Herri erosoago baten bila - Ondarroa · 2010-11-04 · lehentasun handia emoten jarraitu dau...

8
Udala martxan / Ondarroako udal-aldizkaria 7# >>>08 Igogailuak Pasealekuak Biribilguneak Plaiko zubia: Herriko zubi zaharrena Eta gehiago! Herri erosoago baten bila Irisgarritasuna hobetzeko hainbat ekimen egin ditu Udalak

Transcript of Herri erosoago baten bila - Ondarroa · 2010-11-04 · lehentasun handia emoten jarraitu dau...

Page 1: Herri erosoago baten bila - Ondarroa · 2010-11-04 · lehentasun handia emoten jarraitu dau herriaren eskari honeri erantzuna emoteko. Izan be, azken hiru hileotan Musika eskolan,

Udala martxan / Ondarroako udal-aldizkaria7# >>>08

IgogailuakPasealekuakBiribilguneak

Plaiko zubia:Herriko zubizaharrena

Etagehiago!

Herri erosoago baten bilaIrisgarritasuna hobetzeko hainbat ekimen egin ditu Udalak

Page 2: Herri erosoago baten bila - Ondarroa · 2010-11-04 · lehentasun handia emoten jarraitu dau herriaren eskari honeri erantzuna emoteko. Izan be, azken hiru hileotan Musika eskolan,

editoriala

Erredakzioa > Ondarroako Udala

Maketazio eta diseinua > Xabat Agirre Arauko

Inprimategia > Irakurt

Tirada > 3500

Argazkiak > Ondarroako Udala

Gaur egun herri guztietan derrigorrezkoa da,legez eta gizalegez, herritar guzti-guztienmugikortasun maila kontuan hartzea edozeinzerbitzu, azpiegitura, eraikin zein edozelakoekimenak eskaintzeko. Eta ez bakarrik arazofisikoak dirala eta, baita erosotasunagaitik be.Horregaitik erakundeek esfortzu eta diru askozuzentzen dabe herri eroso eta bidezkoak egiteko.

Esfortzu horreek Ondarroan be egiten dira.Gainera gure herriak badaukoz beste batzuk ezdaukiezan aparteko arazoak: ibaia eta bere zubiak,mendia eta bere aldatsak… eta maite dogun guretxoko honetan eroso bizitzen jarraitzeko esfortzuaeta dirua behar dira.

Ondarroako Udala, horretaz kargutuz, laneandabil orain be. Azken urtean ia milioi bat euroemon dauz herriko alde zaharreko kaleetan goraeta behera joateko igogailuak atontzen; errepideensegurtasuna eta funtzionaltasuna hobetzeko bibiribilgune egin edo egitear da; Arrigorri etaSaturrarango hondartzak lotzen dabezanpasealekua konponduko dau, gastuak Madrilgogobernuari leporatuz; Kamiñaldeko kale estueibe aire barria emango deutse laster egingo diranlanakaz; eta ahaztu barik laster amaituko diralazeharbide edo trabesiaren barritze lanak.

Guretzat hain garrantzitsuak diran zubiak beitxuraz aldatu eta erosoago egingo jakuz laster.Zubi Barria Udal ardurakoa izatera pasatuko daeta barritu ez eze bertatik igaroten diranazpiegitureak be hobetuko dira; Calatravareneanoinezkoentzako pasabidea eskatu jako EuskoJaurlaritzako trafiko zuzendaritzari eta PortukoAgintaritzari, gerta leikezan ezbeharrak saihestuedo ebitatzeko; Plaiko zubia monumentuizendatzea eskatu da, eta barritzeko asmoa bebadago; eta Zaldupekoa auto eta batez beoinezkoentzako erosoagoa egingo da, kontuanhartuta, gainera, kirol, aisialdi eta ikasketa gunehorrek herrian daukan garrantzia handitu egingodala arau subsidiarioak aldatu ostean bertangauzatuko diran proiektuekin.

Inoiz ez da egoten dan-dana eginda, nahiz etasarritan pentsatzen dogun Ondarroan egin leikenguztia eginda dagoala. Horregaitik Udalak orainbe beharrean segitzen dau herria hobetu daiteneta ondarrutarrontzat leku eder bezain erosoaizan daiten.

Page 3: Herri erosoago baten bila - Ondarroa · 2010-11-04 · lehentasun handia emoten jarraitu dau herriaren eskari honeri erantzuna emoteko. Izan be, azken hiru hileotan Musika eskolan,

Ia milioi bat euro igogailuakipinteko.

Begibistakoa da Ondarroako lekubatzuetatik ibiltea ez dala gauzaerraza, herriaren orografia dala eta.Alde zaharrean aldats eta eskaileraasko dago, eta hori oztopo itzela daherritarrentzat, eta zer esanik ez,m u g i k o r t a s u n a r a z o a kdauk i e zanen t za t : e z i n t a sunf is ikoengait ik , umeen karroadaroatelako edo adinean aurrera joandiralako.

Hor i da la e ta , Ondar roakoirisgarritasun edo akzesibilidade planaaurrera eroateko, Udal KudeaketaBatzordeak 926.000 euro zuzendudauz herrian lau igogailu ipinteko.Apirilean Kanttoipetik eta Udaletxeraeta Andra Mari elizara doana martxanjarri eta gero, Udalbatza barriak belehentasun handia emoten jarraitu dauherriaren eskari honeri erantzunaemoteko. Izan be, azken hiru hileotanMusika eskolan, Iñaki Deunan,Iparragirre eta Iparkale bitartean eta

Iparkale eta Pixape artean dagozanedo egongo diran igogailuen proiektueibehin-betiko bultzada emon deutse.

Musika eskolan orain dala 12 urte eginzan igogailua ipinteko lan zibila, bainazerbitzua ez da hilabete honetara artemartxan ipini. Udalak kabina erosidau, 29.904 euroko kostuagaz, etaabian jarri da.

Iñaki Deuna eta Kamiñalde batukodabezan igogailua be laster egongoda martxan. Baita be beragaz bateraegiten dagozan eskailerak be amaitukodira. Kabinaren erosketea azaroaren6an esleitu edo adjudikatu zan 32.579euroren truke eta, aurreikuspenakbeteten badira 2008ko lehen hiruhilabeteetan erabilteko moduanegongo da, auzokideen mesederako.

Iparragirre eta Iparkale lotzea bederrigorrezkoa zan. Bien arteko aldatsagaindituko dauan igogailurako

kabinearen erosketea azaroaren 6anesleitu zan 38.515 euroren truke.Beste alde batetik bi aste beranduago,21ean, lan zibilaren lizitazinoa eginzan, 422.100 eurorengaitik, eta urteamaieran esleitu da. Dana ondo badoa2008a amaitu orduko martxan egongoda.

Iparkale eta Pixaperen artean dagozan17,5 metroak gainditzea be ez da lanerraza, horregaitik biak lotzeko lanaribe laster ekingo jako. Igogailuarenkabinea azaroan esleitu zan 28.031eurorengaitik eta aurrekoaren moduan,lanen lizitazinoa abenduan egin eta375.556 eurogaitik adjudikatuko da.2008 amaitu orduko bidaia bakotxeanzortzi pertsona hartu ahal izangodauazan kabina gora eta behera ibilikoda. Pixapeko arkupeen aurrean egingodan plazatxoa eta igogailuaren artekoaldea pasabide batek lotuko dau.

Page 4: Herri erosoago baten bila - Ondarroa · 2010-11-04 · lehentasun handia emoten jarraitu dau herriaren eskari honeri erantzuna emoteko. Izan be, azken hiru hileotan Musika eskolan,

Zubi barriko biribilgunea.

Zubi Barriko biribilgunea:segurtasuna eta erosotasunaekarriko dauan azpiegiturea

Orain dala bost urte saihesbidea eginzanean, Ondarroa eta inguruko herrienarteko komunikazinoak erabat hobetuziran eta, gainera, hirigunetikibilgailuen trafikoa be hustu ahal izanzan, herritarrentzat leku erosoagoaeginaz. Dana dala hondino be zerhobetu badaukie gure errepideek, etahorregaitik bi biribilgune egitear diraherriko sarreretan; bata portu aurreanamaitzear dagoana eta bestea ZubiBarriaren inguruan egingo dana.

Zubi Barriaren inguruan proiektugarrantzitsua egingo da, hiriguneraeta San Juan Txurru eta Magdalenaauzoetarako sarbidea erraztu ez eze,Mutrikurako bidea be seguruagoa

egingo dauana. Izan be asko dirabihurgunean bidea gurutzatzendabenean arazoak edukiten dabezanoinezkoak. Horregaitik lanek goitikbeherako aldaketa eragingo dabebertan, besteak beste etxe bat botakoda eta lur asko kenduko da biribilguneaedo errotondea zabal eta behar danmoduko ikusmenagaz egiteko.Proiektua laster ipiniko dabe martxaneta urte beteko epean amaituta egongoda.

Lanek milioi bat euro baino gehiagokokostua edukiko dabe baina Udalgobernua akordio batera heldu daB i zka i ko Fo ru A ldund i agazbiribilguneko lanak alkarregaz egiteko.Holan, Aldundiak 864.000 euroemongo dauz, hiru urtetan banatuta,eta gainera Zubi Barriaren kontzesinoaUdalari lagako deutso.

Horren truke Udalak 280.000 euro etalurzorua ipiniko dauz, eta proiektuaesleitzea, zuzentzea, gauzatzea etakudeatzea bere esku geratuko da.Gainera zerbitzu guztiak berregokitubeharko dauz, eta holan gasa, argiaedo zuntz optikoa herriko bazterguztietara heldu ahal izango dirahoneri esker.

Zubi Barriko biribilgunearen proiektua

Page 5: Herri erosoago baten bila - Ondarroa · 2010-11-04 · lehentasun handia emoten jarraitu dau herriaren eskari honeri erantzuna emoteko. Izan be, azken hiru hileotan Musika eskolan,

Arrigorri eta Saturraranen artekobidea.

Arrigorri eta Saturraranenarteko bidea konponduz,merezitako pasealekua edukikodau herriak

Ondarroak leku zoragarri asko daukozpaseoan joateko. Horretatik ikusgarrieta erabilitakoena Arrigorri etaSaturrarango hondartzak batzend a u a z a n p a s e a l e k u a d a .I k u s g a r r i t a s u n a i t s a s o a r e ngertutasunak emoten deutso,bertaraino heltzen diran zipriztin etaolatuen hotsakaz. Halandabe, itsasoariedertasuna emoten deutsen olatuekkalteak be sortzen deutse pasealekuarieta horregaitik gaur egun ez dagoondarrutarrek gura izango geunkeenbeste ondo.

Hori dala eta, Kudeaketa Batzordealanean hasi zan Udalera heldu zanean

arazo hau konpontzeko. Pasealekuarenkalte asko itsasoak sortu dauz, etahorregaitik Udalak beti hartu dauzbere gain mantentzearen gastuak,baina beste arazo batzuk KostaMugapeneko sailak azpiegiturea eraikiebanetik dagoz. Horregaitik Udaletikeskaera egin jaken eurei jagokenardura hartu dagien eta konponketalanetan laguntzeko, eta batzarbatzuren ondoren azkenik Udalak lortudau estatuko erakundeak ordaintzealanek kostatuko daben 1,7 milioieuroak, eta holan agertu dabe 2008koEstatuko aurrekontu orokorretan.

O n d a r r o a k o U d a l a k K o s t aMugapenagaz batera prestatuko dauproiektua 2008ko lehen hiruhilabeteetan eta hurrengo hiru hileetanlizitazinora aterako dau. Hondinogoizegi da jakiteko zehatz-mehatz noizegingo diran lanak, edo 2008an osorikedo zein zati egin ahal izango dan.

Pasealekuak 570 metro daukoz etaitsasoko olatuek kalte handiak sortzendeutse; behegaineko lauzak altxatuegiten dira, alboko horman barrukoburdinen ugerra agertzen da, argiakezin dira itsasoaren aldean ipini…Egitasmo barriak lurzorua konpontzeaaurreikusten dau, oraingo bidearenalboan beste bide batzuk be atereaz,

ahal dan lekuetan. Bide barri honeeklurzoru jarraia edukiko dabe, gurpildunaulkiakaz, umeen aulkitxoakaz edobizikletaz doazenenentzat edomugikortasun arazoak daukienentzataproposa izan daitezan. Konponketahonetarako aurrekontua 190.000eurokoa da.

Esfortzurik handiena harri-lubeta edoeskollera konpontzen egin beharizango da. Hau gaur egun dagoanmoduan ez da nahikoa itsasoko olatuzakarrei eusteko eta harritzar gehiagojartzea ezinbestekoa da. Lanhonetarako 536.000 euro zuzendukodira, izan be ezinezkoa da pasealekutikbertatik egitea lana eta itsasotik eginbehar izango diranez, lanak gaitzagoegin eta karutu egiten dira.

Hormeak be arazoak daukoz, ezdaukalako beharrezkoa dan altueraeta ugerrak jota dagoalako. 120.000euro gastatuko dira horma aldatu etagoiko aldean barandak ipinteko. Argiakbe hobetuko dira, eta memorian argipuntu gehiago ipiniko diran edozelakoak izango diran zehaztu ez badabe, 45.000 euro zuzenduko dirahorretarako. Amaitzeko mendimagalak sendotu eta bertako sareakbe garbituko dira.

Page 6: Herri erosoago baten bila - Ondarroa · 2010-11-04 · lehentasun handia emoten jarraitu dau herriaren eskari honeri erantzuna emoteko. Izan be, azken hiru hileotan Musika eskolan,

Kaleandi eta kamiñalde

Kaleandi eta Kamiñalderen irisgarritasuna edo akzesibilidade eta itxurahobetuko da urbanizazino lanakaz

Udalak kale asko konpondu ditu azken urteotan bere itxura eta erosotasunanabarmen hobetuz. Oraingoan Kaleandi eta Kamiñalde inguruari egokitzenjako hobekuntzak hartzea. Kale honeetan bizi diran herritarrak eta bertatikpasaten diranak konturatuko ziran errepide hori ez dala nahikoa zabalanoranzko bietan doazen autoak hartzeko eta gogoratuko dabe baten bainosarriagotan igo behar izan dirala espaloi gainera gurutzatu ahal izateko,horrek sortzen dabezan kalteakaz.

Arazo honeri aurre egiteko Udal Kudeaketa Batzordeak Kamiñaldeko 325metro urbanizetako proiektua ipini dau martxan, abenduan OndarroaLantzanek Obegisa enpresari 580.286,50 eurorengaitik esleitu deutsozanak.Egitasmoak Kamiñaldeko 5 eta 29, eta 2 eta 12 atarien arteko eremuanhobekuntzak egitea aurreikusten dau eta 2008ko lehen hilabeteetan martxanipintea aurreikusten dabe, lau hilabeteko epean amaitzeko. Lan honetarakoOndarroako Udalak 300.000 euroko dirulaguntza jaso dau Bizkaiko ForuAldundiaren Udal Harremanetarako Sailetik.

Kalearen estutasunak ez dau aukera handiegirik emoten urtenbide biribil-biribila lortzeko, horregaitik egitasmoak espaloi bakar bateri lehentasunaemotea aurreikusten dau, hau behar dan modukoa izan dagian. Holan ataribikoiti edo parren aldean eraikiko danak bi metroko zabalera edukiko dau,errepideari 3,25eko zabalera itxiz. Geratzen dan beste zabalera guztiaatari bakoiti edo inparren aldean geratuko dan oinezkoentzako eremuariitxiko jako. Hau errepidearen alturan geratuko da baina piboteakaz babestuta.Honeek autoak aparkatea saihestuko dabe baina garajeetara bidea etakontrako noranzkoan datozen autoeri lekua ixteko aukera emongo dabe.

Aparkateko lekuak kenduko diranez, auto gidariek euren kotxeak ixtekolekua izan dagien berrogei plaza edukiko dabezan aparkalekua egingo dakale hasieran dagoan orubean. Bertan ezinduentzako beste bi leku beegongo dira. Horretarako lehenengo gaur egun dagoan zorua kenduko da,eta lurra desmuntatu eta bardinduko da.

Saneamendu eta ur edangarriaren sarean be hobekuntzak egingo dira,kaleko hiri-altzariak barritzeaz aparte. Etxeetako hormatan dagozan argiakkenduko dira eta lau metroko altuera daukien farolak ipiniko dira, etxeetakohormatan daukien eragina gitxituz, bai argiengaitik, bai kableengaitik be.

Page 7: Herri erosoago baten bila - Ondarroa · 2010-11-04 · lehentasun handia emoten jarraitu dau herriaren eskari honeri erantzuna emoteko. Izan be, azken hiru hileotan Musika eskolan,

Plaiko zubia

Plaiko zubia: monumentuizendapena merezi dauanherriko zubi zaharrena

Ondarroan badagoz Artibai ibaiagurutzatzen daben zubi garrantzitsuak.Oh i koa da he r r i k o i r ud i akkomunikabideetan agertzen diraneanCalatravarena ikustea; herrikoarmarrian Zubi Zaharra agertzen da;eta ondarrutar bakoitzak honeeri edobeste batzuri emongo deutsegarrantzia, baina Plaiko Zubia bereziada. Europan mota honetako zubibirakari bakarra izateaz aparte, herrikozubirik zaharrena da, aurten 80 urtebetetan dauz eta. Garrantzi horretazohartuta, Ondarroako UdalakMonumentu moduan izendatzeaeskatu deutso Eusko Jaurlaritzakokultura sailari.

Gauza asko esan leikez Plaiko Zubiareninguruan, baina Salbador Ariztondoherriko ikertzaileak emandakoazalpenak erabiliko doguz lagungarri.Berak azaltzen dau herrian 'Plaikozubija' izenagaz ezaguna bada be,1927ko maiatzaren 1ean 'Pasarela deAlfonso XIII' izenagaz inauguratu ebela.Bizkaiko Foru Aldundiak eraiki eban,herriko Udalaren ekimenez. "Bizimodernoan hondartzei emoten jakengarrantzia" erabili eban argumentutzatalkateak, 1925eko apirilaren 29an, "enoficio” oinezkoentzako pasabideareneskakizuna egiteko. Izan be garaihareetan Kantauri itsasoko hondartzakmodan ziran eta Ondarroa be udatiarkolonia handia edukitzen eban. JoseGonzalez de Langaricak egin ebanzubiaren proiektua eta honekordainleku bat edukiko eban metalezkopasabide mugikor bat egitea proposatueban hondartzaren sarbidea eta

barruko portuaren nabigazioaahalbidetzeko, eta baita inguruetakokaien berreraiketa, ezker aldekohormigoizko hegal baten eraketa etahondartzara zein Arrigorriko Bidearensarbidea.

Pasabide hau Deustoko 'AlejandroBengoechea y Cía.' Enpresak egineban. Pasarelaren ezkerraldean,eskailerak igo eta berehala, oinarriarenaltueran, egitura apur bat zabaltzendan lekuan, egurrezko etxetxo bat egineben zubisaria jaso eta zubiazabaltzeko betekizuna eduki ebanzubizainarentzat. Esaten da zubiairekitzen eta ixten denbora bardinabehar izaten zala, bi minutu. Danadala 1988an etxetxoa erre eben etahandik gitxira zaldain osoa atonduegin eben. Etxetxoaren hondarrakgarbitu, barriro pintatu, eskudelaaldatu -jatorrizkoarekin zerikusirik ezdaukana-, hormigoizko hegalkinabarritu eta osagai elektrikoak kendueutsezan. Eskumaldeko bide barriaegin ebenean, Astillerotik Calatravarenzubiraino, hormigoizko hegalkinasuntsitu eta zubiratzeko eskailera eginzan nasa barritik.

Pasabide hau XIX. mendean hainbatibai nabigagarrietan eraikitakometalezko zubi mugikor bat gehiagobaino ez zan. Bilbon 1892aninauguratu eta 1937an dinamitatuaizan zan Puente del Perro chico edoSan Agustineko zubia izan ziran honenaurrekariak. Estatuan tipologiahonegaz osatutako bakarra da etaEuropan gaur egun zutik mantentzendiran bakar batzuk baino ez dira.

Gaur egun Ondarroan dagoan zubirikzaharrena da, besteak behin bainogehiagotan barrituak izan diralako.Halandabe, 80 urte eginak daukazala,i n o i z e z d a u i n o n g oerrekonozimendurik izan. Orain arte.

Gaur egun Ondarroandagoan zubirikzaharrena da

”“

Page 8: Herri erosoago baten bila - Ondarroa · 2010-11-04 · lehentasun handia emoten jarraitu dau herriaren eskari honeri erantzuna emoteko. Izan be, azken hiru hileotan Musika eskolan,

>Zure txakurren kakak zeuk batu behar dituzu.>Jardinak ez dira txakur-kakalekuak.>Farolak, umeen jokoak eta zamar-ontziak errespetatu.>Erreka, mendia eta hondartza ez dira zamar-lekuak.>Zebra-bideetan eta losa gainetan ezin da aparkatu.>Birziklatzekoa, kontenedore barruan sartu.>Oinezkoen guneetan galarazita dago motorrean ibiltzea.

Udal BulegoakKanttoipe 1 behea

Gizarte Laguntza

Aholkularitza Juridikoa(eguenak) (9 :00-11:00)

Bake-epaitegiaFax

Kanttoipe 3 behea

Behargintza

Ogasuna

Fax orokorra

Euskara

Kultura / Kirola

Ingurumena / Sanitatea/ Kontsumoa

Berdintasun saila

94 683 36 71

94 683 36 71

94 683 36 7994 683 36 80

Kanttoipe

94 683 34 95

94 683 36 66

94 683 36 67

94 683 36 68

94 683 36 69

94 683 36 70

94 683 36 70

UdaletxeaMusika plaza z/g

behean:

Erregistroa

Udaltzaingoa

Bulego teknikoa

1 pisuan:

Idazkaritza

Faxa

Alkatetza

Hirigintza

Faxa

Beste udal-zerbitzuak

Kiroldegia

Artibai egoitza

Musika-eskola

Liburutegia

Antiguako Ama E.

HHI -EPA

Gazte-bulegoa

KZ Gunea

Turismo-bulegoa

94 683 36 72

94 683 36 73

94 683 36 77

1pisuan:

94 683 36 74

94 683 36 75

94 683 36 76

94 683 36 77

94 683 36 78

1pisuan

94 613 42 09

94 683 32 31

94 613 40 63

94 683 33 43

94 683 14 49

94 683 27 55

94 683 36 70

94 683 27 24

94 683 19 51

Telefono interesgarriak

Gurutze gorria

Anbulatorioa

Suhiltzaileak

SOS larrialdiak

Ertzaintza

Kofradia

Txalupen sarrera

INEM

Postetxea

Butanoa

Iberdrola

Bizkai Bus

Pesa

Taxiak

Eusko tren

Arrigorri ostatua

Patxi ostatua

Tabortzia ostatua

Apopilo-etxea

Minbiziaren aurkakoalkartea

Notaritza

Alkoholiko anonimoakalkartea

Emakunde

Lea-ArtibaikoMankomunidadea

Kafe Antzokia

Bide Onera Zinema

Radixu Irratia

Andra Mari parrokia

Testigos de Jehová

94 683 19 29

94 683 16 39

94 616 89 92

112

94 683 27 00

94 683 01 50

94 683 02 23

94 683 07 00

94 683 15 01

94 616 62 54

901 20 20 20

94 621 80 0694 420 81 32

902 10 12 10

94 683 26 86

902 54 32 10

94 613 40 45

609 986 446

94 613 44 03

94 613 42 62

94 924 13 00

94 683 00 83

94 683 22 74

94 513 26 13

94 616 90 68

94 683 41 41

94 613 43 1394 613 41 48

94 613 40 07

94 683 01 9894 613 44 45

94 683 28 14

Zaldupe: hirigunetik gertu dagoan zerbitzuetakogunea

Zaldupek herritarrontzat oso garrantzitsuak diran ekipamenduasko daukoz gaur egun: futbol zelaia, polikiroldegia, ikasketazentroa edo Ondarroako Ertzaintzaren egoitzea, besteak beste.Horreetako batzuk barritu eta handitu egingo dira datozenurteotan, ondarrutar askorentzat ezinbesteko bilgune izaterapasatuz eta horrek gunea eta hirigunearen arteko bideak behobetzea eskatzen dau. Hori dala eta laster Zaldupeko zubianbai autoentzat baina batez be oinezkoentzat hobekuntza itzelaekarriko daben lanak egingo dira.

Azpiegitura hau egitea garrantzitsua izango da Zaldupekozerbitzu desberdinetara joateko. Izan be Bizkaiko Foru AldundikoGarraio eta Hirigintza sailak Zaldupeko arau subsidiarioenaldaketa puntuala abenduaren 4an onartu ostean, ekipamendugunea ordenatu ahal izango da azkenik eta bertarakoaurreikusita dagozan proiektuak egin ahal izango dira.

Arauen aldaketeak saihesbidearen hegoaldean dagoan mendihegal bat be hartzen dau, 7.300 metro koadrokoa. Hau ezeraikigarria eta nekazal eta mendi erabilerarako izatetik, ezeraikigarria bai baina ekipamenduetarako izatera pasauko da,eta bertan bigarren futbol zelaia egin ahal izango da. Bestealde batetik kirol eta aisialdirako aurreikusita dagoan 11.400metro koadroko lehen eremuan, frontoia, igerilekua etagimnasioa egingo dira; bigarren kirol eremu batek, 12.000metro koadrokoak, futbol zelaia hartuko dau; etaadministrazinoaren zerbitzu publikoetarako 3.400 metrokoadroek, udal merkatua. Guztiak be bere kafetegi eta guzti.Amaitzeko ikasketa zentroa handitzeko 10.000 metro koadrogorde dira. Azken hau zan Udalari ardura gehien sortzeneutsona, baina orain, azkenik, jarduera lizentzia emon ahalizango deutso Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari honeekberehala ikasketa zentroaren handitze lanak hasi dagiezan.

Hobekuntza itzela ekarrikodaben lanak egingo dira

”“