Guy de Maupassant - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Guy de Maupassant, Fantasiazko...

618
Guy de Maupassant Fantasiazko ipuinak euskaratzailea: Josu Zabaleta

Transcript of Guy de Maupassant - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Guy de Maupassant, Fantasiazko...

Guy de Maupassant

Fantasiazko ipuinak

euskaratzailea: Josu Zabaleta

Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.

Liburu gehiago eskuratzeko:http://armiarma.com/liburu-e

Itzulpena: Josu Zabaleta.

Euskarazko edizioa: Literatura unibertsala, 2000Jatorrizkoaren data: 1880-1890

Guy de Maupassant euskaraz:http://ekarriak.armiarma.com/?i=325

HITZAURREAGustu lodiko pasadizo barregarriak, hildako-

en istorioak eta gonapeko gorabeherak konta-tzen aritu omen ziren haren hiletan, haren adis-kide izanak, inori lur ematen zaionean sartu ohiden asperraldi itogarria uxatzeko nonbait, Gon-court anaiek beren Egunkarian kontatzen dute-nez. Halakoxea izan «Hildako baten ondoan»idatzi zuenaren patua! Ez zukeen agian gaizkihartuko ere, ikusi ahal izan balu, umore beltza-ren hain zale izandakoak. Bere azken nahietanaginduaren kontra lur eman baitzioten gainera,gorpua soilik lurperatzeko agindu eta zerraldoansartuta hilobiratu baitzuten Montparnassekohilerrian, legeak esaten duen bezala, batek era-baki uste baitu, baina inoren legeak baitu agin-tzen, agindu.

Bizitza«Henri-René-Albert-Guy de Maupassant, âgé

de quarante-trois ans, homme de lettres» —herio-tza agirian dioen bezala— Miromesnil-eko gazte-

luan jaio zen 1850eko abuztuaren 5ean —jaiotzaagiriaren arabera—, edo Fécamp herrian, ez baitagauza segurua; hain zuzen, Guyren anaia gaztea,Hervé, jaiotzeko zenean ere, gaztelu bat alokatubaitzuen amak, nobleziari dagokion bezala jaiozitezen inondik ere gauza handitarako sortuakzituen bere semeak.

Edozeinetara ere Normandiako Fécampherrian eman zuen bere haurtzaroa; arrantza-leen seme-alabak izan zituen lagun, eta etxeanegin zituen lehenengo ikasketak. Han ezagutuzuen bere bizitza guztian zaletasun handia izan-go zuen itsasoa eta oihal ontzi handiak.

Guyk 12 urte zituelarik gurasoak bereizi eginziren, eta bi semeak amarekin geratuko zirenFécampen. Gurasoen arteko iskanbilak eta liskarbortitzak barren-barrenean markaturik geratuziren Guyrengan, gizakiaren zorian izan zeza-keen esperantzaren andeagarri. 13 urte zituelaIvetot-eko elizaren eskolan sartu zuen amak,ikasketak egin zitzan, eta han ibili zen 18 urtezituela «bertso gordin» batzuengatik kanporabota zuten arte.

Udako oporrak gurasoek 1860an Étretat-enerosia zuten etxean igarotzen ditu amonarekin.Étretat-eko bainutegia bolada bete-betean dagourte horietan; han biltzen dira kazetariak, idaz-leak, margolariak: Corot, Courbet, Monet... Hansalbatu zuen itotzetik Charles Swinburne olerka-ri ingelesa, salbatu izanaren esker onez emanda-ko bazkarian tximu xigortua janarazi eta ipuinhauetan bi bider aipatzen den larrutuaren eskuaopari gisa eman ziona. Swinburne olerkari«madarikatuaren» itzala izan zen, hain zuzen,filosofian Schopenhauerrekin batera, Maupas-santen barne bidaietako beste bidelagun nagu-sietako bat.

Elizako eskolatik bota eta Parisa zuzenbideikasketak egitera joan bitartean Roueneko Cor-neille Lizeoan erretorika ikasle egin zituen hama-lau hilabeteak erabakigarriak izan ziren Maupas-santen bizitzan. Orduan ezagutu zituen bere lite-raturako bizitzaren nondik norakoak markatukozizkioten bi pertsonak. Louis Bouilhet olerkariabata, Rouengo udal liburutegiko zuzendaria, etaFlaubert, Maupassanten amaren eta haren fami-liaren aspaldiko adiskidea, sarri-sarri Rouenera

joan eta bere bi adiskideekin auzo ilunetakofama txarreko kaleetan ibiltzea atsegin izangoduena.

1869an Parisa joango da zuzenbide ikasketakegitera. 1870eko udan gerrak harrapatzen dueta soldadu egongo da 1872ko azaroa arte.Esperientzia gogorrak igaro behar izan zituen;ipuin eta istorio askotan aipatzen dira esperien-tzia horiek: «Boule-de-Suif», «MademoiselleFifi», «La Mère Sauvage», «Le Père Milon»,«Deux Amis», banaka batzuk baizik ez aipatzea-rren.

Garai horretarako erabaki sendoa zuen litera-tura idazten jarduteko. Jakinik, ordea, bizi ere,bizi behar dela, Itsas Armadako Ministerioansartu zen funtzionario —Flauberten gomendioz—(1872-1978), eta gero Irakaskuntza PublikokoMinisterioan (1878-1880); esperientzia luzeaspergarri horretan ikasitakoak sarritan agertu-ko dira Maupassanten obretan, Parisko ipuinzikloan batez ere.

Bitarte horretan, amaren eskaera etenga-beek bultzatuta, itxura denez, Flaubert «Zaha-rrak» amore eman, eta Guyren karrera literarioa

bultzatzeko prest agertu zen. Bi baldintzarekin,ordea: etenik gabe idaztea, eta esan arte ezargitaratzea. Maupassantek gogoz onartu zuenegitarau gogor hori, eta zinez bete ere, betezuen, bi salbuespenekin: bilduma honetan jaso-tzen diren «Larrutuaren eskua» eta «HéracliusGloss doktorea», biak 1875ean argitaratuak,bere adiskideek jarria zioten Joseph Prunier ezi-zenaz sinaturik.

Lan, ikasketa, kirol eta lagunarteko jostaketaurteak. Gizon azkar, indartsua baitzen Maupas-sant. Igerilari trebea, arraunlari bizkorra, jostazalea, «Sena ibai ertzetako jostaketen zaleegi»Flaubertek inoiz gogoratu zion bezala. Bizimodualaia; neskak, larrua suelto, jotzeko ere.1877rako heriotzaraino lagunduko zion sifilisa-ren seinaleak agertu ziren: egonaldi bat Loèche-les-bains-en gaitz horretatik sendatzeko.

Lagunarte literarioetako kide: Flaubert, etaharen bitartez Turgeniev, Edmond de Goncourt,Zola, eta gazteagoen artean, Huysmans, Céard,Hennique, Alexis, Mirbeau.

1880ko apirilean, azkenik, Flaubertek argita-ratzen hasteko baimena eman zion. Aldi berean

argitaratu zituen, alde batetik, poema liburu bat,kritikak goraipatua, eta Zolak antolatutako «Soi-rées de Médan» talde lana, Zolaren beraren etaHuysmans, Céard, Hennique eta Alexisen bestezenbait lanez gainera Maupassanten «Boule deSuif» dakarrena. Flaubertek, ordu arte Maupas-santen lanei buruz oso zorrotz agertu baitzen,maisu lantzat goraipatu zuen lan berria. Artean,ordea, Maupassant idazleen zerrendan aipatzenhasi berria zela, 1880ko ekainaren 8an hil zenFlaubert. Dolu eta samin izan zuen Maupassan-tek, aspaldi ez zela ikusi baitzuen Flaubert gaubatean beren arteko gutunak sutan erretzen.

«Boule de Suif» bat-bateko arrakasta izanzen. Argitalpen saila izan zuen oso aste gutxitan.Maupassantek Ministerioko lana utzi ahal izanzuen. Bat-batean ospetsu egin zen; egunkariekeskuetatik kentzen zizkioten ipuinak eta kroni-kak. Handik aurrera literaturak, kazetaritzak etabidaiek hartuko zuten Maupassanten denboraguztia.

Kronikagile Le Gaulois egunkarian, 1880tik1888ra, Gil Blas egunkarian, 1881etik aurrera,aldian behin Figaro egunkarian. Ipuin eta elebe-

rri guztiak egunkarietan argitaratu ziren liburugisa argitaratu aurretik.

Maupassantek arrakasta du gizarte bizitzan:aberastua, ongi ordaindua (200-300 liberaordaintzen dizkiote kronikak 1885az gero), ateguztiak zabalik.

Osasunak ordea, ez dio laguntzen: sasoikogizona izana elbarritzen ari da, gaztarotik dator-kion sifilisak eta amaren aldetik herentziazdatorkion neurosirako joerak elkar indartuta.Perlesiaren izumenak, begietako arazoak, hotze-rako sentiberatasunak, gaitzen kontra hartzendituen bromuroen, eterren, opioaren gehiegike-riek ahultzen dute eta etsimenera eramaten.Beheraldi horren guztiaren, eromenera bidehorren kronika analitiko zehatz ohartuak diragarai horretan idatziz doan geroz eta kontaerailunagoak, etsimenez beteagoak.

Bere sormena agortzen ari zaiola sumatzenduenean egiaz erotzen da. 1982ko urtarrilaren1ean bere buruaz beste egiten ahalegintzen da,hilaren 7an Passyko erietxean sartzen dute, etaez da bere onera itzuliko hurrengo urteko ekai-naren 6an, gorputz guztia perlesiak hartuta, hil-

tzen den arte. Zolak egin zuen haren hiletetanagur hitzaldia, Idazleen elkartearen izenean.

ObraHamabost ipuin bilduma (hirurehundik gora

ipuin), sei eleberri, hiru bidaia liburu, bi antzerkiobra, ehundaka kronika, hamabi urtetan. Etahori guztia gizarte harreman etengabeen,bidaien artean. Datu soil horiek erakuts dezake-te Maupassanten sormena, lanerako lehia zen-baterainokoa zen.

Edozein obra sorrerako baldintzek halako-tzen dute; Maupassanten bizitzak berak baldin-tzatzen du haren obra. Ez da zuzenean Maupas-santen autobiografia, oso gutxitan adieraztenbaititu zuzenean bere bizikizunak. Baina, zinezesan daiteke Maupassanten barne bidearen isladela haren obra gehiena: ia hasieratik dituengaien inguruan geroz eta estuago korapilatua.

Obra laburrak dira, zati laburrak, oso antze-koak, estiloaren bilakaera sumatzen ez zaienak,gai bertsuen inguruan moldatuak gehienak:gizakien arteko komunikazioaren ezintasuna,zoritxarreko maitasunak, familiaren desegitea,

gerra, eromena, heriotza, gizarte hipokritarenkritika erruki gabea. Gertaldien inguruneak ereez dira asko: Normandiako laborariak, Pariskogizartea, bere handiki, funtzionario eta prostitu-tekin.

Azkeneko urteetan, ordea, zertxobait alda-tzen hasi zen Maupassanten produkzioa. Mes-prezuaren lekua halako erruki-edo batek hartzendu, kritika sozial gutxiago ageri da, eta lekugehiago uzten zaie pertsonaien barne dramei.Eta horrexen ondorioz, agian, ipuinen lekua ele-berriek hartzen dute geroz eta gehiago: Une vie(1883), Bel-Ami (1885), Mont-Oriol (1887), Pierreet Jean (1888), Fort comme la mort (1889), NotreCœur (1890).

Aldaketa horiek guztiak azalekoak dira,ordea, mamiarenak baino gehiago. Mami berabaitago Maupassanten obra guztietan: gizonakgainetik kendu ezin duen eta beti zori txarreraeramango duen patu gaiztoaren etsimen gerozeta argiagoa. Maupassantek uste oso-osoa dutranpa bat dela itxaropena. Ezin da galdu harra-paturik gauzkan ilunbetik, barrunbe itxitik, libreirten eta askatuko garen esperantza, horretan

ahalegintzen gara geure baliabide apurrez,baina lortu dugula uste duguneantxe, bat-batean eta bortizki ixten zaigu itoko gaituenlakio absurdua.

Egiaz gizon eta libre izaten uzten ez digunpatu gaizto hori bazter guztietan ageri da Mau-passanten obran; ez da definitzen, ordea, ez duitxura jakinik, Horlako lausotasuna bera izaterairisten da: norberaz kanpokoa baldin bada ezinda ulertu, barnekoa baldin bada ezin da mende-ratu. Ezkortasun hori ezin pareka daiteke, ordea,bere garaiko gizarteak nozitu zuen «mal du siè-cle» harekin, gizartearen patua, gizartearenizaera eta etorkizuna eskuetatik joanak zituelasentitzen zuen gizarte hark nozitzen zuen etsi-menarekin. Bestelako etsimen sakonagoa agerida Maupassanten obretan, egilearen berarennortasunean errotua.

Leku askotan arrazoitzen du Maupassantekpatu irrazional hori, Schopenhauerren eraginaitortu batez. Hain zuzen ere, itxaropena tranpaden bezala, logika ere tranpa da. Harrapaturikgaude, ezin dugu ezagutu (Magnetismoa, Saint-Michel Mendiko elezaharra, Horla). L’inutile

Beauté-n laburbiltzen du, beharbada, ongienMaupassantek munduaz eta izateaz duen pen-tsamendua:

Sais-tu comment je conçois Dieu: comme unmonstrueux organe créateur inconnu de tous,qui sème dans l’espace des milliards de mondes,ainsi qu’un poisson unique pondrait des œufsdans la mer. Il crée parce que c’est sa fonctionde Dieu: mais il est ignorant de ce qu’il fait, stu-pidement prolifique, inconscient des combinai-sons de toutes sortes produites par ses germeséparpillés. La pensée humaine est un heureuxpetit accident des hasards de ses fécondations,un accident local, passager, imprévu, condamnéà disparaître avec la terre (...) Nous lui devonsd’être très mal en ce monde qui n’est pas faitpour nous.

IpuinakMaupassantek ez zituen inoiz bereizi «conte»

eta «nouvelle»; istorio labur guztiei «nouvelle»deitu zien beti, hemen «ipuin» deituko diegu,erosotasunagatik. Hamahiru bilduma argitaratuzituen: La maison Tellier (1881), Mademoiselle

Fifi (1882), Contes de la bécasse, Clair de lune(1883), Miss Harriett, Les soeurs Rondoli, Yvette(1884), Contes du jour et de la nuit (1885), Lapetite Roque, Monsieur Parent, Toine (1886), LeHorla (1887), Le rosier de Madame Husson(1888), La main gauche (1889), L’inutile beauté(1890). 306 ipuin, guztira; kopuru horrek, beste-rik gabe, literaturaren historiako ipuingile oparo-enen artean jartzen du Maupassant.

Esan den bezala egunkarietan argitaratuahala egindako bildumak dira aipatu direnhauek. Ez dira, beraz, bilduma tematikoak. Euro-pako ipuin modernoa egunkariekin sortu zen,egunkarietan argitaratzeko idazten ziren gehien-bat ipuinak (XIX. mendearen bukaeran etaXX.aren hasieran batez ere). Horrek baditu bereondorioak, jakina. Egunkariak luzera jakin bateskatzen du, irakurle jakin bat jartzen du, eta gaijakin batzuk proposatzen.

Exotismoa da arau nagusia. Maupassanteknormandiarren ipuinak idazten dituenean, Pari-sen ditu irakurleak. Atzerria eta mundu arrotzaere mundu exotikoak dira. Fantasiazko mundua,hain zuzen, mundu normalaren ertz-ertzean

dagoen errealitate bat da. Maupassanten ipui-nak oso modu errealistan aurkezten du egunero-ko mundua, eta poliki-poliki arrotz bihurtzen du.Ziurtasun guztiak zalantzan jartzen ditu.

Maupassanten ipuinetako gaiak hiru multzohanditan sailkatu ohi dira: Normandiako ipuinak,Parisko ipuinak (Parisko erdi mailako klaseei etafuntzionarioei buruz) eta fantasiazko ipuinak(izumenezko, ankerkeriazkoak). Gaiez, kokale-kuz, anekdotaz desberdinak; a posteriori iraku-rrita, sortzez iturburu beretik sortuak, antola-menduz helburu berera bideratuak: etsimenetiketsimena adieraziz etsimena gainditzeko ekimenetengabeak.

Fantasiazko ipuinakAskotan esan izan da Maupassanten gaixota-

suenetik sortuak direla ipuinok, eta ez da harri-tzekoa uste hori izatea gaixotasun horien histo-ria ezaguturik. Ez da ahaztu behar, baina, fanta-siazko ipuinak (ankerkeriazkoekin eta beldurrez-koekin batera) hasiera-hasieratik daudela Mau-passanten ipuingintza oparoan; 1885-1886urteetan iristen du argitalpenen gailurra, Horla

argitaratzen duen garaian, eta handik aurrerabakantzen hasten dira ipuin argitalpenak, berezoria garbi ikusi eta beldurtu izan balitz bezala.Maupassantek ez zituen, gainera, fantasiazkoipuinok gainerakoetatik bereizi, besteekin bateraargitaratu zituen bildumetan. Ez zegoen eroturikipuin horiek idatzi zituenean; ez dira eromenarenfruitu. Erotzen hasten denean, hain zuzen, aldebatera uzten du literatura, zalantzak ditu, elebe-rriak hasi eta bukatu gabe uzten ditu, eta geroez du gehiago idazten, literaturazko sormenera-ko bere buruaren kontrola behar duelako eta ezduelako horrelakorik.

Litekeena da, hasieran, Maupassanten fanta-siazko lehenengo ipuinen gaiak ikasiak izatea,Gautier-engandik, Huysmans-engandik; baina,oro har, zinez esan daiteke Maupassanten autos-kopiatik, bere barne mundu esturaz betetik, dire-la sortuak. Beldurra da, hain zuzen, fantasiazkoipuinok lotzen dituen haria. Beldurraren iturbu-rua ez da arrisku jakin ezagutu bat, arrazoizkoa,arrazionalizatu edo arrazoiaren neurrietara eka-rri ezin daitekeena baizik.

Maupassanten ipuinetan gauak eta bakarda-deak prestatzen dituzte fantasiazko mundua sor-tzeko baldintzak. Orduan aski da ustekabekogertaera bat, zentzumenen hutsegite bat, arra-zoimena zalantzatan sar dadin, kontaera munduarrotz, itomenezkoan sar dadin. Fantasiazko lite-ratura klasikoan ez bezala, Maupassanten histo-rietan ez da naturaz gaindiko inguruneren beha-rrik. Fantasiazko mundua errealitatean txertatu-ta dago guztiz, eta horrexek egiten du, hainzuzen, sinesgarriago eta kezkagarriago. Zentzu-menen hutsegite batetik etor daitekeen beldu-rrari, izu laborriak eta eromenak jarraitzen dio,ezin geratuzko zurrunbilo batean.

Hiru ipuin mota bereizi ohi dira Maupassan-ten fantasiazko ipuin hauen artean: esturazkoipuinak, betiere halako ondoez sentipen batuzten dutenak; eromenezko ipuinak, protagonis-tak poliki-poliki erotuz doazenak; eta gauzabitxien ipuinak, aurrekoak bezain gogorrak ezdirenak, baina hala ere gogoa biziki erakartzendutenak.

Esturazko ipuinak:

Agerpena da fantasma bat agertzen denbakarra. Ur gainean, Gaua amesgaiztozko giroadakartenak. Tik bat, Hildako baten ondoan,Benta, Eroa?, Izua, Beldurra, Eskua, Larrutuareneskua. Nork jakin? Maupassanten azkeneko ida-tzietakoak zalantzak sorrarazten ditu egilearenburu osasunaz. Eta azkenik Horla, Maupassantenipuinik ezagunen eta ospetsuenetakoa.

Eromenezko ipuinak:Hura?, Ero baten gutunak, Horla, Héraclius

Gloss doktorea, Ametsak, Adatsa, Marteko gizo-na, Dibortzio kasu bat, Menuet, Madame Her-met, Lotarakoa. Eromen kasuak edo erotzekobidean direnen kasuak dira guztiak.

Gertaera bitxiak:Magnetismoa, telepatiari buruz, Saint-Michel

Mendiko elezaharra, Gabonetako ipuina, hipno-siaz, Munstroen ama, Ezezaguna, Katuei buruz,Otsoa, piztiei buruz, Hildako andrea.

Bilduma hauBilduma hau Anne Richter-ek 1980an Mara-

bout argitaletxerako apailatutako «Contes fan-tastiques complets» argitalpenetik hartua da.

Guy de Maupassanten fantasiazko ipuinak argi-talpen dataren arabera ordenatuta jasotzen dira.

Estiloaz eta itzulpenazNekez azal daiteke Maupassanten idazkera

idazleak berak «Pierre et Jean» eleberriarensarreran egiten duen baino hobeto eta laburra-go. Irizpide horixe izan dut, orobat, itzulpenera-ko gida eta helburu.

Il n’est point besoin du vocabulaire bizarre,compliqué, nombreux et chinois qu’on nousimpose aujourd’hui sous le nom d’écriture artis-te, pour fixer toutes les nuances de la pensée;mais il faut discerner avec une extrême luciditétoutes les modifications de la valeur d’un motsuivant la place qu’il occupe. Ayons moins denoms, de verbes et d’adjectifs aux sens presqueinsaisissables, mais plus de phrases différentes,diversement construites, ingénieusement cou-pées, pleines de sonorités et de rythmessavants. Efforçons-nous d’être des stylistesexcellents plutôt que des collectionneurs de ter-mes rares.

Il est, en effet, plus difficile de manier laphrase à son gré, de lui faire, tout dire, même cequ’elle n’exprime pas, de l’emplir de sousenten-dus, d’intentions secrètes et non formulées, qued’inventer des expressions nouvelles ou derechercher, au fond de vieux livres inconnus,toutes celles dont nous avons perdu l’usage et lasignification, et qui sont pour nous comme desverbes morts.

Esker emateaNire eskerrona azaldu nahi diet Lur argitale-

txean erredakzio kide ditudan guztiei, eskainididaten laguntzagatik. Bereziki aipatu nahi ditut,hala ere, Antton Olano, irakurri eta zuzenketakegin dizkidalako, eta Jon Muñoz, zuzendu ez ezikbeti kontuan hartzeko idarokizunak egin dizkida-lako. Eskerrak, orobat, Joxe Antonio Sarasolari,itzulpen hau argitaratu aurretik osorik irakurriduelako. Nori berea zor baitzaio, bihoakie deneinire eskerrona.

Larrutuaren eskuaOrain dela zortzi hilabete-edo, nire lagun

batek, Louis R...-k, bere ikaskide batzuk bilduzituen gau batean; pontxe edaten eta zigarroakerretzen ari ginen, eta bitartean literaturaz etapinturaz mintzatzen, aldiro-aldiro txantxaren batedo beste tartekatuz, gazteen arteko bileretanohi den bezala. Horretan, zabaltzen da atea, denbezain zabal, eta sartzen da haurtzaroko lagunon haietako bat haize oldarra balitz bezala.

— Ezetz asmatu nondik natorren —egitendigu oihu, sartuz batera.

— Mabilletik baietz —erantzuten dio batek.— Ez, oso pozik hator hi horretarako, dirua

mailegatzetik, edo osabaren bati lur ematetikedo hire erlojua nire izebarenean uztetik hator hi—erantzuten dio beste batek.

— Baietz mozkortzetik —hirugarrenak—, etaLouisenean pontxe usaina hartu duanez, berrirohasteko igo haiz.

— Ez, bada, ez duzue asmatu, P...tik nator,Normandiatik, zortzi egun egin ditut han, eta

handik ekarria dut nire adiskide gaizkile handibat, baimena ematen badidazue, oraintxe eraku-tsiko dizuedana.

Eta hitz horiek esanik, larrutu baten eskuaatera zuen sakelatik; itsusi ikaragarria zen, bel-tza, iharra, luze-luzea, eta estutua bezala, giha-rrek berebiziko indarra zuten itxuraz, pergaminobilakatutako larruzko hede batez bildurik zeudenbarrutik eta kanpotik; azkazal horiak, estuak,hatz muturretan zeuden oraindik; milia batetikzuen hark guztiak gaizkilearen usaina.

— Begira —esan zuen nire adiskideak—,lehengo batean inguru hartan guztian oso eza-guna zen azti zahar baten zaharkinak saltzen ariziren; larunbatero joaten omen zen sabbat-eraerratz kirten baten gainean, magia zuria eta bel-tza biak egiten omen zituen, esne urdina ematenomen zien behiei eta San Antonioren lagunakerabiltzen zuen bezala erabilarazten zien isatsa.Kontua da gaiztagin horrek zaletasun handiaziola esku honi, gaizkile famatu batena baitzen,esaten zenez; gaizkile hori 1736an hil omenzuten, lehenik bere emazte legezkoa putzubatean buruz behera bota, —horretan ez dut

uste gaizki egin zuenik—, eta gero ezkonduzituen apaiza elizako dorretik eskegi zuelako.Ekintza bi horiek eginik, munduan zehar joanzen, eta bere karrera labur bezain betean, hama-bi bidaztiri egin zien lapurretan, hogei fraideketu zituen komentu batean eta moja monaste-rio bat harem bihurtu zuen.

— Zer egin behar duk, baina, izugarrikeriahorrez? —egin genion oihu denok.

— Txilin kirtena egingo diat, arraioak ezbaitu, ea izutzen diren hartzekodunak.

— Adiskidea —hasi zen esaten Henri Smith,ingeles handi guztiz flematiko bat—, esku horiIndiako okela da, nik uste, prozedura berri batezkontserbatua, salda egiteko erabil ezazu,gomendatzen dizut.

— Ez ezazue barre egin, jaunak —hasi zenberriro odolik hotzenaz hiru laurdeneko berokigris batez jantzita zegoen medikuntzako ikaslebat—, eta hik, Pierre, aholkurik eman badiezaa-ket, emaiok lur kristauari dagokion moduan gizagorpuzki horri, ez al zaik bestela jabea etorrikohorren eske; esku horrek ez al zituen gainera

ohitura txarrak hartuko, zeren badakik nola denesaera: «Hil duenak hilko du berriro».

— Eta edan duenak edango —heldu zionostalariak. Horrekin batera antoisin handi betepontxe atera zion ikasleari; hark zurrutada batezirentsi, eta hordi zerraldo erori zen mahaipean.Ateraldi hori algara handiz ospatu zen, eta Pie-rrek, ontzia jasorik eta eskuz denei agur eginez:

— Topa hire jabea berriro etor dakian —etabestelako gauzez hitz egin zen handik aurreraeta nor bere etxera itzuli zen.

Biharamunean, haren ataurretik nindoala,etxean sartu nintzen; ordubiak-edo ziren, irakur-tzen eta zigarro erretzen aurkitu nuen.

— Zer moduz? —esan nion.— Oso ongi —erantzun zidan.— Eta hire esku hori?— Eskua, hor ikusiko huen txirrinean, hantxe

jarri bainuen bart etxeratu nintzenean, baina, ezdakik, ergel puskaren bat, adarra jotzeko inondikere, etorri eta txirrina jo eta jo aritu zaidak gauerdi inguruan; nor zen galdetu, baina inork eran-tzuten ez zidanez, berriro oheratu eta lo hartunian.

Une horretan bertan txirrina jo zuten; etxeja-bea zen, gizaje oihes eta mutiria oso. Agurrikesan gabe sartu zen.

— Jauna —esan zion nire adiskideari—, arreneskatzen dizut ken dezazula oraintxe bertan txi-rrinaren sokatik zintzilikatu duzun sarraski hori,bestela kanpora bota beharko zaitut-eta etxehonetatik.

— Jauna —erantzun zion Pierrek guztizserio—, horrelakorik batere merezi ez duen eskubati ari zara laidoka, jakin behar baituzu oso ongihazitako pertsona batena izana dela.

Etxejabeak oinak itzuli eta sartu bezalaxeatera zen. Pierre haren atzetik joan, eskua aska-tu, eta bere ohetokian zeukan txilinetik zintzili-katu zuen.

— Hobeto horrela —esan zuen—, fraide tra-pisten «Anaia, hil behar duzu» hark bezala,gogoeta serioak ekarriko dizkit gauean lotarako-an.

Handik ordu betera harenetik alde egin etaetxera itzuli nintzen.

Gaizki egin nuen lo hurrengo gauean, urduri,asaldatuta nengoen; behin eta berriro esnatu

nintzen ikaraturik; horietako batean, hala ere,etxean norbait sartu zela iruditu zitzaidan, eta,jaikirik, armairuetan eta ohe azpian begira aritunintzen; goizeko seiak aldera, azkenik, ia lozo-rroan sartzen ari nintzela, atean jo zuten kolpebortitz batek ohetik kanpora jauzarazi ninduen;nire adiskidearen otseina zen, ozta-ozta jantzirik,zurbil eta ikaraz.

— Ai, jauna —hasi zen oihuz eta zotinez—,nire nagusi gaixoa, hil egin dutela.

Azkar bai azkar jantzi eta Pierrenera joan nin-tzen lasterka. Jendez bete-beterik zegoen etxea,eztabaidak, urduritasuna, hara-hona etengabea,zein bere esan beharrak esaten, gertatua hain-bat modutara kontatzen eta komentatzen.Nekez bada ere, gelaraino iritsi nintzen, ateazainduta zegoen, izena eman nuen, sartzen utzizidaten. Lau polizia zeuden erdian zutik, eskuankoadernotxo bana zutela aztertzen ari ziren,aldian-aldian elkarrekin hitz egin eta idatzi egi-ten zuten; bi mediku berriketan ari ziren oheondoan, eta haren gainean etzanda Pierre,konorterik gabe. Ez zegoen hilda, baina edonorbeldurtzeko itxura zuen. Begiak neurriz goitik

zabalduak, begi-niniak handiturik, bazirudienesan ezinezko izumen batez gauza beldurgarriezezagunen bati begira zeudela, behatzak estu-tuta zituen, gorputza, kokotsetik behera, izarabatez estalia zuen, jaso nuen. Lepoan bost beha-tzen seinaleak zituen, haragitan barrenerainosartuak, odol tanta batzuen orbanak zituenalkandoran. Une horretan gauza batek jo nin-duen gogoan. Gelako tximiniara begiratu nuen,larrutuaren eskua ez zegoen han. Medikuek ken-dua izango zioten, inondik ere, zaurituaren gelansartzen zirenak zirraraz alditxartu ez zitezen,zinez gauza hitsa baitzen, izan ere, esku hura. Eznuen galdetu zer gertatu zen gerora hartaz.

Orain biharamuneko egunkari batetik moztu-ta dakart krimenaren kontaketa, poliziak jasoahal izan zituen xehetasun guztiekin. Hona zerzekarren:

«Atentatu ikaragarri bat egin zen atzo PierreB... gaztearen kontra; zuzenbidezko ikasleabera, Normandiako familiarik onenetako bate-koa. Gazte hau gaueko hamarrak aldera etxera-tua zen, nekatuta zegoela eta aurki oheratubehar zuela esanez agurtu zuen bere otseina,

Bouvin jauna. Gau erdi aldera, nagusiaren txirri-nak esnatu zuen bat-batean, amorruz ari baitzi-ren jo eta jo. Beldurtu zen, piztu zuen argi bateta zain geratu zen; minutu batez-edo txirrinaisilik egon zen, eta gero berriro ekin zion, halakoindarrez, non otseina, beldurraren beldurraz,gelatik kanpora itsumustuka atera, eta etxezai-na esnatzera joan baitzen; hura poliziarenganajoan zen eta ordu laurden baten buruan-edohaiek atea bota zuten.

»Ikuskari izugarria azaldu zitzaien begienaurrean, altzariak azpikoz gora zeuden, itxuraguztia zuen ikaragarrizko borroka izan zela bikti-maren eta gaizkilearen artean. Gelaren erdi-erdian zetzan, bizkarrez, gorputz atalak zurruneta aurpegia zurbil, begiak izumenez zabal-zabal, Pierre B... gaztea, zirkinik egiten ez zuela;bost hatzen arrasto sakonak zituen lepoan. Bour-deau mediku jaunari berehalaxe deiturik, txoste-na eman du esanez aparteko indarra zuela inon-dik ere erasotzaileak, eta oso esku ihar eta zain-tsua behar zuela izan, bost balaren zuloak beza-la utzi baitizkio lepoan, haragian zehar ia bestal-deraino pasata. Krimenaren zergatiaz ez dago

susmorik eman dezakeen ezer, eta egin duenanor izan daitekeen sumatzeko ere ez».

Hurrengo egunean honela zekarren egunkariberean:

«Pierre B... jaunak, atzo kontatzen genuenatentatu izugarriaren biktimak, konortea hartudu berriro Bourdeau mediku jaunak bi orduzarreta handiz zaindu ondoren. Ez du bizia galtze-ko arriskurik; baina beldur handia dago ez delaberriro bere senera itzuliko; errudunaren arras-torik ez da».

Nire adiskide gaixoa erotuta zegoen, izanere; egunero-egunero joan nintzaion ikustera,zazpi hilabetez, ospitalera, baina bere senarenizpirik ere ez zuen berriro eskuratu. Bere erome-nean hitz arraroak jaulkitzen zituen, eta, ero guz-tiek bezala, bazuen ideia finko bat, mamu batekjarraitzen ziola uste zuen. Egun batez lasterkaetorri zitzaizkidan bila, esanez okerrago zegoela,eta hiltamuan aurkitu nuen. Bi ordu sosegu oso-osoan egon zen, gero, ordea, bat-batean gureahalegin guztiengatik ere ohean zutiturik oihukahasi zen besoak astinduz izu laborri batek hartuizan balu bezala:

— Heldu iezaiok!, heldu iezaiok! Ito beharnaik, hel, hel!

Bi itzuli egin zituen gelan garrasika, gero hilikerori zen, ahozpez.

Umezurtza nola baitzen, niri eman zidatenharen gorpua Normandiako P... herrira eramate-ko ardura, han baitzeuden hilobiratuak harengurasoak. Herri hartatik bertatik iritsia zen LouisR-nean pontxe edaten aurkitu gintuen eta larru-tuaren esku hura erakutsi zigun gau hartan.Berunezko zerraldo batean sartu zuten gorputza,eta lau egun geroago, lehenengo ikasketakeman zizkion apaiz zaharrarekin paseatzen arinintzen triste eta goibel haren hilobia zulatzenari ziren hilerritxoan. Oso eguraldi ona zegoen,zerua urdin-urdin argiz parrastaka ari zen, txo-riak kantuz pendoitzetako laharretan, biokartean haur ginela hainbestetan masustak jateraetorritako lekuan. Ikusten ari nintzen oraindik,nola irristatzen zen hesian, han sailaren bazter-bazterrean pobreei lur ematen zitzaien lekuanzegoen eta ongi ezagutzen nuen zulo hartatikbarrura, eta gero masailak eta ezpainak jandakofruituez beltz-beltz eginik itzultzen ginen etxera,

eta laharretara begiratu nuen; masustaz beterikzeuden; ohartu ere gabe hartu bat eta ahora era-man nuen, eta hobia zulatzen ari ziren hobigi-leen aitzurkadak entzuten nituen bide barrene-tik. Horretan hots egin ziguten, apaizak itxi zuenliburua eta zer nahi zuten ikustera joan ginen.Zerraldo bat zuten aurkitua. Pikatxoi kolpe batezestalkia zartarazi, eta hezurdura gehiegizko luzebat ikusi genuen, ahoz gora etzana, bere begihustuetatik oraindik begira balegokigu bezala,desafioz-edo; ondoezik sentitu nintzen, ez dakitzergatik ia beldurra izan nuen.

— Begira —esan zuen gizon haietako batek—, begira hori, zital honek eskumuturra moztutadauka, hona eskua.

Eta esku ihar handi bat jaso zuen gorpuarenondotik, eta erakutsi zigun.

— Begira iezaiok, hi —esan zuen besteakbarrez—, esango litzatekek begira ari zaiala etazintzurrera egin behar diala jauzi, eskua itzul die-zaioan.

— Ea, bada, lagunak —esan zien apaizak—.Laga itzazue hilak bakean eta itxi ezazue zerral-

do hori, zulatuko duzu beste nonbait Pierre gaixohonentzako hobia.

Biharamunean bukatua zen dena, eta Parisabidea hartu nuen berriro, apaiz zaharrari hilobikobakea nahasi genion haren arimaren betikoatsedenerako mezak eman zitzan berrogeitahamar libera utzirik.

(1875)

Héraclius Gloss doktorea

IZer zen, moralez,

Héraclius Gloss doktorea

Gizon jakintsua zen, zinez, Héraclius Glossdoktorea. Hark sinatutako liburuxka txikienik erehiriko liburutegietan inoiz agertu ez zen arren,Balançon hiri eskolatuko biztanle guztiek begira-tzen zioten Héraclius doktoreari oso gizon jakin-tsu bezala.

Nola eta zertan zen doktore? Ezin inork esan-go zukeen. Haren aitari eta aitonari ere berenhirikideek doktore deitzen zietela, ez zekitenbesterik. Deiturarekin eta ondasunekin baterahartu zuen herentzian haien titulua ere; harenfamilian doktore ziren aitaren ondoren semeak,aitaren ondoren semeak Héraclius Gloss deitzenziren bezalaxe.

Hortik aparte, fakultate ospetsuren batekokide guztiek sinatu eta kontrasinatutako inolako

diplomarik ez bazuen ere, horrek ez zion ken-tzen, horrenbestez, oso gizon duina eta jakintsuaizatea. Aski zen haren bulego zabaleko lau hor-mak estaltzen zituzten berrogei apal liburuz kar-gatuak ikustea, erabat konbentzitzeko hurabaino gizon jakintsuagorik ez zela inoiz izanBalançoneko hiriaren ohoragarri. Bada, harenkonturik Dekano jaunaren edo Errektore jauna-ren aurrean aipatzen zen bakoitzeko, halakomisterio irribarre bat ikusten zitzaien beti. Esanizan da, gainera, egun batez Errektore jaunakgoraipamen handia egin zuela hartaz latinezArtzapezpiku jaunaren aurrean; hori kontatzenzuen lekukoak ezin arbuiatuzko frogatzat aipatuohi zituen, gainera, latinez entzun zituen hitzapurrok:

«Parturiunt montes, nascitur ridiculus mus».Dekano jaunak eta Errektore jaunak haren

etxean afaltzen zuten, gainera, igandero; inorkez zukeen zalantzatan jarriko, beraz, oso gizonjakintsua zenik Héraclius Gloss doktorea.

IIZer zen, gorpuzkeraz,

Héraclius Gloss doktorea

Egia baldin bada, filosofo batzuek nahi dutenbezala, harmonia bete-betea dagoela gizonbaten moralaren eta gorpuzkeraren artean, etaegia bada aurpegiko marretan izaeraren nondiknorakoak irakur daitezkeela, Héraclius doktoreaez zen horrelakorik gezurtatzeko egina. Ttikia,bizia eta urduria zen. Bazuen zerbait arratoiare-nik, ipurtatsarenik eta zakur lasaiarenik, bilatzai-leen, marruskatzaileen, ehiztarien eta nekaezi-nen familiakoa zela, alegia. Hura ikusita ezinsinets zitekeen hark ikasitako dotrina guztiakhorren buru txikian sar zitezkeenik, bestela bai-zik, bati iruditzen zitzaion hark behar zuela sartuzientzian barrena, eta hantxe bizi, arratoi batliburu lodi batean bezala barrenetik marruska-tzen. Bere harrigarrizko mehetasuna zuen batezere gauza bereziena; haren lagun dekanoakesan ohi zuen, eta ez arrazoi gutxirekin agian, in-folio baten orrien artean mende batzuetan ahaz-turik utzia izan behar zuela, nonbait, arrosa

baten eta bioleta baten ondoan, oso pinpirin etaurrindu ibiltzen baitzen beti. Bere aurpegia, halaere, hain zuen bizarra mozteko labanaren gisa-koa, non urrezko betaurrekoen kirtenek, lokieta-tik kanpora arras irtenik, itsasontzi baten mas-tan bela hagak bezalakoxe itxura egiten baitzio-ten. «Héraclius doktore jakintsua izan ez balitz —esan ohi zuen inoiz Balançoneko fakultatekoErrektore jaunak—, aizto bikaina zatekeen pape-ra mozteko». Ileordea erabiltzen zuen, oso zain-duta janzten zen, ez zen inoiz gaixo, animalienzale zen, ez zion gorrotorik jendeari, eta galepertxitxiburduntzien zale amorratua zen.

IIIZertan ematen zituen

Héraclius Gloss doktoreakeguneko hamabi orduak

Ez al zen doktorea jaikitzen, xaboiz garbitzen,bizarra mozten eta bainila txokolatezko katilubatean bustitako ogi gurinez igurtzi batez bete-tzen, bere lorategira jaisten zen. Ez oso lorategi

zabala, txikia baizik, hiri barrukoak ohi direnbezala, baina bai atsegina, itzaltsua, loretsua,isila, gogoetatsua esango nuke nik, ausartukobanintz. Aski bedi pentsatzea zer izan beharduen egiaren bila dabilen filosofo baten lorate-giak, eta ez da oso-oso urruti egongo HéracliusGloss doktoreak bigarren gosariko galeper txitxi-burduntziei ekin aurretik hiruzpalau bider pausoarinez itzulia ematen zion hura ezagutzetik. Ari-ketatxo hori, esan ohi zuen, apartekoa zen ohe-tik jaikitzean; odolaren zirkulazioa bizkortzenzuen, lozorroturik egoten baitzen loarengatik,burmuineko haizeak uxatzen zituen eta txegos-bideak prestatzen.

Horren guztiaren ondoren bazkaldu egitenzuen doktoreak. Gero, kafea harturik, eta tragobatetik edaten zuen, mahaian hasitako txegos-ketak ekarri ohi duen lozorroari inoiz amoreeman gabe, bere redingote handia jantzi etaalde egiten zuen. Eta egunero-egunero, fakulta-te aurretik igaro eta bere Luis XV patrikako erlo-juaren ordua unibertsitateko ordulariaren biribilgoitituarenarekin alderatu ondoren, Uso Zaha-

rren karrikan barrena ezkutatzen zen, eta afari-tara itzultzeko baizik ez zen ateratzen handik.

Zer egiten zuen Héraclius Gloss doktoreakUso Zaharren karrikan? Zer egiten zuen han, aiJauna!... egia filosofikoa zuen bilatzen, honanola.

Karrikatxo ilun zikin horretan elkartuak zirenBalançoneko liburu zaharren saltzaile guztiak.Urteak beharko ziratekeen Uso Zaharren karrikaosatzen zuten berrogeita hamar etxekondoetansototik ganbararaino pilatutako uste ez izatekoobra guztien tituluak baizik ez irakurtzeko.

Héraclius Gloss doktoreak bere jabegoa bali-tu bezala begiratzen zien karrika hari, etxe haiei,liburu saltzaileei eta liburuei.

Sarritan gertatua zen edozein gauzaren sal-tzaile haietakoren batek, lotarako unean, hotsenbat entzun izana ganbaran, eta otsoaren pausoz,antzinako ezpatatzar handiren batez armatuta,hara igorik, zer aurkituko, eta Héraclius Glossdoktorea aurkitu, gorputz erdiraino liburu zaharpilatan ezkutaturik, esku batean behatz arteanurtzen ariko zitzaion kandela mutur bat zuela,eta besteaz antzinako eskuizkriburen baten

orriak pasatzen, handik agian egia erneko otezitzaion ustez. Eta harritzen zen doktore gaixoa,jakinik dorreko ezkilak aspaldi joak zituela bede-ratziak, eta afari nazkagarriren bat jan beharkozuela.

Zinez serio bilatzen baitzuen Héraclius dokto-reak! Sakon-sakonetik ezagutzen zituen antzina-ko filosofiak eta filosofia moderno guztiak; azter-tuak zituen Indiako sektak eta Afrikako beltzenerlijioak; Iparraldeko barbaroen artean edoHegoaldeko basa herrien artean ez zen jendemultzo txikienik, hark haien sinesteak aztertugabe zituenik! Horra! Horra, ordea! zenbat etagehiago ikasi, bilatu, barrendu, gogoeta egin,orduan eta handiago zalantza:

— Adiskidea —esan zion arrats batez Errekto-re jaunari—, zenbatez ez ote dira gu bainozoriontsuago itsasoan barrena mundu berribaten bila abiatzen diren kolonoak; aurrerajarraitu baizik ez dute. Aurkitzen dituzten nekeakgizon kementsuak beti gainditzen dituen oztopomaterialek eraginak baizik ez dira; guk, berriz,ezbaizko itsasoak amaigabe astintzen gaituela-rik, hipotesi batek, itsasontzia ipar haizeak beza-

la, kolpetik bere aldera eramanik, bertatik topa-tzen dugu, kontrako haizea nola, kontrako dok-trina bat, esperantzarik batere gabe, irtenakginen portura berriro itzultzen gaituena.

Gau batez Dekano jaunarekin filosofatzen arizela, esan zion:

— Bai arrazoia, adiskidea, egia putzu bateanbizi dela esaten denean... Etengabe jaisten diraontziak, noiz harrapatuko, eta ur xahua baizik ezdute ekartzen... Zeuk asmatu, jarraitu zuen sotil,nola idazten dudan nik Sots hitza.

Horixe da hari inoiz entzun zaion hitz jokobakarra.

IVZertan ematen zituen

Héraclius Gloss doktoreakgaueko hamabi orduak

Héraclius doktorea arratsean etxeratzenzenean etxetik irtendakoan baino askoz ere gize-nago itzuli ohi zen ia beti. Hain zuzen ere, harenpatrika bakoitza, eta bazituen hemezortzi, gai-

nezka ekartzen baitzuen Uso Zaharren karrikanerositako filosofiako liburu zaharrez; eta errekto-re irrizaleak zioenez, une horretan kimikalarirenbatek analizatu izan balu, doktorearen osaera-ren bi herenak paper zaharrak hartzen zituelaaurkituko omen zuen.

Zazpietan Héraclius Gloss doktorea mahairaesertzen zen, eta jaten ari zen bitartean, erosiberriak zituen liburu zaharrak arakatzen zituen.

Zortzi eta erdietan maisuaren gisan jaikitzenzen, ez zen egunean zehar izandako gizontxoerne alaia, bekokia, zamalaria zama astunegia-ren mende bezala, gogoeta goratuen pisuarenmende zimurtzen zaion pentsalari benazkoa bai-zik. Bere neskameari «ez nago inorentzat»maiestatezko bat bota ondoren, bere langelandesagertzen zen. Behin hara sartuta, lanerakomahai liburuz mukuru zuenean eseri eta... ametsegiten zuen. Zer ikuskari bitxia orduantxe inorkdoktorearen pentsamendu barrua ikusi ahalizango balu!... Jainkorik bateratu ezinenen etasinesterik zentzugabeenen jarraigo munstroz-koa, dotrina eta hipotesien elkar gurutzatze fan-tasiazkoa. Filosofia guztietako aitzindariek lehia-

keta erraldoi batean elkarrekin talka egitenzuten gudu leku bat bezala zen hura. Doktoreakbatean biltzen, konbinatzen, nahasten zituenEkialdeko espiritualismo zaharra alemaniarmaterialismoarekin, Apostoluen morala Epikuro-renarekin. Laboratorioan konbinaketa kimikoaknola, halaxe ahalegintzen zen dotrina konbina-ketak egiten, baina ez zuen inoiz azalean haindesiratua zuen egia borborka ikusten, eta, bereadiskide on errektore jaunak zioenez, etengabebila ari zen egia filosofiko horrek antz handiazuen talka-harri filosofalarena...

Gauerdian doktorea lotara joaten zen, etaharen lotako ametsak iratzar aldiko berberakziren.

VNola Dekanoak eklektizismoan

zituen esperantza guztiak,doktoreak errebelazioan eta Errektore jaunak dijestioan

Dekano jauna, Errektore jauna eta bera berebulego zabalean bilduta zeuden gau batean,guztiz eztabaida interesgarria izan zuten hirurenartean.

— Adiskidea —esaten zuen dekanoak—,eklektikoa eta epikurotarra behar da izan. Auke-ra ezazu on dena, egotz gaitz dena. Lur guztianzehar hedatzen den lorategi zabal bat da filoso-fia. Bil itzazu Sortaldeko lore distiratsuak, Iparre-ko loratze zurbilak, belardietako bioletak etalorategietako arrosak, egizu sorta bat guztiez,eta usain egizu, haren urrina amets ere egin dai-tekeen gozoena ez bada, oso atsegina izango dabehintzat, eta lore bakarrarena baino —mundu-ko lorerik usaintsuena izanda ere— mila bidereztiagoa.

— Askotarikoagoa, zalantzarik ez da —hasizen doktorea—, baina eztiena ez, beste lore guz-tien usainak bere baitan biltzen eta bateratzendituen lorea inoiz aurkitzen baduzu. Zeren zuresorta horretan ezin eragotziko duzu usainbatzuek beste batzuei kalte egitea, eta, filoso-fian ere, sineste batzuek besteen kontrako iza-tea. Egia bat bakarra da — eta zure eklektizismo

horrekin zatikako, puskakako egia bat baizik ezduzu inoiz lortuko. Neu ere izana naiz eklektiko,orain bat bakarraren zale naiz. Nik ez dut nahihalako gutxi gorabeherako topaketa bat, egiaosoa baizik. Pertsona burutsu guztiek dute, nikuste, egia horren halako aurresusmo bat, etainoiz bidean topatzen badu «hona!» aterako zaiobarrenetik. Gauza bera gertatzen da edertasuna-ri dagokionez ere; nik neuk, adibidez, ez nuenmaitasunik izan hogeita bost urte bete nituenarte; inoiz ikusi bai emakume ederrak, baina ezzidaten ezer esaten — nik begiztatzen nuen idealhura osatzeko, gauzatxo bat hartu beharko litza-teke haietako bakoitzetik, baina horrek ere zuklehen aipatzen zenuen lore sorta horren antzaizango luke, era horretara ez bailitzateke beharden edertasun osoa lortuko, bakundu ezinabaita, urrea eta egia bezala. Egun batean, azke-nik, emakume hori topatu nuen, bertatik nabari-tu nuen hura zela, eta maitasuna hartu nion.

Doktorea, emozio pixka batez, isildu eginzen, eta Errektore jaunak irribarretxo fin bat eginzuen Dekano jaunari begiratuz. Handik une bate-ra aurrera jarraitu zuen Héraclius Gloss jaunak:

— Errebelaziotik itxaron behar dugu dena.Errebelazioak argitu zuen Paulo apostoluaDamaskorako bidean eta hark eman zion kristaufedea...

— ...egiazkoa ez dena —eten zuen barrezerrektoreak—, zuk ez baituzu sinesten horretan— errebelazioa ez da, beraz, eklektizismoa bainoseguruago.

— Barka, adiskidea —jarraitu zuen dokto-reak—, Paulo ez zen filosofoa, gutxi gorabehera-ko errebelazioa izan zuen hark, haren adimenaez zatekeen gauza izango egia osoa atxikitzeko,abstraktua baita. Filosofiak, ordea, bide luzeaegin du geroztik, eta edozer gauzak, liburubatek, hitz batek agian, ulertzeko aski argituaden norbaiti egia hori azaltzen dionean, bat-batetik argituko du halakoa, eta izarrak eguzkiapiztearekin batera nola, halaxe ezabatuko diraharen aurrean sineskeria guztiak.

— Amen —esan zuen erretoreak—, hurrengoegunean ordea beste pertsona argitu bat izangoduzu, eta biharamun hurrengoan beste bat, etazeinek bere errebelazioak elkarri burura jaurtiko

dizkiote; gaitzerdi, halere, errebelazio horiek osoarma arriskutsuak ez diren.

— Zuk ez duzu hortaz ezertan sinesten? —jaurti zion doktoreak, haserretzen ere hasia bai-tzegoen.

— Dijestioan sinesten dut —erantzun zuenserioski errektoreak—. Nik berdin-berdin irens-ten ditut sineste guztiak, dogma guztiak, moralguztiak, sineskeria guztiak, hipotesi guztiak,begitazio guztiak, afari on batean ere plazer ber-beraz jaten ditudan bezalaxe eltzekariak, sarre-rak, haragi erreak, barazkiak, gozokiak ala pos-trea, eta horren guztiaren ondoren guztiz filoso-fikoki etzaten naiz ohean, nire dijestio lasaiakgauerako lo atsegin bat eta hurrengo egunerakobizitasuna eta osasuna ekarriko dizkidalako usteoso-osoan.

— Sinesten ez baduzu —presakatu zen deka-noa—, ez dugu aurrerago eramango konparaziohori.

Handik ordubetera, Héraclius jakintsuarene-tik ateratzen ari zirela, errektorea barrez hasizen tupustean, esanez:

— Doktore gaixoa! maite duen emakumeabezala azaltzen bazaio egia, hauxe dugu munduhonek inoiz ezagutu duen gizonik tronpatuena.

Eta bere etxean sartzeko ahaleginetan arizen mozkor bat izumenak jota erori zen dekano-aren barre ozena entzunda, errektorearen faltse-te zoliari ahots baxu sakonaz lagunkari.

VINola doktorearen Damaskoko bidea Uso Zaharren karrika gertatu zen,

eta nola eskuizkribu metenpsikosista baten itxuran argitu zuen egiak

Mila zazpiehun eta ... urteko martxoaren17an sukarrak harturik esnatu zen doktorea.Gau hartan behin eta berriro ikusi zuen ametse-tan gizon zuri handi bat, antzinako modura jan-tzia, hatzaz bekokian jo eta ulertu ezinezkohitzak esaten zizkiona, eta amets hori guztizoharpen esanguratsua iruditu zitzaion Héracliusjakintsuari. Zeren oharpena zen?... zertan zen

esanguratsu?... doktoreak ez zekien ziur-ziur,baina zerbaiten zain zegoen nolanahi ere.

Gosaldu ondoren Uso Zaharren karrikara joanzen, ohi zuen bezala, eta eguerdia jotzen arizuela 31. zenbakiko etxean sartu zen, NicolasBricoletenean, jantzi alokatzailea bera, altzarizaharren saltzailea, bigarren eskuko liburuensaltzailea, eta antzinako oinetakoen konpontzai-lea, zapataria, alegia, libre zituen uneetan. Dok-torea, halako inspirazio batek bultzatuko balubezala, ganbarara igo zen zuzenean, eskua LouisXIII armairu bateko hirugarren apalera eramaneta pergaminozko eskuizkribu handi bat aterazuen handik. Hona izenburua:

Nire hemezortzi metenpsikosiakKristau aroa deituaren 184. urteAz gero izan

ditudan bizitzen historia

Izenburu bitxi horren ondoren, sarrera hauzekarren, Héraclius Glossek itsumustuan deszi-fratu zuena:

«Nire transmigrazioen kontaera doia daka-rren eskuizkribu hau Erromako hirian hasi nuen

kristau aroko CLXXXIV urtean, goian esan beza-la.

»Gizakiei arimak dituen berragertzeen berriemateko azalpen hau gaurko egunez, 1748koapirilaren 16an sinatzen dut nire patuaren gora-beherek ekarri nauten Balançoneko hiri honetan.

»Filosofiako arazoek kezkatzen duten edo-zein pertsona argituk bere begiak orri hauetarabegira jartzea aski izango du, bere baitan argita-sunik distiragarriena piztu dakion.

»Horretarako, hain zuzen, lerro bakanbatzuetan laburtuko dut nire historiaren muina,latin pixka bat, greziera, alemana, italiera, espai-niera eta frantsesa jakinez gero beherago iraku-rri ahal izango dena; hain zuzen ere, gizon izannaizen aldi desberdinetan herri desberdinetanbizi izan bainaiz orobat. Geroago azalduko dutnolako ideia kateatzez, zer eratako burubide psi-kologikoz, zer-nolako baliabide mnemoteknikozatera ditudan, huts egiteko arriskurik gabe,ondorio metenpikosikoak.

»184. urtean Erroman bizi nintzen eta filoso-foa nintzen. Egun batean Apia bidean nenbilelaagian Pitagoras aurki jaiotzekoa zen egun handi

baten eguantz oraindik ere zalantzatia zatekeelabururatu zitzaidan. Une horretatik aurrera desirabat baizik ez nuen izan, helburu bat, ardura batbakarra: nire iraganaz gogoratu. Horra, ordea,alferrik izan ziren nire ahalegin guztiak, ez nin-tzen ezertaz gogoratzen nire ordu arteko bizial-diez.

»Horrela bada, egun batean nire atriumeannuen Jupiterren irudi baten oinarrian nire gazta-roan hantxe grabatu nituen marra batzuk ikusinituen ezustean; aspaldi ahaztua nuen gertaerabat gogoratu zidaten bat-batean. Argi izpi batbezala izan zen; eta orduantxe ohartu nintzenurte bakan batzuk, inoiz gau bat bakarra ere,aski direla oroimen bat ezabatzeko, eta horren-bestez are ahazgarriago diratekeela lehenagokobizialdietan gertatuak, haien oroitzapenen gai-netik bitarteko giza eta animalia bizialdi guztienlozorroa igaro denez.

»Horregatik, bada, harrizko oholetan idatzinuen nire historia, egunen batean agian patuakberriro begien aurrean jarriko zidalako ustean,eta hala gertatuz gero estatua haren oinarrian

aurkitutako idatzia bezala izango zelako espe-rantzatan.

»Nik orduan nahi izandakoa halaxe gertatuzen, gertatu ere. Handik mende bat geroago,arkitekto bainintzen, etxe zahar bat erauzi etahura egondako lekuan palazio bat eraikitzekokargua eman zidaten.

»Nire mende nituen langileek harri puskatuidatziz estali bat ekarri zidaten, zimenduetarakozangak zulatzen ari zirela aurkituta. Idatzi huradeszifratzen hasi nintzen — eta zeinu haiek ida-tzi zituenaren bizitza irakurri ahala, iragan ahaz-tu baten argi dirdai igarokor batzuk bezala etor-tzen zitzaizkidan aldika. Poliki-poliki argituz joanzitzaidan barnea, ulertzen hasi nintzen, gogora-tu egin nintzen. Neuk grabatua zen harri hura!

»Zer egin nuen nik, ordea, mende batekobitarte horretan? Non egon nintzen? Zer itxura-tan egon nintzen sofritzen? Ezerk ezin zidanhorren berri eman.

»Egun batean, ordea, aztarren bat aurkitunuen, hain ahula eta hain lausoa ordea, non ezbainaiz aipatzera ere ausartzen. Nire auzoa zenagure zahar batek esan zidan sekulako barreak

egin zituztela behin Erroman, berrogeita hamarurte lehenago (ni jaio baino bederatzi hilabetelehenago hain justu) Marcus Antonius CorneliusLipa senadoreari gertatutako pasadizo batenkontura. Haren emazteak, emakume polita bera,eta oso gaiztoa, esaten zutenez, tximino handibat erosi omen zien feniziar saltzaile batzuei, etaoso maite omen zuen tximino hori. CorneliusLipa senadorea jelosiak hartu zuen bere emaz-teak giza aurpegidun kuadrumano hari zion txe-ragatik, eta hil egin omen zuen. Historia horientzuten ari nintzela halako susmo lauso batizan nuen ni nintzela tximino hura, eta luzarosufritu nuela itxura hartan, jausialdi baten oroi-tzapenez bezala. Baina gauza argi zehatzik eznuen ezer aurkitu. Nolanahi dela ere, hipotesihori egin nuen, egiantz handikoa baita gutxie-nez.

»Animalia izatea gizakia gizaki izan den bitar-tean egindako hobenengatik arimari jartzenzaion penitentzia da. Goragoko mailako bizial-dien oroitzapena ematen zaio animaliari, berejausialdiaren sentipena bera zigor izan dezan.

»Sufrimenduak garbitu duen arimak baizikezin dezake berriro giza izatea hartu; orduan ani-malia izan den bizialdietako oroitzapena galduegiten du, orduan guztiz oneratua baita berriro,eta ezagutza hori merezi gabeko sufrikarioaizango bailitzateke halakoarentzat. Horregatikbada, bere hobenak ordaintzen ari den errudu-nari zaion begirune berbera beharko luke giza-kiak abereentzat, era horretara, bera ere abereitxuran agertzen denean beste batzuek ere berababes lezaten. Hain zuzen ere, horrelakoxe zer-bait dio kristau moralaren esapide hark: «Ez egininori zeuri egiterik nahiko ez zenukeenik».

»Nire metenpsikosien kontaeran ikusiko danola izan nuen bizialdietako bakoitzean oroitza-penak berriro aurkitzeko zoria, nola transkribatunuen berriro historia hau brontzezko oholetara,gero Egiptoko papiroetara, eta azkenik, askozere geroago, Alemaniako pergaminoetara, gaurbertan ere erabiltzen dudan gai honetara.

»Dotrina honen ondorio filosofikoak atera-tzea baizik ez zait geratzen.

»Filosofia guztiek egin dute topo arimarengerokoa zein izango den argitu beharraren ara-

zoarekin. Gaur egun nagusi den kristau dogmakerakusten duenez, Jainkoak paradisu batean bil-duko ditu zintzoak, eta infernura bidaliko ditugaiztoak, deabruarekin batera erre daitezen.

»Gaur egungo zentzu modernoak, ordea, ezdu sinesten patriarka aurpegiko Jainko horretan,zintzoen arimak oiloak txitoak bezala bere hego-pean babesten; eta arrazoiak ezeztatu egitenditu, gainera, kristau dogmak.

»Paradisuak ezin baitu, izan ere, inon egon,eta infernuak ere ez:

»Zeren gurea bezalako munduz beterik bai-tago espazio mugagabea;

»Zeren lur hau sortu zenetik hemen izandiren belaunaldiak mundu honek bezala biztan-leak dituzten gainerako ezin konta ahalako mun-duen kopuruaz biderkatzen baldin badira, hainarima kopuru ikaragarri eta ezinezkoa emangoluke, biderkatzailea mugagabea denez, non Jain-koa bera ere nahastu egingo bailitzateke, zalan-tzarik gabe, buruz nahi den argia izanda ere, etagauza bera gertatuko litzaioke Deabruari ere,eta hala aski egoera gogaikarria eratuko litzate-ke;

»Zeren zintzoen arima kopurua infinitua iza-nik, eta gauza bera gaiztoen arimena, eta infini-tua espazioa ere, paradisu infinitua beharkolitzateke eta infernu infinitua orobat, horientzatguztientzat, eta horrenbestez gertatuko litzate-ke alde guztietan legokeela paradisua eta aldeguztietan infernua ere, inon ez, alegia.

»Metenpsikosiaren sinestea berriz ez duezeztatzen arrazoiak:

»Arima, sugetik zerriarengana, zerriarengan-dik txoriarengana, txoriarengandik zakurraren-gana igarorik, tximinoarengana eta gizonarenga-na iristen da azkenean. Eta beti hasten da berri-ro hutsegiteren bat duen bakoitzeko, harik etalurrean izan daitekeen garbitasun gorenera iris-ten den arte, eta orduan goragoko mundu bate-ra bidaltzen du garbitasun horrek. Era horretaraanimaliaz animalia eta esferarik esfera igarotzenda etengabe, harik eta azkenetan zoriontasungoreneko planetara iristen den arte; handik,ordea, beste hutsegite batek oinazerik handie-neko eremuetara bidal dezake berriro, eta han-dik berriro bere transmigrazio katea hasarazi.

»Zirkuluak, patuaren irudi unibertsal horrek,biltzen ditu, beraz, gure bizialdien gertaerak etahorrexek gobernatzen ditu orobat munduen bila-kaerak».

VIINola bi modutara interpreta daitekeen

Corneilleren bertso bat

Héraclius doktoreak dokumentu bitxi harenirakurtzea bukatu bazuen, bukatu, harri eta zurgeratu zen — errekardaritzatan ibili gabe erosizuen, hamabi libera eta hamaika sosetan, Pon-peiako indusketetan aurkitutako hebrear eskuiz-kribu bat balitz bezala saltzen baitzuen liburuza-leak.

Lau egun eta lau gauetan doktorea ez zenatera bere langelatik, eta egonarri handiz etahiztegien laguntzaz, nola edo ahala, eskuizkribuharen aleman eta espainol aldiak deszifratuzituen, zeren greziera, latina eta italiera pixkabat baldin bazekien ere, alemanez eta espainie-raz ez baitzekien ezer. Nolanahi ere, zentzu oke-

rreko makurrik handienak egin izango zituen bel-durrez, bere adiskide errektoreari eskatu zion,oso ondo ezagutzen baitzituen hizkuntza horiekbiak, bere itzulpena irakurtzeko mesedez. Atse-gin handiz egin zion hori errektoreak; baina hiruegun eman zituen lanari seriotan heltzeko, hala-koxe barre algaraz hasten baitzen doktoreakegindako itzulpena irakurtzen hasten zen bakoi-tzeko, non bihotzekoa ere eman baitzion ia.Halako barregurak zergatik, galdetu baitzioten:

— Zergatik? —erantzun zuen—, hiru arrazoidaude: 1. Héraclius nire lagun prestuaren aurpe-gia bera, barrez leherraraztekoa; 2. Haren itzul-pen barrez leherraraztekoa, jatorrizko testuarenantza gitarrak haize errota batena adina baitugutxi gorabehera; eta 3. Testua bera, burutikpasa ere egin daitekeen gauzarik barregarrienabaita.

Oi, errektore setatia! Hura ez zuen ezerk kon-bentzituko. Etor zitekeen eguzkia eta bizarra etaileak erre, kandela bat zela esango zuen hark!

Héraclius Gloss, berriz, esan beharrik ere ezdut poz jarioz zegoela, argitasunez beterik, eral-

daturik — eta denbora guztian errepikatzen zuenPaulinek bezala

«Je vois, je sens, je crois, je suis désabusé»eta hori esaten zuen bakoitzeko, errektoreak

moztu egiten zion, esanez «désabusé» bi hitze-tan behar zela idatzi, bukaeran s bat jarriz:

«Je vois, je sens, je crois, je suis des abusés».

VIIIErregea bera baino erregezaleago

edota aita santua baino elizazaleago izan daitekeen bezalaxe, nola bihur daitekeen bat

metenpsikosistago Pitagoras bera baino

Zein ere den itsasoan galdu eta itsaso zaba-lean, baltsa hauskor baten gainean galdurik, ezmastarik, ez oihalik, ez iparrorratzik ez itxarope-nik, dena galduta, gau eta egun luzez ibili etabat-batean horrenbeste desiratzen zuen itsaser-tza ikusten duenaren poza, poz hori ez zen ezerHéraclius Gloss doktorea filosofien itsaskiak hainluzaro ziurgabetasunen baltsan hara-hona erabi-

li eta azkenik metenpsikosiaren portuan garaileeta argiturik sartu zenean zuen pozaren aldean.

Dotrina haren egiak hain gogor jo zuen nonoso-osorik beretu baitzuten azken-azkenekoondorioetaraino. Ez zuen ezer ilun gertatzenzitzaionik, eta egun gutxiren buruan, gogoetarengogoetaz eta kalkuluaren kalkuluz, kalkulatuazuen halako urtetan hildako gizona zein datatanazalduko zen berriro lurrean. Bazekien, hutsarenhurrengo gorabeheratxoren batekin, zein data-tan transmigratzen zuen arima batek maila apa-lagoko izakietara, eta azkeneko giza bizialdianegindako ongiaren eta gaizkiaren halako batuke-ta moduko bat eginez, gai zen arima hori sugebaten, zerri baten, zamari baten, idi baten, zakurbaten, elefante baten edo tximino baten gorpu-tzean noiz sartuko zen zehatz esateko. Arimabera bere goren mailako bizialdira itzultzea aldijakin beti berdinetan gertatzen zen, lehenagozein hoben egin zuen axola ez ziola.

Zigorraren maila, erruaren araberakoa betie-re, ez zetzan animalia gisa egin beharrekoerbestealdiaren luze-laburrean, arima horrekpiztia nazkagarriren baten gorputzean egin

behar zuen egonaldi luze edo labur berean bai-zik. Piztien mailaketa sugearengandik eta zerria-rengandik hasten zen behetik eta tximinoa zurengorenean, «hitzik ez duen gizona baita», esatenzuen doktoreak; — horri bere betiko umore onazerantzuten zion errektoreak esanez ezen, arrazoimodu berari jarraituz, hitz egiteko gauza zen txi-mino bat zela Héraclius Gloss.

IXAurkia eta ifrentzua

Héraclius doktoreak pozetan eman zituenaurkikuntza harrigarri hura egin zuen ondokoegunak. Pozkariotan bizi zen — zoramenetanzegoen gainditutako oztopoengatik, argitutakomisterioengatik, bete zitzaizkion itxaropen han-diengatik.

Metenpsikosiak zeru bat bailitzan inguratzenzuen. Errezel oihal bat bat-batean erdi-erditikurratu eta bere begiak gauza ezezagunetarakozabaldu zitzaizkiola iruditzen zitzaion.

Bere zakurra bere ondoan eserarazten zuenmahaian, buruz buruko solas luzeak izatenzituen harekin tximinia ondoan, animalia erruga-bearen begian lehenago izandako bizialdien mis-terioa atzeman nahiz.

Hala eta guztiz ere, bi puntu beltz ikustenzituen bere zoriontasunean: Dekano jauna etaErrektore jauna, hain zuzen.

Dekano jaunak haserre bizian jasotzen zituenbizkarrak Héracliusek dotrina metenpsikosistarabihurtu nahi zuen bakoitzean, eta errektoreakzertan esanik ez zituen txantxarik bihurrienezzirikatzen zuen. Hori batez ere, ez zen onez era-matekoa. Doktoreak bere sinestea azaltzen zuenorduko, zentzu beretik ekiten zion errektore dea-bruzko hark; apostolu handi baten hitza entzu-ten ari den jarraitzailearena egiten zuen, etaizan zitezkeen eta animalia genealogiarik sines-tezinezkoenak asmatzen zituen inguruko pertso-na guztientzat: «Horrela —esaten zuen—, Labon-de apaizak, katedraleko kanpai joleak, meloiabaizik ezin zuen izan bere lehenengo transmigra-zioaz gero», eta geroztik oso gutxi aldatu bideda, goizean eta gauean kanpai hori jo baizik ez

baitu egin, jaio ere haren azpian baita jaioa.Rosencroix, Santa Eulaliako lehenengo bikarioa,intxaurrak botatzen dituen belea izana zen inon-dik ere, haren iritzian, halakoxearen jantziak etaizaera gorde baitzituen gorde ere. Gero, bat-batean modurik makurrenean paperak trukatu-rik, Bocaille jauna, farmazialaria, ibis endekatubat baizik ez zela esaten zuen, zeren tresneriaberezia behar izaten baitzuen, Herodotok zioe-nez behintzat, hegazti sakratu horrek, behar iza-nez gero, bere moko luzeaz bere kabuz eta errazsartzen zuen erremedio berbera sartzeko.

XNola izan daitekeen zuhurrago

saltinbanki batdoktore jakintsu bat baino

Héraclius doktoreak animurik galdu gabejarraitu zuen, hala ere, bere aurkikuntzetan.Handik aurrera halako esanahi misteriozko batzuten harentzat animalia guztiek: ez zuen gehia-go piztia ikusten, azal haren azpian garbitzen ari

zen gizona baizik, eta erruen ordainkizunekoazalaren azpian lehengo bizitzaldian egindakohobenak sumatzen zituen.

Balançoneko enparantzan paseatzen ari zenegun batean zurezko txosna handi bat ikusizuen; sekulako zaratak ateratzen ziren handik,eta pailazo lokatu bat Tomahawk edo TrumoiBurrunba izeneko piztia-bezatzaile apatxe bel-durgarria lanean ikustera sartzeko deika ari zenoholtza gainetik. Héraclius asaldatu egin zen,ordaindu zituen eskatzen zituzten hamar zenti-moak eta sartu egin zen. Oi arima handiakbabesten dituen Fortuna! Txosna hartan sartubaizik ez zen egin, eta non ikusten duen kaiolahandi bat, eta haren gainean bere begi liluratuenaurrean distiraz azaldu zitzaizkion bi hitz hauekidatzirik: «Oihaneko gizona». Zirrara moral han-dietako dardara urduria sentitu zuen kolpetikdoktoreak, eta emozioz ikara batean hartarahurbildu zen. Tximino erraldoi bat ikusi zuen,bere ipurdi gainean eserita, jostunen edo turkia-rren gisara hankak gurutzatuta, eta bere azke-neko transmigraldian zegoen giza erakusgarribikain haren aurrean, gogoeta sakon batean

murgildu zen Héraclius Gloss, pozaren pozezzurbildurik. Minutu batzuen buruan, oihanetakogizonak, temaren temaz begira zegokion hirikogizonaren baitan lehertu zen sinpatia eutsiezinasumaturik, nonbait, halako imintzio ikaragarriakhasi zitzaion egiten bere anaia biziberrituari, nonburuko ileak erabat lazten zitzaizkiola sentitubaitzuen doktoreak. Gero, gizonik erorienarenohorearekin ere inola ere adostu ezin zitekeenitzulipurdi bat eginik, guztien barregarri jarri zenlau eskuko herritar hura doktorearen bizar-biza-rretan. Hari, ordea, ez zitzaion batere harrigarriairuditu bere antzinako hutsegiteen biktima harenalaitasuna; bestela baizik, gizonarekin berdin-tzen zuen beste antzekotasun bat zela irudituzitzaion, ahaide izateko probabilitate handiagoa,eta bere jakin-min zientifikoa hainbesterainobortiztu zitzaion non imintzioen maisu hurakosta ahala kosta erostea erabaki baitzuen,soseguz eta patxadaz ikertu ahal izateko.

Zer ohorea beretzat, zer garaipena dotrinahandiarentzat, azkenean gizakiaren animaliaalderdiarekin harremanetan sartzea lortzen

bazuen, tximino gaixo hari ulertu eta hark bera-ri ulertzea lortzen bazuen!

Piztia erakusketaren jabeak bere morroiarengoraipamen sutsuena egin zion, jakina; basa piz-tien erakusle gisa egindako karrera luze guztianezagututako animaliarik bizkorren, atseginen,apalen, gozoena huraxe; eta esaten zituenakegia egiteko, kaiolako barroteetara hurbildu etaeskua sarturik, tximinoak hozka egin zion segi-tuan, txantxa eta jolas gisa. Salneurria ere izu-tzekoa eskatu zuen, jakina, eta Héracliusek erre-kardaritzatan ibili gabe ordaindu zuen. Gero, bikargalari, kaiola ikaragarri haren azpian makur-makur eginda, aurretik zituela, bere etxerantzabiatu zen doktorea, garaile.

XINon frogatzen baita Héraclius Gloss

ez zela sexu indartsuaren ahuleziarikgabe-gabea

Baina etxera hurbiltzenago eta geldiago abia-da, zeren egia filosofikoak baino askotxoz ere

zailagoa zen arazo bat baitzerabilen gogoan; etaarazo hori era honetara formulatzen zen doktoregajoarentzat: «Zer trikimailu erabil nezake gizazirriborro hau etxera nire neskame Honorinerenezkutuan sartu ahal izateko?» Hain zuzen ere,Dekano jaunaren bizkar jasoaldi beldurgarrieieta Errektore jaunaren txantxa ikaragarriei aurreegiteko ausardia eta gehiago bazuen Héracliusgaixoa ez zen horren ausart, ez eta gutxiagorikere, Honorine neskamearen leherraldienaurrean. Zergatik zion, bada, horrenbesteko bel-durra doktoreak hain bizia eta hain bere nagu-siaren interesetara emana zirudien emakumetxooraindik gazte eta jator hari? Zergatik? Galdetuzergatik makurtzen zen Herkules Onfaloren oine-tara, zergatik utzi zion Sansonek Dalilari indarraeta ausardia, Bibliak dioenez ileetan zituenak,ebasten.

Damurik, egun batez doktorea hutsean gera-tutako maitasun sugar baten etsimena landatanzehar apaltzen ari zela (zerbaitengatik egin bai-tzuten egin ere, Dekano jaunak eta Errektorejaunak Héracliusen bizkarretik nahikoa barre ilu-nabar batez etxera zihoazela), ardiak zaintzen

ari zen neskato bat topatu zuen hesi bazterbatean. Beti-beti egia filosofiko soilaren bila ibi-lia ez zen jakintsu hark, bada, oraindik eremetenpsikosiaren misterio handia sumatzen ez-eta, oraindik ez zekiena jakin izan balu egingozukeen bezala, ardiez arduratu eta gainerakoakutzi ordez, horra! ardiak zaintzen ari zenarekinhasi zen solasean. Berehalaxe neskame hartuzuen, eta ahulezia batek hurrengoak ekarri. Berabilakatu zen berehala artzaintxo haren ardi, etaahopeka zabaldua zen, landatar Dalila berrihark, Bibliakoak bezala, gizagajo fidakorregiharen ilea moztu bazuen ere, ez zuela bestehorrenbestez bestelako apaindurarik gabe-gabeutzi haren kopeta.

Damurik, iragarria zuena, uste baino ereareago gertatu zen; ez al zuen ikusi oihanetakogizona bere alanbrezko etxean katigu, haserre-rik desegokienezko eztandatan lehertu zenHonorine, eta bere ugazaba beldurtua guztiz epi-teto itsusizko olde batean ito ondoren, usteka-bean zetorkion etorkinaren kontra isuri zuenbere haserrea. Hark, ordea, horren neskamegaizki ikasiari dena barkatzeko doktoreak zituen

arrazoiak, antza, ez zituenez, oihuka, garrasika,ostikoka eta hortz karraska ekin zion; barroteeiheldu eta halako imintzio desegokiak egitenzituen lehenengo aldiz ikusten zuen pertsonabatentzat, non atzera egin behar izan baitzuenhark, eta, gudari bentzutua nola, halaxe joanbehar izan zuen bere sukaldean babestera.

Horrela, bada, gudu zelaiaren jabe eginik, etabere lagun adimentsuak emandako laguntzakpozturik, bere langelara eramanarazi, eta hantxekokarazi zituen, kaiola eta kaiolako biztanlea,mahaiaren aurrean, sutondoan.

XIINola bezatzaile eta doktore

ez diren batere sinonimo

Begirada trukerik esanguratsuenetako bathasi zen orduan aurrez aurre zeuden norbanakohaien artean; eta astebete osoan orduak etaorduak eman zituen doktoreak egunero begienbidez (hala uste zuen berak behintzat) ekarrizuen morroi interesgarri harekin solasean. Ez

zen aski, ordea; animalia hura aske aztertu nahibaitzuen Héracliusek, haren ezkutuko sekretuak,haren gurariak, haren pentsamenduak atzeman,bere gisa ibiltzen utzi, eta haren eguneroko bizi-tzan parte hartuz, ahazturik zituen ohiturakberreskuratzen ikusi, eta aztarren seguruetanoinarrituz haren behinolako bizialdietako oroitza-penak ezagutu. Horretarako, ordea, zabalikbehar zuen kaiolak. Eginkizun hori ez zen bateresegurua, ordea. Alferrik ahalegintzen zen dokto-rea magnetismoaren eragina, edota gozokienaeta intxaurrena, saiatzen, Héracliusentzat kez-kagarriak ziren maniobratan hasten zen betidoktorea barroteetara gehiegitxo hurbiltzen zenbakoitzeko. Hala bada, egun batean, aspalditiktorturatzen zuen desirari gehiago eutsi ezinik,tupustean aurreratu zen, giltzarrapoaren giltzabiratu, eta zabal-zabal egin zuen atea, eta emo-zioaren emozioz taupadaka, pauso batzuk eginzituen atzera, zer gertatuko zain, eta ez zen luzejoan, noski, gertatzeko ere.

Tximinoak, harriturik, zalantza egin zuenhasieran, gero, kanpoan zen jauzi batez, etabeste batez mahai gainean, eta segundo bat ez

zuen behar izan hango liburuak eta paperak han-kaz gora botatzeko, eta gero beste jauzi batezdoktorearen besoetan zen, eta haren maitasunadierazpenak hain izan ziren bortitzak non,Héracliusek ile ordea izan ez balu anaia beldur-garri haren hatzetan geratuak izango baitzatez-keen haren azkeneko ileak. Tximinoa zaulibazen, ordea, doktorea ez zen gutxiago: joeskuin, jo ezker, aingira baten gisa irristatu zenmahaipera, erbi txakurraren gisa igaro zituenbesaulkiak, eta betiere tximinoa atzean zuela,atera iritsi eta danbateko batez itxi zuen bereostean; arnasestuka, helmugara iritsi zen laster-keta zaldiaren gisan, horma kontra hartu zuenbermea, ez erortzeko.

Eguna bukatu arte lur jota ibili zen HéracliusGloss; hondorainoko eroraldi bat bezala senti-tzen zuen bere baitan; bere maizter arduraga-bea eta bera egoera hartatik nola aterako zirenideiarik ere ez zuela, horrek kezkatzen zuengehiena. Aulki bat eraman zuen igaro ezinekoate ondora, eta behategi bihurtu zuen sarrailazuloa. Zer ikusiko eta, ai miraria, ai ustekabekopoza! Garaile zoriontsua besaulki batean etzanik

hankak sutondoan berotzen. Lehenengo poz bul-kadarekin, ez zuen askorik behar doktoreakgelan sartzeko, baina gogoetak geldiarazi zuen,eta bat-bateko argi batek argitu izan balu beza-la, gozotasunak ezina goseak ahal izango zuelaagian, pentsatu zuen. Oraingo honetan arrazoieman zioten gertaerek, tximino gosetuak amoreeman zuen; bestela aski tximino jatorra zenez,onezkoak egin zituzten, eta egun hartatik aurre-ra, aspaldiko adiskide zaharrak bailiran bizi izanziren doktorea eta tximinoa.

XIIINola Héraclius Gloss doktoreaHenri IV.a Errege zintzoaren abagune berean aurkitu zen,

bi ministro abokaturi entzundabi-biek arrazoi zutela iritzirik

Egun gogoangarri hura igarota puska batera,euri jasa bortitz batek eragotzita, Héraclius dok-torea ezin izan zen lorategira jaitsi, ohi zuenbezala. Goizean goizetik bere langelan eseri eta

bere tximinoa filosofiaren ikuspegitik aztertzenhasi zen; hura, aldiz, arasa baten gorenera igoriksutaurrean etzanda zegoen Pitagoras zakurraripaper pilotak bota eta bota ari zen jostaketan.Doktorea gizaki mailaz beheratuen arteko adi-men mailak eta aurreramenduak aztertzen arizen, bere aurrean zituen bi animalia haien sotil-tasun mailak konparatzen. «Zakurrarengan —arizen esaten bere baitarako—, instintua da orain-dik nagusi; tximinoarengan, berriz, arrazoibi-deak hartzen du gaina. Hark usaina hartzen du,entzun egiten du, bere adimenaren erdia direnorgano zoragarri horiez sumatzen ditu gauzak;honek, berriz, gertaerak elkarrekin lotzen ditu,eta gogoeta egiten du». Une horretan, tximino-ak, bere etsaiaren axolarik ezak eta gelditasu-nak urduriturik, burua hanka artean zuela lasai-lasai etzanda aldian behin begiak han goianbabestuta zegoen erasotzaile urrunarenganantzjaso baizik ez baitzuen egiten, gertuagotik azter-tzera joatea erabaki zuen. Bere altzari gorenetikarin-arin jauzi egin, eta hain emaro, hain emarohasi zen hurbiltzen, non ez baitzen ezer entzu-ten, suaren zirtadak eta penduluaren tik-tak

hotsa baino, sekulako zarata ateratzen zuelabaitzirudien langelako isiltasun handi hartan.Gero, mugimendu azkar ustekabeko batez, Pita-goras gaixoaren isats motosdunari heldu zion bieskuez. Hark, ordea, zirkinik ere egin gabe, kua-drumanoaren mugimendu guztiak segituakzituen: Haren baretasuna amarrua baizik ez zenordu arte harrapa ezina zuen etsai urruna ondo-ra ekartzeko, eta tximino jaunak, sartu beharzion ziriaren pozez, haren isatsari heltzen zionune-unean, jauzi batez jaiki, eta besteak ihesegiteko astirik gabe, harrapatua zuen arerioa,ehiza zakurrari dagokion mutur sendoaz, ardie-tan begirunez izter deitzen den lekutik. Ezin dajakin borroka hura nola bukatu izango zen Héra-clius bitartean sartu izan ez balitz; baina berrirobakeak egin zituenean, bere buruari galdezka arizen, arnasestuturik esertzen zen bitartean, gau-zak diren bezala harturik, bere zakurrak ez otezuen erakutsi gertaera hartan maltzurtasungehiago «piztietan maltzurren» deitu ohi denhark baino, eta harri eta zur eginda geratu zen.

XIVNola Héracliusek ia-ia jan zituen

antzinako dama galai batzuk txitxiburduntzian sartuta

Bazkaltzeko ordua zenez, doktorea bere jan-gelan sartu zen, eseri zen mahai aurrean, sartuzuen bere zapia xenilan, zabaldu bere ondoaneskuizkribu preziatua, eta ahora eramatear zengaleper hego ondo koipetsu eta ondo usaintsubat, noiz eta, begiak liburu santura itzulirik, begi-rada pausatu zitzaion lerro apurrek distira bel-durgarriagoa egin baitzioten esku ezezagunbatek Baltasar izeneko errege ospetsu batenoturuntzako gelaren horman idatzitako hiru hitzfamatu haiek baino.

Hona zer ikustatu zuen doktoreak:«... Zerk ere bizia izan duen, bazter ezak hire

jakietatik, zeren abere jatea heure berdina jateaden, eta berdin erruduntzat dauzkat metenpsi-kosiaren egia barneratua izanik animaliak hil-tzen eta jaten dituena, beren forma apalagoetandauden gizakiak baizik ez baitira abereok, nolagaraitu duen etsaia jaten duen antropofago

ankerra». Eta mahai gainean, elkarren ondozondo, zilarrezko orratz batek loturik, dozena erdigaleper, beren usain gozagarria airean zabaltzenari.

Gudu bortitza izan zen izpirituaren eta sabe-laren artean, baina, esan dezagun Héracliusenaintzarako, laburra izan zela. Gizon gajoak,ezdeusturik, tentazio ikaragarri hari ezin luzaroeutsiko ziola etsirik, neskameari txilina jo, etaahots urratu batez agindu zion kentzeko bertatikjaki nardagarri hura mahai gainetik eta ez atera-tzeko handik aurrera arrautzak, esnea eta baraz-kiak baizik. Honorine ia erori zen hankaz gorahitz harrigarrizko haiek entzunda, protesta eginnahi izan zuen, baina ugazabaren ahots irmoaentzunik, alde egin zuen hegazti kondenatuakhartuta, kontsolagarri harturik, hala ere, baten-tzat galduan dena beste batentzat irabazian iza-ten dela gehienetan.

«Galeperrak! Galeperrak! Zer ote zitezkeengaleper haiek beste bizialdi batean?» galdetzenzion bere buruari Héraclius gajoak egun hartanbereziki txarra iruditu zitzaion azalore gurinetanegin bat tristura handiz irensten zuen bitartean:

—nor izan ote zitekeen dotore, samur eta sotilaski, piztitxo pinpirin eta polit horien gorputzeraigarotzeko? — ai, zein besterik, joandako men-deetako dama galaiak ezpada... eta doktoreaarras zurbildu zen azkeneko hogeita hamarurteetan egunero-egunero antzinako garaietakodozena erditxo bat dama gazte ziplo bazkalduzituela gogoratuz.

XVNola interpretatzen dituen

Errektore jaunakJainkoaren manamenduak

Zoritxarreko egun hartako arratsean Dekanojauna eta Errektore jauna ordu batez edo bizHéracliusen langelan solas egitera etorriak ziren.Doktoreak segituan kontatu zien zer estuasune-tan zegoen, eta segituan agertu zien orobat nolagaleperrak eta jan daitezkeen gainerako anima-lia guztiak guztiz debekatuta zeuden beretzat,judu batentzat urdaiazpikoa egon daitekeenbezalaxe.

Dekano jaunak, egun hartan gaizki bazkalduabaitzen nonbait, neurri guztiak galdu eta halakobiraoak bota zituen non doktore gaixoak, Deka-noari begirune handia bazion ere, haren itsume-na deitoraturik, ez baitzekien non ezkutatu.Errektore jaunari dagokionez, berriz, bertatikonetsi zituen Héracliusen eskrupuloak, esanezalegia Pitagorasen jarraitzaile bat animalienharagiaz elikatuko balitz gerta zitekeela bereaitaren saihetsak txanpinoiekin edo aitonarenhankak trufaz lagundurik jateko arriskutan, etaerlijio ororen izpirituaren kontrako dela hori, etakristauen Jainkoaren laugarren manamenduaaipatu zion esaten ari zenaren frogagarri:

Aita eta ama ohoratuko ditukluzaro bizitzeko.

— Egia esateko, ni sinestuna ez naizenez,goseak hil baino nahiago nuke Jainkoaren agin-dua zertxobait aldatu, edo haren lekuan bestehau jarri:

Aita eta ama jango ditukluzaro bizitzeko.

XVINola eskuizkribuaren 42. irakurraldiakbestelako argia ekarri zion doktoreari

Aberats batek bere ondasunetatik eguneroplazer berriak eta atsegin berriak atera ditza-keen bezala, hala Héraclius doktoreak ere,eskuizkribu guztiz preziatu haren jabe zenez,uste ez zituen aurkikuntzak egiten zituen hartanirakurtzen zuen bakoitzeko.

Gau batean, dokumentu hura 42. aldiz iraku-rri berria zuela, bat-bateko argialdi bat jausizitzaion, tximista bezain bizkorra.

Lehenago ikusi dugun bezala, doktorea gaizen joandako gizon bat, bere transmigraldi guz-tiak bukatu eta berriro lehengo itxura bereannoiz agertuko zen, hutsaren hurrengo gorabehe-ra batekin kalkulatzeko; halaxe tximistak jotabezala geratu zen eskuizkribu haren idazleakagian berriro gizonen artean bere lekua hartuazukeela gogoratu hutsarekin.

Horrela bada, filosofiaren harria topatzeardagoela uste duen alkimista bezalaxe sukarrakharturik, inon diren kalkulurik xeheenak hasi zen

egiten hipotesi haren probabilitatea aztertzeko,eta orduak eta orduak konbinaketa metenpsiko-sista jakintza handikoak egiten lehiatu ondoren,gizon hark bere garaikidea izan behar zuela kon-bentzitu zen, eta, bestela, arrazoizko bizialdiraberriro jaiotzeko une-unean behar zuela egongutxienez. Héracliusek, izan ere, metenpsikosis-ta handi haren heriotza data zehatza ezagutzekodokumentu ziurrik ezean, ezin baitzuen ziur-ziurfinkatu haren itzulerako data ere.

Beretzat gizakia baino gehiago, filosofoa erebaino gehiago, ia-ia Jainkoa ere baino gehiagozen izaki hura kausitzeko aukera izan zitekeelaigarri zuen unetik beretik, aspaldi hila zela usteden aita bizirik eta zuregandik hurbil dela jaki-tean sentitzen den zirrara sakon horietako batsentitu zuen doktoreak. Bere bizitza guztia Kris-toren maitasunaz eta haren oroitzapenaz elika-tzen igaro eta bat-batean bere Jainkoa agertubehar zaiola jakiten duen anakoreta santuak ezluke zirrara biziagorik izango Héraclius Glossdoktoreak egunen batean agian bere eskuizkri-buaren egilea topatu ahal izango zuela ziur jakinzuenean izandakoa baino.

XVIINola moldatu zen

Héraclius Gloss doktoreaeskuizkribuaren egilea aurkitzeko

Handik egun batzuetara Etoile de Balançon-en irakurleek harriturik irakurri ahal izan zutenegunkari haren laugarren orrialdean honako ira-garki hau: «Pitagoras — Erroma 184. urtea —Jupiterren irudi baten oinarrian aurkitutako oroi-tzapena — Filosofo — Arkitekto — Soldadu —Nekazari — Fraide — Geometra — Sendagile —Olerkari — Marinel — Etab. Egizu gogoeta etaoroi zaitez. Zure bizitzaren kondaira nire eskue-tan dago.

»Idatzi Balançoneko H.G. posta kutxara».Doktoreak ez zuen zalantzarik berak hain

suharki aurkitu nahi zuen gizonak ohar hura,beste guztientzat ulertu ezinezkoa, irakurtzenbazuen, segituan hartuko ziola ezkutuko zen-tzua, eta bere aurrera etorriko zitzaiola. Horrelabada, egunero-egunero, mahairatu aurretik,

posta bulegora jotzen zen H.G.-ren izenean gutu-nen bat hartu zuten galdezka; eta «Posta, azal-penak, zigilu ordainketak» hitzak idatzita zituenateari bultza egiten zion unean, zirrara biziagoaizaten zuen, zalantzarik gabe, maite duen ema-kumearen lehenengo gutuna zabaltzera doanmaiteminduak berak baino.

Tamalez, ordea, egunak aurrera zihoazen etaantz etsigarria zuten batak bestearena; bulega-riak erantzun bera ematen zion goizero dokto-reari, eta goizetik goizera tristeago eta adoregabeago itzultzen zen hura etxera. Balançonekojendea, munduko herri guztiak bezala, sotila,maiseatzailea, mihi gaiztokoa, eta non-zer-berriamorratua izanik, berehala lotu zituen Etoileegunkarian azaldutako ohar harrigarria eta dok-toreak Posta etxera egunero egiten zituen sartu-irtenak. Horrela, hain zuzen, hartan zer misterioezkutatuko ote zen galdezka hasi zen, eta esa-mesak zabaldu ziren.

XVIIIHéraclius doktoreak harridura handizezagutzen du eskuizkribuaren egilea

Gau batean, lokartu ezinik, goizeko ordubata-ordubiak aldera ohetik jaiki zen doktorea, etaoraindik oso ongi ulertu ez zuela iruditzenzitzaion pasarte bat irakurtzera joan zen. Etxekooinetakoak jantzi, eta ahalik eta emekien zabal-du zuen bere gelako atea, teilatupe hartan berenerruak ordaintzen ari ziren giza-animalia katego-ria guztien loa ahalik eta gutxien eragozteko.Hain zuzen, zeinahi izanik ere piztia zoriontsuhaiek lehenago izandako bizi egoera, zinez esandaiteke inoiz ez zutela orain zuten sosegu etazorion beterik izan, zeren bazka ona, ostatu ona,eta baita gainerakoa ere, aurkitzen baitzutenetxe hartan, horretarainoxe baitzen errukiorragizon bikain haren bihotza. Zaratarik batere egingabe iritsi zen, bada, bere langelako ateraino,eta sartu egin zen. Héraclius gizon bihoztunazen, egiaz, ez zuen mamuen edo agerpenen bel-durrik, baina gizonaren ausardia handia izandaere, badira izualdi batzuk ausardiarik bulartsue-

nak ere balaz bezala zulatzen dituztenak, etadoktorea zutik geratu zen, zurbil, izumenak har-turik, begiak sarrakioak nahasturik, ilea burugai-nean zut, hortzak karraska, eta burutik orporai-no dardara ikaragarri batek astintzen zuelaaurrean zuen ikuskari ulertezinak hartaraturik.

Laneko argia piztuta zegoen mahai gainean,eta sutaurrean, bizkarra doktorea sartzen ari zenaterantz itzulirik, nor ikusiko... Héraclius Glossdoktorea bere eskuizkribua arreta handiz irakur-tzen. Ez zen zalantzarik... Bera zen, irakurtzen...Lore handiz apaindutako seda zaharrezko gelakojantzi luzea zuen bizkarrean, eta buruan, beregreziar txano belus beltzezkoa, urrez brodatua.Doktorea berehalaxe ohartu zen beste bera huraitzultzen bazen, bi Héracliusak elkarren aurrezaurre topatzen baziren, une horretan bere baitandardaratan zegoena tximistak jota bezala erori-ko zela zerraldo bere kopiaren aurrean. Unehorretan, ordea, ikara urduri batek eraginikeskuak zabaldu zituen, eta zeraman esku-argialurrera erori zen zarata batean. Iskanbila harkberebiziko jauzia eragin zion. Bestea bat-bateanitzuli, eta nor ezagutuko, asaldaturik, dokto-

reak... bere tximinoa. Segundo batzuen bitar-tean haize erauntsiak daraman orbela bezalanahastu zitzaizkion zurrunbilotan ideiak. Geroinoiz izandako pozik biziena nagusitu zitzaionbat-batean, bertatik ohartu baitzen, hain zuzen,hantxe zuela aurrean juduek beren Mesias beza-laxe itxaron eta desiratu izandako eskuizkribua-ren egilea: bere tximinoa. Pozez ia eroturik eginzuen jauzi, hartu zuen besoetan izaki gurgarrihura, eta halako oldarrez besarkatu zuen, nonzinez esan baitaiteke inoiz ez duela maitalebatek halako besarkada suharrik hartu beregizonaren aldetik. Gero haren aurrez aurre eserizen tximiniaren beste aldean, eta hari begirageratu zen eraspenez beterik goiza arte.

XIXNola aurkitu zen doktorea

aukerarik ikaragarriena egin beharrean

Baina udako egunik ederrenak ere inoiz tru-moi beldurgarriak hondatzen dituen bezalaxe,doktorearen zoriona ere bat-batean arrakalatu

zuen inon izan daitekeen burutapenik itsusienak.Aurkitua zuen bila ari zena, baina tximino batbesterik ez zen, tamalez. Elkar ulertzen zuten,zalantzarik ez, baina ezin ziren elkarrekin min-tzatu: zerutik lurrera erori zen doktorea. Akaboberak hainbeste probetxu atera uste zuen elka-rrizketa luze haiek, akabo bien artean supersti-zioaren kontra abiarazi behar zuten gurutzadaeder hura. Zeren doktoreak, berak bakarrik, ezbaitzuen ezjakintasunaren hidra azpiratzekobehar zen armarik. Gizon bat, apostolu bat,aitorle bat, martiri bat behar zuen —tximinobatek ezin bete dituen eginkizunak, tamalez. —Zer egin?

Ahots ikaragarri batek egin zion oihu belarriondotik: «Hil ezak».

Héracliusek dardara egin zuen. Segundobatean kalkulatu zuen ezen tximinoa hiltzenbazuen berehalaxe sartuko zela berriro jaiotzearzen haur baten gorputzean. Hogeiren bat urteutzi beharko zizkion adinera iritsi arte. Hirurogei-ta hamar urte izango zituen orduan doktoreak.Egingarri zen hala ere. Topatuko ote zuen,ordea, gizon hura? Eta gainera bere erlijioak

debekatu egiten zion izaki bizirik hiltzea, giza hil-keta bat egiteko zigorpean: eta bere arima,Héracliusena, alegia, piztia gaizto baten gorpu-tzera joango zen, hiltzaileei gertatzen zitzaienbezala. — Zer axola, baina? Zientziaren biktimaizango zen — eta fedearen biktima! Arma era-kustegi batean eskegita zeukan turkiar zimitarrahandi bat hartu, eta jotzera zihoan, nola Abra-ham batek mendian, noiz eta gogoeta batekeskua gelditu baitzion... gizon hark bete beha-rreko erruen ordain aldia bukatua ez bazen, etahaur baten gorputzera ordez berriro ere tximinobatenera itzultzen bazen, zer? Zitekeena zen,ondo zitekeena halere — ia gauza segurua. Erahorretan ezertarako ez zen krimen bat eginez,ikaragarrizko zigorra irabaziko zuen doktoreak,bere kideentzat inolako probetxurik irabazigabe. Indarrik gabe erori zen besaulki gainean.Ondoz ondoko emozio haiek guztiek ahiturikzeukaten, eta konortea galdu zuen.

XXNola izan zuen doktoreak

solastxo labur batbere neskamearekin

Berriro begiak zabaldu zituenean lokiak ozpi-nez igurzten ari zitzaion Honorine. Goizeko zaz-piak ziren. Doktorearen lehenengo pentsamen-dua tximinoarengana joan zen. Desagertua zenpiztia hura.

— Nire tximinoa, non da nire tximinoa? —hasizen.

— Horixe, noski, hitz egin dezagun tximinohorretaz —erantzun zion neskame-etxekoan-dreak, haserretzeko beti prest—, a zer galerabetiko galduko balitz. Bikaina piztia, alafede!Egiten ikusten dizun guztia antzeratzen du; eznuen, bada, aurkitu lehengo egunean zure boti-nak janzten, eta gero gaur goizean, hortik jasozaitudanean, eta nik al dakit zer ideia madarika-tu dabilzkizun buruan azkenaldi honetan, oheanegoten uzten ez dizutenak, piztia gaizto horrek,deabrua gehiago da hori tximino baten azal-pean, ez du bada jantzi zure txanoa eta gelako

jantzia, eta barrez zirudien, gainera, zuri begira,gizon bat konortea galduta ikustea barre egitekogauza balitz bezala. Gero, ondoratu nahi izandudanean, ez dit bada gainera jauzi egin, zitalhorrek, jan nahi banindu bezala. Eskerrak Jainko-ari ez garen beldurtiak eta eskua oraindik azka-rra daukagun; palari heldu eta bizkarreko galan-ta eman diot; zure gelara ihes egin du, eta hanegon behar du oraindik ere bere modukoren batasmatzen.

— Nire tximinoa jo duzu! —egin zuen garrasidoktoreak sutan—, jakin ezazu, andereñoa, etxehonetako nagusia balitz bezalaxe behar zaiolabegirunea izan eta zerbitzatu hemendik aurrera.

— Horixe, etxeko nagusi izatea gutxi balitz,etxeko nagusiaren nagusi dugu hemendik aurre-ra —jaulki zuen marmarka Honorinek, eta sukal-dera erretiratu zen, Héraclius Gloss doktoreaburutik erabat eginda zegoelako uste osoan.

XXINola frogatu zen aski dela

samurtasunez maite den lagun batatsekaberik handienen pisua arintzeko

Doktoreak esana zuen bezala, egun hartatikaurrera tximinoa bihurtu zen etxe hartako egiaz-ko nagusi, eta Héraclius animalia prestu harenmorroi apala bilakatu zen egiaz. Ordutan etaordutan egoten zitzaion begira mugagabekosamurtasun batez; maitale baten begirune guz-tia zuen harekin; samurtasunaren hiztegiko adie-razpen guztiak ematen zizkion edozerengatik;lagun bati heltzen zaion bezala eskutik helduz;hitz egiterakoan finko begiratuz; bere mintzal-dietan ilun samar iruditzen zitzaizkion pasarteakazalduz; piztia haren bizitza guztia konturik han-dienaz eta arretarik finenaz inguratuz.

Nahi zuena egiten uzten zion tximinoari, lasaieta bare, bere adoratzaileen omena jasotzenduen jainko baten pare.

Beren goitasunak berak herriaren ergelkeriaarruntaren maila baino goragoko bakartasuneanbakantzen dituen buru argi guztiak bezala, Héra-

clius ere bakarrik sentitua zen ordu arte, bakar-bakarrik bere lanean, bakar-bakarrik bere itxaro-penetan, bakar-bakarrik bere borroketan etaahulaldietan, bakar-bakarrik orobat bere aurki-kuntzan eta garaipenean. Oraindik ez zuenzabaldu bere dotrina herri zabalean, ezin izanzituen bere ustera ekarri bere bi lagunik mine-nak ere: Errektore jauna eta Dekano jauna.Baina horrenbestetan amets egindako filosofoatximino haren baitan aurkitu zuen egun hartatikaurrera ez zen horren bakarrik sentitu doktorea.

Piztiak hitz egiteko gaitasunik ez izatea lehe-nago egindako hobenengatik baizik ez dela, etazigor horrexengatik piztia hori iragandako bizial-dietako oroitzapenez beterik dagoela sinetsirikbaitzegoen guztiz, berebiziko maitasun suharrahartu zion bere lagunari, eta samurtasun horrenbidez kontsolatzen zen gertatzen ari zitzaizkionzoritxar guztiez.

Hain zuzen ere azkenaldi hartan geroz etatristeago ari zitzaion bihurtzen bizimodua dokto-reari. Dekano jauna eta Errektore jauna bakana-go etortzen zitzaizkion ikustera, eta sekulakohutsunea sortzen zuen horrek doktorearen ingu-

ruan. Igandero afaltzera etortzeari ere utzi eginzioten, doktoreak bere mahaira bizirik izandakojanaririk ateratzea debekatu zuenez gero. Bereerrejimen aldaketa ere murriztasun handia arizitzaion bilakatzen, egiaz samintzeraino inoiz.Behinola bazkaltzeko orduaren zain hain urdurijartzen zena haren beldur zen orain, ia-ia. Tristesartzen zen jangelan, ezer gozagarriren esperan-tzarik ez zela jakinik, eta galeper txitxiburdun-tzien oroitzapenak ez zuen bakean uzten gaine-ra han, ez zuen ordea samintzen hainbeste janizanaren damuak, betiko uko egin izanak baizik.

XXIINola ohartu zen doktorea

uste baino bere antz handiagoa zuela tximinoak

Goiz batean ohi ez bezalako hots batek esna-tu zuen Héraclius doktorea; ohetik jauzi batezjaiki, laster bai laster jantzi eta sukaldera joanzen, sekulako garrasiak eta ostikaldiak entzutenbaitziren handik.

Honorine gaiztoak, aspalditik baitzerabiltzangogoan bere nagusiaren samurtasuna lapurtzenzion arrotzaren kontrako mendeku asmorik bel-tzenak eta ongi bai ongi ezagutzen baitzuen zeinziren animalia horien zaletasunak eta grinak,egun hartan trikimailuren baten bidez tximinogaixoa sukaldeko mahaiaren hankari sendo etafinko lotzea lortu zuen. Gero, ondo lotuta zeuka-la frogatu zuenean, sukaldearen beste aldekomuturrera joan, eta haren grina pizteko egokienzerizkion gozagarriak erakutsiz, infernuan beka-turik larrienak egin dituztenei baizik egiten ezzaizkien Tantaloren torturak eragiten zizkion txi-minoari; eta neskame gaiztoa algara batean arizen barrez, eta emakume baten buruak baizikezin asma ditzakeen tortura-basakeriak ari zenirudikatzen. Giza-tximinoa amorruz bihurrika-tzen zen urrutitik erakusten zizkioten janari aho-gozagarri haiek ikusita, eta mahai astunarenhankari lotuta egoteak ematen zion amorruakeragiten zizkion aieru-itsuskeriek ez zuten beste-rik lortzen ezpada borrero tentatzailearen pozapozagotu.

Azkenik, doktorea, nagusi zorrotza, ateanazaldu zen une-unean lakio ikaragarri haren bik-timak, zazpi ahalak eginik, loturik zeukatensoketatik askatzea lortu, eta Héraclius haserre-tuak esku hartu izan ez balu, Jainkoak daki zerlitxarreriaz aseko ez ote zen lau eskudun Tanta-lo hura.

XXIIINola ohartu zen doktorea

bere tximinoak guztiz doilorki tronpatu zuela

Oraingo honetan haserreak gaina hartu zionbegiruneari, eta doktoreak, tximino-filosofoarizintzurretik heldurik, garrasi batean eramanzuen bere langelara, eta metenpsikosista batenbizkarrak sekula inoiz hartu duen beroturikgorriena eman zion.

Héracliusen beso nekatuak, bada, bere anaiagoi-mailakoaren antz gehiegiko zaletasunak iza-tea beste errurik ez zuen piztia gajoaren zintzu-rra zertxobait lasaitu zuenean, askatu zen hura

nagusi laidoztatuaren heldukadatik, egin zuenjauzi mahai gainetik, hartu zuen liburu baten gai-netik doktorearen tabako hautsetarako kutxati-la, eta bere jabearen burura jaurti zuen zabal-zabalik. Hark ozta-ozta izan zuen begiak ixtekoastia, tabako hautsezko zurrunbilo hark itsutukobaitzukeen bestela, baina begiak zabaldu zitue-nerako desagertua zen erruduna, ustez berakidatzia zen eskuizkribua aldean zuela.

Héracliusen nahigabeak ez zuen mugarik —eta eroaren gisa abiatu zen iheslearen atzetik,pergamino preziatu hura berreskuratzeko sakri-fiziorik handienak ere egiteko prest. Etxe osoaarakatu zuen, etxapetik hasi eta ganbararaino,armairu guztiak zabaldu zituen, altzari guztiakmiatu. Alferrik bilaketa guztiak. Azkenean, lora-tegiko arbola baten itzalera joan zen esertzera,etsi-etsirik. Une batez irudipena zuen kolpetxobatzuk hartzen ari zela buruan, eta haizeak erau-zitako hosto iharrak zirela uste zuen; non ikustenduen ordea paper pilotatxo bat bere aurrekobidean biraka. Jaso zuen — zabaldu zuen. Erru-kia! bere eskuizkribuaren orrietako bat zen.Burua jaso zuen, izumenak harturik, eta anima-

lia nardagarri hura ikusi zuen gisa bereko jaurti-gaiak lasai-lasai prestatzen — eta hori egiten arizen bitartean egiten zuen atseginezko imintziozatarren hura baino zatarragorik nekez egingozukeen Satanek berak ere Ebarengandik hasi etaHonorinerenganaino emakume guztiek beti etabeti eskaini izan diguten sagarra Adanek nolahartzen zuen ikusi zuenean. Itxura hura ikusita,argi ezin itsusiago bat piztu zen bat-batean dok-torearen gogoan, eta orduantxe aditu zuenmodurik itsusienean tronpatu zuela, iruzur eginziola, atzipetu zuela maltzur halako, ilez estalihark, eta hura ez zela hainbeste desiratu izanda-ko idazlea, Aita Santu edo Turkoen Nagusi izanzitekeena baino gehiago. Obra preziatu huraoso-osorik desagertu izango zatekeen Héracliu-sek han ondoan lorazainek urrutiko lore multzo-etara ura jaurtitzeko erabili ohi dituzten ponpahorietako bat topatu izan ez balu; hartu zuen las-ter-laster, eta gizonarena baino gehiagoko inda-rrez eraginik, halako ezustean blaitu zuen gaiztohura non adarrik adar alde egin baitzuen ihesi,garrasi bizitan, eta horretan, gerrako maltzurke-ria trebe batez, atsedentxo bat hartzeko inondik

ere, aurpegi-aurpegira bota zion etsaiari perga-mino urratua: eta bere lekua husturik, etxerantzjoan zen lasterka.

Eskuizkribuak doktorea jo baino arinago,hura bizkarrez behera zen hanka-besoak airean,zirrararen zirraraz tximistak jota bezala. Handikjaiki zenean ez zuen irain hartaz mendeku har-tzeko indarrik izan; nekez bai nekez bere lange-lara itzuli, eta eskuizkribuak hiru orri baizik ezzituela falta ikusi zuen, ez atseginik gabe.

XXIVEureka

Dekano jaunaren eta Errektore jaunaren bisi-tak atera zuen eroraldi hartatik. Ordu bat edo bizaritu ziren hizketan, metenpsikosia behin ereaipatu gabe, baina bi lagun haiek kanpora ziho-azen unean Héracliusek ezin izan zuen gehiagoisilik gorde.

Dekanoa bere hopalanda zabala janzten arizen bitartean doktoreak aparte hartu zuen Errek-tore jauna, beldur gutxiago baitzion hari, eta

bere nahigabe guztia kontatu zion. Nola bereeskuizkribuaren egilea aurkitu uste izan zuen,nola huts egin zuen, nola bere tximino ondikoz-koak modurik makurrenean tronpatu zuen, nolaetsita eta abandonaturik aurkitzen zen. Eta bereilusioen hondamena ikusirik, Héracliusek negaregin zuen. Errektoreak, emozioz, eskuak hartuzizkion; hitz egiten hastera zihoan, etxe sarrera-tik Dekanoaren ahots sakona deika entzunzenean:

— Zer, bazatoz, Errektorea?Hark, orduan, doktore errukarriari azken

esku-estutu bat emanez, irribarrez esan zion,gozo-gozo, haur gaizto bat kontsolatzeko eginohi den bezala:

— Zaude lasai, adiskidea, nork daki, ez zarabada zeu izango eskuizkribu horren egilea.

Eta kaleko ilunpeetan murgildu zen, Héra-clius atean zur eta lur eginik utzita.

Doktorea geldiro-geldiro igo zen bere lange-lara, hortz artean minuturik minutu marmarkaerrepikatuz: «Neu naiz agian eskuizkribuarenegilea». Kontu handiz irakurri zuen berriro nolaaurkitu izan zen dokumentu hori egilea bizialdi

berri batera etorri zen bakoitzeko; eta berak nolaaurkitu zuen ekarri zuen gogora. Zorioneko egunharen aurreko ametsak, probidentziaren ohar-pen bat bezala, Uso Zaharren karrikan sartzeanizandako zirrara, argi, zehatz, distiraz itzulizitzaion hura dena. Zutik jaiki zen, luzatu zuenbesoa goiargitu bat bailitzan, eta durundizkoahots batez esan zuen:

— Ni naiz, ni naiz.Dardara bat izan zen etxe osoan, Pitagorasek

aharrausi handi bat egin zuen, piztia asaldatuaktupustean esnatu ziren eta zapalartaka hasiziren zeinek bere hizkuntzan metenpsikosiarenprofeta handiaren berpizte handia ospatu nahiizan balu bezala. Eta, gizonaren baitan kabitzenez den emozio batek harturik, eseri zen Héra-clius; zabaldu zuen biblia berri haren azkenekoorria, eta eraspen handiz idatzi zuen haren ondo-ren bere bizitzaren historia osoa.

XXVEgo sum qui sum

Egun hartatik aurrera gaitzeko harrotasunbatek hartu zuen Héraclius Gloss. Mesias JainkoAitarengandik datorren bezala, bera Pitagora-sengandik zetorren zuzenean, edo hobeto esan-da, bera zen Pitagoras, behinola filosofo harengorputzean bizi izana. Doktorearen genealogiakazpian uzten zituen era horretan familiarik feu-dalenen armarriak. Mesprezu harro batean bil-tzen zituen gizadiak izan dituen gizon handi guz-tiak, haien egitate handiak huskeria iruditzenzitzaizkion bereen aldean, eta goitasun ezingoragokoan bakartzen zen munduen eta piztienartean; bera zen metenpsikosia, eta bere etxeametenpsikosiaren tenplua.

Neskameari eta lorezainari debekatua zienanimalia kaltegarritzat hartzen zirenak hiltzea.Harrak eta bareak mordoka ziren lorategian,gizon izandako asko ziren, hanka iletsuzkoarmiarma handien itxura harturik, beren eralda-keta nazkagarria haren langelako hormetanzehar pasearazten; horregatik esan ohi zuen

errektore gorrotagarri hark inoren kontura bizi-zale ziren uzki-pitxer guztiak, zeinek bere modu-ko metamorfosia eginik, doktore sentikorregiharen kasko gainean bilduko balira, ez ziekeelahark bizkarroi gaixo nahasi haiei gerrarik egingo.Gauza batek bakarrik kezkatzen zuen Héracliusbere gozamen harro hartan, animaliak etengabeelkar jaten ikusteak, armiarmak eulien zelatan,txoriak armiarmak harrapatzen, katuak txoriakmarraskatzen, eta bere zakur Pitagoras berehortzen parean jarri zitzaion katu bat pozarrenitotzen.

Goizetik gauera bitarte guztia ematen zuenmetenpsikosiak animalien maila guztietan zeharegiten zuen aurrerabide geldi etengabea beha-tzen. Bat-bateko argialdiak izaten zituen usterikgutxienean, horma txoriak zorrotenean mokokaikusirik; inurriek, langile nekaezin burutsuhoriek, guztiz samurtzen zuten; beren behinola-ko herabetasuna eta utzikeria zuritzeko langin-tza temati hartara kondenatuta zeuden nagi etaalfer guztiak ikusten zituen haietan. Orduak etaorduak ematen zituen, sudurra belarraren kontra

jarrita, haiei begira, eta txunditurik zegoen haiensotiltasunaz.

Gero, Nabukodonosor bezala, lau hankatanibiltzen zen, hautsetan iraulika aritzen zen berezakurrarekin, bere piztiekin bizi zen, haiekinetzaten zen lurrean. Harentzat gizakia desager-tzen ari zen poliki-poliki izaditik, eta piztiak bai-zik ez zituen ikusten handik berehala. Haiei begi-ra zegoen bitartean ongi ohartzen zen haienanaia zela; haiekin baizik ez zuen hitz egiten, etahalabeharrez-edo gizakiekin hitz egitera behar-tzen zenean, zurrundurik geratzen zen arrotzenartean balego bezala, eta oso haserretzen zen,bere baitan, bere kidekoen ergeltasunagatik.

XXVIZer kontatzen zen Mme Labotte,

fruitu saltzailearendendako erakustokiaren inguruan

Maraîcherie kaleko 26an

Victoire andereñoa, Balançoneko fakultatekoDekanoaren sukaldaria, Gertrude andereñoa,

aipatu fakultateko Errektorearen neskamea,Anastasie andereñoa, Beaufleury, Sainte-Eulalie-ko apaiz jaunaren giltzaria, horra ostegun goizbatez Mme Labotte, fruitu saltzailearen dendakoerakustokiaren inguruan, Maraîcherie kaleko26an, bilduta zegoen biltzartxoa.

Dama horiek, ezkerreko besoan hornidurasaskia harturik, ile gainean txanotxo zuri bat,farfailaz eta hodiz apaindua, dotore-dotore jan-tzirik, arreta handiz ari ziren entzuten Anastasieesaten ari zitzaiena, alegia, bezperan bertanBeaufleury apaiz jaunak bost deabruk hartuazeukaten emakume bati nola egin zion exorzis-moa.

Horretan, Honorine andereñoa, Héracliusdoktorearen giltzaria, haize bafada bat bezalaxesartu zen, aulki batean eseri, emozio bortitzbatek arnasa estuturik, eta gero, hango guztiaknahiko artega iruditu zitzaizkionean, lehertu zen:

— Ez, azkenerako gogorregi da, nahi dutenaesango dute: ez naiz geratuko etxe horretan.

Eta aurpegia bi eskuen artean gorderik,zotinka hasi zen. Handik minutu batera berrirohasi zen hizketan, lasaixeago:

— Azken finean ez du bere errua, gizajohorrek, erotuta egotea.

— Nor? —galdetu zuen Labotte andreak.— Nagusia, nor bada, Héraclius doktorea —

erantzun zuen Honorine andereñoak.— Egia da, hortaz, Dekano jaunak esaten

zuena, zure nagusia burutik nahastuta dagoela?—galdetu zion Victoire andereñoak.

— Bai, alajaina —ekin zion Anastasie andere-ñoak—, lehengoan Abade jaunak Rosencroixabade jaunari esan zion infernuko kondenatu batdela; piztiak adoratzen dituela, Lutero bezalako-xe gorrotagarria omen den Pitagoras-edo batenantzera.

— Zer da berririk —eten zuen Gertrude ande-reñoak—, zer gertatu zaizu?

— Egizu kontu —hasi zen berriro Honorinebere mantal ertzaz negar malkoak xukatuz—,nire nagusi gaixoak piztien eromena duela, aurkiegingo ditu sei hilabete, eta atetik kanpora bota-ko ninduke euli bat hiltzen ikusiko banindu, etxehorretan ia hamar urte daramadana. Gauza onada animaliak maite izatea, baina ez da ahaztubehar guretzat eginak direla, baina doktoreak ez

ditu kontuan hartzen gizakiak, piztiak baizik ezditu ikusten, mundu honetara haiei zerbitzeraetorria dela uste du, zentzuzko pertsonak balirabezala hitz egiten die, eta esango litzateke aho-tsen bat entzuten duela haiengan, berari eran-tzuten. Bart, azkenik, saguak hornidurak jatenari zitzaizkidala ohartua nintzenez, sagutegi batipini nien arasan. Gaur goizean, sagutegian sagubat harrapatuta zegoela ikusirik, katuari deitu,eta hari ematera nindoan zomorro hura; nonazaltzen den, ordea, ugazaba sutan, kentzen ditsagutegia eskuetatik, eta uzten du nire janarikontserben erdian, eta gero, haserretu egin nai-zelako, itzultzen da, eta trapu biltzaile bat beraere tratatzen ez den moduan tratatzen nau.

Isiltasun handi bat izan zen segundo batzue-tan, gero Honorine andereñoa berriro hasi zen:

— Edozeinetara ere, nik ez diot txartzat har-tzen gaixo horri, erotuta dago.

Handik bi ordutarako Balançoneko sukaldeguztiek ezagutzen zuten doktorearen eta sagua-ren historia. Eguerdirako hiriko handikien bazkari-ko kontakizuna zen. Zortzietan, epaile nagusiak,bere kafea edaten zuen bitartean, bere etxean

afaldu zuten sei epaileei kontatu zien; haiek, zei-nek bere jarrera seriotan, amets giroan entzutenzioten, irribarrerik egin gabe eta buruari eraginez.Hamaiketan, Prefeta, jai bat ari baitzen ematen,bere kezka agertzen ari zen sei administrari txoli-nen aurrean, eta talderik talde bere gaiztakeriaketa gorbata zuriak erakusten ari zen Errektorejaunari iritzia eskatu zionez, hark erantzun zion:

— Zer frogatzen du horrek guztiak, Prefetjauna, ezpada La Fontaine bizirik balitz bestefabula baterako gaia bazukeela: «Filosofoarensagua» eta honela bukatuko litzatekeela ziur aski:

«Bietan abereena, ez beti uste dena».

XXVIINola Héraclius doktorea

ez zetorren bat beste Dauphin harekin,uretatik tximino bat aterarik,

... berriro bota baitzuen,eta norbaiten bila joan hura salba zezan

Biharamun goizean Héraclius etxetik aterazenean, berehalaxe ohartu zen begiluzez begira-

tzen ziotela denek, eta atzera itzultzen zirela,gainera, bera ikusteko. Egiten zioten arreta harkharritu egin zuen lehendabizi; zergatik ote zenasmatzen aritu zen, eta pentsatu zuen agianberak jakin gabe zabaldu izango zela bere dotri-na, eta bere herritarrak ulertzen hasixeak zirelaagian. Horrela, bada, halako samurtasun handibat etorri zitzaion bat-batean dagoeneko berejarraitzaile suhar bihurturik ikusten zituen hiritarhaiekiko, eta ezker-eskuin irribarrez agurtzenhasi zen, printze bat nola bere herriaren erdian.Atzean entzuten zituen txutxumutxuak laudo-riozko surmurrak iruditzen zitzaizkion, eta pozezdistiratzen zegoen errektoreak eta dekanoakaurki izan behar zuten lotsarekin.

Halaxe iritsi zen Brille-ko kaietaraino. Handikpauso batzuetara haur talde bat zebilen zalapar-tan, eta barre handiak egiten zituzten uretaraharrika; eguzkitan beren pipa erretzen ari zirenmarinelek baziruditen interesaturik zeudelaumekondo haien jolasean. Héraclius hurbilduzen hara, eta bat-batean atzera egin zuen, bula-rrean kolpe handi bat hartu balu bezala. Bazte-rretik hamarren bat metrora, aldika murgilduz,

aldika atereaz, katu gazte bat itotzen ari zenibaian. Piztiatxo hura zazpi ahalak egiten ari zenbazterrera iristeko, baina burua uretatik atera-tzen zuen bakoitzeko agonia harekin jostatzenziren barrabas haietakoren batek botatakoharriak berriro desagerrarazten zuen. Mutikogaiztoak zeinek hobeto ari ziren, eta batak bes-tea zirikatzen zuen, eta ondo jaurtitako harrika-da batek animalia jotzen zuenean, barre algaraketa poz jauziak ziren kaian; horretan harri ertz-zorrotz batek kopeta erdi-erdian jo zuen piztia,eta odol hari bat azaldu zen ile zuriaren gainetik.Horrekin oihu eta txalo zoramen bat lehertu zenborreroen artean; izu ikara bihurtu zen, ordea,bat-batean. Zurbil, amorru dardaraz, aurreanharrapatzen zuen guztia ostikoka eta ukabilkahankaz gora irauliz, otsoa artaldean bezala sartuzen doktorea umeteria haren erdian. Izumenhartan, eta horren ihes bizkorrean, haurretakobatek, beldurrak nahasturik, ibaira jauzi egin etadesagertu egin zen. Héracliusek erantzi zuenazkar-azkar lebita, oinetakoak kendu, eta ureta-ra sartu zen hura ere. Une batez indarrean igeriegiten ikusi zuten, heldu zion katutxoari galtzera

zihoan unean, eta garaile itzuli zen ibaiertzera.Iskin harri batean eseri zen, lehortu zuen, musu-katu, laztandu heriotzatik salbatu zuen animalia-txoa, eta besoetan seme bat balu bezala maita-sunez bildurik, bi marinelen artean lehorrera ate-ratzen ari ziren haurrari jaramonik egin gabe,atzean sortzen ari zen iskanbilak axola ez ziola,etxerantz abiatu zen pauso handiz, oinetakoaketa lebita ibaiertzean ahaztuta.

XXVIIIHistoria honek, irakurle, frogatuko dizunola kidekoa kolpeetatik babestu nahiz,

uste delarik hobe dela gizona baino katua salbatu

Auzoen herra pizten dela maiz,nola bide guztiek Erroma duten helburu

eta metenpsikosiak ero etxean azken amai(L’Etoile de Balançon)

Handik bi ordura jendetza ikaragarri bat oihueta iskanbilaz pilatu zen Héraclius Gloss dokto-rearen leiho aurrean. Berehalaxe harrikada

erauntsi batek beirak puskatu zituen, eta ateakbotatzear zegoen jendetza hura kale kantoitikjendarmeak azaldu zirenean. Poliki-poliki giroabaretu zen; azkenean jendetza zein bere aldetikbarreiatu zen; baina hurrengo eguna arte geratuziren jendarmeak doktorearen etxe aurrean.Hark urduri eta berebiziko asaldutan eman zuengau guztia. Apaizek bere kontra antolatutakoazpijokoen ondorioa eta erlijio berri baten sorre-rak antzinakoaren jarraitzaile tematien arteaneragin ohi duen gorroto eztanda gisa ulertzenzuen jendaila haren iskanbila. Martiritzarainosutzen zen, eta borreroen artean bere fedeaaitortzeko prest sentitzen zen. Langelan sarzitezkeen piztia guztiak eraman zituen hara, etabere zakurraren, ahuntz baten eta ardi batenartean harrapatu zuen egunak lotan, salbatuzuen katutxoa bihotzaren kontra estuturik.

Atean eman zuten kolpe bortitz batek esnatuzuen, eta Honorinek jaun guztiz serio bat sartuzuen, eta haren atzetik segurtasuneko bi agente.Haiek baino atzeraxeago Prefekturako sendagi-lea ezkutatzen zen. Jaun serio hura poliziakokomisario bezala aurkeztu zen, eta kortesia han-

diz berekin joateko erregutu zion Héracliusi; harkesan bezala egin zuen, zirrara handi batez. Zal-gurdi bat zegoen atean zain; sartzeko aginduzioten. Gero, komisarioaren ondoan eserita,aurrean sendagilea eta polizia bat zituela, kotxe-zainaren ondoan eseri baitzen bestea, Juduenkalea, Udaletxeko enparantza, Birjinaren buleba-rra igaro, eta ate gainean idatzita «Ero Etxea»hitzak zituen itxura iluneko eraikuntza handibaten aurrean gelditu zirela konturatu zen Héra-clius. Orduantxe ohartu zen nolako segada ikara-garrian eroria zen; bere etsaien trebezia maltzu-rra sumatu zuen, eta kalera irteten ahaleginduzen, bere indar guztiak baturik; bi esku indartsukbere lekuan eserarazi zuten berriro. Ikaragarriz-ko borroka bat hasi zen orduan Héracliusen etazaindari zituen hiru gizonen artean; borrokan,bihurrika, joka, hozka, amorruz garrasika hasizen; lurrean zapalduta aurkitu zen, gogor loturik,eta etxe patu gaiztoko hartara eraman zutenazkenik, atea bere atzean hots makur batez itxizelarik.

Itxura bereziko gela estu batean sartu zuten.Tximiniak, leihoak eta ispiluak burdinsare goto-

rrak zituzten, ohea eta gelako aulki bakarra bur-dinazko katez loturik zeuden zorura. Ez zegoenespetxe hartako biztanleak jaso eta mugi zeza-keen altzari bat ere. Gertaerek frogatu zuten,bestalde, ez zirela alferrik hartuak kontu horiekguztiak. Beretzat berri-berria zen egoitza horre-tan aurkitu zen bezain laster, ito behar zuenamorruak hartu zuen doktorea. Altzariak puska-tzen ahalegindu zen, burdinsareak erauzten, bei-rak puskatzen. Ezin zuela etsirik, lurrean itzulikahasi zen, eta halako garrasi beldurgarriak bota-tzen zituen, non bi gizon blusaz jantzi, buruanuniforme gisako txano moduko bat zutenak,sartu baitziren ezustean, haien atzean gizonhandi buru-soil, goitik behera beltzez jantzi batzutela. Nor hark keinu bat egin zielarik, Héracliu-sen gainera jauzi egin eta istant batean jarri zio-ten bortizko atorra; eta beltzezko jaunari begira-tu zioten. Hark begirada batez doktorea aztertu,eta bere laguntzaileengana itzulirik, esan zien:

— Dutxa gelara.Erdian urik gabeko aska bat zuen gela handi

hotz batera eraman zuten Héraclius. Erantzizuten, oihu batean, eta bainu aska hartan sartu

zuten; eta non zegoen konturatu ere bainolehen, gizaseme hilkor baten bizkarrera, lekurikiparraldekoenetan ere, inoiz erori zen ur izoztue-nezko uholde izugarri batek erabat ito zuen ber-tan. Kolpetik isildu zen Héraclius. Beltzezko gizo-na begira zegokion oraindik ere; pultsua hartuzion serioski, eta esan zuen:

— Beste bat.Beste dutxa bat jausi zen sabaitik, eta darda-

raz, itorik, arnasestuka erori zen doktorea berebainu aska izoztuaren barrenean. Jaso zuten,bildu zuten estalki bero-berotan, eta bere gelakoohean etzan zuten; hogeita hamabost orduz eginzuen lo, lorik sakonenean.

Pultsua bare eta burua arin esnatu zenhurrengo egunean. Zegoen egoeraz pixkabatean gogoeta egin, eta bere eskuizkribua ira-kurtzen hasi zen, aldean eramana baitzuen. Han-dik pixka batera beltzezko gizona sartu zen.Mahai bat prestatua ekarri zuten, eta aurrezaurre bazkaldu zuten elkarrekin. Doktorea, ezbaitzuen ahaztua bezperako bainua, oso lasaieta oso zintzo portatu zen; horrelako zoritxarraekarri zion gaiaz hitz bat bera ere esan gabe,

luzaro mintzatu zen oso modu interesgarrian,eta ahalegin guztiak egin zituen bere zaintzailea-ri Greziako zazpi jakintsuak batera baino zuhu-rrago zela frogatu nahirik.

Alde egiterakoan, egoitza hartako lorategianibili bat egiteko eskaini zion beltzezko gizonakHéracliusi. Patio karratu zabal bat zen, zuhaitzezlandatua. Berrogeita hamarren bat lagun zebil-tzan paseatzen; zein barrez ari zen, zein oihuka,zein hitzaldika, zein serio eta gogoilun.

Gizonezko garai bat ikusi zuen lehendabizi,bizar eta ile luzea, bakarrik zebilena, buru-makur. Zergatik ez zekiela gizon haren zoria eza-gutzeko gogoa sartu zitzaion, eta une horretanbertan, ezezagun hark, burua jasorik, finko-finkobegiratu zion Héracliusi. Gero, elkarrengana joaneta zeremonia handiz agurtu zuten elkar. Etasolasa hasi zen. Doktoreak jakin zuenez, Dago-bert Félorme deitzen zen bere laguna, eta hiz-kuntza bizietako irakasle zen Balançoneko ikas-tetxean. Ez zion sumatu garunean ezer hondatu-rik izan zezakeenik, eta bere buruari galdetzenari zen zerk eraman ote zuen gizon hura halakolekura; horretan, besteak, bat-batean gelditurik,

eskutik heldu zion, eta eskua indarrez estutuz,ahopeka galdetu zion:

— Sinesten al duzu metenpsikosian?Doktoreak zalantza egin zuen une batez,

zezelka; begiradek elkar topatu zuten, etasegundo batzuetan zutik geratu ziren biak, elka-rri begira. Azkenean emozioa gailendu zitzaionHéracliusi, negar malkoak atera zitzaizkionbegietatik, besoak zabaldu zituen, eta elkarbesarkatu zuten. Isileko solasak hasi zirenorduan, eta berehalaxe ohartu ziren argi berakargitzen zituela biak, dotrina berean hanpatuakzirela biak. Puntu bat bera ere ez zuten berenideietan bat ez zetozenik. Baina pentsamenduberdintasun harrigarri hori egiaztatzen zuen hei-nean, berebiziko ondoez bitxi bat hasi zen senti-tzen doktorea; zenbat eta ezezagun hura bereaurrean gehiago hazten zen, orduan eta bereburuaren estima apaltzen zela iruditzen zitzaion.Jelosiak bihotzean ausiki.

Besteak esan zuen bat-batean:— Ni naiz metenpsikosia; nik aurkitu nituen

arimen bilakaeraren legeak; nik arakatu dutgizonen patua. Ni izan nintzen Pitagoras.

Doktorea kolpetik gelditu zen, zamaua bainozuriago.

— Barkatu —esan zion—, ni naiz Pitagoras.Eta elkarri begira geratu ziren berriro. Gizon

hark jarraitu zuen:— Filosofo, arkitekto, soldadu, nekazari, frai-

de, geometra, sendagile, olerkari eta marinelizan naiz.

— Ni ere bai —esan zuen Héracliusek.— Nire bizitzaren historia latinez, grezieraz,

alemanez, italieraz, espainieraz eta frantsesezidatzi dut —zioen ezezagunak.

Héracliusek berriro esan zuen:— Nik ere bai.Biak gelditu ziren, eta ezpata muturrak

bezain zorrotz gurutzatu ziren haien begiradak.— 184. urtean —hasi zen oihuka bestea—,

Erroman bizi nintzen, eta filosofoa nintzen.Doktoreak orduan, haize erauntsi batek

astintzen duen hostoa baino dardara handiago-tan, atera zuen patrikatik bere dokumentu pre-ziatua, eta arma bat bailitzan dantzatu zuenetsaiaren sudurpean. Hark jauzi bat egin zuenatzera.

— Nire eskuizkribua —egin zuen oihu, etabesoa luzatu zuen hura hartzeko.

— Nirea da —egin zuen orro Héracliusek.Eta gauza eztabaidatu hura harrigarrizko las-

tertasun batez buruaz gora jaso, eta mila biraeragiten zizkion, zein baino zein harrigarriago,arerioaren itsumustuko erasotik babesteko. Hurahortzez karraska eginez, ostikoka, marruka arizen:

— Lapurra! Lapurra! Lapurra!Azkenean mugimendu azkar trebe batez

Héracliusek utzi nahi ez zion paperari muturbatetik heldu zion. Segundo batzuetan bakoitzabere aldera tiraka aritu ziren biak, batak zeinbesteak haserre eta indar berberaz, gero, ezbatak ez besteak jaregiten ez ziotenez, elkarrenlotura fisikoa egiten zuen eskuizkribuak, Salo-mon errege jakintsuak hobeto egingo ez lukeenmoduan bukatu zuen haien borroka, bi puskaberdinetan zatiturik, eta hala elkarrengandikhamar metrora eseri ahal izan ziren borrokalaribiak, zeinek bere esku kizkurtuaz bere garaipenerdiari heltzen ziola.

Ez ziren berriro jaiki, baina elkarren indarrakneurtu ondoren berriro borrokari lotu ez lotuzalantzatan dauden bi olde elkarren arerio beza-la hasi ziren elkar aztertzen.

Dagobert Félormek ekin zion lehenengo.— Eskuizkribu horren egilea ni naizela era-

kusteko froga nahi baduzu —esan zuen—, horra,zuk baino lehenago ezagutzen nuen.

Héracliusek ez zuen erantzun.Berriro hasi zen bestea:— Eskuizkribu horren egilea ni naizela era-

kusteko froga nahi baduzu, horra, buruz buruerrezita diezazuket idatzita dagoen zazpi hizkun-tzetan.

Héracliusek ez zuen erantzun. Gogoeta sako-netan ari zen. Iraultza bat ari zitzaion gertatzenbere baitan. Ezin zitekeen zalantzarik izan, berearerioa zen garaile; baina bere gogorik bizienazdeitu izan zuen eskuizkribuaren egile hurahiguintzen ari zitzaion orain, jainko faltsu batbailitzan. Hain zuzen ere, orain bera bere lekutikkendutako jainko bat baizik ez zelarik, jainkota-sunaren kontra ari zen oldartzen. Eskuizkribuharen egiletzat bere burua ez zuen bitartean,

irrika bizia izan zuen hura ezagutzeko; baina«Neuk idatzi dut hori, metenpsikosia ni naiz»esan zuen egunetik aurrera, ezin onartu zuenbeste inork lekua kentzerik. Beren etxean bestenorbait bizitzen ikusi baino erre nahiago dutenengisan, berak bere buruarentzat jasoa zuen alda-rera igota ezezagun bat ikusi zuen unetik, ten-plua eta Jainkoa erre, metenpsikosia erre. Horre-la bada, isilune luze bat utzi ondoren, ahots baxubenazko batez esan zion:

— Zu erotuta zaude.Hitz horiek entzuten amorratuta egin zion

jauzi besteak, eta beste borroka bat hasiko zen,lehenengoa baino bortitzagoa, baldin eta zainda-riak etorri eta erlijiozko gerren berritzaile bihaiek zein bere egoitzara eraman ez balituzte.

Ia-ia hilabete oso batean doktorea ez zenatera bere gelatik; bakar-bakarrik igarotzenzituen egunak, burua bi eskuen artean hartuta,gogoeta guztiz sakonetan. Dekano jauna etaErrektore jauna ikustera etortzen zitzaizkionaldian behin, poliki-poliki, konparazio burutsu etazehar aipamen kontu handiko askoren bidez,haren gogoan gertatzen ari zen lana laguntzen

zuten. Horrela jakinarazi zioten, adibidez, Dago-bert Félorme izeneko bat, Balançoneko ikaste-gian hizkuntz irakasle zena, burutik nahastu zela,Pitagoras, Aristoteles eta Platoni buruz filosofiaz-ko lan handi bat, bere ustetan berak Komodoenperadorearen garaian hasia, idazten ari zela.

Eguzki bete-beteko goiz eder batean, azke-nik, doktoreak, bere onera, berriro garai hobee-tako Héraclius hura izatera bihurturik, bere bilagunei eskuetatik bizi-bizi heldurik jakinarazizien ezen beti-betiko alde batera utziak zituelametenpsikosia, animalia aldiak eta transmigra-zioak, eta bular kolpeak jotzen zituen berehutsegitea aitortuz.

Handik zortzi egunera eroetxeko ateak zabal-du zitzaizkion.

XXIXNola joan daitekeen zenbaitetan,

Karibdis utzi, eta Eszilara

Ondikozko etxe hartatik irtetean, ate-ateangelditu zen une batez doktorea, eta birikak bete

artean arnastu zuen askatasunaren airea. Gero,behinolako pauso alai berari loturik, etxera bideahartu zuen. Bidean bost minutu zeramatzala,ikusi zuen mutiko batek ziztu luze bat egin zuen;hari beste ziztu berdin batek erantzun zion ondo-ko kale batetik. Aurrekoa bezalako beste kale-txakur bat azaldu zen lasterka, eta lehenengoak,bere lagunari Héraclius erakutsiz, oihu bizianekin zion: «Begira piztien gizona, eroetxetikirtenda», eta bi-biak, doktorearen atzean harenpausuarekin berdinduz, ezagutzen zituzten ani-malia guztien oihuak imitatzen hasi ziren, askitalentu ohargarriz imitatu ere. Aurki ziren bestedozena bat mutiko bihurri lehengoekin elkartu-rik, metenpsikosista ohiari segizio zaratatsubezain ezatsegin bat antolatuz. Haietako batdoktorea baino hamar bat pauso aurrerago ziho-an, ikurrin gisa erratz kirten bat hartu eta hartaninondik ere mugarri ondoren batean aurkitutakountxi larru bat loturik; haren ondoren beste hiru,danbor hotsak imitatuz, eta gero doktorea zeto-rren, txunditurik, bere lebita estuturik, kapeluabegi gainera jaitsia, jeneral bat iduri bere guda-rostearen erdian. Haren ondoren barrabas olde

hura lasterka, jauzika, zilipurdika, oihuka, marru-ka, miauka, irrintzika, orroka, kukurrukuka, etabeste mila gauza barregarri asmatzen, ateaurrera ateratzen ziren burgesen jostagarri.Héraclius, erabat nahasirik, geroz eta gehiagopresakatzen zen. Horretan han inguruan zebilenzakur bat bere hanka artetik igaro zitzaion. Hala-ko amorru olde bat igo zitzaion garunera dokto-reari, eta halako ostikada bortitza jaurti zionlehenago etxera eraman izango zukeen piztiagaixo hari, non oinazez uluka joan baitzen ihesi.Aupada beldurgarri bat lehertu zen Héracliuseninguruan, eta hura, burua erabat galdurik, lehergaizto egin beharrean abiatu zen lasterka, beresegizio deabruzko hura atzetik kendu ezinda.

Zurrunbilo bat bailitzan igaro zen jende aldrahura hiriko kale nagusietatik, eta doktorearenetxearen kontra hautsi zen; doktoreak, hainzuzen, etxeko atea erdi irekirik ikusita, itsumus-tuan sartu eta itxi egin zuen, eta lasterka utzigabe bere langelaraino igo zen; han bere tximi-noak egin zion harrera, mingaina erakutsiz hasibaitzitzaion ongietorria egiten. Mamu gaiztorenbat azaldu izan balitzaio bezala jo zuen atzera

hura ikusita. Tximino hura zen bere zoritxar guz-tien oroitzapena, bere eroaldiaren eta pairatuberri zituen beheratze eta laido guztien arrazoie-tako bat. Hartu zuen eskura zuen haritzezko aul-kitxo bat, eta kolpe bakar batez hautsi zion buruhezurra kuadrumano malapartatu hari, eta opilbat balitz bezalaxe erori zen hiltzailearen oine-tan. Gero, gaizkilea hil izanak lasaiturik, besaul-ki batean eseririk, lebitako botoiak askatzen hasizen.

Orduantxe azaldu zen Honorine, eta ia konor-tea galdu zuen Héraclius ikusirik. Alaitasun har-tan, ugazabari lepora jauzi egin eta bi masaile-tan eman zion musu, jendearen iritzian nagusia-ren eta neskamearen artean dagoen urruntasu-na ahazturik, horretan, nonbait, esaten zutenez,etsenplu emana baitzion lehendik ere doktoreak.

Mutiko bihurrien saldo hura, ordea, barreiatugabe zegoen oraindik, eta hainbesterainokoiskanbila ari ziren antolatzen ate aurrean, nonHéraclius lorategira jaitsi baitzen, urduriturik.

Ikuskari guztiz zatar batek zaurt eragin zion.Honorinek, maite baitzuen ugazaba, haren

eromena deitoratu arren, ustekabeko poz bat

prestatu nahi zion etxera itzultzen zenerako.Lehendik leku hartan bilduta zeuden piztia guz-tiak ama batek bezalaxe zaindu zituen, eta hala,animalia mota guztiek ohi duten ugalkortasunadela medio, Noek izaki guztiak bildu zituenKutxak Uholde Handiko ura atzeratu zenean bidezuen itxura berbera zuen lorategi hark. Halakopila nahasi bat zen, piztia elemenia bat, zuhai-tzak, lore multzoak, belarra, lurra bera desage-rrarazteraino. Zuhaitz adarrak txori erregimen-tuen azpian makurtzen ziren; haien azpian,berriz, zakurrak, katuak, ahuntzak, ardiak, oilo-ak, ahateak eta antzarak hautsetan biraka. Aireaera askotako oihuz beteta zegoen, etxeaz bestealdean asaldaturik zegoen umeteriaren oihuenguztiz berdinak.

Héracliusek ezin izan zuen bere buruarennagusi jarraitu, hori ikusita. Horma kontra ahaz-tuta zegoen pala bat hartu, eta Homerok konta-tzen dituen egitandietako gudari ospetsuekbezala, batzuetan aurrera jauzi, besteetan atze-ra jauzi, ezker-eskuin kolpeka, bihotzean amo-rrua, hortzetan bitsa, beldurgarrizko sarraski bategin zuen bere adiskide kalte gabekoen artean.

Oiloek horma gainetik egiten zuten hegan,katuak zuhaitzetara igotzen ziren. Bakar batekere ez zuen barkamenik izan; esan ere ezinezkonahastea izan zen. Gero, lur guztia hildako abe-rez estali zenean, nekeak eneatu zuen azkenik,eta jeneral garaile bat bailitzan, sarraskia egin-dako eremuan bertan hartu zuen loak.

Biharamunean sukar hura joana zuen, hirianzehar ibili bat egin nahi izan zuen. Baina ez alzen atetik kanpora azaldu, kale ertzetan ezkuta-tuta zeuden umeak berriro hasi zitzaizkion jarrai-tzen oihuka: «Ea, ea, ea, piztien gizona, piztienlaguna!» eta bezperako garrasi berak hasi zirenegiten, amai gabeko aldaerak eginez.

Doktorea itsumustuan itzuli zen. Haserreakito behar zuen, eta gizonei eraso ezinik, betirakogorrotoa eta erruki gabeko gerra deklaratu zienabere mota guztiei. Handik aurrera ez zuen desi-ra bat, helburu bat, kezka bat baizik izan denbo-ra guztian: piztiak akabatzea. Goizetik gaua artezelatan egoten zen, lakioak ipintzen zituen lora-tegian txoriak harrapatzeko, tranpak jartzenzituen euritako zorrotenetan inguruko katuakitotzeko, haren ate beti erdi zabalik zegoenak

gutiziak eskaintzen zizkien handik igarotzenziren zakur sabelkoiei, eta bat-batean ixten zenbaldin eta biktima ozarregiren batek tentaldiarimen egiten bazion. Polizia-komisarioa behinbaino gehiagotan etorri zen gerra erruki gabehura gelditzeko agintzera. Auziz josi zuten; ezerkez zuen, ordea, haren mendekua geldiarazi.Azkenean oso zabaldu zen haserrea. Beste asal-damendu bat izan zen hirian, eta zati-zati egingozukeen jendetzak indar armatuak azaldu ez bali-ra. Balançoneko sendagile guztiei deitu zietenPrefekturara, eta ahobatez deklaratu zuten ero-tuta zegoela Héraclius Gloss. Bigarren aldiz igarozuen hiria poliziako bi agenteren artean, etaberriro ikusi zuen nola ixten zen bere atzean«Ero Etxea» idatzita zegoen etxeko ate astuna.

XXX«Zenbat eta eroago orduan eta barreago»

esaera hura nola ez den beti egi-egia

Biharamun goizean egoitza hartako patiorajaitsi zen, eta nor izango han ikusi zuen lehenda-

biziko pertsona, eskuizkribu metenpsikosistarenegilea. Bi etsaiak elkarrenganantz abiatu zirenbegiradaz elkar neurtuz. Jendea ingurura bilduzitzaien.

Dagobert Félormek jaulki zuen:— Hona nire bizitzako obra lapurtu nahi izan

didana, nire aurkikuntzaren gloria ebatsi nahiizan didana.

Zurrumurru bat zabaldu zen jendetzarenartean.

Héracliusek erantzun zuen:— Hona piztiak gizon eta gizonak piztia egi-

ten dituena.Gero hizketan hasi ziren bi-biak, berotu ziren

poliki-poliki, eta berehala ziren borrokan, lehen-dabiziko aldian bezala. Ikusleek bereizi eginzituzten.

Egun hartatik aurrera, zeinek bere jarraitzai-leak bilatzeari ekin zioten, harrigarrizko temaeta lehia batez, eta handik gutxira bi alderdielkarren kontrakotan banatuta zegoen eroetxeguztia, hain arerio suhar, amorratu eta baketuezinak, hala ere, non ez baitzen ikusiko meten-

psikosista bat bere etsaietako baten ondotik iga-rotzen eta sekulako borrokaren bat hasi ez.

Topaketa odolgirozko horiek izan ez zitezen,talde bakoitzarentzako paseatzeko ordu berei-ziak antolatu beharra izan zuen zuzendariak,zeren ez baita izan horren gorroto setatirik elka-rren kontrako bi sektaren artean Guelfoen etaGibelinoen arteko eskatima famatu hura izanzenez geroztik. Erabaki zuhur horri esker, bestal-de, bi klan etsai horietako buruzagiak zoriontsubizi izan ziren, beren jarraitzaileek maitaturik,entzunik, obediturik eta gurturik.

Gau batzuetan horma inguruan uluka igaro-tzen den zakur batek zirrara eragiten die berenohean Héracliusi eta Dagoberti: Pitagoras zin-tzoa da, bere nagusiaren mendekutik miraribatez ihes eginik, haren arrastoari egoitza berri-raino jarraitu, eta sartzeko eskubidea gizonekbaizik ez duten etxe hartako ateak zabaltzekoahaleginetan.

(1875)

Ur gaineanJoan den udan landetxetxo bat nuen alokatua

Sena ibaiaren ertzean, Parisetik zenbait miliata-ra, eta hara joaten nintzen lotara gauero. Egunbatzuen buruan auzoko bat ezagutu nuen, 30-40urte inguruko gizaseme bat, inoiz ikusi dudangizasemerik bitxiena inondik ere. Txaluparizahar bat zen, baina txalupari amorratua, betiuretatik hurbil, uretan beti. Txaluparen bateanjaioa nonbait, eta azkeneko txalupa aldian hilkoda, hil ere, ziur.

Sena bazterrean paseatzen ari ginen batean,bere marinel bizitzako gertaera batzuk kontatze-ko eskatu nion. Eta horra non nire gizon hori ani-matzen zaidan bat-batean, erabat aldatzen den,eta hiztun bilakatzen den, ia olerkari. Grinahandi bat zerabilen bihotzean, barrua jaten arizitzaion grina bat, eutsi ezinekoa: ibaia.

— Ai! —esan zidan—, zenbat oroitzapen hor-txe gure ondoan doala ikusten duzun ibai hone-taz! Kalekumeok ez dakizue zer den ibaia.Entzun ordea, nola esaten duen arrantzale batek

hitz hori. Misteriozko gauza da harentzat, gauzasakon, ezezaguna, ispilatzeen eta fantasmago-rien eremua, izatez ez diren gauzak ikusten dire-na, gauez, ezagutzen ez diren hotsak entzutendirena, zergatik jakin gabe dardara egiten duzu-na, hilerri batetik igarotzean bezala: hura baita,izan ere, hilerrietan makurrena, inork ez baituhan hilobirik.

Lurra mugatuta dago arrantzalearentzat, etailunpean, ilargirik ez denean, ibaiak mugarik ezdu. Itsasoko marinelak ez du horrelako gauzariksentitzen itsasoari buruz. Itsasoa gogorra etagaiztoa izaten da askotan, egia, baina oihu egi-ten du, garrasi egiten du, leiala da-eta itsasohandia; ibaia ordea, isila da eta maltzurra. Ez duerrieta egiten, zaratarik gabe joaten da jarioan,eta jarioan doan uraren mugimendu amaigabehorixe Ozeanoko olatu handiak baino beldurga-rriagoa da niretzat.

Ameslariek sinetsi nahi izaten dute itsasoaksekulako lurralde urdinkarak dituela bere maga-lean, eta itotakoak arrain handien artean ibiltzendirela han, oihan bitxien artean kristalezko hai-tzuloetan. Ibaiak basatan usteltzen zaren osin

beltzak baizik ez ditu. Baina ederra da goizekoeguzkitan distira egiten duenean eta ihi xuxurla-riez estalita dauden ibai ertzetan plisti-plasta aridenean.

Olerkariak honela esan zuen ibaiaz ari zela:

Itsasoko urak, zuek bai ezagutzen historia makurrak!

Ur sakon, ama belaunikatuen izu eragileak,goralditan kontatzen dizkiezuenakHorrexek ematen dizkizue gauez, zatozkigunean, dituzuen dei etsiak.

Bada, nik badut ustea ihi meheek berenahots apal hain gozo horiez xuxurlatzen dituztenhistoriak makurragoak direla oraindik olatuenurrumak kontatzen dituenak baino.

Baina nire oroitzapen batzuk kontatzekoeskatzen didazunez, orain dela hamar urte-edohementxe gertatu zitzaidan abentura bat konta-tuko dizut.

Gaur egun bezalaxe, andre Lafonen etxeanbizi nintzen, eta nire lagunik onenetako bat,Louis Bernet, orain txaluparitza eta hark dituen

ponpeziak eta pildak alde batera utzi, eta EstatuKontseiluan sartua dena, C... herrian kokatuazen, milia pare bat beherago. Elkarrekin afaltzengenuen egunero, batzuetan harenean, bestebatzuetan gurean.

Gau batez, bakarrik eta aski nekatuta nento-rrela, nire ontzi handia, hamabi oineko océanbat, gauez beti erabiltzen nuena, neke handiznekarrela, segundo batzuk geratu nintzen arna-sa hartzeko ihien muturretik gertu, hantxe, bur-dinbideko zubia baino berrehunen bat metrolehenago. Sekulako eguraldia zegoen; ilargiakdistira egiten zuen, ibaiak dizdiz, aire guztia bareeta gozo zegoen. Sosegu horrek tentatu nin-duen; leku hartan pipakada bat erretzea gauzaederra izango zela iruditu zitzaidan. Gogoetakekitea ekarri zuen; aingura hartu eta ibaira botanuen.

Txalupak, ur lasterrarekin berriro beherantzbaitzihoan, katea muturreraino jaregin, eta gel-ditu egin zen; atzealdean eseri nintzen, nire ardilarruaren gainean, ahal nuen erosoena. Ezer ezzen entzuten, ezer ez: aldian-aldian urak ibaibazterraren kontra jotzean egindako plastada ia

entzun ezinezkoa iruditzen zitzaidan, eta ihi mul-tzo garaixeago batzuk ikusten nituen itxuraharrigarriak hartzen eta aldian behin astindu egi-ten zirela ziruditenak.

Ibaia lasai-lasai zegoen; niri ordea, zirraraeragiten zidan inguratzen ninduen isiltasunberebiziko hark. Piztia guztiak, igelak, apoak,zingiretako kantari gautar horiek guztiak, isilikzeuden denak. Horretan, ordea, nire eskuineta-ra, ondo-ondoan, igel batek klon egin zuen. Ika-ratu egin nintzen: isildu zen; ez nuen beste ezerentzun, eta pixka bat pipatzea deliberatu nuen,arreta bestetaratzeko; hala ere ordea, ni pipaerretzaile ezagutua izanagatik, ezin izan nuen,bigarren pipaldirako zorabioak eman zidan, etautzi egin nuen. Kantularrean hasi nintzen; nireahotsaren hotsa nekagarri gertatzen zitzaidan;txalupa barrenean etzan nintzen beraz eta zeru-ra begira geratu nintzen. Alditxo batez lasaiegon nintzen, baina berehalaxe ontziaren mugi-mendu arinek kezkatu ninduten. Sekulako balan-tzak egiten zituela iruditu zitzaidan, ibaiarenbazter biak joz, behin bata behin bestea; geroikusezinezko indar batek ur hondoraino tiratzen

ziola geldiro, eta gero bat-batean jaso egitenzuela, berriro erortzen uzteko. Ekaitz baten erdi-erdian bezala astintzen ninduten, inguruanhotsak entzun nituen, jauzi batez zutitu nintzen:urak distira egiten zuen, dena bare zegoen.

Nerbioak nahasi samar nituela konturatu nin-tzen eta handik alde egitea erabaki nuen. Katea-ri tira egin nion; txalupa mugitzen hasi zen, etahandik pixka batera zerbaitek eusten ziola kon-turatu nintzen, indar gehiagoz tiratu nion, aingu-ra ez zen etorri, zerbaiti kateatua zen ur azpian,eta ezin nuen jaso; berriro hasi nintzen tiraka,alferrik ordea. Orduan, arraunak hartu, txalupaitzularazi eta ibaiari goiti jarri nuen, aingurarenposizioa aldatzeko. Alferrik izan zen, kateatutajarraitzen zuen; haserreak hartu ninduen etaamorruz astindu nuen katea. Zirkinik ere ez. Etsi-ta eseri eta egoera hartaz pentsatzen hasi nin-tzen. Ezin nuen ametsik ere egin katea hura etennezakeenik, eta ontzitik askatu ahal izango nue-nik ere, sekulako katea baitzen eta nire besoabaino egur lodiago batetik baitzegoen brankatiklotuta; baina oraindik ere oso eguraldi ona zego-enez, luze baino lehen arrantzaleren bat topatu-

ko nuela iruditu zitzaidan, eta lagunduko zidala.Ustekabe hark guztiak baretu egin ninduen;eseri, eta azkenean nire pipa erre ahal izannuen. Banuen ron botila bat ere, bizpahiru basoedan nituen hartatik, eta nire egoerak barre era-gin zidan. Bero egiten zuen oso, eta, besterik ezbazen, gaua izarpean ezin igarorik ere ez nuen,kalte handirik gabe.

Horretan, kolpetxo bat entzun zen txalupasaihetsaren kontra. Asaldatu nintzen, eta izerdihotz batek izoztu ninduen oinetatik bururaino. Urlasterrak ekarritako egur puskaren batek eginazen, inondik ere, hots hura, baina huraxe nahi-koa, eta urduritasunezko ezinegon bitxi batekhartu ninduen berriro. Kateari heldu eta ahaleginguztian tiratu nion eten beharrean. Aingurakgogor eutsi zion. Akiturik eseri nintzen berriro.

Bien bitartean, laino zuri lodi-lodi batez esta-li zen ibaia; ur kontra-kontra herrestatzen zen;zutituz gero ez nuen ez ibaia, ez nire oinak, eztxalupa ikusten, ihien puntak baizik ez nituenikusten, eta gero, urrutiago, ilargiaren argiakeratzen zuen ordeka zurbila, aldika-aldika zeru-raino igotzen ziren makal multzoen orban beltze-

kin. Halako zuritasun berezi batezko kotoi geru-za batean gerriraino murgildurik bezala nengo-en, eta ametsezko irudipenak bururatzen zitzaiz-kidan. Norbaitek nire txalupara igo nahi zuelahasten nintzen pentsatzen, eta ezin nuela ikusi,eta ibaia, laino itsu hark ezkutatzen zidana, nireinguruan igerian zebilzkidan izaki bitxiz beterikzegokeela. Izugarrizko ondoeza sentitzen nuen;lokiak estuturik nituen, bihotza ito beharreanzebilkidan taupadaka; eta burua galdurik, ige-rian ihes egitea bururatu zitzaidan; gero ideiahorrek izumenez ikara eragin zidan. Galduriklaino lodi hartan noraezean nindoala ikusi nuenneure burua, aurretik kendu ezin nituen belarreneta ihien artean indarka, beldurrez zotinka, ibaiertza ikusi ezinda, txalupa aurkitzen ez nuela,eta zerbaitek hanketatik ur beltz haren hondo-rantz tira egiten zidala iruditzen zitzaidan.

Hain zuzen ere, gutxienez bostehunen batmetro egin beharko nituen ibaian goiti, oinahartu ahal izateko belarrik edo ihirik ez zen leku-ren bat aurkitzeko; hala hamarretik bederatziaukera bazegoen laino hartan biderik ez aurki-

tzeko eta bertan itotzeko, oso igerilari ona izana-gatik.

Zentzuz arrazoitzen ahalegindu nintzen. Bel-durrik ez izateko gogo sendoa nuela banekien,baina bazen zerbait nire baitan borondatea ezzena, eta beste zer horrek beldurra zuen. Zerenbeldur izan nintekeen galdegiten nion neureburuari; nire ni ausartak barre egiten zion nire nibeldurtiari, eta inoiz ez dut egun hartan bezalasumatu gure baitan ditugun bi izakari horienarteko kontrakotasuna, batek baietz, nahi zuela,besteak ezetz, aurka eginez, aurrena bat, hurre-na bestea, gailentzen zirela.

Ikara ergel eta zergatik gabe hura handituzeta handituz zihoakidan, eta izu laborria bilakatuzitzaidan. Mugi ezinik nengoen, begiak zabalik,belarria adi, zain. Zeren zain? Zer nekien nik,baina gauza izugarrizkoren bat behar zuen izan.Arrain bati uretatik kanpora jauzi egitea otu izanbalitzaio, sarritan gertatu ohi den bezala, beste-rik ez litzateke beharko, nik uste, bertan zerral-do eror nendin, konortea galdurik.

Hala eta guztiz ere, ahalegin handi bat egi-nik, berriro itzuli-edo nintzen ia alde egiten ari

zitzaidan zentzu onera. Nire ron botilari helduberriro, eta zanga-zanga edan nuen. Halaxe,ideia bat bururatu zitzaidan, eta ekinahaleanhasi nintzen oihuka lau haizetara. Eztarria erabatezindu zitzaidanean, entzuten geratu nintzen.Zakur bat zaunka ari zen, oso urruti.

Berriro gehiago edan, eta naizen bezain luzeetzan nintzen ontzi barrenean. Ordubete, bi ordubeharbada, egon nintzen horrela, lorik egingabe, begiak zabalik, inguruan amesgaiztoakzebilzkidala. Ez nintzen ausartzen jaikitzera, etanahi, nahi nuen, gogotik halere; minutu bat, etagero beste bat, atzeratzen nuen, ordea. Neureburuari esaten nion: «Ea, jaiki hadi!», eta mugi-tzeko ere beldur nintzen. Jaiki nintzen azkenean,kontuz baina kontuz, ezeren zaratarik egitenbanuen hartan bizitza balihoakit bezala, etakarel gainetik begiratu nuen.

Ikus daitekeen ikuskaririk zoragarrien, harri-garrienak txunditurik geratu nintzen. Maitaga-rrien lurraldeetako fantasmagoria horietako batzen, oso urrutiko lurraldeetatik datozen bidaia-riek kontatzen dizkiguten eta guk entzun etasinesten ez dizkiegun ikuskizun horietako bat.

Bi ordu lehenago ur gainean zabaldurik zego-en lainoa ibai bazterretara atzeratua eta bilduazen poliki-poliki. Ibaia erabat libre utzirik, bazterbakoitzean hegi etenik gabe bat zuen eratua,sei-zazpi bat metro garai, ilargiaren argitara elu-rraren distira bikainaz distiratzen zuela. Erahorretara ibai suz jantzi hau baizik ez zen ikustenbi mendi zuri haien artean; eta han goian, nireburu gainean, ilargi handi, bete, zabal bat heda-tzen zen, zeru urdinkara esnezko baten erdianargi ematen.

Uretako piztia guztiak esnatuak ziren; igelakamorru batean ari ziren korroka, eta aldika-aldi-ka, behin ezkerretatik hurrena eskuinetik, apoenahots kobrezkoak izarretara jaurtitzen duen notalabur, beti berdin, triste hori entzuten nuen.Harritzekoa, ez nuen beldurrik gehiago; hain pai-saje bereziaren erdian nengoen, egon ere, nongauzarik berezienek ere ez baininduketen harri-tuko.

Zenbat denbora iraun zuen horrek, ez dakitbatere, azkenerako lozorroan sartua bainintzen.Berriro begiak zabaldu nituenerako ilargia ezku-tatua zen, eta hodeiez beteta zegoen zerua.

Urak plisti-plasta hitsean ziharduen, haizeakjotzen zuen, hotz egiten zuen, iluntasuna sakonazen.

Geratzen zitzaidan rona edan nuen, gero dar-daraz egon nintzen ihiek elkar igurztean atera-tzen zuten hotsa eta ibaiaren zarata makurraentzuten. Zerbait ikusten ahalegindu nintzen,baina ezin nuen neure ontzia ere ikusi, eztaeskuak ere, begietaraino hurbildu arren.

Poliki-poliki, hala ere, ilunaren loditasunamehetuz joan zen. Horretan nire ondotik zerbai-ten irudia igarotzen zela iruditu zitzaidan, oihubat egin nuen, ahots batek erantzun zidan,arrantzale bat zen. Deitu nion, hurbildu zen, etanire zorigaitza kontatu nion. Orduan bere ontzianirearen karelez karel jarri zuen, eta kateatiktiraka ekin genion biok. Aingura ez zen mugituere egin. Bazetorren eguna, ilun, gris, euritsu,hotz, tristurak eta ezbeharrak ekartzen dizkigu-ten egun horietako bat. Beste txalupa bat ikusta-tu nuen, deitu egin genion. Hartan zihoan gizo-nak ere gurekin batera ekin zion, orduan aingu-ra mugitzen hasi zen poliki-poliki. Bazetorrengora, baina poliki, poliki, karga astunen batez

kargaturik. Azkenik multzo beltz bat ikusigenuen, eta nire karel kontrara erakarri genuen:

Andre zahar baten gorpua zen, lepotik harrihandi bat zuela.

(1881?)

Magnetismoa

Gizonezkoen arteko afari baten ondoren zen,zigarro puru azkengabeen eta basotxo etenga-been orduan, ketan eta txegosteen moteltasunberoan, hainbeste janari eta likore irentsi etanahasien ondoko buruen nahasmendu arinhorretan.

Magnetismoaren gaia atera zen, Donatorentrikimailuak eta Charcot doktorearen esperien-tziak. Bat-batean gizaseme eszeptiko haiek, txe-ratsuak, inolako erlijiok axola ez zienak, gertae-ra bitxiak hasi ziren kontatzen, historia sinestezi-nezkoak baina gertatuak, esaten zuten, etasuperstiziozko sinesteetan erortzen ziren berriro,gauza miresgarrien azkeneko hondar hartaraxeatxikitzen ziren, magnetismoaren misteriohorren deboto bilakaturik, zientziaren izeneandefendatuz.

Bat bakarrik zegoen irribarrez, mutil sendobat, neskazale eta andre-ehiztari amorratua,hain finko baitzuen gauza orotarako sinesgogor-

tasuna non ez baitzuen eztabaidarik onartzen.Trufaz errepikatzen zuen behin eta berriro:

— Berriketak, berriketak, berriketak! Ez dugueztabaidatuko Donatoz, trikimailu egile bizkorbat baizik ez baita. Charcot jauna, berriz, halakojakintsu handia omen den hori, Edgar Poerengisako kontu kontalaria iruditzen zait, eromenkasu bitxiez gogoeta eta gogoeta horiek berekerotua. Zer diren oraindik azaldu gabe daudeneta oraindik azaldu ez diren gertaera psikikoakaurkitu ditu, egunero aztertzen den mundu eze-zagun horretan dabil, eta, ikusten dituenakbetiere ulertu ezin dituenez, gehiegitxo gogora-tzen da beharbada misterioen gainean elizanematen diren azalpenez. Eta neuk entzun nahinioke gainera hitz egiten, gerta baitaiteke zuekerrepikatzen dituzuen horien oso bestelakoa iza-tea hark esana.

Halako erruki mugimendu moduko bat izanzen sinesgogor haren inguruan, fraide biltzarbatean biraoren bat bota izan balu bezala.

Jaun haietako batek oihu egin zion.— Izan ziren, bada, mirariak behinola.Besteak, ordea, erantzun zion:

— Nik ukatu egiten dut hori. Zergatik ez da,bada, miraririk gehiago?

Orduan bakoitzak gertaera bat aipatu zuen,fantasiazko aurresentipenak, oso urrutitik ari-men artean komunikazioak izandakoak, izakibatek beste batengan ezkutuko eragina izanda-koak. Eta zalantzan jarri ezinezko aitortzen ziren,deklaratzen ziren gertaera haiek, ukatzailetematiak, ordea, behin eta berriro «berriketak!berriketak!» errepikatzen zuela.

Azkenean jaiki, bota bere zigarroa, etaeskuak patrikan zituela:

— Begira, kontatuko dizuet neuk ere historiapare bat, eta gero azalduko dizkizuet zer etanolakoak. Hona bada:

— Entretat-eko herrian gizonezkoak, marine-lak baitira denak, Ternuako arrantzutara joatendira neguan denak, bakailaotara. Non, ordea,gau batez marinel haietako baten semea esna-tzen den kolpetik oihuka esanez «aitta itsasoanhil zela». Lasaitu zuten muttikoa, baina berriroesnatu zen oihuka «aitta itto». Handik hilabeterajakin zen, baietz, aita hilik zela, itsas kolpe batekontziaren zubitik eramanda. Alarguna haurraren

ametsez gogoratu zen. Miraria zela aldarrikatuzen, jende guztia emozioak hartu zuen, datakalderatu ziren, eta ezbeharra eta ametsak bate-ratsu izanak zirela ikusi zen: eta hortik atera zengau berean eta ordu berean gertatuak zirelabiak. Eta horra magnetismo mirari bat non.

Kontalaria isildu egin zen. Entzuleetakobatek, orduan, guztiz emozionaturik, galdetuzion:

— Eta ba al dakizu hori nola den azaltzen?— Bai erraz, jauna, aurkitu dut ezkutuko

sekretua. Gertaera horrek harritu ninduen, etabiziki kezkatu ere; nik, ordea, ikusten duzue,printzipioz ez dut sinesten. Beste batzuek sines-tetik hasten diren bezala, ni neu zalantza egite-tik hasten naiz; eta ezer ulertzen ez dudaneanere, orduan ere ukatu egiten dut arimen arteankomunikazio telepatikorik badenik, horretarakoneure suma aski dudala ziur bainago. Horrelabada, bila, bila eta bila aritu nintzen, eta kanpo-an ziren marinelen emazte guztiei galdetuarengaldetuz azkenean konbentziturik geratu nin-tzen ez zirela zortzi egun joaten haietakorenbatek, edo seme edo alabaren batek ametsetan

ikusi eta esan gabe: «aitta itsasoan hil da».Ezbehar horren etengabeko beldur izugarriakeragiten die etengabe horretaz hitz egitea etahorretan pentsatzea. Horregatik bada, hain sarriegiten diren iragarpen horietakoren bat, halabe-har soilez, betetzen baldin bada eta heriotzarenbatekin batera gertatzen bada, miraria aldarrika-tzen da ber-bertatik, bertatik ahazten baitirabete ez diren gainerako amets guztiak, iragar-pen guztiak, zorigaitzaren profezia guztiak.Berrogeita hamarretik gora baditut jasoak,amets egileek handik zortzi egunetara gogoratuere egiten ez zituztenak. Baina gizona egiaz hilizan balitz, orduan bertatik iratzarriko zatekeenoroimena, eta Jainkoaren eskua goraipatuko zenbatzuen ustez, magnetismoa besteenez.

Erretzaileetako batek esan zuen:— Nahikoa zuzena da, zuk diozuna, baina ea

zer duzun bigarren historia hori.— Ai! Kontuz-kontuz kontatzekoa baita nire

bigarren historia. Neuri gertatua da eta ez naizoso-oso fio neure iritziaz. Ezin baita inoiz berdinizan epaile eta epaitu. Hona, bada, historia:

Banuen nik neure mundu harremanetako jen-dartean emakume gazte bat, sekula hartan pen-tsatzen ez nuena, sekula arreta-arretaz begiratuere ez niona, sekula bereziki begiratu gabea,esan ohi denez.

Ezdeusetakoen artean neukan sailkaturik,nahiz eta itsusia ere izan ez; begiak, sudurra,ahoa, ilea, beste edonork bezalakoak zituela iru-ditzen zitzaidan, halako aurpegiera hits bat, hitzbatean; ustekabez baizik gogoratzen ez zaizunizakari horietako bat zen, gogoa hartan ezin pau-satu zaizuna, desira inola ere hartaratzen ez zai-zuna.

Gau batez, bada, ohera aurretik nire sutondo-an gutunak idazten ari nintzela, non sentitzendudan, luma airean duzula minutu batzuezameskeriatan geratzen zarenean burmuinak laz-tantzen dizkizun irudi prozesio horren, ideiauholde horren erdian, hots arin bat gogoanzehar, halako bihotz zirraratxo bat, guztiz arina,eta bat-batean, pentsamendu lotura zentzuzko-rik batere gabe, non ikusten dudan zehatz, uki-tuko banu bezalaxe ikusi, oinetatik bururainoikusi, inolako errezelik gabe, inoiz hartan hiru

segundo segidan, haren izena burutik igarotzekobehar nuen denbora, gogoan izan gabeko ema-kume hori. Eta ordu arte inoiz ikusi ez nion alder-di on pila bat, halako xarma gozo bat, halakoekarrai malenkoniazko bat aurkitu nizkion bat-batetik; emakume baten xerkan jartzen zaituenhalako maitasun-kezka hori piztu zidan neurebaitan. Baina ez nuen luzaro gogoeta egin horre-taz. Oheratu nintzen, loak hartu ninduen. Etaamets egin nuen.

Denok izango zenituzten, ezta? ezinezko oro-ren nagusi egiten zaituzten amets horietakoak,zabaldu ezinezko ateak, ustekabeko pozak,zabaldu ezinezko besoak zabaltzen dizkizuete-nak?

Gutako nork ez du, amets asaldatu, urduri,hasperenez bete horietan, eduki, estutu, berotuhalako sentsazio zorroztasun aparteko batez,gogoa beterik zion emakumea? Eta ohartu alzarete zer nolako gozamen gizatasunaz gaindi-koak ekartzen dituzten ametsaren zori onhoriek! Zein mozkor erotan murgiltzen zaituzten,zer nolako espasmo sutsuz astintzen zaituzten,zer samurtasun mugagabe, laztan, sarkor sar-

tzen dizuten bihotz barneraino, herabe eta bero-bero daukazun horrekiko errealitate bera diru-dien ilusio zoragarri bortitz horretan!

Hori guztia, dena sentitu nuen, ezin ahaztuz-ko bortiztasun batez sentitu ere. Emakume horineure egin nuen, hain neure, halere, non beha-tzetan bainuen oraindik haren azalaren gozota-sun epela, buruan oraindik haren azalaren usai-na, haren musuen ahogozoa ezpainetan orain-dik, haren ahotsaren hotsa belarrietan oraindik,haren besarkada estuaren eraztuna gerriareninguruan, haren samurtasunaren xarma suharraneure osotasunean oraindik, baita iratzartzegozagarri eta desliluratzailea izan eta luzaroanere.

Eta hiru bider berritu zen, gau hartan berean,amets hori bera.

Eguna iritsi zenean obsesio bihurtua nuen,bereturik nindukan, segundo bat bera ere ez bai-nuen igarotzen hartan pentsatu gabe.

Azkenean, zer egin ez nekiela, jantzi eta ikus-tera joan nintzaion. Haren eskaileretan ikaratannengoen hunkiturik, bihotza taupadaka ari zitzai-

dan: desira bizi batek betetzen ninduen oinetatikburuko ileetaraino.

Sartu nintzen. Zut-zutik altxatu zen nire izenaesaten entzun zuenean: eta finkotasun harrigarribatez gurutzatu zitzaizkigun bion begiak. Eserinintzen.

Funtsgabekeria batzuk totelkatu nituen,berak entzun ere egiten zituenik ez ziruditenak.Ez nekien zer esan, ez zer egin; gainera oldartunintzaion, bi besoez heltzeko, eta hain erraz,hain eroki bete ziren nire amets guztiak non bat-bateko zalantza sartu baitzitzaidan iratzarririkote nengoen... Bi urtez izan nuen maitale...

— Eta zer ateratzen duzu horretatik ondo-rioz? —esan zuen ahots batek.

Kontalariak bazirudien zalantzatan zegoela.— Ondorioz ateratzen dut... kointzidentzia

dela, alafede! Nork baitaki? Zeren izan baitaite-ke haren begirada bat nik erreparatu ez izana,eta, gure gogoeta ohartuak gogoan hartu gabe,gure adimenak erreparatu gabe gertatutakogauzak berriro gogorarazten dizkigun memoria-ren dei misteriozko eta oharkabeko horietakobat gau hartan berriro gogora ekarria!

— Nahi duzuna izango da —bukatu zuensolaskideetako batek—, baina horren ondorenmagnetismoan sinesten ez baduzu, esker txarre-ko hutsa zara zu, adiskidea!

(1882ko apirilaren 5ean)

AmetsakLagun arteko afari bat zen, lagun zaharren

artekoa. Bost ziren: idazle bat, mediku bat etahiru ezkongabe aberats, lanbiderik gabeak.

Direnez eta ez direnez hitz egin, eta halakolaxotasun bat ari zen iristen, jai ondoren agurra-ren aurretik izaten den laxotasun hori. Mahaiki-deetako batek, bost minutu baitzeramatzan,hitzik egin gabe, bulebar asaldatu, gas-argizizartu, zurrumurrutsuari begira, bat-batean esanzuen:

— Goizetik gauera ezer egiten ez denean,egunak luze dira.

— Gauak ere bai —gehitu zion ondokoak—.Nik ia ez dut lorik egiten, plazerrek aspertzennaute, solasak ez dira berritzen; inoiz ez dutideia berri bat aurkitzen, eta inorekin hizketanhasi aurretik ezer ez esateko eta ezer ez entzu-teko gogo amorratu bat sentitzen dut. Ez dakitzertan eman nire gauak.

Eta hirugarren zeregin gabeak aldarrikatuzuen:

— Ederki ordainduko nuke nik egunean biordu, besterik ez, atseginez igarotzeko modurenbat.

Orduan, idazlea, berokia beso gainean hartuabaitzuen, hurbildu zen.

— Norbaitek —esan zuen—, bizio berri batasmatu eta bere kideei eskainiko balie, bizitzaerdira laburtuko balie ere, mesede handiagoaegingo lioke halakoak gizadiari, betirako osasu-na eta betirako gaztetasuna ziurtatzeko moduaaurkituko balu baino.

Medikua barrez hasi zen; eta zigarro batihozka eginez:

— Bai, horrelakoak ordea ez dira hala etahola aurkitzen. Badira gai horretan ikertzen etalantzen gogotik saiatuak, mundua mundu denezgeroztik. Lehenengo gizonak, ordea, bat-batetikiritsi ziren osotasunera gai horretan. Guk nekezberdintzen ditugu haiek.

Hiru zeregin gabeetako batek murmuriozesan zuen:

— Lastima da!Eta, handik minutu baten buruan, jarraitu

zuen:

— Lo behintzat egin ahal izango balitz, ondolo egin berorik eta hotzik gabe, neke handikogauetako ezerezte horrekin lo egin, ametsikgabe lo egin...

— Zergatik ametsik gabe? —galdetu zionondokoak.

Eta bestea berriro hasi zen:— Ametsak ez direlako beti atseginak, eta

bitxiak direlako beti, sinestezinak, elkarrekin jos-ten ez direnak, eta lotan ezin ditugulako, gaine-ra, gure gustukoenak gozatu. Iratzarririk eginbehar da amets.

— Zerk eragozten dizu, bada? —galdetu zionidazleak.

Medikuak zigarroa jaurti zuen.— Adiskidea, iratzarririk amets egiteko ahal-

tsua behar da izan, eta borondate lan handia,eta neke handia ekartzen du, horrexegatik.Egiazko ametsa, ordea, gure gogoetak ikuspegixarmagarritan zehar egiten duen ibili hori, mun-duan denik eta gauzarik gozagarriena da zalan-tzarik gabe; berez etorri behar du, baina, nekezbehartu gabe, eta gorputzaren ongizate bete-betea behar du lagun. Amets hori eman dieza-

zueket nik, gehiegitan ez duzuela egingo agin-tzeko baldintzarekin.

Idazleak bizkarra jaso zuen:— Badakit, bai, haxixa, opioa, konfitura ber-

dea, paradisu artifizialak. Irakurria dut Baudelai-re; eta proba ere egina dut droga famatu horre-na; erabat gaixotu ninduen.

Baina medikua eseria zen:— Ez, eterra, eterra baizik ez; eta gehiago

esango dizut: zuek, letra gizonok, aldian-aldianerabili beharko zenukete.

Hiru aberatsak ondora hurbildu zitzaizkion.Batek galdetu zion:

— Azaldu iezaguzu, bada, zer ondorio dituen.Eta medikua berriro hasi zen:— Baztertu ditzagun alde batera hitz han-

diak, ezta? Ni ez naiz ari ez medikuntzaz ezmoralez: plazerraz ari naiz. Zuek egunero-egu-nero ari zarete bizitza jaten ari zaizkizuen gehie-gikeriatan. Nik beste sentsazio berri bat nahidizuet erakutsi, gizon adimentsuek baizik edukiezin dutena, esan dezagun areago, oso gizonadimentsuek baizik ezin eduki dutena, arrisku-tsua, gure organoak neurriz goitik kitzikatzen

dituen guztia bezala, baina guztiz zoragarria.Jakin ezazue prestamen bat behar duzuela, ohi-tura bat alegia, eterraren ondorio bereziak bete-betean sentitu ahal izateko.

»Ondorioak ez dira haxixarenak, opioarenaketa morfinarenak bezalakoak; eta botika horihartzetik utzi bezain laster desagertzen dira gai-nera; beste amets eragileen ondorioek, aldiz,ordutan eta ordutan jarraitzen dute.

»Zer sentitzen den ahalik eta zehatzen anali-zatzen ahaleginduko naiz. Baina ez da gauzaerraza, hain baitira sotilak, ia atzeman ezinak,sentsazio horiek.

»Neuralgia bortitzez jota nengoela probatudut nik erremedio hori, eta geroztik gehiegitxoerabili izan dut beharbada.

»Berebiziko mina nuen buruan eta lepoan,eta ezin eramanezko beroa azalean, sukar urdu-ritasuna. Eter botila handi bat hartu, eta etzanik,handik geldiro arnasa hartzen hasi nintzen.

»Minutu batzuen buruan halako murmuriozehazgabe bat iruditu zitzaidan entzutea, geroburrunba gisako bat bilakatu zen, eta nire gor-putz barru guztia arindu egiten zitzaidala irudi-

tzen zitzaidan, haizea bezain arin, lurrindu egi-ten zitzaidala.

»Gero arimaren zurruntasun moduko bat izanzen, halako ongizate lozorrozko bat, minak alde-gin gabe bazen ere, ez zen min nekagarria,ordea. Onez eramatea deliberatzen den sufri-mendu horietako bat zen, eta ez gure gorputzosoak estiratan bezala kontra protesta egin ohiduen eten beharreko sufrikario horiek.

»Bularrean nuen hustasun sentsazio berezizoragarri hori gorputz ataletara zabaldu zenberehalaxe, eta arin-arin bilakatu zitzaizkidanhaiek ere, haragia eta hezurrak urtu eta azalabesterik geratu ez balitzait bezala, bizitzearengozotasuna, ongizate horretan etzanda egotea-rena, sentitzeko behar nuen azala alegia. Ez nin-tzela sufritzen ari, konturatu nintzen. Oinazeajoana zen, urtua, lurrindua hura ere. Eta hotsakentzun nituen, lau ahots, bi elkarrizketa, hitzeta-tik ezer ulertzen ez nuela. Behin hots zehazga-beak ziren, hurrena hitz bat atzematen nuen.Baina berehalaxe ohartu nintzen nire belarrieta-ko burrunba handitua baizik ez zela hura. Eznengoen lotan, itzarrik nengoen; zehaztasun,

sakontasun, ahalmen berebiziko batez eta nireadimen ahalmenak hamar bider ahaltsuagoakbilakatu izanak zekarkidan mozkor bitxi batezulertzen nuen, sentitzen nuen, arrazoitzen nuen.

»Ez zen ametsa, haxixarekin bezala, ez zirenhalako ikus-pen gaixo samarrak, opioarekinbezala; arrazonamenduaren zorroztasun miraga-rrizko bat baizik, bizitzako gauzak ikusteko, epai-tzeko, estimatzeko modu berri bat, eta egiazkomodua horixe zelako ziurtasunarekin, kontzien-tzia bete-betearekin gainera.

»Eta Eskriturako irudi zaharra etorri zitzaidanbat-batean gogora. Jakintzaren arbolatik jannuela iruditzen zitzaidan, misterio guztiak argi-tzen zirela, hainbesteraino aurkitzen bainintzenlogika berri, bitxi, gezurta ezin baten mende. Etamordoka etortzen zitzaizkidan argudioak, arra-zonamenduak, frogak, berehalaxe indar handia-goko beste argudio, arrazonamendu, froga batekitzulikatzen zituenak. Nire burua ideien borrokaleku bihurtua zen. Izakari goragoko bat bilakatuanintzen, mendera ezinezko adimen batez arma-tua, eta zoramenezko gozamena sentitzen nuenneure ahalmena frogatuta...

»Luzaro iraun zuen horrek, luzaro. Nire eterbotilaren zulotik hartzen nuen arnasa oraindikere. Halako batean hutsik zegoela ohartu nin-tzen. Eta beldurgarrizko damua sentitu nuen».

Lau gizonek batera eskatu zioten:— Mediku jauna, ekarri bizkor litro bete eter

eskatzeko errezeta!Medikuak ordea kapelua jantzi eta erantzun

zien:— Ez horixe; zoazte beste batengana pozoitu

nahi baduzue!Eta irten egin zen.Jaun-andreak, bihotzak hala eskatzen badi-

zue?

(1882ko uztailaren 8an)

Izua

J.-K. Huysmans-i

Afal ondoren ontzi gainera igo ginen berriro.Mediterraneoak ez zuen gure aurrean ikara batbera ere ilargi handi bareak distiraz betetzenzuen zabaltasun guztian. Ontzi zabala labainzihoan, izarrez ereina zirudien zerurantz ke bel-tzezko suge lodi bat jaurtiz; eta, gure ondotik,ura, zuri-zuri, ontzi astuna igarotzeak astindurik,helizeak irabiaturik, apar eta bits ari zen, bihurri-tzen ari zela zirudien, hainbeste argitasunnahasten zituen non esango bailitzateke ilargia-ren argia zela irakiten.

Sei-zortziren bat ginen, isilik, miresmenez,begia gindoazen urrutiko Afrikarantz bihurturik.Ontziko kapitaina, gure artean zigarro bat erre-tzen ari zela, afariko solasera itzuli zen berrirobat-batean.

— Bai, beldur izan nuen egun hartan. Seiordu egin zituen nire ontziak sabelean haitz hura

zuela. Eskerrak ikatz-ontzi ingeles batek ikusieta gau aldera handik jaso gintuen.

Orduan, gizon handi aurpegi-erre, irudi serio-ko bat, lurralde ezezagun luzeak etengabekoarriskutan igaro dituztela sumatzen zaion horie-tako bat, beren begi lasaiak barren-barreneanikusi dituzten gertaera berezietako zerbait gordeduela dirudien horietako bat, kemenez beteakdiruditen gizon horietako bat, hasi zen, hitzalehendabiziko aldiz harturik:

— Zuk diozu, kapitaina, beldur izan zenuela;ez dut uste. Oker asmatu duzu hitza, eta okerzabiltza izan zenuen sentipenaz. Gizon kemen-tsuak inoiz ez du beldurrik estuturik daukanarriskuaren aurrean. Hunkiturik, urduri, kezkazbaliteke egotea; beldurra, ordea, beste zerbaitda.

Kapitainak barrez jarraitu zuen:— Alajaina! Neuk diotsut beldur izan nuela,

neuk.Azal brontze-koloreko gizonak ahots baratzez

adierazi zuen orduan:— Utz iezadazu azaltzen! Beldurra (eta gizo-

nik ausartenek ere izan dezakete beldurra), izu-

menezko gauza bat da, sentipen lazgarri bat, ari-maren andeatzea bezala, pentsamenduaren etabihotzaren estura ikaragarri bat, gogoratzeakberak larriminezko ikarak eragiten dituena. Horiez da gertatzen, ordea, bihoztuna bazara, ezerasoaren aurrean, ez hil behar itzuri ezinarenaurrean, ez bestelako arrisku modu ezagunenaurrean: bestelako egoera berezi batzuetan ger-tatzen da hori, arrisku zehazgabeen aurrean era-gin misteriozko batzuk gertatzen direnean. Bel-dur egiazkoa beste garai batzuetako ametsezkoizumenen zantzu moduko bat da. Arima herra-tuetan sinesten duen batek, gauez mamu batikusten duela iruditzen bazaio, hark sentitubehar du beldurra beldurraren izumen guztiare-kin.

Nik egun argi-argiz jakin nuen zer zen beldu-rra, orain dela hamarren bat urte. Joan denneguan sentitu nuen berriro, abenduko gaubatez.

Eta ez naiz ezusteko gutxi igaroa, gertaerahilgarriak ziruditen makina bat igaroa baizik.Borroka asko izan ditut. Lapurrek hiltzat emanizan naute. Ameriketan urkatzera kondenatu

ninduten, matxinatutzat; Txinako itsasaldeanontzi batetik itsasora bota ninduten. Nire buruagaldurik uste izan dudan horietako bakoitzean,berehala etsi izan naiz hartara, samurtu gabe,damurik gabe.

Beldurra ez da hori, ordea.Nik neuk Afrikan sentitu nuen. Baina Iparreko

alaba da, izatez; lainoa bezala uxatzen du eguz-kiak. Eduki ondo kontuan hori, jaunak. Sortalde-tarren artean bizitza ez da ezer; bertatik hartzenda etsimena; gauak argiak dira eta ez duteherrialde hotzetan garunak atsekabetzen dituz-ten arrangura ilunik. Sortaldean balitekemomentuko izumena ezagutzea, baina beldurrazer den ez dakite.

Hona, bada, zer gertatu zitzaidan Afrikako lurhorretan:

Uarglatik hegoalderako duna handiak igaro-tzen ari nintzen. Munduko parajerik berezieneta-ko bat da hura. Badakizue nolakoa den itsasokohondartza amaigabeetako harea trinko, zuzena.Bada, egizue irudi itsasoa bera hondar bihurturikhaize-erauntsi baten erdian; egizue irudi ekaitzisil bat hauts horizko olatu geldiz betea. Mendiak

bezain gora dira, olatu horiek, guztiak desberdi-nak, ondokoa ez bezalakoak, itsaso amorratuabezala jasoak, baina hura baino handiagoakoraindik, eta oihal zanpatua bezala ildokatuak.Itsaso haserre, mutu eta geldi horren gainean,hegoaldeko eguzki dena irentsi beharrak beregar erruki gabe zuzena isurtzen du. Urre errau-tsezko uhin horietara igo behar da, berriro jaitsi,igo berriro, etengabe igo, atsedenik gabe, itzalikgabe, igo. Zaldiek korroka egiten dute, belaune-taraino sartzen dira, eta muino harrigarri horienbestaldeko maldan behera amiltzen dira irristan.

Bi lagun ginen, zortzi spahi, lau gamelu etahaien gameluzainekin. Ja ez genuen gehiagohitzik esaten, beroak eta nekeak ahiturik, etaegarriak basamortu kiskalia bera bezalaxe agor-turik. Horretan gure gizonetako batek oihumoduko bat egin zuen; denak gelditu ziren; etazirkinik egin gabe geratu ginen, lurralde galduhaietako bidaiariek ezagutzen duten gertaeraazalpenik gabeko batek zurturik.

Nonbait, urrunera gabe, nondik ez zela, dan-bor hots bat entzuten zen, dunetako danbor mis-teriozkoa; danbor hots ongi bereiziak, batzuetan

zoliago, bestetan apalago, aldika geldituz, hurre-na berriro bere errepika ametsezkoari ekinez.

Arabiarrak, izuaz ikaraturik, elkarri begira ariziren; batek esan zuen, bere hizkuntzan:

— Heriotza gainean dugu.Eta horra non, bat-batean, nire laguna, ia

anaia nuena, zalditik erori, buruz aurrera, eguzkikolpe batek jorik.

Eta bi orduz, alferrik hura salbatzen ahalegin-tzen nintzen bitartean, danbor atxikiezin horibelarria betetzen ari zitzaidan bere hots beti-ber-din, eten, ulertezinezkoaz; eta hezurretan barre-na beldurra irristatzen zitzaidala sentitzen nuen,egiazko beldurra, beldur lazgarria, gorpu maiteharen aurrean, hondarrezko lau mendiren artekozulo eguzkiak kiskali hartan, oihartzun ezezagu-nak, hurbileneko herri frantsesetik berrehunmiliatara, danborraren errepika bizkorra igortzenzigun bitartean.

Egun hartan ulertu nuen zer zen beldurra;hurrengo batean hobeto ikasi nuen, hala ere...

Kapitainak hitza eten zion kontalariari:

— Barka, jauna, baina danbor hori, zer zen,izan?

Bidaiariak erantzun zion:— Ez dakit. Inork ez daki. Ofizialek, askotan

entzuten baitute ustekabean hots berezi hori,haizeak daramatzan harri bikor xehezko harria-bar gisako batek belar iharrezko multzorenbaten kontra jotzean ateratako hotsaren oihar-tzuna, duna arteko ibartxoek handitu, anitzezbiderkatu eta guztiz zolitua ote den esan ohidute; ikusi baita inguruan eguzkiak kiskalitakolandare xeheak, pergaminoa bezain gogorrak,direnean izaten dela beti gertaera hori.

Hotsaren lilurazko ispilatze moduko bat bideda, beraz, danbor hori. Horra dena. Baina geroa-go arte ez nuen nik hori ikasi.

Eta banoa bigarren zirrara aldira.Joan den negu honetan, Frantzia ipar-ekialde-

ko baso batean. Bi ordu lehenago iritsi zen gaua,hainbesteraino baitzegoen ilun zerua. Nekazaribat nuen gidari; nire ondoan zihoan, bidexkabatetik, haize erauntsiak intziriak eragiten ziz-kien izaizko sabai baten azpian. Izai buruenartean hodeiak noraezean ikusten nituen, hodei

galduak, izumenen batetik ihesi balihoaz bezala.Zenbaitetan, haize kolpe ikaragarri baten eragi-nez, baso osoa etzaten zen alde berera, oinazez-ko intziri batez; eta hotzak hartzen ninduen, nirepauso bizkorragatik eta jantzi astunagatik ere.

Gu geunden lekutik oso urruti ez zegoenbasozain baten etxean afaldu eta lo egin behargenuen. Ehizarako nindoan hara.

Nire gidariak begiak jasotzen zituen eta mar-marka esaten zuen: «Eguraldi tristea!». Gerojoan behar genuen etxekoez hitz egin zidan.Aitak bi urte lehenago ezkutuko ehiztari bat hilomen zuen, eta harrezkero, goibel omen ziru-dien, oroitzapenen batek sorgindurik bezala.Bere bi semeak, ezkonduak biak, berekin bizizituen.

Oso-oso ilun zegoen. Ez nuen ezer ikusten ezaurrean, ez inguruan, eta elkar jotzen ari zirenzuhaitzen adarrek zurrumurru etengabe batezbetetzen zuten gaua. Argi bat begiztatu nuenazkenean, eta berehalaxe zen nire laguna atebat jotzen. Emakume oihu zoli batzuek erantzunziguten. Gero giza ahots batek, ahots ito batek,galdetu zuen:

— Nor da?Nire gidariak izena eman zuen. Sartu ginen.

Ezin ahaztuzko koadroa zen hura.Agure ile-zuri bat, ero-begia, fusila kargaturik

eskuan zuela, geneukan zain sukalde erdian, etabi morrosko handi, aizkoraz armaturik, ate zain.Zoko ilunetan bi emakume sumatu nituen,belauniko, aurpegia hormaren kontra ezkutatu-rik.

Azalpenak eman genizkien. Agureak armahorma kontra utzi, eta nire gela presta ziezada-ten agindu zuen; gero, emakumeak mugitzen ezzirenez, brau bota zidan:

— Begira, jauna, gizon bat hil nuen, oraindela bi urte, gaur bezalako gauez. Iaz deitzeraetorri zitzaidan. Gaur gauean ere haren zainnago.

Eta gero, irribarre eragin zidan doinu batez,gehitu zuen:

— Ez gaude, bada, lasai.Ahal nuen bezala lasaitu nuen, noiz eta gau

horretan iritsi nintzelako eta sineskeriazko izu-men ikuskari hura ikusi ahal izango nuelakopozez.

Gertaera batzuk kontatu nituen, eta ia jendeguztia lasaitzea lortu nuen.

Sukaldetik gertu, zakur zahar, ia itsu, biboteluzeko bat zegoen, ezagutzen den jendearenantza duten zakur horietako bat, lotan, muturrahanka artean zuela.

Kanpoan ekaitz amorratuak jotzen zuen etxe-txoa, eta beiratxo batetik, ate ondoan zegoenzirritu-zulo moduko batetik, zuhaitz anabasamultzoak ikusten nituen oinaztargi handien argi-tan haizeak astindurik.

Nire ahalegin guztiak gorabehera, nabarisumatzen nuen izumen handi batek hartuakzituela etxe hartakoak, eta isiltzen nintzenbakoitzeko, urrutira entzun nahiz jartzen zirenbelarri guztiak. Beldur zentzugabe haiek ikustezasperturik, lotara laguntzeko eskatzera nindoan,baina horra non guarda zaharra, bere aulkitikjauzi egin eta, ahots galdu batez hasi zen:

— Hor da! hor da! entzuten dut!Bi emakumeak belauniko erori ziren berriro

beren zokoetan, aurpegia ezkutatuz; eta semeekaizkorak hartu zituzten berriro. Berriro trankil-tzen ahalegintzera nindoan, baina lotan zegoen

zakurra bertatik esnatu zen eta, burua jasorik,lepoa luzaturik, bere begi ia itzaliaz suetarantzbegiratuz, gauez landatan bidaztiei dardara sar-tzen dieten alarau lazgarri horietako bat botazuen. Begi guztiak hari begira jarri ziren, hurageldi-geldi zegoen, ikuspen batek sorgindurikbaleuka bezala lau hanken gainean zutik, etaalarauka hasi zen berriro, gauza ikusezin, ezeza-gun beldurgarriren baten kontra, nonbait, zerenile guztia laztu baitzitzaion. Guardiak, zurbil-zur-bil, oihu egin zuen:

— Usaina hartu dio! Usaina hartu dio! Beraere han zen hil nuenean.

Eta bi emakume zoratuak zakurrarekin bate-ra alarauka hasi ziren, biak.

Nahi gabe ere ikara handi bat jaitsi zitzaidanbizkarretik behera. Animalia hura leku hartan,ordu hartan, jende erotu haien artean lazgarriazen ikusteko.

Horrela bada, ordu betez aritu zen zakurrauluka mugitu gabe; amets baten esturan bezalaegiten zuen ulu; eta beldurra, beldur lazgarria,barreneraino ari zitzaidan sartzen; zeren beldu-

rra? Nik al dakit? Beldurra zen, horra, beldurrabesterik ez.

Geldi-geldi geunden, zurbil, gertakizun izuga-rriren baten zain, belarria erne, bihotza taupada-ka, edozein hotsek inarrosten gintuela. Eta zaku-rra gela inguruan itzulika hasi zen, hormetanusainka, eta intzirika denbora guztian. Erotubehar gintuen animalia hark! Horretan, hara era-man ninduen nekazariak haren gainera jauziegin, halako izumen haserre baten gaileneanbezala, eta korta txiki batera ematen zuen atebat zabaldurik, kanpora egotzi zuen animaliahura.

Segituan isildu zen; eta oraindik ere beldur-garriagoa zen isiltasun batean murgildurik gera-tu ginen denok. Eta bat-batean, aztoramendubat bezala izan genuen denok batera: kanpokohormaren kontra zerbait basorantz irristatzen arizen; gero ate kontra igaro zen, esku herabebatez atea haztatuko balu bezala; gero ezer ezzen entzun, erabat erotu gintuzten bi minutuz;gero berriro itzuli zen, horma ozta-ozta ukituzberriro; eta arinki hazkatu zuen, haur batekazkazalaz hazkatuko lukeen bezala; gero buru

bat azaldu zen bat-batean zirritu-zuloko beirarenkontra, buru zuri bat, piztiek ohi dituzten bezala-ko begiekin. Eta hots bat atera zen haren ahotik,hots zehazgabe bat, zinkurin murmur bat.

Eta zarata ikaragarri bat lehertu zen sukal-dean. Guardia zaharrak tiro egin zuen. Etasemeak berehalaxe jauzi eginik, ate zirritua itxizuten, mahai handia zutitu eta arasarekin tinka-tuz.

Eta zinez diotsuet batere espero ez nuen tiroharen eztandarengatik halako estura sartuzitzaidala bihotzean, ariman eta gorputzean, nonuste bainuen nireak egin zuela, beldurrez hiltze-ko prest.

Eguna argitu arte geratu ginen, mugitu ezi-nik, hitz bat bera esan ezinik, esan ere ezinezkoeromen batean zurturik.

Teilape baten zirrikitutik egunaren argi izpibat ikusi genuen arte ez ginen ausartu sarrerahesia libratzera.

Horma ondoan, ate kontra, zakur zaharrazetzan, muturra bala batek puskatuta.

Itxiturapean zulo bat eginez irtena zen korta-tik.

Gizon aurpegi-beltzarana isildu egin zen;geroago esan zuen:

— Gau hartan, ordea, ez nuen inolako arris-kurik izan; baina nahiago nukeen arriskurik han-dienei aurre egin behar izan diedan aldi guztiakberriro hasi, ate zirrituko aurpegi bizardunari tiroegin zioteneko minutu huraxe baino.

(1882ko urriaren 23an)

OtsoaHona zer kontatu zigun Arvilleko markes

zaharrak Saint-Huberteko afari bukaeran,Ravels-eko baroiarenean.

Egun hartan orein bat ehizatzen arituakginen. Markesa zen, afaltiarren artean, ehizaldihartan parte hartu ez zuen bakarra, hark ez bai-tzuen inoiz ehizan egiten.

Oturuntza handi hark iraun zuen guztian ani-malia triskantzaz baizik ez zen ia hitz egin. Ema-kumeak berak ere interesaturik zeuden kontaki-zun odolgirozko eta sarritan sinestezinezkohorietan, eta kontalariek gizonen eta piztienarteko eraso eta guduak irudikatzen zituzten,besoak jasotzen zituzten, trumoiaren gisakoahotsez kontatzen zituzten.

Arvilleko jauna ongi mintzatzen zen, halakopoesia hanpurutsu samar baina eraginkor batez.Askotan errepikatua zuen inondik ere historiahau, segidan kontatzen baitzuen, kontatu ere,irudia ongi ekartzeko trebeziaz aukeratutakohitzetan inoiz zalantzarik egin gabe.

— Nik, jaunak, ez dut inoiz ehizan egin, nireaitak ere ez, aitonak ere ez, eta ezta birraitonakere. Hura, ordea, zuek guztiok batera bainoehiza gehiago egindako baten semea zen.1764an hil zen. Esango dizuet nola.

Jean zuen izena, ezkondua zen, nire birraito-na izandako haur haren aita, eta bere anaia gaz-teen François d’Arville-rekin bizi zen, gure Lorre-nako gazteluan, baso-basoan.

François d’Arville ezkongabe geratu zen, ehi-zarako zalez.

Urte hasieratik amaia arte ibiltzen ziren biakehizan, atsedenik gabe, gelditu gabe, nekatugabe. Horixe besterik ez zuten maite, ez zutenbesterik ulertzen, ez zuten beste ezertaz hitzegiten, horretarako baizik ez ziren bizi.

Grina ikaragarri errukigabe horixe zutenbihotzean. Grina horrek erretzen zituen, osorikhartuak zituen, eta ez zien beste ezertarakolekurik uzten.

Debekatua zuten ehizan zebiltzan bitarteanbeste ezerengatik, ezergatik ere, artega zitza-ten. Nire birraitona bere aita azeri baten ehizanari zela jaio zen, eta Jean d’Arvillek ez zuen,

horregatik, bere lasterketa gelditu, honela jaulkibaizik: «Ala Jainkoa, zirtzil horrek ere bazianehiza bukaerako turutari itxarotea!»

Haren anaia François hala ere, hura baino eresutsuago zen horretarako. Jaikitzen zenetik,zakurrak begiratzera joaten zen, gero zaldiak,gero txori-tiroka aritzen zen gaztelu inguruan,piztia handiren bat ehizatzeko ordua iristen zenarte.

Inguruko luraldeetan Markes jauna eta Gaz-tea deitzen zieten, garai hartako nobleek ez bai-tzuten gaur egungo hala-holako nobleek bezalaegiten, tituluen artean goitik beherako hierarkiabat ezarri nahi baitute; zeren markes batensemea ez baita konde, ezta bizkondearena baroiere, jeneral baten semea jaiotzez koronel denbaino gehiago. Baina gaur egungo handikeriaziztrinak onura aurkitu du konponbide horretan.

Banator berriro nire arbasoetara.Oso handiak ziren, itxura denez, hezurtsuak,

iletsuak, bortitzak eta azkarrak. Gaztea handia-goa zen zaharrena baino, eta hain zuen ozenaahotsa, non, bera ere harro zegoen esaera batek

zioenez, oihaneko hostoak inarrosten hasten bai-tziren denak, hark oihu egiten zuenean.

Eta haiek biak zaldira igo eta ehizara abiatze-ko prestatzen zirenean, ikusteko miresgarriaizango zen erraldoi haiek biak beren zaldi han-dien gainean igota ikustea.

Horrela, bada, 1764. urte hartako negu erdialdera, gehiegizko hotzak izan ziren, eta otsoakoso ankertu ziren.

Nekazari berandutuei ere erasotzen zieten,gauez etxe inguruetara etortzen ziren, eguzkiaezkutatzen zenetik jaikitzen zen arte uluka ari-tzen ziren, eta ukuiluak husten zituzten.

Eta zurrumurru bat zabaldu zen berehala.Otso erraldoi bat aipatzen zen, ile gris, ia zuri-koa, dagoeneko bi haur jana, emakume batibesoa kendua, eskualde hartako ate zakur guz-tiak itoa, eta inolako beldurrik gabe sartzen zenaitxituretan barrena, atepetik usaina hartzera joa-teko. Hango biztanleek esaten zutenez, denekentzun omen zuten haren hatsa argiaren garradardararazten. Eta handik gutxira izumenazabaldu zen probintzia osoan. Gaua zetorrenetik

inor ez zen ausartzen kanpora ateratzen. Ilunta-sunak piztia haren irudiak sorgindua zirudien.

Arvilleko anaiek piztia hura aurkitu eta hil-tzea deliberatu zuten, eta eskualde hartako aito-nen seme guztiak gonbidatu zituzten ehizaldihandietara.

Alferrik izan zen. Alferrik jotzen ziren basoak,alferrik miatzen sasiarteak, ez zuten aurkitzen.Otsoak hiltzen zituzten, hura ez ordea. Eta ehizaondoko gau bakoitzean, mendekuz bezala,bidaztiren bati erasotzen edo ganaduren bat hil-tzen zuen piztia hark, haren bila aritutako leku-tik urruti betiere.

Gau batean, azkenik, Arvilleko gaztelukozerritegian sartu zen, eta bi kumerik ederrenakjan.

Bi anaiak haserrez sutu ziren, eraso horimunstro haren harrokeriatzat, iraintzat, zuzene-ko erronkatzat harturik. Piztia beldurgarrieneijarraitzen ohituak zeuden ehiza zakur sendoenakhartu, eta ehizara abiatu ziren, bihotza amorruzbeterik.

Egun urratzetik eguzki gorritua zuhaitz handibiluztuen atzean etzan zen arte, sasiarte guztiakjotzen aritu ziren, ezer aurkitu gabe, ordea.

Bazetozen, azkenean, biak, haserre eta etsi-ta, beren zaldien pausoan, bazterrak sastrakazbeterik zituen bide batetik, eta harriturik zeudenotsoak beren jakintzagatik ere itzuri egin zielako,bat-batean halako errezelo misteriozko batnagusitu zitzaielarik.

Zaharrenak zioen:— Piztia hori ez duk nolanahikoa. Gizonak

nola, berdin-berdin pentsatzen duela ematendik.

Gazteak erantzun zion:— Beharbada bala bat bedeinkarazi beharko

geniokek gure lehengusu apezpikuari, edo apai-zen bati eskatu behar diren hitzak esan ditzan.

Eta isildu egin ziren.Jean hasi zen berriro:— Begira eguzkia zein gorri dagoen. Otso

handi horrek hondamenen bat egin behar dikgaur gauean.

Hitz horiek esan baizik ez zuen egin, zaldiaasaldatu zen; Françoisena oldarrean abiatu zen.

Orbelez estalitako sasitza bat zabaldu zen haienaurrean, eta piztia erraldoi bat, guztia grisa,atera zen eta ihesi abiatu zen basoan zehar.

Bi-biek halako poz marraska bat bota zuten,eta beren zaldi astunen lepo gainerantz makur-turik, beren gorputz osoaren bultzadaz bultzatuzituzten aurrera, eta halako oldarrez abiarazizituzten, beren ahotsaz, keinuaz eta ezproiazakuilatuz, non bai baitzirudien zaldun indartsuhaiek izter artean harturik zeramatzatela berenzamari astunak, hegan balihoaz bezala.

Hala zihoazen, sabela lurrerantz, sasiak zula-tuz, arrailak igaroz, maldak igoz, zintzurretanbehera irristatuz, eta adarra bularraren hauspobeteaz joz, gainerako jendea eta zakurrak era-kartzeko.

Eta horra non, bat-batean, lasterka ero horre-tan, nire arbasoak kopetaz zuhaitz adar handibat jo, eta burezur guztia arraildu; zerraldo erorizen lurrera; zaldiak, berriz, eroturik ihes eginzuen, oihana biltzen zuen ilunpean desagertze-ko.

Arvilleko anaia gaztea bertan geratu, lurrerajauzi egin, bere anaia beso artean jaso, eta zau-

ritik odolarekin batera burmuina zeriola ikusizuen.

Gorpuaren ondoan eseri zen, jarri zuen berebelaunetan buru itxuragabetu gorria, eta anaiazaharrenaren aurpegi mugimen gabeari begirageratu zen. Poliki-poliki beldurra ari zitzaionjabetzen, ordu arte inoiz sentitu ez bezalako bel-dur berezi bat, ilunpearen beldurra, baso mor-tuaren beldurra, eta mendeku hartzeko anaia hilberri zion otso amesgaiztozkoaren beldurra.

Iluntasuna loditzen ari zen, hotz bortitzakzuhaitzak kraskarazten zituen. François jaiki zen,ikaraz, han luzaroago ezin egonik, ia erkintzenari zela sentiturik. Ez zen ezer entzuten, ez zaku-rren hotsik eta adarrenik, dena mutu zegoenodaiertz ikusezinean; eta gaueko isiltasun hitshorrek bazuen zerbait beldurgarria, zerbait ohiez bezalakoa.

Bere erraldoi eskuetan Joanen gorputz han-dia hartu, zutitu, eta zaldi zelan etzan zuen gaz-telura eramateko; eta geldiro-geldiro abiatu zenoinez, gogoa nahasturik uher balu bezala, irudiikaragarri harrigarriak oldartuko balitzaizkiobezala.

Eta, bat-batean, gaua beretzen ari zen zido-rrean zehar ikaragarrizko isla bat igaro zen. Piz-tia zen. Laztura batek inarrosi zuen ehiztaria;gauza hotz bat, ur tanta bat bezala, jaitsizitzaion bizkarretik behera, eta deabruak izutu-tako fraide batek nola, gurutze santuaren handibat egin zuen, usnalari beldurgarria bat-bateanitzultze hark eroturik. Baina aurrean etzanikzuen gorpu hilera erori zitzaizkion begiak, etakolpetik, beldurretik haserrera bat-batean alda-turik, amorru ordenagabe batez dardaratu zen.

Zaldia ziztatu zuen, bada, eta otsoari oldartuzitzaion.

Txara, erroitz eta oihan artetik jarraitu zion,ezagutzen ez zituen basoetatik igaroz, lurrerajaitsia zen gauean zehar ihesi zihoan orban zurihartatik begia kendu gabe.

Indar eta su ezezagun batek hartua zirudienzaldiak ere. Lepoa tinko, bere aurrean zuzenzuela, zihoan galapan, zelan trabes jarria zuenhildakoaren buruak zuhaitzak, haitzak jotzenzituela. Sasiek ileak erauzten zizkioten, beko-kiak, enbor gaitzak jotzen zituela, odolez zipriz-

tintzen zituen; ezproiek zuhaitz azal zerrendakurratzen zituzten.

Eta, horretan, animalia eta zalduna biakatera ziren basotik eta ibartxo batean sartu zirenitsumustuan, ilargia mendien gainetik azaltzenari zen une berean. Ibartxo hura harritsua zen, bihaitz handik ixten zuten, ez zuen irteerarik; etaotso inguratua itzuli egin zen.

François-ek pozezko alarau bat bota zuenorduan; oihartzunak oinaztargiaren trumoiabezala errepikatu zuen, eta zalditik jauzi eginzuen, aiztoa eskuan zuela.

Piztia zain zegoen, ilea lazturik, bizkarra biri-bil; begiek izarrak balira bezala egiten zioten diz-diz. Baina, gudua hasi aurretik, ehiztari indar-tsuak, bere anaiari oraturik, haitz baten gaineaneseri zuen, eta odol orban bat baizik ez zenharen burua harri batzuez tinkaturik, belarriraoihu egin zion, gor bati hitz egiten ari balitzaiobezala:

— Begira, Jean, begira hau!Eta munstroari oldartu zitzaion. Indarrean

sentitzen zen, mendia azpikoz gora jartzeko lain,harriak esku artean ehotzeko lain. Piztiak hozka

egin nahi izan zion, sabeletik heltzeko asmoz,hark ordea lepotik heldurik zeukan, arma erabiliere gabe, eta astiro itotzen zuen, haren eztarri-ko hatsak eta haren bihotzaren taupadak geldi-tzen entzunez. Eta barre egiten zuen, eroki goza-tuz, bere besarkada ahaltsua geroz eta estuago-tuz, pozezko eromen batean oihuka:

— Begira, Jean, begira hau!Erresistentzia guztiak amaitu ziren, otsoaren

gorputza belaxka bilakatu zen. Hilik zegoen.François-ek hartu zuen, orduan, bi besoetan,

eta bere anaia zaharrenaren oinetan bota zuen,ahots samurtu batez hari esanez:

— To, to, Jean, to, hor duk!Gero bere zela gainean bi gorpuak bata bes-

tearen gainean jarri, eta bideari ekin zion berri-ro.

Barrez eta negarrez itzuli zen gaztelura, Gar-gantua Pantagruelen jaiotzan bezala, piztiarenhilketa kontatzean garaipen oihuak jaurtiz etapoz jauziak eginez eta anaiaren heriotza konta-tzean bere bizarrak erauziz.

Eta geroago, egun hartako gertaerez berrirohitz egiten zuenean, hitzok esaten zituen asko-tan, begietan malkoak zituela:

— Jean gaixo horrek hura itotzen ikusi ahalizan banindu behintzat, pozik hilko zen, ziurnaiz!

Nire arbaso haren alargunak ehizaren gorro-toa sartu zion bere seme zurtzari, eta hala helduda nireganaino gorroto hori.

Arvilleko markesa isildu zen. Norbaitek gal-detu zuen:

— Historia hori elezaharra da, ezta?Kontalariak erantzun zion:— Zin dagizut egia dela buruz buru.Eta emakume batek ahostxo goxo batez

adierazi zuen:— Berdin dio, gauza ederra da horrelako gri-

nak izatea.

(1882ko azaroaren 14an)

MenuetPaul Bourget-i.

Zorigaitz handiek ez naute ia batere trista-tzen, esan zuen Jean Bridelle, sinesgogortzathartua zegoen mutilzaharrak. Oso hurbiletik iku-sia dut gerra; batere gupidarik gabe igarotzennintzen gorpuen gainetik. Izadiaren edo gizonenankerkeria bortitzek laztura eta sumindura era-gin dezakete, baina ez dizute eragiten gauzatxoetsigarri batzuk ikustean bizkarrean eragitendizun hozkirri hori.

Izan daitekeen oinazerik bortitzena amabatek haurra galtzea, edo gizon batek ama gal-tzea da, dudarik gabe. Hori gauza bortitza da,ikaragarria, horrek azpikoz gora jartzen zaitu,urratu egiten zaitu; baina hondamen horietatiksendatu egiten zara, odol zaurietatik bezala.Hain zuzen ere, badira topaketa batzuk, ikusi-ezikusiz sumatzen ditugun gauza batzuk, atsekabesekretu batzuk, zoriaren okertze batzuk, gurebaitan gogoeta mundu mingarri bat eragiten

dutenak, gure aurrean bat-batean sufrimendumoralaren ate misteriozkoa zabaltzen digutenak,oinaze moral korapilatuak, sendaezinak, aresakonagoak arinak baitirudite, are erreagoak iaezin atxikizkoak baitirudite, are zitalagoak gezu-rrezkoak baitirudite, halako tristura ildo batuzten digutenak ariman, halako garraztasunzantzu bat, halako etsimen bat, luzarora baizikezin ken dezakeguna.

Nik baditut beti begien aurrean bizpahirugauza beste zenbaitek ziur aski erreparatu ereegingo ez lituzketenak, baina nire baitan ziztadaluze mehe sendaezinak balira bezala sartu zaiz-kidanak.

Zuk ez didazu ulertzen beharbada sentimenbizkor horietatik geratu zaidan zirrara. Bat kon-tatuko dizut, besterik ez. Oso zaharra da, bainaatzokoa balitz bezain bizia. Baliteke nire samur-tze honen errudun nire irudimena baizik ez iza-tea.

Berrogeita hamar urte ditut. Garai hartangazte nintzen eta zuzenbide ikasketak ari nin-tzen egiten. Triste samarra, ameslari samarra,malenkoniazko filosofia batez beratua nintzen,

ez nituen atsegin ez kafetegi zaratatsuak, ezlagun oihulariak, ez neska tuntunak. Goiz jaiki-tzen nintzen; eta goizeko zortziak aldera Luxem-bourg-eko mintegian bakarrik paseatzea nuennire gozamenik handienetako bat.

Ez al duzue ezagutu, zuek, mintegi hura?Beste mende batetik ahaztuta utzitako lorategibat bezala zen, atso xahar baten irribarre gozoabezalako lorategi polita. Hesi hostotsuz bereiziakziren bide estu ordenatuak, bide bareak, zehazkieta arauz inausitako bi horma hostotsurenartean. Lorategi zainaren aihotz zorrotzak eten-gabe ezartzen zituen lerroan adar itxitura haiek;eta, zabalgunez zabalgune, lore multzoak aurki-tzen ziren, edo zuhaixka zerrendak ibilaldi bategiten ari diren eskolaumeak bezala zerrendanjarriak, arrosa landare bikainak edo fruitu arbo-lazko erregimentuak.

Basotxo zoragarri horren bazter oso bateanerleak bizi ziren. Haien lastozko etxe, oholetanzentzuz zabalduek eguzki aldera irekirik zituztenberen ate titare baten tamainakoak; eta bideguztietan barrena aurkitzen ziren zomorroburrunbari urre-koloreko horiek, baketegi haren

egiazko jabeak, ibilbide eta zidor haietako egiaz-ko pasealariak.

Ia goizero joaten nintzen hara. Aulki bateaneseri eta irakurri egiten nuen. Batzuetan, halaere, liburua belaunetara erortzen utzi eta ame-tsetan hasten nintzen, nire inguruan Paris bizi-tzen entzuteko eta antzinako erako hostapehaietan amaigabeko atseden bat hartzeko.

Baina berehala ohartu nintzen ez nintzelaleku haietara langa zabaltzen zutenetik bertatikjoaten zen bakarra, eta aldian behin aguretxoberezi bat topatzen nuen aurrez aurre lore mul-tzo baten ertzean.

Zilarrezko belarridun oinetakoak erabiltzenzituen, galtza bularrekodunak, lebita tabako-kolorea, Espainiako modura, farfaila zerrendabat gorbata gisa, ile luzeko kapelu gris hegal-zabal bat, euritea gogora ekartzen zuena.

Iharra zen, oso iharra, hezurtsua, keinukariaeta irribarretsua. Haren begi biziek betazalenmugimendu etengabe baten azpian taupadakaegiten zuten, dardaraz; eta urrezko kirtenduneskumakila bikain bat zuen beti aldean, beretzat

inondik ere oroitzapen zoragarriren bat zekarkio-na.

Agure hark harritu egin ninduen hasieran,gero neurriz goitiko jakingura piztu zidan. Etahostozko hormetatik zehar zelatatzen nuen, etaurrutitik jarraitzen nion, ikus ez nintzan basotxo-en ertzean geldituz.

Eta horra non, goiz batean, bere ustez baka-rrik zegoela, mugimendu bitxi batzuk egiten hasizen: jauzitxo batzuk hasieran, gero erreberen-tzia bat, ondoren dantza gurutzatu oraindik askibizi bat dantzatu zuen bere hanka mainguaz,gero jiraka hasi zen galaiki, saltotxoka, moduharrigarri batean higituz, bere txotxongilo gor-putz xumea kiribilkatuz, aurre hutsera agursamurgarri eta irrigarriak eginez. Dantzan arizen!

Harriduraz zurturik geratu nintzen, bietan norzen zoro neure buruari galdetuz, hura ala ni.

Baina bat-batean gelditu zen, antzezlariaantzezlekuan bezala aurreratu zen, makurtuzen, eta irribarre sotilak egiten zituen etamusuak botatzen antzezlarien gisa, bere eskuikaratiaz, zuhaitz inausizko bi ilaretarantz.

Eta seriotasun handiz hasi zuen berriro berepaseabidea.

Egun horretatik aurrera ez nion gehiagobegia kendu; eta goizero-goizero ekiten zionberriro bere ariketa funtsik gabeko hari.

Harekin hitz egiteko gogo ero bat sartu zitzai-dan. Arriskatu nintzen, eta diosal eginik, esannion:

— Eguraldi ona dugu gaur, jauna.Makurtu egin zen.— Bai jauna, garai bateko eguraldi on egiaz-

koa hain zuzen.Handik zortzi egunera adiskide eginak ginen,

eta haren historia ezagutu nuen. Dantza irakasleizana zen Operan, Luis XV.aren garaian. Esku-makila bikain hura Clermont-eko kondearen opa-ria zuen. Eta dantza aipatzen zitzaionean, ezzuen hitz jarioa eteten.

Hona zer kontatu zidan egun batean:— Ni Castris-ekin ezkondu nintzen, jauna.

Egingo dizut haren ezaguera, nahi baduzu, bainaoso noizean behin baizik ez da etortzen hona.Lorategi hau dugu gure atsegina eta gure bizi-

tza. Hauxe dugu lehenagoko garaietatik gera-tzen zaigun gauza bakarra. Iruditzen zaigu hauez bagenu ezingo ginatekeela bizi. Zaharra etadotorea da, ezta? Nire gaztarotik ezertan aldatuez den giro bat arnasten dudala iruditzen zaithemen. Emazteak eta biok arratsalde guztiakigarotzen ditugu hemen. Ni, ordea, goizetik etor-tzen naiz, oso goiz jaikitzen naiz eta.

Bazkaldu nuen bezain laster Louxembourge-ko lorategira itzuli nintzen, eta berehala ikusinuen nire adiskidea, amonatxo beltzez jantzi batibesoa emanez, eta harengana aurkeztu nin-duen. Castris zen, printzeek, erregeek, munduanmaitasun urrin bat utzi zuela dirudien mendegalai hark guztiak maite izan zuen dantzari han-dia.

Harrizko aulki batean eseri ginen. Maiatzazen. Lore usain gozo bat zebilen zirimolan bide-txo garbietan; eguzki eder bat irristatzen zenhostoen artetik, eta argitasun tanta zabalak erei-ten zituen gure gainean. Castrisen jantzi beltzakargitasunez blai zirudien.

Lorategia hutsik zegoen. Alokairuko zalgur-dien hotsa entzuten zen urruti.

— Azal iezadazu, bada —esan nion nik dan-tzari zaharrari—, zer zen menueta?

Dardara egin zuen.— Menueta, jauna, dantzen erregina da, eta

erreginen dantza, ulertzen? Erregerik ez denezgero, menuetik ez da.

Eta batere ulertu ez nion goraipamen ditiran-biko luze bat hasi zuen hizkera hanpurutsubatez. Pausuak, mugimendu guztiak, jarrerakazaltzeko eskatu nion. Nahastu egiten zen, bereezintasunean suturik, urduri eta nahigabeturik.

Eta horretan, bat-batean, bere behinolakolagun isil begiratuarengana itzulirik:

— Elisa, nahi al duzu, arren, nahi al duzu,egingo al didazu mesede, nahi al duzu jaun honimenueta zer zen erakuts diezaiogun?

Bere begi urduriak alde guztietarantz bihurtuzituen, jaiki zen hitzik esan gabe, eta gizonarenaurrean jarri zen.

Eta ezin ahaztuzko gauza bat ikusi nuenorduan.

Haurren milikeriak eginez zebiltzan hara-hona, elkarri irribarre egiten zioten, balantza egi-ten zuten, makurtzen, jauziak egiten, antzinakomekanika apurtu samarren batek, behinola tre-bezia handiko langileren batek bere garaikomodura eginak, dantzarazten zituen bi panpinazahar bailiran.

Eta bihotza sentimen bereziz aztoratuanuela, arima melankolia esan ezinezko batenzirrarapean nuela nengokien begira. Agerpennegargarri eta barregarri bat zirela iruditzenzitzaidan, mende baten itzal modatik joana.Barre egiteko gogoa nuen, eta negar egitekobeharra.

Bat-batean gelditu ziren. Dantzako irudiakbukatuak zituzten. Zenbait segundoz zutik gera-tu ziren, bata bestearen aurrean, modu harriga-rri bateko keinuak eginez; eta gero zotinkabesarkatu zuten elkar.

Handik hiru egunera probintziara nindoan.Geroztik ez ditut ikusi. Handik bi urtera berriroParisa itzuli nintzenean, mintegia ezabatua zen.Zer bilakatu ote dira haiek, beren behinolako

lorategi maitatu hura, bere labirinto bideekin,bere antzinako urrinarekin eta bere bihurgunee-tako hostape haiekin, dena galduta?

Hilik ote dira? Kale modernoetan ote dabiltzahara-hona esperantzarik gabeko erbesteratuakbailiran? Menuet fantastikoren bat dantzatzenari ote dira, argimutil espektro, hilerriren batekoaltzifreen artean, bide hilobiz inguratuetanzehar, ilargiaren argitan?

Haien oroitzapenak sorgindurik nauka, harra-paturik nauka, zauri bat bezala dut nire baitan.Zergatik? Ez dakit.

Barregarri irudituko zaizue hau guztia, ezta?

(1882ko azaroaren 20an)

Saint-Michel Mendikoelezaharra

Cancaletik ikusi nuen lehendabizikoz, itsaso-an landaturik dagoen laminen gaztelu hori.Zehaztasun gabe ikusi nuen, itzal grisa zeru lai-notsuaren kontra zutitua.

Avranches-etik ikusi nuen berriro, eguzkiasartzean. Hondar eremu mugagabea gorri zego-en, odaiertza gorri zegoen, badia neurrigabeosoa gorri zegoen; abadia maldatsua, han, jaure-gi fantastiko bat bezala lurretik urruti baztertua,ametsezko palazio bat bezala harrimen eragilea,uste ezin bezalako berezi eta ederra, hura baizikez zen geratzen ia beltz hiltzen ari zen egunarenpurpuretan.

Biharamun goizean eguna argitzearekin joannintzen harantz, hondarretan zehar, begia harri-bitxi itzelezko, mendia bezain handi, kameu batbezala zizelatu eta muselina bezain arin harta-rantz tinkaturik. Gertuago eta miresmenak goiti-tuago sentitzen nintzen, munduan ez baita ezer,

agian, hura baino gauza harrigarriagorik etabikainagorik.

Eta harantz-honantz ibili nintzen, txunditurik,jainko baten gela topatu izan banu bezala, zuta-be arin edo astunek eusten zieten areto haietanzehar, pasabide argitara zabaldu haietan, zerurajaurtitako suziriak ziruditen ezkila dorre haieta-rantz eta dorretxo, zurrut-harri, apaindura liraineta xarmagarrizko nahaste hartara guztira,harrizko bolanderak, granitozko farfailak, arki-tekturazko maisulan itzelezko eta fin ziren haie-tara guztietara nire begiak jasorik.

Estasian bainengoen, behe-normandiar neka-zari bat ondoratu zitzaidan, eta San Migelek dea-bruarekin izandako eztabaida handiaren historiakontatu zidan.

Eszeptiko burutsu batek esana du: «Jainkoakbere irudira egin zuen gizona, baina gizonakederki eman dio ordaina».

Hitz horiek egia eterno bat dute, eta osogauza jakingarria izango litzateke kontinentebakoitzean hango jainkoaren historia egitea, etagure probintzietako patroien historia orobat. Bel-tzak idolo ankerrak ditu, gizon-jaleak; mahoma-

tar poligamoak emakumez betetzen du bereparadisua; grekoek, jende praktikoa izaki, grinaguztiak jainkotu zituzten.

Frantziako herritxoek zeinek bere santupatroia du zaindari, zeinek bertako biztanleenirudira moldatua.

San Migel Behe-Normandiako zaindaria da,San Migel, aingeru distiratsu gailena, ezpatadu-na, zeruetako heroia, garailea, Satanen mende-ratzailea.

Baina hona nola ulertzen eta kontatzen duenbehe-normandiar maltzur zuhurrak santu handihorrek deabruarekin izandako borroka.

«Bere auzo deabruaren gaiztakerietatikbabesteko, San Migelek bere kabuz jaso zuen,itsasoaren erdian, goiaingeru baten dina izangozen egoitza hau; eta horrelako santu batek bai-zik ezin zezakeen, zinez, honelako bizilekurikeraiki beretzat.

Baina oraindik ere deabruaren hurbiltasuna-ren beldur zenez, itsasoa bera baino gaiztoagodiren hondar higikariz inguratu zuen bere etxal-dea.

Deabrua etxola apal batean bizi zen itsaser-tzean; baina deabruak zituen ur gaziz bustitakobelardiak, uzta astunak biltzen diren lur gozoederrak, ibar aberatsak eta eskualde hartakoguztiko malda emankorrak; santuak, berriz, hon-darra baizik ez zuen bere mende. Eta hala Satanaberatsa zen, eta San Migel eskale bat bezaintxiro.

Urtetan barau eginik egoera horretaz asper-tua zen santu hura, eta deabruarekin hautsi-mautsi bat egitea deliberatu zuen; ez zen, ordea,gauza erraza, Satanek beretzat nahi baitzituenbere uztak.

Sei hilabetez gogoetan aritu zen; gero, goizbatean, lehorrerantz abiatu zen. Deabrua ateaurrean zopa jaten ari zen santua ikusi zuenean;ber-bertatik joan zitzaion bidera, haren mahuka-ren ertzari muin egin zion, etxera sartu zuen etazerez freskatu eskaini zion.

Katilu bat esne edan ondoren, San Migelekhartu zuen hitza.

— Tratu on bat proposatzera etorri natzaik.Deabruak, sinesbera eta mesfidantzarik

gabe, erantzun zion:

— Interesatzen zaidak.— Hona. Hik hire lur guztiak utziko dizkidak.Satanek, kezkaturik, hitz egin nahi izan zuen:— Baina...Santua berriro hasi zen.— Entzun lehendabizi. Hik heure lur guztiak

utziko dizkidak. Nire ardura izango duk haiekzaintzea, lan egitea, maneatzea, ereitea, onga-rritzea, dena, eta uzta erdi bana banatuko diagu.Ados haiz?

Deabruak, berez nagia baitzen, ongi iritzizion.

Mendi bakarti haren inguruan arrantzatzendiren barbarin aho-gozagarri haietako batzukbesterik ez zizkion eskatu, tratuaren gehigarri.San Migelek arrainak agindu zizkion.

Elkarren eskua jo zuten, alboka listu eginzuten, tratua egina zela adierazteko, eta berrirohasi zen santua.

— Begira, ez diat nahi niregatik zertaz kexuizan dezaan. Aukera ezak zer nahi duan: uztatiklur gainean geratzen dena ala lur azpian gera-tzen dena.

— Lur gainean geratzen dena hartzen diat —esan zuen deabruak.

— Ados nauk —esan zuen santuak.Eta alde egin zuen.Horrela bada, handik sei hilabetera, deabrua-

ren sail itzelean azenarioa, arbia, tipula, terebu-za baizik ez ikusten, sustrai lodiak eta jatekoonak dituzten landareak den-denak, hostoakgehienez ere abereak bazkatzeko erabiltzendirenak.

Satanentzat ez zen ezer izan, eta kontratuahautsi nahi izan zuen, San Migeli “maliziati” dei-tuz.

Santua, ordea, labore lanetara zaletua zen;deabruarengana jo zuen berriro:

— Ziur esaten diat ez naizela horretaz gogo-ratu ere egin; berez gertatu duk horrela; ez duknire erruz izan. Eta horren ordaina emateko, lurazpian geratzen den guztia hiretzat hartzekoeskaintzen diat aurten.

— Ados nauk —esan zuen Satanek.Hurrengo udaberrian, Gaitzaren espirituaren

lurralde guztiak bete-beterik zeuden gari lodiz,ezkila dorreak ziruditen olo gizenez, lihoz, koltza

ederrez, hirusta gorriz, ilarrez, azaz, orburuz,bihitan edo fruitutan eguzkitara ontzen den guz-tiaz.

Oraingo honetan ere ez zen ezer ere izanSatanentzat, eta erabat haserretu zen.

Bere belardiak eta bere soroak berriro hartuzituen, eta gor egin zien bere auzoaren hasibideberri guztiei.

Urte oso bat joan zen. Bere bizileku bakane-tik urrutiko lur emankorrari begira egoten zenSan Migel, eta deabrua bere lanak zuzentzen,uztak jasotzen, bihia jotzen ikusten zuen. Etaamorratzen ari zen, bere ezintasunean sumindu-rik. Satani gehiago iruzur egin ezin zionez, harenmendeku hartzea erabaki zuen, eta hurrengoastelehenean afaltzera etortzeko gonbidatzerajoan zitzaion.

— Beharbada ez duk oso zori onik izan nire-kin izan dituan tratuetan —esan zion—, bazekiat,baina ez niake nahi horregatik gure artean inola-ko aiherkunderik izaterik, eta etorriko haiz nire-kin afaltzera. Gauza onak emango dizkiat jateko.

Satanek, nagi bezain jatun ona baitzen, ber-tatik onartu zion. Esandako egunean, bere jantzi-

rik ederrenez jantzi eta Mendira bidea hartuzuen.

San Migelek mahai bikain baten aurrean ese-rarazi zuen. Oilar gandorrez eta giltzurrunezbetetako opil bat atera zuten lehendabizi lukain-katarako haragi albondigekin, ondoren bi barba-rin lodi gurinetan, gero indioilar zuri bat ardotangozatutako gaztainaz betea, gero arkume iztergazitu bat, gozokia bezain guria; gero ahoanurtzen diren barazkiak eta opil gozo beroa, lurru-narekin halako gurin urrin bat zabaltzen zuena.

Sagardo huts tanta bat, apartsua eta gozoa,eta ardo gorri hordigarria, eta plater bakoitzarenondoren zurrut bat egiten zitzaion sagar-pattarzahar gozoari.

Kutxa-zuloak bezalaxe jan eta edan zuendeabruak, hainbesteraino non beharrak izan bai-tzituen.

Orduan, San Migelek, beldurgarri jaikirik, tru-moi ahots batez egin zion oihu:

— Nire aurrean, gero! Nire aurrean, koldarhori! Nire aurrean... ausartzen haiz...

Satanek, eroturik, ihes egin zuen, eta san-tuak, makila bat harturik, atzetik jarraitu zion.

Areto sabai-apaletan zehar lasterka, zuta-been inguruka, airean zihoazen zurubietan gora,erlaitzetan galapan, zurrut-harriz zurrut-harrijauzika. Deabru gaixoa, arima erdiratzekomoduan gaixoturik, ihesi zebilen, santuarenetxea zikinduz. Azkenik azkeneko terrazan aurki-tu zen, goren-gorenean, badia zabal-zabala bereurrutiko hiri, bere hondardi eta bere belardiekinikusten den lekuan. Ezin zuen gehiago ihes egin,eta santuak, atzetik ostikada amorratu bat jorik,bala baten gisa jaurti zuen espazioan zehar.

Gezia bailitzan igaro zuen zerua, eta Mortain-go hiriaren aurrean erori zen azkenik astun-astun. Haren kopetako adarrak eta haren atale-tako erpeak sakoneraino sartu ziren haitzean,eta betiko gorde dira han Satanen eroriko harenaztarrenak.

Herren jaiki zen, menderen mendeko elbarri-turik; eta, Mendi zoritxarreko hura, eguzkiarensartzean harkaitz orratz bat bezala zutitua, urru-titik ikusten zuela, ongi bai ongi ulertu zuen betimenderatuko zutela borroka berdingabe hartan,eta hanka narraska zuela aldegin zuen, bere

soroak, bere maldak, bere ibarrak eta berebelardiak etsaiari utzirik.

Eta horra nola menderatu zuen San Migelek,normandiarren zaindariak, deabrua».

Beste herri batek beste eraren batera ames-tuko zukeen gudu hori.

(1882ko abenduaren 19an)

Gabonetako ipuinaBonenfant doktorea bere oroimenean bila ari

zen, ahopeka errepikatuz: «Gabonetako oroitza-pen bat?... Gabonetako oroitzapen bat?...»

Eta bat-batean jaulki zuen:— Badaukat bat, eta ondo berezia gainera;

harrigarrizko historia da. Mirari bat ikusia naiz!Bai, andreak, mirari bat, Gabon gauez.

Harriturik zaudete niri horrela hitz egitenentzunda, ezertan sinesten ez dudalako. Etahala ere mirari bat ikusia naiz! Ikusi, esan nuenberriro, ikusi, neure begiez, ikusi esaten dena.

Harritu nintzen? ez; zeren zuen sinesteetansinesten ez badut ere, fedean badut sinestea,eta badakit gauza dela mendiak mugitzeko. Adi-bide asko atera nezake; baina haserretu egingozintuzketet, eta nire historiaren zirrara arintzekoarriskua izango nuke gainera.

Aitortu beharra dizuet lehendabizi ikusi nuenhark askorik konbentzitu eta erlijiora aldatu ezbaninduen ere, berebiziko zirrara eragin zidalahala ere, eta laño-laño azaltzen ahaleginduko

natzaizue, auverniar baten sineskortasuna banubezala.

Herri mediku nintzen garai hartan, eta Rolle-villeko herri txikian bizi nintzen, Normandia erdi-erdian.

Izutzeko negua egin zuen urte hartan. Azarobukaeratik bertatik hasi zuen elurra, astebetezizotza izan ondoren. Urrutitik ikusten ziren ipa-rretik hodei lodiak nola zetozen, eta maluta eror-tze zuria hasi zen.

Gau bakar batean zabaldi osoa estali zuen.Emakumeak, beren korta karratuetan, beren

zuhaitz antzigarrez hautseztatuzko errezelenatzean bakarrik, loak harturik ziruditen apar lodiarin haren metatzearen azpian.

Zarata batek ere ez zuen igarotzen landa gel-dia. Beleak bakarrik zebiltzan, taldeka, zeruanarku luzeak eginez, beren bidea alferrik bilatzen,denak batera alor zurbiletara jaisten eta berenmoko handiez elurrari mokoka eginez.

Denbora guztian erortzen ari zen hauts harenlerratze zehazgabe beti jarraitua baizik ez zenentzuten.

Zortzi egun oso-oso iraun zuen horrek, etaelur-jasa atertu egin zuten. Bost oin lodiko estal-kia zuen lurrak bizkarrean.

Eta hurrengo hiru asteetan zeru argi bat,egunez kristal urdina bezalakoa, eta, gauez,antzigarrezkoak esango liratekeen izarrez josi-josia, hain baitzen giro laborria espazio zaba-lean, zabaldu zen elurrezko geruza trinko, gogor,distiratsuaren gainean.

Zabaldia, hesiak, itxituretako hormak, hilazirudien denak, hotzak hila. Ez gizonik ez abere-rik ez zen irteten: alkandora zuriz jantzitakoborda haien tximiniek baizik ez zuten adieraztenbizitza ezkutua, egurats izoztuan zuzen-zuzengoratzen ziren ke-haritxo meheen bidez.

Aldiro-aldiro zuhaitzen kraska entzuten zen,beren zurezko besoak azalaren azpian zartatuizan balitzaizkie bezala; eta, zenbaitetan, adarlodiren bat askatu eta erori egiten zen, izoztegaraiezinak barneko izerdia harri bihurturik etahariak etenik.

Han-hemenka barreiaturik zeuden bizilekuekehunka legoaz ziruditen bata bestetik urrun-duak. Ahal zen bezala bizi zen jendea. Neu baka-

rrik ahalegintzen nintzen hurbileneko bezeroen-gana joaten, edozein unetan zuloren bateanelurperaturik geratzeko arriskutan.

Berehalaxe ohartu nintzen izumen misterioz-ko bat zabaldu zela eskualde osoan. Halako zigo-rraldiak ezin zuen, herritarren ustez, berezkoaizan. Gauez ahotsak, ziztu ozenak, iragaitzazkogarrasiak entzuten zirela esaten zen.

Garrasi eta ziztu horiek ilunabarrean bidaia-tzen duten hegazti migratzaileek eginak zireninondik ere, pilaka baitzihoazen hegoalderantzihesi. Baina zoaz asaldatuta dagoenari arrazoiz-ko gauzarik ulerraraztera. Izumen bat ari zenjabetzen jendearen gogoaz, eta gertaera ezohi-koren baten zain zeuden.

Vatinelen ola Epiventeko etxaldearen ertzeanzegoen, orain ikusezin eta hutsik zegoen erregebide handiaren ondoan. Eta etxetarrak ogi gabezeudenez, herriraino joatea deliberatu zuen erre-mentariak. Ordu batzuk eman zituen eskualdea-ren erdia osatzen duten sei etxeetan hizketan,hartu zuen bere ogia, eta berriak ikasi zituen, etalandetan zabaldua zen beldur hartatik pixka batere bai.

Eta gaua baino lehen bideari eman zitzaion. Horretan, hesi baten ondotik zihoala, elurre-

tan arrautza bat ikusi ote zuen iruditu zitzaion;bai, arrautza bat hantxe utzia, munduaren gai-nerako guztia bezalaxe zuri-zuri. Makurtu zen,arrautza zen hain justu. Nondikoa ote zen?Nongo oiloa aterako ote zen oilategitik eta lekuhartan errun arrautza? Harritu zen errementaria,ez zuen ulertzen; baina arrautza hartu, etaemazteari eraman zion.

— Tori, andrea, begira bidean aurkitu dudanarrautza bat!

Emakumeak buruari eragin zion:— Arrautza bat bidean? Eguraldi honekin,

mozkortuta zaude, ala?— Ezetz, bada, andrea, hesi baten oinean

zegoela gainera, eta beroa oraindik, izoztu gabe.Hona, tripa gainean ekarri dut, hoztu ez zedin.Zeuk jango duzu, afaritarako.

Zopa geldiro egosten ari zen eltzean jarrizuten arrautza, eta eskualdean esaten zena kon-tatzen hasi zen errementaria.

Emaztea zurbil-zurbil zegoen hari entzuten.

— Neuk ere entzun nituen ziztuak lehengogau batean, tximiniatik zetozela ematen zuen.

Mahaian eseri ziren, jan zuten zopa lehenik,eta gero, senarrak bere ogian gurina zabaltzenzuen bitartean, emazteak arrautzari heldu, etabegi mesfidatiz miatu zuen.

— Eta zerbait okerrik balego arrautza hone-tan?

— Zer nahi duzu hor egotea?— Nik al dakit zer?— Tira, jan ezazu, ez ezazu ergelarena egin.Arrautza kraskatu zuen. Beste arrautza guz-

tiak bezalakoxea zen, eta errun berria.Zalantzaz hasi zen jaten, hozka egin, utzi,

berriro hartu. Senarrak esaten zion:— Eta, zer gustu du, e, arrautza horrek?Emazteak ez zion erantzun, eta dena irentsi

zuen; gero, bat-batean, begiak finko, latzikaratu-rik, izumenez iltzatu zituen bere gizonarengan,besoak jaso zituen, bihurritu zituen, eta burutikoinetaraino dardaraz, lurrean itzulika hasi zen,oihu lazgarria botaz.

Gau guztia eman zuen dardara erdiragarrihaietan, ikara beldurgarriek astintzen zutela,

zalaparta izugarritan. Errementariak, geldirikeutsi ezin zionez, lotu egin behar izan zuen.

Etengabe ari zen oihu eta oihu, nekaezinezkoahots batez:

— Gorputzean daukat! Gorputzean daukat!Biharamunean deitu ninduten. Ezagutzen

diren baregarri guztiak agindu nizkion, baina ino-lako emaitza onik ez nuen lortu. Erotuta zegoen.

Orduan, sinetsi ere ezinezko lastertasunbatez, elur handiak eragotzi gabe, landetxez lan-detxe zabaldu zen berria, berri bitxia: «erremen-tariaren emaztea deabruak hartu duela!» Etaalde guztietatik inguratzen zen jendea, baina ezziren ausartzen etxean sartzen; urrutitik entzu-ten zituzten haren garrasi mingarriak, hain ahotsozenez non ez bailitzateke uste izango gizakiakeginak zirenik.

Herriko apaizari abisu eman zioten. Apaizzahar sineskor bat zen. Eliz-jantziz azaldu zen,elizakoak ematera bezala, eta eskuak luzaturikexorzismoak esan zizkion, lau gizonen arteanemakumeari, ahobitsetan eta bihurrika, oheaneusten zioten bitartean.

Baina ez zioten izpiritua atera.

Gabonak iritsi ziren eta eguraldia ez zen alda-tu.

Gabon bezpera goizean ikustera etorri zitzai-dan apaiza.

— Andre gaixo hori gaur gaueko elizkizuneraetortzea nahi nuke —esan zidan—. Baliteke Jain-koak mirari bat egitea, emakume batengandikjaio zen ordu berean.

Eta nik erantzun nion:— Ni ados nago erabat, abade jauna. Elizkizu-

nak bere izpiritua hunkitzen badio (eta ez dagohori baino gauza egokiagorik hura hunkitu ahalizateko), bestelako erremediorik gabe ere sendadaiteke hori.

— Zu ez zara sinestuna, doktore jauna —xuxurlatu zidan apaiz zaharrak—, baina laguniezadazu, ezta? Arduratuko al zara hura ekar-tzeaz?

Lagunduko niola agindu nion.Arratsa iritsi zen, gero gaua; eta elizako kan-

paia jotzen hasi zen, bere ahots kexatia espaziohitsean zehar, elurtza zuri izoztuan zeharbarreiatuz.

Geldiro zetozen izaki beltzak, taldeka, kan-pandorrearen brontzezko deiaren esaneko. Ilargibeteak distira bizi zurixka batez argitzen zuenodaiertz guztia, ikusgarriago bihurtzen zuen lan-detako laztura hitsa.

Lau gizon sendo neramatzan, eta olara joannintzen.

Deabrutua garrasika ari zen denbora guztian,bere ohatzeari loturik. Garbi jantzi genuen, asal-daturik jarkitzen zen arren, eta eraman egingenuen.

Eliza jendez beterik zegoen orain, argitua etahotz; korukoek beren nota monotonoak jaulki-tzen zituzten; sugea zurrungaka ari zen; berette-rraren txilinak aldiro jotzen zuen, eliztarrenmugimenduak arautuz.

Emakumea eta haren zaindariak apaiz etxe-ko sukaldean itxi nituen, eta egokien nerizkionunea noiz iritsiko zain geratu nintzen.

Jaunartzearen ondoko unea aukeratu nuen.Herritar guztiek, gizon ala emakume, beren Jain-koa hartua zuten, haren gogortasuna beratzeko.Isiltasun handi bat zegoen apaizak Jainkoarenmisterioa bukatzen zuen bitartean.

Nik agindurik, atea zabaldu eta lau laguntzai-leek eroa ekarri zuten.

Argiak, jendetza belauniko, aldare aurreasutan eta sagrario urre-kolorea ikusi zituenetik,halako kemenez hasi zen indarka, non ihes eginbaitzigun ia, eta halako oihu ozenak bota zituennon izumenezko ikara bat zabaldu baitzen eli-zan; buru guztiak goratu ziren; batzuek ihes eginzuten.

Hark ez zuen emakume baten itxura ere,gure eskuetan kizkurturik eta bihurriturik, aurpe-gia atzera itzulia, begiak eroturik.

Aldare aurreko mailetaraino ekarri eta lurra-ren kontra indarrez makurtuta eduki genuen.

Apaiza jaikia zen; zain zegoen. Geldirik ikusizuenean, hartu zuen eskuetan Eguzki santua,bere urrezko izpiekin, ostia zuria erdian zuela,eta urrats batzuk eginik, bere buruaz gainerajaso zuen bi besoak luzaturik, deabrutuarenbegirada aurrean jarririk.

Hura oihuka ari zen denbora guztian, begiagauza dizdizari hartan finko, tenk zuela.

Eta apaiza hain zegoen geldirik, non aise har-tuko bailitzateke elizako iruditzat. Eta luzaroegon zen horrela, luzaro.

Emakume hark beldurrak hartua zirudien,zurtua; finko zegokion Eguzki santuari begira,oraindik ere berebiziko astinaldiak joz, baina ira-gankorrak hala ere, eta oihuka betiere, baina ezlehen bezalako ahots urragarriz.

Eta luzaro iraun zuen oraindik ere.Esango litzateke ezin zituela begiak apaldu,

ostiari lotuak zituela; intziria besterik ez zuenegiten dagoeneko; eta gorputz zurrundua bigun-tzen, abailtzen ari zitzaion.

Jendetza guztia belaunikaturik zegoen, beko-kia lurreraino makurturik.

Deabrutuak bizkor-bizkor jaisten zituen orainbetazalak, eta gero berriro jaso, bere Jainkoarenbista ezin jasan izango balu bezala. Isilik zegoen.Eta gero, bat-batean, begiak itxirik geratuzitzaizkiola ohartu nintzen. Sonanbuluen loakhartua zuen, eguzki santu urrezko izpidunaribegira luzaro egonak hipnotizaturik, barka! men-deraturik, Kristo garaileak azpiraturik.

Bizi gabe atera zuten handik, apaiza berriroaldarera igotzen zen bitartean.

Eliztarrak, guztiz asaldaturik, Te Deum batkantatzen hasi ziren, esker onez.

Eta errementariaren emazteak berrogeiorduz lo egin zuen jarraian, eta haren ondorendeabruturik egondako aldiaren eta askatu zene-koaren inolako oroitzapenik gabe esnatu zenberriro.

Horra bada, andreak, nik ikusi nuen miraria.Bonenfant doktorea isildu zen, eta gogoz

kontrako ahotsez jarraitu zuen gero:— Ezin izan nien mirari hori idatziz jasotzea

ukatu.

1882ko abenduaren 25ean

Munstroen amaLehengo batean jende aberatsak zale diren

hondartza batean Parisko emakume gazte, doto-re, xarmagarri eta guztiek adorazioa eta begiru-nea dioten bat pasatzen ikusita gogoratu zaizkitberriro historia izugarri hura eta emakume izu-garri hura.

Historia hau aspaldikoa da dagoeneko, bainahonelako gauzak ez dira inoiz ahazten.

Adiskide batek probintzia bateko hiri txikibatean egonalditxo bat egitera gonbidatuta nen-goen. Eskualde hartako gauzak ezagutaraztekoalde guztietatik erabili ninduen; entzute handikopaisajeak, gazteluak, industriak, behinolakoerauzkinak erakutsi zizkidan; monumentuak, eli-zak, antzinako ate landuak, berebiziko gerriazuten zuhaitzak, itxura berezikoak, San Andre-sen haritza eta Roqueboise-ko hagina.

Eskualde hartako ikusgarri guztiak miresmenadierazpenen artean aztertu nituenean, zer ikusigehiago ez zela azaldu zidan etsimen aurpegiajarririk nire adiskideak. Arnasa hartu nuen.

Banuen, bada, atseden hartzeko aukera, zuhai-tzen gerizpean. Baina, horretan, oihu egin zuenbat-batean.

— A, bai! munstroen ama daukagu, ezaguta-razi behar dizut hori!

— Nor? —galdetu nion nik—, munstroenama?

Adiskidea berriro hasi zen:— Emakume guztiz gorrotagarri bat, deabru

egiazko bat, urtero, nahita, haur itxuragabeak,nazkagarriak, beldurgarriak, munstroak, hitzbatean, egiten dituena, eta gero munstro-era-kusleei saltzen dizkiena.

»Merkatari higuingarri horiek aldiro-aldiroetortzen dira ea beste haur mordoiloren bat eginote duen jakitera, eta halakoa gustuko dute-nean, berentzat hartzen dute amari errenta batordainduz.

»Hamaika kume ditu gisa horretakoak. Abe-ratsa da.

»Txantxetan ari naizela uste duzu, asmatzenari naizela, gauzak puztu egiten ditudala. Ez,bada. adiskidea. Egia baizik ez dizut kontatzen,egia zehatza.

»Goazen emakume hori ikustera. Gero esan-go dizut nola bihurtu zen munstrogintzako fabri-ka».

* * *

Errebaletako auzo batera eraman ninduen.Bide ondoko etxe pollit batean bizi zen. Apai-

na eta ondo zaindua. Lorategia lorez betea zen,eta usain ona zuen. Bere lanetatik erretiroa har-tutako notario baten etxea esango litzateke.

Neskame batek landetxe giroko egongela-edo batean sartu gintuen, eta han agertu zenzorigaiztoko hura.

Berrogei urtetsu zituen. Aurpegiera gogorre-ko emakume handi bat zen, baina ongi egina,indartsua eta osasuntsua, baserritar emakumesendoaren itxura betekoa, erdi abere erdi ema-kume.

Bazekien zer gaitzespen zegoen berekiko,eta bazirudien apaltasun gorrotoz bete batezbaizik ez zuela jendea hartzen.

Galdetu zuen:— Zer nahi duzue, jaunak?

Nire laguna hasi zen:— Esan didate zure azkeneko haurra jende

guztia bezalaxe zela egina, ez zuela ezertan erebere senideen antzik. Horixe ziurtatu nahi izandut. Egia al da?

Begirada maltzur haserre bat bota zigun, etaerantzun zuen:

— Ez, bai zera!, jauna. Besteak baino ereitsusiagoa da beharbada. Ez dut batere zorteonik, ez dut zorte onik. Denak horrelakoxeak,jauna, denak horrelakoxeak, tamala da, izan aldaiteke Jainko ona honen gogor munduan baka-rrik dagoen emakume gaixo batekin, izan al dai-teke?

Bizi-bizi mintzatzen zen, begiak apal, itxurahipokrita batez, beldur den piztia anker batengisan. Bere ahotsaren doinu garratza gozatu, etaharridura eragiten zuen negarrezko hitz horiek,faltsetezko ahotsez jaulkiak, keinu mutirietarakoeta otsoek bezala ulu egiteko eginagoa zirudiengorputz hezurtsu, indartsuegi, ertz moldegabe-kodun hartatik irteteak.

Nire adiskideak galdetu zion:— Ikusi al genezake zure haurra?

Gorritu egin zela iruditu zitzaidan. Ala tronpa-tu egin nintzen? Une batez isilik egon ondorenahotsa goratuz esan zuen:

— Zertarako balioko lizuke?Burua jasoa zuen, eta begirakune gogorrez

begiratzen zigun, begiradan sua zuela.Nire laguna berriro hasi zen:— Zergatik ez diguzu erakutsi nahi? Jende

askori erakusten diozu. Badakizu nori buruz arinaizen!

Asaldu bat izan zuen, eta bere ahotsa bazter-turik, bere haserreari jareginik, oihu egin zuen:

— Horretara etorri zarete orduan, ezta? Niriirain egitera? Nire haurrak piztiak bezalakoakdirela? Ez duzue ikusiko, ez, ez, ez duzue ikusi-ko; zoazte hemendik, zoazte hemendik. Ez dakitzergatik torturatu behar nauzuen guztiek hone-la?

Eskuak gerrian jarrita zetorkigun. Haren aho-tsaren hots zakarrarekin, halako intziri gisakobat, edo miau bat hobeto, ergel baten oihu erru-karria atera zen ondoko gelatik. Hezur muineta-raino sartu zitzaidan zirrara. Atzeraka gindoazenemakumearen aurrean.

Nire adiskideak zorrozki esan zuen:— Kontuz ibili, Deabrua (Deabrua deitzen

zion jendeak), kontuz ibili, egunen batean zori-txarra ekarriko dizu honek.

Haserrearen haserrez dardaraz hasi zen, uka-bilak astinduz, bere onetik aterata, garrasika:

— Zoazte hemendik! Zerk ekarri behar ditzoritxarra? Alde hemendik! sinesgabe horiek!

Ate aurrean geundenean, adiskideak galdetuzidan:

— Eta? Ikusi al duzu? Zer diozu?— Konta iezadazu piztia honen historia —

erantzun nion nik.Eta hona zer kontatu zidan handik, haizetxo

mehe batek, aldiro putz eginez, itsaso bare batbezala uhinetan kizkurtzen zituen uzta dagoene-ko helduek inguratzen zuten lehengo bide nagu-si zurira itzultzen ari ginen bitartean.

* * *

Neska hura neskame zen behinola landetxebatean, neskame adoretsua, prestua eta zuhu-

rra. Ez zuen maitalerik, ezagunik behintzat, ezzuen ahulezia susmorik.

Hutsegite bat izan zuen, edonork bezala, uztabilketako gau batez, azao ebakien artean, ekai-tzezko zeru baten pean, aire geldi astunak labebateko beroaz beterik dirudien eta mutilen etanesken gorputz beltzaranak izerdiz blaitzendituzten horietako batean.

Berehalaxe sentitu zuen haurdun zegoela,eta lotsak eta beldurrak torturatu zuten. Berezorigaitza nola edo hala ezkutatu nahirik, bor-txaz estutzen zuen gerria, berak asmatua zuensistema batez: halako indarrezko gerruntzemoduko bat, oholtxoz eta sokaz egina. Zenbateta gehiago hazten zitzaion sabela handitzen arizen haurraren eraginez, orduan eta gehiagoestutzen zuen estira tresna hura, martirio hurasufrituz, baina oinazea kuraia handiz eramanez,beti irribarrez eta zauli, ezer erakutsi edo susma-tzen utzi gabe.

Bere sabel barruan hondatu zuen makinaondikozko hark lotzen zuen izaki txiki hura, estu-tu eta itxuragabetu egin zuen, eta munstrobihurtu zuen. Haren burezur estutua punta

baten gisa atera zen, bi begiak bekokitik kanpo-ra irtenak zituela. Soin atalak, gorputzaren kon-tra estuturik, mahatsondoaren aihenak bezalaxebihurriturik hazi zitzaizkion, neurrigabe luzatuzitzaizkion, armiarma hankak bezalako behatzezbukatuak.

Bularra txiki-txiki geratu zitzaion, intxaurrabezala biribil-biribila.

Soroan erditu zen udaberri goiz batez.Jorratzaileak, laguntzera etorririk, gorputzetik

ateratzen ari zitzaion piztia ikusi zutenean, ihesijoan ziren oihuka. Eta hotsa zabaldu zen eskual-dean zehar deabru bat ekarri zuela mundura.Harrezkero deitzen diote «Deabrua».

* * *

Lanetik bota zuten. Errukitik bizi izan zen, etaamodiotik ere bai agian, ezkutuan, neska ederrabaitzen, eta gizon guzti-guztiak ere ez baitirainfernuaren beldur.

Berak hazi zuen bere munstroa, beste aldebatetik gorroto basati batez gorrotatzen zuena,eta ito izango zukeena beharbada, apaizak,

gerta zitekeen makurra aurrez sumaturik, justi-ziaren mehatxuaz beldurtu izan ez balu.

Horrela bada, behin, handik zebiltzan gauzabitxien erakusle batzuek kume ikaragarri harenberri entzun zuten, eta erakusteko eskatu zio-ten, gogoko bazuten eraman ahal izateko. Gogo-ko izan zuten, eta bostehun libera ordaindu zio-ten bertatik eskura amari. Amak, lotsa baitzuenhasieran, ez zien utzi nahi animalia suerte huraikusten; baina dirua balio zuela eta haien gogoapizten zuela ohartu zenean, tratuan hasi zen,liberak banan-banan eztabaidatzen, bere hau-rraren akatsen aipuez haiek gogoberotuz, sal-neurria nekazariaren tema lehiatsuaz jasoz.

Lapurreta egin ez ziezaioten, paper bat eginzuen haiekin. Eta, hartaz gainera, urtero bestelaurehun libera ordaintzeko hitz eman zioten,piztia hura beren zerbitzurako hartu izan balutebezala.

Ustekabeko irabazi hark erotu zuen ama, etaharrezkero beti izan zuen gogoa halako besteikusgarri batez erditzeko, etxe oneko andrebatek bezalako errenta batzuen jabe egiteko.

Antzu ez zenez, nahi bezala lortu zuen, etatrebe bihurtu zen, dirudienez, haurdunaldian zermodutan estutzen zituen, munstro haiek izangozuten itxura nahierara erabakitzeko.

Denetik izan zuen, luzeak eta laburrak,batzuk karramarroaren gisakoak, beste batzukmuskerraren itxurakoak. Asko hil egin ziren, amadamu zen.

Justizia ahalegindu zen hartan esku hartzen,baina ezin izan zen ezer frogatu. Bakean utzizuten, hortaz, bere ikusgarri haiek moldatzen.

Gaur egun baditu hamaika ongi biziak, sasoionak ala txarrak gorabehera, urteko bospaseimila libera ematen diotenak. Bat bakarra faltada eramateko, erakutsi nahi izan ez zigun hori.Baina ez du luzaroan aldean edukiko, gaur egunmunduan diren eskujokari eta inkaminari guztiekezagutzen baitute, eta aldiro-aldiro etortzen bai-tira ezer berririk baduen begiratzeko.

Enkanteak eta guzti antolatu izan ditu haienartean, ikuskariak egiaz merezi duenean.

* * *

Nire adiskidea isildu zen. Sakoneko higuinbatek hartua zidan barrena, eta amorru asaldatubat, nire esku nuenean piztia hura ez urkatu iza-naren damua ari zitzaidan jabetzen.

— Eta nor da aita? —galdetu nuen.Hark erantzun:— Inork ez daki. Aita edo aitak lotsor sama-

rrak dira. Ezkutatu egiten da edo dira. Irabaziakhainbana dituzte, agian.

* * *

Gogotik atzendua nuen aspaldiko gertaerahori, harik eta lehengo horretan, oso modandagoen hondartza batean, emakume dotore,pinpirin, xarmant, maitagarri, begirunea ziotengizonez inguratu bat ikusi nuen arte.

Hondarretan zehar nindoan, adiskide baten,bainu etxeko sendagilearen besotik. Handikhamar minutura neskame bat ikusi nuen, honda-rretan itzulika ari ziren hiru haur zaintzen.

Makulutxo pare bat zegoen lurrean, eta zirra-ra eragin zidan. Orduantxe ohartu nintzen haur-

txo haiek eragabeak, konkordunak, bihurrituak,guztiz itsusiak zirela hirurak.

Sendagileak esan zidan:— Horra ikusi berri duzun emakume xarman-

garri horren emaitzak.Erruki sakon-sakon bat sartu zitzaidan ari-

man harenganako eta haur haienganako.— Ama gaixoa! Nola egin dezake oraindik ere

barre! —atera zitzaidan.Adiskideak ihardetsi zidan:— Ez ezazu erruki, adiskidea. Haur gaixo

horiei behar zaie erruki izan. Horra azkenekoeguna arte gerria mehe edukitzearen emaitzak.Munstro horiek gerruntzeak egiten ditu. Amakongi daki bizia arriskatzen duela horrela jokatuz.Zer axola dio, ordea, eder jarraitzen badu, maitebadute!

Eta besteaz gogoratu nintzen, landakoaz,Deabruaz, hark saldu egiten baitzituen, sortuta-ko ikuskariak.

1883ko ekainaren 12an

Hildako baten ondoan

Hiltzen ari zen, bularretikoak hiltzen direnbezala. Egunero ikusten nuen ordu biak aldera,hoteleko leihopean itsaso barearen aurrez aurre,pasealekuko aulki batean. Alditxo batez geldi-geldi geratzen zen eguzkiaren berotan, begi ilau-nez Mediterraneoari begira. Aldian behin begira-da bat egiten zion Menton inguratzen duen gai-lur lainotsuko mendi garaiari; eta gero, mugi-mendu bare-bare batez bere hanka luzeak,mehearen mehez galtzetako oihala inguruankulunka zebilkien hezurrak ziruditenak, batabestearen gainka jarri, eta liburu bat zabaltzenzuen, liburu bera beti.

Eta ez zuen zirkinik egiten, irakurri, begiz etagogoz irakurri; hiltzear zuen gorputz hura irakur-tzen ari zela zirudien oso-osorik, arima guztiamurgiltzen zen, galtzen zen, desagertzen zenliburu hartan, aire hozten hasiak eztul eginaraz-ten zion arte. Orduan, jaiki eta etxera sartzenzen.

Aleman handi bat zen, bizar-gorria, bazkaldueta afaldu bere gelan egiten zuena, eta inorekinhitz egiten ez zuena.

Jakin-nahi lauso batek erakarri ninduenharengana. Egun batean haren ondoan eseri nin-tzen, neuk ere halako itzal bat izateko Musset-enolerki liburu bat harturik.

Eta Rolla-ren orriak begiztatzen hasi nintzen.Nire aulki-kideak, bat-batean, hitz eman

zidan, frantses txukunean:— Alemaneraz ba al dakizu, jauna?— Batere ez, jauna.— Lastima. Ustekabeak elkarren ondora eka-

rri gaituenez, gauza guztiz preziatu bat utzi, era-kutsi ahal izango nizukeen bestela: hemendudan liburu hauxe.

— Zer da, bada?— Nire irakasle Schopenhauer-en ale bat,

haren eskuzko oharrekin. Ertz guztiak haren ida-tziz beteak ditu, ikusten duzun bezala.

Begirune handiz hartu nuen liburu hura, etaastiro begiratu nituen marra haiek, niretzat uler-tezinak, baina lur honetan izan den amets aba-

rrakitzailerik handienaren pentsamendu hilezko-rraren erakusgarri zirenak.

* * *

Eta Musseten bertsoek eztanda egin zidatenoroimenean:

Dors-tu content, Voltaire, et ton hideux sourire

Voltige-t-il encor sur tes os décharnés?

Eta, nahi gabe ere, Voltaireren irri makur,haur batenaren parekoa, haren irri makur erlijio-so, dagoeneko betirako eragina utzi duen alema-niar filosofo haren irri jasan ezinezkoarekin kon-paratu nuen.

Protesta egin ala haserretu, gaitzetsi ala guz-tiz goratu, Schopenhauerrek bere erdeinuareneta bere desliluraren zigiluaz markaturik utzi dubetirako gizadia.

Schopenhauer bera gozatzaile desengaina-tua izanik, sinesteak oro, itxaropenak, olertiak,ilusioak azpikoz goratu zituen, lehiak birrindu,

arimaren uste onak erauzi, maitasuna hil, ema-kumearen gurtza ideala eraitsi, bihotzaren ilusio-ak zulatu, inoiz egin den eszeptiko lanik erral-doiena burutu zuen. Dena zulakatu du alderenbeste bere irri gaiztoaz, eta dena hustu du. Etagaur egun bertan, narda gehien diotenek ere,badirudite, nahi ezta ere, haren pentsaerarenzatiak atxikirik dituztela beren arimetan.

— Zuk, hortaz, Schopenhauer bera ezagutuzenuen?

Irribarre triste bat egin zuen.— Hil zen arte, jauna.Eta hari buruz hitz egin zidan, izaki berezi

hark inguratzen zitzaizkion guztiei eragiten zienzirrara ia naturaz gaindikoa kontatu zidan.

Agure ororen eraitsitzaile hark frantses politi-kari errepublikazale doktrinario batekin izandakoelkarrizketarena kontatu zidan; filosofoa ikusinahi, eta garagardotegi zalapartatsu batean aur-kitu zuen, bere ikasleen artean eserita, lehor,zimur, barre ahaztezin batez barreka, ideiak etasinesteak hitz bakar batez hozkatuz eta urratuz,zakurrak bere jolasetan darabiltzan oihalak hoz-kada batez tarratatzen dituen bezala.

Frantses horrek, izuturik, balditurik, oihukazihoala esana errepikatu zidan:

— Deabruarekin egon naizela iruditu zaitordu honetan.

Eta jarraitu zuen:— Irribarre beldurgarri bat baitzuen, izan ere,

hilda gero ere beldur eragin ziguna. Pasarte eze-zaguna da ia-ia, eta kontatuko dizut, interesabaduzu.

* * *

Eta hala hasi zen, ahots nekatu batez, eztu-laldiek aldiro eteten zutela:

— Schopenhauer hil berria zen, eta hurrengogoiza arte guztiok binan-binan beila egingogeniola erabaki zen.

Gela zabal guztiz soil, handi, ilun bateanzegoen etzanda. Bi kandela zeuden piztuta gau-mahaian.

Gauerdian hartu nuen nik txanda, gure lagu-netako beste batekin. Txanda hartu genien bilagunak atera ziren, eta ohe oinean eseri ginenbiok.

Hilaren aurpegia ia batere aldatu gabe zego-en. Barrez ari zen. Ongi ezagutzen genion zimurhura ezpain ertzean zuen ildokatua, eta baziru-dien begiak zabaldu, mugitu, eta hitz egin beharzuela. Haren gogorazioak, edo haren gogoetekinguraturik ginduzkan; inoiz baino haren jeinua-ren giroan sartuago, hark hartuago, hura gutazjabetuago sentitzen ginen. Haren nagusigoa gai-lenago iruditzen zitzaigun hilda zegoen honetan.Misteriozko zerbait zuen izpiritu paregabe harenindarrak.

Horrelako gizonen gorputzak galdu egitendira, berek ordea iraun egiten dute, iraun; etabihotza gelditu ondoko gauean, egiaz esatendizut, beldurgarriak dira, jauna.

Eta, ahots apal-apalez hari buruz ari ginenhizketan, haren esanak, haren esapideak, hitzbakan batzuetan Bizitza ezezagunaren ilunbeta-ra botatako argiak diruditen esamolde horiek,gogora ekarriz.

— Hitz egin behar duela iruditzen zaidak —esan zuen nire kideak. Eta beldurra izateko askobehar ez zuen kezka batez begiratzen genion

aurpegi zurrun eta oraindik ere barre egiten arizen hari.

Poliki-poliki geroz eta urduriago, estuago,indargabeago sentitzen ginen.

— Ez zekiat zer dudan, baina egiaz esatendiat gaixorik nagoela —zezelkatu nion.

Eta gorpuak kiratsa zuela ohartu ginen.Beilakideak ondoko gelara joateko proposatu

zidan orduan, atea zabalik utzirik, eta ongi iritzinion.

Gau-mahaian piztuta zeuden kandeletakobat hartu eta bestea han utzirik, beste gelakobeste aldean eseri ginen, geunden lekutik oheaeta hildakoa argi ikusteko moduan.

Baina gogoa hartua zigun oraindik ere; esan-go litzateke inguruka zebilkigula haren izatemateriagabe, jaregin, aske, guztiahaldun etamenderatzailea. Eta haren gorpu desegitenhasiaren usaina ere iristen zitzaigun batzuetan,barneraino sartzen zitzaigun, nazkagarri etazehazgabe.

Bat-batean zirrara bat sartu zitzaigun hezu-rretaraino: hots bat, zaratatxo bat, iritsi zen hil-dakoaren gelatik. Harengana joan ziren ber-ber-

tatik gure begiradak, eta orduan ikusi genuen,bai jauna, ondo eta zehatz ikusi ere, batak alabesteak, gauza zuri bat ohe gainean herrestan,tapiz gainera erortzen, eta besaulki bateanazpian ezkutatzen.

Ezertan pentsatzen hasi orduko zutik ginen,izumen ergel batek eroturik, ihes egiteko prest.Gero elkarri begiratu genion. Zuri-zuri ginenbiok. Bihotzak taupadaka genituen, gure jantzie-tako oihala jasoko zuten moduan. Nik hitz eginnuen lehena.

— Ikusi duk?— Bai, ikusi diat.— Ez al dago hilda?— Usteltzen hasia baita...?— Zer egingo diagu?Nire beilakideak zalantzaz esan zuen:— Begiratzera joan beharra zagok.Gure kandela hartu eta neu sartu nintzen

lehenengoa, zoko iluneko gela handi osoa begiezaztertuz. Ezer ez zen mugitzen; eta ohe ondorahurbildu nintzen. Harridurak eta izumenak hartu-rik geratu nintzen, ordea: Schopenhauer ez zengehiago barrez ari! Keinu izugarriak ari zen egi-

ten, ahoa estuturik, masailak sakoneraino ildo-katurik.

— Ez zagok hilda! —esan nuen zezelka.Baina usain nazkagarria sudurreraino iristen

zitzaidan, ito behar ninduela. Eta ez nuen zirkinikegiten, hari finko begira, agerpen baten aurreanbezala neure tentutik aterata.

Nire beila-laguna, orduan, beste kandela har-turik, hildakoaren gainera makurtu zen. Eta gerobesoa ukitu zidan, hitzik esan gabe. Haren begi-radari jarraitu nion, eta lurrean, ohe ondokobesaulkiaren azpian, tapiz ilunean zuri-zuri,hozka egiteko bezala zabaldurik, Schopenhauer-en hortz ordeak ikusi nituen.

Usteltzeak, masail hezurrak askaturik, ahotikkanpora egotziak.

Egiaz egun horretan bai beldur izan nuen nik,jauna.

Eta eguzkia itsaso distiratzailera hurbiltzenari zenez, jaiki zen aleman bularretik joa, agurtuninduen, eta hotelera sartu zen.

(1883ko urtarrilaren 30ean)

Agerpena

Bahiketa kontuak aipatu ziren auzi gertatu-berri baten kontura. Adiskide minen artekoarrats bilera batean izan zen, Grenelle kalean,jauregitxo zahar batean, eta bakoitzak bazuenbere historia, egiazkoa zela zioena.

Horretan, Tour-Samuel-eko markes zaharra,laurogeita bi urteko agurea, jaiki, eta tximiniaraarrimatu zen. Honela hasi zen, bere ahots darda-rati samarraz:

— Nik ere badakit gauza bat bitxia, hainbitxia, hala ere, nire bizitzako obsesioa izan bai-tut. Oraintxe dira berrogeita hamasei urte ger-taera hori jazo zitzaidala, eta hilabeterik ez zaitigarotzen ametsetan berriro ikusi gabe. Beldu-rrezko marka, arrasto bat geratu zait egun har-tatik, ulertzen didazue? Bai, hainbesterainokobeldur ikaragarria sentitu nuen, hamar minutuz,non halako izumen etengabe bat geratu baitzaitariman ordudanik. Ustekabeko hotsek bihotze-raino ikaratzen naute; gaueko ilunpetan ongi

zehazten ez ditudan gauzek ihes egin behar erobat eragiten didate. Gauez beldur naiz, alegia.

Ai! Horrelako gauzarik ez nukeen inoiz aitor-tuko orain dudan adinera iritsia ez banintz. Oraindena esan dezaket. Batek laurogeita bi urtedituenean zilegi du irudimenezko arriskuenaurrean beldur izatea. Egiazko arriskuen aurreannik ez dut sekula atzera egin, andreak.

Historia honek hainbesteraino asaldatu nin-duen bere garaian, halako nahasmen sakonera,hain misteriozkora, hain beldurgarrira jaurti nin-duen, non ez baitut inoiz ere kontatu. Neure bai-tako barrenik ezkutuenean gorde izan dut,sekretu saminak, sekretu lotsagarriak, gure iza-tean zehar izan ditugun ahulezia aitor ezin guz-tiak gordetzen diren barren zoko horretan ale-gia.

Izan zen bezalaxe kontatuko dizuet gertaera,azalpenik ematen ahalegindu gabe. Egia da azal-du daitekeela, azaldu, nire ero ordua izan ezbanuen behinik behin. Ez ordea, ez nintzenerotu, eta emango dizuet horren froga. Pentsanahi duzuena. Hona gertaerak, soil-soilik.

1827an izan zen, uztailean. Rouenen nengo-en, soldadu.

Egun batean, kaian paseatzen ari nintzela,nor zen zehatz gogoratu gabe ere ezagun gerta-tzen zitzaidan gizon bat topatu nuen. Ohartzeke,gelditzeko keinada bat egin nuen, senez. Arrotzhark ere ikusi zuen keinada, begiratu zidan, etabesartean hartu ninduen.

Nire gaztetako lagun bat zen, adiskide minaizana. Baziren bost urte ikusi gabe, mende erdizzahartua zirudien. Ile guztia zuritua zuen, etaokerturik zebilen, ahiturik bezala. Nire harridura-ren zergatia ulertu zuen, eta bere bizitza konta-tu zidan. Ikaragarrizko zoritxar batek eten zionbizitza guztia.

Neska batez ero-ero maitemindurik, zorio-nezko estasi gisako batean ezkondu zen harekin.Urtebetez gizonaz gaindiko zorion batean etamaitemin baretu gabean bizi izanik, bihotzekogaixotasun batez hil zitzaion bat-batean, amo-dioak berak hilik, inondik ere.

Emazteari lur emandako egun berean aldeegin zuen gaztelutik, eta Rouenen zuen jauregi-txora etorri zen bizitzera. Han bizi zen, bakarrik

eta etsita, saminak zuziturik, zoritxarraren zori-txarrez bere buruaz beste egitea baizik gogoanez zerabilela.

— Honela aurkitu zaitudanez gero —esanzidan—, mesede handi bat eskatu behar dizut,nire etxetik, nire gelako, gure gelako idazmahai-tik behar-beharrezko ditudan paper batzuk ekar-tzea. Horrelako ardurarik ezin diot nire mendekobati edo negozio gizon bati eskatu, guztiz zuhu-rra eta guztiz isila behar baitu izan. Neu, berriz,inolakoagatik ere ez nintzateke berriro etxe har-tan sartuko.

»Emango dizut gela hartako giltza, neuk itxibainuen irteterakoan, eta baita idazmahaiarenaere. Horrez gainera nire gutun bat eraman behardiozu lorezainari; hark zabalduko baitizu gaztelu-ko sarrera.

»Baina zatoz bihar nirekin bazkaltzera, etahitz egingo dugu horretaz.

Mesede hori egingo niola agindu nion.Pasealdi bat baizik ez zen, gainera, niretzat,haren etxaldea Rouendik bost bat legoatara bai-tzegoen. Ordubete beharko nuen zaldiz.

Hamarretan harenean nintzen, biharamu-nean. Elkarrekin aurrez aurre bazkaldu genuen,baina ez zuen hogei hitzetik gora esan. Barka-tzeko eskatu zidan, bere zoriona zetzan gela har-tara egin behar nuen bisitak arras nahastenomen zuen. Bereziki urduri zegoela iruditu zitzai-dan, hain zuzen, kezkaturik, ariman misteriozkoguduren bat gertatu izan balitzaio bezala edo.

Azkenean zehatz-mehatz azaldu zidan zeregin behar nuen. Giltza neraman altzariareneskuineko lehenengo tiraderatik gutun multzoeta paper sorta bat hartu behar nituen.

— Eskatu beharrik ez dizut ez begiratzekobarruan —jarraitu zuen.

Ia mindu ninduen hitz horiez, eta halaxe esannion bizi samar.

— Barka iezadazu, gehiegi ari naiz sufritzen—zezelkatu zidan.

Eta negarrez hasi zen.Ordubata aldera alde egin nuen handik, nire

egitekoa betetzeko.Eguraldi distiratsua zegoen, eta trosta bizian

nindoan belardietan zehar, larretxorien kantuak

eta nire sableak botan egiten zidan hots erritma-tua entzuten.

Gero basoan sartu nintzen, eta pausora eka-rri nuen zaldia. Zuhaitz adarrek aurpegia fereka-tzen zidaten; eta aldian behin hostoren batharrapatzen nuen hortzetan, eta gogotik murtxi-katzen nuen, zergatik ez dakizula halako zoriongainezkako eta atxikiezin batez, halako indarmozkor batez betetzen zaituzten bizipoz horieta-ko batean.

Eta gaztelutik hurbil nintzela, lorezainaren-tzat nuen gutunaren bila hasi nintzen sakelan,eta harriturik ohartu nintzen zigilatua zela. Hain-besteraino harritu eta haserretu ninduen hark,non ez zuen askorik behar izan atzera itzuli etanire egitekoak bertan behera uzteko. Gero,ordea, horrela eginez gero gizalegezkoa ez densentiberatasun bat erakutsiko nuela otu zitzai-dan. Nire adiskideak oharkabean itxia izangozuen, gainera, gutun hura, zegoen nahasmen-duan egonda.

Bizileku hark azken hogei urteetan hutsikegona zirudien. Langa, zabalik eta usteldua, ezinjakin zitekeen nola zegoen ere zutik. Ibilbideak

belarrez bete-beteak zeuden, belarguneenertzak ez ziren bereizten jada.

Kanpoko leiho bati ostikoka atera nuen zara-ta entzunda agure bat atera zen albo ate batetik,eta txunditurik zirudien ni ikusirik. Zalditik jaitsieta gutuna eman nion. Irakurri zuen, irakurrizuen berriro, itzuli zuen, begiratu zidan goitikbehera, sartu zuen papera patrikan, eta esanzuen:

— Zer nahi du berorrek, hortaz?Brau erantzun nion:— Jakingo duzu, hor zure ugazabaren agin-

duak jaso baitituzu; gaztelu honetan sartu nahidut.

Izuturik zegoela ematen zuen.— Orduan... berorrek haren gelara nahi du

joan?Egonarria galtzen hasi nintzen.— Bistan da! Niri galdeketaren bat-edo egite-

ko asmoa duzu, ala, ausaz?— Ez, jauna... —zezelkatu zuen—, baina...

bada... gela hori ez baita zabaldu... bada... hilzenetik. Berorrek bost minutu itxaroten badit,oraintxe noa... ea...

Haserre moztu nion:— Zer dugu, ordea, ziria sartu nahi, ala? Zuk

ezin duzu sartu, zeren, begira, hona giltza.Ez zekien zer esan.— Bidea erakutsiko diot, hortaz, jauna.— Erakuts iezadazu eskailera, eta utz nazazu

bakarrik. Neuk aurkituko dut, zure beharrikgabe.

— Baina, jauna... hala ere.Oraingo honetan erabat haserretu nintzen:— Orain isil zaitez, ezta? edo nirekin izango

dituzu ikustekoak.Bortizki bazterrera bultzatu nuen eta etxean

sartu nintzen.Lehendabizi sukaldea igaro nuen, gero gizon

hark bere emaztearekin bizitzeko zituen bi gelatxiki. Ezkaratz zabal bat igaro nuen ondoren,eskailera igo nuen, eta nire adiskideak esandakoatea ezagutu nuen.

Nekerik gabe zabaldu, eta sartu nintzen.Gela hura hain zegoen ilun non hasieran ez

bainuen ezer bereizi. Geldi geratu nintzen, inorbizi ez den gela kondenatuek, gela hilek, ohiduten lizun usain geza horrek atxikirik. Gero,

begiak poliki-poliki ilunpetara ohitu zitzaizkidan,eta nahiko zehazki ikusi nuen gela desordenatubat, ohe handia maindirerik gabe, baina koltxoiaeta bururdiak bazituena, bururdietako batek,hala ere, ukalondo baten edo buru baten azta-rren sakona zuela, norbait gainean egon berriabalitz bezala.

Aulkiek nahas-mahas ziruditen. Ateetako bat,armairu batena, inondik ere, erdi zabalik geratuazela ohartu nintzen.

Lehendabizi leihora joan nintzen, argia sar-tzeko, eta zabaldu egin nuen; baina kanpokoleihoaren burdinkiak hain zeuden herdoildutanon ezin izan bainituen askatu.

Zartarazten ere ahalegindu nintzen, niresableaz, baina ez nuen lortu. Alfer lan hark hase-rre jartzen ninduenez, eta begiak ilunbetara era-bat ohitu zitzaizkidanez, argiago ezin ikusikonuela etsi, eta idazmahaira joan nintzen.

Besaulki batean eseri nintzen, beheratu nuenapala, eta esandako tiradera zabaldu nuen.Ertzetaraino beteta zegoen. Hiru sorta baizik eznituen behar, banekien nola ezagutu, eta bilahasi nintzen.

Begiak erre beharrean ari nintzen helbideakigarri nahiz, eta non iruditzen zaidan nire atzeanigurtziren bat-edo entzun edo, hobeto, sentitunuela. Ez nion arretarik jarri, ustez haize laste-rren batek oihalen bat mugituko zuelakoan-edo.Handik minutu batera, ordea, beste mugimenduia zehatz batek halako hozkirri ezatsegin bateragin zidan azalean. Hain zen, ordea, zentzurikgabea horregatik mendrenik ere ikaratzea, nonez bainuen burua itzuli nahi izan, neure buruare-kiko lotsaz. Bilatu behar nuen bigarren gutunmultzoa aurkitua nuen orduantxe, eta hirugarre-na topatu berri-berria nuen, non nire bizkarrarenkontra egindako hasperen handi samin batekjauzi ero bat eragiten didan, handik bi metrota-raino. Oldar horretan eskua sablearen kirteneannuela jiratu nintzen, eta koldarraren gisa ihesegina nintzatekeen, sable hura aldean sentitu ezbanu.

Emakume handi zuriz jantzi bat begira zego-kidan, segundo bat lehenago eserita nengoenbesaulkiaren atzean zutik.

Soin atal guztietan zehar igaro zitzaidan ika-raren ikaraz ez nuen askorik behar hankaz gora

erortzeko. Ezin baita ulertu, sentitu ez bada,horrelako izumen beldurgarri eta zentzugaberik.Urtu egiten zaizu arima; bihotza ez da sentitzen,gorputz osoa belaxka bihurtzen da, belakia baili-tzan, barren guztia hondoratzen zaizula esangolitzateke.

Nik ez dut sinesten mamuetan; bada, horra!flakia eragin izan dit hildakoen beldur nazkagarrihorrek, nire bizitzako gainerako guztian bainogehiago sufritu izan dut, sufritu bai, naturazgaindiko beldurraren larritasun ezin eutsizkohorretan.

Hitz egin izan ez balu, hilik nintzatekeenbeharbada! Baina hitz egin zuen, kirioak darda-rarazten zituen ahots gozo samin batez hitz eginzuen. Ez nuke esango berriro neure buruarenjabe egin eta nire senera itzulia nintzenik. Ez.Asaldatuta nengoen, zertan ari nintzen ez jakite-raino; baina nire baitan dudan halako barneharrotasun horrek, nire lanbideak berez daka-rren harrotasuna nonbait, ia neure gogoz kontrahalako gizatasun bat gordearazten zidan. Neure-tzat ikusgai jarrita nengoen, eta baita harentzatere, zalantzarik gabe, zer ere zen hura, emaku-

me ala mamu. Geroago ohartu nintzen horretaz,zeren, egiaz diotsuet, agerpen hura izan nue-nean ez nuen ezertan pentsatzen. Beldurranuen.

Hark esan zuen:— Ai, jauna! egingo al didazu mesede handi

bat!Erantzun nahi izan nion, baina ezin izan nuen

hitz bat bera ere atera. Hots sor bat atera zennire eztarritik.

Berriro hasi zen:— Nahi al duzu? Salba nazakezu, senda naza-

kezu. Sufrikario ikaragarritan nago. Sufrikario-tan, ai, sufrikariotan.

Eta emeki-emeki nire besaulkian eseri zen.Begira zegokidan.

— Nahi duzu?— Bai —egin nion buruaz, ahotsa oraindik ere

zurturik nuela.Eta karei-oskolezko orrazi bat luzatu zidan,

ahopeka esanez:— Orraz nazazu, ai! orraz nazazu; horrek sen-

datuko nau; orraztu egin behar naute. Begira

nire burua... Hau sufrikarioa; eta ileok, zer minaegiten didaten!

Haren adats askatua, oso luze, oso beltza,besaulkiaren bizkarraren gainetik zintzilik lurraukitzeraino iristen zela iruditzen zitzaidan.

Zergatik egin nuen hura? Zergatik hartu nion,hotzikara batean, orrazia, eta zergatik hartunituen eskuan haren ile luzeak, azalean halakohotz laborrizko sentipen bat eragin zidatenak,eskutan sugeak erabili izan banitu bezala? Ezdakit.

Sentipen hori behatzetan geratu zitzaidan,eta ikara eragiten dit oraindik ere gogora etor-tzen zaidanean.

Orraztu nuen. Ez dakit nola eskuztatu nuenizotzezko ile hura. Bihurritu nuen, berriro lotueta askatu nuen; zaldiaren zurdak txirikordatzendiren bezala txirikordatu nuen. Hasperen egitenzuen, burua makurtuz, zoriontsu zirudien.

Bat-batean esan zidan:— Eskerrik asko! —eskuetatik orrazia kendu,

eta erdi-zabalik ikusia nuen atetik joan zen ihesi.Bakarrik geratu nintzelarik, amets gaiztoen

ondoren esnatutakoan izaten den nahasmen

zurtu hori nuen. Gero nire senera itzuli nintzenberriro, joan nintzen korrika leihora, eta bultzadaamorratu batez kanpoko leihoak puskatu nituen.

Egun-argizko olatu bat sartu zen. Izaki hurajoana zen atera jauzi egin nuen. Itxirik eta tinkotopatu nuen.

Ihes egin behar ero batek hartu ninduenorduan, heriozko izu ikara bat, guduetako izuikara egiazkoa. Hartu nituen zalapartan zabalikzegoen idazmahaiko hiru sortak; igaro nuen las-terka gela guztia, launaka jaitsi nituen eskaileramailak, kanpoan aurkitu nintzen, ez dakit non,eta zaldia niregandik hamar urratsetara ikusirik,haren gainera jauzi egin eta galapan alde eginnuen handik.

Roueneraino ez nintzen gelditu, nire etxeaurreraino. Hedeak morroiari utzirik, nire gelanezkutatu, eta hantxe geratu nintzen itxirik gogo-eta egiteko.

Ordubetez egon nintzen neure buruariantsiaz galde eta galde ea liluramenduren batizan ote nuen. Horixe, mirariak sortzen dituzteneta Naturaz gaindiko munduak bere indar guztiazor dien kirioen eztanda horietako bat, garuna-

ren asaldamendu horietako bat zen hura, inon-dik ere.

Eta sinestear nengoen agerpena izan zela,nire zentzumenen hutsegite bat izan zela; leiho-ra ondoratu nintzen. Begiak, ustekabean, bula-rrera jaitsi zitzaizkidan. Nire dolmana emakumeile luzez betea nuen, botoietan kateaturik!

Banan-banan hartu eta kanpora bota nituenhatzek ikara egiten zidatela.

Gero morroiari deitu nion. Hunkituegi senti-tzen nintzen, nahasiegi, egun hartan bertan nireadiskidearenera joateko. Eta ongi gogoetatunahi nuen, gainera, hari zer esan.

Gutunak eramanarazi nizkion, eta hartu-agiribat egin zion eramaileari. Galdera asko egin ziz-kion nitaz. Oinazez nengoela esan zioten, eguzkikolpe bat izan nuela, ez dakit zer. Kezkaturikgeratu zen, itxuraz.

Biharamun goizean joan nintzen harengana,eguna argitzearekin, egia esateko prest. Bezpe-ran irtena zen, eta ez zen itzuli.

Egunean zehar berriro joan nintzen, ez zutenikusi berriro. Astebete itxaron nuen. Ez zen azal-du gehiago. Justiziari abisu eman nion beraz.

Alde guztietan bilarazi zuten, baina ez zutenarrastorik ere aurkitu hura iragan izandakorikedo erretiratu izandakorik.

Miaketa xehea egin zen gaztelu abandona-tuan. Ezer susmagarririk ez zen aurkitu.

Inolako zantzurik ez zen inolako emakumerikhan ezkutatuta egon izandakorik.

Ikerketak inora ez zeramanez gero, bilaketahoriek utzi egin ziren.

Eta orain dela berrogeita hamasei uztez geroez dut ezer jakin. Ez dakit.

(1883ko apirilaren 4an)

Hura?

Pierre Decourcelle-ri

Adiskide estimatua, ez duzula ezer ulertzen?,aditzen dizut. Erotu naizela uste duzu? Baliteke,agian, pixka bat, baina ez zuk uste dituzun arra-zoiengatik.

Bai. Ezkontzera noala. Horra.Nire ideiak eta iritziak ez dira, ordea, aldatu,

horrenbestez. Legezko parekatze horri astakeriaderizkiot. Ziur nago zortzi senarretatik sei adar-dun direla. Eta ez dute gutxiagorik merezi, berenbizitza kateatzeko, amodio libreari, mundukogauza alai eta on bakarrari, uko egiteko, etenga-be emakume guztienganantz bultzatzen gaituenfantasiari hegoak ebakitzeko, eta abar eta abar,bezain ergel izan direlako. Inoiz baino ezinagogertatzen zait emakume bat maitatzea, gehiegimaiteko baititut beti gainerako guztiak ere. Milabeso, mila ezpain, mila... izamolde nahi nituzkeizan izakari xarmagarri garrantzi gabeko horieta-

ko saldo oso bat aldi berean besarkatu ahal iza-teko.

Eta ezkondu egin behar dut hala ere.Eta esan behar dizut, gainera, bihar emazte

izango dudana ez dudala ezagutzen ere ia. Lauz-pabost bider baizik ez dut ikusi. Badakit ez zaida-la desatsegin; aski dut hori zertarako dudanjakinda. Ttikia, ile-horia eta lodikotea da. Etzira-ko irrikatan egongo naiz emakume handi, beltza-ran, mehe bat edukitzeko.

Ez da aberatsa. Erdi mailako familia batekoada. Dozenaka aurkitzen dira horrelakoak, ezkon-tzeko egokiak, itxuraz behintzat ez onerakoberezitasunik ez akatsik gabeak, burgeseriaarruntean. «Lajolle andereñoa jatorra da» esatendute. Bihar esango dute: «Jatorra da oso Raymonandrea». Alegia, asko dauden bezala, «pozikemaztetzat hartuko liratekeen» neska zintzohorietakoa da, harik eta egun batean ohartzenzaren arte hain zuzen ere gainerako emakumeguztiak nahiago izango zenituzkeela aukeratuduzun huraxe baino.

Zergatik ezkondu, hortaz, esango duzu.

Lotsaz aitortzen dizut zentzugabekeria horiegitera bultzatzen nauen arrazoi bitxi gezurradirudiena.

Bakarrik ez egoteko ezkontzen naiz!Ez dakit nola esan ere, nola ulertarazi. Erruki

izango nauzu, mesprezu izango didazu, halakoxemiserian baitago nire gogoa.

Ez dut bakarrik egon nahi gauean. Norbaitsentitu nahi dut niregandik gertu, nire kontra,hitz egin dezakeen norbait, zerbait esan deza-keena, ez dio axola zer.

Haren loa eteteko aukera nahi dut izan, edo-zein galdera egin bat-batean, ergelkeriaren batgaldetu, ahots bat entzuteko, nire bizilekuannorbait bizi dela sentitzeko, arima bat iratzarririksentitzeko, arrazonamendu bat lanean, nire kan-dela bat-batean pizturik, nire ondoan pertsonabaten aurpegia ikusteko... zeren... zeren... (eznaiz ausartzen ere lotsagarrikeria hau aitor-tzen)... beldur bainaiz, bakar-bakarrik naize-nean.

Ai! oraindik ez nauzu ulertzen.Ez dut arriskuaren beldurrik. Gizon bat sartu-

ko balitz, ikararik gabe hilko nuke. Ez dut arima

herratuen beldurrik; ez dut sinesten naturazgaindiko gauzetan. Hildakoen beldurrik ez dut;izaki bat desagertzen denean erabat deuseztendela uste dut.

Hortaz...! Hortaz, bada!... Bada, hori! neurebeldur naiz! beldurraren beldur; nire gogoa asal-datzen zaidanean haren esturen beldur, izumenulertezinezko sentipen izugarri horren beldur.

Egizu barre, nahi baduzu. Izugarria da, sen-daezina. Hormen beldur naiz, altzarien beldur,etxeko gauzen beldur, halako animaliazko bizi-tza batez pizten baitzaizkit, piztu ere. Nire pen-tsamenduaren nahasmendu izugarriari diot bel-dur, batez ere, nire arrazoiari, ihes egiten baitit,estura larri misteriozko, ikusezin batek zirribo-rraturik, barreiaturik.

Ariman barrena sartzen zaidan eta azaleanhotzikara bat eragiten didan halako larritasunlauso bat sentitzen dut lehenik. Begiratzen dutingurura. Ezer ez! Eta nahi nuke, bada, zerbait!Zer? Uler daitekeen zerbait. Neure beldurra uler-tzen ez dudalako baitut soil-soilik beldur.

Hitz egiten dudala!, neure ahotsaren beldurnaiz! Ibiltzen naizela!, ate osteko ezezagunaz,

errezel atzekoaz, armairu barrukoaz, ohe azpikoezezagunaz naiz beldur. Eta badakit, jakin, inonez dela ezer.

Kolpetik itzultzen naiz, atzean daukadanazbeldur, nahiz ezer ez izan, eta nik jakin.

Hasten naizela zalapartan, gehiago asalda-tzen naiz; eta gela barruan ixten naiz, eta ohebarru-barruan sartzen naiz, eta maindire azpianezkutatzen naiz; eta hantxe kuzkurturik, pilotabaten gisan kiribildurik, herioan ixten ditutbegiak, eta denbora amaigabe batez geratzennaiz, pentsatuz nire kandela pizturik geratu delagau mahaian, eta itzali beharko litzatekeela. Etaez naiz ausartzen.

Ez al da ikaragarria horrelakoa izatea?Lehenago ez nuen horrelako ezer sentitzen.

Lasai itzultzen nintzen etxera. Arimako lasaita-suna ezerk asaldatu gabe ibiltzen nintzen etxeanaurrera eta atzera. Orduan esan izan balidatebeldurrezko gaixotasun uste ezineko bat, zen-tzugabea eta ikaragarria, nagusituko zitzaidalaegunen batean, barre egingo nukeen; ziurtasunosoaz zabaltzen nituen ateak ilunpetan: soseguzlotaratzen nintzen, ateei morroilorik eman gabe,

eta inoiz ez nintzen jaikiko gau erdian gelakoirteera guztiak ongi itxita ote nituen begiratzera.

Iaz hasi zen hau guztia, oso modu bitxi batez.Udazkena zen, ilunabar heze bat. Nik afaldu

eta neskameak alde egin zuenean, zer egin pen-tsatzen hasi nintzen. Gelan hara eta hona ibilinintzen aldi batez. Akiturik sentitzen nintzen,zergatik ez eta indarrik gabe, lanean hastekoezgauza, irakurtzeko ere kemenik gabe. Eurimehe batek bustitzen zituen beirak; triste nen-goen, batzuetan horretarako arrazoirik gabenegar egiteko gogoa ematen dizuten, zure pen-tsamenduaren astuntasuna arintzeko edonore-kin hitz egiteko gogoa sartzen dizuten tristurahorietako batez bete-betea.

Bakarrik sentitzen nintzen. Etxea hutsik irudi-tzen zitzaidan, inoiz baino hutsago. Bakardademugagabe etsigarri batek inguratzen ninduen.Zer egin? Eseri nintzen. Artegatasun urduri batsartu zitzaidan hanketan. Jaiki, eta ibiltzen hasinintzen berriro. Baliteke sukar pixka bat izatea,zeren eskuak atzean elkarri lotuak bainituen,geldiro ibiltzen denean ohi den bezala, erretzenari ziren batak bestea, eta ohartu egin nintzen

horretaz. Gero, nondik ez zela, hotzikara batigaro zitzaidan bizkar osoan zehar. Kanpokohezetasuna etxean sartzen ari zitekeela irudituzitzaidan, eta sua piztea gogoratu zitzaidan.Piztu nuen; lehendabiziko aldia zen urte hartan.Eta berriro eseri nintzen, garrari begira. Bainageldirik ezin egonak berriro jaikiarazi ninduen,eta handik alde egin behar nuela sentitu nuen,mugitu, lagun bat bilatu.

Irten nintzen. Hiru lagunen etxeetara joannintzen, baina ez nituen aurkitu; gero bulebarre-ra joan nintzen, ezagutzen nuenen bat aurkitukoote nuen.

Triste zegoen alde guztietan. Espaloi bustiekdistira egiten zuten. Uraren epeltasunak, hotzi-kara bortitzez izozten zaituzten epeltasun horie-tako batek, euri ukiezinaren epeltasun astunakazpian zanpaturik zeukan kalea, bazirudiengasaren garra nekatzen eta iluntzen zuela.

Pauso indarge batez nenbilen, neure buruariesan eta esan: «Inor ez diat topatuko hizketanegiteko».

Behin eta berriro begiratu nuen kafetegietan,hasi Madeleinetik eta Poissoniere-ko errebalerai-

no. Jende tristea, mahaietan eseria; beren eda-riak bukatzeko ere indarrik ez zutela ematenzuen.

Luzaro ibili nintzen hara-hona, eta gauerdiinguruan etxerantz abiatu nintzen berriro. Osolasai nengoen, baina nekatuta oso. Atarizainak,nahiz hamaikak baino lehen lotara joan ohi den,segituan zabaldu zidan, ohitura ez duen bezala,eta pentsatu nuen: «Tira, beste maizterren batere igo berria da, nonbait».

Etxetik irteeran bi giltza itzuli eman ohi diz-kiot beti ateari. Bilduta baizik ez nuen aurkitu,eta harritu ninduen. Gau aldera gutunen batjasoko zidatela bururatu zitzaidan.

Sartu nintzen. Sua piztuta zegoen oraindik,eta argi pixka bat ere egiten zuen gelan. Kande-la bat hartu nuen, sutan piztera joateko; horre-tan, begiak aurrerantz begira jarri nituenean,norbait sumatu nuen nire besaulkian eserita, niribizkarra emanez hankak berotzen.

Ez zidan beldurrik eman, bai zera, eztagutxiagorik ere. Oso egia izan zitekeen irudika-pen bat gogoratu zitzaidan, lagunen bat ni ikus-tera etorria. Atezainaren emazteak, irteeran

abisu eman niolarik, itzultzekoa nintzela esangozuen, eta giltza utzi. Eta nire itzulerako zer-nola-ko guztiak etorri zitzaizkidan berriro gogora,segundo batez: ate-sokari tira nola egin nion,nire atea bildurik baizik nola ez zegoen.

Nire lagun hura —ilea baizik ez bainion ikus-ten—, loak hartuko zuen su aurrean nire zainzegoela, eta banindoan esnatzera. Oso ongiikusten nuen, esku bat eskuin aldetik zintzilikbaitzuen; hankak bata bestearen gainean guru-tzatuak; burua besaulkiaren ezker aldera samarmakurtua; lotan zegoen seinale. Nire buruari gal-detu nion: «Nor ote da?». Ez baitzen askorikikusten gelan. Eskua luzatu nion, bizkarra ukitze-ko!...

Aulkiaren zura topatu nuen! Ez zegoen inor.Hutsik zegoen besaulkia!

Hura, ikara, errukiarren!Lehenik atzera egin nuen, izugarrizko arris-

kuren bat agertu izan balitzait bezala.Gero berriro itzuli nintzen, atzean norbait

nuela sentiturik; eta gero, besaulkia berriro ikusibehar nahitaezko batek atzera itzularazi ninduenberriro. Eta zutik geratu nintzen, beldurraren

beldurrez hatsanka, pentsatzeko ere gauza ezizateraino asaldaturik, ia erortzear.

Baina odol hotzeko gizona naiz, eta berehala-xe itzuli nintzen nire senera. Pentsatu nuen:«Begitazioren bat izan dut, horra». Eta begitazio-ez gogoetan hasi nintzen segituan. Pentsamen-dua laster ibiltzen baita une horietan.

Begitazio bat izan nuen —horretan zalantza-rik ez zen—. Baina nire adimena erne egon zendenbora guztian, arauz eta logikaz funtzionatuzuen. Bazen, hortaz, beste akatsen bat garuna-ren aldetik. Begiek baizik ez zuten huts egin, etanire pentsamenduari iruzur egin zioten. Begiekikuspen bat izan zuten, jende sineskorrari mira-rietan sinetsarazten dioten ikuspen horietakorenbat. Ikusmenaren kirioen hutsegite bat izan zen,eta kito, odol kolpetxoren bat agian.

Eta kandela piztu nuen. Sutarantz makurtzenari nintzen bitartean dardaraz nengoela ohartunintzen, eta astindu bat sentitu nuen, atzetikukitu izan banindute bezala.

Ez nengoen, ez, lasai, zalantzarik ez da.

Urrats batzuk egin nituen, ozen hitz eginnuen. Abesti pasarte batzuk kantatu nituen aho-tsa jaso gabe.

Gero bi giltza itzuliz itxi nuen gelako atea, etaziurxeago sentitu nintzen. Ezingo zen inor sartu,behintzat.

Eseri nintzen berriro eta luzaro aritu nintzengogoetan gertaera hari buruz; gero oheratu etaargiari putz egin nion.

Minutu batzuetan gauzak ongi joan ziren.Ahoz gora etzanda nengoen, nahiko ongi. Gerogela begiratzeko gogoa etorri zitzaidan, eta albo-ka etzan nintzen.

Suak bizpahiru txingar gorri baizik ez zuen,besaulkiaren hankak ozta-ozta argitzen zituzte-nak; eta berriro haren gainean eserita gizonaikustea iruditu zitzaidan.

Mugimendu arin batez pospolo bat piztunuen. Huts egina nintzen berriro, ez nuen ezerikusten.

Jaiki nintzen, hala ere, eta besaulkia nire oheatzean ezkutatu nuen.

Berriro ilundu nuen, eta lo hartzen ahalegin-du nintzen. Bost minutu ere ez neramatzan lozo-

rroan; ametsetan, errealitatean bezain zehatz,gaueko eszena guztia ikusi nuen. Asaldaturikesnatu nintzen, eta gelan argia pizturik, oheaneserita egon nintzen, berriro lo hartzen ahalegin-du ere egin gabe.

Bi bider hartu ninduen, hala ere, loak, niregogoz kontra, segundo batzuetan. Bietan gauzabera ikusi nuen berriro. Eroturik nengoela ustenuen dagoeneko.

Eguna azaldu zuenean sendaturik sentitunintzen, eta lasai-lasai egin nuen lo eguerdiingurua arte.

Kito, bukatua zen. Sukarra izango nuen,amets gaiztoren bat, zer dakit nik? Gaixorikegona nintzela, alegia. Guztiz ergela nintzela iru-ditzen zitzaidan, hala ere.

Egun horretan pozik ibili nintzen. Kabareteanafaldu nuen; ikuskizuna ikustera joan nintzen,eta etxerako bidea hartu nuen gero. Baina horranon etxera hurbildu ahala halako artegatasunberezi bat jabetzen zaidan. Berriro hura ikustekobeldurra. Ez haren beldurra, eta hura han egon-go zelako beldurra, ez bainuen horretan sines-ten, baina berriro begiek huts egingo ote zidaten

beldur, begitazioaren beldur, nagusituko zitzai-dan izumenaren beldur.

Ordubetetik gora ibili nintzen atzera etaaurrera espaloian; gero ergelegi jokatzen ari nin-tzela iruditu zitzaidan azkenerako, eta sartu nin-tzen. Halako arnasestuka ari nintzen non ez bai-nintzen gauza eskaileran gora igozeko ere. Bestehamar minutu egon nintzen nire bizilekuarenaurrean, eskailburuan; gero, ausardia alditxo batizan nuen, kolpetik, kemenaren tinka aldi bat.Giltza sartu nuen; oldartu nintzen aurrera,eskuan kandela bat hartuta, bultzatu nuen osti-ko batez nire gelako ate erdi itxia, eta begiratuasaldatu bat bota nuen tximinia aldera. Ez nuenezer ikusi. «Ai...»

Hura lasaitasuna! Hura poza! Hura lasaitzea!Zalu nenbilen atzera eta aurrera. Baina ez nen-goen ziur-ziur; aldiro ikaraturik itzultzen nintzen;zokoetako iluntasunak artega jartzen ninduen.

Gaizki lo egin nuen, hots irudipenek etenga-be iratzarririk. Baina ez nuen ikusi. Bukatua zendena!

Egun hartaz gero beldurra izaten dut gauezbakarrik nagoenean. Hortxe sentitzen dut ikus-pena, hurbil-hurbil. Ez zait berriro agertu. Ez! Zeraxola dio, gainera, gauza horietan ez dut sines-ten-eta, badakit-eta ezer ez dena!

Eta traba egiten dit hala ere, etengabe baitutgogoan, —esku bat eskuineko aldetik zintzilik,burua ezker aldera samar makurtua; lotan dago-en batena bezala... Tira, aski da, Jainkoarren, ezdut berriro gogora ekarri nahi!

Zer da, ordea, obsesio hau? Zergatik irautendu honenbeste? hankak su ondo-ondoan zituen!

Atsekabeturik nauka, erokeria da, baina hala-xe da. Nork hark? Badakit ez dela existitzen, ezdela ezer? Nire goganbeharretan, nire beldurre-tan, nire larrialdietan baizik ez da existitzen!Tira, aski da!

Bai, baina alferrik ahalegintzen naiz neureburuari arrazoiak ematen, neure burua behar-tzen, ez naiz etxean bakarrik egoteko gauza. Ezdut berriro ikusiko, badakit, ez da berriro agertu-ko, bukatu ziren gauza horiek. Nire pentsamen-duetan, ordea, han dago beti. Ikusezin dago,horrek ez du esan nahi, ordea, han egon ezin

daitekeenik. Han dago ate atzeetan, armairuitxian, ohe azpian, zoko ilun guztietan, itzal guz-tietan. Atea jiratzen badut, armairua zabaltzenbadut, argia ohe azpira jaisten badut, zokoak,itzalak argitzen baditut, ez dago ja; baina nireatzean sentitzen dut orduan. Eta itzuli egitennaiz, jakinik ez dudala ikusiko, ez dudala berriroinoiz ikusiko. Baina han dago oraindik, nireatzean.

Ergelkeria da, baina izugarria da. Zer nahiduzu egitea? Ezin dut ezer egin.

Etxean bi bagina ordea, badut nirekiko, ziurnaiz, ez litzatekeela gehiago egongo! Bakarriknagoelako baitago han, bakarrik nagoelako soil-soilik.

(1883ko uztailaren 3an)

Eskua

Bermutier instrukzioko epaile jaunaren ingu-ruan zeuden biribilean, Saint-Cloud-eko gertaeramisteriozkoaz iritzia ematen ari baitzen. Hilabe-tea bazuen krimen argitu ezin hark Paris asalda-turik zeukala. Gai hartan inork ez zuen ezer uler-tzen.

Bermutier jauna, zutik, bizkarra tximiniarenkontra, bikain, frogak biltzen, iritzi desberdinguztiak eztabaidatzen ari zen, baina ez zuenondoriorik ateratzen.

Emakume batzuk altxatu eta harengana hur-bilduak ziren, eta zutik jarraitzen zuten, begiakhitz sakonak ateratzen ari ziren epailearen ahobizarra txukun moztuan finkaturik. Emakumehaiek ikaraz dar-dar egiten zuten, beren beldurjakin-minak, arima sorgintzen dien goseak beza-la torturatzen zituen, izu-premia aseezinak larri-turik.

Haietako bat, besteak baino zurbilago zego-en, hasi zen isil une batean:

— Izugarria da. «Naturaz goitikoa» da ia. Ezda jakingo inoiz.

Epailea harengana itzuli zen:— Bai, andrea. Aise gerta daiteke inoiz ezer

ez jakitea. «Naturaz goitiko» esan duzun horridagokionez, hemen zer ikusirik ez du. Arteziahandiz prestatutako krimen bat da esku arteandaukagun hau, artezia handiz burutua, hainederki misterioz bildua non ezin soildu baituguinguratzen duten zirkunstantzia atxiki ezinetatik.Baina neuk ere izan nuen, garai batean, egiaztartean gauza fantastikoak ageri zirela zirudienauzi bat argitu beharra. Utzi egin behar izannuen, gainera, argitzeko baliabiderik ez nuelarik.

Emakume pilatxo bat hasi zen, denak batera,hain bizkor non ahots guztiek bat baizik ez bai-tzuten egiten:

— Oi! Konta iezaguzu hori.Bermutier jaunak irribarre egin zuen, handiz-

ki, instrukzio epaile batek irribarre egin beharduen bezala. Jarraitu zuen:

— Ez ezazue uste izan behintzat, instantbatez ere gertaera honetan gizonaz goitiko ezerizan zela gogotik igaro ere egin zitzaidanik. Nik

kausa normaletan baizik ez dut sinesten. Bainaulertzen duguna adierazteko «naturaz goitikoa»esamoldea erabili ordez, «azaldu ezinezkoa»esamoldeaz baliatuko bagina, askoz hobe izangolitzateke. Edozeinetara ere, kontatzera noaki-zuen gertaera honetan, gertaera inguratzenzuten zer-nolakoek, prestameneko zirkunstan-tziek, eragin zidaten batez ere zirrara. Hona,bada, gertatuak:

Ajaccio-n nintzen instrukzioko epaile; hiritxotxuri-txuri bat da, alde guztietatik mendiz ingu-ratua dagoen itsas golko zoragarri haren ertzeanetzana.

Han vendetta arazoak nituen batez ere zain-tzeko. Badira vendetta bikainak, izan daitezkeendramatikoenak, ankerrak, heroikoak. Han aurki-tzen dira amets ere egin daitekeen mendeku gaiederrenak, mendeetako gorrotoak, aldi batezbaketuak, baina sekula ere ez itzaliak, maltzur-keria nardagarriak, azkenerako masakre eta ia-ia egitate handi bilakatzen diren hilketak. Bi urtebaziren odolaren prezioa baizik aipatzen entzu-ten ez nuela, egin den hoben oro egin duenarengain, haren ondorengoen gain edo haren ahai-

deen gain mendekatzera behartzen zuen Korsi-kako ustekeria ikaragarri hori alegia. Agureak,haurrak, lehengusuak lepoa moztuta ikusia nin-tzen, burua bete-betea nuen horrelako historiez.

Horrela bada, Ingeles batek golkoaren bestal-deko txalek bat urte batzuetarako alokatu zuelajakin nuen egun batean. Frantses morroi batekarri zuen, Marseillatik igarotzean kontratatua.

Luzaro baino lehen jende guztiak ahotanzerabilen pertsonaia bitxi hura, bere egoitzanbakarrik bizi zena eta ehizarako eta arrantzara-ko baizik handik ateratzen ez zena. Inorekin ezzuen hitz egiten, ez zen inoiz etortzen hirira, etagoizero-goizero ordu bat edo bi ematen zituenpistolaz edo karabinaz tiroan trebatzen.

Ipuinak eta esamesak sortu ziren hari buruz.Batzuek ziotenez, maila handiko norbait omenzen politika zela-eta bere herrialdetik ihes egina;beldurgarrizko krimen bat egin ondoren ezku-tuan zegoen bat omen geroago. Xehetasun bere-ziki izugarrizkoak ere aipatzen ziren.

Instrukzioko epaile nintzen aldetik, gizon hariburuzko berri zehatzagoak jakin nahi izan

nituen; ezin izan nuen ezer ikasi, ordea. Sir JohnRowell izenez aurkezten zen.

Hurbiletik zainduz etsi behar izan nuen,beraz; baina ez zidaten ezer susmagarririk jaki-narazi hari buruz.

Nolanahi ere, hari buruzko zurrumurruak gel-ditzen ez zirenez, handitu eta zabaldu baizik,arrotz hura neure begiaz ikustera joatea delibe-ratu nuen, eta aldiro haren jabegoaren inguruanehizara joaten hasi nintzen.

Luzaro egon nintzen aukera on baten zain.Nik bota eta ingelesaren sudurraren aurre-aurrean erori zen eper baten itxuran etorri zenabagune hori. Zakurrak niri ekarri zidan, bainaehiza harturik, nire oiheskeria barkatzeko eta sirJohn Rowelli arren hegazti hila oparitzat hartze-ko eskatzera joan nintzaion.

Gizatzar ile-gorri bat zen, bizar-gorria, osohandia, halako Herkules baketsu, eratsu bat. Ezzuen ezer britainiarra esan ohi den zurruntasunhorretatik, eta esker onak eta asko eman zizki-dan nire opariagatik, Mantxaz bestaldeko azen-tudun frantses batean. Handik hilabeterako,

elkarrekin bospasei aldiz solasean jardunakginen.

Hala bada, arrats batez, haren ate aurretiknindoala, pipa erretzen ikusi nuen, aulki bateanhankalatraba eseririk, bere lorategian. Diosalegin nion, eta baso bat garagardo edatera sar-tzeko gonbita egin zidan. Ez nuen bi aldiz esanbeharrik izan.

Ingelesen kortesia zehatz guztiarekin eginzidan harrera, gorespenez hitz egin zuen Fran-tziaz, Korsikaz, lurralde hau, itsasertz hau guztizatsegin zuela aitortu zuen.

Eta orduan, nik, kontu handiz, eta oso interesbiziko itxuraz, galdera batzuk egin nizkion berebizitzaz, bere asmoez. Enbarazurik gabe eran-tzun zidan; oso bidaiatua omen zen, kontatuzidanez, Afrikan zehar, Indietan zehar, Amerike-tan zehar. Eta barrez-barrez gehitu zuen:

— Ni abentura asko izan, oh! yes.Gero ehizaren gaia atera nuen berriro, eta

xehetasunik bitxienak eman zizkidan hipopota-moaren ehizaz, tigrearenaz, elefantearenak,gorilarenaz ere.

— Animalia horiek guztiak beldurgarriak dira—esan nion.

Irribarre egin zuen:— O, ez! Gizona txarrena.Eta barrez hasi zen, pozik dagoen ingeles

lodikote baten barre beteaz:— Askotan ehizatu nik gizona ere.Gero armez hitz egiten hasi zen, eta etxera

sartzeko eskaini zidan, sistema desberdinetakofusilak erakutsi nahi zizkidalako.

Egongela beltzez tapizatua zuen, urrez bro-datutako seda beltz batez. Lore hori handibatzuk zituen han-hemenka oihal ilunaren gai-nean, sua bezalako distiraz.

— Japoniako oihala —azaldu zuen.Baina tarte handienaren erdian zegoen

gauza bitxi batek erakarri zidan begia. Belusgorrizko koadro batean gauza beltz bat nabar-mentzen zen. Hurbildu nintzen hara: esku batzen, giza esku bat. Ez eskuaren hezurdura, zurigarbia, esku beltz ihartu bat baizik, aizkora kolpebatez bezala besoaren erdi aldean zehatz ebaki-tako hezurren gainean bere azkazal horiak, giha-

rrak agerian, eta odol orban zaharrak, krakabalitz bezalakoak zituela.

Burdinazko katetzar batek, eskumuturrareninguruan soin atal trakets hura estutuz, hari itsa-tsirik, elefante bat lakioan edukitzeko adinakozirgilo batez loturik zeukan eskua hormara.

— Zer da hori? —galdetu nion.Ingelesak lasai erantzun zidan:— Nire etsai onena zen. Amerikatik etorri

zen. Sableaz moztu, eta azala harri zorrotz batezkendu, eta eguzkitan lehortu zortzi egun. A! Osoona niretzat hori.

Giza hondakin hura ukitu nuen; erraldoi bate-na izana inondik ere. Hatzak, neurriz goitikluzeak, oraindik ere han-hemenka azal zerren-dak zituzten zainez lotuak zeuden. Esku huranazkagarria zen ikusteko, larrutua zegoen beza-la, eta basatiren baten mendekua gogoratzenzuen segituan.

— Gizon hori oso indartsua zen, inondik ere—esan nion.

Ingelesak emeki esan zuen:— O yes; baina ni indartsuagoa izan hura

baino. Kate hori jarri eusteko.

Bromatan ari zela iruditu zitzaidan. Esannion:

— Orain alferrik du kate hori, esku horrek ezdu ihes egingo.

Sir John Rowell-ek serio erantzun zidan:— Beti nahi alde egitea. Kate hori beharrez-

koa.Begirada batez haren aurpegia arakatu nuen,

neure buruari galdez:— Erotuta dago, ala adarjotzaile gaiztoren

bat ote?Baina haren aurpegiak barrendu ezin, lasai

eta onginahizko jarraitzen zuen. Beste gai batezhasi nintzen hizketan, eta fusilak miretsi nizkion.

Ohartu nintzen, hala ere, hiru errebolber kar-gatu zeudela altzarietan jarrita, gizon hura betierasoren baten beldurrez bizi balitz bezala.

Askotan itzuli nintzen haren etxera. Gero eznintzen berriro joan. Ohitu egin ginen hura hanizatera; pertsona arrunt bihurtu zen denentzat.

* * *

Urte oso bat joan zen. Goiz batez, azarobukaera aldera, morroiak esnatu eta gau hartansir John Rowell hil zutelako berria eman zidan.

Handik ordu erdira, ingelesaren etxean sar-tzen ari nintzen, komisario nagusiarekin eta jen-darmeriako kapitainarekin batera. Harenmorroia ate aurrean zegoen, negar eta negar,bere onetatik aterata etsi-etsian. Hari hartu nionsusmoa lehendabizi, baina errugabea zen.

Inoiz ez zen erruduna aurkitu ahal izan.Sir Johnen egongelan sartzean, gorpua ikusi

nuen lehen begiratuan, ahoz gora etzanda, gelaerdi-erdian.

Txalekoa urratuta zegoen, mahuka erauzi batzegoen zintzilik, borroka izugarria izan zela adie-razten zuen denak.

Ingelesa itota hil zen! Haren aurpegi beltzpuztu, beldurgarriak izumenezko ikara bat adie-razten zuen, itxuragatik; zerbait zeukan berehortz estutuen artean; eta lepoa, burdinazkopuntaz eginak ziruditen bost zulorekin, odolezestalia zegoen.

Sendagile bat etorri zitzaigun laguntzera.Haragiak zituen hatz markak luzaro aztertuondoren, hitz bitxiok esan zituen:

— Eskeleto batek ito duela ematen du.Hotzikara batek igaro zidan bizkar osoa, eta

hormarantz luzatu nituen begiak, behinola larru-tuaren eskua ikusia nuen lekura. Ez zegoen han.Katea, etena, zintzilik zegoen.

Horretan, bada, hildakoaren gainerantzmakurtu nintzen, eta haren aho estutuan desa-gertua zen esku haren hatz bat aurkitu nuen,hortzek bigarren hatz hezurraren paretik moztuaedo, hobeto esanda, zerratua.

Gero froga bilketa egin zen. Ezer ez zen aur-kitu. ez aterik, ez leihorik, ez altzaririk ez zenbehartu. Bi ate-zakurretatik bat ere ez zen esna-tu.

Hona hitz gutxitan morroiak adierazia:«Hilabete bat lehenagotik-edo nagusiak arte-

ga samar zirudien. Gutun pila bat hartu zuen, etahartu ahala erre.

»Behin baino gehiagotan, zigor bat hartu, etaeromena zirudien batez amorru bizian jo omenzuen, hormari lotua zegoen eta krimena izan

zenean, inork nola ez dakiela, handik kenduzuten esku ihartu hura.

»Oso berandu oheratzen zen, eta kontu han-diz ixten zuen dena. Beti zituen armak eskura.Gauetan ozen hitz egiten aritzen zen askotan,norbaitekin errietan ari balitz bezala».

Gau hartan, hala behar-eta, ez zuen zaratarikbatere egin, eta leihoak zabaltzera etorri zeneanaurkitu zuen otseinak sir John hila. Inoren susmo-rik ez zuen.

Hildakoaz nekizkien guztiak esan nizkienepaileei eta poliziako ofizialei, eta ikerketa sakonbat egin zen uharte osoan. Ez zen ezer aurkitu.

Krimena izan eta handik hiru hilabetera,ordea, amets beldurgarri bat izan nuen. Eskuhura, esku beldurgarri hura, lupua edo armiarmabezala nire errezeletan eta hormetan zehar las-terka. Hiru bider esnatu nintzen, hiru bider loakhartu ninduen berriro, hiru bider ikusi nuen berri-ro hondakin nardagarri hura nire gelan zehar las-terka, hatzak hankak balira bezala mugituz.

Biharamunean ekarri zidaten, hilerrian, sirJohn Rowellen hilobiaren gainean aurkitu zutela-rik; han baitzegoen lur emanik, haren familiarik

aurkitu ezin izan zenez. Hatz erakuslea faltazuen.

Hona, bada, andreak, nire historia. Gehiago-rik ez dakit.

* * *

Emakumeak, asaldaturik, zurbil-zurbil zeu-den, dardaratan. Batek esan zuen:

— Hori ez da baina historia baten amaieraedo azalpena ere! Ez dugu lorik egingo, zure iri-tzian zer gertatu zen esaten ez badiguzu.

Epaileak halako irribarre serio bat egin zuen:— Ai, andre nireak, zuen amets beldurgarri

horiek hondatzera noakizue ziurrenik. Nire iri-tzian esku haren legezko jabea ez zegoen hilda,eta geratzen zitzaionarekin bestearen bila etorrizen. Baina ezin izan nuen asmatu nola eginzuen, adibidez. Vendetta moduko bat izan zen,alegia.

Emakumeetako batek ahopeka esan zuen:— Ez, ezin du horrela izan.Eta epaileak, irribarrez betiere, bukaera

eman zion:

— Esan dizuet nire ustezko azalpena ez zenu-tela atsegin izango.

(1883ko abenduaren 23an)

AdatsaGelako hormak hutsik zeuden, karez pinta-

tuak. Horman oso goian, inor ez iristekomoduan, zulatutako leiho estu saretadun batekargitzen zuen gela argi, hits hura; eta eroak, las-tozko aulki batean eseririk, begirada finko, lauso,oinazetu batez begiratzen zigun. Oso argala zen,masailak hustuak, eta ilea ia zuri, handik hilabe-te gutxitara zuritua izango zela uste izatekoa.Jantziek zabalegi ziruditen haren soin atal iha-rrentzat, haren bular estutuarentzat, haren sabelhustuarentzat. Bere gogoetak suntsituta ikustenzen gizon hura, harrak fruitua jaten duen bezala,pentsamendu batek, bere Pentsamenduak,marruskatua. Bere Eromena, bere ideia, hantxezegoen, buru hartan, tematua, gizona hertsa-tzen, barrenetik suntsitzen. Poliki-poliki gorputzajaten ari zitzaion. Ideia Ikusezin, Ukiezin, Atxikie-zin, Materiagabe hura haragia higatzen, odolaedaten, bizitza itzaltzen ari zitzaion.

Hura misterioa, Amets batek hildako gizona!Bihotz mina ematen zuen, bihotz mina, beldurra

eta errukia, Behargabedun hark! Zer ametsberezi, beldurgarri, hilkor bizi zen denbora guz-tian berritzen ari ziren izur sakonez zimurtzenzuen bekoki hartan?

Sendagileak esan zidan:— Sekulako zakarraldiak izaten ditu, nik ikusi

dudan erorik berezienetako bat da. Eromen ero-tiko makabro batek joa dago. Nekrofilia modukobat du. Bere egunkaria idatzia du gainera, etaoso garbi erakusten digu bere arimako gaixota-sunaren mundua. Bere eromena ageri-ageriandago, nolabait esateko, idazki horretan. Interesabaduzu, azter dezakezu dokumentu hori.

Sendagilearen atzetik haren bulegora joannintzen, eta gizon errukarri haren egunkariaeman zidan.

— Irakur ezazu, eta esango didazu zer deriz-kiozun.

Hona zer zegoen koaderno hartan.

* * *

Hogeita hamabi urte bete nituen arte bakeanbizi izan nintzen, maitasunik gabe. Oso gauza

soila, ona eta erraza iruditzen zitzaidan bizitza.Aberatsa nintzen. Hainbeste gauza gustatzenzitzaizkidan non ezin bainuen ezertarako grinaberezirik sentitu. Gauza ederra da bizitzea!Zoriontsu esnatzen nintzen egunero, gustatzenzitzaizkidan gauzak egiteko, eta pozik oheratzennintzen, biharamunerako itxaropen bare batez,etorkizunak kezkarik ekarriko ez zuelako ustez.

Maitale batzuk izana nintzen, nire bihotzadesiraz erotua edo haiek gozatu ondoren arimaamodioz oinazetua inoiz eduki gabe. Gauza ede-rra da horrela bizitzea. Maite izatea hobea da,ikaragarria da, ordea. Baliteke jende guztiak ohiduen bezala maitatzen dutenek zorion suhar batsentitzea, nirea baino apalagoa agian, zerensinetsi ere ezin den moduan etorri baitzitzaidanniri maitasuna.

Aberatsa nintzenez, altzari zaharren etaantzinako gauzen zale nintzen; eta askotan etor-tzen zitzaizkidan gogora gauza haiek igurtzizituzten esku ezezagunak, haiek miretsi zituztenbegiak, haiek maite izan zituzten bihotzak,gauza horiek maitatu egiten baitira, zinez! Ordu-tan geratzen nintzen maiz, orduak eta orduak,

iragan mendeko erlojutxo bati begira. Hain zenapaina, hain pollita, bere esmaltearekin, bereurre zizelatuarekin. Eta emakume batek bitxi finhura edukitzeko pozean erosi zuen eguneanbezalaxe zebilen oraindik ere. Sekula ez zueneten bere taupada, sekula ez zuen gelditu berebizitza mekanikoa, eta etengabe jarraitzen zutenbere tik-tak hura egiten, mende bat igarota ere.Nork erabili ote zuen lehendabiziko aldiz berebularrean, bere zapietako epeltasunean, erlojua-ren bihotzak emakumearen bihotzaren ondoantaupadaka egiten zuela? Zein eskuk eduki otezuen bere hatz bero samarretan, eta gero itzuli,berritzuli, eta gero azalaren hezetasunak segun-do batez lausotutako portzelanazko ertzak xuka-tu? Zer begik zelatatuko ote zuten haren ordute-gian, itxaroten ari ziren ordua, ordu maitea, jain-kozko ordua?

Nola nahiko nukeen nik ezagutu, ikusi, gauzazoragarri eta bakan hura aukeratu zuen emaku-mea! Hilik da! Behinolako emakumeen desirahorrek guztiz harturik nauka; maitatu izan dutenemakume guztiak maite ditut, urrutitik! Samur-tasun igaroen historiak nahigabez betetzen dit

bihotza. Ai edertasuna, irribarreak, fereka gaz-teak, itxaropenak! Horrek guztiak ez al luke beti-rako izan behar!

Zenbat negar egin dudan, gau osoetan, garaibateko emakume gaixo haiengatik, hain samu-rrak, hain gozoak, besoak musu hartzeko zabal-du zituztenak, eta gaur egun hilik daudenak!Musu horiek betierarako dira! Ezpainik ezpaindoaz, menderik mende, belaunaldiz belaunaldi.— Gizonek hartzen dituzte, ematen dituzte etahil egiten dira.

Iraganak erakartzen nau, orainak izutzen,etorkizuna heriotza delako. Dolu dut egin izanden guztia; negar eragiten didate bizi izan direnguztiek; denbora gelditu nahi nuke, ordua geldi-tu nahi nuke. Baina denbora joan egiten da,igaro egiten da, segundoz segundo nirea denzerbait kentzen dit, atzoko ezerezari emateko.Eta ez dut berriro hori biziko.

Agur atzoko emakumeak. Maite zaituztet.Baina ez dut zertaz kexu izan. Aurkitu dut

zain nengoena, eta sinetsi ere ezinezko plaze-rrak dastatu ahal izan ditut hari esker.

Parisen zehar nenbilen goiz eguzkitsu batez,bihotza jaietan, oina alai, begirazalearen intereszehazgabe horrez dendetan begira. HorretanXVII. mendeko italiar altzari bat begiztatu nuenzaharkin denda batean. Oso ederra zen, osobakana. Garai hartan fama handia izan zuenVitelli izeneko veneziar artista batek egina iritzinion.

Eta aurrera jarraitu nuen.Zergatik jarraitu zidan hainbesteraino altzari

haren oroitzapenak, berriro atzera itzularazterai-no? Denda aurrean gelditu nintzen berriro, altza-ria berriro ikusteko, eta tentatu egiten ninduelasentitu nuen.

Zer gauza bitxia tentazioa! Gauza bati begi-ratzen diozu, eta, poliki-poliki, limurtu egitenzaitu, nahastu egiten zaitu, jabetu egiten zaizu,emakume baten aurpegia balitz bezala. Harenxarma barreneraino sartzen zaizu, haren formak,haren koloreak, haren gauza itxurak sortzenduen xarma; eta maite duzu dagoeneko, desiraduzu, nahi duzu. Haren jabe izan behar batnagusitzen zaizu, behar gozoa hasieran, herabeabalitz bezala, baina hazi egiten da, oldartsu bila-

katzen da, ezin eutsizko bihurtzen da. Eta badi-rudi saltzaileek begiradaren garretan sumatzendutela hazten ari den gurari ezkutuko hori.

Altzari hura erosi eta segituan etxera erama-teko agindu nuen. Nire gelan jarri nuen.

Ai, erruki diet bildumagileak erosi berri duengutiziarekin izaten duen eztialdi hori ezagutzenez dutenei. Fereka egiten diozu, begiaz etaeskuz, haragizkoa balitz bezalaxe; behin etaberriro haren ondora itzultzen zara, gogoan era-biltzen duzu beti, nora ere joaten baitzara, zerere egiten baituzu: eta berriro ere etxera itzul-tzen zarenean, eskularru eta kapeluak erantziere baino lehenago, hura ikustera joaten zara,maitale baten samurtasunaz.

Zortzi egunez adoratzen eduki nuen, egiaz,altzari hura. Une oro zabaltzen nituen ateak, tira-derak; liluramenetan maneiatzen nuen, jabe iza-teak dituen barne poz guztiak gozatuz.

Arratsalde batez, ordea, albo baten loditasu-na haztatzen ari nintzela, han gordetegiren bategon behar zuela ohartu nintzen. Bihotza taupa-daka hasi zitzaidan, eta gau osoa eman nuensekretuaren bila, aurkitu ezinda.

Biharamunean lortu nuen, zureriako zirrikitubatean burdin xafla bat sartuz. Ohol bat lerratuzen, eta belus beltzezko estalki baten gaineanemakume baten adats zoragarri bat ikusi nuen!

Horixe, adats bat, ile hori, ia gorrizko adatsbat, ilea inondik ere hondo-hondotik moztu etaurrezko hari batez loturik egina.

Txunditurik nengoen, dardaraz, asaldaturik!Urrin ia ezin atzemanezko bat, hain zaharra nonbai baitzirudien usain baten arima zela, zabal-tzen zen tiradera misteriozko hartatik eta erlikiaharrigarri hartatik.

Heldu nion adatsari geldiro, ia erlijiozko begi-runez, eta ezkutalekutik kanpora atera nuen.Bat-batean zabaldu zen, uhin urre-kolore batengisan lurreraino erortzeko, lodi eta arin, malgueta distiratsu, kometa baten suzko isatsa baili-tzan.

Zirrara bitxi batek hartu ninduen. Zer zenhura guztia? Noiz, nola, zergatik gorde zen ilehura altzari hartan? Zer abentura, zer dramaezkutatzen zuen oroigarri hark? Nork moztuzuen? maitale batek agur egun batez? senar

batek mendeku egun batez? ala buruan edukizituenak berak, etsimen egun batez?

Komentuan sartu beharreko batek jarri otezuen maitasun fortuna hura han, bizien mun-duan utzitako bahitura bat bailitzan? Hildakoemakume gazte ederra hilobian iltzatzekoorduan gorde ote zuen, maite zuenak, harenburuko apaingarria, huraxe zuelako harengandikgorde ahal izango zuen gauza bakarra, harengorputzetik ustelduko ez zen zati bizi bakarra,aurrerantzean maitatu eta ferekatu ahal izangozuen zati bakarra, oinaze saminetan musu emanahal izango zion gauza bakarra?

Ez al zen gauza harrigarria ile adats hurahorrela geratu izana, jaiotzatik zuen gorputzarenzatirik txikiena ere geratzen ez zenean?

Hatzen artetik irristatzen zitzaidan, azalafereka berezi batez, hildako baten ferekaz, kili-matuz. Negar egitera banindoa bezala sentitunintzen samurturik.

Luzaro eduki nuen, luzaro, eskuetan, geromugitzen ari zela iruditu zitzaidan, hartan gorde-rik arimaren zatiren bat geratu izan balitz beza-la. Eta denborak higatutako belusaren gainean

jarri nuen berriro, eta tiraderari bultza egin nion,eta altzaria itxi nuen, eta kaleetan barrena abia-tu nintzen, amets egiteko.

* * *

Tristuraz beterik nindoan aurrerantz, bainanahasmenduz beterik orobat, maitasunezkomusu baten ondoren bihotzean gelditzen zaizunnahasmendu horrez beterik. Lehenagoko garaie-tan bizi izana nintzela iruditzen zitzaidan, ema-kume hura ezaguna nuela.

Eta Villon-en bertsoak etorri zitzaizkidanezpainetara, zotina etor daitekeen bezala:

Dictes-moy où, ne en quel paysEst Flora, la belle Romaine,Archipiada, ne Thaïs,Qui fut sa cousine germaine?Echo parlant quand bruyt on maineDessus rivière, ou sus estan;Qui beauté eut plus que humaine?Mais où sont les neiges d’antan?..................................

La royne blanche comme un lysQui chantait à voix de sereine,Berthe au grand pied, Bietris, Allys,Harembouges qui tint le Mayne,Et Jehanne la bonne LorraineQue Anglais bruslèrent à Rouen?Où sont-ils, Vierge souveraine?Mais où sont les neiges d’antan?

Berriro etxera itzuli nintzenean, nire aurki-kuntza bitxi hura berriro ikusteko ezin eutsizkogogo batek hartu ninduen; eta berriro hartunuen, eta hura ukitzean hotzikara luze bat senti-tu nuen soin atal guztietan zehar.

Egun batzuetan normal egon nintzen, nola-nahi ere, adats haren oroitzapen bizia sekulajoaten ez bazitzaidan ere.

Etxera itzultzen nintzenean, hura berriro ikusieta berriro eskuetan erabili beharra izaten nuen.Maitearen atea zabaltzen den bezalakoxe hozki-rri batez birarazten nuen armairuko atea, zerenhalako premia nahasi, berezi, etengabe, sen-tsual bat bainuen nire eskuetan eta nire biho-

tzean, nire hatzak ile hilezko errekasto xarmaga-rri hartan bustitzeko.

Gero aski ferekatu nuenean, altzaria berriroitxia nuenean, han sentitzen nuen oraindik ere,izaki bizi bat bailitzan, ezkutuan, preso; eta hurasentitu eta berriro desiratzen nuen; ezin eutsiz-ko premia sentitzen nuen berriro hura eskuetanhartzeko, ukitzeko, ukipen hotz, labain, haserre-garri, erogarri, zoragarri hark berriro gaixotzerai-no suhar nintzan.

Hilabete bat edo bi bizi izan nintzen horrela,ez dakit zenbat. Gogoa erabat hartua zidan, sor-gindua ninduen. Zorioneko nintzen, eta tortura-tua, maitasunaren itxaropenean bezala, maiteaestutu aurretiko aitorpenen ondoren bezala.

Bakarrik geratzen nintzen harekin, nire azala-ren gainean sentitu ahal izateko, hartan nireezpainak estutzeko, musu emateko, hozka egite-ko. Nire aurpegiaren inguruan kiribiltzen nuen,edan egiten nuen, nire begiak urrezko uhin har-tan itotzen nituen, hartan zehar eguna urre-kolo-reko ikusteko.

Maite nuen! Bai, maite nuen! Hura gabe ezinnuen etsi, ezin nuen ordu bat eman hura ikusigabe.

Eta zain nengoen... zain... zeren zain? Eznekien. —Haren zain.

Gau batean bat-batetik esnatu nintzen, niregelan bakarrik ez nengoelako susmoarekin.

Bakarrik nengoen, ordea, baina ezin izannuen berriro lo hartu, eta loerre sukar bat nue-nez, adatsa berriro ukitzera joateko jaiki nintzen.Ohi baino leunago zegoela iruditu zitzaidan,biziago. Hildakoak itzultzen al dira berriro? Bero-tzeko ematen nizkion musuek zorionez zorabia-razten ninduten; eta ohera eraman nuen, etahantxe etzan nintzen, nire ezpainen kontra estu-tuz, gozatu behar den maitalea bezala.

Hildakoak berriro itzultzen dira! Hura itzuliegin da. Bai, ikusi egin dut, beso artean edukidut, neure egin dut, garai batean bizi zeneanbezalaxe, handi, ilehori, bete, titiak hotz, gerrialira baten gisa; eta ferekaz bete dut eztarritikoinetaraino haragiaren bihurgune guztietanzehar doan uhinezko lerro hori.

Bai, egunero, gauero eduki dut. Berriro itzulida, Hildako emakumea, Hildako ederra, Adora-garria, Misteriozkoa, Ezezaguna, gauero edukidut.

Hain handia izan nuen zoriona, non ezin izanbainuen gorde. Gizonaren indarra baino gehia-goko zorabioa sentitzen nuen haren ondoan,Atxikiezina, Ikusezina, Hila zeuretzeak ematenduen poz sakon, azaldu ezina. Inongo maitalekez du izan hura bezain gozamen suharrik, ikara-garririk!

Ez nuen jakin nire zoriona ezkutuan gorde-tzen. Maitasunaren maitasunez ez nuen gehiagoharengandik aparte egon nahi izan. Aldean era-biltzen nuen beti, alde guztietan. Nire emazteabalitz bezala atera nuen paseatzera hirian zehar,antzokira eraman nuen, antzokiko begiratokisarez ezkutatuetara, maitalea bailitzan... Bainaikusi egin zuten... asmatu egin zuten... kenduegin zidaten... Eta kartzelan sartu naute, gaizki-le bat banintz bezala. Kendu egin didate... Hauzoritxarra!...

* * *

Horretan eteten zen eskuizkribua. Eta bat-batean, medikuarengana begi aztoratuok jaso-tzen ari nintzeneantxe, oihu beldurgarri bat,amorru ezinduzko eta desira sukarrezko orro batentzun zen eroetxean.

— Entzuten duzu —esan zuen sendagileak—.Bost bider dutxatu behar da egunean ero lizunhori. Bertrand sarjentua ez da hildako emaku-meak maite izan dituen bakarra.

— Baina... adats hori bada, izan? —galdetunion zezelka, harridurak, izumenak eta errukiakasaldaturik.

Sendagilea jaiki zen, zabaldu zuen flaskoz etatresnaz beteta zegoen armairu bat, eta ile horiz-ko txinparta hari bat jaurti zidan, bere bulegoa-ren alderik alde, urrezko txori baten gisa hegan.

Ikara eragin zidan nire eskuetan haren ukituferekatzaile arina sentitzean. Eta bihotza taupa-daka geratu nintzen, nazkaz eta desiraz, nazkazkrimenetan hara-hona erabilitako gauzak uki-tzean bezala, eta desiraz, gauza lotsagarri etamisteriozko baten tentazioaren aurrean bezala.

Sendagileak bizkarra jaso, eta esan zuen:

— Gizonaren izpiritua edozertarako gauza da.

(1884ko maiatzaren 13an)

Tik bat

Afaltiarrak geldiro ari ziren sartzen hotelekogela handian, eta zein bere lekuan esertzenziren. Zerbitzariek poliki-poliki hasi zuten zerbi-tzua, berandu zetozenei iristeko astia emateko,eta gero platerak berriro ekarri beharrik ez izate-ko; eta aspaldiko bainulariek, ohitura zutenek,beren egonaldia aurreratzen ari zitzaienek, inte-res biziz begiratzen zuten atera, hura zabaltzenzen bakoitzeko, aurpegi berriak azaltzen ikuste-ko gogoz.

Horixe izaten da bainu herrietako jostagarrinagusia. Afaria arte itxaroten da egun horretaniritsiak aztertzeko, nor diren, zer egin duten, zerpentsatzen duten asmatzeko. Desira bat ibiltzendugu gure izpirituaren inguruan, topaketa atse-ginak, ezagutza amultsuak, agian amodioak iza-teko desira. Harreman bizitza honetan, berebizi-ko garrantzia izaten dute ingurukoek, ezezagu-nek. Jakin-mina erne egoten da, sinpatia zain,eta jendetasuna lanean.

Badira astebeteko gaizki ikusiak eta hilabete-ko adiskidantzak, bestelako begiez ikusten dajendea, bainu herriko ezagutzaren ikuspegi bere-zitik, hain zuzen. Gauean, afaldu ondoren, ursendatzailea borborka ari den parkeko zuhaitzenpean, ordubeteko solasaldi batean, aparteko adi-mena eta harrigarrizko merituak aurkitzen zaiz-kio gizon bati, eta handik hilabeterako erabatahaztu dira adiskide berri haiek, lehenengo egu-netan hain maitagarriak zirenak.

Harreman iraunkor eta zinezkoak ere sortzendira han, beste inon baino bizkorrago sortu ere.Egun guztian ikusten da elkar, elkar ezagutu ereoso bizkor egiten da; eta hasten ari den txerahorretan aspaldiko ezagun zaharren arteko laño-tasuna eta goxotasuna ere nahasten da. Geroraoroitzapen kutun samurra gordetzen da adiski-detasunaren lehen ordu horiez, arima hura eza-gutu ahal izateko balio izan duten lehenengosolasaldiez, galderak egiten dituzten eta ahoakoraindik ere egiten ez dituen galderei eta gogo-eta ezkutukoei erantzuten dieten lehenengobegirada horiez, bere bihotza zabaltzen ari zai-

zunari zuk ere zure bihotza zabaltzeak ematenduen sentipen xarmagarri horrez.

Eta bainutegiko tristurak, beti berdin direnegunen monotoniak, are beteago egiten duteordurik ordu, txeratasunezko eztanda hori.

* * *

Arrats hartan, bada, arrats guztietan bezala,aurpegi ezezagunak noiz azalduko zain geundendenak.

Bi baizik ez ziren azaldu, baina oso bereziakbiak, gizonezko bat eta emakumezko bat: aitaeta alaba. Edgar Poe-ren pertsonaiak irudituzitzaizkidan segituan; baina bazuten halakoxarma bat, xarma dohakabe bat; patu gaiztoa-ren biktimak iruditu zitzaizkidan. Gizonezkoa osohandia eta argala zen, konkortu samarra, ileazuri-zuria zuen, zuriegi haren aurpegiera orain-dik gazterako; eta halako jite serio bat zuen beretankeran, protestanteek mantendu ohi dutenportaera zorrotz hori. Neska, hogeitalau-hogeita-bost urtekoa agian, txikia zen, oso mehea huraere, zurbila oso, halako aire nekatu, unatu, abail-

du batekin. Izaten dira pertsona batzuk bizitzakopremia eta beharretarako ahulegiak diruditenak,mugitzeko, ibiltzeko, egunero egiten ditugunhoriek guztiak egiteko ahulegiak diruditenak.Nahiko polita zen, haurtxo hura, agerpen batenedertasun gardenekoa; eta guztiz geldiro jatenzuen, besoa mugitzeko ere ia ezgauza balitzbezala.

Hura zen, ziur aski, urak hartzera etorria.Nire aurrean suertatu ziren, mahaiaren beste

aldean, eta berehalaxe ohartu nintzen aitakbazuela tik bat oso-oso berezia.

Zerbaiti heldu nahi zion bakoitzeko, itzuli biz-kor bat egiten zion eskuak, sigi-saga erotu batbezala, bila ari zena ukitu aurretik. Une batzuenburuan, beste aldera biratzen nuen burua, ezikusteko, hainbesteraino gogaitarazi baininduenmugimendu hark.

Neskak ere, jateko, ezkerreko eskuko eskula-rrua ez zuela kentzen ohartu nintzen.

Afal ondoren bainutegiko parkean ibili bategitera joan nintzen. Auverniako bainu herritxobatean zen hori guztia, Châtel-Guyon-en; zintzurbatean dago, mendi garaien oinean, antzinako

sumendien su sakonetatik borborka ateratzenden ur irakina azaleratzen den mendiarenoinean, alegia. Barren-barrenean, gure gainean,domoak, krater itzaliak, beren gailur ebakiakmendi sail luzeaz gainetik jasotzen. Domoeneskualdearen hasieran baitago Châtel-Guyon.

Handik urrutiago gailurren eskualdea dago,eta oraindik urrutiago amildegien eskualdea.

Puy de Dôme da domoetan garaiena, Pic duNancy gailurretan altuena, eta Cantaleko amil-degia amildegietan handiena.

Oso bero zen gau hartan. Ibilbide itzaltsu har-tan luze-zabalka nenbilen, parkea azpian har-tzen duen hegitxo baten gainean kasinoko musi-ka-taldeari lehenengo abestiak jotzen entzuten.

Eta aita-alabak, urratsak geldiro eginez, nire-ganantz zetozela ohartu nintzen. Agur egin nien,bainu herrietan hotel-kideei agur egiten zaienbezala; eta gizonak, bertan gelditurik, galdetuzidan:

— Esango al diguzu, jauna, nora egin dezake-gun ibilaldi laburtxo bat, erraza, eta polita, ahalbada; eta barka, arren, nire ausardia.

Errekatxo mehea datorren ibartxora lagun-tzeko eskaini nintzaien; ibar sakon bat da, zin-tzur estu bat bi malda harkaiztsu, basoz bete,handiren artean.

Ongi iritzi zioten.Eta hango uraren dohainez hasi ginen, jakina,

hizketan.— Izan ere —zioen aitak—, nire alabak badu

gaixotasun bitxi bat, nondik datorren ez dakigu-na. Ulertu ezinezko nerbio gorabeherak izatenditu. Batzuetan bihotzeko gaixotasuna duelauste dute, hurrengoan gibelekoa duela, hurren-goan bizkar muinekoa duela. Gaur egun esatenari direnez, urdailekoa omen du mila modutaraeta mila lekutan agertzen zaion gaixotasun-Pro-teo hori, urdaila omen da-eta gorputzaren galda-ra eta arautzaile nagusia. Nire ustez, nerbioeta-ko gauza da batez ere. Ondo gauza tristea da,edozeinetara ere.

Haren eskuaren tik bortitza gogoratu zitzai-dan segituan, eta galdetu nion:

— Herentzia kontua ez da bada izango? Zeukere ez al dituzu nerbioak gaixo samar?

Lasai erantzun zidan:

— Nik?... Bai zera, ez... Nik nerbioak oso bareizaten ditut beti!

Eta gero, bat-batean, pixka batean isilik egonondoren, berriro hasi zen:

— A!, zerbait hartu nahi dudan bakoitzeaneskuak egiten didan gihar zimurdura hori esannahi duzu zuk? Hori behin izan nuen ikaragarriz-ko bihotz zartada batetik datorkit. Egizu kontubizirik ehortzi genuela haur hau!

Harridura eta hunkipenezko «A!» bat baizikez nuen aurkitu esateko.

Eta jarraitu zuen:Hona nola izan zen. Oso gauza soila da: Julie-

tte-k bihotzeko gorabehera larriak zituen aspaldisamarretik. Bihotzeko gaixotasunen bat zuelauste genuen, eta edozer gerta zitekeela etsitageunden.

Egun batean hotz, bizigabe, hilik ekarrizuten. Lorategian eroria zen. Medikuak hil agiriaeman zuen. Egun bat eta bi gau egon nintzenbeilan; neuk sartu nuen zerraldoan, eta hilerrirai-no lagundu nion; han gure familiaren hilobian lureman genion. Landa-landan izan zen, Lorrenan.

Bere bitxiekin, eskumuturrekoekin, iduneko-ekin, eraztunekin, niregandik jasotako opari guz-tiekin, eta bere lehen dantza soinekoarekin ehor-tzarazi nahi izan nuen.

Kontu egin zenezake nola nekarren bihotzaeta zer animu nuen etxera itzuli nintzenean.Hura besterik ez nuen, emaztea aspaldi hila bai-tzen. Bakarrik, erdi eroturik, abaildurik sartu nin-tzen gelan, eta ezeren gogoraziorik gabe, ezer-tarako indarrik ez nuela jausi nintzen besaulkian.Makina oinazetu, dardarati bat baizik ez nintzen,larrutu bat, zauri bizia ematen zuen nire arimak.

Nire gelari zaharra, Prosper, Juliette berezerraldoan sartzen eta azken lo horretarakoprestatzen lagundu zidana, sartu zen, hotsikegin gabe, eta galdetu zidan:

— Nahi al du jaunak jateko edo edateko zer-bait?

Buruaz «ez» egin nion, erantzun gabe.— Jaunak gaizki egiten du, jarraitu zuen. Gai-

tzen bat gertatuko zaio jaunari. Nahi al du jau-nak oheratzen lagun diezaiodan?

Nik esan nuen:— Ez, laga nazazu.

Eta handik alde egin zuen.Zenbat ordu joan ziren, ez dakit. Ai! zer

gaua!, zer gaua hura! Hotz egiten zuen; sua itza-lia zen tximinia handian; eta haizea, negu haizeizoztua, izozteko haize bete-betea, ari zen leiho-ak astintzen, hots zorigaiztoko beti berdin batez.

Zenbat ordu joan ziren? Han nengoen, lorikgabe, ahuldurik, abaildurik, begiak zabal, han-kak luze, gorputza indarge, gogoa etsimenakgorturik. Horretan sarrerako ateko ezkila handia,etxebarruko ezkila handia jo zuten.

Halako gorputz astindua hartu nuen, non aul-kia puskatu egin baitzen nire azpian. Haren hotssakon astunak hilobi batean bezala egiten zuendardar gaztelu hutsean. Goizeko ordu biak ziren.Nor etor zitekeen ordu horietan?

Eta kolpetik bi aldiz jo zuen berriro ezkilak.Etxeko otseinak ez ziren ausartzen, zirudienez,jaikitzera. Kandela bat hartu eta neu jaitsi nin-tzen. Galdetzera nindoan:

— Nor da?Baina lotsatu egin nintzen beldur hori izatea-

gatik, eta geldiro-geldiro morroilo handiari tiraegin nion. Bihotza taupadaka nuen. Kolpe batez

zabaldu nuen atea, eta irudi zuri bat ikuskatunuen ilunpean, mamu baten gisako zerbait.

Atzera egin nuen, izumenak herbaldurik,ozta-ozta zezelkatuz:

— Nor... nor... zara zu?Ahots batek erantzun zidan:— Ni naiz, aita.Alaba hau zen.Erotua nintzela iruditu zitzaidan; eta atzeraka

nindoan, sartzen ari zen mamu haren aurrean;atzeraka nindoan, eskuaz, hura uxatzeko bezala,lehen ikusi didazun keinu hori eginez; keinuhorrek ez dit gehiago alde egin, harrezkero.

Agerpenak esan zidan:— Ez izan beldur, aita; ez nengoen hilda.

Eraztunak ostu nahi izan dizkidate, eta hatzamoztu didate; odola jariatzen hasi da, eta horrekpiztu nau.

Eta egiaz odoletan zegoela ohartu nintzen.Belauniko erori nintzen, ito beharrean, zotin-

ka, arnasestuka.Gero, berriro nire onera etortzen hasi nintze-

nean, oraindik ere iristen ari zitzaidan zorion ika-ragarria ongi ulertzen ez nuela, nire gelara igoa-

razi nuen, nire besaulkian eserarazi nuen; etaProsper-i deitu nion kolpe bortitzez, sua berriropiztu zezan, edateko zerbait presta zezan, etalaguntza eske joan zedin.

Sartu zen, bada, begiratu zion nire alabari,zabaldu zuen ahoa izumen eta beldur laborrizkoestura batean, eta zerraldo erori zen ahoz gora.

Hura zen hilobia zabaldu, nire haurrari hatzamoztu eta gero han utzi zuena: ezin baitzituenlapurretaren aztarrenak ezabatu. Zerraldoa berelekuan uzteko lanik ere ez zuen hartu, ziur bai-tzegoen ez nuela haren susmorik hartuko, fedeosoa bainion.

Ikusten duzu, bada, jauna, ondo zoritxarreko-ak garena.

* * *

Isildu egin zen.Gaua iritsia zen, ibar bakarti triste hura oso-

rik bilduz, eta halako beldur misteriozko bat sen-titzen nuen jende berezi haren ondoan, hildagero bihurtu haren eta keinu beldurgarriak egi-ten zituen aita haren ondoan egonez.

Ez nekien zer esan.— Zer gauza izugarria! —esan nuen ahopeka.Eta handik minutu batera jarraitu nuen:— Itzuliko al gara?, hotz egiten duela irudi-

tzen zait.Eta hotelerantz itzuli ginen.

(1884ko uztailaren 14ean)

BeldurraTrena bafada batean zihoan ilunpeetan

zehar.Bakarrik nengoen, errezeletik kanpora begira

ari zen agure baten aurrez aurre. Fenol usainhandia zegoen inondik ere Marseillatik zetorrenP.-L.-M.-ko bagoi hartan.

Ilargi gabeko gau bat zen, aire gabea, errega-rria. Ez zen izar bat ere ikusten, eta abailan ziho-an trenaren bafadak halako gauza bero, bigun,abailgarri, itogarri bat botatzen zigun.

Hiru ordu lehenago Paristik irtenik Frantziaerdi aldera gindoazen, igarotzen ari gineneskualdeetatik ezer ere ikusi gabe.

Ametsezko agerpen bat bezala izan genuenbat-batean. Baso batean, su handi baten ondo-an, bi gizon zutik.

Segundo batez ikusi genuen hori: Bi gizajeerrukarri ziren, hala iruditu zitzaigun, zarpaz jan-tziak, suaren distira bizian gorri-gorri, beren aur-pegi bizartsuak gureganantz itzulirik, eta, haieninguruan, drama baten antzezlekua bailitzan,

zuhaitz berdeak, berde argi dirdaitsu batez,enborrak garraren distira biziak jota, hostotzabarnera isurtzen zitzaion argiak alderik alde iga-rota, hanpatuta, bustita.

Eta ondoren dena beltz bihurtu zen berriro.Oso ikuspen berezia izan zen, inondik ere!

Zertan ari ziren bi alderrai haiek han, baso har-tan? Zergatik su hura gau itogarri hartan?

Nire aurrekoak erlojua atera, eta esan zidan:— Gauerdia da doi-doi, jauna, gauza berezia

ikusi dugu.Ados nengoen, eta solasean hasi ginen, jende

hura zer izan zitekeen: gaizkileren batzuk, fro-gak erretzen, ala aztiak, edaberen bat presta-tzen? Ez baita horrelako surik pizten uda bete-beteko gauerdian, baso batean, zopa egosteko.Zertan ari ziren, hortaz? Ez genuen ezer asmatuahal izan egiaren antzekorik.

Eta nire bidaia-kidea hizketan hasi zen... Agu-rea zen, ezin izan nuen zehatz jakin zer lanbidezuen. Bere gisakoren bat inondik ere, oso ikasia,itxuraz andeatu samarra zirudiena.

Jakin al daiteke, ordea, jakin, nortzuk direnzuhurrak eta nortzuk eroak, askotan arrazoiari

eromen eta erokeriari jeinu deitu beharko litzaio-keen bizitza honetan?

Esaten ari zen:— Pozik nago hori ikusi dudalako. Minutu

batzuetan, galdurik nuen sentipen bat sentituahal izan dut berriro!

Zein zirraragarri ote zen lurra behinola, hainmisterioz betea zenean!

Ezagutzen ez denaren errezelak jasotzendiren heinean, hustu egiten da gizonen irudime-na. Ez al zaizu iruditzen, jauna, gaua hutsikdagoela, beltz arrunta baizik ez dela, agerpenikez duenez geroztik?

Esaten da: «Kito fantasiak, kito sinestebitxiak, azalpenik ez duen guztiak badu orainazalpena. Naturaz goitiko gauzen mundua ubidebatek husten duen aintzira bat bezala ari da hus-ten; zientziak egunetik egunera atzerago erama-ten ditu gauza miragarrien mugak».

Ba, ni behintzat, arraza zaharrekoa naiz,sinestea atsegin duen arrazakoa. Ez ulertzera, ezbilatzera, ez jakitera ohituta zegoen behinolakoarraza sinesberakoa, misterioz inguraturik ego-

tera ohitua zen eta egia soil zehatza onartzen ezduen arraza hartakoa naiz, alegia.

Bai, jauna, irudimena hustu dute, ikusezinatzemanik. Gure lurra mundu abandonatu,hustu, biluztua iruditzen zait gaur egun. Joandira mundu hau poetiko bihurtzen zuten sines-teak.

Nola nahiko nukeen nik berriro sentitu kanpo-santuko horma ondotik igarotzean atso xaharreiaitaren eginarazten dien, edota aztikeriatansinesten duten azkenak paduretako lurrin harri-garrietatik eta arima-argi iheskorretatik ihes egi-tera behartzen dituen larritasun haren hotzikara!Nola nahi nukeen sinetsi ilunpeetan igarotzensumatzen den halako gauza lauso beldurgarrirenbatean.

Antzina bai izango zela gaueko iluntasunailun, beldurgarri, alegiazko izaki ezezagunez,alderrai gaiztoz betea zenean, zer itxura zutenjakin ezin zen baina haien beldurrak bihotzaizozten zuenean, haien ahalmenak gure pentsa-menduaren bazterrak oro gainditzen zituenean,eta haien erasoa itzuri ezina zenean?

Naturaz gaindiko gauzekin batera, egiazkobeldurra ere ezabatu egin da lurretik, zeren ezbaitzaio egiazko beldurrik ulertzen ez denari bai-zik. Ageriko arriskuek eragin dezakete zirrara,asaldarazi dezakete, larritasuna sor dezakete!Zer da, ordea, hori dena mamu herrari bat ikusibehar dela, hildako baten besarkada jasan behardela, gizonaren izumenak asmatzen dituen piztianardagarri horietakoren bat topatu behar delapentsatze hutsak arimari eragiten dion astindua-ren aldean? Ilunpeak argiz beteak iruditzen zaiz-kit sorgindurik ez daudenez gero.

Eta horren froga argia duzu: beren suarenargitan agertu zaizkigun bi gizon nolabaitekohorien irudiak gehiago eragingo liguke, basohorretan bat-batean bakarrik aurkitu izan bagi-na, inolako arrisku egiazkoaren beldurrak baino.

Berriro errepikatu zuen:— Ez zaio egiazko beldurrik ulertzen ez dena-

ri baizik.Eta oroitzapen bat etorri zitzaidan bat-

batean, Turgenievek igande batean GustaveFlauberten etxean kontatu zigun historia bat.

Ez dakit inon idatzi ote zuen.Errusiar eleberrigile handi hori bezalakorik ez

da izan gauza ezezagun estalien zirrara hori ari-man sartzeko, eta ipuin harrigarri batean erdi-ilunetan gauza kezkagarri, ziurgabe, mehatxa-garrizko mundu bat erdi-ikusten uzteko.

Harekin oso ondo sentitzen da Ikusezinarenbeldur lausoa, horma atzean, ate atzean, itxu-razko bizitzaren atzean dagoen ezezagunarenbeldurra. Harekin, gure beldurra areagotzekoadina baizik argitzen ez duten argitasun zalan-tzatiek alderik alde igarotzen gaituzte bat-batean.

Batzuetan badirudi itxuraz ustekabez gerta-tzen diren, baina izatez borondate ezkutu mal-tzur batek gidatzen bide dituen egokiera bitxien,ezusteko hurbil uneen esanahia erakutsi nahidigula. Hari atxikiezin bat bezala sentitzen duguharekin, bizitzan zehar misteriozko era batez,zentzurik aurkitzen ez diogun amets lausobatean zehar eramango bagintu bezala, garama-tzana.

Ez da sartzen ausarki naturaz goitiko gauzenmunduan, Edgar Poe edo Hoffman bezala; tar-

tean gauza lauso samarren bat edo gauza kezka-garri samarren bat edo beste duten historia soi-lak kontatzen baizik.

Hark ere halaxe esan zigun egun hartan:— Ez zaio egiazko beldurrik ulertzen ez dena-

ri baizik.Besaulki batean eserita, edo hobeto esanda,

barreneraino sartuta zegoen, besoak zintzilik,hankak luze eta bigun, burua zuri-zuri, Aita eter-noaren edo Ovidioren Ibai baten itxura ematenzioten zilarrezko bizar eta ile uholde hartan ito-rik.

Geldiro mintzatzen zen, esaldiei xarma ema-ten zien halako nagitasun batez, mingain astunsamarrean hitzen doitasun kolore-bizia azpima-rratzen zuen zalantza apur bat zuela. Haren begizurbil, handi, zabalak, haur baten begiak bezalaislatzen zituen bere pentsamenduaren emozioguztiak.

Honela kontatu zigun:

Gazte zelarik Errusiako oihan batean ehizanari omen zen behin. Egun guztian oinez ibili

ondoren, arratsalde bukaera aldera ibai barebaten ertzera iritsi zen.

Zuhaitzen azpitik, zuhaitzetan zihoan ibaia,ur gaina belarrez beteta, ibai sakon, hotz, garde-na.

Ur garden haietan murgildu behar larri batjabetu zitzaion ehiztariari. Erantzi zen, eta ur las-terrera jauzi egin zuen. Mutil handia eta indar-tsua zen oso, azkarra, eta igerilari ausarta.

Gorputza ur gainean utzi zuen bare-bare,arima lasaiturik, urpeko belarrek eta sustraiekigurtziz ukitzen zutela, bere haragiaren kontraaihenen irristada arina sentitzearen pozez.

Horretan esku bat pausatu zen haren bizka-rrean.

Kolpe batez itzuli, eta ikusi gosez begira arizitzaion izakari beldurgarri bat sumatu zuen.

Emakume edo tximino eme bat ematen zen.Sekulako aurpegitzarra zuen, zimurra, keinukaeta barrez. Ezin izendatuzko bi gauza, bi titiinondik ere, zituen bere aurrean igeri, eta ileluze-luzea, nahasia, eguzkiak gorritua, orobat,aurpegiaren inguruan eta bizkar gainean igeri.

Naturaz gaindiko gauzen beldur nardaga-rriak, beldur izotzezkoak harrapaturik sentituzen Turgeniev.

Ezer pentsatu gabe, gogoetarik egin gabe,ezer ulertu gabe itsumustuan hasi zen igerianbazterrerantz. Munstroak, ordea, bizkorrago egi-ten zuen igeri, eta lepoa, bizkarra, izterrak uki-tzen zizkion, pozezko barretxoak eginez. Mutilak,beldurrez eroturik, bazterra iritsi zuen azkenik,eta lasterka batean abiatu zen basoan zehar,bere jantziak eta bere fusila hartu behar zituenikere gogoratu gabe.

Eta izaki nardagarri hark jarraitu egiten zion,bera bezain bizkor, eta kurrinka isildu gabe.

Iheslaria, gehiago ezinean eta beldurrak her-baldurik, erortzear zen ia; horretan ahuntzakzaintzen ari zen haur bat etorri zen, zigor bate-kin, eta giza piztia nardagarri hari joka erasozion; hark ihes egin zuen, oinazez oihuka. EtaTurgenievek hosto artean ikusi zuen desager-tzen, gorila eme bat bailitzan.

Emakume ero bat zen, hogeita hamar urtetikgora artzainen errukitik bizi zena, eta bere egu-nen erdiak ibaian igerian igarotzen zituena.

Errusiar idazle handiak amaitu zuen:— Nire bizitza guztian ez dut horrelako beldu-

rrik izan, munstro hura zer izan zitekeen ulertuez nuelako.

Nire bidaia kidea, gertaera hori kontatuniona, berriro hasi zen:

— Halaxe da, ez zaio egiazko beldurrik uler-tzen ez denari baizik. Ez da sentitzen izumenadeitzen den arimaren asaldura hori, baldin etabeldurrarekin batera iragan mendeetako sines-keriazko ikara hartako zertxobait ez bada. Niksentitua dut izumen hori bere izugarritasunosoan, eta oso gauza sinple bategatik sentituere, lotsa ematen baitit esateak ere, hain bai-tzen gauza inozoa.

Bretainian zehar nenbilen bidaian, bakarrik,oinez. Finistère dena ibilia nuen, landa galduak,harri sakratuen, harri sorginduen ondoan oteabaizik hazten ez den lur gorriak. Bezperan Raz-eko mutur beldurgarria ikusia nuen, bi itsaso,Atlantikoa eta Mantxakoa, etengabe elkarrekinborrokan ari diren mundu zaharreko mutur hori;elezaharrez betea nuen gogoa, sineskeria eta

superstiziozko lurralde honi buruz entzun edoirakurriak nituen historiez betea.

Penmarch-etik Pont-l’Abbé-ra nindoan,gauez. Ezagutzen al duzu Penmarch? Itsas hegiordokia, guztiz ordokia, guztiz sakona, itsasoabera baino beherago dagoena, dirudienez. Aldeguztietan ikusten da, mehatxari eta gris, itsasohori, piztia amorratuak bailiran bitsa dariela dau-den uharriz betea.

Arrantzale taberna batean afaldu, eta bi ere-muren artean zuzen doan bidetik nenbilen. Osoilun zegoen.

Aldiro-aldiro druiden harri bat edo beste,mamu zuti bat bailitzan, nola igarotzen nintzenbegira geratzen zitzaidan, itxuraz, eta halakobeldur lauso bat ari zitzaidan sartzen poliki-poli-ki; zerena? Zer nekien nik. Badira gauak izpiri-tuek ukitzen zaituztela iruditzen zaizunak, ari-mak zergatik gabe ikara hartzen duena, bihotzabeldur diodan gauza ikusezinen baten ikaraztaupadaka hasten dena.

Luzea iruditzen zitzaidan bide hura, luzea etahutsa amaierarik gabe.

Zaratarik batere ez, olatuen zurrunga baizik,han, nire atzean, eta zarata beti berdin etamehatxagarri horrek oso hurbil zirudien zenbai-tetan, hain hurbil ere, non orpo-orpoan nuela iru-ditzen baitzitzaidan, bere apar frontearekinzabaldian zehar lasterka, eta ihes egiteko gogoasartzen zitzaidan, olatu haien aurrean arrapala-dan ihes egiteko gogoa.

Haizeak, bafadaka jotzen zuen behe haizebatek, ziztu eragiten zien inguruko oteei. Eta osobizkor nindoan arren, hotza nuen besoetan etazangoetan: izumenezko hotz doilor bat.

Zer poza, orduantxe norbait topatu izanbanu!

Bidea ere ozta-ozta ikusteko ilun beltz egitenzuen orain.

Eta, horretan, burrunba hots bat entzun nuenurrutitik, nire aurrean. «Begira, karrozaren bat»,pentsatu nuen. Gero ez nuen gehiagorik entzun.

Handik minutu batera zehazki entzun nuenhots hura bera, hurbilago.

Ez nuen argirik ikusten, ordea; baina nire gol-korako esan nuen: «Ez dute esku argirik, non-bait. Ez da harritzekoa lurralde basati honetan».

Hotsa berriro isildu zen, eta berriro hasi zengero. Apalegia zen gurdia izateko; eta zaldiarentrosta ere ez nuen entzuten gainera, eta harri-tzen ninduen, gaua bare baitzegoen.

Bila eta bila ari nintzen: «Zer ote da hori?»Bizkor zetorren, oso bizkor! Gurpil bat baizik

ez nuen entzuten, egia —ez ferra hotsik ez oinhotsik, —ezer ez. Zer ote zen hura?

Ondo-ondoan zegoen; zanga batean etzannintzen beldurrak eragindako mugimendu batez,eta orgatxo bat ikusi nuen bakarrik... ibiltzen,inork ez zeraman... esku orga bat... bakar-baka-rrik...

Bihotza hain bortizki hasi zitzaidan taupada-ka non belarretan unaturik geratu bainintzen,itsasorantz urrutiratzen ari zen gurpilaren itzuli-ka hotsa entzuten. Eta ez nuen kemenik jaikitze-ko, ez ibiltzeko, ez mugimendu bat egiteko;zeren hots hura berriro itzuli izan balitz, atzetikjarraitu izan balit, hantxe hilko bainintzatekeenbeldurraren beldurrez.

Luze behar izan nuen nire onera berriro etor-tzeko, oso luze. Eta halako larritasuna erabili

nuen falta nuen bide guztian, non zaratarik txi-kienak era arnasa eteten baitzidan.

Ez al da ergelkeria?, esaidazu. Zer beldu-rra, ordea! Geroago, hartan berriro pentsa-tzean, ulertu nuen dena; haur bat izan, oinu-tsik, esku orga hura zeramana; eta ni gizonbaten buruaren bila ari, hark izan behar zuenalturan!

Ulertzen duzu... lehendik bihotzean naturazgaindiko gauzen hozkirria duzunean... bakarrikdabilen esku orga bat... Hura beldurra!

Segundo batez isildu, eta berriro hasi zen:— Begira, jauna, oraintxe daukagu ikuskizun

ondo bitxia eta izugarrizkoa: koleraren erasohori.

Usaindu duzu bagoi hauek hanpaturik dituenfenol usaina, kolera hor nonbait den seinale.

Toulon ikusi beharra dago une honetan.Zoaz hara, ederki sentitzen da han dagoela. Etaez du gaixotasun baten beldurrak asaldatzenjendea. Kolera bestelako gauza bat da, Ikusezi-na da, behinolako, lehenagoko garaietako izu-rria da, berriro itzuli den Izpiritu gaizto bat, bel-

durtu adina harritzen gaituena, dagoenekodesagerturik diren garaietako gauza baita, itxu-ra denez.

Sendagileek barre eragiten didate berenmikrobioekin. Ez ditu zomorro batek izutzen per-tsonak leihotik behera jauzi eragiteraino, kolerakeragiten du hori, Sortaldeko hondo-hondotikdatorren izaki azalezin beldurgarriak.

Zabiltza Toulonen, jendea dantzan ari dakaleetan.

Zergatik dantza egin heriotzazko egun haue-tan? Hiri inguruko landa herrietan suziriak bota-tzen dituzte; poz argiak pizten dira; orkestrekmusika alaiak jotzen dituzte pasealeku publikoguztietan.

Han baitago, desafio egiten zaio, ez Mikrobio-ari, Kolerari baizik, eta ausartak nahi dute izanharen aurrean, zelatan daukazun etsai ezkutatubaten aurrean bezala. Harentzat egiten da dan-tza, harentzat barre, harentzat pizten dira suak,harentzat jotzen dira balsak, harentzat, aldeguztietan garai bateko apaiz barbaroek konjura-tzen zuten antzinako mamu haietako bat bezala

ikusezin, mehatxakor, sumatzen den Izpiritu hil-tzailearentzat.

(1884ko uztailaren 25ean)

Eroa?Esan zidatenean «Badakizu Jacques Parent

erotuta hil dela eroetxe batean», hotzikarasamin bat, beldurrezko eta larritasunezko hotzi-kara bat, sartu zitzaidan hezurretan barrena; etabat-batean bizi-bizi ikusi nuen, mutil handi, bitxihura, aspalditik erotua beharbada, maniako kez-kagarria, are beldurgarria ere.

Berrogei urteko gizona zen, garaia, mehea,makurtu samara; bi begi eldarniatu, begi bel-tzak, beltzaren beltzez begi-ninia ere bereiztenez zitzaienak, begi mugikor, zelatari, gaixo, sor-ginduak. Zein izaki bitxia, kezkagarria, bereinguruan halako egonezin bat, arimaren eta gor-putzaren halako egonezin lauso bat, naturazgaindiko eraginetan sinetsarazten duten larrita-sun ezin ulertuzko horietako bat zabaltzenzuena.

Bazuen tik gogaikarri bat: eskuak ezkutatze-ko mania. Ia inoiz ez zien uzten, denok egitendugun bezala, gauzak uki zitzaten, mahai gai-nean ibiltzen. Inoiz ez zituen eskuetan erabiltzen

hor nonbait utzitako gauzak, ia gizon guztiekduten ohiko keinu horrekin. Inoiz ez zituen esta-li gabe uzten bere esku luze, hezurtsu, mehe,sukarrak hartu samar haiek.

Patriketan sartzen zituen, edo galtzarbeanbesoak gurutzaturik gordetzen zituen. Baziru-dien beldur zela ez ote zioten egingo, bere gogozkontra, makurren bat, ez ote zioten egingogauza lotsagarri edo barregarriren bat, libre etaberen mugimenduen jabe uzten bazituen.

Eguneroko gauza normaletarako haiez balia-tu behar zuenean, astindukada bortitzez, besoa-ren bultzada azkarrez, erabiltzen zituen, berezibiltzen utzi nahi ez balie bezala, berak nahizuena egitera ukatu eta beste gauza bat egitenutzi nahi ez balie bezala. Mahaian zegoenean,hain biziro hartzen zuen bere basoa, edo sardex-ka edo labana non inoiz ez baitzen izaten astirikzer egin nahi zuen aurrez antz emateko.

Gau batean bere arimako gaixotasun harriga-rri haren azalpena eman zidan.

Aldian behin egun batzuetarako nire etxeraetortzen zen, landara, eta gau hartan berezikiasaldaturik zegoela iruditzen zitzaidan.

Ekaitza ari zen eratzen zeruan, itogarri etabeltz-beltz, sekulako beroa izan zen egun batenondoren. Haize arin batek ere ez zituen hostoakmugitzen. Labe bafada bero bat igarotzen zenaurpegiaren gainetik, bularra arnasbehartuz.Ezin egonez nengoen, ondoezik, eta ohera joannahi nuen.

Alde egitera nindoala ikusi zuenean, larrita-sun keinu batez heldu zidan Jacques Parentekbesotik.

— Ez, ez! zaude pixka batean oraindik —esanzidan.

Harrituta begiratu nion, ahopeka esanez:— Trumoi honek urduri jartzen nau.Intziri edo, hobeto, oihu egin zuen:— Eta ni, zer? Zaude pixka batean, mesedez,

ez nuke bakarrik geratu nahi.Aztoraturik zegoela ematen zuen.— Zer duzu? Burutik nahasten ari zara?— Bai, geroz eta gehiago —esan zuzen zezel-

ka—, honelako gauetan, elektrizitatea den gaue-tan... Ni... beldur naiz... neure buruaren beldur...ez didazu ulertzen? Badut dohain bat... ez...ahalmen bat... ez... indar bat... Ez dakit nola

esan zer den, baina badut niregan magnetismoeragin bat hain berezia non beldur bainaiz,neure buruaren beldur, esan dizudan bezala!

Eta ikara asaldatu batez ezkutatzen zituenbere esku dardaratiak jakaren azpian. Eta neuere dardaratan sentitu nintzen, halako beldurlauso, ahaltsu, ikaragarri batez. Handik alde egi-teko gogoa nuen, ihes egin, hura ez ikusi gehia-go, ez gehiago ikusi haren begi noraezekoa niregain pausatzen, gero ihes egiten, sabaiareninguruan biratzen, gelako zoko ilunen bat bila-tzen, eta hartan finko geratzen, era horretarabere begirada beldurgarria ezkutatu nahi izangobalu bezala.

— Ez didazu horrelakorik sekula esan —eginnion zezelka.

— Hitz egin al diot honetaz inori, bada? —hasizen berriro—. Begira, entzun, gaur gauean ezinnaiteke isilik egon. Nahiago dut dena baldinbadakizu; agian lagundu egin ahal izango dida-zu, gainera.

Magnetismoa! Ba al dakizu zer den? Ez. Inorkez daki. Baina gauza frogatua da hala ere. Gauzaaitortua da, sendagileek berek ere erabiltzen

dute; horietako ezagunenetako batek, Charcotjaunak, lanbide bezala darabil; ez dago zalantza-rik, beraz, magnetismoa bada, izan.

Gizon batek, izaki batek beste bat bereborondatearen indarrez lotan jarri eta harenpentsamendua, poltsa bat ebasten den bezala,ebasteko ahalmen beldurgarri eta ulertezina du.Pentsamendua kentzen dio, arima kentzen dioalegia, arima, Ni-aren gordelekua, ezkutua,arima, atxikiezina zela uste zen gizonarenbarren-barreneko hondo hori, arima, aitortu ezindiren ideien, ezkutatzen den guztiaren, maiteden guztiaren, gainerako gizonetatik gorde nahiden guztiaren babesleku hori, zabaldu egiten du,bortxatu egiten du, erakusgarri jartzen du, jen-dearen bistara jaurtitzen du! Ez al da hori gauzaankerra, kriminala, lazgarria?

Zergatik, nola gertatzen da hori? Badakigu?Zer dakigu ordea?

Dena da misterio. Gauzekin gure zentzumenargal, erdipurdiko, gaixoen bidez baizik ez duguharremana; hain ditugu ahulak zentzumenoknon inguruan dugunak badirela frogatzeko ahal-mena baizik ozta-ozta duten. Dena da misterio.

Pentsa musika, arte jainkozko hori, arima azpi-koz gora jartzen, jasotzen duen, horditzen, ero-tzen duen arte hori, zer da musika? Ezer ez.

Ez didazu ulertzen? Entzun. Bi gorputzekelkar jotzen dute. Aireak dardara egiten du. Dar-dara horiek gutxiago ala gehiago izan daitezkekopuruz, handiagoak hala txikiagoak indarrez,talka nolakoa izan den. Guk, berriz, badugu bela-rrian mintz mehe bat airearen dardara horiekjasotzen dituena eta garunera hots gisa igortzendituena. Tinpanoak egiten du mugimendua hotsbihurtzeko metamorfosi harrigarri hori, mirarimiresgarri hori. Horra.

Musika, arte konplexu eta misteriozko, alje-bra bezain zehatz eta ametsa bezain lauso hori,matematikaz eta eguratsez osatzen den artehori, mintz puskatxo baten tasun berezi batetikbaizik ez dator, hortaz. Mintz hori kendu, etaakabo hotsa, dardara bat baizik ez baita berez.Belarririk ezean, asmatuko al litzateke musika?Ez. Horixe, bada. Sekula sumatu ere egingo ezditugun gauzez inguraturik gaude, haiek azaldu-ko dizkiguten organoak eskas ditugulako.

Magnetismoa da horietako bat, agian. Suma-tu baizik ezin egin genezake ahalmen hori, izpi-rituen auzotasun horretan dardaraz saiatu, erdiikusi baizik ezin dugu izadiaren sekretu berrihori, zeren ez baitugu gure baitan hori azaldukodigun tresna.

Niri dagokidanez... Niri dagokidanez, ahal-men beldurgarri bat dut. Esango litzateke besteizaki bat dudala nire baitan sartua, etengabeihes egin nahi didana, nire borondatearen kontrajokatu nahi duena, nire baitan mugitzen dena,barrutik jaten nauena, ahitzen nauena. Zer izakida? Ez dakit, baina bi gara nire gorputz gaixohonetan, eta bestea izaten da, beste hori, asko-tan indartsuena, gaur gauean adibidez.

Jendeari begiratzea aski dut, opioa isuri izanbanie bezalaxe lokarrarazteko. Eskuak luzatzeaaski dut gauza ikaragarriak... ikaragarriak gerta-razteko. Bazeneki! Bai. Bazeneki! Nire ahalmenhau ez da gizonetara bakarrik iristen, animalieta-ra ere bai, eta baita ... gauzetara ere...

Torturaturik eta izuturik nauka horrek. Asko-tan etorri izan zait begiak zulatzeko eta eskuakmozteko gogoa.

Baina orain... Dena jakin dezazun nahi nuke.Begira. Oraintxe erakutsiko dizut... ez gizonaren-gan... alde guztietan egiten den bezala, animaliabatengan baizik.

Deitu Mirzari.Urrats handiz zebilen hara-hona, burtzoratua-

ren itxuraz, eta golkoan ezkutaturik baitzituen,handik atera zituen eskuak. Beldurgarri irudituzitzaizkidan, bi ezpata biluztu izan balitu bezala.

Eta itsu-itsuan bete nuen haren esana, harenmendeko, izumenaren dardaraz, ikusteko desiraezin eutsi batek barnetik jango banindu bezala.Atea zabaldu, eta etxe sarreran etzanda zegoenzakur emeari ziztu egin nion. Berehalaxe entzunnuen eskaileretan gora haren azkazalen hotsitsumustuzkoa, eta han azaldu zen, pozik, isatsa-ri eraginez.

Besaulki batean esertzeko agindu nion kei-nuz; jauzi batez igo zen, eta Jacques ferekak egi-ten hasi zitzaion begira-begira.

Hasieran urduri ematen zuen; dardara egitenzuen, gizon haren begirada finkotik ihes egitekobeste alde batera begiratzen zuen, geroz etabeldur handiagoak hartua ematen zuen. Bat-

batean ikararen ikaraz hasi zen, zakurrek ikaraegiten duten bezala. Gorputz guztia astintzenzitzaion, hozkirri luzez inarrosirik, eta ihes eginnahi izan zuen. Gizonak, ordea, eskua buruanjarri zion, eta animaliak, gauean landetan entzu-ten diren ulu luze horietako bat bota zuen, ukituharekin.

Neu ere pisutsu, zorabiaturik sentitzen nin-tzen, ontzi batera igotzean bezala. Altzariakmakurtzen, hormak mugitzen ikusten nituen.

— Aski da, Jacques, aski da —esan nion zezel-ka.

Hark, ordea, ez zidan entzuten, Mirzari begi-ra zegoen gelditu gabe, era beldurgarri batez.Mirza begiak ixten ari zen, eta burua erortzenutzi zuen, loak hartzean ohi den bezala. Jacquesniregana itzuli zen:

— Egina dago —esan zuen—, begira orain.Eta, bere musuzapia gelaren beste aldera

jaurtirik, zakurrari esan zion:— Ekarri!Animalia jaiki zen, eta balantzaka, itsua balitz

bezala estropezuka, hankak elbarriek ohi dituz-ten bezala arrastaka eramanez, hormaren kon-

tra orban zuri bat eratzen zuen zapia zegoenlekuraino joan zen. Behin eta berriro ahaleginduzen muturrean hartzen, baina alboan egitenzuen hozka, ikusiko ez balu bezala. Harrapatuzuen azkenik, eta lehengo zakur sonanbuluarenbalantza berberak eginez itzuli zen berriro.

Izua hezurretaraino sartzeko gauza zen huraikustea. Jacquesek agindu zion:

— Etzan!Zakurra etzan egin zen. Gero, zakurrari kope-

ta ukituz, esan zion:— Erbia hor, harrapa, harrapa.Eta animalia, etzanda jarraituz, lasterka egi-

ten ahalegindu zen, ametsetan ari diren zaku-rrek ohi duten bezala mugitu zen, eta muturrazabaldu gabe zaunka txiki batzuk egin zituen,bentrilokuo baten gisako zaunkak.

Jacquesek eroturik zirudien. Izerdia zerionkopetatik behera.

— Xaxa, xaxa nagusiari —egin zion oihu.Zakurrak bizpahiru astindu handi izan zituen.

Esango litzateke ez zuela nahi, borrokan ari zela.«Xaxa», errepikatu zion. Eta orduan zakurra, jai-kirik, nireganantz abiatu zen, eta ni hormarantz

atzeraka, beldur ikaraz, hanka jasorik, zakurrajotzeko, atzera eragiteko.

Jacquesek agindu zion:— Hona, etorri hona segituan.Zakurra harenganantz itzuli zen. Eta zakurra-

ri burua bi eskuez igurzten hasi zen, ikus ezinez-ko loturaren batzuetatik askatzen ari balitz beza-la.

Mirzak berriro begiak zabaldu zituen.— Bukatu da —esan zuen Jacquesek.Ez nintzen ausartzen zakurra ukitzen, eta

atea zabaldu nion, joan zedin. Geldiro joan zen,ikaraz, ahiturik, eta haren azkazalak berriroeskaileretan entzun nituen.

Jacques nireganantz etorri zen:— Hori ez da dena. Gehien beldurtzen naue-

na beste hau da, begira. Gauzek ere obeditu egi-ten didate.

Mahai gainean bazen halako sastakai-labana-edo bat, liburuetako orriak zabaltzeko erabiltzennuena. Eskua hartarantz luzatu zuen. Bazirudiennarraska zihoala eskua, geldiro-geldiro labana-rantz hurbiltzen, eta bat-batean labana beraikusi nuen, zinez ikusi, ikara egiten, mugitzen,

geldiro irristatzen, bera bakarrik, mahaiko zura-ren gainetik, gelditurik zain zeukan eskurantz,eta haren hatzen azpian geratu zen.

Beldurrez oihuka hasi nintzen. Neuk ereerotu behar nuela iruditu zitzaidan, baina harenahotsaren hots zoliak kolpetik baretu ninduen.

Jacques berriro hasi zen esaten.— Gauza guztiak etortzen dira horrela nirega-

nantz. Horregatik edukitzen ditut eskuak gor-dean. Zer den hau. Magnetismoa, elektrizitateindarra, imana? Ez dakit, baina nardagarria daguztiz.

Eta badakizu zergatik den nardagarria? Baka-rrik nagoenean, bakarrik gelditzen naizen bakoi-tzean, ezin dudalako gelditu inguruan dudanguztia nireganantz erakarri gabe.

Eta egunak eta egunak ematen ditut gauzaklekuz aldatzen, nekatu gabe ahalmen gorrotaga-rri hau frogatzen, alde egin didan frogatzeko-edo.

Bere esku handiak patrikan sartuak zituenberriro, eta gauari begira zegoen. Zaratatxo bat,ikara arin bat ematen zuen ari zela zuhaitzetan.

Euria zen, erortzen hasia.

— Beldurgarria da —esan nuen ahopeka.— Nazkagarria da —errepikatu zuen hark.Zurrumurru bat zabaldu zen hostadian, haize

kolpe bat bezala. Eurijasa zen, erauntsi lodi uhol-dezkoa.

Jacques bularra jasotzen zioten arnasaldihandiz hasi zen hats hartzen.

— Utz nazazu —esan zidan—, euriak sosega-tuko nau. Bakarrik egon nahi dut orain.

(1884ko irailaren 1ean)

SalgaiEguzkia jaikitzen denean oinez abiatu eta

itsaso barearen ertzean soroetan zehar ihintze-tan ibiltzea, zer mozkorraldia!

Zer mozkorraldia! Begietatik barrena sartzenzaizu argiarekin, sudurretatik barrena aire arina-rekin, azaletik barrena haizearen ufarekin.

Zergatik gordetzen dugu horren oroitzapenargia, kutuna, gardena Lurrarekin izandako amo-dio minutu batzuez, sentipen zoragarri arinbaten oroitzapena, bidearen bihurgune batenondoren, ibar baten sarreran, erreka batean,topatutako paisajearen fereka, neska atseginga-rri bat topatu izan bagenu bezala.

Gogoan dut egun bat, besteren artean. Bre-tainiako itsasertzean zehar nindoan, Finistèrekomuturrerantz. Pauso bizkorrez nindoan, ezertanpentsatu gabe, itsasgoraren ertzetik. Quimperléinguruan zen, Bretainiako alderdirik bigunen etaederren horretan.

Udaberri goiz bat, hogei urtez gaztetzen zai-tuzten, itxaropen berriak ematen dizkizuten eta

gaztaroko ametsak berpizten dizkizuten goizhorietako bat.

Gariaren eta olatuen artean ozta-ozta marka-turik zegoen bide batetik nindoan. Garia ez zenbatere mugitzen, eta uhinak ozta-ozta. Ongi adi-tzen zen soro helduen usain gozoa eta uhinekhondartzan utzitako belarren itsaso usaina. Ezer-tan pentsatu gabe nindoan, beti aurrera, hama-bost egun lehenago, Bretainia itsasertzik itsa-sertz igarotzeko asmoz, hasitako bidaiari jarrai-tuz. Indartsu, zauli, pozik eta alai sentitzen nin-tzen. Banindoan.

Ez nuen ezertan pentsatzen! Zertarako pen-tsatu poz oharkabe, sakon, haragizkoa, belarre-tan lasterka dabilen edo eguzkipean aireanhegan egiten duen piztiaren gisako poza denordu horietan? Urrutitik otoitz kantuak entzunnituen. Prozesioren bat, agian, igandea zen-eta.Baina mutur bat inguratu, eta mugi ezinik, txun-diturik geratu nintzen. Arrantzako bost ontzihandi agertu zitzaizkidan, jendez beterik, gizo-nezkoak, emakumezkoak, haurrak, Plouneven-eko erromeriara zihoazela.

Itsasertzari jarraituz zihoazen, geldiro, oihalarreak pixka bat puztu, eta berriro, segituannekaturik, mastetan behera baldan-baldan eror-tzen uzten zituen haizetxo bigun ito batek nekezbultza egiten ziela.

Ontzi astunak geldiro irristatzen ziren, jendezbeterik. Eta guztiak abesten ari ziren. Gizonezko-ek, zubian zutik, beren kapelu handiak jantzita,beren nota ozenak botatzen zituzten; emaku-mezkoek beren nota zoliak, eta haurren ahotsmeheek xirula mehearen hotsak ematen zutendeboziozko burrunba suharrean.

Bost ontzietako bidaiariek abesti bera oihu-katzen zuten, haren erritmo beti berdina zeru-rantz igotzen zela; eta bost ontziak elkarrenondoz ondo zihoazen, bata bestetik oso hurbil.

Nire aurretik igaro ziren, ondo-ondotik, etaurruntzen ikusi nituen; haien kantua ahultzeneta isiltzen entzun nuen.

Eta amets xoragarriak hasi nintzen egiten,gazteek ohi duten bezala, haurren gisa moduxarmagarri batez.

Zein laster ihes egiten duen ametsetako adinhorrek, bizitzako zorionezko adin bakar horrek!

Adin horretan ez zaude inoiz bakarrik, ez zaudeinoiz triste, inoiz ez uzkur eta herabe, bakarrikzauden unetik bertatik itxaropenetan barrenabide galdurik ibiltzeko ahalmen jainkotiarraduzunean. Zer maitagarrien lurraldea, edozergauza gertatzen dena, pentsamendu alderraia-ren zorabioan! Zein ederra den bizitza ameske-rien urrezko hautsaren azpian.

Horra, ordea, bukatu da hori dena!Ametsetan hasi nintzen. Zertaz? Etengabe

itxaroten den guztiaz, desiratzen den guztiaz,fortunaz, gloriaz, emakumeaz.

Eta banindoan, pauso handi bizkorrez, nireeskuaz gariaren buru horiak ferekatuz, nirehatzen pean makurtuz ilea ukitu izan banu beza-la kilimak egiten zizkidatela.

Hegitxo bat inguratu, eta hondartza estu biri-bil batean barrenean etxe zuri bat begiztatunuen, mailaz maila hondarretaraino jaisten zirenhiru terrazatan eraikia.

Zergatik eragin zidan etxe haren ikusteakpozezko hozkirri hura? Ba al dakit nik? Gertatzenda zenbaitetan, horrela bidaian zabiltzala, aspal-ditik ezagutzen dituzula iruditzen zaizkizun zoko-

ak topatzea, hain ezagun gertatzen baitzaizkizu,hain baitituzu bihotz-gozagarri. Izan al daitekeegiaz aurrez inoiz ikusi ez izana? han lehenagoinoiz bizi ez izana? Denak erakartzen zaitu,denak xoratzen, odaiertzaren marra leunak,zuhaitzen antolamenduak, hondarraren kolo-reak!

Oi, zein etxe polita, bere maila altuen gai-nean zutik! Fruitu arbola handiak zeuden ureta-rantz eskailera maila erraldoiak balira bezalajaisten ziren terrazetan. Eta arbola bakoitzakbazuen buruan, urrezko koroa bat bailitzan,isats-belar sorta luze bat loretan!

Egoitza hartarako maitasunak harturik geldi-tu nintzen. Nola nahiko nukeen haren jabe izan,han bizi, betirako!

Atera hurbildu nintzen, bihotza gogoz taupa-daka, eta langako zutikoetako batean iragarkihandi bat ikusi nuen: «Salgai».

Bozkariozko ikara bat sentitu nuen, etxe huraeskaini izan balidate, eman izan balidate bezala!Zergatik? horixe, zergatik? Ez dakit!

«Salgai». Beraz, ia inorena ez zen, edonorenaizan zitekeen, nirea, nirea! Zergatik poz hori,

alaitasun sakon, ulertezin hori? Banekien gaine-ra ez nuela erosi behar! Nola ordaindukonukeen? Ez zion axola, salgai zegoen. Kaiolanden txoria jabearena da, airean den txoria nirea,beste inorena ez denez.

Lorategian sartu nintzen. Ai lorategi xarma-garria, bere oholtza elkarren gainka jarriekin,martiri gurutziltzatuen beso luzezko keretekin,bere isats-belarrezko sortekin, eta bi pikondozahar terraza bakoitzaren amaieran.

Gorenekora igo nintzenean odaiertzari begirageratu nintzen. Hondartzatxoa nire oinetanhedatzen zen, biribil eta hondartsu, itsaso handi-tik, sarrera ixten zuten eta itsasoa haserre zenegunetan olatuak hautsiko zituzten hiru harkaitzastun eta ilunek bereizten zutela.

Goren-gorenean, aurrez aurre, bi harritzarerraldoi, bata zutik, bestea belarretan etzana,menhir bat eta dolmen bat, senar-emazte harri-garriak bailiran, sorginkeriaren batek hantxe gel-diaraziak, oraindik ere gerora hondoratzen,xehatzen, hegan egiten, desagertzen ikustekoakziren etxetxo salgai zegoen hari begira.

Oi dolmen zaharra eta menhir zaharra, zeinmaite zaituztedan!

Eta neure etxean joko nukeen bezalaxe jonuen atea. Emakume xahar bat etorri zitzaidanzabaltzera, neskame bat, neskame xahartxo batbeltzez jantzia, buruko zapi zuriz, serora batiduri. Ezagutzen nuela iruditzen zitzaidan, ema-kume hura ere.

— Zu ez zara bretainiarra, ausaz?— Ez, jauna, Lorrenatarra nauzu —erantzun

zidan.Eta jarraitu zuen:— Etxea ikustera al zatoz?— E, bai, jakina.Eta barrura sartu nintzen.Dena ezagutzen nuela iruditzen zitzaidan:

hormak, altzariak. Ia harritu nintzen atarian niremakilak ez zeudelako.

Egongelan sartu nintzen; egongela polit batzen, lasta-oihalez tapizatua; hiru leiho zabaleta-tik zegoen itsasora begira. Tximinia buruarengainean Txinako pitxerrak eta emakume batenargazki handi bat. Harenganantz jo nuen segi-tuan, ustez hura ere berehalaxe ezagutuko nue-

lakoan. Eta bai ezagutu ere, inoiz topatu eznuela ziur egon arren. Bera zen, bera, esperonuena, desio nuena, deitzen nuena, nire ame-tsak sorgintzen zizkidana. Bera, beti ibiltzendugun hori, aurki kalean ikusiko dena, landangarien gainetik eguzkitako gorri bat ikusten denorduko bidean topatuko dena, bidaian hoteleranoanerako iritsia izan behar duena, igotzeranoan bagoian dagoena, atea zabaltzen ari zai-dan aretoan topatuko dudana.

Huraxe zen, inolako zalantzarik gabe, hura-xe! Begira nituen begietan antzeman nion,aspalditik sumatua nien irribarre horretan antze-man nion.

Eta bertatik galdetu nuen:— Nor da emakume hau?Serora aurpegiko neskameak lehor erantzun

zuen:— Andrea.Berriro hasi nintzen:— Zure etxekoandrea al da?Doinu elizkoi gogor batez erantzun zidan:— Ez, ez jauna.Eseri nintzen, eta esan nuen:

— Konta iezadazu hori?Txunditurik zegoen, zirkinik gabe, isilik:Berriro ahalegindu nintzaion:— Etxe honen jabea da, orduan!— Ez, ez jauna.— Norena da hortaz etxe hau?— Nire ugazaba Tournelle jaunarena.Hatza argazkirantz jaso nuen.— Eta emakume hori, nor da?— Andrea. — Zure ugazabaren emaztea?— Ez, ez jauna.— Haren maitalea?Serorak ez zidan erantzun. Berriro ekin nion,

halako jelosia batek, emakume hura aurkituzuen gizon haren kontrako halako aiherkundelauso batek harturik:

— Non daude orain?— Jauna Parisen dago, baina andrea ez dakit.Zirrara bat sentitu nuen:— A! Ez dira elkarrekin hortaz.— Ez, ez jauna.Maltzur jokatu nuen; eta ahots sakon batez

esan nion:

— Esaidazu zer gertatu zitzaien, agian mese-deren bat egin ahal izango diot zure ugazabari.Badakit nor den emakume hau, gaiztoa da!

Neskame zaharra begira geratu zitzaidan,eta nire jarrera zabal eta zintzoa ikusita, konfian-tza hartu zuen.

— Ai, jauna, emakume horrek ondo zoritxa-rreko egin du nire ugazaba. Italian ezagutu zuen,eta ezkondu izan balira bezala ekarri zuen. Osoongi kantatzen zuen. Ikusteak ere errukia ema-teko moduan maite zuen, jauna. Eta bidaian ibiliziren eskualde honetan, iaz. Eta etxe hau aurki-tu zuten; ero batek eraikia zen, egiazko erobatek, herritik bi legoatara bizi izateko. Andreakbertatik erosi nahi izan zuen, nire ugazabarekinbertan geratzeko. Eta gizonak etxea erosi,andreari atsegin emateko.

»Joan den uda osoan egon ziren, jauna, eta ianegu osoan. Eta gero, egun batean, gosaltzekoorduan, deitzen dit jaunak:

— Césarine, ba al dakizu etxekoandrea etorriden?

— Ez dakit, jauna.

»Egun osoa egon ginen zain. Nire ugazabaamorratu baten gisan zegoen. Alde guztietanbilatu genuen, ez genuen aurkitu. Alde eginazen, jauna, inoiz ez da jakin ez nora ez nola».

Oi! hura poza hartu nuena! Serorari besarka-da bat emateko gogoa nuen, gerritik heldu etagelan barrena dantza eragiteko gogoa!

Ai, alde egina zen, ihes egin zuen, alde eginzion, nazkaturik, gizonari! Hura poza nirea!

Neskame zaharra berriro hasi zen:— Jaunak hiltzeko tristura hartu zuen, eta

Parisa itzuli zen, senarra eta biok hemen, etxeasaltzeko, utzirik. Hogei mila libera eskatzen ditu.

Baina ez nion entzuten! Emakumea nuengogoan! Eta, horretan, berriro abiatu besterik eznuela iruditu zitzaidan, emakume hura aurkitze-ko, udaberri honetan berriro eskualde hartaraitzulia bide zela, etxe hura ikusteko, bere etxe-txoa, berak hain maite izana, gizonik gabe ikusiahal izateko.

Hamar libera jarri nituen atso xaharrareneskuetan, hartu nuen argazkia, eta alde eginnuen, lasterka eta kartoi hartan txertatua zenirudiari eromenez muin eginez.

Berriro bidera itzuli nintzen eta oinez abiatunintzen berriro, emakume hari begira! Zer pozahura libre izatea, zer poza hark ihes egin izana!Ez zen dudarik gaur edo bihar, aste honetan edohurrengoan, topatu behar nuela, bere gizonarialde egin zionez! Nire ordua iritsia zelako bai-tzion alde egin!

Libre zegoen, munduko bazterren batean!Topatu baizik ez nuen, dagoeneko ezagutzennuenez.

Eta gari helduen buru makurtuak ferekatzennituen, bularra puzten zidan itsas airea edatennuen, eguzkia aurpegian musuka sentitzennuen. Banindoan aurrera, banindoan zorionezerotzen, itxaropenez horditurik. Banindoan, ziurbai ziur berehalaxe topatuko nuela eta oraingo-an gu bizitzeko itzuliko ginela etxe polit hartara.Zein atsegin izango zuen, oraingo honetan!

(1885eko urtarrilaren 5ean)

Emakume ezezagunaZorte ona izandako gertaerez hitz egiten ari

ziren, eta bakoitzak bere kasu bereziak konta-tzen zituen: topaketa harrigarri atsegingarriak,treneko bagoian, hotelean, atzerrian, hondartzabatean. Hondartzak, hala ere, oso leku egokiakziren amodiorako, Roger des Annettes jaunarenesanetan.

Gontran-i, isilik baitzegoen, iritzia eskatu zio-ten.

— Paris hobea da oraindik ere —esan zuen—. Emakumearekin gauza kuttunekin bezala ger-tatzen da, gehiago estimatzen da gutxien topatuuste zenuen lekuan topatuz gero, baina egiazbereziak direnak Parisen baizik ez dira aurkitzen.

Segundo batzuk isilik egon, eta berriro hasizen:

— Arraio! ederra da! Zoazte udaberri goizbatean gure kaleetara. Loreak bezala zabaltzenari direla ematen dute etxe kantoietatik aurreraigarotzen diren emakumetxo horiek! Oi ikuskaripolit, polit, polit hori! Bioleta usaina espaloi

ertzean; merkatariek bultzaka daramatzatengurdi geldietan igarotzen den bioleta.

»Giro alaia izaten da hirian; eta gizonek ema-kumeei begiratzen diete. Arraioaren arraioa,zein tentagarri diren beren zapitxo argiekin,azala erakusten duten beren zapitxo arinekin.Hara-hona ibiltzen gara, sudurra jasorik etagogoa erne; hara-hona ibiltzen gara, usaina har-tzen, eta zelatan. Zer gauza ederra, goiz horiek!

»Urrutitik ikusten da, ehun pausotara bereiz-ten eta ezagutzen, hurbiletik atsegin izangoduzun hura. Bere kapelako lorean, bere burua-ren mugimenduan, bere ibileran, sumatzen zaio.Zureganantz dator. Esaten duzu: «Kontu, horrabat» eta haren aurrera joaten zara, begiez janbehar batean.

»Dendara erosketak egitera doan neska batote da, elizatik datorren emakume bat ote, edobere maitalearenera doana ote? Zer axola dio.Bularra biribila du blusa gardenaren azpian. —Oi! haren gainean jarri ahal izango balitz hatza?hatza ala ezpaina. — Begirada uzkurra ala ausar-ta du, burua beltzarana ala ilehoria. Zer axoladio! Bizkor-bizkor doan emakume horren ukituak

hozkirri bat eragiten dizu bizkarrean behera. Etanola desiratzen den gaua arte, era horretantopatu dena! Egiaz diotsuet, hogeiren bat izaki-txo baditut oraindik ere gogoan, era horretarabehin edo hamar bider topatu eta hurbilagotikezagutu izan banitu zoro-zoro maitemindutaedukiko ninduketenak.

»Baina, horra, itsu-itsu maite izango lirate-keenak, ez dira inoiz ezagutzen. Ohartu zaretehorretaz? nahiko gauza bitxia da! Aldian behinikusten dituzu emakume batzuk ikusi hutsakdesiraz abarrakitzen zaituenak. Baina ikusi bes-terik ez dira egiten, horiek. Nik, Parisko kaleetanondo-ondotik igaro zaizkidan ume adoragarrihoriek guztiak gogoratzen ditudanean, neureburua urkatzeko moduko amorraldiak izatenditut. Non daude orain? Nor dira? Non topatuahal izango nituzke berriro? Non berriro ikusi?Esan zahar batek dio askotan igarotzen garelazorionaren ondo-ondotik; horra! ni neu ziur nagobehin baino gehiagotan igaro izan naizela bereharagi freskoaren beitaz zozoa bezalaxe harra-patu ahal izango nindukeenaren ondotik».

Roger des Annettes-ek irribarrez entzun zion.Honela erantzun zion:

Zuk bezain ongi ezagutzen dut nik hori: Begi-ra zer gertatu zitzaidan behin: Orain dela bosturte-edo topatu nuen lehendabiziko aldiz, Con-cordeko zubian, emakume gazte sendo samarbat, halako itxura... itxura... harrigarri samarbat... hartu niona. Beltzarana zen, beltzaran lodi-txo bat, ile distiratsuak bekokia jaten ziola, etabekainak bi begiak loki batetik besteraino zihoa-kion arku bakar batean bateratzen zitzaizkiola.Ezpain gainean bazuen bibote pixka bat, ametseragiten zizuna... amets... mahai gainean loresorta bat ikusirik maite dituzun basoetan ametsegiten den bezala. Gerria oso makurtua zuen,bularra oso irtena, erronka bat bailitzan aurkez-tua, tentaldi bat bezala eskainia. Begia tintaorban beltz bat bezala zen esmalte zurian. Ezzen begi bat, zulo beltz bat baizik, zulo beltz batharen buruan, emakume harengan, zabaldua,haren baitan ikusteko, harengana sartzeko beza-la. Oi, begiratu bitxi, opako, hutsa, pentsamen-durik gabea, eta hain ederra!

Emakume juduren bat izango zela irudituzitzaidan. Gizon asko itzultzen ziren hura ikusita.Grazia askorik gabe balantzaka zihoan, bainaburtzoragarri hala ere. Concordeko plazan zal-gurdi bat hartu zuen. Ergelaren moduan geratunintzen, Obeliskoaren ondoan; ordu arte inoizharrapatu ninduen desirazko emoziorik gogorre-nak jorik geratu nintzen.

Hiru-bat astetan erabili nuen gogoan, geroahaztu egin nuen.

Handik sei hilabetera ikusi nuen berriro,Bakearen kalean; eta, behinola ero-ero maiteizandako maitale bat berriro topatzen deneanbezalako bihotz-zartada bat sentitu nuen huraikustean. Gelditu egin nintzen nola zetorren ongiikusteko. Nire ondotik, ia-ia ukituz, igaro zenean,labe baten aho-ahoan nengoela iruditu zitzaidan.Gero, urrutiratu zenean, aurpegian haize hozki-rriak ferekatuko banindu bezalako sentipenaizan nuen. Erokeriaren bat egingo ote nuen bel-dur nintzen, neure buruaren beldur.

Askotan azaldu zitzaidan ametsetan. Ezagu-tzen dituzu zuk obsesio horiek.

Urtebete joan zen berriro ikusi arte; eta gero,arrats batez, ilunabarrean, Champs-Elysées ibil-bidean gora nire aurretik zihoala ezagutu nuen.

Etoileko arkua zeruaren suzko errezeleanmarrazten zen. Urrezko hauts bat, argitasungorrizko laino bat zebilen airean, Parisko apoteo-siak izaten diren arrats atsegingarri horietakobat zen.

Hari hitz egiteko gogo bizi batez jarraitzennion, haren aurrean belaunikatu eta ito beha-rrean nindukan emozioa adierazi.

Bi aldiz pasatu nuen atzetik aurrera, eta bialdiz atera itzuli. Bi aldiz sentitu nuen berriro,harekin topo egitean, Bakearen kalean jo nin-duen berotasun suharrezko sentipen hark berak.

Begiratu egin zidan. Gero Presborg kalekoetxe batean ikusi nuen sartzen. Bi orduz egonnintzen ate batean haren zain. Ez zen atera. Ate-zainari galdetzea deliberatu nuen orduan. Ezerulertzen ez zuen aurpegia jarri zidan:

— Bisitaren bat izango da —esan zuen.Eta beste zortzi hilabete eman nituen ikusi

gabe.

Eta horrela, urtarrileko goiz batez, Siberiakohotza egiten zuen goiz batez, Malesherbeskalean zehar, berotzeko-edo lasterka nindoala,non jotzen dudan topoz topo emakume bat;halako indarrez jo ere, non paketetxo bat eroribaitzitzaion.

Barkatzeko eskatzera nindoan. Huraxe zen!Harri eta zur ergeldurik geratu nintzen lehen-

dabizi; gero, eskuan zekarren gauza hura berrirohari emanik, bat-batetik esan nion:

— Damu dut, baina pozik nago, andrea,horrela bultza egin dizudalako. Badira bi urte etagehiago ezagutzen zaitudala, miresten zaituda-la, norbaitek elkarren ezaguerak egin diezazki-gun desirarik bortitzena nuela; eta ezin izan dutjakin nor zaren eta non bizi zaren. Barka horrelahitz egitea, baina emazu zuri agur egiteko esku-bidea dutenen artekoa izateko desira suharbatek eragina dela. Horrelako sentipen batekezin zaitu nahigabetu, ezta? Zuk ez nauzu eza-gutzen. Roger des Annettes baroia naiz. Galdeezazu, onesgarria naizela esango dizute. Orain,nire eskariari muzin egiten badiozu, betirakozoritxarreko egingo nauzu. Izan zaitez ona,

arren, emaidazu, esaidazu zu ikusteko modurenbat.

Finko begiratzen zidan, bere begi bitxi, hilhartaz, eta irribarrez erantzun zidan:

— Emaidazu helbidea. Ni joango naiz zureetxera.

Hain geratu nintzen harrituta, non antz ema-ten utzi nuen, itxura denez. Baina horrelakoustekabeetatik luze gabe oneratzen naiz beti,eta txartel bat eman nion segituan; keinu bizkorbatez sartu zuen patrikan, ezkutuko txartel ema-teetara ohituta zegoen esku batez.

— Noiz ikusiko zaitut? —esan nion ahopeka,ausardia harturik.

Zalantza pixka bat izan zuen, kalkulu zail bategin behar balu bezala, orduz ordu denbora zer-tan erabili behar zuen gogoratzeko, nonbait; etaxuxurlatu zidan:

— Igande goizean, nahi duzu?— Bai, horixe, nahi dudala.Eta joan egin zen, lehendabizi ni ondo araka-

tu, epaitu, haztatu eta aztertu ondoren, azaleanzerbait, likaren bat-edo, uzten zizula ematenzuen begirada astun lauso hartaz; bai baitziru-

dien olagarroek ura zikindu eta beren ehizakiaklo arazteko erabiltzen duten isurkari lodi horieta-koren bat jaurtitzen zizula.

Sekulako gogoeta lanak hartu nituen igandeaarte emakume hura zer zen eta harekin zerjokaera izan behar nuen asmatzeko.

Ordaindu behar al nion? Zenbat?Harri bitxi bat erosiko niola erabaki nuen,

bitxi polit bat, zinez, erosi eta bere bitxi kutxa-txoan jarri nuen, tximinia erlaitzean.

Eta haren zain geratu nintzen, oso gaizki loegin ondoren.

Hamarrak aldera iritsi zen, lasai, pausatu, etaoso ezaguna banindu bezala luzatu zidan eskua.Eserarazi nuen, kendu nion kapela, estalkia,larruzko berokia, mahuka berokia. Eta, enbarazupixka batez, galaixeago azaltzen hasi nintzen, ezbainuen astirik galdetzeko.

Bere aldetik ere ez zuen erregutu behar han-dirik izan, eta artean elkarri hogei hitzik esangabe hasia nintzen hura biluzten. Berak bakarrikjarraitu zuen nik sekula onez burutzen asmatzenez dudan eginkizun batere erraz ez den hori.Orratzetan sastatzen bainaiz, askatu ezinezko

korapilotan nahasten ditut lokarriak, askatuordez; dena nahasten dut, dena mordoilotzen,dena atzeratzen, eta burua galtzen dut.

Ai, adiskidea, ezagutzen al duzu hori bainomomentu zoragarriagorik bizitzan, emakumeguztiek duten ostrukaren lotsakortasun hori ezikararazteko, banan-banan bere oinen inguruanerortzen ari zaizkion bere zapi burrunbari guztiezzuretzat biluzten ari denari gizalegez urrutisamarretik begiratzen zaion une hori baino?

Eta zer politagorik, orobat, herioak jo balitubezala hutsik eta bigun erortzen diren jantzigozo horiek bereizteko egiten dituzten mugi-menduak baino? Zein une harrigarria eta hunki-garria haragia azaltzen denekoa, besoak biluzik,eta bularra gerruntzea erori ondoren, eta zeinzirraragarria azkeneko errezelaren azpian suma-tzen den gorputzaren marra!

Horra non, ordea, gauza harrigarri bat ikus-ten diodan, orban beltz bat, sorbalda artean; biz-karra ematen baitzidan; orban beltz handi bat,koskor bat bezala, beltz-beltza. Ez nuela begira-tuko agindua nuen gainera.

Zer zen? Ezin nuen zalantzarik izan, ordea;zeren agerian zuen bibotearen, begi biak batzenzizkion bekainaren, buru oskol bat balitz bezalaestaltzen zuen txima haien gogoratzeak presta-tu behar baininduen ustekabe hartarako.

Harridurak hartu ninduen hala ere, eta ikus-pen eta oroitzapen ondo bereziek sorgindurikbat-batean. Mila eta bat gauetako magiagilehaietako bat, gizonak amildegi ezezagunetanbarrena eramateko ardura duten izakari arrisku-garri, gaizto haietakoren bat, iruditzen zitzaidanari nintzela ikusten. Salomon gogoratu zitzaidan,Sabako erregina ispilu baten gainetik igaroaraz-ten, oinaren ordez apatxa ote zuen ezagutzeko.

Eta... nire amodio kantua kantatu behar nue-nean, ahotsik ez baina, hots haritxo bat nuelaohartu nintzen, adiskidea. Barkatu, Aita Santua-ren kantarien ahotsa nuen; hasieran harrituzitzaion, baina gero haserretu egin zen erabat,zeren lasterka berriro janzten ari zela, jaulki bai-tzuen:

— Ez zegoen zertan ni nekarazirik.Harentzat erosia nuen eraztuna onarrarazi

nahi izan nion, baina halako harrotasunez esan

zidan «Zer naizela uste duzu, jauna?» non bela-rrietaraino gorritu bainintzen lotsaren lotsaz. Etabeste hitz bat esan gabe alde egin zuen.

Horra bada nire abentura guztia. Txarrena,ordea, orain maiteminduta nagoela, erotzerainomaiteminduta.

Ezin dut emakume bat ikusi hura gogora eto-rri gabe. Gainerako guztiek gogaitarazten naute,higuintzen naute, non eta haren antza ez duten.Ezin dut musu bat eman masaila batean besar-katzen dudanaren ondoan beste haren masailaikusi gabe, eta torturapean naukan desira ase-gabe honek oinaze bizitan jarri gabe.

Han da beti, nire topaketa guztietan, ferekaguztietan, denak hondatzeko, denak gorrotaga-rri bihurtzeko. Han da beti, jantzita edo biluzik,maitale bat bailitzan; han da beti, bestearenondoan, zutik zein etzanda, ikusgarri, baina ezinatzemanezko. Eta sinetsita nago, egiaz, emaku-me sorgindu bat zela, sorbalden artean sorgin-kutun misteriozkoren bat zuela.

Nor den? Ez dakit oraindik. Bi bider topatudut harrezkero. Agur egin diot. Hark ordea ez ditagurrik itzuli, ezikusi egin dit. Nor da! Asiako

emakume bat, agian? Sortaldeko juduren bat,ausaz? Judua, horixe! Horretantxe nago, juduadela. Zergatik, ordea? Horra! Zergatik? Ez dakit!

(1885eko urtarrilaren 27an)

Ero baten gutunakSendagile estimatua, zure eskuetan jartzen

naiz. Egizu nitaz nahi duzuna.Argi eta garbi azalduko dizut nire izpirituaren

egoera, eta zuk ikusiko duzu ea ez ote litzate-keen hobe aldi baterako osasun etxe bateansartu han zaindu nazaten, inguraturik naukatenburtzoramenduen eta sufrikarioen mende utzibaino.

Hona nire arimako gaitz berezi honen histo-ria, luzea eta zehatza.

Jende guztia bezalaxe bizi nintzen ni, bizitzagizonaren begi zabal itsuez ikusten, harritu gabeeta ulertu gabe. Abereak bizi diren bezala bizinintzen, denok bizi garen bezala, gure izateareneginkizun guztiak betez, inguruan duguna azter-tuz, eta ustez ikusiz, ustez jakinez, ustez ezagu-tuz, harik eta egun batean hori dena gezurrez-koa dela ohartu nintzen arte.

Montesquieu-ren esaldi batek argitu zidanbat-batean pentsamendua. Hona zer dioen:«Gure makinan organo bat gehiago ala bat

gutxiago izateak arras bestelako adimena eginizango liguke.

»... Alegia, gure makina era jakin batekoadelako finkatu izan ziren lege guztiak beste erabatekoak izango lirateke gure makina era jakinhorretakoa izan ez balitz».

Hilabeteak eman ditut horri buruz gogoetan,hilabeteak eta hilabeteak, eta, poliki-poliki argi-tasun berezi bat sortu zait nire baitan, eta argi-tasun horrexek gaua ekarri dit.

Hain zuzen ere, gure organoak ditugu kanpo-ko munduaren eta gure arteko bitartekari baka-rrak. Esan nahi baita, gure baitako izatea, gureni-a osatzen duena, kirio hari batzuen bitartezdagoela mundua osatzen duen kanpoko izatea-rekin harremanetan.

Baina, kanpoko izaki hori, bere proportzioen-gatik, bere iraupenagatik, bere tasun izendaezi-nezko eta barnera ezinezkoengatik, bere jato-rriagatik, bere etorkizunagatik edo bere helbu-ruengatik, bere irudi urrutikoengatik eta bereazaltzeko modu amaigabekoengatik, guretzatatxiki ezinezkoa izatez gainera, mundu horreta-tik ezagutzeko gauza garen zatitxoaz ere, urri

bezain ziurtasun gabeak dira gure organoekematen dizkiguten berriak.

Ziurtasun gabeak, gure organoen nolakota-sunaren araberakoak direlako guretzat materia-ren ageriko tasunak.

Urriak, gure zentzuak bost baizik ez direnez,zentzu horien ikerketa alorra eta azal diezaguke-tenaren izaera bera oso murriztuak direlakohorrenbestez.

Azalduko dizut nire iritzia. — Begiak neurriak,formak eta koloreak azaltzen dizkigu. Huts egi-ten digu hiru puntu horietan.

Neurria batez beste erditsukoa duten gauzakbaizik ezin dizkigu azaldu, gizonaren tamainarenproportzioan, eta horrek eraman gaitu gauzabatzuetarako handi hitza eta beste gauzabatzuetarako txiki hitza erabiltzera, begiarenahultasunak beretzat handiegia edo ñimiñoegiadena ikusten uzten ez diolako hain zuzen. Hortikateratzen da ondorioz begiak ez dakiela eta ezduela ikusten ia ezer ere, unibertsoa ezkutaturikdagoela begiarentzat ia guztia, eta berdin espa-zioan bizi den izarra eta ur tanta batean bizi denpiztia mikroskopikoa.

Begiaren ahalmen normala baino ehun milioialdiz handiagoa balu ere, arnasan hartzen dugunairean era guztietako izakari ikusezinak eta ingu-ruan ditugun planetetako biztanleak ikustekogauza balitz ere, piztia txikiagozko arraza infini-tuak geratuko lirateke oraindik, eta hain munduurrunak non ezingo bailitzateke begia haietarairitsi.

Gure proportzio ideia guztiak gezurrezkoakdira berez, handitasunean eta txikitasunean ezinbaitaiteke mugarik izan.

Neurriez eta formez hartzen ditugun ustezkoiritziak ez du inolako balio absoluturik, organobaten ahalmenak eta geure buruarekin egitendugun alderaketak baizik ez baitute erabakitzenhori.

Gainera esan beharra dago begia ez delagauza gardenak ikusteko gai. Akatsik ez duenbeira batek huts eragingo lioke. Airetzat hartukoluke, airea ere ez baitu ikusten.

Eta azter dezagun kolorea.Kolorea existitzen bada, gure begia halako-

xea delako, eta gorputzek jotzen dituen argiaberen baitan zurgatu eta beren izaera kimikoa-

ren arabera deskonposatzeko duten forma des-berdinak garunera kolore forman igortzen ditue-lako existitzen da.

Zurgatze eta deskonposizio horren proportziodesberdinak dira kolorearen ñabardurak.

Organo horrek, beraz, bere ikusteko modua,edo, hobeto esanda, neurriak eta argitasunareneta materiaren arteko erlazioak atzematekoduen bere gisako modua harrarazten dio adime-nari.

Azter dezagun orain entzumena.Begiarekin gertatzen zen baino ere mende-

koago eta tronpatuago gara fantasiaz betetakoorgano honekin.

Elkarrekin talka egiten duten bi gorputzekastindu bat eragiten dute eguratsean. Mugimen-du horrek dardara bat eragiten dio gure belarri-ko mintz txiki bati, eta horrek hots bihurtzen duizatez dardara bat baizik ez zena.

Izadia mutua da. Baina tinpanoak badu espa-zioan gertatzen diren uhin ikusezinezko dardaraguztiak guretzat gauza zentzudun gisa, etabibrazio kopuruaren arabera zentzu desberdingisa gainera, igortzeko ahalmen mirarizko hori.

Belarritik garunera doan entzumenaren ner-bioak burutzen duen metamorfosi horrek artebitxi bat utzi digu sortzen, musika, arte guztietanpoetikoen eta zehatzena, amets bat bezainzehazgabea eta aljebra bezain zehatza.

Eta zer esan dastamenaz eta usaimenaz?Ezagutuko al genituzke janarien ezaugarriak etaurrin gozoak gure sudurraren eta ahosabaiarenahalmen harrigarri horiek ez bagenitu?

Gizona existi daiteke, hala ere, belarririkgabe, dastamenik gabe, usaimenik gabe, zarata-ren, ahogozoaren eta usainaren ideiarik gabe,alegia.

Beraz, organo gutxiago bagenitu, gauza zora-garri eta berezi askoren ezjakin izango ginateke,baina organo gehiago bagenitu, frogatu ahal iza-teko biderik ez dugunez inoiz sumatu ere egingoez ditugun ezin konta ahala gauza aurkitukogenituzke gure inguruan.

Beraz, ezagun dena juzkatzen dugunean hutsegiten dugu, eta aztertu ez dugun mundu ezeza-gun batez gaude inguraturik.

Beraz, ezer ez da ziur eta dena har daitekeera desberdin askotara.

Dena da gezurrezko, dena izan daiteke, denada zalantzazko.

Adieraz dezagun bada gauza ziur hori behi-nolako esaera berrituz: «Pirinioetatik hona egia,handik hara gezur».

Eta esan dezagun: gure organoan egia dena,aldamenekoan gezur.

Bi eta bik ez dute zertan lau emanik gureatmosferatik kanpo.

Egia lurraren gainean egia, urrutiago hutsegi-tea, eta hortik ateratzen dut ondorioz begiztatubaizik egin ez ditugun misterioak, hala nola elek-trizitate indarra, hipnosia, borondatearen igorpe-na, sugestioa, magnetismozko gertaera guztiak,naturak horretarako organorik eman ez digula-ko, edo horiek ulertzeko organorik eman ez digu-lako, baizik ez direla guretzat ezkutuko.

Nire zentzumenek erakusten didaten guztia,nik atzematen dudan bezala, niretzat baizik ezdela horrela, eta beste bat beste era bateraantolatuta balego, hori dena harentzat guztizbestela izango litzatekeela konbentzitu ondoren,eta gero horretatik ondorio gisa gizadia besteera batera egina balitz, bizitzari buruz, gauza

guztiei buruz, guztiz gureak ez bezalako ideiakizango lituzkeela atera ondoren, hain zuzen eregizonok sinesteetan dugun antza organoetandugun antzetik baitator, eta irizpideen artekodesberdintasunak gure nerbio harien funtziona-menduan ditugun desberdintasun arinetatik bai-zik ez baitatoz, horren guztiaren ondoren, beraz,gizonaren neurriaz goitiko gogoeta ahalegin bategin dut inguruan dudan atzeman ezinezko mun-duaren susmo apur bat hartzeko.

Erotu egin naiz?«Gauza ezezagunez bildurik nago» esan diot

nire buruari. Eta nire baitan irudi egin nuen gizo-nak ez zuela belarririk, baina susmoa bazuela,guk beste hainbeste misterio ezkutu susmatzenditugun bezala, hotsa badela, fenomeno akusti-koak konstatatzen zituela, baina ezin zuela ezerabaki zer diren, ez nondik datozen asmatu. Etanire inguruko gauza guztien beldurra hartunuen, airearen beldurra, gauaren beldurra. Iaezer ezagutzeko gauza ez garenez, eta ezerkmugarik ez duenez, zer da gainerakoa. Ezereza,ezta? Eta zer dago itxuraz ezerez den horretan?

Eta gizonaz munduaren hasieratik jabetu zennaturaz gaindiko gauzen beldur lauso hori arra-zoizkoa da, zeren eta ezkutuan geratzen zaigunabaizik ez baitira, hain zuzen, naturaz gaindikogauzak.

Orduan ulertu nuen izumena zer den. Uniber-tsoaren sekretuetako batera iristen ari nintzelairuditu zitzaidan.

Nire organoak bizitzen, kitzikatzen, unetxobatez ikusezinak atzematera behartzen ahale-gindu nintzen.

Nire buruari esan nion: «Dena da izaki.Airean igarotzen den oihua piztia bat bezalakoxeizakia da, jaio, mugimendu bat sortu, berriroeraldatu eta hil egiten baita. Beraz, izaki gorputzgabeetan sinesten duen arima beldurtia ez dabiloker. Zer dira horiek?»

Zenbat gizonek ez dituzte sumatzen, ez dutehozkirria izaten hurbiltzen zaizkienean, ez duteikara egiten haiek ozta-ozta ukitzen dituztenean.Baten inguruan sentitzen dira, inguruan, bainaezin dira bereizi, ez baitugu horiek ikusi ahalizango lituzkeen organorik, edo, hobeto esanda,

horiek argitara atera ahal izango lituzketen orga-norik.

Nik sentitzen nituen, ordea, beste inork bainogehiago, naturaz goitiko ibiltari horiek. Izakariakala misterioak? Zer dakit nik? Ezin esango nukezer diren, baina beti adierazi ahal izango nukenoiz diren han. Eta ikusia dut —izaki ikusezin batikusi— izaki horiek ikus daitezkeen heinean.

Gau osoak ematen nituen geldi-geldi,mahaian eserita, burua esku artean eta horretanpentsatzen, haietan pentsatzen. Behin bainogehiagotan iruditu zitzaidan ukiezinezko eskubatek, edo hobeto esanda, atzeman ezinezkogorputz batek, ileak ozta-ozta ferekatzen zizki-dala. Ez ninduen ukitzen, bere izaera haragizkoaez duenez, pisurik gabea, ezin ezagutuzkoa bai-zik.

Horra bada, gau batean nire atzean zurezkozoruak kraska hots bat egiten zuela entzunnuen. Ikara sartu zitzaidan. Itzuli nintzen. Eznuen ezer ikusi. Eta ez nuen gehiago hura gogo-ratu.

Biharamunean, ordea, hots bera entzun zen,ordu berean. Hainbesteraino beldurtu nintzen,

non jaiki egin bainintzen, nire gelan ni bakarrikez nengoela ziur, ziur, ziur. Baina ez zen ezerikusten. Airea garbi-garbi zegoen, alde guztietangarden. Nire bi argimutilek zoko guztiak argitzenzituzten.

Zarata ez zen berriro hasi, eta poliki-polikisosegatu egin nintzen; kezkaturik nengoen halaere, eta sarritan itzultzen nintzen.

Hurrengo egunean goiz sartu nintzen gelan,ikustera zetorkidan ikusezina nola ikusi asmatunahiz.

Eta ikusi nuen. Hil nintzen ia izuaren izuz.Nire tximiniako eta lanparako kandela guz-

tiak piztuta neuzkan. Jai egun baterako bezalaxeargituta zegoen gela. Mahai gaineko bi argimuti-lak piztuta zeuden.

Nire aurrez aurre nire ohea, haritzezko ohezahar habedun bat. Eskuinetara tximinia. Ezke-rretara atea, neuk morroiloz itxia. Atzean, armai-ru handi ispiludun bat. Ni neu hara begira nengo-en. Begi bitxiak nituen, eta begi-niniak handitu-ta.

Gero egunero bezala eseri nintzen.

Bezperan eta bezpera aurrean bederatziaketa hogeita bian gertatu zen hotsa. Zain nengo-en. Une hori iritsi zenean, esan ere ezinezko sen-tipen bat izan nuen, isurkari bat, eutsi ezinezkoisurkari bat nire haragiaren zati guzti-guztietansartu izan balitzait bezala, nire arima guztiahalako izumen erdiragarri, on batez itoz. Etakraska hotsa entzun zen berriro, nire ondo-ondo-an.

Eta hain bizkor jaiki eta biratu nintzen, nonerori bainintzen ia. Egunez bezalaxe ikusten zen,eta ez nuen nire burua ispiluan ikusi! Ispiluahutsik zegoen, garbi, argiz beterik, Eta ni ez nen-goen barruan, nahiz eta aurrean egon. Begiakeroturik nengoen ispiluari begira. Ez nintzenausartzen hartara hurbiltzen, bestea, ikusezina,bitartean zegoela eta hark estaltzen ninduelasumaturik.

Hura beldurra izan nuena! Eta horra non hasinintzen berriro ispiluaren barrenean neure burualaino batean ikusten, laino batean, uraren bestealdean bezala; eta ur hori geldiro-geldiro eskui-netik ezkerrerantz mugitzen zela iruditzen zitzai-

dan, segundotik segundora nire irudia zehatzagobihurtuz. Eklipse baten amaiera bezala zen.

Ezkutatzen ninduen gauza hark ez zuen ertzzehatzik, poliki-poliki argituz zihoan gardentasunopako bat-edo baizik.

Eta azkenean nire irudia zehatz ikusi ahalizan nuen, ispiluan begiratzen dudanean egune-ro ikusten dudan bezala.

Ikusi egin nuen, beraz!Eta ez dut berriro ikusi.Baina haren zain nago betiere, eta ohartuta

nago zain egote horretan burua joan egiten zai-dala.

Orduak, gauak, egunak, asteak ematen ditutnire ispiluaren aurrean, haren zain! Eta ez daetortzen.

Ohartua da, nonbait, ikusi egin nuela. Bainani sinetsita nago beti egongo naizela haren zain,hiltzen naizen arte, etengabe egongo naizelaharen zain, ispilu horren aurrean, zelatan dago-en ehiztaria bezala.

Eta, ispilu horretan, irudi eroak ikusten hasinaiz, munstroak, gorpu nazkagarriak, piztiamota beldurgarri guztiak, izaki ankerrak, eroen

gogoa harturik duten begitazio itxuragabe guz-tiak.

Hona nire aitorpena, sendagile estimatua.Esaidazu zer egin behar dudan.

(1885eko otsailaren 17an)

Katuei buruz

ICap d’Antibes

Lehengo batean, ate aurrean eserita, eguzki-eguzkitan, eguerdi-lili loratuzko saski batenaurrean, oraintsu argitaratu den liburu bat, libu-ru zintzo bat, gauza bitxia, eta polita gainera,Georges Duval-en Le Tonnelier ari nintzen ira-kurtzen. Katu handi zuri bat, lorezainarena, jauzieginik belaun magalera etorri zitzaidan, etakolpe hartaz liburua itxi zidan; alboan utzi nuen,piztia hura ferekatzeko.

Bero egiten zuen; lore berrien usain bat,usain herabea oraindik ere, aldizkakoa, arina,zebilen airean, eta airean zabaltzen ziren orobataldiro han urruti ikusten nituen gailur zurietatikzetozen hozkirriak ere.

Eguzkia, ordea, kiskalgarria zen, bizia, lurraharrotu eta biziarazten duten horietakoa, bihiaprintzatu eta lotan diren hoziak pizten dituzten

horietakoa, eta orobat kimuak ere, hosto gaz-teak zabal daitezen. Katua magalean kiribilkazebilkidan, bizkarrez behera, hankak airean,erpeak itxi eta zabaldu, ezpainen azpian bereletagin zorrotzak eta bekainen arteko zirrikitu iaitxiaren artetik bere begi berdeak erakutsiz.Fereka egiten nion eta eskuetan nerabilen piztiabigun urduria, sedazko oihala bezain malgua,gozoa, beroa, eztia eta arriskutsua. Pozik egitenzuen runrunka, hozka egiteko prest, igurzteaadina gustatzen baitzaio hozka egitea. Lepoaluzatzen zuen, kiribilkatzen zen, eta ukitzen eznuenean, zutitu eta nire esku jasoaren kontrabultzatzen zuen burua.

Nik hura urduritzen eta hark ni urduritzen,zeren maite eta gorrotatu, biak egiten baititutnik piztia xoragarri eta doilor horiek. Atsegin dutukitzea, nire eskuan igurzten nauen sedazkoazal hori irristaraztea, ile horretan, larru fin,zoragarri horretan duten beroa sentitzea. Ezdago hori baino gauza guriagorik, ezerk ez dioematen azalari sentsazio xumeagorik, finagorik,bakanagorik katu baten jantzi epel, dardaratiakbaino. Baina jantzi bizi horrek ferekatzen ari nai-

zen piztia itotzeko gogo bitxi basati bat jartzendit hatzetan. Niri hozka egin eta urratzeko duengogoa sentitzen diot, sentitzen eta hartu egitendut gogo hori, komunikatzen didan isurkari batbalitz bezala; nire behatz puntetatik jasotzen dutbere ile bero horretatik, eta gora eta gora igo-tzen zait nire nerbioetan barrena, nire soin ata-letan, nire bihotzeraino, bururaino, betetzennau, azalean zehar zabaltzen zait, hortzak estua-razten dizkit. Eta denbora guzti-guztian, barne-raino sartzen zaidan eta dena hartzen nauen kili-ma bizi arina sentitzen dut nire hamar hatzenpuntan.

Eta piztia hasten bada, hozka egiten badit,atzamarka egiten badit, lepotik heltzen diot,birarazten dut eta urrutira jaurtitzen dut, habai-la batez harria bezala, hain azkar eta gogor nonez baitu inoiz izaten mendeku hartzeko astirik.

Gogoan dut haurra nintzenerako ere horrela-xe maite nituela katuak, nire eskutxoetan itoa-razteko bat-bateko gogo horiekin; eta, behin,lorategiaren barreneko aldean, basorako sarre-ran, belar handietan jiraka eta biraka ari zengauza gris bat begiztatu nuela. Zer zen ikustera

joan nintzen; katu bat zen, lakioan harrapatua,itotzen, arnasestuka, hiltzen. Bihurrika ari zen,bere erpeez lurra harrotzen zuen, jauzi egitenzuen, indarge erortzen zen, gero berriro hastenzen, eta haren hats zakar lasterrak punpa batenhotsa egiten zuen, oraindik ere entzuten dudanhots beldurgarri bat.

Banuen pala bat hartu eta lakioa moztea,banuen morroia bilatu edo aitari esatea. Ez, eznintzen mugitu, eta bihotza taupadaka nuela,dardarazko poz anker batez ikusi nuen hiltzen;katua zen! Zakurra izan balitz, lehenago moztu-ko nukeen neure haginez kobrezko haria segun-do bat gehiago sufritzen utzi baino.

Eta hil zenean, ondo hil zenean, oraindik erebero zegoela, ukitzen eta isatsetik tira egitenhasi nintzaion.

II

Zoragarriak dira, hala ere, zoragarriak batezere, zeren ferekak egiten zaizkienean, gureharagiaren kontra igurtzi egiten duten bitartean,

eta sekula guri begira daudenik ez diruditenberen begi horiez begira ari zaizkigula runrunkaeta kiribilka aritzen diren bitartean, ederki ikus-ten baitzaie beren samurtasunaren ziurgabeta-suna, beren plazerraren egoismo doilorra.

Emakume batzuek ere ematen digute horre-lako sentipena, amodioaren kontra igurztekoaukeratu gaituzten begi argi eta faltsuzko ema-kume xarmagarri, gozoek. Haien ondoan, ezpai-nak luzaturik besoak zabaltzen dituztenean,bihotza taupadaka besarkatzen dituzunean,haien laztan samurraren gozamen sentsualgozagarria dastatzen denean, ondo dakizu kate-me bat duzula, erpeak eta letaginak dituen kate-me bat, kateme doilor, azpikari, maitale etsaibat, musuez aspertzen denean hozka egingoduena.

Poeta guztiek izan dituzte atsegin katuak.Baudelairek bertso jainkotiarrez kantatu zituen.Ezaguna da haren soneto miragarria:

Les amoureux fervents et les savantsaustères

Aiment également, dans leur mûresaison,

Les chats puissants et doux, orgueil dela maison,

Qui comme eux sont frileux, et commeeux sédentaires.

Amis de la science et de la volupté,Ils cherchent le silence et l’horreur des

ténèbres.L’Erèbe les eût pris pour ses coursiers

funèbresS’ils pouvaient au servage incliner leur

fierté?Ils prennent, en songeant, les nobles

attitudesDes grands sphinx allongés au fond

des solitudesQui semblent s’endormir dans un rêve

sans fin.Leurs reins féconds sont pleins d’étin-

celles magiques.Et des parcelles d’or, ainsi qu’un sable

fin,

Etoilent vaguement leurs prunellesmystiques.

III

Nik izan nuen behin Kateme Zuriaren palazio-an bizi izandako sentipena, piztia uhintsu, miste-riozko, zirrara eragile horietako bat, agian izakiguztien artean ibiltzen entzuten ez zaion izakibakarra dena, erregina zen magiazko gaztelubatean bizi izandako sentipena, alegia.

Orain hurrengo neguan gertatu zen, Medite-rraneoaren bazter honetan beronetan.

Bero itogarria egiten zuen Nizan, eta eskual-de honetako biztanleak gaineko mendietanarnasa hartzera joan ahal izateko haran librerenbat ez ote zuten galdetu nuen.

Thorenc-ekoa aipatu zidaten. Ikustera joateaerabaki nuen.

Grasse-ra iritsi behar izan nuen lehendabizi,urrinen herrira, alegia; aipatuko dut egunenbatean berriro herri hori, beharbada litroak bimila liberaraino egiten duen lore urrin horiek

nola egiten diren kontatzen dudanean. Herrikohotel zahar batean igaro nuen hango arratsaldeaeta gaua; erdipurdiko ostatua, janariaren kalita-tea geletako garbitasuna bezain nolabaitekoazuena; eta hurrengo goizean berriro abiatu nin-tzen.

Bidea mendi-mendian sartzen zen, trokartesakonen ertzetik eta gailur antzu, zorrotz, basa-tien azpitik. Galdezka ari nintzen neure buruariea udako zer egonaldi bitxi agindu zidaten han;eta atzera itzuli eta gauerako Nizara itzultzearnintzela, non ikusten dudan bat-batean nireaurrean, haran guztia ixten zuela zirudien men-dixka baten tontorrean, zeruaren kontradorreak, harresi eroriak, gaztelu hil baten arki-tektura harrigarri oso baten isla marrazten zuenhondoa jotako eraikuntza zahar izugarri etamiresgarri bat. Antzina Thorenc-eko lurraldeagobernatzen zuen behinolako Tenpleko ordena-ren gomendio-buru baten egoitza.

Mendia saihetsetik igaro, eta haran berde,zabal, atsedengarri bat topatu nuen. Barren-barrenean belardiak, ur lasterrak, sahatsak; etamaldetan lerrak, zeruraino.

Gomendio egoitzaren aurrez aurre, harana-ren beste aldean, baina hura baino beherago,bada jendea bizi den gaztelu bat, Quatre-Tours-eko gaztelua, 1530 inguruan eraikia. Gaur egun,ordea, Pizkundeko aztarnarik batere ez da gera-tzen.

Eraikuntza karratu astun eta gotorra da, itxu-ra ahaltsukoa, ertz banatan gudurako dorrebana duena, izenak berak dioen bezala.

Egoitza hartako jabearentzat gomendiozkogutun bat neraman, eta ez zidan hotelera joatenutzi.

Haran hori guztia, zinez gozagarria, amestuere egin daitekeen egonlekurik atsegingarriene-tako bat da. Arratsa arte ibili nintzen hara-hona;gero, afaldu ondoren, prestatu zidaten gelara igonintzen. Hormak Cordobako larru zaharrez esta-lita zituen areto moduko batetik igaro nintzenlehendabizi, gero beste gela batetik; kandelarenargitan dama erretratu zahar batzuk ikusi nituenlaster-laster hormetan, Théophile Gautier-ekaipatu izan dituen bezalako koadroak:

J’aime à vous voir en vos cadres ova-les

Portraits jaunis des belles du vieuxtemps,

Tenant en main des roses un peupâles

Comme il convient à des fleurs de centans!

eta gero niretzako ohea zegoen gelan sartunintzen.

Bakarrik geratu nintzenean geldiro aztertunuen. Paisaje urdinetan dorre arrosa-koloreaketa harribitxizko hostaila baten azpian zeudenhegaztitzar fantastikoak ageri ziren koadrozestalita zituen hormak.

Nire komuna dorretako batean zegoen.Leihoak, gela aldetik zabalak, kanpora berrizestuak, hormaren loditasun osoa hartzen zutela,saieterak baizik ez ziren, gizonak hiltzeko balia-tzen ziren zirrikitu horiek, alegia. Atea itxi nuen,etzan nintzen, eta lo hartu nuen.

Ametsetan egin nuen; beti egiten da ametspixka bat egunean zehar gertatu denaz. Bidaia-tzen ari nintzen; ostatu batean sartzen nintzeneta mahaira eseririk zerbitzari bat jaietarako jan-tziz eta hargin bat ikusten nituen, elkarte bitxia,batere harritzen ez ninduena. Victor Hugoriburuz ari ziren, hil berria baitzen, eta ni ere sola-sean sartzen nintzen. Azkenean atea ixten ezzen gela batera joaten nintzen lotara, eta, horre-tan, zerbitzaria eta hargina ikusten nituen, adrei-luz horniturik, geldiro-geldiro nire oherantz zeto-zela.

Kolpetik esnatu nintzen, eta une batzukbehar izan nituen nire onera etortzeko; gero bez-perako gertaerez gogoratu nintzen: Thorenc-erairistea, gazteluzainaren abegi ona... Berrirobegiak ixtera nindoala, non ikusiko, ikusi zinez,ilunpean, gauez, nire gelaren erdian, gizonarenburuaren alturan gutxi gorabehera, suzko bi beginiri begira. Pospolo bat hartu, eta, igurzten arinintzen bitartean, hots bat entzun nuen, hotsarin bat, zapi heze bildu bat erori izan balitzbezala, eta argia piztu nuenerako ez nuen ezer

ikusi gelaren erdian zegoen mahai handi bat bai-zik.

Jaiki nintzen, arakatu nituen ondo bi gelak,ohe azpia, armairuak, ezer ez.

Esnatu eta gero ere pixka batean ametsetanjarraitu nuela pentsatu nuen, eta berriro hartunuen lo, zertxobait kostata. Berriro egin nuenamets. Oraingo honetan ere bidaian nintzen,baina Sortaldean, atsegin zaidan herrialdean.Desertu erdi-erdian bizi zen turko baten etxerairisten nintzen. Turko bikaina zen; ez arabiarra,turkoa baizik, lodia, abegikorra, xarmagarria,turkoz jantzia, turbante eta guzti, bizkarreanseda saltegi oso bat zeramana, FrantziakoAntzerkiko egiazko turko bat, beraz, diban zora-garri batean gozokiak eskainiz abegi egiten zida-na.

Gero beltz koxkor batek gelara eramaten nin-duen —amaiera hori baitzuten nire amets guz-tiek—, gela zeru-urdin bat zen, urrinez gozatua,zoruan piztia larruak zabalduta zituena, eta, suaurrean —suaren ideiak deserturaino jarraitzenzidan—, aulki apal baten gainean, emakumeozta-ozta jantzi bat nire zain.

Sortaldetar itxurarik soilena zuen, izarrakzituen masailetan, bekokian eta kokotsean, begihandi-handiak, gorputz zoragarria, beltzaransamarra, baina beltzaran kolore bero burtzora-garri batekoa.

Hark begiratzen zidan eta nik pentsatzennuen: «Honela behar du izan, nire iritzian, abegionak. Ez litzaioke gure Ipar herrialde ergeletan,gure ezertarako ez den itxuraren zaletasunare-kin, gure lotsakortasun gorrotagarriarekin, guremoral zentzugabearekin, egingo arrotzari hone-lako harrerarik».

Hurbildu nintzaion, eta hitz egin nion, bainakeinuz erantzun zidan, turkoak, haren nagusiak,hain ongi zekien nire hizkuntza honetan hitz batbera ere ez baitzekien.

Hainbat hobeto, mutu egongo baitzen, esku-tik heldu eta nire ohatzera eraman nuen, etaharen ondoan etzan nintzen... Une horietanesnatu egiten da bat beti, ordea! Esnatu nintzen,bada, eta ez nintzen askorik harritu nire eskua-ren azpian maitekiro laztantzen ari nintzengauza bero bigun bat sentiturik.

Gero, pentsamendua argitzen ari zitzaidala-rik, katu bat zela ohartu nintzen, katu handi batnire musuaren kontra kiribilkatu eta lasai askolotan zegoena. Hantxe utzi nuen, eta hark beza-laxe egin nuen nik ere, berriro.

Eguna argitu zuenean alde egina zen; etaamets egin nuela iruditzen zitzaidan; ez bainuenulertzen nondik sartu ahal izango zen nire gelan,eta handik irten, atea giltzaz itxia zegoenez.

Nire abentura hori ostalari abegikor hari kon-tatu nionean (ez osorik), barreari eman zion, etaesan zidan:

— Katu zulotik sartu da —eta errezel bat jaso-rik zulo beltz biribil bat erakutsi zidan horman.

Eta orduan ikasi nuen lurralde honetako egoi-tza zahar gehienek dituztela horrelako pasabideestu luzeak hormetan, sototik ganbarara, neska-mearen gelatik nagusiaren gelara, katua hangoerrege eta nagusi egiten dutenak.

Nahi duen bezala ibiltzen da batetik bestera,gogoak ematen dion bezala arakatzen du berejabegoa, ohe guztietan etzan daiteke, dena ikuseta entzun dezake, sekretu guztiak, etxeko ohi-tura edo lotsakizun guztiak ezagutu ditzake.

Bere etxean dago alde guztietan, alde guztietansar baitaiteke, hotsik egin gabe ibiltzen den piz-tia hori, zelatari isila, horma hutsetako gau ibil-taria. Eta Baudelaireren beste bertso hauekgogoratu zitzaizkidan:

C’est l’esprit familier du lieu,Il juge, il préside, il inspireToutes choses dans son empire;Peut-être est-il fée, - est-il Dieu?

(1886ko otsailaren 9an)

Dibortzio kasu batChassel andrearen abokatuak hartu zuen

hitza:Lehendakari jauna,Epaile jaunak,Zuen aurrean defendatzeko ardura dudan

auzi hau medikuntzari gehiago dagokio zuzenbi-deari baino, eta patologiazko kasua gehiago dazuzenbide arruntekoa baino. Gertaerak oso argidaude lehen ikusian.

Gizon gazte bat, oso aberatsa, arima prestuaeta suharra, bihotz eskuzabala, neska guztizeder, eder baino gehiago, adoragarri, politbezain graziaz bete, xarmagarri, on batez maite-mintzen da, eta ezkondu egiten da.

Aldi batez senar arduratsu eta samurtasunezbete baten gisa jokatzen du emaztearekin, gero,ordea, baztertu egiten du, tratu txarra ematendio, badirudi ezin gaindituzko higuina, ezin era-manezko nazka sentitzen duela emaztearentzat.Behin jo eta guzti egiten du, inolako arrazoirikgabe ez ezik, inolako aitzakiarik gabe.

Ez dizkizuet marraztuko, jaunak, haren tan-kera bitxiak, inork ulertu ezin zituenak. Ez dizuetmargotuko bi izakion bizimodu negargarria, ezeta emakume gazte honen samin ikaragarriaere.

Aski izango dut, konbentzi zaitezten, gizajohonek, ero gaixo honek, egunero-egunero idatziizan duen egunkari batetik zati batzuk irakur-tzea. Eroa baita aurrean duguna, jaunak, etakasu hau are da jakingarriagoa, are interesga-rriagoa, zeren oraindik aspaldi ez dela hil deneta Bavarian platonikoki erreinatu duen erregebitxiaren, printze zoritxarreko horren antza baitugauza askotan. Eromen poetikoa deituko diotkasu honi.

Gogoan duzue zertzuk kontatu ziren printzebere gisako horrez. Bere erresumako paisajerikederrenetan ipuinetako gazteluak eraikiarazizituen. Gauzen eta lekuen edertasuna bera ezzuen aski, bere egoitza uste ezinezko horietanodaiertz artifizialak irudikatu, sortu zituen,antzerkian erabiltzen ziren trikimailuez, dekora-zio aldaketez, baso margotuz baliatuz, ipuineta-ko inperioak sortu zituen, zuhaitzetako hostoak

harri bitxiak zirenak. Alpeak eta izoztegiak, este-pak, eguzkiak kiskalitako basamortuak, denetikzegoen; eta gauean, egiazko ilargiaren argitan,distira elektriko fantastikoz argitzen ziren azpitikaintzirak. Aintzira horietan beltxargak ibiltzenziren igerian, eta ontzitxoak irristatzen ziren,munduko musika jotzailerik onenek osatzenzuten orkestra batek errege eroaren arima poe-siaz horditzen zuen bitartean.

Gizon horrek ez zuen emakume traturik, birji-na zen. Ez zuen inoiz amets bat besterik maiteizan, bere ametsa, bere jainkozko ametsa.

Arrats batean, emakume bat eraman omenzuen bere ontzira, emakume gazte, eder bat,artista handi bat, eta kantatzeko eskatu zion. Etahark kantatu zuen, bera ere paisaje zoragarrihark, airearen gozotasun epelak, loreen usaingozoak eta printze gazte eta eder haren estasiakhorditurik.

Kantatu zuen, maitasunak ukitu dituen ema-kumeek ohi duten bezala, eta pozez zoratzen,dardaraz, erregeren bihotz gainera erori zen,haren ezpainen bila.

Hark ordea aintzirara bota zuen, eta arrauneiheldurik lehorrera itzuli zen, kantaria salbatzenzuten ala ez ardurarik ez ziola.

Guk ere, epaile jaunak, horrelakoxe kasuantz-antzeko bat dugu aurrean. Bere idazma-haiaren tiradera batean aurkitu diogun egunka-riaren pasarte batzuk irakurri baizik ez dizuetegingo orain...........................................................................

Zein den triste eta itsusia dena, beti berdin,beti gogaikarri. Nola amesten dudan nik lur ede-rrago bat, prestuagoa, nabarragoa. Bai urrialitzatekeela horien Jainkoaren irudimena, Jainkohori existituko balitz, edo beste leku batzuetanbestelako gauza batzuk egin izan ez balitu.

Beti basoak, basotxoak, ibaiak ibaien itxura-ko, zabaldiak zabaldien itxurako, dena da berdineta monotono. Eta gizona! Gizona? Zer animalianardagarri, gaizto, harro eta higuingarria...........................................................................

Maitatu egin beharko litzateke, eroki maitatu,zer maitatzen den ikusi gabe. Zeren ikustea uler-tzea baita, eta ulertzea arbuiatzea da. Emaku-meaz mozkortzeraino beharko litzateke maitatu,

ardoaz mozkortzen den bezala, zer edaten denez jakiteraino. Eta edan, edan eta edan, arnasa-rik hartu gabe, gau eta egun! ..........................................................................

Aurkitu dut, nik uste! Badu bere baitan gauzabat ideala, mundu honetakoa ez dirudiena, etanire ametsari hegoak jartzen dizkiona. Ai, nireametsa, zein desberdin erakusten dizkidan iza-kiak, izatez direnetik. Ile-horaila da, kolore horailarin batekoa, eta baditu ileetan ñabardura azal-du ezinezko batzuk. Begi urdinak ditu! Begi urdi-nek baizik ez didate jasotzen arima. Emakumeguztia, nire bihotzaren barrenean dudan emaku-me guztia, agertzen zait begian, begian bakarrik.

Oi! misterioa! Zer misterio? Begia... Hartandago unibertso osoa, ikusi egiten baitu, islatuegiten baitu. Bere baitan du unibertsoa, gauzaketa izakiak, basoak eta itsasoak, gizonak eta piz-tiak, eguzki sartzeak, izarrak, arteak, dena,dena, dena ikusten, biltzen eta gordetzen du;eta oraindik ere gehiago dago bere baitan, handago arima, han dago maite duen gizona, barreegiten duen gizona, sufritzen duen gizona! Oi!begira emakumeen begi urdinak, itsasoa bezain

sakonak, zerua bezain aldakorrak, eztiak, eztiak,haize arina bezain eztiak, musika bezain eztiak,musuak bezain eztiak, eta gardenak, garbiakatzean ikusteraino, arima ikusten baita, koloreaematen dien arima urdina, bizitzen dituena, jain-kozko egiten dituena.

Bai, begiradaren kolore bera du arimak.Arima urdinak baizik ez du bere baitan ametsa,uhinei eta espazioari kendu die urdin hori.

Begia! Pentsa ezazue begian! Begia! Itxuraz-ko bizitza edan eta hartaz bazkatzen du adime-na. Mundua, kolorea, mugimendua, liburuak,koadroak, eder den guztia eta itsusi den guztiaedaten du, eta ideia bihurtzen ditu. Eta begira-tzen digunean, mundu honetakoa ez den zorionbaten sentipena ematen digu. Inoiz jakingo ezduguna sumarazten digu, gure pentsamendue-tako errealitateak zaborkeria erdeinagarria bes-terik ez dela ulertarazten digu..........................................................................

Bere ibiltzeko moduagatik ere maite dut.«Txoria dabilenean ere, hegoak dituela senti-

tzen da» esan zuen olerkariak.

Bera igarotzen denean, emakume arruntakez bezalako beste arraza batekoa dela sentitzenda, arraza arinago eta jainkotiarrago batekoa...........................................................................

Bihar ezkontzen naiz... Beldur naiz... hainbes-te gauzen beldur naiz...........................................................................

Bi piztia, bi zakur, bi otso, bi azeri, basoanzelatari dabiltza, eta elkar topatzen dute. Batarra da, bestea emea. Arremetu egiten dira.Arrazari, beren arrazari, itxura, ilea, neurria,mugimenduak eta ohiturak hartu dituzten arra-zari iraunaraztera behartzen dituen berezko piz-tia senak hartaratuta arremetzen dira.

Piztia guztiek egiten dute berdin, zergatik ezdakitela!

Guk ere bai ..........................................................................

Horixe egin dut ezkonduz, emearenganantzbultzatzen gaituen bulkada ergel horren aginduabete.

Nire emaztea da. Idealetan desiratu izandudan bitartean burutzear zegoen amets burutuezina izan da niretzat. Nire besoetan eduki

dudan segundotik bertatik, nire esperantza guz-tiei huts emateko izadiak baliatu duen izakia bai-zik ez da izan.

Huts eman dit? —Ez. Eta hala ere aspertunau, ezin ukitzeraino, eskuaz edo ezpainez fere-ka bat ezin egiteraino aspertu ere, bestela ezinadierazizko nazka batek hartzen baitit bihotza,ez bere nazkak, nazka goitiarrago batek baizik,nazka handiago, arbuiatzaileago batek, amo-diozko besarkadaren nazkak, hain makurrabaita, izan ere, non gauza lotsagarri ezkutatubeharrekoa bihurtu baita pertsona sotil direnguztientzat, ahapeka, koloreak gorriturik baizikaipatzen ez dena ..........................................................................

Ez dut nahi nire emaztea berriro nigana etor-tzen ikusi nahi, irribarreaz, begiradaz eta besoezdeitzen didala. Ezin dut. Haren besarkadak zeru-raino jasoko ninduela uste nuen lehen. Behingaixo egon zen, sukar igarokor batez, eta gizaustelduren hats arin, mehe, ia atxikiezina suma-tu nuen haren arnasan. Erabat asaldatu nintzen!

Ai! haragia, simaur erakargarri bizia, ibiltzen,pentsatzen, hitz egiten, begiratzen eta irribarre

egiten duen ustelkia, janari guztiak hartzitzendiren lekua, arima bezala arrosa-kolorea, polita,tentagarria, engainagarria dena..........................................................................

Zergatik dute loreek bakarrik horren usainona, lore handi distiratsu zein zurbilek, haienñabardurek ikaraz jartzen baitidate bihotza etaasaldatu egiten baitizkidate begiak? Hain diraederrak, hain egitura finak, hain askotarikoaketa hain sentsualak, organoak balira bezala erdiirekiak, ahoak baino tentagarriago, eta hutsak,beren ezpain bihurtu, ertz horzduneko, haragi-tsuekin, bakoitzaren baitan bere urrin bereziasortzen duen bizi hazi batez hautseztaturik.

Loreak bakarrik ugaltzen dira, loreak bakarrikmundu osoan, beren arraza bortxatu ezinezkoazikindu gabe, beren inguruan beren maitasuna-ren intsentsu jainkotiarra, beren fereken izerdiusaintsua, bere gorputz konpara ezinen, berengorputz edertasun guztiez jantzien, kolore guz-tien dotorezia eta usain guztien erakarmen hor-digarria duten forma guztiez jantzien, esentzialurrinduz ..........................................................................

Zati hautatuak, sei hilabete geroago

Loreak, ez lore bezala, izaki material gozaga-rri bezala baizik, maite ditut; emakumeak hare-mean bezala loreak gordetzeko ditudan negute-gietan igarotzen ditut nire egunak eta niregauak.

Nork ezagutzen du, nik ez bada, samurtasunhorien gozotasun, eromen, estasi ikarati, hara-gizko, ideal, gizonarena baino gehiagokoa; etanork lore miresgarrien haragi arrosa, haragigorri, haragi zuri miragarriro desberdin, hauskor,bakan, fin, gantzutsuetan emandako musuhoriek?

Baditut negutegi batzuk ni eta haien arduraduena baizik sartzen ez garenak.

Atsegin sekretuzko leku batean labaintzenden bezala sartzen naiz ni haietan. Beirazkogaleria garaian, lurretik sabairaino maldan igo-tzen diren korola itxi, erdi ireki edo zabalduzko bimultzoren artetik igarotzen naiz lehendabizi.Hori da bidaltzen didaten lehenengo laztana.

Horiek, lore horiek, nire misteriozko pasioeta-rako sarrera hori apaintzen duten lore horieknire zerbitzariak dira, ez nire gogokoenak.

Handik igarotzen naizenean beren distiraaldakorraz eta beren hasperen freskoez agur-tzen naute. Pollitak, ederrak dira, ezkerretarazortzi mailatan eta eskuinetara zortzi mailatanbanatuak, eta hain elkarren kontra estutuak nonbi lorategi baitirudite nire oinetaraino zabalduak.

Bihotzak taupadaka egiten dit, begia piztenzait, ikusten ditudanean, odola zainetan asalda-tzen zait, arima altxatzen zait, eta eskuak darda-raz hasten zaizkit haiek ukitzeko desiraz. Aurre-ra jarraitzen dut. Hiru ate itxi daude galeria garaiharen barren-barrenean. Aukera egin dezaket.Hiru harem ditut.

Baina orkideetara sartzen naiz maizenik, nireloeragile gogokoenetara. Haien gela sabai apale-koa da, itogarria. Aire heze beroak izerditan jar-tzen du azala, hasperenka eztarria, eta dardarazbehatzak. Padura lurralde kiskalgarri, erigarrie-tatik datoz neska berezi horiek. Undinak bezainerakargarri dira, pozoia bezain hilgarri, harriga-rriro bitxi, asaldagarri, beldurgarri. Badira txime-

letak diruditenak, hego erraldoiekin, hankameheekin, begiekin! Begiak baitituzte! Begiraegoten zaizkit, ikusten naute, izakari harrigarri,sinestezinezko horiek, maitagarriak, lur sakra-tuaren, aire ukiezinaren eta munduaren amaden argi beroaren alabak. Bai, hegoak dituzte,eta margolari batek ere berdindu ezin ditzakeenbegiak eta ñabardurak, amets daitezkeen xarmaeta forma guztiak. Magala usaintsu eta gardenbarrendua dute, amodiorako zabalik, emaku-meen haragi guztia baino tentagarriago. Berengorputzñoen margo irudika ere ezinek irudi etagozamen idealezko paradisu batera goratzendute arima horditua. Ikara dagite bere zurtoine-tan, hegan egitera balioaz bezala. Hegan egingoal dute? Ez, nire bihotza da hegalari beren ingu-ruan, ar mistiko maitasunak torturatu bat baili-tzan.

Inolako piztiaren hegalak ezin ukitu ditu.Bakarrik gaude, haiek eta ni, eraiki diedan pre-sondegi argian. Begira egoten natzaie, so, mires-ten ditut, banan-banan adoratzen ditut.

Zein diren lodi, sakon, arrosa-koloreko, desi-raren ezpainak bustitzen dituen arrosa-kolore

bateko! Zein maite ditudan! Kukuluaren ertzakizkurtua dute, eztarria baino zurbilago, eta hanezkutatzen da korola, aho misteriozko, erakarga-rri, gozoa mihiaren azpian, jainkozko izaki xumeusain oneko eta inoiz hitz egiten ez duten hauenorgano sotil, miragarri eta sakratuak erakusteneta ezkutatzen.

Aldian behin pasio berezi bat izaten duthauetako batentzat, bere bizitza adina, egunbatzuk, gau batzuk, irauten duena. Orduandenentzako galeriatik kendu eta Itsaso Bare han-ditik ekarritako zohi baten kontra ur hari batmurmurka doan beirazko gelatxo batean sartzendut. Eta haren ondoan geratzen naiz, suhar,sukarretan, torturaturik, badakidalako heriotzahurbil duela, eta ihartzen ari dela ikusiz, nik neu-retzen dudalarik, bere bizi laburra adieraz ezi-nezko fereka batean arnasten, edaten, biltzendudan bitartean.

..........................................................................

Pasarte horiek irakurri ondoren, abokatuaberriro hasi zen:

«Begiruneak ez dit uzten, epaile jaunak, erolotsagarri idealista honen aitorpen harrigarrienberri zuei ematen jarraitzen. Azaldu dizkizuedanpasarteok aski izango dituzue, nik uste, eromenhisterikozko eta lotsa galduko garai honetanuste bezain bakan ez den adimen gaixotasunhonen zer-nolakoak neurtzen.

»Uste osoa dut, beraz, nire bezeroak eskubi-de gehiago duela beste edozein emaztek baino,bere senarraren zentzumen nahaste harrigarrihorrek eraman duen egoeran, dibortzioa eska-tzeko».

(1886ko abuztuaren 31n)

Benta

Alpe Garaietan, izoztegien oinetan, mendiengailur zuriak ebakitzen dituzten harkaitzezkomendiarte gorrietan dauden ostatu etxe guztiekbezala, Schwarenbacheko bentak Gemmikomendiartean dabiltzan bidaiariei babeslekuaematen die.

Sei hilabetez egoten da zabalik, Jean Hauser-en familia han bizi dela; gero, elurra pilatu etaharana bete eta Loëche-rako jaitsi-bidea ezinez-ko egiten duenetik, emakumeek, aitak eta hirusemeek alde egiten dute, eta Gaspard Hari gida-ri zaharra uzten dute etxea zaintzeko, UlrichKunsi gidari gaztearekin, eta Sam, mendikozakur handiarekin.

Bi gizonak eta zakurra udaberria arte gera-tzen dira elurrezko espetxe horretan, begienaurrean Balmhornen malda erraldoi zuria beste-rik ez dutela, gailur zurbil distiratsuz inguratuta,inguruan gora igotzen zaien, etxetxoa biltzen,besarkatzen duen, teilatuan pilatzen den, leiho-

etara iristen den eta atean horma egiten duenelurraren azpian itxirik, irteerarik gabe, estalita.

Hauser familiak Loëche-ra itzuli behar zueneguna zen, negua hurbil baitzen, eta jaitsi-bideaarriskutsu ari baitzen bihurtzen.

Hiru mando atera ziren aurretik, jantziz etafardelez kargaturik, hiru semeak gidari zituztela.Gero ama, Jeanne Hauser, eta haren alaba Loui-se beste mando baten gainera igo, eta bidearieman zitzaizkion haiek ere.

Aita atzerago zetorren, behera bidea hastenzen leporaino familiari lagundu behar zioten biguardiekin batera.

Lehendabizi aintziratxoari bira eman zioten;orain izozturik zegoen, bentaren aurrean zabal-tzen den harkaitz zulo handiaren barrenean;gero haran maindirea bezain argi eta alde guz-tietatik gailur elurtuez inguratuari jarraitu zioten.

Eguzki uholde bat ari zen erortzen basamor-tu zuri distiratsu izoztu haren gainean, gar itsu-garri hotz batez argitzen zuen; inolako bizitzarikez zen ageri mendi itsaso hartan; inolako mugi-mendurik ez bakardade neurrigabe hartan; ino-lako hotsik ez isiltasun sakon hura asaldatzeko.

Poliki-poliki Ulrich Kunsi gidari gazteak,hanka luzeko suitzar garaiak, atzean utzi zituenHauser aita eta Gaspard Hari zaharra, eta biemakumeak zeramatzan mandora hurbildu zen.

Emakume gazteenak hurbiltzen ikustenzuen, begi triste batez deika ari zitzaiola ematenzuen. Nekazari gazte ile-horail bat zen; harenmasaila esne-koloreak eta ile zurbilak izotzartean egindako egonaldi luzeek margulduakziruditen.

Hura zeraman mandoraino iritsi zenean,eskua mandoaren bizkarrean jarri eta pausoageldiagotu zuen. Hauser ama hizketan hasizitzaion, negualdirako gomendio guztiak amai-gabeko xehetasunez emanez. Han goian gera-tzen zen lehendabiziko aldia zen, Hari zaharra,berriz, hamalau negutan geratua zen elurpeanSchwarenbacheko bentan.

Ulrich Kunsi ulertuko ez balu bezala ari zenentzuten, eta neskari begiratzen zion etengabe:

— Bai, Hauser andrea —erantzuten zion aldi-ro-aldiro.

Haren pentsamendua urruti zegoela zirudienhala ere, eta haren aurpegi lasaiak bare jarrai-tzen zuen denbora guztian.

Daubeko aintzirara iritsi ziren; haren azalluze izoztua lau-lau zabaltzen zen haran barre-nean. Eskuinetara Daubenhorn mendiak bereharkaitz beltz zutak erakusten zituen Wildstrubelgaineko Loemmern izoztegiko morrena erral-doien ondoan.

Loëcherako jaitsi-bidea hasten den Gemmikolepora iritsi ahala, bitartean zuten Rodano haransakon zabalaren beste aldeko Valaiseko Alpeenhorizonte mugagabea topatu zuten bat-batean.

Eguzkitan distiraz ari ziren gailur zuri, elka-rren desberdin, zapaldu edo zorrotzezko eleme-nia bat zen, urrutian: Mischabel bere bi adarre-kin, Wissehorneko mendi multzo ahaltsua, Brun-negghorn astuna, Cervino mendiaren, giza hil-tzaile horren, piramide garai beldurgarria, etaDent-Blanche, panpoxa munstrozko hori.

Eta haien azpian, neurri gabeko zulo batean,amildegi beldurgarri baten hondoan, Loëcheikusi zuten, etxeek goitik Gemmik ixten etaburutzen duen eta behetik Rodanok zabaltzen

duen arrakala erraldoi horretan botatako hondarbikorrak ziruditela.

Mendi maldaren oinean ia ikusezin dagoenherritxo horretaraino mendi zutaren bizkarreansigi-sagan, itzuli eta itzuli doan bidezidorrarenertzean gelditu zen mandoa. Emakumeek elurre-tara jauzi egin zuten.

Bi gizon zaharrak elkartuak zitzaizkien.— Goazen —esan zuen Hauser aitak—, agur

eta animu ona izan, datorren urtea arte, adiski-deak.

— Datorren urtea arte —errepikatu zuen Hariaitak.

Besarkada bana eman zioten elkarri. GeroHauser andreak ere masaila eskaini zien, etaneskak ere beste horrenbeste egin zuen. UlrichKunsiri txanda iritsi zitzaionean:

— Ez ahaztu hemen goian gaudenok —xuxur-latu zion belarrira.

— Ez —erantzun zion hark, hain apal, nonentzun ez baina asmatu egin baitzion.

— Goazen, bada, agur —errepikatu zuen JeanHauserrek—, eta ondo izan.

Eta emazteen aurrean jarriz jaisten hasi zen.

Berehala galdu ziren hirurak bidearen lehe-nengo bihurgunean. Eta bi gizonak Schwarenba-cheko bentara itzuli ziren. Geldiro zihoazen,elkarren ondoan, hitzik esan gabe. Kito, hantxegeratuko ziren bakarrik, elkarren aurrez aurre,lauzpabost hilabetez.

Eta Gaspard Hari azkeneko neguan izandakobizimodua kontatzen hasi zen. Michel Canol-ekinegon zen; orain ordea hura zahartuxea zegoenberriro geratzeko; erraz izan baitaiteke ezbeha-rren bat horren bakardade luzean. Ez zirenaspertu, bestalde; lehenengo egunetik bertatiketsitzea zen kontua; eta zeinek bere josta-moduak, jolasak, eta denbora-pasa asko asma-tzen ditu azkenerako.

Ulrich Kunsik begiak beheraturik entzutenzion, gogoz Gemmiko kosketan behera herrirajaisten ari zirenei jarraituz.

Berehalaxe ikusi zuten berriro benta, ia iku-sezin, hain txiki, puntutxo beltz bat elurrezkouhin ikaragarrizkoaren oinean.

Zabaldu zutenean, Sam, zakur handi ile-kiz-kurra, jauzika hasi zitzaien inguruan.

— Tira, seme —esan zuen Gaspard zaha-rrak—, ez diagu gehiago emakumerik, afariaprestatu beharra zagok, hik patatak zuritukodituk.

Eta biak, zurezko aulkitxoetan eseririk, zopa-salda beratzen hasi ziren.

Biharamun goiza luze iruditu zitzaion UlrichKunsiri. Hari zaharra tabakoa erretzen eta suta-ra listu egiten ari zen; mutilak berriz etxeaurrean zegoen mendi distiratsuari begiratzenzion leihotik.

Bazkal ondoren bentatik atera eta berrirobezperako bidea eginez bi emakumeak eramanzituen mandoaren oinatzak bilatzen aritu zen.Gero Gemmiko leporaino iritsi zenean, amilde-giaren ertzean ahozpez etzanda Loëchera begiraegon zen.

Harrizko putzu hartan herritxoa ez zegoenoraindik elurrez itota, baina ez zuen urruti ere,herri inguruak babesten dituzten pinudietan doi-doi gelditua. Herriko etxe apalek belardi batekoharriak ematen zuten han goitik.

Hausertarren neska ere han zegoen orain,etxetxo gris haietako batean. Zeinetan? Ulrich

Kunsi urrutiegi zegoen zehatz bereizi ahal izate-ko. Nola gustatuko zitzaiokeen jaistea, oraindikere jaitsi zitekeenez!

Baina eguzkia Wildstrubel mendiaren gailurhandiaren atzean ezkutatua zen; eta mutila ben-tara itzuli zen berriro. Hari zaharra tabakoa erre-tzen ari zen. Bere laguna itzuli zela ikusirik, kartajokoan aritzeko proposatu zion; elkarren aurrezaurre eseri ziren, mahaiaren alde banatan.

Luzaro aritu ziren jokoan, briska izenez eza-gutzen den joko erraz batean, gero, afaldu etalotara joan ziren.

Hurrengo egunak ere lehenengo haren antze-koak izan ziren, argiak eta hotzak, elur berririkgabe. Gaspard zaharrak arranoen eta gailur izoz-tu haietara azaltzen ausartzen ziren txori baka-nen zelatan ematen zituen arratsaldeak; Ulrich,berriz, egunero itzultzen zen Gemmiko leporaherria ikusteko. Gero karta jokoan, dadotara,dominora, aritzen ziren, gauzatxoak irabazteneta galtzen zituzten trabesetan, beren partidainteresgarriago egiteko.

Goiz batean, Harik, lehenengo jaikia baitzen,bere lagunari deitu zion. Apar zurizko hodei ibil-

tari, sakon, arin bat ari zen jaisten inguruan,hotsik gabe, eta aparrezko gosna lodi gor batenazpian ehorzten zituen geldiro-geldiro. Lau eguneta lau gau iraun zuen horrek. Ate-leihoetatikelurra kendu beharra izan zen, pasabide batebaki eta maila batzuk egin hamabi orduko izo-tzaldi batek morrenetako granitoa baino gogo-rrago bihurtu zuten izotzezko hauts hartatik ate-ratzeko.

Handik aurrera presoak bezala bizi izan ziren,beraz, beren bizilekutik kanpora oso gutxitanirtenez. Eginbeharrak banatuak zituzten bienartean, eta arauz betetzen zituzten. Ulrich Kun-sik etxe garbitzeak, arropa garbitzeak, eta garbi-keta guztiak zituen bere ardurapean. Egurra egi-tea ere haren kontu zen; Gaspard Harik berrizsukalde lanak egiten zituen, eta sua zaintzenzuen. Eginkizun horiek, arauzkoak eta monoto-noak, karta-joko edo dado-joko luzez etetenziren. Ez ziren behin ere haserretzen, lasaiak etabareak baitziren biak. Larritasunik, umore txa-rrik, hitz mingotsik ere ez zuten behin ere, etsi-menez ongi hornituak baitziren gailurretannegualdi hura emateko.

Batzuetan, Gaspard zaharra, bere fusilahartu eta orkatz bila ateratzen zen; aldian-aldianbaten bat botatzen zuen. Jai izaten zen orduanSchwarenbacheko bentan, eta haragi freskozkojate handia.

Halaxe atera zen goiz batez. Kanpoko termo-metroak hemezortzi gradu markatzen zuen izo-tzez azpitik. Eguzkia jaiki gabea zenez, orkatzakWildstrubel inguruan harrapatuko zituela esperozuen ehiztariak.

Ulrich, bakarrik geratu baitzen, hamarrakarte geratu zen ohean. Lo zalea zen berez; bainaez zatekeen ausartuko bere joerari horrela jarrai-tzen, gidari zaharra, oraindik ere suharra etagoiztiarra baitzen, han izan balitz.

Geldiro gosaldu zuen Samekin, hark ere suaurrean lotan ematen baitzituen egunak etagauak; gero tristura sentitu zuen, bakardadeakbeldurturik, eta eguneroko karta-jokoaren pre-miak larriturik, gainditu ezin duzun ohitura batendesirak hartzen zaituenean bezala.

Horrela, bada, bere lagunari bidera irtetekoatera zen, laurak aldera itzultzekoa baitzen.

Elurrak berdindua zuen haran sakon guztia,arrakalak beterik, bi aintzirak ezabaturik, har-kaitz muturrak betegarriz berdindurik, gailur ika-ragarrien artean upel zuri, berdin, itsugarri izoz-tu bat eraturik.

Hiru aste baziren Ulrich herria ikusten zuenamildegiaren ertzera berriro itzuli ez zela. Harajoan nahi izan zuen lehendabizi, Wildstrubeleradaramaten aldapak igo aurretik. Loëche ere elur-pean zegoen orain, eta etxeak ez ziren ia bereiz-ten, estalki zurbil haren azpian ehortzirik.

Ondoren, eskuinetara biraturik, Loemmernizoztegira jo zuen. Bere menditar pauso luzeazzebilen, elur harria bezain gogorra bere makila-ren burdinazko muturraz joz. Puntu beltz mugi-kor baten bila ari zen bere begi zorrotzaz, urruti-tik, zamau neurrigabe hartan.

Izoztegiaren ertzera iritsi zenean gelditu eginzen, zaharrak egiaz bide hura hartu ote zuen gal-dezka; gero morrenen ertzetik abiatu zen, pausobizkorrago eta urduriago batez.

Eguna jaisten ari zen; elurra arrosa koloreahartzen ari zen; haize lehor izoztu bat hasi zen,bafada bortitzez, kristalezko azalaren gainetik.

Ulrichek dei oihu zoli bat egin zuen, ozena,luzea. Mendiak lotan zeuden heriozko isiltasu-nean zabaldu zen ahotsa: urrutira joan zen, aparizoztuzko uhin geldi sakonen gainetik, txoriarenoihua itsasoko uhinen gainetik bezala; gero itza-li egin zen, eta ezerk ez zion erantzun.

Ibiltzen hasi zen berriro. Eguzkia ezkutatuazen zeruaren distirak oraindik ere gorriturikzeuzkan gailurren atzean. Eta mutilari beldurrasartu zitzaion bat-batean. Mendi haietako isilta-suna, hotza, bakardadea, neguko hilaldia berebaitan sartzen zitzaizkiola iruditu zitzaion, odolagelditu eta izoztuko ziotela, soin atalak zurrun-duko zizkiotela, izaki geldi izoztu bat bihurtukozutela bera. Eta lasterka hasi zen, bere bizileku-rantz ihesi. Bera kanpoan zen bitartean zaharraitzulia izango zen, uste zuen. Beste bideren bathartuko zuen; su aurrean eserita egongo zen,oinen aurrean orkatz bat hilik zuela.

Luzera gabe begiztatu zuen benta. Kerik ezzen ateratzen. Ulrichek bizkorrago egin zuen las-terka. Samek festak egiteko jauzi egin zion,baina Gaspard Haririk ez zen ageri.

Kunsi, burua nahasturik, atzeraka itzultzenzen, bere laguna zokoren batean aurkituko zuelauste balu bezala. Gero sua piztu eta zopa presta-tu zuen, zaharra berriro ikusiko zuelako itxarope-nean.

Aldiro-aldiro kanpora ateratzen zen, ea ager-tzen zen. Gaua zen, mendietako gau zurbila,mendi ostean erortzear dagoen ilargi laurdenhori mehe batek odaiertzaren ertzetik argitzenduen gau hits zuhaila.

Gero mutila barrura sartzen zen berriro, eser-tzen zen, eta oinak eta eskuak berotzen zituen,gerta zitezkeen istripuetan amets eginez.

Bazitekeen Gaspardek hanka hautsi izana,zuloren batean erori izana, pauso huts bat egineta orkatila bihurritu izana. Eta elurretan egongozen etzanda, hotzak harturik, zurrundurik, gogoalarriturik, oihuka, galdurik, laguntza eske agian,bere eztarriko indar guztiaz gaueko isiltasuneandeika eta deika.

Non, ordea? Mendia hain baitzen zabala, haingogorra, hain arriskutsua inguru guztian, urtesasoi hartan batez ere, non hamar edo hogeigidari beharko bailirateke, eta zortzi egunetan

ibili alde guztietan, mugagabeko eremu hartangizon bat aurkitu ahal izateko.

Nola nahi zela ere, Gaspard Hari gauerditikordubata bitartean azaltzen ez bazen Samekinharen bila irtetea erabaki zuen Ulrich Kunsik.

Eta prestamenak egin zituen.Bi egunetarako janaria jarri zuen zaku

batean, altzairuzko kranpoiak hartu zituen,gerriaren inguruan soka luze, mehe baina sendobat lotu zuen, begiratu zuen nola zeuden makilaburdinazko muturduna eta izotzetan mailak zula-tzeko erabiltzen den aizkoratxoa. Eta zain egonzen. Beheko sua piztuta zegoen; zakur handiazurrunga ari zen garraren argitan; erlojuak biho-tza bailitzan jotzen zituen taupadak bere zurozenezko azalaren barruan.

Zain zegoen, belarria urrutiko hotsak entzu-teko erne, haize arinak teilatua eta hormakigurzten zituenean ikara eginez.

Gauerdia jo zuen; zirrara sentitu zuen. Gerodardaraz eta beldurturik zegoela sentitzen zue-nez, ura jarri zuen sutan, bideari eman aurretikkafe bero-bero bat edateko.

Erlojuak ordubata jo zuenean, jaiki zen, esna-tu zuen Sam, zabaldu zuen atea, eta Wildstrube-lerantz jo zuen. Bost orduz egin zuen gora, berekranpoien bidez harkaitzetan gora igoz, izotze-tan mailak eginez, beti aurrera, eta inoiz malkorpikoegiren batean, zakurra behean gelditzenbazitzaion, sokaz jasoz. Seiak inguruan iritsi zenGaspard zaharra orkatzetara sarri joan ohi zengailurretako batera.

Eguna argitu arte itxaron zuen.Zerua zurbiltzen ari zen buru gainean; eta,

bat-batean, nondik gabe jaiotzen zen argitasunbitxi batek argitu zituen kolpetik inguru guztianmila legoatan zabaltzen ziren gailur zurbilak.Esango litzateke elurretatik bertatik ateratzenzela argitasun lauso hura, gero espazioan zabal-tzeko. Poliki-poliki haragiaren kolore arrosa bere-koak bihurtu ziren urrutiko gailurrik garaienak,eta eguzki gorria agertu zen Bernako Alpeetakoerraldoi astunen atzean.

Ulrich Kunsi bideari lotu zitzaion berriro. Ehiz-tari bat bezala zihoan, makurturik, aztarren bila,zakurrari «Bila, potolo, bila» esanez.

Mendian behera zihoan orain, leizeetan etaamildegietan begiratuz, aldiro-aldiro, espaziozabal mugagabe mutuan berehalaxe hiltzen zenoihu luze batez dei eginez. Belarria lurraren kon-tra jartzen zuen, entzuteko; ahotsen bat entzunzuela iruditzen zitzaion, lasterka abiatzen zen,berriro deitzen zuen, ez zuen ezer entzuten, etanekaturik esertzen zen, etsiak hartuta. Eguerdialdera, bazkaldu zuen, eta Sami ere jaten emanzion, bera bezain nekaturik baitzegoen hura ere.Gero berriro hasi zen bila.

Gaua iritsi zenean ibiltzen ari zen oraindik,mendian berrogeita hamar kilometro eginda.Bere etxera itzultzeko handik urrutiegi zegoe-nez, eta ibiltzen jarraitzeko nekatuegi gainera,elurretan zulo bat egin zuen, eta hantxe kuzkur-tu zen bere zakurrarekin batera, eraman zuenburusi batean bildurik. Eta elkarren kontra etzanziren, gizona eta animalia, elkarren gorputzakberotzen, eta hezurretaraino izozturik hala ere.

Ulrichek ia ez zuen lorik egin, gogoa ikuspe-nez beteta, eta soin atalak ikaraz astindurik.

Eguna argitzera zihoala jaiki zen. Hankakzurrun zituen, burdinazko barrak balira bezala,

arima kemen gabe, esturaren esturaz oihu egite-ko zorian, bihotza taupadaka, zarataren batentzun zuela iruditzen zitzaioneko zirraraz lurre-ra erortzeko aginean.

Bera ere bakardade hartan hotzak hilko zelabururatu zitzaion orduan, eta heriotza haren bel-durrak, kemena astindurik, indarrak piztu zizkionberriro.

Bentara jaisten ari zen orain, erori, zutitu,atzerago Sam, hiru hanketatik herren, zetorrela.

Arratsaldeko laurak aldea arte ezin izanzuten Schwarenbachera iritsi. Etxea hutsik zego-en. Mutilak sua piztu, jan eta loak hartu zuen,hain deneaturik, non ez baitzuen ezertan erepentsatzen.

Luzaro egon zen lotan, oso luzaro, ezin gain-dituzko logale batez. Horretan, ordea, dei batek,oihu batek, izen batek «Ulrich», astindu zuenharen lozorro sakona eta jaikiarazi zuen. Ame-tsetan ari ote zen? Arima kezkatuen ametsetanentzuten den dei bitxi horietako bat ote zen? Ez,oraindik ere entzuten zuen, oihu zoli hura, berebelarrian sartu eta bere hatz urdurien puntarai-no zabaldua. Oihua izan zen, egiaz: «Ulrich!»

deitu zuten. Norbait zegoen, etxetik hurbil. Ezinzuen zalantzarik izan.

Atea zabaldu eta eztarriaren indar guztiazhasi zen garrasika:

— Zu zara, Gaspard!Ezerk ez zion erantzun; ez hots bat, ez zurru-

murru bat, ez intziririk, ezer ez. Gaua zen. Elurrazurbil-zurbila zegoen.

Haizea hasi zuen, harriak zartatzen ditueneta goi lur abandonatu hauetan ezer bizirikuzten ez duen haizea. Basamortuko suzko hai-zea baino lehorgarriago eta hilgarriago direnbolada bortitzetan igarotzen zen. Ulrichek berri-ro oihu egin zuen:

— Gaspard! - Gaspard! - Gaspard!Eta zain geratu zen. Dena geratu zen mutu

mendian! Eta orduan izumena sartu zitzaionhezurretaraino. Jauzi batez bentan sartu zen,atea itxi zuen eta morroiloak bultzatu zituen; etadardara batean erori zen aulki batean, bere lagu-nak arima askatzen zuen unean deitu ziola segu-ru.

Horretaz seguru zegoen, bizirik zarela edoogia jaten ari zarela seguru egon daitekeen

bezala. Gaspard Hari zaharra bi egunez eta hirugauez egon zen nonbait hiltzen, zuloren batean,beren zuritasunak lurpeko ilunpeak baino bel-durgarriago egiten dituen trokarte sakon orbanikgabe horietakoren batean. Bi egun eta hiru gaueman zituen agonian, eta orduantxe hil berriazen bere lagunaz gogoratzen. Eta haren arima,Ulrich lotan zegoen bentara joan zen hegan gor-putzetik askatu bezain laster, eta dei egin zion,hildakoen arimek bizien ondora joateko dutenahalmen misteriozko eta beldurgarri horrenbitartez. Lotan zegoenaren arima akituaren bai-tan egin zuen dei, arima ahotsik gabe hark; bereazken agurrezko, eta gaitzespenezko, edo beharbeste bilatu ez duen gizonarentzako madarika-ziozko garrasia.

Eta Ulrichek hantxe sentitzen zuen, hurbil-hurbil, horma atzean, itxi berria zuen atearenatzean, arima hura. Zelatan zebilen, argia dago-en leiho bat bere lumaz ukitzen duen gauekotxoria bezala; eta mutil beldurtuak ez zuen askobehar izumenaren izumenez garrasika hasteko.Ihes egin nahi zuen, eta ez zen irtetera ausar-tzen; ez zen ausartzen, eta ez zen gehiago

ausartuko, hantxe geratuko baitzen mamua, gaueta egun, benta inguruan, gidari zaharraren gor-pua aurkitu eta kanposantu bateko lur bedeinka-tuan lur ematen ez zioten arte.

Eguna etorri zen, eta Kunsik ziurtasun pixkabat hartu zuen eguzkiaren etorrera distiratsuare-kin. Jatekoa prestatu zuen, bere zakurrarentzakozopak egin zituen, eta aulki batean geratu zen,mugitu gabe, bihotza torturatan zuela, elurretanetzanda zegoen agurea gogoratuz.

Gero, gauak berriro mendia estali zuenetik,bestelako izumen berriak jabetu zitzaizkion.Batera eta bestera zebilen orain sukalde beltz,kandela baten garrak ozta-ozta argituan, gela-ren alderik alde zebilen, pauso luzez, entzuten,aurreko gaueko oihu beldurgarriak kanpoko isil-tasun tristea berriro zulatuko ote zuen entzuten.Eta bakarrik sentitzen zen, zoritxarreko, inoizinor egon den baino bakarrago. Bakarrik zegoenelurrezko basamortu mugagabe hartan, bakarrikpertsonak bizi diren lurretik bi mila metro gora-go, giza etxeetatik gorago, mugitzen, burrunbaegiten eta taupadak jotzen dituen bizitzatikgorago, bakar-bakarrik zeru izoztuan! Norabait

ihes egiteko gogo ero batek nahigabetzen zuen,berdin zion nora, berdin zion nola, Loëchera jai-tsi, bere burua amildegian behera botata; bainaez zen ausartzen atea zabaltzera ere, ziur bai-tzegoen besteak, hildakoak, bidea itxiko ziola,bera ere han goian bakarrik ez geratzearren.

Gauerdi aldera, ibiltzez nekatuta, esturak etabeldurrak deneatuta, loak hartu zuen azkenikaulki batean, leku sorgindu bati bezalakoxe bel-durra baitzion oheari.

Eta bat-batean bestearen garrasi karraska-riak belarriak urratu zizkion, hain zolia baitzen,non Ulrichek besoa luzatu baitzuen arima herra-tuari atzera eragiteko, eta bizkarrez behera erorizen bere aulkian.

Sam, zarata hark esnaturik, uluka hasi zen,zakur izutuek egin ohi duten moduan, eta etxeanitzulika hasi zen arriskua nondik zetorren bilatunahiz. Ate ondora iritsirik, usain egin zuen, puzkaeta berriro indarrez usainka, ilea lazturik, isatsazuzen, eta orroka.

Kunsi, nahasturik, jaikia zen, eta aulkiarihanka batetik heldurik, oihuz hasi zen:

— Ez hadi sartu, ez hadi sartu, ez hadi sartu,hilko haut bestela.

Zakurrak, mehatxu horrek suturik, amorruzegiten zion zaunka bere nagusiaren ahotsarierronka jotzen zion ezezagunari.

Sam poliki-poliki baretu zen, eta sutondoanetzan zen berriro, baina urduri jarraitu zuen,burua tente, begiak dizdiz, letaginen artetik orroeginez.

Ulrich ere bere oneratu zen, baina izuarenizuz indarra galtzeko zorian sentitzen zenez,patar botila baten eske joan zen armairura, etabaso mordo bat edan zuen bata bestearen ondo-ren. Ideiak lausotzen ari zitzaizkion; ausardia piz-ten zitzaion; suzko sukar bat irristatzen zitzaionzainetan barrena.

Biharamunean ia ezer ez zuen jan, alkoholaedanez aski zuela. Eta egunetan egon zen segi-dan zahatoa bezain mozkor. Gaspar Hariren oroi-tzapena etortzen zitzaion unetik edaten hastenzen berriro, mozkorrak jota lurrera luze erortzenzen arte. Eta hantxe jarraitzen zuen, musuzbehera, mozkor zerraldo, soin atalak akiturik,zurrungaka, bekokiak lur jota. Baina txegosten al

zuen edari erogarri suzko hura, «Ulrich!» oihuhark esnatzen zuen berriro, bala batek garezurrazulatu izan balio bezala; eta oraindik balantzatijaikitzen zen, lurrera ez erortzeko eskuak luzatu-rik, Sami laguntzera etor zedin deituz. Eta zaku-rrak, jabea bezalaxe erotzen hasia baitzirudien,atearen kontra jauzi egiten zuen, atzamarkahasten zen, bere hagin zuri luzeez hozka egitenzion, mutil gazteak, lepoa atzeraturik, buruajasota, bere gogoeta, bere oroitzapena eta bereizumen laborri hura berehala loaraziko zizkionpatarra, lasterraldi baten ondoren ura bezala,zanga-zanga edaten zuen bitartean.

Hiru astetan alkohol hornidura guztia edanzuen. Mozkorraldi etengabeko hark, ordea, loarin batez baretu baizik ez zuen egiten harenizumena, gehiago baretu ezin izan zuenean arezitalago piztu zena. Ideia finko hura, bada, hila-bete oso bateko mozkorraldiak are gehiago min-beratua, bakardade guztizko hartan handituz etahandituz, daratulu baten gisan ari zitzaion bar-neratzen. Piztia kaiolatu bat bezalaxe ibiltzenzen orain bere bizilekuan, belarria ate kontra

jarri ea bestea oraindik han zen entzuten, etahorman zehar hari desafioka.

Eta gero, nekeak menderaturik loak hartzenzuenean, ahotsa entzuten zuen berriro, eta jauzibatez zutiarazten zuen.

Gau batean, azkenik, muturreraino bultzatudiren koldarrek ohi duten bezala, atera joan etabat-batean zabaldu zuen, nork deitzen zion ikusieta isiltzera behartzeko.

Hezurretaraino izoztu zuen haize bolada batjaso zuen aurpegi-aurpegian, eta ataka itxi etamorroiloa eman zion berriro, Sam kanpora irtenazela ohartu gabe. Gero, dardaraz, suari egurraeman eta berotzeko eseri zen; bat-batean,ordea, zirrara bat izan zuen, norbait ari zen hor-man atzamarka negarrez.

Guztiz nahasirik oihu egin zuen:— Hoa hortik.Auhen luze samin batek erantzun zion.Geratzen zitzaion arrazoimen apurra izume-

nak eraman zion. «Hoa hortik», errepikatzenzuen itzuli eta non ezkutatu zokoren baten bila.Besteak, negarrez, etxe bira guztia egiten zuen,horma kontra igurtziz. Ulrichek baxeraz eta hor-

nizioz beterik zegoen arasarantz jauzi egin, etagizonarena baino indar handiago batez hurajasorik, ateraino eraman zuen arrastaka, hurahesitzeko. Eta gero, geratzen ziren altzari, lastai-ra, kamaina, aulki eta gainerako guztiez etsaiakinguratzen zaituenean egiten den bezalaxe tra-batu zuen leihoa.

Kanpokoak ordea intziri goibel luzeak bota-tzen zituen orain, eta mutila intziri berdinez hasizitzaion erantzuten.

Eta egunak eta gauak joan ziren bata zeinbestea uluka zirela. Bata etxearen inguruanzebilen etengabe, eta hainbesteko indarrez egi-ten zuen atzamarka hormaren kontra non bazi-rudien bota behar zuela; besteak, barrutik,haren mugimendu guztiak jarraitzen zituen,makurturik, belarria harriaren kontra jarririk, etagarrasi urragarriz erantzuten zien haren dei guz-tiei.

Gau batean Ulrichek ez zuen gehiago entzun,eta eseri egin zen, hain etenik non bertan loakhartu baitzuen.

Oroitzapen bat bera ere ez zuela esnatu zen,pentsamendu bat ere ez zuela, loaldi nekatu har-

tan bere buru guztia hustu izan balitzaio bezala.Gose zen, jan egin zuen.

..........................................................................

Negua bukatua zen. Gemmiko lepotik igarozitekeen berriro; eta Hauser familia beren benta-ra itzultzeko abiatu zen.

Aldapa gorenera iritsi ziren orduko, mandogainera igo eta geroxeago topatu behar zituztenbi gizonez hasi ziren hizketan.

Harriturik zeuden haietako bat egun batzuklehenago, bidea ibiltzeko adina zabaldu zenezgero, herrira jaitsi ez zelako, negualdiaren berriematera.

Benta oraindik ere elurrez estalita zegoelaohartu ziren azkenik. Atea eta leihoa itxita zeu-den. Ke pixka bat ateratzen zen teilatutik, etahorrexek lasaitu zuen zertxobait Hauser aita.Baina hurbildu ahala, arranoek zatitutako anima-lia baten hezurrak ikusi zituen ate aurrean,hezurdura handi bat alde baten gainean etzana.

Denek aztertu zuten:— Sam izan behar du —esan zuen amak.

— E, Gaspard —deitu zuen.Oihu batek erantzun zien barrutik, piztia

batek egina zirudien oihu batek. Hauser aitakberriro errepikatu zuen:

— E, Gaspard.Lehengoa bezalako beste oihu bat entzun

zen.Hiru gizonak, aita eta bi semeak, atea zabal-

tzen ahalegindu ziren. Ezin izan zuten. Ukuiluhutsetik enbor luze bat hartu zuten, ahari burugisa erabiltzeko, eta eginahalean jaurti zuten.Zurak garrasi egin zuen, atzera eginez, oholakzatitan puskatu ziren; zarata handi batek eginzuen eztanda etxean, eta barruan, arasa eroria-ren atzean, zutik zegoen gizon bat ikusi zuten,ilea bizkarrean behera zuela, bizarra paparreanbehera, begiak distiraz, eta zapi zarpak soinean.

Ez zuten ezagutu, baina Louise Hauserrekesan zuen:

— Ulrich da, ama.Eta Ulrich zela ohartu zen ama, haren ilea

zuria zen arren.Bere ondora etortzen utzi zien, ukitzen utzi

zien; baina ez zien erantzun egin zizkioten gal-

derei; Loëchera eraman behar izan zuten; sen-dagileek erotuta zegoela egiaztatu zuten.

Eta inork ez zuen inoiz jakin bere lagunari zergertatu zitzaion.

Hausertarren alaba hiltzear egon zen udahartan mendiko hotzak eragina zela esan zenmakalaldi batez.

(1886ko irailaren 1ean)

Horla(Lehen bertsioa)

Marrande doktoreak, ero-sendagile famatueneta goratuenak, bere hiru lankide eta izadi jakin-tzetako lau jakintsuri bere zuzendaritzapeko eroetxera ordu beterako etortzeko erregua eginzien, bere gaixoetako bat erakutsi behar zielaeta.

Bere lagun haiek elkartu ziren bezain lasteresan zien:

— Inoiz topatu dudan kasurik bitxien eta kez-kagarriena erakutsi behar dizuet. Nire bezeroariburuz zer esanik ez dizuet, gainera. Berak hitzegingo du.

Sendagileak txirrina jo zuen. Morroi bateksarrarazi zuen gizona. Oso argala zen, hilotzbaten argaltasunekoa, gogoetak barrenetikjaten dituen ero batzuk argal izan ohi diren beza-la, zeren pentsamendu gaixoak sukarrak edobularrekoak baino gehiago jaten baitu gorputza-ren haragia.

Bertaratuak agurtu eta eseririk, honela hasizen:

— Jaunak, badakit zergatik bildu zaituztenhemen, eta prest nago zuei nire historia konta-tzeko, nire adiskide Marrande sendagile jaunakerregutu didan bezala. Denbora luzez erotutanengoela uste izan du. Gaur egun zalantzak ditu.Denbora gutxi barru ikusiko duzue zuek bezainadimen osasuntsua, zuek bezain argia eta zuhu-rra dudala, niretzako tamalez, eta zuentzat erebai, tamalez, eta gizadi osoarentzat orobat.

Baina gertaeretatik beraietatik hasi nahi dut,gertaera soiletatik. Hona:

Berrogeita bi urte ditut. Ez naiz ezkondua,oparotasun pixka batean bizitzeko adinako fortu-na dut. Sena ibaiaren ertzean, Biessard-en,Rouenetik hurbil, dudan etxalde batean bizi nin-tzen. Ehiza eta arrantza zalea naiz. Nire atzean,nire etxe gaineko harkaitz handien atzean, Fran-tziako oihanik ederrenetako bat dago, Roumare-ko oihana, eta munduko ibairik ederrenetako batetxe aurrean.

Oso etxe zabala da, kanpotik zuriz margotua,polita, antzinakoa, lehen aipatu ditudan harkaitz

horietaraino igoz basoraino iristen den zuhaitzbikainezko lorategi baten erdian.

Nire etxeko langile multzoa kotxezain bat,lorezain bat, gelari bat, sukaldari bat eta aldiberean garbitzaile eta giltzazain zen emakumebatez osatzen da, edo osatzen zen, hobeto esan-da. Jende horrek guztiak hamar-hamasei urtezeramatzan nire etxean, ongi ezagutzen nin-duen, ongi ezagutzen zuen etxea, lurraldea, nirebizigiro guztia. Zerbitzari on lasaiak ziren. Horrekbadu bere garrantzia gero esango dudanerako.

Esan beharra dut, orobat, Sena ibaia, nirelorategia ukitzen duena, ontziz ibiltzeko ibaiadela Roueneraino, ziur aski badakikezuenez; etaontzi handiak ikusten nituen egunero, bai belaontziak bai lurrin ontziak, munduko bazter guz-tietatik etorriak.

Horrela bada, joan den udazkenean urtebeteegin du, guztiz ondoez bitxi azaldu ezinak izannituen bat-batean. Gau osoak iratzarririk eduki-tzen ninduen nerbioetako ezinegon bat izan zenlehendabizi, zaratarik txikienak ikara eragitenzidan gehiegizko urduritasun bat, alegia. Umore-txartu egin nintzen. Bat-bateko haserre bortitzak

izaten nituen, zergatirik gabe. Sendagile batideitu nion, eta potasio bromuroa eta dutxakagindu zizkidan.

Goiz eta arrats dutxatzen nintzen, bada, etabromuro edaten hasi nintzen. Berehalaxe hasinintzen berriro, hasi ere, lo egiten, loerrea berabaino askoz ere txarragoa zen lo batez ordea.Oheratuz batera begiak ixten nituen, eta ezdeus-tu egiten nintzen. Bai, ezdeusean erortzen nin-tzen, guztizko ezdeusean, izate osoaren herio-tzan, harik eta bularrean pisu zapalgarri batnuela, eta ahoan nire bizitza jaten ari zitzaidanbeste aho bat nuelako sentipen beldurgarribatek hartatik bortizki, era urragarri batez, ate-ratzen ninduen arte. Haiek astinduak! Hori bainogauza lazgarriagorik ez dut ezagutu.

Irudika ezazue lotan dagoen gizon bat, hil-tzen dutela, eta eztarrian labana duela esnatzendela; eta arrastaka doala odoletan, eta ezinduela arnasa hartu, eta hiltzera doala, eta ezduela ulertzen — horra!

Kezkatzeko moduan ari nintzen argaltzen,etengabe; eta non ohartzen naizen bat-batean,

nire kotxezaina ere, aski gizon lodia, argaltzenari zela neu bezalaxe.

Azkenean galdetu egin nion:— Zer duzu, bada, Jean? Gaixo zaude.— Sinetsita nago berorrek bezalakoxe gaixo-

tasuna harrapatu dudala. Gauek hondatzen diz-kidate egunak —erantzun zidan hark.

Etxean ibaiaren hurbiltasunak eragindakosukarren bat zegoela pentsatu nuen, bada, eta,ehiza aro bete-betean bageunden ere, bizpahiruhilabetetarako handik alde egitekoa nintzela,ustekabean ohartutako gertaera guztiz bitxibatek halako aurkikuntza sail harrigarri, beldur-garria ekarri zidan, non hantxe geratu bainin-tzen.

Gau batez egarri nintzela, baso erdi ur edannuen, eta botila, neuk hala aginduta nire ohea-ren aurrean komoda gainean jarria, kristalezkoestalkiraino betea zegoela ohartu nintzen.

Gau horretan lehen esan dizkizuedan ametsgaizto beldurgarri horietako bat izan nuen. Piztunuen kandela, larritasun laborri batean, etaberriro edan nahi izan nuelarik, non ohartzennaizen, harri eta zur eginik, hutsik zegoela boti-

la. Ezin nuen sinetsi begiek ikusten zutena. Edonorbait sartu zen nire gelan, edo sonanbulua nin-tzen bestela.

Hurrengo gauean froga berbera egin nahiizan nuen. Atea giltzaz itxi nuen, gelan inor ezinsartuko zela ziur egoteko. Loak hartu nindueneta gauero bezala esnatu nintzen. Bi ordu lehe-nago hantxe ikusia nuen ur guztia edan zuten.

Nork edan zuen ur hura? Neuk, inondik ere,baina ziur nengoen, guztiz ziur, nire lo sakon etamingarri hartan mugimendu bat bera ere eznuela egin.

Trikimailuez baliatu nintzen, beraz, horrelakooharkabeko gauzarik ez nuela egiten konbentzi-tzeko. Gau batean Bordeleko ardo zaharrezkobotila bat, katilu bat esne, nik gorroto diodana,eta zale amorratua naizen txokolate pastelakjarri nituen ur botilaren ondoan.

Ardoa eta gozoak ez zituzten ukitu. Esnea etaura desagertu egin ziren. Egunero hasi nintzenbada edariak eta janariak aldatzen. Janari sendotrinkoak ez zituzten inoiz ukitu, eta isurkarietan,ura eta esnea edan zuten batez ere.

Zalantza mingarri hark nire baitan jarraitzenzuen ordea. Ez ote nintzen neu jaikitzen, ohar-tzeke, eta neuk edaten gorroto nituenak ere,sonanbulutako lozorroan nire zentzumenak alda-tuak baitziren beharbada, eta normalean zituz-ten higuinak aldaturik bestelako zaletasunahartu izan.

Beste trikimailu bat erabili nuen neure burua-ren kontra. Nahitaez ukitu beharrak ziren gauzaguztiak muselina zurizko zerrendatan bildunituen, eta haren gainetik batistazko zapi bateanbildu nituen oraindik ere.

Gero, oheratzerakoan, berunezko minaz igur-tzi eta lohitu nituen eskuak, ezpainak eta bibo-teak.

Esnatu nintzenean garbi-garbi zeuden gauzahaiek guztiak, norbaitek ukituta hala ere, zerenzapia ez baitzegoen nik utzita bezala; eta ura etaesnea edan egin zituzten gainera. Baina nireatea segurtasunezko giltzaz itxia zegoenez, etakanpoko leihatilak badaezpada ere giltzarrapozlotuak zirenez, inori ez zioten sartzen utziko.

Horrela bada, galdera beldurgarri hau eginnion neure buruari: Nor egoten zen, hortaz,gauero, nire ondoan?

Hau dena bizkorregi kontatzen dizuedalaohartu naiz. Irribarre egiten duzue, hartua duzueiritzia: «Erotuta dago». Deskribapen luze batezazaldu behar nizuen, bere baitan itxirik, adimenazuhur, botila bateko beiran zehar lotan zegoenbitartean desagertu den ur poxi bati begiradagoen gizonaren zirrara hori. Gauero eta goize-ro berritzen den tortura hori, eta logale mende-raezin hori, eta esnatze oraindik ere beldurga-rriago horiek, ongi ulertarazi behar nizkizuen.

Noan aurrera, ordea.Horretan, bertan behera gelditu zen miraria.

Ez zuten gehiago ezer ukitzen nire gelan. Kito.Osasunez ere hobeto nenbilen, gainera. Hasibanintzen hasi, alaitzen, non entzuten dudannire auzoetako bat, Legite jauna, ni egona nin-tzen egoera berberean zegoela. Eskualde hartansukar gaiztoren bat zebilela iruditu zitzaidanberriro. Nire kotxezaina hilabete lehenago aldeegina zen, oso gaixo.

Negua joana zen, udaberria hasten ari zen.Horretan, goiz batez, nire arrosa alor inguruanpaseatzen ari nintzela, non ikusten dudan, ikusi,zehatz ikusi, hurbil-hurbil, arrosarik ederreneta-ko baten txortena puskatzen, esku ikusezinbatek bildu izan balu bezala; gero beso batekahora eraman izan balu bezalakoxe kurba eginzuen loreak, eta aire gardenean eskegita geratuzen, bakarrik, mugitu gabe, beldurgarri, nirebegietatik hiru pausotara.

Izu laborriak harturik, jauzi egin eta harrapa-tu nahi izan nuen. Ez nuen ezer aurkitu. Desa-gertu egin zen. Neure biziko amorrua hartu nuenneure buruaren kontra. Zentzuzko gizon seriobatek ez ditu zilegi horrelako begitazio eroak!

Begitazioa al zen, ordea? Txortena bilatunuen. Berehalaxe aurkitu nuen landarean, etenberria, adarrean geratu ziren bi arrosarenartean; hiru arrosa baitziren, nik ederki ikusiak.

Etxera itzuli nintzen, bada, burua nahas-nahasirik. Entzun iezadazue, jaunak, ni pertsonapatxadatsua naiz; ez nuen sinesten naturazgaindiko gauzetan, orain ere ez dut sinestenhorietan; une hartatik aurrera, ordea, ziur egon

nintzen, egunaz eta gauaz ziur egon daitekeenbezala, nire inguruan bazela ikusi ezinezko nor-bait, ondora etorri eta gero alde egina, eta berri-ro zetorrena.

Handik geroxeago izan nuen horren froga.Nire neskame eta morroien artean berebiziko

haserreak pizten ziren egunero, itxuraz funtsikez zuten baina harrezkero niretzat zentzu bete-betea zuten mila arrazoirengatik.

Veneziako kristal eder bat berez puskatu zen,inork eragin gabe, jangelako arasa gainean,egun-argiz.

Gelariak sukaldariari egotzi zion errua, etahark garbitzaileari, eta hark ez dakit nori.

Gauean itxita utzitako ateak goizean zabalikegoten ziren. Goizero esnea lapurtzen zutensukalaurretik. —A!

Zer zen? Zer izaera zuen? Jakingura urduribatek, haserrea eta beldurra ere bazituenak,guztiz asaldaturik nindukan gau eta egun.

Baina berriro lasaitu zen etxea; eta ametsakzirela irizten hasia nintzen berriro, non zeraugertatu zen:

Uztailaren 20a zen, arratseko bederatziak.Bero egiten zuen oso; leihoa zabal zabalik utzianuen, argia piztuta neukan mahai gainean, Mus-set-en liburu bat Nuit de Mai orrian zabaldutaharen argitan, eta ni besaulki handi batean etza-na nintzen, eta loak hartu ninduen.

Berrogeiren bat minutu lotan egon ondoren,berriro zabaldu nituen begiak, bestelako zirkinikere egin gabe, halako zirrara nahasi bitxi batekiratzarririk. Hasieran ez nuen ezer ikusi, horre-tan, ordea, liburuko orri bat bere kasa itzuli zelairuditu zitzaidan, berez. Leihotik ez zen haizebafada bat ere sartu. Harritu nintzen; eta zaingeratu nintzen. Handik lau minutura-edo, nonikusten dudan, ikusi bai, jaunak, neure begiez,beste orri bat goratzen eta aurrekoaren gaineraitzultzen, behatz batek orriak pasatuko balitubezala. Nire besaulkiak hutsik zegoela zirudien,baina berehala konturatu nintzen han zegoelahura! Jauzi batez igaro nuen alderik alde gelaosoa, hura harrapatzeko, ukitzeko, heltzeko,ahal baldin bazen... Besaulkia, ordea, ni haraorduko hankaz gora erori zen, nire aurretik nor-baitek ihes egin izan balu bezala; mahai gaineko

argia ere erori, eta itzali egin zen, beira hautsita;eta leihoak, gaizkileren batek heldu eta bultzaegin izan balio bezala, topea jo zuen... A!

Itsumustuan txilina jo eta deitu nuen. Gelariaazaldu zenean, esan nion:

— Dena bota dut hankaz gora eta dena pus-katu dut. Ekar iezadazu argia.

Gau hartan ez nuen lorik egin. Baina bazite-keen, hala ere, begitazioren bat gertatu izana.Esnatu nintzenean zentzua nahasia nuen orain-dik ere. Ez ote nituen neuk irauli besaulkia etaargia, eroak bezala jauzi egitean?

Ez, ez nintzen ni! Ongi baino hobeto nekien,segundo batean zalantzarik ez izateko moduan.Baina hala sinetsi nahi nuen oraindik ere.

Zaudete. Izakia! Nola deituko nioke? Ikusezi-na? Ez, ez da aski. Horla bataiatu dut. Zergatik?Ez dakit. Horlak, beraz, ez zidan ia alde egiten.Gau eta egun nerabilen auzotar atxikiezin hurahan nuelako sentipena, ziurtasuna, eta ordutikordura, minututik minutura, bizitza kentzen arizitzaidala orobat.

Ezin ikusi izanak amorraturik nindukan, etanire gelako argi guztiak pizten nituen, argi har-tan ikusi ahal izango banu bezala.

Ikusi nuen, ordea, azkenean.Ez didazue sinesten. Baina ikusi nuen. Liburu

bat, edozein, hartu eta haren aurrean eseritanengoen, ez irakurtzen, zelatan baizik, nire gor-putz organo guztiak atzar-atzarririk, nire gertuansumatzen nuen haren zelatan. Han baitzegoen,noski. Non ordea? Zertan ari zen? Nola atxiki?

Ohea aurrean, haritzezko ohe zahar habedu-na. Eskuinean tximinia. Ezkerrean atea, kontuhandiz itxia nuena. Atzean armairu ispiludunhandi bat, egunero bizarra mozteko, janzteko,erabiltzen nuena, eta aurretik igarotzen nintzenbakoitzean burutik oinetara dena begiratzekoohitura nuena.

Irakurtzen itxura egiten nuen bada, huraengainatzeko, hura ere zelatan aritzen baitzitzai-dan niri; eta bat-batean nire bizkar gainetik ira-kurtzen ari zela sentitu nuen, ziur nengoen, hanzegoela, belarria ia-ia ukitzen zidala.

Tupustean jaiki nintzen, eta bat-batean itzuli,ia-ia erori bainintzen. Eta zer?... Egun-argiz beza-

laxe ikusten zen... eta neure burua ez nuen ikus-ten ispiluan! Hutsik zegoen, garbi, argiz bete-beterik. Nire irudia ez zegoen han... Eta aurreannengoen... Goitik behera garbi-garbi ikustennuen beira handia! Begiak eroturik ari nintzenhori dena ikusten, eta ez nintzen ausartzenaurrerago egiten, argi sentitzen bainuen bitar-tean zegoela hura, eta berriro ihes egingo zida-la, baina garbi ikusten nuen haren gorputzsumaezinak nire isla xurgatzen zidala.

Hura beldurra izan nuena! Gero, bat-bateanlaino batean hasi nintzen ikusten nire irudia ispi-luaren barren-barrenean, laino batean, ur geruzabatean barrena bezala; eta geruza hori ezkerre-tik eskuinerantz mugitzen ari zela iruditu zitzai-dan, geldiro-geldiro, segundotik segundora nireirudia zehatzago bihurtzen zela. Eklipse batenamaiera ematen zuen. Ezkutatzen ninduen zerahark ez zirudien isla zehatz-zehatza zuenik, poli-ki-poliki argituz zihoan gardentasun opako batbaizik.

Azkenean egunero ispiluan begiratzen nue-nean bezain argi eta garbi ikusi ahal izan nuenneure burua.

Ikusi nuen, bada. Harrezkero geratu zitzaidanbeldurrak zirgit eragiten dit oraindik ere.

Biharamunean hemen nengoen, hemeneduki nintzaten erregutu bainuen.

Orain, bada, jaunak, bukatzera noa.Marrande jaunak, luzaro zalantza izan ondo-

ren, bere aldetik nire lurraldera bidaia bat egiteaerabaki zuen.

Nire auzoetako hiru daude, gaur egun, nikizan nuen gaitz berak jota. Egia da?

— Egia da —erantzun zuen sendagileak.Gauero beren gelan ura eta esnea uzteko

gomendatu zenien, ea desagertzen ziren ikuste-ko. Halaxe egin zuten. Desagertu al ziren isurka-ri horiek nire etxean bezala?

Sendagileak seriotasun solemne batez eran-tzun zuen:

— Desagertu egin dira.Bera, jaunak, izaki berri bat, zalantzarik gabe

aurki gu ugaldu ginen bezala ugalduko dena,azaldu da lurrean.

Irribarre egiten duzue! Zergatik? izaki horiikusezin delako oraindik ere. Gure begia, ordea,hain da organo oihesa non ozta-ozta bereizten

baitu bizi izateko nahitaezkoa duguna ere. Txi-kiegi denak ihes egiten dio, handiegi denak ihesegiten dio, urrutiegi dagoenak ihes egiten dio. Urtanta batean bizi diren xomorroak ez ditu ezagu-tzen: izarrik hurbilenekoetako biztanleak, landa-reak eta zorua ez ditu ezagutzen; gauza garde-nak ere ez ditu ikusten.

Jar iezaiozue aurrean zilarbizirik gabeko beirabat, akatsik gabea, ez du nabarituko, eta gaine-ra etorriko zaigu, etxe barruan geratu eta buruabeira kontra hausten duen txoria bezala. Ez dituikusten, beraz, gorputz gotor gardenak, izan,ordea, badirenak; ez du ikusten airea, gure elika-gaia, ez du ikusten haizea, izadian den indarrikhandiena, gizonak lurrera botatzen dituena,etxeak eraisten dituena, zuhaitzak erauzten,itsasoa granitozko malkorrak amilarazten dituz-ten mendi bihurturik jaikiarazten.

Harritzekoa ote da, hortaz, gorputz berri bat,argi izpiak geldiarazteko tasuna baizik falta ezduena, begiak ezin ikusi izana,

Ikusten al duzue elektrizitate indarra? Bainaizan, bada!

Nik Horla izendatu dudan izaki hori, hori erebada.

Zer den? Jaunak, lur honek gizonaren ondo-ren espero duena da! Gu gure jargoitik kentzera,bere mende jartzera, gu bezatzera, gutaz, guidiez eta basurdeez bezala, elikatzera agian,datorrena.

Mendeak dira izaki hori sumatzen dela, harenbeldurra dela, iragartzen dela! Ezin ikusiarenbeldurra beti izan dute gure arbasoek.

Iritsi da.Maitagarrien elezaharrak, intxixuenak, aireko

zelatari atxikiezin eta gaizkileenak, hartaz ariziren denak, hartaz ari ziren, gizon kezkatsu etaikaratzen hasiak aurrez sumaturik.

Eta zuek, jaunok, azkeneko urte hauetan egi-ten ari zareten guztiarekin ere, hipnotismo,sugestio, magnetismo deitzen duzuen horrekin,hura ari zarete iragartzen, hura ari zarete aurrezprofetizatzen!

Esaten dizuet iritsi dela. Urduri dabil beraere, lehenengo gizonak bezala, zer indar eta zerahalmen duen oraindik ere ezagutzen ez duela-ko, baina laster ezagutuko du, lasterregi.

Eta hona, jaunak, bukatzeko, nire eskuetarairitsi den eta Rio de Janeirotik datorren egunkarizati bat: Irakurriko dizuet: «Badirudi eromen izu-rri bat zabaldu dela azkenaldi honetan Sao Pao-loko probintzian. Zenbait herritako biztanleekihes egin dute beren lurrak eta etxeak bertanutzirik, ustez lotan dauden bitartean beren arna-satik bizi diren, eta gainera, itxura denez, urabaizik, eta inoiz edo behin esnea, edaten ezduten banpiro ikusezin batzuek esesten etajaten dituztelakoan!»

Eta nik gehitzen dut: «Ia-ia hiltzera eramanninduen gaixotasunak lehenengo aldiz harrapatubaino egun batzuk lehenago, oso ongi gogora-tzen naiz lau mastako brasildar ontzi handi batikusi izana, bandera zabalik zuela, ibaian gorapasatzen... Esan dizuet nire etxea urarenertzean dagoela... zuri-zuri... Ontzi hartan zego-en ezkutaturik, inondik ere...»

Beste ezer ez dut esateko, jaunak.

Marrande doktorea zutitu zen, eta ahopekaesan zuen:

— Nik ere ez. Ez dakit gizon hau erotutadagoen ala biok gauden erotuta..., ala... gureondorengoa dagoeneko iritsia den egiaz.

(1886ko urriaren 26an)

Horla(Bigarren bertsioa)

Maiatzak 8.— Bai egun zoragarria! Nire etxeaurrean, etxea estaltzen, babesten eta itzalaematen dion albo erraldoiaren azpian belarretanetzanda eman dut goiz guztia. Maite dut lekuhau, atsegin dut hemen bizitzea, hemen baititutnik nire erroak, gizona bere arbasoak jaio eta hildiren lurrera, pentsatzen denera eta jaten dene-ra, ohituretara zein janarietara, bertako esamol-deetara, nekazarien hizkerara, zoruaren, herrieneta are airearen usainetara ere, lotzen dutenerro sakon eta hauskor horiek.

Maite dut hazi naizen etxea. Nire leihoetatikSena ibaia ikusten dut, nire lorategia ukituz, bideostean, etxean ia-ia, doan Sena ibaia, RouenetikLe Havrera doan Sena handi zabala, igaroz doa-zen ontziz betea.

Ezkerretara, han, Rouen, teilatu urdinezkohiri zabala, kanpandorre gotikoen aldra puntazo-rrotzaren azpian. Ezin konta ahala dira, argalzein zabal, katedraleko dorre gezia nagusi dute-

la, eta ezkilaz beteak, goiz ederretako aire urdi-nean jo eta beren burdinazko burrunba urruna,eguratsak, indartzen den ala ahultzen den, behinozenago behin apalago, ekartzen didan bron-tzezko ahotsa nireganaino igortzen didatela.

Zein eguraldi ederra gaur goizean!Hamaikak aldera ontzi sail luze bat, euli-txa-

lupa baino gehiago ez zen atoi ontzi batek, kelodi bat botaz nekearen nekez arnasestuka,zeramatzala, nire ate sarearen aurretik igaro da.

Bandera gorria zeruan kulunka zuten bi gole-ta ingelesen ondoren hiru mastako brasildarontzi bikain bat zihoan, zuri-zuria, harrigarrirogarbi eta distirari. Agurtu egin dut, ez dakit zer-gatik, halakoxe atsegina eman baitit ontzi huraikusita.

Maiatzak 12.— Sukar apur batekin nabil azke-neko egun hauetan; mina dut, edo tristura,hobeto esanda.

Nondik ote datoz zoriona gogohiltasun etagure konfiantza bihotz-herstura bihurtzen digu-ten eragin misteriozko horiek? Esango bailitzate-ke haien hurbiltasun misteriozkoa pairatzen

dugun ezagutu ezinezko ahaltasunez bete-beteadagoela airea, aire ikusezina. Alaitasunez beterikesnatzen naiz, eztarria kantu egiteko gogoz. —Zergatik hori?— Ur ondora jaisten naiz; eta bat-batean, ibilalditxo bat egin ondoren, atsekabetu-rik itzultzen naiz berriro, etxean zoritxarren batizateko banu bezala. — Zergatik hori?— Hotzika-raren batek eten ote dizkit, azala igurtziz, ner-bioak, eta arima goibeldu? Hodeien itxurak, edoegunaren koloreak, gauzen kolore hain aldako-rrak asaldatu ote dit gogoa, nire begietatik sar-turik. Zer dakigu? Inguratzen gaituen guztiak,begiratu gabe ikusten dugun guztiak, ezagutugabe ukitzen dugun guztiak, haztatu gabe jotzendugun guztiak, bereizi gabe topatzen dugun guz-tiak, eragin bizkor, harrigarri, ulertezinak ditugure organoetan eta, haien bidez, gure biho-tzean bertan ere.

Zein den sakona ikusezinaren misterio hau!Ezin duzu zundatu gure nolabaiteko zentzumenhauez, ez txikiegi dena ez handiegi dena, ez hur-bilegi dagoena ez urrunegi dagoena, ez izarbateko biztanleak ez ur tanta bateko biztanleakatzemateko gauza ez diren gure begioz... erabat

engainatzen gaituzten gure belarrioz, zerenairearen bibrazioak soinu nota gisa transmititzenbaitizkigute. Horiek baitira mugimendu hori hotsbihurtzeko miraria egiten duten maitagarriak,metamorfosi horren bitartez izadiaren inarrostemutua kantari egiten duen musika sorraraztendutenak... gure usaimenaz, zakurrarena bainoahulagoa baita... gure dastamenaz, ardo batenurteak ezagutzera ere ozta-ozta baita iristen!

Zenbat gauza aurkituko ez ote genukeenoraindik ere gure inguruan beste mirari batzukegingo lizkiguketen beste organo batzuk bageni-tu!

Maiatzak 16.— Gaixorik nago, bistan da! Joanden hilean hain ongi nengoena! Sukarra dut,sukar ikaragarria, edo gorputz-arimak, bata zeinbestea, sufrikariotan jartzen dizkidan sukarrezkourduritasuna, hobeto esanda! Denbora guztiandaukat arrisku mehatxagarri baten sentipen era-sangarri hori, zoritxarren bat ote datorren edoheriotza hurbil ote den irudipen hori, inondik ereodolean eta haragian ernetzen ari den gaitz

oraindik ezezagun baten hasiera den susmogaizto hori.

Maiatzak 18.— Sendagilea ikustera joan naiz,ezin nuen lorik egin eta. Pultsua bizkorregi,begiak handiturik, nerbioak bizi-bizi iruditu zaiz-kio, baina ez dit beldurtzeko sintomarik aurkitu.Dutxak hartu eta potasio bromuroa edan behardut.

Maiatzak 25.— Aldakuntzarik ez! Egoerabitxia da nire hau, egiaz! Gaua hurbildu ahalaulertu ezinezko urduritasun batek hartzen nau,gauak mehatxu ikaragarriren bat ekarriko balitbezala. Bizkor-bizkor afaldu, eta irakurtzen aha-legintzen naiz; ez ditut, ordea, hitzak ulertzen;nekez baizik ez ditut bereizten hizkiak. Egonge-lan aurrera-atzera hasten naiz orduan, halakobeldur lauso eta eutsi ezin batek, loaren beldu-rrak eta ohearen beldurrak, larriturik.

Hamarrak aldera nire gelara igotzen naiz.Sartzen al naiz, bi bira ematen dizkiot giltzari,eta morroiloak sartzen ditut; beldurra dut...zeren beldurra? Orain arte ezeren beldurrik ez

nuen... armairuak zabaltzen ditut, ohe azpianbegiratzen dut; entzuten egoten naiz... entzu-ten... zer?... Harritzekoa al da, bada, gaixotasunbatek, odolaren zirkulazioko arazoren batek,nerbio zain bat gaitzitu izanak, odol kolpe batek,gure bizi-makina markets eta hauskor honetanmatxuraren bat gertatzeak gizonik alaiena eremalenkoniatsu, bipilena koldar bihurtzea? Gero,etzan eta loak hartu zain geratzen naiz, borrero-aren zain egongo nintzatekeen bezala. Izumenezegoten naiz loa noiz etorriko, bihotza taupadakahasten zait, eta hankak dardaraz; gorputz osoahartzen dit ikarak ohe estalkien berotasunean,harik eta bertan behera erortzen naizen arteatsedenean, ur geldizko osin batean hantxe ito-tzeko eroriko banintz bezala. Ez dut sentitzennola datorren, behinola bezala, lo maltzur hori,nire hurbilean ezkutaturik zelatan dagokidana,burutik heldu, begiak itxi eta deuseztatu nahinauena.

Bizpahiru orduz egiten dut lo, asko jota; geroamets batek —ez— eldarnio batek harrapatzennau. Badakit etzanda nagoela eta lotan... halaxesentitzen dut eta badakit... eta norbait datorki-

dala, begira geratzen zaidala, ukitzen nauela,ohe gainera igotzen dela, nire bular gaineanbelaunikatu eta bere eskuez lepotik heldurikestutzen... estutzen... hasten dela ahal duenindar guztiaz, itotzeko.

Ahaleginak egin ditut defendatzeko, ametse-tan balditzen gaituen ezintasun izugarri horrekloturik; garrasi egin nahi dut, —ezin dut: — mugi-tu nahi dut, —ezin dut; —ahal guztiak egitenditut, arnasestuka, zapaltzen eta itotzen ari zai-dan izaki hori uxatzeko, —ezin!

Eta horretan asaldaturik esnatzen naiz, izer-ditan blai. Kandela bat pizten dut. Bakarrik nago.

Gauero berritzen den krisi horren ondoren,soseguan hartzen dut lo azkenik, goiza argitzenduen arte.

Ekainak 2.— Egoera okerragoan nago orain-dik. Zer dut, baina? Bromuroak ez dit ezer egi-ten; dutxak hartzeak ez dit ezer egiten. Oraindela gutxi gorputza nekatzeko, lehendik ere hainleher egina eduki arren, Roumareko basora joannaiz ibili bat egitera. Hango haize fresko, arin,gozo, belarren eta hostoen usainez beteak zai-

netan odol berri bat, bihotzean kemen berri batisurtzen zidala iruditu zait lehendabizi. Ehizabide handi batetik jo dut, eta gero La Bouille-rantz hartu dut, bide estu batetik, zeruaren etanire artean sabai berde, ia beltz bat eratzenzuten bi zuhaitz multzoren artetik.

Ikara bat izan dut bat-batean, ez hotzak era-gina, larritasun ikara bitxi bat baizik.

Pausoa bizkortu dut, baso hartan bakarriknengoelako kezkaturik, bakartasun handi harkinolako arrazoirik gabe, ergelaren moduan, bel-durturik. Horretan, norbaitek orpoz orpo, ia uki-tuz, jarraitzen zidala iruditu zait.

Kolpetik itzuli naiz. Bakarrik nengoen. Ibilbideluze, zabal, hutsa, beldurtzeko moduan hutsa,baizik ez dut ikusi atzean; eta beste aldetik erebegiak iristen zireneraino luzatzen zen, denaberdin, beldurgarri.

Begiak itxi ditut. Zergatik? Eta orpo batengain biraka hasi naiz, zibaren gisa. Ia erori nin-tzen; zabaldu ditut berriro begiak; zuhaitzekdantza egiten zuten, lurrak kulunka; eseri beha-rra izan dut. Eta ez nekien nondik etorri naizen,gainera! Zein ideia bitxia! Bitxia! Ideia bitxia! Ez

nintzen ezertaz gogoratzen. Eskuinera jo dut, etabasoaren erdi-erdira eraman nauen ibilbideraitzuli naiz berriro.

Ekainak 3.— Beldurgarrizko gaua izan dut.Aste batzuetarako kanpora noa. Bidaiatxo batekmesede egingo dit, zalantzarik gabe, indarberri-tzeko.

Uztailak 2.— Banator berriro etxera. Sendatunaiz. Txango zoragarri bat egin dut gainera,Saint-Michel mendia ikusten izan naiz, ez bai-nuen ezagutzen.

Zer ikuspegi zoragarria, ni bezala Avranches-era ilunabarrean iritsiz gero! Herria muino batenhegian dago; eta lorategi publikora eraman nin-duten, alde zaharraren bukaerara. Oihu batatera zitzaidan harriduraren harriduraz. Neurrioroz gaindiko badia bat zabaltzen zen aurrean,bista galtzeraino, urrutira laino artean galtzenziren bi itsasertz bereizien artean; eta badiaerraldoi horren erdian, urrezko zeru argitasunezbetearen azpian, mendi ilun zorrotz bat zutik,hondar artean. Eguzkia sartu berria zen, eta

oraindik ere garretan zegoen odaiertzaren kon-tra bere gailurrean guztiz monumentu bikain batduen harkaitz harrigarri haren isla marraztenzen.

Argia urratzearekin batera abiatu nintzenharantz. Itsas behera zegoen, bezperan bezala,eta hurbildu ahala, nire aurrean goratzen ikustennuen miragarrizko abadia hura. Zenbait orduoinez egin ondoren, gailur-gailurrean eliza erral-doia duen herritxoari eusten dion harritzar harta-ra iritsi nintzen. Kaletxo estu malkorra igarorik,Jainkoak lurrean inoiz eraiki duen egoitza gotiko-rik miresgarrienean sartu nintzen; hiri bat bezainzabala da, bete-beterik dago gangen azpianzapaldurik dauden gela apalez eta zutabemeheek eusten dieten galeriez. Granitozko bitxierraldoi, farfaila bezain arina, igotzeko zurubibihurriak dituzten dorrez eta ezkila dorre lerde-nez betea, beren buru kimeraz, deabruz, ame-tsetako piztiez, lore munstroz beteak, elkarrekinarku brodatu finez lotuak, eguneko zeru urdine-ra, gaueko zeru beltzera jasorik.

Gailurrera iritsi nintzenean nirekin lagunzihoan fraideari esan nion:

— Zein ongi egon behar duzuen hemen, aita!— Haize asko egiten du —erantzun zidan, eta

solasean hasi ginen gora zetorren itsasoari, hon-darretan zehar lasterka hondartza altzairuzkokoraza batez estaltzen ari zen itsasoari, begira.

Eta historiak kontatzen hasi zitzaidan fraidea,hango historia zaharrak, elezaharrak, elezaharasko.

Elezahar horietako batek txunditu ninduen.Hango biztanleek, mendikoek, diotenez, gauetanhizketan entzuten omen da hondarretan, etagero bi ahuntz entzuten omen dira marraka,bata ozen, bestea apal. Sinesgogorren iritzianitsasoko hegaztiak omen dira, batzuetan ahun-tzen marrakak baitirudite, bestetan gizakiarenkexuak; baina arrantzale berantiarrek zin dagiteegiaz topatu izan dituztela, itsasaldien artean,mundutik hain urruti jaurtitako herritxo hareninguruan hara-hona, burua inoiz ikusten ez zaionartzain zahar bat, kapusaiaz estalirik erabiltzenbaitu beti, eta haren atzetik, hura gidari dutela,gizon aurpegiko aker bat eta emakume aurpegi-ko ahuntz bat, biak ile zuri luzez estaliak, eten-gabeko erasian, hizkuntza ezezagun batean

elkarri errietan eta, aldiro bat-batean isildu eta,indar guztiaz marraka hasten.

— Sinesten al duzu horretan —galdegin nionfraideari.

— Ez dakit nik —erantzun zidan.Eta berriro hasi nintzaion:— Munduan gutaz besterik balitz ez al geni-

tuzke dagoeneko aspalditik ezagutu izango?nola ez zenituzkeen ikusiko zuk? nola ez nituz-keen ikusiko nik?

Hark erantzun zidan:— Ikusten al dugu existitzen diren gauzen

ehun milarena ere? Begira, horra haizea bera,izadian den indarrik handiena, jendea lurrerabotatzen duena, etxeak eraisten dituena, zuhai-tzak erauzten dituena, itsasoa malkorrak amila-razten dituzten mendi bihurturik jaikiaraztenduena eta itsasontziak uharrietara jaurtitzendituena, haize hiltzaile, ziztugile, intziri egile,orro egile hori, ikusi al duzu, ikusi ahal dezake-zu? Eta bada, izan.

Isilik geratu nintzen arrazoibide soil harenaurrean. Gizon hura jakintsua zen, edo ergel bat,bestela. Ezin esango nuke ziur; baina isildu egin

nintzen. Esaten ari zena, askotan nuen neuk erepentsatua.

Uztailak 3.— Gaizki egin dut lo; bada hemen,inondik ere, sukar eragileren bat, nire kotxezai-nak neure gaitz berbera du-eta. Bart etxerakoan,haren zurbiltasun gehiegizkoari erreparatu nion.

— Zer duzu, Jean? —galdegin nion.— Ezin dudala atsedenik hartu, jauna. Gauek

jaten dizkidate egunak. Berorrek alde egin zue-nez geroztik, aztikeria bat balitz bezala heldu dithonek.

Gainerako neskame-morroiek berriz ez dutegaitzik, ni, ordea, beldur naiz ez ote nauen berri-ro harrapatuko.

Uztailak 4.— Bistan da berriro harrapatududala. Berriro hasi zaizkit lehenagoko zakurametsak. Bart gauean nire gainean norbait nuelairuditu zait, nire gainera makurturik, bere ahoanirearen kontra jarririk ezpainetatik bizitza eda-ten ari balitzait bezala. Horixe, eztarritik arizitzaidan bizitza ateratzen, izain bat balitz beza-la. Gero, ase ondoren, jaiki da, eta ni hain jota,

hain etenik, hain ezdeusturik esnatu naiz, nonezin nintzen mugitu ere egin. Honek egun gehia-gotan jarraitzen baldin badu, banoa ni hemen-dik, ziur.

Uztailak 5.— Burua galdu ote dut? Bart gerta-tu zaidana hain da ezohikoa, hain da bitxia, nonburua nahastu egiten baitzait pentsatu hutsare-kin!

Orain gauero egiten dudan bezala, giltzazitxia nuen atea; gero, egarri bainintzen, basoerdi ur edan nuen, eta botila kristalezko tapoirai-no urez beteta zegoela erreparatzea gertatuzitzaidan.

Oheratu nintzen berehala, eta nire lo beldur-garri horietako batean erori nintzen; handik biordutara-edo hura baino ere astindu beldurga-rriago batek atera ninduen hartatik.

Irudika ezazu gizon bat lotan, hiltzen dutela,eta esnatzen dela biriketan labana bat duela, etaarrastaka doala, odoletan, eta ezin duela arnasahartu, eta hiltzera doala, eta ez duela ulertzen,horra!

Berriro nire onera itzulirik, egarria sentitunuen berriro; piztu nuen kandela bat, eta botilautzia nuen mahairantz joan nintzen berriro. Jasonuen, eta ura basora bota nahi izan nuenean,ezer ez zen isuri; hutsik zegoen! Hutsik zegoenerabat! Hasieran ez nuen ezer ulertzen; gero,halako zirrara bortitza izan nuen bat-batean, noneseri beharra izan bainuen, edo erori egin nin-tzen, hobeto esanda, aulki batean! baina kolpe-tik zutitu nintzen berriro inguruan begiratzeko!eta berriro eseri nintzen, beira gardenarenaurrean harriduraz eta beldurrez burua erabatnahasturik! Begiak finko nengokion botilari begi-ra, zerbait asmatu nahiz. Eskuak dardaraznituen! Norbaitek edan ote zuen ura? Nork? Nik?Nik, inondik ere. Nork, bada, nik ezpada? Sonan-bulua nintzen, hortaz, eta gure baitan bi izakibizi ez ote garen pentsarazten dizun bizitzabikoitz misteriozko hori bizi nuen, jakin gabe,edota ez ote den gure baitan dugun beste izakiarrotz ezagutu eta atxiki ezin daitekeen bat,gure arima lozorroan denean gure gorputz gati-bua biziarazten duena, eta gorputzak, orduan,guri baino hari gehiago obeditzen diona.

Ai! nork ulertu behar dit nire estura nardaga-rri hau? Nork ulertu behar du burutik sano, ongiesnatuta, zuhurtziaz beterik dagoen eta lotanzegoen bitartean desagertu den ur poxi bati boti-la baten beiratik zehar begira dagoen gizonbaten emozioa! Eta hantxe geratu nintzen,eguna argitu arte, berriro ohera itzultzen ezinausarturik.

Uztailak 6.— Erotzen ari naiz. Berriro hustudute botila bart gauean; —edo nik edan dut!

Ni al naiz, ordea? Ni al naiz? Nor ote naiz ni?Nor? Ai, Jaungoikoa! Erotzen ari naiz. Nork salba-tuko nau?

Uztailak 10.— Froga harrigarriak egin ditut.Bistan da, erotuta nago! Baina, hala ere...Uztailaren 6an, ohera baino lehen, ardoa,

esnea, ura, ogia eta marrubiak utzi nituen mahaigainean.

Ur guztia eta esne pixka bat edan zuten —nuen—. Ardoa, ogia eta marrubiak ukitu ere ezzituzten egin.

Uztailaren 7an berriro egin nuen froga bera,eta emaitza bera izan zen.

Uztailaren 8an ura eta esnea kendu eginnituen. Ez zuten ezer ukitu.

Uztailaren 9an, azkenik, ura eta esnea baizikez nituen jarri mahai gainean, botilak muselinazurizko zapietan ongi bildu eta tapoiak ongi lotu-rik. Ondoren ezpainak, bizarra, eskuak berunez-ko minaz igurtzirik eta lohiturik, oheratu eginnintzen.

Logale eutsi ezinak menderatu nau, eta bere-hala iritsi da iratzartze beldurgarria. Ez naizbatere mugitu; maindireetan ere ez zen orbanbat bera ere. Jauzi batez mahaira jo dut. Botilakbiltzeko zapiak garbi-garbi zeuden. Beldur dar-daraz askatu ditut lokarriak. Ur guztia edandute! Esne guztia edan dute! Ai! Jaungoiko nirea!

Berehalaxe Parisera joan behar dut.

Uztailak 12.— Paris. Azkeneko egun hauetanburutik nahasita ibili naiz. Irudimen asaldatuakbere gisa erabili nau, nonbait, non eta egiazsonanbulu ez banaiz behintzat, edota orain artezentzuzko azalpenik eman ez den baina, frogatu,

frogaturik dauden sugestio izeneko eragainhorietakoren bat nozitu ez badut behintzat.Nolanahi dela ere, eromena izateko ez zuen askobehar nire asaldurak, eta Parisen hogeita lauordu egitea aski izan da berriro ere nire tentuonera etortzeko.

Atzo, arimara aire berri bizigarria ekarri dida-ten paseo eta bisita batzuk egin ondoren, Fran-tziako Antzokian bukatu nuen eguna. AlexandreDumas semearen antzerki bat jokatzen zuten;eta idazle erne ahaltsu horrek erabat sendatuninduen. Egia da gauza arriskutsua dela bakar-dadea barne lanera zaletuak diren buruentzat.Pentsatzen eta hitz egiten duten gizonak beharditugu inguruan. Bakarrik luzaro geratzen gare-nean, mamuz betetzen dugu zuloa.

Oso alai itzuli nintzen, bulebarretan zehar,hotelera. Jendetzaren bultzaden artean, aurrekoasteko izumenak, usteak gogoratu nituen, ezbarre irririk gabe hala ere, nire etxe berean izakiikus ezinezko bat bizi zela sinetsirik bainengoen,hain sinetsirik hala ere. Zein ahula dugun burua,zein erraz txunditzen den, zein erraz nahasten,

ulertu ezin dugun hutsaren hurrengo gauzarenbatek jotzen gaituenerako!

Ondorioren ondorio «Zergatia ez dakidalakoez dut ulertzen» esan ordez, misterio beldurga-rriak eta naturaz gaindiko ahalmenak bururatzenzaizkigu lehendabiziko gauza.

Uztailak 14.— Errepublikaren jaia. Kaleetanzehar paseatzen ibili naiz. Suziriekin eta ikurrine-kin haurrak bezalaxe jostatu naiz. Ergelkeriagalanta da, ordea, egun jakinetan, gobernuarenaginduz, alai izatea. Herria artalde ergel bat da,batzuetan zozo pairatsua, bestetan anker asal-datua. Esaten diote: «Josta zaitez». Jostatu egi-ten da. Esaten diote: «Zoaz auzokoarekin borro-ka egitera». Borroka egitera joaten da. Esatendiote: «Emazu zure boza Enperadorearen alde».Enperadorearen alde ematen du boza. Gero esa-ten diote: «Emazu boza Errepublikaren alde».Eta Errepublikaren alde ematen du boza.

Buruzagiak ere beste horrenbesteko txepelakdira; baina beste gizonei obeditu ordez, printzi-pioei obeditzen diete; printzipioak, ordea, ezinizan daitezke zozokeria, antzu eta gezurrezko

baizik, printzipio direlakoxe, ideia ziur eta ezinaldatuzkotzat hartzen direlakoxe, non, eta ezer-taz ziur egon ezin daitekeen mundu honetan,argia irudipen hutsa baita, zarata irudipen hutsabaita.

Uztailak 16.— Arras asaldatu nauten bi gauzaikusi nituen atzo.

Nire lehengusina Sablé andrearen etxean arinintzen afaltzen; haren senarra ehiztarien 76.erregimentuaren burua da Limogesen. Bi ema-kume gazte ere baziren han, bata sendagilebatekin zen ezkondua: Parent doktorearekin, osoaditua bera nerbioetako gaixotasunetan etagaur egun hipnotismo eta sugestiozko esperi-mentuak egiteko bide ematen duten gertaeraberezietan.

Luzaro jardun zuen Ingalaterrako zenbaitjakintsuk eta Nancyko eskolako sendagileeklortu dituzten emaitza harrigarriez.

Hark aipatu zituen gertaerak hain harriga-rriak iruditu zitzaizkidan, non sinesgogor azaldubainintzen erabat haiei buruz.

— Izadiaren sekreturik handienetako batargitzeko puntu-puntuan gaude oraintxe bertan—zihoen—; lur honetako sekreturik handieneta-ko bat, nahi dut esan; zeren badira beste sekre-tu garrantzi handiagoko batzuk izarretan. Gizo-nak pentsatzen dakienetik, eta pentsatzenduena esaten eta idazten dakienetik, bere zen-tzumen oihes akastunentzat atxiki ezina denmisterio batek ukiturik azaldu da beti, eta betiahalegindu izan da bere adimenaren bitartezbere organoen ezintasun hori gainditzen. Adi-men hori oraindik ere bere hasi-masietan egonden bitartean, ezin ikusizko gertaera horiek izu-men arrunt bat baizik ez diote eragin. Hortiksortu dira naturaz gaindiko herri-sinesteak, izpi-ritu herratuen, maitagarrien, mamuen, hildakoitzulien eleak, Jainkoaren beraren sinestea,esango nuke nik, zeren eta jainko sortzaile-langi-le horren sinestea, zeinahi delarik ere horrenjatorrizko erlijioa, ez baita gizonaren burmuinbeldurtuak sortu dituen asmaziorik pobreen,ergelen, arbuiagarriena baizik. Voltairek esanabai egia: «Jainkoak bere irudira egin zuen gizona,baina gizonak ederki eman dio ordaina».

»Baina orain dela mende bat pasatxo, badiru-di berrikuntzaren bat iristear dela. Mesmer-eketa beste zenbaitek uste ez zen bide bat eraku-tsi digute, eta emaitza harrigarriak izan dituguegiaz, azkeneko lauzpabost urte hauetan batezere».

Nire lehengusina irribarrez ari zen, oso sines-gogor hura ere. Parent doktoreak esan zion:

— Nahi al duzu lokartu zaitzadan?— Bai, nahi dut.Emakumea besaulki batean eseri zen, eta

sendagilea finko-finko begira geratu zitzaion,zorabiatzeko. Ni kezkatsu samar sentitu nintzenbat-batean, bihotza taupadaka, eztarria estu.Sablé andrearen begiak astuntzen, ahoa dardar-ka hasten, bularra arnasbehartzen ikusi nuen.

Hamar minuturen buruan lotan zen.— Jar zaitez atzean —esan zidan sendagileak.Eta emakumearen atzean jarri nintzen. Sen-

dagileak bisita txartel bat jarri zion eskuetan, etaesan zion:

— Hau ispilua da, zer ikusten duzu?Emakumeak erantzun zion:— Lehengusua ikusten dut.

— Zertan ari da?— Bibotea bihurritzen.— Eta orain?— Patrikatik argazki bat ateratzen ari da.— Noren argazkia da?— Berea.Egia zen! Eta orduantxe, gau horretan bertan

hotelean emana zen argazki hura.— Nola dago argazki horretan?— Zutik dago, eta kapelua eskuan du.— Aski da, aski da, aski da! —esaten zuten

emakume gazteek izuturik.Baina sendagilea berriro hasi zen:— Bihar goizean zortzietan esnatuko zara;

gero lehengusuaren bila joango zara haren hote-lera, eta zure senarrak eskatzen dizkizula-eta,bost mila libera alokairuan uzteko erregutukodiozu, eta hurrengo datorrenean eskatuko dizki-zula.

Eta gero esnatu egin zuen.Berriro hotelera itzultzen ari nintzen bitar-

tean, saio bitxi hura nerabilen gogoan eta zalan-tzak sartu zitzaizkidan ez nire lehengusinarenguztizko fede on ezin susmagarrizkoaz, arreba

bat bezalaxe ezagutzen bainuen hura haurtzaro-tik bertatik, sendagileak egina amarrukeria izanzitekeelako baizik. Ez ote zuen eskuan ispilurenbat ezkutatuko lotan zeukan emakumeari bisitatxartelarekin batera erakusteko? Lanbidez esku-jokari direnek ere horrelakoxe gauzak egitendituzte.

Hotelera itzuli eta oheratu egin nintzen,beraz.

Goiz horretan, ordea, zortzi t’erdiak aldeangelariak esnatu ninduen, esanez:

— Sablé andrea etorri da, zurekin hitz eginbehar duela esanez.

Laster batean jantzi, eta harrera egin nion.Oso artega eseri zen, begiak apal, eta beloa

jaso gabe esan zidan:— Lehengusu maitea, mesede handi bat

eskatu behar dizut.— Zer mesede, lehengusina?— Lotsa ematen dit esateak, baina esan

beharra dizut. Bost mila liberaren beharra dut,zinez beharra.

— Bai zera, zuk?

— Nik, bai, edo nire senarrak, hobeto esanda,hark eskatu baitit bilatzeko.

Hain nengoen txunditurik, non totelka emanbainizkion erantzunak. Zalantzatan nengoen eaez ote zitzaidan txuliatzen ari Parent doktoreare-kin batera, ez ote zen aurrez prestatu eta ederkiburututako adarjotze bat hura guztia.

Baina arretaz begiraturik, zalantza guztiakjoan zitzaizkidan. Dardaraz ari zen larritasunaz,eginbehar hark ematen zion atsekabeagatik, etaeztarria zotinka hastear zuela konturatu nintzen.

Banekien oso aberatsa zela, eta berriro esannion:

— Nola, ordea, ez ditu zure senarrak bostmila libera eskura? Pentsa ezazu, arren. Ziur alzaude diru hori niri eskatzeko agindu dizula?

Segundo batzuetan zalantzan egon zen, bereoroimenean bilatzen neke handi bat balu bezala,eta azkenean erantzun zidan:

— Bai... bai... ziur nago.— Idatzi egin dizu?Zalantzatan hasi zen berriro, gogoetan.

Sumatzen ari nintzen gogoeta hark eragiten ziontortura. Ez zekien. Senarrarentzat bost mila libe-

ra eskatu behar zizkidala, hori besterik ezzekien. Eta horregatik gezurra esaten ausartuzen.

— Bai, idatzi egin dit.— Noiz baina? Zeren bart ez zenidan ezer

esan.— Gaur goizean jaso dut gutuna.— Erakutsiko al didazu?— Ez..., ez..., ez... gure arteko gauzak esaten

zituen... gure-gure artekoak... eta... erre egindut.

— Zure senarrak zorrak egiten ditu, hortaz.Zalantzatan hasi zen berriro, eta gero ahape-

ka esan zuen:— Ez dakit.Nik bortitz bota nion:— Kontua da nik ez ditudala orain bost mila

libera eskura, nire lehengusina maitea.Halako oinaze intziri bat bezala egin zuen

orduan:— Ai, ai! erregu egiten dizut, erregu egiten

dizut, bila itzazu, mesedez...Asaldaturik zegoen, eskuak biltzen zituen,

erreguka ari balitzait bezala! Ahotsa doinuz alda-

tzen entzuten nion; negar egiten zuen, zezelka,hartu zuen agindu ezin eutsizkoak atsekabetu-rik, menderaturik.

— Arren eskatzen dizut... bazeneki zer sufri-kario dudan... gaur bertan behar ditut.

Erruki hartu nion.— Berehalaxe izango dituzu, zin egiten dizut.— Ai! eskerrik asko, eskerrik asko! Zu bai

zarela ona.Eta ni berriro hasi nintzen:— Gogoan al duzu zer gertatu zen atzo zure

etxean?— Bai.— Gogoan al duzu Parent doktoreak hipnoti-

zatu egin zintuela?— Bai.— Gogoan al duzu gaur goizean bost mila

libera eskatzera etortzeko agindu zizula, etaorain sugestio hari obeditzen ari zarela.

Segundo batzuetan gogoetan aritu zen, etaerantzun zidan:

— Senarrak eskatu dizkit, ordea.Ordu betez ahalegindu nintzen konbentzitu

nahian, baina ezin izan nuen.

Hark alde egindakoan sendagilearenera joannintzen lasterka. Hura ere ateratzera zihoan: etairribarrez entzun zidan. Eta esan zidan:

— Sinesten duzu orain?— Beharko sinetsi.— Goazen zure lehengusinarenera.Erdi lotan zegoen ordurako etzan-aulki

batean, nekeak akiturik. Sendagileak pultsuahartu zion, egon zitzaion pixka batean begira,esku bat haren begien aurrean jasota, eta hurabegiak ixten hasi zen poliki-poliki, indar magne-tiko haren eraginari eutsi ezinik.

Loak hartu zuenean:— Zure senarrak ez ditu behar bost mila libe-

rak. Ahaz ezazu lehengusuari eskatu dizkiozunik,eta horrelakorik aipatzen badizu, ez diozu ezerulertuko.

Eta esnatu egin zuen. Patrikatik diru-zorrobat atera nuen:

— Hona, lehengusina maitea, gaur goizeaneskatu didazuna.

Hain harriturik geratu zen, non ez bainintzenausartu gehiago jarraitzera. Gogorarazten ahale-gindu nintzen, baina irmo ukatu zuen, iseka egin

nahi niola iruditu zitzaion, eta ez zuen askobehar haserretzeko ere...........................................................................

Horra! oraintxe bertan itzulia naiz; eta ezinizan dut bazkaldu, halakoxe zirrara eragin ditizan ere esperientzia horrek.

Uztailak 19.- Gertaera hori kontatu diedanaskok eta askok barre egin didate. Ez dakit zerpentsatu. Zuhurrak esana baita: «Ba ote?»

Uztailak 21.- Bougival-en afaldu dut etaarraunlarien dantzan izan naiz gauean. Bistan dalekuaren eta gizonaren arabera dela dena. Gre-nouillère-ko uhartean naturaz goitiko gauzetansinestea eromenik eroena litzateke... Saint-Michel mendiaren gailurrean, ordea? eta Indie-tan? Izugarri nozitzen dugu gure inguruneareneragina. Datorren astean itzuliko naiz berriroetxera.

Uztailak 30.— Atzo itzuli nintzen etxera. Denaondo dago.

Abuztuak 2.— Ezer berririk ez: aparteko egu-raldia ari du egiten. Sena ibaiari begira ematenditut egunak.

Abuztuak 4.— Liskarrak etxeko otseinenartean. Gauetan, armairuetan kristalezko basoakpuskatzen dituzte, omen. Gelariak sukaldariariegozten dio errua, hark garbitzaileari, eta harkbeste biei. Nor ote erruduna? Geroak esango.

Abuztuak 6.— Oraingo honetan ez nago ero-tuta. Ikusi egin dut... ikusi... ikusi! Ezin dut zalan-tzarik egin... ikusi egin dut!... Azkazaletan erehotza dut oraindik... hezurretaraino sartua dutbeldurra... ikusi egin dut!...

Ordu biak aldera, eguzki-eguzkitan, arrosate-gian paseatzen ari nintzen... loratzen hasiberriak diren udazkeneko arrosen artean.

Hiru lore bikain zituen géant des bataillesarrosa lore bati begira nengoela, non ikustendudan, argi eta garbi ikusi ere, nire ondo-ondo-an, lore horietako baten txortena bihurritzen,esku ikusezin batek bihurrituko balu bezala, etagero eteten, esku ikusezin horrek bildu izan balu

bezala. Gero beso batek ahora eraman izan balubezalakoxe kurba egin du loreak, eta aire garde-nean eskegita geratu da, bakarrik, mugitu gabe,orban gorri beldurgarri baten gisan, nire begieta-tik hiru pausotara.

Erabat asaldaturik, jauzi egin eta harrapatunahi izan dut. Ez dut ezer aurkitu. Desagertuegin da. Neure biziko amorrua hartu dut neureburuaren kontra. Zentzuzko gizon serio batek ezditu zilegi horrelako begitazio eroak!

Begitazioa ote zen, ordea? Txortena bilatzekobihurtu naiz, eta berehalaxe aurkitu dut, aurkituere, landarean, eten berria, adarrean geratudiren bi arrosaren artean.

Etxera itzuli naiz, bada, burua nahas-nahasi-rik, zeren ziur bainago, orain, egunaz eta gauazziur egon daitekeen bezala, nire inguruan bade-la ikusi ezinezko norbait, urez eta esnez elika-tzen dena, gauzak uki ditzakeena, hartu etalekuz alda ditzakeena, eta horrenbestez, gurezentzuentzat atxikiezina bada ere, nolabaitekoizaera material bat baduena, eta ni bezala neureteilatupe berean bizi dena...

Abuztuak 7.— Lasai lo egin dut. Botilako uraedan du, baina loa ez dit eragotzi.

Zalantzatan nago ea erotuta ote nagoen.Oraintxe puntuan, ibai ertzean eguzkitan pasea-tzen ari nintzela, zalantza sartu zait nire zentzuonean ote nagoen, ez orain arte bezala halakozalantza lauso bat, zalantza zehatz egiazkoa bai-zik. Ni ikusia naiz, eroak; ezagutu izan ditut gaibatean salbu gainerako guztietan adimentsu,argi, zuhur jarraitzen zutenak. Gauza guztiezargi hitz egiten zuten, malgu, gogoeta sakonez,eta bat-batean, eromenaren harria jotzen zuenhaien gogoetak eta mila puska egiten zen, eta«eromena» deitu ohi den itsaso beldurgarri,haserrekor, uhin harroz, lainoz, ekaitzez betehorretan galtzen zen haien pentsamendua.

Egiaz erotuta nagoela erabat sinetsita nengo-ke, nire egoeraz erabat jakitun ez banintz, nireegoera zehazki ezagutuko ez banu, irizpidezehatz, doiez aztertuko ez banu. Haluzinatu arra-zoizko bat-edo naiz, beraz. Ezagutzen ez denarazoren bat gertatu bide zait garunean, gauregun fisiologialariak aztertzen eta ezagutzenahalegintzen ari diren arazo horietakoren bat;

eta arazo horrek arrakala sakon bat sortu bidedit gogoan, ideien ordenan eta logikan. Antzekogauzak gertatzen dira, nonbait, ametsetan,zeren ezin sinetsizko fantasmagorietan barnera-tzen baikara eta ez baikara batere harritzen,egiaztapen aparatua, kontrolaren zentzua, lotandugulako; eta irudimen ahalmena, aldiz, iratza-rririk eta lanean baita ari. Ez ote zait gertatukonire garuneko teklatuaren tekla horietakoren batgelditurik edukitzea? Gertatzen baita, hainzuzen, batzuek, istripuren bat izanda, izen bere-zien oroitzapena, edo aditzena, edo zenbakienagaltzea, edo data zenbakiena baizik ez galtzea.Harritzekoa al litzateke, hortaz, nire baitan halu-zinazio batzuen izategabekotasuna kontrolatze-ko ahalmena une honetan zurrundurik egotea!

Hori nerabilen gogoan ur ertzean nenbilela.Eguzkiak argitasunez betetzen zuen ibaia, guztizgozagarri bihurtzen zuen lurra, biziaren maitasu-nez betetzen zidan begirada, enaren maitasu-nez, nire begien gozagarri baita haien hegada,edota ibai ertzeko belarrenganako maitasunez,nire belarrien pozgarri baita haien dardara.

Poliki-poliki ondoez azaldu ezin bat ari zitzai-dan sartzen hala ere. Indar bat, iruditzen zitzai-dan, indar ezkutu bat zurruntzen ari zitzaidan,gelditu egiten ninduen, ez zidan uzten aurreragojarraitzen, atzera deitzen zidan. Maite duzun nor-bait etxean gaixorik utzi eta gaizkitu ote denbihozkada duzunean berriro hara itzultzekobehartzen zaituen premia atsekabetsu horixesentitzen nuen.

Horregatik, gogoz kontra, etxera itzuli naiz,etxean albiste txarren bat, gutun edo gaztigutxarren bat izango nuen susmoz. Ez zen ezer;eta berriro ikuspen fantastiko bat izan banubaino ere harrituago eta urduriago geratu naizoraindik.

Abuztuak 8.— Gau ikaragarria pasa dut bart.Ez da azaltzen, baina nire ondoan sentitzen dut,zelatan, niri begira, nire baitan sartzen eta nirinagusitzen, eta beldur izatekoagoa da, horrelaezkutatuta, bere presentzia ikusezin etengabeanaturaz gaindiko gertakariez salatuko balubaino.

Lo egin dut, hala ere.

Abuztuak 9.— Ezer ez, baina beldurra izandut.

Abuztuak 10.— Ezer ez; zer gertatuko dabihar?

Abuztuak 11.— Ezer ez oraindik; baina ari-man sartu zaidan beldur honekin eta pentsa-mendu honekin ezin dut etxean jarraitu; aldeegin behar dut.

Abuztuak 12, gaueko 10ak.— Egun osoanaritu naiz alde egin nahi nuela; ezin izan dut.Horren askatasun ekintza erraza eta sinplea eginnahi —irten, zalgurdira igo eta Rouenera joan—,eta ezin. Zergatik?

Abuztuak 13.— Gaixotasun batzuek harrapa-tzen zaituztenean, badirudi izaki fisikoaren balia-bide guztiek huts egiten dutela, indar guztiakdesegiten, gihar guztiak lasaitzen, hezurrakharagia bezain bigun bihurtzen direla, eta hara-gia ura bezain jariakari. Modu harrigarri eta etsi-

garri batez sentitzen dut nik hori dena nire bai-tan. Ez dut ezertarako indarrik, ezertarakokemenik, ez naiz neure jabe, ez dut inolako ahal-menik nire baitan, ezta neure ganora eskuratze-ko ere. Ezin dut ezer nahi; beste norbaitek nahidu nire ordez; eta nik haren esana betetzen dut.

Abuztuak 14.— Galdu naiz! Beste norbaitekhartu dit arima, eta hark gobernatzen du! Bestenorbaitek agintzen dizkit egiteko guztiak, mugi-mendu guztiak, pentsamendu guztiak. Ni ez naizezer neure baitan, neuk egiten ditudan gauzaguztien ikusle esklabo erabat izutu bat baino.Irten egin nahi dut. Ezin. Ez du nahi; eta etxeangeratzen naiz, burua nahasirik, dardaraz, eseritanaukan besaulkian. Zutitu nahi dut, jaiki besterikez, neure jabe naizela uste izateko behintzat.Ezin! Nire aulkian iltzaturik nago, eta aulkiazoruari atxikirik, eta ez gintuzke ezerk handikjasoko.

Eta gero, bat-batean lorategi barrenerainojoan, marrubiak bildu, eta jan beharra, beharra,beharra. Eta han joaten naiz. Marrubiak biltzenditut eta jan egiten ditut! Ai, Jaungoiko nirea!

Jaungoiko nirea! Jaungoiko nirea! Jaungoikorikba ote? Baldin bada behintzat, aska nazazu,salba nazazu! lagun zakizkit! Barka! Erruki! Gra-zia! Salba nazazu! Oi! Hau atsekabea, hau sufri-karioa! hau izumena!

Abuztuak 15.— Horrelaxe zegoen, hainzuzen, menderatua eta barnetik hartua nirelehengusina ere, bost mila libera eskatzera eto-rri zitzaidanean. Bere baitan sartua zitzaion ino-ren borondate baten mende zegoen, beste arimabat balu bezala, beste arima bizkarroi eta men-deratzaile bat sartu izan balitzaio bezala. Mun-duaren amaia al da, ausaz?

Baina nor da nire baitan agintzen duen ikuse-zin, ezagutu ezin hori, naturaz goitiko arrazarenbateko zelatari hori?

Badira, beraz, ikusezinak! Nola ez dira ager-tu, ordea, mundua mundu denez gero, niri ager-tzen zaizkidan bezain zehatz eta agerian? Nikbehintzat inoiz ez dut irakurri etxean gertatudenaren antzeko gauzarik. Ai, alde egin ahalbanu, beste norabait joan, ihes egin eta gehiago

ez etorri ahal izango banu. Salbu nintzateke,ezin dut ordea.

Abuztuak 16.— Gaur bi orduz alde egin ahalizan dut, bere ziegako atea ustekabez zabalikaurkitu duen preso batek bezala. Bat-bateanlibre nintzela eta hura handik urruti zela sentitudut. Zaldia gurdiari ahalbait lasterren lotzekoagindu dut, eta Rouenera joan naiz. Ai, zer pozabati «Rouenera!» esan eta hark obeditzea.

Liburutegiaren aurrean gelditzeko agindudiot, eta Hermann Herestauss doktorearen antzi-nako munduko eta mundu modernoko biztanleezezagunei buruzko liburu handia utz diezada-ten eskatu dut.

Gero, berriro nire zalgurdira igotzerakoan«Geltokira!» nahi nuen esan, baina ez dut esan,oihu batez adierazi baino, inguruan zeudenakbirarazi dituen ahots ozen batez oihu egin ere:«Etxera», eta larritasunaren larritasunaz asalda-turik kotxeko aulkian erori naiz. Aurkitu egin naueta berriro jabetu da nitaz.

Abuztuak 17.— Hau gaua! Hau gaua! Bainapoztu egin beharko nukeela iruditzen zait halaere. Goizeko ordubata arte irakurtzen aritu naiz.Hermann Herestauss, filosofia eta teogoniandoktoreak gizonaren zelatan dabiltzan edo gizo-nak ametsetan ikusi dituen izakari ikusezin guz-tien historia eta agerraldiak jaso ditu. Izakihorien jatorria, ingurua, ahalmena deskribatzenditu. Baina hark deskribatuetatik batek ere ez duinguruan dabilkidanaren antzik. Esango litzatekegizonak, pentsatzen ikasi zuenetik, izan duelasusmoa eta beldurra, bera baino indar handiago-ko izakari bat azalduko zela, mundu honetanbere ondorengo izango zena, eta, nagusi izangozuen hori hurbil zela sumaturik, baina nolakoaizango zen ezin asmaturik, izumen horretan,ezkutuko izakizko fantasiazko mundu bat sortuduela, beldurrak sorrarazitako mamuen mundubat.

Horrela bada, ordu bata arte irakurtzen egonondoren, leiho zabalduaren ondoan esertzerajoan naiz, bekokia eta pentsamendua iluntasu-neko haize barean freskatu ahal izateko.

Eguraldi ona zen, epel. Zein atseginak horre-lako gauak behinola!

Ilargirik ez. Izarrek distira dardaratia egitenzuten zeru beltzaren atze-atzetik. Nor bizi damundu horietan? Zer bizi era, zer eratako izakibiziak, zer eratako animaliak, zer eratako landa-reak dira han? Urrutiko unibertso horietan bizieta pentsatzeko gai direnek zer dakite guk bainogehiago? Zer dezakete guk baino gehiago? Zerikusten dute guk ezagutzen ez dugunik? Ez oteda agertuko horietakoren bat, espazioak igaro-rik, gure lur honetan, lur hau konkistatzeko,garai batean normandiarrek herri ahulagoakmendean hartzeko itsasoa igaro zuten bezala?

Hain baikara elbarriak, hain arma gabeak,hain ezjakinak, hain txikiak, gu, ur tanta bateanbirrindurik biraka ari den lokatz bikor honetan.

Amets horietan hartu ninduen lozorroakgaueko haize freskoan.

Horrela bada, berrogei minutu edo lotanegon ondoren, berriro zabaldu nituen begiak,bestelako zirkinik ere egin gabe, halako zirraranahasi bitxi batek iratzarririk.

Hasieran ez nuen ezer ikusi, horretan, ordea,mahai gainean zegoen liburuko orri bat berekasa itzuli zela iruditu zitzaidan, berez. Leihotikez zen haize bafada bat ere sartu. Harritu nin-tzen; eta zain geratu nintzen. Handik lau minutu-ra-edo, non ikusten dudan, ikusi bai, neurebegiez, beste orri bat goratzen eta aurrekoarengainera itzultzen, behatz batek orriak pasatukobalitu bezala. Nire besaulkia hutsik zegoen,hutsik zirudien, baina berehala konturatu nin-tzen han zegoela hura. Jauzi amorratu batez,bere bezatzaileari sabela zabaldu behar dion piz-tia asaldatu baten jauziz, igaro nuen alderik aldegela osoa, hura harrapatzeko, estutzeko, akaba-tzeko!... Besaulkia, ordea, ni hara orduko hankazgora erori zen, nire aurretik norbaitek ihes eginizan balu bezala... mahaiak balantza egin zuen,haren gaineko argia ere erori eta itzali egin zen;eta leihoa, gaizkileren bat harrapatu izan baluteeta esku biez leihatilei heldurik gauean barrenaihes egin balu bezala itxi zen.

Ihes egin du beraz; beldur izan du, nire bel-dur, berak!

Hortaz, bada... hortaz... bihar... edo etzi...edo beste edozein egunetan, nire ukabilenaurrean hartu ahal izango dut, lurraren kontrazanpatu! Ez al diete bada, zenbaitetan, zakurrekberen nagusiei hozka egiten eta itotzen?

Abuztuak 18.— Pentsatzen egon naiz egunguztian. Ai! Bai, obeditu egingo diot, haren era-gin guztiei jarraituko diet, haren asmo guztiakbeteko ditut, umil egingo naiz, mendeko, koldar.Bera da indartsuena. Baina iritsiko da ordua...

Abuztuak 19.— Badakit... badakit dena! Ira-kurri berri-berria dut Revue du Monde scientifi-que aldizkarian: «Berri bitxi bat iritsi da Rio deJaneirotik. Badirudi eromen bat, Erdi Aroan Euro-pako herriak jo zituen eromen kutsakorrarenantzeko eromen izurrite bat zabaldu dela SaoPauloko probintzian. Herrietako biztanleek ihesegiten dute, asaldaturik, beren lurrak bertanbehera utzirik, esanez ezin ikusizko izaki batzuekesesten dituztela, giza abereak balira bezalaerabiltzen dituztela; izaki horiek ordea, ikusezinizanagatik, ukigarriak omen dira guztiz, banpiro

gisako batzuk omen dira, gizonak lotan daudenbitartean haien arnasatik elikatzen omen dira,eta itxura denez, horrez gainera ura eta esneabaizik ez omen dute edaten, eta gainerako elika-gairik ukitu ere ez.

»Don Pedro Henriquez irakasle jauna, bestesendagile ospetsu askorekin batera, Sao Paulokoprobintziarantz abiatua da eromen harrigarrihorren jatorria eta izaera gertatzen den lekuanbertan aztertzeko, eta zoraldiak jotako jendetzahura berriro zentzu onera ekartzeko egokienderizkieten neurriak Enperadoreari proposatze-ko».

Ai! ai! gogoan dut, gogoan dut joan denmaiatzaren 8an Sena ibaian gora nire etxeaurretik igaro zen hiru mastako brasildar itsa-sontzia. Hain polita iruditzen zitzaidan, hainzuria, hain alaia! Han zetorren nonbait izaki hori,bere arraza sortu den lekutik! Eta ikusi egin nin-duen! Nire etxea, zuria hura ere, ikusi; eta itsa-sontzitik ibai ertzera jauzi egin nonbait. Ai, Jaun-goiko nirea!

Orain badakit, sumatzen ari naiz. Gizonarenerreinua joan da.

Iritsia da, herri ezjakinen lehenengo izualdie-tako beldurgarria, apaiz kezkatuek konjuruakbotatzen zizkiotena, sorginek eta belagileek gauilunetan deitzen zioten eta oraindik azaltzen ezzitzaiena, munduaren behin-behingo nagusi guz-tiek hura baino mamu, izpiritu, intxixu, maitaga-rri edo iratxo modurik munstrozkoen edo zoraga-rrienak nahiago izan dituztena. Hasierako izume-naren ondorioz sortutako irudi oihes horienondoren, zehazkiago irudikatu ahal izan dutezentzu gehiagoko zenbaitek. Mesmer-ek suma-tua zuen, eta sendagileek orain dela hamar urtebaino gehiago zehazki aurkitua zuten harenahalmena, hura ahalmen hori erabiltzen hasibaino lehen. Jaun berriaren arma horrekin jola-sean aritu dira: nahi misteriozko batek harenesklabo bihurtzen den giza arima baten gainduen nagusitasuna, alegia. Magnetismo, hipnosi,sugestio eta nik al dakit zer, deitu diote ahalmenhorri. Haurrak bezala ikusi izan ditut ahalmenizugarri horrekin jolasean! Zorigaitzekoak gu!Zorigaitzekoa gizona! Etorri da, etorri da... noladeitzen da... bere izena oihuka esaten ari zaida-la iruditzen zait, eta ez diot entzuten... oihuka ari

da... Entzuten diot... zer?... ezin dut... berriro...Horla... Entzun dut... bera da... Horla... iritsi da!...

Ai, saiak usoa jan du; otsoak bildotsa jan du;lehoiak bufalo adar-zorrotza jan du; gizonakazkonaz, ezpataz, sutautsaz hil du lehoia; bainaguk zaldiaz eta idiaz egin dugun gauza beraegingo du gizonaz Horlak: bere gauza, bere zer-bitzari eta bere janari bihurtu, bere borondatea-ren ahalmen soilaz. Zorigaitzekoak gu!

Batzuetan, ordea, animalia ere oldartu egitenda, eta bezatu duena hiltzen du... nik ere nahidut... ahal izango dut... baina ezagutu eginbehar da, ukitu, ikusi! Jakintsuek diotenez piztia-ren begiak, ez baita gurea bezalakoa, beste erabatera bereizten ditu gauzak... Nire begiak, adi-bidez, ez du bereizten mendean harturik naukaniritsi berria.

Zergatik? A... Saint-Michel mendiko fraidea-ren hitzak datozkit orain gogora: «Ikusten aldugu existitzen diren gauzen ehun milarena ere?Begira, horra haizea bera, izadian den indarrikhandiena, jendea lurrera botatzen duena, etxeakeraisten dituena, zuhaitzak erauzten dituena,itsasoa malkorrak amilarazten dituzten mendi

bihurturik jaikiarazten dituena eta itsasontziakuharrietara jaurtitzen dituena, haize hiltzaile, ziz-tugile, intziri egile, orro egile hori, ikusi al duzu,ikusi ahal dezakezu? Eta bada, izan».

Eta pentsatzen geratu nintzen oraindik: nirebegia hain da ahula, hain akastuna, non ez baiti-tu gorputz gotorrak berak ere bereizten, garde-nak baldin badira, beira adibidez!... Zilarbizirikgabeko beira batek bidea itxiko balit, buruz burujoko nuke, gelan sartu eta burua beira kontrahausten duen txoriak bezala. Mila gauzak tron-patzen dute eta nahasten. Zer du, bada, harri-tzekoa, argiak alderik alde igarotzen duen gor-putz mota berri bat bereizten ez jakiteak.

Izaki berri bat! zergatik ez? Etortzekoa zeninondik ere! zergatik izan behar genuen badaguk azkenak? Ez dugu bereizten, baina ezta gubaino lehenago sortu izan diren gainerako izakiguztiek ere. Izaera beteginagoa du, gorputz fina-goa eta hobeto egina gure hau baino: gure gor-putz ahul, oihesa, beti nekaturik dauden, betibaliabide konplexuegiz behartuegi dauden orga-noz betea, landare bat edo piztia bat bezalaairez, belarrez eta haragiz nekez elikatuz bizi

den gorputza, gaixotasunak, itxuragabetzeak,usteltzeak mendean har dezakeen abere maki-na, beti ito beharrean, doitu gabe, nola hala etabitxi, zuhurki gaizki egina, langintza oihes etafina, adimentsu eta bikain izatera iritsi daitekeenizaki zirriborro hau.

Banaka batzuk gara mundu honetan, ostratikhasi eta gizonarenganaino. Zergatik ez bestebat, animalia edo landare mota bat agertzendenetik hurrena agertzen denera bitarteko aldiabete denez gero?

Zergatik ez beste bat? Zergatik ez beste erabateko zuhaitzak, beren usainaz lurralde osoakbeteko lituzketen lore erraldoi distiratsuak dituz-tenak? Zergatik ez sua, airea, lurra eta uraz gai-nerako beste elementuren bat? Lau dira, laubesterik ez, izakiak elikatzen dituzten elementuhoriek. Lastima! Zergatik ez dira laurogei, lau-rehun, lau mila! Zein den pobrea, txiroa, ezdeu-sa, zeken emana, idor asmatua, astunki eginaden-dena. Ai, zer grazia duen elefanteak, hipo-potamoak, zein dotorea den gamelua!

Baina, tximeleta, esango didazue, hegan egi-ten dakien lorea! Ehun unibertso baino handiago

bat dut nik amets, forma, edertasuna, koloreaeta mugimendua adierazteko ere gauza ez nai-zen hego batzuekin. Baina ikusten ari naiz... iza-rrik izar dabil, izarrak bere hegadaren haizetxoarmoniatsuaz freskatuz eta urrinduz... Eta hangoian bizi diren herriek xoraturik eta pozarenpozaz ikusten dute nola igarotzen den!..........................................................................

Zer dut, bada? Horlak sorgintzen nau, harkpentsarazten dizkit erokeria hauek! Nire baitandago, nire arima ari zait bihurtzen; hil egingodut!

Abuztuak 19.- Hilko dut. Ikusi dut! Bartgauean mahaian eserita nengoen; eta arretahandiz idazten ari nintzelako itxura egiten hasinintzen. Banekien luze gabe etorriko zela ingu-ruan zelatan egitera, ondo-ondora etorrikozitzaidala, agian ukitu ahal izateko moduan, hel-tzeko moduan agian? Eta orduan... orduan,agian etsita daudenek duten indarra izangonuen ausaz; eskuak, belaunak, bularra, kopeta,hortzak edukiko nituen hura itotzeko, birrintze-ko, hozka egiteko, urratzeko.

Zentzumen guztiak erne-erne nituela nengo-en haren zelatan.

Nire bi lanparak eta tximiniako zortzi kande-lak piztuta neuzkan, argitasun horretan agerra-razi ahal izango banu bezala.

Nire aurrez aurre nire ohea, haritzezko ohezahar habedun bat; eskuinera tximinia; ezkerre-ra atea, hura erakartzeko luzaro zabalik edukiondoren kontu handiz itxia; atzean, armairu ispi-ludun handi bat, egunero bizarra mozteko, janz-teko erabiltzen dudana, eta aurretik igarotzennaizen bakoitzean burutik oinetara dena begira-tzeko ohitura dudana.

Idazten ari nintzen itxura egiten ari nintzenbada, hura engainatzeko, hura ere zelatan aribaitzitzaidan niri; eta bat-batean nire bizkar gai-netik irakurtzen ari zela sentitu nuen, ziur nen-goen, han zegoela, belarria ia-ia ukitzen zidala.

Tupustean jaiki nintzen, eskuak luzaturik, etabat-batean itzuli, ia-ia erori bainintzen. Etazer?... Egun-argiz bezalaxe ikusten zen... etaneure burua ez nuen ikusten ispiluan! Hutsikzegoen, garbi, sakon, argiz bete-beterik. Nire iru-dia ez zegoen han... Eta aurrean nengoen ni...

Goitik behera garbi-garbi ikusten nuen beirahandia! Begiak eroturik ari nintzen hori denaikusten, eta ez nintzen ausartzen aurrerago egi-ten, argi sentitzen bainuen bitartean zegoelahura, eta berriro ihes egingo zidala, baina garbiikusten nuen haren gorputz sumaezinak nire islaxurgatzen zidala.

Hura beldurra izan nuena! Gero, bat-bateanlaino batean hasi nintzen ikusten nire irudia ispi-luaren barren-barrenean, laino batean, ur geruzabatean barrena bezala; eta geruza hori ezkerre-tik eskuinerantz mugitzen ari zela iruditu zitzai-dan, geldiro-geldiro, segundotik segundora nireirudia zehatzago bihurtzen zela. Eklipse batenamaiera ematen zuen. Ezkutatzen ninduen zerahark ez zirudien isla zehatz-zehatza zuenik, poli-ki-poliki argituz zihoan gardentasun opako batbaizik.

Azkenean egunero ispiluan begiratzen nue-nean bezain argi eta garbi ikusi ahal izan nuenneure burua.

Ikusi nuen, bada. Harrezkero geratu zitzaidanbeldurrak zirgit eragiten dit oraindik ere.

Abuztuak 20.— Nola hil behar dut? Ezin bai-tut harrapatu? Pozoia? Baina uretan nahastenikusiko ninduke; eta gure pozoiek izango luketeeraginik, gainera, haren gorputz atxikiezinean?Ez... ez... inondik ere... Orduan?... orduan?...

Abuztuak 21.— Rouendik sarrailagile bat eka-rri, eta nire gelarako burdinazko leihosare bategiteko agindu diot, Parisen, egoitza partikularbatzuek beheko solairuan lapurren beldurrezeduki ohi dituztenak bezalakoa. Horrez gaineragisa bereko ate bat ere egin behar dit. Koldartzathartu izango nau, baina ez dit axola.............................................................................

Irailak 10.— Rouen, Continental hotela. Egindut... egin dut... Baina hil ote da? Goitik beheraasaldaturik nago ikusi dudanaz.

Atzo, alegia, sarrailagileak nire leihosarea etaburdinazko atea jarri ondoren, den-dena zabalikutzi nuen, gauerdia arte, ordurako hozten hasiaizanagatik.

Horretan, han zegoela sentitu nuen, etapozak, poz ero batek, hartu ninduen. Jaiki nin-

tzen geldiro-geldiro, eta ezker-eskuin ibili nin-tzen hara-hona, luzaro, ezer asma ez zezan;gero botinak erantzi eta etxeko zapatilak jantzinituen nagi-nagi; ondoren burdinazko leihosareaitxi eta geldiro-geldiro aterantz egin nuen; ateaere bi giltza biraz itxi nuen. Berriro leihora itzuli-rik, giltzarrapo batez itxi eta patrikan gorde nuengiltza.

Bat-batean nire inguruan zalapartan zebilelaohartu nintzen, hark ere beldur zuela, zabaltze-ko agintzen ari zitzaidala. Ia-ia amore emannion; ez nion eman, ordea, baizik eta, atearenkontra babestuz, erdi-zabaldu egin nuen, neu,atzeraka, ozta-ozta igarotzeko adina; eta neurezoso handia naizenez, buruaz ate burua ukitzennuen. Ziur nengoen ezin izan zuela handik ihesegin, eta hantxe utzi nuen bakar-bakarrik, bakar-bakarrik. Hura poza! Harrapatua neukan! Laster-ka beheko solairura jaitsi nintzen, eta egonge-lan, nire gelaren azpi-azpian, bi argiak hartu etatapizean, altzarietan, alde guztietan isuri nuenhaietako olioa; gero su eman, eta ihes eginnuen, sarrerako ate handia kontu handiz bi giltzabiraz itxirik. Eta lorategiaren barren-barrenean

erramu ereinotz multzo batean ezkutatu nintzen.Zein luze izan zen, zein luze! Dena beltz zegoen,dena mutu, dena geldi; haize bafada bat ere ez,izar bat ere ez, hodei mendiak, ikusten ez zire-nak baina nire ariman hain astunak zirenak, hainastunak.

Etxera begiratzen zuen, zain. Bai luze! Ustenuen sua berez itzali izango zela, edo hark itzaliizango zuela; horretan beheko leihoetako bateksuaren bultzadaz eztanda egin zuen, eta gar bat,gar handi, gorri-hori, luze, malgu bat igo zen hor-man gora, hura igurtziz, eta sabairaino hartuzuen. Argi distira bat zabaldu zen, eta ikara bat,ikara bat ere bai, zuhaitzetan, adarretan, hosto-etan. Txoriak esnatu egin ziren; zakur batekzaunka egin zuen: eguna argitzen ari zuela ema-ten zuen! Beste bi leiho lehertu ziren berehala-xe, eta nire etxearen azpiko alde guztia sutegibeldurgarri bat bihurturik zegoela ikusi nuen.Baina oihu ikaragarri, zoli, erdiragarri, emakumebaten oihu bat, zabaldu zen gauean, eta bi sabaileiho zabaldu ziren! Etxeko otseinak ahaztuaknituen! Eta haien aurpegi erotuak eta haieneskuen imintzioak ikusi nituen!...

Orduan, izumenak harturik, herrirantz jonuen oihuka eta garrasika:

— Lagundu! lagundu! Sua! Sua!Ordurako bazetozen batzuk topatu nituen,

eta haiekin itzuli nintzen, ikusteko.Etxea su ikaragarri, bikain bat zen ordurako,

munstrozko su bat, lur guztia argitzen, eta har-tan erretzen gizonak, eta hura ere bai, hura, nirepresoa, Izaki berria, nagusi berria, Horla!

Bat-batean sabai osoa erori zen hormenbarrura, eta zeruraino altxatu zen gar mendi bat.Labe haren leiho zabal guztietatik suzko agoahura ikusten nuen, eta hantxe, labe hartan, hilikizango zela pentsatzen nuen...

— Hilik? Ba ote? Haren gorputza, ordea,argiak alderik alde igarotzen zuen gorputz hura,ez ote zen, bada, izango guretarrak hiltzen dituz-ten bestelako baliabidez birrindu ezina?

Eta hilik ez balego?... Agian denborak baizikezin mendera dezake Izaki ikusezin beldurgarrihori. Zertarako, bestela, gorputz garden hori,gorputz ezagutu ezin hori, Izpirituaren gorputzhori, berak ere kalteak, zauriak, gaixotasunak,

garaia baino lehen suntsitzea nozitu ahal bali-tza?

Garaiz aurretik suntsitu? horrexek eragina dagizonaren izumen guztia! Gizonaren ondoren,Horla. — Edozein egunetan, edozein ordutan,edozein minututan, edozein istripuz hil daitekee-naren ondoren, etorria da bere egunean, bereorduan, bere minutuan, bere izatearen muga iri-tsi duelako baizik hilko ez dena.

Ez... ez... dudarik ez da, dudarik ez da... ez dahil... neuk egin beharko dut, hortaz, neureburuaz beste.............................................................................

(1887)

Madame HermetEroek biziki erakartzen naute. Pertsona

horiek gogoeta bitxizko herri misteriozko bateanbizi dira, lurrean ikusi duten guztia, maitatu izanduten guztia, egin izan duten guztia, gauzakgobernatzen eta gizonaren pentsaera arautzenduten lege guztiez kanpo geratzen den irudime-nezko existentzia batean berriro hasten den ero-menaren hodei zulaezinean.

Eroentzat ezinik ez dago, sinetsi ezinezkoadesagertu da, magiazko gauzak ohiko dira etanaturaz goitikoak etxeko. Logika, hesi zahar hori,arrazoia, harresi zahar hori, zentzuzkotasuna,ideien itxitura zahar hori, zartatu egiten dira,erori egiten dira, behea jotzen dute aske jaregi-ten den, fantasiaren lurralde mugagabean ihesidoan, sekulako jauziak egiten dituen eta inorkgelditzen ez duen irudimenaren aurrean. Eroen-tzat dena gertatzen da eta dena gerta daiteke.Ez dute inolako nekerik hartzen gertaerak men-deratzeko, erresistentziak makurtzeko, oztopoakkentzeko. Aski dute beren borondate iruzurgilea-

ren nahikunde bat, eta printze, enperadore edojainko bihurtzen dira, munduko aberastasun guz-tien jabe bihurtzen dira, bizitzako gozagarri guz-tiak eskuratzen dituzte, plazer guztiak gozatzen,beti indartsu dira, beti eder, beti gazte, beti mai-tatu! Horiek baizik ezin izan daitezke zoriontsulur honetan, horientzat ez baita existitzen Errea-litatea. Atsegin dut eroen gogo iheskorrari behaegotea, hondo-hondoan erreka ezezagun bat, eznondik datorren, ez nora doan inork ez dakiena,borborka ari den leize bati so egoten den bezala.

Arrakala horietara begira egoteak ezertarakoez du balio, ordea, ez baita inoiz jakin ahal izan-go nondik datorren ur hori, edo nora doan. Kan-poan dabilen ura bezalakoxea baita, gainera,azken finean, eta ikusteak ere ezer gutxi eraku-tsiko liguke.

Eroen gogoari begira aritzeak ere ez du ezer-tarako balio, zeren haien ideiarik bitxienak ereideia ezagunak baizik ez baitira, bitxiak izanikere, Arrazoiak kateatzen ez dituelako. Ideiahorien sorburu aldartetsuak nondik darion ikus-ten ez dugulako harritzen gaitu ustekabean. Ura-ren bidean harri kozkor bat erortzea aski izan

baita, inondik ere, borborka horiek eragiteko. Etahala eta guztiz ere biziki erakartzen naute eroek,eta beti itzultzen naiz haietara, gogoz kontrabada ere, eromenaren misterio arruntak dei egi-ten didalarik.

Behin batean, bada, eroetxe bat ikusten arinintzelarik, nire gidari zihoan sendagileak esanzidan:

— Begira, kasu interesgarri bat erakutsikodizut.

Eta gela bat zabaldurik, berrogei urte inguru-ko emakume bat erakutsi zidan, oraindik ederra,besaulki handi batean eserita, eskuko ispilutxobatean bere aurpegia etengabe aztertzen arizena.

Ikusi gintuenetik bertatik, jaiki zen, joan zengelaren beste alderaino aulki batean utzita zego-en belo baten bila, bildu zuen hartan kontu han-diz aurpegia, eta guregana etorri zen berriro,gure agurrari buru keinu batez erantzunik.

— Zer moduz, bada, gaur goizean? —galdetuzion sendagileak.

Emakumeak hasperen sakon bat egin zuen.

— Oi, gaizki, oso gaizki, jauna, egunetik egu-nera marka handiagoak ari zaizkit egiten.

Sendagileak konbentzitu itxuraz erantzunzion:

— Bai zera, bai zera! egi-egiaz diotsut engai-natuta zaudela.

Gaixoa sendagilearengana hurbildu zen, esa-nez:

— Ez, ziur nago. Hamar zulo kontatu ditutgaur goizean: hiru eskuineko masailean, lauezkerrekoan eta hiru bekokian. Nazkagarria da,nazkagarria! Ezingo naiz inoren aurrera gehiagoazaldu, ezta nire semearen aurrera ere, ez, eztasemearen aurrera ere! Galdurik nago, itsustunaiz betiko.

Berriro bere aulki gainera erori eta negarzotinka hasi zen.

Sendagilea, aulki bat hartu, haren ondoaneseri, eta kontsolamenduzko ahots gozo batezhasi zitzaion:

— Tira, tira, ea, erakuts iezadazu, zaude ziurez dela ezer. Kauterio ukitu batez desagerrarazi-ko dizut nik hori dena.

Emakumeak «Ez» erantzun zion buruari era-ginez, hitz bat ere atera gabe. Sendagileak beloaukitu nahi izan zion, hark ordea bi eskuez helduzion, hatzak haragitan sartzeraino.

Sendagilea arren uzteko eskatzen eta ziurta-suna ematen hasi zitzaion berriro:

— Tira, tira, badakizu beti kentzen dizkizuda-la zulo itsusi horiek, eta nik zaindu ondoren ezdirela gehiago ikusten. Erakusten ez badizkida-zu, ezin sendatuko zaitut.

Ahopeka erantzun zion hark:— Zuri bai, erakutsiko dizkizut, baina zurekin

datorren beste jaun hori ez dut ezagutzen.— Hau ere sendagilea da, nik baino hobeto

zainduko zaitu honek.Orduan erakutsi zuen, bada, aurpegia, baina

lepoa jantzian barrenera sartzen zen lekurainogorritzen zion haragia beldurrak, emozioak, ikuszezaten lotsak. Begiak apaldu eta behin ezkerre-ra behin eskuinera bihurtzen zuen aurpegia,gure begiradei ihes egiteko, eta aldi berean aho-peka ari zen:

— Ai, hau sufrikarioa horrela azaldu beharra!Nazkagarria da, ezta? Nazkagarria da?

Txunditurik nengoen hari begira, ez baitzuenezer aurpegian, ez markarik, ez orbanik, ez zaka-rrik.

Nireganantz bihurtu, begiak apalik betiere,eta esan zidan:

— Nire semea zainduz harrapatu nuen gaixo-tasun beldurgarri hau, jauna. Hura salbatu nuen,baina ni itxuragabe geratu nintzen. Nire ederta-sun guztia eman nion, nire haur gaixoari. Azken-azkenean, nire eginbeharra bete nuen, kontzien-tzia lasai dut. Zenbat sufritzen dudan, Jainkoakbaizik ez daki.

Sendagileak akuarelak margotzeko pintzel-txo bat atera zuen patrikatik.

— Utz iezadazu —esan zion—, oraintxe ken-duko dizut hori dena.

Gaixoak eskuineko masaila erakutsi zion, etaukitu arin batzuk egiten hasi zitzaion sendagilea,kolore puntutxo batzuk jarriko balizkio bezala.Ezkerreko aldean beste horrenbeste egin zion,eta gero kokotsean eta bekokian, eta esan zion:

— Begira, ez da ezer geratu, ez dago ezer!Gaixoak ispilutxoa hartu, eta luzaro, kontu

handiz, arreta bizi-biziz, bere gogoaren ahalegin

handienaz saiatu zen begira, ea zertxobait aurki-tzen zuen, eta hasperen egin zuen azkenik:

— Ez, ez da askorik ikusten. Eskerrik beroe-nak ematen dizkizut.

Sendagilea jaikia zen. Agurtu zuen gaixoa,irteteko esan zidan eta atzetik etorri zen: etaatea itxi bezain laster, esan zidan:

— Hona zorigaitzeko gaixo honen historiamakurra.

Mme. Hermet du izena. Oso andre ederra,andre pinpirina, maitatua eta pozetan bizi izanabere garaian.

Mundu honetan eutsiko dienik, gobernatukodituenik edo bizitza honetan kontsolatuko ditue-nik, beren edertasuna eta besteentzat atsegin-garri izan nahia baizik ez duten emakume horie-tako bat zen. Bere freskotasuna etengabe zain-du nahia, aurpegiari, eskuei, hortzei, erakutsizitzakeen bere gorputzeko atal guztiei kontuegin nahiak hartzen zizkion bere ordu guztiaketa arreta guztia.

Alargun geratu zen, seme batekin. Miresmenhandia jasotzen duten mundu asko duten ema-

kumeen haurrek ohi dutena bezalako hezkuntzaizan zuen harenak ere. Maite zuen, ordea.

Mutikoa hazi zen; eta ama zahartzen hasizen. Krisialdi ondorio txarrekoa iristen ikusi zuen,ez dakit. Beste askok bezala igaro ote zituenhark ere orduak eta orduak, behinola hain fina,hain gardena eta hain argia izandako azalabetazpian zertxobait zimurtzen nola hasten den,oraindik ere antzematen ez diren baina egunetikegunera, hilabetetik hilabetera gehiago etagehiago sakonduz joango diren mila marratxo-tan izurtzen nola hasten den begiratzen? Etaikusi al zituen bekokiko zimur luzeak, ezerk gel-ditzen ez dituen suge mehe horiek, geldiro bainaetengabe hazten eta hazten? Pairatu ote zuenhark ere ispiluaren tortura, zilarrezko kirtendunispilutxoaren tortura nardagarria, mahai gaineanutzi nahi eta ezina, amorruz jaurti eta berehala-xe berriro hartzen dena, gertutik ikusteko, ger-tuagotik ikusteko, geroz eta hurbilago datorrenzahartzaroak eragiten duen hondamen gorrota-garri lasaia? Gertatu al zitzaion hari ere egunberean hamar aldiz, hogei aldiz ere, ezkutatzea,lagunak solasean ari diren egongelatik inolako

arrazoirik gabe alde eginik, bere gelan, etasarrailen eta morroiloen babespean, zimeltzenari den haragi helduaren higalana begiratzeko,oraindik ere inork, itxuraz, ez dakien bainaberak, berak hain ongi ezagutzen duen gaitzakegindako aurreramendu arina etsimenez froga-tzeko. Badaki non diren adinaren erasorik maku-rrenak, hozkadarik sakonenak. Eta ispiluak, zilarzizelatuzko koadroko ispilutxo biribilak, gauzarikmakurrenak esaten dizkio, zeren hitz egitenbaitu, barre egiten duela baitirudi, iseka egitendio, eta argi esaten zer datorkion, zer miseriakgorputzean, eta zer oinaze ankerrak bere gogo-etetan, heriotzako eguna arte, huraxe izangobaita, izan ere, askatasunaren eguna.

Egin ote du negar, burua nahasirik, etabelauniko, bekokia lurreraino makurturik, otoitzegin ote dio zahartzaroa gogorrago izan dezatenbaizik gaztetasuna ematen ez dien Hari, bereha-laxe kentzeko baizik edertasuna ematen ez dienHari; egin ote dio otoitz, erregutu ote dio, besteinorentzat egin ez duena beretzat egin dezan,xarma, freskotasuna eta grazia azkeneko egunaarte utz diezaion alegia? Gero, urteei, bata bes-

tearen atzetik, bultza egiten dien Ezezagun gupi-dagabeari alferrik otoika eskatzen diola ohartu-rik, erori al da, besoak bihurrituz, gelako tapi-zean, jo al ditu bekokiaz altzariak, bere eztarrianetsimenezko oihu lazgarriei ezin eutsirik?

Dudarik ez da horrelako torturak sufritu izandituela. Zeren hona zer gertatu zen:

Egun batean (hogeita hamabost urte zituenorduan) bere hamabost urteko semea gaixotuegin zitzaion.

Gaixotasuna nondik zetorkion eta zer erata-koa zen oraindik ziur erabaki gabe oheratu zen.

Apaiz batek, bere irakasleak, zaintzen zuen,eta ia-ia ez zuen alde egiten ere; Mme Hermet,berriz, goizean eta gauean azaltzen zen berriengaldetzera.

Goizean, gauerako etxeko soinekoz jantziriksartzen zen, irribarrez, ordurako usain gozozurrindua, eta atetik galdetzen zuen:

— Zer, Georges, hobeto gabiltza?Mutikoteak, gorri-gorri, aurpegia handiturik,

eta sukarrak erre beharrean, erantzuten zion:— Bai, amatxo, hobetoxe.

Ama unetxo batez gelan geratzen zen, drogabotilei begira, eta ezpain muturrez aldiro «uf!»eginez, eta gero bat-batean hasten zen: «Ai! Iaahaztu nuen presa handiko gauza bat», eta las-ter bai laster bazterrak husten zituen, igarotakolekuan garbitzen erabilitako usain gozozkoarrasto bat utziz.

Gauean lepo hutseko jantzitan agertzen zen,goizean baino ere presatiago, norabaitekoberandu baitzen beti; eta galdera egiteko astiabaizik ez zuen:

— Eta, zer esan du sendagileak?Apaizak erantzuten zuen:— Oraindik ez dute erabaki, Madame.Gau batean, ordea, abadeak erantzun zuen:— Madame, zure semeak baztanga du.Amak beldur oihu bat bota eta ihes egin

zuen.Biharamun goizean gelaria sartu zenean,

azukre errearen usain handia sentitu zuen lehe-nik gelan, eta begi handiak zabal-zabalik, aurpe-gia lo faltaz zurbil, eta estutasunez dardarakaaurkitu zuen emakumea bere ohean.

Leihatilak zabaldu zituenerako, galdezka zenMme Hermet.

— Zer moduz dago Georges?— Ai! bada ez oso ondo gaur, Madame.Eguerdia arte ez zen jaiki, bi arrautza jan

zituen, katilu bete terekin, gaixorik bera balegobezala, eta gero irten eta baztangaz ez kutsatze-ko nola jokatu behar zen galdetu zion farmazia-lari bati.

Afaltzeko ordurako ozta-ozta itzuli zen etxe-ra, botilatxoz karga-karga eginik, eta zuzen-zuzenean bere gelara sarturik, desinfektagarrizblai egin zen.

Apaiza jangelan zegoen zain.Andreak ikusi al zuen, emozioz betetako

ahots batez hasi zitzaion:— Eta?— Ai! Onik ez. Sendagilea kezkatuta dago

oso.Andrea negarrez hasi zen, eta ezin izan zuen

ezer jan, hainbesterainoxe baitzegoen asalda-tua.

Biharamun goizean goizetik eskatu zituenberriak; ez ziren hobeak izan, eta gelan eman

zuen egun osoa, sutontzitxo batzuetatik, ketan,usain bortitzak zeriela. Gelariak zioenez, gaine-ra, arratsalde osoan zotinka entzuten omenzitzaion.

Aste oso bat igaro zen horrela, andrea, arra-tsalde erditsuan-edo, aire pixka bat hartzekoordu bete, bi ordu baizik ateratzen ez zela.

Ordu oro eskatzen zuen orain semearenberri, eta negar zotinka hasten zen berri txarra-goak zirenean.

Hamaikagarren egunean, goizean, apaizak,ikusi nahi zuela adierazirik, aurpegia serio etazurbil zuela sartu zen, eta andreak eskaintzenzion aulkian eseri gabe esan zion:

— Madame, zure semea oso gaizki dago, etaikusi egin nahi zaitu.

Bertan belaunikatuz, esan zuen:— Ai, Jaungoikoa! Jaungoikoa! Ez naiz ausar-

tuko! Jaungoikoa! Jaungoikoa! Lagun zakizkit!Apaiza berriro hasi zen:— Sendagileak itxaropen urria du, Madame,

eta Georges zain duzu!Eta irten egin zen.

Bi orduren buruan, mutila hiltzen ari zelaoharturik, berriro amaren galdez hasi zenez,apaiza harengana joan eta belauniko aurkituzuen oraindik, negarrez, eta behin eta berriroerrepikatzen:

— Ez dut nahi... ez dut nahi... Beldur handie-gia dut... ezin dut...

Ahaleginak egin zituen erabakia hartzenlaguntzen, adorea ematen, semearengana era-maten. Nerbio erasoaldi luze bat eman eta oihu-ka hastea baizik ez zuen lortu.

Sendagilea ilunabarrean berriro etorri zeneanamaren koldarkeria haren berri eman ziotelarik,nahi ala nahi ez eramango zuela esan zuen.Baina arrazoi guztiak eman eta alfer-alferrikzenez, gerritik heldu eta semearen ondora zera-mala, ateari heldu zion eta halako indarrez helduere, non ezin izan baitzuen handik askatu. Gero,sendagileak askatu zuenean, haren oinetanbelaunikatu zen, barkazio eske, dohakabe batzelako erruki eske. Eta oihuka esaten zuen:

— Ez da hilko, esaidazu ez dela hilko, mese-dez, esaiozu maite dudala, adoratzen dudala,esaiozue mesedez...

Mutila agonian zegoen. Azkeneko unea zuelaoharturik, amari agur esateko etortzeko ekarzezatela erregutu zuen. Hilzorian direnekbatzuetan izaten duten iragarmen-edo horrez,dena ulertu zuen, dena asmatu zuen, eta esatenzuen:

— Sartzen ausartzen ez bada, erregutuiezaiozue behintzat etor dadila balkoitik nireleihora, ikus dezadan behintzat, begirada batezagur esan ahal diezaiodan, besarkatu ezin duda-nez gero.

Sendagilea eta apaiza berriro joan zirenandre honengana:

— Ez duzu arriskurik —esaten zioten—, beiraegongo baita zure eta haren artean.

Hori onartu zuen, burua estali zuen, hartuzuen gatz ontzi bat, egin zituen hiru pauso bal-koian, eta bat-batean, aurpegia esku arteanezkutaturik, zotinka hasi zen:

— Ez... ez... ez naiz ausartuko ikusten... ez...inoiz ez... beldur handiegia diot... ez, ezin dut.

Arrastaka eraman nahi izan zuten, baina bur-dinei heltzen zien eta halako oihuak egiten

zituen, non kaleko ibiltariak burua jaso eta begi-ra geratzen baitziren.

Eta hilzorian zegoena zain zegoen, begiakleiho hartarantz begira, zain zegoen, hiltzeko,bere amaren aurpegi gozo maitagarria, bereamaren aurpegi sakratua, azkenekoz noiz ikusi-ko.

Luzaro egon zen zain, eta gaua iritsi zen.Orduan hormara begira jarri zen, eta ez zuenhitzik gehiago esan.

Eguna argitu zuenean, hilik zegoen. Bihara-munean erotuta zegoen ama.

(1887ko urtarrilaren 18an)

Hildako andrea

Eromeneraino maite izan nuen! Zergatik mai-tatzen dugu? Harritzekoa al da mundu honetanizaki bat baizik ez ikustea, gogoan pentsamendubat baizik ez izatea, bihotzean desira bat baizikez, eta hitz bat baizik ez ahoan: etengabe gora-ka datorren izen bat, iturri bateko ura nola, ari-maren barren-barrenetik igotzen dena, ezpaine-taraino igotzen dena, esan eta berriro esatendena, gelditu gabe murmuriatzen dena, aldeguztietan, otoitz bat bailitzan.

Ez dut kontatuko gure historia. Maitasunakbat besterik ez du, beti bera. Topatu eta maitatuegin nuen. Horra dena. Urte betez bizi izan nin-tzen haren samurtasunean, haren besoetan,haren laztanetan, haren begiradan, haren jan-tzietan, haren hitzetan, harengandik zetorrenguztian bildurik, loturik, kartzelaturik, hain era-bat, hala ere, non ez bainekien egunez zen alagau, hilik nintzen ala bizirik, lur zahar honetanala beste nonbait.

Eta horra non hil zen. Nola? Ez dakit, ez bai-takit.

Bustirik itzuli zen, euri gau batez, eta bihara-munean eztulka zen. Astebete-edo egin zueneztulka, eta oheratu egin zen.

Zer gertatu zen? Ez baitakit.Etortzen ziren medikuak, idazten zuten, joa-

ten ziren. Ekartzen ziren sendagaiak; emakumebatek edanarazten zizkion. Eskuak bero zituen,bekokia erretzen eta bustirik, begirada distira-tsua eta triste. Hitz egiten nion, ez zidan eran-tzuten. Zer esan genion elkarri? Ez dakit. Ahaz-tua dut den-dena, dena! Hil egin zen, oso gogo-an dut haren hats arina, haren hats arin hainahula, azkena.

Zaintzaileak «Ai!» esan zuen. Horrekin ulertunuen, horrekin ulertu nuen! Ez nuen besterikjakin. Ezer ere ez. Apaiz bat ikusi nuen, hitz hauesanez: «Zure maitalea». Irainka ari zitzaiola iru-ditu zitzaidan. Hilda zegoenez, inork ez zuen horijakiteko eskubiderik. Kanpora bota nuen. Bestebat etorri zen, eta oso ona izan zen, oso goxoa.Negar egin nuen hilaz hitz egin zidanean.

Mila gauza galdetu zidaten hiletetarako. Ezdakit.

Zerraldoaz, berriz, oso ondo gogoratzen naiz,barruan iltzatu zuteneko mailukaden hotsak. Ai!ene Jainkoa!

Lurperatu egin zuten! Lurperatu! Hura! Zulohartan! Batzuk etorriak ziren, lagunak. Nik ihesegin nuen. Lasterka.

Luzaro ibili nintzen kaleetan zehar. Geroetxera itzuli nintzen.

Biharamunean bidaia baterako abiatu nin-tzen.

Atzo, Parisa itzuli naiz berriro.Berriro ikusi nuenean nire gela, gure gela,

gure ohea, gure altzariak, bat hil denean harenheriotzaren ondoren haren bizitzatik geratzenden guztia geratua zen etxe hau guztia berriroikusi nuenean, hainbesterainoko tristura kolpeakhartu ninduen berriro, non hutsa behar bainuenleihoa zabaldu eta nire burua kalera botatzeko.Gauza hauen artean ezin gehiago egonik, ezinegonik hura eduki zuten, hura babestu zuten etaberen zirrikitu antzeman ezinetan haren mila

atomo, haren haragiaren eta arnasaren milaatomo gorderik izan behar zituzten horma hauenartean, kapela hartu nuen, alde egiteko. Bat-batean, ordea, atera iristeko unean, hark egune-ro, irteerakoan, ondo jantzirik ote zegoen, boti-netatik orrazkeraraino behar bezala eta politzihoan begiratzeko burutik oinera osorik ikuste-ko han jarrarazia zuen sarrerako ispilu handiarenaurretik igaro nintzen.

Eta seko gelditu nintzen hura hainbeste biderislatua zuen ispilu horren aurrean. Hainbestebider, hainbeste bider, non haren irudia ere gor-dea baitzukeen.

Hantxe nengoen, zutik, dardaraz, begiakfinko beiran, beira lau, sakon, huts, baina huraoso-osorik edukian, hura nik adina, nire begiradagrinatuak adina beretua zuen hartan. Ispilu horimaite nuela iruditu zitzaidan — ukitu nuen, —hotza zegoen! Ai! oroimena! oroimena! ispilusamin, ispilu erre, ispilu bizi, ispilu izugarria,estura guztiak sufriarazten dituena! Zorionekoakbihotzak, isla ispiluan irristatu eta ezabatzen denbezala, barnean izan duen guztia, aurretik igarozaion guztia, haren samurtasunean, haren mai-

tasunean begiratu, miretsi izan den guztia, ahaz-ten dienak! Hau nire sufrimendua!

Irten, eta nire gogoz kontra, ohartu gabe,nahi gabe, hilerrirantz joan nintzen. Haren hilobiguztiz soila aurkitu nuen, marmolezko gurutzebat, hitz gutxiokin: «Maitatu zuen, maitatua izanzen, eta hil zen».

Han zegoen, han azpian, ustelduta! Zer izu-garrikeria! Negar zotinka hasi nintzen, bekokialurraren kontra nuela.

Luzaro geratu nintzen han, luzaro. Gero,horretan, gaua zetorrela ohartu nintzen. Desirabitxi, ero, maitale etsiaren desira bat jabetuzitzaidan orduan. Gaua haren ondoan igaro nahinuen, azkeneko gaua, haren hilobiaren gaineannegar egiteko. Ikusi egingo ninduten, ordea,kanpora egotziko ninduten. Nola egin?

Maltzur jokatu nuen. Jaiki eta hara-hona hasinintzen joandakoen herri hartan. Ibili eta ibiliegin nuen. Zein den ttikia hiri hau, bestearenaldean, bizitzen denaren aldean! Izan, ordea,gehiago dira biziak baino, hilok. Etxe garaiak,kaleak, horrenbeste leku behar dugu, egunaikusi, iturrietako ura, mahastietako ardoa edan

eta zabaldietako ogia janaldi berean egitendugun lau belaunaldiontzat.

Eta hildakoen belaunaldi guztientzat, gurega-naino jaitsi den gizadiaren mailadi osoarentzat,ia ezer ez, alor bat, ezer ez ia! Lurrak hartzenditu berriro, ahazturak ezabatzen ditu. Agur!

Erabiltzen zen hilerriaren muturrean, utzitazegoen hilerria ikusi nuen bat-batean, hildakozaharrak lurrarekin erabat nahasten direna,gurutzeak ere usteltzen direna, bihar azkenekoiritsiak jarriko direna. Arrosa librez, altzifre azkarbeltzez betea dago, lorategi triste bikaina, gizaharagiz bazkatua.

Bakarrik nengoen, ondo bakarrik. Zuhaitzberde batean kuzkurtu nintzen. Oso-osorik ezku-tatu nintzen han, adar lodi ilunen artean.

Eta zain geratu nintzen, enborrari atxi-atxiki-rik, itsasoan galdua ontzi kondar bati bezala.

Gaua beltz, oso beltz bihurtu zenean, nirebabesa utzi eta emeki-emeki ibiltzen hasi nin-tzen, urrats geldiz, urrats sorrez, lur hildakozbete haren gainean.

Luzaro ibili nintzen hara-hona, luzaro, luzaro.Ez nuen aurkitzen. Besoak luzaturik, begiakzabalik, eskuez, oinez, belaunez, bularraz, buruzere, hilobiak joz bila eta bila nindoan, aurkitzenez nuela. Ukitzen nuen, bere bidearen bila ariden itsuaren antzera haztatzen nuen, harriak,gurutzeak, burdinazko kateak, beirazko koroak,lore zimelduzko koroak ukitzen nituen! Hatzezirakurtzen nituen izenak, hizkien gainetik igaroz.Hura gaua! Hura gaua! Ez nuen aurkitzen!

Ilargirik ez! Hura gaua! Beldur nuen, beldurikaragarria bi hilobi ilararen arteko bidezidorestu haietan! Hilobiak! hilobiak! hilobiak. Hilo-biak beti! Eskuinean, ezkerrean, aurrean, ingu-ruan, alde guztietan, hilobiak! Baten gaineaneseri nintzen, ezin bainuen ibiltzen jarraitu, hain-besteraino bihurtzen baitzitzaizkidan belaunak.Bihotzaren taupadak entzuten nituen! Eta bestegauza bat ere entzuten nuen! Zer? Hots nahasiizendaezin bat! Nire buru erotuan ote zen, gaubarrendu ezinean, ala lurrazpi misteriozko har-tan, giza gorpuz ereindako lurrazpi hartan, hotshura? Inguruan begira ari nintzen!

Zenbat denbora egon nintzen han? Ez dakit.Izumenak gogorturik nengoen, ikararen ikarazmozkorturik, oihuka hasteko prest, hiltzekoprest.

Eta horretan, eserita nengoen marmolezkolauza mugitzen hasi zela iruditu zitzaidan. Hori-xe, mugitzen ari zen, jaso izan balute bezala.Jauzi batez ondoko hilobirantz egin nuen, etaalde egin berria nintzen harria nola zutitzen zenikusi nuen; eta hildakoa agertu zen, hezurdurasoil bat, bere bizkar okertuaz harria kentzen.Ikusten ari nintzen, oso ongi ikusten, gaua sako-na bazen ere. Gurutzean irakurri ahal izan nuen:«Hemen datza Jacques Olivant, berrogeitahamaika urte zituela hila. Maite zituen bereak,gizon zintzoa eta onezkoa izan zen, eta Jaunarenbakean hil zen».

Orain bere hilobi gainean idatzita zeudengauzak irakurtzen ari zen hildakoa ere. Geroharri bat hartu zuen bidetik, harritxo zorrotz bat,eta kontu handiz hasi zen gauza haiek karraka-tzen. Erabat ezabatu zituen, astiro, bere begihustuez ordu arte grabatuta egonak ziren lekua-ri begira; eta bere eri erakuslea izandako hezur

muturraz pospolo mutur batez hormetan idaztendiren argizko marra horiek bezalako hizkiz idatzizuen:

«Hemen datza Jacques Olivant, berrogeitahamaika urte zituela hila. Bere gogorkeriez bereaitaren heriotza bizkortu zuen, haren herentziajaso nahiz, emaztea torturatu zuen, haurreisufriarazi zien, auzoak tronpatu zituen, ahalzuen guztia ostu zuen, eta miserian hil zen».

Idaztea bukatu zuenean, bere lanari begirageratu zen geldirik hildakoa. Eta atzera itzulirik,hilobi guztiak zabalik zeudela ohartu nintzen,gorpu guztiak irtenak zirela, ahaideek hilobikoharrian idatzitako gezurrak ezabatuak zituzteladenek, han egia jartzeko.

Eta haiek guztiak beren ahaideen borreroizan zirela ikusten nuen, denak gorroto zaleak,makurrak, hipokritak, gezurtiak, maltzurrak, ino-ren izenaren maiseatzaile, bekaizti, lapur, iruzur-ti, lotsagarrikeria guztiak eginak zituztela, izuga-rrikeria guztiak eginak zituztela guraso on haiek,emazte zintzo haiek, seme jator haiek, alabagarbi haiek, merkatari neurrizko haiek, gizon etaemakume akats gabeko omen haiek.

Denak ari ziren batera idazten, beren betiere-ko egoitzaren ataurrean mundu honetan inork ezdakien edo ezjakin itxurak egiten dituen egiaanker, izugarri, santua.

Eta nireak ere bere hilobian halaxe idatziazukeela bururatu zitzaidan.

Eta orain jada batere beldurrik gabe, zerraldoerdi irekien artean, hildakoen gorpuen artean,hezur artean ibiliz, haren bila nindoan, berehala-xe aurkituko nuela ziur.

Urrutitik ezagutu nuen, aurpegi hil oihalezestalia ikusi gabe.

Eta lehen «Maitatu zuen, maitatua izan zen,eta hil zen» zekarren lekuan, honela zekarrenorain: «Egun batez bere maitalea engainatzekoasmoz irtenik, euritan hoztu zen, eta hil eginzen».

Itxura denez, hurrengo goizean jaso nindu-ten, sena galduta, hilobi baten ondoan.

(1887ko maiatzaren 31an)

GauaAmesgaiztoaIrrika biziaz maite dut gaua. Nork bere herria

edo maitalea maitatzen duen bezalaxe maitedut, oldezko maitasun sakon menderaezinbatez. Nire zentzu guztiez maite dut, begiez,haiek baitute ikusten, usaimenaz, hark usaintzenbaitu, belarriez, haiek entzuten baitute harenisiltasuna, nire haragi guztiaz, ilunpeak laztan-tzen baititu. Enarak eguzkitan, goiz argietakoaire urdinean, aire beroan, aire arinean kanta-tzen du. Mozoloak gauean zehar ihes dagi, orbanbeltz espazio beltzean ibiltari, eta iluntasunmugagabeak gozaturik, horditurik, bere oihuozen erdiragarria jaurtitzen du.

Egunak nekatu eta aspertu egiten nau. Zaka-rra da, eta zaratatsua. Nekez jaikitzen naiz, nagijanzten, damuz naiz irteten, eta pauso bakoi-tzak, mugimendu bakoitzak, keinu bakoitzak,hitz bakoitzak, pentsamendu bakoitzak kargalehergarri bat jasotzen ari banintz bezalaxe una-tzen nau.

Eguzkia beheratzen denean ordea, halakopoz lauso batek, nire gorputz osoaren poz batekhartzen nau. Esnatu egiten naiz, piztu egitennaiz. Itzala handituz doan heinean, oso bestela-ko sentitzen naiz neu ere, gazteago, kementsua-go, erneago, zoriontsuago. Loditzen-loditzenikusten dut zerutik erortzen den itzal ilun handia:ezin atxikizko, ezin barneratuzko uhin bat baili-tzan itotzen du hiria, ezkutatzen du, koloreak,formak ezabatzen ditu, besarkatzen ditu beresumaezinezko ukituaz etxeak, pertsonak, monu-mentuak.

Hontzak bezala gozamenaren gozamenezoihuka hasteko gogoa izaten dut orduan, katuakbezala teilatuz teilatu ibiltzekoa, eta maitatzekodesira gaindi ezin bat pizten zait zainetan.

Ibiltzera joaten naiz, nahiz errebal ilunetan,nahiz Paris inguruko basoetan, eta han entzutenditut zelatari nire arreba piztiak eta nire anaiaezkutuko ehiztariak.

Oldez maite den guztiak hil egiten zaitu azke-nean. Nola azaldu ordea zer ari zaidan gerta-tzen? Nola ulertarazi konta dezakedala ere? Ez

dakit, ez dakit. Baina badakit horrelaxe dela. —Horra.

Atzo, beraz —atzo al zen?— bai, inondik ere,lehenago ez bazen behintzat, beste egunbatean, beste hilabete batean, beste urtebatean, — ez dakit. Atzo bide zen, nolanahi ere,eguzkia ez baita atera, ez baitu eguna argitu, ezbaita eguzkia gehiago azaldu. Baina noiztik diraugauak? Noiztik?... Nork esango du? nork jakingodu inoiz?

Atzo, bada, arratsero ohi dudan bezala ateranintzen, afal ondoren. Oso eguraldi ona zegoen,oso gozoa, oso beroa. Eta bulebarretarantz jais-ten ari nintzela, kaleko teilatuek nire gaineanzeruan ebakitzen zuten ibai beltz izarrez betearibegira nengoen, egiazko ibai batek bezalaxebirarazten eta mugitzen baitzuen argizagienerreka ibiltari hark.

Dena garbi zegoen aire arinean, planetetatikhasi eta gas muturretaraino, dena. Hainbesteargi zegoen piztuta zeru goian eta hirian, nonilunpea ere argi iruditzen baitzitzaidan. Gau argi-tsuak pozgarriago dira eguzki beteko egunakberak baino.

Bulebarrean kafetegiak distiratan zeuden;barrez, paseatzen, edaten ari zen jendea. Antzo-kian sartu nintzen une batez; zein antzokitan? ezdakit. Hain argi zegoen, non tristatu egin bainin-duen, eta bihotza goibel samar atera nintzengaleriako urreetako argi talka bortitzagatik, kris-talezko argi armiarmaren distira artifizialagatik,barandako suzko hesiagatik, argitasun faltsugordin haren malenkoniagatik. Champs-Elysées-etara itzuli nintzen; kontzertu kafetegiek suguneak ematen zuten orbelpean. Gaztainondoekpintatuak ziruditen, argi horiak igurtzirik, zuhaitzfosforeszenteak bailiran. Eta elektrizitatezko lan-pek, ilargi distiratsu zurbilen gisan, edota ilargia-ren arrautzak bailiran zerutik erorita, perla erral-doiak nola, bizi-bizi, zurbil bihurtzen zituzten,beren argi nakaratu, misteriozko eta erregetia-rren pean, gas sareak, gas zikin gaiztozkoak, etakolorezko kristalezko lore-sortak.

Garaipen arkuaren azpian gelditu nintzen,ibilbide hura, ibilbide luze, zoragarri, izarrezbetea, suzko bi lerroren artean Paris aldera nolazihoan ikusteko, eta argizagiak! Argizagiak hangoian, argizagi ezezagunak, espazio zabal muga-

gabean aliritzira jaurtitako argizagi ezezagunhaiek, hainbeste amets, hainbeste gogoeta era-giten duten irudi bitxi horiek marrazten.

Boulogneko Basoan sartu eta luze, luze egonnintzen. Zirrara berezi batek hartua ninduen,ustekabeko emozio indar handiko batek, erome-na izateko askorik behar ez zuen pentsamendua-ren bizkorraldi batek hartua.

Luzaro, luzaro ibili nintzen. Eta gero atzeraitzuli nintzen.

Zer ordu zen berriro Garaipen Arkuaren azpi-tik igaro nintzenean? Ez dakit. Hiria loak hartzenari zen, eta hodeiak, hodei beltz lodiak ari zirenzeruan zehar geldiro hedatzen.

Orduantxe sentitu nuen lehendabiziko aldizgauza bakanen bat, gauza berriren bat, gertatubehar zitzaidala. Hotz egiten zuela iruditu zitzai-dan, airea loditzen ari zela, gaua, nire gau mai-tea, astuntzen ari zela nire bihotzean. Ibilbideahutsik zegoen orain, bi udaltzain baizik ez ziren,zalgurdien geltokian hara-hona, eta hiltzear ziru-diten gas lanpek ozta-ozta argitzen zuten kaleanbarazki eramaileen gurdi errenkada luze batzihoan Halles-etara. Geldiro-geldiro zihoazen,

azenarioz, arbiz eta azaz beterik. Gidariak lotanzeuden, ikusezin, zaldiek pauso bera zuten beti,aurreko gurdiari jarraituz, zaratarik gabe, zurez-ko zoruan zehar. Espaloiko argi bakoitzarenaurretik igarotzean, azenarioak gorriz argitzenziren, arbiak zuriz, azak berdez, eta elkarrensegidan igarotzen ziren gurdi gorri haiek guztiak,suzko gorriz, zilarrezko zuriz, esmeraldazko ber-dez. Jarraitu egin nien, gero rue Royaletik biratunintzen eta bulebarretara itzuli nintzen berriro.Ez zegoen inor, ez kafetegi argiturik, berandutu-ren bat edo beste, presaka. Inoiz ez dut ikusiParis horren hilik, horren hutsik. Ordularia ateranuen. Ordu biak ziren.

Ibili beharrak bultzatuta bezala nindoan. Bas-tillaraino joan nintzen, beraz. Hara iritsita, hurabezain gau ilunik inoiz ez nuela ezagutu ohartunintzen, Uztaileko Koloma bera ere ez bainuenikusten, eta haren urrezko jeinua iluntasun bar-neraezinean galdurik baitzegoen. Lainozkoganga espazioa bezain lodi batek itoak zituenizar guztiak, eta bazirudien lurrera jaisten arizela, erabat deusezteko hura ere.

Lehengo bidetik itzuli nintzen. Inguru guztianez zegoen inor. Chateau-d’Eau-ko plazan, halaere, ia-ia topoz topo jo ninduen mozkor batek,eta han nonbait galdu zen. Denbora pixka batezharen urrats koloka zaratatsuak entzun nituen.Montmartreko faubourg aldean zalgurdi batigaro zen, Sena alderantz. Deitu nion. Zamaltzai-nak ez zidan erantzun. Drouot kale inguruanemakume bat zebilen:

— Jauna, entzun.Pausoa arindu nuen hark luzatzen zidan

eskuari ihes egiteko. Gero ezer ez. Vaudevilleaurrean trapu biltzaile bat espaloi bazterrak mia-tzen. Haren linternatxoa zoru ondo-ondoan zebi-len.

— Zer ordu dugu, adiskidea? —galdetu nion.— Nik al dakit! Erlojurik ez dut! —jaurti zidan

purrustaka.Bat-batean ohartu nintzen gas argiak itzalita

zeudela. Badakit goiz itzaltzen dituztena, egunaargitu aurretik, urtaro honetan; baina egunaargitzea urruti zegoen oraindik, oso urruti!

«Ea, noan Halles-etara —pentsatu nuen—,han behintzat bizi arrastoren bat izango da eta».

Eta harantz abiatu nintzen, baina ibiltzekolain ere ez nuen ikusten. Geldiro nindoan, baso-an ibili ohi den bezala, kaleak kontatuz eta zeinziren gogoratuz.

Crédit Lyonnais aurrean zakur batek zaunkaegin zuen. Grammont kaletik hartu nuen, galduegin nintzen; noraezean ibili nintzen puskabatean, gero, inguruan duen burdin hesiagatik,Burtsa ezagutu nuen. Paris lotan zegoen oso-osorik, lo sakon, beldurgarri batean. Urrutikolekuren batean, hala ere, zalgurdi bat zebilen,bat bakarra, lehentxo nire aurretik igaroa agian.Hura harrapatzen ahalegindu nintzen, haren gur-pilen hotsa zetorren aldera jarraituz, kale bakar-ti beltz, beltzetan, heriotza bezain beltzetanzehar.

Berriro galdu nintzen. Non ote nengoen? Noribururatzen zaio gas argiak horren goiz itzaltzea!Ezta oinezko bat ere, ezta berandutu bat ere, ezzelatari bat, ez ogara dagoen katuaren miaurik.Ezer ez.

Non zeuden bada udaltzainak? Nire arteanpentsatu nuen: «Oihu egingo diet, eta azaldukodira». Oihu egin nuen. Inork ez zidan erantzun.

Oso ozen ari nintzen deika. Nire ahotsa oihar-tzunik gabe joan zen hegan, ahul, gauak, gaubarrenduezin hark, itoa, mazpildua.

Garrasika hasi nintzen:— Lagundu! lagundu! lagundu!Nire dei etsigarriak ez zuen erantzunik izan.

Zer ordu zen, bada? Atera nuen ordularia, bainapospolorik ez nuen. Ezagutzen ez nuen bezalakopoz harrigarri batez entzun nuen haren mekani-ka xumearen tik-tak hotsa. Bazirudien bizirikzela. Ez nengoen horren bakarrik. Hura miste-rioa! Berriro ekin nion bideari, itsuaren gisan,hormak makilaren puntaz ukituz, eta une orobegiak zerurantz jasotzen nituen, eguna noizargituko; zerua beltz zegoen ordea, dena beltz,hiria bera baino ere beltzago.

Zer ordu ote zen? Denbora infinitua neramanoinez —hala iruditzen zitzaidan—, hankakmakurtu egiten baitzitzaizkidan nire soinarenpisuaren azpian, bularrak taupadak jotzen zizki-dan, eta sekulako gosea nuen.

Topatzen nuen lehenengo kotxe sarreran txi-lina joko nuela erabaki nuen. Kobrezko botoiaritira egin nion, eta txilina jo zuen etxe ozenean;

modu berezian jo zuen, etxean hots ozen hurabaizik ez balego bezala.

Zain egon nintzen, ez zuten erantzun, ezzuten atea zabaldu. Berriro jo nuen; berriro egonnintzen zain, —ezer ez!

Beldurtu egin nintzen! hurrengo etxebizitzarajoan nintzen lasterka, eta hogei aldiz jo nuen txi-lina atezainak lotan egon beharko zukeen pasa-bide ilunean. Baina ez zen esnatu, eta aurreragojarraitu nuen, ateetako eraztunetatik edo botoie-tatik nire indar guztiaz tiraka, zabaldu nahi ezzuten ate haiek ostikoz, makilaz, eskuez kolpa-tuz.

Eta usterik gutxienean Halles-etara iristen arinintzela ohartu nintzen. Halles-ak mortu zeuden,ez zaratarik, ez mugimendurik, ez kotxerik, ezgizonik, ez barazki eskutada bat, ez lore bat.Hutsik, geldi, abandonaturik, hilik!

Ikaragarrizko beldur batek hartu ninduenosorik. Zer ari zen gertatzen? Ai, Jaungoikoa, zerari zen gertatzen?

Alde egin nuen handik. Ordua, ordea? ordua?nork esango zidan ordua? Ordulari batek ere ezzuen ordurik ematen kanpandorreetan ez monu-

mentuetan. «Nire ordulariaren beira zabaldukodut, eta hatzez haztatuko dut orratza», pentsatunuen. Atera nuen ordularia... baina ez zuen tau-padarik jotzen... geldirik zegoen. Ezer ez, ezerez, ikara bat ere ez hiri osoan, argitxo bat ere ez,haizearen igurtzitxo bat ere ez. Ezer ez!, ezer ez!zalgurdiaren burrunba urruna bera ere ez, ezerez!

Ibai ertzeko kaietan nengoen, eta izotz giroazetorren ibaitik.

Sena ibaia, ba ote zihoan oraindik?Horixe jakin nahi izan nuen, eskailera topatu

nuen, jaitsi nintzen... Ez nuen entzuten ibaikoura zubiko arkupean borborka... Eskailera mailagehiago... gero hondarra... lokatza... gero ura...besoa busti nuen... bazebilen... bazihoan...hotz... hotz... hotz... ia izozturik... ia agorturik...ia hilik.

Eta ongi konturatzen nintzen ez nuela berrirogora igotzeko indarrik izango... eta hantxe hilkonintzela... ni ere, gosez — nekez — eta hotzez.

(1887ko ekainaren 14an)

Erretratu bat

— To, Milial! —esan zuen norbaitek inguruan.Seinalatzen zutenari begiratu nion, aspalditik

bainuen Don Juan hura ezagutzeko gogoa.Ez zen gaztea dagoeneko. Haren ile grisak,

halako gris uher batekoak, ipar herri batzuetakobiztanleak erabiltzen dituzten ilezko kapeluenantza-edo zuen, eta haren bizar aski luzeak erelarruzko berokiaren itxura-edo zuen, paparreanbehera erortzen zitzaiola. Emakume batekin arizen hizketan, harenganantz makurturik, ahotsapalez, begi gozo, gorazarrez eta laztanez betebatez begiratzen ziola.

Banekien haren bizitzaren berri, edo harenbizitzatik ezagutzen zena behinik behin. Maita-sun suharrak izana zen, behin baino gehiagotan;eta drama bat baino gehiago gertatu zen, harenizena tartean zena. Oso gizon erakargarriarenospea zuen, ia ezetzik eman ezinezkoa. Huragehien goraipatzen zuten emakumeei ahalmenhori nondik zuen jakin nahiz galdetzen nienean,

gauza bera erantzuten zuten beti, une batez bilaahalegindu ondoren:

— Ez dakit... xarma du.Egia esan, ederra ez zen. Ez zuen emaku-

meen bihotzaren jabe egiten direnek omendituzten dotorezia horietatik bat ere. Intereshandiz galdetzen nion neure buruari ea non gor-detzen ote zuen bere liluramen hura. Hitz egite-ko gatzean?... Baina inoiz ez zidaten haren hitzikaipatu, edo haren sen berezirik goretsi... Begira-dan?... Litekeena... Ala ahotsean?... Batzuenahotsak badu halako guritasun berezi bat, jarkiezin zaiona, jateko gozoak diren gauzen ahogo-zoa. Horrelakoei entzuteko gosea izaten da, etahorrelakoen hitzak gutiziak balira bezalaxe sar-tzen zaizkigu gorputzean.

Adiskide bat zegoen ondoan. — Ezagutzen al duk Milial? —galdetu nion.— Bai.— Lagun iezaguk, hortaz, elkarren ezaguera

egiten.Handik minutu batera elkarri bostekoa eman,

eta bi ateren artean solasean ari ginen. Harkesaten zuena egia zen, entzuteko atsegina, gai-

nera, hortik goragoko gauzarik batere gabea.Ahotsa ere halaxe zuen, noski, ederra, gozoa,ferekagarria, musikazkoa; baina hura bainozirraragarriagoak, itsasgarriagoak entzundanengoen ni. Atseginez entzuten zitzaion, iturrieder batean ur jarioari begira egon lekiokeenbezala. Arreta berezirik ez zen behar hari jarrai-tzeko, inolako ezkutuko esanahirik ez zerabilen,harrapatzen aritzeko, ez zuen entzulea jakin-zainedukiko, haren arreta pizteko. Bestela baizik,barea zen haren solasa, eta ez zizun pizten ezerantzuteko edo kontra egiteko gogo bizirik, ezonespen suharrik.

Hari entzutea bezain erraza zen, bestalde,ihardespena ematea ere. Berez etortzen zenerantzuna ezpainetara, hark solasa bukatubezain laster, eta hark esandakoak berez ahotikirtenarazi balitu bezala joaten ziren atzera eran-tzuneko esaldiak.

Burutazio batek, ordea, harritu ninduen bat-batean. Ordu laurden bat izango zuen ezagutzennuela, eta aspaldiko lagun zaharra iruditzenzitzaidan dagoeneko, aspalditik ezagutzen nuela

haren guztia: haren aurpegia, haren keinuak,haren ahotsa, haren ideiak.

Une batzuk berriketan eginik, guztiz etxe-etxeko egina zirudien bat-batean. Ate guztiakzabalik zeuden gure artean, eta, bestela neureburuaz lagunik zaharrenei baizik esaten ez diz-kiedanak ere esango nizkiokeen, agian, halaeskatu izan balit.

Bazen hartan misterioren bat, zinez. Pertso-nen artean izaten diren hesi itxi horiek, begiko-tasunak, zaletasunetan antzeko izateak, kulturaintelektual bera izateak, eta etengabeko harre-manak izateak askatu dituztenean denborakbanan-banan eramaten dituen hesi horiek, bazi-rudien bat bera ere ez zegoela gure artean, etaezta hura eta halabeharrak haren bidean jartzendituen, gizon zein emakume, gainerako guztienartean ere.

Ordu erdi baten buruan bereizi ginen elka-rrengandik, sarri-sarri elkar ikusiko genuelaagindurik; eta bere helbidea eman zidan, bihara-mun hurrengoan haren etxean bazkaltzeko gon-bita eginik.

Ordua ahaztu bainuen, goizegi iritsi nintzen;hura itzuli gabe zen oraindik. Otsein duin mutubatek egongela eder, ilun samar, bildu, gozobaterako atea zabaldu zidan. Eroso sentitu nin-tzen han, neure etxean banengo bezala. Zenba-tetan ez ote dut gogoratu zer eragin duen bizile-kuak jendearen izaeran eta moldetasunean!Gela batzuetan ergel sentitzen da bat beti; bestebatzuetan, berriz, erne sentitzen zara beti.Batzuek tristatu egiten zaituzte, argiak, zuriak,urre kolorekoak izan arren; beste batzuek alaituegiten zaituzte, kolore bareko zapiz tapizatutaegonda ere. Gure begiak baditu, bihotzak beza-laxe, bere gorrotoak eta bere samurtasunak,askotan ohartarazi ere ohartarazten ez dizkigu-nak, eta gure umoreari ezkutuki, sekretuan,ezartzen dizkionak. Altzarien harmoniak, horme-nak, gela janzten duten gauzen estiloak zuzen-zuzenean eragiten du gure adimenaren izaeran,basoko aireak, itsasokoak edo mendikoak gureizaera fisikoa aldatzen duen bezalaxe.

Bigungarrien azpian desagerturik zegoenetzan-aulki batean eseri nintzen, eta lumazkogosnatxo sedaz jantzi horiek eusten, biltzen,

jasotzen nindutela iruditu zitzaidan, nire gorpu-tzaren forma eta lekua altzari horretan lehendikmarkatuak baleude bezala.

Eta gero begira hasi nintzen. Ezer distiraberezikorik ez zen gela hartan; gauza eder apa-lak alde guztietan, altzari soil bakanak, Louvretikez baina harem batetik zetozela areago ziruditenSortaldeko errezelak, eta, nire aurrean, emaku-me baten erretratua. Ez handi ez txiki, tartekoabaizik; burua eta gorputzaren goiko aldea ageriziren, eta liburu bat zuen eskuetan. Gaztea zen,buruhas, adats leunez orraztua, irribarre tristesamar batez. Buruhas zegoelako ote zen, alaharen jarrera hain zelako berezkoa, baina inoizez zait iruditu izan hura gela hartan zegoenbezain bere giroan inon egon zitekeenik emaku-me baten erretratua. Nik ezagutu ditudanakitxurakeriaz eginak dira denak, dela andreakarrandiazko jantziak dituelako, edo ondo jotzenduen orrazkera berezia duelako, edo badakielasumatzen zaiolako noren aurrean ari den jar-tzen, margolariaren aurrean lehendabizi, etageroztik izango diren begirale guztien aurrean

gero, edota ondo-ondo aukeratutako etxeko jan-tzi batez jarrera nagi bat hartuta dagoelako.

Batzuk zutik, itzaltsu, edertasun bete-betean,beren eguneroko bizitzan luzaro mantendu ezinizan duten halako goitasun aire batez. Bestebatzuek losintxa egiten dihardute, oihalaren gel-ditasunetik; eta denek dute zertxobait, lore bat,bitxi bat, arroparen toles bat, ezpain izur bat,margolariak deigarri jarria. Kapelua dutela, far-faila dutela, edo ilea besterik ez, baina berehala-xe antzematen zaie berezkoa ez duten zerbait.Zer? Ezin jakin, ez baititugu ezagutu, baina hala-xe sumatzen da. Nonbait bisitan baleude bezaladirudite, norbaiti atsegin eman nahiz bezala,norbaiti beren alde onak baizik erakutsi nahi ezbalizkiote bezala; eta oso ongi ikasia dute berenjarrera, batzuetan apala, beste batzuetan bur-goia.

Zer esan, bada, hartaz? Bere etxean zegoen,noski, eta bakarrik gainera. Bai, bakarrik zegoen,bakarrik zaudela gauza triste gozoren bat gogo-ratzen zaizunean bezala egiten baitzuen irriba-rre, eta ez norbait begira duzunean irribarre egi-ten den bezala. Hain zegoen, gainera, bakarrik,

eta bere etxean, non hutsunea sortzen baitzuenbizileku handi hartan guztian, erabateko hutsu-nea. Bera zen biztanle, berak betetzen zuen,berak bakarrik bizitzen leku hura; sar zitekeenjendea ugari, eta aritu zitekeen jende hori guztiahizketan, barrez, kantuan ere; hura, ordea,bakar-bakarrik egongo zen beti, bere irribarrebakartiarekin, eta hark baizik ez zuen biziarazikogela hura, bere erretratuko irribarrearekin.

Besterik ez bezalakoa zuen, gainera, begira-da ere. Zuzen-zuzenean zetorkidan, laztanez etafinko, ikusi ikusten ez ninduela. Erretratu guztiekdakite begiratzen diegula, eta begiez erantzutendigute, ikusteko gai diren begiez, pentsatzekogai diren begiez, bizi diren gelan sartzen garene-tik handik irteten gareneraino une batez eregaldu gabe jarraitzen diguten begiez, hainzuzen.

Erretratu hark ez ninduen ikusten, ez zuenezer ikusten, begirada zuzen-zuzen nire gainjarria bazuen ere. Baudelaireren beste bertsoharrigarri hartaz gogoratu nintzen:

Et tes yeux attirants comme ceux d’un por-trait.

Ezin eutsizko indarrez erakartzen bainindu-ten, zirrara bitxi, bortitz, berri bat eragiten zida-ten, inoiz bizi izandako, agian oraindik ere biziziren, begi pintatu haiek. Oi! Zer xarma mugaga-bea, igarotzen den eguratsa bezain hebainga-rria, ilunabar more, arrosa eta urdin batean hil-tzen ari den zerua bezain liluragarria, ondorendatorren gaua bezalatsu, zer xarma zerion koa-dro ilun hari, begi barrendu ezin haiei! Begihoriek, pintzel ukitu arin batzuez sortutako begihoriek, ba ote den baina ez den, emakume begi-rada batean azal daitekeen, gure baitan maita-suna ernarazten duen ezkutuko gauzaren miste-rioa dute beren baitan gorderik.

Atea zabaldu zen. Milial jauna ari zen sartzen.Berandutu izanagatik barkazioa eskatu zuen. Nikgoizegi iritsi izanagatik eskatu nuen barkazioa.Eta esan nion:

— Gehiegi galdetzea al da emakume hori norden esateko eskatzen badizut?

— Nire ama da, oso gazterik hila —erantzunzidan.

Eta orduan ulertu nuen nondik zetorkiongizon hari bestela azaldu ezinezko erakarmenhura!

(1888ko urriaren 29an)

LotarakoaSena ibaia luze hedatzen zen nire etxe

aurrean, zimur bat ere gabe, goizeko eguzkiakbernizaturik. Zilar jario eder, zabal, geldi, luzebat zen, han-hemen purpuraz orbandua; etaibaiaz beste aldean zuhaitz handiek berde kolo-rezko harresi erraldoi baztergabe bat hedatzenzuten lerro-lerro urbazter guztian zehar.

Egunero berriro hasten den bizitzaren senti-mena, bizitza fresko, alai, maitasunezkoarena,ikaraz ageri zen hostoetan, tupoka zebilenairean, ispiluz islatzen zen uretan.

Postariak ekarri berriak zituen egunkariakeman zizkidaten, eta ibai ertzerantz joan nin-tzen, urrats lasaiz, haiek irakurtzera.

Lehenengo zabaldu nuenean, hitzok errepa-ratu nituen: «Beren buruaz beste eginen estatis-tikak», eta bertan jakin nuenez, zortzi mila etabostehundik gora pertsonak egin du bere buruazbeste aurten bertan.

Bat-batean, ikusi egin nituen! Han ikusi nuennekearen nekez biziaz etsi dutenen sarraski

higuingarri beren gogozko hura. Odoletan ikusinituen batzuk, masailezurra hautsirik, burezurraleherturik, bularra bala batez zulaturik, agoniageldian, hotel bateko gela batean bakar-baka-rrik, beren zauriaz gogoratu gabe, beren zorigai-tza baizik ez gogoan.

Besterik ere ikusi nuen, zintzurra zabalik edosabela urraturik, oraindik ere eskuan dutelasukaldeko aiztoa edo bizarra kentzeko labana.

Besterik ere ikusi nuen, edo pospoloak busti-tzen jarrita zeuden baso baten aurrean, edotxartel gorria zuen botilatxo baten aurrean ese-rita.

Begiak finko begiratzen zioten horri, mugitugabe; gero edan egiten zuten; eta zain geratzenziren; gero keinu gaizto bat jartzen zitzaienmatrailetan, zimurtzen zizkien ezpainak; izubatek galduan jartzen zizkien begiak, ez baitze-kiten horrenbeste sufritu beharra zegoenik azke-na heldu bitartean.

Jaikitzen ziren, gelditzen ziren, erortzen ziren,eta esku biak sabelari helduta, erretzen senti-tzen zituzten barrenak, likidoaren suak janik

erraiak, pentsamendua iluntzen hasi ere egitera-ko.

Besterik ere ikusi nuen, hormako iltzetik,leihoko maratilatik, sabaiko gakotik, mandiokohabetik, zuhaitz adarretik zintzilik, arratsekoeuripean. Eta, mingaina aterata, hantxe geldirikgeratu arteko beren egin guztiak sumatzennituen. Sumatzen nituen haien bihotz esturak,haien azken zalantzak, haien soka lotzeko mugi-menduak, ongi ote zegoen finkatuta, lepo ingu-ruan nola lotzen zuten eta gorputza nola uztenzuten jausten.

Besterik ere ikusi nuen, ohatze gupidagarri-tan etzanik, amak bere haurtxoekin, agureakgoseak akabatzen, neska gazteak amodioarenesturak urraturik, denak zurrun, itolarritan, ito-rik, gelaren erdian sutontzia oraindik ere ketanzela.

Eta sumatu nituen beste batzuk, gauez zubihutsetan paseatzen. Horiek ziren tamalgarrie-nak. Ura hots bigun batez igarotzen zen arkuenazpitik. Haiek ez zuten ikusi ikusten... sumatuegiten zuten haren usain hotza usnatuz! Desiozuten eta beldur zioten. Ez ziren ausartzen!

Baina behar zuten. Ordua jotzen zuen urrutikokanpandorreren batean, eta bat-batean, ilun-peetako isiltasun zabalean, ibaira erortzen zengorputz baten plastada entzuten zen, garrasibatzuk, eskuek jota urak ateratako plastadak,berehalaxe itorik. Beste batzuetan haien eroriko-aren plaust hotsa baizik ez zen izaten, eurekeskuak lotu edo hanketatik harri bat erantsizutenean.

Ai gaixoak, gaixoak, gaixoak, zenbatetansentitu ditudan haien estura larriak, zenbatetanhil naizen haien hiltzeaz! Haien miseria guztiakditut igaro; haien tortura guztiak pairatu, ordubetean. Haiek hartaratu dituzten samin guztiakditut ezagutu; ni baino lehen beste inork sentituez duen bezala baitut nik sentitzen bizitzarenbelzkeria engainagarria.

Nola ere aditu ditudan zoritxarrak hertsatu-rik, beren pertsonarik maiteenak galdurik, gero-ra izateko sarien ametsetatik edo, Jainkoa, ankerizan ondoren, noizbait ere justu izango den bes-telako izate baten ilusiotik iratzarririk, eta zorio-naren mirariez desengainu harturik, hartatiknahikoa izan eta behin betirako bukatu nahi

dutenak tregoarik ez duen drama edo komedialotsagarri hau.

Suizidioa! horra indarrik gehiago ez dutenenindarra, horra sinesterik gehiago ez dutenenesperantza, horra azpiratuen ausartasun gain-gainekoa! Bai, bada ate bat behintzat bizitzahonentzat; beti dugu aukera ate hori zabaldu etabeste aldera igarotzeko. Naturak errukialdi batizan du; ez gaitu kartzela batean itxi. Errukietsientzat!

Desengainatu baizik ez direnak doazela,bada, aurrera, arima libre eta bihotza bare. Ezdute zeren beldur izanik, alde egitea libre baitu-te; beti baitute atzean jainko amestuek ere itxiezin duten ate hori.

Beren gogoz hildakoen jendetza hori nerabi-len gogoan: zortzi mila eta bostehundik goraurte batean. Eta munduari eskari bat igortzekobilduak zirela iruditzen zitzaidan, erregu batoihukatzeko, geroago, gauzak hobeto ulertzendirenean, egin ahal izango den gauza bat eska-tzeko. Iruditzen zitzaidan heriotza emandakohaiek guztiak, lepoa moztutako haiek guztiak,pozoitu haiek guztiak, urkatu haiek, ito haiek,

saldo beldurgarrian, botoa ematen duten herri-tarrak bezala zetozela, gizarteari esatera:«Emaiguzue heriotza gozo bat bederen! Laguniezaguzue hiltzen, bizitzen lagundu ez diguzue-nok! Begira, asko gara, badugu eskubidea aska-tasuna, filosofiaren independentzia eta herritarororentzako botoa finkatuak diren egunotan.Egiguzue, bizitzari uko egin diogunoi, higuingarrieta izugarri izango ez den heriotza baten amoi-na»...........................................................................

Ametsetan hasi nintzen, nire gogoetari gaihauei buruz amets bitxi misteriozkoetan zeharhara-hona ibiltzen utzirik.

Halako batean hiri eder batean nengoela iru-ditu zitzaidan, Paris zen: zein garaitan, ordea?Kaleetan zehar nindoan, etxeei, antzokiei, erai-kuntza publikoei begira, eta hona non, plazabatean, eraikuntza handi, oso dotore, atsegin,polit bat hautematen dudan.

Harriturik geratu nintzen, zeren honela bai-tzegoen idatzita fatxadan, urrezko hizkitan:«Borondatezko heriotzaren obra».

Oi, gogoa mundu irreal baina izan daitekeenbatean hegan hasten den esnaldiko ametsenbitxikeria! Ezerk ez nau harritzen hartatik; eztxunditzen ere, ezerk; eta fantasia jareginak ezdaki gehiago bereizten zer den barregarri eta zerden hits.

Hurbildu nintzen eraikin hartara; sarrerakozerbitzariak, galtza laburretan, ataurre bateanzeuden eserita, jantziak gordetzeko gela batenaurrean, elkarte baterako sarreran bezala.

Ikustera sartu nintzen. Haietako batek, jaiki-rik, esan zidan:

— Ezer nahi, jauna?— Leku hau zer den jakin nahi nuen.— Besterik ez?— Ba, ez.— Nahi al duzu, orduan, obra honetako idaz-

kariarengana eraman zaitzadan?Dudatan nengoen. Berriro galdetu nion:— Ez da traba izango harentzat?— Ez, bai zera, jauna, honen berri nahi duten

pertsonei harrera egiteko dago hemen.— Orduan, banoa, zu aurretik.

Agure batzuk hizketan ari ziren korridorebatzuetan zehar eraman ninduen; gero bulegoeder batera sartu ninduen; ilun samarra, altzaribeltzez jantzia zen den-dena. Gizonezko gazte,lodi, sabeltsu bat zegoen gutun bat idazten,bitartean zigarro puru bat errez; haren usainakargi erakusten zuen goi mailakoa zela.

Jaiki zen, elkar agurtu genuen, eta zerbitza-riak alde egin zuenean, galdetu zidan:

— Ezertan lagun al diezazuket?— Jauna —erantzun nion nik—, barka nire

dena ikusi nahi hau. Etxe hau sekula ikusi gabenuen. Fatxadan idatzita dauden hitz apur horiekguztiz harrigarri gertatu zaizkit: eta hemen zeregiten den nahi nuke jakin.

Irribarre egin zuen erantzun aurretik, gero,ahots apalez, pozik dagoenaren itxuraz:

— Bada, Jainkoagatik, jauna, hil nahi dutenpertsonak garbi eta eztiro, ez naiz ausartzenesatera atseginez, hiltzen dira etxe honetan.

Ez nuen bihotzeko zirrara handirik sentitu,normala eta justiziazkoa iruditu baitzitzaidanhori. Eta harriturik geratu nintzen batez ere,ideia apal, beti zerbaitetarako, humanitario, nor-

berekoikeriazko, eta egiazko askatasun ororenhertsatzaileak baizik ez dituen mundu honetan,gizarte askatu baten duin iruditzen zitzaidanhorrelako eginkizun bat gauzatzera ausartu ahalizan zirelako.

Berriro ekin nion:— Nola iritsi zarete horretara?Hark erantzun zuen:— Begira, jauna, suizidio kopuruak halako

moduan egin zuen gora 1989ko Erakusketa Uni-bertsalaren ondoko bost urteetan, non premialarria sortu baitzen neurriak hartzeko. Kaleetan,jaietan, jatetxeetan, antzokietan, tren-bagoie-tan, Errepublikako Lehendakariaren harreraospakizunetan, nonahi hiltzen zuen jendeak bereburua. Nik bezala ongi bizitzea atsegin dutenen-tzat ondo ikuskari itsusia ez ezik, oso eredu txa-rra zen gainera haurrentzat. Horregatik bada,leku batean zentralizatu behar izan ziren suizi-dioak.

— Nondik zetorren, bada, suizidioen ugaltzehori?

— Ez dakit. Oinarri-oinarrian, banago nizahartzen ari dela mundua. Hasten da bat gau-

zak garbi ikusten, eta ezin etsi. Gobernuarekinbezalaxe gertatzen da gaur egun patuarekin,badakigu zer den; ohartzen zara alde guztietatikatzipetu zaituztela, eta alde egiten duzu. Ikusidenean probidentziak diputatu batek egingo lie-keen bezalaxe egiten diela iruzur, lapurretan,tranpatan gizakiei, orduan haserretu egitenzara, eta gure ordezkari bitartekariak izendatzenditugun bezala hiru hilabetero beste bat izenda-tu ezin dugunez, alde egiten duzu, oso leku txa-rra baita.

— Bai horixe!— A! ni neu ez naiz kexatzen.— Azalduko al didazu nola funtzionatzen

duen zuen obrak?— Pozik gainera. Eta zure aldetik beste nor-

baiti azaldu nahi badiozu, azal diezaiokezu. Hauelkarte bat da.

— Elkarte bat!!...— Bai jauna, herrialde honetako pertsonarik

entzutetsuenek, izpiriturik handienek, bururikargienek sortua.

Eta barren-barrenetik barre eginez gehituzuen:

— Eta egiaz diotsut, oso gustura egoten gare-la hemen.

— Hemen?— Bai, hemen.— Harritzen nauzu.— Baina, Jainkoarren, elkarte honetako bazki-

deak heriotzaren beldur ez direlako, horregatikegoten gara gustura hemen, hura baita lur hone-tan pozen galerazlerik handiena.

— Zertarako dira, ordea, elkarte honetakobazkide, bere burua hiltzen ez badute.

— Nornahi izan daiteke elkarte honetako baz-kide, baina ez du horrenbestez bere buruazbeste egiteko obligaziorik.

— Eta orduan?— Esango dizut. Suizidio kopurua neurri gabe

gora egiten ari zenez, ematen zizkiguten ikuska-ri higuingarriak kontuan harturik, ongintza soile-ko elkarte bat antolatu zen, etsita zeudenakbabesteko, eta ezustez ez bada ere, gozo etaoinaze gabe hiltzeko modua eskaini zien.

— Eta nork eman zuen honelako obra batera-ko baimena?

— Boulanger jeneralak, aginpidean egon zenbitarte laburrean. Ez zekien ezer ukatzen. Hauxebesterik ez zuen onik egin, gainera. Horrelabada, elkarte bat antolatu zen pertsona erne,desengainatu, eszeptikoz osatua, eta Paris erdi-erdian tenplu moduko bat nahi izan zuten eraiki,heriotzaren mesprezuari eskainia. Etxe hau lekubeldurgarria izan zen hasieran, inor bertara hur-biltzen ez zena. Hori zela eta, sortzaileek, bertanbiltzen baitziren, inaugurazio ekitaldi handi bategin zuten; han izan ziren Sarah Bernhardt, Julie,Théo, Granier eta beste hainbat eta hainbatdama; eta gizonezkoetan Reszké, Coquelin,Mounet-Sully, Paulus, etab...; eta gero kontzer-tuak ere bai, Dumasen komediak, Mailhac-enak,Halévyrenak, Sardourenak. Batean baizik ezgenuen porrot izan, Becque-ren antzerki obrabatean, jendeari tristea iruditu baitzitzaion,baina arrakasta handia izan zuen gerora Come-die-Françaisen. Hitz batean, bada, Paris osoaetorri zen. Gauza aurrerabidean zen, beraz.

— Festa artean? Bai jostatze makabroak!— Ez, bai zera! Heriotzak ez du zertan triste

izanik, berdin dion gauza bat behar du izan. Guk

alaitu egin dugu heriotza, lorez jantzi dugu,usain gozoz bildu, errazago bihurtu. Etsenplubidez ikasten da laguntzen; ikus daiteke; ezer ezda.

— Jaietarako jendea etortzea oso ongi uler-tzen dut, baina etorri al da inor... zeratzera?

— Segituan ez, ez ziren fidatzen.— Eta geroago?— Geroago etorri ziren.— Asko?— Saldoka. Egunean berrogeitik gora ditugu.

Senan ia ez da itorik gehiago aurkitzen.— Nor hasi zen lehena?— Elkarteko kide bat.— Zaleren bat?— Ez dut uste. Aspertu bat, kiebra joa, hiru

hilabetetan baccara-n sekulako galerak izana.— Egiatan?— Bigarrena ingeles bat izan zen, gizaje xele-

bre bat. Orduan propaganda egin genuen egun-karietan, gure prozedura kontatu genuen, era-karmena zuten hildakoak asmatu genituen.Baina mugimendu handia behartsuek ekarrizuten.

— Nola egiten duzue?— Nahi duzu ikusi? Horretara, azalpenak

emango dizkizut aldi berean.— Bai, noski.Bere kapelua hartu, atea zabaldu, eta irtete-

ko esan zidan, eta gizonezkoak edozein joko-are-totan bezala jokoan ari ziren areto batera sarra-razi ninduen. Gela sail bat igaro zuen gero.Horietan berriketan ari zen jendea, alai. Osogutxitan ikusi izan dut, ordu arte, horren elkartebizirik, horrenbesteko mugimendua duenik,horren barretsurik.

Eta nola ni harritu egiten bainintzen:— A! —hasi zen berriro idazkaria—, obra

honek uste ezineko arrakasta du. Munduan denjende txairo guztia da bazkide, heriotza ezertanez duela itxura emateko. Gero, behin hemendirenean, alai egoteko obligazioa dutela irudi-tzen zaie, beldurturik dauden itxura ez izateko.Horregatik arrailerian jarduten da, barre egitenda, txantxak egiten dira, graziaz hitz egiten da,eta graziaz mintzatzen ikasten. Gaur egun Pari-sen jende gehien datorren lekua, lekurik jostaga-rriena da, zalantzarik gabe. Emakumezkoak ere

honelakoxe eranskin bat ari dira oraintxe beren-tzat antolatzen.

— Eta, hala eta guztiz ere, suizidio askoduzue etxe honetan?

— Esan dizut, berrogei-berrogeita hamaregunean. Jende handikia gutxi izaten da; bainaarlote jendea ugari da. Erdi mailako klaseak ereasko ematen du.

— Eta nola... egiten da?— Asfixiaz... gozo-gozo.— Nola?— Guk asmatu dugun gas batez. Patentea

dugu. Eraikinaren beste aldean bezeroentzakoateak daude. Hiru ate, kale txikitara ematendutenak. Gizon bat edo emakume bat datorre-nean, galdeketa egiten zaio lehendabizi; gerosorospen bat eskaintzen zaio, laguntza, babe-sak. Bezeroak onartzen badu, behar direnak bila-tzen dira, eta askotan salbatu izan ditugu horre-la.

— Nondik ateratzen duzue dirua?— Asko daukagu. Bazkideen kuotak oso

altuak dira. Eta gainera obrari emaitzak egiteaere ongi ikusia dago. Emaitzak egiten dituzten

guztien izenak Figaro-n argitaratzen dira. Abera-tsen suizidioa mila libera da, gainera. — Eta itxu-roso hiltzen dira. Pobreen suizidioak dohainikdira.

— Nola ezagutzen dituzue pobreak?— Ba! ba! Berehalaxe antzematen zaie,

jauna! Eta behartsu ziurtagiria ekarri behar dute,gainera, beren auzoko polizia komisarioakemana. Jakingo bazenu zein gauza makurra den,haien sarrera! Nik behin baizik ez dut ikusi gureerakunde honen parte hori, eta ez naiz berrirohara itzuliko. Tokiari dagokionez, hau bezainondo dago, hauxe bezain aberats eta eroso ia;baina hara datozenak... Hara datozenak!!! Ikusi-ko bazenitu iristen, agureak, pildaz jantzirik, hil-tzera nola datozen; hilabetetan miseria gorrianlehertu beharrean egonda, kale kantoietanjanez, kaleko txakurrak bezala; emakumeak, pil-tzarrez estaliak, hezur eta azal, gaixorik, elbarri-turik, beren bizitza non duten ez dakitela, etaberen kasua kontatu ondoren esaten digutela:«Ikusten duzue honek ezin duela jarraitu, zerennik ezin dut gehiagorik egin, ez dut zer irabazi-rik».

«Laurogeita zazpi urteko atso bat ikusi nuenbehin, bere seme-alaba eta biloba guztiak galdu-rik, ordurako kale gorrian lo egiten sei aste zera-matzana. Haren emozioz gaixorik egon nintzen.Eta hainbeste eratako kasuak ditugu, azkenean,sartu eta zuzenean “Non da?” galdetzen dizute-nak kontatu gabe. Horrelakoak, barrura eraman,eta segituan bukatzen da egitekoa».

Berriro galdetu nion, bihotza uzkurturik:— Eta... non da, bada?— Hemen.Ate bat zabaldu eta jarraitu zuen:— Sar zaitez, elkarteko bazkide direnentzat

bereziki gordeta dagoen partea da, eta hauxe dagutxien erabiltzen dena. Hamaika ezerezte bai-zik ez dugu oraindik izan hemen.

— A! Ezerezte deitzen diozue, hortaz, horri...— Bai jauna. Sar zaitez.Zalantzan nengoen. Sartu egin nintzen, azke-

nean. Galeria guztiz atsegingarri bat zen, berote-gi moduko bat, kolore urdin motelezko, arrosakolore apalezko, berde kolore arinezko beirategibatzuek tapizeriazko poesia girozko paisajezinguratzen zutena. Gela polit horretan baziren

etzateko aulkiak, palmondo bikainak, loreak,arrosak batez ere, baltsamu usainezkoak, libu-ruak mahai gainetan, Bi Munduetako Aldizkaria,zigarro puruak zein bere markako ontzietan, eta—harritu ninduen— Vichy gozokiak gozoki ontzibatean.

Eta nola harritu bainintzen:— A! Ohitura handia dago solasera hona etor-

tzeko —esan zuen nire gidariak.Eta berriro ekin zion:— Bezeroentzako gelak ere berdinak dira,

baina altzariz soilago jantziak.Nik galdetu nion:— Eta nola egiten duzue?Etzateko aulki bat erakutsi zidan, Txinako

krepe apar-kolorezkoa, brodatu zuriz jantzia,ezagutzen ez nuen mota bateko zuhaixka kozkorbatean azpian, haren orpoa hereza-belarrezkozerrenda batek inguratzen zuela.

Idazkariak ahots beheran jarraitu zuen:— Nahi bezala aldatzen da lorea eta usaina,

zeren gure gasak berez ezeren usainik ez duenarren, norberak maite izan duen lorearen usainaematen dio heriotzari. Urrinekin batera zabal-

tzen da. Nahi duzu segundo batez usaintzeraematea?

— Eskerrik asko —esan nion—, baina oraindikez...

Barrez hasi zen.— Tira, jauna, arriskurik ez da. Neuk ere

behin baino gehiagotan probatu izan dut.Beldurra eman zidan ez ote nintzen haren

aurrean koldar geratuko. Esan nion:— Bai, nahi dut.— Etzan zaitez Lotarakoan.Urduri samar, baina eseri nintzen Txinako

krepezko aulki apal hartan, etzan nintzen, eta iabesterik gabe hereza-belarraren usain gozobatek bildu ninduen. Ahoa zabaldu nuen hurahobeto hartzeko, arima loak hartua baitzen,ahazten ari zen, eta asfixiaren lehen zoraldianopio xarmatzaile oinaztarriaren pareko batenmozkor sorgingarria ari zen dastatzen.

Besoa astindu zidaten— Ai, jauna, jauna —ari zen esaten, barrez,

idazkaria— egingo nuke gustua hartu diozula...........................................................................

Baina, ahots bat, egiazko ahots bat, eta ezameskerietakoa, ari zitzaidan agurtzen nekaza-rien hitz egiteko moduaz.

— Egunon, jauna. Zer moduz gara?Ametsak hegan alde egin zidan. Sena ibaia

argi ikusi nuen eguzkipean, eta herriko basozai-na, bide zidorretik zetorrela, eskuineko eskuazbere kepi beltz zilarrezko galoiduna ukituz. Eran-tzun nion:

— Egunon, Marinel. Nora zoaz, ba?— Morillons inguruan atera duten ito bat

begiratzera noa. Beste bat, bere burua errekarabota duena. Badirudi, gainera, galtzak erantzieta hankak lotzeko erabili dituela.

(1889ko irailaren 16an)

Marteko gizonaLanean ari nintzen, eta non ematen didan

abisua morroiak:— Jauna, jaun bat etorri da eta berorrekin hitz

egin nahi omen du.— Esaiozu sartzeko.Gizontxo bat ikusi nuen agurtzen. Ikasketa

maisu makaltxo betaurrekodun baten itxurazuen, bere gorputz argala jantzi zabalegi haieta-ra inon itsasten ez zitzaiona.

Totelka hasi zen:— Barkamena eskatzen dizut, jauna, barka-

mena traba egiten dizudalako.Esan nion:— Eser zaitez, jauna.Eseri zen eta berriro hasi zen:— Jaungoiko nirea, kezkaturik naukazu,

jauna, hasi naizen egiteko honengatik. Bainanorbaitengana jo beharra nuen derrigor, zu bes-terik ez zegoen... zu besterik... Tira, ausartu eginnaiz... baina egiaz... ez naiz ausartzen gehiago.

— Ausar zaitez, baina, jauna.

— Hona, bada, jauna, kontua da hitz egitenhasi orduko erotzat hartuko nauzula.

— Jainkoarren, jauna, zuk zer esan, orduanikusiko dugu hori.

— Horixe, bada, jauna, esan behar dizudanagauza bitxia da. Baina erregu egiten dizut pen-tsa dezazula ez naizela eroa, hain zuzen ere,egin behar dizudan isilmandatuaren bitxitasunaneuk esaten dizudanez.

— Ea, bada, jauna, has zaitez.— Ez jauna, ez naiz eroa, baina bestelako jen-

deak baino gogoeta gehiago egin eta batez bes-teko gogoetaren mugak baino, gutxiagatik badaere, harago joan direnen ero airea dut. Kontuegizu, jauna, mundu honetan inork ez duelaezertaz gogoeta egiten. Bakoitzak bere gauzakzaintzen ditu, bere fortuna, bere plazerrak, berebizitza, hitz batean, bere jostagarriak, hala nolaantzerkia, pintura, musika edo politika, txepelke-riarik zabalduena horixe, edo industriako kon-tuak. Nork egiten du ordea gogoeta? Nork? Inorkez! Ai, abiatu naiz! Barka. Banator berriro nireardietara.

»Badira bost urte hona etortzen ari naizela,jauna. Zuk ez nauzu ezagutzen, nik ordea, nikondo ezagutzen zaitut... Ni ez naiz inoiz nahas-ten zure hondartzako edo zure kasinoko jendea-ren artean. Labarren gainean bizi naiz, bizikimaite ditut Entretat-eko labar hauek. Ez dut bes-terik ezagutzen horren ederrik, horren osasune-rako onik. Arimaren osasunerako onak, nahi dutesan. Bide miresgarri bat da zeruaren eta itsaso-aren artean, bide belarrez estali bat, harresihandi horren gainean doana, lur ertzean, itsaso-aren gainean. Belarrezko malda batean, olatuakbaino ehun metro gorago etzanda, eguzki-eguz-kitan, ametsetan igaro ditudanak dira nire egu-nik onenak. Ulertzen didazu?

— Bai, jauna, ederki ulertu ere.— Eta orain, utziko al didazu, arren, galdera

bat egiten?— Galdetu ezazu, jauna.— Zure iritzian, beste planetetan bizi al da

inor?Zalantzarik gabe eta harridura itxurarik gabe

erantzun nion:— Jakina, nire iritzian bai.

Alaitasun bizi batek piztu zuen, jaiki zen,eseri zen berriro, ni bere beso artean estutzekoageriko gogo batez, eta oihu egin zuen:

— Ai! ai!, hauxe suertea, hau zoriona! Lasai-tzen nauzu! Nola egin ahal izan ote dut bainazutaz zalantza? Gizona ez litzateke adimenzorrotzekoa beste munduetan jendea bizi deniksinetsiko ez balu. Tentela behar du izan gizonak,buruz motza, txepela, astoa behar du izan, usteizateko milaka milioi unibertso horiek gizona,zomorro burugabe hori, josta dadin eta harriturikgera dadin baizik ez dihardutela jiraka eta dizdiz-ka, ez ulertzeko lurra ikusi ere ezinezko hautsbat besterik ez dela munduen hautsetan, gureizarretako bizitzaren molekula batzuk baizik ezdela sistema osoa, eta aurki hilko direla horiekere. Begira Esne Bidea, izarrezko ibai hori, etaegin kontu orban bat baizik ez dela zabaltasuninfinituan. Pentsatu horretan hamar minutu bes-terik ez bada ere, eta berehalaxe ulertuko duzuzergatik ez dakigun ezer, zergatik asmatzen ezdugun ezer, zergatik ulertzen ez dugun ezer.Puntutxo bat baizik ez dugu ezagutzen, hortikaurrera ez dakigu ezer, hortik kanpo ezer ez,

inongo ezer ez, eta sinetsi egiten dugu, etabaieztatu egiten dugu. Ai! ai! ai! Azalduko bali-gute bat-batetik lurraz kanpoko bizitza handia-ren sekretu hori, a zer harridura gurea! Ez,baina..., ez baina... ergela naiz neu ere, ez genu-ke ulertuko, zeren gure adimena ez baita lurhonetako gauzak ulertzeko baizik egina, ezin duurrutirago iritsi, mugatua da, gure bizitza bezala,aldean garamatzan bola honetara lotua, eta kon-parazioz juzkatzen ditu gauza guztiak. Ikustenduzu, bada, nola jende guztia den inozoa, estua,eta gure adimenaren ahalmenaz uste handiaduena, ozta gainditzen badu ere animalien sena.Geure gaixotasuna atzemateko beste gaitasunikere ez dugu, gurinaren eta gariaren salneurriajakiteko eginak gara, edota bi zaldiren, bi itsa-sontziren, bi ministroren edo bi artistaren balio-az eztabaida egiteko, gehienez ere.

»Horra guztia. Lurra lantzeko eta haren gai-nean dagoenaz aski moldegabeki baliatzeko doi-doi gara gai. Berez dabiltzan makinak egitenhasiak ozta-ozta gara, eta haurrak bezalaxeharritzen gara zinez goi mailako izakariak baginaaspaldiko mendeetan eginak behar genituzkeen

asmazio horietako bakoitzarekin. Ezezagunakinguraturik gaude oraindik, elektrizitatearen sus-moa hartzeko ere adimenezko bizitzazko milakaurte behar izan diren une honetan ere. Iritziberekoak al gara horretan?»

Barrez erantzun nion:— Bai, jauna.— Ederki, orduan. Eta zu, arduratu al zara zu

inoiz Martez?— Martez?— Bai, Marte planetaz.— Ez, ni ez, jauna.— Nahi al duzu hari buruz gauzatxo batzuk

esatea?— Bai horixe, jauna, gustu handiz gainera.— Jakingo duzu, noski, gure sistemako mun-

duak, gure familia txiki honetakoak, eguzkinebulosatik banan-banan askatuz joan zirengasezko eraztun primitiboak globotan konden-tsatzez sortuak direla?

— Hori, jauna.— Hortik ateratzen da urrutien dauden plane-

tak direla zaharrenak, eta haiek izan behar dute-la, horrenbestez, zibilizatuenak. Hona haien jaio-

tza ordena: Urano, Saturno, Jupiter, Marte, Lurra,Artizarra, Merkurio. Onartuko didazu planetahorietan badirela biztanleak, Lurrean bezala?

— Bai noski. Zergatik uste izan Lurra salbues-pena denik?

— Oso ongi. Marteko gizona Lurrekoa bainozaharragoa denez... Bizkorregi noa, ordea. Mar-ten biztanleak badirela frogatu nahi dizut lehen-dabizi. Lurrak Marteko begiraleentzat dukeenantzeko itxura du gure begietarako Martek ere.Itsasoek eremu laburragoa hartzen dute hanhemen baino, eta barreiatuago daude gainera.Kolore beltzean antzematen zaie itsasoei, urakargia xurgatzen baitu, eta kontinenteek, aldiz,islatu egiten dute. Geografiazko aldakuntzaksarri gertatzen dira planeta horretan, eta horie-xek frogatzen dute han badela bizia. Urtaroakhemengoen antzekoak ditu, poloetan elurra du,eta aldien arabera hedatzen eta urritzen dira.Urtea oso luzea du, Lurreko seiehun eta lauro-geita sei egun, Marteko seiehun eta hirurogeitazortzi egun, era honetara banatuak: ehun etalaurogeita hamaika egun udaberri, ehun eta lau-rogeita bat egun uda, ehun eta berrogeita bede-

ratzi udazken, eta ehun eta berrogeita zazpinegu. Horregatik, hemen baino beroago etahemen baino hotzago egin behar du han.

Moztu egin nion.— Barka, jauna, Marte Eguzkitik gu baino

askoz urrutiago dagoenez, hemen baino hotzagoegin behar du beti, nire ustez.

Nire bisitari bitxi hark suharraren suharrezegin zidan oihu:

— Oker zaude, jauna! Oker zaude, erabatoker! Gu bai gaude, gu, eguzkitik urrutiago udanneguan baino. Hotzago egiten du Mont Blancmendiaren gailurrean haren oinean baino. Hel-motzen eta Schiaparelliren beroaren teoriamekanikoa gogoraraziko dizut, gainera. Eguzkia-ren beroa atmosferak duen lurrin kopuruarenmende dago batez ere. Hona zergatik: ur lurru-nezko molekula batek hamasei mila aldiz xurga-men handiagoa du aire lehorrezko molekulabatek baino, ur lurruna da beraz gure bero bilte-gia; eta Martek Lurrak baino hodei gutxiago due-nez, askoz ere beroagoa eta aldi berean askozere hotzagoa izan behar du Lurra baino.

— Ez dizut zalantzan jartzen.

— Oso ongi. Orain, jauna, entzun iezadazukontu handiz, mesedez.

— Horixe ari naiz egiten, jauna.— Entzun al duzu 1884an M. Schiaparelli-k

aurkitu zituen kanal famatuen berri?— Oso gutxi.— Nola, baina, hori! Jakin ezazu, bada,

1884an Marte Lurrari buruz oposizio egoeranzegoela, eta laurogei milioi legoatako distantzia-ra besterik ez gugandik, M. Schiaparelli, guremende honetako astronomialaririk gailenetakoaeta behatzailerik ziurrenetako bat denak, lerrobeltz zuzen edo irudi geometriko erregularreijarraituz eteten ziren pila bat aurkitu zuen, kon-tinenteak zeharkatuz Marteko itsasoak lotzenzituztenak! Bai, bai, jauna, kanal zuzenak, kanalgeometrikoak, norbaitek egindako kanalak! Bai,jauna, Marten biztanleak direla, han bizi direlaeta pentsatzen dutela, lan egiten dutela etabegiratzen digutela erakusten duen froga: uler-tzen duzu, ulertzen?

»Handik hogeitasei hilabete geroago, berrirooposizio egoera izan zenean, berriro ikusi zirenkanal horiek, lehen baino gehiago, bai jauna. Eta

izugarrizkoak dira, ehun kilometrotik gora baitirazabal.»

Irribarrez erantzun nion:— Ehun kilometro zabal. Langile sendoak

behar dira horrelakoak zulatzeko.— Ai, jauna, zer diozu, baina? Ez dakizu, non-

bait, lana askoz ere arinagoa dela MartenLurrean baino, Marte osatzen duten gaien den-tsitatea gure gaien dentsitatearen hirurogeitabederatziren bat baizik ez dela! Hango astunta-suna gurearen hogeita hemeretzirena da ozta-ozta.

»Kilogramo bat urek hirurehun eta hirurogei-ta hamar gramo baizik ez du pisatzen han!»

Kopuru horiek halako ziurtasunez jaulkitzenzizkidan, kopuruak zer balio duen merkatariarenhalako uste osoz, non ezin izan bainion barrearieutsi, eta gogoa nuen Marten azukreak eta guri-nak zenbat pisatzen duten galdetzeko.

Burua astindu zuen.— Barre egiten duzu, jauna, ergeltzat hartzen

nauzu orain, lehen erotzat hartu ondoren. Bainanik aipatzen dizkizudan kopuruok astronomiakoedozein liburu berezitan aurkituko dituzun ber-

berak dira. Marteren diametroa gurearen iaerdia da; haren gainaldea Lurrarenaren ehunekohogeita hiru baizik ez da; bolumena Lurrarenbolumena baino sei eta erdi bider txikiagoa da,eta haren bi sateliteen lastertasunak frogatzenduenez, haren pisua hamar bider txikiagoa dagurea baino. Beraz, astuntasunaren intentsita-tea masaren eta bolumenaren, hau da, pisuareneta erditik azalera dagoen distantziaren arabera-koa denez, zalantzarik gabe ateratzen da ondo-rioz arintasun egoera dela nagusi planeta horre-tan, bizitza erabat desberdina egiten duen arin-tasun bat, ekintza mekanikoak guk ezagutzen ezdugun bestelako modu batez arautzen dituena,eta han nagusitasuna bizi mota hegodunei emanbehar diena. Bai, jauna, Marteko izakien Erre-geak hegoak ditu.

»Hegan egiten du, kontinente batetik besteraibiltzen da, izpirituak bezala paseatzen diraberen unibertsoaren inguruan, hartara gaindituezin duen atmosferak lotzen duela betiere, nahizeta...

»Hala bada, irudikatzen al duzu planeta horiguk zer itxuratakoak diren susmorik ere ez

dugun landarez, zuhaitzez eta aberez betea, etaguri aingeruak bezala margotu zaizkigun izakarihegodun handiak dituela biztanleak? Ni neu ikus-ten ari naiz izaki horiek zabaldien eta hirien gai-nean han duten aire urre-kolorean hegabiraka.Zeren garai batean Marteko atmosfera gorriazela uste baitzen, baina horia da, izan, hori urre-kolore eder batekoa.

»Harritzen al zaitu orain izaki horiek ehunkilometro zabaleko kanalak zulatu ahal izanak?Eta gogoratu besterik ez duzu zer egin duenzientziak gure artean mende batetik hona...mende batetik hona... eta har ezazu gogoanMarteko biztanleak gu baino gehiago direlaagian...»

Bat-batean isildu zen, begiak apaldu zituen,eta oso ahots apalez murmurikatu zuen:

— Oraintxe bai, erotzat hartuko nauzu... esa-ten dizudanean ia-ia ikusi nuela bat... neuk...lehengo gau batean. Badakizu, edo ez dakizu,izar usoen egunetan gaudela. 18tik 19rakogauean batez ere, sekulako piloak ikusten diraurtero; itxura denez, kometa baten hondakinenartetik-edo igarotzen gara une horretan.

»Mane-Porte-n eserita nengoen, bada, itsaso-an barrena urrats bat egiten duen labar-hankaerraldoi horren gainean, eta nire buruaren gainerortzen zen mundu txikizko euri horri begiranengoen. Suziriak baino jostagarriago eta polita-goak dira, jauna. Horretan nire gain-gaineanikusi nuen bat, oso hurbil, argizko globo gardenbat, hegan ari ziren hegal erraldoiz inguratua,edo hegalak ikusi nituela iruditu zitzaidan behin-tzat, gaueko erdi-ilunpetan. Itzuliak egitenzituen, txori zauritu batek bezala, hots handimisteriozko batez bere gain itzulikatzen zen,zalantzatan zirudien, hiltzen, galdurik. Nireaurretik igaro zen. Beirazko globo handi bat zelaesango litzateke, barrua dena izakari asaldatuzbetea, ozta-ozta bereizten zirela, baina gobernu-rik gehiago ez duen eta olaturik olatu itzulikadoan ontzi bateko eskifaia bezala aztoraturik.Eta globo bitxi hori, kurba handi bat eginik, itsa-soan urruti erori zen; kanoi tiro bat bezalaentzun nuen haren erorikoaren hots sakona.

»Jende guztiak entzun zuen, bestalde, zaratahori eskualde hartan, eta tximista baten eztan-datzat hartu zuen. Nik bakarrik ikusi nuen, ikusi

nuen... itsasertzean niregandik hurbil erori izanbalira, Marteko biztanleak ezagutu izango geni-tuzkeen. Ez ezazu ezer esan, hausnar ezazu,hausnar ezazu luzaro eta gero konta ezazu horiegunen batean nahi baduzu. Bai, ikusi nuen,ikusi... lehenengo aire ontzia, gogoeta egitekogai diren ikasiek infinitura bidalitako lehenengoizar arteko ontzia... ikusi nuena Lurrak erakarri-tako izar uso baten hiltze hutsa ez bazen behin-tzat... Zeren jakina izango duzu, noski, jauna,planetek kanpora egozten dituztela espaziokomundu herratuak, guk hemen alderraiak egoz-ten ditugun bezala. Lurrak, txikia baita etaahula, ezin ditu gelditu bere bidean zabaltasunhandi horretako ibiltari txikienak baizik.»

Zutik jarria zen, gogoa suturik, eldarniotan,besoak zabaldu eta argizagien ibiliak irudikatunahiz.

— Kometak, jauna, gu trinkogune batzuk bai-zik ez garen izar hodeiaren mugetan baitabiltza,kometak, txori aske eta argitsuak, Infinituarenbarren-barrenetik datoz eguzkirantz.

»Beren argizko isats erraldoiak atzetik dituz-tela datoz izar distiratsurantz; halako abiadaz

bizkortzen dute beren bidaia galdua non ezinbaitute topatu deika dutena; igurtzi baizik ezegin ondoren espazioan zehar jaurtikitzen dituberriro beren erorikoaren lastertasunak berak.

»Baina beren bidaia harrigarri horietakorenbatean planeta ahaltsu baten hurbiletik igarobaldin badira, beren bidetik desbideratuta hareneragin eutsi ezina sentitu baldin badute, nagusiberri horrengana itzultzen dira orduan, eta han-dik aurrera gatibu edukitzen ditu. Beren parabo-la mugagabea kurba itxi bihurtzen zaie, etahorregatik kalkula dezakegu kometa periodikoa-ren itzulera. Jupiterrek zortzi esklabo ditu, Satur-nok bat, Neptunok ere bat, eta haren kanpokoplanetak ere bat, eta izar uso gudaroste bat...Tira, tira... agian lurrak mundu herratu txikitxobat gelditzen zuen unea baizik ez dut nik ikusi...

»Agur, jauna, ez iezadazu erantzun ezer,hausnar ezazu, hausnar ezazu hau dena eta gerokonta ezazu egunen batean nahi baduzu...»

Egina dago. Errentazale arrunt bat ergelagoiruditzen baitzait ero hura baino.

(1889ko urriaren 10ean)

Nork jakin?

I

Ai Jainko nirea! Jainko nirea! Idatziko ote dutazkenik zer gertatu zaidan? Baina ahalko ote dutidatzi? Ausartuko ote naiz? hain baita bitxia, hainadieraz ezina, hain ulertezina, hain eroa!

Ez banengo ziur ikusi dudanaz, ez banengoziur nire arrazoibideetan ez dudala inolako ahu-laldirik izan, ez dudala hutsegiterik izan nireegiaztapenetan, ez dudala makurrik izan nireoharpenen segida zorrotzean, haluzinatua ninte-keela pentsa nezake, ikuspen ezohiko baten jos-tailu nintekeela. Zeren, azken-azken finean, norkbaitaki?

Gaur den egunean osasun etxe batean nago;baina neure gisaz naiz hona sartua, zuhurtziaz,beldurrez! Batek bakarrik daki nire historia.Hemengo medikuak. Idatzi egin behar dut. Ezdakit oso ongi zertarako. Aldetik kentzeko, ezin

eramanezko amets gaizto bat balitz bezala sen-titzen baitut nire baitan.

Hona.Ni bakartia izan naiz beti, ameslaria, filosofo

apartatu moduko bat, onginahia, gutxirekin askizuena, gizonen kontra garraztasunik gabe etazeruaren kontra amorrurik ez zuena. Bakarrikbizi izan naiz, beti, besteen aurrean izatean nirebaitan sortzen-edo didan lotsa halako batenga-tik. Nola azaldu hori? Ezingo nuke. Ez diot muzinegiten jendeari, lagunekin hitz egin edo afaltzea-ri, baina inguruan luzaro dauzkadala sentitzendudanean, hurbilenekoak ere, aspertu egitennaute, nekatu, urduri jartzen, eta geroz eta gogohandiagoa, gogo larri bat, hasten naiz sentitzenhandik alde egin dezaten, edo neuk alde egiteko,bakarrik egoteko.

Gogo hori premia baino gehiago da, ezinbes-teko halabeharra da. Eta orduan inguruan dau-kadan jendearen presentziak jarraituko balu,haien solasei jaramon egin gabe ere entzunbakarrik luzaroan egin beharko banie, ezbeha-rren bat izango nuke, inolako zalantzarik gabe.

Zer ezbehar? A! Nork jakin? Aldigaitzen bat, bes-terik gabe? Bai! Daitekeena horixe!

Hainbesteraino gustatzen zait bakarrik ego-tea non ezin baitut onez eraman ezta sabai bera-ren aterpean lotan dauden besteen hurbiltasunaere; ezin naiz Parisen bizi, hiltzeko zorian jartzenbainaiz denbora guztian. Aldartez herio bateannaiz, eta gorputzez eta nerbioz ere hiltzen naunire inguruan dirakien, lotan dela ere nire ingu-ruan bizi den jendetza ikaragarri horrek. Ai! Bes-teen loa bera nekagarriago gertatzen zait haiensolasa baino. Eta ezin dut atsedenik hartu inoiz,arrazoiaren aldiroko itzalaldi hauek etetendituen existentziak sumatzen, sentitzen dituda-larik horma batean atzean.

Zergatik naizen horrelakoa? Nork jakin? Bali-teke oso erraza izatea arrazoia: oso bizkor neka-tzen naiz nire baitan gertatzen ez den guztiaz.Eta jende askori gertatzen zaio niri bezalaxe.

Bi arraza gaude munduan. Besteen behardirenak, besteekin laketzen, denbora betetzen,atsedeten direnak eta bakardadeak hormategiikaragarri batetik igo beharrak edo basamortuaigarotzeak bezala unatzen, akitzen, deusezten

dituenak, eta, alderantziz, besteek aspertzen,arnegatzen, gogaitzen, adikatzen dituztenak,eta bakardadeak aldiz, lasaitzen dituenak, berenaskatasunean eta beren pentsamenduaren fan-tasian soseguz bainatzen dituenak.

Funtsean dela, gertaera psikiko normal batda hori. Batzuek kanpoan bizitzeko dohainadute, besteek barruan bizitzekoa. Nik neuk labu-rra dut kanporako arreta, eta berehalaxe ahitua,eta, behin bere mugetara iristen denean, ezine-gon larri bat sentitzen dut nire gorputz eta adi-men guzti-guztian.

Eta hortik ondorioz etorri da oso lotu naizela,oso lotu izan naizela, bizigabeko gauzetara, izakibiziek garrantzia hartzen baitute niretzat, etanire begietarako aurpegiak bezain atsegingarrizitzaizkidan gauza, altzari, familiako oroigarrienerdian bizimodu bakarti lantsu bat neramanmundu bat bilakatu zaidala, zitzaidala bilakatua,etxea. Horrelakoz bete-betea nuen poliki-poliki,horrelakoz apaindua, eta pozik sentitzen nintzenhan barruan, atseginez, zoriontsu, bere laztanohitura bihurtua halako premia bare gozo bilaka-

tu den emakume amultsu baten besoetan beza-la.

Bideetatik aparte bakantzen zuen lorategieder baten erdian jasoarazia nuen etxea, hiriateetan, behar izanez gero ere, aldian-aldiandesira sentitzen nuen gizartearen baliabideakaurkitu ahal izango nituen moduan. Etxekootsein guztiek eraikuntza urrutiratu bateanzuten lotarako lekua, horma handi batek ingura-tzen zuen baratzearen beste aldean. Nire egoi-tza zuhaitz handien hostapean galdu, ezkutatuhartako isiltasunean hain atsedengarria eta hainona gertatzen zitzaidan gauen inguratze iluna,non ordutan egoten bainintzen zalantzan, gaue-ro, oheratu ala ez, hartaz luzaroago dastatzeko.

Egun hartan Sigurd eman zuten hiriko antzo-kian. Lehendabiziko aldia nuen musika eta sor-ginkeriazko drama eder hori entzuten nuena, etabiziki laket izan zitzaidan.

Oinez nentorren etxera, urrats alaiz, soinuzkoesaldiz beterik burua, eta begirada ikuspen ede-rrez sorgindua. Beltz zegoen, beltz, errepidehandia ere nekez bada nekez ikusi ere ikustenbainuen, eta gutxi falta izan nuen, behin baino

gehiagotan, bide ertzeko zangara erortzeko.Hazienda bulegotik nire etxera kilometro beteinguru da, gehixeago agian, hogei minutu, ale-gia, geldiro ibiliz. Goizeko ordu bata zen, ordubata edo ordu bata t’erdi; zerua zertxobait zabal-du zen nire aurrean, eta ilargi langa agertu zen,ilargiaren azken laurdeneko ilargi langa hitsa.Lehenengo laurdeneko ilargi langa, arratsekolauretan edo bostetan jaikitzen dena, argia da,alaia, zilarrez igurtzia; gau erditik aurrera jaiki-tzen dena, berriz, gorraila izaten da, goibela,kezkagarria; horixe da Sabbat-eko ilargi laurdenegiazkoa. Lehendabizikoak, haria bezain mehebada ere, beti botatzen du halako argitxo alaibat, bihotz pozgarri, eta itzal zehatzak marraz-ten ditu lurrean; azken honek berriz, halako dir-dai hilkor bat hedatzen du, hain margula non ezbaitu itzalik ere egiten ia-ia.

Urrutitik begiztatu nuen nire lorategiarenmasa iluna, eta ez dakit nondik sortuta etorrizitzaidan halako alditxartze bat han sartu beharnuelako pentsatze hutsarekin. Baraxtu nintzen.Oso eguraldi gozoa zegoan. Zuhaitz multzo han-

diak hilobi bat ematen zuen, eta nire etxea hanhobiratua.

Zabaldu nuen ataka, eta etxerantz alde bie-tako platanoen adarrak arku eginik tunel garaibat eratuz ganga gisako bat eratzen ziotenbidean barrena sartu nintzen, multzo ilunetatikigaroz eta ilunpe belurietan lore ontziek zertzela-da zehazgabezko orban biribilak eratzen zituztensoropilen inguruz inguru.

Etxera hurbildu ahala, halako artegatasunbitxi batek hartu ninduen. Gelditu nintzen. Ezzen ezer entzuten. Haize bafadatxo bat bera ereez zegoen hostoetan. «Zer dut, baina, nik?» pen-tsatu nuen. Banituen hamar urte horrela etxera-tzen, inoiz kezkarik txikiena ere izan gabe. Eznintzen beldur. Inoiz ez naiz izan beldur, gauez.Gizon bat, lapurren bat, gaizkileren bat ikusihutsak amorru bizia sartuko lidake gorputzean,eta inolako zalantzarik gabe egingo nioke jauzigainera. Armaturik nengoen, gainera. Errebolbe-rra aldean nuen. Baina ez nuen ukitu ere egin,nire baitan sortzen ari zitzaidan izu hari aurreegin nahi nion eta.

Zer zen, ordea? Bihozkada bat? Ulertezinaikustera doanean gizonaren senaz jabetzen denmisteriozko bihozkada, beharbada? Nork jakin?

Aurrera nindoan heinean ikarak nituen aza-lean, eta horma aurrera iritsi nintzenean, nireegoitza zabaleko ataurre itxira iritsirik, ateazabaldu eta barrura sartzeko minutu batzukbeharko nituela konturatu nintzen. Aulki bateaneseri nintzen, beraz, nire salako leihopean. Hangeratu nintzen, atezuan, burua hormaren kontra,begiak hostailaren ilunpetarantz zabalik. Hasie-rako une horietan ezer berezirik ez nuen sumatunire inguruan. Halako zurrunga batzuk nituenbelarrietan; baina askotan gertatzen zait hori.Trenak igarotzen entzungo banitu bezala irudi-tzen zait batzuetan, kanpai hotsak entzuten ditu-dala, jende multzoen pauso hotsak entzutenditudala.

Gero zurrunga haiek zehatzago bihurtu zirenberehala, argiagoak, ezaguterrazagoak. Hutsegin nuen. Ez zen nire zainen ohiko zurrumurruabelarrietan hots haiek jartzen zizkidana, oso hotsberezi bat baizik, oso nahasia ordea, inolakozalantzarik gabe nire etxe barrutik zetorrena.

Hormatik zehar bereizten nuen hots jarraituhura, nahasmendua gehiago hots baino, gauzamordo baten halako mugitze zehazgabe bat,nire altzari guztiak astindu, lekuz aldatu eta gel-diro arrastaka eraman izan balituzte bezala.

Ai! Aski luzaro izan nuen oraindik zalantzanire belarriaren ziurtasunaz. Baina nire etxebarruko zarata hura hobeto entzuteko belarriahorma kontra jarririk, guztiz ere sinetsita geratunintzen, ziur, normala ez zen zerbait, ulertezi-nezko zerbait ari zela gertatzen nire etxean. Eznintzen beldur, baina nengoen... nola esan badahori... aztoraturik nengoen harriduraz. Ez nuenprestatu errebolberra, sumatzen bainuen eznuela ezertarako beharko. Zain egon nintzen.

Luzaro egon nintzen zain, ezertarako eraba-kirik ezin harturik, gogoa argi, baina eromenez-ko antsiaz. Zain egon nintzen, zutik, hango zara-ta geroz eta handiagoa entzuten, aldian-aldianbortxazko intentsitate bat hartzen baitzuen,urduritasunezko, haserrezko, misteriozko asal-damendu batezko orroa ematen baitzuen.

Gero, bat-batean, nire koldarkeriaz lotsatu-rik, giltza multzoa hartu, behar nuena aukeratu,

eta sarrailan sartu nuen, bi bider birarazi, etaneukan indar guztiaz ateari bultza eginez, tren-kadaren kontra jotzera bidali nuen ate orria.

Fusilaren tiroa balitz bezala entzun zen kol-pea, eta horra non, eztanda hari sekulako trumil-ka hotsak erantzuten dion nire etxeko goikoaldetik. Hain bat-batekoa, hain ikaragarria, haingortzeko modukoa izan zen, non urrats batzukeman bainituen atzera, eta, nahiz eta alferreko-tzat eduki orduan ere, errebolberra zorrotikatera bainuen.

Zain geratu nintzen oraindik, labur ordea.Harrigarrizko urrats hotsa entzuten nuen orainnire eskailerako mailetan, zoruan, tapizetan, ezordea oinetako hotsa, gizonaren oskiena, maku-luena baizik, zurezko eta burdinazko makuluena,zinbalak balira bezala jotzen ari. Eta horra nonikusten dudan, bat-batetik, nire atalondoarengainean, besaulki bat, nire irakurtzeko besaulkihandia, zalantza-balantza kanpora bidean. Lora-tegian zehar joan zen. Haren ondotik bestebatzuk, nire salakoak, gero kanape apalak,beren hanka laburretan krokodiloak balira beza-la tarraska, gero nire aulki guztiak, ahuntzen

gisa jauzika, eta aulkitxo guztiak, untxiak bezalatrostan.

Hura zirrara! Belar multzo batera joan herres-tan eta hantxe geratu nintzen kuzkurturik, nirealtzarien jarraigo hari begira, zeren han baitziho-azen guztiak, bata bestearen ondotik, zein biz-kor zein geldiro, bakoitzaren tamainaren arabe-ra. Nire pianoa, nire piano etzan handia, zalditrosta batez igaro zen, alboetan musika zurru-murru bat zuela, gauza txikiak inurriak balirabezala igarotzen ziren hondarretan herrestan,zepiloak, kristalak, kopak, ilargiak ipurtargiendistirak eragiten zizkiela. Zapiak herrestan zebil-tzan, putzuetan zabaltzen ziren, itsasoko olaga-rroen modura. Non ikusten dudan nire bulegokomahaia, joan den mendeko etxeko oroigarria,jaso ditudan gutun guztiak zituena, nire bihotza-ren historia guztia, nik hainbeste sufritu dudanhistoria zaharra! Eta argazkiak ere bazirenbarruan.

Kolpetik ez nuen gehiago beldurrik, gainerajauzi egin nion, eta heldu egin nion, lapurrari hel-tzen zaion bezala, ihesi doan emakume bati hel-tzen zaion bezala; eutsi ezinezko abiada batez

zihoan, ordea, eta nire ahalegin guztiagatik, nirehaserreagatik, ezin izan nion abiada baraxtu ere.Nola etsi-etsian eusten nion izugarrizko indarhari, lurrera erori nintzen haren kontra borrokan.Orduan han itzulikatu ninduen, hondarretanarrastaka erabili ninduen, eta altzariak, harenatzetik baitzihoazen, nire gainetik ibiltzen hasiakzitzaizkidan, hankak zapalduz eta zaurituz; gero,mahaia askatu nuenean, gainerako guztiak gor-putzaren gainetik igaro zitzaizkidan, zalduneria-ko karga bat zelatik eroritako soldadu baten gai-netik igaroko litzatekeen bezalaxe.

Izumenez eroturik bada, ibilbide handitikkanpora alde egin ahal izan nuen, eta zuhaitzartean ezkutatu berriro, nireak izanak nituengauzarik txikienak, apurrenak, apalenak, ahaz-tuenak ere nola desagertzen ziren ikusteko.

Ondoren, orain etxe hutsek bezalako oihar-tzuna zuen nirean, ateak ixteko danbada ikara-garri bat entzun nuen urrutian. Etxean goitikbeheraino jo zuten, harik eta azkenean, neuk,burugabe halako honek, ihes horretarako zabal-dua nuen ataurrekoa, azkenik, itxi zen arte.

Neuk ere ihes egin nuen, hirirantz lasterka,eta ez nintzen nire onera itzuli kaleraino iritsi etahan jende berandutua topatu nuen arte. Ezagu-na ninduten hotel bateko atea jo nuen. Neureeskuez jantziak astinduak nituen, hautsa kentze-ko, eta nire giltza sorta galdu nuela esan nien,eta haien artean zela baratzekoa ere, niremorroi-neskameak aparteko etxe batean bizizirena, nire fruituak eta nire barazkiak lapurreta-tik gordetzen zituen itxitura horma batenatzean.

Begietaraino sartu nintzen eman zidatenohean. Baina ezin izan nuen lo egin, eta nirebihotza taupadaka entzunez eman nuen goize-rainokoa. Goizean goizik nire jendeari jakinaraz-teko agindua eman nuen, eta goizeko zazpietangelariak atea jo zuen.

Aurpegia asaldaturik zuela ematen zuen— Ezbehar handia izan da gaur gauean,

jauna, esan zuen.— Zer izan da?— Jaunaren altzari guztiak lapurtu dituzte,

den-dena, gauzarik txikienetaraino.

Poza eman zidan berri horrek. Zer dela-eta?Nork jakin? Neure buruaren jabe nengoen, disi-mulatzen jakingo nuela ziur, ziur ez niola inoriikusitakoaren ezeren berri emango, gordekonuela, beldurgarrizko sekretu bat bezala gorde-ko nuela nire kontzientzian. Erantzun nion.

— Giltzak lapurtu zizkidaten berberak izandira hortaz. Oraintxe bertan poliziari jakinarazibehar zaio. Oraintxe jaikiko naiz, eta une bateanzurekin nauzu.

Bost hilabete iraun zuen ikerketak. Ez zutenezer argitu, ez zuten aurkitu ezta nire oroitzape-nik txikiena ere, lapurren arrastorik arinena ere.Arraio! Esan banie nekiena... Esan banie... neusartuko ninduten, neu, ez lapurrak, horrelakogauza ikusi ahal izan zuen hau baizik.

Ai! jakin nuen bai, isiltzen. Baina ez nuenberriro altzariz jantzi etxea. Alfer-alferrik zen.Berriro hasiko baitzen lehen bezala. Eta ez nuenberriro hara sartu nahi. Ez nintzen sartu. Ez nuengehiago ikusi.

Parisa etorri nintzen, hotelera, eta medikue-tara joan nintzen nire nerbio egoera begiratzera,

oso kezkaturik bainengoen negargarrizko gauhura ezkero.

Bidaiatzeko gomendatu zidaten. Haien ahol-kua bete nuen.

II

Italiara txango bat eginez hasi nintzen. Eguz-kiak on egin zidan. Sei hilabetez ibili nintzenhara-hona, Genoatik Veneziara, Veneziatik Flo-rentziara, Florentziatik Erromara, ErromatikNapolira. Gero Sizilia igaro nuen, lurralde mires-garria izaeragatik eta monumentuengatik, Gre-koek eta Normandiarrek utzitako erlikiak, hainzuzen. Afrikara joan nintzen gero, bake handianigaro nuen gameluak, gazelak eta arabiar alde-rraiak hara-hona dabiltzan basamortu lasaihandi hori, aire arin gardenean, ez gauez ez egu-nez, inolako goganbeharrik ez dabilena.

Marseillatik itzuli nintzen berriro Frantziara,eta Probentzako alaitasuna gorabehera, zerua-ren argi apalak tristatu egin ninduen. Ustez sen-daturik dagoelakoan min sor batek gaitzaren

jatorria oraindik ere ez dela itzali adierazten diongaixoaren halako susmo bitxi hori sentitu zuenberriro kontinentera itzultzean.

Gero Parisa etorri nintzen berriro. Handikhilabeterako, ordea, aspertu egiten nintzen.Udazkena zen, eta negua baino lehen Norman-dian zehar txango bat egitea deliberatu nuen, ezbainuen ezagutzen.

Rouendik hasi nintzen, jakina, eta zortzi egu-nez ibili nintzen hara-hona arreta gabe, pozez,zoramenez, erdi aroko hiri horretan, apartekomonumentu gotikozko museo harrigarri horre-tan.

Arratsalde batez, ordea, laurak aldean, erre-ka bat, «Eau de Robec» deitua, tinta bezain bel-tza, doan kale gezurrezkoa dirudien batera sar-tzen ari nintzela, nire arreta, hango etxeen itxu-ra bitxi antzinakoari jarria bainuen, aterik ateraluzatzen zen antigoaleko salgaien denda sailbatek eraman zidan bat-batean.

Ederki asmatua zuten lekua, zaharkin-saltzai-le zeken haiek, ametsetako karrika hartan, erre-ka patu txarreko haren gainean, oraindik ere

behinolako haize-orratzak kirrinka ari ziren teilaeta arbelezko teilatu zorrotz haien azpian!

Saltegi beltz haien barrenean pila-pila eginikikusten ziren kutxa zizelatuak, Rouengo, Never-seko, Moustierseko faiantzak, irudi margotuak,beste batzuk haritz zurezkoak, kristoak, amabir-jinak, santuak, elizako jantziak, kasuilak, aldare-ko ontziak ere bai, eta baita zur urreztatuzkosagrario zahar bat ere, Jainkoak alde egina. Ai!zein haitzulo bereziak etxe garai haietan, etxehandi haietan, sototik ganbararaino edozertarikogauzez beteak, gehiago ez zirela uste zen gau-zez, beren berezko jabeak, beren mendea, berengaraia, beren boladak igarota ere bizirik, gauzabitxi gisa belaunaldi berriek eros zitzaten.

Gauza zaharretarako zaletasuna berriro arizitzaidan pizten zaharkinzalez betetako hirihonetan. Dendarik denda nindoan, Eau de Robecur laster okaztagarriaren gainetik lau ohol ustelbotaz egindako zubiak bi pausotan igaroz.

Erruki! Zer zirrara! Nire armairurik ederrene-tako bat agertu zitzaidan antzinako altzarientza-ko kanposantu bateko katakonbatarako sarrerazirudien ganga gauzaz bete baten ertzean. Gor-

putzaren atal guztiak ikaraz nituela hurbildu nin-tzen hartara, hainbesterainoko ikaratan non ezbainintzen ukitzera ere ausartzen. Eskua luza-tzen nuen, zalantza egiten nuen. Huraxe zen,ordea: Luis XIII armairu berdinik ez zuena, behinbakarrik ikusita ere edonork ezagutuko lukeena.Horretan, aurreraxeago, galeria hartako barrenilunenetara begiraturik, nire hiru besaulki suma-tu nituen, puntu xehezko tapizeriaz estaliak, etagero, haraxeago, nire Henri II mahai biak, hainbakanak non jendea Paristik ere etortzen baitzenhaiek ikustera.

Pentsa ezazue! pentsa nire gogo egoera!Eta aurrera jarraitzen nuen, herbaldurik,

emozioz hiltamuan, baina aurrera jarraitzennuen, ni bihoztuna naiz eta, aurrera jarraitzennuen garai ilunetako zalduna sorginkeriazkoegoitza batean sartzen zen bezala. Eta pilaz pilanirea izandako guztia ari nintzen aurkitzen, nireargi lanparak, nire liburuak, nire koadroak, nireoihalak, nire armak, dena, nire gutunez betetakobulego mahaia salbu, hura ez bainuen ikusi.

Soto ilunetara jaitsi, eta berriro goiko solai-ruetara igo, ari nintzen. Bakarrik nengoen. Dei-

tzen nuen, inork ez zidan erantzuten. Bakarriknengoen; ez zegoen inor labirintua bezain etxezabal bihurri hartan.

Gaua iritsi zen, eta nire aulkietako bateaneseri behar izan nuen iluntasunean, ez bainuenalde egin handik. Aldiro-aldiro oihu egiten nuen:— Ea! Ea! Inor ba al da!

Ordu betea baneraman, segurik, pausoakentzun nituenean, pauso arinak, bareak, ez dakitnon. Ia-ia ihes egin nuen; baina, zurrundurik,berriro deitu nuen, eta argi bat sumatu nuenaldameneko gelan.

— Nor da hor? —galdetu zuen ahots batek.Nik erantzun nuen:— Erostun bat.Erantzun zuten:— Oso berandu da dendetan horrela sartze-

ko.Berriro esan nuen nik:— Ordu bete eta gehiago daramat zure zain.— Etor zintezke bihar.— Bihar, Rouendik alde egina izango naiz.Ez nintzen ausartzen aurrera egiten, eta bera

ez zetorren. Oraindik bistan neukan bere argia-

ren distira bi aingeru gudu zelai bateko hildako-en gainetik hegan zihoazen tapiz batean. Huraere nirea zen. Esan nuen:

— Zer? Bazatoz?Erantzun zidan:— Zure zain naukazu.Jaiki nintzen eta harenganantz joan nintzen.Gela handi baten erdian gizon txiki-txiki bat

zegoen, txiki-txikia eta oso lodia, oso lodia, ikus-karietakoa balitz bezala, ikuskari higuingarri bat.

Bizar bakana zuen, ile desberdin, bakandueta horixkakoa, eta ile batik ere ez buruan! Eztaile bat ere! Ni ikusteko kandela besoa jasota zeu-kanez, ilargitxo bat balitz bezala iruditu zitzaidanharen buruan, altzari zaharrez gainezka zegoengela zabal hartan. Aurpegia zimurtua eta puztuazuen, begiak ez zitzaizkion ikusten.

Neureak nituen hiru aulkiren tratua eginnuen, eta diru kopuru handi bat ordaindu nuenhantxe bertan, eta hoteleko nire gelako zenba-kia eman nion. Biharamun goizeko bederatziakbaino lehen ekarri behar zizkidaten.

Eta irten egin nintzen. Oso adeitasun handizlagundu zidan ateraino.

Handik zuzenean poliziaren komisario zentra-larengana joan nintzen, eta nire altzarien lapu-rretaren eta egin berria nuen aurkikuntzarenberri eman nion.

Bilera jaso gabe argibideak eskatu zituentelegrafoz lapurreta haren txostena jaso zuenepaile bulegora, erantzunaren zain itxarotekoeskaturik. Handik ordu betera iritsi zitzaion, nireatseginerakoa.

— Oraintxe bertan atxilotaraziko dut gizonhori eta bertatik egingo diot galdeketa, esanzidan, zeren baliteke susmoren bat hartu izana,eta zure gauza guztiak desagerraraztea. Zoazafaltzera, eta zatoz bi ordu barru, hemen eduki-ko dut, eta zeure aurrean egingo diot berriro gal-deketa.

— Atsegin handiz, hala ere, jauna. Eskertzendizut bihotz-bihotzetik.

Nire hotelera joan nintzen afaltzera, eta usteizango nukeena baino hobeto jan nuen. Nahikopozik nengoen behintzat. Harrapatua genuen.

Bi ordu geroago polizi funtzionarioarenganaitzuli nintzen berriro; zain neukan.

— Ba, begira, jauna —esan zidan ikusi nin-duelarik—. Ez dugu aurkitu zure gizon hori. Nireagenteek ezin izan diote eskua erantsi.

Ai! Alditxartu behar nuela iruditu zitzaidan.— Baina... Haren etxea behintzat aurkitu

duzue? —galdetu nion.— Hori bai. Eta zaindu ere zaindu eta begira-

tuko duzu gizona berriro etorri arte. Baina gizo-na bera, desagerturik.

— Desagerturik?— Desagerturik. Gauak bere ondoko andrea-

renean ematen ditu normalean, Bidoin alarguna-renean, zaharkin-saltzailea hura ere, ondo sorginbitxia gainera. Gaur gauean ez du ikusi, eta ezindu haren berririk eman. Bihar arte itxaron beharda.

Alde egin nuen. Ai zein hitsak, asaldagarriak,sorginduak iruditu zitzaizkidan Rouengo kaleak.

Gaizki lo egin nuen, gaizki, loaldi bakoitzekoamets gaiztoak nituela.

Kezkatuegi edo presatuegi eman nahi eznuenez, hamarrak arte itxaron nuen, biharamu-nean, poliziarengana joateko.

Saltzailea ez zen berriro agertu. Denda itxitazegoen oraindik.

Komisarioak esan zidan:— Egin behar diren tramite guztiak egin ditut.

Epaile bulegoa jakinaren gainean dago, elkarre-kin joango gara denda horretara eta zabalduegingo dugu, eta zuk esango didazu zer denzurea.

Zalgurdi batek eraman gintuen. Poliziak zeu-den, sarrailagile batekin, dendako atearenaurrean, eta zabaldu zuten.

Sartzean ez nuen ikusi ez nire armairua, eznire besaulkiak, ez nire mahaiak, ez ezer, beregaraian nire etxea jantzi zuen guztitik ezer ereez, baina ezer ere ez, bezperan nire gauzarenbat topatzeke pauso bat bera ere egin ezin nue-larik.

Komisario nagusiak, harriturik, mesfidantzazbegiratu zidan hasieran.

— Jainkoarren, jauna —esan nion—, altzarihauen desagertzea saltzailea desagertzearekinbatera gertatzeak badu zer pentsatua.

Irribarre egin zuen.

— Egia da! Gaizki egin zenuen zure oroigarriaatzo erosi eta ordainduz. Susmoa hartu du.

Berriro esan nion.— Ezin dut ulertu, ordea, atzo nire altzariak

zeuden leku guztietan beste batzuk nola daudengaur.

— A! erantzun zuen komisarioak, gau osoaizan du, eta laguntzaileak inondik ere. Etxehonek ondokoetarako bideren bat badu, segurik.Ez izan beldur, jauna, arreta guztia jarriko dutafera honetan. Ez digu ihes egingo gaizkilehorrek, habia guk daukagu eta...........................................................................

Ai! nire bihotza, bihotz nirea, nire bihotz gai-xoa, nola jotzen zuen taupadaka! Hamabostegunez geratu nintzen Rouenen. Gizon hura ezzen gehiago etorri. Arraioa! Arraioa! Zerk trabaegin edo harritu ote zuen gizon hura?

Horretan, hamaseigarren egunean, goizean,gutun bitxi bat jaso nuen nire etxe lapurtu etageroztik hutsik geratutako zaintzaile zegoenlorezainarengandik; hona gutuna:

«JAUNA,

»Jakinaren gainean jarri beharra daukat bero-ri, inork ulertzen ez duen gauza bat, poliziak ereez guk baino gehiago ulertzen ez duena, gertatudela bart gauean. Altzari guztiak itzuli dira,denak salbuespenik gabe, denak, txikienetarai-no. Etxea lapurreta bezperan zegoen bezalaxedago berriro. Erotzekoa da. Ostiraletik larunbate-rako gauean gertatu zen. Bideak zangatutadaude erabat, kanpoko itxituratik atera denaarrastaka ekarri izan balute bezala. Desagertuziren egunean ere halaxe zegoen.

»Berorren zain gaude, bada; berorren zerbi-tzaririk apalena.

»RAUDIN, PHILIPPE». Ez horixe, ez horixe, ez horixe. Ez naiz gehia-

go hara itzuliko.Rouengo komisarioari eraman nion gutuna.— Abilezia handiz itzulia da. Egin dezagun hil-

dakoarena. Egunotakoren batean harrapatukodugu...........................................................................

Ez dute harrapatu ordea. Ez. Ez dute harrapa-tu, eta orain beldur naiz, harena, nire atzetikjaregindako piztia basati bat balitz bezala.

Ezin aurkitu! Ezin dute aurkitu, ilargia bezala-ko burukaskoko gizon hori! Ez dute inoiz harra-patuko. Ez da itzuliko bere etxera. Zerk axola diohari. Nik bestek ezin du aurkitu, eta ez dut nahi.

Ez dut nahi! Ez dut nahi! Ez dut nahi!Eta berriro itzulita ere, bere dendan berriro

sartzen baldin bada ere, nork froga dezake nirealtzariak haren etxean zeudenik? Nire testigan-tza baizik ez dago, egon, haren kontra, eta ohar-tua naiz zein susmagarri ari den bilakatzen testi-gantza hori.

Ez ordea! Bizimodu hori ezin zen gehiagoeraman. Eta ezin nuen ikusitakoaren sekretuagehiago gorde. Ezin nuen jende guztia bezalabizitzen jarraitu, horrelako gauzak berriro hasikoote ziren beldurrez.

Osasun etxe hau zuzentzen duen medikuaikustera etorri, eta dena kontatu diot.

Gauza asko eta luzaro galdetu ondoren, esandit:

Prest egongo al zinateke, jauna, alditxo batezhemen geratzeko?

— Pozik, gainera, jauna.— Zerekin ba al duzu?

— Bai, jauna.— Nahi al duzu etxetxo bat aparte?— Bai, jauna.— Lagunen bisitak hartu nahi al dituzu?— Ez, jauna, ez, inorenik ez. Rouengo gizona

gauza da, mendekuz, hona ere nire bila etortze-ko...........................................................................

Eta bakarrik nago, bakarrik, bakar-bakarrik,orain dela hiru hilabetez gero. Beldur bat baizikez dut... Zaharkin-saltzaile hura erotuko balitz...eta osasun etxe honetara ekarriko balute... Pre-sondegiak ere ez dira leku seguruak...

(1890eko apirilaren 6an)