Goierritarrak - Goimen · Bertan jasotako hausnarketa eta ekintzak, epe ertain eta luzera...
Transcript of Goierritarrak - Goimen · Bertan jasotako hausnarketa eta ekintzak, epe ertain eta luzera...
landa garapenaren aurreanGoierriko landa garapen Programaren laburpena
Goierritarrak
Goimen elkartea2002 urtea
Egilea: Goimen Elkartea
Argazkiak: Gema Arrugaeta
Konposaketa: Publiadk
L.G.:
3
I. Sarrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . .04
II. Landa garapen programaren dinamizazioa,
Goimen:Bilakaera eta erronkak . . . . . . . . .05
III. Landa garapenaren ikuspegia Goierrin . . . .08
IV. Goierriko landa eremuaren egoera . . . . . .11
V. Helburu eta ildo estrategikoak . . . . . . . .22
VI. Azken hitzak . . . . . . . . . . . . . . . .42
Eranskinak
Goierriko landa garapen programako partaideak . .44
Txostenaren egitura
Landa Garapen Programa, etorkizunera begira, herri
txiki, auzo zein nekazarien garapenean dihardu.
Bertan jasotako hausnarketa eta ekintzak, epe ertain
eta luzera eskualdeko landa eremuen identitatea, ber-
matzera bideratuak daude. Hau da, landatar eremuetan
bizi direnen garapenaz arduratzea du helburu, behar eta
gabeziei erantzutea eta dituzten jarduera, ohitura
zein kultura babestea, besteak beste.
Goierri eskualdean, landa eremuen garapenerako progra-
ma definitu da, Mendikoi, udaletxe, administrazio,
nekazal elkarte zein eskualdean esparru desberdinetan
diharduten eragileen partaidetzarekin. Prozesu hau
dinamizatzearen ardura Goimen Elkartearena izan da.
Lan honek, oinarrian, goierritarrek Landa Garapenaren
ikuspegi amankomuna izatea bilatzen du, aurrerantzean
eskualde ikuspegi beretik lan eginez, bakoitzaren aha-
leginak ahalik eta eraginkorren bilaka daitezen.
Esan, lan hau goierritar askoren inplikazioa eta par-
taidetza aktiboari esker lortu dela. Beraz, eskerrik
beroena guztioi eta gogoa bizirik jarrai beza!
I Sarrera
4
GOIMENen eginkizuna landa eremuetako bizitza indartzea
da, nekazaritzak gizartean betetzen dituen funtzioen
garrantzia azpimarratuz -kaletar zein baserritarren
mundu biak berriro gerturatuz- eta azken finean base-
rriak, herriskak eta auzoak hustu ez daitezen, berta-
ko bizi kalitate eta lan baldintzen alde egitea, horre-
tan herritar guztion inplikazioa bilatuz.
Ondorioz, GOIMEN proiektuen bitartekaritzan, dinamiza-
zioan eta exekuzioaren inguruan aritzen da, eskualde-
ko landa eremuetako zerbitzuak eta jarduerak eragin-
kortu daitezen.
Hala ere, garapena emango bada tokiko eragile eta admi-
nistrazioaren arteko elkarlanetik etorriko da. Horrela
izateko, GOIMENen egituran udaletxeak eta sektoreko
ordezkariak biltzen dira, ikuspegi desberdinen aberas-
tasunetik sortzen baitira balio gehien duten proiek-
tuak.
GOIMENen erabakigune nagusia Asanblea Orokorra da, non
Gobernu Batzordea aukeratzen den. Azken honetan,
eskualdeko plangintza landu eta proposatzen du admi-
nistrazioan.
Datozen urteetarako, GOIMENen helburua landa eremuko
erreferente bat izaten jarraitzea da. Horien islada
dira, Landa Garapen Programan jasotako konpromisoak.
II Landa garapenerako programarendinamizazioa: Goimen elkartea
5
Mendi Nekazaritza Elkarteak Eusko Jaurlaritzak 1986
urtean indarrean ipinitako 394/1985 Dekretuaren babe-
sean sortzen dira, GOIMEN eratu zen bigarren erakundea
izan zelarik (1988 urtean).
Dekretu horrek landa eremuak indartzeko bi bitarteko
nagusi aurrikusten zituen, Mendi Nekazaritza
Elkarteak, eta komite bitartez onartzen diren Mendi
Nekazaritzako Programak.
Horren baitan, Mendi Nekazaritza elkarteen jardunbide
- xedeak ondorengoak ziren:
• Baserritarrei gutxieneko irabaziak bermatzea.
• Zerbitzu eta azpiegiturak gutxieneko maila batetan
jartzea.
• Turismoa, eskulana, industria eta nekazaritzaren
arteko irabaziak osagarri izateko moduan bermatzea.
• Ingurumena zaintzea eta bere onean eusteko ekintzak
bultzatzea.
• Kondaira eta kultura-ondarea zaintzeko diren ekintzei
indar ematea.
Hasieran egin beharrekoak asko ziren eta urte askotan
ahalegin garrantzitsuenak baserri bideak eta ur horni-
durak laguntzera bideratu ziren, beste hainbat proiek-
tu atzeratuz. Dena den azkenaldian beste lan esparruak
indartu izan dira (nekazaritzaren funtzioaniztasuna,
jarduera berriak, …) osotasunean garapen orekatuagoa
bilatuz.
GOIMEN: bilakaera eta erronkak
6
Denboraldi honetan, beste etapa batetan sartzen gara
eta egindako plangintza bitarteko esparru berrien sus-
tapena aurreikusten da, Goimenen egitekoak eta ardurak
areagotuz. Hau guztia bat dator Europear Batasunak eta
Eusko Jaurlaritzak -10/1998 Landa Garapen Legean-
onartutakoarekin.
Azken bilakaerak, landa garapen konzeptura eramaten
gaitu, non alderdi produktiboa, ikuspegi ekologiko,
sozial, kultural eta orokorrean ingurumenak osatzen
dutenekin batera landu behar den.
Dena den Programaren helburuak eta jardunbikeak bete
ahal izateko ezinbestekoa da aginte publiko zein era-
kunde pribatuen partaidetza eta inplikazioa, lan hone-
tan eman den bezala.
GOIMENek baditu bere ardurak eta jorratu beharreko
gaiak, baina beste erakundeen interes, babes eta par-
taidetzarik gabe nekez beteko dira.
7
Goierriko eskualdeko ezaugarri nabarmen bat nekazari
kopuruaren eboluzio ezkorra da. Azken urteetako ten-
dentzia beherakorra izan da ingurune gehienetan.
Beraz, baserriak bizirik irautea da jokoan dagoena.
Nekazaritza nekez da erakargarria biztanlego aktiboa-
rentzat. Tradizioz nekazaritzari lotuta egon diren
familiak, nekazaritza utzi eta industria edo zerbitzu
sektorean barneratzen dira eta baserri giroan hazi eta
hezi ez direnek, oso gutxitan kontsideratzen dute base-
rria beren garapen pertsonal eta profesionalerako
aukera bezala. Egoera honek nekazal ihardueraren behe-
rakadaz gain (antzemangarria langile kopuruan ezezik
iharduera honetatik sortutako aberastasunean ere)
baserriak eta landa eremuak uztea dakar zerbitzu eta
lan eskaintza zabalagoa duten herri handiagoetara
joaz.
Zentzu honetan beraz, nekazal iharduera erakargarri
egiteaz gain, landa eremuetan lanpostuen sorrera sus-
tatzea beharrezkoa da, landa inguruneen ezaugarriekin
bat datozen lanpostuak, alegia.
Bestalde nekazariaren iharduera, erabiltzen duen lur
sailen hedadura zabalagatik eta bere funtzioaniztasuna
dela eta, eskualdeko landa inguruneen mantenuan eragi-
le garrantzitsua da. Azpimarragarria da, Goierrik
berea egiten duela iharduera honen erakargarritasuna
sustatzearen erronka; hots, ihardueraren errentagarri-
tasuna bideratzeko lan egitearena, horretarako estra-
tegia eta lan ildo zehatzak markatuz.
Guzti honek, Goierriko eskualdean landa garapena xede
duen programa batek lortu behar duen beste emaitza
garrantzitsura garamatza, landa eremuetako biztanleen
eboluzio ezkorra gainditzera, alegia. Goierriko landa
eremuek beren biztanleak mantentzera bideraturiko eki-
menak jarriko dituzte abian. Zentzu honetan kontutan
hartzekoa da helburua, eremu ezberdinetara erakarri
nahi diren biztanleak, lekuan lekuko ezaugarri eta iza-
eran barneratzea dela. Goierrik landa ingurune “bizi”
baten alde apustua egiten du eta beraz, herrien dina-
mismoa eta izaera propioa sustatzearen erronka onartzen
du.
Biztanlegoa mantendu eta gehitze horretan, bizi kali-
tatean eragin beharko du eskualdeak. Biztanleriaren
bizi kalitatea hobetzeko jardunbideak definitu eta
abian jartzean izango da lehentasuna, hots, zerbitzu,
azpiegitura, ekipamendu, eta ihardueren eskaintzan
eragiten. Honekin, landa inguruneen izaera eta bere
herrien tamaina kontutan hartuz, beharrezkoa izango da
zenbait irizpide kontutan hartzea. Besteak beste, mal-
gutasuna eta polibalentzia eta halaber eskualde ikus-
pegiaz jokatzearen abantailak.
Herri txikiek beren tamaina dela eta, baliabide gabe-
ziari eta zerbitzu ezberdinak "errentagarri" egiteko
zailtasunei aurre egin behar diete. Hori dela eta,
aipatutakoa oinarrizko bihurtzen da herri txikietan
zerbitzu eskaintza antolatzeaz dihardugunean.
III Landa garapenaren ikuspegia Goierrin
8
Eskualde ikuspegi hori, udal ordezkariengan ezezik,
Administrazioarengan, erakunde publiko nahiz priba-
tuengan eta oro har, goierritar guztiengan nabaritu
beharko da.
Azkenik, ezin utzi daiteke aipatu eta azpimarratu gabe,
Goierriko landa garapenerako programak, landa inguru-
neen izaera, lurraren bokazioa eta ondarea babestu eta
zaintzea duela uneoroko erreferentzi puntua.
Ingurunearen “zainketa-kultura” da zabaldu beharrekoa,
bai garapen ekonomiko zein sozialean planteatutako
ekintzetan. Zentzu honetan, gizarte osoarengan duen
eragin baikorragatik, nekazaritzak betetzen duen funtzio
sozial, ekologiko eta kulturalaz ohartarazi behar da
goierritarra, nekazaritzaren funtzio hauek errespetatu
eta indartzearen beharraz.
Testuinguru honetan, aipatzekoa da, nekazal iharduera-
ren kudeaketan eta lurraren antolamenduari buruzko
irizpideetan gabezia handiak daudela bai tokiko eragi-
leen lan eremuan eta baita eskualdeko eragileenean ere.
Lurraren balioa eta bokazioa ez dira babesten.
Horregatik, landa garapenerako programa integral eta
iraungarri honen baitan, lurraren babes eta planifika-
zioarekin zuzenki erlazionaturiko lan ildoak barnera-
tuko dira.
Landa eremuen garapenari begira, funtsean hiru ardatz
nagusiren gain lan egingo du eskualdeak:
Nekazaritzaren errentegarritasuna gehitu
Baserria (nekazaritza), jarduera ekonomiko bat iza-
tetik haratago doa. Gizakiak, lurraren osasuna eta
naturaren oreka bermatzearen ardura du. Goierriren
izaera eta bere ingurumenaren gordailu da. Dena den,
funtzioaniztasun hau jorratzen jarraitu ahal izate-
ko, baserria ikuspuntu ekonomiko eta sozialetik era-
kargarri eta errentagarri bilakatzea ezinbestekoa
izango da. Horretarako goierritar guztion inplika-
zioa beharko da.
Gizarte egituraketa eta bizi kalitatea
Herri txikiek bizirik iraungo badute, biztanleria
mantendu, gehitu eta herri izaera sustatu behar dute,
ingurune naturalean kokatuak daudenaren ezaugarriak
mantenduz, duintasun eta garapenerako gutxienezko
zerbitzu, ekipamendu, hezkuntza, ...eskaintza berma-
tuz, eta herrien arteko elkartasuna landuz.
Landa eremuen garapen sozioekonomikoa
Herrien etorkizuna sendotzeko, jarduera ekonomikoak
sustatu, sortu eta erakarri behar dira. Hauek herriak
eskaini dezakeen bizi kalitatea bermatzeko eta
herriaren aurrerabiderako giltzarrizko hirugarren
zutabearen oinarria dira.
9
Aurreko puntuan aipaturiko hiru zutabeak erreferentzia
bezala hartuz, egoeraren azterketa egin eta jarraian
identifikaturiko ezaugarri nagusienak jasotzen dira.
1 Nekazaritza
Azken hamarkadetan errentagarritasuna mantendu beha-
rrak, intentsifikazioa ekarri du. Ikuiluak handitu eta
mekanizazioari erantzuteak inbertsio handia izanik,
baserri askotako iharduera bertan behera etortzea eka-
rri du eta jarraitu dutenak produkzioa bikoiztu edo
hirukoiztu beharrean aurkitu dira.
Betiko baserri ereduak (10-20 abelburu duten baserriak)
desagertuz doaz. Azken 15 urtetan Gipuzkoako ukuilu
kopurua %31 jeitsi da. Alegia, 2.000 ukuilu gutxiago
daude.
Orokorrean inbertsio eta lan lotura gehiago eskatzen
zuen jarduera, esne-behiarena, uzten joan da ardiak
edota larre behiak jartzera pasatuz.
IV Goierriko landa eremuaren egoera
11
2.000 urteko zensoaren arabera, Goierriko 1.675 lur
jabegoetatik 920 baserriak dira, eta gainontzekoak
baso sailen jabeak. Nekazaritza gutxitzearekin basoa
zabalduz doa, espezie koniferoak (pinua) nagusituz...
Dena den, Aralar, Aizkorri eta beste herri lurrei
esker, larredi publikoen azalera 3.000 Ha-takoa da.
Sektoreka, azpimarratzekoa da artzantzaren garrantzia.
Mendiko larreen gestioak eta gaztagintzak emandako
balio erantsiak ezaugarritzen dute goierriko artzantza,
34.000 ardiekin.
12
Nahiz oso maila txikian izan, larre behia da baserri
gehienetan aurkitzen dugun ganadua (581 ikuilu). Esne
behiak, berriz, horretarako aproposak diren lur ere-
muetara mugatu dira (Lazkao, Olaberri, Idiazabal,...).
Intentsifikazio maila altua eta esku lan urritasuna
nagusitzen diren garaian, baserriko lan baldintzak
gehiago gogortzen dira, industria sektorerantz joera
handitzen delarik.
Horren adierazle, 1987-1999 epean baserritik bizi
direnen kopurua %38 jeitsi izana da (260-tik, 161-era).
Urtetik-urtera, gutxituz doa kopuru hau eta errelebo-
rik ez da apenas antzematen.
Errentagarritasun ekonomiko falta, bizi kalitatean
ezkorki eragiten duen jarduna, balorazio sozialik
gabea, garapenerako estrategien aplikazio maila mote-
la,... Horiexek dira egungo gizartean nekazaritza
ezaugarritzen duten faktoreak.
Aipatzekoa da, emakumeak, Goierriko baserrietako titu-
larren %25a direla. Dena den, baserriaren “martxa”
berengain hartzen duten emakume kopurua askoz ere han-
diagoa da.
Goierriko eskualdean nortasun seinua eta landa eremuen
giltzarrizko elementua da nekazaritza. Lehentasunez
kudeatu beharreko faktorea da, alegia.
Gogoratu, EAE-n nekazaritzaren sektoreak lurraren
%85,21-a kudeatzen duela.
13
Nekazaritza
14
Faktore kritikoak
Nekazaritzaren errentagarritasun eza.
Baserritarraren bizi kalitate eskasa.
Nekazaritzarako lurren eskasia.
Eraldaketa eta komertzializazio faseei aurre egitekozailtasunak.
• Jarduera berrietara eta eredu produzitzaile berrie-tara egokitzeko zailtasunak.
• Errentagarritasuna bermatu bidean, baserri ereduintegralaren kontra joango litzatekeen gehiegizkoespezializazioa.
• Sektoreko elkarkidetza ahula.
• Belaunaldiz-belaunaldirako jarraipenean zailtasunak.
• Kanpoko hornitzaileekiko menpekotasuna.
• Nekazal iharduera eta baserriaren dibersifikazioa.posible egin dezaketen azpiegituren gabezia.
• Diru laguntzekiko menpekotasunean jausteko arriskua.
• Erosleen bertako produktuekiko inplikazio eskasa.
Aldeko faktoreak
Baserritarren bokazioa eta lurrari atxikimendua.
Merkatuaren hurbiltasun geografikoa.
Ohizko merkatuak antolatzeko tradizioa eta ohitura
Artzantzaren jarrera proaktiboa. Transformazio pro-zesuen garapena.
• Baserri gehienak jabegoan egotea.
• Baserria mantendu beharraren kontzientzia sektorean.
• Ordezkatze prozesuen balorazio soziala.
• Sektoreko elkarkidetza.
• Udaletxeak inplikatzen hasiak dira nekazal ihardue-raren biziberritze ekimenetan.
• Urte luzeetako tradizioa duen iharduera. Tradiziokulturalen erreferentea da.
• Kalitatezko produktuen balorazio soziala eta berezi-ki baserriko produktuena.
• Sektorearen eragina ingurumenaren zainketan.
• Esku lana kontratatzeko joera handituz doa.
Maila handienaz baloratu diren faktoreak.
Jarraian, Goierriko nekazaritzaren inguruan identifi-
katu diren aldeko faktore zein faktore kritikoen
laburpena jasotzen da:
2 Gizarte egituraketa eta bizi kalitatea
Diagnosian, batipat landa izaera duten herri eta auzo-
etako ezaugarrietan sakontzen da:
• Biztanlego kopuru txikia eta jeitsiera
• Zahartze tasa altua
• Biztanlego dentsitate txikia, diseminazio altua
• Lehen sektorearen, nekazaritzaren, presentzia altuagoa
Goierriko eskualdean landa izaera handiena duten
herriak Aizkorriren magalean eta Aralarko Parke
Naturalaren bueltan kokatzen direnak dira.
Herri txikiek biztanlegoa mantentzean daukate erronka-
rik handiena. Beren aurrekontu murritza dela eta, ezin-
bestekoa egiten da instituzioen inplikazioa eta
herrien arteko elkarkidetza etorkizuneko proiektuak
gauzatu ditzaten.
Biztanleek, beren sorleku eta jatorrizko herriarekiko
adeitasun handia dute eta egun bizilekua aukeratzera-
koan lantokirako edo hirigunerako distantziek eragin
mugatzaile txikiagoa dute hauengan.
Dena den, bizi kalitatea baldintzatzen duten faktore-
en bermea eskatzen dute, eta hauen barruan batipat
garrantzitsuenak, alegia, ekipamendu eta zerbitzu
eskaintza, oinarrizko azpiegiturak, gizarte harremanak
eta ingurunearen kalitatea ziurtatuko dutenak.
Esan etxebizitza hustu ugari aurki daitekeela. Berriak
eraikitzerakoan, ekimen publiko eta pribatuaren arteko
koordinazio kaxkarra antzematen da. Nekazal guneen
gaineko presioa eta etxebizitzen salneurri altua
horren adierazgarriak dira.
Hala ere, etxebizitza eskariak gora egin du landa ingu-
runean. Etxebizitzak herri guneak indartuz, herrita-
rren beharrei erantzunez eta bide batez zerbitzu-eki-
pamenduak (etxe tutelatuak, lokal sozialak,...) osatuz
eraiki direnean, herriaren etorkizuna sendotzea lortu
dute.
Datu azpimarragarriak (86-98 urte bitartea)
16
• %6,6ko populazio beherakada eman da eskualdean
(Gipuzkoan %1,9a).
• Beherakada nabarmena, Olaberria (-%20,3),
Itsasondo (-%10,8), Mutiloa (-%14,3), Ataun
(-%13,7) eta Legorretan (-%11,8) eman da.
• Zahartze prozesuari dagokionean, Goierriko
datuak (65 urtetik gorakoak %15,5) Gipuzkoa eta
EAEkoekin oso parekatuak ageri dira (%15,4 eta
%15,3 hurrenez hurren).
• Aipatzekoa da hala ere, landa izaera markatuago
duten herrietan nabari daitekeen zahartze tasa
altuagoa. Altzaga, Arama, Gaintza, Itsasondo,
Legorreta eta Zaldibiak osatzen duten zonaldean,
65 urtetik gorakoen kopurua %18,3koa da eta
Idiazabal, Mutiloa, Segura, Zegama eta Zerainek
osaturikoan %19,1-ekoa.
Herri txiki askotan eskolarik ere ez dago (Altzaga,
Arama, Ezkio-Itsaso, Gaintza eta Mutiloa) eta batzu
(Zerain, Olaberri,...) iraupenerako arazoekin dabiltza.
Herri-giroa, herritartasun eta garapenean sustatu
beharreko herri-mina sortzeko, nahitaezkoa da eskola.
Familiek, beren haurrek jasotzen duten zerbitzuaren
kalitatea azpimarratzen dute.
17
Landa eremuen gizarte egituraketa eta bizi kalitatea
18
Faktore kritikoak
Konpetentzia duten administrazio ezberdinen sentsi-bilizazio kaxkarra landa inguruneen beharrekin(osasuna, hezkuntza, kultur, kirol, aisialdikoeskaintzan...).
Herrien izaera eta identitatea galtzeko arriskua.
Herri txikien aurrekontuak suposatzen duen muga.
Eskualde eta herri mailako eragileen inplikazioa.landa garapenerako ekimenetan.
• Bizilagunen nahitaezko inplikazioa udalerrien etor-kizunean eragiteko.
• Emakumearen egoera kaxkarra landa ingurunean.
• Haurrei zuzenduriko zerbitzu eskaintza urria.
• Herriari zuzenduriko zerbitzu eskaintza mugatua.
• Lurraren kudeaketak herriaren nortasuna eta nekaza-ritzaren garapena baldintzatzen du.
• Herri dinamismoaren galera.
• Hirugarren adinari zuzenduriko zerbitzu eskaintzaugaritu eta hobetu beharra.
• Merkatal zerbitzu eta dendak falta dira.
• Herritarren beharrizanetara egokituriko etxebizitzaeskaintza antolatu beharra.
• Garraio zerbitzua desegokia landa inguruneko beha-rrekin.
Kritikotasun maila handienaz baloratu diren faktoreak
Aldeko faktoreak
Udaletxeen interesa biztanlegoa mantentzeko estrate-giak martxan jartzeko.
Landa ingurunetako bizi kalitatearen baloraziosoziala.
Udalerri txikietako biztanleriaren herri-mina.
Eskualde mailan formazio eskaintza zabala eta lehia-korra.
Herri txikietako eskolen arrakasta frogatua (espe-rientzia baikorrak, gurasoen asetasuna...)
• Elkarte eta taldeak daude herri guztietan aisialdikoaktibitateekin erlazionatuak.
• Eskualdeko hezkuntza sektorearen dinamismoa.
• Praktikara bideraturiko formazio ekimenak. Zikloformatiboen harrera ona.
• Aisialdiko denboraren kontsumoak duen gizarte balo-razio handia.
• Herri txikietako zenbait esperientzia (ludotekak,emakume taldeak, dinamizatzaileak...) emaitza etaharrera ona.
• Zerbitzu eskaintza mankomunatuen emaitza eta harreraona (etxez-etxeko zerbitzua, Eguneko Zentroa...)
• Administrazioaren jarrera baikorra herri giroa etakohesioa lortzeko ekimenen antolamenduaren aurrean.
• Distantziak geroz eta eragin mugatzaile txikiagoa dubizilekua aukeratzerakoan.
• Etxebizitza proiektuak herrietako bizi kalitateahobetzeko helburu nagusiaren baitan definitzen dira.
• Etxebizitza eskariak gora egin du landa ingurunee-tan.
• Etxebizitza berri asko egin dira eskualdean.
• Herri sentimendua indartzen ari da herri gehienetan.
• Herrien bizi berritzerako programak abian.
• Euskararen ezagutza eta erabilera handia eskualdekoherri ertain eta txikietan.
3 Landa eremuen garapen sozioekonomikoa
Enpresa industrialak non-nahi kokatzen diren eskualde
honetan, langabezia tasa oso baxua da. Gehiengoak
industrian lan egiten du, aipatzekoa bada ere zerbitzu
sektoreak egindako gorakada.
Goierriko eskualdeko udalerriek eskaintzen dituzten
lanpostuak, bertako langileak okupatzen dituztenak
baina gehiago dira. Dena den herri txikiek sortutako
lanpostu kopurua, okupatutako langileen azpitik dago
nabarmen.
19
Enpresa gune berriak hirugarren sektorean kokatzen
dira eta besteak beste biztanlegoaren bizi kalitatea
hobetzearekin erlazionaturik daude: haurtzaindegiak,
adinekoentzako egoitzak, aisialdirako ekipamenduak,
informazio eta komunikaziorako teknologiak...
Jarduera hauek oso egokiak dira landa eremuan kokatze-
ko. Batetik, lanpostu sorrera suposatzen dute eta bes-
tetik ingurumenekiko errespetutsuak dira.
Nekazaritzaren garapenarekin lotuta merkaturatze zein
transformaziorako egitasmoak jorratu nahi dira, bai
eta baserriko ohitura, tradizioak eta kulturarekin
erlazionaturikoak ere. Turismo kultura-hezkuntzen sus-
tapena, landa eremuen mantenua... ingurugiro zaintza-
ren oinarritik abiatutako egitasmoak, beti ere.
Presio urbanistikoa eta espekulazioa bitarteko, nekaza-
ritzarako aberatsak diren lurretan beren izaerarekin bat
ez datozen ekimen industrialak edo etxebizitza proiektu
ez jasangarriak bideratu dira. Hauek ekiditzea eta
lurraren balio agrologikoa babestea Programa honen hel-
buru eta kezka nagusietariko bat da.
21
Landa eremuen garapen sozio-ekonomikoa
Faktore kritikoak
Herrian bertan lana eskaintzeak duen garrantziarenkontzientziazio falta, eta halaber lan eskaintzahorren egokitzapena lekuko ezaugarrietara.
Lan-gune berrietatik sor daitezkeen aukerak apro-betxatzea: Teknologia berriak, gizarte zerbitzuak,aisialdia... Honekin batera, industrian zentratutakoeskualdeko ikuspegiak, aukera hauekiko egiten duenbalorazioa gehitzea.
Jasotako formazioak landa inguruneetan aplikatzekoaukerak falta izatea.
• Ondare naturala, kulturala, historikoa, arkitektoni-koa... gorde eta babestearen garrantzia eta halaber,ondare honek duen potentziala nekazal iharduerarendibertsifikaziorako iturri bezala sustatzeke ego-tea...
• Formazio eskaintzaren egokitzapen falta landa ingu-runeetan garatu daitezkeen iharduerekin.
Maila handienaz baloratu diren faktoreak.
Aldeko faktoreak
Landa eremuetan:
• Tradizio gastronomikoa.
• Ruta eta ibilbide interesgarriak izatea.
• Nekazal turismoko esperientzia baikorrak.
• Denbora librea eta aisialdiaren balorazio soziala.
• Eskualdearen proiekzioa, turismoaren ikuspuntutiklantzen duten eskualde mailako egiturak.
• Udaletxeen interesa turismoarekin erlazionaturikdauden proiektuak jaurtitzeko.
• Kultura, hezkuntza, osasuna, natura, kirola, eroske-tak eta aisialdiarekin lotutako turismoaren igoera.
• Turismoaren garapenarekin erlazionaturiko ekimeneki-ko interes eta inplikazioa tokiko eta gizarte eragi-le pribatuengan.
Orokorrean, aldeko faktoreak Goierrin:
• Aktibitate tasak goranzko joera.
• Oro har, langabezia tasa Gipuzkoako beste eskualdee-takoa baino baxuagoa da.
• Industrian turnokako lanak, nekazal iharduera man-tentzea erraztu dezake.
• Lanpostu berriak sortzeko aukerak zerbitzu sektore-an: haurtzaroarekin, adineko pertsonekin, teknologiberriekin...;
• Sektore dinamikoa.
• Oihartzun eta tradizio handiko industria enpresak
• Balio erantsi handiko aktibitateetan formazioaeskaintzeko ekimenak.
• Enpresa inkubadora eta enpresei zerbitzu ematen dien saila.
• Hezkuntza eta lan mundua eraginkortasunez elkarlotzeaxede duten egiturak.
Goierriko programa estrategikoa zortzi helbururen
inguruan egituratu da:
1 Nekazaritzaren erakargarritasuna hobetu,sektorearen errentagarritasun duinalanduz.
2 Baserritarren bizi eta lan baldintzenkalitatea hobetu.
3 Baserria mantendu eta garatu landaeremuen jasangarritasunaren giltza-rrizko eragile bezala.
4 Ingurumenaren kalitatea zaindu.
5 Landa inguruneetan jarduera ekonomikoaketa lanpostu berriak sorrarazi.
6 Herriaren nortasuna, herritartasunsentipena eta giza-harremanak sustatu.Goierriko eragile guztien eta oro hargizartearen inplikazioa, elkarlana etaerantzukizun amankomunatua bilatueskualdearen etorkizun orekatuan.
7 Herri txikiak erakargarritasunean etaherritarren bizi kalitatean, hobetu.
8 Garapenerako nahitaezkoak diren oina-rrizko azpiegiturak eta zerbitzuakgaratu.
1 Nekazaritzaren erakargarrita-suna hobetu, sektorearen erren-tagarritasun duina landuz
1.1 Errentagarritasun eta jasangarritasunprintzipioetan oinarrituz baserriaren kudea-keta teknikoa eta ekonomikoa hobetu
Nekazaritzak iraungo badu, errentagarria izan behar du.
Elkarlana, erosketa bateratuak, kooperatiben bultzada,
gestioaren hobekuntza... bilatzen da, eta produktibi-
tatea, baliabideen optimizazioa, kostu murrizketa
...ditu helburu. Goierritarrek aho batez diote, base-
rriak, funtzio ekonomikoaz gain, funtzio soziala ere
betetzen duenez, honen etorkizuna bermatu behar dela.
Baserria eta landa eremua datozen belaunaldientzat
gorde behar den ondarea baita.
Goierriko ezaugarriak eta produktuen baliabideak
zeintzuk diren kontuan hartuz, bertako beharretara
egokitutako I+G proiektuak antolatzea nahitaezkoa
izango da: produkzio berriak optimizatzeko, merkatu-
ratze prozesuak hobetzeko eta halaber hornitze proze-
sua eraginkortzeko.
V Helburu eta ildo estrategikoak
22
23
1.2 Eraldaketa eta komertzializazio faseakbaserriaren etekin ekonomikoa handitzerabideratu
Baserrietako errentagarritasunaren giltza, produkzioa-
ren etekina gehitzean dago, eraldaketa prozesuak lan-
duz, bezeroen joerak barneratuz, eta merkaturaketa
eraginkortuz. Lehentasunez, gertuko merkatua litzateke
landu beharrekoa (azokak, dendak, jangelak).
Artzantzan, gaztagintzarekin eraman den bidea beste
gazta mota, esne, fruitu, eta produktutara zabaltzea
aurreikusten da.
Estrategia guztiak, baserriko produktuen kalitatean
oinarritzen dira. Era honetako produktuek Goierriko
baliabide, izaera eta kulturen errespetua zein baiez-
tapena sustatuko dute. Goierrik produktu osasungarriak
produzitzeko apustua egiten du: bere baitan kostu bat
daraman kalitatezko produkzio osasuntsuan, ustiaketa,
izenez eta izanez gaindituz.
Konsumitzailea gertu izanda, baserritarren produkzioa-
ri dagokion salmenta, bezeroaren harremanean eta eza-
gutzan oinarritutakoa izan behar du. Beraz, azokak era-
ginkortu, baserritar-dendari-herritar arteko inplika-
zioa lortu eta jangelatan (eskola, lantegi, zahar
egoitza, ..) eskualdeko produktuak konsumitzea denon
erronka bihurtzen da.
1.3 Lurraren egoera eta kudeaketatik sor dai-tezkeen mugak eta trabak gainditu
Nekazal lurren egoera, muga bat da baserriaren kudea-
ketarako. Baserri askok lur falta nabarmena, partzela-
zioaren ondorio ezkorrak, irisgarritasun arazoak...
bizi ditu. Batzuetan, baserria ekonomi jarduera beza-
la desagertzen den kasuetan, nekazal lurrak landu gabe
uzten dira, babes eta zaintzarik gabe zakartzen joa-
nez. Bestetan interes-gune bilakatzen dira industrial-
deak, errepideak edo etxebizitza berriak eraikitzeko,
espekulazioaren objetu bilakatzen direlarik.
Goierriko Landa Garapenerako Programan, lurrak boka-
zioaren arabera erabili daitezen eragitea eta uztear
dauden lurrak kudeatzea adostu da. Honetarako, udalen
inplikazioa nahitaezkoa izango da arau subsidiarioen
bitartez lurrak babestu eta agroaldeen tankerako
proiektuak posible egiteko, uztera doazen baserriak
identifikatuz eta lur beharrak dituzten baserriekin
kontaktatuz. Nekazal lurrak babestu eta gestionatuko
dituen erakundearen beharra ere somatzen da.
1.4 Jarduera berriak bideratu baserrian
Baserriak bere errentagarritasuna optimizatu dezan,
jarduera berriak landu edo jada lantzen dituen jardue-
ren osagarri direnak identifikatu eta garatu behar ditu.
24
25
Garrantzi berezia hartzen dute jarduera osagarri modura
proposatu eta landu daitezkeenak. Izan ere, funtzioa-
niztasunak baserria eta nekazaritza maila mantentzen
laguntzen du, baserritarrari autonomi gehiago eskei-
niaz. Lumagorri eta Tolosako babarruna elkarteak horren
adibide dira eta beste produktu batzuetara zabaltzea ere
ezinbestekoa da (ardi zezina, gazta-zaharra, arrautza,
bertako landareen hazkuntza, fruitu txikiak...).
1.5 Baserriaren funtzioaniztasuna baloratueta horren ordaina lortzeko bideak landu
Baserriaren etekina baloratzerakoan bere funtzioaniz-
tasuna neurtu eta errekonozitu beharra dago. Baserriak
ingurunea, ohiturak, kultura, ... gorde, zaindu, eta
babesten ditu, nahiz eta soilik produkzio zuzenaren
ordaina jasotzen duen. Abiapuntu bezala, baserri eredu
ezberdinen balorazio ekonomiko anbientala egitearen
beharra aipatzen da, gerora, funtzio hauen ordaina edo
konpentzazio aukera ezberdinak definitu eta abian
jartzeko.
2 Baserritarren bizi eta lanbaldintzen kalitatea hobetu
2.1 Baserritarrentzako formazioa eta aholku-laritza eskaintza eraginkortu
Nekazal sektore ezberdinen beharrak kontutan hartuko
lituzketen formazio programak antolatzearen beharra
dago, ordutegien malgutasuna zainduz, eta ikuspegi prak-
tikoaz froga pilotoak, baserritarren partaidetza, talde
dinamikak... landuz. Lehentasunezko kontsideratzen da
esne behia, artzantza eta barazkigintza arlokoak.
Besteak beste, landu beharreko gaiak ondorengoak lira-
teke:
- Baserritarraren lan karga gutxitzeko sistema eta for-
mula ezberdinak
- Eraldaketa eta komertzializazio faseen lehiakortasu-
na hobetzeko estrategiak
- Baserri eredu ezberdinen inguruko informazioa
- Teknologia berrien erabilpena baserrian
- Elkarlanerako formula eta aukerak
- Baserriaren abantaila konpetitiboen identifikazioa
eta kudeaketa...
26
2.2 Sektorea sentsibilizatu lan kargakmurrizteko antolatze tekniken eta sistemenerabileraren inguruan
Baserritarrak, nekazal sektore ezberdinen baitan, lan
kargak eta lan kostuak murriztera bideraturiko proiek-
tuekin jarraituko du. Besteak beste, elkarte sektoria-
len barruan edota barrutik ordezkatze sistemak eragin-
kortuz. Jada aldeko kontzientziazio kanpainak martxan
jarri dira.
Honekin batera, zenbait lan astun arintzeko elkarteen
bidez makineri erosketak aurreikusten dira.
2.3 Baserritarren baldintza juridikoak etaprestaera sozialak hobetu
Prestaera sozialek eta lan baldintza askoren araudiek,
baserritarra desabantailan jartzen dute beste sektore-
etako langileekiko. Baserritarren artean ere bada
ezjakintasunik, langile bezala eta baserritar bezala
ezagutu beharko lituzketen lege eta araudi ezberdinen
inguruan.
Bi baieztapen hauen inguruko ekintzak babestuko dira
Goierrin: ikuspuntu legal eta juridikotik baserrita-
rren baldintzen hobekuntza sustatzea eta sektorera
bideraturiko informazioa bermatzea.
27
3 Baserria mantendu eta garatulanda eremuen jasangarritasunarengiltzarrizko eragile bezala
3.1 Sektore honetako eragileak baserri ereduezberdinen hausnarketaren inguruan elkartu
Baserriaren funtzioaniztasuna mantentzeko, kudeaketa
eredua ezin da nolanahikoa izan. Baserriak azken urte-
etan bizi izan dituen gora-beherak aztertu ondoren,
aplikaturiko estrategiek landa eremuaren iraungarrita-
sunean eragin ezberdina izan dutela ikusi izan da bai
ekonomiaren zein naturaren aldetik.
Honela bada, lehenengo geldiunea, sektoreko aholkulari
eta baserritarren artean egin behar da. Baserritarrek
zer nolako baserrirantz jo nahi duten hausnartu behar
dute horrek ekar ditzazkeen emaitzak eta ondorioak
neurtuz. Mintegi, formazio saioen bidez, nekazari sek-
tore ezberdinetan gestio irizpide eramangarriak fin-
katzea izango da helburua, irizpide horietan, base-
rriaren errentagarritasuna eta baserritarraren bizi
kalitatearen hobekuntza jasota egon beharko direlarik.
3.2 Lurraren balioa eta bokazioa errespeta-tu, erabilpena bere zaintza bermatzekomoduan bideratuz
Lurraren emankortasuna gehitzeko teknika berriak
aztertzeaz jardun da. Xede honetan, nahitaezkoa izan-
go da, lurraren bokazioa eta bere balio agrologikoa
zaindu eta babestea.
Aldapa, altuera, lurzoru mota, ...nekazaritza lantzeko
faktore mugatzaileak dira. Mugak onartu eta erabilpena
egokitu beharra somatzen da, soro, belardi edo basoak
izan behar duten lekua errespetatuz.
Lurren balio agrologikoa hobetzeko teknika aproposen
erabilpena (simaurketa, drenajeak, ...) indartu nahi
da eta basotzera doazen lurrei alternatibak eskeini
(intxaurrondo, gaztainondo, ...landaketa adibidez)
Goierritarrek eginiko hausnarketa honetan behin eta
berriro berretsi da irizpide ekonomiko eta ekologiko-
aren arteko oreka mantentzearen printzipioa.
3.3 Baserriaren funtzioaniztasunaren ingu-ruan, gizartea kontzientziatzeko ekimenakantolatu eta nekazal jardueraren mantentzeangizarte osoak duen erantzukizunean eragin
Baserriaren funtzioaniztasuna mantentzeko, baserrita-
rren inplikazioa ez da aski. Gizarte osoa inplikatu
behar da. Tamalez, errealitate hau ez dago nahi beste
barneratuta gizartean.
Beharrezkoa izango da kontzientziazio kanpaina eragin-
korrak egitea. Ekimenak gizarteko eremu guztietara
hedatu behar dira: Instituzioetatik hasi, eskualde
mailako ekimenekin osatu eta jarduera sektore guztie-
tara hedatu.
Hartzaile nagusia kontsumitzailea izango da, benetako
inplikazioa erosketa erabakian dagoenez, erosketa ardu-
ratsua egitera bideratuz. Hezkuntza sistema, sentsibi-
lizazio estrategiaren garapenean inplikatzea ere nahi-
taezkoa izango da: proiektuetan landa garapena eta
funtzioaniztasunari buruzko unitate didaktikoak barne-
ratuz, jokuen bidez, bisitaldien bidez...ikasleak landa
eremura hurbilduz. Oro har gizartea, kalitatezko neka-
zal produktuak beren baitan daramatzaten ezaugarri onu-
ragarriak baieztatzeko ezezik (hots, osasunean daukaten
eragin baikorra), produktu hauengatik prezio bat
ordaintzeko prest egon behar du:”Kalitatea osasuna da
eta honek kostu bat du”.
28
4 Ingurumenaren kalitatea bermatu
4.1 Sektore ezberdinetako planak definituingurumena errespetatu ahal izateko
Lehen sektorean, errentagarritasunaren bila teknika bor-
titzak erabiltzen direnean kalteak sortarazten dira:
baso pistak eta matarrasen inpaktoa eta higadura, purin
eta gatzurei ematen zaien tratamendua, erabiltzen diren
plastiko, material fitosanitarioek lurrean eragiten
duten kaltea, ukuilu edo pabiloiak egiterakoan ingurune-
ko paisaian izan dezaketen inpaktoa, baliabide naturalek
jasaten duten ustiaketa, ... Faktore hauek baloratuko
dituen egoeraren diagnosia egitearen beharra identifika-
tu da, ondoren neurri zuzentzaileak hartzeko.
Industriaren kasuan, nekazal lurretan kokaturiko jardue-
ra kutsakorrak identifikatu, sortzen dituzten kalteak
zehaztu, eta beren kokalekuak sortarazten dituen kalteak
baloratu beharko dira.
Ingurumenaren diagnosi integrala bideratzeko eta egoera-
ra egokituriko plangintza definitzeko Agenda 21 metodo-
logia egokitzat hartu da.
Arrisku nabarmen bat bioaniztasuna kaltetzeko bizi dugun
etengabeko mehatxua da. Sarritan aipatu izan dira neu-
rri agroanbientalak zehaztu behar direla bioaniztasun
hori babesteko. Neurriok definitu, edukiz jantzi, eta
betekizunen errekonozimendua izango da beraz erronka.
30
4.2 Ingurumena berreskuratu biztanlegoasentsibilizatu eta udalen lidergoa sustatu
Ingurumenaren aldeko gaiak, gizartean aise entzun
arren, babesa eta berreskurapenak eskatzen dituen
jarrerak ez daude nahi haina hedatuta. Honen ildotik,
komunikazio-sentsibilizazio ekimenekin jarraitu beha-
rra adostu da. Formazio ekitaldiak, hitzaldiak, txos-
ten adierazgarrien publikazioa, “ohitura onen eskuli-
burua”,... ingurumena babestu eta zaintzeko tresnak dira.
Biztanlegoari zuzendutako ekimenetan, ingurunearen
zaintzan inplikaturiko erakundeak, gizarte mugimenduak,
euskaldeko komunikabideak eta bereziki udaletxeak joka-
tu beharko duten papera azpimarratzen da.
Xede honetan, auzolanaren garrantzia eta eragingarri-
tasuna aipatu da. Udalei dei egiten zaie, beren herri-
tarrak ekimen ezberdinetan parte hartzera animatzeko:
ingurumena zaindu, natur ingurunean dagoen ondarea
berreskuratu (zubiak, herri bideak, iturriak, karo-
biak, ...) auzolana planifikatuz eta partaideei pizga-
rriak eskainiz (herri bazkariak, bidaiak, egindako
lana ezagutzera ematen duten elkarrizketak...).
Ekimen ezberdin hauetatik lortzen diren emaitzak kale-
ratzea garrantzitsua izango da.
31
5 Landa inguruneetan jardueraekonomikoak eta lanpostu berriaksorrarazi
5.1 Jarduera sektore ezberdinen artekouztarketa sustatu eta bideratu
Uka ezina da azken urteetan landa eremuen inguruan egi-
turatzen ari den turismo eskaintzak duen harrera ona.
Egun erronka, eskari hau landa eremuen balorazioa
gehitzearekin eta jarduerak eta lanpostuak sortzeare-
kin uztartzean dago, nekazaritza eremuen iraunkortasun
printzipioa errespetatuz.
Nekazaritzak garatu duen kultura eta ohituretan oinarri-
tuz kultura-hezkuntza-nekazaritza lotuko dituzten ekipa-
menduak eta ekintzak egituratzea aurreikusten da (erakus-
ketak, jokuen berreskurapena, ondarea birgaitu,...).
Herritarrei zerbitzuak eskaintzearekin erlazionaturiko
jarduerak sustatu ahal izango dira: ingurugiro esko-
lak, euskal hizkuntza, ohiturak eta oro har kultura
sustatzearekin erlazionaturiko proiektuak...
Landa eremuetako ingurumena zaintzearen inguruan ere,
antzeman daitezkeen jarduerak definitu, sortu eta
lantzeko aukerak. Besteak beste, udalak landa eremueta-
ko inguruen zainketan duten erantzukizuna barneratzea-
rekin erlazionaturikoak, gune berdeen zainketarekin...
32
5.2 Landa eremuetara ingurunearen ezauga-rriekin bat letozkeen jarduerak erakarri etaenplegu gune berrietan oinarritutako jardue-rekin dibertsifikatu
Industri lurra gorde edota jarduera berriak erakartzea-
ri dagokionez zenbait irizpide adostu dira. Besteak
beste, nekazal produktuen eraldaketa eta merkaturaketa
proiektuei emango zaiela lehentasuna.
Haatik, lur industrialik ez duten herrietan ere, zer-
bitzuekin erlazionaturiko jarduerak eta lanpostuak
erakarri eta sortu behar dira. Leku askorik behar ez
duten jarduerak, izaera industrialik ez dutenak,...
herri guztietan erabili gabe dauden eraikin edo loka-
lak aprobetxatuz.
Bestalde, biztanleari zuzenduriko zerbitzuetan oinarri-
tutako enplegu guneak daude: hirugarren adinekoei
zuzenduriko zerbitzu eskaintza -eguneko zentroak, etxe-
bizitza tutelatuak...- haurrei zuzenduriko haurtzainde-
giak; etxez etxeko zerbitzuak,... Eta ezin ahaztu ere
teknologia berrien sozializazioa eta abantailak apro-
betxatzearen bidetik sor daitezkeen lan aukerak: tele-
zentroak, bulegoak, teknologia berriak erabiliz eskai-
ni daitezkeen gizarte zerbitzuak...
33
5.3 Goierriko garapen sozio ekonomikoaninplikaturiko eskualdeko eragileen artekokoordinazioa eta elkarlana sustatu
Udalekin batera garapen proiektuak sustatzeko, ekimen
industrial eta zerbitzu sektorean diharduten eskualde-
ko inkubategiak inplikatzea nahitaezkoa izango da,
erakunde hauek esperientzia zabala dutenez enpresa
sustapenean.
Landa eremuko sustatzaile potentzialen beharren arabe-
rako aholkularitza eskeini beharko da, horretarako
Mendikoik sortutako Berpiztu programari jarraipena
emanez. Izan ere, antzeman daitezkeen “enplegu guneak”
landu daitezen giltzarrizko agenteak bihurtuko dira.
34
6 Herriaren identitatea, herritar-tasun sentipena eta giza-harremanaksustatu. Goierriko gizarte eta era-gileen inplikazioa, elkarlana etaerantzukizun amankomunatua bilatueskualdearen etorkizunean.
6.1 Herri eta auzoetako elkarte eta gizartemugimenduen funtzionamendua hobetzea sustatueta herritarren partaidetza motibatzen dutenmekanismoak sortu
Herritartasuna sustatzeko nahitaezkoa ikusten da,
herritarren arteko komunikazio guneak bultzatzea.
Gizakiok helburu, desio, beharrizan amankomunen ingu-
ruan elkartu ohi gara. Sarritan komunikazio gune hauek,
elkarte egitura hartu ohi dute. Lan dinamikak, elka-
rrizketa, proiektuak, inplikazioa, elkarlana bezalako
terminoen inguruan murgiltzen diren elkarteak.
Elkarteon sustapenean, udalen papera garrantzitsua da.
Elkarte asko, isiltzen, desagertzen joaten dira “bolun-
tarismo” soilean oinarritzen direlako, baliabiderik ez
dutelako, beren proiektuei ekiteko aholkularitzarik ez
dutelako, bestelako elkarteekin harremanik ez dutelako.
Kontutan hartu behar dute instituzioek, elkarte hauek
modu normalizatuan funtzionatuz gero, potentzial handia
daukatela, herri txikietan batik bat, herriaren garape-
nerako giltzarrizkoak diren proiektuetan inplikatzeko.
Elkarteak laguntzeaz gain, herritartasuna sustatzeko
35
bide eraginkor kontsideratu da ere auzolana. Auzolana
euskaldunon eta bereziki, landa eremuko euskaldunen
izaera eta jarreren adierazgarrietariko bat da. Honela
bada, herrietako erakundeei herriaren garapenerako
prozesuetan parte hartzea erraztu dezaten eskatzen
zaie. Jardunaldiak, hausnarketa bilerak, topaketak gai
ezberdinen inguruan,... uztartu beharreko bideak dira.
6.2 Hezkuntza sistemaren partaidetza sustatu
Herritarrengan sortu nahi den herriarekiko inplikazio
hori, txikitatik landu beharreko jarrera dela adostu
da, familiaren eta ikastetxeen papera azpimarratuz.
Ikastetxeek beren ikasketa programetan barneratu behar
dituzte herri txikien eta landa eremuetako biztanleen
herri-mina eta inplikazioa lantzeko ekimenak.
Herri txikietan eskola txikiak sortarazten eta sendotzen
jarraituko da, herri giroa, herrietako kuadrilak eta
herritartasuna sustatzeko oinarria direla kontsideratuz.
6.3 Bilgune erreferentzialak sortu herri txi-kietan
Txoko, ostatu, plaza, lokal bat izateak... herriaren dinami-
ka alda dezakeela baieztatu da. Herritarrak non elkar ikusi
eta topo egiteko guneak sortu behar dira. Solasaldia, jola-
sa... sustatuko duten bilgune ezberdinenak. Bilguneok (plaza,
taberna...), osotasun baten barruan kokatu beharko dira.
Hau lortzeko, garrantzi handia du eraikin, etxebizitza,
ekipamendu berriak sortzerakoan hauek duten kokapena.
Azken finean, herri gunea sendotzea bilatzea, herria eta
zerbitzuak sakabanatu gabe.
6.4 Goierriko landa eremuen garapenerakoelkarlana sustatu
Elkartzera deitu nahi duten estrategia guzti hauen xedea,
herritarrak beren herriaren etorkizunean inplikatzea da eta
aldi berean, herriko bizi kalitatean eragitea.
Aipatu ditugun jardunbideak martxan jartzeaz gain,
garrantzitsua izango da Landa Garapenean sakontzen
jarraitzea. Emaitzak konpartitu, proiektu berriak defi-
nitzen jarraitu... hasitako bideari jarraipena emanez.
Honetarako, Landa Garapenerako Foroa jarriko da martxan,
non eskualdeko eragile sozio-ekonomikoak, horretarako
propio diseinaturiko urteroko topaketetan arituko diren.
Proposatutako proiektuen jarraipena bermatuko duen euskarri
tekniko baten beharra ere nabarmentzen da. Herri mailan landa
garapenaz “pentsatzen” egongo den teknikaria eta proiektuen
dinamizazioan lan egingo lukeena.
Eskualdeko garapen agentziek, udalek eta oro har landa gara-
penean inplikaturiko erakunde eta instituzioek zer esan han-
dia dute honetan. Behar honi erantzuten dion funtzioa anto-
latu behar da horretarako erakunde ezberdinek izan ditzake-
ten baliabideak koordinatzea ezinbestekoa izanik.
36
7 Herri txikien erakargarritasunabizi-leku bezala eta herritarrenbizi kalitatea hobetu
7.1 Haur eta gazteak herrian bertan gera dai-tezen hezkuntza sistema bermatu
Herri giroa sustatze lanetan eta batez ere, herrita-
rrek beren herriarekiko izan behar duten inplikazioan
haurtzaindegi zerbitzuak eskainiko dituzten eskola
txikiak martxan jartzea lehentasunen artean finkatu
da. Egungo bizimoduak, haurtzaindegi zerbitzua nahita-
ezko bilakatu du, eta bestalde, haurtzaindegirik ez
duen eskola desabantaila konpetitiboan dago. Haurrak
txikitatik herri-eskoletan matrikulatzea lortu behar
da, beren hezkuntza garai guztian bidelagun bilakatuz.
Honetaz gain, zenbait herritan, 6 urtera arteko esko-
la sendotu dutenetan, 10-12 urtera arteko zerbitzua
hedatzeko erronka finkatu da, herrietan lagunarteak
eta familien arteko harremanak sustatzeko, eta batez
ere, herriekiko lotura eta bere garapenarekiko inpli-
kazioa sustatzeko.
Herri guztietan eskola jartzea zaila bada ere, herri
txikietako haur eta familien beharrizanei erantzungo
dien eskola bertan kokatzea lortu behar da. Horrela
landa eremuekiko lotura eta maitasuna irakatsi ahal
izango da.
37
7.2 Hezkuntza zerbitzua berme guztiekin jasoahal izateko gutxieneko zerbitzuen eskaintzaeta kalitatea hobetu
Eskolak sortzeaz gain, baldintza konpetitiboetan man-
tendu behar dira. Oinarrizko zerbitzu egokiak (jange-
la, garraioak...) eta gurasoen espektatiben araberako
zerbitzu osagarriak (eskolaz kanpoko programak, libu-
rutegia, ordenagailu gelak...) eskainiz. Eskola hauek
kalitatezko zerbitzua eskaini dezaten, behar dituzten
baliabideez etengabe hornituak izan behar dira.
Zerbitzuekin batera, irakasle taldeak sendotzeko eki-
menak ere sustatzea aurrikusten da. Ordezkapen irizpi-
deak egokitzea, irakasleentzat lanerako material peda-
gogiko egokiak prestatzea, edo jarduera ezberdinetan
dinamizatzaile lanetan arituko diren irakasle-monitore
figurak ugaltzea nahitaezkotzat jotzen da.
7.3 Osasuna eta gizarte laguntzen egungo zer-bitzua aniztu landa ingurunearen ezaugarrie-tara modu eragingarriagoan egokituz
Osasun zerbitzuei dagokionez, bada printzipio bat
errealitate bilakatu bidean Goierrin: “Herri bat osa-
sun zerbitzu bat”. Badira hala ere herriren bat eta
auzoren batzuk zerbitzu hau jasotzen ez dutenak edo
zerbitzua hobetu beharra eskatzen dutenak.
Herri txikietako mediku zerbitzua antolatzerakoan kon-
tutan hartu behar da adindunen kopuru handia dagoela,
pertsona nagusi asko euskaraz bakarrik mintzatzen dela
eta baserri asko diseminatuta daudela, besteak beste.
Teknologia berriek, garraio sistema egokituek, erakun-
deen sentsibilizazioak, herri txikiek zerbitzu oro
eskaintzeko egokitzapenak... laguntza jatorra litzate-
ke osasun zerbitzu egokia eskaintzerakoan.
Gauza beretsua esan daiteke zerbitzu sozialetaz.
Baserrietan, pertsona nagusi ugari bizi da, eta haue-
tariko asko gainera, bakarrik edo ezindurik. Etxez-
etxeko zerbitzuak eta eguneko zentroak esperientzia
baikorrak suertatu dira, baina hedapena eskatzen dute
eta bereziki baliabide gutxi duten herri txikietan.
Adineko pertsonek bizi izan diren giroan jarraitu nahi
dute eta hirietara joateko aukerak ez dira egokienak.
7.4 Landa inguruneen ezaugarrietara egokitu-riko etxebizitza eskaintza antolatu
Herri txikien egituraketaz dihardugunean, etxebizitza
politika gai estrategikoa bihurtzen da. Batetik,
herritar kopurua mantendu eta handitzeko herriak etxe-
bizitza berriak eraiki beharrean daude. Ekimen honeta-
rako zenbait irizpide adostu dira:
- Herriko gazteak herrian geratu daitezen, beren behar
eta espektatiben araberako etxebizitzak eskaini.
- Landa inguruneko paisaian ondo txertatzen diren etxe-
bizitzak eraiki.
38
- Baserriko zenbait jarduera garatuko dituzten fami-
liak biziko direla kontutan hartu (zenbait makina-
ria, lanabesak gordetzeko lekuaz...).
- Herritarrak paseatuko dituzten kaleak, bilguneak
hartuko dituzten etxebizitzak eraiki.
- Beheko solairuan herri zerbitzuak kokatzea aurreiku-
si (etxe tutelatuak, elkarteak, lokalak...).
Bestetik, landa eremuko herrietan etxe, baserri eta
dorretxe eder ugari aurki daitezke konponketa behar
dutenak. Etxeok, berrikuntzarako plan bereziak eskatzen
dituzte eta honetan erakundeen inplikazioa ezinbestekoa
bilakatzen da.
7.5 Kirol/kultur/aisialdiko eskaintza zabal-du, polibalentzia irizpideetan oinarritu,eta herritarren beharretara egokitu.
Kultur, kirol, eta oro har asialdiko ekintzak egokiak
dira biztanlegoa ekitaldi, lehiaketa, jolas edo denbo-
rapasa baten inguruan elkartzeko. Ez hori bakarrik,
ekitaldiok herritarrek antolatzen dituzten heinean,
elkarte ezberdinen sorrera eta sendotzea errealitate
bilakatzen da.
Udaletan, herritarrekin elkarlanean, planifikatu beha-
rreko arloa dugu hau. Honetaz gain, plangintzok bide-
ra daitezen, jarduera hauek ere kokalekua behar dute-
la baloratu behar da eta horretarako prestatu.
Garrantzitsua da ekitaldien antolaketa koordinatua,
39
baliabideen optimizazioa, inguruko biztanleak herrira
erakartzea, herri txikiko ohiturak, bizi modua trans-
mititzea bezalako helburu eta irizpideak kontutan
hartzea.
7.6 Landa inguruneen beharretarra egokituta-ko zerbitzuak izan daitezen ziurtatu
Mugikortasuna bermatzea bizi kalitatearen oinarrizko bal-
dintza bat da. Landa eremuetako biztanleek, ordutegien
malgutasuna, maiztasun egokia (haurren eskolaz kanpoko
jarduerak kontutan hartuko dituena, adibidez), ibilbide
koherenteak (kilometrotan motzak diren ibilbideak egite-
ko), ... eskainiko dituen garraio zerbitzua behar dute.
Eguneko jarduna bukatzerakoan deskantsu hartzeko, lagunartean
egoteko, herriko berri izateko, ... herri guztietan egon
ohi den taberna edo ostatua ezinbestekoa da. Denbora librea
eta lagunarteko solasaldiekin identifikatzen den lokala.
Tabernarik ez duten herrien diagnosia egiterakoan,
nabarmen ageri da, herritarren arteko giroa sustatzen
lagunduko duen lokal baten beharra.
Beste ezaugarri batzuk ere izan behar dituzte: ordute-
gi egokiak, edota beste zerbitzu batzuk eskaintzea
(oinarrizko zenbait produktu, herriko informazioa,
...) Gainera, kanpotik datozenentzat ere leku erakar-
garri diren heinean, landa eremuko izaera eta beharri-
zanen transmisiorako garrantzitzuak bilakatzen dira.
8 Garapenerako nahitaezkoak direnoinarrizko azpiegiturak eta zer-bitzuak garatu
8.1 Oinarrizko azpiegituretan dauden gabe-ziak gainditu
Bizi kalitatea helburu dugularik, oraindik ere badira
herri eta baserrietara zabaldu ez diren azpiegiturak:
ur hornidura sarea, ur zikinen saneamendua, gasifika-
zioa, ... osatzeke dauden oinarrizko lanak dira.
Baserri bideei dagokionez, erronka bideok mantentzean
dago. Lan hauek urte askotan zehar baserritarrek egin
izan dituzte. Egun ordea, bide egokiak izan ditzagun,
eskualdeko administrazio osoaren erantzunkizuna eta
inplikazioa behar da, maiz, herri txikientzako jasan
ezinezko zama baita.
8.2 Jarduerak erakartzeko lurrak planifikatueta hutsik dauden lokalak kudeatu
Herrian hainbat proiektu garatzeko lurra gorde beharra ego-
ten da: etxeak, ekipamenduak, industri jarduerak, ...etab.
Kontuan hartu behar da planifikazio ez-egoki bategatik
balio agrologiko handia duten nekazaritza lurrak, natur
baliabide direnez, betirako galdu daitezkeela, beste hel-
buru batzuetara bideratzen badira. Are gehiago, inguru era-
kargarri bat zapuztu daiteke, herriak nortasuna galduz.
40
Gertaera hauek ekiditzeko ezinbestekoa da udalek egi-
ten dituzten arau subsidiarioetan nekazaritzarako onak
diren lurren deklarazioa barneratzea eta halaber lur
erreserbak egitea beste jarduera iraungarri batzuk
garatu daitezen.
Lur industrialik ez badago edo ez nahikorik, ziurrenik
egongo da erabilpen gutxi duen edo erabiltzen ez den
lokalik. Hauek ezagutu eta herriaren garapenaren ikus-
puntutik kudeatu behar dira, egokitzen zaien jarduera
moetak identifikatuz (bulegoak, tailer txikiak, ...).
8.3 Teknologia berrien erabilpena zabaldezaketen kalitateko azpiegiturez hornitu
Geroz eta jarduera gehiago teknologia berrien esku dago
lehiakorrak izateko. Aukera honek, herri txikiari
desabantaila konpetitibo asko gainditzen lagunduko
lioke.
Zentzu honetan, aipatzekoa da bide luzea dagoela orain-
dik egiteko landa inguruak azpiegitura teknologikoz
hornitu daitezen eta baita, landa eremuko biztanleak,
teknologia berri hauen erabilpenera hurbil daitezen.
41
Bertan jasotako argazkian -analisi, helburu eta egi-
tasmoetan- gure baserri, auzo eta herrixken islada eta
borondatea adierazteaz gain, gaurko gizartean toki bat
izatearen beharra aldarrikatu nahi da, egoeraz jabetu
eta jabearazi. Alegia, hor gaudela!.
Azken urteetan, baserri eta herrixkak jasan, pairatu
eta emandako aldaketak eta aurreikusitako konponketak,
zuloa ikusi ala momentuko beharrei erantzutera bidera-
tu dira. Nor bere herrian hiriburuetako ereduak apli-
katu nahian, herri perspektiba galdu eta beren histo-
ria alboratzen du. Jarrera hauen aurrean etorkizun
hausnarketa modura erantzun anitz gerturatu eta pro-
posatu dira
Baserri eta herrien identitatea, Goierriren izaera,
bertako natur baliabideei lotuak daude. Ohitura,
artea, kirolak, jokabideak... bizi eta garatu beharrak
bultzatua, gure baserri eta landa eremutik datoz.
Esan ohi den bezala, “arazoari irtenbiderik eman edo
eskeintzen saiatzen ez dena, arazoaren parte bilakat-
zen da”. Lan honetan arazoa eskuartean hartu eta aurre
egin nahi horretan, bai gizarte, bai baserritar eta bai
adminstrazioari egoeraren islada eskeini nahi izan
diegu. Bertan, partaidetzarik zabalenarekin landutako
programan, norabide malgu eta zentzuzkoena jasotzen
dela deritzogu.
Orain, guztion jokaerarik zuzenena, ahalegin hau gurea
egitean dago, etorkizuna urrats bakarrean eginez.
Besterik gabe, hemendik, borondate onenez beteriko
gonbitea eta aldez aurretiko eskertza, elkarlanerako
gertutasuna adieraziz.
Goimen Elkartea
VI Azken hitzak
42
44
Eskerrik beroena Programa honen definizioan parte
hartu duten guztiei:
Akizu, Xabier Goimen elkarteko lehendakaria
Albisu, Xabier Segurako Udala
Aldasoro, Patxi Tolomendiko gerentea
Altuna, Lourdes Nekazal teknikaria eta baserritarra
Alustiza, Andoni Zeraingo alkatea
Alustiza, Joseba Esne ekoizlea
Aranburu, Manex Goimeneko teknikaria
Aseginolaza, Karlos Biologoa. Ingurugiro teknikaria
Askasibar, Miren Biologoa. Pasaia enpresako arduraduna
Auzmendi, Aitor Ataungo alkatea
Auzmendi, Josean Irakaslea. Ingurugiro gaiak
Azurmendi, Iñaki Baso elkarteko teknikaria
Barandiaran, Juan Manuel Goiekiko zuzendari orokorra
Basurko, Ainara Aholkulari arduraduna (LKS)
Beloki, Elorri Aholkularia (LKS)
Errekondo, Jakoba Zeraingo herri garapen arduraduna
Etxeberria, Santi Ataungo Udaleko zinegotzia
Gabilondo, Aitor Zumarragako alkatea
Galdos, Juan Inazio Zegamako alkatea
Galparsoro, Iker Goiekiko teknikaria
Garaialde, Josu Mendikoiko teknikaria
Garmendia, Jose Mari Haragi ekoizlea
Goikoetxea, Jesus Ataungo Udaleko zinegotzia
Gonzalez, Aurelio Lenbur Fundazioko arduraduna
Gonzalez, Pello Urretxuko alkatea
Idiakez, Iñaki Ezkio-Itsasoko alkatea
Igartzabal, Nicolas Gabiriako Udaleko zinegotzia
Insausti, Maria Jesús EHNE sindikatuko lehendakaria
Insausti, Rosa Esne ekoizlea
Inza, Mirari Legazpiko Udaleko zinegotzia
Iraola, Xabier ENBA sindikatuko arduraduna eta
Legorretako alkatea
Irastorza, Alberto Esne ekoizlea
Irizar, Antton Idiazabalgo alkatea
Iturrioz, Alejandra Ordiziako alkatesa
Jauregi, Angel Mari Baso Elkarteko lehendakaria
Goierriko landa garapen programakopartaideak
45
Jauregi, Amelia Artzaia
Jauregi, Bautista Lurgintzako arduraduna
Jauregi, Fermin Kalitatea Fundazioko teknikaria
Jauregi, Jon Beasaingo alkatea
Lardizabal, Mª Tere Baserritarra
Larrañaga, Juan Ramon Legazpiako alkatea
Larrea, Jose Pablo ZUMITZeko lehendakaria
Linazasoro, Agustin Goimeneko juntakidea
Lizarazu, Ana UGGASA-ko teknikaria
Lizarraga, Jose Angel Baserritarra
Luqui, Jon UGGASA-ko gerentea
Maiora, Iñaki Ormaiztegiko alkatea
Mantxola, Patxi Baserritarra
Matxain, Jose Mari Gaintzako alkatea
Mendoza, Txomin Olaberriako alkatea
Mujika, Asier Baserritarra
Mujika, Imanol Altzagako alkatea
Murua Jon Mikel Nekazaritza eta Ingurumen diputatua
Murua, Iñaki Eskola Txikietako koordinatzailea
Murua, Maider Artzaia
Murua, Xabier Aitor Gabiriako alkatea
Niko, Osinalde Goitur-eko arduraduna
Olarte, Begoña Gizarte laguntzailea
Olazabal, Mari Jose Aramako alkatea
Oria, J. Manuel Basozaina
Otaegi, Batis Artzai Eskolako arduraduna
Otegi, Jose Mari Itsasondoko alkatea
Sasieta, Iñaki Baserritarra
Telleria, Luis Mª Segurako alkatea
Telleria, Mª Angeles Mutiloako alkatesa
Ugalde, Iñaki Mutiloako Udaleko zinegotzia
Urkola, Felix Lazkaoko alkatea
Zabaleta, Jon Biologoa. Landare ekoizlea
Zabaleta, Maite Mutiloako Udala
Zubeldia, Joakin Zaldibiko alkatea
Zubeldia, Pako Baserritarra
Zubizarreta, Jose Manuel Goimen elkarteko arduraduna
GOIERRIKO LANDA GARAPENERAKO ELKARTEA
Santa Maria, 4 Tfnoa: 943 16 12 44 Faxa: 943 16 14 63 20240 ORDIZIA (Gipuzkoa)e-mail: [email protected]