GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan...

36
1 GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO AGENTE KATEGORIAN SARTZEKO TXANDA LIBREAN ETA LEHIAKETA-OPOSIZIO SISTEMAREN BIDEZ EGINGO DIREN HAUTAPEN PROBEN DEIALDIAREN OINARRIAK. LEHENA.- DEIALDIAREN HELBURUA. Txanda askeko lehiaketa-oposizioa iragartzen da, prestakuntza ikastaro batekin eta hautapen izaerako praktika epearekin osatuko dena, Polizien Administrazio Bereziko Azpieskalari eta laguntzaileei dagozkien 3 plazatan sartzeko, Gorlizko Udaleko Udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian. BIGARRENA.- DEIALDIAK HELBURU DITUEN PLAZAK. Tokiko Udaltzain jarduteko hiru (3) lanpostu iragartzen dira, sartzeko txanda irekian. Lanpostuak C2 taldekoak, Administrazio Publikoko Langileen Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrean ezarritakoaren araberakoak, Administrazio Bereziaren eskalakoak, Zerbitzu Berezien azpieskalakoak, Udaltzaingo-motatakoak eta lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bidez betetzekoak dira. Indarreko legeriaren eta Korporazioak hartutako akordioen araberako oinarrizko ordainsari osagarriak izango dituzte. Iragarritako plaza kopurua handitu ahalko da hautapen prozesua burutu bitartean sortzen diren hutsuneekin, deialdi honetan Alkatetza Buruaren ebazpen bidez gaineratuko direnak. Kopurua handitzekotan, deialdi honen hamargarren oinarrian zehazten den izapidea baino lehenago egin beharko da. Iragarritako plazek honako hizkuntza-eskakizunak esleituta dituzte: *.- 2 plazek derrigorrezkotasun-data amaituta duten 2. hizkuntza- eskakizuna esleituta dute. *.- Plaza batek derrigorrezkotasun-data 2012ko abenduaren 31n duen 2. hizkuntza-eskakizuna esleituta dauka.

Transcript of GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan...

Page 1: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

1

GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO AGENTE KATEGORIAN SARTZEKO TXANDA LIBREAN ETA LEHIAKETA-OPOSIZIO SISTEMAREN BIDEZ EGINGO DIREN HAUTAPEN PROBEN DEIALDIAREN

OINARRIAK. LEHENA.- DEIALDIAREN HELBURUA. Txanda askeko lehiaketa-oposizioa iragartzen da, prestakuntza ikastaro batekin eta hautapen izaerako praktika epearekin osatuko dena, Polizien Administrazio Bereziko Azpieskalari eta laguntzaileei dagozkien 3 plazatan sartzeko, Gorlizko Udaleko Udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian. BIGARRENA.- DEIALDIAK HELBURU DITUEN PLAZAK. Tokiko Udaltzain jarduteko hiru (3) lanpostu iragartzen dira, sartzeko txanda irekian. Lanpostuak C2 taldekoak, Administrazio Publikoko Langileen Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrean ezarritakoaren araberakoak, Administrazio Bereziaren eskalakoak, Zerbitzu Berezien azpieskalakoak, Udaltzaingo-motatakoak eta lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bidez betetzekoak dira. Indarreko legeriaren eta Korporazioak hartutako akordioen araberako oinarrizko ordainsari osagarriak izango dituzte. Iragarritako plaza kopurua handitu ahalko da hautapen prozesua burutu bitartean sortzen diren hutsuneekin, deialdi honetan Alkatetza Buruaren ebazpen bidez gaineratuko direnak. Kopurua handitzekotan, deialdi honen hamargarren oinarrian zehazten den izapidea baino lehenago egin beharko da. Iragarritako plazek honako hizkuntza-eskakizunak esleituta dituzte: *.- 2 plazek derrigorrezkotasun-data amaituta duten 2. hizkuntza-eskakizuna esleituta dute. *.- Plaza batek derrigorrezkotasun-data 2012ko abenduaren 31n duen 2. hizkuntza-eskakizuna esleituta dauka.

Page 2: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

2

Iragarritako plazei helburu osagarriaren 16. maila dagokie eta lanaldia udalak urtero zehaztuko du, Udaltzaingoaren zerbitzu beharren eta izaeraren arabera. Deialdi honek helburu duen plazaren funtzioak indarreko legeriak Udaltzaingoari esleitzen dizkionak dira eta, zehazki, Gorlizko Udaleko antolamendutik eta bere Udaltzaingo Taldetik sortutakoak. Informazio gisa, izaera zehatzik izan gabe, honakoak dira: — Zerbitzuaren inguruan Buruzagitzak emandako zuzentarauak burutzea. — Partikularretatik zein erakunde publiko eta pribatuetatik jasotzen dituen informazioak, eskaerak, kexak… jaso eta igortzea. — Delinkuentzia saihesteko lanak egitea eragineko eremuan zaintza aktiboa bideratuz. — Justizia Organoei laguntza eskaintzea Polizia Judizial gisa hala eskatzen zaienean. — Gatazka pribatuetan esku hartzea hala eskatzen zaienean. — Galdutako pertsonak aurkitzen parte hartzea. — Eskola orduetan zehar adingabeak kalean ote dauden kontrolatzea. — Segurtasuna eta trafikoaren kontrola zaintzea. — Udal ordenantzak betetzen direla zaintzea. — Ingurumeneko legeria betetzen dela zaintzea. — Udaleko eta interes orokorreko eraikinak eta ondasunak zaintzea eta, hala dagokionean, babestea. — Udaleko karguak eta horien ekintzak babestea hala eskatzen zaienean. — Deitzen diren ohiko eta ezohiko osoko bilkurei babesa ematea. — Babes zibileko ekintzetan esku hartzea bertan azaltzen den moduan. — Zerbitzuaren ondorio gisa ezagutzen diren edo harekin lotuta dauden gertakariei buruzko txostenak egitea, egokia irizten dutenean edo aginteek eskatzen dietenean, Udaltzaingoaren Buruzagitzari zuzenduta. — Udaltzaingoaren ohiko funtzionamendurako beharrezkoak diren administrazio ekintzak burutzea. — Euren esku dagoen materiala egoera egokian mantentzea. — Mugikortasun errekurtso gisa zerbitzuko edozein ibilgailu, motor, bizikleta, etab. mota erabiltzea, horretarako gaitasuna izanez gero eta hierarkian gainean dagoenak hala eskatuta. — Beste polizia taldeekin lankidetzan aritzea euren eskumenen esparruan.

Page 3: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

3

— Euren kategoria profesionalean ohikoak diren beste lanak egitea jarraibide egokiak izanez gero. HIRUGARRENA.- HAUTAGAIEN BETEKIZUNAK Honakoak dira onartua izateko eta, hala denean, oposizio-lehiaketan parte hartzeko beharrezko betekizunak: a) Espainiar nazionalitatea izatea. b) Hamazortzi urte edukitzea eta 35 urte bete gabe izatea. Adinaren gehieneko muga Toki Administrazioko Udaltzaingoaren kidegoetan emandako zerbitzuen bitartez konpentsatu ahal izango da. c) Gizonezkoek gutxienez 1,65eko altuera izatea eta emakumezkoek, berriz, 1,60koa. d) DBHko, eskola graduatuko, lehen mailako lanbide-heziketako edo pareko titulua izatea. e) Euskal Herriko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntza Araudia araupetzen duen uztailaren 19ko 315/94 Dekretuan ezarritako eta otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuak bigarren aldiz aldatutako osasun-bazterketen taulan sartuta ez egotea. Hori guztia, behar denean, Korporazioak zehaztutako osasun-azterketen bidez egiaztatu beharko da, bai eta beharrezkoak diren aldez aurretiko osasun-azterketak ere. f) Doluzko delituarengatik zigortuta egon ez izana, ezta Herri Administrazioaren diziplina-espediente bidez zerbitzutik baztertuta izan ere, eta funtzio publikoa betetzeko gaitasuna ez izatea. Hala ere, errehabilitazioaren onura aplikatu ahal izango da, zigor- eta administrazio-arauen arabera, baldin eta hautagaiak egoera hori agiri ofizial egokiaren bitartez egiaztatzen badu. g) Euskal Herriko Poliziaren edo Estatuko Segurtasun Indarren edo Taldeen edozein hautaketa-prozesutik kanpo geratu ez izana, hutsegite larri edo oso larriren bat egiteagatik, salbu eta kanporatzearen datatik zenbatuta preskripzio-epearen bestekoa igaro denean. h) B motako gidabaimena edo parekoa izatea bai eta A1 motakoa ere edo B motakoan hiru urte baino gehiagoko antzinakotasuna izatea eskaerak aurkezteko epea amaitzean eta lehentasunezko ibilgailuak gidatzeko baimena (BTP) izatea prestakuntza ikastaroa amaitzean. i) Indarreko araudian ezarritako ezgaitasun edo bateraezintasunezko balizkoren batean ez egotea.

Page 4: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

4

j) Euskara 2. hizkuntza-eskakizunaren mailarako jakiten dela egiaztatzea. Euskara-maila egiaztatzeko bi aukera daude: —Eskabidearekin batera, apirilaren 3ko 42/2012 Dekretuan azaltzen diren gaitasun-agiriren bat aurkeztea. —Hautapen prozesuko dagokion baztertze-ariketa egitea. 2.- Hautagaiek eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen eskatutako baldintzak bete beharko dituzte, aurreko zenbakiko e) eta h) ataletan aipatutako baldintzak izan ezik. 3.- Onartua izateko eta hautapen prozesu horretan parte hartzeko, nahikoa izango da hautagaiek eskaeran eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela adieraztearekin, betiere eskaerak aurkezteko epea amaitzen den datari dagokionez, 1. zenbakiko e) eta h) ataletan aipatutakoak izan ezik. 4.- Hautaketa prozedura honetan parte hartzea borondatezkoa da eta psikoteknia- eta nortasun-probak egiteko onarpena ematea dakar, hala badagokio; horrela, bada, proba horien emaitzak baloratzeko irizpide gisa erabiltzeko onartuko da. Hori guztia, oinarri hauetan aurreikusitakoaren arabera. Aipatutako datuak tratatu eta lagatzeak hautapen prozeduraren garapena izango du helburu bakartzat. Interesa duten pertsonek sarbide, zuzenketa, indargabetze eta aurkaritza eskubideak erabili ahalko dituzte idazki bidez honako helbidera zuzenduta:

GORLIZKO UDALA ELIZA ENPARANTZA Z/G 48630 GORLIZ Hautatuta ez dauden pertsonei dagozkien datuak, behin hautapen prozedura amaituta, ezabatuko dira. 5.- Hautapen prozeduraren edozein unetan, organo deitzaileak hasieratik edo gertatutako egoerengatik deialdiaren baldintzak betetzen ez dituzten hautagaiak baztertu ahalko ditu, interesdunaren entzunaldia bideratu ondoren.

Page 5: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

5

LAUGARRENA.- ESKABIDEAK Lehiaketa-Oposizioan parte hartzeko eskabideak Gorlizko Udaleko alkate-udalburuari igorriko zaizkio eta Gorlizko Udaleko Erregistroko Bulegoan eskuratuko den eredu ofizial eta estandarizatuaren araberakoak izango dira. Eskabidea egiteko eredua oinarri hauen eranskinean ere agertzen da. Era berean, hautagaiek interneteko helbide honetan aurkituko duten berariazko eredua ere erabili ahal izango dute, eskabidea egiteko: www.gorliz.net. a).- Hautagaiek deialdiko hirugarren oinarrian eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute; eskabideak aurkezteko azken egunean bete behar dituztelarik. b).- Gainera, eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte: *.- NANaren fotokopia. *.- Eskatzen den hizkuntza-eskakizuna gainditu dutela eta badaukatela egiaztatzen duen agiriaren fotokopia. *.- Era berean, lehiaketa-fasean baloratuko diren merezimenduei buruzko datuak jasoko dira. Ez dira baloratuko eskabidean zehazten ez direnak eta oposizio fasea gainditu ondoren bermatuko dira. c).- Esperientzia egiaztatzeko, zerbitzuak zein Administraziotan eman diren, horien egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, kontratuaren iraupena eta, ahal bada, egindako funtzioak azalduta; aurreko horiek deialdiko lanpostuari esleitutako funtzioen arabera baloratuko dira. d).- Gorlizko Udalean egindako zerbitzuak eta lan-esperientzia, eskabidean zehaztu badira, ez dago agirien bidez frogatu beharrik, eta hautagaien espediente pertsonaletan jasota dauden datuen arabera baloratuko dira. e).- Eskabideak Gorlizko Udaleko Erregistro Nagusian (Elizako Plaza z.g.) aurkeztuko dira, behar bezala beteta; horretarako egutegiko 20 egun

Page 6: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

6

naturaleko epea egongo da, deialdiari buruzko iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Era berean, eskabideak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako Herri Administrazioetako erregistroetan aurkeztu ahal izango dira. Gorlizko Udaleko alkateari zuzenduko zaizkio eta eskabideak aurkezteko epearen barruan, dagokion funtzionarioak zigilua eta data jarri behar izango die. Ohar daitezkeen izatezko akatsak edozein unetan konpon daitezke, ofizioz edo interesatuak eskatuta. Hautagaiek hizkuntza-eskakizuna duten, ez duten, edo hala izanez gero, lanpostu-mota bietan parte hartuko duten adierazi beharko dute eskabideetan. Hautagaiek probak euskaraz ala gaztelaniaz egingo dituzten adierazi beharko dute eskabidean. Atal hori zehaztu ezean, ariketak gaztelaniaz egin nahi direla ulertuko da, besterik adierazi ezean. Hala ere, gaitasun psikologikoak ebaluatzeko probak diseinatuta dauden hizkuntzan edo hizkuntzetan egingo dira. BOSGARRENA.- HAUTAGAIAK ONARTZEA 1.- Organo deitzaileak hautapen prozesuan onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrenda onartuko du, eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren. Zerrenda hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Udaleko iragarki-taulan eta udaleko web orrian argitaratuko da. 2.- Behin-behineko zerrendak, baztertutako hautagai bakoitzari dagokionez, baztertzea eragin duten arrazoiak azalduko ditu. 3.- Interesdunek erreklamazioak edo eskaerak izan zitezkeen akatsak konpontzeko eskaerak egin ahalko dituzte 10 eguneko epean onartutako eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. 4.- Aurkeztutako erreklamazioak eta eskaerak onartu edo baztertuko dira

Page 7: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

7

organo deitzaileak hautapen prozesuan onartutako eta baztertutako zerrenda behin betiko bihurtzen duen erabakiaren bidez. Behin betiko zerrenda hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Gorlizko Udaleko iragarki-taulan eta udaleko web orrian argitaratuko da. SEIGARRENA.- KALIFIKAZIO EPAIMAHAIA Deitutako hautapen prozesuaren kalifikazio epaimahaia uztailaren 19ko 315/94 Dekretuan, ekainaren 7ko 896/91 EDko 4. artikuluan, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/89 Legearen 31. artikuluan eta Langile Publikoen Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 60. artikuluan zehaztutakoaren arabera eratuko da, eta honako osaera izango du: Mahaiburua: — Gorlizko Udaleko karrerako funtzionario bat. Batzordekideak: — Gorlizko Udaltzaingoko burua. — Udaltzaingoko bi ordezkari. — Euskal Herriko Polizia Ikastegiak izendatutako ordezkari bat. — Gorlizko Udaleko funtzionarioen ordezkaria. — Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ordezkari bat, euskara azterketa egiteko. Idazkaria: — Udalbatzako idazkari nagusia edo horrek eskuordetutako funtzionarioa. Epaimahaia, era berean, dagozkien ordezkoek ere osatuko dute; horiek Epaimahaiko idazkaritzarentzat eta horren epaimahaikidetza eskuordeezinentzat izendatu beharko dira, titularrekin batera. Epaimahaiko kideen izendun izendapena, bai titularrena, bai ordezkoena egin ostean, Udaleko ediktu-oholean eta haren web orrian argitaratuko da. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. artikuluan

Page 8: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

8

aurreikusitako inguruabarren bat dagoenean, Epaimahaiko kideek uko egin beharko diote parte hartzeari, Alkatetza Buruari jakinaraziz, eta hautagaiek ezetsi ahal izango dituzte. Epaimahaia eratuko bada, eta jardungo badu, kide titular nahiz ordezkoen erdiek egon behar dute, gutxienez. Nolanahi ere, buruak eta idazkariak nahiz eskuordetzez arauz ordezkatzen dituztenek bertan egon behar dute. Epaimahaiko kide guztiek hitza eta botoa izango dute, idazkariak izan ezik, eta erabakiak bertaratutako botoen gehiengoaren arabera hartuko dira. Berdinketa egonez gero, mahaiburu gisa jarduten duenaren botoak ebatziko du. Epaimahaiak aholkulari espezialistak eduki ahalko ditu, hautaketa-prozesuaren proba guztientzako edo horretako baten baterako. Aholkulariok euren espezialitateetan aholkularitza eta laguntza teknikoa eskaintzera mugatuko dute jarduna, Euskal Funtzio Publikoaren gaineko 6/1989 Legearen 31.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko ordezkari batek epaimahai kalifikatzaileko kide izango da euskararen ezagutzara bideratutako probetan. Kide hori batzordekide gisa gaineratuko da epaimahai kalifikatzailean, hitza eta botoa emateko eskubidearekin. Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztuko zaizkion zalantzak erabakitzeko eta oinarri hauetan xedatu ez den guztian hautaketa prozeduraren ordena eta garapen egokirako behar diren erabakiak hartzeko ahalmena du. ZAZPIGARRENA. —HAUTAKETA-PROZEDURA Hautagaiak oposizio-lehiaketa sistemaren bidez hautatuko dira. Oposizio fasea nahitaezko eta borondatezko ariketek osatuko dute, eta ariketa horiek oinarri hauen eranskinean ezarri dira. Nahitaezko ariketek izaera baztertzailea izango dute. Oinarri hauetan ariketa bakoitzari eman beharreko puntuazioa zehaztuko da.

Page 9: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

9

Lehiaketa ez da baztertzailea izango. Bertan lortutako kalifikazioa ezingo da erabili oposizioa gainditzeko edo hura osatzen duten ariketetan lortutako kalifikazioak aldatzeko. Lehiaketako fasea hautagaiek aurkeztutako eskabidean alegatzen dituzten merezimenduen azterketan eta balorazioan datza, eta oinarri hauetan azaltzen den baremo zehatzen arabera, euretariko bakoitzari dagozkion puntuak hautagai bakoitzari esleituz egingo dira. Eskaera orriak aurkezteko epea bukatzen den egunera arte hautagaiek alegatutako merezimenduak baino ez dira konputatuko. Euskal Herriko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntza araudia onartzen duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 17. eta 18. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz egingo dira oposizio- eta lehiaketa-faseak, bata bestearen atzetik; azken fasea (lehiaketari dagokiona) ez da baztertzailea izango eta, bertan lortutako puntuazioa oposizioko ariketak gainditzeko edo ariketetan lortutako kalifikazioak aldatzeko erabili ahalko da. Aginduzko hizkuntza-eskakizuna duten hautagaiek euskarazko nahitaezko azterketa baztertzailea gaindituko ez balute, euren eskabidean bi plaza motetan parte hartuko zutela adierazi izanez gero, hautapen prozeduran jarraitu ahalko dute aginduzko hizkuntza-eskakizuna lotuta ez duten plazetan. Derrigorrezko hizkuntza-eskakizundun lanpostuetarako hautagaiak iragarritako plazak baino gehiago direnean, oinarri hauetan ezarritako moduan hizkuntza-eskakizuna egiaztatu duten hautagaiek ez badute lanpostu horietara sartzeko aukerarik, hizkuntza-eskakizuna ezarri gabe duten lanpostuetarako hautaketa-prozesuari jarrai diezaiokete, betiere, lanpostu-mota bietan parte hartzeko eskaera egin badute. ZORTZIGARRENA. — HAUTAKETA-PROZESUAREN HASIERA ETA GARAPENA Deialdiaren azkeneko iragarki ofiziala argitaratu eta, gutxienez, bi hilabete igaro arte ez da hasiko probak egiten. Lehenengo ariketa egiteko eguna, ordua eta lekua ediktu-oholean eta Udalaren web orrian argitaratuko dira, zehaztutako eguna baino zazpi

Page 10: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

10

egutegiko egun lehenago gutxienez. Hautagaiei deialdi bakarra egingo zaie ariketa bakoitzerako. Oposiziogile bat edozein ariketara deitzen zaion unean aurkezten ez bada, automatikoki ariketa horretan eta hurrengoetan duen eskubidea bertan behera geratuko da eta, ondorioz, hautapen prozesutik baztertuko da. Oposizioaren ariketa bakoitza bukatzen denetik hurrengoa hasi arte 72 ordu igaroko dira, gutxienez, eta 45 egun natural, gehienez. Hala eta guztiz ere, eta epaimahaiak egokitzat jotzen badu, bi ariketak saio bakar batean edo beste ordena batean burutu ahalko dira. Horrela bada, 72 orduko aurrerapen berarekin argitaratu beharko du. Epaimahaiak oinarrietan xedatutako ordenan argitaratuko ditu ariketen emaitzak, naiz eta ariketa horiek saio bakar batean elkarrekin egin izan edo horiek egiteko ordena aldatu izan. Hurrengo iragarkiak eta lehen ariketa egin ostean oposizioaren gainerako ariketak Udaleko ediktu-oholean eta haren web orrian argitaratuko ditu Epaimahaiak. Iragarki horiek hurrengo ariketa egin baino 72 ordu lehenago gutxienez jakitera eman beharko dira. Epaimahaiak edonoiz eskatu ahal izango die hautagaiei behar moduan nor diren jakitera eman dezaten. Hala eta guztiz ere, hautagaiek NAN agiria eraman beharko dute oposizioko ariketa guztietara. Hautapen prozeduraren edozein unetan, Epaimahaiak, hautagairen batek deialdian eskatutako betekizunak betetzen ez dituela jakingo balu, hautagaia baztertuko da, interesdunari entzunaldia eman ostean. Egun horretan bertan horren berri emango zaio prozedura horren deialdia egin duen agintaritzari. Oposizio fasea amaituta lehiaketa fasean baloratu beharreko merezimenduen balorazioa hasiko da. Ondorio horietarako, epaimahaiak oposizio fasea gainditu duten hautagaiei eskabidean alegatutako merezimenduen egiaztagiriak eskain ditzaten eskatuko die. Ez dira balioetsiko eskabidean adierazi ez diren merezimenduak. Era berean, ez dira baloratuko behar bezala egiaztatu edo justifikatu ez diren merezimenduak.

Page 11: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

11

BEDERATZIGARRENA. —HAUTAKETA-PROZEDURA Hautagaiak oposizio-lehiaketa sistemaren bidez txanda askean hautatuko dira.

Oposizio fasea.

Oposizio fasean honako ariketak egingo dira:

LEHENENGO ARIKETA Ezagutza teorikoak (nahitaezkoa eta baztertzailea).- Galde-sorta bati erantzun beharko zaio, epaimahaiak zehaztutako moduan, deialdi honetako egitarauaren eranskinean oinarritua, eta epaimahai kalifikatzaileak ezarritako denboran. Ariketa 0 eta 30 puntu bitartean kalifikatuko da. Epaimahaiak, hautagaiak nortzuk diren jakin aurretik, azken puntuazioan gutxienez 15 puntu lortzeko behar den ezagutza-maila ezarriko du, baita erantzun okerrak zigortzeko irizpideak ere. Azken puntuazioan 15 puntu baino gutxiago lortzen duten hautagaiak baztertuko dira.

BIGARREN ARIKETA Proba fisikoak (nahitaezkoa eta baztertzailea). —Ariketa honen helburu diren proba fisikoak egin aurretik, kalifikazio epaimahaiak deialdi honen bigarren oinarrian eskatutako hautagaien garaiera-betekizuna bete dela egiaztatuko du. Hautagaiek ariketa fisikoak beren erantzukizunpean egingo dituzte, eta, horretarako, kirol-ekipamendu egokia izan beharko dute. Oposizioaren epaimahaiak hautagaiei estimulatzaileen kontsumorako edo beste edozein dopin motarako probak egin ahalko dizkie, 2007ko abenduaren 28ko ebazpenean jasotako Kirol Kontseilu Nagusiaren arauen arabera (2008ko urtarrilaren 5eko BOE) eta oposizioaren ariketa

Page 12: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

12

honetan baztertuko dira proban emaitza positiboak eman dituzten hautagaiak. Ariketa 0 eta 20 puntu bitartean kalifikatuko da. Azken puntuazioan 10 puntu baino gutxiago lortzen duten hautagaiak baztertuko dira. Ariketa honetan, bost proba fisiko egin beharko dira: — Abdominalak. — Bankuko press-a — Malgutasun sakona — 50 metroko abiadura-lasterketa — 800 metroko abiadura- eta erresistentzia-lasterketa Amaierako puntuazioa egindako bost proben batez bestekoa kalkulatuz lortuko da eta ezinbestekoa izango da horietako bakoitzean 10 puntuko gutxienez 3 lortzea.

Abdominalak

Helburua: Aurreko eta aldeetako muskulu abdominalen indarraren erresistentzia. Probaren deskribapena: Ahoz gora etzanda, bizkarra eta burua koltxonetaren kontra, hankak elkarrekin eta erdi tolestuta (1. argazkia) eskuak gurutzatuta garondoaren atzean eta oinak lagun baten laguntzarekin helduta. Hautagaiak enborra tolesten eta biratzen du (2. argazkia) ukondoarekin kontrako belauna ukituz (3. eta 4. argazkiak). Hasierako jarrerara itzultzen da (5. argazkia) eta mugimendua errepikatzen da beste belaunerantz.

1. argazkia 2. argazkia

Page 13: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

13

3. argazkia 4. argazkia Neurketa: Saiakera bakarra onartuko da. Minutu batean zuzen egindako errepikapen kopurua zenbatuko da, jarraibideen arabera. Antolamendua: Aztertzailea arduratuko da probarako ezarritako jarraibide guztiak bete direla egiaztatzeaz. Horrek errepikapena ontzat edo txartzat aitortzeko eskumena izango du.

GIZONAK-EMAKUMEAK

Aldiak Nota 55 10 54 9,75 53 9,50 52 9,25 51 9,00 50 8,75 49 8,50 48 8,25 47 8,00 46 7,75 45 7,50 44 7,25 43 7,00 42 6,75 41 6,50 40 6,25 39 6,00 38 5,75 37 5,50 36 5,25

Page 14: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

14

35 5,00 34 4,75 33 4,50 32 4,25 31 4,00 30 3,75 29 3,50 28 3,25 27 3,00 26 2,75 25 2,50 24 2,25 23 2,00 22 1,75 21 1,50 20 1,25 19 1,00 18 0,75 17 0,50 16 0,25 15 0

Bankuko press-a

Helburua: Goiko gorputz-adarren muskulaturaren indarraren erresistentzia. Probaren deskribapena: Banku baten gainean ahoz gora eta hankak tolestuta, eskuak sorbalda baino apur bat zabalduago (hatz lodiaren ermamiak barraren zati lau eta zimurtsua ukitu beharko du 1. argazkia); jarrera horretan (2. argazkia), besoak sakonki tolestuko dira barra bularrarekin ukitu arte (3. argazkia) eta berehala luzatuko ditugu. Ariketa 35 kg.rekin egingo dute gizonek eta 25 kg.rekin emakumeek, kontuan hartuta barrak 9 kg. pisatzen dituela.

Page 15: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

15

1. argazkia 2. argazkia

3. argazkia Mugimendu orekatzaileak behar dituzten luzapenak ez dira zenbatuko. Ariketa hasitakoan ezin da atsedenik hartu. Neurketa: Saiakera bakarra onartuko da. Ariketan zehar zuzen egindako errepikapen kopurua zenbatuko da, jarraibideen arabera. Antolamendua: Aztertzailea arduratuko da probarako ezarritako jarraibide guztiak bete direla egiaztatzeaz. Horrek errepikapena ontzat edo txartzat aitortzeko eskumena izango du.

Bankuko press-a

Gizonak 35 kg.

Emakumeak 25 kg. Aldiak Nota Aldiak

50 10 40 49 9.75 39

Page 16: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

16

48 9.50 38 47 9.25 37 46 9 36 45 8.75 35 44 8.50 34 43 8.25 33 42 8 32 41 7.75 31 40 7.50 30 39 7.25 29 38 7 28 37 6.75 27 36 6.50 26 35 6.25 25 34 6 24 33 5.75 23 32 5.50 22 31 5.25 21 30 5 20 29 4.75 19 28 4.50 18 27 4.25 17 26 4 16 25 3.75 15 24 3.50 14 23 3.25 13 22 3 12 21 2.75 11 20 2.50 10 19 2.25 9 18 2 8 17 1.75 7 16 1.50 6 15 1.25 5 14 1 4 13 0.75 3 12 0.50 2 11 0.25 1 10 0 0

Malgutasun sakona

Helburua: Malgutasuna eta artikulazioen mugimendu orokorra.

Page 17: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

17

Probaren deskribapena: Zutik taularen gainean, (zapatarik gabe), oinak bertan kokatuta, gorputza tolestu besoak atzerantz eramanez hanken artean, erregeletaren kurtsorea bi eskuetako behatzekin aldi batera bultzatuz. Esku-azpiak gorantz egon beharko dira. Kontaktua galdu eta tiraldirik egin gabe, kurtsorea arrastaka eraman ahal den lekuraino. Gehieneko distantziara heldutakoan, aparatutik irtengo da, aurrerantz eta ibiliz. Eskuak ezin dira ezeren gainean jarri, ez kurtsorean ezta taularen beste lekuren batean ere (2. argazkia).

1. argazkia 2. argazkia

Neurketa: Bi saiakera egongo dira. Ariketan zehar zuzen egindako bi saiakeretan onena zenbatuko da, jarraibideen arabera. Antolamendua: Aztertzailea arduratuko da probarako ezarritako jarraibide guztiak bete direla egiaztatzeaz. Horrek saiakera ontzat edo txartzat aitortzeko eskumena izango du.

Malgutasun sakona

GIZONAK-EMAKUMEAK Aldiak Nota

48 10 47 9,75 46 9,50 45 9,25 44 9,00 43 8,75

Page 18: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

18

42 8,50 41 8,25 40 8,00 39 7,75 38 7,50 37 7,25 36 7,00 35 6,75 34 6,50 33 6,25 32 6,00 31 5,75 30 5,50 29 5,25 28 5,00 27 4,75 26 4,50 25 4,25 24 4,00 23 3,75 22 3,50 21 3,25 20 3,00 19 2,75 18 2,50 17 2,25 16 2,00 15 1,75 14 1,50 13 1,00

13 baino gutxiago 0

50 metro lauak.

Helburua: Azelerazioa eta lasterketaren abiadura. Probaren deskribapena: Hasierako jarrera altua (zutik): Aurreko oinak irteera-lerroa ukituko du (1. argazkia). Aztertzaileak jakinarazten duenean, hautagaiak nahi duenean atera ahalko da. Neurketa: Saiakera bakarra onartuko da. Zedula fotoelektrikoek markatutako denbora idatziko da.

Page 19: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

19

Antolamendua: Hautagaiak irteera-lerrotik gertu prest egon beharko dira. Lasterketa amaitu ondoren aztertzaileak markatutako denbora ozenki esango du eta hautagai bakoitza pistaren kanpoaldetik itzuli beharko da.

1. argazkia

Gizonak

Emakumeak

Denbora Nota Denbora6”3 10 7”5 6”4 9,5 7”6 6”5 9 7”7 6”6 8,5 7”8 6”7 8 7”9 6”8 7,5 8”0 6”9 7 8”1 7”0 6,5 8”2 7”1 6 8”3 7”2 5,5 8”4 7”3 5 8”5 7”4 4,5 8”6 7”5 4 8”7 7”6 3,5 8”8 7”7 3 8”9 7”8 2,5 9”0 7”9 2 9”1 8”0 1,5 9”2 8”1 1 9”3

Page 20: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

20

8”2 0,5 9·4 8”3 0 9”5

800 metro lauak

Helburua: Abiadura-erresistentzia lasterketa Probaren deskribapena: Hasierako jarrera altua (zutik 1. argazkia). Aztertzaileak irteera adieraziko du zera esanez: “Adi, Prest, Ja".

1. argazkia Neurketa: Saiakera bakarra onartuko da. Aztertzailearen kronometroak markatutako denbora idatziko da. Antolamendua: Hautagaiak irteera-lerroan prest egon beharko dira. Helmuga-lerroan, aztertzaileak hautagai bakoitzari jakinaraziko dio zein postutan heldu den.

Gizona Nota Emakumea 2'09 edo gutxiago 10 2'34" edo gutxiago

2'10"- 2'11" 9.75 2'35"- 2'36" 2'12"- 2'13" 9.50 2'37"- 2'38" 2'14"- 2'15" 9.25 2'39"- 2'40" 2'16"- 2'17" 9 2'41"- 2'42" 2'18"- 2'19" 8.75 2'43"- 2'44" 2'20"- 2'21" 8.50 2'45"- 2'46" 2'22"- 2'23" 8.25 2'47"- 2'48" 2'242- 2'25" 8 2'49"- 2'50" 2'26"- 2'27" 7.75 2'51"- 2'52"

Page 21: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

21

2'28"- 2'29" 7.50 2'53"- 2'54" 2'30"- 2'31" 7.25 2'55"- 2'56" 2'32"- 2'33" 7 2'57"- 2'58" 2'34"- 2'35" 6.75 2'59"- 3'00" 2'36"- 2'37" 6.50 3'01"- 3' 02" 2'38"- 2'39" 6.25 3'03"- 3'04" 2'40"- 2'41" 6 3'05"- 3'06" 2'42"- 2'43" 5.75 3'07"- 3'08" 2'44"- 2'45" 5.50 3'09"- 3'10" 2'46"- 2'47" 5.25 3'11"- 3'12" 2'48"- 2'49" 5 3'13"- 3'14"

HIRUGARREN ARIKETA

Gaitasunak (nahitaezkoa eta baztertzailea). —Adimen-maila, abstrakziorako eta zehazteko gaitasuna, ahozko gaitasuna eta gaitasun mnemoteknikoa eta zenbakizko arrazoibidea balioztatzeko probak izango dira. Proba hau 0 eta 30 puntu bitartean baloratuko da eta 15 puntu lortzen ez dituzten hautagaiak baztertuta geratuko dira.

LAUGARREN ARIKETA Nortasuna (nahitaezkoa eta baztertzailea.—Nortasunari buruzko probak eta elkarrizketa pertsonala egingo dira; nortasun orokorreko ezaugarriak, faktore psikopatologikoak eta nortasuna lanpostuaren berezko zereginak egiteko profilera egokitzen den ebaluatzeko. Proba hau 0 eta 30 puntu bitartean baloratuko da, eta hautagaiek gutxienez 15 puntu atera beharko dituzte proba gainditzeko.

BOSGARREN ARIKETA Euskara (boluntarioa eta ez baztertzailea derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna ez duten postuei lotutako plazetarako eta nahitaezkoa eta baztertzailea gaiontzekoetarako).--- : Epaimahaiak finkatu bezala, euskararen 2. hizkuntza-eskakizunaren egiaztagiria aurkeztuko da, horretarako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak emandako gida-lerroak jarraituz, Funtzio Publikoaren Legearen 99.1 artikuluak, Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak, euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko

Page 22: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

22

Bateratuko mailekin egokitzeko azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuak eta euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuak finkatutakoaren arabera. Hautagaiek ariketa hori egin beharko dute HAEEk emandako egiaztagiria edo euskararen ezagutza bermatzeko pareko egiaztagiriren bat izan ezean. Hala balitz, ariketa hori egitetik salbuetsita geratuko lirateke. Euskarazko nahitaezko azterketa baztertzailea egiaztatu edo gainditzen ez dutenek edo, gainditu arren, plaza mota horiek eskuratzeko aukerarik ez dutenek -gai diren pertsona kopurua mota horretako plaza kopurua baino handiagoa izateagatik- hautapen prozeduran jarraitu ahalko dute derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna lotuta ez duten plazetan. Halako egoeretan, ariketa horretan lortutako 2. hizkuntza-eskakizunaren egiaztapena 10 punturekin kalifikatuko da eta 1. hizkuntza-eskakizunaren egiaztapena 7 punturekin eta bata edo bestea oposizio faseko ariketa guztietan lortutako gainontzeko kalifikazioetara gehituko da. Kalifikazio horiek era berean emango zaizkie beharrezkoa ez den hizkuntza-eskakizuna lotuta daramaten plazak helburu dituzten pertsonei baldin eta euskararen ezagutza maila horiek egiaztatzen badituzte, dagokion probak gaindituz edo arestian aipatutako agiriak aurkeztuz; hala eta guztiz ere, pertsona horientzat ariketa hori borondatezkoa eta ez baztertzailea izango da. Halaber, euskararen ezagutza ariketa gainditzen edo egiaztatzen dutenek 2. hizkuntza-eskakizuna bermatuz, GAI kalifikazioa lortuko dute derrigorrezko hizkuntza-eskakizuneko postuak lotuta dituzten plazetarako.

LEHIAKETAREN FASEA Merezimenduak agiri bidez eta fede emanez egiaztatu beharko dira dagozkion egiaztagiri edo ziurtagiriak aurkeztuz eta merezimenduen honako baremo honen arabera baloratuko dira: a) Lan-esperientzia. Herri Administrazioan udaltzain gisa egindako zerbitzuengatik edo/eta Segurtasun Indar eta Kidegoak izanda deialdiko plazaren antzeko maila badu: 0,20 puntu hilabete osoko zerbitzuengatik (ez dira zenbatuko zati laburragoak). Kontzeptu honetako puntuazioa gehienez ere 10 puntukoa izango da.

Page 23: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

23

Emandako zerbitzuetarako atal honetan ezarritako puntuazioak dedikazio osoko araubidean emandako zerbitzuei dagozkie. Puntuazio horiek erdira murriztuko dira denbora partzialeko arduraldiko erregimenean emandako zerbitzuen kasuan, arduraldi horren ehunekoa edozein izanda ere eta aldaezin mantenduko da lor daitekeen gehieneko puntuazioa. b) Titulu akademiko ofiziala: Atal hau gehienez 3 punturekin baloratuko da. Goi-mailako Batxilergoko, bigarren mailako lanbide-heziketako edo pareko titulua edukitzeagatik: puntu 1. Goi-mailako tekniko titulua izateagatik: 1,5 puntu. Ingeniari Tekniko Titulua, Unibertsitateko diplomatu-titulua, Arkitekto Tekniko titulua, Lanbide Heziketako 3. mailako titulua edo baliokidea edukitzeagatik: 2 puntu. Lizentziatu titulua izateagatik: 3 puntu. Goi-mailako tituluengatik emandako puntuazioek baztertu egingo dituzte lortzeko beharrezkoak izan diren behe-mailako tituluengatik emandakoak. c) Prestakuntza- edo hobekuntza-ikastaroak. Deialdiaren helburu den lanpostuan egin beharreko zereginekin zuzenean lotuta dauden prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak baloratuko dira; horiek diploma edo/eta bertaratze-ziurtagiriaren bidez edo, hala badagokio, aprobetxamendu-ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko dira, eta, agiriotan, egindako eskola-orduak agertu beharko dira. Atal honetan, gehienez, 5 puntu lortu ahal izango dira, honelaxe: — 20 ordura arteko ikastaroak: 0,25 puntu. — 21 eta 50 ordu bitarteko ikastaroak: 0,50 puntu. — 51 eta 100 ordu bitarteko ikastaroak: 0,75 puntu. — 101 ordu baino gehiagoko ikastaroak: puntu 1.

Page 24: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

24

Herri-administrazioaren eskolek (IVAP, INAP, IEAP) eta ikastetxe ofizialek soilik antolatutako prestakuntza- edo hobekuntza-ikastaroak baloratuko dira, betiere horiek emandako bertaratze-ziurtagiria aurkezten bada. Horretarako, ikastetxe ofizialtzat hartuko dira herri-administrazioak, unibertsitateak, Hezkuntza Ministerioaren edo autonomia-erkidegoetako Hezkuntza sailen mendeko ikastetxeak, ministerioak, sailburuordetzak, merkataritza-ganberak edo elkargo ofizialak. Unibertsitateek edo beste ikastetxe ofizial batzuek emandako masterrak hartuko dira prestakuntza- eta hobekuntza-ikastarotzat. Ezin izango dira baloratu akademia pribatuek emandako ikastaroak, ez eta fakultate edo eskolako ikasketa-plan orokorreko ikasgaiei buruzkoak ere. d) Atzerriko hizkuntzen ezagutza egiaztatzea (ingelesa, frantsesa, alemana, italiera). Merezimenduen atal honetan gehienez lor daitekeen puntuazio osoa 4 puntukoa izango da, ondoko irizpideen arabera: 1. Hizkuntza Eskola Ofizialak emandako B-1 titulazio ofizialaren edo baliokidearen jabe izateagatik, baina titulazio hori oposizioaren xede diren plazetan eskatzen ez bada, betiere Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuan ezarritakoarekin bat: 0,75 puntu hizkuntza bakoitzerako. 2. Hizkuntza Eskola Ofizialak emandako B-2 titulazio ofizialaren edo baliokidearen jabe izateagatik, baina titulazio hori oposizioaren xede diren plazetan eskatzen ez bada: 1,00 puntu hizkuntza bakoitzerako. 3. Hizkuntza Eskola Ofizialak emandako C-1 titulazio ofizialaren edo baliokidearen jabe izateagatik, baina titulazio hori oposizioaren xede diren plazetan eskatzen ez bada: 1,25 puntu hizkuntza bakoitzerako. Goi-mailako tituluengatik emandako puntuazioek baztertu egingo dituzte lortzeko beharrezkoak izan diren behe-mailako tituluengatik emandakoak. HAMARGARRENA.— HAUTAPEN SISTEMAREN KALIFIKAZIOA

Page 25: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

25

Ariketa bakoitzeko puntuazioak epaimahaiak kalifikazioa adostu eta hurrengo 24 orduetan argitaratuko dira. Epaimahaiaren ebazpena argitaratzen den datatik hiru egun balioduneko epea ezartzen da egindako azterketen berrikuspena eskatzeko edo horien kalifikazioen kontrako erreklamazioak aurkezteko. Erreklamazioak Epaimahaiaren buruari idatziz aurkeztuko zaizkio. Lehiaketako merezimenduen balioespena oinarri hauetan gaineratutako eranskinean ezarrita dagoen merezimendu baremoaren arabera emandako puntuen batuketak zehaztuko du. Hautaketa-prozedurako sailkapenaren ordena lehiaketa-fasean eta oposizio-fasean eskuratutako puntuak batzearen ondorioz ezarriko da. Berdinketa suertatu bada, honelako hurrenkerari jarraituko zaio: lehenengo postua oposizio-aldian punturik gehien lortu duenarentzat izango da; bigarrenez, Gorlizko Udalaren zerbitzuan denborarik luzeena egina duenarentzat; hirugarrenez, Euskal Administrazio Publikoaren zerbitzuan denborarik luzeena egina duenarentzat; laugarrenez, gainontzeko herri-administrazioen zerbitzuan denborarik luzeena egina duenarentzat; eta azkenik, adinez nagusiena denarentzat. Edonola ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoa kontuan hartuko da. HAMAIKAGARRENA. —GAINDITU DUTENEN ZERRENDA, AGIRIEN AURKEZPENA ETA IZENDAPENAK Hautaketa-proben kalifikazioa amaitu ondoren, epaimahaiak hautatu diren hautagaien zerrenda onetsiko du, hautaketa-sistema gainditu ondoren eta sailkapen-ordenaren lehentasunari jarraiki deitutako lanpostu kopuruaren barruan sar daitezkeenek osatuko dutena. Hautatutako pertsonen zerrenda eta sailkapen-ordena epaimahaiak jakinaraziko ditu eta Udalburuari bidaliko zaizkio praktikako funtzionarioen izendapena egiteko. Apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 62.8. artikuluan xedatutakoaren arabera, hautapen-organoek proposatutako hautagaien izendapen kopurua eta deitutako plaza kopurua bera denean, eta horiek beteko

Page 26: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

26

direla bermatze aldera, aukeratutako hautagaiek uko egiten dutenean, izendatu eta postua bereganatu aurretik, organo deitzaileak hautapen-organoari proposatutakoen ondoren dauden hautagaien zerrenda osagarria eskatu ahalko dio, karrerako funtzionario gisa izendatzeko. Era berean, puntuazioaren hurrenkerari jarraituta, kasu hauetarako erabili ahal izango da zerrenda osagarri hori: — Lanpostu hutsak betetzeko, funtzionario izaera nahiz lanpostuen titulartasuna galtzeagatik. — Bitarteko funtzionario izendatzeko, indarrean den araudiak aurrez ikusten dituen betekizunak betetzen badira, eta korporazioari aldi baterako zerbitzuak emateko erabiliko diren lan-poltsak osatuko dituzte. Epaimahaiaren erabakiak lotesleak izango dira izendapena egiteko ardura duen organoarentzat, horrek erabaki horiek aztertzeko aukera duen gorabehera, indarrean dagoen Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezarritakoarekin bat etorrita. Zerrenda argitaratu eta ondorengo hamabost egunen barruan, hautagai aukeratuek deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintza eta betekizunen agiri egiaztatzaileak aurkeztu beharko dituzte. Interesdunak eskatutako eta horretarako arrazoirik bada, izendapena gauzatzeko organo eskudunak aipatutako epe hori luza lezake, gehienez ere 10 eguneko beste epe batekin. Aipatutako epe horretan inork agiriak aurkezten ez baditu edo agiriak azterturik eskatzen diren betekizun edo baldintzetarik bat betetzen ez duela antzematen bada, ezin izango da izendatu, kasua ezinbestekoa izan ezean; ondorioz, haren jarduketa guztiak deuseztatu egingo dira eta izendapenerako izan zezakeen eskubide oro galduko du. Egoera horretan, deuseztapenaren ondorioz behin betiko zerrendan aurrera egin eta ezarritako eskakizunak eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatuta, deitutako plaza kopuruan sar daitezkeen hautagaiek ordeztuko dituzte, sailkapen ordenako lehentasunari jarraiki. Unitate administratiboetan agiriak hartzeko arduradunek hautaketa-prozesuan parte hartzeko beharrezkoak diren baldintzak eta betekizunak betetzen direla egiaztatzen duten agirien fotokopiak jatorrizkoarekin

Page 27: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

27

alderatuko dituzte, legalki egiaztatuak ez baldin badaude. Eta beren beregi jasota utziko dute aipatutako alderaketaren egiaztapena eta bi dokumentuen arteko adostasuna. Funtzionario publiko direnek ez dute egiaztatu beharko agiri bidez aurreko izendapenerako frogatuak dituzten baldintzak. Halakoetan, euren egoera eta zerbitzu orrietan azaltzen diren gorabeherak egiaztatzeko, menpeko diren herri administrazioaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Epe horren barruan, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, proposatu diren oposiziogileek agiriak aurkeztu ez badituzte edo eskatzen diren baldintzak betetzen ez badituzte, ez da izendapenik egingo, eta haien jarduketa guztiak deuseztaturik geratuko dira; horrez gain, hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaera orrian gezurra esateagatik sor daitekeen erantzukizuna izango dute. Halakoetan, korporazioko lehendakariak oposizio faseko ariketa guztiak gainditu dituztenen eta deuseztapena dela medio, deialdiko lanpostu kopuruan sartzen direnen aldeko izendapena egingo du. Baldintzak ezarritako moduan egiaztatuta, eskumena duen organoak praktikako funtzionario izendatuko ditu epaimahai kalifikatzaileak proposatutako hautagaiak. Praktiketako funtzionario izendatutako hautagaiak prestakuntza-ikastaroan eta praktika-aldian hasiko dira, horretarako ezarritako egunean. Egun hori Udaleko iragarki-oholean jakinaraziko da jendaurrean; eta horrela jarraituko dute prestakuntza-ikastaro hasieratik karrerako funtzionario izenda ditzaten arte, edo hautaketa-prozesutik kanporatu arte. HAMABIGARRENA.—PRESTAKUNTZA-IKASTAROA ETA PRAKTIKA-ALDIA Hautaketa hautapen-prozesuaren beste fase batekin osatuko da, prestakuntza-ikastaroekin eta praktika aldiekin. Hala ere ezingo dira aldi berean egin eta ez bakoitzaren ez bien artean pilatutako iraupena ezingo da 20 hilabete baino gehiagokoa izan. Prestakuntza-ikastaroa eta praktika-aldia Euskal Herriko Polizia osatzen duten Kidegoen Hautapena eta Prestakuntzaren Araudia onartu zuen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuan ezarritakoaren arabera garatuko dira.

Page 28: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

28

Prestakuntza-ikastaroak eta praktika-aldiak nahitaezkoak eta baztertzaileak izango dira, banaka. Bertan parte hartu ezean edo gainditu ezean, hautagaia automatikoki geratuko da hautaketa-prozesutik kanpo, eta sartzeko izan litzakeen eskubide guztiak galduko ditu. Kanpo geratu izanaren adierazpena prestakuntza-ikastaroa eta praktika-aldia antolatzen eta garatzen duen organoak egingo du.

PRESTAKUNTZA-IKASTAROA 1. Prestakuntza-ikastaroa Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian edo zuzendariak zehaztutako zentroan garatuko da. Hautaketa-ikastaro akademiko bat izango da, eta ezarri den ikasketa-planaren arabera egingo da, berton aurreikusitako erregimen eta iraupenarekin. Hasiera ezartzeko, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak emandako ebazpenari jarraituko zaio, eta Gorlizko Udaleko ediktu-oholean jendaurrean jakinaraziko da. 2. Prestakuntza-ikastaroaren azken kalifikazioa Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren ediktu-oholean argitaratuko da. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak deialdia egin duen organoari jakinaraziko zaizkio kalifikazio horiek.

PRAKTIKA-ALDIA

1. Praktika-aldia prestakuntza-ikastaroa gainditu duten hautagaiek egingo dute, eta euren jarduera alorren araberako zentro nahiz bulegoetan egingo dute, ahal dela, hautagaiek prestakuntza osoa lortzeko eta, bereziki, Gorlizko Udaltzaingoaren zerbitzuen egitura eta funtzionamendua ezagutzeko, udaltzain kategoriari dagokionez. 2. Praktika-aldiaren hautapenezko ebaluazioa bidezkoa izango da, eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiari dagokio erabaki hori. Ebaluazioa Udaltzaingoaren Oinarriko Eskalako Udaltzain Kategoriak berezko dituen funtzioak betetzeko, hautagaiak erakutsitako egokitasunean oinarrituko da, eginkizunak betetzean erakutsitako eraginkortasun profesionalari behatuz. 3. Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren Zuzendaritzak erabakiko ditu tresnak, baloratzeko prozedurak eta praktika-aldiaren iraupena, Gorlizko Udaleko

Page 29: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

29

ediktuen taulan horretarako argitaratuko den ebazpenaren bidez. 4. Praktika-aldiaren amaierako balorazioa, «gai» edo «ez gai» izango dena, Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren ediktu-oholean argitaratuko dugu eta ikastegiko zuzendaritzak organo deitzaileari jakinaraziko dizkio. PRAKTIKETAKO FUNTZIONARIOEN ARAUBIDE JURIDIKOA 1. Praktiketan diharduten funtzionarioek Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren barne-araubideko araudian ezarritako diziplina-araubideko arauak bete beharko dituzte, eta, horien ordez, irakaskuntza-diziplinaren aurkako hutsegite soila ez bada, Euskal Herriko Polizia Kidegoen Diziplina Araubidearen arauak bete beharko dituzte. 2. Hautagaiak hautaketa-prozesutik kanpo geratuko dira zuzenean eta oinarrizko eskalako agentea izateko eskubide guztiak galduko dituzte, baldin eta prestakuntza-ikastaroa edo praktika-aldia gainditzen ez badute edo «ez gai» lortzen badute, bai eta arau-hauste larriagatik edo oso larriagatik zigorren bat ezartzen badiete. 3. Udaltzaingoko oinarrizko eskalako agentearen kategorian sartzeko Oinarrizko Mailako Ikasketa Planean aurreikusitako gehieneko epetik gorako aldian prestakuntza-ikastarora edo praktika-aldira joan ezean, hautagaiak hautaketa-prozeduratik kanpora geratuko dira zuzenean, ezinbestean izan ezean. 4. Nolanahi ere, ezinbestekotzat joko da, baldin eta hautagaiaren lan-ezintasun iragankorraren ondorioz gertatzen bada; dena den, gaixotasunagatiko edo istripuagatiko baja-agiriaren bidez justifikatu beharko da. 5. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendaritzaren txosten loteslea irakurri ondoren, deia egiten duen organoak ezinbestean izan dela adierazten duenean, hautagaiak ikastaroa edo praktikak berriro egin ahalko ditu, hurrengoak egiten direnean; baina, betiere, alkateari horretarako eskaera egin beharko zaio. 6. Prestakuntza-ikastaroan, praktika-aldian edo horiek amaitzean, hautagaiei osasunagatiko bazterketa-taulara egokitzeko betekizuna betetzen dutela egiaztatzeko behar beste proba mediko egin ahal

Page 30: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

30

izango zaizkie. Mediku Epaimahaiak, bazterketa-kausaren bat gertatuz gero eta horren larritasunaren arabera, hautagaia hautaketa-prozesutik kanporatzea proposatu ahalko du, eta organo eskudunak hartu beharko du karrerako funtzionarioak izendatzeko bidezko erabakia. HAMAHIRUGARRENA.—BEHIN BETIKO IZENDAPENA Hautagaien behin betiko sailkapena eta lehentasun hurrenkera oposizioan eta lehiaketan lortutako kalifikazioak eta prestakuntza-ikastarokoak eta praktika-aldikakoak batuz egingo dira. Praktika-aldia amaitu eta hurrengo bi hilabeteetan zehar, eskumena duen udal-organoak gainditu duten hautagaiak karrerako funtzionario izendatuko ditu. Izendapenok interesdunei jakinaraziko zaizkie, eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, udaleko ediktu-oholean eta udaleko web orrian argitaratuko dira. Izendatutako pertsonak lanpostuaz jabetu beharko dira 10 eguneko gehieneko epean, izendapena argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatuta. Horrela egin ezean (eta horretarako ezinbesteko arrazoirik ez badago), ondorio barik geratuko dira beren jarduera guztiak, eta karrerako funtzionario izateko lagungarri izan zintzaketen eskubide guztiak galduko dituzte. Hautagaiek irekita badute edo ondoren irekitzen zaienean zigor- edo administrazio-prozedura bat ondorio gisa delitu engainagarriagatiko kondena, Herri Administrazioko talderen bateko zerbitzuagatiko bereizketa edo funtzio publikoak burutzeko, hautapen prozedura sartzeko, bertan jarraitzeko edo dagokion kategorian sartzeko gaitasungabetzea izan lezakeena, prozedura horietan aipatutako kondena edo zigorra ez gertatzearen mende geratuko dira. HAMALAUGARRENA. —GORABEHERAK Oinarri hauetan ezarrita ez dagoen guztirako, epaimahaiak ahalmena dauka azaltzen diren zalantzak ebazteko eta aukeraketa-prozesuko ordena egokirako behar diren erabakiak hartzeko.

Page 31: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

31

Oinarri hauetan xedatuta ez dauden alderdietan honako araudi hauek egongo dira indarrean: 7/2007 Legea, apirilaren 12koa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuarena; 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoarena; 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa; Estatuko Administrazioaren zerbitzuan dauden Langileak Sartzeko Araudi Orokorra, martxoaren 10eko 364/1995 EDaren bidez onartua; 896/1991 ED, ekainaren 7koa; 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Tokiko Araudiaren Oinarriak erregulatzekoa: 781/1986 LED, apirilaren 18koa; 4/1992 Legea, uztailaren 17koa, Euskal Herriko Poliziarena; 315/1994 Dekretua, uztailaren 19koa, Euskal Herriko Poliziaren hautespen- eta prestakuntza-araudia onartzen duena; 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautuko duena. Interesdunek deialdiaren, haren oinarrien eta epaimahai kalifikatzailearen jarduketatik eratorritako administrazio egintzen aurka errekurtsoak aurkeztu ahal izango dituzte Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak ezartzen duen kasuetan eta bertan ezartzen den moduan.

Page 32: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

32

ERANSKINA

ATAL OROKORRA 1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Egitura. Funtsezko eskubide eta eginbeharrak. 2. gaia: Estatuaren lurralde-antolaketa: Autonomia Estatutuak. Autonomia erkidegoak: antolaketa eta eskumenak. 3. gaia: Euskal Herriko Autonomia Estatutua: kontzeptua eta izaera. Atariko titulua. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak. Euskal Herriko botereak. 4. gaia: Udalerria: udalerriko elementuak. Udal mugartea. Biztanleria. Udal antolamendua. Udalerriaren eskumenak. Alkatearen, Osoko Bilkuraren, Tokiko Gobernu Batzarraren eta informazio batzordeen eskumenak. 5. gaia: Administrazio prozedura: Herri Administrazioen Araubide Juridikoari buruzko 30/92 Legea: Printzipio orokorrak. Interesdunak. Parte ez hartzea eta errefusatzea. Herritarren eskubideak. Administrazioko erregistroak. Administrazio-prozeduraren faseak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, bideratzea eta amaiera.

BERARIAZKO ATALA 6. gaia: Udaltzaingoa Euskal Herriko Udaltzaingoari buruzko 4/92 Legean. Udaltzainen eginkizunak. Kode deontologikoa. 7. gaia: Euskal Herriko Poliziari buruzko 4/92 Legea. III. titulua: I., II., IV., VI. eta VII. kapituluak. 8. gaia: Euskal Herriko Udaltzaingoa. Egitura. Udaltzainen koordinazioa. Herritarren segurtasuna; udalerrien eta Udaltzaingoen eskumenak arlo honetan. 9. gaia: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea. 10. gaia: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea: zirkulazioan errespetatu behar diren arau orokorrak. 18/2009 Legea, azaroaren 23koa: Udalerrien eskuduntzak. Titularraren betebeharrak. 11. gaia: Pertsonak eta salgaiak garraiatzea. Gidarien arau orokorrak. Alkoholdun edari eta gai sorgorgarriei buruzko arauak.

Page 33: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

33

12. gaia: Urratze eta zehapenak. Kautelazko neurriak. Erantzukizuna. Zehapen prozedura eta errekurtsoak. 13. gaia: Genero-indarkeriaren aurkako babespen osorako neurriak. Tratu txarren aurkako babesa. Zigorra haustea. Epaileen kautelazko neurriak. 14. gaia: Zigor zuzenbidea. Kontzeptua eta iturriak. Delituak eta hutsegiteak. Delitu-motak. Zigorrak. Salbuesleak, aringarriak eta astungarriak. Ahaidetasun-inguruabar mistoa. 15. gaia: Pertsonen aurkako delituak: hilketaren eta lesioen azterketa, jabetzaren aurkako delituak, sexu-askatasunaren aurkako delituak. Ondarearen eta ordena sozio-ekonomikoaren aurkako delituak; ebasketa eta lapurreta aztertzea. Karguan ari direla, funtzionario publikoek egindako delituak. Herri Administrazioaren kontrako delituak. Agintaritzaren, agintarien eta funtzionario publikoen aurkako atentatuak, erresistentzia eta desobedientzia. 16. gaia: Eusko Legebiltzarrak emandako 4/1995 Legea, azaroaren 10ekoa, jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzekoa eta, 296/1997 Dekretua, abenduaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren ordutegiak ezartzen dituena. 17. gaia: Gorlizko Udaleko animaliak izan eta babestea arautzen duen Ordenantza. 194. zk.ko BAO. 2009ko urriak 9, ostirala. 18. gaia: Lurzati eta orubeen garbiketa arautzen duen udal ordenantza. 186. zk.ko BAO, 2008ko irailak 29 19. gaia: Bide publikoetako trafikoa, erabilera eta segurtasuna arautzen duen udal ordenantza. 153. zk.ko BAO. 2008ko abuztuak 12, asteartea. 20. gaia: Gorlizko herria: Auzoak, kaleak, plazak, eraikin publikoak ezagutzea. Historia. Mugak. Kultura ekitaldiak eta biztanleak. Arauzko erreferentziak informazio gisa eskaintzen dira eta hautapen prozesu honen hautagaien erantzukizuna izango da eskainitako araudia etengabe egokitu eta eguneratzea.

Page 34: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

34

ERANSKINA/ ANEXO

GORLIZKO UDALAREN HAUTAPROBETAN PARTE HARTZEKO ESKABIDEA SOLICITUD DE ADMISIÓN DE PRUEBAS SELECTIVAS

Aukeratutako plaza / Plaza a la que opta

Hizkuntza-eskakizuna duela / Con perfil lingüístico

Hizkuntza-eskakizunik gabe / Sin perfil lingüístico

Zein hizkuntzatan egin nahi dituzu ariketak? / ¿En qué idioma desea realizar las pruebas?

Euskaraz / En euskera Gazteleraz / En castellano

SARRERA ERREGISTROA / REGISTRO DE ENTRADA

1. DATU PERTSONALAK / DATOS PERSONALES 1. deitura / 1er Apellido 2. deitura / 2º Apellido Izena / Nombre

NAN / DNI Harremanetarako telefonoa/k / Teléfono/s de contacto

Jaioteguna / Fecha de

nacimiento Helbidea / Domicilio

Herria / Localidad

Posta kodea / Código postal

Probintzia / Provincia

Gida baimena /

Permiso de conducir Luzatze data / Fecha de

expedición A1

B

BTP

2. ESKAERA HONEKIN BATERA DOAZEN AGIRIAK / DOCUMENTOS QUE ACOMPAÑAN A ESTA SOLICITUD: NANaren fotokopia / Fotocopia del DNI

Hizkuntz eskakizunaren egiaztagiriaren fotokopia (edo baliakide den tituluarena) / Fotocopia del

certificado del perfil lingüístico (o del título equivalente)

Page 35: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

35

3. MEREZIMENDUEN ZERRENDAPENA LEHIAKETA FASERAKO / ENUMERACIÓN DE MÉRITOS PARA LA FASE DE CONCURSO: LANBIDE-ESPERIENTZIA / EXPERIENCIA PROFESIONAL TITULAZIO AKADEMIKOA / TITULACIÓN ACADÉMICA PRESTAKUNTZA EDO HOBEKUNTZA IKASTAROAK / CURSOS DE FORMACIÓN O PERFECCIONAMIENTO

Page 36: GORLIZKO UDALEKO UDALTZAINGOAN OINARRIZKO ESKALAKO … · 1 gorlizko udaleko udaltzaingoan oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko txanda librean eta lehiaketa-oposizio sistemaren

36

Behean sinatzen duenak, eskaera hau dagokion aukeratzeko probatan onartua izatea ESKATZEN DU, eta bertan azaltzen diren datuak egiazkoak direla eta Oinarrietan eskatutako baldintzak betetzen dituela BAIEZTATZEN DU, eskatutakoan agiri orijinal bidez zurituko dituela hitz ematen duelarik.

El abajo firmante SOLICITA ser admitido a las pruebas selectivas a la que se refiere la presente instancia y DECLARA que son ciertos los datos consignados en ella y que reúne las condiciones exigidas en las Bases, comprometiéndose a acreditarlas fehacientemente en el momento en el que le sean requeridas.

Data / Fecha

Sinadura / Firma GORLIZKO UDALEKO ALKATE-LEHENDAKARI ANDREA SRA. ALCALDESA-PRESIDENTA DEL AYUNTAMIENTO DE GORLIZ DILIGENCIA: Tokiko Gobernu Batzarrak 2012ko

maiatzaren 10eko bileran onartu zituen Oinarri

hauek.