Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak,...

37
1 Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea Iritziak, Erronkak eta Aurrera Begirako Gakoak Scensei ikerketa gunearen eta Columbia Unibertsitatearen txostena Jatorrizko txostena ingelesez idatzita dago. Euskarazko bertsio hau ez da hitzez hitzezko itzulpena. IKERKETA 2015eko irailaren 22an Laburpena ranco Generalaren diktadura amaitu zenetik, Euskal Herrian aldaketa ekonomiko eta politiko sakonak gertatu dira, eta horien guztien artean, gizarte egitura sendo bat sortu da. Nolanahi ere den, Euskal Herriak erronka handiak ditu, tartean autodeterminazioaren auziak, hots, erabakitzeko eskubideak gizartean sor ditzakeen banaketak. Autodeterminazioaren eta erabakitzeko eskubidearen inguruan askotariko ideia eta definizioak dauden arren, oso onartua dago euskal gizartean herritarren ongizatea bermatzeko eskubide garrantzitsuak direla, eta lotuta agertzen dira herritarrek komunitatearen egituretan eta eginkizunetan zuzenean parte hartzeko balorearekin. Euskal gizartearen irudimen kolektiboaren balore garrantzitsuak dira horiek guztiak. Hain zuzen ere, irudimen kolektibo horrek, eta bereziki erabakitzeko eskubideak, gizartearen ongizatearen inguruan betetzen duten eginkizun nagusiak bultzatu du gizarte zibila arlo horretan egituratzera. Horrela, bada, sortu da Gure Esku Dago (GED), autodeterminazioaren alde lan egiteko herritarren dinamika zibila, eta bere xedea da autodeterminazioaren prozesua burutzea. Ahalegin horiek guztiak izanda ere, euskal gizartean oraindik askotariko ikuspegiak daude autodeterminazio eskubidearen eta erabakitzeko eskubidearen gauzatzeko aukerari eta moduari buruz. Batzuek elkarrizketa ezformalaren alde egiten dute eta beste batzuek, berriz, prozesu politiko formalaren bidea lehenesten dute, hala nola, Espainiako Estatuarekiko estatus politikoa erreferendum bidez erabakitzea. F

Transcript of Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak,...

Page 1: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

1

Gure Esku Dago eta Erabakitzeko EskubideaIritziak, Erronkak eta Aurrera Begirako Gakoak

Scensei ikerketa gunearen eta Columbia Unibertsitatearen txostena

Jatorrizko txostena ingelesez idatzita dago. Euskarazko bertsio hau ez da hitzez hitzezko itzulpena.

IKERKETA

2015eko irailaren 22an

Laburpena

ranco Generalaren diktadura amaitu zenetik, Euskal Herrian aldaketa ekonomiko eta politiko sakonak gertatu dira, eta horien guztien artean, gizarte egitura sendo bat sortu da. Nolanahi ere den, Euskal Herriak erronka handiak ditu, tartean autodeterminazioaren auziak, hots, erabakitzeko eskubideak gizartean sor ditzakeen banaketak. Autodeterminazioaren eta erabakitzeko eskubidearen inguruan askotariko ideia eta definizioak dauden arren, oso onartua dago euskal gizartean herritarren ongizatea bermatzeko eskubide garrantzitsuak direla, eta lotuta agertzen dira herritarrek komunitatearen egituretan eta eginkizunetan zuzenean parte hartzeko balorearekin. Euskal gizartearen irudimen kolektiboaren balore garrantzitsuak dira horiek guztiak. Hain zuzen ere, irudimen kolektibo horrek, eta bereziki erabakitzeko eskubideak, gizartearen ongizatearen inguruan betetzen duten eginkizun nagusiak bultzatu du gizarte zibila arlo horretan egituratzera. Horrela, bada, sortu da Gure Esku Dago (GED), autodeterminazioaren alde lan egiteko herritarren dinamika zibila, eta bere xedea da autodeterminazioaren prozesua burutzea. Ahalegin horiek guztiak izanda ere, euskal gizartean oraindik askotariko ikuspegiak daude autodeterminazio eskubidearen eta erabakitzeko eskubidearen gauzatzeko aukerari eta moduari buruz. Batzuek elkarrizketa ezformalaren alde egiten dute eta beste batzuek, berriz, prozesu politiko formalaren bidea lehenesten dute, hala nola, Espainiako Estatuarekiko estatus politikoa erreferendum bidez erabakitzea.

F

Page 2: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

2

Ingurumari horretan, GEDk ikerketa independente bat eskatu zion Scensei LLCko eta Columbiako Unibertsitateko ikerlariei, azter zezaten zer nolako eragina izan duten GEDren ekintzek eta jardunak Euskal Herriko autodeterminazioaren prozesu demokratikoan. Ikerketa metodo mixto baten bitartez egin da, hau da, alde batetik elkarrizketa semi-egituratuak eginez eta beste alde batetik, komunikabideen eta sare sozialen azterketaren bidez. Azpimarratzekoa da ikerketaren emaitzek erakusten badute ere GED euskal gizartean izaten ari den eragin positiboa, bestelako pertzepzioa antzeman dela GEDk gaur egun duen aniztasunaren inguruan. Hori gertatzen da batik bat Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan lortu duen zabalkunde mugatuagatik, eta Ezker Abertzalearekin batzuek egozten dioten gehiegizko loturagatik. Orobat, elkarrizketatutako beste hainbat pertsonaren ustez, GEDk anbiguetate gehiegi darabil zenbait gaitan, eta horietan argiago azaldu beharko luke bere jarrera. Hori izan liteke GEDren jarrera politikoa anbiguoa delako, argia izan behar balitz ere, ziurrenik prozesura begirako hurbilketa delako berea. Elkarrizketetatik eta komunikabide eta sare sozialetatik ateratako datuek erakusten dute GEDren eragina eta eraginkortasuna biderka litekeela, baldin eta (i) lortuko balu gogoetaren bidez, erabakitzeko eskubidearen eztabaidan oinarrizkoak diren zenbait gairen inguruan bere jarrera argitzea; (ii) lehentasuna emango balio bere barne aniztasuna ahalik eta gehien zabaltzeari eta Euskal Herriko eremu geografiko eta sozial ahalik eta gehienetara heltzeari; (iii) bere programazioari eta mezuari egokitutako jarduna ezartzea lortuko balu; (iv) beste erakundeekiko eta alderdi politikoekiko independentzia bermatzen jarraituko balu, Euskal Herriko jendartean bere eginkizunak gero eta zilegitasun handiagoa lor dezan.

Page 3: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

3

1. Sarrera

Euskal Herria1 modu ikaragarri batean garatu da Francisco Franco hil zenez

geroztik. Ekoizpeneko ekonomia-eredu modernoa landu du berrikuntza eta informazio teknologietan oinarrituta. Horrez gain, gizarte arloan ere aldaketa garrantzitsuak izan dira, adibidez, Euskal Herriak Espainiarekin historikoki izan duen gatazka bide baketsuetatik konpontzea eta pausuak egitea bake prozesuan. Nolanahi ere, euskal gizarteak gizarte eta ekonomia arloan eta, nola ez, politika arloan dituen erronkak ez dira nolanahikoak. Euskal herritarren artean tirabirak sortu dira ekonomia liberalaren alde egiten dutenen eta gizartea antolatzeko eredu eta balore alternatiboagoak planteatzen dituztenen artean. Berebat, mundu mailako krisiak ondorioak izan ditu Euskal Herrian azken hamarkadan: hainbat enpresa itxi egin dira; langabezia %14,8koa2 da, eta abar. Egoera horretan, bizirik dirau Espainiarekin eta Frantziarekin dagoen gatazka politikoak eta garrantzi berezia hartu du eztabaida politikoan euskal herritarrek beren etorkizuna modu librean erabakitzeko aldarrikatzen duten eskubideak. Ingurumari horretan, Gure Esku Dagok (GEDk), euskal gizarte zibileko erakundeak, erabakitzeko eskubidearen sozializazioa hartu du bere jardunaren ardatz3 gisa, eta jakin nahi du nola jasotzen den bere lana gizarte mailan. Horretarako Scensei ikerketa guneari eta Columbiako Unibertsitateari ikerketa independente bat egitea eskatu zion Euskal Herriko autodeterminazioaren prozesu demokratikoari buruz eta GEDk horretan betetzen dabilen eginkizunari buruz, jakiteko zein arlotan asmatzen dabilen eta zeintzuk diren bere erronkarik nagusienak, erabakitzeko eskubidea sozializatzera begira. GEDk bereziki honako galderak egin ditu ikerlariek erantzun ditzaten: 1a.Nola egikaritu daiteke autodeterminazioa Euskal Herrian? 1b.Nola lagundu du GEDren lanak erabakitzeko eskubidearen sozializatzen? 2a.Lankidetzarik ba al dago gizarte zibilaren eta alderdi politikoen artean erabakitzeko eskubidearen eremuan? 2b.Nola ikusten da lankidetza hori Euskal Herriko herritarren artean? Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaida publikoaren bidez bi auzi plazaratzen dira: lehena, prozesu demokratikoaren bidez autodeterminazioa egikaritzeko aukera, eta bigarrena, gizartean demokrazian sakontzeko borondate kolektiboa. Nolanahi ere, eztabaida horrek boterearen kontrolari ere eragiten dio (Euskobarómetro 2015; Ansolabehere eta Socorro Puy 2015). Botere borroka hori gizartean ikusten diren hainbat zatiketatan azalarazten da, horietako zenbaitzuk ikerketa honetan azaltzen direnak.

1 Ikerketa honetan Euskal Herriak Nafarroa, Euskal Autonomia Erkidegoa, hau da, Araba, Bizkaia

eta Gipuzkoa eta Ipar Euskal Herria hartzen ditu bere baitan. 2 Eustaten arabera, 2015eko apirilak 17, tinyurl.com/psdvywv. Espainiako langabezi tasak gora egin

zuen 2015eko lehen hiruhilekoan 23,8%ra arte. The Economisten arabera “Ez daude haien lana egiten”, tinyurl.com/p6dv649.

3 Erabakitzeko eskubidearen bitariko esanahia aztertzeko, bereziki autodeterminazio kontzeptuarekiko, 3. atalera jo.

Page 4: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

4

Azken udal hauteskundeen emaitzek erakusten dutenez, Euskal Herrian, eta baita Espainia osoan ere, herritarren nahi eta kontzientzia politikoan aldaketa batzuk gertatu dira. Espainian, eskumako alderdien eraginez, alderdi politiko berri batzuk sortu dira, besteak beste, Podemos4 edo Ciudadanos alderdiak. Horren ondorioz, litekeena da Espainian iraun duen bipartidismoak datozen hauteskundeetatik aurrera amaiera izatea eta hauteskundeak irabazten duen alderdiak gobernatzeko beste alderdi berri horien laguntza behar izatea, koalizio eta gobernu akordio berriak sortuz. Euskal Herrian, orobat, aldaketa politiko horiek jarrera berri batzuk eragin ditzakete erabakitzeko eskubidearen inguruan. Ikerketa honetan elkarrizketatutako hainbaten ustez, hain zuzen ere, aldaketa politiko horiek izan zitezkeen GED sortzen lagundu duten faktoreetariko batzuk. Hauteskundeetako emaitzen aldaketa eta dinamika politiko berrien ingurumari horretan, elkarrizketatutako hainbat pertsonak maiz adierazi zuten ideia bat da klase politikoak ez duela gaitasunik izan gizartearen zatiketak modu eraikitzailean bideratzeko. Euskal gizartean, gizarte zibilak garrantzi berezia du erabakiak hartzeko prozesuetan eta gizarte ekintzetan, eta horrez gain, euskal herritarrak mobilizatzeko tresna indartsua da (Aranguren et al. 2009; Landeta eta Barrutia 2011). Horren adibidea da gizarte zibileko zenbait pertsonak Francoren gobernuaren aurka egitea erabaki zutela ETA erakundearen bidez, euskal gizartean eta Espainiakoan babestu egiten zenean erresistentzia armatuaren bidea. Hainbat urte eta gero, berriz, euskal gizarte zibilak berak berebiziko betekizuna izan zuen, Elkarri elkartearen bidez lehenbizi eta Lokarri elkartearen bidez ondoren, ETA erakundea konbentzitzeko indarkeria bazter zezan (Tejerina 2001; Whitfield 2014). Berebat, Ezker Abertzalea saiatzen da Espainiako sistemari alternatibak bilatzen gizarte mugimenduen dinamikaren bidez. Beste adibide batzuk euskal sindikatuak eta kooperatibak dira, euskal ekonomian dinamika propioak ezartzen dituztenak (Azevedo eta Gitahy 2010; Webb eta Cheney 2014). Horrela, bada, GEDren sorreran eragin duten faktoreak honako hauek izan direla esan daiteke: lehenik, Euskal Herrian herritarrek bere erakunde politikoekiko eta instituzionalekiko pairatzen duten frustrazio egoera; bigarrenik, Eskozian eta Katalunian zabaltzen ari diren aukera politiko berriak; eta, hirugarrenik, Euskal Herrian dagoen komunitate antolaketarako eta gizarte zibilaren parte hartzeko tradizio sendoa. Txosten hau honela dago egituratuta: hurrengo atalean (2.atala) ikerketarako erabili dugun metodologia azaltzen da. 3.atalean, berriz, ikerketan erabilitako datuak jasotzen dira. 4. atalean ikerketaren ondorioak adierazten dira, eta azkenik, 5.atalean gure gomendioak bildu ditugu. Eranskinak atalean elkarrizketetan erabilitako galdetegia azaltzen da.

4 Minder, R. (2015) “Spain’s Local Election Results Reshape Political Landscape,” New York Times, 25

May 2015, p. A8.

Page 5: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

5

2. Ikerketaren diseinua

Gizarte zibilari buruzko eta bere erakundeei buruzko ikerketak Gerra Hotzaren

ostean berpiztu ziren nabarmen. Tocquevillerengandik (1835-1840) hasita, aditu gehienek onartzen dute demokrazia osasuntsu5 eta orekatu bat lortzeko berebiziko garrantzia duten kontzeptuak direla societas civilis (Berman, 1997: 562) eta filosofia politikoan good life gisa ezaguna dena (Walzer 1990). Hala ere, aditu guztiak ez datoz bat gizarte zibilak dakartzan ondorioei dagokienez eta erakunde demokratikoekin izan behar dituen harreman motei dagokienez (Foley eta Edwards 1996: 1; Kumar 2007). Habermasen ustez (1996: 366-367), gaur egun “gizarte zibila” ulertzeko ez da ekonomia arloko harremanetara jo behar, hau da, zuzenbide pribatuak arautzen dituen harremanetara eta merkatuaren esparruan eskulan, kapital eta lehengaien artean sortzen diren harremanetara. Oso bestela, gizarte zibilaren muina gaur egun gobernuz kanpoko harreman ez-ekonomikoetan dago eta harreman horiek eremu publikoari begira borondatezko erakundeen bidez bideratzen dira, bizitzaren mundua osatzen duten gizarte osagaiei ekarpena egiteko asmoz. Aditu batzuek azpimarratzen dute ezin dela kategorikoki esan gizarte zibila egituratua egotea demokraziarentzat beti onuragarria denik (Encarnación 2000: 10), batzuetan arriskuak ekar baititzake (von Beyme 1999: 3). Erakunde demokratikoak ahulduko ez duen gizarte zibil osasuntsu bat sortzeko ezinbestekoa da demokrazia indartsu bat egotea (Berman 1997; Encarnación 2001: 54; Walzer, 1990: 9; Putnam 1994). Era berean, erakunde demokratikoek gizarte zibil osasuntsu bat behar dute behar bezala funtzionatzeko (Foley eta Edwards, 1996: 2-6). Gizarte zibilaren eta gizarte mugimenduen eragina demokrazian ingurumariaren araberakoak dira (Edelman 2001: 309; Foley eta Edwards, 1996: 7-8). Botere politikoa, soziala eta ekonomikoa nola antolatuta eta noren eskutan dauden ingurumariak eragin zuzena du gizarte zibilak bete dezakeen funtzioan. Horrela, gizarte zibila tresna demokratizatzailea izan daiteke (Edelman 2001: 309); inklusibitatea eragin dezake, (Walzer, 1990: 10); beste eragile politiko baten sorrera ekar dezake (Foley eta Edwards, 1996: 1), edota arerio berriak sorraraz ditzake (von Beyme 1999: 3). Ikerketa honetan aztertu dugu nolakoa den GEDren diskurtsoa gizartea mobilizatze aldera. Horretarako, 1a-2b galderei buruzko azterketa teorikoaz gain, hainbat solasaldi eta elkarrizketa semi-egituratuak egin ziren Euskal Herrian, zenbait gizarte komunikabidetan datuak bildu egin dira eta horiek guztiak aztertu eta, gainera, on-line egindako esperimentu bat burutu da. Guztira 44 elkarrizketa egin ziren 2015ko maiatzean zehar Bilbon, Gasteizen, Donostian, Iruñean, Goierriko Idiazabal herrian (Gipuzkoa) eta Ipar Euskal Herriko zenbait lekutan. Horiek guztiak GEDren programak eta jarduerak ondo ezagutzen dituzten hainbat kiderengandik informazioa jasotzeko asmoz egin ziren. Hartara, GEDk bere dinamikako kideez gain, adituez osatutako zerrenda bat prestatu zuen elkarrizketatarako eta zerrenda horretan unibertsitateko irakasleak, erakundeetako eta gizarte eragileen ordezkariak zeuden, hots, alderdi politikoak, sindikatuak, enpresak, gizarte zibileko taldeak eta komunikabideak. Edonola ere, txosten honek ez du euskal gizarte osoaren isla izan nahi. Bertan jasotako datuen bidez, GED

5 Kaldor (2002) ideia hauen garrantziaz aritzen da

Page 6: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

6

ezagutzen duten euskal politika eta gizarte mailako informazio emaile talde zabalaren ikuspegiak bildu nahi izan ditu, besterik ez. Datuak biltzeko formatu semi-egituratu bati jarraitu diogu, GEDren lankidetzaz prestatutako galdetegi batean oinarriturik (ikus Eranskina). Elkarrizketetan galdetu egin zitzaien autodeterminazioa nola egikaritu daitekeen Euskal Herrian; GEDk euskal iritzi publikoan izandako eraginari buruzko galderak ere egin ziren, eta azkenik, ea alderdi politikoen eta gizarte zibileko taldeen artean lankidetzarik ba ote dagoen. Datuak kualitatiboki aztertu ditugu, elkarrizketetan zehar bildutako notak eta audio grabazioak kontuan hartuz. Beste era batera esanda, elkarrizketatuei beren kasara hitz egiten utzi genien. Haien artean errepikatzen ziren ideiak kontzeptu gisa kodifikatu genituen eta kontzeptu ezberdinen arteko harremana kontzeptu-mapa baten bidez adierazi dugu. Analisi kualitatibo hau osatu asmoz, Social Observer izeneko bisorea erabili genuen sarean euskal politikagintzari eta autodeterminazioari buruz ingelesez, euskaraz eta erdaraz aipatzen zen guztia arakatzeko. Gure bisoreak Wordpress eta Blogspot plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako iragarki taulen edukiak, estekak trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua eta Youtube, Dailymotion eta Vimeo 6plataformetako bideoetan azaldutako edukiak bildu zituen. Horrela, gakoak diren hitzak identifikatu, topiko berriak aurkitu eta hitz gako horiek aipatzen dituzten iritzi liderrak identifikatu eta haiek lortutako audientziak zehaztu genituen. 3. Zer esan zuten elkarrizketatutako pertsonek

1. eta 2. irudiek elkarrizketatuek aipatutako kontzeptuen inguruko ikuspegi orokor bat eskaintzen dute, kodeen eta mapa mentalen7 bitartez. 1. irudiko koloreek adierazten dute sexu desberdineko (urdinez) edo sexu bereko (gorriz) pertsonek darabiltzaten kontzeptuak. 2. irudian, berriz, ikus daitezke sentsibilitate sozio-politiko desberdineko (urdinez) pertsonek edo sentsibilitate bereko pertsonek behin baino gehiagotan elkarrizketetan erabilitako kontzeptuak. Sarearen adabegia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gehiago erabili da kontzeptu hori elkarrizketatutako pertsonen artean. Mapan agertzeko, kontzeptua gutxienez bi aldiz aipatu behar da, eta kontzeptu hori sarearen osagai handienaren partea izango da. Elkarri lotutako kontzeptuak gutxienez elkarrizketatutako bi pertsonek aipatutakoak dira. Zenbat eta aipatuagoa izan, hainbat eta lodiagoa izango da irudian kontzeptuak elkartzeko marra. Autodeterminazioa, gizarte zibila, erabakitzeko eskubidea, aniztasuna eta antzeko ideiak sexu desberdinetako pertsonek partekatzen dituzten kontzeptu zentralak

6 Autodeterminazioari buruz post bat, gutxienez, idatzi duten kontu ez komertzialak soilik hartu

ditugu kontuan 7 Espazio falta dela eta, hemen azaltzen diren kontzeptuak garrantzitsuenak eta nabarmenenak dira.

Kontzeptu guztien zerrenda socialobserver.scencei.ch-n ikus daiteke.

Page 7: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

7

dira (1. irudian urdinez). Gizon eta emakumeen artean partekatzen ez diren ideiak dira GEDk duen gaitasuna euskal gizarte osora heltzeko, Euskal Herriaren egoera politikoa eta GEDen baitan dagoen bizikidetza maila. Autodeterminazioa, gizarte zibila, euskal ingurumaria, aniztasuna eta GED kontzeptuak sentsibilitate sozio-politiko8 desberdina duten pertsonen artean gehien erabilitako kontzeptuak izan dira (2. irudian urdinez). Sentsibilitate sozio-politiko desberdinetakoen artean, berriz, berezkoen edo esklusiboen agertzen diren kontzeptuak dira “autodeterminazioa ez dela independentzia”, eta ingurumari demokratikoa eta Nafarroako ingurumaria (2. irudian gorriz).

1. irudia: Elkarrizketetan aipaturiko kontzeptuak, genero desberdinek konpartitzen dituztenean (urdinez) eta konpartitzen ez dituztenean (gorriz).

8 Sentsibilitate sozio-politiko desberdinen zehaztapena gure iritzi subjektiboaren arabera egin genuen

Page 8: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

8

2. irudia: Elkarrizketatuek aipatutako kontzeptuak, sentsibilitate sozio-politiko desberdinek konpartitzen dituztenean (urdinez) eta konpartitzen ez dituztenean (gorriz). 3.1 Autodeterminazioa Euskal Herrian eta egikaritzeko moduak.

Elkarrizketatuek onartzen dute autodeterminazioa zilegizko eskubidea dela. Batzuentzat, eskubide demokratiko bat da; beste batzuentzat giza eskubide bat eta beste batzuentzat eskubide natural bat. Eskubide demokratikoa dela defendatzen dutenen iritziz, legala eta zilegizkoa den edozein auzi bozka bidez erabaki daiteke. Giza eskubidea dela uste dutenek, Nazio Batuaren Giza Eskubidearen Adierazpen Unibertsalarekin (1948) lotzen dute. Azkenik, autodeterminazioa eskubide naturala dela irizten dutenek bera lotzen dute “norberaren gorputza” kontrolatzeko eta edozeren gaineko erabakiak hartzeko gaitasunarekin. Elkarrizketatuko pertsona batzuek argudio historiko naturala erabili dute, eta autodeterminaziorako euskal ethosa deskribatu dute9. Autodeterminazioaren egikaritzari buruz eztabaidatzerakoan, elkarrizketatuek aipatu zuten gai korapilatsua dela, eta bere ondorio juridiko, politiko eta kulturalei buruz aritu ziren. Terminologiari dagokionez, elkarrizketatu batzuek `autodeterminazioa´ eta `erabakitzeko eskubidea´ terminoak zentzu berarekin darabiltzate; beste batzuek, berriz, kontzeptualki eta funtzionalki bereizten dituzte. Hainbat elkarrizketaturen ustez, erabakitzeko eskubidearen legezko ezagutza edo

9 Ikus baita ere Jon Nikolas Lz. De Ituiñoren (2015) saiakera laburra

Page 9: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

9

bermea eta horren egikaritzea bada autodeterminazio eskubidearen balizko gauzapenerako (independentziaren ideiarekin lotuz gauzatze hori) lehen urratsa: estatus politikoa hautatzeko ekintza, horretarako dauden aukera guztien gainean. Beste elkarrizketatu batzuek erabakitzeko eskubidea demokrazian parte hartzeko sinonimo gisa ikusten dute; eta beste batzuek erabakitzeko eskubidea autodeterminazioaren alderdi prozesalean kokatzen dute. Elkarrizketatu batek adierazi zuen demokraziaren ikuspegitik jendearen borondatea gizarte gaietan eta gai politikoetan gehiengoz hartutako erabakien bidez irudikatzen dela, gutxiengoen eskubideak ere aintzat hartu eta babestu behar diren arren. Elkarrizketatu horren ustez, erabakitzeko eskubidea sistema demokratikoetan gertatzen ari den autodeterminazio eskubidearen bilakaera da. Erabakitzeko eskubidea zuzenean lotuta agertzen da demokraziaren erabilerarekin, eta zenbait elkarrizketatuk uste dute Euskal Herrian beharrezkoa dela demokrazian gehiago sakontzea. Horrela, erabakitzeko eskubidea demokrazian txertatuz, elkarrizketatu batzuen ustez, erabakitzeko eskubidea ez da lotu behar ariketa horren emaitza zehatz batekin. Hona hemen, elkarrizketatu batek adierazi zuena: “Para mí, el Derecho de Decidir es democracia [...] en una demogracia el poder está en el pueblo. Es el pueblo que decide su futuro, y la democracia no tiene que ver con una opción politica concreta”. Ildo beretik, batzuek adierazi zuten erabakitzeko eskubidea prozesu demokratikoarekin lotuz, agerian geratzen dela GEDren aurka aritzen direnen argudioen maila. Zenbait elkarrizketaturen iritziz, prozesu demokratikoarekin lotura esplizitua egiteak balio du erakusteko zein diren GEDk aldarrikatzen duenaren aurkakoen kontraesanak. Elkarrizketatu batzuek diote eskubidea bera onartzea demokrazia onartzea dela. Galdetu zitzaienean ea zer esan nahi duen haientzat autodeterminazioak, elkarrizketatuek honako gai hauek aipatu zituzten: norbanakoek erabakiak hartzeko dugun gaitasuna; nazioarteko zuzenbidean aitortutako eskubide bat eta euskal kulturan horren txertatuta dagoen autoeraketa kontzeptua. Zenbait pertsonak adierazi zuten erabakitzeko eskubideak gizarteko hainbat arlotan eragiten duela. Aho batez onartzen da erabakitzeko eskubidea norbanakoengandik hasten dela eta gizakiaren garapenerako beharrezkoa dela. Honela laburtu zuen elkarrizketatu batek ideia hori: “el poder decidir qué somos como país y como personas. No sé qué es más importante, como país o como personas”. Zenbait elkarrizketatuk azpimarratu zutenez, bizi zaren gizarteko egituretan eta eginkizunetan eragitea eta horietan parte hartzea balore garrantzitsua da euskal iruditegian, eta balio dezake azaltzeko nola ulertzen den euskal gizartean autodeterminazioa gauzatzeko ariketa eta bere ondorioak. Euskal gizartean berezko antolaketarako gaitasunak duen garrantzia ulertzeko hainbat adibide jarri zituzten elkarrizketatuek, hala nola, gizarte izaerako enpresa ereduak, kooperatibak, elkarte eta sozietateen hedapen zabala, eta abar. Batek aipatu zuen Euskal Herrian autodeterminazioaren kontzeptua eta gauzatzea nola ulertzen diren azaltzeko ulertu behar dela zer nolako garrantzia duten Batzarrak eta Auzolanak euskal kulturan eta gizartean. Beste batek kontzejuen adibidea jarri zuen, non udaleko herritarrak batzar irekian elkartzen diren gaiak jorratzeko, eta auziak denen artean erabakitzen dituzten. Adibide hori udal mailako erabakitzeko eskubidearen ariketa dela aipatu zuen, izan ere, udala kasu horretan bere

Page 10: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

10

udalerriko etorkizunari buruzko erabaki kolektiboak hartzeko subjektu politiko gisa ikusten zuen. Hainbat tokitako elkarrizketatuek, halaber, aipatu zuten autodeterminazioaren ariketa egiteko ezinbestekoa dela eztabaida sozial zabala antolatzea, ideologia eta identitate desberdinen arteko bizikidetza harremanak sendotzea eta gizartean adosguneak bilatzea. Nolanahi ere, elkarrizketatuek askotariko erantzunak eman zituzten galdetu zitzaienean ea erabakitzeko eskubidea eskubide abstraktua ote den edo gai zehatzetan, hala nola, gai sozial eta ekonomikoetan, edo kultura eta politika arloetako gaietan erantzun zehatzak eman behar dituen eta ardurak hartu behar dituen. Kontzeptu abstraktuaren aldekoek nabarmentzen dute erabakitzeko eskubidearen alderdi demokratikoa, eta bere bidez erabakitzeko aukera eskaintzen duela. Haien ustez, erabakitzeko eskubidea norberaren hautu politikoaren gainetik egon behar da. Elkarrizketatu gehienek erabakitzeko eskubideari indar eta balio gehiago aitortu zioten independentziari edo lurralde batasunari baino, eta prest azaldu ziren tresna demokratiko bezala onartzeko eta bere erabilera posible egiteko. Elkarrizketatu batek indarrean dagoen araubidea errespetatzeko beharra azpimarratzeko honako hau adiera zuen: “Cualquier tema puede ser discutido, siempre y cuando sea legal”. Aldiz, beste batzuentzat adierazpen horren bidez sortzen da arriskua Espainiako auzitegiak erabakitzeko eskubidea legez kanpokoa dela adierazteko, Euskal Herriak bere estatus politikoa erabaki nahi duenean. Autodeterminazioa egikaritzeko beste modu batzuk autogobernuaren kontzeptuan kokatzen dira, hain zuzen ere, Euskal Herriak bere arazoak bideratzeko duen eta bere erabakiak arlo sozial, ekonomiko eta legezkoetan hartzeko duen gaitasunean. Maila hauetan erabakitzeko eskubidearen ariketek ekar dezakete erabaki komunitarioak hartzeko tresna eta bideak ezartzea, euskal gizarteak gai ekonomikoen kudeaketan tokiko kontrol handiagoa izatea, edo gizartearen antolaketari buruzko beste erabaki batzuetan herritarren partehartzea ahalbidetzea. Elkarrizketatu batek azpimarratu zuenez, Euskal Herriak gizarte eta ekonomia arloetan ezaugarri bereziak dituen lurralde esparrua da, eta Madril eta Parisetik datorren legediak ez ditu ezaugarri horiek behar bezala zaintzen, ezta garatzen uzten ere. Erabakitzeko eskubidea egikaritzeak aukerak eskainiko lituzke Euskal Herriak dituen arazo eta beharren konponbidea beste ikuspegi edo interes batzuen gainetik lehenesteko, eta aukera zabalduko luke modu berritzaileago, sortzaileago eta eraginkorrago batean erantzuteko. Autodeterminazioari buruz, elkarrizketatu batek zera adierazi zuen: “lo que nos abre es la puerta a poder hablar de eso, de la necesidad y la posibilidad de abordar nuestros problemas y nuestras cuestiones”. Ideia horrek iradokitzen du euskal gizartean onartzen dela gaurko eta etorkizuneko euskal auzien kudeaketan euskal herritarrek parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena dutela. Elkarrizketatuen artean askotariko erantzunak egon ziren galdetu zitzaienean ea erabakitzeko eskubideak inplizituki ote dakarren Euskal Herriaren estatus politikoari buruz erabakitzeko ahalmena. Baiezko erantzuna eman dutenek erabakitzeko eskubidea Euskal Herriaren egoera hobetzearen ideiarekin lotzen dute, uste baitute erabaki hobeak har litezkeela Espainiaren esku-hartzerik gabe. “Lo hacemos mejor que España”, esan zuen batek. Zenbait elkarrizketaturentzat,

Page 11: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

11

erabakitzeko eskubidea zerbait sakonagoa da: ezagutzea euskal herritarrek beren estatua edukitzeko duten eskubidea. Erabakitzeko eskubidearen kontra aritu direnek, berriz, Espainiako Konstituziora eta Espainiako demokraziara jotzen dute esateko bertan onartuta daudela erreferendum bidez herritarrak entzuteko tresnak. Alderdi hau garrantzitsua da, izan ere, elkarrizketatuen artean adostasunik ez dago gizarte zibilak erabakitzeko eskubidea exijitzerakoan bete beharreko eginkizunaz. Batzuen ustez, gizarte zibilak bere kabuz eska dezake erabakitzeko eskubidea egikaritzea, eta beste batzuen ustez, aldiz, unean uneko legezko tresnen bidez egin behar da ariketa hori. Tarteko ikuspegi bat ere badago, hain zuzen ere, elkarrizketatutako gehienek defendatzen dutena: gizarte zibilak bere ekarpena egin behar du erabakitzeko eskubidearen egikaritzeko prozesuan, baina azkenean euskal erakundeak dira erabakitzeko eskubidearen egikaritzarako bermeak ezarri behar dituztenak. Egoera politikoa aldatuko balitz ordea eta aukerarik balego Espainiarekiko eta Frantziarekiko harreman politikoak birnegoziatzeko, elkarrizketatuek uste dute egoera berria hainbat modutan bidera litekeela. Hego Euskal Herriaren kasuan gerta liteke gaur eguneko autonomia estatutuen aldaketak, edo Espainiako konstituzioa eraberritzea, akordio konfederal edo federal berri bat adostea lortuz, edota sezesioa, besteak beste. Erabaki horiek erreferendum edo galdeketa orokor baten bidez sendetsi beharko lirateke. Elkarrizketatu askok Eskozia, Katalunia eta Quebeceko erreferendum eta galdeketak aipatu zituzten autodeterminazio adibide gisa. Edonola ere, argi dirudiena da elkarrizketatu gehienen iritziz, Euskal Herrian oraindik erabakitzeko eskubidearen kontzeptualizazio fasearen hasieran egongo ginatekeela, hau da, autodeterminazioaren egikaritzeak dituen ondorio politiko, ekonomiko eta sozialak aztertzen. Interesgarria da, orobat, hainbat elkarrizketatuk Suitzari egin dioten aipamena, izan ere, eredu ona deritzote demokrazia zuzeneko arloan duen tradizio handiari. Berebat, hainbat damu ziren erabakitzeko eskubidean duen sozializazio eskasagatik, eta pertsonak demokrazian hezituak izan behar direla esanez amaitu zuten elkarrizketa. Elkarrizketatu batek adierazi zuen Euskal Herriaren autodeterminazioa ibilbide-orri moduko bat izan beharko litzatekeela. Ibilbide-orri horretako urratsak eta helburua bera ez daude zehaztuta gaur egun. Zentzu horretan, Quebeceko adibidea ekarri zuen gogora auzia nola bideratu irudikatzeko: galdera argi baten gainean gehiengoz erabakitzea erreferendum bidez. Sezesioa hautatuz gero, negoziazio bidez adostu behar dira zatiketaren ondorioak, jende guztiak onar ditzan. Ipar Euskal Herriaren kasurako, beste bide bat aipatu zen: autoafirmazio ariketa egitea lehenbizi, ondoren autoantolaketa eta azkenik, autodeterminazioa. Nafarroak prozesu berezi bat eska dezake, izan ere, nafar askok ez dute gaurko esparru politikoa aldatu nahi. Dagoen beste zalantza bat da galdeketaren galderari buruzkoa da, izan ere, Euskal Herrian dagoen desadostasun maila ikusita, ez dago batere argi nola planteatu beharko litzatekeen galdera hori. Elkarrizketatuek azaldu zuten halaber zein oztopo ikusten zituzten Euskal Herrian autodeterminazioa egikaritzeko. Batzuen iritziz, lurraldeen artean eta identitate

Page 12: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

12

mailan dauden desberdintasunek prozesua bideratzea zailtzen dute. Beste batzuek Espainia eta Frantziak ezartzen dituzten mugak aipatu dituzte (tokiko autonomia soilik baimentzen duen Konstituzioa barne) zailtasun nagusi gisa, eta baita hainbat urtetan bizi izan den zatiketa eta giro gatazkatsua ere. Horrez gain, aipatu zen Euskal Herriaren subjektu politikoa definitzeko dagoen zailtasuna. Muga horiek sakonago aztertuko dira txosten honen 4. atalean. Elkarrizketatutako pertsona gehienek uste dute gizarte zibilak eta gizarte zibileko erakundeek, GED barne, eginkizun garrantzitsua dutela erabakitzeko eskubidearen kontzeptualizazioan eta egikaritzeko prozesuan. Elkarrizketako batzuek GED aipatu zuten berariaz eragile garrantzitsu bezala eta itxaropentsu azaldu ziren erakunde horrek etorkizunean egin dezakeen ekarpenaz. Esaterako, behar bezala ulertu beharko dituzte batzuen eta besteen beldurrak askotariko gizarte batean bizi nahi badute. Batzuek, gainera, Humeren elementu garrantzitsu bat ekarri zuten elkarrizketara: norberaren askatasuna mugatuta dagoela ondokoaren askatasunarekin. Erabakitzeko eskubidearen egikaritzeko prozesuak ez du irabazlerik ezta galtzailerik eragin behar, elkarrizketatu batek adierazi zuenez. Horrela bada, erabakitzeko eskubideak ez du beste eskubideren bat zapaldu behar, ezta ondorio gaiztorik izan behar ere euskal gizarteko norbanakoengan edo sektoreengan. Hala eta guztiz ere, erabakitzeko eskubidea oraindik ere Euskal Herrian ez dago behar bezala definitua edo zedarritua, eta gaur egun ez da ikusten nola egikari daitekeen gizartean ondorio positibo bat eragin dezan. Elkarrizketatu batek adierazi zuenez, agian une batez gelditzeko eta pentsatzen hasteko garaia heldu da. 3.2 Alderdi politikoak eta gizarte zibila

GEDren eta alderdi politikoen arteko harremanari dagokionez, elkarrizketatutako pertsona askoren iritziz errespetuzkoa da. Alderdi abertzaleek, EAJ-PNVk eta Ezker Abertzaleak alegia, GED babesten dutela uste dute, baina EAJ-PNVri dagokionez, hainbat erresalbu dituela azpimarratu nahi izan dute elkarrizketatu batzuek. Edonola ere, babes horren adibide gisa aipatu da ordezkari politiko zenbaitzuk GEDri edo bere ekintzei emandako babesa. Oro har esan daiteke GED hedatuagoa dagoela Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan eta Iparralden baino, eta muga hori ere ikusten da esparru horietako alderdien sustengoan. Elkarrizketatutako pertsona batek adierazi zuen Nafarroako Foru Erkidegoan alderdi politiko batzuk ez daudela prest GEDrekin engaiatzeko eta beste batzuk, berriz, bai. Ipar Euskal Herriaren kasuan, ikusirik bertako errealitate sozio-politikoa desberdina dela Hego Euskal Herriarekiko, eta duela gutxi zabaltzen hasi dela GED bertan, alderdi politikoekiko harremana oraindik ez da muineko gaia bere jardueran. Maila ofizialean, alderdi politikoen arteko lankidetza falta oztopo gisa ikusten da autodeterminazioren sustapenerako. Elkarrizketatu batek adierazi zuenez, “En vez de solucionar los problemas, Lo que han hecho [los políticos] es, de todos los que había antes, han creado uno más, que es la pelea política”. Horrez gain, ofizialki autodeterminazioaren alde dauden alderdien artean ere ikuspegi desberdinak daude prozesuaz eta emaitzaz. Elkarrizketatu batek esan zuen autodeterminazioa EAJ-

Page 13: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

13

PNV alderdiaren epe luzeko ikuspegian kokatzen den xedea dela eta autogobernuaren bidez gauzatzea pentsatzen duela Espainiako Estatuarekiko harremanak birnegoziatuz. Elkarrizketatu berak adierazi zuen Ezker Abertzaleak, berriz, ikuspegi taktikoagoa duela autodeterminazioaren inguruan. Alderdi horiek ez datoz bat gizarte zibilarekiko lankidetza ereduaren inguruan. Ezker abertzaleak gizarte zibilarekin eta herri mailako taldeekin lan egiteko ereduari jarraitzen dio. Euskal sistema politiko eta instituzionalaren balorazioari dagokionez, elkarrizketatuek dikotomia baten berri eman zuten, nahiz eta iritzi desberdinak zituzten erakundeen funtzionalitatearen inguruan. Abertzaleentzat, euskal sistema instituzionala ez da funtzionala eta Espainiako konstituzionalistentzat, berriz, balekoa da. Hala eta guztiz ere, elkarrizketatu gehienek onartu zuten herritarrak gogaituta daudela joko politikoekin, eta gizarte zibil autonomoak eginkizun garrantzitsua duela euskal demokrazian. Elkarrizketatutako askoren iritziz, jendea ez dago pozik alderdi politikoak bere ordezkaritza lana betetzen ari diren moduarekin. Horregatik gertatzen ari da sistema politikoaren sinesgarritasuna galtzea eta oro har alderdi politikoenganako eta elite politikoenganako konfiantza falta zabaltzea. Alderdiek eta politikari profesionalek konfiantza hori berreskuratu behar dutela uste dute elkarrizketatu askok. Borroka armatuak iraun duen bitartean, euskal gizartea eta bizitza publikoa nahiko politizatua egon da, eta politika gizarte eremu askotara zabaldu da. Hainbat ekimen eta gizarte mugimendu alderdi politikoen eraginpean gelditu dira urteetan. Hala ere, zenbaiten ustez badira euskal gizartean hainbat esparru alderdi polikoetatik aparte jarduten dutenak, hala nola, sindikatu batzuk edo sozietateak eta txokoak. Elkarrizketatutako askok uste dute alderdi politikoak beren interesen alde lan egiten dutela soilik hauteskundeak irabaztera begira. Horregatik, ikusten dute alderdiek lankidetzarako prestutasuna ager dezaketela soilik beren interesen mesederako bada. Horrela, autodeterminazioaren aldeko alderdiek interesa izan dezakete gai honen inguruko mobilizazio ekintzak babestu eta sustatzeko, baina haien artean ere, alderdi bakoitzak interesa du lideratzeko ahalegin horiek bere erara. Alderdi Popularrak (PP) eta Alderdi sozialistak (PSOE) kontuz ibili behar dira gai honetan estatu mailan duten babesari ez eragiteko, eta horregatik elkarrizketatu batzuen ustez, gizarte zibileko erakundeekiko lankidetza haientzat arriskutsua izan daiteke. Gainera, botere politiko gehien duten alderdiek bereziki deseroso senti daitezke status quoaren aldaketa batekin. Horren harira, elkarrizketatu batek adierazi zuen erabakitzeko eskubidearen bidez sistema osoa zalantzan jar daitekeela eta baita alderdiek darabilten boterea bideratzeko prozesuen oinarria ere bai. Elkarrizketatu batzuek Kataluniako independentziaren aldeko mugimenduaren sendotze eta azkartze prozesua aipatu zuten, gizarte zibilak indartsu lideratu duena, esateko euskal alderdi politikoei ere gauza bera gerta dakiekeela. Bortxa bidezko gatazkak iraun duen bitartean, gizarte zibila politikoki erabili da euskal gizartean, beldur giroa nagusitu da eta gizarte zibila ez da hain aktiboa izan. Garai horretan gizarte zibileko kide batzuk oso baldintzatuak zeuden alderdi politikoen eraginagatik. “Siguen a los líderes políticos”- esan zuen elkarrizketatu

Page 14: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

14

batek. Hori dela eta, elkarrizketatu batzuek gizarte zibilaren hezkuntzan sakontzea eskatu zuten, gai hauen gaineko eztabaida librea posible izan dadin, izan ere, gaur egungo egoerari giro demokratiko azpigaratua deitzen diote. Beste batzuen iritziz, aldiz, gaur egun diskurtsoak leunagoak dira eta elkarrizketa gertatzen ari dela uste dute, indarkeriarik ez dagoela ahalbidetuta. Beste elkarrizketatu batek azpimarratu zuen elkarrizketa sozialaren garrantzia, elkarrizketa politikoaren, eta zehazki, autodeterminazioaren gaineko elkarrizketaren aldean, eta nahi lukeela GEDk horretarako abagunea sortzea. Abertzale zein ez abertzale ziren pertsona batzuen iritziz, GEDk duen erronka zail bat da ETA erakundearen jarduera terroristaren10 gaitzespena. Elkarrizketatuek onartu dute oraindik ere “zauri asko zabalik daudela”. Alderdi guztiak ados jarri beharko dira modu batean edo bestean, iraganaren inguruan, baina horretarako, elkarrizketatu baten iritziz, abertzaleek beren emozioak epeldu beharko lituzkete. Beste elkarrizketatu batek adierazi zuen ETAk indarkeria baztertzeari esker, gaur egun gizartea inklusiboagoa izan daitekeela, abertzaletasuna ez baita ikusten jadanik indarkeriaren babes gisa. Beste pertsona batzuek ere inklusibotasun horren beharra azpimarratu dute, eta nabarmendu dute gaur egun “posibletzat, beharrezkotzat eta desigarritzat” ikusten den inklusibotasun maila pentsaezina zela duela lau urte. Azkenik, beste iritzi batzuen arabera, ordea, oraindik ere hainbat politikari eta komunikabide beldurraren eta zatiketaren diskurtsoa darabiltzate, konfrontazioa sustatzen duten gai zaharrak azaleratuz, besteak beste, bake prozesuak ahalbidetu duen diskurtso eraikitzaileago bati trabak jarriz. Salbuspenen bat kenduta, elkarrizketatutako inork ez du Euskal Herriko alderdi politikoen sistemaren aldaketa eskatu. Abertzale eremuko askok jakina sistema politikoan aldaketak eskatu dituzte eta batzuek bereziki aipatu zuten alderdi politikoek birpentsatu behar dutela nola helarazi beren mezuak gizarte zibilari eta nola integratu prozesu politikoan. Askok azpimarratu zuten gizarte zibilak itxaropen handiagoak eragiten dituela alderdi politikoek baino, izan ere, gizartea politika baino arinago mugitzen da eta sistema politikoa presionatzeko gaitasuna du. Horregatik, gizarte zibila erabili behar da eremu politikoan intereseko gaiak sustatzeko. Hala ere, ideia horrekin ez da gizarte zibilaren eta sistema politikoaren arteko lankidetza handiagoa eskatzen, izan ere, elkarrizketatu batzuk beldur dira politikak gizarte zibila menderatzea, berriro ere; horren ordez, planteatzen dena da gizarte zibilak protagonismo handiagoa lortzea, baina alderdi politikoen eta politikaren eraginatik at. Elkarrizketatu batek honako honetaz ohartarazi du: “La sociedad civil es como un jardín en el que las semillas deben ser plantadas estratégicamente”. Galdetu zitzaienean ea lankidetzarik ote dagoen gizarte zibileko taldeen eta alderdi politikoen artean autodeterminazioaren inguruan, erantzunak askotarikoak izan dira. Elkarrizketatu askok adierazi dute autodeterminazioaren auzia oraintsu arte alderdi politikoen esku zegoela guztiz. Euren ustez, alderdiak ohitu egin dira gai honetan ahalegin nagusiak haiek egiten, eta beharbada ez daude prest gizarte zibileko taldeekin behar den boterea edo protagonismoa partekatzeko, eta

10 Zurrumurruek GED hori egiteko aurrerapausuak ematen ari dela esaten dute

Page 15: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

15

eraginkortasunez elkarrekin aritzeko. Elkarrizketatu batzuen iritziz, Euskal Herriko alderdi politiko batzuek formalki autodeterminazioa aldarrikatzen dutenez beren printzipioetan, iritzi publikoak uste du jadanik lankidetzan ari direla. Pertsona batek aipatu zuen Eusko Legebiltzarreko autogobernuari buruzko batzordean gai honen inguruan dauden herritarren ikuspegiek eta ordezkari politiko guztien iritziek zentralitate handiagoa izan beharko luketela. Elkarrizketatu batzuek lankidetzarako prestutasun handiagoa ikusten dute alderdi politikoen aldetik ez hain “politikoak” diren gizarte gaietan gizarte taldeekin elkarlanean aritzeko (hala nola, arrazakeria lantzen dutenekin, emakumeen kontrako bortizkeriaren aurka jarduten dutenekin, etab.), eta aldiz, ez dute horrenbesteko lankidetzarik ikusten erabakitzeko eskubidearen gaia lantzen duten taldeekin. Zenbait pertsonak aipatu zuten egindako elkarrizketetan gizarte zibilak berebiziko garrantzia duela euskal gizartean. Elkarrizketatu horien arabera, gaur egungo euskal gizartearen hainbat elementu eta ezaugarri gizarte zibilak egindako ahaleginaren ondorio dira, esaterako, enpresa kooperatiboak, sindikatuak, ikastolak, hizkuntza eta kultura berreskuratzeko azpiegiturak, eta hein batean, gaurko agenda politikoen zenbait gai ere bai. Nolanahi ere, Euskal Herriko gizarte zibileko mugimenduak historikoki alderdi politikoek kontrolatu dituzte, hainbat elkarrizketatuko adierazitakoaren arabera. Gaur egun, berriz, klase politikoaren eragina osatzea izan beharko litzateke beren eginkizuna. Elkarrizketatu batek aipatu zuenaren arabera, euskal gizartean PNV-EAJ eta EH BILDU alderdien artean hegemonia instituzionala gertatzen da. Gizarte zibila oraindik oso ahula denez gero eta ezin denez behetik gora antolatu, beren eginkizuna momentuz jendea antolatzea da. Gizarte mobilizatu bat beti da beharrezkoa, izan ere alderdi politikoena ez bezalako motibazioa du, eta bere eraginez jarduera politikoa orekatuagoa lortzen da interes orokorren kudeaketari dagokionez. Diskurtso publikoaren ardatz partekatuak bilatzeko orduan, euskal demosaren gaia azaltzen da. Euskal gizartea, nortasunari dagokionez, askotarikoa eta heterogeneoa dela begi-bistakoa da, eta horren inguruan adostasuna badago elkarrizketatuen artean, baina aniztasun hori dela eta, euskal demosaren inguruan ez dago adostasunik. Elkarrizketatu askok, batik bat Nafarroako eta Ipar Euskal Herrikoek, azpimarratu nahi izan zuten ez dagoela euskal nortasun berezitu bakar bat; gutxienez hiru nortasun daudela, denek hala ere, euskal kulturako ezaugarriak partekatzen dituzte. Horrela hiru euskal demos daudela esaten dute batzuek: Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako herritarrek osatzen dutena; lehenbizi nafarrak sentitzen diren euskal herritarrak, eta Ipar Euskal Herriko euskal herritar frantsesak. Horrez gain, badago ere Euskal Herrian gustura bizi eta espainolak edo frantsesak sentitzen diren herritarren multzoa; eta baita azken urteetan Espainiatik eta Frantziatik ez beste herrialde batzuetatik heldu diren etorkinen multzoa. Ikus daitekeenez, askotariko errealitate soziologikoak daude Euskal Herriko lurraldeetan. Ipar Euskal Herrian, bestalde, elkarrizketatu batzuek aipatu zuten gizarte zibila ez dela normalki mobilizatzen eta soilik lortu dela herritarrak mobilizatzea berezko departamentu baten alde egiteko, hau da, lurraldearen berezko berezitasuna ezagutzeko eta instituzio propioak eskatzeko.

Page 16: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

16

Horren harira, elkarrizketatu batek adierazi zuen bere ustez Nafarroa badela subjektu politiko bat, bere etorkizuna libreki erabaki nahi zuena; hala, lehenbizi nafarra sentitzen zen eta gero euskal herritarra. Beste batek nabarmendu nahi izan zuen Nafarroako erabakitzeko eskubideari buruz galdetu zitzaionean, Nafarroa dela eskubide horren subjektu politikoa eta bera dela, euskal gizarte osoaren aniztasuna aintzat hartuta, erabakitzeko eskubidea egikari dezakeen bakarra, izan ere, Nafarroak estatu izaera izan zuen Nafarroako Erresumaren garaian eta bere barruan bildu zituen gainontzeko euskal lurraldeak. Euskal herritarrak biltzen dituen gutxieneko izendatzaile komuna ez da politikoa, ezta ekonomikoa, kulturala baizik, elkarrizketatu batzuen iritziz. Elkarrizketatu askorentzat euskal nortasun kultural bat dago, baina ez, ordea, euskal nortasun politiko komunik. Ipar Euskal Herrian, esaterako, nortasun kulturaletik nortasun politikora pasatzea ez da horren premiazkoa, batzuen ustez. Elkarrizketatu batek itxaropentsu adierazi zuen ezen gizarte zibilaren aniztasun hori onartuko balitz, erabakitzeko eskubideak bere bidea aurki lezakeela euskal herritarrek elkarrekin autodeterminazioa gauzatzeko. Elkarrizketatuek, orobat, azaldu zuten talde sozialak izan direla hizkuntza eta kultura berreskuratzeko prozesua lideratu dutenak, baina ez direla autodeterminazioaren gaian horrenbeste inplikatu. Franco hil eta ondorengo urteetan gai honen aldeko mugimendua dinamikoa eta aktiboa izan zen, baina indarra galdu zuen gero. Franco hil ostean ezarritako Gobernu demokratikoaren egitura berriak eta ETAren indarkeriak eraman zuten autodeterminazioaren gaia erabat politikarien esku uztera. Edonola ere, elkarrizketatuek uste dute gizarte zibileko taldeek oso garrantzitsuak izaten jarraitzen dutela, eta euskal bake prozesuan beren parte hartzea ezinbestekoa eta erabakigarria izango dela. Gaur egun, elkarrizketatu askoren ustez, autodeterminazioaren helburua gauzatzeko, gizarte zibila gakoa da. Batzuentzat, gizarte zibileko taldeak askotarikoak eta zabalak dira, eta zatiketak eta konfrontazioa eragiten duten ereduak zahartzat jotzen dituzte, izan ere, prest eta gai ikusten dituzte gainditzeko identitate desberdintasunean eta ideologia politikoetan oinarritutako gizarte banaketak. Gizarte zibilaren eginkizun horrez gain, elkarrizketatuek azpimarratu zuten, berebat, autodeterminazioaren helburuan politikariak eta arduradun instituzionalak ere inplikatu beharko direla. GEDren eta alderdi politikoen arteko elkarlanari dagokionez, elkarrizketatu batzuek aipatu zuten lotura ikustezinaren bidez bideratzen ari dela, hots, GEDko zenbait kide alderdi politikoko kide aktiboak dira, eta ez soilik Ezker Abertzaleko kideak, baizik eta EAJ-PNVkoak eta baita PSOEkoak ere. GEDn parte hartuz, elkarrizketatu baten ustez, alderdi nagusien alderdikideen arteko harremanak normalizatzen laguntzen da, maila ofizialean hegemonia politikoaren aldeko borroka gertatzen ari arren. Batzuen ustez, harreman ezofizial eta behetik gorako horiek errazagoak dira, eta horrenbestez, hobetsi beharko lirateke. Beste batzuen iritziz, berriz, GEDk ahalegin handiagoa egin beharko luke alderdietako oinarrietako militantziaren jendearengana heltzeko. Elkarrizketatu baten arabera, ez litzateke komenigarria alderdi politikoen parte hartze zuzena GEDn, gizarte zibileko kideak GEDn parte hartzera desanimatuko bailituzke. Gizarte zibilari alderdi politikoekiko desilusioa antzeman zaie, hainbat elkarrizketaturen iritziz. Beste batzuek, berriz, azpimarratu zuten jende askorentzat alderdi politikoetan afiliatua egotea garrantzitsua dela.

Page 17: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

17

Edonola ere, elkarrizketatuek adierazi zuten bien beharra dagoela, hau da, alderdi politikoena eta gizarte zibilarena. Orobat, eragile guztiek besteekiko autonomia eta gardentasuna zaindu behar dute eta beren funtzioak eta mugak argi zehaztuta izan behar dituzte. Lankidetza eraginkorra izan dadin, alderdiak ez dira saiatu behar gizarte zibileko taldeak manipulatzen, ezta kontrolatzen ere, eta ahaleginak egin behar dituzte gizarte zibileko taldeei entzuteko eta parte hartzeko bideak eskaintzeko. Bien bitartean, gizarte zibileko taldeak beren eginkizuna alderdien erabakietan eragiteko “motorra” izatean datza. Ezinbestekoa da denen partetik zintzotasunez jokatzea, bitariko komunikazioa zaintzea eta batak bestearen autonomia errespetatzea. 3.3 GED: Autodeterminazioa sozializatzea 3.3.1 Nola ikusia da GED?

Elkarrizketatuek beren iritzia azaldu zuten GEDri buruz. Askoren ustez, GED oso ezaguna da burutu dituen ekintzengatik (2014ko ekainean antolatutako giza katea eta 2014ko azaroan Zurriolan, Donostian Eskoziako eta Kataluniako erreferendum eta herri galdeketaren harira egindako mosaikoagatik). Azpimarratu zuten, halaber, uste baino parte hartze handiagoa izan zutela ekintza horiek eta GED bera ere harrituta geratu zela izandako parte hartze maila handiarekin. Antolatzeko zailak diren ekintza jendetsu eta arrakastatsu horiek egiteko erakutsitako gaitasuna dela eta, jendeak gizarte zibileko talde eraginkor gisa ikusten du GED. Jendea jabetzen da GEDk duen mobilizatzeko gaitasunaz: mobilizazio ekintzak egiten trebatuta dauden pertsonek onartzen dute GEDk gaitasuna duela jende andana biltzeko proiektu handiak eta ondo koordinatuak burutzeko. Proiektu horien izaera positiboak eta sormen handikoak izateak erakutsi dute iritzi publikoaren multzo handi bat erakartzeko gaitasuna. Hainbat elkarrizketatuk adierazi dute GED positiboki ikusita dagoela gizartean eta Euskal Herriaren bizikidetzarako eta batasunerako mesedegarria dela. Elkarrizketatutako gehienek intuitiboki lotzen dute erabakitzeko eskubidea gizarte zibilarekin eta GEDrekin. GED zilegitasuna duen gizarte zibileko erakunde gisa ikusten dute. Batzuentzat, hala ere, zilegitasun hori ez dute ezinbestez GEDrekin lotzen, baizik eta gizarte zibileko erakundeak demokraziarentzat osasuntsuak direlako ideia orokorragoarekin. GEDri, egiten ari den lanerako zilegitasuna aitortzen dioten pertsonen ustez, GED oinarri politikoa duen eta antolaketa independentea duen erakundea da; era berean, euskal gizartean aniztasunean oinarritutako dinamika berri bat sortzeko tresna katalizatzaile eta positiboa da. Ezaugarri horiei esker, GEDk ahalbidetu dezake gai honetan herritarren parte hartze demokratikorako alternatiba berri bat, gaur egun dauden alderdien dinamikatik aparte, hain zuzen ere, alderdi politikoekin identifikatu edo haiekiko mendetasunik nahi ez dutenentzat. GEDren aterki sozialak auzi historikoen korapiloak argitzen laguntzen du, eta bideratzeko eta konpontzeko aukera berriak eskaintzen ditu. GEDk arrazoi berri bat eskaintzen du auzi historikoa bideratzeko, hots, zio demokratikoa eta horren bidetik herritarren borondateari lehentasuna ematea, autodeterminazioa justifikatzeko beste arrazoi batzuen gainetik.

Page 18: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

18

Elkarrizketatu batzuen iritziz, Euskal Herrian une egokian sortutako gizarte zibileko ekimena da GED. Batek adierazi zuen moduan, GED “Euskal Herriaren bigarren ilustrazioa da”. GED erakunde gaztea da (atzo sortu zela zirudiela adierazi zuen elkarrizketatu batek). Sakon sustraitutako gai bat lantzen du, hain zuzen ere, Euskal Herrian luze eta zabal eztabaidatu eta aztertutako gaia. Nolanahi ere, GEDk gaiari emandako ikuspegiari esker, autodeterminazioa lantzeko modu berriak sortzen lagundu du. Horretan kokatzen dute elkarrizketatuek Erabakitzeko Eskubidearen terminoaren sozializazioa. Termino horren bidez lotu egiten da erabakitzeko eskubidea demokraziaren erabilerarekin eta azpimarratu ere egin da gizartea dela autodeterminazioaren protagonista. GED ikusten da autodeterminazioaren prozesua lantzen duen erakunde moduan eta ez horrenbeste, autodeterminazioaren emaitza zehatz bat bilatzen duen erakunde moduan. Horregatik, saiatzen da bereziki euskal herritarren artean adostasuna bilatzen eta zoru komun bat lantzen. Elkarrizketatu batek aipatu zuenez, azken urtetako historiari begiratzen badiogu, Euskal Herriko eragile eta talde zibil askok (musikariek, erakunde legalek zein legez kanpo gelditutakoek…) autodeterminazioa zer den oso barneratuta izan dute beren jardueran. Hala ere, elkarrizketatuen artean GEDrekiko kritikoenak azaldu zirenek adierazi zuten ez zitzaiela historikoki egokia iruditzen GEDk autodeterminazioaren diskurtsoa bereganatzea, beren ustez, EAJ-PNV izan baitzen Juan Jose Ibarretxe Lehendakariaren bidez gizarte zibilean sozializatzen hasi zena. Elkarrizketatu talde berak aipatu zuen harreman estua dagoela GEDren, Sorturen eta muturreko ezkerraren artean. Galdetzen zuten ea nor ote dagoen GEDren atzean. Elkarrizketetan zehar, azkeneko gai hori aipatzean, GEDren aldekoek ez zituzten argudio horiek baztertzen. Elkarrizketatu bakarrak esan zuen uste horiek propaganda zirela. Argudio horiek egiazkoak izan ala ez, dinamikaren aldekoek zein kontrakoek aintzat hartzen dituzten neurrian, GEDrentzat erronka izan beharko lukete etorkizunean. GEDren aldekoek beren arrakastarengatik goraipatu egiten dute; kritikoentzat, berriz, mugimendu gaztea da eta ez du oraindik oinarri sozial sendorik. GEDren aldekoak direnek Europako beste mugimendu independentistak aipatzen dituzte, hala nola, Eskoziakoa eta Kataluniakoa. Kritikoen agertzen direnak, aldiz, erronkak azpimarratzen dituzte, bereziki afiliazio politikoari eta lidergoari dagozkionak. 3.3.2 Zer lortu du GEDk?

Elkarrizketatutako pertsona gehienek (GEDren aldekoak zein GEDrekin

kritikoak direnak) onartzen dute GED aldatzen ari dela gizarteak demokrazia ulertzeko eta bizitzeko modua, eta horren ondorioz, baita autodeterminazioari buruz jende askok nola pentsatzen duen ere. Horrela, GED ari da gai honen inguruan eztabaida positiboa sortzen. Elkarrizketatuak, hala ere, ez datoz bat bere eraginaren mailari dagokionez. Iritzi zabalenaren arabera, GEDk diskurtsoa biziberritu du, jende gehiagorengana iritsiz eta aldaketa positibo bat emanez. Horrek lagundu dio

Page 19: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

19

beste mugimendu eta erakunde batzuei bere mezuak eraginkortasun handiagoz igortzen. Askok azpimarratu zuten, halaber, GED arrakastatsu ari dela herri eta auzo mailan eta baita beste erakundeekiko eta elkarteekiko harremanetan ere. Adibide gisa, elkarrizketatu batek aipatu zuen GEDri esker, bere erakundeak erabakitzeko eskubidea jaso egin duela bere estatutuetan. Izatez, GEDk demokraziaren alde lan egiten du eta demokraziaren ideian sakondu nahi du. Elkarrizketatuek adierazi duten moduan, bere lanaren bidez demokrazia “hobea” lortu nahi du, eta euskal gizarteko auziak eta gatazkak konpontzera begirako demokrazia eredu bat landu. 2014ko ekaineko giza katea oso adibide egokia da ikustarazteko zer nolako aldarte aldaketa eragin duen GEDk jendearengan. Hainbat elkarrizketatuk aipatu zuten “erabakitzeko eskubidearen” adierazpidearen erabilerak ekarri diola GEDri gaur egun duen ospea. Iritzi hori adierazi zutenen arabera, “autodeterminazio” hitza lotzen da kolonizazio prozesu osteko mugimendu independentistekin eta nazioarteko araubideko estatus aldaketekin. Euskal Herriko ingurumarian batzuek uste dute autodeterminazio hitza gehiegi erabili izan dela eta baldintza historikoek kutsatu egin dutela. Horren harira, batzuek adierazi dute” erabakitzeko eskubidea” hitza erabiliz, GEDk freskotasuna ekarri diola diskurtsoari. Batek adierazi zuenez, “erabakitzeko eskubidea” hobeto ulertzen den kontzeptua da eta herritarrengandik hurbilago dago. Aplikagarriagoa ikusten da, izan ere, norberaren erabakien esparruan zein tokiko erakundeen eta hain politikoak ez diren esparruetan ere aplikagarria da. Autodeterminazioa baino karga politiko gutxiagoko terminoa izanik, diskurtso emankorrago bati bidea zabal diezaioke. Elkarrizketatuen iritziz, GEDk gizarte zibila bihurtzen du protagonista eta bere agenda jendeak nahi duen bidetik antolatzen du. Hainbat elkarrizketatuk azpimarratu zuten GED kontzientzia demokratikoa sustatzen ahalegintzen dela eta jendea animatzen norberari eta gizarte zibilari dagokien protagonismoa hartzen. Elkarrizketatu batzuentzat, herritarrak ahalduntzearen aldeko diskurtsoari esker, bere mezu positiboari eta bere antolaketa ez-hierarkikoari esker, GEDren diskurtsoa jendearengana heldu da eta herriz herri eta auzoz auzo parte hartzera bultzatu ditu herritarrak. Elkarrizketatuek aipatu zituzten GEDren izaera alaia eta sortzailea eta bere ekintzen jai kutsua ekarpen positiboak izan direla euskal gizartera begira. Batzuek nabarmendu nahi izan zuten GED gai izan dela ilusioa pizteko giza katearen eta mosaikoaren bidez. Beste batek aipatu zuen GEDk gozotasuna eta samurtasuna ekarri dizkiola autodeterminazioaren sozializazioaren lanari, eta beste elkarrizketatu batek mugimendua deskribatzeko honako ezaugarriak aipatu ditu: plastikoa da, pragmatikoa eta poetikoa. Hainbat elkarrizketatuk aipatu zuten GEDren oinarrizko egiturek etxeko kutsua dutela eta lan egiteko modua oso hurbila egiten zaiela, izan ere, erkidegoa antolatzeko gaitasuna eta euskal gizartea mobilizatzeko ahalmena Euskal Herrian maiz adierazten da auzoz auzo edo herriz herriko ekitaldien bidez, Ikastolen jaialdien bidez, auzolanaren bidez, kultura mugimenduen eta elkarteen bidez edota sozietateen bidez, besteak beste. GEDk Euskal Herrian ohikoa den lan egiteko eredu hori darabil bere jardunean, gizartean existitzen den erakunde-sareaz baliatuta eta

Page 20: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

20

aurrez aurreko interakzioari helduta, eta orain arte politikarien eta arduradun politikoen eskutan baino ez zegoen gai bat lantzeko erabiltzen du. Elkarrizketatu batzuek, alabaina, pentsatzen dute erakundearen antolaketa hori ez dela eraginkorra izango eta uste dute beharrezkoa izango dela antolaketa egonkorrago eta sendoago bat izatea. Hala eta guztiz ere, elkarrizketatuek oso modu positiboan baloratzen dute GEDk darabilen behetik gorako antolaketa eredua eta ez- hierarkikoa. GEDren jardueraren ardatza ez da autodeterminazioaren emaitza zehatz bat lortzea, baizik eta autodeterminazioaren prozesua bera zehaztea. Prozesura begira eta behetik-gora parte hartze demokratikoa sustatzeko hurbilketa horrek erakusgarri asko ditu, hala nola, hitzaldiak, mintegiak eta sentsibilizazioa handitzeko ekitaldiak, elkarrizketatuek azaldu bezala. Batzuek aipatu zuten, halaber, GED ahalegintzen dela gutxieneko adostasun batzuen inguruan zoru komun bat bilatzen askotariko ideologietako pertsonek elkarrekin lan egin dezaten, eta uste dute elkarlan hori lehenbiziko urratsa izango dela erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko eta egikaritzeko. Elkarrizketatutako pertsonek suharki hitz egiten dute GEDk ematen dituen aukerez ideologikoki desberdinak diren pertsonek elkarrekin hitz egin dezaten, adostasunak landu ditzaten eta elkarrekin erabakitzeko eskubidearen inguruan lan egin dezaten, onartuta bakoitzak bere ikuspegia izan dezakeela autodeterminazioaren prozesutik atera daitekeen emaitzari buruz. Elkarrizketatu batek azaldu zuen nola urteetan zehar talde abertzaleen artean izandako banaketagatik herri bereko hainbat lagunen artean harremanik ez zegoela eta GEDn elkarrekin lan egiten ibili eta gero, harremana berreskuratu ez ezik, lagunak bihurtzea lortu dutela. Giro inklusiboa dago GEDren antolaketaren barruan eta horri esker, jendea bil daiteke hitz egiteko, elkarri entzuteko eta bestela sortuko ez liratekeen lankidetza harremanak sortzeko. Elkarrizketatuak, nolanahi ere, ez datoz guztiz bat GEDren inklusibidade mailarekin gizarte zibileko erakunde gisa. Askok uste badute ere gizarteko sektore guztietara hedatzea lortzen ari dela, kritikoenek zalantzan jartzen dute politikoki eta sozialki horrenbeste zabaldu denik. GEDren aldekoek adierazten dute jatorri askotako pertsonak biltzen dituela eta baita sentsibilitate politiko askotakoak ere, eta baita eremu feministan lan egiten dutenak edota elikaduraren burujabetasunaren alorrekoak ere. Autodeterminazioaren inguruan horiek guztiek dituzten askotariko ikuspegiak uztartzeko lanean ari da. GEDren aldekoentzat, GED ez da erakunde alderdikoia, desberdinen artean zoru komuna lantzen du eta aterki bat eskaintzen du autodeterminazioaren gaia lantzeko, hain zuzen ere, diskurtso demokratikoaren barruan erabakitzeko eskubidearen aterkia. GEDren aldekoen iritziz, ezaugarri horiek aukera ematen dute horma eta harresi historiakoak gainditzeko. Hala ere, kritiko batzuk ez datoz bat adierazpen horrekin, ondoren ikusiko dugunez. 3.3.3 Zertan ez du GEDk lortu horrenbesteko arrakasta?

Gorago adierazi dugunez, GEDren arrakastak sortzen duen desadostasun

nagusia eta bakarra lortutako inklusio mailari dagokiona da. GEDrekiko kritikoak diren batzuen iritziz, GEDk ez du interesik erreferendum bat antolatzeko,

Page 21: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

21

badakielako ezin duela gehiengoa lortu. Horrez gain, adierazi zuten GED ez dela oraindik euskal gizarteko kide eta sektore guztietara heldu eta hori dela eta oinarririk gabekoa da kontrako baieztapena. Hori gertatzeko arrazoi bat da, haien ustez, gizartean jende askok GED pertsona zehatz batzuekin lotzen duela; uste dute Sortuk antolatutako kanpaina bat dela eta batzuk harago doaz eta GED eta Sortu gauza bera dela diote. Horren harira, elkarrizketatu batek honako hau adierazi zuen: “Espero que no sea otro nuevo movimiento político del partido”. Bestalde, GEDren zabalkunderako dagoen beste oztopo bat lurralde arlokoa da. Elkarrizketatuek uste dute GEDk ez duela Nafarroako Foru Erkidegoan arrakastarik izan. Batek adierazi zuen GEDk ez diola Nafarroako gizarte zibilari inoiz galdetu ea GEDren kidea izan nahi ote duen; eta beste batek, ildo beretik, giza katearen ekitaldian “inbadituak” sentitu zirela. Nafarroan pertsona askok autodeterminazioaren xedea independentziarekin lotzen dute eta susmoak dituzte GEDren baitan ez ote dauden zenbait jarrera ez demokratiko. Ipar Euskal Herrian, orobat, bi elkarrizketaturen ustez, GEDk tokiko errealitate sozialarekin kontakturik ez du eta erritmoa galdu du. GEDk Iparraldera autodeterminazioaren gaia eramaterakoan, inoiz agenda politikoan egon ez den gai bat ekarri du eta hori dela eta euskal abertzaleak eta Batera –Iparraldeko gizarte zibilaren mugimendua– urrundu ditu. Nolanahi ere, onartu zuten GED ahaleginak egiten ari dela Iparraldeko jendearen xedeetara behar bezala egokitzeko eta bere baitan Iparraldeko herritarrak ordezkatzeko bide egokienak bilatzeko. Berebat, azpimarratu zutenez, Iparraldeko agenda politikoan benetan sartuta dagoen gaia da berezko euskal erakundeak lortzearena, Frantziako araubidearen esparruaren barruan. Autodeterminazioaren aldarrikapenak haien ustez, Frantziako Estatuaren berehalako erantzuna ekarriko luke, un seul peuple11 printzipioan oinarriturik. Hala ere, interesgarriro, elkarrizketatu horietako batek aipatu zuen Iparraldean sortu berri dela gizarte zibileko mugimendu berri bat aztertzeko nola izan litekeen GED Ipar Euskal Herrian eraginkorrago bere baloreen zabalkundean. Elkarrizketatu baten muturreko adierazpen baten bidez ulertarazi zuen GEDren etorreraren bidez terroristek irabazi egin dutela. Alabaina, guk bildutako datuen arabera, baieztapen hori balore atipikoa da ikerketa honetan. Edonola ere, egiaztatu ahal izan dugu elkarrizketatutako pertsona multzo batek beldur diola GED kontrola zezakeen beste “erakunde sozial” bati –elkarrizketatu batek deitu zion moduan–. GEDrekiko jarrera kritikoa azaltzen dutenen artean pertsona batzuek zalantzan jartzen dute GEDk zenbat pertsona ordezka ditzakeen eta baita bere ekintzen arrakasta maila ere. Haien ustez, GED agintzen ari da lor ezin dezakeena. Baieztapen horrekin, ordea, ez datoz bat kritikoak agertzen diren beste hainbat pertsona, diskurtsoa eraberritzeko izan duen gaitasunari dagokionez eta eztabaida demokratikoan sakontzeko egiten duen proposamenari dagokionez.

11 Ikerketa honen eremutik kanpo egongo litzateke autodeterminazio kontzeptuak Frantziako

Konstituzioan dituen esanahi legal ezberdinak aztertzea.

Page 22: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

22

3.3.4 Nola hobe dezake bere jarduna GEDk? Adostasun zabala dago elkarrizketatuen artean ideia honen inguruan: GED

gizarte zibileko erakunde eraginkorra da. Aldeak daude, ordea, GEDk lortutako hedapenaren inguruan, bai bere programazioari dagokionez, bai lurralde ikuspegiari dagokionez. Elkarrizketatuei galdetua ea zer nolako gomendioak emango lituzketen GED eraginkorragoa izan dadin autodeterminazioaren aldeko bere jardueran, hona hemen haiek adierazitakoak: GED ez da horren lausoa izan behar bere mezuan. Gomendio hori izan zen gehien entzun izan dena. Gai izan beharko litzateke jende guztiarengana heltzeko gaiak mahai gainean jarrita eta mezu argi batekin. Elkarrizketatu batek adierazi zuenez, “Zertaz ari gara?”, “ Zer nahi dugu?”, “¿Zeintzuk dira arazoak?”. Galdera hauen muinean argitu beharra dagoena da nola kokatzen den GED Sortu eta Ezker Abertzalearen aurrean eta gai honetan muturreko jarrerak dituzten kideekin zer nolako harreman izan nahi duen GEDk. Elkarrizketatu batek “kontuz eta estrategikoki” aritzea gomendatu zion. Zuhur jokatzeko jarrera horri helduta, GEDk autodeterminazioaren prozesuan oinarritutako programa bati heldu dio. Hala ere, hainbat elkarrizketatuk eskatu dute bere jarrera hainbat gaitan argiagoa izatea. Esaterako, elkarrizketatu askok eskatzen diote GEDri ETA eta terrorismoa argi eta garbi gaitzesteko. Horrek lagunduko luke EAJko kideengana heltzen eta horiek proiektura biltzen. Era berean, GEDren hedapenari lehentasuna ematea eta horri begira neurriak hartzea izan da elkarrizketatuek emandako beste gomendio oso zabal bat. Elkarrizketatuek adierazi dute GEDn parte hartzen duten gehienek –salbuespenak gorabehera– status quoa aldatu nahi dutela. Barnera begira, badirudi GEDk aurrerapausoak egin dituela bere kideen arteko lankidetza eta bizikidetzaren arloan. Baina, oraindik ere, bere osaketa abertzaletzat jotzen da. Elkarrizketatu batzuen ustez, GEDren mezua gizarteko hainbat sektorerentzat irekia eta askotarikoa izan arren, GEDk neurriak hartu behar ditu bere erakundean inklusibidade zabalagoa lortzeko. GEDren ohiko hizkuntza (lingua franca) euskara da, baina komunikazio estrategia propio bat landu beharko luke euskaraz ez dakitenek ere gustura parte har dezaten dinamikan. Beste batzuen ustez, gehiago jabetu beharko litzateke Euskal Herrian (Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan eta Iparraldean) dagoen identitate aniztasunaz, eta gehiago hausnartu beharko luke bizikidetza inklusiboaz eta gatazkaren konponbideaz. Elkarrizketatuak ez datoz guztiz bat GEDk agertoki politikoan bete beharreko eginkizunaz. Gehienek nahi lukete GEDk sistema politikoari ekarpen bat egitea, gizarte zibileko benetako erakunde bat balitz bezala. Esaterako, gai izan beharko litzateke alderdi politikoak presionatzeko adostasuna lor dezaten eta alderdiak gainera GEDren ekarpenak jasotzeko prest azal daitezen. Hori egiterakoan kontuz jardun behar du inongo alderdik bereganatu ez dezan. Elkarrizketatu batek adierazi zuenez, GEDk saihestu behar ditu alderdi politikoekiko loturak. Beste batek azpimarratu zuen Ezker Abertzalearen galaxiatik bereizten saiatu behar dela, izan ere, eremu politiko horrek erraztasuna du gizarte zibileko erakundeak bere esparrura erakartzeko. Beste elkarrizketatu batek gomendatu dio Espainian zehar

Page 23: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

23

bere jarrera eta bere jarduera azaltzeko ekintza pedagogikoak egitea, izan ere, pertsona horren ustez, Espainian jendea gaizki informatua egoten da Euskal Herriaren egoeraz. Egiazki, elkarrizketatu gehienek GED animatzen dute orain arte egin duen pedagogiarekin jarrai dezan. Elkarrizketatuetako batek adierazi zuenez ‘jendea autodeterminazioaz pentsatzera bultzatu’. Beste baten iritziz, GED ez litzateke alderdi politikoen alternatiba gisa ikusi behar, baizik eta horien osagarri gisa. Soilik elkarrizketatu batek esan zuen alderdi politiko berri eta ondo trebatutakoa bihurtu behar dela.12 GEDren jarduera xedeetara bideratuago egon beharko litzateke. Lidergo handiz jokatu beharko luke eta ibilbide-orri argi bat hartuta, elkarrizketatu baten iritziz. Beste baten arabera, jende askok oraindik ez daki zeintzuk diren GEDren helburuak: autodeterminazioa? Independentzia? Biak? Hori dela eta, elkarrizketatu askok gomendatu zuten autodeterminazioaren inguruko galdera modu abstraktuan eta politikatik era librean formulatzea. GEDren gaurko diskurtsoa lausoegia da batzuen ustez. Denborarekin GED ordezkatzen duena bere mezuan zehazten joan beharko da, eta horretarako ekintza eta prozezu bereziak antolatu beharko ditu zehazteko zer den erabakitzeko eskubidea eta zeintzuk diren bere ondorioak euskal gizartean. Beste elkarrizketatu batentzat, garrantzitsua da bere izaera herrikoia gordetzea. Elkarrizketatutako hainbat pertsonak azpimarratu zuten beren ustez GEDk ez duela horrenbeste ekintza mobilizatzaile jendetsurik antolatu behar eta gehiago landu behar duela bere izaera ideologikoa eta politikoa. Kutsu ironiko bati helduta, batek adierazi zuen ondo dagoela jendea “josteko eta ehuntzeko” mobilizatzea, baina oztopoen eta zailtasunen gainean lan egitea garrantzitsuagoa dela. Elkarrizketatu batzuek berariaz ukatu zuten GED ideologiaren bat lantzen ari denik, demokraziaren egikaritzatik harago. Askorentzat oso egokia da GED herri eta auzo mailan egiten dabilen lana eta haien ustez, tokiko maila oso egokia da autodeterminazioaren gaia lantzeko. Hala eta guztiz ere, nabarmentzekoak dira Nafarroako Foru Erkidegoan eta Ipar Euskal Herrian egokitzeko GEDk gaur egun dituen zailtasunak. Gomendioaz gain, elkarrizketatu batzuek pronostiko bat azaldu zuten GEDk aurrera egingo duelakoan. Batzuek uste dute GEDren lana gero eta errazagoa izango dela, “Euskadin egoera normaldu ahala”. Une hori datorrenean, errazagoa izango da GED gizarte osora hedatzea eta euskal gizartea errotik aldatzea. Beste batzuen ustez, GEDk denbora gehiago behar du erakunde gisa hasteko. Elkarrizketatu batek zalantzan jarri zuen GED moduko erakundeen iraupena, eta espekulatu zuen bere mezuan eta bere antolaketan egin beharko lituzkeen aldaketen inguruan denboran zehar iraunaraztea lortzeko. Beste batzuk pesimistago azaldu ziren, eta uste zuten GED ez dela inoiz helduko Espainiako konstituzionalisten eremura, eta iritzi publiko nagusiak ez duela berarekin bat egingo.

12 Pertsona hori, ezkerrekoa izanik ere, ez zen estratega.

Page 24: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

24

3.4 Zer dio iritzi publikoak?

Elkarrizketatu batzuen ustez, GEDk antolatzen dituen ekintzen mezua batzuetan ez dira behar bezala intepretatzen; beste batzuetan gaizki epaituak dira, eta beste batzuetan ez dira ezagutzen. Adibidez, gerta liteke giza katea nolabait ezagutu zuten zenbait pertsonak ez jakitea zer adierazi nahi izan zen ekintza horrekin. Elkarrizketatu batzuek uste dute GEDk antolatu zuen giza katea euskal independentziaren aldekoa zela, erabakitzeko eskubidearen aldekoa baino. Hori izan daiteke, akaso, aurretik Kataluniako Asanblea Nazionalak (ANC) Kataluniako independentziaren alde antolatu zuelako beste giza kate bat. Elkarrizketatu batek adierazi zuenez, zenbait pertsona GED eta Podemos ez dituzte behar bezala bereizten. Autodeterminazioa oraindik konotazioz betetako hitza da Euskal Herrian, eta elkarrizketatu batzuek aipatu zuten pertsona batzuek uste dutela GED euskal independentzia ari dela sustatzen. Batzuen ustez, independentziaren eufemismoak dira autodeterminazioa eta erabakitzeko eskubidea, edota tresnak independentziara heltzeko. Hori gerta daiteke desinformazioagatik, eta GEDri buruzko infomazio zuzena jendeari helarazteko modurik onena da aurrez aurreko topaketak eta eztabaidak antolatzea eta harremanak eraikitzea. Denboran luzaro bizi izan den mesfidantza giroak, eszeptizismoak, zatiketa politikoak eta alderdi politiko zehatzekin lotutako jarrerek ere baldintza dezakete hainbat pertsonak GEDri buruz duten iritzia. Elkarrizketatu batzuek adierazitakoaren arabera, Espainiako komunikabideek autodeterminazioa, erabakitzeko eskubidea eta independentzia nahastu ohi dituzte. Aipatu zen, halaber, pertsona batzuek beti bilatuko dituztela GED moduko erakundeetan agenda politiko ezkutuak edo jarrera alderdikoiak. GED Nafarroako Foru Erkidegoan eta Ipar Euskal Herrian ez da hain ezaguna eta ez dago horren errotuta. Elkarrizketatu batek aipatu zuen Nafarroako Foru Erkidegoan GEDri buruzko komunikabieen estaldura askoz txikiagoa izan dela. Ikerketa honetan erabilitako laginak GEDren lana ezagutzen duten pertsonen iritziak bakarrik biltzen ditu. Beraz, datu hauek ez dute adierazten euskal iritzi publikoak erakundeari buruz duen pertzepzioa. Ikerketaren eremua beste ikuspuntu eta sektoretara zabaltzeko, sare sozialetik lortutako hainbat daturekin osatu da. Horrela, bada, ikuspegi sorta zabaltzeko sare sozialak arakatu ditugu eta gorago aztertutako galderen eta auzien arrastoei jarraitu diegu, horien inguruko datu esanguratsuenak biltzeko. Horrela euskal autodeterminazioaren gaian eragina duen pertsonak jarraitu ditugu Twitterren, eta horrela aztertu ahal izan dugu nolako audientziak partekatzen dituzten. Bestalde, Facebooken ere inkesta esperimental bat egin da, erabakitzeko eskubidearen inguruan euskal iritzi publikoa ezagutzeko eta jakiteko zein den GEDri buruz duen iritzia. Inkesta horren emaitzak atal honetako bigarren zatian jasota agertzen dira. Maiatzaren 1etik ekainaren 15era 27.000 mezu bildu ziren sare sozialetan ikerketa honetan aztergai ditugun auziekin nolabaiteko zerikusia zutenak. Mezu horien

Page 25: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

25

bidez identifikatu ziren 1. taulako hitz gakoak. Post batean aldi berean zenbait hitz gako ager daiteke. Zenbatu ditugu aldi berean agertzen diren hitz gakoak eta horrela aukera dago sortzeko on-line elkarrizketetan parte hartzen duen pertsonen mapa. Orobat, identifikatu dira Twitterren euskal autodeterminazioaren gaian eragin gehien duten 500 pertsona, eta mapa batean bildu dira jakiteko nola konektatzen diren haien artean audientzia partekatuen bidez. Ikerketarako aintzat hartu diren kontuak ez dira komertzialak, eta gutxienez euskal autodeterminazioaren inguruan jatorrizko txio bat argitaratu dute. Adabegiaren tamaina jarraitzaile kopuruaren araberakoa da, horrenbestez, zenbat ta jarraitzaile gehiago izan, hainbat eta zabalagoa izango da. Bi adabegien arteko loturaren sendotasuna aldi berean jarraitzaile berak dituen denbora tartearen araberakoa izango da. Zenbat eta jarraitzaile gehiagok adabegi bera partekatu, orduan eta sendoagoa izan da lotura13. 2. taulan jaso dira Twitter erabiltzaile nagusien hautaketa bat. 3. taulan biltzen dira blog eta eduki esanguratsuak argitaratzeko erabiltzen diren beste mezu kanal batzuk.

Hitz gakoak Blog Bideo Facebook Twitter Guztira Bildu 4,900 9 51 7,769 17,756 Navarre 10 4,015 4,041 Derecho a decidir 63 2,249 2,441 Referenduma 457 6 86 984 Batasuna 185 19 2 203 933 GED 23 1 3 139 239 Erabaki 3 140 199 EAJ–PNV 9 44 157 Etorkizuna 10 86 111 Basque independence 11 28 71 Erabakitzeko eskubidea 1 40 53 Euskal Autonomia 3 32 Autodeterminazioa 8 28 Basque autonomy 2 1 11 Konstituzioa 2 9 Euskal Autogobernua 1 1 Guztira 5,658 29 85 14,813 27,066

1. taula. Monotorizatutako sare sozialetan hitz gakoak zenbat aldiz azaldu diren

interneteko kontuetan

13 Sarearen mapa osoa socialobserver.scensei.ch. atarian ikus daiteke

Page 26: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

26

3. irudia Monotorizatutako hitz gakoen arteko korrelazioak. Hitz gakoaren tamaina sare sozialetan azaltzen den maiztasunaren araberakoa da. Bi hitz gako lotuta egongo dira, baldin eta bi aldiz edo gehiagotan post berean agertzen badira.

Blogak Mezu oholak Postik orijinalenak Iruzkinduenak aberriberri.com manulegarreta.wordpress.com gerindabai.blogspot.com borrokagaraia.wordpress.com santiagonzalez.wordpress.com berria.eus argia.eus zuzeu.eus cursovt.wordpress.com kanpezugorria.wordpress.com aiete.net sustatu.eus euskalherriasozialista.blogspot.com

noticiasdenavarra.com deia.com larazon.es reporte24es.info publico.es electomania.es noticiasdegipuzkoa.com diariodenavarra.es

burbuja.info areopago.eu elkonsultorio.es rosavientos.es

Page 27: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

27

2. taula. Blog eta mezu atari aktiboenen hautaketa.

Erabilitakoa Jarraitzaileak ehbildu 45,703 diariovasco 42,863 jatirado 41,350 berria 34,971 naiz_info 33,127 andres_cano42 31,740 trendinaliaes 30,377 argia 19,713 eitbeus 19,053 verdadesofenden 13,895 ehbildu_herriak 13,372 jpermach 12,756 eajpnv 12,179 javiviz 11,584 pernandobarrena 11,545 ikerarmentia 11,407 antifaxismoa 10,782 gureeskudago 10,045

3. taula. Gutxienez egunean txio adierazgarri bat argitaratu duen Twitter kanalen hautaketa

Blog eta foroak zerrendan iruzkin edo mezu garrantzitsuen kopuruaren arabera ordenatuta daude, eta jarraitzea merezi duten iturriak biltzen dira, hau da, spamak ez direnak edo beste pertsona batzuen mezuak berbidaltzen dituztenak.

Sare sozialen jarraipenaz gain, Facebooken bidez mikro-inkesta bat egin zen erabakitzeko eskubidearen inguruan jendeak duen iritzia hobeto ezagutzeko eta beste pertsona batzuen iritzia jasotzeko14. Inkesta euskaraz zabaldu zen Facebooken. Lehen 100 erantzunak jaso zirenean inkesta iragartzeari utzi zitzaion. Euskara erabili genuen euskaldunen mundura edo euskal auziarekin identifikatzen den jendearengana helduko ginela ziurtatzeko, jakinda ere euskaraz ez dakiten Euskal Herriko biztanle kopuru bat bazterrean uzten genuela. 4. irudiak Facebooken iragarkiak erakusten du.

14 Inkesta GEDren laguntzarekin prestatua izan zen. Inkestaren publizitatea eta erantzuten

zuten lagunentzat aurreikusitako sariak positif.ly izeneko app-aren bidez kudeatuak izan dira. Inkesta bete nahi baduzu jo ezazu tinyurl.com/p7v87mt estekara.

Page 28: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

28

4.irudia: Facebooken argitaratu zen iragarkia Euskal klik egiteko zain lemapean. Inkestan hiru galdera egiten ziren:

1. Zure ustez euskal herritarrek eurek berez erabakitzeko eskubidea izan behar dute?

2. Ezezkoa balitz zure erantzuna, zergatik?

• Euskal Herria dagoeneko autonomoa da. • Euskal Herria Espainiaren zati bat da. • Espainia demokrazia bat da eta jadanik eurek berez erabaki ahal dute. • Euskal herritarrek ezin dute egoera kudeatu.

3. Baiezkoa balitz, zein da zure ustez erabakitzeko eskubidea egikaritzeko determinazio handiena erakusten duen erakundea?

• LAB • Bildu • ELA • Sortu • EAJ / PNV • GED

2. galdera 1.galderari ezezkoa erantzuten ziotenei soilik egin zitzaien. 3.

galdera 1. galderari erantzun ziotenei baino ez zitzaien egin.

Page 29: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

29

5.irudia: 2. galdera erantzuteko elkarrizketatuei erakutsi zitzaien interfazea erakusten du. Inkesten emaitzen arabera, erantzunen %11,1ek baino ez du uste euskal herritarrek ez luketela erabakitzeko eskubidea izan beharko, eta uste dute euskal gizarteko %39,2k haiek bezala pentsatzen duela. Erantzunen %88,9k uste dute euskal herritarrek eskubidea izan beharko luketela beren etorkizuna libreki erabakitzeko, baina uste dute soilik gizartearen %60,8 dela haien iritzi berekoa. Emaitza horien interpretazio bat izan daiteke pentsatzea inkesta erantzun dutenek ez dutela uste abertzaletasuna oso entzute handikoa denik. Beste interpretazio bat izan daiteke uste izatea herritarren %30ak ez duela nahi erabakitzeko eskubidearen alde adierazpenik egin. Azkenik, datu horiek ulertzeko beste modu bat izan daiteke pentsatzea inkesta erantzun dutenek komunikabideetan irakurritako datuak errepikatu baino ez dituztela egiten. 6.Irudiak erakusten ditu aipaturiko datuak.

6. irudia: Facebookeko inkesten emaitzen arabera, inkesta erantzun duten %11,1ek uste du Euskal Herriko herritarrei ez zaiela erabakitzeko eskubidea aitortu behar. Aldiz, %88,9k uste du eskubide hori aitortu behar zaiela. %11,1ek bere iritzi berekoen kopurua goitik jotzen dute; %88,9k berriz, behetik jotzen dute eta gizartean beren iritzi berekoak %60,8koak direla uste dute. %11,1i galdetu zitzaienean zergatik uste zuten euskal herritarrek ez zutela erabakitzeko eskubidea izan behar, honako erantzunak eman zituzten: %35,8k uste dute Euskal Herria jadanik badela autonomoa, baina era berean onartzen dute beste

Page 30: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

30

inork ez duela bat egiten iritzi horrekin. %50k uste dute Espainia badela demokrazia bat, eta haien iritziz soilik euskal gizartearen %30,8k du iritzi bera. Bitxia bada ere, bi kasuotan nahiko iritzi ezkorra dute beren moduko iritzia duten pertsonen kopuruaren inguruan. Azalpen bat izan daiteke gizarte zibilean ez dagoela gai honen inguruan inongo diskurtso irekirik. Erabakitzeko eskubidea ezagutzearen aldekoei (1. galderari baiezkoa eman ziotenei) 3. galderaren bidez honako hau galdetu zitzaien: zein da zure ustez erabakitzeko eskubidea egikaritzeko determinazio handiena erakusten duen erakundea? Erantzunak honako hauek izan ziren: Ez du inork uste LABek erabakitzeko eskubidea ordezkatzen duenik, baina era berean %26,4k uste dute nolabait egikaritzen duela. Are interesgarriagoa da hurrengo erantzuna: %61k uste dute GEDk ordezkatzen duela erabakitzeko eskubidea, baina era berean uste dute euskal gizartean soilik %36 iritzi berekoa dela.

7. irudia: Facebookeko inkestaren 3. galderari buruzko erantzunak.

Inkestaren arabera, GEDk gutxietsi egiten du benetan duen pisu erreala. Beste era batera esanda, jendeak uste duena baino hobeto ordezkatzen du GEDk bere agenda. Inkesta bete duten pertsonek uste dute GEDk ordezkatzen duela erabakitzeko eskubidea Euskal Herrian, baina ez dakite asmatzen gizarteko zenbat pertsona diren beren iritzi berekoak. 4. Ondorioak

Hainbat faktorek eragin dute GEDren sorreran, lortu duen eraginean, GEDk lantzen dituen ikuspegietan eta bere mezuaren izaeran. ETAk indarkeriari uko egiteak eremu bat zabaldu du gizartearen indarra bidera dadin eztabaida eraikitzaile eta kolaboratibo batera. Mundu mailako krisi ekonomiak eta horri erantzuteko hartu diren politikek eztabaida bat sortu dute erabaki politikoen eta kudeaketa ekonomikoaren inguruan, bai Espainian, bai Euskal Herrian eta bai beste hainbat tokitan. Bien bitartean, Eskoziako eta Kataluniako gertakizunek arreta gunea bihurtu dute autodeterminazioaren gaia mundu osoan. Euskal Herrian desilusio handia sortzen du alderdi politikoen aurrez aurreko jarrera zatitzaileak, Hori dela eta, hainbat pertsonak ordezkaritza zuzenago bat nahi dute, eta xede hori

Page 31: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

31

lortzeko asmoz, beren ahotsa entzunarazteko forma berriak bilatzen ari dira. Oro har, Euskal Herriko eta mundu mailako paradigma aldaketa horiek baldintzak sortu dituzte gizarte zibila berrindartzeko autodeterminazioaren inguruan, demokrazian sakontzea eskatuz. Elkarrizketatutako hainbat pertsonak azpimarratzen dute GEDk arlo horretan betetako lana; beste batzuek, ordea, ez diote zilegitasunik aitortzen. Facebooken egindako inkestaren arabera, jendeak oro har nahiko iritzi ezkorra du bere modukoa iritzia duten pertsonen kopuruaren inguruan. Horren arrazoia izan daiteke gizarte zibilean ez egotea gai horri buruzko eztabaida irekirik. Horrek eragiten du erabakitzeko eskubidearen auzian, GEDren ospean eta zabalkunde mailan, eta erabakitzeko eskubidearen sozializazio mailan. Horrek ere GEDren garapenean eragiten du, hain zuzen, asmatzeko nola igaro gizarte zibileko erakunde bat izatetik gizarte zibileko mugimendu bat izatera. GEDk aberastu egin du Euskal Herriko autodeterminazioari buruzko eztabaida. Lantzen duen ikuspegia prozesuari lotuta dago, malgua da eta demokrazian sakontzeko beharra azpimarratzen du. Horrekin batera ere, elkarrekin lan egiteko eta lankidetzan aritzeko moduak indartzen ditu. Bere ahaleginak balizko estatus politikoaren aukera zehatz bat lortzera bideratu beharrean, GEDk pertsonak aktibatu nahi ditu erabakitzeko eskubidearen alde egin dezaten. Bere helburuaren izaera irekiak eta apropos emaitza ezagun bat bilatu ez izanak askotariko herritarrak parte hartzera gonbida dezake. Hori esanda, bere mezuaren anbiguetateak tarte zabala uzten du taldearen helburuen inguruko interpretazio batzuk egiteko, susmoak eta nahasmenduak eragiteko eta GEDrekiko zalantzak eta jarrera ez argiak sustatzeko. Hala eta guztiz ere, gure ikerketak erakusten du GED euskal gizartearen beharrizanei erantzuten dabilela. Askotariko jatorrietako elkarrizketatuek adierazi zuten nekatuta daudela etengabeko konfrontazioan oinarritutako politika ereduarekin, eta demokrazian gizarte zibilak betekizun aktiboago bat izatearen aldekoak dira, hain zuzen, GED bezalaxe. Pertsona batzuek aipatu zuten, urte askotako gatazka giroa jasan eta gero, jende asko prest dagoela elkarrekin batzen dituen gai eta auziei heltzeko. Elkarrizketatu asko abertzaleak eta konstituzionalistak izan arren, balioa handiagoa ematen diote erabakitzeko eskubideari independentziari edo lurralde batasunari baino; asko prest azaltzen dira tresna demokratiko gisa onartzeko eta zilegitasun osoz erabil daitekeen tresna gisa15. Bere edukia birdefinituz eta zabalduz doan bitartean, erabakitzeko eskubidea onartzeari badirudi berezko zaiola honako baloreak onartzea: aniztasuna, bestela pentsatzen duenarekiko tolerantzia, Konpromisorako borondatea eta erabakitasuna eta adosguneak bilatzeko etengabeko jarrera. GEDk eragin zabala izan dezan, ahalegindu behar da bere erakundearen ekosistemez harago zabaltzen eta erabakitzeko eskubideak euskal gizartearentzat dakarren onuraren inguruko ideiak oihartzuna izaten gainontzeko ideiekin batera. Gaur egun hainbat oztopo edo zailtasun ditu horretarako: garrantzitsuena beharbada da jendeak sentitzen duela

15 Ikuspegi legal batetik erantzuna behar duen galdera irekia da ea zer gertatuko litzatekeen

marko demokratiko batek sezezio ekintzen inguruko eztabaidak espresuki debekatuko balitu.

Page 32: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

32

Ezker Abertzalearengandik hurbil dagoela, sentipen hau benetakoa izan ala ez; beste oztopo bat da euskal lurraldeetan duen eragin maila desberdina. Kontuan izanda, GEDk aurretik dituen erronkak, bere zilegitasuna handitzeko ezinbestekoa da konfiantza sare handiagoa eraikitzea eta gero eta inklusiboagoa izatea. Faktore biak oso lotuta daude Euskal Herriak ezagutu duen indarkeria eta gatazkarekin, eta bitxia da –eta ironia puntu bat ere badu–, ikustea nola gatazkaren gaur egungo garapena gai zentrala izango den GEDren etorkizuneko ibilbidean. Ibilbide hori prest dago bide alternatibo bat izateko, baina horretarako helburuak zehaztu, eta bere programa estrategikoa finkatu behar du. Horrela bada, autodeterminazioaren esanahiari buruzko gogoeta sakon bat beharrezkoa da, baita aztertzea ere zer nolako eginkizuna betetzen duen tresna demokratiko gisa, nola erabili daitekeen eta zeintzuk diren bere mugak. Eta hori guztia euskal ingurumarian ezartzera begira. 5. Gomendioak

GEDren etorkizunari begira amaitu nahi dugu txosten hau eta gure ikerketaren ondorio diren gomendio zerrenda bat eskainiko dugu. Ezin esan ekintza lerro zehatzak izango direnik honako gomendio hauek. Oso bestela, GEDk bere gain hartu beharko lituzkeen lan ildo batzuk baino ez dira eta neurri batzuk erakundearen eraginkortasuna handitzeko.

• Elkarrizketatuek adierazi zuten GED prozesuari lotutako erakundea dela, emaitza zehatz bati baino lotutakoak baino gehiago. Beraz, GEDk azpimarratu behar du gizarteak bere iritziak adierazteko duen garrantzia, erabakia hartzeko ekintzatik bereizita. Horren eskutik doa lotuta erabakitzeko eskubidea, izan ere, norbanakoei zuzendutako kontzeptua da, eta baita tokiko erabakiei eta horren politikoak ez diren beste auzi batzuei zuzendutakoa ere. Erabakitzeko eskubidearekin jarraituz, termino honek autodeterminazioarenak baino konotazio gutxiago du eta malguago da, eta hori dela eta lagundu dezake eztabaida emankorrago bat eman dezakeen esparru bat irekitzen. GEDk sakondu behar du bere ideietan eta argitu bere mezua, Euskal Herrian erabakitzeko eskubidea praktikan jartzea lortzeko.

• Oro har, GEDk bere helburuak eta helmugak argiago zabaldu behar ditu,

berarekiko oraindik euskal iritzi publikoan sumatzen den ulertezintasuna, nahasmendua eta informazio falta saihesteko. Arlo honek berebiziko garrantzia du mobilizazio ekintza jendetsuei begira, non azpian dauden mezuak galdu egiten diren edo gaizki ulertuak izan daitezkeen. Hori lortzeko GED balia daiteke bere erakundearen antolaketari buruzko pedagogiaz eta horren zabalkundeaz eta komunikazioaz. Baliozko beste ahalegin bat izango litzateke aztertzea zergatik zenbait talde ez datozen bat elkarrizketetan azaldutako hainbat kontzepturen inguruan.

• GEDk onartu behar du Euskal Herriko ingurumarian autodeterminazio

eskubidearen diskurtsoa gatazkak kutsatutako giro batek baldintzatzen

Page 33: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

33

duela. Horregatik, lehentasuna eman beharko lioke gatazkaren inguruko diskurtsoan bere ekarpena “sendatzeari”, konfiantza eraikiz, diskurtso hori saihestu beharrean edo beste eragile batzuen eskuetan utzi beharrean.

• Kataluniari, Eskoziari eta Quebeci aipamena egitea oso indartsua da. Hala

ere, GEDk euskal historiaren berezitasunak aintzat hartu behar dituen beste errealitate horiekin konparaketak egiterakoan. Orobat, Euskal Herriko gaurko egoerak eskaintzen dituen indarguneak eta erronkak ere azaldu behar ditu.

• Ikusirik GED aurrera doala, komenigarria litzateke bere kideek eztabaida bat egitea honako gai hauen gainean:

o Nola lor dezake GEDk inklusiboagoa izan, kontuan izanda bere

erakundearen gaineko zabalkundea, bere erabakiak hartzeko modua, nork hartzen dituen erabakiak eta zein arazori egin behar dion aurre.

o Gizarte zibileko taldeen eta euskal erakundeen artean nola banatu bakoitzak bete beharreko ardurak, eginkizunak eta funtzioak. and practical ways to foster honest, bi-directional communication, respect, and autonomy between both sectors for effective and genuine collaboration.

o Zeintzu berezitasun dituen euskal subjektuaren erabakitzeko eskubidearen ariketak euskal ingurumarian, non hainbat identitate dagoen, lurraldeen artean desberdintasunak badiren eta lurralde eta eskualde bakoitzean hainbat errealitate soziologiko dagoen.

o GEDren egitura eta funtzionamendua, erakundetzeko sistema egonkorrago eta egituratuago bati helduz.

o Zeintzuk izan daitezkeen alderdi politikoen interesak eta zeintzuk, aukerak haiekin lankidetzan aritzeko, erabakitzeko eskubidearen inguruan.

o Zeintzuk diren gutxiengoen eskubideak eta nola heldu horiei GEDk duen betebeharrean eta, oro har, autodeterminazioaren egikaritzan.

• GEDk, berak uste baino hobeto ordezkatzen du bere agenda. Hortaz, hortik probetxua atera beharko luke eta jendearen artean bere burua gehiago ezagutarazi.

Page 34: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

34

Bibliografia Ansolabehere, S. & M. Socorro Puy (2015) Ideology, Nationalism, and Identity in Basque Regional Elections. Málaga Economic Theory Research Center. Working Papers. University of Málaga. Aranguren, M. J., M. Larrea & J. Wilson (2009) Learning from the Local: Governance of Networks for Innovation in the Basque Country. European Planning Studies 18(1):47–65. Azevedo, A. & L. Gitahy (2010) The Cooperative Movement. Self-management, and Competitiveness: The Case of Mondragó Corporación Cooperativa. Working USA: The Journal of Labor and Society 13:5–29. Berman, S. (1997) Civil Society and Political Institutionalization, American Behavioral Scientist 40(5):562–574. von Beyme, K. (1999) Zivilgesellschaft – Karriere eines Modebegriffs, Ruperto Carola 2. www.uni-heidelberg.de/uni/presse/ruca99_2/zivilgesellschaft.htm. Edelman, M. (2001) Social Movements: Changing Paradigms and Forms of Politics, Annual Review of Anthropology 30: 285–317. Encarnacion, O. G. (2000) Tocqueville’s Missionaries: Civil Society Advocacy and the Promotion of Democracy, World Policy Journal 17(1):9–18. Encarnacion, O. G. (2001) Civil Society and the Consolidation of Democracy in Spain, Political Science Quarterly 116(1):53–79. Euskobarometro (2015) Estudio Periódico de la Opinión Pública Vasca. Mayo 2015. Foley, M. W. & B. Edwards (1996) The Paradox of Civil Society, Journal of Democracy 7(3):38–52. Habermas, J. (1996) Between Facts and Norms: Contributions to a Discourse Theory of Law and Democracy. Cambridge: MIT Press. Kumar, K. (2007) Global Civil Society, European Journal of Sociology 48(3):413–434. Landeta, J. & J. Barrutia (2011) People Consultation to Construct the Future: A Delphi Application. International Journal of Forecasting 27(1):134–151. Putnam, R. D. (1994) Making Democracy Work: Civic Traditions in Modern Italy. Princeton: Princeton University Press. Tejerina, B. (2001) Protest Cycle, Political Violence and Social Movements in the Basque Country. Nations and Nationalism 7(1):39–57.

Page 35: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

35

Tocqueville, A. (1835/40) Democracy in America. New York: Penguin Classics. UN (1948) United Nations. Universal Declaration of Human Rights. Walzer, M. (1990) The Civil Society Argument, Gunnar Myrdal Lecture, University of Stockholm. Webb, T. & G. Cheney (2014) Worker-owned-and-governed Cooperatives and the Wider Cooperatives Movement. Challenges and Opportunities within and beyond the Global Economic Crisis. In Routledge Companion to Alternative Organization, ed. by M. Parker, G. Cheney, V. Fournier & C. Land. 64–88. Whitfield, T. (2014) Endgame for ETA. Elusive Peace in the Basque Country. Oxford: Oxford University Press.

Page 36: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

36

Eranskina Galdeketa 1.a atala

1. Zer da zuretzat autodeterminazioa? a. Ikuspegi personal/ideal batetik? b. Ikuspegi praktiko/ operatibo batetik?

2. Nola egikaritu daiteke Euskal Herrian autodeterminazioa? How can self-

determination be exercised in the Basque Country?

3. Zer nolako papera jokatu behar du gizarte zibilak Euskal Herriaren autodeterminazioaren egikaritzean?

4. Nola lagundu du horretan GEDk?

1.b atala

1. Zer nolako eragina izan du GEDren lanak autodeterminazioari eta haren egikaritzeari buruz zenuen iritzian?

2. Nola uste duzu erantzungo diotela beste lagun batzuk galdera horri?

3. Autodeterminazioa zure egunerokotasunean aurkitzen duzun gaia da? Hala

bada, azal ezazu zein modutan eragiten dizun.

4. Zure ustez Gure Esku Dago elkarte eraginkor eta arrakastatsua izan da? Nola uste duzu izan daitekeela eraginkorragoa eta arrakastatsuagoa?

5. Zure ustez Euskal Herriko beste pertsona batzuk ere Gure Esku Dago elkarte

eraginkor eta arrakatsu bezala ikusten dute?

6. Gure Esku Dagok autodeterminazioa zuk ulertzen duzun ikupegitik bultzatzen ari da?

7. Zure iritzian, zer egin beharko luke autodeterminazioaren auzian

aurrerapausu sakonagoak emateko?

8. Nola uste duzu erantzungo diotela beste batzuk galdera horri? 2.a atala

1. Autodeterminazioaren auzian gizarte mugimenduen eta alderdi politikoen artean lankidetza dagoela uste duzu?

Page 37: Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea · 2015. 10. 20. · plataformetako blogen edukiak, Reddit bezalako taulen edukiak, estekak iragarki trukatzeko balio duen Bitly Zerbitzua

37

2. Zein motako lankidetzak ezagutzen dituzu?

3. Lankidetza hori eraginkorra da autodeterminazioan aurrerapausuak emateko?

4. Zein modutan uste duzu lankidetza hori eraginkorrago izan daitekeela?

5. Beste batzuk modu berean dekribatuko dutela pentsatzen duzu?

2.b atala

1. Euskal gizarteko beste lagun batzuk gizarte zibilaren eta alderdi politikoen artean elkarlana dagoela uste dutela pentsatzen duzu?

2. Zure ustez euskal gizarteko beste pertsona horiek lankidetza hori

eraginkortzat jotzen dute?