Hernaniko Udal Liburutegia. 2014 txostena

21
Hernaniko Udal Liburutegia txostena2014 1

description

Urtean zehar liburutegian egindako lana

Transcript of Hernaniko Udal Liburutegia. 2014 txostena

Page 1: Hernaniko Udal Liburutegia. 2014 txostena

Hernaniko UdalLiburutegia

txostena2014

1

Page 2: Hernaniko Udal Liburutegia. 2014 txostena

Aurkezpena

1. Liburutegia eta bere erabilera ezagutzeko

1.1 Erabiltzaileen formazio plana: bisita gidatuak1.2 Kartel digitala

2. Irakurzaletasuna sustatzeko ekimenak:

2.1 Idazleekin solasaldiak2.2 Ipuin kontaketak2.3 Liburu elektronikoaren irakurgailuak mailegua2.4 Liburutruk2.5 Literatur solasaldiak2.6 Literatur txokoa2.7 Saski-naski: xahututakoaren azoka2.8 Zer irakurri gunea

3. Funtsen erabilera sustatzeko ekimenak:

3.1 Interesguneak3.2 Irakurketa gidak: Freskagarriak, Kutunenak

4. Liburutegia sarean:

4.1 Literatur txokoa: blog4.2 Delicious4.3 Issuu4.4 Pinterest4.5 Twitter4.6 Web

5. Aparteko ekimenak :

5.1 Bularretik mintzora5.2 Liburutegiak topaleku5.3 hernaniarrak.net

6. Beste ekitaldiak6.1 Artista liburu tailerra6.2 Espazio hutsak: antzerki-dantza6.3 Itsaspeko bihotzak aretoa

7. Udal Liburutegia datutan: laburpena

2

Page 3: Hernaniko Udal Liburutegia. 2014 txostena

Aurkezpena

Txosten honek, Liburutegian “zertan ari garen” eta urtea zer moduz joan den azaltzea du helburu.Bi hitz urtea definitzeko: eraldaketa eta elkarlana.

Eralldaketa, Liburutegiko zerbitzua erabiltzeko ohiturak aldatzen ari direlako. Honen adierazlea da,mailegu kopuruak jaisteko duen joera, erabiltzaile berrien kopuruak edota web gunearen erabilerakigotzeko duten joerarekin.

Elkarlana:, hainbat ekimen burutu ahal izateko ezinbestekoa izan delako. Hona hemen adibideak:Bularretik Mintzora, Euskara eta Hezkuntza sailekinItsaspeko bihotzak, Berdintasun sailarekinAste Kulturala, Amehr SOS arazakeria elkartearekinLiteratur txokoa, Dobera elkartearekin Kutunenak 2014, liburutegiko erabiltzaileekinFreskagarriak, Buruntzaldeko eta Zarauzko lburutegiekin

Esperientzia lagungarria izateaz gain oso positiboa izan da, beraz, aurrerantzean ere elkarlanarekinjarraitzea dugu helburu.

Hona hemen 2014 urtean Udal Liburutegian burututako ekitaldien balantzea.

3

Page 4: Hernaniko Udal Liburutegia. 2014 txostena

1. Liburutegia eta bere erabilera ezagutzeko

Erabiltzaileen formazio plana: bisita gidatuak 177 haur, 8 saio

4

Page 5: Hernaniko Udal Liburutegia. 2014 txostena

1.

1.1 Bisita gidatuak

HH eta LH-ko ikasleak egon ziren liburutegian. Urumea ikastola, Inmakulada ikastetxea, Txirrita eskola eta Goizuetako eskolako hainbat ikasle bisitan izan genuen.Ordubete inguruko saio hauetan haurrei liburutegia nola antolatuta dagoen erakutsi diegu, ze aukeradituzten ikus dezaten, eta bilaketak egiten ere ikasi dute.

Balantzea: Bazkide berriak egin dira eta gurasoekin liburutegira itzuli dira bisitan gustuko ikusi duten libururen baten bila.

1.2 Kartel digitala

Liburutegiko erakusleihoa da. Pantaila handi batean irudi eta testuaren bidez era erakargarri batean,liburuen gomendioak, ekitaldien berriak, albiste interesgarriak, bideoak edota liburutegimunduarekin zer ikusi behar duten gauzak jartzen ditugu.

Balantzea: Eragingarria da. Erabiltzaile batek baino gehiagok bertan ikusitako libururen bat eskatudu eta.

5

Page 6: Hernaniko Udal Liburutegia. 2014 txostena

2. Irakurzaletasuna sustatzeko ekimenak

2.1 Idazleekin solasaldiak 400 ikasle baino gehiago, 9 saio, 4 idazle

Eskolekin adostutako saioak izaten dira.Kudeaketa, berriz, Euskal idazleen elkarteakeskaintzen duen “Literatur jarduera”programaren bidez egin ohi dugu.Aurten, Irati Jimenez (saio 1), Unai Elorriaga, (2saio), Fernando Morillo (3 saio), Miren AgurMeabe (3 saio) izan ditugu liburutegian.

Institutuko gaztetxoek eta Langile ikastolakotalde batek irakurritako liburuei buruz idazleekinhitz egiteko aukera izan dute. Egun horretan bisitan etortzen den idazlearenidazlanak erakusgai jartzen ditugu.

Balantzea: Ekimen honek irakurzaletasunasustatzeko balio du, aldiz, gaztetxoakliburutegira maizago etortzea ez dugu lortzen.

2.2 Ipuin kontaketak 300 haur baino gehiago, 6 saio

Hilean behin, azkeneko asteartean, ipuin kontaketa izaten dugu. Bi saio motz egiten ditugu: 3-4 urtekoentzat lehenengoa eta 5-7 urtekoentzat bigarrena. Apaxi, Lur Korta, Lupe Lekuona eta Maite Franko izan dira aurtengo kontalariak

Balantzea: Azpiegiturarekin arazo handiak daude. Liburutegian dagoen espazio faltak Biteriko beste toki batean egitera eraman gaitu. Hor arazoa da saio bakoitzean bi langile, espresuki, horretan aritzea eskatzen duela eta daukagun giza baliabideen gabeziarekin ez da oso bideragarria gertatzen.

2.3 Liburu elektronikoaren irakurgailuak maileguan 2 irakurgailu

Liburu elektronikoa erabiltzeko aukera ematen dugu zerbitzu honen bidez. Erabiltzaileek horrelakoeuskarriak nola funtzionatzen duten ezagutzea du helburu.

6

Page 7: Hernaniko Udal Liburutegia. 2014 txostena

2.

2.4 Liburutruk Ez dago daturik

Liburuak hartu eta uzteko tokia. Zaharberritudugun apal honetan, gustuko liburuak, behar ezditugunak, beste jendearekin trukatzea duhelburu. Era berean, berrerabilpena, birziklatzemodu bat den neurrian, sustatzeko beste bide batjartzea du asmoa. Erabilera librea da.

http://www.hernaniliburutegia.net/hernani/de/liburutruk-zerbitzu-berria.asp?nombre=2997&cod=2997&hoja=1&orden=False&sesion=14&resaltados=liburutruk

Balantzea: arrakasta handia du. Asko dira bertara hurbiltzen direnak, liburuak uztera edo txokoamiatzera. Jakinmina sortzen du.

7

Page 8: Hernaniko Udal Liburutegia. 2014 txostena

2.5 Literatur solasaldiak 10 bat laguneko 2 talde, 9 liburu euskaraz, 6 + (5 saio baterako) gaztelaniaz, 2 gidari, 15 dossier( 350 ale inguru) erabiltzaileen eskura

Liburu bat aukeratzen dugu, eta hartaz hitz egiteko biltzen da irakurle talde bat. Liburutegiak irakurribeharreko tituluaz dossier bat prestatzen du, azken honek arrakasta handia du.Hilean behin (udan izan ezik) izaten ditugu saioak:

Irakurritakoa kronologikoki:

Hiru Mariak, Arantxa Urretabizkaia La liebre con ojos de ámbar, Edmund de WaalAzukrea belazeetan, Inazio Mujika. No leer, Alejandro ZambraRio Mundo, Jon MaiaAlter ero, Bertol ArrietaLasai ez da ezer gertatzen, Ana MalagonRetrovisor, de Martín López-VegaZaindari ikusezina, Dolores Redondo

Gaztelerazko saio berezia urrian: No leer, Alejandro Zambraren1 liburuan aipatzen ziren hainbat tituluen irakurketa beharrezkoa ikusigenuen. Hori dela eta, urrian saio berezi bat egitea erabaki genuen, zazpi liburu gure arteanbanatzea solasaldi bakarrean aztertzeko.

Correr el tupido velo. Pilar DonosoLa tentación del fracaso. Julio Ramón RibeyroLéxico familiar. Natalia GinzburgEl desierto de los tártaros. Dino BuzzatiEl oficio de vivir. Cesare Pavese El discurso vacío. Mario Levrero El beso de la mujer araña. Manuel Puig

Balantzea: taldeak sendotzen joan dira. Oso harrera ona duen ekimena da.

2.6 Literatur txokoa 8 gomendio kronikan

Euskaraz irakurtzeko ohitura sustatzea du helburu. Dobera euskara elkartearekin elkarlanean hileanbehin euskarazko liburu baten gomendio jasotzen dugu Hernaniko Kronikan. Erabiltzaileakgomendioak egitera bultzatzen ditugu, eta tarteka liburutegiak ere gomendatzen ditu liburuak. Orainarte 20 liburu baino gehiago aipatu dira Kronikako atal honetan.

Aurtengo gomendioak:Twist, Harkaitz Cano; Carmen, Prosper Merimée; Joxe Zapirainen bertso-malkoak, edo nola arinduarimaren sufrimenduak bertsoen bidez, Pío Pérez Aldasoro; Garun paralisia daukat baina ez nagogaixorik, Joxe Manuel Manzisidor Olaizola, Budy; Zazpi olatuz behin, Daniel Glattauer; Lurtarra dabegiratua, Xabier Etxabe; Erraiak, Danele Sarriugart; Erregearen mezularia, Toti Martínez de Lezea.

http://www.dobera.eus/egitasmoa-ikusi.php?id=47

1 Martxoko solasaldian mintzagai

8

Page 9: Hernaniko Udal Liburutegia. 2014 txostena

2.

2.7 Saski-Naski: xahututakoen azoka

Xahuketaren prozesuan liburutegitik ateratzendugun materiala, erabiltzaileentzat eskuragarrijartzen dugu. Urtean bitan egin ohi dugu. Aurten,maiatzean eta azaroan jarrita egon da.

Balantzea: Oso harrera ona duen ekimena da.Hainbat jende honen zain egoten da. Nobela etaipuinak dira emateko aukeratuenak.

2.8 Zer irakurri gunea

Informazio gune berria liburutegian. Bertan,kaleratu berriak diren liburuei buruzkoinformazioa ematen dugu. Horretarako, hileanbehin, prentsaren hustuketa eta artikuluenhautaketa egiten dugu.

9

Page 10: Hernaniko Udal Liburutegia. 2014 txostena

3. Funtsen erabilera sustatzeko ekimenak

3.1 Interesguneak:

Eskandinabiar gizarte salaketako eleberri beltzaren genealogia

Gurasoen Txokoa. 2014: Interesgune iraunkorra.

10

Page 11: Hernaniko Udal Liburutegia. 2014 txostena

3.

3.1 Interesguneak

3.1.1 Unean uneko erakusketak: efemerideak, ospakizunak, pil-pilean dauden gaiak aitzakiabihurtzen ditugu funtsak apaletatik ateratzeko eta erakusketatxoak egiteko.

Escandinabiar gizarte salaketako eleberri beltzaren genealogia Krisialdiari buruzko funtsak Jon Zabaleta irudigilearen liburuak erakusgai

3.1.2 Iraunkorrak: Gurasoen txokoa

Balantzea: gune hauetan dauden funtsen mailegu kopuruaren igoera nabarmena izaten da

3.2 Irakurketa gidak

3.2.1. Kutunenak:1.500 ale

Erabiltzaileen parte hartzearekin egindako gida. 30 liburu jasotzen ditugu bertan. Erabiltzaileaskorentzat erreferente bihurtu da dagoeneko.

http://issuu.com/libhernani/docs/kutunenak_2014?e=1864004/7762766

3.2.2.Freskagarriak:600 ale

Udako gida.Andoain, Astigarraga, Lasarte-Oria, Usurbil eta Zarauzko liburutegiekin elkarlanean udanosatzen dugun irakurketa gida da, adin guztietarako gomendioekin. 6 ataletan banatzen dugu, etaatal bakoitzean 16 dokumentu edo gehiago gomendatzen ditugu, liburuak batez ere, baina baitadisko eta DVDak ere.

http://issuu.com/libhernani/docs/freskagarriak_2014

11

Page 12: Hernaniko Udal Liburutegia. 2014 txostena

4. Liburutegia sarean

4.1 Literatur txokoa: blog

4.5 Twitter 400 jarraitzaile baino gehiago

12

Page 13: Hernaniko Udal Liburutegia. 2014 txostena

4.

4.1 Literatur txokoa: blog 13 sarrera

Literatur solasaldiei buruzko informazioa, liburuen iruzkinak, gomendioak eta horrelakoak egitenditugu.

http://liburutegiak.blog.euskadi.net/hernani/lang/eu/

4.2 Delicious

Gogokoak jasotzeko erreminta. Sarean ikusten ditugun lotura interesgarriak, gaika sailkatuak jartzenditugu. Azpimarratzekoa: Hernani sarean atala. Bertan, Hernani herriari buruz eta hernaniarreiburuzko lotura interesgarriak jasota daude. https://delicious.com/libhernani

4.3 Issuu 84 argitalpen

Irakurketa gidak eta dossierrak sarean jartzeko erabiltzen dugu.

4.4 Pinterest 60 jarraitzaile baino gehiago. 21 irakurketa gida

Liburutegiko nobedadeak, adinaren arabera sailkatuta jartzeko erabiltzen dugu. Horretaz gain bestehainbat liburutegiekin partekatuta irakurketa gida tematikoak elikatzeko eta osatzeko ere erabiltzendugu.

https://www.pinterest.com/libhernani/

4.5 Twitter 400 jarraitzaile baino gehiago

Twitter da liburutegian gehien erabiltzen dugun sare soziala, dagoeneko 400 jarraitzailetik goraditugu. Liburutegiko berriak zabaltzeaz gain, irakurketa sustatzeko ere erabiltzen dugu: mostradoreanerabiltzaileek egiten dizkiguten gomendioak bertan jartzen ditugu, oihartzun gehiago izan dezaten.Astean pare bat gomendio egin ohi ditugu, aurreko ikasturtean 60 gomendiotik gora egin genituen.Eta alderantziz ere bai: sarean gainontzekoek egiten dituzten gomendioak kontuan hartzen dituguliburutegira datozen erabiltzaileei aholkatzeko garaian.

4.6 Web: www.hernaniliburutegia.net 14.827 bisita, 27 aldiz gomendatua, 21 formulario beteta

Liburutegira heltzeko beste bide bat. Betan zerbitzu guztiak islatuak daude.

13

Page 14: Hernaniko Udal Liburutegia. 2014 txostena

5. Aparteko ekimenak

5.1 Bularretik mintzora 248 haur egitasmoaren barruan, 2 ikastetxe, 6 eskola

5.2 Liburutegiak topaleku: aste kulturala

14

Page 15: Hernaniko Udal Liburutegia. 2014 txostena

5.

5.1 Bularretik mintzora 248 haur egitasmoaren barruan, 2 ikastetxe, 6 eskola

Hainbat bilera egin ondoren egin genuen bat Galtzagorri Elkarteak proposatutakoarekin eta 2014koudazkenean (2014-2015 ikasturtea) egitasmo honen 1.go fasean sartu ginen.

Urumea ikastola, eta Haur eskola programaren barruan sartu dira. Hilean behin, irailetik abenduraarte, Haur literaturari buruzko ikastaro batera joateko aukera izan dute.

5.2 Liburutegiak topaleku: aste kulturala

Amher SOS arrazakeria Hernaniko elkartearekin elkarlanean antolatutako astea.Helburua: liburutegia ezagutaraztea, kultur ezberdineko jendearengana iristea.

5.2.1. Ahozko literatur tailerrak8 heldu

Gaztelaniaz: Kolonbiar batek gidatua. Jatorri ezberdineko 8 partehartzaile izan genituen.Euskaraz: Bertan behera utzi behar izan genuen, nahiko jenderik ez zegoelako. https://www.youtube.com/watch?v=KYHilTpZgS8

5.2.2. “Tres líos trío” errezitaldia120 ikusle

Hitza, musika eta irudia batera ikusteko aukera Biteriko Areto Nagusian.

5.3 hernaniarrak.net: herriko bildumaren digitalizazioa

2. fasea: 2013 urteko urtekaria eta San Joan konpartsak orain arte kaleratutako koadernotxoakdigitalizatu eta Hernaniarrak.net datu basean jarri ditugu.Bertan dagoen dokumentazioa kontsultagarri eta eskuragarri duguwww.hernaniarrak.net

15

Page 16: Hernaniko Udal Liburutegia. 2014 txostena

6. Beste ekitaldiak

Artista liburu tailerra

Itsaspeko bihotzak aretoa

16

Page 17: Hernaniko Udal Liburutegia. 2014 txostena

6.

6.1 Artista liburu tailerra 7 haur

Irudimena lantzeko tailerra. 6-9 urte bitarteko haurrek, bere marrazki, margolan, eskultura, poesia ... bere pentsamentuak, gogoko irudi edo koloreekin aukera izan zuten bere artista liburua osatzeko.

Tailerrean, liburutegian aukeratutako liburu sorta bat erabili, ilustrazio teknika eta formatoezberdinak azaltzeko.

Balantzea: Aste Santuko oporrak profitatu genituen ekitaldia burutzeko. Parte hartze oso polita izanzen. Egindako lanak erakusgai izan genituen liburutegian

6.2 Espazio hutsak antzerki-dantza 40 pertsona baino gehiago

Amaia Lasaren Geroaren aurpegia olerki liburuan oinarritutako errezitaldia. Dantza graikidearenmugimenduez lagunduta olerki sorta bat aditzera eman zuten.

Balantzea oso positiboa, liburutegian bertan egin genuen eta espazioa bete zen. Olerkiatransmititzeko oso era egokia.

6.3 Itsaspeko bihotzak aretoa 340 haur baino geihago

Galtzagorri elkarteak egindako areto literarioa. Helburua, genero berdintasuna lantzea. Ikastetxe ezberdinetako 8-11 urte bitarteko haurrek bisita gidatuak egin zituzten. Itsasoa irudikatzenduen espazio batean, ibilbide didaktiko baten bidez, LH3, LH4 eta LH5. mailako haurrek gaiezberdinak jorratu zituzten.

17

Page 18: Hernaniko Udal Liburutegia. 2014 txostena

7. Udal Liburutegia datutan: laburpena

7.1 Funtsak Euskadiko Irakurketa Publikoaren Mapan ezarritako estandarra gainditzen dugu2

Azken lau urte hauetako eboluzioa:

7.2 Erabiltzaileak Erabiltzaile berrien kopuruak gora egin du

7.3 Mailegu zerbitzua Zenbakiek, zerbitzu honek, azkeneko bi urtetan jaisteko duen joera adierazten dute.7.3.1 Hizkuntzaren arabera

7.3.2 Adinaren arabera

2http://www.daefgsr.com/bbpv/eu/

18

Hizkuntzaren arabera 2011 2012 2013 2014Euskaraz 11.342 11.846 12.253 12.010Gasteleraz 32.121 33.619 35070 35.150Beste hizkuntzetan 638 741 873 1.021

Guztira 44.101 46.206 48.196 48.181

2011 2012 2013 2014Erbiltzaile berriak 465 470 451 541

2011 2012 2013 2014 Hizkuntzaren arabera: LiburuakLiburuak Euskaraz 5.685 5.894 6.359 6.130Liburuak Gazteleraz 18.140 18.264 16.532 15.883Bestelakoak 337 345 482 601

Hizkuntzaren arabera: Liburuak ez direnakBesteak Euskaraz 4.398 4.404 4.070 3.998Besteak Gazteleraz 8.476 10.035 10.002 8.552Beste hizkuntzetan 395 409 344 324

2011 2012 2013 2014Liburuak Haurrak 5.192 5.360 5.342 5.291Helduak 18.947 19.040 17.996 17.209Erakundeak 49 94 13 138Guztira 24.188 24.494 23.351 22.638

Liburuak ez direnakHaurrak 3.937 4.322 10.083 4.184Helduak 9.282 10.507 4.390 8.717Erakundeak 24 28 13 16Guztira 13.243 14.857 14.486 12.917

Page 19: Hernaniko Udal Liburutegia. 2014 txostena

7.

7.4 Liburutegien arteko mailegua Irakurketa Publiko sarean dagoen beste liburutegira liburuak eskatzeko edota bidaltzeko aukeraematen duen zerbitzua. Ikusten denez, askoz altuagoa da maileguan kanpora bidaltzen dugunaeskuratzen duguna baino.

7.5 hernaniliburutegia.net web gunearen erabilera Bisitarien kopuruaren eboluzioa azpimarratzeaz gain, bertan jarritako dossierren erabilpenanabarmenduko genuke.

7.5 urteko bisitarien kopurua3 Laburpen gisa, hona hemen izandako bisitarien kopurua orotara

3Datu hauek sarreran dagoen kontagailuarekin kontatuta daude. Igogailuaren bidezko bisitak, berriz, ez daude hemen sartuta

19

Kanpora bidalitakoa 2011 2012 2013 2014Euskadiko liburutegietara 627 735 1.250Espainiako liburutegietara 0 1 2Guztira 627 736 1.252

JasotakoakEuskadiko liburutegietatik 70 93 480Espainiako liburutegietatik 0 0 0Guztira 70 93 480

2011 2012 2013 2014Bisitak 7.385 9.001 10.395 14.837Dokumentuen jaitsierak 984 2.404 3.994 6.841Betetako formularioak : bazkide + eskariak 58 62 76 21Sare sozialetan konpartitua 43 39Gomendatua 5 2 27 27

2011 2012 2013 201452.269 81.220 82.052 81.500

Page 21: Hernaniko Udal Liburutegia. 2014 txostena

21