haize berria euskaraz

4

Click here to load reader

description

haize berria bildu egiesbair eginiko aldizkaria euskaz

Transcript of haize berria euskaraz

Page 1: haize berria euskaraz

ALDAKETA SOZIAL ETA POLITIKOAREN ALDE

Laister beteko da urte bat, Eguesibarreko herritarrek aldaketa politikoaren aldeko

hautua egin zutela beren bozkaren bitartez. Herriak UPNren kudeaketa iluna zigortu zuen. Hamairu zinegotzi ziren aurreko legealdian eta horietatik bederatzi zituen UPNk. Hauteskundetan hautatu ziren hamazazpi zinegotzietatik ordea, sei bakarrik atera zituen. Sarrigurengo biztanleriak lortu du, Eguesibarren lehenbiziko aldiz, ezkerrak bere osotasunean hamar zinegotzi edukitzea. Aldaketa so-zial eta politikoa bermatu behar lukeen gehiengo zabala.

Zoritxarrez praktikan ez da honela. PSNk berriro ere herritarren itxaropenak zapuztu ditu, hauteson-tziek eskatzen zutena eragotziz eta UPNri gutxiengoan gobernua eskainiz. Beraien udalez gaineko konpromisoak hobetsi dituzte, udalerriak dituen beharren aurretik. Berregituraketa sakon bat sakon bat behar da, beste kudeaketa eredu bat, herritarren mesedetan, eta ez higiezinen espekulazioare-nean.

PSNk behin eta berriro erabiltzen duen argudioak, Bildu haientzat ezin igaro daitekeen marra gorria omen, ez du jada inor engainatzen. Bildu ibarreko hirugarren indarra izanik, Eguesibarrek behar duen aldaketak eskatzen duen eskuzabaltasunez jardungo luke. Honela, akordio programatikoek ez dute gobernuaren parte hartzearekin loturarik izan beharrik.

Zoritxarrez, PSNren erabakiaren ondorioak segituan etorri dira eta Eguesibarreko biztanleak gara ar-duragabekeria honen ondorioak jasaten ditugunak. Udal gobernuaren kudeaketa negargarriak gure udalari galera izugarriak eragin dizkio; Udal gobernuak orain auzitegien esku dauden irregularta-sunak eguneroko ogi bihurtu ditu; Udal gobernua Comptos kamerak iluntzat jo duen kudeketaren arduradun da; finean Eguesibar Euskal Herriko Marbella bihurtu dute eta komunikabideen jo pun-tuan jarri gaituzte. Udal gobernuak badaki PSNren baldintzarik gabeko sostengua duela eta aurreko legealdiko gehengo osoarekin zuen gardentasun gabezia eta prepotentzia berarekin ari da gober-natzen.

Noiz arte jasan beharko dugu PSNren inkoherentzia. Noiz harte hobetsiko dira interes pertsonal eta partidistak herritarren interesen gainetik?

EUSK

ARA

ZKO

BER

TSIO

A.

Page 2: haize berria euskaraz

2

HIRIGINTZA EGUESIBARRENaldiaren lehenengo zortzi hilabete pasa direnean, borroka nagusia hiringintza bihurtu dela esan dezakegu. UPNk, aurreko legealdian, garatu zuen hiri kudeaketak garesti atera zaigu: prentsan ia egunera ateratzea, eta ia beti irregulartasunengatik. Lehenengo adibidea Hirigintza Udal Plana da, zortzi hilabeteko bideratze izan ondoren, eta 100.000€ baino ge-hiago idazle taldeari ordaindu ondoren, bertan behera geratu da. Bideraketa urriak eta oinarrizko kontuek (etxe-bizitza beharra kasu) eraman dute Nafarroako Gobernuak Eguesibarko Espekulazioaren Kontrako Plataformak aurkeztu duen helegitea kontuan hartzera. Horrela, Plana bertan behera geratu da, eta UPN saiatzen ari da, bere modura, berriro kudeatzen: onartu gabe hasiera hasieratik gaizki egin zirela gauzak.

Bigarren adibidea da Ikerketa Batzordeak errebisatu dituen txostenak. Batzordea osa-tu zen Carolina Potauk bideratu zituen hiru kontratazio txosten ikertzeko, bertan antze-maten zen Ambito enpresarekin izandako tratu “berezia” (Potauk enpresa honekin harremana zuen). Udalbatzak Auzitegietara eramatea erabaki zuen ea deliturik antze-maten zen, eta UPNk erabaki zuen zinego-tzia alderditik kanporatzea, eta orduan zine-gotziak dimititzera behartuta ikusi zuen bere burua.

Etxebizitza babestuen Udal promozioek izan dituzten hiru txostenen irregulartasun sus-

moek, Ikerketa Batzordeak lanean jarraitu behar izatea eragin dute. Txosten hauetan probatua geratu da NASIPA beti izan dela duela tratu berezia eta enpresa pribatu hau Udalarekin elkartu zela promoziorako. Dagozkien baino zerga gutxiago ordaintzea onartu zaie, promozio bat eman zaie ohikoak baino gehiagoko kudeaketa gastuak onartuz... Irregulartasun hauek, Udalbatzak, berriro ere, Epaitegietara eramatea erabaki du.

Hala ere, kasu honeta erantzuleek beraien besaulkietan jarraitzen dute PSN eta PPNri esker, hauek, bai ausartu egin direla Epaitegietan salatzera baina ez dizkiete ardura politikoak eskatu. Nola salatu daiteke norbait, eta Udal politika kudeatzen utzi? Ez ahal da hori UPNri bermea ematea?

BILDU EGUESIBAR hau guztia hau salatzen ari da, eta Udalaren aterak aldaketa politikoari irekitzen saiatzen ari gara zeren eta politikoki ezin baitugu utzi, horrela kudeatzen duenak, gure ibarra gobernatzen jarrai dezan: en-presa pribatuei mesede eginez auzokideen kaltea eraginez.

bildueguesibarDESGOBERNUA USTELKERIA

bildueguesibar@gm

ail.com

EUSK

ARA

ZKO

BER

TSIO

A.

Page 3: haize berria euskaraz

3 HERRIAREN PARTE HARTZEA bildueguesibar

HERRITARRAK ETA MOBILIZAZIOA, ALDAKETAREN GILTZARRIA

Bilduk aldaketa lortzeko giltzarria herritarren mobilizazioa eta parte hartzea dela uste izan du beti. Azkeneko hilabeteetan, emaitza onak edo garaipena lortu duten eki-men ezberdinak bultzatu izan ditugu (Osasun Etxea) edo parte hartu izan dugu (“Salvemos Eguesibar Zain de-zagun” hirigintza planaren kontrako plataforma).

- 2011ko Abuztuan, auzokideen as-teroko mobilizazioek bultzatu zuten, neurri handi batean, Urrian Osasun Etxea irekitzea.

  - Hirigintza plana: Jendeartearen presioek eta herritarren mobiliza-zioek gelditu dute 30.000 etxebizit-za egiteko plan irrazionala eta sozialki justifikaziorik ez duena.

Horretaz gain, Bilduk Udala herritarrei ireki nahi izan die.

- Aurrekontu parte hartzaileak: Udalbatzak, elkarteak eta herritarrak bilkura publiko batera gonbi-datu ditugu Udal aurrekontuak azaltzeko asmoz, zertan gastatzen da eta nondik sartzen da guztion dirua, horrela ekarpen eta proposamen ezberdinak jaso ditugu.

- Euskararen Ordenantzak: Udalbatza, elkarte eta herritarren 250 ekarpen jaso dituen Ordenant-za, Udalean aurkeztu dugu.

Salesianos ikastetxeari alegazioak: “Salesianos hitzarmena”-ren gaineko alegazioak bakarrik Bil-duk aurkeztu ditu eta horrek EIOZk (eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga) agerian utzi ditu. Zerga honek eliza kongregazioek ez dute ordaindu behar eta Maristas ikastetxea izanak, Udal Kutxari ekarri dio, 255.027,62 € ez jasotzea.

Zorionak Sarriguren eta Eguesibar!! Ikastetxe Publikoaren aurre-matrikulak agerian utzi du, berriz ere, euskal hezkuntza publikoak osasun ona duela. 91 haurrek TIL_D eredua (euskara, ingelesa eta gaztelera) aukeratu dute , 46 TIL-A eredua (ingelesa eta gaztelera euskara ikasgaiarekin) eta soilik 10, TIL-G (ingelesa eta gaztelera). bi

ldueguesibar@gm

ail.com

EUSK

ARA

ZKO BERTSIO

A.

Page 4: haize berria euskaraz

4ñ ARLOKA bildueguesibar

ñ ORIENTEKO ERREGEN KABALGATA

Errege Magoen Kabalgatak 2-3 orduko paseoa eman zuela Sarriguren eta Olatzen eta 13.237,4€ko kostua izan zuela?. Zarrastelkeri handia Udal kutxaren kontura UPNk, «herstura» -ren izenean, zerbitzu publikoak moztu edo kentzen dituen bitartean.

ñ GALIPIENZOREN INGURUKO SENTENTZIA

… 184.000€ direla Udalak dituen gastuak Apartamentos Gorraiz (Galipienzo auzia) auziaren errekurtsoarengatik, abokatu eta prokuradoreen artea? eta hori kontuan hartu gabe, Lehenengo Instantziak jarritako 7,5 miloien zigorra, Probintzia-auzitegiaren baieztapenaren zain…

ñUDALTZAINEN NAGUSIA

Udaltzainen buruaren soldata urtean 49.597,38€-ko dela?. Oso soldata handia kon-tuan hartzen badugu 12 udaltzainetatik 11k leporatzen diotela «tratu pertsonal txarra, an-tolatzaile penagarria, kudeaketa iluna eta mo-delo jerarkikoa inposatu izana”

ñHEZKUNTZA PUBLIKOA

… Bilduk aurkeztu zuela mozio bat hezkuntza publikoaren diru murrizketen aurka eta ez zen onartu PSN, PP eta UPN-k kontra bozkatu zute-lako «diru murrizketarik” ez zegoela argudiatuz?

ñEMAKUMEAREN ZENTROA

... Bilduk aurkeztu zuela mozio bat Osasun Departamenduari eskatzeko Emakume Arre-tarako Zentroa lehenbailehen ireki zezan, UPN eta PPek aurka bozkatu bazuten ere?

ñKIROL INSTALAZIO PUBLIKOAK

… Bilduk aurkeztu zuela mozio bat Sarrigu-rengo Ikastetxe Publikoaren patioa aste-buruetan irekitzeko onartua izan zela? Sarri-gurenen, orain, futbito eta saski baloi pistaz gain frotoi bat dago herritar guztiei irekia.

EUSKERA ORDENANTZAEguesibar Nafarroako Euskararen Legeak dioenaren arabera zonalde mistoan kokatutako uda-lerria da. Udalerri bakoitzari dagokio euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatuko dituen araudia zehaztea eta zentzu honetan aspaldiko hutsunea du Eguesibarko Udalak. Sarrigurenen handitzeak ekarri duen aldaketa demografikoak euskararen erabilerarako beharrak ugaritu ditu eta Eguesibartarron hizkuntza eskubideak bermatuko dituen araudia ezinbestekoa dela uste du Bilduk.

Gauzak horrela, Eguesibarko Udaleko Euskararen Or-denantzaren zirriborroa diseinatu eta zehazteko lane-tan hasi ginen. Bildurentzat jendartearen partaidetza ezinbestekoa da arlo guztietan eta herritarrei galdetu nahi izan genien beraien hizkuntza eskubideak nola babestu nahi zituzten. Hainbat ekarpen-eskaera bidali genituen eta ezin hobea izan zen jasotako erantzun sorta. Ekarpenak zirriborroan txertatu eta hemendik sortu zen emaitza eraman zuen Bilduk Euskara Batzor-dera. Alderdiek zirriborroa jaso eta aztertu zuten –eta aztertzen ari dira- eta gure hizkuntzari hain ezagun egiten zaion kontu batekin egin dugu topo. Egoera

ekonomikoa oraingoa baino hobea izan denean ere, euskarari ez zaio zegokiona eman eta ora-ingoan egoera latza bizi dugula, gerrikoa estutu beharrean gaudela eta Euskararen Ordenantza bat sortzeak koste handiegia izan dezakeela entzun behar izan dugu. Ez da gurea kontu ekono-mikoetan izandako gardentasunagatik ezagun den Udalerria eta eurek sortutako krisia betikoek ordain dezagun nahi dute. Gure hizkuntzak lehendik eskasa duen arreta (eta begirunea) murriz-teko arriskuan dute. Bilduk euskararen sustapenak XXI. menderako dituen beharrei erantzungo dien Euskara-ren Ordenantza nahi du eta bide horretan aritu da eta ariko da lanean.

bildueguesibar@gm

ail.com

SABIAS...BADAKIZU

EUSK

ARA

ZKO

BER

TSIO

A.