Hausnartzen 2011-11-24

5

Click here to load reader

description

Hauteskundeen emaitzen ondorioei buruzko Hausnartzena

Transcript of Hausnartzen 2011-11-24

Page 1: Hausnartzen 2011-11-24

1

Hausnartzen

Testuinguru berezian kokaturik iritsi dira hauteskunde hauek: Euskal Herrian aro po­litiko berria zabaldu den unean, ETA erakun­deak borroka armatuari amaiera emateko erabakia hartu ostean eta Aieteko Konfe­rentziak gatazkaren konponbide osorako oinarriak finkatu dituenean, hain zuzen.

Gertakari hauek guztiek sakoneko iraulketa ekarri dute, dudarik gabe, gure herriaren etorkizunari begira, baina iraulketa hau ez da egun batetik besterako jauzi gisa ulertu behar, inondik ere, ezker abertzaleak herri honetako ezkerreko indar soberanista eta independentistekin abiatu duen elkarlana­ren emaitza gisa baizik, elkarlan honetatik baldintza berriak sortu baitira herri gisa au­rrera egiteko, dagozkigun eskubideak de­fenditzeko eta eremu instituzional eta elek­toralean gehiengo berriak artikulatzeko.

Maiatzaren 22ko Bilduren emaitzek lurrika­ra politikoa sortu zuten, eta haien ondotik Espainiako hauteskundeen emaitzak iritsi dira, duela bi urte abiatutako ibilbidean au­rrera egiteko marka berria ezarriz: 333.624

boto, konponbideen mesedetan eta alda­keta politikoaren zerbitzura.

Emaitza hauen zergatia

Aurretik Bildurekin lortutakoak eta emaitza hauek ere historikoak direla esaten ohitzen hasiak bagara ere, ez da makala egindakoa! Bildurekin gailurrera iritsi ginela ematen bazuen, ibilbidean aurrera eginda gailur berriak topatzea eta igotzea soilik herri ho­netako ezkerreko soberanista eta indepen­dentisten esku dagoela erakusten ari gara. Horren lekuko Hego Euskal Herrian Ama­iurren emaitzak, ordezkaritzari dagokionez, lehen indar bilakatu delarik.

Hainbat izan daitezke arrakasta honen zer­gatiak, baina zalantzarik gabe indar meta­keta funtsezkoa izan da inoiz herri honetako soberanista eta independentistak iristeko gai izan ez garen herri sektore anitzetara iristeko eta gure eragin gaitasuna bider­katzeko orduan. EA, Alternatiba eta Ezker Abertzaleak jarritako oinarri komunari Ara­lar gehitu zaio oraingoan, Amaiur osatuz,

Ezker Abertzaleak azaroaren 20ko hauteskundeen inguruko hausnarketa

luzatu nahi dio bere oinarriari

Page 2: Hausnartzen 2011-11-24

2

eta abertzaleen arteko batasun zabalak, ezberdinen arteko adostasun eskuzabalak, herri honetako gehiengoaren nahiarekin bat egin du, alderdiok –ezker abertzalea barne­ herritarren beharren zerbitzura, aldaketa­ren zerbitzura jarriz. Hori da saritu dena.

Herri ordezkaritza osatu dugula diogu, baina ez herria soilik gu garela adierazteko asmoz, horretan datza PNV eta gure arteko ezberdintasuna, PNV alderdia Euskadiren izenean aritu delako urteotan Madrilen, ez­kerreko abertzaleok ez, gure siglen gainetik jokatu dugu, programa bat adostu, Amaiur sortu eta tresna berria herritarren esku utzi dugu. Horretan asmatu dugu.

Emaitzak zenbakitan neur daitezke, 333.624 inoiz izan diren esanguratsuenak dira, bai­na zenbakia bera baino esanguratsuagoa da emaitza horrek berarekin daka rrena: herri honetako ezkerreko soberanista eta inde­pendentisten esku dagoela aldaketaren li­dergoa, udalez udal, Espainiako gorteetan, aldaketari begira, konponbideen garaia bu­ruraino eramaterako. Zenbaki horren atzean herri konfiantza dago, sinesgarritasuna, eta hori beste inoren gainetik guk jaso dugu, ez EAk, ez Alternatibak, ez Aralarrek, ez Ezker Abertzaleak, guztion batasunak baizik. Ba­tasun honekin aldaketa eta e maitza hauek posible dira, Bildu eta Amaiurrekin aldaketa posible da, bestela ez.

Herrialdez herrialde

333.624 boto emaileek ez dituzte ziurre­nik zazpi kongresisten izenak jakingo, zer esanik ez hiru senatariena: Amaiur izan da botoa emateko arrazoia, eta zubiaren irudia argien azaldu dugun irudia: konponbiderako zubia.

Gipuzkoan izugarrizko emaitzak lortu dira,

aurretik Bildurekin lortutakoak berretsiz. Bai Diputazioari begira, bai Donostiako Uda­lari begira PNV, PP eta PSE alderdiek landu duten oposizio basatiak desgastea eragitea bazuen xede, desgastea beraien gain erori da hauteskunde hauetan. Gipuzkoarren botoa ez zen beroaldia izan, hots, aldake­tarako apustu argia baizik, oraingoan ere e rrepikatu dena. Kontuan hartu beharko dugu batzuk eta besteok: aldaketa bide­ratzea dagokigunok eta aldaketa zapuztea xede dutenek. Botoek bakoitza bere lekuan jarri dute.

Bizkaian emaitza onak dira, baina hobetu daitezke, hobetu behar ditugu, herrialdean dugun erronkari erreparatzen badiogu, ba­tik bat hirigune handietan abertzale eta ezke rrekoen indar metaketak ez baitu lor­tu behar besteko hedapena. Aukeren eta e maitzen arteko desorekaren arrazoiak az­tertzeko eta hurrengorako ondorioak ate­ratzeko tartea dugu orain.

Araba ezkerreko soberanista eta indepen­dentisten aukerarentzat oso eremu eman­korra gertatu da, diputatu baten lorpenare­kin eta hirugarren lekua hartuz emaitzetan. Herrialde honetan susperraldia bizi dugu eta indar metaketaren eskaintza urtetako nahi eta beharrekin erabat txertatuta da­goela azpimarratu daiteke.

Nafarroan diputatu bat eta 49.000 boto: ezkerreko soberanista eta independentis­tok leku nagusia hartu dugu herrialdean eta pisuzko ordezkaritza lortu Madrili be­gira. Hauxe da kualitatiboki baloratu behar dena. Bestalde, gure botoei Geroa Bairen 42.000ak gehituz gero – ezustekoa izan dira emaitza hauek, NABAIk hamarkada batean landutako ildoaren baitan kokatu beharrekoak­, eskuinari itzal egiteko mo­duko aukera zabaltzen zaigu herrialdean, baldin eta asmatzen dugun elkarren artean

Page 3: Hausnartzen 2011-11-24

3

bidea egiten, orain arteko zatiketa poli­tikotik harago. UPN alderdiak eta Barcina lehendakariak beldurrik badiote horri da: beste Nafarroa baten aldeko indarren bilke­tari, hain zuzen. PP alderdiarekin egin duen aliantza elektoralak ez dio ekarri gainera, nahikoa etekin Madrili begira: Nafarroaren ordezkaritzaren monopolioa akabo!

Orokorrean, ezkerreko soberanista eta inde­pendentisten lur eremua handituz doa eten­gabe eta UPN, PP eta PSE­PSN alderdien eragin gaitasuna murrizten ari da, e maitzek erakusten dutenez, PSE alderdiaren kasuan Lopez lehendakariaren porrot politikoa hauteskundeetan ere nabaritu delarik. PNV alderdiaren emaitzek ere aipamen berezi­tua merezi dute: alderdi jeltzalea egoera zailean iritsi da hauteskundeetara, garai berriaren atzetik, egokitu ezinean, etorkizu­neko proiektu argirik gabe eta aldapa gora egin duen kanpainatik etekin onak atera di­tuenik ezin uka. Baina hauteskunde aurre­tik zuen egoeran jarraitzen du ondotik ere, eta Madrilerako ordezkaritzari dagokionez, nagusigoa galduta, Amaiurren mesedetan. Guztiarekin, Euskal Herriaren eta Espainia­ren proiektuen arteko talka, hauteskunde hauetan ere nabarmendu dena, Euskal He­rriaren mesedetan desorekatzen ari da, Ma­dril oso urduri jartzeraino.

Gure begirada zabaltzen badugu bestalde, azpimarragarriak dira Kataluniako datuak, non CIU alderdiak garaipen handia lortu duen, Estatu espainiarrak lurralde horretan duen zuloa handituz. Euskal Herria eta Ka­taluniak elkarrekin aritzeko premia eta au­kera zabalik dute etorkizunean.

Emaitza hauek zertarako

Hauteskunde hauetatik bi argazki nagusi atera dira, bat Madrilen eta bestea Eus­kal Herrian. Madrilen, PP atera da garaile,

e maitza ezin bikainagoekin, krisi ekono­miko larriaren ondorioz boto emaileak PSOE zigortzea erabaki ostean. Euskal Herrian al­diz, herritarrek ezkerreko soberanista eta independentisten esku utzi dute aldaketa­ren lidergoa, aurretik Bilduren eskuan utzi zuen bezala.

Hauteskundeotako emaitzez harago, sako­neko joera azpimarratzea komeni da: ha­markada luzetan nagusia izan den indar korrelazio politiko eta elektoralak aldaketa sakona ezagutzearekin batera, balantza indar handiz desorekatzen ari da herri ho­netako abertzale eta ezkertiarron bilgune­rantz. Honek egundoko garrantzia hartzen du herri honetan datozen urteetan egin be­harreko urratsei begira.

Bada bigarren ondorio bat ere: azken ha­markadetan PNV eta Euskadi marka bera izan dira Madrilen, badakigu ondo zerta­rako. Aurrerantzean ez. Amaiurrek lortu­tako zazpi diputatuek gauzak beste modu batera egitera behartuko ditu jeltzaleak, eta guztiontzat aro berri bat zabalduko da Madrileko jarduerari dagokionean. Aro berri honetan, bai Euskal Herriko ordezkaritzen artean bai Espainiako gainerako herrie­takoekin adostasunak eta aliantzak lortze­tik aukera berriak ireki daitezke erabaki es­kubidearen aurkako horma tzarra pitzatzen hasteko orduan.

Oztopoak hor egongo direlako, nolakoak gainera! 333.624 botorekin ordea, asko dugu egiteko Madrilen, gurea ez den instituzio horretan. Mandatua argia da: mandatua ez da Espainiako herriaren eraikuntzan parte hartzea, ez, hori Espainia beren herritzat dutenek egin beharko dute; gurea Euskal Herria da, eta Euskal Herriari dagozkion es­kubide politiko eta ekonomikoen defentsan jardutea dagokigu. Eta zeregin honetan modu ez normalizatuan baina iraunkorki aritzea dagokigu.

Page 4: Hausnartzen 2011-11-24

4

Datozen egun eta asteetan hamaika ezta­baida piztuko dituzte, Amaiurren bulegoa dela, ordezkaritza, Erregearekin bilkura … isats eta adardun deabrua, ezkerreko so­beranista eta independentisten aliantza, Madrileko sukalderaino sartuko den hone­tan. Azken hamarkadetan landu duten dis­kurtsoaren eta egin duten kontakizunaren preso dira alderdiak eta komunikabideetako editorialak eta aldaketarako asmo handirik gabe ari dira gainera. Errealitateak jarriko ditu bere lekuan: galtzaileak omen garenak, gure proiektua inposatu nahi dugunak, in­darkeriaren seme­alabak … demokraziaren aldarrikapena eskuan hartuta, urtetako gezurra agerian uzten dugunean.

Rajoy: arazo bat duzu Euskal Herriarekin

Konponbidearen garaian murgildurik dago Euskal Herria. Horretarako baldintzak eta bitartekoak jarri dira eta itzulerarik gabeko bidean aurrera goaz, behin betiko konpon­bide demokratikoa erdiesteko eta, ate hau zabalduta, herri hau independentziara era­mateko xedez. Horra gure ibilbide orria. Ezin esan dezakegu Madril konponbideen garaian murgildurik dagoenik. Urteotako agenda berarekin jarraitzen du: ukazioa­rekin, hain zuzen, ez dagoela gatazkarik esanez. Murgilarazi behar ditugu, beraz. Nazioarteko ordezkariek Aieten burutu­tako Konferentzian urratsa egin zen; ETAk bere urratsa egin du; 333.624 boto urratsa da; urratsen garaian sartuta gaude, eta guri dagokigu bereziki, ezkerreko soberanista eta independentistoi, pedalkadak etengabe ematen jarraitzea, urratsen bidean etenik ez egitea, urrats hauek guztiak eta etorki­zunean burutuko ditugunak baitira baldin­tza berriak sortzen ari direnak eta sortuko dituztenak.

Horregatik luzatu diogu gatazkari behin be­tiko konponbidea emateko deia Rajoyri, Es­

painiako presidente berriari. Ez da makala eskuen artean duen ardura: krisi ekonomiko latzari aurre egin beharko dio, ezbairik gabe; baina beste krisi batek ere bete­betean ha­rrapatu du presidente berria: Espainiako eredu politikoarenak. Bidegurutzean sartu­ta dago aspaldion Estatu espainiarra eta da­tozen hamarkadetako eredua dago jokoan, eta bi norabide aukeran: atzerantz bata, eredu autonomikoa estutzetik eta zentra­lismoaren indartzetik eratorri daitekeena; lehen trantsizioaren amaiera dakarrena bestea, Espainia osatzen duten herrien era­bakitze eskubidea aitortuz.

Ez dago borondaterik, ez da egongo, izan daiteke burura datorren lehen ideia. Eta horrela da, Estatu espainiarraren boronda­tearen termometroari erreparatzen badiogu, ez da ezer aldatu azken hamarkada hauetan. Borondate ezan oso irmo baina egindako apustuan oso ahul geratu da ordea, gure herria asimilatzeko estrategia eta egitura­keta juridiko eta instituzionalak po rrot egin ostean. Ez du balio egindako apustuak. Eta ez du balio horri gehitzen badiogu ezkerreko soberanista eta independentisten proiektua dela egun indarrez ageri dena bere herriaren aurrean, ekuazioa asmatzen erraza da: inoiz baino indartsuago gaude eta 333.624 boto horien hauspoa gatazkaren konponbiderako baldintza berriak sor tzeko, Madril mugi­arazteko baliatu behar ditugu.

Horretarako dira ezkerreko abertzaleon es­kaintza eta programak, hemen eta Madri­len, herri honen gehiengoaren nahiak eta beharrak gure eginez, herri honetara kon­ponbidea, aldaketa ekartzeko, bideratzeko. Hori da mandatua, eta horren mesedetan jarri behar dugu Madrilen egin beharreko lana, borroka, konfrontazioa, konfronta­zioaren parametroak errotik aldatu badira ere, konfrontazioaren ibilbideak ez baitu etenik, herri honek independentzia esku­ratu artean.

Page 5: Hausnartzen 2011-11-24

5

Aitortza, erabakitze eskubidea

Nondik norakoak dira datozen hilabe­teetako urratsak? Lehentasunak? Urra­tsak eta lehentasunak berberak dira Eus­kal He rrian eta Madrilen. Agenda bakarra dugu.

Euskal herritarren gehiengoak bere etor­kizuna libre eta demokratikoki eraiki nahi du. Hori da hautestontziek behin eta be­rriz adierazten dutena eta horri erantzun behar dio Madrilek: gatazkaren muinari. Euskal Herria nazio bat da eta erabaki­tzeko eskubidea du, autodeterminazio eskubidea. Horra gure agendaren lerro bu­rua, ideia nagusia.

Gauzak honela, lehenik eta behin beha­rrezkoa da gatazka armatuak utzi dituen ondorioei heltzea. Elkarrizketa horren subjektuak: alde batetik, Espainiako Es­tatua eta Frantziakoa, eta, bestetik, ETA. Hitz egin beharreko gaiak: presoak, desar­mea eta desmilitarizazioa.

Bestalde, ETAren borroka armatua bukatu

denean, hemen gatazka politiko bat dago oraindik, herri honi bere etorkizuna libreki erabakitzeko eskubidea, autodetermina­zio eskubidea ukatzen diotelako Espai­niak eta Frantziak. Horri ekin beharko zaio elkarrizketa politikoetan, Euskal Herriko alderdi politikoen artean, guztien artean.

Hauek dira gatazkaren konponbiderako bi lan esparru nagusiak, baina hauekin batera urgentzia osoa hartzen du presoen egoera okertzeko, presoak subjektu politiko mo­duan aintzat ez hartzeko eta beraien eta beraien familien sufrimendua areago­tzeko martxan jarri zuten eskema politiko oso bat bertan behera uzteak, batetik; eta bestetik, Sorturen legeztapenak.

Helburu handiak jarri dizkiogu beraz, gure buruari, aukerak ere halakoak direlako, ez­kerreko soberanista eta independentistok guk geuk sortutakoak. Eta gure joko zelai nagusia, zalantzarik gabe, 333.624 botoen etxea da, Euskal Herria, eta bertan egiten den lanarekin eta nazioartearen bultza­daz, helburu handiak betetzeko bidean gaude. Erakutsi dugu eta erakutsiko dugu.

www.ezkerabertzalea.info

Euskal Herrian, 2011ko azaroaren 24an