Goiena Komunikazio Zerbitzuak - kotalaia.files.wordpress.com · produktuagandik; irakurketa azkar,...

9
Goiena Komunikazio Zerbitzuak Iraitz Salegi Goiena Komunikazio Zerbitzuak Kooperatiba 2000.urtean sortutako proiektua da. Gipuzkoako Deba Goiena eskualdeko euskara elkarteak inguruko komunikabideak indartu eta garatzeko beharraz jabetu eta kooperatiba gisako komunikazio zerbitzu talde bat osatu zuten. Horrela, eskualdeko udalek eta Deba Goieneko langileek bertan integratzeko aukera izan zuten, egun, 52 langilez osatutako lan- taldea osatuz. Hamar urte hauetan izugarrizko bilakaera izan du eskaintzen dituen komunikazio zerbitzuei erreparatuz gero. Izan ere, prentsa, irratia, telematika, telebista eta publizitatearen alorrak bereganatu ditu eta guztietan eskaintzen du gutxienez zerbitzu bat. Ez dago esan beharrik euskara hutsean eskaintzen direla zerbitzu guztiak enpresa honen bitartez. Aurrerago sakonduko dugu eskaintza bakoitza xehetasun guztiekin. Iban Arantzabalen hitzetan (telematika saileko arduraduna), Goiena sortu aurretik Deba Goieneko herriek beraien komunikazio sare propioa zuten. Izan ere, 80ko hamarkadan loraldi handia izan zuten euskarazko herri aldizkeriek, informazioa baino, euskararen alde egitea izanik helburu nagusia. Deba Goienean ere horrelaxe gertatu zen Arrasate Press eta Berrigara bezalako astekariekin, baina, banakako indar hori nahiko ahula zen maila zabalago batetik begiratuz gero, komunikabide handiek txikiak jaten dituztela jakina baita. Honen gaineko hausnarketa sakon bat egin ostean, ondorio batera iritsi ziren: herri bakoitzeko komunikazio zerbitzuak bateratuz, eskualde guztiko komunikazio zerbitzuak sortzea komenigarria zela. Horrela, sortu zen Goiena, helburutzat eskualdeko komunikazio batasun bat lortzea izateaz gain, hasieratik proiektuaren printzipio nagusietako bat izan dena ere lortuz: Deba Goienean euskara indartzea komunikabideez baliatuz, egungo jendartean indar handia baitute hedabideek. 80ko hamarkadako loraldiaz geroztik, lan handia egin dute tokian tokiko hedabideek herriko edo eskualdeko albisteak modu duin batean eta euskara zuzen eta egokian plazaratu ahal izateko, Goienak barne. Beraz, argi geratzen da Goienak euskararekiko lotura estua izan zuela hasiera batetik, gaur egun ere lotura hori mantenduz. Izan ere, beraien zeregina mugatzen duen lehenengo balorea da euskararekiko konpromisoa. Horrela adierazten du enpresak: “Euskararekiko konpromisoa: gure lan-esparru guztietan euskaraz jardutera eta hizkuntza zaindu eta egokia erabiltzera bultzatu behar gaituena”. Bestalde, Goienako hiru bazkide taldeetatik bat Euskara Elkarteak izateak ere badu bere garrantzia, euskara zuzen eta egokiaren erabilera enpresaren barnetik bermatuz. Jarraian, hedabideei dagokionez Goienaren lau esparru nagusiak aztertuko ditugu.

Transcript of Goiena Komunikazio Zerbitzuak - kotalaia.files.wordpress.com · produktuagandik; irakurketa azkar,...

Page 1: Goiena Komunikazio Zerbitzuak - kotalaia.files.wordpress.com · produktuagandik; irakurketa azkar, arin eta eraginkorra. Prentsa idatzian (Goienkarian), aldiz, hizkera landuagoa erabiltzen

Goiena Komunikazio Zerbitzuak

Iraitz Salegi

Goiena Komunikazio Zerbitzuak Kooperatiba 2000.urtean sortutako proiektua da. Gipuzkoako

Deba Goiena eskualdeko euskara elkarteak inguruko komunikabideak indartu eta garatzeko beharraz

jabetu eta kooperatiba gisako komunikazio zerbitzu talde bat osatu zuten. Horrela, eskualdeko udalek eta

Deba Goieneko langileek bertan integratzeko aukera izan zuten, egun, 52 langilez osatutako lan- taldea

osatuz.

Hamar urte hauetan izugarrizko bilakaera izan du eskaintzen dituen komunikazio zerbitzuei

erreparatuz gero. Izan ere, prentsa, irratia, telematika, telebista eta publizitatearen alorrak bereganatu ditu

eta guztietan eskaintzen du gutxienez zerbitzu bat. Ez dago esan beharrik euskara hutsean eskaintzen

direla zerbitzu guztiak enpresa honen bitartez. Aurrerago sakonduko dugu eskaintza bakoitza xehetasun

guztiekin.

Iban Arantzabalen hitzetan (telematika saileko arduraduna), Goiena sortu aurretik Deba

Goieneko herriek beraien komunikazio sare propioa zuten. Izan ere, 80ko hamarkadan loraldi handia izan

zuten euskarazko herri aldizkeriek, informazioa baino, euskararen alde egitea izanik helburu nagusia.

Deba Goienean ere horrelaxe gertatu zen Arrasate Press eta Berrigara bezalako astekariekin, baina,

banakako indar hori nahiko ahula zen maila zabalago batetik begiratuz gero, komunikabide handiek

txikiak jaten dituztela jakina baita.

Honen gaineko hausnarketa sakon bat egin ostean, ondorio batera iritsi ziren: herri bakoitzeko

komunikazio zerbitzuak bateratuz, eskualde guztiko komunikazio zerbitzuak sortzea komenigarria zela.

Horrela, sortu zen Goiena, helburutzat eskualdeko komunikazio batasun bat lortzea izateaz gain,

hasieratik proiektuaren printzipio nagusietako bat izan dena ere lortuz: Deba Goienean euskara indartzea

komunikabideez baliatuz, egungo jendartean indar handia baitute hedabideek. 80ko hamarkadako

loraldiaz geroztik, lan handia egin dute tokian tokiko hedabideek herriko edo eskualdeko albisteak modu

duin batean eta euskara zuzen eta egokian plazaratu ahal izateko, Goienak barne.

Beraz, argi geratzen da Goienak euskararekiko lotura estua izan zuela hasiera batetik, gaur egun

ere lotura hori mantenduz. Izan ere, beraien zeregina mugatzen duen lehenengo balorea da euskararekiko

konpromisoa. Horrela adierazten du enpresak: “Euskararekiko konpromisoa: gure lan-esparru guztietan

euskaraz jardutera eta hizkuntza zaindu eta egokia erabiltzera bultzatu behar gaituena”. Bestalde,

Goienako hiru bazkide taldeetatik bat Euskara Elkarteak izateak ere badu bere garrantzia, euskara zuzen

eta egokiaren erabilera enpresaren barnetik bermatuz.

Jarraian, hedabideei dagokionez Goienaren lau esparru nagusiak aztertuko ditugu.

Page 2: Goiena Komunikazio Zerbitzuak - kotalaia.files.wordpress.com · produktuagandik; irakurketa azkar, arin eta eraginkorra. Prentsa idatzian (Goienkarian), aldiz, hizkera landuagoa erabiltzen

Goiena Telebista

Goiena sortu zen urte berean jarri zuten martxan Goiena

Telebista, GOITB bezala ezagutzen dena. Esan bezala, eskualdeko

herrietako komunikazio zerbitzuak bateratuz sortu zen Goiena. Hona

hemen adibide argi bat: Arrasate Telebista eta Atxabalta Telebista-

ren eskarmentua eta baliabideak aprobetxatuz hasi zen lanean

GOITB.

Hasiera batean eta bederatzi urtez eskualdeko bederatzi herritan soilik ikusi zitekeen arren

(Arrasate, Aretxabaleta, Aramaio, Antzuola, Bergara, Elgeta, Oñati, Gatzaga eta Eskoriatzara), gaur egun

Erkidego osoan ikus daiteke, 2009an Euskaltelekin sinatutako hitzarmenari esker. Beraz, argi ikus

daiteke urteen poderioz telebista honek izan duen bilakaera, urteekin ikus- entzuleak irabazten baitoa (beti

ere inkesten arabera).

Euskara hutsean egindako programazioa eskaintzen du GOITBk, eguneko 24 orduetatik 14

orduz, gutxi gorabehera. Programazioaren zatirik zabalena informazio generoari eskaintzen zaio, bai

eguerdiko eta iluntzeko albistegiaren bitartez, bai mahai inguruak eskainiz eta baita eskualdeko hainbat

eztabaidagai jorratuz (elkarrizketak, erreportajeak…). Eskualdeko kirol- jarduerak ere gertutik jarraitzen

dituzte Harmailatik izeneko programan.

Hala ere, kulturak eta entretenimenduak badute beren tartea programazioan, ez baitira atzean

uzten musika, ikuskizunak, jaiak eta beste hainbat ekintza. Ilunpean, Danbaka, Kantari, Jaiak… bezalako

programak ditugu horren erakusle.

Esan bezala, 14 orduko programazioa eskaintzen badu ere, eguneko 24 orduetan dago ikusgai

telebista, gainontzeko 10 orduak ETBko programak erosiz eta beste tokiko telebista batzuek eginiko

produkzioez betetzen baitira. Honen harira, aipatu behar da Goiena Telebista Tokiko elkarteko kide dela,

hau da, euskarazko tokiko telebisten elkarteko kide. Elkarte honek tokian tokiko telebistak indartu eta

laguntzeko helburua du nagusiki, telebista hauetan euskararen presentzia bermatzeko eta indartzeko

politika eraginkorrak bultzatuz. Honen bidez, tokiko telebistek aurrera pausoak ematen jarraitzeko babesa

eta berriak sortzeko laguntza daukate, elkarri laguntza eskainiaz.

GOITBko euskararen erabilera aztertuz, argi geratzen da euskara batuaren aldeko apustua

nabarmena dela. Izan ere, aurrez prestatutako genero informatibo guztiak euskara batuan eskaintzen dira,

euskara batu zuzen eta egokian. Kultura eta entretenimenduaren arloan, berriz, ez da horren nabarmena

euskara batuaren aldeko joera, programa hauetako gidoiak gehienetan prestatuak izan arren, bat- bateko

jardunek leku handia baitute arlo hauetan. Hau da, jaien gaineko kontakizunetan eta kultura arloko

eskaintzetan, adibidez, kanpoko hainbat faktore sartzen dira programazioetan: kaleko elkarrizketak,

Page 3: Goiena Komunikazio Zerbitzuak - kotalaia.files.wordpress.com · produktuagandik; irakurketa azkar, arin eta eraginkorra. Prentsa idatzian (Goienkarian), aldiz, hizkera landuagoa erabiltzen

jendarteko giro hurbilagoa… Honek guztiak euskararen erabilera baldintzatzen du, norberak bere

euskalkira joaz eta euskara batuaren arauak hain zorrotz ez errespetatuz. Hala ere, esan bezala, euskara

batuaren aldeko joera azpimarratzekoa da, kontuan hartu behar baita ez dela herri bateko komunikabide

bat, eskualde osokoa baizik.

Arrasate Irratia

Telebistaren kasuan Goienak eginiko lana bi herriko telebista batu eta zabalago eta indartsuago

bat sortzea izan bazen, irratiaren kasuan, herriko irrati bati indarra ematea izan zen, Arrasate Irratiari hain

zuzen. Hau horrela, Arrasate Irratia ez da eskualdeko irrati bat Goienako beste zerbitzuak bezala, herri

irratia baizik. Ondorioz, Udal irratien legeak Arrasaten soilik emititzea baimentzen du, FMko 107.7an.

Hala ere, Goienak irrati hau eskualde guztira zabaltzeko helburua izan zuen hasiera batetik, eta

baita lortu ere. Izan ere, GOITBren seinaleaz baliatuz eta honek zuzeneko saiorik ez duenean, Deba

Goiena osoan entzun daiteke irratia telebista bidez.

Aurretik aipatu legez, Goienak Arrasate Irratia indartzeko helburuarekin jarri zuen martxan

proiektua, eta berehala heldu ziren lanaren lehen fruituak. Izan ere, 2000.urtean bertan lortu baitzuen

irratiak 24 orduko emisio propioa produzitzea eta zabaltzea. Esan daiteke irratiaren programazioaren

ekoizpen osoa barne ekoizpena dela, goizero Euskadi Irratiaren albistegi laburpenak eskaini arren.

Aipatzekoa da, baita, tokiko irrati ia denek egin ohi duten bezala, saioen errepikapenak oso

erabiliak direla irrati honetan, goizean eginiko hainbat saio arratsaldean berriz ere entzungai ipiniz eta

asteburuko programazioak astean zehar ekoiztutako saioekin betez. Hala ere, hainbat alor jorratzen ditu

irratiak: herriko eta eskualdeko gertakarietan zentratutako albistegiak (mundu mailako albisteei ere tartea

utziz), jendarteko hainbat gai esanguratsuen gaineko elkarrizketak, entzuleek zorion agurrak uzteko

tarteak, musika ezberdina ordu ezberdinetan…

Euskararen erabilerari dagokionean, telebistan baino txikiagoa da euskara batuarekiko lotura,

kontutan hartu behar baita herri irratia dela, ez eskualdekoa. Hala ere, arrasatear baten hitzetan, Goiena

Arrasate Irratiaren kudeatzaile izatera pasa zenetik irratiko hizkerak garapen handia izan du

zuzentasunerantz eta egokitasunerantz. Honek esaten duenez, hasierako Arrasate Irratian apenas zegoen

euskara batuaren presentziarik, eta erabilitako hizkera lagun artekoa omen zen. Beraz, Goienak pauso

handi bat eman duela esan genezake, egun, euskara batua zein Arrasateko euskalkia uztartzen baitira

irratian (eduki formaletarako batua eta informalagoetarako euskalkia), baina biak modu zuzen eta egoki

baten. Kontuan hartu behar baita herri irratia izatean egokia dela euskalkia erabiltzea, baina Goienak bere

seinalea telebista bidez eskualde osora zabaldu zuenetik euskara baturanzko joera ezartzea garrantzitsua

dela, gaizki ulerturik egon ez dadin.

Page 4: Goiena Komunikazio Zerbitzuak - kotalaia.files.wordpress.com · produktuagandik; irakurketa azkar, arin eta eraginkorra. Prentsa idatzian (Goienkarian), aldiz, hizkera landuagoa erabiltzen

Goienkaria

Prentsaren arloan lortu du Goienak arrakastarik

nabariena, Goienkaria astekariarekin. Guztira 25 lagunek egiten

dute lan astekariaren ekoizpenean eta oso ekoizpen oparoa

plazaratzen dute.

Eskualdeko prentsa idatziaren batasun beharra izan zen

duela 10 urte inguruko hausnarketaren puntu garrantzitsuetako

bat Iban Arantzabalen hitzetan. Berrigara eta Arrasate Press

bezalako herri aldizkariek herrian harrera ona bazuten ere,

euskararen erabilera bultzatzeko eta batez ere euskaraz

irakurtzeko ohitura handitzeko (euskaraz hitz egiten zuen jende

askok ez baitzuen euskaraz irakurtzen, gaur egun bezala), indar gehiago izango zuen produktu baten

beharra ikusten zen. Hortik sortu zen Goienkariaren proiektua, eskualdean euskaraz irakurtzeko ohitura

zabaltzea helburu zutela eta herritarrek irakurriko zuten euskara zuzena eta egokia izateko

konpromisoarekin.

Hasiera batean ostiralero plazaratzen zen Goienkaria, astean behin. Baina, urteak aurrera joan

ahala eta izaten ari zen arrakastaz jabetuz, astean bi ekoizpen egiten hasi ziren, astelehenekoa eta

ostiralekoa. Hala ere, ekoizpen eta banatzeko era ezberdinak dituzte bi produktuek.

Ostiraleko edizioak asteak Deba Goienean jazotako gertaera azpimarragarrien eta asteburuko

hitzordu eta ekitaldien berri ematen du, politika, hezkuntza, ekonomia, gizartea, kultura, kirolak…

bezalako gaiak jorratuz 56 orrialdetan. Beraz, esan genezake informazio orokorreko astekaria dela.

19.000 ale inguru banatzen dira etxez- etxe ostiralero eta CIESek 2009an emandako datuen arabera,

39.000 irakurle ditu astero (eskualdeko biztanleen %63). Honek, eskualdeko hedabide irakurriena dela

azaltzen du, El Diario Vasco eta Gara bezalako egunkari garrantzitsuen gainetik.

Asteleheneko edizioa, aldiz, asteburuan eskualdean izandako kontuez eta asteak ekarriko duenaz

informatzera mugatzen da, 32 orrialdetan. Ostiraletako edizioa ez bezala, egunkari saltokietan eros

daiteke hau, harpidedun direnei soilik banatzen baitzaie etxera. Guztira, 5.000 ale kaleratzen dira.

Hala ere, bi edizioen planteamendua nahiko antzekoa da, eduki berberak izan ez arren.

Eskualdeko albiste eta gertakizunek osatzen dute astekaria, baina, herrietako berri propioek ere badute

beraien tokia, edizio bakoitzaren erdialdean eskualdeko herri bakoitzarentzat orrialde kopuru bat uzten

baita. Beraz, eskualdeko eta herriko astekaria dugu aldi berean Goienkaria, sarreran esan bezala, herriko

aldizkarien batasunetik sortu baitzen. Esan daiteke Arrasate Press sortu zenean herri aldizkarien eredu

izan zen bezala, Goienkariak bide berbera hartu duela, itzal eta ospe handia lortuz. Horren adierazle dira

zabalkunde handienetarikoa duen euskarazko idatzizko hedabidea izatea eta eskualdeko liderra izatea.

Page 5: Goiena Komunikazio Zerbitzuak - kotalaia.files.wordpress.com · produktuagandik; irakurketa azkar, arin eta eraginkorra. Prentsa idatzian (Goienkarian), aldiz, hizkera landuagoa erabiltzen

Astekariko euskararen erabilerari dagokionez, erabatekoa da euskara batuaren erabilera. Bi

edizioak euskara batu hutsean kaleratzen dira, eta oso euskara zuzen eta egokian gainera. Honek argi

uzten du Goienak barnetik duen euskararekiko lotura eta fideltasuna. Aldi berean, honek eta aurretik

aipatutako beste zenbait faktorek ahalbideratu zuten 2002.urteko Argia Saria eskuratzea.

Internet

Teknologia berriek aurrera egin ahala eta Interneten arrakasta geroz eta handiagoa zela ikusiz,

2003an ekin zion Goienak internet bidezko zerbitzuak eskaintzeari.

www.goiena.net ataria izan zen lehenengo

proiektua. Enpresaren esanetan,

euskararen presentzia indartu eta

garatzeak berebiziko garrantzia du

webgune honetan, eta eginkizun hori

modu profesional eta serioan egiten

dihardutela ere azaltzen dute. Esan

beharrik ez dago, euskara hutsean

kudeatzen den ataria dela.

Hasiera batetik izan da informazioa webgune honen zutabe nagusia, eta are gehiago gaur egun.

Izan ere, webgune informatiboek berehalako informazioa ahalbideratzen dute, eta hori oso erakargarria da

hedabideen kontsumitzaileentzat, informazio berria azkarren plazaratzen den tokira joko baitute.

Enpresak azaldu bezala, kazetariek albisteak jaso bezain laster lehenengo Interneteko bertsiorako lantzen

dituzte, eta ondoren beste euskarrietarako. Horixe eskaintzen du, besteak beste, goiena.net- ek,

eskualdeko albisteen berehalako informazioa. Bestetik, atari honetan irakurleen (gizabanakoak,

taldeak…) parte hartzea ere oso funtsezkoa dela azpimarratzen dute Goienako arduradunek, herritik eta

herriarentzat eginiko eskaintza izanik eta baita “euskaratik eta euskaraz” ere, Maialen Lujanbiok esan

bezala.

Honek, euskararen aldetik badu zer esana: goiena.net atarirako albisteak modu arinagoan

preparatzen dira, eta beraz, erabiltzen den euskara ere arinagoa da, irakurleak ere hori espero duelako

produktuagandik; irakurketa azkar, arin eta eraginkorra. Prentsa idatzian (Goienkarian), aldiz, hizkera

landuagoa erabiltzen dute, hedabideak horrela eskatzen duelako eta irakurleek ere hori eskatzen dutelako.

Hala ere, honek ez du esan nahi hizkera zuzena ez denik, goiena.net- eko hizkera oso zaindua baita ia

beti. Hala ere, horra hor ezberdintasun txiki bat, arintasunaren eta sakontasunaren artean.

Page 6: Goiena Komunikazio Zerbitzuak - kotalaia.files.wordpress.com · produktuagandik; irakurketa azkar, arin eta eraginkorra. Prentsa idatzian (Goienkarian), aldiz, hizkera landuagoa erabiltzen

Esan beharrik ez dago, webgunean ere euskara batua dela nagusi, ez baitzen egokia izango

euskalkien erabilera. Alde batetik eskualde osorako bereziki, baina baita mundu mailarako ataria delako

(Interneten abantailetako bat), eta bestetik, euskalkiak ahozkotasunarekin loturik daudelako batez ere.

Bestetik, bada atari honetan oso interesgarria iruditzen zaidan

atal bat euskararen jardunari erreparatuz gero: blog komunitatea.

Komunitate honek norberak bere bloga sortu eta beste “blogariekin”

hainbat gaien gainean eztabaidatzeko eta norbere iritziak emateko aukera

ematen du. Hau, oso interesgarria izan daiteke euskararen erabileraren

aldetik begiratuz gero, izan ere, hedabidearen kontsumitzaileek

eskualdeko eguneroko berrien inguruko eta beste hainbat alorretako gaien

inguruko parte hartzea izatea bultzatzen du, euskarazko jardun serio edo

ez horren serioa izatea ahalbideratuz. Hau beti izango da aberasgarria, bai

parte hartzaileentzat eta baita irakurleentzat ere.

Goiena Komunikazio Zerbitzuak enpresa bat den momenturik, beraien eskaintzen arteko

harremana ezartzen dutela nabaria da. Adibidez, webgune honetan GOITBrako egindako kaleko

elkarrizketen, erreportajeen, albisteen… bideoak goiena.net- en eskegitzen baitira “player” txiki batean.

Hemen izan dezakete, beharbada, euskalkiek beraien leku txikia, aurrez telebistaren atalean aipatu bezala,

kaleko elkarrizketetan etab.

Hala ere, goiena.net ez da Goienaren Internet bidezko zerbitzu bakarra, urteak aurrera egin ahala

garapen izugarria izan baitu arlo berri honetan.

www.danbaka.com da Goienaren beste

zerbitzuetako bat. Bi webguneen artean izugarrizko

aldea dagoela esan genezake, izan ere, azken hau

musikan soilik oinarritzen da, Deba Goieneko

musika lehiaketetan, musika taldeetan etab.

Euskarari erreparatuz gero, goiena.net atariaren

erabilera berbera dauka, zuzena eta arina. Blog

munduaren arrazoi berberagatik da interesgarria webgune hau, musika munduko informazioa biltzeaz

gain, eskualdeko musika taldeei webgunearen barnean beraien blog propioa sortu eta gainontzeko

taldeekin euskaraz komunikatzeko aukera ematen baitiete.

www.sustatu.com da, agian,

Goienaren Internet bidezko produktu

zabalduena Euskal Herrian. Goiena

Komunikazio Zerbitzuak eta CodeSyntax- en

artean kudeatzen dute profesional

Page 7: Goiena Komunikazio Zerbitzuak - kotalaia.files.wordpress.com · produktuagandik; irakurketa azkar, arin eta eraginkorra. Prentsa idatzian (Goienkarian), aldiz, hizkera landuagoa erabiltzen

euskaldunentzako eginiko albistegi gisako webgune hau. Ekonomia, enpresa eta kulturaren alor

desberdinetan lanean diharduten eta prestatzen ari diren gazte eta helduentzako zerbitzu bat da eta web eta

e-posta bidez informazioa banatu eta irakurleen parte hartzea posible egiten du.

Gai profesionalei zuzendutako ekimena da sustatu, baina, horrez gain, badu euskararekiko

konpromiso handi bat, teknologia berrien munduan euskaraz lan egiten dutenen komunitatea baita.

Beraz, webgune honen helburu nagusietako bat profesional euskaldunen trinkotzea dela esan genezake.

Hau lortzeko, irakurleak parte hartzaile bihurtu eta artikuluak, albisteak… komentatu eta batzuetan sortu

ere egiten dituzte. Garrantzia berezia dauka honek, lan mundu profesionalean euskararen sendotzea

ahalbideratu baitezake.

Euskararen erabilerari dagokionez, argia da gai profesionalez hitz egiterakoan euskara jasoagoa

erabiltzen dela, eta beti ere euskara batua. Nabaria da gainontzeko webguneetako arintasunetik

sustatu.com- ek eskaintzen duen jasotasun edo sakontasuneranzko jauzia.

Bestetik, www.zugaz.com da Goienak martxan jarri duen azken proiektua (2009an). Interneteko

euskarazko lehenengo sare soziala da euskal internauta guztiei zuzendutako atari hau. Ezin uka daiteke

gaur egungo jendartean sare sozialek izugarrizko arrakasta dutela, batez ere nerabe eta gazteen artean.

Tuenti, Facebook, Twitter… sare sozial hauek guztiak arrotzak dira euskaldunentzat, eta fenomeno hau

euskararen bidez inguru euskaldun baten inguruan kokatzeko asmotan sortu dute zugaz.com. Jolasteko eta

jendea ezagutzeko aukera ematen du, besteak beste. Horrelako sare sozialek izan duten arrakastaz baliatuz

eta kontsumitzaile kopuru benetan handia dutela kontuan hartuz, hemen ere euskararen erabilera bultzatu

nahi izan dute. Izan ere, gazteak dira etorkizunean euskararen egoera baldintzatuko dutenak.

Interneteko eskaintzekin amaitzeko, www.merkatua.net ataria eta Goienak hainbat Udalen

webguneetako kudeaketa egiten duela aipatu beharra dago.

Merkatua.net eskualdeko komertzioaren webgunea da. Bertan, dendariek beraien eskaintzak

plazaratu eta herritarren bertatik erosteko aukera dute. Aipatu behar da euskarazko eta gaztelaniazko

aukera duela atari honek.

Udalen webguneei dagokionez, Eskoriatza, Aramaio, Elgeta, Bergara eta Arrazua- Ubarrundiako

Udalen atariak kudeatzen ditu Goienak, hauetan ere euskararen presentzia eta euskara idatziaren

zuzentasuna bermatuz.

Page 8: Goiena Komunikazio Zerbitzuak - kotalaia.files.wordpress.com · produktuagandik; irakurketa azkar, arin eta eraginkorra. Prentsa idatzian (Goienkarian), aldiz, hizkera landuagoa erabiltzen

Amaierako gogoeta

Hasteko, esan beharra daukat benetan txalogarria iruditzen zaidala Goiena Komunikazio

Zerbitzuak sortu aurreko gogoeta sakona, eskualdearen komunikazio beharrak bateratzearena. Esan ohi da

indarrak batuz egin behar dela aurrera; adibide ezin hobea Goienarena.

Oso gaztea nintzen arren, oroitzen naiz Berrigara astekariaz, ondo oroitu gainera, Bergarakoa

bainaiz. Oroitzen naiz aldizkariaren edukiez, guztiok genuen oso gustuko ostirala heldu eta herriko

kontuak irakurtzea. Baina egia esan, pentsatzen jarri eta gaur egungo Goienkariaren aldean puntu ahul

asko zituen orduko herri aldizkariak. Herritar guztiok oso preziatu bagenuen ere, ez zuen euskararen

inguruko batasun sentsaziorik eskaintzen. Bergarakoa zen, gure euskalkiaren eta euskara batuaren arteko

hizkera bat erabiltzen zuen eta hortxe mugatzen zen dena, kito.

Esan ohi da, baita, gurea maitatzeko besteena ere ezagutu beharra dagoela. Gurea, Bergara eta

euskara. Besteena, eskualdekoena eta euskara baita.

Indarrak batuz eta gurea eta besteena ezagutuz sortu zen Goiena, ordura arte inguruko

komunikabideetan egon ez zen euskararekiko batasun eta lotura sentsazioa eskainiz eta aldi berean gurea,

tokikoa, herrikoa dela aldarrikatuz. Txalotzekoa.

Eta gaur egun zergatik dugun horren gustuko Deba Goieneko etxe ia guztietan Goienkaria edo

GOITB? Erantzuna oso erraza da: gertukoa beti sentitzen dugulako gertuago, eta euskaldunok euskara

gureago.

Aipatu nahiko nuke Goienaren zerbitzu guztia eta batez ere Goienkaria, aldatzen zaila izan den

eta izango den faktore baten aurrean aurkitu dela eta aurkitzen dela.: gaur egungo heldu gehienak,

euskaraz oso ongi hitz egin arren, ez dira oso eroso sentitzen euskaraz irakurtzerako edo idazterako

orduan, euskaraz etxean eta lagunartean ikasi baitzuten, ez mundu akademikoan.

Nire aitak ezin hobeto hitz egiten du euskaraz, baina behin edo behin galdetu izan dit irakurri

duen terminoren baten esanahia. Horrek, inkontzienteki bada ere, segurtasun eza eragiten du

pertsonarengan hizkuntza horretan irakurtzeko edo hitz egiterako orduan. Hala ere, Goienkariarekin eta

goina.net atariarekin sekula ez zaiola hori gertatu aitortu dit. Non dago, bada, Goienaren sekretua? Nire

ustez, Goienak euskara batu, zuzen eta egokia erabiltzen badu ere, badauka bere hizkeran edo idazteko

eran ezin hobeto ageri den ezaugarri bat: zuzentasuna sinpletasunaren uztartzen duela. Honek,

informazioa ulerterrazago bihurtzen du, eta baita gertukoago ere. Honen bidez eta tokiko edukiaren bidez

lortu du, nire iritziz, horrenbesteko arrakasta eskualdeko jendearen artean. Izan ere, bai haurrek eta baita

aiton- amonek kontsumitzen dituzte Goienaren zerbitzu arrakastatsuenak modu oso erosoan.

Page 9: Goiena Komunikazio Zerbitzuak - kotalaia.files.wordpress.com · produktuagandik; irakurketa azkar, arin eta eraginkorra. Prentsa idatzian (Goienkarian), aldiz, hizkera landuagoa erabiltzen

Bestalde, eta Goienak egin duen euskara batuaren aldeko apustua hartuz hizpide, aitortu beharra

daukat erabaki oso egokia iruditzen zaidala. Eskualde batean euskararen erabilera bultzatu nahi bada

hizkuntza aldetik batasun bat bilatu behar da, eta gure batasuna euskara batua da. Hala ere, bat- bateko

elkarrizketetan, herri bakoitzeko kontuetan eta batez ere gai informalagoetan, ez zait batere gaizki

iruditzen euskalkien aldeko apustua egitea, beharrezkoa iruditzen baitzait gure ingurukoen hizkeraren

berri ere izatea; beharrezkoa iruditzen baitzait “utzi” aditza Bergaran “laga” dela, Arrasate, Eskoriatza,

Aretxabaleta eta inguru horretan “itxi” dela, eta Oñatin “jare” dela.

Laburbilduz, txalotzeko lana, txalotzeko helburuekin. Egun, Deba Goiena eskualdearen batasuna

Goienari esker indartu baita hein handi batean, eta bere eskaintza ohikoenak (Goienkaria, GOITB,

goiena.net…) etxe guztietan oso maitatuak izatera heldu badira, zerbaitegatik izan delako; bai euskarari

dagokionez eta baita tokiko informazioari dagokionez ere.