HAURREN ESKUBIDEAK BARNERATZEN unitate- · PDF file3 Gida honetan proposatzen diren ariketak...

12
1 Bakearen kultura sustatzeko eta errespetuan oinarritutako elkarbizitza eraikitzeko pausuak eman nahi badira giza eskubideen gaineko hezkuntza bultzatzea beharrezkoa da. Giza eskubideen gaineko heziketak berdintasuna, duintasuna eta errespetua gure gizartean eta mundu guztian sustatu ahal izateko beharrezko gaitasunak eta jarrerak garatzen laguntzen du. Azaroaren 20ean Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna. Bi data seinalatu hauek aintzat harturik 11-13 urte bitarteko (LH6ko eta DBH1eko) gazteekin lantzeko ekimena proposatzen da jarraian. Garrantzizkoena gertu nahiz urrun ditugun sufrimenduen eta injustizien gainean kontzientzia handiagoa hartzea izango da. Geure inguruan gertatzen denaz jabetzeko geure sentsibilitatea garatzea da asmoa. Begiak, belarriak, burua bera, bihotza eta geure gorputzeko azal-poro bakoitza zabaltzen ikastea hurkoaren sufrimenduaren gaineko kontzientzia izateko. Gerraren ankerkerian egingo dugu indarra, bereziki, sufrimendu injustuaren eta ankerraren goreneko adierazpena baita. Ekimen honen helburu zehatzak honakoak dira: -Giza eskubideak zer diren eta zer eskatzen duten ezagutzea gerraren, indarkeriaren eta injustizia handien aurrean. -Errealitatea aztertzen ikastea geure inguru hurbilenetako nahiz munduan barrenako sufrimendua eta injustizia antzemateko. -Besteen minaren aurrean axolagabe ez agertzeko, bere sufrimenduari arretaz erreparatzeko eta une horietan laguntzeko gai izateko geure sentsibilitatea garatzea. -Errealitatea hobetzeko geure eskuetan dagoena egiteko konpromisoa bizitzea. “Haurren eskubideak barneratzen” izenburua du ekimenak eta zine-emanaldi batetik abiatuta jorratuko da. Proposaturiko ibilbidea honakoa da: -Begiratzea. Film bat ikusiz, bizitzaren eta bizikidetzaren arazoak espiritu kritikoarekin eta etikoarekin identifikatzeko, aztertzeko, interpretatzeko eta HAURREN ESKUBIDEAK BARNERATZEN Sarrera

Transcript of HAURREN ESKUBIDEAK BARNERATZEN unitate- · PDF file3 Gida honetan proposatzen diren ariketak...

Page 1: HAURREN ESKUBIDEAK BARNERATZEN unitate- · PDF file3 Gida honetan proposatzen diren ariketak gutxi gorabeherakoak dira. Giza eskubideen inguruan hausnarketa egitea du helburu eta gure

1

Bakearen kultura sustatzeko eta errespetuan oinarritutako elkarbizitza eraikitzeko pausuak eman nahi badira giza eskubideen gaineko hezkuntza bultzatzea beharrezkoa da. Giza eskubideen gaineko heziketak berdintasuna, duintasuna eta errespetua gure gizartean eta mundu guztian sustatu ahal izateko beharrezko gaitasunak eta jarrerak garatzen laguntzen du.

Azaroaren 20ean Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna. Bi data seinalatu hauek aintzat harturik 11-13 urte bitarteko (LH6ko eta DBH1eko) gazteekin lantzeko ekimena proposatzen da jarraian.

Garrantzizkoena gertu nahiz urrun ditugun sufrimenduen eta injustizien gainean kontzientzia handiagoa hartzea izango da. Geure inguruan gertatzen denaz jabetzeko geure sentsibilitatea garatzea da asmoa. Begiak, belarriak, burua bera, bihotza eta geure gorputzeko azal-poro bakoitza zabaltzen ikastea hurkoaren sufrimenduaren gaineko kontzientzia izateko. Gerraren ankerkerian egingo dugu indarra, bereziki, sufrimendu injustuaren eta ankerraren goreneko adierazpena baita. Ekimen honen helburu zehatzak honakoak dira:

-Giza eskubideak zer diren eta zer eskatzen duten ezagutzea gerraren, indarkeriaren eta injustizia handien aurrean.-Errealitatea aztertzen ikastea geure inguru hurbilenetako nahiz munduan barrenako sufrimendua eta injustizia antzemateko.-Besteen minaren aurrean axolagabe ez agertzeko, bere sufrimenduari arretaz erreparatzeko eta une horietan laguntzeko gai izateko geure sentsibilitatea garatzea.-Errealitatea hobetzeko geure eskuetan dagoena egiteko konpromisoa bizitzea.

“Haurren eskubideak barneratzen” izenburua du ekimenak eta zine-emanaldi batetik abiatuta jorratuko da. Proposaturiko ibilbidea honakoa da:

-Begiratzea. Film bat ikusiz, bizitzaren eta bizikidetzaren arazoak espiritu kritikoarekin eta etikoarekin identifikatzeko, aztertzeko, interpretatzeko eta

HAURREN ESKUBIDEAK BARNERATZEN

Sarrera

Page 2: HAURREN ESKUBIDEAK BARNERATZEN unitate- · PDF file3 Gida honetan proposatzen diren ariketak gutxi gorabeherakoak dira. Giza eskubideen inguruan hausnarketa egitea du helburu eta gure

2

aurre egiteko gaitasuna bultzatzea gazteengan, Haurren Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala abiapuntu izanik.-Pertsonalizatzea. Filma ikusi aurretik eta ondoren giza eskubideen eta honek eguneroko bizimoduan duen loturaren inguruan lan bat egitea, gazteengan hausnarketa eta barrura begiratzeko gaitasuna bultzatuz.-Partekatzea. Filma ikusi ondoreneko solasaldien bidez gazteengan elkarrizketarako eta entzuteko gaitasuna indartzea.-Konpromiso bat hartzea. Mundua hobetu daiteke baina ez da bakarrik aldatuko. Errealitatea hobetzeko gure eskuetan dagoena egiteko konpromisoa bizitzea.

Proposatzen den lanak 6 ordu inguru iraungo du, 3 saiotan banatua.-Lehenengo saioa: azaroaren 9a eta 13a artean. Saio honetan Haurren Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala osatzen duten artikuluak ezagutzeko eta ulertzeko lana egingo da.-Bigarren saioa: azaroaren 20ean “Voces Inocentes” pelikula ikusiko da, haur soldaduei buruzkoa.-Hirugarren saioa: azaroaren 20a eta abenduaren 10 artean: Lehendabizi pelikularen inguruko hausnarketa egingo dute ikasleek horretarako prestatuko den materialaren laguntzaz eta ondoren giza eskubideak eguneroko bizitzan nola islatzen diren landuko dute. Amaitzeko, ikasleek giza eskubideen inguruan konpromiso bat hartzen saiatuko dira, haurren eskubideen urraketak jasaten dituen herrialde bateko aginteriei postalak idatziz.-Abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean eskolan idatzitako postal guztiak herriko alkateari emango zaizkio, udalak helbidera bidera ditzan.

Page 3: HAURREN ESKUBIDEAK BARNERATZEN unitate- · PDF file3 Gida honetan proposatzen diren ariketak gutxi gorabeherakoak dira. Giza eskubideen inguruan hausnarketa egitea du helburu eta gure

3

Gida honetan proposatzen diren ariketak gutxi gorabeherakoak dira. Giza eskubideen inguruan hausnarketa egitea du helburu eta gure eguneroko bizitzan zer leku duten ohartzea. Baina ez dugu nahi hausnarketa hutsean geratzea giza eskubideekin konprometitzen gaituen ekintzaren bat aurrera eramatea baizik. Horretarako, “Voces Inocentes” pelikulan oinarrituko gara. Irakasleak pelikula aldez aurretik ikusia izatea beharrezkoa da.

Lehenengo saioa (2 ordu)

1. Sarrerako ariketa

Ikasleek Giza Eskubideen eta Haurren Eskubideen inguruan duten informaziotik abiatuko gara. Horretarako honako galdera hauek egin ditzakegu.

-Zer dira giza eskubideak? Zer dira haurren eskubideak?

-Zeintzuk dira?

-Zer esan nahi du unibertsalak direla esateak?

2. Haurren Eskubideak lantzea

Ikasleei Haurren Eskubideak jasotzen dituen orria banatuko zaie (I. eranskina) eta honako ariketa hauek proposatuko zaizkie:

2.1. Bikoteka edo hirukoteka jarri eta eskubide pare bat aztertuko du talde bakoitzak. Horren adibiderik ezagutzen al dugu?

2.2. Ondoren bikote bakoitzak beraiek aztertutako eskubideak zeintzuk izan diren adieraziko diete beste guztiei. Jarraian irakasleak zalantzak argituko ditu.

2.3. Solasaldia talde osoarekin: Haurren eskubideen urraketarik ikusten al dugu gure inguruan? Eta munduan?

3. Filma kokatzea

3.1 Gaiak kokatzea. Hurrengo saioan pelikula bat ikusiko dugu baina filmarekin egin beharreko lana aurretik hasten da. Izan ere garrantzitsua da pelikularen eta berekin egin nahi dugun lanaren aurrean ikasleak kokatzea. Helburua landu nahi dugun gaiaren aurrean hausnarketa pertsonala sustatzea izango da eta, era berean, narrazioarekiko interesa piztea.

Lehen bi ariketekin hasi gara lan hau egiten, orain osatu egingo dugu lana. Horretarako lan pertsonal bat egitea proposatzen da, galdera hauei banaka erantzunez.

- Haurtzaroari buruz: nolakoa izan beharko luke haurren egunerokoak? Mundu osoan berdin bizi al dira? Zergatik?

- Gerrari buruz: Zeintzuk jasaten dituzte gerren ondorioak? Nola eragiten die gerrak haurrei?

- Lanari buruz: Zein zentzu du lan egiteak? Zergatik egin behar dute lan helduek? Haurrek lan egin behar al dute?

3.2 Izenburuaren azterketa. Ikusiko dugun pelikularen izenburua Voces Inocentes da. Zer esan nahi ote digu izenburuak? Taldean iritziak jasoko ditugu

Irakaslearentzako oharrak

1

Page 4: HAURREN ESKUBIDEAK BARNERATZEN unitate- · PDF file3 Gida honetan proposatzen diren ariketak gutxi gorabeherakoak dira. Giza eskubideen inguruan hausnarketa egitea du helburu eta gure

4

2

3

ahoz modu laburrean. Haurtzaroarekin eta ahotsik ez dutenekin, baztertuak daudenekin harremana duen istorio bat da.

3.3 Filma ikusi aurretiko azalpenak ematea. Filma ikusi aurretik berau ze garaitan eta zein herrialdetan kokatzen den azal genezake: 1980ean, El Salvadorren, gerrate zibil bat lehertu zen eta 12 urtez luzatu zen. Salvadorgo ejerzitoa eta gerrilla mugimendu batean antolaturiko nekazarien arteko gatazka basatia bilakatu zen. Cuscatanzingo gerrilla eta ejerzitoaren artean gelditu zen azken herrietakoa izan zen eta istorio hau hemen kokatzen da.

El Salvador munduko mapan kokatzen saiatuko gara denon artean.

Jarraian egoera honi aurre egitea egokitu zitzaion gazte bati begiratuko diogula azalduko dugu. Chavaren istorioa da baina baita bere familia eta lagunena ere.

Bigarren saioa (2 ordu)Saio honetan “Voces inocentes” pelikula ikustea proposatzen da.

80. hamarkadan El Salvadorko gobernuko indar armatuak hamabi urteko haurrak errekrutatzen dihardute gerrillaren aurka borroka egiteko. Hamaika urteko Chavaren bizitza biziraupen-joko bihurtuko da eta eguneroko indarkeriaren ondorio latzak jasan beharko ditu. Amari laguntzeko lanpostu bila dabilen bitartean, ikaskide batekin lehen maitasuna biziko du, eta bere herrixka jolas- eta gerra-leku bilakatzen ikusiko.

Hirugarren saioa (2 ordu)1. Pelikularen azterketa

Pelikulari buruz hitz egingo dugu ondorio batzuetara iristeko asmoz. Eta ondorioz konpromiso bat ere har dezakegu.

1.1. Sarrera gisa honako galdera hauek egin ditzakegu:

-Zer gertatzen da pelikula honetan?

-Zein da protagonisten borroka?

-Zein baldintzatan bizi dira?

-Nortzuk dira pertsonai nagusiak pelikulan?

Óscar Torres, el Chava, pelikulako gidoilaria da eta bere bizipen pertsonaletan oinarrituriko istorioa kontatzen digula azal dezakegu.

1.2. Ondoren talde txikitan bildu eta galdera batzuei erantzuten saiatuko gara.

Nolakoak dira Chava eta Antonio, bere laguna? Interesatzen zaiguna honakoa da: Nolakoa den pertsonaia bakoitza hasieran, zer gertatu zaion eta nolakoa den bukaeran. Aldaketa hori zerk eragin duen eta noren laguntza izan duen bakoitzak.

Pertsonai bakoitza lantzeko garaian honako galdera hauek lagungarri izan daitezke:

Page 5: HAURREN ESKUBIDEAK BARNERATZEN unitate- · PDF file3 Gida honetan proposatzen diren ariketak gutxi gorabeherakoak dira. Giza eskubideen inguruan hausnarketa egitea du helburu eta gure

5

Antonio

Chavaren lagunak, armadarako errekrutatzen dutenean, pixa egiten du gainean beldurrak jota. Ibaiaren ondoan berriz ere elkarrekin aurkitzen direnean, beldurra al du? Nola sentitzen da? Nork du beldurra orduan? Zergatik aldatu da horrenbeste bere jarrera?

- Zer gertatzen da soldaduak diren haurrekin? Zer gertatzen zaie? Indarkeriak zer bihurtzen ditu?

Chava

-Chavak lana aurkitzen du. Zergatik erabakitzen du lan egitea? Zer iruditzen zaio amari haren semeak lan egitea? Amak galarazi beharko lioke?

-Zeintzuk dira Chavak pelikulan hartzen dituen erabaki handiak? Hamaika urteko haur bati dagozkionak al dira? Haur bat gisa horretako erabakiak hartzeko gai al da?

1.3. Elkarjartzea egingo dugu. Talde bakoitzak pertsonai bakoitzaren inguruan landu duena besteei adieraziko die.

Ondoren solasaldia sortuko dugu. Honako hauek ere landu daitezkeen beste galdera batzuk dira:

-Errespetatzen al dira giza eskubideak pelikulan? Zein giza eskubideen urraketa ikusi ditugu?

-Indarkeriaren erabilerak zer ondorio ditu?

-Nork irabazten du indarkeriarekin? Eta nork galdu?

-Zer lotura dago giza eskubideak eta mundu hobeago baten artean?

1.4 Orain arte pelikula bati buruz aritu gara, orain norberaren bizitzara ekartzeko garaia da. Egoera horiek zertan eragiten diguten aztertuko dugu. Besteak bezalakoak sentitzen ote garen. Ariketa honek lehenengo bakarka eginaraziko die lana eta gero talde bakarrean hitz egingo dugu (inor behartu gabe, nahi duenak partekatu dezala bere gogoeta). Ikasle bakoitzari bere koadernoan ondorengo gaiak eta galderek sorrarazten dizkion gogoetak jasotzea eskatuko diogu.

-Guri gerta dakiguke horrelakorik? Geuri horrelakorik gertatu izan balitzaigu, zer sentituko genuke? Nola egongo ginateke beraien egoeran bagina? Desberdinak al gara haur horiek eta gu geu?

-Istorio honek eragiten al dizu? Zeurekin zerikusirik baduela uste al duzu?

-Besteek injustiziak jasateak kezkatzen nau?

-Zergatik gogaitzen gaituzte edo beldurra ematen digute, askotan, besteen sufrimenduek?

-Zein da pertsona hoiek bizi duten egoera zailaren aurrean dudan erreakzioa? Kezkatzen nau? Nahiagoko nuke ez jakitea? Zergatik?

-Soberan dakit neuk bakarrik ezin dudala mundua konpondu; baina zer dago neure esku?

Page 6: HAURREN ESKUBIDEAK BARNERATZEN unitate- · PDF file3 Gida honetan proposatzen diren ariketak gutxi gorabeherakoak dira. Giza eskubideen inguruan hausnarketa egitea du helburu eta gure

6

2. Konpromisoa hartu. Gure esku dagoenaz jabetuko gara.

Orain arte ikusitakoak hausnarketara eraman baldin bagaitu, mundu hobe baten alderako konpromisoak har ditzakegula konturatu behar dugu. Beti egongo da gure esku dagoen zerbait, bai maila pertsonalean eta baita gela edo ikastetxe bezala ere. Ezin dezakegu sufrimendu eta injustizia guztiaren zama gure gain hartu baina gure esku dagoen zerbaitez ardura gaitezke. Zer egin dezakegu giza eskubideen errespetuaren alde? Zer dago gure esku?

Amnistia Internacional erakundearen ekintza konkretu eta xume batekin bat egitea proposatzen dizuegu. Gobernuz kanpoko erakunde honek giza eskubideen urraketak gertatzen diren herrialdeetako agintariei gutun bidalketa handiak egitea proposatzen du. Postal bat hondar ale bat bezalakoa da baina ehundaka edo milaka batuz gero indar handia izan dezakete; giza eskubideen urraketa konkretuak anonimatutik atera ditzakete eta agian baita urraketak gelditu eta arduradunak justiziaren eskuetan jarri ere.

Ekintza hau garatzeko lehenik eta behin AI-en jokabidea azalduko zaie ikasleei, gutun bidalketa handiak egiten dituztela giza eskubideen urraketak gertatzen diren herrialdeetako agintariei.

Haur soldaduen gaia landu dugunez, gaur egun munduan haur soldaduak dauden herrialderik ezagutzen duten galdetuko diegu ondoren.

Jarraian, modu laburrean, Kongoko Errepublika Demokratikoko egoera azalduko zaie (ikus II. eranskina).

Postalak egiteko norberak bere eskua estanpatzea proposatzen da (ikus III. eranskina). Dena den beste hainbat aukera ere egokiak izan litezke (marraztea, collage-a egitea, aurrez egindako bat fotokopiatzea...).

Ondoren postalak idatziko ditugu. Testua denon artean adostea proposatzen da, baldintza hauek kontuan hartuta:

-Testuak motza eta zehatza izan behar du.

-Errespetuz eta adeitasunez adierazi behar da.

-Inpartzialtasuna azaldu behar da, inongo iritzi politiko edo erlijiosorik azaldu gabe, soilik kezka humanitarioa adieraziz.

-Testua frantsera itzultzea gomendatzen da, jasotzaileek ulertuko dutela ziurtatzeko.

Hona hemen testu orientagarri bat:

Presidente jauna,

Talde armatuek adingabeak errekrutatzeari uzteko beharrezko neurriak hartzeko eskatzen dizut.

Aldi berean egun errekrutatuak dauden haurrak desmobilizatzea eta hauei lana topatzen laguntzeko programak bermatzea ere eskatzen dizut, berriz ere errekrutatuak izan ez daitezen.

Adeitasunez,

Itzulpena honakoa litzateke:

Page 7: HAURREN ESKUBIDEAK BARNERATZEN unitate- · PDF file3 Gida honetan proposatzen diren ariketak gutxi gorabeherakoak dira. Giza eskubideen inguruan hausnarketa egitea du helburu eta gure

7

Monsieur le Président,

Je vous demande de prendre les mesures nécessaires pour éradiquer le recrutement de mineurs de la part de groupes armés.

En même temps, je vous demande aussi que les enfants actuellement recrutés soient démobilisés et que l’on garantisse les programmes aidant à obtenir un emploi et un moyen de subsistance afin d’éviter qu’ils soient à nouveau recrutés.

Cordialement,

Ikasle bakoitzak bere postala eskuz idatziko du, sinatuz eta helbidea gehituz:

Président de la République Démocratique du Congo

Présidence de la République

Kinshasa-Ngaliema

République Démocratique du Congo

Ikasle bakoitzak zigilua bere dirutik erostea gomendatzen da.

3. Postalak bideratu

Ekintzari amaiera emateko eskolan egindako postal guztiak batu eta alkateari eramango zaizkio abenduaren 20an, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean. Alkateari eskatuko zaio herriko postal guztiak batera bideratzeko helbidera.

Page 8: HAURREN ESKUBIDEAK BARNERATZEN unitate- · PDF file3 Gida honetan proposatzen diren ariketak gutxi gorabeherakoak dira. Giza eskubideen inguruan hausnarketa egitea du helburu eta gure

8

Haurren Eskubideen Aldarrikapena

Haurren Eskubideen Aldarrikapena 1959ko azaroaren 20an Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak egindako aldarrikapena da, haurren eskubide unibertsalak finkatuz.

Haurren eskubideak (edo haurtzaroaren eskubideak) jaiotzeagatik bakarrik haur eta nerabeek dituzten eskubideak dira; utziezinak, berezkoak eta nahitaezkoak direnak haurtzaro on bat izateko.

Batzar Nagusiak Haurren Eskubideen Aldarrikapen hau adierazten du, haurrek haurtzaro zoriontsu bat izan dezaten, eta Aldarrikapenean aipatzen diren eskubide eta askatasunez goza dezaten, beren eta gizartearen mesedetan, eta gurasoei, gizon-emakumeei nahiz erakunde, tokiko agintaritza eta gobernu nazionalei eskatzen die aipatutako eskubideak aitor ditzaten eta haien alde lan egin dezaten, legegintzako neurriak eta beste neurri batzuk pixkanaka ezarriz, honako printzipio hauen arabera:

1. Berdintasunerako eskubidea, arraza, erlijioa edo nazionalitatea kontuan hartu gabe.

Haurrak deklarazio honetan aipatutako eskubide guztiez gozatuko du. Eskubide horiek haur guztiei aitortuko zaizkie, salbuespenik gabe eta haurraren zein bere familiaren arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoak edo beste edozein iritzi, jatorri nazionala edo soziala, maila ekonomikoa, leinua edo beste edozein baldintzagatik haurra bereizi edo diskriminatu gabe.

2. Babes berezia jasotzeko eskubidea, fisikoki, mentalki eta sozialki osasuntsu eta libre haz daitezen.

Haurrak babes berezia izango du eta legearen zein beste bitarteko batzuen bidez hainbat aukera eta zerbitzu emango zaizkio, garapen fisiko, mental, moral, espiritual eta sozial osasuntsua eta normala izan dezan, askatasun eta duintasunezko baldintzetan. Xede horretarako legeak ateratzerakoan, haurraren interesei emango zaie lehentasuna.

3. Izen bat eta nazionalitate bat izateko eskubidea.

Jaiotzen den unetik, haurrak izen bat eta nazionalitate bat izateko eskubidea du.

4. Elikadura, etxebizitza eta osasun-arreta egokia izateko eskubidea.

Haurrak gizarte-segurantzaren onurez gozatuko du. Osasuntsu hazteko eta garatzeko eskubidea izango du; beraz, haurrari zein bere amari arreta berezia eskaini beharko zaio, jaio aurretik nahiz ondoren. Haurrak elikadura, etxebizitza, aisia eta osasun-zerbitzu egokiez gozatzeko eskubidea izango du.

5. Urritu fisiko edo psikikoek hezkuntza eta arreta bereziak jasotzeko eskubidea.

Fisikoki edo mentalki ezindua dagoen haurrak edo eragozpen sozialen bat duen haurrak bere kasu partikularrak eskatzen dituen tratamendua, hezkuntza eta arreta berezia jasotzeko eskubidea izango du.

6. Familiak eta gizarteak maitatua eta ulertua izateko eskubidea.

I. eranskina.Haurren

eskubideak

Page 9: HAURREN ESKUBIDEAK BARNERATZEN unitate- · PDF file3 Gida honetan proposatzen diren ariketak gutxi gorabeherakoak dira. Giza eskubideen inguruan hausnarketa egitea du helburu eta gure

9

Bere nortasunaren garapena osoa eta orekatua izan dadin, haurra maitatua eta ulertua sentitu behar da. Ahal den neurrian, bere gurasoen babespean eta ardurapean haziko da, maitasunezko eta segurtasun moral eta materialezko giro batean; ezohiko kasuetan izan ezik, haur txiki bat ez da inoiz bere amarengandik bananduko. Gizarteak eta agintari publikoek familiarik gabeko haurrak edo bizirik irauteko adina baliabiderik ez dutenak zaindu beharko dituzte. Familia ugariei seme-alabak mantentzeko estatu-dirulaguntzak edo beste mota batzuetakoak ematea komeni da.

7. Doako hezkuntza baterako eskubidea. Ongi pasatzeko eta jolasteko eskubidea.

Haurrak hezkuntza bat jasotzeko eskubidea du; hezkuntza hori doakoa eta derrigorrezkoa izango da, oinarrizko etapetan behintzat. Hezkuntzak haurrari kultura orokor bat emango dio eta, aukera-berdintasunezko baldintzetan, bere gaitasunak eta burubidea nahiz erantzukizun moral eta sozialaren zentzua garatzea ahalbidetuko dio, gizarteko kide erabilgarri bat izatera hel dadin. Haurraren lehentasunezko interesa haurra hezteaz eta orientatzeaz arduratzen diren pertsonen printzipio gidaria izan beharko da; erantzukizun hori gurasoei dagokie.

Haurrak jolasaz eta aisiaz erabat gozatzeko eskubidea du, eta jolas horiek hezkuntzaren xedeetara zuzendurik egon beharko dira; gizartea eta agintari publikoak eskubide hori bermatzen saiatuko dira.

8. Arrisku-egoeratan arreta eta laguntza jasotzen lehenak izateko eskubidea.

Edozein egoeratan, haurrak lehenak izan behar dira babesa eta laguntza jasotzen.

9. Abandonatua eta lanean esplotatua ez izateko eskubidea.

Haurra babestu egin behar da abandonatu, gaizki tratatu eta esplotatu ez dezaten. Haurrekin ezingo da inolako salerosketarik egin.

Haurrari ez zaio lan egiten utziko gutxieneko adin egokia izan arte. Haurrak ezingo du bere osasunari edo hezkuntzari kalte egiten dion edo bere garapen fisiko, mental nahiz morala oztopatzen duen zeregin edo lanik egin, bere kabuz zein behartuta.

10. Munduko pertsona guztien arteko elkartasuna, adiskidetasuna eta justizia sustatzen duen hezkuntza jasotzeko eskubidea.

Haurra arrazagatiko diskriminazioa, erlijioagatikoa nahiz beste edozein motatakoa bultza dezaketen praktiketatik babestu behar da. Elkar ulertzea, tolerantzia, herrien arteko adiskidetasuna, bakea eta senidetasun unibertsala sustatzen dituen hezkuntza eman behar zaio, eta bere indarrak eta gaitasunak bere hurkoen zerbitzura jartzen ikasi behar du.

Haurren eskubideak ondoko kategorietan bana daitezke:

-Biziraupen eskubideak: babestu eta bermatu behar da bizitzaren eskubidea eta oinarrizko premiak: osasuna, jana eta babesa.

Page 10: HAURREN ESKUBIDEAK BARNERATZEN unitate- · PDF file3 Gida honetan proposatzen diren ariketak gutxi gorabeherakoak dira. Giza eskubideen inguruan hausnarketa egitea du helburu eta gure

10

-Garapenaren eskubideak: babestu eta bermatu behar da garapen osoa ( fisikoa, espirituala, morala eta soziala), hezkuntza, kultura, jolasa eta pentsamenduaren askatasuna, kontzientzia eta erlijioaren eskubideak.

-Babesaren eskubideak: babestea eta bermatzea abusu objektu ez izatea, arduragabekeria eta esplotazioa, baita izena, nazionalitatea eta zaintzaren eskubidea.

-Partehartzearen eskubideak: babestu eta bermatu behar da partehartzea, komunitateko aktibitateetan, lokalak eta herrialdekoak, adierazpen askatasuna bezala.

-Entzun izatearen eskubidea: babestu eta bermatu behar da besteekiko errespetua. “Ez baduzu haurra entzuten, haurrak ez du besteak entzungo”

(iturria: wikipedia)

Haurren Eskubideen Aldarrikapenari buruzko bideoa (gazteleraz): https://www.youtube.com/watch?v=ZImlus9eEHs

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena

1959an, Nazio Batuek 10 printzipio biltzen zituen Haurren Eskubideen inguruko Aldarrikapena onartu zuten. Baina ez zen nahikoa haurren eskubideak babesteko, legez ez baitzuen derrigorrezko izaerarik.

Hori dela eta, 1978an, Poloniako Gobernuak Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmen baten behin behineko bertsioa aurkeztu zien Nazio Batuei. Hamar urtez mundu osoko gobernuekin, buruzagi erlijiosoekin, GKEekin, eta beste erakunde batzuekin negoziatzen aritu ondoren, 1989ko azaroaren 20an “Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren” azken testua onartzea lortu zen; agiri hau betetzea derrigorrezkoa izango zen hura berresten zuten herrialdeentzat.

Hitzarmena 1990an Lege bihurtu zen, 20 herrialdek sinatu eta onartu ondoren, horien artean Espainia zegoelarik. Gaur egun, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena munduko herrialde guztiek onartu dute, bik izan ezik: Somaliak eta Estatu Batuek.

(iturria: Unicef)

Page 11: HAURREN ESKUBIDEAK BARNERATZEN unitate- · PDF file3 Gida honetan proposatzen diren ariketak gutxi gorabeherakoak dira. Giza eskubideen inguruan hausnarketa egitea du helburu eta gure

11

Kongoko Errepublika Demokratikoan dozenaka mila haurrek errekrutatzea jasan dute, batzuk 10 urte baino gutxiagorekin. Batzuetan borondatezko izen-emateak dira baina gehienak bere borondatearen kontra errekrutatzen dira. Hainbat metodo erabiltzen dira horretarako, horien artean bahiketa: gizon armatu taldeak auzoan jolasean ari diren haurrak bahitzen dituzte, ondoren armatzera eta borrokatzera behartuz.

Soldadutza garaian jipoi eta bortxaketak jasaten dituzte eta giza eskubideen aurkako gehiegikeriak egitera behartzen dituzte. Sukaldari, garraiolari, neskame edo morroi gisa ere erabiltzen dira haurrak eta sexualki ere esplotatzen dituzte.

Hainbat urtez herrialdea suntsitu duten gatazka armatuek, borrokatzera behartuak izan diren haurren osotasun fisiko eta mentalean ondorio suntsitzaileak izan dituzte. Asko gatazkaren biktima gisa erortzen dira, heuren esperientzia faltagatik, prestaketa traketsagatik edota ausarkeriagatik. Beste askok tratu txarrak edo torturak jasaten dituzte edo heuren buruzagi militarrek beraiek hiltzen dituzte. Bestalde, desmobilizatuak izan direnei ez diete bergizarteratzeko laguntzarik eskaintzen, eta ondorioz batzutan berriz ere errekrutatzen dituzte.

Gomako elizako ordezkari batek honela deskribatu zuen Tokiko Defentsa Indarretan zerbitzatzeko haurren errekrutatzea: “bi aste eta hilabete arteko epean entrenatu eta gero frontera bidaltzen dituzte milizien aurka borrokatzera”.

Haur soldaduen erabilerak Congoko Errepublika Demokratikoak Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean aldarrikaturiko eskubideak urratzen ditu. Gatazka armatuetan haurren partehartzeari buruzko Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmeneko Hautazko Protokoloak 18 urtetan finkatzen du borrokan zuzenean parte hartzeko gutxieneko adina, bai indar armatuetan eta bai talde armatuetan ere. Nazio Batuen Erakundeko Batzar Orokorrak 2000ko maiatzaren 25ean onartu zuen protokolo hau eta irekia dago berau sinatzeko eta berresteko. Indar armatuek 15 urtez azpiko adingabeak errekrutatzeak eta hauek borrokan parte-hartzeak nazioarteko zuzenbide humanitarioa hausten du.

18 urtez beherakoen errekrutatzeak (borondatezkoak nahiz derrigorrezkoak) adingabeen osotasun fisiko eta mentala arriskuan jartzen du. Horregatik hainbat talde aspaldian dabil errekrutatze-adina eta borrokan parte hartzeko gutxieneko adina 18 urtera igotzeko eskatuz (bai gobernuko indar armatuetan eta bai oposizioko talde armatuetan, borondatezkoa nahiz derrigorrezkoa izan).

(Iturria: Amnistía Internacional)

II. eranskina. Kongoko

Errepublika Demokratiko

ko egoera

Page 12: HAURREN ESKUBIDEAK BARNERATZEN unitate- · PDF file3 Gida honetan proposatzen diren ariketak gutxi gorabeherakoak dira. Giza eskubideen inguruan hausnarketa egitea du helburu eta gure

12

Mota askotako postalak daude; batzuk argazki bat izaten dute ikusgai, beste batzuk aldiz marrazki edo irudi bat. Kasu honetan postalak norberak egitea proposatzen da, horretarako lehenengo bakoitzak bere eskua tenpera margotan bustiz eta ondoren postalean estanpatuz. Dena den beste hainbat aukera ere egokiak izan litezke (marraztea, collage-a egitea, aurrez egindako bat fotokopiatzea...).

Jarraian postal-eredu bat eskaintzen da, DIN A4 tamainako kartulina bakoitzean 2 postal inprimatzeko modukoa.

III. eranskina. Postalak egiteko

jarraibideak

1

2

3

4

Postalak kartulina batean inprimatu (kartulina bakoitzeko 2 postal aterako dira). Bi aldetatik inprimatu, alde batean testua idazteko eta bestean marrazkia jartzeko moduan.Jarraian erditik moztu.

Eskua tenperatan busti (nahi den kolorea erabil liteke).

Eskua kartulina gainean estanpatu eta kontuz kendu.

Lehortzen utzi.