Haur- eta gazte-literatura

of 28 /28

Embed Size (px)

description

Eusko Jaurlaritza

Transcript of Haur- eta gazte-literatura

  • Proiektuaren bultzatzaileak

    Laguntzaileak

    Hizkuntza-koordinazioa

  • Egilea(k): ABOITIZ ERKIAGA MIREN TERESE: Haur-literatura.

    Zuzenketak: Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

    Maketa: Ainara Sarasketa Azalaren diseinua: Naiara Beasain

    2010ean prestatua

  • Haur literatura

    LANBIDE EKIMENA I

    Aurkibidea

    1. KONTZEPTUZKO EDUKIAK........................................................................................................................3

    1.1. Haur-literaturaren definizioa ......................................................................................................3

    1.2. Literatura motak eta literatura-igorleak...................................................................................3

    33 Literatura motak ................................................................................................................3 33 Literatura-igorleak .............................................................................................................4

    1.3. Tradizioaren ezaugarriak eta motak.........................................................................................5

    33 Errima eta poesia ..............................................................................................................6 33 Antzerkia .............................................................................................................................8

    1.4. Ipuina.............................................................................................................................................8

    33 Ipuinen jatorria...................................................................................................................8 33 Ipuinaren osagaiak .........................................................................................................10 33 Ipuina, magiaren eta atseginaren iturri .......................................................................10 33 Ipuinaren balio hezitzailea.............................................................................................10 33 Zer ikasten du umeak ipuinarekin .................................................................................11 33 Ipuinaren ezaugarriak.....................................................................................................11 33 Ipuinaren hastapenak ....................................................................................................12 33 Ipuin-amaierak.................................................................................................................13 33 Ipuin-motak ......................................................................................................................13

    1.5. Hezitzailearen esku-hartzea. Aniztasunaren trataera ..........................................................14

    1.6. 0-6 urteko haurrekin haur-literatura lantzeko baliabideak aukeratzeko irizpideak.........15

    33 Nolako istorioak dituzte gogoko ...................................................................................15 33 Adina.................................................................................................................................15

    2. IRAKASKUNTZA- ETA IKASKUNTZA-JARDUERAK..................................................................................17

    1. jarduera .............................................................................................................................................17

    2. jarduera .............................................................................................................................................17

    3. jarduera .............................................................................................................................................17

    4. jarduera .............................................................................................................................................18

    5. jarduera .............................................................................................................................................18

    6. jarduera .............................................................................................................................................18

    7. jarduera .............................................................................................................................................19

    8. jarduera .............................................................................................................................................19

    9. jarduera .............................................................................................................................................19

  • LANBIDE EKIMENA 1

    HHAAUURR--LLIITTEERRAATTUURRAA

  • KKOONNTTZZEEPPTTUUZZKKOO EEDDUUKKIIAAKK 11

    1.1 Haur-literaturaren definizioa

    Haurra beti izan da kontakizunen (ipuin edo antzekoen) hartzaile, baita haurtzaroa maila soziokul-tural berezitzat hartzen ez zen leku eta aldietan ere.

    Haur-literatura ez da helduen ikuspuntutik umeen mundua itxuratu nahi duen hori bakarrik, baita haren garapen-sasoira egokitzen den eta berea bezala onartzen duen hori ere, edozein izanda ere hasierako asmoa.

    1.2 Literatura-motak eta literatura-igorleak

    Literatura-motak

    Oinarrizkoa da ahozko herri-literatura.

    Ohiko literatura motak hauek dira: poesia, narratiba eta antzerkigintza. Haur-literaturaren kasuan, material didaktikoa eta komikia gehitzen ditugu.

    A. Poesia Erritmoaren eta errimaren musikaltasunak erakartzen dute umea. Hainbat daude: asmakizunak,

    sehaska-kantak, jolasekoak, altzokoak eta abar.

    B. Narratiba Ipuina eta nobela. Nobela bigarren haurtzaroari edo nerabeei zuzendua da. Normalean, 0-6 urteko

    haurrentzat ipuina izaten da egokia, laburra izaten baita. Bai ipuinak eta bai nobelak sailkapen bat baino gehiago izaten dituzte (formaren arabera, jatorriaren arabera, gaiaren arabera)

    C. Antzerkia Hitza, keinuekin eta antzezpenarekin. Oso erakargarria da umearentzat istorioko pertsonaiak bizirik

    ikustea. Umeentzako modalitateak txotxongiloak, itzalak dira.

    D. Material didaktikoa Helburu pedagogiko eta artistikoak elkartzen dira. Garrantzi handia du heziketan, umeen ikaskuntza-

    rako baliabide- eta aktibitate-proposamenak ematen dituelako. Haiei esker, haurrak era ludikoan ikasten du (zenbakiak, bokalak, soinuak).

    E. Komikia Haurrak kontatzen zaion istorioa ikusteko aukera du. Garrantzirik handiena umorezkoek eta abentu-

    razkoek dute.

  • Zikloaren Izenburua

    LANBIDE EKIMENA 4

    Literatura-igorleak

    Haurraren bizitzako lehenengo egunetatik hasten da literaturarako sarbidea; familiak, eskolak eta gizarteak dute zerikusia.

    A. Familia

    Haurraren lehen kontaktua literaturarekin. Hasieran, sehaska-kanta herrikoiak eta lehenengo ipuinak izango dira, denak egitura xume batekin. Horrela, era natural batean, haurra era positiboan bultzatzen da literaturara. Gogo on hori eskolan zaindu eta aprobetxatu behar da, irakurzaletasuna bultzatuz. Hasierako interesa irudiztapenera bideratuko da; liburuak begiratu eta irudikatzeko izango dira. Liburuak erabiltzeak hitz idatzia ezagutzen lagunduko dio. Aldi berean, heldua irakurtzeko behar izateak berarekin afektuzko harreman bat ezartzen lagunduko dio, eta horrek eragina izango du irakurzaletasunean.

    Gaur egun, literaturarako sarbidea beste bide batzuetatik ere gertatzen da haurretan: telebista, bideoak edo CD-ROMak, Internet... Haurrak liburuetara baino errazago ohitzen dira bide horietara, baina, era egokian erabiliz gero, biak batera eskain dakizkioke.

    B. Haur-eskola

    Haurraren eta literaturaren arteko kontaktua da hau ere. Hezitzaileak garrantzi berezia du haurra literaturaren mundu magiko eta liluragarrian barneratzeko. Ingurune honetan, material didaktikoa sartzen joaten da, eta teknologia berriak gero eta gehiago erabiltzen dira era pedagogikoan.

    C. Gizartea

    Haur-literaturaren zabalkundean gero eta ahalegin gehiago egiten da nazioartean, estatu edo herri mailan, bai administrazio publikoaren aldetik eta baita enpresa pribatuen aldetik ere.

    Gizarteak eskaintzen duen zerbitzu bat haur-liburutegiak dira; horietan, liburuen maileguaz gain, irakurzaletasuna bultzatzen duten jarduerak garatzen dira. Liburutegietan, lehen haurtzarorako tokiak aipatu beharra dago; helduekin joaten dira umeak, eta, beste jarduera batzuen artean, ipuinak konta-tzen zaizkie.

  • Moduluaren Izenburua

    LANBIDE EKIMENA

    115

    Argitaletxe eta liburu-dendek zeregin aipagarria dute zabalkundean, haurren publikoari zuzenduriko bilduma, material eta egileak gehitzeko apustua egin dutelako.

    Azkenik, komunikabideak aipatu beharra dago, bereziki zinema eta telebista, marrazki bizidunei esker ipuinak ezagutarazi dituzte eta.

    1.3 Tradizioaren ezaugarriak eta motak

    Herri literatura tradiziotik sortu eta garatzen da; ahoz igortzen da. Sehaska eta altzoko kantekin hasten da, baita umeari, altzoan dagoenean, kontatzen zaizkion istorioetatik ere. Geroago, haur-eskolak tradizio horietan parte hartzen du.

    Tradizio horiek helburu bikoitza dute: alde batetik, umea lasaitu, olgatu eta dibertitzea; eta, bestetik, kolektibitatearen kultura-ondasunaren partaide egitea. Narrazio horien edukia egiazkoa izan daiteke ala ez, baina mezu bat dute, eta jarraipenarekiko eta sinpletasunarekiko estimua ere bai.

    Komunitate bakoitzaren narrazioekin batera, gizateriarenak diren beste batzuk daude, munduko hainbat tokitan ezagunak.

    Kontuan hartzekoak dira korroko kantak, belaunaldiz belaunaldi igortzen direnak, irakurtzen eta idazten ikasi aurretik irakasten eta ikasten direnak.

    Haur-abestiak izan daitezke:

    ` Sehaska-kantak

    9 Haurtxo txikia sehaskan dago,

    9 Loa loa, etab.

    ` Altzoko kantak

    9 Txinkirrikitxin atzo nintzan Bilbora

    9 Arre-arre mandako, bihar Tolosarako...

    9 Txalo pin txalo, etab.

    ` Korroko kantak

    9 Ala kinkirrinera, etab.

    ` Soka-saltoko kantak

    9 Bat, Matxin parrat; Bi, Mitxel eperdi...

    9 Mari Andresaren korotza

    ` Zotz egiteko kantak

    9 Harriola-marriola orratza zorrotza...

    9 Dona dona katona...

  • Zikloaren Izenburua

    LANBIDE EKIMENA 6

    ` Eskuekin jolasteko kantak

    9 Karikaturak, izenak, zerenak...

    9 Txakur bat erosi dut...

    ` Hatz-jolasak (ume txikiekin jolasteko)

    9 Arraultzaren hatzamar-jokoa

    9 Lehenengotxuori...

    Hezitzailearen lana garrantzitsua da tokian tokiko tradizioa jasotzeko eta eskolarako material gisa erabiltzeko.

    Errima eta poesia

    Oro har, haur-poesia erritmoaren eta errimaren atseginean oinarritzen da, hainbat baliabide erabiliz:

    ` Aliterazioa: jarraian doazen hitzetan hots edo silaba jakin bat errepikatzean datzan figura (troka txoko txikian kutxatxo itxia...).

    ` Onomatopeia: hots naturalak imitatuz sorturiko unitate lexikalak (dinbili-danbala, miau, kuku, irir, burrunba...).

    ` Oihartzuna: errepikapen-efektua (arantzan-tzan...).

    ` Txikigarriak: txikitzat hartzen den objektu bat aipatzen duen izena (ttiki, umetxo...).

    Umea laguntzaile aparta da etxean eta kalean ikasitako ipuin eta errimak kontatzeko. Poesiaren agerpenak dira:

    Abestiak: doinu jakin batekin kantatzen diren neurtitzak

    Sehaska-kantak, altzorako kantak, biribilean jolastekoak...

    Esaerak

    9 Kutxi-kutxi, koipe asko eta urdai gutxi. 9 Kaixo! Hik arre eta nik so. 9 Zereko zeraren zera zertu da zerean.

    Onomatopeiak: hots naturalak imitatuz sortzen diren unitate lexikalak

    Dinbili-danbala, tok-tok, txipli-txapla.

    Arao edo konjuruak (sorgin-esaldiak): magia-erritualak

    9 Mirri-marrau higi hadi, liburu hau

  • Moduluaren Izenburua

    LANBIDE EKIMENA

    117

    9 Hodei guztien azpitik, sasi guztien gainetik

    Aho-korapiloak: ahoskatzeko zailak diren hitz edo esaerak; jolasteko erabiltzen dira

    9 Akerrak adarrak okerrak ditu, okerrak adarrak akerrak ditu

    9 Otso itsu itsusiak ezin etsi etxean!

    Igarkizunak: esanahia igarri behar zaien esaldi ulertzeko ilunak

    ` Igarkizunen hasierak

    9 Tipitaki, tapataki, zer ote den nork daki?

    9 Ikusi-makusi

    ` Igarkizunak

    9 Puntan punta 2, atzean zulo 2, zer dela eta zer dela, ezetz igarri!

    9 Kanpotik zuri barruan gorri, zer da?

    Atsotitzak: esaera zaharrak edo errefrauak

    9 Jan ta lo, potolo

    9 A ze parea, karakola eta barea

    Jolasak: jolasteko erabiltzen diren jarduerak

    9 Din dan nor hil da? Peru zapataria...

    9 Mau, mau, mimirrimi mau, Matxin alproja hori, katuak jango hau!

  • Zikloaren Izenburua

    LANBIDE EKIMENA 8

    Gorputz-jolasak (atzamarrekin egiten direnak): hitzak gorputzaren mugimenduari lagunduz egiten diren jolasak

    9 Eragiozu eskutxoari, orain batera, gero bestera

    9 Honek txotak bildu, honek sua piztu, honek arrautza frijitu, honek pixka bat probatu eta potolo honek den-dena jan zuen

    Koplak: bertsoak eta, bereziki, kanta baten ahapaldiak

    9 Urte barri-barri, txarri belarri...

    9 Egun da Santimamia

    Antzerkia

    Antzerkiak ere sustrai herrikoiak ditu. Literatura mota honek haurra antzerkiaren gertakizun kultura-lean sartzen du, eta ekintzan era aktiboan parte-hartzea baimentzen dio.

    9 Bi aizpak (Lizardi)

    9 Ezkondu ezin zitekeen mutilla (Lizardi)

    1.4 Ipuina

    Ipuinen jatorria

    Antzina hasi ziren ipuinak sortzen, jatorria zehaztea zaila den arren. Garai batean, ipuin deituriko narrazioek naturako egoerak edota gertaera sinboliko edo mitikoak bakarrik azaltzen zituzten. Bitxia da, baina munduko leku zeharo desberdinetan elkarrekin harremanik izan ez duten lekuetan antzeko narrazioak sortu zituzten. Ahozko zabalkundearen eta denbora igarotzearen poderioz, gizarte-taldeen araberako eraldaketak sortzen joan dira.

    Nola sortzen dira umeentzako idatzizko ipuinak?

    Hasiera batean, ipuinak ez ziren haurrentzat, baizik eta helduentzat, nahiz eta ipuin horietako batzuk umeen gustukoak izan.

    Ilustrazio garaian (XVIII. mendean) hasi ziren umeentzat pentsatutako lehenengo ipuinak egiten. Hain zuzen, Jean Jacques Rousseau-k (1712-1778) haurtzaroaren garrantzia defendatu zuen garai horretan. Haren arabera, haurrak haur bezala bizi behar du, ez heldu txiki batek bezala, eta horregatik, oinarrizkoa da haurrek berentzako egindako lanak edukitzea irakurtzeko, entzuteko eta gozatzeko.

    Charles Perrault-ek (1628-1703) gortesauak entretenitzeko eta dibertitzeko idatzi zituen Nire ama antzararen ipuinak izenburupean bilduriko narrazioak, eta geroago moldatu ziren haurrentzako egokia zen era didaktiko batera. Narrazio horietan artean daude Txanogorritxu edo Errauskine ipuin ezagunak.

  • Moduluaren Izenburua

    LANBIDE EKIMENA

    119

    Herri-ipuinak Grimm anaiei esker Jacob (1785-1863) eta Wilhelm (1786-1859) aberastu ziren, batez ere. Izan ere, Grimm anaiek jatorri herrikoiko ahozko narrazioetan oinarritu zituzten hainbat konta-keta, 1812an Haurrentzako ipuinak lanean argitaratu zituztenak. Horien artean ezagunak dira Erpurutxo, Edurne zuri, eta abar.

    Horiez gain, Hans Christian Andersen (1805-1875) danimarkarra da haurrentzako ipuingile garran-tzitsuenetako bat. Gaur egun oraindik bizirik dauden ipuin hauek idatzi zituen, besteak beste: Berunezko soldadutxoa, Sirenatxoa eta Ahatetxo itsusia.

    Nola sortu ziren idatzizko euskal ipuinak?

    Euskarazko haurrentzako liburuak geroago hasi ziren idazten, XIX. mendean.

    1804. urtean, Bizenta Mogelek Ipuin onac liburua argitaratu zuen. Ipuin horiek moralki onak zirela adierazteko erabili zuen onac adjektiboa. 1842an, Agustin Paskual Iturriagak 55 alegia itzuli zituen euskarara, Fbulas y otras composiciones en verso bascongado, dialecto guipuzcoano izenburupean: Esne saltzailea, Txitxarra eta txingurria, Belea eta azeria, eta abar. Gerora, Ipuinac izeneko liburuan bildu ziren ipuin horiek.

    W. Webster idazle ingelesak euskarazko herri-ipuinen lehen bilduma idatzi zuen. 1877an argitaratu zen Londresen, Basque legends izenarekin. Harrigarria bada ere, mende oso bat geroago kaleratu zen liburu horren euskarazko bertsioa: 1993an argitaratu zen lehen aldiz euskaraz, Xipri Alberbidek itzulita.

    1980ko hamarkadaren hasierako urteetan kokatzen da euskal haur literatura modernoaren hasiera. Garai horretatik aurrera, alor honetako ekoizpena eta itzulpenak ugaritu eta finkatu egin direla esan dezakegu.

  • Zikloaren Izenburua

    LANBIDE EKIMENA 10

    Ipuinaren osagaiak

    A. Osagai linguistikoak

    Hitzak, esaldien egitura, esaldi eta hitzen intonazioa, esanahia... hurbiltzen dizkio umeari.

    B. Osagai sinbolikoak eta irudimenezkoak

    Umearen fantasia edo irudimena pizten eta garatzen du. Umearen nahiak, desirak... ipuinetako pertso-naietan betetzen edo islatzen dira.

    C. Inguruneko osagaiak

    Umeak ezagutzen dituen tokiak zein ezagutzen ez dituenak erakusten ditu ipuinak.

    D. Adierazpen-osagaiak

    Umearen adierazpena lantzeko edo bultzatzeko balio duen guztia: plastika, musika, lengoaia, gorputz-adierazpena...

    E. Osagai psikologikoak

    Pertsonaien bidez, pertsonen izaera ezberdinak ezagutzen ditu umeak, baita bizitzan izaten diren egoera ezberdinak ere: poztasuna, maitasuna, atsekabea, gaixotasuna, heriotza...

    F. Gizarte-jarrerako osagaiak

    Gizarteko ohiturak edo azturak: janak, jaiak... Gizartean edo inguruan izaten diren jarrerak ere ikusten dituzte.

    Ipuina, magiaren eta atseginaren iturri

    9 Dena gerta daiteke, dena da posible.

    9 Ipuina irudimenaren mundua da.

    9 Ipuin zaharrenek ere gaurkotasuna dute, irudimena delako haien mundua.

    9 Atenporalak dira: betikoak eta betiko.

    9 Animismoa da nagusi: edozein gauzak zein animaliak gizakion ezaugarriak edo handia-goak izan ditzake.

    9 Metamorfosia: Aldatzeko ahalmena ere posible da: sagua/erraldoia igela/gizakia.

    9 Pertsonaiak hainbat eratakoak eta boteretsuak izan daitezke, errealitatean izaten ez diren ahalmenak izan ditzakete.

    Ipuinaren balio hezitzailea

    9 Umearen fantasia elikatzen eta aberasten du, haren esperientzia handituz.

    9 Umearen nortasunaren garapen osorako lagungarri da.

  • Moduluaren Izenburua

    LANBIDE EKIMENA

    1111

    9 Sentikortasuna eta kritikotasuna lantzeko balio du.

    9 Umea bere errealitatean kokatzen du. 9 Komunikatzeko gogoa asetzen laguntzen dio haurrari.

    9 Baloreen mundua erakusten dio: ongiaren eta gaizkiaren arteko aldea; umiltasuna, harrokeria;...

    9 Nagusien eta umeen arteko afektibitatea lantzen du.

    9 Antsietate-egoeren aurrean, lagundu egiten du tentsioa, agresibitatea eta beldurrak gainditzen.

    9 Edozein ezintasuni aurre egiteko moduak ere erakusten dizkio haurrari. 9 Gizakien arteko harremanak ulertzen laguntzen du.

    9 Besteekiko tolerantzia, ulermena eta errespetua bultzatzen ditu.

    9 Gaitasun estetikoa eta artistikoa garatzen du.

    Zer ikasten du umeak ipuinarekin

    9 Hizkuntza lantzen, hobetzen du.

    9 Hiztegia ezagutzen, aberasten du.

    9 Hitz egiteko moduak barneratzen eta adierazpena garatzen laguntzen dio.

    9 Oroimena garatzen, estimulatzen du.

    9 Denboraren egiturak indartzen ditu.

    9 Kontzentrazioa izaten laguntzen dio.

    9 Jakin-mina sortzen dio.

    9 Hainbat informazio jasotzen du.

    9 Zalantzak eta zergatiak argitzeko balio dio.

    9 Hausnarketarako bidea irekitzen laguntzen dio.

    9 Beste umeekin harreman lasaiak izateko eta ideiak trukatzeko balio du.

    9 Literaturaz gozatzen eta poza sentitzen ikasten du.

    Ipuinaren ezaugarriak

    9 Irudimena hegaldatzen du.

    9 Emozioak eta sentipenak sorrarazten ditu.

    9 Errealitatea eta fantasia elkartzen ditu.

  • Zikloaren Izenburua

    LANBIDE EKIMENA 12

    9 Mezu argia du, balioen transmisioaren garrantzia dela eta.

    9 Gatazkak gainditzeko balio du.

    9 Norberaren jarreraz gogoeta egiteko modu egokia da.

    9 Ezaugarri gomendagarriak:

    Narrazioa da egokiena umearentzat. Gertaerek ordena bat izan behar dute. Interesak gutxitik gehiagora joan behar du, gradualki. Bukaera ipuinaren ondorioa da, eta argia izan behar du. Ipuinen luzera umeen adinera eta arreta mailara egokitu behar da. Argia izan behar du, bai edukiaren aldetik bai hizkuntzarenetik.

    Ipuinaren hastapenak

    Ipuinarekin hasi orduko formula batzuk erabiltzen ditugu, testu laburrekoak:

    ` Behin batean ... edo halakoekin hasitakoak 9 Eta baziren bi sai, batek zuen buztan handia ...

    9 Asko munduan bezala, baziren bi bele, batak zuen buztan handia,

    9 besteak buztan txiki-txikia... ....

    9 Askotan gertatzen den bezala...

    9 Behin baziren Peru eta Marixe eta egiten zuten kaka berdie.

    ` Atzamarrekin egiten direnak 9 Keinuak + ipuina.

    9 Keinuak + abestia

    9 ... Honek erosi zuen ... eta potolo honekin den-dena jan zuen.

    ` Beste batzuk 9 ... Bi hego ditu beleak.

    9 ... Egia da, begi bien artean sudurra.

    ` ZOTZ egiteko ere balio dutenak 9 Isabela Manuela ...

    9 Kuku miku kaiola ...

  • Moduluaren Izenburua

    LANBIDE EKIMENA

    1113

    Ipuin-amaierak

    9 Hala bazan ala ez bazan, gu ibili gara kalabazan.

    9 Hori ez baldin bada egia, hola gerta dadila.

    9 Egia, egia, ohe azpian txerria.

    Ipuin-motak

    Formaren arabera

    FORMULA IPUINAK

    Edukia ez da garrantzitsuena, umearengan duen eragina baizik. ZOTZ egiteko formulak izaten dira, eta errepikapenak izaten dituzte. Adibidez:

    Dona dona katona..., Kuku-miku kainola...

    IPUIN LABURRAK

    Bi esaldiz hasierakoa eta bukaerakoa osaturiko ipuinak dira .

    INOIZ BUKATZEN EZ DIRENAK

    ... Nahi duzu berriro kontatzea, ....

    ANIMALIEN IPUINAK

    Protagonistak animaliak dira, eta pertsonak balira bezala jokatzen dute.

    IPUIN MIRAGARRIAK EDO MAITAGARRIEN IPUINAK

    Naturaz gaindiko pertsonaiak agertzen dira, gertaerak arruntak diren arren: sorginak, printzeak, maita-garriak, gizaki ikusezinak... Urruneko lurraldeetan gertatzen dira.

    Egitura bera izaten dute beti:

    1. GAIZTAKERIAREN bat gertatzen da.

    2. HEROIAK aurre egiten dio gaiztakeriari.

    3. Bukaera ZORIONTSUA izaten da: ONGIAK edo zorionak irabazi egiten dio gaiztakeriari.

    Ipuin horietan, balioak, moralitatea eta ongiaren eta gaizkiaren arteko gatazka agertzen da; hori bai, ongiak irabazten du beti.

    Gaiaren arabera

    MAITAGARRIEN IPUINAK

    Adibidez: Marizikin, Sorgin gaiztoa.

  • Zikloaren Izenburua

    LANBIDE EKIMENA 14

    HERRI-IPUINAK

    9 Herri guztietan daude.

    9 Askotan anonimoak dira.

    9 Ahoz adierazten dira ohitura bezala.

    9 Adibidez: Patxi errementaria, Makilakixki.

    ALEGIAK

    9 Protagonistak animaliak dira beti, eta pertsonen moduan jokatzen dute.

    9 Orokorrean animalia bakoitzak rol bat jokatzen du.

    9 Gehienetan hitz neurtuetan moldatuak izaten dira.

    9 Asmo satirikoa ere izaten dute.

    9 Bukaeran, erabilera praktikoa duen irakaspen moral bat igartzen da.

    IPUIN MITOLOGIKOAK

    9 Antzinako istorio misteriotsuak kontatzen dituzte.

    9 Heroiak dira protagonista nagusiak.

    9 Heroi horiek ezinezko egoera fantastikoak bizitzen dituzte.

    BAT-BATEKO IPUINAK

    9 Bat-batean sortzen dira.

    9 Ongi pasatzeko, irakasteko eta haurrak lasaitzeko erabiltzen dira.

    9 Hurbiltasuna adierazteko balio dute.

    1.5 Hezitzailearen esku-hartzea. Aniztasunaren trataera

    Hezitzaileak, umeen interesa eta sentimenduak jasotzen jakin behar du, eta entzuteko eta arreta jartzeko ohiturak sustatu. Garrantzikoa da narratzailearen eta entzuleen artean kidetasun-giroa sortzea. Horreta-rako baliabideak dira:

    9 Kontatzeko estiloa eta berezkotasuna, haurrenganako hurbilketa bultzatzen duena.

    9 Haurren adinerako egokia den hizkuntza erabiltzea. Hizkuntza xume eta argia da egokiena, umea hazten doan heinean egoera zehatzei loturiko hitz berriak sartzeko aprobetxatuz.

    9 Xehetasunak, deskribapenak eta azalpen zehatzak lagungarriak dira haurrari istorioa iku-sarazteko.

  • Moduluaren Izenburua

    LANBIDE EKIMENA

    1115

    9 Ahots-doinu desberdinak pertsonaia desberdinentzat.

    9 Istorioa ulertzeko, lagungarria da onomatopeia, keinu eta mugimenduak erabiltzea.

    9 Umeen parte-hartzea bultzatzea. Horretarako, pertsonaiei umeen izenez deitzea komeni da, hitzak errepikatzea, onomatopeiak erabiltzea, keinu eta mugimenduak egitea, etab.

    Liburua ireki aurretik, liburua aztertu dezakete: ikusmenarekin (handia/txikia...), gainon-tzeko zentzumenekin (gogorra/biguna...), azala eta atzeko azala...

    Irekitzen dutenean, irudietako koloreak aipatu ditzakete, gustukoen dituzten irudiak adie-razi, errepikatzen diren elementuak bilatu, ikusi-makusika jolastu...

    Itxi ondoren, pertsonaia zehatz baten marrazkia egin, eta beste amaiera bat asmatu dezakete...

    9 Hezitzaileak umearen prozesuei adi egon behar du, eta agertzen diren adierazpen-egoerei balio hezitzaile eta moralak emateko aprobetxatu behar du, prestaketarako ikasketak baitira.

    Antzezpen-jolasaren bidez, ahoskera edo gorputz-jarrerak zuzendu daitezke, eta trebetasunak garatu: behaketa, sormena, adierazkortasuna eta bizitzarako jarrera premiazkoak (maila hauetan, heziketa-xedeak dira).

    1.6 0-6 urteko haurrekin haur-literatura lantzeko baliabideak aukeratzeko irizpideak

    Nolako istorioak dituzte gogoko

    9 Ekintza arinekoak; une bakoitzean zerbait berria gertatu behar du.

    9 Errazak eta xumeak, misteriotsua badira ere. Ezagunak diren egoerak agertzen dira, baina misteriotsuak ere izan daiteke.

    9 Mundu miragarria, fantastikoa, umeek ezagutzen duten errealitatean ere sor daiteke.

    9 Errepikapenak egotea komenigarria da; horrela, ipuinaren narrazioa errazago ulertzen da.

    Adina

    1-3 urte

    9 Nahiago dituzte hitza + mugimendua duten ipuinak.

    9 Gaiak ezagunak izatea gustatzen zaie: etxea, animaliak, senideak...

    9 Ukitzeko, ikusteko ipuinak gustatzen zaizkie.

    3-5 urte

    9 Edozein izakiri gizakion izaera eta ezaugarriak jartzen dizkiote: SASOI ANIMISTA.

    9 Nahiago dituzte istorio errazak, ekintza lineala edo jarraitua dutenak.

  • Zikloaren Izenburua

    LANBIDE EKIMENA 16

    9 Animalien istorioak dituzte gogokoen.

    9 Istorio labur bat kontatzen duten liburuak gustatzen zaizkie, irudi askokoak.

    9 Hizki handiak.

    5-8 urte

    9 Mundu miragarriak dituzte gogoko.

    9 Gizakiak ekintza konplexuen protagonistak izan daitezke, eta 2. mailako pertsonaiak ere ager daitezke.

    9 Hitz-jokoak, umorea eta zuhurtasuna ulertu eta gustatzen zaie.

  • LANBIDE EKIMENA

    17

    IIRRAAKKAASSKKUUNNTTZZAA-- EETTAA IIKKAASSKKUUNNTTZZAA--JJAARRDDUUEERRAAKK 22

    1. JARDUERA

    Bete taula banaka. Literatura-motei buruzko taula da, eta ikasleek ezagutzen dituzten lanak idatzi behar dituzte. Ondoren, aipatu idatzitakoa guztien artean, eta idatzi arbelean.

    LANAK LITERATURA-MOTAK BESTE LAN BATZUK

    Txakurra eta otsoa Alegia

    Asmakizuna

    Errefraua

    Kopla

    2. JARDUERA

    Haurrekin bultzatu nahi diren autonomia-ohiturak bultzatzeko, asmatu istorioak binaka.

    3. JARDUERA

    Ikasle bakoitzak istorio bat asmatu behar du (banaka), errefrau edo atsotitz batetik abiatuta.

  • Zikloaren Izenburua

    LANBIDE EKIMENA 18

    4. JARDUERA

    Eztabaidatu talde handian: haur-literaturaren garrantzia 0-6 urte bitarteko garapen integralean.

    5. JARDUERA

    Aukeratu alegia bat, eta aldatu amaiera, 3-6 urte bitarteko haurrei azaldu nahi zaizkien jarreren arabera (banaka). Ondoren, irakurri gelan.

    6. JARDUERA

    Irudi batetik abiatuz, asmatu ipuin bat (banaka).

  • Moduluaren Izenburua

    LANBIDE EKIMENA

    1119

    7. JARDUERA

    Galdetu hainbat gauzaren zergatiari buruz,eta erantzun 10 lerroko ipuin bat asmatuz. Ondoren, kontatu ahalik eta modu harrigarrienean edo barregarrienean.

    8. JARDUERA

    Talde txikian, egin fitxategi bat 0-6 urteko haurrekin lan egiteko haur-literatura mota desberdinak biltzen dituena. Azaldu elkarri egindako lana, eta, ondoren, osatu gelako fitxategia.

    9. JARDUERA

    Talde txikian landutako fitxategitik abiatuz, antolatu haur literatura adin-tarte desberdinekin lantzeko jarduerak, alderdi hauek kontuan izanik: aniztasunaren trataera, hezitzailearen betebeharra, erabiliko diren baliabideak, garatzen diren gaitasunak, ebaluazio-tresnak eta -teknikak. Egin lanaren ebalua-zioa, horretarako diseinaturiko tresnak eta teknikak erabiliz.