Gizartepolitikak od
-
Upload
eh-bildu-bizkaia -
Category
Documents
-
view
233 -
download
6
description
Transcript of Gizartepolitikak od
GIZARTE POLITIKAK
1. EGOERAREN DIAGNOSIA
Gizarte Politiken diagnostiko hau egiterakoan ez ditugu arloa bere osotasunean
hartuko, beste hainbat diagnostiko egiten ari baitira, hala nola, adinduena, jatorri eta
kultur aniztasunarena, etxebizitzarena, aniztasun funtzionala, … Honetan, bi arlora
mugatuko gara: pobrezia eta gizarte-zerbitzuen sarea.
1. 1. BIZKAIAN, GERO ETA POBRE GEHIAGO
Bizkaia ez doa ondo, behintzat bizkaitarrok ez gaude ondo. Krisialditik ateratzen ari
garela entzun arren, herritar gehienen arazo sozioekonomikoek bere horretan
diraute. 2014ko azken hiruhilekoan langabetu kopurua txikitu zen, baina urtarrilean
berriro igo egin da, hobekuntzarako bide sendorik ez dagoela agerian utziz.
BIZKAIA TOTAL TASAHiruhilekoak IV - 2013 IV – 2014 Urtarrila – 2015 IV – 2014 Urtarrila – 2015Gizonak 47.053 45.665 46.928 15.7%Emakumeak 46.902 47.153 49.719 18.4%
TOTAL 93.955 92.818 96.647 16,32% 17.0%
BIZKAIA < 25 urte 25 - 44 urte > 44 urte
HiruhilekoakIV –2013
IV –2014
Urtarrila –2015
IV –2013
IV –2014
Urtarrila– 2015
IV –2013
IV –2014
Urtarrila– 2015
Gizonak 3.006 2.802 2.969 24.174 22.910 23.698 19.873 19.953 20.261Emakumeak 2.733 2.593 2.817 23.540 23.517 24.975 20.629 21.043 21.927
TOTAL 5.739 5.395 5.786 47.714 46.427 48.673 40.502 40.996 42.188
2014ko azken hiruhilekoan, EAEko eskualdeen artean, langabezia-tasarik handienak
Ezkerraldean (% 18,72), Bilbon (% 18,68) eta Enkarterri (% 18,05) ziren. Garai
horretan, Bizkaiko langabezia-tasa % 16,32koa zen, EAEkoa (% 15,33) baino puntu bat
gehiago.
Egoera are larriagoa da kontuan hartzen badugu langabe guztiek ez dituztela
langabeziagatiko prestazioak jasotzen. 2014ko abenduan, 38.500 pertsonek
kobratzen zuten langabeziagatiko prestazioa Bizkaian. Hilabete horretan, LANBIDEren
datuen arabera, 92.833 langabetu ziren. Beraz, Bizkaiko langabetuen % horrek
adierazten du %58,5ek ez duela langabezigatiko prestazioa kobratzen.
Eta diru-sarrerak dituztenen artean, guztiek ez dute nahiko bizitza duina izateko.
Bizkaian, esate baterako, alargunek batez beste 748 € kobratzen dute. Enplegua
duten 10 langiletik 2 pobreziaren mugatik behera bizi dira eta 10 langiletik 4
(enplegua izan ala ez) pobreak dira.
Eusko Jaurlaritzak 2014an egindako Behar sozialei buruzko Inkestan, agerian geratu
da pobreziak gora egiten duela. Pobrezia neurtzeko adierazle ezberdinak egon arren,
normalean, lau pobrezia-kategoria nagusi erabiltzen dira:
Mantenu-pobrezia baliabide ekonomikoen eskasia-egoerarekin loturik dago;
hain zuzen ere, oinarrizko premiak (bereziki elikaduraren, etxebizitzaren,
jantzien eta oinetakoen gastuekin loturikoak) era erregularrean betetzeko
adina baliabide ez izatearekin.
Metatze-pobrezia: behar adinako bizi-mailari epe ertain eta luzean eusteko
beharrezkoak diren kontsumo-ondasun iraunkorrak lortzeko prekarietate-
egoera, bereziki, etxebizitza egokia eta ongi hornitua lortzeko gaitasunari
dagokionez, betiere gutxieneko bizigarritasun-arauak betez.
Benetako Pobrezia: oinarrizko premiak asetzeko ezintasunaren arrisku-egoera
nabari denean eta egoera hori ez denean behar beste konpentsatzen
biztanleen eguneroko bizimoduan, ez, behintzat, gutxieneko ongizate-mailara
iristeko moduan, pobreziatik kanpo.
Benetako ongizate-gabeziak honako egoerak biltzen ditu: ongizate-gabeziako
egoera bat agertzea mantenu- eta metatze-dimentsioetan; metatze-
pobreziadun beste mantenu-ongizateko eza-egoera batzuk, benetako
pobrezia-kategorian bilduta ez daudenak.
2012an, Bizkaian zegoen maila txarrenean lau kategorietan; 2014an, metatze-
pobrezian dago txarrena, eta besteetan, Araba, baina lau kategorietan, Bizkaian,
pobreziak gora egin du.
Benetako pobrezia- eta prekarietate-egoeren bilakaera, lurralde historiko bakoitzeko. 2008-2014
Familia-etxebizitzetan bizi direnak
Intzidentzia %-tan
Pobrezia- edo prekarietate-motaAraba Gipuzkoa Bizkaia Total
% % % %
Mantenu-pobrezia
2008 5,8 3,9 6,7 5,7
2012 7,3 6,3 7,9 7,3
2014 10,5 6,6 8,5 8,2
Metatze-pobrezia
2008 1,8 0,4 2,1 1,5
2012 1,1 0,9 1,8 1,4
2014 1,5 1,5 2,5 2,0
Benetako pobrezia
2008 4,1 2,5 5,2 4,2
2012 5,6 3,8 6,1 5,3
2014 8,2 4,2 6,4 5,9
Benetako ongizate-gabezia
2008 6,5 5,7 10,1 8,2
2012 9,7 8,2 11,3 10,1
2014 15,3 7,7 12,8 11,5
Iturria: PGDI, 2008-2012 eta GZE-GPI 2014
Eta eskualdeka aztertuta, zoritxarrez, Bilbok dauka lehen postua benetako
pobreziaren kasuan ezik, non bigarren postuan dago, Gasteizen atzetik. Eta Bilbo eta
Gasteizen atzetik, Ezkerraldea, metatze-pobrezian ezik, non zorigaiztoko bigarren
postua duen.
Benetako pobrezia- eta prekarietate-egoeren bilakaera, eskualde bakoitzeko. 2008-2014
Familia-etxebizitzetan bizi direnak
Intzidentzia %-tan
Eskualdea
Mantenu-pobrezia Metatze-pobrezia Benetako pobrezia Benetako ongizate-gabezia
2008 2012 2014 2008 2012 2014 2008 2012 2014 2008 2012 2014
% % % % % % % % % % % %
Gasteiz 6,1 7,4 11,3 1,7 1,3 1,3 4,4 6,2 8,9 6,6 10,8 15,9
Aiaraldea 4,3 6,4 5,6 2,1 0,1 2,4 2,3 2,2 4,4 6,2 3,5 11,3
Eskuinaldea 5,3 5,5 5,2 0,2 0,7 0,5 3,0 5,1 3,3 5,7 9,1 7,3
Bilbo 10,1 10,6 11,4 2,3 2,3 3,5 7,6 9,5 8,4 13,8 13,6 15,9
Ezkerraldea 5,8 8,0 9,2 3,3 2,7 3,5 5,6 5,8 6,5 11,8 12,4 14,1
Bizkaia Kosta 3,2 6,9 6,3 1,3 1,1 0,7 2,0 2,9 5,9 5,2 6,0 11,7
Durangaldea 5,3 3,8 4,9 1,1 0,2 0,6 2,8 2,4 4,3 3,5 10,3 8,4
Donostialdea 4,7 6,9 7,0 0,4 0,8 1,6 3,1 4,1 4,0 6,6 8,7 7,7
Tolosa-Goierri 2,1 6,8 5,1 0,3 2,4 1,8 1,3 4,5 5,0 4,7 6,7 7,5
Debagoiena 1,2 2,5 4,8 0,9 0,1 0,2 0,4 2,0 4,1 1,9 8,4 8,5
Debabarrena 3,4 4,9 8,4 0,0 0,2 0,6 1,8 2,2 3,8 4,9 6,9 6,7
Guztira 5,7 7,3 8,2 1,5 1,4 2,0 4,2 5,3 5,9 8,2 10,1 11,5
Iturria: PGDI, 2008-2012 eta GZE-GPI 2014
Aipatu inkesten ondorioetariko bat hauxe da: Langabeziak benetako pobrezia-egoeretan izan duen garrantzia. Oro har, Euskal Autonomia
Elkartean, gutxienez familiako kide aktiboetako bat langabezian duten familien %43,1ek bizi izan zuen benetako pobrezia 2008. urtean;
2012an %65,6k eta 2014. urtean %72,8. Datu horien arabera, familietan gero eta lotuago daude pobrezia eta langabezia-mota
desberdinak.
Familia-motari dagokionez, lau kategorietako pobrezia mailarik handienak ematen dira guraso bakarreko familietan, familia burua lan
egonkorrik ez duen eta 45 urte baino gutxiagoko emakumea izanik. Pobrezia mailarik txikienak, aldiz, lan egonkorra duten eta bakarrik bizi
diren 45 urte baino gutxiagoko gizonen artean ematen dira.
Benetako pobrezia- eta prekarietate-egoeren bilakaera, etxekoen unitatearen mota soziodemografikoaren edo pertsona nagusiaren arabera. 2008-2014
Familia-etxebizitzetan bizi direnak. Intzidentzia %-tanPobrezia- edo prekarietate-mota Mantenu-pobrezia Metatze-pobrezia Benetako pobrezia Benetako ongizate-gabezia
2008 2012 2014 2008 2012 2014 2008 2012 2014 2008 2012 2014
% % % % % % % % % % % %
Emak. Guraso bakarreko fam. Gur lan egonkorrik ez< 45 urte 47,1 60,7 58,3 24,4 12,8 11,5 60,7 63,8 50,3 82,8 79,8 77,6
Emak. Guraso bakarreko fam. Gur lan egonkorrik ez>= 45 urte 15,4 20,3 17,0 2,2 1,4 2,7 9,7 18,8 16,2 19,3 31,9 29,1
Emakumeak. Guraso bakarreko fam. Gur lan egonkorra 6,7 3,7 7,9 3,7 1,0 2,0 6,9 2,7 7,2 12,6 11,0 13,7
Emak. bakarrik. Lan egonkorrik ez < 45 urte 5,4 24,0 41,8 8,5 4,1 0,5 5,4 16,1 22,5 27,6 48,4 45,2
Emak. bakarrik. Lan egonkorrik ez >= 45 urte 44,5 42,4 44,2 1,6 3,6 3,2 30,1 23,3 24,1 39,4 38,2 32,2
Emak. bakarrik. < 65 lan egonkorra 9,4 0,7 3,1 2,2 0,0 0,2 4,1 0,7 2,0 6,7 4,4 8,3
Giz. bakarrik < 65 lan egonkorra 1,3 0,9 1,3 0,2 0,5 0,0 0,0 0,5 0,0 1,7 3,3 3,0
Giz. bakarrik < 65 lan egonkorrik ez 35,5 29,6 37,6 6,7 2,3 2,8 24,1 22,6 20,7 29,0 35,5 34,9
Familia-taldeak Gur < 45 urte lan egonkorrik ez 13,5 21,7 27,5 9,7 7,9 9,6 19,1 19,0 21,8 26,1 24,5 32,0
Familia-taldeak Gur >= 45 urte lan egonkorrik ez 5,9 7,1 16,2 1,4 0,8 1,5 2,8 3,9 9,3 5,6 10,4 18,0
Familia-taldeak Gur < 45 urte lan egonkorra 3,8 3,3 1,9 0,9 0,0 0,0 1,3 0,6 0,9 5,0 2,0 2,6
Familia-taldeak Gur >= 45 urte lan egonkorra 1,2 0,9 1,6 0,2 0,1 0,3 0,8 0,6 0,4 3,2 2,1 3,5
Gizonak > 65 urte 2,8 3,4 1,4 0,9 1,6 1,0 1,1 1,0 0,8 3,3 4,4 4,3
Emakumeak >65 urte 4,1 5,8 3,5 2,2 2,6 1,0 2,4 3,1 1,6 8,0 11,7 8,1
EBtik kanpoko herrialdeak 35,0 38,6 47,6 4,5 3,7 18,7 34,5 37,3 47,2 51,1 59,6 67,2
Gizonak. Guraso bakarreko familiak 14,6 25,0 5,2 0,0 5,1 3,6 7,4 18,2 2,8 10,8 21,3 15,1
Guztira 5,7 7,3 8,2 1,5 1,4 2,0 4,2 5,3 5,9 8,2 10,1 11,5
Iturria: PGDI, 2008-2012 eta GZE-GPI 2014
Inkesta horrek nabarmendu du ere ezberdintasunak areagotu egin direla.
Desberdintasun-egoera aztertzeko adierazle bat GINI koefizientea da. Koefiziente
horrek neurtzen du aberastasunen kontzentrazioa. E.A.E.n, 2012 urtera arte etengabe
behera egin zuen: 1996 urtean 28,0 izan zen, 2008an 25,2 eta 2012an 25,3 arekin
egonkortu egin zen. Baina kontrako norabidea hartu zuen 2012 eta 2014 urteen artean
eta 2014an 27,1era igo da, 2000. urtearen antzeko desberdintasun-maila erakutsiz.
Ezberdintasunen beste adierazle bat da biztanle aberatsenen %20aren sarrerak eta
pobreenen %20aren sarrerak erlazionatzen dituen ratioa (S80/S20). Adierazle horretan
antzeko joera antzeman daiteke: ratioa gutxitzen joan da hasieran, 1996an 4,2 eta
2008an 3,6. 2012. urtean pixka bat gora egin zuen, 3,7ra, eta 2014an igoera handiagoa
izan da, 4,2ra helduz. 1996 eta 2000 urteen antzeko zifra eman da.
Euskal Autonomia Erkidegoko desberdintasun-adierazleak 1996-2014
Gini koefizientea, S80/S20 ratioa eta pertsona pobreenen % 10ek
guztirako diru-sarreretan duten parte-hartzearen %a
Gini
koefizienteaS80/S20
ratioaBiztanle pobreenen %10ren diru-sarreren %a
1996 28,0 4,2 3,68
2000 27,3 4,1 3,55
2004 26,0 3,9 3,76
2008 25,2 3,6 3,88
2012 25,3 3,7 3,75
2014 27,1 4,2 3,41
Iturria: PGDI, 1996-2012 eta GZE-GPI 2014
Kezkarik gehien eragiten dutenak azken zutabeko datuak dira: baliabiderik gutxien
duten pertsonen %10i dagokion diru-sarrera guztien zatiari dagokiona. 2000. urtean
%3,55 izan zen eta 2008an %3,88, beraz aurrera egin zen; ordea, adierazleak behera
egin zuen 2012an %3,75era eta %3,41era 2014an. 1996tik erregistratu den bilakaerarik
txarrena da.
Azkenean, datu horien ondorioa argia da: pobreak, gero eta pobreagoak diren
bitartean, aberatsak, gero eta aberatsagoak.
Diru-sarreran bestelako azterketak ondorio berberera eramaten gaituzte: batez besteko
biztanleko diru-sarrera arrunt garbiak handiagoak dira 2014an 2008. urtearen aldean,
gizarteko aberatsenen %50en artean, eta beherakada handiak nabarmentzen dira
populazio ahulenaren %50i dagokienez.
2008-2014 aldiko diru-sarreren beherakada nabarmendu egiten da, gainera, diru-
sarreren eskalan behera egin ahala. Horrela, murrizketa baliabide gutxien dutenen 4
eta 5 deziletan %1etik %2,6ra bitartekoa da (populazioaren %30etik %50era
banaketan), baina gora egiten du %4,4ra hirugarren dezilan eta %8,2ra bigarren
dezilarik ahulenean. Beherakadarik handiena EAEko pobreenen %10i dagokio; talde
horrek 2012an biztanleko diru-sarrera arrunt garbien %13,4 galdu zuen 2008an
zituenetatik.
Biztanle bakoitzaren batez besteko diru-sarrera baliokideak, sarreren dezilak kontuan hartuta (hileko sarreragarbi arruntak)
2008-2014 aldia
Diru-sarreren dezila
Biztanle bakoitzaren hileko sarrera garbi arruntak
2008 2012 2014 Bilakaera Bilakaera Bilakaera
Batezbestekoa
Batezbestekoa Batezbestekoa 2008/2012 2012/2014 2008/2014
%10 pobreena (D1) 575 564 498 -2 -11,6 -13,4
%10-20 (D2) 820 818 753 -0,2 -8 -8,2
%20-30 (D3) 973 980 930 0,8 -5,1 -4,4
%30-40 (D4) 1.137 1.147 1.108 0,9 -3,5 -2,6
%40-50 (D5) 1.289 1.304 1.276 1,2 -2,2 -1
%50-60 (D6) 1.438 1.474 1.441 2,5 -2,2 0,2
%60-70 (D7) 1.607 1.650 1.631 2,7 -1,2 1,5
%70-80 (D8) 1.813 1.882 1.857 3,8 -1,3 2,4
%80-90 (D9) 2.094 2.191 2.187 4,7 -0,2 4,4%10 aberatsena(D10)
2.999 2.943 3.032 -1,9 3 1,1
Guztira 1.475 1.495 1.471 1,4 -1,6 -0,3
Iturria: PGDI, 2008-2012 eta GZE-GPI 2014
Etxerik gabekoak
EUSTATek egindako azken inkestaren arabera, Bizkaian 1.000 baino pertsona gehiago
dira etxerik gabekoak, gehienak gizonak. Aterpe nagusia Bilbon dago eta hor daude
gehienak (%93). Inkesta horretan bakarrik aterpe edo pisu batean daudenak sartzen
dira, ez kalean bizi direnak. Eta Bilbon estimatzen da gutxienez 140 pertsona kalean bizi
direla. 2013an, 6 pertsona hil ziren kalean bizi zirenen artean.
Etxerik gabeko pertsonak naziotasun-estatuaren, zentroaren lurralde eta udalerriaren, sexuaren eta adinarenarabera. 2012
Zentroa dagoen lurraldea Zentroaren udalerria Sexua Adina
Naziotasunarenherrialdea
EuskalAE Araba Bizkaia
Gipuzkoa Bilbao Donostia Gasteiz Gizonak Emakumeak
18 - 29urte
30 - 44urte
45-64urte
65 urteeta
gehiago
Guztira 2.090 328 1.139 623 1.057 393 328 1.701 389 724 679 639 48
-Espainia 833 144 455 234 444 166 144 624 209 88 225 474 46
-Atzerria 1.256 183 684 389 613 227 183 1.076 180 635 454 165 2
Frantzia 5 . 2 3 2 . . 3 2 5 . . .
Portugal 18 11 3 3 3 3 11 17 1 2 7 9 .
Errumania 28 9 13 6 11 . 9 20 8 3 12 13 .
Gainerako Europa 51 13 12 26 12 18 13 29 22 3 40 8 .
Aljeria 149 25 45 79 39 42 25 132 17 58 79 12 .
Kongo 13 3 9 2 9 2 3 10 3 1 3 9 .
Maroko 558 32 356 169 315 96 32 520 38 366 154 38 .
Gainerako Afrika 271 55 173 43 156 29 55 236 35 147 94 30 .
Bolivia 8 1 4 2 4 2 1 6 2 . 3 4 .
Brasil 9 . 4 4 2 1 . 3 6 3 3 2 .
Kolonbia 11 4 7 . 7 . 4 8 3 4 1 4 2Amerikakogainontzekoak 90 12 38 40 36 22 12 62 28 20 39 31 .Beste herrialdebatzuk 46 17 17 12 17 12 17 30 16 23 17 5 .
Iturria: EUSTAT. Etxerik gabeko pertsonei buruzko inkesta
Egoera larri honen aurrean, zer egiten dute Administrazio Publikoek?
EAE mailan, Gutxieneko Diru Sarrerak bermatzeko Errenta dago. Bizkaian, 40.553
pertsonek (16.628 gizonek eta 23.922 emakumek) kobratu dute Errenta hori 2015eko
urtarrilean.
Jarrera xenofoboek zabaltzen duten ideiaren kontra, gehienak ez dira atzerritarrak,
heren bat besterik ez dira.
Baina Errenta horrek ez du balio pobreziatik ateratzeko. Behar sozialei buruzko 2014ko
Inkestaren arabera, laguntzak eskuratu arren, benetako pobrezia egoeran egon diren
71.092 pertsona (2012an baino %10,4 gehiago eta 2008an baino %68,6 gehiago) ez
dira pobreziatik irten. EAEko biztanle guztien %3,3 sartzen da multzo horretan, 2012an
%3 izan zen eta 2008an %2.
Kontuan hartu behar da, Patxi Lopezen garaian, Gutxieneko Errenta hau eskuratzeko
baldintzak gogortu zirela, erroldatze-aldia urtebetera hiru urtera igoz edota Lanbiden
egoteko ezinbesteko beharra exijituz (praktikan, egun bateko bajak Errenta galtzea
ondorioztatu du). Eta horri gehitu behar diogu Lanbideren funtzionamendu eskasa,
laguntza eskuratzeko denbora luzatuz edota dirua bultatzeko eskatzen zuten erabaki
okerrak hartuz. Gaur egun, babes sozialeko sistema hori ez da nahikoa, ez du balio
pobrezia egoeran edo arriskuan dauden pertsona orori baldintza duinetan bizitzeko
eskubidea bermatzeko.
Eusko Jaurlaritzak dirua jarri, baina Udalek kudeatzen dituzten Gizarte Larrialdietarako
Laguntzen (AES delakoen) egoera larriagoa da: aurrekontua ez da nahikoa eta hilabete
gutxitan amaitu egiten dira.
Bizkaian, Foru Aldundiak kudeatzen ditu Gizarteratzeko Laguntza Bereziak. Teorian
Gutxieneko Errenta eskuratu ezin zuten pertsonei bideratuta ziren laguntza horiek,
Aldundiak guztiz desitxuratu ditu. Oinarrizko Errenta eskuratzeko errolda-aldia
urtebetetik hiru urtera luzatu ondoren, Bizkaiko Aldundiak Gizarteratzeko Laguntza
Bereziak eskuratzeko erroldatze-aldia handitu zuen 6 hilabetetik 30 hilabetera.
Horrekin batera, beste aldaketa nagusi bat egin zuen Aldundiak: lehen, edozein arrazoi
zela kausa, Oinarrizko Errenta eskuratu ezin zutenek posible zuten laguntza berezi
horiek eskatzea. 2011ko abenduaren 21eko Dekretua onartu zenetik, bakarrik
adinagatik, hots, 23 urte ez dutelako Oinarrizko Errenta ezin eskuratu daudenek eskura
ditzakete Gizarteratzeko Laguntza Bereziak.
Erabaki horien ondorioz, laguntza horiek Aldundiaren tutoretza pean egondako gazteei
zuzendutako laguntza bihurtu dira, milaka bizkaitar inolako diru-laguntzarik gabe utziz.
Gero eta behar gehiago daudenean, Bizkaiko Foru Aldundiak gogortzen ditu diru-
laguntzak eskuratzeko baldintzak eta aurrekontua gutxitzen du:
Diputazioak dio ez dagoela eskaera gehiagorik, baina arazoa da 2011ko abenduaren
21eko Dekretuaren ondorioz laguntza horiek eskuratzeko baldintzak gogortu egin
direla.
Eta bazterketa-egoeran edo arriskuan dauden pertsonentzako zerbitzuak (aterpeak,
eguneko zentroak,…) guztiak daude hirugarren sektorearen eskuetan, Aldundiak ez du
inolako gizarte-zerbitzu publikorik arlo honetan. Bilboko Udalak Elejabarriko aterpea du
(71 lagun) eta Uribitartekoa (83 ohe), baina Aldundiak bat ere ez. Gainera, zerbitzu
gehienak Bilbon daude: Deustun, Lagun Artekoa (32 lagun) dugu; Alde Zaharrean,
droga menpekotasuna dutenentzako Hontza (19 ohe) dago, Caritasek kudeatuta; beste
10 ohe Federico Ozanam dohatsua egoitzan eta beste 25 Caritasek Errekalden duen
egoitza. Bilbotik kanpo, Durangon 40 lagunentzako lekua dago Caritasek kudeaturiko
Etxepel aterpean. Barakaldon, Udalak Lasesarreko kiroldegian jartzen ditu 26 ohe,
azarotik martxora. Noizko etxegabekoentzako aterpe publiko iraunkorra ezkerraldean,
esate baterako?
Jantoki sozialak ere Bilbon daude zentralizatuta: Iralako frantziskotarrak, Jesusen
Bihotzaren apostolikoak, Conde Aresti edota Jesusen Mirabeak.Denetara 522 otordu
ematen dituzte. Bilbotik kanpo, Getxoko Karitatearen Alabena, Santurtziko San Jorge
eta San Juan jantokiak eta Barakaldoko Caritasena besterik ez daude.
1. 2. GIZARTE ZERBITZUEN EGOERA, BIZKAIAN
Bizkaiko Foru Aldundiak egiten duen propagandak dio “Bizkaiko Foru Aldundiak ia
aurrekontu erdia dedikatzen duela Gizarte Ekintzan”. Baina gezurretan ari dira, ez da
egia aurrekontuaren %42,8 Gizarte Ekintzara dedikatzen dela. Sailek kudeatzen duten
%38 soilik doa Gizarte Ekintzara. Hau da, 10 eurotik, ez dira 4 eurora ailegatzen Gizarte
Ekintzara dedikatzen den dirua. Izatez, %48ra ailegatzeko 240 milioi euro gehiagokoa
izan beharko luke Gizarte Ekintza Sailaren aurrekontua.
EAEko 2008ko Gizarte Zerbitzuen Legea garatu gabe dago, eta ondorioz, herrialdeen
arteko desoreka handiak sortzen dira, Foru Aldundi bakoitzak bere dekretuen bidez
garatzen baititu gizarte-zerbitzuak. Aldi berean, eskumenen banaketa guztiz nahasia
dago: zerbitzu bera, Administrazio ezberdinen eskuetan egon daiteke. Eta azkenik,
finantziazio-desorekak sortzen dira, udalek zerbitzuak emateko finantziaziorik gabe
baitaude.
Pasa den abenduan Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiek eta EUDELek. sinatu zuten
Gizarte Zerbitzuen Legearen garapena den Gizarte Zerbitzuen mapari buruzko akordioa.
Esan behar da akordioa berandu ailegatzen dela, 6 urte beranduago, eta gainera, 2017
urtean martxan jarriko dela adostu dute. Baina benetan konpondu behar den
herrialdeen arteko desoreka ez dute konponduko, ez baita bermatuko herrialdeen
arteko berdintasuna (akordioa bakarrik planteatzen du estaldura gutxienez %80 izango
dela). Udalei dagokienez, funtsa bat sortuko da: 2016an, 10 milioi, eta 2017tik aurrera,
20 milioi, baino ez da nahikoa. Gipuzkoaren proposamena zen, 5 urtetan, 300 milioiko
funtsa sortzea.
Baina Gizarte Zerbitzuen Mapa adosteko Aldundiek beraien datuak mahai gainean jarri
behar izan dituzte eta agerian geratu da Bizkaiko gizarte-zerbitzuen egoera ez da
Aldundiak esaten duen hain ona, ezta gutxiago ere. Alderatzen baditugu estaldura-
mailak, kasu gehienetan, Bizkaian azken lekuan kokatzen da. Eta hori, nahiz eta gizarte-
zerbitzu publikotzat, hitzarmenen bidez emandakoak hartuz.
Eta 2017rako planteatzen diren estaldura-mailek argi adierazten dute egungo
desorekak mantentzen direla:
Estaldura 01/01/2012 01/01/2017ADINEKOAK Araba Bizkaia Gipuzkoa Araba Bizkaia GipuzkoaEguneko zentroak (> 65 urte) 1,016% 0,571% 0,999% 1,016% 0,593% 1,006%Egoitzak (> 65 urte) 2,519% 2,388% 3,123% 2,611% 2,430% 3,006%Arnas Zerbitzuak (> 65 urte) 0,479% 0,014% 0,011% 0,479% 0,028% 0,020%Familia barruko zainketarako prestazioa
7,989% 4,571% 7,287% 7,228% 4,650% 7,759%
Pertsonen autonomia bultzatzeko diru-laguntzak
0,430% 0,527% 0,757% 0,493% 0,536% 1,021%
EZGAITASUNA Araba Bizkaia Gipuzkoa Araba Bizkaia GipuzkoaEzgaitasuna dutenentzako eguneko zentroak + okupazio-zentroak
0,267% 0,311% 0,378% 0,342% 0,365% 0,508%
Ezgaitasuna dutenentzako eguneko zentroak (buru-gaixoak barne)
0,069% 0,140% 0,187% 0,102% 0,169% 0,223%
Buru-gaixoentzako eguneko zentroak 0,007% 0,045% 0,045% 0,016% 0,055% 0,053%Ezgaitasuna dutenentzako okupazio-zentroak (buru-gaixoak barne)
0,198% 0,171% 0,191% 0,240% 0,196% 0,285%
Buru-gaixoentzako okupazio zentroak 0,009% 0,013% Sin dato 0,023% 0,014% Sin dato
Ezgaitasuna dutenentzako egoitzak 0,205% 0,176% 0,198% 0,270% 0,240% 0,271%Buru-gaixoentzako egoitzak 0,072% 0,028% 0,032% 0,101% 0,048% 0,064%Ezgaitasuna dutenentzako (buru-gaixoak barne) arnas-zerbitzua
0,292% 0,003% 0,001% 0,360% 0,005% 0,003%
Gaitasuna ez duten helduentzako tutoretza-zerbitzua
0,064% 0,135% 0,130% 0,120% 0,223% 0,190%
Arreta goiztiarreko eskuhartze zerbitzua 0,834% 0,700% 0,370% 0,925% 2,213% 1,723%
Estaldura 01/01/2012 01/01/2017BABESGABETASUNA Araba Bizkaia Gipuzkoa Araba Bizkaia Gipuzkoa Adin txikikoentzako egoitzak 0,328% 0,377% 0,336% 0,349% 0,305% 0,256%Emakumeentzako egoitzak 0,02% 0,03% 0,01% 0,02% 0,04% 0,01%Eskuhartze soziohezitzailea etasoziopsikologikoak familiekin
1,263% 0,355% 1,146% 1,297% 0,357% 1,228%
Emakume erasotuentzako laguntzasoziojuridiko eta psikosoziaekozerbitzuak
0,190% 0,148% 0,396% 0,208% 0,157% 0,792%
Familia-harrerako laguntza zerbitzua 0,042% 0,015% 0,044% 0,046% 0,016% 0,061%Adopzioa laguntzeko zerbitzua 0,010% 0,010% Sin dato 0,010% 0,010% Sin datoBAZTERKETA
Gizarterako eguneko zentroak 0,000% 0,066% 0%0 (154)
0,043% 0,074% 0,044%
Gizarterako gaueko harrera zentroak 0,000% 0,002% 0,000% 0,002% 0,002% 0,003%Bazterketa egoeran daudenentzako egoitzak
0,022% 0,047% 0,096% 0,058% 0,058% 0,120%
Eta estaldura-maila horiek Bizkaia mailakoak dira. Eskualdez eskualde, desorekak
handiagoak dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak egindako 2013ko egoitzei buruzko azterlanean, horrelako
datuak ematen dira: egoitza publikoen estaldura maila 2,25 da, pribatukoa (1,98) baino
handiagoa.Eta publikoen artean, Aldundiaren menpekoen estaldura 2,07, udalekoena
0,18 den bitartean. Eskualdeka aztertuta, Aldundikoak direnen artean, estaldurarik
txikienak Lea-Artibai (1,57), Bilbon (1,58) eta Barakaldon (1,59) ematen dira.
Handienak, aldiz, Meatzaldean (4,65), Nerbioin (4,34) eta Enkarterrietan (4,13).
Baina estaldura eskasa izateaz gain, funtsezko arazoa gizarte-zerbitzuen ereduan kokatu
behar da. 2015eko Aurrekontuen aurkezpenean, JL Bilbaok esan zuen lehen
lehentasuna zela “Bizkaiko Foru Aldundiaren menpe dauden Gizarte Zerbitzuen eta
Zerbitzu Publikoen mantentzea.” Beste gezur bat. Bizkaiko Foru Aldundiaren gizarte-
zerbitzu gehienak ez dira publikoak, azpikontratatuta daude.
Konparatzen badugu GUFEk jasotako dirua eta kanpoko enpresek emandako
zerbitzuentzako dagoena argi dago noren alde jotzen du BFAk: 1,2 milioi gehiago
GUFErako eta 11,2 milioi gehiago enpresa pribatuentzat.
Adinekoen kasuan, egoitza-plazen gertatzen dena aztertzea besterik ez dugu behar:
GUFEko plazak (publikoak direnak), 334 dira; udalekin hitzartuak 532 dira eta egoitza
pribatuetan kontzertatuta daudenak 2.543 dira. Plaza kontzertatu bakoitzeko Bizkaiko
Foru Aldundiak 81 € ordaintzen die plazako egoitza pribatuen jabeei. Eta orain,
aurrekontuen azalpenean esandakoaren arabera, plaza kontzertatuak, 2700era igoko
dira, eta publikoak?
Aldundiak dio “erantzukizun publikoko zerbitzuak” direla, baina Aldundiak ez du
erantzukizun handirik izaten zerbitzu horiekiko: dirua eman eta askoz gehiagorik ez.
Ohiko inspekzioak bai, aurretik abisua emanda, eta gainera, Aldundiak ez ditu 1998ko
Gizarte Zerbitzuen Legeak ezarritako ratioak eguneratu. Bizkaian ez dago zaintza-
zerbitzuen katalogo bat, non menpekotasun-maila bakoitzari dagozkion zerbitzuak
emateko beharrezkoak diren ratioak finkatzen diren. Era horretan, inspekzioek ez dute
balio handirik izaten, ez behintzat zerbitzuaren kalitatea bermatzeko.
Azpikontratazioaren beste adibide bat menpekotasunaren ebaluazioan
daukagu.Médicos Bizkaia enpresak egiten du eta 2015eko aurrekontuetan %10
gehiago dago partida horretan:
Zergatik Aldundiak ez du lanpostu publiko gehiago sortzen menpekotasunaren
ebaluazioa egiteko, legeak eskatzen duen moduan?
Menpekotasun Legeak aurreikusten dituen prestazioen artean Bizkaiko Foru Aldundiak
bultzatzen du Familia Barruko zainketarako prestazioa (49,2 milioi euro) eta ez Laguntza
pertsonalerako prestazioa (350 mila euro). Era horretan emakumeak zaintzari lotuta
egotea bultzatzen du, hain zuzen, familia barruan zaintzeak suposatzen baitu familiako
emakume bat zaintzailea izatea, edo emakume atzerritar bati ordaintzen zaio (gaizki eta
kontraturik gabe) prestazio horren bidez, menpekoa zain dezan. Laguntza
pertsonalerako prestazioaren bidez, aldiz, kanpoko pertsona bat kontratatzen da, eta
enplegua sortzen da. Gipuzkoan 16,277 milioi eurokoa da laguntza pertsonalerako
prestazioen aurrekontua 2015erako.
Azkenik, prestazioen eta zerbitzuen arteko bateraezintasunak hartu behar ditugu
kontuan. Aldundi bakoitzak zehazten ditu bateraezintasunak ezartzen dituena, hainbat
zerbitzu eta prestazio aldi berean eskuratzea galaraziz.
2. ORAIN ARTE EGINDAKOA
2.1. Zainketarako eskubidea bermatzea:
Laguntza pertsonalerako Prestazio ekonomikoari lehentasuna eman diogu.
Familia barruko zainketak kritikatzea: etengabe ekingo dio helburu honi
Laguntza eta zerbitzuen arteko bateragarritasuna: Gure proposamena izan da,
ez dugu bateragarritasun osoa lortu, baina bai PEAPren azken Dekretuan.
Inspekzioa eta kontrola: kritika egin dugu. Datu guztiak eskatu ditugu eta
dekretuarekin alderaketa egin dugu. Adin txikikoetan ez dira eginbeharrekoak
betetzen.
Sektoreko langileen lan-baldintzak hobetzea: sindikatuekin elkarlanean aritu
gara, plaza kontzertatuen baldintza-pleguei begira.
Azpikontratazioaren kontrako borroka: pleguez gain, etengabeko ildoa da.
Zerbitzu sozialen katalogoaren beharra: Zerbitzu sozialen katalogorantz joatea
da gure helburua.
2.2. Egoitzak, eguneko zentroak eta harrera-zentroak:
Egoitzen pribatizazioa salatu dugu langile eta sindikatuekin batera eta elkar
elikatu dugu bata eta bestearen salaketa egutegia.
Gainera, lan baldintzen inguruko eztabaida mahai gainean jarri dugu eta
Diputatuarekin batu gara sindikatuekin blokatuta zituen negoziaketak
desblokeatzeko asmoz.
Bisita sekretu bat egin dugu IFAseko langileak in situ lanean ikusteko eta ematen
den zerbitzua baloratzeko. Aldundia aldaketak egitera behartu dugu
Adin txikikoak. Bertako langile eta sindikatuekin harremanetan egon gara eta
egoeraren marrazki bat egin digute. Ratioak ez dira betetzen eta horrela
jakinarazi diogu BFAri.
Ratio/perfilak: Ratioak edo ez dira betetzen (adin txikikoen kasuan bezala), edo
betetzen badira, dekretuak eguneratu beharko lirateke ez direlako nahikoak.
Perfilak eta kategoria profesionalak ez dira betetzen eta etengabeko kritika egin
dugu.
2.3. Bazterketaren aurkako neurriak
Egindako murrizketak salatzea: Gizarteratzeko laguntza bereziak eskuratzeko
baldintzak gogortzea murrizketa da. Horren salaketa egin dugu eta baita,
eragileekin kontrastatu ondoren, Dekretua aldatzeko proposamena egin. Lan
handia, eragileekin egindako lanak baliagarria da beraiekiko harremanak
sendotzeko.
Etxegabekoak
Etxebizitza Foru Plana: gogor ekin diogu gaiari, izatez etxetik kaleratutako
jendearen eskura jarri badira ere, hutsik jarraitzen dutelako asko.
Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko familia gehiago etxerik gabe ez uzteko
konpromisoa. Ez dugu erantzunik lortu.
3. OINARRI IDEOLOGIKOAK
1. Gizarte zerbitzuen sistema publiko eta unibertsala sortzea.
2. Salbuespenik gabe, pertsona guztien eskubide sozialak bermatzea.
3. Hiritar bakoitzari existentzia duina bermatzeko adinako baliabideak ematea.
4. Zainketen lanaren onarpena eta lan hauek duintzea.
5. Zainketak libreki aukeratu eta egiten direla bermatzea.
6. Pertsona guztien integrazio osoa sustatzea, gizarte bazterketa eta desberdintasunei
aurre eginez.
Gizarte zerbitzuak Ongizate Estatuaren oinarrietako bat dira eta eskubide unibertsal eta
subjektibo gisa eratu behar dira. Hala eta guztiz ere, gizarte zerbitzu sistema ahul baten
aurrean gaude, eskubide hauek bermatzeko gai ez den sistemaren aurrean: diru
hornidura eskasa, pribatizazio maila altua eta lurralde desoreka izan ditu beti sistema
honek.
Errealitate honen aurrean, salbuespenik gabe, pertsona guztien eskubide sozialak
bermatuko dituen ardura publikoko eredu bat sortu behar dugu. Eskubide hauek modu
eraginkorrean bermatzeak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema publiko, unibertsal eta
lurralde guztietan komuna sortzea dakar derrigor, Ongizate Gizartearen ardatz gisa.
Gure ereduak berdintasun, justizia soziala eta aberastasun birbanaketa printzipioetara
egokitu behar du.
Gizarte politiken konpetentzia alorrak zainketen alderdi batengan du eragina,
konkretuki, zainketa espezializatu eta intentsiboenengan. Testuinguru honetan, ezin da
ukatu familia erdigune dela zainketen sisteman Hego Euskal Herrian eta, familien
baitan, emakumeak dira batez ere lan hauek beren gain hartzen dituztenak. Errealitate
hau ez da emakumeen aukeraketa libre baten ondorioa. Zainketen etika atzerakoi
baten inposizioa da honen arrazoi nagusia eta honi gehitu egiten zaizkio sistema
familiaristagoa edo ez hain familiarista sortzeko politika publiko desberdinek duten
eragina. Egungo krisi egoera honetan, gainera, familiak dira ongizate kolektiborako
ongizatean ardatz diren gaietan egiten diren murrizketa bortitzen kostea beren gain
hartu dutenak, konkretuki, emakumeak.
Egoera honen aurrean zainketa duinak eta kalitatezkoak eskatzen ditugu. Horretarako,
ezinbestekoa da gizarte zerbitzuetan soldata duinak izatea, langileei dagozkien lan
baldintzak aitortzea eta ahaztu izan den gizarte sektore bat ikustaraztea.
“Duintasuna” aipatzen dugunean esan nahi dugu eman eta jasotzen diren zainketen
kantitatea nahikoa izatea eta kalitatezko zainketak izatea. Baina batzuek zainketa
duinak izateak ezin du izan besteentzako zainketa ezegonkorren kontura, bokazio
unibertsala izan behar dute. Alegia, zainketek egokiak eta libreki aukeratutakoak izan
behar dute. Bakoitzak askatasuna eduki behar du erabakitzeko bere burua nola zaindu
nahi duen edo norbera nola zaintzea nahi duen; edo nola, zenbat eta nor zaindu nahi
duen bakoitzak.
Askatasun erreala ezin da baldintza materialetatik banandu, hauek bermatuko baitute
praktikan gauzatu ahal izatea. Gizarte existentzia bermatzeko nahikoa oinarri materialik
ez duenak beste pertsona batzuei baimena eskatuz biziraun beharko du, eta, era
berean, hauen borondatearen mendeko izango da.
Horregatik, pertsona orok izan behar du existentziarako eskubidea bermatuko duen
oinarri material minimoa lortzeko aukera, alegia, askatasuna modu oso eta errealean
gauzatzeko aukera.
Diru sarrera faltak herritarren parte bat pobrezian nekez bizitzea dakar. Komeni da
egoera hau gizarte bazterketatik desberdintzea, azken honek ez baitu dimentsio
ekonomikoa bakarrik. Pertsona baten bazterketa definitzen dutenak enplegua,
etxebizitza, osasuna, hezkuntza, gizarte harremanak eta parte-hartze politiko eta
soziala dira, besteak beste. Horregatik, gizarte bazterketaren kontrako jarduerak gizarte
zerbitzu, osasun, etxebizitza, hezkuntza edo enplegu politika integralen baitan
artikulatu behar dira, bai eta hirigintza, garraio edo kulturatik ere.
Inklusioa arautzailea izan daiteke –alegia, pertsonari bere desberdintasunei uko egin
diezaien eska dakioke sozialki onartua izan dadin- edo pluraltasunari irekitako inklusioa
izan daiteke, hau da, identitate eta bizimodu desberdinen -besteen identitate eta
bizimoduak erasotzen ez diren bitartean onargarriak aldeko jarrera aktiboa duena.
Beraz, desberdinen arteko harremanak saretzeko jarreran kokatzen gara eta ez gizartea
bere osotasunean arautu eta berdintzeko posizioan.
4. NEURRI ZEHATZAK
Gizarte zerbitzuen sistema publiko eta unibertsala sortzea.
o Gizarte zerbitzuei bideraturiko zenbateko ekonomikoa handitzea Bizkaiko
aurrekontuetan.
o Gizarte zerbitzuen sistemak izan behar duen izaera publikoa indartzea. Bizkaiko
Aldundiaren kudeaketa zuzena eta kontrolaren presentzia handitzea.
o Ekimen pribatuak Bizkaiko gizarte zerbitzuetan duen esku-hartzeari mugak
jartzea.
o Lurralde eta udalen zein eskualdeen arteko desoreka eta desberdintasunak
gainditzeari begirako urratsak ematea, gizarte zerbitzuen sistema orekatuagoa
lortzeko.
o Gizarte partaidetza sustatzea Bizkaiko gizarte zerbitzuen politika eta jardueren
planifikazioa, garapena eta ebaluazioa osatzean, kudeatzean eta erabakiak
hartzean.
o Progresiboki murriztu pertsona erabiltzailearen ekarpena, sistemarako sarrera
oztopatzen duelako:
1. Salbuetsita dauden gutxienekoen zabaltzearen eta osasun nahiz arreta
prestazioen doakotasunaren bidez aurrera egin
2. Ekonomia ezkutuaren bidez egindakoekin lehia zuzena duten gizarte
zerbitzuen kasuan, pertsonaren ekarpenaren murriztea lehenetsi
o Egoitzek nahiz eguneko zentroek bete behar dituzten baldintzak eguneratu:
ratioen gehikuntza, eskaini beharreko zerbitzu motak...
o Kartera ezberdinek aurreikusitako zerbitzuak bermatu, dagokien kasuetan,
handituz. Bere hornidura ikuspegi deszentralizatu, komunitario eta
gertutasunekotik garatuko da.
o Bizkaian dauden estaldura mailak handitu, zerbitzuak eskuratzeko eta sarrerako
itxaron zerrendak murriztu ahal izateko.
o Gune soziosanitarioa bultzatu.
o Sektorekako lan hitzarmenen sustapenean Bizkaiko Aldundiaren inplikazio
aktiboa, bereziki, halakorik ez duten gizarte zerbitzuen alorretan.
o Neurriak jartzea sektore publikoko eta hitzartutako langileen arteko soldata
desberdintasuna %20 baino baxuagoa izan dadin.
Mendekotasun egoeran dauden pertsonen Autonomia Pertsonala eta Arreta
sustatzea
o Espainiako Erreinuaren murrizketen aurrean, menpekotasunari dagokion
politika propio bat izan.
o Dependentzia Legeak barneratzen dituen eskubideen zabalpena menpekotasun
gradu guztietara.
o Prestazio eta zerbitzu ekonomiko desberdinen arteko bateragarritasuna zabaldu
Bizkaian.
o Prestazio ekonomikoen aurrean zerbitzuak lehenetsi. Prestazio ekonomikoei
dagokienean berriz, Laguntza Pertsonalerako Prestazioa lehenetsi Familien
Barruko Zaintzetarako Prestazio ekonomikoaren gainetik.
o Asistentzia pertsonaleko langileen kontratazio baldintzetan eragin langileen
eskubide laboralak bermatu daitezen.
o Dependentzia egoeran dauden pertsonen zaintzaile ez profesionalen hitzarmen
berezia finantzatu.
o Menpekotasun egoeran dauden pertsonentzako iraupen laburreko zaintza
sistemen konfigurazioa aztertu, atsedenaldia indartzeko helburuarekin. Aldi
baterako egonaldiko zerbitzuak sustatu.
o Oinarrizko gizarte zerbitzuen aginduak kontuan hartzea, bereziki ahultasun
egoeretan.
o Menpekotasuna onartzeko prozedura aztertu eta egokitu, oinarrizko gizarte
zerbitzuen eskuetan utzi ahal izateko.
o Zaintzaile informalen formazioan txertatzea autozainketa eta zainketak
banatzeko etxe barruko negoziaziorako formazioa ikuspegi ahalduntzailetik.
o Autonomia sustatu eta mendekotasuna prebenitzeko programak garatzea.
o Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua indartzea, honi funtzio desberdinak emanez,
zerbitzuaren intentsitatea handituz eta prezio publikoa eta erabiltzailearen
ekarpen maila jaitsiz.
Haur eta nerabeen babesa
o Babesgabeko egoeretan familia interbentzio programak bultzatzea.
o Egungo egoitza-harreraren eredua berrikusi: Programak, hezkuntza estrategiak,
perfil profesionalak, ratioak,...
o Adin nagusitasunaren ostean gertatu daitezkeen gizarte bazterketa egoerak
ekidin, emantzipazio baliabideen indartzearen bidez.
o Familia harrerak sustatu:
o Harrera eredu desberdinak garatu (urgentziazkoa, profesionalizatua...)
o Harrerarako familien nahiz familia biologikoen atxikimendua bultzatu, jarraipen,
prestakuntza eta laguntza neurriak ezarriz.
Gizarteratze ez arautzailea
o Esku-hartze ereduak eta laguntza-sarera sartzeko baldintzak egokitzea gizarte
aldaketak eta erabiltzaileen profilera kontuan hartuz, arretarik gabeko egoerak
izan ez daitezen.
o Egun eta gaueko arretarako baliabide publikoen sorrera bultzatzea Bizkaian.
o Gizarteratzeko errekurtsoen deszentralizazioa Bizkaiko eskualde ezberdinetan.
o Bigarren mailako arreta-sarea profesionalez indartzea
o Kudeaketa autonomoa lortu dadin zainketa bereziak dituzten pertsonak
laguntzeko programak indartzea.
o Osasun Sailarekin batera buruko gaixotasuna dutenen eta etxerik gabekoen
profilen arreta egokia koordinatzea.
o Preso nahiz preso ohiei zuzendutako errekurtsoak bultzatu.
Pobreziaren kontrako borroka
Gizarte-eskubide berriak bermatuko dituen marko baterantz aurrera egiten dugun
bitartean, Baldintzapeko Gutxieneko Errenten Euskal Sisteman epe labur nahiz
ertaineko erreformen beharra planteatzen dugu.
o Epe laburrean:
Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituen Gizarteratzeko Laguntza
Bereziak zabaldu behar dira Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eskuratu
ezin eta beharra duten pertsona guztiei. Horrek eskatzen du 207/2011
Foru Dekretua berehalako deuseztapena. Bizkaiko Foru Aldundiak Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren pentsio-
osagarriko modalitatearen kudeaketa osoa hartu behar du bere gain. Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko 18/2008 Legeak jatorriz
ezarritako estaldura maila berreskuratu. 18/2008 Legean barneratutako prestazioetan izandako %7ko jaitsiera
baliogabetu. Krisi ekonomikoaren ondorioz sortutako errealitate berrietara egokitu:
zor egoeren aldi baterako babesa areagotu eta soldataren ez kobratze
kasuei estaldura eman. Gutxieneko diru-sarreren zenbatekoak doitu familia unitatearen
tamainaren arabera; horrela, haurren pobrezia indizeak murrizteko. Jasotzeko adina 18 urtera jaitsi. Lanbidek eskubideak murriztu edo mugatzen dituen aginduak zuzendu
behar ditu. Batez ere, Legearen aurkakoak direnak. Prestazio ekonomikoen kudeaketan Lanbiden egon daitezkeen kolapso
egoeren aurrean, berehalako neurriak hartu behar dira herritarren
eskubideak bermatzeko. Beharrezkoak diren giza-baliabideak, baliabide
tekniko nahiz ekonomikoak jarriko dira indarrean legedia bete ahal
izateko, epe eta prozedurei dagokienean, nahiz behar egoeran aurkitzen
diren pertsonek merezi duten kalitatezko arreta izan dezaten. Etxebizitzarako Prestazio Osagarria, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentatik
bereizi. Dagokion kantitatea handitu elkarbizitza unitateko pertsona
kopuruen arabera.
o Epe ertainean:
Gutxieneko Errenten programak unibertsaltasun eta banakakotasun
handiagoak eta baldintza gabekoak izatea bultzatzea. Zerga-hobariak ezarri seme-alabak bere gain dituzten familia-unitateei,
umeen pobrezia gutxitzeko asmoz.
Indarkeria matxistari aurre eginez
o Arreta zerbitzuak indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeak
ahalduntzera bideratu..
o Indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeenganako arreta zerbitzuak
giza baliabide nahiz aurrekontu egokiez hornitu.
o Biolentzia matxistaren biktimei zuzendutako errekurtsoak (zerbitzu sozio
juridikoa, arreta psikologikokoa eta harrera eta esku-hartze psikosoziala)
deszentralizatu, Bizkaiko eskualde ezberdinetan eskainiz.
o Bitartekari programaren eraginkortasuna aztertu eta horren arabera, neurriak
hartu.
o Genero Biolentziaren Behatokiaren kudeaketa zuzena bultzatzea.