Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea...

50

Transcript of Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea...

Page 1: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak
Page 2: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak
Page 3: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

HegatsLITERATUR ALDIZKARIA 14 . ZENBAKIA EKAINA 1997

14A U R K I B I D E A

Lizardi eta modernitatea

7

BERNARDO ATXAGA

Gure kultura ikustezin zenekoa

17

JUAN NIARI LEKUONA

Futurismoarekin ados egon zen poeta

25XABIER LETE

Lizardi: Lirikotasuna gehi kontzeptua

37

LURDES OTAEGI

Lizardi, Rimbaud etorri duk hitzak galdezka

EUSKAL IDAZLEEN ELKARTEA

Page 4: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

Euskal idazleen Elkarteak Lizardiren omenaldi-batzordeko partaide gisahartutako konpromezua betez argitaratzen du Hegats hau .

Eusko Ikaskuntzari gure esker beroak, ilustrazio-bildumaeskuzabalki uzteagatik .

HegatsLiteratur aldizkaria

14 . zenb . 1997

ARGITARATZAILEA :

EUSKAL IDAZLEEN ELKARTEA

ALE HONETAKO KOORDINATZAILEAK :

MAITE GONZALEZ ESNAL

MAKETAGILEA :Lamia

Curia, 25-Sotoa31001 Iruñea

Euskal Idazleen ElkarteaZurriola hiribidea, 14-1 . ezk.

20002 DONOSTIATf. : (943) 276999 . Fax : 277288

ISSN : 1130-2445L.G . : Na-359/90

Page 5: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak
Page 6: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak
Page 7: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak
Page 8: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak
Page 9: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

Gure kultura ikustezina zenekoa

Arratsaldeon. Kanta bat, edo, hobeto esanda, poema bat, kantabihurtzen denean, egileari berari ere kosta egiten zaio idatzi zuenhartan gogoratzea; eta nik neronek, egun hauetan, mahainguru haugogoan hartzen nuenean eta, nik neronek ezin nion neure buruari"Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka" esan . Eta ateratzenzitzaidan tangoaren doinuarekin eta ibili naiz hara eta hona esanez,hori, "Rimbaud, Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka" . Hainzuzen ere, oso labur, poema honen inguruan gogoeta koxkor bategingo dut. Eta gogoeta hori hitzaurre bezala joango da, etaazkenean, poema esan gabe baina, poemaren zenbait pasarte,Lurdes Otaegik aipatutakoak berrituz ; halaxe osatuko dut nirejarduna gaurkoan .

Esaten da, kanta batek esaten du "bi kate", eta nik esango nuke"bi soka" . Ez dakit dakizuen edo sekula entzun duzuen Mao TseTung-en garaietan proba bat egin zutela bertako komunistek etaproba hau Everest mendia igotzea izan omen zen, baina ez mende-baldean eta kapitalismoan egiten den bezala, alegia, bakarka, giza-banakoaren ahaleginaren poderioz, baizik eta kolektibitate baten .moduan . Eta nik irakurri dudana egia bada, 7.000 txinatar mendi-goizale abiatu omen ziren eta bai noski igo ere . Ez dakit 7.000horiek igo ziren, ez dakit denak hala bakarrik % 10 bat, 700, igoziren. Honela, esaten dute Mao Tse Tungek erakutsi ziola munduari

Hegats 14

Mahaingurua

Page 10: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

M a h a i n g u r u a

zein garrantzizkoa den taldea eta zenbat gorago dagoen gizabanakoabaino gizartea .

Horrelako hainbestekeriarik gabe, Lurdesek aipatu du lehenkontinuitate hitza; bide hortatikan hitzegin nahi nuke. Nik ere ustedut talde lana oso garrantzizkoa dela; idazle bezala, esate baterako,norbaiten atzetik eta beste norbaiten aurretik zoazela . Gure kasuan,edo gaur idazten ari garenon kasuan, ezbairik gabe, Lizardi edoLauaxeta edo Larreko eta garai hartako idazleak daudela, eta hurre-na beste batzuk ere egongo direla, eta bihurtuko garela, baita ere,bide horretan edo arrasto horretan puntu batzuk. Jakina, norma-lean, gizarte, esango genuke, askatuetan, askatasuna duten gizartee-tan, soka hau, idazle guztiok elkarrekin lotzen gaituen soka hau,normalean begi-bistakoa izaten da . Eta idazle gazteak segituanikusten du bere aurretikan dagoen hori edo bere aurretik daudenhoriek, eta segituan jartzen da haiei begira eta han aukeratzen dubere aurrekoa, nolabait esateko. Baina, hemen Euskal Herrian, etabatez ere gerra ondorenean, orain dela 25-30 tute arte, EuskalHerria zentzu kulturalean, beraz, euskal kultura, euskal literatura,idazleak, liburuak, horiek denak dakizuen bezala, ikustezin ziren .Nolabait esateko, euskaldunoi lehenik eta azkarrena ohostu zigute-na izan zen ispilua, esaten dut ez esatearren errepresentazioa .Errepresentazio hori da gertaera, errealitate bat begien aurreanjartzea, ispilua ; mila ispilu daude, liburuak ispiluak dira, koadroakispiluak dira, kantak ispiluak dira eta hala jendea ikusten dut, ispiluhorretan zer den, ispilurik gabe ezin da askotan ikusi geure burua .Eta guk ez geneukan ispilurik, ez zegoen errepresentaziorik etaniretzat kasu, nahiz eta herri koxkor batean jaio hemen inguruan,eta nahiz eta herri euskaldun batean jaio, niretzat erabat ikustezinizan zen denbora askoan nire herritik 8 km . justura bizi izandakoLizardi poeta. Eta nahiz eta zapatak erostera askotan joan Tolosara,eta nahiz eta zapatak erosi Lizardi igandero azeitunak eskuan zitulabere andreagana joaten zen kale beretik, ez nuen nik Lizardirenazeitunik usaintzen . Ez zegoen inor niri esateko : «Hemen euskalpoeta bat egon zen, hemen soka bat dago eta zuk inoiz zerbait egin

Hegats 14

1 0

Page 11: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

M a h a i n g u r u a

nahi baduzu idatziz, bat egin ezazu soka honen ildotik» . Horregatikidazten hasi nintzenean, parentesi batean, erderaz hasi nintzen,zeren niretzat literaturari zegokionez, euskara zen erabat ikustezina .

18 urte nituela, Bilbon nengoela, egun baten lagun batek, eta horhasi zen soka pixka bat konpontzen, Lizardiren Bihotz begietanerakutsi zidan, eta gaur bezala gogoratzen dut liburua zabaldunuela, eta orduan zaletasun handia neukan literaturarekin, etabegien aurrean jarri zitzaidan aurreneko lerroa izan zela bultzia . Etahasi nintzen irakurtzen bultzia zer izan zitekeen asmatu gabe, zerenbide batean esanda, errepresentazio horretan baita ere gramatikarikere zegoen, hizkuntzaren errrepresentazio ispilu bezala . Guk euska-ra hitzegiten genuen, ahal bezala, etxean ikasi bezala baina ez areago,eta gutun guztiak, bide batez, etxera bidaltzen genituenak euskarazbidali arren dena bate-batera idazten genuen, dena ez koma eta ezaditz, dena halako tropolloan . Orduan, errepresentazio horiek ezgeneukanez ere, bultzia bezelako hitz bat eta bultzia horren ondo-renean zegoen poema trinkoa, niri erabat ulertezina egin zitzaidan .Bere horretan utzi, liburua itxi nuen eta gehiago ez nintzen Lizar-direkin gogoratu. Eta nire lagun horrek Lizardi poeta handia izanzela esan zidanean, pentsatu nuen ez zitzaidala poesia gustatzen etahorregatik, esaten zidala poema ulertezin hura poesia ona zela .Beraz, ez bakarrik ikustezin zela gure kultura, ispilurik ez geneukalabaizik eta beste zailtasun bat gehiago zegoen : hain zuzen ere, Lizardibere garaikoa izan zelako, -denok garelako gure garaikoak-, or-duan, berak erabilitako tresna, euskara mota hori, niretzat erabatulertezina zelako .

Orduan, alde batetikan soka hori, Lizardi bat ikustea aurrean,ezinezkoa zitzaidan eta urte asko pasa ziren berriro Bihotz begietaneskutan hartu nuen arte . Baina halako batean, hartu nuen zeren,baita ere ispilu gero eta gehiago zegoen . Beti gogoratzen naizgainera, uste dut Xabier Lete han zela, oker ez banago Zarautzen, nioso gaztea nintzen, Xabier Lete ere oso gaztea zen, eta gogoratzennaiz beraiek hitzegin zutela Lizardiren gainean edo kantatu eginzutela. Eta gogoratzen naiz Aresti ordurako aski gaixo zegoena,

Hegats 14

1 1

Page 12: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

M a h a i n g u r u a

tartean zela jende aurrean eta publiko arteko norbaitek esan zuela :«Hemen daukagu gure artean Bilboko poeta, Gabriel Aresti, etajakin nahi nuke zein iritzi daukan berak» . Eta bera altxa zen etaesan zuen: «Nik uste dut Lizardi poeta handia izan zela» . Orduanesan nahi dut bazegoela jada pittin bat, hasia zela ispilu hori sortzen .Orduan berriro soka hori hartu nahian, berriro joan ginen Lizardi-gana .

Hortikan dator, Otaegik aipatu du jada, bigarren arazoa . Irakurrieta gero niri iruditu zitzaidan oso garaiz kanpokoa; iruditu zitzaidannire bizimoduarekin zerikusirik ez zeukala ; iruditu zitzaidan osoortodoxoa, oso erlijiosoa nire gusturako. Orduan arazo izugarri batsortu zitzaidan ; denok bezala, halako susmo bat baneukan ordu-rako, eta hori zen euskal kultura-nolabait kanpoan zegoen kulturabat zela, leku guztietatik at alegia, bazter batean, eta oso kultura-modan dagoen hitz bat erabiliz-, oso camp iruditu zitzaidalaesango nuke . Eta asko kosta zitzaidan, eta irakurketa gehiago eginbehar izan nituen eta bere testuak berriro irakurri . Bide batezesanda, Lurdes Otaegik bildu dituenak eta gaur egun ere oso eskuradaudenak. Orduan asko bazeuden, beste asko ez.

Kontua da batez ere erdarazko testuak irakurriz, alegia, Lizardikaskatasun gehiagorekin idazten zuenean eta irakurriz, bat-batean,soka osatu egin zitzaidan . Eta iruditu zitzaidan Lizardik bazuelamodernitate bat, segituan adieraziko dut zer ulertzen dudan horriburuz. Iruditu zitzaidan, esate baterako, bere joera intelektuala zelaeta intelektualizazioaren aldekoa . Niretzako literaturan hori damodernitatearen adierazpenetako bat . Beti eredu kultoak aipatzenzituen, eta zen herri literaturaren aurka. Eredu kultoak hartu nahizituen, eta niri intelektualizazio hori modernitatearen xehetasune-tako bat zela iruditu zitzaidan .

Gero, baita ere iruditu zitzaidan Lizardik, -niretzat gaur behar-bada hau da gauzarik interesgarriena-, beti bere askatasun pertso-nala defenditu zuela. Aitzolen aurrean, kasu . Eta nola Aitzol osozaharra iruditzen zaidan, baita gaur egun ere, zeren, bere plantea-

Hegats 14

1 2

Page 13: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

M a h a i n g u r u a

menduaren arabera, idazle guztiek halako helburu nagusi baten aldelan egin behar zuten peoiak bezala . Eta orduan, Teilhard de Char-dinen Omegari buruz, euskal kulturaren eta euskararen salbazioraeramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak laneanjartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edoartikulu hartan, berak bere askatasun pertsonala defenditzen zuelaeta ez zegoela beste literatura mota batzuen aurka . Berak esatenzuen: «Hor konpon, idatz dezala herri kutsuarekin hala nahiduenak, baina nik nire eskubidea badut modu kultoagoan egitekoeta modu zailagoan» . Eta hori, askatasun pertsonal hori defenditzeaidazteko orduan, nik oso hurbil sentitzen dut zeren, puntu horridagokionez nik uste dut euskal kulturan, askotan, nola esangonuke, nabarmenean ez da horrelakorik esaten baina, askotan ezku-tuan, Aitzolen planteamendutan daude . Eta jende askok dauzkahelburu hauek: santuak hor goian eta denok horri buruz lan eginbehar dugula ematen du . Oso hurbilekoa iruditu zitzaidan eta horikusi nuen nik modernitatea .

Hirugarren soka, soka horren hirugarren atala, beharbada ez zenerabat osatu . Nik uste dut modernitatea literaturan batez ereerreferentzia kontu bat besterik ez dela . Alegia, nik esan nahi dutXIX. mendean zinerik ez zegoela eta beraz, gizarte hartan elipsiarenkontzeptua ez zegoen oso garatua, eta idazleek, Zola batek, ez zuenerabiltzen elipsia, kontzeptu hori, eta gaur egun denok, bai hitzegi-terakoan bai idazterakoan, zineak eredu hori eman digulako etaliteraturak, gaur munduko idazle guzti-guztiek idazten dute elipsia-rekin .

Gogoratzen naiz Zolaren nobela batean, artista batek arrakastalortzen duela teatroan, eta orduan loreak bidaltzen dizkiote 1�gizonek; orduan 1� aldiz jotzen du tinbrea ; 1� aldiz sartzen daatetik gizon bat, 1� aldiz hartzen du txartela .

Esate baterako, uste dut erreferentziak modernitateari buruz edomoderno izate edo ez izateari buruz, dela konturatzea gaur egunzineari eta beste gauza askori esker, jendeak, irakurleak, denok

Hegats 14

1 3

Page 14: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

M a h a i n g u r u a

elipsia daukagula barneratua eta elipsia erabili behar dela liburue-tan; edo gaiari buruz erreferentzia batzuk gaur egun erabiltzea, nolaesango nuke, bizitza kentzea dela liburuari .

XIX. mendearen bukaeran, eta ez hain bukaeran, hipnosianolabait zabaldu zen eta hipnosia egiten zen festetan leku askotaneta bihurtu zen gai izar bat . Orduko garaiko liburu askotan azaltzenda hipnosiaren inguruko narrazioa . Gaur egun hipnosia pixka batgeratu zaigu telebistarako eta orduan, Uri Geller-ek eta esango dukutxarila apurtzen edo biguntzen dizkigula, baina beno, kulturarentxoko horretan gelditu da eta jada ez dago liburuetan eta gai horierabiltzea . Seguru aski gaur camp izango litzateke, erreferentzia txarbat, erreferentzia ez modernoa .

Puntu honi buruz Lizardirekin nire adiskidantza ez da erabate-koa, salbu eta bere naturalezari buruzko atxikimendua ez balitz .Esan nahi dut, bere naturalezaren ikuspegia oraindik ere geure egingenezakeela; badaudela oraindik ere Lizardiren "Negu kolore" edo"Zeruak du negu kolore" poema horiek . Oraindik ere zoragarridirela eta ez direla camp bihurtuko. Kontua da, bukatzera noa, gutxigora-behera honela izan zela poema honen ataria eta hau esandagero nik uste dut poema oso erraza eta garbia dela, zeren, poemakesaten du: «Lizardi Rimbaud etorri duk hitaz galdezka; eta gu erehire zain geundela esan zioagu, aspaldi ez hintzela azaldu etxetik» .Dudarik gabe sartzen du alde batetik «gu zain gaude», aspalditikegon gara, ez dakit zenbat urtetan ; gure aurrekoa izanda, gure sokaberdineko poeta, gure anaia izanda, zentzu horretan gu egon garabera gabe. Ez dugu ez onartu eta ez dugu ez irakurri, ez dugu ezomendu, ez dugu ez ezer egin berarekin . Orduan esaten du «aspaldizain egon gaituk» baina, nola nik nahi nuen baita esatea ez baka-rrikan hire zain egon gaituk eta gaur jasotzen haugu, baizik eta esannahi nuen baita ere literaturan izan diren heterodoxoenak ere,alegia, modernoenak ere eta horren eredu gure denboraldikoentzatRimbaud bat izan zela esate baterako, Rimbaud ere etorri egin dukhire bila. Orduan hori hala da, etortzen da Rimbaud, gu ere zaingaude, bera ez da azaltzen . Alostorrea aipatzen dut zeren, gure kate

Hegats 1 4

14

Page 15: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

M a h a i n g u r u a

horretan beste erreferentzia bat da . Esaten den bezala oso tradiziogutxiko herria gara; Alostorrea hor zegoen behintzat, kanta zaharbat, eta hori aipatzen dut zeren, hori da ere sokaren beste puntu bat .Aipatzen dut baita ere segituan heriotz oihartzun bat ekartzenduelako eta hileta oihartzun bat ekartzen duelako Alostorreak,beleak eta azken batean ari naiz prestatzen pittin bat bukaera etabukaera zer da? Zuek badakizue hiletetan -hau askotan gertatzenda-, poeta bat lurperatzen da eta poeta berriak hartzen du harentxanda justu momentu horretan . Ekintza sinbolikoa da, zentzuhorretan berak nola baratza erabili zuen nik ere baratza jarri nuen .Eta munduko metaforarik zaharretakoan, erabili nuen zuhaitz bat,muxika hezur bat, orduan iruditu zitzaidan jarri lurrean eta erne-tuko da eta emango du eta baratzak jarraituko du .

Hegats 14

15

Koldo MitxelenaKulturunean, 1��6ko

apirilaren 26anLizardiren omenezko

mahainguruanesandakoarentranskripzioa.

Page 16: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak
Page 17: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak
Page 18: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak
Page 19: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

Futurismoarekin ados egon zen poeta

Aurretik oharkizun hau jarriz, autore batek eta liburu batek ezdutela berenganatzen kultur mugimendu baten izateko arrazoia,egiaz esan daiteke gure artean Lizardi mugarri bat dela modernita-tearen eta ez modernitatearen izanpuntu horretan . Erreferentzipuntu utziezina dela esan behar, autorearen itzalagatik, obrarenkalitateagatik eta geroak eman dion onarpen beteagatik, salbuespe-nak salbuespen. Lizardiz geroztik, euskal poesiak bide berri batziurtatu du, askatasun baten jabe egin da, agiri ofiziala jaso duabangoardirako, entsaismorako, autonomi kulturalerako . Lizardikongienik agertzen du kantutik askatu den poesigintza, garaikoeskakizunei atxikia, sorkuntza librea, pentsamolde garaikidea, or-duko koordenaden barruan .

Honetaz guztiaz uste sendoa dut neronek . Lurdes Otaegik,gaurko gure kudeatzaileak, bikainki emana du zein diren Lizardi-rengan modernitatearekin zerikusia duten alderdi existentzial, este-tiko, sozial eta formalak . Eta niretzat bistan da alderdi hauekzuzenean lotzen direla modernitatearen ikuspegi zabalarekin, oroko-rrarekin eta hainbat puntu xehekin ere bai . Aipa daiteke ezerberririk Lurdesek esanaren gain? Datu arloan zailagoa ikusten duthori, baina intuizio mailan zerbait berririk erants dakiokeela ustedut, eta hortik joango da gaurko nire ikuspegia Lizardiren moder-nitateari buruz .

Hegats 14

1�

Page 20: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

M a h a i n g u r u a

1 . Margolari futuristen manifestua (1�10)

Niretzat benetan argigarria izan da ikustea, nola funtsean antze-kotasun bat dagoen Manifestu honen eta Lurdesen tesiko ondorio-en artean. Azalean ez dira gauza bera, hemengo proiektu nazionalaeta Italiako margolariena gauza bera ez diren bezala. Baina garaiki-deak dira, orduko gizarteari zuzenduak eta garaiko izateko ustetanlanduak. Horregatik, intuizio modura-edo, dakart manifestu hau,gehiagoko ametsik egin gabe, baina komenigarri izango delakoan,gutxienez pinturako ikuspegiak poesia argi dezakeela ikustekobehintzat . Manifestuaren puntuak eman ditzagun lehenik .

a. Hautsi iraganarekiko kultua, hautsi gauza zaharrekiko obse-sioa, hautsi pedanteria eta formalismo akademikoa .

b. Imitazio-forma guztiak mesprezatu .

c. Originaltasun-forma guztiak goretsi, naiz eta ausartegiak izan,edo gogorregiak .

d. Ausardia eta harrokeria atera, berritzaileak errazegi erotzatzauritzen eta isilarazten direnean .

e. Artearen kritikoak inutiltzat eta kaltegarritzat eman .

f. ARMONIA ETA GUSTU ONA hitzen tiraniaren aurkaaltxatu, orokorregiak direnez, eta aitzakia horrekin Rembradten,Goiaren eta Rodinen langintzak zokoratuak izango liratekeenez .

g. Artearen ideia-alorretik aldendu lehendik landutako gai etatema guztiak .

g. Gaur egungo bizitza agertu eta goretsi, zientzia garaileaketengabe eta trumilka eraldatzen duen gaur egungo bizitza hori .

Ehortz hildakoak lurraren errai sakonetan. Gera bedi momiarikgabe etorkizunaren ateondoa . Eman bide gazteei, gogorrei, ausar-tei .'

Page 21: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

Mahaingurua

Segurutzat jo behar da Lizardik ez zuela ezagutuko manifestuhori . Pentsatzekoa da bere espiritu kritikoak mila ñabardura ipi-

1 . A. suAaez-M. VIDAL, Elsŕglo U. Historia Uiuuersal

niko zizkiokeela horrelako idazki bati . Baina ezin ukatu dena da,

delArre, Planeta, vol . Ix, Bar-

funtsean kointzidentzia handia dagoela Lurdesen tesiko ondorioak telona, �-10 or .

eta manifestu hau erkatzen badira . Besterik gabe, esan daiteke garai

2 Id., ibid., 2�1 or.bereko artista gazteak direla, eta batzuk futuristak badira, besteamundu berari aurpegi bera eman nahi dion poeta euskalduna dela .Besterik ez baina hori dena .

2 . Euskal margolari abangoardistak

Inpostazio modura eta froga-indar berezirik gabe gure helburu-rako, aipatuko dut, aipatu besterik ez, euskal margolarien kasua .Hauek eta Lizardik gizaki bera bizi izan zuten, eta arte bera ere eginbeharra zeukaten, errealitate berari erantzun estetikoa eman beha-rra . Margolaria ere bazen Lizardik, eta hain sentiberatasun estetikoberezia zuenak, kidetasun bat baino gehiago zituela abangoardistahaiekin kontuan hartzekoa da .

Euskal Herrian postinpresionismoa hezurmamitu zuten haingarrantzizko izan ziren margolariek, hala nola Dario Regoyosek,Frantzisko Iturrinok eta joan de Etxebarriak. Euskal Eskola sortuzuten, eta tipismo ugariz jantzi ere zen urte haietan, Aurelio Arteta(187�-1�40) nabarmendu zelarik batez ere, mendearen hasieranekindako modernitateari jarraitzen ziola .

Eta Bigarren Errepublika garaian errealismo kritikoa izan zennagusi, Evaristo Valle artistaren eraginez . Pizkunde hau, berrikun-tza artistikoaren bezpizte hau, ondo ageri da 1�1 I n, Asociacion deArtistas Vascos sortu zenean, elkarte honek bere eragin sonatuena1�18 inguru eduki zuelarik .'

Lizardi gaztea, idazten hasi berria, sentiberatasun estetiko be-rezikoa, oso gaztea izanik ere, poesigintza berriago bati ekina zen,Euskal-esnalea aldizkariaren karietara . Margolarien Euskal Eskolaketa Artista Euskaldunen Elkarteak ezin ukitu gabe utzi baruek euskal

Hegats 14

2 1

Page 22: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

Mahaingurua

poesia berriagotzen ziharduten egunetan . Eta mugimendu hauetazez zela ohartu esatea, esatea bezala izango litzateke, gaurko poetekez dugula harremanik eta sentiberatasunik Oteiza eta Txillidare-kiko, besteak beste .

3 . Lizardiren kasua

Lizardiren kasua ez zen, behar bada, ongi uztartzen manifestubaten formulazioarekin. Ñabardura askoko eta zehatzeko gizonazela esan dugu Lizardi, nahiz eta borrokalaria eta pentsalaria ere bai,orain aitortzen dugunez. Poetaren iritzi kritikoa barne, hala erezerbait atera daiteke manifestu horretatik, adierazteko funtseannahiko bat etortzen direla edozein garaitako artista aurreratuenaketa ohartuenak.

3. 1 . Etorkizunari aurretik bide eman ziona

Hasieran ulergaitza gertatu zen Lizardi, eta poesi biderik egokie-na ez zela berea ere oihukatu zen eta defendatu . Baina gerora,estetikak duen erlatibotasunean, eredugarritasuna aitortu zaio,klasikotasuna: gaur modernitatearen mugarri finkoa ikusteraino .

Zarauzko olerkariak izango ditu, hasieran batez ere, imitazio-olerkiak, denek bezala. Originaletan irmoago da Lizardiren eredu-garritasuna. Eta irakurlego garaikideak ulergaitza zela esaten bazuenpoesi-mota hori ez da hainbeste imitazioez ari, originalez baizik (etajatorrizkoenaz, hain zuzen) . Eta hala ere, eredu bilakatu . Honekesan nahi digu olerkariak ez ziola amore eman ahotan zebilenolerkigintza ulerterrazagoari. Eta bistan da : iragana bai Lizardik,baina kulturik gabe, obsesiorik gabe .

3.2. Originaltasuna eta berrikuntza funtsezko kontzeptuak

Nahiz eta originaltasun hori ausartegia izan edo gogorregia. Etagainera, berrizaleak errazegi desbideratutzat eman, zauritzera etaisilaraztera heltzeraino .

Hegats 14

22

Page 23: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

M a h a i n g u r u a

Artearen ideia-alorretik ezabatu lehendik landutako gai eta temaguztiak. Eta eguneko bizitza agertu eta goretsi . . . Hemen egon 3. L . OTAEGI, Lizardiren

poetika, Erein, Saiopaperak,zitekeen halako eragozpen bat Lizardiren modernitatea onartzeko . Donostia, 1��4, 231et ss .Baina gogora ekarri beharko genituzke Lurdesek bere tesiko epilo-goko lehen azpisailean esanikoak, Lizardirena «bizileku sendoa?»galdetzen eta erantzuten duenean . Gaur egun ere ez da errazatematika horri buruz erantzun berri bat ematen, nahi den alderditikeman, delako erantzun hori .

Bai jokamolde originalak, eta bai berritzaileak, jokabide esperi-mentala eskatzen dute, eta berau litzateke alderdirik agerizkoenaprodukzio artistikoa modernitatean landu dela esateko. Lizardieredu da arazo existentzialei aurpegi ematerakoan, arrazonamen-duari aitorpen betea egiterakoan berea emanez, eta bizitza estoizis-mo apain batez onartzerakoan. Eta ezin ukatu bere jarrera etikoa,ereduzkoa dela .

3.3 . Gizartea eraldatu beharra artearen bidez

Berrikuntza formalen alboan, gizartea eraldatzeko gogoa eska-tzen zen modernitatearen esparruan, abangoardien ildotik. Gauzajakina da konpromezu politiko eta kulturalaren garrantzia .

Honela dio Lurdesek:

«Lizardik, olerkigintzaren zeregin estetikoaz gain, zio etikoa ereazpimarratzen du : horregatik seinalatzen du bere olerkietan errea-litateari buruz diharduela; erretorika alferra baztertu, eta errealita-tearen, bizi izandakoaren eta ezagutzen denaren indar bereziaaldarrikatzen du» . 3

Ideia nazionalen zerbitzua da poesia eraberritzeko eta egunera-tzeko eskakizun betea, herriari begira landua .

4. Azkena

Elkarrizketaren abiada-parrilarako prestatu ditudan ikuspuntuhauek laburbiltzeko, puntu hauek finkatzen ditut "Lizardi etamodernitatea" gaiari buruz .

Hegats 14

23

Page 24: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

M a h a i n g u r u a

aL Harrigarri xamarra gertatu zait nola funtsean norabide berberaduten Lizardiren gaztaroko zenbait manifestu artistikok eta aipatutesian agerturiko xehetasunak gai honi buruz: «Lizardiren inguru-maria eta poetikaren arteko harremanak» (Epilogoa) .

Etorkizunaren poesia gertatu da, gaur ere begirunea etaestimua bereganatzen dituen poesigintza ; aurrera begira egina .

aa • Originaltasuna eta berrikuntza funtsezko nozioak gertatzenzaizkion poeta, kalitatea delarik eta miresmen sorgarria bere testi-gantza poetikoa .

aL Garaiko eskakizunei lotua, gizartea eraldatu beharraren lorpenhistorikoa, artea aurreratuz gizartea ere aurreratu nahi dela, ordukoutopi puntuan .

aL Modernitatearen tenkan eta kinkan landuriko poesia : zaharraazterbidean ezarriz, berria esperimentatuz eta guztizko seriota-sunean mamituz .

aL Lizardik bazuen modernitatearen kontzientzia, egin zuenmodernitatearen proiektua eta jaso du ondorengoen onarpen ede-rra, garaikideek eman ez bezalako aitorpen beteagoan .

Hegats 14

24

Page 25: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak
Page 26: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak
Page 27: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

Lizardi: Lirikotasuna gehi kontzeptua

Lau gara hitzegiteko eta nahitaezkoa izango da elkarri esandugunari oihartzunak jartzea; zeren, maite dugun gai baten ingu-ruan hitzegin nahi baldin badugu seguru aski izango ditugu desber-dintasunak, baina, kidetasunak ere bai. Nolanahi ere mintzatukogara poesiaz eta poetez . Etengabe mintza gintezke, generoaz, ga-raiaz, edukiez, estiloaz, influentziez, hizkuntzaz ; orriak eta orriakidatz genitzake, liburu osoak .

Lan hori Lizardiri buruz ere egin da eta ongi, baina azkeneanbada zerbait poesian eta artean misteriotsua, atxiki ezina, azterketaguztiei ihes egiten diena, eta hori, poesia bera da . Hitzen gauzatzeegunean, ulermenaren muga batera eramaten gaituena, eta hanharriduraren atarian uzten . Poesiaren inguruan ibil gintezke bainapoesia bera, nire iritziz, erreduzitu ezina da, arte gehienak bezala .Egoera bat imajina genezake: Dantek bere komedia aspaldi idatziadu eta orain erbestean bizi da Ravenan . Adintsua da eta heriotzahurbil nabari du. Arratsalde euritsu batean bere poema irakurtzenhasten da eta desasosegu izugarri batek harrapatzen du, ezin duulertu, ezin du ongi ulertu irudi haien zentzua. Argudio bakoitzarenaurkako beste argudioa bururatzen zaio, eta konturatzen da jainko-tiartzat eman zuen liburu gehiegizko hura Dante Alighieri zelakogizakume partzial batek idatzi zuela, eta ez duela gizakumearenbeste edozein menturazko asmakizunek baino gehiago balio . Or-duan, karrikara irtetzen da eta bere poemaz sekula deus jakingo ez

Hegats 14

27

Mahaingurua

Page 28: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

Mah aingurua

duten haur batzuei begira gelditzen da, beren mundua deskubritzendauden haur jostalari batzuei begira gelditzen da . Garai heroikoe-tako poetei buruz eta bere garaietakoak gutxietsi nahirik, Platonekaldarrikatu zuena aski ezaguna da, poetak fantasia asmatzaileakzirela, zoro desorekatu batzuk, egiatik urrun maiz zebiltzanak etaondorioz, hiriarentzat, "ciudadearentzat" kaltegarriak . Baina gehi-tu zuen jainkoen inspirazioz batzutan gauza ederrak, harrigarriak,hunkigarriak esan ditzaketela . Askotan entzun izan dugunez SanDuanek bere ebanjelioaren hasieran esaten du lehenik hitza zela, laubost hitza, ideia eta hitza jainkoarengan zegoela . Hitza Jainkoarenezaugarri bezala, guk behintzat ezin genezake beste moduz ulertu,beraz hitzaren zerbitzariei, zerbitzari den poetak izanen du, izangodu jainkotik erreinu bat besterik ez bada ere .

Lizardirekin sartu baino lehen, hitzaren dimentsio poetiko ho-nekin jarraitzeko, ezaguna da baita ere, Heidegger-ek zer nolakomiresmena zuen Holderlin poetarekikoa eta ez da oso harrigarriakontutan hartzen badugu giza esentziaren funtsezko elementutzatzuela Heidegger-ek hitza . Nik behin Koldo Mitxelenari entzunnion esaten: «Heidegger-en metafisika poesia hutsa zela» eta behar-bada egia da. Heidegger asko hunkitzen omen zuten Holderlinen«Poetikoki habitatzen du gizonak lurra» delako bertso haiek . Jakina,poetikoki lurra habitatzea eta poesia idaztea ez dira gauza berdinabaina, funtsean poiesisgauzatzea, errealizatzea zen eta mendebalde-ko kulturan hitz arnastunez sobratzen den idatzia . Lizardireneredutik ondorio bat atera genezake : badagoela poesian zerbaitindartsua, gizakume batzuek bertara daramatzana, hau da, poesiaradaramatzana. Eta paradoxa batzuk badaude .

Lizardik bere bizitza zibilean, "derecho", abogautza estudiatuzuen, fabrika bateko gerentea izan zen, politikan ere izan zuen berelekua. Poeta eta idazle aluzinatu horietatik oso urrun zen, alderan-tziz gizartekoia eta antolatzaile horietakoa zen, zentzuduna,praktikoa, bada, eta hori guztia horrela izanik, poesia izan zueneginkizunik maitatuena, poeta sentitu zen bere gunerik egiazkoene-tan. Eta hori erromantikokeriaz zorabiaturik gabe eta hitz ederre-

Hegats 14

28

Page 29: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

M a h a i n g u r u a

kilco miresmenak eragiten zion lehia etengabe baten ibilbidetik.Beraz, hori litzateke Lizardiren lehen definizioa : kultura literariogutxiko poeta bokazionatuarena .

Bigarren definizioa poeta patetikoarena litzateke nire ustez .Lizardiren poesian pathos baten oihua dago, destinoaren itzala,iragankortasunaren kontzientzia. Lizardi izadizaletzat hartua izanda, baina nire ustez, Lizardiren izadiarekiko apelazioak, edertasunaeta gauzatasuna baino haruntzago doaz, paisaiaren barneratze sin-bolikora, dakusagunaren beste aldean legokeen ilunaren erresuma-ra. «Oh! Zein dan iluna bera behar hau!» Ez da menturazko esaldiaLizardiren pentsamendu poetikoan, eta bestela ere legokeen ideianagusi bat baizik .

Hirugarren definizioa poeta aberkoiarena litzateke, aberkoia ezhainbeste Leopardiren modu erromantikoan, iraganaren ikurrakaideratu nahirik mitoaren txingar erraustuak su hartuz etab . Nikesango nuke gehiago zela poeta aberkoia Maragall baten moduzibikoan, aberriaren gauzei buruzko teoria eta praktika batuz . XIX.mendean eruditoek, literatoek, nazio historiko erdi galduak desku-britu zituzten eta lurralde salbaiak edo bitxiak goraipatu . Abertza-letasun horrek askotan elegiaren tankera hartzen zuen, iraganarikantu bat baitzen . Baina XX. mendean nazionalismo aberkoiekbestelako ezaugarriak zituzten. Ez ziren iraganaren ametsean gera-tzen gunearen gauzapen ekintzetan lehiatzen baizik . Iraganak erre-ferentzia batzuk eskaintzen ditu baina, modernitatearen arazoa daabertzaleak mugierazten dituena, bai eta literaturan ere . Lizardi etabere belaunaldikoak kultura arloan abertzale militanteak izan ziren .Jarrera hori poesiara eraman zitekeela garbi ikusten da Lizardirenpoemagintzan: "Asaba zaharren baratza" ; "Eusko bi gaztearena" ;"Gure mintzo" ; Izotz ondoko eguzki" ; "Euskal pizkundea" poe-mek aberkoitasun kezkatua adierazten dute .

Laugarren definizioa hizkuntza berritzailearena litzateke . Ezau-garri hori asko aipatu izan da eta iadanik aztertua dago : hitzkonposatuak, aditz trinkoaren erabilera, sintaxiaren plastizitatea,lexikoaren aurkikuntza bitxiak . Berezitasun horiek Lizardiren poe-

Hegats 14

2�

Page 30: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

M a h a i n g u r u a

siarekiko adieraz exijentzia funtsezkoa definitzen dute . Lizardiren-tzat hizkuntza poetikoaren arazoa ez zen inondik ere bitxikeria edopiroteknia estetikoa izan, espresioaren hala-beharrezko instrumen-tu bat baizik . Lizardik hizkera poetiko bat asmatu egin zuela esangonuke nik guztiz beharrezkoa zuelako, eta gainera hizkuntzarentxirotasunaz ohartuta zegoelako .

Lurdes Otaegik oso ondo esplikatu du Lizardiren Poetika li-buruan zeinen urrun zegoen Lizardi Aitzolengandik arazo horretan .Aitzol gai herrikoien eta hizkera errazago baten aldekoa zen . Poesia-ren eta literaturaren ikuspegi funtzional bat zuen, pedagogoek etaideologoek esaten duten bezalakoa . Lizardik aldiz, artista inarrosia-ren miresmen makur ezina zuen poesiaz. Poesiaren autonomiaaldarrikatzen zuen .

Badago galdera bat, gaurko jardunaldirako proposatu izan zai-gun gai bati buruz. Lehen Bernardok aipatu du arazoa : modernoaote zen Lizardi? Zertan datza bere moderno izatea? Borges-ek idatzizuen modernoak denok garela, halabeharrez, garaikideak garelakoeta horretatik ez duela inork ihes egiten. Honela zion Luna deenfrente liburu goiztiarrari 45 urte geroago erantsitako aintzinsolasean :

«Hacia 1�05 German x decidio : el unico deber ser moderno .Veintitantos años despuēs yo me impuse tambiēn esa obliga-cion del todo superflua, ser moderno es ser contemporaneo, seractual. Todos fatalmente lo somos» .

Bestetik Borgesek berak idatzi zuen poeta on guztiek, kontutanhartuak izatea merezi dutenek, behar dutela alderdi liriko bat etaalderdi intelektual bat . Emozioen dimentsio kontzeptuala beha-rrezkoa dela alegia, eta poeta erabat bereziak bakarrak direla alegia .

Euskal poesiara itzuliz, gerra aurreko poesiara, nik esango nukeOrixe klasizista zela batetik, eta herrikoia nahi zuela izan bestetik .Horrela, figura pixka bat anakronikoa ematen du Orixek, antzi-nakoa, nahiz horrek bere literaturari kalitaterik ez kendu . Orixebakarra da nire iritziz ; hizkuntzaren erregistroak erabiltzeko gaizena, sortzezko euskaldun bakarra bait zen . Kontuan hartu behar da

Hegats 14

30

Page 31: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

M a h a i n g u r u a

Lauaxeta, oso oker ez baldin banago, eta Lizardi euskaldun berriakzirela, eta berri-berriak ere ez baziren, euskara haurtzaroan izanzutena galdu eta gero errekuperatu zutena, beste euskaldunek eginduten bezala. Jatorrizko euskaldun bakarra izatez, sortzez, kokagu-nez, kulturaz, nahiz eta gero kultura horri beste bat gainjarrizitzaion bere formazio, eskolako formazio, Jesuitas-ezan estudia-tzen aritu zeneko hura, sortzezko euskaldun bakarra, nik uste dut,Orixe izan zela .

Pena tristea, nire iritziz, Euskalduna poema idazteko enkarguajaso izana . Gauza bat bakarra baitzen Orixek gaizki egiten zuena,bertsolaritza. Paradoxikoa badirudi ere, horrela da, eta zergatik?,eskolatuegia zelako seguru aski. Lauaxeta esteta zen eta berrizalea,ez da menturazkoa bere lehen poesia liburuari Bide berriyak izenajarri izana . Lizardi izan zen agian, nik honela ikusten dut, klasikoe-na, klasikoak betikoa esan nahi baitu, bai eta bere garaikoa ere .Modernitatea estetikan, eta modernotasuna gizarte arazoetan ezdira gauza berdina .

Modernitate estetikoa Baudelaireren geroztik mundu urratu etasakabanatu bati dagokiona da . Mundu zatikatu bati . Eta kontzien-tziari atalen ordena osatu eta era koherente batetara ekarri nahiizatea ezinezkoa da. Poeta posterromantikoak razionalismoarenfedetik kanpora zeuden aspaldi, XVIII . mendea urruti geratua zen,burgesiaren ekoizpena zekenkeriaz eta miseriaz beterik zegoen,bestetik erromantizismoak galdua zuen exaltazioa eragiten zuenmundua. Erromantizismoaren amaierak erromantizismo berarenalderdi bat magnifikatzen du eta poetaren barne ilun eta atormen-tatua da poesiaren heroi etsitu bilakatuko dena . Munduak deigarriaizaten jarraitzen du baina, badu orain horroreari dagokion sublimi-tate bat . Zentzu horretan edo antzeko batean ote zen modernoaLizardi? Nik ez dut uste . Nik uste dut, Lizardik Rimbaudi ihesegitea bidezkoa zela eta bidean zerraldo erortzea eta muxika hezurbatean lurperatua izatea, irudi xarmangarria da hori, muxika hezurbatetan ehortzia izatearena . Lizardi lirikoa eta kontzeptista izan zen .Lirikoa izadiari eta inguruneari atxikita bizitzen direnen moduan,

Hegats 14

3 1

Page 32: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

Mahaingurua

errealitatearen ataletatik beren ulermen estetikoaren zeinuak jasoaz,eta kontzeptista izan zen iruditeria natural soilak ez zuelako berelehen aipatu dudan pathos existentziala lehen maila batean baizikespresatzen. Lizardiren diskurtso poetikoa bikoitza eta zatikatua da .Ingurunearen deskribapenak beti du korrelatibo kutsu bat, gehie-netan tristea, ilunari emana .

Aipatu dut lehen Lizardiren ezaugarrien artean abertzaletasuna .Abertzaletasun horri, modernotasun kultural baten ikuspegitikhurbiletik begiratu behar zaio, bi faktore horiek baitira nazionalita-te marjinatuetako poeta, idazle eta intelektualen jardunen ardatzideologikoa ezartzen dutenak . Arrisku asko dituen inplikazioa dahori, balio positiboak dituena aldi berean . Lizardi eta poeta garai-kide gehienak pizkunde zaleak izan ziren, nahiz batzuetan lirismoaberkoiak besterik adierazi .

Konparazioakjarriz diskurtso Luze bat egin beharko nuke, eta ezdut egin nahi . Kataluniara begiratu beharko genuke . Katalunianhemen Pizkundea deitu zen mugimendua, Euskal Pizkundea, gerraaurrekoa izan zen, Katalunian aldiz, Reinassainca . Hitz berdintsuada. XVIII . mendeko mugimendu bat izan zen, mende bukaerakoa,erromantiko ondorena, abertzaletasun ideologikoaren lehen zirri-borroak. Hemen ere mugimendu horrek bere eragin berezia izanzuen, Euskal Jaietan, argitalpenetan, herri kulturarekiko atxiki-mendu batean . Baina, pizkundea hemen, pizkundea deitu zenaKatalunian, oso oker ez baldin banago Noucentisme deitu zen etamugimendu aberkoi bat izan zen . Izan zituen berezitasun kultura-lak eta estetikoak ere, adibidez Noucentisme deitu zen mugimen-dua, XX. mendeko abertzale mugimendua esango nuke nik oro har,modernismo estetikoaren kontra joan zen neurri batean . Modernis-mo estetikoari zentzu razional bat ezarri nahi izan zion bitxikeria etaasmakizun harrigarriak arbuiatuz batetik eta klasizismoari lepoaemanaz bestetik . Orduan gauzatu ziren ezagunak diren katalanhizkuntzaren normalizapena Pompeu Fabrak eta Institut d'EstudiesCatalans-en elkartearen eskutik diputazioen amankomunatzea ;orduan gertatu zen Prat de la Riba-ren gidaritza politikoa eta

Hegats 14

32

Page 33: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

M a h a i n g u r u a

hainbeste gauza. Klasizismoaren aldarrikatzailea Eugenio D'Orsizan zen batez ere, idazle, poeta eta intelektual asko bildu zuenkultur lanera . Horrela, adibide gisa, Carner, Segarra, Josep Pla,Carles Riva eta beste hainbeste gehiago . Ez dago asko miatubeharrik Euskal Herrian antzeko zerbait gauzatu zela ikusteko,beranduago eta giza sail ilustratuagoan batez ere, burgesia hiritarra-ren partaidetza ahulago batekin. Hemen sortu ziren Eusko Ikaskun-tza, Euskaltzaindia, lehen ikastolak, aldizkari eta egunkariak, idaz-leak, poetak barne . Jakina, gidaritza ideologikoari zegokion aldetikarau emaile bezala Aitzol ez zen beharbada Eugenio D'Ors, bainahorrek ez zuen erremediorik. Ikuspegi horretatik defini genezakeLizardi moderno bezala . Ez hainbeste alor estetikoan modernistaizateagatik, modernitate aberkoi bati atxikia bizi izan zelako baizik .Lizardik euskal kulturaren berritze bat bilatzen zuen, modernita-teari egokitze bat. Hori garbi ikusten da bere poesiari zegokionhizkuntzaren duintasunaren arazoan, Eusko bidaztiarena deitzenden poemaren euskararen berritzea eta modernizatzea guztiz beha-rrezkotzat jotzen ditu Lizardik eta gainera erronka handi batplanteatzen du, Unamuno berari dedikatzen baitio poema; etadedikatu hain zuzen, eta ez kontrajarri abertzaleen artean ohizkoazen bezala .

Baiña nik, izkuntza larrekoa,nai aunat ere noranaikoa :yakite-egoek igoa ;soña zaar, berri gogoa ;azal orizta, muiñ betirakoa

Eta aurrerago esaten du poema horretan :

Iri nagusi, giza-erlauntza :zorapenezko aruntz-onuntzasumabearra, yakintzasal-eros ekurugaitza,gure elkar-indarrak itzuli bitza!

Hegats 14

33

Page 34: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

Mah aingurua

Ortzi oro ta egute oroyaso, ikus-ala, ta abes gozoro . . .Apaindu zernaitarako :agi gai adieraztekogizaki guzien alderdi ta asmo .

Argi eta garbiago ez dago arazoa planteatzerik. Beraz, Lizardirenpoesian dagoen berritasuna edo berrikuntza bere pentsaerarenarabera hizkerari, lengoaiari dagokiona da lehenik . Eta horrekinbatera, Lurdesek zehatz azpimarratu duenez, kontzeptuei ematendien garrantziarena . Irudiz eta metaforaz gainezkako poesia izanikLizardirena, kontzeptuaren uztarrira lotuta agertzen dira gehiene-tan irudiak eta metaforak . Oreka osoa ez du beti lortzen baina,lortzen duenean poesia erabatekoa idazten du, ekilibrioz betea,klasikoen hotsak dituena. Hona adibidez, Agur!, adimena galdu etaerotu egin zen adiskide bati dedikatua:

Adiskide kuttun, lagun zorigabeazpildu-gabeko biotzaren yabe,onerako zabal, ederrak su-bera :atorkit, Onuzki, gaur oroimenera!

Elkar-ondaiñaren ezti berdiñakabein ta berriz uka maitasunak baitik,t'ez eskein bizitzak beazuna baizik(ala baita mikatz sagar bat elduka),aldegiña aiz urrun, lagun biotz-bera,adi-mugaz aruntz-erbeste itzalera .

Adiskide laztan, eun bider gaxoa :gogopenak elkar bil-ari meeñoabeiñola zaik eten . . . Adi yauregia! :

yabe dituk, geroz, gaua ta naasia .

Nire iritziz, Oihenart ezkero ez da Lizardi arte poesia sentsualaeta era berean intelektuala hain definizio eta estilo zehatzez idatzi .Uste dut Lizardirengan badagoela dialektika etengabe bat lehena etaorainaren artekoa. Izadia eta izpirituaren arteko beste dialektika

Hegats 14

34

Page 35: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

M a h a i n g u r u a

barnekoi eta dramatikoago bat dagoen une berean . Iruditeriaaldetik bi iturburu estetiko ere baditu gutxienez Lizardiren poesiak :alde batetik inpresionismoa, bestetik kulteranismo apur bat . Adibi-dez soroetako hirusta sailak deskribatzen dituenean . Urtaroenpoemarioaren muinean udaberriaz ari delarik, halako batean hirus-ta sailak, soroetan daudenak, deskribatu nahi ditu eta esaten du :

Dantzari-talde, Bako'tiarrak, (14� orr.)naaspil soroan zuti-baldarrak,esku goituan ontzia ardo . . .

Hirusta amodioa baita eta badirudi eskuan ontzi ardoak izangobalituzte bezala, ez? Impresionismoa aipatu dut eta ez da izankasualki Lizardiren pinturarako joera . Dantzari talde bakotiarhoriek, erreferentzia klasiko bat izateaz gainera literaturan etamitologian daude. Niri beti horrek burura ekarri dit, dantzaribakotiar horiek, -eta balio beza adibide gisa-, El Prado MuseokoVelazquez-en Los borrachos koadroa; mozkor haiek beren ardoontziak gora dituztela, irudi hauek erabiltzen ditu .

Nik esango nuke Lizardik izan zuela mirestua eta liluratuabizitzeko men bat. Gaurko poeta gehienek galdua dutena . Aspaldidekretatu zelako lore poetiko legitimo bakarrak gaitzaren loreakdirela eta mundua gizakumeari kontrajartzen zaiola . Gutxi diramundua eta gizatasuna uztartzearen aldeko poetak eta poemak,harridura, exklamazioa, argiaren epifania bat . Adibidez Jorge Gui-llen-en Cantico poemarioan daude. Baina poesia modernoareneredua, ez gaitezen engaina, beste nonbait dago, itzalpea eta hesia ezote diren izan, alegia, edo atzerria edo lur antzua, Eliot-en irudiz,poetaren kokaleku eta unibertsoa .

Beraz, Lizardik badu bai alde batetik modernotik zenbait gauza,baina, anakronikotik ere badu . Eta bere ingenuitatea behar baldinbada izadiaren aurrean, munduaren aurrean, edertasunaren au-rrean, hori nik uste dut, gaur bizi dugun munduan badela erretorikabezala, baina jarrera, funtsezko jarrera pixka bat ingenuo eta izpiri-tual bezala ia galdua dagoela . Besterik ez.

Hegats 14

3 5

Koldo MitxelenaKulturunean, 1��6ko

apirilaren 26anLizardiren omenezko

mahainguruanesandakoarentranskripzioa .

Page 36: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak
Page 37: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak
Page 38: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak
Page 39: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka

M ahainguru honetako gaia eta partaideak izendatzeko zereginanere gain hartu nuenean, buruan nerabilena zen Lizardik beregaraian izan zuen asmoa eta bere obrak zuen zentzuaz hitz egitea,baina, aldi berean, mahai ingurura bildu nahi nituenak gogoanharturik, gerraosteko zenbait poetek egin dioten harrerarekin kon-trastatzea ere interesgarri iruditzen zitzaidan .

Horregatik, aurkezpenik behar ez duten Bernardo Atxaga, Xa-bier Lete eta Juan Mari Lekuona poetok beren ikuspuntuak azaldueta kontrastatu aurretik, neure gain hartuko dut nolabait Lizardirenobrak gudaurreko ingurumarian hartu nahi izan zuen lekuaz etazentzuaz mintzatzea .

Halere, kronologian erabat atzera egiteko zorabioak jo ez gai-tzan, eta Lizardi eta modernitatearen gaiaz hitz egiteko zubitzatbaliatuko zaidalakoan, ondoan dudan Bernardo Atxagak 1�78koEtiopian eskainitako poema batez baliatuko naiz "Lizardi Rimbaudetorri duk hitaz galdezka" hasten denaz, hortik baitator mahaingu-ru honen azpititutulatzat proposatu nituen hitzak.

Duela zenbait urte, Lola ezizena erabiltzen zuen kritikoak Ber-nardo Atxagaren Etiopia liburuaz komentario kritiko lotsagabekoxamarra argitaratu zuen SUSA aldizkariaren lehen aleetako batean .

Hega ts 14

3�

Mahaingurua

Page 40: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

M a h a i n g u r u a

Lola horren lehen bi letren atzean gordea nengoen honek liburuharen bosgarren zirkuluan kokaturiko bi poemei, Lauaxeta etaLizardiri eskeinitakoei ez nien gehiegi erreparatu orduko garaihartan, liburu osoaren tankerari begi emanik aritu baikinen Lolarenazken bi letren arduraduna eta biok .

Harrez gero ordea, Lizardiri liburuan eskeinitako poemaz "Li-zardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka" zioenaz sarritan gogoratuizan naiz, batez ere Lizardiri buruzko azterlanetan hasia nintzelako,eta haren ideia poetikoak eta garaia ezagutu ahala, gero eta nabar-menago ikusten nuelako olerkariek igarletik puska handia izatendutela eta, askotan, beren poemetan berentzat ere ilunak diren egiezmintzatzen zaizkigula .

Ez dakit Atxagak 1�78an poema hau ezagutzera eman zueneannik egingo dudan irakurketa aurreikusi ote zezakeen, baina ziurnago, Lizardiren obraren aurrean izan zuen inpresioa tentsioa izanzela, mezu bat daraman gezia jaurtitzeko teinkatua dagoen uztaia-ren moduan . Poetaren ahalegin bizia eta zailtasunez ohartzen zelaesango nuke .

Poema horretan Atxaga eta bere lagunak Lizardiren zain daude,haren etorrera espero dute eta Rimbaud bera, hau da, Lizardirengaraikide izan zen poeta frantsesak haren galdera egiten dienean"aspaldi ez zela etxetik azaldu" erantzuten diote, beraz, berantetsi-rik, belatzean eseritzen dira, erlojuak janez .

Haren bila mezulari bat bidaltzea ere pentsatzen dute, nora,ordea? Susmatzen dute non izango den :

Alos Torreraeskilarea luzetanbeleak uxatzenizango ez ote den susmatzen dute .

Niri bereziki sujerentea iruditzen zait Alos Torreari eginikoerreferentzia hori, zeren, dakizuenez, Alos Torreko aintzinako kan-tua da eta, Alos etxeko Beltran jaunaren heriotzondoko gaubelan,

Hegats 14

40

Page 41: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

M a h a i n g u r u a

bere alabak aitari zuzenduriko "eresia" edo elejia baita, hilarenohorea garbitu nahiz bere amaordekoak egin dizkion laidoak sala-tzen ditu garrazki . Alosko alabak esaten du Alos Torreko lehioetanbela beltzak erasotzen dutela, aitari traizio egin diotenak sinboli-zatuz .

Lizardiren zeregina ere Alos Torreko alabarenaren parekoa da,nekearen nekez, bela beltz horiek uxatu nahirik dabil eta eskaileraluzeek ahaleginaren handia errepresentatzen dute, tentsioa, nekeaeta akidura ekarriko dizkio aitaren etxeko erasotzaileen aurkaborrokatzeak .

Poeten lagunarte atenporal horretakoek Lizardi ere beraienartean izan nahi dute, baina beste nonbait dihardu honek, ahaleginbizian, Arestiren hitzekin esaten badugu, aitaren etxea defenditzenari dela esango genuke Lizardi, horregatik apenas da bizirik iristenRimbaud eta beste poetek itxaroten dioten tokira.

Iristen denean ere, balantzaka sortuko da bidetik, eta oraingoanLizardiren beraren Asaba Zaarren baratza poemaren oihartzunazbaliatuz, Lizardiren amona zena bezalaxe, alderoka dator poeta, etaheriotzak dakar besalagun .

Lagunak aurrez aurre jartzen zaizkionean, ordea, zerraldo eror-tzen da eta ez da asaba zaharren baratzan bezala lehena eta orainarenarteko katearen lotura gertatzen .

Honek guztiak, Rimbaudek eta beste poetek itxaroten diotentokira onik iristen ez den poetaren irudikaketa honek, beste zenbaitgauzen artean, Lizardik bere garaiko modernitatearekin eta mun-duarekin izandako harremana gogoratzen dizkit niri . Rimbaudenizenaren oihartzunak Verlaine dakar oroimenera eta bikote honenizenak, berriz, Lizardiren obra sortu zen garaian gertatzen ari zirenarte eta gizarte arloko mogimendu berritzaileen manifestuak . Aban-goardia artistiko berritzaileaak oroitarazten dizkigute .

Lizardik 1�32an Biotz-begietan liburuaren aurkezpena egiteko,azalaren bueltan jarri eta saltokietan deigarriago egiteko bitolan

Hegats 14

41

Page 42: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

M a h a i n g u r u a

propagandazko esaldi harro batzuek inprimarazi zituen . Bere obramodernitate entseiu bat zela aldarrikatzen zuen bertan, eta beregaraiko bi iraultza nagusiren erreferentzia egitea hautatu zuenbere obraren aurkezpena egiteko :

"Ensayo de modernidad en una de las lenguas mas viejas delmundo. Si el fenomeno de su floracion en el siglo del comunismoy del cubismo te interesa, Lēeme"

Lizardiren garaia abangoardien garaia izan zen, iraultza sozial etaartistiko handien garaia . Horregatik, bere liburuaren aurkezpengisa hautatu zituen esaldi hauetan, ene ustez, euskal literaturarenesparruan hartu nahi zuen tokia erakusten digu Lizardik, beretzataro moderno horren sinbolo diren bi iraultza horien markoan ezarrizuen Lizardik bere modernitate entseiua .

Baina, modernitatearen testuinguruan idazten zuen poeta honekmunduko hizkuntzarik zaharrenetako batean egiten zuela esatenzuen eta kontraste hori zen Lizardik bereziki azpimarratu nahizuena: bere garaiko munduari, aro modenoari aintzinako mintzairabaten bidez eman ziola berak erantzun positiboa .

Kontraste hau azpimarratuz aurkeztu zuen Lizardik bere obrapoetiko bakarra . Biotz-begietan liburuak bere garaiko munduari,garaikide zituen gizarte mogimendu eta pentsamoldeei ausardiazheltzen eta erantzuten zien saiaketa izan nahi zuen .

Baina Lizardik modernitatearekin zuen harremana konplexua daideologikoki. Modernitatea, progresoa erakorra egiten zitzaion .Jarrera defentsiboak eragiten dizkion aldagoia da progresoa eta bereparafernalia guztia: garraiomodu berriak, industrializaketa azkarra,emakumeak lan mundura sartzea, ohitura aldaketak . . .

Gainera, euskal kultura eta hizkuntza erabat suntsitzeko arris-kuan jartzen dituen zanpagailu berdintzailea da progreso hori .Mundu osoan kultura eta bizimodu berdindua hedatuko delaziurtatzen dute progresistek eta egokia dela aintzinako kutsua duenguztia desagertzea, hizkuntzak eta herriak barne .

Hegats 14

42

Page 43: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

M a h a i n g u r u a

Lizardirentzat kubismoaren aroa deitzen duen garai hori euskalkulturari hil ala biziko erronka egina dion errealitatea da . Moder-nitateari erantzuteko gai bilakatzen ez bada, jai dauka euskarak .Hori da Lizardik ikusten duena .

Horregatik ez du atsegin eztabaidetan erromantikozale edotradizionalistatzat salatzen dutenean . Lizardirentzat erromantikoaedo Werthertradizionalista esaten diotenean, poeta negartia, nostal-gikoa, lehenaren minaz dagoen olerkaria dela esatea bezala da, etaez da hori berak hartu nahi duen jarrera, inondik ere .

Beretzat, mundua eta olerkaria elkarri aurka jarririko bi indardira, munduak olerkaria azpiratu egin nahi du eta gizarte uniforma-tu eta guztiz antolatuaren aurkako lehia da olerkariarena .

Baina ez da lehia erromantikoa berea, idealista bai ordea . Lizar-diren garaian kulturalki Euskal Herriaren irudia eta modernitateaelkarren artean lotu ezinezko bi mundu bezala ikusten dira, euskaramundu zaharrekin eta baserriarekin identifikatzen dute sinpleki,eta ezinezkoa dirudi euskaraz mundu modernoari ateak irekitzea .

Horregatik esaten du Lizardik idealisten lana dela berak eginnahi duena. Poetak euskal mintzaira literarioa landu eta sublimatubehar du, guregana mendeetako utzikeriaren ondoren heldu denhizkuntza bat hil ala biziko erronka egiten dion modernitatearenpremietara egokitzea da bere zeregina .

Hauxe da Lizardiren ustez euskal poetaren idealismoa : erdarazegiteko erraztasunari uko egitea eta modernitatearen erronkariirtenbidea eman ahal izateko abangoardiako lanari ekitea . Moder-nitateak Lizardirentzat tankera erasokorra, indartsua du eta jarreradefentsiboak sortzen dizkio, baina ez atzerakoiak, erromantizismonegartia errefusatu egiten du .

Halere, Lizardirentzat hiri handietako bizia zorapenezkoa da,gurazko aberriaren ondotik doan trenaren abaila eta ParisekoBoursen dabilen jendea bezalakoa . Baina euskal kulturak guzti horiegin behar dio aurre, ezinbestez, eta burua jaso . Horixe da behin eta

Hegats 14

43

Page 44: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

M a h a i n g u r u a

berriro Lizardiren mezua. Benetako abangoardiako ekintza horixeda Lizardirentzat, eta ez besterik .

Lizardik nabarmen aitortu zuen bere garaiko mogimendu aban-goardiazalelekiko zaletasuna, arte alorreko mogimendu berrizalehorietako zenbait gehiegikeria iruditzen zitzaizkion . Bazekien ezzituela behar bezala konprenditzen, ez behar bezala ezagutzen,baina zalantzarik gabe sinesten zuen abangoardien berrikuntzekarteari on egingo ziotela, beren aportaziotik baliogarri zenaz balia-tuko zirela hurrengo belaunaldiak, haien gehiegikerien akatsakbazterrera utziz . Eta patu horixe bera desio zion euskal olerkariberrizaleen obrari .

Horregatik, bere garaiko abangoardismo guziekiko konplexuakgaindituz -eta ez ziren gutxi-, bide berrietatik abiatu zen, hizkun-tzaren moldaerak behartzearen bidetik, esperimentalismoaren bi-detik. Estetizismoaren aukera egin zuen, garaikide zuen munduartistikoan sumatzen zuen askatasun formalaren aldeko apostuaeginez, eta bere neurrira eta bere gustu poetikoaren arabera molda-turiko kanon estetiko bati lotuz .

Lizardik ez dio bere buruari erabateko askatasunik ematen ordea .Xede jakin batzuei begira dihardu, bere garaiko euskaldunentzat etabere garaiko premisa ideologikoen ikuspuntua hartzen du : euskalarima adierazteko zeregina hartua du bere gain .

Euskaldunei mezu bat helerazi nahi die, modernitatearen, pro-gesoaren eta mundu berriaren erronkari positiboki eta euskarazerantzuteko inbitazioa egiten die, eta espreski ere formulatu zuen"Eusko Bidaztiaren" kantuan . Ia berrogei urte beranduago, besteera batean, Atxagak Etiopia liburuan Etxahuni hirira etor zedilaesaten zionean bezalaxe :

"Eta sar adi orainaren laberintotatik barrenautzi iraganaren abenidakEz haugu behar gorpuak zitroi urez ihurtzitzekobaizik eta desertuko ihizik eragitearrenziutaterantz." (bederatzigarren eta azken zirkuluan) .

Hegats 14

44

Page 45: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

M a h a i n g u r u a

Lizardiren Alos Torrearen inguruan dabiltzan beleak, uxatu nahidituen beleak mota ezberdinetakoak ziren: hor zebiltzan intelektualjakintsu zenbait, Unamuno, Baroja, Ortega y Gasset bezalakoekeuskarak mundu modernoari aurre egiteko indar espresiborik etagaitasun ez zuela esanez . Hor zebiltzan era berean, garaiko gizarteeuskaldun epel eta erdalzale ere . . .

Baina Alos Torrearen barrualdetik ere bele ugari zebiltzan, Lizar-di eta Lauaxetaren joera berrizale aurka altxatu zirenak, bide he-rrikoiagoak, errazagoak, tradizionalagoak inposatu nahi zituzte-nak, euskal literaturaren normalitatea ukatzen zutenak . . .

Lizardik, bere baitako Alosko torrean itzulinguruka dabilzkionbeleez gain, euskal mintzairari garaian etsaiak dituen arazo guztienaurka borrokatu beharra dauka, mendeetan zehar landu gabekomintzairaz kontzeptu poetiko berriak adierazteko errekurtsuakasmatu behar ditu, baina aldi berean, garaiko garbizaleltasunarenzama astuna darama gainean, bazterrera utzi ezinik .

Bere mintzaira poetikoa estetikozaletasunak eta berritunahiakzigilatzen du, baina baita euskal hizkuntzaren arimaren bilaketaobsesiboak ere, garaiko airean arnastu zuen euskararen idealak ereeragin sakona egin zion .

Horregatik ez da harritzekoa Lizardiren obrak tentsioa komu-nikatzea. Halere, bere entsaioa abangoardiazkoa izan arren, aban-goardiazaleetan ohikoa izaten den harrotasunik eta hautsizaleta-sunik ez du. Lirika zoroa da berea, baina ez du inor epatatzeko edoharritzeko asmorik: askatasunez jokatzen du bere gustuak etazaletasunak eskatzen dion bidetik, baina ez du eskola edo abanguar-dia ezagun baten jarraitzaile denik aldarrikatzen inoiz . Bere kabuzari da, bere neurriko edertasun eredua sortzen du, eta ez dumanifestu abangoardialazerik sinatu .

Baina, bukatzeko, gaurko egunera itzultzeko Etiopiako zubiahartuko dut, eta konturatzen naiz Bernardo Atxagak Lizardirieskeinitako poema hau eta Lauaxetari eskeinitako bestea, bosgarrenzirkuluan kokatu zituela . Hori oso jakingarria da, lehenago ohartu

Hegats 14

45

Page 46: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

M a h a i n g u r u a

ez banintzen ere . Zeren bosgarren zirkuluan denboraren joanaz hitzegiten baitu : «Denbora garela» gu denok, «kontinuitate bat apika,eta kristalaren bestaldetik ixurtzen den harea nekaezina dela gureepaile bakarra» .

Halaxe, bada, denbora edo bestela kontinuidade bat gara, apika,hemen Lizardi gogoan harturik bildu garenok ere, gu baino lehena-go saiatu zirenen kontinuidadeak, alegia . Hareazko erlojuarenkristalaren bestaldetik ixurtzen den hondar nekaezinaren epaiaberriz, Lizardiren alde pitzatu da eta bere dimentsioen neurtzaileexaktoa bilakatuko al da, benetan .

Hegats 14

46

Page 47: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak

Hegats 141��7ko ekainan

Erel-en inprimatu zen

0,1t

~IJrw

1

-5 Uri zc li'Fn~LA ' 1\oNJCs , s >`

FiOPri

Page 48: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak
Page 49: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak
Page 50: Hegats - idazleak.eus · eramango zuen bide hori osatzeko Aitzolek nahi zuen denak lanean jartzea etab. Eta horren aurrean ikusten nuen artikulu honetan edo artikulu hartan, berak