GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri...

38
GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA 2014KO URTEKO TXOSTENA

Transcript of GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri...

Page 1: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

GUREBERRIKUNTZA,ZURE NEGOZIOARENHAZKUNDEA

2014KOURTEKOTXOSTENA

Page 2: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

Lehendakariaren Gutuna

—TECNALIA Research & Innovation irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatu bat da, eta haren misioa ezagutza BPG bihurtzea da, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, enpresentzako negozio-aukerak sortuz.

2014ko ekitaldiarekin, 4 urteko lehen ziklo estrategikoa amaitu dugu. Ziklo horren ondoren, erakunde sendoa gara, bost zutabe estrategikotan oinarritua: ikerketa-bikaintasuna, ekonomia- eta finantza-jasangarritasuna, inpaktu ekonomiko eta soziala, nazioarteko garrantzia eta pertsona konprometituak.

Oinarri horiei buruz, garrantzitsutzat jotzen ditudan bi datu baino ez dizkizuet emango.

Alde batetik, industria-sarearen lehiakortasuna hobetzen egin dugun ekarpena; izan ere, I+G+Ban lankidetzan jardun dugun enpresen % 55ek produktu berriak merkaturatu dituzte, garapen-denborak eta -kostuak murriztu dituzte eta merkatu berrietan sartu ahal izan dira.

Bigarren datu garrantzitsu gisa, 2.430 enplegu mantendu ditugu; horietatik, 1.434 zuzenekoak dira.

2015arekin, egoera makroekonomiko berri batek markatutako aldi bat hasi dugu. Europa 2020 Estrategia eta Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen berrantolaketa dira alderdirik garrantzitsuenak.

Testuinguru horretan, TECNALIA 2020 Estrategia diseinatzen ari gara, eta urtean zehar aurkeztuko dugu. Estrategia horrek are gehiago indartuko du gure posizioa, ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko Europako erreferentzia-zentroetako bat eta Euskadiko garapen ekonomiko eta sozialerako funtsezko elementu bat izaten jarrai dezagun.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiet TECNALIA osatzen duten pertsonei, enpresei, administrazioei, bazkideei eta gure kolaboratzaileei beren laguntza eta konpromisoagatik. Eskerrik asko denoi.

—JAVIER ORMAZABAL TECNALIAKO LEHENDAKARIA

Page 3: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

Zuzendari Nagusiaren Gutuna

—2014a exijentzia handiko urtea izan da, eta gakoa testuinguru zail eta aldakor batera egokitzea izan da.

2014a 99,4 milioi euroko diru-sarrerekin amaitu dugu, eta 1,7 milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro inbertitzen jarraitu dugu gure azpiegitura zientifiko-teknologikoak eta ekipamenduak indartzeko, eta, hala, lankide ditugun enpresei eta erakundeei, eta, oro har, gizarteari balio erantsi handiagoa emateko.

Iaz, 29 patente berri eskatu genituen; guztira, 308 ditugu aktibo, 88 familiatan banatuta.

Ezagutza BPG bihurtzen dugu. Printzipio horretan sinesten dugulako, oinarri teknologikoko 2 enpresa sortu ditugu, TECNALIA Venturesek inkubazio-prozesua bizkortzeko egin duen lanari esker; ondorioz, TECNALIAtik sortutako 16 enpresa daude aktiboan, eta enplegua sortzen dute 159 lagunentzat; 2013an, 112 lagun ziren.

Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzan sinesten dugu: enpresekin, beste eragile batzuekin, ikertzaileen artean. Testuinguru horretan, azpimarratu nahi dut HORIZON 2020 Programaren lehen urtean 42 proiektu lortu ditugula; horietatik 7ren buru gara eta 15,1 milioi euroko kontratazioa egin dugu. Proiektu horietan, Espainiako 34 enpresarekin dihardugu lankidetzan, eta horietatik ia erdia EAEkoak dira. Emaitzok bat datoz programan parte hartzeko gure estrategiarekin, kontuan hartuz espezializazio handiagoa lortzeko gure negozio-dibisioetan landu behar ditugun erronka teknologikoak eta gure enpresei laguntzeko aurreikuspenak.

Testuinguru horretan, 2015ari ekin diogu egoera makroekonomikoan eta TECNALIAren beraren ibilbidean aldaketa bat egongo delako aurreikuspenarekin, eta horrelaxe ari gara antzematen urteko lehen hilabeteetan. Hala ere, TECNALIA osatzen duten eta gure lanaren oinarri diren pertsonekin eta enpresekin dugun erantzukizuna eta zuhurtasuna ditugu abiapuntu 2015. urteari ekiteko.

Erakunde konprometitua gara. Gizartea TECNALIAk egiten duen lanaz harro egotea nahi dugu, eta Euskadiko politika industrialen eta teknologikoen esparruan espezializazio adimenduneko estrategiak garatzen laguntzen jarraitu nahi dugu gure gaitasunekin.

—JOSEBA JAUREGIZAR TECNALIAKO ZUZENDARI NAGUSIA

Page 4: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

Fundazioko Patronatua

Patrono Instituzionalak

EUSKO JAURLARITZAESTÍBALIZ HERNÁEZLEYRE BILBAOALEXANDER ARRIOLAJAVIER ZARRAONANDIA ITZIAR ALKORTAMARÍA AGUIRRE

ARABAKO FORU ALDUNDIAJOSÉ ZURITA

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAJOSÉ Mª BILBAO

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAPEDRO ITURBE

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAAMAIA MASEDA

Izendapen-Patronoak

EDUARDO ANITUAINÉS ANITUAIBON APERRIBAYJON AZUAPEDRO MIGUEL ETXENIKEMª CARMEN GALLASTEGUIIÑAKI LÓPEZ GANDÁSEGUIALFONSO VEGARA

TECNALIAko Zuzendaritza KontseiluaZUZENDARI NAGUSIA

JOSEBA JAUREGIZARZUZENDARI NAGUSI ONDOKOA

IÑAKI SAN SEBASTIÁN

Zuzendaritza Korporatiboak

ELENA SCHAEIDT GARAPEN KORPORATIBOA

FERNANDO QUERONEGOZIO GARAPENA

JOSÉ MARÍA MÚGICA EKONOMIKO-FINANTZARIOA

JOSEMA VARA ERAGIKETAK

JUAN CARLOS RODRÍGUEZ ANTOLAKUNTZA

RAFAEL RUIZ PERTSONAK

Dibisio-Zuzendaritzak

JAVIER URRETA ERAIKUNTZA JASANGARRIA

FERNANDO ESPIGA GORABIDEKO NEGOZIOAK

LUIS PEDROSA ENERGIA ETA INGURUMENA

MANUEL OLARIAGA BERRIKUNTZA ESTRATEGIAK

JOSEBA LAKA ICT - EUROPEAN SOFTWARE INSTITUTE

AGUSTÍN J. SÁENZ INDUSTRIA ETA GARRAIOA

JESÚS VALERO OSASUNA

JOSÉ LUIS ELEJALDE ZERBITZU TEKNOLOGIKOAK

Patrono Osoak

DONOSTIAKO UDALAJOSU MIRENA RUIZ

BILBOKO UDALAJON ANDONI ALDEKOA

GASTEIZKO UDALAÍÑIGO BILBAO

ADEGIPEDRO Mª GUIBELALDE

CEBEKIÑAKI GARCINUÑO

SEA - ARABAKO ENPRESARIAKPASCAL GÓMEZ

IdazkariaFERNANDO IRIGOYENKUTXABANK, S.A.

LehendakariaJAVIER ORMAZABAL ORMAZABAL CORPORATE TECHNOLOGY, A.I.E.

LehendakariordeaASÍS CANALESIBERDROLA, S.A.

LehendakariordeaIGNACIOSÁENZ DE GORBEAGALDAGILEEN ELKARTEEN ESPAINIAKO FEDERAZIOA

Patrono Bazkideak

ACCIONA, S.A.PEDRO ANTONIO PÁRBOLE

ARTECHE CENTRO DE TECNOLOGÍA, A.I.E.SANTIAGO REMENTERÍA

BATZ, S.COOP.BINGEN ARANZABAL

CIE AUTOMOTIVE, S.A.JOSÉ ESMORÍS

CONSTRUCCIONES Y AUXILIAR DE FERROCARRILES, S.A.EDUARDO ETXEBERRIA

EUSKALTEL, S.A.MANUEL SALAVERRIA

FAGOR EDERLAN, S.COOP.JUAN MARÍA PALENCIA

GALDAGILEEN ELKARTEEN ESPAINIAKO FEDERAZIOAIGNACIO SÁENZ DE GORBEA

FÉLIX IRAOLA

GAMESA INNOVATION AND TECHNOLOGY, S.L.JOSÉ ANTONIO MALUMBRES

GERDAU INVESTIGACIÓN Y DESARROLLO EUROPA, S.L.JOSÉ ANTONIO JAINAGA

GRUPO IGUALMEQUISA, S.A.JOSÉ ANDRÉS GORRICHO

GRUPO TAMOIN, S.A.ANTONIO BARRENECHEA

IBARMIA INNOVATEK, S.L.U.KOLDO ARANDIA

IBERDROLA, S.A.ASÍS CANALES

IBERMÁTICA, S.A.IÑAKI REMENTERÍA

INDRA SISTEMAS, S.A.JOSE LUIS ANGOSO

INGETEAM, S.A.EDUARDO GIMÉNEZ

KUTXABANK, S.A.FERNANDO IRIGOYEN

LUIS GOENAGA

ORMAZABAL CORPORATE TECHNOLOGY, A.I.E.JAVIER ORMAZABAL

SOCIEDAD FINANCIERA Y MINERA, S.A. CEMENTOS REZOLAJOSÉ MARÍA ECHARRI

TUBACEX, S.A.ÁLVARO VIDEGAIN

VICINAY, S.A.JESÚS NAVAS

ZIV APLICACIONES Y TECNOLOGÍA, S.L.NORBERTO SANTIAGO

Page 5: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

Bazkide Laguntzaileak

TECNALIA RESEARCH & INNOVATION FUNDAZIOKO BAZKIDE LAGUNTZAILEAK

ACCIONA, S.A.

AIANOX, S.A.

AKABA, S.A.

AL AIR LIQUIDE ESPAÑA, S.A.

AMURRIO FERROCARRIL, S.A.

ARCELORMITTAL BASQUE COUNTRY RESEARCH CENTRE, A.I.E.

ARTECHE CENTRO DE TECNOLOGIA, A.I.E.

BATZ, S.COOP.

BILBOMÁTICA, S.A.

BOSTLAN, S.A.

BURDINOLA

CEMENTOS LEMONA, S.A.

CESA | COMPAÑÍA ESPAÑOLA DE SISTEMAS AERONÁUTICOS

CIE AUTOMOTIVE, S.A.

COMPOSITES GUREA

CONSTRUCCIONES Y AUXILIAR DE FERROCARRILES, S.A. (CAF)

EPTISA CINSA INGENIERÍA Y CALIDAD, S.A.

EUSKAL FORGING, S.A.

EUSKALTEL, S.A.

FAGOR EDERLAN, S.COOP.

GALDAGILEEN ELKARTEEN ESPAINIAKO FEDERAZIOA

FUNDACIÓN TECNALIA COLOMBIA

FUNDICIONES DEL ESTANDA, S.A.

FUNDICIONES EN CÁSCARA, S.A.

GAMESA INNOVATION TECHNOLOGY, S.L.

GERDAU INVESTIGACIÓN Y DESARROLLOEUROPA, S.L.

GRUPO AERNNOVA

GRUPO IGUALMEQUISA, S.A.

GRUPO TAMOIN, S.A.

GRUPO WISCO

GUASCOR POWER INVESTIGACIÓN Y DESARROLLO, S.A.U.

IBARMIA INNOVATEK, S.L.U.

IBERDROLA, S.A.

IBERMÁTICA, S.A.

INDRA SISTEMAS, S.A.

INGETEAM, S.A.

ITC INTECA (INGENIERÍA Y TÉCNICAS DE CALIDAD, S.L.)

JAURE, S.A.

JEZ SISTEMAS FERROVIARIOS, S.L.

KEREON PARTNERS, S.A.

KUTXABANK, S.A.

LAN MOBEL, S.COOP.

M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

NICOLÁS CORREA, S.A.

ODEI, S.A.

PETRÓLEOS DEL NORTE, S.A. (PETRONOR)

PRAXAIR ESPAÑA, S.L.U.

SAPA PLACENCIA

SDAD. FINANCIERA Y MINERA, S.A. CEMENTOS REZOLA

SUSMENDI, S.L.

TALLERES PROTEGIDOS GUREAK, S.A.

TRADEBE, S.A.

TUBACEX, S.A.

ULMA HORMIGÓN POLÍMERO, S.COOP.

VELATIA, S.L.

VICINAY CADENAS, S.A.

VITORIANA DE PLÁSTICA, S.A.

ZIV APLICACIONES Y TECNOLOGÍA, S.L.

BILBOKO UDALA

DONOSTIAKO UDALA

GASTEIZKO UDALA

DEUSTUKO UNIBERTSITATEA

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA

Page 6: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

Gure berrikuntza, zure negozioaren hazkundea

—TECNALIA ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko Espainiako lehen zentroa da, eta Europako garrantzitsuenetariko bat. Teknologia, irmotasuna, eraginkortasuna, ausardia eta irudimena, dena batean.

Inspiring Business, teknologiatik merkatura.

TECNALIA irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatu bat da, zeinaren asmoa baita zure negozioak hobeto lehiatzeko soluzio teknologikoak garatzea, aldi berean pertsonen eta, oro har, gizartearen ongizatea bultzatuz.

Bere leloak, Inspiring Business-ek, bi errealitate biltzen, hurbiltzen eta bateratzen ditu: teknologia eta merkatua.

TECNALIAn, etorkizunak dakarzkigun erronkei aurrea hartzen diegu, balioa ematen duten eta merkatuan benetako emaitzak dituzten irtenbide teknologikoak, irudimentsuak eta sormen handikoak irudikatzeko, identifikatzeko eta garatzeko. Jakintza BPG bihurtzen dugu pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, enpresetan negozio-aukerak sortuz.

Page 7: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

Gure Pertsonak

—TECNALIAren baliorik handiena lantaldea da: 1.400 aditu baino gehiago ezagutza BPG bihurtzeko ahaleginetan pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, enpresetan negozio-aukerak sortuz.

29 nazionalitatetako adituak, mundu osoan 22 egoitzatan banatuak; sormena eta irudimena erabiliz, 4.000 bezero baino gehiagorentzat irtenbide teknologiko integralak irudikatzen, identifikatzen eta garatzen dituzte, bezero bakoitzari arreta pertsonalizatua eta diziplina anitzekoa emanez.

1/ Etorkizunarekiko Konpromisoa2/ Negozio-ikuspegia3/ Ikerketan irmotasuna4/ Sormen eraginkorra5/ Malgutasuna6/ Konektagarritasuna

202 DOKTORE

159 PERTSONA OTEB-ETAN

29 NAZIONALITATE

6 GURE GIZA TALDEAREN BALIOAK

41 URTEKO BATEZ BESTEKO ADINA

1.434

56%

44%

LANGILE

GIZONEZKOAK

EMAKUMEZKOAK

Page 8: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

Zergatik TECNALIA?

1. Espainiako lehenengo erakunde pribatua da, EBko VII. EsparruProgramako kontratazioei, partaidetzari etagidatutako proiektuen kopuruari dagokienez.

Esperientziatik eta espezializaziotik egiten dugu lan, ikerketako bikaintasunaren bidez eta irtenbide integralak eskainiz. Gizateriaren erronkei aurre egiteko ikertzen dugu, mundura konektatuta eta mundu osoan jardunez..

Teknologiaren bidez balioa ematen dugulako

TECNALIA VALUE gure zerbitzu-eskaintza da, enpresen beharretara bideratua.Eskaintza honekin, erronka eta arazo konplexuei ekin diezaiekegu, eta gure bezeroekin irtenbide pertsonalizatuak gara ditzakegu, haien negozioak bere ahalmen guztia balia dezan, hobeto lehiatu dadin eta errentagarria izan dadin.

Gure eskaintzagatik: bereizia eta berritzailea

Teknologiaren bidez zure negozioa eraldatzen dugulako

Bestelako negozio-ikuspegi bat eskaintzen dugu: teknologiaren bidez balioa ematen duten konponbideak garatzen ditugu enpresekin. Konponbide lehiakorrak dira, negozioak eraldatzen eta hazten laguntzen dutenak eta enpresen eta gizartearen etorkizuna hobetzen dutenak.

Page 9: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

—Europar Batzordeak balantze gisa argitaratu duen VII. Esparru Programaren monitorizazio-txostenaren arabera (“Seventh FP7 Monitoring Report 2013”), VII. Esparru Programan parte hartu duten Europako 32.000 erakunde baino gehiagotatik 23.a da TECNALIA, parte-hartzeari dagokionez.

Rankinean, 11. lekuan dago Europako ikerketa-zentroen artean (Fraunhofer, Cea eta VTT bezala) eta bigarren Espainiakoen artean, CSICen atzetik. Haiek guztiak TECNALIA baino askoz handiagoak dira.

377 proiektu egin ditu guztira TECNALIAk, eta 81etan izan du lidergoa. Haietan,131 milioi euroko kontratazioa egin da; hau da, ia Euskadik lortu duenaren % 30 eta Espainiak lortu duenaren % 4tik gertu.

Proiektu horietan, Europako 2.890 erakunderekin batera parte hartu du TECNALIAk; haietatik 146 EAEkoak dira, eta 424 Espainiako beste lurralde batzuetakoak.

EAEko 109 enpresarekin eta Espainiako beste lurraldeetako 297 enpresarekin lankidetzan jardun du TECNALIAk. Enpresekiko lankidetzaren ratiorik onena duen Europako ikerketa-zentroa da.

Erreferentzia Europan

Postua Erakundea Mota Herrialdea

1 CNRS - CENTRE NATIONAL DE LA RECHERCHE SCIENTIFIQUE REC FR

2 FRAUNHOFER-GESELLSCHAFT REC DE

3 CEA - COMMISSARIAT A L’ENERGIE ATOMIQUE REC FR

4 THE UNIVERSITY OF CAMBRIDGE HES UK

5 THE UNIVERSITY OF OXFORD HES UK

6 CONSEJO SUPERIOR DE INVESTIGACIONES CIENTÍFICAS REC ES

7 CONSIGLIO NAZIONALE DELLE RICERCHE REC IT

8 MAX PLANCK GESELLSCHAFT REC DE

9 IMPERIAL COLLEGE OF SCIENCE, TECHNOLOGY AND MEDICINE HES UK

10 UNIVERSITY COLLEGE LONDON HES UK

11 EIDGENOESSISCHE TECHNISCHE HOCHSCHULE ZUERICH HES CH

12 KATHOLIEKE UNIVERSITEIT LEUVEN HES BE

13 ECOLE POLYTECHNIQUE FEDERALE DE LAUSANNE HES CH

14 VTT REC FI

15 DEUTSCHES ZENTRUM FUER LUFT - UND RAUMFAHRT EV REC DE

16 TNO REC NL

17 INSTITUT NATIONAL DE LA SANTE ET DE LA RECHERCHE MEDICALE REC FR

18 DANMARKS TEKNISKE UNIVERSITET HES DK

19 TECHNISCHE UNIVERSITEIT DELFT HES NL

20 THE UNIVERSITY OF EDINBURGH HES UK

21 KOBENHAVNS UNIVERSITET HES DK

22 THE UNIVERSITY OF MANCHESTER HES UK

23 TECNALIA RESEARCH & INNOVATION FUNDAZIOA

REC ES

24 JRC - JOINT RESEARCH CENTRE- EUROPEAN COMMISSION REC EU

25 KARLSRUHER INSTITUT FUER TECHNOLOGIE HES DE

VII. ESPARRU PROGRAMAKO PARTE-HARTZEA (2007-2013)

ITURRIA: SEVENTH FP7 MONITORING REPORT 2013 (EUROPEAN COMMISSION)

* REC: RESEARCH ORGANISATION* HES: HIGHER OR SECONDARY EDUCATION ORGANISATION

Page 10: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

Erreferentzia Europan

ARRAKASTAREN GAKO BATZUK

TECNALIAren arrakastaren gakoetako bat izan da Europako 60 ekimen publiko-pribatu eta elkarte garrantzitsuetan baino gehiagotan duen posizionamendua.

Europako plataforma teknologikoen zuzendaritza-batzordeetan parte hartu du, hala nola Manufuture, Artemisia edo SmartGrids-etan; partaidetza publiko eta pribatuak egin ditu, hala nola Factories of the Future, Green Cars edo Energy Efficient Building; KIC (Knowledge and Innovation Communities) batzuetako kidea da, hala nola InnoEnergy-koa eta Raw MatTERS-ekoa, eta beste batzuen merkaturatzean parte hartu du, hala nola Added-value Manufacturingenean (EAEren apustu handia) edo Elikadurarenean (AZTI-Tecnaliarekin lankidetzan).

EARTOren Zuzendaritza Batzordean ere parte

hartzen du. EARTOK Europako 350 ikerketa zentro baino gehiago ordezkatzen ditu, eta Eurotech taldeko kidea ere bada.

Enpresekiko lankidetza handitzeko beste arrakasta-faktore bat da esparru-programako Parte-hartzeari Laguntzeko Bulegoa: bulego-eredu berri bat da, aukerak detektatzen dituena, emaitzak ustiatzen dituena eta proposamenak, kontratuaren negoziazioa eta proiektuaren garapena prestatzen dituena.

HORIZON 2020ko LEHEN URTEA

HORIZON 2020ren lehen urtean, 42 proiektu lortu ditu TECNALIAk, horietako 7ren buru izan da, eta 15,1 milioi euroko kontratazioa egin du.

H2020az gain, Europako beste programa batzuen esparruan, beste 18 proiektu ere lortu ditu TECNALIAk 2014. urtean; hau da, beste 2,2 milioi euroko kontratazioa.

2014ko lorpenen artean, nabarmentzekoa da KIC Raw MatTERSen parte hartu izana Mondragon Korporazioarekin, EHUrekin eta beste enpresa batzuekin, hala nola Indumental, Gerdau eta Calcinorrekin.

42 34715,1 15,1

7

42

34

PROIEKTUKONTRATATUAK

ENPRESAKOLABORATZAILEAK

BURUIZANDAKO

PROIEKTUAK

KONTRATAZIOA (MILOI €)

Page 11: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

Presentzia Globala

EGOITZA NAGUSIADonostia (Espainia)

MERKATARITZA-SAREA ArgentinaAustraliaBrasilBulgaria Kanada Txile TxinaKolonbia KoreaEkuador Egipto

FinlandiaFrantziaHungariaItalia PanamaPeruPortugalUruguai

ORDEZKARITZAK ATZERRIANKolonbia (Bogota eta Medellin) Frantzia (Montpellier) Italia (Pisa) Mexiko (Mexiko Hiria eta Monterrey) Serbia (Belgrad)

BERRIKUNTZA-ZENTRO ELKARTUAKBulgaria (Sofia) | ESICenter Eastern Europe Egipto (Kairo) | ESICenter SECC Frantzia (Angelu) | Nobatek

ALIANTZAKCAAM: TxinaCLAUT: MexikoCIDESI: MexikoJIIP: BelgikaNUTES: BrasilSEI: AEBUNIVERSITY OF STRATHCLYDE: Eskozia

Page 12: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

TECNALIA VALUE

Kudeaketa-Txostena

Page 13: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

TECNALIA VALUE

GIZARTEAREN ETA EKONOMIAREN ZENBAIT DESAFIO HANDI NEGOZIO-AUKERA IZAN DAITEZKE ZURE ENPRESARENTZAT.

Desafio horiek kontuan harturik, teknologiaren bidez zure negoziorako abantaila eta arrakasta nola sortu ikertzen dihardu TECNALIAk, elkarren artean erabat lotuak dauden 7 negozio-dibisiotan oinarritutako eredu operatibo bati esker. Etorkizuneko erronkei erantzuteko gai diren oinarri teknologikoko proiektuak garatzeko ikertzen dugu. ikertzen dugu.

Etorkizuna gaur ari da eraikitzen.

Prest al zaude?

Page 14: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

TECNALIA VALUE

TECNALIA VALUE

—TECNALIA VALUE enpresen eta haien behar zehatzen inguruko gure zeharkako zerbitzu-eskaintza da. Eskaintza bereizia eta berritzailea, gure bezeroei irtenbide teknologiko pertsonalizatuak eskaintzeko aukera ematen diguna proiektuaren etapa guztiak haiekin landuz: inspirazioa, inplementazioa, garapena eta prozesuan laguntzea. Hala, negozio bakoitzak bere ahalmen guztia baliatzea, hobeto lehiatzea eta errentagarria izatea lortzen dugu.

INSPIRATZEA

ZURE PROIEKTUA

INBERTSIO-AUKERAK

ZERBITZU TEKNOLOGIKO AURRERATUAK

I+G+BKO PROIEKTUAK

TEKNOLOGIA- ETA BERRIKUNTZA-ESTRATEGIA

INPLEMENTATZEA

LAGUNTZEA

GARATZEA

Page 15: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

TEKNOLOGIA- ETA BERRIKUNTZA-ESTRATEGIAK –BETI AURRETIK

INSPIRATZEA

—Oinarri teknologikoko berrikuntza-estrategien gaineko aholkularitza. Helburua: enpresen hazkundea eta dibertsifikazioa. Teknologiaren eta enpresa-kudeaketaren gaineko gure jakintzatik abiatuta negozio-ekimen berriak atzematen eta haiek garatzen laguntzen diegu enpresei, aukerak hautemanez eta emaitza bihurtuz.

Page 16: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

ADEGIren eta TECNALIAren ekimen bat da ELKARBERRI, Gipuzkoako Foru Aldundiaren parte-hartze eta finantzazioa dituena, eta EAEko ETE-ei berritzen eta dibertsifikatzen laguntzeen die enpresen arteko lankidetzaren bidez.

Proiektu horren helburua da negozio-aukerak identifikatzea, negozio-aukera horiek lankidetzan garatzeko; horretarako, negozio-eredua definitu behar da, eta merkatu-azterketa egin. Horrez gain, pertsonak trebatzen dira proiektu partekatuak identifikatzeko eta kudeatzeko metodologia bat aplikatzeko lanetan. Asmoa da

negozio-aukera bat lantzea produktu-, teknologia- edo merkatu-mailan, 2015eko lehenengo seihilekoan, hiru talderekin eta gehienez 20 enpresarekin.

Bestetik, Bizkaiko Foru Aldundiak 2014an CooLab ekimena jarri zuen martxan TECNALIAren laguntza teknologikoarekin, enpresen arteko lankidetza sustatzeko eta haien nazioartekotzea bultzatzeko, produktu edo zerbitzu bat elkarrekin sortuz. Guztira, 34 enpresak parte hartu dute ekimen horretan, eta 10 jarduera-eremu identifikatu ziren. Handik abiatuta, hiru talde sortu ziren, eta, talde haietan, 10

enpresak 3 lankidetza-proiektu garatu zituzten: erabiltzailearen esperientzian oinarritutako produktu berri bat, marketin promozionala eta estrategikoa garatzeko; IKTen integrazioan oinarritutako produktu bat, haur-parkeetako erabiltzaileen esperientzia hobetzeko; eta mantentze-lan prediktiboen zerbitzu bat.

ENPRESA INDUSTRIALEI LAGUNTZEKO ELKARLANA.

TECNALIAk hitzarmenak egiten eta bultzatzen ditu, ETE-etan eta mikroETE-etan berrikuntza sustatzeko.

Page 17: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

I+D+Bko PROIEKTUAK–EKITEKO UNEA

GARATZEA

—TECNALIA, produktu eta prozesu berriak garatzeko nahiz lehengoak hobetzeko bazkide estrategikoa. I+G+Bko proiektu malguak eta erakunde bakoitzaren ezaugarrietara moldatzeko modukoak, balioa sortzea eta merkatua lehentasun dituztenak, enpresen eta gizartearen etorkizun lehiakorra harturik helburu. I+G+Bko proiektuak eskaintzen ditu TECNALIAk aplikazio teknologikoen arlo esanguratsuenetan.

Page 18: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

INDUSTRIA ETA ETORKIZUNEKO FABRIKA

Industria 4.0ren estrategia gizatiarragoa eta errespetutsuagoa da pertsonekin maila guztietan, eta langileen segurtasuna du ardatz. Horren adibidea da Petronorren findegian aplikatutako irtenbidea, instalazioaren mantentze- eta muntatze-lanetan diharduten langileen laneko segurtasunera bideratua. Sistema pilotua eta aitzindaria da, TECNALIAk garatua, instalazio handietan eta gune itxietan langileak lokalizatzeko informazioa jasotzen duena.

Gailu horren bidez, langileak lokaliza daitezke, larrialdi-dei bati edo ebakuazio-planari erantzuten ez

badiote. Komunikazio-teknologiak erabiltzen dituzten bi funtzionalitate ditu: alde batetik, txartel bidezko sarrerak kontrolatzen ditu, eta langileek gune itxietan egiten dituzten sarrera-irteeren berri ematen du, eta, bestetik, pertsonak geoposizionatzen ditu haririk gabeko balizen bidez.

Kokapena jakinarazteko, langileek ekipo pertsonalean daramate kokapenaren informazioa kontrol-sistema zentralera bidaltzen duen gailu miniaturizatua (industrial wearables). Egindako probek eta garatutako ekipoaren funtzionamenduak oso emaitza positiboak izan dituzte, bai

teknologiari dagokionez, bai erabiltzaileei dagokienez, eta horrek ateak irekitzen ditu soluzio eta teknologia horiek antzeko arazoak dituzten beste kasu batzuetan ere erabiltzeko.

PERTSONEN SEGURTASUNERAKO “WEARABLE” INDUSTRIALAK, PETRONORREN FINDEGIAN.

Industria 4.0ren erronkei aurre egiten diegu, etorkizuneko fabriketan langileen segurtasunari laguntzeko teknologia garatuz.

Page 19: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

GARRAIO JASANGARRIA

Lehenengo industria-iraultza burdinan eta ikatzean oinarritu zen. Gero, beste metal batzuk (aluminioa, magnesioa, titanioa...) eta aleazio berri batzuk (invar...) erabiltzen hasi gara gure inguruan; propietate hobeak dituzten produktuak, arinagoak eta maneiagarriagoak.

Altzairu-gradu berrietatik hasi eta material konposatuetaraino material berrien definizioan eta diseinuan eta haiek erabiltzeko bideragarriak diren prozesu industrialen garapenean duen ezagutza eskainiz egiten dio aurre TECNALIAk gizartearen bilakaeraren parte horri.

Automobilgintzan erabilera praktikoa izan dezaten (pisu totala murriztuz eta joan-etorrietarako energia aurreztuz, segurtasuna eta erosotasuna arriskuan jarri gabe), TECNALIAk DYNACELL jarri du martxan. Laborategi bat eta zelula automatizatu bat da, non materialak eta prozesuak kontzeptu berri integral batekin konbinatzen dituzten fabrikazio-teknologiak aplikatzen diren.

Adibidez, aleazioen beroko estanpazioa eta material konposatuzko piezen fabrikazio automatikoa erabili dira, material desberdinak lotzeko prozesu berriak

aplikatuz (hala nola laserra edo itsasgarriak), eta etorkizuneko fabrikan aplikatuko dira teknologia horiek, ibilgailuen hurrengo belaunaldia ekoizteko.

DYNACELL erabiltzen duten proiektuetako bat “BEHICLE” da; Europako proiektu bat da, non material anitzeko egiturek ibilgailu berrien segurtasuna bermatzen duten.

AUTOMOBILGINTZAKO MATERIAL ANITZEKO EGITURA AURRERATUEN ETORKIZUNARI BEGIRA.

Elektrifikazioan aurrera egiteko, fabrikazio-kostuak murrizteko eta bidaiarien segurtasuna handitzeko funtsezko elementuak dira egitura hauek.

Page 20: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

KARBONO-EMISIO GUTXIKO ENERGIA

Energia biltegiratzeko SAGER sistema, segurua eta kostu txikikoa, IBERDROLAren Arkimedes Transformazio Zentroan instalatu dute, Jundizen, Gasteizen. AEG, IBERDROLA eta TECNALIAk garatu dute proiektu hau. 2012an hasita, azken hiru urte hauetan sistema diseinatu, instalatu eta banaketako sare elektrikora lotu dute.

SAGERek erronka teknologiko garrantzitsuei egin die aurre; besteak beste, hauek egin ditu: tamaina eta eraginkortasun handiko bihurgailuen garapena, kudeaketa energetiko malgua eta eraginkorra, eta energia metatzeko teknologien garapena.

Proiektuan, hainbat elementu berritzaile dituen landa-instalazio baten diseinua, garapena, instalazioa, integrazioa eta baliozkotzea sartzen dira.

Teknologiaren alorra alde batera utzita, proiektu honekin frogatzen da badagoela epe laburreko bideragarritasun ekonomikoa, metatze geldikorraren kostu handiak saihestuz gero. Horretarako, SAGERek berun-azidoko bateria aurreratuak erabiltzen ditu; ohiko berunaren sendotasuna eta neurrizko kostua mantentzen dituztenez, balio-bizitza luzeagoa dute, bai oinarriko teknologiagatik, bai haririk gabeko

komunikazioetan oinarritutako kontrol-sistema berritzaileagatik.

Proiektuak arrakasta izateko, garrantzitsuak izan dira Eusko Jaurlaritzaren laguntza, Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren bidez, (SPRI) eta Gasteizko Udalarena, Sustapen Ekonomikoaren Sailaren bidez.

SAGER ENERGIA BILTEGIRATZEKO SISTEMA BAT DA, ELEKTRIZITATEA METATZEKO GASTUAK MURRIZTEKO.

Energia biltegiratzea ezinbestekoa izango da energiaren kalitatea hobetzeko, horniduraren egonkortasuna eta fidagarritasuna bermatzeko eta energia berriztagarriaren sarean errazago integratzeko.

Page 21: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

Gero eta gehiago bizitzea gizartearen lorpen handia da, zalantzarik gabe, eta horren aurrean, hobeto bizitzea da erronka nagusia. Horri erantzuteko, TECNALIAk negozio-aukera diren eta gizartean eta enpresa-sarean eragina duten teknologiak garatzearen aldeko apustua egiten du. Pertsonen autonomia bermatzen duten eta zahartze aktiboa sustatzen duten teknologiak, besteak beste. Azken batean, bizi-itxaropen berriak eskaintzen dizkigun urteak hobeak izaten laguntzen duten teknologiak.Hala, TECNALIAk, FIK ekimenaren esparruan, estimulazio elektriko funtzionalaren kontzeptu berri

bat garatu eta patentatu du, FES-a izenekoa. Iktusa izan duten pazienteen goiko eta beheko gorputz-adarren errehabilitaziorako eta tratamendu neuromuskularrerako bi sistema dira. Gailu horiek abantaila handiak dituzte merkatuan dauden soluzioekin alderatuta; izan ere, errendimendu funtzionala handitzen dute, eta estimulazioaren emaitzak hobetzen dituzte.Mugimendu motorrean aukera handiagoa eskaintzen dute, estimulatu beharreko muskuluen hautaketa hobetzen dute, eta neke gutxiago eragiten dute. Gainera, haririk gabeak dira, erabilerrazak

eta ia edozein arroparen azpian erabil daitezke. TECNALIAk 2015ean estimulazio elektriko funtzionalean oinarritutako teknologia duten gailuak merkaturatzeko oinarri teknologikoko enpresa berri bat sortzea aurreikusten du.

ZAHARTZEA

Gehiago eta hobeto bizitzeko erronkari aurre egiten diogu, merkatuan dauden soluzioekin alderatuta abantaila handiak dituzten gailu hauen garapenari esker.

ESTIMULAZIOELEKTRIKO FUNTZIONALEKO GAILUAK, IKTUSA IZAN DUTENPAZIENTEEN ERRE-HABILITAZIORAKO.

Page 22: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

TECNALIAk QING SOLUTIONS plataforma garatu du, enpresek, batez ere hotelen sektorekoek, eskumuturreko adimendun baten bidez zerbitzu berri batzuk eskain diezazkioten beren bezeroei (wearable gailua; hau da, soinean eraman daitekeena). Plataformak erabiltzaileei segurtasuna eta erosotasuna ematen dizkie ordainketak egitean, guneetara sartzean eta sare sozialak erabiltzean, eta zerbitzu pertsonalizatuak ere lor ditzakete hotelean.

Garapen teknologiko horren bidez, zeinak zenbait eremutara modu seguruan eta kontrolatuan sartzea

ahalbidetzen baitu, Onityk, hotelak kudeatzeko soluzio ugariren hornitzaile liderrak, bere soluzio- eta zerbitzu-aukera handitu du, eta sarraila elektronikoen fabrikatzaile arrunta baino gehiago izatera pasatu da.

Horrez gain, esperientzia pertsonalizatuak diseinatzeko aukera ematen du, diru-sarreren eredu berriak sortuz eta bezeroa hobeto ezagutuz. Horrela izan zen wearable teknologia hau 2014ko udako kanpainan erabili zuten bi arrakasta-kasu hauetan: Ushuaïa Ibiza Beach Hotel eta Hard Rock Hotel Ibiza.

TECNALIAk bai fabrikazio-enpresetara (Onity) bai zerbitzu-enpresetara (hotelak) egiten dituen gerturatze positibo horiek mundu digital eta hiperkonektatu bateko negozio-eredu berrien adibideak dira.

MUNDU DIGITAL ETA HIPERKONEKTATUA

SARRAILA SEGURUAGO ETA EROSOAGOETARAKO TEKNOLOGIA.

Onity enpresak TECNALIAaren teknologia integratuko du, bere sarrailek NFC teknologia izan dezaten.

Page 23: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

Erakunde eta enpresan hauek hartu dute parte eredua sortzen: Euspen, S.A., Sukia Eraikuntzak, S.A., Aislamientos Arellano, S.L., Ulma Hormigón Polímero, S.Coop., Beissier, S.A., Guardian Llodio, S.L., Giroa, S.A., Eraikune - Euskadiko Eraikuntza Klusterra eta TECNALIA.

Eredu hori, ZERO BASQUETXEA - ZeBe eredua izenekoa, SPRIren ETORGAI programaren esparruan garatu da, eta birgaitze energetikoaren prozesuko alderdi garrantzitsu guztiak hartzen ditu kontuan; eraikuntzan birgaitze energetikoko ekintzak masiboki ezartzea eragozten duten oztopoak gainditzen ditu, eta modu integralean lantzen ditu alderdi eta soluzio teknologikoak, alderdi sozialak, kudeaketa eta finantzazioa.

Birgaitutako eraikinetan, energia primarioaren gehienezko kontsumoa 70 kWh/m2urte izatea lortu nahi da. ZeBe eredua aplikatzean, % 70-% 75 txikitzen da jatorrizko kontsumoa, eta ez da ohiko birgaitze-soluzioak baino % 5 baino garestiagoa.

Aurreko irizpideei jarraitzeko aukera ematen die ereduak eraikuntza-enpresei: informazioaren eta jarraibideen bidez herritarrak kontzientziatuz, erabiltzaileek beren gain har ditzaketen ordainketa-mekanismoak eskainiz, kasu askotan gidatzat balio duen jarduera-eredu bat garatuz eta, prestazio eta prezioei dagokienez, ahalik eta soluziorik optimizatuenak erabiliz.

ZeBe ereduak sei birgaitze-egoera hartzen ditu kontuan: mende-hasierako eraikinak, langileen

etxebizitzak eta zabalguneetako etxebizitzak, bai isurialde kantauriarrekoak, bai EAEko erdigunekoak. Bizilagun bakoitzaren hasierako kasuistikatik abiatuta, kasu bakoitzean berogailuan zenbat aurreztu daitekeen kalkulatzen da.

Horrelako eredu integratuek eraikuntzako eragileak birgaitzeetara birmoldatzen laguntzen dute eta, hala, enplegua sortzen, ekonomia berraktibatzeko asmoz obra berrien alternatiba diren jarduerak sustatzera bideratzen diren politika ekonomikoekin bat eginez eta Etorkizuneko Hirien erronkari lagunduz, plangintza eta hiri-berroneratzearen bidez.

Esku hartu aurretik.

Esku hartu ondoren.

HIRIEN ETORKIZUNA

EAE-KO ERAIKINETAN APLIKATZEKO MODUKO BIRGAITZE ENERGETIKOKO EREDUA.

Berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioak murrizten ditugu, eta energia aurrezten dugu eraikuntzan.

Page 24: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

Ekuadorreko Delsitanisagua, Coca Codo Sinclair, Quijos eta Toachi-Pilatón zentral hidroelektrikoak aztertu dira, klima-aldaketaren eraginaren aurrean duten ahultasuna aztertzeko. TECNALIAk eta CIATek (Nekazaritza Tropikalaren Nazioarteko Zentroa) Klima Aldaketara Egokitzeko Zuzendaritza Nazionalarentzat egin dute azterketa hori. Zuzendaritza Nazionala proiektuaren koordinatzailea da, eta Ekuadorreko Ingurumen Ministerioko Klima Aldaketaren Idazkariordetzaren barnean dago.

Azterketa Ekuadorreko Klima Aldaketara Egokitzeko Plan Nazionalaren eta Estrategiaren barruan egin da, eta zentral horiek

dauden Ekuadorreko zazpi azpierro hidrografikoetako gaur egungo eta etorkizuneko klimaren ezaugarriak zehaztu nahi izan dira, haietako bakoitzean emarien eta sedimentuen proiekzioak eginez. Informazio hori energia-potentziaren eta -ekoizpenaren proiekzioak egiteko oinarria da, eta proiekzio horiek klima-aldaketaren eragin ekonomikoa zehazteko aukera ematen dute. Azterketaren azken helburua da klima-aldaketara egokitzeko neurriak zehaztea aztertutako zentral bakoitzerako. Neurri horietako asko arro hidrografikoen kudeaketa integratuan oinarrituko dira.

Azterketa horietan aplikatu beharreko metodologia laneko tailer batean

aurkeztu da, non erakunde hauek parte hartu baitute: Elektrizitatearen eta Energia Berriztagarriaren Ministerioa (MEER), Efizientzia Energetikoaren eta Energia Berriztagarrien Institutu Nazionala (INER), Elektrizitatearen Kontseilu Nazionala (CONELEC), CELEC-ENERNORTE, HIDROTOAPI, COCA CODO SINCLAIR EP, SENAGUA eta Meteorologia eta Hidrologia Institutu Nazionala (INAMHI). Horiez gain, Ingurumen Ministerioko, Nazioarteko Lankidetzarako Elkarte Alemaniarreko (GIZ) eta Andeetako Sustapen Korporazioko (CAF) ordezkariek parte hartu dute.

KLIMA-ALDAKETA

EKUADORREKO ZENTRAL HIDROELEKTRIKO ENBLEMATIKOEK KLIMA-ALDAKETAREN ERAGINAREN AURREAN DUTEN AHULTASUNAREN AZTERKETA.

Analisian, klima-aldaketara egokitzeko neurriak zehaztuko eta ezarriko dira, Ekuadorreko Estatuak hidroenergia-proiektuetan egin duen inbertsioa zaintzeko.

Page 25: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

ZERBITZU TEKNOLOGIKO AURRERATUAK–EBALUAZIOA ETA DIAGNOSIA

LAGUNTZEA

—50 urte baino gehiagoko esperientzia dugu zerbitzu teknologiko espezializatuak eskaintzen produktuen, materialen eta prozesuen ebaluazioaren eta diagnosiaren alorrean. Trebakuntza handiko talde teknikoa dugu, oso zaildua laborategian, eta industriaren lehiakortasuna hobetzea du beti xede. Estatuko eta nazioarteko akreditazio eta aintzatespen ugarik gure zerbitzuen fidagarritasuna bermatzen dute.

Page 26: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

BEISSIERen SATE sistemetan CE marka jartzeko TECNALIAk egin duen lanean, solaskide bakar bat izan du EAEko enpresak prozesu guztian; hala, erraztu egiten da lanen koordinazioa (produktuaren ebaluazioa, laborategiko saiakuntzak eta Erakunde Jakinaraziarekin lotutako lanak). Sistema horiek oso-osorik Beissieren Bulego Teknikoak garatu ditu, horrelako produktuetan duen esperientziaz baliatuta, eta TECNALIAren laborategietan egin zaizkie ETAG 004n, “Isolamendu termikoa kanpotik duten sistemak, emokadurarekin” gidalerroan

zehazten diren saiakuntza zorrotzak.

Lortutako emaitzetan oinarritu da aipatutako EETetan eta BEISSIER SAUk egindako Prestazioen Aitorpenean jasotzen den produktu-ebaluazioa. EET guztietan bezala, argitaratu aurretik, dokumentuak EOTAko (European Organisation for Technical Assessment) kide guztietatik igaro dira, eta haien onespena lortu dute. CE marka jarri aurretik, TECNALIAk, 1292 zenbakiko Erakunde Jakinarazia den aldetik, bi sistema horiei BEISSIER SAUren instalazioetan (Errenterian)

egin zaien Fabrikako Ekoizpen Kontrola ebaluatu du, eta hari dagokion adostasun-ziurtagiria igorri du.

INDUSTRIA ETA ETORKIZUNEKO FABRIKA

BEISSIER-EK BI EET (EUROPAKO EBALUAZIO TEKNIKO) ETA CE MARKA LORTU DITU SATE SISTEMETARAKO.

TECNALIA izan da EETak egiteko eta Fabrikako Ekoizpen Kontrola ebaluatzeko Ebaluazio Teknikoko Erakunde hautatua.

Page 27: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

INBERTSIO-AUKERAK–NEGOZIO BERRIAK

EZARTZEA

—I+G+Baren eta enpresen lehia errealaren arteko behar-beharrezko zubia da TECNALIA. Oinarri teknologikoko enpresetan negozioa —jabetza industrial gisa—, ezagutza edo parte-hartzea sortzeko prest dauden aktibo teknologikoak garatzen ditugu. Horretarako, baliabide hauek ditugu: IBF (enpresen foro bat da, eta TECNALIAk negozio-aukerak ematen dizkie sistematikoki eta lehentasunez) eta TECNALIA VENTURES, S.L. (I+G propioa sustatzen duen eta aktibo teknologiko berritzaileen bizi-zikloa kudeatzen duen enpresa bat da).

Page 28: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

INDUSTRIA ETA ETORKIZUNEKO FABRIKA

TECNALIA, INSERTEC eta LORAMENDIk galdaketaren sektorea bultzatzeko sortu duten enpresa bat da ILT Plasma Technologies, S.L.

Azken bi bazkide industrial horiek esperientzia handia dute burdinaren galdaketaren sektorean, zeinak, Europan bakarrik, urtean 10.000 milioi euro baino gehiago fakturatzen baitu.

TECNALIAk garatutako PLASMAPOUR® izeneko teknologia galdatze-unitateak berotzeko sistema bat da, eta HPTP (“High Power Thermal Plasma”) potentzia handiko

plasma termikoaren teknologian oinarritua dago. 15 urteko ikerketa-lanaren emaitza da, eta mundu mailan burdinaren galdaketaren sektorean gertatu den berrikuntza handienetakotzat jo daiteke.

ILT Plasma Technologies, S.L.-ren jarduera nagusia izango da plasma-instalazioak ekoiztea, egokitzea, komertzializatzea eta martxan jartzea galdaketaren sektorerako; eta zenbatesten da 1.600 milioi euroko merkatu potentziala duela mundu osoan. Enpresa berriak Basaurin (Bizkaia) izango du egoitza, eta sortu eta laugarren urtetik aurrera urtean 2,4 milioi euro fakturatzea espero da.

Enpresa berri hau martxan jartzeko, BEAZen laguntza izan da. Sozietate hori Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren barnean dago.

OINARRI TEKNOLOGIKOKO ENPRESA BERRIA: ILT PLASMA TECHNOLOGIES, S.L.

Galdaketaren kalitatea, energia-errendimendua eta instalazioen produktibitatea hobetzen du, potentzia handiko plasma termikoz berotzen duen sistema baten bitartez.

Page 29: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

—TECNALIA Ventures, S.L. enpresa, % 100 TECNALIA, I+G propioa sustatzeko eta aktibo teknologiko berritzaileen bizi-zikloaren kudeaketa osoa egiteko sortu zen, aktibo horien eragina maximizatzea lortzeko. Hala, I+G+Baren eta enpresen lehia-errealitatearen arteko behar-beharrezko zubia da TECNALIA.

Ideia bikainak inbertsio erakargarri bihurtzen ditu, aktiboak jabetza intelektual bidez babesten ditu, ezagutza transferitzen du eta oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzen parte hartzen du.

TECNALIA Venturesek inkubazioa bizkortzeko programa bat du, teknologiak oinarri teknologikoko negozio-aukera bihurtzeko. 2014an, programa horrek 36 negozio-aukera identifikatu eta analizatu ditu. Hautaketa inbertsio-irizpideen arabera egin da, eta ezaugarri hauek dituzte proiektu teknologiko horiek: benetako arazo bat konpontzen dute, merkatuan posizionatzeko aukera dute, ekonomikoki errentagarriak dira, jabetza industriala babesteko aukerak dituzte eta, balorizazio-metodoaren arabera oinarri teknologikoko enpresa berri bat (OTEB) sortzeko aukera izanez gero, hori sustatzeko talde bat dute.

36 aukera horietatik 26 inbertigarritzat jo dira 2014an. 2013ko 24ei gehituta, guztira 50 aukera aktibo daude programan. Gainera, 39 aukerak zorroan jarraitzen dute, 2015ean zenbatesten jarraitzeko.

Jarduera horren guztiaren laguntzaz, TECNALIAk 2014an 2.428 mila €-ko sarrerak lortu ditu jabetza industrialaren salmentagatik.

TECNALIA Ventures

308

88

29

PATENTE ESKATU ZIREN 2014AN

PATENTE-FAMILIA ZORROAN

PATENTE AKTIBO FAMILIA HORIETAN

Page 30: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

—OTEBak

TECNALIAK oinarri teknologikoko enpresa berri asko sustatu ditu. Haietako 16 aktibo daude gaur egun, eta, 2014ko abenduaren 31n, haietako 11tan parte hartzen zuen oraindik.

16 OTEB horiek 159 langile izan dituzte 2014an, eta 9,5 milioi euroko diru-sarrera izan dute.

Oinarri teknologikoko bi enpresa sortu dira 2014an:

• ILT Plasma Technologies, S.L.

INSERTECek eta LORAMENDIk sortua, galdaketa-sektorea sustatzeko; galdaketaren kalitatea, energia-errendimendua eta instalazioetako produktibitatea hobetzen ditu, berotze-sistema berritzaile baten bitartez.

• TEXTIA Innovative Solutions, S.L.

FIK ekimenaren esparruan garatutako VARSTIFF© ehun-teknologia merkaturatzeko enpresa.

IBF: Inspiring Business Forum

Ekintzaile Kluba

EAEko inbertsio korporatiboko erreferentziako foroa da IBF, eta berritzeko eta dibertsifikatzeko gaitasuna duten enpresa eragileek osatzen dute. TECNALIAk bere eta bere aliatu teknologikoen I+G+Bko jardueratik sortutako negozio-aukerak eskaintzen dizkie, sistematikoki eta lehentasunez.

Bere ibilbidean, IBFk 65 negozio-aukera baino gehiago aurkeztu ditu sarbidea soilik kideek duten atari pribatuan, eta horietatik 35 ekitaldi presentzialetan aurkeztu ditu.

IBFko kideen % 85ek interesa adierazi dute eskaini zaien aukeraren batean, eta enpresa ugarik esan dute gustatuko litzaiekeela aukera horietan parte hartzea.

Guztira 3.000.000 € baino gehiagoko inbertsioa erakarri da guztira, eta horrek lankidetza berriak eta hainbat OTEB (adibidez, DIGIMET, NAUTILUS eta TEXTIA) sortzeko aukera ematen du.

2014an, bi ekitaldi egin ziren IBFko kideen instalazioetan (Fagor Ederlan eta ZIV), networkinga bultzatzeko enpresa gonbidatzaileak eta haren berrikuntza-estrategia sakontasunean ezagutuz.

TECNALIA Ventures-ek 2014ko ekainaren 10ean jarri zuen martxan “Ekintzaile Kluba”. Ekimen horrek, “Inspiring people for inspiring business” lemapean eta jarduera espezifikoen bidez, ekintzailetza-ekosistema bat garatzea sustatzen du, teknologia disruptiboak merkatuan eta gizartean eragina izango duten negozio-aukera bihurtu nahi dituzten ekintzaileak konektatuz.

Klubaren helburuak dira kultura ekintzaile bat garatzea, gaitasun berriak garatzea, ideiak eta ekintzaileak konektatzea eta mentoringa sustatzea.

2014an, nazioarteko hainbat aditu pasatu dira Klubetik beren esperientzien berri emateko. Honako hauek, adibidez: Paloma Cabello, MIT Enterprise Forum; Hussein Kanji, Hoxton Ventures (Londresko arrisku-kapitaleko enpresa); Javier García Sedano, OPTIMITIVEko zuzendari nagusia; Iñaki Bartolomé, Euskal Valley; eta Keit Willey, London Business Schooleko inbertitzaile aholkularia eta irakaslea.

Page 31: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

—Ikerketa-bikaintasuneko taldeak (IBT) 15 lagun baino gehiagoko taldeak dira, beren espezializazio zientifiko-teknologikoa bideratu dutenak eta teknologia jakin batzuetan nazioarteko aintzatespena jaso duten bikaintasun-mailak lortu eta ziurtatu dituztenak. Beraz, ikerketa-talde selektiboak eta txikiak dira.

IBT izateko, ikertzaile-taldeak alderdi hauetan kalitatea eta emaitza bikainak dituela erakutsi behar du: berrikuntza eta negozioa, maila zientifikoa eta teknologikoa eta ospea; harremanak eta kontaktu-sarea.

TECNALIAko IBTak ondo integratuta daude Euskadiko espezializazio adimenduneko estrategian (RIS3): manufaktura aurreratua, energia eta biozientziak/osasuna. Horrez gain, EUSKAMPUSeko jakintzaguneetan integratuta daude (EHUren Nazioarteko Bikaintasuneko Campusa da EUSKAMPUS).

IBTak

Ikerketa-BikaintasunekoTaldeak (IBT) UNE HONETAN OPERATIBO

DAUDEN IBTAK

– Itsas Energia – Green Concrete Design – Neuroerrehabilitazioa – Gainazal aurreratuak – Robotika

– Big Data– Computer Vision– Osagaiak - Bioprozesuak– Cyber Security and Safety

“BIKAINTASUN-ZIGILUA” LORTZEKO PROZESUAN DAUDEN IBT-RAKO HAUTAGAIAK

Page 32: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

Kluster Teknologikoak

—Kluster teknologikoak TECNALIAk KET delakoetan (Key Enabling Technologies) duen ahalmen osoa daukaten taldeak dira.

Gaur egun, bi kluster teknologiko daude:

• NANOTEKNOLOGIAK: Hainbat sektoretarako - industria, eraikuntza, energia, ingurumena, garraioa, eta osasuna, adibidez - nanoteknologietan oinarritutako aplikazio berriak garatzen dituzten 110 aditu baino gehiagok osatzen dute.

• IKT: TECNALIAk negozioen zerbitzura duen IKT potentziala modu eraginkor eta efizientean maximizatzeko eta handitzeko helburua duten 310 adituk baino gehiagok osatzen dute.

IKTak diziplinarteko KET teknologiatzat eta industria eta ekonomia digital berrietarako motortzat jotzen dira.

Nanoteknologia orain arte konponezinak ziren industria-arazoak konpontzeko aukera ematen duen aldaketa-palankatzat har daiteke.

Page 33: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

TECNALIA PERSPECTIVES 2014

EKAINAREN 25EAN, TECNALIA PERSPECTIVES 2014 EGIN ZEN, TECNALIA RESEARCH & INNOVATION FUNDAZIOKO BAZKIDE LAGUNTZAILEEN BATZAR NAGUSIAREN ONDOREN.

“INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA: AURRERAPENA MARKATUKO DUEN HARREMAN GAKOA”

Page 34: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

TECNALIA PERSPECTIVES 2014

—Bigarren edizio honekin, non 200 lagunek baino gehiagok parte hartu baitzuten, I+G+Baren gaur egungo egoera eta etorkizunekoa lantzeko erreferentzia-foro gisa finkatzen ari da TECNALIA PERSPECTIVES. 2014an, industria eta teknologiaren artean zer erlazio dagoen eta ezagutza eta industria batzen dituen aliantza estrategikoen alde apustu egiteko zer behar dagoen eztabaidatu da han.

Aurrerabidea markatuko duen ardatzetako bat enpresa, administrazio, unibertsitate eta beste ikerketa-zentro batzuekin aliantza estrategiko horiek egitean datza.

Foroa Bilboko Iberdrola dorreko auditorioan egin zen, TECNALIA Research & Innovation Fundazioko Bazkide Laguntzaileen Batzar Nagusiaren ondoren. Javier Ormazabal TECNALIAko zuzendariaren ongietorriarekin hasi zen ekitaldia.

Ondoren, hainbat parte-hartze izan zen. César Molinasek, matematikari, ekonomista, aholkulari eta finantzariak, “Aurrerapen teknologikoa: zure seme-alaben etsai eta biloben lagun?” hitzaldia eman zuen.

Horrez gainera, aintzatespen-ekitaldi bat egin zen, 2011 eta 2014 bitartean Fundazioaren Patronatuan parte hartu dutenei eta jada erantzukizun hori ez dutenei beren dedikazioagatik eta konpromisoagatik eskerrak emateko.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak itxi zuen ekitaldia.

Page 35: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

Gizarte Aintzatespena

SARE ELEKTRIKO ADIMENDUNETARAKO TECNALIAREN LABORATEGI BERRIAK

Otsailaren 16an inauguratu ziren sare elektriko adimendunetarako TECNALIAren laborategi berriak, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela. Ekitaldi hartan, Bizkaiko ahaldun nagusi José Luis Bilbao, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapia, hainbat agintari eta ehun enpresa-zuzendari baino gehiago ere izan ziren. 14 milioi euro inbertitu dira instalazio horietan, eta, haiekin, ekipo-ondasun elektrikoen fabrikatzaileen eta zerbitzu publikoen sektoreen zerbitzura dauden sare elektriko adimendunak ikertzeko Europako erreferentziazko zentro gisa finkatu da TECNALIA.

VII. TECNALIA KAZETARITZA SARIA

Saria 2015eko otsailaren 2an eman zen AZTI-Tecnaliak Derion duen egoitzan. Ekitaldi hartan izan ziren epaimahaiko presidente Pedro Luis Uriarte, epaimahaikideak, enpresa laguntzaileetako zuzendariak (Batz, Estanda, Ingeteam eta Hiperbaric) eta saridunak: Elena Arrieta (Expansión). Manolo H.H. (Radio Nacional de España), Elhuyar (TEKNOPOLIS saioarengatik, ETB), Angelo Attanasio eta Jerónimo Giorgi (www.elperiodico.com); aipamen berezia egin

zaie Antonio Villarreali (Vocento), Andrés Goñiri (Radio Euskadi), “Mujeres de la Luz” (Argiaren emakumeak) (TVE) erreportajeko taldeari eta Marta Palomo de Udaetari (www.agenciasinc.es).

ZIBERSEGURTASUNARI BURUZKO AZTERKETA EUROPAKO PARLAMENTUARENTZAT

TECNALIAko ikerlari Stefan Schuster-ek TECNALIAri zibersegurtasunaren Europako “aholkulari” maila ematen dion ikerketa aurkeztu zuen Europako Parlamentuan, joan den abenduan. Ikerketa horretan, edonor sar daitekeen Internet zerbitzuetan erabiltzaileen datuak urratzeko dauden arriskuak identifikatu ditu, datuak aztertzeko aukera ematen duten azken aurrerapen teknologikoak aurkeztu ditu, eta arriskuak murrizteko identifikatu dituen neurriak aldeztuko

lituzketen balizko aukera politikoak proposatu ditu. STOAren “Mass surveillance of IT Users” txostena ere 2015eko apirilean aurkeztu zen Europako Batasuneko Askatasun Zibilen Batzordean.

ALIANTZA ESTRATEGIKOA, MUNDU MAILAKO MERKATU ELEKTRIKOAN LEHIATZEKO

Ormazabal, Arteche, Alkargo eta TECNALIAren arteko aliantza, Bizkaiko Foru Aldundiak sare elektrikoetako zerbitzu teknologikoen nazioarteko merkatuan lehiatzeko bultzatua, erakunde horiek gaur egun dituzten eta etorkizunean eraikiko dituzten saiakuntza-azpiegituren ustiaketan jarduera komun bat izateko egin da. TECNALIAren ekarpena sare elektriko adimendunetarako bere azpiegitura esperimentala (InGRID) da.

Sare elektriko adimendunetarako TECNALIAren laborategi berriak

Aliantza estrategikoa, mundu mailako merkatu elektrikoan lehiatzeko

VII. TECNALIA Kazetaritza-Saria

Zibersegurtasunari buruzko azterketa Europako Parlamentuarentzat

Page 36: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

KATEDRAK KORDOBAKO ETA CADIZEKO UNIBERTSITATEETAN

Unibertsitateekiko lankidetza indartzeko, TECNALIAk beste bi katedra sustatu ditu. Kordobako Unibertsitatearekin hitzartutako katedra bizi-kalitatea hobetzeko teknologia aplikatuetara bideratua dago, eta hainbat jarduera egingo ditu osasunaren eta nekazaritzako elikagaien alorretan. Cadizeko Unibertsitatearekin adostutako katedrak, berriz, fabrikazio-industria sustatzearekin erlazionatutako trebakuntza-, ikerketa- eta dibulgazio-jarduerak antolatuko ditu urtero. TECNALIAk, duela 13 urte baino gehiagotik, gela teknologikoak ditu EHUn eta Deustun, I+Gko jarduerak elkarrekin egiteko.

EUROPAREN ETA LATINOAMERIKAREN ARTEKO TRANSFERENTZIA-SAREA

Ezagutza trukatzeko eta teknologia transferitzeko Europako eta Latinoamerikako ezagutza- eta berrikuntza-zentroen sarerik handienaren buru da TECNALIA. Sare horrek Europarako potentzial jakinak dauzkaten alorrak ditu ardatz; esaterako, energia berriztagarriak, bioteknologia, ingurumena, osasuna eta IKTak. ELAN izena duen sare horren helburu nagusietako bat da

Europako ETE-ei Latinoamerikako merkatuan sartzen laguntzea (Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Mexiko eta Peru), bi kontinenteetako enpresen arteko lankidetzak bultzatuz.

ANDER RAMOS, ALEMANIAKO IKERTZAILE GAZTERIK ONENA

Zientzien eta Letren Alemaniako Akademiak bi urtean behin ematen du sari hori, eta 33 urteko donostiarrak irabazi du aurten, iktus baten ondorioak dituzten pazienteak pertsona/makina interfazeen bidez errehabilitatzeko egindako lanagatik. Lehen aldiz irabazi du sari hori alemaniarra ez den ikertzaile batek. Ander Neurozientzietan doktorea da eta Ingeniaritza Biomedikoko eta Industria Ingeniaritzako Masterra du. Doktoretza egin zuenetik, ikerketa-talde baten buru da Tübingeneko (Alemania) Unibertsitateko Psikologia Medikoko eta Portaeraren Neurobiologiako Institutuan,TECNALIArekin lankidetza estuan.

EARTOK TECNALIAREN IKERKETA-LANA AINTZATETSI DU

TECNALIAk 2014ko Berrikuntzaren saria jaso du, Biosimil proiektuagatik. Lagin biologiko eta medikoen bilatzaile informatiko bat da, gaixotasunen diagnostikoa eta tratamendua hobetzeko lagungarria. Berrikuntzako “Oscar” saritzat hartzen da EARTOren saria. 2014ko urriaren 15ean egin zen sariak emateko ekitaldia, Bruselan, Joaquin Almunia bertan zela. TECNALIAk Biopool osasun-proiektuaren barruan garatu du Biosimil. Proiektu horren buruak Ikerketarako Euskal Biobankua eta TECNALIAko Computer Vision taldea dira.

EARTOk TECNALIAren ikerketa-lana aintzatetsi du

Ander Ramos, Alemaniako ikertzaile gazterikonena

Katedrak Kordobako eta Cadizeko Unibertsitateetan

Europaren eta Latinoamerikaren arteko transferentzia-sarea

Gizarte Aintzatespena

Page 37: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

Egoitzen Kokapena

Egoitza Nagusia

TECNALIA GIPUZKOAKO PARKE ZIENTIFIKO ETA TEKNOLOGIKOAMikeletegi Pasealekua, 2 E-20009 Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa)T 902 760 000*

Beste Egoitzak

ARABA ARABAKO PARKE TEKNOLOGIKOAAlbert Einstein, 28Leonardo Da Vinci, 11E-01510 Miñano

BIZKAIA BIZKAIKO PARKE ZIENTIFIKO ETA TEKNOLOGIKOAIbaizabal Bidea, Edificio 101Laida Bidea, Edificio 204 Laida Bidea, Edificio 413E-48170 Zamudio

C/ Geldo, Edificio 700 E-48160 Derio

TECNALIAREN AIC-KO BULEGOAK Parque Empresarial Boroa P2-A4 E-48340 Amorebieta-Etxano

CADIZCENTRO TECNOLÓGICOLoma de Sancti Petri, s/n.E-11139 Chiclana de la Frontera

GIPUZKOA GIPUZKOAKO PARKE ZIENTIFIKO ETA TEKNOLOGIKOA Mikeletegi Pasalekua, 1-3Mikeletegi Pasalekua, 7E-20009 Donostia - San Sebastián

POLÍGONO VENTASC/ Gabiria 82-84E-20305 Irún

Área Anardi, 5.E-20730 Azpeitia

MADRILC/ Velázquez, 64-66 2ª pl.E-28001 Madrid

ZARAGOZARonda San Juan Bosco, s/n E-50100 La Almunia de Doña Godina

Ordezkaritzak Atzerrian

KOLONBIACarrera 18 No. 78-40 Edificio Témpora, Oficina 203 C.P. 110221 - BogotáT +57 1 236 7968

Calle 67 No. 52-20 Torre A, Oficina 3026 C.P. 050010 - MedellínT +57 4 516 7770

FRANTZIAMIBI672, Rue du Mas de Verchant F-34000 MontpellierT +33 467 130 125

ITALIACERFITTViale Rinaldo Piaggio, 32I-56025 Pontedera (PI)T +39 0587 274 818

MEXIKO Batallón de San Patricio # 109, Piso 10 Col. Valle Oriente - C.P. 66260 San Pedro Garza García Monterrey, Nuevo León T +52 81 8625 6576

Torre Mariano Escobedo, Piso 12Calzada Mariano Escobedo 476Colonia Nueva Anzures C.P. 11590 - Ciudad de MéxicoT +52 55 4739 2652

SERBIAUl. Vladetina broj 13/6RS-11000 BelgradoT +381 11 3246 419

Page 38: GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA … · milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 2,4 milioi euro ... LAN MOBEL, S.COOP. M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

www.tecnalia.com