Guía Tictogramas EUS V2 - Ayuda en Acción · Ayuda en Accion- Ekintzaz Lagundu editatutako...

24
Irakasleentzako gida eta ekintza gauzatzeko baliabideak Orain da txanda… Kulturartekoasuna eta integrazioa konektatutako mundu batean IK TO GRA MAK Irudigilea: Ilago (En Babla Comunicación Social-ek eskatuta). 2015. www.estasenbabia.com Ekintzaz Lagundu

Transcript of Guía Tictogramas EUS V2 - Ayuda en Acción · Ayuda en Accion- Ekintzaz Lagundu editatutako...

Irakasleentzako gida eta ekintza gauzatzeko baliabideak

Orain da txanda… Kulturartekoasuna eta integrazioa konektatutako mundu batean

IKTO

GRA MAKIr

udig

ilea:

Ilag

o (E

n Ba

bla

Com

unic

ació

n So

cial

-ek

eska

tuta

). 20

15. w

ww

.est

asen

babi

a.co

m

Ekintzaz Lagundu

Ayuda en Accion- Ekintzaz Lagundu editatutako heziketa-materiala Orain da Txanda hezkuntza- programarako.En Babia Comunicación Social-aren edukiak eta diseinua Ayuda en Accion- Ekintzaz Lagundu- rako. IIago-ren ilustrazioak En Babia- rako.

Baimenduta dago erreprodukzioa, difusioa eta lukro gabeko erabilera heziketa helburuekiko material ahuek, iturriak eta bere egileak beti zitatuz.

GAIAK ETA AURKIBIDEA Orain da txanda… IKTOGRAMAK programak kulturartekotasuna eta integrazioa bultzatzean oinarritutako proposamen ugari ditu, heziketa-teknologiak erabiliz.

Proposamenak zenbait dinamika parte-hartzaile ditu, sarean aurki daitezkeen tresna eta baliabide batzuetan oinarrituta. Gida honen gaia eta kasu jakina dela-eta, ordenagailua eta Interneterako konexioa behar dira ikastetxean edo gelan, eta etxean izatea ere gomendagarria da, proposamena familian egiteko.

Jarraian, aurkibidea xehatzen da:

1. GAIA KOKATZEKO . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 3

2. IKASGELAN EGITEKO IDEIAK . . . . . . . . . . . . . . . . . 4

• Helburuak eta datak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 4

• Haur-hezkuntza (3-6 urte) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 5

• Lehen hezkuntza (6-9 urte) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 7

• Lehen hezkuntza (9-12 urte) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9

• Bigarren hezkuntza (12-16 urte) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11

3. FAMILIAN EGITEKO PROPOSAMENA . . . . 13

4. AZKEN TALDE-JARDUERA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 14

Zure iritzia garrantzitsua da guretzat. Mesedez, egin materialaren ebaluazioa

http://programaeducativo.ayudaenaccion.org/ web-orrian.

1. GAIA KOKATZEKO

Orain da txanda… IKTOGRAMAK 3

Kulturaniztasunetik kulturartekotasunera: errespetuan tolerantzian eta bizikidetzan oinarritutako kultura-nahasketa

Ekintzaz Lagundu elkartean uste dugu garrantzitsua dela munduko kulturak eta neska-mutilek bizi dituzten gizarte-errealitateak ezagutzea gizarte guztietan.

Zentzu horretan, mundua hainbat kulturez osatuta dagoelaren ideia (kulturaniztasuna) alboratu behar dugu eta mundua elkarren mendekoa dela sinesten hasi behar dugu, non herrialdeen arteko lankidetza-loturak ezartzen diren eta non pertsonok, elkar trukeari esker, elkar aberastuz gozatzen dugun (kulturartekotasuna).

Kulturaniztasuneko testuinguru horretan, ezinbestekoa da ikasleei errespetua, tolerantzia eta elkarbizitza bezalako balioak transmititzea. Baina baita beste ideia hau ere: kultura bakoitzaren onena hartzen badugu, gehien aberasten duena eta gizon-emakumeak hoberen ordezkatzen dituena, justoagoa eta berdintasunezkoagoa den gizartean oinarritutako beste kultura bat sortzeko gai izango gara.

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) mugarik gabe ezagutza-mundu batera iristeko

Inoiz baino gehiago mugitzen gara. Denbora gutxian, garraiobideetan eta komunikazioetan egindako aurrerapenak benetako iraultza izan dira. Baina, gatazka armatuek, goseteek edo natura-hondamendiek ere behartzen dituzte urtero milioika lagun beraien etxeak utzi eta beste herrialde batzuetara joatea. Eta beti ez dira eskuzabalik hartzen.

Egoera horrek konektatutako mundu batean bizitzeak irekitzen dizkigun aukerei buruz hausnarrarazten digu, baina baita milioika neska-mutilek duten aukera faltei buruz ere. Izan ere, teknologia eskura ez izateaz gain (haustura digitala), hezkuntza bezalako oinarrizko eskubide baterako sarbiderik ere ez dute.

Orain da txanda… IKTOGRAMAK programaren talde-jarduera bera da ikastetxe guztirako. Proposamen bera du familian egiteko eta gutxienez eskola bat beharko da gelan saioa prestatzeko, IKTen bidez, ikasleekin kulturartekotasunari eta pertsonen eta herrien integrazioari buruz hausnartzeko.

Helburuak

• Errespetua, elkarbizitza eta kulturartekotasunari lotutako gatazkak modu baketsuan konpontzea bultzatzea.

• Neska-mutilen artean elkarrizketa bultzatzea, beste toki edo kultura batzuetatik datozen ikaskideak ulertzeko enpatia garatzeko.

• Neska-mutilek beste gizarte-errealitate batzuk errespetatu eta ulertu ditzaten bultzatzea, giza eskubideen eta haurren eskubideen ikuspegietatik.

• Kulturarteko elkarbizitza eraikitzeko eta aniztasuna, berdintasuna eta norberaren autonomia pertsonala gisako baloreak garatzeko toki egoki gisa aitortzea.

Datak

Azaroaren 16 aldera lantzea proposatzen dizuegu. Egun horretan Tolerantziaren aldeko nazioarteko eguna ospatzen baita. Nahiz eta badiren gaia lantzeko beste egun egoki batzuk ere: martxoaren 21a, Arraza-diskriminazioa ezabatzeko nazioarteko eguna; maiatzaren 21a, Elkarrizketaren eta garapenaren aldeko kulturaniztasunaren mundu-eguna; eta abenduaren 18a, Migratzaileen nazioarteko eguna.

2. IKASGELAN EGITEKO IDEIAK

Kulturartekoasuna eta integrazioa konektatutako mundu batean4

5Orain da txanda… IKTOGRAMAK

1. Weduk lagunak ditu mundu guztian

Jarduera egiteko, hiru fitxa aurkituko dituzu Weduren komikietatik ateratako bineta batekin. Bineta horietan, Wedu hainbat lagunekin ageri da.

Lagundu ikasleei beraien ingurunearekin alderatuta, zein desberdintasun dagoen, eta jar dezatela arreta ilustrazioaren hainbat xehetasunetan: non dauden, nola jantzita dauden, zertan ari diren... Adieraz itzazu mapa batean, agertzen diren tokiak.

Lortu informazio gehiago Interneten laguntzaz: bilatu azpimarratuta agertzen diren hitzen esanahiak eta bete fitxa bertan egiten den galderari erantzunez.

FITXAK:

Weduk lagunak ditu mundu guztian

Haur-hezkuntza (3-6 urte)

FITXA:

Marraztu Wedu honela jantzita…

Kulturartekoasuna eta integrazioa konektatutako mundu batean6

2. Marraztu Wedu honela jantzita…

Zirriborro gisa aurkitu duzun fitxa erabiliz, eskatu ikasleei Wedu ospakizun berezi baterako janzteko, kultura, herrialde edo eskualde bat ordezkatzen duen jantziren batekin (ez du zertan neska-mutilaren kulturakoa izan behar).

Lagun iezaiezu nola jantz dezaketen eta zer kulturari dagokion pentsarazten. Erakuts iezazkiezu beste kultura eta garai batzuetako jantziak. Wikipedian (https://commons.wikimedia.org/wiki/Category:National_costumes) kontsulta ditzakezu gaiari buruzko baliabideak. Gainera “mozorroen” eta “ohiko jantzien” edo “jantzi tradizionalen” arteko aldeaz ere hitz egin dezakezue.

ayudaenaccion.org/wedu helbidean, bitxikeriak, komikiak

eta oso bestelako tokiak eta pertsonak bisitatzen ageri

den Weduren argazkiak topatuko dituzue. Baliabide

hori erabil dezakezu, zure eskola osatzeko.

WEDUK GOMENDATZEN DU...

7Orain da txanda… IKTOGRAMAK

1. Berdinak dira…

Erabili arbel digitala edo proiektagailua eskolan jolas bat proposatzeko. Bi argazki-hautapen pasako dira eta ikasleek bi kasuetan berdinak diren irudiak identifikatu eta taldekatu beharko dituzte.

Lehen bueltan, paisaiak, animaliak, gauzak eta, batez ere, pertsonak nahasiko diren hautapen bat ikusiko da. Nahiz eta era askotako loturak egin daitezkeen, logikoena izango da pertsonen argazkiak argazki berdin gisa identifikatzea gela guztiak.

Bigarren bueltan, pertsonen argazkiak soilik erakutsiko dira. Euren artean oso bestelakoak direnez, gelan proposatutako berdinen taldeak oso bestelakoak izango dira (adinaren, sexuaren, azaleko kolorearen, jantzien eta abarren arabera) eta jatorria, arraza, kultura, gizarte-maila eta antzeko kontzeptuak ulertarazteko azalpen bat eman beharko da.

Bloke honetako edukien artean, “Berdinak dira...” izeneko irudi-karpeta bat aurkituko duzue. Karpeta hori tokian tokiko argazkiekin eta gelako neska-mutilen jatorrikoekin osa dezakezue.

FITXAK:

Berdinak dira...

Lehen hezkuntza (6-9 urte)

Kulturartekoasuna eta integrazioa konektatutako mundu batean8

ayudaenaccion.org/wedu helbidean, bitxikeriak, komikiak

eta oso bestelako tokiak eta pertsonak bisitatzen ageri

den Weduren argazkiak topatuko dituzue. Baliabide

hori erabil dezakezu, zure eskola osatzeko.

2. Koloreen jokoa

Parte-hartzaileak adina pegatina beharko dituzu, 4 kolore oso desberdinetakoak: adibidez, gorria, urdina, horia eta beltza. Eta bosgarren kolore bateko hiru tonu desberdineko beste 3 pegatina, adibidez, berdea. Zuk zeuk margo ditzakezu paper-eransgarri zuria margotu eta ebakita.

Dinamika oso erraza da. Bekokian jarritako pegatinaren arabera taldeak egin beharko dira. Horretarako, jarri gela guztia borobil batean begiak itxita eta jarri ausazko kolore bat neska-mutil bakoitzaren bekokian. Ondoren, eska iezaiezu, hitz egin gabe, tokatu zaien pegatinaren araberako taldeak egiteko, kolorea aipatu gabe, eta ordenatzeko irizpiderik eman gabe.

Taldeak egin direnean, eztabaida labur bat abiaraz dezakete:

• Zein irizpideren arabera osatu dute taldea? Zergatik?

• Normalean, taldeak kolorearen arabera egiten dira eta, normalean, kolore bera izaten dute; ezin ziren beste irizpide baten arabera osatu? Adibidez, Erromako zubiaren arabera?

• Zergatik gerturatzen gara gure antz handiena duenarengana?

• Ia ziurrenik, kolore desberdina dutenak taldeetatik kanpo geratuko dira eta ez dute hiruren artean talde bat sortuko, ez direlako berdinak ikusten. Zer pentsatu eta sentitu dute talderik gabe geratu direnek? Zer pentsatu dute gainerakoek? Konturatu al dira? Benetako bizitzan gertatzen denaren antza al du: diskriminazioa...?

Iturria:Paco Cascón eta Carlos Martín BeristainLa alternativa del juegoISBN: 84-8198-065-X

WEDUK GOMENDATZEN DU...

9Orain da txanda… IKTOGRAMAK

1. PDA zinema-foroa

Proiekta ezazu zinema-saioa gelan, “Pequeños Dibujos Animados” (Marrazki bizidun txikiak) proiektuko film laburren hautapen batekin.

http://pda-films.com/

Errealitatea 4 toki edo kultura desberdinetako ume baten begietatik erakusten duten 4 izenburu proposatzen dizkizugu:

• “Los hijos de Ayllu” (Aylluren seme-alabak), Peru.

• “Los niños del batey” (Bateyren seme-alabak), Dominikar Errepublika.

• “La ciudad sucia y maravillosa” (Hiri zikin eta zoragarria), Aljeria.

• “Otro cuento chino” (Beste istorio txinatar bat), Txina.

Filmak ikusi ostean, hasi ikusi berri dutenari buruzko eztabaida gelako neska-mutilekin: beraiek bezalako neska-mutilak al dira? Berdinak al dira? Zergatik? Gainera, ikusitako film laburretan ageri diren tokietakoak diren ikasleei laguntzeko eska diezaiekezu.

Erabili fitxa jarduera hau egiteko proposatzen dizkizugun bi proposamenekin: “Elkarrizketa bat izango dugu?” eta “Zinema-kartelak”.

FITXA

PDA zinema-foroa

Lehen hezkuntza (6-9 urte)

Kulturartekoasuna eta integrazioa konektatutako mundu batean10

2. Munduko hitzik zaharrenak

1950. urtean, Morris Swadesh hizkuntzalariak “Swadesh zerrenda” sortu zuen eta, bertan, giza hizkuntza guztietan dauden ehun hitz bildu zituen. Hitz horiek gure espeziearen sorreratik gaur egunera arte erabili dira munduko kultura guztietan. http://es.wikipedia.org/wiki/Lista_Swadesh#Lista_de_100_palabras

Proposatu ikasleei ehun hitz horiek asmatzen saiatzea. Amaitzean, konparatu gelan aipatutako hitzak zerrendan agertzen direnekin. Zer ikusten dute? Lagun iezaiezu ulertzen kultura guztietan komunak diruditen terminoak, historian zehar pertsonek elkarri egin dizkiegun maileguak direla. Adibidez, Cristobal Colon Amerikara iritsi arte, “zaldia” hitza ez zen ezagutzen Ameriketan, ez baitzegoen halako animaliarik han. Garai hartan, Europan, berriz, ez zegoen “patata” eta “tomatea” hitzik. Bila itzazue adibide gehiago.

Azkenik, proposa iezaiezu elkarbizitza eta kultura desberdinetatik datozen pertsonen arteko errespetua bultzatzen lagun dezaketela uste duten hogei hitzeko zerrenda egitea.

Amaitzeko, esan zerrenda hori apaintzeko, hitz-hodeiak sortzeko eta editatzeko “ABCYA Word Clouds” sareko tresnaren laguntzaz: “ABCYA Word Clouds”: http://www.abcya.com/word_clouds.htm

ayudaenaccion.org/wedu helbidean, bitxikeriak, komikiak

eta oso bestelako tokiak eta pertsonak bisitatzen ageri

den Weduren argazkiak topatuko dituzue. Baliabide

hori erabil dezakezu, zure eskola osatzeko.

WEDUK GOMENDATZEN DU...

11Orain da txanda… IKTOGRAMAK

1. Clandestino DJaren bideoa

Antolatu gelan musika eta bideo saio bat, plan hau proposatuz: Manu Chaoren “Clandestino” bideoaren beste bertsio bat sortzea, Youtubeko bideoak nahasiz.

Horretarako, Internetera konektatuta dauden hainbat ordenagailu, proiektagailu bat eta bozgorailu batzuk izan behar dituzue.

Antolatu gela taldeka ordenagailuen inguruan eta eskatu abestiaren letra aurkitzeko, gero musikarik gabe irakurtzeko. Galdetu abestiaren edukiari buruz: nori buruz ari gara? Nolako pertsonei buruz ari da? Zein toki eta jatorri aipatzen dira? Non dago Babylon?...

Gero, proiektatu abeslariaren bideo ofiziala. Bertan, itxura oso desberdineko pertsonen aurpegiak agertzen dira; batzuek ia beti immigrantetzat jotzen direnak eta beste batzuek, ez. Proposatu gaiari buruzko hausnarketa egitea eta utzi ikasleei beren iritziak ematen.

Orain, talde bakoitzak bere bideoa osatu behar du. Azpitik entzungo den “Clandestino” abestiaren edukia ulertzen eta adierazten lagunduko duten beste bideo batzuen zatiak aurkitu behar dituzte, ez dute zertan musika-bideoak izan behar.

Talde bakoitzak bideoari emango dion ikuspegia erabaki behar du (informatzailea, artistikoa, sormenezkoa, hitzez hitzekoa...), eta abestiak iraun bitartean agertuko diren ordena idatzi behar du. Onena erabili behar ditugun bideo adina leiho irekitzea da arakatzailean, eta bideoak pausatuta mantentzea erakutsi nahi dugun puntu horretan bertan. Jatorrizko bideoa azpian jotzen egongo da baina ez da irudia erakutsiko, hautatu ditugun bideoetako irudiak erakutsiko dira.

Gelan ordenagailu bakarra baduzu, abestia entzun dezakezue, arbelean letra idatzi eta taldeka bideoklip bakoitza sortzeko edukia zein izan daitekeen erabaki dezakezue, storyboard-a edo irudien segida marraztuz.

Bigarren hezkuntza (12-16 urte)

Kulturartekoasuna eta integrazioa konektatutako mundu batean12

2. Manipulatutako errealitatea

Dinamika honen xedea publizitateko eta komunikabideetako iragarkien bidez transmititzen den mendebaldeko kultura estandarizatua ikusaraztea da, irudi horiek bizi garen errealitatearen adibide on bat ez dela ulertzeko

Oraingo honetan ere, taldeka eta Internetera konektatutako ordenagailu baten inguruan, nabigatu “Fotolia” gisako profesionalek erabiltzeko sareko irudi-banku batera.

https://es.fotolia.com

Bilatzailean, markatu “Argazkiak” koadroa eta bilatu pertsonak barne hartzen dituzten terminoak. Adibidez, “familia zoriontsua”, “zuzendaritza-taldea”, “medikua”, “irakasleak”, “neska-mutilak jolasean”...

• Zer dute komunean ia irudi guztiek?

• Arraza edo etnia desberdinetako pertsona asko topatu dituzue?

• Eta kultura edo gizarte-errealitate desberdinak zeuden?

• Uste duzue irudi hauek bilatu dituzuen beste kultura batzuetako pertsonen kontzeptuak transmitituko dituztela, edo gureak ez diren beste errealitate batean bizi direla?

Errepikatu esperimentua testu-liburuekin: jar ezazue arreta irudietan eta aztertu ezazue islatzen duten kultura eta funtzio desberdintasuna.

13Orain da txanda… IKTOGRAMAK

3. FAMILIANEGITEKOPROPOSAMENA

Nondik datoz izenak?

Gure gizartean, jaiotzen garenean gure familiak jartzen digun izena ia beti gustuaren araberakoa izaten da (doinu polita duelako, laburra delako, oso polita delako...) edo emozio-arrazoiren bat dagoelako tarteko (arbasoren batek horrela izena zuelako, lurralde horretan ohikoa delako, pertsona hori gustatzen zitzaigulako...).

Izen bereziek jatorri eta esanahi bat dute, aspaldikoak dira eta toki eta kultura desberdinetako pertsonen mundu batean modu positiboan pentsaraztera bultzatzen gaitu, joan-etorrian dabiltzanak, nahasten, beren ondorengoei deitzeko izenak hartuz.

Espainian, dagoeneko desagertutako antzinako kulturetako (zelta, erromatarra, mozarabiarra, maia...) izenak ditugu; izen sortu berriak, literaturan, zinean edo bideojokoetan inspiratutakoak; eta arrazoi desberdinengatik munduan zehar mugitzen dabiltzan biztanleen izenak.

Horregatik, familiei izenei buruz galdetzea ariketa on bat iruditzen zaigu, aspektu batean behintzat, gure gizartea dagoeneko kulturartekotasun aberasgarri batean murgilduta dagoela frogatzeko.

Proposatu ikasleei familian egiteko proposamena duen fitxa etxera ematea eta beteta ekartzea. Fitxa guztiak bildu ostean, koaderno edo liburu bat sor dezakezue sarean (http://issuu.com), beraien seme-alabei zein izan jarri bila dabiltzanei inspirazio gisa balioko diena.

Hezkuntza-programak iraun bitartean, atseginez jasoko ditugu koaderno polit horiek. [email protected] helbidera bidal ditzakezue eta guk blogean partekatuko ditugu.

Ekarpen baten truke saltzeko edizio txiki eta zaindu bat ere egin dezakezue, Ekintzaz Lagundu elkarteak Espainian eta beste hainbat herrialdetan dituen proiektuetan laguntzeko.

4.AZKEN TALDE-JARDUERA

Kulturartekoasuna eta integrazioa konektatutako mundu batean14

Piktogramak lengoaia unibertsal gisa

Orain da txanda... IKTOGRAMAK talde-jarduera bat du, kulturartekotasuna eta “hezkuntza hedatua” hedatzean oinarritutakoa. Korronte horren arabera, “hezkuntza edonoiz eta edonon” gertatzen da eta, ondorioz, hezteko betiko hezkuntzaren elementuak, hezkuntza ez-formaleko elementuak eta IKTen erabilerari esker sortzen diren laguntza-tresnak konbinatzen dira.

Azken talde-jarduera honetan, lengoaia identitate-zeinu, eta askotan bazterketa-arrazoi, izateari uztea proposatzen da, gune baten mapatzea ikono soilen bidez egiteko (piktograma gisa ere ezagutzen direnak), irudi horiei lotutako objektuak edo ekintzak definitzeko.

Ekintzak lortu nahi duen xedea ulertzeko, jarri gelan “The Noun Project” proiektu sozial eta kolektiboaren bideoa. Orri honetan aurkituko duzue itzulita.*

https://vimeo.com/48846655.

15Orain da txanda… IKTOGRAMAK

The Noun Project komunitate digital bat da, non edozein kulturatako edonork ideiak, gauzak edo egoerak adierazteko ikonoak argitara ditzakeen, hitzik erabili gabe.

Proposatu ikasleei ikastetxeko toki bat aukeratzea (gela, jangela, jolaslekua, gimnasioa, liburutegia...) eta sortu toki hori ulertzen lagunduko duten hitz-zerrenda bat (izenak, aditzak, adjektiboak...). Ondoren, hitz bakoitza ikono gisa itzultzen saiatu beharko dira, ahal dela errotuladore beltza soilik erabiliz.

Ez du inporta beste gela edo talde batzuek ikono bera egiten badute ere, izan ere, interesgarria izan baitaiteke ideia beraren ikonoak konparatzea.

Amaitzen dutenean, seinalatu tokia ikonoen orriak bistan jarrita eta, ahal dela, azaltzen den toki horretatik gertu.

Gonbidatu beste pertsona batzuk tokia bisita dezaten: beste geletako edo ikasturteetako ikasleak izan daitezke, senideak edo auzokideak, baldin eta jarduera ikastetxetik kanpora hedatzea erabaki baduzue.

Azkenik, The Noun Project webgunean profil bat sortzea proposatzen dizuegu, zeuen ikonoa argitaratzeko, azalpenean nor zareten eta Orain da txanda... hezkuntza-programa zer den azalduz. Hezkuntza-programaren blogean ere partekatzera gonbidatzen zaituztegu [email protected] helbidera mezu bat bidalita bizipenak partekatzen.

*ikusizko lengoaia orokor bat eraikizHasieran, gizakiok sinboloak sortu genituen.Mundua azaltzen zuten, historia laburbiltzen zuten eta denboraren iragana ulertzen laguntzen ziguten sinboloek.Gero, hizkuntzak sortu genituen eta gauzak zaildu egin ziren.Hitz asko, sinbolo bat.Sinboloek kultura partekatzen dute eta berrikuntza partekatzen dute, Unibertsoa ulertzen laguntzen digute eta gure planeta toki hobe bat bihurtzen dute.Horregatik, The Noun Project komunitatea ikusizko lengoaia bat eraikitzen ari da, mundua ezagutzen laguntzeko.New Yorken, Tokyon, Bangladeshen edo Brasilen elkar ulertzeko lengoaia.Komunikazio erraza eta azkarra ahalbidetuko duen lengoaia, nongoa zaren eta non zauden inportako ez duena.Jendea konektatu eta bizitzak salbatuko dituen lengoaia.Aurrerapena handitzen eta esperantza eta berdintasuna transmititzen lagunduko duen lengoaia.Hitzek baino indartsuago hitz egiten duen isiltasuna eraikitzen ari gara.Lengoaia isila eta ikusgaia mundura.Hitz bat eta sinbolo bat batera.

Weduk lagunak ditu mundu guztian

Orain da txanda… Kulturartekoasuna eta integrazioa konektatutako mundu batean

“Wedu descubre el deporte” (Weduk kirola ezagutzen du) komikitik ateratako bineta, Gallego Brosena En Babia Comunicación, 2014 argitaletxerako.

Wedu New Delhin (India) dago, polo-partida bat jolasten bere lagun Balu, Kalu eta Devendrarekin. Weduren lagunek hindi hitz egiten dute. Marrazkian ikusten duzun zerk erakartzen du gehien zure arreta?Irakaslearen laguntzaz, bilatu Interneten nola esaten den ZORTE ON hindiz eta idatz ezazu fitxa honetan.

wedu.ayudaenaccion.org

Ekintzaz Lagundu

Weduk lagunak ditu mundu guztian

Orain da txanda… Kulturartekoasuna eta integrazioa konektatutako mundu batean

“Wedu teletransporta el Banco Mundial” (Weduk Munduko Bankua telegarraiatzen du) komikitik ateratako bineta, Gallego Brosena En Babia Comunicación, 2013 argitaletxerako.

Wedu Janamoran (Etiopia) dago, bere lagun Andoalem eta haren aitaren alboan.Weduren lagunek amharera hitz egiten dute.Marrazkian ikusten duzun zerk erakartzen du gehien zure arreta?Irakaslearen laguntzaz, bilatu Interneten nola esaten den EGUN ON amhareraz eta idatz ezazu fitxa honetan.

wedu.ayudaenaccion.org

Ekintzaz Lagundu

Weduk lagunak ditu mundu guztian

Orain da txanda… Kulturartekoasuna eta integrazioa konektatutako mundu batean

“Bienvenido al mundo de Wedu” (Ongi etorri Weduren mundura) komikitik ateratako bineta, Gallego Brosena En Babia Comunicación, 2012 argitaletxerako.

Wedu Andeetan (Peru) dago bere lagun Shullaren alboan.Weduren laguna kitxua da.Begira ezazu arretaz nola dagoen jantzita. Zerk erakartzen du zure arreta?Irakaslearen laguntzaz, bilatu Interneten nola esaten den KAIXO kitxuaz eta idatz ezazu fitxa honetan.

wedu.ayudaenaccion.org

Ekintzaz Lagundu

Marraztu Wedu honela jantzita…

Orain da txanda… Kulturartekoasuna eta integrazioa konektatutako mundu batean

En

Bab

ia C

om

unic

ació

n So

cial

, 20

15. w

ww

.est

asen

bab

ia.c

om

Wedu hemengo ohiko jantziarekin marraztu dut: ________________________________ .

wedu.ayudaenaccion.org

Ekintzaz Lagundu

Berdinak dira... ( bigarren buelta)

Orain da txanda… Kulturartekoasuna eta integrazioa konektatutako mundu batean wedu.ayudaenaccion.org

Josep Giralt eta Fernando del Padro (Etiopia), SMPUP (India), Iciar de la Peñaren (Vietnam) argazkiak, Ekintzaz Lagundu eta Pexel Artxiborako (Belgika).

Ekintzaz Lagundu

Berdinak dira... ( lehen buelta)

Orain da txanda… Kulturartekoasuna eta integrazioa konektatutako mundu batean wedu.ayudaenaccion.org

Josep Giralt eta Umar Farooqen argazkiak Ekintza Lagundu elkarterako eta Jay Mandri eta Sarah Klockkarsenak Open Photorako.

Ekintzaz Lagundu

PDA zinema-foroa

Orain da txanda… Kulturartekoasuna eta integrazioa konektatutako mundu batean

Elkarrizketa bat izango dugu?Bihurtu ikasgela zinema-jaialdi. Binaka, batzuek ikusi berri duzuen film laburraren zuzendariak izango dira eta beste batzuek kazetariak.

Film labur bat amaitzen den bakoitzean, elkarrizketa baten antzerkia egin beharko da gelaren aurrean. Kazetariak zuzendariari galdetu beharko dio filma egitera zerk bultzatu zuen eta harekin zer lortu nahi zuen.

Zinema-kartelakProposatu ikasleei taldeka jartzea eta aukeratzen duten film laburraren beste kartel bat egitea, collage-teknika erabiliz eta argazkiak erabiliz marrazkiak erabili beharrean.

Horretarako, film laburrean aipatzen den tokiarekin lotutako irudiak eta aipatzen diren gaiekin (tokiko esapideak, familien lanbideak, haur-jolasak, ohiko janariak...) aurkitu beharko dituzte Interneten.

Kartelak euskarri digitalean egin daitezke, irudiak editatzeko, marrazkiak egiteko eta diseinatzeko programaren bat erabiliz.

wedu.ayudaenaccion.org

Created by Takao Umehara from the Noun ProjectCreated by Takao Umehara from the Noun Project

Ekintzaz Lagundu

Familian egiteko proposamena

Orain da txanda… Kulturartekoasuna eta integrazioa konektatutako mundu batean wedu.ayudaenaccion.org

Orain da txanda… Ekintzaz Lagundu elkartearen hezkuntza programa da mundu justuago bat sortzeko eta hezkuntza-komunitate guztiak (ikasleak, irakasleak, familiak eta irakasleak ez-direnak) parte hartzea xede duena, Giza eskubideen inguruan hausnartzeko eta horiek sendotu nahi dituzten sentsibilizazio-jardueren bidez.

IKTOGRAMAK programak kulturartekotasunaren gaia eta teknologiaren bidezko integrazioa jorratzen ditu, eta agerian utzi nahi du guztion jatorria, kultura eta sinesmenak errespetatzen diren mundu batean elkar bizitzeko beharra.

Zuen seme-alaba gai hori lantzen ari da gelan. Horregatik, ariketa erraz honen bidez, etxean hausnartzen jarraitzera gonbidatzen zaituztegu. Eskerrik asko zuen laguntzarengatik!

Ariketa honetan parte-hartzea nolakoa izan den konta diezagukezue blogean: http://programaeducativo.ayudaenaccion.org

Bete fitxa zure izena edo izenak, beraien jatorria eta zer esan nahi duten adieraziz.

Moztu fitxa puntuak dituen marratik, eta beste aldean, idatzi idazlan bat zergatik deitu zizuten horrela adieraziz.

Galdetu familiari eta ikertu Interneten.

Idatzi izena maiuskulaz:

Markatu norentzat den:

Gizonentzat Emakumeentzat Bientzat

Nire izenaren jatorria:

Nire izenaren esanahia:

Ekintzaz Lagundu

Ekintzaz Laguntza taldea garatzen laguntzen duen nazioarteko elkartea da.

34 urte daramatzagu lanean, komunitate pobretuenen bizi-baldintzak hobetzen eta giza eskubideen aplikazio eraginkorraren defentsan.

Garapen osoa eta jasangarria lortzea xede duten 100 programa baino gehiago eta sentsibilizazio- eta eragin politikoko kanpainak egin ditugu. Ekintza horiek guztiek Latinoamerikako, Asiako, Afrikako nahiz Espainiako 25 milioi pertsona baino gehiagori onurak ekarri dizkiete.

Programa guztietan, hezkuntza izan dute protagonista, gizarte-aldaketetan eta pertsona justuak eta solidarioak hezteak duen garrantziarengatik.

EducacionAeA @EducacionAeA

Jarraitu Orain da txanda... programaren berri guztiak:

Ekintzaz Lagundu

programaeducativo.ayudaenaccion.org