Haur Hezkuntza 5 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/5urte.pdf · Hiru urte...

16
1 BERRI AMARA SISTEMA GLOBALIZAZIOA SISTEMA IREKI BATEN BARRUKO BIZI BILAKABIDE GISA LA GLOBALIZACIÓN COMO PROCESO VITAL DENTRO DE UN SISTEMA ABIERTO Haur Hezkuntza 5 urte

Transcript of Haur Hezkuntza 5 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/5urte.pdf · Hiru urte...

Page 1: Haur Hezkuntza 5 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/5urte.pdf · Hiru urte dituenean pentsamendu logikoaren lehen ezaugarriak agertzen hasten dira,eta horiei

1

BERRIAMARA SISTEMA

GLOBALIZAZIOA SISTEMA IREKI BATEN BARRUKO BIZI BILAKABIDE GISA

LA GLOBALIZACIÓN COMO PROCESO VITAL DENTRO DE UN SISTEMA ABIERTO

Haur Hezkuntza

5 urte

Page 2: Haur Hezkuntza 5 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/5urte.pdf · Hiru urte dituenean pentsamendu logikoaren lehen ezaugarriak agertzen hasten dira,eta horiei

2

Dokumentu honen bidez eskolako ezaugarri nagusiak jakitera eman nahi ditugu,

honetarako oinarrizko bi dokumentu aipatuko ditugu: Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua

(I.H.P.) eta Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.)

I.H.P. gure oinarrizko dokumentua da eta bertan gure hezkuntza asmoa, lortu nahi du-

guna, jasota dago. Eskola-elkarte osorako (ikasle, irakasle, guraso, pertsonal ez-irakaslea)

norberaren eta taldearen hazkunde bidetzat jotzen dugu.

Ikasleari buruz dugun kontzepzioa da gure I.H.P.ren ardatza:

•••• Ikasle bakoitza izaki globala da, beraz bere garapenaren esparru guztiak interesa-

tzen zaizkigu: nortasuna, harreman sozialak eta arloekin lotutako ikasketak. GURE

HELMUGA HAURRAREN GARAPEN ARMONIKO ETA GLOBALA SUSTATZEA DA.

Beraz, eskolako helburu orokorrak biziki lotuta daude garapen hiru esparru hauekin.

•••• Norberak bere kontzeptu eta emozio eskematik abiatzen da, alegia, bakoitzak dakiz-

kien gauzak dakizki eta modu ezberdinean bizi ditu. Norberak ere bere ahalmena du.

•••• Badago berezitasun bat haur guztiak batzen dituena: jolasarekiko interesa. Jolasa-

ren bidez helduen mundua imitatzen dute eta imitazio horren bidez ikasten dute.

Printzipio metodologikoak ikaslearen konzeptzioarekin guztiz lotuta daude eta gure egune-

roko eginbeharra bideratzen dute:

•••• INDIBIDUALIZAZIOA: Eskolak, ikasle bakoitzak dituen ahalmena eta egoera kon-

tuan harturik, bere mailan eta erritmoan lan egiteko aukera emango dion programa

ahalbideratu behar du.

•••• SOZIALIZAZIOA: Kideen arteko elkarreraginak aurrera jotzen eta gure eskemak

aldatzen laguntzen digu; honengatik, guk proposatzen ditugun aktibitate guztiak kon-

testu sozialak dira.

•••• AKTIBITATEA: “Ikasleak bere kasa egin dezakeena, ez dezala irakasleak egin”. Gure

helburua ikasle gogotsuak, aurrea hartzen dutenak, jakin-mina dutenak lortzea da.

•••• SORMENA: Gizaki orok duen gaitasuna da. Eremu guztietan sustatzen dugu, per-

tsona bakoitzak barruan daramana kanporatu eta bere berezitasunaz jabetzeko au-

kera izan dezan.

•••• ASKATASUNA: Besteen eskubidea errespetatuz, bakoitzak pentsatzeko,

adierazteko, eta aukeratzeko duen eskubidea da. Muga bakarra besteen es-

kubidea da, honi “ muga soziala” deitzen diogu.

•••• NORMALIZAZIOA: Haur bakoitzak inguruan duen espazioa eta bizitzen ari

den egoeraz jabetzen joateari deitzen diogu normalizazio prozesua. Egoera

berri eta aldakorren aurrean bere buruarekiko konfiantza sustatu nahi dugu

erantzuna ahalik eta baikorrena izan dadin.

•••• GLOBALIZAZIOA: Bizitza globala da. Haurra bizirik eta bizitzen nahi dugu

eskolan eta bizi delako ikasiko du.

Page 3: Haur Hezkuntza 5 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/5urte.pdf · Hiru urte dituenean pentsamendu logikoaren lehen ezaugarriak agertzen hasten dira,eta horiei

3

Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.) dokumentuaren bitartez aurreko

ideiak eguneroko praktikan gauzatzen dira. Ikasleari buruz dugun ikuskerak, dena

antolatzeko, programatzeko, eskuhartzeko eta jarraipena egiteko era zehatz ba-

tera eramaten gaitu. Ondoren datozen metodologia ezaugarriek, ikuskera eta hez-

kuntza-praktikaren arteko koherentzia adierazten dute.

•••• Antolamoldea bera eskuharmenerako oinarrizko estrategia da.

•••• Osagarri eta egonkorrak diren kontestu sozialen bidez programatzen dugu,

hau da, ikuspuntu multidisziplinarrean arloak elkar batzen diren bizi ekintzen

bidez. Aktibitate hauei Kontestu Sozial, Egonkor eta Osagarriak deitzen

diegu. Sozialak, umeen arteko harremanak sustatzen dituztelako; egonkorrak,

ziklo osoan mantentzen direlako; osagarriak, aktibitateen baturak curricu-

luma osatzen duelako.

•••• Aktibitate guztiek beraien baitan edo ematen zaien irteeretan zertarakoa

edo helburua dute. Lanak irteera desberdinak izan ditzake, gela barruan bes-

teen aurrean aurkeztu, antzeztu, erakusketan azaldu...

•••• Aktibitate bakoitzak bere lan metodoak du, ikasleak bere eginkizuna era

antolatuagoan burutzen joan dadin.

•••• Kritika eraikitzailea aurreratzeko baliabidetzat jotzen dugu.

•••• Aniztasunaren aldekoak gara. Daukagun programari ikasle bakoitzak bere

erritmo eta mailaren arabera heldu diezaioke. Ikasketa prozesua ez da adi-

narengatik geldiarazten.

•••• Ezberdintasuna aberasgarria da eta ez diskriminatzeko arrazoia. Denok ez-

berdinak gara.

Ikastetxeak badu Arreta Bereziko Zerbitzua. Honek eskolaketan zehar edo une

jakin batean hezkuntza premia bereziak (edonolako zailtasunak, gaitasun urriak

edo apartak,...) dituen ikasleriaren beharrei eskuharmen zehatzagoen bidez eran-

tzuten saiatzen da.

Page 4: Haur Hezkuntza 5 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/5urte.pdf · Hiru urte dituenean pentsamendu logikoaren lehen ezaugarriak agertzen hasten dira,eta horiei

4

3-6 urteko haurren ezaugarri batzuk

Hiru urte dutenean etengabe mugitzeko beharra dute.Garai hau aproposa da ore-

kazko,mugimenduen koordinaziozko eta erritmo sinplea duten iharduerak proposatzeko.

Esku-kontrolari esker,gero eta ekintza gehiago burutu ditzake,hobekiago menperatzen du

trazaketa eta esku biak erabiltzen ditu alde bat aukeratu arte.

Espazioan,objektuekiko kokatzen ikasten du eta oinarrizko nozioez jabetzen da.

Gorputzaren atal ezberdinak izenda ditzake eta baita irudi batean ezagutu ere.

Plastikazko iharduerak oso atsegingarri zaizkio.Gauza bera gertatzen zaio musika eta dan-

tza bezalako beste adierazpen motekin.

Helduen aurka jarraitzen du,haien aurrean autoafirmatzeko era bat baita, baina gero eta

errazago zaio amore ematea edo helduek arrazoituriko erabaki nahiz proposamenak onar-

tzea.

Orain, sarriagotan ikusten zaio lagunen batekin edo bestela bere jolas- taldearekin.

Bere ohitura-sorta ere zabaltzen doa.Honela,helduekiko menpekotasuna gutxitu eta bere

autonomia gehitu egiten du.

Jolas sinbolikoak oso garrantzitsu bihurtzen dira taldearen bizitzan.

Hiru urte dituenean pentsamendu logikoaren lehen ezaugarriak agertzen hasten dira,eta

horiei esker,sailkapen edo ordenamendu sinpleak egin ditzake,edo baita kantitate edo es-

pazioaren errepresentaziorako nozio errazak asimilatu ere.

Beste motako bateko ariketak ere egin ditzake, adb: Aurreirakurketa, zenba-

kizko,topologiazko eta denborazko nozioetara hurbiltzen laguntzen dutenak

Page 5: Haur Hezkuntza 5 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/5urte.pdf · Hiru urte dituenean pentsamendu logikoaren lehen ezaugarriak agertzen hasten dira,eta horiei

5

5 urte

4 urte

3 urte

Page 6: Haur Hezkuntza 5 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/5urte.pdf · Hiru urte dituenean pentsamendu logikoaren lehen ezaugarriak agertzen hasten dira,eta horiei

6

TALDE OSOKO SAIOAK

1- SAIO KOLEKTIBOAK

gunean zehar haur talde osoarekin gauzatzen ditugun saioak dira.

Gelara sartzen garen bakoitzean haurrak saio horietarako dugun

gunean esertzen dira eta saioa hasten da. Egunero lau aldiz egiten

ditugu era honetako saioak: Goizean eskolara sartzerakoan, jolas-orduaren

ostean, bazkal ondoren eta arratsaldeko jolas-ordua eta gero.

Goizeko sarreran harrerak eta

ongi etorriak du lehentasuna.

Elkar agurtzeko unea da, or-

duan jakiten dugu nortzuk eto-

rri garen eta nor falta den,

irrikitan egoten dira irakasle

eta taldekideei ekarri dituzten

gauzak erakusteko, gertatu

zaiena kontatzeko...

Jolas garai eta bazkariaren

ondoren gai ugari sortzen dira

egunero, amankomunean jartzeko garaia da, egoerak aztertu eta aurrerabi-

deak aurkitzen saiatu.

Haurrentzat berriak diren jarduerak eta materialak (erabilpenerako

arauak, mugak,...) ere talde osoko saio hauetan aurkezten dira.

Talde osoko saioetan burutzen ditugun jarduera gehientsuenek lotura zu-

zena dute hizkuntzaren garapenarekin.

• Bizipen trukea-Solasa

Interesatzen zaizkien gaien inguruko elkarrizketetatik abiatzen gara. Ira-

kasleak parte hartuko du entzunez, galderak eginez, zehaztasunak eskatuz

edota ereduak eskainiz haurren ahozko adierazpena geroz eta aberatsagoa

izan dadin.

Jarduera honetan talde komunikaziorako derrigorrezkoak diren elementu

ugari lantzen dira: parte hartu eta besteek esandakoa entzun, txanda lortu

eta itxoin, gaiarekin jarraitu edota gai aldaketa proposatzea, desadostasuna

azaltzea,...

Adin honetan, haur guztien partaidetza lortzea eta ematen denean modu

bideragarrian antolatzea izaten dira irakasleontzat erronkarik nagusienak.

E

Page 7: Haur Hezkuntza 5 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/5urte.pdf · Hiru urte dituenean pentsamendu logikoaren lehen ezaugarriak agertzen hasten dira,eta horiei

7

• Sketch

Irudi osagarriak dituzten antzerkitxo laburrak dira. Eskolan sarritan gerta-

tzen zaizkien gauzak edo eskolaz kanpokoak izanik beraientzat esangura-

tsuak diren egoerak jasotzen dituzte.

Talde osoko saioetan aurkeztu eta antzezten dira eta poliki-poliki egoera

bera eta hizkuntza hedatzen eta aberasten saiatzen gara.

• Abestiak, ipuinak, ahokorapiloak, jolas dinamikoak...

Bakoitzetik ekintza zerrenda luzea izaten du irakasleak. Nagusiki helburu

ludikoa izaten dute eta saioa antolatzeko, arreta berreskuratzeko, deskan-

tsu eta lasaitze guneak eskaintzeko erabiltzen ditugu.

• Oinarrizko kontzeptuen ipuinak eta bestelakoak (ikus Antzerkia)

Talde osoko saioetan aurkeztu eta kontatzen dizkiegu. Antzerki txokoan

osatzen joango diren hainbat lanen ondoren beste haurren aurrean ipuinen

antzezpena egingo dute eta ikusleen balorapena jasoko dute.

2-MUSIKA

Musika programa (Tutti da capo) talde osoarekin egiten ditugun saioetan

gauzatzen da. Saio bakoitzak bere egitura du eta musika hizkera (melodia

eta erritmoaren oihartzunak, musika irakurketa eta kantua), musika kultura

(entzunaldien bidez) eta musika jolasak lantzen joaten dira.

3-JOLAS PSIKOMOTORE SAIOA

Bi psikomotrizitate geletan egiten

ditugu. Gela hauek bereziki diseina-

tua daude mugimenduaren bidez hau-

rren adierazpena ahalbideratu eta

sustatzeko.

Asmatzen dituzten jolasetan mugi-

menduak sortzen dien gozamena iza-

ten da ardatz: erronka berriak, lor-

penak, beldurrak gainditzen joatea...

Jolas hauetan heuren emozioak eta

sentimenduak ere azaleratzen dira. Jolas sinbolikoak ere bere lekua du.

Page 8: Haur Hezkuntza 5 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/5urte.pdf · Hiru urte dituenean pentsamendu logikoaren lehen ezaugarriak agertzen hasten dira,eta horiei

8

4-INGELESA

Ziklo hau programatzerakoan, ziklo honetako ikasleen gaitasun eta

ezaugarriak abiapuntutik hartu eta, metodologia aktibo baten bidez, egoera

natural eta egokiak sortzen ditugu haurrak espontaneoki komunikatu ahal

izateko.

Lehenengo kontaktu hauetan, komunikazioari ematen diogu garrantzia.

Ingelesez hitz egiten diegu, hizkuntza gero eta ezagunagoa izateko eta, ho-

rrela, ziurtasuna hartzen duten neurrian ikasten dutena erraztasun handia-

goz kanporatu ahal izango dute.

Saioa era kolektiboan hasten da. Arduradunak beste gelakideak agur-

tzen ditu eta honela eguneroko hizkuntza lantzea lortzen dugu.

Honen ondoren ipuina lantzen dugu. Ipuina funtsezko abiapuntutzat erabil-

tzen dugu sartu nahi ditugun ikas-proposamenetarako.

Ipuina beste bakarkako iharduera batzuren bidez indartzen dugu: fitxa,

abestiak, errimak, jolasak eta lan plastikoak.

Oso garrantzitsua da hizkuntza honekin izandako hasierako kontaktuak mo-

tibagarriak eta atseginak izatea.

Page 9: Haur Hezkuntza 5 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/5urte.pdf · Hiru urte dituenean pentsamendu logikoaren lehen ezaugarriak agertzen hasten dira,eta horiei

9

din honetan txoko bakarrean elkartzen dugu 3 eta 4 urteko

geletan Jolasetan eta Margotegian banatua zegoena. Jardue-

ren eskaintza oso zabala da eta aukera ugari izaten dituzte.

Irakasleok nolabaiteko orekaren bila saiatzen gara denetik egin dezaten.

Gune honetako helburua, plastikaren eremuan, adierazpenaren eta sorme-

naren suspertzeak izaten jarraitzen du.

Egin ditzaketen ekintzen esparrua oso za-

bala da, batzuk berez sortuko dira hau-

rrengandik, beste batzuk kideengandik,

beste batzuk irakaslearen eskutik etorriko

dira (material berriak eskainiz, interesga-

rriak iruditzen zaizkion aurrerapenak edo

berrikuntzak azpimarratuz,...) Horretarako

material ezberdinak jartzen dizkiegu es-

kura (margo eta paper mota desberdinak, berziklatzeko materiala, …).

Asmatze jolasak (eraiketak eta plastilinaren modelatua) eta jostailu di-

didaktikoak (puzzleak, dominoak, enkajeak,

seriazioak, elkarketak, partxisa, kartak, ...)

dira bi ekintza multzo nagusienak.

Aukeratu duten jolasa bukatzen dutenean

kontrol orrian apuntatuko dute. Saiatzen

gara nolabait orekatzen arlo plastikoari eta

jolasei ematen dieten denbora, baina haur

bakoitzaren zaletasunak gailentzen dira

normalean.

A

Margotegia eta jolasak

Margotegia MARGOTEGIA

JOLASAK

Page 10: Haur Hezkuntza 5 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/5urte.pdf · Hiru urte dituenean pentsamendu logikoaren lehen ezaugarriak agertzen hasten dira,eta horiei

10

Helburuak honako hauek dira:

• Hainbat kontzeptuei buruzko eduki eta trebetasunak landu (espazioa,

denbora,...)

• Kontzentrazioa, aditasuna, autonomia, zailtasunei aurre egiteko jarrera...

eta antzeko gaitasunak sustatu.

• Taldekideen arteko komunikazioa eta elkarlana bultzatu

Irakasleok haurren prozesua behatu eta jarraitzen dugu, beharrezkoa iru-

ditzen zaigunean esku-harmenak eginez.

Bloke logikoekin jolas eginez logika matematikoari dagozkion kontzeptutan

sakondu eta aurrera egin dezatela nahi dugu.

Ikasturte honetan iaz hasitako jar-

duerarekin jarraitzen dute baina

zailtasun maila handiago batekin eta

aldaketa batzuekin.

Oinarrizko urratsak mantenduko di-

tugu: ezaugarrien txartelak aukeratu,

baldintzak betetzen dituzten piezak

bereiztu, ibilbidea egin, irakasleare-

kin egon, autokontrol orria bete,...

baina adin honetan osatu duten mul-

tzoaren adierazpen grafikoa gehi-

tzen dugu.

Irakasleak haur bakoitzaren ibilbidea

jarraitzen du, laguntza eskainiz eta

erronka berriak luzatuz, geroz eta

zailtasun eta aberastasun gehiagoko

ariketak egin ditzan.

KARGA ETA DESKARGA

Page 11: Haur Hezkuntza 5 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/5urte.pdf · Hiru urte dituenean pentsamendu logikoaren lehen ezaugarriak agertzen hasten dira,eta horiei

11

ost urteko geletan kokatzen dugu lan gune hau, beraz berria da

haurrentzat. Irakurketa eta idazketa ahalbideratzea eta susta-

tzea du helburu.

Txokoan honako gauzak aurkituko dituzte: hormetatik zintzilikatutako orri

handi batzuk bakoitzaren argazki eta izenarekin, iaz landu zituzten fonemen

bilduma, "inprenta" bat hizki guztien tanpoiekin haserako idazketa lanak

errazteko, hitzak osatzen joateko hizki solteak dituzten xaflatxoak, eskuz

idazteko orri desberdinak, irakurtzeko ipuin errazak,...

Helburua ez da besterik gabeko dekoda-

keta lortzea baizik eta haurrentzat in-

teresgarria eta funtzionala izatea.

Beraz, hasieratik saiatuko gara haurren-

tzat esanguratsuak diren testuak sor-

tzen: norberaren izena, adiskideena,

maite dituzten pertsonaiena, eguneroko

menua, albiste laburrak, gutunak, oha-

rrak, …

Ikasketa prozesuan haur bakoitza bere ibilbidea osatzen joango da etapa

desberdinetatik igaroz. Adin honetan, ikusmen eta entzumen bereizketaren

inguruan haurrak hitzen hotsa eta irudia elkartzen hasten dira.

Irakasleok zailtasunen aurrean laguntza eta seguritatea eskaintzen saia-

tzen gara. Laguntza hori onuragarria izan dadin beharrezkoa izaten da geuk

garbi izatea haurra prozesu horretako zein momentutan dagoen.

B

Inprimategia

Page 12: Haur Hezkuntza 5 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/5urte.pdf · Hiru urte dituenean pentsamendu logikoaren lehen ezaugarriak agertzen hasten dira,eta horiei

12

Etxea

une honetan egiten duten jolas askearen bidez euren bizipen eta

sentimenduen adierazpena ahalbideratu nahi dugu. Etxean egiten

duten jolasak etengabe jartzen ditu harremanean beste kideekin

eta sozializazio prozesuan laguntzen die.

Etxeak sukaldea, jangela eta logela dauzka.

Altzariak eta tresneria benetakoa da. Euren

kasa jolas egiten dute eta hamaika bide har-

tuko ditu jolas horrek: bazkaria egin, txan-

goak antolatu, panpina bainatu, paseatzera

eraman...

Gogokoen duten papera hartuko dute

gehienetan, beste batzutan ezinezkoa

izango da eta taldekideen arteko kon-

ponketa bilatu beharko dute.

Horrela, txandak antolatzen eta desa-

dostasunen aurrean nolabaiteko erdi

bideak bilatzen joango dira.

Ikasturte honetan ekintza berri bat burutzen

dute etxean daudenean: erosketa. Hasieran tru-

kean oinarrituko dira baina gerora jolasa arau-

tzen eta antolatzen joango gara eta eskaera orria

osatu beharko dute. Lan honetan zenbat diru be-

har duten, zein billete aukeratu, zenbat itzuli be-

har dion dendariak eta abar aurreikusiko dute

erregletak erabiliaz. Horrela kideekin jolas egi-

nez, dirua eta salgaiak esku artean izanik, frogak

eginez,... zenbaketaren munduan murgiltzen hasi

eta oinarrizko eragiketa matematikoen hastape-

netan abiatuko dira.

G

Page 13: Haur Hezkuntza 5 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/5urte.pdf · Hiru urte dituenean pentsamendu logikoaren lehen ezaugarriak agertzen hasten dira,eta horiei

13

ost urteko geletan eskaintzen zaie lehendabiziko aldiz. Dendaren

jarduera trukaketan oinarrituko da hasieran eta pixkanaka sal-

erosketaren bideak antolatzen eta eratzen joango dira. Dendetan

jolastea gogoko dute, euren interesetatik gertu dago, manipulaziorako au-

kera zabala dute, sortzen zaizkien arazoak konkretuak dira... Bakoitzak

bere izaera kanporatuko du: eskuzabalak, langileak, "lasaiak", kooperatzai-

leak, … aurkituko dira dendan norberak bere ekarpena eginez.

Kontzeptu eta prozedura matema-

tikoak lantzen dituzte, zenbaketa-

rekin zerikusia dutenak bereziki.

Bi lan gune bereizten dira: Salma-

haia eta kutxa. Ikasleek bietan

egingo dute lan txandakatuz.

Salmahaiakoek produktuak sailka-

tzen dituzte, kutxetan kokatu,

zenbatu eta emaitza dagokion

orrian idazten dute. Hauek dira "bezeroei" kasu egingo dietenak ere, erosi

nahi dituzten gauzak emanez. Produktuak agortzen direnean berriak egiten

dituzte (margotu, moztu,...) hurrengo saioan zer saldu izan dezaten.

Kutxakoak diruaz arduratzen dira. Lehendabizi

sailkatu eta zenbatu egiten dute, emaitza

orrian idatziz. Bezeroak datozenean kutxakoak

dira kontuak egin eta kobratzen dutenak. Ur-

tean zehar aurrerapen ugari gertatzen dira ko-

brantza lan hauetan: kopuruak geroz eta han-

diagoak dira, "bueltak" ematea buruhauste izu-

garria izango da sarritan,... Elkarren arteko ez-

tabaidekin eta irakaslearen laguntzaz aurrera

egiten joango dira.

Salerosketaren ondoren beste jarduera batzu-

tan saiatzen dira. Erregletekin kalkulurako pro-

zeduretan trebatzen joango dira eta "alfonbrak" eginez zenbakien deskon-

posaketan sakonduko dute.

B

Denda

Page 14: Haur Hezkuntza 5 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/5urte.pdf · Hiru urte dituenean pentsamendu logikoaren lehen ezaugarriak agertzen hasten dira,eta horiei

14

Antzerkia

xoko honetan aho hizkuntza eta gorputz adierazpena bultzatu

nahi ditugu nagusiki. Honetarako ipuinak eta beste baliabide ba-

tzuk erabiltzen ditugu. Guzti honekin saiatzen gara adierazpena

aberasten eta egokia izaten.

Oinarrizko kontzeptuetako ipuinak

Ipuin hauen bidez kontzeptu be-

rriak sartzen eta jorratzen joa-

ten gara eta baita hitz eta hiz-

kuntz egitura berriak ere.

Ipuina ikasi, antzeztokia apaindu

eta ondoren taldeka antzezten

dute.

Elkarrizketak errepikatzeaz

gain heuren adierazpen baliabi-

deak hobetzen joan daitezen

saiatzen gara: ahotsaren kontrola,

lotsa gainditu, espresibitate egokia bilatu,...

Antzezpenaren ondoren ikuslegoak balorapena egiten du, lorpenak eta hu-

tsuneak bereiztuz eta hobetzeko proposamenak eginez. Pixkanaka balorape-

netan iritzi objektiboagoak erabiltzen hasten dira eta kritika jasotzen ikas-

ten joaten dira.

Bestelako ipuinak

Ulermena zabaltzea eta sakontzea eta hizkuntz adierazpen geroz eta abe-

ratsago bat lortzen joatea da ipuin hauekin egiten ditugun jardueren hel-

buru nagusiena.

T

Page 15: Haur Hezkuntza 5 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/5urte.pdf · Hiru urte dituenean pentsamendu logikoaren lehen ezaugarriak agertzen hasten dira,eta horiei

15

Ipuin asmatuak

Haurrek asmatutako ipuin laburrak dira. Lau orriko formatu bat erabiltzen

dute eta eszenak (aurkezpena, korapiloa eta amaiera) marraztu ondoren ki-

deei kontatzen diete. Sormena bultzatzeaz gain, denboraren ordena, segi-

den jarraipen logikoa, hizkuntza, errealitatearen adierazpen grafikoa eta

abar lantzen dituzte.

Eskema erritmikoak - DIN DON

Haurrek idazten eta irakurtzen dituzten

ikur segidekin jarraitzen dugu, zailtasun

eta ikur berriak gehituz. Ekintza honen

bidez erritmoa, mugimenduaren koordina-

zioa, ezker-eskuin eta gora-behera nora-

bideak lantzen dituzte.

Page 16: Haur Hezkuntza 5 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/5urte.pdf · Hiru urte dituenean pentsamendu logikoaren lehen ezaugarriak agertzen hasten dira,eta horiei

16