Gutxieneko irakaskuntzak Lehen Hezkuntza Norbera izaten ... Junior Immunity...prest, hura itzuliz...

3
3.1 atalak gaixotasunei organismoaren defentsa naturalen bidez aurrea hartzearen gaia lantzen du. Atal honetan aurkezpen xehatu bat eta animazioak agertzen dira, eta gorputzak mikrobio kaltegarriei aurre egiteko modua irudikatzen dute. Atal honek programaren amaierako bi ataletarako oinarrizkoak diren ezagutza-betebeharrak eskaintzen ditu. Ikaskuntzaren adierazleak: Gutxienekoak: Giza gorputzak infekzioei aurre egiteko defentsa natural asko dituela jakitea. Gure organismoak hiru defentsa-lerro natural nagusi dituela ulertzea. Batzuetan, gure organismoak infekzioei aurre egiteko laguntza behar duela ulertzea. Gutxieneko irakaskuntzak Lehen Hezkuntza Norbera izaten ikasteko konpetentzia Zientziarako konpetentzia Konpetentzia sozial eta zibikoa Konpetentzia motorra Edukiak Naturaren Zientziak 2. multzoa. Gizakia eta osasuna. 3. multzoa: Izaki bizidunak Gorputz Hezkuntza 4. multzoa: Jarduera fisikoa eta osasuna Saioaren aurreikusitako iraupena 50 minutu

Transcript of Gutxieneko irakaskuntzak Lehen Hezkuntza Norbera izaten ... Junior Immunity...prest, hura itzuliz...

Page 1: Gutxieneko irakaskuntzak Lehen Hezkuntza Norbera izaten ... Junior Immunity...prest, hura itzuliz gero. Horrela, gorputzak gaixotasuna oroitzen du, eta dagoeneko izan ditugun gaixotasun

3.1 atalak gaixotasunei organismoaren defentsa naturalen bidez aurrea hartzearen gaia lantzen du. Atal honetan aurkezpen xehatu bat eta animazioak agertzen dira, eta gorputzak mikrobio kaltegarriei aurre egiteko modua irudikatzen dute. Atal honek programaren amaierako bi ataletarako oinarrizkoak diren ezagutza-betebeharrak eskaintzen ditu.

Ikaskuntzaren adierazleak:

Gutxienekoak:

• Giza gorputzak infekzioei aurre egiteko defentsa natural asko dituela jakitea.

• Gure organismoak hiru defentsa-lerro natural nagusi dituela ulertzea.

• Batzuetan, gure organismoak infekzioei aurre egiteko laguntza behar duela ulertzea.

Gutxieneko irakaskuntzak Lehen Hezkuntza Norbera izaten ikasteko konpetentzia Zientziarako konpetentzia Konpetentzia sozial eta zibikoa Konpetentzia motorra Edukiak Naturaren Zientziak 2. multzoa. Gizakia eta osasuna. 3. multzoa: Izaki bizidunak Gorputz Hezkuntza 4. multzoa: Jarduera fisikoa eta osasuna Saioaren aurreikusitako iraupena 50 minutu

Page 2: Gutxieneko irakaskuntzak Lehen Hezkuntza Norbera izaten ... Junior Immunity...prest, hura itzuliz gero. Horrela, gorputzak gaixotasuna oroitzen du, eta dagoeneko izan ditugun gaixotasun

3.1 Infekzioen prebentzioa. Organismoaren defentsak

knaturalak

Hitz gakoak Antigorputzak Antigenoak Globulu zuriak Immune Hantura Fagozitoak Fagozitosia Patogenoa Plasma

Beharrezkoa den materiala

□ Jaitsi aurkezpena

web orritik: www.e-

bug.org. Ikasleko

□ FA 1 dokumentuaren

kopia bat

Gure gorputza oso eraginkorra da osasuntsu izateko. Hiru defentsa-lerro nagusi ditu:

1. Gure gorputzean organismo patogenoak sartzea eragoztea.

Gure larruazala da lehenengo defentsa-lerroa; gorputzean mikrobio kaltegarri asko sartzea eragozten du.

Gure sudurreko mukiek eta biloek (ile ñimiñoek) mikrobioak harrapatzen dituzte, eta gure biriketan sartzea eragozten diete.

Begietako malkoek ere bakterioak deuseztatzen dituzten entzimak (nahiz eta horiek barrera kimikoa osatzen duten, eta ez fisikoa) sortzen dituzte.

2. Globulu zuri (GZ) ez-espezifikoak

GZ horiei fagozito deitzen zaie, eta ez dira espezifikoak, benetan edozer gauza inguratzen eta jaten ahalegintzen direlako: ez dira batere mizkinak! Gorputz arrotzak inguratzen eta digeritzen dituzte, fagozitosi izeneko prozesu baten bidez. Era berean, hanturazko erantzuna eragiten dute, gorritua sortuz eta infektatutako gunean dabilen odolaren tenperatura areagotuz, baita hantura ere, plasmaren ondorioz. Horrek ahalbidetzen du gunera zelula egokiak iristea eta infekzioari aurre egitea.

3. Globulu zuri (GZ) espezifikoak

GZ horiek espezifikoak dira, mikrobioetan soilik arreta jartzen dutelako. Mikrobio inbaditzaile guztiek molekula berezi bat dute gainazalean, antigeno deritzona. GZ horiek ezagutzen ez duten antigeno batekin topatzen direnean, antigorputz deritzen proteina batzuk sortzen hasten dira. Orduan, antigorputzak antigenoetara atxikitzen dira, eta markatu egiten dituzte, beste GZ batzuek suntsitu ditzaten. Antigorputzak arreta jarriko du SOILIK aurka egiteko sortua izan den antigeno espezifikoan. Globulu zuriek azkar sortzen dituzte antigorputzak, eta odol-uhar osoan ibiltzen dira mikrobio inbaditzaileari edo patogenoari atxikiz. Agente patogeno guztiak suntsitu ondoren, antigorputzek odolean jarraitzen dute, gaixotasun horri aurre egiteko prest, hura itzuliz gero. Horrela, gorputzak gaixotasuna oroitzen du, eta dagoeneko izan ditugun gaixotasun askorekiko immune egiten gaitu. Agente patogenoak eraso egiten badu berriro, gorputza prestatuta egongo da eta azkar sortuko ditu erasotzeko prest dauden antigorputzak.

Atariko informazioa

1. FTA 1 dokumentuen kopia bat ikasle bakoitzarentzat.

2. Jaitsi www.e-bug.eu web orritik sistema immunearen

funtzionamendua irudikatzen duen animazioa.

Aurretiaz prestatzea

Eskuragarri dauden web baliabideak • FA 1 dokumentuaren

aurkezpen bat MS PowerPoint formatuan.

• immunologia-sistemaren funtzionamendua irudikatzen duen animazio bat .

GERTAKARI INTERESGARRIA

Onddo batzuek ez dituzte gure

babes-hesiak zeharkatu behar

(ad.: atleta-oina) gure azalea

hasten direlako! Hala ere,

infekzioa kanpoaldean egon

arren, gure gorputzak ekidin

ditzake, haren aurka

borrokatzeko potentziala

dugulako.

Page 3: Gutxieneko irakaskuntzak Lehen Hezkuntza Norbera izaten ... Junior Immunity...prest, hura itzuliz gero. Horrela, gorputzak gaixotasuna oroitzen du, eta dagoeneko izan ditugun gaixotasun

Lehenengo defentsa-lerroa: mikrobioak gorputzean sartzea eragozten du

1. Larruazala:Larruazalak eragotzi egiten die mikrobioei gorputzean sartzea, baldin eta zauriak ez baditu edo kaltetuta ez badago. Kalteak dituenean ere, odola azkar koagulatzen da zauria orbain batekin ixteko, eta, horrela, mikrobioak sartzea eragozten du.

2. Arnasketa-sistema: Sudurreko mukiek eta biloek eragozten dute mikrobioak biriketaraino

sartzea. Mukiak kanporatzen dira doministikua edo eztula egitean, baita irentsi ere egiten dugu.

3. Begiak: Malkoek entzima deritzen substantzia kimikoak sortzen dituzte, eta entzima horiek begiaren gainazaleko bakterioak hiltzen dituzte.

4. Urdaila: irentsten ditugun hainbat mikrobio urdaileko azidoek hiltzen dituzte. Beste mikrobio batzuk, ordea, ez dira hiltzen eta gaixotu egiten gaituzte (Ad.: Salmonella).

Bigarren defentsa-lerroa: globulu zuri ez-espezifikoak

Hirugarren defentsa-lerroa: globulu zuri espezifikoak

Beti ez dituzu sendagaiak behar infekzioei aurre egiten laguntzeko. Ba al dakizu zure gorputzak egunero lan egiten duela mikrobio kaltegarriei aurre

egiten zu konturatu ere egin gabe? Gorputzak hiru defentsa-lerro ditu mikrobioek infekziorik eragin ez dezaten zaintzeko:

Sistema inmuneak deritzen globulu zuriak ditu:

1. Normalean, lehen defentsa-lerroa zeharkatzen duten edozein « gorputz arrotz » jasotzen dute.

2. Mikrobioak biltzen dituzte, eta digeritu.

3. « Ez-espezifiko » deitzen zaie organismorako arrotza den EDOZER GAUZA erasotzen dutelako.

4. Hantura eta gorritua ere eragiten dute bi bitartekoren bidez:

a. Eremu horretan odol-fluxua areagotuz. b. Kaltetutako eremuan plasma iragaztea eraginez.

Globulu zuriek “memoria” garatzen dute.

1. Zelula inbaditzaile guztiek gainazalean markatzaile bereizleak dituzte, antigeno deritzenak.

2. Globulu zuri espezifikoek markatzaile/antigeno arrotz bat aurkitzen dutenean, antigorputzak sortzen dituzte; antigorputz horiek zelula inbaditzaileei atxikitzen zaizkie, eta markatu egiten dituzte, hondatzeko. Antigorputz horiek SOILIK markatzaile/antigeno espezifiko horietan jartzen dute arreta, eta ez beste batzuetan.

3. Globulu zuriek zer antigorputz egin jakindakoan, oso azkar sortzen dituzte. Orduan, antigorputz horiek bi gauza egin ditzakete:

a. Mikrobio inbaditzaileak markatzen hasi berehala, hondatzeko.

b. Infekzioa desagertu ondoren odolean geratu, infekzioa

Organismoaren defentsa-sistema