HAURREN PARTAIDETZA - UNICEF · 5 >> PARTE HARTZEKO KOADERNOA UNICEFek ebatzi zituen jada mitoetako...

28
ESKUBIDE ETA HERRITARTASUN GLOBALERAKO HEZKUNTZA-GIDAK / UNICEF ESPAINIAKO BATZORDEA HAURREN PARTAIDETZA IKASTETXEETAN

Transcript of HAURREN PARTAIDETZA - UNICEF · 5 >> PARTE HARTZEKO KOADERNOA UNICEFek ebatzi zituen jada mitoetako...

ESKUBIDE ETA HERRITARTASUN GLOBALERAKO HEZKUNTZA-GIDAK / UNICEF ESPAINIAKO BATZORDEA

HAURREN PARTAIDETZAIKASTETXEETAN

AurkibideaSarrera 3

Oinarriak 4

Eta zuk, zer pentsatzen duzu haurren partaidetzari buruz? 5

Haurren partaidetzak dakartzan onurak 6

IDEIAK ETA ESTRATEGIAK IKASTETXE PARTE-HARTZAILE BAT IZATEKO 10

1. HEZKUNTZA-ERAGILEAK 14

2. IKASGELA EDO TALDEA 16

3. INSTITUZIOA 18

4. INGURUNEA 23

Erreferentziak 26

3

>> PARTE HARTZEKO KOADERNOA

SarreraUNICEFen eskubideen hezkuntza-programa elkarren menpeko lau eremutara dagobideratuta: haurren eta herritartasun globalaren eskubideen ezagutza, haurrenpartaidetza, babesa eta eskola-giroa.

Haurren Partaidetzaren eremuari lotutako printzipioak, programak oinarritzatdituenak, hauek dira:

• Haurrek eta nerabeek informatzeko, adierazteko eta parte hartzeko dutenaskatasuna aktiboki erabil dezaten sustatzea.

• Haurrek jolasteko eta beren adinari dagozkion aisiako jarduerak burutzekoduten eskubidea sustatzea, baita bizitza kulturalean, artistikoan etaingurumenean parte hartzeko ere.

Haurren partaidetza eskolan ez da lan bat edo proiektu bat gehiago, jada garatzendoazen eskolako lan piloari gehitu behar zaiona. Haurren partaidetza ez da eskolakoegiteko bat (edo gehiago egitekoa), eskola izateko modu bat baizik. Partaidetzaizaerak barneratzen duenean, hauek ere barne hartzen dute: irakasleek, haurrek,zuzendaritzak, sukaldariek, eskolazainek, espazioek,… Hiri demokratiko txiki batbilakatzen da eskola, eta eraginkortasunez funtzionatzen du, eta kohesio sozialadago berdinen artean eta bertan elkar bizi diren belaunaldi desberdinen artean. Eta,batez ere, haurren eskubideak, beste inon ez bezala, errespetatzen dituen lekubilakatzen da.

Ezagutza

Haurren babesa

Eskola-giroa

1. Ikasle bakoitzak bere burua eta besteak pertsona duintzat hartzea sustatzea: eskubideekin eta erantzukizunekin.2. Haurraren nortasunaren, trebetasunen eta adimenaren eta gorputzaren garapenarekin konpromisoa hartzea, dituen ahalmenen goren mailara arte.3. Munduan giza eskubideen betearazpenak kezka eragiten dien herritarrak era daitezen sustatzea.

4. Haur eta nerabeek informazio, espresio eta parte hartze askatasunaz aktiboki disfruta dezaten sustatzea.

5. Haurrek jokoaz disfrutatzeko duten eskubidea sustatzea, baita euren adinerako

egokiak diren ekimenez ere, eta kultura, arte eta ingurumen ekimenetan parte

hartzea ere sustatzea

6. Neurri araugileak, antolamendukoak eta hezigarriak hartzea, beharrezkoak babesa bermatzeko tratu txarraren, umilazioen eta sexu-abusuen aurrean, edozein motako aurreiritzi fisiko edo mentalen arriskuakprebenitzeko. Era berean, haurren ezagutza sustatzea beren ingurunean dauden arriskuei buruz, eta nork bere burua babesteko neurrien garapena sustatzea.7. Babesa bermatzea diskriminazioaren aurrean, edozein motakoa izanik ere, kultura, erlijioa, jatorria, hizkuntza, sexua dela-eta.

8. Hezitzaileek, familiek eta eskola-ko-munitateak oro har haurrak eta nerabeak gida ditzaten eta lagundu diezaien

sustatzea, haien eskubideak eta erantzu-kizunak betetzean, haien gaitasunen

arabera, eta uneoro haurraren interesagoren mailan egon dadin zainduz.

9. Pertsonen arteko ingurune bat sortzea, balio hauek sustatuko dituena: berdintasuna, pertsonen

duintasunarekiko errespetua,osasuna eta bizikidetza baketsua.

Parte hartzea

Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenak(1989) ondoko artikuluetan jasotzen du haurrek partehartzeko duten eskubidea:

• 12. artikulua: Entzuna izateko eta bere iritziakontuan hartua izateko eskubidea.• 13. artikulua: Adierazpen askatasuna.• 14. artikulua: Pentsamendu, kontzientzia eta erlijioaskatasunerako eskubidea.• 15. artikulua: Elkartzeko askatasuna izatekoeskubidea.• 17. artikulua: Informatua izateko eskubidea.

Gaiari buruzko egile ospetsuek, haien artean Roger Hartirakasleak, honela kontzeptualizatzen dute:

Partaidetzak berekin dakar norbere bizitzan eta bizigaren komunitateko bizitzan eragina dutenerabakiak partekatzeko prosezua. Partaidetzarenbitartez eraikitzen da demokrazia eta funtsezkoirizpidea da demokraziei buruzko iritzi bat ematekogaraian. Partaidetza herritarren funtsezkoeskubidea da (Hart, 1992, 5. or.).

Definizio hori hautatu badugu, beste askoren artean,arrazoi hauengatik izan da:

• Lehenik, erabakiak partekatzeaz hitz egiten du.Erabakiak hartzean inplikatu egiten ditu haurra zeinheldua, biak jabetzen direnean gai batek eragitendiela beren bizitzan edo beren komunitatean.Partekatzen duten komunitate bat da, eta bertanguztiak dira kide.

• Jarraian demokrazia eraikitzeaz hitz egiten du.Demokrazia sistema eraginkortzat hartuta, non,behar bezala funtzionatzen duenean, komunitatekokide guztiek laguntzen duten, bertan egoteko dutenmodutik makineriak funtzionatu dezan.

Zergatik sustatu behar dapartaidetza eskolan?

Eskola espazio hobezina da aukera-berdintasunaeskaintzeko eta haur guztiek, nondik datozen edo noradoazen alde batera utzita, ezagutu, bizi eta gozadezaten testuinguru demokratiko bat, bide emangoduena norbanakoaren eta taldearen eskubideak etaerantzukizunak ikasteko, herritar kritiko etapentsalari gisa elkar aditzeko, berdintasuneanbizitzeko inolako diskriminazio motarik gabe, etaberen gaitasunak indartzeko. UNICEFek (2003)adierazi zuen aspaldian ikastetxea zela garrantzihandiena zuen partaidetza-eremua, Haurren mundukoegoera bere txostenean; izan ere, haurren partaidetzazen gai nagusia edizio hartan.

Herritarrak sortzeko eta ariketa demokratikoa egitekotestuingurua da eskola, eta funtsezko hiru asmokgidatu beharko lukete (Liwski, 2006):

a) ikaskuntzak garatzea, ikasleei aukera emangodietenak herritar oso izateko erantzukizuna;

b) bizi-estilo batekiko pertenentzi sena sustatzea,konfiantzan eta partaidetzan oinarrituta;

c) kultura demokratiko bat sortzea, esklusioa etadiskriminazioa ezabatuko dituena bere adierazpideguztietan.

“Partaidetzan”, “partaidetzarako” eta“partaidetzatik” hezten duten irizpideak ezartzekoleku aproposena da eskola.

4

>> PARTE HARTZEKO KOADERNOA

OinarriakHaurren partaidetzari buruz jadanik dakiguna

5

>> PARTE HARTZEKO KOADERNOA

UNICEFek ebatzi zituen jada mitoetako batzuk haurrenpartaidetzari buruz, aurretik aipatu dugun txostenean.Hala ere, zehazki, haurren partaidetzari buruz pentsatzeanikastetxeetan sortzen diren sinesmen edo zalantzabatzuetan oinarrituko gara. Ikerlanean urteak emanondoren dokumentatu izan diren sinesmenak etazalantzak dira. Haurren partaidetzan oinarritu diren

azterlanek informazio ugari bildu dute ikastetxeetaraegindako bisitaldietatik, irakasleei, haurrei eta nerabeei,gurasoei, eta hezkuntza-komunitatean inplikatutakoeragileei egindako galderetatik abiatuta. Horietatikabiatuta1 sortzen dira haurren partaidetzari buruzkosinesmenak, jarraian aurkeztuko ditugunak eta erantzunbat eman behar zaienak.

Eta zuk, zer iritzi duzu haurren partaidetzari buruz?

“Moda berri bat da partaidetza, beste zeregin bat gehiago”.

Onurek bi noranzko hartzen dituzte: eragina dute bai irakasleengan bai ikasleengan. Hezkuntza ulertzeko modu bat da partaidetza.

Badira baikor izateko arrazoiak, begien bistakoa baita mundu osoan hartu izan diren ekimenek erakusten dituztela haurrekbarnean eta inplikatuta egoteko duten gaitasuna eta nahia. Gaur egun, askoz ere gehiago hartzen dira kontuan haurrenjakituria eta esperientzia egiten dituzten ekarpenetan, esaterako, gai politikoetan. Horren adibide ditugu haurren udalkontseilu ugariak, Espainiako 170 herritan baino gehiagotan, edo haurren partaidetza Diputatuen Kongresuko jardunaldiparlamentarioetan2. Haien ahotsei eta inplikazioari esker sormen handiagokoak dira erantzunak, joriagoak, egokiagoak,inklusiboagoak… , azken batean haurren partaidetzak erabaki hobeak dakartza berekin eta nabarmendu egiten du haiekduten gaitasuna herritar diren aldetik , baina irakasleei ere egiten diete ekarpena: haienganako konfiantza irabazten dutebaita hezkuntza-konpromisoa ere. Beraz, bada garaia ikasitakoa kontuan hartzeko garatu izan diren haurren partaidetza-esperientzia guztietan eta estrategiak praktikara eramateko ere oztopoak gainditzeko, baita hurbilketa efektibo batbermatzeko ere, partaidetza egoki bat lortze aldera.

1. Haurren partaidetzari buruzko azterlanak: Agud (2014), Coiduras et al. (2016), Lansdown (2001), Matthews (2003), Novella (2008), Percy-Smith(2005), Susinos eta Ceballos (2012), Thomas (2007), Urrea (2017).2. Haurren Partaidetzako Kontseilu Nazional bat eskatzen dute haurrek Diputatuen Kongresuan, Madril, 2017ko urtarrilak 25. Iturria:https://www.unicef.es/prensa/ninos-participan-congreso?gclid=CjwKCAiA1uHSBRBUEiwAkBCtzYpuIJ4xSHZ_Zwehi_eO3pX_YAg49Rhl9z70DEh_B-g72dLKhNG1QRoChU8QAvD_BwE&gclsrc=aw.ds

6

>> PARTE HARTZEKO KOADERNOA

Eta zuk, zer pentsatzen duzu haurren partaidetzari buruz?

“Haurren partaidetza aparteko zerbait da; ez dubatere zerikusirik erakutsi beharreko edukiekin”.

Haurren partaidetza irakasleen erantzukizuna da, herritartasun globalaren garapenari lotua.

Haurren partaidetza, eskubidea bat ez ezik, hezkuntzako printzipio bat eta balio demokratiko bat da ere. Historikoki, haurrenpartaidetza erreferentzia nagusietako bat izan da hezkuntzako esperientzia berritzaileen esparruan. Berdintasun-maila handiagoakahalbidetzen ditu, aukera ematen duelako dibertsitateari ikusgarritasuna emateko, adibidez, ikuspegi batzuk bakarrik arau orokorbihurtzea saihestuz. Eskola inklusiboan, haurren partaidetza eguneroko bizitzan sartzen den elementua da, ikasle guztien presentziaeta partaidetza sustatzen dituena, eta, beraz, bakoitzak dituen gaitasunak agerian utzi eta aberastasuna ematen diona taldeari,desberdintasunen gainetik nabaritasuna ematean. Gainera, haurren garapen pertsonala bultzatzen du, ondokoak nagusi direnesparru batean: askatasuna, beren buruarekiko konfiantza, prestakuntza balioetan, bizikidetzaren hobekuntza eta taldearekikokonpromisoa. Norberaren, taldearen eta komunitatearen garapenaren muina da haurren partaidetza. Herritar on batek ezagutu,bete eta defendatu egiten ditu bere eskubideak. Herritar on batek, gainera, konpromisoa hartzen du gainerakoen ongizatearenhobekuntzarekin, eta gizartea eraldatzea da bere nahia. Kide garen komunitateetan eta guneetan gure eskubideak erabiltzeko etahaien aurrean erantzule izateko aukera ematen digutenean eratzen gara herritar gisa. Herritar-gaitasuna sustatzea irakasleenerantzukizuna da. Eta, hain zuzen ere, haurrak parte hartzeko gaitasuna duten eta beren herritartasunaren erantzule diren pertsonabezala aintzatetsiak izatea, beren eskubideak garatzeko eta erabiltzeko behar duten ahalmena emateko helduek duten gaitasunurriarekin batera, horiek dira topatzen ditugun oztopo nabarmenenetako batzuk ariketa honen garapenean. Ahaleginak egin badiraere, legegintzaren esparruan, praktikan eta politikan, haurren partaidetza bultzatzeko eta hobetzeko, erronka bat izaten jarraitzen du,baita gizarte demokratikoenetan ere. Irakasleon eginkizuna da bermatzea eskola bakoitzean sustatzen direla balio demokratikoak,pentsamendu kritikoa, inklusio soziala, herritartasun aktiboa, kultura politikoa eta, jakina, partaidetza demokratikoa. Prest gaude,beraz, komunitatean harreman horizontalak sorrarazteko?

“Haurrek jadanik nahikoa parte hartzen dute eskolan”.

Ikastetxeetan maila desberdinei buruz hitz egin dezakegu.

Haurren partaidetza, izan ere, errealitate bat da ikastetxe askotan. Dena den, partaidetza-maila desberdinak daude: Zein mailatandaude zure gelako ikasleek? Eta zure ikastetxekoek? Haurren partaidetzak ezin du anekdotikoa, ausazkoa, puntuala izan behar,erantzun holistikoa eta zeharkakoa eman behar baitu, haurra izan dadin ekintzan elementu nagusia, bere burua ezagutzeko etaikasgelako, ikastetxeko eta komunitateko bizitzan hark eragina izateko, baita bere ikaskuntzaren eta garapenaren prozesuan ere.

Partaidetza horrek forma desberdinak har ditzake. Sinplea oinarrizkoena da, non haurrek ikusle gisa hartu ohi duten parte jarduerabatean. Aholkua eskatzean oinarritutako partaidetzak aurrerapauso bat gehiago eskatzen du eta bide ematen dio haurrari iritziakemateko, proposamenak egiteko edo zuzenean nahiz zeharka eragiten dioten gaiak balioesteko. Partaidetza-maila handiagoek–proiektiboak adibidez– aukera ematen diote haurrari proiektuaren erantzunkide izateko eta “ekimenen sortzaile” bihurtzeko,aldaketaren eragile, alegia. Eta hortik sor daiteke meta-partaidetza, non haurrek eskatu eta sortuko dituzten gune eta mekanismoberriak parte hartzeko. Horretarako, haurren partaidetza-esperientziek printzipio argiak eta oinarrizko arauak ezarri behar dituzte,nola hartuko diren erabakiak, nortzuek hartuko dituzten, eta helduen eta haurren arteko harremana nolakoa izango den definitzeko.Haurrak bere partaidetzaren bitartez konfiantza eta gaitasunak irabazi ahala handituko da berak dituen interesak zehazteko duennahia. Proposamen praktikoetan ikusiko ditugu partaidetza-maila desberdinetarako estrategietako batzuk.

7

>> PARTE HARTZEKO KOADERNOA

Eta zuk, zer pentsatzen duzu haurren partaidetzari buruz?

“Partaidetza haurren ordezkariek eta eskola-kontseiluek ordezkatzen dute jadanik”.

Haur guztiek, ez bakarrik ordezkariek, izan behar dute parte hartzeko aukera.

Aintzat hartzen baditugu haurrak ekintzaren muina eta beren garapenaren protagonista bezala, ezin dugu pentsatu “ordezkaritzan”bakarrik oinarritzen den partaidetza batean. Ikasleetako bakoitza eta guztiak dira eskola. Haur bakoitzak bere esperientzia du etabeharrezkoa da guztien ahotsak entzutea, esperientziak desberdinak direlako. Ikasle bakoitzaren ahotsa berdingabea etabeharrezkoa da, ahotsik gabe ez dago ekintzarik, ezta partaidetzarik ere. Beraz, ez da nahikoa ordezkariekin edo aitzindariekin,nekez ordezkatu ahal izango baitituzte ikaskide guztiak. Beharrezkoa da ikasgelan lidergoa banatuta egotea ikasgela osatzen dutentalde desberdinen artean, ikasle nabarienak eta gutxiengoan diren taldeetako ikasleak hartu behar ditu barnean. Partaidetza, halaere, guztien partaidetza ahalbidetzen duenean bilakatzen da inklusibo. Horretarako, pentsatu beharra dago, parte hartzekomoduetan ez ezik, ahots guztiak bilduta daudela eta ikastetxean nabaritasuna ematen zaiela lagundu eta bermatzeko moduetan ere.Denen artean eraikitzen da partaidetza, eta ez da nahikoa ordezkatuta geratzen ikasle batzuetan bakarrik kontzentratzen denean.Hierarkikoak ez diren egiturak sortuz gero, non inork ez duen lider bat edo ordezkari bat, guztiek ordezkatu ditzakete besteakabagune desberdinetan eta guztiek garatzen dituzte rol desberdinak.

“Haurrek jolastokian parte hartzen dute eta halaere ez dituzte bizikidetzako arauak betetzen”.

Parte hartzeko eszenario desberdinak daude eta beharrezkoa da haietan guztietan ikasleak parteaktibo izatea.

Anitzak dira ikastetxean haurrek parte hartzeko dituzten eszenarioak. Ikasgelan sustatu egiten du erabakiak hartzeko etahausnartzeko gaitasunak garatzea. Ikastetxean, haurren arteko bizikidetza, elkarrizketa eta kohesioa garatzea sustatzen ditu.Komunitatean oraingo herritartzat hartu behar dira haurrak, baita beren ikuspegiak adierazi eta kontuan hartuko diren komunitatekokide aktibotzat ere. Hala ere, zenbaitetan, ikastetxeak edo komunitateak inposatutako bizikidetza eta jardun egokirako arauak ezdatoz bat haurren interesekin eta horren eraginez ez dute ikusten aintzat hartzen dituztenik ezta ordezkatuta daudenik ere. Nolajardun ados jartzeko? Partaidetza lagungarria izan daiteke bizikidetza hobetzeko, baldin eta denontzako arau horiek eraikitzekoaplikatzen bada. Adibidez, kurtsoaren lehenengo egunetan, ikasleek asanbladan kontsentsu bidez adosten dituzte ikastetxekojolastokia zuzenduko duten arauak ikasturtean zehar. Horrela, sustatu egiten da partaidetza, aintzat hartzen da haurra parte aktibogisa eta lortu egiten da haurren aldetik arau horiek inposaketa bat balira baino haiekin eta besteekin zerikusia duen zerbait bezalaikustea, haiek ere erantzukizuna badutela antzemanez. Gainera, eszenario bat itxuratzen du, non haurrek ezagutu egiten dituztenirakasleen eta komunitatearen kezkak, baita ikaskideenak ere, eta gehiago hurbiltzen dituzte gainerako guztiengana.

8

>> PARTE HARTZEKO KOADERNOA

Eta zuk, zer pentsatzen duzu haurren partaidetzari buruz?

“Haurrak ez dira nahikoa heldu beren kasa iritzibat eratzeko eta erreaz manipulatu daitezke”.

Parte hartzeko modua heldu-zentrismoak baldintzatzen du. Haurrak partaidetzaren subjektu dira.

Haurrak heldu izatera iritsi arteko garapena errespetatu egin behar da eta ulertu egin behar da, beraz, mailaz-mailakoa delapartaidetza. Hala ere, mailaz-mailakoa izateak ez du esan nahi zain egon behar denik eta onartu gai batzuk egon daitezkeela nonezin izango duten parte hartu adinez nagusi diren arte. Mailaz-mailakoa esan nahi du iritziak beren kasa nola eratu erakutsi beharzaiela, euren iritzia nola ezagutzera eman, nola errespetatu gainerakoen iritziak; azken finean, parte hartzen lehenbailehenerakusten bazaie, hobe. Haurrek parte hartzen duten ekimenetan, askotan, irakasleak izan ohi dira buru. Hala, haurren ikuspegiabarneratzeak sorrarazi egiten du autonomia, ahaldundu egiten du, kohesionatu egiten du, konfiantza handiagoa transmititzen dieematen zaien erantzunean eta utzi egiten zaio hezkuntza inposatutako zerbait balitz bezala ikusteari. Garrantzizkoa da haurreiematen zaien informazioak formatu egokia izatea eta interesatzen zaien gaietan parte hartzeko aukera ematea, baita haiekmotibatzea ere a priori haiei ez dagokiela “pentsatzen den” gaietan interesatu daitezen. Baina, gainera, sustatu egin behar daelkarrizketa haurren eta erabakiak hartzen dituztenen eta mezua beste leku eta espazio batzuetara helarazten dutenen artean. Ohidenez, haiek kontuan hartu gabe ematen da mezua. Haien partaidetzak curriculumaren eremuan bezain besteko garrantzia dubizikidetzaren, ikastetxeko antolamendu eta kudeaketaren edo irakaskuntza hobetzeko ekimenen eremuan.

“Partaidetzak tirano txiki batzuk izatera eraman ditzake”.

Parte hartzea eskubide bat da eta, aldi berean, eskubide horren erantzule izaten ikastea eskatzen duhezkuntza-prozesuan.

Haurrek eskubideak dituzte jaiotzen diren unetik, eta bizi diren gizartearen betebeharra da haurren eskubideak haiei dagozkielaaitortzea. Inork ezin du eskubideak eman edo ez emateko hitza, eta inork ezin ditu baldintzatu; berdinak dira guztiontzat, haur zein helduizan. Partaidetza aintzatesteak ahotsa ematea esan nahi du, eta haurrek parte hartu ahal izatea haiei eragiten dieten arlo guztietan;baina, gainera, esan nahi du ikusarazi egin behar zaiela eskubide horrek erantzukizun bat dakarrela berekin, eta onartu eta berena eginbehar dutela gutxika hezkuntza-prozesuan zehar. Parte hartzeko eskubideak partaidetzarekiko erantzukizuna eskatzen du. Adibide gisa,esate baterako, haurrei eta nerabeei erakutsi behar diegu iritzia emateko eskubidea dutela baina, aldi berean, lagundu egin behardiegu prozesuan, haiei erakutsiz landuko duten diskurtsoak koherentea izan behar duela, eskubide hori erabiltzeak eskatzen duenerantzukizunaren parte bat bezala oinarritua. Bestalde, batek eskubide hori duela ulertzeak ahalbidetu egiten du beste batzuek ereeskubide hori dutela ulertzea eta, ondorioz, errespetu handiagoa erakustea gainerakoen eskubideen aurrean. Baldin eta irakasleakparte hartzeko baimena ematen badie haurrei, horrek autonomoago eta arduratsuago egingo ditu dagozkien gai guztietan, baitairakaskuntzan ere. Parte hartzeak sustatu egiten du ikasten dutenaren aurrean erantzukizuna hartzea, gainerakoen ikaskuntzak ereerrespetatzea eta ikaskuntza horiek eskuratzen besteei laguntzea.

9

>> PARTE HARTZEKO KOADERNOA

Eta zuk, zer pentsatzen duzu haurren partaidetzari buruz?

“Haurrek irabazi egin behar dute parte hartzeko eskubidea”.

Parte hartzen ikasten da partaidetza eta parte hartzeko modu desberdinak daude.

Ezin dugu zain egon haiek beren kasa parte hartzen ikasi arte. Norbaitek utzi behar die parte hartzen, baina, batez ere, parte hartzenerakutsi behar zaie. Aukera hori ematen ez bazaie, nekez ikasi ahal izango dute parte hartzen. Hasteko, ikasleen partaidetza eskatzenduten ekintzak planifikatzetik hasi behar da eta, gutxika, erantzukizuna eta eskubidea eskuordetzeari ekingo zaio, partaidetzarengainean dugun kontrol horri ere uko eginez. Beren bizitzako rol protagonista hori txikitandik hartzen ez badute –atzean utzi gabe partehartzeko eskubideak dakartzan erantzukizunak– zaila izango da nerabe izanda parte hartu nahi izatea edo parte hartzen jakitea.Ahozkoa da parte hartzeko formaturik ohikoena; hitzetik harago doa, ordea. Anitzak dira haurrek parte hartu ahal izango dutenformatuak. Ez du beti zertan ahozkoa izan. Baliteke haur batzuek nahiago izatea beste formatu batekin espresatu eta irakasleek espazioegokia eskaini behar diete horretarako. Hain ohikoak ez diren beste formatu batzuk hauek dira: idatzizkoa eta irudikapen bisuala edoplastika. Haur Hezkuntzan, baita Lehen Hezkuntzan ere, ekintza da gogokoen duten formatuetako bat. Bertan, ekitea eskatzen dupartaidetzak. Bigarren Hezkuntzan, formatu digitalari ematen zaio lehentasuna, edo multilengoaiaren formatuari, adierazteko,komunikatzeko eta eraikitzeko moduak integratzen dituenari.

10

>> PARTE HARTZEKO KOADERNOA

Haurren partaidetza-esperientziak bizi izan dituztenhaurrak eta nerabeak ados daude honetan:partaidetzak ekarpen handia egiten dio norbanakoaren,instituzioen eta komunitateen garapenari, eta behekoirudia dugu horren erakusgarri. UNICEFen (2003)txosteneko ondorioen arabera, prozesu bat dapartaidetza, eta hauek dira egiten dituen ekarpenak:

• Haurrek duten gaitasuna areagotzen du beren iritziakeratzeko eta adierazteko, aukera desberdinen arteanaukeratzeko eta erantzukizunak beregain hartzeko.

• Sustatu egiten ditu balio demokratikoak eta prestatu egiten ditu haurrak herritar global gisa dituzten zereginak betetzeko.

• Lagundu egiten du elkar errespetua, tolerantzia etadibertsitatearen onarpena handitzen.

• Sustatu egiten du negoziazioa eta lagundu egiten dugatazkei aurrea hartzen.

• Sustatu egiten ditu haurrenganako errespetua etaaintzatespena berezko eskubidea duten pertsona direnaldetik.

• Areagotu egiten ditu haurren aldeko esku-hartzeeneraginkortasuna eta iraunkortasuna.

Haurren partaidetzak dakartzan onurak

PERTSONAK• Herritartasun globalerako gaitasunak (Wright et al., 2011, Kirby et al.,2003; Hart, 1992 )• Ongizate Subjektiboa (Chawla, 2001; Unicef, 2003; Casas eta Bello, 2012; Agud, 2014)• Ahalduntzea (Soler et. al., 2017 Agud et al. 2017)• Hezkuntza balioetan (Novella eta Trilla, 2014)

IKASTETXEA• Berrikuntza (Wright et al., 2011)• Erantzun hobea premientzat (Kirby et al., 2003)• Haurren Eskubideekiko Arreta (Agud, 2014)• Hobetu eta arindu egiten du bere funtzionamendua (Kirby et al., 2003, Wright et al., 2011)

KOMUNITATEA• Gizartearen demokratizazioa (Wright et al., 2011)• Gizarte kohesionatua (UNICEF, 2003)• Belaunaldi arteko harremanak hobetzea (Chawla, 2001)• Komunitatearen garapena (Hart, 1992)

11

Ondoren estrategia-multzo bat proposatzendugu eskolak haurren partaidetzabultzatzeko prozesuan gidatzeko.

IDEIAK ETA ESTRATEGIAKESKOLA PARTE-HARTZAILE BAT IZATEKO

1. HEZKUNTZA-ERAGILEAK

2. TALDEA EDOIKASGELA

3. INSTITUZIOA 4. INGURUNEA

12

>> PARTE HARTZEKO KOADERNOA

Ideiak eta estrategiak eskola parte-hartzaile bat izateko

Proposamena eskola parte-hartzaileetan urteak lanenpirikoa egitetik sortua da (Agud, 2014; Novella,2008; Trilla et al. 2014; Urrea, 2017). Urteetakoesperientzia duten eskoletako jardun egokiak bildu

ditugu eta ardatz komunak aztertu eta deskribatuditugu eskola parte-hartzaile modu bat martxanjartzeko garaian. Aztertutako eskolen profilak eskemahoni jarraitzen dio:

Eskola parte-hartzaileetan beharrezkoa da ikastetxearenbarruan partaidetza-egitura sendo bat diseinatzea,egoera desberdinetara zuzendutako ekintzen bitartez:

a. Ikasgela edo taldea: Espazio eta estrategiapedagogikoak eta didaktikoak sortzeaegunerokotasunean haurren partaidetza bultzatzeko.

b. Ikastetxea: Ikastetxearen Heziketa Proiektuan,Antolamenduan/Organigraman eta Ikastetxe Kulturanesku hartzea.

c. Komunitatearen ingurunea: Haurren partaidetzaeskolatik harago ‒proiektuak komunitatean etaharremana tokiko administrazioarekin‒.

Ez dira ekintza puntualak edo egun bakar bateanburutuko direnak, egitura-aldaketak eskatzen dituztenestrategiak baizik, partaidetza eskolarenegunerokotasunera moldatzearren. Ikuspegi ekologikobatetik abiatuko gara proposamen honetarako,ikastetxearen makro-, exo-, meso- eta mikro-sistemahartzen baita kontuan. Nahiz eta, eskola bezala, eskolaparte-hartzaileago baterako aldaketan, zuenlehentasunak erabaki ahal izango dituzuen, baitaegokienak iruditzen zaizkizuen egoera horien gainekoestrategiak hartu ere.

Pribatua - Itunpekoa Publikoa

Hezkuntza-maila

Lerroak

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, BigarrenHezkuntza eta Batxilergoa (3 – 18 urte)

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1., 2.eta 3. mailako hiru lerro. Lehen eta BigarrenHezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako bi lerro

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza (3 – 12 urte)

Haur Hezkuntzako lerro bat Lehen Hezkuntzako lerro bat

13

>> PARTE HARTZEKO KOADERNOA

Ideiak eta estrategiak eskola parte-hartzaile bat izateko

Ikastetxean, SAKAGAILU MAGENTA topatuko dugu,estrategiak aktibatzen dituena, hezkuntza-eragileen,ikastetxeko langileen, ikasleen eta familien arteanezartzen diren harremanek partaidetza bultza dezaten.

SAKAGAILU LARANJA: estrategia pedagogikoak etadidaktikoak, ikasgelan edo taldean aplikatzeko eta haurrenpartaidetza egunerokotasunean sustatzeko.

SAKAGAILU GRISA: testuinguru makroa da, instituzioa,ikastetxea kudeatzeko eta antolatzeko duen modua,heziketa-proiektua eta proiektu espezifikoak.

SAKAGAILU BERDEA: komunitatearen inguruneansartzen dira eskolatik harago doazen partaidetzazko

ekintzak, komunitatearekin eta tokiko administrazioarekinezartzen diren harremanen bitartez.

Horrek guztiak eratzen du eskola parte-hartzaile bat,hezkuntza-komunitateko kide guztiek partekatutakoorientazio-sistema, historikoki transmitituko diren esanahi-eredu bezala (arauak, balioak, sinesmenak eta abar). Baliokolektibo bat eta ikastetxean haurrek dituzten eskubideeizentzua ematea.

Bere osotasunean parte-hartzailea den eskola batean,kontsolaren sakagailu guztiak egongo lirateke aktibatuta.Baina beti da hobe argiren bat aktibatuta edukitzea denakitzalita edukitzea baino; beraz, eskola gisa erabakiko duzuezein botoi sakatu zuen ikastetxean partaidetza bultzatzeko.

Eskolako partaidetzarako kontsolaren metafora erabiliko dugu (beheko irudia). Bertan,sakagailu bakoitzak sistema edo egoera bat adierazten du, eta bere gainean aktibatu/bultzatukodugu partaidetza:

1. HEZKUNTZA-ERAGILEAK

Harremanak etasinesmenak

2. IKASGELA EDO TALDEA

Espazioak eta estrategiak

IKASTETXE KULTURA

3. INSTITU

ZIOA

Proiek

tuak e

ta ika

stetxe

ko ku

deak

eta

4. INGURUNEA Proiektuak komunitatearekin

eta tokiko administrazioarekin

Hezkuntza-eragileak ‒hezitzaileak, irakasleak, familiak,zerbitzu-langileak, hezkuntza-komunitatean elkar bizidiren eta kide diren heldu guztiak‒ funtsezko elementuakdira haurren partaidetzan, eta ahalbidetu egiten dutepartaidetza hori benetakoa izatea. Hezkuntza-eragileenjokabideak eragina du eskola-mota bat edo besteadefinitzen duten jardunetan, eta partaidetza benetanposible izaten laguntzen dute, prozesuan zehar haurreiirmotasuna eta laguntza eskainiz. Hezkuntza-eragileentzako ondoko ideiak eskola parte-hartzaileetakohaurren ahotsetik sortuak dira.

Talde-kudeaketaHaur bakoitzak dituen ahalmenen eta interesendibertsitatearen aurrean begiak zabal-zabalik izatea.Moderazio on bat egitea haur guztien partaidetzabultzatzeko, haur guztiek esperientzian partaidetza-maila bera izatea lortzea, guztiak taldearen barruansentitzen direla bermatzea.

Dibertsitatean arreta jartzea

Baldintza honek begirada bikoitza du; batetik,esperientziek inklusiboak izan behar dute, munduguztiak parte har dezake bakoitza den horretatikabiatuta, norberaren ahalmenak baliatuz guztiek izandezaten leku bat, frustraziorik gabe, partaidetzahorretan.

Gainera, partaidetzazko metodologiek, dibertsitate horilantzen ez ezik, bakoitzak dituen gaitasun bereziakidentifikatzen ere laguntzen dute, eta era horretanematen zaio bide esku-hartze egokituago etapertsonalizatu bati.

Dibertsitatea lantzea lagungarria da inork bere buruabaztertua ez ikusteko, bakoitzak eroso sentitzen denrol bat aurkitzeko. Parte hartuz lan egiten denean etahaur bakoitzaren espezialitateak antzematen direnean,hobekuntza bat ikusten da ikastetxeko bizitzaren bestealderdi batzuetan ere.

14

>> PARTE HARTZEKO KOADERNOA

Ideiak eta estrategiak eskola parte-hartzaile bat izateko

1. HEZKUNTZA-ERAGILEAK

Hezkuntza-eragileen, ikastetxeko langileen eta ikasleen arteansortzen den harremana.

Haurren gaitasunak aintzatesteahezkuntza-komunitatean ekarpenbat egiteko

Entzute aktiboa barne hartzen den lekua, baitahaurrentzako hizkuntza ulergarri baten erabilera etahaurren erabakiak aurrera eramatea ere, eskola aktibohorren emaitza gisa.

Entzute Aktiboa

Pazientziaz eta kontuz entzunak izatea eskatzen dutehaurrek. Helduak haien ahoskera, haien hezkuntza, haienkultura ulertzea eskatzen dute, eta haiek egiten dituztenekarpenak beren pentsamendu-matrizeari gehitzeko prestegotea. Helduen betebeharra da ikaskuntza hori egitea,haurrek egiten dituzten ekarpenak entzuteko dutengaitasuna areagotzea. Aktiboki entzuteak esan nahi dubestearen argumentua aintzat hartzea, bere ideiabalioestea, kontuan hartzea, eta horrek ez du nahitaezharen nahia betetzea berekin ekarri beharrik.

Manipulaziorik Ez

Haur askok aipatu zuten behin baino gehiagotan eurekberez pentsatu ez zituzten proposamenak egiten ikusidutela beren burua, helduak izan zirelako ideia hori emanzietenak. Horrekin esan nahi dugu, zentzu horretan,heldua bere onurarako erabiltzen ari dela partaidetza.Hortaz, oraindik ere, eta nahi gabe beharbada, haurrenahotsean helduen interferentziarekin egiten dugu topo.

Helduek bigarren ikaskuntza hori egin behar dute haurrenaintzatespenaren esparruan, haurren berezko ideiak etairitziak errespetatzeko konfiantza izan behar baitugu haienpentsamenduan.

Harremanetan laguntzeaPartaidetzaren esperientziak sortu behar duen giroan lagunduegin behar da parte-hartzaileen arteko harremanetan, historiaberaren parte direlako eta helburu bera lortzeko lankidetzanari direlako. Kritika konstruktiboa sustatzea, enpatiabultzatzea, elkarrizketa sendotzea da xedea.

Belaunaldi artean lan egitea (elkarlana, lankidetza…)

Belaunaldi arteko oztopoak apurtzea funtsezkoa dahaurren partaidetzaz ari garenean, zeren eta, beste adinbatzuetako gizabanakoekiko harremanak sustatzeak,batetik, hautsi egiten baitu haurren beldurra haiek bainozaharragoa den bati ikuspegiak proposatzeko edokritikatzeko, eta alderantziz, horrek ohitu egiten du helduahaurren hizkuntza ulertzera, entrenatu egiten du haurreientzuteko garaian eta haur herritarraren pentsamenduabere pentsamendu-matrizean eta jokabidean barneratzekogaraian. Haurrengan nabaria den ezaugarri horrek suspertuegiten du berdintasunean oinarritutako errespetua adinguztietako pertsonekiko, elkarrekiko errespetua partaideguztien artean. Hala, lagundu egingo diote elkarri etaaukerak sortuko dira elkarrizketarako gaitasunak pixkakagaratzeko.

15

>> PARTE HARTZEKO KOADERNOA

Ideiak eta estrategiak eskola parte-hartzaile bat izateko

16

>> PARTE HARTZEKO KOADERNOA

Ideiak eta estrategiak eskola parte-hartzaile bat izateko

2. IKASGELAEDO TALDEA

Ikasgelan edo ikasgelako taldean aurrera eraman daitezkeenestrategiak eta haurrak inplikatzen dituztenak erabakiak hartzean,elkarlaneko ikaskuntzan, hausnarketan eta elkarrizketan.

Ikasgelako asanbladaDESKRIBAPENA: Asanbladan talde/ikasgela bateko kideguztiei bizikidetzan eta lanean aurrera egitekogarrantzizkoa iruditzen zaien horretaz guztiaz hitz egitenda. Elkarraldi horretan taldea elkarrizketan aritzen da,gauzak nola dauden aztertzen ditu, ekintza zehatzakantolatu eta planifikatzen ditu, bere harremanak etasentimenduak hausnartu eta berregokitzen ditu talde gisasendotzeko.

EGINKIZUNAK:

• Hitza hartzea iritzien eta emozioen bozgorailu gisa.Iritziak trukatzea modu bat da gehitu eta aldatzen dutengauzak egiteko. Kezkarazten dituzten gaiei buruzko iritziakelkarri adierazteak garrantzizkoa iruditzen zaion hori zerden esateko aukera ematen dio taldeari.

• Bizikidetzaren kudeaketan inplikatzea. Taldeko bizitzakgertatzen denaren eta gertatu denaren analisi kritiko bategitea eskatzen du, taldearen funtzionamenduaantolatzeko. Zer egin eta elkarrekin nola jarraitu zehaztekogunea. Asanbladaren eginkizuna da taldeari ahalmenaematea bere kasa antolatzeko eta bizikidetzako bereharremanak arautzeko.

• Taldearen bizitza antolatzea proiektu kolektiboaitxuratzeko. Ikasgelako lanean aktiboa izatea, taldearidagozkion ekintzetan, jardueretan eta proiektuetan.Asanbladaren eginkizuna da proiektuak diseinatu, antolatueta burutzeko garaian erabakiak hartu ahal izatea.Taldearen lana itxuratzea, erabaki hauetatik abiatuta: nolaantolatuko garen maila mikroenetik (ikasgelako karguak)maila makroenera (festak edo proiektu solidarioak).

• Ikasgela bezalako harreman-gune batean parte aktiboaeta konprometitua izatea. Komunitatea baloratzeko etabertako kide sentitzeko pertenentzi eta konpromiso-senabehar da. Asanbladak aukera ematen du talde/ikasgelahobeago bat egiteko, pertsona hobeago bat izateko.

Asanbladaren EDUKIA egunerokotasunari buruzko gai-multzo bat da, ikasgela batek heltzea proposatzen duenaeta gai-zerrenda antolatzeko ardatza izango dena. Hauekdira normalean agertzen diren gaiak: bizikidetzaren etapertsonen arteko harremanen inguruko gaiak, lanakademikoa, jardueren eta proiektuen antolamendua, etahainbat informazio.

Asanbladaren ANTOLAMENDUA egokia izatekobeharrezkoa da partaidetza, eta funtsezkoak dira bertanhausnarketa, elkar aditzea eta guztien ekintzakonprometitua. Asanbladaren funtzionamenduanbeharrezkoak dira errutinak eta elementu lagungarriak(kartelak, eguneko zerrenda, akordioen eta konpromisoenlibreta...), partaidetza bultzatuko dutenak. Planifikatutakogune bat izan behar du, kideek aldez aurretik erakutsidezaten parte hartzeko gogoa, gaiak prestatuz etakonpromisoak hartuz. Tutorearen eta ikasleen arteko rolakaldatu egin behar dira eta protagonismo handiagoa emanbehar zaie haurrei, eta harreman horizontalago batbermatu. Tutoreak lagundu egingo die prozedurak eskainizeta balio inplizituak nabarmenduz. Asanblada batgaratzeko orduan, kontuan hartu behar dira funtsezkohiru alderdi hauek:

• Prestaketa. Taldea maila indibidualean nahizkolektiboan parte hartzeko prestatzea dakar berekin.Astea nola garatu den eta zein gairi helduko dietenaztertzea eskatzen du. Asanbladara iritsiko ez direngaiak egotea ere espero da, taldekideek eraautonomo batean konpondu ahal izango dituztenak.

• Eztabaida. Ikasleek gaiak azaltzea, haiei buruzdituzten ikuspegiak adieraztea, kideen iritziekinalderatzea, eta planteatutako egoerak konpontzen eta,behar izanez gero, akordioetara iristen ahalegintzeaeskatzen du.

• Aplikazioa. Planifikatutako ekintzak garatzea etataldeak hartutako akordioen jarraipena egitea eskatzendu. Hitzetik adostutako ekintzetara igarotzeko unea da.

17

>> PARTE HARTZEKO KOADERNOA

Ideiak eta estrategiak eskola parte-hartzaile bat izateko

Zein da eskaria? Proposamenari esanahi bat emateaZer egin nahi dugu? Proiektua gure egiteaNola egingo dugu? Nola antolatuko gara? Metodologia erabakitzeaNorekin egingo dugu? Beste informatzaile batzuk barneratzea, batez ere espazio hori bera erabiltzen duten edo erabil dezaketen haurrakZer behar dugu? Baliabideak eta materialak zehazteaZenbat denbora dugu? Prozesua definitzeaNola jakingo dugu zer egin? Ebaluaziorako elementuak identifikatzea

Proiektuen lana talde/ikasgelaren barruanDESKRIBAPENA: Taldea proiektu zehatz baten inguruanbiltzeak aukera ematen du lidergorako eta ekintzaplanifikatzeko, erronka kolektibo bat lortze aldera.Proiektuek, zehaztu, antolatu eta garatu beharreko ekintzabaten itxaropenak proiektatzea eskatzen dute.Proiektuaren balioa erronka kolektibo hori lortzeko kideekgaratzen duten prozesuan datza, erronka horren emaitzanbaino. Prozesu horrek elkar lotutako ekintza-multzo bateskatzen du, imajinatu, zehaztu eta egituratu beharrekoa.Hauek dira taldeak proiektu baten garapenaren betebeharreko eginkizunak:

• Errealitate bat ezagutu eta ulertzea, hobekuntza edoaurrerapenen bat egiteko borondatearekin.

• Taldea ekimen baten inguruan elkartzea eta elkaraditzea bultzatzea, aukera izan dezaten bakoitzarenahalmenetatik sortutako harreman bat izateko.

• Batera adostutako ekintzen lidergoa hartzea. Hasiera-hasieratik bultzatzen da haurren protagonismoa.Autokudeaketa eta ekintza desberdinen lidergoa sustatuz.

• Talde gisa nola lan egiten duten ebaluatzea.Prozesuan lankidetzan aritzeak bide eman behar duekintzatik abiatutako hausnarketa bat egiteko, baitaekintza hori nola egokitu behar den pentsatzeko ere.

Proiektuaren EDUKIA tutoreak, haurrek edo elkarrekinbatera proposatu ahal izango duten erronkaren inguruandago oinarrituta. Baina gai nagusitik harago, gaitasuneilotutako eduki desberdinak sortuko dira ekintzak garatuahala (adibidez: galderak egitea, informazioa aztertzenjakitea, taldean antolatzea, taldelana…)

Proiektu baten garapenaren ANTOLAMENDUAKtaldearen ezaugarriak, interesak eta motibazioak hartubehar ditu kontuan. Erreferentziazko tutoreak botako dutaldeak zehaztutako erronka eta elkarren artean antolatzenutziko die haiei. Horretarako, garrantzizkoa da behar duten

denbora eta espazioa izatea elkarren artean antolatzekoeta zereginak talde txikitan edo handitan garatzeko.Tutoreak galdera lagungarriak egingo dizkie, taldearenbarruan eztabaida sorrarazteko. Edozein proiektutan igarobehar da fase hauetatik:

• Proiektua definitzea. Taldekide guztiek proiektuareninguruko informazio bera izan behar dute eta esanahibera ematen diote. Abiapuntu bat bermatu behar da,bateratua eta argitua. Parte-hartzaileek galdera haueierantzun behar diete: Zer lortu nahi duguproiektuarekin? Zergatik egiten dugu?

• Proiektua planifikatzea. Erronka lortzeko taldeakaurrera eraman beharreko ekintzak adierazteaeskatzen du. Ekintzen sekuentzia eta haietakobakoitzean bete behar diren zereginak identifikatzea.Garrantzi handikoa da ekintza bakoitzerako bitaldekide izendatzea bere garapenaz arduratudaitezen, baita ekintza burutzeko behar den denboraadostea ere. Parte-hartzaileek galdera hauei erantzunbehar diete: Nola egingo dugu? Zer behar duguegiteko? Nor arduratzen da?

• Ekintzak garatzea. Planifikatu eta adostutako ekintzakegituratzea eskatzen du prozesuan aurrera egiteko.Garrantzizkoa da taldekide guztiak ekintza batean edogehiagotan inplikatuta egotea. Plangintza berrikustekoguneak aurreikusi behar dira, ekintzak helburuetaraegokitzen ari diren modua ikusita moldatu ahal izateko.Hausnarketa funtsezkoa da ekintzan. Parte-hartzaileekgaldera hauei erantzun behar diete: Nola doaproiektua? Lortzen ari da bere helburuak? Zein ekintzadoitu edo egokitu behar dira?

• Proiektua amaitzea. Prozesu osoa aztertzea etataldearen erronka zein mailataraino lortu den ikusteaeskatzen du. Proiektuan izan den partaidetzan etataldean izan duen eraginean pentsatzeak euren buruaeraldaketaren eragile gisa ikusteko aukera ematen du.Baita proiektuan lagungarri izan diren gaitasunakindartzea eta oztopo izan diren alderdien inguruanhobekuntzak gehitzea ere.

18

>> PARTE HARTZEKO KOADERNOA

Ideiak eta estrategiak eskola parte-hartzaile bat izateko

3. INSTITUZIOAInstituzioek formalizatuta eta sistematizatuta dituztenpartaidetzazko praktika guztiak beren antolamenduan etadagozkien dokumentu ofizialetan.

Ikastetxearen antolamendua eta kudeaketa

Hemen deskribatuko ditugu eskola-bizitzaren kudeaketaneta antolamenduan dauden estrategia guztiak eta, beraz,gainkarga bat adierazten ez dutenak, estrategia horietanoinarritzen baita ikastetxearen funtzionamendua.

Hiru estrategia (edo praktika) azalduko ditugu:

1. Eskolaren antolamendu bertikala taldeka (koloreak,animaliak eta abar).

2. Ikastetxearen funtzionamenduko batzordeak.

3. Ikasgelako ordezkariak: Ordezkaritza erreala eta Bilera.

DESKRIBAPENA: Ikastetxeko ikasle guztiak, beren esko-latzea hasi eta amaitu artean, multzo bertikal bateko kidedira, eta multzo horrek hiru talde handitan egituratzenditu. Ikasleak ausaz sartzen dira talde bakoitzean, ikastet-xean lehenbiziko aldiz hasten direnean. Beraz, ikasgelabatean hiru taldeetako kideak aurkitzen ditugu. Taldeekpuntuazioak metatzen dituzte merezimendu batzuetatikabiatuta: taldea osatzen duten guztien emaitza akademi-koak, jokabide egokia, ikastetxeko kirol edo kultur jardue-retan dituzten emaitzak, batzordeen funtzionamenduaeta abar.

Goragoko mailetako kideek babestu egiten dituzte txikie-nak (5. mailako ikasleek L3koak eta 6. mailakoek L4koak)

Talde bakoitzak ordezkari bat du ikasgela bakoitzeko etakolore bat duen ordezkari orokor bat. Ordezkariek bilerakegiten dituzte aldizka taldeen funtzionamendua berrikus-teko, zer eta zertan hobetu dezaketen ikusteko, eta zer-tan zoriontzeko.

Estrategia horrek aukera ematen die lehia osasungarribatean parte hartzeko, lehiakortasun indibidualistasaihestuz. Ez dago “ni” bat, “gu” bat baizik.

HELBURUA: Pertenentzi sena sustatzea eta bakoitzakegindako edozein ahalegin taldearen onurarako delajabetzen joan daitezen lortzea. Taldearen funtzionamenduegokia ona da norbanakoarentzat eta alderantziz.Erantzukizun partekatua, lankidetza, lan eta ikaskuntzakooperatiboa eta premiei erantzuteko elkarlana lantzendira (elkarmendekotasun positiboa). Taldean bizitzendituzte garaipenak eta hutsegiteak.

1. Eskolaren antolamendu bertikala taldeka (koloreak, animaliak eta abar).

TALDEA TALDEA TALDEA

• • •Haur Hezkuntza

Lehen H. 1. zikloa

Lehen H. 2. zikloa

Bigarren Hezkuntza

Batxilergoa

DESKRIBAPENA: Batzorde bakoitzak garatzen dituenzereginek eragina dute ikastetxearen funtzionamenduan,eta gainkarga kentzen diete irakasleei edo hezkuntza-komunitateko beste eragile batzuei. Batzordeakdinamizazio eta partaidetzarako organoak dira, etacurriculumaren eremuei edota ikastetxearen premieierantzuten dieten gaiei lotutako jarduera desberdinakantolatzeaz eta burutzeaz arduratzen dira. Batzorde horiekanitzak eta ugariak izan daitezke, nahi adina edo premienarabera, baina hasteko nahikoa da bat edo bi egotearekin,eta hasieratik izan behar dute benetako parteIkastetxearen Antolamendu Egitura Orokorrean. Xedealitzateke talde bat eratzea hezkuntza-komunitate osoarenpremia edo interes komun batetik abiatuta, eta aho batezadostuak eta planifikatuak izan behar dute hezkuntza-eragileen, zerbitzu-langileen eta ikasleen aldetik.Batzordeen zereginak eskolatze-aldi osoan zehar burutzendira, eta egunero martxan jarri ohi dira. Batzordebakoitzak arduradun bat edo ordezkari bat du, eta beraarduratzen da batzordearen funtzionamendua egokiaizateaz eta ikasturtearen amaieran ebaluazio bat egiteaz.

NORTZUK DIRA BATZORDEETAKO KIDEAK?Batzordeak haurrek ez ezik helduek ere osatutakoak dira(irakasleriako kideak eta hezkuntza-komunitateko bestekide batzuk, administrazioko eta zerbitzuetako langileak,adibidez), eta elkarrekin aritzen dira lanean helburu beralortze aldera.

HELBURUA: Hezkuntza-komunitatearen premieierantzutea eta aldi berean ikasle guztiek modu bateanedo bestean parte har dezaten lortzea, horrela saihestenbaita gogo gehiena dutenak bakarrik izatea partaidetza-kanal horien onuradunak. Ikastetxearen funtzionamendu-eremuetako baten arduradun izateko eta autonomiagaratzeko aukera ematen du. Gainera, dibertsitateanarreta jartzeko modu bat da, haur bakoitzak berezkoakdituen gaitasun desberdinak indartzen baititu eta ez duinor baztertzen.

Ondoren, adibide gisa erakutsiko ditugu bederatzibatzorde, aztertu ditugun eskola parte-hartzaileetakobatzuetakoak.

19

>> PARTE HARTZEKO KOADERNOA

Ideiak eta estrategiak eskola parte-hartzaile bat izateko

2. Ikastetxearen funtzionamenduko batzordeak.

IDAZKARITZA - EKONOMIAIkastetxearen administrazioan laguntzen

dute eskatzen zaizkien zereginetan,bertako administrazioarekin eta

ekonomiarekin zerikusia duten horietan.

PROTOKOLOAIkastetxearen historia ezagutzeaz eta

irakasleriako eta ikasleriako kide berrieiharrera egiteaz arduratzen dira, baitaikastetxera iristen diren beste bisitari

batzuei harrera egiteaz ere.

JANTOKIA ETA SUKALDEAJantokia prestatzeaz eta sukaldeakbehar den guztia duela ziurtatzeazarduratzen dira. Gainera, eskaerakkudeatu eta harrera egiten diete

hornitzaileei.

METEREOLOGIAEguraldia, tenperatura eta beste

ezaugarri batzuk egunero iragartzeazarduratzen dira.

IRRATIA / ALDIZKARIAAlbisteak jasotzen dituzte eta ikasgela

bakoitza antolatzen da ikastetxekoirratiko edo aldizkariko programaren

hiruhileko edizioa prestatzeko.

LIBURUTEGIALiburutegiko espazioa kudeatzen dute,

irakurketak proposatzen dituzte,baliabideak antolatu eta banatzen

dituzte.

GARBIKETAIkastetxea, ikasgelak, korridoreak, patioaeta komunak garbi edukitzeaz arduratzendira, baita gai horri lotuta sor daitezkeen

gatazkak kudeatzeaz ere.

DENEN ESPAZIOAKEspazio desberdinen banaketa eta ematenzaien erabilera kudeatzeaz arduratzen dira,gune ekitatiboak izan daitezen, eta espazio

horiek apaintzeaz ere arduratzen dira.

IRAKASLEAREN LAGUNTZAILEAKIrakasle guztiei eskatzen dizkieten

zereginetan laguntzeaz arduratzen dira;materialak prestatzea, espazioak

kudeatzea eta abar.

Egia bada ere ikastetxe guztietan ‒parte-hartzaileak izanedo ez‒ ordezkariak daudela, ikastetxe parte-hartzaileetanaskoz ere zentzu handiagoa ematen diote ordezkari bathautatzeari, partaidetza-kanal hori garrantzitsuentzatjotzen baitute irakasleek, batez ere ordezkariak hautatzeaketa biltzeak dakarren prozesuagatik.

HAUTAKETA-PROZESUA: Hautaketa-prozesu osatu batmartxan jartzea, non hautagai izateko aurkeztu nahi dutenikasleek beren programa, interesak, helburuak eta abardefendatuko dituzten. Kanpaina egiten dutetalde/ikasgelan emandako “mitinen” bitartez, posterrak,esloganak eta baita panfletoak ere lantzen dituzte berenkideen artean banatzeko hauteskundeen eguna iritsi arte.Egun horretan hautestontziak erabiltzen dira botoauzteko, benetako hauteskundeetan bezala.

Pertsona bakar bat izan daiteke hautagai, edo bi edo hirupertsona taldean, non ordezkari bat, ordezkariorde batedo idazkari edo laguntzaile bat egongo diren (edoegokitzat jotzen dituzten karguak). Horrela,partekatua/arina izan daiteke lidergoa.

Zentsura-mozioa dago ordezkari bat bere kargua ondoeramaten ari ez bada. Kexa formal bat aurkez daiteke,egindako kritika arrazoituz, horrela, denek batera irmotuedo baztertzeko ordezkari hautatu duten pertsonarenganjarritako konfiantza, eta bozketa berri bati ekiteko.Gainera, oso parte-hartzaileak diren ikastetxe batzuetan,Ikastetxearen Barne Araudian biltzen da agintaldiarenepea, ikasle guztien artean asanbladan adostua, etagainera, ikasleek eskatuta, ordezkari gisa “agintaldia”luzatzeko modua nola arautu daitekeen azaldu dezakete.

EGINKIZUNAK: Hautatuak izan ondoren, bildu egin behardituzte ikasgelan astean behin egiten diren asanbladetanproposatutako ideia, ohar, iradokizun, kexa eta

proposamen guztiak, eta ordezkarien bilerara eramangodituzte, funtsezkotzat hartzen den partaidetza-kanalera,hain zuzen ere.

HELBURUA: Talde bat ordezkatzea eginkizun serioa delaulertzea. Era berean, ordezkaritza-demokrazia batek etahauteskunde-prozesuek nola funtzionatzen duten ikastendute, baita “boterearekiko” desadostasuna adieraztenere, edo kasu honetan haien ordezkariekiko, zerbaitbidegabea dela iruditzen bazaie.

ORDEZKARIEN BILERA: Bi hilabetean behin egiten daeta ikastetxeko ordezkari guztiak bertaratzen dira, baitaikastetxeko zuzendaritza-taldea ere, informazioakhelarazteko. Bilera horietan guztiek dute hitzarekin etabotoarekin parte hartzeko eskubidea, eta elkar aditzekoeta errespetuzko jarrera erakusten dute guztiek. Haurrekerabakiak hartzen parte hartzen dute. Hartzen direnerabakiak eta lortzen diren akordioak guztiek burutu etaerrespetatzen dituzte. Aurretik, ordezkari bakoitzak beretalde/ikasgelarekin prestatzen du bilera eta batera hartzendituzte jarrerak bileran helduko zaien gaien aurrean. Bileraamaitzean, ordezkari bakoitzak bere talde/ikasgelarekinpartekatuko du bileraren edukia, eta guztiek adostukodute nola garatu bertan hartu diren akordioak.

Horiez gain, ikastetxeek beren funtzionamenduaren etakudeaketaren premietatik zuzenean sortzen diren bestebatzuk ere proposatu ditzakete. Ugariak dira aukerak,badira ikastetxe batzuek hauek bezalako batzordeakdituztenak: lorazainenak, kultura eta festetakoak,solidaritate eta bizikidetzakoak, natura zaintzekoak, lehenlaguntzakoak, zuzendaritza-taldeari laguntzekoak eta abar.Batzordeek ikastetxearen funtzionamenduan nola lagundudezaketen hausnartzea da xedea eta konfiantza izatea

haurrek benetan konpondu ditzaketela beste hezkuntza-eragileentzako gainkarga adierazten duten arazoak,gaitasun sozialak eta herritartasunari lotutakoak garatzenari diren bitartean curriculumean.

Askotan gutxiesten ditugu haurren gaitasunak baliohandiko ekarpenak egiteko, historian zehar helduei lotuizandako gaietan ere. Hala ere, ikastetxearenfuntzionamendua hobetzen laguntzeko gaitasuna dute!

20

>> PARTE HARTZEKO KOADERNOA

Ideiak eta estrategiak eskola parte-hartzaile bat izateko

3. Ikasgelako ordezkariak: Ordezkaritza eta Bilera

21

>> PARTE HARTZEKO KOADERNOA

Ideiak eta estrategiak eskola parte-hartzaile bat izateko

Ikastetxearen heziketa-proiektua

Haurren eskubideak curriculumean integratzekokoadernoan UNIFECek adierazitakoaren arabera, IHPrenidentitate-ikurrak atalean jaso daitezke haurreneskubideekiko konpromisoari lotutako printzipioak. Hala,konpromiso hori haurren partaidetzarekin nola hardaitekeen proposatzen dugu hemen.

Ikastetxe parte-hartzaile baten heziketa-proiektuak argi etagarbi aipatzen du haurrek parte hartzeko duten eskubidea.Proiektuan ezarri egin behar da ikastetxe parte-hartzailebat sortzeko helburua, ikasleak prestatuko dituena bizitzainstituzionalean, sozialean eta kulturalean inplikatudaitezen, herritar aktibo diren aldetik, dagozkienerantzukizunetatik, elkarrizketa konstruktibotik etaelkarlanetik.

Ikastetxe parte-hartzaile batek ezaugarritzat dituenheziketa-proiektuaren helburuetako batzuk hauek dira:

• Parte-hartzeko esperientziak eskaintzen ditu,elkarrizketarako, tolerantziarako, erabakiak hartzekogaitasunak eta beharrezko trebetasun sozialak

erabiltzeko, baita eskola-bizitzan inplikatzeko ere.• Klaustroaren eta familien artean ezagutza bultzatzeaeskola-bizitzan eragina duten alderdietan.• Sektore desberdinen arteko elkarrizketarako etaelkarlanerako guneak definitzea eta funtzionatzendutela zaintzea, dagozkien erantzukizunetatik.• Erantzukizuna eta autonomia indartzea zereginak etakarguak betetzean, era horretan hezkuntza-komunitateko kide guztiek kolektibitatearen eta berejardun egokiaren parte direla ikus dezaten.

Ikastetxearen heziketa-proiektuak proiektu espezifikoakzehaztu ditzake, baita Ikastetxean Jarduteko Proiektuakere, haurrek eskolan parte hartzea ardaztzat hartuta.Oinarrizko gaitasunen eta dagozkien metodologien egituraikastetxe parte-hartzailearen eredu batekin barneratzea dahelburua. Hala, eredu hori ikastetxeek beroiekdefinitutakoa izango da:

“Eskola parte-hartzaile eta inklusibo baten eredua, non ikasle guztiekaurkituko duten beren lekua eta parte hartzeko beren modua,erantzukizunetik eta elkarlanetik, elkar bizitzeko leku bat izan dadinEskola, jardun demokratikoa eguneroko errealitate bilakatzeko (ADIBIDEA.Ikastetxe parte-hartzaile baten IHPko hitzez hitzezko aipamena)”.

22

>> PARTE HARTZEKO KOADERNOA

Ideiak eta estrategiak eskola parte-hartzaile bat izateko

Proiektu espezifikoak edo jardutekoakHorrelako proiektu bat ikasturte osoan zehar garatzenda, hezkuntza-komunitate osoa inplikatzen du, etajarraitasuna du. Jarduera batzuk garatzean datza. Hala,jarduera horiek lagungarriak dira balioak eta oinarrizkogaitasunak praktikara eramateko, eta aldi berean tresnabat dira hezkuntza-komunitatearen egitura funtzionalazehazteko. Ikastetxearen heziketa-proiektuarenkonfiguraziotik abiatuta partaidetzara egindakohurbilketa horrek adibide gisa balio du erakustekoikasbide bat, ikastetxearen filosofia bat balitz bezalaulertu behar dela partaidetza, eta ez bakarrik gehitzenzaion metodologia bat bezala (ikus beheko koadroa).

Ikastetxea eskala txikian eratutako gizarte txiki batizatea da asmoa, non ordena dagoen, baina mundu

guztia parte sentitzen den eta, beraz, erantzule ere.Ondoren taula bat agertzen da eta proiektuan garatukodiren jarduera espezifikoen multzo osatu bat jasotzenda bertan. Hala, jarduera horietatik esanguratsuenakdeskribatuko ditugu proposamenean zehar.

Kontuan hartu behar da jarduerak beti daudela lotutacurriculumeko oinarrizko konpetentziekin. Jarduerakondoko konpetentziekin daude lotuta: komunikaziorakokonpetentziak (linguistikoa eta ikus-entzunezkoa edoartistikoa eta kulturala); konpetentzia metodologikoak(informazioaren tratamendua eta konpetentzia digitala;matematikarako konpetentzia eta ikasten ikastea);konpetentzia pertsonalak (autonomia eta ekimenpertsonala) eta baita espezifikoekin ere, bizikidetzanoinarritutakoekin (ingurunearen ezagutza etainterakzioa, konpetentzia soziala eta herritartasun-konpetentzia).

BATZORDEAK

IKASGELAKO ASANBLADAK

ZIKLOKO ASANBLADA

IKASTETXEAREN ANTOLAMENDUBERTIKALA TALDEKA

ORDEZKARIEN BILERA

BABESLETZA

PROIEKTUAK KOMUNITATEAREKIN

EKITALDI KULTURALAK

BILERAK ETA ELKARRIZKETAK FAMILIEKIN

ROL ALDAKETA

Ikasturte osoa / Berrikuspena astero

Astean behin

Hiru hilean behin

Eskolatze osoan zehar

Bi hilean behin

Bi kurtso

Hiruhileko bat

Ikasturtean zehar

Ikasturtean zehar

Puntuala (ikasturteko egun bat)

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntzako ziklo guztiak

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza

Haur eta Lehen Hezkuntzako azken urtea

Lehen Hezkuntzako 3. maila 5. mailarekin eta Lehen Hezkuntzako 4. maila 6. mailarekin

Ikastetxe osoa

Ikastetxe osoa

Ikastetxe osoa

Lehen Hezkuntza

JARDUERA ZIKLOA TENPORALIZAZIOA

23

>> PARTE HARTZEKO KOADERNOA

Ideiak eta estrategiak eskola parte-hartzaile bat izateko

4. INGURUNEA Eskolatik harago parte hartzeko ekintzakkomunitatearekin eta tokiko administrazioarekinezartzen diren harremanen bitartez.

Inplikazioa udalerriko HaurKontseiluarekin

Gaur egun, UNICEFen Haurren Lagun diren Hiriakprograma dugu, asmotzat duena haurren eta nerabeenbizi-baldintzak hobetzea euren garapen integralabermatzen duten udal politikak eskubideen ikuspegibatekin ezarriz, eta programa horri esker hainbat ekimendaude herritarrak hiri-proiektu baten eraikuntzaninplikatzeko.

Ekimen horien artean nabarmentzekoa da haurrek edotanerabeek parte hartzeko udal kontseiluen (CLIA)3

sorkuntza; tokiko gobernuek hedatutako praktika bat da,haurrak eta nerabeak, oraingo herritar diren aldetik, udalpolitiketan inplikatzeko.

Gaur egun, 170 udalerri daude partaidetza-egituralegitimatua eta aintzatetsia dutenak, Haurren Lagun direnHiriak programak proposatzen duen kudeaketa-ereduanoinarrituta. Egitura horiek iraunkorrak eta irmoak dira,bertan kide diren haurrak bozeramaileak dira etaudalerriko gainerako haurrak ordezkatzen dituzte.Kontseilua erantzunkidetasunean oinarrituta aritzen daelkarlanean tokiko gobernu-taldearekin, eta bere hiriankezka sorrarazten duten gaietan gainerako haurrakinplikatzea da bere helburua. Haurren Kontseiluaherritarren partaidetzarako organo bat da –parte daherritarren partaidetzari buruzko araudietan aintzatetsitakoKontseilu Sektorialetan‒, eta bertan 6 eta 18 urtebitarteko haur eta nerabeek bilerak egiten dituzte berenbizitzetan eragina duten hiriko gaiei buruz eztabaidatzeko,iritziak emateko, proposamenak egiteko eta erabakiakhartzeko.

CLIA baten eginkizunak, Haurren Lagun diren Hiriakprogramaren arabera, hauek dira:

• Tokiko agintarien aurrean haurren kolektiboarensolaskide izatea, haurrek dituzten premiak, proposamenaketa interesak haiei helarazteko.

• Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena udalerrian betedadin zaintzea.

• Haurren Planen diseinuan eta jarraipenean partehartzea.

• Haurren eta nerabeen ongizatearen eta kalteberatasunegoerak “indargabetu/gutxitzearen” alde lan egiten dutenbeste administrazio batzuekin lankidetzan aritzea.

CLIAk udalerriko haurrek osatzen dituzte, haientalde/ikasgelako kideek demokratikoki hautatu izandituztenek. Hautespen-prozesuan bermatu egin behar diraaukera-berdintasunak, haur orok, parte izatea erabakiduenak, kide izateko aukera izan dezan. Organo horretanparekidetasuna eta bere osaeran ordezkatuta daudenadinen oreka sustatu eta bete behar dira. Normaleanhautagaiak eta botoak aurkeztuz egiten da, baina bestehautespen-prozesu batzuk ere aukeratu daitezke.

CLIA bakoitzak bere araudia landu behar du. Erreferentzia-esparru bat da hori, eta bertan kontseiluak definitzen dituzer den, zer eginkizun dituen, nola eratu eta berritzenden, zer gai lantzen dituen eta nola garatzen dituen, bereerreferentzia-taldea nola inplikatzen duen, eta nolaziurtatzen duen udal-gobernuak haien ekarpenak kontuanhartzen dituela. Araudi hori barne-dokumentu bat da, etaberrikusi eta eguneratu egin behar da CLIA berritzen denbakoitzean.

Haurren eta Nerabeen Kontseiluak proposatuta,kontseilua honela egituratu behar da: Lehendakaritza, hauda, alkatea; bozeramaileak, hau da, demokratikokihautatutako haurrak, udalerriko indar politikoetako

3. UNICEF (2014). Haurren eta nerabeen kontseiluak toki-eremuan eta genero ikuspegiarekin eratzeko oinarrizko gida. Haurren Lagun diren Hirien Programa. UNICEF Espainia.

ordezkariak eta irabazi asmorik gabekoerakundeetakoak, haurren eskubideen alde lan egitendutenak; eta kontseiluko idazkaritza, haurrekin etanerabeekin lotutako teknikaria litzatekeena. CLIAk osokobilkuretan eta batzordeetan antolatu daitezke.

CLIAren lan-bilerak, lantzea erabakitzen duten gaieiheltzeko eta garatzeko guneak dira. Garrantzizkoa dakontseilua izatea ekimenen eta proiektuen buru.Horretarako, laguntzen dieten helduek ziurtatu eginbehar dute haurrak direla protagonistak, partaidetza-metodologia baten bitartez4. Hala, metodologiahorretako estrategiek eta dinamikek ahalbidetu eginbehar diete beren eginkizunak garatzea eta berenherritartasun-konpetentziak areagotzea.

Ikastetxeek aukera bat dute Kontseiluetan berenikasleen partaidetzarako konpetentziak bultzatzeko.Horretarako, bide eman behar diete bozeramaileeidagokien ordezkaritza-funtzioa beren kideekin bateragaratzeko, horrela ahalbidetzen baitira udalerriko haurreneta nerabeen partaidetza-aukerak.

Ikastetxe parte-hartzaileak erraztu egiten ditu haurreneta nerabeen partaidetza-organoak eratzeko prozesuareninformazioa, elkarrekintza eta inplikazioa.

PROZESUA: Funtsezkoa da hezkuntza-komunitateakezagutzea, elkarrekintzan aritzea eta esku hartu ahalizatea haurren eta nerabeen partaidetza-kontseiluaeratzeko Tokiko Gobernuak sustatutako ekimenean.Horretarako, hezkuntza-komunitateak trukerako barne-espazioak eduki behar ditu ikastetxean eta TokikoGobernuarekin prozesu horretan elkartzeko.Funtsezkoa da saio espezifikoak egitea ikasleentzat,familientzat eta klaustroarentzat. Saio horiekpartaidetzari buruzko edukiak bildu behar dituzte,Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmeneanaintzatesten den eskubide bat den aldetik; haurren etanerabeen kontseilua eratzeko prozesuaz informatubehar dute, eta hasieratik baloratu behar dute haurrekprozesu horretan parte hartu ahal izateko interesa etaikastetxeak beteko duen rola partaidetza horisustatzeko. Udal-eremuan aldez aurretik esperientziak

izanez gero, oso egokia litzateke haurrek zuzeneankontatzea beren esperientzia.

Haurren partaidetzari buruzko prestakuntza-zikloaamaitzerakoan, haurrek aukeratuko dituzte eurenordezkariak, hauteskunde demokratikoetan oinarrituta5.Udalerriaren eta prozesuan sartzen diren beste ikastetxebatzuen tamainaren arabera, haurren kopurua hartubeharko da kontuan. Betiere, ordezkariak hautatzerakoanfuntsezkoa da kontuan hartzea partaidetza boluntarioadela eta ekitate-irizpideei erantzun behar diela.Partaidetza-organoa eratutakoan, prozesu horretarakogomendatzen da haurrek esku hartu ahal izatea eurenaden prozesu horren diseinuan (araudia, bilerenmaiztasuna, edukiak eta abar). Ikastetxearen esparruan,ordezkaritza benetakoa izateko, gomendatzen daudalerriko haurren partaidetza-kontseiluko ordezkariekinformazioa trukatzeko eta gaiak eztabaidatzeko guneakeskuragarri izatea, gai horiek kontseiluan aztertukobaitituzte ikastetxeko euren kideekin.

Ikaskuntza eta ZerbitzuaIkaskuntza eta zerbitzuko proiektu ezagunak (APS)baliabide bikaina izan daitezke ikastetxearen curriculum-programaren barruan; izan ere, horrela definitzen dituUNICEFek Haurren eskubideak curriculumeanintegratzeko gidan.

Proiektu horiek jarduera konplexu bat bezala definitzendira, eta bertan komunitatearekiko zerbitzua sartzen dacurriculumeko edukien, konpetentzien, trebetasuneneta balioen ikaskuntzarekin batera. APSren SustapenZentroaren6 arabera, proiektuek asmo pedagogikoaketa asmo solidarioak biltzen dituzte. Hezkuntza-proposamen horrek ikaskuntza-prozesuak etakomunitatearekiko zerbitzuari lotutakoak elkartzen ditu,eta ikastetxearen inguruneko premia errealen gaineanlan egiten du, besteren artean, denontzat direnespazioak diseinatzea edota konpontzea (lorategiak,elkarguneak) eta ekintzailetza desberdinetako azokakantolatzea.

24

>> PARTE HARTZEKO KOADERNOA

Ideiak eta estrategiak eskola parte-hartzaile bat izateko

4. Los Glayus elkartea (2014). Entendiendo la participación infantil. Ideas, estrategías y dinámicas para trabajar la participación infantil paso a paso. Programa de CiudadesAmigas de la Infancia. UNICEF, Espainia5. Zenbait kasutan haurrek zuzenean eman dezakete izena Partaidetza Kontseiluan, ikastetxearen barruan hauteskunde bat egin beharrik izan gabe. Kasu horietan,ikastetxeek jakin egin behar lukete haurrak parte hartzen ari direla beren udalerriko kontseiluetan.6. http://www.aprenentatgeservei.cat/index.php?cm=03

HELBURUAK: bizitzarako ezagutzak eta konpetentziakeskuratzea; pedagogia aktiboa eta hausnarketan oinarrituaaplikatzea; ikastetxearen inguruneko erakundeekin lotura-eta babes-sare bat ezartzea.

APSren Sustapen Zentroko esperientzia-bankuan aurkidezakegun adibide bat proiektu hau da:¡Arráigate al barrio! Huerto Urbano Comunitario7.

Zerbitzuaren deskribapena: Komunitatearen leku batberreskuratzea landare aromatikoak eta loreak haztekoeta espazio publikoetako eta auzotarren komunitateetakojardinerak hornitzeko. Ate irekien egunak ospatzea etaauzoko ekologia sustatzea.

Ikaskuntzak: Hiriko laborantzaren eta baratzarenmantentze-lana eta talde parte-hartzaile batenantolamendu eta kudeaketarako sistemak.

Parte-hartzaileen adinak: 10-12 urte, 12-14 urte, 25-65urte, 65 urte baino gehiago.

Batera parte hartzen dute: ikastetxeek, desgaitasunakdituzten pertsonentzako egoitzak, egoneko zentroak,petanka-elkarteak, hiriko natura-eskolak.

Proiektu SolidarioakIkastetxeak kanpoko proiektu solidarioetan parte hardezake. Proiektu horiek ikasleen ekimenez sortuak izangodira, beren hiriari atxikitzeko eta inguratzen dutenerrealitate soziala ezagutzeko helburuz. Ez dute zertanbete APS proiektu baten baldintzak, kasu horretansolidaritatea baita xede bakarra.

Proiektu solidarioetan, besteren artean, ondokoekin aritugaitezke lankidetzan: Inguruko Haurren Ospitaleak,Hirugarren Adinekoen Egoitza, Elikagaien Bankua edojanaria biltzeko udalek antolatutako beste batzuk

25

>> PARTE HARTZEKO KOADERNOA

Ideiak eta estrategiak eskola parte-hartzaile bat izateko

7. http://www.aprenentatgeservei.cat/index.php?cm=06&idC=1229

26

>> PARTE HARTZEKO KOADERNOA

Agud, I. (2014).Participació infantil i educació. Escola, lleure i consells d’infants(doktorego tesia). Bartzelona: Universitat de Barcelona.

Agud-Morell, I., Ciraso-Calí, A., Pineda-Herrero, P., & Soler-Masó, P. (2017).Percepción de los jóvenes sobre los espacios y momentos en su proceso deempoderamiento. Una aproximación cuantitativa. Pedagogía Social. RevistaInteruniversitaria. Journal of Research in Social Pedagogy, 30, 51-66.

Los Glayus elkartea (2014). Entendiendo la participación infantil. Ideas, estrategíasy dinámicas para trabajar la participación infantil paso a paso. Programa deCiudades Amigas de la Infancia. Madril: UNICEF.

Casas, F., & Bello, A. (2012).Calidad de Vida y Bienestar Infantil Subjetivo en España.Madril: UNICEF.

Chawla, L. (2001). Evaluating children’s participation: seeking areas of consensus. PLANotes, 42, 9-13.

Coiduras, J. L., Balsells, M. À., Alsinet, C., Urrea, A., Guadix, I., Belmonte, O. (2016).La participación del alumnado en la vida del centro: una aproximación desdela comunidad educativa. Revista Complutense de Educación, 27(2), 437–456.https://doi.org/ttp://dx.doi.org/10.5209/rev_RCED.2016.v27.n2.46353

Hart, R. (1992). Children’s participation: From Tokenism to citizenship.Florentzia: UNICEF: Innocenti Essays.

Kirby, P.,Lanyon, C., Cronin, K., & Sinclair, R. (2003).BuildingaCultureofParticipation. Involving children and young people in policy, service planning,delivery and evaluation. Handbook. London: National Children’s Bureau-PKResearch Consultancy.

Lansdown, G. (2001). Promoting children’s participation in democratic decision- making.Florentzia: UNICEF.

Liwski, N. (2006). 2006ko irailaren 15ean emandako diskurtsoa, haurrek adituak izatekoduten eskubidearen aldeko Eztabaida Nagusiaren Egunaren esparruan; Nazio BatuenHaurren Eskubideen aldeko Batzordeak antolatua, Geneva.

Matthews, H. (2003). Children and Regeneration: Setting an Agenda forCommunity Participation and Integration. Children and Society, 17(4), 264-276.

Novella, A. (2008). Formas de participación infantil: la concreción de underecho. Educación Social, 38, 77-93.

Novella, A., & Trilla, A. (2014). La Participación Infantil. In J. Trilla, A. Novella,A. Llena, E. Noguera, M. Gomez, T.Morata, et al.,Participación Infantil y

Construcción de la Ciudadania. Bartzelona: Graó.

Percy-Smith, B. (2006). From consultation to social learning incommunity participation with young people. Children Youth andEnvironments, 16 (2), 153-179.

Soler, P., Trilla, J., Jiménez-Morales, M., & Úcar, X. (2017). Laconstrucción de un modelo pedagógico del empoderamiento juvenil:espacios, momentos y procesos. The construction of a pedagogicalmodel of youth empowerment: spaces, moments and processes.Pedagogía Social. Revista Interuniversitaria. Journal of Researchin Social Pedagogy, 30, 19-34.

Susinos, T.,y Ceballos, N. (2012). Vozdel alumnado y presenciaparticipativa en la vida escolar. Apuntes para una cartografía de lavoz del alumnado en la mejora educativa. Revista de Educación,359 (iraila-abendua), 24–44. https://doi.org/10.4438/1988-592X-RE-2012-359-194

Thomas, N. (2007). Towards a Theory of Children’s Participation.International Journal of Children’s Rights, 15, 199-218.

UNICEF. (2003). The State of the World’s Children 2003 - Child participation.Retrieved 04 20, 2013, from Unicef.org:

http://www.unicef.org/spanish/sowc/

UNICEF (2014). Guía básica para la creación de consejos deinfancia y adolescencia en el ámbito local con enfoque degénero. Programa de Ciudades Amigas de la Infancia.Madril: UNICEF.

Urrea, A. (2017) CReC. Crece, responsabilízate y creA. Programa parala promoción de los Derechos de la Infancia. Madril: UNICEFESPAINIAKO BATZORDEA.

Wright, P.,Turner, C., Clay, D., & Mills, H. (2011). The participation ofchildren and young people. Participation Practical Guide 06. UK:www.scie.org.uk.

Erreferentziak

Bartzelonako Unibertsitate AutonomoaIngrid Agud (Koord.)Ana M. NovellaAida UrreaAngelina SánchezAinhoa Navarro

UNICEF ESPAINIAKO BATZORDEAMaite PachecoNacho GuadixÓscar BelmonteAmaya López de TurisoLucía LosovizSilvia CasanovasLara Iñiguez

ISBN: 978-84-948540-1-9

Edizioa: maiatza 2018

Argitalpen hau Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren EspainiakoAgentziak (AECID) finantzatutako proiektu baten parte da. UNICEFEspainiako Batzordea da argitalpen honen edukiaren erantzule eta ez duzertan AECIDen iritzia adierazi.

"Nobody can be happy

without participating in

public happiness, no one

can be free without the

experience of public

freedom, and no one

ultimately can be happy

or free without getting

involved and being part

of political power”.

HANNAH ARENDT

Finantzatzaileak:

MINISTERIODE ASUNTOS EXTERIORESY DE COOPERACIÓN