen dira bertan:

- Frontenisa. - Gomazko paleta

36 metroko pilotalekua Honako espezialitateak jokatzen dira bertan: - Eskupilota (banaka zein binaka). - Pala motza. - Paleta eta larruzko pilota

Page 28: Herri kirolak

36 metroko pilotalekua Honako espezialitateak jokatzen dira bertan:

- Eskupilota (banaka zein binaka). - Pala motza. - Paleta eta larruzko pilota

54 metroko pilotaleku luzea

(Jai Alai)

Honako espezialitateak jokatzen dira bertan:

- Zesta-punta - Erremontea - Pala luzea

Page 29: Herri kirolak

Lau paretako pilotalekua. Ondoko ezaugarriak ditu:

- 28,50 metroko luzera.

- Ezkerreko paretan zehar, frontisa eta errebotearen artean inklinatutako teilatu bat dago.

- Teilaturen azpian sare bat dago

- Frontisa eta eskuineko pareta inklinatutako plano baten bidez elkartzen dira:

Trinketean jokatzen diren espezialitateak honakoak dira: - Eskupilota. - Gomako paleta - Larruko paleta. - Xare

Page 30: Herri kirolak

EGILEAK:

Nerea Akarregi,

Eduardo Docampo,

Mertxe Gónzalez,

Begoña Kortabitarte,

José Regoyo