gramatika eranskina

15
ADITZ TAULA

Transcript of gramatika eranskina

Page 1: gramatika eranskina

ADITZ TAULA

Page 2: gramatika eranskina

Arauen laburpenak dira ondoan datozenak. Arauen testu osoa aurkitzeko, jo Euskaltzaindiaren webgunera (www.euskaltzaindia.net).

1. Araua. Honela idatziko dira hitz hauek: bat-batean, behinik behin, batik bat.

2. Araua. Bait- partikula beti aditzari lotua idatziko da, aldaketa fonologiko grafikoa eginez: baikara, bainaiz, baihaiz, baitoa, bailuke, e.a.

3. Araua. Ez idatzi *aurrekalde, *atzekalde, *goikalde, *barnekalde, e.a. Bi era desberdin hauetan idatz daitezke forma hauek: aurrealde, atzealde, goialde, barnealde e.a.; edo aurreko alde, atzeko alde, goiko alde, barneko alde, e.a.

4. Araua. Ez dira batasunerako egoki ikusten *guzti hauek edo *guztihauek,e.a. Hauek dira hobesten diren formak: hauek guztiak eta gauza hauek guztiak; hauekin guztiekin eta lagun hauekin guztiekin; hauetan guztietan, eta taberna hauetan guztietan, e.a.

5. Araua. Ez idatzi *nere, *nerekin, *neretzat, *neri, e.a. Maila jasoan, ene idatziko da, eta gainerakoetan: nire, nirekin, niretzat, niri, e. a.

6. Araua. Ez idatzi *arrai, *usai *artzai, *diruzai, e.a. ain bukaerak gorde: arrain, usain, artzain, diruzain, eta antzekoak. Baina, mahai idatziko da.

7. Araua. Zenbakien idakera. Aipagarri batzuk: hamahiru; hogeita bat, bi...; berrogeita bat, bi...; ehun eta bat, bi...; mila berrehun eta bat, bi...; milioi bat.

8. Araua. ‘Hiru’ eta ‘lau’ zenbakien deklinabidea: zenbakiak berak izendatzeko erabiltzen ez direnean, deklinabide berezia dute: mugagabean, bokalez amaituriko gainerako hitzen antzera: hiruk, hiruri, lautan, lautatik, e.a. Pluralean, ordea, r bat behar dute: hirurak, hirurei, lauretan, lauretatik, e.a.

9. Araua. Ez idatzi *amorrazino, *administrazione, *debozinoe, e.a. Hitz hauek honela idatziko dira: amorrazio, administrazio, debozio, e.a.

10. Araua. Ez idatzi, beraz, *nor nahi, *nonnahi, e.a. Hitz bakar batean idatziko dira zernahi, nornahi, nolanahi, e.a. Lehen osagaia n z, t z edo k z bukatzen bada, hitz batean edo marratxo baten bidez bereizita idatziko da: nonahi edo non-nahi, zenbanahi edo zenbat nahi, nondinahi edo nondik nahi, e.a.

11. Araua. Nor, zer eta zein galdetzaileen pluralak egiteko forma hauek hobesten dira: Nor, Zer, Zein. Forma markatu gisa beste hauek ere erabil daitezke: nortzuk, zertzuk eta zeintzuk. Honela deklinatuko dira: nortzuk (abs), nortzuek (erg), nortzuei (dat), e.a.

12. Araua. Bat hitzak bi deklinabide mota ditu. Bata mugagabea: bat, batek, bati, e.a. Bestea mugatua, beste hitzari kontrajarria agertzen denean soilik: bata, batak, batari, e.a. Batzuk hitzak deklinabide bakarra du: batzuk, batzuek, batzuei, e.a.

13. Araua. Lerroz aldatzean marratxoak nola jarri. Lerroz aldatzean, hitza zatitu beharra dagoenean, hitza silabaka zatitzea gomendatzen da, eta ez morfemaka: gizo-nek, zaku -ra, duzu-en, e.a. Eta ez *gizon-ek, *zakurr-a, *duzue-n, e.a.

14. Araua. Aditz alokutiboak (hika-ko aditzak) nola idatzi batuaz.

EUSKALTZAINDIAREN ARAU ETA GOMENDIOAK

Page 3: gramatika eranskina

15. Araua. Partitiboaren erabilera okerra. Partitiboa (-ik, -rik) mugatzailerik gabe eta mugagabean, erabiliko da: lanik, libururik, e.a. Eta aditza singularrean erabiliko da: Ez dut libururik erosi. Ez dut lanik egin Erabilera okerrak dira, beraz, *Ez dituzu lagun onik aurkituko. *Aspaldian ez ziren elkartzen horrelako hitzik. *Ez ditut egin horren aipamenik, e.a.

16. Araua. Izen sintagmekin, izan ezik erabili, eta ez *ezik soilik: Debekatuta dago autobusentzat eta taxientzat izan ezik. Teologiaz izan ezik beste edozertaz daki hitz egiten. Ergatiboaren kasuan, zilegi da absolutibo kasua erabiltzea: Horixe egingo luke zuk / zu izan ezik beste edozeinek edo

17. Araua. Euskal alfabetoa 27 letra hauek osatzen dute: a, b, c, d, e, f g, h, i, j, k, 1, m, n, ñ, o, p, q, r, s, t, u, v, w, x, y, z. Hauetatik c (ç), q, v eta w kanpotar izenak transkribatzeko erabiliko dira.

18. Araua. Ordinaletan «garren» ahoskatzen denean, idaztean puntua jarriko da haren ordez: XX. mendea edo 20. mendea: hogeigarren mendea. 3.ak esan du: hirugarrenak esan du. Ordinalak letra bidez ematerakoan, kontuan hartzeko bi kasu: 21., 61.=Hogeita batgarren, hirurogeita batgarren... 5.=bosgarren. Galderetan zenbatgarren. Banatzaileak honela idazten dira: Bana, Bosna, Ehuna, Mila bana, e.a. Galderetan zenbana erabiliko da.

19. Araua. Benetako idatziko da eta ez benetazko.Ez da aukerarik egiten ohiko / ohizko ren artean. Tradizioan nagusi dena eta Iparraldean gaur egun bizi dena ohiko da.

20. Araua. Gaurko, biharko, etziko, luzaroko, e.a. dira hobesten diren formak, eta ez betirako, etzirako, e.a. bezalakoak.

21. Araua. Arabera onartzen da, ez *arauera.

22. Araua. Iritzi onartzen da, ez *eritzi.

23. Araua. Arazi hobesten da (ez erazi). Salbuespen bakarra, adierazi. Aurreko aditzari lotua idatziko da: harrarazi, iraunarazi, betearazi, e.a. Aditz erroan t duten aditzetan, bitara egin daiteke: sortarazi, sorrarazi, e.a. Aditza a bokalaz amaitzen bada, a biekin bat egingo da: aldarazi, jokarazi, obligarazi, e.a.

24. Araua. Ba- eta gabe-ren idazkera. Ba- aurrizkia aditzari lotua idatziko da beti: Mikel etortzen bada elkarrekin afalduko dugu. Badator Mikel. Aurrizkiaren eta aditzaren artean hitzen bat jartzen bada, orduan ba bakarrik idatziko da: Ba omen dator Mikel. Gabe hitza bereiz idatziko da. Partitiboaren marka har dezake gabe k edo aurreko hitzak; markarik gabe ere erabil daiteke: Argirik gabe, Argi gaberik, Argi gabe. Baina ez *argirik gaberik. Barik forma ere ontzat ematen da, gaberik en aldaera moduan.

25. Araua. Hitz elkartuen idazkera. Marrarekin zein marrarik gabe idazten dira izen elkartu arruntak: barazki zopa edo barazki-zopa, dantza ikastaro edo dantza-ikastaro, e.a. bai eta kale garbitzaile, kale garbitzaile modukoak. Bi hitzak letra larriz hasten direnean hobe da marra gabe idaztea. Elkarteko lehenbiziko osagaiak “a” itsatsia baldin badu, ez du hura galtzen (alkondara botoi, zapata kajoi), baina salbuespenak daude: “-ia”-z amaitzen diren hitz guztietan ken daiteke “a” itsatsia elkartuetan: biologi azterketa, bidai agentzia. Beste horrenbeste egin daiteke ondoko “a” itsatsidunekin: burdina, eliza, hizkuntza, kultura, literatura eta natura (natur zientziak, hizkuntz eskola, e.a.). Salbuespen diren hitz hauei”a” itsatsia kenduz gero, elkartea ez da marraz idatziko (bokal-ezabaketak adierazten baitu hitz elkartua dela).

Page 4: gramatika eranskina

Marrarekin idatziko dira elkarren osagarri diren izenen edo adjektiboen elkartuak (seme-alabak, zeru-lurrak, zuri-gorri, e.a.); bikoiztapen eta errepikapenak (gorri-gorria, apurka-apurka, barra-barra, plisti-plasta, e.a.); Gernika-Lumo moduko leku izen elkartuak (bi hizkuntzatan ematen direnean, ordea, ez: Lizarra / Estella).Loturik idatziko dira: aditz batez osaturiko elkartuak (jarleku, idazmakina, e.a.; eta odolustu, indargabetu, e.a.); bigarren osagaia aldi, buru, gizon, (g)une, kide, (k)ume, orde duten izen elkarteak; lehen osagaia aurre , azpi eta gain duten izen elkarteak, eta lauburu moduko elkarte zenbakidunak (elebidun, burubakar, laubegi,...).Bereiz idatziko dira: aposizioak (Bidasoa ibaia, Iparragirre kalea,...), etxez etxe, mendirik mendi moduko bikoiztapenak, egin berri modukoak, mahai gainean gisako posposizioak, bigarren osagaia bila, eske edo falta duten elkarteak, lehen osagaia erdal, euskal giza eta itsas duten elkarteak.Marraz edo loturik idatziko dira izen gehi adjetibo elkarte exozentrikoak: buru-handi edo buruhandi, hanka-luze edo hankaluze, e.a.

26. Araua. -z gero. Aditzaren ondoren, kasu guztietan z gero idatziko da: Hori eginez gero; hori egin duzunez gero. Orduekin eta denbora posposizioetan, ezkero ere erabil daiteke: Hamarrez gero edo hamarrak ezkero, San Ferminez gero edo San Ferminak ezkero, atzoz gero edo atzo ezkero. Honezkero, horrezkero eta harrezkero aditzondoak honela idatziko dira.

27. Araua. Juntagailuen idazkera. Juntagailuak osorik idatziko dira beti: eta, edo. Ez dira ontzat ematen *Mirari ta ikusi ditut eta *Hori dela ta etorri dira bezalakoak. Esan nahi dena erraz ulertzen bada, bereiz idatziko da juntagailua: Hor daude Begoña eta, barrura sartzeko beldur. Argitasunerako beharrezko ikusten denean, marra jar daiteke: Esan didate zuen etxean edo beste egun batean agertuko direla beharbada.

28. Araua. Aditzoinen forma. Normalean aditzoina eta partizipioa bereizten dira: ikas / ikasi, bil / bildu. Hala ere, aditza beste kategoria batetik datorrenean (gizon / gizondu; ilun / ilundu; ur / urtu) tu atzizkia ere erabil daiteke aditzoinean. Aditzoinen bukaera afrikatua denean, derrigorrez eutsi behar zaio forma afrikatuari: Huts, zorrotz dezaket eta ez hus, zorroz dezaket. Aditz batzuen bukaerako –i berezkoa da, eta eutsi egin behar zaio (jalgi, ebaki), eta beste horrenbeste itxi aditzarekin. Eutsi eta iritzi aditzak bietara erabil daitezke. Aditzoin amaieran t onartzen da aditz eratorria denean: laket / laketu, ausart / ausartu, bat batu...

29. Araua. Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea. Bokalez bukatutakoak bezala deklinatzen dira: uztailaren lauan, zenbait kristauk, zelaitik, jaitik, garaian, e.a. Salbuespenak: gau hitzaren kasu hauetan: gauez, gaueko, gauean; monosilaboek instrumentalean honela egingo dute: edozein gaiez mintzatu. Jaiez jai ibili e.a.

30. Araua. Partitiboa baiezko perpausetan noiz eta nola. Baiezko perpausetan partitiboa erabil badaiteke ere, enfasi esanahira bakarrik mugatu behar da, testuinguru berezietara, tradizioan beti izan den bezala: Badauka lanik konjuruak egiten. Izan da aldaketarik? Bai izan da aldaketarik (edo aldaketa sakonik): bi garairen artean gertatutako aldaketa azpimarratu nahi denean. Edo Bai, izan da aldaketa: baiezko hutsa denean.

31. Araua. ‘Merezi izan’ aditzaren osagarria. Aditz bat denean, absolutiboa (NOR) erabiliko da, eta ez ergatiboa (NORK): Merezi du San Ferminetara joatea (eta ez joateak). Ez du balio etxea konpontzen hastea (eta ez hasteak).

32. Araua. Espainiako probintzia eta elkarte autonomoen izenak. Aipagarri batzuk: Bartzelona, Kordoba, Palentzia, Valentzia. Gaztelaniaz azentua duten hitzak azentuarekin nahiz azentu gabe idatz daitezke: León nahiz Leon. 36. hizkuntz arauaren lekuan,

Page 5: gramatika eranskina

adierazten dira hau guztia zehazteko orduan erabilitako irizpideak.

33. Araua. ‘Ongi etorri’-ren idazkera. Agur egiterakoan, euskararen tradizioari jarraituz, Ongi etorri! erabiliko da (eta ez ongi etorria edo ongi etorriak).Baina erabil daiteke mugatua edo deklinatua esaldi baten osagai denean: Alkateak ongi etorria eman die, edo Zaretela ongi etorriak!

34. Araua. Hiru kiloko haurra, lau hankako mahaia. Adina, prezioa, neurria, pisua, tamainua eta denbora adierazten duen izena zenbatzaile batekin ageri denean –ko atzizkia erabiliko da, eta ez -tako: bi urteko haurra; bost liberako egunkaria; ehun orrialdeko liburua; hiru kiloko haurra; lau hankako mahaia; hamabost milioiko etxea; lau asteko oporrak; zortzi kilometroko autobidea... tako atzizkia erabiliko da, ordea, nongo galderari erantzuteko (Hiru etxetako haurrak etorri zaizkit) edo bereizketak egiteko (Zazpi urteko ardoa edan du, baina Zazpi urtetako ardo guztia galdu da).

35. Araua. Orduak nola esan. -Ordu bata (da), ordu biak, hirurak, laurak (dira)... Deklinatzerakoan: ordu batean, ordu bietan, hiruretan... Ordu ren ordez oren ere erabil daiteke.Erdia honela adieraziko da: ordu bat eta erdiak, ordu bi eta erdiak, hiru eta erdiak... Deklinatzerakoan: ordu bat eta erdietan, hiru eta erdietan... Laurdena honela adieraziko da: ordu bat eta laurdenak edo ordu bata eta laurden, ordu bi eta laurdenak edo ordu biak eta laurden... Deklinatzerakoan: hirurak eta laurdenetan edo hiru eta laurdenetan...Minutuak adierazteko: hamarrak hamar gutxi edo hamarrak hamar gutxiago... Deklinatzerakoan: hamarrak hamar gutxitan edo hamarrak hamar gutxiagotan, seiak eta bostean, laurak eta hogeian, hirurak eta hemezortzian...Orduak zifretan ematen direnean, bi punturekin bereiziko dira orduak eta minutuak, eta bakoitzeko bi zifra erabiliko dira: 00:12, 12:10, 09:25... Deklinatzerakoan: orduei plurala erantsi, eta minutuei singularra: 15:00etan, 15:03an, 15:04an, 15:30ean... Irakurtzerakoan: hiruretan, hirurak eta hiruan, eta irakurketa formalean hau ere ontzat ematen da: hamabostak eta bostean, hamabostak eta hamabostean...Egitarau, kartel eta antzekoetan, erdibide hau ere ontzat ematen da: arratsaldeko 5etan, goizeko 11,30etan, iluntzeko 8etatik 11k arte...

36. Araua. Frantziako Errepublikako eskualdeen izenak. Irizpideak. Espainiako Erresumako probintziak eta Frantziako Errepublikako departamendu eta eskualdeen euskal ordainak finkatzeko orduan, honako irizpide nagusiak izan dira gidari: Toki izen horiek idatziz eta ahoz euskaraz izandako tradizioa: Gaztela, Bordele, Madril, Paue, Akize, Tolosa... Herrialde Nagusi ezagun edo hurbilenak euskal fonetikaz jarri dira: Errioxa, Borgoina, Aragoi, Bartzelona, Murtzia... Gure artean gutxi erabiltzen ditugulako, tradizio sendorik ez duten izenak jatorrizko era ofizialean eskaintzen dira: Avila, Ourense, Avignon, Troyes, Lleida, Girona, Alacant...

37. Araua. Data nola adierazi. Toki eta denbora marka osorik ematen denean, bi idazkera hauek aukeran uzten dira, n kasu marka erabiliz edo erabili gabe: Durangon, 1983ko martxoaren 7an. Durango, 1983ko martxoaren 7a.Denbora zenbaki hutsez ematen denean, idazkera hauek ematen dira aukeran: 1995/03/27; 1995 03 27; 1995 III 27; 1995/III/27. Deklinatzerakoan: 1993 03 07ko Euskaldunon Egunkaria n. 1993 11 21eko agiriak dioenez...Ez da ontzat ematen, data arrunta emateko, urtarrilak 20 bezalako formarik. Forma hau aposizioetan bakarrik erabil daiteke. Ongi: Datorren urtarrilaren 20an bilduko da epaimahaia. Gaizki: Datorren urtarrilak 20an bilduko da epaimahaia. Baina ongi esana

Page 6: gramatika eranskina

dago: Datorren ostegunean, urtarrilak 20, bilduko da epaimahaia.

38. Izendegia: Munduko estatu izenak, hiriburuak eta herritarren izenak.

39. Araua. Zenbait aditzen erregimena. Gonbidatu: NOR NORK saileko denez, «du» eskatzen du, eta ez «dio»: Andregaiak bere etxera gonbidatu nau (eta ez gonbidatu dit).Iguriki, igurikatu: Aditz hauek «du» eskatzen dute: Batak bestea igurikatzen zuen.Itxoin, itxaron: Objektua dagoenean, NORK NORI saileko aditza erabiliko da: Hemen itxoingo diot. Mireni itxaron zioten. Ez dagoenean, NOR-NORK: Alferrik itxaron zuten.Deitu: Bi eratara erabil daiteke, NOR NORK edo NORI NORK aditzez: Mikeli deitu diogu edo Mikel deitu dugu.Lagundu:Bi eratara erabil daiteke, NOR NORK edo NORI NORK aditzez: Pozik lagunduko nioke Mikeli edo Pozik lagunduko nuke Mikel.

40. Araua. ‘Bihurtu’-ren osagarria. Perpaus baten nor sintagma bat bestearen predikatu osagarria denean, bihurtu aditzak mugagabean eskatzen du predikatu osagarri hori: Ura ardo bihurtu zuten (eta ez ardoa bihurtu zuten). Topiko bihurtu da (eta ez topikoa bihurtu da). Eta ez *Ura ardoa bihurtu edo *Ura ardoan bihurtu. Baina sintagmak ingurukariren bat daramanean (adjektiboa, izenlaguna...) artikulua eskatzen du askotan, kasua beti absolutiboa (NOR) izango delarik: Emakumerik ederrena bihurtu. Bihotz sendoko gizon bat bihurtu.

41. Araua. Asmo izenarekin -teko/ -tzeko erabiliko da: Hitz egiteko, eztabaidatzeko, irakurtzeko asmoz etorri gara. Ez dira ontzat ematen, beraz, joan asmoz, egin asmoz, eztabaidatu asmoz bezalako formak.

42. Araua. Lehenaldiko baldintzak. Lehen aldiko baldintzazkoetan, bi aldaera hauek ontzat ematen dira:-Hau jakin (izan) banu, etorriko nintzatekeen, EDO Hau jakin (izan) banu, etorriko nintzen. Errazagoa izan balitz, lehenago asmatuko zukeen, EDO Errazagoa izan balitz lehenago asmatuko zuen.

42. Araua. Arazi aditzaren erregimena. Arazi ren subjektua beti ergatiboan (NORK) doa: Koldok etorrarazi du Mikel. Oin aditza iragankorra (NORK subjektua eskatzen duena) denean, subjektua datiboan (NORI kasuan) darama: Niri liburua irakurrarazi zidaten. Oin aditza iragangaitza denean (NOR subjektua eskatzen duena) subjektua absolutiboan (NOR kasuan) ageri da: Mikel etorrarazi dute.

45. Araua. Gure egitura politiko batzuen euskal izenak. Izen hauek erabiltzea gomendatzen da: Nafarroako Foru Erkidegoa. Euskal Autonomia Erkidegoa.

47. Araua Izendegia: Hizkuntza hilak eta klasikoak.

49. Araua. -ARI (-lari) atzizkiaz. -ari eta -lari atzizkien arteko banaketa: -ari atzizkia, -a bokalaz amaitzen diren izenei eransteko erabiliko da, batez ere bi silabatik gorakoak direnean: dantzari, tabernari, gramatikari, politikari, kritikari, eta abar. Oso sartuak dauden pentsalari eta hizkuntzalari bezalako hitzak ontzat ematen dira.Oinarriaren kategoriari dagokionez: -ari atzizkia izenekin erabiliko da, eta -le edo -tzaile atzizkiak aditzekin: hezle edo hezitzaile, ikertzaile, eta abar. Aditz batek adiera bat baino gehiago izan dezakeenean, ordea, zilegi da adiera batean le edo tzaile erabiltzea, eta ari beste adieran: zuzendari / zuzentzaile, zaindari / zaintzaile, idazkari / idazle...

Page 7: gramatika eranskina

50. Araua. -ARI / -ARIO erdal atzizkiak. -ario / -aire atzizkiez osatutako izenondoetan, -ario formarekin egingo da mailegatzea eta ez -ari rekin: parlamentario, monetario, hipotekario, komunitario, e.a. Hala ere, ahal denean, maileguz hartutako erdal izenondoen ordez, euskal egituraren araberako ordainak erabiltzea gomendatzen da: parlamentu(ko) talde (talde parlamentario ren ordez), hipoteka kreditu (kreditu hipotekario ren ordez), unibertsitate(ko) aldizkari (aldizkari unibertsitario ren ordez), planeta sistema (sistema planetario ren ordez) e.a. Izenetan ario forma erabiltzea gomendatzen da: notario, unibertsitario, funtzionario, e.a. Salbuespenik balego, Hiztegi Batuan zehaztuko dira bere garaian.

51. Izendegia: Kontinentak, geografia izen nagusi batzuk eta herritarren izenak. Kontinenteak: Europa, Asia, Eurasia, Afrika, Amerika, Ozeania. Kontinenteen azpisailak eta beste izen nagusi batzuk: Ipar Europa, Erdialdeko Europa.... Hego Amerika.... Ekialde Hurbila, e.a. Herritarren izenak: europar, asiar, eurasiar, afrikar, amerikar, ozeaniar

52. Izendegia: Munduko geografiako zenbait izen (mendiak, ibaiak, itsasoak). Aipagarri batzuk: Pirinioak edo Pirinio mendiak; Ozeano Atlantikoa, Ozeano Barea (edo Ozeano Pazifikoa), Bizkaiko Golkoa, Itsaso Beltza, Itsaso Gorria, Kaspiar Itsasoa, Mediterraneoa (edo Mediterraneo itsasoa), e.a.

53. Araua Izendegia: Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak.

57. Araua. Euskal herrialdeen, herritarren eta euskalkien izenak. Herrialdeen izenak: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa (Garaia), Nafarroa Beherea edo Baxenabarre, Zuberoa.Herritarren izenak: arabar, bizkaitar, gipuzkoar edo giputz, lapurtar, (Hegoaldeko) nafar edo Nafarroa Garaiko, (Iparraldeko) nafar / Nafarroa Behereko / baxenabartar, zuberotar. Euskalkiak: Arabako euskara, bizkaiera, gipuzkera, lapurtera, (goi) nafarrera / (goi ) nafarrera, (behe) nafarrera / (behe ) nafarrera, zuberera.

59. Araua Izendegia: Ibaiak.

60. Araua Izendegia: Antzirak.

66. Araua Izendegia: Santutegiko izen ohikoenak.

70. Araua Izendegia: Mundu zabaleko uharte nagusiak.

73. Araua. ‘-go’ atzizkia eta izen multzokariak. -go atzizkia ez da egokia multzoa adierazteko (*ikaslegoa, *euskaldungoa). Erabilera zuzenak: Ofizioa edo lanbidea adierazteko: artzaingoa, zurgingoa, etab. Edo tasuna adierazteko: euskaldungoa, ahaidegoa, etab. Euskaraz , multzoa adierazteko, nahikoa da sarri plurala erabiltzea: ikastetxe honetako irakasle eta ikasleak, herri bateko biztanleak, hizkuntza bateko hiztunak, etab. Hala ere, izen multzokaria beharrezkoa denean, -eria atzizkia erabiltzea gomendatzen da: langileria, gazteria, biztanleria edo bezeria.

76. Araua. Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak euskaraz emateko irizpideei buruzko erabakia78. Araua. Zerrendak: Aditz laguntzaile batua.

82. Araua Izendegia: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak.

85. Araua. Adizki perifrastikoetako adizki nagusiaren forma.Xehetasun aipagarriak: Aditz batzuek i bukaera nahiz tu onartzen dute partizipioan: jarraiki / jarraitu, sinetsi / sinestu, iratzarri / iratzartu, ahantzi / ahaztu,... Iparraldeko hizkerako aditzekin zilegi da etorkizuneko forma en atzizkiaz egitea: ukanen,

Page 8: gramatika eranskina

jinen, erranen, e.a. (Hegoaldekoak soilik diren aditzekin ez dator ongi hala.egitea: ad. irtenen (?)).

87. Araua Euskara Batuaren ahoskera zaindua Non erabiliko den ahozkera zaindua: ahozko kontestu formaletan. Adibidez, Euskal Herri osorako hedabideetan, unibertsitateko irakskuntzan, jendaurreko hitzaldi formaletan. Arau hauek euskara estandarrerako erreferentzia dira, ez euskara batua ahoskatzeko era bakarra.Bokalak bokalen ondoan daudenean ere idatzi bezala ahoskatuko dira hizkera maila zainduetan: etxea etxea, geroago geroago, mendia mendia, burua burua. Bestelako ahoskerak (hala nola: etxia, etxie; geruago, telefonua eta kidekoak) egoki eta zuzen dira gainerako hizkera mailetan.Bokal bi elkarren segidan daudenean, lehenengoa <i> edo <u> bada, bokal bilkura bi silabatan ahoskatuko da (hala nola: abi.an, sozi.ala, zi.ur). Bokal biren artean <h> idazten denean bokal bakoitza silaba batean ahoskatzera jo behar da hizkera zainduan (hala nola: za.harra; na.hi du; bi.hurturik; a.hula; be.hi, eta ez za.rra, au.la, bei, e.a.). <g> <e> eta <i> bokalen aurrean beste bokalen aurrean bezalaxe ahoskatu behar da (ga, go, gu). Beraz, ahoskera zainduan behintzat, /ganetzia/, /geologia/ ahoskatu, ez /ajentzia/, /jeolojia/. Azken orduko maileguetan, salbuespenak banan-bana markatuko dira. Esaterako, dagoeneko onartua dugun gin (edaria).<s, z> eta <ts, tz> Hizkera zainduenetarako pare hauek bereiztea hobetsiko da. <b, d, g, r> bokalartean gertatzen direnean desager edo alda daitezke hizketa arduragabean (hala nola: ari naiz ai naiz, egon eon, edan ean, etab.). Ahoskera horiek egokiak dira gainerako hizkera mailetan, baina hizkera zainduan bokalarteko kontsonanteak ahoskatu egin behar dira.Letra hoskabea den Hegoaldeko euskalkietako hiztunen ahoskera zainduan ere <h> ez da ahoskatuko. Letra horren mututasunaren salbuespen bakarra Hegoaldekoen ahoskeran zihoan, zihoazen bezalakoetan gertatzen da, hor <h> [x] belarraz ahoskatzen delarik (gaztelaniazko jamón hitzaren lehen kontsonanteaz, alegia).<il, in> letra bilkura hauek <(i)ll> eta <(i)ñ> (hala nola: mila milla edo mailua mallua, bina biña edo baino baño) ahoskatzen diren euskalkietako hiztunengan bustikuntza hori ahoskera zainduan ere egoki da (ahoskera zaindua <ll> —milla— da eta ez <y> — miya—). Bustikuntza hori ez duten euskalkietako hiztunengan, noski, bustidurarik gabea izango da ahoskera zaindua ere (hala nola: mila mila edo mailua mailua, bina bina edo baino baino).<j> letraren euskarazko ahoskera oinarrizkoa <y> da eta hori da hizkera zaindurako hobesten den ahoskera oro har. Halaz ere eta beraz: hitz hasieran <y> ahoskatuko da (hala nola jateko yateko, jokalariak yokalariak). Badira [x] belarraz ere ahoska daitezkeen hitzak, batez ere Hegoaldean, hala nola jertse, jipoi, jira.<j> hitz barruan gertatzen denean, <y> izango litzateke ahoskera zainduena. Hala ere, gaurko egoera kontuan izanik, Hegoaldeko [x] belarra (gazt. jamón) eta Iparraldeko <> sabaiaurrekoa ere (fr. jambon) onartzen dira hizkera zainduan garaje, ijito bezalako hitzetan.Bokalarteko <x> maileguetan <ks> ahoskatzea hobesten da hizkera zainduan (hala nola: sexua seksua, taxian taksian, faxez faksez). “ez” adberbioaren ondoren ondorengo <d> kontsonantea (aditz formen hasieran agertuko dena) ahoskabe ebaki behar da (hala nola ez da: ezta). Ez adberbioaren ondorengo <b, g> kontsonanteak ere ahoskabe ebakitzea hobesten da (hala nola: ez gara: ezkara; ez bada: ezpada). Ahoskera zaindurako ez adberbioaren azkeneko <z> kontsonantea eta ondorengo <z> (aditz formen hasieran agertuko dena) batera ebaki behar dira afrikatua osatuz (hala nola:

Page 9: gramatika eranskina

ez zara: etzara; ez zetozela: etzetozela; ez zenion: etzenion; ez zuen: etzuen).<nz, lz, rz> eta <ns, ls, rs> Letra bilkura horietako zistukaria (<z, s>) afrikatu (<tz, ts>) egin ohi da euskaraz (hala nola unibertsitate, Frantzia, faltsua). Hitz mugan ere ordezkatze hori egiten den euskaretan afrikatzea onartzen da ahoskera zainduan (hala nola esan zuen: esantzuen; eman zion: emantzion). <zn, zl, zh> Ahoskera zaindurako ere ez adberbioaren ondoren <n, l, h> kontsonantez hasitako aditz formak agertzen direnean, euskara batzuetan <z> ez da ahoskatzen. Ahoskera zaindutzat hartuko da horrelakoetan <z> ahoskatzea eta baita ez ahoskatzea ere (alegia, ez naiz: eznaiz edo enaiz; ez luke: ezluke edo eluke; ez haiz: ezaiz edo ehaiz).

92. Araua Zuberoako herri izendegia

99. Araua Zuberoako herri eta herritarren izenak

108. Araua Lapurdiko udal izendegia

109. Araua Komunztadura (konkordantzia) aposizioetan.Izen sintagma barruan izen aposatuak (elkarren ondoan jarriak) daudenean, azkenak darama mugatzailea: -Unibertsitateko errektoreorde_ Edurne Mendiluzek aurkeztu du txostena. -Udalbiltzako bozeramaile_ Oskar Goñiri dagokio orain hitz egitea. Salbuespena dira mugatzailea izenaren osagai egina duten izen bereziak: Pernando Arnezketarra, Juan Pablo II.a, Antso Jakituna, e.a. Adibidez: -Antso Jakituna Nafarroako errege ospetsuaren etorbidea berriztatuko dute. -*Antso Jakitun_ Nafarroako errege ospetsuaren etorbidea berriztatuko dute.Izen sintagma osoak aposatuz ere sor daitezke era honetako egiturak: Iturriaga bertsolariak, Zazpi Eskaleko kantariak, liburu berria osatu du. Iturriaga bertsolariari, Zazpi Eskaleko kantariari, egin diote elkarrizketa.Adibideetan ikusten den bezala, izen sintagma guztiek eraman behar dute mugatzailea. Egitura konplexuagoak ere egin daitezke bi mota horietako aposizioak konbinatuz: Iturriaga bilbotarrak, bertsolari gazte_, Zazpi Eskaleko kantari_ eta eleberri idazleak, liburu berria osatu du.Bigarren sintagma koma artean beharrean parentesi edo marratxo artean kokatzen baldin bada (eranskin aske gisa), ez dago benetako aposiziorik, eta beraz, ez da komunztadurarik egiten: Gure herriko alkateak kirolzale amorratua bera begi onez ikusi du arraun taldearen eskakizuna. Xabier Mendigureni (Euskararen Kontseiluko lehendakari eta itzultzailea) egin diote aipamena.

110. Araua Iraupena eta maiztasuna adierazten duten sintagma zenbatzailedunetan mugatu singularra noiz erabil daitekeen a) Iraupena adierazteko NON kasua erabiltzen den kontestuetan, hobetsi egingo da singularra erabiltzea eta ez mugagabea adierazten den denbora aldia unitate bakar gisa hartu behar denean, hau da, iraupena adierazi nahi denean (eta ez denboran zenbait aldiz gertatutako ekintza). Adibideak: Zenbat aldiz: Lau urtetan izan dira istiluak danborradan. Iraupena: Lau urtean eraiki dute kultur etxe berria. (lau urte behar izan dituzte eraikitzeko) b) Maiztasuna adierazteko onargarriak dira, bai mugagabea duten formak, adibidez:Lau urtez behin elkartzen dira senitartekoak. Lau urtetarik behin elkartzen dira senitartekoak. Lau urtetarik lau urtetara elkartzen dira senitartekoak. Lau urterik behin elkartzen dira senitartekoak.

Page 10: gramatika eranskina

Eta bai mugatu singularra dutenak: Lau urtetik behin elkartzen dira senitartekoak.Lau urtetik lau urtera elkartzen dira senitartekoak. NON kasua erabiltzen baldin badugu, ordea, singularrean izan behar du: Lau urtean behin (*lau urtetan behin) elkartzen dira senitartekoak.Maiztasuna adierazteko erabiltzen den izena+ero egitura (astero, hilero, ordu laurdenero, e.a.) ez da onargarria zenbatzailea ageri denean: *bi urtero, *bost hilabetero, hamabost egunero, e.a. (Onartzekoa da, halere, hamabostero).

111. Araua Izen sintagmen arteko juntadura dela eta Kasu marka bera dakarten sintagmak beti junta daitezke: Bilboko jokalariek eta Bermeoko arraunlariek batzarra egin dute. Zuri, niri eta beste askori gertatu zaigu.Pertsona izenordainek kasu marka behar dute elkartu ahal izateko: Zuk eta guk egingo dugu (*Zu eta guk). Niri, zuri eta beste lagunei gertatu zaigu (*Ni, zu eta beste lagunei)Pluralezko sintagmetan nahikoa da kasu marka azken sintagman agertzea: ltsaso, mendi eta basamortuetan ibili da. Adiskide, auzokide ata lankideei kontatu diet.Singularrezko sintagmetan, ordea, kasu markadun sintagmak juntatzea gomendatzen da: Eskuz, zestaz eta palaz jokatzen du. (? Esku, zesta eta palaz). Senarrarekin ata bulegokidearekin elkartu zen. (? Senar eta bulegokidearekin)Onargarria da halere, singularrezko sintagmetan kasu marka amaieran soilik ematea, juntatzen diren izenak oso hurbilekoak direnean (zerua / lurra, gorputza/arima, aita/ama, e.a.) edo izenlagunaz edota izenondoaz lagunduta doazenean: Liburuaren eduki eta itxurari begiratu diegu. Ingeles eta frantsesari buruzko galderak izan dira. Bidal itzazu guztiak neure herri eta etxera.Mugatzailea duten kasu markarik gabeko izen sintagmak ezin junta daitezke kasu markadun batekin: *Ibaia eta itsasotik heldu da ura. *Ikastolak eta gobernuaren arteko bilerak.

113. Araua Behar izan aditzaren jokabidea aditz iragangaitzekin Behar izan aditza laguntzaile iragankorrez erabiliko da, bai eta laguntzen duen aditz partizipioa iragangaitza denean ere: Lan egin behar dut. Etxera joan behar dut. (Iparraldean ez da arau hau betetzen: Joan behar naiz).Salbuespena: NON-NORI komunztadurako aditzekin: Ez zaio ahaztu behar hori. Mintzatu behar natzaio.

114. Araua Nahi / gura izan aditzen jokabidea aditz iragangaitzekin.Nahi izan / gura izan aditza laguntzaile iragankorrez erabiliko da, bai eta laguntzen duen aditz partizipioa iragangaitza denean ere: Lan egin nahi dut. Etxera joan nahi dut. (Iparraldean ez da arau hau betetzen: Joan nahi zara).Salbuespena: NON-NORI komunztadurako aditzekin: Ez zaio ondora etorri nahi. Mintzatu nahi natzaio.

115. Araua Zehar galdera orokorretako aditz-atzizkia: -(e)n eta -(e)netz Zehargaldera orokorreko aditzari atzizki indargarria erantsi nahi bazaio, anbiguitaterik sortzen ez duen –(e)netz atzizkia erabiltzea gomendatzen du Euskaltzaindiak euskara baturako: Begira iezaiozu ongi ea gaitzik ageri duenetz. Askotan banago gizon horrek besterik ikusten ote duenetz.

116. -eLAKO eta -eN atzizkiak izenak gobernaturiko perpaus osagarrietan Aitzakia, albiste, berri, damu, esperantza, froga, hitz, iritzi, irudipen, itxaropen, itxura, kezka, konfiantza, kontu, marka, promesa, seinale, sentimendu, susmo, uste, zantzu, zurrumurru... eta horrelako izenek gobernatzen dituzten perpaus osagarrietan –eLAKO eta –eN atzizkiak erabiliko dira euskara batuan: Ekonomia gaizki doalako berriak ez gintuzke

Page 11: gramatika eranskina

harritu behar. Ameriketara joan zen, han hobeto biziko zelako ustean. Nork zabaldu du Maite eta Koldo banatu direlako zurrumurrua? Baina euskara batuan ez da egoki perpaus osagarriotan –eLAREN, –eNEKO edo –eNAREN atzizkiak erabiltzea. Beraz, gisa honetako perpausek ez dute lekurik euskara batuan: *Ameriketara joan zen, han hobeto biziko zeneko ustean. *Maite gaituztenaren seinale da egin diguten harrera beroa.

122. Araua Nafarroa Behereko herri izendegia (I)

125. Araua San, santu, done eta besteren erabilera

128. Araua Nafarroa Behereko herri izendegia (II)

129. Araua Aita santuen izenak

133. Araua Nafarroa Behereko herri izendegia (III)

137. Araua Adierazpena euskalkien erabileraz Auzi honetan kaltegarri gertatzen diren bi jokaerak: batetik, euskarazko hizkuntza-agerpen guztiak baztertzea, besterik gabe, agerpen horietan euskalkiak erabiltzen direlako; bestetik, euskalkia erabiltzeko aitzakiarekin, badaezpadako euskara erabiltzea, Euskaltzaindiak zehazten dituen arau eta gomendioetatik guztiz aldenduta. (ikus adierazpenaren testu osoa).

139. Araua Euskal Herria izena. 2003ko uztailaren 18an Euskaltzaindiak honako Araua plazaratzen du: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa (Beherea eta Garaia) eta Zuberoa batera izendatzeko erabil bedi Euskal Herria izena.Idazkerari dagokionez, bi hitzetan eta biak letra larriz.Gogoratu behar da bukaerako –a hori artikulua dela. Hortaz, erabil bedi: Euskal Herria, Euskal Herrian, Euskal Herriaren..., baina Euskal Herriko,Euskal Herritik, Euskal Herrira. Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan bestemagatzaileren bat edo adjektibo bat daramanean. Adibidez: Euskal Herri maitea, Euskal Herri osoan, gure Euskal Herri hau,...

140. Araua Gipuzkoako Herri Izendegia

141. Araua Herri izenak: hurrenkera eta zeinu grafikoen erabilera Herri batek euskaraz izen bat eta erdaraz beste bat duenean, bi izenak elkarrekin erabili behar direnean zehar-marra (/) baten bidez bereizirik jarriko dira, adibidez, izendegi, zerrenda, seinale eta antzekoetan: Agurain / Salvatierra (A), Areatza / Villaro (B), Baiona / Bayonne (L), Donostia / San Sebastián (G),...Euskarazko testuetan, ordea, emandako bi izen horietatik euskarari dagokiona soilik hartuko da, esaterako: Aguraindik etorriko gara; Baionan erosi dugu etxea; Donostiara hurbilduko zaitugu...Bi herrik edo gehiagok administrazio elkarte bat osatzen dutenean, bi izenak beti marratxo (-) baten bidez bereiziko dira, izendegi, zerrenda, seinale eta abarretan: Ezkio-Itsaso (G),G amiz-Fika (B), Maule-Lextarre (Z)...

142. Araua Izendegia: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak

Page 12: gramatika eranskina

Konpletiboak-(e)LA-(e)NIK-T(z)EKOSubj+ -(e)LA-T(z)EASubj+ -(e)N-T(z)EAK-T(z)EARI-(e)LAKO (sust.)+ A-(e)LAKOAN-(e)LAKO USTEAN-(e)NA

Gero nirekin batera joango dela esan digu.Ez digu esan nirekin batera etorriko denik.Hau ekartzeko esan digu.Hara hurbil dadila esan diogu.Nebak azterketa gainditzea nahi dut.Nebak azterketa gaindi dezan nahi dut.Bakarrik egoteak aspertzen nau.Tabakoa erretzeari utziko diozue.Irakaslea aldatuko dutelako zurrumurrua entzun dut.Haserre dagoelakoan nago.Haserre delako ustean nago.Badakigu Igor alkatea dena.

PERPAUS ELKARTUAK

Erlatiboak

Mur

rizga

rria

k -(e)N-T/DAKO-(r)IKOPARTIZIPIOA-(e)NEKO

Ekarri didazun oparia izugarri polita da.Ekarritako oparia izugarri polita da.Ekarririko oparia izugarri polita da.Ekarri oparia izugarri polita da.Jaio gineneko argazkia da.

Ez

mur

rizga

rria

k Z E I N + d e k l i n . . .BAIT-/ -ENNON...BAIT-/ -EN

Zulo horri, zeinetatik umea atera zuten, kiratsa dario.

Margolanak, non egoera latza islatzen baita, eder-ederrak dira.

Moduzkoak-(e)N LEGEZ-(e)N MODUAN-(e)N ERAN-(e)N ERARA-(e)N GISA-(e)N ANTZERA-(e)N BEZALABEZALAAHALA-(e)N NEURRIAN-(e)N HEINEAN-AREN ARABERA-(e)Z-(e)NEZ-T/DA-(r)IK-(e)LA-(e)LARIKBA-...BEZALABAIT-...-(e)N

Nagusiak agindu digun legez bete dugu.Nagusiak agindu digun moduan bete dugu.Nagusiak agindu digun eran bete dugu.Nagusiak agindu digun erara bete dugu.Nagusiak agindu digun gisa bete dugu.Nagusiak agindu digun antzera bete dugu.Nagusiak agindu digun bezala bete dugu.Nagusiak agindu bezala bete dugu.Dirua irabazi ahala, galtzen zuen.Ariketak egiten ditugun neurrian ulertuko ditugu.Ariketak egiten ditugun heinean ulertuko ditugu.Astean bitan kirola eginez hobeto biziko zarete.Argi utzi duzunez, gustura aritu zara.Erabat harrituta zegoela adierazi zuen.Jaka atzekoz aurrera jantzirik etorri zen.Etxera zetorrela hanka apurtu zuen.Etxera zetorrelarik hanka apurtu zuen.Aberatsa balitz bezala dabil.Aberatsa bailitzan dabil.

Page 13: gramatika eranskina

KontsekutiboakHAIN .... NON/EZEN ....-(e)N/BAIT-HAINBESTE .... NON/EZEN ....-(e)N/BAIT-

Hain argala zen, non/ ezen toki guztietatik sartzen zen/baitzen.Hainbeste diru zuen, non/ ezen ikuskizun guztietara gonbidatzen zuten/baitzuten.

Denborazkoak

ETA

EDOEDOTAALANAHIZZEIN

BAINABAIZIKBAIZIK ETABAINOEZPADA

EMENDIOZKOAKBilbon geratuko naiz eta zu Santurtzin.HAUTAKARIAKGoizean edo arratsaldean deituko dizut.Alaznek edota Estebanek jakingo dute.Gaur ala bihar datorren jakin behar dugu.Egunkaria nahiz liburua esos zenezake.Lagunak zein etsaiak denok pertsonak gara.AURKARIAKLana bukatu nueneko, etxera joan nintzen.Lana bukatu eta laster, etxera joan nintzen.Lana bukatu bezain pronto, etxera joan nintzen.Lana bukatu bezain laster, etxera joan nintzen.Lana bukatu bezain agudo, etxera joan nintzen.

KontzesiboakNAHIZ ETANAHIZ ETA ...-(e)N... ARREN...-(e)N ARRENBA...ERE-(e)Z GERO ERE-T(z)EKOTAN EREEZIK EREEZEAN ERE-T/DA ERE-(r)IK ERE-(e)LA ERE-(e)LARIK ERE-AGATIK (ere)

Nahiz eta astelehena izan, nekatuta nago.Nahiz eta astelehena den, nekatuta nago.Astelehena izan arren, nekatuta nago.Astelehena den arren, nekatuta nago.Astelehena bada ere, nekatuta nago.Astelehena izanez gero ere, nekatuta nago.Astelehena izatekotan ere, nekatuta nago.Igandea izan ezik ere, nekatuta nago.Igandea izan ezean ere, nekatuta nago.Astelehena izanda ere, nekatuta nago.Astelehena izanik ere, nekatuta nago.Astelehena dela ere, nekatuta nago.Astelehena delarik ere, nekatuta nago.Astelehena izanagatik (ere), nekatuta nago.

BaldintzazkoakBA-

-(e)Z GERO-T(z)EKOTANEZIKEZEAN

Hori egiten baduzu, lortuko duzu.Hori egingo bazenu, lortuko zenuke.Hori egin bazenu, lortuko zenukeen/ zenuen.Hori eginez gero, lortuko duzu.Hori egitekotan, lortuko duzu.Hori egin ezik, ez duzu lortuko.Hori egin ezean, ez duzu lortuko.

Page 14: gramatika eranskina

Denborazkoak

AURRETIKBAINO LEHENORDUKO-T(z)ERAKOAN

-(e)NEAN-(e)N ARTEAN-(e)N BITARTEAN-(e)LA-(e)LARIK-(e)N GUZTIETAN-(e)NETAN-(e)N BAKOITZEAN-(e)NERAKO

-(e)NEKOETA LASTERBEZAIN PRONTOBEZAIN LASTERBEZAIN AGUDOBEZAIN FITEBEZAIN AZKAR-T(z)EAZ BATERA-(e)Z BATERA

-(e)NETIK-(e)NEZ GEROZTIK-(e)Z GEROZTIK

ETA GEROOSTEANONDOREN-T/DAKOAN-(e)Z GERO-T/DA-(r)IK

-(e)N ARTEARTEHARIK ETA...ARTE

AURREKOTASUNABazkaldu aurretik eskuak garbi itzazu!Bazkaldu baino lehen eskuak garbi itzazu!Bazkaldu orduko eskuak garbi itzazu!Bazkaltzerakoan eskuak garbi itzazu!ALDIBEREKOTASUNABazkaltzen dudanean, irratia entzuten dut.Bazkaltzen dudan artean, irratia entzuten dut.Bazkaltzen dudan bitartean, irratia entzuten dut.Bazkaltzen dudala, irratia entzuten dut.Bazkaltzen dudalarik, irratia entzuten dut.Bazkaltzen dudan guztietan, irratia entzuten dut.Bazkaltzen dudanetan, irratia entzuten dut.Bazkaltzen dudan bakoitzean, irratia entzuten dut.Bazkaltzen dudanerako, irratsaioa bukatu da.BEREHALAKOTASUNALana bukatu nueneko, etxera joan nintzen.Lana bukatu eta laster, etxera joan nintzen.Lana bukatu bezain pronto, etxera joan nintzen.Lana bukatu bezain laster, etxera joan nintzen.Lana bukatu bezain agudo, etxera joan nintzen.Lana bukatu bezain fite, etxera joan nintzen.Lana bukatu bezain azkar, etxera joan nintzen.Lana bukatzeaz batera, etxera joan nintzen.Lana bukatuz batera, etxera joan nintzen.HASIERAAma hil zitzaionetik, ez da bere onera etorri.Ama hil zitzaionez geroztik, ez da bere onera etorri.Ama hilez geroztik, ez da bere onera etorri.ONDORENGOTASUNAEgin eta gero, ez zen etortzera ausartu.Egin ostean, ez zen etortzera ausartu.Egin ondoren, ez zen etortzera ausartu.Egindakoan, ez zen etortzera ausartu.Eginez gero, ez zen etortzera ausartu.Eginda, ez zen etortzera ausartu.Eginik, ez zen etortzera ausartu.BUKAERAIsiltzen zareten arte, ez gara aterako.Isildu arte, ez gara aterako.Ez gara aterako harik eta isildu arte.

Zehar galderak-(e)N-(e)NENTZPARTIZIPIOA

Galdetu digu zer ordutan zabalduko dituzten ateak.Ez dakit garaiz helduko garenentz.Ez dakit zer pentsatu horren inguruan.

Page 15: gramatika eranskina

Kausazkoak-(e)LAKOBAIT-ETA-T(z)EAGATIK-T(z)EARRENZEREN (eta) ...BAIT-/-(e)N-(e)NEZ-(e)NEZ GERO-(e)LA KAUSA-(e)LA MEDIO-(e)LA ETA-(e)LA BIDE

Haserre nago inork ez didalako ezer esan.Kirola egiten hasi naiz, loditu bainaiz.Horrela egin dut, nahi dut eta.Lehenago ez pentsatzeagatik, orain negarrean.Lehenago ez pentsatzearren, orain negarrean.Ez dut egin, zeren (eta) arazoak izan ditudan.Eman digutenez jan beharko dugu.Hanka apurtu zuenez gero, orain ezin da ibili.Droga zela kausa, oso gaixorik zegoen.Laguntza zela medio, lana lortu zuen.Lotsa dela eta, ez da ausartu gurekin etortzera.Dirulaguntza zela bide, aurrea atera zen.

Helburuzkoak-T(z)ERA-T(z)EKO-T(z)EKOTAN-T(z)EAGATIK-T(z)EARRENSUBJUNTIBOA+-(e)N

Erosketak egitera joango naiz.Hori eskuratzeko denbora beharko dugu.Auto berria erostekotan dabiltza.Deitu dizut berri ona emateagatik.Edozein gauza egiten duzu saltzearren.Liburua ekarri dizuet irakur dezazuen.

Konparaziozkoak-(e)N BEZAIN-(e)N ADINA-(e)N BESTE-(e)N ADINBAT-(e)N BEZAINBESTE-(e)N BAINO ...AGO

Nahi duzun bezain ondo egin dugu lana.Eskatu duzun adina opari jaso dituzu.Eskatu duzun beste opari jaso dituzu.Eskatu duzun adinbat opari jaso dituzu.Eskatu duzun bezainbeste opari jaso dituzu.Espero dugun baino gutxiago jaso dugu.

AlborakuntzazkoakEZ...EZBAI...BAI-(e)LA...-(e)LAEZ EZIK...ERENOLA...HALABATETIK...BESTETIKZEINNAHIZ

Ez dut ikusi, ez hemen ez han.Bai gaur bai bihar, hementxe egongo naiz.Ama dela, aita dela, beti lortzen du nahi duena.Euskaltegian ez ezik, lanean ere lokartzen da.Nola etxean hala kalean ospe handia du.Batetik, kalitate ona du; bestetik, garestiegia da.Metroz zein trenez etor ninteke.Ahizparekin nahiz nebarekin ondo moldatzen naiz.