Hausnartzen - 2011/10/18

2
Urriaren 17an Donostiako Bake Etxean burutu den Nazioarteko Konferentzia nazioarteko eragileen ekimenez burutu da eta bere helburua Euskal Herriko gatazka politikoa konponbidean jartzea izan da. Konferentziak nazioarteko komunitateko pertsona- litate handiak ekarri ditu Euskal Herrira eta gertakariak egundoko oihartzuna izan du, bai Euskal Herrian, bai nazioartean ere. Bertatik atera diren emaitzak, berriz, dimentsio historikoa dute eta hala adierazten dizuegu. Ezker Abertzaleak nazioarteko eragile garrantzitsuon lana eta prestutasuna eskertu nahi ditu, beraien laguntzarik gabe halako agertokirik sortzea askoz zailagoa izango litzatekeelako. Izan ere, gai izan dira gaur arte pentsaezina zirudien konponbideen aldeko di- namika erraldoia antolatzeko, Euskal Herria, Europako azken gatazka, nazioarteko agenda nagusian kokatuz. Ezker Abertzalea etxeko lanak ondo eginda iritsi da Nazioarteko Konferentziaren ondorioekin zabalduko den egoera berri honetara: Zutik Euskal Herria garatuz, gai izan gara panorama politikoa errotik aldatzeko, euskal politikagintzaren erdigune politikoa bilakatu diren indar soberanista eta independentisten bilguneak sustatu eta bultzatzeko eta gure apustu poli- tikoaren hartzaile nagusiak diren herritarren aldetik -nazioarteko eremuarekin batera- sinesgarrita- suna eta konfiantza politiko osoa jasotzeko. Konferentziaren ondorioak Ezker Abertzaleak irakurketa luzatzen die herritarrei Nazioarteko Konferentziaren ondorioak baloratuz: Nazioarteko Konferentziak amaieran egindako irakur- keta eta ateratako bost ondorioetan, zer dator? Egin- dako diagnostikoan gatazka politiko baten aurrean gaudela ondorioztatu du, konponbide politikoa behar duena. Nazioarteko Konferentzian bildu direnek, gatazkan parte hartzen duten alde guztiei gatazka kon- ponbidean jartzeko konpromiso zehatzak eskatu dizkie, ETA eta espainiar zein frantziar gobernuei berei dagozkien alorrean, gatazkaren ondorioetan alegia, eta bestetik Euskal Herriko eragileei, guztien arteko elkar- rizketaren bitartez arazo politikoa konponbidean jar dezaten. Ezker Abertzalea erabat ados dago egiten den diagnostikoarekin eta Nazioarteko Konferentziak planteatzen dituen bi guneen garapenarekin. Beraz, Ezker Abertzaleak Nazioarteko Konferentziaren ondorio bakoitzarekiko eta guztiekiko babes osoa eta irmoa agertu du, gure herrian garai berri bat zabaltzen dutela ulertzen duelako. Zer balio dute ondorio Nazioarteko Konferentziaren on- dorioek? Balio izugarria, gatazkaren konponbidea bere osotasunean abian jartzeko potentziala dutelako. Bere osotasunean diogunean, gatazkaren arrazoiak eta ondorioak jorratuko dituen konponbideaz ari gara. Gatazkaren arrazoiei dagokionez, Euskal Herriko eragileei dagokie, guztiei -herri honetako kultura politiko ororen parte hartzea premiazkoa baita-, arazo politikoaz mintzatu eta adostasunetara heltzea, on- dotik horren errefrendoa herritarren esku utziz. Bi dira mintzatu eta adostu beharreko gai nagusiak: Euskal Herriaren nazio aitortza eta dagokion erabakitze eskubidea. Beraz, gatazka konpontzeko bi gako nagusi, batean laburbiltzen direnak: demokrazia. Konponbide demokratikoa da aldarrikatzen duguna, guztiok garaile egiten gaituena. Eta herri honetan proiektu guztiak eg- ingarri bilakatu behar dituena, gurea ere, indepen- dentziarena, egun bide oro itxiak dituen proiektu bakarra. Oinarri hauen gaineko akordio demokratikoa behar du herri honek. Bi dira mintzatu eta adostu beharreko gai nagusiak: Euskal Herriaren nazio aitortza eta dagokion eraba-kitze eskubidea. Beraz, gatazka konpontzeko bi gako nagusi, batean laburbiltzen direnak: demokrazia. Konponbide demokratikoa da aldarrikatzen duguna, guztiok garaile egiten gaituena. Eta herri honetan proiektu guztiak eg- ingarri bilakatu behar dituena, gurea ere, indepen- dentziarena, egun bide oro itxiak dituen proiektu bakarra. HAUSNARTZEN BEREZIA Nazioarteko Konferentziaz eta testuinguru politikoaz Herritar Batasunak bere kidego eta oinarri sozialarentzako buruturiko hausnarketa

description

Nazioarteko Konferentziaz eta testuinguru politikoaz Herritar Batasunak bere kidego eta oinarri sozialarentzako buruturiko hausnarketa

Transcript of Hausnartzen - 2011/10/18

Page 1: Hausnartzen - 2011/10/18

Urriaren 17an Donostiako Bake Etxean burutu denNazioarteko Konferentzia nazioarteko eragileenekimenez burutu da eta bere helburua Euskal Herrikogatazka politikoa konponbidean jartzea izan da.

Konferentziak nazioarteko komunitateko pertsona-litate handiak ekarri ditu Euskal Herrira eta gertakariakegundoko oihartzuna izan du, bai Euskal Herrian, bainazioartean ere. Bertatik atera diren emaitzak, berriz,dimentsio historikoa dute eta hala adierazten dizuegu.

Ezker Abertzaleak nazioarteko eragile garrantzitsuonlana eta prestutasuna eskertu nahi ditu, beraien laguntzarik gabe halako agertokirik sortzea askoz zailagoa izango litzatekeelako. Izan ere, gai izan diragaur arte pentsaezina zirudien konponbideen aldeko di-namika erraldoia antolatzeko, Euskal Herria, Europako azken gatazka, nazioarteko agenda nagusiankokatuz.

Ezker Abertzalea etxeko lanak ondo eginda iritsi daNazioarteko Konferentziaren ondorioekin zabaldukoden egoera berri honetara: Zutik Euskal Herria garatuz,gai izan gara panorama politikoa errotik aldatzeko, euskal politikagintzaren erdigune politikoabilakatu diren indar soberanista eta independentistenbilguneak sustatu eta bultzatzeko eta gure apustu poli-tikoaren hartzaile nagusiak diren herritarren aldetik -nazioarteko eremuarekin batera- sinesgarrita-suna eta konfiantza politiko osoa jasotzeko.

Konferentziaren ondorioak Ezker Abertzaleak irakurketa luzatzen die herritarreiNazioarteko Konferentziaren ondorioak baloratuz:

Nazioarteko Konferentziak amaieran egindako irakur-keta eta ateratako bost ondorioetan, zer dator? Egin-dako diagnostikoan gatazka politiko baten aurreangaudela ondorioztatu du, konponbide politikoa beharduena. Nazioarteko Konferentzian bildu direnek,gatazkan parte hartzen duten alde guztiei gatazka kon-ponbidean jartzeko konpromiso zehatzak eskatu dizkie,ETA eta espainiar zein frantziar gobernuei bereidagozkien alorrean, gatazkaren ondorioetan alegia, etabestetik Euskal Herriko eragileei, guztien arteko elkar-

rizketaren bitartez arazo politikoa konponbidean jar dezaten.

Ezker Abertzalea erabat ados dago egiten den diagnostikoarekin eta Nazioarteko Konferentziakplanteatzen dituen bi guneen garapenarekin. Beraz,Ezker Abertzaleak Nazioarteko Konferentziaren ondorio bakoitzarekiko eta guztiekiko babes osoa etairmoa agertu du, gure herrian garai berri bat zabaltzendutela ulertzen duelako.

Zer balio dute ondorio Nazioarteko Konferentziaren on-dorioek? Balio izugarria, gatazkaren konponbidea bereosotasunean abian jartzeko potentziala dutelako. Bere osotasunean diogunean, gatazkaren arrazoiak eta ondorioak jorratuko dituen konponbideazari gara.

Gatazkaren arrazoiei dagokionez, Euskal Herriko eragileei dagokie, guztiei -herri honetako kultura politiko ororen parte hartzea premiazkoa baita-, arazopolitikoaz mintzatu eta adostasunetara heltzea, on-dotik horren errefrendoa herritarren esku utziz.

Bi dira mintzatu eta adostu beharreko gai nagusiak: Euskal Herriaren nazio aitortza eta dagokion erabakitzeeskubidea. Beraz, gatazka konpontzeko bi gako nagusi,batean laburbiltzen direnak: demokrazia. Konponbidedemokratikoa da aldarrikatzen duguna, guztiok garaileegiten gaituena. Eta herri honetan proiektu guztiak eg-ingarri bilakatu behar dituena, gurea ere, indepen-dentziarena, egun bide oro itxiak dituen proiektubakarra. Oinarri hauen gaineko akordio demokratikoabehar du herri honek.

Bi dira mintzatu eta adostu beharreko gai nagusiak: Euskal Herriaren nazio aitortza eta dagokion eraba-kitzeeskubidea. Beraz, gatazka konpontzeko bi gako nagusi,batean laburbiltzen direnak: demokrazia. Konponbidedemokratikoa da aldarrikatzen duguna, guztiok garaileegiten gaituena. Eta herri honetan proiektu guztiak eg-ingarri bilakatu behar dituena, gurea ere, indepen-dentziarena, egun bide oro itxiak dituen proiektubakarra.

HAUSNARTZEN BEREZIANazioarteko Konferentziaz eta testuinguru politikoaz

Herritar Batasunak bere kidego eta oinarri sozialarentzakoburuturiko hausnarketa

Page 2: Hausnartzen - 2011/10/18

Gatazkaren ondorioez berriz, ETA erakundeak etafrantziar zein espainiar gobernuek aritu behar dute etaberen artean lotu behar dituzte alor honi dagozkionak. Ziur gaude gaurdanik aurrera gatazka bere osotasuneankonpontzeari begira desitxuratze ahaleginak egongodirela, hainbat eragile gatazka atal teknikora mugatzensaiatuko direlako, ikusten ari garen moduan, arrazoi politikoei eta konponbidedemokratikoari muzin eginez. Gure ahalegina izan beharko du saiakera hauei aurre egin eta behin betikokonponbide justua eta demokratikoa erdiestea, horretarako bi giltza nagusi aurreikusten ditugularik:herri babesa eta, Konferentziaren emaitzak adibide gisahartuta, etorkizunean nazioarteko eremuan emandaitezkeen urratsak.

Garai berria Zalantzarik gabe, Nazioarteko Konferentziak eszena-toki politiko berria sortuko du Euskal Herrian, eragileguztiak beraien burua berriro kokatzera behartukodituen eszenatoki politiko berria, hain zuzen ere. Eraberean, Konferentziaren ondotik, nazioarteko komuni-tatearen begiak Euskal Herriaren eta gatazka honengainean jarriko dira, inoiz baino presenteago.

Nazioarteko Konferentziaren ondorioen inplemen-tazioak Euskal Herrian gutxieneko demokratikoadostuen gainean (nazio aitortza eta erabakitze eskubidea) agertoki berri bat eraikitzea dakar eta horiizan behar du, gaurdanik, gure ahalegin nagusia. Ager-toki berri hori, Euskal Herria demokratikoa, eraikitzea.

Ahalegin honetan, noski, herri honetako eragile guztiak gara beharrezko, herri honetako kultura politikoguztien parte hartzea eskatzen du, Nazioarteko Konfe-rentzian izan direnena eta izan ez direnena ere: konpon-bide demokratikoa guztion ahalegina da eta iritsi daguztion ardurak konpartitzeko garaia.

Ezker Abertzalearen konpromisoa Ezker Abertzaleak, Euskal Herriaren mesedetan laneanari den indar politiko gisa, bere prestutasun eta kon-promisoa azaldu nahi du konponbidearen prozesuarengarapen osoari begira:

Ezker Abertzaleak modu aktibo batean lan egingo du,gatazka politikoaren konponbide demokratikoa helburu, antola daitezkeen alde anitzeko elkarrizketadinamiketan. Gure aurrean irekitzen ari den abaguneberria gatazka politikoa konponbidean jartzeko baliatunahi dugu, Estatuek jarriko dizkiguten zailtasun eta oztopo guztien gainetik.

Estrategia independentistaren mamian berresten gara:gure herriari eta nazioarteko komunitateari begira jokatzen dugu. Badakigu Estatuek ez dutelagatazka politikoa era demokratiko batean konpontzeko borondaterik izango, mugiarazi beharkoditugula, azken bi urteotan egin dugun moduan.

Izan ere, duela bi urtetik hona lortutako aurrerapausoekekarri gaituzte egoera honetara: konponbidearen alorrean sinesgarritasun eta herriarengandik babesosoarekin ari gara eta, era berean, gure proiektuari, independentziari, hauspo handiz eragiten. Lorpenakhandiak dira, beraz, eta horren tamainakoa arerio etaEstatuen erantzuna, urduritasunez ari dira, herri honenaurrean posizio politikoan etengabe atzera doazelaikusten dutelako.

Gu gurera, beraz. Presoen oinarrizko eskubideekiko errespetuaren edo legalizazioaren alde borrokan jarraitu beharko dugu eta prozesuaren konponbidedemokratikoaren garapenean, Euskal Herriaren aitortzaeta hitza eta erabakiaren defentsan.

Ezker Abertzaleak borroka ideologiko handia egin beharko du, gehien bat prozesuari bere eduki guztiaemateko orduan, konponbide osoaren aldeko indarrak bilduz. Ezker Abertzaleak gero eta indar gehiago bilduz, ukazio eta blokeo estrategia gainditzekomoduan dela erakutsi du, eta erakutsiko du.

Gure aliatu estrategikoak ez ezik, Euskal Herriaren bu-rujabetzaren aldeko sektore guztiak gatazka politikoakonponduko duen prozesu demokratikoaren alde ak-tibatu behar ditugu, hau da, nazio izaeraren eta erabak-itze eskubidearen aldeko aldarrikapenak indarberritzeraeraman behar ditugu.

Hein berean, herri aktibazioa funtsezkoa da, konpon-bide osoaren aldeko ibilbide horretan Euskal Herriko jendarte gehiengoaren babesa sentitu behar da eta. Herriaktibazioa, ordea, ez da lan ildo zehatz batera mugatubehar. Gure ildo politiko osoan indarrak bildu behar ditugu eta guzti-guztietan herritarren aktibazioa bilatubehar dugu. Guztion konpromiso norbanakoa beharrezkoa izango baita hainbat hamarkadetanezinezkoa izan den helburua lortzeko: gatazka poli-tikoaren eta bere ondorio guztien amaiera eta bakeareneta askatasunaren eraikuntza.

Bide onetik goaz eta, animo eta aurrera!

Ezker Abertzalea2011ko Urriak 18