Guia Euskera

28
EMAKUMEENTZAKO GIDA EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA

Transcript of Guia Euskera

Page 1: Guia Euskera

E M A K U M E E N T Z A K O G I D AEMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA

Page 2: Guia Euskera

2

AURKEZPENA

BILBOKO UDALEKO BERDINTASUN, LANKIDETZA ETA HIRITARREN SAILETIK, EMAKUMEENTZAKOGIDA hau aurkeztu nahi dizuegu, sexu-osasuna edo emakumeek bikote-harremanen esparruanjasaten duten indarkeriaren prebentzioa bezalako gai garrantzitsuez informatzeko etasentsibilizatzeko asmoz. Gida hau, 2008ko azarotik EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIAprogramaren barnean aurrera eraman diren emakume-topaketei esker sortu ahal izan da.Topaketa horietako dinamizatzaileek, osasun-agente gisa, gai horiei buruzko sentsibilizazio-lan garrantzitsu bat egin dute eta hainbat jatorritako eta esparrutako emakumeengana iritsidira.

Gida honetan, emakumeon Maitasunaren kontzeptuaz eta hori bizitzeko eraz hitz eginez hastengara, guretzako oinarrizko gai bat baita eta sexualitatea eta bikote-harremanak bizitzekoerarekin oso lotua baitago. Zenbait gako emango ditugu ulertu ahal izateko zergatik batzuetanemakumeok geure buruaren eta geure osasunaren kontrako arriskuko jokabide batzuk hartzenditugun. Halaber, ezin genituen zenbait mito eta sinesmen alde batera utzi, emakume eta gizonaskok bikote-harremanei buruz pentsatzen dutena osatzen dutelako. Eta hori guztia, egokitutakogenero-rolekin eta kultura edo gizarte jakin baterako pertenentzia-identitateekin oso loturik.

Osasunaz hitz egiten dugunean, Gorputzaz hitz egin behar dugu, hura zaintzearen etaezagutzearen garrantziaz. Gida honetan gai horretaz aritzen gara eta baita gure osasunakudeatzeko garrantziaz ere, egunen batean ama izatea erabakitzen badugu, pausu horibaldintzarik onenetan eta guk aukeratzen dugun unean eman dezagun. Horregatik, gure eskuradauden metodo antisorgailuei buruz hitz egingo dugu zenbait ataletan.

Azken zatian indarkeriaz hitz egiten dugu. Emakumeek gizonekiko jasaten dituzten menpekotasun-egoeren emaitza den indarkeriaz. Argiak izan nahi dugu egoera horietan nola jokatu behar denazaltzeko orduan.

Bai sexualitatearen gaian, bai indarkeriaren gaian, sinesmen okerretan oinarritutako adierazpenakegin ohi dira. Horietako batzuk aipatu nahi izan ditugu eta haiei erantzuna eman.

Azkenik, intereseko Zerbitzu eta Leku batzuen erreferentziak ematen ditugu, horiek behar izanditzaketen emakume guztientzat.

Espero dugu zuen gustukoa izatea eta erabilgarri aurkituko duzuela.

Nekane Alonso Santamaría

EM

AK

UM

EE

NT

ZA

KO

G

ID

AEM

AKUM

EA, O

SASU

NA ET

A IND

ARKE

RIA

Page 3: Guia Euskera

3

ESKERRAK

Mila esker sentsibilizazio-programan parte hartu duten osasun-agenteei:

• Yuliana Calvo (bere inplikazioagatik), Lucie Valentine Gnonlonfoun (bere inplikazioagatik).

• Maria Elena Uyuli Bartolomé eta Roxana Prado (hitzaldietan izandako komunikazio-gaitasunagatik).

• Wilma Camacho, Adriana Sánchez, Ruth Salazar (euren deialdi-gaitasunagatik).

• Marta Eugenia Fernández (bere ekarpen artistikoagatik eta emandako edukiengatik), MaríaTeresa Álvarez (jasotako mitoengatik).

• Nilse Benítez eta Nancy Penayo (euren deialdi-gaitasunagatik).

• Yeli Brigitte Nagbé eta Rosario García (euren interesagatik eta parte-hartzeagatik).

• Fang Xiao eta Jing Wei Xiang (kuku) (euren inplikazioagatik).

• Sumaya del Peral, Jamila López (emakume musulman gisa egindako ekarpenagatik).

• Henriette Yessibo, Fatima Djarra (sentsibilizazio-jarduerak antolatzen lehenengoak izateagatik).

• Saioa Luque (emakume gazteengana iristeagatik), Nilda Diarte eta Rina Rosario Rocha(euren parte-hartzeagatik).

• Clementine Baza (bere interesagatik).

• Encarni Fernández, Eliene Martin Do Santos (programan interesatzeagatik).

• Kenia Gonzáles, Yobeida Carolina, Diana Pérez, Marina Vidal, Nana Anete (prestakuntzanparte hartzeagatik).

Mila esker AUZOLAN MODULUKO Belen Bilbao eta Ana Fernándezi euren aholkularitzaprofesionalagatik eta programan inplikatzeagatik.

Mila esker TAS-TAS IRRATI LIBREARI sentsibilizazio-iragarkiekin lagundu dutelako eta lagundukodutelako.

Eskerrak Irati Fernández Pujanari ere (Tesia : Maitasun erromantikoaren mitoa bikote barrukogenero-indarkeriaren arrisku-faktore gisa).

Eskerrik asko parte hartzeko interesa adierazi duten elkarte guztiei : MUNDUKO EMAKUMEAK-BABEL, TXINAKO IKASKUNTZA ZENTROA, POSADA DE LOS ABRAZOS, ASOCOLVAS, ANGIRÛAPYTEPE, SARTU, SUSTERRA, GALARAZI, BIDAYA ELKARTEA, CEAR-EUSKADI…

Ez ditut ahaztu nahi programan parte hartzeko eta lankidetza emateko interesa adierazi dutenemakume guztiak.

ESKERRIK ASKO ZUEI GUZTIOI

EM

AK

UM

EE

NT

ZA

KO

G

ID

AEMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA

Page 4: Guia Euskera

4

AURKIBIDEA

1. Zer da maitasuna? 5

2. Pertsonok ezin dugu maitasunaz hitz egin hau gabe... 5

3. Maitasun Erromantikoaren Mitoak 6

4. Maitasun Mitoen Ondorioak 8

5. Sexualitateaz hitz egin dezagun 9

6. Gure gorputza ezagutzen 9

7. Emakumeen genitalak 10

8. Geuk erabakitzen dugu gure gorputza nola erabili 11

9. Kontrazezpzioaz hitz egin dezagun 12

10. Zenbait Gomendio 18

11. Mitoei Erantzuten 19

12. Indarkeria Definitzen 21

13. Indarkeriaren zirkulua 22

14. Indarkeriaren kausak 23

15. Indarkeriaren zeinuak 23

16. Indarkeriaren ondorio ohikoenak 24

17. Sinesmen faltsuei erantzuten 24

18. Gure bikotekidearen indarkeria antzemateko adierazleak 25

19. Nora joan indarkeria jasaten baduzu 26

20. Garrantzizko gaiak 27

21. Emakumeen eskubideak bermatzeko intereseko telefonoak eta lekuak 27

EM

AK

UM

EE

NT

ZA

KO

G

ID

AEM

AKUM

EA, O

SASU

NA ET

A IND

ARKE

RIA

Page 5: Guia Euskera

5

ZER DA MAITASUNA?

Maitasuna kontzeptuunibertsala da eta gutako

guztiok sentitu dezakegu etahartaz hitz egin dezakegu, huradugula edo ez dugula noizbait

nabaritu dugulako.

Maitasuna bizitzekoerak zenbait aldaketa

izan ditu historianzehar.

Pertsonon maitatzeko eta maitasuna bizitzekoerak desberdinak izan ohi dira, bi

azpikulturatatik abiatzen garelako,emakumeena eta gizonena alegia, etabakoitzak bere balioak eta rolak ditu.

Maitasuna aldatzen doangizarte- eta kultura-

egitura bat da eta gizarte-talde eta kultura

bakoitzean esanahi batdu.

GEURE BURUARIMAITASUNA EMATEA

• Geure buruari mimo txikiak ematen etaegunero zaintzen has gaitezke: gustukodugun abesti bat entzutea, liburu batirakurtzea, gure oin nekatuetan masajeaematea, etab. Hau da, geure buruaridenbora-tartetxo bat eskainiz.

• Geurekoitzat har gaitzaten beldurizateagatik, emakumeok, askotan, geuregorputza eta geure beharrak alde baterautzi ditugu eta ez dugu jakin geure buruaondo tratatzen eta errespetatzen. Hau da,ez dugu gure burua maitatu.

BESTEENGANDIK MAITASUNAJASOTZEN ETA EMATEN JAKITEA

• Norbera maitatzeak eta errespetatzeakbeste per tsonak maitatzen etaerrespetatzen laguntzen dute.

• Autobalorazio txikia duten pertsonek,maitatzen zaienean, ez dute sinesten, etaune batetik bestera abandonatuko dituztelaespero dute, ez direlako baliotsuaksentitzen.

• Geure buruaren pertzepzioa kanporaislatzen da eta bularrean “MEREZI DUT”“EZ DUT MEREZI” dioen kartel bateramango bagenu bezala da.

• Egoera horretan zaudenean oso erraza damaitasuna eta arreta ematen dizunpertsona batekiko menpekotasuna sortzea,horiek oso dosi txikitan ematen baditu ereeta baita indarkeriazko jarrerekintartekatzen badira ere.

PERTSONOK EZIN DUGU MAITASUNAZ HITZ EGIN HAU GABE:

Maitasuna, sentimendu multzo gisa ulertu behar da, baina baita pentsamendu multzo gisa ere.Maitasuna sentitzen da, baina hausnartu beharra dago ere. Bi alderdi horien arteko oreka,

emoziozko eta arrazoizko alderdien artekoa alegia, oinarrizkoa da osasungarria eta berdintasunezkoaden maitasun-prozesu bat garatzeko.

Pertsona guztiok dugu beharrezko maitatzeaeta maita gaitzaten, afektuz komunikatzea,aintzatets eta balora gaitzaten eta norbaiti

eta zerbaiti lotuak egotea. Ez du zertanbikotekide bat izan.

EM

AK

UM

EE

NT

ZA

KO

G

ID

AEMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA

Page 6: Guia Euskera

6

MAITASUN ERROMANTIKOAREN MITOAK

Mitoak gizartean partekatzen diren sinesmenak dira. Askotan gai bati buruzko ezjakintasunagatikedo aurreiritziengatik sortzen dira. Ezin dira inoiz zientifikoki frogatu. Nahasgarriak etairrazionalak dira. Kultura guztiek dituzte euren mitoak eta sinesmenak.

Azterlanek frogatzen dutenaren arabera, mendebaldeko gizarteetan barneratuagoa dagoenmaitasun erromantikoari lotutako mitoek, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunezkoeta abusuzko harremanak legitimatzen dituzte eta indarkeria psikologikoaren adierazleakikustea oztopa dezakete ere. (Vázquez, Estébanez eta Cantera).

Ondoren maitasunarekin lotutako Mito ohikoenetako batzuk ikusiko ditugu, baina kontuanhartu beharra dago askoz ere gehiago daudela:

• LARANJA ERDIAREN MITOA: 2 gizaki osatugabek, osatuko dituen euren beste erdia halabeharrezaurkituko dutela dioen analisian oinarrituta dago.

Sinesmen horrek emakume asko erdi edo gizaki osatugabe gisa sentitzea eragin du; horrela,predestinatuta duten euren beste erdia bilatzeko eta bikotea osatzeko beharra sentitzendute eta euren bizi-proiekturako aukera bakar edo hoberen gisa hautematen dute hori.

• JELOSKORTASUNAREN MITOA: Jeloskortasuna maitasunaren benetako zeinu bat delapentsatzean datza. Sinesmen horrekin abusuzko jarrerak justifikatzera iristen da batzuetan.

Jeloskortasuna, estalitako indarkeria mota bat da eta haren helburua bikotekidea menpeanizatea da eta ez maitatzea.

• BETIKO PASIOAREN MITOA: Harreman baten hasierako pasioa ez dela inoiz agortzen etabetiko irauten duela pentsatzean datzan pentsamendu okerra da. Horrek frustrazioa etaetsipena eragiten ditu.

• PAREKATZEAREN MITOA: Bikotea zerbait naturala eta unibertsala dela sinestea da. Gizarte-arau bat da. Gatazkak sortzen dira arau horretatik desbideratzen diren jarreretan.

EM

AK

UM

EE

NT

ZA

KO

G

ID

AEM

AKUM

EA, O

SASU

NA ET

A IND

ARKE

RIA

Page 7: Guia Euskera

7

• ERRUDUNTASUNAREN MITOA: Harreman bat amaitzen denean zeure errua dela pentsatzeada. Harremanean zuk huts egin duzula sinestea.

• AUKERAMENAREN MITOA: Geure sentimenduetan inongo kontrolik ez dugula pentsatzeandatza eta, beraz, maitasuna, gure nahitik eta kontzientziatik kanpo dagoen zerbait bihurtzendugu. Horren ondorio negatiboa da emakumeek euren bikotekidea ez dutela aukeratu beharpentsatzen dutela, halabeharrak haien ordez aukeratzen baitu.

• SAKRIFIZIOAREN MITOA: Horren arabera, maitasunak, zure desio, iritzi eta bizitza-proiektuetako askori zure bikotekidearengatik uko egin behar diezula esan nahi du. Mitohorren alde perbertsoa da zure bikotekidearekiko menpekotasun-harreman bat sortzenduela eta, hura, beraz, egoera menperatzaile batean kokatzen da.

• GENERO ROLEN MITOA: Bikote-harremana perfektua izateko gizonei eta emakumeei atxikitzenohi zaizkien jarrerak mantendu behar direla dioen sinesmena da. Harreman baten hasierangizonak lehen pausoa eman behar duela eta emakumeak bikotean paper pasiboa izan beharduela bezalako kontzeptuak barne hartzen ditu. Emakumeak eta gizonak bikote-harremaneanpaper jakin bat betetzera behartuta egongo dira eta horrek emakumea gizonarekikomenpekotasun-egoera batean egotea eragiten du.

• SUFRIMENDUAREN MITOA: Sinesmen horren arabera, zenbat eta harremanean oztopo etaarazo gehiago egon, orduan eta ederragoa eta benetakoagoa da harremana. Mito horrekemakumeengan duen ondorioa, “BENETAN MAITATZEN ZAITUENAK NEGARRA ERAGINGODIZU” dioen herri-sinesmenean oinarrituta dago.

Sufrimendua maitasunaren elementu garrantzitsu bihurtzen da, maitatzen ikasteko sufritzenikasi behar delako.

• KONTROLAREN MITOA: Gure bikotekideak asko kontrolatzen bagaitu asko maite gaituelakodela pentsatzea da. Horren ondorioz, abusuzko, jabetzazko eta jarraipenezko jarrerak onartzendira.

Maitasuna bizitzeko erak bikote-proiektua bideratzen du eta, hori, pertsona bakoitzarekineta haren kulturarekin loturik dago. Horregatik komenigarria da gogoraraztea parekatze-estrategiak gizarte- eta kultura-testuinguruaren arabera ere desberdinak direla.

EM

AK

UM

EE

NT

ZA

KO

G

ID

AEMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA

Page 8: Guia Euskera

8

MAITASUN MITOEN ONDORIOAK

Maitasun-mitoek emakumeengan dute eraginik handiena, sozializazio diferentzialaren ondorioz,eta ondorengoa sinestarazten diete:

“Beste pertsona horrek” ematen die zentzua euren bizitzari,

Harreman bat haustea erabateko porrota da,

“Maitasunak dena ahal duenez” edozein zailtasun eramateko gai izan behar dute eta indarkeriaeta maitasuna bateragarriak direla pentsatzen amaitzen dute ere,

Jeloskortasuna maitasunaren seinale da, etab.

Eta emakumeok, afektuzko harremanak eta zaintza bermatu behar ditugunez, geure gorputzaeta osasuna ahazten ditugu azkenean.

Maitasun erromantikoak bultzatzen duen gorputz eta arima aritze horrek maitasunagatikjasatea eragiten du. Eta emakumeen jasateko gaitasun horrek sarritan zapalkuntza-harremanaksortzen ditu eta desberdintasunezko maitasun-harremanak naturalak bihurtzen dira.

Maitasunerako gehiegizko ilusioaren ondorioz emakume askok ikuspegi falta garatzen dute,izan ere itxurazko maitasun-adierazpenak ematen zaizkien arren benetako abusuzko etadesberdintasunezko egoerak bizitzen ari dira: kontrola, jeloskortasuna, maitasun-frogak, sexu-harremanak izateko presioak, kritikak, etab.

Beraz, maitasun-eredu horrek bikotearen esparruan indarkeria-egoerak antzemateko askatasunaeta ikuspegia kentzen dizkigu eta horrek oso ondorio kaltegarriak dakartza emakumearenosasunerako.

EM

AK

UM

EE

NT

ZA

KO

G

ID

AEM

AKUM

EA, O

SASU

NA ET

A IND

ARKE

RIA

Page 9: Guia Euskera

9

SEXUALITATEAZ HITZ EGIN DEZAGUN

Giza sexualitatea, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, honela definitzen da:

"Gizakiaren funtsezko alderdi bat, haren bizitzan zehar garatzen dena. Sexua, generokorolak eta identitateak, erotismoa, gozamena, intimitatea, ugalketa eta sexu-orientazioabarne hartzen ditu. Pentsamenduen, fantasien, desioen, sinesmenen, jarreren, balioen,jokabideen, jardueren, rolen eta pertsonen arteko harremanen bidez bizitzen eta adieraztenda. Sexualitateak dimentsio horiek guztiak barne har ditzake, hala ere ez dira beti guztiakbizitzen edo adierazten. Sexualitatean hainbat faktoreren interakzioak eragiten du: faktorebiologikoak, psikologikoak, sozialak, ekonomikoak, politikoak, kulturalak, etikoak, legalak,historikoak, erlijiosoak eta espiritualak."

Hortaz, giza sexualitatea ugalketarekin loturik egon daiteke edo ez. Horrela balitz haurrakizateko plangintzari buruz hitz egin beharko genuke, hori, nahi den aukera bat izan dadin etaez inposatutako zerbait. Igaro gaitezen orain kontrazepzioaren gaira.

GURE GORPUTZA EZAGUTZEN

• AUTOAZTERKETA: Geure gorputz biluzia begiratzen eta ukitzen has gaitezke, haren sentsazioaketa aldaketak entzuteko eta harengandik informazioa lortzeko.

• Gure gorputza ezagutzea garrantzitsua da haren kontrola eramateko eta edozein anomaliaprebenitzeko.

• Sexu-harremanak izan behar baditugu, oso garrantzitsua da sexu-transmisiozkogaixotasunetan pentsatzea eta gutako bakoitzarentzat egokiena den antisorgailua erabiltzea.Horretarako, GINEKOLOGOARENERA JOAN BEHAR DUGU.

“GEUK IZAN BEHAR DUGU PROTAGONISTAKGEURE GORPUTZAREN EZAGUTZAN”

EM

AK

UM

EE

NT

ZA

KO

G

ID

AEMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA

Page 10: Guia Euskera

EMAKUMEEN GENITALEN MORFOLOGIA

• VENUSEN MENDIA: Biloz estalita dagoen azalezko eta gantzezko kuxin bat da eta organogenitalak babesteko balio du.

• KLITORIA: Baginaren azken herenaren (kanpokoena) nerbio-amaierak biltzen dituen balabat da. Emakumea sexualki kitzikatzen denean organo hori hazten da eta sentikorragobihurtzen da. Klitoriak plazerra ematen du sexu-harremanetan.

• URETRAREN IREKIGUNEA: Gernua ateratzen den irekigunea da.

• BAGINAREN SARGUNEA: Bagina kanpoaldearekin komunikatzen duen irekigunea da. Bagina,tutu forma duen barrunbe “'birtuala” da. Birtuala dela esaten da, tutu horretako paretakbatera daudelako, elkarri atxikita, eta elastikotasun handia dutelako; horrela, zakila hardezakete eta, erditzeko unean, barrutik umetokiaren lepoarekin komunikatuta egoteariesker, erditze-kanala eraiki dezakete, fetua atera ahal izateko. Baginak nerbio ugari ditu(eta hainbat nerbio-amaiera dituenez, oso sentikorra da) 2 edo 3 cm inguru dituen bereibilbidearen lehen herenean -kanpokoenean-. Eta oso inerbazio txikia du gainerako ibilbidean.

• EZPAIN HANDIAK ETA TXIKIAK: baginaren sarrera inguratzen dute.

• UZKIA: Hestea libratzeko irekigunea da.

10

1. EZPAIN HANDIA2. KLITORIA3. EZPAIN TXIKIA4. URETRAREN IREKIGUNEA5. BAGINAREN IREKIGUNEA6. BERTOLINIREN GLANDULAK7. HIMENA

KLITORIA

1234

56

7

VENUSEN MENDIA KLITORIA

BAGINARENSARGUNEA

URETRARENIREKIGUNEA

UZKIARENIREKIGUNEA

EM

AK

UM

EE

NT

ZA

KO

G

ID

AEM

AKUM

EA, O

SASU

NA ET

A IND

ARKE

RIA

Page 11: Guia Euskera

11

GEUK ERABAKITZEN DUGU GURE GORPUTZA NOLA ERABILI

Autoazterketak geure gorputzari eta haren erreakzioei beldurrik ez izaten eta gure organogenitalei buruzko Mitoak eta Tabuak apurtzen laguntzen digu. Horiek eragin dute, eta eragitendute oraindik ere, emakume askok euren gorputza ez ezagutzea.

Gogora dezagun gure gorputza PLAZER iturri bat dela. Zenbat eta gehiago ezagutzen dugun,orduan eta gehiago gozatuko dugu hartaz eta eskubide hori erabiltzen jakingo dugu, bakarrikzein beste norbaitekin.

ULER DEZAGUN

Gure Gorputza Ezagutzeak

Plazerra sentitzea errazten digu

Geure buruarekin ondo egotea

Konplexuak alde batera uztea eta gure burua den bezala ONARTZEA, geure edertasunaz ohartuz

Norberarenganako Ziurtasuna Eskuratzea

Norberak maitasuna bizitzeko era berri bat sor dezan

Emakume bakoitzak, gizaki bakoitzak, sexualitatea era bakar eta errepikaezinbatean bizi eta gozatzen du.

Sexualitatean ez gaude dena probatzera behartuta baina horrek ez du eragotzi behar, hori,beste pertsona batzuen aukera gisa ONARTZEA.

BESTE PERTSONARENGANAKO ERRESPETUA OINARRIZKOA DA

GURE SEXUALITATEAZ BALIATZEA ESKUBIDE BAT DA

EM

AK

UM

EE

NT

ZA

KO

G

ID

AEMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA

Page 12: Guia Euskera

12

KONTRAZEPZIOAZ HITZ EGIN DEZAGUN

Haurduntza ekiditeko metodoak antzinatik ezagutzen dira. Egipton jada bazekiten haurduntzanola ekidin eta hainbat metodo erabili izan dira gaur egungo metodo seguruak eta eraginkorrakgaratu arte.

XXI. mendeko metodo modernoek haurrak edukitzeko unerik egokiena aukeratzea ahalbidetzendigute eta, baita ere, sexualitateaz bikotean gozatzea, une egokia ez denean haurdun gelditzekobeldurrik izan gabe.

Has gaitezen gaur egun eskuragarri ditugun zenbait metodoz hitz egiten:

GIZONENTZAKO PRESERBATIBOA / KONDOIA

ZER DA ETA NOLA JARTZEN DA?

Latexezko oso estalki fin bat da. Zakila tentedagoenean jartzen da, koitoaren aurretik, etasemena jasotzen du. Sexu-harremana hasiaurretik jarri behar da.

Estutu preserbatiboaren punta (bilgailua) etazabaldu tente egon behar duen zakilean zeharharen oinarriraino.

Utzi bilgailua libre eta airerik gabe, semenakondoia hautsi gabe jaso ahal izan dezan.

Koitoa amaitu ondoren, preserbatiboa kendubehar da zakilak tentetasuna galdu aurretik, etaoinarritik heldu behar zaio baginaren barruangera ez dadin.

ABANTAILAK:

• Eskuratzeko erraza.

• Jartzeko erraza.

• % 86 eta 97 arteko eraginkortasuna du.

• GIB/HIESa eta SEXU TRANSMISIOZKO GAIXOTASUNAK eraginkortasunez prebenitzeko metodoantisorgailu bakarra da, emakumeen preserbatiboarekin batera.

• Ez da kontrol medikorik behar.

DESABANTAILAK:

• Kondoia puskatzen bada metodoak huts egiten du.

• Sexu-harremanen naturaltasunean eragin dezake.

BARRERA METODOAK

EM

AK

UM

EE

NT

ZA

KO

G

ID

AEM

AKUM

EA, O

SASU

NA ET

A IND

ARKE

RIA

Page 13: Guia Euskera

13

EMAKUMEENTZAKO PRESERBATIBOA

ZER DA ETA NOLA JARTZEN DA?

Plastikozko poltsa gardena da, muturretan eraztunbana duena. Baginako paretei egokitzen zaie etaeiakulatutako semena jasotzen du.

Sexu-harremanaren aurretik jarri behar duzu.Sar tu bag inaren bar ruan , e raz tunapreserbatiboaren kanpoaldetik hartuta.

Sartu atzamarra preserbatiboan, hura jartzenbukatzeko, eta utzi kanpoko eraztuna kanpoan.Koitoaren ondoren eman buelta pare bat kanpokoeraztunari semena ez irteteko eta kendu.

ABANTAILAK:

• Zeuk maneia eta kontrola dezakezu zurebarrerako kontrazepzioa.

• HIESaren eta Sexu Transmisiozko besteInfekzio batzuen aurka babesten zaitu.

DIAFRAGMA

ZER DA?

Kautxuzko edo latexezko txano biribil bat da. Osomalgua da eta baginaren hondoan jartzen da,umetokiaren lepoa erabat estaltzeko. Horrelaespermatozoideak umetokiaren barnean sartzeagalarazten du.

NOLA ERABILTZEN DEN:

Osasun-zentroko pertsonalak zure neurria zeinden esango dizu eta nola jarri erakutsiko dizu.Krema espermizida batekin erabili behar da, horidiafragmaren bi alderdietan eta ertzetanzabalduz. Behin jarrita, uteroaren lepoa ondoestalita dagoela ziurtatu beharko duzu.

Koitoaren aurretik jarri behar da eta ezin da kendu6-8 ordu igaro arte. Ondoz ondoko koito bat bainogehiago egiten bada, ez da kendu behar, baginanzuzenean krema espermizida eman baizik.

DESABANTAILAK:

• Hotsa egin dezake eta sexu-harremanakoztopatu.

• Baliteke itxura oso diskretua ez izatea.

ABANTAILAK:

• Zeuk maneia eta kontrola dezakezu zurebarrerako kontrazepzioa.

DESABANTAILAK:

• Ez zaitu HIESatik eta Sexu Transmisiozkobeste Infekzioetatik babesten. Deskuidu-indizea altua da.

EM

AK

UM

EE

NT

ZA

KO

G

ID

AEMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA

Page 14: Guia Euskera

14

METODO HORMONALAK

PILULA KONBINATUA

Bi hormonez (estrogenoa eta progestagenoa)osatutako pastilla bat da. Horiek emakumeenorganismoak produzitutakoen oso antzekoak diraeta, horrela, obulazioa galarazten da. Hainbatpilula antisorgailu mota daude.

Zure medikuak gomendatuko dizu zuretzakoegokiena zein den edo metodo hori zure kasurakoegokia den.

Jarraibide bat dago pilula mota bakoitzaren arabera :21 pilula : 21 egunez pilula bana hartzen duzu egunero eta 7 egunez deskantsatzen duzu.22 pilula : 22 egunez pilula bana hartzen duzu egunero eta 6 egunez deskantsatzen duzu.28 pilula : 28 egunez pilula bana hartzen duzu egunero eta ez duzu deskantsatzen.

ABANTAILAK:

• Ondo erabiltzen bada, ia % 100eko eraginkortasuna du.

• Hilekoaren minak murriztu ditzake eta zikloa erregulatu.

• Ez ditu sexu-harremanak oztopatzen.

DESABANTAILAK:

• Egunero hartu behar duzu ordu berean, sexu-harremanak badituzu edo ez badituzu ere.

• Eraginkortasuna txikitu daiteke gorakoa edo beherakoa baduzu.

• Ezinbestekoa da medikuak adierazten dizkizun segimendu-azterketetara joatea.

• Ez zaitu HIESaren edo Sexu Transmisiozko beste Infekzio batzuen aurka babesten.

• Jasanezintasuna eta kontraindikazioak eragin ditzake. Osasun-zentroko pertsonalarikontsultatu.

MINIPILULA

Pilula horrek hormona bakarra du obulazioagalarazteko: progestagenoa. Egunero hartu beharda, deskantsurik gabe.

ABANTAILAK:

• Edoskitzaroan dauden emakumeeiaholkatzen zaien pilula bakarra da.

• Pilula konbinatuak dituen abantailaberberak.

DESABANTAILAK:

• Zure odol-jarioa aldakorragoa izan daiteke.

• Pilula konbinatuak dituen desabantailaberberak.

EM

AK

UM

EE

NT

ZA

KO

G

ID

AEM

AKUM

EA, O

SASU

NA ET

A IND

ARKE

RIA

Page 15: Guia Euskera

15

AZAL AZPIKO INPLANTEA

Plastikozko hagatxo bat edo bi hagatxo malgudira eta besoko azalaren azpian jartzen dira(goiko partean).

Inplanteak hormona bat (prostagenoa) askatzendu oso dosi txikitan.

3 eta 5 urte bitartean iraun dezake, produktuarenarabera.

NOLA ERABILTZEN DEN:

Pertsonal medikoak inplantea sartzen dizu besokogoiko partean. 3 eta 5 urte bitarteko denboraigarotakoan, kendu egiten da, berri bat jartzeko.Edozein unetan ken daiteke.

ABANTAILAK:

• Edoskitzaroan erabil daiteke.

DESABANTAILAK:

• Zure odol-jarioa aldakorragoa izandaiteke.

• Pertsonal medikoak sartu eta kendubehar du.

• 160 ¤ inguru balio du.

• 2 hagatxokoa finantzatuta dago (Galdetupertsonal medikoari).

ANTISORGAILU HORMONAL INJEKTAGARRIAK

Bi eratan eskura daitezke, hilekoa eta hiruhilekoa.

Hileko injektagarria antisorgailu konbinatua da,bi hormona (estrogenoa eta gestagenoa) baititu;beraz, pilularen antzeko eran funtzionatzen du.

Hiruhileko injektagarriak hormona bakarra du(gestagenoa) eta, beraz, minipilularen antzekoeran funtzionatzen du.

Oso metodo eraginkorrak dira baina, beste metodo hormonalekin gertatzen den bezala, pertsonalmedikoaren kontseilua behar da, erabiltzea egokia den erabakitzeko.

EM

AK

UM

EE

NT

ZA

KO

G

ID

AEMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA

Page 16: Guia Euskera

16

HILEKO ERAZTUNA

Plastikozko eraztun bat da, malgua, leuna etagardena, eta baginan jartzen da. Pilulaantisorgailuaren antzeko hormonak ditu.

Eraztuna poro txiki batzuen bidez medikamentuaaskatzen doa eta baginako mukosak huraxurgatzen du.

Pilularen eraginkortasun eta albo-ondorioberberak ditu.

NOLA ERABILTZEN DEN

Baginan sartzen da, tanpoi bat bezala, zikloahasten denetik 5-7 egunera (gogoratu zikloamenstruazioaren lehen egunarekin hasten delaeta ondorengo menstruazioa hasi aurreko eguneraarte irauten duela).

Eraztuna barruan uzten dugu 21 egunez; denborahori igarotakoan, kendu eta 7 egunez deskantsatubehar da, menstruazioa izateko, eta, ondoren,berri bat sartuko dugu.

ABANTAILAK:

• Erosotasuna. Hilean behin bakarrik. Pilulakonbinatuaren abantaila berberak.

DESABANTAILAK:

• Pilula konbinatuaren desabantailaberberak. Ez zaitu HIESaren edo SexuTransmisiozko beste Infekzioen aurkababesten.

ADABAKI ANTISORGAILUA

Ipurmasailean, abdomenean, besoan edobizkarrean, azalaren gainean jarri beharrekoadabaki bat da. Adabakiak, azalaren bidezxurgatzen diren hormonak askatzen ditu obulazioagalarazteko.

NOLA ERABILTZEN DEN:

Adabaki bakoitza astebetez erabili behar da.Astebetez erabili ondoren kendu eta beste adabakibat jarri behar da azaleko beste leku batean.Gauza bera egiten da 3 astez. Laugarren asteanadabakia kendu eta 7 egunez deskantsatu beharda menstruazioa izateko. Azalak garbi eta lehoregon behar du. Egunero ziurtatu behar da ondojarrita dagoela.

ABANTAILAK:

• Pilula konbinatuak dituen berberak eta,gorakoa edo beherakoa izanda ere, berdinbabesten du.

DESABANTAILAK:

• Pilula konbinatuak dituen berberak, bainaez da hain diskretua. Ez zaitu HIESarenedo Sexu Transmisiozko beste Infekzioenaurka babesten.

EM

AK

UM

EE

NT

ZA

KO

G

ID

AEM

AKUM

EA, O

SASU

NA ET

A IND

ARKE

RIA

Page 17: Guia Euskera

17

UMETOKI BARNEKO GAILUA (UBG)

UBGa, motaren arabera kobrezko haria edohormonak izan ditzakeen plastikozko gailu bat da.“T” edo aingura forma du umetoki-barrunberadoitzeko.

Kobrezko UBGa, espermatozoideak umetokiarenbarnetik igarotzea zailtzen du, ernalketagalarazteko. Hormonadun UBGa progestagenoaaskatzen du progresiboki eta menstruazio-odolarenkantitatea murrizten du. 3 eta 5 urte bitarteanbalio du.

NOLA JARTZEN DEN:

Ginekologoak jarriko du, hobe menstruazio-garaian,horrela umetokiaren lepoa irekiagoa baitago etahaurdun ez zaudela ziurta daiteke.

ABANTAILAK:

• Eraginkortasun handia.

• Ezin da ahaztu.

DESABANTAILAK:

• Noizbait espontaneoki kanporatu daiteke.

• Pertsonal medikoak sartu eta atera behardu.

• Menstruazio ugariak eta mingarriak sorditzake.

• Kobreari alergia diotenei kontraindikatzenzaie eta beste kontraindikazio batzuk eresor ditzake.

• Menstruazio irregularrak.

• Ez zaitu HIESaren edo Sexu Transmisiozkobeste Infekzioen aurka babesten.

BESTE METODO BATZUK

BASEKTOMIA

Anestesia lokalarekin egiten den ebakuntzakirurgiko txiki bat da eta hodi deferenteak mozteandatza, eiakulazioan espermatozoideak kanporairten ez daitezen. Ez dira beharrezkoak ezospitalizazioa ez anestesia orokorra, beraz,arriskuak txikiak dira. Metodo horreneraginkortasuna % 100etik gertu dago.

TRONPEN LOTURA

Ebakuntza kirurgiko erraza da bainakirurgiaren eta anestesia orokorrarenarriskuak ditu. Ebakuntza horretan Falopiorentronpak mozten eta/edo lotzen dira, horrelaobulua obulutegitik umetokira iristeagalarazteko. Metodo atzeraezina da. Hareneraginkortasuna % 100etik gertu dago.

Zer gertatzen da basektomiaren ondoren?Ebakuntzak ez du eraginik gizonen sexu-gaitasunean, beraz sexu-harremanek aurretikbezala jarraituko dute; sexu-desira eta eiakulazio-prozesua ez dira inolaz ere aldatuko.

LEHEN ONDOREN

LEHEN

ONDOREN

EM

AK

UM

EE

NT

ZA

KO

G

ID

AEMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA

Page 18: Guia Euskera

18

DESABANTAILAK:

• Beste metodo batzuek baino askoz ereeraginkortasun txikiagoa du.

• Ez du ez HIESa ez sexu-transmisiozkobeste infekzioak prebenitzen.

GAUR EGUN DOHAINIK ETA ERREZETARIKGABE EMATEN DA OSASUN ZENTROETAN(ANBULATORIOETARA JOAN) ETA FAMILIAPLANGINTZAKO MODULUETAN ETAAURREIKUSTEN DA IRAILETIK AURRERAPILULA HORI FARMAZIETAN ERE SALDUKODELA (ORDAINDUZ).

LARRIALDIETAN BAKARRIK

HURRENGO EGUNEKO PILULA

Ez da ohituraz hartu behar. Erabilitako metodoakhuts egin duenean bakarrik hartzea gomendatzenda. Adibidez, preserbatiboa puskatzen bada, sexu-eraso baten ondoren edo beste kasu batzuetan.

NOLA ERABILTZEN DEN:

Babesik gabeko sexu-harremanetik 72 ordu igaroaurretik hartu behar da. Zenbat eta lehenagohartu, orduan eta handiagoa izango daeraginkortasuna. Hobe lehen 24 orduetan hartzea.

Errezeta behar da edo medikuntzako profesionalbatek eman behar du.

ABANTAILAK:

• Sor litezkeen haurduntzen %85 galaraztenditu. Argitu beharra dago EZ DELA ABORTUMETODO BAT.

ZENBAIT GOMENDIO

Ez izan lotsarik. Azaldu zuremedikuari nola sentitzen zareneta eskatu kezkatzen zaituenariburuz aholkatzea. Garrantzitsuada lehenbailehen joan zaitezen

ondoezen bat baduzu.

Pilula antisorgailuak,ondo erabilita,

haurduntza prebenitukodizu.

Preserbatiboa ez den metodobat erabili aurretik ziurtazaitez zure bikotekidea

seropositiboa ez dela. Horiegiaztatzeko anbulatoriora(bertan proba doakoa da)edo udalerriko farmazia

batera joan daiteke.

Metodo antisorgailu asko daude;aukeratu zuretzat egokiena

dena. Zoaz dagokizunanbulatorioko edo familia

plangintzako moduluko zureginekologoarengana.

Preserbatiboak diraHIESatik babestenzaituzten metodo

bakarrak.

Pilula hartzeak ez zaituHIESatik babestuko.

Pilulak ez zaitu sexutransmisiozko inongo

gaixotasunetatikbabesten.

Zoaz anbulatoriora osasunarazoren bat duzunean. Mina

jasan ezin baduzu, zoazlarrialdietako zerbitzura.

EM

AK

UM

EE

NT

ZA

KO

G

ID

AEM

AKUM

EA, O

SASU

NA ET

A IND

ARKE

RIA

Page 19: Guia Euskera

19

MITOEI ERANTZUTEN

Sexuaren gaian hainbat eta hainbat mito edo sinesmen faltsu daude eta, horien erruz, nahastutasentitzen gara eta gure osasunaren kontrako jarduera arriskutsuak egiten ditugu.

HILEKOARI / MENSTRUAZIOARI BURUZ:

GIB-ARI BURUZ:

Har al daiteke HIESa musu baten bidez ahoan zauri bat badut eta/edo ahoan semenaerortzen bazait?

• Galdera horren aurrean ulertzen dugu aho-sexuko jarduera bat dagoela. Kasu horretanposible da, bai, nahiz eta arriskua bagina- edo uzki-koitoan baino txikiagoa den. Garrantzitsuada jakitea zein egoeratan gauden HIESari eta sexu-transmisiozko beste gaixotasuneidagokienez, edozein motatako harremanik izan baino lehen. Edozein motatako jarduerakegin daitezke baina betiere prebentzio-metodoak erabilita (emakumeen eta gizonenpreserbatiboak).

• Argitu behar da hiru jariakinek transmititzen dutela HIESaren birusa: ODOLAK, SEMENAKeta BAGINA JARIAKINEK.

• Malkoek, txistuak, izerdiak, gernuak eta gorozkiek ez dute HIESaren birusa transmititzen.

• Argi eduki behar da: musu batengatik ez dizute GIBa kutsatuko.

EM

AK

UM

EE

NT

ZA

KO

G

ID

AEMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA

Normala al da menstruazio-garaian odol-koaguluhandiak baditut?

• Koagulu handiek odol-jarioa oso ugaria delaesan nahi dute. Odol-jarioak egun asko irautenbadu eta kantitate handikoa bada, anemia sorliteke. Medikuari kontsultatu behar zaio, kausazein den ikusi eta odol-jarioa murrizten saiatu.

• Ohikoa da pentsatzea txarra dela menstruazioanodol gutxi ateratzea, baina benetan askozkaltegarriagoa da odol asko ateratzea, ahuleziaeragiten baitu.

Txarra da dutxatzea eta burua garbitzeamenstruazioa mozten delako?

• Ez da ez txarra ez ona. Ez da ezer gertatzen.

Alka-Seltzer ur epelarekin baraurik hartzeakmenstruazioa itzultzea eragiten du atzerapenabadut?

• Ez. Deshidratazioa eragiten du eta, haurdunegonez gero, ez luke etengo. Fetuari kalteakeragingo lizkioke.

Page 20: Guia Euskera

20

PLAZERRARI BURUZ:

Masturbazioa nerabeentzako jarduera bat da bakarrik?

• Ez. Masturbazioaz hitz egiten dugunean, sexu-plazerra lortzeko helburuz organo genitalakestimulatzeaz ari gara. Edozein adinetan egin daiteke. Garrantzitsua da pertsona bakoitzabere gorputza era horretan ezagutzen ikastea. Horrela, sexu-harremanak ditugunean, plazerhandiena sortzen diguten gorputz-atalak zein diren adierazi ahal izango dugu.

Jakin al dezaket orgasmo batek zenbat irauten duen?

• Orgasmoa gizakiaren sexu-erantzunaren azken faseetako bat litzateke. Orgasmoan,pultsazioak eta arnasketa frekuentziarik eta intentsitaterik handienetara iristen dira, gihar-tentsio handia sortzen da eta eremu uzki-genitala uzkurtzen da. Emakumeen kasuan,orgasmoa, klitorian eta baginan sor daiteke eta, gizonen kasuan, zakilean eta prostatan.Iraupenari dagokionez, segundo batzuk irauten du eta kopurua, iraupena eta intentsitateaalda daitezke harreman batetik bestera. Gizonengan, fasea eiakulazioarekin (zakiletiksemena ateratzea) amaitzen da eta, emakumeengan, eiakulazio likido bat gerta liteke(uretraren bidez botatzen den likido argi edo esne-itxurako bat). Badirudi hori G puntuarekin(pubisaren hezurraren atzean eta uretraren inguruan kokatutako eremu genitaleko zona)loturik dagoela.

SEXU HEZKUNTZARI BURUZ:

Sexu-hezkuntzak nerabeek sexu-harremanak lehenago izatea bultzatzen du?

• OMEaren arabera, sexu-hezkuntzak ez du bultzatzen sexu-jarduera handiago bat izatea edohura lehenago gertatzea. Sexu-harremanak atzeratzeko gaitasuna eman diezaieke gazteeieta antisorgailuen erabilera handitu dezake.

EM

AK

UM

EE

NT

ZA

KO

G

ID

AEM

AKUM

EA, O

SASU

NA ET

A IND

ARKE

RIA

Page 21: Guia Euskera

21

METODO ANTISORGAILUEI BURUZ:

Seguruagoa al da bi preserbatibo jartzea baten ordez?

• Guztiz kontrakoa. Kondoia apurtzeko arrisku handiagoa dago, bien arteko marruskadurareneraginez.

Kanpoan hustea edo erritmoaren metodoa eraginkorrak al dira haurdun ez gelditzeko?

• Ez da eraginkorra. Izan ere, asko huts egiten ari den metodo bat da: aldien % 50en. “Egunfinkoena” izeneko metodo bat dago eta ziklo baten 8. eta 19. egunen artean babesik gabekoharremanik ez izatean datza. Menstruazio-zikloa menstruazioaren lehen egunetik hurrengomenstruazioaren lehen egunera doa eta 26 eta 32 egun bitartean iraun dezake. OMEk %95eko eraginkortasuna ematen dio metodo horri, baina OSO ONDO ERABILI BEHAR DA.

GENITALEN HIGIENEARI BURUZ:

Ura eta xaboi neutroak erabili behar ditugu.Ez itzazu inoiz perfumatu, infekzioak eragin baitaitezke.

Bagina farmazian saldutako produktuekin edo xaboiarekin garbitzea haurduntza prebenitzekometodo eraginkor bat da?

• Ez. Ez da inolaz ere eraginkorra.

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DEFINITZEN

Gaur egun hainbat kontzeptu erabiltzen ari dira sexu arrazoiengatik emakumeen aurka hainbateratan eragiten den indarkeriaren fenomenoaz hitz egiteko. Nahasketa terminologikoak ekiditekoEMAKUNDEk EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAZ hitz egitea proposatzen du. Definizioa,Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean jasoa dago:

Sexuaren ziozko edozein ekintza bortitz joko da emakumeen aurkako indarkeriatzat, baldin etaekintza horrek emakumeari kalte fisiko, sexual edo psikologikoa edo sufrimendua ekartzenbadio edo ekar badiezaioke. Jokaera horien artean sartuko dira emakumea ekintza horiekegitearekin mehatxatzea, hertsapenak egitea edo askatasuna arbitrarioki kentzea, bizitzapublikoan edo pribatuan.

Bikotearen barruko indarkeria, edozein eratan adierazita ere, DELITU bat da eta salatu beharradago. Hala ere, hainbat azterketak diote emakumeak batez beste 7 eta 10 urte bitarteanitxaroten duela salaketa egin aurretik. 1980an Nazio Batuen Erakundeak emakumeen aurkakoindarkeria munduko krimen estalirik ohikoena dela onartu zuen.

EM

AK

UM

EE

NT

ZA

KO

G

ID

AEMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA

Page 22: Guia Euskera

22

INDARKERIAREN ZIRKULUA

Bat-batean gertatzen denean, indarkeria prozesu zirkular batean adierazten da, gutxi gorabeheraordena berarekin.

Eraso Fasea

• Nolabaiteko tratu txarren bat gertatzen da.

• Fisikoa, sexuala edo psikologiko-emozionala.

Damutasun eta Kontziliazio Fasea

• Erasotzaileak barkamena eskatzen du.• Biktimak barkatzen du.

Tentsio Fasea

• Liskarrak hasten dira.

• Familia- edo bizikidetza-giroan tentsioa sortzen da berriz ere.

Indarkeria-egoeren konplexutasuna ulertu behar dugu eta jakin, sarritan, erasotzen zaituenbikotekide batekin harremana mantentzen dela, erasotzen zaituen pertsona, aldi berean mimozkoeta maitasunezko jokaerak dituen pertsona berbera delako. Mitoak barneratuak izatea,menpekotasun-egoerak eta indarkeria-adierazpenen sotiltasuna, bikote-harremanak ez haustekoarrazoietako batzuk dira.

INDARKERIAREN ZIRKULUA

• INTENTSITATEA HAZTEN DA

• FASEEN ARTEKO DENBORA - TARTEA TXIKITZEN DA

ERASO FASEA EZTEI BIDAIAKO FASEA

TENTSIO FASEA

DENBORAREKIN ZIRKULUAOLDARKORRAGOA ETA

OHIKOAGOA BIHURTZEN DA

EM

AK

UM

EE

NT

ZA

KO

G

ID

AEM

AKUM

EA, O

SASU

NA ET

A IND

ARKE

RIA

Page 23: Guia Euskera

23

INDARKERIAREN KAUSAK

HAINBAT TEORIAK AZALTZEN DUTE INDARKERIA HARREMAN BATEN SORRERA

Haietatik guztietatik, delitu-egintzaren benetako kausa, erroa edo jatorria soziokulturaladela dioena hartu nahi dugu, horrek bakarrik adierazten baitu, indarkeria, sistema osoaridagokion egiturazko arazo baten emaitza dela: emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunarenemaitza, alegia. Genero-indarkeria, batzuen eta besteen arteko desberdintasun politikoaren,ekonomikoaren, sozialaren eta kulturalaren ondoriorik muturrekoentzat, handientzat etaperbertsoentzat ulertzen da. Genero-arazo baten eta botere-desoreka baten emaitza da, generobati, hots gizonezkoenari, lehentasuna, gehiegizko balioa, nabarmentasuna, prestigioa etapribilegioak ematen baitzaizkio, emakumezko generoaren kalterako, hau da, munduko biztanleriaguztiaren erdiaren kalterako. Teoria horrek azaltzen du nola harreman batean, indarkeria, prozesuoso baten emaitza gisa sortzen den, non rol bereiziak, lanaren sexu bidezko banaketa, bidezkoaez den denboren eta espazioen banaketa, erabakitzeko boterearen desoreka, etab, ezartzendoazen. Eredu horren arabera, emakumearen menpekotasuna bikotearen barruan, emakumezkoekgizartean bizi duten zapalketaren isla da eta hezkuntza sexistak eta gizarte-eragileekemakumezkoen eta gizonezkoen identitateak bultzatzearen, legitimatzearen eta normaltzearenondorio, eta ez dago erasotzailearen pertsonalitateari edo esperientzia indibidualei atxikia.

INDARKERIAREN ZEINUAK

Fisikoa

• Kolpe batetik hilketa batera doa.

Ekonomikoa eta soziala

• Diruaren erabateko kontrola.

• Ahozko indarkeria jendaurrean.

• Kanpo-harremanen eta jardueren kontrola.

Psikologikoa edo emoziozkoa

• Irainak, ahozko isekak eta mehatxuak.

• Balio sentimentaleko objektuak apurtzea eta etxeko animaliak gaizki tratatzea.

Sexuala

• Borondatearen kontra sexu-harremanak izatera behartzea.

• Exhibizionismoa, hitz lizunak, zirriak, jazarpena eta, horietatik larriena: bortxaketa.

EM

AK

UM

EE

NT

ZA

KO

G

ID

AEMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA

Page 24: Guia Euskera

24

INDARKERIAREN ONDORIO OHIKOENAK

Arazo fisikoak

• Min kronikoak.

• Nahi gabeko haurduntzak.

• Lesioak eta heriotza.

Arazo psikologikoak

• Depresioa, antsietatea, insomnioa, jatearen nahasmendua.

• Trauma-ondoko estresa.

• Alkohol- edo droga-abusua eta suizidioa.

Arazo sozialak

• Inkomunikazioa eta isolamendua.

• Gizarte-kostu handia: sanitarioa, poliziala, judiziala eta gizarte-zerbitzuak.

SINISMEN FALTSUEI ERANTZUTEN

PAPERIK EZ BADUT ETA INDARKERIAREN BIKTIMA NAIZELA SALATZEN BADUT,ESPAINIATIK BOTA NAZEKETE BAI: Polizia Nazionalean salatzen badut. EZ: Bilboko Udaltzaingoan edo Ertzaintzaren komisarian salatzen badut. Berehalako babesabehar baduzu deitu 112-ra.

EMAKUME MUSULMANEK JASATEN DUTE GEHIEN INDARKERIA

EZ: Datuek frogatzen digute emakume guztiok, emakume izateagatik, indarkeriaren biktimaizan gaitezkeela. Indarkeria hainbat eratan adierazten da eta neurri batean edo besteangizarteen eta kulturen arabera.

Askotan, sinesmen faltsu horrengatik, islama indarkeria egotearen erruduntzat hartzen da.Beste erlijio batzuek bezala, judaismoak edo kristautasunak kasu, islamak ere ez du indarkeriaemakumeen aurka erabiltzea justifikatzen. Desberdintasunaren jatorria, dagoendesberdintasunezko gizarte-egituran oinarritzen da, kulturek tradizioen, usadioen eta ohiturenbidez mantendu dutena eta, horregatik, historian zehar emakumeen aurkako indarkeria ezarrieta normaldu da.

INDARKERIA JASATEN DUTEN EMAKUME BATZUK MASOKISTAK DIRA,HAIEN BIKOTEKIDEEK EGURRA EMATEA GUSTATZEN ZAIE ETA

EZ: Indarkeria jasaten duten emakumeak oso egoera konplexu batean daude eta, egoera hori,sarritan, ulertzeko zaila da. Erasotzailearekiko harremana hausteko beste pertsona batzuenlaguntza behar du gehienetan: bizilagunena, lagunena edo profesionalena, egoera salatzeraausartzeko.

EM

AK

UM

EE

NT

ZA

KO

G

ID

AEM

AKUM

EA, O

SASU

NA ET

A IND

ARKE

RIA

Page 25: Guia Euskera

25

HAUSNARTU ZURE BIKOTE HARREMANEAN ONDORENGO EGOERAK BIZI DITUZUN(ADIERAZLE BATZUK DIRA):

• Zure bikotekideak zure iritziak garrantzirik ez duela esaten du sarritan.

• Zure bikotekideak eta zuk ez dituzue inoiz harremanak era berean hartzen.

• Zure bikotekideak gehiegizko jeloskortasuna adierazten du eta zure mugikorra eta gizarte-harremanak kontrolatzen ditu.

• Zure bikotekideak zure lagunengandik isolatu nahi zaitu.

• Zure bikotekideak gehiegi babesten zaitu, hainbat gauzatan haren menpeko izan zaitezen.

• Zure bikotekideak autoestimu txikia, segurtasunik eza eta konplexuak ditu eta, horregatik,balioa kentzen dizu, hori konpentsatzeko eta zu baino gehiago sentitzeko.

• Zure bikotekideak denbora guztian zure gorputza, janzkera, pentsaera edo zaletasunakkritikatzen ditu edota gizen edo argal zaudela, itsusia zarela edo zerbait aldatu beharduzula esaten dizu.

• Zure bikotekideak denbora guztian esaten dizu ez duzula ideiarik ezertaz edo isiltzeko edotajendaurrean barregarri uzten zaitu, esanez: zer jakingo duzu zuk horri buruz? etab.

• Zure bikotekideak xantaia egiten dizu, isilik gelditzen da, une oro nahi duena lortzen ezbadu.

• Zure bikotekideak sexu-harremanak noiz izan inposatzen dizu beti edo zein jarreratan eginbehar duzuen erabakitzen du.

• Zure bikotekideak sexu-harremanak preserbatiborik gabe izatea inposatzen dizu.

• Zure bikotekideak jarrera matxista eta errespetugabea du emakumeei dagokienez orokorrean.

• Zure inguruko pertsonek (lagunak, familia, ezagunak) zure bikotekideak nola tratatzenzaituen gustatzen ez zaiela adierazten dizute, errespeturik ez dizula jotzen dutelako.

• Zure bikotekideak iraintzen zaitu, bultzatzen zaitu, zaplaztekoak ematen dizkizu edoaxolagabetasunez begiratzen zaitu, dosi txikitan bada ere.

• Zure bikotekideak aurretik fisikoki, sexualki eta psikologikoki jada eraso egin dizu.

ZURE ERANTZUNA BAIEZKOA BADA, EGOERA HORIEK ETENGABE BIZI DITUZULAKO, BILATUIRTENBIDEAIturria: Julia Romero (GALARAZI ELKARTEA) aterakina(Gida honetan horretarako beharrezko informazioa ematen dizugu)

EM

AK

UM

EE

NT

ZA

KO

G

ID

AEMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA

Page 26: Guia Euskera

26

NORA JOAN INDARKERIA JASATEN BADUZU

Eman beharreko urratsak:

1. EGIN SALAKETA gertuen duzun Ertzaintzaren edo Udaltzaingoarenkomisarian.

2. JOAN OSASUN ZENTRORA eta adierazi pertsonal medikoari erasobaten biktima izan zarela, jasandako erasoaren txosten bat egindezaten.

Gainera:

• ESKATU BABES AGINDUA arriskurik dagoenean.

• Etxera ezin baduzu itzuli: LARRIALDIKO BEHIN BEHINEKO OSTATUA.

• Sexu bereko bikotekidea baduzu eta indarkeria jasaten baduzu, zukere informazioa eta arreta jasotzeko eskubidea duzu.

• BILBOTIK KANPOKO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BESTEUDALERRI BATEAN BIZI BAZARA ETA INDARKERIA JASATEN BADUZU,DEITU 900 840 111 TELEFONO ZENBAKIRA

Zure bikotekideak edo bikotekideohiak erasotzen badizu (lotura

sentimental bat dago)

Beste senide baten, ezezagunbaten edo beste norbaiten

indarkeriaren biktima zarenean

BiktimarentzakoLaguntza Zerbitzua

900 400 028

Larritasunik ez dagoeneanBERDINTASUN, LANKIDETZA ETA

HERRITARTASUN SAILAVenezuela plaza, 2 zk., 4.

solairua 94 420 48 38

Eskatu hitzordua gizarte-langilebatekin

Larritasuna dagoeneanArratsaldean edo gauean

erasotzen badizute, GIZARTELARRIALDIETARAKO UDAL

ZERBITZURA DEITU DEZAKEZU:94 470 14 60

Bertan informazioa emango dizuteeta hainbat baliabidetara

lagunduko dizute.

KASU GUZTIEN BALORAZIOAETA DIAGNOSTIKOA

Jarduera prebentiboak, jarraituaketa berehalakoak

EM

AK

UM

EE

NT

ZA

KO

G

ID

AEM

AKUM

EA, O

SASU

NA ET

A IND

ARKE

RIA

Page 27: Guia Euskera

27

GARRANTZIZKO GAIAK

Komentatu lagun, senideedo zurengandik gertuko

pertsonei. Ez izanisilpean. Garrantzitsua dabeste pertsona batzuenlaguntza izan dezazun,irtenbideak bilatzeko.

Salatzea erabaki baduzu, saiatugertueneko komisariara beste

norabaitekin joaten.

Babesik gabeko sexuharremanak izateagatik, sexu

transmisiozko gaixotasunen bathar dezakezu, HIESa izan

dezakezu edo nahi gabe haurdungeldi zaitezke.

Indarkeria jasatenbaduzu, jakin behar

duzu: Larrialdiko ostatuakdaudela, zure

segurtasuna bermatzekoGogoratu nahi gabeko

haurduntza bat etetea zeuregorputzarekiko indarkeria mota

bat dela; ekidin ezazuprebentzioaren bidez.

Gogoratu indarkeria etasexu bizitza osasungarriaez direla bateragarriak.

Indarkeriaren biktima bazara,ez isildu.

Indarkeria egoeratik ateratzen,pakea, ongizatea eta osasunaeskuratuko dituzu. Emakumeasko eta asko atera dira jada

egoera horretatik eta zu ere aterazaitezke.

EM

AK

UM

EE

NT

ZA

KO

G

ID

AEMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA

EMAKUMEEN ESKUBIDEAK BERMATZEKOINTERESEKO TELEFONOAK ETA LEKUAK

INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEEK JAKIN BEHAR DUTE ESKUBIDE HAUEK DITUZTELA:

• Informazioa, aholkularitza eta orientazioa prozesu osoan.

• Segurtasun-arrazoiengatik bizilekua aldatzeko laguntzak.

• Duintasunaren eta intimitatearen babesa.

• Seme-alaben berehalako eskolaratzea, bizilekua aldatuz gero.

• Laguntza eta akonpainamendu profesionala.

• Gizarte-laguntza integrala.

• Orientazio juridikoa eta aholkularitza psikologikoa.

Page 28: Guia Euskera

EM

AK

UM

EE

NT

ZA

KO

G

ID

AEM

AKUM

EA, O

SASU

NA ET

A IND

ARKE

RIA

ETA ONDORENGO LEKUETARA JO DEZAKETELA:

• BERDINTASUN, LANKIDETZA ETA HIRRITARREN SAILA (BILBOKO UDALA): BILBON bizi direnemakumeentzat. Venezuela plaza 2 zk., 4. solairua. Tlf.: 94 420 48 38.

• EMAKUMEZKOENTZAKO ZERBITZUA (BIZKAIKO FORU ALDUNDIA): Bizkaiko gainerakoudalerrietan bizi diren emakumeentzat. Ugaskobidea 3 zk., 2. solairua. Tlf.: 94 406 69 00.

• ORIENTAZIO JURIDIKOKO ZERBITZUA (ofiziozko txandako abokatuak)Barroeta Aldamar 10 zk., beheko solairua. Tlf.: 94 401 67 12.

• BIKTIMENTZAKO LAGUNTZA ZERBITZUA (Bizkaian bizi diren emakumeentzat)Ibañez de Bilbao kalea 5 zk., beheko solairua. Tlf.: 900 400 028.

• FAMILIA BITARTEKARITZA ZERBITZUA. Santutxu kalea 69 zk. Tlf.: 900 100 080.

SEXU ETA UGALKETA OSASUNERAKO:

• MODULU PSIKOSOZIALAK (FAMILIA PLANGINTZARAKO, AHOLKULARITZA JURIDIKORAKO ETAPSIKOLOGIKORAKO…).

• AUZOLAN MODULUA. Naxa kalea 5 zk. (Maiatzaren Biko kalearen izkinan). Tlf.: 94 416 36 22.

• DEUSTO-SAN IGNACIO MODULUA. Aoiz plaza z/g (Postetxearen aurrean). Tlf.: 94 475 94 72.

• REKALDEKO MODULUA. Camilo Villabaso kalea 24 zk. Tlf.: 94 444 98 59.

• Zure udalerrian bertan dauden ANBULATORIOETAN ondorengoa aurkituko duzu: LEHENMAILAKO ARRETA ESPEZIALIZATUA (non arreta ginekologikoa eska dezakezun).

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK:

Edozein gizarte-problematikari buruzko Aholkularitza eta Laguntza ematen dizute.Beti dago baten bat zu bizi zaren zonatik gertu. Ezagutzen ez baduzu 010 telefonora dei dezakezueta non dagoen galdetu.

ATZERRITARTASUN ARLOAN:

INMIGRAZIOKO UDAL ZERBITZUA:• ERDI JURIDIKOA: Informazioa, orientazioa eta asilo-eskubidearekin eta atzerritartasunarekin

lotutako izapideen kudeaketa. Tlf.: 94 416 66 37.

• ERDI SOZIALA: Gizarteratze-txostenak izapidetzea SUSTRAITZE efektuetarako, etxebizitzenerabilgarritasun-txostenak familia berriz elkartzeko planetarako, gizarte-txostenakborondatezko itzulerarako. Tlf.: 94 476 37 25.

LARRIALDIAK :

• GIZARTE LARRIALDIETARAKO BILBOKO UDAL ZERBITZUA (24 orduko arreta zerbitzua)Mazarredo zumarkalea 22 zk. Tlf.: 94 470 14 60.

• GUARDIAKO EPAITEGIA. Ibañez de Bilbao kalea 4 zk. Tlf.: 94 401 64 81.

• BILBOKO UDALTZAINGOA. Tlf.: 092

• SOS DEIAK - BILBO LARRIALDIETAKO KOORDINAZIOA. Tlf.: 112

28