Haur Hezkuntza 4 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/4urte.pdf · 3-6...

14
1 BERRI AMARA SISTEMA GLOBALIZAZIOA SISTEMA IREKI BATEN BARRUKO BIZI BILAKABIDE GISA LA GLOBALIZACIÓN COMO PROCESO VITAL DENTRO DE UN SISTEMA ABIERTO Haur Hezkuntza 4 urte

Transcript of Haur Hezkuntza 4 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/4urte.pdf · 3-6...

Page 1: Haur Hezkuntza 4 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/4urte.pdf · 3-6 urteko haurren ezaugarri batzuk Hiru urte dutenean etengabe mugitzeko beharra dute.Garai

1

BERRIAMARA SISTEMA

GLOBALIZAZIOA SISTEMA IREKI BATEN BARRUKO BIZI BILAKABIDE GISA

LA GLOBALIZACIÓN COMO PROCESO VITAL DENTRO DE UN SISTEMA ABIERTO

Haur Hezkuntza

4 urte

Page 2: Haur Hezkuntza 4 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/4urte.pdf · 3-6 urteko haurren ezaugarri batzuk Hiru urte dutenean etengabe mugitzeko beharra dute.Garai

2

okumentu honen bidez eskolako ezaugarri nagusiak jakitera eman nahi ditugu,

honetarako oinarrizko bi dokumentu aipatuko ditugu: Ikastetxeko Hezkuntz

Proiektua (I.H.P.) eta Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.)

I.H.P. gure oinarrizko dokumentua da eta bertan gure hezkuntz asmoa, lortu nahi

duguna, jasota dago. Eskola-elkarte osorako (ikasle, irakasle, guraso, pertsonal ez-

irakaslea) norberaren eta taldearen hazkunde bidetzat jotzen dugu.

Ikasleari buruz dugun kontzepzioa da gure I.H.P.ren ardatza:

•••• Ikasle bakoitza izaki globala da, beraz bere garapenaren esparru guztiak in-

teresatzen zaizkigu: nortasuna, harreman sozialak eta arloekin lotutako ikas-

ketak. GURE HELMUGA HAURRAREN GARAPEN ARMONIKO ETA

GLOBALA SUSTATZEA DA. Beraz, eskolako helburu orokorrak biziki lo-

tuta daude garapen hiru esparru hauekin.

•••• Norberak bere kontzeptu eta emozio eskematik abiatzen da, alegia, bakoi-

tzak dakizkien gauzak dakizki eta modu ezberdinean bizi ditu. Norberak ere

bere ahalmena du.

•••• Badago berezitasun bat haur guztiak batzen dituena: jolasarekiko interesa.

Jolasaren bidez helduen mundua imitatzen dute eta imitazio horren bidez

ikasten dute.

Printzipio metodologikoak ikaslearen konzeptzioarekin guztiz lotuta daude eta gu-

re eguneroko eginbeharra bideratzen dute:

•••• INDIBIDUALIZAZIOA: Eskolak, ikasle bakoitzak dituen ahalmena eta ego-

era kontuan harturik, bere mailan eta erritmoan lan egiteko aukera emango

dion programa ahalbideratu behar du.

•••• SOZIALIZAZIOA: Kideen arteko elkarreraginak aurrera jotzen eta gure

eskemak aldatzen laguntzen digu; honengatik, guk proposatzen ditugun akti-

bitate guztiak kontestu sozialak dira.

•••• AKTIBITATEA: “Ikasleak bere kasa egin dezakeena, ez dezala irakasleak

egin”. Gure helburua ikasle gogotsuak, aurrea hartzen dutenak, jakinmina du-

tenak lortzea da.

•••• SORMENA: Gizaki orok duen gaitasuna da. Eremu guztietan sustatzen dugu,

pertsona bakoitzak barruan daramana kanporatu eta bere berezitasunaz ja-

betzeko aukera izan dezan.

•••• ASKATASUNA: Besteen eskubidea errespetatuz, bakoitzak pentsatzeko,

adierazteko, eta aukeratzeko duen eskubidea da. Muga bakarra besteen es-

kubidea da, honi “ muga soziala” deitzen diogu.

D

Page 3: Haur Hezkuntza 4 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/4urte.pdf · 3-6 urteko haurren ezaugarri batzuk Hiru urte dutenean etengabe mugitzeko beharra dute.Garai

3

•••• NORMALIZAZIOA: Haur bakoitzak inguruan duen espazioa eta bizitzen ari

den egoeraz jabetzen joateari deitzen diogu normalizazio prozesua. Egoera

berri eta aldakorren aurrean bere buruarekiko konfiantza sustatu nahi dugu

erantzuna ahalik eta baikorrena izan dadin.

•••• GLOBALIZAZIOA: Bizitza globala da. Haurra bizirik eta bizitzen nahi dugu

eskolan eta bizi delako ikasiko du.

Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.) dokumentuaren bitartez aurreko

ideiak eguneroko praktikan gauzatzen dira. Ikasleari buruz dugun ikuskerak, dena

antolatzeko, programatzeko, eskuhartzeko eta jarraipena egiteko era zehatz ba-

tera eramaten gaitu. Ondoren datozen metodologia ezaugarriek, ikuskera eta hez-

kuntza-praktikaren arteko koherentzia adierazten dute.

•••• Antolamoldea bera eskuharmenerako oinarrizko estrategia da.

•••• Osagarri eta egonkorrak diren kontestu sozialen bidez programatzen dugu,

hau da, ikuspuntu multidisziplinarrean arloak elkar batzen diren bizi ekintzen

bidez. Aktibitate hauei Kontestu Sozial, Egonkor eta Osagarriak deitzen

diegu. Sozialak, umeen arteko harremanak sustatzen dituztelako; egonkorrak,

ziklo osoan mantentzen direlako; osagarriak, aktibitateen baturak curricu-

luma osatzen duelako.

•••• Aktibitate guztiek beraien baitan edo ematen zaien irteeretan zertarakoa

edo helburua dute. Lanak irteera desberdinak izan ditzake, gela barruan bes-

teen aurrean aurkeztu, antzeztu, erakusketan azaldu...

•••• Aktibitate bakoitzak bere lan metodoak du, ikasleak bere eginkizuna era an-

tolatuagoan burutzen joan dadin.

•••• Kritika eraikitzailea aurreratzeko baliabidetzat jotzen dugu.

•••• Aniztasunaren aldekoak gara. Daukagun programari ikasle bakoitzak bere

erritmo eta mailaren arabera heldu diezaioke. Ikasketa prozesua ez da adi-

narengatik geldiarazten.

•••• Ezberdintasuna aberasgarria da eta ez diskriminatzeko arrazoia. Denok ez-

berdinak gara.

Ikastetxeak badu Arreta Bereziko Zerbitzua. Honek eskolaketan zehar edo une

jakin batean hezkuntza premia bereziak (edonolako zailtasunak, gaitasun urriak

edo apartak,...) dituen ikaslegoaren beharrei eskuharmen zehatzagoen bidez eran-

tzuten saiatzen da.

Page 4: Haur Hezkuntza 4 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/4urte.pdf · 3-6 urteko haurren ezaugarri batzuk Hiru urte dutenean etengabe mugitzeko beharra dute.Garai

4

3-6 urteko haurren ezaugarri batzuk

Hiru urte dutenean etengabe mugitzeko beharra dute.Garai hau aproposa da ore-

kazko,mugimenduen koordinaziozko eta erritmo sinplea duten iharduerak proposa-

tzeko.

Esku-kontrolari esker,gero eta ekintza gehiago burutu ditzake,hobekiago menpera-

tzen du trazaketa eta esku biak erabiltzen ditu alde bat aukeratu arte.

Espazioan,objektuekiko kokatzen ikasten du eta oinarrizko nozioez jabetzen da.

Gorputzaren atal ezberdinak izenda ditzake eta baita irudi batean ezagutu ere.

Plastikazko iharduerak oso atsegingarri zaizkio.Gauza bera gertatzen zaio musika

eta dantza bezalako beste adierazpen motekin.

Helduen aurka jarraitzen du,haien aurrean autoafirmatzeko era bat baita, baina

gero eta errazago zaio amore ematea edo helduek arrazoituriko erabaki nahiz pro-

posamenak onartzea.

Orain, sarriagotan ikusten zaio lagunen batekin edo bestela bere jolas-taldearekin.

Bere ohitura-sorta ere zabaltzen doa.Honela,helduekiko menpekotasuna gutxitu

eta bere autonomia gehitu egiten du.

Jolas sinbolikoak oso garrantzitsu bihurtzen dira taldearen bizitzan.

Hiru urte dituenean pentsamendu logikoaren lehen ezaugarriak agertzen hasten

dira,eta horiei esker,sailkapen edo ordenamendu sinpleak egin ditzake,edo baita

kantitate edo espazioaren errepresentaziorako nozio errazak asimilatu ere.

Beste motako bateko ariketak ere egin ditzake,adb: Aurreirakurketa, zenba-

kizko,topologiazko eta denborazko nozioetara hurbiltzen laguntzen dutenak.

Page 5: Haur Hezkuntza 4 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/4urte.pdf · 3-6 urteko haurren ezaugarri batzuk Hiru urte dutenean etengabe mugitzeko beharra dute.Garai

5

5 urte

4 urte

3 urte

Page 6: Haur Hezkuntza 4 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/4urte.pdf · 3-6 urteko haurren ezaugarri batzuk Hiru urte dutenean etengabe mugitzeko beharra dute.Garai

6

1- SAIO KOLEKTIBOAK

gunean zehar haur talde osoarekin gauzatzen ditugun saioak dira.

Gelara sartzen garen bakoitzean haurrak saio horietarako dugun gu-

nean esertzen dira eta saioa hasten da. Egunero lau aldiz egiten di-

tugu era honetako saioak: Goizean eskolara sartzerakoan, jolas-orduaren

ostean, bazkal ondoren eta arratsaldeko jolas-ordua eta gero.

Goizeko sarreran harrerak eta ongi

etorriak du lehentasuna. Elkar agur-

tzeko unea da, orduan jakiten dugu

nortzuk etorri garen eta nor falta den,

irrikitan egoten dira irakasle eta tal-

dekideei ekarri dituzten gauzak era-

kusteko, gertatu zaiena kontatzeko...

Jolas garai eta bazkariaren ondoren

gai ugari sortzen dira egunero, amankomunean jartzeko garaia da, egoerak

aztertu eta aurrerabideak aurkitzen saiatu.

Haurrentzat berriak diren jarduerak eta materialak (erabilpenerako

arauak, mugak,...) ere talde osoko saio hauetan aurkezten dira.

Talde osoko saioetan burutzen ditugun jarduera gehientsuenek lotura zu-

zena dute hizkuntzaren garapenarekin.

• Bizipen trukea- Solasa

Interesatzen zaizkien gaien inguruko elkarrizketetatik abiatzen gara. Ira-

kasleak parte hartuko du entzunez, galderak eginez, zehaztasunak eskatuz

edota ereduak eskainiz haurren ahozko adierazpena geroz eta aberatsagoa

izan dadin.

Jarduera honetan talde komunikaziorako derrigorrezkoak diren elementu

ugari lantzen dira: parte hartu eta besteek esandakoa entzun, txanda lortu

eta itxoin, gaiarekin jarraitu edota gai aldaketa proposatzea, desadostasuna

azaltzea,...

Adin honetan, haur guztien partaidetza lortzea eta ematen denean modu

bideragarrian antolatzea izaten dira irakasleontzat erronkarik nagusienak.

TALDE OSOKO SAIOAK

E

Page 7: Haur Hezkuntza 4 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/4urte.pdf · 3-6 urteko haurren ezaugarri batzuk Hiru urte dutenean etengabe mugitzeko beharra dute.Garai

7

• Sketch

Irudi osagarriak dituzten antzerkitxo laburrak dira. Eskolan sarritan gerta-

tzen zaizkien gauzak edo eskolaz kanpokoak izanik beraientzat esangura-

tsuak diren egoerak jasotzen dituzte.

Talde osoko saioetan aurkeztu eta antzezten dira eta poliki-poliki egoera

bera eta hizkuntza hedatzen eta aberasten saiatzen gara. Lotsati agertu

daitezke sarritan horrelako eginkizun baten aurrean, irakasleoi dagokigu

parte hartzen laguntzea.

• Abestiak, ipuinak, ahokorapiloak, jolas dinamikoak...

Bakoitzetik ekintza zerrenda luzea izaten du irakasleak. Nagusiki helburu

ludikoa izaten dute eta saioa antolatzeko, arreta berreskuratzeko, deskan-

tsu eta lasaitze guneak eskaintzeko erabiltzen ditugu.

• Oinarrizko kontzeptuen ipuinak eta bestelakoak (ikus Antzerkia)

Talde osoko saioetan aurkeztu eta kontatzen dizkiegu. Antzerki txokoan

osatzen joango diren hainbat lanen ondoren beste haurren aurrean ipuinen

antzezpena egingo dute eta ikusleen balorapena jasoko dute.

2-MUSIKA

Musika programa (Tutti da capo) talde osoarekin egiten ditugun saioetan

gauzatzen da. Saio bakoitzak bere egitura du eta musika hizkera (melodia

eta erritmoaren oihartzunak, musika irakurketa eta kantua), musika kultura

(entzunaldien bidez) eta musika jolasak lantzen joaten dira.

3-JOLAS PSIKOMOTORE SAIOA

Bi psikomotrizitate geletan egiten ditugu.

Gela hauek bereziki diseinatuta daude

mugimenduaren bidez haurren adieraz-

pena ahalbideratu eta sustatzeko.

Asmatzen dituzten jolasetan mugimen-

duak sortzen dien gozamena izaten da ar-

datz: erronka berriak, lorpenak, beldu-

rrak gainditzen joatea... Jolas hauetan

euren emozioak eta sentimenduak ere

azaleratzen dira. Jolas sinbolikoak ere

bere lekua du.

Page 8: Haur Hezkuntza 4 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/4urte.pdf · 3-6 urteko haurren ezaugarri batzuk Hiru urte dutenean etengabe mugitzeko beharra dute.Garai

8

4-INGELESA

Ziklo hau programatzerakoan, ziklo honetako ikasleen gaitasun eta

ezaugarriak abiapuntutik hartu eta, metodologia aktibo baten bidez, egoera

natural eta egokiak sortzen ditugu haurrak espontaneoki komunikatu ahal

izateko.

Lehenengo kontaktu hauetan, komunikazioari ematen diogu garrantzia.

Ingelesez hitzegiten diegu, hizkuntza gero eta ezagunagoa izateko eta, ho-

rrela, ziurtasuna hartzen duten neurrian ikasten dutena erraztasun handia-

goz kanporatu ahal izango dute.

Saioa era kolektiboan hasten da. Arduradunak beste gelakideak agur-

tzen ditu eta honela eguneroko hizkuntza lantzea lortzen dugu.

Honen ondoren ipuina lantzen dugu. Ipuina funtsezko abiapuntutzat erabil-

tzen dugu sartu nahi ditugun ikas-proposamenetarako.

Ipuina beste bakarkako iharduera batzuren bidez indartzen dugu: fitxa,

abestiak, errimak, jolasak eta lan plastikoak.

Oso garrantzitsua da hizkuntza honekin izandako hasierako kontaktuak mo-

tibagarriak eta atseginak izatea.

Page 9: Haur Hezkuntza 4 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/4urte.pdf · 3-6 urteko haurren ezaugarri batzuk Hiru urte dutenean etengabe mugitzeko beharra dute.Garai

9

une honetako helburua, plastikaren eremuan, adierazpenaren eta

sormenaren suspertzeak jarraitzen du izaten.

Teknika bakoitzari dagozkion oinarrizko

trebetasunak menderatzen doazenez

(isipuz margotu, kolatu, guraizez moztu,

puntzoiarekin zulatu,...) irakasleok au-

kera dugu gure esku-harmena beste

bide batzuetatik eramateko: proposa-

men berriak eskaini, material berriak ...

Geroz eta denbora tarte luzeagoak era-

biltzen dituzte euren lanak burutzeko eta intentzio zehatzagoekin saiatzen

dira. Beste haurrek egindako lanetan arreta jartzen dute, “modak” azalduko

dira, baita besteek egindako gauza batzuk kopiatu nahia.

Egin ditzaketen ekintzen esparrua oso zabala da, batzuk berez sortuko dira

haurrengandik, beste batzuk irakaslearen eskutik etorriko dira (material

berriak eskainiz, interesgarriak iruditzen zaizkion aurrerapenak edo berri-

kuntzak azpimarratuz,...)

Sarritan amaieran ikusten dugun obrak ez ditu islatzen jarraitu duten pro-

zesuaren aberastasuna: zenbat saiakera, zenbat lorpen eta porrot, gozatu

dutena... Prozesu horietan dago irakasleon lanaren ardatza eta gakoa: saia-

tzera bultzatu, bakoitzaren bideak behatu, proposamen irekien bidez lagun-

tzen saiatu.

G

MARGOTEGIA

sormen zabala

Page 10: Haur Hezkuntza 4 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/4urte.pdf · 3-6 urteko haurren ezaugarri batzuk Hiru urte dutenean etengabe mugitzeko beharra dute.Garai

10

aurrek oso gogoko dute txoko honetako jarduera aurten ere.

Asmatze jolasa (eraiketak eta plastilina) eta jostailu didaktikoa

(puzzleak, dominoak, enkajeak, seriazioak, elkarketak,...) dira bi ekintza

multzoak baina iazkoek baino zailtasun handiagoa izango dute.

Txokoaren helburuak mantentzen dira:

• Gaitasun hauek sustatu: behaketa, aditasuna, kontzentrazioa, sormena,

gozamena, esfortzua, aukeraketa, autonomia, besteen lanekiko errespe-

tua...

• Trebetasun batzuk landu: motrizitate fina, begi eta eskuaren arteko ko-

ordinazioa, kontzeptu matematikoak,...

• Taldekideen arteko komunikazioa eta elkarlana bultzatu

• Materialaren jasoketarako eta erabilpen zuzenerako ohiturak garatzen

eta sendotzen joan, kontrol orriaren erabilpenaren bidez norbera bere

jarduera egituratzen joan

Jostailu didaktikoa

Norberak askatasunez aukeratzen du egin nahi

duen jolasa, baina kontrol orriak sartzen hasiko

gara. Orri hauetan burutu dituzten jolasak apunta-

tuko dituzte poliki-poliki armairuan dauden guztiak

probatu ditzaten. Normala den bezala gogokoago

dituztenak gehiago erabiltzeko joera izaten dute.

Txikiagoak zirenean nagusiki bestearen ondoan jo-

las egiten bazuten, adin honetan elkarrekin buru-

tutako jolasen hastapena ematen da.

H

JOLASAK

Page 11: Haur Hezkuntza 4 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/4urte.pdf · 3-6 urteko haurren ezaugarri batzuk Hiru urte dutenean etengabe mugitzeko beharra dute.Garai

11

Asmamen jolasa

Plastilinarekin modelatzerakoan, lehenagoko bola eta

“txurroen” ordez irudi figuratiboagoak egiten saiatzen

dira. Marrazketan egiten duten ibilbidearekin antze-

kotasunak ikusten ditugu hemen ere.

Irakasleok haur bakoitzaren prozesua behatu eta ja-

rraitzen dugu, haurren autonomia sustatzen saiatzen

gara eta errespeta arazi egiten ditugu txokoaren fun-

tzionamendurako beharrezkoak diren arauak.

Logika matematikoari dagozkion kontzeptuak dira landu nahi ditugunak hau-

rrak bloke logikoekin saiatzen direnean.

Bloke horiek lau ezaugarri dituzte: kolorea, forma, tamaina eta lodiera.

Ezaugarri jakin batzuk dituzten multzoak osatzen joan behar dute. Hasie-

ran ezaugarri batekin ekingo diote (“gorriak diren guztiak”/ “borobilak ez

diren guztiak”) eta pixkanaka jarduera zailtzen eta aberasten joango da al-

dagai gehiago erabiltzen hasten diren neurrian.

Banaka egiten dute lana txanda jakin bat jarraituz. Lehendabizi multzoa

mugatuko duen txartelak aukeratu beharko dituzte, ondoren txarteletan

adierazitakoarekin bat datozen piezak aukeratu eta kargatu. Ibilgailua kar-

gatu ondoren ibilbide bat egingo dute eta bertan irakaslearekin egongo dira

hitzez adieraz dezaten eramandako prozesua, egoki burutu duten ikusteko

eta aukera berriak aztertzeko. Azkenik egindakoa autokontrol orrian jasoko

dute.

KARGA ETA DESKARGA

Page 12: Haur Hezkuntza 4 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/4urte.pdf · 3-6 urteko haurren ezaugarri batzuk Hiru urte dutenean etengabe mugitzeko beharra dute.Garai

12

xoko honetan espazio, material eta giro apropos bat eskaini nahi diegu

euren barne mundua adieraz dezaten. Haurren jarduera forma des-

berdinetan gauzatzen joango da: imitazio jolasak, jolas sinbolikoak, rol

jokoak ... Elkarrekin jolastuz Kideen arteko harremana bultzatu nahi dugu

ere.

Adin honetan etxeak ez ditu bi solairu,

baina bai bi gune bereiztuak: sukalde-

jangela eta logela. Sukaldeko tresneria

“benetakoa” da, panpinaren ohea maindire

eta guzti jantzia dago, ura erabiltzeko

aukera dute.

Saioa amaitzen denean, gauza guztiak txukun jaso beharko dituzte dagoz-

kien tokitan, ongi sailkatuta. Oinarrizko

ohitura hauek barneratzen joan daitezen

lagundu nahi diegu. Bestalde ondoren eto-

rriko diren haurrek gauzak bere tokian

aurkitzeko duten gogoa eta eskubidea az-

pimarratzen dugu.

T

ETXEA

Page 13: Haur Hezkuntza 4 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/4urte.pdf · 3-6 urteko haurren ezaugarri batzuk Hiru urte dutenean etengabe mugitzeko beharra dute.Garai

13

xoko honetan aho hizkuntza eta gorputz adierazpena bultzatu nahi

ditugu nagusiki. Honetarako ipuinak eta beste baliabide batzuk era-

biltzen ditugu.

Oinarrizko kontzeptuetako ipuinak

Ipuin hauen bidez kontzeptu berriak

sartzen eta jorratzen joaten gara

(koloreak, formak, posizioak, etab)

eta baita hitz eta hizkuntz egitura

berriak ere,hizkuntza aberasten la-

gunduko dietenak

Urte honetan ipuina ikasi, dagozkion

fitxak osatu eta antzezteaz gain

beste jarduera bat egiten dute. Hain zuzen, ipuina eszenaz eszena marraztu

dezatela eskatzen diegu. Lan honen bidez ipuinaren behaketan eta ezagu-

tzan sakontzen dute, eszenaz eszena egin beharrak denbora kontzeptuak

antolatzen laguntzen die. Ipuina ahalik eta fideltasun handienarekin ma-

rraztu beharrak egoera zailen aurrean jartzen ditu (“ez dakit txori bat ma-

rrazten”). Irakaslearen laguntzarekin aurrerabideak aurkitzen joango dira.

Bestelako ipuinak

Ulermena zabaltzea eta sakontzea eta hiz-

kuntz adierazpen geroz eta aberatsago bat

lortzen joatea da ipuin hauekin egiten ditu-

gun jardueren helburu nagusiena. Elkarriz-

ketak ikasitakoan ipuina antzezten hasiko

dira, pertsonai bakoitzaren papera txan-

daka eginez eta ikusleen balorapenarekin

amaituz.

T

ANTZERKIA

Page 14: Haur Hezkuntza 4 urte - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/4urte.pdf · 3-6 urteko haurren ezaugarri batzuk Hiru urte dutenean etengabe mugitzeko beharra dute.Garai

14

Eskema erritmikoak (DIN-DON)

Haurrek irakurtzen dituzten ikur segidak

dira.Aurreko urtekoez gain ikur berriak lan-

tzen dira. Ekintza honen bidez erritmoa,

mugimenduaren koordinazioa, ezker-eskuin

eta gora-behera norabideak lantzen di-

tuzte. Musikarekin duen lotura nabarmena

da eta irakurketarako ariketa bikaina da.

Urte honetan haurrak hasiko dira euren konposaketak egiten eta txantiloi

(plantilak) batzuen laguntzaz paperean idazten.

Fonemak

Ikasturte honetan irakur-idazketari atxikia

dagoen jarduera honi ekingo diote, hain zu-

zen fonemak eta grafemak landuz ikusmen

eta entzumen bereizketaren lanean murgil-

duko dira.

Fonema bakoitza abesti eta dantzatxo baten

laguntzaz aurkezten zaie. Ondoren denen ar-

tean saiatuko gara fonema hori duten hitzak

aurkitzen. Gerora banakako lana egingo dute mahaian: fonema jakin bat du-

ten hitzak bilatzen saiatuko dira, aurkitutakoan orri batean marraztuko di-

tuzte eta azkenik fonema hori idatzitako hitzaren barruan aurkitu eta az-

pimarratuko dute.