henac eranskinak -...

33
HENAC Eranskinak

Transcript of henac eranskinak -...

Page 1: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

HENAC

Eranskinak

Page 2: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

Printzipio metodologikoak.

Zenbait kontzeptu.Ikuspegi metodologikoak:

Ikuspegi komunikatiboa

Hizkuntza zeinu-sistema dela esateak alderdi estrukturala soilik nabarmentzen du,

baina komunikatzeko erabiltzen dugula esatea beste urrats bat da, sistema hori benetako

komunikazio-egoerari eta komunikazio-xedeari egokitu behar baitzaie. Hizkuntzaren

definizio hori ikuspegi komunikatiboa izeneko planteamenduaren oinarria da, hau da,

gaitasun komunikatiboaren garapena beharrezkoa da hiztun osoa izateko. Honako alderdi

hauek hartzen ditu kontuan:

1. Erabilera: ikaslea hiztun bilakatzeko, nahitaez hizkuntzaren erabileran trebatu

behar da, testuinguruari lotutako egoera komunikatibo errealetan.

2. Testuinguruak hizkuntza-jarduera bakoitza baldintzatzen duten eragileen multzoa

hartzen du bere baitan: non eta noiz gertatzen den, komunikazio-egoera zein den, egoera

soziokulturala... Eragile horiek guztiak kontuan hartzea oso garrantzitsua da hizkuntza-

gaitasunak komunikazio-egoerari egoki lotzeko.

3. Arloa: gizarte-eragileek diharduten gizarte-bizitzako eremu zabala da. Eta

hizkuntza-jarduerak arloren batean kokatzen direnez, horrek eragin handia dauka sortzen

diren testuetan. Izan ere, testuen ezaugarri pragmatikoak eta linguistikoak aldatu egiten

dira, arloaren arabera egokitzeko. Arloak honakoak izan daitezke: publikoa (enpresa- eta

administrazio-entitateak, zerbitzu publikoak, kultur eta aisia-jarduera publikoak,

hedabideekiko harremanak, eta abar), pertsonala, hezkuntza-arloa eta lan-arloa.

4. Ikuspegi analitikoa: ikuspegi honek funtzioak hartzen ditu ardatz, programazioak

eta ikastaroak diseinatzeko unean (esaterako, aginduak ematea, eskatzea, promes egitea,

desenkusatzea, eta beste hizkuntza-jarduera batzuk). Ikuspegi honek hizkuntza funtzioen

arabera definitzen du, bigarren hizkuntza baten ikaskuntzaren benetako xedea finkatzeko:

gaitasun komunikatiboa lortzea. Gaur egun ikuspegi analitikoaren alde egiten da, hau da,

hiztunek, komunikatzeko, hizkuntza nola erabiltzen duten irakas-ikasteari ematen zaio

lehentasuna, eta ez gramatikaren deskribapenari soilik.

HENAC – Eranskinak 2

Page 3: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

5. Prozesua: funtsezkoa da ikaskuntza-prozesua ere aintzat hartzea, eta ez bakarrik

azken ekoizpena. Ikaskuntza-prozesu osoan, lortu nahi da ikasleak autonomia-maila

handiagoa edukitzea, bere baliabideak hobeki probesteko.

6. Testua eta pragmatika: testua da unitate; horrek zenbait fenomeno komunikatibo

lantzeko esparru zabalagoa ematen du, beti ere ikuspegi pragmatikotik abiatuta, eta ez

gramatika-ikuspegi hutsetik.

7. Egokitasuna: honen arabera, testuak testuinguru diskurtsibo errealei egokitzen

zaizkie, eta hiztunen gaitasun soziolinguistikoaren baitan dago. Testu bat egokia da baldin

eta erregistroa ongi egokitzen bazaio unean uneko egoera komunikatiboari.

8. Ataza: orokorrean, ataza gizakiak emaitza edo helburu jakin bat lortzeko egin

behar duen edozein jarduerari esaten zaio; adibidez, ogia erosi, kutxazainetik dirua atera,

oporrak antolatu, mendi batera igo... Xede hori lortzeko, batzuetan hizkuntza baliatu

behar izaten da, eta beste batzuetan, ordea, ez.

Eremu didaktikora ekarrita, esan daiteke ataza dela hizkuntzen irakaskuntzaren edo

ikaskuntzaren arloko edozein jarduera, ariketa, prozesu, pentsamendu, ekintza..., ikasi

nahi den hizkuntzan gaitasuna hobetzeko berariaz egiten dena. Atazek batez ere

komunikatzeko balio dute, eta horregatik, gainerako hizkuntza-jarduerak bezalakoak dira;

Ondorengo helburuok izaten dituzte: ikasleen hizkuntza-gaitasuna hobetzea, beraien

hizkuntza-gaitasunak ebaluatzea eta hizkuntzak ikasteko gaitasuna areagotzea.

Hizkuntzen metodologia komunikatiboa ardatz duten prozeduretan, atazetan

oinarritutako ikaskuntza eta irakaskuntza hobesten da, oso lagungarria delako hizkuntza-

jarduerak eta estrategiak modu eraginkorrean lantzeko. Horregatik, azken urteotan

atazetan oinarritutako prozedura metodologikoek indar handia hartu dute hizkuntzen

irakaskuntzan. Azken finean, metodologia horien funtsa da errealitatean gauzatzen diren

atazak eta hizkuntza-jarduerak eta estrategiak ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuan

erreproduzitzen saiatzea, ahalik eta modu naturalenean. Atazen didaktizazioa modu

desberdinetan egin daiteke, baina ohikoena atazaren hiru urratsak lantzea da: atazaurrea,

atazaren garapena eta hizkuntzaren zenbait alderdiren fokalizazioa.

HENAC – Eranskinak 3

Page 4: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

Ikuspegi konstruktibista

Metodologia konstruktibistaren arabera, honako alderdi hauek hartzen behar dira

kontuan:

1. Ikasleak ez dira berdinak.

2. Hizkuntza bat ikastean norberaren esperientzietako datuen barne-lanketa egiten

da, eta horrek ikaskuntza-estilo desberdinak ekartzen ditu.

3. Ikaskuntzaren eskema kognitiboak (jakin beharrekoak, egiturak, gaitasun

soziokulturala...) ez dira unibertsalak; aitzitik, eskema horiek zenbait aldagairen baitan

sortzen dira: heziketa, kultura, norbanakoen joerak...

4. Ikasleak euren buruaren gaineko deskribapen eta sentimendu multzo batekin

aritzen dira ikaskuntza-prozesuan (motibazioa, ezagutza, aurreiritziak...), eta horrek

eragin handia du ikas-prozesuan.

5. Hizkuntza-erabiltzailea gaitasun estrategiko batzuen jabe da, munduarekiko

ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan. Eta

horietara jotzen du komunikazio-egoera edo ikaskuntza-egoera berrietan.

6. Ikaslearen iraganeko esperientziak ikasleak bere buruaz duen ustea eta estimazioa

eratzen eta integratzen laguntzen dio. Beraz, bere buruaz uste eta iritzi ona badu,

errazago ikasten du, eta ez da deseroso sentitzen ikaskuntza- eta irakaskuntza-giroan eta

aldaketa-prozesuetan.

7. Ikasle helduen parte-hartzea bultzatu behar da curriculumari buruzko erabakietan;

esate baterako, ikasteko jarduerak eta atazak aukeratzeko orduan.

8. Ikasleek hobeki ikasten dute baldin eta edukiek zerikusia badute euren

esperientzia eta ezagutzekin, eta xede praktikoa argi badute.

9. Ikasleek hizkuntzak ikasteari buruzko ideia jakin batzuk dituzte, eta ideia horiek

gogoan hartu behar dira hizkuntza-programak prestatzean.

10. Estrategiak erabiliz, ikasleek autonomiaren bidean aurrera egiten dute.

11. Ikaslerik eraginkorrenek euren burua neurtzeko eta ebaluatzeko trebetasunak

garatzen dituzte.

HENAC – Eranskinak 4

Page 5: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

Gaitasun estrategikoak

Hizkuntzaren komunikazio-prozesuko estrategiak

Hiztun, idazle, entzule edo irakurle izateko, ikasleak ezinbestekoa du trebetasuna

izatea zenbait jardueraz osatutako sekuentziak gauzatzeko:

a. Hitz egiteko, ikasleak gai izan behar du:

- Mezua planifikatzeko eta antolatzeko (trebetasun kognitiboak).

- Hizkuntz enuntziatua formulatzeko (trebetasun linguistikoak).

- Enuntziatua ahoskatzeko (trebetasun fonetikoak).

b. Idazteko, ikasleak gai izan behar du:

- Mezua antolatzeko eta formulatzeko (trebetasun kognitiboak eta linguistikoak).

- Testua eskuz edo ordenagailuz idazteko (eskuzko trebetasunak).

c. Entzuna ulertzeko, ikasleak gai izan behar du:

- Enuntziatua hautemateko (trebetasun fonologikoak).

- Mezua identifikatzeko (trebetasun linguistikoak).

- Mezuaren lexikoa ulertzeko (trebetasun semantikoak).

- Mezua interpretatzeko (trebetasun kognitiboak).

d. Irakurria ulertzeko, ikasleak gai izan behar du:

- Idatzizko testua hautemateko (ikusizko edo ukimenezko trebetasunak).

- Idazketa ezagutzeko (trebetasun grafikoak eta ortografikoak).

- Mezua identifikatzeko (trebetasun linguistikoak).

- Mezua ulertzeko (trebetasun semantikoak).

- Mezua interpretatzeko (trebetasun kognitiboak).

HENAC – Eranskinak 5

Page 6: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

Prozesu horietako urrats batzuk behagarriak eta ulergarriak dira. Beste batzuk,

ordea, ez dira hain erraz ulertzen (nerbio-sistema zentralean jasotzen diren fenomenoekin

zerikusia dutenak, esaterako). Prozesu horren urratsak honako hauek izan ohi dira:

a. Planifikatzea

Planifikatzea da komunikazio-ekintzan erabiltzen diren gaitasun orokorrak eta

komunikazio-gaitasunak hautatzea eta koordinatzea, komunikazio-asmoak gauzatzeko (ikus

4. atala).

b. Gauzatzea

Gauzatzea prozesu gauzatzaileari esaten zaio.

- Adierazpena

Adierazpen-prozesuan bi osagaik parte hartzen dute:

. Formulazioak planifikazioaren emaitza hizkuntza-molde batean txertatzen du.

Prozesu lexikoak, gramatikalak eta fonologikoak hartzen ditu bere baitan (eta,

idazketari dagokionez, ortografikoak); prozesu bereizgarriak dira, eta nolabaiteko

independentzia dutenak.

. Artikulazioak aho-aparatuaren jarduera antolatzen du, eta prozesu

fonologikoak ahoskatzeko organoen mugimendu bihurtzen ditu.

- Harrera eta ulermena

Harrera prozesu hartzaileari esaten zaio, eta lau urrats ditu. Urrats horiek

sekuentzia lineal baten moduan gertatzen dira (behetik gora), baina etengabe

eguneratzen eta berrinterpretatzen dira (goitik behera), ahozko eta idatzizko

elkarreraginean gertatzen den prozesu subkontziente baten bidez:

. Soinuak, grafismoak eta hitzak (eskuz idatziak nahiz inprimatuak) ezagutzea.

. Testua identifikatzea (erabat edo zati bat).

. Testua entitate linguistiko gisa ulertzea.

. Mezua testuinguruaren arabera interpretatzea.

Gainera, ulermenak honako trebetasun hauek eskatzen ditu: hautematea,

oroimena, deskodetzea, deduzitzea, aurrez ikustea, irudimena, irakurketa lasterra

(edo irakurketa diagonala), aurreko eta ondorengo ezagutzaren eta informazioaren

erreferentzia gurutzatuak.

HENAC – Eranskinak 6

Page 7: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

- Elkarreragina

Ahozko adierazpen- eta ulermen-jardueren hurrenkerari erreparatzen bazaio,

ahozko elkarreraginak bere baitan hartzen dituen prozesuak honela lotzen dira:

. Adierazpen- eta ulermen-prozesuak kateatu egiten dira. Norbait bere

solaskidearen enuntziatua prozesatzen ari den bitartean (enuntziatua artean

osagabea dela), bere erantzuna planifikatzen hasten da, enuntziatuaren izaeraren,

haren esanahiaren eta haren interpretazioaren gaineko hipotesian oinarrituta.

Idatzizko elkarreraginean (gutunak, posta elektronikoak, sare sozialak eta

abar), ulermen-prozesuak eta adierazpen-prozesuak gehienetan ez dira aldi berean

gertatzen. Nolanahi ere, mezu elektronikoak edo sms mezuak, adibidez, gero eta

gehiago ari dira hurbiltzen denbora errealeko elkarreraginera. Eta idatzizko

komunikazio hori aldi berean gertatzen denean, idatzizko elkarreraginean sortutako

diskurtsoak ahozko elkarreraginean sortutakotik gertu dago.

c. Jarraipena eta kontrola

Jarraipena eta kontrola esaten zaie komunikazio-prozesuan atzeraelikadura izateko

baliatzen diren estrategiei, adierazpenean zein ulermenean. Adibidez:

- Ezustekoari aurre egitea (arloa, gaia, egitura... aldatzen denean).

- Komunikazioan egon daitezkeen etenei aurre egitea, honelakoak gertatzen

direnean:

. Oroimen-hutsuneak.

. Ataza jakin bat gauzatzeko komunikazio-gaitasun eza (ordezko estrategiak erabiliz;

adibidez, berrantolaketa, itzulinguruak, ordezkapena, laguntza eskatzea...).

. Ulermen eta interpretazio okerrak (azalpenak eskatuz).

. “Lapsus linguae” edo adierazpen okerrak (zuzentzeko estrategiak erabiliz).

HENAC – Eranskinak 7

Page 8: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

Estrategia komunikatiboak

Estrategia komunikatiboak hizkuntza-ikasleak edo erabiltzaileak hobeki

komunikatzeko erabiltzen dituen baliabideak dira, bere hizkuntza-gaitasunen lagungarri

edo osagarri:

a. Zerbait saihesteko estrategiak:

- Mezua ordezkatu.

- Gaiak saihestu.

- Mezua bertan behera utzi.

b. Zerbait lortzeko edo konpentsatzeko estrategiak:

- Itzulinguruak (Arropa gordetzeko balio duena, hots, armairua).

- Ordezkapen lexikala (arraina, legatza-ren ordez).

- Hitz makuluak (traste, gauza, zera...).

- Baliabide paralinguistikoak (mimika, irudiak...).

- Berregituratu (Gizon hori oso...[aberatsa da]...gizon horrek diru asko dauka).

- Hitzak asmatu.

- Lehendabiziko hizkuntzaren itzulpen literala, kalkoa, alegia.

- Atzerritartu (lehendabiziko hizkuntzaren hitza bigarren hizkuntzaren ahoskerarekin

esatea).

- Kodea aldatu, lehendabiziko hizkuntzara edo beste batera pasatuz.

c. Denbora irabazteko estrategiak:

- Hitz betegarriak (Hara, egia esan... Zer esan dut...?).

- Norberak edo besteak esandakoa errepikatzea.

d. Nork bere burua zuzentzeko estrategiak:

- Norberak esandakoa zuzentzea.

- Norberak esandakoa bestela adieraztea (Esan nahi dut...)..

HENAC – Eranskinak 8

Page 9: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

e. Elkarreraginezko estrategiak:

- Laguntza-eskeak:

. Zuzenak (Nola esaten da...?).

. Zeharkakoak (Ez dakit euskaraz nola esaten den...).

- Esanahia negoziatzeko estrategiak.

- Ez ulertzean eta gaizki ulertzean:

. Eskaerak: errepikatzeko eskatu, argibideak eskatu, baieztatzeko eskatu.

. Ez ulertzearen adierazpenak: hitzezkoak edota keinu bidezkoak.

. Ulertutakoaren laburpena.

- Erantzunak:

. Berriz esatea, beste era batera esatea, azalpen luzeagoa ematea, murriztea,

baieztatzea, bertan behera uztea...

. Erreparatzea ea mintzaideak jarraitzen dizun.

f. Estrategia paralinguistikoak:

AHOZKOAK:

- Gorputzaren hizkuntza:

. Keinuak (adibidez, ukabil itxia, protesta adierazteko).

. Aurpegierak (adibidez, irribarre egitea edo bekozko iluna jartzea).

. Seinalatzea, adibidez, hatzarekin, eskuarekin, begiekin, burua makurtuz.

. Jarrerak (adibidez, gorputza astun erortzen utzi, etsipena adierazteko, edo

aurrerantz makurtuta eseri interes bizia adierazteko).

. Ikusizko kontaktua (adibidez, finko so egin konplizitatezko keinua edo

sinesgarritasuna adierazteko).

. Gorputz-ukipena (adibidez, musu ematea edo eskua ematea).

. Proxemika (adibidez, hurbil edo urrun egotea).

- Onomatopeiak erabiltzea.

- Ezaugarri prosodikoak:

. Ahotsaren kalitatea (zakarra, hila, zorrotza, eta abar).

HENAC – Eranskinak 9

Page 10: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

. Tonua (marmartia, negartia, oihukatzailea...).

. Intentsitatea-bolumena (xuxurlatzea, marmarrean aritzea, garrasi egitea...).

. Iraupena eta indarra (Oooso ongi!).

IDATZIZKOAK:

- Ilustrazioak (argazkiak, marrazkiak, irudiak eta abar).

- Grafikoak, taulak, diagramak eta abar.

- Ezaugarri tipografikoak (letra tipoak, intentsitatea, espazioa, azpimarra, diseinua,

eta abar).

Ikaskuntza-prozesuko estrategiak

Ikasleek beren ikaskuntza-prozesua hobetzeko, errazteko eta indartzeko erabiltzen

dituzten estrategiak dira.

ZEHARKAKOAK

a. Estrategia metakognitiboak

- Hizkuntzaren ikaskuntza-prozesua nolakoa den ulertzea.

- Ikaslearen ezaugarriak ezagutzea.

- Ikaskuntza planifikatzea:

. Helburuak negoziatu eta erabakitzea.

. Ikasgelan burutuko diren jarduera guztien helburuak ezagutzea.

. Jarduera horiek burutzeko behar diren edukiak aukeratzea.

. Lana nork bere kasa antolatzeko gai izatea.

. Teknika eta eginbide eraginkorrenak ezagutu eta negoziatzea.

- Ikaskuntza-prozesuaren garapena:

. Ezagutza berrien eta aurrekoen arteko lotura egitea.

. Hizkuntza erabiltzeko aukerak bilatzea.

. Hizkuntza erabiltzera arriskatzea.

. Hutsegiteen aurrean jarrera baikorra izatea.

HENAC – Eranskinak 10

Page 11: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

. Jarrera aktiboa eta ekimena.

. Eskura ditugun baliabideen hautaketa eta erabilera eraginkorra izatea:

gramatika, hiztegia, irakasleari kontsulta, Internet, eta abar.

. Eskolaz kanpoko beste baliabide batzuk erabiltzea: berezko hiztunak,

komunikabideak, bestelako harremanak, eta abar.

- Autokontrola eta autoebaluazioa:

. Erabakitako helburuena.

. Erabilitako teknika eta estrategiena.

b. Estrategia afektiboak

- Norberaren gaitasun eta jarrera baikorretan konfiantza suspertzea.

- Hutsegiteekiko beldurra uxatzea.

- Barregarri gelditzeko beldurra gainditzea.

- Jarrera kritikoa garatzea.

- Beste hizkuntza bat hitz egiten dutenenganako jarrera baikorra eta errespetuzkoa

bultzatzea.

- Norberak aurrez ezagutzen dituen edo gogoko gaiei buruzko testuak (irakurri zein

entzutekoak) bilatzea.

- Eskura dauzkan baliabide linguistikoei ahalik eta etekin handiena ateratzea, eta

norberaren mugak gainditzea.

c. Estrategia sozialak:

- Interesa eta hartzaileari laguntzea bultzatu eta garatzea.

- Komunikazio-atazak talde-lanean burutzea.

- Gertaerak elkarrekin aztertzea eta hipotesiak eratzea.

- Aurrez eztabaidatu eta erabakitako helburuak lortzeko elkarrekintza bultzatzea.

- Beste taldekideen ideia eta sentimenduekiko sentiberatasuna bultzatzea.

- Jarrera positiboa izatea euskararen erabileran eta transmisioan, zenbait arlotan:

familian, auzoan, merkataritza-harremanetan, lanean, kalean, ikastetxean,

Administrazioan...

HENAC – Eranskinak 11

Page 12: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

ZUZENAK

a. Oroimen-estrategiak

- Adimen-loturak sortzea:

. Hizkuntza-elementuak sailkatuz, talde semantikoen bidez.

. Informazio berriaren eta zaharraren arteko lotura esanguratsuen bidez.

- Testuinguruaz baliatzea, hitz berriak gogoratzeko.

. Hitz gakoak erabiltzea.

. Hitz multzo bat gogoratzeko, mapa semantikoak egitea.

- Irudi eta hotsez baliatzea:

. Informazio berriaren eta zaharraren artean loturak sortzea, irudi edo hots

esanguratsuz baliatuz.

- Berrikustea, tarteka-marteka ikasitakoa aztertuz.

b. Estrategia kognitiboak

- Gertaerak aztertzea eta hipotesiak eratzea.

- Hipotesiak egiaztatzea.

- Arrazoibide deduktiboak garatzea.

- Ulermen induktiboa eta globala lortzea.

- Behatutako arauak orokortzea.

- Euskararen berezitasunak norberaren lehen hizkuntzarenekin erkatzea.

- Norberaren oharrak jasotzea.

- Laburpenak egitea.

- Nork bere gramatika propioa eratzea eta gero, arian-arian, berrikustea, aldatzea

eta garatzea.

- Transferitzeko gai izatea.

- Ahoskera eta intonaziorako teknikak:

. Jatorrizko hiztunak imitatzea.

HENAC – Eranskinak 12

Page 13: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

. Testu interesgarriak gogoratzea eta maiz errepikatzea –abestiak, poemak,

esaldi zailak...–.

. Ahopeka testu horiek abestea, erritmoa eta doinua ikasteko.

c. Konpentsatzeko estrategiak

- Entzun eta irakurtzerakoan hipotesiak egitea:

. Hizkuntza-elementu ezezagun baten aurrean beste hizkuntza-elementuak

erabiliz.

. Gainerako beste elementuak erabiliz (testuingurua, egoera, egitura

testuala...).

- Idatzi eta hitz egiterakoan oztopoak gainditzea:

. Laguntza eskatuz.

. Baliabide paralinguistikoak erabiliz (mimika...).

. Mezua ordezkatuz.

. Mezua berregituratuz.

. Hitzak asmatuz.

. Itzulinguruak eginez.

HENAC – Eranskinak 13

Page 14: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

Gaitasun funtzionalak

Makrofuntzioak (testu-sekuentziak)

Testuak oinarrizko testu-sekuentzia multzotan edo makrofuntziotan bereizten dira,

igorlearen xede edo funtzio komunikatibo nagusia kontuan hartuta. Makrofuntzio jakin bat

duten testuek hizkuntza-ezaugarri komun batzuk izan ohi dituzte, eta horregatik, testu-

multzo horien sekuentzien sailkapen orokorra oso baliagarria da testu bakoitzaren tasunak

lantzeko.

Testu-sekuentzia ohikoenak honako hauek dira: solasaldi bidezkoak, instrukziozkoak,

deskriptiboak, narratiboak, azalpenezkoak eta argudiozkoak. Kontuan izan behar da,

alabaina, testuak ez direla beti makrofuntzio bakarrarekin lotzen; aitzitik, gehienetan,

oinarrizko testu-sekuentziaz gain, bestelakoak ere erabiltzen dira testu berean. Hau da,

narrazioetan deskribapenak tartekatzen dira, argudiozko testuetan azalpenak ematen

dira... Mesedegarria da testu-sekuentzia orokor horien ezaugarriak ezagutzea:

SOLASALDI-TESTU SEKUENTZIA

Xede nagusia: bi solaskideren edo gehiagoren artean truke komunikatiboa gauzatzea,

igorle eta hartzaile gisa txandaka jokatuz.

Testu-generoak: solasa, eztabaida, debatea, mahai-ingurua, elkarrizketa, inkesta,

antzezlana, testa....

Ezaugarri diskurtsiboak:

▪ Deixi ugari.

▪ Bukatu gabeko edo biribildu gabeko esaldiak.

▪ Esaldi laburrak, eten askorekin.

▪ Dedukzioa eta iradokizuna, maiz.

▪ Keinuek eta intonazioak garrantzi handia dute.

▪ Isilune ugari.

▪ Erritmoak eta bolumenak garrantzia du.

▪ Esapide, esamolde eta interjekzio ugari.

HENAC – Eranskinak 14

Page 15: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

▪ Estrategia komunikatiboek garrantzi handia dute.

▪ Modalizazio ugari.

▪ Gaitasun soziolinguistikoek pisu handia dute.

INSTRUKZIO-TESTU SEKUENTZIA

Xede nagusia: agintzea, zerbait egiteko argibideak ematea edo aholkatzea.

Testu-generoak: araua, argibidea, errezeta, legea, jokabidea, aholkuak...

Ezaugarri diskurtsiboak:

▪ Adizkiak 2. pertsonan asko erabiltzen dira.

▪ Aditz forma errazak. Agintera maiz erabiltzen da.

▪ Aditz aspektua geroaldikoa izaten da.

▪ Derrigortasuna adierazteko baliabideak (behar izan, nahitaez,

ezinbestean...).

▪ Zenbatzaile ugari: ordinalak eta kardinalak.

▪ Denbora eta espazio antolatzaile ugari.

DESKRIBAPEN-TESTU SEKUENTZIA

Xede nagusia: izaki bizidun eta bizigabeak, lekuak, gertaera edo prozesuak nolakoak

diren adieraztea.

Testu-generoak: grafikoak, mapetako irudi-testuak, deskribapen literarioak,

curriculumak, turismo-gidak, hiztegietako, entziklopedietako eta testu-zientifiko-

dibulgatiboetako definizioak...

Ezaugarri diskurtsiboak:

Deskribapen-diskurtsoan honako elementu hauek dira nagusi, batez ere:

▪ Deskribapen testu-sekuentzia, normalean, bestelako testuen barruko sekuentzia

osagarri gisa agertzen da, eta ondorengo sailkapena egiten da:

- Fisikoa: pertsonak, animaliak, gauzak, tresnak, tokiak, paisaiak...

- Psikologikoa: aldartea, izaera, sentimenduak...

- Prozesuen deskribapena: nola egiten den, nola funtzionatzen duen, nola

erabiltzen den...

HENAC – Eranskinak 15

Page 16: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

▪ Esaldi motzak, bakunak gehienbat.

▪ Puntuazio-marka ugari.

▪ Erlatibozko perpaus ugari.

▪ Indikatiboko orainaldia da nagusi.

▪ Izenondo eta izenlagun ugari.

▪ Atzizkiak eta hitz elkartuak modu aberatsean erabiltzen dira.

▪ Leku-adierazle eta leku-antolatzaile ugari.

▪ Denbora-adierazle eta denbora-antolatzaile ugari.

NARRAZIO-TESTU SEKUENTZIA

Xede nagusia: denbora-tarte jakin batean izandako gertaerak eta ekintzak

kontatzea.

Testu-generoak: eskutitza, mezu elektronikoa, pasadizoa, gertaera, ipuina,

eleberria, biografia, berria, kronika, erreportajea, filma, kontakizun historikoa...

Ezaugarri diskurtsiboak:

Narrazio-diskurtsoan honako elementu hauek dira nagusi:

▪ Ekintzak, lekua, denbora, pertsonaiak.

▪ Diskurtso-moduak: estilo zuzena, zehar estiloa eta zehar estilo librea.

▪ Denbora antolatzaileek garrantzi handia dute narrazioaren garapenean: denbora-

erreferentzia puntualak, aurrekotasuna adierazteko, aldiberekotasuna adierazteko,

gerokotasuna adierazteko eta erritmoa markatzeko.

▪ Deskribapenak ugariak izaten dira.

▪ Baliabide literarioek garrantzia dute: onomatopeia, aliterazioa, sinonimia, elipsia,

asindetona, polisindetona, anafora, eratorpena, paralelismoa, hiperbatona, konparazioa,

metafora, sintesia, hiperbolea, pertsonifikazioa, antitesia edo kontrastea...

▪ Modalizazioa, gertaerak sortzen dituzten emozioak transmititzeko.

▪ Narratzaileak hartzen duen ikuspuntua: narratzaile orojakilea, narratzaile-

pertsonaia eta narratzaile-lekukoa.

HENAC – Eranskinak 16

Page 17: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

AZALPEN-TESTU SEKUENTZIA

Xede nagusia: prozesuak, fenomenoak edo kontzeptuak azaltzea eta informazio

objektiboa ematea.

Testu-generoak: txostena, testu-liburua, laburpena, eskema, artikulua, erreportajea,

eskabidea, eskaintza, instantzia, mezu elektronikoa, bloga, entziklopedia digitala...

Ezaugarri diskurtsiboak:

Azalpen-diskurtsoan honako elementu hauek dira, batez ere, nagusi:

▪ Testuan ideiak kateatzeko moduak:

- Kausa-ondorioa

- Arazoa-konponbidea

- Deskribapenezko antolaketa

- Antolaketa sekuentziala

- Antolaketa konparatiboa

▪ Atenporalitatea aditz-formetan: indikatiboko oraina hirugarren pertsonan.

▪ Joskera argi eta zehatza. Adierazpen-esaldi ugari.

▪ Definizio eta birformulazio ugari.

▪ Lexiko doia eta kontzeptuala: teknizismoak, kontzeptuak...

▪ Antolatzaileak maiz:

- Kausa-ondorioa

- Adibideak txertatzekoak

- Moduzkoak

- Helburuzkoak

▪ Baliabide ez-linguistikoek pisu handia dute: tipografia, grafikoak, eskemak,

irudiak...

ARGUDIO-TESTU SEKUENTZIA

Xede nagusia: iritzia ematea, argudiatzea, eta hartzailea konbentzitzea edo

limurtzea.

HENAC – Eranskinak 17

Page 18: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

Testu-generoak: eztabaida, debatea, solasaldia, mahai-ingurua, erreklamazioa,

txostena, iruzkina, editoriala, iritzi artikulua, zuzendariarendako gutuna...

Ezaugarri diskurtsiboak:

Argudio-diskurtsoan honako elementu hauek dira, batez ere, nagusi:

▪ Argudio motak:

- Autoritate-argudioa (Egunkari horretako zuzendariak esaten duen bezala...).

- Iritzi orokorraren argudioa (Bezero guztiok iritzi bera dugu horretan).

- Senaren argudioa (Hori egiteko senari jarraitu besterik ez dago).

- Adibideetan oinarritutako argudioa (Hor saltzen dena, adibidez, ez da

legezkoa).

- Analogiazko argudioa (Arnasa hartzea bezain erraza da hori ulertzea).

- Kontrako argudioa (Esan duzuna egia da, baina ez du balio kasu honetan).

▪ Aditz deklaratzaileak erabiltzen dira (esan, iritzia eman, nabarmendu,

azpimarratu...).

▪ Mendeko esaldiak: kausalak, helburuzkoak, kontzesiboak, kontsekutiboak...

▪ Antolatzaile ugari: arrazoiak gehitzeko, kontrajartzeko, ondorioztatzeko...

▪ Elkarreraginaren garrantzia.

▪ Jarreren garrantzia (modalizazioa).

▪ Intonazioaren garrantzia.

HENAC – Eranskinak 18

Page 19: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

Mikrofuntzioak

Mikrofuntzioak erabiltzaileek elkarreraginean sortzen dituzten testu sinpleen eta

laburren erabilera funtzionala adierazten duten kategoria batzuen arabera sailkatzen dira.

Honakoak dira aipagarrienak:

1. Ezagutzak, iritziak, sinesmenak eta aieruak aditzera ematearekin lotura duten

funtzioak edo hizkuntza-jarduerak: baieztatzea; iragartzea; egoztea; sailkatzea; gertaera

baten egiazkotasuna berrestea; aierua adieraztea; deskribatzea; ezeztatzea; adostasuna

eta desadostasuna adieraztea; ez-jakitea, zalantza, eszeptizismoa eta iritzia adieraztea;

hipotesiak egitea; zerbait identifikatzea edo nork bere burua identifikatzea; informatzea;

eragozpena adieraztea; kontra egitea; zuzentzea; ihardestea; suposatzea...

2. Eskaintzarekin, asmoarekin, borondatearekin eta erabakiekin lotura duten

funtzioak edo hizkuntza-jarduerak: bat etortzea; onartzea; baimentzea; zerbait egiteko

asmoa edo nahia adieraztea; zerbait egiteko ezetza ematea; zerbait eskaintzea; laguntza

eskaintzea; zerbait egiteko nork bere burua eskaintzea; promes egitea; atzera egitea...

3. Hartzaileak zerbait egitea edo ez egitea helburua duten funtzioak edo hizkuntza-

jarduerak: jakinaraztea; abisatzea; mehatxatzea; animatzea; jarraibideak ematea;

baimena ematea edo ukatzea; eskatzea ukatzea; gogogabetzea adieraztea; norbait zerbait

egitetik salbuestea; galdetzea; ikara adieraztea; agintzea; zerbait eskatzea (laguntza,

berrespena, aholkua, informazioa, jarraibideak, iritzia, baimena zerbait egiteko...);

norbaiti baimena ukatzea; konbentzitzea; norbaiten edo zerbaiten kontra norbait

jakinaren gainean jartzea; debekatzea; proposatzea; erreklamatzea; gomendatzea;

norbaiti zerbait gogoraraztea; iradokitzea; erregutzea...

4. Gizarte-harremanak izatea, eta beste pertsonen gaineko iritziak adieraztea

helburu duten funtzioak edo hizkuntza-jarduerak: gonbit bat onartzea edo ez; eskertzea;

arreta erakartzea; errukia izatea; ongi etorria ematea; agur esatea; dolumina adieraztea;

zoriontzea; konplimenduak egitea; iraintzea; norbaitez edo zerbaitez interesa adieraztea;

gonbidatzea; barkamena eskatzea; nork bere burua edo beste norbait aurkeztea;

errefusatzea; agur egitea...

HENAC – Eranskinak 19

Page 20: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

5. Egoera jakin batzuen aurrean jarrerak edo sentimenduak adierazten dituzten

funtzioak edo hizkuntza-jarduerak: norbaiti zerbait leporatzea; norbait edo zerbait

defendatzea; errugabetzea; damu izatea; aurpegiratzea; sentimenduak adieraztea

(miresmena, poza edo zoriontasuna, norbaitenganako sinpatia, onespena eta gaitzespena,

konfiantza eta konfiantzarik eza, desengainua, interesa eta interesik eza, arbuioa,

nahigabea, mina, zalantza, eszeptizismoa, itxaropena eta itxaropenik eza, estimua,

asebetetzea, asegabetasuna, gogokoenak adieraztea, etsipena, ezustea, beldurra,

tristura...)...

HENAC – Eranskinak 20

Page 21: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

Koherentzia edo egokitasun soziolinguistikoa

Erregistroa

Formalitate mailaren arabera, ondorengo erregistroak bereiz daitezke:

Erregistro neutroa

Erregistro neutroa harreman neutroen testuinguruan erabiltzen den erregistroa da:

laneko eta eskolako harremanetan, auzoko ezagunekin, merkataritza-harremanetan,

komunikabideetan... Hiztunak, ezezagunekin ari denean edo solaskideaz informazio gutxi

duenean, erregistro neutroa erabiltzeko joera izaten du. Arruntena da euskaraz.

Erregistro neutroaren ezaugarri nagusia da ez duela erregistro formalak dituen

berariazko baliabideak maiz erabiltzen, ezta informalekoak ere.

Beraz, batetik, ez du erregistro informalaren tasun nabaririk izaten:

▪ Arrunkeriak, biraoak eta esamolde itsusiak.

▪ Hitanoa erabiltzea.

▪ Afektibitateak eta emozioek pisu handia hartzea.

Eta bestetik, ez du gehiegizko formaltasunik ere izaten:

▪ Adeitasunezko formula jasoak.

▪ Egitura eta aditz-forma jasoak.

▪ Oso ahoskera zaindua.

▪ Hiztegi teknikoa.

Hala ere, erregistro formalaren zenbait ezaugarri izan ohi ditu:

▪ Egitura argiak erabiltzen dira. Ez da elipsi, digresio eta errepikapen asko

erabiltzen.

▪ Eratorpena eta hitz elkarketa asko erabiltzen da kontzeptuak eta ideiak garatzeko.

▪ Lexiko eta kontzeptu zehatz samarrak.

▪ Hizkera ez-xenofoboa edo ez-sexistak garrantzi handia du.

▪ Adeitasun-arau estandarrek garrantzia dute.

HENAC – Eranskinak 21

Page 22: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

Erregistro informala edo lagunartekoa

Erregistro informala konfiantzazko jendearekin erabiltzen da: oso giro ezagunak,

lagunak, familia, konfiantzazko auzokideak, lankideak...

Bere ezaugarri diskurtsiboak honako hauek dira:

▪ Hizkera azkarra, ahozkotasunari lotutako ahoskerak: bustidura (langile/[langille]),

kontsonanteen erorketa (puska bat/[puskat]), fonetismo bokalikoak ([geyo]), aditz forma

laburtuak (joan behar dugu/[fanbidu])...

▪ Bat-bateko testu-sekuentziak: joskera sinplea, parafrasiak, etenak, errepikapen

ugari, digresioak maiz (haritik joatea, alegia)...

▪ Arrunkeriak: esapide zabarrak (Kaka zaharra!, Zoaz popatik hartzera...).

▪ Biraoak (Mari purtzila, astazakila, sasikumea, zoaz zakurraren ipurtzulora...).

▪ Piropoak (Zuk zer duzun? Beste inork ez duena!; Horrelako azala baduzu, nolakoa

ote da mamia?).

▪ Hitz-makulu edo esapide betegarri ugari (zeratu, bada, horrela, izan ere...).

▪ Elipsiak: aditz laguntzailearena, lokailuena, esaldi zatiena...

▪ Onomatopeia ugari (zarta-zarta, plausta, dinbi-danba...).

▪ Lokuzioak eta adierazpide idiomatikoak -gazte hizkera, sare sozial digitaletako

hizkera...- (mutil katxarroa; Hau pitokeria, hau!; atxurra harrapatu...).

▪ Zuzentasun gramatikalaren garrantzia lausotu egiten da, komunikagarritasunak

hartzen baitu garrantzi guztia.

▪ Hitanoa erabiltzea.

▪ Euskalkia erabiltzea, eta tokian tokiko hitz eta lokuzio tradizionalak erabiltzea

(Auzomotojorik hago!; Horrek ez dik zimurrik mingainean!; Nekaporraturik zagok!).

▪ Kalko eta maileguen erabilera (pixka bat, eske, zentzu horretan, gure aldetik...).

▪ Kontzeptuen lausotasuna eta zehaztasun falta (adibidez, Ez naiz garaiz etorri lana

bukatu behar nuelako adierazteko: Zera hori egin behar eta, badakizu...).

▪ Intonazioaren, erritmoaren eta bolumenaren garrantzia.

▪ Keinuen garrantzia.

HENAC – Eranskinak 22

Page 23: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

▪ Sentimenduak eta emozioak adierazteko baliabideak: adjektibazio aberatsa,

harridurazko esaldiak, adierazkortasuna handitzeko baliabideak (konparazioak, hiperbole

edo exagerazioak, anaforak, metaforak, antitesiak...)...

▪ Ironiak eta zentzu bikoitzak (gaizki gaudela esateko, Ederki gaude horrela!; inporta

ez zaidala esateko, Ene! Gaur ez dut begirik bilduko kezka horrekin!).

Erregistro formala

Formaltasun-maila handia behar duten testuinguruetan erabiltzen da erregistro

formala: instituzioekiko harremanak, lan-harremanak, arlo akademikoa, merkataritza-

harremanak, komunikabideak...

Hizkera jasoak dituen ezaugarri diskurtsiboak dira nagusi:

▪ Testuen egitura antolatuak eta argiak: aldez aurretik prestatutakoak edo gidoi bati

jarraitzen diotenak; koherenteak; ongi kohesionatuak (beraz, ordea, adibidez, nahiz

eta...); egitura sintaktiko konplexuetakoak: mendeko perpaus ugari, zehar-estiloa maiz...

▪ Zuzentasun gramatikalaren garrantzia.

▪ Aditz forma jasoak (gerta ez dakigun, hala bedi, datza...).

▪ Ahoskera zaindua (EBAZ): txistukariak; bokalen ahoskera; aditz ahoskera

estandarra; -a itsatsia; g/j (geologia, ginekologoa...); p/b (bake/ *pake); p/f (nafar/

*napar)...

▪ Hitz-elkartuen eta eratorrien erabilera aberatsa.

▪ Lexiko zehatza, eufemismorik gabea: zergak (ez fiskalitatea); langabe geratzea (ez

lanpostuen amortizazioa)...

▪ Hizkera ez-xenofoboa edo ez-sexista: gizakia (eta ez gizona), seme-alabak (eta ez

semeak); antropologoa (eta ez antropologa); herrialde txiroak (ez hirugarren mundua)...

▪ Adeitasun-arau estandarren garrantzia (Jaun hori/Andre hori; esker mila

igortzeagatik; har ezazu nire zorionik beroena; zorionbide izan dadila...).

▪ Sentimenduak eta emozioak adeitasunez adieraztea: Gure desadostasuna agertu

nahiko genuke (eta ez Nazka-nazka eginda gaude); Erantzutea ahaztu zaizulakoan nago

(eta ez Badakit ez duzula erantzun nahi izan)...

HENAC – Eranskinak 23

Page 24: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

Erregistro intimoa

Erregistro intimoa hurbiltasun emozional handiko pertsona bakan batzuekin

erabiltzen da: gurasoak, anai-arrebak, seme-alabak, bikotea...

Afektibitatea eta emozioa transmititzeko baliabide diskurtsiboak dira nagusi. Berez,

hizkera informalaren baliabide asko erabiltzen da, baina baditu berezko ezaugarriak ere:

▪ Baliabide paralinguistikoen maiztasuna: begiradak, keinuak, kontaktu fisikoa...

▪ Intonazioaren modulazioa.

▪ Onomatopeia afektiboak (xuxurla, firin-faran, ixil-mixil...).

▪ Ahoskera afektiboak: hipokoristikoak (gixon, pollita, ttottela, mutturxikin...);

atzizki txikigarriak: -ÑO (txoriño), -TXO (gauzatxo), -XKA (gorrixka)...

▪ Isiluneen eta etenen garrantzia.

▪ Izen eta adjektiboen erabilera afektiboa (bihotzeko koxkorra, patxua, apapa joan,

laztan kuttuna...).

Erregistro ofiziala/espezializatua

Teknikoki hizkera berezia behar duten arloetan erabiltzen da: lan-esparru teknikoak,

arlo ofiziala, zerbitzu teknikoak, gai espezializatuak, goi mailako arlo akademikoa...

Erregistro formalaren ohiko ezaugarriez gain, honakoak ditu:

▪ Eredu estandarretan oinarritutako testuetan: isuna, ofizioa, kontratua, bilera-akta,

curriculum vitae-a, ziurtagiria...

▪ Lexiko aberatsa eta zehatza (ebazpena; pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga;

hotzeko prentsaketa; haizagailua...).

▪ Mailegu tekniko ugari (CD-ROM-a; obozelula; hardware-a; metabolismoa...).

▪ Adierazpide formalak, eta berariazko hizkuntza-formulak (Atsegin handiz hartu

dugu zuen gonbita; Agur t´erdi; Harremanetan jarraituko dugulakoan, jaso ezazu nire

agurrik beroena...).

▪ Oso ahoskera zaindua (EBAZ).

HENAC – Eranskinak 24

Page 25: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

Testuak sortzeko baliabideak

Paragrafoan:

. Paragrafo bakoitzak ideia bat garatu behar du (eta ideia horri buruzko

xehetasunak, behar balitz).

. Informazio garrantzitsuak hasieratik eman, ez bada beste efekturik lortu nahi

(sorpresa...).

. Gakoak aurretik eman, informazio nagusia gero eman nahi bada.

. Egiturak eta hitzak alferrik ez aipatu, edo errepikatu.

. Informazio berria zuzenean eman.

Esaldian:

. Ez egin oso esaldi luzeak:

*Atzoko istripuan noiz eta nola gertatu zen jakiteko, eta suhiltzaileak noiz

iritsi ziren ikusteko, modu asko egon daitezke, larrialdietako zerbitzuak informazio

hori ematen duelako eta prentsan ere agertuko delako, berrien atalean.

→ Atzoko istripuan noiz eta nola gertatu zen jakiteko, eta suhiltzaileak noiz

iritsi ziren ikusteko, modu asko egon daitezke. Batetik, larrialdietako zerbitzuak

informazio hori ematen du; eta bestetik, prentsan ere agertuko da, berrien atalean.

. Informazio garrantzitsua hasieran jarri. Aditza eta subjektua aurreratu:

*Krisitik lehenbailehen ateratzeko ikaragarrizko ahaleginak egin beharko

genituzkeela ukatu du gobernuak.

→ Gobernuak ukatu du krisitik lehenbailehen ateratzeko ikaragarrizko

ahaleginak egin beharko genituzkeela..

. Ez pilatu deklinabide-kasuak:

*Aholkulariak salerosketak eta ordainketak non egin esango digu.

→ Aholkulariak esango digu salerosketak eta ordainketak non egin.

HENAC – Eranskinak 25

Page 26: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

. Ez erabili hizkuntza erromanikoen gerundioaren kalkoa baizik eta euskarazko

baliabideak:

Telefonoz deituko diogu, non eta noiz gelditu garen *esanez.

→ Telefonoz deituko diogu, non eta noiz gelditu garen esateko. (Helburuzkoa)

Ikaragarrizko erauntsia bota zuen, goitik behera busti *ginelarik.

→ Ikaragarrizko erauntsia bota zuen, eta goitik behera busti ginen.

(Ondoriozkoa)

. Alferrikako erlatiboak saihestu, ahal denean:

*Kaleratu berri duten egunkari hori atal batzuk ele biz dituena da.

→ Kaleratu berri duten egunkari horrek atal batzuk ele biz ditu.

*Eman diezaiogun goiz osoa esperoan egon den sindikatuko ordezkari horri hitz

egiteko txanda.

→ Eman diezaiogun hitz egiteko txanda sindikatuko ordezkari horri, goiz osoa

esperoan egon da eta.

. Sarritan, baiezko esaldiak ezezkoak baino argiagoak dira:

*Jaialdian sartzeko sarrerarik erosi ez duten pertsonek ez dute zozketan parte

hartzerik izanen.

→ Jaialdian sartzeko sarrera dutenek bakarrik hartuko dute parte zozketan.

. Ezezko esaldietan, ez urrundu gehiegi aditz nagusia eta laguntzailea:

*Ez genuke urtero egoten den katramila aurten ikusi nahi.

→ Ez genuke aurten ikusi nahi urtero gertatzen den katramila.

. Ez erabili aditzetik eratorritako izenik, aditza bera baizik:

*Egin duzun azterketaren berrikusketa noiz egin behar den bihar erabakiko

dugu.

→ Bihar erabakiko dugu zure azterketa noiz berrikusi.

. Forma pasiboak eta inpertsonalak saihestu, subjektua zein den argi dagoenean:

*Auzokideen bileran zenbait puntu onartuak izan ziren atzo.

→ Atzoko bileran zenbait puntu onartu zituzten auzokideek.

. Zerrenda luzerik ez eman, kataforarik gabe:

HENAC – Eranskinak 26

Page 27: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

*Atzo aurkezpena egin zuten, eta Igor Etxenike, Julene Solis, Javier Mendia

eta Josu Comes izanen dira batzordeko ordezkariak.

→ Atzo batzordea aurkeztu zuten, eta honako hauek izanen dira ordezkariak:

Igor Etxenike, Julene Solis, Javier Mendia eta Josu Comes.

HENAC – Eranskinak 27

Page 28: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

Ebaluazio-motak

Ebaluatzeko egoera eta helburu asko daude, eta bakoitzak ebaluazio-mota batzuk

dakartza, nork, zer, zertarako, noiz eta nola ebaluatu behar den kontuan hartuta.

Adibidez, ikasgelan ebaluazio-mota batzuek garrantzi handia dute: diagnostikoa,

jarraitua, kalifikatiboa, formatiboa eta sumatiboa...; eta ebaluazio egiaztatzailean,

ordea, beste batzuek: hizkuntza-gaitasunen ebaluazioa une jakin batean, sumatiboa,

objektiboa, irizpide zehatzetan oinarritua...

Noiz eta zertarako ebaluatu?

Ebaluazioa ikaskuntza-prozesuaren edozein unetan egin daiteke. Nolanahi ere, une

bakoitzean egiten den ebaluazioak xede desberdinak ditu, eta ondorioz, informazio

desberdinak lortzen dira:

a. Ebaluazio diagnostikoa

Unitate baten hasierako ebaluazioa da, eta gutxienez, bi helburu ditu:

administratiboa (ikasleak taldearen, mailaren eta ikasturtearen arabera sailkatzea...) eta

didaktikoa. (ikasleen gaitasunak, beharrak, nahiak, interesak, zailtasunak... balioesteko

egiten da, programak, atazak, sekuentzia didaktikoak, proiektuak egiteko helburuarekin...

eta ikasleei beren ikasprozesuan kokatzen laguntzeko).

b. Prozesuarena: ebaluazio formatiboa

Ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuan zehar egiten da. Ikasleen garapen-maila

ezagutzeaz gain, egindako bidea aztertzen da, jakiteko ea aurrez ikusitako helburuak zein

neurritan lortzen ari diren: hizkuntza-gaitasunak, estrategiak, materialak, epeen

egokitasuna, ikasleen motibazioa, jarrerak eta abar. Horren ondorioz, ikasleen motibazioa

indartu egiten da, eta irakasleari bidea ematen dio prozesuaz jabetzeko, eta moldatzeko.

Porrotik ez izateko tresna izan daiteke, pertsona bakoitzari egokitzeko aukerak ematen

baitizkio.

Ebaluazio formatiboa garatzeko tresnak ugariak dira: elkarrizketak, galde-sortak,

behaketak, egunerokoa, karpeta (audio- eta bideo-grabazioak barne), jarraipen-

koadernoak, kontrol-zerrendak eta balorazio-orriak... Horiek guztiak, batetik, irakasleak

erabil ditzake; baina ikasleek ere euren artean aplika ditzakete, edo nork bere burua

ebaluatzeko ere balio dezakete.

HENAC – Eranskinak 28

Page 29: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

Ebaluazio mota hau antolatua eta sistematikoa da eta sostengu idatzia edo grabatua

izan behar du. Izan ere, eraginkorra izateko, oso argi izan behar da zer ebaluatuko dugun

eta zer baliabide erabiliko ditugun horretarako.

c. Ebaluazio sumatiboa

Ikaskuntza-prozesu baten edo ataza-ziklo baten amaieran egiten denari deitzen zaio,

eta helburua kalifikazio bat ematea izaten da. Ebaluazio honen bidez lorpenak neurtzen

dira, ikasle bakoitzaren eta talde osoaren helburuak kontuan izanda. Prozesuaren azken

unea da, baina ez nahitaez erabakigarria. Ebaluazioaren emaitzak zenbakien bidez

adierazten dira, askotan: notak, estatistikak...

Ebaluazio sumatiboa egiteko, teoria komunikatiboan oinarritutako probak diseinatu

beharko dira, ikasleen gaitasunak eta estrategiak hizkuntza-jardueren bidez neurtzeko.

Proba horiek helburu argia behar dute: motibazioan eragitea, premia komunikatiboa

ziurtatzea, testuingurua aintzat hartzea..., eta horretarako ebaluazioak sistematikoa eta

ongi planifikatua izan behar du, eta irizpideak ere bateratuak.

Nork ebaluatu?

Nork ebaluatzen duen kontuan hartuta, bi kontzeptu bereiztea komeni da:

- Kanpoko ebaluazioa: ikastaldetik edo ikastegitik kanpoko aztertzaileek egindako

ebaluazioari esaten zaio. Gehienetan egiaztatzailea izan ohi da.

- Barneko ebaluazioa: irakasleak edo ikastetxeak berak egindakoa.

Bertan nork parte hartzen duen kontuan hartuta, lau modutara sailka daiteke

ebaluazioa:

a. Heteroebaluazioa

Ebaluatzaile batek hizkuntza-erabiltzaile baten prozesua baloratzen du: zein

mailatan dagoen, zer lortu duen eta zer falta zaion. Bi eratakoa da: banakakoa,

ebaluatzaileak ikasleak banan-banan aztertzen dituenean, eta taldekoa, ikastaldea bere

osotasunean aztertzen duenean.

b. Autoebaluazioa

Balorazioa ikasleak berak egiten duenean, autoebaluazioaz mintzo gara. Hau ere

banakakoa zein taldekoa izan daiteke. Bestalde, ebaluatzailearen autoebaluazioa ere

aipagarria da.

HENAC – Eranskinak 29

Page 30: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

c. Koebaluazioa

Ebaluazioan diharduten eragileek elkar ebaluatzen dute: ebaluatzaileek eta

ebaluatuek elkar ebaluatzen dute, edo ikasleek elkar ebaluatzen dute, edo ebaluatzaileek

elkar ebaluatzen dute.

d. Egiaztatzailea

Balio du egiaztagiri baten bidez egiaztatzeko hizkuntza-erabiltzaile baten hizkuntza-

gaitasun komunikatiboak zein diren, arlo akademikoan, lan- eta kultura-arloan, eta abar...

Normalean erakunde ofizial edo homologatu batek egiten du.

Ebaluazio egiaztatzailea ebaluazio sumatiboan oinarritzen da normalean, eta izaera

koiunturala izan ohi du, egun jakin batean, proba jakin baten bidez, epaimahai jakin batek

egindako ebaluazioan oinarritzen baita. Hala ere, ezin da ukatu ebaluazio egiaztatzailea

formatiboa ere badela, erabiltzaileari ikaskuntza-prozesuan aurre egiteko informazioa eta

motibazioa ematen diolako. Ebaluazio mota honek ezaugarri bereziak izaten ditu:

- Normalean ez du ikaslearen ikaskuntza-prozesua kontuan hartzen, batez ere

kanpoko erakunde batek modu irekian eta orokorrean egiten badu.

- Askotan emaitzek eragin handia izaten dute irakas-ikaskuntza prozesuan, edukietan

eta metodologian eragin dezaketelako. Ondorio honi washback edo oihartzun efektua

esaten zaio (nolako proba, halako metodologia).

Ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuen ebaluazioari

buruzko gogoetak

Ikaskuntza eta irakaskuntza-prozesuetan ebaluazioa egokia eta zuzena dela

bermatzeko, ibilbide osoa kontrolatu beharra dago, ebaluatzeko prozesua diseinatzen

denetik bertatik emaitzak eman arte edo ondorioak atera arte. Horretarako, EALTAk

(European Association for Language Testing and Assessment) proposatzen dituen hainbat

ideia interesgarriak dira:

a. Gogoeta orokorrak:

Zein da ebaluazioaren helburua?

Nola lotzen dira ebaluazioaren helburuak curriculumarekin?

Probak egiteko, badago dokumenturik, proben zehaztapenak jasotzen dituena?

HENAC – Eranskinak 30

Page 31: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

Probak zein neurritan hartzen du curriculuma bere baitan?

b. Ebaluazio-prozedurak:

Nork diseinatzen ditu?

Zein neurritan egokitzen zaizkie ikasleei?

Nola jasotzen, ebaluatzen eta gordetzen da ikasleen ikaskuntza-prozesuari buruzko

informazioa?

Nola ziurtatzen da ebaluazioaren emaitzak zehatzak eta zuzenak direla?

Zer-nolako ahalegina egiten da irakasleen artean, eta ikastetxeen artean, azterketak

zuzentzeko irizpideetan adostasuna bultzatzeko?

Kontuan hartzen da ikasleen ikuspuntua?

c. Ondorioak:

Nola erabiltzen dira emaitzak?

Zein neurri hartuko dira kontuan, ikaskuntza hobetzeko?

Nolako informazioa (feedback) jasotzen dute ikasleek haien emaitzei buruz?

Zein bide daude ikasleek erreklamazioak jartzeko edo berrikusketak eskatzeko?

Zein dira ebaluazio-prozeduren ondorioak, irakasteko jardueretan?

Zein dira ebaluazio-emaitzen ondorioak ikasleendako?

Ebaluazio egiaztatzailea

Ondoren, gogoeta batzuk eta oinarrizko jarraibideak eskaintzen dira, egiaztatze-

probak egiten dituzten erakunde edota zentro publiko eta pribatuendako.

a. Proba eraikitzea:

- Azterketaren oinarri teorikoa; esaterako, gaitasun komunikatiboa kontuan hartzen

duen eredu bat izatea.

- Azterketaren helburua: azterketa zein testuingurutan erabiltzen den, eta zein

populaziorendako den egokia.

- Azterketa-prestatzaileak aukeratzeko eta horiei prestakuntza eskaintzeko irizpideak

ematea. Horrez gain, proba sortzeko eta balioesteko, adituen irizpenak kontuan hartzea.

HENAC – Eranskinak 31

Page 32: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

- Deialdi guztietan egiten diren azterketak parekagarriak izatea: edukietan,

egonkortasunean eta iraunkortasunean eta kalifikazioetan. Hau da, nahiz eta desberdinak

izan, egiten diren proba guztiek frogatu behar dute neurtzen ari diren maila berbera dela,

eta maila horretako jarduerak, atazak, hizkuntza baliabideak... eskaini behar dituzte,

ikasleek euren gaitasuna erakusteko.

- Proba horrek kanpoko erreferentzia-sistema batekin zein lotura duen (Europako

Erreferentzia Marko Bateratuarekin, adibidez).

b. Azterketaldia eta logistika:

- Azterketa-gune guztietan, prozedurek bateratuak, gardenak eta zehatzak izan

behar dute.

- Azterketa-dokumentu guztien kudeaketak kontrolatua eta ziurra izan behar du.

- Euskarri lagungarri egokiak: gertakarietarako telefono-zerbitzua, web-zerbitzuak,

eta abar.

- Emaitzen eta egiaztagirien konfidentzialtasuna eta ziurtasuna bermatu behar dira.

- Baliabide egokiak bermatu behar dira Hezkuntza Premia Bereziak dituzten

izangaiendako.

c. Zuzenketa eta kalifikazioa:

- Zuzenketek zehatzak eta fidagarriak izan behar dute.

- Aztertzaileen fidagarritasunari eta errendimenduari buruzko datuen analisia.

d. Proben analisiak:

- Azterketarien datuen analisia: bermatzen da neurtu nahi izan diren trebetasunen

gaineko emaitzak soilik neurtzen direla. Horrenbestez, ziurtatu behar da zenbait aldagaik

ez dietela abantailarik ekarriko azterketari batzuei; adibidez, jatorri kultural, etniko edo

soziala, sexua, adina, euskalkia...

- Itemetatik ateratako datuak biltzea eta analizatzea: fidagarritasun-indizea,

neurketa-errore estandarra, itemen zailtasun-neurria, diskriminazio-gaitasuna, eta

distraigarrien funtzionamendua.

. Diskriminazioa: item baten gaitasuna maila desberdinetako azterketariak

bereizteko.

HENAC – Eranskinak 32

Page 33: henac eranskinak - EIBZeibz.educacion.navarra.es/baliabideak/curriculumak/dok/henac_eranskinak.pdf · ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du, bere lehendabiziko hizkuntzan.

. Distraigarria: aukera anitzeko galdera batean, edozein aukera oker. Distraigarrien

emaitzak aztertzeko aztertzen da zenbat azterketarik aukeratu dituzten distraigarri

horiek.

- Proben analisia: batetik, aztertzeko ea probak baliagarriak, fidagarriak, eta

bideragarriak diren, eta bestetik, zehatzak eta neurgarriak diren.

e. Partaideekin komunikatzea:

- Emaitzak ongi komunikatzea. Azterketaren testuingurua, helburua, erabilera eta

edukiez gainera, informazio egokia eman behar da emaitzak ondo interpretatzen eta

erabiltzen laguntzeko.

HENAC – Eranskinak 33