herri aldizkaria - baleike.tok-md.com · arengandik babestua, aterpean, jendearen (guraso eta...

21

Transcript of herri aldizkaria - baleike.tok-md.com · arengandik babestua, aterpean, jendearen (guraso eta...

Page 1: herri aldizkaria - baleike.tok-md.com · arengandik babestua, aterpean, jendearen (guraso eta enparauen) jomugatik kanpo, ilun xamarra…hau da, “portxe elegante bat”. Baina irtenbideak
Page 2: herri aldizkaria - baleike.tok-md.com · arengandik babestua, aterpean, jendearen (guraso eta enparauen) jomugatik kanpo, ilun xamarra…hau da, “portxe elegante bat”. Baina irtenbideak

76. zenb.herri aldizkaria

juan Belmonte, 29 beheatel.: 943 86 15 45faxa: 943 86 17 42email: [email protected]

ArgitaratzaileaBALEIKE KULTUR ELKARTEA

Administrazio batzordeaEsther EtxeberriaXabier Azkue

Erredakzioa batzordeaEsther AizpuruaEguzki AgirrezabalagaAntxoka AgirreJuan Luis RomatetJosu WaliñoGorka Zabaleta

KoordinatzaileaJuan Luis Romatet

KazetariakAntxoka AgirreXabier Aizpurua

KolaboratzaileakMiriam Romatet, Jon Manzisidor,Xabier Aranguren, Jon Maia, JonSudupe, Esti Esteibar, DaniCarballo, Joxe Mari Llavori, InaxioTolosa, Inaxio Manterola, BelenGolmaio, Izaga Garzia, HaizeGalarraga, Koldo Landaluze, BeñatFernandez de Arroyabe, Luis MariAizpurua, Ihintz Linazisoro, JoseManuel Gonzalez Aramendi,Kontsumo Elkartea, Ludoteka,Natur Taldea

ArgazkiakBaleike

PublizitateaEsther Etxeberria

Diseinua eta maketazioaArgi Aizpurua

Hizkuntz zuzenketaImanol Azkue

BanaketaAndoni OrmazuriJ.J. Aizpurua

Publizitatea943 86 15 45 tel. (Esther)

InprimategiaAntza Inprimategia(Lasarte-Oria)

Tirada1.000 ale

Lege gordailuaSS-405/94

ISSN1136-8594

Baleikek ez du bere gain har-tzen aldizkarian adierazitako esa-nen eta iritzien erantzukizunik.

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

EUSKO JAURLARITZAGOBIERNO VASCO

aurkibidea

32001eko o tsa i l a k 2/76.zenb .

ze berri?:Bake jardunaldiak Maria eta Jose Ikastetxean7

erreportajea:Txikixakoekin danborradan8

PopliteanGaztetxoen txokoa13

Kirolak:Rokodromoa prest!20Kultura:San Pedro Txiki Parisen kantari22Kontu-kontari:Luis Mujikarekin argazki zaharra26

Olarru zopa18

Page 3: herri aldizkaria - baleike.tok-md.com · arengandik babestua, aterpean, jendearen (guraso eta enparauen) jomugatik kanpo, ilun xamarra…hau da, “portxe elegante bat”. Baina irtenbideak

Gazteak, “portxeak”, pepitak eta horrelakoakBetiko kontua da. Hamalu urte dituzu, hankatartean lehenengo ileak kiribiltzen hasiak,

lehenengo bigotetxo zatar hori, lehenengo zigarroa, lehenengo aldia…. Amerika deskubritzen

dugu.

Baina (eta hona hemen sasiaren hazia) asteburua iristean ez dakizu non sartu, zer egin. Ez da

itxura adin honetan tabernatan ibiltzea, ez da legezkoa; zinema eskua sartzeko baino ez zaigu

interesatzen eta denak ez gara kirolerako doaitsu jaio. Zer egin?

Litxarrikeria mordoa erosi eta exodoa hasten da, “egoteko moduko” leku bat behar da: haize-

arengandik babestua, aterpean, jendearen (guraso eta enparauen) jomugatik kanpo, ilun

xamarra…hau da, “portxe elegante bat”.

Baina irtenbideak arazoa dakar orduan: ingurua litxarrikerien hondakinez betetzen da, zerbait

puskatzen da, zaratak eta builak jasnezinak egiten zaizkie auzokideei eta eta istilua sortzen

da. Erantzunik nahi ez duten galderak, erantzun lotsagabeak eta berriz ere pepita

zakuarekin beste alde batera joan behar. Beti izan da horrela eta beti izango da, inork

ezer egiten ez duen artean.

Askok esango dute gazte horiek galduta dabiltzala kalean,zikindu eta buila baino ez

dutela egiten…beharbada horrela izango da.

Baina inork eskeintzen al du bestelako alternatibarik?

Inor molestatu eta hotzik pasa gabe lasai hitz egin, jan, edan, jolastu, musukatu,

kantuan ala dantzan aritu daitezen leku bat antolatzen uzten al zaie? beldurra

ematen al digu gazteak bere gaztaroaren jabe izatea?

4 2001eko o tsa i l a k 2/76.zenb .

Erribera kalea, 6Tel. 861155

iritzia

bazterrak nahasten Xabier Aizpurua

Oikia ez da ZumaiaEz da, ez zen eta ez da izango ere. Zertarako? Oikiak

badu bere nortasuna, badu eskola txikia, badu elkartea,

baditu jatetxe eta erretegiak, baditu oilaskoak, badu

bere nekazalturismoko etxea, badu industria, baditu

artelanak, badu bere hitano eta hizkera, badu historia eta

baita errepublika garaian independentzia lortu izanaren

oroimena ere. Ezberdinak gara izatez, eta askotan

zumaiarrek argumentu gisa erabili izan dute auskalo zer

justifikatzeko. Ezetz? Zenbat aldiz entzun dugu honakoa

“Uffff!!!! Oikiarra izan behar!”. En fin, badakit zumaiar

askok hau dena onartzen dutela, baina beste mordoxka

bat egoskorkeria zentralista, uniformizatzaile eta

nortasun bakarraren aldeko frontean ari dira (identifi-

katua sentitu denak baditu kezkatzeko arrazoiak, ezta?).

Beno, ba, hori, Oikia ez dela Zumaia, eta kitto!!!

Jon Maia

Herriko pertsona ezagun bati zeuek, Baleikeren ira-

kurleok, nahi dituzuen galderak egiteko aukera

eskaintzen du atal berri honek. Lehenengo hama-

bostaldian pertsonaiaren aurkezpena egingo dugu

eta bigarrengoan zeuek bidalitako galderei eran-

tzungo die berak. Galdera gutxi jaso ditugula eta

beste hamabost egun dituzue zuen galderak bidal-

tzeko: Aizpurua, Taosa, Foronda edo Baleikeko

buzoian, Telefonoz 943861545 zenbakira deituaz.

Eta posta elektronikoz [email protected] hel-

bidean.

GaldeiozuGaldeiozu!

Page 4: herri aldizkaria - baleike.tok-md.com · arengandik babestua, aterpean, jendearen (guraso eta enparauen) jomugatik kanpo, ilun xamarra…hau da, “portxe elegante bat”. Baina irtenbideak

E. Gurrutxaga plazan

Erlojueta bitxidenda

52001eko o tsa i l a k 2/76.zenb .

Isunak eta jardunaInoiz ez da erraza izan denon gustua egitea. Erabakiak

hartu behar dituenak, oro har, gutxitan asmatzen du.

Batez ere erabakia hartu behar duena, kargu publikoa

edo instituzio bateko langilea denean. Are eta gutxiago

erabaki horiek gure poltsikoetan eragina baldin badute.

Aldiz, berdin da zertaz, oso arin jarduten dugu erabakiak

hartu dituenari buruz. Berdin dio zergatik izan den, ze

arrazoi izan diren edo bestelakoak. Guk jardun eta bost

axola gezurrak edo astakeriak zabaltzen baditugu. Eta

oso “kontsekuenteak” garenez, ezizen baten atzean

ezkutatu egiten gara.

Azken boladan, nonbait, zenbait jende oso minduta

sentitu da herriko udaltzainek egin duten lanagatik.

Herrian ditugun obrak, alkatearen hitzak eta zenbait

gauza gehiago aipatzen ditu KARLOS I.ak. Nonbait,

“enperadoreak”, bere boterea erabiliz, edozein baiez-

tapen egiteko eskubidea du. Beste guztioi isiltzea

dagokigu.

Eztabaidetan sartu gabe datu batzuk aipatuko ditut.

Azken urte hauetan herrian dugun kotxe kopurua

dexente gehitu da. Kotxeak aparkatzeko lekua oso

murritza da. Gure ohitura leku gehienetara kotxez joatea

izaten da. Udan arazoa areagotu egiten da (asko dakite

honi buruz Larretxo, Amaia plazako bizilagunek…).

Oinezkoen eskubideak hor daude eta ez da batere erraza,

nire ikuspuntutik behintzat, kotxeen eta oinezkoen

arteko oreka lortzea (agian gure “enperadoreak”

horrelako soluzio magikoren bat izango du). Eta honez

gain, herria (“zorionez”) hankaz gora daukagu oso obra

garrantzitsuak egiten ari direlako.

Noski, “ezkutuko enperadoreak” segituan ateratzen ditu

ondorioak: udaltzainek poltsikoak bete dituzte isunak

jartzen. Zenbat eta gehiago jarri orduan eta beteagoak!

Eta hori ondo azaldu du, herrian oraindik ez dakien

norbait gelditzen bada ere.

Benetan idatziak ez luke mereziko segundu bat bera ere

galtzea, ez balitz izango langile batzuk iraindu dituelako.

Hemen ere baieztatzen da zein ausarta den ezjakin-

tasuna. Edo izan daiteke hori idatzi duenak maltzurkeriaz

jokatuz kakaztu nahi duela batzuen lana.

Argitzeko beste datu hauek ere azaltzen ditut:

Bukatu berria den urtean jarri dira isunak bai, egunean

lauzpabost. Benetan astakeria al da 3.000 kotxe artean

kopuru hori? Borietatik %90 izan da zebrabideetan,

espaloietan bigarren ilaran, ezinduen aparkalekutan…

Zer ikusirik ba al dute arau hauste hauek obrekin? Ezer

gutxi iruditzen zait. Beste zerbaitekin baietz esango

nuke.

Udaltzainak langileak dira eta hitzarmen baten arabera

kobratzen dute soldata, inoiz ez “komisio” bidez. Agian

hori beste batzuek egingo dute.

Bukatu aurretik, udal ordezkari naizenez, benetan

eskertuko nuke herritarren kexak eta proposamenak

zuzenean jasotzea, saiatzeko ahal dudan neurrian irten-

bideak ematen eta ez erabiltzea publikazioak, erdi

ezkutuan salaketak egiteko.

MONTSE ARANA

Udaleko Zerbitzuetako Arduraduna

gutunak

Page 5: herri aldizkaria - baleike.tok-md.com · arengandik babestua, aterpean, jendearen (guraso eta enparauen) jomugatik kanpo, ilun xamarra…hau da, “portxe elegante bat”. Baina irtenbideak

99an azken urteetako joera hautsi etalangabeziak gora egin zuen. 2000.urtean, ordea, berriro beherantzakojoera hartu zuen.

1998aren amaieran 209 langabetuzumaiar zeuden INEM-eko zerren-detan, 1999aren amaieran 214 eta2000. urtearen amaieran 202.

Albiste pozgarria da, ezbairik gabe,aldaketa txikiak badira ere goranzkotendentzia finkatu izan balitz, pentsabaitzitekeen herriko ekonomia indarragaltzen hasi zela.

Alderdi ilunen bat aipatzerakoan,urterokoa: emakumeen langabe-ziarena. INEMaren datuen arabera,153 emakume dira langabeziandaudenak eta gizonezkoakl, berriz, 49,hau da, emakumeen langabeziagizonena halako hiru da. Gaineralangabeziak behera egin duen guztiagizonezkoen artean egin du, emakumelangabetuen kopurua 99an ere 153koaizan baitzen. Pena zera litzateke:oraingo langabetuak orduko berberakizatea...

Urtetik urtera langabetuaren gero etahobeto dakigu nolakoa den langa-betuen profila. Esan bezala emaku-mezkoa da, gaztea, 20tik 34 urterabitarteko tartean emakumezko 70langabetu daude, eta ikasketa ertainakedo nagusiak dituena, 107 baitituikasketa hauek oinarrizko ikasketakdituztenak 95 diren bitartean. Azpima-rratzekoa da langabezia igoerarikhandiena goi mailako titulatuenalorrean eman dela, 16tik 24ra.

Sektoreka begiratuta esan dezakegu-kualifikaziorik gabeko langileak direlaugarien, guztira 56. Ondoren adminis-traritzan lan egin nahiko luketenakdatoz (guztira 32), zerbitzuetakoak(31), teknikari laguntzailea (30) etaabar. Lanbide batzuetan, berriz, ezdago langabeziarik, adibidez, zuzenda-ritza, arrantza eta nekazaritza etaejerzitoa.

Ea aurten gainontzeko lanbideetanazken horietan bezain datu onakdauden, baina ez jendea apuntatu ezdelako, lana topatu duelako baizik.

6 2001eko o tsa i l a k 2/76.zenb .

ze berri?

Hasi dira zubi zaharreko lanak

Urtarrilaren 22an hasi ziren Urola ibaia zeharkatzen duen zubi zaharreko berriztapen lanak. Guztira 27 milioi inguruko aurre-

kontua izango dute lan hauek eta Marizcorrena enpresak egingo ditu. Diru kopuru hori Madrileko gobernuko Kosta sailak

hartuko du bere gain.

Orain urte pare bat Udalak egin zituen lanei jarraipena emango zaie. Garai hartan egin ziren lanak Madrilek egin behar zituen,

nahiz eta azkenean Udala izan lanak aurrera eraman zituena. Zubian asfalto kapa berri bat botako da, gorri kolorekoa eta

adreilu lerro batzuek zeharkatuta eta hamabi paol berri jarriko dira dena argiztatzeko. Lanak ez dira zubira bakarrik mugatuko,

kirol portura doan lur saila ere txukundu egingo baita, bertan jardin eta paolak jarriz.

Behar-beharrezkoak diren hobekuntza lan hauen bidez, Santioko hondartzarainoko pasealeku txukuna izango dugu hemendik

gutxira, pare bat hilabetetan lanak amaituko direla pentsatzen baita.

Langabezia berrirobeherantz 2000. urtean

Page 6: herri aldizkaria - baleike.tok-md.com · arengandik babestua, aterpean, jendearen (guraso eta enparauen) jomugatik kanpo, ilun xamarra…hau da, “portxe elegante bat”. Baina irtenbideak

Eusko Jaurlaritzak ETAk orain urteerdi hil zuen Joxe Mari Korta enpre-saburu zumaiarraren izena jarri diolehen “Kemena” izena zuen sariari.Iaz eratu zen sari hau eta berehelburu nagusia euskal enpresa-buruen kemena txalotzea zen. JuanJose Ibarretxe lehendakariak emanzion amaiera sari honen aurkez-penari eta bertan izan ziren, besteakbeste, Andoitz Korta (Joxe Marirensemea), Roman Knörr (Confebask-eko lehendakaria) eta Adegi-koVictoriano Susperregui eta JoseMaria Ruiz Urchegui.

Sari hau orain urtebete eratu zuenEusko Jaurlaritzaren IndustriaSailak, enpresa munduanhobekuntzak egin dituzten erretira-

tutako edo erretiratzekotan dauden

enpresaburuen lana txalotzeko.

Aurreko urtean “Kemena” izenaz

ezagutzen zen saria orain “Jose

Maria Korta” izatea, berriz, Josu Jon

Imaz Industria sailburuaren

burutazioa izan da, eta ziur aski

datorren martxoan banatuko da.

Amaiera ekitaldian, Juan Jose

Ibarretxe lehendakariak euskal

enpresaburuen adorearen adieraz-

letzat jo zuen Joxe Mari Korta.

Confebaskeko lehendakariak ere hitz

egin zuen. Bere hitzetan, sari honek

euskal enpresaburuen adorea

eskertu nahi du eta Joxe Mari

Kortak erakutsiko gizatasuna eta

profesionaltasuna goraipatu zituen.

Alai auzategia, 2

Tel. 943 14 33 24

ze berri?

72001eko o tsa i l a k 2/76.zenb .

“Gure herriak bizi duen gatazka, sufri-mendu eta biolentzi egoerarenaurrean iruditzen zaigu heziketamunduan murgildurik gaudenok eta,gure kasuan, Zumaia eta Zarauzkoikastetxe erlijiosook zerbait eginbeharrean gaudela, arazoari aurre eginbehar diogula, beti ere konponbideaaurkitzeko ahaleginetan”. Horrelahasten da Maria eta Jose IkastetxekoGuraso Elkarteak igorri duen oharra.Elkarte honek otsailaren 7an eta 8anikastetxe horretan izango direnbakearen aldeko jardunaldi batzuenberri ematen du. Bi egun horietanzehar Jose Maria Setien eta JonanFernandez izango dira hizlarienartean.

Jardunaldi horiek bi bidetatik landu

nahi izan dituzte. Batetik, ikastetxe

barnean, ikasle zein irakasleekin gaia

lantzeko tresnak bideratuz, eta,

bestetik, guraso eta herritarrengana

hurbildu, beraiek parte hartzeko

aukera izan dezaten.

Bigarren bide hori lantzeko egokia

iruditu zaie zenbait hitzaldi antolatzea

aurtengo kurtsoan zehar banaturik.

Lehen hitzaldiak otsailaren 7an eta

8an izango dira. Hilaren 7an Jose

Maria Setien eta JosAnton Artze

arituko dira. Lehenak “Bakea kristau

eginkizun. Bakeari bideak urratzeko

jarrerak” izeneko hitzaldia eskainiko

du. Artzek, aldiz, “Bere baitan bakean

denak bakez kutsatsen ditu denak”

izenekoa eskainiko du. Otsailaren 8an

Elkarriko Jonan Fernandez eta Gesto

por la Pazeko Pedro Luis Arias arituko

dira Maria eta Joseko aretoan. Bi

horiek jorratuko duten gaia “Zer egin

dezake – zer egin behar du herritarrak

bakegintzan?” izango da.

Hitzaldi horiek guztiak arratsaldeko

8etan izango dira aipatutako ikaste-

txean.

Labainketaarazoak Erriberakalean

Pasa den igandean, goizean goizErribera kale ingurutik ibili zirenaksorpresa ederra izan zuten, kalea olioarrastoez betea baitzegoen. Autoakpatinatzen eta Goiko Plaza ingururaigo ezinik, jendea lurrean bueltaka…ikuskizun ederra. Badirudi kaleakgarbitzen zebilen ibilgailuari olioakihes egin ziola eta Beheko PlazatikAmaia Plaza ingururaino denatxerrituta utzi zuen. Pixkat geroagokamioi bat ibili zen hondarrabotatzen, eta nahiz eta olioarenarrastoa kendu, porlan modukohondarra bota zuen kalean. Realarengaraipenarekin batera, hondar miste-riotsu honek sortu zituen komentariogehien. Astelehena arte, garbiketakamioia pasa arte, horrela jarraituzuten erdialdeko kaleek.

Eusko Jaurlaritzak “Jose Maria Kortasaria” eratu du

Bakea Zabaltzen jardunaldiak Zumaian

Page 7: herri aldizkaria - baleike.tok-md.com · arengandik babestua, aterpean, jendearen (guraso eta enparauen) jomugatik kanpo, ilun xamarra…hau da, “portxe elegante bat”. Baina irtenbideak

Antxoka Agirre

Badira hamar urte Txikixan biltzenden koadrila batek San Sebastianegunean sukaldariz jantzita danbo-rradan herriko kaleetatik buelta egitendutela. Dozena bat lagun ateratzendira, eta ez daukate meritu gutxi,megafoniaren laguntzarekin bada ere,Donostiako konpainiek adinakozalaparta sortzen baitute.

Merituak partitzen hasiz gero, ordea,ideologoari eman behar litzaioke zatirikhaundiena. Zumaian inoiz ez da SanSebastianetan inolako ospakizunik eginizan, eta danborradan kalera atera-tzeko ideia aldrebesa izan zuen buruakmerezi du gutxienez Udaleko KulturaBatzordean lekutxo bat. Txikixakoek,ordea, ezin dute gogora ekarri ideianori okurritu zitzaion. “Motiboberezirik ez daukagu. Esan nahi dut ezdagoela tartean donostiarren bat edo

horrelakorik”, dio Luisek. “Tabernarieta ohiko klienteen artean izatengenituen hizketaldietan beroaldibatean erdi bromatan, erdi seriobotatako ideia izan zen”, gaineratzendu. Ideiaren seriotasun faltarenadierazle, kuadrilakoren batel sinetsiez eta ez zen azaldu lehen urte hartan.“Gogoratzen naiz Garcia zapatariak,‘benga, benga, danborrada’, ez zuelasinisten aterako ginenik. Bihara-munean atera egin ginela enteratuzenean, moskeatu ere egin zen, seriozela jakingo balu aterako zela esanez.Eta ordutik urtero atera da”, kontatzendu Belenek.

Hainbeste urtean aterata, jadatradizioa finkatuta daukate programaeta ibilbideari dagokienez. Urtero, irtenaurretik sukaldarien mantala etatxapelak jantzita ‘Txikixan’ egiten duteafaria. Menua ere urtero berdina da:urdaiazpikoa, langostinoak, olarru zopa

eta txipiroiak bere tintan. Txanpaina,kafea eta purua.

Gero, hamabietan puntuan ETB piztueta Donostikoekin batera tabernanjotzen dute lehenengo pieza. Hurabukatutakoan, arranplara atera eta suartifizialak. Eta haiek bukatutakoan,danborrada, megafonia daramankotxea eta batuta eskuan duela ordenpixkat jartzen saiatzen den zuzenda-riari segika. Txikixatik Ganbarara,hemendik Nikol aurretik pasatuazarranplara eta hemendik berriroTxikixara egiten dute buelta. Txikixa,Ganbara eta Idoian geldialdi banaegiten dute, kanpoan hiru lau pieza joeta gero barruan trago bat hartzeko.Guztira ordu eta erdi irauten dudanborradak.

Danborrak eta sukaldarien txapelakurtero erosten dituzte. “Donostiatikekartzen ditugu, merke horietakoak.Badaude hiru egurrezko barrikagarestiak erosi zituztenak ere. 8.000pzta. balio zuten eta makina batadarjotze egin genien hainbesteordaindu zutelako, baina azkenean guriaterako zaigu garestiagoa tanbor eskashoierk urtero puskatzen baitira”,komentatzen du Luisek.

Su artifizialak ere, bospasei suzi eta bitraka, Donostiatik ekartzen dituzte,baina hau gauza berriagoa da, duelalau urte hasi ziren botatzen. “Pare batpetardorekin hasi ginen eta orainbastanteko maila hartu du. Aurtenikustera joandako jendeak esaten zuenoso politak atera zirela eta Udalarilistoia altu jarri geniola San Pedro-

8 2001eko o tsa i l a k 2/76.zenb .

erreportajea

Festen aurrekontuetan, aktibitateen originaltasunean edo

ibiltzen den jende kopuruan izango da Zumaia baino gehiago

diren herriak, baina ideologo bezala ez daukagu parekorik.

Orain arte festen errepikapenena zen bailara guztiko festa-

zaleak enbiditan jartzen zituen kontzeptua, eta orain kontzeptu

berri bat asmatu da herrian: festa tradizional alternatiboarena.

Urte batzuk badira kuadrila batek San Sebastian egunean

kalean danborrada egiten duela, eta aurten jubilatuak ere

animatu dira egoitzan festa antolatzera. Datorren urterako

jakinaren gainean zaudete beraz.

San Sebastianak Zumaian

Page 8: herri aldizkaria - baleike.tok-md.com · arengandik babestua, aterpean, jendearen (guraso eta enparauen) jomugatik kanpo, ilun xamarra…hau da, “portxe elegante bat”. Baina irtenbideak

tarako” dio Juan Luisek parrez. Arris-kurik ez omen dago, “botatzen dituenahorrelako saltsetan bastante ibilitakoada eta bost petardo besterik ez dira”,diote.

Arraun elkarteak urtero uzten diezozketarako erabiltzen duen megafo-niadun kotxea, eta txofer ofiziala dute,propio etortzen zaiena, Joxe. “Aurtenbakarrik etorri da, baina normalean bilaguntzailerekin etortzen da, bestesoziedade batean afaldu ondoren.Kafera etortzen da eta juerga egiten duberak ere”, kontatzen du Belenek.

Megafoniaren hau ez da, ordea, hasie-ratik datorren kontua. Lehenengo lauurteetan radiokaset haundi bat zintzili-katzen zioten lepotik kuadrilako bati.

“Urte batean, ordea, kriston eurizaparrada egin zigun eta radiokasetabusti. Ez zuen funtzionatzen eta gukegin genuen kantatu eta tanborra jo.Juerga egin genuen, baina oso kutreagelditzen zen. Gainera Juan Marigogorra ari zen gelditzen radiokasetabelarri ondoan zuela-eta, hurrengourterako Goikori kotxea eskatzea

erabaki zen”, kontatzen du JuanLuisek. “Urte hura akzidentatua izanzen. Irristatu eta ‘rotura de fibras’ eginnuen nik”, gogoratzen da Luis.

Entsaiorik ez dute egiten. “Bestela ere,aurten behintzat nahikoa ondo jo dugueta... datorren urtean egingo duguigual pare bat”, dio Luisek.

Ateratzen duten zalapartarekin danbo-rradak dezenteko ikus-mina sortzen duinguruko auzoetan. “Jendea balkoiraateratzen da eta batzuk txaloka erehasten dira”, dio Belenek. Keja bakarraizan dute. “Behin andre batek balkoitik‘¡oye, ir a tocar a Getaria!’ egin zigunmarrua eta Juantxok ‘¡nosotros ir aGetaria, que Getaria venga aqui!’”,kontatzen du Luisek. Tabernetansartzen direnean, kaseta eramatendute eta barruan festa montatu etajendeak oso gustura hartzen omen du.Izatez aurten danborrarien atzetikbaziren beste dozena bat lagunkalejiran segitu zietenak. “Normaleanbakar-bakarrik ibiltzen gara kaletik,baina oraingoan ostirala zen eta jendedexente arrimatu zitzaigun”, dioBelenek.

Ez da hori euren asmoa, eurak

parranda polit bat egiteko egiten dute

hau guztia, baina tradizioa sortuko

balitz, ez litzaieke inportako. Gora

doala diote gainera. “Lehen urte

hartan bost bakarrik atera ginen eta

orain, Juantxo, Joxe Mari, Karlos,

Garcia, Juan Luis, Belen, Benantxio

‘panadero’, Gaizka, Agustin, Willy eta

ni, fijoak bagara dozena bat”, dio

Luisek irribarrez. Jende berria ere

hartzen dute, aurten, esaterako, beste

hiru ere ibili omen dira eurekin. “Hori

bai, afarirako betikoak geundeke

bakarrik eta animatzen denak berak

ekarri beharko du materiala. Edo

bestela Udalari subentzioa eskatu

beharko diogu”, diote.

Kantinerarena egiteko norbait

animatuko balitz asko eskertuko omen

lukete, “hori bakarrik falta zaigu

konpleto ateratzeko”, komentatzen

dute erdi bromatan, erdi serio. “Eta

Udalak dirulaguntza bat emanaz gero

karroza txiki bat ere atera daiteke.

Paco Calderas-i eskatu eta...” bukatzen

dute.

erreportaje

92001eko o tsa i l a k 2/76.zenb .

Jubilatuek ere festaJubilatuek Zaharren Egoitzan ospatu zuten

San Sebastian eguna bazkaria eta dantzaldia-

rekin. Arrasate eta Getariatik ere etorri ziren

eta ehunen bat bildu ziren mahaiaren bueltan,

bakoitzak bere izena zeukan txapel bat

eskura zuela. Txortenak bedeinkatutako

bazkaria jan ondoren egin zuten tanborrada.

Lehenengo, musikarik gabeko saioa, baina

desastre ateratzen zenez bigarren saioa

musikarekin.

Danborradarekin berotu ondoren tangoa eta

pasodoblea izan zuten zortziak arte propio

ekarritako musika talde batek jota.

Argazkia: Eva Franco

Page 9: herri aldizkaria - baleike.tok-md.com · arengandik babestua, aterpean, jendearen (guraso eta enparauen) jomugatik kanpo, ilun xamarra…hau da, “portxe elegante bat”. Baina irtenbideak

2000. urtea amaitzear

zegoela, Cruz Apestegui

zumaiarrak “Piratas en el

Caribe” izeneko liburu mardula

kaleratu zuen. Bertan 1493.

urtetik 1700. urtea bitarteko

pirateriaren berri ematen du.

Grabatu eta irudi ezezagun

ugariz lagunduta, pirateriari

buruzko historia dokumen-

tatua argitaratu du. Cruz

Madrilen bizi dela-eta posta

elektroniko bitartez egin dugu

elkarrizketa. Denok batera

abes dezagun: ron, ron, ron,

la botella de ron!!!

Juan Luis Romatet (Imanol Garate eta

Koldo Landaluzeren laguntzarekin)

Itzulpena: Aitziber Etxabe

Nolatan sartu zinen horrelako proiektubatean? Azken hamar urteotan itsasarkitektura aztertzen aritu naizhainbat artxibategitan eta bitartehorretan itsaslapurreta eta pirateriariburuzko informazio pila aurkitu dut.Orain dela hiru urte, Lunweg argitale-txeak proiektu hau aurrera ateratzeaproposatu zidan eta oso interesgarriairuditu zitzaidan.

Zergatik pirateria? Zerk sortu zizunhorrenbesteko interesa? Kostaldean hazi garen denok txiki-tandik entzun izan ditugu pirateiburuzko hainbat istorio. Proiektuahasteko orduan horretara gehienbultzatu ninduena kuriositatea etaistorio eta mito horien guztien atzeanzegoen errealitatea ezagutzea izanziren.

Zein iturri erabili dituzu kontsultarako? Oinarrizko iturri bezala, batez ere,Espainiako artxibategiak erabili ditut,Indietako artxiboak Sevillan, SimancasValladolid inguruan, eta MadrilenOntzi Museoa, Historiako ErregeAkademia, Liburutegi Nazionala etaHistoria Museo Nazionala. Lagun

batzuk Ameriketako hainbat lekutatikere bidali didate dokumentazioa: batezere, Mexiko, Kuba, Venezuela etaDominikar Errepublikatik. Bibliografiaoso zabala izan da. Inoiz ez nuen usteizan horrenbeste lan aurkitukonituenik gai honekin lotuta. Azkeneaniturri holandesak, frantsesak etaingelesak aukeratu nituen, eta baitagai honetako klasikoak ere.

Aurkitu al duzu ezustekorik, hau da, orainarte ezagutzen ez zen datu aipagarririk? Bai, batik bat, Kariben pirateriagerrarako bide bat zela, denakKoroiren batek babestuta zeudela etaez zirela nik uste bezain autonomoak.Atentzio gehien eman didana zerajakitea izan da, John Hawkins izan zenAmeriketan ingelesei itsaslapurretarenbideak ireki zizkiena eta bere bidaiensustatzailea Feriako dukea izan zen,Felipe II.aren lagun mina eta bereenbaxadorea Londresen.

Nolatan hasi zen pirateria? Kariben pirateria 1520. urte inguruansortu zen. Tordesillaseko ituneanGaztela eta Portugalek Amerika zatituzuten beraien artean. FrantziakoFrantzisko I.a zatiketa horretatikkanpo eta esplotatzeko bide komer-tzialik gabe geratu zen. Horrenondorioz, Frantzisko I.ak ozeanoazeharkatzen zuten ontzien aurkako

10 2001eko o tsa i l a k 2/76.zenb .

elkarrizketa

CruzApestegui

Page 10: herri aldizkaria - baleike.tok-md.com · arengandik babestua, aterpean, jendearen (guraso eta enparauen) jomugatik kanpo, ilun xamarra…hau da, “portxe elegante bat”. Baina irtenbideak

erasoak antolatu zituen. Ingelesak JohnHawkinsen bitartez sartu zirennegozioan. Hawkins kontrabandokobeltzak sartzen hasi zen KontratazioEtxearen monopolioa hausteko.Ondoren holandesak iritsi ziren,hasieran kontrabandista moduan etagero behar bezala antolatutako kortsarioflotekin. Hitz gutxitan, Karibekopirateria, era batera edo bestera,monopolio komertziala hausteko sortuzen.

Zer da “patente de corso” delakoa? “Patente de corso” dokumentu bat daeta dokumentu horren bitartez agintaribatek nahiz erregeak, gobernadoreak,enpresa komertzial batek, edo bestenorbaitek, armadore bati baimenaematen zion, bere izenean etsaienedozein ontzi, eremu geografiko zehatzbatean zegoenean, geldiarazi eta beremerkantzia konfiskatzeko. Normalean,gerra garaian izaten zen, baina kosta-zainen zerbitzuak betetzeko edoerrepresali ekintzetarako ere ematenzen baimena.

Zer desberdintasun dago pirata, bukanero,kortsario eta filibusteroen artean? Pirateria bere zentzurik zehatzenean,hau da, pirata denen etsai bihurtzendenean, esporadikoki azaltzen da

Kariben XV eta XVII. mendeetan.Zentzurik zabalenean, esanahi desberdi-nekin erabili izan da, baina batez ereitsaslapurreta eta filibusterismo bezala.

Filibusterismoa eta bukanerismoaKaribeko eta XVII. mendeko bi gertaerajakin izan ziren. Bukanerismoa biegoerei aurre egiteko sortu zen. Batetik,uharteko alderdi espainiarrekoiparraldean eta mendebaldean egindakosuntsipenari, non basa ganaduen bidezuharteko hainbat eremu despopulatuzituzten, eta bestetik, San Cristobaleneta beste irla txikiagoetan egindakodesalojoei aurre egiteko. Kolonoakalderdi espainiarrera joan ziren, ehizaneta haragi ketua egiten zuten, boucanafabrikatuz. Bukaneroan ehizan aritzenzen, boucana fabrikatzen zuen etalarruak ontzen zituen, gero kontraban-distekin bolbora, armak eta besteproduktuen truke aldatzeko.

Filibusterismoa Tortuga Uhartean sortuzen. Desalojatutako kolono batzuekpiraterian aritzea erabaki zuten KostakoErmandadean bildurik. Hasieran, izaeralibertarioko taldea zen, baina berehala“Amerikako Uharteetako JaunenKonpainia Frantsesa”ren babeserapasatu ziren.

Espainiak ere itsaslapurreta bultzatuzuen Amerikan. Cartagena, Habana etaVeracruzeko gobernadoreek patenteakeman zituzten kortsario eta filibus-teroen aurka borrokatzeko, eta

Pieter van der Does gidatutako holandar itsasarmadak 1599an Kanariar uharteetan eginikoerasoa.

Eusebio Gurrutxaga, 6

Tel. 943 14 33 95

Page 11: herri aldizkaria - baleike.tok-md.com · arengandik babestua, aterpean, jendearen (guraso eta enparauen) jomugatik kanpo, ilun xamarra…hau da, “portxe elegante bat”. Baina irtenbideak

kostazain eskoadrilak sortu zituzten.Eskoadrila horiek partikularrek finan-tzatzen zituzten.

Non zen bizitza gogorragoa, Koroaren edopiraten itsasontzietan? Dudarik gabe Koroaren itsasontzietan.Armada Britainiarraren gogortasunamitikoa zen. Hori zen filibustero jamai-karren iturri nagusia. Egia esan,Francis Drake kontsideratzen da ontziingelesen diziplinaren egilea eta JohnHawkins armadako egituraren errefor-matzailea. Baina biek almirantegoingelesean goi karguak lortu arte ezzuten horrelakorik egin.

Nolakoa zen bizitza pirata ontzi batean,zein kodigo zituzten piratek? Beraiek aukeratzen zituztenkapitainak eta diziplina ez zen haingogorra, errege armada ingeles etafrantsesen erabateko gogortasuna-rekin konparatzen badugu behintzat.

Oinarrizko bi gai zeuden. Lehena,ontzi barruko agintea zen. Beraienarteko bat aukeratzen zuten kapitaineta tripulazio ausartenetan errol-

datzen ziren,baina behinaukeratuzgero, ezin zenhaien aginteaaldatu.Bigarrena,harrapatuta-koarenbanaketariburuzkoa zen;behar bezalaarautuazegoen etaborrokanzauritutakoeta mutila-tuentzatkonpentsazio

sistemak ezartzen zituen.

Zein zen piraten jardunetarako eremurikegokiena? Itsasoan ontzi bat lokalizatzea iaezinezkoa da. Piratek derrigorrezkopasoan zeuden itsasontziei segitzenzieten, Kubaren aurrean, Bahama-setako kanalean sartu baino lehen,edo portu garrantzitsuenen inguruanzeudenei. Hala ere, ekintza gehienakbabesik gabeko herrialde txikien aurkaizaten ziren.

Zerk markatu zuen pirateriaren bukaera? Nazioen arteko hainbat akordiok.Horien bitartez, Espainiako Koroakasentamendu eta kolonia ingelesak,frantsesak eta holandesak onartuzituen, eta harreman komertzialennormalizazioa hasi zen. Kortsario etapiratak denen etsai bihurtu ziren etalehengo babesleak segika hasizitzaizkien.

Karibeko jardunen ondoren, piratakMadagaskar ingurura iritsi ziren. Ba aldago garai horretako jardunei buruzkoinformaziorik?

Karibeko esklusibitatea kenduta, beste

ibilbide nagusia, ekialdeko komertzioa

zen, holandesen monopolioa, Buena

Esperanza muturretik zeharkatuz.

Madagaskar toki ideala zen ibilbide

hori jarraitzen zuten ontziengana

hurbiltzeko eta XVIII. mendearen

hasieran piraten gordeleku bilakatu

zen.

Pirata euskaldunik egon al zen, edo ekintzapiratetan parte hartu duen euskaldunikegon al da? Euskaldunek, bereziki gipuzkoarrek,

itsasoa beraien beste aberritzat eduki

izan dute. Gertaera aipagarrien artean,

Ozeanoko Armadan parte hartu zuten,

Indiako Flotan nabigatu zuten eta

balea eta bakailao arrantzan ere ibiliak

dira, edo baita Koroarentzat lanean

jardun zuten kortsario gisa, pirata

ospetsuenei segika.

Adibide gisa, Jean Florin, Frantzisko

I.goaren garaian Frantziaren zerbi-

tzura zegoen kortsariorik famatuena

eta Hernan Cortesek Karlos enperado-

reari bidali zion Moctezumaren

altxorra lapurtu zuena, Martin Perez

de Irizarrek atxilotu zuen.

Perez de Irizar, Errenteriako Kapitain

bezala ezaguna, gipuzkoarra zen eta

ospetsu egin zen pirata harrapari

bezala, eta Bizargorriren aurka ere

ibili zen beste askoren artean Gibralta-

rreko itsasertzean.

“Bizkaiko Kortsarioak” deituriko pirata

harraparien eskuadra izan zen Karibe

inguruan ibili zirenen artetik

ezagunena. Lorencillo harrapatzeko

zorian egon ziren eta Bahamasetako

kanalerako sarreratik pirata guztiak

bidali zituzten.

12 2001eko o tsa i l a k 2/76.zenb .

Estazioko kalea Tel. 943 86 02 01

Auto-konponketak

elkarrizketaTortuga Uhartea eta holandarrek bertanzituzten asentamenduen planoa.

Page 12: herri aldizkaria - baleike.tok-md.com · arengandik babestua, aterpean, jendearen (guraso eta enparauen) jomugatik kanpo, ilun xamarra…hau da, “portxe elegante bat”. Baina irtenbideak

Itzurun zuhaitzbidea, 2 943861565 - 943143446

amaiako plaza, 2Tel. 943 143278

172001eko o tsa i l a k 2/76.zenb .

Herriko obrak amaituko al

dira egunen batean

Ainhoa Mendez

Beiñez. Gauza batekin

hasten dira bestea-

rekin bukatu aurretik.

Txapuzero batzuk

dira. Estaziora joaten

zera eta flipatu egiten

duzu. Alkatearen

etxerako bidean ezdago ez…

inkesta

?Maria Luisa Aristondo

Sekula ez. Gañea

aparkatzeko tokiak

ere jardinera etatxirinboloz bete

dizkigute. Munizipalak

multa asko jartzen ari

dira eta ez dagoderetxorik!

Koldo Landaluze

Hau faraoien garaianbezala da.

Etengabeko obra bat.

Akelino Elosua eta Akelino Osa

Ez dia sekula bukatuko. Obrak ettuk bukatzen.

Ez dek komeni gañea, ze obrik ez badao dirua

bukatu dan señale. Beti dao zeozer, ta besteik ez

bada, etxe zaharrak berritu.

Luis Mari Egaña

Herriaren onerakoizango direla

pentsatzen dut. Orainarazoak sortzen

badituzte ere,

azkenean onerakoizango dira.

Arantxa SenosiainNi ondo ari naiz

eramaten obren

kontua, ze azkenean

onerako izango dela

uste det. Gure etxe

ondoan obretan ari

dira baina ez dute

asko molestatzen.

Jose Inaxio GorritiKomeni al da

bukatzea? gero

igerriko da mejora,

ez? igerriko ote da,

bestela alferrik arigara.

Page 13: herri aldizkaria - baleike.tok-md.com · arengandik babestua, aterpean, jendearen (guraso eta enparauen) jomugatik kanpo, ilun xamarra…hau da, “portxe elegante bat”. Baina irtenbideak

18 2001eko o tsa i l a k 2/76.zenb .

olarro zopaSexualitatea

Ihintz Linazisoro.

Lehendabiziko aldiaLehendabiziko aldia da hemen idazten ari naizena eta oso lasai ari naiz idazten. Gauza asko egiten

ditugu lehendabiziko aldiz buruari hainbeste bueltarik eman gabe. Baina norbaitek galdetzen

badizu “non egin zenuen lehendabiziko aldiz?” oso ondo ulertzen diogu. Badirudi erlazio sexualak

sarketarekin hasten direla. Baina sarketa jolas sexualen barneko menuan dagoen beste aukera bat baino ez da, ez hobea

ez txarragoa, beste bat.

Gizarte eredu honek, ordea, sarketa gauza bakarra izango balitz bezala erakusten du. Pelikuletan, adibidez, gehienez elkarri

gorputzean pare bat fereka egin eta ia sarketara soilik mugatzen dira. Non gelditzen da jolasa? Edota elkarren gustu eta

nahiak jakitea? Komunikazioa ere kontuan hartu beharrekoa da, uneoro bakoitzak zer nahi duen jakitea erlazio sexual

gozagarriak izateko oso garrantzitsua da eta batzuetan faktore hau ez da kontuan hartzen. Eredu honek, gainera, erlazio

sexualak neska-mutilen artekoak izan behar dutela esaten du. Orduan, bi neskek ezin al dute elkarrekin gozatu?

Sarketa erabat mitifikatuta dago eta badirudi denon erlazio sexualak horretara mugatu behar direla. Maratoi edota

azterketa bat izango balitz bezala aurkezten zaigu eta urduritasun horretxek ez dizu uzten sexu harremanaz gozatzen. Ondo

egingo ote denaren beldurra, neskak min asko hartuko ote duenarena… hainbeste mitikikatutako sarketak sortutako

beldurrak baino ez dira. Beraz, ahaztu ondo egin behar duzula. Harreman sexualak jolasak dira eta horrela ulertu behar dira,

beraz, norberaren eta bestearen gorputza ezagutuz gozatu eta ondo pasa!

Informatizaturiko datu pertsonalakGuri buruzko datuak hainbat enpresaren esku egotea, gero eta arruntagoa da. Kontua da guk ez diegula daturik

eman enpresa horiei. Hori dela eta, jende askok jotzen du Kontsumitzaileen Elkartera, kexa

egitera.

Gure izenean iristen den propaganda buzoitik jasotzerakoan, arazo horretaz jabetzen hasten gara,

hau da, enpresa batzuk gure datuak erabiltzen ari direla gure baimenik gabe.

Saltokiak, banketxeak, argitaletxeak... Badirudi guk baino gehiago dakitela gutaz: nor garen,

zer gustatzen zaigun... Zer egin dezakegu horrelakoei aurre egiteko?

1992. urtean, informatizaturiko datu pertsonalak babesteko legea onartu zen. Lege horrek

ondoko puntuak finkatu zituen:

1.- Debekatuta dago pertsona bati buruzko datuak informatika bidez erabiltzea edota beste

bati ematea, pertsona horren baimenik gabe. Erlijio, ideologia eta sinesmen kontuekin

zerikusia duten informazioen kasuan, baimena idatziz eman behar da.

2.- Ezin da gezurrezko daturik gorde.

3.- Datu horiek eskatu dituenak baino ezin izango ditu erabili, eta baimendutako helburuaren

arabera beti. Beraz, gure datuak erabiltzeko baimena eman baino lehen, informazioa eskatu behar

da: zertarako diren, norentzat, eta arduradun baten izen-abizenak eta helbidea.

Legearen arabera, datu arduradunek sekreturik handienaz gorde behar dute informazioa, hau da,

euren fitxeroetan jasotako datuak zuhurtasun handiz erabili behar dituzte.

Puntu horiek errespetatzen ez badira legea hausten da. Lege hausteak ikertzen dituen erakundea Datuak

Babesteko Agentzia da, eta zigortzeko ahalmena du.

Arazorik sortuz gero, jo Kontsumitzaileen Elkartera.

KontsumoaEuskal Herriko Kontsumo Elkartea

Page 14: herri aldizkaria - baleike.tok-md.com · arengandik babestua, aterpean, jendearen (guraso eta enparauen) jomugatik kanpo, ilun xamarra…hau da, “portxe elegante bat”. Baina irtenbideak

Kardua almendrekin

• Karduak nola garbitu eta egosi:

Kendu karduei kanpoaldeko orri mamiak, zuztarra eta erdiko orri

mami zurienak aprobetxatuko ditugu-eta. Arreta handiz zuritu, poliki-

poliki, kanpoaldeko azala eta hariak kenduz. Moztu hamar zentime-

troko inguruko pusketan eta bota ur hotzetara (aurretik limoi tanta batzuk bota

uretan).

Presiozko lapikoan egosteko, bota uretara limoi pusketa txiki bat, olioa, tipula

pusketa bat eta gatza; jarri sutan eta utzi berrogei minutu (lurruna botatzen edo

balbula bueltaka hasten denetik kontatuta).

• Osagaiak (bi lagunentzat):

- 350 gr kardu (egosia), Koilarakada bat oliba olio, Koilarakada erdi gurin, 25 gr

almendra txigortu (xerratuta), Limoi tanta batzuk, gatza, perrexil txikitua.

• Nola egin

Bota zartaginera olioa eta gurina eta jarri berotzen. Jarri kardu pusketak eta irin

pixka bat. Nahastu dena eta gaineratu kardua egosteko erabilitako ura eta limoi

tantak. Sua bizitu (erdira-edo) eta saltsa loditzen denean atera platerera. Bota

gainetik almendra eta perrexila eta, azkenik, loditutako saltsa. On egin!!!

Amaiako plaza

192001eko o tsa i l a k 2/76.zenb .

Bidasoa Beheko enpresa batek kazetaritza, publi-zitate edo marketingeko lizentziatua behar du.

• Baldintzak:

Euskara eta frantseseko ezaguera.

Marketing, publizitate eta diseinu grafikoko

ezaguerak.

•Eskaintzen da:

Urte bateko lan kontratua.

3.600.000 pezetako ordainsaria.

Urola Erdialdeko enpresa batek enkofratzaileabehar du

• Baldintzak:

Enfofratzaile lanean esperientzia.

B1 gida baimena.

• Eskaintzen da:

2.500.000 pezetako ordainsaria.

Azkotiako enpresa batek galderagilea (kaldereroa)behar du.

•Baldintzak:

Urola Kostan bizitzea.

Industri galderagile lanetan 2 urteko esperientzia

LHII mekanikoa edo soldadura.

•Eskaintzen da:

Kontratu mugagabea egiteko aukera

Azkoitiko enpresa batek automaten programa-tzailea behar du.

• Baldintzak:

Urtebeteko esperientzia.

Elektronika teknikari ingeniaria.

Syswin, LSS, Omrom automaten programazioa eta

Telemecanique-en ezaguerak.

Urola Kosta edo Deba Behean bizitzea.

• Eskeintzen da:

Kontratu mugagabea egiteko aukera

Eskaintza hauetako bat interesgarri gertatzen bazaizu eta

lortzeko aukera egin nahi baduzu, gogoan hartu eskaintzaren

erreferentzia eta hautagai moduan sartua izatea eskatu

Zumaiako Institutoko Langaiko arduradunari (943-860809

edo 943-860810)

Lanpostuak

Kirol medikuntzaJose Manuel Gonzalez Aramendi. Kirol sendagilea

SukaldaritzaBeñat Fernandez de Arroyabe. Sukaldaria

Sarrera gisa, asmoen adierazpenaAriketa fisikoa, kirola eta ohitura osasuntsuetarako heziketa gai

zoragarria da, aukera ugariz betea. Ariketa fisikoa betidanik bizitzari

lotuta egon da. Gaur egun, ordea, zientziaren eta teknologia berrien

ekarpenei esker janaria eta beste hainbat produktu material eskuratzeko

ez dugu ariketa fisikorik egin beharrik. Beraz, jende askok ariketa fisikoa

baztertu egin du, eta gutxienez ariketa minimo batzuk egiteko ohitura

berreskuratu beharra dago.

Baleikerako kolaborazio hau gogoz hasi dut, ideia eta iritziak adierazi eta kurio-

sitateen berri emateko, baina, aldi berean, badakit zenbaterainoko erantzukizuna

dagokidan. Ariketa fisikoarekin, osasunarekin eta aisiarekin, edo konpetizio

kirolekin zerikusia duten gaiei buruzko artikulu laburrak idazten saiatuko naiz,

ahalik eta argien eta garbien.

Halaber, beti argi azalduko dut iritziak norenak diren, nireak edo beste norbaitenak,

eta baita nazioarteko zientzialarien iritziarekin bat datozen ere.

Dena dela, irakurleok, zuen esku dago, erantzun zuhur eta arduratsuen bidez idazlan

hauek praktikara eramatea. Zuei dagokizue zeuen osasun plan integrala disei-

natzea, aisialdirako aukerak eta kasu batzuetan konpetizio kiroletako jarduerak ere

kontuan hartuz.

Atal honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztet, gai berriak proposatuz, edota

planteatu diren gaiak kritikatuz. Laguntza hori bihotzez eskertuko dizuet eta lagun-

garri izango da atal honen kalitatea hobetzeko. Ea atal hau gustatzen zaizuen eta

baliagarria egiten zaizuen.

Page 15: herri aldizkaria - baleike.tok-md.com · arengandik babestua, aterpean, jendearen (guraso eta enparauen) jomugatik kanpo, ilun xamarra…hau da, “portxe elegante bat”. Baina irtenbideak

Antxoka Agirre

Tam Cap enpresa zumaiarra aritu da

rokodromoa montatzen. Rafa Tamayo

bertako arduradunak azaldu digunez,

gustura daude azken emaitzarekin.

“Modeloa-moldea-pieza sistemarekin

aritzen gara konposizio ezberdinetako

piezak ateratzen, enkargu bitxiak ere

izaten ditugu, baina dimentsio

honetako lanik ez. Baina primeran

moldatu gara”, dio.

Herriko eskalada zaletu batzuek

animatuta ekin zioten proiektuari.

“Proiektua eurak eskatu eta gero,

eurak lagundu ziguten diseinua egiten.

Eta montajea egiterakoan paretan gora

igota ere ibili dira. Portatu dira”, dio.

Urrian hasi ziren lanean, eta maketak

egin ondoren, pausu zailena testura

egokiko modelo bat lortzea izan omen

zen. “Normalean ibiltzen den

nahasketa, ‘gel coal’-a eta hondarra

beirazko zuntzarekin sendotuta lakarra

gelditzen da eta ibili beharreko

materiala, katu hankak eta abar, azkar

erretzen du. Guk masari silizea

gehituaz beste testura bat eman diogu;

puntua topatzea dezente kosta

zitzaigun, baina azkenean lortu

genuen”, esplikatzen du.

Modelotik moldea atera ondoren

hamabost panel egin dituzte, bakoitza

egitura metaliko batean sartua,

‘autoportante’ da hitza, sendotu eta

lotzeko. Presak ere eurek egin dituzte.

Abenduan hasi ziren kiroldegian

egitura metalikoa altxatzen. Gero

panelak lotu eta josi egin dituzte,

“‘Lego bat montatzea bezala”, dio

Rafak. Azken ukituakari dira ematen

orain.

ErabileraInaugurazioa hilaren lehen edo

bigarren larunbatean egingo da. Kirol-

degiko arduradunak Euskadiko Mendi

Federazioarekin tratuan dabiltza

erakustaldi bat antolatzeko. “Hainbat

taldetako eskalatzaileak etorriko dira

herrikoekin batera txapelketa bat

egiteko”, kontatzen du Franek.

Rokodromoaren zain dagoen jendea

badago, eta arrakasta izango duela

uste du Franek. “Eskaladak beste kirol

batzuek baino tradizio gutxiago du

hemen inguruetan, eta hilabete batzuk

pasatu ondoren egin beharko dira

balorazioak, baina hasiera batean,

behintzat, dezenteko kuriositatea

piztuko duela iruditzen zait”, dio.

Erreglamendu bat aterako dute

erabilera arautzeko. “Material egokia

erabiltzea eta binaka ibiltzea derrigo-

rrezkoak izango dira. Gero, adinaren

arabera, muga batzuk egongo dira.

Hamabi urtetik beherakoek, esaterako,

bulderrean bakarrik ibili ahal izango

dute”, esplikatzen du.

Kiroldegiko bazkide guztientzako

irekita egongo da, eta eskolako

haurrek soinketako orduan erabiltzea

ere espero dute, irakasleak IVEF-eko

titulua izanik prestaturik baitaude

monitore bezala jarduteko. Gero,

teknika hobetu nahi dutenentzat

ikastaroak egongo dira udarako kirolen

barruan.

20 2001eko o tsa i l a k 2/76.zenb .

kirolak

Rokodromoko lanakbukatu dituzte.Inaugurazioan erakustaldi bat emango da.

Page 16: herri aldizkaria - baleike.tok-md.com · arengandik babestua, aterpean, jendearen (guraso eta enparauen) jomugatik kanpo, ilun xamarra…hau da, “portxe elegante bat”. Baina irtenbideak

Antxoka Agirre

Liga Probintziala jokatu dute Pulpoko

neskek eta maila politean aritu dira.

Sei talde ziren guztira, tartean Arrate

edo Aloña Mendi bezalako talde indar-

tsuak, eta jardunaldi baten faltan

txapeldunak dira, bederatzi partida

irabazi eta bakarra galduta.

Eneko Etxabe eta Pablo Gutierrez,

mutilen lehen taldeko jokalariak, aritu

dira taldea entrenatzen. Eta noski,

gustura daudela nabari zaie. “Hiru urte

neramatzan talde honekin eta, bi aldiz

hirugarren gelditu ondoren, merezi

genuen irabaztea”, dio Pablok.

Kiroldegian duten bulegoan pastelekin

eta txanpainarekin ospatu dute

garaipena. “Taldean oso giro ona

daukagu. Partida guztietan neska

guztiek jokatu dute eta horrek erraztu

egiten du denak lagun bezala

bukatzea”, komentatu digu entrena-

tzaileak.

Klubeko arduradunen poza, ordea, ez

da erabatekoa, lehenak gelditu arren,

ez baitute Euskal Ligara igotzeko

aukerarik.

Izan ere, igoera sistema nahikoa

berezia da. Igo ahal izateko, klubek

nahitaez taldeak izan behar dituzte

jubeniletan eta kadeteetan, bi taldeen

puntuak batuta kopururik handiena

ateratzen duen kluba baita igoera

fasea jokatzen duena. Pulpok, ordea,

ezin izan du aurten jubenilik atera

neskekin.

“Duela bi urte jubenilek huts eginzuten eta aurten handiak ere ez diraatera. Bat lesionatu, besteak lana...Ligan ere hamaika talde ziren leheneta orain bakarra. Pena da, bainabadirudi behera doala gauza”,komentatu digu Pablok.

Ekipo honekin, ordea, itxaropentsudaude. Sei ba omen daude jubeniletanhasteko modukoak eta lehen utzita-

koren bat berriro animatuko balitz,jubenilen taldea ateratzeko moduanleudeke. “Sesma oso lan ona egiten arida 12-13 urteko gazteekin eskubaloieskolan. Jokalari politak ateratzen ditueta asko. Gero jarraitzea da kontua”,dio.

Liga goiz bukatu denez, orain bestetxapelketa bat (Federazio Txapelketa)jokatuko dute, udara bitartean.

Trenbide kalea, 1 Tel. 943143505

kirolak

212001eko o tsa i l a k 2/76.zenb .

TALDEA J I B G A K P

1. Pulpo ZKP 10 8 0 2 141 119 162. Amenabar Zarautz 10 6 1 3 116 91 133. Aloña Mendi 10 5 2 3 127 106 124. Aitxuri Jatetxea 10 4 1 5 103 111 95. Arrate Amaña 10 4 0 6 113 134 86. Urola Idecoa 10 1 0 9 114 153 2

Kadete neskek liga irabazi dute.Hala ere ezingo dute igoera jokatu.

Page 17: herri aldizkaria - baleike.tok-md.com · arengandik babestua, aterpean, jendearen (guraso eta enparauen) jomugatik kanpo, ilun xamarra…hau da, “portxe elegante bat”. Baina irtenbideak

Juan Luis Romatet

Nork esango zuen Zumaiako haurtalde batek arrakasta izango zuelaParis hiri handian? Hala izan da. MariaEugenia Doval-ek zuzentzen duenhaur abesbatza, San Pedro TxikiAbesbatza, arrakastatsu aritu da daestatu frantziarreko hiriburuan izandituen emanaldietan. Pasa berri dugunurte ia osoa dirua lortzen arituondoren, Argiaren Hirira joan zirenilusioz beteta. Merezi al zuenesperientzia honek suposatu duen languztia? Bai, noski.

Pariseko VII. Nazioarteko Jaialdiarenbarne eskaini zituzten hiru emanaldie-tatik lehena La Defense-eko arkoHandiaren azpian izan zen. Bertan,

besteak beste, euskal kantu herri-koiak, erlijiozko kantuak, godspelkutsudunak, etab. Uneoro JosefinaAzpeitiaren akademiako akordeoi-joleak eta Ana Lisbona eta OihanaAgirre trikitilariak aritu zirenabeslarien ondoan. Zumaiarrekinbatera beste talde euskaldun bat erearitu zen, Bilboko San Anton Orfeoia,hain zuzen ere, lehen egun horretan.

Gauean Pariseko periferiako eliza berribatean abestu zuten, eta han erekantu berberak abestu zituzten.Bigarren emanaldi honetan erearrakasta itzela izan zuten herrikogaztetxoek.

Larunbatean zumaiarrek Unescorenjauregian abestu zuten. Hainbat

abesbatzak hartu zuten parte jaialdihonetan, belgiarrak, italiarrak, alema-niarrak, eta abar. Jaialdiko haurabesbatza bakarra izanda, bikain arituziren zumaiar gaztetxoak. Horrenadibide bezala, esan beharra sagojaialdiko antolatzaileek berrirogonbidatu duela San Pedro TxikiAbesbatza.

Ez zen, noski, dena lana izan Parisekobidaia honetan, aukera bat bainogehiago izan baitute haurrek hiriaikusteko

Baleike datorren urtean ere berrizjoan behar izatea, horrek ekartzenduen lan guztiarekin, gehienbat dirualortzearena. Hala ere, ziur gusturahartuko dutela erronka berri hori.

22 2001eko o tsa i l a k 2/76.zenb .

kultura

San Pedro Txikikoak arrakastatsu Parisen

San PedroTxiki

abesbatzaUnescoren

jauregianeskaini zuen

emanaldiarenirudia.

Page 18: herri aldizkaria - baleike.tok-md.com · arengandik babestua, aterpean, jendearen (guraso eta enparauen) jomugatik kanpo, ilun xamarra…hau da, “portxe elegante bat”. Baina irtenbideak

kultura

232001eko o tsa i l a k 2/76.zenb .

Otsailak 8, ostegunaAlta Fidelidad (2000)

Zuz: Stephen FrearsAkt: John Cusack, IbenHjejle, Jack Black

Ohikoa izaten da pelikulabaten meritua zuzendariariematea, bera baita, azken

finean, lan hau aurrera eramateaz arduratzen dena. Halaere, gehientsuenetan zuzendaria langile moduan kontra-tatzen da eta ekoizlea da meritu (edo kulpa) denak merezidituena. Halako zerbait gertatzen da Aita Mari zinemanikusteko aukera izango dugun Alta Fidelidad honetan,ekoizlea, John Cusack aktorea, izan baita pelikula hauegiteko temati ibili dena. Bera da aktore nagusia, ekoizleaeta gidoia idazten aritu denetako bat. Frears-ek ia languztia eginda aurkitu du eta piezak ahal eta hobekienahokatzeaz arduratu da, oso ondo gainera.

Nick Hornby britainiarraren eleberri batean oinarrituta,Alta Fidelidadek Rob izeneko gazte baten istorioakontatzen digu. 30 urteak ondo beteak dituen gizaki honekmaitasun arazo serioak ditu eta ikusleari adierazi nahikodizkio behin eta berriro. Maitasunak edo maitasun faltakgarrantzi handia badu ere, musikak ere sekulako inpor-tantzia izango du freskotasunez betetako komediaerromantiko honetan. Ez dira ez Cusack ez eta Frearsgenero honetan aurretik ibiliak, eta hori igarri egiten daemaitza ikustean, komedia tipo honetan hain erabiliakdiren klitxe eta topikoak alde batera utzi baitira. Komediaerromantiko fresko bat ikusteko aukera izango dugu.Nahikoa, ezta?

Fitxa-teknikoa

Liburua: Siempre en forma. Herminio

Bolaextra 2

Egilea: Mauro Entrialgo

Urtea: 2000

Herminioren abenturaberriak

Haurrentzako liburu baten ondoren, helduentzako

komikia. Zeren, komikia bada ere, ez ezazue espero

haurrentzat bereziki egindako liburuxka bat denik

honako hau. TMEO aldizkari alternatiboaren orrial-

deetan agertutako tirak eta komikiak eta orain arte

ezezagunak diren beste batzuk batzen ditu album

honek, denak ere Mauro Entrialgo komikigile gasteiz-

tarraren burmuinak sortutakoak.

Izenburuak argi erakusten duen bezala, liburu honek

Herminio Bolaextra kazetari nihilistaren abentura

berriak batzen ditu. Hirugarren mailako egunkari

batean lan egiten duen pertsonaia honek, bere lagun

Miguelitorekin tabernaz taberna egindako astakeriak

kontatuko dizkigu. “Siempre en forma” izenburuak

ederki adierazten duen bezala, forma onean agertu

zaigu berriro ere Herminio. Algaraka barre egin nahi

baduzue, ez ezazue aukera galdu eta murgil zaitezte

Herminioren unibertso paralelo honetan.

Page 19: herri aldizkaria - baleike.tok-md.com · arengandik babestua, aterpean, jendearen (guraso eta enparauen) jomugatik kanpo, ilun xamarra…hau da, “portxe elegante bat”. Baina irtenbideak

10

24 2001eko o tsa i l a k 2/76.zenb .

agenda

otsaila

WOODY ALLEN-EN TEATROAZUMAIANNeurologiari buruzko lan batenondoren, New York hiriko neurotikoofizialak idatzitako lan baten txandaheldu da Aita Mari zinera. Orain 30urte inguru Woody Allen-en burmui-netik sortutako "Play it again, Sam"lanaren bertsio berria eskainiko duLa Jaula taldeak. Zumaianaurkeztuko den lanaren izena"Aspirina para dos" da. Allen-en lanaizen horrekin ezagutzen ezduzuenok, agian "Sueños deseductor" izenaz hobeto ezagutukoduzue, Humphrey Bogart-en mamuaagertzen dena… Hilaren 10eaneskainiko da gaueko 10etatikaurrera.

Otsailaren 10ean, gaueko10etan.

Aita Mari zinean

INAUTERITAKO KARTEL LEHIAKETA2001eko inauteriak gaineanditugula eta, kartel lehiaketarenbeste ekitaldi bat antolatu da.Lehiaketa hau zumaiarrei dagozuzenduta. Bakoitzak gehienezDinA3 neurriko hiru lan aukezditzake, eta gaia eta kartelekotestua “Zumaiako Inauteriak 2001”izango da. Lanak Forondan aurkeztubeharko dira otsailaren 5ekoarratsaldeko 7ak baino lehen. Saria60.000 pezetakoa izango da.

IKASTAROAKGuraso formakuntza: 2tik 12 urterabitarteko gurasoentzat. Martxoak2tik 30era. Izenematea GizarteZerbitzuetan otsailaren 12tik 16ra(943-862200).Mendiko orientazioa: martxoaren26tik 30era eta praktika irteera.Izenematea martxoaren 12tik 23ra.Matrikula: 5.000 pezeta, GazteTxartelaz 2.500 pezeta.

15

8

2JULENE AZPEITIA IPUIN LEHIA-KETAKO SARIBANAKETA

Ostirala 2, 19.00etan.

Foronda Kultur Etxean

ZINE FORUM SAIOA"Alta fidelidad".

Osteguna 8, 22.15etan.

Aita Mari zinean

IPUINKONTAKETA SAIOAOsteguna 15, 17.30etan.

Foronda Kultur Etxean

EKITALDI BEREZIAKKultur irteerak: otsailak 24 etamartxoak 31. Zumaiaren historia,artea eta naturarekin zita. Ibilal-diaren irteera, goizeko 10etanTurismo Bulegoan. Informazioa etaizen ematea, Foronda Kultur Etxean

Page 20: herri aldizkaria - baleike.tok-md.com · arengandik babestua, aterpean, jendearen (guraso eta enparauen) jomugatik kanpo, ilun xamarra…hau da, “portxe elegante bat”. Baina irtenbideak

Kultur Etxea . . . . . . . . . . . . . . . . .943 861556 Kultur Etxea:Kiroldegia . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 862021 astegunak: 9:30 - 14:00

Udaletxea . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 865025 16:00 - 20:30

Gizarte zerbitzuak . . . . . . . . . . . . .943 862200 larunbatak: 9:30 - 13:00

Osasun zentroa . . . . . . . . . . . . . . .943 860862 Udaletxea:San Juan Egoitza . . . . . . . . . . . . . .943 861273 astegunak: 7:30 - 15:00

Pentsiodunen Egoitza . . . . . . . . . . .943 861700 larunbatetan itxita

Musika Eskola . . . . . . . . . . . . . . .943 861183 Gizarte zerbitzuak:Ludoteka . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 143264 astegunak: 9:00 - 13:00

Tren Geltokia . . . . . . . . . . . . . . . .943 861127 Bake Epaitegia:Taxi Geltokia . . . . . . . . . . . . . . . . .943 861360 astegunak: 9:30 - 13:30

Bake Epaitegia . . . . . . . . . . . . . . .943 860067 Osasun Zentroa:Posta . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 861500 astegunak: 8:00 - 17:00

Udaltzaingoa . . . . . .943 861870/943 143232 larunbatak: 9:00 - 17:00

Pilotalekua . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 862172 Kiroldegia:Larrialdi zerbitzua . . . . . . . . . . . . .943 461111 astegunak: 7:00 - 14:00

Itsas Kiroldegia . . . . . . . . . . . . . . .943 143088 15:00 - 22:00

Txomin Agirre Euskaltegia . . . . . . .943 860348 larunbatak: 9:00 - 14:00

Turismo Bulegoa . . . . . . . . . . . . . .943 143396 15:30 - 20:00

Helduen Liburutegia . . . . . . . . . . . .943 862730 igandeak: 9:00 - 14:00

Haur Liburutegia . . . . . . . . . . . . . .943 860324

ZUMAIA DONOSTIA ZUMAIA BILBODONOSTIA ZUMAIA BILBO ZUMAIA

6:30 5:47 6:29 6:007:00 6:17 7:29 7:007:30 6:47 8:29 8:008:00 7:17 9:29 9:008:30 7:47 10:29 10:009:00 8:17 11:29 11:0010:00 8:47 12:29 12:0011:00 9:47 13:29 13:0012:00 10:47 14:29 14:0012:30 11:47 15:29 15:0013:00 12:17 16:29 16:0013:30 12:47 17:29 17:0014:00 13:17 18:29 18:0014:30 13:47 19:29 19:0015:00 14:17 20:29 20:0015:30 14:4716:00 15:1716:30 15:4717:00 16:1717:30 16:4718:00 17:1718:30 17:4719:00 18:1719:30 18:4720:00 19:1720:30 19:4721:00 20:1721:30 20:4722:00 21:1722:30 21:47

ZUMAIA AZKOITIA ZUMAIA DONOSTIAAZKOITIA ZUMAIA DONOSTIA ZUMAIA

6:00 (Azpeitiraino) 6:30 (Azpeititik) 6:30 (Larunbatetan) 7:30 (Larunbatetan)6:30 (Ospitaleraino) 7:00 7:00* 8:00*6:35 7:15 7:30 8:307:00 8:05 (Ospitaletik) 8:00* 9:00*7:15 (Ospitaleraino) 9:00 8:30 9:308:00 (Ospitaleraino) 9:15 (Ospitaletik) 9:00* 10:00*8:15 10:00 (Ospitaletik) 9:30 11:00*9:00 10:15 (Ospitaletik) 10:00* 11:3010:00 (Ospitaleraino) 11:00 10:30 12:00*10:15 (Ospitaleraino) 11:35 11:00* 12:3010:55 12:00 (Ospitaletik) 12:00* 13:00*11:00 12:15 (Ospitaletik) 12:30 13:3012:00 (Ospitaleraino) 13:00 13:00* 14:0512:15 (Ospitaleraino) 13:35 13:30 14:3012:55 14:00 (Ospitaletik) 14:00* 15:00*13:00 (Ospitaleraino) 14:15 (Ospitaletik) 14:30 15:3014:00 (Ospitaleraino) 15:00 (Ospitaletik) 15:00* 16:30 (Larunbatetan)14:15 (Ospitaleraino) 16:00 (Ospitaletik) 15:30 (Larunbatetan) 17:00*15:00 16:15 (Ospitaletik) 16:00* 17:3016:00 (Ospitaleraino) 17:00 16:30 18:00*16:15 (Ospitaleraino) 17:35 17:30 19:00*16:55 18:00 (Ospitaletik) 18:00* 19:3017:00 18:15 (Ospitaletik) 18:30 20:05*18:00 (Ospitaleraino) 19:00 19:00* 20:3018:15 (Ospitaleraino) 20:00 (Ospitaletik) 20:30 21:0019:00 (Ospitaleraino) 20:15 (Ospitaletik) 21:00 21:3019:15 (Ospitaleraino) 21:00 (Ospitaletik) 21:30 22:1520:00 21:15 (Ospitaletik) 23:00 22:3021:15 21:55 00:00 00:0022:00 01:00 01:00

02:00 02:0004:00 04:0005:00 05:00

06:00

252001eko o tsa i l a k 2/76.zenb .

* Autopistatik doaz

Grisean daudenak: larunbat, igande eta jaiegunetan

bakarrik.

Zuriz daudenak: larunbat gauetan bakarrik.

Grisean daudenak, astelenetik

ostiralera, lanegunetan

bakarrik.

Trenak Autobusak

Botiken txandak

Telefono erabilgarriak Ordutegiak

Otsailak 3 eta 4.Fuldain. Elkano kalea, 1. Getaria. TEL: 608 579232

Otsailaren 5etik 11eraOtaño. Eusebio Gurrutxaga, 4. Zumaia.TEL: 943 861104

Otsailaren 12tik 16raAjuria. Harategiko kalea, 2. Getaria. TEL: 943 861304

Juan Belmonte, 6

Page 21: herri aldizkaria - baleike.tok-md.com · arengandik babestua, aterpean, jendearen (guraso eta enparauen) jomugatik kanpo, ilun xamarra…hau da, “portxe elegante bat”. Baina irtenbideak