Gutuna. Ikasketa-bidaia Londresera - euskadi.eus · 7 IDAZLAN LABURRA Gutuna Euskararen Gaitasun...

3
7 IDAZLAN LABURRA Gutuna Euskararen Gaitasun Agiria Egoera: Batxilergoko 1. mailako ikasle taldea zarete eta ikasketa-bidaia egin nahi duzue Londresera. Bidaia antolatzen hasi bezain laster, laguntza beharko duzuela konturatu zarete: atzerrira hegazkinez joateko baimenak beharko dituzue, dirua biltzeko hainbat ekitaldi antolatu, Londresi buruzko informazioa jaso… Horregatik, zuen asmoen berri emateko eta laguntza eskatzeko, ikasketaburuari idaztea pentsatu duzue. Gutuna. Ikasketa-bidaia Londresera Nork: zeuk ǻgelako arduraduna zarelakoǼ. Nori: institutuko ikasketaburuari. Zer: azaldu ze asmo duzuen, adierazi zehaz zer behar duzuen eta bidaiaren antolakunzan lagunzeko eskatu. Nola: posta elektronikoz. Hiz kopurua: gutxienez, ŗ5Ŗ hiz. (Hemendik abiatuta, 150 hitz gutxienez)

Transcript of Gutuna. Ikasketa-bidaia Londresera - euskadi.eus · 7 IDAZLAN LABURRA Gutuna Euskararen Gaitasun...

Page 1: Gutuna. Ikasketa-bidaia Londresera - euskadi.eus · 7 IDAZLAN LABURRA Gutuna Euskararen Gaitasun Agiria Egoera: Batxilergoko 1. mailako ikasle taldea zarete eta ikasketa-bidaia egin

7

IDAZLAN LABURRA Gutuna

Euskararen Gaitasun Agiria

Egoera: Batxilergoko 1. mailako ikasle taldea zarete eta ikasketa-bidaia egin nahi duzue Londresera. Bidaia antolatzen hasi bezain laster, laguntza beharko duzuela konturatu zarete: atzerrira hegazkinez joateko baimenak beharko dituzue, dirua biltzeko hainbat ekitaldi antolatu, Londresi buruzko informazioa jaso…

Horregatik, zuen asmoen berri emateko eta laguntza eskatzeko, ikasketaburuari idaztea pentsatu duzue.

Gutuna. Ikasketa-bidaia Londresera

Nork: zeuk gelako arduraduna zarelako . Nori: institutuko ikasketaburuari. Zer: azaldu ze asmo duzuen, adierazi zehaz zer behar duzuen eta

bidaiaren antolakunzan lagunzeko eskatu. Nola: posta elektronikoz. Hiz kopurua: gutxienez, 5 hiz.

(Hemendik abiatuta, 150 hitz gutxienez)

Page 2: Gutuna. Ikasketa-bidaia Londresera - euskadi.eus · 7 IDAZLAN LABURRA Gutuna Euskararen Gaitasun Agiria Egoera: Batxilergoko 1. mailako ikasle taldea zarete eta ikasketa-bidaia egin

Euskararen Gaitasun Agiria

Ikasketa buru hori:

Lehenengo Batxilergoko B-ko ikasleen izenean idazten dizut, taldearen

ordezkaria naiz eta. Maiatzaren 7tik 14ra antolatu nahi dugun ikasketa-

bidaiaren berri emateaz gainera, zure laguntza eta aholkua eskatu nahi nizuke

honen bidez.

Lehenengo eta behin, diruak ez gaituela kezkatzen aitortu behar dizut: taldeko

ikasleon artean ditugu Ondarroako bi rock talderik ospetsuenak (“Alamerako

lantzoik”) eta “Mari goixan”) osatzen dituzten 8 kideak eta, datorren zapatuan

antolatuko dugun jaialdian, bidaiko gastu guztiak ordaintzeko adina biltzea

espero dugu, euren musikari esker. Gainera, Ostalaritza Eskolako lagunek

hainbat pintxo eta otarteko prestatuko dizkigutela agindu digute eta badakigu,

sabela berdintzeko garaian ere, jaialdi arrakastatsua izango dela. Edozein

modutan, oso lagungarria izango dugu zure parte-hartzea: izan ere, beharrezkoa

genuke institutuko areto nagusia eta ataria erabiltzeko baimena, ikasle guztiak

eta nahi duten herritarrak etor daitezen.

Beste aldetik, esan behar da ikasketa bidai honen helburuak eta asmoak oso

egokiak eta zentzukoak iruditzen zaizkigula: Londresera joatea erabaki dugu

(Ibiza eta Amsterdam baztertuta), ia aho batez, gure ingeles maila

indartzearren. Izan ere, taldeko hainbat lagunen asmoa da First agiria ateratzea

Ingalaterratik itzuli ondoren.

Egia da oso informazio gutxi dugula Londreseko bizimoduari buruz, eta, beraz,

zuzendaritzako kideon eta irakasleon argibide guztiak eskertuko genituzke.

Bide batez, oso lagungarria izango litzateke Gorka, ingeleseko irakaslea,

gurekin etorriko balitz.

Azkenik, gure adinari lotutako eragozpenak daude: 16-17 urteko neska-mutilak

gara eta, guretzat, institutuak pasaporteak eta bestelako dokumentazioa

eskuratzeko bidea erraztea litzateke egokiena.

Eta besterik ez. Arazo gehiago sortu ahala, zugana joko dut berriro, aholku

eske. Aurrerago ere, orain arte bezala, zure laguntza jasoko dugulakoan,

eskerrik asko eta laster arte.

Iñaki Zubikarai

257 hitz

AUKERATUTAKO GAIA LONDRESERA ikasketa bidaia

/ 3

IDAZLAN LABURRA /1

150hitzgutxienezAztertzailea-

rentzat

Aztertzailea-

rentzat

Ad.Konm.

Konmint.

Ort.

“a”

Punt.

Lex.

Punt.

“a”

organikoa

Punt.

Ort.

Page 3: Gutuna. Ikasketa-bidaia Londresera - euskadi.eus · 7 IDAZLAN LABURRA Gutuna Euskararen Gaitasun Agiria Egoera: Batxilergoko 1. mailako ikasle taldea zarete eta ikasketa-bidaia egin

Donostia-San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Gutuna: Ikasketa-bidaia Londresera 1

Oharrak eta iruzkinak

Laburra 1

Kalifikazioa: 8

+:1,2,5,6,8,9,10,11, 15

-: 7, 12

Edukia: Gutuna aukeratu du eta atazak eskatzen diona oso ondo bete du. Gaiarekin lotutako hainbat alderdi garatu ditu.

Moldea: Ideiak ondo lotuta daude. Beharrezko lokailuak erabili ditu eta sarrera eta ideien garapena ere ona da. Erregistroan ere asmatu du. Hau ere luzea da (257 hitz), baina, hala ere, jakin du gaia ondo garatzen.

Zuzentasuna: Akats gramatikal bakanen bat egin duen arren, gai da hizkuntza zuzentasunez eta eraginkortasunez erabiltzeko. Puntuazioan egin ditu akats batzuk, baina ez dute testuaren ulermena eta jarraipena oztopatzen.